date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/203722/crai-nou-filmak-irabazi-du-urrezko-maskorra.htm | Kultura | 'Crai nou' filmak irabazi du Urrezko Maskorra | Alina Grigorek zuzendutako ekoizpen errumaniarra ez zegoen Donostiako Zinemaldiko sari nagusia irabazteko hautagai nagusien artean. | 'Crai nou' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. Alina Grigorek zuzendutako ekoizpen errumaniarra ez zegoen Donostiako Zinemaldiko sari nagusia irabazteko hautagai nagusien artean. | Donostiako 69. Zinemaldiak badu irabazlea: Crai Nou / Blue Moon (Aline Grigore). Film errumaniarra nahiko oharkabean pasatu zen jaialdian eman zutenean, eta ez zegoen festibala segitzen duten kritikarien gustukoenen artean. Neska gazte bat du protagonista, bere familia disfuntzionalaren indarkeriatik ihes egin eta goi ... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203760/ea-nork-luzeagoa.htm | Iritzia | Ea nork luzeagoa | Ea nork luzeagoa. | Ahanzturak irentsitako emakumeak erreskatatzen eta geuretzen ahalegindu ginen, beste ezer baino lehen. Belarriratu ziguten maiuskulazko historia hari atximur egin eta izen eta izan berriak erantsi nahi izan genizkion tolesetan. Gizonak ezin hanka zabalikago agertzen ziren metroko argazkiak ikusarazi nahi izan genituen,... | |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203761/ortuzar-eajk-euskal-gizarteari-bere-helburuak-lortzen-lagunduko-dion-autogobernua-aldarrikatzen-du.htm | Politika | Ortuzar: «EAJk euskal gizarteari bere helburuak lortzen lagunduko dion autogobernua aldarrikatzen du» | EAJk ezohiko Alderdi Eguna ospatu du gaur Forondan; 1.300 lagun inguru elkartu dira. Nagusiki autogobernua izan dute hizpide, eta Iñigo Urkulluk «inoizko aurrekontu handienak» iragarri ditu. | Ortuzar: «EAJk euskal gizarteari bere helburuak lortzen lagunduko dion autogobernua aldarrikatzen du». EAJk ezohiko Alderdi Eguna ospatu du gaur Forondan; 1.300 lagun inguru elkartu dira. Nagusiki autogobernua izan dute hizpide, eta Iñigo Urkulluk «inoizko aurrekontu handienak» iragarri ditu. | «Gizarte oparo batera eramango gaituen autogobernua eraikitzea, gizartea behar bezala zaintzeko, herri iraunkorra izateko, abegitsua. Euskadi burujabea». Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak hala hitz egin du gaur autogobernuaz Forondan (Gasteiz), EAJk ospatu duen 45. Alderdi Egunean. Izan ere, autogober... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203762/eh-bilduk-eneko-goiari-eskatu-dio-babes-ditzala-donostiako-metroak-kalte-egindako-herritarrak.htm | Gizartea | EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio babes ditzala Donostiako metroak kalte egindako herritarrak | Reyes Carrerek salatu du herritar horiek «erabat babesgabe» daudela. Haietako batzuk UTEen eta ETSren presioak jasaten ari direla azaldu dute. | EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio babes ditzala Donostiako metroak kalte egindako herritarrak. Reyes Carrerek salatu du herritar horiek «erabat babesgabe» daudela. Haietako batzuk UTEen eta ETSren presioak jasaten ari direla azaldu dute. | Donostiako EH Bilduk eta metroaren obrek kaltetutako dozenaka bizilagunek «beste aldera begiratzeari uzteko» eskatu diote gaur Eneko Goia Donostiako alkateari. Salatu dutenez, herritar horiek «erabat babesgabe» daude, eta azaldu dute ezinbestekoa dela koalizio subiranistako kideek haiei laguntza ematea.
Herritar horie... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203763/osasunak-hirutik-hiru-irabazi-ditu-etxetik-kanpo.htm | Kirola | Osasunak hirutik hiru irabazi ditu etxetik kanpo | Javi Martinezek 88. minutuan hautsi du berdinketa, eta Mallorcari penalti bat baliogabetu diote 96. minutuan. | Osasunak hirutik hiru irabazi ditu etxetik kanpo. Javi Martinezek 88. minutuan hautsi du berdinketa, eta Mallorcari penalti bat baliogabetu diote 96. minutuan. | Cadizen 2-3, Gasteizen 0-2, eta Mallorcan 2-3. Horiek dira Osasunak aurtengo denboraldian etxetik kanpo eskuratu dituen emaitzak. Hiru norgehiagoka, hiru garaipen; bederatzi puntu. Jagoba Arrasateren taldeak bere erreinua Sadarretik urrun eraiki nahi duela dirudi.
Gaur Mallorcan poltsikoratu dituzte hiru puntuak gorri... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203764/zelai-iiia-eta-izeta-via-euskal-pentatloiko-txapeldun.htm | Kirola | Zelai III.a eta Izeta VI.a euskal pentatloiko txapeldun | Gizonetan, garai berrietako denborarik onena egin zuen Izeta VI.ak: 33:29. Bigarren izan zen Joseba Otaegi, eta hirugarren Julen Gabirondo. Zelai III.a da emakumezkoen lehen ekitaldiko txapelduna. | Zelai III.a eta Izeta VI.a euskal pentatloiko txapeldun. Gizonetan, garai berrietako denborarik onena egin zuen Izeta VI.ak: 33:29. Bigarren izan zen Joseba Otaegi, eta hirugarren Julen Gabirondo. Zelai III.a da emakumezkoen lehen ekitaldiko txapelduna. | Emakumezkoetan Karmele Gisasola Zelai III.a, eta gizonezkoetan Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a. Horiek dira Banakako Euskal Pentatloiko txapeldunak, atzo Azpeitiko (Gipuzkoa) zezenplazan erabakitakoak. Gisasola lehen emakume txapelduna da, eta Iruretagoiena, berriz, azken hiru ekitaldiak irabaziak zituen Xabier Zalduar... |
2021-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/203765/lidergoa-puntu-bakarrera-du-realak.htm | Kirola | Lidergoa puntu bakarrera du Realak | Txuri-urdinek Elx hartu dute mendean gaur Anoetan, Oiartzabalen gol bati esker. Aukera gehiago izan dituzte etxekoek, baina kosta egin zaie gola sartzea. | Lidergoa puntu bakarrera du Realak. Txuri-urdinek Elx hartu dute mendean gaur Anoetan, Oiartzabalen gol bati esker. Aukera gehiago izan dituzte etxekoek, baina kosta egin zaie gola sartzea. | Realaren gainetik Real Madril soilik dago uneotan Espainiako Ligako sailkapenean. Imanol Alguacilen taldeak denboraldiko lehen neurketa galdu egin zuen, baina ibilbide bikaina egin du ordutik: bost garaipen eta berdinketa bat lortu ditu ordutik. Hiru norgehiagoka jokatu ditu azken astean, eta zazpi puntu poltsikoratu. ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203766/spdk-irabazi-ditu-alemaniako-hauteskundeak-puntu-batez.htm | Mundua | SPDk irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, puntu batez | Oso estuak izan dira emaitzak Merkel gabeko lehen hauteskundeetan. Behin-behinean, SPDk botoen %25,7 eskuratu ditu, eta CDU/CSUk, %24,1. Parte hartzea %76 izan da. | SPDk irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, puntu batez. Oso estuak izan dira emaitzak Merkel gabeko lehen hauteskundeetan. Behin-behinean, SPDk botoen %25,7 eskuratu ditu, eta CDU/CSUk, %24,1. Parte hartzea %76 izan da. | Hauteskundeek ez dute argitu nork aginduko duen Alemanian datozen lau urteetan. Izan ere, emaitzak oso estuak izan dira. SPD alderdi sozialdemokratak botoen %25,7 eskuratu ditu, eta CDU/CSU demokristauak, %24,1. Alemaniak bozketa sistema bikoitza du, eta, horren ondorioz, Bundestageko 730 eserlekuetatik 206 lortuko dit... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203767/europan-historia-egitear-geratu-da-islandia.htm | Mundua | Europan historia egitear geratu da Islandia | Emakumez osaturiko gehiengoa duen mendebaldeko Europako lehenengo legebiltzarra osatzear geratu dira atzoko hauteskundeetan (%47,6). | Europan historia egitear geratu da Islandia. Emakumez osaturiko gehiengoa duen mendebaldeko Europako lehenengo legebiltzarra osatzear geratu dira atzoko hauteskundeetan (%47,6). | Albistea zabaldu zen atzo: mendebaldeko Europan lehen aldiz, herrialde bateko legebiltzarrean ordezkarien erdiak baino gehiago emakumeak izango ziren. Baina gutxi iraun du. Azken datuen arabera, islandiarrak gertu geratu dira, baina ez dute mugarri historikoa lortu, aulkien %47,6 hartuko baitituzte emakumeek.
Islandia... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203768/taldeko-bortxaketa-bat-salatu-dute-bilbon.htm | Gizartea | Taldeko bortxaketa bat salatu dute Bilbon | Adin ertaineko emakume batek salatu duenez, hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zuten Zazpikaleetatik gertuko etxebizitza batean. | Taldeko bortxaketa bat salatu dute Bilbon. Adin ertaineko emakume batek salatu duenez, hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zuten Zazpikaleetatik gertuko etxebizitza batean. | Ostiral gauean gertatu ziren emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatutakoak: hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zutela Bilbon.
Ertzaintzak ikerketa hasi du. Zabaldu dutenez, emakumeak ez zuen gertaera ondo gogoratzen, baina sakelako telefonoan aurkitu dituen irudietan bera agertzen da ustezko bortxatzai... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203769/kanarietako-sumendia-laba-jariatzen-ari-da-berriz-eta-isuria-laster-irits-liteke-itsasora.htm | Mundua | Kanarietako sumendia laba jariatzen ari da berriz, eta isuria laster irits liteke itsasora | Sumendiaren aktibitatea etena izan da zenbait orduz. Berriki, baina, laba atera da aho nagusitik. Jarioaren aurrealdea itsasotik 800 eta 1.000 metro artean dago. | Kanarietako sumendia laba jariatzen ari da berriz, eta isuria laster irits liteke itsasora. Sumendiaren aktibitatea etena izan da zenbait orduz. Berriki, baina, laba atera da aho nagusitik. Jarioaren aurrealdea itsasotik 800 eta 1.000 metro artean dago. | La Palmako Cumbre Vieja sumendiak (Kanaria uharteak, Espainia) sortu duen laba isuria itsasora iritsi daiteke datozen orduetan, adituen iritziz. Kostaldera heltzeko kilometro bat baino gutxiago falta zaiola ikusita, gaur iristea «litekeena» dela adierazi du Miguel Angel Morcuende Arrisku Bolkanikoetarako Prebentzio Pla... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203770/aurki-beste-era-batean-bizi-ahal-izango-dela-iragarri-du-sagarduik.htm | Gizartea | Aurki «beste era batean» bizi ahal izango dela iragarri du Sagarduik | Intzidentziak 62 egunean segidan beherako joera izan duela nabarmendu du Osasun sailburuak, eta «adi» jarraitu behar bada ere baikor izateko motiboak badirela | Aurki «beste era batean» bizi ahal izango dela iragarri du Sagarduik. Intzidentziak 62 egunean segidan beherako joera izan duela nabarmendu du Osasun sailburuak, eta «adi» jarraitu behar bada ere baikor izateko motiboak badirela | Elkarrizketa egin diote gaur goizean Euskadi Irratian Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiri, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiaren eboluzioari begira, iragarpen baikorra egin du: laster «beste era batean» bizi ahal izango dela esan du. Aurki egoera «ondo» egongo dela aurreratu du, eta beste arintz... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203771/berlindar-gehienek-higiezin-agentzien-etxeak-desjabetzearen-alde-bozkatu-dute.htm | Mundua | Berlindar gehienek higiezin agentzien etxeak desjabetzearen alde bozkatu dute | Boto emaileen %56,4k baietz esan diote proposamenari: Berlingo Gobernuari eskatuko diote lege bat idatz dezala 240.000 etxebizitza «sozializatzeko». | Berlindar gehienek higiezin agentzien etxeak desjabetzearen alde bozkatu dute. Boto emaileen %56,4k baietz esan diote proposamenari: Berlingo Gobernuari eskatuko diote lege bat idatz dezala 240.000 etxebizitza «sozializatzeko». | Alemaniako Legebiltzarrerako bozak egin zituzten atzo, baina Berlingo biztanleek bazuten beste gai bat botoen bidez ebazteko, erreferendumean, eta baietz bozkatu dute: funts handien 240.000 etxebizitza desjabetzeko proposamenaren alde egin dute gehienek.
