date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205344/2030erako-deforestazioa-geldiaraztera-konprometitu-dira-ehun-estatu-baino-gehiago.htm
Mundua
2030erako deforestazioa geldiaraztera konprometitu dira ehun estatu baino gehiago
Basoak babestu eta berreskuratzeko 19.000 milioi dolarreko inbertsioa aurreikusi dute. Brasil, Indonesia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa daude horien artean.
2030erako deforestazioa geldiaraztera konprometitu dira ehun estatu baino gehiago. Basoak babestu eta berreskuratzeko 19.000 milioi dolarreko inbertsioa aurreikusi dute. Brasil, Indonesia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa daude horien artean.
Klima larrialdiaren aurkako COP26 goi bilera hasia da lehen emaitzak ematen. Atzo iluntzean heldu zen lehen akordioa, ehun herrialdek baino gehiagok sinatutakoa, eta basoak babestea helburu duena. Hitzarmenaren arabera, sinatzaileek konpromisoa hartu dute 2030erako baso eremuen suntsitzea eta lurren degradatzea geldiar...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205348/gazteentzako-konpromiso-kontratuak-500-eurorainoko-ordainsaria-izango-du.htm
Ekonomia
Gazteentzako konpromiso kontratuak 500 eurorainoko ordainsaria izango du
Frantzian martxoan ezarriko da lanik eta formakuntzarik gabeko gazteentzako kontratua. Ordainsaria baldintzatuta egongo da, astean hamabost-hogei ordu arteko lan formakuntza jasotzera eta enplegu eskaintzak onartzera.
Gazteentzako konpromiso kontratuak 500 eurorainoko ordainsaria izango du. Frantzian martxoan ezarriko da lanik eta formakuntzarik gabeko gazteentzako kontratua. Ordainsaria baldintzatuta egongo da, astean hamabost-hogei ordu arteko lan formakuntza jasotzera eta enplegu eskaintzak onartzera.
Frantziako Gobernuak martxoan ezarriko du lanik eta formakuntzarik gabeko gazteentzako konpromiso kontratua; hilabeteko ordainsaria 500 eurorainokoa izan daiteke, astean hamabost-hogei ordu arteko lan formakuntza jasotzearen truke. Lehen kalkuluen arabera, 16tik 25 urtera bitarteko 500.000-600.000 gaztek izango dute e...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205349/migratzaileen-karabanan-zihoan-migrante-kubatar-bat-hil-dutela-salatu-dute-mexikon.htm
Mundua
Migratzaileen karabanan zihoan migrante kubatar bat hil dutela salatu dute Mexikon
Migratzaile kubatarra karabanatik aldendu omen zen. Gerora topatu zuten, hilda. Zenbat aktibistaren arabera, Mexikoko Guardia Nazionala hainbat migratzaileri eraso egiten aritu da azken orduotan.
Migratzaileen karabanan zihoan migrante kubatar bat hil dutela salatu dute Mexikon. Migratzaile kubatarra karabanatik aldendu omen zen. Gerora topatu zuten, hilda. Zenbat aktibistaren arabera, Mexikoko Guardia Nazionala hainbat migratzaileri eraso egiten aritu da azken orduotan.
AEBetara bidean da migratzaileen karabana. Mexikoko hegoaldean dago, eta hamar eguneko nekeari ezbehar baten samina gehitu behar izan diote bertan diren guztiek. Migratzaile kubatar baten heriotza salatu dute, eta gertatu dena ikertzeko eta argitzeko eskatu diete giza eskubideen alde lan egiten duten eragile eta erakun...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205350/hiru-urte-barru-co2ari-muga-zergak-ezartzen-hasiko-da-eb.htm
Mundua
Hiru urte barru CO2ari muga zergak ezartzen hasiko da EB
2005etik, Europako Batasuneko 11.000 enpresak eta 500 aire konpainiak isurtzen duten karbono dioxido tona bakoitzeko zerga bat ordaindu behar dute. Europako Batzordeak araudi hori ezarri nahi die zenbait eraikini eta errepide bideko garraioari ere.
Hiru urte barru CO2ari muga zergak ezartzen hasiko da EB. 2005etik, Europako Batasuneko 11.000 enpresak eta 500 aire konpainiak isurtzen duten karbono dioxido tona bakoitzeko zerga bat ordaindu behar dute. Europako Batzordeak araudi hori ezarri nahi die zenbait eraikini eta errepide bideko garraioari ere.
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek iragarri du gaur hiru urte barru hasiko direla CO2ari muga zergak ezartzen, eta gauza bera egiteko eskatu zien gainerako herrialdeei ere. «Garrantzitsua da ahaleginak ez geldotzea karbono ihesen ondorioz», azaldu du Von der Leyenek. 2005etik, Europako Batasuneko 11...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205351/eaeko-auzitegi-nagusiak-eutsi-egin-dio-zinema-aretoetan-jateko-eta-edateko-debekuari.htm
Kultura
EAEko Auzitegi Nagusiak eutsi egin dio zinema aretoetan jateko eta edateko debekuari
Argudiatu du zinema aretoek ez dutela frogatu neurri horrek eragiten dien kaltea konponezina dela.
EAEko Auzitegi Nagusiak eutsi egin dio zinema aretoetan jateko eta edateko debekuari. Argudiatu du zinema aretoek ez dutela frogatu neurri horrek eragiten dien kaltea konponezina dela.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak eta Espainiako Zinemen Federazioak zinema aretoetan goxokiak eta freskagarriak jateko debekuaren kontra ezarritako helegitea. Gaur aztertu dute eskaera Luis Angel Garrido, Josean Angonio Gonzalez eta Emilio Lamo de Espinosa epaileek, eta a...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205352/jaurlaritzak-15era-murriztu-nahi-ditu-zabortegietara-doazen-hondakinak-2030-urterako.htm
Gizartea
Jaurlaritzak %15era murriztu nahi ditu zabortegietara doazen hondakinak 2030. urterako
Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plan berriak jasotzen duenez, zerga bat ezarriko zaie zaborra eragiten eta erretzen duten enpresei.
Jaurlaritzak %15era murriztu nahi ditu zabortegietara doazen hondakinak 2030. urterako. Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plan berriak jasotzen duenez, zerga bat ezarriko zaie zaborra eragiten eta erretzen duten enpresei.
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko plana aurkeztu du gaur Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak gobernu kontseiluaren ostean. 2030. urtera bitartekoa da plana. Besteak beste, plan horren bitartez Jaurlaritzak datozen urteetan %30 murriztu nahi du sortzen den...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205353/lau-eguneko-kanpalekua-abiatu-dute-nupen-euskaraz-ikasteko-eskubidea-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
Lau eguneko kanpalekua abiatu dute NUPen, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko
Ikasle mugimendu osoak babestu du egitasmoa, eta, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean, manifestaziora deitu dute larunbaterako.
Lau eguneko kanpalekua abiatu dute NUPen, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Ikasle mugimendu osoak babestu du egitasmoa, eta, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean, manifestaziora deitu dute larunbaterako.
Euskaraz ikasteko eta aritzeko eskubidearen aldeko kanpalekua abiatu du NUPeko euskara taldeak NUP Nafarroako Unibertsitateko Arrosadiko campusean (Iruñea). Gaurtik ostiralera bitarte egonen dira, eta, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean, manifestaziora deitu dute larunbaterako, 12:00etan...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205354/ppren-lan-erreforma-indargabetuko-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
PPren lan erreforma «indargabetuko» du Espainiako Gobernuak
Hitz hori aukeratu izanak iradokitzen du aldaketa sakona egingo dutela lan araudian, eta ez Calviñok hobesten zituen azaleko moldaketak.
PPren lan erreforma «indargabetuko» du Espainiako Gobernuak. Hitz hori aukeratu izanak iradokitzen du aldaketa sakona egingo dutela lan araudian, eta ez Calviñok hobesten zituen azaleko moldaketak.
Sindikatuekin eta patronalarekin negoziatzen jarraitu aurretik, Espainiako Gobernuak bere buruarekin negoziatu behar izan du zer egin lan erreformarekin. Eguerdian, bere jarrera behingoz bateratzeko bilera egin dute Pedro Sanchez gobernuburuak eta haren lehen bi presidenteordeek, Nadia Calviño Ekonomia ministroak (PSOE...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205355/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-jendaurrean-bere-buruari-ukituak-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, jendaurrean bere buruari ukituak egiteagatik
Exhibizionismoa egotzita eraman dute atxilo gizonezkoa; 63 urte ditu. Parke batean zen, eta bertan ziren hainbat laguni segika ibiltzea ere leporatu diote.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, jendaurrean bere buruari ukituak egiteagatik. Exhibizionismoa egotzita eraman dute atxilo gizonezkoa; 63 urte ditu. Parke batean zen, eta bertan ziren hainbat laguni segika ibiltzea ere leporatu diote.
Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igande arratsaldean, exhibizionismo delitua leporatuta. Zehazki, Poliziak jakinarazi duenez, Judimendi parkean bere buruari ukituak egiteagatik eraman dute atxilo gizonezkoa; jendaurrean ari zen, hainbat herritar baitziren moment...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205356/daniel-mate-euskal-herritar-aberatsena.htm
Ekonomia
Daniel Mate, euskal herritar aberatsena
Forbesek Espainiako ondare handienen zerrenda argitaratu du beste urte batez. Zazpi euskal herritar daude ehun pertsona aberatsenen artean.
Daniel Mate, euskal herritar aberatsena. Forbesek Espainiako ondare handienen zerrenda argitaratu du beste urte batez. Zazpi euskal herritar daude ehun pertsona aberatsenen artean.
Aldaketa izugarririk ez dakar aurten Forbesek Espainiako ehun ondare handienekin urtero egiten duen zerrendak. Enpresa handien sortzaileak daude batetik, eta Amancio Ortega Inditexeko burua dago zerrendan lehena (67.000 milioi euro); bestetik, enpresa sortzaile handien seme-alabak, eta Sandra Ortega Mera dago zerrendan...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205357/hamabost-hilabeteko-zigorra-ezarri-diote-gizonezko-bati-baranainen-88-urteko-emakume-bat-autoarekin-harrapatzeagatik.htm
Gizartea
Hamabost hilabeteko zigorra ezarri diote gizonezko bati, Barañainen 88 urteko emakume bat autoarekin harrapatzeagatik
Fiskalaren eta defentsaren akordioaren osteko epaiaren arabera, akusatua ez zebilen adi, eta, beraz, ez zituen «zirkulazio-arreta arauak» betetzen.
Hamabost hilabeteko zigorra ezarri diote gizonezko bati, Barañainen 88 urteko emakume bat autoarekin harrapatzeagatik. Fiskalaren eta defentsaren akordioaren osteko epaiaren arabera, akusatua ez zebilen adi, eta, beraz, ez zituen «zirkulazio-arreta arauak» betetzen.
Hamabost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Burlatako (Nafarroa) 43 urteko gizonezko bati, zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa delitua egiteagatik. Hain zuzen, 2020ko abenduan 88 urteko emakume bat harrapatu zuen autoarekin oinezko pasabide batean, Barañainen (Nafarroa), eta emakumea hil egin zen. Fiskalak eta...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205358/herri-auzitegi-bat-sortu-dute-kazetarien-aurkako-hilketen-justizia-egiteko.htm
Bizigiro
Herri auzitegi bat sortu dute kazetarien aurkako hilketen justizia egiteko
Hiru kazetari elkartek sortu dute auzitegia, eta exijitu dute gobernuek betebeharra dutela kazetariak babesteko eta hilketak ikertzeko. Hagan (Herbehereak) egin duteirekiera ekitaldia. Lehen hiru akusazioak Mexiko, Sri Lanka eta Siriako gobernuen aurkakoak dira.
Herri auzitegi bat sortu dute kazetarien aurkako hilketen justizia egiteko. Hiru kazetari elkartek sortu dute auzitegia, eta exijitu dute gobernuek betebeharra dutela kazetariak babesteko eta hilketak ikertzeko. Hagan (Herbehereak) egin duteirekiera ekitaldia. Lehen hiru akusazioak Mexiko, Sri Lanka eta Siriako gobernu...
«Astero kazetari bat hiltzen dute. Egia hiltzea krimen segurua da, hamar hilketatik zortzitan hiltzaileak libre geratzen baitira». Mugarik Gabeko Kazetaritza Librea, Kazetariak Babesteko Batzordea eta Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteek hala esan dute: haiek bultzatuta, herri auzitegi bat sortu dute, mundu osoan hiltze...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205359/25-ikasgela-itxita-daude-koronabirusagatik-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
25 ikasgela itxita daude koronabirusagatik Hego Euskal Herrian
Nafarroan hamazazpi ikasgela itxi dituzte; Araban, bi, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruna.
