date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/205079/janssen-txertoa-hartutakoei-orain-pfizerrena-edo-modernarena-ere-jarriko-diete.htm | Gizartea | Janssen txertoa hartutakoei orain Pfizerrena edo Modernarena ere jarriko diete | Espainiako Osasun Batzordeak hartu du erabakia. Azaroaren 15ean hasiko dira ematen. | Janssen txertoa hartutakoei orain Pfizerrena edo Modernarena ere jarriko diete. Espainiako Osasun Batzordeak hartu du erabakia. Azaroaren 15ean hasiko dira ematen. | Espainiako Osasun Batzordeak erabaki du Johnson & Johnsonen Janssen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— Pfizerren edo Modernaren txertoa ere jartzea. Orain arteko ikerketen arabera, eraginkortasunik txikiena Janssenek dauka.
Gutxienez lehen txertoa hartu zutenetik hiru hilabetera ipiniko diete bigarren dosia, a... |
2021-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/205080/jende-andana-bildu-da-miarritzen-eric-zemmour-eskuin-muturreko-polemistaren-aurka.htm | Politika | Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka | Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako. | Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka. Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako. | Jende andana bildu da Miarritzen (Lapurdi) Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren etorrera salatzeko, besteak beste, EH Baik, LABek, Les Bascosek, IPEH Antifaxistak eta GKSk deitu duten mobilizazioan. Frantziako Poliziak osatutako hesiaren aitzinean, oihuka eta txistuka hartu dituzte Irati gelara sartzeko lerroa eg... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205081/nafarroako-gobernuak-eta-eh-bilduk-akordioa-lortu-dute-aurrekontuei-buruz.htm | Politika | Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute aurrekontuei buruz | Oraindik ere ez da erabateko akordioa, eta zerga neurrien inguruan ados jartzea falta dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek. Haren esanetan, «akordioa osoa izan arte» ez dute xehetasunen berri emango. Gobernua baikor azaldu da 2022an aurrekontuak izateko bidean. | Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute aurrekontuei buruz. Oraindik ere ez da erabateko akordioa, eta zerga neurrien inguruan ados jartzea falta dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek. Haren esanetan, «akordioa osoa izan arte» ez dute xehetasunen berri emango. Gobernua baikor azaldu da 2022an aurrekontuak ... | Asteartean, udal arloko finantzaketaren akordioa, eta asteazkenean, aurrekontuen aurreproiektua. Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute legealdi honetan hirugarren urtez jarraian Nafarroak aurrekontuak izan ditzan. Bileratik aterata, Bakartxo Ruiz EH Bilduko eledunak nabarmendu du akordioa «partziala» d... |
2021-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/205082/nbe-oraindik-klima-hondamendirako-bidean-gaude.htm | Mundua | NBE: «Oraindik klima hondamendirako bidean gaude» | Nazio Batuen Ingurumen Programak gaur aurkeztu duen txostenaren arabera, estatuek hartu dituzten azken konpromisoak urrun daude klima aldaketa bortitz bat saihesteko behar direnetatik. 2030erako isuriak erdira murriztu beharko liratekeela ohartarazi dute. | NBE: «Oraindik klima hondamendirako bidean gaude». Nazio Batuen Ingurumen Programak gaur aurkeztu duen txostenaren arabera, estatuek hartu dituzten azken konpromisoak urrun daude klima aldaketa bortitz bat saihesteko behar direnetatik. 2030erako isuriak erdira murriztu beharko liratekeela ohartarazi dute. | Ez da nahikoa. Hainbat estatuk karbono dioxidoaren isuriak zerora murrizteko konpromisoa hartu dute, eta 2030. urterako hainbat helburu ezarri, klima aldaketari aurre egiteko, baina NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programak gaur aurkeztu duen txostenean jasotzen denez, konpromiso horiek beteta ere ezingo lirateke Parisko H... |
2021-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/205083/sakon-hartu-du-arnasa.htm | Kirola | Sakon hartu du arnasa | Alavesek bigarren garaipena kateatu du, Elxen aurka, Loumen gol bati esker. Jaitsieratik irten da behin-behinean | Sakon hartu du arnasa. Alavesek bigarren garaipena kateatu du, Elxen aurka, Loumen gol bati esker. Jaitsieratik irten da behin-behinean | Lau egun, sei puntu. Bat-batekoa izan da Alavesen erreakzioa. Galbidean zegoen, baina halako batean, zulotik ateratzea lortu du. Larunbatean Cadizen zelaian nagusitu zen, eta gaur, Elx hartu du mendean, Mendizorrotzan. Mugarri izan daitekeen garaipen horietako bat da, bolada on bat abiatzeko balio duelako, baita behin-... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205084/sari-txikia-da-puntua.htm | Kirola | Sari txikia da puntua | Athletic Espanyol baino gehiago izan da partida osoan, baina Diego Lopezek zuri-gorrien ahalegin ia guztiak zapuztu ditu. Etxekoek sartu dute lehen gola, penaltiz, eta Williamsek berdindu egin du gero | Sari txikia da puntua. Athletic Espanyol baino gehiago izan da partida osoan, baina Diego Lopezek zuri-gorrien ahalegin ia guztiak zapuztu ditu. Etxekoek sartu dute lehen gola, penaltiz, eta Williamsek berdindu egin du gero | Bolada txarrak bere horretan jarraituko du: 23 urte daramatza Athleticek Espanyoli haren zelaian irabazi gabe. Gaur, hura baino gehiago izan da, eta garaipena merezi izan du, baina ez da fin aritu ate aurrean. Diego Lopez Kataluniako taldeko atezaina, ordea, ikusgarri aritu da, eta dozena erdi geldiketa erabakigarri eg... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205107/gizateriaren-aurkako-krimenak-egotzi-dizkio-brasilgo-senatuak-bolsonarori.htm | Mundua | Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkio Brasilgo Senatuak Bolsonarori | Sei hilabeteko ikerketa baten ostean onartu du Senatuak txostena, eta fiskaltzaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku geratuko da orain. | Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkio Brasilgo Senatuak Bolsonarori. Sei hilabeteko ikerketa baten ostean onartu du Senatuak txostena, eta fiskaltzaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku geratuko da orain. | Brasilgo 11 senatarik osatutako ikerketa batzordeak ontzat eman du goizaldean Jair Bolsonaro presidenteari gizateriaren aurkako krimenak egozten dizkion txostena. Zazpi senatarik bozkatu zuten alde, eta lauk, aurka. Hala, sei hilabeteko ikerketaren ostean osatutako txostena Brasilgo justiziaren, fiskaltzaren eta Nazioa... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205108/karolina-sarasua-iraindu-eta-mehatxatu-zuten-gazteak-identifikatu-ditu-poliziak.htm | Kirola | Karolina Sarasua iraindu eta mehatxatu zuten gazteak identifikatu ditu Poliziak | Adin txikikoak dira guztiak, eta, beraz, Adin Txikikoen Fiskaltzaren eskuetan gelditu da jazoerari buruzko ikerketa. | Karolina Sarasua iraindu eta mehatxatu zuten gazteak identifikatu ditu Poliziak. Adin txikikoak dira guztiak, eta, beraz, Adin Txikikoen Fiskaltzaren eskuetan gelditu da jazoerari buruzko ikerketa. | Espainiako Poliziak identifikatu egin ditu Karolina Sarasua Osasuna B taldeko jokalariari irain eta mehatxu sexista ugari egin zizkioten gazteak. Adin txikikoak dira guztiak, eta, beraz, Adin Txikikoen Fiskaltzaren eskuetan gelditu da jazoerari buruzko ikerketa. Urriaren 9an Osasuna B eta Nueva Montaña taldeek Santande... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205109/sa-nogen-skakeitan-tremenda-jauria-eta-rodeo-hatortxu-rocken.htm | Kultura | S.A., Nogen, Skakeitan, Tremenda Jauria eta Rodeo, Hatortxu Rocken | Hamazazpi artista ariko dira guztira abenduaren 18an Atarrabian euskal presoen alde egingo den jaialdian. | S.A., Nogen, Skakeitan, Tremenda Jauria eta Rodeo, Hatortxu Rocken. Hamazazpi artista ariko dira guztira abenduaren 18an Atarrabian euskal presoen alde egingo den jaialdian. | Segismundo Toxicomano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dupla, Nogen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade eta Dj Plan B. Horiek dira abenduaren 18an Atarrabian (Nafarroa) egingo duten 25. Hatortxu Rock jaialdian parte hartuko duten ... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205110/lehen-aldiz-goi-mailako-futbolari-batek-homosexuala-dela-adierazi-du.htm | Kirola | Lehen aldiz, goi mailako futbolari batek homosexuala dela adierazi du | Josh Cavallok, Australiako Adelaide Unitedeko erdilariak, sare sozialetan argitaratu duen bideo baten bidez egin du aitortza. Futbol amerikarreko jokalari batek ekainean esan zuen gaya dela lehen aldiz. | Lehen aldiz, goi mailako futbolari batek homosexuala dela adierazi du. Josh Cavallok, Australiako Adelaide Unitedeko erdilariak, sare sozialetan argitaratu duen bideo baten bidez egin du aitortza. Futbol amerikarreko jokalari batek ekainean esan zuen gaya dela lehen aldiz. | Kostata, baina goi mailako gizon futbolari batek esan du homosexuala dela. Josh Cavallo izena du, eta Australiako lehen mailan jokatzen duen Adelaide United taldeko erdilaria da. Sare sozialetan argitaratutako bideo hunkigarri baten bidez eman du bere sexualitatearen berri: «Futbolari profesionala naiz, eta gaya. Bidai... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205111/iberdrolak-2408-milioi-euro-irabazi-ditu-urte-hasieratik-102-gutxiago.htm | Ekonomia | Iberdrolak 2.408 milioi euro irabazi ditu urte hasieratik, %10,2 gutxiago | Konpainiaren arabera, energia garestiak, zergak eta ezohiko sarrera txikiagoak izan dira jaitsieraren arrazoiak. Espainiako Gobernuaren dekretuak haren kontuetan 114 milioi euroko eragina izan duela dio, eta ez duela probetxurik atera argindarraren prezioaren igoerarengatik. | Iberdrolak 2.408 milioi euro irabazi ditu urte hasieratik, %10,2 gutxiago. Konpainiaren arabera, energia garestiak, zergak eta ezohiko sarrera txikiagoak izan dira jaitsieraren arrazoiak. Espainiako Gobernuaren dekretuak haren kontuetan 114 milioi euroko eragina izan duela dio, eta ez duela probetxurik atera argindarra... | Iberdrolak bere diru sarrerak handitu egin ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, batez ere AEBetako eta Brasilgo merkatuetan erdietsitako emaitza onei esker. Hala ere, iaz baino %10,2 gutxiago irabazi du: 2.408 milioi euro; besteak beste, ez duelako iaz adinako ezohiko sarrerarik izan, iazko zerga batzuk aurten ord... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205112/ccook-jarritako-helegiteari-eh-bilduk-egindako-kritikak-gaitzetsi-ditu-sindikatuak.htm | Gizartea | CCOOk jarritako helegiteari EH Bilduk egindako kritikak gaitzetsi ditu sindikatuak | CCOOk azaldu du arriskutsua iruditzen zaiola «herri batekiko atxikimendua hizkuntzaren bidez bakarrik neurtzea», eta «euskara ez jakite hutsa eskuin muturrarekin» lotzeak elkarbizitza zailtzen duela. | CCOOk jarritako helegiteari EH Bilduk egindako kritikak gaitzetsi ditu sindikatuak. CCOOk azaldu du arriskutsua iruditzen zaiola «herri batekiko atxikimendua hizkuntzaren bidez bakarrik neurtzea», eta «euskara ez jakite hutsa eskuin muturrarekin» lotzeak elkarbizitza zailtzen duela. | Astelehenean behin-behineko ordezko udaltzainen lan poltsari helegitea jarri zion CCOO sindikatuak, eta hori gaitzetsi zuen EH Bilduk. Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, ez dago ados poltsa horretan sartzeko B2 mailako euskara gaitasuna eskatzearekin. Eusko Jaurlaritzari egotzi zion bere hizkuntza legedia ... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205113/espainiako-estatuaren-biktimek-azken-astean-jasan-dituzten-umiliazioak-salatu-ditu-egiari-zor-ek.htm | Politika | Espainiako Estatuaren biktimek azken astean jasan dituzten «umiliazioak» salatu ditu Egiari Zor-ek | Azken egunetan «estatu terrorismoaren gorespen eta apologia adierazpen esplizituak» jasan dituzte, fundazioaren arabera. Gainera, egin zieten kaltea aitortzeko eskatu die biktimen «sufrimenduaren erantzuleei». | Espainiako Estatuaren biktimek azken astean jasan dituzten «umiliazioak» salatu ditu Egiari Zor-ek. Azken egunetan «estatu terrorismoaren gorespen eta apologia adierazpen esplizituak» jasan dituzte, fundazioaren arabera. Gainera, egin zieten kaltea aitortzeko eskatu die biktimen «sufrimenduaren erantzuleei». | Egiari Zor fundazioak salatu du Espainiako Estatuaren biktimek «irainak eta umiliazioak» jasan dituztela azken hamar egunetan. Fundazioak, gainera, haien «sufrimenduaren erantzuleei» egin zieten kaltea aitortzeko eskatu die: «Hamarkada asko daramatzagu egin ziguten kaltea aitortzeko zain».
