date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204417/ndfk-ohartarazi-du-inflazioari-adi-egoteko.htm
Ekonomia
NDFk ohartarazi du inflazioari adi egoteko
Kezka du energiaren garestitzea ez ote den beste arloetara eta soldatetara igaroko. Hornikuntza arazoek hazkundea txikituko dute
NDFk ohartarazi du inflazioari adi egoteko. Kezka du energiaren garestitzea ez ote den beste arloetara eta soldatetara igaroko. Hornikuntza arazoek hazkundea txikituko dute
Energiaren garestitzearen eskutik gora egiten ari da inflazioa, eta atezuan jarri du Nazioarteko Diru Funtsa. Banku zentralei eskatu die «oso, oso adi» egoteko eta interes tasak igotzeko prest egoteko, betiere energiaren prezio altuak beste produktuetara eta zerbitzuetara igarotzen badira, eta ondorioz, soldaten goraka...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204418/g20ak-adostu-du-afganistanera-laguntza-humanitarioa-bidaltzea.htm
Mundua
G20ak adostu du Afganistanera laguntza humanitarioa bidaltzea
Munduko herrialde industrializatuenen taldeak NBEren esku utzi du diru funtsak bideratzeko ardura. Europako Batasunak 1.000 milioi euro agindu ditu. AEBek laguntzeko «konpromisoa» hartu dute
G20ak adostu du Afganistanera laguntza humanitarioa bidaltzea. Munduko herrialde industrializatuenen taldeak NBEren esku utzi du diru funtsak bideratzeko ardura. Europako Batasunak 1.000 milioi euro agindu ditu. AEBek laguntzeko «konpromisoa» hartu dute
G20koen taldea osatzen duten herrialdeek eztabaidagai bat izan dute, gaur, Afganistani buruz telematikoki egindako goi bileran: nola bideratu hara krisi humanitariori aurre egin ahal izateko dirua, eta funts horiek ez daitezela geratu talibanen esku. Munduko potentzia industrializatuenen taldeak diru laguntza batzuk ad...
2021-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/204419/lehen-hezkuntzako-ikasleei-jolastokian-maskara-kentzeko-eskatu-dute-ikastolek.htm
Gizartea
Lehen Hezkuntzako ikasleei jolastokian maskara kentzeko eskatu dute ikastolek
Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari galdegin diete ikastetxeetako aire libreko guneetan maskara janzteko derrigortasuna kentzeko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei.
Lehen Hezkuntzako ikasleei jolastokian maskara kentzeko eskatu dute ikastolek. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari galdegin diete ikastetxeetako aire libreko guneetan maskara janzteko derrigortasuna kentzeko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei.
COVID-19aren aurka erabilitako neurriak «oso gogorrak» izan direla adierazi dute ikastolek. «Osasunak eta elkar zaintzeak lehentasuna» dutela onartuta, neurri «ezinbestekoak» izan direla iruditzen zaie, baina koronabirusaren eraginak nabarmen behera egin duela, eta, neurriak malgutu diren honetan, hezkuntzan ere urrats...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204440/covid-19aren-aurkako-txertoaren-garapena-bertan-behera-utzi-du-curevacek.htm
Gizartea
COVID-19aren aurkako txertoaren garapena bertan behera utzi du CureVacek
EMAk eten egin du botika etxearen txertoaren ebaluazioa, CureVacek hala eskatuta. Bigarren belaunaldiko beste txerto bat garatzeko lanean buru belarri sartu da botika etxea, GlaxoSmithKline (GSK) konpainiarekin.
COVID-19aren aurkako txertoaren garapena bertan behera utzi du CureVacek. EMAk eten egin du botika etxearen txertoaren ebaluazioa, CureVacek hala eskatuta. Bigarren belaunaldiko beste txerto bat garatzeko lanean buru belarri sartu da botika etxea, GlaxoSmithKline (GSK) konpainiarekin.
CureVac Alemaniako botika etxeak uko egin dio COVID-19aren aurkako bere lehen txertoa garatzeari, eta EMA Sendagaien Europako Agentziak eten egin du txerto horren ebaluazioa. Izan ere, botika etxeak hamar herrialdetan egindako saio klinikoaren ondorioak ez dira izan esperotakoak, txertoak %47ko eraginkortasuna izan due...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204441/aieteko-konferentziaren-10-urteurrena-gakoak-eta-bertan-adostutakoak.htm
Politika
Aieteko Konferentziaren 10. urteurrena, gakoak eta bertan adostutakoak
Igandean beteko dira 10 urte Aieteko konferentziatik. Hortik hiru egunera iragarri zuen ETAk jarduera armatuarekin amaituko zuela. Urteurrenaren harira, sakon landu du gaia BERRIAk, idatziz eta bideoz.
Aieteko Konferentziaren 10. urteurrena, gakoak eta bertan adostutakoak. Igandean beteko dira 10 urte Aieteko konferentziatik. Hortik hiru egunera iragarri zuen ETAk jarduera armatuarekin amaituko zuela. Urteurrenaren harira, sakon landu du gaia BERRIAk, idatziz eta bideoz.
Aste honen hondarrean beteko dira 10 urte Aieteko konferentziatik: euskal gatazkaren mugarri izan zen hitzordu hori, baina bide luze eta malkartsu bat urratu behar izan zen horra iristeko –irakurri: Aietera iristeko bide luzea–. Bost puntu adostu ziren bertan, eta horietako lehena azkar bete zen, ETAren jardun armatuar...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204442/maputxeen-lurraldera-militarrak-bidali-ditu-pinerak-eta-salbuespen-egoera-ezarri-du.htm
Mundua
Maputxeen lurraldera militarrak bidali ditu Piñerak, eta salbuespen egoera ezarri du
Wallmapu lurraldean defentsa nazionalerako militar buruak izendatzea jaso du dekretuak.
Maputxeen lurraldera militarrak bidali ditu Piñerak, eta salbuespen egoera ezarri du. Wallmapu lurraldean defentsa nazionalerako militar buruak izendatzea jaso du dekretuak.
Sebastian Piñera Txileko presidenteak Wallmapu maputxeen lurraldea militarizatzeko agindu zuen atzo, dekretu bidez, ordena publikoaren izenean, eta salbuespen egoera izendatu du Bio-Bio, Arauco, Malleco eta Cuatin probintzietan, hegoaldean. «Terrorismoa, narkotrafikoa eta krimen antolatua borrokatzeko ezarri dut larria...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204443/powell-espainia-ez-zegoen-prest-negoziatzeko-hegal-bakarrarekin-hegan-egitea-bezala-zen.htm
Politika
Powell: «Espainia ez zegoen prest negoziatzeko; hegal bakarrarekin hegan egitea bezala zen»
Hasi dira Aieteko Konferentziaren urteurren ekitaldiak. Hiru egunez, jardunaldiak eginen dituzte Donostian eta Baionan. Ekitaldien berri luze eta zabal ematen ari da BERRIA, paperean eta sarean, eta zuzenean ikusi ahal izango dira webgunean, euskaraz. «Aieteko espiritua berreskuratzea» da jardunaldien helburua, Foro So...
Powell: «Espainia ez zegoen prest negoziatzeko; hegal bakarrarekin hegan egitea bezala zen». Hasi dira Aieteko Konferentziaren urteurren ekitaldiak. Hiru egunez, jardunaldiak eginen dituzte Donostian eta Baionan. Ekitaldien berri luze eta zabal ematen ari da BERRIA, paperean eta sarean, eta zuzenean ikusi ahal izango d...
Igandean, urriak 17, hamar urte beteko dira Donostiako Aieteko jauregian Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia egin zutenetik, eta, urteurren «borobila» baliatuta, jardunaldiak antolatu dituzte Donostian eta Baionan. Gaur, Aieteko jauregian; etzi, Kursaal jauregian; eta larunbatean, Baionako Henri...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204444/sexu-abusuak-pairatu-dituzten-adingabeei-arta-emateko-barnahus-eredua-ezartzen-hasiko-da-jaurlaritza.htm
Gizartea
Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta emateko Barnahus eredua ezartzen hasiko da Jaurlaritza
Islandian jaiotako proiektu bat da, biktimei arta osoa ematea bilatzen duena; Artolazabalek esan du proiektu pilotu batean jarriko dutela martxan
Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta emateko Barnahus eredua ezartzen hasiko da Jaurlaritza. Islandian jaiotako proiektu bat da, biktimei arta osoa ematea bilatzen duena; Artolazabalek esan du proiektu pilotu batean jarriko dutela martxan
Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta «osoa» emate aldera, Barnahus ereduan oinarritako proiektu pilotu bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak. Gaur goizean jakinarazi du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Haurren eta Nerabeen Artarako Batzorde Iraunkorraren bilera...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204445/aurrekontuak-negoziatzeko-esparru-iraunkorra-eskatu-dio-eh-bilduk-jaurlaritzari.htm
Politika
Aurrekontuak negoziatzeko «esparru iraunkorra» eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Maddalen Iriarteren arabera, negoziatzeko orain arteko eskemak «ez du balio»
Aurrekontuak negoziatzeko «esparru iraunkorra» eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Maddalen Iriarteren arabera, negoziatzeko orain arteko eskemak «ez du balio»
Hasi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak negoziatzeko prozesua, eta, horren aurrean, EH Bilduk bere jarrera argitu nahi izan du. Maddalen Iriarte bozeramaileak esan duenez, beharrezkoa da «negoziatzeko esparru iraunkorra» sortzea, «dena erabakita utzi baino lehenago», eta eskaera hori egin dio Jaurlaritzar...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204446/ehgamek-hausnarketa-ziklo-bat-egingo-du-aro-berri-bat-hasteko.htm
Gizartea
EHGAMek hausnarketa ziklo bat egingo du, aro berri bat hasteko
Zikloak hiru helburu nagusi izango ditu: mahai gainean jartzea Euskal Herriko «sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak»; EHGAMen ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea «pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei»; eta EHGAMen ibilbide berria birpentsatzea.
EHGAMek hausnarketa ziklo bat egingo du, aro berri bat hasteko. Zikloak hiru helburu nagusi izango ditu: mahai gainean jartzea Euskal Herriko «sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak»; EHGAMen ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea «pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei...
EHGAM sexu askapenerako erakundeak «puntu eta koma bat» jarri asmo du bere ibilbidean. «EHGAM berrirudikatzen, birpentsatzen, birformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko», KOSA —Koronabirus Osteko Sexu Askapena— hausnarketa saioa egingo dute urriaren 27tik azaroaren 6ra. Izen ematea datorren as...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204447/euskal-erakundeek-irmoki-gaitzetsi-dute-atzoko-hilketa-matxista.htm
Gizartea
Euskal erakundeek «irmoki» gaitzetsi dute atzoko hilketa matxista
Elkarretaratzea egin dute gaur, 12:00etan, Gasteizko Plaza Berrian. Besteak beste, Gasteizko Udalak, Arartekoak eta Gipuzkoako PSE-EEk arbuiatu dute hilketa. Gasteizko Mercedes enpresan ekoizpena hogei minutuz geldituko dute bihar, hilketa gaitzesteko.
Euskal erakundeek «irmoki» gaitzetsi dute atzoko hilketa matxista. Elkarretaratzea egin dute gaur, 12:00etan, Gasteizko Plaza Berrian. Besteak beste, Gasteizko Udalak, Arartekoak eta Gipuzkoako PSE-EEk arbuiatu dute hilketa. Gasteizko Mercedes enpresan ekoizpena hogei minutuz geldituko dute bihar, hilketa gaitzesteko.
Elkarretaratzea egin dute Gasteizko Plaza Berrian, 12:00etan, atzoko hilketa matxista gaitzesteko, Gasteiz: eraso matxisten aurka lelopean; gizon batek neska laguna hil zuen Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean, eta bere buruaz beste egin zuen jarraian. Emakundek eta Gasteizko Udalak deitu dute elkarretaratz...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204448/salatu-dute-pobretutako-herrialdeetan-herritar-gehienek-ez-dutela-txertorik-izango-2023ra-arte.htm
Gizartea
Salatu dute pobretutako herrialdeetan herritar gehienek ez dutela txertorik izango 2023ra arte
Donostiako Zero Pobrezia taldeak agerraldia egin du egoera bidegabe horren berri emateko, eta herrialde aberatsenek «dosiak pilatu» dituztela salatzeko
Salatu dute pobretutako herrialdeetan herritar gehienek ez dutela txertorik izango 2023ra arte. Donostiako Zero Pobrezia taldeak agerraldia egin du egoera bidegabe horren berri emateko, eta herrialde aberatsenek «dosiak pilatu» dituztela salatzeko
Pandemia beste fase batean sartu dela esanez «normaltasun berriaren» inguruan ozendu diren mezuen harira, Donostiako Zero Pobrezia elkarteak salatu du «herrialde zaurgarriek» ez dutela eskuragarri COVID-19aren aurkako txertoa. Horiek horrela, iragarpen hau egin dute, egoeraren larritasunaren erakusgarri: «Pobretutako h...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204449/nafarroako-hhko-eta-lhko-umeek-aukera-izango-dute-patioan-maila-berekoekin-elkartzeko.htm
Gizartea
Nafarroako HHko eta LHko umeek aukera izango dute patioan maila berekoekin elkartzeko
Gaurtik aurrera indarrean egongo da neurri berria.
