date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203225/aldi-baterako-erregulazioa-luzatzeko-negoziazioa-hasi-da.htm | Ekonomia | Aldi baterako erregulazioa luzatzeko negoziazioa hasi da | Hilaren 30ean da bukatzekoa oraingo eredua. Espainiako Gobernuak langileak lanera itzultzea saritu nahi du, baina gizarte eragileek ez dute aldaketarik nahi hobarietan. | Aldi baterako erregulazioa luzatzeko negoziazioa hasi da. Hilaren 30ean da bukatzekoa oraingo eredua. Espainiako Gobernuak langileak lanera itzultzea saritu nahi du, baina gizarte eragileek ez dute aldaketarik nahi hobarietan. | Hiru hilabetero errepikatzen ari den negoziazioa berriro hasi da Espainiako Lan Ministerioan. Gobernuko, CEOE eta Cepyme patronaletako, eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak gaur eguerdian dute lehen bilera enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearen baldintzak negoziatzeko, hilaren 30ean iraungiko baitir... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203226/sortuk-ekitaldi-irekia-antolatu-du-irailaren-27aren-bueltarako.htm | Politika | Sortuk ekitaldi irekia antolatu du irailaren 27aren bueltarako | Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi etakideen fusilamenduaren urteurrenean «haien ispilu diren guztiak» izanen dituzte «gogoan». Irailaren 25ean ekitaldia eginen dute Oiartzunen, eta 27an manifestazioak herrietan. | Sortuk ekitaldi irekia antolatu du irailaren 27aren bueltarako. Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi etakideen fusilamenduaren urteurrenean «haien ispilu diren guztiak» izanen dituzte «gogoan». Irailaren 25ean ekitaldia eginen dute Oiartzunen, eta 27an manifestazioak herrietan. | 46 urte beteko dira aurten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi etakideak fusilatuta hil zituztela, eta, «urtero bezala», oroitu eginen dituztela adierazi du Sortuk. Ezker abertzaleko alderdiak nabarmendu du, «beste hainbat burkidek bezalaxe, Juanek eta Anjelek beren bizitzarekin ordaindu» zutela «Euskal Herria as... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203227/simone-bilesek-larry-nassar-medikua-eta-sistema-jo-ditu-sexu-abusuaren-errudun.htm | Kirola | Simone Bilesek Larry Nassar medikua eta «sistema» jo ditu sexu abusuaren errudun | AEBetako olinpiar txapeldunak gizarteari eskatu dio zalantzan jar dezala Larry Nassar gimnastikako selekzioko medikua eta ehunka kirolari gazteren gehiegikeriarako erabiltzea ahalbidetu zuen sistema. FBIk izan duen jarrera ere kritikatu du Bilesek, aferari «bizkar emateagatik». | Simone Bilesek Larry Nassar medikua eta «sistema» jo ditu sexu abusuaren errudun. AEBetako olinpiar txapeldunak gizarteari eskatu dio zalantzan jar dezala Larry Nassar gimnastikako selekzioko medikua eta ehunka kirolari gazteren gehiegikeriarako erabiltzea ahalbidetu zuen sistema. FBIk izan duen jarrera ere kritikatu d... | Simone Biles gimnasta estatubatuarrak AEBetako Gimnastika Federazioari, Estatu Batuetako Olinpiar eta Paralinpiar Batzordeari, eta FBIri erantzukizuna eskatu die, Larry Nassar gimnasiako talde nazionaleko medikuak gimnastei abusuak egiten jarrai zezan «utzi» ziotelako, haren aurkako salaketak zeuden arren.
«Larry Nass... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203228/beste-265-kasu-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Beste 265 kasu positibo atzeman dituzte | Osakidetzan, 40 paziente ospitaleratu dituzte COVID-19arekin; Osasunbidean, bakar bat ere ez | Beste 265 kasu positibo atzeman dituzte. Osakidetzan, 40 paziente ospitaleratu dituzte COVID-19arekin; Osasunbidean, bakar bat ere ez | 265. Horiek izan ziren atzo atzemandako COVID-19 kasuak. 215 Osakidetzak detektatu zituen, eta 50 Osasunbideak. Bizkaian atzeman ziren gehienak, 131; Gipuzkoan 64 izan ziren, eta Araban 18. Denera 7.669 test egin zituzten bi osasun sistemek, eta %3,4 izan ziren positiboak. Nabarmen ari da azken asteotan transmisioa beh... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203229/nafarroako-auzitegi-nagusiak-baimendu-egin-ditu-gobernuaren-azken-neurriak.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin ditu Gobernuaren azken neurriak | Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu dira bihar, garraio publikoan edukierak handituko dira, etxabeak baimenduko dira eta kanpoan bildu daitezkeen pertsonen muga desagerraraziko da bihartik | Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin ditu Gobernuaren azken neurriak. Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu dira bihar, garraio publikoan edukierak handituko dira, etxabeak baimenduko dira eta kanpoan bildu daitezkeen pertsonen muga desagerraraziko da bihartik | Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez dio ezetzik esan aste honetan Maria Txibiteren gobernuak koronabirusaren kontrako neurriak arintzeko atera duen foru dekretuari. Izurritearen bilakaera onbidean dela iritzita, gaur egun ezarriak diren mugak leuntzeko asmoa iragarri zuen Gobernuak, eta bidea eman dio asmo horri auzitegiak... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203230/hagako-auzitegiak-filipinetako-drogaren-kontrako-gerra-ikertzea-baimendu-du.htm | Mundua | Hagako auzitegiak Filipinetako drogaren kontrako gerra ikertzea baimendu du | Fiskaltzaren eskaria onartu, eta narkotrafikoaren kontrako operazioetan gizateriaren kontrako krimenak izan ote diren ikertu ahalko du auzitegiak. Gobernuak esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez duela horretarako «zilegitasunik», Filipinak haren parte ez direnez gero. | Hagako auzitegiak Filipinetako drogaren kontrako gerra ikertzea baimendu du. Fiskaltzaren eskaria onartu, eta narkotrafikoaren kontrako operazioetan gizateriaren kontrako krimenak izan ote diren ikertu ahalko du auzitegiak. Gobernuak esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez duela horretarako «zilegitasunik», Filipinak h... | NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiko epaileek ahalbidetu egin dute Filipinetako Gobernuak narkotrafikoaren kontra hartutako neurriak ikertzea, gizateriaren aurkako krimenak izan daitezkeelakoan. Fiskaltzak orain arte gertaera horien inguruan emandako informazioan oinarrituta, epaileek adierazi dute herritar zibilen aurkako... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203231/espainiako-auzitegi-nazionalak-ere-ez-du-debekatu-arrasateko-martxa.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalak ere ez du debekatu Arrasateko martxa | Jose Luis Calama epaileak Poliziari eskatu dio ekitaldiaren «jarraipena eta kontrola» aitzinera eraman ditzala, protesta ekitaldian «gorazarrerik edo delitu terroristen justifikaziorik» egiten dela «saihesteko». Sarek agerraldia eginen du bihar Arrasaten, haien «irakurketaren eta erabakien berri» emateko. | Espainiako Auzitegi Nazionalak ere ez du debekatu Arrasateko martxa. Jose Luis Calama epaileak Poliziari eskatu dio ekitaldiaren «jarraipena eta kontrola» aitzinera eraman ditzala, protesta ekitaldian «gorazarrerik edo delitu terroristen justifikaziorik» egiten dela «saihesteko». Sarek agerraldia eginen du bihar Arrasa... | EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen debekatu, eta gauza bera egitea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak ere. Jose Luis Calama epaileak jakinarazi duenez, hain zuzen, «une honetan ez dago elementu eta datu nahikorik zehazteko salaturiko egitateak terrorismoa goratzearen delitua izan daitezkeen ala ez». Auzitegi Nazion... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203232/alice-neel-artistaren-atzera-begirakoa-zabaldu-du-bilboko-guggenheim-museoak.htm | Kultura | Alice Neel artistaren atzera begirakoa zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak | Sortzailearen ia sei hamarkadako ibilbidea aztertzen du erakusketak ia 100 obrarekin. Erretratugintzan nabarmendu zen, nagusiki, eta esanguratsuak dira amatasunari zein sexualitateari eskainitako lanak ere. | Alice Neel artistaren atzera begirakoa zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak. Sortzailearen ia sei hamarkadako ibilbidea aztertzen du erakusketak ia 100 obrarekin. Erretratugintzan nabarmendu zen, nagusiki, eta esanguratsuak dira amatasunari zein sexualitateari eskainitako lanak ere. | «Arimen bildumagile bat». Definizio horrekin deskribatu zuen bere burua Alice Neel artista estatubatuarrak (Pennsylvania, AEB, 1900- New York, 1984), eta ideia hori baliatu dute Bilboko Guggenheim museoko ordezkariek ere haren lanaren nondik norakoak azaltzeko, Lucia Agirre komisarioaren hitzetan, irudikatutako jendear... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203233/argindarraren-garestitzea-kritikatzeko-itzalaldi-batera-dei-egin-dute-subiranistek.htm | Ekonomia | Argindarraren garestitzea kritikatzeko itzalaldi batera dei egin dute subiranistek | Urriaren 8rako jarri dute zita, 22:00etatik 22:30era. Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten alderdi politikoek salatu dute euren herrialdeek subiranotasunik ez dutenez tresnak ukatzen zaizkiela argindarraren garestitzea geldiarazteko. | Argindarraren garestitzea kritikatzeko itzalaldi batera dei egin dute subiranistek. Urriaren 8rako jarri dute zita, 22:00etatik 22:30era. Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten alderdi politikoek salatu dute euren herrialdeek subiranotasunik ez dutenez tresnak ukatzen zaizkiela argindarraren garestitzea geldiarazte... | Argindarraren prezioa etenik gabe gora doala salatzeko protesta egitera deitu dituzte herritarrak. Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako alderdi politikoek egin dute deialdia. Urriaren 8an (ostirala da), 22:00etatik 22:30era, argi guztiak itzali eta kazola jotzeak egiteko ... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203234/soilik-turistak-daramatzan-lehen-espaziontzia-aireratu-da.htm | Mundua | Soilik turistak daramatzan lehen espaziontzia aireratu da | Hurrengo hiru egunetan, 90 minutuero emango diote buelta bat Lurrari, eta ikusmiraz gozatzeko leiho bat izango dute. 27.360 kilometro orduko abiaduran bidaiatuko dute. | Soilik turistak daramatzan lehen espaziontzia aireratu da. Hurrengo hiru egunetan, 90 minutuero emango diote buelta bat Lurrari, eta ikusmiraz gozatzeko leiho bat izango dute. 27.360 kilometro orduko abiaduran bidaiatuko dute. | Bart goizaldean aireratu da Crew Dragon espaziontzia, barruan lau turista espazial daramatzala. Astronautarik gabeko lehen turismo bidaia espaziala da, eta hiru egun iraungo ditu, Lurretik 575 kilometrora. Barruan doaz aberats handi bat, irakasle bat, minbizia gainditu duen bat eta Irakeko gerran izandako AEBetako mili... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203235/petronorrek-asteburuan-berreskuratuko-du-jarduera-osoa.htm | Ekonomia | Petronorrek asteburuan berreskuratuko du jarduera osoa | Iazko azaro amaieratik izan du geldituta Gordin 2 Unitatea, merkatuaren eskari faltagatik. | Petronorrek asteburuan berreskuratuko du jarduera osoa. Iazko azaro amaieratik izan du geldituta Gordin 2 Unitatea, merkatuaren eskari faltagatik. | Pandemiaren aldirik gogorrenak atzean utzita, jarduera ekonomikoa eta garraioa aurreko mailetara itzultzen ari dira, eta findutako hidrokarburoen eskaria ere leheneratzen ari da. Eskariaren gorakadarekin Petronorrek erabaki du bere jarduera osoa berreskuratzea findegian. Hala, asteburu honetan amaitzeko asmoa du Muskiz... