date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205608/bakaikoak-irabazi-du-bigarren-mailako-lau-eta-erdiko-txapelketa.htm
Kirola
Bakaikoak irabazi du Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa
Nagusitasun handiz irabazi dio Zubizarretari, 22-10, Altsasuko pilotalekuan.
Bakaikoak irabazi du Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa. Nagusitasun handiz irabazi dio Zubizarretari, 22-10, Altsasuko pilotalekuan.
Joanes Bakaikoak datorren urtean Lehen Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko du. Iraitz Zubizarretari 22-10 gailendu zaio gaur Altsasuko Burunda pilotalekuan (Nafarroa). Hiru ordu laurdeneko partida jokatu dute bi pilotariek, baina bi zati oso ezberdin izan ditu: lehenengoan eutsi egin dio Zubizarretak Bakaikoari,...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205609/aramendik-irabazi-du-getxoko-kanporaketa-eta-finalerdiak-osatuta-geratu-dira.htm
Kultura
Aramendik irabazi du Getxoko kanporaketa, eta finalerdiak osatuta geratu dira
Hilaren 27an hasiko dira jokatzen finalerako sailkapena, Etxebarrian.
Aramendik irabazi du Getxoko kanporaketa, eta finalerdiak osatuta geratu dira. Hilaren 27an hasiko dira jokatzen finalerako sailkapena, Etxebarrian.
Getxon jokatu da gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa. Josune Aramendik irabazi du, eta, hala, finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aramendik 458 puntu jaso ditu. Hau izan da sailkapena: Josune Aramen...
2021-11-7
https://www.berria.eus/albisteak/205610/realak-irabazi-du-sadarreko-derbia-eta-sailkapen-buru-jarraitzen-du.htm
Kirola
Realak irabazi du Sadarreko derbia, eta sailkapen buru jarraitzen du
Txuri-urdinek 2-0 irabazi diote Osasunari, Merinok eta Januzajek sartutako golei esker.
Realak irabazi du Sadarreko derbia, eta sailkapen buru jarraitzen du. Txuri-urdinek 2-0 irabazi diote Osasunari, Merinok eta Januzajek sartutako golei esker.
Joan den igandean ez bezala, garaipenak ez dio ihes egin Realari Iruñean jokatu den derbian. Merinok 73. minutuan sartu zuen gola, eta Januzajek, penaltiz, 82.ean, eta txuri-urdinek beste astebetez jarraitzen dute sailkapen buru Espainiako Ligako Lehen Mailan. Partida berdinduta hasi zen, baina minutuak pasa ahala Rea...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205611/250-milioi-kasu-atzeman-dituzte-dagoeneko.htm
Mundua
250 milioi kasu atzeman dituzte dagoeneko
Delta aldaerak azkartu egin ditu kutsatzeak, eta azken hiru hilabeteetan 50 milioi kasu atzeman dituzte munduan. AEBak dira oraindik kutsatze eta hildako gehien duen herrialdea.
250 milioi kasu atzeman dituzte dagoeneko. Delta aldaerak azkartu egin ditu kutsatzeak, eta azken hiru hilabeteetan 50 milioi kasu atzeman dituzte munduan. AEBak dira oraindik kutsatze eta hildako gehien duen herrialdea.
Kutsatzeak azkartu egin dira azken hiru hilabeteetan, eta beste 50 milioi kasu atzeman dituzte uztailetik —COVID-19a agertu zenetik urte bat behar izan zen kasu kopuru horretara heltzeko—; horiekin, 250 milioi pasa dira pandemia hasi zenetik atzemandako koronabirus kasuak. AEBak daude oraindik ere zerrenda beltzaren le...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205612/badarrai-badario-badator-durangoko-azokako-spota.htm
Kultura
«Badarrai, badario, badator», Durangoko Azokako spota
Jon Ander Urresti aktorea da abenduaren 3tik 8ra egingo den azokaren bideoko protagonista. Aurten lehen egunean ikasleen goiza egin ordez lehiaketa bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek.
«Badarrai, badario, badator», Durangoko Azokako spota. Jon Ander Urresti aktorea da abenduaren 3tik 8ra egingo den azokaren bideoko protagonista. Aurten lehen egunean ikasleen goiza egin ordez lehiaketa bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek.
«Badu? Bada! Beharbada... Badaezpada. Baitezpada! Ba-do-re, ba-do, re, mi, fa, sol, la, si, do. Badarrai, badario, badator. Bai, bada». Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak jarri dio aurtengo Durangoko Azokari aurpegia, ahotsa eta gorputza. «BaDA!» izango da abenduaren 3tik 8ra egingo den azokaren leloa, eta hura oina...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205613/osakidetza-gaur-hasiko-da-janssen-hartu-zutenei-beste-dosi-bat-hartzeko-txanda-ematen.htm
Gizartea
Osakidetza gaur hasiko da Janssen hartu zutenei beste dosi bat hartzeko txanda ematen
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 pertsona ingururi deituko die Osakidetzak.
Osakidetza gaur hasiko da Janssen hartu zutenei beste dosi bat hartzeko txanda ematen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 pertsona ingururi deituko die Osakidetzak.
Espainiako Osasun Batzordeak duela bi aste hartu zuen erabakia: Johnson & Johnsonen Janssenen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— Pfizerren edo Modernaren txertoa ere jarriko diete. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo iragarri zuenez, Osakidetzak gaur emango du lehen pausoa, Janssen hartu...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205614/herbie-hancock-diana-krall-yann-tiersen-hiromi-eta-gregory-porter-izango-dira-donostiako-jazzaldian.htm
Kultura
Herbie Hancock, Diana Krall, Yann Tiersen, Hiromi eta Gregory Porter izango dira Donostiako Jazzaldian
Antolatzaileek gaur eman dute Donostiako 57. Jazzaldian parte hartuko duten musikarien lehen zerrenda. Jaialdia 2022ko uztailaren 21etik 25era egingo dute, eta bertan izango dira Kurt Elling eta Calexico taldea ere.
