date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/202997/munduak-jakin-dezala-zer-nola-hil-zituzten-aitortu-dezatela.htm | Gizartea | «Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela» | Servini epailearen aurrean deklaratu zuen Kaltzadak, frankistek aita hil ziotelako. 50 urtez itxaron behar izan zuten aita eta fusilatutako herrikideak ekitaldi publiko batean oroitzeko. Alabak berak ere torturak pairatu zituen, eta kartzelan egon zen. | «Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela». Servini epailearen aurrean deklaratu zuen Kaltzadak, frankistek aita hil ziotelako. 50 urtez itxaron behar izan zuten aita eta fusilatutako herrikideak ekitaldi publiko batean oroitzeko. Alabak berak ere torturak pairatu zituen, eta kartzelan egon zen. | Aurten ere, abuztuaren 5ero legez, Doroteo Kaltzada eta harekin batera Busturian 1936ko gerran fusilatutako herritarrak omendu dituzte herrian. Elisa Kaltzada Ugalde (Busturia, 1929) Doroteoren alaba eta haren sendia fusilatu haien alargunek ere aitortza publikoa behar dutela aldarrikatzen ari dira azkenaldian. Elisak ... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/202998/betiko-atseden-gunea.htm | Bizigiro | Betiko atseden gunea | Animalientzako hilerria inauguratu berri dute Galdamesen: Gure Ametsetako Lorategia. Egitasmoaren sustatzaileek abereak jaso, hobiratu eta oroitarria jartzeko zerbitzua eskaintzen dute. | Betiko atseden gunea. Animalientzako hilerria inauguratu berri dute Galdamesen: Gure Ametsetako Lorategia. Egitasmoaren sustatzaileek abereak jaso, hobiratu eta oroitarria jartzeko zerbitzua eskaintzen dute. | Ekainean ireki behar zuten, baina azkenean joan den asteko martitzenean inauguratu zuten Gure Ametsetako Lorategia izeneko animalientzako hilerria. Hego Euskal Herrian zabalik dagoen era horretako lehenengo kanposantua dela jakinarazi du Miguel Aguilar proiektuaren sustatzaileak. Josu Galdamesekin batera ireki du hiler... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/202999/libanok-gobernu-berri-bat-izango-du-urtebeteko-etenaren-ostean.htm | Mundua | Libanok gobernu berri bat izango du, urtebeteko etenaren ostean | Najib Mikati izango da lehen ministroa. Krisi ekonomikoari aurre egitea izango da haren lehentasuna. | Libanok gobernu berri bat izango du, urtebeteko etenaren ostean. Najib Mikati izango da lehen ministroa. Krisi ekonomikoari aurre egitea izango da haren lehentasuna. | Urtebete baino gehiago behar izan dute Libanoko politikariek gobernu berri bat osatzeko. Michel Aoun presidenteak jakinarazi duenez, Najib Mikati lehen ministro izendatuak lortu du haren kabinetea izendatzeko akordioa. Herrialdearen egoera ekonomikoa dela medio, egoera «oso zail batean» daudela onartu du Mikatik. Hala,... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/203000/izena-ematea-derrigorrezkoa-izango-da-kilometroak-jaian-parte-hartzeko.htm | Gizartea | Izena ematea derrigorrezkoa izango da Kilometroak jaian parte hartzeko | Gipuzkoako ikastolen festa Ordizian, Beasainen eta Lazkaon egingo dute, urriaren 3an. Dagoeneko hango ekintzetan izena eman daiteke. | Izena ematea derrigorrezkoa izango da Kilometroak jaian parte hartzeko. Gipuzkoako ikastolen festa Ordizian, Beasainen eta Lazkaon egingo dute, urriaren 3an. Dagoeneko hango ekintzetan izena eman daiteke. | Pandemiak hala aginduta, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ere egokitu egin behar izan dute. Gaur eman dituzte hari buruzko xehetasunak, Ordizian (Gipuzkoa) egin duten prentsaurrekoan. Festa Ordizian bertan, Beasainen eta Lazkaon egingo dute, Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuta. Urriaren 3a izango ... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/203001/elorrion-desagertu-zen-32-urteko-gizonezkoa-onik-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Elorrion desagertu zen 32 urteko gizonezkoa onik aurkitu dute | Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Bilbon aurkitu dute gizona. | Elorrion desagertu zen 32 urteko gizonezkoa onik aurkitu dute. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Bilbon aurkitu dute gizona. | Astelehen gauean ikusi zuten gizona azkenekoz, Elorrion (Bizkaia). Asteazkenaz geroztik, bilaketa lanetan aritu dira Elorrio inguruan, baina azkenean Bilbon aurkitu dute. Udaltzaingoak eman dio gizonezkoaren berri Ertzaintzari, eta, segurtasun sailak jakinarazi duenez, osasunez ongi dago. |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203002/nafarroako-bertsolari-txapelketa-urriaren-2tik-azaroaren-28ra-egingo-dute.htm | Kultura | Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 2tik azaroaren 28ra egingo dute | Izaban abiatuko da, eta beste zazpi herritatik igarota, Iruñeko Anaitasunan bukatuko da. 24 bertsolarik parte hartuko dute. «Plaza biziberritzea» izango da helburu nagusietako bat. | Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 2tik azaroaren 28ra egingo dute. Izaban abiatuko da, eta beste zazpi herritatik igarota, Iruñeko Anaitasunan bukatuko da. 24 bertsolarik parte hartuko dute. «Plaza biziberritzea» izango da helburu nagusietako bat. | «Bultzada eta aldarri»; hori izan nahi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketak: plazak berriz indartzeko bultzada, eta bertsogintzaren eta kultur sorkuntzaren aldeko aldarria. Asmo horiekin ekingo diote 45. txapelketari. Urtarrilean hastekoa zen, baina atzeratu egin behar izan zuten, udazkenera. Eta oraingoan, bai... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/203003/arabak-ardoaren-gaia-politizatzea-egotzi-dio-errioxari.htm | Ekonomia | Arabak ardoaren gaia politizatzea egotzi dio Errioxari | Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusiak «ez dagokion auzietan esku hartzea» leporatu dio Errioxako presidente Concha Andreuri, salaketari babesa adierazteagatik. Kontseilu arautzailearekin ere haserre dago, «erkidego bakar baten» erakundea bilakatu delakoan. | Arabak ardoaren gaia politizatzea egotzi dio Errioxari. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusiak «ez dagokion auzietan esku hartzea» leporatu dio Errioxako presidente Concha Andreuri, salaketari babesa adierazteagatik. Kontseilu arautzailearekin ere haserre dago, «erkidego bakar baten» erakundea bilakatu delakoan. | Arabako Mahastiak sor-marka proiektuaren auziak gatazka politikora salto egin du. Errioxa jatorri izeneko Kontseilu Arautzaileak gaurko bileran erabaki zuen auzitegietara eramatea Arabako Mahastiak onartzeko espedientea. Erabaki horri babesa emateko, kontseiluaren bileran parte hartu zuen Concha Andreu (PSOE) Errioxako... |
2021-9-10 | https://www.berria.eus/albisteak/203004/jantzari-dokumentala-filmin-plataforman-ikusgai.htm | Gizartea | 'Jantzari' dokumentala, Filmin plataforman ikusgai | Dokumentalak Urrijena dantza jaialdian lehenengo aldiz neska eta mutilez osatutako talde batek plazara egindako saltoa erakusten du. | 'Jantzari' dokumentala, Filmin plataforman ikusgai. Dokumentalak Urrijena dantza jaialdian lehenengo aldiz neska eta mutilez osatutako talde batek plazara egindako saltoa erakusten du. | Bost urtean behin ospatzen da Urrijena jaialdia Iurretan (Bizkaia). Bertan, herriko dantza talde guztiak biltzen dira. 2018. urteko jaialdia, ordea, ezberdina izan zen: lehenengo aldiz neska eta mutilez osatutako talde batek egin zuen salto plazara. Talde hori da, hain zuzen, Jantzari dokumentalaren protagonista. Ospak... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203033/aebetako-armada-nahastu-egin-zen-hamar-herritar-hil-zituen-drone-erasoan-ondorioztatu-dutenez.htm | Mundua | AEBetako armada nahastu egin zen hamar herritar hil zituen drone erasoan, ondorioztatu dutenez | 'The New York Times' egunkariak gaur plazaraturiko ikerketa baten arabera, militar estatubatuarrek helburutzat zuten gizona ez zen Estatu Islamikoko kidea, eta ustez zeramatzan «leherkaria» bere familiarentzako ura besterik ez zen. | AEBetako armada nahastu egin zen hamar herritar hil zituen drone erasoan, ondorioztatu dutenez. 'The New York Times' egunkariak gaur plazaraturiko ikerketa baten arabera, militar estatubatuarrek helburutzat zuten gizona ez zen Estatu Islamikoko kidea, eta ustez zeramatzan «leherkaria» bere familiarentzako ura besterik ... | Abuztuaren 29an, drone batetik misil bat jaurti zuen Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Zemari Ahmadiren autoaren aurka, Kabulgo auzo batean. Leherketak 43 urteko Ahmadi eta haren familiako beste bederatzi kide hil zituen, zazpi haur tartean. Pentagonoak esan zuen orduan jomuga Estatu Islamikoko kide bat zela, eta Ah... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203034/gaur-ospatzen-dugu-ez-dugula-amore-eman-ez-garela-borboikoen-menpekoak.htm | Mundua | «Gaur ospatzen dugu ez dugula amore eman, ez garela Borboikoen menpekoak» | Diadako goizeko ekitaldian, Josep Rull, Joaquim Forn, Elsa Artadi, Carles Riera, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten hitzak jaso ditu BERRIAk, besteak beste. Preso egondakoek nabarmendu dute azken hiru Diadetatik gaurkoa dela kaletik bizi ahal izan duten lehenengoa. | «Gaur ospatzen dugu ez dugula amore eman, ez garela Borboikoen menpekoak». Diadako goizeko ekitaldian, Josep Rull, Joaquim Forn, Elsa Artadi, Carles Riera, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten hitzak jaso ditu BERRIAk, besteak beste. Preso egondakoek nabarmendu dute azken hiru Diadetatik gaurkoa dela kaletik bizi ahal iz... | Lehen Diada dute askatasunean 2017ko erreferendumaren harira Espainiak kartzelaturiko politikari katalanek. Horien artean, Josep Rull Generalitateko Lurralde eta Iraunkortasun kontseilari ohiak, eta Joaquim Forn Barne kontseilari izandakoak. Bien adierazpenak jaso ditu BERRIAk gaur, Bartzelonako kaleetan, arratsalde ma... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203035/hemen-gaude-itzuli-gara-independentisten-oihua-kataluniatik.htm | Mundua | «Hemen gaude, itzuli gara», independentisten oihua Kataluniatik | Pandemia garaian Europan egindako manifestaziorik jendetsuena izan da antolatzaileen arabera. Erbesteratutako politikari katalanak izan dituzte gogoan. | «Hemen gaude, itzuli gara», independentisten oihua Kataluniatik. Pandemia garaian Europan egindako manifestaziorik jendetsuena izan da antolatzaileen arabera. Erbesteratutako politikari katalanak izan dituzte gogoan. | Irailaren 11, Kataluniako Diadaren eguna. Eta berezia izaten ari da aurtengoa. Batetik, pandemiak baldintzatu du hainbat ekimenen antolaketa. Bestetik, preso egondako agintari katalanentzat, azken hiru Diadetatik gaurkoa da kaletik bizitzen ari diren lehenengoa. ANCk antolatutako manifestazioa egin dute, «Independentzi... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203036/alaine-agirre-eta-leire-vargas-saritu-dituzte-irun-hiriko-kutxa-literatura-sarietan.htm | Kultura | Alaine Agirre eta Leire Vargas saritu dituzte Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan | ‘Karena’ du izena Agirreren saritutako nobelak, eta ‘Dena ametsa den irudipena’ Vargasen poema bildumak | Alaine Agirre eta Leire Vargas saritu dituzte Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan. ‘Karena’ du izena Agirreren saritutako nobelak, eta ‘Dena ametsa den irudipena’ Vargasen poema bildumak | Odol mamituak eleberriarekin hasi zuen bere literatur ibilbidea Alaine Agirre idazleak (Bermeo, Bizkaia, 1990), eta beste sei nobela, narrazio liburu bat eta poema bilduma bat ere kaleratu ditu geroztik. Ibilbide hori guztia eginda duela jaso du orain 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria Karena izeneko eleberriagatik... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203037/beste-281-positibo-atzeman-dituzte-osakidetzak-eta-osasunbideak.htm | Gizartea | Beste 281 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | 6.104 test egin dituzte denera eta %4,6 izan dira positiboak; gehien Bizkaian atzeman dituzte, 128 | Beste 281 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. 6.104 test egin dituzte denera eta %4,6 izan dira positiboak; gehien Bizkaian atzeman dituzte, 128 | Izurria oraindik ezin kontrolpean hartu, COVID-19a atzemateko testak egiten jarraitzen dute osasun sistemek. Osakidetzak eta Osasunbideak atzo egindako testetan, 281 positibo atzeman zituzten. 128 kasu Bizkaian atzeman zituzten, 77 Gipuzkoan, 47 Nafarroan eta 28 Araban.
