date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203930/uztailetik-izan-den-eri-kopururik-apalena-dago-hegoaldeko-ziuetan-47.htm | Gizartea | Uztailetik izan den eri kopururik apalena dago Hegoaldeko ZIUetan: 47 | Atzo beste 114 kasu atzeman zituzten, eta positibo tasa %1,3 da. | Uztailetik izan den eri kopururik apalena dago Hegoaldeko ZIUetan: 47. Atzo beste 114 kasu atzeman zituzten, eta positibo tasa %1,3 da. | Hilabete ilunen ondotik, argia ikusten da birusari kontra egiteko bidean. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuei so, COVID-19aren eragina apaldu dela gero eta agerikoagoa da Hego Euskal Herrian. Gaur egun, guztira 163 paziente dira gaitzak jota ospitaleraturik; orain hilabete, 379 pertsona ziren. Zehazki, erietxe... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203931/herritarren-laurdenek-baino-gutxiagok-nabigatzen-dute-sarean-euskaraz-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Herritarren laurdenek baino gutxiagok nabigatzen dute sarean euskaraz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Informazioaren gizartearen inkesta. Familia izeneko galdeketaren emaitzak plazaratu ditu. | Herritarren laurdenek baino gutxiagok nabigatzen dute sarean euskaraz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Informazioaren gizartearen inkesta. Familia izeneko galdeketaren emaitzak plazaratu ditu. | Gero eta herritar gehiagok erabiltzen dute Internet. Izan gainerakoekin komunikatzeko, informazioa bilatzeko edo bestelako edukiak kontsumitzeko. Azken urteotako joerak egonkortzen ari direla erakusten du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak berriki argitara ateratako txostenak: Informazioaren gizartearen inkesta. Fami... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203932/goi-paleolitoko-ezohiko-labar-artea-topatu-dute-urdazubin.htm | Kultura | Goi Paleolitoko ezohiko labar artea topatu dute Urdazubin | Duela 28.000 urte inguru marraztutako hamabi animalia irudiko multzo bat da aurkitutakoa, eta egilearen trebetasun faltak egiten du berezi, adituen hitzetan. | Goi Paleolitoko ezohiko labar artea topatu dute Urdazubin. Duela 28.000 urte inguru marraztutako hamabi animalia irudiko multzo bat da aurkitutakoa, eta egilearen trebetasun faltak egiten du berezi, adituen hitzetan. | Historiaurreko ezohiko irudi sorta topatu dute Urdazubin (Nafarroa). Zaldi, bisonte eta uroez gain lau bulba eta hainbat marra gorri bikoitz aurkitu dituzte Alkerdi 2 izeneko kobako barnealdean, sarbide zaileko galeria batzuetan, sarrera nagusi baino bi solairu sakonago. Hamabi irudi dira, eta duela 28.000 eta 20.000 u... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203933/espainiako-auzitegi-nazionalak-bi-aldiz-bota-du-gibelera-argala-ren-ekitaldiagatik-jarritako-salaketa.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalak bi aldiz bota du gibelera 'Argala'-ren ekitaldiagatik jarritako salaketa | Covite biktimen elkarteak jarria zuen, 2018an Arrigorriagan Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ri egindako «oroimen ekitaldiagatik». Sortuk eskatu du utz diezaiotela «kontakizun bakarra inposatzen saiatzeari» | Espainiako Auzitegi Nazionalak bi aldiz bota du gibelera 'Argala'-ren ekitaldiagatik jarritako salaketa. Covite biktimen elkarteak jarria zuen, 2018an Arrigorriagan Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ri egindako «oroimen ekitaldiagatik». Sortuk eskatu du utz diezaiotela «kontakizun bakarra inposatzen saiatzeari» | Sortuk jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi aldiz bota du gibelera Covite biktimen elkarteak 2018an Arrigorriagan (Bizkaia) Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ri egindako ekitaldiagatik jarritako salaketa. Izan ere, auzitegiak ebatzi du ekitaldian ez zitzaiola «terrorismoari gorazarre» egin, ezta «bikt... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203934/eusko-legebiltzarrak-azken-asteotako-kale-istiluak-gaitzetsi-ditu.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak azken asteotako kale istiluak gaitzetsi ditu | PP-Ciudadanos koalizioak gaiaren harira aurkeztutako adierazpen batek EAJ, PSE-EE eta VOXen babesa jaso du. Jose Maria Aburto Bilboko alkateak «gupidarik gabeko zigorrak» agindu ditu. | Eusko Legebiltzarrak azken asteotako kale istiluak gaitzetsi ditu. PP-Ciudadanos koalizioak gaiaren harira aurkeztutako adierazpen batek EAJ, PSE-EE eta VOXen babesa jaso du. Jose Maria Aburto Bilboko alkateak «gupidarik gabeko zigorrak» agindu ditu. | Eusko Legebiltzarrak zenbait herritan poliziekin izan diren liskarrak gaitzetsi ditu adierazpen batean. Horren arabera, gertakari horiek «jarrera insolidario eta gizabidearen kontrakoak» erakusten dituzte, eta «bizikidetza» eragozten dute. Osasun neurriak betearazteko poliziek «egindako lanari» ere babesa agertu diote.... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203935/trafiko-lege-berriak-arauak-zorroztu-eta-isun-gehiago-jaso-ditu.htm | Gizartea | Trafiko lege berriak arauak zorroztu eta isun gehiago jaso ditu | Espainiako Kongresuak onartu berri du erreforma. Aldaketak izango dira errepide arruntetako aurreratzeetan eta telefonoen zein radar detektagailuen erabileran. | Trafiko lege berriak arauak zorroztu eta isun gehiago jaso ditu. Espainiako Kongresuak onartu berri du erreforma. Aldaketak izango dira errepide arruntetako aurreratzeetan eta telefonoen zein radar detektagailuen erabileran. | Espainiako Diputatuen Kongresuak zirkulazio arauen erreforma onartu berri du: azken oniritzia eman dio Trafikoaren, Zirkulazioaren eta Bide Segurtasunaren Legeari. Erreformaren xede nagusia da puntuak kentzen dituzten arau hausteak berrikustea, legea gaur egungo gidatze eta zirkulazio eredura moldatzea, eta zigorrak be... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203936/salaberenborda-eta-arburua-manaslura-igo-dira-oxigenorik-gabe.htm | Kirola | Salaberenborda eta Arburua Manaslura igo dira oxigenorik gabe | Haien espediziokide Maialen Berterretxe ere ahalegindu da tontorrera igotzen, baina buelta eman du 7.600 metroan zegoela. Munduko mendirik garaienetan zortzigarrena da Manaslu. | Salaberenborda eta Arburua Manaslura igo dira oxigenorik gabe. Haien espediziokide Maialen Berterretxe ere ahalegindu da tontorrera igotzen, baina buelta eman du 7.600 metroan zegoela. Munduko mendirik garaienetan zortzigarrena da Manaslu. | Ikurrina zortzi mila metrotik gora igo dute gaur Jakes Salaberenbordak eta Frederic Arburuak. Euskal Herriko bi alpinista horiek hamalau zortzimiletako baten tontorrera igo dira gaur goizean: Manaslura, hain zuzen ere (8.163 metro). Munduko mendirik altuenetan zortzigarrena da.
Salaberenborda eta Arburua Manaslu 2021 ... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203937/tubacexen-akordioa-lortu-dute.htm | Ekonomia | Tubacexen akordioa lortu dute | Langileek batzarretan ontzat hartuz gero, amaitu egingo da otsailean hasitako greba. Enpresak ez du inor kaleratuko gutxienez 2024 arte, eta, trukean, lortu du soldatak izoztea eta lanaldia 40 ordu luzatzea. | Tubacexen akordioa lortu dute. Langileek batzarretan ontzat hartuz gero, amaitu egingo da otsailean hasitako greba. Enpresak ez du inor kaleratuko gutxienez 2024 arte, eta, trukean, lortu du soldatak izoztea eta lanaldia 40 ordu luzatzea. | Tubacexeko zuzendaritzak eta langileen ordezkariek akordio baten aurrekoa lortu dute Arabako hodigilearen lan gatazka amaitzeko.
Bilera Lakuan egin dute, Lan eta Enplegu Sailaren bulegoetan, azken asteetan hura artekari lanetan aritu baita pozoitutako gatazka hori konpondu nahian. Elkarrizketetan zuzenean hartu du par... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203938/amazoniak-eremuaren-15-galdu-du-1985etik.htm | Mundua | Amazoniak eremuaren %15 galdu du 1985etik | Galera %20 edo %25era iristen denean baliteke atzera-bueltarik gabeko egoera batean sartzea munduko birikaren «zerbitzu ekosistemikoak», adituek ohartarazi dutenez. | Amazoniak eremuaren %15 galdu du 1985etik. Galera %20 edo %25era iristen denean baliteke atzera-bueltarik gabeko egoera batean sartzea munduko birikaren «zerbitzu ekosistemikoak», adituek ohartarazi dutenez. | Jakina da urtetik urtera basoa galtzen ari dela Amazonia. Gaur zenbakiak jarri dizkiote galera horri: 74,6 milioi hektarea oihan desagertu dira 1985etik 2020ra, hau da, eremuaren %15 inguru. Adibide bat ere jarri dute MapBiomas Amazoniako adituek: Txileren pareko lur eremu bat galdu du oihanak munduko birikan azken 35 ... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203939/llarenak-espainiako-estatu-abokatutzari-leporatu-dio-puigdemonten-euroaginduaren-inguruko-nahasmena.htm | Mundua | Llarenak Espainiako Estatu Abokatutzari leporatu dio Puigdemonten euroaginduaren inguruko nahasmena | Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak berretsi du indarrean dela Kataluniako presidente ohia Espainiaratzeko eskaria. | Llarenak Espainiako Estatu Abokatutzari leporatu dio Puigdemonten euroaginduaren inguruko nahasmena. Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak berretsi du indarrean dela Kataluniako presidente ohia Espainiaratzeko eskaria. | Carles Puigdemont Espainian epaitzeko ahaleginean tinko, haren kontrako euroaginduari buruzko idatzi bat helarazi dio gaur Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak Italiako justiziari, eta, idatzi horretan, ziurtatu du indarrean jarraitzen duela Kataluniako presidente ohiaren kontrako euroaginduak. Atxilotze... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203940/gizon-bat-hil-dute-bilboko-abandoko-geltokian-sastatuta.htm | Gizartea | Gizon bat hil dute Bilboko Abandoko geltokian, sastatuta | Erasoa arratsaldean izan da, eta 20:30ak aldera 18 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, erasoan parte hartzea leporatuta. | Gizon bat hil dute Bilboko Abandoko geltokian, sastatuta. Erasoa arratsaldean izan da, eta 20:30ak aldera 18 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, erasoan parte hartzea leporatuta. | Gizon bat labankadaz hi dute gaur arratsaldean Bilboko Abandoko geltokian, borrokaldi batean antza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Erasoa arratsaldeko bostak aldera gertatu da. Ertzaintzak berehala hesitu du ingurua, osasun langileek zauritua artatzen zuten bitartean. Gizonezkoa larri eraman du... |
2021-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/203941/realak-beste-puntu-bat-batu-du-europa-ligan-monakoren-aurka.htm | Kirola | Realak beste puntu bat batu du Europa ligan, Monakoren aurka | Txuri-urdinak setaz saiatu dira etxeko lehen partida irabazten, baina oso aurkari sendoa izan dute aurrean. Galtzen hasi ostean, banakoa egin dute bigarren zatian, eta Monakok baino anbizio handiagoa erakutsi. | Realak beste puntu bat batu du Europa ligan, Monakoren aurka. Txuri-urdinak setaz saiatu dira etxeko lehen partida irabazten, baina oso aurkari sendoa izan dute aurrean. Galtzen hasi ostean, banakoa egin dute bigarren zatian, eta Monakok baino anbizio handiagoa erakutsi. | Puntuak banaka ari da biltzen Reala Europa ligan. Gaur, bana berdindu du etxean Monakoren kontra. Gogotik ahalegindu da garaipena lortzen, baina oso hezur gogorra topatu du aurrean. Txuri-urdinen talentua eta esfortzua ez da aski izan Monakoren ahalmen fisikoari eta ordena defentsiboari gailentzeko. Exijentzia handiko ... |
