date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202396/eh-bilduk-salatu-du-jaurlaritzak-oraindik-ez-duela-kendu-armentia-ii-n-gasa-esploratzeko-errekurtsoa.htm
Gizartea
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak oraindik ez duela kendu Armentia II-n gasa esploratzeko errekurtsoa
Koalizio abertzaleak helegitea «bertan behera» uzteko eskatu dio gobernuari.
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak oraindik ez duela kendu Armentia II-n gasa esploratzeko errekurtsoa. Koalizio abertzaleak helegitea «bertan behera» uzteko eskatu dio gobernuari.
Eusko Jaurlaritzak udaberrian berretsi zuen uko egingo ziola gasa ustiatzeari, baina, bost hilabeteren ondoren, oraindik ez du kendu Subilla Gasteizko Armentia II putzuari lotutako errekurtsoa, EH Bilduk jakinarazi duenez. Hala, koalizio abertzaleak helegitea «bertan behera» uzteko eskatu dio Iñigo Urkulluren gobernuar...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202397/estatu-islamikoak-bere-gain-hartu-ditu-kabulgo-aireportuko-atentatuak.htm
Mundua
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Kabulgo aireportuko atentatuak
Gutxienez 60 lagun hil eta 140 zauritu dira erasoetan. Pentagonoak baieztatu du gutxienez hamabi soldadu estatubatuar hil dituztela. AEBetako armadak uste du eraso suizida bat izan dela. Milaka lagun Spin Boldak pasabidean daude, Pakistanekiko mugan, ez atzera ez aurrera.
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Kabulgo aireportuko atentatuak. Gutxienez 60 lagun hil eta 140 zauritu dira erasoetan. Pentagonoak baieztatu du gutxienez hamabi soldadu estatubatuar hil dituztela. AEBetako armadak uste du eraso suizida bat izan dela. Milaka lagun Spin Boldak pasabidean daude, Pakistanekiko mugan...
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu gaur arratsaldean Kabulgo aireportua astindu duten leherketak. Amaq albiste agentziak zabaldu duen ohar batean eman du horren berri. Bi leherketa izan dira, biak aireportuaren kanpoaldean. Talibanen iturriek Al-Jazeera telebista kateari emandako informazioaren arabera, gutxienez 6...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202398/beste-631-covid-19-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 631 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Asteazkenean egindako testen %9 izan dira positiboak. Osakidetzak eta Osasunbideak 42 lagun erietxeratu dituzte gaitzarekin.
Beste 631 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Asteazkenean egindako testen %9 izan dira positiboak. Osakidetzak eta Osasunbideak 42 lagun erietxeratu dituzte gaitzarekin.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Hegoaldeko osasun sistemek 6.978 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta 631 kutsatu zenbatu dituzten horietan. Ondorioz, positiboak %9 izan ziren. Datuek agerian uzten dute pandemiaren bilakaerak beheranzko joera hartua...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202399/testurek-erakartzen-gaituzte-horien-bila-joaten-gara.htm
Kultura
«Testurek erakartzen gaituzte; horien bila joaten gara»
Txakur Gorria sormen laukotearen lanei irudiak jartzen dizkiete. Talde gisa ekoizpen propio ugari plazaratu dituzte urteotan, baina besteren proposamenak ilustratzeko lanetan ere aritzen dira sarri.
«Testurek erakartzen gaituzte; horien bila joaten gara». Txakur Gorria sormen laukotearen lanei irudiak jartzen dizkiete. Talde gisa ekoizpen propio ugari plazaratu dituzte urteotan, baina besteren proposamenak ilustratzeko lanetan ere aritzen dira sarri.
Ideia bat bururatzetik plazaratzera bitarteko prozesu guztia modu kolektiboan lantzea. Xede horrekin jaio zen Txakur Gorria, lau emakume sortzailek osatzen duten taldea. Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz testuez arduratzen dira; Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga, berriz, irudiez. Hamaika l...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202400/motzean.htm
Motzean
Motzean.
AMENABAR Kolore bat: Beixa. Teknika bat: Argazkiaren gainean margotzea. Pantone zenbaki bat: 178C. Tresna bat: Guraizeak. Koadroa: Karratua. Marrazkilari bat: Pep Carrio. ARBEO Kolore bat: Horia. Teknika bat: Akuarela. Pantone zenbaki bat: 120C. Tresna bat: Arkatza. Koadroa: Etzana, horizontalean luzean. M...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202402/gasteizko-mercedesek-produkzioa-etengo-du-astebetez-osagai-faltagatik.htm
Ekonomia
Gasteizko Mercedesek produkzioa etengo du astebetez, osagai faltagatik
Aldi baterako erregulazioan sartuko ditu langile guztiak: ia 5.000. Ez dute baztertzen egun gehiago behar izatea lanera itzultzeko, edo neurria berriz ezartzea, txipen merkatua egoera «kritikoan» dagoelako
Gasteizko Mercedesek produkzioa etengo du astebetez, osagai faltagatik. Aldi baterako erregulazioan sartuko ditu langile guztiak: ia 5.000. Ez dute baztertzen egun gehiago behar izatea lanera itzultzeko, edo neurria berriz ezartzea, txipen merkatua egoera «kritikoan» dagoelako
Munduaren punta batean susperraldia nabaritzen hasten direnean, bestean atzera egiten dute berriz. Hala gertatzen ari zaio autogintzaren sektoreari Europan eta Ameriketan. Asiatik ekarri behar dituzten osagaien merkatua kolapsatuta dago, herrialde batzuetan produkzioa gelditu behar izan dutelako, koronabirusaren olatu ...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202404/mende-zaharra-oinarri-mende-berria-helburu.htm
Politika
Mende zaharra oinarri, mende berria helburu
Komunismoaren mendeurrenari buruzko udako serieari amaiera emateko, BERRIAk zenbait iritzi bildu ditu, tradizio politiko horrek ezkerraren teoriari eta praxiari egindako ekarpenaz eta, batez ere, etorkizunari begira «XXI. mendeko komunismoak» izan ditzakeen ezaugarriez.
Mende zaharra oinarri, mende berria helburu. Komunismoaren mendeurrenari buruzko udako serieari amaiera emateko, BERRIAk zenbait iritzi bildu ditu, tradizio politiko horrek ezkerraren teoriari eta praxiari egindako ekarpenaz eta, batez ere, etorkizunari begira «XXI. mendeko komunismoak» izan ditzakeen ezaugarriez.
Zenbait aditu eta eragileri komunismoaren iraganaz eta geroaz hausnarketa egiteko eskatu die BERRIAk, hiru galderaren bidez: 1. Zure ustez, zer ekarpen egin die komunismoak ezkerraren pentsamenduari eta praxiari? 2. Nola baloratzen duzu XX. mendean «sozialismo erreala» deitu zen esperientzia historikoa? 3. Zer ekarp...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202406/cortek-esprintean-lortu-du-vuelta-honetako-bere-bigarren-garaipena.htm
Kirola
Cortek esprintean lortu du Vuelta honetako bere bigarren garaipena
Danimarkarra Baglioliren eta Matthewsen aurretik nagusitu da. Roglicek eroriko arin bat izan du, eta Eikingek lidergoari eutsi dio.
Cortek esprintean lortu du Vuelta honetako bere bigarren garaipena. Danimarkarra Baglioliren eta Matthewsen aurretik nagusitu da. Roglicek eroriko arin bat izan du, eta Eikingek lidergoari eutsi dio.
Edozein lekutan eta edozein modutan irabazteko kapaza da Magnus Cort (Education). Horren erakusgarri dira Vuelta honetan lortu dituen bi garaipenak: ihesean eta maldan gora lortu zuen bata, eta esprintean bestea, gaur Kordoban amaitu den etapan. Danimarkarrak etekina atera dio UAE eta Bike Exchange taldeek ihesaldiak e...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202407/ertzetan-su-txikiak-piztera.htm
Gizartea
Ertzetan su txikiak piztera
Asteazkenetik martxan da Iraultza Txikien Akanpada, Arteagako Basoa etxean, igandera arte. Herri mugimenduek elkarren berri izatea eta sareak eraikitzea jarri dute helburu antolatzaileek
Ertzetan su txikiak piztera. Asteazkenetik martxan da Iraultza Txikien Akanpada, Arteagako Basoa etxean, igandera arte. Herri mugimenduek elkarren berri izatea eta sareak eraikitzea jarri dute helburu antolatzaileek
Bildosola auzoan zuhaitzen artean ezkutatuta dago Basoa etxea (Arteaga, Bizkaia). Seinaleei kasu egin, eta aparkalekutik bada bidezidor bat heltzeko. Iraultza Txikien Akanpadara ongietorria ematen du pankarta batek, eta afixetan, lelo bat, proposamen modura: Piztuko dugu sua?. Herri mugimenduen topaleku izateko asmoa d...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202408/alexander-sorloth-anbizio-handiko-klub-batera-etorri-naiz.htm
Kirola
Alexander Sorloth: «Anbizio handiko klub batera etorri naiz»
Realak gaur aurkeztu du Alexander Sorloth, Reale Arenan. Norvegiarra Leipzig Alemaniako taldetik etorri da utzita. Aurrelariak esan du Imanol Aguacilek nahi badu «prest» dagoela larunbateko partida jokatzeko. Jon Bautistak Leganesen jokatuko du, utzita.
Alexander Sorloth: «Anbizio handiko klub batera etorri naiz». Realak gaur aurkeztu du Alexander Sorloth, Reale Arenan. Norvegiarra Leipzig Alemaniako taldetik etorri da utzita. Aurrelariak esan du Imanol Aguacilek nahi badu «prest» dagoela larunbateko partida jokatzeko. Jon Bautistak Leganesen jokatuko du, utzita.
Fitxatu du Realak behar zuen aurrelaria: Alexander Sorloth. Alemaniako Leipzig taldetik etorri da utzita norvegiarra, eta 23 zenbakia eramango du soinean. Atzo egin zuen mediku azterketa, eta gaur goizean taldekideekin entrenatu du. Arratsaldean, Jokin Aperribay presidenteak aurrelaria aurkeztu du. Realeko presidenteak...
2021-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/202409/uefak-irene-paredes-izendatu-du-txapeldunen-ligako-atzelaririk-onena.htm
Kirola
UEFAk Irene Paredes izendatu du Txapeldunen Ligako atzelaririk onena
Final-zortzirenak jokatu zituzten taldeetako entrenatzaileek aukeratu dute Legazpiko (Gipuzkoa) atzelaria txapelketako onena.
UEFAk Irene Paredes izendatu du Txapeldunen Ligako atzelaririk onena. Final-zortzirenak jokatu zituzten taldeetako entrenatzaileek aukeratu dute Legazpiko (Gipuzkoa) atzelaria txapelketako onena.
Irene Paredes izendatu du UEFAk 2020-2021eko denboraldiko Txapeldunen Ligako atzelaririk onena. Turkian egin du saria emateko ekitaldia UEFAk, Istanbulen, eta han eman du horren berri. Paredes finalerdietara iritsi zen Paris Saint-Germain taldearekin, eta Frantziako Liga irabazi zuen. Jokalari legazpiarra taldeko kapit...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202410/peruko-gobernuko-presidenteak-kitxuaz-eta-aimaraz-hitz-egin-du-parlamentuan-eta-oposizioak-protesta-egin-du.htm
Mundua
Peruko Gobernuko presidenteak kitxuaz eta aimaraz hitz egin du parlamentuan, eta oposizioak protesta egin du
Guido Bellidok argudiatu du Peruko Konstituzioaren 48. artikuluak dioela kitxua hizkuntza ofiziala dela.
Peruko Gobernuko presidenteak kitxuaz eta aimaraz hitz egin du parlamentuan, eta oposizioak protesta egin du. Guido Bellidok argudiatu du Peruko Konstituzioaren 48. artikuluak dioela kitxua hizkuntza ofiziala dela.