Herbie Hancock, Diana Krall, Yann Tiersen, Hiromi eta Gregory Porter izango dira Donostiako Jazzaldian. Antolatzaileek gaur eman dute Donostiako 57. Jazzaldian parte hartuko duten musikarien lehen zerrenda. Jaialdia 2022ko uztailaren 21etik 25era egingo dute, eta bertan izango dira Kurt Elling eta Calexico taldea ere.
Gorabehera eta murrizketa ugariko bi urteren ondoren, Donostiako Jazzaldiak bere ohiko itxura hartuko du datorren ekitaldian, 57.enean. Hala izatea nahi dute antolatzaileek, eta izen handiko musikariak Donostiara ekartzeko lanean izan dira azken hilabeteetan. Gaur eman dute bertan izango diren musikari batzuen berri; ...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205615/elon-muskek-teslako-bere-akzioen-10-saldu-behar-dituela-erabaki-du-twitterrek.htm
Ekonomia
Elon Muskek Teslako bere akzioen %10 saldu behar dituela erabaki du Twitterrek
Munduko pertsona aberatsenak inkesta bat egin du asteburuan, zergak pagatzeko akzioak saldu behar dituen galdetzeko
Elon Muskek Teslako bere akzioen %10 saldu behar dituela erabaki du Twitterrek. Munduko pertsona aberatsenak inkesta bat egin du asteburuan, zergak pagatzeko akzioak saldu behar dituen galdetzeko
Munduko aberatsena da Elon Musk, Tesla konpainiaren sortzaile eta akziodun nagusia, 338.000 milioi dolarreko (292.000 milioi euro) dirutzarekin. Muski ez dio grazia handirik egiten zergak ordaintzeak; ez da asko ordaintzen dituelako izango, baina behin baino gehiagotan kexatu da. Orain, dirudienez, batzuk ordaindu beha...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205616/ortegak-botoen-75-eskuratu-ditu-lehen-emaitzen-arabera.htm
Mundua
Ortegak botoen %75 eskuratu ditu, lehen emaitzen arabera
Nazio Askapenerako Fronte Sandinistak irabazi ditu igandeko presidentetzarako bozak, eta bigarren tokian geratu da Alderdi Liberal Konstituzionalista, botoen %14,4rekin.
Ortegak botoen %75 eskuratu ditu, lehen emaitzen arabera. Nazio Askapenerako Fronte Sandinistak irabazi ditu igandeko presidentetzarako bozak, eta bigarren tokian geratu da Alderdi Liberal Konstituzionalista, botoen %14,4rekin.
Iragarpenak bete egin dira Nikaraguan, eta, lehen emaitzen arabera, egungo estatuburuak, Daniel Ortegak, bosgarren agintaldi baterako onespena jaso du —jarraian egingo duen laugarrena—. Hala, Hauteskunde Auzitegi Gorenak zabaldutako datuen arabera, botoen %74,99 lortu ditu Ortega buru duen FSLN Nazio Askapenerako Front...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205617/oier-oari-buruzko-dokumentala-gaurtik-ikusgai-kanalduden-eta-berrian.htm
Politika
Oier Oari buruzko dokumentala, gaurtik ikusgai Kanalduden eta BERRIAn
Oak azken urteen eginiko bideak eta izandako oztopoak oinarri, Zigor bat gehiago izeneko dokumentala ondu dute Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle ohik, Kanalduderekin. BERRIAren webgunean ikusten ahalko da, 20:00etatik aitzina. Oa gaur iragan da epailearen aurretik.
Oier Oari buruzko dokumentala, gaurtik ikusgai Kanalduden eta BERRIAn. Oak azken urteen eginiko bideak eta izandako oztopoak oinarri, Zigor bat gehiago izeneko dokumentala ondu dute Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle ohik, Kanalduderekin. BERRIAren webgunean ikusten ahalko da, 20:00etatik aitzina. Oa gaur iragan da epai...
Ezinbestean, gero eta estuagoa bilakatu da atzerako kontua, eta, hain zuzen, gaur izanen du amaia. Oier Oa euskal preso ohia Parisko Zigor Auzitegi aitzinetik pasatzekoa da gaur. Epaiketa horretan, auzitegiak erabaki beharko du Oak Ipar Euskal Herrian bizitzeko eskubidea duen ala ez. Egun, Zugarramurdin (Nafarroa) bizi...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205618/anjel-lertxundi-laquomartin-ugalde-historiaren-biktima-izanagatik-historiaren-egileraquo.htm
Gizartea
Anjel Lertxundi: «Martin Ugalde, historiaren biktima izanagatik, historiaren egile»
Idazleak 'Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan' hitzaldia egin du Donostian, Literaktum jaialdiaren barruan. «Kontuan hartu behar dugu Ugaldek egin zuen sakrifizioa eta egin zigun oparia».
Anjel Lertxundi: «Martin Ugalde, historiaren biktima izanagatik, historiaren egile». Idazleak 'Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan' hitzaldia egin du Donostian, Literaktum jaialdiaren barruan. «Kontuan hartu behar dugu Ugaldek egin zuen sakrifizioa eta egin zigun oparia».
Hiru egun baizik ez dira falta Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzeko. 1921eko azaroaren 11n jaio zen kazetari eta idazlea, Andoainen (Gipuzkoa). Jaiotzaren mendeurrena izaki, eta, hura oroitzeko, urte osorako programa dago martxan udaberriaren hondarretik, kazetariaren familiarekin eta hainbat erakunde eta eragile...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205619/bizkaibusek-kontratua-finkoa-egin-beharko-die-50-gidariri.htm
Ekonomia
Bizkaibusek kontratua finkoa egin beharko die 50 gidariri
ELAk egindako salaketaren harira, Lan Ikuskaritzak ebatzi du langile horiek betetzen dituzten lanpostuak egiturazkoak direla.
