date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204167/gaur-irekiko-dute-bilboko-kafe-antzokia.htm
Kultura
Gaur irekiko dute Bilboko Kafe Antzokia
Iazko martxotik dago itxita gunea. Irekiera ekitaldia egingo dute, ‘Dantza dezagun berriro’ lelopean.
Gaur irekiko dute Bilboko Kafe Antzokia. Iazko martxotik dago itxita gunea. Irekiera ekitaldia egingo dute, ‘Dantza dezagun berriro’ lelopean.
Bilboko Kafe Antzokiak iazko martxoaren 12an itxi zituen ateak, eta, osasun larrialdiaren eraginez, orain arte ezin izan ditu berriz ireki. Bestelako ostalaritza guneek bezala, krisiaren eraginak jasan ditu, eta, gunearen ezaugarriak direla eta, ez dute lortu lehenago zabaltzea. «Gure ikuspegitik eta ditugun berezitasu...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204168/ahtaren-lanak-lizitatzeko-tramiteak-hasi-dituzte-gasteizen.htm
Gizartea
AHTaren lanak lizitatzeko tramiteak hasi dituzte Gasteizen
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» da.
AHTaren lanak lizitatzeko tramiteak hasi dituzte Gasteizen. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» da.
Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trena (AHT) Gasteizera lurpetik iristeko oinarrizko proiektua lizitatzeko agirien tramitazioekin hasi da. Eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» da. Hala iragarri du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Gonzalezek jakinarazi duenez, M...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204169/baldintzapean-aske-utzi-dute-xabier-agirre-ibanez.htm
Politika
Baldintzapean aske utzi dute Xabier Agirre Ibañez
Sei urteko espetxe zigorra bete du preso gasteiztarrak. 2020ko apirilean eman zioten hirugarren gradua.
Baldintzapean aske utzi dute Xabier Agirre Ibañez. Sei urteko espetxe zigorra bete du preso gasteiztarrak. 2020ko apirilean eman zioten hirugarren gradua.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Xabier Agirre Ibañez euskal preso gasteiztarra aske utzi dute, baldintzapean. 2016an espetxeratu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako sei urte eta erdiko zigorra betetzeko, oraindik epaia irmoa ez zela. Aurrez hainbatetan atxilotu zuen Poliziak: 2011n eta 2013an. 2019ko urrian ...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204170/durangoko-azoka-murrizketarik-gabe-egiteko-aukerarekin-aurkeztu-dute-aurtengo-kartela.htm
Kultura
Durangoko Azoka murrizketarik gabe egiteko aukerarekin aurkeztu dute aurtengo kartela
Oraintxe azokak ehuneko ehunean irekitzeko aukera izango lukeela aipatuz aurkeztu dute 56. aldia Gerediaga elkarteko kideek. Baina aurreratu dute abenduaren 3tik 8ra indarrean izango diren neurriak beteko dituztela. Leire Urbeltzek egin du aurtengo kartela.
Durangoko Azoka murrizketarik gabe egiteko aukerarekin aurkeztu dute aurtengo kartela. Oraintxe azokak ehuneko ehunean irekitzeko aukera izango lukeela aipatuz aurkeztu dute 56. aldia Gerediaga elkarteko kideek. Baina aurreratu dute abenduaren 3tik 8ra indarrean izango diren neurriak beteko dituztela. Leire Urbeltzek e...
Sarbide mugarik eta bisitarientzako txandarik gabeko Durangoko Azoka bati atea irekiz aurkeztu dute gaur Landako gunean 56. aldiaren kartela. Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen atzo osasun larrialdiari aurre egiteko hartutako muga gehienak, eta horrek ehuneko ehunean hasteko aukera emango lioke azokari, baldi...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204171/san-tomas-eguna-eta-danborrada-ospatu-egingo-dituzte-aurten-donostian.htm
Gizartea
San Tomas eguna eta danborrada ospatu egingo dituzte aurten Donostian
Eneko Goiak baieztatu du erabakia, eta, besteak beste, berriz antolatuko dituzte San Tomas eguna eta Eguberrietako ospakizunak ere. Esan duenez, egoera egungoaren modukoa bada, muga bakarra leku itxietan maskara erabiltzea izango da.
San Tomas eguna eta danborrada ospatu egingo dituzte aurten Donostian. Eneko Goiak baieztatu du erabakia, eta, besteak beste, berriz antolatuko dituzte San Tomas eguna eta Eguberrietako ospakizunak ere. Esan duenez, egoera egungoaren modukoa bada, muga bakarra leku itxietan maskara erabiltzea izango da.
Laster itzuliko dira ohiko herri eta hirietako festak, eta hori baieztatzen lehenengoetakoa izan da gaur Donostiako Udala. Eneko Goia alkateak baieztatu ditu zurrumurruak: aurtengoan antolatuko dituzte San Tomas eguna, San Sebastian eguna, Eguberrietako ospakizunak eta Inauteriak. Jakina zen Goiak albiste hori iragarr...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204172/koronabirusarekin-gaixo-ziren-17-lagun-hil-dira-astebetean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Koronabirusarekin gaixo ziren 17 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian
Uztailaren erdialdetik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Beste 107 kasu zenbatu dira.
Koronabirusarekin gaixo ziren 17 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian. Uztailaren erdialdetik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Beste 107 kasu zenbatu dira.
Kutsatzeen beheranzko joera sendotu da Hego Euskal Herrian, eta ospitaleetako okupazioak eta gaitzarekin loturiko heriotza kopuruek ere maldan behera segitzen dute. Hain justu, hildakoei erreparatuta, azken bi hilabeteetako kopururik apalena erregistratu da Hego Euskal Herrian: zehazki, irailaren 27tik urriaren 3ra 17 ...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204173/2005eko-negoziazioekin-lotuta-epaituko-dute-egoitz-urrutikoetxea-parisen.htm
Politika
2005eko negoziazioekin lotuta epaituko dute Egoitz Urrutikoetxea Parisen
Bihar eta etzi izanen du epaiketa Parisko Zigor Auzitegian, 2003an eta 2005ean ETAko kide izatea leporatuta. Zortzi urteko zigorra ezarri zioten 2007an eta 2010ean, prozedura horiei buruz izandako epaiketetan
2005eko negoziazioekin lotuta epaituko dute Egoitz Urrutikoetxea Parisen. Bihar eta etzi izanen du epaiketa Parisko Zigor Auzitegian, 2003an eta 2005ean ETAko kide izatea leporatuta. Zortzi urteko zigorra ezarri zioten 2007an eta 2010ean, prozedura horiei buruz izandako epaiketetan
Bihar eta etzi epaituko dute Egoitz Urrutikoetxea Parisko Zigor Auzitegiko 16. salan, 2003an eta 2005ean ETA zeneko kide izan zelakoan helburu terroristak zituen gaizkile elkarte bateko kide izatea leporatuta. Bi prozedura bateratu dituzte, 2003koa bata eta 2005ekoa bestea: lehena 2007an epaitu zuten, eta lau urteko ka...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204174/astelehenetik-aitzina-lehen-hezkuntzako-haurrek-maskara-kenduko-dute-iparraldean.htm
Gizartea
Astelehenetik aitzina lehen hezkuntzako haurrek maskara kenduko dute Iparraldean
Astelehenean, hezkuntza protokoloa aldatu egingo da, eta toki publikoetan maskara ez da beharrezkoa izanen. Osasun langileek txertoaren hirugarren dosia hartzen ahal dute gaurtik.
Astelehenetik aitzina lehen hezkuntzako haurrek maskara kenduko dute Iparraldean. Astelehenean, hezkuntza protokoloa aldatu egingo da, eta toki publikoetan maskara ez da beharrezkoa izanen. Osasun langileek txertoaren hirugarren dosia hartzen ahal dute gaurtik.
Astelehenean arrisku mailarik oinarrizkoenean sartuko da Ipar Euskal Herrian. Herenegun intzidentzia tasa 39,1era jaitsi zen, eta datu horretan oinarrituta, prefetak protokoloak aldatu ditu: bigarren mailatik lehen mailara. Hala, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako Lehen Hezkuntzako ikasleek ez dute ikastetxean ...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204175/penak-berretsi-du-kasu-puntual-bat-izan-zela-txara-i-zahar-etxeko-arazoa.htm
Gizartea
Peñak berretsi du kasu «puntual» bat izan zela Txara I zahar etxeko arazoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatuak zahar etxeen kontrako «jazarpena» salatu du. Azaldu duenez, ez da langilerik falta zahar etxeetan, eta guztiek dute titulu homologatua.
Peñak berretsi du kasu «puntual» bat izan zela Txara I zahar etxeko arazoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatuak zahar etxeen kontrako «jazarpena» salatu du. Azaldu duenez, ez da langilerik falta zahar etxeetan, eta guztiek dute titulu homologatua.
Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatuak agerraldia egin du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politiken batzordean, Gipuzkoako hainbat egoitzatan salatutako zaintza arazoei buruz hitz egiteko. Peñaren arabera, ezin da «sistemaren eta langileen profesionaltasunaren aurka» egin kasu «punt...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204176/molekulak-eratzeko-tresna-baten-garapena-aintzatetsi-dute-kimikako-nobel-sarian.htm
Gizartea
Molekulak eratzeko tresna baten garapena aintzatetsi dute Kimikako Nobel sarian
Benjamin List eta David MacMillan zientzialariei eman diete aitortza, «organokatalisi asimetrikoa» garatzeagatik.
Molekulak eratzeko tresna baten garapena aintzatetsi dute Kimikako Nobel sarian. Benjamin List eta David MacMillan zientzialariei eman diete aitortza, «organokatalisi asimetrikoa» garatzeagatik.
Stockholmeko Karolinska Institutuak gaur jakinarazi du Benjamin Listek eta David MacMillanek jasoko dutela 2021eko Kimikako Nobel saria, molekulak eratzeko modua ematen duen organokatalisi asimetriko izeneko tresna garatzeagatik. Suediako Zientzien Errege Akademiak nabarmendu du tresna horrek eragin nabarmena izan due...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204177/molac-legeari-buruz-eginen-dituzte-jagon-jardunaldiak-euskaltzaindiak-eta-euskal-konfederazioak-antolatuta.htm
Gizartea
'Molac legeari' buruz eginen dituzte Jagon jardunaldiak, Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak antolatuta
Hizkuntza gutxituen aldeko legearen kontra Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako ebazpenak ekarri dituen ondorioak aztertuko dituzte urriaren 22an, Baionan antolatu dituzten jardunaldietan
'Molac legeari' buruz eginen dituzte Jagon jardunaldiak, Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak antolatuta. Hizkuntza gutxituen aldeko legearen kontra Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako ebazpenak ekarri dituen ondorioak aztertuko dituzte urriaren 22an, Baionan antolatu dituzten jardunaldietan
Hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko legea. Aitzinera begirakoak. Izenburu horrekin antolatu dituzte, heldu den urriaren 22an, Jagon jardunaldiak. Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak elkarlanean antolatu dituzte, eta Baionako Herriko Etxean iraganen dira. Ez da lehen aldia bi egiturak elkarlanean...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204178/ezkabako-iheslari-baten-gorpuzkiak-identifikatu-dituzte-dna-bankuari-esker.htm
Gizartea
Ezkabako iheslari baten gorpuzkiak identifikatu dituzte DNA bankuari esker
Francisco Lezea mendabiarraren hezurrak Olabeko hobian topatu zituzten. Dagoeneko bederatzi iheslari identifikatu dituzte Nafarroan, eta beste 40ren senideen laginak hartuak dituzte.
Ezkabako iheslari baten gorpuzkiak identifikatu dituzte DNA bankuari esker. Francisco Lezea mendabiarraren hezurrak Olabeko hobian topatu zituzten. Dagoeneko bederatzi iheslari identifikatu dituzte Nafarroan, eta beste 40ren senideen laginak hartuak dituzte.
Ezkabako gotorlekutik (Iruñea) 1938an ihes egin zuen beste preso baten gorpuzkiak identifikatzea lortu dute, DNA Bankuari esker. Francisco Lezea zuen izena, eta Mendabiakoa zen (Nafarroa). Trenbideetako langilea zen, eta Logroñon (Espania) egiten zuen lan. Mendabiako falangista talde bat haren bila joan zen, eta Ezkaba...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204179/txinaren-azken-maniobra-militarrak-gaitzetsi-ditu-taiwango-gobernuak.htm
Mundua
Txinaren azken maniobra militarrak gaitzetsi ditu Taiwango Gobernuak
Taipeik esan du Txinako armadako hegazkinek bere aire espazio militarra urratu dutela, eta «inbasio bati» aurre egiteko prestatzen ari dela. Eskualdea «ezegonkortzea» leporatu dio Washingtonek Pekini.