Egindako testen %4,6 izan ziren positibo, eta, o... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203038/pse-eek-euskadi-sendo-eta-segurua-nahi-du-espainia-eta-europa-federal-baten-barruan.htm | Politika | PSE-EEk «Euskadi sendo eta segurua» nahi du, «Espainia eta Europa federal baten barruan» | PSE-EEk bederatzigarren kongresuan eztabaidatuko duten ponentzia politikoa aurkeztu du. Ondo bidean, azaroaren 20an eta 21ean egingo dute kongresua. | PSE-EEk «Euskadi sendo eta segurua» nahi du, «Espainia eta Europa federal baten barruan». PSE-EEk bederatzigarren kongresuan eztabaidatuko duten ponentzia politikoa aurkeztu du. Ondo bidean, azaroaren 20an eta 21ean egingo dute kongresua. | PSE-EE bere bederatzigarren kongresura begira jarrita dago. Gaur aurkeztu dute kongresuan eztabaidatuko duten ponentzia politikoa hura osatzeko prozesuan koordinatzaile lanetan aritu diren Begoña Gilek, Alfredo Retortillok eta Pau Blasik, Bilbon egin duten agerraldian. Bertan, «Euskadi sendo eta segurua» defendatu dute... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203039/ahanzturaren-kontra-egin-dute-lezon-eta-altzan.htm | Gizartea | «Ahanzturaren kontra» egin dute Lezon eta Altzan | 1936an tropa frankistak sartu zirenean agintean zeuden udalbatzak omendu dituzte | «Ahanzturaren kontra» egin dute Lezon eta Altzan. 1936an tropa frankistak sartu zirenean agintean zeuden udalbatzak omendu dituzte | Orain dela 85 urte Francoren aldeko tropak matxinatuta ailegatu zirenean agintean zeuden udalbatzak omendu dituzte gaur Donostiako Altza auzoan –udalerria zen garai hartan, independentea– eta Lezon. Altzakoa Donostiako Udalak antolatutako omenaldi bat izan da. Gogora ekarri dute tropa matxinoak heldu zirenean 1931. urt... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203040/bigarren-diada-aldi-baten-abiapuntua.htm | Mundua | Bigarren Diada-aldi baten abiapuntua | Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak bideo-analisia egin du ANCk Diadan antolatutako manifestazio jendetsutik. | Bigarren Diada-aldi baten abiapuntua. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak bideo-analisia egin du ANCk Diadan antolatutako manifestazio jendetsutik. | «Kataluniako independentziazaleek gogo handia zuten kalera itzultzeko, el carrer, hori delako haien inguru naturala. Horrela izan da azken urteetan; prozesu independentziazalea hasi zenetik kalea izan baita indar erakustaldia egiteko gunea, eta hori bilatu du ANCk honetan ere.
Bazeramaten denbora pixka bat manifestazi... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203041/pattal-hasi-eta-dotore-bukatu.htm | Kirola | Pattal hasi, eta dotore bukatu | Ezustekoa eman du Barrenetxea IV.ak, Urrizari 23-30 Irabazita. Bigarren aldiz jantzi du buruz buruko txapela. Galarretako frontoira gerturatutako 600 zaleek final handi batez disfrutatzeko aukera izan dute. | Pattal hasi, eta dotore bukatu. Ezustekoa eman du Barrenetxea IV.ak, Urrizari 23-30 Irabazita. Bigarren aldiz jantzi du buruz buruko txapela. Galarretako frontoira gerturatutako 600 zaleek final handi batez disfrutatzeko aukera izan dute. | Urrats txikiak baina handiak aldi berean eginez heldu da Endika Barrenetxea 30 tantotara. Pronostiko guztiak apurtu ditu Javier Urrizari gailenduz buruz buruzko finalean (23-30), eta bere palmaresera erremonteko buruz buruzko bigarren txapela gehitu du.
Barrenetxea IV.ak parean izan duen aurkaria ez zen ahuntzaren gau... |
2021-9-11 | https://www.berria.eus/albisteak/203042/gaztetxeak-defendatzera-dei-egin-dute-arrotxapean.htm | Gizartea | Gaztetxeak defendatzera dei egin dute Arrotxapean | Jendetza bildu da Iruñeko Arrotxapea auzoan, irailaren 2an hustu zuten gaztetxearen alde. Antolatzeko lekuen premia aldarrikatu dute. | Gaztetxeak defendatzera dei egin dute Arrotxapean. Jendetza bildu da Iruñeko Arrotxapea auzoan, irailaren 2an hustu zuten gaztetxearen alde. Antolatzeko lekuen premia aldarrikatu dute. | Beren kabuz antolatzen eta jarduten duten mugimenduek horretarako espazio fisikoak ezinbestekoak dituztela aldarrikatu dute gaur arratsaldean Iruñeko Arrotxapea auzoan egindako manifestazioan. Bederatzi egun dira Poliziak auzo horretako gaztetxea hustu zuela, eta jendetza bildu da gune autogestionatuen defentsan. Antol... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203043/athleticek-2-0-irabazi-dio-mallorcari.htm | Kirola | Athleticek 2-0 irabazi dio Mallorcari | Bigarren zatian eman dute kolpea zuri-gorriek. Daniel Vivianek eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak. | Athleticek 2-0 irabazi dio Mallorcari. Bigarren zatian eman dute kolpea zuri-gorriek. Daniel Vivianek eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak. | Bigarren garaipena erreskadan lortu du Athleticek, Mallorcari 2-0 irabazita. Zuri-gorriek partida distiratsua egin gabe eskuratu dituzte hiru puntuak, baina asmatu behar zenean, asmatu egin dute. Bigarren zatian sartu dituzte neurketako bi golak; Daniel Vivian eta Iñaki Williams izan dira goleatzaileak. Hala, lider ohe... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203067/banderak-santurtzi-eta-arraun-lagunak-entzat.htm | Kirola | Banderak, Santurtzi eta Arraun Lagunak-entzat | 71 urteren ondoren Donostian geratuko da Kontxako Bandera: Donostia Arraunek irabazi du Ohorezko Txanda eta bandera. Gizonezkoetan, Santurtzik 2,22 segundoko aldearekin irabazi du ohorezko txanda eta segundo erdirengatik, estropada. | Banderak, Santurtzi eta Arraun Lagunak-entzat. 71 urteren ondoren Donostian geratuko da Kontxako Bandera: Donostia Arraunek irabazi du Ohorezko Txanda eta bandera. Gizonezkoetan, Santurtzik 2,22 segundoko aldearekin irabazi du ohorezko txanda eta segundo erdirengatik, estropada. | * Itsasoa bare egongo da eta aurreko igandean baino ikusle gehiago egotea espero da, kaia itxita egongo den arren.
* Bandera Donostian geratu da 71 urteren ondoren. Arraun Lagunak-ek lehen aldiz irabazi du emakumezkoetan.
* Gizonezkoetan zirraragarria izan da estropada, eta 48 ehunenekoengatik irabazi du Santurtzik. |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203068/herri-batera-edo-bestera-doa.htm | Kirola | Herri batera edo bestera doa | Hondarribiak 1,74 segundoren alde txikia du Santurtzirekiko. Aitor Balda arraunlari ohiaren ustez, haizea harrotzen ez bada, berdeek aukera gehiago izango dute irabazteko. | Herri batera edo bestera doa. Hondarribiak 1,74 segundoren alde txikia du Santurtzirekiko. Aitor Balda arraunlari ohiaren ustez, haizea harrotzen ez bada, berdeek aukera gehiago izango dute irabazteko. | Arraunlarien eta entrenatzaileen aho guztietatik ez bada, gehienetatik ateratakoa: «Bigarrenari errenta txikia ateratzen diogun arren, beti da hobeto tarte hori alde izatea aurka izatea baino». Kontxako Banderako bigarren jardunaldiaren atarian, Hondarribia dago arrauneko bandera preziatuenetik gertuen; Ioseba Amunarri... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203069/bihotz-taupadak-dantzan.htm | Kirola | Bihotz taupadak dantzan | Arraun Lagunak eta Orio dira faboritoak bandera irabazteko. Bien arteko lehian, donostiarrek 1,64 segundoren aldea dute. Maialen Arrazola arraunlari ohiak dio estropadan nagusitzen denak bandera lortuko duela. | Bihotz taupadak dantzan. Arraun Lagunak eta Orio dira faboritoak bandera irabazteko. Bien arteko lehian, donostiarrek 1,64 segundoren aldea dute. Maialen Arrazola arraunlari ohiak dio estropadan nagusitzen denak bandera lortuko duela. | Uda osoan bi talde aritu dira bereziki nor baino nor gehiago. Kontxako Banderako lehen jardunaldian ere, nahiz eta txanda berean ez izan, bien arteko lehia erakutsi zuen kronometroak. Donostia Arraun Lagunak eta Orio dira bi arraun talde horiek, eta bigarren jardunaldian ere, itxura guztien arabera, gidoi bera errepika... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203070/zerrenda-loriatsua-handitzeko-grinaz.htm | Kirola | Zerrenda loriatsua handitzeko grinaz | Urte askoren ondoren, Donostiako traineru batek lehen lekuan hasiko du Kontxako bigarren jardunaldia. Arraun Lagunak-ek hirian utzi nahi du bandera, 71 urteren ondoren. Joxean Jauregi eta Amaia Sexmilo irrikaz daude: zainetan daramate Kontxa. | Zerrenda loriatsua handitzeko grinaz. Urte askoren ondoren, Donostiako traineru batek lehen lekuan hasiko du Kontxako bigarren jardunaldia. Arraun Lagunak-ek hirian utzi nahi du bandera, 71 urteren ondoren. Joxean Jauregi eta Amaia Sexmilo irrikaz daude: zainetan daramate Kontxa. | Aitak kontatutako apurra dakit. Garai hartan, Pedreña indartsu zegoen: dukesaren bat edo markesaren bat bazen han, eta oso ondo zaintzen zituen arraunlariak. Haiei aurka egiteko osatu zuten Esperanza trainerua. Arrautza deitzen zioten, kanpotik zuria eta barrutik horia zelako. Donostiako eta Orioko bosna lagun aritzen ... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203071/bandera-donostian-geratu-da-71-urteren-ondoren.htm | Kirola | Bandera Donostian geratu da 71 urteren ondoren | Donostia Arraun Lagunak-ek lehen luzean eutsi egin dio Orioren joaldiari, eta badian indartsuagoa izan da; 2,68 segundo atera dizkio. Arraunek lehen aldiz irabazi du bandera preziatua emakumezkoetan. | Bandera Donostian geratu da 71 urteren ondoren. Donostia Arraun Lagunak-ek lehen luzean eutsi egin dio Orioren joaldiari, eta badian indartsuagoa izan da; 2,68 segundo atera dizkio. Arraunek lehen aldiz irabazi du bandera preziatua emakumezkoetan. | Donostia Arraun Lagunak-ek garaipena lortu du Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian ere, eta, 71 urteren ondoren, bandera Donostian geratuko da. 1,64 segundoren aldea zuten donostiarrek Oriorekiko, eta, lehen jardunaldian bezala, garaipena lortu dute gaur ere. Lehen aldiz irabazi du, gainera, bandera emakumezkoetan... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203072/sotera-k-bere-legea-ezarri-du.htm | Kirola | ‘Sotera’-k bere legea ezarri du | Santurtzik irabazi du Kontxako Bandera, Hondarribiari 2,22 segundoko aldea aterata. Bi jardunaldiak batuta, 48 ehunengatik nagusitu da, eta laugarrena du estropada honen historian. | ‘Sotera’-k bere legea ezarri du. Santurtzik irabazi du Kontxako Bandera, Hondarribiari 2,22 segundoko aldea aterata. Bi jardunaldiak batuta, 48 ehunengatik nagusitu da, eta laugarrena du estropada honen historian. | Ehunenekoengatik, estropada gogoangarri batean, Santurtzik irabazi du gizonezkoetan Kontxako Banderako ohorezko txanda, eta 2,22 segundoko aldea lortuta, baita bandera preziatua bera ere. 36 urte ziren ez zela bandera Sotera-n sartzen, eta lehortea gaur bukatu da. Azken metroetan lortu du Santurtzik lehen jardunaldiko ... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203073/txirrindulari-bat-hil-da-elgoibarren-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da Elgoibarren, trafiko istripu batean | N-634 errepidean izan da istripua. Txirrindulariak 51 urte zituen. | Txirrindulari bat hil da Elgoibarren, trafiko istripu batean. N-634 errepidean izan da istripua. Txirrindulariak 51 urte zituen. | Gaur goizeko 10:50ean txirrindulari bat hil da N-634 errepidean, Elgoibarren (Gipuzkoa), trafiko istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra, eta bizikleta baten eta auto baten arteko istripua izan da. Txirrindulariak 51 urte zituen. Hasieran, bizir... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203074/positibo-kopurua-250etik-behera-jaitsi-da-astebetean-bigarren-aldiz-hegoaldean.htm | Gizartea | Positibo kopurua 250etik behera jaitsi da astebetean bigarren aldiz Hegoaldean | Atzo 241 positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan. | Positibo kopurua 250etik behera jaitsi da astebetean bigarren aldiz Hegoaldean. Atzo 241 positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan. | Bi astean Hego Euskal Herrian koronabirus kasuek izan duten beherakada nabarmena da. Abuztuaren 26an 631 positibo atzeman zituzten Osakidetzan eta Osasunbidean. Atzo, berriz, 241 izan ziren, ia bi heren gutxiago. Astebetean, gainera, bigarren aldiz, 250etik behera jaitsi dira positiboak (astelehenean 240 izan ziren). H... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203075/alavesek-rayoren-zelaian-irabazi-du-1-2.htm | Kirola | Alavesek Rayoren zelaian irabazi du, 1-2 | Berdinketak azken minutuetan egin dio ihes Eibarri, eta 1-0 galdu du, Sheila Guerrero Vila-realeko kapitainak 87. minutuan gola sartu ondoren. | Alavesek Rayoren zelaian irabazi du, 1-2. Berdinketak azken minutuetan egin dio ihes Eibarri, eta 1-0 galdu du, Sheila Guerrero Vila-realeko kapitainak 87. minutuan gola sartu ondoren. | Derbian bezala, gainerako euskal taldeen partidek ere bi alde oso desberdin ekarri dituzte gaur. Eibarrek azken minutuetan galdu du, eta Alavesi kontrakoa gerturatu zaio. 35. minutuan aurreratu da Rayoren aurka, eta garaipena galtzeko zorian izan du, espainiarrek 82.ean berdindu ostean. 90. minutuan, baina, Sanadrik go... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203076/erraustegiaren-aurkako-giza-katea-egin-dute-donostian.htm | Gizartea | Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian | Kontxako Banderako estropadekin batera, dozenaka lagunek parte hartu dute Errausketa=klima aldaketa leloarekin. | Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian. Kontxako Banderako estropadekin batera, dozenaka lagunek parte hartu dute Errausketa=klima aldaketa leloarekin. | Beste urte batez, Kontxako estropadekin batera, kalera atera da erraustegiaren kontrako mugimendua Donostian. Errausketarik ez ohiko leloa erakutsi dute hondartzan eta Alderdi Ederren, baina aurten Erraustegia=klima aldaketa izan da lelo nagusia. Aurkezpenean azaldu zutenez, Donostiako erraustegiak erretzen duen zabor ... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203077/realak-irabazi-du-san-mamesko-lehen-derbia.htm | Kirola | Realak irabazi du San Mamesko lehen derbia | Natalia Arroyoren jokalariak nagusi izan dira, baina Morazak bere atean sartutako gol batek erabaki du partida. | Realak irabazi du San Mamesko lehen derbia. Natalia Arroyoren jokalariak nagusi izan dira, baina Morazak bere atean sartutako gol batek erabaki du partida. | Athleticek eta Realak lehen aldiz jokatu dute gaur San Mamesen, eta txuri-urdinek eskuratu dute garaipena lehen derbi horretan. 6.000 lagun bildu dira futbol zelaian, eta Morazak bere atean sartutako gol batek erabaki du partida. Partida hasi aurretik, Athleticek Ainhoa Tirapu omendu du, Bilboko klubarekin 358 partida ... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203078/ehunka-pertsona-elkartu-dira-donostian-1313-auziko-epaiketaren-aurka.htm | Politika | Ehunka pertsona elkartu dira Donostian 13/13 auziko epaiketaren aurka | Julen Zelarainek esan du epaiketa horren eragina auzipetuengandik haratago doala. | Ehunka pertsona elkartu dira Donostian 13/13 auziko epaiketaren aurka. Julen Zelarainek esan du epaiketa horren eragina auzipetuengandik haratago doala. | Gaur eguerdian Donostian manifestatzera atera dira ehunka pertsona 13/13 auziko epaiketa dela eta. Bulebarrean hasi eta Gipuzkoako hiriburuaren erdigunea zeharkatu dute manifestariek, hasierako lekura itzuli arte. Parte hartu dutenen artean zeuden Juan Karlos Izagirre, Reyes Karrere, Markel Ormazabal eta Tasio Erkizia.... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203079/osasunak-sasoiko-lehen-porrota-jaso-du.htm | Kirola | Osasunak sasoiko lehen porrota jaso du | Valentziak 1-4 irabazi du Sadarren. VARak bertan behera utzi du Osasunaren gol bat. | Osasunak sasoiko lehen porrota jaso du. Valentziak 1-4 irabazi du Sadarren. VARak bertan behera utzi du Osasunaren gol bat. | Ez dira gustura atera gaur Sadar futbol zelaira joan diren futbolzaleak. Osasunak 1-4 galdu du Valentziaren aurka. Zaleak epailearekin haserretu dira, baina markagailuak argi eta garbi uzten du Osasuna ez dela aurkari izan Valentziarentzat; denboraldiko lehen porrota jaso du, eta valentziarrak sailkapenaren buruan dira... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203080/oiarzabalek-garaipena-eman-dio-realari-bi-gol-sartuta.htm | Kirola | Oiarzabalek garaipena eman dio Realari, bi gol sartuta | Txuri-urdinek azken hiru partidak irabazi dituzte, eta sailkapenean goiko postuetan dira, bederatzi punturekin. | Oiarzabalek garaipena eman dio Realari, bi gol sartuta. Txuri-urdinek azken hiru partidak irabazi dituzte, eta sailkapenean goiko postuetan dira, bederatzi punturekin. | Realak 0-2 irabazi dio Cadizi, Espainiako Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Mikel Oiarzabalek sartu ditu bi golak, bigarrena penaltiz, eta hiru puntu horiekin sailkapenaren goiko postuetara igo da Reala, bederatzi punturekin. Azken hiru partida irabazi dituzte txuri-urdinek jarraian, eta datorren astean Sevillare... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203081/dena-blokatua-zaigu.htm | Gizartea | "Dena blokatua zaigu" | Hazparneko gaztetxea hustu dute gaur goizean jendarmeek. Bi gazteri polizia etxera joateko agindu diete jendarmeek, deklaratzeko. Hazparneko plazan elkarretaratzera deitu dute gaur, 19:00etan. | "Dena blokatua zaigu". Hazparneko gaztetxea hustu dute gaur goizean jendarmeek. Bi gazteri polizia etxera joateko agindu diete jendarmeek, deklaratzeko. Hazparneko plazan elkarretaratzera deitu dute gaur, 19:00etan. | Frantziako Poliziak Hazparneko Dabidenia gaztetxea hustu du gaur goizean. Jendarmeen operazioan 40 bat poliziak hartu dute parte. Gaztetxera irisi direnean ez zen inor, baina horren berri izan eta berehala hamabost bat gazte hurbildu dira, eta horietako bi identifikatu dituzte, eta deklaratzera deitu dituzte. Polizia o... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203082/inoiz-baino-ekologista-gehiago-hil-zituzten-2020an-munduan.htm | Mundua | Inoiz baino ekologista gehiago hil zituzten 2020an munduan | 2020an ingurumena babesteko egitasmoetan zebiltzan 227 ekintzaile hil zituzten, horietako hiru laurdenak Latinoamerikan, Global Witness taldeak plazaratu duen txostenaren arabera. | Inoiz baino ekologista gehiago hil zituzten 2020an munduan. 2020an ingurumena babesteko egitasmoetan zebiltzan 227 ekintzaile hil zituzten, horietako hiru laurdenak Latinoamerikan, Global Witness taldeak plazaratu duen txostenaren arabera. | Garai latza pairatzen ari dira ingurumenaren defentsan ari diren ekintzaileak munduan. 2020. urtean inoiz baino ekintzaile gehiago hil zituzten munduan, Global Witness gobernuz kanpoko erakundeak plazaratu berri duen txosten baten arabera. Latinoamerika da gunerik beltzena. Izan ere, hilketaren hiru laurdenak han egin ... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203083/precieux-filma-gailendu-da-animadeba-jaialdian.htm | Kultura | ‘Précieux’ filma gailendu da Animadeba jaialdian | Paul Mas zuzendari frantziarraren laburrak jaso du hala jaialdiko sari nagusia eta publikoarena. Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zuzendarien ‘Azkena’ proiektuak jaso du Work in Progress Saria BERRIAren eskutik. | ‘Précieux’ filma gailendu da Animadeba jaialdian. Paul Mas zuzendari frantziarraren laburrak jaso du hala jaialdiko sari nagusia eta publikoarena. Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zuzendarien ‘Azkena’ proiektuak jaso du Work in Progress Saria BERRIAren eskutik. | Julie ez da eskolan erabat egokitzen, baina dena aldatuko da Émile izeneko ume autista iristean. Aurrez ere hainbat sari jasoak zituen Paul Mas zuzendariaren Précieux animaziozko laburrak, eta lan horixe gailendu da 14. Animadeba jaialdian ere. Film Onenaren Saria eman dio epaimahai profesionalak, eta ikusleek ere lan ... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203084/udalen-legeak-euskararen-erabilerari-buruz-duen-artikulua-kontituzionalera-igorri-du-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm | Gizartea | Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua Kontituzionalera igorri du EAEko Auzitegi Nagusiak | Aktak eta bestelako agiriak euskaraz egiteak hizkuntza ofizialen arteko «oreka» hautsi dezakeela uste du Administrazioarekiko Auzien Salak. Ebazpena «oso kezkagarri» jo du Uemak. | Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua Kontituzionalera igorri du EAEko Auzitegi Nagusiak. Aktak eta bestelako agiriak euskaraz egiteak hizkuntza ofizialen arteko «oreka» hautsi dezakeela uste du Administrazioarekiko Auzien Salak. Ebazpena «oso kezkagarri» jo du Uemak. | Azkenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iritsiko da Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea, eta hark ebatziko du udal aktak euskaraz egitea zilegi den ala ez. Euskararen erabilerari buruzko artikulu bat Espainiako Konstituzioaren aurkakoa ote den aztertzen hasi zen EAEko Auzitegi Nagusia uztailean, eta joan d... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203085/elkarrekin-podemos-iuk-ahalik-eta-gehien-eragin-nahi-du-jaurlaritzaren-jardunean.htm | Politika | Elkarrekin Podemos-IUk «ahalik eta gehien eragin» nahi du Jaurlaritzaren jardunean | Miren Gorrotxategik esan du euren nahia ez dela gobernua «higatzea», harekin elkarlanean aritzea baizik. Berdintasun Legean akordioa lortzeko aukera ikusten du koalizioak. | Elkarrekin Podemos-IUk «ahalik eta gehien eragin» nahi du Jaurlaritzaren jardunean. Miren Gorrotxategik esan du euren nahia ez dela gobernua «higatzea», harekin elkarlanean aritzea baizik. Berdintasun Legean akordioa lortzeko aukera ikusten du koalizioak. | Ostegun honetan hasiko du Eusko Legebiltzarrak urte politikoa, eta Elkarrekin Podemos-IUk ikasturteari begira dituen lehentasunak finkatu ditu gaur. Legebiltzar taldeak gosari informatiboa eskaini die komunikabideei Gasteizko hotel batean, eta, bertan, Miren Gorrotxategi taldeko bozeramaileak azaldu du koalizioaren hel... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203086/laquohonek-erakusten-du-nola-egin-izan-dituzten-instrukzioak-orain-arte-edozein-modutanraquo.htm | Politika | «Honek erakusten du nola egin izan dituzten instrukzioak orain arte: edozein modutan» | Bertan behera utzi dute Parisko Dei Auzitegian Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa. Instrukziora bidaltzea erabaki dute. «Dena irregularra» dela erran du epaileak. Kontrol judiziala errespetatzeko eskatu dio Urrutikoetxeari. | «Honek erakusten du nola egin izan dituzten instrukzioak orain arte: edozein modutan». Bertan behera utzi dute Parisko Dei Auzitegian Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa. Instrukziora bidaltzea erabaki dute. «Dena irregularra» dela erran du epaileak. Kontrol judiziala errespetatzeko eskatu dio Urrutikoetxeari. | Ezustekoa izan da gaur Parisko Dei Auzitegian. Josu Urrutikoetxea epaitu behar zuten 2002 eta 2005 artean ETAko kide izan zelakoan, «helburu terroristak dituen» gaizkile elkarteko kide izatea leporatuta. Ezohiko erabaki bat hartu du epaileak, ordea, eta epaiketa bertan behera utzi du, instrukziora bidaliz berriro sumar... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203087/anne-hidalgo-sozialista-frantziako-presidentetzarako-bozetara-aurkeztuko-da.htm | Mundua | Anne Hidalgo sozialista Frantziako presidentetzarako bozetara aurkeztuko da | Parisko auzapezak Rouenen eman du bere asmoen berri, eta iragarri du hautatua izanez gero ekonomia irauliko duela, ekologismoa ardatz gisa baliatuz. | Anne Hidalgo sozialista Frantziako presidentetzarako bozetara aurkeztuko da. Parisko auzapezak Rouenen eman du bere asmoen berri, eta iragarri du hautatua izanez gero ekonomia irauliko duela, ekologismoa ardatz gisa baliatuz. | Ezustean eman du Anne Hidalgok bere erabakiaren berri. Rouen hirian egin zuen iragarpena atzo Parisko auzapezak, hain zuzen ere, ekologismoari esker berriz industrializatu den hiri batean. Datorren urtean egitekoak dituzten presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko da Hidalgo, eta, aurreratu duenez, hautatua izanez... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203088/espainiarekin-aldebiko-harremana-lortzea-defendatuko-du-urkulluk-legebiltzarrean.htm | Politika | Espainiarekin «aldebiko harremana» lortzea defendatuko du Urkulluk legebiltzarrean | Ostegunean Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan «adostasun sendoa» eskatuko du autogobernuaren inguruan. | Espainiarekin «aldebiko harremana» lortzea defendatuko du Urkulluk legebiltzarrean. Ostegunean Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan «adostasun sendoa» eskatuko du autogobernuaren inguruan. | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak autogobernuan aurrera egiteko bide bikoitza defendatuko du ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan. Alde batetik, 1979an onartutako estatutua osorik betetzeko eskatu, eta eskualdatzeke dauden transferentziak eskuratzeko beharra azpimarratuko d... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203089/aurreskua-dantzatu-zieten-santurtziko-arraunlari-irabazleei-duela-ehun-urte.htm | Bizigiro | Aurreskua dantzatu zieten Santurtziko arraunlari irabazleei duela ehun urte | 'Dantzan.eus' guneak gogora ekarri du orduko harrera, garaiko film baten bitartez, bide batez frogatzeko emakumezkoak ere plazan aritzen zirela, dantzen protagonista. | Aurreskua dantzatu zieten Santurtziko arraunlari irabazleei duela ehun urte. 'Dantzan.eus' guneak gogora ekarri du orduko harrera, garaiko film baten bitartez, bide batez frogatzeko emakumezkoak ere plazan aritzen zirela, dantzen protagonista. | Atzo Kontxako bandera eraman zuten Santurtziko gizonezko arraunlariek (Bizkaia), eta harrera ekitaldia egin zieten herrian, ohi den bezala. 1921. urtean ere garaipena ospatu zuten, Abrako bandera orduan. Dantzan.eus gunean gaur gogoratu dutenez, emakumeek aurreskua dantzatzen hartu zituzten arraunlariak herrian, eta ho... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203090/hegoaldeko-aireportuek-iazko-bidaiarien-kopurua-bikoiztu-dute-aurtengo-abuztuan.htm | Ekonomia | Hegoaldeko aireportuek iazko bidaiarien kopurua bikoiztu dute aurtengo abuztuan | 2019ko datuetatik urrun daude oraindik ere: %26 gutxiago abuztuan, eta %66 gutxiago aurten. | Hegoaldeko aireportuek iazko bidaiarien kopurua bikoiztu dute aurtengo abuztuan. 2019ko datuetatik urrun daude oraindik ere: %26 gutxiago abuztuan, eta %66 gutxiago aurten. | Aireportuetako datuek baieztatu egin dute abuztuan gora egin duela turismoak Hego Euskal Herrian. Aenaren gaurko datuen arabera, aurtengo abuztuan 462.051 bidaiarik erabili dituzte Hegoaldeko lau aireportuak, iazko abuztuan baino 220.517 gehiago. Hau da, %91,3 handitu da bidaiarien kopurua.
Aireportu guztietan egin du... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203091/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egiteagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik | Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Alde Zaharrean, bikotekideari aurpegian eta lepoan kolpeak emateagatik. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik. Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Alde Zaharrean, bikotekideari aurpegian eta lepoan kolpeak emateagatik. | Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Gasteizko Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, biktima bere etxebizitzan zen, eta goizaldeko 05:30ean Poliziari deitu zion laguntza eske. Emakumeak udaltzainei azaldu zienez, bikotekideak kolpeak eman zizkion ... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203092/beste-158-kasu-positibo-atzeman-dira-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 158 kasu positibo atzeman dira Hego Euskal Herrian | Ekain erdialdetik izandako kutsatu kopururik apalena izan da igandean. Ospitaleetako presioa egonkor dago oraindik ere: 292 dira erietxeraturik; ZIUetan, 77. Sagarduik nabarmendu du izurritearen bilakaera onbidean dela. | Beste 158 kasu positibo atzeman dira Hego Euskal Herrian. Ekain erdialdetik izandako kutsatu kopururik apalena izan da igandean. Ospitaleetako presioa egonkor dago oraindik ere: 292 dira erietxeraturik; ZIUetan, 77. Sagarduik nabarmendu du izurritearen bilakaera onbidean dela. | Udaren hasieran erregistratu zen azken aldiz hain kopuru apalik. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 158 COVID-19 kasu zenbatu ziren Hegoaldean, 4.446 diagnostiko proba eginda. Hala, testen %3,6 izan ziren positiboak. Ekainaren 21etik, egun bakarrean atzemandako kasu kopurua beti i... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203093/donostian-azoraren-eraikin-bateko-zenbait-bizilagun-etxegabetze-arriskuan-daudela-salatu-dute.htm | Gizartea | Donostian Azoraren eraikin bateko zenbait bizilagun etxegabetze arriskuan daudela salatu dute | Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak eman du abisua. Funtsak «proiektu espekulatiboan» aurrerapauso bat eman duela adierazi dute, eta nabarmendu dute eraikin bereko bizilagunen errentak %33 igo dituztela. | Donostian Azoraren eraikin bateko zenbait bizilagun etxegabetze arriskuan daudela salatu dute. Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak eman du abisua. Funtsak «proiektu espekulatiboan» aurrerapauso bat eman duela adierazi dute, eta nabarmendu dute eraikin bereko bizilagunen errentak %33 igo dituztela. | Donostiako Gros auzoko Saretxe etxebizitza sindikatuak agerraldia egin du gaur Ategorrieta kaleko 45. zenbakiaren aurrean, Azora funtsak joan den urtean erositako eraikin horretan bizi diren bizilagun batzuk etxegabetze arriskuan daudela jakinarazteko. Oraindik sententziarik ez dagoen arren, bertako etxebizitza baten a... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203094/etxerako-bidean-indarrak-bikoizteko-deia-egin-du-sarek.htm | Politika | «Etxerako bidean», indarrak «bikoizteko» deia egin du Sarek | Urrirako espetxe eskumena izanen du Eusko Jaurlaritzak, eta presoen eskubideen aldeko mugimenduak nahiko luke ordurako «aldaketak errealitate» bihurtzen hastea. Manifestazio batera deitu dute urriaren 23rako, Donostian. | «Etxerako bidean», indarrak «bikoizteko» deia egin du Sarek. Urrirako espetxe eskumena izanen du Eusko Jaurlaritzak, eta presoen eskubideen aldeko mugimenduak nahiko luke ordurako «aldaketak errealitate» bihurtzen hastea. Manifestazio batera deitu dute urriaren 23rako, Donostian. | Dagoeneko Euskal Herriaren inguruko espetxeetan daude Espainiako Estatuan dauden euskal preso guztiak, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak adierazi du ez dela nahikoa. Izan ere, senideen zama «apur bat» arindu bada ere, ez dute egoera hori «normalizatu» nahi: «Urruntze eta sakabanaketa politika bene... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203095/makinak-bolintxun-sartu-gabe-eraiki-nahi-du-supersur-bizkaiko-aldundiak.htm | Gizartea | Makinak Bolintxun sartu gabe eraiki nahi du Supersur Bizkaiko Aldundiak | Zutabe gabeko zubi bi eraikiko dituzte arkuak baliatuz, azpiegiturak Bilboko naturgunean eraginik izan ez dezan | Makinak Bolintxun sartu gabe eraiki nahi du Supersur Bizkaiko Aldundiak. Zutabe gabeko zubi bi eraikiko dituzte arkuak baliatuz, azpiegiturak Bilboko naturgunean eraginik izan ez dezan | Errepide osoa 2023ko udaberrirako zabalik egotea aurreikusi du Imanol Padrales Bizkaiko Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak. Supersurren bigarren fasea orduantxe emango dute amaitutzat, eta Getxo eta Portugalete lotuko dituen itsasadar azpiko tunela ere orduan bukatuko dutela esan du. Errep... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203096/sarek-ukatu-egin-du-larunbatean-arrasaten-omenaldirik-eginen-dutela.htm | Politika | Sarek ukatu egin du larunbatean Arrasaten omenaldirik eginen dutela | Joseba Azkarraga bozeramaileak erran du «erabat gezurra» dela hilaren 18ko mobilizazioa Unai Paroti omen egiteko erabili nahi dutela. | Sarek ukatu egin du larunbatean Arrasaten omenaldirik eginen dutela. Joseba Azkarraga bozeramaileak erran du «erabat gezurra» dela hilaren 18ko mobilizazioa Unai Paroti omen egiteko erabili nahi dutela. | Heldu den larunbatean Arrasaten (Gipuzkoa) Sarek deituriko mobilizazio baten harira polemika sortu da azken egunotan, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak ohartarazi du «erabat gezurrezkoak» direla piztu diren zurrumurruak. Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak erran du larunbatekoa ez dela Unai Paro... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203097/tejeriak-arretaz-jaso-du-presoei-buruzko-txostena-foro-sozialaren-arabera.htm | Politika | Tejeriak «arretaz» jaso du presoei buruzko txostena, Foro Sozialaren arabera | Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jartzen dizkien oztopoei buruzko dokumentu bat eman dio foroak Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari. «Adostasun eta irizpide indartuak» nahi ditu Foro Sozialak, espetxe politikaren aldaketan «sakontzeko». | Tejeriak «arretaz» jaso du presoei buruzko txostena, Foro Sozialaren arabera. Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jartzen dizkien oztopoei buruzko dokumentu bat eman dio foroak Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari. «Adostasun eta irizpide indartuak» nahi ditu Foro Sozialak, espetxe politikaren aldaketan «sako... | Joan den astean Nafarroako Parlementuarekin egin bezala, Eusko Legebiltzarrarekin bildu da gaur Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira Aitzol Asla, Teresa Toda eta Agus Hernan, hain justu, eta bileraren ondotik Foro Sozialeko kideek egin duten agerraldian... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203098/nafarroak-ostalaritzako-eta-gaueko-aisialdiko-ordutegiak-zabaldu-nahi-ditu-ostiraletik.htm | Gizartea | Nafarroak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu nahi ditu ostiraletik | Neurriek Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena beharko dute indarrean sar daitezen. Etxabeak zabaltzea ere baimendu nahi dute, eta garraioetako edukierak handitu. | Nafarroak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu nahi ditu ostiraletik. Neurriek Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena beharko dute indarrean sar daitezen. Etxabeak zabaltzea ere baimendu nahi dute, eta garraioetako edukierak handitu. | Izurritearen bilakaera onbidean dela iritzita, gaur egun ezarriak diren mugak leuntzeko asmoa iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihar helaraziko diete neurri berriak indarrean jartzeko eskabidea epaileei, ostiralean ezartzeko. Gobernuak aurreratu duenez, aldaketek ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegietan era... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203099/eh-bilduk-hezkuntza-hitzarmena-negoziatu-eta-adostu-nahi-du.htm | Politika | EH Bilduk hezkuntza hitzarmena negoziatu eta adostu nahi du | Datorren larunbatean elkartuko da EH Bilduren Konferentzia Politikoa, eta orduan eztabaidatuko dute Mahai Politikoak hezkuntzarako onartu duen proposamena. | EH Bilduk hezkuntza hitzarmena negoziatu eta adostu nahi du. Datorren larunbatean elkartuko da EH Bilduren Konferentzia Politikoa, eta orduan eztabaidatuko dute Mahai Politikoak hezkuntzarako onartu duen proposamena. | EH Bildu prest dago Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako hezkuntza hitzarmena negoziatzeko eta adosteko. Hala ziurtatu du EH Bilduko programa zuzendari Pello Otxandianok, gaur goizean Donostian egindako prentsaurrekoan. Azaldu duenez, datorren larunbatean EH Bilduren Konferentzia Politikoa elkartuko da, eta Mahai Pol... |