Guido Bellido Peruko Ministro Kontseiluko presidenteak ostegunean parlamentuan egin duen hitzaldiak hautsak harrotu ditu Pedro Castillo Peruko presidentearen oposizioan. Ministro Kontseiluarentzat babesa eskatzeko hartu du hitza Bellidok, baina ez du gazteleraz egin, kitxuaz eta aimaraz baizik. Hasieran, denek entzun d...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202421/joe-biden-laquojazarri-egingo-dizuegu-eta-ordainaraziraquo.htm
Mundua
Joe Biden: «Jazarri egingo dizuegu, eta ordainarazi»
Estatu Islamikoaren Afganistango adarrak bere gain hartu ditu Kabulen dozenaka hildako eragin dituzten bi erasoak. Gutxienez 60 afganiar daude hildakoen artean. Atentatuetan zendutako AEBetako soldaduak hamahiru dira. AEBetako presidenteak mendekua iragarri du.
Joe Biden: «Jazarri egingo dizuegu, eta ordainarazi». Estatu Islamikoaren Afganistango adarrak bere gain hartu ditu Kabulen dozenaka hildako eragin dituzten bi erasoak. Gutxienez 60 afganiar daude hildakoen artean. Atentatuetan zendutako AEBetako soldaduak hamahiru dira. AEBetako presidenteak mendekua iragarri du.
Kabulen atzo gertatutako atentatuetan dozenaka lagun hil eta zauritu zituzten —gehienak zibil afganiarrak dira, gutxienez 60—, eta AEBetako armadako hamahiru soldadu daude EI Estatu Islamikoaren Afganistango adarrak bere gain hartutako bi erasoetan hildakoen artean. Hori dela eta, Joe Bidenek mendekua iragarri du. «Ez ...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202428/alexandre-leautek-beste-domina-bat-lortu-du-tokion.htm
Kirola
Alexandre Leautek beste domina bat lortu du Tokion
Atzo urrea kolkoratu eta gero, gaur zilarra irabazi du 1.000 metroko proban
Alexandre Leautek beste domina bat lortu du Tokion. Atzo urrea kolkoratu eta gero, gaur zilarra irabazi du 1.000 metroko proban
Alexandre Leaute txirrindularia uzta oparoa biltzen ari da Tokion jokatzen ari diren Paralinpiar Jokoetan. Atzo urrezko domina irabazi zuen C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkakoan, eta gaur zilarrezko domina kolkoratu du Ahurtin bizi den Frantziako selekzioko pistardak. Li Zhangyuk (Txina) irabazi du urrea, eta Jaco v...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202429/esk-k-salatu-du-osakidetza-langile-migranteak-kaleratzen-ari-dela.htm
Gizartea
ESK-k salatu du Osakidetza langile migranteak kaleratzen ari dela
Europako nazionalitatea ez dutela argudiatuta, Osakidetzak behin-behineko langile batzuei jakinarazi die aurrerantzean ezingo dutela lanean jarraitu, sindikatuaren arabera.
ESK-k salatu du Osakidetza langile migranteak kaleratzen ari dela. Europako nazionalitatea ez dutela argudiatuta, Osakidetzak behin-behineko langile batzuei jakinarazi die aurrerantzean ezingo dutela lanean jarraitu, sindikatuaren arabera.
ESK sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak behin-behineko langile batzuei jakinarazi die aurrerantzean ezin izango dutela lanean jarraitu, Europako nazionalitatea ez dutelako. Sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, Osakidetzako ESI erakunde sanitario integratu ezberdinetan ari da hori gertatzen, eta erabakia ustez ...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202430/euskal-kirolariek-hiru-domina-lortu-dituzte.htm
Kirola
Euskal kirolariek hiru domina lortu dituzte
Dorian Foulounek urrea kolkoratu du pistako jazarpen proban; Alexandre Leautek, zilarra, 1.000 metroko erlojupekoan; eta Iñigo Llopis igerilariak, zilarra, bizkar estiloko 100 metrokoan
Euskal kirolariek hiru domina lortu dituzte. Dorian Foulounek urrea kolkoratu du pistako jazarpen proban; Alexandre Leautek, zilarra, 1.000 metroko erlojupekoan; eta Iñigo Llopis igerilariak, zilarra, bizkar estiloko 100 metrokoan
Euskal kirolariek hiru domina lortu dituzte gaur Tokion egiten ari diren Paralinpiar Jokoetan. Dorian Foulounek urrea kolkoratu du pistako jazarpen proban; Alexandre Leautek, zilarra, 1.000 metroko erlojupekoan; eta Iñigo Llopis igerilariak, zilarra, bizkar estiloko 100 metrokoan. Fouloun Frantziako selekzioko txirrin...
2021-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/202434/gorputza-afektuak-lurraldea.htm
albisteak
Gorputza, afektuak, lurraldea
Praktika Artistikoak eta Ikasketa Kulturalak: gorputza, afektuak, lurraldea masterraren bigarren edizioaren izen ematea zabalik dago.
Gorputza, afektuak, lurraldea. Praktika Artistikoak eta Ikasketa Kulturalak: gorputza, afektuak, lurraldea masterraren bigarren edizioaren izen ematea zabalik dago.
Praktika artistikoak eta kultur ikasketak edo gaur egungo pentsamendua bateratzen dituen formakuntza bat da master hau. Uharte Zentroak, EHUk eta NUPek batera sustatzen dugun berezko titulua da eta akademia eta arte garaikidearen topagune izateko helburuarekin diseinatu dugu. Praktika artistikoa esperimentazioan eta ik...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202435/inigo-llopisek-zilarra-lortu-du-bizkar-estiloko-100-metroko-proban.htm
Kirola
Iñigo Llopisek zilarra lortu du bizkar estiloko 100 metroko proban
Donostiako igerilariak domina kolkoratu du S8 mailan, 1.06,82ko denbora eginez.
Iñigo Llopisek zilarra lortu du bizkar estiloko 100 metroko proban. Donostiako igerilariak domina kolkoratu du S8 mailan, 1.06,82ko denbora eginez.
Iñigo Llopisek domina eskuratu du S8 mailan, bizkar estiloko 100 metrokoan. Rioko Jokoetan (2016) lortu ez zuena eskuratu du Tokioko Paralinpiar Jokoetan: zilarrezko domina. Lehen sailkatua Robert Griswold estatubatuarra izan da, eta munduko marka ezarri du: 1.02.55. Espainiako selekzioko igerilaria lau segundo geroago...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202436/ertzaintzak-lau-lagun-atxilotu-ditu-bilbon-agintaritzaren-aurkako-delitua-egotzita.htm
Gizartea
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Bilbon, agintaritzaren aurkako delitua egotzita
Urkulluk ezker abertzaleari eskatu dio istiluak gaitzesteko. Iruñean, berriz, 11 pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, Alde Zaharrean izandako istiluetan.
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Bilbon, agintaritzaren aurkako delitua egotzita. Urkulluk ezker abertzaleari eskatu dio istiluak gaitzesteko. Iruñean, berriz, 11 pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, Alde Zaharrean izandako istiluetan.
Ertzaintzak 23 eta 29 urte bitarteko lau pertsona atxilotu ditu goizaldean Bilbon, agintaritzaren aurkako delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, COVID-19aren aurkako osasun arauak urratzeagatik identifikatzera joan zaizkien ertzainei eraso egitea leporatuta atxilotu dituzte. Goizalde...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202437/artechek-jakartako-esitas-enpresa-erosi-du.htm
Ekonomia
Artechek Jakartako Esitas enpresa erosi du
Salerosketa berriaren bidez nazioarteko merkatuan hedatu nahi du euskal enpresak.
Artechek Jakartako Esitas enpresa erosi du. Salerosketa berriaren bidez nazioarteko merkatuan hedatu nahi du euskal enpresak.
Indonesian tentsio ertain eta txikiko neurgailuak fabrikatzen dituen Esitas Pacific erosi du Artechek, bere hedapen estrategiaren barruan. Artecheren negozio nagusia transformagailu eta gailu elektrikoak dira, baina beste segmentuetan ere aritu nahi du. Euskal enpresak azaldu du Esitas lantegiak erosiz "nazioarteko me...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202438/realak-psvren-zelaian-jokatuko-du-lehen-jardunaldian-irailaren-16an.htm
Kirola
Realak PSVren zelaian jokatuko du lehen jardunaldian, irailaren 16an
PSV Eindhovenen, Monakoren eta Sturm Grazen kontra jokatuko dute txuri-urdinek ligaxkan. Lehen partida etxean izango du, irailaren 30ean, Monakoren aurka. Soilik multzoko aurrenekoa sailkatuko da zuzenean final-zortzirenetarako. Azken jardunaldia abenduaren 9an izango da.
Realak PSVren zelaian jokatuko du lehen jardunaldian, irailaren 16an. PSV Eindhovenen, Monakoren eta Sturm Grazen kontra jokatuko dute txuri-urdinek ligaxkan. Lehen partida etxean izango du, irailaren 30ean, Monakoren aurka. Soilik multzoko aurrenekoa sailkatuko da zuzenean final-zortzirenetarako. Azken jardunaldia abe...
Realak PSV Eindhovenen Philips Estadioan (Herbehereak) egingo du debuta sasoi honetako Europa ligan, datorren irailaren 16an (21:00). Honela geratu da egutegia: 2 jardunaldia: Reala-Monako. Irailak 30 (18:45). 3. jardunaldia: Sturm Graz-Reala. Urriak 21 (21:00). 4. jardunaldia: Reala-Sturm Graz. Azaroak 4 (18:45). 5. ...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202439/nberen-arabera-baliteke-milioi-erdi-lagunek-ihes-egitea-aurten-afganistandik-babes-bila.htm
Mundua
NBEren arabera, baliteke milioi erdi lagunek ihes egitea aurten Afganistandik, babes bila
Talibanek diote «behin-behineko gobernu inklusibo bat» osatuko dutela, nahiz eta azpimarratu duten haien erregimenari leial zaion bat jarriko dutela denen buru.
NBEren arabera, baliteke milioi erdi lagunek ihes egitea aurten Afganistandik, babes bila. Talibanek diote «behin-behineko gobernu inklusibo bat» osatuko dutela, nahiz eta azpimarratu duten haien erregimenari leial zaion bat jarriko dutela denen buru.
Afganistango egoeraren ondorioz, baliteke datozen hilabeteetan milioi erdi lagunek zeharkatzea Afganistango muga, beste herrialde batzuetan babesa bilatzeko. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, jada 550.000 pertsonak utzi dute beren etxea, eta Afganistango mugen barruan lekualdatu dira taliban...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202440/eraso-matxista-bat-salatu-dute-itsasuko-bestetan.htm
Gizartea
Eraso matxista bat salatu dute Itsasuko bestetan
Erasoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Itsasuko plazan.
Eraso matxista bat salatu dute Itsasuko bestetan. Erasoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Itsasuko plazan.
Iragan larunbatean Itsasuko (Lapurdi) besten denboran eraso matxista bat gertatu zela salatu dute. 50 bat urteko gizon batek 16 urteko neska bati eraso zion. Mediabask kazetak jakinarazi duenez, hunkituak eta irainak jasan zituen neskak. Berehala, Itsasuko besten antolatzaileengana jo zuen, erasoa salatzeko. Antolatzai...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202441/beste-602-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 602 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Positibo tasa gomendatutakoa baino handiagoa da oraindik ere, baina hor ere nabaritu da beherakada: %8,4koa da.
Beste 602 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Positibo tasa gomendatutakoa baino handiagoa da oraindik ere, baina hor ere nabaritu da beherakada: %8,4koa da.
Bosgarren olatua atzeraldian da: beheranzko joera bermatu dela berretsi dute osasun agintariek, eta datuek ere horixe diote. 602 kasu jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, azken egunetako joera bertsuan bada ere, nabaritu da jaitsiera datuetan. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa ere badoa behera, pixkanaka...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202442/jon-aberasturi-trek-segafredo-taldean-ariko-da-datozen-bi-urteetan.htm
Kirola
Jon Aberasturi Trek-Segafredo taldean ariko da datozen bi urteetan
Bi urterako kontratua sinatu du 32 urteko gasteiztarrak, eta haren eginkizun nagusia taldekideen «esprintak gidatzea» izango da.
Jon Aberasturi Trek-Segafredo taldean ariko da datozen bi urteetan. Bi urterako kontratua sinatu du 32 urteko gasteiztarrak, eta haren eginkizun nagusia taldekideen «esprintak gidatzea» izango da.