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203236/castexekin-bildu-dira-murgiltze-ereduetako-ordezkariak.htm | Gizartea | Castexekin bildu dira murgiltze ereduetako ordezkariak | Frantziako Gobernu buruaren doinu aldaketa positibotzat jo dute, eta berme juridikoen zain daude. | Castexekin bildu dira murgiltze ereduetako ordezkariak. Frantziako Gobernu buruaren doinu aldaketa positibotzat jo dute, eta berme juridikoen zain daude. | Frantziako Gobernuko Jean Castex lehen ministroarekin eta Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroarekin bildu dira Eskolim hizkuntza gutxituetako murgiltze ereduetako ordezkariak. Hizkuntza gutxituetako erakunde publikoek ere parte hartu zuten, atzo bideo konferentziaz eginiko bileran. Kontseilu Konstituzionalak murgil... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203237/manifestaziora-deitu-du-u14-kolektiboak-atxiloketak-salatzeko.htm | Politika | Manifestaziora deitu du U14 kolektiboak atxiloketak salatzeko | Larunbatean eginen dute, Baionan, 19:00etan, herriko etxetik abiatuta. Haien aldarrikapenak «estigmatizatzeko eta kriminalizatzeko enegarren saiakera» direla salatu dute, eta galdetu dute «zein aldetan» dagoen bortizkeria eta «nork sortzen dituen tentsioak». | Manifestaziora deitu du U14 kolektiboak atxiloketak salatzeko. Larunbatean eginen dute, Baionan, 19:00etan, herriko etxetik abiatuta. Haien aldarrikapenak «estigmatizatzeko eta kriminalizatzeko enegarren saiakera» direla salatu dute, eta galdetu dute «zein aldetan» dagoen bortizkeria eta «nork sortzen dituen tentsioak»... | Frantziako Poliziak lau gazte atxilotu zituen atzo goizean Urruñan eta Hendaian (Lapurdi), uztailaren 14an Frantziako egun nazionalaren harira Donibane Lohizunen (Lapurdi) egin zuten manifestazioan Jean François Hirigoien auzapezarekin izandako istiluen ondorioz. Arratsaldean laurak libre gelditu ziren, eta Jerome Bour... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203238/gaztedik-bi-urre-eta-brontze-bat-irabazi-ditu-munduko-txapelketan.htm | Kirola | Gaztedik bi urre eta brontze bat irabazi ditu Munduko Txapelketan | Laukizko (Bizkaia) taldea txapeldun izan da emakumezkoen 500 kiloko mailan, eta lehen eta hirugarren gizonezkoen 560 kilokoan. | Gaztedik bi urre eta brontze bat irabazi ditu Munduko Txapelketan. Laukizko (Bizkaia) taldea txapeldun izan da emakumezkoen 500 kiloko mailan, eta lehen eta hirugarren gizonezkoen 560 kilokoan. | Hasi da lehia Getxon (Bizkaia) Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Bikain hasi ere. Euskal tiratzaileek hiru domina irabazi dituzte taldekako lehiako lehen jardunaldian. Gaztedik eskuratu ditu guztiak. Laukizko (Bizkaia) taldeak urrezko domina irabazi du emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kiloko... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203239/hegoaldeko-zahar-etxeetako-egoiliarrei-txertoaren-hirugarren-dosia-jartzeko-era-izango-da.htm | Gizartea | Hegoaldeko zahar etxeetako egoiliarrei txertoaren hirugarren dosia jartzeko era izango da | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak hartu du erabakia, zentro horietan bizi diren pertsonen ezaugarriak aintzat hartuta. | Hegoaldeko zahar etxeetako egoiliarrei txertoaren hirugarren dosia jartzeko era izango da. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak hartu du erabakia, zentro horietan bizi diren pertsonen ezaugarriak aintzat hartuta. | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak gaur erabaki du COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko era emango zaiela zahar etxeetako egoiliarrei ere. Era berean, erabaki dute dosi gehigarria har dezaketen pazienteen zerrenda ere zabaltzea. Zahar etxeetako adinekoen kasuan, erabakia hartzekoan kontuan hartu dute askotan perts... |
2021-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/203240/philipsekoek-pilak-eta-realak-kandela.htm | Kirola | Philipsekoek pilak, eta Realak kandela | Txuri-urdinek bina berdindu dute Europa ligako estreinaldian, PSVren aurka. Galtzen hasi ostean, donostiarrek irauli egin dute markagailua. Etxekoek bigarren zatian berdindu dute. Realeko zenbait jokalarik min hartu dute. | Philipsekoek pilak, eta Realak kandela. Txuri-urdinek bina berdindu dute Europa ligako estreinaldian, PSVren aurka. Galtzen hasi ostean, donostiarrek irauli egin dute markagailua. Etxekoek bigarren zatian berdindu dute. Realeko zenbait jokalarik min hartu dute. | Sufrituta, baina Realak puntu bat bildu du Europa ligako estreinaldian. PSVk izugarri estutu ditu txuri-urdinak, eta gertu izan du garaipena. Pilak bete-bete eginda amaitu dute Philips Stadiumekoek; donostiarrek, ahituta. Nekez lortu dute puntu bat lotzea; fedeari kandela bat piztuta bukatu dute neurketa, [Armando] Obi... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203267/laquoniretzat-ez-da-detaile-bat-frantzian-dagoen-giro-politikoan-den-eskuin-muturrerako-lerratzearaquo.htm | Politika | «Niretzat ez da detaile bat Frantzian dagoen giro politikoan den eskuin muturrerako lerratzea» | Frantziako eskuin muturrak «islamo-ezkertiar» gisa identifikatzen dituen arlo anitzetako dozenaka pertsonaren zerrenda filtratu da sare sozialetan. Horien artean agertzen da Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea. | «Niretzat ez da detaile bat Frantzian dagoen giro politikoan den eskuin muturrerako lerratzea». Frantziako eskuin muturrak «islamo-ezkertiar» gisa identifikatzen dituen arlo anitzetako dozenaka pertsonaren zerrenda filtratu da sare sozialetan. Horien artean agertzen da Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea. | Arinkeriaz har lezakete batzuek, baina badu bere larritasuna. Frantziako eskuin muturrak «islamo-ezkertiar» gisa identifikatzen dituen arlo anitzetako dozenaka pertsonaren zerrenda egin du, izen eta abizenekin, eta lan egiten duten arloa identifikatuz. Taha Bouhaf Le Media agerkariko kazetariak zabaldu du albistea, Twi... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203268/arrasateko-martxa-bertan-behera-utzi-eta-herrietan-elkarretaratzeak-antolatu-ditu-sarek.htm | Politika | Arrasateko martxa bertan behera utzi, eta herrietan elkarretaratzeak antolatu ditu Sarek | Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak adierazi du ez dietela «liskarrak eragitera etortzeko asmoa» zutenei «konfrontaziorako aukerarik» eman nahi. Plataformak salatu du «presio izendaezina» jasan duela. Elkarretaratzera deitu dute Euskal Herriko plaza guztietan, bihar goizerako. | Arrasateko martxa bertan behera utzi, eta herrietan elkarretaratzeak antolatu ditu Sarek. Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak adierazi du ez dietela «liskarrak eragitera etortzeko asmoa» zutenei «konfrontaziorako aukerarik» eman nahi. Plataformak salatu du «presio izendaezina» jasan duela. Elkarretaratzera dei... | Sarek agerraldia egin du Arrasaten (Gipuzkoa) azken erabakien berri emateko, eta, azaldu duenez, bertan behera utziko dute bihar herrian zigor luzeen eta salbuespen legediaren aurka egitekoak ziren martxa, «konfrontazio espaziorik ez elikatzeko». Izan ere, ohartarazi dute ez dietela «konfrontaziorako aukerarik» eman na... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203269/alfonso-sastre-hil-da.htm | Kultura | Alfonso Sastre hil da | Hondarribian hil da, 95 urte zituela. | Alfonso Sastre hil da. Hondarribian hil da, 95 urte zituela. | Kezka sozial eta politikoak gurutzatzen du Alfonso Sastreren obra eta bizialdi osoa (Madril, 1926- Hondarribia, 2021), eta adituek mugarritzat jotzen dute haren ekarpena gaztelerazko antzerkigintzaren modernizazioan. Saiakerak, narrazioak, poesia eta zinemarako gidoigintza ere landu zituen, argitara emandako hamaika ar... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203270/ekonomia-abiadura-handian-doa-hiruhileko-bakarrean-22-hazita.htm | Ekonomia | Ekonomia abiadura handian doa, hiruhileko bakarrean %2,2 hazita | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa sendo hazi da bigarren hiruhilekoan: %18,6 urte arteko tasan. Jaurlaritzak hazkunde erritmo bera espero du urteko bigarren erdirako, industriaren arazoak arazo | Ekonomia abiadura handian doa, hiruhileko bakarrean %2,2 hazita. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa sendo hazi da bigarren hiruhilekoan: %18,6 urte arteko tasan. Jaurlaritzak hazkunde erritmo bera espero du urteko bigarren erdirako, industriaren arazoak arazo | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «ziklo aldaketa» gertu dagoela iragarri duen egun berean esan du ozen bere gobernuko Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk ez diela beldurrik industriaren sektorean sortu diren arazoei, eta 2021. urteko bigarren zatian ere «hazkunde garrantsitsua» espero duela.
Pandemiari aurr... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203271/labik-ebatzi-du-goizeko-hirurak-arte-ireki-ahal-izango-direla-bihartik-ostatuak.htm | Gizartea | Labik ebatzi du goizeko hirurak arte ireki ahal izango direla bihartik ostatuak | Datuek hobera eginda, «trantsizio» egoera bat martxan jar daitekeela iragarri du Gotzone Sagarduik. Urkulluk erantsi du bi edo hiru aste barru «urrats sendoagoak» etor litezkeela pandemia aurreko egoera normalizatura itzultzeko. | Labik ebatzi du goizeko hirurak arte ireki ahal izango direla bihartik ostatuak. Datuek hobera eginda, «trantsizio» egoera bat martxan jar daitekeela iragarri du Gotzone Sagarduik. Urkulluk erantsi du bi edo hiru aste barru «urrats sendoagoak» etor litezkeela pandemia aurreko egoera normalizatura itzultzeko. | Bilera egin du gaur Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseiluak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hemendik aurrera izurriaren kontra zer neurri hartu beharko diren ebazteko, eta gaueko aisialdia luzatzea erabaki du: goizeko hirurak arte zabaldu ahal izango dira ostatuak. Kultur eta merkataritza jardueretarako ere ordu... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203272/hasi-dituzte-errusiako-hauteskundeak.htm | Mundua | Hasi dituzte Errusiako hauteskundeak | Ekialdeko Kamtxatka eta Txukotka eskualdeetan zabaldu dituzte hautetsontziak. Lehen aldia da bozak hiru egunez luzatzen dituztela, eta oposizioak salatu du emaitzetan esku hartu eta garaipena agintean den Errusia Batua alderdiari emateko egin dutela. | Hasi dituzte Errusiako hauteskundeak. Ekialdeko Kamtxatka eta Txukotka eskualdeetan zabaldu dituzte hautetsontziak. Lehen aldia da bozak hiru egunez luzatzen dituztela, eta oposizioak salatu du emaitzetan esku hartu eta garaipena agintean den Errusia Batua alderdiari emateko egin dutela. | Egun bakarra izan ohi dute errusiarrek behe ganberako bozetan bozkatzeko. Aurten, ordea, kutsatzeak saihesteko argudioarekin, hiru egunez luzatuko dituzte bozak. Gaur goizean zabaldu dituzte ekialdeko Kamtxatka eta Txukotka eskualdeko hautetsontziak; igande gauean, berriz, mendebaldeen dagoen Kaliningrad eskualdekoak i... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203273/labiren-neurriak-puntuz-puntu.htm | Gizartea | Labiren neurriak, puntuz puntu | Besteak beste, gaueko aisialdia irekitzea, ordutegiak luzatzea eta edukierak handitzea erabaki du gaur Labik. | Labiren neurriak, puntuz puntu. Besteak beste, gaueko aisialdia irekitzea, ordutegiak luzatzea eta edukierak handitzea erabaki du gaur Labik. | Hauek dira bihartik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean izango diren neurri berriak:
Maskara. Nahitaez erabili beharko da barnealdean eta kanpoaldean, baldin eta segurtasun distantzia mantendu ezin bada.