Txinaren azken maniobra militarrak gaitzetsi ditu Taiwango Gobernuak. Taipeik esan du Txinako armadako hegazkinek bere aire espazio militarra urratu dutela, eta «inbasio bati» aurre egiteko prestatzen ari dela. Eskualdea «ezegonkortzea» leporatu dio Washingtonek Pekini.
Azken lau hamarkadetako «unerik txarrenean» daude Pekinen eta Taipeiren arteko harremanak, Taiwango Atzerri ministro Chiu Kuo-chengek adierazi duenez. Azken asteetan Txinako armadaren hegazkinek eginiko maniobrak dira arrazoia, Chiuren arabera. AEBek «probokatzailetzat» jo dituzte. Pekinek, berriz, «independentistak ba...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204180/von-der-leyen-europako-batasunean-nahi-ditugu-mendebaldeko-balkanak.htm
Mundua
Von der Leyen: «Europako Batasunean nahi ditugu Mendebaldeko Balkanak»
EBk ez du egutegirik zehaztu. 3,3 bilioi euro bideratuko ditu Serbiara, Kosovora, Montenegrora, Ipar Mazedoniara, Albaniara eta Bosnia eta Herzegovinara
Von der Leyen: «Europako Batasunean nahi ditugu Mendebaldeko Balkanak». EBk ez du egutegirik zehaztu. 3,3 bilioi euro bideratuko ditu Serbiara, Kosovora, Montenegrora, Ipar Mazedoniara, Albaniara eta Bosnia eta Herzegovinara
EB Europako Batasuneko liderren esanetan, badute klubaren zabalkunde bat hauspotzeko intentzioa, eta horretarako Mendebaldeko Balkanetara begira ari dira aspalditik. 27 estatu kideetako agintari gorenek eta klubeko buruzagiek goi bilera bat egin dute gaur, Kranjen (Eslovenia), Serbiako, Montenegroko, Ipar Mazedoniako, ...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204181/gas-biltegiekin-egin-nahi-dio-aurre-europako-batasunak-argindar-garestiari.htm
Ekonomia
Gas biltegiekin egin nahi dio aurre Europako Batasunak argindar garestiari
Neurriak hartzeko prest dago Brusela, baina prezioak ezartzeko sistema asko ukitu gabe. Markak hautsi dituzte gasaren eta argindarraren prezioek.
Gas biltegiekin egin nahi dio aurre Europako Batasunak argindar garestiari. Neurriak hartzeko prest dago Brusela, baina prezioak ezartzeko sistema asko ukitu gabe. Markak hautsi dituzte gasaren eta argindarraren prezioek.
Herritar eta enpresa gehienak baino beranduago bada ere, azkenean ohartu da Europako Batasuna arazo bat duela energia garestiarekin. Bruselak jakinarazi du datorren astean neurri sorta bat iragarriko duela, eta nagusiki gasari erreparatuko diola, hura delako argindarraren garestitzearen atzean dagoen faktore nagusia. N...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204182/manifestazioa-bihar-iberdrola-dorretik-abiatuta.htm
Manifestazioa bihar, Iberdrola dorretik abiatuta
Manifestazioa bihar, Iberdrola dorretik abiatuta.
Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute biharko, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diete inguruko herritar eta eragile guztiei. Besteak beste, ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steil...
2021-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/204183/eh-bilduk-manifestazio-nazionalerako-deia-egin-du-bilbon-da-azaroaren-20an.htm
Politika
EH Bilduk manifestazio nazionalerako deia egin du: Bilbon da, azaroaren 20an
Santi Brouard eta Josu Muguruza omenduko dituzte, eta izurriaren ostean, jendea «berriz elkartzeko» topalekua izatea nahi dute
EH Bilduk manifestazio nazionalerako deia egin du: Bilbon da, azaroaren 20an. Santi Brouard eta Josu Muguruza omenduko dituzte, eta izurriaren ostean, jendea «berriz elkartzeko» topalekua izatea nahi dute
«Euskal Herriaren gehiengoaren nahiak egikaritzeko konpromisoa hartzen dugu, eta azaroaren 20an Bilbon beste fase bat irekitzera goaz». EH Bilduren izenean, Olaia Duartek irakurri du gaur arratsaldean koalizioak azaroaren 20an manifestazio nazional batera deitzeko egin duen agiria. Koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204210/argiaren-prezioaren-igoeraren-kontrako-manifestazioa-eginen-dute-gaur-bilbon.htm
Ekonomia
Argiaren prezioaren igoeraren kontrako manifestazioa eginen dute gaur Bilbon
Iberdrola dorretik abiatuta eginen dute protesta, 19:00etan hasita
Argiaren prezioaren igoeraren kontrako manifestazioa eginen dute gaur Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuta eginen dute protesta, 19:00etan hasita
Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute gaurko, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diete inguruko herritar eta eragile guztiei. Besteak beste, ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steila...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204212/bortxaketa-izan-zela-aitortu-du-iruneko-talde-erasoan-parte-hartu-zutenetako-batek.htm
Gizartea
Bortxaketa izan zela aitortu du Iruñeko talde erasoan parte hartu zutenetako batek
Bortxatzaileetako batek berriki eginiko adierazpenek berretsi egin dute zigortuak gezurretan aritu zirela epaiketan. Bortxaketa 2016ko sanferminetan gertatu zen; ordutik, beti ukatu dute emakumezkoaren borondatearen kontra jokatu izana.
Bortxaketa izan zela aitortu du Iruñeko talde erasoan parte hartu zutenetako batek. Bortxatzaileetako batek berriki eginiko adierazpenek berretsi egin dute zigortuak gezurretan aritu zirela epaiketan. Bortxaketa 2016ko sanferminetan gertatu zen; ordutik, beti ukatu dute emakumezkoaren borondatearen kontra jokatu izana.
Bertsioa aldatu du 2016ko uztailaren 7an Iruñean emakume bat taldean bortxatu zuten bost gizonetako batek. Atxilotu zituztenetik, erasotzaileek beti gezurtatu dute biktima bortxatu izana. Kontrara, behin eta berriz defendatu izan dute neskaren onespena zutela sexu harremanak edukitzeko, eta, are gehiago, emakumezkoari ...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204213/malariaren-aurkako-txertoa-onartu-du-omek.htm
Mundua
Malariaren aurkako txertoa onartu du OMEk
Egun historikotzat seinalatu du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendariak. Urtean 400.000 lagun hiltzen ditu malariak, eta horietatik asko eta asko Afrikako haurtxoak dira.
Malariaren aurkako txertoa onartu du OMEk. Egun historikotzat seinalatu du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendariak. Urtean 400.000 lagun hiltzen ditu malariak, eta horietatik asko eta asko Afrikako haurtxoak dira.
Urte asko eta asko igaro dira zientzialariak eta epidemiologoak malariaren aurkako txertoaren ikerkuntzan murgildu zirela. Milioika euro eta milioika lan ordu eman dituzte jardun horretan, eta azkenean iritsi da eguna: malariaren aurkako txerto bat onartu du OME Osasunaren Munduko Erakundeak. Asteazkenean eman dute hai...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204214/labi-osteko-aldia-zenbait-gako.htm
Gizartea
Labi osteko aldia: zenbait gako
Bertan behera geratu da osasun larrialdia, eta gaur arte indarrean izan diren neurri murriztaile gehienak indargabetuta geratu dira. Besteak beste, espazioetako edukieran, kultur eta kirol ekitaldietan eta ostalaritzan aldaketak eragingo ditu aro berriak.
Labi osteko aldia: zenbait gako. Bertan behera geratu da osasun larrialdia, eta gaur arte indarrean izan diren neurri murriztaile gehienak indargabetuta geratu dira. Besteak beste, espazioetako edukieran, kultur eta kirol ekitaldietan eta ostalaritzan aldaketak eragingo ditu aro berriak.
Gaur geratu dira bertan behera COVID-19aren kontrako neurri murriztaile gehienak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuaz geroztik indarrean zen larrialdia indargabetu eta Labiren aholku batzordea desegin ondotik. Espazio publikoen zein pribatuen gehienezko edukierari, ordutegiei eta talde bilk...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204215/gutxienez-20-lagun-hil-dira-pakistanen-lurrikara-baten-ondorioz.htm
Mundua
Gutxienez 20 lagun hil dira Pakistanen lurrikara baten ondorioz
Richter eskalako 5,9 graduko seismoa izan da, eta Balutxistan eskualdean eragin ditu kalterik handienak.
Gutxienez 20 lagun hil dira Pakistanen lurrikara baten ondorioz. Richter eskalako 5,9 graduko seismoa izan da, eta Balutxistan eskualdean eragin ditu kalterik handienak.
Pakistan hego-mendebaldean antzemandako lurrikararen ondorioz, gutxienez hogei lagun hil dira, eta beste 300 zauritu. Halere, kopuruek gora egingo dutela uste du Balutxistango Barne kontseilari Mir Ziaullah Langauk. Eskualde hartan izan du epizentroa seismoak, Harnai hiriburutik gertu, bederatzi kilometroko sakoneran. ...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204216/argindar-erreformaren-neurri-nagusia-negoziatzeko-prest-dago-ribera.htm
Ekonomia
Argindar erreformaren neurri nagusia negoziatzeko prest dago Ribera
Zentral nuklearrek, hidraulikoek eta eolikoek jasotzen duten gainsaria itzuli behar izatea airean dago, garestitzea uste baino handiagoa izan delako. bKonpainia elektrikoekin negoziatuko du gobernuak
Argindar erreformaren neurri nagusia negoziatzeko prest dago Ribera. Zentral nuklearrek, hidraulikoek eta eolikoek jasotzen duten gainsaria itzuli behar izatea airean dago, garestitzea uste baino handiagoa izan delako. bKonpainia elektrikoekin negoziatuko du gobernuak
Kolokan dago argindarraren faktura jaisteko asmoz Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen neurri nagusia: konpainia elektrikoek estatuari itzularaztea energia hidraulikoak, nuklearrak eta eolikoak jasotzen duten gainsariaren zati handi bat. Puntu hori bertan behera uzteko edo aldatzeko prest dago Teresa Ribera Trants...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204217/eskalatzaile-gipuzkoar-bat-hil-da-pirinioetan-amilduta.htm
Gizartea
Eskalatzaile gipuzkoar bat hil da Pirinioetan, amilduta
Emakumea Errenteriakoa zen, eta 46 urte zituen. Huescako Picos d'o Infierno menditik erori da.
Eskalatzaile gipuzkoar bat hil da Pirinioetan, amilduta. Emakumea Errenteriakoa zen, eta 46 urte zituen. Huescako Picos d'o Infierno menditik erori da.
Atzo eguerdian eman zuten albistearen berri, 14:40 inguruan, Aragoiko 112 zenbakiaren larrialdi zerbitzura egindako dei baten bidez. Antza, Pondiellosetik Picos d'o Infierno mendira igotzeko horma batean gertatu zen ezbeharra, eta 200 metrotik jausita hil da eskalatzaile gipuzkoarra. Emakumeak 46 urte zituen, eta beste...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204218/ciudadanos-utzi-eta-ppn-sartuko-da-luis-gordillo.htm
Politika
Ciudadanos utzi, eta PPn sartuko da Luis Gordillo
Ez dio utziko legebiltzarkide izateari, baina aurrerantzean «beste alderdi batetik» eginen duela jakinarazi du. Carlos Iturgaiz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko buruak bide bera segitzeko gomita egin die hala nahi dutenei.
Ciudadanos utzi, eta PPn sartuko da Luis Gordillo. Ez dio utziko legebiltzarkide izateari, baina aurrerantzean «beste alderdi batetik» eginen duela jakinarazi du. Carlos Iturgaiz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko buruak bide bera segitzeko gomita egin die hala nahi dutenei.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ciudadanoseko koordinatzaile ohiak eta Eusko Legebiltzarreko C's-eko legebiltzarkideak alderdia utzi du, eta PPrekin bat egitea erabaki. Luis Gordillo PPko kidea izanen da hemendik aitzinera, beraz, baina jakinarazi du legebiltzarrean lanean segituko duela, «beste alderdi batetik» egine...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204219/beste-121-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 121 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Positibo tasa zertxobait igo da, eta %1,6 da orain. 36 lagun daude ZIUetan.
Beste 121 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Positibo tasa zertxobait igo da, eta %1,6 da orain. 36 lagun daude ZIUetan.
