date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202796/hogei-urteko-emakumezko-bat-atxilotu-dute-ppko-kide-bati-eraso-egitea-leporatuta.htm | Politika | Hogei urteko emakumezko bat atxilotu dute PPko kide bati eraso egitea leporatuta | Gasteizko Florida kalean emakumeak «fatxa» esan eta ukabilkada bat eman ziola salatu du Ander Garcia PPko kideak. Alderdiko buru Pablo Casadok «eraso abertzalea» salatu du. | Hogei urteko emakumezko bat atxilotu dute PPko kide bati eraso egitea leporatuta. Gasteizko Florida kalean emakumeak «fatxa» esan eta ukabilkada bat eman ziola salatu du Ander Garcia PPko kideak. Alderdiko buru Pablo Casadok «eraso abertzalea» salatu du. | Ander Garcia PPko gaztedietako kideak Ertzaintzari deitu zion larunbat gauean, eta alderdi horretako kide izateagatik eraso ziotela salatu zuen. Ondoren, hogei urteko emakumezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Garciaren salaketaren arabera, Gasteizko Florida kalean gertatu zen erasoa, dantzaleku baten atarian. Emakumez... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202797/argentina-brasil-partida-bertan-behar-utzi-dute-osasun-agintariak-zelaian-sartu-ondoren.htm | Gizartea | Argentina-Brasil partida bertan behar utzi dute, osasun agintariak zelaian sartu ondoren | Poliziaren arabera, Argentinako lau jokalarik koronabirusaren aurkako protokoloa bortxatu dute. Haiek herrialdetik kanporatzeko sartu dira zelaian. | Argentina-Brasil partida bertan behar utzi dute, osasun agintariak zelaian sartu ondoren. Poliziaren arabera, Argentinako lau jokalarik koronabirusaren aurkako protokoloa bortxatu dute. Haiek herrialdetik kanporatzeko sartu dira zelaian. | Sao Paoloko (Brasil) Corinthians taldeko estadioan irudi harrigarriak ikusi ziren atzo: Brasil-Argentina partida jokatzen hasi zen, 2022ko Mundu Txapelketarako sailkatzeko, baina, bost minutura, Brasilgo Osasun Zaintzako Agentzia Nazionaleko lau kide zelaian sartu ziren, Argentinako taldeko lau jokalari herrialdetik ka... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202798/sei-preso-palestinarrek-ihes-egin-dute-israelgo-segurtasun-handiko-espetxe-batetik.htm | Mundua | Sei preso palestinarrek ihes egin dute Israelgo segurtasun handiko espetxe batetik | Sei presoak bizi osoko espetxe zigorrak betetzen ari ziren Israelgo Gilboa kartzelan, eta tunel bat zulatuta egin dute ihes. | Sei preso palestinarrek ihes egin dute Israelgo segurtasun handiko espetxe batetik. Sei presoak bizi osoko espetxe zigorrak betetzen ari ziren Israelgo Gilboa kartzelan, eta tunel bat zulatuta egin dute ihes. | Alerta maila gorenean daude goizaldetik Israelgo segurtasun indarrak. Segurtasun handiko Gilboa espetxetik ihes egin dute sei preso palestinarrek, ziegan zulo bat eginda. Seiak bizi osorako espetxe zigorrak betetzen ari ziren, eta 22 metro koadroko eta hiru oheko ziega batean bizi ziren. Zenbait iturriren arabera, Jord... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202799/sagarduik-espero-du-12-urtetik-gorako-herritarren-90-urrirako-txertatuta-egotea.htm | Gizartea | Sagarduik espero du 12 urtetik gorako herritarren %90 urrirako txertatuta egotea | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 eta 15 urte bitarteko umeen %74k dosi bat hartua dute, eta %30ek pauta osoa. | Sagarduik espero du 12 urtetik gorako herritarren %90 urrirako txertatuta egotea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 eta 15 urte bitarteko umeen %74k dosi bat hartua dute, eta %30ek pauta osoa. | Txertaketa bidez birusari kontra egiteko bidean esperantza jarrita dauka Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. «Ilusiorako» arrazoiak badirela esan du gaur Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan, baina erantsi du oraindik birusa ez dela desagertu, eta «zuhurrak» izan beharra dagoela. Hala ere, ... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202800/kolaboratzaile-berriekin-ekin-diote-denboraldiari-eitbko-irratiek.htm | Bizigiro | Kolaboratzaile berriekin ekin diote denboraldiari EITBko irratiek | Euskadi Irratiko Faktoria eta Baipasa saioetan umorezko tarteak sortu dituzte: Auto-hizketak eta Ezbaian. Asteazken goizean saio berezia egingo dute Zaballako espetxetik. | Kolaboratzaile berriekin ekin diote denboraldiari EITBko irratiek. Euskadi Irratiko Faktoria eta Baipasa saioetan umorezko tarteak sortu dituzte: Auto-hizketak eta Ezbaian. Asteazken goizean saio berezia egingo dute Zaballako espetxetik. | Iñaki Guridik gidatuta, gaur hasi du irrati denboraldia Euskadi Irratiko Faktoria-k. Hartaz, aro berri bat hasi dute herritarrekin: ama izan berri dena, kontratu finkoa lortu berri duen Mauritaniako errefuxiatua, unibertsitateko ikasketak hasiko dituen kirolari profesional ohi bat, denda bat ireki berri duen ekintzaile... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202801/tuteran-gizon-bat-atxilotu-dute-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Tuteran gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita | Atxiloketa atzo goizaldean gertatu zen, herriko geltoki intermodaletik hurbil. Erasoaren lekuko izan ziren SOS Nafarroako kide batzuek eman zioten abisu Poliziari. | Tuteran gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita. Atxiloketa atzo goizaldean gertatu zen, herriko geltoki intermodaletik hurbil. Erasoaren lekuko izan ziren SOS Nafarroako kide batzuek eman zioten abisu Poliziari. | Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo herriko geltoki intermodalaren ingurumarietan, indarkeria matxistarekin loturiko delituak leporatuta. SOS Nafarroako kide batzuek Poliziari deitu zioten, eta bertara joateko eskatu. Gizonezkoa modu oldarkorrean ari zen eztabaidan bikotekidearekin, emaku... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202802/europako-banku-handiak-paradisu-fiskalez-baliatzen-dira-oraindik-ere.htm | Ekonomia | Europako banku handiak paradisu fiskalez baliatzen dira oraindik ere | Urtero 20.000 milioi euro izaten dituzte zerga erregimen bereziki mesedegarriak dituzten 17 herrialdetan. | Europako banku handiak paradisu fiskalez baliatzen dira oraindik ere. Urtero 20.000 milioi euro izaten dituzte zerga erregimen bereziki mesedegarriak dituzten 17 herrialdetan. | Berdin die eskandalu gero eta gehiago ateratzea argitara; Europako banku handienek berean jarraitzen dute, zerga paradisuez baliatzen, etekin ahalik eta handienak ateratzeko. EU Tax Observatory ikerketa erakundearen arabera, jokaera horrek ez du aldaketa esanguratsurik izan 2014. urtetik 2020ra bitartean, eta Europako ... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202803/beste-240-kutsatu-zenbatu-dituzte-hegoaldean-kopururik-apalena-ekain-amaieratik.htm | Gizartea | Beste 240 kutsatu zenbatu dituzte Hegoaldean: kopururik apalena ekain amaieratik | Atzo beste 37 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Orain 95 gaixo daude ZIUetan. | Beste 240 kutsatu zenbatu dituzte Hegoaldean: kopururik apalena ekain amaieratik. Atzo beste 37 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Orain 95 gaixo daude ZIUetan. | Birusaren transmisioari buruzko datuek erakusten dute kutsatuen kurbak behera jarraitzen duela. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, atzo 4.369 diagnostiko proba egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta 240 positibo zenbatu zituzten: kopururik apalena ekainaren 29tik. Hala, positiboe... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202804/durangoko-azokak-bisitariak-izango-ditu-berriz.htm | Kultura | Durangoko Azokak bisitariak izango ditu berriz | Azoka hibridoa antolatuko du Gerediaga elkarteak, abenduaren 3tik 8ra, saltoki digitalari eutsiz baina jende talde mugatu bati azokara joateko aukera emanez. Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. | Durangoko Azokak bisitariak izango ditu berriz. Azoka hibridoa antolatuko du Gerediaga elkarteak, abenduaren 3tik 8ra, saltoki digitalari eutsiz baina jende talde mugatu bati azokara joateko aukera emanez. Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. | Bisitari kopuru mugatuarekin eta osasun baldintzetara egokituta, baina edizio fisikoa izango du Durangoko 56. Azokak. Abenduaren 3tik 8ra azokak berriz ere bisitariak jasoko dituela iragarri du Gerediaga elkarteak ohar bidez, eta gaur zabaldu du Landako gunean egon nahi duten saltzaileentzako izena emateko epea. Parte ... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202805/petronorren-erregulazioa-justifikaziorik-gabekoa-dela-esan-du-epaile-batek.htm | Ekonomia | Petronorren erregulazioa «justifikaziorik gabekoa» dela esan du epaile batek | Enpresak helegitea jarriko dio ebazpenari, enplegu erregulazioaren beharra hobeto azaltzeko. Bestalde, hidrogenoari, erregai sintetikoei eta eguzki energiari lotutako proiektuak Alba filialean batuko ditu Petronorrek. | Petronorren erregulazioa «justifikaziorik gabekoa» dela esan du epaile batek. Enpresak helegitea jarriko dio ebazpenari, enplegu erregulazioaren beharra hobeto azaltzeko. Bestalde, hidrogenoari, erregai sintetikoei eta eguzki energiari lotutako proiektuak Alba filialean batuko ditu Petronorrek. | Bilboko auzitegiak «justifikazio gabekotzat» jo du Petronorrek maiatzean indarrean jarritako ABEE aldi baterako enplegu erregulazioa. CCOOk eman du epaiaren berri eta ziurtatu du enpresak kontratuak berregin beharko dituela eta aldi baterako langabezian geratutako langileen soldatak ordaindu beharko dituela.
Maiatzean... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202806/moto-gidari-bat-hil-da-azkoienen-auto-baten-kontra-jo-ondotik.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da Azkoienen, auto baten kontra jo ondotik | Goizean gertatu da ezbeharra. Hildakoak 37 urte zituen, eta Calahorrakoa zen (Espainia). | Moto gidari bat hil da Azkoienen, auto baten kontra jo ondotik. Goizean gertatu da ezbeharra. Hildakoak 37 urte zituen, eta Calahorrakoa zen (Espainia). | Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 37 urteko gizonezko bat zendu da Azkoienen (Nafarroa) izandako auto istripu batean. Gizona motoan zihoan, goizeko zortziak aldera, NA-115 errepidean, Tafallarantz (Nafarroa), eta errepide berera sartu den auto baten kontra jo du. Moto gidaria hil egin da, talkaren ondorioz.