Nafarroako HHko eta LHko umeek aukera izango dute patioan maila berekoekin elkartzeko. Gaurtik aurrera indarrean egongo da neurri berria.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak erabaki du ikastetxeetan COVID-19ari aurre egiteko hartzen dituzten neurriak pixka bat malgutzea. Hori horrela, gaurtik aurrera HH Haur Hezkuntzako eta LH Lehen Hezkuntzako ikasleek maila bereko ikasleekin elkartzeko aukera izango dute patioan daudenean. Carlos Gimeno Hezku...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204450/ebk-atea-ireki-dio-aurrerago-argindarraren-prezioaren-sisteman-aldaketak-egiteari.htm
Ekonomia
EBk atea ireki dio aurrerago argindarraren prezioaren sisteman aldaketak egiteari
Oraingoz, ordea, uko egin dio gasa prezioaren kalkulutik ateratzeari. Zergak jaisteko eta laguntzak emateko aukera dagoela gogorarazi du.
EBk atea ireki dio aurrerago argindarraren prezioaren sisteman aldaketak egiteari. Oraingoz, ordea, uko egin dio gasa prezioaren kalkulutik ateratzeari. Zergak jaisteko eta laguntzak emateko aukera dagoela gogorarazi du.
Europako Batzordeak gutxitan egiten du huts bere espektatibetan. Ez zen espero argindarraren prezioak finkatzeko sisteman aldaketa handiak proposatzea, eta ez du halakorik egin, nahiz eta, lehen aldiz, ate bat ireki dion etorkizunean hala egin ahal izateari. Izan ere, ACER argindar merkatuko arautzaileei eskatu die txo...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204451/hamabost-hilabeteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-meral-simsek-idazle-kurduari.htm
Mundua
Hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Meral Simsek idazle kurduari
«Erakunde terrorista» baten propaganda egiteagatik zigortu dute. Auzitegiak abokatuen helegitea onartu du, eta idazleak ez du espetxera joan beharko.
Hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Meral Simsek idazle kurduari. «Erakunde terrorista» baten propaganda egiteagatik zigortu dute. Auzitegiak abokatuen helegitea onartu du, eta idazleak ez du espetxera joan beharko.
Meral Simsek idazle kurdua absolbitu egin dute «erakunde terrorista bateko kide» izateko akusazioaz, baina hamabost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, «propaganda terrorista» egitea egotzita. Hala ere, ez du kartzelara joan beharko, auzitegiak onartu egin duelako defentsako abokatuek jarritako helegitea. Akusazi...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204452/energia-garbietarako-seinale-nahasezina-eskatu-die-ieak-glasgown-bilduko-diren-liderrei.htm
Ekonomia
Energia garbietarako «seinale nahasezina» eskatu die IEAk Glasgown bilduko diren liderrei
IEA Nazioarteko Energia Agentziak ukatu egin du energia garbiak direla egungo krisiaren errudun. Energia garbietarako trantsizioarekin ekonomia berri bat sortzen hasi dela dio, baina, beroketa globala 1,5 gradutara mugatu nahi bada, konpromiso eta inbertsio gehiago behar direla uste du.
Energia garbietarako «seinale nahasezina» eskatu die IEAk Glasgown bilduko diren liderrei. IEA Nazioarteko Energia Agentziak ukatu egin du energia garbiak direla egungo krisiaren errudun. Energia garbietarako trantsizioarekin ekonomia berri bat sortzen hasi dela dio, baina, beroketa globala 1,5 gradutara mugatu nahi ba...
Oztopo eta gorabehera handiekin, baina energia sortu eta kontsumitzeko moduak aldatzen ari dira, eta munduko ekonomia bera ere. Baina klima larrialdiaren itzelezko neurriari begira, oraindik ez da nahiko egin, ezta nahikoa konpromiso hartu ere, beroketa globala 1,5 gradu zentigradora mugatu ahal izateko. Herrialdeek et...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204453/jaurlaritza-arduratuta-dago-balitekeelako-enpresa-gehiagok-etetea-beren-jarduna-argindarraren-prezioarengatik.htm
Ekonomia
Jaurlaritza arduratuta dago balitekeelako enpresa gehiagok etetea beren jarduna argindarraren prezioarengatik
Argindarra ekoitzi eta banatzearekin loturarik ez duten tasa eta zergak behin-behinean indargabetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Jaurlaritza arduratuta dago balitekeelako enpresa gehiagok etetea beren jarduna argindarraren prezioarengatik. Argindarra ekoitzi eta banatzearekin loturarik ez duten tasa eta zergak behin-behinean indargabetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Eusko Jaurlaritza arduratuta dago argindarraren prezioak euskal gizartean eta euskal enpresetan izan dezakeen eraginarengatik. Jakina da Sidenor altzairutegiak hogei egunez etengo duela bera jarduna argindarraren prezioarengatik, eta, Jaurlaritzak dakienez, «enpresa bat edo bi baino gehiago» antzeko erabakia hartzea az...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204456/noraino-iritsiko-da-itsasoa-tenperatura-3-gradu-igotzen-bada.htm
Gizartea
Noraino iritsiko da itsasoa tenperatura 3 gradu igotzen bada?
Climate Central zentroak mapa bidez irudikatu du tenperatura igotzeak itsas mailan izanen lukeen eragina; gradu bat eta 4 gradu arteko igoera izanez gero urak zer eremu estaliko lituzkeen zehaztu dute. Aurreikuspenak beteko balira, hamarkada batzuen buruan urak hartuak lirateke, esaterako, Bilbo, Donostia, eta Baiona.
Noraino iritsiko da itsasoa tenperatura 3 gradu igotzen bada?. Climate Central zentroak mapa bidez irudikatu du tenperatura igotzeak itsas mailan izanen lukeen eragina; gradu bat eta 4 gradu arteko igoera izanez gero urak zer eremu estaliko lituzkeen zehaztu dute. Aurreikuspenak beteko balira, hamarkada batzuen buruan ...
Zer itxura luke Guggenheim museoak itsasbazterrean? Nolakoa litzateke Gernikako hondartza? Eta Astigarragako kaia? Aturri ibaiaren emariak gora eginen balu, zer itxura luke Baiona inguruak? Oro har, biztanleek aski urrun sentitzen dituzte irudi horiek. Ordea, urteak dira alegiazko egoera lauso horiek egiazki gertatuko ...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204457/gabriel-erkoreka-konpositoreak-irabazi-du-espainiako-musika-saria.htm
Kultura
Gabriel Erkoreka konpositoreak irabazi du Espainiako Musika Saria
Lanetan euskal folkloretik hartutako tresnak baliatzeko duen modua eta daukan «konposizio lengoaiaren aberastasunagatik» saritu du epaimahaiak.
Gabriel Erkoreka konpositoreak irabazi du Espainiako Musika Saria. Lanetan euskal folkloretik hartutako tresnak baliatzeko duen modua eta daukan «konposizio lengoaiaren aberastasunagatik» saritu du epaimahaiak.
«Bere ibilbide dirdiratsuagatik» eta «bere konposizio lengoaiaren aberastasunagatik» jasoko du Espainiako Musika Saria Gabriel Erkoreka konpositoreak (Bilbo, 1969), konposizioari dagokion alorrean. Horrez gainera, bere lanetan «euskal tresna tradizionalen soinua uztartzeko duen modu pertsonala» ere nabarmendu du epaima...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204458/salatu-dute-kanboko-laborantza-lur-batean-ehun-etxebizitza-eraikitzekotan-direla.htm
Gizartea
Salatu dute Kanboko laborantza lur batean ehun etxebizitza eraikitzekotan direla
Kanboko (Lapurdi) hirigintza planaren eta Bouygues enpresari emandako eraikitze baimenaren kontra helegiteak ezarriak dituzte, baina «indarrez» pasatu nahi dutela salatu dute CADEk, Lurzaindiak eta Nahi Dugun Herriak. Euskal Elkargoko batzorde eragileko hautetsiei dei egiten diete. Ez dute baztertzen Arbonakoaren (Lapu...
Salatu dute Kanboko laborantza lur batean ehun etxebizitza eraikitzekotan direla. Kanboko (Lapurdi) hirigintza planaren eta Bouygues enpresari emandako eraikitze baimenaren kontra helegiteak ezarriak dituzte, baina «indarrez» pasatu nahi dutela salatu dute CADEk, Lurzaindiak eta Nahi Dugun Herriak. Euskal Elkargoko bat...
Aski lurra galtzea. Mezu hori ageri da Kanboko (Lapurdi) sarreran dagoen Marienia guneko laborantza lurretan ezarriak dituzten belar zuloetako estalkietan. Bertan, etxebizitza proiektu bat egin nahi dutela salatu dute CADE, Lurzaindia eta Nahi Dugun Herria elkarteek. Gaur egun, laborantzarako erabiliak dira oraindik, b...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204459/euskal-konpositoreen-hiriburua-elkartuko-du-berriz-49-musikastek.htm
Kultura
«Euskal konpositoreen hiriburua» elkartuko du berriz 49. Musikastek
Ostiralean hasiko da «euskal musikaren astea», Errenterian, urriaren 23ra arte. Bederatzi kontzertu izango dira denera, zazpi egunetan, eta emakume konpositoreen lana ezagutarazten segitzeko «erronka» nabarmendu dute antolatzaileek.
«Euskal konpositoreen hiriburua» elkartuko du berriz 49. Musikastek. Ostiralean hasiko da «euskal musikaren astea», Errenterian, urriaren 23ra arte. Bederatzi kontzertu izango dira denera, zazpi egunetan, eta emakume konpositoreen lana ezagutarazten segitzeko «erronka» nabarmendu dute antolatzaileek.
Aizpea Otaegi alkateak ekarri du irudia: Musikastek «euskal konpositoreen hiriburu» bilakatuko du Errenteria (Gipuzkoa) ostera datozen egunetan. Bertako Andra Mari abesbatzak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak antolatu ohi dute jaialdia, «euskal musikaren astea», eta urtetako eskarmentuaren bermearekin baina ildo b...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204460/ibai-aginaga-euskal-presoa-gose-greban-hasi-da.htm
Politika
Ibai Aginaga euskal presoa gose greban hasi da
Tinko taldeak azaldu duenez, ostiralera arte egongo da gose greban.
Ibai Aginaga euskal presoa gose greban hasi da. Tinko taldeak azaldu duenez, ostiralera arte egongo da gose greban.
Ibai Aginaga Berangoko (Bizkaia) euskal presoa gose greban hasi zen atzo, Tinko taldeak jakinarazi duenez. Haien arabera, ostiralera arte egongo da protestan, konfinamenduak eta horietan ezartzen dizkieten baldintzak salatzeko. Egun, Basauriko espetxean (Bizkaia) dago Aginaga. Taldeak azaldu duenez, larunbatean aurrez...
2021-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/204461/migranteentzako-bide-seguruak-eskatu-dituzte-harrera-taldeek.htm
Gizartea
Migranteentzako «bide seguruak» eskatu dituzte harrera taldeek
Ziburun hildako hiru gizonen omenez lore eskaintza egin dute Donibane Lohizuneko geltokian. «Giza ehiza» etetea galdegin dute.
Migranteentzako «bide seguruak» eskatu dituzte harrera taldeek. Ziburun hildako hiru gizonen omenez lore eskaintza egin dute Donibane Lohizuneko geltokian. «Giza ehiza» etetea galdegin dute.
Ziburu eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) tren geltokiaren ataria txiki utzi dute gaur arratsaldean han elkarturiko ehunka herritarrek. Migranteen harreran eta haien eskubideen alde lan egiten duten talde ugarik antolatu dute protesta, baita hitza hartu ere: han ziren, bertzeak bertze, Diakite, Cimade, Elkartasuna Larru...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204462/bruselak-produktuen-kontrolak-murriztea-proposatu-du-londresekin-duen-gatazka-bideratzeko.htm
Mundua
Bruselak produktuen kontrolak murriztea proposatu du Londresekin duen gatazka bideratzeko
Europako Batzordeak burokrazia gutxiago eskaini dio Erresuma Batuari Britainia Handitik Ipar Irlandarako merkataritzarako. Europako Justizia Auzitegiaren rolaren inguruan, berriz, ez du aldaketarik nahi.
Bruselak produktuen kontrolak murriztea proposatu du Londresekin duen gatazka bideratzeko. Europako Batzordeak burokrazia gutxiago eskaini dio Erresuma Batuari Britainia Handitik Ipar Irlandarako merkataritzarako. Europako Justizia Auzitegiaren rolaren inguruan, berriz, ez du aldaketarik nahi.