Bizkaibusek kontratua finkoa egin beharko die 50 gidariri. ELAk egindako salaketaren harira, Lan Ikuskaritzak ebatzi du langile horiek betetzen dituzten lanpostuak egiturazkoak direla.
Bizkaibusen Ezkerraldeko zerbitzua ematen duten bost enpresetako hiruri dagokie ELAren salaketa: Meatzaldea Bus, Grupo Avanza eta Grupo Acha Movilidad. Hirurei eskatu die Lan Ikuskaritzak haien behin-behineko 50 langileren kontratuak finko bihurtzeko, egiaztatu duelako haien lana egiturazkoa dela, eta ez aldi baterakoa...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205620/cafek-berrituko-ditu-kairoko-metroko-trenak.htm
Ekonomia
CAFek berrituko ditu Kairoko metroko trenak
Beasaingo konpainiak 180 milioi euroren kontratua lortu du Egiptoko hiriburuan.
CAFek berrituko ditu Kairoko metroko trenak. Beasaingo konpainiak 180 milioi euroren kontratua lortu du Egiptoko hiriburuan.
Kairoko metroaren kudeaketaz arduratzen den NAT enpresa publikoak CAF Taldea hautatu du metroko 1. linean zerbitzua eskaintzen duten 23 unitate birgaitzeko. Proiektuak metro-unitateen birgaitze integrala, Kozzikako mantentze lanetarako depositu berria birgaitzeko lanak eta bi urtez aipatutako unitateen mantentze jardue...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205621/mozal-legea-erreformatzeko-zuzenketak-adostu-dituzte-psoek-eta-upk.htm
Politika
'Mozal legea' erreformatzeko zuzenketak adostu dituzte PSOEk eta UPk
Asteazkenean aurkeztuko dituzte, horiek EAJrekin aztertu ostean. Manifestarien eskubideetan jarri dute begirada; bat-bateko protesten aurkako neurriak indargabetuko dituzte, eta atxilotuak atxikitzeko epeak murriztuko.
'Mozal legea' erreformatzeko zuzenketak adostu dituzte PSOEk eta UPk. Asteazkenean aurkeztuko dituzte, horiek EAJrekin aztertu ostean. Manifestarien eskubideetan jarri dute begirada; bat-bateko protesten aurkako neurriak indargabetuko dituzte, eta atxilotuak atxikitzeko epeak murriztuko.
Unidas Podemoseko parlamentari Enrique Santiagok aurreratu zuen aurreko astean, eta PSOEko iturriek baieztatu dute orain: Espainiako Gobernuko bi alderdiek akordio bat erdietsi dute zuzenketa bateratuak aurkezteko mozal legea erreformatzeko EAJren proposamenari. Manifestarien eskubideei eta polizien gehiegikeria posibl...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205622/astebetean-1876-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Astebetean 1.876 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Aurreko astearekin alderatuta, %48 handitu da positibo kopurua. Hamasei herritar hil dira gaitzak jota.
Astebetean 1.876 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Aurreko astearekin alderatuta, %48 handitu da positibo kopurua. Hamasei herritar hil dira gaitzak jota.
Pixkanaka bada ere, koronabirusa hedatzen ari da Hego Euskal Herrian. Azken astean, azaroaren 1etik 7ra, 1.876 positibo atzeman dituzte, joan den astean baino 606 kasu gehiago; hau da, %48 handitu da positibo kopurua astebetean. Aurreko asteetako datuekin alderatuta ere, igoera: urriaren 11tik 17ra 939 lagunek eman zut...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205624/abenduaren-23an-bozkatuko-dira-2022ko-nafarroako-aurrekontuak.htm
Politika
Abenduaren 23an bozkatuko dira 2022ko Nafarroako aurrekontuak
EH Bildurekin akordioa lortu ondotik, gobernu kontseiluak gaur onartu du lege proiektua, eta parlamentuan aurkeztu du. Halaber, kontuen tramiterako egutegia zehaztu du Mahai eta Eledunen Batzordeak
Abenduaren 23an bozkatuko dira 2022ko Nafarroako aurrekontuak. EH Bildurekin akordioa lortu ondotik, gobernu kontseiluak gaur onartu du lege proiektua, eta parlamentuan aurkeztu du. Halaber, kontuen tramiterako egutegia zehaztu du Mahai eta Eledunen Batzordeak
Nafarroako 2022ko aurrekontuen lege proiektua parlamentuan da jada, eta egutegia zehaztuta dago. Azaroaren 18an aurrekontuei osoko zuzenketa aurkezteko parada izango dute taldeek —egitekotan Navarra Sumak baizik ez du aurkeztuko—, eta azaroaren 25era arte zatikako zuzenketak mahai gaineratzeko aukera izango da. Abendua...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205625/eaeko-auzitegi-nagusiak-atzera-bota-du-irune-costumerok-jarritako-helegitea.htm
Gizartea
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Irune Costumerok jarritako helegitea
Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaia ontzat jo du, eta berretsi egin du lau akusatuen errugabetasuna; aldundiko haurren arreta zerbitzuko lau langile epaitu zituzten.
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Irune Costumerok jarritako helegitea. Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaia ontzat jo du, eta berretsi egin du lau akusatuen errugabetasuna; aldundiko haurren arreta zerbitzuko lau langile epaitu zituzten.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibil eta Penalako aretoak berretsi egin du Irune Costumeroren auzian epaitu zituzten Bizkaiko Foru Aldundiko lau langileen errugabetasuna. Akusatuek aldundiko Gizarte Ekintzan umeen eta nerabeen babeserako zerbitzuan egiten dute lan —horietako bat Sergio Murillo da, Gizart...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205626/gasteizen-bi-gizon-atxilotu-dituzte-asteburuan-emakume-banari-erasotzeagatik.htm
Gizartea
Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakume banari erasotzeagatik
Atxilotuek 28 eta 30 urte dituzte, eta bikotekideari eraso diote biek. Bata larunbatean atxilotu zuten, Santa Luzia auzoan, eta bestea, igandean, Sansomendin.
Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakume banari erasotzeagatik. Atxilotuek 28 eta 30 urte dituzte, eta bikotekideari eraso diote biek. Bata larunbatean atxilotu zuten, Santa Luzia auzoan, eta bestea, igandean, Sansomendin.
Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, asteburuan bi gizonezko atxilotu ditu indarkeria matxista dela eta. Bikotekideari eraso egitea egozten diete biei. Lehen gizonezkoa larunbat goizaldean atxilotu zuten, Santa Luzia auzoan. 28 urte ditu, eta bikotekideak, 26. Eztabaida batean eraso zion emakumeari. Bestea...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205627/baionako-asb-neskak-errugbi-taldeko-jokalariak-greban-daude-baldintza-txarrengatik-protestan.htm
Kirola
Baionako ASB Neskak errugbi taldeko jokalariak greban daude, baldintza txarrengatik protestan
Atzo uko egin zioten Okzitaniako Tolosaren aurkako partida jokatzeari. Jokalariak eta bitartekoak falta dituztela salatu dute.
Baionako ASB Neskak errugbi taldeko jokalariak greban daude, baldintza txarrengatik protestan. Atzo uko egin zioten Okzitaniako Tolosaren aurkako partida jokatzeari. Jokalariak eta bitartekoak falta dituztela salatu dute.
Planto. Baionako errugbi zelaian talde bakarra agertu zen atzo: Tolosako (Okzitania) bisitariak. Etxeko ASB Neskak taldearen aurka zuten partida, baina baionarrek, zuzendaritzarekin hitz egin ostean, bozketa egin zuten, eta partida ez jokatzea erabaki zuten. Aspaldi dira kexu ASB taldeko emakumezkoak, Frantziako Elite ...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205628/kaleratze-ideologiko-bat-egin-izana-egotzi-diote-deustuko-unibertsitateari.htm
Gizartea
Kaleratze «ideologiko» bat egin izana egotzi diote Deustuko Unibertsitateari
Adrian Almazan irakaslearen kaleratzearen atzean teknologiarekiko eta kapitalismoarekiko duen jarrera dagoela uste dute hainbat eragilek.
Kaleratze «ideologiko» bat egin izana egotzi diote Deustuko Unibertsitateari. Adrian Almazan irakaslearen kaleratzearen atzean teknologiarekiko eta kapitalismoarekiko duen jarrera dagoela uste dute hainbat eragilek.
Deustuko Unibertsitateak Adrian Almazan fisikari eta filosofoa «ikuspegi kritikoa» agertzeagatik kaleratu duela salatu dute gaur goizean hezkuntzari eta ekologismoari lotutako hainbat eragilek. Almazan irakasle laguntzailea doktore gisa kontratatua zuen Deustuko Unibertsitateak 2020-2021 ikasturtearen hasieran, eta «n...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205629/xilabaren-finala-datorren-larunbatean-eginen-da-donibane-lohizunen.htm
Kultura
Xilabaren finala datorren larunbatean eginen da, Donibane Lohizunen
Kanpos Berri Jai Alaian izango da, eta Andoni Iturriozi eskatu diote txapela jantz diezaion irabazleari. Hiru bertsolarik Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute. BERRIAren webgunean zuzenean izanen da ikusgai finala.
Xilabaren finala datorren larunbatean eginen da, Donibane Lohizunen. Kanpos Berri Jai Alaian izango da, eta Andoni Iturriozi eskatu diote txapela jantz diezaion irabazleari. Hiru bertsolarik Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute. BERRIAren webgunean zuzenean izanen da ikusgai finala.
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa akitu gabe eten behar izan zuten COVID-19a dela kausa. Aurten, berriz, pandemiak ezin izan dio poxelurik jarri: heldu den larunbatean egingo baita, Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alaian, 17:00etan. Bertaratuko ez direnek ere ikusi ahal izanen dute Xilab...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205630/pantailak-euskaraz-taldeak-laquolarrialdi-egoerazraquo-ohartarazi-du-eusko-legebiltzarrean.htm
Bizigiro
Pantailak Euskaraz taldeak «larrialdi egoeraz» ohartarazi du Eusko Legebiltzarrean
Alex Aginagalde eta Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariek «pauso sendo, ausart eta handiak» eskatu dituzte.
Pantailak Euskaraz taldeak «larrialdi egoeraz» ohartarazi du Eusko Legebiltzarrean. Alex Aginagalde eta Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariek «pauso sendo, ausart eta handiak» eskatu dituzte.
Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean egin dute agerraldia gaur arratsaldean Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariek. Testuingurua eman dute lehenbizi, eta azaldu dute ikus-entzunezko kontsumoa asko aldatu dela azkeneko urteetan. «Euskaldunon %47k kontsumitzen ditugu streaming bidezko plataformak, eta 20-24 urte arte...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205631/abenduaren-6an-jakinen-du-oier-oak-lurralde-debekua-kenduko-dioten-ala-ez.htm
Politika
Abenduaren 6an jakinen du Oier Oak lurralde debekua kenduko dioten ala ez
Preso ohiaren kasua azaltzen duen 'Zigor bat gehiago' dokumentala estreinatu dute, eta ikusgai dago albistearen barruan. Atzo izan zuen auzi saioa Parisko Zigor Auzitegian.
Abenduaren 6an jakinen du Oier Oak lurralde debekua kenduko dioten ala ez. Preso ohiaren kasua azaltzen duen 'Zigor bat gehiago' dokumentala estreinatu dute, eta ikusgai dago albistearen barruan. Atzo izan zuen auzi saioa Parisko Zigor Auzitegian.
