date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203473/novaltiako-langileek-farmazien-inplikazio-falta-salatu-dute.htm | Ekonomia | Novaltiako langileek farmazien «inplikazio falta» salatu dute | Gogoratu dute botikak kooperatibako kide direla. Lan Ikuskaritza zuzendaritza laguntzen ari dela salatu dute. Bizkaiko biltegietan ia 800 egun daramatzate greban. | Novaltiako langileek farmazien «inplikazio falta» salatu dute. Gogoratu dute botikak kooperatibako kide direla. Lan Ikuskaritza zuzendaritza laguntzen ari dela salatu dute. Bizkaiko biltegietan ia 800 egun daramatzate greban. | Novaltiako langileek 792. greba eguna bete dute astearte honetan, eta euren egoeraren berri emateko manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan. 2019tik daude greban, Zaragozan (Espainia) egoitza duen zuzendaritzak Bizkaiko biltegiko lan hitzarmena etetea erabaki zuenetik eta Espainiako ituna aplikatzen hasi zenetik, lan ... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203474/miren-agur-meabek-espainiako-poesia-saria-irabazi-du.htm | Kultura | Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du | ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ liburuagatik saritu dute egilea, eta 20.000 euro jasoko ditu. Euskarazko liburu batek sari hori jasotzen duen lehen aldia da | Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du. ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ liburuagatik saritu dute egilea, eta 20.000 euro jasoko ditu. Euskarazko liburu batek sari hori jasotzen duen lehen aldia da | «Maisukiro uztartzen ditu urteen iragatearen samintasuna eta bizitasun eta freskotasun apurtezina». Espainiako Poesia Saria hautatzen duen epaimahaiak hitz horiekin laudatu du Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan liburua (Susa). Haien erabakiz, Meaberen lanak jasoko du aurten Espainiako Kultura eta Kirol Min... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203475/igor-uriarte-ez-zigortzea-erabaki-du-epaileak-errudun-izendaturik-ere.htm | Politika | Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du epaileak, errudun izendaturik ere | Gaur izan du auzi saioa Baionako epaitegian, Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko zuen debekua urratzeagatik. «Berri biziki ona da», Maritxu Paulus Basurkoren hitzetan | Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du epaileak, errudun izendaturik ere. Gaur izan du auzi saioa Baionako epaitegian, Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko zuen debekua urratzeagatik. «Berri biziki ona da», Maritxu Paulus Basurkoren hitzetan | Errudun izendaturik ere, Igor Uriarte euskal preso ohia ez zigortzea erabaki du Baionako epaitegiak. 2020ko urrian atxilotu zuen Uriarte Frantziako Poliziak, Ziburun (Lapurdi), errepideko kontrol batean. Bilatuak diren pertsonen fitxategian Frantziako Estatuan egoteko debekua zuela agertu zen, eta berehala atxiloaldian... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203476/biden-historiako-inflexio-puntu-batean-gaude.htm | Mundua | Biden: «Historiako inflexio puntu batean gaude» | AEBeko nazioarteko harremanak sendotu dituela azpimarratu du NBEren Batzar Orokorrean, eta horretan jarraitzeko dei egin du. Haren gobernua Asia ekialdera begira dagoela onartu du, Txina aipatu gabe, baina arazoei modu «baketsuan» heltzeko prest dagoen edonorekin hitz egiteko prest agertu da. | Biden: «Historiako inflexio puntu batean gaude». AEBeko nazioarteko harremanak sendotu dituela azpimarratu du NBEren Batzar Orokorrean, eta horretan jarraitzeko dei egin du. Haren gobernua Asia ekialdera begira dagoela onartu du, Txina aipatu gabe, baina arazoei modu «baketsuan» heltzeko prest dagoen edonorekin hitz eg... | Lehenengo aldiz hitz egin du Joe Biden AEBetako presidenteak NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrean. Ikusmin handia zegoen haren hitzartzearen inguruan, mapa geopolitikoan Etxe Zuriak hartuko duen norabidea zein izango den jakiteko neurgailu gisa hartua baitzuten Mendebaldeko gobernuek. Nazioarteko kooperazioa... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203477/plataformetan-euskararentzako-kuota-finkatzeko-exijitu-diote-madrili.htm | Gizartea | Plataformetan euskararentzako kuota finkatzeko exijitu diote Madrili | Pedro Sanchezen gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legean zehazten da Europako ekoizpenetatik %50ek gazteleraz izan beharko dutela, «edo erkidego autonomoetako beste hizkuntza ofizial batean». | Plataformetan euskararentzako kuota finkatzeko exijitu diote Madrili. Pedro Sanchezen gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legean zehazten da Europako ekoizpenetatik %50ek gazteleraz izan beharko dutela, «edo erkidego autonomoetako beste hizkuntza ofizial batean». | Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoaren legearen egitasmoak. Kataluniako El Periódico egunkariak zabaldu duenez, lege asmoak zehazten du Europako film, telesail eta dokumentalen «gutxienez %50» gorde behar dela «Espainiako Estatuaren hizkuntza ofizialean edo autonomia erkidegoeta... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203478/dardarizoa-etxe-handian.htm | Ekonomia | Dardarizoa etxe handian | Porrot egiteko arrisku bizian dago Evergrande, Txinako higiezin enpresa handienetan bigarrena. Haren erorikoak domino efektu bat eragiteko aukerak kezka handia sortu du | Dardarizoa etxe handian. Porrot egiteko arrisku bizian dago Evergrande, Txinako higiezin enpresa handienetan bigarrena. Haren erorikoak domino efektu bat eragiteko aukerak kezka handia sortu du | Handiak izan ohi dira gauzak Txinan, eta izenean bertan darama handitasuna Evergrandek, Txinako higiezinen merkatuko enpresa handienetan bigarrenak. Eta, noski, handia da Evergranderen balizko porrota finantza merkatuetan sortzen ari den kezka. Txinako burtsak lehenik eta mundu osokoak gero jaisten ari dira, Evergrande... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203479/idoia-mendia-ez-da-aurkeztuko-pse-eeren-primarioetara.htm | Politika | Idoia Mendia ez da aurkeztuko PSE-EEren primarioetara | PSE-EEren Biltzar Ttipian azaldu du duela urtebete hartu zuela «erabaki pertsonal eta politikoa» eta hala aurreratu ziola Pedro Sanchezi: «Ondoren zuek izan zarete lehenak jakiten», adierazi die militante sozialistei | Idoia Mendia ez da aurkeztuko PSE-EEren primarioetara. PSE-EEren Biltzar Ttipian azaldu du duela urtebete hartu zuela «erabaki pertsonal eta politikoa» eta hala aurreratu ziola Pedro Sanchezi: «Ondoren zuek izan zarete lehenak jakiten», adierazi die militante sozialistei | «Ohorea izan da zuen idazkari nagusia izatea». Negar malko batzuk zituela, hitz horiekin, PSE-EEren lemazain izateari utziko dio adierazi du Idoia Mendiak. BIlboko Campos antzokian, PSE-EEren Biltzar Ttipian, aurreratu du ez dela azaroren 20an eta 21ean egingo den kongresuan idazkari nagusi izateko hautagai gisa aurkez... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203480/gorputzaren-idazketatik-aldentzen-ari-naiz-horren-isla-da-liburua.htm | Kultura | «Gorputzaren idazketatik aldentzen ari naiz; horren isla da liburua» | Pozik eta hunkituta jaso du Espainiako Poesia Sariaren berria Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962). Bidaide izan dituen guztiei eskaini die. | «Gorputzaren idazketatik aldentzen ari naiz; horren isla da liburua». Pozik eta hunkituta jaso du Espainiako Poesia Sariaren berria Miren Agur Meabek (Lekeitio, Bizkaia, 1962). Bidaide izan dituen guztiei eskaini die. | Liburua nagusiki minetik sortua izan arren, epaimahaiak eskaintzen duen gozamena laudatu du. Dikotomia hori nahita bilatutakoa da?
Liburuan denetarik dago; hamar urtetan zehar idatzitakoa denez, nire bizitzako hainbat esperientzia kontrajarri jasotzen ditu. Baina zer da bizitza ez bada gure argi-ilunak kudeatzen ikast... |
2021-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/203481/frantziako-eskuin-muturreko-talde-batek-gurutze-bat-jarri-du-orhi-mendian.htm | Gizartea | Frantziako eskuin muturreko talde batek gurutze bat jarri du Orhi mendian | Frantziaren burujabetzaren aldeko aldarri gisa ezarri dute ikurra. Frantziako Alderdi Nazionalistarekin lotuta dago taldea. | Frantziako eskuin muturreko talde batek gurutze bat jarri du Orhi mendian. Frantziaren burujabetzaren aldeko aldarri gisa ezarri dute ikurra. Frantziako Alderdi Nazionalistarekin lotuta dago taldea. | Joan zen larunbatean, pertsona talde batek metalezko gurutze bat garraiatu zuen Orhi (Otsagabia, Nafarroa) mendiko tontorrera, eta han jarri zuen, besteak beste «Frantziaren burujabetzaren» ikur gisa. Atzo iragarri zuen eginikoa Croix Citadelles eskuin muturreko taldeak bere Facebookeko orrian, eta ekintza salatu dute ... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203482/euskal-zinemaren-gala-eta-zinemira-saria-kimuak-egitasmoarentzat.htm | Kultura | Euskal Zinemaren Gala eta Zinemira saria Kimuak egitasmoarentzat | Donostiako Zinemaldiko bosgarren egunaren bideo laburpena. | Euskal Zinemaren Gala eta Zinemira saria Kimuak egitasmoarentzat. Donostiako Zinemaldiko bosgarren egunaren bideo laburpena. | Euriak blaitu zuen Zinemaldiaren bosgarren eguna, baina gaua heltzerako euskal izarrak dirdir egiten ikusi ahal izan ziren; izan ere, Euskal Zinemaren Gala izan zen atzo. Bertan, euskal gatazkarekin lotura duten hiru euskal ekoizpenen protagonistak hitz egin zuten: Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, Maixabel Lasak... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203483/zuri-gorriek-azken-unean-galdu-dute-rayoren-aurka.htm | Kirola | Zuri-gorriek azken unean galdu dute Rayoren aurka | Falcaok 96. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena Andoni Iraolak entrenatutako taldeari San Mamesen. Athletic eskas aritu da | Zuri-gorriek azken unean galdu dute Rayoren aurka. Falcaok 96. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena Andoni Iraolak entrenatutako taldeari San Mamesen. Athletic eskas aritu da | Amaitu da Athleticen bolada ona. Lehen partida galdu du ligan, Rayo Vallecanoren aurka, San Mamesen. Azken unean geratu da esku hutsik. Falcaok sartu du gol erabakigarria, 1-2koa, neurketa amaitzear zela. Bisitariak aurretik jarri diren bigarren aldia izan da, haiena izan baita ere partidako lehen gola, baina Athletic ... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203516/kimuak-talentuen-hazitegiak-jaso-du-zinemira-saria.htm | Kultura | Kimuak talentuen hazitegiak jaso du Zinemira saria | Euskal Zinemaren Gala egin dute Victoria Eugenia antzokian, Zinemira saileko protagonistekin. | Kimuak talentuen hazitegiak jaso du Zinemira saria. Euskal Zinemaren Gala egin dute Victoria Eugenia antzokian, Zinemira saileko protagonistekin. | Kimuak Euskal Herriko film laburrak sustatzeko egitasmoak jaso du aurtengo Zinemira saria. Bart egin zuten Donostiako 69. Zinemaldiko Euskal Zinemaren gala Victoria Eugenia antzokian, eta oholtzara igo ziren Zinemira atalaren protagonista izan diren hainbat lagun: protagonistak, zuzendariak...