2021-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/203100/sturgeonek-londresen-kooperazioa-eskatu-du-erreferendum-berri-bat-egiteko.htm | Mundua | Sturgeonek Londresen kooperazioa eskatu du erreferendum berri bat egiteko | Eskoziako lehen ministroak 2023a amaitu aurretik egin nahi du independentziaren inguruko galdeketa. SNPk onartu du «osasun publikoko krisiaren amaierak» baldintzatuko duela data. | Sturgeonek Londresen kooperazioa eskatu du erreferendum berri bat egiteko. Eskoziako lehen ministroak 2023a amaitu aurretik egin nahi du independentziaren inguruko galdeketa. SNPk onartu du «osasun publikoko krisiaren amaierak» baldintzatuko duela data. | Eskoziako eta Erresuma Batuko gobernuek COVID-19ari aurre egiteko martxan jarritako kooperazioak bide eman beharko lioke bigarren independentzia erreferendum bati, Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonen esanetan. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren 21. batzarrean eginiko hitzaldian azaldu duenez, galdeketa berria 20... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203101/giza-hezurrak-aurkitu-dituzte-eibarko-mojen-komentu-batean.htm | Gizartea | Giza hezurrak aurkitu dituzte Eibarko mojen komentu batean | Ipuruako mojen komentuko hilerri zaharra izango zela esan du Eibarko alkateak. | Giza hezurrak aurkitu dituzte Eibarko mojen komentu batean. Ipuruako mojen komentuko hilerri zaharra izango zela esan du Eibarko alkateak. | Asteburu honetan hezur batzuk aurkitu dituzte haur batzuek jolasean zebiltzala, Eibarko Ipurua auzoko komentu zaharrean. Jon Iraola alkateak sareetan eman du aurkikuntzaren berri: «Ipuruako mojen komentuko hilerri zaharreko hezurtegia aurkitu dugu. Erlijiosoek, ezjakintasunagatik edo akatsagatik, ahaztu egin zuten hezu... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203137/eraisketa-batean-ezbeharra-eragiteko-zorian-egon-dira-tafallan.htm | Gizartea | Eraisketa batean ezbeharra eragiteko zorian egon dira Tafallan | Enpresak barkamena eskatu du errepidea ez ixteagatik. BIDEOA albistearen barruan. | Eraisketa batean ezbeharra eragiteko zorian egon dira Tafallan. Enpresak barkamena eskatu du errepidea ez ixteagatik. BIDEOA albistearen barruan. | Eskapada ederra atzo Tafallan (Nafarroa). Hildakorik edo zauriturik ez, baina kasualitate hutsez. 17:25ak aldera, Lizarrako etorbidearen inguruan, indusmakina bat etxe baten aurrealdea botatzen ari zen. Herriko Kulturgunea erakinerako sarbidea egiteko botatzen ari ziren etxea. Langilearen asmoa, noski, etxea atzerantz ... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203138/aragonesek-elkarrizketa-mahaitik-kanpo-utzi-du-jxc.htm | Mundua | Aragonesek elkarrizketa mahaitik kanpo utzi du JxC | Presidenteak ez ditu onartu JxCk mahaikide izateko proposatutako kideak, batzorde exekutiboan, horietatik hiru gobernutik kanpo daudelako. Ordezkaritzari eutsi dio JxCk, eta esan du ez duela ERCrekin egindako akordioa urratzen. | Aragonesek elkarrizketa mahaitik kanpo utzi du JxC. Presidenteak ez ditu onartu JxCk mahaikide izateko proposatutako kideak, batzorde exekutiboan, horietatik hiru gobernutik kanpo daudelako. Ordezkaritzari eutsi dio JxCk, eta esan du ez duela ERCrekin egindako akordioa urratzen. | Azken orduan eta Espainiako telebista publikoari eskainitako elkarrizketa batean berretsi du Pedro Sanchez gobernuburuak Kataluniako elkarrizketa mahaian parte hartzeko asmoa. Bada, krisia lehertu da mahaiaren bestaldean, eta Pere Aragonesek bilera horretatik kanpo utzi ditu JxC Junts per Catalunyako kideak. Horrenbest... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203139/joseba-arregi-hil-da-laquoalternantziaraquo-nahiago-zuen-jeltzale-ohia.htm | Gizartea | Joseba Arregi hil da, «alternantzia» nahiago zuen jeltzale ohia | Joseba Arregi frankismo garaian sartu zen EAJn, baina 2004an utzi zuen alderdia, ildo estrategikoarekin «distantzia handia» zuela eta. Hamarkada bat eman zuen Jaurlaritzan. 75 urte zituela hil da. | Joseba Arregi hil da, «alternantzia» nahiago zuen jeltzale ohia. Joseba Arregi frankismo garaian sartu zen EAJn, baina 2004an utzi zuen alderdia, ildo estrategikoarekin «distantzia handia» zuela eta. Hamarkada bat eman zuen Jaurlaritzan. 75 urte zituela hil da. | Joseba Arregi (Andoain, Gipuzkoa, 1946) politikari ohi eta idazlea hil da, 75 urte zituela. Nagusiki EAJn egin zuen bere ibilbide politikoa, baina pixkanaka alderditik aldenduz joan zen, eta gerora Euskal Herrian Espainiako unionismoak izandako ikurretako bat bilakatu zen.
Ikusi gehiago: Ordezkari politikoek Arregiren... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203140/argindar-konpainiek-zentral-nuklearrak-ixteko-mehatxuarekin-erantzun-diete-espainiako-gobernuaren-neurriei.htm | Ekonomia | Argindar konpainiek zentral nuklearrak ixteko mehatxuarekin erantzun diete Espainiako Gobernuaren neurriei | Madrilek 2.600 miilioi euroren irabazia gutxitu nahi die konpainia elektrikoei, batez ere zentral hidroelektrikoen eta nuklearren gainsaria gutxituta. | Argindar konpainiek zentral nuklearrak ixteko mehatxuarekin erantzun diete Espainiako Gobernuaren neurriei. Madrilek 2.600 miilioi euroren irabazia gutxitu nahi die konpainia elektrikoei, batez ere zentral hidroelektrikoen eta nuklearren gainsaria gutxituta. | Eskuetatik ihes egin eta krisi politiko bat sortzen ari zitzaion arazo bati heltzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Argindarraren garestitzea luzerako doala ikusita eta hurrengo hilabeteotan areagotuko dela jakinda, herritarren faktura arintzeko eta argindar konpainien patrikak ez hainbeste betetzeko neurriak iragarri... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203141/inflazioa-33ra-igo-da-hego-euskal-herrian-argindar-garestiarengatik.htm | Ekonomia | Inflazioa %3,3ra igo da Hego Euskal Herrian, argindar garestiarengatik | Abuztuko kontsumo prezioetan jada antzeman da elektrizitatearen salneurria, eta argindarraren iraileko handizkako prezioek ez du apaltzerik iragartzen. | Inflazioa %3,3ra igo da Hego Euskal Herrian, argindar garestiarengatik. Abuztuko kontsumo prezioetan jada antzeman da elektrizitatearen salneurria, eta argindarraren iraileko handizkako prezioek ez du apaltzerik iragartzen. | 2012ko irailera egin beharko litzateke atzera Hego Euskal Herriko kontsumo prezioen indizean urte arteko tasa horren goian, %3,3an ikusteko. Argindarra inoiz baino garestiago dago, eta hasia da igartzen kontsumo gaien prezioetan, erakutsiz, hein batean, eragin mugatua izan dutela Espainiako Gobernuak argindarraren fakt... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203142/covid-19aren-ondorioz-hildakoak-omentzeko-gune-bat-sortuko-dute-bilboko-casilda-iturrizar-parkean.htm | Gizartea | COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko gune bat sortuko dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean | Bilboko Udalaren ekimenez eraikiko da. Osasun langileei eskainitako gune bat ere iragarri dute: geltoki intermodalaren plazan. | COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko gune bat sortuko dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Bilboko Udalaren ekimenez eraikiko da. Osasun langileei eskainitako gune bat ere iragarri dute: geltoki intermodalaren plazan. | Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eman du asmoaren berri, ezohiko bilkuraren ondoko hitzaldian: izurriteak eztanda egin zuenetik birusaren eraginez hildakoak oroitzeko gunea sortuko dute hirian, Casilda Iturrizar parkean. Plaka bat ezarriko dute sekuoiaren alboan. «Birus madarikatu honek eraman dituenentzako memoria eta... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203143/zupiria-laquojaurlaritzari-ahotsa-ematea-egokitu-zitzaion-urte-zailetanraquo.htm | Politika | Zupiria: «Jaurlaritzari ahotsa ematea egokitu zitzaion urte zailetan» | Ordezkari politikoek Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburu ohiaren ibilbidea goraipatu dute haren heriotzaren harira. Besteak beste, ETAren biktimen alde eginiko lana nabarmendu dute. | Zupiria: «Jaurlaritzari ahotsa ematea egokitu zitzaion urte zailetan». Ordezkari politikoek Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburu ohiaren ibilbidea goraipatu dute haren heriotzaren harira. Besteak beste, ETAren biktimen alde eginiko lana nabarmendu dute. | Gaur zendu da Joseba Arregi sailburu ohia, eta haren heriotzak ordezkari politikoen erreakzioak ekarri ditu goizean goizetik. Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere kargu beretan jardundako alderdikide ohiaren ibilbidea goraipatu du, euskararen biziberritz... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203144/alex-de-la-iglesiaren-veneciafrenia-k-emango-dio-hasiera-donostiako-beldurrezko-asteari.htm | Kultura | Alex de la Iglesiaren 'Veneciafrenia'-k emango dio hasiera Donostiako Beldurrezko Asteari | Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era arte egingo da. | Alex de la Iglesiaren 'Veneciafrenia'-k emango dio hasiera Donostiako Beldurrezko Asteari. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era arte egingo da. | Beldurrezko Astearen antolatzaileek gaur egin dute aurtengo ekitaldiaren lehen aurrerapena. Urriaren 29an hasiko da jaialdia, Alex de la Iglesiaren azken filmarekin, Veneciafrenia-rekin. De la Iglesiak berak eta Jorge Gerrikaetxebarria haren ohiko kolaboratzaileak idatzi dute filmaren gidoia, eta, besteak beste, aktore... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203145/lurrama-azokarekin-bururatu-nahi-dute-arbonako-okupazioa.htm | Gizartea | Lurrama azokarekin bururatu nahi dute Arbonako okupazioa | Okupazioak ehun egun beteko ditu urriaren 24an. Laborantza lurrak «berreskuratzeko» lanean segituko dute anartean. | Lurrama azokarekin bururatu nahi dute Arbonako okupazioa. Okupazioak ehun egun beteko ditu urriaren 24an. Laborantza lurrak «berreskuratzeko» lanean segituko dute anartean. | Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokarekin bukaera eman nahi diote Arbonako (Lapurdi) laborantza lurren eta etxebizitzaren okupazioari, urriaren 24an. Egun horretan, hain zuzen, ehun egun beteko ditu okupazioak. ELB laborarien sindikatuak eta Lurzaindia laborantza lurren zaintzarako elkarteak hasi zuten o... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203146/positiboen-ehunekoa-31-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboen ehunekoa %3,1 da Hego Euskal Herrian | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 245 COVID-19 kasu zenbatu dituzte, 8.000 test inguru eginda. Hegoaldeko ZIUetako presioa arintze bidean da, apurka bada ere. | Positiboen ehunekoa %3,1 da Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 245 COVID-19 kasu zenbatu dituzte, 8.000 test inguru eginda. Hegoaldeko ZIUetako presioa arintze bidean da, apurka bada ere. | Joandako hilabeteen aldean, birusa nekez ari da zabaltzen gaur egun Hegoaldean, eta, hala, maldan behera da kutsatuen kurba. Osakidetzak eta Osasunbideak 245 positibo zenbatu zituzten atzo egindako testetan. Zehazki, 7.847 proba egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta, beraz, %3,1 izan zen positiboen ehunekoa. Asteetako... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203147/aebek-eta-ebk-30-murriztuko-dituzte-metano-isuriak-2030erako.htm | Mundua | AEBek eta EBk %30 murriztuko dituzte metano isuriak 2030erako | Datozen egunetan beste hainbat herrialdek ere konpromisoarekin bat egitea espero da, tartean Txina eta Brasil. Karbono dioxidoak baino bero handiagoa biltzen du metano gasak, baina hamar urteko bizitza bakarrik du. | AEBek eta EBk %30 murriztuko dituzte metano isuriak 2030erako. Datozen egunetan beste hainbat herrialdek ere konpromisoarekin bat egitea espero da, tartean Txina eta Brasil. Karbono dioxidoak baino bero handiagoa biltzen du metano gasak, baina hamar urteko bizitza bakarrik du. | Aste honen amaieran iragarriko dute AEBek eta EB Europako Batasunak akordioa ofizialki. Baina adostasunaren puntu nagusia izango dena aurreratu dute hainbat komunikabidek: biek ala biek metano gasen isuriak %30 murriztuko dituztela 2030erako. Karbono dioxidoak baino berotze ahalmen handiagoa du metanoak, baina, hura ez... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203148/madrilek-eta-jaurlaritzak-omenaldia-eginen-diete-laquounai-paroten-biktimeiraquo-ortziralean.htm | Politika | Madrilek eta Jaurlaritzak omenaldia eginen diete «Unai Paroten biktimei», ortziralean | Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Jaurlaritzak ere parte hartuko du. | Madrilek eta Jaurlaritzak omenaldia eginen diete «Unai Paroten biktimei», ortziralean. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Jaurlaritzak ere parte hartuko du. | Soka luzea ekartzen ari da larunbaterako euskal presoen eskubideen alde Arrasaten (Gipuzkoa) antolaturiko mobilizazioa. Espainiako eskuinak eta biktimen elkarteek uste dute Unai Parot euskal presoari omen egiteko baliatuko dela ekitaldia, eta, Sarek hori gezurtatu duen arren, protestaren aurkako omenaldia antolatu dute... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203149/itp-aeroko-langileak-laquojaurlaritzak-aurretik-izan-behar-zuen-gure-kaleratzeen-berriraquo.htm | Ekonomia | ITP Aeroko langileak: «Jaurlaritzak aurretik izan behar zuen gure kaleratzeen berri» | Rolls Royceri egotzi dio, batetik, pandemia erabili nahi izatea turbina konpainia saltzeko, eta, bestetik, salmentaren «ondorio latzak» langileen gain uzten saiatzea | ITP Aeroko langileak: «Jaurlaritzak aurretik izan behar zuen gure kaleratzeen berri». Rolls Royceri egotzi dio, batetik, pandemia erabili nahi izatea turbina konpainia saltzeko, eta, bestetik, salmentaren «ondorio latzak» langileen gain uzten saiatzea | ITP Aero PCBko langileek kritika zorrotzak egin dizkiete enpresako zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari. Rolls Royce euskal jatorriko hegazkin turbina enpresa saltzeko asmotan dabil, eta Barakaldoko eta Sestaoko (Bizkaia) plantetako langileek egotzi diote mugimenduen inguruko ezer ez jakinaraztea. Are gehiago, salmen... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203150/urrian-egingo-dute-xingarraren-azoka-baionan-pandemiara-egokituta.htm | Bizigiro | Urrian egingo dute Xingarraren Azoka Baionan, pandemiara egokituta | Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak argitu duenez, urriaren 15etik 17ra egingo da azoka, osasun neurrietara egokituta | Urrian egingo dute Xingarraren Azoka Baionan, pandemiara egokituta. Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak argitu duenez, urriaren 15etik 17ra egingo da azoka, osasun neurrietara egokituta | Ohi baino egun gutxiago izango ditu azokak: lau egunekoa izan beharrean, hiru egunekoa izango da; eta gune bakarrean egingo da, Roland Barthes zelaigunean. Azokaz gain, xingar lehiaketa eta tortilla lehiaketa egiteko asmoa dute.
Gune itxia izango du azokak, segurtasun arauak errespetatu ahal izateko, eta, hara sartzek... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203151/eaeko-auzitegi-nagusiak-60ra-handitu-du-futbol-zelaien-edukiera.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak %60ra handitu du futbol zelaien edukiera | Espainiako Futobol Liga Profesionalaren helegite bat hartu du aintzat: Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko edukieraren kontrakoa. | EAEko Auzitegi Nagusiak %60ra handitu du futbol zelaien edukiera. Espainiako Futobol Liga Profesionalaren helegite bat hartu du aintzat: Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko edukieraren kontrakoa. | Ostalaritzaren itxierarekin egin zuen bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak bizkarra eman die Eusko Jaurlaritzaren murrizketei berriro. Oraingoan, futbol zelaiei zegokien murrizketa batean. Pixkanaka neurriak arintzen ari badira ere, horien kasuan %30eko gehieneko edukiera ezarri zuen Jaurlaritzak. Espainiako Futbol Liga Pro... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203152/makroproiektuen-aurkako-manifestaziora-deitu-du-araba-bizirik-plataformak-urriaren-23rako.htm | Gizartea | Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Araba Bizirik plataformak urriaren 23rako | Gasteizko Bilbo plazan hasiko da protesta, 18:30ean. Araba jasaten ari den «etengabeko erasoak» salatu ditu plataformak. | Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Araba Bizirik plataformak urriaren 23rako. Gasteizko Bilbo plazan hasiko da protesta, 18:30ean. Araba jasaten ari den «etengabeko erasoak» salatu ditu plataformak. | Araba Bizirik plataformak agerraldia egin du gaur Elorriagan (Araba), Arabako Kontzejuen Elkartearen egoitzaren aurrean, eta, lurraldea jasaten ari den «etengabeko erasoak» salatzeaz gain, urriaren 23an antolatu duen manifestazioaren berri eman du. Makroproiektu industrialen aurka egingo du protesta Gasteizko Bilbo pla... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203153/mamutak-berpiztuko-dituela-iragarri-du-ikerlari-talde-batek.htm | Bizigiro | Mamutak berpiztuko dituela iragarri du ikerlari talde batek | Elefantearen eta mamut iletsuaren arteko nahasketa bat sortzea da asmoa, batez ere artikoko tundra biziberritzeko. Proiektuaren sortzaileen arabera, sei urte barru prest izango dituzte lehenengo kumeak. | Mamutak berpiztuko dituela iragarri du ikerlari talde batek. Elefantearen eta mamut iletsuaren arteko nahasketa bat sortzea da asmoa, batez ere artikoko tundra biziberritzeko. Proiektuaren sortzaileen arabera, sei urte barru prest izango dituzte lehenengo kumeak. | Adituen arabera, duela 4.000 urte inguru desagertu zen mamuta, eta Zirkulu Polar Artikoan bizi izan ziren azkenekoak. Orain, ordea, ingeniaritza genetikoaren bitartez berreskuratu nahi dute espeziea... edo antzerako zerbait. Colossal izeneko enpresa dago proiektuaren atzean. George Church zientzialari genetistak eta Be... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203154/jaurlaritza-ortziralean-bilduko-da-madrilekin-eskumenen-transferentziez-hitz-egiteko.htm | Politika | Jaurlaritza ortziralean bilduko da Madrilekin eskumenen transferentziez hitz egiteko | Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin bilduko da Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua. Bilera «garrantzitsua» dela erran du Jaurlaritzak. | Jaurlaritza ortziralean bilduko da Madrilekin eskumenen transferentziez hitz egiteko. Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin bilduko da Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua. Bilera «garrantzitsua» dela erran du Jaurlaritzak. | 1979ko Gernikako Estatutuan hitzarturiko eta oraindik eskualdatu gabeko transferentziez hitz egiteko hurrengo bilera ortzirale honetan eginen dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua Isabel Rodriguez Espainiako Lurral... |
2021-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/203155/omek-dio-baztertzailea-dela-covid-ziurtagiria.htm | Gizartea | OMEk dio «baztertzailea» dela COVID ziurtagiria | Halaber, txertoaren hirugarren dosia jartzearen aurka agertu da Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusia. | OMEk dio «baztertzailea» dela COVID ziurtagiria. Halaber, txertoaren hirugarren dosia jartzearen aurka agertu da Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusia. | OME Osasunaren Mundu Erakundea COVID ziurtagiriaren aurka agertu da gaur. Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusiak ohartarazi du ziurtagiri hori abian jartzea «neurri baztertzailea» dela, txertoak eskuratzeko eskubidea ez dagoelako mundu guztian bermatuta. Etorkizunean txertoak eskuratzeko eskubidea mundu o... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203175/aimar-olaizola-laquomomentu-polita-da-erretiroa-hartzekoraquo.htm | Kirola | Aimar Olaizola: «Momentu polita da erretiroa hartzeko» | Jaioterrian jokatuko du azkeneko partida, Goizuetan (Nafarroa). Egun horretan bukatutzat emango du 23 urte baino gehiagoko ibilbide oparoa: hamabost txapel irabazi ditu, horietatik hamalau Lehen Mailan. | Aimar Olaizola: «Momentu polita da erretiroa hartzeko». Jaioterrian jokatuko du azkeneko partida, Goizuetan (Nafarroa). Egun horretan bukatutzat emango du 23 urte baino gehiagoko ibilbide oparoa: hamabost txapel irabazi ditu, horietatik hamalau Lehen Mailan. | Denbora zeraman erretiroaren mamuak airean, eta astelehenean hedabideak deitu zituenetik bertatik jotzen zen ziurtzat pilotariaren agurra. Azkenean, gaur argitu du nolakoa izango den, Bilboko Bizkaia frontoian, Jose Ramon Garai Baiko Pilota enpresako zuzendari nagusiarekin batera egindako prentsaurrekoan. Azaroaren 13a... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203176/askatu-dituzte-goizean-atxilotutako-lau-gazteak.htm | Politika | Askatu dituzte goizean atxilotutako lau gazteak | Goizean atxilotu dituzte Urruñan eta Hendaian. Uztailaren 14an Donibane Lohizunen izandako manifestazioan Jean François Hirigoien auzapezarekin izandako istiluari lotuak izan litezke atxiloketak: Frantziako bandera bat lapurtzea eta autoritate publikoaren ordezkari bati eraso egitea leporatzen dietela zabaldu dute. Pro... | Askatu dituzte goizean atxilotutako lau gazteak. Goizean atxilotu dituzte Urruñan eta Hendaian. Uztailaren 14an Donibane Lohizunen izandako manifestazioan Jean François Hirigoien auzapezarekin izandako istiluari lotuak izan litezke atxiloketak: Frantziako bandera bat lapurtzea eta autoritate publikoaren ordezkari bati ... | Frantzako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu goiz honetan Urruñan eta Hendaian (Lapurdi), eta beste baten bila ere joan dira, baina ez dute atzeman. Hala jakinarazi dute Euskal Irratiek, Twitterren zabaldutako mezu batean. BERRIAk jakin duenez, laugarrena, atxilotuetako baten anaia, Hego Euskal Herrian ari da ikasketak ... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203177/1936ko-gerrako-hainbat-jaurtigailu-indargabetu-dituzte-azken-egunotan.htm | Gizartea | 1936ko gerrako hainbat jaurtigailu indargabetu dituzte azken egunotan | Gatikan eta Ibarrangelun (Bizkaia) eta Zigoitian (Araba) aurkitu dituzte jaurtigailuok, eta Ertzaintzak indargabetu ditu. | 1936ko gerrako hainbat jaurtigailu indargabetu dituzte azken egunotan. Gatikan eta Ibarrangelun (Bizkaia) eta Zigoitian (Araba) aurkitu dituzte jaurtigailuok, eta Ertzaintzak indargabetu ditu. | Astelehen goizean aritu zen Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea lanean Zigoitian (Araba). Han baratzean lanean ari zen herritar batek jaurtigai bat topatu zuen erdi lurperatuta. Ertzaintzako patruila batek egiaztatu zuen lehertu gabeko artilleriako jaurtigai bat zela. Eremua sokaz inguratu zuten orduan, e... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203178/gudari-bat-etxeratzeko-azken-txartela.htm | Gizartea | Gudari bat etxeratzeko azken txartela | Aranzadik lur azpitik atera ditu Jesus Izagirre Artsuaga 1936ko gudari gabiriarrarenak izan daitezkeen hezurrak. Derioko hilerrian, familia lagun baten hobian zeudela aurkitu dute, ikertuta. DNA probek esango dute ziur. | Gudari bat etxeratzeko azken txartela. Aranzadik lur azpitik atera ditu Jesus Izagirre Artsuaga 1936ko gudari gabiriarrarenak izan daitezkeen hezurrak. Derioko hilerrian, familia lagun baten hobian zeudela aurkitu dute, ikertuta. DNA probek esango dute ziur. | Oroimen historikoaren gaineko iluntasuna argitzeko egun seinalatua izan daiteke atzokoa. Gabiriako Jesus Izagirre Artsuagaren gorpuzkien bila aritu da familia, etxera eramateko nahiarekin. Eta, proba genetikoen faltan, haren ezaugarriekin bat egiten duten hezurrak topatu dituzte Derioko hilerrian (Bizkaia).