Jon Aberasturi bueltan da World Tour mailara, Trek-Segafredo taldearen eskutik. Esprinter gasteiztarrak bi urterako kontratua sinatu du, 2023ra arte. Espainiako Vuelta ari da lehiatzen Caja Rural taldearekin egunotan. Aberasturiren goi mailako azken taldea Euskaltel Euskadi izan zen, 2013an. Ordutik, Ukyo, Euskadi Mur...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202443/pinporta-koloretsu-bakan-batzuekin.htm
Kirola
Pinporta koloretsu bakan batzuekin
Kontxako Banderako sailkatze estropadetan 44 traineru ariko dira: hogei emakumezkoetan, eta 24 gizonezkoetan. Asteazkenean eta ostegunean ez da ikuslerik egongo; irailaren 5ean eta 12an, berriz, 1.200 zalerentzat lekua egingo dute.
Pinporta koloretsu bakan batzuekin. Kontxako Banderako sailkatze estropadetan 44 traineru ariko dira: hogei emakumezkoetan, eta 24 gizonezkoetan. Asteazkenean eta ostegunean ez da ikuslerik egongo; irailaren 5ean eta 12an, berriz, 1.200 zalerentzat lekua egingo dute.
Normaltasun erabatekotik urrun, baina hartara gerturatu nahian. Aurtengo Kontxako Banderaren garailea zaleen aurrean erabakiko da; ez, ordea, Donostiarra klubaren traineruei lehen bi igandeetan zer ontzi batuko zaizkien erabakiko dituzten estropadak. Gaur egin dute udako banderarik entzutetsuena aurkezteko ekitaldia, D...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202444/abuztuaren-31n-amaituko-dira-zaldibarko-zabortegia-egonkortzeko-eta-egokitzeko-lanak.htm
Gizartea
Abuztuaren 31n amaituko dira Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak
Joaquin Beltran bilatzeko lanak maiatzaren 14an amaitu ziren. Zabortegia ixteko asmoa berretsi du Jaurlaritzak.
Abuztuaren 31n amaituko dira Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak. Joaquin Beltran bilatzeko lanak maiatzaren 14an amaitu ziren. Zabortegia ixteko asmoa berretsi du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi du abuztuaren 31n amaituko dituela Zaldibarko zabortegia (Bizkaia) egonkortzeko eta egokitzeko lanak. Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailak azaldu duenez, ezbeharra gertatu zenetik «modu jarraituan eta etenik gabe» egin dute lan, eta neurriak aldatuz joan dira egoeraren arabe...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202445/unibertsitateek-datorren-ikasturtean-eskola-guztiak-aurrez-aurre-ematea-jarri-dute-helburu.htm
Gizartea
Unibertsitateek datorren ikasturtean eskola guztiak aurrez aurre ematea jarri dute helburu
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak %75eko presentzialtasunarekin hasiko du ikasturtea.
Unibertsitateek datorren ikasturtean eskola guztiak aurrez aurre ematea jarri dute helburu. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak %75eko presentzialtasunarekin hasiko du ikasturtea.
Ikasturte berria hastear dela, unibertsitateak ere irailetik aurrera izango duten jardunaren berri ematen ari dira. Gaur goizean bilera egin dute Eva Ferreira EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak Eu...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202446/gaur-amaituko-da-donostiako-82-musika-hamabostaldia-budapest-festival-orchestraren-kontzertuarekin.htm
Kultura
Gaur amaituko da Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, Budapest Festival Orchestraren kontzertuarekin
Aurtengo jaialdiak 74 kontzertu jaso ditu, eta guztira 18.249 pertsona bertaratu dira
Gaur amaituko da Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, Budapest Festival Orchestraren kontzertuarekin. Aurtengo jaialdiak 74 kontzertu jaso ditu, eta guztira 18.249 pertsona bertaratu dira
Donostiako Musika Hamabostaldia amaierara iritsi da. Aurtengo jaialdia «neurri zorrotzek» baldintzatu badute ere, Patrick Alfaya jaialdiko zuzendaria pozik agertu da izan duten harrerarekin: «Publikoaren erantzuna oso positiboa izan da egoera honetan». Gaur amaituko da jaialdia, Budapest Festival Orchestraren kontzertu...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202447/foro-sozialak-egia-eskatu-du-behartuta-desagertutako-biktimen-senideentzat.htm
Politika
Foro Sozialak «egia» eskatu du behartuta desagertutako biktimen senideentzat
Abuztuaren 30a Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna da 2011z geroztik, eta giza eskubideen urraketa larrien biktima direla azpimarratu dute
Foro Sozialak «egia» eskatu du behartuta desagertutako biktimen senideentzat. Abuztuaren 30a Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna da 2011z geroztik, eta giza eskubideen urraketa larrien biktima direla azpimarratu dute
Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, abuztuaren 30a Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna da. Orain dela lau urte, Foro Sozial Iraunkorrak bere agendan txertatu zuen, eta gaur prentsaurreko baten bidez eguna baliatu du biktima horiek gogoratzeko. Tasio Arrizabalagak eta Nekane Altzelaik aldarrikatu dut...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202448/irabazi-bai-galdu-ere-bai.htm
Bizigiro
Irabazi bai, galdu ere bai
Analogikoa zena digital, eta geldoa zena bizkor. Teknologiak abantailak ekarri dituela diote kazetari adituek, baina galdu direla gauzak bidean: aurrez aurreko harremanak, esaterako.
Irabazi bai, galdu ere bai. Analogikoa zena digital, eta geldoa zena bizkor. Teknologiak abantailak ekarri dituela diote kazetari adituek, baina galdu direla gauzak bidean: aurrez aurreko harremanak, esaterako.
Iñaki Elorzaren lehen sakelakoak hiru kilo pisatzen zituen, Elixabete Garmendiak metalezko tipoekin egiten zituen zuzenketak, eta Jose Mari Pastorren ikasleek ez dakite zer den tipometro bat. Digitalak analogikoa ordezkatu zuen garaiko kazetariak dira, arinak pisua ordezkatu zuenekoak, presak lasaia eta berehalakoak be...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202449/nafarroan-lau-gizonezko-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxista-egotzita.htm
Gizartea
Nafarroan lau gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita
Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan egin dituzte atxiloketak.
Nafarroan lau gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita. Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan egin dituzte atxiloketak.
Indarkeria matxista delitua leporatuta, lau gizon atxilotu dituzte azken astean Nafarroan, lau herritan. Zehazki, Poliziak Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan eraman ditu atxilo gizonezkoak. Burlatan udaltzainek jardun dute operazioan; gainerako hiruretan, foruzainek. EITBk zabaldu du erasoen eta haien ondoko atx...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202451/londresek-60tik-gorako-babesa-jarri-du-eskozian-bigarren-erreferenduma-onartzeko-baldintza-gisa.htm
Mundua
Londresek %60tik gorako babesa jarri du Eskozian bigarren erreferenduma onartzeko baldintza gisa
Erresuma Batuaren Eskoziarako ministroak jakinarazi duenez, herritarrak «epe luze batez» agertu behar dira galdeketaren alde gobernuak hori egitea onartzeko.
Londresek %60tik gorako babesa jarri du Eskozian bigarren erreferenduma onartzeko baldintza gisa. Erresuma Batuaren Eskoziarako ministroak jakinarazi duenez, herritarrak «epe luze batez» agertu behar dira galdeketaren alde gobernuak hori egitea onartzeko.
Erresuma Batuko Gobernua prest dago Eskozian bigarren independentzia erreferendum bat onartzeko, baina baldintza bat jarri du horretarako: herritarren %60 baino gehiago galdeketa hori egitearen alde agertzea «epe luze batez». Alister Jack Erresuma Batuaren Eskoziarako ministroak eman du jarrera horren berri, Politico ...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202452/gizon-bat-hil-da-sopelako-hondartzan-ondoezik-sentitu-ondoren.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Sopelako hondartzan, ondoezik sentitu ondoren
Uretatik atera denean gertatu da ezbeharra. 65 urte zituen.
Gizon bat hil da Sopelako hondartzan, ondoezik sentitu ondoren. Uretatik atera denean gertatu da ezbeharra. 65 urte zituen.
EITB.eus-ek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean gizon bat hil da Sopelako hondartzan. Polizia iturriak aipatuz azaldu duenez, uretatik atera denean gertatu da ezbeharra: ondoezik sentitu, eta konortea galdu du. Bizkaiko Aldundiko sorosleak laguntzera joan zaizkio, eta hiru anbulantzia eta helikoptero bat ere hurbildu...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202453/urruntze-politika-bertan-behera-uztea-eta-gradu-progresioa-normaltasunez-egitea-eskatu-du-sarek.htm
Politika
Urruntze politika bertan behera uztea eta gradu progresioa normaltasunez egitea eskatu du Sarek
Salbuespenezko espetxe politikaren aurkako manifestazioa egin dute Bilbon, zenbait konpartsaren babesarekin. Mobilizazio jendetsua izan da: 2.000 lagun inguruk egin dute bat protestarekin.
Urruntze politika bertan behera uztea eta gradu progresioa normaltasunez egitea eskatu du Sarek. Salbuespenezko espetxe politikaren aurkako manifestazioa egin dute Bilbon, zenbait konpartsaren babesarekin. Mobilizazio jendetsua izan da: 2.000 lagun inguruk egin dute bat protestarekin.
Aste Nagusian urtero egin ohi duen manifestazioa egin du gaur iluntzean Sarek Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Beste urte batzuetako jai giroaren faltan, elkartasunez bete dituzte kaleak bi mila pertsona inguruk, Ibilian-ibilian, etxerako bidean lelopean. Moyua plazan abiatu dute protesta, eta Plaza Berrian buka...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202466/aebek-eiren-afganistango-adarraren-kokaleku-bati-eraso-diote.htm
Mundua
AEBek EIren Afganistango adarraren kokaleku bati eraso diote
Aireportuko ebakuazioak «azken unera arte» luzatuko ditu Washingtonek, eraso gehiago izateko arriskua dagoen arren. UNHCRk uste du milioi erdi lagunek euren etxeetatik ihes egingo dutela
AEBek EIren Afganistango adarraren kokaleku bati eraso diote. Aireportuko ebakuazioak «azken unera arte» luzatuko ditu Washingtonek, eraso gehiago izateko arriskua dagoen arren. UNHCRk uste du milioi erdi lagunek euren etxeetatik ihes egingo dutela
Kabulen ostegunean gertatutako atentatuen ondoren mendekua iragarri zuen Joe Bidenek, eta AEBek EI Estatu Islamikoaren Afganistango adarrari eraso egin diote bart. Armadako bozeramaile batek jakinarazi duenez, muturreko islamisten kokaleku bati eraso diote, dronak erabilita. «Helburua jo dugu. Ez dago biktima zibilen z...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202468/oskorri-taldearen-abestia-oso-polita-da.htm
Bizigiro
«Oskorri taldearen abestia oso polita da»
Satish munduko errekor bat hausten saiatu da Dubain, 120 abesti kantatuz, bakoitza hizkuntza batean. Horietako bat euskaraz abestu du: Oskorri taldearen 'Kanuto' kantu ezaguna.
«Oskorri taldearen abestia oso polita da». Satish munduko errekor bat hausten saiatu da Dubain, 120 abesti kantatuz, bakoitza hizkuntza batean. Horietako bat euskaraz abestu du: Oskorri taldearen 'Kanuto' kantu ezaguna.
Suchetha Satishek (Kerala, India, 2005) munduko bi errekor lortu zituen 12 urterekin: kontzertu batean abestutako hizkuntza gehienena eta haur batek egindako zuzeneko abestien kontzerturik luzeenarena. Orain, 16 urterekin, beste errekor bat lortzear dago, aste honetan bertan 120 abesti abestea lortu ostean, bakoitza hi...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202469/sagardoa-beste-modu-batean.htm
Bizigiro
Sagardoa, beste modu batean
Ohiko sagardo botilak saltzeaz gain, zenbait sagardotegik bestelako produktuak eskaintzen dituzte: Oialume Zar sagardotegiak sagardo lupuluduna merkaturatu berri du: Iparla; Oihartek eta Kupelak sagardoa latan saltzen dute; Petritegik eta Iturrietak, sagardo aparduna, eta badaude izotzezkoak ere.