Poliziak ... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202807/kolesnikovari-11-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-dio-bielorrusiako-auzitegi-batek.htm | Mundua | Kolesnikovari 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Bielorrusiako auzitegi batek | Maxim Znak abokatua ere kondenatu dute. «Boterea bereganatzeko muturreko erakunde bat» eratu izana leporatu diete. | Kolesnikovari 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Bielorrusiako auzitegi batek. Maxim Znak abokatua ere kondenatu dute. «Boterea bereganatzeko muturreko erakunde bat» eratu izana leporatu diete. | Minskeko auzitegi batek 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio oposizioko buru Maria Kolesnikovari. Harekin batera, Maxim Znak abokatua ere kondenatu dute, hamar urteko kartzela zigorrera. Auzitegiak «boterea bereganatzeko muturreko erakunde bat» zuzentzea leporatu die. Duela urtebete inguru atxilotu zituzten biak, Bielo... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202808/hogei-urte-unai-romano-torturaren-aurpegi-bihurtu-zutela.htm | Politika | Hogei urte Unai Romano torturaren aurpegi bihurtu zutela | 2001eko irailaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak gasteiztarra, eta haren esku egon zen bost egunez, inkomunikatuta. Ikoniko bilakatu da haren kasua, gehienetan ez bezala, atxilotua izan osteko egoeraren argazkia zabaldu zelako. | Hogei urte Unai Romano torturaren aurpegi bihurtu zutela. 2001eko irailaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak gasteiztarra, eta haren esku egon zen bost egunez, inkomunikatuta. Ikoniko bilakatu da haren kasua, gehienetan ez bezala, atxilotua izan osteko egoeraren argazkia zabaldu zelako. | Unai Romano 2001eko irailaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Gasteizen, ETAri laguntzea leporatuta (errugabetu egin zuten gero). 30 orduz inkomunikaturik eduki zuten, Madrilen, erietxera eraman behar izan zuten arte. Han, argazkia egin zieten 25 urteko gaztearen aurpegi-buru handitu eta ubelduraz josiei. Gutxitan l... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202809/nafarroako-ikastetxeek-eskolaz-kanpoko-jarduerak-eskaini-beharko-dituzte-goizeko-eskolen-ondoren.htm | Gizartea | Nafarroako ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko dituzte goizeko eskolen ondoren | Egoera epidemiologikoaren joeragatik eta txertaketagatik erabaki dute ordutegia aldatzea, Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez. Ikastetxeek derrigorrez eskaini beharko dituzte eskolaz kanpoko jarduerak, baina familiek aukeratuko dute parte hartu ala ez. | Nafarroako ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko dituzte goizeko eskolen ondoren. Egoera epidemiologikoaren joeragatik eta txertaketagatik erabaki dute ordutegia aldatzea, Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez. Ikastetxeek derrigorrez eskaini beharko dituzte eskolaz ka... | Ordutegia izan da Nafarroako ikasturte berrirako neurrien artean zalantza gehien eragin dituena. Azkenean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok gaur argitu du zein ordutegi izango duten Nafarroako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan: ordutegi jarraitua izango dute, baina ikastetxee... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202810/langile-bat-hil-da-zanbranan-baso-lanetan-ari-zela.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Zanbranan, baso lanetan ari zela | Eguerdian gertatu da ezbeharra, eta 38 urteko gizonezkoa da hildakoa. Baso lanak egiten dituen enpresa batentzat ari zen lanean. Gaurkoarekin dagoeneko sei dira aurten Hego Euskal Herrian hildakoak zuhaitzak mozten edota baso garbiketan ari zirela. | Langile bat hil da Zanbranan, baso lanetan ari zela. Eguerdian gertatu da ezbeharra, eta 38 urteko gizonezkoa da hildakoa. Baso lanak egiten dituen enpresa batentzat ari zen lanean. Gaurkoarekin dagoeneko sei dira aurten Hego Euskal Herrian hildakoak zuhaitzak mozten edota baso garbiketan ari zirela. | Urtea bereziki gogorra izaten ari da baso lanetan ari diren langileentzat. Haietako sei hil dira istripuz urtea hasi zenetik, LABen zenbaketaren arabera. Azkena, gaur eguerdian bertan, Zanbranan (Araba).
Herri horretan, Ebro eta Zadorra ibaiak elkartzen diren lekutik hurbil dagoen makalen baso batean ari zen lanean, e... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202811/gure-zirkua-irunerrian-izango-da-lehen-aldiz-irailaren-24an.htm | Bizigiro | Gure Zirkua Iruñerrian izango da lehen aldiz, irailaren 24an | Antsoainen ipiniko dute karpa, eta hamabost emanaldi egingo dituzte. | Gure Zirkua Iruñerrian izango da lehen aldiz, irailaren 24an. Antsoainen ipiniko dute karpa, eta hamabost emanaldi egingo dituzte. | Lau urte daramatza Gure Zirkuak Euskal Herriko hainbat tokitan haurrei eta helduei irri eginarazten, baina Iruñerrian egoteko aukerarik ez du izan. Orain arte. Irailaren 24an Antsoainen (Nafarroa) jarriko dute Gure Zirkuaren karpa, eta hamabost emanaldi emango dituzte. Sarrerak webgunean eros daitezke.
2019ko urrian i... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202812/nafarroako-txertaketa-gune-handien-itxiera-iragarri-du-osasunbideak.htm | Gizartea | Nafarroako txertaketa gune handien itxiera iragarri du Osasunbideak | Gobernuak datorren aste bukaerarako itxi nahi ditu NUPen, Maristen egoitzan eta Tuterako Jesuiten kiroldegian kokaturiko guneak. Foremekoak baizik ez du martxan segituko. | Nafarroako txertaketa gune handien itxiera iragarri du Osasunbideak. Gobernuak datorren aste bukaerarako itxi nahi ditu NUPen, Maristen egoitzan eta Tuterako Jesuiten kiroldegian kokaturiko guneak. Foremekoak baizik ez du martxan segituko. | COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainak aitzina segitzen du Nafarroan, eta, hain zuzen, emandako pausoen seinale dira gobernuko Osasun Departamentuak prozesuaren kudeaketarekin loturiko aldaketak: herrialdeko txertaketa azpiegitura handiak ixten hasiko dira. Zehazki, Osasunbideak datorren astearen hondarrean itxiko ... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202813/iazko-udan-jasotako-kexa-kopurua-mantendu-da-aurten.htm | Gizartea | Iazko udan jasotako kexa kopurua mantendu da aurten | Udako oporraldian gertatu diren hizkuntza eskubideen urraketak jaso ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta aisian eta ostalaritzan izan da kexa gehien. | Iazko udan jasotako kexa kopurua mantendu da aurten. Udako oporraldian gertatu diren hizkuntza eskubideen urraketak jaso ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta aisian eta ostalaritzan izan da kexa gehien. | Hizkuntza eskubideak ez daude oporretan kanpaina egin du bigarren urtez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Euskal Herrian udako oporraldian gertatzen diren hizkuntza eskubideen urraketak ikusarazteko helburuarekin. Erakundeak adierazi duenez, «kanpainak agerian utzi du, beste behin, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak er... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202814/klima-krisiari-aurre-egiteko-berehalako-neurriak-eskatu-dituzte-220-zientzia-agerkarik.htm | Mundua | Klima krisiari aurre egiteko berehalako neurriak eskatu dituzte 220 zientzia agerkarik | Klima larrialdiari aurre egiteko neurriek ezin dute itxaron pandemiarengatik, ohartarazi dute gaur batera argitaratutako editorial batean. | Klima krisiari aurre egiteko berehalako neurriak eskatu dituzte 220 zientzia agerkarik. Klima larrialdiari aurre egiteko neurriek ezin dute itxaron pandemiarengatik, ohartarazi dute gaur batera argitaratutako editorial batean. | Zientzia eta mediku aldizkariek bat egin dute gaur klima larrialdiaren aurka. Batera argitaratutako editorial batean, nazioarteko agintariei dei egin diete klima krisiari aurre egiteko neurriak har ditzaten. Irailaren 21ean izango den Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian eta Glasgowko COP-26an euren mezuak oihartz... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202815/jean-paul-belmondo-aktorea-hil-da-88-urte-zituela.htm | Kultura | Jean Paul Belmondo aktorea hil da, 88 urte zituela | Bere ibilbide artistikoan 80 film baino gehiagotan parte hartu zuen, eta Jean Luc Godard edo Truffaut zinemagileekin lan egin zuen. | Jean Paul Belmondo aktorea hil da, 88 urte zituela. Bere ibilbide artistikoan 80 film baino gehiagotan parte hartu zuen, eta Jean Luc Godard edo Truffaut zinemagileekin lan egin zuen. | Frantziako aktorerik ezagunetako bat zen Jean-Paul Belmondo. Nouvelle Vague (olatu berria) mugimendu zinematografikoaren ikurretako bat izan zen, eta Jean-Luc Godard edota François Truffautrekin lan egin zuen, besteak beste. Mende erdiko ibilbidean 80 film baino gehiagotan parte hartu zuen. Gaur hil da, 88 urte zituela... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202816/gutxieneko-soldataren-igoerak-pixka-bat-itxaron-beharko-du-oraindik.htm | Ekonomia | Gutxieneko soldataren igoerak pixka bat itxaron beharko du oraindik | Akordiorik gabe amaitu da eragile sozialen bilera, Madrilen, baina gobernua prest da hogei euro inguruko igoera iraila amaitu aurretik onartzeko | Gutxieneko soldataren igoerak pixka bat itxaron beharko du oraindik. Akordiorik gabe amaitu da eragile sozialen bilera, Madrilen, baina gobernua prest da hogei euro inguruko igoera iraila amaitu aurretik onartzeko | Espainiako Lan ministro Yolanda Diazek ez du presarik erakutsi gaurko Elkarrizketa Sozialerako Mahaian, bere banderetako bat den edukia lotzeko, nahiz eta aurreko asteko mahai sozialaren bezperan, esan zuen «beharbada» bigarren saioan (gaur) itxiko zela. Batera edo bestera, Diazek hamabi eta hemeretzi euro arteko tarte... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202817/gernikako-urriko-astelehenetako-azokak-bertan-behera-geratuko-dira.htm | Gizartea | Gernikako urriko astelehenetako azokak bertan behera geratuko dira | Osasun egoera dela eta, Gernikako Udalak adierazi du aurten ere ez dela urriko azokarik egongo. Herritarrei «erantzukizuna» eskatu die. | Gernikako urriko astelehenetako azokak bertan behera geratuko dira. Osasun egoera dela eta, Gernikako Udalak adierazi du aurten ere ez dela urriko azokarik egongo. Herritarrei «erantzukizuna» eskatu die. | Aurten ere, Gernikan ez da urriko lehenengo asteleheneko azokarik izango, ezta azken astelehenean ere. Pandemiaren egoera dela eta, udalak gaur jakinarazi du bertan behera geratuko direla gernikarrentzat garrantzitsuak izan ohi diren azokak.
Erabakia «osasun irizpideetan» oinarrituta dagoela argudiatu du udalak, eta a... |
2021-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/202818/ikastolei-buruzko-bernabe-txostenik-ba-ote-den-galdetu-du-seaskak.htm | Gizartea | Ikastolei buruzko Bernabe txostenik ba ote den galdetu du Seaskak | Frantziako Hezkuntza ministerioko ikuskaritzak 2019an egindako txostenak agerian utzi du murgiltze eredua elebidun bihurtzeko asmoa | Ikastolei buruzko Bernabe txostenik ba ote den galdetu du Seaskak. Frantziako Hezkuntza ministerioko ikuskaritzak 2019an egindako txostenak agerian utzi du murgiltze eredua elebidun bihurtzeko asmoa | Ikastolei buruzko txosten sekreturik ba ote da Frantziako Hezkuntza ministerioko apaletan? Galdera hori egin du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak, Bretainiako Diwan eskolei buruz Yves Bernabe ikuskariak egin zuen txostena argitara atera ondotik. Aurtengo ikasturteari hasiera emateko Seaskak egin duen prentsaurrekoa... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202844/igandean-donostian-eginen-den-manifestaziora-joateko-deia-egin-dute-1313-auziko-auzipetuek.htm | Politika | Igandean Donostian eginen den manifestaziora joateko deia egin dute '13/13 auziko' auzipetuek | '13/13 auziko' epaiketan lekuko gisa deklaratu duten ETAko kide ohi guztiek ukatu egin dute Zuluetak eta Enparantzak harremanik izan dutenik "iraultza zergarekin" edo agindurik eman ziotenik ETAri. Bihar jarraituko du, defentsaren lekuko gehiagoren deklarazioekin. | Igandean Donostian eginen den manifestaziora joateko deia egin dute '13/13 auziko' auzipetuek. '13/13 auziko' epaiketan lekuko gisa deklaratu duten ETAko kide ohi guztiek ukatu egin dute Zuluetak eta Enparantzak harremanik izan dutenik "iraultza zergarekin" edo agindurik eman ziotenik ETAri. Bihar jarraituko du, defent... | Gaur 10:30ean hasi dira Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 auziko saioko lekuoak deklaratzen. Uztailaren 12an hasi zen epaiketa. Zazpi euskal herritar epaitzen ari dira Madrilen, euskal presoekin bitartekaritza lana egiteagatik ETAko kide izateaz akusatuta, eta orotara 77 urteko espetxe zigorra eskatua du... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202845/ecn-cable-group-zigortu-dute-langile-baten-heriotzaren-arduradun-gisa.htm | Ekonomia | ECN Cable Group zigortu dute langile baten heriotzaren arduradun gisa | 165.525 euro ordaindu beharko dizkio beharginaren familiari, urte askoan amiantoaren inguruko prebentzio neurriak urratu zituelako | ECN Cable Group zigortu dute langile baten heriotzaren arduradun gisa. 165.525 euro ordaindu beharko dizkio beharginaren familiari, urte askoan amiantoaren inguruko prebentzio neurriak urratu zituelako | Gasteizeko Gizarte arloko 2. epaitegiak amiantoarekin lotutako beste ebazpen bat eman du behargin baten alde. ECN Cable Group enpresa zigortu du ez zituelako amiantoaren inguruko prenbentzio arauak bete, eta, ondorioz, Echevarría Cablerías del Norterentzat mantentze lanetan aritzen zen behargin batek gaixotasun larria ... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202847/auto-elektrikoa-landabendik-gertuago.htm | Ekonomia | Auto elektrikoa, Landabendik gertuago | Volkswagenek baieztatu du «oso litekeena» dela ID.Life modelo elektriko berria Iruñean edo Martorellen (Katalunia) egitea. | Auto elektrikoa, Landabendik gertuago. Volkswagenek baieztatu du «oso litekeena» dela ID.Life modelo elektriko berria Iruñean edo Martorellen (Katalunia) egitea. | Azken kilometroak baizik ez zaizkio falta auto elektrikoari Euskal Herriko lantegi batera iristeko. Gertu dagoela onartu du Volkswagenek, baina azken bihurguneak gaindituko ote dituen ziurtatzerik ez duela.
