date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202187/afganistango-emakumeen-aldeko-elkarretaratzeak-egin-dituzte.htm
Gizartea
Afganistango emakumeen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte
Talibanen agintepean Afganistango emakumeen eskubideak murriztu egingo direla salatzeko egin dituzte protestak Bilbon, Donostian eta Iruñean
Afganistango emakumeen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte. Talibanen agintepean Afganistango emakumeen eskubideak murriztu egingo direla salatzeko egin dituzte protestak Bilbon, Donostian eta Iruñean
Euskal Elkartasun Feministak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian eta Iruñean, talibanen agintepean Afganistango emakumeen eskubideak murriztu egingo direla salatzeko. Bilbon, hainbat lagun Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean bildu dira, deialdiari erantzunez. Hainbat gazte afganiar...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202208/krokodriloen-erasoen-beldurrez-kenyako-katuit-eskualdean.htm
Mundua
Krokodriloen erasoen beldurrez Kenyako Katuit eskualdean
«Krokodrilo beltza» esaten dioten espezie orain arte ezezaguna agertu da, eta jendeari eraso egiten hasi zaio.
Krokodriloen erasoen beldurrez Kenyako Katuit eskualdean. «Krokodrilo beltza» esaten dioten espezie orain arte ezezaguna agertu da, eta jendeari eraso egiten hasi zaio.
Katuit eskualdean, laku eta ur ertzetan bizi dira jende asko, horiek eta euria baitituzte ur iturri bakar. Tokiko faunarekin batera, elkarbizitza kultura bat eratu dute urte askoan, baina oreka hori arriskuan jarri da. Krokodilo espezie ezezagun bat azaldu da eskualde hartako uretan, zenbait ume eta zaharri eraso egin,...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202210/marokok-esan-du-espainiarekin-daukan-harremanean-etapa-berri-bat-hasi-nahi-duela.htm
Mundua
Marokok esan du Espainiarekin daukan harremanean «etapa berri bat» hasi nahi duela
Bi herrialdeen arteko krisi larri baten ondoren egin ditu adierazpenak. Esan duenez, krisi horrek elkarrenganako konfiantza «gogor» astindu du, eta bi herrialdeen arteko harremanaren patuari buruzko «galdera ugari» sortu ditu.
Marokok esan du Espainiarekin daukan harremanean «etapa berri bat» hasi nahi duela. Bi herrialdeen arteko krisi larri baten ondoren egin ditu adierazpenak. Esan duenez, krisi horrek elkarrenganako konfiantza «gogor» astindu du, eta bi herrialdeen arteko harremanaren patuari buruzko «galdera ugari» sortu ditu.
Atzo hitz egin zuen Mohammed VI.a Marokoko erregeak, eta jakinarazi zuen Espainiarekin «konfiantzan, gardentasunean eta errespetuan» oinarritutako harreman bat eraiki nahi duela. «Herriaren eta erregearen iraultzaren urteurrena» omentzeko ekitaldi batean hartu zuen hitza, eta adierazi zuen Espainiako Gobernuarekin lane...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202211/hazparneko-ttattola-gaztetxea-berriz-jarri-dute-martxan.htm
Gizartea
Hazparneko Ttattola gaztetxea berriz jarri dute martxan
Babesa ematera deitu dute. Duela urte eta erdi itxi zuten gaztetxea.
Hazparneko Ttattola gaztetxea berriz jarri dute martxan. Babesa ematera deitu dute. Duela urte eta erdi itxi zuten gaztetxea.
Hemezortzi urteko ibilbidearen ondoren, 2020ko urtarrilean gaztetxeko kideek iragarri zuten Ttattola gaztetxea itxi egingo zela, «indarrez» bota zituztelako eraikinetik. Gaur, ordea, eraikin berri bat okupatu dutela jakinarazi dute: «Hazparneko gazteok, urte bat eta erdi gaztetxerik gabe pasatu eta, etxe bat okupatzea ...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202212/egindako-testen-93-izan-dira-positiboak-759.htm
Gizartea
Egindako testen %9,3 izan dira positiboak: 759
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 51 pertsona sartu zituzten ospitalera birusaren sintomak larriagoturik.
Egindako testen %9,3 izan dira positiboak: 759. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 51 pertsona sartu zituzten ospitalera birusaren sintomak larriagoturik.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 8.109 proba diagnostiko egin ziren birusa detektatzeko, Hego Euskal Herrian. Horien guztien %9,3k eman zuten positibo: 759 kutsatu atzeman ziren, beraz. Datuek erakusten dute pandemiaren bilakaera egonkor dagoela: herenegun, 756 positibo atzeman ...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202213/beste-14-gazte-atxilotu-dituzte-donostian-ertzaintzari-objektuak-jaurtitzeagatik-eta-kontainerrak-mugitzeagatik.htm
Gizartea
Beste 14 gazte atxilotu dituzte Donostian, Ertzaintzari objektuak jaurtitzeagatik eta kontainerrak mugitzeagatik
Atxilotuetako lau adingabeak dira.
Beste 14 gazte atxilotu dituzte Donostian, Ertzaintzari objektuak jaurtitzeagatik eta kontainerrak mugitzeagatik. Atxilotuetako lau adingabeak dira.
Guztira, 14 gazte atxilotu dituzte bart Donostiako alderdi zaharrean eta erdialdean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzari objektuak jaurtitzea eta kontainerrak kale erdira mugitzea leporatzen zaie. Istiluak 02:30ean hasi dira Andia kalean, eta, gero, ondoko kaleetan jarraitu dute. Ertzaintzak istiluen aurk...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202214/langile-bat-hil-da-derion-konpontzen-zebilen-teilatu-batetik-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Derion, konpontzen zebilen teilatu batetik erorita
Derioko Erdiko kalean jazo da gertakaria.
Langile bat hil da Derion, konpontzen zebilen teilatu batetik erorita. Derioko Erdiko kalean jazo da gertakaria.
Teilatua konpontzen zebilela erori da langilea, eta hil egin da. 10:45ean gertatu da ezbeharra, Derioko Erdiko kalean. Momentuan bertan hil da gizona, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eta bertaratu diren osasun langileek ezin izan dute ezer egin. Langile horren heriotzarekin, 40 dira urte hasieratik hona lanean ar...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202215/migranteen-giza-eskubideak-errespetatzeko-eskatu-du-ongi-etorri-errefuxiatuak-plataformak.htm
Gizartea
Migranteen giza eskubideak errespetatzeko eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak
Dozenaka lagunek Plentziako eta Gorlizko hondartzak lotu dituzte Marea Horia martxarekin.
Migranteen giza eskubideak errespetatzeko eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Dozenaka lagunek Plentziako eta Gorlizko hondartzak lotu dituzte Marea Horia martxarekin.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Plentziako eta Gorlizko (Bizkaia) hondartzak lotu dituzte gaur eguerdian migranteen eta errefuxiatuen eskubideen aldeko martxa batekin, urtero egin ohi duten legez. Marea Horia izenburupean burutu dute ekinbidea, bi helbururekin: batetik, mundu osoan milioika pertsonak duten «errea...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202216/jakobsenek-bigarren-garaipena-lortu-du-espainiako-vueltan.htm
Kirola
Jakobsenek bigarren garaipena lortu du Espainiako Vueltan
Deceuninck taldeko esprinterrak nagusitasunez irabazi du zortzigarren etapa. Aritz Baguesek, Mikel Iturriak eta Ander Okamikak 140 kilometro baino gehiago egin dituzte ihesean
Jakobsenek bigarren garaipena lortu du Espainiako Vueltan. Deceuninck taldeko esprinterrak nagusitasunez irabazi du zortzigarren etapa. Aritz Baguesek, Mikel Iturriak eta Ander Okamikak 140 kilometro baino gehiago egin dituzte ihesean
Lehia estuan dabiltza Espainiako Vueltan Jasper Philipsen (Alpecin) eta Fabio Jakobsen (Deceuninck). Lau aldiz erabaki da etapako garaipena esprintean, eta bitan nagusitu da bakoitza: Philpsen, bigarren eta bosgarren etapan; eta Jakobsen, laugarrenean eta zortzigarrean. Gaur, herbeheretarra izan da azkarrena azken zuze...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202217/alaves-esku-hutsik-gelditu-da-mallorcaren-kontra.htm
Kirola
Alaves esku hutsik gelditu da Mallorcaren kontra
Denboraldiko bigarren partida ere galdu egin du Alavesek, Niñok amaieran egin dion gol baten erruz. Arabarrek hutsak egin dituzte defentsan, eta Mallorcak ez die barkatu. Hamar jokalarirekin bukatu dute lehia
Alaves esku hutsik gelditu da Mallorcaren kontra. Denboraldiko bigarren partida ere galdu egin du Alavesek, Niñok amaieran egin dion gol baten erruz. Arabarrek hutsak egin dituzte defentsan, eta Mallorcak ez die barkatu. Hamar jokalarirekin bukatu dute lehia
Fer Niñoren jolastokia da Mendizorrotza. Mallorcako aurrelariak bertan egin zuen debuta Lehen Mailako jokalari gisa, orain dela bi urte, Vila-realekin, eta neurketa erabaki zuen gola sartu. Bada, beste horrenbeste egin du gaur, Mallorcarekin fitxatu berritan. Haren gaiztakeriak punturik gabe utzi du Alaves ligako bigar...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202218/zierbena-nagusi-ondarroan.htm
Kirola
Zierbena nagusi Ondarroan
Juan Zunzunegiren taldeak denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Ondarroan; hirugarrenez gailendu da estropada eremu horretan. Segundo bakarra atera dio Donostiarrari, eta sei Hondarribiari. Orio laugarren sailkatu da bigarren txandatik arraun eginda, eta Santurtziren aurretik geratu da. Sailkapeneko azken postua s...
Zierbena nagusi Ondarroan. Juan Zunzunegiren taldeak denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Ondarroan; hirugarrenez gailendu da estropada eremu horretan. Segundo bakarra atera dio Donostiarrari, eta sei Hondarribiari. Orio laugarren sailkatu da bigarren txandatik arraun eginda, eta Santurtziren aurretik geratu da. ...
Zierbenak sarea uretara botatzeko prest zuen Ondarroako estropada jokatu aurretik; gustukoa baitu Artibai ibaiko urak isurtzen dituen eremua, izan ere, azken hiru urteetan, bitan etxeratu du trapua. Bada, Juan Zunzunegiren taldeak hirugarrena zakuratu du gaur, Eusko Label ligako hamabosgarren jardunaldian. Borja Gomez ...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202219/atxilotu-dute-ziburuko-emakume-bati-labanaz-eraso-egin-zion-gizona.htm
Gizartea
Atxilotu dute Ziburuko emakume bati labanaz eraso egin zion gizona
Zauri larriak ditu, baina arriskutik kanpo dago biktima. Ostiral gauaz geroztik zebilen Polizia erasotzailearen bila, eta gaur atxilotu dute. 23 urte ditu.
Atxilotu dute Ziburuko emakume bati labanaz eraso egin zion gizona. Zauri larriak ditu, baina arriskutik kanpo dago biktima. Ostiral gauaz geroztik zebilen Polizia erasotzailearen bila, eta gaur atxilotu dute. 23 urte ditu.
Poliziak atxilotu du Ziburun (Lapurdi) 40 urteko emakume bati eraso egin zion gizona. Erasotzaileak 23 urte ditu, eta, lehen informazioen arabera, ez dirudi biktimarekin zuzeneko harremanik zuenik. Ostiral gauean gertatu zen erasoa, atzo jakin zenez. Etxera heldu zen emaztea, autotik ateratzea besterik ez zuen egin, e...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202220/salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-garaia-dela-aldarrikatu-du-sarek.htm
Politika
Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko garaia dela aldarrikatu du Sarek
Donostian manifestazio bat egin dute, eta bereziki gaitzetsi dute gaixorik dauden presoen, zaharrenen, emakumeen eta guraso direnen egoera
Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko garaia dela aldarrikatu du Sarek. Donostian manifestazio bat egin dute, eta bereziki gaitzetsi dute gaixorik dauden presoen, zaharrenen, emakumeen eta guraso direnen egoera
Donostian festarik ez, baina, urtero legez, euskal presoen aldeko aldarrikapenek kaleak hartu zituzten atzo ere. Izan ere, Sare Herritarrak antolatutako manifestazioarekin bat egin zuten ehunka herritarrek. Ibilian-ibilian, etxerako bidean lelopean, besteak beste, salbuespenezko espetxe politika bukatzea eta larri gaix...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202221/san-mamesen-ere-jairik-ez.htm
Kirola
San Mamesen ere, jairik ez
Athleticek bana berdindu du Bartzelonarekin, sasoi honetan etxean jokatutako estreinako partidan. Iñigo Martinezek egin du zuri-gorrien gola, eta Memphisek orekatu du markagailua.