Lau urte eta erdi iraun zuen labirinto politikoak itxita zirudien, baina elkarrizketetan gatazka iturri izan zen Ipar Irlandak ez du protagonismorik galdu hilabeteotan, horren inguruko akordio bat adostuta, sinatuta eta onartuta dagoen arren. Erresuma Batuko Gobernuak haserre jarraitzen du EB Europako Batasunarekin neg...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204463/ehuko-ikaslea-da-leioako-campusean-atzo-eskopeta-batekin-tiroka-aritu-zen-gaztea.htm
Gizartea
EHUko ikaslea da Leioako campusean atzo eskopeta batekin tiroka aritu zen gaztea
Erasotzaileak 21 urte ditu, eta Ertzaintzak atxilo eraman zuen. Unibertsitateak zabaldu duenez, «espediente ona» du.
EHUko ikaslea da Leioako campusean atzo eskopeta batekin tiroka aritu zen gaztea. Erasotzaileak 21 urte ditu, eta Ertzaintzak atxilo eraman zuen. Unibertsitateak zabaldu duenez, «espediente ona» du.
Gizonezko bat eskopeta batekin sartu zen atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, 19:00ak aldera. Zientzia eta Teknologia fakultatean sartu zen, eta tiroka hasi zen; kontatu dutenez, 40 tiro inguru eman ditu, fakultatearen barrenetik eta leihoetako kristalak zulatu zituen. Gertatutakoaren berri izanda...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204478/ehuko-ikaslea-da-leioako-campusean-atzo-eskopeta-batekin-tiroka-aritu-zen-mutila.htm
Gizartea
EHUko ikaslea da Leioako campusean atzo eskopeta batekin tiroka aritu zen mutila
Zientzia eta Teknologia Fakultatean sartu, eta tiroka hasi da 21 urteko gaztea. Ertzaintzak atxilo eraman du, eta ez da inor zauritu. Unibertsitateak zabaldu duenez, erasotzaileak «espediente ona» du.
EHUko ikaslea da Leioako campusean atzo eskopeta batekin tiroka aritu zen mutila. Zientzia eta Teknologia Fakultatean sartu, eta tiroka hasi da 21 urteko gaztea. Ertzaintzak atxilo eraman du, eta ez da inor zauritu. Unibertsitateak zabaldu duenez, erasotzaileak «espediente ona» du.
Gizonezko bat eskopeta batekin sartu zen atzo iluntzean EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean. Hainbat iturrik baieztatu zutenez, gizon armatua Zientzia eta Teknologia Fakultatean sartu zen, eta tiroka hasi zen. Ertzaintzak, campusera bertaratutakoan, eremua hutsarazi zuen. Handik gutxira, Eusko Jaurlari...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204491/bost-pertsona-hil-dituzte-arku-eta-geziekin-eginiko-eraso-batean.htm
Mundua
Bost pertsona hil dituzte arku eta geziekin eginiko eraso batean
Ustezko erasotzailea atxilotu dute. Norvegiako Poliziak esan du ikertzen ari direla «eraso terrorista» bat izan ote den.
Bost pertsona hil dituzte arku eta geziekin eginiko eraso batean. Ustezko erasotzailea atxilotu dute. Norvegiako Poliziak esan du ikertzen ari direla «eraso terrorista» bat izan ote den.
Norvegiako hegoaldeko Kongsberg hirian gertatu zen erasoa atzo arratsaldean. Gizonezko batek jendearen aurka geziak botatzeari ekin zion arku batekin, supermerkatu batean. Bost pertsona hil zituen, eta beste bi zauritu. Danimarkako gizonezko bat atxilotu dute, 37 urtekoa, eta Poliziak esan du erasoa «terrorismo ekintz...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204492/gutxienez-30-pertsona-hil-dira-ekaitz-tropikal-baten-ondorioz.htm
Mundua
Gutxienez 30 pertsona hil dira ekaitz tropikal baten ondorioz
Beste hamalau pertsona desagertuta daude. Herrialdearen iparraldea jo du gogorren Kompasu ekaitzak.
Gutxienez 30 pertsona hil dira ekaitz tropikal baten ondorioz. Beste hamalau pertsona desagertuta daude. Herrialdearen iparraldea jo du gogorren Kompasu ekaitzak.
Gutxienez 30 lagun hil dira Filipinetan Kompasu ekaitz tropikalak eragindako uholde eta luizien ondorioz, eta beste hamalau pertsona desagertutzat jo dituzte. Astelehenean heldu zen ekaitza herrialdera, eta iparraldeko uharteak jo zituen gogorren, Hego Ilocos probintzia batez ere, non hamalau hildakoren berri eman dute...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204493/pello-lizarraldek-anjel-lertxundik-eta-joxan-elosegik-irabazi-dute-euskadi-saria.htm
Kultura
Pello Lizarraldek, Anjel Lertxundik eta Joxan Elosegik irabazi dute Euskadi saria
Lizarralderi Argiantza nobelarengatik eman diote narratibaren saria. Haur eta gazte literaturako saria Lertxundik irabazi du, Haltzaren muinoa-rekin. Elosegik itzulpenarena irabazi du, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak lanarengatik.
Pello Lizarraldek, Anjel Lertxundik eta Joxan Elosegik irabazi dute Euskadi saria. Lizarralderi Argiantza nobelarengatik eman diote narratibaren saria. Haur eta gazte literaturako saria Lertxundik irabazi du, Haltzaren muinoa-rekin. Elosegik itzulpenarena irabazi du, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak lanarengati...
Zazpi Euskadi literatura sarien artean hiru aurkeztu dituzte gaur Donostiako San Telmo museoan. Pello Lizarralde idazleak irabazi du euskarazko narratibaren saria, Argiantza nobelarengatik. Epaimahaiaren iritziz, idazleak liburuan sortu duen «atmosfera harrigarriak» erabat harrapatzen du irakurlea. «Ahots narratiboari ...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204494/polizia-kontroletatik-ihesi-zihoazen-asteartean-ziburun-trenak-harrapatu-zituen-migranteak.htm
Gizartea
Polizia kontroletatik ihesi zihoazen asteartean Ziburun trenak harrapatu zituen migranteak
«Ikusiak ez izateko» zihoazen trenbidetik, eta tren bat hartzeko asmoa zuten. Taldea «oso nekatua» zegoen; horregatik erabaki zuten trenbidean etzatea.
Polizia kontroletatik ihesi zihoazen asteartean Ziburun trenak harrapatu zituen migranteak. «Ikusiak ez izateko» zihoazen trenbidetik, eta tren bat hartzeko asmoa zuten. Taldea «oso nekatua» zegoen; horregatik erabaki zuten trenbidean etzatea.
Frantziako Poliziak bost pertsonaren dokumentazioa aurkitu zuen asteartean tren batek harrapatuta Aljeriako hiru gizonezko hil ziren lekuan. Laugarrena Baionako ospitalera eraman zuten, larri, eta ebakuntza egin zioten. Atzo mintzatu zen Baionako prokuradorearen aitzinean, France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi du...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204495/eusko-legebiltzarrak-laquobiziki-gaitzetsiraquo-du-gasteizko-hilketa-matxista.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak «biziki gaitzetsi» du Gasteizko hilketa matxista
Erika Tavaresen hilketa arbuiatzeko adierazpen instituzionala onartu du gaur legebiltzarrak. Emakumeen aurkako indarkeria edo sexu bereizkeria oro ere gaitzetsi ditu, eta herritarrei eskatu die «konpromiso pertsonal eta kolektiboak» har ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde.
Eusko Legebiltzarrak «biziki gaitzetsi» du Gasteizko hilketa matxista. Erika Tavaresen hilketa arbuiatzeko adierazpen instituzionala onartu du gaur legebiltzarrak. Emakumeen aurkako indarkeria edo sexu bereizkeria oro ere gaitzetsi ditu, eta herritarrei eskatu die «konpromiso pertsonal eta kolektiboak» har ditzatela em...
Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onartu du gaur Gasteizen izandako azken hilketa matxista gaitzesteko. Osoko bilkura hasi aurretik irakurri du agiria Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta, ondoren, minutu bateko isilunea egin dute. Adierazpenean, legebiltzarrak «biziki eta erabat» gaitz...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204496/inflazioa-4ra-igo-da-azken-hamarkadako-hazkunderik-handiena.htm
Ekonomia
Inflazioa %4ra igo da: azken hamarkadako hazkunderik handiena
Energien prezioen neurrigabeko igoeragatik gertatu da. Elikagaien prezioek ere egin dute gora, ekoizpen eta garraio kostuen garestitzeagatik.
Inflazioa %4ra igo da: azken hamarkadako hazkunderik handiena. Energien prezioen neurrigabeko igoeragatik gertatu da. Elikagaien prezioek ere egin dute gora, ekoizpen eta garraio kostuen garestitzeagatik.
Kontsumo ondasunen prezioek goraka jarraitzen dute etengabe, eta inflazioa %4ko langara iritsi da Hego Euskal Herrian. Atzeraldi Handiaren lehen urteetara jo behar da maila horretako erreferentzia bat aurkitzeko. Bereziki energien prezioen igoera neurrigabeek eta nagusiki argindarrarenak eragin dute azken hamarkadan in...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204497/industriaren-argindarra-merkatzeko-aukera-ireki-du-madrilek.htm
Ekonomia
Industriaren argindarra merkatzeko aukera ireki du Madrilek
Konpainia elektrikoen irabaziak murrizteko dekretua berretsi du Espainiako Kongresuak, EH Bilduren aldeko botoarekin eta EAJren abstentzioarekin. Bonu soziala dutenei prezioa izoztea ere aztertzen ari da Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa.
Industriaren argindarra merkatzeko aukera ireki du Madrilek. Konpainia elektrikoen irabaziak murrizteko dekretua berretsi du Espainiako Kongresuak, EH Bilduren aldeko botoarekin eta EAJren abstentzioarekin. Bonu soziala dutenei prezioa izoztea ere aztertzen ari da Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa.
Espainiako Gobernuak konpainia elektrikoei egindako pultsuari eutsi dio, eta Kongresuak berretsi egin ditu irailaren 15ean indarrean jarritako aldi baterako (2022ko martxoaren 31 arte) neurri guztiak, baita argindar konpainiei irabazien zati bat kentzea jaso duena ere. Gobernuak bere hartan utzi du dekretua, baina Tere...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204498/eaeko-auzitegi-nagusiak-berretsi-egin-du-alabari-sexu-abusuak-egiteagatik-gizon-bati-jarritako-bost-urte-eta-erdiko-zigorra.htm
Gizartea
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du alabari sexu abusuak egiteagatik gizon bati jarritako bost urte eta erdiko zigorra
7 urteko alabari ukitu sexualak egitea egotzi diote. Gipuzkoako Auzitegiak maiatzean ezarritako zigorra berretsi du.
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du alabari sexu abusuak egiteagatik gizon bati jarritako bost urte eta erdiko zigorra. 7 urteko alabari ukitu sexualak egitea egotzi diote. Gipuzkoako Auzitegiak maiatzean ezarritako zigorra berretsi du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du gizon baten bost urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra, alabari sexu abusuak egiteagatik Gipuzkoako Auzitegiak maiatzean ezarria. Zazpi urteko alaba adoptatuari ukitu sexualak egin izana egotzi diote; zehazki, sexu abusuen delitu jarraitua egin izana. Bost urte eta ...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204499/atzera-begirakoa-martin-ugaldek-eginei-eta-emandakoei.htm
Gizartea
Atzera begirakoa Martin Ugaldek eginei eta emandakoei
Nerea Azurmendik 'Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria' hitzaldia eman du gaur, kazetariaren izen bereko kultur parkean, Andoainen. 'Streaming' bidez izan da ikusgai, 'berria.eus' webgunean. Hurrengo hitzaldia urriaren 21ean egingo dute. Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia emango du.
Atzera begirakoa Martin Ugaldek eginei eta emandakoei. Nerea Azurmendik 'Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria' hitzaldia eman du gaur, kazetariaren izen bereko kultur parkean, Andoainen. 'Streaming' bidez izan da ikusgai, 'berria.eus' webgunean. Hurrengo hitzaldia urriaren 21ean egingo dute. Iñaki Uriak Martin U...
Martin Ugalde kazetari eta idazlea jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n. Hura gogoratzeko, urte osorako programa dago martxan, haren familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean: tartean dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo Udala, Hondarribiko Udala, Jakin, Eusk...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204500/leioako-erasoaren-egileak-atzo-bertan-erosi-zuen-eskopeta.htm
Gizartea
Leioako erasoaren egileak atzo bertan erosi zuen eskopeta
Erkorekak esan duenez, badirudi haren asmo bakarra kalte materialak eragitea zela.