Ordutegiak. 03:00ak arte zabalik egon ahalko dira eztablezimendu, kultura eta merkataritza jarduerak.... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203274/gutxieneko-soldata-hamabost-euro-igotzea-ez-da-nahikoa-elaren-eta-laben-iritziz.htm | Ekonomia | Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea ez da nahikoa ELAren eta LABen iritziz | Hamabost euroko igoera «txikiegia» dela uste du ELAk. LABek uste du garaia heldu dela Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata ezartzeko. | Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea ez da nahikoa ELAren eta LABen iritziz. Hamabost euroko igoera «txikiegia» dela uste du ELAk. LABek uste du garaia heldu dela Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata ezartzeko. | ELA eta LAB sindikatuak ez daude pozik atzo Madrilen Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin gutxieneko soldatarentzat adostutako hamabost euroko igoerarekin.
Igoera oso murritza dela uste du ELA sindikatuak, eta igoera inflazioa baino askoz txikiagoa denez galera dakarrela langile klasearen erosteko ahalmener... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203275/jakartako-airearen-kalitatea-hobetzera-behartu-dituzte-indonesiako-hainbat-agintari.htm | Mundua | Jakartako airearen kalitatea hobetzera behartu dituzte Indonesiako hainbat agintari | Hiriburuko auzitegi batek ebatzi du herrialdeko presidentea eta beste sei kargudun errudun direla «ingurumen arduragabekeriagatik». Gobernuak ez du argitu helegiterik aurkeztuko duen. | Jakartako airearen kalitatea hobetzera behartu dituzte Indonesiako hainbat agintari. Hiriburuko auzitegi batek ebatzi du herrialdeko presidentea eta beste sei kargudun errudun direla «ingurumen arduragabekeriagatik». Gobernuak ez du argitu helegiterik aurkeztuko duen. | Joko Widodo Indonesiako presidenteak eta haren gobernuko sei goi agintarik Jakarta hiriburuko airearen kalitatea hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte, auzitegi baten aginduz. Epaileek aho batez ebatzi dute agintari horiek errudun direla «ingurumen arduragabekeria» delituagatik eta, hortaz, herritarren eskubideak ur... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203276/euskal-herriko-trenbide-sare-osoa-lehen-aldiz-plano-bakar-batean.htm | Bizigiro | Euskal Herriko trenbide sare osoa, lehen aldiz plano bakar batean | Ingeniaritza Zibileko ikasle batek Euskal Herrian dauden trenbide sareak batu ditu mapa bakar batean, eta azkar zabaldu da irudia sareetan. Euskara hutsezko mapa bat ere sortu du BERRIArentzat. | Euskal Herriko trenbide sare osoa, lehen aldiz plano bakar batean. Ingeniaritza Zibileko ikasle batek Euskal Herrian dauden trenbide sareak batu ditu mapa bakar batean, eta azkar zabaldu da irudia sareetan. Euskara hutsezko mapa bat ere sortu du BERRIArentzat. | Zenbat tren hartu behar dira Euskal Herria zeharkatzeko? Edo zenbat plano ezberdin ikusi eta ulertu behar dira? Euskal herritarrei itzulinguru ugari saihestuko dizkien planoa sortu du Galder Agudo bilbotarrak. Ingeniaritza Zibileko ikaslea da, eta duela egun batzuk izugarrizko arrakasta izan zuen sareetara igo zuen map... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203277/gastu-muga-6-handitu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Ekonomia | Gastu muga %6 handitu du Nafarroako Gobernuak | Kopurua are gehiago handi daiteke, baldin eta EBko funtsetatik diru gehiago jasotzen badu. | Gastu muga %6 handitu du Nafarroako Gobernuak. Kopurua are gehiago handi daiteke, baldin eta EBko funtsetatik diru gehiago jasotzen badu. | Nafarroako Gobernuak 4.743,4 milioi euroko gastu muga bat izango du aurrekontuetan. Inoizko kopururik handiena da, eta aurtengoa baino ia %6 baino handiagoa.
Kopuru hori ez da, ordea, Iruñeko gobernuak gastatu ahal izango duena, horretatik kendu behar baita udalak finantzatzera joango diren 264 milioi eta Espainiako E... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203278/artolazabalek-migrazioaren-arloko-eskumena-eskatu-dio-espainiako-gobernuari.htm | Politika | Artolazabalek migrazioaren arloko eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari | Sailburuaren arabera, «pertsonentzako proiektuak» eta gizarte politikak garatu eta aplikatzeko behar dute eskumena. Gaineratu du «ezinbestekoa» dela Atzerritarren Araudia onartzea. | Artolazabalek migrazioaren arloko eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari. Sailburuaren arabera, «pertsonentzako proiektuak» eta gizarte politikak garatu eta aplikatzeko behar dute eskumena. Gaineratu du «ezinbestekoa» dela Atzerritarren Araudia onartzea. | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlarizako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloko eskumena Jaurlaritzari transferitzeko eskatu du gaur, Berrizko Olakueta Etxean: «Espainiako Gobernuari berriro erreklamatzeko unea da, burokrazietan ez galtzeko eta migrazioaren arloko eskumena guri hela... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203279/hirugarren-dosia-adineko-pertsona-guztiei-jartzeko-aukeraren-alde-agertu-da-sagardui.htm | Gizartea | Hirugarren dosia «adineko pertsona guztiei» jartzeko aukeraren alde agertu da Sagardui | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen zahar etxeetako egoiliarrei COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzeko era ematea. | Hirugarren dosia «adineko pertsona guztiei» jartzeko aukeraren alde agertu da Sagardui. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen zahar etxeetako egoiliarrei COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzeko era ematea. | COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat «adineko pertsona guztiei» jartzeko aukeraren alde agertu da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko era emango zaiela zahar etxeetako egoiliarrei, baina... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203280/jardueraren-errentagarritasun-falta-da-arazo-nagusia.htm | Ekonomia | «Jardueraren errentagarritasun falta da arazo nagusia» | Behien sektorea ikusten du okerren Xabier Iraola ENBAko koordinatzaileak. Banatzaileek ez ezik kontsumitzaileek ere badutela erantzukizuna dio. | «Jardueraren errentagarritasun falta da arazo nagusia». Behien sektorea ikusten du okerren Xabier Iraola ENBAko koordinatzaileak. Banatzaileek ez ezik kontsumitzaileek ere badutela erantzukizuna dio. | Asteazkenean bete zituen 30 urte nekazarien Enba sindikatuak, eta Enba: 30 urte, 1991-2021, baserritar profesionalak babesten lelopean ospatu zuten urteurrena. Xabier Iraola koordinatzailearen esanetan (Legorreta, Gipuzkoa, 1966), pandemiaren eraginez, bertako produktuek garrantzia hartu dute, baina oraindik ere prezio... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203281/eaeko-auzitegi-nagusiak-epaileen-aurkako-eraso-pertsonalak-salatu-ditu.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak epaileen aurkako «eraso pertsonalak» salatu ditu | Azken egunotan Eusko Jaurlaritzak eta EAJko hainbat buruzagik EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiei kritika egin ondotik etorri da epaileen erantzuna. | EAEko Auzitegi Nagusiak epaileen aurkako «eraso pertsonalak» salatu ditu. Azken egunotan Eusko Jaurlaritzak eta EAJko hainbat buruzagik EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiei kritika egin ondotik etorri da epaileen erantzuna. | EAEko Auzitegi Nagusiko gobernu aretoak ohar bat kaleratu berri du azken egunotan jasotako zenbait kritikari erantzuteko. Idatzian dioetenez, gizarte demokratikoetan epaitegiek eta auzitegiek «zilegitasun osoa» dute ordenamendu juridikoaren arabera pertsonek, elkarteek eta erakundeek egindako jurisdikzio babesaren eska... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203282/autoritarismoaren-olatuari-buru-egitera-deitu-du-alternatibak.htm | Politika | «Autoritarismoaren olatuari» buru egitera deitu du Alternatibak | Erakundearen Koordinakunde Nazionalak batzarra egin du, eta datozen hilabeteetarako «erronkak eta lehentasunak» ezarri ditu | «Autoritarismoaren olatuari» buru egitera deitu du Alternatibak. Erakundearen Koordinakunde Nazionalak batzarra egin du, eta datozen hilabeteetarako «erronkak eta lehentasunak» ezarri ditu | Urte politikoaren aurrez aurreko lehen bilera egin du Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak, eta batzarra baliatu dute datozen hilabeteetarako «erronkak eta lehentasunak» ezartzeko. Oskar Matute, Josu Estarrona eta Maria del Rio zuzendaritzako kideek esan dutenez, beharrezkotzat jotzen dute «politika sozialen aldeko ... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203283/pasio-guztiak-lan-bihurtzen-direnean-inozentzia-galtzen-duzu.htm | Kultura | «Pasio guztiak lan bihurtzen direnean, inozentzia galtzen duzu» | 30 urtetik gorako lan ibilbidean, Begoña del Tesok milaka pelikula ikusi ditu. Zaletasuna lanbide bihurtu du, eta, gaur egun ere kritikak idatzi arren, film ugarik lortzen dute oraindik hura txunditzea: «Sekulakoa da». | «Pasio guztiak lan bihurtzen direnean, inozentzia galtzen duzu». 30 urtetik gorako lan ibilbidean, Begoña del Tesok milaka pelikula ikusi ditu. Zaletasuna lanbide bihurtu du, eta, gaur egun ere kritikak idatzi arren, film ugarik lortzen dute oraindik hura txunditzea: «Sekulakoa da». | Euskal Herriko zinema kritikaririk ezagunenetako bat da Begoña del Teso (Donostia, 1955). Itzultzaile izateko ikasketak egin zituen, eta, euskarazko alfabetatze eskolak jasotzetik, euskara irakasle izatera igaro zen. Handik, kazetari eta zinema kritikari izateko atea zabaldu zitzaion, eta euskarazko zein gaztelerazko h... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203284/alianza-verde-alderdia-bildu-dute-elkarrekin-podemosen-barruan.htm | Politika | Alianza Verde alderdia bildu dute Elkarrekin Podemosen barruan | Bidea hasi berri duen alderdiaren asmoa da «krisi ekologikoaren kontrako borroka ekintza politikoaren lehen lerrora eramatea». Gasteizen egin dute aurkezpena, goizean. | Alianza Verde alderdia bildu dute Elkarrekin Podemosen barruan. Bidea hasi berri duen alderdiaren asmoa da «krisi ekologikoaren kontrako borroka ekintza politikoaren lehen lerrora eramatea». Gasteizen egin dute aurkezpena, goizean. | Alianza Verde alderdia Elkarrekin Podemosen integraturik lotu zaio bideari Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur goizean Gasteizen izandako aurkezpenean aditzera eman dutenez, larrialdi ekologikoaren aurkako borroka dute lehentasun, batik bat.
