date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204859/sandra-mason-izendatu-dute-barbadosko-errepublikako-lehen-presidentea.htm
Mundua
Sandra Mason izendatu dute Barbadosko Errepublikako lehen presidentea
Parlamentuak herrialdea Commonwealthetik ateratzearen alde egin eta gero, Sandra Mason presidente kargua hartzekoa da azaroaren 30ean.
Sandra Mason izendatu dute Barbadosko Errepublikako lehen presidentea. Parlamentuak herrialdea Commonwealthetik ateratzearen alde egin eta gero, Sandra Mason presidente kargua hartzekoa da azaroaren 30ean.
Sandra Mason izango da Barbadosko Errepublikako lehen presidentea, orain dela aste batzuk parlamentuak Commonwealth erakundetik ateratzea erabaki eta gero. «Gure iragan koloniala atzean uzteko garaia heldu da» adierazi zuen parlamentuak orduan. Barbados uhartea 1967an independizatu zen Erresuma Batutik, baina, orduz ge...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204860/covid-19aren-kontrako-txertoaren-prototipo-bat-patentatu-du-nafarroako-ikerketa-talde-batek.htm
Gizartea
COVID-19aren kontrako txertoaren prototipo bat patentatu du Nafarroako ikerketa talde batek
Nafarroako Unibertsitateko eta Cima ikerketa taldeko zientzialariek garatu dute; agertuz joan daitezkeen birus aldaerei aurre egiteko erraz moldatzeko erakoa dela azaldu dute.
COVID-19aren kontrako txertoaren prototipo bat patentatu du Nafarroako ikerketa talde batek. Nafarroako Unibertsitateko eta Cima ikerketa taldeko zientzialariek garatu dute; agertuz joan daitezkeen birus aldaerei aurre egiteko erraz moldatzeko erakoa dela azaldu dute.
Esan dutenez, Nafarroako Unibertsitateko eta Cima ikerketa taldeko hainbat arlotako zientzialarien arteko elkarlanaren emaitza dela COVID-19aren kontrako txertoaren prototipoa, eta egiaztatua duela ja eraginkortasuna animaliekin egin dituzten probetan. Horiek horrela, patentatu egin dute prototipoa, hemendik aurrera kl...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204861/basurtuko-erietxeko-agerraldian-kutsatu-direnak-hamazazpi-dira-jadanik.htm
Gizartea
Basurtuko erietxeko agerraldian kutsatu direnak hamazazpi dira jadanik
Pazienteak eta erietxeko langileak dira positibo eman dutenak. Guztiak daude bakartuta, eta Revilla eraikineko bisitak mugatu dituzte.
Basurtuko erietxeko agerraldian kutsatu direnak hamazazpi dira jadanik. Pazienteak eta erietxeko langileak dira positibo eman dutenak. Guztiak daude bakartuta, eta Revilla eraikineko bisitak mugatu dituzte.
Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean agerraldi bat atzeman zuten atzo, eta honezkero hamazazpi pertsonak eman dute positibo. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, pazienteak eta erietxeko langileak dira kutsatutakoak. Guztiak bakartuta daude, eta agerraldia atzeman den eraikinaren bigarren pl...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204862/poloniari-aurre-egiteko-presioa-handitu-zaio-europako-batzordeari.htm
Mundua
Poloniari aurre egiteko presioa handitu zaio Europako Batzordeari
Europarlamentuak Varsoviaren kontrako neurriak eskatu dizkio Von der Leyeni, eta mehatxu egin dio auzitara joango dela. EBko estatu kideen artean desadostasunak daude hartu beharreko erabakiez; Hungariak bere aliatua defendatu du.
Poloniari aurre egiteko presioa handitu zaio Europako Batzordeari. Europarlamentuak Varsoviaren kontrako neurriak eskatu dizkio Von der Leyeni, eta mehatxu egin dio auzitara joango dela. EBko estatu kideen artean desadostasunak daude hartu beharreko erabakiez; Hungariak bere aliatua defendatu du.
Europako Batzordeak, estatu kideetako agintarien babesarekin, badu egutegi bat finkatua Poloniako Gobernuak eragin dituen erronkei eta arazoei aurre egiteko. Horren arabera, epe laburrera begira, ez dago aurreikusita Varsoviaren kontrako neurri sendorik, nahiz eta pauso hori emateko ahotsak ugaritzen ari diren egunek a...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204863/labek-proposatu-du-lan-astea-30-ordukoa-izatea-eta-erretiroa-60-urterekin-hartzea.htm
Ekonomia
LABek proposatu du lan astea 30 ordukoa izatea eta erretiroa 60 urterekin hartzea
Bi lege egitasmo aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, Lan Kodeko eta Gizarte Segurantzako sistema propioa sortzeko. Madrilgo negoziazioetan presioa egiteko eskatu die bertako alderdi politikoei.
LABek proposatu du lan astea 30 ordukoa izatea eta erretiroa 60 urterekin hartzea. Bi lege egitasmo aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, Lan Kodeko eta Gizarte Segurantzako sistema propioa sortzeko. Madrilgo negoziazioetan presioa egiteko eskatu die bertako alderdi politikoei.
LABek lan harremanetarako eta gizarte babeserako euskal esparrua sortzea galdegin du. Besteak beste, lan astea 30 ordukoa izatea proposatu du, erretiroa 60 urterekin hartzea, eta lanbide arteko gutxieneko soldata 1.400 eurotan ezartzea. Sindikatuak Euskal Herrira ekarri nahi ditu lan eta gizarte segurantzaren eztabaid...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204864/gizonezko-bat-atxilotu-dute-zarautzen-emakume-bati-sexu-erasoa-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.
Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.
Beste eraso matxista bat Euskal Herrian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarautzen (Gipuzkoa) gizonezko bat atxilotu dute emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta. Emandako datuen arabera, erasoa igande goizaldean gertatu zen, Zarautzen. Poliziek egunean bertan eraman zuten gizona atxilo, eta, jakinarazi dutenez, a...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204865/emakumezko-artista-abstraktuak-bistaratu-ditu-guggenheimek.htm
Kultura
Emakumezko artista abstraktuak bistaratu ditu Guggenheimek
Bilboko Guggenheim museoak emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa zabaldu du: Emakumeak abstrakziogile. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte
Emakumezko artista abstraktuak bistaratu ditu Guggenheimek. Bilboko Guggenheim museoak emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa zabaldu du: Emakumeak abstrakziogile. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte
Espazio publikoa, hezkuntza, familia harremanak, zaintza ardurak, aitortza publikoa, harreman erotikoak, gorputz adierazpena eta bizitzaren gainontzeko esparru guztiak ordenatzen dituzten arau baztertzaile berberek alderik alde zeharkatzen dute artearen historia ere, orokorrean, eta arte abstraktuaren historia, zehazki...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204866/basque-friendshipek-biktimen-oinazearen-aitortza-txalotu-du.htm
Politika
Basque Friendshipek biktimen oinazearen aitortza txalotu du
32 eurodiputatuk osatzen dute taldea.
Basque Friendshipek biktimen oinazearen aitortza txalotu du. 32 eurodiputatuk osatzen dute taldea.
Euskal gatazkaren konponbidea sostengatzen duen Basque Friendship europarlamentari taldeak «balioa aitortu» dio Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ETAren biktimei zuzendutako adierazpenari: «Testigantza oso garrantzitsua da, euskal ezker independentistak bizikidetz...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204867/elak-azaldu-du-ehu-zigortu-dutela-ikertzaile-eta-irakasle-batzuek-jasandako-soldata-diskriminazioagatik.htm
Gizartea
ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik»
ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro gutxiago ordaintzen zizkieten.
ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik». ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro ...
ELA sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak EHU Euskal Herriko Unibertsitatea zigortu du, «arrazoirik gabe diskriminatu duelako doktoretza osteko irakasle eta ikertzaile talde bat». Hain zuzen, sindikatuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de l...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204868/ertzaintzak-bi-lagun-atxilotu-ditu-santurtziko-etxe-okupatu-bat-husteko-operazioan.htm
Gizartea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Santurtziko etxe okupatu bat husteko operazioan
«Desobedientzia larria» egotzita eraman dituzte atxilo, Poliziaren arabera, etxea uzteari uko egin diotelako.
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Santurtziko etxe okupatu bat husteko operazioan. «Desobedientzia larria» egotzita eraman dituzte atxilo, Poliziaren arabera, etxea uzteari uko egin diotelako.
Gaur goizean ekin diote poliziek okupatua zen Santurtziko (Bizkaia) etxebizitza husteko operazioari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, epaileen agindua zuten horretarako, eta 8:15ean hasi dira zeregin horretan. Hustea eragozte aldera, hainbat laguneko talde bat bertaratu da etxebizitza ondo...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204869/libiako-batasun-gobernuak-ez-du-argi-ikusten-bozak-abenduaren-24an-egitea.htm
Mundua
Libiako batasun gobernuak ez du argi ikusten bozak abenduaren 24an egitea
Lehen ministroak hauteskundeak egitea defendatu du nazioarteko goi bilera batean, Tripolin. Aldeak «adiskidetu» arte itxarotearen alde da presidentea
Libiako batasun gobernuak ez du argi ikusten bozak abenduaren 24an egitea. Lehen ministroak hauteskundeak egitea defendatu du nazioarteko goi bilera batean, Tripolin. Aldeak «adiskidetu» arte itxarotearen alde da presidentea
Libian abenduaren 24rako daude deituta parlamenturako zeta presidentetzarako hauteskundeak, baina herrialdea bost bat urte iraun duen gerra batetik dator, egoera ezegonkorra da oso, eta iazko urriko su-etenaren ondoren NBE Nazio Batuen Erakundeak akuilatutako trantsiziorako batasuneko gobernuak ezin du ziurtatu data ho...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204870/24-urteko-gazte-bat-preso-sartu-dute-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu eraso bat egitea leporatuta
Astelehenean Zumarragan emakume gazte bati sexualki erasotzea leporatu diote gizonezkoari
24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu eraso bat egitea leporatuta. Astelehenean Zumarragan emakume gazte bati sexualki erasotzea leporatu diote gizonezkoari
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du emakume gazte bati sexualki eraso egitea leporatuta, eta Bergarako Guardiako epaitegiko epaileak presondegian sartzea erabaki du, Ertzaintzak berak ohar batean jakinarazi duenez. Gipuzkoako presondegi batean sartu dute gizonezkoa. Astelehen goizaldean gertatu ziren salat...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204871/ikerketa-bat-abiatu-dute-gipuzkoako-zenbait-ikastetxetan-elikagai-bidezko-intoxikazioak-izan-direlakoan.htm
Gizartea
Ikerketa bat abiatu dute Gipuzkoako zenbait ikastetxetan, elikagai bidezko intoxikazioak izan direlakoan
Osasun Sailak emandako datuen arabera, histaminagatik sortu da kutsadura, itxuraz. Argitu dute ustez intoxikatuak direnek sintoma arinak dituztela; eztarriko mina eta aznahia, batik bat.
Ikerketa bat abiatu dute Gipuzkoako zenbait ikastetxetan, elikagai bidezko intoxikazioak izan direlakoan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, histaminagatik sortu da kutsadura, itxuraz. Argitu dute ustez intoxikatuak direnek sintoma arinak dituztela; eztarriko mina eta aznahia, batik bat.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikerketa bat hasi du gaur, Gipuzkoako ikastetxe batzuetan intoxikazio kasuak izan ote diren argitzeko. Emandako informazioaren arabera, histaminak eragiten dituen sintomen baliokideak azaldu dira herrialdeko zenbait zentrotan. Alegia, hainbat haurrek eztarriko mina edo aznahia dutela a...
2021-10-21
https://www.berria.eus/albisteak/204872/realak-0-1-irabazi-du-sturm-grazen-aurka.htm
Kirola
Realak 0-1 irabazi du Sturm Grazen aurka
Isakek sartu du lehiako gol bakarra, bigarren zatian.
Realak 0-1 irabazi du Sturm Grazen aurka. Isakek sartu du lehiako gol bakarra, bigarren zatian.