Leioako erasoaren egileak atzo bertan erosi zuen eskopeta. Erkorekak esan duenez, badirudi haren asmo bakarra kalte materialak eragitea zela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak zenbait argibide eman ditu atzo Leioan (Bizkaian) EHU Euskal Herriko Unibertsitateko campusean gertatutako tiroketaren inguruan. Azaldu duenez, ustezko egileak atzo bertan erosi zuen arma, Interneteko webgune baten bitartez, eta, unibertsitatera joan aurretik, Artx...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204501/petronorreko-langileek-aparteko-20000-ordu-egin-dituzte-enplegu-erregulazioan-egon-arren.htm
Ekonomia
Petronorreko langileek aparteko 20.000 ordu egin dituzte enplegu erregulazioan egon arren
Langile batzordeak salatu du aparteko orduen legezko kopurua gainditu dutela, eta hori ohikoa dela findegian
Petronorreko langileek aparteko 20.000 ordu egin dituzte enplegu erregulazioan egon arren. Langile batzordeak salatu du aparteko orduen legezko kopurua gainditu dutela, eta hori ohikoa dela findegian
Petronorreko langile batzordeak elkarretaratzea egin du gaur lan ikuskaritzak Bilbon duen bulegoaren aurrean, haien iritziz findegiak gainditu egin duelako langileek egin ditzaketen aparteko orduen kopurua. Javier Loza batzordeko buruak azaldu du urraketa hori ez dela berria, «urteroko kontua» dela, eta lan ikuskaritza...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204502/eusko-jaurlaritzaren-eskaerak.htm
Eusko Jaurlaritzaren eskaerak
Eusko Jaurlaritzaren eskaerak.
Eusko Jaurlaritza txosten bat eratzen ari da argindarraren igoerari aurre egiteko proposamenekin, eta Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari helaraziko die. Hauek dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak azaldutako neurri nagusiak: Espainiako Gobernuari Zerga eta tasak murriztea. Energiaren ekoizpena...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204503/espainiako-gobernuaren-dekretua.htm
Espainiako Gobernuaren dekretua
Espainiako Gobernuaren dekretua.
Irailaren 14an, argindarraren garestitzeari aurre egiteko dekretu bat onartu zuen Espainiako Gobernuak, eta haren eskutik herritar gehienei faktura jaitsi egin zaie. Kongresuak gaur berretsi ezean, neurriak indargabetu egingo dira. Hona neurri nagusiak: Zergen jaitsiera Uztailean, argindarraren gaineko BEZa %21etik %...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204504/israel-bizkortzen-ari-da-jerusalem-ekialdean-koloniak-eraikitzeko-plana.htm
Mundua
Israel bizkortzen ari da Jerusalem ekialdean koloniak eraikitzeko plana
Jerusalemgo tokiko planen batzordeak lurrak desjabetzea onartu du Givat Hamatos eremuan, juduentzako 1.250 etxebizitza altxatzeko. Horrez gain, bide eman dio Pisgat Ze'ev kolonia handitzeari.
Israel bizkortzen ari da Jerusalem ekialdean koloniak eraikitzeko plana. Jerusalemgo tokiko planen batzordeak lurrak desjabetzea onartu du Givat Hamatos eremuan, juduentzako 1.250 etxebizitza altxatzeko. Horrez gain, bide eman dio Pisgat Ze'ev kolonia handitzeari.
Israelek 1967 urteaz geroztik okupatuta du Jerusalem ekialdea, eta han kolonoentzako milaka etxebizitza eraikitzeko planekin aurrera egiteko asmoa berretsi du Naftali Bennet Israelgo lehen ministroaren gobernuak. Haaretz hedabide israeldarraren arabera, Jerusalem ekialdean bi kolonia berri eraikitzeko urrats bat gehiag...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204505/gutxienez-46-lagun-hil-dira-taiwango-eraikin-batek-su-hartu-ostean.htm
Mundua
Gutxienez 46 lagun hil dira Taiwango eraikin batek su hartu ostean
Suhiltzaileen arabera, baliteke heriotza kopuruak gora egitea, 41 lagun ospitaleratu baitituzte.
Gutxienez 46 lagun hil dira Taiwango eraikin batek su hartu ostean. Suhiltzaileen arabera, baliteke heriotza kopuruak gora egitea, 41 lagun ospitaleratu baitituzte.
Taiwan hegoaldeko Kaohsiung hiriko eraikin batek su hartu du goizaldean, eta gutxienez 46 lagun hil dira ezbeharraren ondorioz. Suhiltzaileen arabera, beste 41 ospitaleratuta daude, eta, ondorioz, baliteke heriotza kopuruak gora egitea datozen orduetan. Lehen ikerketen arabera, sua 3:00 aldera —21:00ak Euskal Herrian—...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204506/osakidetza-astelehenean-hasiko-da-gripearen-txertoa-jartzen.htm
Gizartea
Osakidetza astelehenean hasiko da gripearen txertoa jartzen
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik har dezakete ordua arrisku taldeetakoek. Gripearen txertoarekin batera, Osakidetzak COVID-19aren txertoaren hirugarren dosia jasotzea eskainiko die duela sei hilabete baino gehiago txertatutako 70 urte edo gehiagokoei.
Osakidetza astelehenean hasiko da gripearen txertoa jartzen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik har dezakete ordua arrisku taldeetakoek. Gripearen txertoarekin batera, Osakidetzak COVID-19aren txertoaren hirugarren dosia jasotzea eskainiko die duela sei hilabete baino gehiago txertatutako 70 urte edo gehiagokoei.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gripearen aurkako txertaketa kanpaina aurkeztu du gaur, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Itziar Larizgoitia eta gripearen kanpainaren koordinatzaile Enrique Peirorekin batera. Txertaketa kanpaina datorren astelehenean hasiko da, urriaren 18an. Egun horret...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204507/jaialdi-berezi-bat-iragarri-du-hatortxu-rockek-datorren-urterako.htm
Kultura
Jaialdi berezi bat iragarri du Hatortxu Rockek datorren urterako
Hatortxu Rock jaialdiak 25. aldia ospatuko du abenduaren 18an, ‘Kilometroak metro’ lelopean. Datorren urteko uztailean ere bi eguneko jaialdi berezi bat egingo du, eta Atarrabian izango da hori ere.
Jaialdi berezi bat iragarri du Hatortxu Rockek datorren urterako. Hatortxu Rock jaialdiak 25. aldia ospatuko du abenduaren 18an, ‘Kilometroak metro’ lelopean. Datorren urteko uztailean ere bi eguneko jaialdi berezi bat egingo du, eta Atarrabian izango da hori ere.
«Beste urte batez, hemen da Hatortxu Rock». Horrela iragarri du Hatortxu Rock jaialdiak bueltan dela, «urte eta erdi berezi» baten ostean ohiko formatura bueltatzeko prest dagoela. «Hamarnaka adjektibo jartzen ahal zaizkie atzean utzi ditugun hilabete hauei guztiei [...]. Baina, horren guztiaren gainetik, Hatortxu Rock...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204508/haur-pobreziaren-laquoaurka-borrokatzekoraquo-akordioa-lortu-dute-eusko-legebiltzarrean.htm
Politika
Haur pobreziaren «aurka borrokatzeko» akordioa lortu dute Eusko Legebiltzarrean
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan haurren pobrezia puntu eta erdi igo da bi urtean, eta adingabeen artean %11,7ra iritsi da.
Haur pobreziaren «aurka borrokatzeko» akordioa lortu dute Eusko Legebiltzarrean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan haurren pobrezia puntu eta erdi igo da bi urtean, eta adingabeen artean %11,7ra iritsi da.
Elkarrekin Podemos-IUk haur pobreziaren aurka «borrokatzeko» eta haurren eskubideak areago «hobetzeko» mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. EAJk, PSEk eta PPk babestu egin dute. EH Bildu, berriz, abstenitu egin da. Isabel Gonzalez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak adierazi duenez, ezin d...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204509/libanon-gutxienez-sei-lagun-hil-dituzte-protestetan-eta-30etik-gora-zauritu.htm
Mundua
Libanon gutxienez sei lagun hil dituzte protestetan, eta 30etik gora zauritu
Beiruteko portuan gertatutako leherketa ikertzeko izendatutako epailea «politizatuta» dagoela salatzeko Hezbollahk eta Amal talde xiitek deitutako manifestazioan izan dira istiluak. Frankotiratzaile batzuek tiro egin diete militante xiitei.
Libanon gutxienez sei lagun hil dituzte protestetan, eta 30etik gora zauritu. Beiruteko portuan gertatutako leherketa ikertzeko izendatutako epailea «politizatuta» dagoela salatzeko Hezbollahk eta Amal talde xiitek deitutako manifestazioan izan dira istiluak. Frankotiratzaile batzuek tiro egin diete militante xiitei.
Beiruteko portuan iazko abuztuaren 4an gertatutako leherketak 200 bat hildako eta 6.500 zauritu inguru utzi zituen. Eztanda hura zerk eragin zuen aztertu dezala eskatu diote Tarek Bitar epaileari, baina azken bi asteetan bi aldiz utzi behar izan du bertan behera ikerketaren hasiera. Azkenekoz, asteartean bertan, Ali Ha...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204510/pobreziak-emakumeak-haurrak-eta-migratzaileak-jo-ditu-gogorren-nafarroan.htm
Gizartea
Pobreziak emakumeak, haurrak eta migratzaileak jo ditu gogorren Nafarroan
Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko txosten bat aurkeztu du Errealitate Sozialaren Behatokiak. Aurrekoekin alderatuta, datuetan anbibalentzia handiagoa sumatzen da.
Pobreziak emakumeak, haurrak eta migratzaileak jo ditu gogorren Nafarroan. Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko txosten bat aurkeztu du Errealitate Sozialaren Behatokiak. Aurrekoekin alderatuta, datuetan anbibalentzia handiagoa sumatzen da.
Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko txostena aurkeztu du gaur Errealitate Sozialaren Behatokiak, Iruñean. Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak, Luis Campos behatokiko zuzendari nagusiak eta Antidio Martinez de Lizarrondo sekzioko zuzendariak eman dute txostenaren ond...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204511/gose-greba-egiteari-utzi-dio-ibai-aginaga-euskal-presoak.htm
Politika
Gose greba egiteari utzi dio Ibai Aginaga euskal presoak
Aurrez aurreko bisita baten ondotik konfinatu izana salatzeko abiatu zuen protestaldia, eta, Basauriko kartzelak haren bakartzea etetea erabaki eta gero, gose greba egiteari utzi dio, Tinko taldeak jakinarazi duenez.
Gose greba egiteari utzi dio Ibai Aginaga euskal presoak. Aurrez aurreko bisita baten ondotik konfinatu izana salatzeko abiatu zuen protestaldia, eta, Basauriko kartzelak haren bakartzea etetea erabaki eta gero, gose greba egiteari utzi dio, Tinko taldeak jakinarazi duenez.
Joan den larunbatean aurrez aurreko bisita bat egin ondotik konfinatu egin zuten Ibai Aginaga euskal presoa, bertze bi presorekin batera, eta, hori salatzeko, gose eta egarri greba abiatu zituen presoak, Tinko taldeak atzo jakinarazi zuenez. Bada, talde horrek berak zabaldu duenez, Basauriko kartzelako zuzendaritzak er...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204512/osagai-askoko-ibilbidea-izango-du-2022ko-frantziako-tourrak.htm
Kirola
Osagai askoko ibilbidea izango du 2022ko Frantziako Tourrak
Gizonezkoen Tourrak mendiko etapa motz eta gogorrak izango ditu, baita harbideak eta bi erlojupeko ere. Emakumezkoak lehian ariko dira hamahiru urte geroago. Zortzi etapa jokatuko dituzte, gizonezkoen lasterketa amaitutakoan
Osagai askoko ibilbidea izango du 2022ko Frantziako Tourrak. Gizonezkoen Tourrak mendiko etapa motz eta gogorrak izango ditu, baita harbideak eta bi erlojupeko ere. Emakumezkoak lehian ariko dira hamahiru urte geroago. Zortzi etapa jokatuko dituzte, gizonezkoen lasterketa amaitutakoan
Igoera mitikoak, haizea, bukaera bortitzak, harbideak, erlojupekoak... Denetarik izango du 2022ko Frantziako Tourrak. Eta denentzat, emakumezkoek ere lehiatzeko aukera izango baitute. Zortzi etapa jokatuko dituzte, uztailaren 24tik 31ra bitarte. Haien lasterketa hasten den egun berean finituko da gizonezkoena, Parisen....
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204513/eusko-legebiltzarrak-hezkuntza-hitzarmenerako-lantaldea-sortuko-du.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak hezkuntza hitzarmenerako lantaldea sortuko du
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk proposatuta, Eusko Legebiltzarrak onartu egin du batzorde txostengile bat osatzea, hezkuntza hitzarmen «zabal» bat lortzeko oinarriak zehazteko. Elkarrekin Podemosek ere alde bozkatu du; PP+C's, berriz, abstenitu egin da.
Eusko Legebiltzarrak hezkuntza hitzarmenerako lantaldea sortuko du. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk proposatuta, Eusko Legebiltzarrak onartu egin du batzorde txostengile bat osatzea, hezkuntza hitzarmen «zabal» bat lortzeko oinarriak zehazteko. Elkarrekin Podemosek ere alde bozkatu du; PP+C's, berriz, abstenitu egin da.
