date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204664/ezker-independentistak-etaren-biktimei-adierazi-die-haien-minak-ez-zuela-inoiz-gertatu-behar.htm
Politika
Ezker independentistak ETAren biktimei adierazi die haien minak ez zuela «inoiz gertatu behar»
Arnaldo Otegik eta Arkaitz Rodriguezek agerraldia egin dute, Aieteko jauregian, Donostian, Aieteko Adierazpenaren 10. urteurrenaren harira mintzatzeko.
Ezker independentistak ETAren biktimei adierazi die haien minak ez zuela «inoiz gertatu behar». Arnaldo Otegik eta Arkaitz Rodriguezek agerraldia egin dute, Aieteko jauregian, Donostian, Aieteko Adierazpenaren 10. urteurrenaren harira mintzatzeko.
Ezker Independentistak ETAren biktimei adierazi die haien minak ez zuela «inoiz gertatu behar». «Bihotzez esan nahi diegu asko sentitzen dugula jasan duten sufrimendua eta ahal dugun neurrian arintzeko konpromisoa hartzen dugula», esan dute EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik eta Sortuko idazkari nagusi Ark...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204665/hazkundearen-erritmoa-moteldu-egin-da-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Hazkundearen erritmoa moteldu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten lehen kalkuluen arabera, uztailetik irailerako tartean %0,8 hazi da BPGa hiru lurraldeetan, aurreko hiruhilekoko %2,2tik nabarmen behera. Enplegua %0,6 hazi da.
Hazkundearen erritmoa moteldu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustaten lehen kalkuluen arabera, uztailetik irailerako tartean %0,8 hazi da BPGa hiru lurraldeetan, aurreko hiruhilekoko %2,2tik nabarmen behera. Enplegua %0,6 hazi da.
Gutxitan bezalako zapore mingotsa eragin du %0,8ko hazkunde batek. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, portzentaje horretan hazi da barne produktu gordina udako hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eustatek aurreratu duenez. Asko izango litzateke garai gehienetan, baina aurreko hiruhileko %2,2tik urrun ger...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204666/ehunka-iheslari-heldu-dira-asteburuan-espainiako-kostaldera.htm
Mundua
Ehunka iheslari heldu dira asteburuan Espainiako kostaldera
Almeriako kostaldetik gertu hondoratutako ontzi batean zihoazen hamabi pertsonaren bila jarraitzen dute itsas erreskateko taldeek. Cadizen, berriz, joan den ostegunean hondoratutako ontzian zihoazen bi pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte.
Ehunka iheslari heldu dira asteburuan Espainiako kostaldera. Almeriako kostaldetik gertu hondoratutako ontzi batean zihoazen hamabi pertsonaren bila jarraitzen dute itsas erreskateko taldeek. Cadizen, berriz, joan den ostegunean hondoratutako ontzian zihoazen bi pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte.
Gehienak Kanarietara eta Balear uharteetara heldu dira azken orduetan, baina izan dira kontinentera jo dutenak ere. Orotara, 500dik gora iheslari heldu dira asteburuaz geroztik. Balear uharteetara jo dute gehienek. 230 pertsona iritsi dira hara, 18 ontzitan. Murtziara beste 118 pertsona heldu dira, hamar txalupatan, ta...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204667/ekarpena-eta-aurrerapausoa-nabarmendu-dituzte-etaren-lau-biktimak.htm
Politika
«Ekarpena» eta «aurrerapausoa» nabarmendu dituzte ETAren lau biktimak
BERRIAk galdekatutako ETAren biktimek azaldu dute «aspaldi» espero zuten berri ona dela, baina eszeptizismoa ere agertu dute.
«Ekarpena» eta «aurrerapausoa» nabarmendu dituzte ETAren lau biktimak. BERRIAk galdekatutako ETAren biktimek azaldu dute «aspaldi» espero zuten berri ona dela, baina eszeptizismoa ere agertu dute.
Aurrez sekula erabili gabeko terminoetan hitz egin dute gaur Sortuk eta EH Bilduk. Hainbat dira azken urteetan ezker independentistari «autokritika» hori egiteko eskatu dioten alderdiak, eragileak eta biktimak, eta, behin helduta, erreakzio andana eragin du adierazpenak. Mezuak harrera ona izan du BERRIAk biktimen arte...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204668/pse-ee-eta-psn-laquosendotutaraquo.htm
Politika
PSE-EE eta PSN, «sendotuta»
Asteburuan PSOEk egindako 40. Kongresu Federalean Santos Cerdan antolamendu idazkari izendatu dute, Idoia Mendia Ikerketa eta Programen idazkari eta Patxi Lopez Memoria Demokratikoaren eta Laikotasunaren idazkari.
PSE-EE eta PSN, «sendotuta». Asteburuan PSOEk egindako 40. Kongresu Federalean Santos Cerdan antolamendu idazkari izendatu dute, Idoia Mendia Ikerketa eta Programen idazkari eta Patxi Lopez Memoria Demokratikoaren eta Laikotasunaren idazkari.
Hiru euskal herritar izango dira PSOEko zuzendaritza berrian. Espainiako Alderdi Sozialistak 40. Kongresu Federala egin zuen asteburuan, Valentzian, eta, Pedro Sanchezen lidergoa baieztatzearekin batera, 34 pertsonaz osatutako zuzendaritza baten alde bozkatu zuten 975 ordezkarik —%95eko babesa jaso zuen zuzendaritzak—....
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204669/elak-afiliatu-galera-eten-du-azken-lau-urteetan-eta-100000ko-langa-igaro-du-berriz.htm
Ekonomia
ELAk afiliatu galera eten du azken lau urteetan, eta 100.000ko langa igaro du berriz
Sindikatuak 100.925 afiliaturekin iritsiko da aurtengo kongresura, duela lau urte zituenak baino 2.000 gehiagorekin.
ELAk afiliatu galera eten du azken lau urteetan, eta 100.000ko langa igaro du berriz. Sindikatuak 100.925 afiliaturekin iritsiko da aurtengo kongresura, duela lau urte zituenak baino 2.000 gehiagorekin.
ELA sindikatuak 2011ko krisi ekonomikoak eragin zion afiliatu galera eten du, eta hasia da duela hamarkada bateko kopuruetara gerturatzen. Azken lau urteetan 2.000 afiliatu berrik eman dute izena, eta 100.925ekin iritsiko da azaroko kongresura. Krisi ekonomikoak eragindako enplegu galeraren ondorioz, 98.960 afiliaturek...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204670/ikastetxeek-lanbide-heziketa-inklusiboa-lortzeko-itun-bat-eskatu-dute.htm
Gizartea
Ikastetxeek Lanbide Heziketa inklusiboa lortzeko itun bat eskatu dute
Hetel elkarteak nabarmendu duenez, Oinarrizko lanbide Heziketa «aukera eskola bat» da, besteak beste, hezkuntzan arazoak dituzten gazteei edo migratzaileei laguntzen dielako.
Ikastetxeek Lanbide Heziketa inklusiboa lortzeko itun bat eskatu dute. Hetel elkarteak nabarmendu duenez, Oinarrizko lanbide Heziketa «aukera eskola bat» da, besteak beste, hezkuntzan arazoak dituzten gazteei edo migratzaileei laguntzen dielako.
Lanbide Heziketa inklusiorako zer-nolako tresna den nabarmendu du Julen Elgeta Heteleko presidenteak, gaur goizean Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 27 ikastetxe biltzen dituen elkartea da Hetel, eta ikasturte honetarako erronka bat jarri diote haien buruari: LH Lanbi...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204671/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-donostian-urretxun-eta-lazkaon-haur-pornografiagatik.htm
Gizartea
Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Urretxun eta Lazkaon haur pornografiagatik
Haur pornografia izatea eta Interneten zabaltzea leporatzen diete.
Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Urretxun eta Lazkaon haur pornografiagatik. Haur pornografia izatea eta Interneten zabaltzea leporatzen diete.
Donostian, Urretxun eta Lazkaon (Gipuzkoa) hiru gizon atxilotu dituzte haur pornografia edukitzea eta Interneten zabaltzea leporatuta. Espainiako Poliziaren arabera, euren artean ez dago inolako harremanik. Ikerketa otsailean hasi zen. Sarean banatzen ari ziren haur pornografia edukiak aurkitu zituen Poliziak, eta hori...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204672/astebetean-939-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
COVID-19ak jotako 97 pertsona daude erietxeetan, horietako 31 ZIUetan; astebetean zortzi gaixo hil direla jakinarazi du Osakidetzak.
Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. COVID-19ak jotako 97 pertsona daude erietxeetan, horietako 31 ZIUetan; astebetean zortzi gaixo hil direla jakinarazi du Osakidetzak.
Utzi dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren gaineko datuen egunean eguneko jarraipena egiteari. Astean behingo jakinarazpena iragarri zuen, eta, beraz, gaur da gaitzaren eboluzioari erretratu bat egiten ahalegintzeko egun egokia, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuen asteko txostena plazaratu baitu Osakidetza...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204673/atxondon-bizi-den-familia-bateko-zazpi-ahaide-hil-dira-europara-iritsi-nahian.htm
Gizartea
Atxondon bizi den familia bateko zazpi ahaide hil dira Europara iritsi nahian
Asteazkenerako bilkura batera deitu dute, 19:00etarako, euren senideak galdu dituzten hiru atxondarrei elkartasuna adierazteko, Anboto.org-k jakinarazi duenez.
Atxondon bizi den familia bateko zazpi ahaide hil dira Europara iritsi nahian. Asteazkenerako bilkura batera deitu dute, 19:00etarako, euren senideak galdu dituzten hiru atxondarrei elkartasuna adierazteko, Anboto.org-k jakinarazi duenez.
Atxondoko Harrera Herritik elkarteak jakinarazi duenez, ostegunean Espainiako hegoaldean hondoratu zen patera batean, Atxondoko familia bateko zazpi ahaide zihoazen: bost lehengusu, emazte bat eta 5 urteko haur bat. Anboto.org atariak jaso duenez, 28 pertsona zihoazen, eta Trafalgar lurmuturraren inguruetan hondoratu z...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204674/ezker-abertzalearen-adierazpena-iraultzailea-eta-funtsezkoa-dela-esan-du-brian-currinek.htm
Politika
Ezker abertzalearen adierazpena «iraultzailea eta funtsezkoa» dela esan du Brian Currinek
Nazioarteko artekariak adierazi du espero duela alde guztiek «bake iraunkorrerako eta adiskidetzerako urrats esanguratsu gisa» hartzea adierazpena.
Ezker abertzalearen adierazpena «iraultzailea eta funtsezkoa» dela esan du Brian Currinek. Nazioarteko artekariak adierazi du espero duela alde guztiek «bake iraunkorrerako eta adiskidetzerako urrats esanguratsu gisa» hartzea adierazpena.
Brian Currin abokatu hegoafrikarrak goraipatu egin du gaur Ezker Abertzaleak plazaratu duen adierazpena. Mezu batean gogoratu du joan zen astean Euskal Herrian egon zela, Aieteko Adierazpenaren hamargarren urteurrenaren inguruan antolaturiko ekitaldietan. «Gaur, independentziaren aldeko ezkerrak adierazpen iraultzaile...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204675/foro-sozialak-adierazpenari-dagokion-balioa-emateko-eskatu-die-gainontzeko-eragileei.htm
Politika
Foro Sozialak adierazpenari «dagokion balioa» emateko eskatu die gainontzeko eragileei
EH Bilduk eta Sortuk gaur emandakoa «urrats garrantzitsua eta beharrezkoa» dela gehitu du.
Foro Sozialak adierazpenari «dagokion balioa» emateko eskatu die gainontzeko eragileei. EH Bilduk eta Sortuk gaur emandakoa «urrats garrantzitsua eta beharrezkoa» dela gehitu du.
«Urrats garrantzitsua eta beharrezkoa». Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, hori da gaur ezker abertzaleak egindakoa. Horregatik, dei egin die eragile instituzional, politiko, sozial eta sindikal guztiei Urriaren 18ko adierazpena deiturikoari «dagokion balioa» emateko. Orain, Foro Sozialaren arabera, iritsi da abagunea...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204676/urkulluk-ezker-independentistari-eskatu-dio-indarkeriaren-gaineko-balorazioa-egin-dezala.htm
Gizartea
Urkulluk ezker independentistari eskatu dio «indarkeriaren gaineko balorazioa» egin dezala
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du adierazpena «aurrerapauso positiboa» izan dela; ordea, azaldu duenez, ez du uste nahikoa denik.
Urkulluk ezker independentistari eskatu dio «indarkeriaren gaineko balorazioa» egin dezala. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du adierazpena «aurrerapauso positiboa» izan dela; ordea, azaldu duenez, ez du uste nahikoa denik.