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 7.237 proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 121ek eman zuten positibo. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, %1,6koa da positibo tasa, bezperan baino —%1,36— apur bat handiagoa. Bizkaian zenbatu dituzte kasu gehien; 39, bigarren egu...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204220/eusko-ikaskuntzak-eta-euskal-herrian-aritzen-diren-zazpi-unibertsitateek-hitzarmen-bat-sinatu-dute-talentua-bultzatzeko.htm
Gizartea
Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herrian aritzen diren zazpi unibertsitateek hitzarmen bat sinatu dute, «talentua bultzatzeko»
«Ezagutza sustatzera bideratutako lankidetza esparrua» eratu asmo dute Eusko Ikaskuntzak, EHUk, NUPek, Deustuk, MUk, Nafarroako Unibertsitateak, Paueko Unibertsitateak eta UNEDek sinatutako esparru hitzarmenarekin.
Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herrian aritzen diren zazpi unibertsitateek hitzarmen bat sinatu dute, «talentua bultzatzeko». «Ezagutza sustatzera bideratutako lankidetza esparrua» eratu asmo dute Eusko Ikaskuntzak, EHUk, NUPek, Deustuk, MUk, Nafarroako Unibertsitateak, Paueko Unibertsitateak eta UNEDek sinatutako esparr...
Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herrian aritzen diren zazpi unibertsitateek —EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak, Paueko Unibertsitateak eta UNED Espainiako Urruneko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalak—...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204221/abdulrazak-gurnah-eleberrigileak-irabazi-du-literaturako-nobel-saria.htm
Kultura
Abdulrazak Gurnah eleberrigileak irabazi du Literaturako Nobel saria
Gaur eguerdian eman du jakitera sarituaren berri akademiak. Iaz Louis Gluck poetak irabazi zuen saria.
Abdulrazak Gurnah eleberrigileak irabazi du Literaturako Nobel saria. Gaur eguerdian eman du jakitera sarituaren berri akademiak. Iaz Louis Gluck poetak irabazi zuen saria.
Tanzanian jaiotako Abdulrazak Gurnah eleberrigilea saritu du Nobel akademiak. Kolonialismoa lantzeko duen ikuspegia laudatu du epaimahaiak, eta baita errefuxiatuen patua deskribatzeko bere modua ere, «kulturen eta kontinenteen arteko amildegian», 18 urterekin heldu zen Ingalaterrara Gurnah bera ere, sorterrian bizi zue...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204222/formatu-txikian-antolatu-dute-nafarroa-oinez.htm
Gizartea
«Formatu txikian» antolatu dute Nafarroa Oinez
Urriaren 16an eta 17an izango da, eta Lizarrako ikastolak antolatu du. Koronabirusaren eraginez, ohi baino «xumeagoa» izango da jaia.
«Formatu txikian» antolatu dute Nafarroa Oinez. Urriaren 16an eta 17an izango da, eta Lizarrako ikastolak antolatu du. Koronabirusaren eraginez, ohi baino «xumeagoa» izango da jaia.
Lizarrako ikastolak antolatu du aurten Nafarroa Oinez jaia, urriaren 16ko eta 17ko astebururako. Koronabirusari lotutako murrizketak desagertu badira ere, ekitaldia «pandemiak markatutako egoeretara» moldatu behar izan dute, eta «formatu txikian» antolatu dute. Antolatzaileek «zuhurtziaz» eta «errespetuz» jokatzeko dei...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204223/konstituzionalaren-epaiak-laquoapenasraquo-eragingo-dion-foru-berriari-txibiteren-arabera.htm
Gizartea
Konstituzionalaren epaiak «apenas» eragingo dion Foru Berriari, Txibiteren arabera
Nafarroako Gobernuko lehendakariari zapore «gazi-gozoa» utzi dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Nafarroako Foru Berriari buruz emandako ebazpenak. EH Bilduk ihardetsi du epaia «larria» dela
Konstituzionalaren epaiak «apenas» eragingo dion Foru Berriari, Txibiteren arabera. Nafarroako Gobernuko lehendakariari zapore «gazi-gozoa» utzi dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Nafarroako Foru Berriari buruz emandako ebazpenak. EH Bilduk ihardetsi du epaia «larria» dela
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak irailaren 23an kaleratutako azken ebazpenak Foru Berriaren eduki gehiena babestu du. Zehazki, estatuak bere helegitean auzitan jarritako zortzi legetatik bost berretsi zituen, baina gainerako hiruretan arrazoi eman zion. Foru Berrian zuzenbide zibileko 600 lege inguru jasotzen direl...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204224/anaiz-funosas-eta-paul-rios-aieteko-konferentziak-ekarritakoaz.htm
Politika
Anaiz Funosas eta Paul Rios, Aieteko Konferentziak ekarritakoaz
Gertu dago Aieteko Konferentziaren 10. urteurrena, eta, efemeridearen harira, Anaiz Funosas eta Paul Rios batu ditu BERRIAk. Igandean argitaratuko da gaiari buruzko artikulu sorta.
Anaiz Funosas eta Paul Rios, Aieteko Konferentziak ekarritakoaz. Gertu dago Aieteko Konferentziaren 10. urteurrena, eta, efemeridearen harira, Anaiz Funosas eta Paul Rios batu ditu BERRIAk. Igandean argitaratuko da gaiari buruzko artikulu sorta.
Igandean hamar urte Aieteko Konferentzia egin zenetik beteko dira. Mugarri asko ezarri zituen biltzar hark, eta, hamar urteren ondoren, biltzarrak eman zuenari buruz hausnartzeko eta solastatzeko batu ditu BERRIAk Anaiz Funosas eta Paul Rios. Gazi-gozo begiratzen diote Aieteko Konferentziak ekarri zuenari: itxaropen h...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204225/eusko-jaurlaritzak-ia-138-milioi-euro-emango-dizkie-ikasleak-sexuaren-arabera-banatzen-dituzten-ikastetxeei.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak ia 13,8 milioi euro emango dizkie ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei
2020-2021eko ikasturtean baino ia 350.000 euro gehiago jasoko dituzte. Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten sei ikastetxeri emango dizkiete laguntzak: neskak soilik hartzen dituzten Arangoyari, Ayalderi eta Eskibeli eta mutilentzat soilik diren Munaberi, Eraini eta Gazteluetari.
Eusko Jaurlaritzak ia 13,8 milioi euro emango dizkie ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei. 2020-2021eko ikasturtean baino ia 350.000 euro gehiago jasoko dituzte. Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten sei ikastetxeri emango dizkiete laguntzak: neskak soilik hartzen dituzten Arangoyari, Ayalderi ...
Ezagutarazi egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeek administrazioarekin egindako itunen bidez zenbat diru jasoko duten. Horien artean daude neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeak ere. Eusko Jaurlaritzak mota horretako sei ikastetxe itundu ditu: lau Bizkaian daude —Arangoya Bilbon, Ayalde eta M...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204226/etako-kide-izan-eta-sasian-ibili-izana-ukatu-du-egoitz-urrutikoetxeak.htm
Politika
ETAko kide izan eta sasian ibili izana ukatu du Egoitz Urrutikoetxeak
Parisen epaitzen hasi dira Josu Urrutikoetxearen semea. 2003an eta 2005ean ETAko kide izatea leporatzen diote. Lan politiko publikoa egin zuela adierazi du, besteak beste bake negoziazioak bultzatzen.
ETAko kide izan eta sasian ibili izana ukatu du Egoitz Urrutikoetxeak. Parisen epaitzen hasi dira Josu Urrutikoetxearen semea. 2003an eta 2005ean ETAko kide izatea leporatzen diote. Lan politiko publikoa egin zuela adierazi du, besteak beste bake negoziazioak bultzatzen.
Egoitz Urrutikoetxearen aurkako epaiketa hasi da gaur Parisko Zigor Auzitegian. 2003 eta 2005ean ETAko kide izatea leporatzen diote, eta ETAko kideekin harremanetan egotea. Epailearen eta prokuradorearen galderei erantzunez, 2005etik aitzina Genevan (Suitza) abiatuko zen elkarrizketa saioa prestatzen aritu zela erran d...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204227/fiskalak-sei-urteko-zigor-eskaera-berretsi-du-basauriko-entrenatzaile-ohiarentzat.htm
Gizartea
Fiskalak sei urteko zigor eskaera berretsi du Basauriko entrenatzaile ohiarentzat
Sententziaren zain gelditu da epaiketa. Fiskalak sinesgarritasuna eman dio abusuak salatu zituen adingabeari.
Fiskalak sei urteko zigor eskaera berretsi du Basauriko entrenatzaile ohiarentzat. Sententziaren zain gelditu da epaiketa. Fiskalak sinesgarritasuna eman dio abusuak salatu zituen adingabeari.
Bukatu da atzo eta gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian Basauriko futbol entrenatzaile ohi baten aurka egindako epaiketa, eta, hala, sententziaren zain gelditu dira sexu abusuak salatu zituen adingabea eta abusuak egiteaz akusatutako 62 urteko gizonezkoa. Fiskalak eta akusazio partikularrak zigor eskaerak berretsi dituz...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204228/estatutu-berriaz-hitz-egiten-denean-gure-ustez-distrakzio-politikorako-tresna-baten-aurrean-gaude.htm
Ekonomia
"Estatutu berriaz hitz egiten denean, gure ustez, distrakzio politikorako tresna baten aurrean gaude"
ELAren kongresuan errepublika nagusi den estatu propio baten aldeko hautua egingo dutela azpimarratu du Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak Hamaika Telebistako Gurean Gaur magazinean.
"Estatutu berriaz hitz egiten denean, gure ustez, distrakzio politikorako tresna baten aurrean gaude". ELAren kongresuan errepublika nagusi den estatu propio baten aldeko hautua egingo dutela azpimarratu du Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak Hamaika Telebistako Gurean Gaur magazinean.
ELA sindikatuak, Aktibatu, lortu, zaindu lelopean, azaroaren 24an eta 25ean XV. Kongresu Konfederala egingo du Bilboko Euskalduna jauregian. Helburu nagusietako bat langileak eta gizarte osoa aktibatzea dela azaldu zuen aurkezpenean. Horrez gain, errepublika nagusi den estatu propio baten aldeko hautua egingo dutela az...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204229/europako-legediaren-nagusitasuna-zalantzan-jarri-du-poloniako-auzitegi-konstituzionalak.htm
Mundua
Europako legediaren nagusitasuna zalantzan jarri du Poloniako Auzitegi Konstituzionalak
Epaimahaiak adierazi du Europako Batasuneko legediaren zenbait atal herrialdeko konstituzioaren aurkakoak direla. Bi epailek kontrako iritzia agertu dute.
Europako legediaren nagusitasuna zalantzan jarri du Poloniako Auzitegi Konstituzionalak. Epaimahaiak adierazi du Europako Batasuneko legediaren zenbait atal herrialdeko konstituzioaren aurkakoak direla. Bi epailek kontrako iritzia agertu dute.
EB Europako Batasunaren legedia eta Poloniakoa bateraezinak dira zenbait puntutan, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak gaur ebatzi duenez. Haren arabera, EBren Ituneko atal jakin batzuk eta Europako Justizia Auzitegiaren epai batzuk herrialdeko konstituzioaren aurkakoak dira. Ebazpenak zalantzan jarri du EBko zuzenbid...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204230/afganistanetik-italiara-oinez-5000-kilometro.htm
Mundua
Afganistanetik Italiara oinez: 5.000 kilometro
Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean, oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidez, mendiz eta basoz egin duten iheslariei.
Afganistanetik Italiara oinez: 5.000 kilometro. Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean, oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidez, mendiz eta basoz egin duten iheslariei.
Egunero iristen dira migratzaileak Triestera (Italia). Horietako askok Afganistandik egin dute bidaia, oinez, eta bidearen aztarnak nabari dituzte gorputzean. Asko oso egoera txarrean heltzen dira, oinetan zauriak dituztela. Zorionez, Linea d’Ombra elkarteko boluntarioak dituzte zain, oinarrizko sendatze lanak egiteko....