San Mamesen ere, jairik ez. Athleticek bana berdindu du Bartzelonarekin, sasoi honetan etxean jokatutako estreinako partidan. Iñigo Martinezek egin du zuri-gorrien gola, eta Memphisek orekatu du markagailua.
Marijaia ez da San Mamesen agertu. Aste Nagusiaren barruan jokatzen diren etxeko partidetako ohitura hori ezin izan dute berriztu aurten. Festarako deialdirik gabe, estadioan jaia egin nahi izan dute, ordea. Horretarako gogo ugari zuten zaleek; koronabirusak eragindako pandemiak hasi ondotik lehen aldiz jendea egon da ...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202247/beste-640-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 640 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positibo tasa %10,2 da.
Beste 640 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %10,2 da.
Beherantz doaz osasun zerbitzuek egunero jakinarazten dituzten COVID-19 kasuak. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 640 kasu atzeman zituzten atzo; uztailaren 2tik erregistratutako kopururik txikiena da. Denera 6.305 proba egin zituzten, eta, beraz, positibo tasa %10,2 da. Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman d...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202248/hondarribiak-lidergoa-lau-puntura-du-lau-jardunaldiren-faltan.htm
Kirola
Hondarribiak lidergoa lau puntura du lau jardunaldiren faltan
Etxean nagusi izan da Ama Guadalupekoa, sei urte irabazi gabe igaro ostean. Estropada biribila egin du. Orio izan da bigarren.
Hondarribiak lidergoa lau puntura du lau jardunaldiren faltan. Etxean nagusi izan da Ama Guadalupekoa, sei urte irabazi gabe igaro ostean. Estropada biribila egin du. Orio izan da bigarren.
Estutzen ari da Eusko Label Ligako sailkapenaren goialdea. Hondarribiak bi puntu jan zizkion atzo Santurtziri Ondarroan (Bizkaia), eta beste bi gaur etxean, Hondarribian (Gipuzkoa). Nagusitasunez gailendu da Ama Guadalupekoa; zortzi segundo atera dizkio Orio bigarren sailkatuari. Etxeko estropada irabazi gabe sei urte ...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202249/nilofar-bayatek-baietz-esan-dio-bidaideak-taldearen-gonbidapenari.htm
Kirola
Nilofar Bayatek baietz esan dio Bidaideak taldearen gonbidapenari
Afganistango gurpil aulkiko saskibaloi selekzioaren kapitaina bart iritsi da Bilbora, senarrarekin batera.
Nilofar Bayatek baietz esan dio Bidaideak taldearen gonbidapenari. Afganistango gurpil aulkiko saskibaloi selekzioaren kapitaina bart iritsi da Bilbora, senarrarekin batera.
Bart iritsi da Bilbora Nilofar Bayat gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria. Joan den asteazkenean, Bidaideak Bilbo taldeak jakinarazi zuen Afganistango selekzioko kapitainari eurekin jokatzeko gonbita egin ziotela, eta jokalariak gaur onartu du. Taldeak berak esan duen moduan, ziurrenik Bayatek ez da oraintxe lehentasunt...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202250/josu-erkoreka-laquogertatzen-ari-dena-ez-nuke-kale-borrokarekin-lotukoraquo.htm
Gizartea
Josu Erkoreka: «Gertatzen ari dena ez nuke kale borrokarekin lotuko»
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu du «62-63» pertsona ikertzen ari direla Donostian azken astean gertatutako istiluengatik. Larunbatean atxilotutako hamarrak epailearen esku geratu dira.
Josu Erkoreka: «Gertatzen ari dena ez nuke kale borrokarekin lotuko». Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu du «62-63» pertsona ikertzen ari direla Donostian azken astean gertatutako istiluengatik. Larunbatean atxilotutako hamarrak epailearen esku geratu dira.
Azken astean Donostian gertatutako istiluen harira, Josu Erkorekak zehaztu du «62-63» pertsona ikerketapean daudela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Radio Euskadin elkarrizketatu dute, eta adierazi du atxilotuen %60k «ohiko delinkuentziarekin» lotutako aurrekariak dituztela. Larunbat gauean atxilotutako hamar ...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202251/zaleekin-batera-iritsi-dira-lehen-hiru-puntuak.htm
Kirola
Zaleekin batera iritsi dira lehen hiru puntuak
Realak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Rayoren aurka, Oiartzabalek penaltiz sartutako golari esker. 8.000 zale izan dira Anoetan.
Zaleekin batera iritsi dira lehen hiru puntuak. Realak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Rayoren aurka, Oiartzabalek penaltiz sartutako golari esker. 8.000 zale izan dira Anoetan.
Realak eskuratu du denboraldiko lehen garaipena. Lehen jardunaldian, Bartzelonatik esku hutsik itzuli zen Reala, eta Imanol Alguacilek argi utzi du astean zehar ez zela pozik geratu bere jokalarien lanarekin. Lan eta konpromiso gehiago eskatu zien: «Denbora da ez dudala Realeko jokalari bat kopeta odoletan duela, puntu...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202252/getariak-eta-kaikuk-jokatuko-dute-eusko-label-ligara-igotzeko-kanporaketa.htm
Kirola
Getariak eta Kaikuk jokatuko dute Eusko Label ligara igotzeko kanporaketa
Kaikuk hamasei segundo atera dizkio Pedreñari gaur Bilbon, eta sailkapeneko bigarren postua ziurtatu du azken jardunaldian. KAE 1 liga Getariak irabazi du.
Getariak eta Kaikuk jokatuko dute Eusko Label ligara igotzeko kanporaketa. Kaikuk hamasei segundo atera dizkio Pedreñari gaur Bilbon, eta sailkapeneko bigarren postua ziurtatu du azken jardunaldian. KAE 1 liga Getariak irabazi du.
Getaria eta Kaiku izango dira Eusko Label ligara igotzeko kanporaketa jokatuko duten KAE 1 ligako bi taldeak. Gaur jokatu dute ligako azken jardunaldia Bilbon; Getariak eskura zuen kanporaketarako aukera bat, baina ez zegoen argi nork eskuratuko zuen bestea. Izan ere, puntuetan berdinduta heldu dira gaurko estropadara ...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202253/joe-bidenek-atea-ireki-dio-afganistandik-erretiratzeko-data-atzeratzeari.htm
Mundua
Joe Bidenek atea ireki dio Afganistandik erretiratzeko data atzeratzeari
AEBek herrialdean dituzten soldadu guztiak abuztuaren 31rako erretiratu nahi dituzte Afganistandik, baina, egoera kontuan hartuta, epemuga berrikusteko prest dago presidentea. «Luzapenaz hitz egiten ari gara».
Joe Bidenek atea ireki dio Afganistandik erretiratzeko data atzeratzeari. AEBek herrialdean dituzten soldadu guztiak abuztuaren 31rako erretiratu nahi dituzte Afganistandik, baina, egoera kontuan hartuta, epemuga berrikusteko prest dago presidentea. «Luzapenaz hitz egiten ari gara».
AEBetako armadak Afganistanen dituen soldadu guztiak abuztuaren 31rako dira erretiratzekoak handik, baina herrialdearen egoera kontuan hartuta, Joe Bidenek atea ireki dio ebakuazioa luzatzeari. Hori adierazi zuen AEBetako presidenteak, atzo gauean, Afganistango egoeraz hitz egiteko Etxe Zurian egindako prentsa agerrald...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202254/ez-dut-izaten-nire-proiektuetarako-denbora-askorik-seinale-ona-da.htm
Kultura
«Ez dut izaten nire proiektuetarako denbora askorik; seinale ona da»
Artista bilbotarrak eskuzko teknikak eta programa digitalak uztartzen ditu bere obretan. Baliabide berriok «gradualki» barneratu ditu bere lanean, dioenez. Artista eta proiektu asko ere ezagutu ditu teknologia berriei esker.
«Ez dut izaten nire proiektuetarako denbora askorik; seinale ona da». Artista bilbotarrak eskuzko teknikak eta programa digitalak uztartzen ditu bere obretan. Baliabide berriok «gradualki» barneratu ditu bere lanean, dioenez. Artista eta proiektu asko ere ezagutu ditu teknologia berriei esker.
Istorio ugari kontatutakoa da Adur Larrea ilustratzailea (Bilbo, 1982): Gabriel Aresti idazlearen bizitza izan zuen hizpide Gabriel Aresti BioGrafikoa-n (Erroa, 2015), Santi Brouarden erailketa Antzara eguna-n (Txalaparta, 2019) eta Burgosko auzia Iraultza eta bizi!-n (Gara, 2020). Argia astekarian kolaboratzen du egun...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202255/motzean.htm
Motzean
Motzean.
Bereziki gustatzen zaizun kolore bat. Beltza. Teknika bat. Tinta. Erabiltzen duzun tresnetatik, zein zaizu berezien? Luma. Zuretzat eredugarria den marrazkigileren bat. Asisko Urmeneta. Zein estilo edo lan motatan aritzen zara erosoen? Genero historikoan.
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202256/aske-geratu-da-agustin-almaraz-presoa.htm
Politika
Aske geratu da Agustin Almaraz presoa
25 urte egin ditu kartzelan.
Aske geratu da Agustin Almaraz presoa. 25 urte egin ditu kartzelan.
Agustin Almaraz Larrañaga Bilboko presoa aske geratu da. Basauriko espetxean zegoen, eta 25 urteko zigorra bete ostean geratu da libre. 1995eko abenduan sartu zuten kartzelan, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten. 2014an bete zituen hiru laurdenak. Puerto de Santamarian (1.020 km) egon zen preso, eta aurtengo ekainean ...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202257/tennesseeko-uholdeetan-gutxienez-22-lagun-hil-dira-eta-45-desagertu.htm
Mundua
Tennesseeko uholdeetan gutxienez 22 lagun hil dira, eta 45 desagertu
Erreskate zerbitzuak lanean dabiltza oraindik, eta laguntza eskatu diete herritarrei.
Tennesseeko uholdeetan gutxienez 22 lagun hil dira, eta 45 desagertu. Erreskate zerbitzuak lanean dabiltza oraindik, eta laguntza eskatu diete herritarrei.
Inoiz bezalako euri jasa batek izugarrizko uholdeak eragin ditu Ameriketako Estatu Batuetako Tennessee estatuan. Urak txikizio izugarriak eragin zituen larunbatean, eta, erreskate zerbitzuen arabera, jada 22 hildako baieztatu dituzte, eta beste 45 lagun desagertuta daude. Haien bila dabiltza oraindik, eta laguntza eska...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202258/nizaren-jarraitzaileek-olympique-marseillako-jokalariei-eraso-egin-diete-zelaia-inbadituta.htm
Kirola
Nizaren jarraitzaileek Olympique Marseillako jokalariei eraso egin diete zelaia inbadituta
Nizaren jarraitzaileek Olympique Marseillako jokalariei eraso egin diete zelaia inbadituta.
Nizaren jarraitzaileek Allianz Riviera zelaia inbaditu zuten atzo, eta Olympique Marseillaren jokalariei eraso egin zieten. Partida eten behar izan zuten, eta, zenbait minutuko anabasaren ondoren, bi taldeetako jokalariak eta epailea aldageletara sartu ziren. Ordubete inguru geroago, zelaira atera ziren epailea eta Niz...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202259/gose-greba-egiten-ari-dira-palestinako-bederatzi-preso.htm
Mundua
Gose greba egiten ari dira Palestinako bederatzi preso
Egun 550 palestinar daude atxiloaldi administratibopean. Israelek Gaza bonbardatu du asteburuan.
Gose greba egiten ari dira Palestinako bederatzi preso. Egun 550 palestinar daude atxiloaldi administratibopean. Israelek Gaza bonbardatu du asteburuan.