Adierazi dutenez, azken aste... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205114/fernando-llorentek-eibarren-jokatuko-du.htm | Kirola | Fernando Llorentek Eibarren jokatuko du | 36 urteko aurrelaria talderik gabe zegoen, eta denboraldia amaitu arteko kontratua adostu du eibartarrekin. | Fernando Llorentek Eibarren jokatuko du. 36 urteko aurrelaria talderik gabe zegoen, eta denboraldia amaitu arteko kontratua adostu du eibartarrekin. | Fernando Llorentek (Iruñea, 1985) euskal talde batean jokatuko du, azkenekoz Euskal Herrian jokatu eta zortzi urte geroago. Aurrelariak denboraldi amaitu arteko kontratua sinatu du Eibarrekin. 36 urte ditu, eta 2013an Athletic utzi zuenetik, Juventusen, Sevillan, Swansean, Tottenhamen, Napolin eta Udinesen aritu da.
L... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205115/europako-justiziak-egunean-milioi-bat-euroko-isuna-ezarri-dio-poloniari.htm | Mundua | Europako justiziak egunean milioi bat euroko isuna ezarri dio Poloniari | Uztailean, Europako Justizia Auzitegiak agindu zion Varsoviari behin-behinean eten zezala Poloniako Auzitegi Goreneko diziplina batzordea, baina hark ez zuen agindua bete. Poloniak «xantaia» egitea egotzi dio Bruselari. | Europako justiziak egunean milioi bat euroko isuna ezarri dio Poloniari. Uztailean, Europako Justizia Auzitegiak agindu zion Varsoviari behin-behinean eten zezala Poloniako Auzitegi Goreneko diziplina batzordea, baina hark ez zuen agindua bete. Poloniak «xantaia» egitea egotzi dio Bruselari. | Beste maila bat gora egin du Poloniaren eta Europako Batasunaren arteko gatazkak. Europako Justizia Auzitegiak egunean milioi bat euro ordaintzera zigortu du Varsovia, joan den uztailean auzitegi berak emandako epaiari entzungor egiteagatik. Udan, Luxenburgok agindu zion Varsoviari eten zezala behin-behinean azken just... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205116/sortzaileentzako-lau-eguneko-topagune-profesionala-antolatu-du-durangoko-azokak.htm | Kultura | Sortzaileentzako lau eguneko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak | Musikariak ez ezik, bestelako sortzaileak ere bide profesionalean laguntzeko helburuz egingo dute DA! Pro, abenduaren 1etik 4ra bitarte | Sortzaileentzako lau eguneko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak. Musikariak ez ezik, bestelako sortzaileak ere bide profesionalean laguntzeko helburuz egingo dute DA! Pro, abenduaren 1etik 4ra bitarte | Duela hiru urte egin zuten lehen aproba, eta sarea zabaldu egin dute orain. Aurten ere sortzaileen eta sektoreko profesionalen arteko topaketak sustatzeko programa espezifikoa izango du Durangoko Azokak, baina orain artekoa baino nabarmen zabalagoa izango da, eta orain arte baino diziplina gehiago hartuko ditu kontuan.... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205117/berriak-kanpaina-bat-egingo-du-galdakaon-bertako-merkataritza-sustatzeko.htm | Gizartea | BERRIAk kanpaina bat egingo du Galdakaon, bertako merkataritza sustatzeko | Galdakaoko Udalarekin eta Dendari elkartearen babesarekin egingo dute kanpaina. Mila euroko sari bat zozkatuko dute kanpainan parte hartuko duten herritarren artean. | BERRIAk kanpaina bat egingo du Galdakaon, bertako merkataritza sustatzeko. Galdakaoko Udalarekin eta Dendari elkartearen babesarekin egingo dute kanpaina. Mila euroko sari bat zozkatuko dute kanpainan parte hartuko duten herritarren artean. | BERRIA Zabalik kanpaina Galdakaora (Bizkaia) iritsi da, merkatari txikien jarduna biziberritzeko. Ekintzan parte hartu nahi duten merkatariek urriaren 27tik azaroaren 8ra izango dute izena emateko epea, helbide honetan: https://bl.berria.eus/berria-zabalik-herriak. Azaroaren 22tik abenduaren 1era, herritarrek zozketa b... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205118/maite-penak-esan-du-egoiliar-eta-senitartekoek-ontzat-daukatela-zahar-etxeetako-arta.htm | Gizartea | Maite Peñak esan du egoiliar eta senitartekoek ontzat daukatela zahar etxeetako arta | Inkesta bat egin dutela jakinarazi du, eta %74,5k eskaintzen den arreta egokia dela adierazi dutela | Maite Peñak esan du egoiliar eta senitartekoek ontzat daukatela zahar etxeetako arta. Inkesta bat egin dutela jakinarazi du, eta %74,5k eskaintzen den arreta egokia dela adierazi dutela | Gipuzkoako zahar etxeetako 2.026 egoiliar, senitarteko eta langileri galdera egin dietela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatu Maite Peñak. Agerraldi bat egin du gaur goizean propio azterlanaren emaitzak aurkezteko, eta zehaztu du 247 egoiliarrek, 660 senidek eta 1.119 profesionalek erantzun di... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205119/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-legez-kanpokotzat-jo-du-bigarren-alarma-egoera-ere.htm | Gizartea | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du bigarren alarma egoera ere | Voxen helegitea onartu du bermeen auzitegiko osoko bilkurak. Erabaki horren aurka agertu dira hamar epaileetatik lau. | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du bigarren alarma egoera ere. Voxen helegitea onartu du bermeen auzitegiko osoko bilkurak. Erabaki horren aurka agertu dira hamar epaileetatik lau. | Pandemiari aurre egiteko, bigarren alarma egoera ezarri zuen Espainiako Gobernuak iazko urrian. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, baina, ebatzi du erabaki hura legez kanpokoa izan zela. Lehen alarma egoera ere legez kanpokotzat jo zuen auzitegi horrek aurtengo uztailean.
Iturri juridikoek Efe berri agentziari jaki... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205120/aebetan-x-genero-izendapena-duen-lehen-pasaportea-eman-dute.htm | Mundua | AEBetan 'X' genero izendapena duen lehen pasaportea eman dute | Datorren urterako pasaporte sistema erabat egokituta egotea eta izendapen berria normalizatuta egotea espero dute. | AEBetan 'X' genero izendapena duen lehen pasaportea eman dute. Datorren urterako pasaporte sistema erabat egokituta egotea eta izendapen berria normalizatuta egotea espero dute. | AEBetan lehen aldiz gizon eta emakume izendapenik gabeko pasaporte bat eman dute. 'X' genero izendapena gizon eta emakume gisara identifikatzen ez direnek eduki ahal izango dute. Ez dute jakinarazi nork eskuratu duen lehen pasaporte hori, baina Ned Price Estatu Departamentuko bozeramaileak aurreratu du 2022. urterako, ... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205121/hernaniar-batek-1947an-eroritako-meteorito-bat-legez-kanpo-bereganatu-ote-zuen-ikertzen-ari-dira.htm | Bizigiro | Hernaniar batek 1947an eroritako meteorito bat legez kanpo bereganatu ote zuen ikertzen ari dira | Interneten enkantean jarri du meteoritoa, hasteko 27.500 euro eskatuta, baina Espainiako museo bateko buruek pieza ezagutu, eta saltzailea salatu dute. Manuel Laborde enpresaburu eta ikertzailearen esku egon zen harria, 1993. urtean hil zen arte. | Hernaniar batek 1947an eroritako meteorito bat legez kanpo bereganatu ote zuen ikertzen ari dira. Interneten enkantean jarri du meteoritoa, hasteko 27.500 euro eskatuta, baina Espainiako museo bateko buruek pieza ezagutu, eta saltzailea salatu dute. Manuel Laborde enpresaburu eta ikertzailearen esku egon zen harria, 19... | Reliego herrian (Leon, Espainia), Domu Santu egunean, 1947an, herritarrak kalera atera ziren burrunba handi bat entzun ostean. Herriaren erdian, gurdi baten ondoan, 35 zentimetro sakon zen zulo bat topatu zuten, kea zeriola. Barruan, bederatzi kiloko meteorito bat topatu zuten. Baina duela 60 urtetik ez zegoen harri ha... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205122/ehuko-udako-ikastaroetako-zuzendari-ohi-ricardo-etxepare-zendu-da.htm | Gizartea | EHUko udako ikastaroetako zuzendari ohi Ricardo Etxepare zendu da | Bizitza unibertsitateari lotua eman zuen, baina politikan ere aritu zen, eta Irungo alkatea izan zen bolada labur batez | EHUko udako ikastaroetako zuzendari ohi Ricardo Etxepare zendu da. Bizitza unibertsitateari lotua eman zuen, baina politikan ere aritu zen, eta Irungo alkatea izan zen bolada labur batez | Ricardo Etxepare unibertsitate irakasle eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako zuzendari ohia (Irun, Gipuzkoa, 1948) hil da, Irunen. Haren ibilbidea batez ere unibertsitateari lotua egon da: EHUko katedraduna izan zen, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskola zuzendu zuen, eta, batez ere, EHUko udak... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205123/euneiz-sortzeko-legearen-tramitazioari-bidea-eman-dio-eusko-legebiltzarrak-eaj-pse-pp-cs-eta-voxen-babesarekin.htm | Gizartea | Euneiz sortzeko legearen tramitazioari bidea eman dio Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE, PP-C's eta Voxen babesarekin | EH Bilduk argudiatu du «etekin ekonomikoak lortzea xedetzat duen unibertsitate pribatu batek» ezin duela finantzaketa publikorik jaso | Euneiz sortzeko legearen tramitazioari bidea eman dio Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE, PP-C's eta Voxen babesarekin. EH Bilduk argudiatu du «etekin ekonomikoak lortzea xedetzat duen unibertsitate pribatu batek» ezin duela finantzaketa publikorik jaso | European University Gasteiz (Euneiz) zentro pribatua sortzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege proiektuaren tramitazioak aurrera eginen du Eusko Legebiltzarrean. Gaur eztabaidatu dute arauari buruzko irizpena, eta, EAJren eta PSEren botoez gain, PP-C's eta Vox taldeen babesa izan du. Hortaz, osoko bilkurara ... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205124/krispaziora-itzuli-izanaz-ohartarazi-du-foro-sozialak.htm | Politika | «Krispaziora itzuli izanaz» ohartarazi du Foro Sozialak | «Krispaziotik eraikitzera» pasatzea proposatu du Agun Hernanek, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian | «Krispaziora itzuli izanaz» ohartarazi du Foro Sozialak. «Krispaziotik eraikitzera» pasatzea proposatu du Agun Hernanek, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian | Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia izan du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, eta han, Agus Hernan bozeramaileak ohartarazi du joan den astean «nolabaiteko atzerapausoa» egon dela «sumin eta krispazio jarreretara». Horren aurrean, «lasai eztabaidatzea» eta «krispaziotik eraikitzer... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205125/portugal-hauteskundeen-atarian-jarri-du-aurrekontuen-bozketaren-porrotak.htm | Mundua | Portugal hauteskundeen atarian jarri du aurrekontuen bozketaren porrotak | Alderdi Sozialistak ez du lortu datorren urteko kontuak onartzea, Ezkerreko Blokearekin eta komunistekin dituen desadostasunengatik. Herrialdeko presidenteak bozetara deitzea lehenesten du. | Portugal hauteskundeen atarian jarri du aurrekontuen bozketaren porrotak. Alderdi Sozialistak ez du lortu datorren urteko kontuak onartzea, Ezkerreko Blokearekin eta komunistekin dituen desadostasunengatik. Herrialdeko presidenteak bozetara deitzea lehenesten du. | Gaurko bozketaren bezperan, Portugalgo presidente Marcelo Rebelo de Sousak argi utzi zuen zeren artekoa zen bidegurutzea: aurrekontuak onartzea edo hauteskundeak aurreratzea. Azkenera arte saiatu den arren, Antonio Costa lehen ministroak —PS Alderdi Sozialistakoak— ez du lortu BE Ezkerreko Blokea eta PCP Portugalgo Ald... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205126/nafarroako-gobernuak-aurten-baino-30-gehiago-inbertituko-du-2022-urtean.htm | Ekonomia | Nafarroako Gobernuak aurten baino %30 gehiago inbertituko du 2022. urtean | Inoizko aurrekonturik handiena izango du, 5.273 milioi eurokoa, aurten baino %8,2 gehiago. Saiz kontseilariak espero du azaroaren 8rako akordioa lortzea EH Bildurekin. | Nafarroako Gobernuak aurten baino %30 gehiago inbertituko du 2022. urtean. Inoizko aurrekonturik handiena izango du, 5.273 milioi eurokoa, aurten baino %8,2 gehiago. Saiz kontseilariak espero du azaroaren 8rako akordioa lortzea EH Bildurekin. | Europako funtsen diruak arrastoa utzi du Hego Euskal Herriko gobernuen aurrekontu proposamenetan. Herenegun iragarri zuen Jaurlaritzak inbertsioa %50 handituko duela datorren urtean, eta asteazken honetan, Nafarroako Gobernuak iragarri du aurten baino %30 gehiago inbertituko duela. Horrenbestez, azken hamar urteetako i... |