Juantxo Lopez de Uralde Elkarrekin Podemoseko diputatua da indar politiko be... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203285/egun-hemen-egoteko-ordaindu-behar-dugun-prezioa-da-minbizia.htm | Gizartea | "Egun hemen egoteko ordaindu behar dugun prezioa da minbizia" | Carracedok azaldu du minbiziaren eta eboluzioaren oinarriak "berdin-berdinak" direla. Esan du norbere gorputzarekin kontaktuan dauden hainbat faktorek areagotu egin dezaketela minbizia izateko arriskua. | "Egun hemen egoteko ordaindu behar dugun prezioa da minbizia". Carracedok azaldu du minbiziaren eta eboluzioaren oinarriak "berdin-berdinak" direla. Esan du norbere gorputzarekin kontaktuan dauden hainbat faktorek areagotu egin dezaketela minbizia izateko arriskua. | Minbiziaren Aurkako Elkartea hainbat ekitaldi egiten ari da irailean, gaixotasun horren ikerketaren aldeko egunaren harira. Hilaren 24an ospatuko dute egun hori. Ibarrangelun ere, gaitz horren ikerkuntzan laguntzeko egitasmo solidario bat abian izan dute azken hilabeteetan. Joan den astean bukatu zuten zikloa, Minbizia... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203286/hamar-urteko-eginahala.htm | Gizartea | Hamar urteko eginahala | 10. urteurrena ospatuko du Mintzalasaik, BABeko euskararen aldeko asteak. Gaurtik hilaren 26ra iraganen da aurtengoa. Euskarazko eskaintza zabaltzea du betiko xedea. | Hamar urteko eginahala. 10. urteurrena ospatuko du Mintzalasaik, BABeko euskararen aldeko asteak. Gaurtik hilaren 26ra iraganen da aurtengoa. Euskarazko eskaintza zabaltzea du betiko xedea. | Hamar urte ditu Mintzalasai egitasmoak. Hamar urte hauetan ari da Baiona, Angelu eta Biarritzeko (BAB) hirigunean euskarazko eskaintza zabaltzeko ahaleginetan eta euskal elkarteen saretzen. Heldu den astelehenean hasiko da, igandera arte, egunero, euskarazko jardun mota orotarik eta andana proposatuz, Uste baino gehiag... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203287/hegoaldeko-ziuetan-65-paziente-dira-birusak-jota.htm | Gizartea | Hegoaldeko ZIUetan 65 paziente dira birusak jota | Ospitaleetako presioa arintze bidean da, motel bada ere: guztira, 257 daude ospitaleraturik. Azken bi hilabeteetako kopururik apalena da. Beste 191 kutsatu atzeman dira. | Hegoaldeko ZIUetan 65 paziente dira birusak jota. Ospitaleetako presioa arintze bidean da, motel bada ere: guztira, 257 daude ospitaleraturik. Azken bi hilabeteetako kopururik apalena da. Beste 191 kutsatu atzeman dira. | Ilunetik argira. Hego Euskal Herriko osasun agintariek emandako informazioan aski argi ikus daiteke izurritearen bilakaera onbidean dela. Egun, pandemiaren larritasuna neurtzeko aldagai ia guztietan sumatzen da leuntzea, bai transmisioarekin loturikoetan, baita ospitaleek okupazioari buruzkoetan ere. Erietxeei dagokien... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203288/bizitzeko-gutxieneko-diru-sarrerari-buruzko-proposamen-bat-egingo-dio-madrilek-jaurlaritzari.htm | Politika | Bizitzeko gutxieneko diru sarrerari buruzko proposamen bat egingo dio Madrilek Jaurlaritzari | Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egin dute, eta bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eskumena eta trenbideena izan dituzte mintzagai. Azken horretaz ere proposamena egingo du Madrilek. | Bizitzeko gutxieneko diru sarrerari buruzko proposamen bat egingo dio Madrilek Jaurlaritzari. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egin dute, eta bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eskumena eta trenbideena izan dituzte mintzagai. Azken horretaz ere proposamena egingo du Madrilek. | Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministro Isabel Rodriguezek eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik bilera egin dute, oraindik eskualdatu gabe dauden eskumenen inguruan berba egiteko. Oraingoan, bilera horretatik ez da eskumen berririk iritsi, baina bai Espainiako ... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203289/goiherrik-brontzea-lortu-du-munduko-txapelketan.htm | Kirola | Goiherrik brontzea lortu du Munduko Txapelketan | Erandioko taldea hirugarren postuan sailkatu da gizonezkoen 23 urtetik beherakoen mailan. Taldekako lehia amaituta, selekzioen artekoa jokatuko da asteburuan, Getxon | Goiherrik brontzea lortu du Munduko Txapelketan. Erandioko taldea hirugarren postuan sailkatu da gizonezkoen 23 urtetik beherakoen mailan. Taldekako lehia amaituta, selekzioen artekoa jokatuko da asteburuan, Getxon | Lur Gaineko Munduko Txapelketako bigarren jardunaldia ez da izan lehenengoa bezain oparoa. Estreinakoan, bi urre eta brontze bat eskuratu zituzten euskal tiratzaileek. Gaur, berriz, bakarra lortu dute, brontzezkoa. Goiherri Erandioko (Bizkaia) taldeak bereganatu du, gizonezkoen 23 urtetik beherakoen mailan. Lau talde b... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203290/cotillard-aktore-izan-nahi-nuen-gizakia-hobeto-ulertzeko.htm | Kultura | Cotillard: «Aktore izan nahi nuen gizakia hobeto ulertzeko» | Marion Cotillard zinema frantsesaren aurpegi ezagunak jasoko du gauen aurtengo lehen Donostia saria. Bigger Than Us lana ekoitzi berri du, gazte ekintzaileen inguruko dokumentala. | Cotillard: «Aktore izan nahi nuen gizakia hobeto ulertzeko». Marion Cotillard zinema frantsesaren aurpegi ezagunak jasoko du gauen aurtengo lehen Donostia saria. Bigger Than Us lana ekoitzi berri du, gazte ekintzaileen inguruko dokumentala. | Marion Cotillarden arabera, aktore baten ibilbidea bi gauzatan oinarritzen da: hasierako ilusioei eustean, eta zinemagileek harengan jartzen duten gogoan. «Ateak irekitzen dizkizuten horiek beti izango dira pertsona inportanteak zure lan bizitzan. Nik hastapenen oroitzapen oso onak ditut, baina estu eta larri ere ibilt... |
2021-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/203291/besarkada-handi-bat-zinemari.htm | Kultura | Besarkada handi bat zinemari | Pandemia gainditzeko gogoak eta itxaropenak ardaztu dute Donostiako 69. Zinemaldiaren hasierako gala. Marion Cotillardek Donostia saria jaso du. Bertrand Tavernier eta Luis Gasca omendu dituzte | Besarkada handi bat zinemari. Pandemia gainditzeko gogoak eta itxaropenak ardaztu dute Donostiako 69. Zinemaldiaren hasierako gala. Marion Cotillardek Donostia saria jaso du. Bertrand Tavernier eta Luis Gasca omendu dituzte | 2020ko Donostiako Zinemaldiko galak «artistikoki oso ederrak» izan zirela esana zuen Jose Luis Rebordinos festibaleko zuzendariak, eta aurten zinema jaialdiak lan talde beraren gain utzi du egunotako gala nagusien prestaketa, atzoko inauguraziokoa barne. Iaz bezala, Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzendu du ekitald... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203292/izarrak-rock-zaleak-eta-marion-cotillard.htm | Kultura | Izarrak, rock zaleak eta Marion Cotillard | Izarrak, rock zaleak eta Marion Cotillard. | Indartsu hasi da Donostiako Zinemaldia; baina indartsu hasi bada ere, agerian gelditu da pandemiaren eraginpean egiten den bigarrena dela: ez ilararik ezta jende multzorik ere proiekzioen atarian eta alfonbra gorrian. Hala ere, izan dira nabarmentzeko une gogoangarriak. Epaile, antzezle eta gonbidatuen iritsiera, kasu;... | |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203333/ehunka-lagun-arrasaten-euskal-presoen-eskubideen-aldeko-bilkuran.htm | Politika | Ehunka lagun Arrasaten, euskal presoen eskubideen aldeko bilkuran | Eguerdian euskal presoen eskubideen aldeko 50etik gora bilkura egin dira Euskal Herrian, Sarek atzo bertan behera utzi zuen martxaren ordez. Ertzaintza Voxen bilkuraren aurka protestan ari ziren antifaxistei oldartu zaie Arrasaten, eta taberna batean zegoen gizon bat zauritu du. | Ehunka lagun Arrasaten, euskal presoen eskubideen aldeko bilkuran. Eguerdian euskal presoen eskubideen aldeko 50etik gora bilkura egin dira Euskal Herrian, Sarek atzo bertan behera utzi zuen martxaren ordez. Ertzaintza Voxen bilkuraren aurka protestan ari ziren antifaxistei oldartu zaie Arrasaten, eta taberna batean ze... | Eguerdian 12:00ak jota hasi da Arrasaten (Gipuzkoa) euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa. Sareren deialdiari jarraituz, ehunka lagun elkartu dira. Han izan dira Joseba Azkarra, Bego Atxa eta Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak ere. Oiartzabalek ekitaldia hasi aurretik esan duenez, «salbuespeneko legedia» ... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203334/otegi-xxi-mendean-burujabetzak-estatu-izena-du.htm | Politika | Otegi: «XXI. mendean burujabetzak estatu izena du» | EH Bilduk Konferentzia Politikoa egin du gaur goizean Donostian, aurrera begirako erronkak zehazteko. Lan politikoaren, hezkuntza proposamenaren eta plan feministaren inguruan bozkatu dute. | Otegi: «XXI. mendean burujabetzak estatu izena du». EH Bilduk Konferentzia Politikoa egin du gaur goizean Donostian, aurrera begirako erronkak zehazteko. Lan politikoaren, hezkuntza proposamenaren eta plan feministaren inguruan bozkatu dute. | EH Bilduk Konferentzia Politikoa egin du gaur Donostiako Tabakaleran, aurrera begirako erronkak bere militantziarekin batera ezartzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak hitzaldia egin du, eta, lehen-lehenik, pandemiari aurre egiten lehen lerroan egon diren eta dauden langileei mintzatu zaie; «berotasuna» eskai... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203335/ehek-manifestazio-nazionalera-deitu-du-abenduaren-6rako-euskararen-errepublika-independentea-aldarrikatzeko.htm | Gizartea | EHEk manifestazio nazionalera deitu du abenduaren 6rako, «euskararen errepublika independentea» aldarrikatzeko | Durangon egingo da, 17:30ean hasita. | EHEk manifestazio nazionalera deitu du abenduaren 6rako, «euskararen errepublika independentea» aldarrikatzeko. Durangon egingo da, 17:30ean hasita. | EHE Euskal Herrian Euskaraz elkarteak prentsaurrekoa egin du gaur goizean Durangon (Bizkaia), eta manifestazio deialdiaren berri eman du. «Euskararen errepublika independentea» aldarrikatzeko mobilizazioa izango dela jakinarazi dute: abenduaren 6an egingo da, Durangoko (Bizkaia) Landako gunetik abiatuta, 17:30ean hasit... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203336/abdelaziz-buteflika-hil-da-aljeriako-presidente-izandakoa.htm | Mundua | Abdelaziz Buteflika hil da, Aljeriako presidente izandakoa | Hogei urte egin dituen Buteflikak agintean, duela bi urte bere aurkako manifestazioen ondorioz kargua utzi behar izan zuen arte. 84 urte zituen. | Abdelaziz Buteflika hil da, Aljeriako presidente izandakoa. Hogei urte egin dituen Buteflikak agintean, duela bi urte bere aurkako manifestazioen ondorioz kargua utzi behar izan zuen arte. 84 urte zituen. | 2013an buruko odol isuri bat izan zuen Abdelaziz Buteflikak, eta azken urteetan nabarmen okerrera egina zion osasunak, eta ez zen gai hitz egiteko edo laguntzarik gabe mugitzeko. Ostiral gauean eman zuten Aljeriako presidentetzan urte gehien egin zituen agintariaren heriotzaren berri. 84 urte zituen.
Frantziaren menpe... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203337/iciar-bollainezin-genuen-oinazearen-epikarik-egin.htm | Kultura | Iciar Bollain: «Ezin genuen oinazearen epikarik egin» | Zuzendari espainiarrak 'Maixabel' filma aurkeztu du gaur Sail Ofizialean. | Iciar Bollain: «Ezin genuen oinazearen epikarik egin». Zuzendari espainiarrak 'Maixabel' filma aurkeztu du gaur Sail Ofizialean. | 2000ko uztailaren 29an, ETAko komando batek Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohi eta PSE-EEko militantea hil zuen Tolosan. Gertaera horrekin hasten da Maixabel, Iciar Bollain zuzendari espainiarrak zuzendu, eta Jauregiren alargun Maixabel Lasak senarraren hiltzaileetako birekin Langraizko espetxean izan z... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203338/beste-218-kutsatu-zenbatu-dira-hego-euskal-herrian-eta-31-lagun-ospitaleratu.htm | Gizartea | Beste 218 kutsatu zenbatu dira Hego Euskal Herrian, eta 31 lagun ospitaleratu | ZIUetan 67 pertsona dira birusak jota erietxeraturik bNafarroako Gobernuak heriotza baten berri eman du: 91 urteko emakume bat hil da. | Beste 218 kutsatu zenbatu dira Hego Euskal Herrian, eta 31 lagun ospitaleratu. ZIUetan 67 pertsona dira birusak jota erietxeraturik bNafarroako Gobernuak heriotza baten berri eman du: 91 urteko emakume bat hil da. | Gorabehera handirik gabe baina bide ona hartuta ari da pandemiaren bilakaera Hego Euskal Herrian. Kutsatzeen datuei so, asteak dira atzemandako kasu kopuruetan ez dela aparteko oldarraldirik, eta, amiltzerik ere ez den arren, intzidentzia apaltzen ari da pixkanaka. Atzo egindako zenbatekei dagokienez, Nafarroako Gobern... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203339/euskal-herriko-selekzioak-bi-urre-irabazi-ditu-munduko-txapelketan.htm | Kirola | Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan | Emakumezkoen 500 kilokoan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak. Sei domina irabazi dituzte jada. Igandean amaituko da lehia, eta aukera dute gehiago irabazteko | Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan. Emakumezkoen 500 kilokoan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak. Sei domina irabazi dituzte jada. Igandean amaituko da lehia, eta aukera dute gehiago irabazteko | Euskal Herriko tiratzaileak nagusi izan dira Getxon (Bizkaia), Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketako selekzioen arteko lehiako lehen jardunaldian. Lau txapel jarri dira jokoan, eta erdiak bururatu dituzte euskal tiratzaileek. Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira. Suitzako sele... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203340/maixabel-filmaren-aurkezpena-hemen-elkartearen-aldarriak-eta-bolante-baten-historia.htm | Kultura | 'Maixabel' filmaren aurkezpena, Hemen elkartearen aldarriak eta ‘Bolante baten historia’ | Donostiako Zinemaldiko bigarren egunaren bideo laburpena. | 'Maixabel' filmaren aurkezpena, Hemen elkartearen aldarriak eta ‘Bolante baten historia’. Donostiako Zinemaldiko bigarren egunaren bideo laburpena. | Asteburuaren iritsiera antzematen da Kursaal inguruko kaleetan, baina, hala ere, badira han-hemenka zinemazaleak.