Palestinako bederatzi preso gose greban daude atxiloaldi administratiboaren aurka. Salem Ziadat presoak ekin zion protestari lehendabizi, duela 42 egun, eta haren atzetik beste zortzi preso gehitu dira grebara: Mujahed Hamed (40 egun), Kaied Fasfus (39 egun), Mokdad Qawasma (32 egun), Ahmad Hamamra (23 egun), Akram Fas...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202260/hegoaldeko-ziuetan-113-eri-daude-gaitzak-jota.htm
Gizartea
Hegoaldeko ZIUetan 113 eri daude gaitzak jota
Ospitaleetako presioak gorantz segitzen du: ZIUetako datuak azken hiru hilabeteetako beltzenak dira. Transmisioa, berriz, arintze bidean da: 450 kasu zenbatu dituzte.
Hegoaldeko ZIUetan 113 eri daude gaitzak jota. Ospitaleetako presioak gorantz segitzen du: ZIUetako datuak azken hiru hilabeteetako beltzenak dira. Transmisioa, berriz, arintze bidean da: 450 kasu zenbatu dituzte.
Argira eta ilunera, aldi berean. COVID-19aren izurriteak Hego Euskal Herrian utzitako datuek kontrako bi joera erakutsi dituzte azkenaldian, pandemiaren bilakaera neurtzeko aldagaiaren arabera. Birusaren kutsatzeari loturiko aldagaietan aski bistakoa da leuntzea, kutsatuen kurbak beherako bidea hartu baitu, nabarmen. O...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202261/don-everly-musikaria-hil-da-84-urterekin.htm
Kultura
Don Everly musikaria hil da, 84 urterekin
Everly Brothers rock and roll bikote ezaguna osatu zuen, Phil anaiarekin batera. Mundu mailako ospea izan zuten 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta milioika disko saldu zituzten.
Don Everly musikaria hil da, 84 urterekin. Everly Brothers rock and roll bikote ezaguna osatu zuen, Phil anaiarekin batera. Mundu mailako ospea izan zuten 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta milioika disko saldu zituzten.
Herenegun hil zen Don Everly musikari estatubatuarra, Nashvillen (AEB), 84 urte zituela. Haren familiak eman zuen heriotzaren berri, Los Angeles Times egunkariari helarazitako ohar baten bidez. Ez zuten zergatien berri eman, baina adierazi zutenez, «bihotzak agindu bezala» bizi izan zen. Everly Brothers rock and roll ...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202262/sarek-mobilizaziora-deitu-du-ostiralerako-bilbon.htm
Politika
Sarek mobilizaziora deitu du ostiralerako, Bilbon
Espetxe politikan «zabaldutako bidean urratsak egiten jarraitu» nahi du plataformak.
Sarek mobilizaziora deitu du ostiralerako, Bilbon. Espetxe politikan «zabaldutako bidean urratsak egiten jarraitu» nahi du plataformak.
Aste Nagusia aitzakiatzat hartuta, prentsaurrekoa eman du gaur goizean Sare Herritarrak Bilbon. Urteroko legez, aurten ere mobilizaziora deitu ditu herritarrak. Joan den larunbatean Donostian egin zuten manifestazioa, eta datorren ostiralean Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte, Ibilian-ibilian etxerako bidean ekinaldiar...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202263/pentsiodunen-mugimendua-greba-orokorrera-deitzearen-alde.htm
Ekonomia
Pentsiodunen mugimendua, greba orokorrera deitzearen alde
«Mobilizazio indartsuagoak» eskatu dizkie sindikatuei lan eta pentsioen erreformak indargabetzeko.
Pentsiodunen mugimendua, greba orokorrera deitzearen alde. «Mobilizazio indartsuagoak» eskatu dizkie sindikatuei lan eta pentsioen erreformak indargabetzeko.
Udazkena bero dator gizartean, eta Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ez dio hozten utziko. Uste du hurrengo hilabeteetan «larrialdi sozial» bat izango dela, eta «mobilizazio indartsuagoak» eskatu dizkie sindikatuei lan eta pentsioen erreformak indargabetzeko. Ziurtzat jo dute neguan greba orokor batera deituko de...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202265/gizon-batek-eraso-egin-die-emakume-bati-eta-haren-alabari-gasteizen.htm
Gizartea
Gizon batek eraso egin die emakume bati eta haren alabari Gasteizen
Elkarretaratzea egingo dute bihar Donostiako udaletxe aurrean, Gipuzkoako hiriburuan joan den astean izaniko erasoak salatzeko. Bestalde, bi adingabe atxilotu dituzte Basusarrin (Lapurdi) gertaturiko eraso matxistaren harira.
Gizon batek eraso egin die emakume bati eta haren alabari Gasteizen. Elkarretaratzea egingo dute bihar Donostiako udaletxe aurrean, Gipuzkoako hiriburuan joan den astean izaniko erasoak salatzeko. Bestalde, bi adingabe atxilotu dituzte Basusarrin (Lapurdi) gertaturiko eraso matxistaren harira.
Emakume batek eta haren lau seme-alabek etxetik ihes egin behar izan dute Gasteizen, bikotekideak emakumea eta haren alaba nagusia jo eta gero. Andreak berak salatu zuen gertatutakoa Udaltzaingoaren aurrean, igandean. Udalak ohar batean jakinarazi duenez, emakumeak azaldu zuen bikotekide duen gizonezkoak jo egin zitue...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202266/landetxeak-eta-apartamentuak-2019ko-kopuruetan-ibili-dira-uztailean.htm
Ekonomia
Landetxeak eta apartamentuak 2019ko kopuruetan ibili dira uztailean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeen federazioak espero zituen bezero kopuruetara iristea lortu du joan den hilean; iaz baino %36 sarrera gehiago izan dira
Landetxeak eta apartamentuak 2019ko kopuruetan ibili dira uztailean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeen federazioak espero zituen bezero kopuruetara iristea lortu du joan den hilean; iaz baino %36 sarrera gehiago izan dira
Udako oporraldia amaitzear dagoela, turismoak gora egin duela adierazten dute datuek, batez ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako landetxe eta apartamentu turistikoetan, haietan bezero kopuruak iazkoak baino hobeak izan baitira. Uztailean kutsatuen kopurua handitu egin zen, baina, hala ere, Eustaten arabera, uztailean ekai...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202267/lsquoelkarrizketa-ilunakrsquo-ikuskizuna-viktoria-eugenia-antzokian.htm
Kultura
‘Elkarrizketa Ilunak’ ikuskizuna, Viktoria Eugenia antzokian
Lehen aldiz da Iratxe Ansa dantzaria Donostiako Musika Hamabostaldian, Igor Bacovichekin batera.
‘Elkarrizketa Ilunak’ ikuskizuna, Viktoria Eugenia antzokian. Lehen aldiz da Iratxe Ansa dantzaria Donostiako Musika Hamabostaldian, Igor Bacovichekin batera.
Iratxe Ansak (Errenteria, Gipuzkoa,1976) 2020ko Espainiako Dantzaren Sari Nazionala irabazi berri du interpretazioaren modalitatean, eta gaur Donostiako Musika Hamabostaldian debuta egiteko aukera izan du. Igor Bacovich dantzariarekin batera, Elkarrizketa Ilunak ikuskizuna sortu du. Obra honek aukera ematen du Ansa Met...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202268/asteazkenetik-aurretik-ordua-hartu-gabe-ere-txertatu-ahalko-da-nafarroan.htm
Gizartea
Asteazkenetik, aurretik ordua hartu gabe ere txertatu ahalko da Nafarroan
Txertaketa gunea Foremen egoitzan ezarriko dute, Arangurenen. Txertatu nahi dutenek nortasun agiria edo osasun txartela erakutsi beharko dute, eta zuzenean emanen diete bigarren dosirako ordua.
Asteazkenetik, aurretik ordua hartu gabe ere txertatu ahalko da Nafarroan. Txertaketa gunea Foremen egoitzan ezarriko dute, Arangurenen. Txertatu nahi dutenek nortasun agiria edo osasun txartela erakutsi beharko dute, eta zuzenean emanen diete bigarren dosirako ordua.
COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada biziaraztea helburu, prozesuari beste bultzada bat ematea erabaki du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Asteazkenetik, aldez aurretik ordurik eskatu beharrik gabe ere hartzen ahalko da zizta. Nafarra izan edo herrialdean bizi den 12 urteko herritar orok egite...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202269/josephine-baker-da-frantziako-panteoian-sartuko-den-lehen-emakume-beltza.htm
Kultura
Josephine Baker da Frantziako Panteoian sartuko den lehen emakume beltza
Azaroaren 30ean lurperatuko dituzte Panteoian aktore, abeslari eta dantzari afro-amerikarraren gorpuzkiak. Bertan sartuko duten seigarren emakumea izango da.
Josephine Baker da Frantziako Panteoian sartuko den lehen emakume beltza. Azaroaren 30ean lurperatuko dituzte Panteoian aktore, abeslari eta dantzari afro-amerikarraren gorpuzkiak. Bertan sartuko duten seigarren emakumea izango da.
Josephine Baker artista afro-amerikarra (Saint-Louis, Missouri, AEB; 1906-Paris, Frantzia, 1975) Frantziako Panteoian sartuko dute azaroaren 30ean. Frantziako historian erabakigarriak izan diren pertsonak omentzeko monumentua da Panteoia, eta Baker izango da han lurperatuko duten lehen emakume beltza. Gaur egun, 80 dir...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202270/david-silva-realeko-jokalariaren-estatua-bat-jarriko-dute-manchesterren.htm
Kirola
David Silva Realeko jokalariaren estatua bat jarriko dute Manchesterren
Manchester Cityren Etihad estadioaren kanpoaldean jarriko dute, Vincent Kompanyren omenezko estatua batekin batera. Silvak hamar urtez jokatu zuen Cityn.
David Silva Realeko jokalariaren estatua bat jarriko dute Manchesterren. Manchester Cityren Etihad estadioaren kanpoaldean jarriko dute, Vincent Kompanyren omenezko estatua batekin batera. Silvak hamar urtez jokatu zuen Cityn.
Klub batek jokalari bati egin diezaioken aitortzarik handienetakoa egingo dio Manchester Cityk David Silvari. Datorren larunbatean, Cityren eta Arsenalen arteko neurketaren aurretik, jokalari kanariarraren estatua bat inauguratuko dute Etihad estadioaren kanpoaldean, Manchesterren (Erresuma Batua). Silvak Citytik alde ...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202271/hamar-kasutik-bederatzi-delta-aldaerakoak-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Hamar kasutik bederatzi delta aldaerakoak dira Hego Euskal Herrian
Kasu guztien %97 dira Nafarroan; %92 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Hamar kasutik bederatzi delta aldaerakoak dira Hego Euskal Herrian. Kasu guztien %97 dira Nafarroan; %92 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Delta aldaera jatorrizko aldaera baino kutsakorragoa dela ohartarazi dute adituek: ia halako bi dira kutsatzeko aukerak, eta hori nabaritu da Hego Euskal Herriko datuetan. Izan ere, hamar kutsatutik bederatzik baino gehiagok hartu dute aldaera hori, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Zeha...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202272/nilofar-bayat-emakumeak-dira-kaltetuenak-ez-dute-eskubiderik.htm
Mundua
Nilofar Bayat: «Emakumeak dira kaltetuenak; ez dute eskubiderik»
Afganistandik irtetetako laguntza eman diotenei eskerrak eman dizkie Nilofar Bayatek, asteburuan Bilbora iritsitako gurpil aulkiko saskibaloi jokalariak. Bere ihesaren testigantza eman du: «Gure bizitza bakarrik salbatu ahal izan dugu»
Nilofar Bayat: «Emakumeak dira kaltetuenak; ez dute eskubiderik». Afganistandik irtetetako laguntza eman diotenei eskerrak eman dizkie Nilofar Bayatek, asteburuan Bilbora iritsitako gurpil aulkiko saskibaloi jokalariak. Bere ihesaren testigantza eman du: «Gure bizitza bakarrik salbatu ahal izan dugu»
Prentsa agerraldia egin du gaur Nilofar Bayat gurpil aulkiko saskibaloi jokalari eta Afganistango selekzioko kapitainak, EAEko CEAR-ek Bilbon duen egoitzan. Bayat joan den larunbatean heldu zen Bilbora, Madrildik. Talibanek gobernua hartu bezain azkar eman zuen larrialdi deia, eta laguntza eskatu zuen Kabuldik bertatik...