Badira, ordea, autogilearen beraren iturriak aipatuz, iritsiko dela ziurtzat ematen dutenak: gaur bertan, Expans... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202848/hirugarren-dosiaz-erabakiko-dute-gaur-espainiako-osasun-publikoko-batzordean.htm | Gizartea | Hirugarren dosiaz erabakiko dute gaur Espainiako Osasun Publikoko Batzordean | Joan den astean EMAk esan zuen ez dela premiazkoa hirugarren dosia hartzea, baina ontzat jo zuen immunoeskasia dutenei ematea. Espero da gaurko bileran bide beretik hartzea erabakia. | Hirugarren dosiaz erabakiko dute gaur Espainiako Osasun Publikoko Batzordean. Joan den astean EMAk esan zuen ez dela premiazkoa hirugarren dosia hartzea, baina ontzat jo zuen immunoeskasia dutenei ematea. Espero da gaurko bileran bide beretik hartzea erabakia. | COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia ematearen egokitasuna aztertuko dute gaur arratsaldean autonomia arteko Osasun Publikoko Batzordean. Joan den astean, EMA Sendagaien Europako Agentziak jakinarazi zuen, gaur egun dauden ebidentzia zientifikoak kontuan harturik, ez dela beharrezkoa txertoaren hirugarren d... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202849/jatetxe-baten-jabea-kondenatu-dute-esplotazioa-eta-abusuak-egitegatik.htm | Gizartea | Jatetxe baten jabea kondenatu dute esplotazioa eta abusuak egitegatik | Legez kanpo langileak ekarri eta ia egun osoko lanera behartzen zituen, kontraturik gabe, baldintza kaskarretan | Jatetxe baten jabea kondenatu dute esplotazioa eta abusuak egitegatik. Legez kanpo langileak ekarri eta ia egun osoko lanera behartzen zituen, kontraturik gabe, baldintza kaskarretan | Orotara hamabi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Irungo jatetxe baten jabeari (Gipuzkoa), langileak esplotatzea eta bi langile emakumezkori abusuak egitea leporatuta. Epaiaren arabera, Mexikotik hiru langile ekarri zituen jatetxera, legez kanpo, eta gero esplotatu egin zituen; asteartetik igan... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202850/xilaba-irailaren-18an-hasiko-da.htm | Kultura | Xilaba irailaren 18an hasiko da | Iaz, pandemia zela-eta etorri neurriengatik, gelditu behar izan zuten Xilaba Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketa. Hastetik antolatu behar izan du berriz Bertsularien Lagunak elkarteak. | Xilaba irailaren 18an hasiko da. Iaz, pandemia zela-eta etorri neurriengatik, gelditu behar izan zuten Xilaba Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketa. Hastetik antolatu behar izan du berriz Bertsularien Lagunak elkarteak. | Astearte goiz honetan aurkeztu du Bertsularien Lagunak elkarteak 2021eko Xilaba. 2020. urtea marraturik agertu dute komunikazio euskarrien azalean, nahi gabe eta atsekabez gelditu behar izan baitzuten txapelketa iaz. 28 bertsolarik hasi bazuten Xilaba joan den urtean, aurten 24k eman dute izena. Lau kanporaketa eginen ... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202851/talibanen-gobernua-laquobehin-behinekoaraquo-izango-da-eta-emakumerik-gabea.htm | Mundua | Talibanen gobernua «behin-behinekoa» izango da, eta emakumerik gabea | Integristek Afganistan gidatuko duen lantaldearen berri eman dute: Mohammad Hasan Akhund mulla izango da gobernuburua, eta Abdul Ghani Baradar gobernuburuordea. Manifestariek Pakistanen esku hartzea salatu dute Kabulen. | Talibanen gobernua «behin-behinekoa» izango da, eta emakumerik gabea. Integristek Afganistan gidatuko duen lantaldearen berri eman dute: Mohammad Hasan Akhund mulla izango da gobernuburua, eta Abdul Ghani Baradar gobernuburuordea. Manifestariek Pakistanen esku hartzea salatu dute Kabulen. | Oraingoz bada ere, hainbestetan hitzemandako «inklusibotik» gutxi izango du talibanek osatu duten gobernuak. Zenbait atzerapenen ostean, integristek Afganistan gidatuko duen lantaldearen berri eman dute gaur, eta hori egiteko agerraldian jakinarazi dute Mohammad Hasan Akhund izango dela herrialdeko gobernuburua; Abdul ... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202852/presoak-gizarteratzeko-blokeoen-berri-eman-dio-foro-sozialak-nafarroako-parlamentuari.htm | Politika | Presoak gizarteratzeko «blokeoen» berri eman dio Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuari | Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin batzartu da. | Presoak gizarteratzeko «blokeoen» berri eman dio Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuari. Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin batzartu da. | Juanje Soria eta Teresa Toda Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin bildu dira gaur, Espainiako Auzitegi Nazionala presoak gizarteratzeko ibilbideetan jartzen ari den oztopoei buruzko txosten monografiko bat emateko, bereziki fiskaltzan izaten dituzten traben ingurukoa... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202853/positibo-tasa-42ra-jaitsi-da-hegoaldean-316-kasu-atzemanda.htm | Gizartea | Positibo tasa %4,2ra jaitsi da Hegoaldean, 316 kasu atzemanda | 20 eta 35 urte artekoei txertatzeko deia egin die Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, %80k baino gutxiagok hartu dutelako txertoaren lehen dosia. | Positibo tasa %4,2ra jaitsi da Hegoaldean, 316 kasu atzemanda. 20 eta 35 urte artekoei txertatzeko deia egin die Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, %80k baino gutxiagok hartu dutelako txertoaren lehen dosia. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Hegoaldeko osasun sistemek 7.475 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta 316 kutsatu zenbatu dituzten horietan. Ondorioz, positiboak %4,2 izan dira. Datuek agerian uzten dute pandemiaren bilakaerak beheranzko joera hartu... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202854/iruneko-udaleko-kultur-teknikari-izendatu-dute-jose-luis-diez-garde-modaren-eta-luxuaren-aditu.htm | Politika | Iruñeko Udaleko kultur teknikari izendatu dute Jose Luis Diez Garde, modaren eta luxuaren "aditu" | Albistearen berri eman, eta zalaparta sortu da sareetan; izan ere, "luxuaren aditu" eta "modari buruzko erakusketen komisario" gisa aurkezten da Diez. | Iruñeko Udaleko kultur teknikari izendatu dute Jose Luis Diez Garde, modaren eta luxuaren "aditu". Albistearen berri eman, eta zalaparta sortu da sareetan; izan ere, "luxuaren aditu" eta "modari buruzko erakusketen komisario" gisa aurkezten da Diez. | Jose Luis Diez Garde izango da hemendik aurrera Iruñeko Udaleko kultur teknikari. Atzo eman zuten izendapenaren berri, eta albistearen berri eman eta berehala sortu zen zalaparta sareetan; izan ere, "luxuaren aditu" eta "modari buruzko erakusketen komisario" gisa aurkezten da Diez. Haren aita ere politikaren arloan ari... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202855/izurdeen-bisita-berriz-donostiako-badian.htm | Bizigiro | Izurdeen bisita berriz Donostiako badian | Miresmenez hartu dute herritarrek itsasoko ugaztunon agerraldia. | Izurdeen bisita berriz Donostiako badian. Miresmenez hartu dute herritarrek itsasoko ugaztunon agerraldia. | Izurde talde bat agertu zen atzo arratsaldean Donostiako uretan. Ondarreta hondartzan zeuden herritarren artean ikusmin handia piztu zuen. Abuztu amaieran ere izurdeak agertu ziren badian. |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202856/gaueko-aisialdiak-35000-eurorainoko-laguntzak-eskatu-ahal-izango-ditu-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Gaueko aisialdiak 35.000 eurorainoko laguntzak eskatu ahal izango ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Eusko Jaurlaritzak hamabi milioi euroko funts bat bideratu du sektorearentzat, COVIDak eragin dien kaltea arintzeko | Gaueko aisialdiak 35.000 eurorainoko laguntzak eskatu ahal izango ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak hamabi milioi euroko funts bat bideratu du sektorearentzat, COVIDak eragin dien kaltea arintzeko | Lokalen neurriaren eta baliatzen duten langile kopuruaren arabera, 12.000 eta 35.000 eurorainoko laguntzak eskatu ahal izango dituzte gaueko aisialdiko sektoreko enpresariek. Eusko Jaurlaritzak hamabi milioi euroko funtsa jarri du martxan diru laguntza horiek sektorean banatzeko; laguntza horiek ez dira maileguak, eta ... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202857/oier-oa-datorren-otsailean-epaituko-dute-frantziako-estatuan-egoteko-debekua-urratzeagatik.htm | Politika | Oier Oa datorren otsailean epaituko dute, Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik | Gaur egitekoa zuten auzia, Baionan, baina epaileak gibelatzea onartu du. Anartean, azaroaren 8an Parisko Auzitegiak Oaren debekua kentzeko helegitea aztertuko du. | Oier Oa datorren otsailean epaituko dute, Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik. Gaur egitekoa zuten auzia, Baionan, baina epaileak gibelatzea onartu du. Anartean, azaroaren 8an Parisko Auzitegiak Oaren debekua kentzeko helegitea aztertuko du. | Larresoron (Lapurdi) bizi zen Oier Oa azken urteetan. Iragan azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, bideko kontrol batean, eta Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik auzipetu zuten. Iragan martxoan, Baionako prokuradoreak zigor proposamen bat egin zion: lau hilabeteko espetxe zigorra, gibelapenarekin. Ba... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202858/unai-romano-zilbetiko-pagadian-erreportajea-emango-du-hamaikak-gaur-2200etan.htm | Bizigiro | 'Unai Romano Zilbetiko pagadian' erreportajea emango du Hamaikak gaur, 22:00etan | Hogei urte bete dira Romano Guardia Zibilak atxilotu zuenetik eta bost egunez torturapean izan zuenetik. | 'Unai Romano Zilbetiko pagadian' erreportajea emango du Hamaikak gaur, 22:00etan. Hogei urte bete dira Romano Guardia Zibilak atxilotu zuenetik eta bost egunez torturapean izan zuenetik. | 2001eko irailaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Unai Romano gasteiztarra, eta haren esku egon zen bost egunez, inkomunikatuta. Ikoniko bilakatu da haren kasua, gehienetan ez bezala atxilotua izan osteko egoeraren argazkia zabaldu zelako. 30 orduz inkomunikaturik eduki zuten, Madrilen, erietxera eraman behar izan zu... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202859/hamaika-kantu-azken-uda-dantza-ilustratzeko.htm | Kultura | Hamaika kantu 'Azken Uda Dantza' ilustratzeko | Eskualdun makila, Lepoan hartu ta segi aurrera, Brodatzen ari nintzen, Lau teilatu eta beste hamaika kantu bildu ditu BERRIAk Azken Uda Dantza bilduman. Testuinguru eta istorio askoren lekuko dira abesti guztiak. | Hamaika kantu 'Azken Uda Dantza' ilustratzeko. Eskualdun makila, Lepoan hartu ta segi aurrera, Brodatzen ari nintzen, Lau teilatu eta beste hamaika kantu bildu ditu BERRIAk Azken Uda Dantza bilduman. Testuinguru eta istorio askoren lekuko dira abesti guztiak. | Estibalitz Robles-Arangiz Estitxu abeslariaren Eskualdun makila kantuak eman zion hasiera ekainean BERRIAren Azken Uda Dantza kantu bildumari. Bildumako lehena izan zen, eta haren atzetik etorri dira beste hamaika hitz eta doinu, horietako bakoitza une baten, talde baten eta testuinguru baten lekuko.