Zinemaldiaren bigarren egunean, Maixabel filma izan da jaialdiko protagonista. Gaur aurkeztu dute, eta prentsaurreko bat ere eman dute ekoizpenaren nondik norakoak kontatuz.
Jardunaldiak utzi duen beste m... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203341/tolosaldeak-eta-getariak-urrats-handia-egin-dute.htm | Kirola | Tolosaldeak eta Getariak urrats handia egin dute | Kanporaketan, emakumeetan, Tolosaldeak 11,16 segundo eder ditu alde Deusturekiko, eta gizonetan, Getaria izan da azkarrena, eta haren atzetik Meira eta Kaiku sailkatu dira. 4,42 segundoan dira hiru taldeak. | Tolosaldeak eta Getariak urrats handia egin dute. Kanporaketan, emakumeetan, Tolosaldeak 11,16 segundo eder ditu alde Deusturekiko, eta gizonetan, Getaria izan da azkarrena, eta haren atzetik Meira eta Kaiku sailkatu dira. 4,42 segundoan dira hiru taldeak. | Itsas beteko estropada izan dute gaur Euskotren eta Eusko Label ligetako kanporaketako partaideek, erlojuaren aurka. Olatuak metro eta erditik gorakoak ziren, eta haizeak ipar-mendebaletik zakar jotzen zuen. Baldintza gogor horiek zailtasun handiak eragin dizkiete patroiei eta arraunlariei. Zailtasunak zailtasun, arrau... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203342/maddi-ane-txoperena-iribarrenek-kausitu-du-puntu-gehien-xilabako-lehen-kanporaketan.htm | Kultura | Maddi Ane Txoperena Iribarrenek kausitu du puntu gehien Xilabako lehen kanporaketan | Xilaba Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa iragan da egun Makean. Maddi Ane Txoperena Iribarren jalgi da seikotetik lehena; puntu gehienekin. | Maddi Ane Txoperena Iribarrenek kausitu du puntu gehien Xilabako lehen kanporaketan. Xilaba Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa iragan da egun Makean. Maddi Ane Txoperena Iribarren jalgi da seikotetik lehena; puntu gehienekin. | 2021eko Xilaba abiatu da Makean (Lapurdi), larunbata honetan, 17:00etan. Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa honetatik Maddi Ane Txoperena Iribarrenek lortu du sei bertsolarietatik puntu gehien: 422,5.
Berez, Johaine Sarraillet aritu beharra bazen ere Txoperenak ordeztu du gau... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203343/athleticek-merezitako-puntua-lortu-du-wandan.htm | Kirola | Athleticek merezitako puntua lortu du Wandan | Taktikoki lan ona eginez berdindu du talde zuri-gorriak Atletico Madrilen zelaian. Bost partida jokatuta, ez du galdu, eta gol bakarra jaso du | Athleticek merezitako puntua lortu du Wandan. Taktikoki lan ona eginez berdindu du talde zuri-gorriak Atletico Madrilen zelaian. Bost partida jokatuta, ez du galdu, eta gol bakarra jaso du | Olatuaren gainean jarraitzen du Athleticek. Ligari hasiera ona eman ondotik, orain arteko lehiarik gaiztoena izan du gaur, Atletico Madrilen zelaian, eta ez du hutsik egin. Oso neurketa taktikoa jokatu dute bi taldeek, elkarri errespetu handia agertu diote, eta orain arteko bide onari eutsi dio talde zuri-gorriak. Bate... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203344/patroia-eta-hamahiru-marinel.htm | Kirola | Patroia eta hamahiru marinel | Santurtzik denboraldiko zortzigarren bandera irabazi du, Bermeon, Eusko Label ligako azken-aurreko lehian. Azken luzean Zierbenari zortzi segundo aterata irauli du estropada, eta Liga erabakita utzi du. | Patroia eta hamahiru marinel. Santurtzik denboraldiko zortzigarren bandera irabazi du, Bermeon, Eusko Label ligako azken-aurreko lehian. Azken luzean Zierbenari zortzi segundo aterata irauli du estropada, eta Liga erabakita utzi du. | Itsasaldi handietan ontziak ondo nabigatu dezan, kapitainak hautatutako eskifaiak eta patroiak itsasoa ezinbestean eraman behar dute euren zainetan; baita kresala azalean ere. Bi betebehar horiekin itsasontziak aukera asko izango ditu bere bidea egiteko. Bada, Santurtziren Sotera trainerua olatuen gainean hegan sartu d... |
2021-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/203345/kolore-gorriko-derbia.htm | Kirola | Kolore gorriko derbia | David Garcia eta Torresen golek merezitako garaipena eman diote Jagoba Arrasateren taldeari, Mendizorrotzan. Arabarrak oso apal aritu dira, eta punturik bildu gabe jarraitzen dute | Kolore gorriko derbia. David Garcia eta Torresen golek merezitako garaipena eman diote Jagoba Arrasateren taldeari, Mendizorrotzan. Arabarrak oso apal aritu dira, eta punturik bildu gabe jarraitzen dute | Osasuna berehala altxatu da Valentziaren aurka jasotako kolpetik, hondoratzen hasia den Alavesen bizkar. Gorritxoak jaun eta jabe izan dira Mendizorrotzan jokatu den partidan, eta gorriak ikusarazi dizkiete gasteiztarrei. Jokoaren alor guztietan izan dira gehiago, hasi eta buka. Lehen zatian apurtu dute derbia, bi gole... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203387/emakume-bat-hil-da-gasteizen-leihotik-erorita.htm | Gizartea | Emakume bat hil da Gasteizen, leihotik erorita | Biktimak 50 urte zituen eta Segurtasun Sailaren arabera, istripua izan da. | Emakume bat hil da Gasteizen, leihotik erorita. Biktimak 50 urte zituen eta Segurtasun Sailaren arabera, istripua izan da. | Emakume bat hil da gaur goizean Gasteizen, laugarren solairu batetik jausita. 09:40ak aldera gertatu da ezbeharra, Gasteiz Hiribidean. Emakumeak 50 bat urte zituen
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaera argitzeko. Edonola ere, nabarmendu dute litekeela dela istr... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203388/beste-132-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-positibotasun-baxuak-jarraitzen-du.htm | Gizartea | Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du | Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du. | Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du. Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du. | Oro har, koronabirusaren izurriaren inguruko datuek hobetzen jarraitzen dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Osakidetzak eta Osasunbideak emaniko datuen arabera, 132 pertsonari atzeman zieten atzo COVID-19 gaitza eragiten duen birusa, hau da, bezperan baino 86 gutxiagori. Positibotasun tasak %2,5etik behera... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203389/soilik-turistak-eraman-dituen-lehenengo-espaziontzia-lurrera-itzuli-da.htm | Bizigiro | Soilik turistak eraman dituen lehenengo espaziontzia Lurrera itzuli da | Atlantikoan jaso dituzte 'Inspiration 4' misioko lau bidaiariak. Astronauta profesionalik gabeko lehenengo saioa izan da. | Soilik turistak eraman dituen lehenengo espaziontzia Lurrera itzuli da. Atlantikoan jaso dituzte 'Inspiration 4' misioko lau bidaiariak. Astronauta profesionalik gabeko lehenengo saioa izan da. | Espazioko turismoaren aroan mugarri izango den misioa arrakastaz amaitu da Atlantikoko uretan. Asteazkenean abiatu ziren lau turista Crew Dragon espaziontzian, Floridatik (AEB), eta atzo gauean jaso zituzten Atlantikoko uretan, hiru egun Lurraren azaletik 575 kilometrora igaro ostean.
Lau jausgailu zabaldu ditu kapsul... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203390/arthur-rambo-du-som-er-i-himlen-eta-camila-saldra-esta-noche-filmen-aurkezpena.htm | Kultura | 'Arthur Rambo', 'Du Som Er I Himlen' eta 'Camila Saldra Esta Noche' filmen aurkezpena | Donostiako Zinemaldiko hirugarren egunaren bideo laburpena. | 'Arthur Rambo', 'Du Som Er I Himlen' eta 'Camila Saldra Esta Noche' filmen aurkezpena. Donostiako Zinemaldiko hirugarren egunaren bideo laburpena. | Lainoak lagun, baina Zinemaldiak aurrera darrai Donostian. Jaialdiaren hirugarren egunean, Sail Ofizialean lehiatuko diren hiru ekoizpen aurkeztu dituzte: Laurent Cantet zinemagilarean Arthur Rambo, Tea Lindeburg zuzendariaren Du Som Er I Himlen eta Ines Barrionuevoren Camila Saldra Esta Noche. Hiru filmetako protagoni... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203391/itziar-ituno-eta-eneko-sagardoi-paul-urkijoren-irati-film-berrian.htm | Kultura | Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi, Paul Urkijoren 'Irati' film berrian | Euskarazko pelikula berria datozen zortzi asteetan grabatuko dute Euskal Herrian eta Huescan (Espainia). VIII. mendean girotuko dute istorioa. | Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi, Paul Urkijoren 'Irati' film berrian. Euskarazko pelikula berria datozen zortzi asteetan grabatuko dute Euskal Herrian eta Huescan (Espainia). VIII. mendean girotuko dute istorioa. | Eneko izeneko noble gazte bat Pirinioetako basoetan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila. Eta Irati izeneko neska misteriotsu baten laguntza izango du bere abenturetan Enekok. Hori da Paul Urkijo zinemagilearen (Errementari) film luze berriaren abiapuntua. Gaur arratsaldean ezusteko aurkezpena egin dute, Donostian. Ur... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203392/sumendi-baten-erupzioa-hasi-da-kanaria-uharteetako-la-palman.htm | Mundua | Sumendi baten erupzioa hasi da Kanaria uharteetako La Palman | Azken astean milaka lurrikara atzeman dituzte inguruetan. Cumbre Vieja sumendia laba, kea eta hautsa botatzen hasi da 15:00ak aldera. | Sumendi baten erupzioa hasi da Kanaria uharteetako La Palman. Azken astean milaka lurrikara atzeman dituzte inguruetan. Cumbre Vieja sumendia laba, kea eta hautsa botatzen hasi da 15:00ak aldera. | Zer edo zer espero zen, baina inor ez zen ausartzen esatera zer. Izan ere, azken egunotan gertaturiko 6.600 inguru lurrikarek adierazten zuten zerbait mugitzen ari zela Kanaria uharteetako (Espainia) La Palma irlako Cumbre Vieja sumendian. Azkenean, gaur hasi da erupzioa, 15:00ak aldera.
Lekukoen arabera, leherketa ha... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203393/beste-brontze-batekin-amaitu-da-munduko-sokatira-txapelketa.htm | Kirola | Beste brontze batekin amaitu da Munduko Sokatira Txapelketa | Gizonezkoen 23 urtez azpiko mailan lortu du gaur euskal selekzioak hirugarren postua. Osotara 7 domina geratu dira etxean: urrezko lau eta brontzezko hiru. | Beste brontze batekin amaitu da Munduko Sokatira Txapelketa. Gizonezkoen 23 urtez azpiko mailan lortu du gaur euskal selekzioak hirugarren postua. Osotara 7 domina geratu dira etxean: urrezko lau eta brontzezko hiru. | Lehia bikaina izan da lau egunez Fadurako errugbi zelaian, eta gaur amaitu da Getxoko (Bizkaia) Munduko Txapelketa. Hondarreko egunean, azken domina etxeratu dute euskal tiralariek, gizonezkoen 23 urtez azpiko mailan.