2021-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/203966/kaiku-euskal-herriko-baserritar-familien-esnea.htm | albisteak | Kaiku, Euskal Herriko baserritar familien esnea | Kaiku proiektua abeltzaintza familiek osatzen dute, eta duela 60 urtetik baino lehenagotik konpromiso sendoa du sektorearekin. | Kaiku, Euskal Herriko baserritar familien esnea. Kaiku proiektua abeltzaintza familiek osatzen dute, eta duela 60 urtetik baino lehenagotik konpromiso sendoa du sektorearekin. | Gaur egun, Kaikun 640 familia inguruk jarduten dute abeltzaintzan, Euskal Herri osoan. Familiek kudeatutako ganadutegiak eboluzionatuz joan dira urteetan, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu dute tradiziozko trebetasuna eta aurrerapen teknologikoak konbinatuta. Kaikuk sektorearen iraupenarekin eta jasangarritasunare... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203967/gasaren-tarifa-garestiagoak-sartu-dira-indarrean.htm | Ekonomia | Gasaren tarifa garestiagoak sartu dira indarrean | %0,91, %4,4 eta %10,6 igoko dira kontratatu daitezkeen hiru hornidura motak. Espainiako Gobernuak esku hartu ondoren apaldu da igoera, garestitze askoz handiagoa izan baita berez handizkako merkatuan. | Gasaren tarifa garestiagoak sartu dira indarrean. %0,91, %4,4 eta %10,6 igoko dira kontratatu daitezkeen hiru hornidura motak. Espainiako Gobernuak esku hartu ondoren apaldu da igoera, garestitze askoz handiagoa izan baita berez handizkako merkatuan. | Nazioarteko merkatuetan gasak izan duen garestitze handiaren ondorioak apaltzeko neurriak hartu ditu Madrilgo gobernuak, eta ostiraletik %0,91, %4,4 eta %10,6 igoko dira kontratatu daitezkeen hiru hornidura motak. Esku hartu izan ez balu, hiru hornidura mota horietan (TUR1, TUR2 eta TUR3) prezioak askoz gehiago igoko z... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203968/urkulluk-espero-du-asteartean-larrialdi-egoera-amaitutzat-ematea.htm | Gizartea | Urkulluk espero du asteartean larrialdi egoera amaitutzat ematea | Pandemiaren bilakaera «positiboa bada», datorren astearteko Labiren bileran Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako larrialdi egoera desaktibatuko dela aurreratu du. | Urkulluk espero du asteartean larrialdi egoera amaitutzat ematea. Pandemiaren bilakaera «positiboa bada», datorren astearteko Labiren bileran Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako larrialdi egoera desaktibatuko dela aurreratu du. | Pandemia ez da bukatu, baina iragan astean iragarri zuen Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak, «helmuga gertu» eta transmisioa apalduta, «beste garai batean» sartuko dela. Orain, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bide beretik jarraitzeko asmoa aurreratu du. Datorren asteartean da biltzekoa Labi, eta... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203969/murrizketarik-gabeko-bideari-lotu-zaio-nafarroa.htm | Gizartea | Murrizketarik gabeko bideari lotu zaio Nafarroa | Gaurtik, herrialdean bertan behera dira izurriari kontra egiteko indarrean ziren neurriak, hala nola ordutegiekin eta talde bilkurekin lotutako mugak. | Murrizketarik gabeko bideari lotu zaio Nafarroa. Gaurtik, herrialdean bertan behera dira izurriari kontra egiteko indarrean ziren neurriak, hala nola ordutegiekin eta talde bilkurekin lotutako mugak. | Urriarekin batera ailegatu da aro berria Nafarroara. Izan ere, hilabeteari ateak zabaldu ez ezik, COVID-19aren kontrako murrizketarik gabeko garaia hasi du herrialdeak gaur. Nafarroako Gobernuak indargabetu egin du ordutegiak eta jende bilkurak mugatzen zituen arau oro. Maskararen erabilerari loturiko neurriak indarrea... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203970/araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-60-murriztuta-egongo-da-aurrerantzean-ere-futbol-zelaien-edukiera.htm | Kirola | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %60 murriztuta egongo da aurrerantzean ere futbol zelaien edukiera | EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du edukiera murrizketa behin-behinean bertan behera uzteko eskaera. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %60 murriztuta egongo da aurrerantzean ere futbol zelaien edukiera. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du edukiera murrizketa behin-behinean bertan behera uzteko eskaera. | Oraingoan ez. Pandemia honetan zenbait aldiz egin dio kontra EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzari, murrizketa batzuk apalduz edo bertan behera utziz. Baina gaur ez du aintzat hartu futbol zelaietako edukiera murrizketa bertan behera uzteko eskaera, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako futbol zelaietan eutsi egin... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203971/eusko-jaurlaritzak-espetxeen-eskuduntza-eskuratu-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza eskuratu du | Sistema «humanitario» baten alde egin du Beatriz Artolazabal sailburuak, «errehabilitazio soziala» bultzatuko duena. | Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza eskuratu du. Sistema «humanitario» baten alde egin du Beatriz Artolazabal sailburuak, «errehabilitazio soziala» bultzatuko duena. | Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak estalgabetu du Eusko Jaurlaritzaren armarri berria Basauriko (Bizkaia) espetxean, eta Bizkaiko espetxea izena eman diote. Harekin egon dira bertako zuzendaria eta Martuteneko eta Zaballako kartzeletako zuzendariak.
«Egun historikotzat» hartu... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203972/kontseiluak-eskatu-du-eskubide-urraketak-betikotzen-dituzten-lan-deialdiak-amaiarazteko.htm | Gizartea | Kontseiluak eskatu du eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak amaiarazteko | Salatu dute Nafarroako Gobernuak erizainen 424 lanposturako zabaldutako deialdian ez diola baliorik aitortu euskararen ezagutzari. | Kontseiluak eskatu du eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak amaiarazteko. Salatu dute Nafarroako Gobernuak erizainen 424 lanposturako zabaldutako deialdian ez diola baliorik aitortu euskararen ezagutzari. | Euskalgintzaren Kontseiluak eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak eteteko exijitu du. Nafarroako Gobernuak zabaldutako azken lan deialdiaren harira dator oharra. Izan ere, erizainen 424 lanpusturako deialdi bat zabaldu dute, eta Kontseiluak salatu du euskararen ezagutzak ez duela inolako baliorik izango ... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203973/eroskik-42-milioko-emaitza-positiboarekin-amaitu-du-urteko-lehen-erdia.htm | Ekonomia | Eroskik 42 milioko emaitza positiboarekin amaitu du urteko lehen erdia | 2020ko lehen seihilekoan 48 milioikoa izan zen, COVID-19aren eraginez batik bat, %12,5 handiagoa alegia | Eroskik 42 milioko emaitza positiboarekin amaitu du urteko lehen erdia. 2020ko lehen seihilekoan 48 milioikoa izan zen, COVID-19aren eraginez batik bat, %12,5 handiagoa alegia | Eroski taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi ditu 2021eko uztailaren 31n, eta 42 milioi euroko emaitza positiboa izan duela jakinarazi du. Aurreko urteko lehen seihilekoan, 48 milioikoa izan zen, hau da, %12,5 handiagoa, baina COVID-19aren eraginez lortu zuen orduan emaitza handi hori.
Osorik hartuta, taldea 2.248 mi... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203974/unai-fanok-kartzelara-itzuli-behar-izan-du.htm | Politika | Unai Fanok kartzelara itzuli behar izan du | Hirugarren gradua emana zioten, baina, fiskalak helegitea jarrita, bigarrenean ezarri dute berriz. Sarek elkarretaratzera deitu du gaurko Larrabetzun, 19:00etan, salbuespen neurriak indargabetu ditzatela eskatzeko. | Unai Fanok kartzelara itzuli behar izan du. Hirugarren gradua emana zioten, baina, fiskalak helegitea jarrita, bigarrenean ezarri dute berriz. Sarek elkarretaratzera deitu du gaurko Larrabetzun, 19:00etan, salbuespen neurriak indargabetu ditzatela eskatzeko. | Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jarritako traben adibide bat da Unai Fanorena: joan den urtarrilean hirugarren graduan ezarri zuten, Basauriko (Bizkaia) espetxeko tratamendu batzordeak hala eskatuta —han zegoen preso—, baina fiskalak helegitea jarri zion erabakiari, eta atzera egin du epaileak orain. Hala... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203975/tubacexeko-batzordeak-aurreakordioa-berretsi-du-baina-ccook-bozketa-nahi-du.htm | Ekonomia | Tubacexeko batzordeak aurreakordioa berretsi du, baina CCOOk bozketa nahi du | Itunak gehiengoaren babesa lortu du, ELAren eta CCOOren aldeko bozei esker; LABek eta STATek aurka egin dute, eta ATALek ez du bozkatu. CCOOk eskatu du akordioa langileen artean berretsi dadin; beraz, oraindik ez dute greba bertan behera utziko. | Tubacexeko batzordeak aurreakordioa berretsi du, baina CCOOk bozketa nahi du. Itunak gehiengoaren babesa lortu du, ELAren eta CCOOren aldeko bozei esker; LABek eta STATek aurka egin dute, eta ATALek ez du bozkatu. CCOOk eskatu du akordioa langileen artean berretsi dadin; beraz, oraindik ez dute greba bertan behera utzi... | Tubacexeko lan gatazkaren korapiloa ez da askatu oraindik. Langile batzordearen gehiengoak berretsi egin du atzo sinaturiko aurreakordioa, eta, ondo bidean, greba bertan behar utzi beharko luke. Ondo bidean izango dela zehaztu behar da, ELAk eta CCOOk soilik babestu dutelako akordioa, eta CCOOk langile guztien artean b... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203976/nafarroako-gobernuak-abuztuaren-31ra-arte-luzatuko-du-sexuaren-arabera-bereizten-duten-ikastetxeekin-duen-hitzarmena.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak abuztuaren 31ra arte luzatuko du sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeekin duen hitzarmena | Soilik lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak nahastuta daude, eta Gimenok iragarri du 2026-2027ko ikasturterako sexu bereizketarik gabeko hezkuntza jasoko dutela denek. | Nafarroako Gobernuak abuztuaren 31ra arte luzatuko du sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeekin duen hitzarmena. Soilik lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak nahastuta daude, eta Gimenok iragarri du 2026-2027ko ikasturterako sexu bereizketarik gabeko hezkuntza jasoko dutela denek. | Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei neurriak hartzeko epea luzatuko die Nafarroako Gobernuak. Hain zuzen ere, abuztuaren 31ra arte luzatuko dutela iragarri du Carlos Gimenok, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Haren arabera, helburua «mailaka» lortuko dute. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan neske... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203977/beste-137-kasu-atzeman-dituzte-osakidetzak-eta-osasunbideak.htm | Gizartea | Beste 137 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | Irailaren 1ean 571 izan ziren positiboak; ordutik, %76 urritu dira atzemandako kasuak | Beste 137 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Irailaren 1ean 571 izan ziren positiboak; ordutik, %76 urritu dira atzemandako kasuak | Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 137 COVID-19 kasu atzeman zituzten gaitzaren jarraipena egiteko probetan. Zehazki, bi osasun sistemek 6.889 test egin zituzten, eta %1,9 izan ziren positiboak. Hilabete atzera eginda, agerikoa da datuen beherakada. Irailaren 1ean 571 kasu atzeman zituzten; ordutik %76 urritu dira atzem... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/203978/eskarmentu-handiaren-eta-kalitatearen-bermea.htm | albisteak | Eskarmentu handiaren eta kalitatearen bermea | Elizondo-XS arkitektura estudioak kalitate handiko eraberritze, barneen diseinu eta hirigintza lanak egiten ditu, urte askoko eskarmentua duen profesional bikainen lantaldearekin. | Eskarmentu handiaren eta kalitatearen bermea. Elizondo-XS arkitektura estudioak kalitate handiko eraberritze, barneen diseinu eta hirigintza lanak egiten ditu, urte askoko eskarmentua duen profesional bikainen lantaldearekin. | Elizondo-XS arkitektura estudioak hirigintza, zaharberritze, birgaitze, eraberritze eta barne-diseinu lanak egiten ditu eraikin publikoetan eta etxebizitza familiabakarretan, eta etxebizitza kolektiboen eraikuntzaz ere arduratzen da. Halaber, hirigintza arloko xehetasunen azterketak eta plan partzialak, eta aholkularit... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203979/salaketa-jarri-diote-bilbon-adin-txikikoak-galarazten-dituen-jatetxeari.htm | Gizartea | Salaketa jarri diote Bilbon adin txikikoak galarazten dituen jatetxeari | Kontsumitzaile elkarte batek argudiatu duenez, adinaren araberako mugak bakarrik «haurrak eta nerabeak babesteko» ezarri behar dira, EAEko legearen arabera. Adinkeria argi eta garbi debekatua du Europako 2002ko zuzentarauak. | Salaketa jarri diote Bilbon adin txikikoak galarazten dituen jatetxeari. Kontsumitzaile elkarte batek argudiatu duenez, adinaren araberako mugak bakarrik «haurrak eta nerabeak babesteko» ezarri behar dira, EAEko legearen arabera. Adinkeria argi eta garbi debekatua du Europako 2002ko zuzentarauak. | FACUA kontsumitzaile elkarteak salaketa jarri dio Bilboko Balicana jatetxeari, eta hari isuna jartzeko eskatu du. Ezaguna egin da jatetxea, haurrak sartzea galarazten duelako, «helduek euren lekua izan dezaten».