1960ko hamarkadar... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202860/azken-mendeko-udarik-beroena-izan-da-hau-europan.htm | Gizartea | Azken mendeko udarik beroena izan da hau Europan | Copernicus zerbitzuak kaleratutako behin-behineko txostenaren arabera, alde handiak izan dira Europako eskualde batzuetatik besteetara. | Azken mendeko udarik beroena izan da hau Europan. Copernicus zerbitzuak kaleratutako behin-behineko txostenaren arabera, alde handiak izan dira Europako eskualde batzuetatik besteetara. | Copernicus zerbitzuak bildutako datuen arabera, azken mende osoko hiruhilekorik beroena izan da pasatu berri den hau Europako kontinentean. Hain zuzen ere, gradu bat beroagoa izan da, batez beste, 1991-2020ko aldiko udak baino.
Ekain, uztail eta abuztuko tenperaturak jaso ditu Europako Batasuneko klima aldaketarako da... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202861/esan-dute-bederatzi-hilabetean-era-egongo-dela-kontinente-guztietako-heldu-guztiak-txertatzeko.htm | Gizartea | Esan dute bederatzi hilabetean era egongo dela «kontinente guztietako heldu guztiak» txertatzeko | Egun hilean 1.500 milioi dosi ekoizten direla esan dute botika konpainiek, eta onbidean txertoa behar den toki guztietara helduko dela hilabete batzuen bueltan | Esan dute bederatzi hilabetean era egongo dela «kontinente guztietako heldu guztiak» txertatzeko. Egun hilean 1.500 milioi dosi ekoizten direla esan dute botika konpainiek, eta onbidean txertoa behar den toki guztietara helduko dela hilabete batzuen bueltan | COVID-19aren aurkako txertoen ekoizpena asko bizkortu da hilabeteotan. Egun hilean 1.500 dosi ekoizten dituztela esan dute botika konpainiek, eta, onbidean, bederatzi hilabetean behar adina dosi egongo direla munduko populazio heldu guztiari txertoa jartzeko. Areago ere egin dute, heldu den urtearen hasieran «kontinent... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202862/espetxe-eskumenarekin-aurreikuspen-faltaz-jokatzea-egotzi-dio-ugtk-jaurlaritzari.htm | Politika | Espetxe eskumenarekin «aurreikuspen faltaz» jokatzea egotzi dio UGTk Jaurlaritzari | Elkarretaratzera deitu du ELAk biharko, espetxe sistema «demokratiko eta gizatiarrago» baten alde. | Espetxe eskumenarekin «aurreikuspen faltaz» jokatzea egotzi dio UGTk Jaurlaritzari. Elkarretaratzera deitu du ELAk biharko, espetxe sistema «demokratiko eta gizatiarrago» baten alde. | Eusko Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena, eta neurri berriek 700 bat langileri eragingo diete. Horren aurrean, espetxeetako langileen artean nagusi den Acaip-UGT sindikatuak bere ikuspegia azaltzeko prentsaurreko bat eman du gaur. Jose Ramon Lopez Acaip-UGT sindikatuko presidentearen ara... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202863/tubacex-korapiloa-are-estuago.htm | Ekonomia | Tubacex: korapiloa are estuago | Aldi baterako erregulazioa luzatzeko negoziazio antzuek agerian utzi dute zuzendaritzaren eta langile batzordearen jarrerak oso urrun daudela. Amurrio eta Laudioko plantetako langileek 209 egun daramatzate greban | Tubacex: korapiloa are estuago. Aldi baterako erregulazioa luzatzeko negoziazio antzuek agerian utzi dute zuzendaritzaren eta langile batzordearen jarrerak oso urrun daudela. Amurrio eta Laudioko plantetako langileek 209 egun daramatzate greban | Tubacexeko lan gatazka konpontzetik oso urrun dagoela dirudi. Amurrioko eta Laudioko (Araba) plantetako langileek 209 egun daramatzate greban eta luzaroan eusteko prestatu beharko dute. Azken astean langile batzordeak eta enpresako zuzendaritzak lau bilera agin dituzte indarrean zegoen aldi baterako enplegu erregulazio... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202864/espainiako-osasun-publikoko-batzordeak-erabaki-du-hirugarren-dosia-jartzea-immunoeskasia-dutenei.htm | Gizartea | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du hirugarren dosia jartzea immunoeskasia dutenei | Hirugarren dosia hartzeko aukera izango dute transplanteren bat izan duten pertsonek. Erabaki dute ez dutela berrogeialdirik egin beharko txertatuta dauden edo gaitza azken 180 egunetan igaro duten ikasleek eta irakasleek. | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du hirugarren dosia jartzea immunoeskasia dutenei. Hirugarren dosia hartzeko aukera izango dute transplanteren bat izan duten pertsonek. Erabaki dute ez dutela berrogeialdirik egin beharko txertatuta dauden edo gaitza azken 180 egunetan igaro duten ikasleek eta irakasleek. | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko dietela immunoeskasi «larria» duten pertsonei. Zehazki, honakoek jasoko dute: organo solidoren bat transplantatu dietenek; guraso hematopoietikoengandik transplantea hartutakoek; eta CD20aren kontrako sendagaiak h... |
2021-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/202865/nafarroako-gobernuak-abenduaren-1ean-jasoko-du-trafiko-eskumena.htm | Politika | Nafarroako Gobernuak abenduaren 1ean jasoko du trafiko eskumena | Espainiako eta Nafarroako gobernuak egun horretan batzartuko dira transferentzia sinatzeko | Nafarroako Gobernuak abenduaren 1ean jasoko du trafiko eskumena. Espainiako eta Nafarroako gobernuak egun horretan batzartuko dira transferentzia sinatzeko | Mende erdiaren ondoren, trafiko eskumena berreskuratzeko gutxi falta du Nafarroak. Abenduaren 1ean, Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak osatutako Transferentzien Batzordea elkartuko da, eskumen horren transferentzia gauzatzeko. Atzo iluntzean eman zuen Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak akordioaren berr... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202886/irailaren-11ko-atentatuetan-hil-zituzten-bi-lagunen-gorpuzkiak-identifikatu-dituzte-hogei-urte-geroago.htm | Mundua | Irailaren 11ko atentatuetan hil zituzten bi lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte hogei urte geroago | Aseguru etxe bateko langile batenak eta anonimotasuna gorde nahi izan duten gizon batenak dira. | Irailaren 11ko atentatuetan hil zituzten bi lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte hogei urte geroago. Aseguru etxe bateko langile batenak eta anonimotasuna gorde nahi izan duten gizon batenak dira. | Larunbatean hogei urte beteko dira AEBetako irailaren 11ko atentatuak izan zirenetik. 2.753 hildako utzi zituzten Dorre Bikien kontrako erasoek, eta hogei urte geroago gorpuzkiak identifikatzen jarraitzen dute. New Yorkeko agintariek jakinarazi dutenez, duela gutxi beste bi gorpuzki identifikatu dituzte: 1.646 eta 1.64... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202887/abortua-zigortzea-konstituzioaren-kontrakoa-dela-ebatzi-du-mexikoko-gorenak.htm | Mundua | Abortua zigortzea konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Mexikoko Gorenak | Orain arte abortatu ezin zen 28 estatutan zuzenean eragingo du erabakiak. | Abortua zigortzea konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Mexikoko Gorenak. Orain arte abortatu ezin zen 28 estatutan zuzenean eragingo du erabakiak. | Mexikoko Auzitegi Gorenak konstituzioaren kontrakotzat jo zuen atzo abortatzeagatik zigortzea, iparraldeko Coahuila estatuko lege baten artikuluak ezabatzea erabaki zuenean. Hala, ebazpenak soilik estatu horri eragingo dio, baina, aldi berean, «nahitaezko irizpide bat» finkatu du antzeko kasuez ebatzi beharko duten epa... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202888/herriko-etxeak-diru-laguntza-eskaerak-frantsesez-egitera-behartzen-dituela-salatu-dute-hendaiako-eragileek.htm | Gizartea | Herriko etxeak diru-laguntza eskaerak frantsesez egitera behartzen dituela salatu dute Hendaiako eragileek | Gutun bat bidali diote Kotte Ezenarro auzapezari, eta elkarretaratzea eginen dute gaur arratsean, herriko etxe aitzinean | Herriko etxeak diru-laguntza eskaerak frantsesez egitera behartzen dituela salatu dute Hendaiako eragileek. Gutun bat bidali diote Kotte Ezenarro auzapezari, eta elkarretaratzea eginen dute gaur arratsean, herriko etxe aitzinean | Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren udal garapenean proiektu pilotu izateko hitzarmena izenpetu zuen Hendaiako (Lapurdi) Herriko Etxeak joan den apirilean, baina hendaiarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izateko bidea falta da oraindik. Joan den uztailaren 31n iragan zen herriko kontseiluan diru-laguntza... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202889/tubacex-eta-langileak-negoziatzeko-prest-daude-baina-marra-gorri-zorrotzekin.htm | Ekonomia | Tubacex eta langileak negoziatzeko prest daude, baina marra gorri zorrotzekin | Sindikatuek helegitea kentzeko eskatu dute; enpresa, aldiz, kaleratzeen eragina berdinduko luketen murrizketa «estrukturalak» onartzeko prest legoke | Tubacex eta langileak negoziatzeko prest daude, baina marra gorri zorrotzekin. Sindikatuek helegitea kentzeko eskatu dute; enpresa, aldiz, kaleratzeen eragina berdinduko luketen murrizketa «estrukturalak» onartzeko prest legoke | Tubacexeko zuzendaritzak eta langile batzordeak negoziazioari ate bat irekitzeko prest daude, hori bai, biek marra gorriak ezarri dituzte elkarrekin esertzeko. Zuzendaritzak berretsi du ez duela kenduko egin asmo zituen 129 kaleratzeak indargabetu zituen ebazpenaren aurkako helegitea; oraingoan, baina, salbuespen bat e... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202890/milioi-bat-migratzaileri-paperak-emateko-prozedura-hasi-du-bogotak.htm | Mundua | Milioi bat migratzaileri paperak emateko prozedura hasi du Bogotak | Behin-behinekoa izango da jasoko duten baimena. 10.000 migratzaile baino gehiago harrapatuta daude Kolonbia eta Panamaren arteko mugan. | Milioi bat migratzaileri paperak emateko prozedura hasi du Bogotak. Behin-behinekoa izango da jasoko duten baimena. 10.000 migratzaile baino gehiago harrapatuta daude Kolonbia eta Panamaren arteko mugan. | Urte amaierarako milioi bat migratzaileri behin-behinean Kolonbian geratzeko baimena eman nahi die Bogotak. Ivan Duque presidentearen arabera, haietatik gehienek hasia dute Internet bidezko prozedura, eta dagoeneko lortu dute dokumentu biometrikoa. Venezuelatik ihesi joandakoak dira horietatik gehienak.