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204231/bilbora-iritsi-da-martin-ugalderi-buruzko-erakusketa.htm
Gizartea
Bilbora iritsi da Martin Ugalderi buruzko erakusketa
Hilaren 27ra arte egongo da irekita. Haren ekarpen «unibertsala» nabarmendu dute
Bilbora iritsi da Martin Ugalderi buruzko erakusketa. Hilaren 27ra arte egongo da irekita. Haren ekarpen «unibertsala» nabarmendu dute
Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde kazetari, idazle eta euskaltzale ezaguna jaio zenetik. Data horren harira, haren familiarekin batera, urte osorako programa prestatu dute hainbat erakundek eta eragilek; tartean, erakusketa bat. Aurretik Andoainen eta Hondarribian (Gipuzkoa) izan da erakusketa hori, eta,...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204232/batez-besteko-pentsioa-28-euro-igoko-da-2022an-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Batez besteko pentsioa 28 euro igoko da 2022an Hego Euskal Herrian
Madrilek aurtengo KPIaren igoera erabiliko du erreferentzia gisa, eragileekin adostu bezala, eta 200 euroko konpentsazioa emango du
Batez besteko pentsioa 28 euro igoko da 2022an Hego Euskal Herrian. Madrilek aurtengo KPIaren igoera erabiliko du erreferentzia gisa, eragileekin adostu bezala, eta 200 euroko konpentsazioa emango du
Urtea berri pozgarri batekin hasiko dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek. Iaz baino igoera handiagoa izango dute pentsioetan: 2022koak aurtengo batez besteko KPIaren arabera errebalorizatuko dira, %2 eta %2,5 artean: 28 euro inguru gehiago. Horrez gain ordainketa berezi bat jasoko dute, 200 bat euro, urteko bigarren z...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204233/irlandak-15eko-gutxieneko-zerga-onartu-du.htm
Ekonomia
Irlandak %15eko gutxieneko zerga onartu du
OCDEk deituta, 140 estatu gutxieneko tasa bat hitzartzeko urratsa egitekoak dira bihar.
Irlandak %15eko gutxieneko zerga onartu du. OCDEk deituta, 140 estatu gutxieneko tasa bat hitzartzeko urratsa egitekoak dira bihar.
Europako Batasuneko beste kideek hainbat urtez lortu ez dutena lortzekotan dago OCDE: Irlandak alde batera uztea %12,5eko sozietate zerga. Pascal Donohoe Irlandako Finantza ministroak iragarri du gaur onartu egin dutela beren sozietate zerga %15era handitzea eta, hortaz, bat egingo duela OCDEren gidaritzapean mundu oso...
2021-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/204234/energiaren-garestitzearen-kontra-egin-dute-protesta-bilbon.htm
Ekonomia
Energiaren garestitzearen kontra egin dute protesta Bilbon
Energiaren garestitzearen kontra egin dute protesta Bilbon.
«Iberdrola, lapurrak» eta «energia publikoa» zioten oihu artean, manifestazioa egin zuten atzo iluntzean Bilboko Iberdrola dorretik. Ekologistak Martxan-ek deituta, hainbat talde, elkarte eta sindikatu atxiki zaizkie manifestaziora, eta ehunka pertsonak hartu zuten parte. Argindarraren publifikazioa eskatu zuten. Talde...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204266/pandemia-osteko-egoerarako-reala-ondo-kokatuta-dagoela-uste-dut.htm
Kirola
«Pandemia osteko egoerarako, Reala ondo kokatuta dagoela uste dut»
Realaren une gozoan, «lanean» segitzeko beharrari egin dio azpimarra Jokin Aperribai. Mandatari debarrak «pertsonei eta metodologiari» garrantzi handia ematen dio, eta kluba aurrerako bidean dagoela esan du: «Helburu handiak ditugu lortzeko».
«Pandemia osteko egoerarako, Reala ondo kokatuta dagoela uste dut». Realaren une gozoan, «lanean» segitzeko beharrari egin dio azpimarra Jokin Aperribai. Mandatari debarrak «pertsonei eta metodologiari» garrantzi handia ematen dio, eta kluba aurrerako bidean dagoela esan du: «Helburu handiak ditugu lortzeko».
Jokin Aperribaik (Deba, Gipuzkoa, 1966) Anoetako estadioan duen bulego dotorean orri gutxi ikus daitezke. Gogoan du dena. Argi du nolako Reala nahi duen, eta helburu hori lortzeko bidea zein den. Ia bi orduko jario etengabean, klubarekin lotutako gai guztiak aletu ditu BERRIArekin, alerik bazter utzi gabe. Bi talde na...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204267/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-lehen-hezkuntzako-ikasleek-maskara-jantzita-eduki-beharko-dute-patioan-daudenean-ere.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikasleek maskara jantzita eduki beharko dute patioan daudenean ere
DBHko eta Batxilergoko ikasleek aukera izango dute patioan maskara kentzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetara igorri berri duen protokoloaren arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleak beste bizikidetza talde egonkorretako haurrekin egon ahal izango dira kanpoan daudenean.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikasleek maskara jantzita eduki beharko dute patioan daudenean ere. DBHko eta Batxilergoko ikasleek aukera izango dute patioan maskara kentzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetara igorri berri duen protokoloaren arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleak best...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurrez aurreko hezkuntza antolatzeko protokolo berria bidali du ikastetxeetara. COVID-19aren aurkako neurri gutxi batzuk malgutu ditu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan izango dira aldaketarik handienak: ikasleek aire zabalean maskara kentzeko aukera izango dute, me...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204268/ressa-eta-muratov-kazetariek-jaso-dute-bakearen-nobel-saria.htm
Mundua
Ressa eta Muratov kazetariek jaso dute Bakearen Nobel saria
Bi kideek adierazpen askatasunaren alde eginiko lana txalotu du epaimahaiak.
Ressa eta Muratov kazetariek jaso dute Bakearen Nobel saria. Bi kideek adierazpen askatasunaren alde eginiko lana txalotu du epaimahaiak.
Maria Ressa eta Dmitry Muratov kazetariek jaso dute aurtengo Bakearen Nobel saria, «adierazpen askatasuna, eta, honenbestez, demokrazia eta bakea, babesteko eginiko lanagatik». «Baldintza gero eta zailagoetan» prentsa askatasuna defendatzen duten profesionalen eredu gisa aurkeztu ditu epaimahaiak: «Kazetaritza aske, in...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204269/atzotik-eusko-jaurlaritzak-ez-ditu-covid-19ari-buruzko-datuak-egunero-emango.htm
Gizartea
Atzotik Eusko Jaurlaritzak ez ditu COVID-19ari buruzko datuak egunero emango
Bilakaera epidemiologikoari eta txertaketari buruzko txostena astelehenetan igorriko du Osasun Sailak.
Atzotik Eusko Jaurlaritzak ez ditu COVID-19ari buruzko datuak egunero emango. Bilakaera epidemiologikoari eta txertaketari buruzko txostena astelehenetan igorriko du Osasun Sailak.
Labik osasun larrialdi egoera bertan behera utzi eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa murrizketarik gabeko aroan sartuta, pandemiaren bilakaerari buruzko informazio jarioan ere aldaketak izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Koronabirusaren transmisioari buruzko datuen berri egunero emateari utzi dio ...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204270/langile-bat-hil-da-eltziegoko-upategi-batean.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Eltziegoko upategi batean
Makina bat gainean erori zaio, eta ezin izan dute atera.
Langile bat hil da Eltziegoko upategi batean. Makina bat gainean erori zaio, eta ezin izan dute atera.
Langile bat hil da gaur goizean Eltziegoko Bodegas Eguia upategian, lan istripu baten ondorioz. Antza denez, robot makina bat gainean erori zaio, eta harrapatuta gelditu da; hainbat kide ateratzen saiatu dira, baina hilda iritsi da ospitalera. Hildakoak Jose Antonio Entrena Garcia Garru zuen izena, 56 urte zituen eta ...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204271/hego-euskal-herriko-ospitaleetan-97-paziente-daude-covid-19ak-jota.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko ospitaleetan 97 paziente daude COVID-19ak jota
2020ko abuztutik geroztik lehen aldiz, 100 gaixo baino gutxiago daude Hegoaldean ospitaleratuak. Beste 121 kasu atzeman dituzte.
Hego Euskal Herriko ospitaleetan 97 paziente daude COVID-19ak jota. 2020ko abuztutik geroztik lehen aldiz, 100 gaixo baino gutxiago daude Hegoaldean ospitaleratuak. Beste 121 kasu atzeman dituzte.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, birusarekin eri diren 97 paziente daude Hegoaldeko zentroetan erietxeraturik. Iazko abuztutik, kopurua ez da inoiz izan 100 lagunen langatik behekoa. Orain arte. Antzeko ospitaleratze datuak topatzeko iazko abuztuaren 6ra jo beharra dago: orduan, 98 p...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204272/etxerat-ek-jaurlaritzari-eskatu-dio-euskal-presoen-aurkako-salbuespen-neurriak-eteteko.htm
Politika
Etxerat-ek Jaurlaritzari eskatu dio euskal presoen aurkako salbuespen neurriak eteteko
Egun, EPPK-ko 63 euskal preso daude EAEko espetxeetan. Etxerat-ek galdegin du bizkortzeko legeak eta espetxe erregelamenduak gizarteratzeko aurreikusten dituzten aukeren aplikazioa.
Etxerat-ek Jaurlaritzari eskatu dio euskal presoen aurkako salbuespen neurriak eteteko. Egun, EPPK-ko 63 euskal preso daude EAEko espetxeetan. Etxerat-ek galdegin du bizkortzeko legeak eta espetxe erregelamenduak gizarteratzeko aurreikusten dituzten aukeren aplikazioa.
Eusko Jaurlaritzak urriaren 1ean eskuratu zuen espetxe eskumena, eta Etxerat-ek gaur eskatu dio euskal presoen aurkako salbuespen neurriak amaitzeko. Haien ibilbide juridiko-penitentziarioa egiten uzteko galdegin diote, eta bizkortzeko legeak eta espetxe erregelamenduak gizarteratzeko aurreikusten dituzten aukeren apli...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204273/sexu-bereizketa-egiten-duten-eskoletako-armairua-ireki-eta-aniztasuna-aldarrikatu-du-steilas-sindikatuak.htm
Gizartea
Sexu bereizketa egiten duten eskoletako armairua ireki eta aniztasuna aldarrikatu du Steilas sindikatuak
Ikasleak sexuaren arabera bereizita daude oraindik, eta legea betetzen ez bada ituna «berehala» eten behar dela esan du Steilasek.
Sexu bereizketa egiten duten eskoletako armairua ireki eta aniztasuna aldarrikatu du Steilas sindikatuak. Ikasleak sexuaren arabera bereizita daude oraindik, eta legea betetzen ez bada ituna «berehala» eten behar dela esan du Steilasek.
Performance bat egin dute Steilas sindikatuko kideek. Salatu dute sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxeetan ezinezkoa dela aniztasun afektibo-sexualari eta genero identitateari buruzko gaiak «behar bezala» lantzea. El Redin ikastetxearen aurrean egin dute, Iruñean. Segregazioaren armairutik atera! lelope...
2021-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/204274/haur-eta-nerabeentzako-erietxe-psikiatriko-bat-inauguratu-du-osakidetzak.htm
Gizartea
Haur eta nerabeentzako erietxe psikiatriko bat inauguratu du Osakidetzak
Bilbon dago, eta hamabost adingaberentzako lekua du; gaur inauguratu dute Buru Osasunaren Mundu Eguna delako igandean
Haur eta nerabeentzako erietxe psikiatriko bat inauguratu du Osakidetzak. Bilbon dago, eta hamabost adingaberentzako lekua du; gaur inauguratu dute Buru Osasunaren Mundu Eguna delako igandean
Buru Osasunaren Mundu eguna da izango da igandean, egun seinalatua da osasunaren arlo horri erreparatzeko, eta gogora ekartzeko ekitaldiak eta adierazpenak ugariak dira. Bat egin nahi izan du Osakidetzak ere, eta gaur inauguratu dute Bilbon haur eta nerabeentzat martxan jarriko duten erietxe psikiatrikoa. Saralegi plaz...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204275/gipuzkoako-enpresek-kezka-handia-dute-irabazien-murrizketagatik.htm
Ekonomia
Gipuzkoako enpresek «kezka handia» dute irabazien murrizketagatik
Energia eta lehengaien hornikuntza arazoengatik eta prezioen igoerengatik arazoak izaten ari direla ohartarazi dute hamarretik zazpik. Adegik uste du egoera «koiunturala» dela, eta aurreikuspen baikorra egin du: urtea %6ko hazkundearekin amaituko dela eta 3.000tik gora enplegu sortuko direla.
Gipuzkoako enpresek «kezka handia» dute irabazien murrizketagatik. Energia eta lehengaien hornikuntza arazoengatik eta prezioen igoerengatik arazoak izaten ari direla ohartarazi dute hamarretik zazpik. Adegik uste du egoera «koiunturala» dela, eta aurreikuspen baikorra egin du: urtea %6ko hazkundearekin amaituko dela e...