Neurketa garrantzitsua jokatu du Realak Europa ligan. Lehen bi jardunaldietan berdinketa erdietsita, puntuen premia zuen talde txuri-urdinak. Ez zen hil edo biziko neurketa, baina komeni zitzaion hirunaka batzen hastea. Gainera, ustez, multzoko aurkaririk ahulena zuen parean: Sturm Graz Austriako taldea. Bada, ez du ka...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204895/alec-baldwin-aktoreak-grabatzen-ari-ziren-filmeko-argazki-zuzendaria-hil-du-istripuz.htm
Kultura
Alec Baldwin aktoreak grabatzen ari ziren filmeko argazki zuzendaria hil du, istripuz
Filmerako erabiltzen ari zen pistola batekin tiro egin du Baldwinek, baina benetako bala bat zuen, antza. Filmaren zuzendaria zaurituta dago.
Alec Baldwin aktoreak grabatzen ari ziren filmeko argazki zuzendaria hil du, istripuz. Filmerako erabiltzen ari zen pistola batekin tiro egin du Baldwinek, baina benetako bala bat zuen, antza. Filmaren zuzendaria zaurituta dago.
Emakume bat hil da Rust filmaren grabazioan, eta gizonezko bat zauritu, AEBetako Mexiko Berrian. Alec Baldwin aktoreak tiro egin du filmerako erabiltzen ari zen pistola batekin, gezurrezko balekin kargaturik zegoelakoan. Alta, baletako bat egiazkoa zen. Hildakoa filmeko argazki zuzendaria da. Filma XIX. mendean girotu...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204896/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-langabezia-tasa-89ra-jaitsi-da.htm
Ekonomia
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %8,9ra jaitsi da
2010. urtera egin behar da atzera horren tasa txikia ikusteko. Hirugarren hiruhilekoan15.900 langabe gutxiago daude bigarrenean baino. Okupatuen kopurua handitu egin da, 9.300 pertsonatan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %8,9ra jaitsi da. 2010. urtera egin behar da atzera horren tasa txikia ikusteko. Hirugarren hiruhilekoan15.900 langabe gutxiago daude bigarrenean baino. Okupatuen kopurua handitu egin da, 9.300 pertsonatan.
Udako hilabeteak eztiak joan dira enplegu datuentzat, eta aspalditik, 2010. urteaz geroztik, ikusi gabeko mailara apaldu dute langabezia tasa. Eustaten arabera, urteko bigarren hiruhilekoan %10,3an zegoen langabezia tasa, eta uztailetik irailera artean %8,9ra jaitsi da. Kontuan izan behar da, hala ere, aktiboen tasak e...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204897/ikas-daiteke-euskara-astebetean-bi-ingelesek-proba-egin-dute.htm
Bizigiro
Ikas daiteke euskara astebetean? Bi ingelesek proba egin dute
Bi youtuber gaztek astebeteko bidaia egin dute Euskal Herrian, herritarrekin hitz eginda euskara ikasteko, eta bideo batean kontatu dute.
Ikas daiteke euskara astebetean? Bi ingelesek proba egin dute. Bi youtuber gaztek astebeteko bidaia egin dute Euskal Herrian, herritarrekin hitz eginda euskara ikasteko, eta bideo batean kontatu dute.
«Zoraldi batean, pentsatu genuen ideia ona litzatekeela hizkuntza bat ikastea astebetean». Hala aurkeztu dute erronka Ollie eta Sebastian youtuber ingelesek. Zein aukeratu, eta euskara. Euskal Herrian zazpi egunetan eginiko bidaia kontatu dute bideo baten bidez. Hizkuntzaren inguruko hausnarketa egiten dute, eta egunez...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204898/sortuk-dio-kontuan-hartzen-dituela-fede-onez-eginiko-eskaerak.htm
Politika
Sortuk dio kontuan hartzen dituela «fede onez» eginiko eskaerak
Arkaitz Rodriguezek azaldu du ezker abertzaleak «bere esku dagoena» egingo duela biktimen eskaerei erantzuteko.
Sortuk dio kontuan hartzen dituela «fede onez» eginiko eskaerak. Arkaitz Rodriguezek azaldu du ezker abertzaleak «bere esku dagoena» egingo duela biktimen eskaerei erantzuteko.
Ezkerreko independentismoak «bere esku dagoena» egingo du ETAren biktimen eskaerak asetzeko, eta, euskal presoen harrera ekitaldien kasuan, jarrera ez da «ezberdina» izango. Hala azaldu du Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek. Haren hitzetan, «zubiak eraikitzea» da helburua, «aurrera egiteko». Rodriguezek Radio...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204899/gipuzkoak-beste-sei-hilabetez-atzeratu-du-ticket-bai-sistema.htm
Ekonomia
Gipuzkoak beste sei hilabetez atzeratu du Ticket Bai sistema
Derrigorrezkotasuna 2022ko uztailaren 1ean hasiko da, eta ez urtarrilean.
Gipuzkoak beste sei hilabetez atzeratu du Ticket Bai sistema. Derrigorrezkotasuna 2022ko uztailaren 1ean hasiko da, eta ez urtarrilean.
Gipuzkoako Aldundiak ere atzeratu egin du Ticket Bai sistema indarrean jartzeko data. Urtarrilaren 1ean ezarri beharrean, uztailaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa lurraldeko dendarientzat, autonomoentzat eta jarduera ekonomiko bat duten besteentzat. TicketBai sistemaren bitartez, enpresa handiek eta txikiek e...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204900/nafarroako-ekonomiari-34-puntu-falta-zaizkio-pandemia-aurreko-egoerara-heltzeko.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomiari 3,4 puntu falta zaizkio pandemia aurreko egoerara heltzeko
Laboral Kutxak uste du BPGa %6,4 handituko dela aurten eta %6,7 datorren urtean, baina Joseba Madariaga ekonomistak ohartarazi du balitekeela inflazioak susperraldia moteltzea, lehengaiak garestitzearen ondorioz
Nafarroako ekonomiari 3,4 puntu falta zaizkio pandemia aurreko egoerara heltzeko. Laboral Kutxak uste du BPGa %6,4 handituko dela aurten eta %6,7 datorren urtean, baina Joseba Madariaga ekonomistak ohartarazi du balitekeela inflazioak susperraldia moteltzea, lehengaiak garestitzearen ondorioz
Gutxi falta zaio Nafarroako ekonomiari pandemia aurreko egoerara ailegatzeko. Laboral Kutxak Iruñean egin duen topaketa batean azaldu duenez, berez, 3,4 puntu falta zaizkio barne produktu gordinari 2020ko otsaileko mailara itzultzeko. Datorren ostiralean kaleratuko da hirugarren hiruhilekoko hazkundearen datua, eta Elm...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204901/jolasgaraian-12-urtetik-beherakoak-maskara-janztera-derrigortzen-dituen-aginduari-eutsiko-dio-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Jolasgaraian 12 urtetik beherakoak maskara janztera derrigortzen dituen aginduari eutsiko dio Jaurlaritzak
Gotzone Sagarduik argudiatu du haurrak babesteko neurri bat dela, eta esan du gaur egungo egoera ez dela ona.
Jolasgaraian 12 urtetik beherakoak maskara janztera derrigortzen dituen aginduari eutsiko dio Jaurlaritzak. Gotzone Sagarduik argudiatu du haurrak babesteko neurri bat dela, eta esan du gaur egungo egoera ez dela ona.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du 12 urtetik beherakoek jolasgaraian maskara janzten jarraitu beharko dutela, «beste olatu bat» eragin dezakeen egoera bat delako oraingo hau. Esan du maskara ez dagoela pentsatua inor izorratzeko, baizik eta «babesteko». «Pandem...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204902/zaintza-ereduaren-paradigma-aldaketa-jaso-du-jaurlaritzaren-estrategia-soziosanitario-berriak.htm
Gizartea
Zaintza ereduaren «paradigma aldaketa» jaso du Jaurlaritzaren estrategia soziosanitario berriak
2021-2024 aldirako estrategia soziosanitarioa aurkeztu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek. Besteak beste, «adinekoak beren etxean edo etxe baten antzekoak diren zentroetan» bizitzea sustatuko dute.
Zaintza ereduaren «paradigma aldaketa» jaso du Jaurlaritzaren estrategia soziosanitario berriak. 2021-2024 aldirako estrategia soziosanitarioa aurkeztu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek. Besteak beste, «adinekoak beren etxean edo etxe baten antzekoak diren zentroetan» bizitzea sustatuko dute.
2021-2024 urteetarako estrategia soziosanitarioaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioek Barakaldoko BECen, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan delarik. Gizarte eta osasun zaintzen ereduaren «paradigma aldaketa» baten beharra jaso du estrategiak berritasun gisa. Plangin...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204903/nafarroako-bertsozale-elkarteak-eta-iruneko-udalak-otsailera-atzeratu-dute-bertsoaroa.htm
Kultura
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa. Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu du...
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak agerraldia egin dute Iruñeko Kondestablearen jauregian, hurrengo Bertsoaroa noiz egingo den iragartzeko, bai eta Iruñeko II. Bertsopaper Lehiaketako irabazleak jakinarazteko ere. Saioa Alkaiza bertsolariak, halaber, Biziraute saiakera ikuskizuna aurkeztu du. Ander Per...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204904/ehuk-espediente-informatibo-bat-zabaldu-dio-eraso-sexista-batengatik-salatu-duten-irakasleari.htm
Gizartea
EHUk espediente informatibo bat zabaldu dio eraso sexista batengatik salatu duten irakasleari
Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei eraso sexista bat egin ziela salatu dute UIB Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak. Gertakariari buruzko «informaziorik» ez ematea leporatu diote EHUri.
EHUk espediente informatibo bat zabaldu dio eraso sexista batengatik salatu duten irakasleari. Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei eraso sexista bat egin ziela salatu dute UIB Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak. Gertakariari buruzko «informaziorik» ez ematea leporatu diote EHUri.
Urriaren 4an izan zen erasoa, EHUren Ibaetako campuseko Arrakala emakume taldeak eta UIBk azaldu dutenez. Ikasleei zakila «bortizki» erakutsi ziela esan dute, eta gaineratu dute ez dela lehen aldia irakasle horrek ikasleei antzeko erasoak egiten dizkiena. Salatu dute erasotzaileak klaseak «normaltasun osoz» ematen jarr...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204905/espejel-eta-saez-valcarcel-espainiako-auzitegi-konstituzionalera.htm
Politika
Espejel eta Saez Valcarcel, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera
PSOEk eta PPk hainbat organutako karguak berritzeko akordioa egin dute. Angel Gabilondo donostiarra Espainiako Arartekoa izango da.
Espejel eta Saez Valcarcel, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera. PSOEk eta PPk hainbat organutako karguak berritzeko akordioa egin dute. Angel Gabilondo donostiarra Espainiako Arartekoa izango da.
Hainbat hilabeteren ostean, PSOEk eta PPk botere judizialeko zenbait organu berritzeko akordioa erdietsi zuten atzo iluntzean, eta eurek proposatukoek ordezkatuko dituzte orain arteko kargudunak. Auzitegi Konstituzionalean kargua hartuko dutenen artean daude Concepion Espejel eta Juan Ramon Saez Valcarcel Auzitegi Nazi...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204906/aebetako-epaile-batek-ebatzi-du-afganiar-bat-legez-kanpo-daukatela-guantanamon-atxilotuta.htm
Mundua
AEBetako epaile batek ebatzi du afganiar bat legez kanpo daukatela Guantanamon atxilotuta
Asadullah Haroon Gulek hamalau urte daramatza preso atxilotze gunean. Gobernuaren argudioak atzera bota ditu Washingtoneko epaile federal batek, eta defentsaren habeas corpus eskaera onartu du.
AEBetako epaile batek ebatzi du afganiar bat legez kanpo daukatela Guantanamon atxilotuta. Asadullah Haroon Gulek hamalau urte daramatza preso atxilotze gunean. Gobernuaren argudioak atzera bota ditu Washingtoneko epaile federal batek, eta defentsaren habeas corpus eskaera onartu du.
AEBetako epaile baten arabera, hango gobernuak ez du lege oinarririk gizonezko afganiar bat Guantanamoko atxilotze zentroan (Kuba) preso edukitzeko. Washingtongo epaile federal Amit P. Mehtak ebatzi du, horrenbestez, legez kanpokoa dela Asadullah Haroon Gulen atxiloketa. 2007an hartu zuten atxilo Jalalabaden (Afganista...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/204907/besta-ez-komertziala-izanen-da-egiazko-hartu-eman-bat.htm
Bizigiro
«Besta ez-komertziala izanen da; egiazko hartu-eman bat»
Urriaren 31n Arimen Gaua lehen aldikoz ospatuko dute Itsasun, ikastolako eta beste bi eskola elebidunetako haurrekin. Trukea, harremana eta euskal kultura landu dituzte haurrekin.