25 ikasgela itxita daude koronabirusagatik Hego Euskal Herrian. Nafarroan hamazazpi ikasgela itxi dituzte; Araban, bi, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruna.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du zenbait ikasgela itxi behar izan dituztela koronabirusagatik. Araban bi ikasgela itxi dituzte; Bizkaian, hiru, eta Gipuzkoan, beste hiru. Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, hamazazpi ikasgela daude itxita lurraldean. Horiek horrela, Hego...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205360/transmisio-etenari-zubi-bat-eraiki-nahi-dio-sormenek.htm
Kultura
Transmisio etenari zubi bat eraiki nahi dio Sormenek
Ikasleentzako tailerrak eta emanaldi programa irekia uztartzen dituen kultur jaialdia antolatu du Galdakaok azaroaren 16tik 21rako
Transmisio etenari zubi bat eraiki nahi dio Sormenek. Ikasleentzako tailerrak eta emanaldi programa irekia uztartzen dituen kultur jaialdia antolatu du Galdakaok azaroaren 16tik 21rako
«Halako jaialdiek eta egitarauek askotan ematen dute emanaldi errenkada bat». Baina Gotzon Barandiaran idazle, kultur eragile eta Sormene jaialdiko zuzendari artistikoak zehaztu duenez, kanpoko oskola baino ez da hori Sormene Galdakaoko Sorkuntza Plazaren kasuan, sakonagoko gabezia bati aurre egitea baita euren asmoa. ...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205361/25na-urteko-zigorra-eskatu-dute-bizkaiko-lau-gizonentzat-espainian-beste-gizon-bat-hiltzea-egotzita.htm
Gizartea
25na urteko zigorra eskatu dute Bizkaiko lau gizonentzat, Espainian beste gizon bat hiltzea egotzita
2018an hil zuten Javier Ardines Llanesko zinegotzia; gaur hasi da epaiketa, Oviedon. Akusatuetako bati hilketa planifikatzea leporatu diote; beste biri, hilketa gauzatzea diru truke; eta beste bati, bitartekari aritzea.
25na urteko zigorra eskatu dute Bizkaiko lau gizonentzat, Espainian beste gizon bat hiltzea egotzita. 2018an hil zuten Javier Ardines Llanesko zinegotzia; gaur hasi da epaiketa, Oviedon. Akusatuetako bati hilketa planifikatzea leporatu diote; beste biri, hilketa gauzatzea diru truke; eta beste bati, bitartekari aritzea...
Javier Ardinesen hilketan zer gertatu zen argitzen saiatuko da datozen asteetan Oviedoko Lurralde Auzitegia (Espainia). Gaur, Epaiketaren lehen saioan, Bizkaiko lau bizilagun eseri dira akusatuen aulkian: fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra galdegin du haietako bakoitzarentzat. Auzipetuek, ordea, ukatu egin dute inpl...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205362/ela-argindarraren-kontrol-publikoa-berreskuratzeko-aukera-galdu-da.htm
Ekonomia
ELA: «Argindarraren kontrol publikoa berreskuratzeko aukera galdu da»
Espainiako Gobernuak argindar konpainien «xantaiari» men egin diola salatu du sindikatuak. Energia enpresen «defendatzailerik sutsuenak» izatea egotzi die EAJri eta Confebaski.
ELA: «Argindarraren kontrol publikoa berreskuratzeko aukera galdu da». Espainiako Gobernuak argindar konpainien «xantaiari» men egin diola salatu du sindikatuak. Energia enpresen «defendatzailerik sutsuenak» izatea egotzi die EAJri eta Confebaski.
ELA sindikatuaren ustez Espainiako Gobernuak argindarraren kontrol publikoa berreskuratzeko aukera on bat galdu du azken asteetan. Argindar konpainiekin izandako negoziazioen emaitza ikustean iritsi da sindikatua ondorio horretara. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiaren iritziz, Espainiak «men» egin dio konpainien «xantai...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205363/kutxa-fundazioak-argudiatu-du-eureka-museoa-ixteak-ez-duela-esan-nahi-zientzia-bazter-utziko-dutenik.htm
Gizartea
Kutxa fundazioak argudiatu du Eureka museoa ixteak ez duela esan nahi zientzia bazter utziko dutenik
Fundazioak ohar bat argitaratu du joan den astean egindako iragarpenen harira «zehaztapenak» azaltzeko. Adierazi dute jakinarazitako moldaketek «zientzia herritarrengana hurbiltzea» dutela helburu.
Kutxa fundazioak argudiatu du Eureka museoa ixteak ez duela esan nahi zientzia bazter utziko dutenik. Fundazioak ohar bat argitaratu du joan den astean egindako iragarpenen harira «zehaztapenak» azaltzeko. Adierazi dute jakinarazitako moldaketek «zientzia herritarrengana hurbiltzea» dutela helburu.
Donostiako Eureka zientzia museoa 2023an itxiko zutela iragarri zuen joan den asteazkenean Kutxa fundazioak. Zehazki, 2030 Plan Estrategikoan jasoak diren aldaketen berri eman zuen Kutxak, eta, hain zuzen, Eurekaren ateak ixtea da asmo horien arteko bat. Hori bakarrik ez, jakinarazi zuten Etxarriko (Nafarroa) Arotz Ene...
2021-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/205364/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-kalean-emakume-bati-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, kalean emakume bati eraso egiteagatik
Erasoa igandean gertatu zen, Babesgabetuen Andra Mariaren plazan, eta, horren ostean, polizia bati oldartu zitzaion atxilotua.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, kalean emakume bati eraso egiteagatik. Erasoa igandean gertatu zen, Babesgabetuen Andra Mariaren plazan, eta, horren ostean, polizia bati oldartu zitzaion atxilotua.
Gasteizko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen iragan igandean, kalean emakume bati eraso egitea egotzita. Horren ostean, polizia bati oldartu zitzaion, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. Erasoa Babesgabetuen Andre Mariaren plazan gertatu zen, eta udaltzainek Santa Barbara plazan atxilotu zuten gizonezk...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205393/gasteizen-jipoitu-zutela-salatu-zuen-emakumea-ikertzekotan-dira-salaketa-faltsuagatik.htm
Gizartea
Gasteizen jipoitu zutela salatu zuen emakumea ikertzekotan dira, salaketa faltsuagatik
Urriaren 23ko gauean jipoitu zutela salatu zuen, baina Ertzaintzak inguruko bideoetan ez du topatu arrastorik, ez jipoiarenik eta ez ustezko erasoa egin zuten lau gazteenik.
Gasteizen jipoitu zutela salatu zuen emakumea ikertzekotan dira, salaketa faltsuagatik. Urriaren 23ko gauean jipoitu zutela salatu zuen, baina Ertzaintzak inguruko bideoetan ez du topatu arrastorik, ez jipoiarenik eta ez ustezko erasoa egin zuten lau gazteenik.
Gasteizko Batan ibilbidearen inguruan jipoitu zutela salatu zuen emakumearen salaketa ikertzen aritu da Ertzaintza azken hamar egunetan, baina, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, jipoiaren inongo arrastorik ez dute ikusi inguruetan jarrita dauden kamerek harturiko irudietan. Ondorioz, EFE albiste ...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205394/afiliatuen-kopuruak-konfinamenduaren-aurreko-maila-gainditu-du.htm
Ekonomia
Afiliatuen kopuruak konfinamenduaren aurreko maila gainditu du
Urrian, beste 1.623 lagunek utzi diote langabe izateari, eta dagoeneko pandemiaren aurretik baino gutxiago dira. 9.555 langile daude oraindik aldi baterako erregulazioan
Afiliatuen kopuruak konfinamenduaren aurreko maila gainditu du. Urrian, beste 1.623 lagunek utzi diote langabe izateari, eta dagoeneko pandemiaren aurretik baino gutxiago dira. 9.555 langile daude oraindik aldi baterako erregulazioan
Hogeita bat hilabete behar izan ditu Hego Euskal Herriko lan merkatuak konfinamenduak eragin zion txikiziotik suspertzeko. Kopuru handietan behintzat, 2019ko otsaileko mailara iritsi da, bai langabe kopuruan, bai langile kopuruan. Urriak COVID-19ak eragindako krisiaren aurreko egoerara itzultzeko azken bultzada eman du...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205396/frogak-baliogabetu-eta-auzipetuak-errugabetzeko-galdegin-dute-abokatuek.htm
Politika
Frogak baliogabetu eta auzipetuak errugabetzeko galdegin dute abokatuek
Guardia Zibilak miaketetan jasotako frogak eta CNIren bidez lortutakoak baliorik gabe uztea nahi du defentsak, auzipetuei eskubideak urratu zaizkielakoan. Atzemandako dokumentuak eta ezizenak auzipetuenak direla ere ez dago «egiaztatua», defentsaren ustez. Bihar segituko du epaiketak.
Frogak baliogabetu eta auzipetuak errugabetzeko galdegin dute abokatuek. Guardia Zibilak miaketetan jasotako frogak eta CNIren bidez lortutakoak baliorik gabe uztea nahi du defentsak, auzipetuei eskubideak urratu zaizkielakoan. Atzemandako dokumentuak eta ezizenak auzipetuenak direla ere ez dago «egiaztatua», defentsar...
Joan den astean Jose Perals fiskalak deklaratuta, auzipetuen abokatuen txanda izan da gaurkoa 13/13 epaiketan. Lau ordu pasatxotan aritu dira Espainiako Auzitegi Nazionalean Alfontso Zenon, Jone Goirizelaia eta Aiert Larrarte abokatuak —bertzeei ez die denborarik eman, eta bihar hitz eginen dute—, eta absoluzioa galdeg...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205397/bergarako-udalak-baliogabe-utzi-du-valogreene-paper-bc-sm-enpresari-emandako-hirigintza-bateragarritasunari-buruzko-txostena.htm
Gizartea
Bergarako Udalak baliogabe utzi du Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena
Gorka Artola alkateak azaldu du hondakinen lantegia egiteko enpresak eskaeran adierazitako jarduera ez datorrela bat ez ingurumen baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ez eta irailaren 23an EAEko Aldizkari Ofizialean jarritako jarduerarekin ere.
Bergarako Udalak baliogabe utzi du Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena. Gorka Artola alkateak azaldu du hondakinen lantegia egiteko enpresak eskaeran adierazitako jarduera ez datorrela bat ez ingurumen baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ez...
Kezka areagotuz joan da, eta oraingoz geratzea erabaki du. Gorka Artola Bergarako alkateak iragarri du Valogreene Paper BC SM enpresari uztailean behin-behinean eman zioten baimena erretiratzea ebatzi dutela. Euskadi Irratian eman du horren berri. Hori erabaki dute enpresak adierazten zituen jarduerak ez datozelako bat...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205398/eneko-fernandezek-ezingo-du-larunbateko-finalaurrekoan-kantatu.htm
Kultura
Eneko Fernandezek ezingo du larunbateko finalaurrekoan kantatu
Osasun arazoak medio, bertsolariak ez du parte hartuko Berriozarren jokatuko den Nafarroako txapelketako bigarren finalaurrekoan. Julio Sotok hartuko du haren tokia.
Eneko Fernandezek ezingo du larunbateko finalaurrekoan kantatu. Osasun arazoak medio, bertsolariak ez du parte hartuko Berriozarren jokatuko den Nafarroako txapelketako bigarren finalaurrekoan. Julio Sotok hartuko du haren tokia.
Berriozarko Entzunaretoan jokatuko dute, larunbatean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, 17:30ean hasita. Eneko Fernandez Maritxalar bertan aritzekoa zen, baina, osasun arazoak direla medio, ezingo da oholtza gainean izan. Hori ikusirik, Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du txapelketako...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205399/hamar-urtez-kotizazioak-igotzea-proposatu-du-espainiako-gobernuak-pentsioak-bermatzeko.htm
Ekonomia
Hamar urtez kotizazioak igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, pentsioak bermatzeko
Baby boom deituriko belaunaldiak erretiroa hartzen duenerako pentsioen itsulapikoa betetzea litzateke helburua. Batez besteko soldata batekin, enpresaren eta langilearen artean 10 euro gehiago kotizatuko lirateke hilean.
Hamar urtez kotizazioak igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, pentsioak bermatzeko. Baby boom deituriko belaunaldiak erretiroa hartzen duenerako pentsioen itsulapikoa betetzea litzateke helburua. Batez besteko soldata batekin, enpresaren eta langilearen artean 10 euro gehiago kotizatuko lirateke hilean.
Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek azaroaren 15era arteko epea jarri zioten euren buruei, pentsioen jasangarritasun faktorearen ordezko tresna topatzeko. Eta horretan dabiltza. Atzoko bileran, Gizarte Segurantzako ministerioak kotizazioak igotzea proposatu zuen, etorkizuneko pentsioak bermatzeko. Horrekin batera...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205400/zazpi-urtez-emazteari-eraso-egitea-egotzita-gizon-bat-epaitu-du-baionako-auzitegiak.htm
Gizartea
Zazpi urtez emazteari eraso egitea egotzita, gizon bat epaitu du Baionako auzitegiak
Prokuradoreak urte eta erdiko presondegi kondena eskatu du, gibelamenduarekin, eta tarte horretan emakumeen kontrako bortizkeria egileen zentroan segitua izan dadin ere galdetu du.