Industriako lehengaien nazioarteko krisiak bete-betean harrapatu ditu Gipuzkoako enpresak, urte hasierako susperraldi erritmoa mantsotzeraino udaberritik hona. Lurraldeko hamar enpresatik zazpik diote arazoak izaten ari direla lehengaien hornikuntzarekin, eta hori gehitu diotela, azken hilabeteetan bereziki, energien p...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204276/araba-bizkai-eta-gipuzkoa-osoa-alokairu-prezioak-tenkatutako-eremutzat-jotzea-exijitu-dute.htm
Gizartea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoa alokairu prezioak tenkatutako eremutzat jotzea exijitu dute
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Salvador Gonzalez Etxe Kaleratzeak Stop plataformako ordezkariak adierazi du 2015eko Etxebizitza legeak ez duela garapenik izan: «Ez da aplikatu»
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoa alokairu prezioak tenkatutako eremutzat jotzea exijitu dute. Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Salvador Gonzalez Etxe Kaleratzeak Stop plataformako ordezkariak adierazi du 2015eko Etxebizitza legeak ez duela garapenik izan: «Ez da aplikatu»
Asteon, Espainian, PSOEk eta Unidas Podemosek etxebizitza legearen inguruko akordioa hitzartu dute. Oraindik xehetasunak ezagutu zain, Hego Euskal Herrian ez du zuzeneko eraginik izango printzipioz, etxebizitza politiken gaineko eskumenak dituztelako bi gobernuek. Dena den, gaia hizpide izan dute gaur Eusko Legebiltzar...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204277/hegoaldeko-gobernuek-bere-bidea-egingo-dute.htm
Hegoaldeko gobernuek bere bidea egingo dute
Hegoaldeko gobernuek bere bidea egingo dute.
Espainian, PSOEk zein Unidas Podemosek etxebizitza legea aurrera ateratzeko hitzarmena lortu ondotik, egitasmo horren xehetasunak ezagutzea falta da. Gorteetan oraindik bide luzea dute egiteko. Haatik, Nafarroako Gobernuko iturriek aurreratu dutenez, ez dago berritasunik, eta hainbat arlotan aurreratuago daude, bai Naf...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204278/hendaia-hautatu-dute-olinpiar-eta-paraolinpiar-jokoak-prestatzeko-gune-gisa.htm
Kirola
Hendaia hautatu dute Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoak prestatzeko gune gisa
Bost kirol prestatuko dira Lapurdiko herriko hainbat gunetan.
Hendaia hautatu dute Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoak prestatzeko gune gisa. Bost kirol prestatuko dira Lapurdiko herriko hainbat gunetan.
Hendaiak hautagaitza aurkeztu zuen 2024ean Parisen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako prestakuntza gune izateko, eta hautatu egin dutela adierazi du udalak. 2024 Jokoen Lurra izendapena eman diote Lapurdiko herriari, Jean-Michel Arruabarrena Kirol eta Gazteria Sailaren ardura duen hautetsi eta hautagaitzaren koordina...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204279/gutxienez-40-hildako-afganistanen-gertatutako-eraso-batean.htm
Mundua
Gutxienez 40 hildako Afganistanen gertatutako eraso batean
Gutxiengo xiitaren meskita batean izan da atentatua, Kunduz probintzian, herrialdeko ipar-ekialdean. Dozenaka zauritu eragin ditu. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
Gutxienez 40 hildako Afganistanen gertatutako eraso batean. Gutxiengo xiitaren meskita batean izan da atentatua, Kunduz probintzian, herrialdeko ipar-ekialdean. Dozenaka zauritu eragin ditu. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
Ekintzaile suizida batek bonba bat leherrarazi du Jan Abaden, Afganistan ipar-ekialdean, eta gutxienez 40 lagun hil dira eztandaren ondorioz. Zaurituak dozenaka dira. Erasoa gutxiengo xiitaren meskita batean gertatu da. Kunduz probintziako Kultura eta Informazio zuzendariak nabarmendu du hildakoak 43 direla; Ariana Afg...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204280/fiskalak-egoitz-urrutikoetxea-kartzelan-ez-sartzeko-eskatu-du.htm
Politika
Fiskalak Egoitz Urrutikoetxea kartzelan ez sartzeko eskatu du
Epaiketaren bigarren saioa egitn dute gaur Parisen, eta lekukoek hartu dute hitza. Prokuradoreak lau urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuaren kontra, baina betetzeko beharrik gabe. Defentsako abokatuek Egoitz Urrutikoetxea errugabetzeko eskatu dute. Azaroaren 17an emanen du erabakia epaitegiak.
Fiskalak Egoitz Urrutikoetxea kartzelan ez sartzeko eskatu du. Epaiketaren bigarren saioa egitn dute gaur Parisen, eta lekukoek hartu dute hitza. Prokuradoreak lau urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuaren kontra, baina betetzeko beharrik gabe. Defentsako abokatuek Egoitz Urrutikoetxea errugabetzeko eskatu dute. Az...
Terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoko prokuradoreak adierazi du ez diola «zentzurik ikusten» Egoitz Urrutikoetxea kartzelan sartzeari. Atzo eta gaur ari dira ezker abertzaleko militantearen kontrako epaiketa egiten Parisko Zigor Auzitegian, 2003an eta 2005an ETAko kide izatea eta helburu terroristak z...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204281/etaren-amaiera-antzerkiaren-bitartez-oroituko-du-gipuzkoako-aldundiak.htm
Gizartea
ETAren amaiera antzerkiaren bitartez oroituko du Gipuzkoako Aldundiak
Maria San Miguelen 'Rescoldos de paz y violencia' trilogia antzeztuko dute Donostian, Irunen eta Eibarren, ETAren amaieraren 10. urteurrenaren harira aldundiak antolatuko dituen ekimenen artean.
ETAren amaiera antzerkiaren bitartez oroituko du Gipuzkoako Aldundiak. Maria San Miguelen 'Rescoldos de paz y violencia' trilogia antzeztuko dute Donostian, Irunen eta Eibarren, ETAren amaieraren 10. urteurrenaren harira aldundiak antolatuko dituen ekimenen artean.
ETAren jarduera armatuaren amaieraren 10. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ekimen egingo ditu datozen asteetan zehar, indarkeriak gizartean izandako eraginak «kulturaren ikuspegitik» aztertzeko helburuarekin. Kultura Departamentuak goizean eman du egitasmoaren berri. Oroimen ariketaren ardatza Ma...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204282/136-estatuk-onartu-dute-15eko-gutxieneko-zerga-ezartzea.htm
Ekonomia
136 estatuk onartu dute %15eko gutxieneko zerga ezartzea
Irlandak amore eman ondoren, Hungariak eta Estoniak ere ontzat hartu dute akordioa.
136 estatuk onartu dute %15eko gutxieneko zerga ezartzea. Irlandak amore eman ondoren, Hungariak eta Estoniak ere ontzat hartu dute akordioa.
OCDEk beste urrats bat eman du nazioartean gutxieneko sozietate zerga bat ezartzeko saioak. Mundu osoko 136 estatuk oniritzia eman diote enpresa handiek gutxienez beren irabazien %15eko zerga ordaintzeko akordioari. Uztailean lehen adostasun bat lortu zuten 130 estatuei beste sei gehitu zaizkie orain —haien artean EBko...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204283/kolonbian-jaiotako-diputatu-batek-gogor-erantzun-dio-bere-ahoskeraz-trufatu-den-ciutadanseko-kide-bati.htm
Mundua
Kolonbian jaiotako diputatu batek gogor erantzun dio bere ahoskeraz trufatu den Ciutadanseko kide bati
Jessica Gonzalezek dei egin die Katalunian dauden etorkin guztiei katalanez jarraitzeko, nahiz eta «pertsona gorrotagarriren batek» zuzendu hitz egiteko modua.
Kolonbian jaiotako diputatu batek gogor erantzun dio bere ahoskeraz trufatu den Ciutadanseko kide bati. Jessica Gonzalezek dei egin die Katalunian dauden etorkin guztiei katalanez jarraitzeko, nahiz eta «pertsona gorrotagarriren batek» zuzendu hitz egiteko modua.
Jessica Gonzalez En Comu Podem taldeko diputatuak sendo erantzun dio gaur, Kataluniako Legebiltzarrean, bere ahoskerari barre egin dion Ciutadanseko ordezkari bati. Ciutadansek mozio bat aurkeztu du Generalitateari eskatzeko gaztelera bultza dezala Katalunian. Gonzalezek, haatik, katalanezko murgiltze eredua defendatu...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204284/ebko-hamabi-herrialdek-eskatu-diote-bruselari-papergabeen-aurkako-hesiak-finantzatu-ditzala.htm
Mundua
EBko hamabi herrialdek eskatu diote Bruselari papergabeen aurkako hesiak finantzatu ditzala
Austriak, Bulgariak, Ziprek, Txekiak, Danimarkak, Estoniak, Greziak, Hungariak, Lituaniak, Letoniak, Poloniak eta Eslovakiak uste uste dute hesiak babes neurri «eraginkorra» direla, eta «EB guztiaren intereserako» direla. Bruselak erantzun die ez duela gaizki ikusten hesiak altxatzea, baina horretarako batasunaren diru...
EBko hamabi herrialdek eskatu diote Bruselari papergabeen aurkako hesiak finantzatu ditzala. Austriak, Bulgariak, Ziprek, Txekiak, Danimarkak, Estoniak, Greziak, Hungariak, Lituaniak, Letoniak, Poloniak eta Eslovakiak uste uste dute hesiak babes neurri «eraginkorra» direla, eta «EB guztiaren intereserako» direla. Bruse...
EB Europako Batasuneko hamabi estatu kidek eskatu diote Europako Batzordeari finantzatu ditzala papergabeen aurkako «hesi fisikoak», batasunaren kanpoko mugak «babeste» aldera. Austriak, Bulgariak, Ziprek, Txekiak, Danimarkak, Estoniak, Greziak, Hungariak, Lituaniak, Letoniak, Poloniak eta Eslovakiak sinatutako gutunar...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204285/palestinarren-sumina-eragin-du-al-aqsan-otoitz-juduak-baimentzeak.htm
Mundua
Palestinarren sumina eragin du Al-Aqsan otoitz juduak baimentzeak
Jerusalemgo epaitegiaren erabakia «gerra deklarazio bat» dela salatu dute PANek eta Hamasek
Palestinarren sumina eragin du Al-Aqsan otoitz juduak baimentzeak. Jerusalemgo epaitegiaren erabakia «gerra deklarazio bat» dela salatu dute PANek eta Hamasek
Otoitzak ez du barealdirik ekarri. Errezo kontuek hauspotu dute oraingoan Israelen eta Palestinaren arteko gatazka. Otoitza ez baita adierazpen erlijioso hutsa Jerusalemgo Hiri Zaharrean, 1967tik Israelek nazioarteko zuzenbidearen kontra okupatuta duen lurretan egiten denean. Hiri Zaharreko murruen barruan daude Al-Aqs...
2021-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/204286/itzalaldi-zaratatsua-argindarraren-garestitzeaz-protesta-egiteko.htm
Ekonomia
Itzalaldi zaratatsua, argindarraren garestitzeaz protesta egiteko
22:00etatik 22:30era argiak itzali eta lapikoak astindu dituzte, Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako alderdi politikoen deialdiari erantzunez.
Itzalaldi zaratatsua, argindarraren garestitzeaz protesta egiteko. 22:00etatik 22:30era argiak itzali eta lapikoak astindu dituzte, Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako alderdi politikoen deialdiari erantzunez.
Gaur, 22:00etatik 22:30era, argiak itzali eta eltzeak astindu dituzte Euskal Herriko leku askotan, argindarraren garestitzearengatik protesta egiteko. Larrabetzun (Bizkaia) zaratatsua izan da protesta. Deustun, manifestazioan ibili dira, lapikoak astintzen. Oñatiko (Gipuzkoa) udaletxeko argiak ere itzali dituzte. Ir...
2021-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/204319/iturgaitzek-hiltzat-jo-du-ppren-eta-ciudadanosen-arteko-koalizioa.htm
Politika
Iturgaitzek «hiltzat» jo du PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioa
EAEko PPko presidenteak esan du PPk ordezkatzen duela «zentro-eskuinaren proiektu komuna»
Iturgaitzek «hiltzat» jo du PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioa. EAEko PPko presidenteak esan du PPk ordezkatzen duela «zentro-eskuinaren proiektu komuna»
Carlos Iturgaitz EAEko PPren presidenteak esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan PPk Ciudadanos (C´s) alderdiarekin duen koalizioa «hil» egin dela. Hurrengo hauteskundeetan, beraz, koalizioa ez da berriro errepikatuko. Correo egunkariak elkarrizketa egin dio Iturgaitzi, eta han egin ditu adierazpenok PPko buruak. Azken...