2021-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/205127/suediako-inbertsio-talde-batek-solarpack-erosiko-du.htm | Ekonomia | Suediako inbertsio talde batek Solarpack erosiko du | Energia berriztagarrietako euskal enpresarik garrantzitsuenetarikoa da Solarpack. EQT Infraestructurek eragiketa burutzeko baimen guztiak lortu ditu, eta 881 milioi ordainduko ditu. | Suediako inbertsio talde batek Solarpack erosiko du. Energia berriztagarrietako euskal enpresarik garrantzitsuenetarikoa da Solarpack. EQT Infraestructurek eragiketa burutzeko baimen guztiak lortu ditu, eta 881 milioi ordainduko ditu. | EQT Infraestructure inbertsio talde suediarraren esku geratuko da Solarpack eguzki energia fotovoltaikoan espezializatutako euskal enpresa, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) akzioak erosteko eskaintza publikoa baimendu ondoren. Modu horretan, estrategikotzat jo daitekeen beste euskal enpresa bate... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205128/etxetik-kanpo-galdu-gabe-jarraitzen-du-osasunak.htm | Kirola | Etxetik kanpo galdu gabe jarraitzen du Osasunak | Jagoba Arrasateren taldeak 0-0 berdindu du Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun, ligako 11. jardunaldian. Espainiarrek, Osasunaren areara sarriago heldu arren, ez dute lortu nafarrek atzean eraikitako harresia eraistea. | Etxetik kanpo galdu gabe jarraitzen du Osasunak. Jagoba Arrasateren taldeak 0-0 berdindu du Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun, ligako 11. jardunaldian. Espainiarrek, Osasunaren areara sarriago heldu arren, ez dute lortu nafarrek atzean eraikitako harresia eraistea. | Osasuna, Alavesen, Cadizen, Mallorcan eta eta Vila-realen etxean irabazi ostean, Real Madrilen Santiago Bernabeu zelai gaiztoan bosgarren garaipena kateatzeko asmoz lehiatu zen atzo, ligako 11. jardunaldian. Etxetik kanpo puntu gehien zakuratu duen Espainiako Lehen Mailako taldea da Jagoba Arrasaterena, Real Madrilekin... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205151/30-migratzaile-gutxiago-heldu-ziren-iaz-ocdeko-kide-diren-herrialdeetara.htm | Mundua | %30 migratzaile gutxiago heldu ziren iaz OCDEko kide diren herrialdeetara | Soilik Mexikora heldu ziren 2019an baino migratzaile gehiago iaz, %40 gehiago; horietatik gehienak, Hego Amerikatik AEBetara sartzeko asmoz joandakoak, eta muga igaro ezinik geratutakoak. | %30 migratzaile gutxiago heldu ziren iaz OCDEko kide diren herrialdeetara. Soilik Mexikora heldu ziren 2019an baino migratzaile gehiago iaz, %40 gehiago; horietatik gehienak, Hego Amerikatik AEBetara sartzeko asmoz joandakoak, eta muga igaro ezinik geratutakoak. | Iaz, munduko herrialde gehienek mugak itxi zituzten, COVID-19aren aitzakian; ondorioz, ia ezinezkoa bilakatu zen migratzaileentzat haietara sartzea. Hori argi utzi du OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen azken txostenak, non nabarmentzen den erakundeko kide diren herrialdeetara %30 migratzaile gutxiag... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205152/aurreko-urteetan-baino-bronkiolitis-kasu-gehiago-atzeman-dituela-ohartarazi-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Aurreko urteetan baino bronkiolitis kasu gehiago atzeman dituela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak | Bi urtetik beherako umeengan eragina duen infekzio hori «aurreratu» egin dela esan du Osasun Sailak, eta prebentzio neurriak mantentzeko eskatu du. | Aurreko urteetan baino bronkiolitis kasu gehiago atzeman dituela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak. Bi urtetik beherako umeengan eragina duen infekzio hori «aurreratu» egin dela esan du Osasun Sailak, eta prebentzio neurriak mantentzeko eskatu du. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, umeen artean bronkiolitisaren intzidentzia handiagoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko urteekin alderatuta. Bi urtetik beherako umeengan eragina duen arnas infekzio bat da bronkiolitisa: katarroaren antzeko sintomak izaten dira, besteak beste muki... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205153/laura-mintegi-laquogure-kazetari-kartzelatuak-ere-terroristatzat-jo-zituztenraquo.htm | Gizartea | Laura Mintegi: «Gure kazetari kartzelatuak ere terroristatzat jo zituzten» | Laura Mintegik 'Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik' hitzaldia eman du. Internet bidez zabaldu du BERRIAk. | Laura Mintegi: «Gure kazetari kartzelatuak ere terroristatzat jo zituzten». Laura Mintegik 'Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik' hitzaldia eman du. Internet bidez zabaldu du BERRIAk. | Euskal PEN elkarteko Laura Mintegik Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik hitzaldia eman du Martin Ugalde kultur parkean. PEN Internationalaren sorburua (1921) eta filosofia azaltzen hasi da Mintegi.
Gogorarazi du PEN elkartea idazleen adierazpen askatasuna defendatzeko sortu zela, baina elkar ezagutzeko eta bakea... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205154/inflazioa-gora-eta-gora-doa-galgarik-gabe-55ekoa-da-espainiako-kpia.htm | Ekonomia | Inflazioa gora eta gora doa galgarik gabe: %5,5ekoa da Espainiako KPIa | KPIaren datu aurreratua eman du INEk, eta, horren arabera, %5etik gorakoa izango da Hego Euskal Herriko inflazioa, inoizko altuena 1990eko hamarkadatik. | Inflazioa gora eta gora doa galgarik gabe: %5,5ekoa da Espainiako KPIa. KPIaren datu aurreratua eman du INEk, eta, horren arabera, %5etik gorakoa izango da Hego Euskal Herriko inflazioa, inoizko altuena 1990eko hamarkadatik. | Argindarraren eta erregaien garestitzea inoizko mailarik altuenetakora eramaten ari da inflazioa Hego Euskal Herrian. %4koa da iraileko KPIa, baina INEk Espainiarako eman duen datu aurreratuaren arabera, inflazioak beste maila bat igoko du urrian, eta %5etik gora jarriko da datu berria jakinarazten dutenean, aste batzu... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205155/mirentxu-larranaga-mundu-oso-bat-estilo-ugari-eta-hizkera-asko-biltzen-dira-berripaper-batean.htm | Kultura | Mirentxu Larrañaga: «Mundu oso bat, estilo ugari eta hizkera asko biltzen dira berripaper batean» | Itzultzaile eta zuzentzaileen jardunari buruz hausnartu du Mirentxu Larrañaga BERRIAko langileak EIZIEren bideo batean. «Elkarlan baten azken katebegi» gisa definitu du euren lana. | Mirentxu Larrañaga: «Mundu oso bat, estilo ugari eta hizkera asko biltzen dira berripaper batean». Itzultzaile eta zuzentzaileen jardunari buruz hausnartu du Mirentxu Larrañaga BERRIAko langileak EIZIEren bideo batean. «Elkarlan baten azken katebegi» gisa definitu du euren lana. | «Zorua erratzatu, erraztatu, erraztu eta orraztu. Horra hor idazteak, itzultzeak eta sortzeak berez dakarten zeregina». Hala dio Mirentxu Larrañaga BERRIAko euskara taldeko itzultzaile eta zuzentzaileak EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak plazaratutako bideo batean. Itzultzaile eta zuzentza... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205156/ieak-inbertsio-gehiago-eskatu-ditu-parisko-helburuak-betetzeko.htm | Mundua | IEAk inbertsio gehiago eskatu ditu Parisko helburuak betetzeko | 2050erako karbono neutraltasunera iristeko beharko liratekeen inbertsioen %40 soilik iragarri dituzte gobernuek. | IEAk inbertsio gehiago eskatu ditu Parisko helburuak betetzeko. 2050erako karbono neutraltasunera iristeko beharko liratekeen inbertsioen %40 soilik iragarri dituzte gobernuek. | Pandemiak eragindako krisitik irteteko asmoz herrialdeek teknologia garbietan egin asmo dituzten inbertsioak ez dira heltzen IEA Nazioarteko Energia Agentziak horretarako beharrezkotzat jotzen duen kopuruaren %40ra baino. Aurreikuspenak hobetu egin dira, hala ere, joan den uztailetik, orduan inbertsioak bost puntu txik... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205157/eskola-publikoaren-aldeko-manifestaziora-batu-da-ela-sindikatua-ere.htm | Gizartea | Eskola publikoaren aldeko manifestaziora batu da ELA sindikatua ere | Sindikatu abertzaleak ezinbestekotzat jo du eskola publikoaren «gabeziak» salatzea, eta atxikimendua adierazi dio Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunearen deialdiari. | Eskola publikoaren aldeko manifestaziora batu da ELA sindikatua ere. Sindikatu abertzaleak ezinbestekotzat jo du eskola publikoaren «gabeziak» salatzea, eta atxikimendua adierazi dio Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunearen deialdiari. | Atzo, manifestaziora deitu zuen Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak, salatzeko egungo hezkuntza sistema «duala, klasista eta arrazista» dela eta «bi mailako» ikasleak sortzen dituela. Azaroaren 6an eginen dute protesta, Bilbon. Deialdi horrekin bat egin du ELA sindikatuak gaur, eskola publikoak gaur egun dituen ga... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205158/madrilek-debekatu-eginen-du-kaloria-kopuru-handiko-elikagaiak-iragartzea-haurrentzako-publizitatean.htm | Gizartea | Madrilek debekatu eginen du kaloria kopuru handiko elikagaiak iragartzea haurrentzako publizitatean | Neurria 2022an sartuko da indarrean, eta errege dekretu bidez ezarriko dute. Ohiko euskarrietako komunikabideei ez ezik, sare sozialei ere eraginen die mugak. | Madrilek debekatu eginen du kaloria kopuru handiko elikagaiak iragartzea haurrentzako publizitatean. Neurria 2022an sartuko da indarrean, eta errege dekretu bidez ezarriko dute. Ohiko euskarrietako komunikabideei ez ezik, sare sozialei ere eraginen die mugak. | Osasunerako onuragarriak ez diren elikagaien kontsumoak herritarrei ekartzen dizkien kalteez ohartuta, eta obesitateak urtetik urtera gora egiten duela ikusirik, esku hartzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Kontsumo ministro Alberto Garzonek egin du iragarpena: 2022tik, debekatua izanen da haurrei zuzendutako publizit... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205159/esako-urtegia-15ean-dago.htm | Gizartea | Esako urtegia %15ean dago | Iazko datuarekin alderatuta, ia hogei puntu jaitsi da uraren maila Esan. | Esako urtegia %15ean dago. Iazko datuarekin alderatuta, ia hogei puntu jaitsi da uraren maila Esan. | Denon bistakoa da udazkena lehorra izaten ari dela. Urria amaitzear dago, eta euri oso gutxi egin du. Ondorioz, zenbait urtegi ur oso gutxirekin daude urte sasoi hau izateko. Esako urtegiak pairatzen du egoerarik okerrena. Ebroko Ur Konfederazioak astelehenean emandako datuen arabera, Esako urtegian ura %15,4ean dago. ... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205160/lan-merkatua-moteltzen-ari-da-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Lan merkatua moteltzen ari da Hego Euskal Herrian | INEk 25.700 landun gehiago zenbatu ditu, baina langabeen kopuruak ez du behera egin: %10,1 dira. Udan egindako hamar kontratutik sei aldi baterakoak dira. Kezkatuta azaldu dira gobernuak eta sindikatuak. | Lan merkatua moteltzen ari da Hego Euskal Herrian. INEk 25.700 landun gehiago zenbatu ditu, baina langabeen kopuruak ez du behera egin: %10,1 dira. Udan egindako hamar kontratutik sei aldi baterakoak dira. Kezkatuta azaldu dira gobernuak eta sindikatuak. | Lan merkatua ez da hazten ari urteko lehen erdian erakutsitako indar berarekin. Hirugarren hiruhilekoa, uda garaia, ona izaten da enpleguarentzat, eta hala gertatu da aurten ere: 25.700 landun gehiago zenbatu ditu INE Espainiako Estatistika Institutuaren Biztanleria Aktiboaren Inkestak. Datu horrek, halere, badu bere i... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205161/eajk-eta-psek-uko-egin-diote-osakidetzan-osasun-mentalaren-arreta-indartzeari.htm | Gizartea | EAJk eta PSEk uko egin diote Osakidetzan osasun mentalaren arreta indartzeari | Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk baliabide gehiago eskatu dituzte osasun mentala artatzeko, baina aurka egin dute gobernuko bazkideek. Horren ordez, pandemiak buruko osasunean eragin ditzakeen ondorioei «arreta berezia» jartzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. | EAJk eta PSEk uko egin diote Osakidetzan osasun mentalaren arreta indartzeari. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk baliabide gehiago eskatu dituzte osasun mentala artatzeko, baina aurka egin dute gobernuko bazkideek. Horren ordez, pandemiak buruko osasunean eragin ditzakeen ondori... | COVID-19aren pandemiak herritarren osasun mentalean eragin dituen ondorioei buruz eztabaidatu dute gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Bi proposamen izan dituzte mahai gainean: Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako legez besteko proposamen bat, eta EH Bilduren mozio bat. Biek ala biek eskatzen zuten osasun mentala... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205162/kolono-juduentzako-3000-etxebizitza-eraikitzeko-proiektuak-onartu-ditu-israelek.htm | Mundua | Kolono juduentzako 3.000 etxebizitza eraikitzeko proiektuak onartu ditu Israelek | Koloniak Zisjordanian altxatzea aurreikusten du Tel Avivek. AEBetako gobernuak Israelen «kokalekuen hedatzea» gaitzetsi zuen asteartean, bi estatuen konponbidea zailtzen duelako. | Kolono juduentzako 3.000 etxebizitza eraikitzeko proiektuak onartu ditu Israelek. Koloniak Zisjordanian altxatzea aurreikusten du Tel Avivek. AEBetako gobernuak Israelen «kokalekuen hedatzea» gaitzetsi zuen asteartean, bi estatuen konponbidea zailtzen duelako. | Israelgo Plangintza Kontseilu Nagusiak kolono juduentzako 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten duten hainbat proiektu onartu zituen atzo, Peace Now Israelgo GKEak baieztatu duenez. Koloniak Zisjordanian altxatzea aurreikusten du Tel Avivek, Palestinaren lurralde okupatuetan. Kontseiluak azken onarpen... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205163/ela-lab-eta-gipuzkoako-senideak-elkarteak-eskatu-diete-aldundiari-eta-patronalari-berehala-hasteko-negoziazioekin.htm | Gizartea | ELA, LAB eta Gipuzkoako Senideak elkarteak eskatu diete Aldundiari eta patronalari «berehala» hasteko negoziazioekin | Salatu dute pandemia osteko egoera are okerragoa dela. Greba eskubidea «urratu» zaiela ere azaldu dute, greba eguna izan arren, gutxieneko zerbitzuak guztiz mantentzen direlako. | ELA, LAB eta Gipuzkoako Senideak elkarteak eskatu diete Aldundiari eta patronalari «berehala» hasteko negoziazioekin. Salatu dute pandemia osteko egoera are okerragoa dela. Greba eskubidea «urratu» zaiela ere azaldu dute, greba eguna izan arren, gutxieneko zerbitzuak guztiz mantentzen direlako. | Gipuzkoako zahar etxeetako langileek 253. greba eguna izan dute gaur. ELA, LAB eta Gipuzkoako Senideak elkarteak manifestazioa egin dute Donostian, Gipuzkoa plazatik abiatuta. Bi sindikatuek jakinarazi dutenez, «Aldundiak erakutsi nahi duen irudia idilikoa» izan arren, pandemiarekin zahar etxeetako langileen lan baldin... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205164/nafarroako-dbhko-hiru-ikasletik-bik-ez-dakite-gal-zer-izan-zen.htm | Politika | Nafarroako DBHko hiru ikasletik bik ez dakite GAL zer izan zen | Nafarroako Gobernuak «terrorismoaren gaineko ezagutzari» buruzko inkesta bat egin du Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean. | Nafarroako DBHko hiru ikasletik bik ez dakite GAL zer izan zen. Nafarroako Gobernuak «terrorismoaren gaineko ezagutzari» buruzko inkesta bat egin du Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean. | Zer dakite Nafarroako gazteek talde armatuen jardunari buruz? Galdera horri erantzun nahian, Hezkuntza Departamentuak txosten bat eskatu dio Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiari. Erakunde horrek inkesta bat egin zuen maiatzean herrialdeko Bigarren Hezkuntzako institutuetako ikasleen artean, eta ondorio nagusie... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205165/javier-viar-bilboko-arte-ederren-museoko-zuzendari-izandakoa-hil-da.htm | Kultura | Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari izandakoa hil da | Botikaria zen ikasketaz, baina gertutik jarraitu izan du beti Euskal Herrik artearen garapena, eta hamabost urtez izan zen Bilboko museoko zuzendari. Aurrekontuak estutzean ere eusten asmatu izana da haren lorpen nagusietako bat. | Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari izandakoa hil da. Botikaria zen ikasketaz, baina gertutik jarraitu izan du beti Euskal Herrik artearen garapena, eta hamabost urtez izan zen Bilboko museoko zuzendari. Aurrekontuak estutzean ere eusten asmatu izana da haren lorpen nagusietako bat. | «Ez dut asko pentsatu beharrik izan museoaren nortasunari buruz: diru falta izan da nire arazoa». Erretiroa hartzeko atarian, zorroztasun horrekin laburbildu zion Javier Viarrek (Bilbo 1946- Bilbo, 2021) Bilboko Arte Ederren Museoa zuzentzen egindako hamabost urteko igaroaldia BERRIAri. Botikari ikasketak egin zituen M... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205166/sei-urteko-zigorra-jarri-diote-basaurin-adingabe-bati-abusuak-egiteatik-epaitu-duten-gizonari.htm | Gizartea | Sei urteko zigorra jarri diote Basaurin adingabe bati abusuak egiteatik epaitu duten gizonari | Zigorra jaso duen gizona futbol talde bateko entrenatzailea zen; ebazpenaren arabera, epaiketan «egiaztatu» egin dute biktimari abusuak egin zizkiola | Sei urteko zigorra jarri diote Basaurin adingabe bati abusuak egiteatik epaitu duten gizonari. Zigorra jaso duen gizona futbol talde bateko entrenatzailea zen; ebazpenaren arabera, epaiketan «egiaztatu» egin dute biktimari abusuak egin zizkiola | Basaurin futbol talde batean entrenatzaile zela adingabe bati abusuak egitegatik epaitu duten gizonari sei urteko kartzela zigorra jarri dio Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Epaiketan «egiaztatu» egin zen abusuak egin zituela, eta denboran luzatu zirela, gainera: lau urtean pairatu zituen biktimak. Adingabearen gain zue... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205167/talde-ekologistek-protestak-iragarri-dituzte-cop26-goi-bileraren-kontra.htm | Gizartea | Talde ekologistek protestak iragarri dituzte COP26 goi bileraren kontra | Azaroaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon. Egun berean ekintza bat egingo dute Donostiako Kontxan | Talde ekologistek protestak iragarri dituzte COP26 goi bileraren kontra. Azaroaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon. Egun berean ekintza bat egingo dute Donostiako Kontxan | COP26 Aldaketaldia plataformak mobilizazioak iragarri ditu azaroaren hasieran COP26 goi bileraren gabeziak salatzeko. Azaroaren 1etik 12ra bitartean egingo da Nazio Batuen klima aldaketari buruzko goi bilera, Glasgown [Eskozia], eta bertan egongo dira munduko agintariak. Plataforma ekologistak salatu du goi bilera «par... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205168/sexu-erasoak-egitea-leporatu-zioten-masajista-adingabeekin-lan-egitera-itzultzen-ahalko-da.htm | Gizartea | Sexu erasoak egitea leporatu zioten masajista adingabeekin lan egitera itzultzen ahalko da | Akusatuari ezarritako kautela neurrien kontra defentsak ezarritako helegitea onartu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Maiatzean atxilotu zuten gizona, gutxienez hiru neska adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta. | Sexu erasoak egitea leporatu zioten masajista adingabeekin lan egitera itzultzen ahalko da. Akusatuari ezarritako kautela neurrien kontra defentsak ezarritako helegitea onartu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Maiatzean atxilotu zuten gizona, gutxienez hiru neska adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta. | Hiru adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta joan den maiatzean atxilotu zuten masajista adingabeekin lan egitera itzultzen ahalko da. Hala ere, erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, gizonezkoari ezarritako kautela neurrien kontra defentsak ezarritako helegitea onartuta. Kasuaren instrukzioak irauten duen bitart... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205169/berdinen-arteko-norgehiagoka.htm | Kirola | Berdinen arteko norgehiagoka | Igandean jokatuko duten lau eta erdiko finalerdietarako pilotak aukeratu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Hamargarren aldiz ariko dira elkarren aurka diziplina horretan. | Berdinen arteko norgehiagoka. Igandean jokatuko duten lau eta erdiko finalerdietarako pilotak aukeratu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Hamargarren aldiz ariko dira elkarren aurka diziplina horretan. | Hamargarren aldiz jokatuko dute elkarren aurka Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak lau eta erdiko partida batean. Igandean txapelketako finalerdia jokatuko dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta gaur egin dute norgehiagokan erabiliko dituzten piloten aukeraketa. Aurreko bederatzi partidetatik lau txapelketakoak izan dir... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205170/erregearen-aurkako-irainen-legea-ezabatu-du-belgikak-valtonyc-rap-kantariaren-eraginez.htm | Mundua | Erregearen aurkako irainen legea ezabatu du Belgikak, Valtonyc rap kantariaren eraginez | 1847ko legea Konstituzioaren kontrakoa dela erabaki du Belgikako Auzitegi Konstituzionalak. Erabakiak zaildu egingo dio Espainiari rap kantariaren estradizioa. | Erregearen aurkako irainen legea ezabatu du Belgikak, Valtonyc rap kantariaren eraginez. 1847ko legea Konstituzioaren kontrakoa dela erabaki du Belgikako Auzitegi Konstituzionalak. Erabakiak zaildu egingo dio Espainiari rap kantariaren estradizioa. | «Garaipena» deklaratu du Simon Bekaert abokatuak sare sozialetan idatzitako txio batean. [Belgikako] Auzitegi Konstituzionalak indargabetu egin du «Erregearen aurkako irainen legea, adierazpen askatasunaren aurkakoa dela adierazita. Urrats historikoa Belgikako barneko lege ordenarentzat, eta albiste ona Valtonycen estr... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205171/kutxabankek-103-gehiago-irabazi-du-banka-negozioaren-emaitza-onei-esker.htm | Ekonomia | Kutxabankek %10,3 gehiago irabazi du banka negozioaren emaitza onei esker | Aseguruetan, hipoteketan, eta inbertsio funtsetan datu onak biltzen jarraitzen du bankuak. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 176 milioi euroren etekinak izan ditu. | Kutxabankek %10,3 gehiago irabazi du banka negozioaren emaitza onei esker. Aseguruetan, hipoteketan, eta inbertsio funtsetan datu onak biltzen jarraitzen du bankuak. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 176 milioi euroren etekinak izan ditu. | Interes tasak negatiboan jarraitu arren, Kutxabanken emaitzek oso positibo segitzen dute. Urtarriletik irailera bitartean, bankuak 176 milioi euro irabazi ditu, iaz baino %10,3 gehiago. Horretarako gakoa izan da, hain zuzen, interes tasek baldintzatzen duten banka negozioaren bilakaera ona, zeina %8, 3 handitu den, pro... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205172/auzipetuek-salatu-dute-ez-dutela-konstituzionalaren-erabakiaren-jakinarazpen-ofizialik-jaso.htm | Politika | Auzipetuek salatu dute ez dutela Konstituzionalaren erabakiaren jakinarazpen ofizialik jaso | Espainiako hainbat berri agentziak eta komunikabidek arratsaldean zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak babes helegiteaz ebatzi artean ez da berriz eginen 'Bateragune auziko' epaiketa. Hala eskatua zuen Iñigo Iruin auzipetuen abokatuak. | Auzipetuek salatu dute ez dutela Konstituzionalaren erabakiaren jakinarazpen ofizialik jaso. Espainiako hainbat berri agentziak eta komunikabidek arratsaldean zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak babes helegiteaz ebatzi artean ez da berriz eginen 'Bateragune auziko' epaiketa. Hala eskatua zuen Iñigo Ir... | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auziko auzipetuen defentsak jarritako babes helegitea aztertu artean ez da berriro eginen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Izan ere, Espainiako hainbat berri agentziak eta komunikabidek arratsaldean zabaldu dutenez, Konstituzionalak erabaki du behin-behinean etet... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205173/chippewa-crew-herriak-danbor-hots-artean-hartu-ditu-bisonteak-rocky-boy-erreserban.htm | Mundua | Chippewa Crew herriak danbor hots artean hartu ditu bisonteak Rocky Boy erreserban | Pixkanaka hedatuz doa bisontea AEBetako jatorrizko nazioen erreserbetan. Aste honetan, 11 askatu ditu Chippewa Cree tribuak, Montana iparraldean. | Chippewa Crew herriak danbor hots artean hartu ditu bisonteak Rocky Boy erreserban. Pixkanaka hedatuz doa bisontea AEBetako jatorrizko nazioen erreserbetan. Aste honetan, 11 askatu ditu Chippewa Cree tribuak, Montana iparraldean. | Berrogei urte inguru ziren AEBetako Rocky Boy erreserban bisonterik ez zela. Behiala, Ipar Amerikan, milioika ale zeuden ugaztun handi horrenak, Ameriketako handienarenak, baina 200 urtean ehunka buru gutxi batzuetara murriztu zituzten kolonoek, merkatariek eta soldaduek, neurririk gabe harrapatuz. Zehazki, 1890. urtea... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205174/kutxa-bira-egitasmoaren-dokumentala-berrian-ikusgai.htm | Bizigiro | Kutxa Bira egitasmoaren dokumentala, BERRIAn ikusgai | Iparra Hegoa kultur elkarteak antolaturiko egitasmoaren nondik norakoak azaltzen ditu ordubeteko lanak, herriz herri, Patagoniatik Urruña eta Seguraraino. | Kutxa Bira egitasmoaren dokumentala, BERRIAn ikusgai. Iparra Hegoa kultur elkarteak antolaturiko egitasmoaren nondik norakoak azaltzen ditu ordubeteko lanak, herriz herri, Patagoniatik Urruña eta Seguraraino. | Kutxa Bira egitasmoak antolatzaileen aurreikuspenak apurtu ditu aurten. 15-20 herritara eraman nahi zuten, eta, azkenean, 80 hiri eta herritatik igaro zen euskararen eta bizitzaren aldeko mezua duen egurrezko kutxa. Patagonian hasi zen kutxaren bidaia (Argentina), martxoaren 20an, Euskal Herritik 12.000 kilometrora. Et... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205175/inflazioa-2022an-apalduz-joango-dela-uste-du-ebzk.htm | Ekonomia | Inflazioa 2022an apalduz joango dela uste du EBZk | Europako Banku Zentralak ez du aldaketarik egin bere politikan, nahiz eta aitortu duen inflazioa aurretik uste baino gehiago igoko dela eta denbora luzeagoan egongo dela goian. Espainian inflazioa %5,5 igo da urrian. | Inflazioa 2022an apalduz joango dela uste du EBZk. Europako Banku Zentralak ez du aldaketarik egin bere politikan, nahiz eta aitortu duen inflazioa aurretik uste baino gehiago igoko dela eta denbora luzeagoan egongo dela goian. Espainian inflazioa %5,5 igo da urrian. | «Inflazioa, inflazioa, inflazioa». Inflazioari buruzkoek Europako Banku Zentraleko azken Gobernu Kontseiluan denbora mordoa hartu dutela aitortu du Christine Lagardek. Ez da gutxiagorako; mundu osoan dago kezka zer gertatuko den prezioekin datozen hilabeteetan; zenbateraino baldintzatuko duten hazkunde ekonomikoa; eta ... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205176/realak-0-2-irabazi-dio-celtari.htm | Kirola | Realak 0-2 irabazi dio Celtari | Isakek eta Aritzek sartu dituzte golak, bigarren zatian. Realak lidergoari eutsi dio | Realak 0-2 irabazi dio Celtari. Isakek eta Aritzek sartu dituzte golak, bigarren zatian. Realak lidergoari eutsi dio | Lehiaren bezperan esan zuen Imanol Alguacil Realeko teknikariak ez zegoela igandean jokatuko den Athleticen kontrako derbiari begira, eta hurrengo partida zela garrantzitsuena: Celtaren aurkakoa. Esan eta egin. Ez du inor gorde Imanolek, eta artilleria osoa zelairatu du. Ez da damutu. Realak 0-2 irabazi dio Galiziako t... |
2021-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/205177/facebook-konpainiak-izena-aldatu-du-aurrerantzean-meta-izango-da-metabertsoan-zentratzeko.htm | Bizigiro | Facebook konpainiak izena aldatu du: aurrerantzean Meta izango da, metabertsoan zentratzeko | Connect konferentzian egin du iragarpena Mark Zuckerbergek. Izen aldaketak ez dio eragingo Facebook sare sozialari. | Facebook konpainiak izena aldatu du: aurrerantzean Meta izango da, metabertsoan zentratzeko. Connect konferentzian egin du iragarpena Mark Zuckerbergek. Izen aldaketak ez dio eragingo Facebook sare sozialari. | Duela astebete iragarritakoa bete egin da: Facebook konpainiak izena aldatu du, eta, aurrerantzean, Meta deituko da. Gaur urteko Connect konferentzia egin du konpainiak, eta horretan iragarri du izen aldaketa Mark Zuckerberg buruak. Adierazi duenez, izena aldatuko dute, konpainiak buru-belarri aritu nahi duelako metabe... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205202/nafarroan-moteldu-egin-da-suspertzea-hirugarren-hiruhilekoan-18-handituta.htm | Ekonomia | Nafarroan moteldu egin da suspertzea hirugarren hiruhilekoan, %1,8 handituta | Nastat erakundeak aurreratutako datuaren arabera, barne kontsumoa eta inbertsioa apaldu egin dira, eta kanpo merkataritzak atzera egin du. | Nafarroan moteldu egin da suspertzea hirugarren hiruhilekoan, %1,8 handituta. Nastat erakundeak aurreratutako datuaren arabera, barne kontsumoa eta inbertsioa apaldu egin dira, eta kanpo merkataritzak atzera egin du. | Aurreko astean, Laboral Kutxako Ikerketa zuzendariak azpimarratu zuen uztailetik kontsumoaren apaltzea eragin zutela nazioarteko hornidura arazoek eta prezioen igoerak. Nastat estatistika erakundeak goizean aurreratutako datuak arrazoi eman dio. Bigarren hiruhilekoan ekonomia %2,6 handitu ostean, uztailetik irailera bi... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205203/jose-perals-1313-auziko-fiskala-eta-ez-da-desagertu.htm | Politika | Jose Perals, 13/13 auziko fiskala: «ETA ez da desagertu» | Julen Zelarainen akusazioa bazter uztea erabaki du Peralsek, baita AVT eta Dignidad y Justicia akusazio partikularrek ere. Beste auzipetuei dagokienez, akusazioak mantentzea erabaki dute. Are gehiago, Peralsek irmoki adierazi du ETA oraindik ere bizirik dela: «ETA ez da desagertu; ETAk krimenak egiteari utzi dio, baina... | Jose Perals, 13/13 auziko fiskala: «ETA ez da desagertu». Julen Zelarainen akusazioa bazter uztea erabaki du Peralsek, baita AVT eta Dignidad y Justicia akusazio partikularrek ere. Beste auzipetuei dagokienez, akusazioak mantentzea erabaki dute. Are gehiago, Peralsek irmoki adierazi du ETA oraindik ere bizirik dela: «E... | 13/13 auziko epaiketa saioa izan dute gaur Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Jose Perals fiskalak jakinarazi du erretiratu eginen dutela Julen Zelarain auzipetuaren akusazioa. Peralsek ez ezik, berdin egin dute AVT eta Dignidad y Justicia akusazio partikularrek ere. Akusazioa zergatik baztertu duen argudiatu d... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205204/tubacexek-324-milioi-euro-galdu-ditu-urteko-lehen-bederatzi-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Tubacexek 32,4 milioi euro galdu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan | Iazko epe berean 11 milioi galdu zituen, baina datozen hilabeteei begira «baikor» dagoela esan du Arabako konpainiak. | Tubacexek 32,4 milioi euro galdu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Iazko epe berean 11 milioi galdu zituen, baina datozen hilabeteei begira «baikor» dagoela esan du Arabako konpainiak. | Tubacexen galerak handituz doaz. Iazko lehen bederatzi hilabeteen aldean, galera horiek halako hiru dira jadanik aurten, eta zuloa 32,4 milioi eurora iritsi da. Baina konpainiak «baikortasuna» helarazi du datozen hilabeteei begira, batik bat baduelako horretarako arrazoi bat: eskaera poltsa. Arabako hodi egileak jakina... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205205/eroski-esnea-tokiko-ekonomia-sustatzen-duen-produktu-bikaina.htm | albisteak | Eroski esnea, tokiko ekonomia sustatzen duen produktu bikaina | Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen eta ontziratzen den bakarra da;kalitatea, landa ekonomia eta iraunkortasuna ditu ardatz. | Eroski esnea, tokiko ekonomia sustatzen duen produktu bikaina. Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen eta ontziratzen den bakarra da;kalitatea, landa ekonomia eta iraunkortasuna ditu ardatz. | Erosleak garrantzi handia ematen die erosten eta kontsumitzen dituen produktuei, eta merkatuan dagoen produkturik onena nahi izaten du. Horretaz jakitun, Eroski kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoan bertan ekoizten diren hainbat produktu eskaintzen ditu. Horien artean, Eroski behi esnea.
2016.urtean ekin zioten elk... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205206/bbvak-3311-milioi-euro-irabazi-ditu-eta-akzio-berrerosketa-iragarri-du.htm | Ekonomia | BBVAk 3.311 milioi euro irabazi ditu, eta akzio berrerosketa iragarri du | EBZk baimena eman dio BBVAri 3.500 milioi euro erabiltzeko bere akzioak berrerosteko. Ia 3.000 langile kaleratzeak 696 milioi euroko kostua izan du irailera artean. | BBVAk 3.311 milioi euro irabazi ditu, eta akzio berrerosketa iragarri du. EBZk baimena eman dio BBVAri 3.500 milioi euro erabiltzeko bere akzioak berrerosteko. Ia 3.000 langile kaleratzeak 696 milioi euroko kostua izan du irailera artean. | Ia 3.000 langile kaleratu dituela edo kaleratzear dela, urtea oparoa doa BBVArentzat, eta horri igarriko diote bankuaren akziodunek ere.