Eusko Legebiltzarrean lehen pausoa eman dute hezkuntza legerako: aurretik lortu nahi duten hezkuntza hitzarmena adosteko batzorde txostengilea eratzea onartu dute. Batzorde horretan, aukera izango dute akordio horren oinarria zehazteko, eztabaidarako eta adituek esateko dutena aditzeko, besteak beste. EAJk, EH Bilduk e...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204514/tuberkulosiak-eragindako-heriotza-kopuruak-gora-egin-du-pandemiaren-eraginez.htm
Mundua
Tuberkulosiak eragindako heriotza kopuruak gora egin du pandemiaren eraginez
OMEren arabera, diagnosi eta tratamendu egoki bat jasotzeko zailtasunak dira gorakadaren arrazoia. Datozen urteetan bilakaera bera izan dezakeela uste dute.
Tuberkulosiak eragindako heriotza kopuruak gora egin du pandemiaren eraginez. OMEren arabera, diagnosi eta tratamendu egoki bat jasotzeko zailtasunak dira gorakadaren arrazoia. Datozen urteetan bilakaera bera izan dezakeela uste dute.
COVID-19ak eragindako pandemiak hainbat albo kalte eragin ditu azken urte eta erdian. Horietako bat da tuberkulosiaren aurkako borrokak jasanikoa: iaz, gora egin zuten gaixotasun horren ondorioz hildakoek. Heriotza kopurua beheranzko joera argian zegoen 2005etik, baina diagnosi eta tratamendu zehatzak jasotzeko zailtas...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204515/griffiths-erraza-da-gatazka-bat-abiaraztea-zailena-amaitzea-da.htm
Politika
Griffiths: «Erraza da gatazka bat abiaraztea; zailena amaitzea da»
Aieteko Konferentzian bake prozesuari «herri gisa» erantzun zitzaiola adierazi du NBEko goi mandatariak. Euskal Herrian «nahiko isilean» egindako bitartekari lanaz eta horren zailtasunez ere hitz egin du.
Griffiths: «Erraza da gatazka bat abiaraztea; zailena amaitzea da». Aieteko Konferentzian bake prozesuari «herri gisa» erantzun zitzaiola adierazi du NBEko goi mandatariak. Euskal Herrian «nahiko isilean» egindako bitartekari lanaz eta horren zailtasunez ere hitz egin du.
Nazioarteko bitartekari gisa Euskal Herrian egindako lanaz hitz egin du Martin Griffiths NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Gaietarako idazkariordeak eta Larrialdi Laguntzako koordinatzaileak, Aieteko Konferentziaren 10. urteurrena gogoratzeko Donostiako Aiete jauregian gaur hasitako jardunaldietan. Duela hamar urte ger...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204516/araban-kilo-bat-mahats-ekoizteak-70-eta-80-zentimo-arteko-kostua-du.htm
Ekonomia
Araban kilo bat mahats ekoizteak 70 eta 80 zentimo arteko kostua du
Aldundiak aginduriko ikerketa baten ondorio nagusia da. Upategien eta mahastizainen arteko negoziazioetan langa hori ezar dadin nahi du
Araban kilo bat mahats ekoizteak 70 eta 80 zentimo arteko kostua du. Aldundiak aginduriko ikerketa baten ondorio nagusia da. Upategien eta mahastizainen arteko negoziazioetan langa hori ezar dadin nahi du
Arabako Errioxan kilo bat mahats ekoizteak 70 eta 80 zentimo artean balio du, mahastiaren ezaugarrien arabera. Hori da Arabako Aldundiak mahastietako jardunnaren inguruan agindutako ikerketaren ondorio nagusietako bat. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak aurreratu du datu hori, eta Arabako Errioxako mahastizainen...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204517/maulera-joaten-ziren-ainarak-ezagutzeko-proiektu-transmedia-bat-sortu-dute.htm
Bizigiro
Maulera joaten ziren ainarak ezagutzeko, proiektu transmedia bat sortu dute
Ainarak egitasmoa abiarazi dute, webdok batekin. 1870etik 1940ra, espartingintzan lan egitera joaten ziren neska gazte ugari Zuberoako hiriburura.
Maulera joaten ziren ainarak ezagutzeko, proiektu transmedia bat sortu dute. Ainarak egitasmoa abiarazi dute, webdok batekin. 1870etik 1940ra, espartingintzan lan egitera joaten ziren neska gazte ugari Zuberoako hiriburura.
Zaraitzu eta Errronkaritik (Nafarroa) eta Aragoitik (Espainia) 12-25 urte arteko milaka neska gazte joaten ziren Maulera, 1870etik 1940era, espartingintzan lan egitera, zola eta oihala jostera nagusiki. Sasoikako migrazioa zen hura, urrian jaioterritik abiatu eta apirilean itzultzen baitziren gazteak. Beste giro bat ez...
2021-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/204518/goienerrek-dirua-eskatu-die-bazkideei-likidezia-arazoei-aurre-egiteko.htm
Ekonomia
Goienerrek dirua eskatu die bazkideei, likidezia arazoei aurre egiteko
Urriaren 31erako 300.000 lortu nahi ditu, eta milioi bat urtea bukatu aurretik.
Goienerrek dirua eskatu die bazkideei, likidezia arazoei aurre egiteko. Urriaren 31erako 300.000 lortu nahi ditu, eta milioi bat urtea bukatu aurretik.
Goiener kontsumo kooperatibak gutuna bidali bere bazkideei kapital zabalkuntza bat egiteko premia duela jakinarazteko, likidezia arazoengatik. Borondatezko ekarpenak eskatu dizkie, gutxienez 50 eurokoak, eta gehieneko mugarik gabe. Bere helburua da urriaren 31rako 300.000 euro lortzea eta urte bukaera bitarte milioi ba...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204519/psk-anne-hidalgorekin-berreskuratu-nahi-du-galduriko-handitasuna.htm
Mundua
PSk Anne Hidalgorekin berreskuratu nahi du galduriko handitasuna
Frantziako Alderdi Sozialistako militanteek alde handiz aukeratu dute Parisko auzapeza 2022rako presidentegai.
PSk Anne Hidalgorekin berreskuratu nahi du galduriko handitasuna. Frantziako Alderdi Sozialistako militanteek alde handiz aukeratu dute Parisko auzapeza 2022rako presidentegai.
Datorren uda hasieran, Frantziako presidentetzarako bozen ostean, hamar urte beteko ditu PS Alderdi Sozialistak azken aldiz goia jo zuen garaiak. 2012an, PSk herrialdeko presidentetza lortu zuen François Hollanderen garaipenari esker, eta, hilabete batzuen ondoren, aulkien gehiengo osoak bildu zituen Asanblea Nazionale...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204532/zapatero-moncloan-gehien-hunkitu-nintzen-eguna.htm
Politika
Zapatero: «Moncloan gehien hunkitu nintzen eguna»
ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri eta hamar urtera, albistearen berri izan zuen eguna gogoan izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadin
Zapatero: «Moncloan gehien hunkitu nintzen eguna». ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri eta hamar urtera, albistearen berri izan zuen eguna gogoan izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadin
ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen eguna gogoratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadiko Boulevard saioan. «Idatzia irakurri nuenean, iragarria zigutena berresten zuen; bada, eragin handiko sentimendu bat izan nuen [...]. Moncloan egin nituen egun guztietatik agian gehi...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204553/brian-currin-ez-duzue-subiranotasunaren-zain-egon-behar-hasi-pentsatzen-euskal-nazioa-nola-eraiki.htm
Politika
Brian Currin: «Ez duzue subiranotasunaren zain egon behar; hasi pentsatzen euskal nazioa nola eraiki»
Bi mahai inguru egin dituzte ostiral goizean Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrenaren egitarauaren barruan.
Brian Currin: «Ez duzue subiranotasunaren zain egon behar; hasi pentsatzen euskal nazioa nola eraiki». Bi mahai inguru egin dituzte ostiral goizean Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrenaren egitarauaren barruan.
Bigarren jardunaldia izan dute ostiralean Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrena gogoratzeko ekitaldiek. Goizean bi mahai inguru egin dituzte, Donostiako Kursaal jauregian. Goizeko hamarrek jotzearekin batera hasi da lehen saioa, Euskal bake prozesuaren irakaspenak lelopean, eta Andy Carl, Veronique Dudouet, P...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204554/bost-urte-bete-dira-altsasuko-koxka-tabernako-borrokatik.htm
Politika
Bost urte bete dira Altsasuko Koxka tabernako borrokatik
Asteartean Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutzea eman zioten istiluan parte hartu zuten guardia zibiletako bati.
Bost urte bete dira Altsasuko Koxka tabernako borrokatik. Asteartean Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutzea eman zioten istiluan parte hartu zuten guardia zibiletako bati.
Gaur duela bost urte, 2016ko urriaren 15eko larunbat goizaldean, hasi zen amesgaiztoa Altsasuko (Nafarroa) hainbat gazterentzat. Koxka tabernan zeudela, horietako batzuk xextra bat eduki zuten kaleko jantzitako bi guardia zibili eta haien bikotekideekin. Edozein lekutan gau giroko gertaera arrunt gisa irakurriko litzat...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204556/nicolas-duplaa-atharraztarrak-espartinekin-egin-du-hareetako-maratoia.htm
Kirola
Nicolas Duplaa atharraztarrak espartinekin egin du Hareetako Maratoia
Propio egindako espartin batzuekin zeharkatu du Sahara etapaka, eta 108. iritsi da 672 korrikalariren artean.
Nicolas Duplaa atharraztarrak espartinekin egin du Hareetako Maratoia. Propio egindako espartin batzuekin zeharkatu du Sahara etapaka, eta 108. iritsi da 672 korrikalariren artean.
Basamortuan, 250 kilometro, zazpi egunean eta espartinak jantzita. Nicolas Duplaa atharraztarrak Marathon des Sables edo Hareetako Maratoia amaitu zuen joan den astean modu horretan. "Urtez askoan, amets bat izan da niretzat, eta bete egin dut", esan zuen Duplaak amaieran. Hondarretako Maratoia Saharako basamortuan elk...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204557/eraikuntzako-bi-langile-hil-dira-istripuz-urnietan-bata-eta-amurrion-bestea.htm
Ekonomia
Eraikuntzako bi langile hil dira istripuz, Urnietan bata eta Amurrion bestea
Urnietakoak 59 urte zituen, eta kiroldegia berritzeko lanetan egiten zuen lan. Amurriokoak 54 urte zituen, eta aldamio batetik erori da.
Eraikuntzako bi langile hil dira istripuz, Urnietan bata eta Amurrion bestea. Urnietakoak 59 urte zituen, eta kiroldegia berritzeko lanetan egiten zuen lan. Amurriokoak 54 urte zituen, eta aldamio batetik erori da.
Eraikuntzako bi langile hil dira gaur goizean, istripuz, Urnietan bata (Gipuzkoa) eta Amurrion bestea (Araba). Urnietakoak 59 urte zituen, eta kiroldegiko berritze lanetan ziharduen. Amurriokoak, berriz, 54 urte zituen, eta etxebizitzako obra batzuetan ari zen lanean. Aldamiotik erorita hil da. Sindikatuaren zenbaketar...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204558/urkullu-laquoahtaren-lanen-kudeaketa-guk-hartzea-hoberena-da-euskadirentzatraquo.htm
Politika
Urkullu: «AHTaren lanen kudeaketa guk hartzea hoberena da Euskadirentzat»
Abiadura handiko trenaren lanak Jaurlaritzak kudeatzearen alde agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria, «inbertsioei eustea eta aurrekontu osoa gauzatzea bermatuko lukeelako».
Urkullu: «AHTaren lanen kudeaketa guk hartzea hoberena da Euskadirentzat». Abiadura handiko trenaren lanak Jaurlaritzak kudeatzearen alde agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria, «inbertsioei eustea eta aurrekontu osoa gauzatzea bermatuko lukeelako».
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur esan du AHT abiadura handiko trenaren lanetan aurrera egiteko «hoberena» dela Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzea lanen kudeaketa, Gipuzkoako zatiarekin egin zen bezala. «Inbertsioei eustea eta aurrekontu osoa gauzatzea» ahalbidetuko luke horrek, Urkulluren hitzetan. Carlos Iturgaiz PP...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204559/baigorri-eta-tafalla-ofizialki-baturik.htm
Gizartea
Baigorri eta Tafalla, ofizialki baturik
Baigorri eta Tafallako udaletako ordezkariak eta elkarteak Baigorrin bilduko dira gaur eta bihar. Aspalditik gorpuztutako adiskidantza harreman bat hitzarmen bidez ofizial eginen dute bihar.
Baigorri eta Tafalla, ofizialki baturik. Baigorri eta Tafallako udaletako ordezkariak eta elkarteak Baigorrin bilduko dira gaur eta bihar. Aspalditik gorpuztutako adiskidantza harreman bat hitzarmen bidez ofizial eginen dute bihar.
