date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/202576/iraultza-txikien-akanpada-arnasgunetzat-jo-dute-antolatzaileek.htm | Gizartea | Iraultza Txikien Akanpada «arnasgunetzat» jo dute antolatzaileek | Joan den astean egin zuten Iraultza Txikien Akanpada, Arteagako Basoa etxean. Emaitzarekin gustura agertu dira antolatzaileak. | Iraultza Txikien Akanpada «arnasgunetzat» jo dute antolatzaileek. Joan den astean egin zuten Iraultza Txikien Akanpada, Arteagako Basoa etxean. Emaitzarekin gustura agertu dira antolatzaileak. | Igandean bukatu zen Iraultza Txikien Akanpada, eta balorazio positiboa egin du antolakuntzak. Arratia eskualdeko Arteagan (Bizkaia) dagoen Basoa defendatzaileen etxean egin zuten akanpadaren bigarren aldi hau bost egunez, Piztuko dugu sua? lelopean. «Pozik» agertu dira antolatzaileak: «Dibertitu gara, baita parte hartz... |
2021-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/202577/lanean-azken-unera-arte.htm | Kirola | Lanean azken unera arte | Athletic eta Realak mugitu dira astearte honetan: Rayok Unai Lopez fitxatu du, eta Iñigo Cordobak Go Ahead Eagles (Holanda) taldean jokatuko du, utzita; Modibo Sagnanek Tondelan (Portugal) jokatuko du urte batez, utzita. | Lanean azken unera arte. Athletic eta Realak mugitu dira astearte honetan: Rayok Unai Lopez fitxatu du, eta Iñigo Cordobak Go Ahead Eagles (Holanda) taldean jokatuko du, utzita; Modibo Sagnanek Tondelan (Portugal) jokatuko du urte batez, utzita. | Batzuk lehenago, beste batzuk beranduago, baina euskal talde guztiek izan dituzte eginbeharrak udako merkatuan. Gizonezkoen denboraldia duela bi aste hasi arren, azken egunotan gestioak egiten ibili dira jokalariei irteera emateko eta beste batzuk kontratatzeko. Athletic eta Reala izan diraazken egunean mugitu diren ta... |
2021-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/202578/naftomar-81000-euro-ordaintzera-zigortu-dute-mekanikari-baten-heriotzarengatik.htm | Ekonomia | Naftomar 81.000 euro ordaintzera zigortu dute, mekanikari baten heriotzarengatik | LAB sindikatuak jakinarazi du Bilboko lan arloko 5. epaitegiak ebatzi duela enpresa hori errudun dela amiantoaren eraginez hildako langilearen auzian. | Naftomar 81.000 euro ordaintzera zigortu dute, mekanikari baten heriotzarengatik. LAB sindikatuak jakinarazi du Bilboko lan arloko 5. epaitegiak ebatzi duela enpresa hori errudun dela amiantoaren eraginez hildako langilearen auzian. | Amiantoaren ondorioz sortutako gaixotasun baten eraginez hil zen merkataritza ontzi bateko mekanikari bat, epaitegiak argitu duenez, eta haren oinordekoei 81.000 euro ordaintzera zigortu du Naftomar enpresa. Mekanikariak nazioarteko hainbat enpresa eta ontzi ustiatzailetan egin zuen lan, baina egiaztatuta geratu da joa... |
2021-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/202579/beste-pertsona-bat-atxilotu-dute-zornotzako-jipoiaren-harira.htm | Gizartea | Beste pertsona bat atxilotu dute Zornotzako jipoiaren harira | Leioan gaur atxilotutakoarekin, dagoeneko 16 pertsona atxilo hartu dituzte kasuarekin lotuta. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago oraindik ere ZIUan. | Beste pertsona bat atxilotu dute Zornotzako jipoiaren harira. Leioan gaur atxilotutakoarekin, dagoeneko 16 pertsona atxilo hartu dituzte kasuarekin lotuta. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago oraindik ere ZIUan. | Dagoeneko hamasei pertsona atxilotu dituzte uztailaren 25ean Zornotzako (Bizkaia) parke batean gazte bat jipoitzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20 urteko gazte bat atxilotu dute Leioan (Bizkaia), eta asteazkenean kasua eramaten ari den Durangoko epaitegira eramango dute epaile b... |
2021-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/202580/jakobsenen-hirugarren-garaipena-vueltako-etapa-nagusien-atarian.htm | Kirola | Jakobsenen hirugarren garaipena Vueltako etapa nagusien atarian | Herbeheretarrak esprintean irabazi du lasterketako 16. etapa. Eikingek lidertzari eutsi dio; bestelako komeriak izango ditu bihar eta etzi, Asturiasen jokatuko diren etapa menditsuetan | Jakobsenen hirugarren garaipena Vueltako etapa nagusien atarian. Herbeheretarrak esprintean irabazi du lasterketako 16. etapa. Eikingek lidertzari eutsi dio; bestelako komeriak izango ditu bihar eta etzi, Asturiasen jokatuko diren etapa menditsuetan | Vuelta biribila ari da osatzen Fabio Jakobsen (Deceuninck), esprintetan erabateko nagusitasuna erakutsiz. Hiru etapa patrikaratu ditu dagoeneko; azkenekoa gaur, Santa Cruz de Bezanako bukaera bihurrian. Holandarrak 25. urtebetetzea zuen gaur, eta garaipenaren eztiarekin gozatu du. Deceuninckek ezin izan dio esprinta be... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202603/ertzaintzak-hiru-lagun-atxilotu-ditu-plentziako-ez-festetan.htm | Gizartea | Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Plentziako ez-festetan | Atxilotuetako bat adin txikikoa da. Hainbat herritarrek gaitzetsi dute Ertzaintzak istiluen aurka erabilitako materiala, eta elkarretaratzera deitu dute arratsalderako. | Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Plentziako ez-festetan. Atxilotuetako bat adin txikikoa da. Hainbat herritarrek gaitzetsi dute Ertzaintzak istiluen aurka erabilitako materiala, eta elkarretaratzera deitu dute arratsalderako. | Ertzaintzak herrietako eta hirietako ez-festei atxiloketekin erantzuten jarraitzen du. Atzo ziren hastekoak Sanantolinak Plentzian (Bizkaia), eta, horri erantzuteko, ertzain asko mobilizatu zituzten udalak eta Eusko Jaurlaritzak.
Gauen sartu da Polizia Plentziako alde zaharrean, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sai... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202604/goizaldeko-ekaitz-handiek-kalte-ugari-eragin-dituzte-nafarroan.htm | Gizartea | Goizaldeko ekaitz handiek kalte ugari eragin dituzte Nafarroan | Zaparrada handiak izan dira goizaldean, eta zenbait lekutan uholdeak ere izan dira. Arratsalderako ere haize bolada indartsuak eta euriteak espero dituzte. | Goizaldeko ekaitz handiek kalte ugari eragin dituzte Nafarroan. Zaparrada handiak izan dira goizaldean, eta zenbait lekutan uholdeak ere izan dira. Arratsalderako ere haize bolada indartsuak eta euriteak espero dituzte. | Bart goizaldean okertu da panorama: ekaitz handiek eta euri jasa erraldoiek kalte ugari eragin dituzte Nafarroako zenbait lekutan. Miranda Argan, Artaxoan, Vergalijon, Caparroson, Lodosan eta beste hainbat herritan izan dira kalte gehien, eta horietako zenbaitetan suhiltzaileen laguntza behar izan dute.
Miranda Argan,... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202605/betiko-bigarrena.htm | Mundua | Betiko bigarrena | 2018tik hona, eskuin muturraren buruzagiak bere eta alderdiaren irudia zuritzea lortu du, boterera iritsi aurreko azken pausoa delakoan. Datorren urtekoa hirugarren saiakera izango du Le Penek: galtzaileak ba al du oraingoan garaipena lortzeko aukerarik? | Betiko bigarrena. 2018tik hona, eskuin muturraren buruzagiak bere eta alderdiaren irudia zuritzea lortu du, boterera iritsi aurreko azken pausoa delakoan. Datorren urtekoa hirugarren saiakera izango du Le Penek: galtzaileak ba al du oraingoan garaipena lortzeko aukerarik? | Alderdiaren iragan uztaileko kongresuan, Marine Le Pen argi mintzatu zitzaien militanteei eta boto emaileei: «Ez gara Fronte Nazionalera itzuliko».
Le Penen esaldi horrek ez zuen ezer kasualitatetik, eskuin muturraren oinarrian bai baitago kezkarik. BN Batasun Nazionaleko buruzagiak bere indar politikoa moldatzeko eta... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202606/garraiolarien-norabideetan-teknologiak-abantaila.htm | Bizigiro | Garraiolarien norabideetan, teknologiak abantaila | Hainbat dira garraiolariengan eragina izan duten teknologiak, eta, zeruan ala errepidean izan, garraiolariek adierazi dute abantailak dakartzatela aurrerapen horiek. GPSa nabarmendu dute, baina baita «autonomoago» bilakatu dituzten beste gailu batzuk ere. | Garraiolarien norabideetan, teknologiak abantaila. Hainbat dira garraiolariengan eragina izan duten teknologiak, eta, zeruan ala errepidean izan, garraiolariek adierazi dute abantailak dakartzatela aurrerapen horiek. GPSa nabarmendu dute, baina baita «autonomoago» bilakatu dituzten beste gailu batzuk ere. | Teknologia berriek eragin zuzena dute bizitzako arlo gehienetan, guztietan ez bada, eta, ondorioz, baita lanbideetan ere. Batzuetan, zaila da pentsatzea nola jarduten zuten garai batean horrelako aurrerapenik gabe. Baliteke azken hogei urteetan jaiotako askorentzat ere ezezagun izatea bazirela beste era batzuk gauzak e... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202607/gutxieneko-soldata-berehala-igoko-duela-iragarri-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Gutxieneko soldata «berehala» igoko duela iragarri du Espainiako Gobernuak | Espainiako Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera egin dute gaur, eta gutxieneko soldataren igoera CEOE patronalaren akordioz egin ote daitekeen aurreikusi ahal izango da laster. Igoera 2021. urtea amaitu aurretik egingo dela zehaztu du Sanchezek, eta 15 euroko zenbatekoa proposatu du gobernuak, 965 euro arte. 2022r... | Gutxieneko soldata «berehala» igoko duela iragarri du Espainiako Gobernuak. Espainiako Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera egin dute gaur, eta gutxieneko soldataren igoera CEOE patronalaren akordioz egin ote daitekeen aurreikusi ahal izango da laster. Igoera 2021. urtea amaitu aurretik egingo dela zehaztu du Sanc... | Espainiako Gobernuak erabakia hartu du, eta ikusteko dagoen gauza bakarra da oraingoan ere patronalaren adostasunez egingo ote den. Goizeko 10:00etan hasi da PSOE eta Unidas Podemosen exekutiboaren, UGT eta CCOO sindikatuen eta CEOE eta Cepyme patronalen arteko bilera Elkarrizketa Sozialareko Mahaian, gutxieneko soldat... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202608/anarik-nacho-vegasen-vinu-cantares-y-amor-abestia-moldatu-du.htm | Kultura | Anarik Nacho Vegasen 'Vinu, cantares y amor' abestia moldatu du | Tradizioz udako oporren osteko lan egutegiaren hasiera ezartzen duen eguna aukeratu du Anari kantariak grabatu duen azken abestia plazaratzeko. Nacho Vegas asturiarraren Vinu, cantares y amor kantuaren bertsio bat egin du, euskarara egokituta. Abestiaren bideoklipa BADOK atariak estreinatu du, gaur. | Anarik Nacho Vegasen 'Vinu, cantares y amor' abestia moldatu du. Tradizioz udako oporren osteko lan egutegiaren hasiera ezartzen duen eguna aukeratu du Anari kantariak grabatu duen azken abestia plazaratzeko. Nacho Vegas asturiarraren Vinu, cantares y amor kantuaren bertsio bat egin du, euskarara egokituta. Abestiaren ... | Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulon grabatua da bideoklipa, «amets fabrikaren eraiste neurtuaren bezperetan», plano sekuentzia bakarrean, eta Anari Alberdiren eta Iker Trebiñoren zuzendaritzapean. Anariren taldeko ohiko kideez gain —Mariano Hurtado (teklatua), Mikel Abrego (bateria), Xabier Olazabal Drake (baxua), Ander Muj... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202609/bertan-behera-utzitako-hegaldiak-atzerapenak-overbooking-a-zein-dira-zure-eskubideak.htm | albisteak | Bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, 'overbooking'-a… Zein dira zure eskubideak? | Gorabehera asko gerta daitezke hegaldi bat kontratatzen dugunean, eta aireko konpainia gutxik konpontzen dituzte arazoak azkar eta ongi. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak ezagutzea eta dagokizuna erreklamatzea. ERREKLAMATUn, kontsulta eta argibideak doakoak dira. | Bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, 'overbooking'-a… Zein dira zure eskubideak?. Gorabehera asko gerta daitezke hegaldi bat kontratatzen dugunean, eta aireko konpainia gutxik konpontzen dituzte arazoak azkar eta ongi. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak ezagutzea eta dagokizuna erreklamatzea. ERREKL... | Pandemia arintzen ari da, eta aireportuak hasi dira mugimendua berreskuratzen. Horrekin batera, nola ez, bueltan dira bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, overbooking-ak, maleta galduak… Halakoak suertatuz gero, zer egin? Eta nola erreklamatu hegaldia kalte ordaina jasotzeko?