Kimuak-i saria emateko a... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203517/kanarietako-sumendia-fase-laquoegonkorraquo-batean-sartu-da-behin-behinean.htm | Mundua | Kanarietako sumendia fase «egonkor» batean sartu da behin-behinean | Denera, 166 hektarea eta 350 eraikin baino gehiago suntsitu ditu jada Cumbre Vieja sumendiak. Erupzioaren ondorioz, errautsak airea zikindu du inguruko herrietan. | Kanarietako sumendia fase «egonkor» batean sartu da behin-behinean. Denera, 166 hektarea eta 350 eraikin baino gehiago suntsitu ditu jada Cumbre Vieja sumendiak. Erupzioaren ondorioz, errautsak airea zikindu du inguruko herrietan. | Laba hedatzen ari da oraindik Cumbre Vieja sumendian behera, Kanarietako La Palma uhartean, baina, erupzioaren hasierako egunen aldean, motelago ari da mugitzen. Orduko lau metro egiten ari da aurrera, eta denera 166 hektarea eta 350 eraikin baino gehiago suntsitu ditu. Leku batzuetan hamabi metroko altuera hartu du, e... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203518/hendaiako-atxikitze-zentrotik-lekutuko-da-cimade-elkartea.htm | Gizartea | Hendaiako atxikitze zentrotik lekutuko da CIMADE elkartea | Sute bat izan zen igande gauean, eta 24 pertsona ebakuatu behar izan zituzten. Azkenaldian gisa bereko gertaera bat baino gehiago izan da, eta CIMADE elkarteak ondorioztatu du Hendaiako zentroan atxikiak diren pertsonen segurtasuna ez dela bermatua. | Hendaiako atxikitze zentrotik lekutuko da CIMADE elkartea. Sute bat izan zen igande gauean, eta 24 pertsona ebakuatu behar izan zituzten. Azkenaldian gisa bereko gertaera bat baino gehiago izan da, eta CIMADE elkarteak ondorioztatu du Hendaiako zentroan atxikiak diren pertsonen segurtasuna ez dela bermatua. | «Atzotik, CIMADEko zuzendaritzak Hendaiako atxikitze zentroan duen taldea erretiratzea erabaki du. Ez dugu esku hartuko giltzapetuen segurtasuna bermatzen ez den bitartean». Honela dio etorkinen eskubideen alde diharduen CIMADE elkarteak hedabideei bidali dien oharrak. Sute bat piztu zen joan den igandean Hendaiako (La... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203519/txinak-ez-ditu-babestuko-ikatz-ustiaketarekin-lotutako-itsasoz-bestaldeko-proiektuak.htm | Mundua | Txinak ez ditu babestuko ikatz ustiaketarekin lotutako itsasoz bestaldeko proiektuak | NBEren batzar orokorrean egin du iragarpena Xi Jinping presidenteak, eta esan du garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntzak handituko dituztela, haiek ere energia berriztagarriarekin lotutako proiektuak garatu ditzaten. | Txinak ez ditu babestuko ikatz ustiaketarekin lotutako itsasoz bestaldeko proiektuak. NBEren batzar orokorrean egin du iragarpena Xi Jinping presidenteak, eta esan du garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntzak handituko dituztela, haiek ere energia berriztagarriarekin lotutako proiektuak garatu ditzaten. | Ezustean, eta NBE Nazio Batuen Erakundearen bozgorailuak erabiliaz egin du iragarpena Txinako presidente Xi Jinpingek. Aurrez grabatutako mezu batean, estatuburuak iragarri zuen atzo Txinak ez dituela gehiago sustatuko ikatzaren ustiaketan oinarritutako itsasoz bestaldeko proiektuak. Orain arte Pekinek ikatzaren ustiak... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203520/sorturen-kalera-info-aldizkaria-ixteko-agindu-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm | Politika | Sorturen 'Kalera Info' aldizkaria ixteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak | «Ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre» egitea egotzita eman du epaileak aldizkaria eta webgunea ixteko agindua, Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta. Behin-behinekoa da, eta Sortuk helegitea jarri dio. Oihana Garmendiak eta Haimar Altunak salatu dute «oso gertaera larria eta kezkagarria» dela. | Sorturen 'Kalera Info' aldizkaria ixteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. «Ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre» egitea egotzita eman du epaileak aldizkaria eta webgunea ixteko agindua, Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta. Behin-behinekoa da, eta Sortuk helegitea jarri dio. Oihana Garmendiak eta Ha... | Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorturen Kalera Info aldizkaria eta webgunea behin-behinean ixteko agindu du, Sortuko Oihana Garmendiak eta Haimar Altunak prentsaren aurrean jakinarazi dutenez. Salatu dute Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta eman duela epaileak agindua, fiskaltzak abiatutako diligentzia baten bide... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203521/txaloak-kezkak-eta-kritikak-otsoa-ehizatzeko-debekua-dela-eta.htm | Gizartea | Txaloak, kezkak eta kritikak otsoa ehizatzeko debekua dela eta | Espainiako Gobernuak babes bereziko espezieen zerrendan sartu du otsoa, eta aurrerantzean Espainia iparraldean ere ezingo dute ehizatu. | Txaloak, kezkak eta kritikak otsoa ehizatzeko debekua dela eta. Espainiako Gobernuak babes bereziko espezieen zerrendan sartu du otsoa, eta aurrerantzean Espainia iparraldean ere ezingo dute ehizatu. | Espainiako Gobernuak otsoaren ehiza erabat debekatu izanak txaloak, kezkak eta kritikak eragin ditu. Espainia iparraldean eta Galizian bizi da otsoa Iberiar Penintsulan, eta orain arte ehizarako espezie zen toki horietan; zehazki, Duero ibaiaren iparraldera. Gaurtik, ordea, hor ere debekatuta egongo da ehiza, eta soili... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203522/infernuaren-alde-egitea-guztiontzat-etxebizitza-aldarrikatzea-da.htm | Gizartea | «Infernuaren alde egitea guztiontzat etxebizitza aldarrikatzea da» | Gaur hasi da Donostiako Infernua guneko hamalau auzokideren aurkako epaiketa. Usurpazio delitua egozten diete, Gipuzkoako Aldundiaren eraikin batzuk okupatzeagatik. Infernua Bizirik taldeak protesta egin du epaitegian. | «Infernuaren alde egitea guztiontzat etxebizitza aldarrikatzea da». Gaur hasi da Donostiako Infernua guneko hamalau auzokideren aurkako epaiketa. Usurpazio delitua egozten diete, Gipuzkoako Aldundiaren eraikin batzuk okupatzeagatik. Infernua Bizirik taldeak protesta egin du epaitegian. | Infernua Bizirik taldeko kideek protesta egin dute goizean Donostiako epaitegiaren aurrean, auzitegi barruan Infernua guneko hainbat auzokideren aurka abiatu den epaiketa salatzeko. Guztira hamalau lagun pasatuko dira epailearen aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoak diren hiru erakin okupatzeagatik usurpazi... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203523/nafarroako-ezker-batua-ahal-dugu-rekin-eta-batzarrerekin-hitzartzearen-alde.htm | Politika | Nafarroako Ezker Batua, Ahal Dugu-rekin eta Batzarrerekin hitzartzearen alde | Marisa de Simon parlamentariak eta alderdiko 60 ordezkarik dokumentu batean proposatzen dute hurrengo foru eta udal hauteskundeetan alderdi horiekin akordioak egitea | Nafarroako Ezker Batua, Ahal Dugu-rekin eta Batzarrerekin hitzartzearen alde. Marisa de Simon parlamentariak eta alderdiko 60 ordezkarik dokumentu batean proposatzen dute hurrengo foru eta udal hauteskundeetan alderdi horiekin akordioak egitea | Batzarre izan zen lehena arbola astintzen, eta, primarioen ondotik, Begoña Alfaro Ahal Dugu-ko koordinatzaileak ere borondate bera berretsi zuen. Berez, hiru alderdiak ekainaren 1ean hasi zuten bidea hurrengo foru eta udal hauteskundeetan batera aurkeztea aztertzeko. Hala ere, orain Nafarroako Ezker Batuko 60 militante... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203524/2020ko-udan-hasitako-kutsaldi-epidemikoa-bukatutzat-eman-dute-nafarroan.htm | Gizartea | 2020ko udan hasitako «kutsaldi epidemikoa» bukatutzat eman dute Nafarroan | Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du 2020ko uztailean hasitako zikloa amaitua dela herrialdean; birusa ez da uxatu, halere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurriak urrian arindu ahal izatea espero du Jaurlaritzak. | 2020ko udan hasitako «kutsaldi epidemikoa» bukatutzat eman dute Nafarroan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du 2020ko uztailean hasitako zikloa amaitua dela herrialdean; birusa ez da uxatu, halere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurriak urrian arindu ahal izatea espero du Jaurlar... | «Herrialdearen eremu gehienetan ez da birusaren zirkulaziorik, eta kasuak toki gutxitan ari dira zabaltzen. 2020ko uztailean hasi eta hamalau hilabete iraun duen zirkulazio epidemikoaren epea bukatu egin da Nafarroan»: hitz horiek erabilita deskribatu du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak pand... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203525/olanok-berretsi-du-diputatu-nagusi-izateari-utziko-diola-legealdi-amaieran.htm | Politika | Olanok berretsi du diputatu nagusi izateari utziko diola legealdi amaieran | «Kargua utziko dudalako hitza publikoki emana dut, eta ez noa orain iritziz aldatzera», baieztatu du Markel Olanok, ETB1en | Olanok berretsi du diputatu nagusi izateari utziko diola legealdi amaieran. «Kargua utziko dudalako hitza publikoki emana dut, eta ez noa orain iritziz aldatzera», baieztatu du Markel Olanok, ETB1en | Idoia Mendiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitzari uko egin diola adierazi ostean, bere agurrari buruz galdetu diote Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiari ETB-1eko Egun on Euskadi saioan. Olanok erantzun du aurretik zin egin zuela azken legealdia izango duela, eta promes horri eusteko borondatea baieztat... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203526/buru-erraldoi-bat-agertu-da-ibaizabalen.htm | Gizartea | Buru erraldoi bat agertu da Ibaizabalen | Bi metro luze eta 1,92 metro zabal ditu eskulturak. BBK Fundazioak jarri du, bihar aurkeztuko duen kanpaina baten atariko gisa. | Buru erraldoi bat agertu da Ibaizabalen. Bi metro luze eta 1,92 metro zabal ditu eskulturak. BBK Fundazioak jarri du, bihar aurkeztuko duen kanpaina baten atariko gisa. | Ikusten ari zirena zer zen oso ondo ulertu ezinda ibili dira gaur goizean hainbat oinezko Bilbon: buru erraldoi bat zegoen Ibaizabal ibaian hondoratuta. Hasieran sudurra soilik ikusten zen, baina itsasaldiak behera egin ahala geroz eta argiago ikusi dute zer zen. Bi metro luze eta 1,92 zabal dituen emakumezko baten bur... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203527/foro-sozialak-salatu-du-udaberri-planak-laquodesadostasuneanraquo-jarri-duela-arreta.htm | Politika | Foro Sozialak salatu du Udaberri planak «desadostasunean» jarri duela arreta | Agus Hernan Foro Sozialeko kideak esan du begi onez ikusten dutela Eusko Jaurlaritzaren proposamena, baina «ulertezin» iritzi dio presoen ongietorrietan arreta jarri izanari. | Foro Sozialak salatu du Udaberri planak «desadostasunean» jarri duela arreta. Agus Hernan Foro Sozialeko kideak esan du begi onez ikusten dutela Eusko Jaurlaritzaren proposamena, baina «ulertezin» iritzi dio presoen ongietorrietan arreta jarri izanari. | Hamaika telebistan elkarrizketatu dute Agus Hernan Foro Sozialeko kidea, eta baikor mintzatu da Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako Udaberri 2024 bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren planaz. Nabarmendu duenez, Foro Sozialak «ongi» hartu du plan hori, iruditzen zaiolako indarkeria zikloaren ondotik eraiki ... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203528/kutsatuak-ziren-37-pertsona-hil-dira-astebetean-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Kutsatuak ziren 37 pertsona hil dira astebetean Hego Euskal Herrian | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 155 positibo atzeman dituzte, eta 29 lagun ospitaleratu. | Kutsatuak ziren 37 pertsona hil dira astebetean Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 155 positibo atzeman dituzte, eta 29 lagun ospitaleratu. | Birusaren intzidentziak Hegoaldean izandako beherakadak ez du guztiz bermatu gaitzarekin loturiko heriotzen gutxitzea. Joan den astean 37 lagun hil dira birusak jota, irailaren 13tik 19ra, hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandakoa da datua. Aurreko astekoaren aldean, kopurua txikiagoa da –be... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203529/la-hija-kuartk-valley-eta-johnny-depp.htm | Kultura | 'La hija', 'Kuartk Valley' eta Johnny Depp | Donostiako Zinemaldiko seigarren egunaren bideo laburpena. | 'La hija', 'Kuartk Valley' eta Johnny Depp. Donostiako Zinemaldiko seigarren egunaren bideo laburpena. | Hautsak harrotu ditu Johnny Depp antzezleari Donostia saria eman izanak: aurkakoak eta aldekoak izan ditu erabakiak. Johnny Deppen presentziaz harago, ikus-entzunezkoek ere eman dute zeresana Zinemaldiaren seigarren egunean. La hija filma aurkeztu dute lehen orduan, eta Kuartk Valley euskal filma, berriz, iluntzean. |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203530/europako-funtsetatik-538-milioi-euro-iritsiko-dira-araba-bizkai-eta-gipuzkoara.htm | Ekonomia | Europako funtsetatik 538 milioi euro iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara | Pedro Azpiazuk esan du Jaurlaritzak eta erkidegoek eragin ahalmen oso txikia izan dutela banaketa baldintzetan. Uste du erkidegoei banatutako funtsak, oraingoz, gehiago daudela lotuta susperraldi ekonomikoarekin, transformazioarekin baino. | Europako funtsetatik 538 milioi euro iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara. Pedro Azpiazuk esan du Jaurlaritzak eta erkidegoek eragin ahalmen oso txikia izan dutela banaketa baldintzetan. Uste du erkidegoei banatutako funtsak, oraingoz, gehiago daudela lotuta susperraldi ekonomikoarekin, transformazioarekin baino. | Europako funtsen banaketaren uneko argazkia eman dute Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Jordi Campas Europako Funtsetarako sailburuordeak; azaldu dute orain arte zenbat diru banatu den eta nola, eta halaber zer espero duten banatzeko gelditzen diren diruez.