Lau herrialde lehiatu dira goizeko saio horretan. Finalaurrekoa Alemaniaren aurka galdu du Euskal Her... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203394/nekea-ordaindu-du-realak.htm | Kirola | Nekea ordaindu du Realak | Golik ez Anoetan, eta aukerak ere, urri, gaurko partidan. Oiarzabalek huts egin du penalti batean. | Nekea ordaindu du Realak. Golik ez Anoetan, eta aukerak ere, urri, gaurko partidan. Oiarzabalek huts egin du penalti batean. | Beldur gehiegi elkarri. Hala atera dira zelaira Reala eta Sevilla taldeak gaur Anoetan, eta emaitza ere horren isla izan da. Berdindu egin dute, golik gabeko partidan, eta aukerak ere ez dira asko izan. Mikel Oiarzabalek huts eginiko penaltia, nabarmenena.
Sevillako taldeak gola sartzeko aukera bakarra eduki dute. Par... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203395/santurtzik-eraman-du-bigarren-eusko-label-liga-jarraian.htm | Kirola | Santurtzik eraman du bigarren Eusko Label Liga jarraian | Bi segundo baino ez dizkiote atera santurtziarrek oriotarrei, emozio handiko estropadan. | Santurtzik eraman du bigarren Eusko Label Liga jarraian. Bi segundo baino ez dizkiote atera santurtziarrek oriotarrei, emozio handiko estropadan. | Oriorekin lehia estuan, Santurtzik eraman du Eusko Label Liga, Bilboko itsasadarrean. Ligako azken lau estropadak irabazi dute Sotera ontzikoek.
Itsasoak gora egiteak mesede egin die santurtziarrei eta oriotarrei, hirugarren eta laugarren kaleetan lehiatu direlako. Lehenengo ziabogan Jon Salsamendiren gizonek traineru... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203396/tolosaldea-eta-getaria-maila-nagusira-igo-dira.htm | Kirola | Tolosaldea eta Getaria maila nagusira igo dira | Hondarribia, ordea, jaitsi egin da, azken lau urteotan maila nagusian egon ostean. Getariak Eusko Label Ligarako txartela lortu du, gaurko saioan irabazita. | Tolosaldea eta Getaria maila nagusira igo dira. Hondarribia, ordea, jaitsi egin da, azken lau urteotan maila nagusian egon ostean. Getariak Eusko Label Ligarako txartela lortu du, gaurko saioan irabazita. | Kanporaketak jokatu dira gaur Portugaleten, eta albiste ona ekarri die Tolosaldea taldeko arraunlariei. Sasoi bikaina egin ostean etorri da saria: Patxi Francesen neskak Euskotren Ligan arituko dira datorren urtean.
Ia lau segundo atera dizkio Tolosaldeak Hondarribiari. Azken horiek maila galdu dute, lau urtez nagusie... |
2021-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/203397/aimar-olaizolak-azken-txapel-profesionala-lortu-du.htm | Kirola | Aimar Olaizolak azken txapel profesionala lortu du | Nagusi izan dira gorriak partidaren hasieratik. | Aimar Olaizolak azken txapel profesionala lortu du. Nagusi izan dira gorriak partidaren hasieratik. | Masterseko finala jokatu dute gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak osaturiko bikoteak, Danel Elezkanok eta Jon Mariezkurrenak osaturikoaren kontra. 22-10 nagusitu dira lehenak.
Azaroan erretiroa hartuko duela iragarri du Olaizolak aste honetan bertan, eta arreta fokua izan da gau... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203398/putinen-alderdiak-eutsi-egin-dio-behe-ganberako-gehiengo-osoari.htm | Mundua | Putinen alderdiak eutsi egin dio behe ganberako gehiengo osoari | Botoen ia %100 zenbatuta, Dumako ordezkarien bi heren baino gehiago izango ditu Errusia Batuak, eta komunistak izango dira bigarren indarra. Azken horiek ez dituzte onartu Moskuko boto elektronikoen emaitzak. Ordezkaritzarik gabe geratu dira oposizioko Jabloko alderdia eta ekologistak, besteak beste. | Putinen alderdiak eutsi egin dio behe ganberako gehiengo osoari. Botoen ia %100 zenbatuta, Dumako ordezkarien bi heren baino gehiago izango ditu Errusia Batuak, eta komunistak izango dira bigarren indarra. Azken horiek ez dituzte onartu Moskuko boto elektronikoen emaitzak. Ordezkaritzarik gabe geratu dira oposizioko Ja... | Ezustekorik gabe igaro dira Errusiako Duma edo behe ganberarako hauteskundeak. Espero bezala Vladimir Putin presidentearen Errusia Batuak eutsi egin dio ganberan zuen gehiengo osoari. Botoen ia %100 zenbatuta, horien erdiak jaso ditu Errusia Batuak (%49,8), eta 300 eserleku baino gehiago izango ditu —ganberak 450 parla... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203399/5000-pertsonak-etxea-utzi-behar-izan-dute-kanarietako-sumendiaren-ondorioz.htm | Mundua | 5.000 pertsonak etxea utzi behar izan dute Kanarietako sumendiaren ondorioz | 5.000 pertsonak etxea utzi behar izan dute Kanarietako sumendiaren ondorioz. | Oraingoz 5.000 pertsonak atera behar izan dute etxetik Kanaria uharteetako La Palman, atzo piztu zen Cumbre Vieja sumendiaren ondorioz. Atzo, 15:00ak inguruan hasi zen erupzioa, eta 17:00etarako jada alarma gorria piztu zuten irlako agintariek. Sumendiak Tazarcorte, El Paso, Fuencaliente, Mazo eta Llanos de Aridane her... | |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203400/esportazioak-asko-ugaritu-diren-arren-ez-dira-pandemia-aurreko-mailara-iritsi-oraindik.htm | Ekonomia | Esportazioak asko ugaritu diren arren, ez dira pandemia aurreko mailara iritsi oraindik | Hego Euskal Herriko kanpo salmentak %20,6 handitu dira uztailean, urte arteko tasan, eta 2.944 milioi eurora iritsi dira. Urteko kopuru metatua oraindik mila milioi euro apalagoa da 2019aren aldean | Esportazioak asko ugaritu diren arren, ez dira pandemia aurreko mailara iritsi oraindik. Hego Euskal Herriko kanpo salmentak %20,6 handitu dira uztailean, urte arteko tasan, eta 2.944 milioi eurora iritsi dira. Urteko kopuru metatua oraindik mila milioi euro apalagoa da 2019aren aldean | Atzerriko merkatuak indar hartzen ari direla begien bistakoa da, eta esportazioek uztailean izan duten hazkunde handiak berretsi egin du susperraldi hori. Pandemiaren urterik gogorreneko udan, geldialdi handia izan zuten euskal enpresek egindako kanpo salmentek, eta bakarrik 2.441 milioi eurora iritsi ziren, uztailean.... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203401/egoin-enpresak-fabrika-bat-zabalduko-du-legution-25-milioiko-inbertsioarekin.htm | Ekonomia | Egoin enpresak fabrika bat zabalduko du Legution, 25 milioiko inbertsioarekin | Legution bertan beste planta bat du eta Ean beste bat, eta, orain, Icoa zena erosi du, Europako erreferentzia nagusi bat izateko egur kontraxaflatuan | Egoin enpresak fabrika bat zabalduko du Legution, 25 milioiko inbertsioarekin. Legution bertan beste planta bat du eta Ean beste bat, eta, orain, Icoa zena erosi du, Europako erreferentzia nagusi bat izateko egur kontraxaflatuan | 22.000 metro kubikotik 64.000ra pasatuko da Egoin enpresak duen ekoizpen azalera, eta uste du ehun bat lanpostu zuzen emango dituela, Legution zabalduko duen fabrika berriari esker. 25 milioi euroko inbertsioa egingo du han, eta apustu sendo horrekin Europako erreferentzia nagusi bat bihurtu nahi du egurrezko eraikuntz... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203402/24-pertsona-ebakuatu-dituzte-hendaiako-atxikitze-zentroan-izandako-sute-batengatik.htm | Gizartea | 24 pertsona ebakuatu dituzte Hendaiako atxikitze zentroan izandako sute batengatik | Sutea bart gauean piztu da, atxikitze zentroko ziega batean. Bi pertsona eraman dituzte ospitalera; bat, larri. | 24 pertsona ebakuatu dituzte Hendaiako atxikitze zentroan izandako sute batengatik. Sutea bart gauean piztu da, atxikitze zentroko ziega batean. Bi pertsona eraman dituzte ospitalera; bat, larri. | Igande gauean sute bat piztu da Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroan, eta bertan atxikita zeuden 24 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. France Bleu irratiak jakinarazi duenez, haietako bi Baionako ospitalera eraman dituzte. Bata, ziega barruan zegoen 22 urteko gizon bat, larri zegoen arnasturiko kearen ondorioz, et... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203403/gutxienez-sei-hildako-izan-dira-errusiako-unibertsitate-batean-izandako-tiroketan.htm | Mundua | Gutxienez sei hildako izan dira Errusiako unibertsitate batean izandako tiroketan | Perm hiriko unibertsitate batean gertatu da tiroketa. Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du. Susmagarria unibertsitate horretako ikasle bat dela zehaztu du. | Gutxienez sei hildako izan dira Errusiako unibertsitate batean izandako tiroketan. Perm hiriko unibertsitate batean gertatu da tiroketa. Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du. Susmagarria unibertsitate horretako ikasle bat dela zehaztu du. | Tiroketa gertatu eta gutxira atxilotu dute susmagarria, Errusiako Perm hirian —Moskutik 1.300 kilometro ekialdera—. Gutxienez sei pertsona hil dira erasoan eta hogei baino gehiago zauritu.