Baigorri-Tafalla, bi kultura baturik leloa harturik, Baigorrin bilduko dira tafallarrak eta baigorriarrak gaur eta bihar. Duela 45 urte hasi harreman baten jarraipena izanen da. Kasik 30 elkarte ordezkari jinen dira Hego Nafarroatik Ipar Nafarroarat, lekuko elkarteekin harremanak egin, barnatu eta azkartzeko. Igande eg...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204560/bidea-oso-luzea-izan-da-baina-ilusioa-berpiztea-lortu-dugu.htm
Gizartea
"Bidea oso luzea izan da, baina ilusioa berpiztea lortu dugu"
Urtebeteko atzerapenarekin, baina azkenik bukatu zaio atzerako kontua Nafarroa Oinez jaiari. Gaur eta bihar eginen dute, Lizarra ikastolaren eskutik. Antolatzaileak arduratsu dira, baina gogoz batez ere.
"Bidea oso luzea izan da, baina ilusioa berpiztea lortu dugu". Urtebeteko atzerapenarekin, baina azkenik bukatu zaio atzerako kontua Nafarroa Oinez jaiari. Gaur eta bihar eginen dute, Lizarra ikastolaren eskutik. Antolatzaileak arduratsu dira, baina gogoz batez ere.
Gaur eginen du eztanda Nafarroa Oinez ikastolen jaiak, azkenik. Laugarren aldiz, Lizarrako ikastolak hartuko du jaia; Hegan Oinez dute lelo. Iaz ziren ospatzekoak, ikastolaren 50. urteurrenarekin batera, baina izurriteak erdiz erdi jo zuen egitasmoa, eta bertan behera utzi. Hala, itxaronaldia bikoiztu egin zaie, urtebe...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204561/pandemiak-moteldu-egin-ditu.htm
Kirola
Pandemiak moteldu egin ditu
Bizkaiko Futbol eta Atletismo federazioek esan dute behera egin duela bi kirolotan federatu diren gazteen kopuruak. Uste dute gazteek beste ohitura batzuk hartu dituztela azkenaldian, pandemiaren ondorioz. Arraunera gazte gehiagok jo dute, baina fitxa kopurua antzekoa izango da aurten ere.
Pandemiak moteldu egin ditu. Bizkaiko Futbol eta Atletismo federazioek esan dute behera egin duela bi kirolotan federatu diren gazteen kopuruak. Uste dute gazteek beste ohitura batzuk hartu dituztela azkenaldian, pandemiaren ondorioz. Arraunera gazte gehiagok jo dute, baina fitxa kopurua antzekoa izango da aurten ere.
Koronabirusak ohitura asko aldarazi zituen. Horietako batzuk berriz bueltatu dira beren onera, baina badirudi zailagoa izango dela beste batzuk lehengoratzea. Horietako bat da ume eta gazteek kirol arautura gerturatu eta federatzeko zuten joera. Duela aste batzuk Iñaki Gomez Bizkaiko Futbol Federazioko presidenteak esa...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204562/matalaz-umil-eta-pragmatiko.htm
Gizartea
Matalaz, «umil eta pragmatiko»
Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduak autogestioa oinarri duen proiektu berri bat abiatu du, Jarauta karrikako 75.ean. Maravillas gaztetxearen husteak utzitako «ajea» gainditu, eta hutsetik hasi dute bidea.
Matalaz, «umil eta pragmatiko». Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduak autogestioa oinarri duen proiektu berri bat abiatu du, Jarauta karrikako 75.ean. Maravillas gaztetxearen husteak utzitako «ajea» gainditu, eta hutsetik hasi dute bidea.
Bide motza, baina sendoa. Irailean inauguratu zuten Matalaz espazioa Iruñeko Jarauta karrikako 75.ean, baina bilguneak lortu du jada hiriburuko Alde Zaharreko egunerokoan eragitea: auzoko gazteak eta kolektiboak hasi dira gune hori erabiltzen, eta toki bizi bilakatzen. Sumatzen da martxan jarri duten kideek atzean badu...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204563/argindarraren-kostua-dela-eta-arcelorrek-geldialdiak-egingo-ditu-olaberrian-eta-bergaran.htm
Ekonomia
Argindarraren kostua dela eta, Arcelorrek geldialdiak egingo ditu Olaberrian eta Bergaran
Multinazionalak jakinarazi du neurria indarrean dela, eta ordu jakin batzuetan eteten ari direla ekoizpena.
Argindarraren kostua dela eta, Arcelorrek geldialdiak egingo ditu Olaberrian eta Bergaran. Multinazionalak jakinarazi du neurria indarrean dela, eta ordu jakin batzuetan eteten ari direla ekoizpena.
ArcelorMittalek «geldialdi laburrak eta selektiboak» egingo ditu bere ekoizpenean, argindarraren prezioa handiak direla-eta, eta erabaki horrek multinazionalak Euskal Herrian dituen zortzi lantegietatik biri eragingo die, biak Gipuzkoakoak: Olaberriakoari eta Bergarakoari. Konpainiak baieztatu dutenez, jada ari dira et...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204564/albinako-urtegitik-gertu-lindanoa-duen-bidoi-susmagarri-bat-agertu-dela-salatu-du-ekologistak-martxan-taldeak.htm
Gizartea
Albinako urtegitik gertu lindanoa duen bidoi susmagarri bat agertu dela salatu du Ekologistak Martxan taldeak
Joan den abuztuan aurkitu zuten produktu toxikoa, urtegira doan erreka batetik hogei metrora.
Albinako urtegitik gertu lindanoa duen bidoi susmagarri bat agertu dela salatu du Ekologistak Martxan taldeak. Joan den abuztuan aurkitu zuten produktu toxikoa, urtegira doan erreka batetik hogei metrora.
2021eko abuztuaren 26an, Ekologistak Martxan taldeak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi zion lindanoa izan zezakeen bidoi bat zegoela Albinako (Araba) urtegitik gertu. Izan ere, produktu toxiko horren ezaugarri berberak zituen: testura, usaina eta abar. Albinako urtegiko ur laminatik 40 metro pasatxora zegoen bidoia, ...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204565/harri-zaharren-erabilera-berriak.htm
Kultura
Harri zaharren erabilera berriak
Victor Arrizabalaga eskultoreak arte gune bihurtu du 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko Mañariko Angurreta harrobia. Arte garaikidearentzako leku bat izatea da helburua, baina ohiko kultur ekitaldiak ere hartuko ditu.
Harri zaharren erabilera berriak. Victor Arrizabalaga eskultoreak arte gune bihurtu du 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko Mañariko Angurreta harrobia. Arte garaikidearentzako leku bat izatea da helburua, baina ohiko kultur ekitaldiak ere hartuko ditu.
Horma zuzen marratuak, arroketan sortutako terrazak, eta han eta hemen utzitako harri puskak, saltzeko desegokiak izateagatik baztertuak, edota harrobiarekin batera abandonatuak: Mañariko Angurreta harrobian agerikoak dira behialako ustiapenaren zantzuak. Kareharria atera zuten handik 1970eko hamarkadara arte, eta erab...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204566/eh-bilduk-eskatu-du-lhko-ikasleek-ere-aukera-izatea-patioan-maskara-kentzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk eskatu du LHko ikasleek ere aukera izatea patioan maskara kentzeko
Haurrak Ere Bai familien sareak Lehen Hezkuntzan maskararen erabilera derrigorra ez izateko eserialdiak egingo ditu astelehenean
EH Bilduk eskatu du LHko ikasleek ere aukera izatea patioan maskara kentzeko. Haurrak Ere Bai familien sareak Lehen Hezkuntzan maskararen erabilera derrigorra ez izateko eserialdiak egingo ditu astelehenean
EH Bilduk eskatu du 12 urte baino gutxiago dituzten umeek aukera izan dezatela ikastetxeetako patioan eta jarduera fisikoa egiten ari direnean maskara kentzeko. Legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, protokoloa «premiaz» aztertzeko galdeginez. Gogorarazi dute irakaskuntza arloko hainbat eragile...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204567/pertsona-bat-hil-da-n-121-a-errepidean-izandako-istripu-batean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean
Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Burutain eta Ostitz artean, errepidearen 19. kilometroan. Gainera, bart beste heriotza bat izan da trafiko istripu baten ondorioz, Markinan, autoa bidetik aterata. Hildakoa Elgetakoa zen
Pertsona bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Burutain eta Ostitz artean, errepidearen 19. kilometroan. Gainera, bart beste heriotza bat izan da trafiko istripu baten ondorioz, Markinan, autoa bidetik aterata. Hildakoa Elgetakoa zen
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, pertsona bat zendu da gaur N-121-A errepidean 12:15 aldera izandako trafiko istripu batean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Burutainen, Ostitzeko saihesbidearen akaberan, errepidearen 19. kilometroan, eta autoan zihoan gidaria hil egin da. Istripuaren ondorioz, kamioia...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204568/babespean-ahaldundu-ahal-izateko-gune-berriak.htm
Gizartea
Babespean ahaldundu ahal izateko gune berriak
Emakumeen etxeek emakumeentzako «babesgune bat» aldarrikatzen dute; elkarrekin «saretu» ahal izateko eremu bat izatea nahi dute. Hernanin, Elgoibarren eta Zumaian ireki berri dituzte, beren antz eta desberdintasunekin.
Babespean ahaldundu ahal izateko gune berriak. Emakumeen etxeek emakumeentzako «babesgune bat» aldarrikatzen dute; elkarrekin «saretu» ahal izateko eremu bat izatea nahi dute. Hernanin, Elgoibarren eta Zumaian ireki berri dituzte, beren antz eta desberdintasunekin.
Espazio publikoa bereganatzeko aldarria ezaguna da mugimendu feministaren barruan. Kaleak izan ditu agertoki sarri. Baina «gune seguruak» ere badaude aldarrikapen horien artean, eta emakumeen etxe forma hartu dute azkenaldian. Babeserako, saretzeko. «konspiratzeko» ere izan daitezkeela diote bertako kideek. Emakumeen e...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204569/minbiziaren-ondorioak-samurtu-nahian-umeei.htm
Gizartea
Minbiziaren ondorioak samurtu nahian umeei
Aspanogi elkarteak eskatu berri du protokolo bat ezar dezatela minbizia gainditu duten haurrei jarraipena egiteko. Gaixotasuna gainditu duten haurren %70ek jasaten dituzte ondorioak gerora.
Minbiziaren ondorioak samurtu nahian umeei. Aspanogi elkarteak eskatu berri du protokolo bat ezar dezatela minbizia gainditu duten haurrei jarraipena egiteko. Gaixotasuna gainditu duten haurren %70ek jasaten dituzte ondorioak gerora.
Haurtzaroan minbizia izandakoek aukera handiak dituzte epe luzera ondorioak pairatzeko; eta tratamendu goiztiarrak emateak ondorio horiek gutxitzea dakar. Hala esan du Aspanogik, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak. Horregatik, Espainiako Niños con Cancer federazioarekin batera —hango kide da Aspanogi—, min...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204570/sozialdemokratek-berdeek-eta-liberalek-elkarrizketa-formalak-hasiko-dituzte.htm
Mundua
Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek elkarrizketa formalak hasiko dituzte
Koalizio gobernu bat osatzeko bidean, testu bat adostu dute hiru indarrek, eta klima larrialdiari aurre egiteko neurriak ditu ardatz; baita eskakizun liberalak, hala nola, zerga gehiago ez ezartzeko konpromisoa
Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek elkarrizketa formalak hasiko dituzte. Koalizio gobernu bat osatzeko bidean, testu bat adostu dute hiru indarrek, eta klima larrialdiari aurre egiteko neurriak ditu ardatz; baita eskakizun liberalak, hala nola, zerga gehiago ez ezartzeko konpromisoa
«Emaitza oso ona izan da», adierazi du Olaf Scholz SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren kantzilergaiak, joan den irailaren 26an egindako presidentetzarako hauteskundeen garaileak. Gaur hedabideen aurrean hori esan duenean alboan zituen Berdeak alderdiko presidenteorde Annalena Baerboeck eta FPD Alderdiko Demokrati...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204571/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-tramiterako-onartu-du-bateragune-auzikoen-babes-helegitea.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du 'Bateragune auzikoen' babes helegitea
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den abenduaren 14an emandako epaiak agindu zuen hutsetik has zedila Bateragune auziko epaiketa, eta horri jarri zioten helegitea. Auzitegi Konstituzionalak halako gai bati buruz ebatziko lukeen lehendabiziko aldia litzateke. Helegitea aztertu arte epaiketa ez egiteko eskatu zuten auzipe...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du 'Bateragune auzikoen' babes helegitea. Espainiako Auzitegi Gorenak joan den abenduaren 14an emandako epaiak agindu zuen hutsetik has zedila Bateragune auziko epaiketa, eta horri jarri zioten helegitea. Auzitegi Konstituzionalak halako gai bati buruz ebatziko lu...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Bateragune auziko auzipetuen defentsak joan den otsailean jarritako babes helegitea. Defentsak helegitean argudiatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak joan den abenduaren 14an emandako epaiak —alegia, epaiketa hutsetik berriro hasteko eskaerak—urratu egiten duela...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204572/bizikleta-gaineko-urtebeteko-itzuliaren-nondik-norakoak-berriako-blog-berrian.htm
Bizigiro
Bizikleta gaineko urtebeteko itzuliaren nondik norakoak, BERRIAko blog berrian
Hernaniko eta Ordiziako bi gaztek proiektu bat abiatu dute berriki: Biziz. Hamabi hilabeteko bidaia eginen dute Afrikan eta Asian barna, bizikletan. BERRIAren blogean irakurgai izanen dira nondik norakoak.