Espainiak eta Europako Bat... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203531/litekeena-da-kanarietako-sumendiak-jariatzen-dituen-gasak-euskal-herrira-heltzea-asteburuan.htm | Mundua | Litekeena da Kanarietako sumendiak jariatzen dituen gasak Euskal Herrira heltzea asteburuan | Sufre dioxido kopuru handiak isuri ditu sumendiak: eguneko 7.997-10.665 tona. Ostiralerako, gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Marokon, Tunisian, Frantzian eta Italian ere, besteak beste. | Litekeena da Kanarietako sumendiak jariatzen dituen gasak Euskal Herrira heltzea asteburuan. Sufre dioxido kopuru handiak isuri ditu sumendiak: eguneko 7.997-10.665 tona. Ostiralerako, gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Marokon, Tunisian, Frantzian eta Italian ere, besteak beste. | Sumendiak sufre dioxidoa jariatzen du gehienbat, eta, Copernicus Europako sateliteen sistemak jakinarazi duenez, ostiralerako gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Maroko eta Tunisiako kostan eta Frantzia, Italia, Argelia eta Libiako itsasaldean ere. Argitaratu duen mapan, gainera, ikus ... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203532/guardia-zibilek-deklaratu-dute-etak-informazioa-eskatzen-ziola-arantza-zuluetari.htm | Politika | Guardia zibilek deklaratu dute ETAk informazioa eskatzen ziola Arantza Zuluetari | Alfontso Zenon abokatuak eskatu du CNIko kideek deklaratuko duten argitu arte epaiketa eteteko, baina Angela Murillo epaileak jarraitzea ebatzi du. | Guardia zibilek deklaratu dute ETAk informazioa eskatzen ziola Arantza Zuluetari. Alfontso Zenon abokatuak eskatu du CNIko kideek deklaratuko duten argitu arte epaiketa eteteko, baina Angela Murillo epaileak jarraitzea ebatzi du. | Duela bi aste defentsaren testiguek deklaratu ondotik, gaur izan du jarraipena zazpi euskal herritarren aurkako 13/13 makroepaiketak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zazpi guardia zibilek deklaratu dute, peritu gisa, eta Arantza Zulueta abokatuak ETArekin izandako ustezko lotura berretsi dute guztiek. Bertzeak bertze, ... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203533/offshore-an-murgiltzeko-probalekua.htm | Ekonomia | 'Offshore'-an murgiltzeko probalekua | Material eta osagai ezberdinek itsaso zabalean duten bilakaera aztertzeko laborategi flotagarri handiago bat uretaratuko du Tecnaliak. | 'Offshore'-an murgiltzeko probalekua. Material eta osagai ezberdinek itsaso zabalean duten bilakaera aztertzeko laborategi flotagarri handiago bat uretaratuko du Tecnaliak. | Itsasoari begira bizi dira euskal enpresa asko. Historikoki ontziola eta arrantzaleen lan eremua izandakoa aspaldi zabaldu zen energiaren sektorera. Offshore delakoa da, itsaso zabala alegia. Itsasoa, baina, eremu fisiko basatia da, eta lurrean erabiliak izateko diseinaturiko gailu eta material askok ez dute jasaten ol... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203534/droga-trafikoaren-barrunbeak-eta-kazetaritza-sail-ofizialean.htm | Kultura | Droga trafikoaren barrunbeak eta kazetaritza, Sail Ofizialean | Thierry de Peretti zinemagile frantsesak ‘Enquête sur un scandale d’état’ aurkeztu du Sail Ofizialeko lehian.‘La hija’ erakutsi du Manuel Martin Cuenca zuzendari espainiarrak sail berean, lehiatik kanpo | Droga trafikoaren barrunbeak eta kazetaritza, Sail Ofizialean. Thierry de Peretti zinemagile frantsesak ‘Enquête sur un scandale d’état’ aurkeztu du Sail Ofizialeko lehian.‘La hija’ erakutsi du Manuel Martin Cuenca zuzendari espainiarrak sail berean, lehiatik kanpo | Hubert Antonie iragan iluna duen infiltratu ohi bat da. Egun batez, Stephane Vilner Libération egunkariko kazetariarekin harremanetan jarriko da, eta azalduko dio Frantziako hainbat estatu egitura narkotrafikoan nahastuta daudela, eta froga dezakeela. Haren esanetan, sarearen arduraduna Jacques Billard da, narkotrafiko... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203535/depp-erosoago-nago-protesien-atzean-ni-neu-izaten-baino.htm | Kultura | Depp: «Erosoago nago protesien atzean, ni neu izaten baino» | Johnny Depp aktore estatubatuar ezagunak jasoko du aurtengo bigarren Donostia saria. Ez die tratu txarren akusazioari buruzko galderei erantzun prentsaurrekoan, eta emandako babesa eskertu dio Zinemaldiari. | Depp: «Erosoago nago protesien atzean, ni neu izaten baino». Johnny Depp aktore estatubatuar ezagunak jasoko du aurtengo bigarren Donostia saria. Ez die tratu txarren akusazioari buruzko galderei erantzun prentsaurrekoan, eta emandako babesa eskertu dio Zinemaldiari. | Pertsonaia ikonikoak antzeztu dituzten aktoreekin gertatzen da, ikusleek benetan ikusten dituztela filmetako pertsonak benetakoen ordez. Johnny Depp aktoreak (Owensboro, AEB, 1963) pertsonaia aski ezagun ugariren rola jokatu du zineman, eta berak ere sentitu izan du nahasmendu hori: «Pertsonaia bat izatearen ustea eduk... |
2021-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/203536/saririk-gabeko-hobekuntza.htm | Kirola | Saririk gabeko hobekuntza | Alavesek ez du punturik batu oraindik, Espanyolen zelaian galdu ostean. Aurreko lehietan baino duinago aritu da, baina garesti ordaindu du Duartek eginiko penalti garbia | Saririk gabeko hobekuntza. Alavesek ez du punturik batu oraindik, Espanyolen zelaian galdu ostean. Aurreko lehietan baino duinago aritu da, baina garesti ordaindu du Duartek eginiko penalti garbia | Bost norgehiagoka, eta punturik ez. Denboraldi bat ezin daiteke okerrago abiatu. Alavesek gaur hasi nahi zuen suspertzen, Espanyolen zelaian, eta ezin uka ahalegindu denik. Larunbateko derbiaren aldean, itxura lehiakorragoa eman du Javi Callejaren taldeak. Zenbait minutuz, aurkaria baino gehiago ere izan da, eta aukera... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203571/depp-laquoarrazoi-bakarrarengatik-nago-hemen-jendearengatikraquo.htm | Kultura | Depp: «Arrazoi bakarrarengatik nago hemen: jendearengatik» | Emazte ohiari tratu txarrak eman izanaren salaketa airean egon zen ekitaldian, nahiz eta inork ez aipatu zuzenean. | Depp: «Arrazoi bakarrarengatik nago hemen: jendearengatik». Emazte ohiari tratu txarrak eman izanaren salaketa airean egon zen ekitaldian, nahiz eta inork ez aipatu zuzenean. | Kritikak kritika, txalo artean jaso du bart Donostia saria Johnny Depp aktore estatubatuarrak, Kursaalean eginiko ekitaldian. Zaleen sostengua eskertu du, haiek eman diotelakoan «aurrera jarraitzeko kemena».
Marion Cotillarden txanda hartu du Deppek. Aktore frantsesak jaso zuen Donostia saria joan zen ostiralean, eta ... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203572/pse-eeko-idazkari-nagusi-izateko-hautagaitza-aurkeztuko-du-bihar-eneko-anduezak.htm | Politika | PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak | Idoia Mendiak asteartean lema utziko zuela iragarri ondotik, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehena hautagaitza aurkezten. Ez da aurreikusten beste hautagaitzarik | PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak. Idoia Mendiak asteartean lema utziko zuela iragarri ondotik, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehena hautagaitza aurkezten. Ez da aurreikusten beste hautagaitzarik | Idoia Mendiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza ez zuela berrituko jakinarazi bezain pronto, Eneko Anduezaren izena nabarmendu zen ordezko posible gisa. Efe berri agentziak alderdi sozialistaren iturriak aipatuz iragarri berri duenez, Anduezak bihar agerraldi bat egingo du Bilbon ofizlalki iragartzeko PSE-EE... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203573/alda-miarritzeko-pisutik-lekutu-da-airbnb-k-etxea-behar-bezala-deklaratu-ondoan.htm | Gizartea | Alda Miarritzeko pisutik lekutu da, Airbnb-k etxea «behar bezala» deklaratu ondoan | Ekintza lorpentzat jo dute, baina «iruzur masiboa» salatzeko mobilizatzen segituko dutela erran dute. | Alda Miarritzeko pisutik lekutu da, Airbnb-k etxea «behar bezala» deklaratu ondoan. Ekintza lorpentzat jo dute, baina «iruzur masiboa» salatzeko mobilizatzen segituko dutela erran dute. | Miarritzeko (Lapurdi) Errepublika karrikako 20 zenbakiko etxe batera sartu ziren astearte goizean Alda mugimenduko kideak. Airbnb plataformak legez kanpo alokatzen duela salatu zuten, derrigorrezkoa den etxearen erreferentzia zenbakia ez baitzuen agerrarazten webgunean. Aldaren arabera, plataformak Miarritzen alokatzen... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203574/espainiako-auzitegi-gorenak-baztertu-egin-du-indultuen-kontrako-bide-penala.htm | Mundua | Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du indultuen kontrako bide penala | Eskuin Liberala alderdiak Pedro Sanchezen kontra jarri zuen kereila bertan behera utzi du epaimahaiak. Azaldu duenez, soilik bide administratibotik jo daiteke Kataluniako buruzagi independentistei zigorra eteteko erabakiaren aurka. | Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du indultuen kontrako bide penala. Eskuin Liberala alderdiak Pedro Sanchezen kontra jarri zuen kereila bertan behera utzi du epaimahaiak. Azaldu duenez, soilik bide administratibotik jo daiteke Kataluniako buruzagi independentistei zigorra eteteko erabakiaren aurka. | Espainiako Auzitegi Gorenak ezerezean utzi du Espainiako Gobernuak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari emandako indultuei bide penaletik aurre egiteko aukera. Eldiario.es agerkariak aurreratu duenez, Gorenak baztertu egin du Eskuin Liberala alderdiak Pedro Sanchez Espainiako presidentearen aurka jarri zuen... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203575/ekonomia-azkar-suspertzen-ari-da-nafarroan-26-handitu-baita-martxotik-ekainera.htm | Ekonomia | Ekonomia azkar suspertzen ari da Nafarroan, %2,6 handitu baita martxotik ekainera | Urtebete atzera eginez gero, %18,5eko jauzia eman du, baina aintzat hartu behar da iazko bigarren hiruhilekoan konfinamenduak eragin handia izan zuela barne produktu gordinean | Ekonomia azkar suspertzen ari da Nafarroan, %2,6 handitu baita martxotik ekainera. Urtebete atzera eginez gero, %18,5eko jauzia eman du, baina aintzat hartu behar da iazko bigarren hiruhilekoan konfinamenduak eragin handia izan zuela barne produktu gordinean | Uztailean aurreratutako datua berretsi du Nastat Nafarroako estatistika erakundeak: bigarren hiruhilekoan, ekonomia %2,6 handitu da lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta %18,5 iazko epe bereko datuarekin alderatuz gero. Datuok baieztatzen dute ekonomia indarrez suspertzen ari dela, batik bat industriak eta barne eskar... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203576/pablo-larrainen-spencer-izango-da-emanaldi-sorpresako-filma.htm | Kultura | Pablo Larrainen 'Spencer' izango da emanaldi sorpresako filma | Etzi emango dute, 16:00etan, Viktoria Eugenian. Diana Spencer Galesko printzesari buruzkoa da. | Pablo Larrainen 'Spencer' izango da emanaldi sorpresako filma. Etzi emango dute, 16:00etan, Viktoria Eugenian. Diana Spencer Galesko printzesari buruzkoa da. | Pablo Larrainen Spencer filmak Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen irailaren hasieran, eta Donostiako Zinemaldiak gaur adierazi du hura izango dela aurtengo film sorpresa. Larrainek Diana Spencer Lady Di Galesko printzesari buruzko film bat egin du. Haren bizitzako hiru egun kontatuko ditu, 1990eko h... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203577/euneiz-unibertsitatea-sortzeko-lege-proiektuaren-tramitazioak-aurrera-egingo-du-eusko-legebiltzarrean.htm | Gizartea | Euneiz unibertsitatea sortzeko lege proiektuaren tramitazioak aurrera egingo du Eusko Legebiltzarrean | Elkarrekin Podemos-IU taldeak eskatu du lege egitasmoa Jaurlaritzari itzultzeko, argudiatuta Euneizek ez dituela betetzen unibertsitatetzat hartua izateko lege baldintzak. EAJk, PSEk, PPk eta Voxek ez dute zuzenketa babestu, eta EH Bildu abstenitu egin da. | Euneiz unibertsitatea sortzeko lege proiektuaren tramitazioak aurrera egingo du Eusko Legebiltzarrean. Elkarrekin Podemos-IU taldeak eskatu du lege egitasmoa Jaurlaritzari itzultzeko, argudiatuta Euneizek ez dituela betetzen unibertsitatetzat hartua izateko lege baldintzak. EAJk, PSEk, PPk eta Voxek ez dute zuzenketa b... | Euneiz (European University of Gasteiz) unibertsitate pribatu berria Gasteizen eraikitzeko lege proiektuak beste koska bat gainditu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota ondotik. EAJk, PSEk, PPk eta Voxek osoko zuzenketaren aurka bozkatu dute, eta EH Bilduk abste... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203578/maria-txibite-pandemia-amaitu-esan-dezakeguna-da-transmisioa-apaldu-dela-eta-apaltzen-segitu-behar-dugula.htm | Gizartea | Maria Txibite: «Pandemia amaitu? Esan dezakeguna da transmisioa apaldu dela, eta apaltzen segitu behar dugula» | Nafarroako Osasun Departamentuko iturriek BERRIAri azaldu diote izurriari neurria hartzeko parametroak «positiboak» direla, «eta horrek neurrien arintze bat ekarriko duela, ezusterik ezean» | Maria Txibite: «Pandemia amaitu? Esan dezakeguna da transmisioa apaldu dela, eta apaltzen segitu behar dugula». Nafarroako Osasun Departamentuko iturriek BERRIAri azaldu diote izurriari neurria hartzeko parametroak «positiboak» direla, «eta horrek neurrien arintze bat ekarriko duela, ezusterik ezean» | Ez da bukatu, baina datuak itxaropentsuak dira. Mezu hori eman dute Nafarroako Gobernuko arduradunek gaur goizean. Atzo, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak bukatutzat jo zuen «iazko udan hasitako aldi epidemikoa», eta adierazi zuen «beste garai batean» sartu dela herrialdea, birusaren transmisioa... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203580/animalien-babeserako-lege-proposamena-tramitatzeari-ekingo-dio-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Animalien babeserako lege proposamena tramitatzeari ekingo dio Eusko Legebiltzarrak | EH Bilduk eta EP-IUk uste dute EAJren eta PSEren lege proposamena hankamotz geratzen dela, eta animaliak babesteko lege integral bat eskatu dute. | Animalien babeserako lege proposamena tramitatzeari ekingo dio Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk eta EP-IUk uste dute EAJren eta PSEren lege proposamena hankamotz geratzen dela, eta animaliak babesteko lege integral bat eskatu dute. | Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak tramitera onartu du joan den ekainean EAJk eta PSEk erregistraturiko lege proposamena. 1983koa da animaliak babesteko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean den legea, eta, talde sustatzaileek diotenez, lege berriarekin animalien «babes maila handitzea» eta haien «ongizatea hobetz... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203581/gipuzkoako-zahar-etxeetan-greba-eguna-dute-gaur-eta-bihar-eta-manifestazioa-egin-dute.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxeetan greba eguna dute gaur eta bihar, eta manifestazioa egin dute | ELAk eta LABek deitu dute lanuztera. Hainbat aldarrikapen egin dituzte; besteak beste, sektoreko lan hitzarmena eskatu dute. | Gipuzkoako zahar etxeetan greba eguna dute gaur eta bihar, eta manifestazioa egin dute. ELAk eta LABek deitu dute lanuztera. Hainbat aldarrikapen egin dituzte; besteak beste, sektoreko lan hitzarmena eskatu dute. | Hiru urte bete dira Gipuzkoako zahar etxeetako langileak lan baldintza hobeen eske protestan ari direla. Eta gaur eta bihar ere greba eguna dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Hainbat ekinaldi eta mobilizazio antolatu dituzte, eta manifestazioa egin dute gaur goizean, Donostian, Saguesetik abiatuta. Aldarrikapenez j... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203582/hamar-pertsona-auzipetu-dituzte-arabako-aldundiaren-zaintzapeko-nerabeen-ustezko-prostituzioaren-aferan.htm | Gizartea | Hamar pertsona auzipetu dituzte Arabako Aldundiaren zaintzapeko nerabeen ustezko prostituzioaren aferan | Besteak beste, ustelkeria, sexu abusua eta adingabekoei pornografia erakustea leporatzen diete akusatuei, Gasteizko Sansoheta zentroan bizi ziren 14 eta 17 urte bitarteko neska eta mutil batzuek 2016an eginiko salaketaren harira. | Hamar pertsona auzipetu dituzte Arabako Aldundiaren zaintzapeko nerabeen ustezko prostituzioaren aferan. Besteak beste, ustelkeria, sexu abusua eta adingabekoei pornografia erakustea leporatzen diete akusatuei, Gasteizko Sansoheta zentroan bizi ziren 14 eta 17 urte bitarteko neska eta mutil batzuek 2016an eginiko salak... | Arabako Fiskaltzak hamar pertsonaren aurkako akusazioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiaren legezko zaintzapean zeuden adingabeak ustez prostituitu zituen sarearen aurkako auzian. Sansoheta zentroan bizi ziren hainbat nerabek egin zuen salaketa 2016. urtean. Biktimak 14 eta 17 urte bitarteko neskak eta mutilak ziren o... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203583/eajk-edukiera-mugatuarekin-ospatuko-du-alderdi-eguna.htm | Politika | EAJk edukiera mugatuarekin ospatuko du Alderdi Eguna | Ekitaldi politiko «xumea» izango dela iragarri dute. Igandean ospatuko dute, Forondan, 12:00etatik aurrera. | EAJk edukiera mugatuarekin ospatuko du Alderdi Eguna. Ekitaldi politiko «xumea» izango dela iragarri dute. Igandean ospatuko dute, Forondan, 12:00etatik aurrera. | EAJk igandean, irailak 26, ospatuko du 45. Alderdi Eguna, Forondako zelaietan (Gasteiz). Alderdiak adierazi duenez, ekitaldiak edukiera murriztua izango du; 12:00etan hasiko da, eta ekitaldi politiko «xumea» izango da.
Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehenda... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203584/tubacexeko-langileek-ez-dute-onartu-jaurlaritzaren-eskaintza-berria-enpresari-men-eginez-aldatu-duelakoan.htm | Ekonomia | Tubacexeko langileek ez dute onartu Jaurlaritzaren eskaintza berria, «enpresari men eginez» aldatu duelakoan | Lan Saila prest dago langile eta zuzendaritzarekin harremanetan jarraitzeko, baina ez dago beste bilerarik deituta. | Tubacexeko langileek ez dute onartu Jaurlaritzaren eskaintza berria, «enpresari men eginez» aldatu duelakoan. Lan Saila prest dago langile eta zuzendaritzarekin harremanetan jarraitzeko, baina ez dago beste bilerarik deituta. | Tubacexeko langile batzordeak ez du onartu Eusko Jaurlaritzak gaurko bilerara eramaniko eskaintza. Sindikatuek salatu dutenez, Lan Sailak aldatu egin du iragan asteleheneko bilerara eramaniko proposamena. Aldaketa horien barnean leudeke, betiere batzordearen arabera, aurten kaleratze behartuak egotearen eta doikuntza e... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203585/1313-auziko-defentsak-guardia-zibilen-kontraerranak-azaleratu-ditu.htm | Politika | 13/13 auziko defentsak guardia zibilen kontraerranak azaleratu ditu | Akusazioaren eta defentsaren perituek deklaratu dute gaurko auzi saioan. Angela Murillo epaileak iragarri du litekeena dela epaiketa azarora arte luzatzea. | 13/13 auziko defentsak guardia zibilen kontraerranak azaleratu ditu. Akusazioaren eta defentsaren perituek deklaratu dute gaurko auzi saioan. Angela Murillo epaileak iragarri du litekeena dela epaiketa azarora arte luzatzea. | Datak, txostenak, artxiboak eta izenak: horiek izan dituzte hizpide gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean jarraitu duen 13/13 auziko epaiketan. Atzo deklaratu zuten guardia zibilek hitz egin dute gaur berriro, Alfontso Zenon eta Aiert Larrarte abokatuen galderei erantzunez, eta ondotik defentsak eskaturiko bi peritu inf... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203586/nafarroako-gobernuak-iragarri-du-nafarroako-ubidea-eguzki-panelekin-estaliko-duela.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak iragarri du Nafarroako ubidea eguzki panelekin estaliko duela | Uste dute azpiegiturari esker %30 jaitsiko dela lurruntzearen ondorioz galtzen den ura, eta energia sortuko duela aldi berean | Nafarroako Gobernuak iragarri du Nafarroako ubidea eguzki panelekin estaliko duela. Uste dute azpiegiturari esker %30 jaitsiko dela lurruntzearen ondorioz galtzen den ura, eta energia sortuko duela aldi berean | Gaur jakinarazi dute plana Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilari eta presidenteordeak eta Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak. Gomezek esan du «proiektu garrantzitsu bat» dela Nafarroarentzat, energia propioa ekoitzi ahalko duelako «ingurumenea... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203587/elak-salatu-du-jaurlaritzak-egungo-espetxe-ereduari-eutsiko-diola.htm | Politika | ELAk salatu du Jaurlaritzak egungo espetxe ereduari eutsiko diola | Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak «oraindik» ez du proposamenik aurkeztu, eta daukan jokaerak «agerian» uzten du Espainiako Estatuko ereduarekin jarraitzeko asmoa. | ELAk salatu du Jaurlaritzak egungo espetxe ereduari eutsiko diola. Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak «oraindik» ez du proposamenik aurkeztu, eta daukan jokaerak «agerian» uzten du Espainiako Estatuko ereduarekin jarraitzeko asmoa. | ELAk eta Eusko Jaurlaritzak zenbait bilera egin dituzte azken asteetan, espetxe ereduari buruz hitz egiteko. Izan ere, Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena, baina, datozen bi urteetan gaur egungo espetxe ereduari eusteko asmoa adierazi du Jaurlaritzak.