2021-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/204320/kristalina-georgievaren-kargugabetzea-gertuago-dago.htm
Ekonomia
Kristalina Georgievaren kargugabetzea gertuago dago
NDFk esan du «aurki» erabakiko duela bere presidentearen geroa. Munduko Bankuan oker aritzeagatik ikertzen ari da erakundea Georgieva
Kristalina Georgievaren kargugabetzea gertuago dago. NDFk esan du «aurki» erabakiko duela bere presidentearen geroa. Munduko Bankuan oker aritzeagatik ikertzen ari da erakundea Georgieva
Ematen du Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaritzan Kristalina Georgievaren agintaldia laburra izango dela. NDFk bere zuzendariari egindako galdeketaren ostean, erakundeak ez du erabakirik hartu, baina jakinarazi du «aurki» hartuko duela, eta hori albiste txarra da Georgievarentzat. Litekeena da gobernuek luze gabe karg...
2021-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/204321/euskal-presoen-eskubideen-urraketa-oro-amaitzeko-eskatu-du-sarek.htm
Politika
Euskal presoen eskubideen urraketa oro amaitzeko eskatu du Sarek
Sarek Gasteizen amaitu du azken hiru egunetan Araban barna presoen eskubideen alde egindako bira.
Euskal presoen eskubideen urraketa oro amaitzeko eskatu du Sarek. Sarek Gasteizen amaitu du azken hiru egunetan Araban barna presoen eskubideen alde egindako bira.
Sare plataformak hiru eguneko ibilbidea (185 kilometro) egin du Araban barna euskal presoen eskubideen defentsan. Gaur goizean amaitu da Arabako itzulia, Gasteizen, eta bertan egin dute bukaera ekitaldia. Joseba Azkarraga eta Blanca Martinez de San Vicente bozeramaileek gogorarazi dute hiru eguneko biran aldarrikapen a...
2021-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/204323/kurzek-dimisioa-eman-du-ustelkeriarekin-lotutako-akusazioengatik.htm
Mundua
Kurzek dimisioa eman du, ustelkeriarekin lotutako akusazioengatik
Bere tokiak Alexander Schallenberg Atzerri Gaietarako ministroak hartuko du. Kantzilerraren alderdiaren koaliziokide diren Berdeek haren kargu uztea exijitu zuten gobernuan jarraitzeko.
Kurzek dimisioa eman du, ustelkeriarekin lotutako akusazioengatik. Bere tokiak Alexander Schallenberg Atzerri Gaietarako ministroak hartuko du. Kantzilerraren alderdiaren koaliziokide diren Berdeek haren kargu uztea exijitu zuten gobernuan jarraitzeko.
«Gure koaliziokideek nire kontrako jarrera hartzea erabaki dute», azaldu du Sebastian Kurzek erabakiaren berri ematerakoan. «Kale itsu batean» dago, haren iritziz, eta ez zaio dimisioa ematea beste aukerarik gelditzen. «Nahiz eta oraindik pandemia ez den amaitu, krisi ekonomikoa hasi besterik ez da egin eta arduragabea...
2021-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/204360/osasunako-jokalari-batek-partida-batean-jasandako-irainak-eta-sexu-mehatxuak-salatu-ditu.htm
Kirola
Osasunako jokalari batek partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu
Larunbatean gertatu zen, Santanderren (Espainia). Etxeko taldeko presidenteak salaketa bat jartzeko asmoa erakutsi du. → Karolina Sarasua: «Espero dut, aurrerantzean, partidetan lehen iraina edo mehatxua entzun orduko jokoa geratzea»
Osasunako jokalari batek partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu. Larunbatean gertatu zen, Santanderren (Espainia). Etxeko taldeko presidenteak salaketa bat jartzeko asmoa erakutsi du. → Karolina Sarasua: «Espero dut, aurrerantzean, partidetan lehen iraina edo mehatxua entzun orduko jokoa geratz...
«Bortxatu egingo zaitut». «Altxa ezazu kamiseta titiak eta ipurdia erakusteko». «Zure amak zakila zurrupatzen dit». Osasuna B taldeko 17 urteko futbol jokalari batek eta bere taldekideek neurketa batean entzun behar izan zituzten irainetako batzuk dira. Biktimak berak zerrendatu zituen mehatxuak paper batean. Santander...
2021-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/204361/realak-irabazi-athleticek-berdindu-eta-eibarrek-galdu.htm
Kirola
Realak irabazi, Athleticek berdindu eta Eibarrek galdu
Txuri-urdinek sei neurketatik sei irabazi dituzte; azkena, Rayoren aurka (1-3). Bolada bikainean zen Athletic ere, baina hutsean berdindu du Sevillarekin. Eibarrek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka.
Realak irabazi, Athleticek berdindu eta Eibarrek galdu. Txuri-urdinek sei neurketatik sei irabazi dituzte; azkena, Rayoren aurka (1-3). Bolada bikainean zen Athletic ere, baina hutsean berdindu du Sevillarekin. Eibarrek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka.
Txukun dabiltza Lehen Mailako euskal taldeak denboraldi hasieran. Asteburu honetako emaitzak kontuan hartuta, lehen hamar postuetan daude laurak. Dena den, haietako bakarrak irabazi du azken jardunaldian: Realak. Athleticek eta Alavesek berdindu egin dute, eta Eibarrek galdu egin du. Txuri-urdinak sailkapenaren buruan ...
2021-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/204362/altunak-lan-eginda-irabazi-dio-elordiri.htm
Kirola
Altunak lan eginda irabazi dio Elordiri
Final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua eskuratu du amezketarrak. 18-17ra gerturatu da Elordi, baina azken lau tantoak jarraian egin ditu Altunak.
Altunak lan eginda irabazi dio Elordiri. Final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua eskuratu du amezketarrak. 18-17ra gerturatu da Elordi, baina azken lau tantoak jarraian egin ditu Altunak.
Kostata, baina Jokin Altunak lortu du bere lehen puntua Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Aitor Elordiri gailendu zaio atzo lehen jardunaldian, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, 22-17. Elordik neurketaren hasieratik utzi zuen argi ez ziola ezer oparituko amezketarrari. Neurketa ona egin ...
2021-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/204363/gizon-bat-atxilotu-dute-donostian-bederatzi-auto-eta-hamar-edukiontzi-erretzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bederatzi auto eta hamar edukiontzi erretzea egotzita
Ibilgailuak eta edukiontziak bart gauean erre zituzten Altza auzoan, 1:00 aldera. Atxilotuak 43 urte ditu.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bederatzi auto eta hamar edukiontzi erretzea egotzita. Ibilgailuak eta edukiontziak bart gauean erre zituzten Altza auzoan, 1:00 aldera. Atxilotuak 43 urte ditu.
Bart gauean bederatzi auto eta hamar edukiontzi erre dituzte Donostiako Altza auzoan, eta jada atxilotu dute txikizioen ustezko egilea. Sua goizaldeko ordubatak aldera hasi da Bertsolari Txirrita kalean. Orduan bertaratu dira hara suhiltzaileak eta udaltzainak, eta unean bertan identifikatu dute atxilotua. Han eskurat...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204364/kontseiluaren-protokoloan-euskal-elkarteen-aldi-da-hendaian.htm
Gizartea
Kontseiluaren protokoloan, euskal elkarteen aldi da Hendaian
Herriko etxeak bere diagnostikoa egin ondoan, Hendaiako euskara elkarteen txanda da orain. Urriaren 21ean berriz bilduko dira.
Kontseiluaren protokoloan, euskal elkarteen aldi da Hendaian. Herriko etxeak bere diagnostikoa egin ondoan, Hendaiako euskara elkarteen txanda da orain. Urriaren 21ean berriz bilduko dira.
Apirilean aurkeztu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, hiru herri pilotutan lantzeko. Ondorengoak dira herriak: Arrigorriaga Bizkaian; Uharte, Nafarroan; eta Hendaia, Lapurdin. Hendaian hasiak dira lanean, lehenik, herriko etxeak egin duen barne diagnostikoarekin. Euskalgintzako...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204365/kioskoak-galtzeko-zorian.htm
Gizartea
Kioskoak, galtzeko zorian?
Lanbide zaharra da kioskoetako saltzaileena; herri gehienetan izan dute baten bat prentsaz gain hurbiltasuna ere eskaintzen. Lanbidea «krisian» dagoela diote zenbaitek, kioskoak itxi egingo dituztela azkenean. Badaude, ordea, belaunaldi zaharren lekukoa hartu duten saltzaile gazteak.
Kioskoak, galtzeko zorian?. Lanbide zaharra da kioskoetako saltzaileena; herri gehienetan izan dute baten bat prentsaz gain hurbiltasuna ere eskaintzen. Lanbidea «krisian» dagoela diote zenbaitek, kioskoak itxi egingo dituztela azkenean. Badaude, ordea, belaunaldi zaharren lekukoa hartu duten saltzaile gazteak.
Virginia Beitia Kioskoaren ateak berriz ireki orduko, herritar mordoa hurbildu zaio Virginia Beitiari. “Zer, Virgi, berriz ireki behar duzu, ala?”, galdetzen diote. Ezetz erantzuten die, bisitan baino ez dagoela, jada erretiratuta baitago. Erretiroa baino gehiago, atsedena hartu zuen Beitiak duela hiru hilabete, 64 ur...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204366/indarra-hartzeko-urteurrena.htm
Gizartea
Indarra hartzeko urteurrena
Iruñeko Emakumeen Etxeak bi urte bete ditu. Koronabirusaren pandemiak ez du erabat eten han ari diren kolektiboen jarduera, baina erran dute bulkada bat behar dutela.
Indarra hartzeko urteurrena. Iruñeko Emakumeen Etxeak bi urte bete ditu. Koronabirusaren pandemiak ez du erabat eten han ari diren kolektiboen jarduera, baina erran dute bulkada bat behar dutela.
Ordu erdi falta da bisita hasteko. Iruñeko Emakumeen Etxeko atarian, halere, sumatzen da eguna ez dela ohiko bat: egoitzak bere ateak irekiko ditu, bigarren urteurrena ospatzeko. Egindako bidea ez da luzea, baina aspaldikoa da hiriburuan emakumeen etxe bat izateko aldarria. Horregatik ospatu nahi dute: koronabirusaren ...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204367/indarrean-da-jaurlaritzak-aurrez-aurreko-hezkuntza-arautzeko-ondutako-protokoloa.htm
Gizartea
Indarrean da Jaurlaritzak aurrez aurreko hezkuntza arautzeko ondutako protokoloa
Gaurtik, ezarriak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetarako neurri berriak. Ipar Euskal Herrian ere gaur aldatu da protokoloa: ikasleek ez dute ikastetxean maskara jantzi beharko.
Indarrean da Jaurlaritzak aurrez aurreko hezkuntza arautzeko ondutako protokoloa. Gaurtik, ezarriak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetarako neurri berriak. Ipar Euskal Herrian ere gaur aldatu da protokoloa: ikasleek ez dute ikastetxean maskara jantzi beharko.
Leuntzea ez da erabatekoa, baina bada arindurik. Indarrean sartu dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurrez aurreko hezkuntzarako diseinatutako neurri berriak. Sailburu Jokin Bildarratzek joan den astean iragarri zuenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan izango dira aldaketarik handienak: ikaslee...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204368/salatu-dute-jaurlaritzak-infekziosoen-sei-anbulantziak-kendu-dituela-eta-60-langile-kaleratu.htm
Gizartea
Salatu dute Jaurlaritzak infekziosoen sei anbulantziak kendu dituela eta 60 langile kaleratu
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek ohartarazi dute langile eta anbulantzia horiek beharrezkoak direla pandemiarekin edo pandemiarik gabe.
Salatu dute Jaurlaritzak infekziosoen sei anbulantziak kendu dituela eta 60 langile kaleratu. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek ohartarazi dute langile eta anbulantzia horiek beharrezkoak direla pandemiarekin edo pandemiarik gabe.
ELA, LAB,UGT eta CCOO sindikatuek ohar bateratu bat kaleratu dute gaur, salatzeko Eusko Jaurlaritzak infekziosoen sei anbulantziak kendu dituela eta 60 langile inguru kaleratu. COVID-19aren pandemia lehertu zenetik gaitzarekin gaixotutako erien lekualdatzeaz eta bestelakoaz arduratu dira langile horiek, eta lau sindika...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204369/joanes-illarregik-irabazi-du-zangozako-final-laurdena.htm
Kultura
Joanes Illarregik irabazi du Zangozako final-laurdena
Finalaurrekoetara sailkatzea ziurtatu du bertsolari leitzarrak, 349 puntu bilduta.