«Besta ez-komertziala izanen da; egiazko hartu-eman bat». Urriaren 31n Arimen Gaua lehen aldikoz ospatuko dute Itsasun, ikastolako eta beste bi eskola elebidunetako haurrekin. Trukea, harremana eta euskal kultura landu dituzte haurrekin.
Aitak aipatu zion Antton Moustiratsi (Itsasu, 1983), bere sorterrian, Izuran, haurrean ikusi zuela Omiasaindu bezperako ospakizun hori: kuiak hustu eta barnean xirio bat pizturik ezartzen ziren. Azken urteetan AEBetako Halloween jaia Itsasuraino heldua zela ikusirik, 92 haur dituen Itsasuko ikastolako buraso batzuekin ...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/204908/ordutegia-kontrolatzeko-lanabes-bat-jartzen-dugu-edozein-tamainatako-enpresen-eskura.htm
albisteak
Ordutegia kontrolatzeko lanabes bat jartzen dugu edozein tamainatako enpresen eskura
Oreka IT-k eskaintzen duen enpresa txiki eta ertainen zerbitzu informatiko integralaren barneAN (ETEeKIN by Oreka IT), cloud lanabes bat garatu eta eskaintzen dugu: edozein tamainatako eta motatako enpresek langileen ordutegien derrigorrezko kontrola digitalki kudeatzeko tresna bat.
Ordutegia kontrolatzeko lanabes bat jartzen dugu edozein tamainatako enpresen eskura. Oreka IT-k eskaintzen duen enpresa txiki eta ertainen zerbitzu informatiko integralaren barneAN (ETEeKIN by Oreka IT), cloud lanabes bat garatu eta eskaintzen dugu: edozein tamainatako eta motatako enpresek langileen ordutegien derrig...
Orain dela bi urte baino gehiagotik, 2019ko maiatzetik alegia, enpresa guztiak behartuta daude euren langileen ordutegiaren kontrola nola edo hala aurrera eramatera. Araudiak nahiko irekia uzten du kontrol hori egiteko prozedura, baina argi eta garbi eskatzen du eguneroko erregistroa izan behar dela, eta langileek edon...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204909/irain-eta-mehatxuen-kontrako-protokoloen-beharra-agerian.htm
Kirola
Irain eta mehatxuen kontrako protokoloen beharra, agerian
Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.
Irain eta mehatxuen kontrako protokoloen beharra, agerian. Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura ...
Pozgarria da gertatu denaren berri zabaldu izana; hori behar dugu, salatu eta zabaldu, garbi utzi horrelakorik ezin dugula onartu”. Nafarroako Kirol Institutuko Kirola Sustatzeko Ataleko bitartekari Edurne Bejarano Elizagarairenak dira hitzak, eta Osasuna B taldeko jokalari Karolina Sarasuak Santanderko (Espainia) Nuev...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/204910/argindar-fakturak-beldurtuta.htm
Ekonomia
Argindar fakturak beldurtuta
Azken hilabeteetan izugarri handitu da argindarraren prezioa; markak hausten ari da. Etxeetako fakturetan ez ezik, enpresetakoetan ere igarri dute. Sidenorrek, adibidez, lan egiteari utziko dio hogei egunez, urtea amaitu arte, aurrezteko. Enpresa eta negozio txikiak ere ahal duten moduan ari dira aurre egiten.
Argindar fakturak beldurtuta. Azken hilabeteetan izugarri handitu da argindarraren prezioa; markak hausten ari da. Etxeetako fakturetan ez ezik, enpresetakoetan ere igarri dute. Sidenorrek, adibidez, lan egiteari utziko dio hogei egunez, urtea amaitu arte, aurrezteko. Enpresa eta negozio txikiak ere ahal duten moduan a...
Joan den astean eman zuen Sidenorrek berria: urtea bukatu bitartean, gutxienez hogei egunez etengo du ekoizpena Basaurin duen plantan. Zortziehun langilek egiten dute behar han. Urtea amaitu bitartean, lan egunen %30etan itxita izango da. Langile batzordeari eta langile guztiei jakinarazi zieten ezin dutela jarraitu eg...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204911/gure-taldearen-gisakoek-alde-egitea-nahi-du-greziako-gobernuak.htm
Gizartea
«Gure taldearen gisakoek alde egitea nahi du Greziako Gobernuak»
Elkarte gastronomikoetako lapiko eta zartaginen artean hasi zen sukaldean Garcia Amiano; gaur egun, Europara sartzeko zain dauden milaka iheslariri ematen die jaten. Gastronomia bokaziotik militantziara eramanez egin du ibilbide luzea.
«Gure taldearen gisakoek alde egitea nahi du Greziako Gobernuak». Elkarte gastronomikoetako lapiko eta zartaginen artean hasi zen sukaldean Garcia Amiano; gaur egun, Europara sartzeko zain dauden milaka iheslariri ematen die jaten. Gastronomia bokaziotik militantziara eramanez egin du ibilbide luzea.
Gastronomia du pasio, ogibide eta militantzia eremu Peio Garcia Amianok (Donostia, 1953). Donostiako Intxaurrondo auzoko Artzak Ortzeok elkartean hasi zen kozinatzen, eta gastronomiaren munduan bide oparoa egin du. Alabaina, 2015ean, bere ibilbidearen garairik «gozoenean», herrialde pobretuetako egoerarekin topo egin, ...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/204912/falta-duten-segurtasunaren-bila.htm
Gizartea
Falta duten segurtasunaren bila
Lurraldebuseko langileak geldialdiak egiten hasi dira astean bi aldiz. Segurtasuna bermatzeko neurri hobeak eskatu dituzte, gauetako txandetan ez ezik, aste osoan ere bai.
Falta duten segurtasunaren bila. Lurraldebuseko langileak geldialdiak egiten hasi dira astean bi aldiz. Segurtasuna bermatzeko neurri hobeak eskatu dituzte, gauetako txandetan ez ezik, aste osoan ere bai.
Amaitu zaie pazientzia autobus gidariei, eta, horregatik, astelehen eta ostiraletan geldialdiak egingo dituzte, 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Lurraldebusekoak dira autobus gidari horiek, zehazki Avanza enpresaren soldatapekoak. Nagusiki Debagoieneko ibilbideen esleipena dauka enpresak, baina ez han...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204913/eitbren-streaming-plataformari-primeran-izena-jarriko-diote.htm
Bizigiro
EITBren 'streaming' plataformari 'Primeran' izena jarriko diote
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak taldearen asmoen eta lehentasunen berri eman du gaur, Bilbon, Seriesland websailen jaialdian. «Kontsumo eta euskarri digital berrien aurrean, euskarazko edukiak bermatu behar ditugu», esan du
EITBren 'streaming' plataformari 'Primeran' izena jarriko diote. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak taldearen asmoen eta lehentasunen berri eman du gaur, Bilbon, Seriesland websailen jaialdian. «Kontsumo eta euskarri digital berrien aurrean, euskarazko edukiak bermatu behar ditugu», esan du
«Gure garai honetan, ikus-entzunezko produkziorik gabeko herrialde batek ez du errelatorik». Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiaren esaldia da. EITB 2030 estrategia planaren berri eman du gaur, Bilbon, Seriesland nazioarteko jaialdian, Basque Egunaren bigarren aldian. Nabarmendu du etorkizunean funtsezkoa izango de...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204914/labek-salatu-du-eajk-laquolotsagabeki-defendatzen-dituelaraquo-enpresa-elektrikoak.htm
Ekonomia
LABek salatu du EAJk «lotsagabeki defendatzen dituela» enpresa elektrikoak
Iberdrolaren «xantaia» agerikoa dela uste du sindikatu abertzaleak, «eta baita euskal patronalaren lankidetza ere» estrategia horren alde
LABek salatu du EAJk «lotsagabeki defendatzen dituela» enpresa elektrikoak. Iberdrolaren «xantaia» agerikoa dela uste du sindikatu abertzaleak, «eta baita euskal patronalaren lankidetza ere» estrategia horren alde
Iberdrola eta oro har oligopolio elektrikoa egiten ari diren «xantaia» salatu du LABek, eta uste du Confebask xantaia horren aldeko «lankidetzan» dabilela. Gainera, ozen esan du EAJk konpainia elektrikoen interesak «lotsagabeki» defendatzen dituela. «Energia sektorearen jabetza eta kontrol publiko eta soziala hartzea u...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204915/hipika-txapelketa-bukatu-eta-hilabete-eta-erdira-iruntildeeko-ziudadela-hondarrak-hondatua-dago-oraindik.htm
Gizartea
Hipika txapelketa bukatu eta hilabete eta erdira, Iruñeko Ziudadela hondarrak hondatua dago oraindik
Iruñeko Udalak antolaturiko hipika txapelketak irailaren 12an izan zuen azken eguna. Ordea, txapelketarako erabilitako Ziudadelako zuloguneak hareaz beteak dira oraindik. Navarra Sumak salbu, udaleko talde politikoek adierazpen bat onartu dute eremua berehala egokitu dadila eskatzeko.
Hipika txapelketa bukatu eta hilabete eta erdira, Iruñeko Ziudadela hondarrak hondatua dago oraindik. Iruñeko Udalak antolaturiko hipika txapelketak irailaren 12an izan zuen azken eguna. Ordea, txapelketarako erabilitako Ziudadelako zuloguneak hareaz beteak dira oraindik. Navarra Sumak salbu, udaleko talde politikoek a...
Iruñeko hipika txapelketa polemika iturri izan da hura antolatzeko asmoa iragarri zenetik. Hasieratik, ugariak izan ziren kritikak. Hala eta guztiz ere, udalak aurrera segitu zuen bere asmoan, eta, hala, Iruñeko Harresien I. Hipika Sariketa Nagusia egin zuten irailaren 2tik 12ra, Ziudadelan. Orain, txapelketak utzitako...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204916/ebk-zigor-gehiago-ezarriko-dizkio-bielorrusiari-milaka-migratzaileri-batasunean-sartzea-errazteagatik.htm
Mundua
EBk zigor gehiago ezarriko dizkio Bielorrusiari, milaka migratzaileri batasunean sartzea errazteagatik
Bruselak Lukaxenkoren gobernuaren kontrako neurri «murriztaileagoak» hartuko ditu, migratzaileei EBrako bidea errazteagatik. Mugetan hesiak finantzatzearen aurka mintzatu da Von der Leyen.
EBk zigor gehiago ezarriko dizkio Bielorrusiari, milaka migratzaileri batasunean sartzea errazteagatik. Bruselak Lukaxenkoren gobernuaren kontrako neurri «murriztaileagoak» hartuko ditu, migratzaileei EBrako bidea errazteagatik. Mugetan hesiak finantzatzearen aurka mintzatu da Von der Leyen.
Europako Kontseiluaren goi bilerako bigarren egunean, migrazioaren auzia izan da eztabaidagai nagusia. Estatu kideetako agintariek berehalako neurriak hartzeko premia nabarmendu dute, Bielorrusiatik EBra iristen ari diren asilo eskatzaileen kopuruak nabarmen gora egin duela ikusita. Horien iritziz, Bielorrusiako Gobern...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204917/ekoizle-txikien-produktuen-banaketa-errazteko-proiektu-pilotu-bat-hasi-dute.htm
Ekonomia
Ekoizle txikien produktuen banaketa errazteko proiektu pilotu bat hasi dute
Gipuzkoako EHNEk, Ederto harakinen taldeak eta Gipuzkoako hainbat ekoizlek eta harakinek Azpeitian aurkeztu dute egitasmoa gaur, ostirala. Gaurtik aurrera, Gipuzkoako hamabost saltokitan 11 ekoizleren askotariko produktuak eskuratu ahal izango dira.
Ekoizle txikien produktuen banaketa errazteko proiektu pilotu bat hasi dute. Gipuzkoako EHNEk, Ederto harakinen taldeak eta Gipuzkoako hainbat ekoizlek eta harakinek Azpeitian aurkeztu dute egitasmoa gaur, ostirala. Gaurtik aurrera, Gipuzkoako hamabost saltokitan 11 ekoizleren askotariko produktuak eskuratu ahal izango...