EH Bilduren eta Sorturen urriaren hemezortziko adierazpenaren harira, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu azaldu du egindakoa «aurrerapausoa» izan dela. «Beharrezkoa eta positiboa», haren hitzetan. Hala eta guztiz ere, kritiko azaldu da, eta gaur emandako mezuarekin aski ez dela aldarrikatu du. Hain zuzen, Ur...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204677/santos-cerdanekzauriak-sendatzeko-bidea-gogoratzea-ezinbestekoa-dela-esan-du.htm
Politika
Santos Cerdanek zauriak sendatzeko «bidea gogoratzea ezinbestekoa» dela esan du
Patxi Lopezen arabera, «demokratok urte asko eskatzen generaman urrats bat egin dute». Unidas Podemosek, berriz, txalotu egin du adierazpena: «Orain demokratoi dagokigu aurrerapausoa aitortzea», esan du Ione Belarrak.
Santos Cerdanek zauriak sendatzeko «bidea gogoratzea ezinbestekoa» dela esan du. Patxi Lopezen arabera, «demokratok urte asko eskatzen generaman urrats bat egin dute». Unidas Podemosek, berriz, txalotu egin du adierazpena: «Orain demokratoi dagokigu aurrerapausoa aitortzea», esan du Ione Belarrak.
PSOEk ere hitz egin du EH Bilduk gaur egin duen adierazpenaz, zehazki, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak. Madrilen izan da, alderdiaren zuzendaritza berriaren lehen bileraren ostean. Lopezek begi onez ikusi du Otegik eta Rodriguezek esandakoa: «Badakigu mundu horri [ezker abertzaleari] urratsak egitea z...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204678/ustez-farcek-errekrutatutako-adingabeen-bila-hasiko-dira.htm
Mundua
Ustez FARCek errekrutatutako adingabeen bila hasiko dira
Caqueta eskualdean lurperatutako identifikatu gabeko hainbat hilotz ikertuko dituzte gaurtik.
Ustez FARCek errekrutatutako adingabeen bila hasiko dira. Caqueta eskualdean lurperatutako identifikatu gabeko hainbat hilotz ikertuko dituzte gaurtik.
Kolonbiako Bakerako Jurisdikzio Bereziko kideak Caqueta eskualdean dagoen Union de Peneya herriko hilerrian hobiak ikertzeko lanetan hasiko dira gaurtik, ustez FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillak errekrutatu eta borroketan hildako adingabeen gorpuak identifikatzeko. ADN sareak instituzioentzat egindako...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204679/ibarrolaren-gernika-erakutsiko-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm
Kultura
Ibarrolaren 'Gernika' erakutsiko du Bilboko Arte Ederren Museoak
Agustin Ibarrolaren 'Gernika' koadroari eta haren testuinguruari buruzko erakusketa zabaldu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Erakundeak 1980ko hamarkadan Picassoren 'Gernika' hartzeko aurkeztutako aurreproiektua ere jarri dute ikusgai.
Ibarrolaren 'Gernika' erakutsiko du Bilboko Arte Ederren Museoak. Agustin Ibarrolaren 'Gernika' koadroari eta haren testuinguruari buruzko erakusketa zabaldu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Erakundeak 1980ko hamarkadan Picassoren 'Gernika' hartzeko aurkeztutako aurreproiektua ere jarri dute ikusgai.
Euskal Herrian da Pablo Picassoren Gernika. Edo haren parte bat behintzat. Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa oso bat eskaini baitio Agustin Ibarrola artistak 1977 inguruan sortutako Gernika koadroari, eta, bertan, zuri-beltzeko trama geometrikoen artean harrapaturik topatuko ditu bisitariak Picassoren koadroko za...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204680/iturgaiz-otegirena-gustu-txarreko-txantxa-bat-da.htm
Politika
Iturgaiz: «Otegirena gustu txarreko txantxa bat da»
PPko ordezkariek gaitzetsi egin dute EH Bilduren eta Sorturen adierazpena. Biktimen elkarteek ere gehiago eskatu dute.
Iturgaiz: «Otegirena gustu txarreko txantxa bat da». PPko ordezkariek gaitzetsi egin dute EH Bilduren eta Sorturen adierazpena. Biktimen elkarteek ere gehiago eskatu dute.
PPri dagokionez, adierazpenak Onda Cero katean harrapatu du Pablo Casado idazkari nagusia. Hark, lehengo lepotik burua: «Bilduk 300 hilketa argitzen lagundu behar du. Otegi ez da bake gizon bat, terrorista bat da, eta ETA Poliziak eta auzitegiek garaitu zuten», idatzi berri du Twitterren. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204681/colin-powell-aebetako-estatu-idazkari-ohia-hil-da-covid-19agatik.htm
Mundua
Colin Powell AEBetako Estatu idazkari ohia hil da, COVID-19agatik
Familiak eman du heriotzaren berri. 84 urte zituen. AEBetan Estatu Idazkari karguan aritutako lehenbiziko afro-amerikarra izan zen. 2001ean hartu zuen kargua, eta dimisioa aurkeztu zuen 2004an. Irakeko gerraren defendatzaile sutsua izan zen.
Colin Powell AEBetako Estatu idazkari ohia hil da, COVID-19agatik. Familiak eman du heriotzaren berri. 84 urte zituen. AEBetan Estatu Idazkari karguan aritutako lehenbiziko afro-amerikarra izan zen. 2001ean hartu zuen kargua, eta dimisioa aurkeztu zuen 2004an. Irakeko gerraren defendatzaile sutsua izan zen.
Colin Powell zendu da, COVID-19arekin eri. Senideek Facebook bidez jakinarazi dutenez, gaitzak larriki gaixotu zuen Powell, eta hil egin da ondorioz, 84 urterekin. George W. Bushen agintaldian Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari izandakoa da Powell, militarra, armadako buru aritua. Berebiziko rola izan zuen I...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204682/japoniako-sumendi-baten-erupzioak-azaleratu-egin-ditu-bigarren-mundu-gerrako-zenbait-itsasontzi.htm
Mundua
Japoniako sumendi baten erupzioak azaleratu egin ditu Bigarren Mundu Gerrako zenbait itsasontzi
Ogasawara artxipelagoan gertatu da: sumendi bat piztu egin da, eta uharte berri bat sortu da ondorioz. Orain arte urpean ziren zenbait ontzi utzi ditu bistara.
Japoniako sumendi baten erupzioak azaleratu egin ditu Bigarren Mundu Gerrako zenbait itsasontzi. Ogasawara artxipelagoan gertatu da: sumendi bat piztu egin da, eta uharte berri bat sortu da ondorioz. Orain arte urpean ziren zenbait ontzi utzi ditu bistara.
Uharte bolkanikoz osatua da Japoniako Ogasawara artxipelagoa. 30 uharte inguruk osatzen dute, sumendi ugari dira bertan, eta aski ohikoa da horietakoren bat piztea, tarteka. Orain hilabete, beste sumendi batek eztanda egin zuen, eta, ondorioz, uharte berri bat sortu da artxipelagoan. Ordea, uharte berria eratzen duen l...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204683/bi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-13-urteko-gazte-bati-sexu-abusuak-egiten-saiatzeagatik.htm
Gizartea
Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati 13 urteko gazte bati sexu abusuak egiten saiatzeagatik
Lau urtean ezingo du biktimarengana gerturatu, eta bost urtean zaintzapeko askatasunean egongo da.
Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati 13 urteko gazte bati sexu abusuak egiten saiatzeagatik. Lau urtean ezingo du biktimarengana gerturatu, eta bost urtean zaintzapeko askatasunean egongo da.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Nafarroako Probintzia Auzitegiak gizon bati jarritako zigorra 13 urteko gazte bati sexua abusuak egiten saiatzeagatik: bi urteko kartzelaldia ezarri diote. 23 urteko gizonak, espetxe zigorra ez ezik, beste zigor batzuk ere bete beharko ditu: lau urtean ezingo du b...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204684/madrilek-bere-promesari-eutsi-dio-2018koaren-parekoa-izango-dela-argindarraren-prezioa.htm
Ekonomia
Madrilek bere promesari eutsi dio: 2018koaren parekoa izango dela argindarraren prezioa
Industria elektrointentsiboaren eta konpainia elektrikoen arteko itun bat espero du «egun gutxian» Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberak.
Madrilek bere promesari eutsi dio: 2018koaren parekoa izango dela argindarraren prezioa. Industria elektrointentsiboaren eta konpainia elektrikoen arteko itun bat espero du «egun gutxian» Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberak.
Aurreko astean onartu zuen Espainiako Kongresuak argindarraren dekretua indarrean jarraitzea, ezkerreko botoei esker, eta, ondorioz, Iberdrolari eta argindar ekoizleen oligopolioa osatzen duten beste lau konpainiei beren irabazien murrizketa nabarmen bat ezarri die Pedro Sanchezen gobernuak. Zerutik eroritako irabaziak...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204685/34-urteko-gizonezko-bat-atxilotu-dute-mendiolan-bikotekidea-jotzeagatik.htm
Gizartea
34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Mendiolan, bikotekidea jotzeagatik
Bikotekidea buruan jotzea egotzita atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, igandean.
34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Mendiolan, bikotekidea jotzeagatik. Bikotekidea buruan jotzea egotzita atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, igandean.
Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean, Mendiolako kontzejuan (Gasteiz), bikotekidea jotzea egotzita. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 04:00ak aldera izan ziren gertakariak, etxebizitza batean. Poliziek, bertaratu zirenean, ikusi zuten biktimak zauriak zituela buruan, eta atxilo e...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204686/txirrindulari-bat-hil-da-donibane-lohizunen-autobus-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Txirrindulari bat hil da Donibane Lohizunen, autobus batek harrapatuta
Ezbeharra 12:30 aldera gertatu da, tren geltokiko biribilgunean. Ospitalera bidean hil da txirrindularia; 73 urte zituen, eta Ziburukoa zen.
Txirrindulari bat hil da Donibane Lohizunen, autobus batek harrapatuta. Ezbeharra 12:30 aldera gertatu da, tren geltokiko biribilgunean. Ospitalera bidean hil da txirrindularia; 73 urte zituen, eta Ziburukoa zen.
Hegobus konpainiako autobus batek bizikletan zebilen gizon bat harrapatu du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta ospitalera bidean hil da 73 urteko gizona. Eguerdiko 12:30 aldera gertatu da, tren geltokiko biribilgunean. Autobus gidaria ere shock egoeran geratu da, eta ospitalera eraman dute. Hegobus autobus sareaz ...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204687/barakaldar-bat-laquomodu-basatianraquo-atxilotu-dutela-salatu-du-afrikako-komunitate-beltza-elkarteak.htm
Gizartea
Barakaldar bat «modu basatian» atxilotu dutela salatu du Afrikako Komunitate Beltza elkarteak
Barakaldoko poliziak Mamadou atxilotzean «neurriz kanpoko indarra» erabili zutela salatu dute, eta adierazi dute atxilotu bitartean orkatila zapaldu ziotela eta besoetan beltzuneak egin zizkiotela. «Poliziaren aurkako atentatua» egotzi diote.
Barakaldar bat «modu basatian» atxilotu dutela salatu du Afrikako Komunitate Beltza elkarteak. Barakaldoko poliziak Mamadou atxilotzean «neurriz kanpoko indarra» erabili zutela salatu dute, eta adierazi dute atxilotu bitartean orkatila zapaldu ziotela eta besoetan beltzuneak egin zizkiotela. «Poliziaren aurkako atentat...
Hozkailua matxuratu zitzaiolako higiezinen bulegora egin zuen dei batekin hasi zen guztia, eta, azkenean, irainak eta tratu txarrak jasan ondoren, polizia etxean bukatu zuen Mamadou barakaldarrak. Matxuraren berri emateko egin zuen deia, eta ez zioten konponbiderik eman. «Langile bat bidali zuten hasieran hozkailua kon...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204688/ema-hasi-da-ebaluatzen-pfizerrek-5-11-urte-arteko-haurrentzat-egin-duen-txertoa.htm
Gizartea
EMA hasi da ebaluatzen Pfizerrek 5-11 urte arteko haurrentzat egin duen txertoa
Pfizer-BioNtech botika konpainiaren arabera, erantzun immunitario egokia dakar COVID-19aren aurka
EMA hasi da ebaluatzen Pfizerrek 5-11 urte arteko haurrentzat egin duen txertoa. Pfizer-BioNtech botika konpainiaren arabera, erantzun immunitario egokia dakar COVID-19aren aurka
Sendagaien Europako Agentzia EMAk jakinarazi du hasi dela ebaluatzen Pfizer-BioNtech botika konpainiak 5-11 urte arteko umeentzat garatu duen txertoa. Egun oraindik ez dago COVID-19aren kontrako txertorik baimenduta adin tarte horretako haurrentzat. Botika konpainiak datuak aurkeztu dizkio agentziari, adierazteko gaitz...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204689/nafarroak-gaur-zortzi-abiatuko-du-gripearen-txertaketa-kanpaina.htm
Gizartea
Nafarroak gaur zortzi abiatuko du gripearen txertaketa kanpaina
70 urtetik gorakoek eta bestelako pertsona zaurgarriek COVID-19aren kontrako hirugarren zizta jasotzeko aukera izanen dute gripearen txertoarekin batera. Jadanik zabalik da ordua eskatzeko bidea.