Berlindarren %56,4k baietz esan diote Desjabetu Deutsche Wohnen ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203772/itpren-jabeen-artean-sapa-arma-enpresa-ere-izango-da.htm | Ekonomia | ITPren jabeen artean SAPA arma enpresa ere izango da | AEBetako Bain Capital funtsak hartuko du gehiengoa, baina Carlos Alzolak jarraituko du buru. Euskal Herriko egoitzari eta enpleguei eutsiko diela ziurtatu du. Bazkide berriak sar daitezke aurrerago, tartean Eusko Jaurlaritza bera. | ITPren jabeen artean SAPA arma enpresa ere izango da. AEBetako Bain Capital funtsak hartuko du gehiengoa, baina Carlos Alzolak jarraituko du buru. Euskal Herriko egoitzari eta enpleguei eutsiko diela ziurtatu du. Bazkide berriak sar daitezke aurrerago, tartean Eusko Jaurlaritza bera. | Guztiz ez bada ere, hasi da argitzen ITP Aeroren etorkizuna. Haren jabeak, Rolls Roycek, akordio bat lortu du Bain Capital AEBetako funtsarekin, eta oraingoz hark lotu dituen bi bazkiderekin: SAPA Placencia Gipuzkoako armagintza enpresa eta JB Capital Espainiako inbertsio funtsa. Aurrerago litekeena da Bain Capitalek i... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203773/serbiak-alerta-gorenean-jarri-ditu-mugako-militarrak.htm | Mundua | Serbiak alerta gorenean jarri ditu mugako militarrak | Pristinak Polizia bidali du serbiarrak gehiengoa diren Kosovoko mugako herrietara. Azken egunetan, serbiarrek errepideak trabatu dituzte, ibilgailuetan Kosovoko matrikula jartzera behartu dituztelako. | Serbiak alerta gorenean jarri ditu mugako militarrak. Pristinak Polizia bidali du serbiarrak gehiengoa diren Kosovoko mugako herrietara. Azken egunetan, serbiarrek errepideak trabatu dituzte, ibilgailuetan Kosovoko matrikula jartzera behartu dituztelako. | Astebete da Serbiaren eta Kosovoren arteko tentsioa lehertu dela. Azken aurrez aurrekoa eragin duen auzia ez da berria. Serbiak urteak daramatza Kosovon erregistratuta dauden eta herrialdean sartzen diren ibilgailuen matrikulak Serbiakoekin aldatzen. Izan ere, Belgradek ez du onartzen Kosovo estatu independente gisara,... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203774/psikologoek-sinesgarritasuna-eman-diete-saioa-agirreren-eta-naia-zuriarrainen-tortura-testigantzei.htm | Politika | Psikologoek sinesgarritasuna eman diete Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen tortura testigantzei | Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek 13/13ko auzipetuei Istanbulgo Protokoloa nola aplikatu zieten azaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Urriaren 29an segituko du epaiketak. | Psikologoek sinesgarritasuna eman diete Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen tortura testigantzei. Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek 13/13ko auzipetuei Istanbulgo Protokoloa nola aplikatu zieten azaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Urriaren 29an segituko du epaiketak. | 13/13 epaiketak bertze saio bat izan du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Peritu gehiagok deklaratu dute: grafologian, hatz marketan eta DNA probetan adituak diren zenbait poliziak, eta Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek. Azken bi horiek Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen psikologoak izan ziren... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203775/beste-92-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 92 positibo atzeman dituzte Hegoaldean | Egindako testen %1,8k eman dute positibo. Atzo, 11 lagun ospitaleratu zituzten gaitzak jota. | Beste 92 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Egindako testen %1,8k eman dute positibo. Atzo, 11 lagun ospitaleratu zituzten gaitzak jota. | Azken asteotako joerari eutsita, koska bat beherago daude transmisioari buruzko aldagaiak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 5.009 diagnostiko proba egin ziren birusa atzemateko, eta horien guztien %1,8 izan ziren positibo. Zehazki, 92 kasu detektatu ziren. Ho... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203776/eajrekin-batu-beharrean-ezkerreko-alderdiekin-batu-nahi-du-soraya-morla-pseko-hautagaiak.htm | Politika | EAJrekin batu beharrean, ezkerreko alderdiekin batu nahi du Soraya Morla PSEko hautagaiak | Basauriko hautagaiak PSE-EEren «esentzia sozialista» berreskuratzeko aurkeztu du bere burua idazkaritzarako. | EAJrekin batu beharrean, ezkerreko alderdiekin batu nahi du Soraya Morla PSEko hautagaiak. Basauriko hautagaiak PSE-EEren «esentzia sozialista» berreskuratzeko aurkeztu du bere burua idazkaritzarako. | «Alderdi Sozialistak denekin egiten du berba, baina oso kuriosoa da Euskadin beti berberekin egiten dituela itunak». Hainbatetan errepikatu du ideia hori Soraya Morlak, gaur goizean PSE-EEren idazkari nagusirako hautagaitza aurkeztu eta gero. «Ez daukagu zertan konformatu alderdiari [EAJri] egonkortasuna ematen, ezta E... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203777/pentsiodunak-bruselara-abiatu-dira-sistema-publikoa-blinda-dezatela-eskatzera.htm | Ekonomia | Pentsiodunak Bruselara abiatu dira sistema publikoa «blinda dezatela» eskatzera | Asteartean hainbat europarlamentarirekin biltzekoak dira, eta ostiralerako mobilizazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan | Pentsiodunak Bruselara abiatu dira sistema publikoa «blinda dezatela» eskatzera. Asteartean hainbat europarlamentarirekin biltzekoak dira, eta ostiralerako mobilizazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan | Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua ez dago geldirik egoteko asmoz. Espainiako pentsioen erreforma eta Europako Funtsen baldintzak negoziatzen ari diren honetan, beren ahotsa inoiz baino garrantzitsuagoa dela iritzi diote, eta, horregatik, hainbat mobilizazio egingo dituzte hurrengo egunetan. Aste honetan, esaterako... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203778/arabako-zurgintzaren-ituna-egin-dute-labek-ccook-eta-ugtk-searekin.htm | Ekonomia | Arabako zurgintzaren ituna egin dute LABek, CCOOk eta UGTk, SEArekin | Sektoreko soldatak igotzea jaso dute akordio berrian, "erosteko ahalmena bermatzeko", sindikatuen arabera | Arabako zurgintzaren ituna egin dute LABek, CCOOk eta UGTk, SEArekin. Sektoreko soldatak igotzea jaso dute akordio berrian, "erosteko ahalmena bermatzeko", sindikatuen arabera | "Negoziazio konplexu baten ondotik", egurraren sektorearen lan itun berria egin dute SEA patronalak eta hiru sindikatuk: LABek, CCOOk eta UGTk. "Erreibindikazio guztiak jaso ez arren", UGTk esan du sektoreko soldatak hobetu dituela, eta erosteko ahalmena ez galtzea "bermatzen" duela akordio berriak. Pandemiaren ostean ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203779/basque-culinary-centerren-hamargarren-urteurrena-ospatu-dute.htm | Bizigiro | Basque Culinary Centerren hamargarren urteurrena ospatu dute | Gastronomia gara lelopean egin dute ekitaldia, Donostian. Erakundeetako, enpresetako eta gastronomia arloko ordezkaritza zabala bildu da ospakizunean, eta Urkullu lehendakariak eman du amaierako hitzaldia. | Basque Culinary Centerren hamargarren urteurrena ospatu dute. Gastronomia gara lelopean egin dute ekitaldia, Donostian. Erakundeetako, enpresetako eta gastronomia arloko ordezkaritza zabala bildu da ospakizunean, eta Urkullu lehendakariak eman du amaierako hitzaldia. | Hamar urte bete ditu Basque Culinary Centerrek, eta tamainako ospakizuna egin dute haren egoitza nagusian, Donostian. Gastronomia gara lelopean, erakunde eta enpresetako ordezkaritza zabala bildu da ekitaldian, baita hainbat sukaldari eta gastronomiaren arloko profesionalak ere. «BCC komunitatea» osatzen dutenak, Joxe ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203780/gaur-hasi-da-egunean-behin-jokoaren-zortzigarren-denboraldia.htm | Bizigiro | Gaur hasi da Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia | EITBk babestuko du bi astez, eta, gainontzekoetan, beste babesle bat izango du astero. Galdetegi berriez gain, «sorpresa ugari» eta ekitaldi berezi bat iragarri dituzte. Finala ere EITBk emango du, zuzenean, abenduko hirugarren astean. | Gaur hasi da Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia. EITBk babestuko du bi astez, eta, gainontzekoetan, beste babesle bat izango du astero. Galdetegi berriez gain, «sorpresa ugari» eta ekitaldi berezi bat iragarri dituzte. Finala ere EITBk emango du, zuzenean, abenduko hirugarren astean. | Gaur hasita, hamaika astez arituko dira lehian euskaldun asko, Egunean Behin jokoan. Jada txapelketaren zortzigarren denboraldia da, eta antolatzaileek hainbat berritasun iragarri dituzte: galdera eta gai berriak, sari gehiago... Baina bada beste nobedade garrantzitsu bat ere: lehiaketa EITBk babestuko du bi astez, eta... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203781/gaur-abiatuko-da-miarritzeko-latinoamerikako-30-jaialdia.htm | Kultura | Gaur abiatuko da Miarritzeko Latinoamerikako 30. jaialdia | Gaur hasiko da Miarritzeko Latinoamerikako jaialdiaren 30. aldia. Independentziaren bigarren mendeurrena kari, Peru da gonbita berezia: bertako hamar filma, literatura eta gastronomia erakutsiko dituzte igandera bitarte. | Gaur abiatuko da Miarritzeko Latinoamerikako 30. jaialdia. Gaur hasiko da Miarritzeko Latinoamerikako jaialdiaren 30. aldia. Independentziaren bigarren mendeurrena kari, Peru da gonbita berezia: bertako hamar filma, literatura eta gastronomia erakutsiko dituzte igandera bitarte. | Gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dute Miarritzeko Latinoamerikako jaialdiaren 30. urteurrena. Iazkoa egin ahal izan bazuten ere, COVID-19ak erabat baldintzatu zuen: aretoetako ikusle kopurua mugatua zen, filmen egile anitz ezin izan ziren joan... Aurten, berriz, usaiak itzuli dira, Nicolas Azalbert film programa... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203782/jaurlaritzak-espetxeetako-langileen-baldintzak-mantenduko-ditu-nahiz-eta-gehiengo-sindikala-ados-ez-egon.htm | Gizartea | Jaurlaritzak espetxeetako langileen baldintzak mantenduko ditu, nahiz eta gehiengo sindikala ados ez egon | Ostiral honetan espetxeen eskumena jaso aurretik, Jaurlaritzak kartzeletako langileen baldintzak zehazteko akordioa lortu du ACAIP-UGT sindikatuarekin, baina gehiengo sindikala konbentzitu gabe. | Jaurlaritzak espetxeetako langileen baldintzak mantenduko ditu, nahiz eta gehiengo sindikala ados ez egon. Ostiral honetan espetxeen eskumena jaso aurretik, Jaurlaritzak kartzeletako langileen baldintzak zehazteko akordioa lortu du ACAIP-UGT sindikatuarekin, baina gehiengo sindikala konbentzitu gabe. | Ostiralean gauzatuko den eskumen aldaketaren atarian, Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako langileen lan baldintzak zehazteko akordio bat sinatu du gaur ACAIP-UGT sindikatuarekin, funtsean, langileen orain arteko baldintzak datozen bi urteetan mantenduko dituena. Sektoreko gehiengo sindikala ado... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203783/eskubide-biktima-eta-memoria-guztiak-aldarrikatu-ditu-sortuk.htm | Politika | Eskubide, biktima eta memoria «guztiak» aldarrikatu ditu Sortuk | Memoria elkarteek eta senideek omenaldiak egin dizkiete Txiki eta Otaegiri, Zarautzen eta Nuarben. Kontakizun «inklusiboa» eskatu du Sortuk, Euskal Herrian «elkarbizitza demokratikoa» eraikitzeko. Protestak eginen dituzte iluntzean. | Eskubide, biktima eta memoria «guztiak» aldarrikatu ditu Sortuk. Memoria elkarteek eta senideek omenaldiak egin dizkiete Txiki eta Otaegiri, Zarautzen eta Nuarben. Kontakizun «inklusiboa» eskatu du Sortuk, Euskal Herrian «elkarbizitza demokratikoa» eraikitzeko. Protestak eginen dituzte iluntzean. | Gaur 46 urte bete dira Juan Paredes Manot Txiki, Angel Otaegi Etxeberria eta FRAPeko hiru kide fusilatuta hil zituztela, eta haien oroimenez ekitaldiak egin dituzte haien hilerrietan, Zarautzen eta Nuarben (Gipuzkoa), hurrenez hurren. Haimar Altuna Sortuko Nazio Kontseiluko kideak adierazpenak egin ditu Txikiren hilerr... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203784/gazte-batek-arrautza-bat-bota-dio-macroni-azoka-gastronomiko-batean.htm | Mundua | Gazte batek arrautza bat bota dio Macroni azoka gastronomiko batean | Poliziak berehala atxilotu du gaztea, Lyonen (Frantzia). Arrautzak sorbaldan jo du Macron, baina ez da lehertu. | Gazte batek arrautza bat bota dio Macroni azoka gastronomiko batean. Poliziak berehala atxilotu du gaztea, Lyonen (Frantzia). Arrautzak sorbaldan jo du Macron, baina ez da lehertu. | Ezusteko galanta hartu du gaur goizean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak: gazte batek arrautza bat bota dio, eta bete-betean eman dio sorbaldan. Zortea izan du, ordea, eta ez da lehertu. Bizkartzainek berehala babestu dute presidentea, eta Poliziak atxilotu egin du gaztea. Hark, arrautza bota bitartean, «gora ira... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203785/bigarren-mundu-gerraz-geroztik-bizi-itxaropenak-izaniko-jaitsierarik-handiena-eragin-du-koronabirusak.htm | Gizartea | Bigarren Mundu Gerraz geroztik bizi itxaropenak izaniko jaitsierarik handiena eragin du koronabirusak | Gizonezkoetan izan da jaitsierarik nabarmenena: 2,2 urte. 29 herrialdek hartu dute parte ikerketan, eta horietatik 27tan sei hilabeteko jaitsiera izan da, batez beste. | Bigarren Mundu Gerraz geroztik bizi itxaropenak izaniko jaitsierarik handiena eragin du koronabirusak. Gizonezkoetan izan da jaitsierarik nabarmenena: 2,2 urte. 29 herrialdek hartu dute parte ikerketan, eta horietatik 27tan sei hilabeteko jaitsiera izan da, batez beste. | Ikerketan, kontuan hartu dituzte Europako herrialde gehienak, Ameriketako Estatu Batuak eta Txile: guztira, 29 herrialde. 2019ko datuekin alderatuta, bizi itxaropena sei hilabete baino gehiago laburtu da ikertu dituzten herrialdeetatik 27tan.