1.- HEGALDIA BERTAN BEHERA UZTEA... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202610/israelgo-soldaduek-palestinar-bat-hil-dute-tiroz.htm | Mundua | Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute tiroz | Raed Jadallahk 39 urte zituen, eta lanetik etxera zihoan tirokatu zutenean. Tel Avivek ez du azalpenik eman. | Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute tiroz. Raed Jadallahk 39 urte zituen, eta lanetik etxera zihoan tirokatu zutenean. Tel Avivek ez du azalpenik eman. | Abuztuan sei palestinar hil dituzte tiroz Israelgo segurtasun indarrek; azkena Raed Jadallah. 39 urteko palestinarra Zisjordaniako Beit Ur al Tahta herrira zihoan tirokatu zutenean. Komunikabideek zabaldu dutenez, Jadallah lanetik etxera zihoan eraso ziotenean. Tel Avivek ez du gertatutakoaren inguruko azalpenik eman, ... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202611/zenbat-ordaintzen-dute-kafea-euskal-herritarrek.htm | Bizigiro | Zenbat ordaintzen dute kafea euskal herritarrek? | Irakurrienen artean egon zen atzo kafearen prezioari buruz BERRIAk egin zuen lana. Sareetan ere eztabaida eragin zuen gaiak, eta hainbat erabiltzaile azken kafearengatik zenbait ordaindu duten esatera ausartu dira. | Zenbat ordaintzen dute kafea euskal herritarrek?. Irakurrienen artean egon zen atzo kafearen prezioari buruz BERRIAk egin zuen lana. Sareetan ere eztabaida eragin zuen gaiak, eta hainbat erabiltzaile azken kafearengatik zenbait ordaindu duten esatera ausartu dira. | Harrera itzela izan zuen atzo kafearen prezioari buruz BERRIAk argitaratu zuen erreportajeak. Kafearen merkatuari buruzko nondik norakoak xehatu zituen Imanol Magro kazetariak, eta, haren prezioaren goranzko joeraren arrazoiak zein diren azaltzeaz gain, denbora gutxira kafeak izan ditzakeen gutxi gorabeherako prezioak ... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202612/josu-urrutikoetxea-absolbitu-du-parisko-zigor-auzitegiak.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea absolbitu du Parisko Zigor Auzitegiak | Epaimahaiko hiru magistratuek uste dute ez dagoela elementu nahikorik frogatzeko 2011-2013 epean Urrutikoetxea ETAko kide zela. Ekainean epaitu zuten Parisko Zigor Auzitegian, eta bost urteko presondegi zigorra eskatu zuen haren kontra terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzak. Irailaren 13 eta 14an izanen du ondok... | Josu Urrutikoetxea absolbitu du Parisko Zigor Auzitegiak. Epaimahaiko hiru magistratuek uste dute ez dagoela elementu nahikorik frogatzeko 2011-2013 epean Urrutikoetxea ETAko kide zela. Ekainean epaitu zuten Parisko Zigor Auzitegian, eta bost urteko presondegi zigorra eskatu zuen haren kontra terrorismoaren kontrako Fr... | Gaur arratsaldean eman du Parisko Zigor Auzitegiak Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoaren kontrako epaia: absoluzioa. Ekainean epaitu zuten, 2011 eta 2013 bitartean ETAren aparatu politikoko kidea izatea, ETAko kide izatea, klandestinitatean bizi izatea eta ETAko kideekin harremanak atxikitzea leporatuta. Ter... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202613/zumaian-kanpatuta-zegoen-emakume-bat-desagertu-da.htm | Gizartea | Zumaian kanpatuta zegoen emakume bat desagertu da | Itsaslabar baten ondoan kanpatuta zegoen 46 urteko emakumea. Zumaiako (Gipuzkoa) bizilagun batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, hamar egunez emakumea ikusi gabe egon zelako. | Zumaian kanpatuta zegoen emakume bat desagertu da. Itsaslabar baten ondoan kanpatuta zegoen 46 urteko emakumea. Zumaiako (Gipuzkoa) bizilagun batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, hamar egunez emakumea ikusi gabe egon zelako. | Donejakue bidea igarotzen den gune batean kanpatuta zegoen 46 urteko emakume frantziarra, itsaslabar baten ondoan. Astearte arratsaldean Zumaiako (Gipuzkoa) bizilagun batek Ertzaintzari jakinarazi zion hamar egun zeramatzala emakumea ikusi gabe, eta larrialdi zerbitzuek ikerketa bat hasi zuten. Emakumearen motxila eta ... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202615/hegoaldean-gutxienez-41-pertsona-zendu-dira-birusak-jota-astebetean.htm | Gizartea | Hegoaldean gutxienez 41 pertsona zendu dira birusak jota astebetean | Aurreko astean baino bi lagun gehiago hil dira zazpi egunean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 571 COVID-19 kasu atzeman dituzte, eta 49 gaixo ospitaleratu. | Hegoaldean gutxienez 41 pertsona zendu dira birusak jota astebetean. Aurreko astean baino bi lagun gehiago hil dira zazpi egunean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 571 COVID-19 kasu atzeman dituzte, eta 49 gaixo ospitaleratu. | Gorabehera handirik gabe, azken asteotako joerari eutsi dio birusarekin lotutako heriotzen gaineko kurbak Hego Euskal Herrian. Kopurua aski puztua da oraindik ere; izurritearen bosgarren olatuaren goraldian erregistratutako datuen parekoa da. Zehazki, gaitza zuten 41 pertsona hil dira astebetean, abuztuaren 23tik 29ra ... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202616/baserria-ren-denboraldi-berria-hilaren-19an.htm | Bizigiro | 'Baserria'-ren denboraldi berria, hilaren 19an | Saioak joko interaktibo digital bat, aplikazio bat eta Tiktokeko kontua izango ditu, besteak beste. Igandeko emanaldiaz gain, astearte gauetan eztabaida saioa egingo dute. | 'Baserria'-ren denboraldi berria, hilaren 19an. Saioak joko interaktibo digital bat, aplikazio bat eta Tiktokeko kontua izango ditu, besteak beste. Igandeko emanaldiaz gain, astearte gauetan eztabaida saioa egingo dute. | Irailaren 19an estreinatuko du ETB1ek Baserria saioaren bigarren denboraldia. Lehen denboraldiak izandako arrakastaren ostean, reality-a astean bitan emango dute: batetik, lehiaketaren atal bat igandetan; eta bestetik, eztabaida saioa astearte gauetan, zuzenean, aurreko igandean ikusitakoak aztertzeko. Horretarako, hai... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202617/meteorologiarekin-lotutako-hondamendiak-boskoiztu-egin-dira-azken-mende-erdian.htm | Mundua | Meteorologiarekin lotutako hondamendiak boskoiztu egin dira azken mende erdian | 1979 eta 2019 urteen artean bi milioi pertsona hil dira eta 3,64 bilioi dolarreko galerak eragin dituzte muturreko gertaera meteorologikoen ondorioz. | Meteorologiarekin lotutako hondamendiak boskoiztu egin dira azken mende erdian. 1979 eta 2019 urteen artean bi milioi pertsona hil dira eta 3,64 bilioi dolarreko galerak eragin dituzte muturreko gertaera meteorologikoen ondorioz. | Muturreko gertakari meteorologikoek eta klima larrialdiak meteorologiarekin lotutako hondamendiak boskoiztu egin dira azken 50 urtean. Horien ondorioz, bi milioi pertsona hil dira eta 3,64 bilioi dolarreko galerak izan dira nazioartean 1979 eta 2019 urteen artean, hala jasotzen du gaur WMO Munduko Meteorologia Erakunde... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202618/eusko-jaurlaritzak-arcelor-mittalen-zumarragako-lursailen-parte-bat-erosi-du.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritzak Arcelor Mittalen Zumarragako lursailen parte bat erosi du | Zazpi milioi euroan hamabost hektarea erosi ditu Sprilurrek. Lur horietan daude 2016. urtean itxitako fabrika eta jardunean dagoen txatarra biltegia. | Eusko Jaurlaritzak Arcelor Mittalen Zumarragako lursailen parte bat erosi du. Zazpi milioi euroan hamabost hektarea erosi ditu Sprilurrek. Lur horietan daude 2016. urtean itxitako fabrika eta jardunean dagoen txatarra biltegia. | Lurzoru degradatua oneratu eta jarduera ekonomiko berriei tokia egiteko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, Sprilurren bitartez, hamabost hektareako lursaila erosi dio Zumarragan Arcelor Mittali. Lur horietan daude, besteak beste, 2016. urtean itxitako fabrika eta gaur egun jardunean ari den txatarra biltegia, zeina enpresak be... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202619/euskal-herritik-eta-euskal-herrirako-greba-orokorra-aldarrikatu-du-labek.htm | Ekonomia | «Euskal Herritik eta Euskal Herrirako» greba orokorra aldarrikatu du LABek | Protestaldiak ez du data finkorik oraindik, baina sindikatuak uste du ez duela Madrilgo Elkarrizketa Sozialeko mahaiaren baitan egon behar | «Euskal Herritik eta Euskal Herrirako» greba orokorra aldarrikatu du LABek. Protestaldiak ez du data finkorik oraindik, baina sindikatuak uste du ez duela Madrilgo Elkarrizketa Sozialeko mahaiaren baitan egon behar | LAB sindikatuak greba orokor baten premia berretsi du. «Lantokietan eta kaleetan zabalik dauden borrokak bultzatu eta haiekin bat egiteko beharrezkoa» dela aldarrikatu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari orokorrak. Euskal gehiengo sindikalak egitasmoa babesten duela nabarmendu du, eta deialdia «Euskal Herritik eta Eusk... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202620/aek-k-iragarri-du-matrikulazioa-zabalik-dagoela-euskaltegi-guztietan.htm | Gizartea | AEK-k iragarri du matrikulazioa zabalik dagoela euskaltegi guztietan | Ikasturtearen balorazio positiboa egin dute, eta ikasturte berrian izena emateko deia egin dute. | AEK-k iragarri du matrikulazioa zabalik dagoela euskaltegi guztietan. Ikasturtearen balorazio positiboa egin dute, eta ikasturte berrian izena emateko deia egin dute. | Ikasturte berrirako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dagoela iragarri du Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Iruñeko euskaltegian, gaur egindako agerraldian. Joan den ikasturtea, 2020-2021 ikasturtea «arrakastatsua» izan dela adierazi du, eta urrian hasiko den 2021-2022 ikasturtea horrela ... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202622/argindarra-inoizko-garestien-beste-behin-ere.htm | Ekonomia | Argindarra inoizko garestien, beste behin ere | Goia topatu ezinik jarraitzen du megawatt-orduak handizkako merkatuan. Biharko batez besteko prezioak 140 euroak gainditu ditu. | Argindarra inoizko garestien, beste behin ere. Goia topatu ezinik jarraitzen du megawatt-orduak handizkako merkatuan. Biharko batez besteko prezioak 140 euroak gainditu ditu. | Eskaria dela, gas natural garestiagoa dela, bateko eta besteko, gero eta garestiago ordaintzen da argindarra handizkako merkatuetan, eta oraingoz ez da joera aldaketa esanguratsurik espero. Espainiako eta Portugalgo argindar merkatua batzen dituen OMIEren arabera, bihar penintsulan hornitzeko argindarraren batez bestek... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202624/aurrenekoz-kolonbian-atzeman-den-aldaera-berri-bat-aztertzen-ari-da-ome.htm | Gizartea | Aurrenekoz Kolonbian atzeman den aldaera berri bat aztertzen ari da OME | Mu izena jarri diote birusaren aldaera berriari. 2021eko urtarrilean detektatu zuten lehenbiziko aldiz. | Aurrenekoz Kolonbian atzeman den aldaera berri bat aztertzen ari da OME. Mu izena jarri diote birusaren aldaera berriari. 2021eko urtarrilean detektatu zuten lehenbiziko aldiz. | OME Osasunaren Munduko Erakundeak SARS-CoV-2 birusaren beste aldaera bat du aztergai: mu aldaera. Erakundeak zehaztu duenez, aldaera hori Kolonbian atzeman zen lehenbiziko aldiz, urtarrilean. Gainera, jakinarazi du dagoeneko aldaera horretako zenbait kasu zenbatu direla Hego Amerikako eta Europako herrialde batzuetan.
... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202625/eraso-sexista-bat-salatu-dute-elorrion.htm | Gizartea | Eraso sexista bat salatu dute Elorrion | Elorriar batek jasandako erasoa salatu du udalak, eta eraso sexisten kontrako protokoloa martxan jarri du. | Eraso sexista bat salatu dute Elorrion. Elorriar batek jasandako erasoa salatu du udalak, eta eraso sexisten kontrako protokoloa martxan jarri du. | Elorrioko Udalak komunikatu batean jakinarazi duenez, herritar batek eraso sexista bat jasan du. Erasoen aurkako protokoloa aktibatu dute, «biktimari eta haren inguruari laguntza osoa» eskaintzeko asmoz. Udalak gertakaria gaitzetsi du: «Azken eraso honek izugarri kezkatzen gaitu eta irmotasunez errefusatzen dugu». |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202626/nafarroako-gobernuak-klima-aldaketari-aurre-egiteko-lege-proiektua-onartu-du.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak klima aldaketari aurre egiteko lege proiektua onartu du | Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko lege proiektua onetsi dute. Jarraian, testua parlamentura bidaliko da. | Nafarroako Gobernuak klima aldaketari aurre egiteko lege proiektua onartu du. Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko lege proiektua onetsi dute. Jarraian, testua parlamentura bidaliko da. | Urrats bat egin du Nafarroako Gobernuak klima larrialdiaren kontrako borrokan, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko lege proiektua onartuta. Jarraian, testua parlamentura bidaliko da. Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi du legea Nafarroak izango duen "tresnarik garrant... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202627/ikerketa-baten-arabera-errugbi-denboraldi-bateko-kirol-jardunak-jokalarien-garuna-kaltetzen-du.htm | Kirola | Ikerketa baten arabera, errugbi denboraldi bateko kirol jardunak jokalarien garuna kaltetzen du | Gales Hegoaldeko Unibertsitateak egindako lanaren ondorioa argia da: denboraldi oso batez errugbian jokatzen duten jokalariei garunera iristen zaien odol fluxuan murrizketa bat ematen da, eta gauza bera gertatzen da kirolari horien funtzio kognitiboetan. | Ikerketa baten arabera, errugbi denboraldi bateko kirol jardunak jokalarien garuna kaltetzen du. Gales Hegoaldeko Unibertsitateak egindako lanaren ondorioa argia da: denboraldi oso batez errugbian jokatzen duten jokalariei garunera iristen zaien odol fluxuan murrizketa bat ematen da, eta gauza bera gertatzen da kirolar... | Gales Hegoaldeko Unibertsitateak egindako ikerketaren ondorioa argia da: denboraldi oso batez errugbian jokatzen duten jokalariei garunera iristen zaien odol fluxuan murrizketa bat ematen da, eta gauza bera gertatzen da kirolari horien funtzio kognitiboetan. United Rugby Championship lehiaketako talde baten jarduna beh... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202628/arraun-lagunakek-egin-du-denbora-onena.htm | Kirola | Arraun Lagunakek egin du denbora onena | Euskotren Ligako garaileaz gain, Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapela ere sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera jokatzeko | Arraun Lagunakek egin du denbora onena. Euskotren Ligako garaileaz gain, Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapela ere sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera jokatzeko | ** Bi igandeetan zaleak izango dira: 1.200 lagun ** Arraun Lagunak garaile Euskotren Ligan. |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202629/roglicek-erabakita-utzi-du-vuelta-covadongan.htm | Kirola | Roglicek erabakita utzi du Vuelta Covadongan | Etapa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du esloveniarrak, balentria eginez: Bernalek urrunetik jotako erasoari erantzun dio, eta bere legea ezarri du azken igoeran. 1.35 atera die beste faboritoei. Kuss izan da bigarren, eta Miguel Angel Lopez hirugarren. | Roglicek erabakita utzi du Vuelta Covadongan. Etapa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du esloveniarrak, balentria eginez: Bernalek urrunetik jotako erasoari erantzun dio, eta bere legea ezarri du azken igoeran. 1.35 atera die beste faboritoei. Kuss izan da bigarren, eta Miguel Angel Lopez hirugarren. | Dena alde du Primoz Roglicek (Jumbo) Espainiako Vuelta hirugarrenez irabazteko. Gauzak estu ziren sailkapen nagusian, baina lidertzaren lehia ia erabakita gelditu da Covadongako aintziretako etapa handian. Esloveniarrak sekulako anbizioa erakutsi du, Egan Bernalen (Ineos) atzetik atera baita azken-aurreko mendatean. Bi... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202630/arraun-lagunak-ek-egin-du-denborarik-onena.htm | Kirola | Arraun Lagunak-ek egin du denborarik onena | Euskotren Ligako garaileaz gain, Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapela ere sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera jokatzeko. | Arraun Lagunak-ek egin du denborarik onena. Euskotren Ligako garaileaz gain, Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapela ere sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera jokatzeko. | Arraun Lagunak-ek, Oriok, Hondarribiak, Tolosaldeak, Deustuk, Hibaikak eta Chapelak lortu dituzte datozen bi igandeetan Kontxako Banderan lehiatzeko zazpi txartelak —bestea, zortzigarrena, Donostiarrarentzat da—. Arraun Lagunak-en Lugañene ontziak, Euskotren Ligako garaileak, pronostikoak bete ditu, eta aise nagusitu d... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202631/14740-isunen-tramitazioa-bertan-behera-utzi-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | 14.740 isunen tramitazioa bertan behera utzi du Jaurlaritzak | «Konparaziozko bidegabekeria» salatu du Erkorekak. | 14.740 isunen tramitazioa bertan behera utzi du Jaurlaritzak. «Konparaziozko bidegabekeria» salatu du Erkorekak. | Lehen alarma egoeran Ertzaintzak eta udaltzaingoek jarritako 14.740 isunen tramitazioa bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzak, EAEko Aldizkari Ofizialeko agindu batean jasota dagoenez. Espainiako Konstituzio Auzitegiak lehen alarma egoera horri babesa kendu ziolako etorri da erabakia. Orotara 22.957 isun jarri zituzt... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202632/murrizketak-haserreak-eta-desadostasunak.htm | Kirola | Murrizketak, haserreak eta desadostasunak | Kontxako Banderaren lehen jardunaldia tristetzat definitu du bertaratu den orok, eta estropadak bertatik bertara jarraitu ahal izateko ezinbestekoa zen sarrera izatea. Nahiz eta murrizketekin ados ez egon, batek baino gehiagok ez du jarduna galdu izan nahi. | Murrizketak, haserreak eta desadostasunak. Kontxako Banderaren lehen jardunaldia tristetzat definitu du bertaratu den orok, eta estropadak bertatik bertara jarraitu ahal izateko ezinbestekoa zen sarrera izatea. Nahiz eta murrizketekin ados ez egon, batek baino gehiagok ez du jarduna galdu izan nahi. | Donostia euriaren mehatxupean esnatu da gaurkoa bezalako egun berezi batean. Azken egunetako egun eguzkitsuek egun eder bat izango zela pentsarazi zuten. Gainera, are bereziagoa izan da, iaz publikorik gabe ospatu baitzen pandemiaren ondorioz. Nahiz eta aurten murrizketak izan, gutxinaka-gutxinaka normalitatea berresku... |
2021-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/202633/aske-utzi-dute-zornotzako-jipoiarekin-lotutako-azken-atxilotua.htm | Gizartea | Aske utzi dute Zornotzako jipoiarekin lotutako azken atxilotua | Azken asteetan hamasei pertsona atxilotu dituzte kasuaren harira. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago ZIUan. Ikerketak zabalik dago oraindik. | Aske utzi dute Zornotzako jipoiarekin lotutako azken atxilotua. Azken asteetan hamasei pertsona atxilotu dituzte kasuaren harira. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago ZIUan. Ikerketak zabalik dago oraindik. | Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen Leioan (Bizkaia), asteartean, joan den uztailaren 25ean Zornotzako (Bizkaia) parke batean gazte bat jipoitzea leporatuta. Gaur igaro da epailearen aurretik Durangoko epaitegian, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berri agentziei jakinarazi dienez, epaileak aske utzi... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202657/josu-urrutikoetxea-erabaki-honek-atea-zabaltzen-dio-beste-mota-bateko-justizia-bati.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea: «Erabaki honek atea zabaltzen dio beste mota bateko justizia bati» | Euskal Irratietan elkarrizketatu dute gaur goizean Josu Urrutikoetxea. Urrats asko egin direla nabarmendu du, baina oraindik beste asko «egiteke» daudela. | Josu Urrutikoetxea: «Erabaki honek atea zabaltzen dio beste mota bateko justizia bati». Euskal Irratietan elkarrizketatu dute gaur goizean Josu Urrutikoetxea. Urrats asko egin direla nabarmendu du, baina oraindik beste asko «egiteke» daudela. | Atzo Parisko Zigor Auzitegiak hartutako erabakiak harridura eragin zuen: errugabetzat jo zuen Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoa. Auzitegiak ebatzi du ez dagoela nahikoa elementu 2011-2013 aldian ETAko kide izan zela frogatu ahal izateko, eta hiru magistratuek adierazi dute negoziatzea ezin dela parekatu era... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202658/gutxienez-zazpi-atxilotu-arrotxapeko-gaztetxea-husteko-operazioan.htm | Gizartea | Gutxienez zazpi atxilotu Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan | Poliziaz bete da Iruñeko auzoa, eta hurbildu diren dozenaka herritar identifikatu dituzte. Polizia manifestariei oldartu zaie, eta oraingoz zazpi gazte atxilotu ditu. Bertan izan da Ion Orzaiz BERRIAko kazetaria. | Gutxienez zazpi atxilotu Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan. Poliziaz bete da Iruñeko auzoa, eta hurbildu diren dozenaka herritar identifikatu dituzte. Polizia manifestariei oldartu zaie, eta oraingoz zazpi gazte atxilotu ditu. Bertan izan da Ion Orzaiz BERRIAko kazetaria. | Hustu eta eraisten hasi. Gaurko iragarrita zegoen Arrotxapeko gaztetxearen hustea, eta goizean goizetik Espainiako poliziaz, udaltzainez eta foruzainez bete da auzoa. Protestan ziren gazteei oldartu zaie Espainiako Polizia, pilotakadaka eta kolpeka. Bi ordu luzeko operazioaren ostean, Iruñeko Udaltzaingoak adierazi du ... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202659/langabeziak-24-egin-du-gora-hego-euskal-herrian-abuztuan.htm | Ekonomia | Langabeziak %2,4 egin du gora Hego Euskal Herrian abuztuan | 156.313 langabe izena emanda daude langabezia bulegoetan: 3.678 gehiago. Afiliazioak oso datu txarra utzi du: sistemak ia 11.000 afiliatu galdu ditu. | Langabeziak %2,4 egin du gora Hego Euskal Herrian abuztuan. 156.313 langabe izena emanda daude langabezia bulegoetan: 3.678 gehiago. Afiliazioak oso datu txarra utzi du: sistemak ia 11.000 afiliatu galdu ditu. | Uztailetik abuztura igo egin da lanik gabe daudenen kopurua, Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, baina aurreko urteko abuztuarekin alderatuz gero, langabezia apaldu egin da, eta ez hala moduz, 29.107 langabe gutxiago azaltzen baitira zerrendetan, hau da, %15,7 gutxiago. Dena den, udako hil betean gora egin du... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202661/emaren-ustez-ez-da-premiazkoa-hirugarren-dosia-jartzea.htm | Gizartea | EMAren ustez, «ez da premiazkoa» hirugarren dosia jartzea | ECDC Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak atzo argitaratutako txosten teknikoa oinarri hartuta, EMAk esan du ez dagoela «urgentziazko premiarik» COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzeko. Immunodeprimituen kasuan, ordea, ontzat jo du dosi gehigarri bat ematea. | EMAren ustez, «ez da premiazkoa» hirugarren dosia jartzea. ECDC Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak atzo argitaratutako txosten teknikoa oinarri hartuta, EMAk esan du ez dagoela «urgentziazko premiarik» COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzeko. Immunodeprimituen kasuan, ordea,... | Gaur egun dagoen ebidentzia zientifikoa aintzat harturik, EMA Sendagaien Europako Agentziak uste du ez dela beharrezkoa COVID-19aren kontrako hirugarren dosia jartzea. ECDC Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak argitaratutako txosten teknikoa oinarri harturik, erakundeak uste du ez duela «urgent... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202663/hiru-pertsona-hil-dira-ap-1-errepidean-soraluzen.htm | Gizartea | Hiru pertsona hil dira AP-1 errepidean, Soraluzen | Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Eibarrerako noranzkoan. | Hiru pertsona hil dira AP-1 errepidean, Soraluzen. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Eibarrerako noranzkoan. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:05ean gertatu da istripua: auto batek eta kamioi batek elkar jo dute AP-1 errepideko Soraluzeko zatian (Gipuzkoa), Eibarrerako noranzkoan, 145. kilometroan. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunak hil egin dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hirurak ... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202664/mikis-theodorakis-konpositore-greziarra-hil-da.htm | Kultura | Mikis Theodorakis konpositore greziarra hil da | 'Alexis Zorba' filmerako egindako musikak ospetsu egin zuen mundu osoan, baina zinemarako lanak ez ezik, operak, musika sinfonikoa, ganbera musika eta beste ere idatzi zituen. | Mikis Theodorakis konpositore greziarra hil da. 'Alexis Zorba' filmerako egindako musikak ospetsu egin zuen mundu osoan, baina zinemarako lanak ez ezik, operak, musika sinfonikoa, ganbera musika eta beste ere idatzi zituen. | Greziak XX. mendean mundura eramandako musikagilerik laudatu eta ospetsuena izan zen Mikis Theodorakis (Kios, 1925-Atenas, 2021). Nikos Kazantzakisen nobelan oinarrituta, Michael Cacoyannisek zuzendu zuen Alexis Zorba (1964) filmerako egindako musikak eman zion oihartzuna Theodorakisi, eta Greziako herri doinuak mundua... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202665/laugarren-domina-alexandre-leauterentzat.htm | Kirola | Laugarren domina Alexandre Leauterentzat | Brontzezko domina lortu du errepideko proban. Eduardo Santas 26. izan da. | Laugarren domina Alexandre Leauterentzat. Brontzezko domina lortu du errepideko proban. Eduardo Santas 26. izan da. | Dominak lortzen segitzen du Alexandre Leautek. Laugarrena lortu du Paralinpiar Joko hauetan. Oraingo honetan brontzea irabazi du, errepideko proban. Bigarren brontzea du, eta zilar bat eta urre bat ere baditu. Oraingo honetan, zailtasun handiko domina izan da. Izan ere, C1,C2 eta C3 mailako txirrindulariekin lehiatu da... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202666/tubos-reunidosek-bi-altzairutegiak-elkartuko-ditu.htm | Ekonomia | Tubos Reunidosek bi altzairutegiak elkartuko ditu | Ekoizpen sistema osoa eraldatuko du erreskate publikoaren diruarekin. Lan erregulaziorik ez du egingo, baina bai aurreraturiko erretiroak, eta, horren eraginez, Amurriora eramango du Trapagarango altzairutegiko eta Iruñeko plantaren jarduna. | Tubos Reunidosek bi altzairutegiak elkartuko ditu. Ekoizpen sistema osoa eraldatuko du erreskate publikoaren diruarekin. Lan erregulaziorik ez du egingo, baina bai aurreraturiko erretiroak, eta, horren eraginez, Amurriora eramango du Trapagarango altzairutegiko eta Iruñeko plantaren jarduna. | Tubos Reunidosek ekoizpen sistema osoa aldatuko du. Euskal Herrian 1.400 langile dituen hodigintza enpresak birkokatze eta eraldaketa prozesu bat egingo du, lehiakor izateko. SEPI Espainiako funts publikoak 112 milioi euro eman dizkio, eta, erreskatearen ordez, abian jarri beharreko planaren berri eman du. Enpresak ez ... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202667/86-migratzaile-zeramatzan-ontzi-bat-hondoratu-da-marokoko-uretan.htm | Mundua | 86 migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu da Marokoko uretan | Kostazainek 22 hilotz berreskuratu dituzte; gainontzekoak desagertuta daude. Ez da inor bizirik irten. Kanarietara zihoazen. | 86 migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu da Marokoko uretan. Kostazainek 22 hilotz berreskuratu dituzte; gainontzekoak desagertuta daude. Ez da inor bizirik irten. Kanarietara zihoazen. | Beste sarraski bat gertatu da Marokotik Kanarietarako bidean; enegarrena. Oraingoan 86 migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu da. Marokoko kostazainek 22 gorpu berreskuratu dituzte —21 emakume eta bi urteko neska bat—, baina, oraingoz, desagertuta jarraitzen dute gainontzekoek. Rabatek aurreratu du ez dutela inor b... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202668/beste-498-kutsatu-zenbatu-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 498 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean | Atzo egindako testen %6,8k eman dute positibo. ZIUetan 98 paziente daude gaitzak jota. | Beste 498 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean. Atzo egindako testen %6,8k eman dute positibo. ZIUetan 98 paziente daude gaitzak jota. | Hego Euskal Herriko transmisioari loturiko aldagaietako datuek erakusten dute apurka-apurka behera doala kutsatuen kurba. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman berri duten informazioaren arabera, atzo 498 positibo detektatu ziren Hegoaldean. 7.302 proba egin ziren gaitza atzemateko, eta, beraz, %6,8 izan zen... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202669/gasteizko-mercedes-datorren-astean-ere-geldi.htm | Ekonomia | Gasteizko Mercedes datorren astean ere geldi | Beste astebetez etengo du produkzioa lantegiak, osagai faltagatik. Beste 3.600 furgoneta inguru egiteari utziko diote. | Gasteizko Mercedes datorren astean ere geldi. Beste astebetez etengo du produkzioa lantegiak, osagai faltagatik. Beste 3.600 furgoneta inguru egiteari utziko diote. | Gasteizko Mercedes Benz lantegiak beste astebetez etengo du produkzioa. Bigarren astez jarraian etengo du jarduera lantegiak, autogintzako osagaien merkatuan dagoen krisiagatik, zehazki, mikrotxipen edo erdieroaleen krisiagatik.
Zuzendaritzak aurreko astean ohartarazi zuen gerta zitekeela neurria egun batzuez luzatu b... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202670/gizon-bat-espetxeratu-dute-gasteizen-adingabe-bat-bortxatzea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat espetxeratu dute Gasteizen, adingabe bat bortxatzea leporatuta | Bortxaketa maiatzean izan zen, baina adingabeak ez du orain arte salatu. Espetxeratu duten gizonak 26 urte ditu. Beste gizon bat ere espetxeratu dute Gipuzkoan, sei adingaberi sexu abusuak egitea egotzita | Gizon bat espetxeratu dute Gasteizen, adingabe bat bortxatzea leporatuta. Bortxaketa maiatzean izan zen, baina adingabeak ez du orain arte salatu. Espetxeratu duten gizonak 26 urte ditu. Beste gizon bat ere espetxeratu dute Gipuzkoan, sei adingaberi sexu abusuak egitea egotzita | Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean, Gasteizen, adingabe bat bortxatzea leporatuta. Erasoa maiatzean izan zen, baina 15 urteko adingabeak joan den asteartean jarri zuen salaketa. Salatu duenez, diskoteka batean zegoen jai giroan, eta lonja batean esnatu zen "erdi biluzik", atxilotu duten gizona ga... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202671/nolatan-ibili-ziren-galiziarrak-eusko-gudarostean-borrokan.htm | Gizartea | Nolatan ibili ziren galiziarrak Eusko Gudarostean borrokan? | 'Nós' egunkariak erreportaje batean azaleratu duenez, asko izan ziren Eusko Gudarostean borroka egin zuten galiziarrak. | Nolatan ibili ziren galiziarrak Eusko Gudarostean borrokan?. 'Nós' egunkariak erreportaje batean azaleratu duenez, asko izan ziren Eusko Gudarostean borroka egin zuten galiziarrak. | 1936ko azaroaren 7an sortu zen ofizialki Eusko Gudarostea. 75 batailoi zituen, eta 40.000 soldadu, jada frontean zeuden 15.000 gudariez gain. Gehienak euskaldunak ziren, baina ez guztiak. Esaterako, baziren galiziarrak ere, eta horregatik hartu zuen La Gallega izena gudarosteko konpainia batek. Nós egunkariak idatzi du... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202673/estatu-indarkeria-ere-kontuan-hartuko-du-gogora-institutuaren-erakustokiak.htm | Politika | Estatu indarkeria ere kontuan hartuko du Gogora institutuaren erakustokiak | Memoria lantzeko erakustoki propio bat zabalduko du Gogora-k Bilboko egoitzan, eta, besteak beste, ETAren indarkeria, 36ko gerra eta diktadura landuko dituzte | Estatu indarkeria ere kontuan hartuko du Gogora institutuaren erakustokiak. Memoria lantzeko erakustoki propio bat zabalduko du Gogora-k Bilboko egoitzan, eta, besteak beste, ETAren indarkeria, 36ko gerra eta diktadura landuko dituzte | «Gogoetak egiteko tokia, galderak egingo dizkigun tokia». Halaxe definitu du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gogora institutuak Bilbon egingo duen erakustokia. Egoitza duen eraikineko patioan jarriko dute gunea, eta Federico Soriano arkitektoak garatu du... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202674/oreka-eskolen-ikasgaia.htm | Bizigiro | Oreka, eskolen ikasgaia | Teknologia berriek goitik behera aldatu dute irakaskuntza azken 50 urteetan. Denbora aurrezteko eta eskolak erakargarri egiteko baliagarri izan dira, baina berehalakotasunak eta irakurtzeko gaitasunak kezkatzen ditu irakasleak | Oreka, eskolen ikasgaia. Teknologia berriek goitik behera aldatu dute irakaskuntza azken 50 urteetan. Denbora aurrezteko eta eskolak erakargarri egiteko baliagarri izan dira, baina berehalakotasunak eta irakurtzeko gaitasunak kezkatzen ditu irakasleak | Hiru irakasle. Hiru belaunaldi. Rakel Oteiza (Zudaire, Nafarroa, 1952) duela 46 urte hasi zen irakaskuntzan, baina erretiroa hartua du. Izadi Oroz (Iruñea, 1990) duela hiru urte hasi zen irakasle. Batetik bestera, mundu bat; teknologiek goitik behera aldatu dute ogibidea. Eta, prozesu horretan, etengabe moldatzea egoki... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202675/bi-trauma-jarraian-gehiegi-dira.htm | Mundua | Bi trauma jarraian gehiegi dira | LR alderdian, ez daude eroso: ohiko presidentegai sendo eta eztabaidaezina falta zaie, eta hori arazo bilakatu da hauteskundeetara begira. Aldi berean, zatiketaren mehatxua inoiz baino handiagoa da; izan ere, baliteke hautagai bakarraren ordez bi aurkeztea. | Bi trauma jarraian gehiegi dira. LR alderdian, ez daude eroso: ohiko presidentegai sendo eta eztabaidaezina falta zaie, eta hori arazo bilakatu da hauteskundeetara begira. Aldi berean, zatiketaren mehatxua inoiz baino handiagoa da; izan ere, baliteke hautagai bakarraren ordez bi aurkeztea. | Frantziako eskuin tradizionala momentum-aren bila ari da, eta oraingoz ez doa bide txarretik.