Bankuak 3.311 milioi euroren irabaziak izan ditu urtarriletik irailera, nahiz eta 696 milioi erabili bere berregituraketa prozesurako, hots, kaleratzeen kalte-ordainetarako. Bankuare... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205207/festa-giroan-aldarrikatuko-dute-izadik-gurasoekin-egon-behar-duela.htm | Politika | Festa giroan aldarrikatuko dute «Izadik gurasoekin egon behar duela» | Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen bi urteko alaba gurasoengandik ez aldentzeko eskatuko dute Burlatan, azaroaren 13an. | Festa giroan aldarrikatuko dute «Izadik gurasoekin egon behar duela». Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen bi urteko alaba gurasoengandik ez aldentzeko eskatuko dute Burlatan, azaroaren 13an. | Bi urte ditu Izadik, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alabak. 2019an jaio zenetik, Aranjuezko espetxean bizi izan da (Espainia), amarekin. Datorren urtarrilean, baina, kartzelatik atera eta gurasoengandik aldenduta bizitzera behartuko dute, hiru urte beteko baititu aurki. Egoera hori eragozteko xedez,... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205208/independentzia-jartzen-duen-elastiko-bat-kenarazi-dio-etbk-saio-bateko-partaide-bati.htm | Bizigiro | ‘Independentzia’ jartzen duen elastiko bat kenarazi dio ETBk saio bateko partaide bati | 'Juego de Cartas' saioan gertatu da. Kamiseta kenarazi diote «ikur eta aldarrikapen horiek ez dituztelako ETBn ateratzen uzten» eta «horrelako ikur batengatik» grabazio egun guztietako lana «atzera bota» zitekeelako. | ‘Independentzia’ jartzen duen elastiko bat kenarazi dio ETBk saio bateko partaide bati. 'Juego de Cartas' saioan gertatu da. Kamiseta kenarazi diote «ikur eta aldarrikapen horiek ez dituztelako ETBn ateratzen uzten» eta «horrelako ikur batengatik» grabazio egun guztietako lana «atzera bota» zitekeelako. | Independentzia. Hori irakur zitekeen Mikel Asurabarrena Gabiriko ostatuko (Gipuzkoa) jabearen elastikoan. ETB2ko Juego de Cartas saioan agertu behar zuen, baina saioko lantaldeak eskatu zion elastiko horrekin kamera aurrean ez ateratzeko. Arrazoiak? «Ikur eta aldarrikapen horiek ez dituztelako ETBn ateratzen uzten» eta... |
2021-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/205209/eskozia-bigarren-erreferendumaren-bidean.htm | Mundua | Eskozia, bigarren erreferendumaren bidean | Eskozia, bigarren erreferendumaren bidean. | «Jendeak zeresana izatearen oso alde nago, eta, beraz, uste dut independentzia erreferenduma urte gutxiren buruan gertatuko dela (...). Ez dut uste ideia ona denik jendeak ikuspuntua eta iritzia adieraz dezala eragoztea, eta, noski, hori izan behar du demokraziak». Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren lid... | |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205210/donostiako-eureka-zientzia-museoa-itxiko-du-kutxa-fundazioak-2023an.htm | Bizigiro | Donostiako Eureka zientzia museoa itxiko du Kutxa Fundazioak, 2023an | Hainbat erabakiren berri eman du Kutxa Fundazioak. Jakinarazi dutenez, «eraldaketa prozesu sakon batean» hasiko dira aurki. Tabakalerara eramanen dituzte orain arte Eureka museoan izandako zenbat ekinbide, «modernizaturik». | Donostiako Eureka zientzia museoa itxiko du Kutxa Fundazioak, 2023an. Hainbat erabakiren berri eman du Kutxa Fundazioak. Jakinarazi dutenez, «eraldaketa prozesu sakon batean» hasiko dira aurki. Tabakalerara eramanen dituzte orain arte Eureka museoan izandako zenbat ekinbide, «modernizaturik». | Kutxa Fundazioaren Eureka zientzia museoak hogei urte bete zituen joan den urtarrilean. Aurreikuspenen arabera, ailegatuko da datorren urteurrena ospatzera, baina hori izan liteke bizialdiko azkena. Fundazioak iragarri du Donostiako Eureka zientzia museoa itxi eginen dutela. Zehaztu dute iraungitze data, gainera: zentr... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205211/eajk-eta-eh-bilduk-ez-dute-osoko-zuzenketarik-aurkeztu.htm | Politika | EAJk eta EH Bilduk ez dute osoko zuzenketarik aurkeztu | Jeltzaleek gutxieneko diru sarreren eskumenaren inguruko akordio bat erdietsi dute. EH Bilduk gobernuari adierazi dio erabakia ez dela «txeke zuri bat». Kataluniako independentisten artean, JxCk eta CUPek euren zuzenketak aurkeztu dituzte; ez, ordea, ERCk eta PDeCATek. | EAJk eta EH Bilduk ez dute osoko zuzenketarik aurkeztu. Jeltzaleek gutxieneko diru sarreren eskumenaren inguruko akordio bat erdietsi dute. EH Bilduk gobernuari adierazi dio erabakia ez dela «txeke zuri bat». Kataluniako independentisten artean, JxCk eta CUPek euren zuzenketak aurkeztu dituzte; ez, ordea, ERCk eta PDeC... | Amaitu da Espainiako Gobernuak aurkeztutako 2022ko aurrekontu proposamenari osoko zuzenketak jartzeko epea, eta, ondorioz, baieztatu dira Moncloak lortutako lehen akordioak. PPk, Voxek, Ciudadanosek, Foro Asturiasek, Koalizio Kanariarrak, JxCk eta CUPek aurkeztu dituzte eurenak. Euskal alderdien artean, berriz, EAJk et... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205212/inflazioa-41era-igo-da-eurogunean.htm | Ekonomia | Inflazioa %4,1era igo da eurogunean | Espero baino inflazio handiagok lausotu egin du euroguneko barne produktu gordinak hirugarren hiruhilekoan erdietsitako %2,2ko hazkundea. | Inflazioa %4,1era igo da eurogunean. Espero baino inflazio handiagok lausotu egin du euroguneko barne produktu gordinak hirugarren hiruhilekoan erdietsitako %2,2ko hazkundea. | Analistek espero zutena baino gehiago handitu da inflazioa urrian eurogunean. Aurreikuspenek %3,7ko tasa iragarri bazuten ere, prezioen indizeak azkenean %4,1eko hazkundea izan du, 2008az geroztiko izandako igoerarik handiena. Energia eta elikagai freskoak bezalako osagairik aldakorrenak kanpoan uzten dituen azpiko inf... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205213/gomazko-piloten-debekuaren-aldeko-aldarria-nafarroako-parlamentuan.htm | Politika | Gomazko piloten debekuaren aldeko aldarria, Nafarroako Parlamentuan | Iridia elkarteak eta Novact institutuak, gomazko pilotek kalte egindako hainbat lagunekin batera, parlamentariei eskatu diete Madrilgo gobernuari eska diezaiotela poliziek material hori erabiltzeari uztea. | Gomazko piloten debekuaren aldeko aldarria, Nafarroako Parlamentuan. Iridia elkarteak eta Novact institutuak, gomazko pilotek kalte egindako hainbat lagunekin batera, parlamentariei eskatu diete Madrilgo gobernuari eska diezaiotela poliziek material hori erabiltzeari uztea. | «Bide luzea dugu aurrean». Kataluniako Gobernuaren eta parlamentuaren babesa jaso ostean, Nafarroako Parlamentua izan dute lehen geltokia. Bertan, Stop gomazko balak txostena aurkeztu dute Iridia giza eskubideen defentsarako elkarteko eta Novact institutuko ordezkariek legebiltzarrean, funtsean mezu nagusi bat eskatzek... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205214/hiriguneetako-gazteek-euskararekin-duten-harremana-aztertzeko-jardunaldiak-egingo-dituzte.htm | Gizartea | Hiriguneetako gazteek euskararekin duten harremana aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte | Ezagutzaz gain, euskararen erabileran eragiteko mekanismoez jardungo dute | Hiriguneetako gazteek euskararekin duten harremana aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte. Ezagutzaz gain, euskararen erabileran eragiteko mekanismoez jardungo dute | Goizean aurkeztu dute Igo bolumena! lelopean egingo den jardunaldia, Barakaldon. Abenduaren 2an egingo dute, eta hiriguneetako gazteen euskara eta euskal kulturarekiko lotura izango dute hizpide. «Euskararen periferian» bizi diren gazteen errealitatea. Ahize-AEK-k antolatu du jardunaldia, eta Barakaldoko Udalaren, Bizk... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205215/histamina-intoxikazioak-hogei-ikastetxetako-111-ikasleri-eragin-zien.htm | Gizartea | Histamina intoxikazioak hogei ikastetxetako 111 ikasleri eragin zien | Elikagai kutsatuko sorten banaketa bi ordu barru eten zutela adierazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Ikerketaren emaitzaren zain dago Hezkuntz Saila. | Histamina intoxikazioak hogei ikastetxetako 111 ikasleri eragin zien. Elikagai kutsatuko sorten banaketa bi ordu barru eten zutela adierazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Ikerketaren emaitzaren zain dago Hezkuntz Saila. | Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, joan den astean hainbat ikastetxetako jangeletan egon zen histamina kutsatzeak hogei ikastetxetako 111 ikasleri eragin zien. Hogei ikastetxe horietatik hamazazpi Gipuzkoan daude, eta hiru, Bizkaian. Horietan, 1.705 ikasle daudela ere azpimarra... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205217/jendeak-orain-badaki-amildegiaren-ertzera-iristen-ari-garela.htm | Gizartea | «Jendeak orain badaki amildegiaren ertzera iristen ari garela» | Hamar urte bete dira AHTaren kontrako zenbait ekintzailek Yolanda Barcinari tartakadak eman zizkiotenetik. Villanueva eta Garcia izan ziren auzipetuetako bi. Oztopoak oztopo, irmo segitzen dute AHTaren aurka. | «Jendeak orain badaki amildegiaren ertzera iristen ari garela». Hamar urte bete dira AHTaren kontrako zenbait ekintzailek Yolanda Barcinari tartakadak eman zizkiotenetik. Villanueva eta Garcia izan ziren auzipetuetako bi. Oztopoak oztopo, irmo segitzen dute AHTaren aurka. | Bizi izandakoak ahaztu gabe baina aurrera begiratuta ematen dituzte pausoak Julio Villanuevak (Iruñea, 1958) eta Ibon Garciak (Lezo, Gipuzkoa, 1979), lehengo bide berean. Asteazkenean bete ziren hamar urte Yolanda Barcinak Okzitaniako Tolosan hiru tartakada jaso zituenetik. Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria zen... |
2021-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/205218/nahi-eta-ezin.htm | Gizartea | Nahi eta ezin | Bilboko etxebizitzaren egoeraren diagnosiaren arabera, 10.000 gaztek dute etxebizitza baten beharrizana hirian, baina ezin dute eskuratu. Udalak etxebizitza hutsen kontrako kanona ezarriko du. Maizterren sindikatuak neurri gehiago eskatu ditu, eta esan du etxebizitzak "merkantzia" bihurtu direla. | Nahi eta ezin. Bilboko etxebizitzaren egoeraren diagnosiaren arabera, 10.000 gaztek dute etxebizitza baten beharrizana hirian, baina ezin dute eskuratu. Udalak etxebizitza hutsen kontrako kanona ezarriko du. Maizterren sindikatuak neurri gehiago eskatu ditu, eta esan du etxebizitzak "merkantzia" bihurtu direla. | Bilboko etxebizitzaren 2020ko diagnosia aurkeztu du hiriburuko udalak, eta daturik deigarriena da diru sarrerak dituzten 18 eta 44 urte arteko 10.000 bilbotarrek dutela etxebizitza beharrizana. “Alokairua ordain lezakete, baina, prezio handiengatik edo egoera jakinengatik, ezin dute”, esan du Jon Bilbao Etxebizitza Sai... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205219/sorterria-pixka-bat-gertuago-izan-dezaten.htm | Gizartea | Sorterria pixka bat gertuago izan dezaten | Azkoitiko Izarraitz zentroko ikasle talde bat eskuko telefonoak biltzen ari da egunotan. Irungo Harrera Sareari eta hara iristen diren migratzaileei laguntzea da helburua. | Sorterria pixka bat gertuago izan dezaten. Azkoitiko Izarraitz zentroko ikasle talde bat eskuko telefonoak biltzen ari da egunotan. Irungo Harrera Sareari eta hara iristen diren migratzaileei laguntzea da helburua. | Distantziak laburtzea. Horixe da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratze zikloko ikasleek martxan jarri berri duten kanpainaren xedea: eskuko telefonoak bilduko dituzte datozen asteetan, sorterria atzean utzita Irunera iristen diren migratzaileek senideekin gutxieneko kontaktu bat izan dezaten. Orain dela a... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205220/bergarako-udalak-kezka-adierazi-du-herrian-hondakinak-kudeatzeko-egitekoak-diren-lantegia-dela-eta.htm | Gizartea | Bergarako Udalak kezka adierazi du herrian hondakinak kudeatzeko egitekoak diren lantegia dela eta | Valogreene enpresak hainbat gorabehera izan ditu orain arte udalari eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako eskaeretan. Herritarrek eta eragileek kezka adierazi dute eragin ditzakeen kalteen inguruan. | Bergarako Udalak kezka adierazi du herrian hondakinak kudeatzeko egitekoak diren lantegia dela eta. Valogreene enpresak hainbat gorabehera izan ditu orain arte udalari eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako eskaeretan. Herritarrek eta eragileek kezka adierazi dute eragin ditzakeen kalteen inguruan. | Valogreene Paper BC S.M. enpresak ez ditu betetzen Bergarako Larramendi poligonoan kokatzeko baldintzak, oraingoz behintzat. Informazioa bildu eta lantegiak izango lukeen eragina aztertu ondoren, hori da Bergarako Udalak plazaratu duen ondorioa, goizean eman duen prentsaurrekoan.