2021-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/202273/osasunak-0-0-berdindu-du-celtaren-aurka.htm
Kirola
Osasunak 0-0 berdindu du Celtaren aurka
Zaleak Sadarrera itzuli dira urte eta erdiren ostean. Penalti bat huts egin dute gorriek.
Osasunak 0-0 berdindu du Celtaren aurka. Zaleak Sadarrera itzuli dira urte eta erdiren ostean. Penalti bat huts egin dute gorriek.
Osasunak ezin izan die garaipenik eskaini urte eta erdiren ondoren Sadarren izan diren zaleei. Gorriek 0-0 berdindu dute Celtaren aurka, eta hamalaugarren dira sailkapenean, bi punturekin. 7.700 zale izan dira futbol zelaian. Jagoba Arrasatek aldaketak egin ditu hasierako hamaikakoan, eta Budimir aulkian utzi du. Hare...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202292/europako-azken-uholdeak-bederatzi-aldiz-gertagarriagoak-izan-ziren-klima-larrialdiaren-ondorioz.htm
Mundua
Europako azken uholdeak bederatzi aldiz gertagarriagoak izan ziren klima larrialdiaren ondorioz
Ikerketa baten arabera, berotze globalaren ondorioz prezipitazioak %3-%19 indartsuagoak dira Frantzia eta Belgika ekialdean, Alemania mendebaldean, Herbehereetan eta Suitza iparraldean
Europako azken uholdeak bederatzi aldiz gertagarriagoak izan ziren klima larrialdiaren ondorioz. Ikerketa baten arabera, berotze globalaren ondorioz prezipitazioak %3-%19 indartsuagoak dira Frantzia eta Belgika ekialdean, Alemania mendebaldean, Herbehereetan eta Suitza iparraldean
Ikerketa batek argi zegoena baieztatu du: berotze globalak eragin zuzena eduki zuela joan den uztailean Europa erdialdeko zenbat tokitan gertatutako uholdeetan. Eta, bide batez, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenean nabarmendutakoa indartu du. World Weather Attribution taldeko zientzia...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202293/detaileak-asko-lantzea-gustatzen-zaigu-estanpatuak-eta-brodatuak.htm
Kultura
«Detaileak asko lantzea gustatzen zaigu: estanpatuak eta brodatuak»
Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok Irrimarra ilustratzaile taldea osatzen dute 2016tik. Muralak, afixak eta liburuak egiten dituzte. Miren Amurizaren kontakizun bat eta Joseba Sarrionandiaren beste bat margotzen ari dira udan.
«Detaileak asko lantzea gustatzen zaigu: estanpatuak eta brodatuak». Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok Irrimarra ilustratzaile taldea osatzen dute 2016tik. Muralak, afixak eta liburuak egiten dituzte. Miren Amurizaren kontakizun bat eta Joseba Sarrionandiaren beste bat margotzen ari dira udan.
Liluragarriak dira Karmele Gorroñok (Galdakao, Bizkaia, 1987) eta Irene Iruretak (Zumaia, Gipuzkoa, 1989) egindako muralak. Hamasei egin dituzte dagoeneko, hala nola Donostiako Ernest Lluch haur liburutegian, Bilboko El Perro Chico tabernan, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Emakumeen Etxean, Urnietako (Gipuzkoa) musika eskola...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202294/motzean.htm
Motzean
Motzean.
Kolore bat. Turkesa. Margo mota bat. Gouache. Pantone zenbaki bat. 3560C. Tresna bat. Arkatza, beti erabiltzen dut. Koadro bat. Bertikala. Marrazkilari bat. Albertine (Dardagny, Suitza, 1967), Mon tout petit-en egilea, Germano Zullorekin.
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202295/egoitzetako-neurriak-zorroztea-adostu-dute-jaurlaritzak-eta-foru-aldundiek.htm
Gizartea
Egoitzetako neurriak zorroztea adostu dute Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek
Intzidentzia handia duten eremuetan txertatu gabeko langileei astean behin PCR proba bat egitea proposatu dute, eta hamabostean behin txertatutakoei. Proba egitea borondatezkoa izango dela argitu du Arabako Foru Aldundiak.
Egoitzetako neurriak zorroztea adostu dute Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek. Intzidentzia handia duten eremuetan txertatu gabeko langileei astean behin PCR proba bat egitea proposatu dute, eta hamabostean behin txertatutakoei. Proba egitea borondatezkoa izango dela argitu du Arabako Foru Aldundiak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek zentro soziosanitarioetako neurriak indartzea erabaki dute. Zahar etxeetan indarrean zen protokoloa eguneratu egin dute, eta, aurrerantzean, zorrotzagoak izango dira neurriak birusak intzidentzia handia duten eremuetan. Hala, adostu d...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202297/marion-cotillardi-emango-diote-donostia-saria.htm
Kultura
Marion Cotillardi emango diote Donostia saria
Aktore frantziarrak irailaren 17an jasoko du saria, inaugurazio ekitaldiko galan. Hainbat sari irabazitakoa da, tartean Oscar bat. Aurtengo beste Donostia saria Johnny Deppi emango diote, eta irailaren 22an jasoko du.
Marion Cotillardi emango diote Donostia saria. Aktore frantziarrak irailaren 17an jasoko du saria, inaugurazio ekitaldiko galan. Hainbat sari irabazitakoa da, tartean Oscar bat. Aurtengo beste Donostia saria Johnny Deppi emango diote, eta irailaren 22an jasoko du.
Marion Cotillard (Paris, 1975) aktore frantziarrak jasoko du Donostia saria Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian, irailaren 17an, Kursaaleko auditoriumean. Frantziako zinemagintzan azken bi hamarkadetan gehien nabarmendu diren aktoreetako bat da Cotillard, eta Hollywooderako jauzia ere egin du. Halaber, hainbat sari ir...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202298/kartzelara-bidali-dute-ziburun-andre-bati-eraso-egitea-egotzita-atxilotutako-gizona.htm
Gizartea
Kartzelara bidali dute Ziburun andre bati eraso egitea egotzita atxilotutako gizona
Larriki zauriturik dago 40 bat urteko emakumea, erietxean, baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo dago.
Kartzelara bidali dute Ziburun andre bati eraso egitea egotzita atxilotutako gizona. Larriki zauriturik dago 40 bat urteko emakumea, erietxean, baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo dago.
Iragan ostiral arratsean, gizon batek emazte bati eraso zion labanaz. Hamar bat labankada eman zizkion, ikerketaren lehen zantzuen arabera. Gizona ihesi joan zen erasoaren ostean, eta Frantziako Polizia haren bila aritu zen; azkenean, igandean atxilotu zuten, Ziburun. Lehen ikerketaren arabera, ez dago «harreman jakini...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202299/andrew-cuomok-agur-esan-dio-hamar-urtez-izandako-karguari.htm
Mundua
Andrew Cuomok agur esan dio hamar urtez izandako karguari
New Yorkeko Gobernadore ohiak abuztuaren 10ean eman zuen dimisioaren berri, 11 emakumek sexu abusuak egitea egotzi ondoren. Lehen aldiz emakume batek hartu du kargua.
Andrew Cuomok agur esan dio hamar urtez izandako karguari. New Yorkeko Gobernadore ohiak abuztuaren 10ean eman zuen dimisioaren berri, 11 emakumek sexu abusuak egitea egotzi ondoren. Lehen aldiz emakume batek hartu du kargua.
Azken bi asteotako anabasa politikoaren eta mediatikoaren ostean, New Yorkeko gobernadore Andrew Cuomok kargua utzi zuen atzo. Zapore gaziarekin eman zion agurra hamar urtez izandako karguari; izan ere, sexu abusuekin lotutako salaketek behartu dute paisaia politikotik urruntzera. Iragan abuztuaren hamarrean eman zuen...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202300/porrotxekiko-elkartasun-mezuz-bete-dira-sare-sozialak.htm
Politika
Porrotxekiko elkartasun mezuz bete dira sare sozialak
Larunbatean euskal presoen aldeko mobilizazioan parte hartu zuen pailazoak, eta txiolari batzuek salatu dute Porrotxen bidez haurrak «zigorgabetasuna eskatzeko arma gisa» erabiltzen direla. Erabiltzaile askok elkartasuna adierazi diote pailazoari.
Porrotxekiko elkartasun mezuz bete dira sare sozialak. Larunbatean euskal presoen aldeko mobilizazioan parte hartu zuen pailazoak, eta txiolari batzuek salatu dute Porrotxen bidez haurrak «zigorgabetasuna eskatzeko arma gisa» erabiltzen direla. Erabiltzaile askok elkartasuna adierazi diote pailazoari.
Sare Herritarrak antolatutako manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian, Ibilian-ibilian, etxerako bidean lelopean. Milaka pertsona atera ziren kalera, besteak beste salbuespenezko espetxe politika bukatzea eta larri gaixo diren presoak askatzea eskatzeko. Bertaratutakoen artean zen Porrotx; Artzain Onaren katedra...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202301/bangladeshen-74-rohingya-atxilotu-dituzte-kanpamentu-batetik-ihes-egiteagatik.htm
Mundua
Bangladeshen 74 rohingya atxilotu dituzte kanpamentu batetik ihes egiteagatik
Errefuxiatuek debekatua dute kanpalekuetatik irtetea, eta horren aitzakian atxilotu dituzte.
Bangladeshen 74 rohingya atxilotu dituzte kanpamentu batetik ihes egiteagatik. Errefuxiatuek debekatua dute kanpalekuetatik irtetea, eta horren aitzakian atxilotu dituzte.
Bangladeshko Poliziak 74 rohingya atxilotu ditu gaur errefuxiatuen kanpamentu batetik ihes egiteagatik. Errefuxiatuak Cox's Bazarreko kanpalekuan zeuden, herrialdearen hego-ekialdean daudenetako batean. Milaka lagunek Myanmartik hara alde egin zuten 2017an. Errefuxiatuek debekatua dute kanpalekutik irtetea, eta aitzak...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202302/aebek-baieztatu-dute-ez-dutela-aldatuko-kabuldik-erretiratzeko-epemuga.htm
Mundua
AEBek baieztatu dute ez dutela aldatuko Kabuldik erretiratzeko epemuga
Etxe Zuriak zehaztu du Talibanek adostutakoa betetzen badute, datorren astearterako utziko dutela Kabulgo aireportua. Matxinoek aireporturako sarbideak itxi dituzte, hango egoera «kaotikoa» dela argudiatuta.
AEBek baieztatu dute ez dutela aldatuko Kabuldik erretiratzeko epemuga. Etxe Zuriak zehaztu du Talibanek adostutakoa betetzen badute, datorren astearterako utziko dutela Kabulgo aireportua. Matxinoek aireporturako sarbideak itxi dituzte, hango egoera «kaotikoa» dela argudiatuta.
Jakin-min handia zegoen Joe Biden AEBetako presidenteak zer erabakiko zuen talibanekin adostutako epearen inguruan, eta, G7ko goi mandatarien bilera bukatu eta gutxira, Etxe Zuriko iturri batek CNN telebista kateari baieztatu dio ez dela aldaketarik izango hasierako planean: «Biden presidenteak, segurtasun nazionalerak...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202303/hilabetean-70-murriztu-da-eguneko-positiboen-kopurua.htm
Gizartea
Hilabetean %70 murriztu da eguneko positiboen kopurua
Osakidetzak eta Osasunbideak 607 kutsatu zenbatu dituzte asteleheneko testetan; orain hilabete, bi milatik gora ziren. Hegoaldeko ZIUetan 106 paziente dira gaitzarekin, bezperan baino zazpi gutxiago.
Hilabetean %70 murriztu da eguneko positiboen kopurua. Osakidetzak eta Osasunbideak 607 kutsatu zenbatu dituzte asteleheneko testetan; orain hilabete, bi milatik gora ziren. Hegoaldeko ZIUetan 106 paziente dira gaitzarekin, bezperan baino zazpi gutxiago.
Birusaren transmisioaren beheranzko joera berresten ari da egunetik egunera Hego Euskal Herrian. Kutsatuen kurba maldan behera da azken lau asteotan, aski malkartsu. Orain hilabeteko datuekin alderatuta, leuntzea bistakoa da: atzo 607 kasu positibo zenbatu zituzten Hegoaldean egindako probetan. Uztailaren 24an, berriz,...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202304/nafarroak-etxeratze-agindua-luzatzeko-eskatu-die-epaileei-berriz-ere.htm
Gizartea
Nafarroak etxeratze agindua luzatzeko eskatu die epaileei berriz ere
Foru gobernuak abuztuaren 27tik irailaren 2ra luzatu nahi du neurria. Argudiatu du egoera epidemiologikoa eta erietxeetako egoera ez direla aski hobetu.