Gipuzkoako saltoki txikietan ekoizle txikien produktuen banaketa sistema errazteko xedez, Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza proiektu pilotua jarri dute martxan Gipuzkoako EHNE sindikatuak, Ederto harakinen taldeak eta Gipuzkoako hainbat ekoizlek eta harakinek. Gaur aurkeztu dute proiektua, Azpeitian, egitasmo...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204918/martin-villak-helegitea-aurkeztu-du-servini-epaile-argentinarraren-autoaren-kontra.htm
Politika
Martin Villak helegitea aurkeztu du Servini epaile argentinarraren autoaren kontra
Atzo aurkeztu zuten helegitea Espainiako Barne ministro ohiaren abokatuek. Haren bidez, argudiatu dute Maria Servini epaileak «bere egin duela» kereila bultzatu dutenen bertsioa. Salatu dute prozesu juridikoan «partziala eta bidegabea» izan dela.
Martin Villak helegitea aurkeztu du Servini epaile argentinarraren autoaren kontra. Atzo aurkeztu zuten helegitea Espainiako Barne ministro ohiaren abokatuek. Haren bidez, argudiatu dute Maria Servini epaileak «bere egin duela» kereila bultzatu dutenen bertsioa. Salatu dute prozesu juridikoan «partziala eta bidegabea» ...
Maria Servini epaile argentinarrak asteburuan kaleratutako autoak dagoeneko jaso du lehenbiziko kolpea.1976 eta 1978 bitarteko zenbait hilketa egotzi dizkiete Espainiako Barne ministro ohiari. Gainera, besteak beste, autoan frogatutzat eman dute trantsizioa «egitura frankistaren kontrolpean» egin zela, eta «Espainiako ...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204919/nire-aita-erabat-independentista-zen-beste-ezeren-gainetik.htm
Politika
«Nire aita erabat independentista zen, beste ezeren gainetik»
Joseba Elosegi militante abertzalearen seme Ales Elosegi elkarrizketatu du Irutxuloko Hitza-k. Aitaren jardun politikoa, kontu pertsonalak eta beste aletu ditu semeak, bizitzari atzera begirakoa eginez.
«Nire aita erabat independentista zen, beste ezeren gainetik». Joseba Elosegi militante abertzalearen seme Ales Elosegi elkarrizketatu du Irutxuloko Hitza-k. Aitaren jardun politikoa, kontu pertsonalak eta beste aletu ditu semeak, bizitzari atzera begirakoa eginez.
Historiako militante eta borrokalari abertzalerik ezagunenetako bat izan zen Joseba Elosegi donostiarra (1915-1990). 36ko gerran frontean izan zen EAJko gudari gisa, eta espetxean eta erbestean eman zituen hainbat urte. Ez zion inoiz utzi Euskal Herriaren alde borrokatzeari, eta ekintza politiko entzutetsu batzuk egin ...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204920/israelek-terroristatzat-jo-ditu-giza-eskubideen-aldeko-sei-elkarte-palestinar.htm
Mundua
Israelek «terroristatzat» jo ditu giza eskubideen aldeko sei elkarte palestinar
Horien artean dira Al-Haq, Addameer eta Defence for Children International gizarte zibileko eragileak. Erabakiak elkarteen jarduna geldiarazteko modua eman diezaioke Tel Avivi.
Israelek «terroristatzat» jo ditu giza eskubideen aldeko sei elkarte palestinar. Horien artean dira Al-Haq, Addameer eta Defence for Children International gizarte zibileko eragileak. Erabakiak elkarteen jarduna geldiarazteko modua eman diezaioke Tel Avivi.
Israelek giza eskubideen aldeko sei elkarte palestinar «terrorista» gisa sailkatu ditu. Benny Gantz Israelgo Defentsa ministroaren bulegoak azaldu duenez, PAHF Palestina Askatzeko Herri Frontearekin lotura zuzena izatea leporatzen diete. «Horien helburua da Israel suntsitzea eta ekintza terroristetan parte hartzea». I...
2021-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/204921/azken-txanpan-egin-dio-ihes-garaipenak-osasunari.htm
Kirola
Azken txanpan egin dio ihes garaipenak Osasunari
Chimy Avilak sartu du Osasunaren gola. Partida amaitzear zela berdindu du Granadak.
Azken txanpan egin dio ihes garaipenak Osasunari. Chimy Avilak sartu du Osasunaren gola. Partida amaitzear zela berdindu du Granadak.
Gertu izan ditu hiru puntuak Osasunak, baina azken txanpan ihes egin dio garaipenak. Neurketako azken minutuan sartu du berdinketaren gola Granadak. Gehiago izan dira gorritxoak, eta merezi zituzten hiru puntuak, baina batekin konformatu behar izan dute oraingoan. Chimy Avilak sartu du Osasunaren gola, lehen zatiaren a...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204953/bilbon-45-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-etxekidea-labana-batekin-erasotzea-leporatuta.htm
Gizartea
Bilbon 45 urteko gizon bat atxilotu dute, etxekidea labana batekin erasotzea leporatuta
Deklarazioa hartu ondoren, espetxeratzea agindu du epaileak.
Bilbon 45 urteko gizon bat atxilotu dute, etxekidea labana batekin erasotzea leporatuta. Deklarazioa hartu ondoren, espetxeratzea agindu du epaileak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Bilbon, etxekide bat labana batekin erasotzea egotzita. Labankada jaso duen gizona ospitalera eraman dute, eta larri dago. Atzo arratsaldean izan zen erasoa, San Inazio auzoan zenbait lagunek duten etxebiz...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204954/elizegi-ez-da-berriz-aurkeztuko-athleticeko-presidente-izateko.htm
Kirola
Elizegi ez da berriz aurkeztuko Athleticeko presidente izateko
"Argi izan: azkeneko aldiz defendatuko dut aurrekontu bat atril honetatik. Baina nagoen tokian beti egongo naiz zuen ondoan", esan du. Bazkideek ez dituzte onartu haren kudeaketa eta denboraldirako aurrekontua
Elizegi ez da berriz aurkeztuko Athleticeko presidente izateko. "Argi izan: azkeneko aldiz defendatuko dut aurrekontu bat atril honetatik. Baina nagoen tokian beti egongo naiz zuen ondoan", esan du. Bazkideek ez dituzte onartu haren kudeaketa eta denboraldirako aurrekontua
Ibaiganeko besaulkiak maizter berria izango du. Aitor Elizegi ez da aurkeztuko berriz Athleticeko presidente izateko. Talde zuri-gorria bazkide konpromisarioen batzar nagusia egiten ari da, eta hari hasiera emateko egindako lehen hitzaldian jakinarazi du Elizegik ez dela berriro aurkeztuko denboraldia bukatutakoan egit...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204955/espetxe-politikan-eman-diren-pausoak-murritzak-direla-salatu-dute.htm
Politika
Espetxe politikan eman diren pausoak «murritzak» direla salatu dute
EAJk, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta ELA, LAB, UGT, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek babestu dute martxa. Kataluniako prozesu subiranistagatik preso egondakoen ordezkaritza bat dago: Dolors Bassa, Carmen Forcadell, Oriol Junqueras, Raul Romeva eta Josep Rull.
Espetxe politikan eman diren pausoak «murritzak» direla salatu dute. EAJk, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta ELA, LAB, UGT, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek babestu dute martxa. Kataluniako prozesu subiranistagatik preso egondakoen ordezkaritza bat dago: Dolors Bassa, Carmen Forcadell, Oriol Junquera...
* Salpuespeneko espetxe politika amaitzeko eskatu dute alderdi eta sindikatuetako ordezkariek * Azken bi urteetan atera diren 53 presoetatik, bederatziri baino ez dizkiete egin ongietorriak * Marian Moreno, Martuteneko espetxeko zuzendaria: «ETAko presoei besteei bezalako tratua ematen diegu»
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204956/euskal-gatazka-nola-kontatu-aztertu-dute-irunean.htm
Politika
Euskal gatazka nola kontatu aztertu dute Iruñean
Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan Beltza-k hitzaldia eskaini dute belaunaldi berrien transmisioaz, memoria inklusiboaz eta azken 60 urteotako historiaren ikerketan jorratu beharreko metodologiaz, besteak beste. LABAk antolatutako lehen ekitaldia izan da.
Euskal gatazka nola kontatu aztertu dute Iruñean. Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan Beltza-k hitzaldia eskaini dute belaunaldi berrien transmisioaz, memoria inklusiboaz eta azken 60 urteotako historiaren ikerketan jorratu beharreko metodologiaz, besteak best...
ETAren adierazpenaren hamargarren urteurrenean, memoria gai korapilatsua izaten jarraitzen du. Ematen du azken 60 urteen kontakizuna egiterakoan, errelato bat nagusitzen ari dela, baina horren aurrean zer jarrera dute garai hura gertutik bizi ez zuen lehen belaunaldiak? Politika arloan indarkeriaz egiten diren epai mor...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204957/rull-espainiak-salbuespen-politika-amaitu-behar-du.htm
Politika
Rull: «Espainiak salbuespen politika amaitu behar du»
Txalo artean hartu dituzte manifestazioan espetxean izan diren Kataluniako buruzagi independentistak. Alderdi eta sindikatuetako ordezkari guztiek eskatu dute salbuespeneko espetxe politikaren amaiera.
Rull: «Espainiak salbuespen politika amaitu behar du». Txalo artean hartu dituzte manifestazioan espetxean izan diren Kataluniako buruzagi independentistak. Alderdi eta sindikatuetako ordezkari guztiek eskatu dute salbuespeneko espetxe politikaren amaiera.
EAJk, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek babestu dute gaurko martxa. Manifestazioa hasi aurretik argazkia atera dute denek elkarrekin. Baina han egon diren ordezkari guztien artean, Katalunian duela gutxi espetxetik atera ziren buruzagi independentistak ...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204959/euskal-presoen-eskubideak-errespetatzeko-eskatu-dute-milaka-lagunek-donostian.htm
Politika
Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute milaka lagunek Donostian
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eta legedi arrunta aplikatzea galdegin du Sarek. Urtarrilaren 8an berriz ere kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei. Alderdi eta sindikatuei, «adostasunerako» deia.
Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute milaka lagunek Donostian. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eta legedi arrunta aplikatzea galdegin du Sarek. Urtarrilaren 8an berriz ere kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei. Alderdi eta sindikatuei, «adostasunerako» deia.
Euskal presoen giza eskubideen defentsak elkartuta milaka lagun atera dira gaur karrikara Donostian. Antiguako tuneletik abiatuta manifestazio jendesua egin dute Bulebarreraino, eta «pertsona guztien eskubideak» aldarrikatu dituzte, «salbuespenik gabe»: «Giza eskubideak ezin direlako partzelatan bereizi: ezin dira batz...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204960/sasoiko-bigarren-garaipena-lortu-du-alavesek-cadizen.htm
Kirola
Sasoiko bigarren garaipena lortu du Alavesek, Cadizen
Arabarrek Joseluren bi golei esker eskuratu dituzte hiru puntuak. Hasi eta berehala jarri dira aurretik, penaltiz, eta ondo sufritu ostean, luzapenean itxi dute partida
Sasoiko bigarren garaipena lortu du Alavesek, Cadizen. Arabarrek Joseluren bi golei esker eskuratu dituzte hiru puntuak. Hasi eta berehala jarri dira aurretik, penaltiz, eta ondo sufritu ostean, luzapenean itxi dute partida
Partidak irabazteko formula aurkitu du Alavesek: gola berehala sartu, eta lorturiko errenta zain eta muin defendatzea. Hala gailendu zitzaion Atletico Madrili zazpigarren jardunaldian, eta modu berean erdietsi du gaur sasoiko bigarren garaipena, Cadizen zelaian. Oso bolada makurrean zegoen Javi Callejaren taldea, eta h...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204961/maddalen-arzallus-gailendu-da-xilabako-finalerdian.htm
Kultura
Maddalen Arzallus gailendu da Xilabako finalerdian
513,5 puntu eskuratuta, Maddalen Arzallus Antiak irabazi du Xilabako bigarren finalerdia, Bardozen. Miren Artetxe eta Xumai Murua sailkatu dira haren atzetik.
Maddalen Arzallus gailendu da Xilabako finalerdian. 513,5 puntu eskuratuta, Maddalen Arzallus Antiak irabazi du Xilabako bigarren finalerdia, Bardozen. Miren Artetxe eta Xumai Murua sailkatu dira haren atzetik.