Lau urte pasatu dira eskuindarrak V. Errepublikan lehen aldiz presidentetzarako bozen bigarren itzulitik kanpo geratu zirenetik, eta hamar bat urte oposiziora itzuli zirenetik. Nahikoa tarte LR Errepublikanoentzat, behinola J... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202676/santurtzik-egin-du-denborarik-onena.htm | Kirola | Santurtzik egin du denborarik onena | Santurtzi, Zierbena, Orio, Hondarribia, Urdaibai, Ares eta Cabo sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Banderan lehiatzeko. Castro ez da lehiatu, arraunlari batek positibo eman duelako COVID-19a detektatzeko proban. | Santurtzik egin du denborarik onena. Santurtzi, Zierbena, Orio, Hondarribia, Urdaibai, Ares eta Cabo sailkatu dira datozen bi igandeetan Kontxako Banderan lehiatzeko. Castro ez da lehiatu, arraunlari batek positibo eman duelako COVID-19a detektatzeko proban. | ** 1.200 zalerentzako lekua izan da
** Prebia: kronometroaren tirania
** Iker Zabala Santurtziko entrenatzailearekin hizketan |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202678/lopez-garaile-gamoniteirun-roglic-lidergoan-sendo.htm | Kirola | Lopez garaile Gamoniteirun; Roglic, lidergoan sendo | Kolonbiarra hirugarrenez nagusitu da Vueltan, lehen aldiz igo duten mendate gogorrean. Roglicek 14 segundo besterik ez du galdu, eta, hala, beste urrats bat egin du lasterketa irabazteko. | Lopez garaile Gamoniteirun; Roglic, lidergoan sendo. Kolonbiarra hirugarrenez nagusitu da Vueltan, lehen aldiz igo duten mendate gogorrean. Roglicek 14 segundo besterik ez du galdu, eta, hala, beste urrats bat egin du lasterketa irabazteko. | Garaipen handia lortu du gaur Miguel Angel Lopezek (Movistar) Espainiako Vueltako 18. etapan. Aurreneko aldiz igo dute Gamoniteiru, eta kolonbiarra nagusitu da mendate horren estreinaldian. Laino artean sartu da helmugan, beste hautagaiei buruz buru gailenduta. Hala, neurri batean atzoko arantza atera ahal izan du Movi... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202679/faboritoek-ez-dute-huts-egin.htm | Kirola | Faboritoek ez dute huts egin | Santurtzik egin du denborarik onena sailkatzekoan, eta Zierbenak, Hondarribiak, Cabok, Oriok, Urdaibaik eta Aresek ere lortu dute datozen bi igandeetan badian lehiatzeko aukera. Ondarroa zortzigarren izan da bigarren urtez jarraian, eta ezin izan da sailkatu. | Faboritoek ez dute huts egin. Santurtzik egin du denborarik onena sailkatzekoan, eta Zierbenak, Hondarribiak, Cabok, Oriok, Urdaibaik eta Aresek ere lortu dute datozen bi igandeetan badian lehiatzeko aukera. Ondarroa zortzigarren izan da bigarren urtez jarraian, eta ezin izan da sailkatu. | Ez da ezustekorik egon Kontxako Banderako sailkatze estropadan. Santurtzi Eusko Label Ligako liderrak egin du denborarik onena (20.23), eta Sotera ontziarekin batera lehiaketa berean aritzen diren Zierbenak, Hondarribiak, Cabok, Oriok, Urdaibaik eta Aresek lortu dituzte datozen bi igandeetan badian lehiatzeko jokoan ze... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202680/euskal-presoen-aldeko-manifestazioa-eginen-dute-urriaren-23an-donostian.htm | Politika | Euskal presoen aldeko manifestazioa eginen dute urriaren 23an Donostian | 17:00etan abiatuko da, Antiguako tuneletik. Sarek deitu du protestara. | Euskal presoen aldeko manifestazioa eginen dute urriaren 23an Donostian. 17:00etan abiatuko da, Antiguako tuneletik. Sarek deitu du protestara. | Resolution [konponbidea] hitza mosaiko moduan idatzita, protesta egin zuen iaz Sarek Donostiako Kontxako hondartzan, eta aurten garai bererako deitu dute mobilizazioa: urriaren 23an manifestazio «orokorra» eginen dute Donostian, euskal presoen eskubideen alde. 17:00etan abiatuko da protesta, Antiguako tuneletik.
Sare ... |
2021-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/202682/moto-gidari-bat-hil-da-donostian.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da Donostian | Paseo Berrirako sarbideetako bat ixten zuen hesi baten kontra hartu du kolpea. Itxita zegoen paseoa, Kontxako Banderarako sailkatzekoa jokatu baita. | Moto gidari bat hil da Donostian. Paseo Berrirako sarbideetako bat ixten zuen hesi baten kontra hartu du kolpea. Itxita zegoen paseoa, Kontxako Banderarako sailkatzekoa jokatu baita. | Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean, 19:00ak inguruan, Donostian. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Salamanca kalean gertatu da istripua, Paseo Berrirako sarbideetako batean. Udalaren arabera, moto gidariak paseorako sarrera ixten zuen hesi baten kontra hartu du kolpea. Hesi hori itxita zegoen, arratsaldean Kon... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202704/zaldibarko-hondamendiaren-akusatuek-ez-dute-kartzelara-joan-beharko-homizidioagatik.htm | Gizartea | Zaldibarko hondamendiaren akusatuek ez dute kartzelara joan beharko homizidioagatik | Akordioa lortu dute hildako bi langileen familiekin. Sei hilabeteko kartzela zigorra onartu dute delitu horrengatik, eta kalte ordaina eta isun bat ordainduko dute. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil ziren 2020ko otsailean gertaturiko luizian. | Zaldibarko hondamendiaren akusatuek ez dute kartzelara joan beharko homizidioagatik. Akordioa lortu dute hildako bi langileen familiekin. Sei hilabeteko kartzela zigorra onartu dute delitu horrengatik, eta kalte ordaina eta isun bat ordainduko dute. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil ziren 2020ko otsailean gertat... | Jose Ignacio Barinaga Zaldibarko zabortegiaren jabeari, Arrate Bilbao kudeatzaileari eta Juan Etxebarria ingeniariari egotzi zieten Zaldibarko hondamendiaren erantzukizuna, eta horiek Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin akordio batera iritsi direla baieztatu ahal izan du BERRIAk. Jada sinatu dute akordioa, et... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202705/aske-utzi-dituzte-arrotxapean-atxiloturiko-sei-gazteak.htm | Gizartea | Aske utzi dituzte Arrotxapean atxiloturiko sei gazteak | Desordena publikoak eta lesioak eragitea, eta poliziei eraso egitea egotzita ikertuko dituzte. Gaztetxeko kideek salatu dute poliziek 50 lagun inguru zauritu zituztela atzo; horietako bat ospitalean artatu behar izan zuten. Manifestaziora deitu dute hilaren 11rako. | Aske utzi dituzte Arrotxapean atxiloturiko sei gazteak. Desordena publikoak eta lesioak eragitea, eta poliziei eraso egitea egotzita ikertuko dituzte. Gaztetxeko kideek salatu dute poliziek 50 lagun inguru zauritu zituztela atzo; horietako bat ospitalean artatu behar izan zuten. Manifestaziora deitu dute hilaren 11rako... | Aske dira jada atzo Arrotxapeko gaztetxea defendatzen ari zirela atxilotu zituzten sei gazte manifestariak. Iruñeko guardiako epaileak hala erabakita, behin-behinean utzi dituzte aske, eta ez diete kautelazko neurririk ezarri. Kausa judiziala irekita dute, ordea. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, desorden... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202706/ebk-eta-astrazenecak-akordioa-lortu-dute-txertoak-banatzeko.htm | Gizartea | EBk eta AstraZenecak akordioa lortu dute txertoak banatzeko | Akordioaren arabera, botika etxeak 2022ko martxora arteko epea izango du estatu kideen artean dosiak banatzeko. Modu horretan, EBk amaitutzat jo du AstraZenecarekin zabalik zuen auzia. | EBk eta AstraZenecak akordioa lortu dute txertoak banatzeko. Akordioaren arabera, botika etxeak 2022ko martxora arteko epea izango du estatu kideen artean dosiak banatzeko. Modu horretan, EBk amaitutzat jo du AstraZenecarekin zabalik zuen auzia. | Europako Batzordeak jakinarazi du AstraZeneca botika etxearekin akordio batera iritsi dela, oraindik banatu gabe dituen COVID-19aren aurkako txertoaren dosiak estatu kideei emateko. EBk azaldu duenez, laborategiak 60 milioi dosi banatu beharko dizkie estatu kideei iraila amaitu aurretik, beste 75 milioi dosi urtea amai... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202707/dea-kulumbegaxvili-izango-da-epaimahai-ofizialeko-burua.htm | Kultura | Dea Kulumbegaxvili izango da epaimahai ofizialeko burua | Maite Alberdik, Audrey Diwanek, Susi Sanchezek eta Ted Hopek osatuko dute Sail Ofizialeko epaimahaia. Besteak beste, Jessica Chastain, Penelope Cruz, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Stanley Tucci eta Donostia saria jasoko duten Johnny Depp nahiz Marion Cotillard Donostian izango dira. | Dea Kulumbegaxvili izango da epaimahai ofizialeko burua. Maite Alberdik, Audrey Diwanek, Susi Sanchezek eta Ted Hopek osatuko dute Sail Ofizialeko epaimahaia. Besteak beste, Jessica Chastain, Penelope Cruz, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Stanley Tucci eta Donostia saria jasoko duten Johnny Depp nahi... | Joan den urteko Donostiako Zinemaldiaren palmares ofizialean protagonista erabatekoa izan zen Dea Kulumbegaxvili zinemagile georgiarra. Hark zuzendutako lehenengo filmak (Dasatskisi / Beginning) Urrezko Maskorra eskuratu zuen, baina baita zuzendaririk onenari dagokion Zilarrezko Maskorra eta gidoirik onenaren saria ere... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202708/estatua-joz.htm | Kultura | Estatua joz | Realtan Ni Leannain Belfasten jaio zen, Irlandan, 1960an. Dublinen bizi da. Lau liburu argitaratu ditu: poesia bilduma bat, eleberri bat eta bi ipuin bilduma. Haren ipuinak zenbait aldizkari eta antologiatan azaldu dira. Orain ipuinen antologia bat editatzen ari da Eabhloid argitaletxearekin. | Estatua joz. Realtan Ni Leannain Belfasten jaio zen, Irlandan, 1960an. Dublinen bizi da. Lau liburu argitaratu ditu: poesia bilduma bat, eleberri bat eta bi ipuin bilduma. Haren ipuinak zenbait aldizkari eta antologiatan azaldu dira. Orain ipuinen antologia bat editatzen ari da Eabhloid argitaletxearekin. | Seietako taldea azaldu zen ingeleseko eskolak hartzeko. Haur txikiak. Denak haurrak, baita Yonatan gaixoa ere. Inor ez zen esertzen haren ondoan akademian, galtzetan txiza egiten zuela eta. Eskola guztietan egin ere gixajoak.