Elkarteak salaketan adierazi duenez, jatetxearen jabeek webgunean zehazten dute euren egoitza bakarrik 18 u... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203980/kutxabankek-81-milioi-euroko-dibidendua-banatu-die-fundazioko-akziodunei.htm | Ekonomia | Kutxabankek 81 milioi euroko dibidendua banatu die fundazioko akziodunei | Erakundeak lortutako emaitza garbiaren % 60ra iristen da banatutakoa, emaitza hori 108 milioi eurotik gorakoa baita. | Kutxabankek 81 milioi euroko dibidendua banatu die fundazioko akziodunei. Erakundeak lortutako emaitza garbiaren % 60ra iristen da banatutakoa, emaitza hori 108 milioi eurotik gorakoa baita. | Administrazio Kontseiluak proposatuta, Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak adostu du 81 milioi euroko dibidendua banatzea bankuak 2020an lortutako emaitzen kontura. Ekarpen horrek 2021eko otsailean egindako 27 milioi euroko ordainketa osatzen du. Beraz, fundazioko akziodunek 2020ko emaitzei lotuta jasoko duten kop... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/203981/onkologikoa-hustearen-aurka-manifestaziora-deitu-dute-gaurko.htm | Gizartea | Onkologikoa "hustearen" aurka, manifestaziora deitu dute gaurko | Langileen batzordeak salatu du, itxaron zerrenden eraginez, Osakidetzak osasungintza pribatura bultzatzen dituela gaixoak. Pazienteen batzordea mobilizazioan izango da. | Onkologikoa "hustearen" aurka, manifestaziora deitu dute gaurko. Langileen batzordeak salatu du, itxaron zerrenden eraginez, Osakidetzak osasungintza pribatura bultzatzen dituela gaixoak. Pazienteen batzordea mobilizazioan izango da. | Donostiako Ospitale Onkologikoa osasun sistema publikoan integratzearen eta, era horretara, dituen baliabideak optimizatzearen aldeko manifestazioa izango da gaur Gipuzkoako hiriburuan, 12:00etan, Osasun Ordezkaritza parean, langile batzordeak deituta. Onkologikoa bizirik, integrazio osoa lelopean, langile batzordeak s... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/203982/irakasle-beharretan-da-aek.htm | Gizartea | Irakasle beharretan da AEK | Ipar Euskal Herriko gau eskoletan irakasle eskasa bada aurten. Ikasturtea urriaren 4an hasiko dute, ikasle gehiagorekin. Transmisio-egile gaiei dei egiten die AEK-k. | Irakasle beharretan da AEK. Ipar Euskal Herriko gau eskoletan irakasle eskasa bada aurten. Ikasturtea urriaren 4an hasiko dute, ikasle gehiagorekin. Transmisio-egile gaiei dei egiten die AEK-k. | Astelehenean hasiko dira euskara klaseak Ipar Euskal Herriko gau eskoletan, eta, aurten bereziki, irakasleak eskas ditu AEK-k. «Gau Eskola gehienetan baditugu beharrak», jakinarazi du Mireia Mochales AEK-ko didaktika koordinatzaileak. Ez dakite zuzen zergatik, eta diote arrazoi bat baino gehiago izan daitezkeela.
Azka... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/203983/euskararako-bidea-errazten.htm | Gizartea | Euskararako bidea errazten | Euskararen ahozko ulermena lantzeko pedagogia berria martxan jarriko dute bederatzi herritan, tartean Oñati. 60 ordutan A1 mailako ulermena lor daitekeen probatu nahi dute. | Euskararako bidea errazten. Euskararen ahozko ulermena lantzeko pedagogia berria martxan jarriko dute bederatzi herritan, tartean Oñati. 60 ordutan A1 mailako ulermena lor daitekeen probatu nahi dute. | Ikastea zaila den ustea edo mitoa dauka euskarak bere gain. Uste horri buelta eman nahian sortu du pedagogia berri bat Pello Jauregi EHU irakasle eta Soziolinguistika Klusterreko kideak. Erronka ez da makala: hizkuntzaren oinarririk ez daukaten ikasleek ahozko ulermena lortzea 60 ordutan. Ikerketa fasean da oraindik ir... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/203984/klik-egiten-jarraitzeko-ahotsak.htm | Gizartea | Klik egiten jarraitzeko ahotsak | Guardia Zibilak ‘mozal legea’ ezarri die ‘Ahotsa.info’ eta Ekinklik hedabideetako bi kideri, Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurkako ekintza baten berri emateagatik: 600 euroko isun bana jarri diete. Kazetariok salatu dute ez dela lehendabiziko aldia, eta beren proiektuak «isilarazi» nahi dituztela. | Klik egiten jarraitzeko ahotsak. Guardia Zibilak ‘mozal legea’ ezarri die ‘Ahotsa.info’ eta Ekinklik hedabideetako bi kideri, Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurkako ekintza baten berri emateagatik: 600 euroko isun bana jarri diete. Kazetariok salatu dute ez dela lehendabiziko aldia, eta beren proiektuak «isilarazi» n... | Klik egin, eta grabatu; klik egin, eta aurrean dagoena argazki bilakatu. Ahotsa.info eta Ekinklik hedabideetako kazetariek klik egiten jarraitu nahi dute, herri mugimenduen ahots izaten segitu. Eta horregatik salatu dute haien kontrako «enegarren» erasoa: mozal legea baliatuz —2015eko Espainiako Hiritarren Segurtasuner... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203985/aurrera-egiteko-prest-dira-oztopoak-oztopo.htm | Aurrera egiteko prest dira, oztopoak oztopo | Aurrera egiteko prest dira, oztopoak oztopo. | Lekarozko Aroztegiko lanak geldirik daude oraindik ere. Halere, proiektuaren aurkako apirileko protestek ondorioak izan dituzte parte hartu zutenentzat: 25 isun jarri dituzte, eta hamar pertsona auzipetu. Apirileko protesten berri eman zuten kazetariek jasotako isunak ez dira Lekarozko Aroztegiko proiektuaren aurkako e... | ||
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203986/kantuen-esentziaren-bila.htm | Kultura | Kantuen esentziaren bila | Bixente Martinezek bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du: Txoria buruan eta ibili munduan. Oskorriren hamalau abesti moldatu ditu hainbat gitarra motarekin eta efekturekin jolas eginez. | Kantuen esentziaren bila. Bixente Martinezek bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du: Txoria buruan eta ibili munduan. Oskorriren hamalau abesti moldatu ditu hainbat gitarra motarekin eta efekturekin jolas eginez. | Musikari ibilbide luzea du Bixente Martinezek. Oskorri, Hiru Truku eta Igelaren Banda taldeetan aritu da urteotan, besteak beste, baina bakarkako lanik ez zuen orain artean sekula plazaratu. Txoria buruan eta ibili munduan diskoa du estreinakoa. Oskorriren hamalau kantu moldatu ditu, hainbat gitarrarekin eta soinu efek... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203987/eh-bilduk-ikus-entzunezkoen-kontseilua-sortzeko-eskatu-dio-berriro-jaurlaritzari.htm | Gizartea | EH Bilduk ikus-entzunezkoen kontseilua sortzeko eskatu dio berriro Jaurlaritzari | Koalizioaren arabera, garrantzitsua da ikus-entzunezko «esparru propioa» izatea. Jaurlaritzak adierazi duenez, ordea, Espainiako Gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legearen arabera hartuko dira neurriak. | EH Bilduk ikus-entzunezkoen kontseilua sortzeko eskatu dio berriro Jaurlaritzari. Koalizioaren arabera, garrantzitsua da ikus-entzunezko «esparru propioa» izatea. Jaurlaritzak adierazi duenez, ordea, Espainiako Gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legearen arabera hartuko dira neurriak. | Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoen kontseilua sortzea baztertu du berriro. Ekainean egin zuen lehenengoz, eta gaurko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan berretsi du erabakia. Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, ekainean ezezkoa jaso zuten, Jaurlaritzaren ustez, kontseiluak ez lukeelako «inolako... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203988/u-1aren-harrotasunak-zertarako-balio-digu-ezin-badugu-gauzatu.htm | Mundua | «U-1aren harrotasunak zertarako balio digu, ezin badugu gauzatu?» | CUPeko talde parlamentarioko burua elkarrizketatu du Vilawebek; agintaldi honetan erreferendum bat egiteko eskaria jarri du alderdiak mahaiaren gainean. | «U-1aren harrotasunak zertarako balio digu, ezin badugu gauzatu?». CUPeko talde parlamentarioko burua elkarrizketatu du Vilawebek; agintaldi honetan erreferendum bat egiteko eskaria jarri du alderdiak mahaiaren gainean. | «Urriaren 1ak ezin du balazta bat izan, aurrera egiteko motor bat izan behar du». Legegintzaldi honetan erreferendum bat egiteko proposamena egin du CUPek Kataluniako Parlamentuan, eta eztabaida politikoa astindu du. CUP-NCG talde parlamentarioko presidente da Dolors Sabater (1960, Badalona, Herrialde Katalanak), ERC z... |
2021-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/203989/erreferenduma-ezinbesteko-irtenbidea-izango-dela-nabarmendu-du-aragonesek-u-1aren-urteurrenean.htm | Mundua | Erreferenduma «ezinbesteko» irtenbidea izango dela nabarmendu du Aragonesek, U-1aren urteurrenean | Independentismoak 2017ko erreferendumaren garaiko «izpiritua» berreskuratzearen alde mintzatu da. Puigdemontek immunitatea berrezartzeko eskatu dio Europako Justizia Auzitegiari. | Erreferenduma «ezinbesteko» irtenbidea izango dela nabarmendu du Aragonesek, U-1aren urteurrenean. Independentismoak 2017ko erreferendumaren garaiko «izpiritua» berreskuratzearen alde mintzatu da. Puigdemontek immunitatea berrezartzeko eskatu dio Europako Justizia Auzitegiari. | Kataluniako Gobernuak ekitaldi instituzionala egin du gaur, Bartzelonan, 2017ko urriaren 1eko autodeterminazio erreferendumaren laugarren urteurrenean. Alderdi independentistek elkarren artean dituzten desadostasun estrategikoak agerian utzi dituzte aste honetan, eta, eztabaidaren ostean, batasunerako deia egin du berr... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/203990/estrategiak-eman-dio-garaipena-athletici-derbian.htm | Kirola | Estrategiak eman dio garaipena Athletici derbian | Athleticek 1-0 hartu du mendean Alaves, lehen zatia amaitzear zela Raul Garciak korner batean sartutako gol bati esker. | Estrategiak eman dio garaipena Athletici derbian. Athleticek 1-0 hartu du mendean Alaves, lehen zatia amaitzear zela Raul Garciak korner batean sartutako gol bati esker. | Athleticentzat izan da San Mamesen Alavesen aurka jokatutako derbia: 1-0. Raul Garciak sartu du gola, 44. minutuan. Bizkor ateratako korner batean izan da. Nafarrak ezustean harrapatu du arabarren atzealdea. Hala, 5. minutuan huts egin duen penaltiaren arantza kendu du. Lehen zatian, Athletic hobea izan da; bigarrenean... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204026/lehen-alarma-egoeran-ordainarazi-zituen-isunak-itzuliko-ditu-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Lehen alarma egoeran ordainarazi zituen isunak itzuliko ditu Jaurlaritzak | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konfinamendua bertan behera utzi eta espedienteen tramitazioa geratzea agindu ondoren hartu du erabakia. | Lehen alarma egoeran ordainarazi zituen isunak itzuliko ditu Jaurlaritzak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konfinamendua bertan behera utzi eta espedienteen tramitazioa geratzea agindu ondoren hartu du erabakia. | Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragin zuen lehen alarma egoeran osasun arauak ez betetzeagatik isunetan kobratu zituen 1,6 milioi euroak itzuliko dizkie herritarrei.