Nafarroak gaur zortzi abiatuko du gripearen txertaketa kanpaina. 70 urtetik gorakoek eta bestelako pertsona zaurgarriek COVID-19aren kontrako hirugarren zizta jasotzeko aukera izanen dute gripearen txertoarekin batera. Jadanik zabalik da ordua eskatzeko bidea.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, Osasunbidea datorren astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertoa jartzen, hilaren 25ean. Kanpainak abenduaren 2ra arte iraunen du aurten, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpainaren urrats berberak eginen dituzte Nafarroan ere. Gripeari ez ezik, C...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204690/etorkizunera-begirakoa-ere-bai.htm
Politika
Etorkizunera begirakoa ere bai
Etorkizunera begirakoa ere bai.
Adierazpen esanguratsua egin du ezker independentistak Aieten, Arnaldo Otegiren eta Arkaitz Rodriguezen bitartez. Aieteko konferentziaren eta ETAren jarduera armatuaren bukaeraren 10. urteurrena baliatu du atzera begirako bat egiteko, eta, ETAren biktimei «aipamen berezia» eginez eta «jasan duten sufrimenduagatik atsek...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204691/planto-egin-dute-umeek-eskolan-maskararik-ez-erabiltzea-eskatzeko.htm
Gizartea
«Planto» egin dute, umeek eskolan maskararik ez erabiltzea eskatzeko
Eserialdiak egin dituzte hainbat gurasok gaur arratsaldean eskoletako atarietan, protesta egiteko: «Ez dugu haurretan maskararen derrigorrezko erabilera onartzen»
«Planto» egin dute, umeek eskolan maskararik ez erabiltzea eskatzeko. Eserialdiak egin dituzte hainbat gurasok gaur arratsaldean eskoletako atarietan, protesta egiteko: «Ez dugu haurretan maskararen derrigorrezko erabilera onartzen»
Haurrak Ere Bai familien sareak «planto egiteko» deia egina zuen gaurko, LH Lehen Hezkuntzan umeek eskolan maskararik ez erabiltzea eskatzeko. Horiek horrela, gaur arratsaldean, haurrak eskolatik irteteko orduan, eserialdiak egin dituzte hainbat ikastetxetako atarietan. Hego Euskal Herriko hainbat zentrotan izan dira p...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204692/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-legearen-aurreproiektua-aurkeztu-dute.htm
Gizartea
Jarduera fisikoaren eta kirolaren legearen aurreproiektua aurkeztu dute
Kirol ekitaldi guztietarako «leihatila bakarra» izateko oinarriak jasotzen ditu, eta kiroletan «indarkeriarekin eta intolerantziarekin» lotutako arau hausteak ere jasotzen ditu, eta horiengatik 6.000 eta 60.000 euro bitarteko isunak ezartzen.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren legearen aurreproiektua aurkeztu dute. Kirol ekitaldi guztietarako «leihatila bakarra» izateko oinarriak jasotzen ditu, eta kiroletan «indarkeriarekin eta intolerantziarekin» lotutako arau hausteak ere jasotzen ditu, eta horiengatik 6.000 eta 60.000 euro bitarteko isunak ezartzen.
1998. urtekoa da orain kirola arautzen duen legea, eta hori berritzeko asmoz aurkeztu du gaur Jaurlaritzak aurreproiektu berria. Jarduera fisikoak eta kirolak izan dituzten aldaketak «islatu» eta «haien oraingo premiei eta erronkei» erantzuten diela azaldu dute gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta ...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204693/arabako-trenbideetako-azpiegiturak-hobetzeko-eskatu-dute-plataforma-eta-sindikatuek.htm
Gizartea
Arabako trenbideetako azpiegiturak hobetzeko eskatu dute plataforma eta sindikatuek
Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) arteko trenbide sarea egokitzeko eskatu dute Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformek, Arabako Batzar Nagusietan.
Arabako trenbideetako azpiegiturak hobetzeko eskatu dute plataforma eta sindikatuek. Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) arteko trenbide sarea egokitzeko eskatu dute Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformek, Arabako Batzar Nagusietan.
Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformetako kideek Arabako trenbideetako azpiegiturak egokitzea eta hobetzea eskatu dute. Bi plataformetako ordezkariak Arabako Batzar Nagusietan izan dira gaur, Arabako Trenbide Garraioaren Aldeko Akordioa azaltzeko, eta akordioarekin bat egiteko deia egin diete Batzar Nagu...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204694/aitor-elizegi-williamsek-athleticen-eskaintza-onartu-zuenean-europako-talde-indartsu-baten-eskaintza-zuen.htm
Kirola
Aitor Elizegi: «Williamsek Athleticen eskaintza onartu zuenean Europako talde indartsu baten eskaintza zuen»
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.
Aitor Elizegi: «Williamsek Athleticen eskaintza onartu zuenean Europako talde indartsu baten eskaintza zuen». Aitor Elizegi Athleticeko presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.
Athleticeko presidente Aitor Elizegiren (Bilbo, 1966) hitzak jasoko ditu bihar BERRIAk, sakon. Klubaren egoeraz, itxaropenez eta erronkez, eta Athleticen ekonomiaren gainean eginiko zenbait gai izanen ditu hizpide, besteak beste. Hona hemen elkarrizketan esandako zenbait esaldi aipagarri: - «Bazkideei eskatzen dizkieg...
2021-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/204695/okerreko-norabidea-hartu-du.htm
Kirola
Okerreko norabidea hartu du
Borja Iglesiasen gol berantiar batek punturik gabe utzi du Alaves, etxean Betisen kontra jokatu duen partidan. Itxura lehiakorra eman arren, golari bizkarra emanda jarraitzen du
Okerreko norabidea hartu du. Borja Iglesiasen gol berantiar batek punturik gabe utzi du Alaves, etxean Betisen kontra jokatu duen partidan. Itxura lehiakorra eman arren, golari bizkarra emanda jarraitzen du
Bidegurutze batean zegoen Alaves, Atletico Madrili irabazi eta Athleticen kontra galdu ostean. Bi aukera zituen gaur, Betisen aurka: etxean bigarren garaipena kateatu, eta putzutik ateratzeko urratsa egitea, ala bigarren partida jarraian galdu, eta denboraldi hasierako joera ezkorrari jarraipena ematea. Bada, okerreko ...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204730/indarkeria-matxista-amaitzeko-eskatu-dute-latinoamerikako-emakume-indigenek.htm
Mundua
Indarkeria matxista amaitzeko eskatu dute Latinoamerikako emakume indigenek
Liman egin dute Abya Yalako Emakume Indigenen bigarren batzarra. Nazio Batuen Erakundeko Foro Iraunkorrera eramango dituzte aldarrikapenak.
Indarkeria matxista amaitzeko eskatu dute Latinoamerikako emakume indigenek. Liman egin dute Abya Yalako Emakume Indigenen bigarren batzarra. Nazio Batuen Erakundeko Foro Iraunkorrera eramango dituzte aldarrikapenak.
Peruko hiriburuan bilduta egon dira astebetez Latinoamerika osoko emakume indigenen ordezkariak, Abya Yalako Emakume Indigenen bigarren batzarrean. Orotara 650 ordezkari inguru bildu dira Liman, eskualdeen arteko aliantzak eraiki eta euren eskubideak bermatuko dituen agenda bat adosteko. Batzarrak egindako eskaeren art...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204731/otegi-bide-baketsuaren-aldeko-apustua-betirako-etorri-da.htm
Politika
Otegi: «Bide baketsuaren aldeko apustua betirako etorri da»
Rodriguezek eta Otegik esan dute adierazpena ez dela erantzun bat jasotzeko egin. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak urrats gehiago egiteko eskatu diote ezker independentistari.
Otegi: «Bide baketsuaren aldeko apustua betirako etorri da». Rodriguezek eta Otegik esan dute adierazpena ez dela erantzun bat jasotzeko egin. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak urrats gehiago egiteko eskatu diote ezker independentistari.
Atzoko adierazpenera iristeko bidea ez da «erraza» izan, EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik eta Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek adierazi dutenez. Emaniko «salto kualitatiboa» nabarmendu dute biek ere, besteak beste, orain arte erabili gabeko «hitz eta kontzeptuak» plazaratu dituztelako. Ibilbide baket...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204732/ikastetxeetan-maskararen-erabilera-malgutzeko-eskatzeko-7000-sinadura-bildu-dituzte.htm
Gizartea
Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatzeko 7.000 sinadura bildu dituzte
Gaur entregatu dizkiete sinadurak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eskatu dute umeek maskara kentzeko aukera edukitzea patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta irtenaldietan.
Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatzeko 7.000 sinadura bildu dituzte. Gaur entregatu dizkiete sinadurak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eskatu dute umeek maskara kentzeko aukera edukitzea patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta irtenaldietan.
Gasteizko Abendaño ikastetxeko gurasoek sinadura bilketa bat hasi zuten maskararen erabilera malgutzeko eskatuz, eta erantzun zabala jaso dute: antolatzaileen arabera, 7.000 sinadura bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. Gaur helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Zehaz...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204733/brasilen-bi-polizia-inputatu-dituzte-28-hildako-eragin-zituen-operazio-batean-modu-irregularrean-jokatzeagatik.htm
Mundua
Brasilen bi polizia inputatu dituzte, 28 hildako eragin zituen operazio batean «modu irregularrean» jokatzeagatik
Joan den maiatzean Rio de Janeiroko Jacarezinho favelan egin zuten operazio batean hil zituzten herritarrak. Operazio harekin lotutako lehen prozesu judiziala da.
Brasilen bi polizia inputatu dituzte, 28 hildako eragin zituen operazio batean «modu irregularrean» jokatzeagatik. Joan den maiatzean Rio de Janeiroko Jacarezinho favelan egin zuten operazio batean hil zituzten herritarrak. Operazio harekin lotutako lehen prozesu judiziala da.
Rio de Janeiroko (Brasil) Jacarezinho favelan 28 hildako eragin zituen operazioan «modu irregularrean jokatzea»: hori egotzi die Brasilgo epaitegi batek han parte hartu zuten bi polizia agenteri, fiskaltzak jarritako salaketa bat kontuan hartuta. G1 albiste agentziaren arabera, «Rio de Janeiroren historiako polizia op...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204734/ernaik-hezkuntzari-eta-burujabetzari-buruzko-jardunaldiak-egingo-ditu.htm
Politika
Ernaik hezkuntzari eta burujabetzari buruzko jardunaldiak egingo ditu
Gasteizko unibertsitateko campusean izango dira, azaroaren 10ean eta 11n.
Ernaik hezkuntzari eta burujabetzari buruzko jardunaldiak egingo ditu. Gasteizko unibertsitateko campusean izango dira, azaroaren 10ean eta 11n.
Ernai gazte antolakundeak hezkuntzari eta burujabetzari buruzko jardunaldi nazionalak antolatu ditu Gasteizko unibertsitateko campusean. Azaroaren 10ean eta 11n, unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren, eta burujabetza prozesuen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak izango dira. Antolakun...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204735/urriaren-18ko-adierazpena-goraipatu-egin-dute-euskal-herritik-kanpoko-hedabide-gehienetan.htm
Politika
Urriaren 18ko Adierazpena goraipatu egin dute Euskal Herritik kanpoko hedabide gehienetan
«Albiste bikaina» eta «denon pozerakoa» dela adierazi dute Katalunian. Adierazpena «harago doala» irakur daiteke Ingalaterrako prentsan, eta Maixabel Lasak PSOEri GAL argitzeko eginiko eskaeraren oihartzuna entzun da alemanez. Madrilen, damua eta gaitzespenak eskatu dituzte batzuek.
Urriaren 18ko Adierazpena goraipatu egin dute Euskal Herritik kanpoko hedabide gehienetan. «Albiste bikaina» eta «denon pozerakoa» dela adierazi dute Katalunian. Adierazpena «harago doala» irakur daiteke Ingalaterrako prentsan, eta Maixabel Lasak PSOEri GAL argitzeko eginiko eskaeraren oihartzuna entzun da alemanez. Ma...
Ezker abertzaleak zalantzan jarri du ETA izenburupean, editoriala eskaini dio Bartzelonako La Vanguardia egunkariak atzoko adierazpenari. Rodriguezek eta Otegik irakurritako testua «esanguratsua» izan zela nabarmendu du, eta «albiste bikaina» dela gaineratu du. Adierazpenak hainbat irakurketa egiteko bidea ematen du et...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204736/udaletako-hizkuntza-politiken-inguruko-jardunaldiak-egingo-dituzte-kontseiluak-eta-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Udaletako hizkuntza politiken inguruko jardunaldiak egingo dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak
'Udalak eragile' izenpean hitzaldiak eta mahai inguruak egingo dituzte Donostian, azaroaren 18an eta 19an. Tokian tokiko praktiken eta esperientzien trukerako «foroa» izatea nahi dute antolatzaileek.