Zazpi urtez emazteari eraso egitea egotzita, gizon bat epaitu du Baionako auzitegiak. Prokuradoreak urte eta erdiko presondegi kondena eskatu du, gibelamenduarekin, eta tarte horretan emakumeen kontrako bortizkeria egileen zentroan segitua izan dadin ere galdetu du.
Atzo arratsaldean Baionako Auzitegiak gizon bat epaitu zuen, emazteari eraso egiteagatik. Zazpi urtez gizonaren bortizkeria jasan duela salatu du emakumeak. Hiltzeko mehatxuak egiteagatik, bi aldiz zintzurretik helduta itotzen saiatzeagatik, eta indarkeria fisikoagatik epaitu dute gizona. Gainera, gizona nagusi den enp...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205401/esna-elkartea-aurkeztu-dute-nafarroako-arte-eszenikoen-sektoreko-zenbait-enpresak.htm
Kultura
Esna elkartea aurkeztu dute Nafarroako arte eszenikoen sektoreko zenbait enpresak
Egitasmoaren helburua da «sektorearen garapena bultzatzeko tresna baliagarria» bilakatzea. «Sinergiak» sortu nahi dituzte beste elkarte batzuekin.
Esna elkartea aurkeztu dute Nafarroako arte eszenikoen sektoreko zenbait enpresak. Egitasmoaren helburua da «sektorearen garapena bultzatzeko tresna baliagarria» bilakatzea. «Sinergiak» sortu nahi dituzte beste elkarte batzuekin.
Nafarroako arte eszenikoetako zenbait taldek Esna elkartea aurkeztu zuten atzo, Iruñean. Egitasmoaren helburua da «tresna erabilgarri bat» eskaintzea Nafarroan eta beste erkidego batzuetan arte eszenikoak «garatzeko». Hala azaldu zuen atzo Ana Maestrojuan elkarteko presidenteak, Iruñean egindako agerraldian, Nafarroako...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205402/nbek-salatu-du-etiopian-alde-guztiak-egin-dituztela-gerra-krimenak.htm
Mundua
NBEk salatu du Etiopian alde guztiak egin dituztela gerra krimenak
Bihar beteko da urte bat Etiopiako Gobernuak Tigrayren aurkako erasoaldia abiatu zuela, aurrez TPLF miliziak Mekelleko base militar baten aurka egindako atentatuari erantzuteko aitzakiarekin. Geroztik, milizia gero eta eremu gehiago bereganatuz joan da.
NBEk salatu du Etiopian alde guztiak egin dituztela gerra krimenak. Bihar beteko da urte bat Etiopiako Gobernuak Tigrayren aurkako erasoaldia abiatu zuela, aurrez TPLF miliziak Mekelleko base militar baten aurka egindako atentatuari erantzuteko aitzakiarekin. Geroztik, milizia gero eta eremu gehiago bereganatuz joan da...
Iazko azaroaren 4an hasi zen gerra. Bakearen Nobel saridun Abiy Ahmed lehen ministroak eman zuen Tigrayren aurka jotzeko agindua, bezperan TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontea miliziak Mekelle hiriko base armatu baten aurka egindako erasoari erantzunez. Baina Tigray gobernatzen zuen TPLFren eta Addis Abebako gobernuaren...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205403/gizartea-gero-eta-toleranteagoa-da-jatorri-atzerritarreko-herritarrekin.htm
Gizartea
Gizartea «gero eta toleranteagoa» da jatorri atzerritarreko herritarrekin
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren azken Barometroaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %70,7k uste dute etorkinak beharrezkoak direla ekonomiarako, eta %66k iritzi diote haiei esker ekonomiak hobera egiten duela.
Gizartea «gero eta toleranteagoa» da jatorri atzerritarreko herritarrekin. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren azken Barometroaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %70,7k uste dute etorkinak beharrezkoak direla ekonomiarako, eta %66k iritzi diote haiei esker ekonomiak hobera egiten duela.
Koronabirusaren pandemiak ez du aldatu azken urteetako joera, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek gero eta jarrera «inklusiboagoa eta toleranteagoa» daukate jatorri atzerritarra duten pertsonekin. Are, tolerantzia indizea 66 puntukoa da, inoizko handiena. Datu horiek eman ditu gaur Ikuspegi Immigrazioaren ...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205404/covid-19aren-aurkako-txertoa-hartu-nahi-ez-zuen-langile-baten-kaleratzea-baliogabetu-dute.htm
Gizartea
COVID-19aren aurkako txertoa hartu nahi ez zuen langile baten kaleratzea baliogabetu dute
Mendekotasuna dutenentzako Bizkaiko zentro batean egiten zuen lan, eta enpresak 600 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio.
COVID-19aren aurkako txertoa hartu nahi ez zuen langile baten kaleratzea baliogabetu dute. Mendekotasuna dutenentzako Bizkaiko zentro batean egiten zuen lan, eta enpresak 600 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio.
Mendekotasuna duten pertsonak artatzeko zentro batek langile bat kaleratu zuen Bizkaian, COVID-19aren aurkako txertoa hartzeari uko egiteagatik; Bilboko lan arloko epaitegi batek, ordea, baliogabetu egin du kaleratze hori. Zentro horretako hiru langilek egin zioten uko txertatzeari: batek aldi baterako kontratua zuen,...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205405/konponbiderako-ekarpenak-aurkeztuko-ditu-larunbatean-foro-sozialak.htm
Politika
Konponbiderako ekarpenak aurkeztuko ditu larunbatean Foro Sozialak
Amaitutzat eman du Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromisoa prozesua, eta dokumentu batean bilduko ditu proposamenak eta ondorioak Gasteizko Artium museoan egingo den ekitaldian. Ernesto Samper Kolonbiako presidente ohiak parte hartuko du.
Konponbiderako ekarpenak aurkeztuko ditu larunbatean Foro Sozialak. Amaitutzat eman du Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromisoa prozesua, eta dokumentu batean bilduko ditu proposamenak eta ondorioak Gasteizko Artium museoan egingo den ekitaldian. Ernesto Samper Kolonbiako presidente ohiak parte hartuko du.
«Gaur inoiz baino gehiago jabetzen gara zaila dela bizikidetza demokratikoa eraikitzeko prozesua». ETAren iragarpenetik hamar urte iragan diren honetan, Foro Soziala jabetzen da lan hori «amaierarik gabeko ariketa» dela, baina, era berean, funtsezkoa dela «eztabaida politiko amorratua, kontakizunaren bataila deiturikoa...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205406/bi-urte-eta-erdiko-zigorra-ezarri-diote-62-urteko-gizon-bati-adingabe-batez-abusatzeagatik.htm
Gizartea
Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote 62 urteko gizon bati, adingabe batez abusatzeagatik
15 urteko emakumezko batekin sexu harremanak izaten saiatzea eta eduki sexualeko argazkiak eskatzea leporatu diote auzipetuari, baina ez da kartzelan sartuko.
Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote 62 urteko gizon bati, adingabe batez abusatzeagatik. 15 urteko emakumezko batekin sexu harremanak izaten saiatzea eta eduki sexualeko argazkiak eskatzea leporatu diote auzipetuari, baina ez da kartzelan sartuko.
Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bi urte eta erdiko espetxealdia ezarri dio 62 urteko gizonezko bati, sexu abusu eta sexting delituengatik. Epaileek frogatutzat jo dute akusatua saiatu zela, sare sozialen bidez, 15 urteko adingabe batekin sexu harremanak izaten, biluzik ateratako argazkiak eskatzen zizkiola, eta b...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205407/cirmauto-itxi-egingo-dute-eta-30-langile-kaleratuko-dituzte.htm
Ekonomia
Cirmauto itxi egingo dute, eta 30 langile kaleratuko dituzte
Cordovillan dituen auto denda eta konponketa lantegia itxiko ditu. Langileentzako greba deialdia egin dute.
Cirmauto itxi egingo dute, eta 30 langile kaleratuko dituzte. Cordovillan dituen auto denda eta konponketa lantegia itxiko ditu. Langileentzako greba deialdia egin dute.
Cirmautok Cordovillan (Nafarroa) duen auto denda eta konponketa lantegia ixteko asmoa duela jakinarazi du ELAk. Sindikatuaren arabera, enpresako zuzendaritzak negozioa desegiteko lan erregulazio espediente bat aurkeztu du, eta, ondorioz, 30 langileak kaleratuko ditu. ELAk greba mugagabea deitu du ostegunetik aurrera. ...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205408/nafarroako-gobernuko-hezkuntza-departamentuak-beste-121-langile-kontratatuko-ditu.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak beste 121 langile kontratatuko ditu
Ia 5,5 milioi euro erabiliko ditu.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak beste 121 langile kontratatuko ditu. Ia 5,5 milioi euro erabiliko ditu.
Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du ikastetxe publikoetarako beste 121 irakasle eta laguntzarako langile kontratatzea. 5.417.950 euro erabiliko dituzte horretarako eta ordezkapenengatik egin beharko dituzten kontratazioetarako. Aurten, lehenengo aldiz, ikasleek maiatzaren bigarren hamabostaldian egin zuten a...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205409/eszenarako-lan-garaikide-laburrak-taularatuko-ditu-act-jaialdiak-gaurtik-hasita.htm
Kultura
Eszenarako lan garaikide laburrak taularatuko ditu ACT jaialdiak gaurtik hasita
Gehienez ere ordu erdiko iraupena duten 15 eszenarako pieza taularatuko dituzte Bilbon eta Barakaldon. Euskal Herriko, Europako zein Asiako artistak batuko ditu deialdiak, hasiberriak guztiak.
Eszenarako lan garaikide laburrak taularatuko ditu ACT jaialdiak gaurtik hasita. Gehienez ere ordu erdiko iraupena duten 15 eszenarako pieza taularatuko dituzte Bilbon eta Barakaldon. Euskal Herriko, Europako zein Asiako artistak batuko ditu deialdiak, hasiberriak guztiak.
Aurrera egiteko bide apetatsuak topatzen ditu denborak, tarteka. Hemezortzi urte beteko ditu aurten ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiak, gehienez ere ordu erdiko iraupena duten sortzaile hasiberrien eszenarako piezak taularatzen. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko kideek jarri zuten abian asmoa eta nazioarteko...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205410/bidenek-zartakoa-hartu-du-virginiako-eta-new-jerseyko-bozetan.htm
Mundua
Bidenek zartakoa hartu du Virginiako eta New Jerseyko bozetan
Emaitzak ez dira behin betikoak, baina Virginian aurretik dira errepublikanoak, eta New Jerseyn ez daude mila boto baino gehiago bi alderdietako hautagaien artean. Eric Adams izango da New Yorkeko alkatea, eta hiri horretako bigarren alkate afro-amerikarra izango da.
Bidenek zartakoa hartu du Virginiako eta New Jerseyko bozetan. Emaitzak ez dira behin betikoak, baina Virginian aurretik dira errepublikanoak, eta New Jerseyn ez daude mila boto baino gehiago bi alderdietako hautagaien artean. Eric Adams izango da New Yorkeko alkatea, eta hiri horretako bigarren alkate afro-amerikarra ...
Joe Biden AEBetako presidentetzara iritsi osteko lehen hauteskundeak galdu ditu bart gauean Alderdi Demokratak. Behin betiko emaitzen zain, errepublikanoak aurretik dira Virginiako eta New Jerseyko gobernadoreak aukeratzeko bozetan, eta, emaitza edozein delarik ere, hauteskunde horiek zangotrabatu egin dute Bidenen agi...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205411/orotara-3224-milioi-euroko-aurrekontua-izango-du-eusko-jaurlaritzako-kultura-eta-hizkuntza-politikako-sailak.htm
Kultura
Orotara, 322,4 milioi euroko aurrekontua izango du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak
Diru horren erdia —161,5 milioi euro— EiTBrako baliatuko du, eta beste 160,9 milioi euroetatik, ia heren bat kultur proiektuak sortzeko eta zabaltzeko.
Orotara, 322,4 milioi euroko aurrekontua izango du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak. Diru horren erdia —161,5 milioi euro— EiTBrako baliatuko du, eta beste 160,9 milioi euroetatik, ia heren bat kultur proiektuak sortzeko eta zabaltzeko.