Segi iraku... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203179/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekidea-jotzeagatik.htm | Gizartea | Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik | Ertzaintzaren arabera, emakumea bortizki jo du gizonezkoak, aurpegian eta hainbat alditan. Atxilotuak 37 urte ditu. | Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik. Ertzaintzaren arabera, emakumea bortizki jo du gizonezkoak, aurpegian eta hainbat alditan. Atxilotuak 37 urte ditu. | Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Emandako informazioaren arabera, erasoa joan den igandean gertatu zen, etxebizitza batean: gizonezkoak emakumezkoa jo zuen aurpegian, bortizki. Gainera, jakinarazi dutenez, gizonezkoak mehatxu egin zion biktimari, labanaz.
Eraso... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203180/zentral-nuklearrak-ixteko-baimena-behar-dutela-oroitarazi-die-ribera-ministroak-argindar-konpainiei.htm | Ekonomia | Zentral nuklearrak ixteko baimena behar dutela oroitarazi die Ribera ministroak argindar konpainiei | Argindarraren prezioak beste marka bat hautsi du handizkako merkatuan: bihar, batez beste, 188 euroan ordainduko da megawatt-ordua. Teresa Ribera Trantsizio Energitikorako ministroak ziurtatu du faktura elektrikoa merkatzeko neurriek ez dutela arriskuan jartzen konpainia elektrikoen errentagarritasuna. | Zentral nuklearrak ixteko baimena behar dutela oroitarazi die Ribera ministroak argindar konpainiei. Argindarraren prezioak beste marka bat hautsi du handizkako merkatuan: bihar, batez beste, 188 euroan ordainduko da megawatt-ordua. Teresa Ribera Trantsizio Energitikorako ministroak ziurtatu du faktura elektrikoa merka... | Espainiako Gobernuaren eta argindar konpainien arteko giroa gaiztotu egin da, gobernuak haien irabaziak 2.600 milioi gutxitu eta herritarren faktura hein horretan arintzeko neurriak iragarri ondoren. Berehala erantzun zuten argindar konpainia handiek, Foro Nuclear lobbyaren bitartez, iragarriz zentral atomikoak dagokie... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203181/zentral-nuklearrak.htm | Zentral nuklearrak | Zentral nuklearrak. | -Almaraz (Extremadura). Iberdrola (%52,7), Endesa (%36) eta Naturgy (%11,3). Lehen erreaktorea 1983an hasi zen lanean, eta 1.050 MWeko potentzia du. Almaraz IIk, berriz, 1984an konektatu zuten eta 1.044 MWeko potentzia du.
-Asco I eta II (Katalunia). Lehen erreaktorea (1.032 MW) 1984an piztu zuten, eta Endesarena da. ... | ||
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203182/ipar-koreak-eta-hego-koreak-beren-misilak-probatu-dituzte-egun-berean.htm | Mundua | Ipar Koreak eta Hego Koreak beren misilak probatu dituzte egun berean | Tokiok bere segurtasunarentzat «mehatxutzat» jo du Piongiangek Japoniako itsasora egindako jaurtiketa. | Ipar Koreak eta Hego Koreak beren misilak probatu dituzte egun berean. Tokiok bere segurtasunarentzat «mehatxutzat» jo du Piongiangek Japoniako itsasora egindako jaurtiketa. | Iragan martxoan egin zituen azken jaurtiketak, eta orain, lau egunean, Ipar Koreak bigarren aldiz jaurti ditu bi misil balistiko Japoniako itsasora, Japoniako eta Hego Koreako agintariek jakinarazi dutenez. Seulen arabera, misilek 800 kilometroko ibilbidea egin dute, 60 kilometroko garaierara iristeraino; hala, Piongia... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203183/gasteizko-mercedesek-datorren-astean-ekingo-dio-berriz-ekoizpenari.htm | Ekonomia | Gasteizko Mercedesek datorren astean ekingo dio berriz ekoizpenari | Asteartean jarriko du berriz martxan ekoizpena. Hiru astez izan du etenda, osagai faltagatik.VWek, berriz, ostegunean soilik egingo du lan. | Gasteizko Mercedesek datorren astean ekingo dio berriz ekoizpenari. Asteartean jarriko du berriz martxan ekoizpena. Hiru astez izan du etenda, osagai faltagatik.VWek, berriz, ostegunean soilik egingo du lan. | Gasteizko Mercedes Benzen lantegiak ohiko jarduera berreskuratuko du datorren astean. Hiru astez izan du geldirik ekoizpena, autogintzako osagaien merkatuan dagoen krisiagatik; zehazki, mikrotxipen edo erdieroaleen krisiagatik. Baina langile batzordeak jakinarazi du asteartean berrekingo diotela.
Bilera izan dute goiz... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203184/elhuyar-hiztegiak-25-urte-bete-ditu-eta-webgunea-eta-aplikazioa-berritu-ditu.htm | Gizartea | Elhuyar hiztegiak 25 urte bete ditu, eta webgunea eta aplikazioa berritu ditu | Diseinu moderno eta berritzailea emateaz gain, Elhuyarrek kontsulta sistema erabilerrazagoa gehitu dio hiztegiari. | Elhuyar hiztegiak 25 urte bete ditu, eta webgunea eta aplikazioa berritu ditu. Diseinu moderno eta berritzailea emateaz gain, Elhuyarrek kontsulta sistema erabilerrazagoa gehitu dio hiztegiari. | Elhuyarren ikurretako batek, Elhuyar hiztegiak, 25 urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, hiztegia kontsultatzeko webgunea eta gailu mugikorretarako aplikazioa berritu ditu fundazioak. 1996an hasi zen Elhuyarren euskara-gaztelania hiztegi elebiduna Euskal Herriko ikastetxe, liburutegi eta etxeetako apalategietan l... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203185/iragan-astean-baino-hamar-hildako-gehiago-izan-dira-birusarekin-lotuta-hegoaldean-45.htm | Gizartea | Iragan astean baino hamar hildako gehiago izan dira birusarekin lotuta Hegoaldean: 45 | Hego Euskal Herriko osasun sistemek beste 240 kutsatu zenbatu dituzte, eta 31 lagun ospitaleratu. | Iragan astean baino hamar hildako gehiago izan dira birusarekin lotuta Hegoaldean: 45. Hego Euskal Herriko osasun sistemek beste 240 kutsatu zenbatu dituzte, eta 31 lagun ospitaleratu. | Izurritearen bilakaerari buruzko informazioa ematen duten aldagaien artetik, gaitzarekin loturiko heriotzen kurba da apaltzen ari ez den bakarrenetakoa. Izan ere, Hegoaldea kutsatzeen arintze betean izanik ere, birusak jota hil direnen kopuruak gora egin du azken egunotan. Hain zuzen, gaitza zuten 45 pertsona zendu dir... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203186/europaren-defentsa-sistema-indartzeko-beharra-nabarmendu-du-von-der-leyenek.htm | Mundua | Europaren defentsa sistema indartzeko beharra nabarmendu du Von der Leyenek | Batasunaren egoeraz egindako hitzaldi batean, Europako Batzordeko presidenteak nabarmendu du beharrezkoa dela migrazioen gaineko itun bat egitea eta garrantzitsua dela isuriak murrizteko prozedurak zehaztea. Urte bukaerarako indarkeria matxistaren aurkako zuzentarau bat aurkeztuko dutela iragarri du. | Europaren defentsa sistema indartzeko beharra nabarmendu du Von der Leyenek. Batasunaren egoeraz egindako hitzaldi batean, Europako Batzordeko presidenteak nabarmendu du beharrezkoa dela migrazioen gaineko itun bat egitea eta garrantzitsua dela isuriak murrizteko prozedurak zehaztea. Urte bukaerarako indarkeria matxist... | Ahoz aho zebilena berretsi du Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek, hau da, defentsan urratsak egingo dituela EB Europako Batasunak, eta iragarri du ezen datorren urtearen lehen erdian, Frantziak EBko presidentetza hartzen duenean, gaiari buruzko goi bilera egingo dutela estatu kideek. Von der Leyenen ... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203187/gipuzkoako-ogasunak-gutunak-bidaliko-dizkie-ticket-bai-sisteman-egon-beharko-duten-zergadunei.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Ogasunak gutunak bidaliko dizkie Ticket Bai sisteman egon beharko duten zergadunei | 55.000 zergadun inguru dira 2022rako Ticket Bai sisteman egon beharko duten Gipuzkoako zergadunak. Urtarrilaren lehenean sartuko dira lehenak. Ogasunak martxan ditu arreta telefonoa eta posta kutxa, eta urrian hasiko da bere bulego guztietan gaiari buruzko aurrez aurreko arreta eskaintzen. | Gipuzkoako Ogasunak gutunak bidaliko dizkie Ticket Bai sisteman egon beharko duten zergadunei. 55.000 zergadun inguru dira 2022rako Ticket Bai sisteman egon beharko duten Gipuzkoako zergadunak. Urtarrilaren lehenean sartuko dira lehenak. Ogasunak martxan ditu arreta telefonoa eta posta kutxa, eta urrian hasiko da bere ... | Datorren urtean Ticket Bai sisteman sartzera behartuta egongo diren Gipuzkoako 55.000 bat zergadunek lurraldeko ogasunaren gutun pertsonalizatuak jasoko dituzte egunotan, gaiari buruzko azalpenekin. Era berean, arreta zerbitzu bat ere badute kontsultak egiteko, telefonoz edo posta elektronikoz; eta aurrez aurreko arret... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203188/txirrindulari-bat-hil-da-zarrakaztelun-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da Zarrakaztelun, auto batek harrapatuta | Ezbeharra N-128 errepidean gertatu da, goizean. Hildakoak 62 urte ditu, eta Mendabiakoa (Nafarroa) da. | Txirrindulari bat hil da Zarrakaztelun, auto batek harrapatuta. Ezbeharra N-128 errepidean gertatu da, goizean. Hildakoak 62 urte ditu, eta Mendabiakoa (Nafarroa) da. | Gaur goizeko 7:00 aldera 62 urteko txirrindulari bat hil da Zarrakaztelun (Nafarroa), trafiko istripu batean. Auto batek harrapatuta zendu da.