Udaletako hizkuntza politiken inguruko jardunaldiak egingo dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak. 'Udalak eragile' izenpean hitzaldiak eta mahai inguruak egingo dituzte Donostian, azaroaren 18an eta 19an. Tokian tokiko praktiken eta esperientzien trukerako «foroa» izatea nahi dute antolatzaileek.
Tokiko hizkuntza politikak aztergai izango dituzte azaroaren 18an eta 19an Donostiako Miramar jauregian. Xede horrekin, Udalak eragile jardunaldiak antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Euskalgintzaren Kontseiluak. Herri eragileek eta herri erakundeek «kezka batzuk» partekatzen dituztela azaldu du Paul Bilbao Kontsei...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204737/aita-mari-k-105-pertsona-erreskatatu-ditu-maltako-uretan.htm
Gizartea
'Aita Mari'-k 105 pertsona erreskatatu ditu Maltako uretan
Bi adingabe zeuden ontzian. Maltako agintariei abisatu diete, baina momentuz ez dute erantzunik jaso. 1.179 dira jada urte honetan Mediterraneoan hildako migranteak.
'Aita Mari'-k 105 pertsona erreskatatu ditu Maltako uretan. Bi adingabe zeuden ontzian. Maltako agintariei abisatu diete, baina momentuz ez dute erantzunik jaso. 1.179 dira jada urte honetan Mediterraneoan hildako migranteak.
Arrantzale ontzi batek eman dio abisua Aita Mari erreskate ontziari, eta 06:00 inguruan heldu da zurezko ontzi txiki baten ondora. 105 gizonezko zeuden bertan, horietako bi adingabeak. Ontziko arduradunek jakinarazi dutenez, lehen azterketaren arabera onik zeuden denak; nekea eta makatu batzuk zituzten. Maltako Gobernu...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204738/poloniako-lehen-ministroak-erasokor-jarraitu-du-laquoez-gara-inoiz-probintzia-bat-izangoraquo.htm
Mundua
Poloniako lehen ministroak erasokor jarraitu du: «Ez gara inoiz probintzia bat izango»
Europarlamentuko saioak agerian utzi du Varsoviak eta Bruselak ikuspuntu kontrajarriak dituztela sistema judizialaren nagusitasunaren, haren independentziaren eta subiranotasunaren inguruan.
Poloniako lehen ministroak erasokor jarraitu du: «Ez gara inoiz probintzia bat izango». Europarlamentuko saioak agerian utzi du Varsoviak eta Bruselak ikuspuntu kontrajarriak dituztela sistema judizialaren nagusitasunaren, haren independentziaren eta subiranotasunaren inguruan.
Ezohikoa da EB Europako Batasuneko estatu kideetako gobernuburuek Europako Parlamentuan hitza hartzea. Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroarentzat, ordea, beharrezkoa zen pauso hori ematea, haren herrialdeko Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakiak eragin duen «gaizki-ulertua» azaltzeko. Bada, Morawieckiren ...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204739/arabako-ikastola-guztiek-elkarrekin-antolatuko-dute-datorren-urteko-araba-euskaraz.htm
Gizartea
Arabako ikastola guztiek elkarrekin antolatuko dute datorren urteko Araba Euskaraz
Olarizun egingo dute jaia, Gasteizen, eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzon ikastolarentzat izango da.
Arabako ikastola guztiek elkarrekin antolatuko dute datorren urteko Araba Euskaraz. Olarizun egingo dute jaia, Gasteizen, eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzon ikastolarentzat izango da.
Arabako ikastola guztiek elkarrekin antolatuko dute datorren urteko Araba Euskaraz. Hala azaldu dute gaur goizean Gasteizen egin duten prentsaurrekoan. Ekainaren 19an egingo dute festa, Zortzigarren alaba lelopean. Trebiñuko Argantzon ikastolari lagunduko diote: «Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen barr...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204740/gipuzkoak-kamioiei-bidesariak-kobratzeari-utziko-dio-ostegunean.htm
Ekonomia
Gipuzkoak kamioiei bidesariak kobratzeari utziko dio ostegunean
N-1 eta A-15 autobideak doakoak izango dira kobratze sistema berria indarrean sartu arte, 2023aren hasierara arte.
Gipuzkoak kamioiei bidesariak kobratzeari utziko dio ostegunean. N-1 eta A-15 autobideak doakoak izango dira kobratze sistema berria indarrean sartu arte, 2023aren hasierara arte.
Ostegunetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die bidesaririk kobratuko N-1 eta A-15 errepideak zeharkatzen dituzten ibilgailu astunei, eta hala izango da 2023aren hasierara arte, araudi berria indarrean sartu eta horrekin loturiko azpiegitura berri guztia jarri arte. Denbora horretan diputazioak ez du jasoko bides...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204741/emakume-bat-espetxeratu-dute-gizonezko-bikotekidea-hiltzea-egotzita.htm
Gizartea
Emakume bat espetxeratu dute gizonezko bikotekidea hiltzea egotzita
Joan den ostegunean hil zuen, labankadaz, lagun baten etxean zeudela. Emakumea akusaziopean ezarri du Baionako prokuradoreak, eta presondegian sartu dute behin-behinean. Emakumeen aurkako bortizkeriagatik zigortua izan zen gizona joan den abuztuan.
Emakume bat espetxeratu dute gizonezko bikotekidea hiltzea egotzita. Joan den ostegunean hil zuen, labankadaz, lagun baten etxean zeudela. Emakumea akusaziopean ezarri du Baionako prokuradoreak, eta presondegian sartu dute behin-behinean. Emakumeen aurkako bortizkeriagatik zigortua izan zen gizona joan den abuztuan.
34 urteko emakume bat atxilotu zuten joan den ostegunean, Angelun (Lapurdi), bere 43 urteko gizonezko bikotekidea labanaz zauritu eta hiltzeagatik, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Baionako prokuradoreak akusaziopean ezarri du «nahitara eragindako heriotza» leporatuta, eta behin-behinean preso sartu dute. Gizone...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204742/espetxe-politikaren-aldaketa-laquosendotzekoraquo-manifestaziora-deitu-du-sarek-larunbaterako.htm
Politika
Espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko», manifestaziora deitu du Sarek larunbaterako
ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren bezperan, eskubide urraketa guztiei irenbidea emateko eskatu du plataformak. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Antiguako tuneletik. Baieztatu du, besteak beste, Kataluniako preso politikoen ordezkaritza bat egongo dela, eta Gatibuk emanaldia egingo duela amai...
Espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko», manifestaziora deitu du Sarek larunbaterako. ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren bezperan, eskubide urraketa guztiei irenbidea emateko eskatu du plataformak. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Antiguako tuneletik. Baieztatu du, besteak beste, Kataluniak...
Sare plataformak agerraldia egin du gaur goizean Donostian, ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren bezperan. Bertan, espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko premia» nabarmendu du, eta eskubide urraketa guztiei irtenbidea emateko eskatu; espetxe politikarekin eta biktima guztien aitortzarekin lotuta...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204743/garrantzi-handia-aitortu-dio-zapaterok-urriaren-18ko-adierazpenari.htm
Gizartea
«Garrantzi handia» aitortu dio Zapaterok Urriaren 18ko Adierazpenari
«Esana dago: ez zuen gertatu behar», adierazi du Espainiako gobernuburu ohiak, ETAren amaieraren harira PSEk eginiko ekitaldian
«Garrantzi handia» aitortu dio Zapaterok Urriaren 18ko Adierazpenari. «Esana dago: ez zuen gertatu behar», adierazi du Espainiako gobernuburu ohiak, ETAren amaieraren harira PSEk eginiko ekitaldian
«Transzendentzia handikoa». Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak horrela definitu du atzo Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak ETAren biktimen oinazea aitortzeaz eginiko adierazpena. Rodriguez Zapateroren iritziz, adierazpenean jasotako ...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204744/esportazioak-hazten-ari-dira-baina-ez-dira-2019ko-mailara-iritsi.htm
Ekonomia
Esportazioak hazten ari dira, baina ez dira 2019ko mailara iritsi
Abuztura arte, Hego Euskal Herriko enpresen esportazioak %21,5 handitu dira, eta inportazioak, berriz, %27,7.
Esportazioak hazten ari dira, baina ez dira 2019ko mailara iritsi. Abuztura arte, Hego Euskal Herriko enpresen esportazioak %21,5 handitu dira, eta inportazioak, berriz, %27,7.
2020ak ekarritako geldialdiaren ondoren, berriro abiada hartu du kanpo merkataritzak. Hego Euskal Herriko enpresek 22.656 milioi euroren ondasunak esportatu zituzten urtarriletik abuztura, iaz tarte horretan baino 4.016 gehiago (+%21,5). Inportazioak nabarmen gutxiago dira (18.573 milioi euro), baina askoz gehiago han...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204745/eusko-jaurlaritza-gizartea-norabide-onean-doa.htm
Politika
Eusko Jaurlaritza: «Gizartea norabide onean doa»
Su-etenaren 10. urteurrena dela medio, adierazpen instituzional bat plazaratu du Jaurlaritzak, iraganera, orainera eta etorkizunera begira.
Eusko Jaurlaritza: «Gizartea norabide onean doa». Su-etenaren 10. urteurrena dela medio, adierazpen instituzional bat plazaratu du Jaurlaritzak, iraganera, orainera eta etorkizunera begira.
ETAren behin betiko su-etenaren hamargarren urteurrenaren harira, adierazpen instituzional bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, «euskal gizartearen gehiengo handi baten sentimendua» ordezkatuz. Hiru gogoeta plazaratu ditu, iraganari, azken hamar urteetako bilakaerari eta etorkizunari begirakoak. Bingen Zupiria bozeram...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204746/zumaiako-mugimendu-feministak-sexu-eraso-bat-salatu-du.htm
Gizartea
Zumaiako mugimendu feministak sexu eraso bat salatu du
Nafarroako Probintzia Auzitegiak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra jarri dio gizon bati, bikotekide ohiari aizto batekin mehatxu egiteagatik.
Zumaiako mugimendu feministak sexu eraso bat salatu du. Nafarroako Probintzia Auzitegiak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra jarri dio gizon bati, bikotekide ohiari aizto batekin mehatxu egiteagatik.
Zumaiako (Gipuzkoa) mugimendu feministak jakinarazi duenez, herrian sexu eraso bat gertatu zen larunbatean. Baleike hedabidearen arabera, ohar bidez azaldu dute taberna batean gertatu zela erasoa. Erasoa jasan zuen emakumeak gizonari esan zion inguruko emakumeak deseroso sentiarazten ari zela, «emakumeengandik gertu ja...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204747/servini-epailearen-autoa-pauso-garrantzitsua-dela-nabarmendu-du-abokatu-taldeak.htm
Gizartea
Servini epailearen autoa «pauso garrantzitsua» dela nabarmendu du abokatu taldeak
Rodolfo Martin Villa Barne ministro ohia epaitzeko aukera lehen aldiz antzeman dute, nahiz eta oraindik bide luzea geratzen den. Argentinako abokatu taldeak ohartarazi du Martin Villaren defentsak «dena bertan behera uzteko ahalegina» egingo duela
Servini epailearen autoa «pauso garrantzitsua» dela nabarmendu du abokatu taldeak. Rodolfo Martin Villa Barne ministro ohia epaitzeko aukera lehen aldiz antzeman dute, nahiz eta oraindik bide luzea geratzen den. Argentinako abokatu taldeak ohartarazi du Martin Villaren defentsak «dena bertan behera uzteko ahalegina» eg...
«Espainiako demokrazia ispilu baten aurrean jarri du». Maria Servini epaile argentinarrak asteburuan ia mila orriko autoan Rodolfo Martin Villa Barne ministro ohia auzipetzeko autoa kaleratu zuen, eta hura «urrats garrantzitsutzat» jo du kereila bultzatzen ari diren abokatu taldeak. Oraindik bide luzea geratzen bada er...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204748/eusko-jaurlaritzak-mugikortasuna-datuak-eta-terapiak-lehenetsi-ditu.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak mugikortasuna, datuak eta terapiak lehenetsi ditu
Nadia Calviño ministroak lehentasunezko hiru proiektu hautatzeko eskatu zien erkidegoei, eta Eusko Jaurlaritzak mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun terapia aurreratuak lehenetsi ditu. 1.854 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da haientzat, eta 648 milioi Europako funtsetatik lortu nahi dira.