Bizikleta gaineko urtebeteko itzuliaren nondik norakoak, BERRIAko blog berrian. Hernaniko eta Ordiziako bi gaztek proiektu bat abiatu dute berriki: Biziz. Hamabi hilabeteko bidaia eginen dute Afrikan eta Asian barna, bizikletan. BERRIAren blogean irakurgai izanen dira nondik norakoak.
BERRIAko irakurleek blog berri bat izango dute aurrerantzean webguneko blog plataforman: Biziz. Jon Rodriguezek eta Pello Alberdik urtebetean munduan zehar bizi izandako esperientziak kontatuko dituzte hor. Pedalkadaka eginen dute bidea; begiak erne eta belarriak zorrotz. Gipuzkoako bi gazte dira, Mondragon Unibertsita...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204573/iragarri-baino-1300-milioi-gehiago-bilduko-dituzte-eaeko-ogasunek-aurten.htm
Ekonomia
Iragarri baino 1.300 milioi gehiago bilduko dituzte EAEko ogasunek aurten
Zerga bilketa %9,6 handituko da iazko kalkuluaren aldean, eta datorren urtean ere kopuru hori handitzea espero dute: %4,6 handituko da.
Iragarri baino 1.300 milioi gehiago bilduko dituzte EAEko ogasunek aurten. Zerga bilketa %9,6 handituko da iazko kalkuluaren aldean, eta datorren urtean ere kopuru hori handitzea espero dute: %4,6 handituko da.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia susperraldi betean da. Hala berresten dute zerga bilketaren datuek. Ogasunek 15.580 milioi euro bilduko dituzte denera aurten, aurreikusi baino 1.328,8 milioi euro gehiago da hori (+%9,3). Datorren urteko aurreikuspenak ere onak dira, eta bilketa %4,6 handitzea espero da: 16.29...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204574/amess-diputatuaren-hilketa-ekintza-terrorista-da-poliziaren-arabera.htm
Mundua
Amess diputatuaren hilketa «ekintza terrorista» da, Poliziaren arabera
Poliziak 25 urteko gazte bat atxilotu du, eta muturreko islamista bihurtzeko arriskuan dauden pertsonen zerrendetan egon zela zabaldu dute.
Amess diputatuaren hilketa «ekintza terrorista» da, Poliziaren arabera. Poliziak 25 urteko gazte bat atxilotu du, eta muturreko islamista bihurtzeko arriskuan dauden pertsonen zerrendetan egon zela zabaldu dute.
David Amess Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko diputatua labanaz hil zuten atzo, Ingalaterran. 69 urte zituen, eta Essex konderrian hautesleekin egiten ari zen ekitaldi batean hil zuten. Poliziak 25 urteko gazte bat atxilotu du, jatorria Somalian duena, eta, Ingalaterrako hedabideetan zabaldu dutenez, muturreko is...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204575/elena-odriozolak-sari-nagusia-irabazi-du-bratislavako-ilustrazio-biurtekoan.htm
Kultura
Elena Odriozolak sari nagusia irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan
Haur liburu ilustratuei ematen zaien sari ospetsu eta zaharrenetarikoa da, eta lehen aldiz irabazi du euskal sortzaile batek.
Elena Odriozolak sari nagusia irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan. Haur liburu ilustratuei ematen zaien sari ospetsu eta zaharrenetarikoa da, eta lehen aldiz irabazi du euskal sortzaile batek.
Sentimientos encontrados lanerako egindako ilustrazioengatik eman diote saria, zehazki. Ediciones Modernas el Embudo argitaletxearen lehen lana izan zen, eta Gustavo Puerta Leisserekin elkarlanean sortu zuen Odriozolak. Zazpi pertsonaia ditu liburuak, eta testu filosofiko klasikoak ditu oinarri. Denonartean argitaletxe...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204576/gaur-itsasoratuko-da-berriz-aita-mari-ontzia.htm
Gizartea
Gaur itsasoratuko da berriz 'Aita Mari' ontzia
Ontziari egin dioten erreforma berriari esker, pertsona gehiago erreskatatu ahal izango dituzte.
Gaur itsasoratuko da berriz 'Aita Mari' ontzia. Ontziari egin dioten erreforma berriari esker, pertsona gehiago erreskatatu ahal izango dituzte.
Gaur itsasoratuko da SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia Burrianatik (Herrialde Katalanak) Mediterraneo itsasoko SAR eremura. Azken hiru hilabeteetan, erreformak egin dizkiote ontziari, pertsonen edukiera 120tik 150era handitzeko. Horri esker, jende gehiago erreskatatu ahal...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204577/eaeko-auzitegi-nagusiak-ez-du-onartu-donostiako-hiri-ordenantzaren-kontrako-epaiari-jarritako-helegitea.htm
Gizartea
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Donostiako hiri ordenantzaren kontrako epaiari jarritako helegitea
Iaz emandako epaia berretsi du auzitegiak, eta baliogabetzat jo du etxebizitza turistikoak lehen solairutik gora zabaltzeko aukera ematen duen ordenantza. Epai horren ostean «ehunka etxebizitza turistiko» zabaldu direla salatu du EH Bilduk.
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Donostiako hiri ordenantzaren kontrako epaiari jarritako helegitea. Iaz emandako epaia berretsi du auzitegiak, eta baliogabetzat jo du etxebizitza turistikoak lehen solairutik gora zabaltzeko aukera ematen duen ordenantza. Epai horren ostean «ehunka etxebizitza turistiko» zabaldu di...
Donostiako Udalak etxebizitza turistikoak arautzeko ordenantza berria onartu zuen 2018an. Besteren artean, lehen solairutik gora hiriko eraikinetan zerbitzu hori ematen duten etxebizitzak zabaltzea ahalbidetzen zuen hiriko zenbait eremutan. Ordenantza hori baliogabetu egin zuen iazko urtarrilean EAEko Justizia Auzitegi...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204578/arantzazulab-ek-ehuk-muk-eta-deustuk-lankidetzarako-hitzarmen-bat-sinatu-dute.htm
Gizartea
Arantzazulab-ek, EHUk, MUk eta Deustuk lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute
Aurrerantzean, elkarrekin egingo dute ikerketa, berrikuntza, sareko lana, ezagutza sortu eta eraldatuko dute eta lankidetzako proiektuak sustatuko dituzte.
Arantzazulab-ek, EHUk, MUk eta Deustuk lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute. Aurrerantzean, elkarrekin egingo dute ikerketa, berrikuntza, sareko lana, ezagutza sortu eta eraldatuko dute eta lankidetzako proiektuak sustatuko dituzte.
Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategi Arantzazulab-ek, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanerako akordio bat sinatu dute. Bi helburu nagusi izango ditu: elkarlanean «ikerketa kolaboratiboa» egitea laborategiaren helburuekin bat datozen esparruetan eta ...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204579/uharten-emakume-bat-kolpeka-hil-zuen-gizonari-11-urteko-kartzelaldia-ezarri-diote.htm
Gizartea
Uharten emakume bat kolpeka hil zuen gizonari 11 urteko kartzelaldia ezarri diote
Akordioa lotu dute fiskaltzak, defentsak eta herri akusazioak, eta bertan behera gelditu da datorren astean egitekoa zen epaiketa.
Uharten emakume bat kolpeka hil zuen gizonari 11 urteko kartzelaldia ezarri diote. Akordioa lotu dute fiskaltzak, defentsak eta herri akusazioak, eta bertan behera gelditu da datorren astean egitekoa zen epaiketa.
2018ko abuztuaren 25ean Uharten (Nafarroa) Natalia Balyuk kolpeka hil zuela aitortu du 44 urteko akusatuak, eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri diote: 10 urte, hilketa delitu batengatik, eta beste urtebete, tratu txar jarraituen delituagatik. Fiskaltzak 21 urteko kartzelaldia eskatua zuen, baina akordioa lotu dute al...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204580/aske-utzi-dute-ehuren-leioako-campusean-tiroka-aritu-zen-gaztea.htm
Gizartea
Aske utzi dute EHUren Leioako campusean tiroka aritu zen gaztea
Kautelazko neurriekin da aske, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustezko egileak asteazken goizean erosi zuen arma. Erkorekak esan duenez, badirudi haren asmo bakarra kalte materialak eragitea zela.
Aske utzi dute EHUren Leioako campusean tiroka aritu zen gaztea. Kautelazko neurriekin da aske, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustezko egileak asteazken goizean erosi zuen arma. Erkorekak esan duenez, badirudi haren asmo bakarra kalte materialak eragitea zela.
Asteazkenean EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan (Bizkaian) duen egoitzan eskopeta batekin agertu eta tiroka hasi zen gaztea epailearen aurretik pasatu da gaur. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, polizia eginbideak amaitu ondoren, 21 urteko gaztea Getxoko (Bizkaia) guardiako epaitegiaren esk...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204581/emakumeak-zientzian-egitasmoak-seigarren-edizioa-izango-du-otsailean.htm
Gizartea
Emakumeak Zientzian egitasmoak seigarren edizioa izango du otsailean
Hamazazpi euskal erakundek gaur sinatu dute lankidetza hitzarmen berria, otsailaren 11n egun osoko programazioa antolatzeko. Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute sustatzaileek programa horren bidez.
Emakumeak Zientzian egitasmoak seigarren edizioa izango du otsailean. Hamazazpi euskal erakundek gaur sinatu dute lankidetza hitzarmen berria, otsailaren 11n egun osoko programazioa antolatzeko. Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute sustatzaileek programa horren bidez.
Hamazazpi euskal erakundek gaur sinatu dute lankidetza hitzarmen berria: guztien artean antolatuko dute Emakumeak Zientzian egitasmoaren seigarren edizioa. Otsailaren 11n izango da, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, eta zehazki erakunde hauek emango diote bultzada egitasmoari: Polymat, CIC Nanogunea...
2021-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/204582/tren-ezbeharretik-ihes-egitea-lortu-duen-bosgarren-migratzailea-aurkitu-dute.htm
Gizartea
Tren ezbeharretik ihes egitea lortu duen bosgarren migratzailea aurkitu dute
Istripua gertatu zen lekuan, bost lagunen nortasun paperak aurkitu zituen Frantziako Poliziak.
Tren ezbeharretik ihes egitea lortu duen bosgarren migratzailea aurkitu dute. Istripua gertatu zen lekuan, bost lagunen nortasun paperak aurkitu zituen Frantziako Poliziak.
Susmoa baieztatu da: Ziburuko (Lapurdi) trenbidean trenak harrapatuta hil egin ziren hiru migranteekin, eta zauriturik atera denarekin, beste lagun bat ere bazen. Ezbeharra gertatu zen lekuan, bost lagunen dokumentazioak aurkitu zituen Frantziako Poliziak. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak BERRIAri baieztatu dione...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204616/nafarroa-xxi-dinamika-sortu-dute-foru-hobekuntzaren-inguruko-herri-kontakizun-bat-sortzeko.htm
Politika
Nafarroa XXI dinamika sortu dute, Foru Hobekuntzaren inguruko «herri kontakizun bat» sortzeko
Nafarroaren «autogobernu galerarekin larrituta», herrialdearen orainaren eta etorkizunari buruzko eztabaida «plural eta parte hartzailea» sustatu nahi dute.
Nafarroa XXI dinamika sortu dute, Foru Hobekuntzaren inguruko «herri kontakizun bat» sortzeko. Nafarroaren «autogobernu galerarekin larrituta», herrialdearen orainaren eta etorkizunari buruzko eztabaida «plural eta parte hartzailea» sustatu nahi dute.
Duela berrogei urte Foru Hobekuntzaren negoziaketa egin zuten toki berean bildu dira gaur Nafarroa osoko hainbat lagun, Nafarroako Jauregiaren aurrean, herri plataforma berri bat aurkezteko: Nafarroa XXI. Herrialdearen orainaren eta etorkizunaren inguruko eztabaida bultzatzea dute helburu, «Nafarroa demokratikoago eta ...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204617/martin-villa-auzipetu-du-servini-epaileak.htm
Gizartea
Martin Villa auzipetu du Servini epaileak
1976ko Gasteizko hilketengatik eta German Rodriguezen hilketarengatik auzipetu du.
Martin Villa auzipetu du Servini epaileak. 1976ko Gasteizko hilketengatik eta German Rodriguezen hilketarengatik auzipetu du.