Behin-behineko... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202891/intzidentzia-tasa-150-kasura-jaitsi-nahi-du-jaurlaritzak-datozen-asteetan.htm | Gizartea | Intzidentzia tasa 150 kasura jaitsi nahi du Jaurlaritzak datozen asteetan | ZIUetako gaixoen kopurua ere «lehen agertokiko zenbaki baxuenetan» kokatu nahi du, eta biztanleriaren %90 txertatuta egon dadin espero du. | Intzidentzia tasa 150 kasura jaitsi nahi du Jaurlaritzak datozen asteetan. ZIUetako gaixoen kopurua ere «lehen agertokiko zenbaki baxuenetan» kokatu nahi du, eta biztanleriaren %90 txertatuta egon dadin espero du. | Bi asteren buruan intzidentzia tasa metatuak behera egin dezala, 100.000 biztanleko 150 kasu baino gutxiago izateraino. Horixe da Eusko Jaurlaritzaren helmuga, eta 14 egunen buruan lortu nahi du. Horrez gain, beste hainbat helburu ere zehaztu ditu, eta Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nag... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202892/nerea-eizagirrek-2023ra-arte-luzatu-du-kontratua-realarekin.htm | Kirola | Nerea Eizagirrek 2023ra arte luzatu du kontratua Realarekin | 2022ko ekainean amaitzen zitzaion kontratua kapitainari. Gustura agertu da talde txuri-urdinean segitzeagatik. | Nerea Eizagirrek 2023ra arte luzatu du kontratua Realarekin. 2022ko ekainean amaitzen zitzaion kontratua kapitainari. Gustura agertu da talde txuri-urdinean segitzeagatik. | Realak egungo taldeko izar eta kapitaina lotu du: Nerea Eizagirre. Tolosako erdilariari datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua, eta beste urtebeterako luzatu du: 2023 arte. "Hau nire etxea da, eta hasieratik garbi izan nuen hemen segitu nahi nuela. Gauzak ondo atera dira, eta egun berezia eta pozga... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202893/gutxienez-41-lagun-hil-dira-indonesiako-espetxe-batek-su-hartzean.htm | Mundua | Gutxienez 41 lagun hil dira Indonesiako espetxe batek su hartzean | Lehen hipotesien arabera, zirkuitulabur batek piztu du sua. Tangerang espetxea 600 preso hartzeko prestatua dago, baina 2.000 baino gehiago zeuden ezbeharraren unean. | Gutxienez 41 lagun hil dira Indonesiako espetxe batek su hartzean. Lehen hipotesien arabera, zirkuitulabur batek piztu du sua. Tangerang espetxea 600 preso hartzeko prestatua dago, baina 2.000 baino gehiago zeuden ezbeharraren unean. | Indonesiako Tangerang hiriko espetxean piztutako sutean, gutxienez 41 preso hil dira, eta beste 80 inguru zauritu —zortzi, larri—, Poliziaren arabera. Kartzelako arduradunek jakinarazi dutenez, litekeena da instalazio elektrikoaren zirkuitulabur batek eragin izana ezbeharra. Sutea gaur goizaldean piztu da, eta suhiltza... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202894/iparrorratzak-leloarekin-egingo-dute-atlantikaldia-jaialdia.htm | Kultura | 'Iparrorratzak' leloarekin egingo dute Atlantikaldia jaialdia | Oum, Alos Quarte, Sharon Shannon, Joseba Tapia, Ladama, Olatz Salvador, Arat Kilo & Mamani Keita, Mad Muasel, Che Sudaka, Zuriñe Hidalgo eta Arima Soul ariko dira Errenteriako festibalean, hilaren 23tik 26ra. | 'Iparrorratzak' leloarekin egingo dute Atlantikaldia jaialdia. Oum, Alos Quarte, Sharon Shannon, Joseba Tapia, Ladama, Olatz Salvador, Arat Kilo & Mamani Keita, Mad Muasel, Che Sudaka, Zuriñe Hidalgo eta Arima Soul ariko dira Errenteriako festibalean, hilaren 23tik 26ra. | Zortzigarren urtez antolatu dute Errenterian (Gipuzkoa) Atlantikaldia, kulturen arteko elkarbizitza helburu duen jaialdia. Hori izan du jomuga hasieratik, eta aurten ere norabide horretan antolatu dute lau eguneko programazioa. Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak gaur egindako aurkezpenean azaldu duenez, «elkarbizitza ... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202895/eneko-goiburuk-irabazi-du-ordiziako-gazta-txapelketa.htm | Bizigiro | Eneko Goiburuk irabazi du Ordiziako gazta txapelketa | Bigarren Joseba Insausti ordiziarra izan da, eta hirugarren, Beñat Egaña mutrikuarra. 9.400 euro ordaindu dituzte enkantean gazta erdi irabazlearen truke. | Eneko Goiburuk irabazi du Ordiziako gazta txapelketa. Bigarren Joseba Insausti ordiziarra izan da, eta hirugarren, Beñat Egaña mutrikuarra. 9.400 euro ordaindu dituzte enkantean gazta erdi irabazlearen truke. | Ateak itxita bada ere, Ordiziako Ardi Latxa gazta txapelketak ez du hutsik egin aurtengoan ere. 45 gazta aurkeztu dira, iaz baino 2 gehiago. Goierrin geratu dira aurten lehen bi sariak. Eneko Goiburu segurarrak irabazi du lehiaketa, Ondarre gaztandegikoak. Bigarren Joseba Insausti ordiziarra izan da, Otatza gaztandegik... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202896/maitena-euskarazko-opera-berreskuratzen-duen-diskoa-kaleratu-du-bilboko-koral-elkarteak.htm | Kultura | 'Maitena' euskarazko opera berreskuratzen duen diskoa kaleratu du Bilboko Koral Elkarteak | XIX. mende amaieran sortu, eta euskarazko lehen lan lirikoetako bat da Charles Colin konpositorearena. Mugarritzat daukate adituek, baina, orain arte, artxiboetan ahaztuta egon da haren musika | 'Maitena' euskarazko opera berreskuratzen duen diskoa kaleratu du Bilboko Koral Elkarteak. XIX. mende amaieran sortu, eta euskarazko lehen lan lirikoetako bat da Charles Colin konpositorearena. Mugarritzat daukate adituek, baina, orain arte, artxiboetan ahaztuta egon da haren musika | XIX. mende amaiera aldera estreinatu zuten Charles Colin konpositoreak eta Etienne Decrept idazleak sortutako euskarazko Maitena opera, eta, une hartan izandako arrakasta gorabehera, adituen arteko zurrumurru huts bilakatzeko arriskuan utzia zuen historiak. Musikologo askok aipatzen zuten lana mugarritzat, baina entzun... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202897/gaitza-zuten-35-lagun-hil-dira-aurreko-astean-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Gaitza zuten 35 lagun hil dira aurreko astean Hego Euskal Herrian | Beste 326 kasu zenbatu dira, eta positibo tasa %4,1 da. | Gaitza zuten 35 lagun hil dira aurreko astean Hego Euskal Herrian. Beste 326 kasu zenbatu dira, eta positibo tasa %4,1 da. | Transmisioaren arintze betean, birusarekin loturiko heriotzen gaineko datuetan ez da hobekuntza argirik ikusten. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, abuztuaren 30etik irailaren 5era gutxienez 35 pertsona zendu dira gaitzarekin Hego Euskal Herrian; horietatik 30 Araban, Bizkaian ... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202898/heldu-den-urtean-barruan-desfilatzeko-aukera-eskatu-du-jaizkibelek.htm | Gizartea | Heldu den urtean «barruan» desfilatzeko aukera eskatu du Jaizkibelek | Bigarren urtez jarraian, ez da alardeko desfilerik izan, koronabirusagatik, baina 11:00etako mezari eutsi diote alarde parekideko eta udaleko kideek. Alarde baztertzailekoek bertze meza bat egin dute, 09:30ean. Jaizkibelek deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute eguerdian, alarde parekide eta publikoa eskatzeko. | Heldu den urtean «barruan» desfilatzeko aukera eskatu du Jaizkibelek. Bigarren urtez jarraian, ez da alardeko desfilerik izan, koronabirusagatik, baina 11:00etako mezari eutsi diote alarde parekideko eta udaleko kideek. Alarde baztertzailekoek bertze meza bat egin dute, 09:30ean. Jaizkibelek deituta, elkarretaratze jen... | Hogeita bortz urte bete dira aurten hainbat emakume Hondarribiko (Gipuzkoa) alardean desfilatzen saiatu zirenetik, baina urtemuga alardeko desfilerik gabe gogoratu behar izan dute. Izan ere, bigarren urtez jarraian ez da alardearen desfilerik izan Hondarribian, osasun egoerak ezarritako murrizketen ondorioz. Iaz bezala... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202899/abee-baten-itzala-gero-eta-luzeagoa-da-gasteizko-mercedesen.htm | Ekonomia | ABEE baten itzala gero eta luzeagoa da Gasteizko Mercedesen | Mercedesek beste astebetez geldituko du ekoizpena: hirugarren astea jarraian. Gasteizko fabrikako zuzendaritzak dio txipen eskasiaren auzia ez dela konpondu | ABEE baten itzala gero eta luzeagoa da Gasteizko Mercedesen. Mercedesek beste astebetez geldituko du ekoizpena: hirugarren astea jarraian. Gasteizko fabrikako zuzendaritzak dio txipen eskasiaren auzia ez dela konpondu | Gasteizko Mercedesen, tentsioa gora egiten ari da, langileak ikusten ari direlako fabrika ez dela berreskuratzen ari bere ohiko jarduera. Langile batzordeak jakinarazi du datorren aste osoan ere ekoizpena geldirik izango duela Euskal Herriko lan zentro handienak. 5.000 behargin dituen plantan osagai jakin batzuen horni... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202900/nafarroak-kirol-eta-kultur-jardueretarako-edukierak-zabalduko-ditu-ostiraletik.htm | Gizartea | Nafarroak kirol eta kultur jardueretarako edukierak zabalduko ditu ostiraletik | Gune itxietan, gehienezko edukiera %40koa izanen da; kalean, %60koa. Halaber, Nafarroako Gobernuak iragarri du hilaren 17tik aitzina arinduko dituztela ostalaritzarekin loturiko mugak. | Nafarroak kirol eta kultur jardueretarako edukierak zabalduko ditu ostiraletik. Gune itxietan, gehienezko edukiera %40koa izanen da; kalean, %60koa. Halaber, Nafarroako Gobernuak iragarri du hilaren 17tik aitzina arinduko dituztela ostalaritzarekin loturiko mugak. | Pandemiaren bilakaera noranzko onean da gaur egun, bai transmisioan eta baita ospitaleen presioan ere; horregatik da posible neurriak arintzea». Hitz horiek erabilita argudiatu du Nafarroako Gobernuko bozeramaile Javier Remirezek herrialdeko osasun agintarien azken iragarpena. Hain zuzen, COVID-19ari kontra egiteko mug... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202901/kamioilari-bat-hil-da-istripuz-igantziko-harrobian.htm | Ekonomia | Kamioilari bat hil da istripuz, Igantziko harrobian | Haren ibilgailua irauli egin da, materiala deskargatzen ari zela. | Kamioilari bat hil da istripuz, Igantziko harrobian. Haren ibilgailua irauli egin da, materiala deskargatzen ari zela. | Istripu bat gertatu da gaur eguerdian Igantziko harrobian (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli egin da eta ibilgailuko gidaria hil egin da horren ondorioz.
Hildakoak 55 urte zituen, eta Irungoa zen (Gipuzkoa).
Arantza eta Igantziko medikuak eta erizainak eta suh... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202902/erraustegiaren-aurkako-giza-kate-bat-egingo-dute-igandean-kontxako-hondartzan.htm | Gizartea | Erraustegiaren aurkako giza kate bat egingo dute igandean Kontxako hondartzan | «Hondakinei irtenbide jasangarriagoa emateko» eskatuz egingo du protesta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Kontxako estropaden egunean. | Erraustegiaren aurkako giza kate bat egingo dute igandean Kontxako hondartzan. «Hondakinei irtenbide jasangarriagoa emateko» eskatuz egingo du protesta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Kontxako estropaden egunean. | Zubietako erraustegiaren aurkako borroka oraindik indarrean dela azpimarratuz, haren aurkako mobilizazio berri bat iragarri du gaur Donostian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Igandeko 11:00etan, Kontxako estropaden bigarren jardunaldiko gizonen txanda hasterakoan, giza kate bat egingo dute Kontxako hondartzan eta pa... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202903/poloniako-masterchef-baita-ontildeatin-ere.htm | Bizigiro | Poloniako 'Masterchef', baita Oñatin ere | Programaren finaleko saioetako bat Plaza Berrian grabatuko dute. | Poloniako 'Masterchef', baita Oñatin ere. Programaren finaleko saioetako bat Plaza Berrian grabatuko dute. | Hamar edizio egin ditu dagoeneko Poloniako Masterchef saioak, eta, aurtengo finaleko saio bat grabatzeko, Europa osoa gurutzatu dute Masterchef-eko kamioiek. Hain zuzen, Gasteizko Ciudad de Vitoria (Gasteizko Hiria) hotelaren aurrean gelditu ziren atzo. Izan ere, gaur Arabako hiriburuko Plaza Berrian grabatuko dute sai... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202904/irregulartasunak-salatu-dituzte-1313ko-abokatuen-bulegoko-miaketetan.htm | Politika | Irregulartasunak salatu dituzte 13/13ko abokatuen bulegoko miaketetan | Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoak azaldu du «harrituta» geratu zela Sarriegiren eta Enparantzaren bulegoak arakatzean Guardia Zibilak zerabilen «zehaztasunarekin». | Irregulartasunak salatu dituzte 13/13ko abokatuen bulegoko miaketetan. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoak azaldu du «harrituta» geratu zela Sarriegiren eta Enparantzaren bulegoak arakatzean Guardia Zibilak zerabilen «zehaztasunarekin». | Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 auziko saioko lekukoak deklaratzen jarraitu dute gaur —zazpi euskal herritar epaitzen ari dira Madrilen, euskal presoekin bitartekaritza lana egiteagatik ETAko kide izateaz akusatuta—. Defentsaren lekukoek atzo defendatu zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ez zegoela ETA... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202905/hiri-garaikideen-erronkak-aztertuko-dituzte-hiru-egunez-irunean.htm | Kultura | Hiri garaikideen erronkak aztertuko dituzte hiru egunez Iruñean | VI. Nazioarteko Arkitektura Kongresua abiatu da gaur Iruñean. Hainbat adituk hirien arazoak izango dituzte hizpide ostiralera arte. Antzolatzaileek hirien dimentsio publikoaren garrantzia aldarrikatu dute. | Hiri garaikideen erronkak aztertuko dituzte hiru egunez Iruñean. VI. Nazioarteko Arkitektura Kongresua abiatu da gaur Iruñean. Hainbat adituk hirien arazoak izango dituzte hizpide ostiralera arte. Antzolatzaileek hirien dimentsio publikoaren garrantzia aldarrikatu dute. | Garatutako hirien arazoak identifikatzea eta horiei modu eraikitzailean heltzea, etorkizunerako nahi dituzten hiriak sortzen hasteko. Hori da VI. Nazioarteko Arkitektura Kongresuaren xede nagusia. Gaur eguerdian abiatu da, Iruñean, Nahi dugun hiria goiburupean, eta hiru egunez nazioarteko hainbat adituren hitzaldiak ha... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202908/32-urteko-gizon-bat-desagertu-da-elorrion.htm | Gizartea | 32 urteko gizon bat desagertu da Elorrion | Astelehen gauean desagertu zen gizona. Edozein informazio izanez gero larrialdi zerbitzuei jakinarazteko deia egin dute. | 32 urteko gizon bat desagertu da Elorrion. Astelehen gauean desagertu zen gizona. Edozein informazio izanez gero larrialdi zerbitzuei jakinarazteko deia egin dute. | Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak 32 urteko gizonezko baten bila dabiltza. Astelehen gauean ikusi zuten gizona azkenekoz, Elorrion (Bizkaia). Bilaketa lanetan ari dira orain Elorrio inguruan, gehienbat gizona ibili ohi zen lekuetan.