Heldu den urteko bere saileko aurrekontua aletu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Guztira, 322,4 milioi euro kudeatuko ditu berak zuzentzen duen sailak, aurten baino %11,6 gehiago. Horietatik, 161,5 milioi euro EiTBrako baliatuk...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205412/esk-k-bihar-eramango-du-auzitara-bizkaiko-aldundiko-albaitaritza-lan-eskaintzako-ustezko-iruzurra.htm
Gizartea
ESK-k bihar eramango du auzitara Bizkaiko Aldundiko albaitaritza lan eskaintzako ustezko iruzurra
Azterketara aurkeztu ziren bederatzi hautagaietatik batek bakarrik asmatu zituen ariketa praktiko baten erantzunak, eta erantzun horiek ez zetozen bat aldundiak argitaraturiko irizpideekin
ESK-k bihar eramango du auzitara Bizkaiko Aldundiko albaitaritza lan eskaintzako ustezko iruzurra. Azterketara aurkeztu ziren bederatzi hautagaietatik batek bakarrik asmatu zituen ariketa praktiko baten erantzunak, eta erantzun horiek ez zetozen bat aldundiak argitaraturiko irizpideekin
Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan Eskaintza Publiko (LEP) batean irregulartasunak egon direla salatu du ESK sindikatuak. Albaitaritzako espezialitateko hiru lanpostu betetzeko hautaketa prozesu batean ustezko iruzurra egon dela uste du. Bihar aurkeztuko ditu frogak Bilboko instrukzio epaitegian, eta salatzaile gisa agertuk...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205413/iparraldeko-eskoletako-ikasleek-berriz-jantzi-beharko-dute-maskara.htm
Gizartea
Iparraldeko eskoletako ikasleek berriz jantzi beharko dute maskara
Lehen hezkuntzan berriro ere derrigortuko dute maskarararen erabilera, barnealdean zein kanpoaldean.
Iparraldeko eskoletako ikasleek berriz jantzi beharko dute maskara. Lehen hezkuntzan berriro ere derrigortuko dute maskarararen erabilera, barnealdean zein kanpoaldean.
Intzidentzia tasak gora egin du berriro Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduan: azken zazpi egunetakoa 88 da. Hala, hezkuntza egiturek berriro ere aplikatu beharko dute eskoletako protokoloaren bigarren arrisku maila. Horiek horrela, lehen hezkuntzako ikasleentzat derrigorrezkoa izanen da m...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205414/guraizekada-legatz-eta-mihi-arrain-kuotei.htm
Ekonomia
Guraizekada legatz eta mihi-arrain kuotei
Europako Batzordea arduratuta dago mihi arrainarekin, eta %44rainoko murrizketak proposatu ditu hurrengo urterako
Guraizekada legatz eta mihi-arrain kuotei. Europako Batzordea arduratuta dago mihi arrainarekin, eta %44rainoko murrizketak proposatu ditu hurrengo urterako
Europako Batzordeak legatzaren, mihi arrainaren eta abadiraren arrantza kuotak murriztu nahi ditu Bizkaiko golkoko eta Portugalgo uretan, eta trukean zapoaren eta oilarraren kuotak igotzeko prest dago. Batasunak «informazio zientifikoan» oinarrituta egin ditu aurreikuspen horiek, eta abenduan eztabaidatuko ditu arrantz...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205415/jaurlaritzak-ahtra-bideratu-nahi-du-lurralde-plangintza-etxebizitza-eta-garraio-sailaren-aurrekontuaren-9.htm
Gizartea
Jaurlaritzak AHTra bideratu nahi du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontuaren %9
Iñaki Arriolak aurkeztutako planaren arabera, alokairu sozialeko 1.450 etxebizitza eraikitzen hasteko asmoa dute, eta gazteen emantzipazioa helburu duen Gaztelagun programa 3.500 gazterengana iristea nahi dute. Sailaren aurrekontuaren %65,11 garraiora bideratuko dute.
Jaurlaritzak AHTra bideratu nahi du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontuaren %9. Iñaki Arriolak aurkeztutako planaren arabera, alokairu sozialeko 1.450 etxebizitza eraikitzen hasteko asmoa dute, eta gazteen emantzipazioa helburu duen Gaztelagun programa 3.500 gazterengana iristea nahi dute. ...
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 2022ko aurrekontu proposamenaren berri eman du Iñaki Arriola sailburuak. Orotara, 564,4 milioi euro bideratu asmo dituzte sail horretara, aurten baino %11,4 gehiago. Sailaren aurrekontuaren %65,11 garraiora bideratuko dute; % 30,38, etxebizitzara...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205416/irunerriko-markesinen-publizitate-euskarri-ugari-manipulatu-ditu-mugituk.htm
Gizartea
Iruñerriko markesinen publizitate euskarri ugari manipulatu ditu Mugituk
Yolanda Barcinak tartakadak jaso zituenetik hamar urte igaro dira, eta horri erreferentzia egin diote desobedientziaren bidez.
Iruñerriko markesinen publizitate euskarri ugari manipulatu ditu Mugituk. Yolanda Barcinak tartakadak jaso zituenetik hamar urte igaro dira, eta horri erreferentzia egin diote desobedientziaren bidez.
Hamar urte bete dira Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak Okzitaniako Tolosan hiru tartakada jaso zituenetik. AHT Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta modura egin zuten. AHTren kontrako Mugitu mugimenduak beste desobedientzia ekintza bat egin du, eta Iruñerriko markesinen publizitate euskarri u...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205417/ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-eta-ingurumen-sailaren-aurrekontuaren-39-energia-eta-klima-trantsiziorako-izango-da.htm
Gizartea
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontuaren %39 energia eta klima trantsiziorako izango da
Sailak 777,4 milioi euroko aurrekontua izateko asmoa dute: aurten baino %18,8 gehiago.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontuaren %39 energia eta klima trantsiziorako izango da. Sailak 777,4 milioi euroko aurrekontua izateko asmoa dute: aurten baino %18,8 gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontu proposamenean jasotako zenbatekoen berri eman du Arantxa Tapia sailburuak. Haren hitzetan, lau ardatz nagusi izango ditu aurrekontuak: suspertze ekonomikoa bultzatzea, klima aldaketaren aurkako ekintza biziagotzea, «proiektu eral...
2021-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/205418/deskarbonizazioa-finantzatzeko-konpromisoa-hartu-du-kapital-handiak.htm
Mundua
Deskarbonizazioa finantzatzeko konpromisoa hartu du kapital handiak
112 bilioi euro inguru inbertitzeko asmoa dute 45 herrialdetako 450 kreditu erakundek. «Proiektu jansagarrien» beharraz ohartarazi dute
Deskarbonizazioa finantzatzeko konpromisoa hartu du kapital handiak. 112 bilioi euro inguru inbertitzeko asmoa dute 45 herrialdetako 450 kreditu erakundek. «Proiektu jansagarrien» beharraz ohartarazi dute
Munduaren deskarbonizazioa finantzatzeko konpromisoa hartu dute 45 herrialdetako hainbat kreditu instituzio pribatuk. 450 bat erakunde daude sinatzaileen artean; besteak beste, HSBC, Morgan Stanley, Deutsche Bank, Banco Santander, BVVA, J. P. Morgan, Bank of America eta Bancolombia. Mendearen erdialdearen ingururako ka...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205448/frogak-baliogabetu-eta-auzipetuak-errugabetzeko-eskatu-du-defentsak.htm
Politika
Frogak baliogabetu eta auzipetuak errugabetzeko eskatu du defentsak
13/13 auziko abokatuek auzitan jarri dituzte CNIren jarduna eta Guardia Zibilaren miaketak, baita auzipetuei loturiko ezizen eta dokumentuak ere.
Frogak baliogabetu eta auzipetuak errugabetzeko eskatu du defentsak. 13/13 auziko abokatuek auzitan jarri dituzte CNIren jarduna eta Guardia Zibilaren miaketak, baita auzipetuei loturiko ezizen eta dokumentuak ere.
Defentsarakoa, epaiketa justu bat izatekoa, errugabetasun presuntzioarena, delitu beragatik bi aldiz epaitua ez izatekoa... Askotariko eskubideak urratu dizkiete 13/13 auzian epaitzen ari diren sei euskal herritarrei, eta eskubide urraketa horietako batzuen oinarrian dauden frogak baliogabetzeko eskatu zuten atzo defen...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205449/zuluetak-eta-enparantzak-nabarmendu-dute-euskal-presoek-bide-juridikoak-hartzeko-eztabaidan-lagundu-zutela.htm
Politika
Zuluetak eta Enparantzak nabarmendu dute euskal presoek bide juridikoak hartzeko eztabaidan lagundu zutela
Biek ukatu dute leporatzen dietena, eta testuinguru politikoa aintzat hartzeko eskatu dute. Saioa Agirreren eta Nerea Redondoren abokatuek ohartarazi dute ez dagoela frogarik haien aurka. Epaiketa bukatuta, sententziaren zain gelditu dira sei auzipetuak.
Zuluetak eta Enparantzak nabarmendu dute euskal presoek bide juridikoak hartzeko eztabaidan lagundu zutela. Biek ukatu dute leporatzen dietena, eta testuinguru politikoa aintzat hartzeko eskatu dute. Saioa Agirreren eta Nerea Redondoren abokatuek ohartarazi dute ez dagoela frogarik haien aurka. Epaiketa bukatuta, sente...
Epaiketen akaberan auzipetuei eman ohi zaie azken hitza, eta hala egin dute gaur Arantza Zulueta eta Jon Enparantza euskal herritarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 epaiketaren azken saioan —bertze auzipetuek ez dute mintzatu nahi izan—. Bi auzipetuek egozten zaizkien akusazioak ukatu dituzte —bertzeak bertze,...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205450/haur-parkeak-itxi-eta-edukierak-mugatu-dituzte-agurainen-covid-19agatik.htm
Gizartea
Haur parkeak itxi eta edukierak mugatu dituzte Agurainen, COVID-19agatik
1.064ko intzidentzia tasa du 100.000 biztanleko. Hori dela-eta erabaki du udalak liburutegiko eta kiroldegiko edukierak mugatzea eta haur parkeak ixtea
Haur parkeak itxi eta edukierak mugatu dituzte Agurainen, COVID-19agatik. 1.064ko intzidentzia tasa du 100.000 biztanleko. Hori dela-eta erabaki du udalak liburutegiko eta kiroldegiko edukierak mugatzea eta haur parkeak ixtea
Aguraingo Udalak (Araba) bertan behera utzi ditu zenbait jardunaldi, haur parkeak itxi ditu, eta liburutegiko, musika eskolako eta kiroldegiko edukierak mugatu ditu, COVID-19ak eraginda. Positibo tasaren goraldia izan du: 1.064koa da 100.000 biztanleko. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio PCRak egin ditzala herriko osasun ...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205451/laquohodeitzarrakraquo-onartu-arren-etorkizuna-laquoitxaropenezraquo-ikusten-du-txibitek.htm
Politika
«Hodeitzarrak» onartu arren, etorkizuna «itxaropenez» ikusten du Txibitek
Ordubete eta 40 minutuko hitzaldi luzean, bi urteotan egindakoaren inbentario luzea egin du, pandemiaren ondorengo erronketan jarriz arreta eta «adostasunen beharra» azpimarratuz.
«Hodeitzarrak» onartu arren, etorkizuna «itxaropenez» ikusten du Txibitek. Ordubete eta 40 minutuko hitzaldi luzean, bi urteotan egindakoaren inbentario luzea egin du, pandemiaren ondorengo erronketan jarriz arreta eta «adostasunen beharra» azpimarratuz.
Legealdi erdia iraganda, bi urteotan egindakoaren inbentario luzea egin du Maria Txibite gobernuko lehendakariak Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidaren hasierako diskurtsoan. «COVID-19 osteko garai honi itxaropenez aurre egiten diogu», nabarmendu du, nahiz eta gaineratu «hodeitzar batzuk» ageri direla ekonomian; hal...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205452/biktima-guztien-alde-eta-batez-ere-biktima-bakoitzaren-alde.htm
Iritzia
Biktima guztien alde, eta batez ere biktima bakoitzaren alde
Biktima guztien alde, eta batez ere biktima bakoitzaren alde.
Horma-irudi bat egiteko auzokideen hausnarketa eta parte-hartze prozesuak irekitzen diren garai honetan, nire haurtzaroa eta gaztaroa datozkit burura, neure herria: inork ez zidan inoiz iritzia eskatu teorian guztiona zen eremu publikoan jartzen zutenaren inguruan, eta batzuek espazio hori bere egin zuten hamarkadetan ...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205453/egungo-kaleratze-erraz-eta-merkeei-eutsiko-die-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Egungo kaleratze erraz eta merkeei eutsiko die Espainiako Gobernuak
Madril prestatzen ari den lan erreformak ez du ukituko kaleratzeen esparrua, Yolanda Diez Lan ministroak aitortu duenez. CCOOko idazkari nagusi Unai Sordok erantzun dio "kaleratzeak mugatu" egin behar direla
Egungo kaleratze erraz eta merkeei eutsiko die Espainiako Gobernuak. Madril prestatzen ari den lan erreformak ez du ukituko kaleratzeen esparrua, Yolanda Diez Lan ministroak aitortu duenez. CCOOko idazkari nagusi Unai Sordok erantzun dio "kaleratzeak mugatu" egin behar direla
Negoziazio betean dira Espainiako eragile sozialak eta gobernua, hil honetan bertan adosturik beharko lukeen lan erreforma gauzatzeko, baina dagoeneko forma jakin batzuk hartzen ari da testua. Esaterako, egungo lan araudiak finkatzen duen kaleratze merke eta errazek bere hartan jarraituko dute. Hala aitortu du Yolanda ...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205454/europan-beste-agerraldi-handi-bat-izateko-arriskuaz-ohartarazi-du-omek.htm
Mundua
Europan beste agerraldi handi bat izateko arriskuaz ohartarazi du OMEk
Neurri sozialak hartzearen alde egin du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta nabarmendu du oraingo erritmoan 500.000 hildako gehiago izango direla datorren otsailerako Europan eta Asia erdialdean.