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konfinamendua bertan behera utzi eta espediente horien tramitazioa geratzea erabaki ondoren hartu du erabakia Jaurlar... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204027/tokiko-etxebizitza-plana-onartu-du-euskal-elkargoak.htm | Gizartea | Tokiko etxebizitza plana onartu du Euskal Elkargoak | 145 hautetsik bozkatu dute alde, zazpik kontra, eta 42 abstenitu egin dira. | Tokiko etxebizitza plana onartu du Euskal Elkargoak. 145 hautetsik bozkatu dute alde, zazpik kontra, eta 42 abstenitu egin dira. | Euskal Hirigune Elkargoak batzarra egin du gaur, Baionako Lauka gelan, eta hautetsiek tokiko etxebizitza plana (TEP) onartu dute, alde handiz: 145ek bozkatu du alde, zazpik kontra, eta 42 abstenitu egin dira. Roland Hirigoien Mugerreko (Lapurdi) hautetsiak aurkeztu du plana; elkargoko lehendakariordea da, etxebizitzare... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204028/elordik-ezustekoa-eman-du-eta-artola-kanporatu-du.htm | Kirola | Elordik ezustekoa eman du, eta Artola kanporatu du | Mallabiarrak 16-22 irabazi zuen bere jaioterrian, 150 ikusleren aurrean, eta besteak beste Altunarekin eta Bengoetxearekin jokatuko du ligaxka. Lau hilabete jokatu gabe egon ostean, erritmo falta nabaritu zuen Artolak, eta 0-7 hasi zen galtzen. | Elordik ezustekoa eman du, eta Artola kanporatu du. Mallabiarrak 16-22 irabazi zuen bere jaioterrian, 150 ikusleren aurrean, eta besteak beste Altunarekin eta Bengoetxearekin jokatuko du ligaxka. Lau hilabete jokatu gabe egon ostean, erritmo falta nabaritu zuen Artolak, eta 0-7 hasi zen galtzen. | Aitor Elordik ezusteko garaipena lortu zuen atzo bere jaioterrian, Mallabian (Bizkaia), 150 zaleren aurrean, eta Iñaki Artola kanporatu zuen lau eta erdiko txapelketatik. 16-22 irabazi zuen bizkaitarrak, eta hurrengo fasean Altuna III.arekin, Bengoetxea VI.arekin eta Danel Elezkano edo Peio Etxeberriarekin jokatuko du ... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204029/320000-euro-ordainduko-dizkio-osasunbideak-guraso-batzuei-1993an-bi-haur-jaioberri-aldatzeagatik.htm | Gizartea | 320.000 euro ordainduko dizkio Osasunbideak guraso batzuei, 1993an bi haur jaioberri aldatzeagatik | 2015ean jabetu ziren aldaketaz. Osansunbideak erabaki du helegiterik ez aurkeztea, eragindako mina ez handitzeko. | 320.000 euro ordainduko dizkio Osasunbideak guraso batzuei, 1993an bi haur jaioberri aldatzeagatik. 2015ean jabetu ziren aldaketaz. Osansunbideak erabaki du helegiterik ez aurkeztea, eragindako mina ez handitzeko. | Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ez diola helegiterik jarriko 1993an Nafarroako Ospitalean bi haur jaio berri aldatzeagatik ezarri dioten kalte ordainari, eta, ondorioz, 320.000 euro ordaindu beharko dizkio haur horietako baten gurasoei. Azpimarratu du, gainera, gaur egungo protokoloekin "praktikan" ezinezkoa litzate... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204030/bost-lagun-atxilotu-dituzte-bizkaian-kale-edanaren-harira.htm | Gizartea | Bost lagun atxilotu dituzte Bizkaian kale edanaren harira | Bilbon, hiru laguni kale istiluetan parte hartzea leporatu diete; Barakaldon, kalean edaten ari ziren bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak. | Bost lagun atxilotu dituzte Bizkaian kale edanaren harira. Bilbon, hiru laguni kale istiluetan parte hartzea leporatu diete; Barakaldon, kalean edaten ari ziren bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak. | Bost lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilbon eta Barakaldon (Bizkaia), kale istiluetan parte hartu izana edo kalean edatea leporatuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, goizaldeko hiru eta erdiak aldera jendea pilatu da Bilboko Poza Lizentziatuaren kalearen inguruan, COVID-19aren kontrako osasun ... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204031/onkologikoko-langileek-protesta-egin-dute-osasun-zentroa-bizirik-nahi-dutela-aldarrikatzeko.htm | Gizartea | Onkologikoko langileek protesta egin dute, osasun zentroa «bizirik» nahi dutela aldarrikatzeko | Minbizia artatzeko «zentro monografiko gisara» funtzionatzen jarraitu nahi dutela adierazi dute, eta langileen «lan etorkizuna» bermatzeko eskatu dute | Onkologikoko langileek protesta egin dute, osasun zentroa «bizirik» nahi dutela aldarrikatzeko. Minbizia artatzeko «zentro monografiko gisara» funtzionatzen jarraitu nahi dutela adierazi dute, eta langileen «lan etorkizuna» bermatzeko eskatu dute | Anoetako futbol zelai pareko zabalgunetik abiatu, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Donostiako ordezkaritzarako bidea egin dute gaur Onkologikoko langileek eta haiei babesa ematera joandako hainbat herritarrek. Minbiziaren inguruan jarduera guztia ardazten zuen osasun zentroa zirela gogorarazi dute, eta berreskur... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204032/udaletako-politika-indartzeko-deia-egin-du-uxue-barkosek.htm | Politika | Udaletako politika indartzeko deia egin du Uxue Barkosek | Geroa Sozialberdeak alderdiak Nafarroako batzarra osatu du gaur. "Ideologia sozialberdea" herrialde osoan zabaldu nahi dute. | Udaletako politika indartzeko deia egin du Uxue Barkosek. Geroa Sozialberdeak alderdiak Nafarroako batzarra osatu du gaur. "Ideologia sozialberdea" herrialde osoan zabaldu nahi dute. | Ia urte bete da Geroa Sozialberdeak alderdia sortu zutenetik, eta Nafarroako lehenbiziko batzarra egin du gaur goizean, Iruñeko Iruña Park hotelean. Hamabi lurralde batzordeak eta bestelako karguak bildu dira Nafarroako batzarra osatzeko ekitaldian. Uxue Barkos idazkari nagusiak itxi du bilkura, alderdiaren helburu nag... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204033/zabor-kamioi-batean-hiltzeko-zorian-egon-da-gazte-migratzaile-bat.htm | Gizartea | Zabor kamioi batean hiltzeko zorian egon da gazte migratzaile bat | Bertan gaua ematen ari zen, asilo programa baten barruan sartzeko zain. «Duintasun gabeko harrera politika» salatu du Irungo Harrera Sareak. | Zabor kamioi batean hiltzeko zorian egon da gazte migratzaile bat. Bertan gaua ematen ari zen, asilo programa baten barruan sartzeko zain. «Duintasun gabeko harrera politika» salatu du Irungo Harrera Sareak. | Gazte migratzaile bat bizia galtzeko zorian egon da Gipuzkoan, zabor edukiontzi baten barruan gaua ematen ari zela edukiontzia zabor kamioira bota dutenean.
Irungo Harrera Sareak sare sozialen bitartez jakinaraziduenez, gazteak astearte gaua eman zuen Gurutze Gorriak Irunen duen egoitzan, baina iheslariak laguntzeko E... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204034/agur-eta-kolore-zumetari.htm | Kultura | Agur eta kolore Zumetari | Jose Luis Zumeta artista usurbildarra omendu dute jaioterrian, hil eta urte eta erdira. Usoa alabak, Mikel Telleriak, Bernardo Atxagak, Josu Zabalak eta Garik parte hartu dute. | Agur eta kolore Zumetari. Jose Luis Zumeta artista usurbildarra omendu dute jaioterrian, hil eta urte eta erdira. Usoa alabak, Mikel Telleriak, Bernardo Atxagak, Josu Zabalak eta Garik parte hartu dute. | Jose Luis. Zume. Zumeta. Hirurak omendu dituzte gaur eguerdian Usurbilen: senidea, laguna eta artista. Zumetak berak 1973an jaioterriko frontisaren atzekaldean egindako mural erraldoiaren babesean, Mikel Laboa plazan. Zumeta hil zen egunean, 2020ko apirilaren 23an, herritarrek muralaren oinetan utzi zituzten "loreak et... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204035/gillermo-etxebarria-seaskako-irakaslea-zendu-da.htm | Gizartea | Gillermo Etxebarria Seaskako irakaslea zendu da | 67 urte zituela zendu da, gaur goizean. | Gillermo Etxebarria Seaskako irakaslea zendu da. 67 urte zituela zendu da, gaur goizean. | Seaska sortu eta urte gutxira murgildu zen Iparraldeko ikastolen sarean barna Gillermo Etxebarria (Zaldibar, Bizkaia, 1954). Sortzez bizkaitarra zen, eta hogei bat urte zituela iritsi zen Lapurdira. Seaskan egin zuen ibilbide profesional guzia, ia berrogei urtez. 2016an hartu zuen erretreta: luzaz irakasle egon zen, et... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204036/michel-tubiana-hil-da-giza-eskubideen-aldeko-militante-eta-bakegilea.htm | Politika | Michel Tubiana hil da, giza eskubideen aldeko militante eta bakegilea | LDH Giza Eskubideen Ligak eman du haren heriotzaren berri, gaur. Euskal Herriko hainbat eragilek omendu dute, bake prozesuan izan duen rol funtsezkoagatik. | Michel Tubiana hil da, giza eskubideen aldeko militante eta bakegilea. LDH Giza Eskubideen Ligak eman du haren heriotzaren berri, gaur. Euskal Herriko hainbat eragilek omendu dute, bake prozesuan izan duen rol funtsezkoagatik. | Giza Eskubideen Ligako idazkari nagusi eta lehendakari izan eta, ohorezko lehendakari izendatu zuten Michel Tubiana (Aljer, 1952). Ofizioz abokatua zen, eta Euskal Herriko gatazkaren konponbidean funtsezko rola izan zuen. Bakegileen mugimenduan parte hartu zuen, eta Luhusoko (Lapurdi) armagabetzearen prozesuan ere inpl... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204037/bete-beteko-zoriona.htm | Kirola | Bete-beteko zoriona | Osasunak azken unean irabazi dio Rayori, Sadar eraberrituan edukiera mugarik gabe jokatu den lehen partidan. Manu Sanchezen golak gogotik bilatutako saria eman die gorritxoei. Giro ikusgarria izan da harmailetan | Bete-beteko zoriona. Osasunak azken unean irabazi dio Rayori, Sadar eraberrituan edukiera mugarik gabe jokatu den lehen partidan. Manu Sanchezen golak gogotik bilatutako saria eman die gorritxoei. Giro ikusgarria izan da harmailetan | Bukatu da itxaronaldia. Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu du etxean, noiz, eta Sadar zalez bete ahal izan den lehen neurketan. Gorritxoek bihotz eta arima jardun dute Rayo Vallecanori irabazteko. Zelaian izan direnek, zein harmailetan eztarria urratu dutenek. Neurketa handietako giroa arnastu da, eta jokalari... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204038/beste-105-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 105 positibo atzeman dituzte Hegoaldean | Positibo tasa %2,3 da orain. Ospitaletako egoera hobera doa pixkanaka, baina oraindik 44 lagun daude ZIUetan, | Beste 105 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Positibo tasa %2,3 da orain. Ospitaletako egoera hobera doa pixkanaka, baina oraindik 44 lagun daude ZIUetan, | Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, atzo 4.547 proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian. Horietatik, 105 positibo izan ziren. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, egindako testen positibo tasa %2,3 da orain.