Parisko Zigor Auzitegiak abenduaren 6an jakinaraziko dio Oier Oa euskal preso ohiari Frantziako Estatuan egoteko 2015ean eman zioten lurralde debekua kenduko dioten ala ez. Debekua kentzeko egiten duen hirugarren eskaera da; aitzineko bietan, eskaeraren kontra agertu zen epaitegia. Atzo ere, debekua ez kentzeko eskatu ...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205632/moto-gidari-bat-hil-da-bilbon-n-637-errepidean.htm
Gizartea
Moto gidari bat hil da Bilbon, N-637 errepidean
Moto gidari bat hil da Bilbon, N-637 errepidean.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, arratsaldeko lehen orduan moto gidari bat hil da Bilbon, N-637 errepidean. Istripua 16:10ean gertatu da, Getxotik Bilborako irteeran. Moto gidaria errepidetik atera da, eta barandaren kontra jo du. Larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta istrip...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205633/egunean-behinek-bikoiztu-egin-ditu-telefonoa-euskaraz-duten-erabiltzaileak.htm
Bizigiro
Egunean Behinek bikoiztu egin ditu telefonoa euskaraz duten erabiltzaileak
Hatz marka euskaraz egitasmoari esker, astebetean %13,69tik %27,37ra ugaritu dira telefonoa euskaratua duten erabiltzaileak. Dena den, «oso ehuneko minoritarioak» direla azaldu dute.
Egunean Behinek bikoiztu egin ditu telefonoa euskaraz duten erabiltzaileak. Hatz marka euskaraz egitasmoari esker, astebetean %13,69tik %27,37ra ugaritu dira telefonoa euskaratua duten erabiltzaileak. Dena den, «oso ehuneko minoritarioak» direla azaldu dute.
«Aste honetan Egunean Behin aplikazioak esango dizu telefonoa euskaraz duzun ala ez». Mezu horrek eman zien ongietorria Egunean Behin jokoaren erabiltzaileei joan den astean, azaroaren 1etik 8ra. Jarraian, emoji batek jakinarazten zien mugikorraren hizkuntza: telefonoa euskaratu gabe zutela adierazten zien gorriak, edo...
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205634/eudelek-eskatu-die-aldundiei-gainbalioaren-zerga-bizkor-berritzeko.htm
Ekonomia
Eudelek eskatu die aldundiei gainbalioaren zerga «bizkor» berritzeko
Espainiako Gobernuak bere araudia moldatu du, eta aukera eman du gainbalio errealaren arabera ordaintzeko. Gipuzkoako Diputazioak onartu du berak ere aldatu beharko duela bere araudia.
Eudelek eskatu die aldundiei gainbalioaren zerga «bizkor» berritzeko. Espainiako Gobernuak bere araudia moldatu du, eta aukera eman du gainbalio errealaren arabera ordaintzeko. Gipuzkoako Diputazioak onartu du berak ere aldatu beharko duela bere araudia.
Udalek presa dute. Azken bi asteetan salerositako etxebizitzen gaineko gainbalioaren zergarekin zer gertatuko den kolokan dago, Auzitegi Konstituzionalak Espainiako araudia baliogabetu baitzuen urriaren 26an jakinarazitako epai batean. Espainiako Gobernuak atzo bertan aurkeztu zuen bere araudi berria, eta aldundiek ere...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205635/baztertu-daiteke-ikatza.htm
Mundua
Baztertu daiteke ikatza?
Hurrengo hamarkadetarako ikatza baztertzeko konpromisoa hartu dute COP26 goi bileran hainbat estatuk; ez, ordea, AEBek, Txinak, Indiak eta Australiak. Gai horri heldu dio Iñaki Petxarroman berriemaile bereziak Glasgowtik.
Baztertu daiteke ikatza?. Hurrengo hamarkadetarako ikatza baztertzeko konpromisoa hartu dute COP26 goi bileran hainbat estatuk; ez, ordea, AEBek, Txinak, Indiak eta Australiak. Gai horri heldu dio Iñaki Petxarroman berriemaile bereziak Glasgowtik.
Glasgowko goi bileran erantzun beharreko galderetako bat da: baztertu daiteke ikatza? Herrialde batzuek baietz diote, baina tartean ez daude munduko herrialde kutsatzaileenetako batzuk. Isurketen %70en eragilea da ikatza.
2021-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/205636/txekian-koalizio-gobernua-osatzeko-akordioa-sinatu-dute-bost-alderdik.htm
Mundua
Txekian koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu dute bost alderdik
Zentro-eskuineko alderdien aliantzak Petr Fiala proposatuko du lehen ministro izateko eta Andrej Babis ordezkatzeko. Herrialdearentzako «aldaketa sistematikoen beharra» aldarrikatu du.
Txekian koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu dute bost alderdik. Zentro-eskuineko alderdien aliantzak Petr Fiala proposatuko du lehen ministro izateko eta Andrej Babis ordezkatzeko. Herrialdearentzako «aldaketa sistematikoen beharra» aldarrikatu du.
Txekiako Diputatuen Ganberarako hauteskundeak egin eta hilabetera, koalizio gobernua osatzeko akordioa izenpetu dute, gaur, zentro-eskuineko bost alderdik: Elkarrekin aliantzako hiru indar kontserbadoreek eta Piratak eta Alkateak koalizioko bi alderdiek. Alderdi Demokratiko Zibikoaren zerrendak bildu zuen boto gehien b...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205666/seaskaren-kolegio-berria-senperen-izanen-da.htm
Gizartea
Seaskaren kolegio berria Senperen izanen da
Iragarri dutenez, ikastetxea 2023rako irekitzea da asmoa, eta berrehun ikasle inguru hartzeko bide emanen du. Herriko udalak 10.000 metro karratuko lursaila eskaini dio Seaskari, lakuaren ondoan.