Aipatutako enpresak paper industriak s... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205221/gipuzkoak-eta-bizkaiak-inoizko-aurrekontu-handienak-aurkeztu-dituzte.htm | Ekonomia | Gipuzkoak eta Bizkaiak inoizko aurrekontu handienak aurkeztu dituzte | Azaroaren 15ean emango dute Arabakoen berri, baina Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak aurreratu du aurreko «markak» hobetuko dituztela | Gipuzkoak eta Bizkaiak inoizko aurrekontu handienak aurkeztu dituzte. Azaroaren 15ean emango dute Arabakoen berri, baina Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak aurreratu du aurreko «markak» hobetuko dituztela | Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek inoiz baino diru gehiago izango dute eskura 2022an. Bi erakundeek hurrengo urterako aurrekontu proposamenak aurkeztu dituzte, eta inoizko handienak dira. Bizkaiko Aldundiak 8.886,1 milioi euro biltzea espero du, aurten baino 915 milioi gehiago. Horietatik 1.459,8 milioi euro izang... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205222/itziar-ituno-kurduen-borrokaren-alde-turkian.htm | Bizigiro | Itziar Ituño kurduen borrokaren alde, Turkian | Istanbulen egindako elkarrizketa batean, aktore euskaldunak Kurdistango askapen borroka goraipatu du. | Itziar Ituño kurduen borrokaren alde, Turkian. Istanbulen egindako elkarrizketa batean, aktore euskaldunak Kurdistango askapen borroka goraipatu du. | Munduko herrialde ugaritan ditu jarraitzaileak Itziar Ituñok, bereziki La casa de papel telesaileko Lisboa pertsonaiaren oihartzunaren eraginez. Zale taldeak ditu makina bat tokitan. Eta herrialde askotako hedabideetan egiten dizkiote elkarrizketak. Turkian izan berri da Basauriko (Bizkaia) aktorea, eta, elkarrizketa b... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205223/baionako-france-bleu-irratiko-bost-kazetari-zigortu-dituzte-laneko-sexismoagatik.htm | Gizartea | Baionako France Bleu irratiko bost kazetari zigortu dituzte, laneko sexismoagatik | Bi kazetariri abisu bat egin diete; beste bi hamalau egun kanporatuko dituzte; eta beste bat betiko kanporatu dute. | Baionako France Bleu irratiko bost kazetari zigortu dituzte, laneko sexismoagatik. Bi kazetariri abisu bat egin diete; beste bi hamalau egun kanporatuko dituzte; eta beste bat betiko kanporatu dute. | Je ne suis pas une salope, je suis une journaliste dokumentala (Ez naiz urdanga bat, kazetaria naiz) martxoan estreinatu zuen Marie Portolano gidoilari eta kazetariak. Kirol kazetari emakumezkoek jasaten duten indarkeria matxistak salatu dituzte bertan hainbat kazetarik, tartean Amaia Cazenave. France Bleu irrati publi... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205224/espezismoaren-kontrako-manifestazioa-egingo-dute-astelehenean-bilbon.htm | Gizartea | Espezismoaren kontrako manifestazioa egingo dute astelehenean, Bilbon | «Gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu» nahi dute antolatzaileek. | Espezismoaren kontrako manifestazioa egingo dute astelehenean, Bilbon. «Gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu» nahi dute antolatzaileek. | NOR Euskal Herria Antiespezista taldeak manifestaziora deitu du azaroaren 1erako, 12:00etan, Bilbon, Orroak plazara lelopean. Moyua plazatik atarako da, eta, amaierarako, jaialdi bat antolatu dute.
«Manifestazioaren bidez, gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu nahi dugu». Argudiatu duten... |
2021-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/205225/ontzat-eman-dute-aebetan-haurrei-txertoa-jartzen-hastea.htm | Mundua | Ontzat eman dute AEBetan haurrei txertoa jartzen hastea | FDA erakundeak onespena eman dio Pfizer botika etxeak haurrentzat ondutako txertoari; 5-11 urte artekoei jarriko diete | Ontzat eman dute AEBetan haurrei txertoa jartzen hastea. FDA erakundeak onespena eman dio Pfizer botika etxeak haurrentzat ondutako txertoari; 5-11 urte artekoei jarriko diete | Pfizer eta BioNTech konpainiek COVID-19aren kontra umeekin erabiltzeko ondu duten txertoa erabiltzen hasteko eskea eginda zuten AEB Ameriketako Estatuetako Botiken Agentzia FDAn, eta gaur eman die onespena; has daitezke txertoa jartzen. 5-11 urte arteko 28 milioi ume daude AEBetan, eta horien txertaketa martxan jar dez... |
2021-11-3 | https://www.berria.eus/albisteak/205226/berria-ikasgela-aurkezteko-webinarra-egingo-dute-1730ean.htm | Gizartea | BERRIA Ikasgela aurkezteko webinarra egingo dute 17:30ean | Joan den astean jarri zen abian 12 urtez gorako ikasleekin eskola orduetan erabiltzeko material osagarriak eskaintzen dituen BERRIAren proiektua. Gaur, asteazkena, aurkeztuko diete irakasleei, 17:30ean. | BERRIA Ikasgela aurkezteko webinarra egingo dute 17:30ean. Joan den astean jarri zen abian 12 urtez gorako ikasleekin eskola orduetan erabiltzeko material osagarriak eskaintzen dituen BERRIAren proiektua. Gaur, asteazkena, aurkeztuko diete irakasleei, 17:30ean. | Webgunea aurkezteko eta irakasleen iritziak biltzeko, streaming bidezko saio bat antolatu dute gaurko, asteazkena. 17:30ean izango da, eta Zoom plataformaren bidez egingo dute. Parte hartu nahi duten irakasleek orrialde honetan eman behar dute izena. Gunea nola erabil daitekeen azalduko diete, eta ekarpenak eskatzeko e... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205263/guy-poulou-ziburuko-auzapez-ohia-hil-da.htm | Politika | Guy Poulou Ziburuko auzapez ohia hil da | 2001ean hasi zen auzapez, eta kasik hogei urtez aritu zen jardunean; iaz utzi zuen politika. 80 urterekin zendu da. | Guy Poulou Ziburuko auzapez ohia hil da. 2001ean hasi zen auzapez, eta kasik hogei urtez aritu zen jardunean; iaz utzi zuen politika. 80 urterekin zendu da. | Ia bi hamarkadaz izan zen Guy Poulou Ziburuko (Lapurdi) auzapez. Milurtekoaren hasieran hartu zuen kargua, 2001ean. Iaz, baina, hauteskundeetara ez zela aurkeztuko erabaki zuen politikari eskuindarrak. Dentista zen ikasketaz. 80 urte zituela hil da Poulou; atzo zendu zen, jakinarazi dutenez.
Eskuindar sutsua zen Poulo... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205264/eh-bilduk-salatu-du-anbizio-klimatikoa-falta-duela-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | EH Bilduk salatu du «anbizio klimatikoa» falta duela Eusko Jaurlaritzak | EH bilduk ordezkariak bidaliko ditu Glasgown egingo duten COP26 klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi bilerara | EH Bilduk salatu du «anbizio klimatikoa» falta duela Eusko Jaurlaritzak. EH bilduk ordezkariak bidaliko ditu Glasgown egingo duten COP26 klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi bilerara | Glasgown COP26 klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi bilera hasi bezperan, adierazpenak egin ditu Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak. Eusko Jaurlaritzari gai horren inguruko anbizioa falta zaiola salatu du: «Eusko Jaurlaritza honen —eta aurrekoen— anbizio klimatikoa azken urteotan eskatutakoaren oso azpitik ... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205265/eako-zuzendaritzak-eh-bildurekin-duen-jarrera-mantentzea-babestu-du.htm | Politika | EAko zuzendaritzak EH Bildurekin duen jarrera mantentzea babestu du | EAk 'Alkar zainduz' lelopean egingo du XIII. Biltzar Nagusia, otsailean eta martxoan; besteak beste, asmoa da «zaintza politikaren erdigunean» jartzea. Hala ere, sektore kritikoak «zentzugabekeria demokratikotzat» jo du erabakia. | EAko zuzendaritzak EH Bildurekin duen jarrera mantentzea babestu du. EAk 'Alkar zainduz' lelopean egingo du XIII. Biltzar Nagusia, otsailean eta martxoan; besteak beste, asmoa da «zaintza politikaren erdigunean» jartzea. Hala ere, sektore kritikoak «zentzugabekeria demokratikotzat» jo du erabakia. | EAk datorren urtearen hasieran egingo du biltzar nagusia, eta bertako zuzendaritzak jakinarazi du orduan eztabaidatuko den txosten politikoaren zirriborroan EH Bildurekin duen jarrera mantentzea babestu duela, besteak beste «euskal errepublikaren bidean tresnarik eraginkorrena» dela iritzita: «Gure ustez, bilkideek dis... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205266/elkar-babestearen-beharra-aldarrikatu-dute-lanartearen-bigarren-batzarrean.htm | Kultura | Elkar babestearen beharra aldarrikatu dute Lanartearen bigarren batzarrean | Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak 40 bat kulturgile eta kulturzale batu ditu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. | Elkar babestearen beharra aldarrikatu dute Lanartearen bigarren batzarrean. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak 40 bat kulturgile eta kulturzale batu ditu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. | Elkartearen deiari erantzunez, eta Arkaitz Minerren eta Joseba Tapiaren doinuek lagunduta sartu dira 40 kulturgile eta kulturzale inguru Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunera, gaur goizean. Bertan ziren Joxean Agirre, Mikel Peruarena Ansa, Yolanda Arrieta eta Yurre Ugarte idazleak; Andoitz Antzizarri, Amets Aran... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205267/ezin-zuen-betiko-iraun.htm | Kirola | Ezin zuen betiko iraun | Osasunak aurrenekoz galdu du etxetik kanpo, Sevillaren kontra bAkats larriak egin ditu atzean, eta erasoan ez du gaitasunik eduki aurkaria estu hartzeko | Ezin zuen betiko iraun. Osasunak aurrenekoz galdu du etxetik kanpo, Sevillaren kontra bAkats larriak egin ditu atzean, eta erasoan ez du gaitasunik eduki aurkaria estu hartzeko | Orbanik gabea ari zen izaten Osasunaren etxetik kanpoko jarduna. Irabazi egin zituen Sadarretik urrun jokatutako lehen lau partidak, eta asteazkenean urrezko puntua urratu zuen Santiago Bernabeun. Haatik, boladak noizbait bukatu behar zuen, eta gorritxoei gaur bukatu zaie pagotxa, Sevillaren zelaian. Julen Lopetegiren ... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205268/eneko-andueza-izango-da-pse-eeko-idazkari-nagusi-berria-95eko-babesarekin.htm | Politika | Eneko Andueza izango da PSE-EEko idazkari nagusi berria, %95eko babesarekin | «Garai berri bat» hitzeman du Idoia Mendiaren ondorengoak. Afiliatuen %65,75ek eman dute botoa. | Eneko Andueza izango da PSE-EEko idazkari nagusi berria, %95eko babesarekin. «Garai berri bat» hitzeman du Idoia Mendiaren ondorengoak. Afiliatuen %65,75ek eman dute botoa. | Ez da ezustekorik izan PSE-EEko idazkari nagusia hautatzeko bozketan, eta Eneko Anduezaren hautagaitza babestu du afiliatuen gehiengoak. Haren hautagaitzaren alde egin du %95,3k eta Soraya Morlarenari botoa eman dio %4,28k. 5.014 kidek zuten botoa emateko aukera, eta horietatik %65,75k egin dute.
Nagusitasun handiz ga... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205269/imanol-uria-nagusitu-da-elorrion-bizkaiko-bosgarren-kanporaketan.htm | Kultura | Imanol Uria nagusitu da Elorrion, Bizkaiko bosgarren kanporaketan | Bizkaiko txapelketako finalaurrekoetan kantatuko du bertsolari algortarrak. Nafarroako txapelketako lehen finalaurrekoa, berriz, etzi jokatuko dute, Altsasun. | Imanol Uria nagusitu da Elorrion, Bizkaiko bosgarren kanporaketan. Bizkaiko txapelketako finalaurrekoetan kantatuko du bertsolari algortarrak. Nafarroako txapelketako lehen finalaurrekoa, berriz, etzi jokatuko dute, Altsasun. | Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa jokatu dute Elorrioko Arriola antzokian. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Aitor Arrutia Azkueta, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Peru de Pedro Larrea. Uriak batu ditu puntu gehien, 494. Hala, azaro... |
2021-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/205270/odei-barroso-gomilak-irabazi-du-xilabako-azken-finalerdia.htm | Kultura | Odei Barroso Gomilak irabazi du Xilabako azken finalerdia | Izpurako saioan erabakita geratu da azaroaren 13an Donibane Lohizuneko finalean kantatuko duen seikotea. | Odei Barroso Gomilak irabazi du Xilabako azken finalerdia. Izpurako saioan erabakita geratu da azaroaren 13an Donibane Lohizuneko finalean kantatuko duen seikotea. | Erabakita geratu da 2021eko Xilaba Bertsolari Txapelketako finala. Odei Barrosok irabazi du Izpurako (Nafarroa Beherea) saioa, eta honako bertsolariek osatuko dute finaleko seikotea: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriar... |
2021-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/205304/gizon-bat-atxilotu-dute-laudion-emakume-bat-kristalezko-edalontzi-batekin-jotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Laudion, emakume bat kristalezko edalontzi batekin jotzeagatik | Goizaldeko lauak aldera izan da erasoa, eta ospitalera eraman behar izan dute emakumea. Erasotua atxilotuaren bikotekidea da. | Gizon bat atxilotu dute Laudion, emakume bat kristalezko edalontzi batekin jotzeagatik. Goizaldeko lauak aldera izan da erasoa, eta ospitalera eraman behar izan dute emakumea. Erasotua atxilotuaren bikotekidea da. | Bart gauean gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Laudion (Araba), emakume bat kristalezko edalontzi batekin jo duelako. Zubiko-Kurajo kalean izan da erasoa, goizeko lauak aldera.