Sagardoa, beste modu batean. Ohiko sagardo botilak saltzeaz gain, zenbait sagardotegik bestelako produktuak eskaintzen dituzte: Oialume Zar sagardotegiak sagardo lupuluduna merkaturatu berri du: Iparla; Oihartek eta Kupelak sagardoa latan saltzen dute; Petritegik eta Iturrietak, sagardo aparduna, eta badaude izotzezkoa...
Azken bi urteak ez dira batere onak izan sagardotegientzat, osasun larrialdiaren eraginez. «Bigarren urtea ere zaila izan da, neurriak etengabe aldatzen zirelako. Jendeak ez zekien etor zitekeen ala ez», azaldu du Ander Barrenetxeak, Astigarragako (Gipuzkoa) Oialume Zar sagardotegiko arduradunak. «Gogorra izan da». Sag...
2021-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/202472/alavesek-berriro-galdu-du.htm
Kirola
Alavesek berriro galdu du
Lehen hiru jardunaldietan gol bakarra sartu dute gasteiztarrek, eta penaltiz izan zen, lehen jardunaldian.
Alavesek berriro galdu du. Lehen hiru jardunaldietan gol bakarra sartu dute gasteiztarrek, eta penaltiz izan zen, lehen jardunaldian.
Denboraldia ez da ondo hasi Alavesentzat. Lehen bi jardunaldietan 1-4 eta 0-1 galdu ostean, hirugarrengoan 3-0 galdu du Valentziaren aurka. Bi taldeek joko zuzena egin dute, baloia aurrelariei helaraziz, baina etxekoek nahikoa eginez irabazi dute, eta Alavesek punturik bildu gabe jarraitzen du. Lehen zatian, Alavesek ...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202473/pertsona-baten-gorpua-atera-dute-suhiltzaileek-bilboko-itsasadarretik.htm
Gizartea
Pertsona baten gorpua atera dute suhiltzaileek Bilboko itsasadarretik
Segurtasun Sailaren arabera, gizonezko bat itsasadarrera erori da Bilbon, Erriberako Merkatuaren inguruan, 05:30ak inguru zirenean. Lekuko bat hura erreskatatzen ahalegindu da, baina ezin izan du lortu.
Pertsona baten gorpua atera dute suhiltzaileek Bilboko itsasadarretik. Segurtasun Sailaren arabera, gizonezko bat itsasadarrera erori da Bilbon, Erriberako Merkatuaren inguruan, 05:30ak inguru zirenean. Lekuko bat hura erreskatatzen ahalegindu da, baina ezin izan du lortu.
Suhiltzaileek pertsona baten gorpua atera dute Bilboko itsasadarretik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek Efe berri agentziari jakinarazi diotenez, ez dakite zergatik erori den itsasadarrera. Bilbon gertatu da, Erriberako Merkatuaren inguruan. Iturri horiek adierazi dutenez, 05:30ak inguru zirenean hainb...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202474/leioako-pertsona-bat-hil-da-errioxan-gertatutako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Leioako pertsona bat hil da Errioxan gertatutako auto istripu batean
Hildakoak 20 urte zituen. Gidatzen ari zen autoa errepidetik atera da, irauli egin da, eta ibilgailuaren barruan zihoazen bi lagun zaurituta eraman dituzte ospitalera. Santurdejon (Errioxa, Espainia) izan da ezbeharra
Leioako pertsona bat hil da Errioxan gertatutako auto istripu batean. Hildakoak 20 urte zituen. Gidatzen ari zen autoa errepidetik atera da, irauli egin da, eta ibilgailuaren barruan zihoazen bi lagun zaurituta eraman dituzte ospitalera. Santurdejon (Errioxa, Espainia) izan da ezbeharra
Leioako 20 urteko gazte bat hil da gaur 06:00ak inguruan Santurdejon (Errioxa, Espainia) gertatutako auto istripuan. Iturri ofizialen arabera, LR-413 errepidetik atera da autoa herriaren sarreran, eta irauli egin da. Ibilgailuaren barruan zihoazen beste bi lagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, zaurituta....
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202475/robert-f-kennedy-hil-zuena-baldintzapean-aske-uztearen-alde-bozkatu-dute.htm
Mundua
Robert F. Kennedy hil zuena baldintzapean aske uztearen alde bozkatu dute
1968tik dago preso Sirhan Sirhan. Kaliforniako baldintzapeko askatasunaren batzordeko talde batek bozkatu du alde, eta orain batzordeak berak erabakia berrikusi beharko du. Kennedyren familia baldintzapean aske uztearen alde dago.
Robert F. Kennedy hil zuena baldintzapean aske uztearen alde bozkatu dute. 1968tik dago preso Sirhan Sirhan. Kaliforniako baldintzapeko askatasunaren batzordeko talde batek bozkatu du alde, eta orain batzordeak berak erabakia berrikusi beharko du. Kennedyren familia baldintzapean aske uztearen alde dago.
Robert F. Kennedy 1968ko AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan ezustekorik ezean Alderdi Demokrataren hautagaia izatekoa zena hil zuten urte bereko ekainaren 6an, tiroz, Los Angelesen. Sirhan Sirhani egotzi zioten AEBetako presidente izandako John F. Kennedyren (1917-1963) anaiaren hilketa, eta bizi osorako zigorr...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202476/hego-euskal-herrian-266-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian 266 positibo atzeman dituzte
Joan den ekainaren 29tik atzemandako kopururik txikiena da.
Hego Euskal Herrian 266 positibo atzeman dituzte. Joan den ekainaren 29tik atzemandako kopururik txikiena da.
Beherantz jarraitzen du kutsatu kopuruak Hego Euskal Herrian. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak egindako probetan 266 positibo atzeman zituzten; joan den ekainaren 29tik atzemandako kopururik txikiena da. Denera 5.308 proba egin zituzten, eta, ondorioz, positibo tasa %5 da. Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten posit...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202477/sanceten-grinak-hauspotu-du-athletic-0-1.htm
Kirola
Sanceten grinak hauspotu du Athletic (0-1)
Zuri-gorriek partida serioa jokatu dute Vigon, eta Celtaren opari bat baliatu dute sasoiko lehen garaipen lortzeko
Sanceten grinak hauspotu du Athletic (0-1). Zuri-gorriek partida serioa jokatu dute Vigon, eta Celtaren opari bat baliatu dute sasoiko lehen garaipen lortzeko
Golak. 0-1: Williamsek (34. min.). Epailea. Mateu Lahoz. Txartel horia Celtako Braisi eta Beltrani eta Athleticeko Simoni. Bestelakoak. 5.492 ikusle Balaidos Vigoko estadioan. Athletic lasai iritsiko da denboraldiko lehen eten luzera. Lehen jardunaldietako itxura ona garaipen bilakatzea behar zuen eta Vigon puztu du p...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202478/izana-berreskuratu-du-romain-bardetek.htm
Kirola
Izana berreskuratu du Romain Bardetek
Frantziarrak irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldiaz baliatuz. Faboritoak ez dira ia mugitu maldan gora, eta Eikingek sailkapeneko lehen postuari eutsi ahal izan dio
Izana berreskuratu du Romain Bardetek. Frantziarrak irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldiaz baliatuz. Faboritoak ez dira ia mugitu maldan gora, eta Eikingek sailkapeneko lehen postuari eutsi ahal izan dio
Izenarekin ez da aski itzuli handi batean garaipena lortzeko. Hori ongi daki Romain Bardetek (DSM). Tropeleko igotzailerik sonatuenetako bat da frantziarra, bi aldiz bukatu baitu Tourra hiru onenen artean. Alta, aspaldi zegoen hiru asteko itzuli batean besoak altxatu gabe; 2017ko Tourrekoa zuen azken etapa garaipena. L...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202479/santurtzi-azkarrena-aresen.htm
Kirola
Santurtzi azkarrena Aresen
Sotera ontziak denboraldiko bosgarren bandera irabazi du, Hondarribiari azken txanpan nagusitu ostean, Eusko Label ligako hamazazpigarren jardunaldian, Aresen (Galizia); 74 ehunen besterik ez dizkio atera Ama Guadalupekoa traineruari, eta bostera du orain sailkapen nagusian. Zarautzek maila galdu du, eta KAE 1era jaits...
Santurtzi azkarrena Aresen. Sotera ontziak denboraldiko bosgarren bandera irabazi du, Hondarribiari azken txanpan nagusitu ostean, Eusko Label ligako hamazazpigarren jardunaldian, Aresen (Galizia); 74 ehunen besterik ez dizkio atera Ama Guadalupekoa traineruari, eta bostera du orain sailkapen nagusian. Zarautzek maila ...
Santurtzik bi asteburu zeramatzan banderarik irabazi gabe, eta orain arte Eusko Label ligako talderik indartsuena izanagatik, Sotera ontzian dabilen arraunlariarentzat ez da bat ere samurra izaten lau estropadetan trapurik ez etxeratzea. Bada, Iker Zabala eta haren kuadrillak ez dute irabazlearen sena galdu. Aresen nag...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202480/ehunka-herritarrek-ertzaintzaren-jokabidea-arbuiatu-dute-donostian.htm
Gizartea
Ehunka herritarrek Ertzaintzaren jokabidea arbuiatu dute Donostian
Manifestazio bat egin dute Errepresiorik ez lelopean, Parte Zaharra Aske taldeak deituta.
Ehunka herritarrek Ertzaintzaren jokabidea arbuiatu dute Donostian. Manifestazio bat egin dute Errepresiorik ez lelopean, Parte Zaharra Aske taldeak deituta.
Donostian ez zen Aste Nagusirik ospatu hala zegokion astean, abuztuaren 14tik 22ra bitartean, baina Ertzaintzak 40 pertsona atxilotu eta 63 ikerketapean jarri zituen, istiluak eragitea egotzita. Parte Zaharra Aske taldeak, ordea, Ertzaintzaren zenbait portaera txarretsi ditu, eta, kolektiboak deituta, manifestazio bat ...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202481/indar-errepresiboak-euskal-herritik-joateko-eskatu-dute-ospa-egunean.htm
Politika
«Indar errepresiboak» Euskal Herritik joateko eskatu dute Ospa Egunean
Ehunka herritarrek bat egin dute Altsasun eginiko manifestazio batean. Ospa Egunaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa.
«Indar errepresiboak» Euskal Herritik joateko eskatu dute Ospa Egunean. Ehunka herritarrek bat egin dute Altsasun eginiko manifestazio batean. Ospa Egunaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa.
Ehunka herritar elkartu dira Altsasun (Nafarroa), urteroko legez, Ospa Egunarekin bat egiteko. Hamargarren edizioa zuen aurtengoak, eta hiru egunez ikusgai jarri dute mobilizazioari buruzko erakusketa bat. Halere, gaur arratsaldean eginiko manifestazioak mamitu du aurtengo deialdi nagusia, eta protestan elkartutakoek e...
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202482/elkarretaratzea-egin-dute-itsasun-neska-baten-aurkako-eraso-sexista-arbuiatzeko.htm
Gizartea
Elkarretaratzea egin dute Itsasun, neska baten aurkako eraso sexista arbuiatzeko
Elkarretaratzea egin dute Itsasun, neska baten aurkako eraso sexista arbuiatzeko.
Dozenaka lagun batu dira gaur arratsean Itsasun, Lapurdin, neskato bati eginiko erasoa arbuiatzeko. Ez Itsasun ez nehun lelopean egin dute protesta. Adingabea da biktima, eta salatu zuen gizon batek ukituak egin zizkiola eta sexu harremanak izateko eskatu ziola.
2021-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/202483/hiru-puntuak-eta-lepoko-txuri-urdinak-zerura.htm
Kirola
Hiru puntuak, eta lepoko txuri-urdinak zerura
Realak Levanteri irabazi dio, eta sasoiko bigarren garaipena lortu du. Azken bi jardunaldietan, bi gol egin eta bi jaso ditu. Alex Sorloth lehen aldiz aritu da txuri-urdinekin.
Hiru puntuak, eta lepoko txuri-urdinak zerura. Realak Levanteri irabazi dio, eta sasoiko bigarren garaipena lortu du. Azken bi jardunaldietan, bi gol egin eta bi jaso ditu. Alex Sorloth lehen aldiz aritu da txuri-urdinekin.