Kasik berrehun lagunek bete dute Bardozeko Ezker Pareta, eta saio bizia osatu dute bertsolariek, Pantxika Solozarno gai-jartzailearen esanetara. Maddalen Arzallusek irabazi du finalerdia, 513,5 punturekin. Miren Artetxek egin du bigarren, 500,5 puntu batuta; eta haien atzetik sailkatu dira Xumai Murua (488,5), Ramuntxo...
2021-10-23
https://www.berria.eus/albisteak/204962/zuri-gorriek-amestutako-itzulera-izan-dute.htm
Kirola
Zuri-gorriek amestutako itzulera izan dute
Athleticek 2-1 irabazi dio Vila-reali San Mamesen. Raul Garciak sartu du lehen gola, Coquelinek berdindu du gero, eta Muniainek eman dio garaipena etxeko taldeari, penaltiz. Zazpigarren postuan dago sailkapenean
Zuri-gorriek amestutako itzulera izan dute. Athleticek 2-1 irabazi dio Vila-reali San Mamesen. Raul Garciak sartu du lehen gola, Coquelinek berdindu du gero, eta Muniainek eman dio garaipena etxeko taldeari, penaltiz. Zazpigarren postuan dago sailkapenean
600 egun baino gehiago mugarik gabeko San Mames batean jokatu gabe, eta hiru aste pasatxo partidarik jokatu gabe. Itzulera kutsua zuen Athleticek gaur Vila-realen aurka jokatu beharreko partidak. Talde zuri-gorriak itzulera eder batekin egiten zuen amets. Bada, helburua lortu du: 2-1 irabazi dio Vila-reali Espainiako L...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/204999/101-km.htm
Iritzia
101 km
101 km.
Araiara iritsi ginenerako hamar bat ordu zeramatzaten jada arnas estuen erritmoari eusteko ahaleginean. Kopeta-argi eta guzti abiatu ziren Murgiatik gauerdian, eta erlojuko orratzen mende zebiltzan ordutik, atsedenerako tarterik gabe, malda pikoenetan oinez eta ordeka guneak nahiz beheranzko zidorrak korrika egiteko ba...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205000/grande-marlaska-ezker-abertzaleak-ongietorriak-desagerrarazi-behar-ditu.htm
Politika
Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak desagerrarazi behar ditu»
Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak desagerrarazi behar ditu».
«Terrorismoaren biktimei egindako mina arindu nahi badu, ezker abertzaleak ongietorriak desagerrarazi behar ditu». Gai horretan azpimarra egin du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak, El País egunkariak egin eta gaur argitaratu duen elkarrizketan. Lehen galderetan, euskal gatazkaren inguruko gaiak izan ...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205001/elak-eskatu-du-lan-eta-pentsio-erreformak-indargabetzeko-hegoaldeko-hiriburuetan.htm
Ekonomia
ELAk eskatu du lan eta pentsio erreformak indargabetzeko Hegoaldeko hiriburuetan
Sindikatuak 'Ez gaitzazue Madrilen saldu' lelopean egin ditu mobilizazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Ez dute baztertu greba orokorrera deitzeko aukera.
ELAk eskatu du lan eta pentsio erreformak indargabetzeko Hegoaldeko hiriburuetan. Sindikatuak 'Ez gaitzazue Madrilen saldu' lelopean egin ditu mobilizazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Ez dute baztertu greba orokorrera deitzeko aukera.
ELA sindikatuak deituta, milaka lagun irten dira kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Helburua zen EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi presio egitea, Espainiako Kongresuan lan eta pentsioen erreformak onar ez ditzaten. Mobilizazioen aurkezpenean, sindikatuak argi utzi zuen alderdi horien botoek erabakiko ...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205002/bera-bera-europako-ligako-hirugarren-kanporaketarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Bera Bera Europako Ligako hirugarren kanporaketarako sailkatu da
Itzulerako neurketa 21-26 irabazi zuten donostiarrek atzo Parisen, bigarren zati gogoangarri bat eginda. Hurrengo kanporaketan Errumaniako Ramnicu Valcearen aurka jokatuko dute.
Bera Bera Europako Ligako hirugarren kanporaketarako sailkatu da. Itzulerako neurketa 21-26 irabazi zuten donostiarrek atzo Parisen, bigarren zati gogoangarri bat eginda. Hurrengo kanporaketan Errumaniako Ramnicu Valcearen aurka jokatuko dute.
7-16. Hori da atzo Paris 92 ahalguztidunaren eta Super Amara Bera Beraren arteko neurketaren bigarren zatiko partziala. Joaneko neurketak (27-27) balio izan zien Imanol Alvarezen neskei sinesteko frantziarrei parez pare aurre egiteko gai zirela, eta atzo berretsi zuten uste hori. Lehen zatian gehiago izan ziren etxekoa...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205003/lurrama-jaialdia-ospatu-dute-arbonan.htm
Bizigiro
Lurrama jaialdia ospatu dute Arbonan
Kontzertuak, hitzaldi bat eta beste egin dituzte, eguraldia lagun. Arbonan kokatu dute aurten, okupazioari sostengua emateko.
Lurrama jaialdia ospatu dute Arbonan. Kontzertuak, hitzaldi bat eta beste egin dituzte, eguraldia lagun. Arbonan kokatu dute aurten, okupazioari sostengua emateko.
Laborantza lurrak defendatzeko, horiek okupatu egin zituzten Arbonan (Lapurdi). Hori dela eta, erabaki zuten han egitea aurtengo Lurrama festa, Miarritzen egin beharrean (Lapurdi), eta, era berean, ohiko asteburua egun batera mugatu dute aurten. Horrenbestez, gaur pilatu dituzte ekitaldi guztiak, Gure lurra, gure jatek...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205004/otegi-lehentasuna-da-herri-sena-berreskuratzea.htm
Politika
Otegi: «Lehentasuna da herri sena berreskuratzea»
Egungo testuingurua aztertu du EH Bilduko idazkari nagusiak, eta hizpide izan ditu koalizio subiranistak epe motzera, ertainera eta luzera dituen erronkak.
Otegi: «Lehentasuna da herri sena berreskuratzea». Egungo testuingurua aztertu du EH Bilduko idazkari nagusiak, eta hizpide izan ditu koalizio subiranistak epe motzera, ertainera eta luzera dituen erronkak.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari eginiko elkarrizketa bat argitaratu du koalizio subiranistak. Bideoak irauten dituen hogei minutuetan, gaurkotasunari heltzen dio Otegik, baina, nagusiki, EH Bilduren proiektuaz dihardu epe motzera, ertainera eta luzera. Besteak beste, Espainiaren egoeraz hitz egin du ...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205005/lidergoari-eutsi-dio-realak.htm
Kirola
Lidergoari eutsi dio Realak
Neurketa ikusgarria jokatu dute bi taldeek. 0-2 aurreratu dira txuri-urdinak, baina sufritu egin dute azkenerako. Sorloth eta Isak izan dira golegileak.
Lidergoari eutsi dio Realak. Neurketa ikusgarria jokatu dute bi taldeek. 0-2 aurreratu dira txuri-urdinak, baina sufritu egin dute azkenerako. Sorloth eta Isak izan dira golegileak.
Gozatuz hasi, sufrituz bukatu. Hori izan liteke Realak gaur Madrilen jokatu duen neurketaren laburpenik onena. Imanol Alguacilen taldea bolada ezin hobean iritsi da iazko Ligako txapeldunaren zelaira —denera hamabi partida jarraian daramatza galdu gabe—, eta ez du eten gaur. Emaitza ona da berdinketa, eta sailkapeneko ...
2021-10-24
https://www.berria.eus/albisteak/205006/emakumezko-bat-hil-da-zenotzen-zaldi-batek-ostiko-bat-jota.htm
Gizartea
Emakumezko bat hil da Zenotzen, zaldi batek ostiko bat jota
Zenozko hipika zentroan gertatu da ezbeharra. Hildakoa 43 urteko iruindar bat da.
Emakumezko bat hil da Zenotzen, zaldi batek ostiko bat jota. Zenozko hipika zentroan gertatu da ezbeharra. Hildakoa 43 urteko iruindar bat da.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, Iruñeko 43 urteko emakumezko bat zendu zen igande arratsaldean Zenozko (Nafarroa) Robledales hipika zentroan, Ultzaman. Emandako informazioaren arabera, emakumea hipika txapelketa batean lehiatzen aritua zen Hondarribian (Gipuzkoa). Zenotzera bueltatutakoan gertatu da ezbeharra: zaldia k...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205007/militarrek-estatu-kolpea-eman-dute-sudanen-eta-gobernua-desegin.htm
Mundua
Militarrek estatu kolpea eman dute Sudanen, eta gobernua desegin
Armadak atxilo hartu du lehen ministroa, eta bakea «arriskuan» jartzea egotzi dio trantsizio gobernuari. Armadaburuak iragarri du «gobernu teknokrata bat» osatuko dutela datorren hilabetean
Militarrek estatu kolpea eman dute Sudanen, eta gobernua desegin. Armadak atxilo hartu du lehen ministroa, eta bakea «arriskuan» jartzea egotzi dio trantsizio gobernuari. Armadaburuak iragarri du «gobernu teknokrata bat» osatuko dutela datorren hilabetean
Kaleak hartu eta iraultza defendatzeko deia egin die gaur goizean Sudango lehen ministro Abdalla Hamdokek herritarrei, militarrek hura atzeman eta eraman baino minutu batzuk lehenago. Izan ere, estatuaren kontrola hartu du militar talde batek, eta, gobernuburua ez ezik, beste hainbat ministro ere atzeman dituzte kolpea...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205008/hainbat-gizonen-artean-jipoitu-dutela-salatu-du-emakume-batek-gasteizen.htm
Gizartea
Hainbat gizonen artean jipoitu dutela salatu du emakume batek Gasteizen
Emakumeak salaketa jarri du, eta ospitalean dago. Ertzaintza eraso matxista ikertzen ari da. Gertaera gaitzetsi du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Hainbat gizonen artean jipoitu dutela salatu du emakume batek Gasteizen. Emakumeak salaketa jarri du, eta ospitalean dago. Ertzaintza eraso matxista ikertzen ari da. Gertaera gaitzetsi du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Asteburuan Gasteizen gertatutako eraso matxista bat ikertzen ari da Ertzaintza. Emakume batek salatu duenez, etxera bidean hainbat gizonek jipoitu zuten. Igande goizaldean gertatu zen, eta emakumeak ospitalera joan behar izan zuen. Han dago oraindik. Salaketa jarri du, eta, adierazi duenaren arabera, gizon horiek berar...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205009/zazpi-lagun-atxilotu-dituzte-migratzaileak-frantziako-estatura-eramatea-egotzita.htm
Gizartea
Zazpi lagun atxilotu dituzte migratzaileak Frantziako Estatura eramatea egotzita
Etorkinak diruaren truke Baionara eta Bordelera eramaten zituen sare antolatu baten kontrako operazioa izan da. Poliziak uste du 60 bat aldiz eraman zituztela migratzaileak mugaz bestaldera.
Zazpi lagun atxilotu dituzte migratzaileak Frantziako Estatura eramatea egotzita. Etorkinak diruaren truke Baionara eta Bordelera eramaten zituen sare antolatu baten kontrako operazioa izan da. Poliziak uste du 60 bat aldiz eraman zituztela migratzaileak mugaz bestaldera.
Guardia Zibilak zazpi lagun atxilotu ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, egoera irregularrean dauden migratzaileak Frantziarako mugaz bestaldera eramatea leporatuta. Europolek eta Gendarmeriak ere parte hartu dute polizia operazioan. Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, Afrika iparraldetik et...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205011/ccook-helegitea-jarri-dio-udaltzainen-lan-poltsari-euskararen-b2-maila-eskatzen-dutelako.htm
Gizartea
CCOOk helegitea jarri dio udaltzainen lan poltsari, euskararen B2 maila eskatzen dutelako
Eskakizun hori «gehiegizkoa» dela salatu du sindikatuak, eta Eusko Jaurlaritzari leporatu dio ELAren eta LABen presioetara makurtu izana. Administrazio publikoak «herritar guztien hizkuntza eskubideak» bermatzeko betebeharra duela gogoratu du Kontseiluak, eta eskubide horren «judizializazioa» gaitzetsi du.