Oxfordeko Unibertsitateak argitaratu du ikerketa, eta, adituen arabera, COVI... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203786/uber-eta-beste-igak-ez-dira-ordu-erdi-lehenago-eskatu-beharko.htm | Ekonomia | Uber eta beste IGak ez dira ordu erdi lehenago eskatu beharko | Lehiaren Euskal Agintaritzari arrazoia eman diote, eta bide berean emaniko bigarren ebazpena da. Geolokalizazioa ere baimendu diete. | Uber eta beste IGak ez dira ordu erdi lehenago eskatu beharko. Lehiaren Euskal Agintaritzari arrazoia eman diote, eta bide berean emaniko bigarren ebazpena da. Geolokalizazioa ere baimendu diete. | Ibilgailu gidaridunak (IG) ez dira derrigorrez ordu erdi lehenago kontratatu beharko, eta zerbitzu hori ematen duten autoek geolokalizazioa piztuta eraman ahal izango dute bezeroek nondik dabiltzan jakin dezaten. EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Lehiaren Euskal Agintaritzari (LEA), eta indarrik gabe utzi ditu ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203787/nafarroan-euskararen-aldeko-jarrerak-indartzeko-jardunaldi-bat-antolatu-du-euskaltzaleen-topaguneak.htm | Gizartea | Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko jardunaldi bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak | Urriaren 14an izango da, Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta egun osoko egitaraua izango du. Urriaren 8ra arte edo edukiera bete arte dago izena emateko aukera. | Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko jardunaldi bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Urriaren 14an izango da, Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta egun osoko egitaraua izango du. Urriaren 8ra arte edo edukiera bete arte dago izena emateko aukera. | Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urriaren 14rako, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Euskararekiko aldekotasuna nola landu pentsatzea izango du helburu, eta, hitzaldiak eta mahai inguruak tarteko, egun osoko egitaraua izango du. Saioak Iruñeko K... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203788/scholzek-hiruko-koalizioa-osatu-nahi-du-berdeekin-eta-liberalekin.htm | Mundua | Scholzek hiruko koalizioa osatu nahi du Berdeekin eta liberalekin | Inoizko emaitzarik txarrena izan arren, CDU/CSU aliantzak ere aldarrikatu du Alemaniako Gobernua osatzeko zilegitasuna. Ekologistek eta FDPk emango dute lehen pausoa: elkarrekin ados jartzea. | Scholzek hiruko koalizioa osatu nahi du Berdeekin eta liberalekin. Inoizko emaitzarik txarrena izan arren, CDU/CSU aliantzak ere aldarrikatu du Alemaniako Gobernua osatzeko zilegitasuna. Ekologistek eta FDPk emango dute lehen pausoa: elkarrekin ados jartzea. | Txalo zaparrada luzea jaso ostean, eta bere alderdia garaipenera eraman duela jakitun dagoela, Olaf Scholzek ez ditu bere asmoak ezkutatu jarraitzaileen aurrean: «Alemaniaren historiako oinarri bilakatuko litzateke koalizio sozial-liberal-ekologiko bat osatzea. Herritarrek gobernu aldaketa nahi dute».
SPD Alemaniako A... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203789/gogora-institutuak-2021-2024-aldirako-plana-onartu-du.htm | Politika | Gogora institutuak 2021-2024 aldirako plana onartu du | Datozen urteetan, Bilbon Gogoragunea erakusketa espazioa sortzeko asmoa dute, baita 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakarien biktimen memoriala ere. Horrez gain, Gernikako Museoa berritu nahi dute. | Gogora institutuak 2021-2024 aldirako plana onartu du. Datozen urteetan, Bilbon Gogoragunea erakusketa espazioa sortzeko asmoa dute, baita 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakarien biktimen memoriala ere. Horrez gain, Gernikako Museoa berritu nahi dute. | Gogora institutuak datozen urteetarako jardunaldi plana onartu du. 2021-2024 urteen artean, aurreko aldiko lan ildoak «sendotzea» jarri dute helburutzat, betiere, «etorkizunerako memoria partekatua eraikitzeko oinarriak ezarri ahalko dituen hausnarketa eta eztabaida prozesua sustatuz». Gaur egin du bilera Gogorako zuze... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203790/nafarroako-auzitegiko-bigarren-atalak-alabaordea-bortxatzea-egotzitako-gizona-absolbitu-du-bigarrenez.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak alabaordea bortxatzea egotzitako gizona absolbitu du, bigarrenez | Nafarroako Auzitegi Nagusiak sententzia berriz idazteko agindu zion Bigarren Atalari, akusatua errugabetzeko «justifikazio nahikorik ez zegoelakoan». Bide beretik idatzi du sententzia, ordea, bigarrenez. | Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak alabaordea bortxatzea egotzitako gizona absolbitu du, bigarrenez. Nafarroako Auzitegi Nagusiak sententzia berriz idazteko agindu zion Bigarren Atalari, akusatua errugabetzeko «justifikazio nahikorik ez zegoelakoan». Bide beretik idatzi du sententzia, ordea, bigarrenez. | Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bigarren aldiz absolbitu du 14 urteko alabaordea bortxatzea egotzi zioten gizona. Auzitegian egindako deklarazioan, neskatoak errugabetzat jo zuen aitaordea, eta esan zuen aitaordea sofan «mozkortuta eta lo zegoen artean» neskatoa bera izan zela aitaordearekin sexu harremanak izan ... |
2021-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/203791/aldi-baterako-espedienteak-luzatzeko-akordioa-lortu-dute-espainiako-gobernuak-eta-eragile-sozialek.htm | Ekonomia | Aldi baterako espedienteak luzatzeko akordioa lortu dute Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek | 2022. urteko otsailaren 28ra arte luzatuko da pandemiarekin lotutako araudi berezia | Aldi baterako espedienteak luzatzeko akordioa lortu dute Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek. 2022. urteko otsailaren 28ra arte luzatuko da pandemiarekin lotutako araudi berezia | Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak akordioa egin dute pandemiarekin lotutako enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak luzatzeko. Otsailaren 28ra arte izango da indarrean araudi berezia. Gizarte Segurantzako kotizazioen salbuespena trebakuntzara lotua egongo da hamar langiletik g... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203818/wikileaksen-sortzailea-bahitzeaz-eta-hiltzeaz-eztabaidatu-zuten-ciako-buruek.htm | Mundua | Wikileaksen sortzailea bahitzeaz eta hiltzeaz eztabaidatu zuten CIAko buruek | Donald Trumpen agindupean, Julian Assange bahitzeaz eta hiltzeaz aritu ziren, 2017an, plataformak CIAren espioitza tresnak agerian utzi zituenean. | Wikileaksen sortzailea bahitzeaz eta hiltzeaz eztabaidatu zuten CIAko buruek. Donald Trumpen agindupean, Julian Assange bahitzeaz eta hiltzeaz aritu ziren, 2017an, plataformak CIAren espioitza tresnak agerian utzi zituenean. | Julian Assange Wikileaksen sortzailea hiltzeko «plan zirriborroak» eskatu eta «aukerak» aztertu zituzten CIAko buruek 2017. urtean, Donald Trumpen agintaldian, Yahoo News atariak berriki argitaraturiko lekukotasunen arabera.
AEBetako espioitza agentziako kide ohien adierazpenak aipatu ditu atariak. Horien arabera, Ass... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203819/arabako-eh-bilduk-elkarlanerako-eskua-luzatu-dio-foru-gobernuari.htm | Politika | Arabako EH Bilduk elkarlanerako eskua luzatu dio foru gobernuari | «Norabide aldaketa» aldarrikatu du Kike Fernadez de Pinedo eledunak, eragile sozial eta politikoekin akordioa oinarri hartuta. | Arabako EH Bilduk elkarlanerako eskua luzatu dio foru gobernuari. «Norabide aldaketa» aldarrikatu du Kike Fernadez de Pinedo eledunak, eragile sozial eta politikoekin akordioa oinarri hartuta. | Arabako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioaren bigarren eguna dute gaur, eta EH Bilduko eledun Kike Fernandez de Pinedok Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiari erantzun dio gaur. Esan dio koalizioa prest dela foru gobernuarekin elkarlanean aritzeko, baina salatu du gobernuak orain arte «alde bakarrez» jardun duela e... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203820/donostiako-fires-gune-autogestionatua-hustu-egin-dute-udaltzainek.htm | Gizartea | Donostiako Fires gune autogestionatua hustu egin dute udaltzainek | Gauerdian hasi dira Añorga auzoan den eraikina husten, eta hura eraisten ari dira orain. Donostiako Udalak plan bat onartu du okupaturiko lantegiaren eremuan eta haren inguruetan 248 etxebizitza eraikitzeko. | Donostiako Fires gune autogestionatua hustu egin dute udaltzainek. Gauerdian hasi dira Añorga auzoan den eraikina husten, eta hura eraisten ari dira orain. Donostiako Udalak plan bat onartu du okupaturiko lantegiaren eremuan eta haren inguruetan 248 etxebizitza eraikitzeko. | Hustua da dagoeneko. Donostiako Udaltzaingoak gauerdi aldera ekin dio Añorga auzoko Firestone lantegi okupatuan ziren pertsonak kanporatzeari. Pixkanaka atera dituzte, eta, oraintxe bertan, eraikina eraisteko zereginetan dira zenbait langile, garabiarekin.