Joanes Illarregik irabazi du Zangozako final-laurdena. Finalaurrekoetara sailkatzea ziurtatu du bertsolari leitzarrak, 349 puntu bilduta.
Saio bikoitza izan du asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean jokatu zen lehen saioa, Tafallan, eta Eneko Lazkoz gailendu zen. Atzo, berriz, Zangozako Karmengo auditoriumean izan zen txapelketa barruko saioa, eta Joanes Illarregik eskuratu zituen puntu gehien (349) eta finalaurrekoetarako pasea. Gaine...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204370/luis-de-pablo-konpositorea-hil-da-91-urterekin.htm
Kultura
Luis de Pablo konpositorea hil da, 91 urterekin
Euskal Herriak XX. mendean eman duen konpositorerik handienetako bat izan da, eta abangoardiako musika esperimentaletik, musika herrikoitik zein musika klasikotik edaten duen 200 obra baino gehiagoko aztarna utzi du.
Luis de Pablo konpositorea hil da, 91 urterekin. Euskal Herriak XX. mendean eman duen konpositorerik handienetako bat izan da, eta abangoardiako musika esperimentaletik, musika herrikoitik zein musika klasikotik edaten duen 200 obra baino gehiagoko aztarna utzi du.
«Musikaren irakaspena ez da inoiz amaitzen. Bizitza osoko langintza da; soilik heriotzak etengo du hori». Zortzi urterekin hasi zituen musika ikasketak Luis de Pablo konpositoreak (Bilbo, 1930- Madril, 2021) eta, BERRIA egunkariari 2015ean eskainitako elkarrizketari kasu egitera, atzo amaitu, 91 urterekin zendu baita. ...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204371/argindarraren-garestitzeak-gerarazi-egingo-du-sidenor-hogei-egunez-behintzat.htm
Ekonomia
Argindarraren garestitzeak gerarazi egingo du Sidenor, hogei egunez behintzat
Langile batzordeari eta langile guztiei jakinarazi diete ezin dutela oraingo ekoizpen erritmoan jarraitu «neurrigabeko» igoeraren ondorioz. Jaurlaritzak urgentziazko bilera bat egingo du energia kostuek kalte handien egin dieten sektoreekin, eta ELAk dio enpresak ez diela geldialdia azaldu
Argindarraren garestitzeak gerarazi egingo du Sidenor, hogei egunez behintzat. Langile batzordeari eta langile guztiei jakinarazi diete ezin dutela oraingo ekoizpen erritmoan jarraitu «neurrigabeko» igoeraren ondorioz. Jaurlaritzak urgentziazko bilera bat egingo du energia kostuek kalte handien egin dieten sektoreekin,...
Arazo sozial handi bat eragiteaz gain, argindarraren garestitze ikaragarria susperraldi ekonomikoa zamatzeko gai ote den kezkak badu erantzun zehatz bat Euskal Herrian: Sidenorrek hogei egunez itxiko duela jakinarazi du, ezin omen duelako oraingo ekoizpen erritmoan jarraitu; «neurrigabeko» argindar garestiak galerak ek...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204372/novaltia-zigortu-egin-dute-greba-eskubidea-bortxatzeagatik.htm
Ekonomia
Novaltia zigortu egin dute, greba eskubidea bortxatzeagatik
2019ko uztailean hasi zuten greba botiken banatzaileko langileek, lan itun hobea eskatzeko.
Novaltia zigortu egin dute, greba eskubidea bortxatzeagatik. 2019ko uztailean hasi zuten greba botiken banatzaileko langileek, lan itun hobea eskatzeko.
Euskal Herrian inoiz egin den grebarik luzeenetako batean berritasunak izan dira. Bilboko lan arloko zazpigarren epaitegiak ontzat hartu du ELAk Novaltia enpresaren aurka jarritako salaketaren zati bat. Zehazki, sindikatuak auzitara jo zuen Novaltiak 2021eko martxoan egindako lan baldintzen hainbat aldaketaren aurka. ...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204373/ebn-jarraitu-nahi-dutela-adierazi-diote-gobernuari-dozenaka-mila-herritarrek.htm
Mundua
EBn jarraitu nahi dutela adierazi diote gobernuari dozenaka mila herritarrek
Donald Tusk oposizioko buruak nabarmendu du gobernuak 'polexit'-eranzko bidea hartu duela. Konstituzionalak Europako Batasuneko zuzenbidearen nagusitasuna auzitan jarri eta hiru egunera egin zituzten mobilizazioak, atzo, herrialdeko hainbat hiritan.
EBn jarraitu nahi dutela adierazi diote gobernuari dozenaka mila herritarrek. Donald Tusk oposizioko buruak nabarmendu du gobernuak 'polexit'-eranzko bidea hartu duela. Konstituzionalak Europako Batasuneko zuzenbidearen nagusitasuna auzitan jarri eta hiru egunera egin zituzten mobilizazioak, atzo, herrialdeko hainbat h...
Poloniako Auzitegi Konstituzionalak EB Europako Batasuneko zuzenbidearen nagusitasuna auzitan jarri eta hiru egunera, dozenaka mila herritar kalera atera ziren atzo, herrialdeko hainbat hiritan, eta batasunean jarraitu nahi dutela adierazi zioten PiS Legea eta Justizia alderdi kontserbadorea buru duen gobernuari. Donal...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204374/62-kasu-positibo-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
62 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian
Atzo egindako proben %2,5ek eman dute positibo Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi ditu datuak, eta datorren astelehenera arte ez ditu berriro eguneratuko.
62 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Atzo egindako proben %2,5ek eman dute positibo Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi ditu datuak, eta datorren astelehenera arte ez ditu berriro eguneratuko.
Datuek berresten dute pandemiaren bilakaerak beheranzko joera hartua duela Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman berri dituzten datuen arabera, 62 positibo atzeman ziren atzo egindako testetan. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 2.465 proba egin zituzten Osakidetza...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204375/parte-hartzea-txikia-izan-da-irakeko-hauteskundeetan-41ekoa.htm
Mundua
Parte hartzea txikia izan da Irakeko hauteskundeetan: %41ekoa
Irakeko hedabideen inkesten arabera, Moktada al-Sadr xiiten buruzagi erlijiosoaren indarra da irabazteko faboritoa. Hauteskunde batzordeak esan du gaur emango dituela emaitzak.
Parte hartzea txikia izan da Irakeko hauteskundeetan: %41ekoa. Irakeko hedabideen inkesten arabera, Moktada al-Sadr xiiten buruzagi erlijiosoaren indarra da irabazteko faboritoa. Hauteskunde batzordeak esan du gaur emango dituela emaitzak.
Irakeko Parlamenturako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta, Hauteskunde Batzorde Gorenaren arabera, parte hartzea %41ekoa izan zen; hau da, parte hartzea hiru puntu jaitsi da 2018ko bozetakoarekin alderatuta (%44,5). 25 milioi inguru herritar zeuden bozkatzera deituta, baina bederatzi milioik pasak bozkatu dute, aurk...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204376/esperimentu-naturalen-eta-lan-munduaren-arteko-erlazioa-aitortu-dute-ekonomiako-nobel-sarian.htm
Ekonomia
Esperimentu naturalen eta lan munduaren arteko erlazioa aitortu dute Ekonomiako Nobel sarian
David Card, Joshua Angrist eta Guido Imbens ekonomistek jaso dute aurtengo saria, esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik
Esperimentu naturalen eta lan munduaren arteko erlazioa aitortu dute Ekonomiako Nobel sarian. David Card, Joshua Angrist eta Guido Imbens ekonomistek jaso dute aurtengo saria, esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagati...
Gutxieneko soldata igoz gero enplegu kopuruak behera egingo al du lan kostuak igo direlako? Eta immigrazioak zer ondorio ditu enpleguan? Formakuntza hobeagoa jasotzeak nola eragiten die norbanako baten etorkizuneko diru sarrerei? Maiz, galdera horien erantzunak neurtzea zaila da, ez dagoelako zerekin alderatu, baina au...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204377/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita
Ertzaintzak beste gizon bat ere atxilotu du Abadiñon, indarkeria matxista egotzita. Atxilotuak 21 urte ditu. Emakumea lepoan zauritu zuen.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita. Ertzaintzak beste gizon bat ere atxilotu du Abadiñon, indarkeria matxista egotzita. Atxilotuak 21 urte ditu. Emakumea lepoan zauritu zuen.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbatean 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzainek etxean aurkitu zuten emakumea, lepoan «zauri arinak» zituela. Hark azaldu zienez, gizonezkoarekin eztabaidatu zuen, eta, lekukoekin eta gizonarekin hitz eginda, atxilo...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204378/hitz-batzuk-baliorik-ez-dugunoi-buruz.htm
Iritzia
Hitz batzuk baliorik ez dugunoi buruz
Hitz batzuk baliorik ez dugunoi buruz.
Pelbisa apurtuta nagoen denboraldi luze honetan gertatu zaizkidanei buruz dira hurrengoak. Ohean mugitu barik hilabeteetan egotea, irakurtzeko nuenari esker egin zait egingarri. Irakurtzeko gogoak eman dit egoera honetan aurrera egiteko indarra. BERRIAko idazle bikain askoren artikuluak eta irakurri barik nituen euska...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204379/ernaik-lemoako-gurutze-frankista-bota-du.htm
Politika
Ernaik Lemoako gurutze frankista bota du
«Frankismoak 78ko erregimenean biziraun duenaren erakusle» dira ikur frankistak, gazte antolakundearen arabera, eta faxismoaren aurkako borroka egiteko dei egin du. Bihar deituak dituen mobilizazioetara joateko eskatu die gazteei.
Ernaik Lemoako gurutze frankista bota du. «Frankismoak 78ko erregimenean biziraun duenaren erakusle» dira ikur frankistak, gazte antolakundearen arabera, eta faxismoaren aurkako borroka egiteko dei egin du. Bihar deituak dituen mobilizazioetara joateko eskatu die gazteei.
Lemoako (Bizkaia) Gantzabal mendiaren gainean dagoen gurutzea eraitsi dute Ernai gazte antolakundeko kideek, Hispanitatearen Egunaren bezperan. 1937an eraiki zuten, frankisten garaipena gogoratzeko. 1936ko Gerra hasi zenetik 85 urte igaro direnean, oraindik ere «faxismoari gorazarre egitea zilegi dela» salatu du gazte...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204380/karolina-sarasua-espero-dut-aurrerantzean-partidetan-lehen-iraina-edo-mehatxua-entzun-orduko-jokoa-geratzea.htm
Kirola
Karolina Sarasua: «Espero dut aurrerantzean, partidetan, lehen iraina edo mehatxua entzun orduko jokoa geratzea»
Irain eta mehatxu sexistak salatu ondotik jaso duen babesa «eskertu» du Osasunako jokalariak, eta halako jarreren kontrako neurriak hartzeko deia egin die agintariei: «Debekatu egin behar zaie kirol instalakuntzetan sartzea».
Karolina Sarasua: «Espero dut aurrerantzean, partidetan, lehen iraina edo mehatxua entzun orduko jokoa geratzea». Irain eta mehatxu sexistak salatu ondotik jaso duen babesa «eskertu» du Osasunako jokalariak, eta halako jarreren kontrako neurriak hartzeko deia egin die agintariei: «Debekatu egin behar zaie kirol instala...
«Ama batek idatzitako txio bat ikusi dut. Guri eskerrak eman besterik ezin duela egin idatzi du, gure ausardiarengatik. 10 urteko alaba bat duela, futbolean ari dena», Karolina Sarasua (Iruñea, 2004) Osasuna B-ko jokalariak Santanderko (Espainia) Nueva Montaña taldearen aurkako partidan irain eta mehatxu sexistak jaso ...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204381/omek-ofizialki-definitu-du-gaixotasun-gisa-covid-19-iraunkorra.htm
Gizartea
OMEk ofizialki definitu du gaixotasun gisa COVID-19 iraunkorra
Birusarekin kutsatu eta hiru hilabetera agertzen da eritasuna, eta sintomek «gutxienez» bi hilabete irauten dute, OMEren arabera. Azaldu du gaixoek luzerako ondorioak izaten dituztela birika, bihotz eta nerbio sistemetan.