Nafarroak etxeratze agindua luzatzeko eskatu die epaileei berriz ere. Foru gobernuak abuztuaren 27tik irailaren 2ra luzatu nahi du neurria. Argudiatu du egoera epidemiologikoa eta erietxeetako egoera ez direla aski hobetu.
Nafarroako Gobernuak beste astebete luzatu nahi du etxeratze agindua epidemiologikoki arrisku oso handikoak diren tokietan: zehazki, abuztuaren 27tik irailaren 2ra arte luzatu nahi du agindu hori. Nafarroako Gobernuak ez du eskumenik neurri hori hartzeko, eta, aurrekoetan egin duen eran, eskea egin dio Nafarroako Auzit...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202305/ehun-urteen-urtea.htm
Politika
Ehun urteen urtea
Europako alderdi komunista asko mendeurrena ospatzen ari dira aurten. EPK 1935ean sortu zen alderdi gisa, baina Euskal Herrian komunistak askoz lehenagotik egon ziren, PCEn zein PCFn integratuta.
Ehun urteen urtea. Europako alderdi komunista asko mendeurrena ospatzen ari dira aurten. EPK 1935ean sortu zen alderdi gisa, baina Euskal Herrian komunistak askoz lehenagotik egon ziren, PCEn zein PCFn integratuta.
Munduko alderdi komunista asko mendeurrena ospatzen ari dira 2021 honetan. Frantziako Alderdi Komunistak 2021. urtea iritsi aurretik ireki zuen urteurrenen segida: SFIO Langileen Internazionalaren Frantziako Atalak 1920ko abenduan egin zuen Tourseko biltzar historikoa, eta hortik jaio zen SFIC Internazional Komunistare...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202307/65-urtetik-gorakoek-hirugarren-dosia-hartzen-ahalko-dute-iparraldean.htm
Gizartea
65 urtetik gorakoek hirugarren dosia hartzen ahalko dute Iparraldean
Frantziako Osasun Aginte Gorenak gomendatu du COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia pauta bukatu ondotik sei hilabetera egitea.
65 urtetik gorakoek hirugarren dosia hartzen ahalko dute Iparraldean. Frantziako Osasun Aginte Gorenak gomendatu du COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia pauta bukatu ondotik sei hilabetera egitea.
Frantziako Gobernuak ireki zuen hirugarren dosia jartzeko kanpainaren atea, eta Frantziako Osasun Aginte Gorenak oniritzia eman du. Irailetik hasita, 65 urtetik gorakoek eta herritar zaurgarriek aukera izango dute txertoaren hirugarren dosia jartzeko. Hirugarren ziztada bigarrena hartu eta sei hilabetera egin beharko d...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202308/azkura-eragin-eta-azkuratik-ekin.htm
Gizartea
Azkura eragin eta azkuratik ekin
Itxuraz, deus gutxik batzen ditu Kattalin Miner ekintzaile feminista eta Chill Mafia musika taldeko kide Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko. Edo, kontrara, gauza asko dute komun. Biak dira, askoren begietan, tradizio kontserbadoreen disidente eta sortzaile. Nor beretik, gogoz mintzatu dira feminismoaz, maskulinitateez, sare ...
Azkura eragin eta azkuratik ekin. Itxuraz, deus gutxik batzen ditu Kattalin Miner ekintzaile feminista eta Chill Mafia musika taldeko kide Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko. Edo, kontrara, gauza asko dute komun. Biak dira, askoren begietan, tradizio kontserbadoreen disidente eta sortzaile. Nor beretik, gogoz mintzatu dira f...
Telefono hariaren beste aldetik, Kattalin Minerrek ziztuan eman zion baiezkoa kazetariaren proposamenari, «pozik» eginen zuela elkarrizketa Chill Mafiako Beñat Rodrigo Kiliki Frexko-rekin. Dena dela, Minerrek susmo bat zuen buruan zirika: «Bion arteko beef bat espero duzue?». Aste batzuen buruan, ailegatu da hitzordua....
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202309/kattalin-miner.htm
Kattalin Miner
Kattalin Miner.
Kazetaria da ikasketaz, baina batik bat feminismoari loturik egindako urratsengatik da ezaguna Kattalin Miner. Besteak beste, paperera ekarri ditu barrenak astintzen dizkion gaiak. Gaur-gaurkoz, hiru liburu ditu argitaratuak: Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017) eta Turista klasea (Elkar, 2020) eleberriak, eta Moio...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202310/benat-rodrigo.htm
Beñat Rodrigo
Beñat Rodrigo.
Nafarroako Chill Mafia musika taldeko abeslaria da Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko ezinenez ezagunagoa. Taldeak 2021eko urtarrilean kaleratutako Gazte arruntaren koplak kanta eta haren ondotik argitara ateratako Ezorregatik x berpìzkundea mixtape-ak sona handiko doinu bihurtu dira Euskal Herrian. Tartean da, esaterako, Ir...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202312/arreta-psikiatrikoa-jaso-duten-nerabeen-kopurua-50-handitu-da-pandemian.htm
Gizartea
Arreta psikiatrikoa jaso duten nerabeen kopurua %50 handitu da pandemian
Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak izeneko ikerketaren aurrerapena aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak.
Arreta psikiatrikoa jaso duten nerabeen kopurua %50 handitu da pandemian. Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak izeneko ikerketaren aurrerapena aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak.
COVID-19aren izurria eragin nabarmena izaten ari da haur eta nerabeen artean; Basurtuko Unibertsitate Ospitalean haurrak eta gazteak ospitaleratzeko unitatean, arreta psikiatrikoa jaso duten nerabeen kopurua ia % 50 handitu da, 2019ko eta 2021eko lehen bost hilabeteak erreferentziatzat hartuta. Arantza Fernandez Rivas...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202313/hondarribiko-hondartzan-bainatzea-debekatu-du-osasun-sailak-laquouraren-kalitateak-ez-dituelako-betetzen-gutxieneko-baldintzakraquo.htm
Gizartea
Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu du Osasun Sailak, «uraren kalitateak ez dituelako betetzen gutxieneko baldintzak»
Ura analizatu ostean, kutsaduraren jarraipena egiteko protokoloa aktibatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak.
Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu du Osasun Sailak, «uraren kalitateak ez dituelako betetzen gutxieneko baldintzak». Ura analizatu ostean, kutsaduraren jarraipena egiteko protokoloa aktibatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eginiko analisiak aztertuta, Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu du Osasun Sailak, aldi baterako, «araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak» ez direla betetzen iritzita. Hori dela eta, egoerari dagokion protokoloa aktibatu dute Jaurlaritzak eta U...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202314/hasieran-alderdi-komunista-bakartuta-egon-zen-haiek-hala-erabakita.htm
Politika
«Hasieran, Alderdi Komunista bakartuta egon zen, haiek hala erabakita»
EHUko irakasleak dioenez, hastapenetan Alderdi Komunista «oso erradikala» zen, eta horrek asko mugatu zuen haren eragina hedatzeko aukera. 1930eko hamarkadan hasi ziren estrategia aldatzen eta bestelako aliatuak bilatzen.
«Hasieran, Alderdi Komunista bakartuta egon zen, haiek hala erabakita». EHUko irakasleak dioenez, hastapenetan Alderdi Komunista «oso erradikala» zen, eta horrek asko mugatu zuen haren eragina hedatzeko aukera. 1930eko hamarkadan hasi ziren estrategia aldatzen eta bestelako aliatuak bilatzen.
Duela gutxi, El laberinto de la representación (Ordezkaritzaren labirintoa, Tecnos, 2021) izeneko liburua plazaratu da, Hego Euskal Herrian 1875etik gaur arte izan diren alderdi eta tradizio politikoak jasotzen dituena. Ludger Mees historialari eta EHUko irakasleari (Essen, Alemania, 1957) egokitu zaio euskal komunismo...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202315/jaurlaritzak-joan-den-ikasturteko-neurriak-ezarri-nahi-ditu-irailetik-aurrera-ere.htm
Gizartea
Jaurlaritzak joan den ikasturteko neurriak ezarri nahi ditu irailetik aurrera ere
Gaur bilera dute autonomia erkidegoetako ordezkariek eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak, datorren ikasturteko nondik norakoak zehazte aldera.
Jaurlaritzak joan den ikasturteko neurriak ezarri nahi ditu irailetik aurrera ere. Gaur bilera dute autonomia erkidegoetako ordezkariek eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak, datorren ikasturteko nondik norakoak zehazte aldera.
Abuztuaren hondarrean, datorren ikasturteari begira jarrita daude hezkuntza eragileak. Itxura guztien arabera, COVID-19ak markatuko du ikasgeletako jarduna 2021-2022ko ikasturtean ere. Birusaren hedapena eragozte aldera, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak atzo azaldu zuenez, segur aski joan den ikasturtea...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202316/charlie-watts-hil-da-the-rolling-stones-taldeko-bateria-jotzailea.htm
Kultura
Charlie Watts hil da, The Rolling Stones taldeko bateria jotzailea
80 urterekin hil da musikaria. Ebakuntza bat egin berri zioten, eta ospitalean zela hil da.
Charlie Watts hil da, The Rolling Stones taldeko bateria jotzailea. 80 urterekin hil da musikaria. Ebakuntza bat egin berri zioten, eta ospitalean zela hil da.
Charlie Watts The Rolling Stones taldeko bateria jotzailea 80 urte zituela hil da. Haren publizista Bernard Dohertyk eman du albistearen berri, gaur arratsaldean. Musikariari ebakuntza bat egin berri zioten, Londresen, eta ospitalean hil da, ohar baten bidez adierazi dutenez. «Londresko ospitale batean hil da, bere fam...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202317/storer-bigarrenez-gailendu-da-vueltan-eta-eiking-lider-jarri-da.htm
Kirola
Storer bigarrenez gailendu da Vueltan, eta Eiking lider jarri da
Norvegiarrak ihesean eskuratu du elastiko gorria, Roglicen onespenarekin. Esloveniarrak erasoa jo du igoeran, baina erori egin da gero. Storerrek, berriz, amaiera biribila osatu du, eta beste etapa garaipen bat zakuratu.
Storer bigarrenez gailendu da Vueltan, eta Eiking lider jarri da. Norvegiarrak ihesean eskuratu du elastiko gorria, Roglicen onespenarekin. Esloveniarrak erasoa jo du igoeran, baina erori egin da gero. Storerrek, berriz, amaiera biribila osatu du, eta beste etapa garaipen bat zakuratu.
Beti da zaila etapa batean zehatz-mehatz zer gertatuko den jakitea. Eta zer esanik ez, atseden egun baten ondoren jokatzen bada. Ziklistak nagituta egoten dira batzuetan. Beste batzuetan, ordea, ez dute nagiak ateratzeko astirik ere izaten. Ikuskizuna emateko gogoz itzultzen dira lehiara. Halaxe gertatu da gaur, Espain...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202340/gizon-bat-atxilotu-dute-donostian-gurasoak-jo-eta-mehatxatzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Donostian gurasoak jo eta mehatxatzeagatik
Gurasoek eman diote abisua Ertzaintzari, eta gizona etxean lubakitu da orduan. Ehizako eskopetak zituen han. Atxilotua ospitalera eraman dute haren egoera psikologikoa aztertzeko.
Gizon bat atxilotu dute Donostian gurasoak jo eta mehatxatzeagatik. Gurasoek eman diote abisua Ertzaintzari, eta gizona etxean lubakitu da orduan. Ehizako eskopetak zituen han. Atxilotua ospitalera eraman dute haren egoera psikologikoa aztertzeko.
Atzo iluntzean atxilotu zuen Ertzaintzak bere etxean suzko armekin babestu zen gizon bat, Donostian. Aurretik, 36 urteko gizonak aita jo zuen, eta ama mehatxatu, eta haiek eman zioten abisua Ertzaintzari arratsaldeko seiak aldera. Gurasoek etxetik irtetea lortu zuten, baina semea han geratu zen. Gertakari horren ondor...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202341/txertoa-hartzeko-bidezidorra-traba-eta-korapilo-gabea.htm
Gizartea
Txertoa hartzeko bidezidorra, traba eta korapilo gabea
Nafarroan hasiak dira aurretik ordua hartu gabe duten herritarrak txertatzen. Txertaketa gunea Foremen egoitzan ezarri dute, Arangurenen. Zenbait herritarrek dagoeneko baliatu dute horretarako aukera.