Poliziak Aiaraldea.eus hedabideari jakinarazi dionez, erasotua atxilotuaren bikotekidea da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute a... |
2021-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/205305/hasi-da-cop26-goi-bilera-glasgown.htm | Mundua | Hasi da COP26 goi bilera Glasgown | Gaur hasi eta azaroaren 12 arte egingo dute. «Inflexio puntua» izan behar du, NBIPren esanetan, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzea ezinezkoa bihur ez dadin. | Hasi da COP26 goi bilera Glasgown. Gaur hasi eta azaroaren 12 arte egingo dute. «Inflexio puntua» izan behar du, NBIPren esanetan, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzea ezinezkoa bihur ez dadin. | Ekin diote Glasgowko COP26ko lehen osoko bilkurari. Adituek mezu argia eman diete munduko agintariei, bilkuraren aurreko asteetan argitaratu diren txostenetan: ezinbestekoa da berehalako erabakiak hartzea, urrats eraldatzaileak egitea eta konpromisoak betetzeko neurriak zehaztea, mende amaieran Lurraren berotzea ez dad... |
2021-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/205307/hipotesi-demokratikoa-dokumentala-ondu-du-thomas-lacoste-zinemagileak.htm | Politika | 'Hipotesi demokratikoa' dokumentala ondu du Thomas Lacoste zinemagileak | Dokumentalak euskal gatazka du hizpide, zehazki, haren aterabide demokratikoa. Ofizialki 2022ko udaberrian estreinatuko dute. Trailerra, albistearen barruan. | 'Hipotesi demokratikoa' dokumentala ondu du Thomas Lacoste zinemagileak. Dokumentalak euskal gatazka du hizpide, zehazki, haren aterabide demokratikoa. Ofizialki 2022ko udaberrian estreinatuko dute. Trailerra, albistearen barruan. | «Dokumentalak lehen aldiz eskaintzen du Europa mendebaldeko azken gatazka armatuaren eta haren irtenbide politikoari buruzko kontakizun sentikor bat». Hala aurkeztu dute Hipotesi demokratikoa dokumentala, Thomas Lacoste zinemagile frantziarraren azken lana. Hainbat hilabetez jardun du proiektu horretan lanean, eta jada... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205308/altuna-iiia-erakustaldia-eman-eta-finalera.htm | Kirola | Altuna III.a, erakustaldia eman eta finalera | Amezketarrak ez dio aukerarik eman Ezkurdiari. Neurketa parekatuta hasi da, baina azkar hautsi du Altunak. Lasoren aurka jokatuko du lau eta erdiko finala. | Altuna III.a, erakustaldia eman eta finalera. Amezketarrak ez dio aukerarik eman Ezkurdiari. Neurketa parekatuta hasi da, baina azkar hautsi du Altunak. Lasoren aurka jokatuko du lau eta erdiko finala. | Altuna III.a ez omen zegoen bere garairik onenean. Hori zioten adituek, hori erakutsi du txapelketak, hala aitortu zuen pilotariak berak ere, baina hauxe esan zuen partidaren ostean: «Hemen jokatu egin behar da». Bestelako jarrera batean iritsi zen Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdira Joseba Ezkurdia; arbizuarra iza... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205309/realak-gutxien-espero-zuenean-berdindu-du-athleticek.htm | Kirola | Realak gutxien espero zuenean berdindu du Athleticek | Muniainek 91. minutuan berdindu du Realak eskuetan zuen neurketa. Aurretik, Isakek sartu du txuri-urdinen gola, penaltiz, eta Iñigo Martinezek txartel gorria ikusi du. Donostiarrek lehen postuan diraute; bilbotarrek zortzigarren. | Realak gutxien espero zuenean berdindu du Athleticek. Muniainek 91. minutuan berdindu du Realak eskuetan zuen neurketa. Aurretik, Isakek sartu du txuri-urdinen gola, penaltiz, eta Iñigo Martinezek txartel gorria ikusi du. Donostiarrek lehen postuan diraute; bilbotarrek zortzigarren. | Garaipena ospatzen hasiak ziren Realeko zaleak. 1-0 aurretik, jokalari bat gehiagorekin, eta erasoan gauza gutxi egiten ari zen Athleticen aurka. Jokoa, ordea, ez da errenta, eta horrelako kontuak ditu futbolak. Muniainek, faltaz, eta Alex Remiroren huts bat tarteko, puntu bat lortu du Marcelino Garciaren taldearentzat... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205310/aiora-renteriak-musika-utziko-du-aldi-batez-minbiziagatik.htm | Kultura | Aiora Renteriak musika utziko du aldi batez, minbiziagatik | Zea Mays taldeko abeslari eta konpositoreak jakinarazi du umetokiko minbizia duela; urgentziazko ebakuntza egin diote. «Ahalik eta arinen» bueltatuko dela azaldu die jarraitzaileei. Sare sozialen bitartez egin du iragarpena. | Aiora Renteriak musika utziko du aldi batez, minbiziagatik. Zea Mays taldeko abeslari eta konpositoreak jakinarazi du umetokiko minbizia duela; urgentziazko ebakuntza egin diote. «Ahalik eta arinen» bueltatuko dela azaldu die jarraitzaileei. Sare sozialen bitartez egin du iragarpena. | «Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit». Zea Mays musika taldeko abeslari Aiora Renteriarenak dira hitzak. Atzo iluntzean argitaratu zuen mezua, sare sozialetan. Taldearen Instagram kontuan, Renteriak iragarri du agertokiak utziko dituela aldi batez, minbizia duelako; umetokikoa, zehazki.... |
2021-11-2 | https://www.berria.eus/albisteak/205311/euskal-herriko-gazte-abesbatzak-irabazi-du-tolosako-abesbatza-lehiaketa.htm | Kultura | Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa | Abesbatza horrek 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusirako izendapena ere jaso du. Jaialdia urriaren 29tik gaur arte egin da, Tolosako Leidor antzokian. | Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Abesbatza horrek 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusirako izendapena ere jaso du. Jaialdia urriaren 29tik gaur arte egin da, Tolosako Leidor antzokian. | Tolosako 52. Abesbatza Lehiaketako epaimahaiak jakinarazi du zeintzuk diren lehiaketako irabazleak: Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du sari nagusia, eta, horrekin batera, 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartzeko izendapena. Abesbatza hori Euskal Herriko parte hartzaile bakarra zen, eta... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205312/eskerrik-asko-araba.htm | Iritzia | Eskerrik asko, Araba | Eskerrik asko, Araba. | Joan den larunbatean, urriaren 23an, Araba Bizirik plataformak hainbat motatako elkarretaratze eta ekitaldiz betetako egun arrakastatsua ospatu zuen, eta, egunaren amaieran, manifestazio jendetsu eta koloretsu bat egin zen, milaka lagun bildu zituena Gasteizko erdialdean. Izan dadila sarrera zenbait hedabidek, ineteres... | |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205313/astebetean-1270-kasu-baieztatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Astebetean 1.270 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian | Gipuzkoan atzeman dituzte positiboen herenak baino gehiago. Erietxeetako ZIUetan 33 gaixo daude. Hamahiru lagun hil ditu koronabirusak. | Astebetean 1.270 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Gipuzkoan atzeman dituzte positiboen herenak baino gehiago. Erietxeetako ZIUetan 33 gaixo daude. Hamahiru lagun hil ditu koronabirusak. | Aurreko astelehenean argitaratutako datuek agerian utzi zuten urrian goranzko joera hartu zuela Hego Euskal Herrian atzemandako COVID-19 kasuek, eta gaur plazaratutakoek bilakaera hori berretsi dute. Azken astean 1.270 positibo zenbatu dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak; urriaren 18tik 24ra bitarteko astean baino 77 ... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205314/guterres-utz-diezaiogun-gure-burua-karbonoarekin-hiltzeari.htm | Mundua | Guterres: «Utz diezaiogun gure burua karbonoarekin hiltzeari» | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak nazioarteari eskatu dio konpromisoa har dezala berotegi gasen isuria %45 murrizteko 2030 urterako. Indiak 2070 urtera arteko epea iragarri du karbonoan neutro bihurtzeko. | Guterres: «Utz diezaiogun gure burua karbonoarekin hiltzeari». Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak nazioarteari eskatu dio konpromisoa har dezala berotegi gasen isuria %45 murrizteko 2030 urterako. Indiak 2070 urtera arteko epea iragarri du karbonoan neutro bihurtzeko. | Mundu oso bat bildu da gaur Glasgown (Eskozia), COP26 klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi bileran. 200 bat estatutako agintariak hasi dira iristen hirira, azaroaren 12ra arte luzatuko den bilkuran parte hartzeko, eta alertarako dei batekin hartu ditu Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak... |
2021-11-1 | https://www.berria.eus/albisteak/205315/eneko-lazkoz-nagusitu-da-nafarroako-bertsolari-txapelketako-lehen-finalaurrekoan.htm | Kultura | Eneko Lazkoz nagusitu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan | Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi, Erika Lagoma, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oier Lakuntza. Altsasuko Iortia kulturgunean jokatu da saioa | Eneko Lazkoz nagusitu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan. Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi, Erika Lagoma, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oier Lakuntza. Altsasuko Iortia kulturgunean jokatu da saioa | Nafarroako Bertsolari Txapelketak badu lehen finalista: Eneko Lazkoz Martinez. Berak lortu du puntu gehien lehen finalerdian (489), eta Iruñean arituko da azaroaren 28an, beste zazpi bertsolarirekin batera. Sarrerak aurrez bukatuta, goraino betea egon da gaur Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxeko aretoa, 300 entzul... |
2021-11-2 | https://www.berria.eus/albisteak/205342/eremu-bat-okupatu-dute-donamartirin-5g-sartzeko-aukera-emango-lukeen-antena-bat-galarazteko.htm | Gizartea | Eremu bat okupatu dute Donamartirin, 5G sartzeko aukera emango lukeen antena bat galarazteko | Arberua Bizirik taldeak egin du ekintza. 50 bat pertsona bildu dira, estalpe bat jarri dute, eta borda bat bilkura gune gisa antolatu dute. | Eremu bat okupatu dute Donamartirin, 5G sartzeko aukera emango lukeen antena bat galarazteko. Arberua Bizirik taldeak egin du ekintza. 50 bat pertsona bildu dira, estalpe bat jarri dute, eta borda bat bilkura gune gisa antolatu dute. | Behar den denbora egoteko prestatu dira. Gaur goizean, 50 bat ekintzailek Arberoako Donamartiriko (Nafarroa Beherea) lursail bat okupatu dute, 5G telefonia sartzea ahalbidetuko lukeen antena bat han jartzea galarazteko. Hilabeteak daramate eskualdeko hainbat herritar protestan, teknologia hori sar ez dezaten.
Afezetxe... |
2021-11-2 | https://www.berria.eus/albisteak/205343/gizon-bat-tiroz-zauritu-dute-parisen-hainbat-poliziari-labana-batekin-mehatxu-egin-ondoren.htm | Mundua | Gizon bat tiroz zauritu dute Parisen, hainbat poliziari labana batekin mehatxu egin ondoren | Maskararik ez zeramalako hasi da eztabaida. Polizia batzuek maskara jartzeko eskatu diote gizonari, eta hark labana batekin mehatxatuz erantzun die. | Gizon bat tiroz zauritu dute Parisen, hainbat poliziari labana batekin mehatxu egin ondoren. Maskararik ez zeramalako hasi da eztabaida. Polizia batzuek maskara jartzeko eskatu diote gizonari, eta hark labana batekin mehatxatuz erantzun die. | Goizaldean gertatu da. Antza, gizona Saint-Lazare tren geltokian zegoen, Parisko ipar-mendebaldean, eta, maskararik ez zeramala ikusita, hainbat agente gerturatu zaizkio maskara jartzeko eskatzera.
Orduan, gizona, haserretu, eta agenteei oldartu zaie, labana bat eskuetan zuela, mehatxu eginez. Hainbat berri agentziare... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.