Europan beste agerraldi handi bat izateko arriskuaz ohartarazi du OMEk. Neurri sozialak hartzearen alde egin du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta nabarmendu du oraingo erritmoan 500.000 hildako gehiago izango direla datorren otsailerako Europan eta Asia erdialdean.
OME Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du beste agerraldi handi bat izateko arriskua «handia» dela Europan, eta zehaztu du horren atzean daudela txertatze erritmo motela eta murrizketak arindu izana. «Beste agerraldi bat izateko puntu kritikoan gaude. Pandemiaren erdigunean dago orain Europan, duela urtebete bezala...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205455/suitzako-unia-sindikatua-zuzenduko-du-anna-gabrielek.htm
Mundua
Suitzako Unia sindikatua zuzenduko du Anna Gabrielek
Genevako adarraz arduratuko da CUPeko diputatu ohia, eta bihartik kargu hori duen lehen emakumea izango da.
Suitzako Unia sindikatua zuzenduko du Anna Gabrielek. Genevako adarraz arduratuko da CUPeko diputatu ohia, eta bihartik kargu hori duen lehen emakumea izango da.
Tribune de geneve egunkariak zabaldu duenez, Suitzako Unia sindikatuko Genevako adarreko idazkari nagusi kargua hartuko du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiak bihar. Babes handiarekin aukeratu dute Gabriel kargu horretarako, eta lehen emakumezko idazkari nagusia izango da. Kazetak berak jaso ditu diputatu izandakoaren l...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205456/esparza-laquotxibite-ez-da-fidatzekoa-historiara-pasatuko-da-eh-bilduri-esker-bihurtu-zelako-lehendakariraquo.htm
Politika
Esparza: «Txibite ez da fidatzekoa, historiara pasatuko da EH Bilduri esker bihurtu zelako lehendakari»
Bakartxo Ruizek (EH Bildu) «anbizioa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari, eta Txibiteren hizkuntza politika «iraingarria» txarretsi du bereziki.
Esparza: «Txibite ez da fidatzekoa, historiara pasatuko da EH Bilduri esker bihurtu zelako lehendakari». Bakartxo Ruizek (EH Bildu) «anbizioa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari, eta Txibiteren hizkuntza politika «iraingarria» txarretsi du bereziki.
Panorama apokaliptikoa deskribatu du Javier Esparzak, Navarra Sumako eledunak, Nafarroaren egoerari buruzko eztabaida parlamentarioan. Haren irudiko, Nafarroak «lehiakortasuna» eta «lidergoa» galdu ditu azken urteetan, beste erkidego batzuen mesedetan, eta Maria Txibiteren gobernua ez ezik, Uxue Barkosena ere jo du hor...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205457/mozal-legea-kenduko-dutela-iragarri-dute-unidas-podemosek-eta-psoek.htm
Politika
'Mozal legea' kenduko dutela iragarri dute Unidas Podemosek eta PSOEk
UPko bozeramaileak adierazi du polizien irudiak ateratzea eta banatzea ez dela zigorgarria izango. EAJk proposatu zuen lege erreforma Madrilen.
'Mozal legea' kenduko dutela iragarri dute Unidas Podemosek eta PSOEk. UPko bozeramaileak adierazi du polizien irudiak ateratzea eta banatzea ez dela zigorgarria izango. EAJk proposatu zuen lege erreforma Madrilen.
Unidas Podemosek eta PSOEk datorren astean adostuko dituzte mozal legea indargabetzeko azken zuzenketak, EAJrekin xehetasunak itundu ostean alderdi jeltzalea izan baita bultzatzailea. Espainiako Herritarren Segurtasunerako Legea erreformatuko dute, baina oraindik batzuen eta besteen zuzenketak adosteke daude. Enrique ...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205458/espainiako-aurrekontu-proiektuak-lehen-galbahea-gainditu-du.htm
Politika
Espainiako aurrekontu proiektuak lehen galbahea gainditu du
Osoko zuzenketak atzera bota dituzte, kontrako 188 boto bilduta. Tartean daude PSOE, Unidas Podemos, EAJ eta EH Bilduren botoak.
Espainiako aurrekontu proiektuak lehen galbahea gainditu du. Osoko zuzenketak atzera bota dituzte, kontrako 188 boto bilduta. Tartean daude PSOE, Unidas Podemos, EAJ eta EH Bilduren botoak.
Espainiako aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera jarraituko du, gaur gainditu baitu lehen galbahea; zazpi osoko zuzenketa aurkeztu dizkiote 2022ko aurrekontu proiektuari, eta guztiak ezetsi dituzte Espainiako Kongresuan. Bozketa bakarrean baztertu dituzte guztiak, 350 diputatuetatik 188k kontrako botoa emanda. 1...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205459/ahtaren-bilboko-eta-gasteizko-sarrerak-behin-behinekoak-izango-dira.htm
Gizartea
AHTaren Bilboko eta Gasteizko sarrerak behin-behinekoak izango dira
Gasteizko eta Bilboko sarrerak behin-behinekoak izatea proposatu du Espainiako Gobernuak, eta behin betikoak, lur azpikoak izango diren sarreren gastuak, Jaurlaritzak bere gain hartzea onartu du. Gero kupo bidez itzuliko dio dirua Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari
AHTaren Bilboko eta Gasteizko sarrerak behin-behinekoak izango dira. Gasteizko eta Bilboko sarrerak behin-behinekoak izatea proposatu du Espainiako Gobernuak, eta behin betikoak, lur azpikoak izango diren sarreren gastuak, Jaurlaritzak bere gain hartzea onartu du. Gero kupo bidez itzuliko dio dirua Espainiako Gobernuak...
Hiriburuetarako behin-behineko geltokiekin egingo du aurrera AHTak Araban eta Bizkaian. Espainiako Garraio ministroa, Raquel Sanchez, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batzartu du goizean, AHTaren gaineko lanak zehazteko. Zehaztu du Bizkaiko behin-behinek...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205460/bide-luzea-eta-malkarra-izeneko-erakusketa-ikusgai-dago-donostian.htm
Politika
'Bide luzea eta malkarra' izeneko erakusketa ikusgai dago Donostian
ETAk euskal kulturgintzan izan zuen eragina islatzea du helburu, eta bi hilabetez ikusgai egongo da Koldo Mitxelena kulturenean.
'Bide luzea eta malkarra' izeneko erakusketa ikusgai dago Donostian. ETAk euskal kulturgintzan izan zuen eragina islatzea du helburu, eta bi hilabetez ikusgai egongo da Koldo Mitxelena kulturenean.
ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren harira, Bide luzea eta malkarra izeneko erakusketa aurkeztu du Harkaitz Millanek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak gaur, Koldo Mitxelena kulturenean, Donostian. Helburua da ETAk euskal kulturgintzan izan zuen eragina islatzea. Horretarako, zenbait s...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205461/konstituzionalak-argudiatu-du-bateragunekoak-berehala-epaitzeak-babesgabe-utz-ditzakeela.htm
Politika
Konstituzionalak argudiatu du Bateragunekoak berehala epaitzeak babesgabe utz ditzakeela
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Bateragune auziko defentsak jarritako babes helegitea aztertuko duela lehenik, eta, beraz, horri buruz ebatzi artean ez dituztela epaituko. Horren argudio juridikoak eman ditu gaur.
Konstituzionalak argudiatu du Bateragunekoak berehala epaitzeak babesgabe utz ditzakeela. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Bateragune auziko defentsak jarritako babes helegitea aztertuko duela lehenik, eta, beraz, horri buruz ebatzi artean ez dituztela epaituko. Horren argudio juridikoak eman ditu gaur.
Duela astebete zabaldu zen berria: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki zuen Bateragune auziko defentsak jarritako babes helegitea aztertuko duela lehenik, eta, beraz, horri buruz ebatzi artean ez dituztela Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez berriz epaituko Espainiako ...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205462/birusaren-transmisioaren-goranzko-joeraz-ohartarazi-du-sagarduik.htm
Gizartea
Birusaren transmisioaren goranzko joeraz ohartarazi du Sagarduik
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 90 da. Sagarduik jakinarazi duenez, 5 eta 9 urte bitarteko ume bat ZIUn egon da.
Birusaren transmisioaren goranzko joeraz ohartarazi du Sagarduik. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 90 da. Sagarduik jakinarazi duenez, 5 eta 9 urte bitarteko ume bat ZIUn egon da.
Pandemiaren bilakaerak goranzko bidean jarraitzen duela ohartarazi du gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Positiboen intzidentzia tasa metatuan, adibidez, gorako joera bat dago Osakidetzak emandako datuetan, beste igoera txiki bat: aste hasieran 86 zen, eta, orain 90 da. Eusko Legebiltzarrean i...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205463/berriako-ahomentan-eta-leku-lekutan-rikardo-arregi-sarien-finalisten-artean.htm
Bizigiro
BERRIAko 'Ahomentan' eta 'Leku-lekutan', Rikardo Arregi sarien finalisten artean
Kazetaritza kategoriako lau finalistetatik bi dira euskarazko egunkarikoak: udako elkarrizketa seriea eta Urtzi Urrutikoetxeak 'Mundua' sailean idazten dituen artikuluak.
BERRIAko 'Ahomentan' eta 'Leku-lekutan', Rikardo Arregi sarien finalisten artean. Kazetaritza kategoriako lau finalistetatik bi dira euskarazko egunkarikoak: udako elkarrizketa seriea eta Urtzi Urrutikoetxeak 'Mundua' sailean idazten dituen artikuluak.
Hilaren 19an egingo dute Rikardo Arregi sariak emateko ekitaldia, Andoainen (Gipuzkoa). Iaz bezala, Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte. Kazetaritza Sariko lau finalisten artean, BERRIArenak dira bi: Ahomentan elkarrizketa seriea —udan argitaratu ohi du egunkariak, igandean, bi elkarrizketaturekin—...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205464/sharon-lockhart-artistaren-bideo-instalazio-bat-jarri-du-ikusgai-bilboko-guggenheim-museoak.htm
Kultura
Sharon Lockhart artistaren bideo instalazio bat jarri du ikusgai Bilboko Guggenheim museoak
Noe Eshkol koreografoak asmatutako dantzarien mugimenduak notatzeko sistema bat du abiapuntu piezak, eta otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai.
Sharon Lockhart artistaren bideo instalazio bat jarri du ikusgai Bilboko Guggenheim museoak. Noe Eshkol koreografoak asmatutako dantzarien mugimenduak notatzeko sistema bat du abiapuntu piezak, eta otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai.
«Berrogei urtez, egunero bost ordu eman dituzte Chamber Dance Group taldeko dantzariek dantzan, euren lana inon erakutsi gabe, birarik egin gabe, dantzatzen, Noa Eshkolengan eta hark sortutakoan sinisten zutelako. Inpresio handia eragiten dit aritzeagatik aritzearen ideia horrek, beti emaitzetan pentsatzen dabilen saso...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205465/hego-euskal-herriko-eliteko-pertsonen-436k-unibertsitate-pribatuetan-ikasi-dute.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko eliteko pertsonen %43,6k unibertsitate pribatuetan ikasi dute
'Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa' ikerlana argitaratu dute Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek. Hego Euskal Herriko eliteko pertsonek non ikasi duten aztertu dute.
Hego Euskal Herriko eliteko pertsonen %43,6k unibertsitate pribatuetan ikasi dute. 'Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa' ikerlana argitaratu dute Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek. Hego Euskal Herriko eliteko pertsonek non ikasi duten aztertu dute.
Boterean dauden pertsonek zein unibertsitatetan ikasi duten aztertzen dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburuan. Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek argitaratu dute, eta Jon Diaz izan da ikerketaren buru. Gaur aurkeztu dute, Donostian. Libururako Hego Euskal Herriko eliteko 3.953 pertson...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205466/gasteizen-gertatutako-ustezko-erasoa-salaketa-faltsua-izan-ote-zen-ikertuko-du-epaitegi-batek.htm
Gizartea
Gasteizen gertatutako ustezko erasoa salaketa faltsua izan ote zen ikertuko du epaitegi batek
Andreak «delituaren simulazioa» egin ote zuen aztertuko du.
Gasteizen gertatutako ustezko erasoa salaketa faltsua izan ote zen ikertuko du epaitegi batek. Andreak «delituaren simulazioa» egin ote zuen aztertuko du.