CCOOk helegitea jarri dio udaltzainen lan poltsari, euskararen B2 maila eskatzen dutelako. Eskakizun hori «gehiegizkoa» dela salatu du sindikatuak, eta Eusko Jaurlaritzari leporatu dio ELAren eta LABen presioetara makurtu izana. Administrazio publikoak «herritar guztien hizkuntza eskubideak» bermatzeko betebeharra duel...
Udaltzain interinoen lan poltsari helegitea jarri dio CCOO sindikatuak. Eusko Jaurlaritzari egotzi dio bere hizkuntza legedia urratu izana, eta ELAren eskaeretara «makurtu» izana. Lan poltsa horretan sartu ahal izateko euskararen B2 maila baldintza izateak eragin du CCOOren haserrea. Sindikatuak uste du «gehiegizkoa» ...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205012/beste-lider-indigena-bat-hil-dute-kolonbian.htm
Mundua
Beste lider indigena bat hil dute Kolonbian
Misak herriaren Guambia erreserba indigenako buru zen Nazaria Calambas Tunubala. Aurten Kolonbian hil duten 143. ekintzailea da.
Beste lider indigena bat hil dute Kolonbian. Misak herriaren Guambia erreserba indigenako buru zen Nazaria Calambas Tunubala. Aurten Kolonbian hil duten 143. ekintzailea da.
Kolonbiako Garapenerako eta Bakerako Ikasketen Institutuak (Indepaz) jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Nazaria Calambas Tunubala lider indigena hil dute Cauca departamentuko Guambia erreserba indigenan, Kolonbia hego-mendebaldean. Tiroz hil zuten, atzo. 34 urte zituen, eta Misak herriaren burua zen erreserba horreta...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205013/facebookek-erretiratu-egin-du-bolsonaroren-bideo-bat-covid-19aren-txertoa-hiesarekin-lotzeagatik.htm
Mundua
Facebookek erretiratu egin du Bolsonaroren bideo bat, COVID-19aren txertoa hiesarekin lotzeagatik
Joan den ostegunean argitaratu zuten bideoa. Hartan, Brasilgo presidenteak zioen txertoak handitu egiten duela hiesaren aurrean immunoeskasia izateko arriskua.
Facebookek erretiratu egin du Bolsonaroren bideo bat, COVID-19aren txertoa hiesarekin lotzeagatik. Joan den ostegunean argitaratu zuten bideoa. Hartan, Brasilgo presidenteak zioen txertoak handitu egiten duela hiesaren aurrean immunoeskasia izateko arriskua.
Hiru eguneko bizialdia izan du Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen bideoak Facebooken. Sare sozialak berak erabaki du eduki hori plataformatik erretiratzea, «arriskuak saihesteko», Bolsonarok esandakoek zenbait pertsonari kalteak ekartzen ahal dizkielakoan. Astero gisan, presidenteak hitzaldi bat egin zuen sare sozi...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205014/sizilian-porturatu-da-aita-mari-ontzia-105-migrante-erreskatatuta.htm
Gizartea
Sizilian porturatu da 'Aita Mari' ontzia, 105 migrante erreskatatuta
Erreskate ontzia Trapaniko portura ailegatu da astelehenean. Joan den asteartean Maltako uretan erreskatatutako 105 pertsona ziren barrenean. Ordutik, noraezean ibili da ontzia; gaur arte.
Sizilian porturatu da 'Aita Mari' ontzia, 105 migrante erreskatatuta. Erreskate ontzia Trapaniko portura ailegatu da astelehenean. Joan den asteartean Maltako uretan erreskatatutako 105 pertsona ziren barrenean. Ordutik, noraezean ibili da ontzia; gaur arte.
Aita Mari ontziak kasik astebete igaro dute porturatu ezinik; azkenik, baina, izan du kostaldera iristea. SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate ontziak 105 migratzaile hartu zituen joan den asteartean, hilaren 19an, Maltako uretan. Horietako hogei adingabeak dira. Maltako Gobernuak e...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205015/pse-eek-gernikako-estatutuaren-ekarpenak-nabarmendu-ditu-eh-bilduk-gabeziak.htm
Politika
PSE-EEk Gernikako Estatutuaren ekarpenak nabarmendu ditu; EH Bilduk, gabeziak
Estatutuaren 42. urteurrenean, PSE-EEk autogobernuarekiko «konpromiso jarraitua, zintzoa eta arrakalarik gabea» berretsi du, eta nabarmendu du estatutu berri bat egitekotan «memorian oinarritua» beharko lukeela. EH Bilduk uste du estatutua ez dela «gai Euskal Herriaren eta herritarren beharrei» erantzuteko.
PSE-EEk Gernikako Estatutuaren ekarpenak nabarmendu ditu; EH Bilduk, gabeziak. Estatutuaren 42. urteurrenean, PSE-EEk autogobernuarekiko «konpromiso jarraitua, zintzoa eta arrakalarik gabea» berretsi du, eta nabarmendu du estatutu berri bat egitekotan «memorian oinarritua» beharko lukeela. EH Bilduk uste du estatutua e...
42 urte bete dira gaur Euskal Autonomia Erkidegoko autogobernua arautzen duen Gernikako Estatutua onartu zenetik, eta, haren urteurrenean, estatutuaren ekarpenak eta gabeziak nabarmendu dituzte alderdiek. PSE-EEk bideo baten bidez oroitu du urteurrena, eta estatutuarekiko «konpromiso jarraitua, zintzoa eta arrakalarik ...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205016/laquojustizia-eta-ordainaraquo-eskatu-dituzte-elhadji-ndiayerentzat-haren-heriotzaren-bosgarren-urteurrenean.htm
Gizartea
«Justizia eta ordaina» eskatu dituzte Elhadji Ndiayerentzat, haren heriotzaren bosgarren urteurrenean
Africa United elkarteak salatu du Espainiako Poliziak «auzia estali» nahi duela, eta informazioa eskatu dute epaitegietan zabalik diren prozesuez
«Justizia eta ordaina» eskatu dituzte Elhadji Ndiayerentzat, haren heriotzaren bosgarren urteurrenean. Africa United elkarteak salatu du Espainiako Poliziak «auzia estali» nahi duela, eta informazioa eskatu dute epaitegietan zabalik diren prozesuez
«Atzo Elhadji izan zen; bihar zu izan zaitezke». Bost urte bete dira gaur Espainiako Poliziak Elhadji Ndiaye senegaldarra Iruñean identifikatu eta atxiki zuenetik. Lekukoek grabatutako bideoek frogatzen dutenez, zenbait poliziaren artean bortizki atzeman eta lurrean immobilizatu zuten hainbat minutuz, eta arrastaka era...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205017/ikastolen-elkarteak-ikastolak-herriari-jaialdia-antolatu-du-azaroaren-27rako.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak Ikastolak Herriari jaialdia antolatu du azaroaren 27rako
Ikastolen aldeko jaiak «ohiko formatuan» egin ezin dituztenez, haien «lagin bat» eraman asmo dute azaroaren 27an Bilbon egingo duten jaialdira. Sarrerak salgai daude, Euskalduna jauregiaren webgunean.
Ikastolen Elkarteak Ikastolak Herriari jaialdia antolatu du azaroaren 27rako. Ikastolen aldeko jaiak «ohiko formatuan» egin ezin dituztenez, haien «lagin bat» eraman asmo dute azaroaren 27an Bilbon egingo duten jaialdira. Sarrerak salgai daude, Euskalduna jauregiaren webgunean.
Ikastolen Elkarteak nabarmendu duenez, euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi dira ikastolen aldeko jaiak. Aurten, iaz bezala, ezin izan dituzte «ohiko formatuan» egin, pandemia tarteko. Horregatik, «plaza horietako lagin bat» eramango dute Ikastolak Herriari jaialdira. Azaroaren 27an egingo dute, Bilboko Eu...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205018/berotegi-gasen-kontzentrazioa-orain-arteko-handiena-izan-zen-2020an.htm
Mundua
Berotegi gasen kontzentrazioa orain arteko handiena izan zen 2020an
Estatuek «oso urrun» dute Parisko Itunean jasotako helburuak betetzea, Petteri Taalas Meteorologiaren Munduko Erakundeko idazkari nagusiak ohartarazi duenez.
Berotegi gasen kontzentrazioa orain arteko handiena izan zen 2020an. Estatuek «oso urrun» dute Parisko Itunean jasotako helburuak betetzea, Petteri Taalas Meteorologiaren Munduko Erakundeko idazkari nagusiak ohartarazi duenez.
«Mezu zientifiko irmoa» igorri die MME Metereologiaren Munduko Erakundearen azken txostenak COP26 goi bileran elkartzekoak diren estatu agintariei, Petteri Taalas MMEko buruaren esanetan. «Berotegi gasen egungo erritmoan jarraituz gero, tenperaturaren hazkundeak alde handiz gaindituko du Parisko Itunean mende amaierara...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205019/lan-erreformarekin-zer-egin-nahi-duen-argitzeko-eskatu-dio-diazek-espainiako-gobernuari.htm
Ekonomia
Lan erreformarekin zer egin nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diazek Espainiako Gobernuari
Kontraesanezko adierazpenak egitea egotzi dio, eta onartu du gobernu koalizioa «une korapilatsu» batean dagoela
Lan erreformarekin zer egin nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diazek Espainiako Gobernuari. Kontraesanezko adierazpenak egitea egotzi dio, eta onartu du gobernu koalizioa «une korapilatsu» batean dagoela
Lan erreformaren inguruko eztabaida azalera ekartzen ari da Espainiako Gobernuko koalizioan dauden tirabirak. Ingurumari horretan, Yolanda Diaz Espainiako lan ministroak «argitzeko» eskatu dio PSOEri, eta azal dezala zein den bere benetako asmoa. Izan ere, Diazen ustez, PSOEko Gobernuko arduradunak «adierazpen ezberdin...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205020/astebetean-1193-kasu-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Astebetean 1.193 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian
Azken zazpi egunetan %27 egin du gora kutsatu kopuruak, eta 24 gaixo hil dira gaitzak jota Hegoaldean.
Astebetean 1.193 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Azken zazpi egunetan %27 egin du gora kutsatu kopuruak, eta 24 gaixo hil dira gaitzak jota Hegoaldean.
Osasun agintariek joan den egunetan iragarritakoa berretsi dute gaur Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun agintariek emandako COVID-19aren gaineko datuek: kutsatuen kurba gora doa. Joan den astean, hilaren 18tik 24ra bitartean, 1.193 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian. Kontuan hartuta urriaren...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205021/etarena-izan-zitekeen-aspaldiko-zulo-bat-aurkitu-dute-ataunen.htm
Politika
ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen
Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.
ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen. Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ataunen (Gipuzkoa) ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute. Aitzarte Aldea inguruetan, Ataungo Domoan topatu omen zuen herritar batek, eta Ertzaintzari eman zion aurkikuntzaren berri. Ertzainak zuloa ikertzen ari dira. Itxuraz, oso aspaldikoa da go...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205022/elikagaien-argazkiak-saltokietako-baldak-hutsik-daudela-estaltzeko.htm
Mundua
Elikagaien argazkiak, saltokietako baldak hutsik daudela estaltzeko
Erresuma Batuko hainbat supermerkatu hornidura arazoak dituzte, eta Tesco eta Sainsbury's kateak argazkiak dituzten kartoiak erabiltzen hasi dira. Langile falta ari da krisia eragiten.
Elikagaien argazkiak, saltokietako baldak hutsik daudela estaltzeko. Erresuma Batuko hainbat supermerkatu hornidura arazoak dituzte, eta Tesco eta Sainsbury's kateak argazkiak dituzten kartoiak erabiltzen hasi dira. Langile falta ari da krisia eragiten.
Imajinatu: supermerkatura joan eta benetako bananak egon ohi diren lekuan plastikozkoak aurkitzen dituzula. Edo urazak egon ohi diren lekuan haien argazkiak daudela. Zer esanik ez, garagardo batzuk erostera joan eta haien itxurako kartoi batzuk badaude, bi dimentsiokoak. Bada, hori ari da gertatzen Erresuma Batuko sup...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205023/tolosan-2022an-inauteriak-egingo-direla-esan-du-alkateak.htm
Gizartea
Tolosan 2022an inauteriak egingo direla esan du alkateak
Eragileekin bilduko dira datorren astean, eta orduan erabakiko dute nolakoak izango diren mozorro jaiak.