Txertoa hartzeko bidezidorra, traba eta korapilo gabea. Nafarroan hasiak dira aurretik ordua hartu gabe duten herritarrak txertatzen. Txertaketa gunea Foremen egoitzan ezarri dute, Arangurenen. Zenbait herritarrek dagoeneko baliatu dute horretarako aukera.
Gobernuak argiki adierazi zuen astelehenean zabaldutako oharrean: aurretik ordua hartu beharrik gabe txertatu nahi dutenek horretarako aukera izanen dute Foremek Arangurenen (Nafarroa) duen egoitzan. Ordutegia ere zehaztu zuten: 08:30etik 19:00etara, irekita. Izan da ustekaberik, ordea. «Bistan da baten batek ez ziola ...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202342/bizkaiko-enpresari-bat-atxilotu-dute-langileak-26-orduz-lan-egitera-behartzeagatik.htm
Ekonomia
Bizkaiko enpresari bat atxilotu dute langileak 26 orduz lan egitera behartzeagatik
Zamudioko industrialde batean egun osoko lan jarduna egiten zuten tarteka, goizeko zazpietatik hurrengo eguneko goizeko bederatziak arte.
Bizkaiko enpresari bat atxilotu dute langileak 26 orduz lan egitera behartzeagatik. Zamudioko industrialde batean egun osoko lan jarduna egiten zuten tarteka, goizeko zazpietatik hurrengo eguneko goizeko bederatziak arte.
Espainiako poliziak Bizkaiko enpresari bat atxilotu du langileak egun osoz lan egitera behartzeagatik. Zamudioko (Bizkaia) industrialde batean, pabiloi bateko beharginek 26 orduko lan jarduna izaten zuten tarteka, goizeko zazpietan hasi eta hurrengo eguneko goizeko bederatziak arte. Abuztuaren 17an atxilotu zuten enpre...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202343/kabulgo-aireportuan-10000-pertsona-daude-zain-handik-noiz-aterako.htm
Mundua
Kabulgo aireportuan 10.000 pertsona daude zain, handik noiz aterako
Mendebaldeko aliatuek Afganistango ebakuazioak azkartu dituzte. Atzerriko tropek 82.000 lagun inguru ebakuatu dituzte orain arte. Talibanek Kabulgo aireporturako sarbideak itxi dituzte, eta kontrolak gogortu.
Kabulgo aireportuan 10.000 pertsona daude zain, handik noiz aterako. Mendebaldeko aliatuek Afganistango ebakuazioak azkartu dituzte. Atzerriko tropek 82.000 lagun inguru ebakuatu dituzte orain arte. Talibanek Kabulgo aireporturako sarbideak itxi dituzte, eta kontrolak gogortu.
AEBetako Defentsa Departamenduak jakinarazi duenez, 10.000 pertsona daude oraindik Kabulgo aireportuan zain, handik ateratzeko asmoz. Abuztuaren 31n amaitzen da AEBko soldaduek handik erretiratzeko duten epea, eta AEBek iragarri dute jada lehentasuna ematen hasiko zaiola bere soldaduak handik ateratzeari. Hank Taylor l...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202344/covid-19az-kutsatutako-42-lagun-hil-dira-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
COVID-19az kutsatutako 42 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian
Aurreko astekoaren antzekoa da hildakoen kopurua, eta maiatzaren hasieratik ez zen hainbeste lagun hil. 737 kutsatu atzeman dituzte.
COVID-19az kutsatutako 42 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian. Aurreko astekoaren antzekoa da hildakoen kopurua, eta maiatzaren hasieratik ez zen hainbeste lagun hil. 737 kutsatu atzeman dituzte.
Hego Euskal Herriko kutsatzeen datuek beherakada nabarmena izan dute; 737 kasu jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbidek, duela bi aste atzemandakoen erdiak. Baina kutsatuen kurbaren aurkako noranzkoa hartu du hildakoenak, ekainaren 16tik eta 22ra birusaz kutsatutako 42 lagun zendu baitziren, aurreko astean baino ...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202345/intildeaki-bilbao-gose-greban-den-presoa-ospitaleratu-egin-dute.htm
Politika
Iñaki Bilbao gose greban den presoa ospitaleratu egin dute
Abuztuaren 6az geroztik dago baraualdian.
Iñaki Bilbao gose greban den presoa ospitaleratu egin dute. Abuztuaren 6az geroztik dago baraualdian.
Iñaki Bilbao euskal presoak gose grebari ekin zion abuztuaren 6an, eta, beraz, etzi beteko ditu hiru aste baraualdian. Haren osasun egoerak okerrera egin du, eta ospitalera eraman zuten joan den astean, Salamancako (Espainia) egunkari batek jakinarazi duenez. Bilbao Topasen dago preso, Euskal Herritik 460 kilometrora....
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202346/nafarroak-beste-astebete-luzatu-du-etxeratze-agindua.htm
Gizartea
Nafarroak beste astebete luzatu du etxeratze agindua
Gobernuak aurkeztutako eskabideak Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena jaso du: neurria irailaren 2ra arte izanen da indarrean, gutxienez.
Nafarroak beste astebete luzatu du etxeratze agindua. Gobernuak aurkeztutako eskabideak Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena jaso du: neurria irailaren 2ra arte izanen da indarrean, gutxienez.
Beste astebete. Asteburuei eta jaiegunei eragiten dien etxeratze agindua beste zazpi egunez ezarrita edukitzea erabaki du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Joan diren asteetako joerari eutsiz, gobernuak araua luzatzeko eskea egin zien epaileei, eta mugak bere hartan segitzea baimendu du auzitegiak. Gobernuak gogora ekarri ...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202347/hipika-txapelketa-elitista-eta-iluna-dela-salatu-dute-irunean.htm
Gizartea
Hipika txapelketa «elitista eta iluna» dela salatu dute Iruñean
Udalaren jai eredua «inposizioan oinarritua» dagoela salatu du Hipikarik Ez taldeak. Elkarretaratzea eta bizikleta martxa eginen dituzte irailaren 1ean, Ziudadelan.
Hipika txapelketa «elitista eta iluna» dela salatu dute Iruñean. Udalaren jai eredua «inposizioan oinarritua» dagoela salatu du Hipikarik Ez taldeak. Elkarretaratzea eta bizikleta martxa eginen dituzte irailaren 1ean, Ziudadelan.
Zezenak kendu, eta zaldiak jarri. Kalapita eragin du Iruñeko Udalak sanferminen ordez antolatutako egitarauak; batez ere, irailaren 2tik 12ra bitartean egitekoa den hipika txapelketak. Jarduera hori «inposizioan oinarritutako jai eredu elitista» baten ikur dela salatu du Hipikarik Ez plataforma sortu berriak, eta gogor...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202348/esne-ekoizleek-hamar-zentimoko-igoera-eskatu-diete-banaketa-enpresei.htm
Ekonomia
Esne ekoizleek hamar zentimoko igoera eskatu diete banaketa enpresei
Baserritarrek traktore eta autoen karabana luzea eginzuten, atzo,EHNE eta ENBA sindikatuek deituta, Lasarteko Urbil merkataritza gunetik Hernaniko Galarretara. Salatu dute kostuen igoera sektorea jaten ari dela, eta esne litroa gutxienez 0,70 zentimotan saltzeko exijitu dute.
Esne ekoizleek hamar zentimoko igoera eskatu diete banaketa enpresei. Baserritarrek traktore eta autoen karabana luzea eginzuten, atzo,EHNE eta ENBA sindikatuek deituta, Lasarteko Urbil merkataritza gunetik Hernaniko Galarretara. Salatu dute kostuen igoera sektorea jaten ari dela, eta esne litroa gutxienez 0,70 zentimo...
«Pentsuak jaten gaitu», «Esneak itotzen gaitu», «Banaketa kateek kateatuta gauzkate». Esne ekoizleak garbi eta ozen esan zuten, atzo, negozioari eutsiko badiote zenbait aldaketa behar dituztela sektorean, lehenbailehen; izan ere, erregaien, pentsuen eta, oro har, kostu guztien igoerak irabazi tarte guztia jan die, eta ...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202349/korrikalari-txekiar-bat-hil-da-mont-blanceko-ultratraileko-tds-lasterketan-amilduta.htm
Kirola
Korrikalari txekiar bat hil da Mont Blanceko Ultratraileko TDS lasterketan, amilduta
Ezbeharra gauerdian gertatu da, Passeur de Pralognaneko jaitsieran. Ondorioz, lasterketa gelditu behar izan dute.
Korrikalari txekiar bat hil da Mont Blanceko Ultratraileko TDS lasterketan, amilduta. Ezbeharra gauerdian gertatu da, Passeur de Pralognaneko jaitsieran. Ondorioz, lasterketa gelditu behar izan dute.
Txekiar Errepublikako korrikalari bat hil da Mont Blanceko Ultratraileko TDS lasterketan, Passeur de Pralognaneko jaitsieran, lasterketako 62. kilometroan, ibilbideko gunerik arriskutsuenean, menditik amilduta. Gauerdian gertatu da ezbeharra, 00:25ean, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Argitaratu duten komunikatu ofiz...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202350/espainiako-orkestra-nazionalak-hartuko-du-lekukoa-musika-hamabostaldian.htm
Kultura
Espainiako Orkestra Nazionalak hartuko du lekukoa Musika Hamabostaldian
Jaialdian azken aldiz 2008an izan ondoren, gaur itzuliko da Espainiako Orkestra Nazionala Kursaaleko oholtzara. Kontzertua David Afkhamen zuzendaritzapean emango dute, eta Leonidas Kavakos biolinista izango da gonbidatu berezia.
Espainiako Orkestra Nazionalak hartuko du lekukoa Musika Hamabostaldian. Jaialdian azken aldiz 2008an izan ondoren, gaur itzuliko da Espainiako Orkestra Nazionala Kursaaleko oholtzara. Kontzertua David Afkhamen zuzendaritzapean emango dute, eta Leonidas Kavakos biolinista izango da gonbidatu berezia.
Galiziako Orkestra Sinfonikoaren eta Euskadiko Orkestraren joan den asteko emanaldien ondoren, gaur Espainiako Orkestra Nazionalaren txanda izango da jaialdian. 2019tik David Afkham da orkestraren zuzendari, eta hark gidatuko du, eta harekin batera, Leonidas Kavakos biolinista greziarra arituko da. Kontzertua 19:30ean ...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202351/120-kantu-hainbat-hizkuntzatan-guinness-liburuan-sartzeko-besteak-beste-kanuto.htm
Bizigiro
120 kantu hainbat hizkuntzatan, Guinness liburuan sartzeko: besteak beste, 'Kanuto'
Suchetha Satish indiarra Guinness errekorra gainditzeko bidean da, zazpi ordu eta hogei minutuko kontzertu batean 30 abesti hindiz eta 90 beste hizkuntza batzuetan kantatuta. Saiakera aztertzen ari da epaimahaia.
120 kantu hainbat hizkuntzatan, Guinness liburuan sartzeko: besteak beste, 'Kanuto'. Suchetha Satish indiarra Guinness errekorra gainditzeko bidean da, zazpi ordu eta hogei minutuko kontzertu batean 30 abesti hindiz eta 90 beste hizkuntza batzuetan kantatuta. Saiakera aztertzen ari da epaimahaia.
Egun baten Kanuto, kalera joan zan... eta konturatzerako, Kanuto Indiaraino iritsi da. Abuztuaren 19an, Suchetha Satish 15 urteko neska indiarra Guinness errekor bat gainditzen saiatu zen Dubain, kontzertu batean inoiz baino hizkuntza gehiago erabiliz. 120 abesti kantatu zituen, eta horien guztien artean, euskarazko ba...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202352/maskara-erabiltzen-jarraitu-beharko-dute-euskal-herriko-ikastetxeetan.htm
Gizartea
Maskara erabiltzen jarraitu beharko dute Euskal Herriko ikastetxeetan
Iparraldean, txertatuta dauden ikasleek ikastetxean jarraitzeko aukera izango dute, positibo baten hurbileko kontaktua izanik ere.