Araban hamar kasu baino gutxiago zenbatu dituzte bigarren egunez jarrai... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204039/eneko-fernandez-eta-patxi-iriart-finalerdietara-nafarroako-txapelketan-eta-xilaban.htm | Kultura | Eneko Fernandez eta Patxi Iriart finalerdietara Nafarroako txapelketan eta Xilaban | Eneko Fernandezek 347 puntu lortu ditu Izabako saioan, eta haren atzetik sailkatu da Endika Legarra (315,5). Patxi Iriarten ondoren (416,5) Aitor Servier (410,5) geratu da Hiriburun. | Eneko Fernandez eta Patxi Iriart finalerdietara Nafarroako txapelketan eta Xilaban. Eneko Fernandezek 347 puntu lortu ditu Izabako saioan, eta haren atzetik sailkatu da Endika Legarra (315,5). Patxi Iriarten ondoren (416,5) Aitor Servier (410,5) geratu da Hiriburun. | Iazko geldialdiaren ondoren, bertso txapelketak martxan dira. Gaur, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena izan da Izaban; herriak aurreneko aldiz hartu du txapelketako saio bat. Ehun bat lagun elkartu dira zinema aretoan. Eneko Fernandez izan da irabazlea, 347 punturekin. Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Be... |
2021-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/204040/nafarroako-ikastetxeetan-maskararen-erabilera-malgutzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Nafarroako ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatu dute | Sortzen elkarteak, Herrikoa federazioak, Britilak eta Nafarroako Concapa elkarteak proposatu dute ikastetxeek egun daukaten ordutegia ikasturte amaierara arte mantentzea. | Nafarroako ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatu dute. Sortzen elkarteak, Herrikoa federazioak, Britilak eta Nafarroako Concapa elkarteak proposatu dute ikastetxeek egun daukaten ordutegia ikasturte amaierara arte mantentzea. | Gizartean «muga guztiak» desagertu diren arren, ikastetxeetan «protokolo zorrotzak» betetzen jarraitu behar izatea gaitzetsi dute Sortzenek eta Herrikoa federazioa, Britila eta Nafarroako Concapa guraso elkarteek. Ez daude ados: «Ikastetxeetan neurriak aldatu egin behar lirateke, gizartekoekin batera».
Hori horrela, C... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204066/denboraren-labirintoan.htm | Iritzia | Denboraren labirintoan | Denboraren labirintoan. | Ordu txikiak.
Pluralean beti. Bi hitzok entzun eta ordu txikiak parrandarekin lotzea, bat. Laket zaigu espresioa. Gau-giro semantiko berean sartzen dira pekatu txikiak, neska txikiak, bizio txikiak, dosi txikiak...
Badira, ordea, txiki-laburretik gutxi duten orduak. Ospitalekoak, esate baterako. Txiki-laburretik gutx... | |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204067/sute-batek-11-autobus-kiskali-ditu-lemoan.htm | Gizartea | Sute batek 11 autobus kiskali ditu Lemoan | Sua 05:00 aldera piztu da Pesa enpresaren garajean, eta 08:30 alderako itzali dute suhiltzaileek. Oraindik ez dute argitu zeintzuk izan diren arrazoiak. | Sute batek 11 autobus kiskali ditu Lemoan. Sua 05:00 aldera piztu da Pesa enpresaren garajean, eta 08:30 alderako itzali dute suhiltzaileek. Oraindik ez dute argitu zeintzuk izan diren arrazoiak. | Sute batek Pesa garraio konpainiak Lemoan (Bizkaia) duen garajean zeuden 11 autobus erre ditu gaur goizaldean. Sua 05:00 aldera piztu da, eta suhiltzaileek itzalia zuten 08:30 alderako. La Fletxa-Bolumburu industrialdean dago Pesaren garajea.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina oraindik ez du argitu zergatik piztu ... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204068/kilometroen-antolatzaileak-pozik-agertu-dira-egunak-eman-duenarekin-eta-jendearen-erantzunarekin.htm | Gizartea | Kilometroen antolatzaileak pozik agertu dira «egunak eman duenarekin eta jendearen erantzunarekin» | Eguraldi petrala izan arren, Go!azen izan da antolatzaileek bertan behera utzi behar izan duten ikuskizun bakarra. Ordizian, Lazkaon eta Beasainen egin dute aurten, eta Ibarrako Uzturpe ikastolari pasatu diote lekukoa. | Kilometroen antolatzaileak pozik agertu dira «egunak eman duenarekin eta jendearen erantzunarekin». Eguraldi petrala izan arren, Go!azen izan da antolatzaileek bertan behera utzi behar izan duten ikuskizun bakarra. Ordizian, Lazkaon eta Beasainen egin dute aurten, eta Ibarrako Uzturpe ikastolari pasatu diote lekukoa. | Zailtasun askori aurre eginda, baina azkenean egin dute 2021eko Kilometroak ikastolen aldeko jaia. Ordiziako, Lazkaoko eta Beasaingo ikastolek antolatuta, egitarau apala baina zabala osatu zuten, eta ia erabat bete ahal izan dute. Pandemiak erabat baldintzatutakoak ziren ekitaldi gehienak —besteak beste, edukiera mugat... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204069/urrutikoetxeak-ez-dio-aukerarik-eman-victorri.htm | Kirola | Urrutikoetxeak ez dio aukerarik eman Victorri | Arlo guztietan gailendu da Urrutikoetxea, eta Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Jaka, Ezkurdia eta Laso izango ditu aurkari. | Urrutikoetxeak ez dio aukerarik eman Victorri. Arlo guztietan gailendu da Urrutikoetxea, eta Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Jaka, Ezkurdia eta Laso izango ditu aurkari. | Mikel Urrutikoetxea Lau eta Erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da. Aitortu duenez, konfiantza falta zuen; azken txapelketak ez zaizkio nahi bezala atera, baina gaur ez du horren itxurarik eman. Nagusitasunez gailendu zaio Victor Estebani (22-7).
Bere erritmoa ezarri du bizkaitarrak, eta arlo guztie... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204070/sei-lagun-zauritu-dira-irunetik-gasteizera-zihoan-autobus-batek-izandako-istripuan.htm | Gizartea | Sei lagun zauritu dira Iruñetik Gasteizera zihoan autobus batek izandako istripuan | Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Iruraiz-Gaunan (Araba). Burundesarena zen ibilgailua. | Sei lagun zauritu dira Iruñetik Gasteizera zihoan autobus batek izandako istripuan. Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Iruraiz-Gaunan (Araba). Burundesarena zen ibilgailua. | Gaur arratsaldean autobus bat irauli da Iruraiz-Gauna (Araba) parean, A-1 errepidean. Iruñetik Gasteizerako bidea egiten ari zen Burundesaren ibilgailua, eta sei pertsona zauritu dira. Haietako bat bera ere ez dago larri.
16:10 aldera gertatu da ezbeharra, autobusa errepidetik irten denean. Sei lagun soilik zihoazen b... |
2021-10-3 | https://www.berria.eus/albisteak/204071/realak-ezin-izan-du-lidergoa-eskuratu.htm | Kirola | Realak ezin izan du lidergoa eskuratu | Real Madrilen porrotak lehen postua eskura utzi die txuri-urdinei, baina ezin izan diote Getaferi irabazi. Sandro eta Oiartzabal izan dira golegileak. | Realak ezin izan du lidergoa eskuratu. Real Madrilen porrotak lehen postua eskura utzi die txuri-urdinei, baina ezin izan diote Getaferi irabazi. Sandro eta Oiartzabal izan dira golegileak. | Garai honetan ezer gutxirako balioko zukeen, baina Espainiako Ligako lehen postua eskura izan zuen atzo Realak. Real Madrilek 2-1 galdu zuen Espanyolen zelaian, eta garaipena eskuratu balu liderra izango zen Reala. Gauzak, ordea, ez dizkio erraz jarri atzo arte punturik lortu gabe zen Getafek.
Futbol eta aukera gutxik... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204072/irailean-4133-langabe-gutxiago-hegoaldean.htm | Ekonomia | Irailean, 4.133 langabe gutxiago Hegoaldean | SEPEren arabera, 152.190 lagun daude langabezian, duela urtebete baino 31.023 gutxiago. | Irailean, 4.133 langabe gutxiago Hegoaldean. SEPEren arabera, 152.190 lagun daude langabezian, duela urtebete baino 31.023 gutxiago. | Beheranzko bideari ekin dio berriro langabeziak. SEPE Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, irailaren amaieran 152.190 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan. Abuztuaren bukaeran baino 4.133 gutxiago dira, eta iazko irailean baino 31.023 gut... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204073/munduko-ehunka-dirudunen-zerga-iruzurrak-azaleratu-dituzte.htm | Ekonomia | Munduko ehunka dirudunen zerga iruzurrak azaleratu dituzte | Pandoraren paperak kazetaritza ikerketaren berri eman dute. Zerga paradisuetan sozietateak sortzera bideratutako hamalau abokatu bulegotako dokumentuen filtrazio handi batean oinarritua da ikerketa. Oraindik ez da jakina zerrendan euskal herritarrik ote den. | Munduko ehunka dirudunen zerga iruzurrak azaleratu dituzte. Pandoraren paperak kazetaritza ikerketaren berri eman dute. Zerga paradisuetan sozietateak sortzera bideratutako hamalau abokatu bulegotako dokumentuen filtrazio handi batean oinarritua da ikerketa. Oraindik ez da jakina zerrendan euskal herritarrik ote den. | Panamako paperak auzia piztu eta bost urtera ailegatu da eztanda: Pandoraren paperak izeneko kazetaritza ikerketa aurkeztu dute ehunka kazetarik, eta bistan gelditu dira hainbat herrialdetako ehunka dirudunen ustelkeria kasuak. Izan ere, 2016ko eskandaluak egin bezala, ikerketak argitara atera ditu aberats askok beren ... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204074/tubacexeko-batzordeak-akordioa-sinatu-du-eta-langileak-bihar-itzuliko-dira-lanera.htm | Ekonomia | Tubacexeko batzordeak akordioa sinatu du, eta langileak bihar itzuliko dira lanera | Espero baino babes handiagoa izan du azkenean, ELAk eta CCOOk ez ezik, sindikatu independenteko kideak ere bozkatu duelako alde. 06:00etan itzuliko dira lanera langileak, 236 eguneko greba amaituta. | Tubacexeko batzordeak akordioa sinatu du, eta langileak bihar itzuliko dira lanera. Espero baino babes handiagoa izan du azkenean, ELAk eta CCOOk ez ezik, sindikatu independenteko kideak ere bozkatu duelako alde. 06:00etan itzuliko dira lanera langileak, 236 eguneko greba amaituta. | Tubacexeko enpresa batzordeak ostiralean zuzendaritzarekin lotutako akordioa sinatu du gaur 14:00etan, eta langileek amaitutzat eman dute 236 egun iraun duen greba; bihar goizeko lan txandan hasiko dira berriro lanean. Azkenean, hamahirutik zortzi boto izan ditu alde akordioak, ELAkoek eta CCOOek ez ezik, sindikatu ind... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204075/arrakala-gunea-hustu-izanaren-izaera-politikoa-salatu-dute.htm | Gizartea | Arrakala gunea hustu izanaren «izaera politikoa» salatu dute | Gaur hasi da guneko hiru kideren aurkako auzibidea Bilbon | Arrakala gunea hustu izanaren «izaera politikoa» salatu dute. Gaur hasi da guneko hiru kideren aurkako auzibidea Bilbon | Bilboko Arrakala guneko hiru kideren aurkako auzibidea abiarazi dute gaur. Horri aurre egiteko, AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak agerraldia egin du eraikin okupatua zegoen lekuan, eta geroago elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, eraikina hustu izanaren eta prozedura judizialaren «izaera politiko... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204076/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-bilboko-erdialdean-bart-erre-den-etxebizitza-batean.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko erdialdean bart erre den etxebizitza batean | Sutea 23:30 aldera piztu zen, Rodriguez Arias kalean. Larrialdi zerbitzuetakoek gizona hilik aurkitu zuten etxebizitzara sartu zirenean. | Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko erdialdean bart erre den etxebizitza batean. Sutea 23:30 aldera piztu zen, Rodriguez Arias kalean. Larrialdi zerbitzuetakoek gizona hilik aurkitu zuten etxebizitzara sartu zirenean. | Larrialdi zerbitzuetakoek adin ertaineko gizon baten gorpua topatu dute, bart gauean pizturiko sute baten harira Bilboko erdialdeko etxebizitza batera sartu direnean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea Rodriguez Arias kaleko etxebizitza batean sortu zen, 23:30 aldera, eta hura itzaltzeko lanetan aurkitu zuten h... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204077/tenperatura-eta-ukimena-atzemateko-sentsoreen-aurkitzaileentzat-medikuntzako-nobel-saria.htm | Gizartea | Tenperatura eta ukimena atzemateko sentsoreen aurkitzaileentzat, Medikuntzako Nobel saria | «Mundu fisikoa sentsazio somatikoen bidez» nola sentitzen den ulertzen lagundu dutelako emango diete saria David Julius eta Ardem Patapoutian ikertzaileei. | Tenperatura eta ukimena atzemateko sentsoreen aurkitzaileentzat, Medikuntzako Nobel saria. «Mundu fisikoa sentsazio somatikoen bidez» nola sentitzen den ulertzen lagundu dutelako emango diete saria David Julius eta Ardem Patapoutian ikertzaileei. | 2021. urteko Medikuntzako Nobel sariaren berri emateko asmoz gaur argitaratu duten oharrean nabarmendu dutenez, «milurteko» askotan galdera askoren sorburua izan da ea «mundu fisikoa sentsazio somatikoen bidez» nola sentitzen den, eta, hain zuzen, bide horretan egin dituzten aurkikuntzengatik jasoko dute saria David Ju... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204078/geroa-baik-eh-bilduk-ahal-dugu-k-eta-ezkerrak-eskatu-dute-berrikus-dadila-erizaintzako-lan-eskaintza.htm | Gizartea | Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak eskatu dute berrikus dadila erizaintzako lan eskaintza | Txibitek dio euskara ez dela balioetsiko erizaintzako LEPean, dekretua onartu gabe dagoelako oraindik. Nafarroako Gobernuko presidenteak argudiatu du erabakia euskararen dekretuaren menpe dagoela. | Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak eskatu dute berrikus dadila erizaintzako lan eskaintza. Txibitek dio euskara ez dela balioetsiko erizaintzako LEPean, dekretua onartu gabe dagoelako oraindik. Nafarroako Gobernuko presidenteak argudiatu du erabakia euskararen dekretuaren menpe dagoela. | Erizain postuekin loturiko deialdia zabaldu du berriki Nafarroako Gobernuak: zehazki, erizainen 424 lanpostutarako prozesu bat abiatu dute, eta euskara jakiteak ez du inolako baliorik izanen eskaintza horretan. Euskara ez da balioetsiko; ingelesa, frantsesa edo alemana, ordea, bai. Euskara zokoratua utzi izanak sumina ... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204079/elak-euskal-estatu-burujabe-bat-lortzeko-alde-bakarreko-bidea-defendatu-du.htm | Ekonomia | ELAk euskal estatu burujabe bat lortzeko alde bakarreko bidea defendatu du | Sindikatuak azaroaren 24an eta 25ean egingo du kongresua, eta buruzagitzan ez da aldaketa handirik izango. Batzorde eragile parekidea eratuko du. | ELAk euskal estatu burujabe bat lortzeko alde bakarreko bidea defendatu du. Sindikatuak azaroaren 24an eta 25ean egingo du kongresua, eta buruzagitzan ez da aldaketa handirik izango. Batzorde eragile parekidea eratuko du. | Pandemiak utzitako lorratz sakonak markatuko du ELA sindikatuaren XV. Kongresu konfederala, datorren azaroaren 24an eta 25ean, Bilbon (Euskalduna). Izan ere, bizitzan funtsezkoa denari erreparatzera behartu du izurriak eragindako egoera berriak, distopikoa kasik itxialdien sasoietan. Bada, Euskal Herriko sindikaturik h... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204080/puigdemont-laquoeuropako-agintariek-ere-garaia-dute-gatazka-honen-tamainaz-jabetzekoraquo.htm | Mundua | Puigdemont: «Europako agintariek ere garaia dute gatazka honen tamainaz jabetzeko» | Sassariko Helegite Auzitegiak Kataluniako presidente ohiaren kontrako euroagindua eten du,Europako Justizia Auzitegiak bere irizpidea ezarri arte. | Puigdemont: «Europako agintariek ere garaia dute gatazka honen tamainaz jabetzeko». Sassariko Helegite Auzitegiak Kataluniako presidente ohiaren kontrako euroagindua eten du,Europako Justizia Auzitegiak bere irizpidea ezarri arte. | Espainiako Auzitegi Gorenaren euroaginduak Italiako justiziaren aurrera eraman du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi erbesteratu eta Junts per Catalunyako eurodiputatua. Sassariko Helegite Auzitegian izan da deklaratzen, eta aske irten da bi orduko saioaran ondoren, inolako baldintzarik gabe. Pablo Llarena Go... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204081/aebetako-futbol-ligako-jardunaldia-bertan-behera-utzi-dute-sexu-abusuen-kasu-batzuk-azaleratu-direlako.htm | Kirola | AEBetako futbol ligako jardunaldia bertan behera utzi dute, sexu abusuen kasu batzuk azaleratu direlako | Jokalariek egin duten presioaren eraginez, ligako agintariak dimisioa eman du. Bi jokalari ohik elkarrizketa batean entrenatzaile bati buruz esandakoek sorrarazi dute afera. | AEBetako futbol ligako jardunaldia bertan behera utzi dute, sexu abusuen kasu batzuk azaleratu direlako. Jokalariek egin duten presioaren eraginez, ligako agintariak dimisioa eman du. Bi jokalari ohik elkarrizketa batean entrenatzaile bati buruz esandakoek sorrarazi dute afera. | Asteburu honetan ez da NWSL AEBetako Emakumezkoen Futbol Ligako neurketarik jokatu, jokalariek hala eskatuta. Lisa Baird ligako agintariak joan den ostiralean eman zuen dimisioa, erabakiaren berri eman eta ordu gutxira.
Iraganeko sexu abusuen kasu batzuek eragin dute hori: asteartean kaleratu zuten Richie Burke Washin... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204082/ibon-ajuriagojeaskoak-irabazi-du-bizkaiko-txapelketako-lehen-kanporaketa.htm | Kultura | Ibon Ajuriagojeaskoak irabazi du Bizkaiko txapelketako lehen kanporaketa | Ajuriagojeaskoak 479 puntu lortu ditu, eta Ander Elortegi sailkatu da bigarren, 477,5 punturekin. | Ibon Ajuriagojeaskoak irabazi du Bizkaiko txapelketako lehen kanporaketa. Ajuriagojeaskoak 479 puntu lortu ditu, eta Ander Elortegi sailkatu da bigarren, 477,5 punturekin. | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzo hasi zen, Durangon. San Agustin kulturgunean jokatu zuten lehen kanporaketa, eta Ibon Ajuriagojeaskoa nagusitu zen, 479 puntu lortuta. Hortaz, bertsolariak finalaurrekoetan kantatuko du.
Ander Elortegi izan da bigarren sailkatua, 477,5 punturekin. Haren atzetik geratu dira Asier Gal... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204083/herri-ekimena-eta-kooperatibismoa-mahai-ingurua-egin-dute-azpeitian.htm | Gizartea | 'Herri ekimena eta kooperatibismoa' mahai ingurua egin dute Azpeitian | Ekitaldia 09:30ean hasi da, Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean. David Fernandez kataluniarrak eta «lau euskal esperientziatako ordezkariek» hartu dute parte saioan. | 'Herri ekimena eta kooperatibismoa' mahai ingurua egin dute Azpeitian. Ekitaldia 09:30ean hasi da, Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean. David Fernandez kataluniarrak eta «lau euskal esperientziatako ordezkariek» hartu dute parte saioan. | Herri ekimena eta kooperatibismoa izenburu duen mahai ingurua egin dute gaur Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean, 09:30ean hasita. Saioa Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatu dute, eta BERRIAk zuzenean eman du bere webgunean. Orian,ikusgai dago ekitaldi osoa.
Hizla... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204084/sindikatuek-gaitzetsi-dute-nafarroako-hezkuntzako-protokolo-berriak-ezinegona-eragin-duela.htm | Gizartea | Sindikatuek gaitzetsi dute Nafarroako hezkuntzako protokolo berriak «ezinegona» eragin duela | LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek 47 ikastetxetako klaustroek sinatutako manifestu bat helarazi diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari. | Sindikatuek gaitzetsi dute Nafarroako hezkuntzako protokolo berriak «ezinegona» eragin duela. LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek 47 ikastetxetako klaustroek sinatutako manifestu bat helarazi diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari. | Hezkuntzarako protokolo berriak «ezinegona» sortu duela adierazi diote LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari. Hain zuzen, 47 ikastetxetako klaustroek sinatutako manifestu bat helarazi diote. Ziurtatu dute Hezkuntza Departamentuak irailean egindako proto... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204085/50-urte-bete-ditu-gaur-gipuzkoako-aspace-elkarteak-eta-urte-osoko-programazio-zabala-iragarri-dute.htm | Gizartea | 50 urte bete ditu gaur Gipuzkoako Aspace elkarteak, eta urte osoko programazio zabala iragarri dute | Zikloari hasiera emateko, ekitaldi jendetsua egin dute Donostiako Tabakaleran. | 50 urte bete ditu gaur Gipuzkoako Aspace elkarteak, eta urte osoko programazio zabala iragarri dute. Zikloari hasiera emateko, ekitaldi jendetsua egin dute Donostiako Tabakaleran. | Mende erdi. Hori da Gipuzkoako Aspace elkarteak martxan daraman denbora. Gaur ospatu dute urteurrena, Donostiako Tabakaleran. Elkarteko parte hartzaileak izan dira protagonista nagusiak: erabiltzaileak, familiak, langileak eta elkarteko boluntarioak. Hain zuzen, Endika Markotegi elkarteko erabiltzaileak aurkeztu du sai... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204086/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideei-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita | Udaltzaingoak larunbat gauean atxilotu zituen bi gizonezkoak. | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita. Udaltzaingoak larunbat gauean atxilotu zituen bi gizonezkoak. | Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen larunbat gauean Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita. Atxilotuetako batek 55 urte ditu, eta besteak, berriz, 37. Erasoetako bat Norteko trenbidearen kalean egin zuten, eta bestea, berriz, Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean. Ez dute eman erasoen inguruko xehetasun ... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204087/baliteke-erresuma-batuko-hornidura-faltak-gabonetara-arte-irautea.htm | Mundua | Baliteke Erresuma Batuko hornidura faltak Gabonetara arte irautea | Londresek berrehun militar jarri ditu kamioilari lanak egiten. Boris Johnsonen esanetan, migrazioa erraztea ez da konponbide bat. | Baliteke Erresuma Batuko hornidura faltak Gabonetara arte irautea. Londresek berrehun militar jarri ditu kamioilari lanak egiten. Boris Johnsonen esanetan, migrazioa erraztea ez da konponbide bat. | Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen kongresua abian da Manchesterren, eta bere agintaldiaren bigarren erdirako proposamenak aurkezteko erakusleiho gisa erabili nahi du hura Boris Johnson lehen ministroak. Begiradak, baina, beste nonbait daude, langile faltak herrialdeko horniduran eragindako kalteetan. Izatez, Jo... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204089/premiazko-zerbitzu-publikoetara-baliabide-gehiago-bideratzeko-eskatu-du-aurrekontu-sozialak-taldeak.htm | Gizartea | Premiazko zerbitzu publikoetara baliabide gehiago bideratzeko eskatu du Aurrekontu Sozialak taldeak | Nafarroako aurrekontuei buruz erabakitzeko eztabaidak iragarri dituzte urriaren 13an eta 15ean, eta 16ko manifestazioan bat egiteko dei egin dute. | Premiazko zerbitzu publikoetara baliabide gehiago bideratzeko eskatu du Aurrekontu Sozialak taldeak. Nafarroako aurrekontuei buruz erabakitzeko eztabaidak iragarri dituzte urriaren 13an eta 15ean, eta 16ko manifestazioan bat egiteko dei egin dute. | Hilabete bat falta da datorren urteko Nafarroako aurrekontua ixteko, eta Aurrekontu Sozialak taldeak eskatu du «gizarte premiak gastu lehentasuntzat» izatea, gaur Iruñeko Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzean. Beraz, zerbitzu publikoa «indartzeko» eta «blindatzeko» eskatu dute; hala nola osasuna, hezkuntza, z... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204090/pfizerrekin-txertaturikoek-beste-dosi-bat-hartzea-gomendatu-du-emak.htm | Gizartea | Pfizerrekin txertaturikoek beste dosi bat hartzea gomendatu du EMAk | Bigarren dosia hartu eta sei hilabetera hartu beharko litzateke. Immunodeprimituei, berriz, txertaketa amaitu eta 28 egunera eman beharko litzaieke indartzeko dosia. | Pfizerrekin txertaturikoek beste dosi bat hartzea gomendatu du EMAk. Bigarren dosia hartu eta sei hilabetera hartu beharko litzateke. Immunodeprimituei, berriz, txertaketa amaitu eta 28 egunera eman beharko litzaieke indartzeko dosia. | Pfizer etxearen txertoa hartu duen herritar orori indartzeko dosia ematea komenigarria litzatekeela adierazi du gaur Sendagaien Europako Agentziak.