Tolosan 2022an inauteriak egingo direla esan du alkateak. Eragileekin bilduko dira datorren astean, eta orduan erabakiko dute nolakoak izango diren mozorro jaiak.
Oraindik ez dakite nolakoak izango diren, baina ziurtzat eman dute 2022an inauteri jaiak ospatuko dituela Tolosak (Gipuzkoa). Gaur agertu dira prentsaurrean hiriko alkate Olatz Peon eta azoketako zinegotzi Nerea Letamendia. Udalak datorren astean hasi nahi du bilerak inauteriak antolatzen parte hartzen duten eragileeki...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205024/bizkaiko-autoeskoletako-langileek-ez-dute-baztertu-greba-mugagabea.htm
Ekonomia
Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea
Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera
Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea. Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera
Bizkaiko autoeskoletako lehen greba egunak «erantzun zabala» izan du ATAB langileen elkartearen eta ELA sindikatuaren arabera. Aste osorako lanuztera deitu dute, eta atzo ekin zioten. APAVI patronalak negoziatzeko asmorik ez duela salatu dute langileen ordezkariek, eta ez dute baztertu aurrerago greba mugagabea hastea....
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205025/erc-aurrekonturik-ez-ez-bada-ikus-entzunezkoetan-75-bermatzen-hizkuntza-gutxituentzat.htm
Politika
ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen hizkuntza gutxituentzat
Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.
ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen hizkuntza gutxituentzat. Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.
Ikus-entzunezkoen Legearen inguruko ika-mikan beste atal bat estreinatu dute gaur: ERC alderdiak ostiralera arte eman dio Espainiako Gobernuari bermatzeko nazioarteko plataformei ezarriko dion kuotan derrigorrez aintzat hartuko direla katalana, euskara eta galiziera. Hori bermatzen ez badu, aurrekontuei osoko zuzenketa...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205026/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-beste-bati-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, beste bati sexu eraso bat egitea egotzita
Florida parkean gertatu zen erasoa. Udaltzaingoak epailearen esku utzi ditu bi atxilotuak. Bata 28 urtekoa da, eta bestea, 35 urtekoa.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, beste bati sexu eraso bat egitea egotzita. Florida parkean gertatu zen erasoa. Udaltzaingoak epailearen esku utzi ditu bi atxilotuak. Bata 28 urtekoa da, eta bestea, 35 urtekoa.
Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen larunbatean, Florida parkean beste bati sexu eraso bat egitea egotzita. 07:15ean jaso zuten abisua udaltzainek. Udaltzaingoaren arabera, biktimak emaniko deskribapenarekin bat zetozen bi gizon aurkitu zituzten ingurumarietan. Atxilotu, eta epailearen esku utzi zituzt...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205027/els-segadors-itzuli-da-camp-noura.htm
Kirola
'Els Segadors' itzuli da Camp Noura
Joan Laporta Bartzelonako presidenteak klubaren «izaera katalana berreskuratzeko» hartutako neurrietako bat da. Lehen aldiz jarri dute, sei urteren ostean, Real Madrilen aurkako klasikoaren aurretik.
'Els Segadors' itzuli da Camp Noura. Joan Laporta Bartzelonako presidenteak klubaren «izaera katalana berreskuratzeko» hartutako neurrietako bat da. Lehen aldiz jarri dute, sei urteren ostean, Real Madrilen aurkako klasikoaren aurretik.
Lehen ohitura zena berreskuratu du Bartzelona futbol taldeak: neurketen aurretik Els Segadors (Segalariak, katalanez) Kataluniako ereserki nazionala jartzea Camp Noun. Egitasmoaren asmoa da klubak «izaera katalana» berreskuratzea; horretan dihardu Joan Laportak berriz ere presidente bilakatu zenetik. Aurretik, 2015ean ...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205028/finantzaketa-aldatuta-nafarroako-udalen-artean-272-milioi-banatuko-dira-2022an.htm
Ekonomia
Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ituna lortu dute udalen arteko desberdintasunak handitzen zituen eredua moldatzeko. EH Bilduk azpimarratu du «positiboa» dela eta aurrekontuen akordioa lortzeko bidea errazten duela
Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ituna lortu dute udalen arteko desberdintasunak handitzen zituen eredua moldatzeko. EH Bilduk azpimarratu du «positiboa» dela eta aurrekontuen akordioa lortzeko bidea errazten duela
Datorren urtean Nafarroako udalek diru gehiago izango dute eurentzat gastu arrunta zein zerbitzuak finantzatzeko, eta, gainera, beste modu batera banatuko da dirua. Hori da Nafarroako Gobernuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrarekin lortu berri duen akordioaren funtsa. Bernardo Ziriza Lurralde Kohesioko k...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205029/salatutako-irakasleari-baimena-eman-diote-eskolak-modu-telematikoan-ematen-segitzeko.htm
Gizartea
Salatutako irakasleari baimena eman diote eskolak «modu telematikoan» ematen segitzeko
EHUk espediente informatiboa ireki dio irakasleari, «gertatutakoa ezagutzeko xedez», eta horren barruan debekatu diote aurrez aurreko eskolak ematea
Salatutako irakasleari baimena eman diote eskolak «modu telematikoan» ematen segitzeko. EHUk espediente informatiboa ireki dio irakasleari, «gertatutakoa ezagutzeko xedez», eta horren barruan debekatu diote aurrez aurreko eskolak ematea
Eraso sexista batengatik salatutako irakasleari espedientea ireki dio EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta aurrez aurreko eskolak ematea galaraziko diote, behin-behinean. Urriaren 4an izan zen erasoa, EHUren Ibaetako campuseko Arrakala emakume taldeak eta UIBk azaldu zutenez. Ikasleei zakila «bortizki» erakutsi ziel...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205030/urkulluk-esan-du-bateragarriak-direla-pentsio-minimoa-hobetzea-eta-ahta-egitea.htm
Politika
Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea
Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.
Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea. Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.
Zergatik ez erabili abiadura handiko trenari eskainitako dirutza pentsio minimoak handitzeko? Galdera hori egin dio herritar batek Iñigo Urkulluri. Hogei galderetako bat izan da hori. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak herritarrek Internet bidez egin dizkioten galderei erantzun die, #UrkulluTopaketa egitasmoan. Herritar...
2021-10-25
https://www.berria.eus/albisteak/205031/bere-ohiko-estilora.htm
Kirola
Bere ohiko estilora
Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Tolosan, eta finalerdietara sailkatu da. Amezketakoak Ezkurdia izango du aurkari.
Bere ohiko estilora. Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Tolosan, eta finalerdietara sailkatu da. Amezketakoak Ezkurdia izango du aurkari.
Txiki geratu da gaur Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekua; bai baitzeuden arrazoiak. Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzen baitzen; azkena, eta erabakigarria. Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak asko zuten jokoan; partida horretako irabazlea Joseba Ezkurdiaren aurka lehiat...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205061/txirrindulari-nafar-bat-hil-da-calahorran-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Txirrindulari nafar bat hil da Calahorran, auto batek harrapatuta
Bart gertatu da istripua. Hildakoak 19 urte zituen, eta San Adriangoa zen. Atleta zen Grupoempleo klubean.
Txirrindulari nafar bat hil da Calahorran, auto batek harrapatuta. Bart gertatu da istripua. Hildakoak 19 urte zituen, eta San Adriangoa zen. Atleta zen Grupoempleo klubean.
Errioxako Gobernu Ordezkaritzak eman du ezbeharraren berri: Nafarroako 19 urteko gazte bat hil da goizaldean, Calahorran (Errioxa) izandako auto istripu baten ondorioz. Gaztea bizikletan zihoan bart, eta auto batek harrapatu egin du. Txirrindularia larriki zauritu da talkaren eraginez. Osasun larrialdietako zerbitzuak ...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205062/2022ko-udazkenean-egingo-da-xviii-bertsolari-txapelketa-nagusia-iruntildeean.htm
Kultura
2022ko udazkenean egingo da XVIII. Bertsolari Txapelketa Nagusia, Iruñean
Getxon abiatuko da, irailaren 24an, eta finala Nafarroako hiriburuan jokatuko da, abenduaren 18an.
2022ko udazkenean egingo da XVIII. Bertsolari Txapelketa Nagusia, Iruñean. Getxon abiatuko da, irailaren 24an, eta finala Nafarroako hiriburuan jokatuko da, abenduaren 18an.
Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normalen bururaino eramateko modua izango dela aurreikusiz, 2022ko udazkenean XVIII. Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera eramatea erabaki du Bertsozale Elkarteak. Getxon abiatuko da, irailaren 24an, eta, euskararen lurralde osoa zeh...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205063/2050erako-karbono-neutraltasuna-lortzeko-konpromisoa-hartu-du-australiak.htm
Mundua
2050erako karbono neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu du Australiak
Neutraltasuna lortzeko, 12.924 milioi euroko inbertsioa egingo dute teknologia garbietan 2030era arte. Horrez gain, eutsi egingo diete 2030erako jarritako helburuei, hau da, isuriak %28ra murriztea 2005ekoekin alderatuta.
2050erako karbono neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu du Australiak. Neutraltasuna lortzeko, 12.924 milioi euroko inbertsioa egingo dute teknologia garbietan 2030era arte. Horrez gain, eutsi egingo diete 2030erako jarritako helburuei, hau da, isuriak %28ra murriztea 2005ekoekin alderatuta.
Australiak, zeina, erregai fosilen esportazioak aintzat hartuz gero, gehien kutsatzen duten herrialdeetako bat den, data jarri dio karbono neutraltasunari: 2050. urtea. «Mundu aldakor honetan beren etorkizuna bermatuko duen egitasmo bat nahi dute herritarrek, klima aldaketaren alorrean zuzena izango dena, eta bidezkoa ...
2021-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/205064/euskara-hauspotzeko-saskiak.htm
albisteak
Euskara hauspotzeko saskiak
Udazkeneko kanpaina abiatuko du gaur Errigorak, eta azaroaren 11ra arte egongo da saskiak eskatzeko aukera. Auzolanarekin eta kontzertuekin abiatuko dute kanpaina, gaur.
Euskara hauspotzeko saskiak. Udazkeneko kanpaina abiatuko du gaur Errigorak, eta azaroaren 11ra arte egongo da saskiak eskatzeko aukera. Auzolanarekin eta kontzertuekin abiatuko dute kanpaina, gaur.
Herriak egiten du herria lelopean, Nafarroa hegoaldeko 2021eko uzta euskarari puzka udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak. Asmoa da herriz herri euskara bizitzeko aukerak zabaltzea; horretarako, Nafarroako hegoaldeko euskaldunak eta euskaltzaleak saretu nahi dituzte. «Urtez urte, zenbakietan gora ari da kanpaina, eta...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205065/gorka-urbizuk-emanaldia-eginen-du-realaren-eta-athleticen-arteko-derbian.htm
Kirola
Gorka Urbizuk emanaldia eginen du Realaren eta Athleticen arteko derbian
Partidaren aurretik eta atsedenaldian joko du Urbizuk, Reale Arena estadioan. Iradoki dute sorpresa gehiago ere izanen dela neurketaren atarian.
Gorka Urbizuk emanaldia eginen du Realaren eta Athleticen arteko derbian. Partidaren aurretik eta atsedenaldian joko du Urbizuk, Reale Arena estadioan. Iradoki dute sorpresa gehiago ere izanen dela neurketaren atarian.
«Igande iragande, ez daukazu planik?», dio Berri Txarrak taldearen kantu ospetsuetako batek. Bada, igandean, izanen da giro Reala Arenan. Neurketa nolanahikoa izanik ere, batak zein besteak irabazi, burrunba ziurtatua da estadioan. Realak etxean hartuko du Athletic igandean, euskal derbia izanen da Donostian, eta, gain...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205066/iker-vicentek-aizkorakadaka-suntsituko-du-la-fura-dels-baus-konpainiaren-itsasontzia.htm
Bizigiro
Iker Vicentek aizkorakadaka suntsituko du La Fura dels Baus konpainiaren itsasontzia
Kataluniako konpainiak ikuskizunak egiteko itsasontzi berri bat du, eta zaharra gaur agurtuko dute, Barakaldoko (Bizkaia) Dina ontziolan.
Iker Vicentek aizkorakadaka suntsituko du La Fura dels Baus konpainiaren itsasontzia. Kataluniako konpainiak ikuskizunak egiteko itsasontzi berri bat du, eta zaharra gaur agurtuko dute, Barakaldoko (Bizkaia) Dina ontziolan.