Maskara erabiltzen jarraitu beharko dute Euskal Herriko ikastetxeetan. Iparraldean, txertatuta dauden ikasleek ikastetxean jarraitzeko aukera izango dute, positibo baten hurbileko kontaktua izanik ere.
Itxura guztien arabera, COVID-19ak markatuko du 2021-2022ko ikasturtea ere. Erakundeek, ordea, birusa ez hedatzea dute helburu, eta ari dira hartuko dituzten neurriak jakinarazten, tantaka-tantaka bada ere. Gaur, Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek bilera izan dute, eta m...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202353/sortuk-dio-presoen-kaleratze-bakoitzak-elkarbizitzarako-bidea-indartzen-duela.htm
Politika
Sortuk dio «presoen kaleratze bakoitzak elkarbizitzarako bidea indartzen» duela
Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazi du presoei eginiko harrerek «zauriak irekitzen» dituztela.
Sortuk dio «presoen kaleratze bakoitzak elkarbizitzarako bidea indartzen» duela. Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazi du presoei eginiko harrerek «zauriak irekitzen» dituztela.
Agustin Almaraz presoa aske geratu eta gero Bilbon eginiko harrerak eta Covitek sare sozialetan eginiko salaketak hautsak harrotu ditu azken egunetan, eta eragile politiko ugarik eskatu dute harrera horiek publikoki ez egiteko. Eztabaida hori ikusita, Sortuk ohar bat zabaldu du, eta nabarmendu «presoen kaleratze bakoit...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202354/gaia-gordina-baldin-bada-marrazkia-gordina-izango-da.htm
Kultura
«Gaia gordina baldin bada, marrazkia gordina izango da»
Marrazkilaria da margolaria bainoago, eta komikilaria oroz gainetik. 'Basolatik berri onik ez' du lan berriena. Komiki baino ilustrazio gehiago egin behar izaten du, ordea; hilero 'Argia' aldizkarian, besteak beste.
«Gaia gordina baldin bada, marrazkia gordina izango da». Marrazkilaria da margolaria bainoago, eta komikilaria oroz gainetik. 'Basolatik berri onik ez' du lan berriena. Komiki baino ilustrazio gehiago egin behar izaten du, ordea; hilero 'Argia' aldizkarian, besteak beste.
Joseba Larratxe Josevisky-k (Irun, Gipuzkoa, 1985) Arkitektura ikaslea zen garaian eman zituen argitara aurreneko umore zintak; urte batzuen ondoren, komikizaleek lehenengo begi kolpean antzematen dute dagoeneko haren eskuak eusten diola pintzelari Argia aldizkariko ilustrazioetan eta Larrun gehigarriaren azaletan, eta...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202355/motzean.htm
Motzean
Motzean.
Kolore bat. Beltza. Margo mota bat. Arkatza. Pantone bat. 7466 U. Joana Maiz-en erabili genuena da, turkesa modukoa. Tresna bat. Pentel pintzela. Koadroa. Karratua. Marrazkilari bat. Guillermo Gonzalez (Bilbo, 1971 - 2021). Euskal Herriko onenetariko bat zen.
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202356/parte-zaharra-aske-plataformak-manifestaziora-deitu-du-donostiako-istiluen-harira-larunbaterako.htm
Gizartea
Parte Zaharra Aske plataformak manifestaziora deitu du Donostiako istiluen harira, larunbaterako
Ertzaintzak 40 herritar atxilotu ditu, eta guztira 63 ikerketapean jarri.
Parte Zaharra Aske plataformak manifestaziora deitu du Donostiako istiluen harira, larunbaterako. Ertzaintzak 40 herritar atxilotu ditu, eta guztira 63 ikerketapean jarri.
Donostiako Parte Zaharrean Ertzaintza egunero azaldu da jende pilaketak desegitera azken egunotan. Parte Zaharreko kaleak bete egin dira gauez Donostiako festak liratekeen egunotan, eta gauero izan dira Ertzaintzaren eta herritarren arteko liskarrak. Plataformak gogorarazi duenez, guztira 40 herritar atxilotu ditu Ertz...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202357/adingabeak-marokora-bidaltzea-erabaki-dute-sanchezek-eta-vivasek.htm
Mundua
Adingabeak Marokora bidaltzea erabaki dute Sanchezek eta Vivasek
Espainiako eta Ceutako presidenteek adostu dute Atzerritartasun Legearen arabera egitea kanporatzeak, epaitegiek horiek gelditu ostean.
Adingabeak Marokora bidaltzea erabaki dute Sanchezek eta Vivasek. Espainiako eta Ceutako presidenteek adostu dute Atzerritartasun Legearen arabera egitea kanporatzeak, epaitegiek horiek gelditu ostean.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez eta Ceutako presidente Juan Jose Vivas Moncloan gaur goizean bildu dira, iragan maiatzean Ceutara iritsitako milatik gora migratzaileren egoerari irtenbide bat aurkitzeko asmotan. Sanchezek konpromisoa hartu du Ceutan dauden adingabeko migratzaileak Marokora itzularazteko. ...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202358/samarra.htm
Kultura
Samarra
Raquel Ricart Leal (Betera, 1962). Eleberri beltz batekin hasi zuen ibilbidea: Un mort al sindicat (1999). Gazteentzako eleberri batzuk idatzi ditu: Van ploure estrelles, El quadern d'Àngela (Vila de Paterna eta Samaruc sariak irabazi zituen; The White Ravens katalogoan sartua dago, eta galizierara itzulia), En les mar...
Samarra. Raquel Ricart Leal (Betera, 1962). Eleberri beltz batekin hasi zuen ibilbidea: Un mort al sindicat (1999). Gazteentzako eleberri batzuk idatzi ditu: Van ploure estrelles, El quadern d'Àngela (Vila de Paterna eta Samaruc sariak irabazi zituen; The White Ravens katalogoan sartua dago, eta galizierara itzulia), E...
Festara bere lagun Laurak gonbidatu du; berrogei urte beteko ditu, eta jende pila batekin ospatzea erabaki du. —Apain-apaina jarri. Ezkongabe batzuk ere izango dira. Gizon interesgarriak eta konpromisorik gabeak. —Ez dago gizon interesgarri eta konpromisorik gabekorik, Laura. Gainera, uste dut oraindik ez nagoela pre...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202359/ukendurik-onena-garaipena.htm
Kirola
Ukendurik onena, garaipena
Roglicek irabazi du Vueltako 11. etapa, bukaerako horman Masekin buruz buruko lehia izan eta gero. Eiking ez da lehertu, eta eutsi egin dio lidergoari. Aranburu erretiratu egin da.
Ukendurik onena, garaipena. Roglicek irabazi du Vueltako 11. etapa, bukaerako horman Masekin buruz buruko lehia izan eta gero. Eiking ez da lehertu, eta eutsi egin dio lidergoari. Aranburu erretiratu egin da.
Erori, altxatu eta irabazi. Hala labur daiteke Primoz Roglicen (Jumbo) ibilbidea; baita gaur Vueltan lortu duen garaipena ere. Esloveniarra lurrera joan zen atzo, ezusteko erasoa egin eta gero, eta Valdepeñas de Jaengo bukaera bortitzean nagusituz atera du arantza. Culleran ez bezala, aurreratu egin du Magnus Cort (Edu...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202360/ezabaturiko-lorratzen-bila.htm
Politika
Ezabaturiko lorratzen bila
Lorratz sakona utzi zuen Dolores Ibarrurik, Gallarta (Bizkaia) bere sorterrian ere bai, nahiz eta Pasionariak ezagutu zuen Gallarta meatzari hura gaur egun desagerturik egon; garai hartan, herri osoa suntsitu zuten, beste meategi bat zulatzeko.
Ezabaturiko lorratzen bila. Lorratz sakona utzi zuen Dolores Ibarrurik, Gallarta (Bizkaia) bere sorterrian ere bai, nahiz eta Pasionariak ezagutu zuen Gallarta meatzari hura gaur egun desagerturik egon; garai hartan, herri osoa suntsitu zuten, beste meategi bat zulatzeko.
Seguru asko, Dolores Ibarruri Pasionaria izan zen XX. mendeko euskal emakumerik ezagunena mundu osoan. Historiaren norabidea markatuko zuten zenbait gertaera garrantzitsutan lekuko eta protagonista izan zen, bekoz beko jardun zuen estatuburu eta presidente ugarirekin, eta haren irudia mundu osoko aldizkari eta liburuta...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202361/realak-alexander-sorloth-aurrelaria-fitxatu-du-urtebeterako.htm
Kirola
Realak Alexander Sorloth aurrelaria fitxatu du, urtebeterako
Leipzig taldeak utzita jokatuko du norvegiarrak. Urtebete barru, jokalaria erosteko aukera izango du Donostiako klubak. Bihar aurkeztuko dute.
Realak Alexander Sorloth aurrelaria fitxatu du, urtebeterako. Leipzig taldeak utzita jokatuko du norvegiarrak. Urtebete barru, jokalaria erosteko aukera izango du Donostiako klubak. Bihar aurkeztuko dute.
Realak badu Carlos Fernandezen ordezkoa. Donostiako klubak gaur jakinarazi duenez, Alexander Sorloth aurrelari norvegiarra urtebeterako fitxatu du; hain zuzen, Fernandezek denboraldi-aurrean izan zuen lesioa sendatzeko behar duen denbora. Leipzigek utzita jokatuko du Sorlothek, eta urtebete barru jokalaria erosteko auk...
2021-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/202362/martxan-da-herri-mugimenduen-topalekua.htm
Gizartea
Martxan da herri mugimenduen topalekua
Atzo hasi zen Iraultza Txikien Akanpada Arteagan (Bizkaia). Herri mugimenduen bilgune izateko asmoz elkartuko dira hilaren 29ra arte Basoan, giza eskubideen defendatzaileen etxean.
Martxan da herri mugimenduen topalekua. Atzo hasi zen Iraultza Txikien Akanpada Arteagan (Bizkaia). Herri mugimenduen bilgune izateko asmoz elkartuko dira hilaren 29ra arte Basoan, giza eskubideen defendatzaileen etxean.
Atzo egin zuten harrera ekitaldia, eta gero borrokarako, gogoetarako eta eraikitzeko espazioak atondu zituzten: 18:30etik 20:30era LGTBI kolektiboak herri mugimenduetan duen lekua aztertu zuten; mugimendu feministak dituen erronkez eta praktikez hausnartu zuten arrazakeria ardatz izanik, eta hainbat kooperatibak ekonom...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202380/alexandre-leautek-urrea-lortu-du-pistako-jazarpen-proban.htm
Kirola
Alexandre Leautek urrea lortu du pistako jazarpen proban
Ahurtin (Lapurdi) bizi den 20 urteko txirrindulariak munduko marka ezarri du C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkako lasterketan.
Alexandre Leautek urrea lortu du pistako jazarpen proban. Ahurtin (Lapurdi) bizi den 20 urteko txirrindulariak munduko marka ezarri du C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkako lasterketan.
Alexandre Leautek urrezko domina lortu du Tokion jokatzen ari diren Paralinpiar Jokoetan. Ahurtin (Lapurdi) bizi den Frantziako selekzioko txirrindularia azkarrena izan da C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkako jazarpenean, Darren Hicks australiarraren aurretik. Guihua Liangek kolkoratu du brontzezko domina. 20 urte di...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202381/gutxienez-20-lagun-hil-dira-venezuelako-uholdeen-ondorioz.htm
Mundua
Gutxienez 20 lagun hil dira Venezuelako uholdeen ondorioz
Nicolas Maduro presidenteak 90 eguneko «larrialdi dekretua» ezarri du herrialdeko hainbat estatutan. Merida estatuko gobernadorearen arabera, 17 dira desagertuak. 55.000 bat lagun kaltetu dira uholdeetan.
Gutxienez 20 lagun hil dira Venezuelako uholdeen ondorioz. Nicolas Maduro presidenteak 90 eguneko «larrialdi dekretua» ezarri du herrialdeko hainbat estatutan. Merida estatuko gobernadorearen arabera, 17 dira desagertuak. 55.000 bat lagun kaltetu dira uholdeetan.