OMEk ofizialki definitu du gaixotasun gisa COVID-19 iraunkorra. Birusarekin kutsatu eta hiru hilabetera agertzen da eritasuna, eta sintomek «gutxienez» bi hilabete irauten dute, OMEren arabera. Azaldu du gaixoek luzerako ondorioak izaten dituztela birika, bihotz eta nerbio sistemetan.
OME Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19 iraunkorraren lehen definizio kliniko ofiziala argitaratu du. OMEren arabera, gaixotasun hori «normalean birusarekin kutsatu eta hiru hilabetera» agertu ohi da. «Sintomek gutxienez bi hilabete irauten dute, eta ezin dira azaldu diagnostiko alternatibo baten bidez», azaldu du Jan...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204382/arrisku-talde-batzuei-hirugarren-dosia-jartzea-ontzat-jo-du-orain-omek.htm
Gizartea
Arrisku talde batzuei hirugarren dosia jartzea ontzat jo du orain OMEk
Abuztuan, berriz, eskatu zuen atzera egiteko COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia emateko urratsetan.
Arrisku talde batzuei hirugarren dosia jartzea ontzat jo du orain OMEk. Abuztuan, berriz, eskatu zuen atzera egiteko COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia emateko urratsetan.
COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiaren inguruko jarrera aldatu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, eta ontzat jo du arrisku taldeko zenbait kolektibori dosi gehigarri bat jartzea. Abuztuan, ordea, herrialdeei eskatu zien atzera egiteko hirugarren dosia emateko urratsetan. Orain, baina, OMEren txertoetarako...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204383/bost-euskal-preso-euskal-herriratu-dituzte-eta-beste-bi-hurbildu.htm
Politika
Bost euskal preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bi hurbildu
Unai Bilbao, Ibai Beobide, Igor Portu, Joanes Larretxea, Andoni Goikoetxea, Mikel Azurmendi eta Manex Castro dira lekualdatu dituzten euskal presoak.
Bost euskal preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bi hurbildu. Unai Bilbao, Ibai Beobide, Igor Portu, Joanes Larretxea, Andoni Goikoetxea, Mikel Azurmendi eta Manex Castro dira lekualdatu dituzten euskal presoak.
Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Espetxe Erakundeek sei preso lekualdatu dituzte azken egunetan. Horietako lau Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bi, hurbildu. Unai Bilbao Solaetxe, Ibai Beobide Arza, Igor Portu Juanena, Joanes Larretxea Mendiola eta Andoni Goikoetxea Gabirondo dira Euskal Herriratu dituz...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204384/kurzekin-estuki-lan-egiteko-asmoa-du-austriako-kantziler-berriak.htm
Mundua
Kurzekin «estuki» lan egiteko asmoa du Austriako kantziler berriak
Asteburuko dimisioaren ostean, Schallenbergek gobernuburu kargua hartu du. Oposizioko alderdiek postuan haren aurrekoaren «txotxongiloa» izatea leporatu diote.
Kurzekin «estuki» lan egiteko asmoa du Austriako kantziler berriak. Asteburuko dimisioaren ostean, Schallenbergek gobernuburu kargua hartu du. Oposizioko alderdiek postuan haren aurrekoaren «txotxongiloa» izatea leporatu diote.
Austriako kantziler kargua hartu eta berehala emandako diskurtsoan, Alexander Schallenbergek argi utzi du ez duela gobernuaren orain arteko bidetik aldentzeko asmorik, eta «estuki» lan egingo duela karguan haren aurrekoarekin, ikerketa baten harira dimisioa eman duen Sebastian Kurzekin. Hala, gobernuburu berriak helbur...
2021-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/204385/hegoaldeko-jatetxeek-derrigorrez-eskaini-beharko-dute-sobera-geratutako-janaria-eramateko-aukera.htm
Gizartea
Hegoaldeko jatetxeek derrigorrez eskaini beharko dute sobera geratutako janaria eramateko aukera
Elikagaiak alferrik galtzea eragoztea asmo duen lege proiektu bat onartu du Espainiako Gobernuak. Elikagaiekin lan egiten duten sektore guztiei zuzendutako neurriak biltzen ditu.
Hegoaldeko jatetxeek derrigorrez eskaini beharko dute sobera geratutako janaria eramateko aukera. Elikagaiak alferrik galtzea eragoztea asmo duen lege proiektu bat onartu du Espainiako Gobernuak. Elikagaiekin lan egiten duten sektore guztiei zuzendutako neurriak biltzen ditu.
Zaborretara ahalik eta elikagai gutxien botatzea. Hori da Espainiako Gobernuak onartu berri duen lege proiektuaren helburu nagusia. Hainbat neurri biltzen ditu egitasmo horrek, elikagaiekin lan egiten duten sektore guztiei zuzendutakoak, produkzioan jarduten dutenetatik hasi eta jatetxeetara arte. Besteak beste, legea...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204386/39-graduko-lurrikara-bat-gertatu-da-irunerrian.htm
Gizartea
3,9 graduko lurrikara bat gertatu da Iruñerrian
Eguesibarren izan du epizentroa astinduak. 22:45 aldera izan da.
3,9 graduko lurrikara bat gertatu da Iruñerrian. Eguesibarren izan du epizentroa astinduak. 22:45 aldera izan da.
Lurrikara bat sentitu dute Iruñerriko biztanleek bart. 3,9 gradukoa izan da Richter eskalan, eta Eguesibarren izan du epizentroa, Lizoainibar-Arriasgoiti inguruan, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez. Lurrikara kilometro bateko sakoneran sortu da, zenbait adituren esanetan. 22:45 inguruan gert...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204409/aljeriako-hiru-gizon-hil-dira-ziburun-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
Aljeriako hiru gizon hil dira Ziburun, trenak harrapatuta
Lehen zantzuen arabera, migrazioaren bidean zihoazen. Laugarren lagun bat erietxera eraman dute, larriki zauriturik. Migrazio politikak gaitzesteko elkarretaratzea eginen dute asteazkenean harrera elkarteek, 18:30ean, Donibane Lohizunen.
Aljeriako hiru gizon hil dira Ziburun, trenak harrapatuta. Lehen zantzuen arabera, migrazioaren bidean zihoazen. Laugarren lagun bat erietxera eraman dute, larriki zauriturik. Migrazio politikak gaitzesteko elkarretaratzea eginen dute asteazkenean harrera elkarteek, 18:30ean, Donibane Lohizunen.
Goizeko bostak, minutu bat eskas. Ordu horretan, Hendaiatik (Lapurdi) Bordelera (Okzitania) zihoan trenak lau lagun harrapatu ditu gaur Ziburun (Lapurdi), trenbidean etzanik zeudela. Horietako hiru hil dira, eta laugarrena Baionako erietxean dago, larri. Kolpe anitz ditu gerrian eta hanketan; ebakuntza egin diote arrat...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204410/gizon-batek-neska-laguna-hil-du-gasteizen-eta-bere-buruaz-bertze-egin-du.htm
Gizartea
Gizon batek neska laguna hil du Gasteizen, eta bere buruaz bertze egin du
2003tik 112 emakume hil dituzte Euskal Herrian. Elkarretaratzera deitu dute gaurko.
Gizon batek neska laguna hil du Gasteizen, eta bere buruaz bertze egin du. 2003tik 112 emakume hil dituzte Euskal Herrian. Elkarretaratzera deitu dute gaurko.
Atzo, goizeko zazpiak eta hogei inguruan atzeman zituen Ertzaintzak emakume baten eta gizon baten gorpuak Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean, biak indarkeria zantzuekin. Emakumezkoak Erika T. zuen izena eta 37 urte zituen; gizonezkoak 42 urte zituen. Bikotekideak ziren, eta, hainbat iturrik aipatu dutenez, ...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204412/eh-bildu-hispanitatearen-egunak-espainiako-estatuaren-inposizio-eredua-islatzen-du.htm
Politika
EH Bildu: «Hispanitatearen Egunak Espainiako estatuaren inposizio eredua islatzen du»
Hispanitatearen ospakizun eguna salatu du Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak, eta azaroaren 20an Bilbon deitutako manifestaziora joateko deia egin du.
EH Bildu: «Hispanitatearen Egunak Espainiako estatuaren inposizio eredua islatzen du». Hispanitatearen ospakizun eguna salatu du Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak, eta azaroaren 20an Bilbon deitutako manifestaziora joateko deia egin du.
Gaur, urriaren 12an, Espainiak Hispanitatearen Eguna ospatzen du, eta Hego Euskal Herrian jai egun ofiziala da. EH Bildurentzat, baina, gaur ez dago zer ospatzerik: «Subiranistok eta independentistok ez dugu ezer ospatzeko». Bakartxo Ruiz EH Bilduko Nafarroako parlamentariak agerraldia egin du Iruñean, eta salatu du ga...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204413/erreformen-aurrean-alderdiek-duten-isiltasuna-bukarazi-nahi-du-elak.htm
Ekonomia
Erreformen aurrean «alderdiek duten isiltasuna» bukarazi nahi du ELAk
Lan eta pentsioen erreformetan «erabakitzeko eskubidea» izango dutela esan die Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi, eta manifestaziora deitu du Hegoaldeko lau hiriburuetan, urriaren 24rako, Ez gaitzazue Madrilen saldu lelopean.
Erreformen aurrean «alderdiek duten isiltasuna» bukarazi nahi du ELAk. Lan eta pentsioen erreformetan «erabakitzeko eskubidea» izango dutela esan die Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi, eta manifestaziora deitu du Hegoaldeko lau hiriburuetan, urriaren 24rako, Ez gaitzazue Madri...
Lan eta Pentsioen erreformetan «erabakitzeko eskubidea» izango dutela esan die ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi; beren botoek erabakiko dutela onartuko diren ala ez «euskal langileen eta pentsiodunen aurkako neurri berriak» Espainiako Kongresuan, alegia, eta «isiltasuna»...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204414/portugaleteko-egoitza-batean-50-egoiliar-eta-11-langile-kutsatu-dira.htm
Gizartea
Portugaleteko egoitza batean 50 egoiliar eta 11 langile kutsatu dira
Egoiliar guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartua zuten. Egoiliar eta langile denak asintomatiko daude.
Portugaleteko egoitza batean 50 egoiliar eta 11 langile kutsatu dira. Egoiliar guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartua zuten. Egoiliar eta langile denak asintomatiko daude.
Bizkaiko Diputazioak jakitera eman duenez, agerraldi bat atzeman dute Portugaleteko (Bizkaia) Rodriguez Andoni V adinekoen egoitzan: 50 egoiliar eta 11 langilek positibo eman dute. Positibo eman duten egoiliar guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartua zuten irailaren amaieratik, eta langileek txer...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204415/aieteko-konferentziaren-urteurrenean-izanen-diren-eragileen-aniztasuna-nabarmendu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Aieteko Konferentziaren urteurrenean izanen diren eragileen aniztasuna nabarmendu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak «poza» adierazi du Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurrenak hartu duen «zentraltasunagatik eta aniztasunagatik», eta erran du gai horrek «agenda politiko eta mediatikoan duen garrantziaren» erakusgarri dela.
Aieteko Konferentziaren urteurrenean izanen diren eragileen aniztasuna nabarmendu du Foro Sozialak. Foro Sozial Iraunkorrak «poza» adierazi du Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurrenak hartu duen «zentraltasunagatik eta aniztasunagatik», eta erran du gai horrek «agenda politiko eta mediatikoan duen ga...
«Zentralitatea eta aniztasuna». Horiek azpimarratu nahi izan ditu Foro Sozial Iraunkorrak Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurrenaren atarian. Ostegunean hasiko dira jardunaldiak, Donostian, Aieteko jauregian, eta larunbatera arte iraunen dute. Larunbateko egitaraua Baionako Henri Grenet auditoriumean...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204416/georgievak-aulkiari-eutsi-dio-europarren-presioari-esker.htm
Ekonomia
Georgievak aulkiari eutsi dio, europarren presioari esker
Munduko Bankuko buru zela, Txinari mesede egiteaz akusatuta zegoen, baina NDFren ikerketak ez du erruduntzat jo.
Georgievak aulkiari eutsi dio, europarren presioari esker. Munduko Bankuko buru zela, Txinari mesede egiteaz akusatuta zegoen, baina NDFren ikerketak ez du erruduntzat jo.
Munduko Bankuan zegoela Txinari emandako ustezko tratuak kinka larrian jarri du egunotan Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariaren kargua, baina Europako herrialdeei esker aulkiari eutsi ahal izan dio. Bi astez iraun duen ikerketan zortzi elkarrizketa egin ditu NDFk, eta bere zuzendariari babes osoa...