Futboleko emaitza baten berri jakiteko, ez da partida baten amaieran hura jokatu den estadioko atera gerturatzea bezalakorik. Handik irteten diren zaleen aldarteak agerian uzten du taldeak helburua lortu duen ala ez. Barruan gozatu duten ala ez. Realeko jarraitzaileak Anoetara itzuli direnez geroztik, dena izan da bozk...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202503/donostian-beste-hamabost-lagun-atxilotu-dituzte-bart.htm
Gizartea
Donostian beste hamabost lagun atxilotu dituzte bart
Hernanin ere pertsona bat atxilotu dute. Atxilotuei desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egozten diete.
Donostian beste hamabost lagun atxilotu dituzte bart. Hernanin ere pertsona bat atxilotu dute. Atxilotuei desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egozten diete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart gauean ere istiluak izan dira Donostian. Haren arabera, gaueko ordu biak aldera hasi dira lehen liskarrak, gazte multzo bat Parte Zaharrean zeuden ertzainei eta udaltzainei gauzak jaurtitzen hasi denean. Bi orduz luzatu dira istiluak, eta bitarte horretan e...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202504/santurtzik-asteburua-biribildu-du.htm
Kirola
Santurtzik asteburua biribildu du
Denboraldiko seigarren bandera eskuratu du Sotera-k, eta sailkapen nagusian puntu bat gehiago atera dio Hondarribiari. Bi jardunaldi falta dira liga amaitzeko.
Santurtzik asteburua biribildu du. Denboraldiko seigarren bandera eskuratu du Sotera-k, eta sailkapen nagusian puntu bat gehiago atera dio Hondarribiari. Bi jardunaldi falta dira liga amaitzeko.
Santurtzik mahai gainean kolpea jo du asteburu honetan. Bizkaitarrek lau estropada zeramatzaten banderarik astindu gabe, baina beste behin ere argi utzi dute Galizian eurek direla onenak: azken bi garaipenekin, han jokatutako sei estropadetatik lau irabazi dituzte. Denboraldi honetan ligan eskuratu dituzten sei garaipe...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202505/athleticek-irabazi-du-euskal-herriko-kopa.htm
Kirola
Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa
Markagailua iraulita eskuratu dute garaikurra bizkaitarrek. Alaves 8. minutuan aurreratu da Chamorroren gol bati esker, baina bigarren zatian Nekaneren eta Azkonaren golek eman diote garaipena Athletici.
Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa. Markagailua iraulita eskuratu dute garaikurra bizkaitarrek. Alaves 8. minutuan aurreratu da Chamorroren gol bati esker, baina bigarren zatian Nekaneren eta Azkonaren golek eman diote garaipena Athletici.
Athletic da Euskal Herriko Kopako txapelduna. Txuri-gorriak ziren neurketa irabazteko faboritoak, baina erruz lan egin behar izan dute gaur Zarauzko (Gipuzkoa) Asti futbol zelaian. Iaz igo zen Lehen Mailara Alaves, eta aurtengo Euskal Herria Kopako finalaurrekoan Reala kanporatu zuen. Athleticek, berriz, Eibar kaleratu...
2021-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/202506/osasunak-biderik-zailenetik-irabazi-du-cadizen.htm
Kirola
Osasunak biderik zailenetik irabazi du Cadizen
Gorritxoek luzapenean bi gol sartuta irauli dute markagailua. Denboraldiko lehen garaipena da.
Osasunak biderik zailenetik irabazi du Cadizen. Gorritxoek luzapenean bi gol sartuta irauli dute markagailua. Denboraldiko lehen garaipena da.
90. minutuan 2-1 galtzen ari zen Osasuna, gaur, Cadizen (Espainia). Aurrekariak ere ez ziren onenak: aurtengo lehen bi partidetan golik sartu gabe zen Jagoba Arrasateren taldea, eta ordura arte sartutako bakarra penaltiz sartu du Kike Garciak 30 minutu lehenago. Futbolean, ordea, edozer gerta daiteke: Osasunak bi gol s...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202507/bortxatu-egin-dutela-salatu-du-neska-adingabe-batek-plentzian.htm
Gizartea
Bortxatu egin dutela salatu du neska adingabe batek Plentzian
Bortxaketa larunbatean gertatu zen, 02:30ak aldera. Ertzaintza taldeko bortxaketa bat izan ote zen ikertzen ari da.
Bortxatu egin dutela salatu du neska adingabe batek Plentzian. Bortxaketa larunbatean gertatu zen, 02:30ak aldera. Ertzaintza taldeko bortxaketa bat izan ote zen ikertzen ari da.
Plentziako (Bizkaia) hondartza inguruan egin zioten eraso 17 urteko neskari, larunbatean, 02:30ak aldera. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan, taldeko eraso bat izan ote zen argitzeko, baina oraindik ez dute inor atxilotu. Atzo goizean jarri zuen salaketa biktimak, eta arratsaldean ehunka lagun bildu ziren Sorgi...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202508/aebek-kabul-bonbardatu-dute-eta-hamar-zibil-hil.htm
Mundua
AEBek Kabul bonbardatu dute, eta hamar zibil hil
95 estatuk konpromisoa hartu dute Afganistandik irten nahi duten herritarrei laguntzeko. Talibanek iragarri dute neska eta mutilek eskola bereizietara joan beharko dutela.
AEBek Kabul bonbardatu dute, eta hamar zibil hil. 95 estatuk konpromisoa hartu dute Afganistandik irten nahi duten herritarrei laguntzeko. Talibanek iragarri dute neska eta mutilek eskola bereizietara joan beharko dutela.
AEBetako armadaren hegaldiak soilik irteten dira azken orduetan Kabulgo aireportutik. Etxe Zuriak iragarri du beste 500 estatubatuar ateratzeko tokia dutela oraindik, eta Joe Biden presidenteak zehaztu du horiekin batera atera ahalko dituztela AEBei lagundi dieten «hainbat afganiar» ere, azken horien kopurua zehaztu ga...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202509/labik-erabaki-du-edukiera-handitzea-kultur-gizarte-eta-kirol-jardueretan.htm
Gizartea
Labik erabaki du edukiera handitzea kultur, gizarte eta kirol jardueretan
Orokorrean, %60ko edukiera izango dute lokal eta instalazio guztiek, hainbat muga badaude ere. Neurri berriak etzi sartuko dira indarrean. Txertatuta dauden ikasleek ez dute berrogeialdirik egin beharko.
Labik erabaki du edukiera handitzea kultur, gizarte eta kirol jardueretan. Orokorrean, %60ko edukiera izango dute lokal eta instalazio guztiek, hainbat muga badaude ere. Neurri berriak etzi sartuko dira indarrean. Txertatuta dauden ikasleek ez dute berrogeialdirik egin beharko.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena eteteko hartutako neurriak malgutzea erabaki du. Hala jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, Labi aholku batzordea bildu ostean egindako prentsaurrekoan. Batez ere, edukieretan izango dute eragina neurri b...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202510/herrika-bilduko-dira-arbonako-okupazioa-atxikitzeko.htm
Gizartea
Herrika bilduko dira Arbonako okupazioa atxikitzeko
Jabeak irailaren 16an eman behar dio SAFER egiturari lehentasunez partzialki erosteko galderaren erantzuna, baiezkoa edo ezezkoa.
Herrika bilduko dira Arbonako okupazioa atxikitzeko. Jabeak irailaren 16an eman behar dio SAFER egiturari lehentasunez partzialki erosteko galderaren erantzuna, baiezkoa edo ezezkoa.
68 egun pasatu dira Arbonako lurren eta etxearen okupazioa hasi zutenetik. Laborantza lurren saltze prezio espekulatiboa salatzen dute laborariek, eta bitarte horretan herritar anitzek bat egin dute borrokarekin. Besteak beste, lur horietan baratzezainak plantatzen ahal liratekeela erakusteko, baratzea egin dute ELBk ...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202511/asteotan-transmisioak-izan-duen-gorakada-oso-kezkagarria-dela-esan-du-omek.htm
Gizartea
Asteotan transmisioak izan duen gorakada «oso kezkagarria» dela esan du OMEk
Europako datuei begira egin du ohartarazpena, eta egoera lotu du, besteak beste, udan jendearen joan-etorriek izan duten igoerarekin
Asteotan transmisioak izan duen gorakada «oso kezkagarria» dela esan du OMEk. Europako datuei begira egin du ohartarazpena, eta egoera lotu du, besteak beste, udan jendearen joan-etorriek izan duten igoerarekin
Kopenhagen gaur egindako agerraldi batean plazaratu du mezua Osasunaren Mundu Erakunde OMEko Europako zuzendari Hans Klugek. Igaro asteotan kontinenteko hainbat tokitan transmisioaren igoera bat egon dela esan du, eta nabarmendu du hainbat motibo daudela horren atzean: birusaren delta aldaerak hedatzeko duen erraztasun...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202512/beste-366-kutsatu-zenbatu-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 366 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean
Igandean egindako testen %8,5ek eman dute positibo. ZIUetan 99 paziente dira gaitzak jota.
Beste 366 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean. Igandean egindako testen %8,5ek eman dute positibo. ZIUetan 99 paziente dira gaitzak jota.
Kutsatuen kurbak maldan behera segitzen du Hego Euskal Herrian. Izurriaren bosgarren olatu deiturikoa indarra galtzen ari da, argiki; hala erakusten dute transmisioari loturiko aldagaietako datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako informazioaren arabera, atzo 366 positibo detektatu ziren Hegoa...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202513/ez-dago-prozesu-diplomatikorik-palestinarrekin-eta-ez-da-egongo.htm
Mundua
«Ez dago prozesu diplomatikorik palestinarrekin, eta ez da egongo»
2010etik lehen aldiz bildu da PANeko buru Mahmud Abbas Israelgo Gobernuko goi arduradun batekin. Segurtasunaz eta ekonomiaz aritu dira bi buruzagiak.
«Ez dago prozesu diplomatikorik palestinarrekin, eta ez da egongo». 2010etik lehen aldiz bildu da PANeko buru Mahmud Abbas Israelgo Gobernuko goi arduradun batekin. Segurtasunaz eta ekonomiaz aritu dira bi buruzagiak.
Ezustean heldu da PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasen eta Israelgo Defentsa ministro Benny Gantzen arteko bilera. Bart gauean elkartu ziren, Ramallahn, Zisjordania okupatuan. Iturri ofizialen arabera, segurtasuna eta palestinarren menpeko lurretako egoera ekonomikoa izan zituzten hizpide. Pales...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202514/bukatu-da-iraultza-txikien-akanpada.htm
Gizartea
Bukatu da Iraultza Txikien Akanpada
Bukatu da Iraultza Txikien Akanpada.
Herri mugimenduen bilgune izan da Iraultza Txikien Akanpada bost egunez, Arteagako Basoa etxean (Bizkaia). 30 hitzaldi, tailer eta mahai inguru egin dituzte, eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean elkarrekin borrokatzeko, gogoetatzeko eta eraikitzeko bilgune izan da. Kontzertuak, mendi martxak eta antzezlanak ere izan di...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202515/helduen-euskalduntzerako-laguntzak-handitu-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Helduen euskalduntzerako laguntzak handitu ditu Nafarroako Gobernuak
«Euskara ahora» kanpaina aurkeztu du Euskarabideak, 33 toki entitaterekin eta euskaltegirekin batera.
Helduen euskalduntzerako laguntzak handitu ditu Nafarroako Gobernuak. «Euskara ahora» kanpaina aurkeztu du Euskarabideak, 33 toki entitaterekin eta euskaltegirekin batera.
Urtero bezala, helduen euskalduntzea sustatzeko kanpaina antolatu dute Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea institutuak, 33 toki entitatek eta euskalgintzako beste zenbait eragilek; hala nola Zubiarte euskaltegi publikoarekin, hizkuntza eskola ofizialarekin, gizarte ekimeneko AEK eta IKA euskaltegiekin eta Lan Ta Land e...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202516/lee-scratch-perry-hil-da-reggaearen-aitzindaria.htm
Kultura
Lee Scratch Perry hil da, reggaearen aitzindaria
Abeslari eta musika ekoizle jamaikarra 85 urterekin zendu da.
Lee Scratch Perry hil da, reggaearen aitzindaria. Abeslari eta musika ekoizle jamaikarra 85 urterekin zendu da.