Gaur bildu da agentziaren Gizakientzako Botiken Batzordea, Pfizer/BioNTech konpainiek hirugarren dosiaren inguruan bidalitako datuak aztertzeko. Ondorioztatu dutenez, 18 u... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204091/83-positibo-atzeman-dituzte-kasuen-19.htm | Gizartea | 83 positibo atzeman dituzte, kasuen %1,9 | Zazpi COVID-19 paziente eraman dituzte erietxeetara | 83 positibo atzeman dituzte, kasuen %1,9. Zazpi COVID-19 paziente eraman dituzte erietxeetara | Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, igandean COVID-19a atzemateko 4.309 test egin zituzten, eta 83 izan ziren positiboak; kasuen %1,9, hain justu ere. Herrialdeka, horra egoera: 37 kasu atzeman zituzten Gipuzkoan, 21 Bizkaian, hamasei Nafarroan, eta sei Araban. Osakidetzak jakinarazi du Euskal H... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204092/argindarraren-tarifak-salatzeko-manifestazioa-antolatu-dute-ostegunerako-bilbon.htm | Ekonomia | Argindarraren tarifak salatzeko, manifestazioa antolatu dute ostegunerako Bilbon | 20:00etan abiatuko da, Iberdrola dorretik. Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deitu dute mobilizaziora. | Argindarraren tarifak salatzeko, manifestazioa antolatu dute ostegunerako Bilbon. 20:00etan abiatuko da, Iberdrola dorretik. Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deitu dute mobilizaziora. | Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute ostegunerako, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diete inguruko herritar eta eragile guztiei. Besteak beste, ELA, LAB, CCOO, ESK eta ... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204093/adituen-arabera-giza-akats-bat-egon-daiteke-facebook-instagram-eta-whatsappen-etenaldiaren-atzean.htm | Bizigiro | Adituen arabera, giza akats bat egon daiteke Facebook, Instagram eta Whatsappen etenaldiaren atzean | Hiru aplikazioek orain arte izandako etenaldirik luzeena izan da. Antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz gertatu da konexioaren galera. Telegram aplikazioak 50 milioi erabiltzaile berri ditu atzotik. | Adituen arabera, giza akats bat egon daiteke Facebook, Instagram eta Whatsappen etenaldiaren atzean. Hiru aplikazioek orain arte izandako etenaldirik luzeena izan da. Antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz gertatu da konexioaren galera. Telegram aplikazioak 50 milioi erabiltzaile berri di... | Facebookera, Instagramera edota Whatsappera konektatu ezinda ibili zara? Lasai, ez zara bakarra izan eta. Mundu osoko erabiltzaileak izan ziren arazo berarekin atzo, 17:30etik. Antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz gertatu da konexioaren galera. Gauerdirako minutu gutxi falta zirela hasi... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204094/libian-gizateriaren-kontrako-delituak-egin-dituzte-2016tik-nberen-arabera.htm | Mundua | Libian gizateriaren kontrako delituak egin dituzte 2016tik, NBEren arabera | Nazioarteko erakundeak gerrako alde guztiei egotzi die zibilen kontrako gerra krimenak egitea. | Libian gizateriaren kontrako delituak egin dituzte 2016tik, NBEren arabera. Nazioarteko erakundeak gerrako alde guztiei egotzi die zibilen kontrako gerra krimenak egitea. | Hilketak, torturak, epaiz kanpoko exekuzioak, bortxaketak, esklabotza eta gerra krimenak. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, horiek dira 2016tik hona Libiako gerran alde guztiek egin dituzten gizateriaren kontrako krimenetako batzuk, batez ere Europara bidean zihoazen migratzaileen eta espetxeetan zeuden atxilotuen... |
2021-10-4 | https://www.berria.eus/albisteak/204095/euskara-hiriguneetako-gazteen-artean-sustatzeko-proiektu-bat-aurkeztu-du-aek-k.htm | Gizartea | Euskara hiriguneetako gazteen artean sustatzeko proiektu bat aurkeztu du AEK-k | Bilbo aldeko ikasleekin egin dute ikerketa, aldundiarekin eta Ikastolen Elkartearekin batera | Euskara hiriguneetako gazteen artean sustatzeko proiektu bat aurkeztu du AEK-k. Bilbo aldeko ikasleekin egin dute ikerketa, aldundiarekin eta Ikastolen Elkartearekin batera | Hiriguneetako gazteen artean euskararen eta euskal kulturaren transmisioa hobetzea du helburu gaur Bilbon aurkeztutako #Damolat proiektuak. Ahize-AEK-ko teknikari Naroa Jauregizuriak Bilbon, Getxon eta Portugaleten (Bizkaia) egindako ikerketaren emaitza da, eta jardunaldi formatuan plazaratuko dute laster. Gazteei eusk... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204125/asuncionek-aitortu-zuen-espainiako-gobernuak-bonbak-bidali-zizkiela-hbko-kideei-postaz.htm | Politika | Asuncionek aitortu zuen Espainiako Gobernuak bonbak bidali zizkiela HBko kideei, postaz | ABC egunkariak publiko egin ditu Barne ministro ohiak Emilio Alonso Manglano CESIDeko zuzendariari esandakoak. Jose Antonio Cardosa Errenteriako postariaren hilketari egiten zaio aipamena. | Asuncionek aitortu zuen Espainiako Gobernuak bonbak bidali zizkiela HBko kideei, postaz. ABC egunkariak publiko egin ditu Barne ministro ohiak Emilio Alonso Manglano CESIDeko zuzendariari esandakoak. Jose Antonio Cardosa Errenteriako postariaren hilketari egiten zaio aipamena. | Espainiako Gobernuak Herri Batasuneko kideei bonba gutunak bidali zizkiela azaleratu du dokumentu batek. ABC egunkariak zabaldu du esklusiba: PSOEko Antoni Asuncion Espainiako Barne ministro ohiak CESID Espainiako inteligentzia zerbitzuko egoitzan 1994an egindako bilkura egun batean egin zuen aitorpena. Asuncion 2016an... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204126/demode-produkzioak-deabru-beltzak-iratxe-ansa-eta-alfredo-sanzol-saritu-dituzte-max-sarietan.htm | Kultura | Demode Produkzioak, Deabru Beltzak, Iratxe Ansa eta Alfredo Sanzol saritu dituzte Max sarietan | Atzo banatu zituzten Espainiako Arte Eszenikoetako XXIV. Max sariak, eta hainbat euskal ekoizpen eta artista saritu zituzten: besteak beste, Demode Produkzioak-en 'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikalak jaso zuen musika ikuskizunik onenaren saria. | Demode Produkzioak, Deabru Beltzak, Iratxe Ansa eta Alfredo Sanzol saritu dituzte Max sarietan. Atzo banatu zituzten Espainiako Arte Eszenikoetako XXIV. Max sariak, eta hainbat euskal ekoizpen eta artista saritu zituzten: besteak beste, Demode Produkzioak-en 'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikalak jaso zuen musika ikuskizu... | Atzo gauean egin zuten Espainiako Arte Eszenikoetako Max sariak emateko gala, Bilboko Arriaga antzokian, Hiri osoa agertoki bat da lelopean. Sarituen artean hainbat euskal lan eta artista izan ziren.
Demode Produkzioak taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel obrak jaso zuen musika ikuskizunik onenaren saria. Joxean Sagastiz... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204127/langile-publikoen-soldata-2-igo-nahi-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Langile publikoen soldata %2 igo nahi du Espainiako Gobernuak | Erosteko ahalmenaren galera ekar dezake igoera horrek, inflazioa %4 inguruan dabilelako. | Langile publikoen soldata %2 igo nahi du Espainiako Gobernuak. Erosteko ahalmenaren galera ekar dezake igoera horrek, inflazioa %4 inguruan dabilelako. | Gaur goizean bilera egin dute Madrilen Espainiako Ogasun Ministerioak eta sektore publikoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuetako lauk: UGT, CSIF, ELA eta CIG. Bilerara ez da agertu ere egin CCOO, salatu baitu ez dela benetako negoziazio bat, baizik eta jada hartutako erabaki bat jakinarazteko bilera.
Lidia Sa... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204128/baionako-elizbarrutian-gutxienez-25-adingabek-jasan-dituzte-sexu-abusuak.htm | Mundua | Baionako elizbarrutian gutxienez 25 adingabek jasan dituzte sexu abusuak | Frantziako Eliza katolikoan 330.000 sexu abusu kasu izan dira 1950etik. Elizan izandako sexu abusuei buruzko batzorde independenteak ikerketaren ondorioen berri eman du. | Baionako elizbarrutian gutxienez 25 adingabek jasan dituzte sexu abusuak. Frantziako Eliza katolikoan 330.000 sexu abusu kasu izan dira 1950etik. Elizan izandako sexu abusuei buruzko batzorde independenteak ikerketaren ondorioen berri eman du. | Baionako elizbarrutian —Pirinio Atlantikoetako departamendua biltzen du— 1950. urtetik 2020. urtera sexu abusuak jasan dituzten adingabeak 25 dira, gutxienez, eta, kasu horietan hamahiru izan dira apaiz erasotzaileak. Marc Aillet Baionako elizbarrutiko apezpikuak arratsaldean eman du datuen berri, Frantziako Eliza kato... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204129/araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-ere-bertan-behera-geratuko-dira-ostegunean-neurri-murriztaile-gehienak.htm | Gizartea | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bertan behera geratuko dira ostegunean neurri murriztaile gehienak | Osasun larrialdia indargabetu du Labik. Espazio itxietan eta 5.000 ikusle baino gehiagoko ahalmena duten lekuetan %80ko edukiera mantenduko da. Nafarroan joan zen astean ezabatu zituzten neurriak. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bertan behera geratuko dira ostegunean neurri murriztaile gehienak. Osasun larrialdia indargabetu du Labik. Espazio itxietan eta 5.000 ikusle baino gehiagoko ahalmena duten lekuetan %80ko edukiera mantenduko da. Nafarroan joan zen astean ezabatu zituzten neurriak. | Koronabirusaren izurriari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak erabakitako larrialdia amaitu da. Hala erabaki du gaur Labi aholku batzordeak. Nafarroan joan zen astean bezala, salbuespen neurriak bertan behera geratuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur bildu da Labi azken aldiz, Iñigo Urkulluk esan duenez, eta bile... |
2021-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/204130/joseba-alvarez-horrelako-kasu-baten-aurrean-berriro-modu-berean-jokatuko-nuke.htm | Gizartea | Joseba Alvarez: «Horrelako kasu baten aurrean berriro modu berean jokatuko nuke» | Kaleko saltzaile bat defendatzeagatik epaitu dute Alvarez. Urtebeteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatzen diote. Moussa Sow saltzailea ere epaiketaren zain dago. | Joseba Alvarez: «Horrelako kasu baten aurrean berriro modu berean jokatuko nuke». Kaleko saltzaile bat defendatzeagatik epaitu dute Alvarez. Urtebeteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatzen diote. Moussa Sow saltzailea ere epaiketaren zain dago. | Gaur epaitu dute Joseba Alvarez ezker abertzaleko militantea, 2018. urtean Donostiako Alde Zaharrean gertatutako atxiloketa bat oztopatu izana leporatuta. Duela hiru urte gertatutako jazoera batean du oinarri auziak; ekainaren 24an gertatu zen, eguerdiko 10:30 aldera, Donostiako Parte Zaharreko San Jeronimo kalean. Alv... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204131/greba-intersindikala-egin-dute-ipar-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Greba intersindikala egin dute Ipar Euskal Herrian | CGT, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek parte hartu dute protestan. Lan baldintza duinak eskatu dituzte, eta erretreten eta langabeziaren erreformak salatu. | Greba intersindikala egin dute Ipar Euskal Herrian. CGT, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek parte hartu dute protestan. Lan baldintza duinak eskatu dituzte, eta erretreten eta langabeziaren erreformak salatu. | Ehunka lagun bildu dira goizean Baionako karriketan. Ipar Euskal Herrian, greba eguna da gaurkoa, eta manifestazio intersindikala egin dute, Errepublika plazatik abiatuta. CGT, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek deitu dute protestara: lan baldintza duinak eskatu dizkiote Frantziako Gobernuari, eta gogor salatu dit... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204132/sistema-konplexuen-teorialariei-eman-diete-fisikako-nobel-saria.htm | Gizartea | Sistema konplexuen teorialariei eman diete Fisikako Nobel saria | Syukuro Manaberi, Klaus Hasselmanni eta Giorgio Parisiri eman diete garaikurra. Lurreko klimaren modelizazioari egindako ekarpena eta sistema konplexuei buruzko ikerkuntza saritu nahi izan dituzte, tartean, klima larrialdiaren inguruan egina. | Sistema konplexuen teorialariei eman diete Fisikako Nobel saria. Syukuro Manaberi, Klaus Hasselmanni eta Giorgio Parisiri eman diete garaikurra. Lurreko klimaren modelizazioari egindako ekarpena eta sistema konplexuei buruzko ikerkuntza saritu nahi izan dituzte, tartean, klima larrialdiaren inguruan egina. | Lurreko klimaren modelizazioari egindako ekarpenengatik eman diete garaikurra Syukuro Manaberi eta Klaus Hasselmanni, aldakortasuna kuantifikatzeko eta berotze globala aurresateko aukera eman dutelako. Giorgio Parisiri, berriz, sistema konplexuen funtzionamenduari buruz egindako aurkikuntzengatik.