Astelehenean elkartu ziren berriro, ... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203588/txuri-urdinak-olatuaren-aparretan-daude-oraindik-ere.htm | Kirola | Txuri-urdinak olatuaren aparretan daude oraindik ere | Imanol Alguacilek entrenatutako taldea aurkaria baino gehiago izan da, baina garesti ordaintzear egon da atzean egindako hutsak. Aritz Elustondok bi gol sartu ditu, eta Sorlothek min hartu du | Txuri-urdinak olatuaren aparretan daude oraindik ere. Imanol Alguacilek entrenatutako taldea aurkaria baino gehiago izan da, baina garesti ordaintzear egon da atzean egindako hutsak. Aritz Elustondok bi gol sartu ditu, eta Sorlothek min hartu du | Taldean min hartuta dauden bederatzi jokalariren inguruan galdetu zioten Imanol Alguacili Granadan (Espainia) jokatu bezperan. Ea horrek zein ondorio izan zitzakeen. Ez zuen zalantza egin: «Ez du merezi kexatzea. Gaudenekin partida guztiak irabaz ditzakegu». Bete-betean asmatu du Realeko entrenatzaileak. Txuri-urdinek ... |
2021-9-23 | https://www.berria.eus/albisteak/203589/gorritxoek-galdu-egin-dute-berriz-ere-sadarren.htm | Kirola | Gorritxoek galdu egin dute berriz ere Sadarren | Etxean jokatutako lau partidetan bi puntu baino ez ditu eskuratu Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak. Betisek kontraerasoan erabaki du partida | Gorritxoek galdu egin dute berriz ere Sadarren. Etxean jokatutako lau partidetan bi puntu baino ez ditu eskuratu Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak. Betisek kontraerasoan erabaki du partida | Etxean lehendabiziko garaipena lortu ezinda jarraitzen du Osasunak. Lau partidatan bi berdinketa eta bi porrot, hori da balantzea. Lehenengo bi partidak hutsean amaitu ziren, baina ondorengo bietan zazpi gol jaso ditu. Gehiegi, gauza onerako. Aldiz, Sadarretik kanpo jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu. Kalean otso ... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203590/sail-ofizialeko-la-abuela-eta-zinemirako-paperezko-hegoak.htm | Kultura | Sail ofizialeko 'La abuela' eta Zinemirako 'Paperezko Hegoak' | Donostiako Zinemaldiko zazpigarren egunaren bideo laburpena. | Sail ofizialeko 'La abuela' eta Zinemirako 'Paperezko Hegoak'. Donostiako Zinemaldiko zazpigarren egunaren bideo laburpena. | Astea bete du Zinemaldiak. Zazpigarren egunean aktore eta zinemagile gehiago etorri dira Donostiara, Karra Elejalde, Dani Rovira eta Anna Castillo kasu. Horrez gain, Paco Plazaren "La Abuela" filma eta "Paperezko Hegoak" dokumentala aurkeztu dira. |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203591/puigdemont-laquoespainiak-ez-du-barregarri-geratzeko-aukera-bat-bera-ere-galtzenraquo.htm | Mundua | Puigdemont: «Espainiak ez du barregarri geratzeko aukera bat bera ere galtzen» | Kataluniako presidente ohia aske utzi du Italiako justiziak. Espainiako Auzitegi Gorenaren euroaginduaren ondorioz atxilotu dute. Sassariko Helegite Auzitegiak baldintzarik gabe utzi du aske, baina urriaren 4an itzuli beharko da Sardiniara deklaratzera, haren kontrako Espainiaratze eskaria argitzeko. | Puigdemont: «Espainiak ez du barregarri geratzeko aukera bat bera ere galtzen». Kataluniako presidente ohia aske utzi du Italiako justiziak. Espainiako Auzitegi Gorenaren euroaginduaren ondorioz atxilotu dute. Sassariko Helegite Auzitegiak baldintzarik gabe utzi du aske, baina urriaren 4an itzuli beharko da Sardiniara ... | Irten da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi erbesteratua Sardiniako Bancari espetxetik. Kargurik gabe aske utzi du Sassariko Helegite Auzitegiak, baina Espainiako Auzitegi Gorenak haren kontra igorria duen euroaginduaren auzia argitu beharko du justiziak oraindik, eta, beraz, deklaratzera itzuli beharko du It... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203628/gaueko-ezustea.htm | Mundua | Gaueko ezustea | Gaueko ezustea. | Alarma guztiak lanean jarri ziren bart gauean atzo Italiak Sardinian daukan poliziak Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemont L'Alguerko aireportuan atxilotu zuenean. Denok harrapatu gaitu ustekabean atxiloketa horrek, Puigdemont bera aurrena, eta bere abokatuak berarekin batera. Bere aholkulari juridikoek susmorik... | |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203629/laquoatxiloketa-irregularraraquo-eta-laquoespainiaren-obsesioaraquo-salatu-dituzte-katalunian.htm | Mundua | «Atxiloketa irregularra» eta «Espainiaren obsesioa» salatu dituzte Katalunian | Kataluniako Generalitateak gogoratu du Puigdemont Europako legebiltzarkidea dela, eta Espainiak emaniko euroagindua bertan behera dagoela. | «Atxiloketa irregularra» eta «Espainiaren obsesioa» salatu dituzte Katalunian. Kataluniako Generalitateak gogoratu du Puigdemont Europako legebiltzarkidea dela, eta Espainiak emaniko euroagindua bertan behera dagoela. | Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren atxiloketak erreakzio katea eragin du Katalunian eta nazioartean.
Oriol Junqueras ERC alderdiko buruak «sostengu osoa, presidente» adierazi du sare sozialetan zabalduriko mezu batean. «Formula bakarra dago estatuaren etengabeko errepresioa geratzeko: amnistia, autodeter... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203630/jaurlaritzak-zazpi-hamarren-igo-du-2022rako-hazkunde-aurreikuspena.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak zazpi hamarren igo du 2022rako hazkunde aurreikuspena | Aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa %6,7 handituko dela dio, aldaketarik gabe, eta 2022rako %6,4raino igo du espero duena | Jaurlaritzak zazpi hamarren igo du 2022rako hazkunde aurreikuspena. Aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa %6,7 handituko dela dio, aldaketarik gabe, eta 2022rako %6,4raino igo du espero duena | Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak eguneratu egin du bere koadro makroekonomikoa. Aurtengo hazkunde aurreikuspenari eutsi dio: %6,7; baina nabarmen handitu du 2022. urterako espero duena: % 6,4; hau da, orain arteko aurreikuspena zazpi hamarren igo du, eta horrekin batera garbi helarazi du pandemiaren ostek... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203631/2022an-sanferminak-ospatzearen-alde-azaldu-da-iruneko-udala.htm | Gizartea | 2022an sanferminak ospatzearen alde azaldu da Iruñeko Udala | Festak bertan behera utzi dira azken bi urteetan. Datorrenari begira, udalak bestelako jarrera bat agertu du: «apustu sendoa» eginen du horiek antolatzeko. Aurrekontu ekonomikoa handituko dela iragarri dute. | 2022an sanferminak ospatzearen alde azaldu da Iruñeko Udala. Festak bertan behera utzi dira azken bi urteetan. Datorrenari begira, udalak bestelako jarrera bat agertu du: «apustu sendoa» eginen du horiek antolatzeko. Aurrekontu ekonomikoa handituko dela iragarri dute. | Datorren urteko festei begiratzeko eginkizuna zuen atzo Sanferminetako Mahaiak, Iruñean. Jaiak ospatzearen alde azaldu, kontra egin, edo, behintzat, mesfidati agertu; horra duda, pandemiak eztanda egin zuenetik. Azkenik, iuntzean atera zen argitara bilkuran ondorioztatutakoa: 2022ko sanferminak egitearen alde azaldu da... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203632/velte-garai-ona-da-hau-gauzak-kontatzen-hasteko.htm | Kultura | Velte: "Garai ona da hau gauzak kontatzen hasteko" | Velte: "Garai ona da hau gauzak kontatzen hasteko". | Nola kozinatu zen Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Espainiak haren kontra jotzea? Galdera horientzako erantzunen bila abiatu zuten Paperezko hegoak dokumentala Josu Martinez eta Samara Velte zuzendariek. Veltek Zinemaldian azaldu duenez, xehetasunak transmititzeko modu bat izan da,... | |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203633/irizarrek-beste-30-autobus-elektriko-saldu-dizkio-madrilgo-emt-udal-enpresari.htm | Ekonomia | Irizarrek beste 30 autobus elektriko saldu dizkio Madrilgo EMT udal enpresari | Ormaiztegiko enpresak jakinarazi du EMTk bere autobus flota elektrifikatzeko konpromisoa duela oraindik ere, eta laugarren aldiz 30 autobus elektrikoren eskaera egin diola Irizar e-mobilityri. Hala, EMTk Irizarren zero igorpeneko 85 autobus izango ditu guztira | Irizarrek beste 30 autobus elektriko saldu dizkio Madrilgo EMT udal enpresari. Ormaiztegiko enpresak jakinarazi du EMTk bere autobus flota elektrifikatzeko konpromisoa duela oraindik ere, eta laugarren aldiz 30 autobus elektrikoren eskaera egin diola Irizar e-mobilityri. Hala, EMTk Irizarren zero igorpeneko 85 autobus ... | Madrilgo EMT udal garraio konpaniak berriro aukeratu du Irizar Ie Bus modeloa, hamabi metro luze dena, Madrilen zerbitzua emateko zero igorpenez. Modelo hori, Irizarrek esan duenez, "guztiz segurua da, irisgarria, autonomia eta eraginkortasuna behar bezala egiaztatuak dituena, eta pertsonalizatzeko aukera handiak eskai... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203634/migratzaileekin-trafikatzea-leporatuta-irungo-gizon-bat-atxilotu-zuten-hil-hasieran-biriatun.htm | Gizartea | Migratzaileekin trafikatzea leporatuta, Irungo gizon bat atxilotu zuten hil hasieran Biriatun | Hegoaldetik Iparraldera zazpi migratzaile zeramatzan auto batean. | Migratzaileekin trafikatzea leporatuta, Irungo gizon bat atxilotu zuten hil hasieran Biriatun. Hegoaldetik Iparraldera zazpi migratzaile zeramatzan auto batean. | Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, irailaren 3ean gizon irundar bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak Biriatun, migratzaileekin trafikatzea leporatuta. Azaldu dute gizonaren peskizan zebiltzala lehendik ere, eta atzeman zuten momentuan zazpi migratzaile zeramatzala auto batean Hegoaldetik Iparralde... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203635/landetxeek-pandemiaren-aurreko-okupazio-datuak-hobetu-dituzte-abuztuan.htm | Ekonomia | Landetxeek pandemiaren aurreko okupazio datuak hobetu dituzte abuztuan | Iazko abuztuko sarrerek %58,8 egin dute gora Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeetan, eta ia %55 apartamentu turistikoetan | Landetxeek pandemiaren aurreko okupazio datuak hobetu dituzte abuztuan. Iazko abuztuko sarrerek %58,8 egin dute gora Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeetan, eta ia %55 apartamentu turistikoetan | 29.140 sarrera eta 90.259 ostatu gau izan dira guztira landetxeak aurtengo abuztuan landetxeetan; alegia, pandemiaren urteko abuztuan baino %58,8 sarrera gehiago egon dira, eta %41,6 ostatu gau gehiago, Eustaten datuen arabera. Gainera, 2019ko abuztuko datuak gainditu dira sarreretan; hau da, pandemiaren aurreko urteko... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203636/alderdi-abertzaleek-puigdemont-askatzeko-eskatu-dute.htm | Politika | Alderdi abertzaleek Puigdemont askatzeko eskatu dute | Bilduk eta EAJk babesa agertu diote, eta Jaurlaritzak esan du afera politiko bat judizializatzearen ondorio dela atxiloketa. «Atsegina» agertu du Carlos Iturgaiz PPko EAEko presidenteak. | Alderdi abertzaleek Puigdemont askatzeko eskatu dute. Bilduk eta EAJk babesa agertu diote, eta Jaurlaritzak esan du afera politiko bat judizializatzearen ondorio dela atxiloketa. «Atsegina» agertu du Carlos Iturgaiz PPko EAEko presidenteak. | Carles Puigdemont Kataluniako presidente erbesteratuaren atxiloketak erreakzio soka luzea ekarri du Hego Euskal Herriko alderdi eta erakundeetan. Alderdi abertzaleek babesa erakutsi diote eurodiputatu independentistari, eta afera politiko bat judizializatzea deitoratu eta elkarrizketarako deia egin du Josu Erkoreka Eus... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203637/eusko-jaurlaritzak-42-milioi-euro-bideratuko-ditu-lau-urtean-laquobikaintasunekoraquo-ikerketara.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak 42 milioi euro bideratuko ditu lau urtean «bikaintasuneko» ikerketara | Aurreko lau urteetako deialdiarekin alderatuta, finantzaketa %20 handitu du Hezkuntza Sailak. 200 ikerketa talde finantzatu nahi dituzte. | Eusko Jaurlaritzak 42 milioi euro bideratuko ditu lau urtean «bikaintasuneko» ikerketara. Aurreko lau urteetako deialdiarekin alderatuta, finantzaketa %20 handitu du Hezkuntza Sailak. 200 ikerketa talde finantzatu nahi dituzte. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak nabarmendu du «ikerketaren aldeko apustua» egiten jarraitu nahi dutela. Hori horrela, 2022tik 2025era 42 milioi euro bideratuko dituzte «bikaintasuneko» ikerketara. Donostian gaur goizean egindako prentsaurrekoan eman dituzte deialdiaren nondik norakoak Adolfo Morais Eusko Jaurlarit... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203638/beste-gazte-bat-deklaratzera-deitua-izan-da-maiatzeko-protestengatik.htm | Politika | Beste gazte bat deklaratzera deitua izan da maiatzeko protestengatik | Maiatzaren 7an, Hegoaldeko lau hiriburuetan, Ernaik gazteriaren duintasunaren aldeko martxa antolatu zuen. Ernaik salatu du Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu eta zauritu zituela Bilbon eta Gasteizen, eta orain haien aurka «bederatzi prozesu judizial» abiatu direla. | Beste gazte bat deklaratzera deitua izan da maiatzeko protestengatik. Maiatzaren 7an, Hegoaldeko lau hiriburuetan, Ernaik gazteriaren duintasunaren aldeko martxa antolatu zuen. Ernaik salatu du Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu eta zauritu zituela Bilbon eta Gasteizen, eta orain haien aurka «bederatzi prozesu judizial... | Oraingoz, bederatzi gazte izan dira deklaratzera deituak. Azkena, gaur, Gasteizen. Maiatzaren 7an, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Ernaik manifestazioak antolatu zituen gazteriak bizi duen larrialdi egoera salatu eta euren duintasuna aldarrikatu nahirik. Bilbon eta Gasteizen, Ertzaintza oldartu egin zitzaien mani... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203639/uztailaren-30eko-autoa-auziaren-muinean.htm | Mundua | Uztailaren 30eko autoa, auziaren muinean | Puigdemonten kontrako euroagindua indargabetuta dagoela ohartarazi dute Puigdemonten abokatuek. Hala jasotzen du Europako Justizia Auzitegiak uztailaren 30ean eman zuen autoak. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, indarrean daudela ziurtatu du. | Uztailaren 30eko autoa, auziaren muinean. Puigdemonten kontrako euroagindua indargabetuta dagoela ohartarazi dute Puigdemonten abokatuek. Hala jasotzen du Europako Justizia Auzitegiak uztailaren 30ean eman zuen autoak. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, indarrean daudela ziurtatu du. | Galdera ikur handi bat jarri du mahai gainean Carles Puigdemonten atzoko atxiloketak. Indarrean al dago haren kontrako euroagindua? Galdera horri erantzun beharko dio Sardiniako Sassari hiriko Apelazio Auzitegiak. Hark erabakiko du euroaginduaren prozedurari jarraitu eta Puigdemont Espainiaren esku uzteko aukera aztert... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203641/hazkunde-mugagabearen-mitoa-arbuiatu-du-labek-eta-banaketa-eskatu.htm | Ekonomia | "Hazkunde mugagabearen mitoa" arbuiatu du LABek, eta banaketa eskatu | Bere Programa Sozioekonomikoa berritzeko prozesua amaitu du sindikatu abertzaleak. Enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren aldeko borroka eskatu du, bai lantokiz lantoki, bai mobilizazio orokorren bidez | "Hazkunde mugagabearen mitoa" arbuiatu du LABek, eta banaketa eskatu. Bere Programa Sozioekonomikoa berritzeko prozesua amaitu du sindikatu abertzaleak. Enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren aldeko borroka eskatu du, bai lantokiz lantoki, bai mobilizazio orokorren bidez | Bi manifestazio antolatu ditu LAB sindikatuak: irailaren 29an, Bilbon, eta urriaren 5ean, IrunÌÂÂean. Enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde borrokatzeko deialdia egin du, bai lantokietan, bai mobilizazio orokorren bidez.