Ez da gehiago uretaratuko Naumon itsasontzia. Kataluniako La Fura dels Baus antzerki konpainiak duela hamar urte erabili zuen ontzi hori bere ikuskizun abangoardistak aurkezteko, eta gaur agurtuko du. Zehazki, haren amaiera irudikatuko du konpainiak, eta ez oso modu gozoan gainera: Iker Vicente aizkolari nafarrak hartu...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205067/hezkuntza-publikoaren-aldeko-manifestaziora-deitu-dute-azaroaren-6rako.htm
Gizartea
Hezkuntza publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute azaroaren 6rako
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, eskola segregazioari eta inklusio faltari aurre egingo dien hezkuntza sistema bat eskatu dute.
Hezkuntza publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute azaroaren 6rako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, eskola segregazioari eta inklusio faltari aurre egingo dien hezkuntza sistema bat eskatu dute.
Egungo hezkuntza sistema «duala, klasista eta arrazista» dela salatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak gaur goizean, Bilbon. «Bi mailako» ikasleak sortzen dituela deitoratu dute, eta manifestazioa egingo dute azaroaren 6an, eskola publikoak administrazioaren «lehentasun osoa» izan dezala eskatzeko. Maribel Lo...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205068/sagarduik-tentuz-jokatzeko-eskatu-du-birusaren-hedapenaren-joera-goranzkoa-delako.htm
Gizartea
Sagarduik «tentuz» jokatzeko eskatu du, birusaren hedapenaren joera «goranzkoa» delako
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, oraindik goizegi da beste olatu bat datorrela esateko, eta ez dago jakiterik «goranzko» bilakaerak zer eragin izango duen ospitaleetan.
Sagarduik «tentuz» jokatzeko eskatu du, birusaren hedapenaren joera «goranzkoa» delako. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, oraindik goizegi da beste olatu bat datorrela esateko, eta ez dago jakiterik «goranzko» bilakaerak zer eragin izango duen ospitaleetan.
Bihar beteko dira hogei egun Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utzi eta COVID-19a ez hedatzeko neurri gehienak bertan behera laga zituenetik. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ohartarazi du birusa ez dela desagertu, eta «tentuz» jokatzeko eskatu die herritarrei, birusaren hedapenaren joera «goranzkoa»...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205069/enplegu-publikoak-finkatzeko-eskatu-du-elak.htm
Ekonomia
Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk
Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hegoaldeko hiriburuetan. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen.
Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk. Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hegoaldeko hiriburuetan. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen.
2022ko Aurrekontuen Legea eta Iceta legea onartze bidean daudela, ELA sindikatuaren iritziz une hau erabakigarria da Hego Euskal Herriko 70.000 langile publikoentzat, lege horiek zuzenean eragiten dietelako lanpostu publikoei. Testuinguru horretan, ELAk nahi du langile publikoen erreposizio tasak ez erabakitzea Madrile...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205070/militarrek-esan-dute-trantsizioaren-laquobidea-zuzentzen-saiatzenraquo-ari-direla.htm
Mundua
Militarrek esan dute trantsizioaren «bidea zuzentzen saiatzen» ari direla
Al-Burhanek adierazi du Sudanen ez dela estatu kolperik izan, eta azaldu du «laster» gobernu berri bat izango dela; Kontseilu Subiranoarentzat, hark du «autoritate legitimoa» oraindik ere. Armadak gutxienez zazpi lagun hil ditu manifestazioetan.
Militarrek esan dute trantsizioaren «bidea zuzentzen saiatzen» ari direla. Al-Burhanek adierazi du Sudanen ez dela estatu kolperik izan, eta azaldu du «laster» gobernu berri bat izango dela; Kontseilu Subiranoarentzat, hark du «autoritate legitimoa» oraindik ere. Armadak gutxienez zazpi lagun hil ditu manifestazioetan.
Estatu kolpearen biharamunean, Sudango trantsizio gobernua osatu duten bi sektoreak, zibila eta militarra, borroka dialektiko batean murgildu dira atzo gertaturikoaren bertsioa finkatzeko, eta datorrenari begira jartzeko. Batetik, Kontseilu Subiranoak kolpea jo nahi izan du mahai gainean, ohar baten bidez: «[Sudango le...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205071/enrique-maiaren-ustez-laquooso-larriaraquo-da-finantzaketa-eredua-aldatzea.htm
Ekonomia
Enrique Maiaren ustez, «oso larria» da finantzaketa eredua aldatzea
Iruñeko alkatearen iritziz, Iruñeak hiritartasun gutuna izateagatik jaso ohi duen milioi kopurua galtzea «urratu handi bat».
Enrique Maiaren ustez, «oso larria» da finantzaketa eredua aldatzea. Iruñeko alkatearen iritziz, Iruñeak hiritartasun gutuna izateagatik jaso ohi duen milioi kopurua galtzea «urratu handi bat».
Haserre dago Enrique Maia Iruñeko alkatea. Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin udalen finantzaketa eredua aldatzeko akordioa hitzartu du. Orain arte Iruñea hiriburuari mesede egin baina eskualdeen arteko desberdintasunak areagotzen zituelakoan, beste banaketa sistema bat proposatu du akordioak. Behin edukia ezagutarazit...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205072/eusko-jaurlaritzak-50-handituko-ditu-inbertsioak-2022an.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an
Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede. Aurtengo eta datorren urterako hazkunde aurreikuspenei eutsi die Azpiazu sailburuak.
Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an. Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede. Aurtengo eta datorren urterako hazkunde aurreikuspenei eutsi die Azpiazu sailburuak.
Pandemiaren ondorioei inbertsio politika indartsu batekin erantzun nahi die Eusko Jaurlaritzak. Uste du hurrengo urtean «haizea alde» izango duela, eta «inoiz ez bezalako aukera paregabea» duela hori egiteko. Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak azaldu duenez, horrela pentsatzeko bidea ematen diote aurtengo zerga bilketar...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205073/altsasuko-kasua-antzerkira-eramango-du-etzi-arriaga-antzokiak.htm
Kultura
Altsasuko kasua antzerkira eramango du etzi Arriaga antzokiak
Maria Goirizelaiak idatzi eta zuzendu du pieza, eta ahozko epaiketako transkripzioak izan ditu abiapuntu. Euskaraz emango dute lana ostegunean, eta gazteleraz ostiralean eta larunbatean
Altsasuko kasua antzerkira eramango du etzi Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak idatzi eta zuzendu du pieza, eta ahozko epaiketako transkripzioak izan ditu abiapuntu. Euskaraz emango dute lana ostegunean, eta gazteleraz ostiralean eta larunbatean
Kristal hautsien gainean dabilela dakienaren arretarekin aurkeztu dute Altsasu antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Etzi estreinatuko dute euskaraz, lehenik, eta ostiral eta larunbatean gazteleraz, ondoren. Gaia oraindik bizi-bizi dagoela, oraindik ere, zigorra betetzen jarraitzen baitute 2016an Altsasuko Koxka tabern...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205074/gasteizek-400000-euro-eskatu-ditu-europako-funtsetatik-el-corte-inglesen-kaiaren-obrak-ordaintzeko.htm
Ekonomia
Gasteizek 400.000 euro eskatu ditu Europako Funtsetatik El Corte Inglesen kaiaren obrak ordaintzeko
«Tokiko merkataritza berpizteko» helburua aipatu du Maider Etxeberria (PSE) zinegotziak laguntza eskatzeko.
Gasteizek 400.000 euro eskatu ditu Europako Funtsetatik El Corte Inglesen kaiaren obrak ordaintzeko. «Tokiko merkataritza berpizteko» helburua aipatu du Maider Etxeberria (PSE) zinegotziak laguntza eskatzeko.
«Astakeria hutsa». Hitz horiek erabili ditu EH Bilduk, Gasteizko Udalak aurkezturiko asmoa deskribatzeko. Gorka Urtaran alkatearen (EAJ) gobernuak Leap (jauzi, ingelesez) egitasmoa aurkeztu du, eta horretan 428.000 euro eskatuko ditu Europako Funtsetatik El Corte Ingles saltoki handiaren zamalanetarako kaia Abastos azo...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205075/donostiako-metroko-lanetan-segurtasuna-bermatzeko-eskatu-du-elak.htm
Gizartea
Donostiako metroko lanetan segurtasuna bermatzeko eskatu du ELAk
Eusko Legebiltzarrean izan da gaur sindikatua, ETS Eusko Trenbide Sareak «lan eta segurtasun arloko arauak behin eta berriz urratzen» dituela salatzeko.
Donostiako metroko lanetan segurtasuna bermatzeko eskatu du ELAk. Eusko Legebiltzarrean izan da gaur sindikatua, ETS Eusko Trenbide Sareak «lan eta segurtasun arloko arauak behin eta berriz urratzen» dituela salatzeko.
ELA sindikatuko Lan Osasun eta Eraikuntza arloko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean izan dira gaur. Garraio, Mugikortasun eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin dute, eta obra publikoetan segurtasuna berma dadila eskatu dute, besteak beste, Donostiako metroarenetan. ELA sindikatuaren ustez, ETS Eusko Trenbide Sareak...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205076/ezkutaturik-dauden-478-monumentu-aurkitu-dituzte-mexikon-laser-bidez.htm
Bizigiro
Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez
Oihanak estaltzen dituen lautada artifizial batzuk atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologiaren bidez hartutako irudiak aztertuz.
Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez. Oihanak estaltzen dituen lautada artifizial batzuk atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologiaren bidez hartutako irudiak aztertuz.
Zientzialari talde batek Mexiko hegoaldean orain arte ezkutaturik egon diren 478 monumentu atzeman ditu LIDAR teknologiarekin hartutako irudi batzuei esker. Laser teknologia hori airetik erabiliz jasotako irudietan, oihanak ezkutatzen dituen lautada artifizial batzuk aurkitu dituzte, eta ondorioztatu dute ospakizunetar...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205077/afrikako-batasunak-izurriaren-aurkako-110-milioi-txerto-dosi-jasotzeko-akordioa-egin-du.htm
Mundua
Afrikako Batasunak izurriaren aurkako 110 milioi txerto dosi jasotzeko akordioa egin du
Moderna etxearekin egin du ituna kontinenteko 55 herrialde biltzen dituen elkarteak, AEBetako Gobernuak bideratuta. Afrikan, oraingoz herritarren %5,23ri jarri dizkiete txertoaren bi dosiak.
Afrikako Batasunak izurriaren aurkako 110 milioi txerto dosi jasotzeko akordioa egin du. Moderna etxearekin egin du ituna kontinenteko 55 herrialde biltzen dituen elkarteak, AEBetako Gobernuak bideratuta. Afrikan, oraingoz herritarren %5,23ri jarri dizkiete txertoaren bi dosiak.
AB Afrikako Batasunak COVID-19aren aurkako 110 milioi txerto dosi jasotzeko ituna egin du Moderna AEBetako farmazia enpresarekin. Hain zuzen ere, AEBetako Gobernuak bideratu du akordioa, eta ABk aurreikusten du abenduan jasotzea aurreneko 15 milioi dosiak. «Hau guretzat lorpen bat da», nabarmendu du, gaur, ABko kide St...
2021-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/205078/bonu-sozialaren-onuradunek-90-euro-jasoko-dituzte-gasa-ordaintzeko.htm
Ekonomia
Bonu sozialaren onuradunek 90 euro jasoko dituzte gasa ordaintzeko
Hego Euskal Herriko energia kontsumitzailerik zaurgarrienek argindar fakturan %70erainoko laguntza jaso ahal izango dute negu honetan. 68.759 dira bonu sozialaren babesean dauden etxebizitzak.
Bonu sozialaren onuradunek 90 euro jasoko dituzte gasa ordaintzeko. Hego Euskal Herriko energia kontsumitzailerik zaurgarrienek argindar fakturan %70erainoko laguntza jaso ahal izango dute negu honetan. 68.759 dira bonu sozialaren babesean dauden etxebizitzak.
Energia bonu soziala eskatua duten Hego Euskal Herriko biztanleek laguntza handiagoa jasoko dute negu honetan. Espainiako Gobernuak onarturiko dekretuaren arabera, energia kontsumitzaile zaurgarrienek argindarraren fakturan jasotzen duten babesa %25etik %60ra igoko da, eta zaurgarritasun larria pairatzen dutenei, berri...