Aitzindaria izan zen Lee Scratch Perry, bere garaiaz gaindiko musikaria eta ekoizlea. Reggae eta dub musikaren sustatzaile nagusietako bat izan baitzen, eta hari zor zaio, besteak beste, Jamaikako herri musika mundu osora zabaldu eta Bob Marley doinu horien ikur bilakatu izana. Ia 60 urteko ibilbide baten ostean, atzo ...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202517/eh-bildu-gehitze-eta-biderkatze-prozesu-batean-dagoela-azaldu-du-otegik.htm
Politika
EH Bildu gehitze eta biderkatze prozesu batean dagoela azaldu du Otegik
EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera egin du, eta dituen kezkak, erronkak eta konpromisoak jakinarazi
EH Bildu gehitze eta biderkatze prozesu batean dagoela azaldu du Otegik. EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera egin du, eta dituen kezkak, erronkak eta konpromisoak jakinarazi
EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera izan du gaur, eta udako balantzea egiteaz gain, egungo eta etorkizuneko kezkak, erronkak eta konpromisoak argitu ditu. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak egin du agerraldia, eta azaldu du joera kezkagarriak sumatzen ari direla. Hainbat hausnarketa egin ditu. ...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202518/hazparneko-ttattola-gaztetxeak-kanporatze-agindua-jaso-du.htm
Gizartea
Hazparneko Ttattola gaztetxeak kanporatze agindua jaso du
Duela gutxi Ttattolako gazte asanbladak beste eraikin bat okupatu zuen. Elkartasuna adieraztera hurbiltzeko eskatu dute.
Hazparneko Ttattola gaztetxeak kanporatze agindua jaso du. Duela gutxi Ttattolako gazte asanbladak beste eraikin bat okupatu zuen. Elkartasuna adieraztera hurbiltzeko eskatu dute.
Urtebeteren ondoren, berriro errepikatzen ari da istorioa: bihar goizeko 10:30etarako eraikina utzi behar dutela jakinarazi dute gaur Ttattola gaztetxeko kideek. Hemezortzi urteko ibilbidearen ondoren, 2020ko urtarrilean gaztetxeko kideek iragarri zuten Ttattola gaztetxea itxi egingo zela, «indarrez» bota zituztelako ...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202519/txertoa-hartu-eta-bi-hilabetera-erantzun-immunitarioa-20-apaltzen-dela-ondorioztatu-dute.htm
Gizartea
Txertoa hartu eta bi hilabetera erantzun immunitarioa %20 apaltzen dela ondorioztatu dute
Scientific Reports zientzia aldizkarian argitaratu duten ikerlan baten ondorioa da; ikerketa egin dute Moderna eta Pfizer botika etxeen txertoak aztertuta
Txertoa hartu eta bi hilabetera erantzun immunitarioa %20 apaltzen dela ondorioztatu dute. Scientific Reports zientzia aldizkarian argitaratu duten ikerlan baten ondorioa da; ikerketa egin dute Moderna eta Pfizer botika etxeen txertoak aztertuta
Txertoaren bigarren dosia hartu eta bi hilabetera COVID-19aren aurkako erantzun immunitarioa zer-nolakoa den aztertzen jardun dute Northwesterreko Unibertsitateko hainbat ikertzailek (AEB, Ameriketako Estatu Batuak), eta gaur eman dute ikerlanaren ondorioen berri. Aditzera eman dutenez, erantzun immunitarioaren apaltze...
2021-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/202520/teknologia-lanaren-lagun-lagunak-urrun.htm
Bizigiro
Teknologia lanaren lagun, lagunak urrun
Teknologiaren etorrerak laneko zenbait arlotan lagungoa ekartzen badu ere, mezularitzan, postan eta banaketan giza harremanen urruntzea ekarri du: hala ondorioztatu dute ofizio horietan ari diren Joxe Manuel Jauregi Iturriotzek, Frantxoa Lambertek eta Raimundo Lanasek. Paperaren ttipitzeak eragin handia du.
Teknologia lanaren lagun, lagunak urrun. Teknologiaren etorrerak laneko zenbait arlotan lagungoa ekartzen badu ere, mezularitzan, postan eta banaketan giza harremanen urruntzea ekarri du: hala ondorioztatu dute ofizio horietan ari diren Joxe Manuel Jauregi Iturriotzek, Frantxoa Lambertek eta Raimundo Lanasek. Paperaren...
Joxe Manuel Jauregi Iturriotzek ongi ezagutzen du mezularitza: BERRIA egunkariaren arbasoaren zerbitzuko ari baitzen jada; Euskaldunon Egunkaria-n, Andoainen (Gipuzkoa). Lana badago. Alta, ez da izan beti bera: «Gutun azal bat ez dakit nora eraman, pakete bat jaso, Donostiako Parte Zaharrera joan giltzen bila edo notar...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202522/pandemiaren-ondorioz-75-migratzaile-gutxiago-iritsi-dira-arabara-bizkaira-eta-gipuzkoara.htm
Gizartea
Pandemiaren ondorioz %75 migratzaile gutxiago iritsi dira Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara
Etorrerak murriztu dira, eta azken urtean 4.777 pertsona gehiago erroldatu dira.
Pandemiaren ondorioz %75 migratzaile gutxiago iritsi dira Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Etorrerak murriztu dira, eta azken urtean 4.777 pertsona gehiago erroldatu dira.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.777 pertsona erroldatu dira azken urtean, baina jende etorrerak %75,8ko beherakada izan du. Izan ere, 2019tik 2020ra bitartean 19.732 erroldatze berri izatera iritsi ziren. Hala eman ditu datuak Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, atzerritar jatorriko biztanleez eginiko txostenea...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202523/asteazkenetik-aurrera-doakoa-izango-da-zaragoza-eta-bartzelona-arteko-autobidea.htm
Gizartea
Asteazkenetik aurrera doakoa izango da Zaragoza eta Bartzelona arteko autobidea
AP-2 eta AP-7 ordainpeko autobideetan ez da ordainsaririk ordaindu beharko. Hori erabaki du Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, autobide horien kontzesioak iraungi egin direlako eta administrazioek horiek ez berritzearen alde egin dutelako.
Asteazkenetik aurrera doakoa izango da Zaragoza eta Bartzelona arteko autobidea. AP-2 eta AP-7 ordainpeko autobideetan ez da ordainsaririk ordaindu beharko. Hori erabaki du Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, autobide horien kontzesioak iraungi egin direlako eta administrazioek horiek ez berr...
Katalunia oporretarako lekua da euskal herritar askorentzat, eta haraino beren ibilgailuetan joaten direnek AP-2 eta AP-7 ordainpeko autobideak erabili ohi dituzte, behin Zaragozara (Espainia) helduta. Bada, asteazkenetik aurrera doakoa izango da Zaragoza eta Vendrell (Katalunia) arteko AP-2 autobidea (215 kilometro), ...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202524/banco-sabadellek-1800-langile-inguru-kaleratzeko-asmoa-adierazi-du.htm
Ekonomia
Banco Sabadellek 1.800 langile inguru kaleratzeko asmoa adierazi du
Urtean 100 milioi euro inguru aurrezteko kaleratuko dituzte langileak, eta 300 milioi euroko kostua aurreikusten dute horretarako.
Banco Sabadellek 1.800 langile inguru kaleratzeko asmoa adierazi du. Urtean 100 milioi euro inguru aurrezteko kaleratuko dituzte langileak, eta 300 milioi euroko kostua aurreikusten dute horretarako.
Banco Sabadellek gaur goizean sindikatuei adierazi die enplegua erregulatzeko beste espediente bat martxan jartzeko asmoa duela. 1.800-2.000 langile inguru kaleratzeko asmoa dauka, urtean 100 milioi euro inguru aurreztu ahal izateko. Kaleratze horiek egiteko, Sabadellek aurre erretiroak, kalte-ordaina izango duten baja...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202525/txinak-adingabeei-debekatu-die-astean-hiru-orduz-baino-gehiagoz-jolastea-online-jolasetara.htm
Bizigiro
Txinak adingabeei debekatu die astean hiru orduz baino gehiagoz jolastea 'online' jolasetara
Haurrek eta nerabeek egunean ordubetez jolastu ahal izango dute ostiraletan, larunbatetan eta igandetan. Gainerako egunetan debekatuta izango dute.
Txinak adingabeei debekatu die astean hiru orduz baino gehiagoz jolastea 'online' jolasetara. Haurrek eta nerabeek egunean ordubetez jolastu ahal izango dute ostiraletan, larunbatetan eta igandetan. Gainerako egunetan debekatuta izango dute.
Txinako adingabeek Interneteko jolasetan ibiltzeko are eta denbora gutxiago izango dute aurrerantzean. Gobernuak aspalditik erakutsi izan du gaiarekiko kezka, eta azkenean are eta gehiago gogortuko ditu lehendik ere gogorrak ziren legeak. Astean hiru orduz soilik jolastu ahal izango dute nerabeek eta haurrek; ez, gain...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202526/athleticen-eta-realaren-arteko-derbia-san-mamesen-jokatuko-da.htm
Kirola
Athleticen eta Realaren arteko derbia San Mamesen jokatuko da
Irailaren 12an izango da, eta estadioan edukieraren %30 sartu ahalko dira.
Athleticen eta Realaren arteko derbia San Mamesen jokatuko da. Irailaren 12an izango da, eta estadioan edukieraren %30 sartu ahalko dira.
Athleticek eta Realak San Mamesen jokatuko dute Primera Iberdrolako bigarren jardunaldiko partida. Datorren irailaren 12an (12:00) neurtuko dituzte indarrak, eta Athleticeko bazkideek soilik izango dute aukera bertatik bertara ikusteko, gaur egungo murrizketak direla medio. Realaren lehen aldia izango da San Mamesen j...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202527/abuztuaren-31ko-oroitzapeneko-ekitaldiak-bihar-donostian.htm
Bizigiro
Abuztuaren 31ko oroitzapeneko ekitaldiak, bihar Donostian
Jarduera guztietan bertaratutakoen sarrera kontrolatuko da
Abuztuaren 31ko oroitzapeneko ekitaldiak, bihar Donostian. Jarduera guztietan bertaratutakoen sarrera kontrolatuko da
Aurten ere, 2020. urtean bezala abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldiek formatu txikia izango dute, eta barrualdean egingo dira jarduera guztiak. Urtero hirian egiten zen antzezpen dramatizatua berriz ere kalean ikusi eta 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoaren memoria bizirik mantentzeko, San Bizente eta Santa Maria eliz...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202528/nafarroako-unibertsitateko-aditu-batek-dio-gorrotoa-bezalako-sentimenduek-klik-gehiago-sortzen-dituztela.htm
Bizigiro
Nafarroako Unibertsitateko aditu batek dio gorrotoa bezalako sentimenduek klik gehiago sortzen dituztela
Eleonora Esposito ziberindarkeriari buruzko proiektu baten buru da, eta uste du asko gelditzen dela indarkeria digitala desagerrarazteko.
Nafarroako Unibertsitateko aditu batek dio gorrotoa bezalako sentimenduek klik gehiago sortzen dituztela. Eleonora Esposito ziberindarkeriari buruzko proiektu baten buru da, eta uste du asko gelditzen dela indarkeria digitala desagerrarazteko.
«Gorrotoa bezalako sentimendu biziek eta emozio indartsuek klik gehiago sortzen dituzte, eta hori da plataformek bilatzen dutena», adierazi du Eleonora Esposito Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak. Horregatik, «indarkeria digitala desagerrarazteko asko dago egiteko». Genero Berdintasunerako Europako Institutuko zib...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202529/munduan-jada-ez-da-saltzen-beruna-duen-gasolinarik.htm
Ekonomia
Munduan jada ez da saltzen beruna duen gasolinarik
NBEren arabera, erregai hori ez erabiltzearen ondorioz 1,2 milioi heriotza goiztiar eragotzi ahal izango dira urtero. Uste du beruna duen gasolina debekatzeko prozesua gauzatu izana «mugarri handi bat» dela osasunarentzat eta ingurumenarentzat.
Munduan jada ez da saltzen beruna duen gasolinarik. NBEren arabera, erregai hori ez erabiltzearen ondorioz 1,2 milioi heriotza goiztiar eragotzi ahal izango dira urtero. Uste du beruna duen gasolina debekatzeko prozesua gauzatu izana «mugarri handi bat» dela osasunarentzat eta ingurumenarentzat.