Klima larrialdia eta oro har hondamendi ekologikoa langileongan ondorio kal... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203643/kriptodiruekin-egindako-transakzio-guztiak-legez-kanpokoak-dira-txinako-banku-zentralarentzat.htm | Ekonomia | Kriptodiruekin egindako transakzio guztiak legez kanpokoak dira Txinako banku zentralarentzat | Bitcoin eta halako diru birtualen kontrako Txinaren beste kolpe bat da. Urte hasieran, Txinako Gobernua kriptomeatzaritzari jazartzen hasi zen. | Kriptodiruekin egindako transakzio guztiak legez kanpokoak dira Txinako banku zentralarentzat. Bitcoin eta halako diru birtualen kontrako Txinaren beste kolpe bat da. Urte hasieran, Txinako Gobernua kriptomeatzaritzari jazartzen hasi zen. | Kriptodiruei lotutako operazio guztiak legez kanpokotzat jo ditu Txinako banku zentralak, eta debekatu egin behar direla esan du. Kolpea handia da bitcoin, ethereum eta halako kriptodiruentzat, eta haien truke balioan hasiak dira igartzen erabakia. Bitcoinaren balioa %4 txikitu da tarte txikian, eta galera handiagoak i... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203644/mertxe-mugika-izendatu-dute-soziolinguistika-klusterreko-lehendakari.htm | Gizartea | Mertxe Mugika izendatu dute Soziolinguistika Klusterreko lehendakari | Bazkideen artean txandaka hartzen dute lehendakari izateko ardura, eta AEKri egokitu zaio. | Mertxe Mugika izendatu dute Soziolinguistika Klusterreko lehendakari. Bazkideen artean txandaka hartzen dute lehendakari izateko ardura, eta AEKri egokitu zaio. | AEK-ko Mertxe Mugika izendatu dute Soziolinguistika Klusterreko lehendakari, bazkideen artean egiten duten txandakako sistemari jarraikiz. Printzipioz, datozen bi urteetarako hartu du kargua Mugikak, orain arte lan horretan aritu den Eusko Ikaskuntzako Mikel Irizarrek zuzendaritza utzi ondoren.
Atzo egindako ezohiko b... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203645/egungoaren-mugakide-den-alor-batean-berregingo-dute-omako-basoa.htm | Kultura | Egungoaren mugakide den alor batean berregingo dute Omako Basoa | Ia hiru aldiz handiagoa izango da Ibarrolaren lana hartuko duen pinudi berria, eta 2022ko udarako zabaldu nahi dute bisitarientzat, nahiz eta 2023an egongo den erabat bukatuta. Ibarrolaren familiak gidatuko ditu lanak. | Egungoaren mugakide den alor batean berregingo dute Omako Basoa. Ia hiru aldiz handiagoa izango da Ibarrolaren lana hartuko duen pinudi berria, eta 2022ko udarako zabaldu nahi dute bisitarientzat, nahiz eta 2023an egongo den erabat bukatuta. Ibarrolaren familiak gidatuko ditu lanak. | «Birlandatze bat da, birgaitze bat, birkokatze bat, bir-zerbait da, itxuraz, hitz zehatzik ez duena». Jose Ibarrola artista eta Agustin Ibarrolaren semeak hiztegiaren mugetatik harago jo du Omako Basoa berritzeko proiektua deskribatzeko hitz zehatzaren bila, eta esku hutsik itzuli da. Agustin Ibarrolak 1983 eta 1991 ur... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203646/gipuzkoako-aldundiak-laster-kenduko-ditu-n-1-eta-a-15eko-ordainsariak.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Aldundiak «laster» kenduko ditu N-1 eta A-15eko ordainsariak | Gorenak atzeratu bota du azken helegitea, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduaren zain dago. 2023a baino lehen onartu nahi du araudi berria, garraiolari guztiei eragingo diena. | Gipuzkoako Aldundiak «laster» kenduko ditu N-1 eta A-15eko ordainsariak. Gorenak atzeratu bota du azken helegitea, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduaren zain dago. 2023a baino lehen onartu nahi du araudi berria, garraiolari guztiei eragingo diena. | Lau urteren ostean, N-I eta A-15 errepideetako Gipuzkoako zatian ibiltzen diren garraiolariek ez dute ordainsaririk ordaindu beharko, gainerako erabiltzeek bezala. Eta hori hala izango da gutxienez foru arau berria indarrean sartu eta horrekin lotutako azpiegitura guztia jarri arte. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203647/anduezak-leialtasuna-adierazi-die-eajrekiko-akordioei-bere-hautagaitzaren-aurkezpenean.htm | Politika | Anduezak «leialtasuna» adierazi die EAJrekiko akordioei bere hautagaitzaren aurkezpenean | PSE-EEko idazkari nagusi izateko aurkeztuko dela berretsi du. Ez da hautagai bakarra izango: Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohia ere lehian sartu da. | Anduezak «leialtasuna» adierazi die EAJrekiko akordioei bere hautagaitzaren aurkezpenean. PSE-EEko idazkari nagusi izateko aurkeztuko dela berretsi du. Ez da hautagai bakarra izango: Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohia ere lehian sartu da. | «Oso egun berezia da niretzat. Gaur Euskadiko Alderdi Sozialistaren buru izateko lehen urratsa ematen dut». Hitz horiekin hasi du Eneko Anduezak bere mintzaldia gaur: PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du ofizialki, Bilbon eginiko agerraldian. «Apaltasunez eta erabakitasunez» hasi du alderdiko liderg... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203648/intzidentzia-tasa-100dik-beherakoa-da-hegoaldeko-lurralde-guztietan.htm | Gizartea | Intzidentzia tasa 100dik beherakoa da Hegoaldeko lurralde guztietan | Beste 133 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta 192 paziente dira gaitzak jota erietxeraturik. ZIUetan 59 pertsona daude. | Intzidentzia tasa 100dik beherakoa da Hegoaldeko lurralde guztietan. Beste 133 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta 192 paziente dira gaitzak jota erietxeraturik. ZIUetan 59 pertsona daude. | Birusaren kutsatze maila neurtzen duen aldagaiak uztail bukaeratik dira maldan behera Hego Euskal Herrian, ia etenik gabe, eta, hain zuzen, beheranzko joera hori argiki erakusten du intzidentzia tasa metatuak. Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko zenbat kasu detektatu diren adierazten du aldagai horrek. Atzo, Bizk... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203649/artolazabalek-zaballako-kartzela-bisitatu-du-espetxeetako-langileen-baldintzak-airean-daudela.htm | Gizartea | Artolazabalek Zaballako kartzela bisitatu du, espetxeetako langileen baldintzak airean daudela | Astebete falta da Jaurlaritzak kartzelen eskumena jasotzeko, eta oraindik ez du akordiorik lortu sindikatuekin langileen baldintzak zehazteko. | Artolazabalek Zaballako kartzela bisitatu du, espetxeetako langileen baldintzak airean daudela. Astebete falta da Jaurlaritzak kartzelen eskumena jasotzeko, eta oraindik ez du akordiorik lortu sindikatuekin langileen baldintzak zehazteko. | Mesedeetako Andre Mariaren eguna dela eta, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte sailburuak Zaballako (Araba) kartzela bisitatu du goizean, eta, Jaurlaritzak espetxeen kudeaketaren eskumena jasotzeko astebete falta dela gogoraraziz, adierazi du datorren ostirala «egun historikoa» izango dela. Dena den, ... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203650/udalek-astelehenetik-aurrera-aurkeztu-ahalko-dituzte-memoria-proiektuak-egiteko-laguntzak.htm | Politika | Udalek astelehenetik aurrera aurkeztu ahalko dituzte memoria proiektuak egiteko laguntzak | Gogora institutuak 137.000 euroko aurrekontua du memoria arloko ikerketak bultzatzeko eta 36ko gerratik hona «demokraziaren eta askatasunaren proiektuak» finantzatzeko | Udalek astelehenetik aurrera aurkeztu ahalko dituzte memoria proiektuak egiteko laguntzak. Gogora institutuak 137.000 euroko aurrekontua du memoria arloko ikerketak bultzatzeko eta 36ko gerratik hona «demokraziaren eta askatasunaren proiektuak» finantzatzeko | Gogora institutuak laguntza deialdi bat ireki die udalei eta tokiko erakundeei memoria historikoaren eta demokratikoaren proiektuak garatu ditzaten. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, astelehenetik aurrera izango dute aukera laguntza eskatzeko. Hilabetez egongo da irekita deialdia, urriaren 27ra arte. Orotara, 137.000 e... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203651/mintegi-bat-haziak-loratzeko.htm | Kultura | Mintegi bat, haziak loratzeko | Gureak Egin sortu dute Iruñean: gazteentzako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategi bat da, euskaraz. Datorren urriaren 15ean jarriko dute martxan. Aritz Ibañez dantzariak, Ion Celestino musikariak eta Oier Zuñiga aktoreak osatzen dute lantalde nagusia. Izena emateko epea zabalik da. | Mintegi bat, haziak loratzeko. Gureak Egin sortu dute Iruñean: gazteentzako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategi bat da, euskaraz. Datorren urriaren 15ean jarriko dute martxan. Aritz Ibañez dantzariak, Ion Celestino musikariak eta Oier Zuñiga aktoreak osatzen dute lantalde nagusia. Izena emateko epea zabali... | Aitortu dute “urduritasun puntu bat” sentitzen dutela; non hasi bai, baina esperientziak nora eramanen dituen ez jakiteak eragiten diela urduritasun puntu hori; handiagoa da, halere, martxan jartzeko duten gogoa, bidean urratsak egiten hastekoa. Urriaren 15ean eginen dute lehendabizikoa, egun horretan hasiko baitute, I... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203652/motel-doa-abiadura-jaitsiera.htm | Gizartea | Motel doa abiadura jaitsiera | Orduko 30 kilometroko mugaren balantze ona egin arren, Bilboko Udalak dio azkenaldian gutxiago betetzen dela. Taxilariek kendu egin nahi dute. | Motel doa abiadura jaitsiera. Orduko 30 kilometroko mugaren balantze ona egin arren, Bilboko Udalak dio azkenaldian gutxiago betetzen dela. Taxilariek kendu egin nahi dute. | Europako Autorik Bako Eguna izan da irailaren 22a. Egitasmo horren helburua da kontzientzia sortzea ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitu beharraz. Asmo horrekin, duela justu urtebete, Bilboko Udalak orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarri zuen hiri osoan —aurretik kale gehienetan zegoen, baina ez bide nagusietan—... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203653/iberiar-penintsulako-hiri-handietan-baino-kutsatuago-dago-airea-erandion.htm | Gizartea | Iberiar penintsulako hiri handietan baino kutsatuago dago airea Erandion | Aire Zaintzaileak programak aztertu dituen 28 udalerrietatik, Erandiok dauka gehien kutsatuta, Madrilen eta Bartzelonaren aurretik. Emaitzarekin «harrituta» daude herriko elkarteak. | Iberiar penintsulako hiri handietan baino kutsatuago dago airea Erandion. Aire Zaintzaileak programak aztertu dituen 28 udalerrietatik, Erandiok dauka gehien kutsatuta, Madrilen eta Bartzelonaren aurretik. Emaitzarekin «harrituta» daude herriko elkarteak. | 1960ko hamarkadan, industria kimikoz inguratuta bizi zen Erandio. Herritarrak egoeraz kexu ziren, eta hamarkada osoan zehar hainbat protesta eta mobilizazio egin zituzten. 1969ko irailaren 6an, esaterako, 1.500 lagun bildu ziren, Irtenbideak nahi ditugu, gasa kanpora lelopean. Baina, hurrengo egunean, isuriak are larri... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203654/nazioen-artean-antagonismo-maila-bat-dago-baina-ezkutatzen-dute.htm | Gizartea | «Nazioen artean antagonismo maila bat dago, baina ezkutatzen dute» | Europako Parlamentua eta kartzela ezagutu ditu Landak bere ibilbide politikoan. Akademikoan, Gabriel Aresti eta Gernikako bonbardaketa izan ditu ardatz. Bi gaiok ari da lantzen egun. | «Nazioen artean antagonismo maila bat dago, baina ezkutatzen dute». Europako Parlamentua eta kartzela ezagutu ditu Landak bere ibilbide politikoan. Akademikoan, Gabriel Aresti eta Gernikako bonbardaketa izan ditu ardatz. Bi gaiok ari da lantzen egun. | Bide politiko eta akademiko oparoa du Karmelo Landak (Ea, Bizkaia, 1952). Unibertsitate irakasle izandakoa da 37 urtez, eta, tartean, politikari ere aritu da Eusko Legebiltzarrean eta Europako Parlamentuan, Herri Batasuna (HB) alderdiarekin. Egun, irakaskuntzatik erretiratuta dago, baina ez ikerketatik: Gabriel Arestiz... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203655/ehunka-lagunek-klima-aldaketaren-kontrako-neurriak-hartzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Ehunka lagunek klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dute | Mundu osoko greba deialdia egin du Fridays For Future plataformak, klima larrialdia salatzeko. Besteak beste, Donostian eta Bilbon egin dituzte mobilizazioak. | Ehunka lagunek klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dute. Mundu osoko greba deialdia egin du Fridays For Future plataformak, klima larrialdia salatzeko. Besteak beste, Donostian eta Bilbon egin dituzte mobilizazioak. | Klimaren Aldeko Ekintza Globalaren Eguna antolatu du gaurko Fridays For Future plataformak, eta mobilizazioetara deitu du mundu osoko hainbat herrialdetan. Klima larrialdia salatzeko eta «justizia klimatikoa» eskatzeko manifestatuko dira.