Inor ez zen azaldu zazpietako eskolara. Arraroa. Eta zortzietakora ere ez. Zer ari zen gertat... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202710/beste-45-gaixo-erietxeratu-dituzte-gaitzagatik-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 45 gaixo erietxeratu dituzte gaitzagatik Hego Euskal Herrian | Une honetan 380 paziente daude ospitaleetan COVID-19aren sintomak larriagotuta. Osakidetzak eta Osasunbideak 457 kutsatu zenbatu dituzte. | Beste 45 gaixo erietxeratu dituzte gaitzagatik Hego Euskal Herrian. Une honetan 380 paziente daude ospitaleetan COVID-19aren sintomak larriagotuta. Osakidetzak eta Osasunbideak 457 kutsatu zenbatu dituzte. | Hego Euskal Herriko osasun sistemek argitaratutako informazioaren arabera, atzo beste 45 lagun erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik. Nafarroako Gobernuak zehaztapena egin du herrialde horretan ospitaleratutakoei buruz: bost izan zira guztira, eta horietako bat ZIUan sartu dute zuzenean. Horiek aintz... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202711/umoreaz-serio.htm | Gizartea | Umoreaz, serio | Bertsotan ari da bata, stand-up komedian bertzea, eta biek dute, umorerako abileziaz gain, hari buruzko gogoeta sakona, bakoitzaren ibilbideak eta hitz jokoek harilkatua. Generoak eta euskarak gurutzatuta begiratu diote irriari Ane Labakak eta Antton Telleriak, hanka sartzeko aukera eskatuta. | Umoreaz, serio. Bertsotan ari da bata, stand-up komedian bertzea, eta biek dute, umorerako abileziaz gain, hari buruzko gogoeta sakona, bakoitzaren ibilbideak eta hitz jokoek harilkatua. Generoak eta euskarak gurutzatuta begiratu diote irriari Ane Labakak eta Antton Telleriak, hanka sartzeko aukera eskatuta. | Lurrean etzanda ezagutu dute elkar Antton Telleriak eta Ane Labakak ia. Argazkilariak hala eskatuta jarri dira horrela, Donostiako Miramongo anfiteatroan: «Eta etzanda geundela... 'Ez dugu sekula topo egin, eta hementxe gaude, etzanda'». Nahi gabe bezala irriak, eta txantxa gehiago. Baina ez berezkoak, berez. Ala bai? ... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202712/antton-telleria-lopetegi.htm | Antton Telleria Lopetegi | Antton Telleria Lopetegi. | Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasita, Gaztea irratian eta ETB1eko Gure Kasa telebista saioan egin zituen plaza publikorako lehen urratsak, eta hortik egin du jauzi stand-up komediaren mundura. Barre librea emankizunean aritu da umorezko bakarrizketak egiten, bertze hainbat umoregilerekin batera, eta Nekatutak ikuskizun... | ||
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202713/ane-labaka-maioz.htm | Ane Labaka Maioz | Ane Labaka Maioz. | Haurra zela bertsolari gisa hasi zen sorkuntzaren munduan, eta horretan dihardu plazaz plaza, aldi berean bertze hainbat sormen biderekin uztartuta. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea da Malen Amenabar, Mariñe Arbeo eta Nerea Ibarzabalekin batera, eta Beatriz Egizabal umoregilearekin Erradikalak gara eta Erradikala... | ||
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202715/bihar-abiatuko-da-lizarrako-52-antzinako-musikaren-astea.htm | Kultura | Bihar abiatuko da Lizarrako 52. Antzinako Musikaren Astea | Jaialdiak hemeretzi programa eskainiko ditu hilaren 11ra arte, eta Donejakue bidea izango du hizpide. Antzinako musikako talentu berriak erakartzeko proiektu berri bat ere eskainiko du. | Bihar abiatuko da Lizarrako 52. Antzinako Musikaren Astea. Jaialdiak hemeretzi programa eskainiko ditu hilaren 11ra arte, eta Donejakue bidea izango du hizpide. Antzinako musikako talentu berriak erakartzeko proiektu berri bat ere eskainiko du. | Aurtengo Lizarrako (Nafarroa) Antzinako Musikaren Asteak Donejakue bidea izango du protagonista, eta «Donejakue bideak herrialdean utzi dituen eragin artistiko eta musikalak» nabarmentzea izango du xede. Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak bultzatzen dute egitasmoa, eta bihar abiatuko da 52. aldia, Izarrak bid... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202716/igor-gonzalez-solaren-heriotzaren-urteurrenean.htm | Iritzia | Igor Gonzalez Solaren heriotzaren urteurrenean | Igor Gonzalez Solaren heriotzaren urteurrenean. | Urtebete. Irailaren 4an, 365 egun Igor Gonzalez Sola Donostiako Martuteneko espetxeko ziega batean hilda agertu zela. Berriz min hau. Espainiar ankerkeriaren biktima bat gehiago, espetxe politika basati baten bitartez eraila. Nola ez zaitugu ba oroituko? Nola ez dugu ba zure heriotza salatuko?
2004ko udazkenean Bilbok... | |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202717/nire-atzetik-mesedez.htm | Mundua | ‘Nire atzetik, mesedez’ | Anbizio pertsonalek eta alderdien logikek ezinezko bilakatzen dute Frantziako ezkerraren batasuna datorren urteko hauteskundeetarako, hori duen arren bizirik jarraitzeko aukeretako bat, bakarra ez esatearren. Melenchonez gain, PS, ekologistak eta komunistak ere aurkeztuko dira. | ‘Nire atzetik, mesedez’. Anbizio pertsonalek eta alderdien logikek ezinezko bilakatzen dute Frantziako ezkerraren batasuna datorren urteko hauteskundeetarako, hori duen arren bizirik jarraitzeko aukeretako bat, bakarra ez esatearren. Melenchonez gain, PS, ekologistak eta komunistak ere aurkeztuko dira. | Ezkerraren hautagaitza bateratuaren alde daude LFI Frantzia Intsumisoaren jarraitzaileen %81; PS Alderdi Sozialistarenaren %78; eta EELV Europa Ekologia-Berdeak-enaren %67. Eta, halere, presidentetzarako bozak geroz eta gertuago, indar politiko horien batasuna orduan eta urrutiago. Frantziako ezkerra? Ezkerrak? «Ezker ... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202718/etbk-kalea-plato-bihurtu-nahi-du-aurten.htm | Bizigiro | ETBk kalea plato bihurtu nahi du aurten | ETB1ek Zurekin bat lehiaketa estreinatuko du hilaren 20an; Ainhoa Etxebarria izango da aurkezlea. Xabier Madariagak Abiapuntua aurkeztuko du, gazteen errealitateak erakusteko asmoz. Leire Palaciosek Munduko plazan saioa gidatuko du datorren ostegunetik aurrera. | ETBk kalea plato bihurtu nahi du aurten. ETB1ek Zurekin bat lehiaketa estreinatuko du hilaren 20an; Ainhoa Etxebarria izango da aurkezlea. Xabier Madariagak Abiapuntua aurkeztuko du, gazteen errealitateak erakusteko asmoz. Leire Palaciosek Munduko plazan saioa gidatuko du datorren ostegunetik aurrera. | Gasteizko FesTVal jaialdiaren barne, denboraldi berria aurkeztu du gaur goizean ETBk. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak honela esan du: "ETB gizartearen isla izatea nahi dugu; modernoa, solidarioa, aurrerakoia eta lehiakorra izatea, eta euskal gizarteari bide horretan aurrera egiten laguntzea". Eta zera gaineratu du: ... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202719/juan-mari-jauregi-hil-da-1313-sumarioko-auzipetuetako-bat.htm | Politika | Juan Mari Jauregi hil da, 13/13 sumarioko auzipetuetako bat | Uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatutako auzi saioetara joateaz salbuetsi zuten, bere osasun egoeragatik. Torturak salatu zituen 2010eko apirileko atxiloketaren ondotik. | Juan Mari Jauregi hil da, 13/13 sumarioko auzipetuetako bat. Uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatutako auzi saioetara joateaz salbuetsi zuten, bere osasun egoeragatik. Torturak salatu zituen 2010eko apirileko atxiloketaren ondotik. | Sortuk jakinarazi duenez, Juan Mari Jauregi militante independentista zendu da. 13/13 sumarioan auzipetua zeuden zortzi euskal herritarretako bat zen. Uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalean hasi zen epaiketara joateaz salbuetsi zuten, haren osasun egoera zela eta. Torturak salatu zituen 2010eko apirilean atxilotu zu... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202721/tubacexeko-batzordeak-enplegu-bermea-eskatu-dio-enpresari-2024ra-arte.htm | Ekonomia | Tubacexeko batzordeak enplegu bermea eskatu dio enpresari 2024ra arte | Aldi baterako erregulazioa erretiro aurreratu gehiagorekin laguntzeko eskatu dio. Lan itunak jasotako enplegu sorrerari uko egiteko prest da | Tubacexeko batzordeak enplegu bermea eskatu dio enpresari 2024ra arte. Aldi baterako erregulazioa erretiro aurreratu gehiagorekin laguntzeko eskatu dio. Lan itunak jasotako enplegu sorrerari uko egiteko prest da | Tubacexeko lan gatazka marrazten ari den labirintoan beste urrats bat egin du auziak, enpresak urte amaiera arte indarrean jarri nahi duen aldi baterako erregulazioaren negoziazioa dela eta. ABEE hori irailaren 11n hasiko litzateke, eta kaleratu asmo dituen 129 langileak erregulazioan sartzea erabaki du Arabako konpain... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202722/arkatzezko-diseinuetatik-birtualetara.htm | Bizigiro | Arkatzezko diseinuetatik, birtualetara | Eskuz lan egitetik diseinuak ordenagailuaren bidez lantzera pasatu dira Javier Telleria arkitektoa, Estitxu Osa barne diseinatzailea eta Asisko Urmeneta ilustratzailea. Teknologiak erraztasunak eman arren, tresna berriak barneratzea exijentzia bihurtu dela adierazi dute. | Arkatzezko diseinuetatik, birtualetara. Eskuz lan egitetik diseinuak ordenagailuaren bidez lantzera pasatu dira Javier Telleria arkitektoa, Estitxu Osa barne diseinatzailea eta Asisko Urmeneta ilustratzailea. Teknologiak erraztasunak eman arren, tresna berriak barneratzea exijentzia bihurtu dela adierazi dute. | Lehen dena egiten genuen eskuz, bai marrazkiak, eta baita kalkuluak ere; gaur egun, hiru dimentsiotan kalkulatzen dugu, egitura osoa integratuta... dena ordenagailuko programen bidez». Hala aldatu da Javier Telleria arkitektoaren lanbidea, hasi zenetik hona. Mahai baten gainean, erregela paraleloa lagun, hasten zuen et... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202723/beste-bederatzi-lagun-inputatu-dituzte-osakidetzaren-auzian-baina-ez-darpon-eta-mujika.htm | Gizartea | Beste bederatzi lagun inputatu dituzte Osakidetzaren auzian, baina ez Darpon eta Mujika | Dagoeneko hogei auzipetu daude oposizioetako irregulartasunen auzian, eta magistratuak beste sei hilabete luzatuko du ikerketa. | Beste bederatzi lagun inputatu dituzte Osakidetzaren auzian, baina ez Darpon eta Mujika. Dagoeneko hogei auzipetu daude oposizioetako irregulartasunen auzian, eta magistratuak beste sei hilabete luzatuko du ikerketa. | Osakidetzan 2016-2017an egindako LEP lan eskaintza publikoaren iruzurraren auzia ikertzen duen epaileak beste bederatzi lagun inputatu ditu; beraz, dagoeneko hogei pertsona daude inputatuta. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusi ohia «asmo bidegabeetara... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202724/gksk-eta-iak-gazte-topagune-sozialista-egingo-dute-urrian.htm | Politika | GKSk eta IAk Gazte Topagune Sozialista egingo dute urrian | «Instituzio burgesen kanpoko jardun politikoa gero eta gehiago murrizten» ari diren garaian, beharrezkotzat jo dute «horien influentziatik kanpo jardun politikoa mantentzea». Altsasun aurkeztu dute ekitaldia. | GKSk eta IAk Gazte Topagune Sozialista egingo dute urrian. «Instituzio burgesen kanpoko jardun politikoa gero eta gehiago murrizten» ari diren garaian, beharrezkotzat jo dute «horien influentziatik kanpo jardun politikoa mantentzea». Altsasun aurkeztu dute ekitaldia. | GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek agerraldia egin dute gaur arratsaldean Altsasun, datorren urrian egingo duten Gazte Topagune Sozialista aurkezteko. Jakinarazi dutenez, «eskaintza zabala» izango du ekitaldiak, eta «egungo testuinguruaren ezinbesteko papera» jokatuko du: «Pasa den ikasturte p... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202726/benetako-ordua-heldu-zaie.htm | Kirola | Benetako ordua heldu zaie | Asteburu honetan ekingo diote lau euskal taldeek ligari: Eibar-Sevilla, Alaves-Betis, Reala-Valentzia eta Madril-Athletic izango dira lehen jardunaldiko partidak. Aforo murrizketekin bada ere, publikoa itzuliko da estadioetara. Datorren asteburuan Athletic-Reala derbia jokatuko da, San Mamesen. | Benetako ordua heldu zaie. Asteburu honetan ekingo diote lau euskal taldeek ligari: Eibar-Sevilla, Alaves-Betis, Reala-Valentzia eta Madril-Athletic izango dira lehen jardunaldiko partidak. Aforo murrizketekin bada ere, publikoa itzuliko da estadioetara. Datorren asteburuan Athletic-Reala derbia jokatuko da, San Mamese... | Asteburu honetan hasiko da Lehen Maila, eta, txapelketako hamasei taldeetatik, lau Euskal Herrikoak izango dira: Reala, Athletic, Eibar eta Alaves. Arabarrak igo berri dira, eta ez dute sekula gorengo mailan jokatu. Estreinakoz aritu arren, zeresana eman nahi dute, Eibarrek joan den sasoian egin bezala. Alavesek bezala... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202727/olatz-vazquez-hil-da-minbiziarekin-izandako-bizipenak-sare-sozialen-bidez-kontatu-dituen-kazetari-eta-argazkilaria.htm | Bizigiro | Olatz Vazquez hil da, minbiziarekin izandako bizipenak sare sozialen bidez kontatu dituen kazetari eta argazkilaria | Iazko ekainean diagnostikatu zioten urdaileko minbizia, gaixotasuna jada oso garatua zegoenean. Vazquezek urte eta erdiz salatu zuen, sare sozialetan, medikuek adierazten ziotela ez zuela «ezer larririk» . 27 urte zituen. | Olatz Vazquez hil da, minbiziarekin izandako bizipenak sare sozialen bidez kontatu dituen kazetari eta argazkilaria. Iazko ekainean diagnostikatu zioten urdaileko minbizia, gaixotasuna jada oso garatua zegoenean. Vazquezek urte eta erdiz salatu zuen, sare sozialetan, medikuek adierazten ziotela ez zuela «ezer larririk»... | «Urte eta erdiz egon nintzen entzuten ezer larririk ez nuela, nire barruan deskontrolatutako gaixotasun bat hara eta hona nahi bezala zebilen bitartean», idatzi zuen Olatz Vazquezek, iazko irailean. Urdaileko minbizia zen deskontrolatuta zebilen gaixotasuna, eta Sopelako (Bizkaia) kazetari eta argazkilaria gaur hil da,... |