Aljeriako zerbitzuguneetan joan den uztailean utzi zioten beruna duen gasolina saltzeari, eta, modu horretan, ibilgailuak erregai horrekin ez hornitzeko prozesua bukatutzat eman zuten mundu guztian. NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programak gaur iragarri du amaitu dela beruna duen gasolinaren aroa, eta ohar batean nabarmen...
2021-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/202530/espainiako-gobernuak-baztertu-egin-du-argindarraren-prezioan-gehienekoak-ezartzea.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuak baztertu egin du argindarraren prezioan gehienekoak ezartzea
Ribera ministroak argudiatu du Europak debekatzen duela esku hartze publikoa. Esan du fakturak «egonkorrago» egiteko modua bilatzen ari direla, eta zerga batzuk berrikusteko aukera aipatu du
Espainiako Gobernuak baztertu egin du argindarraren prezioan gehienekoak ezartzea. Ribera ministroak argudiatu du Europak debekatzen duela esku hartze publikoa. Esan du fakturak «egonkorrago» egiteko modua bilatzen ari direla, eta zerga batzuk berrikusteko aukera aipatu du
Argindarraren prezioaren igoerak ez du etenik. Inoizko garestienean egongo da astearte honetan Hego Euskal Herrian eta Espainian: megawatt-ordua 130,53 euro ordainduko da. Testuinguru horretan, Teresa Ribera Trantsizio Energetikoko ministroak agerraldia egin du Madrilgo diputatuen kongresuan, berak hala eskatuta. Bazte...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202551/aebak-afganistandik-irten-dira-eta-talibanek-independentzia-osoa-aldarrikatu-dute.htm
Mundua
AEBak Afganistandik irten dira, eta Talibanek «independentzia osoa» aldarrikatu dute
Herrialdeko hainbat hiritan tiroak airera botatzen ibili dira Talibanak ordubetez, AEBen irteera «ospatzeko». Milizia Qatarrekin eta Turkiarekin hitz egiten ari da aireportua elkarlanean kudeatzeko. Washingtonek aitortu du ez dutela lortu iragarritako jende guztia herrialdetik ateratzea.
AEBak Afganistandik irten dira, eta Talibanek «independentzia osoa» aldarrikatu dute. Herrialdeko hainbat hiritan tiroak airera botatzen ibili dira Talibanak ordubetez, AEBen irteera «ospatzeko». Milizia Qatarrekin eta Turkiarekin hitz egiten ari da aireportua elkarlanean kudeatzeko. Washingtonek aitortu du ez dutela l...
Gauerdia baino lehen irten da AEBen azken hegazkina Afganistandik, zehazki, 23:29an. Modu horretan, amaiera eman diote hogei urtez herrialdean izan duten presentzia militarrari. Handik ordubetera sartu dira Talibanak Kabulgo aireportuan, Ameriketako Estatu Batuek Afganistanen izan duten azken basea bereganatzeko. Qari ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202552/akademia-ikuskariak-hiru-murgiltze-klaserentzat-baiezkoa-eman-du-eta-batentzat-ezezkoa.htm
Gizartea
Akademia Ikuskariak hiru murgiltze klaserentzat baiezkoa eman du, eta batentzat ezezkoa
Departamenduko hezkuntza nazionaleko kontseiluak irailaren 6an emanen du azken hitza. Ortzaize, Idauze Mendi eta Aiherrako eskolentzat eman du baiezkoa, eta Larrainekoarentzat ezezkoa.
Akademia Ikuskariak hiru murgiltze klaserentzat baiezkoa eman du, eta batentzat ezezkoa. Departamenduko hezkuntza nazionaleko kontseiluak irailaren 6an emanen du azken hitza. Ortzaize, Idauze Mendi eta Aiherrako eskolentzat eman du baiezkoa, eta Larrainekoarentzat ezezkoa.
Akademia Ikuskariak hiru murgiltze klaserentzat baiezkoa eman zuen atzo arratsean, ohar batean jakinarazi duenez: Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) eta Idauze-Mendiko (Zuberoa) eskola publikoetan, eta Aiherrako (Nafarroa Beherea) eskola pribatuan. Gainera, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) eskola publikoan ere murgiltzea ama ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202553/txibitek-esan-du-ez-dutela-etxeratze-agindua-berriz-ezartzeko-asmorik.htm
Gizartea
Txibitek esan du ez dutela etxeratze agindua berriz ezartzeko asmorik
Izurriarekin lotutako aldagaien apaltzea «indartsua» dela esan du, eta neurriak arintzera egingo dutela. Ostegun gauean amaituko da etxeratze agindua.
Txibitek esan du ez dutela etxeratze agindua berriz ezartzeko asmorik. Izurriarekin lotutako aldagaien apaltzea «indartsua» dela esan du, eta neurriak arintzera egingo dutela. Ostegun gauean amaituko da etxeratze agindua.
Asteburuetan eta jaiegunetan, intzidentzia handiko tokietan, etxeratze agindua ezarrita egon da Nafarroan uda honetan, baina neurri hori gehiago ezartzeko asmorik ez dutela esan du gaur Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. Neurria astez aste berrituz joan dira, Nafarroako Auzitegi Nagusiari propio horretara...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202554/bbc-news-mundo-kateak-euskarari-buruzko-bideo-bat-argitaratu-du.htm
Gizartea
BBC News Mundo kateak euskarari buruzko bideo bat argitaratu du
Iruzkin andana ekarri du bideoak, eta latinoamerikar askok beren euskal abizenak azaleratu dituzte ikus-entzunezkoaren harira.
BBC News Mundo kateak euskarari buruzko bideo bat argitaratu du. Iruzkin andana ekarri du bideoak, eta latinoamerikar askok beren euskal abizenak azaleratu dituzte ikus-entzunezkoaren harira.
Ze hizkuntza da euskara? Nondik dator? Nortzuk hitz egiten dute? Horrelako galderak argitu dizkie BBC News Mundo kateak mundu osoko ikusleei. Kateak sareetan argitaratutako bideo labur batean, euskara eta haren ezaugarriak aurkeztu ditu. Leire Ventas kazetaria da ikus-entzunezkoan azalpenak emateko arduraduna, BERRIAn ...
2021-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/202555/macronen-magnetismoa.htm
Mundua
Macronen magnetismoa
Frantziako alderdiak hasiak dira lehen erabakiak hartzen datorren urteko hauteskundeetara begira. BERRIAk indar politiko eta presidentegai nagusien egoeren errepasoa egingo du, egungo estatuburuarekin hasita.
Macronen magnetismoa. Frantziako alderdiak hasiak dira lehen erabakiak hartzen datorren urteko hauteskundeetara begira. BERRIAk indar politiko eta presidentegai nagusien egoeren errepasoa egingo du, egungo estatuburuarekin hasita.
Emmanuel Macronek bere iparrorratzari begiratu dio, eta ardatzak eskuinerantz jarri dira berriz ere. Bere burua «ez ezkerrekotzat, ez eskuinekotzat» dauka Frantziako presidenteak, eta harentzat, finkaturiko ordena politikoa hautsi zuen bankari ohiarentzat, bitxia iduri lezake 2017tik hona egiten ari den bideak; ezezag...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202556/iruneko-hipika-txapelketa-prestatzeko-erabiltzen-ari-diren-makina-bat-sabotatu-dute.htm
Gizartea
Iruñeko hipika txapelketa prestatzeko erabiltzen ari diren makina bat sabotatu dute
Sabotajeak ez du ekitaldia eragotziko, eta Iruñeko Udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da.
Iruñeko hipika txapelketa prestatzeko erabiltzen ari diren makina bat sabotatu dute. Sabotajeak ez du ekitaldia eragotziko, eta Iruñeko Udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da.
Zizurko (Iruñea) hipika zentroak salatu du Iruñeko hipika txapelketa prestatzeko erabiltzen ari ziren makinetako bat sabotatu dutela. Iruñeko Udalak babestutako txapelketa Ziudadelan izanen da, irailaren 2tik 5era. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Igande eta astelehen arteko goizaldean egin zuten sabotajea: ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202558/frankismoaren-jazarpen-ekonomikoa-pairatu-zutenen-errolda-egin-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Frankismoaren jazarpen ekonomikoa pairatu zutenen errolda egin du Nafarroako Gobernuak
1936. eta 1966. urteen artean, 1.086 pertsonari ezarri zizkieten enbargoak, zehapenak eta bestelako zigor ekonomikoak Nafarroan
Frankismoaren jazarpen ekonomikoa pairatu zutenen errolda egin du Nafarroako Gobernuak. 1936. eta 1966. urteen artean, 1.086 pertsonari ezarri zizkieten enbargoak, zehapenak eta bestelako zigor ekonomikoak Nafarroan
Fusilamendu, kartzelatze eta beste hainbat zigorrez gainera, erregimen frankistak bestelako jazarpen mota bat ezarri zien 1936ko gerra galdu zutenei: jazarpen ekonomikoa. Hala, errepublikazaleen aurkako enbargoak, ondasunen besterentzea eta diru zehapenak ohiko bihurtu ziren gerra garaian, baina baita diktadurapean ere...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202559/kanporatze-agindua-jaso-arren-davidenean-jarraitzeko-asmoa-dute-ttattolakoek.htm
Gizartea
Kanporatze agindua jaso arren, Davidenean jarraitzeko asmoa dute Ttattolakoek
Auzitegian errekurtsoa jarri dute, eta elkarretaratzera deitu dute 18:30erako Hazparnen (Lapurdi).
Kanporatze agindua jaso arren, Davidenean jarraitzeko asmoa dute Ttattolakoek. Auzitegian errekurtsoa jarri dute, eta elkarretaratzera deitu dute 18:30erako Hazparnen (Lapurdi).
Hazparneko (Lapurdi) Ttattola Gazte Asanbladako kideek ez dute abuztuaren 21ean okupatu zuten Davidenea eraikina uzteko asmorik. Hala jakinarazi dute gaur egin duten prentsaurrekoan. Atzo jaso zuten kanporatze agindua; gaur goizeko 10:30erako eraikina husteko zioen hark. Horren ordez, Ttattolakoek errekurtsoa jarri dut...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202560/madrilek-rugui-siderurgia-taldea-erreskatatuko-du.htm
Ekonomia
Madrilek Rugui siderurgia taldea erreskatatuko du
Maileguetan 25 milioi euro jasoko ditu. Euskal Herrian lantegiak ditu. Lagundutako bigarren siderurgia da, Tubos Reunidosekin batera.
Madrilek Rugui siderurgia taldea erreskatatuko du. Maileguetan 25 milioi euro jasoko ditu. Euskal Herrian lantegiak ditu. Lagundutako bigarren siderurgia da, Tubos Reunidosekin batera.
Espainiako Gobernuak Rugui siderurgia taldea erreskatatuko du, 25,03 milioi euroko laguntza publikoarekin. Aurreikusita dago gaurko Ministroen Kontseiluan berrestea erabakia. Enpresa horrek eta bere filialek lantegiak dituzte Euskal Herrian, Azkoitian (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia) eta Beriainen (Nafarroa). Egoitza Sor...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202561/nafarroako-gobernuak-laquobeharrezko-esperantzazraquo-ekin-dio-urte-politikoari.htm
Politika
Nafarroako Gobernuak «beharrezko esperantzaz» ekin dio urte politikoari
Maria Txibitek nabarmendu duenez, Nafarroa «berreskuratze eta berraktibatze ekonomiko zein sozial betean» sartua dago.
Nafarroako Gobernuak «beharrezko esperantzaz» ekin dio urte politikoari. Maria Txibitek nabarmendu duenez, Nafarroa «berreskuratze eta berraktibatze ekonomiko zein sozial betean» sartua dago.
Ohi bezala, Nafarroako Gobernuak irailaren atarian zabaldu dizkio ateak urte politiko berriari. Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek prentsaurrekoa egin du irekiera ekitaldi gisan, eta hitzez zehaztu ditu gobernuak parez pare dituen hainbat asmo eta erronka. Aitortu du joandakoa «urte oso gogorra» izan dela, ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202562/ebko-biztanle-helduen-70-txertatuta-daude.htm
Gizartea
EBko biztanle helduen %70 txertatuta daude
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek jakinarazi du.