Herenegun Venezuela mendebaldean gertatutako euriteek eragindako uholdeetan 20 lagun hil dira gutxienez; hala jakinarazi du Jehyson Guzmanek, Venezuelako Gobernuak Merida estatuan daukan ordezkariak. Oraindik ere erreskate lanetan dihardutela zehaztu zuen. Gainera, uholdeek kalte material handiak eragin dituzte. Nicola...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202383/iruna-rock-jaialdia-2022ko-martxora-atzeratu-dute.htm
Kultura
Iruña Rock jaialdia 2022ko martxora atzeratu dute
Festibala urriaren 29tik 31ra egitea zegoen aurreikusita, baina, COVID-19aren ondorioz, antolatzaileek geroratzea erabaki dute. Datorren astean kartelaren aurrerapen bat iragarriko dute
Iruña Rock jaialdia 2022ko martxora atzeratu dute. Festibala urriaren 29tik 31ra egitea zegoen aurreikusita, baina, COVID-19aren ondorioz, antolatzaileek geroratzea erabaki dute. Datorren astean kartelaren aurrerapen bat iragarriko dute
«Pandemiaren azken hilabeteetako bilakaera arretaz jarraitu dugu, eta bertaratutako pertsona, artista eta jaialdiko lankide guztien segurtasuna lehenesteko asmoz, urte dugu jarrera arduratsuena aurtengo jaialdia 2022ko martxoaren 18 eta 19ra atzeratzea dela». Iruña Rock jaialdiaren ohar baten bitartez eman dute gaur go...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202385/berriz-bainatu-ahalko-da-hondarribiko-hondartzan.htm
Gizartea
Berriz bainatu ahalko da Hondarribiko hondartzan
Asteartetik egon da debekatuta bainatzea, urak ez zituelako betetzen araudiak ezarritako kalitate irizpideak.
Berriz bainatu ahalko da Hondarribiko hondartzan. Asteartetik egon da debekatuta bainatzea, urak ez zituelako betetzen araudiak ezarritako kalitate irizpideak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainu librea berrezarri du Hondarribiko hondartzan (Gipuzkoa). Asteartetik debekatuta egon da, urak ez zituelako betetzen kalitate irizpideak. Baina, egindako azken azterketek erakutsi dutenez, hondartza horretako urak kalitatezko irizpide mikrobiologikoak betetzen ditu orain; beraz, O...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202386/poltsa-barruan-beti-eramaten-dut-formatu-txikiko-koadernoren-bat.htm
Kultura
«Poltsa barruan beti eramaten dut formatu txikiko koadernoren bat»
Hilero irudi bat argitaratzen du BERRIA egunkarian, Ttap aldizkari elektronikoan ere margotzen du, Miren Amurizarekin Bainera bete itsaso albuma egin zuen duela bost urte, Tupust kolektiboko kidea da.
«Poltsa barruan beti eramaten dut formatu txikiko koadernoren bat». Hilero irudi bat argitaratzen du BERRIA egunkarian, Ttap aldizkari elektronikoan ere margotzen du, Miren Amurizarekin Bainera bete itsaso albuma egin zuen duela bost urte, Tupust kolektiboko kidea da.
Bizkaitarra da Irati Eguren Arruti ilustratzailea: 1981ean jaio zen Durangon, badira lau urte Elorrion bizi dela, eta pasatu den ikasturtean Berrizen eman ditu irudigintza eskolak. Gaztetan arkitektura ikasi ondoren, Arte Ederretan masterra egin zuen. Urtzi Reguero Ugarteren kontakizun bat ilustratzen dihardu orain, et...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202387/motzean.htm
Motzean
Motzean.
Kolorea. CMYK. Hau da: zian, magenta, horia eta beltza. Margotze mota. Teknika mistoa. Pantone bat. Ruby Wine 19-1629 TCX. Tresna. Arkatza. Koadroa. Bertikala. Marrazkilari bat. Susa Monteiro (Beja, Portugal, 1979).
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202388/ardiekin-bihotz-bat-osatu-izebari-agur-esateko.htm
Mundua
Ardiekin bihotz bat osatu, izebari agur esateko
COVID-19arengatik ezarritako murrizketak medio, australiar bat ezin izan zen joan bere izeba baten hiletara. Erabaki zuen, beraz, hura agurtzeko bideo bat grabatzea. Biral bihurtu da.
Ardiekin bihotz bat osatu, izebari agur esateko. COVID-19arengatik ezarritako murrizketak medio, australiar bat ezin izan zen joan bere izeba baten hiletara. Erabaki zuen, beraz, hura agurtzeko bideo bat grabatzea. Biral bihurtu da.
Ben Jackson artzain australiarraren izeba Debbyren hileta joan den astelehenean egin zuten, Brisbanen (Australia). Jacksonek autoa hartu eta 400 kilometroan gidatu nahi zuen, New South Wales-tik haraino joateko. Ezin izan zuen, ordea, COVID-19a dela-eta administrazioek mugikortasunari ezarritako murrizketengatik. Ordua...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202389/hirugarren-dosia-irailaren-13tik-goiti-hartuko-dute-iparraldeko-zahar-etxeetako-egoiliarrek.htm
Gizartea
Hirugarren dosia irailaren 13tik goiti hartuko dute Iparraldeko zahar etxeetako egoiliarrek
Jean Castex Frantziako lehen ministroak baieztatu du hirugarren ziztada hartzeko kanpainarekin hasiko direla: zaurgarrienek izanen dute lehentasuna.
Hirugarren dosia irailaren 13tik goiti hartuko dute Iparraldeko zahar etxeetako egoiliarrek. Jean Castex Frantziako lehen ministroak baieztatu du hirugarren ziztada hartzeko kanpainarekin hasiko direla: zaurgarrienek izanen dute lehentasuna.
Koronabirusaren kontrako txertoaren immunitatea sendotzeko asmoz, hirugarren ziztada hartzeko bidea ireki zuen Frantziako Gobernuak, eta horretarako onespena eman dio Frantziako Osasun Aginte Gorenak: 65 urtetik gorakoei eta herritar zaurgarriei hirugarren dosia hartzea gomendatu die. Bada, egutegia zehaztu du Frantzia...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202390/garzonen-errugabetasun-presuntzioa-urratu-izana-egotzi-dio-nbek-espainiako-gorenari.htm
Mundua
Garzonen errugabetasun presuntzioa urratu izana egotzi dio NBEk Espainiako Gorenari
Giza Eskubideen Batzordeak ondorioztatu du «oinarririk gabea» izan zela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izandakoari ezarritako 11 urteko inhabilitazio zigorra, eta kalte ordainak eskatu dizkio justiziari.
Garzonen errugabetasun presuntzioa urratu izana egotzi dio NBEk Espainiako Gorenari. Giza Eskubideen Batzordeak ondorioztatu du «oinarririk gabea» izan zela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izandakoari ezarritako 11 urteko inhabilitazio zigorra, eta kalte ordainak eskatu dizkio justiziari.
Gurtel auzian nahastutako abokatuei entzuketak egiteagatik zigortu zuen Espainiako Gorenak Baltasar Garzon, zeina Auzitegi Nazionaleko epaile baitzen. 11 urteko inhabilitazioa ezarri zioten 2012an, eta haren ibilbidea kolpetik amaitu. Orain, NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak ondorioztatu du erabaki...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202391/mutter-eta-orkis-hiletatik-ezteietara.htm
Kultura
Mutter eta Orkis, hiletatik ezteietara
Anne Sophie Mutter biolinistak eta Lambert Orkis pianistak 33 urte daramatzate elkarrekin jotzen. Grammy saria ere jaso zuten 2000. urtean. Hiru sonataz osatutako kontzertua egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalean.
Mutter eta Orkis, hiletatik ezteietara. Anne Sophie Mutter biolinistak eta Lambert Orkis pianistak 33 urte daramatzate elkarrekin jotzen. Grammy saria ere jaso zuten 2000. urtean. Hiru sonataz osatutako kontzertua egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalean.
Aurtengo Musika Hamabostaldiko izarretako bat da Anne Sophie Mutter (Rheinfelden, Alemania, 1963), munduko biolin jotzaileen artean ezagunenetakoa baita. Bigarren aldia da Donostiara datorrela; 2019an izan zen lehenago, kontzertu pribatu batean. Atzo Santanderren (Espainia) kontzertua eman ostean, gaur, 19:30ean, Donos...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202392/euskal-komunismoa-beti-egon-da-errealitateari-oso-lotua.htm
Politika
«Euskal komunismoa beti egon da errealitateari oso lotua»
EPK-ko idazkari nagusiaren hitzetan, Espainiako Gobernuan sartzea «apustu ausarta eta arriskuz betea» izan zen, baina pentsatzen du apustu hori «ondo» ateratzen ari dela, «kontraesanak kontraesan».
«Euskal komunismoa beti egon da errealitateari oso lotua». EPK-ko idazkari nagusiaren hitzetan, Espainiako Gobernuan sartzea «apustu ausarta eta arriskuz betea» izan zen, baina pentsatzen du apustu hori «ondo» ateratzen ari dela, «kontraesanak kontraesan».
Jon Hernandez (Irun, Gipuzkoa, 1978) ikasle garaian sartu zen Gazte Komunistak erakundean, eta, 2013tik, EPK-ko idazkari nagusia da. Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos koalizioko kide gisa egiten duen lanak hartzen dio denbora gehien, baina, orain, alderdiaren mendeurrenaren ospakizunak prestatzen ere badabil, bu...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202393/altuna-erkizia-eta-oleagaren-filmak-lehiatuko-dira-besteak-beste-euskal-zinemaren-irizar-saria-eskuratzeko.htm
Kultura
Altuna, Erkizia eta Oleagaren filmak lehiatuko dira, besteak beste, euskal zinemaren Irizar saria eskuratzeko
Euskal Herrian ekoitzitako hamazazpi lan emango ditu aurten Donostiako Zinemaldiak. Zinemira sailak hamabi lan jasoko ditu; horietatik zazpi, estreinaldi erabatekoak. Kimuak programari emango diote Zinemira saria.
Altuna, Erkizia eta Oleagaren filmak lehiatuko dira, besteak beste, euskal zinemaren Irizar saria eskuratzeko. Euskal Herrian ekoitzitako hamazazpi lan emango ditu aurten Donostiako Zinemaldiak. Zinemira sailak hamabi lan jasoko ditu; horietatik zazpi, estreinaldi erabatekoak. Kimuak programari emango diote Zinemira sa...
Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean den film batek eta proiektu batek osatuko dute Donostiako 69. Zinemaldiko euskal partaidetza, eta Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EITBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak sailean egongo dira banatuta....
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202394/labi-aholku-batzordea-astelehenean-bilduko-da-neurriez-eztabaidatzeko.htm
Gizartea
Labi aholku batzordea astelehenean bilduko da neurriez eztabaidatzeko
Egungo neurriei hilabetea amaitu arte eusteko gomendioa eman du Labi teknikoak, Sagarduiren hitzetan.
Labi aholku batzordea astelehenean bilduko da neurriez eztabaidatzeko. Egungo neurriei hilabetea amaitu arte eusteko gomendioa eman du Labi teknikoak, Sagarduiren hitzetan.
Astelehenean bilduko da Eusko Jaurlaritzako Labi aholku batzordea, beste neurri batzuk hartu edo egungoak moldatu erabakitzeko, «Bizi Berri IV planak eta COVID-19aren pandemiaren kudeaketarako neurrien legeak dituzten irizpideei jarraituz», jakinarazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Labi ahol...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202395/hiru-enpresatik-batek-ohiko-salmenta-maila-berreskuratu-du-nafarroan.htm
Ekonomia
Hiru enpresatik batek ohiko salmenta maila berreskuratu du Nafarroan
Bereziki industria eta eraikuntza sektoreek nabaritu dute susperraldia. Enpleguaren inguruko aurreikuspenek susperraldi txiki bat islatzen dute.
Hiru enpresatik batek ohiko salmenta maila berreskuratu du Nafarroan. Bereziki industria eta eraikuntza sektoreek nabaritu dute susperraldia. Enpleguaren inguruko aurreikuspenek susperraldi txiki bat islatzen dute.
Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) egiaztatu duenez, urteko bigarren hiruhilekoan suspertu egin da lurraldeko ekonomia, aurreko hiruhilekoan izandako motelaldiaren ostean. Industria eta eraikuntza sektoreengatik izan da batez ere, pandemiaren aurreko egoerara itzultzea lortu baitute ia. Zerbitzuen sektorea, be...