Orain arte, etxebizitza alternatiborik ez duten dozenaka lagun... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203821/eusle-programa-28-ikastetxetara-zabaldu-dute-euskarazko-komunikazio-gaitasuna-sustatzeko.htm | Gizartea | Eusle programa 28 ikastetxetara zabaldu dute, euskarazko komunikazio gaitasuna sustatzeko | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lau ikastetxetan ezarri zuen programa, joan den ikasturtean, eta, «emaitza positiboak» izan dituela ikusita, hedatzea erabaki du. | Eusle programa 28 ikastetxetara zabaldu dute, euskarazko komunikazio gaitasuna sustatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lau ikastetxetan ezarri zuen programa, joan den ikasturtean, eta, «emaitza positiboak» izan dituela ikusita, hedatzea erabaki du. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 28 ikastetxetara hedatu du iritsi berri diren ikasleei euskarazko komunikazio gaitasuna ematea helburu duen Eusle programa. Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak eman du programaren nondik norakoen berri, Lucia Torrealdai Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiora... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203822/fires-lantegi-okupatua-hustu-dute-eraikina-eraisteko.htm | Gizartea | Fires lantegi okupatua hustu dute, eraikina eraisteko | Ertzaintzak Donostiako Añorga Txiki auzoko Fires lantegi okupatua hustu du, eta hasi dira eraikina eraisteko lanak. Hor bizi ziren hainbat lagun kalean geratu direla salatu dute. | Fires lantegi okupatua hustu dute, eraikina eraisteko. Ertzaintzak Donostiako Añorga Txiki auzoko Fires lantegi okupatua hustu du, eta hasi dira eraikina eraisteko lanak. Hor bizi ziren hainbat lagun kalean geratu direla salatu dute. | Aurreikusita zegoen modura, Ertzaintzak Donostiako Añorga Txiki auzoko Fires lantegi okupatua hustu du, eraikinaren eraiste lanei bide emateko. Gauerdian hasitako operazioarekin, Polizia lantegi barruan zeuden lagunak identifikatuz eta kanporatuz joan da, 10:00ak aldera gunea hustutzat jo duten arte. Gune autogestionat... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203823/nafarroak-bertan-behera-utziko-ditu-neurri-murriztaileak-ostiralean.htm | Gizartea | Nafarroak bertan behera utziko ditu neurri murriztaileak ostiralean | Toki itxietan oraindik ere derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibiteren esanetan. Jakinarazi dute lehen arretako presentzialtasuna «guztiz» leheneratuko dela. | Nafarroak bertan behera utziko ditu neurri murriztaileak ostiralean. Toki itxietan oraindik ere derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibiteren esanetan. Jakinarazi dute lehen arretako presentzialtasuna «guztiz» leheneratuko dela. | Pandemiak Nafarroan hartutako bidea aski ona dela iritzita, izurriari kontra egiteko Nafarroako Gobernuak hartutako neurri gehienak bertan behera uztea erabaki du gobernuak. Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek egin du iragarpena: «Ostiraletik, Nafarroan ez da izanen murrizketarik». Txibitek azaldu du pandemi... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203824/hamalau-lagun-atxilotu-dituzte-gasteizen-pcr-negatiboen-agiri-faltsuak-ekoizteagatik.htm | Gizartea | Hamalau lagun atxilotu dituzte Gasteizen PCR negatiboen agiri faltsuak ekoizteagatik | Guardia Zibilaren arabera, agiriak saldu egiten zituzten, jendeak hegazkinak har zitzan. Joan den astean egin zituzten atxiloketak. | Hamalau lagun atxilotu dituzte Gasteizen PCR negatiboen agiri faltsuak ekoizteagatik. Guardia Zibilaren arabera, agiriak saldu egiten zituzten, jendeak hegazkinak har zitzan. Joan den astean egin zituzten atxiloketak. | PCR proban negatibo eman dutela baieztatzen duten agiri faltsuak ekoiztea, erabiltzea eta saltzea. Hori egozten die Guardia Zibilak joan den astean atxilotu zituen Gasteizko hamalau bizilaguni. Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, bi miaketa ere egin zituzten, eta ha... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203825/armada-gasolindegietara-erregaia-garraiatzeko-pronto.htm | Mundua | Armada, gasolindegietara erregaia garraiatzeko pronto | Garraiolari gabezia dela eta, erregairik gabe dira Erresuma Batuko hainbat gasolindegitan. Hornidura falta beste sektore batzuetan ere jasaten ari dira azkeneko hilabeteotan. Garraiolariek ohartarazi dute gobernuak egoerari aurre egiteko hartutako neurriak ez direla nahikoa. | Armada, gasolindegietara erregaia garraiatzeko pronto. Garraiolari gabezia dela eta, erregairik gabe dira Erresuma Batuko hainbat gasolindegitan. Hornidura falta beste sektore batzuetan ere jasaten ari dira azkeneko hilabeteotan. Garraiolariek ohartarazi dute gobernuak egoerari aurre egiteko hartutako neurriak ez direl... | BP British Petroleum multinazionalak iragarri zuen, joan den ostegunean, Erresuma Batuko gasolindegi batzuk behin-behinean ixtera behartuta zegoela, gasolindegi horiek erregairik gabe geratu zirelako, eta ezin zutelako erregairik garraiatu. Iragarpen horren ondoren, eta pentsatuz berandu baino lehen erregairik gabe ger... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203826/jaurlaritzak-baimendu-eginen-du-pazienteak-lagunduta-sartzea-osasun-zentroetara.htm | Gizartea | Jaurlaritzak baimendu eginen du pazienteak lagunduta sartzea osasun zentroetara | Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du hainbat moldaketa eginen direla lehen arretako osasun zentroetako araudietan. Besteak beste, ordutegi batzuk zehaztuko dira COVID-19aren sintomak dituzten eriak ordu horietan azal daitezen. | Jaurlaritzak baimendu eginen du pazienteak lagunduta sartzea osasun zentroetara. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du hainbat moldaketa eginen direla lehen arretako osasun zentroetako araudietan. Besteak beste, ordutegi batzuk zehaztuko dira COVID-19aren sintomak dituzten eriak ordu horietan azal daitezen. | Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik «trantsizio» hitza erabili zuen orain bi aste pandemiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hartua zuen bidea deskribatzeko, izurritearen bilakaera onbidean zela iritzita. Orain, eboluzioa «egonkortze fase batean» dela adierazi du Sagarduik, eta, hain zuzen, jakinarazi d... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203827/testen-13-izan-dira-positibo-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Testen %1,3 izan dira positibo Hego Euskal Herrian | Beste 125 kasu detektatu dituzte proba diagnostikoetan, eta hemezortzi lagun erietxeratu dituzte gaitzak jota. | Testen %1,3 izan dira positibo Hego Euskal Herrian. Beste 125 kasu detektatu dituzte proba diagnostikoetan, eta hemezortzi lagun erietxeratu dituzte gaitzak jota. | OME Osasunaren Mundu Erakundeak esana du izurria kontrolaturik izateko egun bakarrean egindako testen %5ek izan behar dutela, gehienez, positiboak. Hego Euskal Herrian, ehuneko hori langa horretatik beherakoa izaten ari da aspaldi honetan: atzo egindako proben %1,3k eman zuten positibo. Izan ere, 8.968 proba egin ziren... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203828/elizak-hamahiru-etxebizitza-utziko-dizkio-nafarroako-gobernuari-alokairu-publikorako.htm | Gizartea | Elizak hamahiru etxebizitza utziko dizkio Nafarroako Gobernuari alokairu publikorako | Hitzarmenean zehaztutako etxebizitza kopurua «urria» dela esan dute alderdi guztiek. Nafarroan, 2.518 ondasun erregistratu zituen elizak 1998 eta 2008 bitartean. | Elizak hamahiru etxebizitza utziko dizkio Nafarroako Gobernuari alokairu publikorako. Hitzarmenean zehaztutako etxebizitza kopurua «urria» dela esan dute alderdi guztiek. Nafarroan, 2.518 ondasun erregistratu zituen elizak 1998 eta 2008 bitartean. | Elizak Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren arabera, hamahiru etxe utziko dizkio Nasuvinsa elkarte publikoak alokairu programa publikoan erabiltzeko. Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin dute gaur, eta Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko kontseilariak hitzarmenaren nondik norakoak azaldu ditu. Alderdi ... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203829/normaltasun-kutsua-hartu-du-lau-eta-erdiko-txapelketak.htm | Kirola | Normaltasun kutsua hartu du Lau eta Erdiko Txapelketak | Ostiral honetan hasiko da lehia, Mallabian (Bizkaia), Elordiren eta Artolaren artekoarekin, eta azaroaren 14an jokatuko da finala, Bilbon. | Normaltasun kutsua hartu du Lau eta Erdiko Txapelketak. Ostiral honetan hasiko da lehia, Mallabian (Bizkaia), Elordiren eta Artolaren artekoarekin, eta azaroaren 14an jokatuko da finala, Bilbon. | Osasun egoerak hobera egin ahala, normaltasunera bueltatzen ari da kirol lehia. Iaz, koronabirusaren pandemiak lehenbizi eta Baiko enpresako pilotarien lan gatazkak ondoren, hankaz gora jarri zuten esku pilota profesionalaren egutegia. Ezohikoa izan zen erabat, eta hiru txapelketa nagusiei eragin zien bete-betean. Horr... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203830/estatus-politiko-berri-baten-beharra-azaleratu-du-olanok.htm | Politika | Estatus politiko berri baten beharra azaleratu du Olanok | Gipuzkoako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioa egin dute. Olanoren arabera, Espainiako Gobernuak ikuspegi zentralizatzailea erabili du pandemiaren eta Europako funtsen kudeaketan, eta horrek «areagotu» egin du estatus politiko berri baten beharra. | Estatus politiko berri baten beharra azaleratu du Olanok. Gipuzkoako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioa egin dute. Olanoren arabera, Espainiako Gobernuak ikuspegi zentralizatzailea erabili du pandemiaren eta Europako funtsen kudeaketan, eta horrek «areagotu» egin du estatus politiko berri baten beharra. | Gipuzkoako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioa egin dute gaur, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak estatus politiko berri baten beharra azaleratu du. Haren arabera, Espainiako Gobernuak ikuspegi zentralizatzailea erabili du pandemiaren eta Europako funtsen kudeaketan, eta horrek «areagotu» egin du esta... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203831/eako-kritikoek-zentzugabetzat-jo-dute-zuzendaritzak-gorenera-jo-nahi-izatea.htm | Politika | EAko kritikoek «zentzugabetzat» jo dute zuzendaritzak Gorenera jo nahi izatea | Maiorga Ramirezen esanetan, auzitegiek onartu dute «defizit demokratikoa» egon zela 2019ko primarioetan, eta prozesua errepikatu beharko litzatekeela aldarrikatu du | EAko kritikoek «zentzugabetzat» jo dute zuzendaritzak Gorenera jo nahi izatea. Maiorga Ramirezen esanetan, auzitegiek onartu dute «defizit demokratikoa» egon zela 2019ko primarioetan, eta prozesua errepikatu beharko litzatekeela aldarrikatu du | Uztailean, Arabako Probintzia auzitegiak ebatzi zuen 2019ko primarioetan Maiorga Ramirez hautagaiaren eskubideak urratu zirela. Aurretik ere emana du bere iritzia, baina prentsaurrekoa egin du sektore kritikoko eledun Ramirezek, Donostiako Gros auzoko alkartetxean. Haren hitzetan, epai horrek agerian utzi du duela bi u... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203832/aragones-laquoestrategia-irabazle-bakarra-dago-espainia-negoziatzera-behartzearaquo.htm | Mundua | Aragones: «Estrategia irabazle bakarra dago: Espainia negoziatzera behartzea» | Puigdemonten atxiloketaren ondoren, Juntsek eta CUPek negoziazio mahaiaren kontrako kritikak areagotu dituzte. Azken horrek ebazpen bat aurkeztuko du legealdi honetan autodeterminazio erreferendum bat antolatzearen alde. | Aragones: «Estrategia irabazle bakarra dago: Espainia negoziatzera behartzea». Puigdemonten atxiloketaren ondoren, Juntsek eta CUPek negoziazio mahaiaren kontrako kritikak areagotu dituzte. Azken horrek ebazpen bat aurkeztuko du legealdi honetan autodeterminazio erreferendum bat antolatzearen alde. | Kataluniako alderdi independentistek oraindik ez dute adostu autodeterminazioa gauzatzeko bide orririk, eta indar horien arteko desadostasunak agerian geldituko dira, beste behin, gaur eta bihar Kataluniako Parlamentuan egingo den politika orokorreko eztabaidan. Prozesu independentistari segida emateko, zein norabideta... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203833/ibai-llanos-bilbotarra-laugarren-aldiz-zigortu-du-twitchek.htm | Bizigiro | Ibai Llanos bilbotarra laugarren aldiz zigortu du Twitchek | Streamer-ak ezingo du erabili bere kanala 24 orduz, zuzeneko batean zakil bat agertu zitzaiolako. Hainbat eduki sortzailek greba egin zuten irailaren 1ean plataformaren politiken aurka. | Ibai Llanos bilbotarra laugarren aldiz zigortu du Twitchek. Streamer-ak ezingo du erabili bere kanala 24 orduz, zuzeneko batean zakil bat agertu zitzaiolako. Hainbat eduki sortzailek greba egin zuten irailaren 1ean plataformaren politiken aurka. | Erabiltzaileek ezingo dute Ibai Llanosen Twitcheko kanalean sartu gaur. Bilboko streamer ospetsua zigortu egin du plataformak, jada laugarren aldiz. Oraingoan, arrazoia da irailaren 26an egindako zuzeneko batean zakil bat agertu izana, erakusten ari zen txio baten erantzunetan. @DjMaRiiO youtuberrak txio batean zabaldu... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203834/aurora-berde-eta-gorri-distiratsuak-lurraren-inguruan-astronauta-baten-argazki-ikusgarrian.htm | Bizigiro | Aurora berde eta gorri distiratsuak Lurraren inguruan, astronauta baten argazki ikusgarrian | Thomas Pesquet astronauta izan da aurora horien dizdira harrapatu duena. Kargaz beteriko eguzki partikula askotarikoek planetako magnetosferarekin talka egitean gertatzen da fenomeno hori. | Aurora berde eta gorri distiratsuak Lurraren inguruan, astronauta baten argazki ikusgarrian. Thomas Pesquet astronauta izan da aurora horien dizdira harrapatu duena. Kargaz beteriko eguzki partikula askotarikoek planetako magnetosferarekin talka egitean gertatzen da fenomeno hori. | Uhin berde eta gorri lausoak Lurra inguratzen. Une horixe harrapatu du Thomas Pesquet astronautaren gailuak: aurora berde eta gorri distiratsuak Lurra inguratzen eta espazioaren belztasun amaigabea dir-dir egiten. Europako Espazio Agentzian lan egiten du, eta planeta lurtarretik 402 kilometro ingurura erretratatu du.
... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203835/natura-ondarea-kontserbatzeko-legea-adostu-dute-jaurlaritzak-eta-eh-bilduk.htm | Politika | Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk | Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, «legearen aspektu asko hobetzea» lortu dute. Jaurlaritzak baztertu egin ditu Elkarrekin Podemos IUren proposamenak, eta koalizioak prentsaurrekoa eskainiko du bihar. | Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, «legearen aspektu asko hobetzea» lortu dute. Jaurlaritzak baztertu egin ditu Elkarrekin Podemos IUren proposamenak, eta koalizioak prentsaurrekoa eskainiko du bihar. | Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege berria adostu dute gaur. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, araudiak «berritze bat» behar zuen; izan ere, duela 27 urte onartu zen legea, eta, geroztik, ingurumen legedi osoa «asko» aldatu da. Gaineratu du egindako proposamenen %75 ona... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203836/azaroaren-11tik-13ra-eginen-dute-nazioarteko-iv-konferentzia-marxista-feminista.htm | Gizartea | Azaroaren 11tik 13ra eginen dute Nazioarteko IV. Konferentzia Marxista Feminista | Online izanen da, osoki. Donostian aurkeztu dituzte xehetasunak. | Azaroaren 11tik 13ra eginen dute Nazioarteko IV. Konferentzia Marxista Feminista. Online izanen da, osoki. Donostian aurkeztu dituzte xehetasunak. | Iaz egin behar zuten, baina bertan behera gelditu zen, koronabirusaren egoeraren ondorioz; eta aurten eginen dute azkenean Nazioarteko IV. Konferentzia Marxista Feminista. Euskal Herrian behar zuen, baina online eginen dute osoki. Antolatzaileen artean dira EHU Euskal Herriko Unibertsitatea eta Iratzar fundazioa, nazio... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203837/frantziako-konstituzioaren-berrikuspena-ezinbestekoa-dela-erran-du-eskolimek.htm | Gizartea | Frantziako konstituzioaren berrikuspena «ezinbestekoa» dela erran du Eskolimek | Hizkuntza gutxituetako murgiltze ereduetako ordezkariek agiri batean adierazi dute irailaren 15ean Frantziako Gobernuarekin egin zuten bilkura «giro lasai eta eraikikor» batean iragan zela, eta bakoitzarekiko «arretazko elkartrukaketarako» modua egin zuela. «Lurraldeetako hizkuntzei buruzko kontsulta erakunde iraunkor ... | Frantziako konstituzioaren berrikuspena «ezinbestekoa» dela erran du Eskolimek. Hizkuntza gutxituetako murgiltze ereduetako ordezkariek agiri batean adierazi dute irailaren 15ean Frantziako Gobernuarekin egin zuten bilkura «giro lasai eta eraikikor» batean iragan zela, eta bakoitzarekiko «arretazko elkartrukaketarako» ... | Heldu den udaberrian iragatekoak diren Frantziako presidentetzarako hauteskundeak aitzin hizkuntza gutxituen gaia itxitzat eman nahiko luke Frantziako Gobernuak, hauteskunde kanpainan arazo bilakatu ez dadin. Joan den ekainean Frantziako Konstituzio Auzitegiak hizkuntza gutxituen legearen kontra hartutako erabakiak hau... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203838/netflixek-bere-telesailetan-eta-filmetan-gehien-ikusien-rankinga-argitaratu-du.htm | Bizigiro | Netflixek bere telesailetan eta filmetan gehien ikusien rankinga argitaratu du | Bridgerton telesailaren aurreneko denboraldiak du lehenbiziko postua. Aurki alda liteke sailkapena, ordea; korearren Squid Game telesailak ken liezaioke zerrendaburutza. Filmei dagokienez, Bird Box da gehien ikusia. | Netflixek bere telesailetan eta filmetan gehien ikusien rankinga argitaratu du. Bridgerton telesailaren aurreneko denboraldiak du lehenbiziko postua. Aurki alda liteke sailkapena, ordea; korearren Squid Game telesailak ken liezaioke zerrendaburutza. Filmei dagokienez, Bird Box da gehien ikusia. | Netflix plataformak konferentzia bat izan zuen atzo Beverly Hillsen (Amerikako Estatu Batuak), eta ordura arte ezkutuan gordea zuten datu bat atera zuten argitara: Zein dira Netflixen filmetan eta telesailetan gehien ikusiak? Telesail edo film bakoitza kaleratu ondoko lehenbiziko 28 egunak hartu dituzte aintzat kalkulu... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203839/milaka-langilek-ikastaroak-beharko-dituzte-aldi-baterako-espediente-berezietan-segitzeko.htm | Ekonomia | Milaka langilek ikastaroak beharko dituzte aldi baterako espediente berezietan segitzeko | Enpresek formakuntza ikastaroak eman beharko dituzte beren langileen kotizazioen deskontuei eusteko. 12.500 behargin gelditzen dira pandemiari lotutako aldi baterako erregulazio espedienteetan. | Milaka langilek ikastaroak beharko dituzte aldi baterako espediente berezietan segitzeko. Enpresek formakuntza ikastaroak eman beharko dituzte beren langileen kotizazioen deskontuei eusteko. 12.500 behargin gelditzen dira pandemiari lotutako aldi baterako erregulazio espedienteetan. | Pandemiari lotutako aldi baterako erregulazio berezien luzapena egintzat jotzen zen, eta eragile sozialek akordioa lortu dute Espainiako Gobernuarekin. Badira berritasun batzuk, ordea, Hego Euskal Herrian azken urte eta erdian milaka enplegu salbatu dituen tresnaren inguruan.
Hasteko, uste baino adostasun handiagoarek... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203840/yannick-jadot-izango-da-frantziako-ekologisten-presidentegaia.htm | Mundua | Yannick Jadot izango da Frantziako ekologisten presidentegaia | Eurodiputatua alde txikiaz gailendu zaio primarioetan Sandrine Rousseau ekonomialariari, botoen %51 bilduta. | Yannick Jadot izango da Frantziako ekologisten presidentegaia. Eurodiputatua alde txikiaz gailendu zaio primarioetan Sandrine Rousseau ekonomialariari, botoen %51 bilduta. | Frantzian datorren urtean egitekoak diren presidentetzarako bozetarako, ekologistek «moderazioa» eta «batasunaren eta gobernuko ekologia» aukeratu dute. Hori izan baita Yannick Jadot eurodiputatuak primarioetan defendatu duen mezua, eta alde txikiaz berriz ere garaipena lortzeko modua eman diona, Sandrine Rousseau ekon... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203841/brent-upelak-80-dolarreko-muga-hautsi-du.htm | Ekonomia | Brent upelak 80 dolarreko muga hautsi du | Azken urtean ia biderkatu egin da prezioa, eskaria eskaintza baino gehiago handitzen ari delako. | Brent upelak 80 dolarreko muga hautsi du. Azken urtean ia biderkatu egin da prezioa, eskaria eskaintza baino gehiago handitzen ari delako. | Energiaren garestitzearen inguruko kezkak zabaldu egin dira, petrolioa batu baitzaie gasaren eta argindarraren prezio igoerari. Aste batzuk daramatza goranzko bidean petrolioak, baina aste honetara arte ez du Brent upelak 80 dolarreko marka hautsi, lehen aldiz azken hiru urteetan. Edonola ere, egunak aurrera egin ahala... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203842/jaurlaritzak-ezohiko-beste-inbertsio-plan-bat-onartu-du-250-milioi-eurokoa.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak «ezohiko» beste inbertsio plan bat onartu du: 250 milioi eurokoa | 101 milioi digitalizazioa bultzatzeko dira, 41 epaitegiak berritzeko eta 26 Alokabidek etxeak eros ditzan. Aurrekontuetatik kanpo onarturiko sorta bat da. | Jaurlaritzak «ezohiko» beste inbertsio plan bat onartu du: 250 milioi eurokoa. 101 milioi digitalizazioa bultzatzeko dira, 41 epaitegiak berritzeko eta 26 Alokabidek etxeak eros ditzan. Aurrekontuetatik kanpo onarturiko sorta bat da. | Eusko Jaurlaritzak estalkia kendu dio berriz itsulapikoari, eta beste 250 milioi euro atera ditu inbertsioak egiteko. Aurrekontuetan agertzen ez zen diru sorta bat da, eta hiru arlotako azpiegituretarako erabiliko du: gizarte mailakoak —epaitegiak, etxebizitzak...—, ekonomikoak eta energetikoak. Jaurlaritzak berehalako... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203843/hendaiako-atxikitze-zentroa-ez-ixtea-erabaki-du-paueko-administrazio-auzitegiak.htm | Gizartea | Hendaiako atxikitze zentroa ez ixtea erabaki du Paueko Administrazio Auzitegiak | Atzerritarren Defentsarako Abokatuen Kolektiboak ezarri zuen helegitea, Lapurdiko atxikitze zentroak segurtasun neurriak betetzen ez dituela kontsideratuta. Estatu Kontseilura joko dutela iragarri dute. | Hendaiako atxikitze zentroa ez ixtea erabaki du Paueko Administrazio Auzitegiak. Atzerritarren Defentsarako Abokatuen Kolektiboak ezarri zuen helegitea, Lapurdiko atxikitze zentroak segurtasun neurriak betetzen ez dituela kontsideratuta. Estatu Kontseilura joko dutela iragarri dute. | Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa ez dute itxiko. Hala erabaki du asteartean Paueko (Okzitania) Administrazio Auzitegiak. Bezperan iragan zen auzi saioa, Atzerritarren Defentsarako Abokatuen Kolektiboak jarritako eskaeraren harira. Abokatuek argudiatu zuten Hendaiako atxikitze zentroak segurtasun neurriak ez dituel... |
2021-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/203844/pfizerrek-lehen-urratsak-egin-ditu-aebetan-umeen-txertoa-baimentzeko.htm | Gizartea | Pfizerrek lehen urratsak egin ditu AEBetan umeen txertoa baimentzeko | Txertoaren gaineko hastapeneko datuak aurkeztu dizkio administrazioari, eta datozen asteetan txertoa jartzen hasteko baimena eskatzekoa da. | Pfizerrek lehen urratsak egin ditu AEBetan umeen txertoa baimentzeko. Txertoaren gaineko hastapeneko datuak aurkeztu dizkio administrazioari, eta datozen asteetan txertoa jartzen hasteko baimena eskatzekoa da. | Pfizer eta BioNTech konpainiek adierazi dute umeentzat garatu duten txertoaren gaineko lehen datuak aurkeztu dituztela oraingoz, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Botiken Administrazioak azter ditzan. Argudiatu dute datu horietan ikus daitekeela txerto horrek haurrei COVID-19aren aurkako erantzun immunita... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203866/la-palmako-sumendiko-laba-delta-bat-osatzen-hasi-da-itsaslabarrean.htm | Mundua | La Palmako sumendiko laba delta bat osatzen hasi da itsaslabarrean | Laba osatzen ari den piramidea 50 metro garai da jada. Inguruko herritarrei konfinatzeko eskatu diete, badaezpada ere, eta gutxienez hiru kilometro eta erdira urrutiratzeko bestela; itsasoan, bi milia nautikoko segurtasun distantzia markatu dute. | La Palmako sumendiko laba delta bat osatzen hasi da itsaslabarrean. Laba osatzen ari den piramidea 50 metro garai da jada. Inguruko herritarrei konfinatzeko eskatu diete, badaezpada ere, eta gutxienez hiru kilometro eta erdira urrutiratzeko bestela; itsasoan, bi milia nautikoko segurtasun distantzia markatu dute. | La Palmako sumendia lehertu eta ia hamar egunera iritsi da laba itsasoko uretara, bart gauerdian, Kanaria uharteetan (Espainia). Ehun metro inguruko itsaslabar batetik erori da itsasora, Tazacorte herritik gertu. Hasieran ke adar beltz bat eragin du horrek, eta goizean delta bat sortzen hasi da, jada 50 metro garai den... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203867/sagarduik-dio-kirol-zelaien-edukiera-ez-dela-100era-handituko-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Sagarduik dio kirol zelaien edukiera ez dela %100era handituko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, Jaurlaritzak bizkarra emanen dio Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak ebatzitakoari. Kontseiluak %100era handitu du edukiera toki irekietarako, eta %80ra estadio itxietarako. Urkulluk datorren astearterako deitu du Labi batzordera. | Sagarduik dio kirol zelaien edukiera ez dela %100era handituko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, Jaurlaritzak bizkarra emanen dio Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak ebatzitakoari. Kontseiluak %100era handitu du edukiera toki irekietarako, eta %80ra estadio itxietarako. Urku... | Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak jakinarazi duenez, ostiralean bertan behera geldituko dira toki irekietan diren kirol zelaietan eta bestelako azpiegituretan orain arte edukiera baldintzatu duten mugak. Hala, ordutik aurrera edukiera osoa erabiltzen ahalko da Hego Euskal Herriko zelaietan, futbol estad... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203868/fumio-kishidak-irabazi-ditu-ldpko-primarioak-eta-japoniako-lehen-ministroa-izango-da.htm | Mundua | Fumio Kishidak irabazi ditu LDPko primarioak, eta Japoniako lehen ministroa izango da | 2012 eta 2017 artean Atzerri ministroa izandakoa izango da gobernuan dagoen alderdiaren hautagaia aste batzuk barru egitekoak diren hauteskunde orokorretan | Fumio Kishidak irabazi ditu LDPko primarioak, eta Japoniako lehen ministroa izango da. 2012 eta 2017 artean Atzerri ministroa izandakoa izango da gobernuan dagoen alderdiaren hautagaia aste batzuk barru egitekoak diren hauteskunde orokorretan | Fumio Kishidak irabazi ditu LDP Alderdi Liberal Demokratikoaren primarioak, eta Japoniako lehen ministroa izango da, horrenbestez. 2012 eta 2017 artean Atzerri ministro izandakoa izango da, gainera, gobernuan dagoen alderdiaren hautagaia aste batzuk barru egitekoak diren Japoniako hauteskunde orokorretan. Yoshide Suga ... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203870/tubacexeko-zuzendaritza-eta-sindikatuak-bihar-bilduko-dira-akordio-baten-aurrekoa-lotzeko.htm | Ekonomia | Tubacexeko zuzendaritza eta sindikatuak bihar bilduko dira, akordio baten aurrekoa lotzeko | Otsailean hasitako greba amaitzeko bidean dago, enpresak langileen azken eskaintza bati oniritzia eman diolako. | Tubacexeko zuzendaritza eta sindikatuak bihar bilduko dira, akordio baten aurrekoa lotzeko. Otsailean hasitako greba amaitzeko bidean dago, enpresak langileen azken eskaintza bati oniritzia eman diolako. | Tubacexeko langileen greba luzearen amaiera ordu gutxiko kontua izango da; urrats bakar bat falta da enpresako zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko akordioaren aurrekoa lortzeko. Izan ere, langile batzordeak proposamen bat egin dio beren borondatez kaleratzea onartu zuten 22 langileen etorkizunari buruz, eta zuzendar... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203871/araban-egin-asmo-zituzten-lau-parke-eolikoetatik-bi-geratu-egin-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Araban egin asmo zituzten lau parke eolikoetatik bi geratu egin ditu Jaurlaritzak | Ingurumenean kalteak eragin ditzaketela argudiatu du Arkamon eta Iturrietan egin nahi zuten proiektua geratzeko. Aitzitik, Labrazako eta Azazetako proiektuen tramiteekin aurrera egiteko baimena eman dio Aixeindar sozietateari, zeina Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen duten. | Araban egin asmo zituzten lau parke eolikoetatik bi geratu egin ditu Jaurlaritzak. Ingurumenean kalteak eragin ditzaketela argudiatu du Arkamon eta Iturrietan egin nahi zuten proiektua geratzeko. Aitzitik, Labrazako eta Azazetako proiektuen tramiteekin aurrera egiteko baimena eman dio Aixeindar sozietateari, zeina Iber... | Arkamoko eta Iturrietako (Araba) parke eolikoek ez dute aurrera egingo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimena ukatu baitie ingurumen baldintzak aztertu ondoren. Labrazako eta Azazetako (Araba) proiektuen tramiteekin, ordea, aurrera egiteko baimena eman dio Aixeindar sozietateari. Iberdrolak eta Energiaren Euskal... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203872/josetxo-zaldua-kazetaria-zendu-da.htm | Politika | Josetxo Zaldua kazetaria zendu da | Elizondon sortu zen, baina Ipar Euskal Herrira errefuxiatu zen gero, ETAko kide izatea leporatu zioetenean. 1980ko hamarkadan Mexikora joan zen, eta La Jornada egunkarian aritu zen han, kazetari eta edizio arduradun. | Josetxo Zaldua kazetaria zendu da. Elizondon sortu zen, baina Ipar Euskal Herrira errefuxiatu zen gero, ETAko kide izatea leporatu zioetenean. 1980ko hamarkadan Mexikora joan zen, eta La Jornada egunkarian aritu zen han, kazetari eta edizio arduradun. | Egin egunkarian egin zituen lehen urratsak, argazkilari gisa, baina Ipar Euskal Herrira joan behar izan zuen segidan, 1978an, ETAko kidea izateaz akusatuta. 1980 bukaeran iritsi zen Mexikora, eta han kazetari eta edizio arduradun aritu da hainbat urtez, La Jornada egunkarian. Josetxo Zaldua kazetaria atzo zendu zen (El... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203873/inflazioa-4-ingurura-igotzea-espero-da-energiak-bultzatuta.htm | Ekonomia | Inflazioa %4 ingurura igotzea espero da, energiak bultzatuta | Hego Euskal Herrian, KPIa %3,3koa zen abuztuan, baina argindarraren, gasaren eta petrolioaren garestitzeak %4 inguruan utziko duela aurreikus daiteke Espainiako indizeari begira | Inflazioa %4 ingurura igotzea espero da, energiak bultzatuta. Hego Euskal Herrian, KPIa %3,3koa zen abuztuan, baina argindarraren, gasaren eta petrolioaren garestitzeak %4 inguruan utziko duela aurreikus daiteke Espainiako indizeari begira | Espainiako INEk Hego Euskal Herriko inflazioaren datua emango du luze gabe, eta oso litekeena da Atzeraldi Handiaren lehen urteetara jo behar izatea jakinaraziko duen KPIaren erreferentziak aurkitzeko. Izan ere, bizitzaren garestitzea gora eta gora doa pandemiaren osteko susperraldiak hauspotuta, eta dagoeneko %3,3 da ... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203874/espainiako-gobernuak-beste-bi-batxilergo-mota-sortzea-proposatu-du.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak beste bi batxilergo mota sortzea proposatu du | Irakasgaien diseinu berria egin du Espainiako Gobernuak. Ikasleek bost batxilergo mota izango dituzte aukeran: zientziak eta teknologia; giza eta gizarte zientziak; artea musikaren eta arte eszenikoen adarrarekin; artea arte plastikoen, irudiaren eta diseinuaren adarrarekin; eta batxilergo orokorra. Aldaketek eragina i... | Espainiako Gobernuak beste bi batxilergo mota sortzea proposatu du. Irakasgaien diseinu berria egin du Espainiako Gobernuak. Ikasleek bost batxilergo mota izango dituzte aukeran: zientziak eta teknologia; giza eta gizarte zientziak; artea musikaren eta arte eszenikoen adarrarekin; artea arte plastikoen, irudiaren eta d... | LOMLOE garatu nahian, irakasgaien diseinu berria egin du Espainiako Gobernuak. Behin-behineko dokumentuan hainbat aldaketa egin dituzte, batez ere Batxilergoan eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Gaur bilduko da Hezkuntza Batzorde Orokorra, eta autonomia erkidegoetako ordezkariei bertan jakinaraziko diete antola... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203875/psikologo-kontsultak-ordaintzen-hasiko-da-gizarte-segurantza-iparraldean.htm | Gizartea | Psikologo kontsultak ordaintzen hasiko da Gizarte Segurantza Iparraldean | Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du 3 urtetik aurrerako herritarrentzat aplikatuko dutela neurria. | Psikologo kontsultak ordaintzen hasiko da Gizarte Segurantza Iparraldean. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du 3 urtetik aurrerako herritarrentzat aplikatuko dutela neurria. | Buruko osasunaren eta psikiatriaren jardunaldiak atzo amaitu zituen Frantziako Gobernuak. Frantziako presidente Emmanuel Macronek iragarri zuen Gizarte Segurantzak bere gain hartuko dituela psikologo kontsulten ordainketak. Halere, medikuaren aginduz joaten direnei bakarrik aplikatuko zaie neurria, 3 urtetik aurrera. G... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203876/ebren-eta-marokoren-arteko-arrantza-eta-nekazaritza-akordioak-baliogabetu-dituzte.htm | Mundua | EBren eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza akordioak baliogabetu dituzte | Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak arrazoia eman dio Fronte Polisarioari, itunek ez zutelako Mendebaldeko Sahararen oniritzirik. Hori bai, adostasunek behin-behinean jarraituko dute indarrean, talde komunitarioaren «atzerriko jarduna mantentzeko». | EBren eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza akordioak baliogabetu dituzte. Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak arrazoia eman dio Fronte Polisarioari, itunek ez zutelako Mendebaldeko Sahararen oniritzirik. Hori bai, adostasunek behin-behinean jarraituko dute indarrean, talde komunitarioaren «atzerriko jarduna... | EB Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak talde komunitarioaren eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza akordioak baliogabetzea erabaki du, bi aldeek Mendebaldeko Saharako herritarren onespenik gabe onartu zituztelako itun horiek. Fronte Polisarioak aurkezturiko helegiteei emandako erantzuna da, erakundeak argudi... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203877/manny-pacquiaok-boxeoa-utzi-du-eta-presidentetzarako-hautagai-izango-da.htm | Mundua | Manny Pacquiaok boxeoa utzi du, eta presidentetzarako hautagai izango da | Zortzi kategoriatan munduko hamabi garaikur eskuratu dituen boxeolari bakarra da filipinarra. Duela hamar egun aurkeztu zuen 2022ko hauteskundeetarako bere hautagaitza. | Manny Pacquiaok boxeoa utzi du, eta presidentetzarako hautagai izango da. Zortzi kategoriatan munduko hamabi garaikur eskuratu dituen boxeolari bakarra da filipinarra. Duela hamar egun aurkeztu zuen 2022ko hauteskundeetarako bere hautagaitza. | Boxeoaren munduan mito bat da Manny Pacquiao, baina ez du gehiago borrokatuko. Ez, behintzat, ringaren gainean. Hurrengo lehia hauteslekuetan jokatuko du 42 urteko boxeolari ohiak, 2022ko Filipinetako presidentetzarako bozetan. Duela hamar egun iragarri zuen haietara aurkeztuko zela, eta gaur, berriz, boxeoa utziko due... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203878/aburto-gupidarik-gabe-jarriko-ditugu-isunak.htm | Gizartea | Aburto: «Gupidarik gabe jarriko ditugu isunak» | Azkenaldian Bilbon izan diren kale zurrutak kritikatu ditu hiriko alkate Juan Mari Aburtok, eta iragarri du kontrol poliziala indartu eginen dutela. | Aburto: «Gupidarik gabe jarriko ditugu isunak». Azkenaldian Bilbon izan diren kale zurrutak kritikatu ditu hiriko alkate Juan Mari Aburtok, eta iragarri du kontrol poliziala indartu eginen dutela. | Kale zurrutak izatea eragozteko neurriak zorroztu eginen dituztela jakinarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur, kazetariei egindako adierazpen batzuetan. Udalak gogor eginen du indar horretarako, azaldu duenez. Zehaztu du azken urteetan aski handitu dutela Bilbon lanean ari diren udaltzainen kopurua, lehenago ... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203879/elak-salatu-du-donostiako-txara-i-egoitzan-14-orduz-jan-barik-eduki-izan-dituztela-erabiltzaileak.htm | Gizartea | ELAk salatu du Donostiako Txara I egoitzan 14 orduz jan barik eduki izan dituztela erabiltzaileak | Sindikatuak Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuaren dimisioa eskatu du | ELAk salatu du Donostiako Txara I egoitzan 14 orduz jan barik eduki izan dituztela erabiltzaileak. Sindikatuak Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuaren dimisioa eskatu du | ELAren salaketa baten harira egindako ikuskapen batek ekarri du argitara Donostiako Txara I zahar etxeak ez dituela langileen ratioak betetzen. Sindikatuak ohar bidez adierazi du egoitzak kudeatzen dituzten enpresa pribatuek «ahaztu» egiten dutela pertsonekin egiten dutela lan, eta «ez torlojuak egiten». Hamalau ordu j... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203880/movistarrek-alex-aranburu-fitxatu-du.htm | Kirola | Movistarrek Alex Aranburu fitxatu du | Azken bi urteetan Astanan ibili den txirrindulariak hiru urterako kontratua sinatu du. | Movistarrek Alex Aranburu fitxatu du. Azken bi urteetan Astanan ibili den txirrindulariak hiru urterako kontratua sinatu du. | «Oso pozik nago datozen hiru urteetan etxeko taldean jardungo dudala iragartzeaz». Hala jakinarazi du Alex Aranburu txirrindulariak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1995), hain zuzen, Astana taldea utzi eta hurrengo hiru urteetan Movistarrekin korrituko duela; 2024ra arteko kontratua sinatu du. Aurretik Muriasen (2016) eta Caj... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203881/ondarroako-arrantzale-bat-hil-da-lan-istripu-batean.htm | Ekonomia | Ondarroako arrantzale bat hil da lan istripu batean | Itsas zabalean izan da istripua. Gaztea porturatu egin dute, baina ezin izan dute ezer egin. Aurten hildako 49. behargina da. | Ondarroako arrantzale bat hil da lan istripu batean. Itsas zabalean izan da istripua. Gaztea porturatu egin dute, baina ezin izan dute ezer egin. Aurten hildako 49. behargina da. | Abdoulaye Diome Ondarroako Kaxarra itsasontziko marinela hil da asteazken honetan, 11: 45ak aldera. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 49 pertsona hil dira aurten lan istripuz. Ezbeharra itsas zabalean gertatu da. Antza denez, 27 urteko gazteak polea handi baten kolpea hartu du sabelean. Istripua izan eta berehala zerbi... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203882/bederatzi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Bederatzi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Andoni Goikoetxea eta Joanes Larretxea Martutenera ekarriko dituzte; Ibai Beobide, Jon Crespo eta Joseba Borde, Basaurira; Unai Bilbao eta Alaitz Aramendi, Zaballara; eta Igor Portu eta Jesus Maria Gomez Ezkerro, Iruñera. Gomez eta Crespo, gainera, hirugarren graduan jarriko dituzte. | Bederatzi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Andoni Goikoetxea eta Joanes Larretxea Martutenera ekarriko dituzte; Ibai Beobide, Jon Crespo eta Joseba Borde, Basaurira; Unai Bilbao eta Alaitz Aramendi, Zaballara; eta Igor Portu eta Jesus Maria Gomez Ezkerro, Iruñera. Gomez eta Crespo, gainera, hirugarren graduan j... | Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dutenez, bederatzi euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herrira: bi Martutenera (Donostia), hiru Basaurira (Bizkaia), bi Zaballara (Araba) eta bertze bi Iruñera. Bi euskal presori, gainera, hirugarren gradua emanen diete.