Istripua gertatu ondotik, anbulantzia joan da txirrindularia artatzeko, eta, gero, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan. 10:00 aldera, herritarra hil egin dela jaki... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203189/emakumeek-gizonek-baino-7213-euro-gutxiago-jasotzen-dute-batez-beste.htm | Ekonomia | Emakumeek gizonek baino 7.213 euro gutxiago jasotzen dute, batez beste | 2015. urtetik 1,5 puntu apaldu da sexuen arteko soldata arrakala, Emakunderen arabera | Emakumeek gizonek baino 7.213 euro gutxiago jasotzen dute, batez beste. 2015. urtetik 1,5 puntu apaldu da sexuen arteko soldata arrakala, Emakunderen arabera | Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala 7.213 euro da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, 1,5 puntu apaldu den arren 2015. urtetik, %22koa da arrakala hori batez beste. Gizonek 31.790 euro irabazten dituzte urtero, baztez beste, eta emakumeek, berriz, 24.757 euro. Soldata arrakala handiagoa da andreak gehiengo d... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203190/urkulluk-babesa-azaldu-dio-zientzia-komunitateari-eta-epaileek-hura-gutxiesten-dutela-salatu.htm | Gizartea | Urkulluk babesa azaldu dio zientzia komunitateari, eta epaileek hura gutxiesten dutela salatu | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iradoki du auzitegien erabakietan «mespretxua» dagoela Labi batzordearekiko. Bide horretan, Sagarduik zalantzan jarri du futbol zelaien edukiera bikoiztearen egokitasuna. | Urkulluk babesa azaldu dio zientzia komunitateari, eta epaileek hura gutxiesten dutela salatu. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iradoki du auzitegien erabakietan «mespretxua» dagoela Labi batzordearekiko. Bide horretan, Sagarduik zalantzan jarri du futbol zelaien edukiera bikoiztearen egokitasuna. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «gutxiespena» sumatzen du epaileek berriki hartutako erabakietan. Hala azaldu du gaur goizean EHU Euskal Herriko Unibertsitearen irekiera ekitaldian egindako adierazpenetan. Urkulluk irmo adierazi du Jaurlaritzak orain arte bezala segituko dutela pandemia kontrolpean eduki... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203191/jaurlaritzak-eta-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-aldundiek-hitzarmena-sinatu-dute-euskaltzaindiarekin.htm | Gizartea | Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiarekin | «Euskara ikertzeko eta zabaltzeko jarduerak» sustatuko dituzte horrela | Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiarekin. «Euskara ikertzeko eta zabaltzeko jarduerak» sustatuko dituzte horrela | Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiarekin. Lau urteko hitzarmena da, 2021-2024 epealdian indarrean egongo dena, eta erakunde horik eta Euskaltzaindiak izenpetzen duten mota horretako bosgarren ituna da; lehenengoa 2000-2004 epealdikoa izan zen. Ako... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203192/eaeko-auzitegi-nagusiak-uste-du-ezin-zaiola-arrasatekoari-helegiterik-jarri.htm | Politika | EAEko Auzitegi Nagusiak uste du ezin zaiola Arrasatekoari helegiterik jarri | «Liskarrak saihesteko» deia egin du Markel Olanok. Protesta «legitimoa» izan arren, «akats larria» deritzo. | EAEko Auzitegi Nagusiak uste du ezin zaiola Arrasatekoari helegiterik jarri. «Liskarrak saihesteko» deia egin du Markel Olanok. Protesta «legitimoa» izan arren, «akats larria» deritzo. | EAEko Auzitegi Nagusiak eman du azken hitza, oraingoz: haren arabera, ezin zaio helegiterik jarri larunbaterako euskal presoen eskubideen alde Arrasaten (Gipuzkoa) antolaturiko protestari, eta, beraz, ez du aztertuko mobilizazioa debekatu behar den ala ez. Auto batean azaldu duenez, protesta deialdian ez dago helegitea... |
2021-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/203193/sanchez-espainiarrona-denaz-espainiar-guztiok-erabaki-beharko-dugu.htm | Mundua | Sanchez: «Espainiarrona denaz espainiar guztiok erabaki beharko dugu» | Elkarrizketa mahaira itzuli izanaz pozik agertu da Espainiako presidentea, Aragonesekin bildu ostean. Elkarrengandik «oso urrun» daudela adierazi du, eta, horregatik, uko egin dio negoziazioari epemuga jartzeari. | Sanchez: «Espainiarrona denaz espainiar guztiok erabaki beharko dugu». Elkarrizketa mahaira itzuli izanaz pozik agertu da Espainiako presidentea, Aragonesekin bildu ostean. Elkarrengandik «oso urrun» daudela adierazi du, eta, horregatik, uko egin dio negoziazioari epemuga jartzeari. | Bilduta dago uneotan Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketa mahaia. Aurrez, bilera bat egin dute Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Pere Aragones Kataluniakoak, eta bertan hitz egindakoaz azalpenak eman ditu Sanchezek jarraian. Generalitateak egindako harrera eskertu du, eta bi aldeen arteko el... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203216/autokritikarik-ez-egitea-egotzi-dio-oposizioak-jaurlaritzari.htm | Politika | Autokritikarik ez egitea egotzi dio oposizioak Jaurlaritzari | Iñigo Urkullu lehendakariak goizean proposatu du eskubide historikoen modernizatzea adostea, eta akordio horren baitan aldebikotasunerako mekanismoak jasota egotea. BERRIA zuzenean kontatzen ari da. | Autokritikarik ez egitea egotzi dio oposizioak Jaurlaritzari. Iñigo Urkullu lehendakariak goizean proposatu du eskubide historikoen modernizatzea adostea, eta akordio horren baitan aldebikotasunerako mekanismoak jasota egotea. BERRIA zuzenean kontatzen ari da. | * Urkulluk proposatu du «1839 baino lehenagoko subiranotasunera itzultzea»
* Arratsaldean legebiltzarreko taldeek hartuko dute hitza.
* Pandemia, ekonomia gaiak eta beste hainbat ere izango dituzte hizketagai. |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203218/gutxieneko-soldata-hamabost-euro-igotzea-adostu-dute-madrilen.htm | Ekonomia | Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea adostu dute Madrilen | Espainiako Lan ministerioak CCOO eta UGT sindikatuen babesa lortu du, baina soilik 2021. urterako igoera hitzartu dute. Irailaren 1etik aurrera gutxieneko soldata gordina 965 eurokoa izango da. | Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea adostu dute Madrilen. Espainiako Lan ministerioak CCOO eta UGT sindikatuen babesa lortu du, baina soilik 2021. urterako igoera hitzartu dute. Irailaren 1etik aurrera gutxieneko soldata gordina 965 eurokoa izango da. | Azkenean CCOO eta UGT sindikatuen oniritzia jaso du SMI lanbide arteko gutxieneko soldata hamabost euro igotzeko Espainiako Gobernuaren asmoak, eta irailaren lehenetik aurrera, 965 eurokoa izango da SMI gordina. Sindikatuen akordioa lortzeko azken unera arte ibili da negoziatzen Madrilgo gobernua azken asteetan, bere k... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203219/klima-krisia-zuzentzeko-denbora-agortzen-ari-dela-ohartarazi-du-nbek.htm | Mundua | Klima krisia zuzentzeko denbora agortzen ari dela ohartarazi du NBEk | COVID-19aren ondorengo berraktibatze ekonomikoa ez dela ekologikoa jakinarazi du NBEk, hainbat zientzia erakundek eginiko txosten baten aurkezpenean. | Klima krisia zuzentzeko denbora agortzen ari dela ohartarazi du NBEk. COVID-19aren ondorengo berraktibatze ekonomikoa ez dela ekologikoa jakinarazi du NBEk, hainbat zientzia erakundek eginiko txosten baten aurkezpenean. | Berotegi gasen isurketek eta pilaketak aurrekaririk gabeko kantitateetan jarraitzen dutela eta Lur planeta berotze «arriskutsu» batera daramatela ohartarazi dute gaur #ZientzianElkartuak 2021 txostenaren aurkezpenean. Munduko Meteorologia Elkarteak koordinatuta, hainbat zientzia erakundek parte hartu dute txostenaren a... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203220/olatz-mitxelena-larretak-irabazi-du-igartza-saria.htm | Kultura | Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Igartza saria | 'Arrakalak' ipuin bilduma proiektuarekin lortu du literatur beka, eta urtebeteko epea izango du orain kontakizunak idazteko. | Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Igartza saria. 'Arrakalak' ipuin bilduma proiektuarekin lortu du literatur beka, eta urtebeteko epea izango du orain kontakizunak idazteko. | Lau ipuin aurkeztu zituen lehiaketara Mitxelenak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1989) eta horiekin aurreratu gero landu nahi lukeen liburuaren mamia: narrazioak, diferenteak elkarren artean baina hari batez lotuak denak, pitzaduren hariarekin, hain zuzen. «Gizartearen barruan eta baita gizakiaren baitan ere, harremanetan sortzen... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203221/europako-parlamentua-bai-digitalizazioari-baina-ez-lan-eskubideen-bizkarretik.htm | Ekonomia | Europako Parlamentua: "Bai digitalizazioari, baina ez lan eskubideen bizkarretik" | Plataforma digitaletako langileen eskubideak behargin tradizionalen lan eskubideen pare jartzeko eskatu du parlamentuak, negoziazio kolektiboa barne. | Europako Parlamentua: "Bai digitalizazioari, baina ez lan eskubideen bizkarretik". Plataforma digitaletako langileen eskubideak behargin tradizionalen lan eskubideen pare jartzeko eskatu du parlamentuak, negoziazio kolektiboa barne. | Janari banatzaileek edota Uberreko gidariek fabrika batean aritzen diren beharginen lan eskubide berak eduki dezaten eskatu du Europako Parlamentuak 524 aldeko botoekin. Plataforma digitaleko langileak oso atzean geratzen ari dira lan eskubideen esparruan, eta negoziazio kolektibotik aparte aritzen dira gehienetan. Eur... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203222/urkulluk-proposatu-du-1839-baino-lehenagoko-subiranotasunera-itzultzea.htm | Politika | Urkulluk proposatu du «1839 baino lehenagoko subiranotasunera itzultzea» | Kontzertu politikoaren formula berri bat defendatu du, zeinaren bidez nazio errealitatea onartu, autogobernua errespetatu, eta estatuarekin alde biko harremana bermatuko duen. | Urkulluk proposatu du «1839 baino lehenagoko subiranotasunera itzultzea». Kontzertu politikoaren formula berri bat defendatu du, zeinaren bidez nazio errealitatea onartu, autogobernua errespetatu, eta estatuarekin alde biko harremana bermatuko duen. | Politika orokorreko eztabaida egiten ari dira gaur Eusko Legebitzarrean, eta goizean hitzaldia eman du Iñigo Urkullu lehendakariak. Legealdiaren lehen urtearen balantzea egiteaz gain, aurrera begirako erronkak ere aletu ditu. Autogobernuari dagokionez, lehendakariak «adostasun sendoa» eskatu du «Euskadi euskal nazio» g... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203223/eh-bilduk-salatu-du-iruneko-udalak-legez-kanpo-izendatu-duela-kargudun-bat.htm | Politika | EH Bilduk salatu du Iruñeko Udalak legez kanpo izendatu duela kargudun bat | Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du postu hori sortzea bera legez kanpokoa zela, eta, beraz, baita horretarako norbait izendatzea ere. EH Bilduk eskatu du Navarra Sumak ordain dezala lanpostu horrek hamar hilabetean eragin duen 40.000 euroko kostua. | EH Bilduk salatu du Iruñeko Udalak legez kanpo izendatu duela kargudun bat. Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du postu hori sortzea bera legez kanpokoa zela, eta, beraz, baita horretarako norbait izendatzea ere. EH Bilduk eskatu du Navarra Sumak ordain dezala lanpostu horrek hamar hilabetean eragin duen 40.000 euro... | Iruñeko Udaleko Coworkids zerbitzuko arduraduna legez kanpo kontratatu zutela salatu du gaur Iruñeko EH Bilduk. Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio koalizio independentistak jarritako helegiteari, eta ebatzi du lanpostu hori sortzea eta horretarako pertsona bat izendatzea ilegalak izan zirela.
Joseba Asiron... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203224/osakidetzak-egindako-kalkuluen-arabera-ia-2000-tumore-atzeman-gabe-geratu-dira-izurriaren-ondorioz.htm | Gizartea | Osakidetzak egindako kalkuluen arabera, ia 2.000 tumore atzeman gabe geratu dira izurriaren ondorioz | Egin duten ikerlan baten arabera, normalean baino pertsona gutxiago deitu dituzte baheketa programetan parte hartzera, eta horren ondorioa izan da | Osakidetzak egindako kalkuluen arabera, ia 2.000 tumore atzeman gabe geratu dira izurriaren ondorioz. Egin duten ikerlan baten arabera, normalean baino pertsona gutxiago deitu dituzte baheketa programetan parte hartzera, eta horren ondorioa izan da | Espaniako Epidemiologia Elkartearen kongresua egin berri da, eta han ikerketa bat aurkeztu dute, Osakidetzako zuzendaritzak eta Biocrucesek egindakoa, zeinaren arabera izurriak eragindako osasun krisiaren ondorioz 2.000 bat tumore geratu baitira atzeman gabe. Zehazki kalkulatu dute baheketa programen bidez bestela atze... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.