Seaskaren kolegio berria Senperen izanen da. Iragarri dutenez, ikastetxea 2023rako irekitzea da asmoa, eta berrehun ikasle inguru hartzeko bide emanen du. Herriko udalak 10.000 metro karratuko lursaila eskaini dio Seaskari, lakuaren ondoan.
Ereindako uztak emanen du lorerik. Urteetako ahaleginaren ondotik, bosgarren kolegioa izanen du Seaskak. Senperen (Lapurdi) hartuko du leku. Bart jakinarazi dute lorpena: Senpereko Udalak 10.000 metro karratuko lursaila proposatu dio Seaskari; hantxe eraikiko dute kolegioa. Hain zuzen, Seaskak helburu horrekin antolatu...
2021-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/205667/bidelagun-izateari-buruzko-historia-bat.htm
albisteak
Bidelagun izateari buruzko historia bat
Mario Azurzari Aitor Francesena «Galloz» hitz egiten entzuten diogunean, eta alderantziz, lau eskurekin idatzitako historia bat ari gara entzuten. Edo, hobeto esanda, «bi oholekin» idatzitakoa. Historia horretan, Mariok begiak eskaintzen dizkio «Gallori», eta «Gallo», bi aldiz surf egokituko munduko txapelduna, bizitza...
Bidelagun izateari buruzko historia bat. Mario Azurzari Aitor Francesena «Galloz» hitz egiten entzuten diogunean, eta alderantziz, lau eskurekin idatzitako historia bat ari gara entzuten. Edo, hobeto esanda, «bi oholekin» idatzitakoa. Historia horretan, Mariok begiak eskaintzen dizkio «Gallori», eta «Gallo», bi aldiz s...
Bidelagun izateak zentzu osoa duenekoa. «Galloren» historia apartekoa da, zalantzarik gabe. Erabat sinesten ez dituzun horietakoa. Egin daiteke surfean itsua izanda? Berari galdetuz gero, barre ozena entzungo litzateke aurrena, eta ondoren hau: «Eta, zergatik ez?». Izan ere, munduko surf txapelduna baino gehiago, erab...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205669/gutxienez-bederatzi-migratzaile-hil-dira-bielorrusia-eta-polonia-arteko-mugan.htm
Mundua
Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira Bielorrusia eta Polonia arteko mugan
Varsoviako gobernuaren arabera, 12.000 migratzaile inguru daude Bielorrusian muga igarotzeko zain.
Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira Bielorrusia eta Polonia arteko mugan. Varsoviako gobernuaren arabera, 12.000 migratzaile inguru daude Bielorrusian muga igarotzeko zain.
Poloniako Defentsa Ministerioak atzo zabaldutako irudiek argi erakutsi dute zein den Polonia eta Bielorrusia arteko mugako egoera. Askok asteak daramatzate zeropeko tenperaturak jasaten Europa mendebalderako bidean jarraitzeko zain. Varsoviako iturriek zabaldutakoaren arabera, gutxienez bederatzi pertsona hil dira orai...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205670/olga-comes-euskal-presoa-baldintzapean-aske-utzi-dute.htm
Politika
Olga Comes euskal presoa baldintzapean aske utzi dute
Hamahiru urte egin ditu preso. Iruñeko espetxean ari zen zigorra betetzen: azken hilabeteotan, hirugarren graduan.
Olga Comes euskal presoa baldintzapean aske utzi dute. Hamahiru urte egin ditu preso. Iruñeko espetxean ari zen zigorra betetzen: azken hilabeteotan, hirugarren graduan.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Olga Comes Arambillet euskal preso iruindarra baldintzapean aske utzi dute gaur, Frantziako eta Espainiako Estatuko espetxeetan hamahiru urteko espetxe zigorra beteta. Euskal Herri inguruko kartzeletara hurbildu zituzten lehen euskal presoetako bat izan zen Comes. 2018ko abenduan iragarri...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205671/euskal-presoak-gerturatzeko-eskatu-dio-europako-kontseiluak-espainiari.htm
Politika
Euskal presoak gerturatzeko eskatu dio Europako Kontseiluak Espainiari
Torturaren Prebentziorako Batzordeak txosten bat argitaratu du, eta, besteak beste, Espainiari eskatu dio presoak «beren senideengandik gertuago» dauden espetxeetara eramateko.
Euskal presoak gerturatzeko eskatu dio Europako Kontseiluak Espainiari. Torturaren Prebentziorako Batzordeak txosten bat argitaratu du, eta, besteak beste, Espainiari eskatu dio presoak «beren senideengandik gertuago» dauden espetxeetara eramateko.
Europako Kontseiluaren menpeko Torturaren Prebentziorako Batzordeak txosten bat argitaratu du, iazko irailean eginiko bisita baten harira. Dokumentuan, batzordeak Espainiari eskatu dio «arriskuen ebaluazio egoki batean oinarrituta presoak beren senideengandik gertuago» dauden kartzeletara eraman ditzatela; Euskal Herri...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205672/cop26ko-akordioetako-lehenbiziko-zirriborroak-ez-du-biltzen-emisioak-eta-erregai-fosilak-mugatzeko-neurririk.htm
Mundua
COP26ko akordioetako lehenbiziko zirriborroak ez du biltzen emisioak eta erregai fosilak mugatzeko neurririk
Greenpeacek jakinarazi du dokumentuak egoeraren «larritasunaz» ohartarazten duela, baina salatu du gabezia asko dituela; ez da aipatzen petrolioaren eta ikatzaren erabilera murrizteko mugarik, besteak beste. «Zirriborroa hain ahula dela ikusirik, honek ez du batere itxura onik», kritikatu du erakundeak.
COP26ko akordioetako lehenbiziko zirriborroak ez du biltzen emisioak eta erregai fosilak mugatzeko neurririk. Greenpeacek jakinarazi du dokumentuak egoeraren «larritasunaz» ohartarazten duela, baina salatu du gabezia asko dituela; ez da aipatzen petrolioaren eta ikatzaren erabilera murrizteko mugarik, besteak beste. «Z...