Gasteizko 3. Instrukzio Auzitegiak izapideak egitea onartu du emakume batek urriaren 24an Gasteizen jarri zuen salaketa faltsua ote den ikertzeko. Salatzaileak baieztatu zuen «magrebtar gisa» identifikatu zituen lau gaztek eraso egin ziotela. Halere, iturri juridikoek Efe agentziari baieztatu diotenez, auzitegiak ikert...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205467/gizonezko-bat-atxilotu-dute-zumaian-emakumezko-bati-ukituak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Zumaian, emakumezko bati ukituak egitea egotzita
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, erasoa igande goizaldean gertatu zen, ostatu batean. Zumaiako Udalak bi salaketen berri eman du, eta elkarretaratzera deitu biharko.
Gizonezko bat atxilotu dute Zumaian, emakumezko bati ukituak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, erasoa igande goizaldean gertatu zen, ostatu batean. Zumaiako Udalak bi salaketen berri eman du, eta elkarretaratzera deitu biharko.
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Zumaian (Gipuzkoa), igande goizaldean herriko taberna batean emakumezko bati ukituak egitea leporatuta. Poliziek emandako informazioaren arabera, lekuko batek dei bidez eman zion abisu Ertzaintzari. Tabernara bertaratu, gizona identifikatu, eta atxilo eraman zuten, sexu askatasunar...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205468/tafallako-garces-de-fayos-ikastolak-antolatuko-du-2022ko-nafarroa-oinez.htm
Gizartea
Tafallako Garces de Fayos ikastolak antolatuko du 2022ko Nafarroa Oinez
'Erdian Erein' lelopean egingo dute, urriaren 16an. Eraldaketa pedagogikora eta DBHko eraikina ordaintzera bideratu nahi dute dirua.
Tafallako Garces de Fayos ikastolak antolatuko du 2022ko Nafarroa Oinez. 'Erdian Erein' lelopean egingo dute, urriaren 16an. Eraldaketa pedagogikora eta DBHko eraikina ordaintzera bideratu nahi dute dirua.
Datorren urteko ikastolen aldeko jaien berri ematen ari da Ikastolen Elkartea, eta gaur Nafarroa Oinezen txanda izan da. Jakinarazi dutenez, Tafallan egingo dute, 2022ko urriaren 16an. Garces de Fayos ikastolak izango du hura antolatzeko ardura. Leloa ere aukeratu dute: Erdian Erein. Baita logoaren berri eman ere: ezku...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205469/iztueta-laquoalderdiak-baino-gehiago-martinek-pertsonak-hartzen-zituen-aintzatraquo.htm
Gizartea
Iztueta: «Alderdiak baino gehiago, Martinek pertsonak hartzen zituen aintzat»
Bukatzear da Martin Ugalde idazle eta kazetariari buruzko hitzaldi sorta; 19:00etatik, Anjeles Iztuetak Martin Ugalde eta politika hitzaldia ari da ematen.BERRIAren webgunean ikus daiteke, zuzenean.
Iztueta: «Alderdiak baino gehiago, Martinek pertsonak hartzen zituen aintzat». Bukatzear da Martin Ugalde idazle eta kazetariari buruzko hitzaldi sorta; 19:00etatik, Anjeles Iztuetak Martin Ugalde eta politika hitzaldia ari da ematen.BERRIAren webgunean ikus daiteke, zuzenean.
Astebete baizik ez da falta Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzeko. 1921eko azaroaren 11n jaio zen kazetari eta idazlea, Andoainen (Gipuzkoa). Jaiotzaren mendeurrena izaki, eta, hura oroitzeko, urte osorako programa dago martxan udaberriaren hondarretik, kazetariaren familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerek...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205470/emak-oniritzia-eman-dio-covid-19aren-aurkako-antibiral-bati.htm
Gizartea
EMAk oniritzia eman dio COVID-19aren aurkako antibiral bati
EMAk Merck farmazia etxearen botika baimentzeko datuak berrikusten dituen bitartean, estatuen esku utzi du hura «larrialdi egoeratan» erabiltzeko aukera.
EMAk oniritzia eman dio COVID-19aren aurkako antibiral bati. EMAk Merck farmazia etxearen botika baimentzeko datuak berrikusten dituen bitartean, estatuen esku utzi du hura «larrialdi egoeratan» erabiltzeko aukera.
Joan den astean Sendagaien Europako Agentziak EMAk iragarri zuen Merck botika etxearen Molnupiravir ahozko antibirala berrikusteko prozesuan zegoela, eta gaur urrats berria egin du: oniritzia eman dio botika hori «larrialdi egoeratan» erabiltzeari. Marco Cavaleri EMAko kideak gaur jakinarazi duenez, egindako azken iker...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205471/ikatza-hurrengo-hamarkadetan-baztertzea-adostu-dute-40-estatuk.htm
Mundua
Ikatza hurrengo hamarkadetan baztertzea adostu dute 40 estatuk
Herrialde aberatsenek 2030eko hamarkadan baztertuko dute erregai fosilik kutsagarriena, eta garabidean direnek, 2040ko hamarkadan. AEBek, Txinak, Indiak eta Australiak ez dute bat egin.
Ikatza hurrengo hamarkadetan baztertzea adostu dute 40 estatuk. Herrialde aberatsenek 2030eko hamarkadan baztertuko dute erregai fosilik kutsagarriena, eta garabidean direnek, 2040ko hamarkadan. AEBek, Txinak, Indiak eta Australiak ez dute bat egin.
Ikatza da Lur planetaren berotzean eraginik handiena duen erregai fosila. Haren erabilerak sortzen du karbono isuri gehien, petrolioaren eta gasaren aurretik. Hori dela eta, adituek ezinbestekotzat daukate ikatzaren errekuntza epe motzean kantitate handitan murriztea klima aldaketaren ondoriorik larrienak saihesteko. B...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205472/lpeek-eta-aliatuek-euren-erritmoan-segituko-dute-joe-bideni-muzin-eginez.htm
Ekonomia
LPEEk eta aliatuek euren erritmoan segituko dute, Joe Bideni muzin eginez
Eguneko 400.000 upeleko igoera egingo dute abenduan ekoizpenean, aurreikusi bezala, nahiz eta AEBk gehiago eskatu dioten. Saudi Arabiaren arabera, energia krisi honetan «arazoa ez da petrolioa»
LPEEk eta aliatuek euren erritmoan segituko dute, Joe Bideni muzin eginez. Eguneko 400.000 upeleko igoera egingo dute abenduan ekoizpenean, aurreikusi bezala, nahiz eta AEBk gehiago eskatu dioten. Saudi Arabiaren arabera, energia krisi honetan «arazoa ez da petrolioa»
Bereari eutsiko diote Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta haren aliatuek (Errusia tartean), eta abenduan eguneko 400.000 upeletan handituko dute petrolio produkzioa. Beraz, alde horretatik behintzat ezin daiteke jaitsiera handirik espero upelaren prezioan. Maiatzaz geroztik, hilero bere produkzio helburua...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205473/gizon-bat-hil-da-ibirikun-izandako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Ibirikun izandako auto istripu batean
NA-150 errepidean zendu da, ezponda batetik behera erorita. 61 urte zituen.
Gizon bat hil da Ibirikun izandako auto istripu batean. NA-150 errepidean zendu da, ezponda batetik behera erorita. 61 urte zituen.
61 urteko gizonezko bat zendu da NA-150 errepidean izandako auto istripu batean, Ibirikun (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, larrialdi zerbitzuek 17:30ak aldera atzeman dute autoa, iraulita. Azaldu dutenez, ibilgailua ezponda batetik behera erori da, gizona barrenean zela; bera zen gidari...
2021-11-4
https://www.berria.eus/albisteak/205474/txuri-urdinek-berdinketarekin-konformatu-behar-izan-dute.htm
Kirola
Txuri-urdinek berdinketarekin konformatu behar izan dute
Reala Sturm Graz baino gehiago izan da, eta irabazteko makina bat aukera izan ditu, baina eskas aritu da ate aurrean, eta puntu bakarra eskuratu du. Aurrerapausoa eman ezinik geratu da
Txuri-urdinek berdinketarekin konformatu behar izan dute. Reala Sturm Graz baino gehiago izan da, eta irabazteko makina bat aukera izan ditu, baina eskas aritu da ate aurrean, eta puntu bakarra eskuratu du. Aurrerapausoa eman ezinik geratu da
Futbolaren legea erraza da ulertzeko: kontrarioak baino gol bat gehiago egin, eta garaile. Hori gogoan duela zelairatu da gaur Reala Anoetan, eta irabazteko aukerak sarri izan ditu, baina, Sturm Grazek bezala, gol bakarra sartu du. Garaipena behar zuen, eta bide horretan lan egin du, baina ez da nahikoa izan. Realak he...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205503/osasun-ziurtagiriaren-erabilera-uztailaren-31-arte-luzatzen-ahalko-dute-iparraldean.htm
Gizartea
Osasun ziurtagiriaren erabilera uztailaren 31 arte luzatzen ahalko dute Iparraldean
Frantziako Asanbleak goizean onartu du zaintza sanitariorako legea, Senatuak kontra egin arren.
Osasun ziurtagiriaren erabilera uztailaren 31 arte luzatzen ahalko dute Iparraldean. Frantziako Asanbleak goizean onartu du zaintza sanitariorako legea, Senatuak kontra egin arren.
Osasun ziurtagiria erabiltzeko epea luzatzen ahalko du Frantziako Gobernuak. Agorrilean jarri zuten martxan neurria, eta azaroaren 15era arte irautekoa zen. Frantziako Gobernuak, ordea, epea luzatzeko baliabide juridikoak nahi zituen, eta zaintza sanitariorako legea proposatu zuen Frantziako Asanblean. Lege horrek ziur...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205504/vayven-banaketa-enpresak-bizkaiko-garraioko-hitzarmena-aplikatu-beharko-du.htm
Ekonomia
Vayven banaketa enpresak Bizkaiko garraioko hitzarmena aplikatu beharko du
Amazonentzat lan egiten duen konpainiak estatu mailako beste hitzarmen bat zuen, eta langile batzuek hilean 800 euro gutxiago kobratu izan dute. LABek irabazi du epaia.
Vayven banaketa enpresak Bizkaiko garraioko hitzarmena aplikatu beharko du. Amazonentzat lan egiten duen konpainiak estatu mailako beste hitzarmen bat zuen, eta langile batzuek hilean 800 euro gutxiago kobratu izan dute. LABek irabazi du epaia.
Soldata batean 800 euroren aldea egon daiteke, enpresan ezarritako hitzarmen kolektiboaren arabera. Horri igarriko diote Vayven banaketa enpresarentzat Bizkaian lanean ari diren langileek, epaitegiek agindu baitute konpainiak Bizkaiko salgaien errepideko garraio hitzarmena aplikatu behar duela. Orain arte, Vayvenek es...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205505/estatu-terrorismoa-egitea-leporatu-dio-aljeriak-marokori.htm
Mundua
«Estatu terrorismoa» egitea leporatu dio Aljeriak Marokori
Aljeriako Atzerri ministroak salatu du eskualdeko eta Mendebaldeko Saharako segurtasuna «arriskuan» jarri dituela Rabatek.
«Estatu terrorismoa» egitea leporatu dio Aljeriak Marokori. Aljeriako Atzerri ministroak salatu du eskualdeko eta Mendebaldeko Saharako segurtasuna «arriskuan» jarri dituela Rabatek.
Tentsioa ez da baretu Marokoren eta Aljeriaren artean. Joan den asteazkenean Aljeriako hiru kamioi gidari hil zituen Marokoko armadak bonbardaketa batean, Mendebaldeko Saharan. Egun berean Aljerrek ohartarazi zion Rabati hilketa ez zela zigorrik gabe geratuko. Gaur, beste pauso bat eman du Aljerrek, eta «estatu terrori...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205506/oier-oa-laquofamiliaren-eskubidetik-joko-dugu-nagusikiraquo.htm
Politika
Oier Oa: «Familiaren eskubidetik joko dugu nagusiki»
Frantziako Estatuan bizitzeko duen debekuari ezarri dioten helegitea aztertuko dute astelehenean Parisko Zigor Auzitegian. Azken urtean berak eta familiak bizi duten egoera amaitzeko bidea izanen dela espero du.
Oier Oa: «Familiaren eskubidetik joko dugu nagusiki». Frantziako Estatuan bizitzeko duen debekuari ezarri dioten helegitea aztertuko dute astelehenean Parisko Zigor Auzitegian. Azken urtean berak eta familiak bizi duten egoera amaitzeko bidea izanen dela espero du.