Tokiko hedabideen arabera, ikasleek izututa egin dute ihes unibertsitatetik tiroak hasi direnean. Batzuk jauzi egin dute lehen sol... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203404/udalak-zegoen-konfidantza-markoa-hautsi-izana-gaitzetsi-du-elgoibar-1936-taldeak.htm | Gizartea | Udalak «zegoen konfidantza markoa» hautsi izana gaitzetsi du Elgoibar 1936 taldeak | Jaurlaritzak gerra zibilaren biktimak oroitzeko ibilbide bat aurkeztu zuen atzo Elgoibarren (Gipuzkoa). Taldeak, ordea, salatu du EAJk aurkezpen hori «mitin politiko» bihurtu zuela, besteak beste Unai Paroti buruz esandakoengatik. | Udalak «zegoen konfidantza markoa» hautsi izana gaitzetsi du Elgoibar 1936 taldeak. Jaurlaritzak gerra zibilaren biktimak oroitzeko ibilbide bat aurkeztu zuen atzo Elgoibarren (Gipuzkoa). Taldeak, ordea, salatu du EAJk aurkezpen hori «mitin politiko» bihurtu zuela, besteak beste Unai Paroti buruz esandakoengatik. | Elgoibar 1936 taldea haserre agertu da Memoriaren Ibilbidearen aurkezpenean EAJk izandako jarreragatik. Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Udalak antolatutako ekitaldia atzo goizean egin zuten, eta han izan zen, besteak beste, Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sa... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203405/bitoriano-etxaberi-eman-dio-jaizkibelek-berdintasun-saria.htm | Gizartea | Bitoriano Etxaberi eman dio Jaizkibelek Berdintasun Saria | 2018an irailaren 10eko mezan erakutsi zuen ausardia saritu dute epaimahaikideek. Eta «herria uztera» behartu zutela erantsi dute. Duela 25 urte alarde parekidearen alde kalera atera ziren emakumeei omenaldia egin diete. | Bitoriano Etxaberi eman dio Jaizkibelek Berdintasun Saria. 2018an irailaren 10eko mezan erakutsi zuen ausardia saritu dute epaimahaikideek. Eta «herria uztera» behartu zutela erantsi dute. Duela 25 urte alarde parekidearen alde kalera atera ziren emakumeei omenaldia egin diete. | Hondarribiko Jaizkibel konpainiak Berdintasun Saria eman zuen atzo arratsaldean, Itsas Etxeko auditoriumean. Bitoriano Etxabe apaizak jaso zuen. Bidasoko Hitza-k azaldu duenez, Garbiñe Biurrunek, Maddalen Iriartek, Nieves Alzak, Arantza Egigurenek, Iñigo Lamarkak eta Xabier Lapitzek osatutako epaimahaiak bikarioak «kon... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203406/the-crown-telesaila-izan-da-garaile-emmy-sarietan.htm | Bizigiro | 'The Crown' telesaila izan da garaile Emmy sarietan | Zazpi sari lortu ditu, tartean dramazko telesailik onenarena. 'Ted Lasso' gailendu da komedian, eta 'The Queen`s Gambit' telesail laburretan. | 'The Crown' telesaila izan da garaile Emmy sarietan. Zazpi sari lortu ditu, tartean dramazko telesailik onenarena. 'Ted Lasso' gailendu da komedian, eta 'The Queen`s Gambit' telesail laburretan. | Netflix streaming plataforma handia gailendu da Emmy sarietan, bi ekoizpen arrakastatsurekin: The Crown eta The Queen's Gambit. Lehen aldiz, sari esanguratsuenetariko bi jaso ditu: dramazko lanik onenaren saria eta telesail laburrik onenarena. Buckinham Palaceko familiaren gorabeheretan oinarrituriko lanak lortu ditu a... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203407/hamalau-urtetik-beherakoek-egunean-40-minutuz-baino-ezingo-dute-erabili-txinako-tiktok-aplikazioa.htm | Bizigiro | Hamalau urtetik beherakoek egunean 40 minutuz baino ezingo dute erabili Txinako Tiktok aplikazioa | 06:00etatik 22:00ak bitartean baino ezingo dira aplikazioan sartu, eta, gainera, eduki hezitzaileak lehenetsiko ditu Douyinek hemendik aurrera. | Hamalau urtetik beherakoek egunean 40 minutuz baino ezingo dute erabili Txinako Tiktok aplikazioa. 06:00etatik 22:00ak bitartean baino ezingo dira aplikazioan sartu, eta, gainera, eduki hezitzaileak lehenetsiko ditu Douyinek hemendik aurrera. | Duela aste batzuk online jolasetan ibiltzeko denbora astean hiru ordura mugatu ondoren, neurri gehiago iragarri ditu Txinak: Tiktok aplikazioaren Txinako bertsioa erabiltzeko denbora ere egunean 40 minutura murriztuko du. Douyin dauka izena hango plataformak, eta hamalau urtetik beherakoek goizeko seiak eta gaueko hama... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203408/azken-hamalau-hilabeteetako-kutsatu-kopururik-txikiena-zenbatu-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Azken hamalau hilabeteetako kutsatu kopururik txikiena zenbatu da Hegoaldean | Osakidetzak eta Osasunbideak 79 kasu detektatu dituzte igandean; testen %1,6 izan dira positibo. | Azken hamalau hilabeteetako kutsatu kopururik txikiena zenbatu da Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 79 kasu detektatu dituzte igandean; testen %1,6 izan dira positibo. | 2020ko udatik erregistratutako kopururik txikiena jakinarazi dute Hego Euskal Herriko osasun sistemek: Osakidetzak eta Osasunbideak 79 kutsatu zenbatu zituzten egindako probetan; iazko uztailaren 14tik, egun bakarrean izandako kasu kopurua inoiz ez da izan hain apala. Zehazki, atzo 4.882 proba egin ziren COVID-19a dete... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203409/ela-pentsioen-inguruko-isiltasunak-beldurra-ematen-du.htm | Ekonomia | ELA: «Pentsioen inguruko isiltasunak beldurra ematen du» | Sindikatuak dei egin dei EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi pentsioen erreforma oztopatzeko: «Haiek gabe ezin da onartu». | ELA: «Pentsioen inguruko isiltasunak beldurra ematen du». Sindikatuak dei egin dei EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi pentsioen erreforma oztopatzeko: «Haiek gabe ezin da onartu». | Ostegunean amaituko da Espainiako Gobernuak egiteko asmoa duen pentsioen erreformarako zuzenketak aurkezteko epea, eta ELA sindikatuak EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek zer zuzenketa aurkeztuko dituzten jakin nahi du. Horretarako, bilera bana eskatu die alderdiei, erreformari marra gorriren bat jarri diote... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203410/maria-txibitek-psnko-idazkari-nagusi-izaten-jarraituko-du.htm | Politika | Maria Txibitek PSNko idazkari nagusi izaten jarraituko du | 2014. urtean «hasitako bidean jarraitzea» du helburu. Urriaren 23an PSNko zuzendaritza berria berretsiko dute. | Maria Txibitek PSNko idazkari nagusi izaten jarraituko du. 2014. urtean «hasitako bidean jarraitzea» du helburu. Urriaren 23an PSNko zuzendaritza berria berretsiko dute. | Maria Txibitek PSNko idazkari nagusiaren karguan jarraituko du, 2014an «hasitako bidean jarraitzeko». Irailaren hasieran aurkeztu zuen karguan segitzeko hautagaitza, eta, Txibitez gain, ez zen beste hautagairik aurkeztu. Urriaren 23an PSNko zuzendaritza berria eta zuzendaritza organoak berretsiko dituzte Iruñean, Eskua... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203411/pfizerrek-dio-bere-txertoa-segurua-dela-5-eta-11-urte-arteko-haurren-artean-ere.htm | Gizartea | Pfizerrek dio bere txertoa «segurua» dela 5 eta 11 urte arteko haurren artean ere | Pfizer eta BioNTech konpainiek 2/3 faseko entsegu kliniko baten emaitzak iragarri dituzte, eta, horien arabera, txertoak «erantzun sendoa» izan du 5 eta 11 urte bitarteko haurretan. | Pfizerrek dio bere txertoa «segurua» dela 5 eta 11 urte arteko haurren artean ere. Pfizer eta BioNTech konpainiek 2/3 faseko entsegu kliniko baten emaitzak iragarri dituzte, eta, horien arabera, txertoak «erantzun sendoa» izan du 5 eta 11 urte bitarteko haurretan. | Pfizer eta BioNTech konpainiaren txertoa 5 eta 11 urte arteko haurretan ere «eraginkorra» dela erakutsi dute botika etxeek egindako entsegu klinikoek. Albert Bourla Pfizerreko presidente eta zuzendariak jakinarazi du 2/3 faseko entsegu klinikoaren emaitzek erakutsi dutela 5 eta 11 urte bitarteko haurretan ere txertoa «... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203412/onik-aurkitu-dute-joan-den-astean-desagertu-zen-berrobiko-gaztea.htm | Gizartea | Onik aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko gaztea | Asteartean desagertu zen, eta larunbatean haren motoa eta motxila aurkitu zituzten. 15:00ak aldera aurkitu dute. | Onik aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko gaztea. Asteartean desagertu zen, eta larunbatean haren motoa eta motxila aurkitu zituzten. 15:00ak aldera aurkitu dute. | Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, gaur aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko (Gipuzkoa) gaztea, eta onik dago. Gurutze Gorriko kideek Andoaingo anbulatoriora eraman dute, Tolosaldeko Ataria-ren arabera.
Gazteak 33 urte ditu, eta asteartean desagertu zen, mendian motoarekin paseatzera atera ondoren... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203414/vous-ne-deacutesirez-que-moi-distancia-de-rescate-eta-crai-nou-filmen-aurkezpena.htm | Kultura | 'Vous ne désirez que moi', 'Distancia de rescate' eta 'Crai nou' filmen aurkezpena | Donostiako Zinemaldiko laugarren egunaren bideo laburpena. | 'Vous ne désirez que moi', 'Distancia de rescate' eta 'Crai nou' filmen aurkezpena. Donostiako Zinemaldiko laugarren egunaren bideo laburpena. | Astelehena dela nabari da, eta asteburuan baino jende gehiago dabil Kursaal inguruan eta filmen proiekzioetan. Zinemaldiaren laugarren egunean, Sail Ofizialeko film luzeak aurkezten ari dira oraindik ere alfonbra gorrian, photocall-etan eta prentsa aretoetan. Horien artean daude Claire Simon zinemagilearen Vous ne dési... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203415/hamarkada-bat-kukutza-iii-hustu-zutenetik.htm | Gizartea | Hamarkada bat Kukutza III hustu zutenetik | Ertzaintzak indarrez hustu zuen Bilboko gaztetxerik handiena zena: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu. | Hamarkada bat Kukutza III hustu zutenetik. Ertzaintzak indarrez hustu zuen Bilboko gaztetxerik handiena zena: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu. | Ertzaintzak 2011ko irailaren 21ean hustu zuen Kukutza III gaztetxea, barruan 48 lagun zeudela. Hiru egunez hartu zuen Bilboko Errekalde auzoa Poliziak, indarrez: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu. Bi egun geroago, irailaren 23an, eraikina eraisteari ekin zioten hondeamakinek, orubearen jab... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203416/amatasunaren-hariak-eta-izuak.htm | Kultura | Amatasunaren hariak eta izuak | Claudia Llosak Distancia de rescate filma erakutsi du Sail Ofizialeko lehian. Vous ne désirez que moi (Claire Simon) eta Crai Nou (Alina Grigore) pelikulak ere aurkeztu dituzte. | Amatasunaren hariak eta izuak. Claudia Llosak Distancia de rescate filma erakutsi du Sail Ofizialeko lehian. Vous ne désirez que moi (Claire Simon) eta Crai Nou (Alina Grigore) pelikulak ere aurkeztu dituzte. | Bere etxetik urrun, hilzorian dago emakume bat, eta haur bat du alboan. Bien arteko elkarrizketek gidatzen dute Claudia Llosa zinemagilearen Distancia de rescate filma. Ez dira ama-semeak, baina, hala ere, amatasunaren inguruko kezkak eta gogoetak daude filmaren oinarrian, baita beldurrari eta arrisku ikusezinei buruzk... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203417/alzheimerra-prebenitzeko-zentroa-sortuko-dute.htm | Gizartea | Alzheimerra prebenitzeko zentroa sortuko dute | EHUk eta CITA-Alzheimer fundazioak sustatu dute proiektua, eta narriadura kognitiboa eta Alzheimerren gaitza prebenitzeko teknologia aurreratuak ikertuko ditu | Alzheimerra prebenitzeko zentroa sortuko dute. EHUk eta CITA-Alzheimer fundazioak sustatu dute proiektua, eta narriadura kognitiboa eta Alzheimerren gaitza prebenitzeko teknologia aurreratuak ikertuko ditu | EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta CITA-Alzheimerrek sustatuta, alzheimerraren prebentziorako zentroa sortuko dute: BCAP Basque Center for Alzheimer's Prevention. Zentroak narriadura kognitiboa eta Alzheimerren gaitza prebenitzeko teknologia aurreratuak ikertuko ditu.
Proiektua “aitzindaria” dela azaldu dute, eta ... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203418/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekideari-eraso-egiteagatik.htm | Gizartea | Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik | Emakumeak zauriak zituen eskuan eta lepoan. 29 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita. | Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumeak zauriak zituen eskuan eta lepoan. 29 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita. | Bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, indarkeria matxistari lotuta. Batetik, Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean. 3:30ak aldera, Herrandarren kaletik deitu zieten udaltzainei, bikotekideak eraso egin ondoren etxetik alde egindako emakume bat bertan zegoela esanez. Udaltzainek emaku... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203419/francis-gonzalezek-bokaleko-auzapez-izaten-jarraituko-du.htm | Politika | Francis Gonzalezek Bokaleko auzapez izaten jarraituko du | 21 bozengatik nagusitu zaio Dominique Lavigneri. 2020ko ekaineko bozak ezeztatu ondoren egin dituzte hauteskundeak. | Francis Gonzalezek Bokaleko auzapez izaten jarraituko du. 21 bozengatik nagusitu zaio Dominique Lavigneri. 2020ko ekaineko bozak ezeztatu ondoren egin dituzte hauteskundeak. | Francis Gonzalezek irabazi ditu irailaren 19an egindako hauteskundeak, eta Bokaleko (Lapurdi) auzapez izaten jarraituko du. 21 bozengatik nagusitu zaio Dominique Lavigne alderdi komunista, sozialista eta ekologistaren arteko aliantzako buruari; Gonzalezen zerrendak 1.458 boz lortu ditu, eta Lavignenak, 1.437.