Bilaketa errazteko, gizonaren itxura fisikoaren berri eman dut... |
2021-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/202909/hegoaldean-bihar-has-daiteke-immunoeskasia-dutenei-eta-kimioterapian-direnei-hirugarren-dosia-jartzen.htm | Gizartea | Hegoaldean bihar has daiteke immunoeskasia dutenei eta kimioterapian direnei hirugarren dosia jartzen | Espainiako Lurralde Arteko Osasun Batzordeak onespena eman dio txertoaren hirugarren dosia ziztatzen hasteari, Osasun Publikoko Batzordearen urratsak segituta. | Hegoaldean bihar has daiteke immunoeskasia dutenei eta kimioterapian direnei hirugarren dosia jartzen. Espainiako Lurralde Arteko Osasun Batzordeak onespena eman dio txertoaren hirugarren dosia ziztatzen hasteari, Osasun Publikoko Batzordearen urratsak segituta. | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen COVID-19aren kontrako hirugarren dosiari buruz; egoki ikusi zuten immunoeskasia duten eriei ematea. Hain zuzen, ideia hori babestu du gaur Lurralde Arteko Osasun Batzordeak, aho batez, eta bihar bertan hasten ahalko dira prozesuarekin Hego Euskal Herrian.
Halabe... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202935/natura-udaren-miratik.htm | Bizigiro | Natura, udaren miratik | Gaizka Untzuetak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazki lehiaketa, Katalunian ateratako argazki batekin. | Natura, udaren miratik. Gaizka Untzuetak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazki lehiaketa, Katalunian ateratako argazki batekin. | Iluntzeko bainua argazkiarekin, Gaizka Untzuetak jaso du lehen saria BERRIAren Udako Argazki Lehiaketa. Arratsalde-gau partean ateratako argazkia da, Tamariun, Katalunian.
Bigarren saria Unai Pagaldayk jasoko du, Gasteizen erleei egindako argazkiarengatik.
Nabarmendu diren beste argazkien artean daude Joxepi Monjek a... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202936/gidari-bat-hil-da-alkizan-gertaturiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Gidari bat hil da Alkizan gertaturiko istripu batean | Alkiza eta Asteasu arteko GI-3630 errepidean gertatu da istripua. Hildakoa emakumezko bat da. | Gidari bat hil da Alkizan gertaturiko istripu batean. Alkiza eta Asteasu arteko GI-3630 errepidean gertatu da istripua. Hildakoa emakumezko bat da. | Gidari bat hil da gaur GI-3630 errepidean, Alkiza eta Asteasu artean (Gipuzkoa) gertaturiko istripu batean. Hasieran zabaldu dute hildakoa gizonezkoa zela, baina emakumea dela zehaztu dute gero.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gidariaren autoa errepidetik atera da. Larrialdi zerbitzuek gidaria hi... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202937/nafarroak-09ko-defizita-hitzartu-du-espainiako-gobernuarekin.htm | Ekonomia | Nafarroak %0,9ko defizita hitzartu du Espainiako Gobernuarekin | Egonkortasun legea etenda dagoenez, helburu hori ez betetzeak ez du zigorrik eragingo. | Nafarroak %0,9ko defizita hitzartu du Espainiako Gobernuarekin. Egonkortasun legea etenda dagoenez, helburu hori ez betetzeak ez du zigorrik eragingo. | Nafarroak aukera izango du datorren urtean ere aurrekontu hedakor bat egiteko. Datorren urterako BPGaren %0,9ko defizit bat hitzartu du Espainiako Gobernuarekin, iaz izan zuenaren antzekoa (-%0,95). Eurotan, gutxi gorabehera, 190 milioi euroren zuloa egin ahal izango du Iruñeko gobernuak.
Hitzartutakoa, berez, ez da d... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202938/pjd-islamista-125-eserlekutik-hamahirura-jaitsi-da-ordezkarien-ganberan.htm | Mundua | PJD islamista 125 eserlekutik hamahirura jaitsi da Ordezkarien Ganberan | Lurrikara politikoa izan da Marokon, eta RNIk bildu du eserleku kopururik handiena, 37 aulkitik 102ra igota. | PJD islamista 125 eserlekutik hamahirura jaitsi da Ordezkarien Ganberan. Lurrikara politikoa izan da Marokon, eta RNIk bildu du eserleku kopururik handiena, 37 aulkitik 102ra igota. | Agintea irauli dute Marokon, eta lurrikara politikoa erabatekoa izan da. 2011ko protesten osteko bi agintaldietako koalizio gobernuetako buru izan da PJD Justizia eta Garapena alderdi islamista, eta uste baino kolpe handiagoa jaso du, eta Ordezkarien Ganberan 125 eserleku izatetik soilik hamahiru biltzera igaro da —395... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202939/zor-erosketaren-erritmoa-motelduko-du-europako-banku-zentralak.htm | Ekonomia | Zor erosketaren erritmoa motelduko du Europako Banku Zentralak | Inflazioaren igoeraren eta suspertze ekonomikoaren ondorioz, ezohiko neurriak arintzeko presioa handitu dute ortodoxoek. | Zor erosketaren erritmoa motelduko du Europako Banku Zentralak. Inflazioaren igoeraren eta suspertze ekonomikoaren ondorioz, ezohiko neurriak arintzeko presioa handitu dute ortodoxoek. | Europako Banku Zentraleko usoen eta belatzen arteko eztabaida amaigabea fase berri batean sartu da. Pandemia lehertu zenetik, usoen tesia nagusitu da, hau da, eurogunean jarduera ekonomikoari eusteko gehiago egin behar da, eta ez gutxiago. Atzo, ordea, belatzek aspaldiko partez ikusi zuten beren eskaeren aldeko keinu b... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202940/gaur-ez-bada-biharko-nahi-dute-gutxieneko-soldataren-igoera-sindikatuek.htm | Ekonomia | «Gaur ez bada, biharko» nahi dute gutxieneko soldataren igoera sindikatuek | UGTk eta CCOOk «bukatutzat» jotzen dute negoziazioa, eta ez lukete «onargarritzat» hartuko igoera ez gauzatzea hurrengo ministro kontseiluan | «Gaur ez bada, biharko» nahi dute gutxieneko soldataren igoera sindikatuek. UGTk eta CCOOk «bukatutzat» jotzen dute negoziazioa, eta ez lukete «onargarritzat» hartuko igoera ez gauzatzea hurrengo ministro kontseiluan | Espainiako Elkarrizketa Sozialerako Mahaian parte hartu duten sindikatuek ez dakite zertara datorren atzerapena. Gutxieneko soldataren inguruan eragile sozialen posizioa argi geratu da bi saioren ondoren, eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordok ez du ikusten arrazoirik igoera atzeratzeko. CEOE patronalak garbi utzi du e... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202941/zupiria-bizimodua-irekiagoa-izan-daiteke-bi-edo-hiru-aste-barru.htm | Gizartea | Zupiria: «Bizimodua irekiagoa izan daiteke bi edo hiru aste barru» | Irailaren 20ko astean bildu liteke Labi berriro, indarrean dauden neurriak arintzeko, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez. | Zupiria: «Bizimodua irekiagoa izan daiteke bi edo hiru aste barru». Irailaren 20ko astean bildu liteke Labi berriro, indarrean dauden neurriak arintzeko, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez. | Pandemiaren bilakaeraz baikor mintzatu da gaur goizean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea ETBn. Esan du indarrean diren neurri murriztaileak arintzeko modua egon daitekeela aurki, egoera epidemiologikoa hobera egiten ari delako. Bi edo hiru aste barru arindu litezke neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202942/25-urtera-arteko-emakumeentzat-osoki-urririk-izanen-da-kontrazepzioa-iparraldean.htm | Gizartea | 25 urtera arteko emakumeentzat osoki urririk izanen da kontrazepzioa Iparraldean | Datorren urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean neurria, eta kontrazepzioari lotutako gastu guztiak bere gain hartuko ditu Frantziako Gizarte Segurantzak. | 25 urtera arteko emakumeentzat osoki urririk izanen da kontrazepzioa Iparraldean. Datorren urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean neurria, eta kontrazepzioari lotutako gastu guztiak bere gain hartuko ditu Frantziako Gizarte Segurantzak. | 25 urtera arteko emakumeek kontrazepzioa urririk eskuratzen ahalko dute Ipar Euskal Herrian, datorren urtarriletik hasita. Pilula, biharamuneko pilula, kobrezko antzugailua, antzugailu hormonala, inplantea eta diafragma osoki ordainduko ditu Gizarte Segurantzak, eta horiek hartu ahal izateko prozesu osoa ere doakoa iza... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202943/aieteko-konferentziatik-hamar-urtera-jardunaldiak-eginen-dituzte-donostian-eta-baionan.htm | Politika | Aieteko Konferentziatik hamar urtera, jardunaldiak eginen dituzte Donostian eta Baionan | Conciliation Resources-ek, Berghof fundazioak, Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta «bake prozesuei» buruzko hitzaldiak emanen dituzte urriaren 14tik 16ra. Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield eta Veronique Dudouetek hitz eginen dute, bertzeak bertze. | Aieteko Konferentziatik hamar urtera, jardunaldiak eginen dituzte Donostian eta Baionan. Conciliation Resources-ek, Berghof fundazioak, Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta «bake prozesuei» buruzko hitzaldiak emanen dituzte urriaren 14tik 16ra. Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield eta Veronique ... | Hamar urte beteko dira laster Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia egin zutela, Aieteko jauregian (Donostia). Urriaren 17an izan zen ekitaldia, eta orduko antolatzaile izan ziren Conciliation Resources eta Berghof fundazioak eta Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak jardunaldiak antolatu dituzt... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202944/xavier-singapurko-kaleak-patruilatzen-diharduen-polizia-robota.htm | Bizigiro | ‘Xavier’, Singapurko kaleak patruilatzen diharduen polizia robota | Jokabide desegokiak hautematen ditu, eta horiek zuzentzeko mezuak igortzen dizkie herritarrei. Euskaratik datorkio izena, eta beste robot batetik eratorritako «bertsio berri bat» delako jarri diote Xavier. | ‘Xavier’, Singapurko kaleak patruilatzen diharduen polizia robota. Jokabide desegokiak hautematen ditu, eta horiek zuzentzeko mezuak igortzen dizkie herritarrei. Euskaratik datorkio izena, eta beste robot batetik eratorritako «bertsio berri bat» delako jarri diote Xavier. | Jarrera desegokiak hauteman eta horiek egin dituzten herritarrei gaizki jokatzen ari direla adierazi. Horixe izaten ari da irailaren 5az geroztik Xavier deituriko polizia robot baten jarduna: Singapur du bizitoki, eta hango poliziei lana errazteko asmoz eta herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko asmoz sortu dut... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202945/immunoeskasia-dutenei-hirugarren-dosia-jartzen-hasiko-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Immunoeskasia dutenei hirugarren dosia jartzen hasiko dira Hegoaldean | Osakidetza gaur hasi da dosi berria hartzeko ordua ematen, eta Nafarroan «berehala» ekingo diote. | Immunoeskasia dutenei hirugarren dosia jartzen hasiko dira Hegoaldean. Osakidetza gaur hasi da dosi berria hartzeko ordua ematen, eta Nafarroan «berehala» ekingo diote. | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak immunoeskasia «larria» duten pertsonei COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko dietela erabaki zuen atzo, eta txertaketarekin berehala hasiko direla iragarri dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Osakidetza gaur hasi da dosia jartzeko ordua ematen... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202946/eh-bilduk-uste-du-unea-dela-estatus-berria-fase-erabakigarrian-sartzeko.htm | Politika | EH Bilduk uste du unea dela estatus berria «fase erabakigarrian» sartzeko | Maddalen Iriartek dio «oso kezkagarria» dela estatus politikoari buruzko eztabaida Jaurlaritzaren agendan ez egotea. EAJren ustez, berriz, EH Bilduk «bertigoa» dio jeltzaleekin akordioak lortzeari. | EH Bilduk uste du unea dela estatus berria «fase erabakigarrian» sartzeko. Maddalen Iriartek dio «oso kezkagarria» dela estatus politikoari buruzko eztabaida Jaurlaritzaren agendan ez egotea. EAJren ustez, berriz, EH Bilduk «bertigoa» dio jeltzaleekin akordioak lortzeari. | Urte politiko berriari so, lehentasunak finkatzen hasiak dira Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdiak. EH Bildu legebiltzar taldeak bilera egin du gaur goizean erronkak aztertzeko, eta batzarraren berri eman du gero Maddalen Iriarte bozeramaileak. Azaldu duenez, aro pandemikoaren kudeaketa izango da koalizio... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202947/martxan-da-beldur-barik-lehiaketaren-12-aldia.htm | Gizartea | Martxan da Beldur Barik lehiaketaren 12. aldia | Kai Nakai abeslariak 'Nahikoa dela' kantua estreinatu du zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu du programaren aurtengo irudia. Bihar zabalduko da lanak aurkezteko epea. | Martxan da Beldur Barik lehiaketaren 12. aldia. Kai Nakai abeslariak 'Nahikoa dela' kantua estreinatu du zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu du programaren aurtengo irudia. Bihar zabalduko da lanak aurkezteko epea. | Gaur aurkeztu dute Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren 12. aldia, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Kai Nakai abeslariak aldi honetarako sortutako Nahikoa dela kantua estreinatu du zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu du Beldur Barik-en aurtengo irudia. Bien artean azaldu dituzte lehia... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202948/beste-315-positibo-atzeman-dituzte-osakidetzak-eta-osasunbideak.htm | Gizartea | Beste 315 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | Azken orduotan COVID-19a duten 47 paziente ospitaleratu dituzte osasun sistemek | Beste 315 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Azken orduotan COVID-19a duten 47 paziente ospitaleratu dituzte osasun sistemek | Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, COVID-19arekin kutsatutako beste 315 positibo atzeman dituzte. Bizkaian 120, Gipuzkoan 83, Nafarroan 81 eta Araban 27. Osakidetzak jakinarazitako lau kasu beste jatorri bateko pertsonenak dira. Denera 7.008 test egin zituzten atzo eta %4,4k eman zuten emaitza ... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202949/munduko-sokatira-txapelketak-580-tiralari-elkartuko-ditu-getxon.htm | Kirola | Munduko sokatira txapelketak 580 tiralari elkartuko ditu, Getxon | Irailaren 16tik 19ra ospatuko da, Faduran. 16 nazio izango dira, tartean Basque Country; eta 39 klub ere izango dira; horietatik lau Euskal Herrikoak: Getxo, Mutriku, Goiherri eta Gaztedi. | Munduko sokatira txapelketak 580 tiralari elkartuko ditu, Getxon. Irailaren 16tik 19ra ospatuko da, Faduran. 16 nazio izango dira, tartean Basque Country; eta 39 klub ere izango dira; horietatik lau Euskal Herrikoak: Getxo, Mutriku, Goiherri eta Gaztedi. | Dena gertu dago Getxoko Fadura kiroldegian, munduko lurgaineko sokatira txapelketa ospatzeko datorren irailaren 16tik 19ra bitartean. Pandemiak eragindako atzerapenaren ondorioz, urte bat beranduago ospatuko da. Hala ere, goi mailako 580 tiralari izango dira Euskal Herrian, lau egunetan zehar.
Guztira hamasei nazio le... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202950/eaeko-industria-ekoizpena-motelago-hazi-da-uztailean.htm | Ekonomia | EAEko industria ekoizpena motelago hazi da uztailean | Eustaten arabera, iazko uztailean baino %7,5 gehiago ekoitzi da aurten. Ekainetik uztailera, ordea, %0,1 soilik egin du gora. | EAEko industria ekoizpena motelago hazi da uztailean. Eustaten arabera, iazko uztailean baino %7,5 gehiago ekoitzi da aurten. Ekainetik uztailera, ordea, %0,1 soilik egin du gora. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduera hazten ari da oraindik, eta krisi aurreko kopuruetan dago jada: uztailean %7,5 egin du gora, iazko uztailarekin alderatuta. Eta urtea hasi zenetik %12,9 gehiago ekoitzi dute hiru lurraldeetako industriek, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera.
Hilabete artek... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202951/sopela-eta-new-york-lotuko-dituen-ur-azpiko-kable-bat-hasi-da-jartzen-google.htm | Gizartea | Sopela eta New York lotuko dituen ur azpiko kable bat hasi da jartzen Google | Googlen erabilera esklusiborako izango da, eta segundoko 340 TB datu garraiatuko ditu zuntz optikoaren azpiegiturak. | Sopela eta New York lotuko dituen ur azpiko kable bat hasi da jartzen Google. Googlen erabilera esklusiborako izango da, eta segundoko 340 TB datu garraiatuko ditu zuntz optikoaren azpiegiturak. | Sopela (Bizkaia), New York (AEB) eta Cornwall (Ingalaterra) lotuko dituen zuntz optikozko kablea lurperatzen hasi da Google. Ozeano Atlantikoa gurutzatzen duten tankera horretako kableen artean, datuak garraiatzeko gaitasunik handiena dutenetako bigarrena izango da. Euskal Herrian hasi dituzte lanak, eta bi hilabete in... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202952/lursailaren-salmenta-oztopatzea-lortu-dute-arbonako-laborariek.htm | Gizartea | Lursailaren salmenta oztopatzea lortu dute Arbonako laborariek | 79 eguneko okupazioaren ondoren, lursailaren jabeak ez du onartu lurrak Safer egiturari saltzea, eta bertan behera geratu da salmenta. | Lursailaren salmenta oztopatzea lortu dute Arbonako laborariek. 79 eguneko okupazioaren ondoren, lursailaren jabeak ez du onartu lurrak Safer egiturari saltzea, eta bertan behera geratu da salmenta. | 79 eguneko okupazioaren ondotik, erantzuna eman dio Arbonako lurren jabeak Safer laborantza lurrak kudeatzen dituen egiturari. ELB laborarien sindikatuak eta Lurzaindia elkarteak gaur arratsean eman dute jakitera. Salmenta geldiaraztea lortu dute: erosle gaia erretiratu egin da prozesutik. Hala eta guztiz ere, jabeak e... |
2021-9-9 | https://www.berria.eus/albisteak/202953/gasteizko-merkataritza-gune-bat-hustu-dute-motxila-susmagarri-bat-dela-eta.htm | Gizartea | Gasteizko merkataritza gune bat hustu dute, motxila susmagarri bat dela eta | Ertzaintzak bizkarzorroa aztertu du, eta azkenean alarma faltsu bat izan dela jakinarazi dute. | Gasteizko merkataritza gune bat hustu dute, motxila susmagarri bat dela eta. Ertzaintzak bizkarzorroa aztertu du, eta azkenean alarma faltsu bat izan dela jakinarazi dute. | 19:30ak inguruan, Gasteizko Boulevard zentro komertzialeko segurtasun langileek abisua eman diote Ertzaintzari: motxila susmagarri bat aurkitu dute. Horren ondoren, Ertzaintzak eraikinaren zati bat hustu du, eta gune horretarako sarrera debekatu die herritarrei. Bizkarzorroa aztertu ondoren, ordea, jakinarazi dute alar... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202980/urkulluk-irailaren-17rako-deitu-du-labi-batzordera.htm | Gizartea | Urkulluk irailaren 17rako deitu du Labi batzordera | Gaur zortzi zehaztuko dute izurriaren kontrako neurrietan arintzerik ezarriko ote den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Urkulluk irailaren 17rako deitu du Labi batzordera. Gaur zortzi zehaztuko dute izurriaren kontrako neurrietan arintzerik ezarriko ote den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pandemia kontrolatze aldera neurri murriztaileak ezartzen dituen Labi batzordea hemendik astebetera bilduko da egoera aztertu eta indarrean izanen diren arauak zehazteko. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, irailaren 17an bilduko da batzordea, 09:00 aldera, eta prentsaurrekoa eginen dut... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202981/xabier-castillo-xeberri-abeslari-eta-bikoizle-durangarra.htm | Kultura | Xabier Castillo 'Xeberri', abeslari eta bikoizle durangarra | 73 urterekin hil da. Gontzal Mendibilekin batera kantuan aritu zen 1970eko hamarkadan, eta gero bikoizketa lan ugari egin zituen. Ezagunena, agian, 'Dragoi Bola'-ko Yamtxa pertsonaiarena. | Xabier Castillo 'Xeberri', abeslari eta bikoizle durangarra. 73 urterekin hil da. Gontzal Mendibilekin batera kantuan aritu zen 1970eko hamarkadan, eta gero bikoizketa lan ugari egin zituen. Ezagunena, agian, 'Dragoi Bola'-ko Yamtxa pertsonaiarena. | Xabier Castillo Xeberri abeslari eta bikoizle durangarra (Bizkaia) 73 urte zituela hil da. Abeslari gisa egin zen ezagun: 1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen, eta Iparragirreren hitzekin egindako lehen lana izan zen. Ondoren, Gontzal Mendibilekin batera aritu zen harat eta honat, eta 1976. urtean Zaurietatik... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202982/osakidetzak-hilaren-30ean-itxiko-ditu-txertaketa-gune-handiak.htm | Gizartea | Osakidetzak hilaren 30ean itxiko ditu txertaketa gune handiak | Urritik aurrera, txertoa hartzeko ordua duten herritarrak osasun zentroetan edo ospitaleetan artatuko dituzte. | Osakidetzak hilaren 30ean itxiko ditu txertaketa gune handiak. Urritik aurrera, txertoa hartzeko ordua duten herritarrak osasun zentroetan edo ospitaleetan artatuko dituzte. | Hilaren 30ean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako txertaketa azpiegitura handiak itxiko ditu Osakidetzak, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean jakitera eman duenez. Hori hala, urritik aurrera txertoa jartzeko ordua duten guztiei osasun zentroetan edo inguruko ospitaleetan emango zaie txertat... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/202983/borrokaldia.htm | Kultura | Borrokaldia | Sean O Muireagain Belfastekoa da (Ipar Irlanda. Poeta, kantaria, idazlea. Aktibista izan zen eta da bere herrian. Maite du musika tradizionala, eta dio gau atsegin gehiegi pasatu dituela kantari eta bizitzaz gozatzen Donegalen, bundún dearg na hoíche arte (goizaldeko talo gorria agertu arte). | Borrokaldia. Sean O Muireagain Belfastekoa da (Ipar Irlanda. Poeta, kantaria, idazlea. Aktibista izan zen eta da bere herrian. Maite du musika tradizionala, eta dio gau atsegin gehiegi pasatu dituela kantari eta bizitzaz gozatzen Donegalen, bundún dearg na hoíche arte (goizaldeko talo gorria agertu arte). | Horra nire ama, Rosita, sofan etzanda. Garai batean, ile adats beltzarana izaten zuen. Gaur egun, ile urdin labur batzuk gelditzen zaizkio. Eta bi botila huts aldamenean. Ni Katalina naiz. Haren alaba. Etzanda begira natzaiola, ez zait axola esatea nire begiak malkoz beteak daudela. Ez penaz, ez tristuraz baina min apu... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202986/nord-stream-2-gas-hodia-bukatutzat-jo-du-gazpromek.htm | Ekonomia | Nord Stream 2 gas hodia bukatutzat jo du Gazpromek | Errusiako gasa eramango du Alemaniara Itsaso Baltikoaren azpitik, eta negurako has daiteke hornidura, Gazpromen arabera | Nord Stream 2 gas hodia bukatutzat jo du Gazpromek. Errusiako gasa eramango du Alemaniara Itsaso Baltikoaren azpitik, eta negurako has daiteke hornidura, Gazpromen arabera | Errusiako erraldoi Gazpromeko kontseilari ordezkari Alexei Millerrek eman du albistea gaur: Nord Stream 2 bukatu egin dute, eta luze gabe Errusiatik Alemaniara gasa eramaten hasiko da, itsas baltikoaren azpitik. Europako zenbait herrialdetan kezka geopolitiko handiak eragin dituen proiektua da Nord Stream 2, eta Gazpro... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202987/biontechek-txerto-bat-garatu-du-5-eta-11-urte-arteko-haurrentzat.htm | Gizartea | BioNTechek txerto bat garatu du 5 eta 11 urte arteko haurrentzat | Ikerketaren emaitzak datozen asteetan aurkeztuko ditu Alemaniako botika etxeak, eta baimena eskatuko du merkaturatzeko. Beste txerto bat prestatzen ari da sei hilabete eta bost urte arteko umeentzat. | BioNTechek txerto bat garatu du 5 eta 11 urte arteko haurrentzat. Ikerketaren emaitzak datozen asteetan aurkeztuko ditu Alemaniako botika etxeak, eta baimena eskatuko du merkaturatzeko. Beste txerto bat prestatzen ari da sei hilabete eta bost urte arteko umeentzat. | Özlem Türeci BioNtechen sortzaileetako batek egin du iragarpena, Der Spiegel Alemaniako aldizkarian: 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat COVID-19aren aurkako txerto bat garatu dute. «Ekoizpena prestatzen ari gara. Datozen asteetan aurkeztuko dizkiegu agintariei 5 eta 11 urte bitarteko umeei buruzko gure ikerketaren emait... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202988/jaurlaritzak-autogobernuaren-laquohigaduraraquo-bildu-du-liburu-batean.htm | Politika | Jaurlaritzak autogobernuaren «higadura» bildu du liburu batean | Txosten juridikoen bidez aztertu dute Espainiako Gobernuak «Euskal Autonomia Erkidegoaren ahalmen esklusiboak ingeniaritza juridikoko bide desberdinen bidez» nola «hustu» dituen. «Aldebiko» harremanen bidez Gernikako Estatutua betetzearen alde egin du Garamendik. | Jaurlaritzak autogobernuaren «higadura» bildu du liburu batean. Txosten juridikoen bidez aztertu dute Espainiako Gobernuak «Euskal Autonomia Erkidegoaren ahalmen esklusiboak ingeniaritza juridikoko bide desberdinen bidez» nola «hustu» dituen. «Aldebiko» harremanen bidez Gernikako Estatutua betetzearen alde egin du Gara... | Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoaren autogobernua nola «higatu» duen bildu du Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu duen 700 orritik gorako liburu juridiko batean. Higadura isila jarri diote izena, eta, hain justu, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu du halakoa iza... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202989/baieztatu-dute-donostiako-hondartzetan-bainatutakoen-aznahiak-alga-toxikoek-eraginak-direla.htm | Gizartea | Baieztatu dute Donostiako hondartzetan bainatutakoen aznahiak alga toxikoek eraginak direla | Ura aztertuta egindako analisiek segurtatu dutenez, ostreopsis algak dira. Zurriolan atzeman dute alga toxiko gehien, baina argitu dute kopurua «ez dela esajeratua». | Baieztatu dute Donostiako hondartzetan bainatutakoen aznahiak alga toxikoek eraginak direla. Ura aztertuta egindako analisiek segurtatu dutenez, ostreopsis algak dira. Zurriolan atzeman dute alga toxiko gehien, baina argitu dute kopurua «ez dela esajeratua». | Joan diren asteartean eta asteazkenean, Donostiako hondartzetako uretan bainu hartutako zenbait herritarrek jakinarazi zuten azalean aznahia sentitu zutela uretatik ateratakoan. Horiek horrela, Donostiako Udalaren enkarguz, ikerketa bat jarri zuten abian. Gaur eman dute ateratako ondorioen berri, eta baieztatu egin dir... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202990/iraileko-azken-asteburuan-egingo-dute-literaturia-zarautzen.htm | Kultura | Iraileko azken asteburuan egingo dute Literaturia Zarautzen | Iaz bezala, aurten ere udazkenera pasatu dute jaialdia, eta 'Itzala, hitzaren ahala’ izango du leloa. Babesle izango da BERRIA | Iraileko azken asteburuan egingo dute Literaturia Zarautzen. Iaz bezala, aurten ere udazkenera pasatu dute jaialdia, eta 'Itzala, hitzaren ahala’ izango du leloa. Babesle izango da BERRIA | Erortzeko zorian izan zen Literaturia jaialdia iaz, baina, azkenerako, asmatu zuten gorantz erortzen. Koronabirusaren ondorioz, salbuespena egin, eta udazkenera pasatu zuten berez udaberrian egiteko prestatu zuten programa osoa, eta osasun neurri estuak betez egin behar izan zituzten ekitaldi guztiak ere. Zailtasun hor... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202991/hegoaldean-306-paziente-dira-gaitzak-jota-ospitaleraturik.htm | Gizartea | Hegoaldean 306 paziente dira gaitzak jota ospitaleraturik | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 31 lagun erietxeratu dituzte, eta 269 kasu positibo atzeman. | Hegoaldean 306 paziente dira gaitzak jota ospitaleraturik. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 31 lagun erietxeratu dituzte, eta 269 kasu positibo atzeman. | COVID-19arekin erietxeratuak diren gaixoen kopurua 300 lagunen langatik hurbil da atzera ere. Azken datuen arabera, oraintxe bertan 306 kutsatu daude ospitaleratuta Hego Euskal Herriko zentroetan. Hala, azken zazpi asteetan erregistratu den kopururik apalena da hori; zenbatekoa uztailaren 22an izan zen azkenekoz langa ... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202992/abortua-legeztatzeko-beste-pauso-bat-eman-du-mexikok.htm | Mundua | Abortua legeztatzeko beste pauso bat eman du Mexikok | Giza bizitza «sortzearekin» hasten dela arautzen duen Sinaloako legediaren aurka ebatzi du Gorenak. Emakumeen eskubideen aurkakotzat jo du. | Abortua legeztatzeko beste pauso bat eman du Mexikok. Giza bizitza «sortzearekin» hasten dela arautzen duen Sinaloako legediaren aurka ebatzi du Gorenak. Emakumeen eskubideen aurkakotzat jo du. | Abortuaren aurkako zigorrak eteteko beste pauso bat eman du Mexikoko Auzitegi Gorenak. Auzitegiko 11 magistratuek aho batez ebatzi dute herrialdeko konstituzioaren aurkakoa dela estatuetako legediek «giza bizitza sortzearekin» hasten dela arautzea. Zehazki, Sinaloako Konstituzioko artikulu baten aurka ebatzi dute, eta ... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202993/caparrosoko-makroetxaldearen-auzian-neurriak-hartzeko-eskatu-diete-zenbait-elkartek-nafarroako-parlamentariei.htm | Ekonomia | Caparrosoko makroetxaldearen auzian neurriak hartzeko eskatu diete zenbait elkartek Nafarroako parlamentariei | Behitegian gertatzen diren irregulartasunak salatu dituzte talde ekologistek. | Caparrosoko makroetxaldearen auzian neurriak hartzeko eskatu diete zenbait elkartek Nafarroako parlamentariei. Behitegian gertatzen diren irregulartasunak salatu dituzte talde ekologistek. | Hondakinak errekara zuzenean jaurtitzen direla eta nitratoek gora egin dutela salatu dute Caparrosoko (Nafarroa) behitegiaren inguruan hainbat elkartek egindako txostenean. Txostena Nafarroako Parlamentura eraman dute, eta gobernuari neurriak hartzeko exijitu diote.
Txostenean behitegian gertatzen diren irregulartasun... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/202994/marisaltsera-bat-naiz-eta-saltseoa-eskaini-nahi-dut-kalitatezkoa.htm | Bizigiro | «Marisaltsera bat naiz, eta ‘saltseoa’ eskaini nahi dut, kalitatezkoa» | Ikasteko gose asezinak eta sare sozialekiko afizioak bultzatzen dute Astitz Larunbe proiektu berriak martxan jartzera, besteak beste. Berriki, beste bi sortu ditu: ‘Zenbait meloi, hainbat mazedonia’ saioa eta 'Xakalaka'. | «Marisaltsera bat naiz, eta ‘saltseoa’ eskaini nahi dut, kalitatezkoa». Ikasteko gose asezinak eta sare sozialekiko afizioak bultzatzen dute Astitz Larunbe proiektu berriak martxan jartzera, besteak beste. Berriki, beste bi sortu ditu: ‘Zenbait meloi, hainbat mazedonia’ saioa eta 'Xakalaka'. | «Hitz egitea, barre egitea eta ikastea; bizitzan, hiru gauza horiek ditut maiteen». Bistan da: Iruñe Astitz Larunbek (Barañain, Nafarroa, 1991) ez du burua gehiegi nekatu beharrik gehien gustuko dituenak zerrendatzeko. Ikasketaz kazetari izanik ere, sare sozialen munduan murgildua da aspaldi, Arkkuso izenpean, eta hain... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/202995/norbanakoak-enpresen-tokian.htm | Ekonomia | Norbanakoak enpresen tokian | Enpresa handiak daude, gaur egun, energia ereduaren erdigunean, eta sistemak haiei egiten die mesede, argindarraren prezioaren inguruko gorabeherek agerian utzi dutenez. Badira errealitate hori aldatu nahi duten proiektuak Nafarroan; jendearen esku egonen den eredu baten alde ari dira. | Norbanakoak enpresen tokian. Enpresa handiak daude, gaur egun, energia ereduaren erdigunean, eta sistemak haiei egiten die mesede, argindarraren prezioaren inguruko gorabeherek agerian utzi dutenez. Badira errealitate hori aldatu nahi duten proiektuak Nafarroan; jendearen esku egonen den eredu baten alde ari dira. | Argindarraren prezioarekin gertatu denak aztoratu egin ditu herritarrak azken hilabeteotan. Gorako bidean, goia jo du udako asteotan, eta agerian gelditu da atzean dagoen errealitatea: egungo energia eredua enpresa handien esku dago, eta haiei egiten die mesede prezioen kontrolik gabeko igoerari bide eman dion sistemak... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/202996/apaepeka-hizkera-mintzo-dutenak-bilatzen-ditu-iker-ek.htm | Gizartea | Apaepeka hizkera mintzo dutenak bilatzen ditu Iker-ek | Sekretuzko hizkera euskal buhameei lotu zaie luzaz. Hizkera hori oraino mintzo duten euskaldunak bilatzen ditu Iker Baionako hizkuntzalaritza zentroak, biltzeko eta aztertzeko. | Apaepeka hizkera mintzo dutenak bilatzen ditu Iker-ek. Sekretuzko hizkera euskal buhameei lotu zaie luzaz. Hizkera hori oraino mintzo duten euskaldunak bilatzen ditu Iker Baionako hizkuntzalaritza zentroak, biltzeko eta aztertzeko. | Zer da apaepeka mintzaira? Euskaldun batzuek baliatu izan duten sekretuzko hizkera bat, besteek ez zezaten konpreni. Printzipioa, alta, sinplea da: solas batean silaba bakoitzaren ondotik ‘p’ kontsonantea sartuz, eta ondotik aitzineko bokala kopiatuz egiten da. Adibidez, begi = be.pe.gi.pi, eta egun on = e.pe.gu.pun.o.... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.