Hirurak dira sistema... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204133/ipar-euskal-herriko-hautetsi-nagusiak-bilduko-ditu-aieteko-konferentziaren-urteurrenak.htm | Politika | Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiak bilduko ditu Aieteko Konferentziaren urteurrenak | Mahai inguru bat eginen dute urriaren 16an, Baionan, azken hamar urteetako bilakaeraz beren begirada emateko. Nazioarteko aditu andanak ere parte hartuko du hainbat hitzalditan | Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiak bilduko ditu Aieteko Konferentziaren urteurrenak. Mahai inguru bat eginen dute urriaren 16an, Baionan, azken hamar urteetako bilakaeraz beren begirada emateko. Nazioarteko aditu andanak ere parte hartuko du hainbat hitzalditan | Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesuan mugarri izan zen Aieteko Konferentzia iragan eta hamar urtera, ordutik izandako bilakaera aztertuko dute heldu den urriaren 14tik 16ra antolatu dituzten jardunaldietan. Bake Bideak, Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialak, Berghof fundazioak eta Conciliation Resources eraku... |
2021-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/204134/urtea-hasi-zenetik-800-tortura-kasu-zenbatu-dituzte-mexikon.htm | Mundua | Urtea hasi zenetik, 800 tortura kasu zenbatu dituzte Mexikon | Causa en Comun erakundeak «muturreko indarkeriaren» 6.314 biktima baieztatu ditu, eta krimenei aurre egiteko aldaketak exijitu. | Urtea hasi zenetik, 800 tortura kasu zenbatu dituzte Mexikon. Causa en Comun erakundeak «muturreko indarkeriaren» 6.314 biktima baieztatu ditu, eta krimenei aurre egiteko aldaketak exijitu. | Irailean, «muturreko indarkeria» gisa sailkatutako 438 ekintza erregistratu ditu Mexikoko Causa en Comun gobernuz kanpoko erakundeak. Besteak beste, gutxienez 109 lagun torturatu dituzte; 800 urtea hasi zenetik. Datuek «min eta krudeltasun mosaiko bat» uzten dute agerian, erakundearen hitzetan.
Mexikoko hedabideek arg... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204135/104-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 104 kasu atzeman dituzte Hegoaldean | Osasunbideak eta Osakidetzak egindako testen %1,4 izan dira positiboak | 104 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Osasunbideak eta Osakidetzak egindako testen %1,4 izan dira positiboak | Osakidetzak eta Osasunbideak 7.106 test egin zituzten atzo COVID-19aren bilakaera aztertzeko, eta %1,4 izan ziren positiboak: 104. Herrialdeka, horra atzo detektatutako kasuen banaketa: 44 kasu Gipuzkoan, 35 Bizkaian, hamabi Nafarroan, hamar Araban, eta hiru Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonei egindako testetan.... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204136/laquoproiektu-estrategikoak-adosteko-espazio-batraquo-eskatu-dio-eh-bilduk-eusko-jaurlaritzari.htm | Ekonomia | «Proiektu estrategikoak adosteko espazio bat» eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari | Euskadi Nexten zerrendatutako eskualde mailako proiektuen artean zaintzen sistema publikoa, itsas energia berriztagarriak eta adimen artifiziala lehenetsi behar direla uste du koalizioak. | «Proiektu estrategikoak adosteko espazio bat» eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Euskadi Nexten zerrendatutako eskualde mailako proiektuen artean zaintzen sistema publikoa, itsas energia berriztagarriak eta adimen artifiziala lehenetsi behar direla uste du koalizioak. | Next Generation funtsetatik eratorriko diren inbertsioek «herri honen etorkizuneko garapen ereduaren oinarriak finkatuko» dituztela azpimarratu du gaur Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak. Horregatik, haren ustez, ezinbestekoa da lehenbailehen Eusko Jaurlaritzak «espazio bat irekitzea» Europako funts horiekin... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204137/emak-esan-du-estatu-bakoitzak-erabaki-behar-duela-hirugarren-dosia-eman-ala-ez.htm | Gizartea | EMAk esan du estatu bakoitzak erabaki behar duela hirugarren dosia eman ala ez | Osasun batzordeak hala erabakita, Hego Euskal Herrian 70 urtetik gorakoei hirugarren dosia jarriko zaie urriaren 25etik, eta 65etik gorakoei ere emango zaie, pauta osoa eman zietenetik sei hilabete betetzen direnean | EMAk esan du estatu bakoitzak erabaki behar duela hirugarren dosia eman ala ez. Osasun batzordeak hala erabakita, Hego Euskal Herrian 70 urtetik gorakoei hirugarren dosia jarriko zaie urriaren 25etik, eta 65etik gorakoei ere emango zaie, pauta osoa eman zietenetik sei hilabete betetzen direnean | EMA Sendagaien Europako Agentziak esan du estatu bakoitzari dagokiola erabakitzea herritarrei Pfizerren txertoaren hirugarren dosia jarri ala ez. Nabarmendu duenez, indartzeko dosi bat jartzea «segurua eta eraginkorra» da, baina oraingoz ezin dute «gomendio irmorik» eman noiz eta nori jartzearen inguruan. Atzo hirugarr... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204138/kaixo-literalki-guztioi-eta-sare-sozialen-etenaldiak-utzitako-hainbat-mezu.htm | Bizigiro | «Kaixo literalki guztioi», eta sare sozialen etenaldiak utzitako hainbat mezu | Facebook, Instagram eta Whatsapp hainbat orduz etenda egon ziren atzo, eta Twitterreko erabiltzaile batzuek umorez hartu zuten gertakaria. | «Kaixo literalki guztioi», eta sare sozialen etenaldiak utzitako hainbat mezu. Facebook, Instagram eta Whatsapp hainbat orduz etenda egon ziren atzo, eta Twitterreko erabiltzaile batzuek umorez hartu zuten gertakaria. | «Kaixo literalki guztioi». @Twitter kontuak horrela agurtu zuen bart sare soziala ia kolapsatzen ari zen erabiltzaile olatua. Ez da gauza erraza izango sare sozial baten kontu instituzionalean idaztea, eta are gutxiago han idatzitako mezu bat biral egitea. Atzo, ordea, ondo baliatu zuen unea kontu hori daramanak. Izan ... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204139/lurrari-lotuz-txostena-erregistratu-dute.htm | Politika | 'Lurrari lotuz' txostena erregistratu dute | Sorturen Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen Herrigaia txostena, eta horri egindako osoko zuzenketa litzateke Lurrari lotuz. Urriaren 24ra arteko epea dute militanteek osoko zuzenketak aurkezteko. | 'Lurrari lotuz' txostena erregistratu dute. Sorturen Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen Herrigaia txostena, eta horri egindako osoko zuzenketa litzateke Lurrari lotuz. Urriaren 24ra arteko epea dute militanteek osoko zuzenketak aurkezteko. | Abian da Sorturen hirugarren kongresua, eta Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen «ariketa kolektibo erraldoi baten emaitza» den Herrigaia txostena. Espero izatekoa zen bezala, ordea, bertze txosten bat aurkeztu dute kongresuko eztabaidara: Lurrari lotuz du izena, eta gaur erregistratu dute ezker abertzaleko ... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204140/auzitegi-gorenak-ere-indargabe-utzi-ditu-zener-plusen-65-kaleratzeak.htm | Ekonomia | Auzitegi Gorenak ere indargabe utzi ditu Zener Plusen 65 kaleratzeak | Ez du onartu Erandiko telekomunikazio enpresak jarritako helegitea. Iaz eginiko kaleratzeak dira, konfinamenduaren lehen bi asteetan. | Auzitegi Gorenak ere indargabe utzi ditu Zener Plusen 65 kaleratzeak. Ez du onartu Erandiko telekomunikazio enpresak jarritako helegitea. Iaz eginiko kaleratzeak dira, konfinamenduaren lehen bi asteetan. | Pandemia garaian eginiko kaleratze kolektiboen inguruko ebazpenak irteten hasiak dira Auzitegi Gorenean. Zener Plus Erandioko (Bizkaia) telekomunikazio enpresak iazko udaberriko itxialdian eginiko kontratu eteteak indargabe utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak berdina ebatzi zuen iazko azaroan, CCOO sindikatuak hasitako a... |
2021-10-5 | https://www.berria.eus/albisteak/204141/koldo-arribillagaren-heriotza-salatzeko-elkarretaratzea-egin-dute-gasteizen.htm | Gizartea | Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen | Osakidetzak uko egin zion gizonak zuen gaitzaren ebakuntza egiteari, bizitoki «egokirik» ez izateagatik. | Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen. Osakidetzak uko egin zion gizonak zuen gaitzaren ebakuntza egiteari, bizitoki «egokirik» ez izateagatik. | Joan den irailean 8an bihotzekoak jota hil zen Koldo Arribillaga gasteiztarra. Haren heriotza salatzeko, Osakidetzako ordezkaritza sindikalak, Osasun Publikoa Aurrera Plataformak eta Inor Ez Kale Gorrian egitasmoak, Txiroen aurkako gerra gelditu! lelopean elkarretaratzea egin dute gaur, 19:00etan, Gasteizko Andra Mari ... |
2021-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/204165/bildarratzek-iragarri-du-ikastetxeetako-protokolo-berriak-astelehenean-sartuko-direla-indarrean.htm | Gizartea | Bildarratzek iragarri du ikastetxeetako protokolo berriak astelehenean sartuko direla indarrean | Egoera berrira moldatutako protokoloak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteon igorriko dizkie ikastetxeei. | Bildarratzek iragarri du ikastetxeetako protokolo berriak astelehenean sartuko direla indarrean. Egoera berrira moldatutako protokoloak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteon igorriko dizkie ikastetxeei. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean diren neurri murriztaileak bihar geratuko dira bertan behera, eta egoera berriak hezkuntzan zein eragin izango duen hizpide izan dute gaur Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Jonan Fernandez Labiren Batzorde Zientifiko-Teknikoko koordinatzaile eta Jaurl... |
2021-10-6 | https://www.berria.eus/albisteak/204166/frantziako-asanbleak-homosexualak-aldatzeko-terapiak-debekatzea-onartu-du.htm | Gizartea | Frantziako Asanbleak «homosexualak aldatzeko terapiak» debekatzea onartu du | «Terapia» horiek eskuin muturreko taldeen eta erlijiosoen artean daude hedatuta nagusiki. Ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu dute praktika horiek legez kanpo uztea. | Frantziako Asanbleak «homosexualak aldatzeko terapiak» debekatzea onartu du. «Terapia» horiek eskuin muturreko taldeen eta erlijiosoen artean daude hedatuta nagusiki. Ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu dute praktika horiek legez kanpo uztea. | «Homosexualak aldatzeko terapiak» debekatzeko lege proposamen bat onartu du bart Frantziako Asanbleak. Proposamena Senatuak onartu beharko du orain, baina ez dirudi arazorik izango denik; izan ere, asanblean aho batez hartu dute erabakia. Ondorioz, aurrerantzean praktika horiek legez kanpokoak izango dira Ipar Euskal H... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.