Donostian, esaterako, 11:00etan egin dute lehenengo mobilizazioa, FFFk eta ikasl... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203656/metroaren-obrek-kalte-egin-dietenak-jasaten-ari-diren-presioa-gaitzetsi-dute.htm | Gizartea | Metroaren obrek kalte egin dietenak jasaten ari diren "presioa" gaitzetsi dute | EH Bilduk eta Satorralaiak jakinarazi dute zenbait bizilagunek eskaintzak jaso dituztela, baldintza batekin: diru gehiago ez eskatzea. | Metroaren obrek kalte egin dietenak jasaten ari diren "presioa" gaitzetsi dute. EH Bilduk eta Satorralaiak jakinarazi dute zenbait bizilagunek eskaintzak jaso dituztela, baldintza batekin: diru gehiago ez eskatzea. | Donostiako metroaren obrek zeresana eman dute beste behin ere; lerroburuetara bueltatu dira. Aurrekoan, salatu zuten hiriburuko EH Bilduk Zarautz hiribideko, Zubieta kaleko eta Bentaberriko bizilagun batzuek eskutitz bana jaso zutela, metroaren obrek eragindako kalteekin zerikusia zuena. Bertan, 1.100 euroko kalte orda... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203657/kalera-info-ren-itxiera-arbuiatzeko-eskatu-dio-eh-bilduk-eusko-legebiltzarrari.htm | Politika | ‘Kalera Info’-ren itxiera arbuiatzeko eskatu dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari | Eusko Jaurlaritzari galdegin dio «bide judizial eta politikoetatik» ekiteko oinarrizko eskubideen alde | ‘Kalera Info’-ren itxiera arbuiatzeko eskatu dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari. Eusko Jaurlaritzari galdegin dio «bide judizial eta politikoetatik» ekiteko oinarrizko eskubideen alde | Legez besteko proposamen bat aurkeztu du koalizioak Eusko Legebiltzarrean. Parlamentuak Kalera Info aldizkariaren eta webgunearen itxiera arbuiatu dezan eskatu du bertan. Audientzia Nazionalaren «hamaikagarren erasoa» dela esan dute, «adierazpen eta iritzi askatasunaren eta politikan parte hartzeko eskubidearen aurka».... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203658/aditu-batek-berriari-azaldu-dio-kanarietako-sumendiaren-gasak-ez-direla-euskal-herrira-iritsiko.htm | Mundua | Aditu batek BERRIAri azaldu dio Kanarietako sumendiaren gasak ez direla Euskal Herrira iritsiko | Duela egun batzuk, Copernicus sateliteak argitaratutako mapa batek aditzera ematen zuen litekeena zela La Palmako sumendiak bota dituen gasak Euskal Herriraino heltzea. Orain, ordea, zientzialariek diote aurreikuspenak aldatzeko aukera dagoela. | Aditu batek BERRIAri azaldu dio Kanarietako sumendiaren gasak ez direla Euskal Herrira iritsiko. Duela egun batzuk, Copernicus sateliteak argitaratutako mapa batek aditzera ematen zuen litekeena zela La Palmako sumendiak bota dituen gasak Euskal Herriraino heltzea. Orain, ordea, zientzialariek diote aurreikuspenak alda... | Duela egun batzuk Copernicus Europako sateliteen sistemak jakinarazi zuenez, La Palmako sumendiak airera bota duen sufre dioxidoa Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko zen gaur, eta, besteak beste, Euskal Herrira iritsiko zen.
Hala ere, fenomeno naturalekin gertatu ohi denez, aurreikuspenak ez dira beti b... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203659/protestak-izango-dira-iluntzean-bartzelonan-eta-kataluniako-udaletxeetan.htm | Mundua | Protestak izango dira iluntzean Bartzelonan eta Kataluniako udaletxeetan | Errepublikaren Aldeko Kontseiluak, ANCk, Omniumek eta AMIk manifestaziora deitu dute iganderako hiriburuan. | Protestak izango dira iluntzean Bartzelonan eta Kataluniako udaletxeetan. Errepublikaren Aldeko Kontseiluak, ANCk, Omniumek eta AMIk manifestaziora deitu dute iganderako hiriburuan. | Berehala jaso du erantzuna Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi erbesteratuaren atxiloketak, Bartzelonako kaleetan. Goizeko bederatzietarako, ehunka lagun bildu dira hiriko erdigunean, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Errepublikaren Aldeko Kontseiluak deituta. Manifestariek hainbat orduz moztu dute Diagonal e... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203660/eskola-denak-aurrez-aurre-emango-dituzte-ehuk-muk-eta-deustuk.htm | Gizartea | Eskola denak aurrez aurre emango dituzte EHUk, MUk eta Deustuk | Urriko lehen bi asteak igarota, ikasleek eskola guztiak aurrez aurre jasoko dituzte. | Eskola denak aurrez aurre emango dituzte EHUk, MUk eta Deustuk. Urriko lehen bi asteak igarota, ikasleek eskola guztiak aurrez aurre jasoko dituzte. | Abuztuaren amaieran iragarri zuten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak eskolak aurrez aurre eta online emanez hasiko zutela ikasturtea, baina denak aurrez aurre ematea jarri zuten helburutzat. Xedea lortu dutela iragarri du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: urr... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203661/jessica-chastain-la-fortuna-telesaila-eta-25-fotograma-saioaren-azken-atala-kursaaletik.htm | Kultura | Jessica Chastain, 'La Fortuna' telesaila eta '25. fotograma' saioaren azken atala Kursaaletik | Donostiako Zinemaldiko zortzigarren egunaren bideo laburpena. | Jessica Chastain, 'La Fortuna' telesaila eta '25. fotograma' saioaren azken atala Kursaaletik. Donostiako Zinemaldiko zortzigarren egunaren bideo laburpena. | Amaitzear da Donostiako 69. Zinemaldia, eta ohi bezala, egunaren laburpena egin du BERRIAk, azkena. The Eyes Of Tammy Faye filmaren aurkezpena, Jessica Chastain alfonbra gorrian, Alejandro Amenabarren La Fortuna telesaila, eta, nola ez, 25. fotograma podcast saioko azken atala Kursaaletik. Bihar, Martin Ugaldetik eging... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203662/mertxe-etxeberria-hil-da-hernaniko-alkate-izan-zen-lehen-emakumezkoa.htm | Gizartea | Mertxe Etxeberria hil da, Hernaniko alkate izan zen lehen emakumezkoa | Euskal Herritarrok alderdiarekin iritsi zen alkatetzara, eta Auzitegi Nazionalera ere bidali zuten. Oroimen historikoaren alde egin zuen lanagatik nabarmendu zen Etxeberria. | Mertxe Etxeberria hil da, Hernaniko alkate izan zen lehen emakumezkoa. Euskal Herritarrok alderdiarekin iritsi zen alkatetzara, eta Auzitegi Nazionalera ere bidali zuten. Oroimen historikoaren alde egin zuen lanagatik nabarmendu zen Etxeberria. | 74 urte zituela hil da Mertxe Etxeberria, gaixotasun luze baten ondorioz. 1999. urtean hartu zuen Hernaniko alkatetza, eta, hala, kargu hori hartzen zuen lehen emakumea bilakatu zen. Euskal Herritarrok alderdiaren ordezkari gisa jardun zuen postuan, 2003. urtean alderdia ilegalizatu zuten arte. Auzitegi Nazionalera ere... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203663/ohorezko-sarien-inguruko-kode-etikoa-eztabaidatuko-dute-datozen-hilabeteetan.htm | Kultura | Ohorezko sarien inguruko kode etikoa eztabaidatuko dute datozen hilabeteetan | Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak antolaturiko genero berdintasunaren inguruko jardunaldia elkarrekin lan egiteko borondatearekin eta konpromisoarekin amaitu da | Ohorezko sarien inguruko kode etikoa eztabaidatuko dute datozen hilabeteetan. Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak antolaturiko genero berdintasunaren inguruko jardunaldia elkarrekin lan egiteko borondatearekin eta konpromisoarekin amaitu da | Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkarteak antolatutako lan jardunaldia Tabakaleran egin dute gaur goizean, eta bertan Espainiako eta Herrialde Katalanetako ikus-entzunezkoen alorreko beste hainbat emakume elkartek ere hartu dute parte.