Eusko Jaurlaritzak mugikortasuna, datuak eta terapiak lehenetsi ditu. Nadia Calviño ministroak lehentasunezko hiru proiektu hautatzeko eskatu zien erkidegoei, eta Eusko Jaurlaritzak mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun terapia aurreratuak lehenetsi ditu. 1.854 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da haien...
Mugikortasuna, datuak eta terapia aurreratuak. Ardatz horietan oinarritutako hiru proiektu zabal aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak Madrilen, Europako funtsetatik 648 milioi euro erakartzeko asmoz, eta Espainiako Ekonomia ministro eta presidenteorde Nadia Calviñoren eskariari erantzunez. Hiru proiektu estrategikoetarak...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204749/gksk-mugimendu-sozialistaren-aurkako-kriminalizazioa-salatu-du.htm
Politika
GKSk mugimendu sozialistaren aurkako kriminalizazioa salatu du
Azaldu duenez, «maniobra politiko-polizial bat» da El Mundo egunkariak mugimendu sozialistako kideen erretratuekin artikulu bat argitaratu izana.
GKSk mugimendu sozialistaren aurkako kriminalizazioa salatu du. Azaldu duenez, «maniobra politiko-polizial bat» da El Mundo egunkariak mugimendu sozialistako kideen erretratuekin artikulu bat argitaratu izana.
Asteburuan zeresana eman zuen El Mundo egunkariaren Crónica gehigarrian argitaratutako Kume berrien deialdi handia (La gran convocatoria de los nuevos cachorros, gazteleraz) erreportajeak. Hark hizpide zuen Gazte Koordinakunde Sozialistak urriaren 8tik 12ra Altsasun (Nafarroa) antolatu zuen Euskal Herriko Gazte Soziali...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204750/iberdrolak-uko-egin-dio-berriztagarrien-enkantean-parte-hartzeari.htm
Ekonomia
Iberdrolak uko egin dio berriztagarrien enkantean parte hartzeari
"Araudiaren ziurgabetasuna" dela eta, ez da joan enkantera, ezta Endesa ere, eta Espainiako Gobernuarekin duen sokatira bere hartan dagoela islatu du gertaerak. Ribera ministroak esan du megawatt-ordua 60 euro dela arrazoizko prezioa.
Iberdrolak uko egin dio berriztagarrien enkantean parte hartzeari. "Araudiaren ziurgabetasuna" dela eta, ez da joan enkantera, ezta Endesa ere, eta Espainiako Gobernuarekin duen sokatira bere hartan dagoela islatu du gertaerak. Ribera ministroak esan du megawatt-ordua 60 euro dela arrazoizko prezioa.
Argindarraren prezioa merkatzeko dekretua dela eta, konpania elektrikoak nor baino nor gehiago ari dira Espainiako Gobernuarekin, eta sektoreko buruek, Iberdrolak eta Endesak, beste urrats bat egin dute Pedro Sanchezen gobernuarekin duten sokatiran: ez dira azaldu gaurko berriztagarrien enkantera. Bizkaiko konpainiak e...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204751/irailera-arte-iaz-baino-198-gehiago-bildu-dute-arabak-bizkaiak-eta-gipuzkoak.htm
Ekonomia
Irailera arte, iaz baino %19,8 gehiago bildu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak
Ogasunek 10.821,7 milioi bildu dituzte zergetan, iazko epe berean baino 1.790,6 milioi gehiago. Egingarria dela ematen du Finantzen Euskal Kontseiluak 2021erako ezarritako helburua betetzea: 15.578,8 milioiko bilketa.
Irailera arte, iaz baino %19,8 gehiago bildu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak. Ogasunek 10.821,7 milioi bildu dituzte zergetan, iazko epe berean baino 1.790,6 milioi gehiago. Egingarria dela ematen du Finantzen Euskal Kontseiluak 2021erako ezarritako helburua betetzea: 15.578,8 milioiko bilketa.
Urtarriletik irailera ia %20 gehiago bildu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, hau da, 1.790,6 milioi gehiago, eta, urtea amaitzeko hiru hilabete falta diren honetan, egingarria dela ematen du aurreko asteko Finantzen Euskal Kontseiluak ezarritako bilketa helburua betetz...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204752/labek-ardura-hartzeko-eskatu-dio-etbri-guardia-zibilaren-txalekoaren-auzian.htm
Bizigiro
LABek ardura hartzeko eskatu dio ETBri Guardia Zibilaren txalekoaren auzian
Sindikatuak gogor kritikatu ditu Andoni Aldekoa ETBko zuzendari orokorrak gaiaren harira Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak. LABek salatu du zuzendaritzak zuzenekoan ziren langileei egotzi diela errua. «Bere burua zuritzeaz arduratu dira soilik».
LABek ardura hartzeko eskatu dio ETBri Guardia Zibilaren txalekoaren auzian. Sindikatuak gogor kritikatu ditu Andoni Aldekoa ETBko zuzendari orokorrak gaiaren harira Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak. LABek salatu du zuzendaritzak zuzenekoan ziren langileei egotzi diela errua. «Bere burua zuritzeaz arduratu d...
Uztailaren 27ko albistegietako zuzeneko emisio bateko irudiek piztu zuten polemika. Egun hartan, Pasaiako itsasaldean arrantza sare zahar arriskutsu bat atera zuten urpetik, hainbat ontzik osatutako operazio baten bidez. ETBk albistegietako lantalde bat bidali zuen albistearen berri eman zezaten, eta berriemaile zeregi...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204753/zinetika-jaialdiak-23-film-programatu-ditu-irunean-donostian-eta-bilbon.htm
Kultura
Zinetika jaialdiak 23 film programatu ditu Iruñean, Donostian eta Bilbon
Urriaren 22tik 31ra egingo dute jaialdia. Tailerrak, performanceak eta eskola magistralak ere izango dira.
Zinetika jaialdiak 23 film programatu ditu Iruñean, Donostian eta Bilbon. Urriaren 22tik 31ra egingo dute jaialdia. Tailerrak, performanceak eta eskola magistralak ere izango dira.
Zinetika jaialdiak dantzaren, ikus-entzunezko artearen, zinemaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzea du helburu, eta hibridazio hori oinarri duten proposamenak biltzen ditu. Aurtengoa seigarren aldia du, eta larunbatetik hilaren 31ra bitarte egingo dute, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Jaialdiare...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204754/saiakera-fikzioa-eta-kazetaritza-uztartzen-dituen-eleberri-hibrido-bat-idatzi-du-etxegoienek.htm
Kultura
Saiakera, fikzioa eta kazetaritza uztartzen dituen eleberri hibrido bat idatzi du Etxegoienek
Bi hari narratibo nagusi ditu lanak: oporretan den bikote bat eta Ruper Ordorikarekin topo egiten duen kale musikari bat, eta euskarari buruzko gogoetak ere tartekatzen ditu testuak.
Saiakera, fikzioa eta kazetaritza uztartzen dituen eleberri hibrido bat idatzi du Etxegoienek. Bi hari narratibo nagusi ditu lanak: oporretan den bikote bat eta Ruper Ordorikarekin topo egiten duen kale musikari bat, eta euskarari buruzko gogoetak ere tartekatzen ditu testuak.
«Espainolak?». Emakumea bularreko minbizia gainditu berri dela, Suitzara joan da oporretan Fermin Etxegoien idazleak argitaratu duen Totelak (Erein) eleberriko bikotea, Maserati gorri batean, «hedonismoari ate guztiak irekita», eta kasualitatez alboan suertatu zaien bikote batek luzatuko die galdera, itxuraz, adeitsua....
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204755/ramon-jauregi-estatuari-ez-dagokio-galengatik-barkamena-eskatzeko-ardura.htm
Politika
Ramon Jauregi: «Estatuari ez dagokio GALengatik barkamena eskatzeko ardura»
Aitortu du «kontraterrorismoa» kaltegarria izan zela bake prozesurako, baina «ETAren inguru sozialaren ilegalizazioa» egokia izan zela adierazi du.
Ramon Jauregi: «Estatuari ez dagokio GALengatik barkamena eskatzeko ardura». Aitortu du «kontraterrorismoa» kaltegarria izan zela bake prozesurako, baina «ETAren inguru sozialaren ilegalizazioa» egokia izan zela adierazi du.
Sortuk eta EH Bilduk atzo eginiko adierazpenak PSOEri begira jarri zituen bat baino gehiago, baina ez dirudi hark barkamena eskatzeko asmorik duenik. Hala ulertarazi du gaur Ramon Jauregik Catalunya Radion: «Estatuari ez dagokio GALengatik barkamena eskatzeko ardura». Jauregi Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan zen ...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204756/trap-doinuek-jantzi-dute-guggenheimeko-garbitzaileen-aldarria.htm
Gizartea
Trap doinuek jantzi dute Guggenheimeko garbitzaileen aldarria
Guggenheim museoko garbitzaile gehienek 130 egun daramatzate greban. Hitzarmen propioa dute eske nagusia, lan baldintza hobeak erdiestea helburu. Aldarrikapenak ozentzeko, kantu bat kaleratu dute: Guggentrap.
Trap doinuek jantzi dute Guggenheimeko garbitzaileen aldarria. Guggenheim museoko garbitzaile gehienek 130 egun daramatzate greban. Hitzarmen propioa dute eske nagusia, lan baldintza hobeak erdiestea helburu. Aldarrikapenak ozentzeko, kantu bat kaleratu dute: Guggentrap.
«Ezingo duzue gurekin. Ez zenuten uste bat eginen genuenik». Indarrez, borrokarako grinez beterik eta elkarrekin dira Guggenheim museoko garbitzaileak. gaurtik baita musikaz lagundurik ere. Gaur dira 130 egun museoko langile ia guztiek greba hasi zutela, eta elkarrekin sorturiko kantu bat kaleratu dute sareetan: Guggre...
2021-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/204757/eh-bilduk-akordioa-lortu-du-espainiako-gobernuko-alderdiekin-pandemia-garaiko-neurri-sozialak-luzatzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk akordioa lortu du Espainiako Gobernuko alderdiekin pandemia garaiko neurri sozialak luzatzeko
EH Bilduk jakinarazi duenez, «beharrezkoa den bitartean etxebizitza eta oinarrizko hornidurei lotutako neurriei eusteko konpromisoa» hartu dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Neurri sozialen iraupena bermatzeko «mekanismo iraunkorrak ezartzea» hitzeman dute. Ezkerreko indar subiranistak bultzatutako egitasmoa ostegunean o...
EH Bilduk akordioa lortu du Espainiako Gobernuko alderdiekin pandemia garaiko neurri sozialak luzatzeko. EH Bilduk jakinarazi duenez, «beharrezkoa den bitartean etxebizitza eta oinarrizko hornidurei lotutako neurriei eusteko konpromisoa» hartu dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Neurri sozialen iraupena bermatzeko «mekani...
EH Bilduk jakinarazi duenez, koalizio subiranistak akordioa lortu du PSOE eta Unidas Podemosekin, pandemia garaian etxebizitzari eta oinarrizko hornikuntzei buruz harturiko neurriak «beharrezkoa den bitartean» mantentzeko. Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiek neurri horiei eusteko konpromisoa idatziz hartzea «lo...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204788/sanchezek-ziurtatu-du-ez-dituela-presoak-askatuko-eh-bilduk-aurrekontuak-babestearen-truke.htm
Politika
Sanchezek ziurtatu du ez dituela presoak askatuko EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke
Arnaldo Otegik alderdiko militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoaz galdetu dio Pablo Casadok gaur Sanchezi, eta EH Bildu «zuritzea» leporatu dio.
Sanchezek ziurtatu du ez dituela presoak askatuko EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke. Arnaldo Otegik alderdiko militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoaz galdetu dio Pablo Casadok gaur Sanchezi, eta EH Bildu «zuritzea» leporatu dio.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Pablo Casado PPko buruari esan dio ez dituela presoak askatuko EH Bilduk datorren urteko aurrekontuen alde bozkatzearen truke. Espainiako Kongresuko kontrol saioan mintzatu da gaur Sanchez, PPko presidenteak egindako galderari erantzunez. Hain justu ere, Casadok hizpide i...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204789/alex-gurrutxagak-euskadi-saria-irabazi-du-xabier-leteri-buruzko-saiakeragatik.htm
Kultura
Alex Gurrutxagak Euskadi saria irabazi du, Xabier Leteri buruzko saiakeragatik
Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria lanagatik eskuratu du aitortza Gurrutxagak, euskarazko saiakeraren modalitatean.
Alex Gurrutxagak Euskadi saria irabazi du, Xabier Leteri buruzko saiakeragatik. Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria lanagatik eskuratu du aitortza Gurrutxagak, euskarazko saiakeraren modalitatean.