Klima larrialdiari kontra egiteko neurriak adostea da COP26 nazioarteko goi bileraren helburu nagusi. Aurreikuspen gehienen arabera, esperotakoa zen traba ugari izatea akordioak erdiesteko. Egun, baina, susmoak oraingoz betetzen ari direla azaleratu du Greenpeacek argitaratutako dokumentuak. Goi bilkuran eztabaidatutak...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205673/gabirai-bat-tiroz-jota-agertu-da-laugarren-hegazti-babestua-hilabeteko-epean.htm
Bizigiro
Gabirai bat tiroz jota agertu da, laugarren hegazti babestua hilabeteko epean
Eguzkik salatu duenez, urriaren 27an bota zuten, Usurbilgo (Gipuzkoa) Andatza auzoan. Bizirik aurkitu zuten, baina Igeldoko Arrano Etxean hil zen, handik gutxira.
Gabirai bat tiroz jota agertu da, laugarren hegazti babestua hilabeteko epean. Eguzkik salatu duenez, urriaren 27an bota zuten, Usurbilgo (Gipuzkoa) Andatza auzoan. Bizirik aurkitu zuten, baina Igeldoko Arrano Etxean hil zen, handik gutxira.
Urrian, espezie babestuetako lau hegazti jo dituzte gutxienez tiroz Gipuzkoan. Gaur eman du azkenaren berri Eguzki talde ekologistak: gabirai bat da (Accipiter nisus), eta urriaren 27an bota zuten, Usurbilgo (Gipuzkoa) Andatza auzoan. Bizirik aurkitu zuten bizilagun baten balkoian, eta, Igeldoko Arrano Etxera bizirik e...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205674/helduek-haurrekin-dituzten-hizkuntza-praktiketan-eragiteko-egitasmo-bat-aurkeztu-du-topaguneak.htm
Gizartea
Helduek haurrekin dituzten hizkuntza praktiketan eragiteko egitasmo bat aurkeztu du Topaguneak
Umeen erreferente diren helduen artean euskararen erabilera sustatu nahi du ariketa sozialak. Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean egingo dute, 80 herri baino gehiagotan.
Helduek haurrekin dituzten hizkuntza praktiketan eragiteko egitasmo bat aurkeztu du Topaguneak. Umeen erreferente diren helduen artean euskararen erabilera sustatu nahi du ariketa sozialak. Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean egingo dute, 80 herri baino gehiagotan.
Euskaraldian sustatutako hizkuntza praktikak «arau sozial» bihurtzeko asmoari helduta, egitasmo berri bat aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak: Haurren aurrean helduok heldu. «Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea, eta euskararen erabilera areagotzea» izango da helburua, eta,...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205675/portugalgo-hainbat-militar-atxilotu-dituzte-nazioarteko-droga-eta-diamante-trafikoarekin-lotuta.htm
Mundua
Portugalgo hainbat militar atxilotu dituzte, nazioarteko droga eta diamante trafikoarekin lotuta
Afrika Erdialdeko Errepublikatik drogak, urrea eta diamanteak Europara eramatea leporatzen zaie. Rebelo de Sousa presidentearen ustez, gertatutakoak ez dio armadaren «prestigioari» eragingo.
Portugalgo hainbat militar atxilotu dituzte, nazioarteko droga eta diamante trafikoarekin lotuta. Afrika Erdialdeko Errepublikatik drogak, urrea eta diamanteak Europara eramatea leporatzen zaie. Rebelo de Sousa presidentearen ustez, gertatutakoak ez dio armadaren «prestigioari» eragingo.
Nazioarteko droga, diamante eta urre trafikoko sareekin, eta kapitalak zuritzeko jardunarekin lotura dutelakoan, Portugalgo Polizia Judizialak armadako gutxienez hamar kide atxilotu zituen atzo. Poliziak kaleratutako oharraren arabera, atxilotuen artean daude komandanteak eta komandante ohiak, eta susmopean daude delit...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205676/atxilotu-dute-barakaldon-bi-lagun-sastakatu-eta-taberna-batean-gotortu-den-gizona.htm
Gizartea
Atxilotu dute Barakaldon bi lagun sastakatu eta taberna batean gotortu den gizona
Inguruko kaleak itxi egin dituzte, eta bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman. Ia lau orduz egon da gotorturik tabernako komunean.
Atxilotu dute Barakaldon bi lagun sastakatu eta taberna batean gotortu den gizona. Inguruko kaleak itxi egin dituzte, eta bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman. Ia lau orduz egon da gotorturik tabernako komunean.
Gizon batek bi lagun zauritu ditu gaur goizean Barakaldoko (Bizkaia) Letxezar kaleko taberna batean. Erasoa 10:30 aldera gertatu da: lehenik, tabernako jabeari egin dio eraso labana batekin, eta, jarraian, hura defendatzen saiatu den bezero bat. Biak sastakatu eta zauritu ditu, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar i...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205677/espainiako-auzitegi-nazionalak-baztertu-egin-du-altsasuko-auziko-guardia-zibila-terrorismoaren-biktima-gisa-aitortzea.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Altsasuko auziko guardia zibila terrorismoaren biktima gisa aitortzea
Epaileek ebatzi dute 2016ko urriaren 15ean Altsasun gertatutakoa ez zela ekintza terrorista bat izan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Altsasuko auziko guardia zibila terrorismoaren biktima gisa aitortzea. Epaileek ebatzi dute 2016ko urriaren 15ean Altsasun gertatutakoa ez zela ekintza terrorista bat izan.