EBko biztanle helduen %70 txertatuta daude. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek jakinarazi du.
«Europako Batasuneko helduen %70 guztiz txertatuta daude. Eskerrak eman nahi dizkiet lorpen honetan lagundu duten guztiei», Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek pozarren jakinarazi du gaur albistea, baina bertan goxo ezin dela geratu ere argi esan du: «Harago egin behar dugu. Herritar gehiago txertatu ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202563/brontzea-eskuratu-du-leautek-errepideko-c2-mailan.htm
Kirola
Brontzea eskuratu du Leautek errepideko C2 mailan
Bere hirugarren domina da Jokoetan, eta honezkero urrea, zilarra eta brontzea irabazi ditu.
Brontzea eskuratu du Leautek errepideko C2 mailan. Bere hirugarren domina da Jokoetan, eta honezkero urrea, zilarra eta brontzea irabazi ditu.
Alexandre Leauteren jarduna emankorra dabil izaten Tokioko Paralinpiar Jokoetan. Hirugarren denbora onena eskuratu du, astearte honetan, errepideko txirrindularitzako C2 mailan, eta brontzezko domina gehitu du bere palmaresera. Proba honetako irabazlea Darren Hicks (Australia) izan da, eta bigarren sailkatua Ewould Vro...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202564/427-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-egindako-testen-52.htm
Gizartea
427 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, egindako testen %5,2
Bizkaian atzeman dituzte kasu positibo gehien: 206 izan dira. Atzetik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba
427 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, egindako testen %5,2. Bizkaian atzeman dituzte kasu positibo gehien: 206 izan dira. Atzetik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba
OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, izurria kontrolpean jartzen haste aldera, ezinbestekoa da egiten diren testen artean %5 baino gutxiago izatea positiboak. Eta ehuneko horretatik hurbil daude datuak, Hego Euskal Herriko osasun sistemek egindako azken jakinarazpenen arabera: atzo 8.189 test egin zituzten denera...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202565/donostiako-metroaren-aurkako-protesta-egin-dute-miramar-aurrean.htm
Gizartea
Donostiako metroaren aurkako protesta egin dute Miramar aurrean
Lanak eteteko eskatu dute, iritzita azpiegitura hori ez dela beharrezkoa.
Donostiako metroaren aurkako protesta egin dute Miramar aurrean. Lanak eteteko eskatu dute, iritzita azpiegitura hori ez dela beharrezkoa.
Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen gobernu kontseilua egin du gaur goizean Donostiako Miramar jauregian, eta, urtero legez, Donostiako metroaren aurkakoek protesta egin dute jauregiaren aurrean. Dozenaka lagun elkartu dira Kontxako erlojuen inguruan, eta handik manifestazioan joan dira Miramarreraino, Jaurlaritza...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202566/europako-batasunean-lobbygintzan-aebtako-teknologia-konpainia-handiek-jartzen-dute-diru-gehien.htm
Ekonomia
Europako Batasunean, lobbygintzan AEBtako teknologia konpainia handiek jartzen dute diru gehien
Batez beste, urtero, konpainiek 97 milioi euro gastatzen dituzte lobbyetan. Iaz, Googlek, Facebookek eta Microsoftek 5 milioi eurotik gora gastatu zituzten, besteak beste.
Europako Batasunean, lobbygintzan AEBtako teknologia konpainia handiek jartzen dute diru gehien. Batez beste, urtero, konpainiek 97 milioi euro gastatzen dituzte lobbyetan. Iaz, Googlek, Facebookek eta Microsoftek 5 milioi eurotik gora gastatu zituzten, besteak beste.
Google, Facebook eta Microsoft dira Europako Batasunean lobbygintzan diru gehien jartzen duten konpainiak, Corporate Europe Observatory eta Lobby Controlek gaur argitaratutako ikerketa baten arabera. AEBetako erraldoi teknologikoen helburua haien itzelezko nagusitasuna geldiarazteko mugimenduei aurre egitea da, bai Eur...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202567/izurria-eta-egoera-sozioekonomikoa-lehentasun-jaurlaritzaren-urte-politikoa-abiatzeko-gobernu-kontseiluan.htm
Politika
Izurria eta egoera sozioekonomikoa lehentasun Jaurlaritzaren urte politikoa abiatzeko Gobernu Kontseiluan
Jaurlaritzak aurten lortu nahi ditu beste bederatzi eskumen
Izurria eta egoera sozioekonomikoa lehentasun Jaurlaritzaren urte politikoa abiatzeko Gobernu Kontseiluan. Jaurlaritzak aurten lortu nahi ditu beste bederatzi eskumen
Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egin du gaur, Donostiako Miramar jauregian. Gobernuaren eta gizartearen egoera izan dute hizpide. Jarraian, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak prentsaurrekoa eman du, eta pandemiaren eta egoera sozioekonomikoaren bilakaeran jarri du arreta. Urriaren 1e...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202568/donostia-festak-ek-kultur-jarduerak-antolatu-ditu-euskal-jaien-ordez.htm
Bizigiro
Donostia Festak-ek kultur jarduerak antolatu ditu euskal jaien ordez
Jardueretan nahi duen orok parte hartu ahal izango du, aurreikusitako edukiera bete arte.
Donostia Festak-ek kultur jarduerak antolatu ditu euskal jaien ordez. Jardueretan nahi duen orok parte hartu ahal izango du, aurreikusitako edukiera bete arte.
Aste Nagusiarekin gertatu den bezala, euskal jaiak ere ez dira ospatuko Donostian. Baina, hala ere, Donostia Festak-ek iaz egin zuen moduan, formatu txikiko kultur jardueren programa bat prestatu du, estropaden bi igandeen inguruan. Kaleko programazioa ostiral eta larunbatean izango da, Trinitate plazan, estropadetako ...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202569/guatemalako-bi-jeneral-ohi-epaituko-dituzte-indigenen-sarraskiagatik.htm
Mundua
Guatemalako bi jeneral ohi epaituko dituzte indigenen sarraskiagatik
Gizateriaren kontrako delitua, genozidioa eta desagertze behartuak egotzi dizkie fiskaltzak Benedicto Lucasi eta Manuel Callejasi. 1978. eta 1982. urteen artean, ixil etniako 1.700 lagun baino gehiago hil zituzten.
Guatemalako bi jeneral ohi epaituko dituzte indigenen sarraskiagatik. Gizateriaren kontrako delitua, genozidioa eta desagertze behartuak egotzi dizkie fiskaltzak Benedicto Lucasi eta Manuel Callejasi. 1978. eta 1982. urteen artean, ixil etniako 1.700 lagun baino gehiago hil zituzten.
Benedicto Lucas eta Manuel Callejas Guatemalako armadako jeneral ohiak epaituko dituzte, 1978. eta 1982. urteen artean ixil etnia indigenako 1.731 lagunen hilketarekin zerikusia izan zutelakoan. Fiskaltzak 2020ko martxoan egin zuen eskaria, eta epaileak gaur hartu du erabakia; hortaz, Lucas eta Callejas gizateriaren k...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202570/ccook-petronorri-eskatu-dio-langile-denak-ateratzeko-erregulaziotik.htm
Ekonomia
CCOOk Petronorri eskatu dio langile denak ateratzeko erregulaziotik
Sindikatuak espero du justiziak legez kanpokotzat jotzea Bizkaiko findegiko enplegu erregulazioa. Enpresak berretsi du urriaren 1ean amaituko dela, eta gogoratu du 140 milioi euroren galerak izan zituela iaz.
CCOOk Petronorri eskatu dio langile denak ateratzeko erregulaziotik. Sindikatuak espero du justiziak legez kanpokotzat jotzea Bizkaiko findegiko enplegu erregulazioa. Enpresak berretsi du urriaren 1ean amaituko dela, eta gogoratu du 140 milioi euroren galerak izan zituela iaz.
CCOO sindikatuak uste du Petronorreko Aldi Baterako Enplegu Erregulazioa legez kanpokotzat joko duela justiziak, baina, haren erabaki baten zain egon gabe, erregulazioan dauden langile guztiak lan ordutegi ohikoan has daitezen eskatu dio zuzendaritzari. Urriaren 1ean amaituko da erregulazioa, eta dagoeneko ordutegi mur...
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202571/elkarbanatzea-oinarri-duten-erakusketak-eta-topaketak-egingo-dituzte-getxophoton-etzitik-aurrera.htm
Kultura
Elkarbanatzea oinarri duten erakusketak eta topaketak egingo dituzte Getxophoton etzitik aurrera
30 ekintza baino gehiago izango dira Getxoko argazkilaritza jaialdian, eta hainbat proiektu digital ere bilduko ditu. Irailaren 26ra bitartean egingo da.
Elkarbanatzea oinarri duten erakusketak eta topaketak egingo dituzte Getxophoton etzitik aurrera. 30 ekintza baino gehiago izango dira Getxoko argazkilaritza jaialdian, eta hainbat proiektu digital ere bilduko ditu. Irailaren 26ra bitartean egingo da.
Elkarbanatzetik abiatuta mamitu du Begihandi taldeak 15. Getxophoto argazkilaritza jaialdia. 26 erakusketa ikusi ahal izango dira ostegunetik irailaren 26ra bitartean, eta, orotara, 30 ekintza baino gehiago egingo dituzte, topaketak ere eskainiko baitituzte, besteak beste. Aurten, Getxoko (Bizkaia) beste auzo bat gehit...
2021-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/202572/zeintzuk-dira-ikustaldi-gehien-dituzten-euskarari-buruzko-bideoak.htm
Bizigiro
Zeintzuk dira ikustaldi gehien dituzten euskarari buruzko bideoak?
Oihartzuna izan du BBC News Mundok euskarari buruz argitaratu duen bideoak, baina ez da gisa horretako lehenengoa. Ikustaldi gehien dituenak bi milioitik gora ditu.
Zeintzuk dira ikustaldi gehien dituzten euskarari buruzko bideoak?. Oihartzuna izan du BBC News Mundok euskarari buruz argitaratu duen bideoak, baina ez da gisa horretako lehenengoa. Ikustaldi gehien dituenak bi milioitik gora ditu.
Zeresana eman du BBC News Mundo kateak sareetan argitaratu duen euskarari buruzko bideoak. Leire Ventas kazetariaren ikus-entzunezkoak euskara eta haren ezaugarriak aztertzen ditu, baita dituen bitxikeriak ere: desagertzeko zorian izan zela kontatzen du, gaztelerak dituen euskararen maileguetako batzuk aipatzen ditu......
2021-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/202573/sei-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bat-hurbilduko-dute.htm
Politika
Sei preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bat hurbilduko dute
Bi Zaballara ekarriko dituzte, eta lau Basaurira. Beste bat El Duesora gerturatuko dute.
Sei preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bat hurbilduko dute. Bi Zaballara ekarriko dituzte, eta lau Basaurira. Beste bat El Duesora gerturatuko dute.
Espainiako Gobernuko Espetxe Erakundeek jakinarazi dute beste sei euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bat Euskal Herritik gertuago dagoen kartzela batera hurbilduko dutela. Basauriko espetxera ekarriko dituzte lau preso. Asier Rodriguez da horietako bat; Sorian dago, 260 kilometrora, 2010eko urritik ho...
2021-9-4
https://www.berria.eus/albisteak/202574/garaian-garaikora-egokituz.htm
Bizigiro
Garaian garaikora egokituz
Teknologiak nabarmen eragin du musikaren lanbidean. Garai bateko biniloak, kaseteak eta diskoak alde batera utzi, eta klik batera dago munduko ia musika guztia entzungai.
Garaian garaikora egokituz. Teknologiak nabarmen eragin du musikaren lanbidean. Garai bateko biniloak, kaseteak eta diskoak alde batera utzi, eta klik batera dago munduko ia musika guztia entzungai.
«Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!» zioen Iñaki Garitaonandia Gari-k Hertzainak taldearen Kamarada abestian. Eta azken urteotan mundua aldatu da, musika entzuteko modua aldatu da, eta baita musikarien lanbidea bera ere. Teknologiak nabarmen eragin du sektore horretan. Biniloak, kaseteak eta CDak bata besteari lekua...