Oier Oa euskal preso ohiak Ipar Euskal Herrian bizitzeko eskubidea duen ala ez: hara zer erabaki beharko duen Parisko Zigor Auzitegiak ondoko asteetan. Lapurdin errotua izanik ere, Zugarramurdin (Nafarroa) bizitzera behartua da gaur egun, emaztea eta semeengandik banatua. Frantziako Estatuan bizitzeko duen debekuaren k...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205507/esk-sindikatuak-salatu-du-osakidetzak-manparak-kendu-nahi-dituela-lehen-arretako-lanpostuetatik.htm
Gizartea
ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak manparak kendu nahi dituela Lehen Arretako lanpostuetatik
Jarduera leheneratzeko plana ondu berri du Osakidetzak, eta, besteak beste, osasun zentroetako administrazio postuetatik babes neurri horiek erretiratzeko gomendioa egin dute
ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak manparak kendu nahi dituela Lehen Arretako lanpostuetatik. Jarduera leheneratzeko plana ondu berri du Osakidetzak, eta, besteak beste, osasun zentroetako administrazio postuetatik babes neurri horiek erretiratzeko gomendioa egin dute
Lehen Arretako Jarduera Berreskuratzeko Plana ondu du Osakidetzak, eta horren berri ematen ari zaie uneotan zerbitzu guztiei. Txosten horretan, izurriari lotutako zenbait neurri arintzeko eta jarduera leheneratzeko bideak planteatu ditu Lehen Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzak, eta, ESK sindikatuak salatu duenez, n...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205508/urkulluk-proposamen-errealistak-egiteko-eskatu-dio-oposizioari.htm
Politika
Urkulluk proposamen «errealistak» egiteko eskatu dio oposizioari
Azpiazu datorren astean bilduko da EH Bildurekin, Elkarrekin Podemosekin eta PPrekin.
Urkulluk proposamen «errealistak» egiteko eskatu dio oposizioari. Azpiazu datorren astean bilduko da EH Bildurekin, Elkarrekin Podemosekin eta PPrekin.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk datorren asteazkenean hasiko ditu elkarrizketak oposizioko alderdiekin, 2022ko aurrekontuei begirako akordio «zabalagoa» lortzeko asmoz. Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du negoziazioak «errealistak» izan beharko direla, «betorik gabeak» eta erkidego...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205509/urtarrilaren-8rako-deitu-du-sarek-manifestaziora-bilbon.htm
Politika
Urtarrilaren 8rako deitu du Sarek manifestaziora Bilbon
Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza «ezinezkoa» dela esan dute
Urtarrilaren 8rako deitu du Sarek manifestaziora Bilbon. Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza «ezinezkoa» dela esan dute
Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean izango du lema mobilizazioak, eta milaka eta milaka pertsona biltzea espero dute. Leloarekin elkarbizitzarako eta bakerako bidea egiten ari direla adierazi nahi izan dutela azaldu du Sarek. Norabide horretan egindako urratsak ontzat eman ditu Bego Atxa Sareren bozeramaileak g...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205510/covid-19-larria-pairatzeko-arriskua-90-murrizten-duen-pilula-esperimental-bat-aurkeztu-du-pfizerrek.htm
Gizartea
COVID-19 larria pairatzeko arriskua %90 murrizten duen pilula esperimental bat aurkeztu du Pfizerrek
Farmazia multinazionalak gaur aurkeztu ditu 775 boluntariorekin eginiko azterketen emaitzak
COVID-19 larria pairatzeko arriskua %90 murrizten duen pilula esperimental bat aurkeztu du Pfizerrek. Farmazia multinazionalak gaur aurkeztu ditu 775 boluntariorekin eginiko azterketen emaitzak
Pfizer farmazia enpresak iragarri du prest duela COVID-19a tratatzeko pilula esperimental bat, eta, azken hilabeteetan eginiko ikerketen arabera, zeharo murriztuko lituzke ospitalizazio eta heriotza arriskuak birusak kutsatutakoen artean. Zehazki, %89 murriztuko litzateke COVID-19arengatik ospitaleratua izateko edo hil...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205511/azoka-eta-merkatuetan-katxietan-edatea-debekatu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Azoka eta merkatuetan «katxietan» edatea debekatu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berritu egin ditu azoka eta merkatuetako osasun jarraibideak. Besteak beste, postuetara bideratutako azalerak eta postuen arteko distantziak handituko dira, azoka eta merkatuetan pertsonentzako igarobide korridoreak jarriko dira, eta horietatik kanpo egongo dira elikagaiak eta edariak ...
Azoka eta merkatuetan «katxietan» edatea debekatu du Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berritu egin ditu azoka eta merkatuetako osasun jarraibideak. Besteak beste, postuetara bideratutako azalerak eta postuen arteko distantziak handituko dira, azoka eta merkatuetan pertsonentzako igarobide korridore...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin ditu ari librean egiten diren azoka eta merkatu tradizionalak antolatzeko osasun publikoko jarraibideak. Ohar bidez jakinarazi ditu aldaketak, eta, horien arabera, zazpi neurri bete beharko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azoka eta merkatuek hemendik aurrera. Ba...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205512/eh-bilduk-apurtutzat-eman-du-ingurumen-administrazioari-buruzko-legearen-negoziazioa.htm
Politika
EH Bilduk apurtutzat eman du Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen negoziazioa
Taldeak salatu duenez, Jaurlaritzak lege hori baliatu nahi du orain udalenak diren ingurumen arloko hainbat eskumen bereganatzeko. EAJ eta Elkarrekin Podemos haserre agertu dira erabakiarekin.
EH Bilduk apurtutzat eman du Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen negoziazioa. Taldeak salatu duenez, Jaurlaritzak lege hori baliatu nahi du orain udalenak diren ingurumen arloko hainbat eskumen bereganatzeko. EAJ eta Elkarrekin Podemos haserre agertu dira erabakiarekin.
Jaurlaritza lurralde antolamenduaren eta udal autonomiaren aurkako «aurrekaririk gabeko eraso bat» egiteko asmotan dabilela salatu dute gaur Mikel Otero eta Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideek. Azaldu dutenez, eraso hori Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen bidez egin nahi dute, arlo horretan o...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205513/euskarazko-hitzak-dituen-lehen-liburuaren-ale-bat-eskuratu-du-mintzoa-argitaletxeak.htm
Kultura
Euskarazko hitzak dituen lehen liburuaren ale bat eskuratu du Mintzoa argitaletxeak
'De rebus Hispaniæ memorabilibus' liburua da. Lehen edizioa 1496-1497koa da, eta aurkitu dutena, 1533koa. Lehen edizioan ez zuen euskarazko hitzik.
Euskarazko hitzak dituen lehen liburuaren ale bat eskuratu du Mintzoa argitaletxeak. 'De rebus Hispaniæ memorabilibus' liburua da. Lehen edizioa 1496-1497koa da, eta aurkitu dutena, 1533koa. Lehen edizioan ez zuen euskarazko hitzik.
Mintzoa argitaletxeak euskarazko hitzak dituen lehen liburu inprimatua izan daitekeenaren 1533ko ale bat eskuratu du, Italian. De rebus Hispaniæ memorabilibus liburua da, Lucio Marineo Siculorena. Aurkitu duten alea ez da liburuaren lehen ediziokoa, lehena 1496-1497an argitaratu baitzuten, De laudibus Hispaniae izenbur...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205514/edgar-wrighten-last-night-in-soho-k-irabazi-du-ikusleen-saria-donostian.htm
Kultura
Edgar Wrighten 'Last Night in Soho'-k irabazi du ikusleen saria Donostian
Film laburrik onenarentzako ikusleen saria Sid Zanforlinen 'They're Here' lanarentzat izan da, eta animaziozko film laburrik onenarentzako saria, Kevin Iglesiasen 'Los dias que (nunca) fueron'-entzat
Edgar Wrighten 'Last Night in Soho'-k irabazi du ikusleen saria Donostian. Film laburrik onenarentzako ikusleen saria Sid Zanforlinen 'They're Here' lanarentzat izan da, eta animaziozko film laburrik onenarentzako saria, Kevin Iglesiasen 'Los dias que (nunca) fueron'-entzat
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko faboritoen artean zegoen, eta ikusleek hala baieztatu dute. Zinema jaialdiko sari nagusia Edgar Wrighten Last Night in Soho (Erresuma Batua) filmarentzat izan da. 8,64 puntu eskuratu ditu guztira film horrek, zeinak kontatzen duen nola neska bat 1960ko hamarka...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205515/berria-glasgown.htm
Mundua
BERRIA, Glasgown
COP26 goi bilerari buruzko informazioa sakon, luze eta zabal ari da ematen egunkaria. Aste honetatik aitzina, Eskozian izanen da BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman.
BERRIA, Glasgown. COP26 goi bilerari buruzko informazioa sakon, luze eta zabal ari da ematen egunkaria. Aste honetatik aitzina, Eskozian izanen da BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman.
Duela bi aste ekin zioten COP26 klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi bilerari. Iaz zen egitekoa, baina, COVID-19aren izurritea tarteko, urtebeteko atzerapenaz egin dute. Klima krisiari erne erreparatuz, hainbat negoziaziotan murgilduak dira goi bilerara bertaratutako agintariak. Ika-mikak ere izan dira, polemikak...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205516/gure-esku-k-urratsak-eskatu-ditu-erabakitzeko-eskubidea-lege-bihurtzeko.htm
Politika
Gure Esku-k urratsak eskatu ditu erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko
Plataformak nabarmendu du euskal herritarren %70 erreferendumaren alde daudela. Iragarri dute batzar irekiak egingo dituztela, bide orria herritarrekin partekatzeko asmoz.
Gure Esku-k urratsak eskatu ditu erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko. Plataformak nabarmendu du euskal herritarren %70 erreferendumaren alde daudela. Iragarri dute batzar irekiak egingo dituztela, bide orria herritarrekin partekatzeko asmoz.
«Egungo euskal herritarron gehiengoak bere etorkizuna aske erabaki nahi du». Hala azaldu du Gure Esku plataformak Eusko Legebiltzarraren aurrean eginiko agerraldian. Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez bozeramaileek adierazi dute euskal herritarren %70 erreferendum bat egitearen aldekoak direla, eta bide horretan aurrerap...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205517/hitzetatik-ekintzetara-pasatzeko-eskatu-diete-gazteek-gobernuei.htm
Mundua
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete gazteek gobernuei
Glasgown izan dute erdigunea ostiralero klima larrialdia dela eta gazteek egiten dituzten mobilizazioek. Erabakiguneetan presentzia gehiago edukitzeko nahia agertu dute
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete gazteek gobernuei. Glasgown izan dute erdigunea ostiralero klima larrialdia dela eta gazteek egiten dituzten mobilizazioek. Erabakiguneetan presentzia gehiago edukitzeko nahia agertu dute
Klima aldaketaren aurka egiteko, ostiralero bezala mundu guztiko gazteak kalera atera dira protesta egitera. Eta manifestazio horiek Glasgown (Eskozia) izan dute, gaur, erdigunea, joan den igandetik han ari baitira egiten COP26 NBE Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiaren nazioarteko goi bilera. Fridays For Future...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205518/siemens-gamesak-627-milioi-euroren-galerak-pilatu-ditu-aurten.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak 627 milioi euroren galerak pilatu ditu aurten
Lehengaiak garestitu izanaren ondorioz, nabarmen murriztu ditu irabazi marjinak. 2024ra arte atzeratu du errekuperazioa.
Siemens Gamesak 627 milioi euroren galerak pilatu ditu aurten. Lehengaiak garestitu izanaren ondorioz, nabarmen murriztu ditu irabazi marjinak. 2024ra arte atzeratu du errekuperazioa.
Etorkizuneko sektore bat izanagatik ere, ez dira momentu ona pasatzen ari. Haize erroten ekoizleentzat urte txarra izaten ari da 2021a ere. Siemens Gamesak 627 milioi euroren galerak pilatu ditu aurten, eta aurreikuspenak ere ez dira onak. Zamudioko konpainiak ostiral honetan aurkeztu ditu 2020-2021 urte fiskaleko emai...
2021-11-5
https://www.berria.eus/albisteak/205519/eten-zaio-bolada-ona.htm
Kirola
Eten zaio bolada ona
Athleticek 0-1 galdu du Cadizen aurka San Mamesen. Lehen zatiko hastapenean jaso dute gola zuri-gorriek, eta hortik aurrera etxekoek aukerak izan badituzte ere, kamuts ibili dira atearen aurrean.
Eten zaio bolada ona. Athleticek 0-1 galdu du Cadizen aurka San Mamesen. Lehen zatiko hastapenean jaso dute gola zuri-gorriek, eta hortik aurrera etxekoek aukerak izan badituzte ere, kamuts ibili dira atearen aurrean.
Bolada onean zen Athletic; bost partida zeramatzan porrotik jaso gabe, eta horien artean, bi neurketa etxean irabazita. Eten zaio bolada ona; jokalariek eta zaleek zartako galanta hartu dute Cadizen aurka 0-1 galduta, San Mamesen, estadio berrian jokatu duten berrehungarren partidan. Zuri-gorriek Europako postuetan lo ...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205555/bidea-emanen-diete-kontuei-hirugarrenez.htm
Politika
Bidea emanen diete kontuei, hirugarrenez
Aurrekontu hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk. Konpromisoak lotu dituzte osasungintzan, 0-3 zikloan eta euskaran.
Bidea emanen diete kontuei, hirugarrenez. Aurrekontu hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk. Konpromisoak lotu dituzte osasungintzan, 0-3 zikloan eta euskaran.