Zinemaldia... |
2021-9-24 | https://www.berria.eus/albisteak/203664/urtebeteko-epea-eman-dio-abbasek-israeli-1967ko-mugetara-itzultzeko.htm | Mundua | Urtebeteko epea eman dio Abbasek Israeli 1967ko mugetara itzultzeko | NBEren batzar orokorrean egin ditu adierazpenak PANeko presidenteak, eta ohartarazi du Hagara joko dutela Tel Avivek eskatutakoa egiten ez badu. | Urtebeteko epea eman dio Abbasek Israeli 1967ko mugetara itzultzeko. NBEren batzar orokorrean egin ditu adierazpenak PANeko presidenteak, eta ohartarazi du Hagara joko dutela Tel Avivek eskatutakoa egiten ez badu. | PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek nazioartean bilatu du etxean aurkitu ez duen babesa. NBE Nazio Batuen Erakundearen batzar orokorrean hartu du hitza buruzagi palestinarrak, eta urtebeteko epea eman zion Israelgo Gobernuari 1967ko mugetara itzultzeko. «Gure pazientziak eta gure herriarenak mu... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203709/the-eyes-of-tammy-faye-filma-eta-jessica-chastain-alfonbra-gorrian.htm | Kultura | 'The Eyes Of Tammy Faye' filma, eta Jessica Chastain alfonbra gorrian | Donostiako Zinemaldiko zortzigarren egunaren bideo laburpena. | 'The Eyes Of Tammy Faye' filma, eta Jessica Chastain alfonbra gorrian. Donostiako Zinemaldiko zortzigarren egunaren bideo laburpena. | Amaitzear da Donostiako Zinemaldiaren 69. aldia, gaur baitu azken eguna. Atzokoak eman zuenaren egunaren laburpena egin du BERRIAk, azkena. 'The Eyes Of Tammy Faye' filmaren aurkezpena, Jessica Chastain alfonbra gorrian, Alejandro Amenabarren 'La Fortuna' telesaila, eta, nola ez, '25. fotograma' podcast saioko azken at... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203710/munduko-marka-bat-lortu-du-indiar-batek-besteak-beste-euskaraz-abestuta.htm | Bizigiro | Munduko marka bat lortu du indiar batek, besteak beste euskaraz abestuta | Guiness World Records erakundeak Suchetha Satish indiarraren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili dituen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto kantatu zuen, tartean. | Munduko marka bat lortu du indiar batek, besteak beste euskaraz abestuta. Guiness World Records erakundeak Suchetha Satish indiarraren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili dituen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto kantatu zuen, tartean. | Suchetha Satishen izena euskararekin lotuta zabaltzen hasi zen abuztuaren amaieran. Hil horretako 19an, 15 urteko neska indiarra Guinness errekor bat gainditzen saiatu zen Dubain, kontzertu batean inoiz baino hizkuntza gehiago erabiliz. 120 abesti kantatu zituen, eta horien guztien artean, euskarazko bat: Kanuto.
Orai... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203711/presoen-etxeratzearen-aldeko-ibilaldia-antolatu-du-sarek-nafarroan.htm | Politika | Presoen etxeratzearen aldeko ibilaldia antolatu du Sarek Nafarroan | Lesakan hasiko da irailaren 29an, eta oinez 352 kilometro zeharkatu ostean, urriaren 2an, 17:00etan, Cuatro Vientos zubitik Berriozarreraino helduko den manifestazio batekin amaituko da. | Presoen etxeratzearen aldeko ibilaldia antolatu du Sarek Nafarroan. Lesakan hasiko da irailaren 29an, eta oinez 352 kilometro zeharkatu ostean, urriaren 2an, 17:00etan, Cuatro Vientos zubitik Berriozarreraino helduko den manifestazio batekin amaituko da. | Nafarroako Sarek presoak etxeratzeko prozesuari bultzada eman nahi dio. «Ulertzen dugu ezinbesteko ekarpena dela bizikidetza demokratikoaren esparrua sendotzeko eta, horri esker, indarkeriak eta sufrimenduak markatutako ziklo historiko luze bat ixteko», nabarmendu du Mikel Mundiñano eledunak, gaur Iruñeko O plazan egin... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203712/president-oihuekin-hartu-dute-puigdemont-algheron.htm | Mundua | «President!» oihuekin hartu dute Puigdemont Algheron | Sardiniako presidentearekin eta hiriko alkatearekin bildu da Kataluniako Generalitateko buru erbesteratua, libre geratu eta biharamunean. Bartzelonan bertan behera geratu da biharko deituta zuten manifestazioa. | «President!» oihuekin hartu dute Puigdemont Algheron. Sardiniako presidentearekin eta hiriko alkatearekin bildu da Kataluniako Generalitateko buru erbesteratua, libre geratu eta biharamunean. Bartzelonan bertan behera geratu da biharko deituta zuten manifestazioa. | Els segadors Kataluniako ereserkia abesten eta «president» oihu artean hartu dute gaur Carles Puigdemont Generalitateko buru erbesteratua Sardiniako Alghero hirian. Espainiako auzitegien aginduz atxilotu eta libre geratu zen atzo.
Katalanez mintzo den Sardiniako eskualdeko hiriburua da Alghero, eta han egitekoa den Na... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203713/murgiltzea-eskatu-dute-ikastolek.htm | Gizartea | Murgiltzea eskatu dute ikastolek | Ikasle guzien euskalduntzea ziurtatzeko ezinbestekoa da Ikastolen Elkartearen iritziz. Ikastolen Elkarteko lehendakariak egingarritzat jo du hezkuntza sistema propio baten eraikuntza. Ikasturtearen hasiera ekitaldia egin dute Mungian. | Murgiltzea eskatu dute ikastolek. Ikasle guzien euskalduntzea ziurtatzeko ezinbestekoa da Ikastolen Elkartearen iritziz. Ikastolen Elkarteko lehendakariak egingarritzat jo du hezkuntza sistema propio baten eraikuntza. Ikasturtearen hasiera ekitaldia egin dute Mungian. | Ikastolen Elkarteko 2021-2022 ikasturtearen hasiera ekitaldia egin dute, gaur goizean, Mungian (Bizkaia). Koldo Tellitu ikastolen lehendakariaren ondoan, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak eta Ager Izagirre M... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203714/garaipen-lasaigarria-lortu-du-alavesek-atletico-madrilen-aurka.htm | Kirola | Garaipen lasaigarria lortu du Alavesek Atletico Madrilen aurka | Arabarrek denboraldiko lehen puntuak bildu dituzte, etxean ligako txapeldunari irabazita. Hasi eta berehala jarri dira aurretik, eta gero, sendotasun handiz eutsi diote errentari | Garaipen lasaigarria lortu du Alavesek Atletico Madrilen aurka. Arabarrek denboraldiko lehen puntuak bildu dituzte, etxean ligako txapeldunari irabazita. Hasi eta berehala jarri dira aurretik, eta gero, sendotasun handiz eutsi diote errentari | Alavesek men egin dio gaur bere ereserkiari, indarrez berpiztu baita. Gutxien espero zenean, gainera, Atletico izan baitu bisitan. Lehiarik galdu gabe zegoen Ligako txapelduna; arabarrek, aldiz, hutsik zuten puntuen zakua. Bada, lehiakortasuna bat-batean berreskuratu dute gaur, eta merezita gailendu zaizkio Diego Simeo... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203715/ramon-zubizarreta-landakanda-pandero-jolea-hil-da.htm | Kultura | Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero jolea hil da | Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilariarekin bikotea osatu zuen urte luzez. 88 urte zituen | Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero jolea hil da. Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilariarekin bikotea osatu zuen urte luzez. 88 urte zituen | Urola Kostako Hitza-k jakitera eman duenez, gaur hil da Ramon Zubizarreta Landakanda. 88 urte zituen, eta bizitza osoa panderoa jotzen igaro ondoren zendu da.
Azkoitiko Altzibarko auzoko Landakanda baserrian jaio zen 1932an, eta gaztetxoa zela Izer baserriko lehengusu batzuek ekarritako pandero batekin hasi zen jotzen... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203716/ezkabatik-ihes-egindako-preso-baten-gorpuzkiak-itzuli-dizkio-nafarroako-gobernuak-familiari.htm | Gizartea | Ezkabatik ihes egindako preso baten gorpuzkiak itzuli dizkio Nafarroako Gobernuak familiari | 1938ko maiatzean kartzelatik ihes egin zuten ehunka presoen artean zegoen Emiliano Miguel 21 urteko gaztea. Mugarako bidean, Larrasoañan harrapatu eta bertan hil zuten frankistek. | Ezkabatik ihes egindako preso baten gorpuzkiak itzuli dizkio Nafarroako Gobernuak familiari. 1938ko maiatzean kartzelatik ihes egin zuten ehunka presoen artean zegoen Emiliano Miguel 21 urteko gaztea. Mugarako bidean, Larrasoañan harrapatu eta bertan hil zuten frankistek. | Ekitaldi sinboliko, xume eta berezia egin du gaur Nafarroako Gobernuak, bere egoitzan. Nafarroako Memoriaren Institutuak Emiliano Miguel Portugalen gorpuzkiak itzuli dizkio bere familiari. 1938ko maiatzaren Ezkabako gotorleku eta kartzelatik ihes egin zuten 795 presoetako bat izan zen. Muga zeharkatu nahirik, Larrasoañ... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203717/saririk-gabeko-marka.htm | Kirola | Saririk gabeko marka | Athletici azken unean berdindu diote Valentzian. Williamsek 202. lehia jokatu du segidan Ligan, Larrañagaren marka berdinduz. | Saririk gabeko marka. Athletici azken unean berdindu diote Valentzian. Williamsek 202. lehia jokatu du segidan Ligan, Larrañagaren marka berdinduz. | Beste behin luzapenean. Athleticek hiru puntu irabazteko aukera geldu du arauzko denbora beteta zegoenean azken bi partidetan. Asteartean, Rayo Vallecanoren kontra, Radamel Falcaoren golaren erruz 1-2 galdu zuen San Mamesen. Eta, gaur, Mestallan, Marcos Andrek sartu du Valentziaren banakoa lehia ia amaituta zegoenean, ... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203718/antonio-franco-hil-da-el-periodico-de-cataluna-ren-sortzailea.htm | Bizigiro | Antonio Franco hil da, 'El Periódico de Cataluña'-ren sortzailea | Ibilbide luzea eta oparoa osatu zuen kazetaritzan, 'El País' egunkariko zuzendariordea ere izan zen, eta oso engaiatuta egon zen 'Euskaldunon Egunkaria'-rekin. | Antonio Franco hil da, 'El Periódico de Cataluña'-ren sortzailea. Ibilbide luzea eta oparoa osatu zuen kazetaritzan, 'El País' egunkariko zuzendariordea ere izan zen, eta oso engaiatuta egon zen 'Euskaldunon Egunkaria'-rekin. | Antonio Franco kazetari kataluniarra (Bartzelona, 1947) hil da gaur, gaixotasun luze baten ostean. Ibilbide luzea eta oparoa egindakoa zen kazetaritzan. Besteak beste, El Periodico de Cataluña egunkariaren sortzailea zen (1978) —inoizko zuzendari gazteenetako bat izan zen, 31 urterekin—. Horrela definitzen zuen berak e... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203719/derbia-athleticentzat-eta-realaren-eta-alavesen-garaipenak.htm | Kirola | Derbia Athleticentzat, eta Realaren eta Alavesen garaipenak | Athleticek 1-2 irabazi dio azken unean Eibarri. Realak, berriz, 2-0 irabazi dio Sevillari, eta Alavesek emaitza berdinarekin hartu du mendean Vila-real. | Derbia Athleticentzat, eta Realaren eta Alavesen garaipenak. Athleticek 1-2 irabazi dio azken unean Eibarri. Realak, berriz, 2-0 irabazi dio Sevillari, eta Alavesek emaitza berdinarekin hartu du mendean Vila-real. | Bigarren zatian hobea izanda, Athleticentzat izan da Eibarren aurkako derbia, Unben: 1-2. Yulemak 90 minutuan sartu du zuri-gorrien garaipenaren gola. Hala, etenaldi osteko itzulera gozoagoa izan da bizkaitarrentzat. 5. minutuan Athleticek aurre hartzeko aukera argia izan du. Elbak zangotrabatu egin du Lucia Garcia, et... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203720/sortuk-borrokaren-eta-memoriaren-zilegitasuna-aldarrikatu-ditu-oiartzunen.htm | Politika | Sortuk borrokaren eta memoriaren «zilegitasuna» aldarrikatu ditu Oiartzunen | ‘Txiki’-ren eta Otaegiren «ametsak bizirik» daudela adierazi dute haien hilketen urteurrenean. | Sortuk borrokaren eta memoriaren «zilegitasuna» aldarrikatu ditu Oiartzunen. ‘Txiki’-ren eta Otaegiren «ametsak bizirik» daudela adierazi dute haien hilketen urteurrenean. | Lur xehe multzo bat neska gazte baten eskuetan: «Lur zati txiki hau dugu; ez dugu gehiago nahi, baina ezta gutxiago ere». Eta iturri bat aldamenean, lurra «maiztasunez eta maitasunez» ureztatzeko: «Ernal daitezen haziak; lora dadin biharko Euskal Herria». Bi sinbolo horiekin abiatu du Sortuk gaur arratsaldean 600 lagun... |
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203721/miren-artetxe-nagusitu-da-xilabako-bigarren-kanporaketan.htm | Kultura | Miren Artetxe nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan | 446,5 puntu eskuratu ditu Muskildin iragan den final laurdenean. Maddalen Arzallus gelditu da bigarren, eta Xumai Murua hirugarren. | Miren Artetxe nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan. 446,5 puntu eskuratu ditu Muskildin iragan den final laurdenean. Maddalen Arzallus gelditu da bigarren, eta Xumai Murua hirugarren. | Zuberoako Muskildi herrian jokatu da Xilaba Zuberoa Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketako bigarren final laurdena, eta Miren Artetxe Sarasolak eskuratu du puntu gehien: 446,5. Hala, zuzenean sailkatuko da finalerdietara.
Bigarren postua Maddalen Arzallus Antiak kausitu du, 444,5 punturekin, eta gibelet... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.