Joan den astean jakinarazi zituzten Euskadi sarietako aurtengo irabazle zenbaiten izenak, eta falta ziren kategorietakoen berri eman dute gaur. Saiakera Euskaraz modalitatean, Alex Gurrutxaga Muxika saritu dute, Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria (Alberdania) lanagatik. Liburuak «ekarpen handia egiten du Xabier Let...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204790/urkullu-bizikidetza-berri-baten-garaia-hasiko-zelako-itxaropena-sentitu-nuen.htm
Politika
Urkullu: «Bizikidetza berri baten garaia hasiko zelako itxaropena sentitu nuen»
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak nabarmendu du etika, memoria eta balioak ezinbestekoak direla etorkizuna eraikitzeko.
Urkullu: «Bizikidetza berri baten garaia hasiko zelako itxaropena sentitu nuen». Eusko Jaurlaritzako lehendakariak nabarmendu du etika, memoria eta balioak ezinbestekoak direla etorkizuna eraikitzeko.
«Poza» eta «itxaropena». Horiek sentitu zituen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenean. Hala adierazi du Jaurlaritzak antolatutako Gazteak, Bizikidetza eta Etorkizuna topaketan, berrogei gazte ingururen aurrean: «Bizikidetza berri baten garaia hasiko zelako itxar...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204791/kargua-utziko-du-bundesbankeko-buruak-jens-weidmannek.htm
Ekonomia
Kargua utziko du Bundesbankeko buruak, Jens Weidmannek
Europako Banku Zentralaren azken urteetako kritikorik handiena izan da.
Kargua utziko du Bundesbankeko buruak, Jens Weidmannek. Europako Banku Zentralaren azken urteetako kritikorik handiena izan da.
Jens Weidmannek «arrazoi pertsonalak» argudiatu ditu datorren abenduaren 31n Bundesbankeko lehendakaritza utziko duela iragartzeko. 2011ko maiatzean hartu zuen Weidmannek Alemaniako banku zentralaren lehendakaritza, haren aurreko Axel Weberrek dimisioa eman zuelako, EBZko presidente izateko saioan huts egin ondoren —M...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204792/etxebizitza-eskubidearen-aldeko-manifestaziora-deitu-dute-baionan-30-eragilek.htm
Gizartea
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaziora deitu dute Baionan 30 eragilek
Azaroaren 20an egingo dute, 'Euskal Herrian bizi, eta etxebizitza ukan. Espekulazioari ez!' lelopean. Herritarrei deia egin diete mobilizazioaren antolaketan parte hartzeko, eta arloz arlo eta tokian-tokian protestarako deialdiak egiteko.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaziora deitu dute Baionan 30 eragilek. Azaroaren 20an egingo dute, 'Euskal Herrian bizi, eta etxebizitza ukan. Espekulazioari ez!' lelopean. Herritarrei deia egin diete mobilizazioaren antolaketan parte hartzeko, eta arloz arlo eta tokian-tokian protestarako deialdiak egiteko.
Azaroaren 20an etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioan parte hartzera deitu dute Ipar Euskal Herriko 30 bat eragile politiko, sozial eta sindikalek, Euskal Herrian bizi, eta etxebizitza ukan. Espekulazioari ez! lelopean. Aspaldi ez da ikusi Ipar Euskal Herriko hainbeste eragile ezberdin biltzen dituen prentsaurr...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204793/presoen-auzia-konpontzea-da-lehentasuna-eitb-focusen-arabera.htm
Politika
Presoen auzia konpontzea da lehentasuna, EITB Focusen arabera
Galdekatutako lau herritarretik hiru daude euskal presoak gerturatzearen alde.
Presoen auzia konpontzea da lehentasuna, EITB Focusen arabera. Galdekatutako lau herritarretik hiru daude euskal presoak gerturatzearen alde.
Hamar urte bete dira gaur ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik, eta, urteurrenean, inkesta bat argitaratu du EITBk. Hego Euskal Herriko 1.600 pertsonari galdetu diete ETAren indarkeriaren osteko aroaz, eta, besteak beste, ondorioetako bat da, gatazkaren konponbidean egiteko geratzen dire...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204794/memoria-inklusibo-baten-beharra-adierazi-du-ahal-dugu-k.htm
Politika
«Memoria inklusibo baten» beharra adierazi du Ahal Dugu-k
ETAren jarduna «bidegabea» izan zela uste du alderdiak, baita «kontakizunen bataila» baztertu behar dela ere.
«Memoria inklusibo baten» beharra adierazi du Ahal Dugu-k. ETAren jarduna «bidegabea» izan zela uste du alderdiak, baita «kontakizunen bataila» baztertu behar dela ere.
EAEko Ahal Dugu-k etorkizuna eraikitzeko bere irizpideak aurkeztu ditu, ETAk behin betiko su-etena aurkeztu eta hamar urtera. Alderdiak azaldu du prozesuak lau zutabe nagusi izan behar dituela: justizia trantsizionala, gizarte ehuna berreraikitzea, memoria inklusibo bat eraikitzea eta «giza eskubideen urraketa jasan du...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204795/gatazka-kontatzeko-moduaren-inguruko-mahai-ingurua-berrian.htm
Politika
Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn
Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.
Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn. Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.
ETAren adierazpenaren hamargarren urteurrenean, memoria gai korapilatsua da oraindik ere. Ematen du azken 60 urteen kontakizuna egiterakoan joera bat nagusitzen ari dela, baina horren inguruan zer jarrera du garai hura gertutik bizi ez zuen lehen belaunaldiak? Politika arloan indarkeriaz egiten diren epai moralen arabe...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204796/txibitek-positibotzat-jo-du-ezker-abertzaleak-biktimei-eragindako-mina-aitortu-izana.htm
Politika
Txibitek positibotzat jo du ezker abertzaleak «biktimei eragindako mina aitortu izana»
ETAren adierazpenaren 10. urteurrenean, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat antolatu du, eta zazpi puntuko adierazpen bat irakurri. Parlamentuko talde guztiak izan dira omenaldian, Navarra Suma izan ezik
Txibitek positibotzat jo du ezker abertzaleak «biktimei eragindako mina aitortu izana». ETAren adierazpenaren 10. urteurrenean, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat antolatu du, eta zazpi puntuko adierazpen bat irakurri. Parlamentuko talde guztiak izan dira omenaldian, Navarra Suma izan ezik
Iruñeko Baluarte jauregian ETAren biktimen omenezko eskultura bat dago, eta efemeride gogoangarriaren aurrean, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat egin du. Gobernuko kontseilariekin eta Maria Txibite lehendakariarekin batera, bertan izan dira PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrako ordezkaritza bat. Navarra Sum...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204797/martxoaren-31ko-bonbardaketan-ehortzitakoen-senideen-bila-dabil-durango-1936-elkartea.htm
Gizartea
Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen senideen bila dabil Durango 1936 elkartea
Jon Irazabal historialariak 2001. urtean argitaratu zuen bonbardaketaren ostean hilobi komunetan ehortzitakoen zerrenda, eta, orain, helburua da 82 lagun haietatik identifikatzeko falta direnak identifikatzea eta gaur egungo ondorengoak lokalizatzea.
Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen senideen bila dabil Durango 1936 elkartea. Jon Irazabal historialariak 2001. urtean argitaratu zuen bonbardaketaren ostean hilobi komunetan ehortzitakoen zerrenda, eta, orain, helburua da 82 lagun haietatik identifikatzeko falta direnak identifikatzea eta gaur egungo ondoreng...
1937ko martxoaren 31n bonbardatu zuten Durango (Bizkaia) Italiako Aviazione Legionaria-ko hegazkinek, Espainiako Gerra Zibilean. Goizean, lau hegazkinen artean, 50 kiloko 80 bonba inguru bota zituzten, eta, hori gutxi balitz bezala, ehiza hegazkinek jendea metrailatu zuten jarraian. Arratsaldean berriz bonbardatu zuten...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204798/baliteke-aukusek-urpeko-nuklearrak-lortzeko-lasterketa-abiatzea-iaearen-ustetan.htm
Mundua
Baliteke AUKUSek urpeko nuklearrak lortzeko lasterketa abiatzea, IAEAren ustetan
Rafael Grossi Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari orokorrak ohartarazi du litekeena dela «beste herrialde batzuek Australiaren adibideari» jarraitzea.
Baliteke AUKUSek urpeko nuklearrak lortzeko lasterketa abiatzea, IAEAren ustetan. Rafael Grossi Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari orokorrak ohartarazi du litekeena dela «beste herrialde batzuek Australiaren adibideari» jarraitzea.
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak kezka agertu du AEB Ameriketako Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Australiak adostu zuten AUKUS aliantza militarrarengatik, urpeko nuklearrak lortzeko lasterketa baten lehen pausoa izan daitekeelakoan. Rafael Grossi IAEAren zuzendari orokorraren arabera, bada aukerarik «...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204799/gaur-bukatuko-da-tokikom-sarietako-komunitatearen-saria-bozkatzeko-epea.htm
Bizigiro
Gaur bukatuko da Tokikom sarietako Komunitatearen Saria bozkatzeko epea
Irakurleek lan bat bozkatu behar dute epaimahaiak proposatutako bederatzi hautagaien artean. Sarien seigarren aldia da.
Gaur bukatuko da Tokikom sarietako Komunitatearen Saria bozkatzeko epea. Irakurleek lan bat bozkatu behar dute epaimahaiak proposatutako bederatzi hautagaien artean. Sarien seigarren aldia da.
Gaur da azken eguna Tokikom sarietako Komunitatearen Saria bozkatzeko. Tokiko hedabideen sareak seigarren aldiz antolatu du sari banaketa hori, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien babesarekin. Komunitatearen sariaz gain, beste hiru sari emango ditu epaimahaiak. Helburua ...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204800/ikasleen-ongizatea-helburu-duen-laguntza-programa-dbhra-zabaldu-dute-nafarroan.htm
Gizartea
Ikasleen ongizatea helburu duen Laguntza programa DBHra zabaldu dute Nafarroan
Nafarroako Gobernuak hezkuntza arloko adituekin sortutako programa bat da, eta helburuetako bat suizidio ahaleginak saihestea da.
Ikasleen ongizatea helburu duen Laguntza programa DBHra zabaldu dute Nafarroan. Nafarroako Gobernuak hezkuntza arloko adituekin sortutako programa bat da, eta helburuetako bat suizidio ahaleginak saihestea da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu egingo du Laguntza programa, hezkuntza emozionalerako egitasmoa: gaurtik aurrera martxan da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere. Iruñean egindako agerraldian, Itziar Irazabal Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzako negoziazio buruak azaldu du helburua ikasleen, irakasleen eta...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204801/loiolako-santutegian-22-pertsona-kutsatu-dira-eta-lau-pertsona-hil-dira-jesuitak-laurak.htm
Gizartea
Loiolako santutegian 22 pertsona kutsatu dira, eta lau pertsona hil dira, jesuitak laurak
Txertatuta zeuden kutsatutako guztiak. Hildako lau lagunek beste gaixotasun batzuk zituzten. Jakinarazi dute agerraldi bat izan dela Basurtoko ospitalean.
Loiolako santutegian 22 pertsona kutsatu dira, eta lau pertsona hil dira, jesuitak laurak. Txertatuta zeuden kutsatutako guztiak. Hildako lau lagunek beste gaixotasun batzuk zituzten. Jakinarazi dute agerraldi bat izan dela Basurtoko ospitalean.
Azpeitian (Gipuzkoa), Loiolako Santutegian, COVID-19aren agerraldi bat izan zen joan den irailaren 28an, eta, haren ondorioz, 22 pertsona kutsatu eta lau hil dira, denak jesuitak. Hildakoak adinekoak ziren –horietako hiruk 90 urtetik gora zituzten, eta besteak, 75 urte–, eta aurretik beste patologia batzuk zituzten. Al...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204802/arroyo-talde-ona-dugu-ilusioa-pizten-duena.htm
Kirola
Arroyo: «Talde ona dugu, ilusioa pizten duena»
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak adierazi du Realaren proiektuan sinesten duela, eta azpimarratu horren parte izaten jarraitu nahi duela. Goiko postuetan egon nahi du.
Arroyo: «Talde ona dugu, ilusioa pizten duena». Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak adierazi du Realaren proiektuan sinesten duela, eta azpimarratu horren parte izaten jarraitu nahi duela. Goiko postuetan egon nahi du.
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak topaketa egin du hedabideekin, eta patxadaz eta zintzo aritu da: iraganaz, orainaz eta etorkizunaz. Anbizioa eta grina sumatu dira giroan: «Talde gaztea dugu, ona, ilusioa pizten duena. Talde bat gara, indibidualtasunetatik harago». Uda korapilatsuaren inguruan ere hausnarketa eg...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204803/mitxel-suarez-sukaldariak-irabazi-du-euskal-herriko-pintxo-txapelketa.htm
Bizigiro
Mitxel Suarez sukaldariak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa
Suarezek patata bat irudikatu du 'Txingurri' pintxoan, Arabaren omenez. Maikel Santos eta Maria Laskibar gelditu dira bigarren postuan, Gasteizko Kea jatetxeko kideak, eta hirugarren, berriz, Javier Jimenez eta Jackeline Karol.