Martutenera ekarriko dituztenak Andoni Goikoetxea eta Joan... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203883/garbine-aranburu-egin-dezagun-euskal-herrian-madrilen-posible-ez-dena.htm | Ekonomia | Garbiñe Aranburu: "Egin dezagun Euskal Herrian Madrilen posible ez dena" | LAB sindikatuak manifestazioa egin du gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren eta Iberdrola Dorrearen artean. | Garbiñe Aranburu: "Egin dezagun Euskal Herrian Madrilen posible ez dena". LAB sindikatuak manifestazioa egin du gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren eta Iberdrola Dorrearen artean. | LAB sindikatuak, bere Programa Sozioekonomikoaren aurkezpenean ondoren, manifestazioa egin du gaur, Bilbon, enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren eta Iberdrola Dorrearen artean egin du martxa sindikatu abertzaleak, eta amaiera ekitaldian Garbiñe Aranburu idazkari n... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203884/victor-jararen-hilobia-apurtu-dute-haren-jaiotzaren-urteurrenean.htm | Mundua | Victor Jararen hilobia apurtu dute, haren jaiotzaren urteurrenean | Victor Jara fundazioak eraso faxista bat izan dela salatu du. Kantariaren izena jarri zioten atzo Santiago erdialdeko etorbide bati. | Victor Jararen hilobia apurtu dute, haren jaiotzaren urteurrenean. Victor Jara fundazioak eraso faxista bat izan dela salatu du. Kantariaren izena jarri zioten atzo Santiago erdialdeko etorbide bati. | Ezezagun batzuek Victor Jara kantari txiletarraren hilobia apurtu dute bart, Santiagon. 89 urte bete ziren atzo, hain zuzen, Jara jaio zela. Kantariaren izena daraman fundazioak sare sozialetan eman du erasoaren berri. Hilobi gaineko harlauzan zulo bat ikus daiteke. «Ez da kasualitatea horrelako eraso bat artistaren ja... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203885/juntsek-laquokonfrontazioaraquo-eskatu-dio-aragonesi-cupek-beste-erreferendum-bat.htm | Mundua | Juntsek «konfrontazioa» eskatu dio Aragonesi; CUPek, beste erreferendum bat | ERCk negoziazio mahaiaren aldeko apustuari eustea kritikatu dute bi alderdiek. Haien esanetan, Madrilek erakutsi du ez duela borondaterik gatazka politikoa gainditzeko. | Juntsek «konfrontazioa» eskatu dio Aragonesi; CUPek, beste erreferendum bat. ERCk negoziazio mahaiaren aldeko apustuari eustea kritikatu dute bi alderdiek. Haien esanetan, Madrilek erakutsi du ez duela borondaterik gatazka politikoa gainditzeko. | «Jarri data bat erreferendumari, presidente», mintzatu zaio gaur Carles Riera CUPeko diputatua Pere Aragones Kataluniako presidenteari, herrialdearen politika orokorreko eztabaidan. Antikapitalistek ziurtzat dute Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko negoziazio mahaiak ez duela uztarik emango, eta bigarren errefe... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203886/hego-euskal-herrian-35-lagun-hil-dira-koronabirusarekin-astebetean.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 35 lagun hil dira koronabirusarekin astebetean | 9.231 probetatik 112k eman dute positibo Hegoaldean; hala, positibo tasa %1,2koa da. | Hego Euskal Herrian 35 lagun hil dira koronabirusarekin astebetean. 9.231 probetatik 112k eman dute positibo Hegoaldean; hala, positibo tasa %1,2koa da. | Egoera epidemiologikoa egonkortzen ari da, datuek erakusten dutenez. Atzo, 112 kasu positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, egindako 9.231 probetatik. Hala, positibo tasa %1,2koa da. Lurraldez lurraldeko egoerari begiratuz gero, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 43 izan baitira. Gipuzkoan 32 atzeman di... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203887/etbko-zuzendaritzak-ez-zekien-kazetari-bat-guardia-zibilaren-txalekoarekin-agertuko-zela-albistegian.htm | Bizigiro | ETBko zuzendaritzak ez zekien kazetari bat Guardia Zibilaren txalekoarekin agertuko zela albistegian | Uztailean sare bat itsas hondotik jasotzeko operazioa egin zuten hainbat erakundek Pasaian, eta ETBko kazetariek Guardia Zibilaren ontzi batetik eman zuten horren berri. | ETBko zuzendaritzak ez zekien kazetari bat Guardia Zibilaren txalekoarekin agertuko zela albistegian. Uztailean sare bat itsas hondotik jasotzeko operazioa egin zuten hainbat erakundek Pasaian, eta ETBko kazetariek Guardia Zibilaren ontzi batetik eman zuten horren berri. | ETBk ez du Guardia Zibilarekin «lankidetza orokorrik», eta zuzendaritzak ez zuen jakin kazetari bat erakunde horren ontzi batera igoko zenik pantailan ikusi arte. Horrela erantzun dio gaur Andoni Aldekoa EITBko zuzendari orokorrak Eusko Legebiltzarretik eginiko galderari.
Gertaera uztailaren 27an jazo zen. Pasaiako it... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203888/sortuk-herrigaia-txostena-aurkeztu-die-militanteei.htm | Politika | Sortuk 'Herrigaia' txostena aurkeztu die militanteei | «Ariketa kolektibo erraldoi baten emaitza» da Nazio Kontseiluak kongresu prozesurako aurkezturiko txostena, Sorturen hitzetan. 7.900 lagunek baino gehiagok eman dute izena eztabaidarako,eta datozen asteetan 140tik gora auzo eta herritan eginen dituzten batzarretan arituko dira. | Sortuk 'Herrigaia' txostena aurkeztu die militanteei. «Ariketa kolektibo erraldoi baten emaitza» da Nazio Kontseiluak kongresu prozesurako aurkezturiko txostena, Sorturen hitzetan. 7.900 lagunek baino gehiagok eman dute izena eztabaidarako,eta datozen asteetan 140tik gora auzo eta herritan eginen dituzten batzarretan a... | «Ariketa kolektibo erraldoi baten emaitza» den txostena aurkeztu dio gaur Sorturen Nazio Kontseiluak militantziari: Herrigaia. Eta, horrekin, hasiera ofiziala eman diote hainbat hilabete iraun duen kongresu prozesuari. Abian eta Zohardia txostenen ondotik ailegatu da Herrigaia, baina ez da oraindik behin betiko dokumen... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203889/abiatu-da-euskal-presoen-eskubideen-aldeko-nafarroako-martxa.htm | Politika | Abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko Nafarroako martxa | Lesakan eman diote hasiera, eta urriaren 2an bukatuko dute, Berriozarren. 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, euskal presoak «etxean izateraino». | Abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko Nafarroako martxa. Lesakan eman diote hasiera, eta urriaren 2an bukatuko dute, Berriozarren. 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, euskal presoak «etxean izateraino». | Abiatu da lau egunez Nafarroa zeharkatuko duen euskal presoen eskubideen aldeko martxa. Lesakan eman diote abiapuntua, ekitaldi batekin, eta, Nafarroa osoa zeharkatu ondoren, Berriozarren emanen diote akabera, larunbatean.
Guztira 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, eta Nafar... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203890/iberdrolak-bezero-handiei-argindarra-garestituko-die-madrilen-neurriengatik.htm | Ekonomia | Iberdrolak bezero handiei argindarra garestituko die, Madrilen neurriengatik | Kontratuak berriz negoziatu edo bertan behera utzi, aukera hori eman die epe luzeko kontratuak dituzten bezeroei. Horrez gain, Iberdrolak gelditu egin ditu abian zituen berriztagarrien lizitazioak. | Iberdrolak bezero handiei argindarra garestituko die, Madrilen neurriengatik. Kontratuak berriz negoziatu edo bertan behera utzi, aukera hori eman die epe luzeko kontratuak dituzten bezeroei. Horrez gain, Iberdrolak gelditu egin ditu abian zituen berriztagarrien lizitazioak. | Argindarraren handizkako prezioak errekorretan, elektrizitate merkaturatzaile nagusiek erabaki dute ez dietela eutsiko bezero handiekin zituzten epe luzeko kontratuei. Kontratuok berriz negoziatu edo bertan behera utzi, bere bezero handiei ez die beste aukerarik eman, esaterako, Iberdrolak. Haien artean, milaka lantegi... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203891/australiak-daintreeko-oihana-itzuli-die-aborigenei.htm | Mundua | Australiak Daintreeko oihana itzuli die aborigenei | Akordioaren arabera, aborigenek Queenslandeko agintariekin batera gobernatuko dute 160.108 hektareako natur parkea, baina jatorrizko biztanleek esan dute euren azken helburua dela eurek bakarrik kudeatzea. | Australiak Daintreeko oihana itzuli die aborigenei. Akordioaren arabera, aborigenek Queenslandeko agintariekin batera gobernatuko dute 160.108 hektareako natur parkea, baina jatorrizko biztanleek esan dute euren azken helburua dela eurek bakarrik kudeatzea. | Gaur Bloomfielden eginiko zeremonia batean, Australiako agintariek Ekialdeko Kuku Yalanji herriari itzuli diote Daintree oihan tropikala. 160.108 hektareako natur parkeko zaindari ofizial bihurtu dira aborigenok, eta Queensland estatuko gobernuarekin batera kudeatuko dute gunea.