Frantzia... |
2021-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/203421/txertatuta-dauden-ebko-bidaiariak-aebetara-joan-ahalko-dira-azarotik-aurrera.htm | Mundua | Txertatuta dauden EBko bidaiariak AEBetara joan ahalko dira azarotik aurrera | Test negatibo bat aurkeztu beharko dute. Erresuma Batuko herritarrei ere kenduko die debekua Etxe Zuriak. | Txertatuta dauden EBko bidaiariak AEBetara joan ahalko dira azarotik aurrera. Test negatibo bat aurkeztu beharko dute. Erresuma Batuko herritarrei ere kenduko die debekua Etxe Zuriak. | Etxe Zuriak jakinarazi du aldaketak egingo dituela COVID-19aren kontrako neurri gisa herrialdera doazen bidaiariei ezarritako mugetan. Txertoaren pauta osoa betea duten EB Europako Batasuneko eta Erresuma Batuko bidaiariak hara joan ahalko dira azaroaren 1etik aurrera. Bidaiatu aurreko 72 orduetan egindako COVID-19aren... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203460/trudeau-lehen-ministroaren-alderdiak-irabazi-ditu-bozak-baina-gehiengorik-gabe.htm | Mundua | Trudeau lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu bozak, baina gehiengorik gabe | Hirugarrenez hartuko du agintea Alderdi Liberalak. Alderdi Kontserbadoreak boto gehiago eskuratu arren, liberalek baino ordezkari gutxiago izango ditu. | Trudeau lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu bozak, baina gehiengorik gabe. Hirugarrenez hartuko du agintea Alderdi Liberalak. Alderdi Kontserbadoreak boto gehiago eskuratu arren, liberalek baino ordezkari gutxiago izango ditu. | Lehen ministro karguan jarraituko du Justin Trudeauk, baina gutxiengoan osatu beharko du gobernua; izan ere, aurreikuspenen arabera, 157 eserleku eskuratuko lituzke parlamentuko behe ganberan —338 ordezkarik osatzen dute ganbera—. Alderdi Kontserbadorea litzateke bigarren indarra, 122 ordezkarirekin. Bozak egin aurreko... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203461/kanarietako-sumendiaren-laba-itsasotik-geroz-eta-gertuago-dago.htm | Mundua | Kanarietako sumendiaren laba itsasotik geroz eta gertuago dago | Adituen arabera, uretara iristeak areagotu egingo ditu gas arriskutsuak. Beste lau lurrikara izan dira bart. Etna sumendian ere erupzio bat piztu da. | Kanarietako sumendiaren laba itsasotik geroz eta gertuago dago. Adituen arabera, uretara iristeak areagotu egingo ditu gas arriskutsuak. Beste lau lurrikara izan dira bart. Etna sumendian ere erupzio bat piztu da. | La Palmako (Kanaria uharteak, Espainia) sumendiaren laba bere bide naturala egiten ari da: itsasoranzkoa. Fenomeno horrek kezka sortu du; izan ere, laba ur gaziarekin batzeak leherketak eragin ditzake, baita laino toxikoak ere. Horregatik, larrialdi zerbitzuek itxia dute ingurua, baita itsasoz ere.
Printzipioz, laba i... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203462/jaurlaritzak-covid-19aren-biktima-guziei-eskainitako-omenaldi-bat-egin-du-gasteizen.htm | Gizartea | Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen | Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk. | Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen. Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk. | Eusko Jaurlaritzak orain urtebete iragarri zuenez, irailaren 21a da COVID-19aren ondorioz hildakoak gogora ekartzeko eguna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur dute horretarako eguna, beraz, eta, hain zuzen ere, Jaurlaritzak omenaldia egin du Gasteizko Sempervirens parkean. Iaz, sekuoia bat landatu eta oroigarri bat ja... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203464/estatu-kolpe-saio-bat-salatu-dute-sudanen.htm | Mundua | Estatu-kolpe saio bat salatu dute Sudanen | Gutxienez 40 militar atxilotu dituzte matxinada antolatu dutelakoan. | Estatu-kolpe saio bat salatu dute Sudanen. Gutxienez 40 militar atxilotu dituzte matxinada antolatu dutelakoan. | 2019an Omar al-Baxir presidentea kargutik kendu zutenetik, zibilez eta militarrez osatutako gobernu batek agintzen du Sudanen, baina gaur goizaldean oreka hori iraultzen ahalegindu da soldadu talde bat. Gutxi iraun du estatu-kolpe saioak; besteak beste, atzo iluntzerako segurtasun indarrek bazutelako taldearen asmoen b... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203465/errepresio-frankistak-3507-hildako-eragin-zituen-nafarroan-1936-eta-1948-artean.htm | Gizartea | Errepresio frankistak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan 1936 eta 1948 artean | NUPeko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Funts Dokumentala taldeak egin du ikerketa. | Errepresio frankistak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan 1936 eta 1948 artean. NUPeko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Funts Dokumentala taldeak egin du ikerketa. | NUPeko Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak ikerketa bat egin du 1936ko gerran eta frankismoaren hasieran (1936-1948) Nafarroan izandako errepresioaren ondorioz hildakoen inguruan, eta, tarte horretan errepresio frankistak Nafarroan gutxienez 3.507 hildako eragin zituela ondorioztatu dute.
1936 eta 1948... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203466/litvinenko-errusiak-hil-zuela-ebatzi-du-giza-eskubideen-europako-auzitegiak.htm | Mundua | Litvinenko Errusiak hil zuela ebatzi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak | Espioi ohia Londresen hil zen, 2006. urtean, polonioarekin pozoituta. Erresuma Batuak aitortua zion asilo politikoa. | Litvinenko Errusiak hil zuela ebatzi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Espioi ohia Londresen hil zen, 2006. urtean, polonioarekin pozoituta. Erresuma Batuak aitortua zion asilo politikoa. | Errusiako Gobernua da Alexandr Litvinenkoren heriotzaren arduraduna, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak gaur ebatzi duenez. Epaiak zigor ekonomikoa ezarri dio Moskuri: KGBko espioi ohiaren alargun Marina Litvinenkori 100.000 euroko kalte ordaina emateko agindu dio. Horrez gain, beste 22.500 euro ordaindu beharko ditu ... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203467/gizon-bat-atxilotu-dute-zangozan-indarkeria-matxistagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Zangozan indarkeria matxistagatik | Emakumearekiko zuen urruntze agindua hautsi du, eta hainbatetan kalte egin die haren ibilgailuari eta lokalari | Gizon bat atxilotu dute Zangozan indarkeria matxistagatik. Emakumearekiko zuen urruntze agindua hautsi du, eta hainbatetan kalte egin die haren ibilgailuari eta lokalari | Foruzaingoak 50 urteko gizon bat atxilotu du Zangozan (Nafarroa) indarkeria matxistagatik, kalteengatik eta kautelazko neurriak urratzeagatik.
Foruzaingoak egindako ikerketaren arabera, bikote harreman bat izana zuten, eta amaitzean sabotaje ekintza batzuk hasi zituen gizonak. Emakumeak zuen lokaleko sarrailari kalte ... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203468/jaurlaritzak-ongietorrien-gaitzespena-sartu-du-udaberri-planean.htm | Politika | Jaurlaritzak ongietorrien gaitzespena sartu du Udaberri planean | Bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren planaren behin betiko bertsioa onartu du Gobernu Kontseiluak. | Jaurlaritzak ongietorrien gaitzespena sartu du Udaberri planean. Bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren planaren behin betiko bertsioa onartu du Gobernu Kontseiluak. | Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Udaberri 2021-2024 bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren plana onartu du. Plan horren zirriborroa joan den maiatzean aurkeztu zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, eta orduan iragarri zuen kontraste prozesu bati ekingo ziotela eta, eragileen eka... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203469/abenduaren-18an-jokatuko-dute-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-finala.htm | Kultura | Abenduaren 18an jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala | Berez, iaz egitekoa zen txapelketa, baina, pandemiaren eraginez, urtebetez atzeratu dute antolatzaileek. Urriaren 3an hasiko dira kanporaketak, eta 44 bertsolarik hartuko dute parte, guztira. | Abenduaren 18an jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Berez, iaz egitekoa zen txapelketa, baina, pandemiaren eraginez, urtebetez atzeratu dute antolatzaileek. Urriaren 3an hasiko dira kanporaketak, eta 44 bertsolarik hartuko dute parte, guztira. | Izenean bertan darama agerian pandemiaren arrastoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurtengo aldiak; lerro bakar bati esker, data bakarraren ordez, bi baitaramatza itsatsita: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 20-21. Berez, iaz egitekoa zen txapelketa, baina, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, datarik zeh... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203470/airbnb-plataformaren-iruzurra-salatu-du-aldak-miarritzen.htm | Gizartea | Airbnb plataformaren iruzurra salatu du Aldak Miarritzen | Urte osoan turismorako alokatzen den etxe batean sartu dira Aldako kideak, eta ostiralera arte geratuko dira, etxebizitzaren krisia salatzeko. Azaroaren 20an manifestazioa eginen dute beste eragile batzuekin batera, 'Etxebizitza defenda dezagun' lelopean. | Airbnb plataformaren iruzurra salatu du Aldak Miarritzen. Urte osoan turismorako alokatzen den etxe batean sartu dira Aldako kideak, eta ostiralera arte geratuko dira, etxebizitzaren krisia salatzeko. Azaroaren 20an manifestazioa eginen dute beste eragile batzuekin batera, 'Etxebizitza defenda dezagun' lelopean. | Miarritzeko (Lapurdi) Errepublika karrikako 20 zenbakiko etxe batera sartu dira, goizean, Alda mugimenduko kideak. Airbnb plataformak legez kanpo alokatzen duela salatu dute, «ez baita behar bezala deklaratua». 27 metro karratuko etxea da, eta 80 euro balio du gauak. Alda mugimendukoek ostiralera arte alokatu dute, ing... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203471/hegoaldeko-testen-17k-eman-dute-positibo.htm | Gizartea | Hegoaldeko testen %1,7k eman dute positibo | Osakidetzak eta Osasunbideak 145 kutsatu zenbatu dituzte, ia 9.000 test eginda. Guztira 209 lagun daude gaitzak jota erietxeraturik. | Hegoaldeko testen %1,7k eman dute positibo. Osakidetzak eta Osasunbideak 145 kutsatu zenbatu dituzte, ia 9.000 test eginda. Guztira 209 lagun daude gaitzak jota erietxeraturik. | OME Osasunaren Mundu Erakundeak aspaldi jakinarazi zuen positiboen ehunekoa aldagai esanguratsua izan daitekeela pandemiaren bilakaera neurtze aldera. Hain zuzen, erakundeak zehaztu zuenez, izurria kontrolaturik izan nahi bada, egun bakarrean egindako testen %5ek izan behar dute, gehienez, positiboak; ehuneko horretan ... |
2021-9-12 | https://www.berria.eus/albisteak/203472/zinemaren-aldiak-eta-aldiriak.htm | Kultura | Zinemaren aldiak eta aldiriak | Donostiak eta zinemak elkartzen dituzte Maialen Beloki eta Eneko Olasagasti. Zinemaldiak, hortaz, toki berezia du bien gaztetako memorian. Egun, jaialdiko zuzendariordea da bata, eta zuzendari eta gidoilari lanean zaildu da bestea. Era askotako euskal filmak ugaritzen ikusi dituzte azken urteetan, nork bere ingurutik. ... | Zinemaren aldiak eta aldiriak. Donostiak eta zinemak elkartzen dituzte Maialen Beloki eta Eneko Olasagasti. Zinemaldiak, hortaz, toki berezia du bien gaztetako memorian. Egun, jaialdiko zuzendariordea da bata, eta zuzendari eta gidoilari lanean zaildu da bestea. Era askotako euskal filmak ugaritzen ikusi dituzte azken ... | Maialen Beloki eskola umea zen garaian, euskarazko lehen sitcom-ak ematen zituzten ETBn, Eneko Olasagastik zuzendutakoak. Gerora, zinemaren munduak elkartu ditu: Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea da bata, eta zinemagilea bestea. Elkarren berri izan arren, BERRIAk Tabakaleran batu dituenean egin dute elkarren ezague... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.