Mitxel Suarez sukaldariak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Suarezek patata bat irudikatu du 'Txingurri' pintxoan, Arabaren omenez. Maikel Santos eta Maria Laskibar gelditu dira bigarren postuan, Gasteizko Kea jatetxeko kideak, eta hirugarren, berriz, Javier Jimenez eta Jackeline Karol.
Euskal Herriko Pintxo Txapelketari ekin zioten astelehenean, eta, kanporaketen ostean, gaur goizean izan da finala. Hamar parte hartzaile egon dira, eta, azkenean, Mitxel Suarez sukaldariak jantzi du txapela, Txingurri pintxoarekin. Borda Berri erretegiko (Otogoien, Araba) kidea da, eta Arabako patata irudikatu nahi iz...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204804/del-teso-beriain-eta-fraile-saritu-ditu-euskal-kazetarien-elkarteak.htm
Bizigiro
Del Teso, Beriain eta Fraile saritu ditu Euskal Kazetarien Elkarteak
Zehaztu dituzte Euskal Kazetaritza Sarien 10. aldiko garaileak. Del Tesok jaso du Euskal Kazetariak saria. Gainera, beste ataletan sarituak izan dira David Beriain eta Roberto Fraile, Mirentxu Purroy, Julio Flor, Angel Ruiz de Azua eta Eva Caballero.
Del Teso, Beriain eta Fraile saritu ditu Euskal Kazetarien Elkarteak. Zehaztu dituzte Euskal Kazetaritza Sarien 10. aldiko garaileak. Del Tesok jaso du Euskal Kazetariak saria. Gainera, beste ataletan sarituak izan dira David Beriain eta Roberto Fraile, Mirentxu Purroy, Julio Flor, Angel Ruiz de Azua eta Eva Caballero.
Gaur atera dira argitara 2021eko Euskal Kazetaritza Sarien irabazleen zerrendan bilduak diren izenak. Sarien antolatzaileek jakinarazi dituzte aurtengo garaileak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilbon. Besteak beste, Begoña del Teso kazetariaren lana aitortu dute. Hari eman diote Euskal Ka...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204805/aleksei-navalni-saritu-dute-sakharov-sariarekin.htm
Mundua
Aleksei Navalni saritu dute Sakharov sariarekin
Europako Parlamentuko talde kontserbadoreak eta liberalak babestu dute bere hautagaitza.
Aleksei Navalni saritu dute Sakharov sariarekin. Europako Parlamentuko talde kontserbadoreak eta liberalak babestu dute bere hautagaitza.
Europako Parlamentuak Aleksei Navalni Errusiako oposizioko burua saritu du Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sakharov sariarekin. Giza Eskubideen alde egindako lana saritzen du Europako Parlamentuak sari horrekin. Kontserbadoreek eta liberalek babestu dute Navalniren hautagaitza, eta modu horretan gailendu zaie beste h...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204806/nafarroak-3000-milioi-bildu-ditu-irailera-arte-pandemia-aurretik-baino-gehiago.htm
Ekonomia
Nafarroak 3.000 milioi bildu ditu irailera arte, pandemia aurretik baino gehiago
Joan den urtean baino %19,3 gehiago bildu du ogasunak, eta 2019ko epe berean baino %7,7 gehiago
Nafarroak 3.000 milioi bildu ditu irailera arte, pandemia aurretik baino gehiago. Joan den urtean baino %19,3 gehiago bildu du ogasunak, eta 2019ko epe berean baino %7,7 gehiago
Nafarroako Ogasunaren bilketak datu oso onak utzi ditu urtarriletik irailera. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 3.002,5 milioi euro bildu dituzte zergetan, eta joan urtean, pandemiaren urte gordinean alegia, 2.517,3 milioi jaso zituzten, %19,3 gutxiago. Alde handi hori iazko itxialdiek eragindako geldialdi ekonomikoa...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204807/transmitigarriagoa-izateko-zantzuak-dituen-birus-aldaera-batez-ohartarazi-dute-erresuma-batuan.htm
Gizartea
«Transmitigarriagoa» izateko zantzuak dituen birus aldaera batez ohartarazi dute Erresuma Batuan
Delta aldaeratik eratorritako beste aldaera bat dela adierazi dute; OMEk ez du oraindik sartu COVID-19a eragiten duten aldaeren zerrendan
«Transmitigarriagoa» izateko zantzuak dituen birus aldaera batez ohartarazi dute Erresuma Batuan. Delta aldaeratik eratorritako beste aldaera bat dela adierazi dute; OMEk ez du oraindik sartu COVID-19a eragiten duten aldaeren zerrendan
Erresuma Batutik heldu da albistea: gobernuko ordezkariek adierazi dute «gertutik» ari direla aztertzen SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera berri bat, aurrekoak baino «transmitigarriagoa» izateko zantzuak dituena. Delta aldaeratik eratorritakoa dela esan dute, eta hura baino %10-15 errazago transmititzen den susmoa dute...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204808/bolsonarori-erailketa-masiboa-egoztea-proposatu-du-brasilgo-senatuko-ikerketa-batzordeak.htm
Mundua
Bolsonarori «erailketa masiboa» egoztea proposatu du Brasilgo Senatuko ikerketa batzordeak
Sei hilabeteko ikerketaren ostean, batzordeak zirriborro txostenean ondorioztatu du presidentearen kudeaketa «arduragabea» izan zela herrialdean 600.000 hildako eragin dituen pandemiaren aurrean.
Bolsonarori «erailketa masiboa» egoztea proposatu du Brasilgo Senatuko ikerketa batzordeak. Sei hilabeteko ikerketaren ostean, batzordeak zirriborro txostenean ondorioztatu du presidentearen kudeaketa «arduragabea» izan zela herrialdean 600.000 hildako eragin dituen pandemiaren aurrean.
Brasilgo Senatuko ikerketa talde batek gizateriaren kontrako krimenak egotzi nahi dizkio Jair Bolsonaro herrialdeko presidenteari, COVID-19aren pandemiaren aurrean hartu zituen erabakiak milaka herritarren osasunaren kontrakoak izan zirela iritzita. Bolsonarok koronabirusa herrialdean hedatzen utzi zuen, biztanleriak t...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204809/steilasek-hezkuntza-sistema-publiko-pribatua-amaitzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Steilasek «hezkuntza sistema publiko-pribatua» amaitzeko eskatu du
'Euskal eskola publikoaren etorkizunean lanean' izenburupean, jardunaldiak egingo dituzte hilaren 28an, Donostian.
Steilasek «hezkuntza sistema publiko-pribatua» amaitzeko eskatu du. 'Euskal eskola publikoaren etorkizunean lanean' izenburupean, jardunaldiak egingo dituzte hilaren 28an, Donostian.
Hezkuntza eragileak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan eragina izango duen hezkuntza legera eta haren aurretik lortu nahi duten hezkuntza hitzarmenera begira jarrita daude. Steilas sindikatuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Bilbon, bere iritzia zein den jakinarazteko eta lehentasunak finkatzeko. «Publi...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204810/laut-dortoka-bat-ikusi-dute-bermeoko-uretan.htm
Gizartea
Laut dortoka bat ikusi dute Bermeoko uretan
Munduko dortoka espezierik handiena da. Zapatuan ikusi zuten, Bermeoko portutik 12 miliara.
Laut dortoka bat ikusi dute Bermeoko uretan. Munduko dortoka espezierik handiena da. Zapatuan ikusi zuten, Bermeoko portutik 12 miliara.
Busturiko Ekoetxea Urdaibaiko arduradunek jakinarazi dutenez, Laut dortoka bat ikusi dute Bermeoko uretan. Zapatuan ikusi zutela diote, Bermeoko portutik 12 miliara, Ekoetxea Urdaibaik, Hegaluze Itsas Zerbitzuak eta verballenas.com-ek euskal kostaldean zetazeoak ikusteko elkarrekin antolatzen duten Zetazeoak 10:00etan ...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204811/lazio-futbol-taldeak-postutik-kendu-du-agur-nazia-egin-zuen-arranozain-espainiarra.htm
Kirola
Lazio futbol taldeak postutik kendu du agur nazia egin zuen arranozain espainiarra
Erromako taldeari askotan leporatu diote faxistekin loturak edukitzea. Urte hasieran, Mussoliniren birbiloba fitxatu zuen.
Lazio futbol taldeak postutik kendu du agur nazia egin zuen arranozain espainiarra. Erromako taldeari askotan leporatu diote faxistekin loturak edukitzea. Urte hasieran, Mussoliniren birbiloba fitxatu zuen.
Juan Bernabe du izena. Espainiarra da, eta Erromako Lazio futbol taldearen maskotaz arduratzen zen. Benetako arranoa trebatzen zuela esan beharko da, gaur bertan haren lana bertan behera utzi baitu taldearen zuzendaritzak. Hautsak harrotu ditu Italian Bernabe protagonista duen bideo batek. Joan zen asteburuan grabatu ...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204812/gatazkari-aterabide-demokratikoa-emateko-eskatu-du-sortuk.htm
Politika
«Gatazkari aterabide demokratikoa» emateko eskatu du Sortuk
Agerraldia egin du Donostian, ETAren jardun armatuaren bukaeraren 10. urteurrenaren harira. Hamar urtean egoerak hobera egin duela nabarmendu du Rodriguezek.
«Gatazkari aterabide demokratikoa» emateko eskatu du Sortuk. Agerraldia egin du Donostian, ETAren jardun armatuaren bukaeraren 10. urteurrenaren harira. Hamar urtean egoerak hobera egin duela nabarmendu du Rodriguezek.
Gaur dira hamar urte ETAk jarduera armatuaren bukaera iragarri zuela. 2011ko urriaren 20an egin zuen iragarpena, hain zuzen. Urteurrena izaki, egun hura gogora ekartzeko agerraldia egin du Sortuk, Donostian. Gaur egungo egoera «erabakigarria» dela azpimarratu dute, eta «gatazkari aterabide demokratikoa» galdegin. Ehun...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204813/gasteizen-gizonezko-bat-atxilotu-dute-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gasteizen gizonezko bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita
Atxiloketa atzo gertatu zen, eguerdi aldera. Poliziak zauriturik aurkitu zuen emakumezkoa, kalean. Biktimak erasoa salatu zuen, eta handik gutxira eraman zuten atxilo gizonezkoa.
Gasteizen gizonezko bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita. Atxiloketa atzo gertatu zen, eguerdi aldera. Poliziak zauriturik aurkitu zuen emakumezkoa, kalean. Biktimak erasoa salatu zuen, eta handik gutxira eraman zuten atxilo gizonezkoa.
Atzo eguerdi aldera, Gasteizko Udaltzaingoak emakumezko bat aurkitu zuen karrika batean eserita, negarrez eta urduri. Udalak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, emakumeak zauritua zuen aurpegia; ebakia zuen bekainetako bat, eta nabarmen puztua zuen begia. Zaurituak poliziei esan zien bikotekideak eraso egin ziola. Hala...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204814/jabier-muguruzak-eta-inigo-astizek-dodoa-diskoa-aurkeztu-dute.htm
Kultura
Jabier Muguruzak eta Iñigo Astizek 'Dodoa' diskoa aurkeztu dute
Haurrentzat sortutako hamar kantuz osatu dute lana, eta izaki jostalariak ageri dira haietan. Musika hori munduaren martxatik babesteko gune bat da haientzat.
Jabier Muguruzak eta Iñigo Astizek 'Dodoa' diskoa aurkeztu dute. Haurrentzat sortutako hamar kantuz osatu dute lana, eta izaki jostalariak ageri dira haietan. Musika hori munduaren martxatik babesteko gune bat da haientzat.
Jabier Muguruzak haurrentzako lanekin hasi zuen bere ibilbide artistikoa, musikan eta literaturan. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira Ja ja estreinako diskoa atera zuenetik (1989), eta genero horretan inoiz baino zentratuago dago gaur egun. «Ikusten duzuenez, serio hartu dut haur musikan lan egitea». Horrela au...
2021-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/204815/erdieroale-faltagatik-urriaren-25ean-eta-29an-produkzioa-etengo-du-vwek.htm
Ekonomia
Erdieroale faltagatik, urriaren 25ean eta 29an produkzioa etengo du VWek
Langileen batzordeak kezka adierazi du arazoa konpondu beharrean areagotzen ari delako
Erdieroale faltagatik, urriaren 25ean eta 29an produkzioa etengo du VWek. Langileen batzordeak kezka adierazi du arazoa konpondu beharrean areagotzen ari delako
Urrian lau egunez egongo da geldi Landaben. Urte osoan autogintzaren buruko min izaten ari den erdieroaleen krisiak bete-betean eragiten du oraindik. Astelehenean, ez zen produkziorik izan, eta ostiralean gauza bera gertatuko da Iruñeko Volkswagen fabrikan. Halaber, langileen batzordeak jakinarazi duenez, datorren aste...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204816/martin-ugalde-euskaldunon-egunkaria-ren-babes-eta-hauspo.htm
Gizartea
Martin Ugalde, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren babes eta hauspo
Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia eman du gaur, 19:00etan. BERRIAren webgunean izan da ikusgai, streaming bidez.