Unescok Munduaren Ondasun izendatuta du... |
2021-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/203892/realak-geraezin-segitzen-du.htm | Kirola | Realak geraezin segitzen du | Talde txuri-urdinak 0-1 irabazi du Real Madrilen zelaian. Athletic ere nagusi izan da Valentziaren aurka (1-3). Punturik gabe itzuli dira etxera, berriz, Alaves eta Eibar. Atletico Madrilen (2-3) eta Levanteren aurka (5-0), galdu dute hurrenez hurren. | Realak geraezin segitzen du. Talde txuri-urdinak 0-1 irabazi du Real Madrilen zelaian. Athletic ere nagusi izan da Valentziaren aurka (1-3). Punturik gabe itzuli dira etxera, berriz, Alaves eta Eibar. Atletico Madrilen (2-3) eta Levanteren aurka (5-0), galdu dute hurrenez hurren. | Realak une gozoan segitzen du. Natalia Arroyoren taldeak geraezin hasi du denboraldia, eta 0-1 irabazi du Real Madrilen zelaian. Nerea Eizagirrek sartu du penaltiz txuri-urdinen gola 38. minutuan. Lehen zatian nagusi izan da Reala, eta bigarrenean ondo eutsi die etxekoen erasoei. Jokatutako lau lehiak irabazi ditu Arro... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203916/gutxienez-116-pertsona-hil-dituzte-ekuadorko-espetxe-bateko-borrokan.htm | Mundua | Gutxienez 116 pertsona hil dituzte Ekuadorko espetxe bateko borrokan | Droga trafikoan dabiltzan taldeen aurkako borroka batek eragin du sarraskia. Gutxienez bost presori burua moztu diete. Pistolak eta granadak ere erabili dituzte presoek. | Gutxienez 116 pertsona hil dituzte Ekuadorko espetxe bateko borrokan. Droga trafikoan dabiltzan taldeen aurkako borroka batek eragin du sarraskia. Gutxienez bost presori burua moztu diete. Pistolak eta granadak ere erabili dituzte presoek. | Egoera «ikaragarria» dela esan du Ekuadorko Espetxe Zerbitzuko zuzendari Bolivar Garzonek. Izan ere, herrialdeko espetxeetan inoiz gertaturiko borrokarik odoltsuena gertatu da Guayaquil hiriko Litoral presondegian. Agintarien arabera, gutxienez 116 preso hil dira eta beste 80 zauritu gaizkile taldeen arteko borroka bat... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203917/kamioi-batek-zazpi-txirrindulari-harrapatu-ditu-eibarren-eta-bat-larri-dago.htm | Gizartea | Kamioi batek zazpi txirrindulari harrapatu ditu Eibarren, eta bat larri dago | Gutxienez zazpi txirrindulari zauritu dira ezbeharrean. | Kamioi batek zazpi txirrindulari harrapatu ditu Eibarren, eta bat larri dago. Gutxienez zazpi txirrindulari zauritu dira ezbeharrean. | 09:30 aldera, kamioi batek txirrindulari talde bat jo du, Zaldibar (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa) arteko saihesbidean, N-634 errepidean, Donostiarako noranzkoan. Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, zazpi txirrindulari zauritu dira ezbeharrean, eta horietako bat, gutxienez, larri dago. Zabaldu dutenez, txirrin... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203918/sarkozy-errudun-jo-dute-2012ko-bozetako-kanpainaren-legez-kanpoko-finantzaketagatik.htm | Mundua | Sarkozy errudun jo dute 2012ko bozetako kanpainaren legez kanpoko finantzaketagatik | Epaileak urtebeteko espetxealdira zigortu du Frantziako presidente ohia; helegitea aurkeztuko duenez, kartzelaldia etengo diote horretaz erabaki arte. Eliseoa utzi zuenetik bigarrenez kondenatu dute. | Sarkozy errudun jo dute 2012ko bozetako kanpainaren legez kanpoko finantzaketagatik. Epaileak urtebeteko espetxealdira zigortu du Frantziako presidente ohia; helegitea aurkeztuko duenez, kartzelaldia etengo diote horretaz erabaki arte. Eliseoa utzi zuenetik bigarrenez kondenatu dute. | Eliseoa utzi zuenetik bigarrenez, Frantziako justiziak herrialdeko estatuburu ohi Nicolas Sarkozy (2007-2012) zigortu du, oraingoan 2012ko presidentetzarako bozetako kanpainaren legez kanpoko finantzaketagatik. Hala, Caroline Viguie epaileak urtebeteko espetxealdia ezarri dio, baina ez du kartzelan sartu beharko, eskum... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203919/sindikatuek-uste-dute-jaurlaritzak-mespretxatu-eta-diskriminatu-egiten-duela-ertzaintza.htm | Gizartea | Sindikatuek uste dute Jaurlaritzak «mespretxatu» eta «diskriminatu» egiten duela Ertzaintza | Legebiltzarraren aurrean elkartuko dira, Ertzaintzan dagoen «kaosa» salatzeko. | Sindikatuek uste dute Jaurlaritzak «mespretxatu» eta «diskriminatu» egiten duela Ertzaintza. Legebiltzarraren aurrean elkartuko dira, Ertzaintzan dagoen «kaosa» salatzeko. | Erne eta Euspel Ertzaintzaren sindikatuek elkarretaratzea egingo dut bihar Eusko Legebiltzarraren aurrean, han kontrol saioa egingo dutela baliatuz, haien ustez Ertzaintzan dagoen «kaosa» salatu eta «begirunea» eskatzeko. «Ezin dugu onartu Ertzaintza mespretxatzen, diskriminatzen eta umiliatzen jarrai dezatela», adiera... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203920/arbonako-ondasunen-jabearen-erosketa-proposamena-errefusatu-du-saferak.htm | Gizartea | Arbonako ondasunen jabearen erosketa proposamena errefusatu du SAFERak | Lehentasunezko erosketa partziala errefusatu zuen jabeak, eta 3,15 milioi euro galdegiten zizkion SAFERari ondasun guztiak erosteko. | Arbonako ondasunen jabearen erosketa proposamena errefusatu du SAFERak. Lehentasunezko erosketa partziala errefusatu zuen jabeak, eta 3,15 milioi euro galdegiten zizkion SAFERari ondasun guztiak erosteko. | ELBk eta Lurzaindiak jakinarazi dute lehentasunezko erosketa galdearen prozesua bukatu dela. Arbonako (Lapurdi) laborantza lurrak erosteko proposamena egin zion SAFER laborantza lurren kudeaketarako egiturak jabeari, baina jabeak ez zuen onartu lurrak SAFERak estimatutako prezioan saltzea. Hala, jabeak ondasun guztiak ... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203921/legebiltzarrak-bide-eman-dio-presoen-gizarteratzea-eta-laneratzea-kudeatzeko-aukerak-elkargoari.htm | Gizartea | Legebiltzarrak bide eman dio presoen gizarteratzea eta laneratzea kudeatzeko Aukerak elkargoari | Espetxeen transferentziaren bezperan, presoen gizarteratzerako erakunde publikoa sortzeko legea onartu dute osoko bilkuran, irakurraldi bakarreko prozedura bitartez eta Jaurlaritza osatzen duten alderdien, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen bozekin. | Legebiltzarrak bide eman dio presoen gizarteratzea eta laneratzea kudeatzeko Aukerak elkargoari. Espetxeen transferentziaren bezperan, presoen gizarteratzerako erakunde publikoa sortzeko legea onartu dute osoko bilkuran, irakurraldi bakarreko prozedura bitartez eta Jaurlaritza osatzen duten alderdien, EH Bilduren eta E... | 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Aukerak izeneko Gizarteratzearen Euskal Elkargoa izango da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako presoen gizarteratzea eta laneratzea kudeatzeaz arduratuko den erakundea. Eusko Legebiltzarrak goizeko osoko bilkuran eman dio onespena elkargoaren sorrerari bide emago dion legear... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203922/bildarratz-eta-kilometroak-jaiaren-antolatzaileak-bildu-dira-gaur.htm | Gizartea | Bildarratz eta Kilometroak jaiaren antolatzaileak bildu dira gaur | Urriaren 3an izango da Gipuzkoako ikastolen festa, eta Hezkuntza sailburuak parte hartuko du. | Bildarratz eta Kilometroak jaiaren antolatzaileak bildu dira gaur. Urriaren 3an izango da Gipuzkoako ikastolen festa, eta Hezkuntza sailburuak parte hartuko du. | Igandean ospatuko dituzte 45. Kilometroak Beasainen, Lazkaon eta Ordizian (Gipuzkoa). Gipuzkoako ikastolen jaiaren harira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua festaren antolatzaileekin bildu da gaur, besteak beste, Nekane Artola Kilometroak Elkarteko lehendakariarekin eta Ordizia, Beasain eta Lazkakoko ikastoletako zu... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203923/gipuzkoako-zahar-etxeetan-egoera-laquoinhumanoa-eta-lotsagarriaraquo-dela-salatu-dute-langileek.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxeetan egoera «inhumanoa eta lotsagarria» dela salatu dute langileek | Esan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Txara I egoitzan onartutako hainbat oker ez direla salbuespena: «Egoitza gehienetara zabal daitezke». ELA sindikatuak antolatutako agerraldi batean mintzatu dira. | Gipuzkoako zahar etxeetan egoera «inhumanoa eta lotsagarria» dela salatu dute langileek. Esan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Txara I egoitzan onartutako hainbat oker ez direla salbuespena: «Egoitza gehienetara zabal daitezke». ELA sindikatuak antolatutako agerraldi batean mintzatu dira. | Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatu Maite Peñak atzo onartu zuen, zahar etxe baten ikuskaritzan atzemandako arazo baten harira, egoitza horretako egoiliarrek, egoera jakin batean, hamalau ordutik gora egin zituztela oheratuta. Udan oporretako ordezkapenak egiteko zailtasunekin lotu zuen arazoa, eta saih... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203924/auzitegi-nazionalak-david-beriain-eta-roberto-fraile-kazetarien-hilketa-ikertuko-du.htm | Gizartea | Auzitegi Nazionalak David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketa ikertuko du | Auzia irekitzeak modua emango du haien senideek "terrorismoaren biktimen" laguntza jaso ahal izateko eta kausari buruzko informazioa izateko. | Auzitegi Nazionalak David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketa ikertuko du. Auzia irekitzeak modua emango du haien senideek "terrorismoaren biktimen" laguntza jaso ahal izateko eta kausari buruzko informazioa izateko. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak instrukzioa irekiko du David Beriain eta Roberto Fraileren hilketak ikertzeko. Fiskaltzak egindako eskaera onartu du epaileak, peskizak aztertu ostean. Auzibidea irekita, senideek “terrorismoaren biktimei” ematen zaizkien laguntzak jaso ahal izango dituzte, eta ins... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203925/flnc-indarkeriara-itzuli-da-bere-gain-hartu-du-atentatu-saiakera-bat.htm | Mundua | FLNC indarkeriara itzuli da: bere gain hartu du atentatu saiakera bat | Talde armatuak hilabete hasieran Frantziako Estatuari egindako mehatxua bete du. | FLNC indarkeriara itzuli da: bere gain hartu du atentatu saiakera bat. Talde armatuak hilabete hasieran Frantziako Estatuari egindako mehatxua bete du. | FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Frontea Mediterraneoko irlako eguneroko politikora itzuli da, eta bete egin du hilabete hasieran Frantziako Estatuari egindako mehatxua: indarkeriara itzultzearena. Hala, talde armatuak bere gain hartu du Korsika hego-mendebaldeko Capo di Fenoko atentatu saiakera, lau bungalowren kontrak... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203926/hiru-urtean-140-milioiko-fakturazioa-lortzeko-plan-estrategikoa-du-tecnaliak.htm | Ekonomia | Hiru urtean 140 milioiko fakturazioa lortzeko plan estrategikoa du Tecnaliak | 2021. utetik 2024. urtera doan bide orriak jaso du hiru urte barru 1.525 kideko lantaldea egongo dela ikerketa zentroan, orain baino 80 gehiago. Esku artean dituen proiektu deigarrien artean, aurrera doa aerotaxiarena. | Hiru urtean 140 milioiko fakturazioa lortzeko plan estrategikoa du Tecnaliak. 2021. utetik 2024. urtera doan bide orriak jaso du hiru urte barru 1.525 kideko lantaldea egongo dela ikerketa zentroan, orain baino 80 gehiago. Esku artean dituen proiektu deigarrien artean, aurrera doa aerotaxiarena. | Tecnaliak taxi hegalaria garatzen ari zela jakinarazi zuen duela bi urte, eta orduko prototipoa garatzen jarraitzen du ikerketa zentroak, inbertsio funts baten babesarekin. Dagoeneko bost milioi eurotik gora baliatu dituzte aerotaxia aurrera ateratzeko. Hori da Tecnaliaren proiektuen artean arreta ematen dutenetako bat... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203927/kosovok-eta-serbiak-matrikulen-auzia-konpontzeko-akordio-bat-lortu-dute-bruselan.htm | Mundua | Kosovok eta Serbiak matrikulen auzia konpontzeko akordio bat lortu dute, Bruselan | Bi aldeek adostu dute, behin-behineko neurri gisa, bi herrialdeen arteko mugan dituzten polizia indarrak erretiratzea hurrengo larunbateko 16:00etarako. KFORek hartuko du kontrola. Itunaren arabera, urte erdiko epean zirkulazioaren auziari behin betiko irtenbide bat ematea dute helburu Belgradek eta Pristinak | Kosovok eta Serbiak matrikulen auzia konpontzeko akordio bat lortu dute, Bruselan. Bi aldeek adostu dute, behin-behineko neurri gisa, bi herrialdeen arteko mugan dituzten polizia indarrak erretiratzea hurrengo larunbateko 16:00etarako. KFORek hartuko du kontrola. Itunaren arabera, urte erdiko epean zirkulazioaren auzia... | Serbiaren eta Kosovoren arteko mugan azken hamar egunotan ibilgailuen matrikula dela-eta sortutako tentsioa baretzeko ahaleginean, behin-behineko akordio bat lortu dute bi herrialdeek, Bruselan. Kosovoren eta Serbiaren arteko harremanak normaltzeko EB Europako Batasunak 2011n sortutako elkarrizketa mahaiaren Bruselako ... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203928/asensio-ingurumen-diputatuak-bere-burua-aurkeztu-du-gipuzkoako-pseren-idazkaritzarako.htm | Politika | Asensio Ingurumen diputatuak bere burua aurkeztu du Gipuzkoako PSEren idazkaritzarako | Adierazi du EH Bildurekin hitzarmenak egiteko koalizio abertzaleak «gutxieneko etiko batzuk» bete beharko dituela | Asensio Ingurumen diputatuak bere burua aurkeztu du Gipuzkoako PSEren idazkaritzarako. Adierazi du EH Bildurekin hitzarmenak egiteko koalizio abertzaleak «gutxieneko etiko batzuk» bete beharko dituela | Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatuak goizean egin du aurkezpena alderdiak Donostian duen egoitzan. Adierazi du «umiltasun eta ilusio osoz» eman duela izena, eta «elkarrizketarako» eta «itun handietarako» prest agertu da gizarte politikei bultzada emateko, ez kontu «identi... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203929/gipuzkoak-aurreikusten-du-orain-halako-hiru-bilduko-duela-kamioien-bidesariekin.htm | Ekonomia | Gipuzkoak aurreikusten du orain halako hiru bilduko duela kamioien bidesariekin | Araudi berria aurkeztu du, eta 2023an sartu nahi du indarrean. N-1 eta A-15 autobideetako edozein zati erabiltzeagatik pagatu beharko dute garraiolariek. 25 milioiko kostua izango du azpiegitura berriak. | Gipuzkoak aurreikusten du orain halako hiru bilduko duela kamioien bidesariekin. Araudi berria aurkeztu du, eta 2023an sartu nahi du indarrean. N-1 eta A-15 autobideetako edozein zati erabiltzeagatik pagatu beharko dute garraiolariek. 25 milioiko kostua izango du azpiegitura berriak. | Karga astunak dituzten garraiolari guztiek ordaindu beharko dute N-1 eta A-15 autobideetako edozein zati erabiltzeagatik, diputazioak ostegun honetan onartu duen foru aurreproiektua indarrean sartu eta azpiegitura guztiak prest egotean, 2022aren amaierarako edo 2023aren hasierarako. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.