Nafarroako Gobernuak aurrekontuak izanen ditu 2022 urtean ere. Maria Txibiteren exekutiboak aurrekontu proiektua aurrera atera ahalko du hirugarrenez, EH Bildurekin sinatutako itunari esker. Horren arabera, koalizio abertzaleak konpromisoa hartu du aurrekontu legearen onarpena erraztera [abstentzioaren bidez eginen dut...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205556/inaki-baskaran-gaztearen-gorpua-aurkitu-dute-chicago-ibaian-aebetan.htm
Mundua
Iñaki Baskaran gaztearen gorpua aurkitu dute Chicago ibaian, AEBetan
Elias Baskaran pilotariaren biloba zen 23 urteko gizona. Halloween gauean desagertu zen, eta familiak igandean salatu zuen hura falta zela.
Iñaki Baskaran gaztearen gorpua aurkitu dute Chicago ibaian, AEBetan. Elias Baskaran pilotariaren biloba zen 23 urteko gizona. Halloween gauean desagertu zen, eta familiak igandean salatu zuen hura falta zela.
Ia astebete eman dute Chicagon (AEB) Iñaki Baskaran jatorri euskalduneko 23 urteko gaztearen bila. Azkenean, haren gorpua topatu dute Chicago ibaian. Halloween gauean ikusi zuten Baskaran azken aldiz, larunbateko 11:30ak aldera, River North auzoko Celeste tabernatik ateratzen. Lagunei mezu bat bidali zien, esanez bere...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205557/urte-hau-azken-batean-beste-zigor-urte-bat-izan-da.htm
Politika
«Urte hau, azken batean, beste zigor urte bat izan da»
Joan den azaroaren 25ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oier Oa (Donostia, 1984) euskal preso ohia, duela kasik urte bat, Larresoroko etxetik Bernat Etxepare lizeoko lanera zihoalarik. 2015ean jarri zioten lurralde debekua ez errespetatzeagatik atxilotu zuten, aspaldian ofizialki bizi normala bazeraman ere familiare...
«Urte hau, azken batean, beste zigor urte bat izan da». Joan den azaroaren 25ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oier Oa (Donostia, 1984) euskal preso ohia, duela kasik urte bat, Larresoroko etxetik Bernat Etxepare lizeoko lanera zihoalarik. 2015ean jarri zioten lurralde debekua ez errespetatzeagatik atxilotu zuten, ...
Zer igurikatzen duzu Parisko auzitik? Espero dut ongi pasatzea. Azken batean, izan da Igor Uriarteren aurrekaria [Uriarte Urruñakoari maiatzean kendu zion lurralde debekua Parisko Zigor Auzitegiak, eta irail honetan, Baionakoak ez zuen zigortu debekua ez errespetatzeagatik]. Aurkeztu dugun txostenean ageri da nola lur...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205558/gaur-egun-beste-dimentsio-bat-hartu-du-bertsolaritzak.htm
Kultura
«Gaur egun, beste dimentsio bat hartu du bertsolaritzak»
Medikuntza eta bertsolaritza uztartu izan ditu Bernar Mandalunizek, erretiroa hartu duen arte. Nabarmendu du gai jartzaile izan deneko oso oroitzapen onak dituela, eta, 40 urtetik gorako ibilbidean, bertsolaritzaren bilakaeraren lekuko zuzena izan da. Aurrerantzean emakumezkoen presentzia handiagoa izango dela iruditze...
«Gaur egun, beste dimentsio bat hartu du bertsolaritzak». Medikuntza eta bertsolaritza uztartu izan ditu Bernar Mandalunizek, erretiroa hartu duen arte. Nabarmendu du gai jartzaile izan deneko oso oroitzapen onak dituela, eta, 40 urtetik gorako ibilbidean, bertsolaritzaren bilakaeraren lekuko zuzena izan da. Aurrerantz...
Hiru urte dira Bernar Mandalunizek (Atxuri, Mungia, 1951) erretiroa hartu zuela. Ofizioz sendagilea da, eta urte luzez aritu izan da laneko medikuntzan. Hala ere, bertso saioetako gai jartzaile izateagatik egin da ezagun, batez ere. 1976an egin zuen debuta, Mungiako pilotalekuan, eta, ordutik, hainbat plaza zapaldutako...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205559/ugalderen-aurpegi-guztiak-ikusgai.htm
Gizartea
Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai
Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, Andoainen dago ‘Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)’ erakusketa, ostiraletik. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoaingo idazle, kazetari eta euskaltzal...
Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai. Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, Andoainen dago ‘Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)’ erakusketa, ostiraletik. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoai...
Martin Ugalde idazlea izan zen, kazetaria, politikaria; [Euskaldunon] Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria ere izan zen, sortzaileen taldekoa… Baina Martin Ugalde, edozeren gainetik, euskaltzale handi bat izan zen”, dio Joanmari Larrarte Martin Ugalde kultur parkeko ordezkariak. “Eta hori guztia bildu na...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205560/bizikidetza-demokratikorako-ituna-bultzatzeko-konpromisoa-hartu-du-foro-sozialak.htm
Politika
«Bizikidetza demokratikorako» ituna bultzatzeko konpromisoa hartu du Foro Sozialak
Urtebeteko gogoeta prozesuaren ostean, gaur aurkeztu du Foro Sozialak bizikidetza eratzeari buruzko liburua, Gasteizen. «Une historiko» honetan, «behetik gorako» Itun soziala eta instituzional bat ontzea proposatu du, ez errepikatzeko bermeak oinarri dituena.
«Bizikidetza demokratikorako» ituna bultzatzeko konpromisoa hartu du Foro Sozialak. Urtebeteko gogoeta prozesuaren ostean, gaur aurkeztu du Foro Sozialak bizikidetza eratzeari buruzko liburua, Gasteizen. «Une historiko» honetan, «behetik gorako» Itun soziala eta instituzional bat ontzea proposatu du, ez errepikatzeko b...
Foro Sozialak urtebete eman du gizarte eragileekin hausnartzen bizikidetza demokratikoa nola eratu beharko litzatekeen, eta, amaitutzat eman du prozesu hori. Jasotako ekarpen eta hausnarketa guztien ondorioak Prozesuaren liburua izeneko lanean batu ditu, eta gaur eman du horren berri Gasteizen, Artium museoan. Foro Soz...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205561/euskaraz-ikasteko-eskubidea-aldarrikatu-dute-nupeko-ikasleek.htm
Gizartea
Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute NUPeko ikasleek
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute eguerdian Iruñean, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! leloarekin.
Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute NUPeko ikasleek. Ehunka lagunek manifestazioa egin dute eguerdian Iruñean, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! leloarekin.
Euskaraz ikasteko eta aritzeko eskubidearen aldeko kanpaldia egin du asteon NUP Nafarroako Unibertsitateko Euskara Taldeak Arrosadiko campusean (Iruñea), eta gaur manifestazio batekin amaitu dute protesta. Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean, manifestazio egun dute eguerdian, Iruñeko Bara...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205562/eskola-publikoari-lehentasun-osoa-emateko-eskatu-dute-bilbon.htm
Gizartea
Eskola publikoari «lehentasun osoa» emateko eskatu dute Bilbon
Manifestazioa egin dute, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta. Eskola «bakarra, publikoa, euskalduna eta inklusiboa» aldarrikatu, eta pribatuari «mugak jartzeko» eskatu dute.
Eskola publikoari «lehentasun osoa» emateko eskatu dute Bilbon. Manifestazioa egin dute, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta. Eskola «bakarra, publikoa, euskalduna eta inklusiboa» aldarrikatu, eta pribatuari «mugak jartzeko» eskatu dute.
Herritar ugarik bat egin dute Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformaren deialdiarekin, eta manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan «euskal eskola bakarra, publikoa, euskalduna eta inklusiboa» aldarrikatzeko, eta eskola publikoarentzat «administrazioaren lehentasun osoa» eskatzeko. Manifestazioa Bizkaiko Hezkuntza O...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205563/justizia-klimatikoa-aldarrikatu-dute-milaka-lagunek-glasgown.htm
Mundua
Justizia klimatikoa aldarrikatu dute milaka lagunek Glasgown
100.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Justizia Klimatikoaren aldeko Egunak antolatutako manifestazioan. Munduko beste hainbat hiriburutan ere bat egin dute deialdiarekin. besteak beste, Brasilen edo Kenyan.
Justizia klimatikoa aldarrikatu dute milaka lagunek Glasgown. 100.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Justizia Klimatikoaren aldeko Egunak antolatutako manifestazioan. Munduko beste hainbat hiriburutan ere bat egin dute deialdiarekin. besteak beste, Brasilen edo Kenyan.
Manifestariek bete dituzte gaur Glasgowko kaleak, COP26an parte hartzen ari diren gobernuburu eta estatuburuen lekukoa hartuz. Milaka izan dira —100.000 baino gehiago antolatzaileen arabera— Justizia Klimatikoaren aldeko Egunak mugimenduak deitutako manifestazioan parte hartu dutenak. Mundu osoko herri indigenen ordezk...
2021-11-6
https://www.berria.eus/albisteak/205564/piztiak-piztu-du-argia.htm
Kirola
Piztiak piztu du argia
Alavesek luzapenean irabazi dio Levanteri, galtzen hasi eta gero. Joseluk egin ditu arabarren bi golak. Callejaren taldea guztiz suspertuta iritsiko da etenaldira
Piztiak piztu du argia. Alavesek luzapenean irabazi dio Levanteri, galtzen hasi eta gero. Joseluk egin ditu arabarren bi golak. Callejaren taldea guztiz suspertuta iritsiko da etenaldira
Piztu da piztia. Areako harrapakaria da Joselu, eta sasoi hasieran lozorroan egon ondoren, golak ehizatzeari ekin dio, asegaitz. Hark atera du ilunpetik Alaves, azken ordu laurdenean bi gol sartuta. Levantek aurrea hartu du lehen zatian, eta errentari erosotasunez eutsi dio, harik eta Joseluk hortzak erakutsi zituen ar...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205605/zortzi-pertsona-hil-dira-aebetan-kontzertu-batean-eta-eraso-bat-izan-den-ikertzen-ari-dira.htm
Mundua
Zortzi pertsona hil dira AEBetan kontzertu batean, eta eraso bat izan den ikertzen ari dira
Houstongo Poliziaren hipotesi nagusia da norbait xiringa batekin droga ziztatzen hasi zaiela ikusleei, eta horrek eragin duela jendea korrika hastea eta elkar zanpatzea. Hildakoek 14 eta 27 urte bitartean dituzte.
Zortzi pertsona hil dira AEBetan kontzertu batean, eta eraso bat izan den ikertzen ari dira. Houstongo Poliziaren hipotesi nagusia da norbait xiringa batekin droga ziztatzen hasi zaiela ikusleei, eta horrek eragin duela jendea korrika hastea eta elkar zanpatzea. Hildakoek 14 eta 27 urte bitartean dituzte.
Bart gauean zortzi pertsona hil dira Houstonen (AEB), Travis Scott rap kantariaren kontzertu batean izan diren bultzaden artean jende oldeak harrapatuta, eta dozenaka geratu dira mugitu eta arnasa hartu ezinik. Troy Finner Houystongo poliziaburuak adierazi duenez, ikertzen ari dira zerk eragin duen jendea korrika haste...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205606/araba-bizkai-eta-gipuzkoan-egunero-200-positibo-inguru-izan-direla-jakinarazi-du-sagarduik.htm
Gizartea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egunero 200 positibo inguru izan direla jakinarazi du Sagarduik
Positibo kopurua gorantz egiten ari bada ere, Nafarroan ospitaleratzeak ez dira ugaritu azaroko lehen astean.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egunero 200 positibo inguru izan direla jakinarazi du Sagarduik. Positibo kopurua gorantz egiten ari bada ere, Nafarroan ospitaleratzeak ez dira ugaritu azaroko lehen astean.
Eusko Jaurlartizak astelehenean eguneratuko ditu azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan diren koronabirus datuak, baina Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ETBn egin dioten elkarrizketa batean jakinarazi duenez, 200 inguru izan dira azaroko lehen astean egunero positibo eman duten herritarrak. Datu horrek berr...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205607/mustafa-al-kadhimi-irakeko-lehen-ministroaren-etxeari-eraso-egin-diote-drone-bidez.htm
Mundua
Mustafa al-Kadhimi Irakeko lehen ministroaren etxeari eraso egin diote drone bidez
Kadhimik lasaitasuna eskatu die herritarrei. Nazioarteak gaitzetsi egin du erasoa.
Mustafa al-Kadhimi Irakeko lehen ministroaren etxeari eraso egin diote drone bidez. Kadhimik lasaitasuna eskatu die herritarrei. Nazioarteak gaitzetsi egin du erasoa.
Lehergaiak zeramatzan drone batekin, Mustafa al-Kadhimi Irakeko lehen ministroa hiltzen saiatu dira goizaldean. Erasoa Bagdaden izan da, Kazemiren etxean. Lehergaiak zeramatzaten hiru drone zuzendu dituzten lehen ministroaren bizilekurantz, eta horietatik bi segurtasun zerbitzuek atzeman dituzte. Hirugarrenak, baina, e...