2021-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/202728/corten-hirugarren-garaipena-vueltan.htm | Kirola | Corten hirugarren garaipena Vueltan | Iheslarien arteko esprinta irabazi du danimarkarrak lasterketako 19. etapan. Ezustean, oso etapa lehiatua eta bizia izan da. Roglicek jarraitzen du lidergoan. | Corten hirugarren garaipena Vueltan. Iheslarien arteko esprinta irabazi du danimarkarrak lasterketako 19. etapan. Ezustean, oso etapa lehiatua eta bizia izan da. Roglicek jarraitzen du lidergoan. | Zakua bete garaipen bukatuko du Espainiako Vuelta Magnus Cortek (Education First). Gaur hirugarrena lortu du, lasterketako 19. etapan. Modu batera ez bada, bestera nabarmentzen da ehiztari danimarkarra. Lehenik ihesean irabazi zuen, hurrena esprintean, eta gaur, bi bideak uztartu ditu: iheslarien arteko esprintean gail... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202750/euskararen-herriaren-isla.htm | Gizartea | Euskararen herriaren isla | Hainbat herrik ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko kanpainak egin dituzte. Uemak euskarazko esamoldeak dituzten mahai gainekoak banatu ditu. Getxon, 'Kaishop' kanpaina darabilte. | Euskararen herriaren isla. Hainbat herrik ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko kanpainak egin dituzte. Uemak euskarazko esamoldeak dituzten mahai gainekoak banatu ditu. Getxon, 'Kaishop' kanpaina darabilte. | Uda azkenak ematen ari da, eta, agur horrekin batera, gutxitu egingo dira Bizkaiko kale eta herrietara iritsi diren Euskal Herritik kanpoko bisitarien joan-etorriak. Eustatek emandako datuen arabera, uztailean 123.356 turista iritsi ziren Bizkaira. Gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta bestelako erdarez busti dituzte k... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202751/itxuraldatzea-prestatzen.htm | Gizartea | Itxuraldatzea prestatzen | Laba sareko kideak Iruñeko Gazteluko plazan duten egoitza atontzen ari dira. Behar zuten babesa jaso zuten ekainean abiatutako finantzaketa kolektiboan, eta obra nagusia egiteko baimenaren zain daude orain. Euskara erdigunean jarri nahi dute, eta proiektu berriak sortzeko toki bat izan. | Itxuraldatzea prestatzen. Laba sareko kideak Iruñeko Gazteluko plazan duten egoitza atontzen ari dira. Behar zuten babesa jaso zuten ekainean abiatutako finantzaketa kolektiboan, eta obra nagusia egiteko baimenaren zain daude orain. Euskara erdigunean jarri nahi dute, eta proiektu berriak sortzeko toki bat izan. | Sumendiak ekainean egin zuen eztanda: Laba egitasmoa aurkeztu zuten zenbait norbanakok, Iruñean, “euskararentzat eta euskal kulturarentzat topagune, gozagune eta sorgune” izateko. Pandemia garaian mamitutako proiektu bat da, eta helburutzat hartu du euskara erdigunean jartzea: bere jardueraren erdigunean, bai eta hiria... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202752/gazte-askok-parte-hartu-du-eta-ideia-berriak-ekarri-dituzte.htm | «Gazte askok parte hartu du, eta ideia berriak ekarri dituzte» | «Gazte askok parte hartu du, eta ideia berriak ekarri dituzte». | Euskaltzaleen Topaguneak gidatu du Laba sarea sortu duen prozesu parte hartzailea, eta erakunde horretako zuzendari Oskar Zapatak (Iruñea, 1963) garbi du elkar laguntzen jarraituko dutela. Labak euskarari ematen ahal dion ikusgaitasuna eta erreferentzialtasuna nabarmendu ditu.
Aurrera doa Laba sarea; ospatzeko moduko ... | ||
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202753/ertzaintzak-sei-gazte-atxilotu-ditu-elorrion.htm | Politika | Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu Elorrion | Segurtasun Sailaren arabera, kalean istiluak eragiten ari zirenen kontra oldartu dira ertzainak. | Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu Elorrion. Segurtasun Sailaren arabera, kalean istiluak eragiten ari zirenen kontra oldartu dira ertzainak. | Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu bart gauean Elorrion (Bizkaia), desordena publikoa egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeako hiruak aldeak izan da. Horren arabera, istiluak zeuden kalean ordu horretan eta hainbat bizilagunen deia jaso ondoren joan dira ertzainak.
Ohar batean az... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202754/irribarriak-irabazi-egin-du-itzulerakoan.htm | Kirola | Irribarriak irabazi egin du itzulerakoan | Hainbat hilabetez jokatu gabe egon ostean, aramarrak eta Rezustak 22-8 irabazi diete Bengoetxea eta Albisuri. | Irribarriak irabazi egin du itzulerakoan. Hainbat hilabetez jokatu gabe egon ostean, aramarrak eta Rezustak 22-8 irabazi diete Bengoetxea eta Albisuri. | Espero zezakeen itzulera bikaina izan zuen atzo Iker Irribarriak. Hainbat hilabetez jokatu ezin egon ostean, Rezustarekin osatu zuen bikotea atzo itzulerako partidan, Gautegiz-Arteagan (Bizkaia), eta 22-8 irabazi zieten Bengoetxeari eta Albisuri. Dejadak, erremateak, indarra, abiadura... Bengoetxeak ezin izan zuen ezer... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202755/nafarroan-hiru-gizonezko-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxista-leporatuta.htm | Gizartea | Nafarroan hiru gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta | Villatuertan gizon bat atxilo eraman dute haren lankide bati sexu abusuak egitea egotzita. Gainera, beste bi atxiloketa izan dira, Iruñean eta Tuteran. | Nafarroan hiru gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta. Villatuertan gizon bat atxilo eraman dute haren lankide bati sexu abusuak egitea egotzita. Gainera, beste bi atxiloketa izan dira, Iruñean eta Tuteran. | Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Villatuertan (Nafarroa) gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxistarekin loturiko delitu bat egotzita; ez dute data zehaztu. Zehazki, emandako informazioaren arabera, lankideari sexu abusuak egiteagatik atzeman dute gizona.
Villatuertan gertatutakoa ez da azken egun... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202756/371-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 371 positibo atzeman dituzte Hegoaldean | COVID-19aren ondorioz, 372 lagun daude ospitaleetan. Horietatik 94 ZIUetan daude. | 371 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. COVID-19aren ondorioz, 372 lagun daude ospitaleetan. Horietatik 94 ZIUetan daude. | Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, atzo 6.688 diagnostiko proba egin zituzten Hego Euskal Herrian. Horietatik 371 positibo izan ziren. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, egindako testen %5,5ek positibo eman zuten.
Egoera lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian atzeman dute positibo gehie... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202757/352-kilometro-74-errelebo-eta-72-ordu-presoak-etxean-izateraino.htm | Politika | 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu, presoak «etxean izateraino» | Irailaren 29tik urriaren 2ra Nafarroa zeharkatuko duen martxa bat antolatu du Sarek. Gauez eta egunez ibiliko dira, Lesakatik Berriozarrera. Presoen etxeratzea eskatuko dute: «Denak, behingoz, etxerako bidean jarri behar ditugu». | 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu, presoak «etxean izateraino». Irailaren 29tik urriaren 2ra Nafarroa zeharkatuko duen martxa bat antolatu du Sarek. Gauez eta egunez ibiliko dira, Lesakatik Berriozarrera. Presoen etxeratzea eskatuko dute: «Denak, behingoz, etxerako bidean jarri behar ditugu». | «Sarri luzea da bidea, batzuetan malkartsua, besteetan bidegurutzez betea». Baina bide hori egiteko prest dago Sare: «Izan ere, bidea egin egiten da. Urratsez urrats, ibilian-ibilian». Euskal presoak «etxean izaterainoko» bidea egin nahiko luke euskal presoen aldeko mugimenduak, eta jarria du hurrengo ibilbidearen data... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202758/kolonbian-gizon-bat-atxilotu-dute-70-adingabez-abusatzea-leporatuta.htm | Mundua | Kolonbian gizon bat atxilotu dute 70 adingabez abusatzea leporatuta | Gizona estatubatuarra da, eta 58 urte ditu. | Kolonbian gizon bat atxilotu dute 70 adingabez abusatzea leporatuta. Gizona estatubatuarra da, eta 58 urte ditu. | Kolonbiako agintariek jakinarazi dutenez, ustez 70 adingabez abusatu duen estatubatuar bat atxilotu dute. Abel Fernandez du izena, eta 58 urte ditu. Kolonbiako Fiskaltzaren arabera, Caldasen abusatu du adingabeez. Fiskalak hainbat delitu leporatu dizkio; tartean, 14 urtetik beherako haurrekin sexu harremanak izatea.
F... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202759/torturapeko-deklarazioetan-oinarrituriko-epaiketarik-ez-egiteko-eskatu-dute-zornotzan.htm | Politika | Torturapeko deklarazioetan oinarrituriko epaiketarik ez egiteko eskatu dute Zornotzan | 1967 eta 2010 artean torturak pairaturiko hainbat zornotzarrek agerraldia egin dute 13/13 auzian epaitzen ari diren Saioa Agirre herrikideari elkartasunez: «13/13 sumarioaren epaiketa bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu». | Torturapeko deklarazioetan oinarrituriko epaiketarik ez egiteko eskatu dute Zornotzan. 1967 eta 2010 artean torturak pairaturiko hainbat zornotzarrek agerraldia egin dute 13/13 auzian epaitzen ari diren Saioa Agirre herrikideari elkartasunez: «13/13 sumarioaren epaiketa bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu». | Iraganean torturak eta tratu txarrak jasan zituzten zornotzarrek agerraldia egin dute gaur eguerdian Zornotzan (Bizkaia), 13/13 auzian epaitzen ari diren Saioa Agirre Arauko herrikideari elkartasuna adierazteko. Ohartarazi dutenez, 1967 eta 2010 artean ehundik gora zornotzar torturatu zituzten, eta, beraz, torturapean ... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202760/langile-bat-hil-da-berriobeitiko-enpresa-batean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Berriobeitiko enpresa batean | Pala kargatzaile batek harrapatuta hil da. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 42 behargin hil dira urtea hasi zenetik. | Langile bat hil da Berriobeitiko enpresa batean. Pala kargatzaile batek harrapatuta hil da. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 42 behargin hil dira urtea hasi zenetik. | Berriozarreko (Nafarroa) 54 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan lan istripu batean. Foruzaingoak jakitera eman duenez, 10: 40an izan da ezbeharra, Berriobeitiko enpresa batean. Pala kargatzaile batek harrapatuta du behargina. Larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera, anbulantzian, eta han hil da. Pala... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202761/herrian-gaztetxe-bat-behar-dutela-aldarrikatu-dute-hazparnen.htm | Gizartea | Herrian gaztetxe bat behar dutela aldarrikatu dute Hazparnen | 200 pertsonak protesta egin dute Davidenea egoitzaren okupazioa babesteko bKanporatze agindu baten arriskupean daude gazteak | Herrian gaztetxe bat behar dutela aldarrikatu dute Hazparnen. 200 pertsonak protesta egin dute Davidenea egoitzaren okupazioa babesteko bKanporatze agindu baten arriskupean daude gazteak | «Ez dela lekurik? 500 etxe huts». Mezu argia zabaldu zuten atzo arratsaldean Hazparnen (Lapurdi) Ttattola gaztetxearen alde manifestazioa egin zuten berrehun bat pertsonek. Joan den agorrilaren 21ean Davidenea egoitza okupatu ondotik, Isabelle Pargade auzapezak aste honetan bilkura bat hitzeman bazien ere, oraindik ber... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202762/gose-greba-utzi-du-inaki-bilbao-euskal-presoak.htm | Politika | Gose greba utzi du Iñaki Bilbao euskal presoak | Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, osasun arazoengatik eten du protestaldia. Abuztuaren 6tik ari zen baraua egiten, eta ospitalera eraman zuten abuztu bukaeran. | Gose greba utzi du Iñaki Bilbao euskal presoak. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, osasun arazoengatik eten du protestaldia. Abuztuaren 6tik ari zen baraua egiten, eta ospitalera eraman zuten abuztu bukaeran. | Iñaki Bilbao euskal presoak utzi egin du abuztuaren 6an abiatu zuen gose eta komunikazio greba, Gedar eta Resumen Latinoamericano kazetek zabaldu dutenez.