Francoren diktaduran eta ondorengo urteetan, trantsizio deituan, kargu ugari izan zituen Rodolfo Martin Villak. Besteak beste, Espainiako Gobernuko ministroa izan zen 1976-1979 aldian. Frankismoko krimenak argitze aldera Argentinan auzibide bat abian duen Maria Servini epaileak auzipetu egin du. 1976ko martxoaren 3an G...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204618/euskal-herriko-eskubide-sozialen-gutunak-etapa-berri-bat-zabalduko-du-ekinbidea-indartzekoasmoarekin.htm
Gizartea
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak etapa berri bat zabalduko du, ekinbidea «indartzeko» asmoarekin
Sei hilabeteko epe bat zabalduko du, ekinbidean parte hartzen ez duten eragileek bertara batzeko aukera izan dezaten. Pandemiak utzi dituen ondorioei aurre egiteko sareak sendotu nahi ditu.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak etapa berri bat zabalduko du, ekinbidea «indartzeko» asmoarekin. Sei hilabeteko epe bat zabalduko du, ekinbidean parte hartzen ez duten eragileek bertara batzeko aukera izan dezaten. Pandemiak utzi dituen ondorioei aurre egiteko sareak sendotu nahi ditu.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzen duten eragileek gaur egin dute lehen bilera pandemia hasi zenetik, Gasteizen. Bertan erabakitakoa jakinarazi dute gero, agerraldi batean: Sei hilabeteko epe berri bat zabalduko dute, ekinbidea eta inguruko sareak «indartzeko» asmoarekin. Bertan parte hartzen ez duten erag...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204619/brian-currin-presoen-egoera-barkaezina-da-ez-dago-aitzakiarik.htm
Politika
Brian Currin: «Presoen egoera barkaezina da; ez dago aitzakiarik»
Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Nazioartearen pisu politikoa erabiliz presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currin Hego Afrikako aboka...
Brian Currin: «Presoen egoera barkaezina da; ez dago aitzakiarik». Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Nazioartearen pisu politikoa erabiliz presoen auzia konpont...
Kasik osorik bete da Baionako Arte Eskolako Henri Grenet auditoriuma Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurrenaren kari egun hauetan antolatzen ari diren jardunaldien azken saioan. Ipar Euskal Herriko kasik alderdi guzietako hautetsiak bildu dira goizean, eta hemendik aitzina ere elkarlanean aritzera en...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204620/amets-arzallus-nagusitu-da-xilabako-lehen-finalaurrekoan.htm
Kultura
Amets Arzallus nagusitu da Xilabako lehen finalaurrekoan
Julio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa eta finalaurrekoak zehaztuta gelditu dira. Txaber Altubek gailendu da Bizkaiko Bertso Txapelketako hirugarren kanporaketan.
Amets Arzallus nagusitu da Xilabako lehen finalaurrekoan. Julio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa eta finalaurrekoak zehaztuta gelditu dira. Txaber Altubek gailendu da Bizkaiko Bertso Txapelketako hirugarren kanporaketan.
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu da, gaur, Maulen, eta bertan Amets Arzallus Antia izan da garaile. Arzallusek 526 puntu eskuratu ditu guztira, eta haren atzetik sailkatu dira Maddi Ane Txoperena Iribarren (498.5), Aitor Servier Etxexuri (494), Maddi Sarasua Lask...
2021-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/204621/maren-galvezek-eta-gorka-granadok-irabazi-dute-euskal-herriko-45-dantza-txapelketa.htm
Kultura
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa
Gaur arratsaldean jokatu da Seguran (Gipuzkoa)
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa. Gaur arratsaldean jokatu da Seguran (Gipuzkoa)
Maren Galvezek (Lezo, Gipuzkoa) eta Gorka Granadok (Sopela, Bizkaia) osatutako bikoteak irabazi du gaur arratsaldean Seguran jokatu den Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa. Irabazleek 73,50 puntu eskuratu dituzte, eta haien atzetik Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok osatutako bikotea (Bergara, Gipuzkoa) sailkatu da...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204622/ospakizuna-betea-izan-da.htm
Kirola
Ospakizuna betea izan da
Realak 1-0 irabazi dio Mallorcari azken unean, Lobetek sartutako golari esker. Txuri urdinak lider jarri dira. Bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu dute, epaileak bi txartel hori erakutsi baitizkio Aihen Muñozi
Ospakizuna betea izan da. Realak 1-0 irabazi dio Mallorcari azken unean, Lobetek sartutako golari esker. Txuri urdinak lider jarri dira. Bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu dute, epaileak bi txartel hori erakutsi baitizkio Aihen Muñozi
Festa eguna iragarrita zegoen Anoetan, eta hala izan da. Realzaleek apirilean Sevillan irabazitako Espainiako Kopa bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Gainera, sufrituta bada ere, taldeak hiru puntuak ere eskaini dizkie. Izan ere, Imanol Alguacilen taldeak 1-0 irabazi dio Mallorcari, azken unean Julen Lobetek s...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204655/gizon-bat-hil-da-donostian-taberna-batean-piztutako-sute-batean.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean
Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, 09:00 aldera. Taberna itxita zegoen.
Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean. Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, 09:00 aldera. Taberna itxita zegoen.
Gizon bat hil da gaur goizean Donostian, sukalde batean piztutako sute baten ondorioz. Gros auzoko Usandizaga kalean dago Gure Txoko taberna, eta han gertatu da ezbeharra, 09:00 aldera. Gizona bizirik atera dute tabernatik, baina handik gutxira hil da. Taberna itxita zegoen ezbeharra gertatu denean, eta jabeak bertara...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204656/bera-berak-berdindu-egin-du-paris-92ren-aurkako-joaneko-neurketa.htm
Kirola
Bera Berak berdindu egin du Paris 92ren aurkako joaneko neurketa
Europako Ligako bigarren kanporaketako lehen partida jokatu dute gaur Donostian. Super Amara Bera Berak bizpahiru golen errentak izan ditu bigarren zatian, baina erasoan ez du asmatu azken-azkenean.
Bera Berak berdindu egin du Paris 92ren aurkako joaneko neurketa. Europako Ligako bigarren kanporaketako lehen partida jokatu dute gaur Donostian. Super Amara Bera Berak bizpahiru golen errentak izan ditu bigarren zatian, baina erasoan ez du asmatu azken-azkenean.
Parisen erabakiko da Super Amara Bera Beraren etorkizuna Europan. Donostiarrek gaur jokatu dute Europako Ligako bigarren kanporaketako joaneko neurketa Paris 92 indartsuaren aurka, eta etxekoek argi utzi dute badutela Europako talderik indartsuenekin lehiatzeko maila. Garaipena gertuago izan dute porrota baino, eta azk...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204658/hogei-urte-bete-dira-pumorin-bost-alpinista-euskaldun-hil-zirela-zorigaiztoko-istripu-batean.htm
Kirola
Hogei urte bete dira Pumorin bost alpinista euskaldun hil zirela zorigaiztoko istripu batean
Hamar alpinistak osatzen zuten espedizioa, baina bost bakarrik itzuli ziren Euskal Herrira. Euskal mendizaletasunak inoiz jasandako istripurik gogorrena izan zen duela hamar urteko hura. Betirako Pumoriren magalean gelditu ziren Javi Arkauz, Aritz Artieda eta Cesar Nieto nafarrak, eta Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipu...
Hogei urte bete dira Pumorin bost alpinista euskaldun hil zirela zorigaiztoko istripu batean. Hamar alpinistak osatzen zuten espedizioa, baina bost bakarrik itzuli ziren Euskal Herrira. Euskal mendizaletasunak inoiz jasandako istripurik gogorrena izan zen duela hamar urteko hura. Betirako Pumoriren magalean gelditu zir...
Hitzartutako orduan elkartu dira Xabier Ostolaza, Jexux Mari Errazu eta Jon Odriozola, Zestoan (Gipuzkoa) —Osinalde ezin izan da agertu, lana dela eta—. Denbora zen ez zirela hirurak elkartzen, eta besarkadak izan dira ikusi orduko. Saminez gogoratu dute duela 20 urte gertatutakoa, bizi behar izan zutena. Bikain zihoan...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204659/tafallako-garces-de-los-fayos-ikastolak-hartu-du-lekukoa.htm
Gizartea
Tafallako Garces de los Fayos ikastolak hartu du lekukoa
Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez badu ere, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.
Tafallako Garces de los Fayos ikastolak hartu du lekukoa. Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez badu ere, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.
«Lizarra eta Lizarrerria ez lirateke gauza bera izango ikastolarik gabe». Unai Gardokiren hitzak dira, Lizarrako Ikastolako zuzendariarenak, gaur esandakoak. Bi urtez prestatzen ibili ondoren, bi egunetan ospatu dute 2021eko Nafarroa Oinez Lizarran (Nafarroa), eta gaur egin dute ekitaldi instituzionala. Ekitaldi hori k...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204660/bengoetxeak-ez-du-azken-hitza-esan.htm
Kirola
Bengoetxeak ez du azken hitza esan
Neurketaren bigarren erdian nagusitu da Bengoetxea. Gaur galduta, aurrera egiteko aukerarik gabe geratu da Elordi, eta Etxeberria finalerdietan da jada.
Bengoetxeak ez du azken hitza esan. Neurketaren bigarren erdian nagusitu da Bengoetxea. Gaur galduta, aurrera egiteko aukerarik gabe geratu da Elordi, eta Etxeberria finalerdietan da jada.
Aste batetik bestera nola aldatzen diren kontuak. Joan den astean, Oinatz Bengoetxeak egurra jaso zuen Peio Etxeberriaren aurka (22-8), eta, emaitzaz gain, sentsazioak ere eskasak izan ziren; neurketaren bigarren zatian arnasari buelta eman ezinda ibili zen nafarra. Gaur, berriz, neurketaren bigarren zatian, joko bikai...
2021-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/204661/osasunak-aparretan-jarraitzen-du.htm
Kirola
Osasunak aparretan jarraitzen du
Etxetik kanpo lautik lau partida irabazi dituzte gorritxoek. Lucas Torro eta Chimy Avila izan dira golegileak, eta sailkapenean, behin behinean, bigarren postuan daude.
Osasunak aparretan jarraitzen du. Etxetik kanpo lautik lau partida irabazi dituzte gorritxoek. Lucas Torro eta Chimy Avila izan dira golegileak, eta sailkapenean, behin behinean, bigarren postuan daude.
Neurketa guztiak Sadarretik urrun jokatzen hasi beharko du Osasunak. Aurtengo denboraldian, oraingoz, puntu batek berak ere ez die ihes egin gorritxoei etxetik kanpo. Lau partida, lau garaipen. Azkena, gaur, Vila Realen aurka (1-2). Sailkapen nagusian bigarren postuan daude; 17 puntu dituzte, Real Madrilek, Atletico Ma...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204662/bielorrusiako-gobernuak-frantziako-enbaxadorea-kanporatu-du.htm
Mundua
Bielorrusiako Gobernuak Frantziako enbaxadorea kanporatu du
Herrialde hartako hedabideen arabera, Nicolas de Lacoste diplomazialaria ez da formalki aurkeztu Lukaxenko presidentearen aurrean, Frantziak ez baitu haren zilegitasuna onartzen.
Bielorrusiako Gobernuak Frantziako enbaxadorea kanporatu du. Herrialde hartako hedabideen arabera, Nicolas de Lacoste diplomazialaria ez da formalki aurkeztu Lukaxenko presidentearen aurrean, Frantziak ez baitu haren zilegitasuna onartzen.
Frantziak Bielorrusiarako izendaturiko enbaxadorea herrialdetik kanporatu du Minskeko Gobernuak. Iaz izendatu zuen Nicolas de Lacoste kargu horretarako, eta atzo utzi zuen herrialdea. Izan ere, Aleksandr Lukaxenkoren gobernuak gaur arteko epea eman zion Bielorrusiatik ateratzeko. Frantziak, Europako Batasuneko beste h...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204663/bermeon-bost-urtez-bizi-izandako-saharar-bat-hil-du-marokok.htm
Mundua
Bermeon bost urtez bizi izandako saharar bat hil du Marokok
Mohi esaten zioten, eta oso ezaguna zen Bizkaiko herrian; haren anaia oraindik ere han bizi da. Brigadista lanetan zebilen, eta Marokoko Armadako hegazkin batetik eraso egin diote.
Bermeon bost urtez bizi izandako saharar bat hil du Marokok. Mohi esaten zioten, eta oso ezaguna zen Bizkaiko herrian; haren anaia oraindik ere han bizi da. Brigadista lanetan zebilen, eta Marokoko Armadako hegazkin batetik eraso egin diote.
Denera bi brigadista hil ditu Marokoko Armadako hegazkin batek Mendebaldeko Saharan. Horietako bat 28 urteko Mohamed Jalil Bushab Mohi zen. Oso ezaguna zen Bermeon (Bizkaia), herrian bost urtez bizi izan zelako, Mendebaldeko Saharako haurrei oporrak eskaintzeko egitasmoaren harira. Haren anaia bat oraindik ere Bermeon ...