Martin Ugalde, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren babes eta hauspo. Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia eman du gaur, 19:00etan. BERRIAren webgunean izan da ikusgai, streaming bidez.
Martin Ugalde kazetari eta idazlea jaio zela 100 urte beteko dira hemendik hiru astera, azaroaren 11n. Hura gogoratzeko, urte osorako programa dago martxan, kazetariaren familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean: tartean dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo Udala, Hondarribik...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204848/hainbat-herrialdek-estu-hartu-dute-ipcc-klima-larrialdiari-buruzko-ondorioak-alda-ditzan.htm
Mundua
Hainbat herrialdek estu hartu dute IPCC, klima larrialdiari buruzko ondorioak alda ditzan
BBCk zabaldutako filtrazioaren arabera, Saudi Arabia, Australia eta Japonia leudeke, besteak beste, esku hartzeen atzean. Horien helburua litzateke erregai fosilak alde batera uzteko presioa indargabetzea.
Hainbat herrialdek estu hartu dute IPCC, klima larrialdiari buruzko ondorioak alda ditzan. BBCk zabaldutako filtrazioaren arabera, Saudi Arabia, Australia eta Japonia leudeke, besteak beste, esku hartzeen atzean. Horien helburua litzateke erregai fosilak alde batera uzteko presioa indargabetzea.
Klima larrialdia lehentasunezko gai bilakatzen ari da nazioarteko agendan, eta horrek nabarmen handitu du estatuburu eta gobernuburuen gaineko presioa. NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatuta, goi bilera garrantzitsua hasiko dute bi aste barru Glasgown (Eskozia), eta estatuei eskatuko diete beste urrats bat egin dezatel...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204849/elak-bost-greba-eguneko-deialdiari-eutsi-dio-bizkaiko-autoeskoletan.htm
Ekonomia
ELAk bost greba eguneko deialdiari eutsi dio Bizkaiko autoeskoletan
Patronalarekin batzartu zen sindikatua atzo, baina ez da egon aldaketarik negoziazioan, eta urriaren 25etik 29rako lanuzte deialdia bere hartan utzi du ELAk
ELAk bost greba eguneko deialdiari eutsi dio Bizkaiko autoeskoletan. Patronalarekin batzartu zen sindikatua atzo, baina ez da egon aldaketarik negoziazioan, eta urriaren 25etik 29rako lanuzte deialdia bere hartan utzi du ELAk
Bizkaiko autoeskoletako lan gatazkak greba egun gehiago batuko ditu datorren astean, urriaren 25etik 29ra lanuztera deitu duelako ELA sindikatuak, eta deialdi horri eutsi egin diola jakinarazi duelako. Negoziazioan urrats bat aurrera egin zitekeela ematen zuen atzo, sindikatuaren ordezkariek eta patronalak bilera bat e...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204850/baieztatu-dute-bikingoak-amerikan-egon-zirela-kolon-baino-500-bat-urte-lehenago.htm
Bizigiro
Baieztatu dute bikingoak Amerikan egon zirela Kolon baino 500 bat urte lehenago
Ternuan aurkituriko hainbat eraikinetako egurra aztertuta, ondorioztatu dute duela 1000 urte bazegoela han Eskandinaviako jendea. Eguzki ekaitz bati esker jarri ahal izan dute data zehatza.
Baieztatu dute bikingoak Amerikan egon zirela Kolon baino 500 bat urte lehenago. Ternuan aurkituriko hainbat eraikinetako egurra aztertuta, ondorioztatu dute duela 1000 urte bazegoela han Eskandinaviako jendea. Eguzki ekaitz bati esker jarri ahal izan dute data zehatza.
Zientzialariek baieztatu egin dute Islandiako sagek (Erdi Aroko hitz lauzko kondairak) kontatzen dutena: bikingoak bazebiltzan Amerikan Kristobal Kolon baino hainbat mende lehenago. Eta data zehatza jarri diote egonaldiari: 1021. urtea. Ternuako iparraldeko lurmuturreko L'Anse aux Meadows (Marmoken Badia) aztarnategia...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204851/jon-baguesi-emango-dio-eusko-ikaskuntzak-manuel-lekuona-saria.htm
Kultura
Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria
Euskal musikaren ondarearen alde egindako lana aitortuko diote, haren berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean urte luzez garatutako jardun oparoa.
Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria. Euskal musikaren ondarearen alde egindako lana aitortuko diote, haren berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean urte luzez garatutako jardun oparoa.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, alderdi ugaritatik aritu da Jon Bagues Erriondo (Errenteria, Gipuzkoa, 1955) euskal musika ondarearen alde, eta horregatik erabaki dute Eusko Ikaskuntzaren 38. Manuel Lekuona saria hari ematea aurten. «Baguesek konpositoreen lanak berreskuratzeko modua eman du, eta zabalkundea erraztu. Er...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204852/turismoa-ez-da-pandemia-aurreko-kopuruetara-itzuli.htm
Ekonomia
Turismoa ez da pandemia aurreko kopuruetara itzuli
Iaz baino %74,5 gehiago handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina 2019an baino %8,3 gutxiago da oraindik. Espainiatik etorritakoak dira nagusi.
Turismoa ez da pandemia aurreko kopuruetara itzuli. Iaz baino %74,5 gehiago handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina 2019an baino %8,3 gutxiago da oraindik. Espainiatik etorritakoak dira nagusi.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan 919.268 turista egon ziren udan, 2020an baino %74,5 gehiago, baina pandemia aurreko udan baino %8,3 gutxiago. Eustaten arabera, gauza bera gertatu da ostatu gauekin: % 81,3 ugaritu dira, baina % 10,7 gutxiago izan dira 2019koekin alderatuta. Bizkaiak izan du hazkunderik handiena:...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204853/hiriburuko-aturri-kolegioa-osoki-miatu-ondoan-ez-du-jende-susmagarririk-atzeman-frantziako-poliziak.htm
Gizartea
Hiriburuko Aturri kolegioa osoki miatu ondoan, ez du jende susmagarririk atzeman Frantziako Poliziak
Ikasleak ikastetxe barnean konfinaturik atxiki dituzte, eta pixkanaka aterako dituzte arratsaldean zehar. Esan dutenez, azterketa psikologikoa egingo diete gurasoei itzuli aurretik, ondo dauden ikusteko.
Hiriburuko Aturri kolegioa osoki miatu ondoan, ez du jende susmagarririk atzeman Frantziako Poliziak. Ikasleak ikastetxe barnean konfinaturik atxiki dituzte, eta pixkanaka aterako dituzte arratsaldean zehar. Esan dutenez, azterketa psikologikoa egingo diete gurasoei itzuli aurretik, ondo dauden ikusteko.
Hiriburuko (Lapurdi) Aturri kolegioaren ingurua zerratu du Frantziako Poliziak goizetik. Pirinio Atlantikoetako prefeturak goizean jakinarazi duenez, «ustez norbaitzuk legez kanpo sartu dira» kolegiora.Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak BERRIAri baieztatu dionez, ikasle batzuek eman du alerta, goizean. Haren lekuko...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204854/eusko-legebiltzarrak-ez-du-lortu-eta-gaitzesteko-adierazpen-instituzionala-adostea.htm
Politika
Eusko Legebiltzarrak ez du lortu ETA «gaitzesteko» adierazpen instituzionala adostea
ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta, testu bat onartu dute EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+C´s-ek eta Voxek. EH Bildu ez da batu adierazpenera.
Eusko Legebiltzarrak ez du lortu ETA «gaitzesteko» adierazpen instituzionala adostea. ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta, testu bat onartu dute EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+C´s-ek eta Voxek. EH Bildu ez da batu adierazpenera.
ETAren amaieraren hamargarren urteurrenaren harira, PP-Ciudadanos taldeak adierazpen instituzional baterako proposamena aurkeztu zuen joan den asteazkenean Eusko Legebiltzarrean, eta gaur izan dute hizpide Bozeramaileen Batzordean. Bilera horretan, PP-C's taldearen testuaren ordezko beste bat aurkeztu dute EAJk eta PSE...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204855/gutxienez-88-hildako-eta-dozenaka-desagertu-eragin-dituzte-azken-egunetako-euriteek-nepalen.htm
Mundua
Gutxienez 88 hildako eta dozenaka desagertu eragin dituzte azken egunetako euriteek Nepalen
Milaka dira herrialdean kaltetutako pertsonak. Eguraldi iragarpenaren arabera, ekaitz gogorrak espero dituzte datozen orduetan ere.
Gutxienez 88 hildako eta dozenaka desagertu eragin dituzte azken egunetako euriteek Nepalen. Milaka dira herrialdean kaltetutako pertsonak. Eguraldi iragarpenaren arabera, ekaitz gogorrak espero dituzte datozen orduetan ere.
Azken egunetan Nepalen izandako euriteek eta horien ondorioz gertatutako luiziek gutxienez 88 hildako eragin dituzte, eta desagertuta dauden pertsonak dozenaka dira. Horixe jakinarazi dute gaur Asiako herrialdeko agintariek. Erreskate taldeek beste 11 gorpu berreskuratu dituzte gaur, eta horiei gehitu behar zaizkie, B...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204856/bilbon-2100-etxebizitza-baino-gehiago-daude-hutsik-eta-6000-eskaera-etxebizitza-bat-eskuratzeko.htm
Gizartea
Bilbon 2.100 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta 6.000 eskaera etxebizitza bat eskuratzeko
Gazteetan ageri dira etxebizitzaren arloko daturik kaskarrenak: 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi dira. Bilboko Udalak jakinarazi du «etxebizitzaren arloko bulego bat» sortuko duela datorren urterako.
Bilbon 2.100 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta 6.000 eskaera etxebizitza bat eskuratzeko. Gazteetan ageri dira etxebizitzaren arloko daturik kaskarrenak: 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi dira. Bilboko Udalak jakinarazi du «etxebizitzaren arloko bulego bat» sortuko duela da...
«4.358 etxebizitza huts identifikatu dira Bilbon. Horietatik 2.122 etxebizitza hutsik daude gutxienez bi urtez, eta, beraz, alokairuan hartzeko mobiliza daitezke». Hori da 2020an egindako etxebizitza arloko diagnostikoaren ondoren Bilboko Udalak atera duen ondorioa. Hala ere, ez da zifra altua etxebizitza bat behar dut...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204857/talde-guztiekin-egingo-duen-bilerara-deitu-du-txibitek-esparza.htm
Politika
Talde guztiekin egingo duen bilerara deitu du Txibitek Esparza
Navarra Sumako eledunak «EH Bildu ekuazio politikotik aterako duen akordio politikora» deitu du PSN
Talde guztiekin egingo duen bilerara deitu du Txibitek Esparza. Navarra Sumako eledunak «EH Bildu ekuazio politikotik aterako duen akordio politikora» deitu du PSN
EH BIldu, EH BIldu eta EH BIldu. Aurten ere, Navarra Sumako Javier Esparzak koalizio abertzalea aurrekontuen negoziazioetatik kanpo ikusi nahi du, ondo jakinik Nafarroako Gobernuaren etorkizuna bere eskuetan geratuko litzatekeela horrela. Oraingoan, Arnaldo Otegik Eibarren esandako eta Vocento taldeak jasotako hitzak e...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204858/amirpour-blomkamp-wheatley-eta-wright-beldurrezko-zinemaren-32-astean.htm
Kultura
Amirpour, Blomkamp, Wheatley eta Wright, Beldurrezko Zinemaren 32. Astean
Zinemaldiaren egitarau osoa aurkeztu dute, eta abonuak bihar jarriko dituzte salgai. La cabina-ren emanaldi berezi bat egingo dute, eta ziklo bat antolatu dute Stanislaw Lem idazlearen lanetan oinarritutako filmekin.
Amirpour, Blomkamp, Wheatley eta Wright, Beldurrezko Zinemaren 32. Astean. Zinemaldiaren egitarau osoa aurkeztu dute, eta abonuak bihar jarriko dituzte salgai. La cabina-ren emanaldi berezi bat egingo dute, eta ziklo bat antolatu dute Stanislaw Lem idazlearen lanetan oinarritutako filmekin.
Donostiako Fantasiako eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea bueltan da. Egitarau zabalarekin, edukiera mugarik gabe eta ohiko elementu guztiekin: izua, zirrara eta festa giroa. «Denetik egongo da: banpiroak, zonbi krudelak, denbora bidaiak, etxe sorginduak, exorzismoak, deabruak hartutako umeak, pasodobleak... eta Nicola...