Haren osasun egoerak okerrera egin zuen abuztu bukaeran, eta ospitalera eraman zuten, Salamancako (Espainia) egunkari batek jakinarazi zuenez.
Bilbao Topasen dago ... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202763/champoussin-garaile-haig-podiumean-eta-lopez-etxera.htm | Kirola | Champoussin garaile, Haig podiumean eta Lopez etxera | Movistarreko kolonbiarra hirugarren zegoen nagusian, baina jokoz kanpo gelditu eta erretiratu egin da. Behin behinean, Haigek hartu du bere tokia. Bihar hirugarrenez irabaziko du Vuelta Roglicek | Champoussin garaile, Haig podiumean eta Lopez etxera. Movistarreko kolonbiarra hirugarren zegoen nagusian, baina jokoz kanpo gelditu eta erretiratu egin da. Behin behinean, Haigek hartu du bere tokia. Bihar hirugarrenez irabaziko du Vuelta Roglicek | Clement Champoussinek (Ag2r) ustekabeko garaipena lortu du Vueltako azken-aurreko etapan. Faboritoetako bat nagusitu behar zela zirudien, baina elkarri begira gelditu dira haiek Castro de Hervilleko igoerako azken txanpan. Frantziarrak ez du aukera alferrik galdu, eta aurrenekoz altxatu ditu besoak profesional bezala. ... |
2021-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/202764/askatasunaren-aldeko-besarkada.htm | Gizartea | «Askatasunaren» aldeko besarkada | Ehunka lagun bildu dira Irun eta Hendaia artean, «askatasun indibidual eta kolektiboak berreskuratzearen» alde. | «Askatasunaren» aldeko besarkada. Ehunka lagun bildu dira Irun eta Hendaia artean, «askatasun indibidual eta kolektiboak berreskuratzearen» alde. | Bizitza plataformak deituta, ehunka lagunek «askatasunerako besarkada» egin dute gaur Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) batzen dituen Santiago zubian. Bi herrietako udaletxeen inguruetan elkartu dira manifestariak, 16:00etan, eta martxa banatan abiatu dira gero, zubian elkartu arte. «Askatasun indibidual eta kolekt... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202786/gu-guztiok-lotzen-gaituen-hari-bat-dago-feminismoa.htm | Gizartea | «Gu guztiok lotzen gaituen hari bat dago: feminismoa» | Iragan abuztuan izan dira Nafarroako Neska* Gazteak sareko lehenbiziko topaketak, Atarrabian. Elkarren arteko harremanak sendotzen ez ezik, asmoak zein diren zehazten ere lagundu dute. | «Gu guztiok lotzen gaituen hari bat dago: feminismoa». Iragan abuztuan izan dira Nafarroako Neska* Gazteak sareko lehenbiziko topaketak, Atarrabian. Elkarren arteko harremanak sendotzen ez ezik, asmoak zein diren zehazten ere lagundu dute. | Feminismoak hartu zuen Atarrabiako Udaletxe plaza, joan den abuztuaren 14an; borrokarako gogoak guztiz blaitua. Nafarroako Neska* Gazteak sareak topaketak antolatu zituen bertan, eta dozenaka lagun bildu ziren, goiz eta arratsalde. Askotariko jarduerak egin zituzten, eta, besteak beste, grinez zehaztu zituzten datorren... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202787/aldi-honetan-amore-eman-dugu-baina-ezinbestean.htm | Ekonomia | «Aldi honetan amore eman dugu, baina ezinbestean» | ELB lehen lerroan izan zen 2016an hasi zen hegazti gripearen krisian, prebentziozko ahate hiltzeak oztopatuz. Bidaxuneko ahate haztegian berriz ez da kausitu, eta agorrila hastapenean 1.600 ahate hil zituzten. | «Aldi honetan amore eman dugu, baina ezinbestean». ELB lehen lerroan izan zen 2016an hasi zen hegazti gripearen krisian, prebentziozko ahate hiltzeak oztopatuz. Bidaxuneko ahate haztegian berriz ez da kausitu, eta agorrila hastapenean 1.600 ahate hil zituzten. | Hegazti gripeak 2016an eragin zuen krisian ELB laborari sindikatuak borrokalari irudi azkarra irabazi zuen, hiru etxaldetan ahateak prebentzioz hiltzea oztopatuz mobilizazioei esker. Uda honetan, berriz, hilabeteetan negoziatzen aritu ondotik, Bidaxuneko ahate haztegiko 1.600 ahate hil zituzten agorrila hastapenean. Ai... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202788/airean-dago-bandera.htm | Kirola | Airean dago bandera | Hiru segundoko zigorra jaso arren, Hondarribiak egin du lehen jardunaldiko denborarik onena. 1,74 segundoren aldea atera dio Santurtziri, eta ia laurena Zierbenari. Oriok osatuko du datorren igandeko ohorezko txanda. Hondarribiako ordezkariek, bestalde, zigorra berriz aztertzeko eskatu diete epaileei, baina epaileek eu... | Airean dago bandera. Hiru segundoko zigorra jaso arren, Hondarribiak egin du lehen jardunaldiko denborarik onena. 1,74 segundoren aldea atera dio Santurtziri, eta ia laurena Zierbenari. Oriok osatuko du datorren igandeko ohorezko txanda. Hondarribiako ordezkariek, bestalde, zigorra berriz aztertzeko eskatu diete epaile... | Garrantzitsuena ez da nola hasten den, nola amaitzen den baizik. Horixe berretsi du gaur Hondarribiak Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Estropadari, ordea, ez dio nahi bezala ekin Ama Guadalupekoa-k; semaforoa berde jarri baino lehenago atera da, antza, eta hiru segundoko zigorra ezarri diote. Ondoren, ordea, buel... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202789/kontxan-ere-buruz-buru.htm | Kirola | Kontxan ere, buruz buru | Donostia Arraun Lagunak-ek 1,64 segundo atera dio Oriori, eta estropada eremuko marka hautsi du. Banderarako lehia zabalik dago oraindik. Donostiarrak eta Hondarribiak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda. | Kontxan ere, buruz buru. Donostia Arraun Lagunak-ek 1,64 segundo atera dio Oriori, eta estropada eremuko marka hautsi du. Banderarako lehia zabalik dago oraindik. Donostiarrak eta Hondarribiak osatuko dute datorren igandeko ohorezko txanda. | Ez da ezustekorik izan Kontxako Banderaren lehen jardunaldian: Arraun Lagunak eta Orio, udako indartsuenak, txanda ezberdinetan joan dira gaur, baina azken asteetan izan duten buruz burukoari eutsi diote. Lehen luzean hobea izan da Orio, baina itzulerako luzean aurrea hartu diote etxekoek, eta 1.64 segundoren aldeareki... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202790/franck-dolosor-kazetariak-ez-du-etbn-jarraituko.htm | Bizigiro | Franck Dolosor kazetariak ez du ETBn jarraituko | Kazetari lapurtarrak 22 urtez egin du lan ETBn, nagusiki Ipar Euskal Herriko albisteen berri ematen. | Franck Dolosor kazetariak ez du ETBn jarraituko. Kazetari lapurtarrak 22 urtez egin du lan ETBn, nagusiki Ipar Euskal Herriko albisteen berri ematen. | Franck Dolosorrek (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1977) berak sare sozialetan iragarri duenez, ez du ETBn jarraituko. Albisteak erreakzio andana eragin du, eta, kazetariaren txioaren erantzunetan ikus daitekeen moduan, askok txalotu dute haren ibilbidea, eta eskerrak eman dizkiote egindako lanagatik. Bihar bertan Urdin Eu... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202791/beste-288-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 288 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Ekainaren 28tik atzemandako positibo kopururik txikiena da. | Beste 288 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Ekainaren 28tik atzemandako positibo kopururik txikiena da. | Hego Euskal Herrian, pixkanaka, geroz eta hobea da egoera epidemiologikoa. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 5.128 proba egin zituzten, eta 288 positibo atzeman; ekainaren 28tik atzeman duten kopururik txikiena da. Positibo tasa, berriz, %5,6 da.
Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan atzeman zituzten postibo gehien: bak... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202792/ginean-laquobatasun-nazionaleko-gobernu-batraquo-osatuko-dute-trantsiziorako.htm | Mundua | Ginean «batasun nazionaleko gobernu bat» osatuko dute trantsiziorako | Igandean estatu kolpea eman zuen militar taldeak iragarri du ez dela «sorgin ehizarik» izango. Aireko eta itsasoko mugak ireki ditu berriz. | Ginean «batasun nazionaleko gobernu bat» osatuko dute trantsiziorako. Igandean estatu kolpea eman zuen militar taldeak iragarri du ez dela «sorgin ehizarik» izango. Aireko eta itsasoko mugak ireki ditu berriz. | Ginean estatu kolpea eman duen militar taldearen buru Mamady Doumbouyak jakinarazi du «batasun nazionaleko gobernu bat» osatuko dutela trantsiziorako: «Kontsulta bat abiatuko dugu trantsizioaren lerro nagusiak deskribatzeko».
Asmo horretaz haratago, koronelak ez du epe horri buruzko xehetasun gehiagoren berri eman, ez... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202793/euskal-taldeek-lautik-lau-garaipen-eskuratu-dituzte-lehen-jardunaldian.htm | Kirola | Euskal taldeek lautik lau garaipen eskuratu dituzte lehen jardunaldian | Eibarrek 3-2 irabazi dio Sevillari; Alavesek, 2-1 Betisi; Realak, 4-1 Valentziari; eta Athleticek, 0-2 Madrili. | Euskal taldeek lautik lau garaipen eskuratu dituzte lehen jardunaldian. Eibarrek 3-2 irabazi dio Sevillari; Alavesek, 2-1 Betisi; Realak, 4-1 Valentziari; eta Athleticek, 0-2 Madrili. | Ezin hobeto ekin diote denboraldiari lehen mailako euskal taldeek. Euskal Herriko lau talde daude aurten gorengo mailan, eta laurek garaipen banarekin ekin diote denboraldiari. Sailkapeneko lehen postuan zazpi talde daude hiruna punturekin, eta horietako lau Euskal Herrikoak dira. Zantzu bikaina, ezbairik gabe.
Eibar ... |
2021-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/202794/roglicek-irabazi-du-espainiako-vuelta.htm | Kirola | Roglicek irabazi du Espainiako Vuelta | Azken erlojupekoa irabaziz amaitu du itzulia esloveniarrak. Enric Mas izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Jack Haig hirugarren. | Roglicek irabazi du Espainiako Vuelta. Azken erlojupekoa irabaziz amaitu du itzulia esloveniarrak. Enric Mas izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Jack Haig hirugarren. | Txapeldun handien gisan amaitu du Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) Espainiako Vuelta: azken etapa ere irabaziz. Itzuli osoan ez du aurkaririk izan esloveniarrak, eta bere hirugarren Vuelta irabazi du. Aurtengoan lau etapa poltsikoratu ditu.
Erlojupekoko txapeldun olinpikoa da Roglic, eta gaur erakutsi du hori beste behin... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202795/talibanek-esan-dute-herrialde-osoaren-kontrola-hartu-dutela.htm | Mundua | Talibanek esan dute herrialde osoaren kontrola hartu dutela | Iparraldeko Panjxir eskualdean boterea hartzea falta zitzaien. Erresistentziako Fronte Nazionalak ukatu egin du eskualdearen kontrola galdu izana. | Talibanek esan dute herrialde osoaren kontrola hartu dutela. Iparraldeko Panjxir eskualdean boterea hartzea falta zitzaien. Erresistentziako Fronte Nazionalak ukatu egin du eskualdearen kontrola galdu izana. | Afganistanek 34 eskualde ditu, eta horietako bakarra zegoen talibanen aurkarien eskuetan orain arte. Talibanek gaur adierazi dutenez, iparraldeko Panjxir eskualdearen kontrola ere hartu berri dute.
«Etsai mertzenarioaren azken gotorlekua hartu dugu, Panjxir eskualdea», adierazi du Zabihullah Mujahid talibanen eledunak... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.