Eskeak ezezkoa jaso du bueltan, bigarrenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Altsasuko auziko guardia zibilak egindako eskea: terrorismoaren biktimatzat hartua izan zedin galdegin zuen, 2016ko urriaren 15eko goizaldean herriko Koxka tabernan gertatutakoen harira. Kondekorazioa eman ziezaioten nahi zuen, oh...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205678/ehuren-medikuntza-eta-erizaintza-fakultatearen-eraikin-berria-2025-2026ko-ikasturtean-jarri-nahi-dute-martxan.htm
Gizartea
EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria 2025-2026ko ikasturtean jarri nahi dute martxan
Eusko Jaurlaritzak 55 milioi euro jarriko ditu, 2025era arte, fakultatea egiteko lanetarako.
EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria 2025-2026ko ikasturtean jarri nahi dute martxan. Eusko Jaurlaritzak 55 milioi euro jarriko ditu, 2025era arte, fakultatea egiteko lanetarako.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eraikin berri bat edukiko du: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria egingo dute Bilbon. Jokin Bidarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak gaurko gobernu bileraren osteko agerraldian azaldu duenez, onartu dute EHUri lanetarako 55 milioi euroko laguntza zuzena em...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205679/eh-bilduk-ate-birakariak-legez-debekatzea-proposatu-du.htm
Politika
EH Bilduk «ate birakariak» legez debekatzea proposatu du
Koalizioak eragotzi egin nahi du goi kargu politikoetan daudenek «zuzenean jauzi» egitea enpresa handietako ardura karguetara. Salatu dute ate birakariak EAJk «urteetan eraiki duen sare klientelar handiaren pieza bat» direla.
EH Bilduk «ate birakariak» legez debekatzea proposatu du. Koalizioak eragotzi egin nahi du goi kargu politikoetan daudenek «zuzenean jauzi» egitea enpresa handietako ardura karguetara. Salatu dute ate birakariak EAJk «urteetan eraiki duen sare klientelar handiaren pieza bat» direla.
EH Bilduk lege proposamen bat aurkeztu du «ate birakariak» eragozteko. Hau da, lege bidez debekatu nahi dute «goi kargu politiko bat» izan dutenek «zuzenean jauzi» egitea enpresa handietako administrazio kontseiluetara, Maddalen Iriarte legebiltzarkideak azaldu duenez. Nabarmerndu du ez dela «fenomeno berria», eta «bet...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205680/sagarduik-ohartarazi-du-txertatu-gabekoek-lau-aldiz-arrisku-handiagoa-dutela-ospitaleratuak-izateko.htm
Gizartea
Sagarduik ohartarazi du txertatu gabekoek lau aldiz arrisku handiagoa dutela ospitaleratuak izateko
Oraintxe, 30 gela daude itxita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan.
Sagarduik ohartarazi du txertatu gabekoek lau aldiz arrisku handiagoa dutela ospitaleratuak izateko. Oraintxe, 30 gela daude itxita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren eta haren ondorioen berri eman du gobernu bileraren ondoren egindako prentsaurreko batean. «Kutsatze asko» daudela nabarmendu du, eta hori osasun sistemari eragiten ari dela, nahiz eta ospitaleetan ez duten ondoriorik sumatu oraingoz. Hare...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205681/pintildeera-presidentea-kargutik-kentzeko-prozesua-hasi-dute-txileko-kongresuan.htm
Mundua
Piñera presidentea kargutik kentzeko prozesua hasi dute Txileko Kongresuan
Diputatuen Ganberak onartu egin du oposizioko diputatu multzo batek aurkeztutako zentsura mozioa. Meategi baten salmentaren inguruan irregulartasunak egitea leporatzen diote. Senatarien bi herenen babesa beharko du akusazioak aurrera egiteko.
Piñera presidentea kargutik kentzeko prozesua hasi dute Txileko Kongresuan. Diputatuen Ganberak onartu egin du oposizioko diputatu multzo batek aurkeztutako zentsura mozioa. Meategi baten salmentaren inguruan irregulartasunak egitea leporatzen diote. Senatarien bi herenen babesa beharko du akusazioak aurrera egiteko.
Txileko Diputatuen Ganberak onespena eman dio Sebastian Piñera gobernuko presidentearen aurkako epaiketa politiko bat edo impeachment bat hasteari, hura kargutik kentzeko, meategi baten salmentaren inguruan, 2010ean, irregulartasunak egitea leporatuta. Diputatu multzo batek eskuineko agintariaren kontra aurkeztutako ze...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205682/eusko-jaurlaritza-laquomemoriaren-eguna-aukera-paregabea-da-biktimen-tokian-jartzekoraquo.htm
Politika
Eusko Jaurlaritza: «Memoriaren Eguna aukera paregabea da biktimen tokian jartzeko»
Bihar Memoriaren Eguna izango dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. ETAren biktimak gogoan izan dituzte gaur Irunen (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritza: «Memoriaren Eguna aukera paregabea da biktimen tokian jartzeko». Bihar Memoriaren Eguna izango dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. ETAren biktimak gogoan izan dituzte gaur Irunen (Gipuzkoa).
Memoriaren Eguna izango dute bihar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarrak 2010ean erabaki zuen azaroaren 10a «terrorismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko» Memoriaren Eguna izendatzea. Data hori aukeratu zuen, hain justu, ez alde bateko eta ez besteko biktimarik egon ez den eguntzat jotzen delako. Ordu...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205683/psoeri-podemosi-eajri-eta-eh-bilduri-laquoindargabetu-dela-indargabetzearaquo-gogoraraziko-die-gutunez-labek.htm
Ekonomia
PSOEri, Podemosi, EAJri eta EH Bilduri «indargabetu dela indargabetzea» gogoraraziko die gutunez LABek
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du sindikatu abertzaleak lanean jarraitzen duela «mobilizazio ziklo berri bat» martxan jartzeko.
PSOEri, Podemosi, EAJri eta EH Bilduri «indargabetu dela indargabetzea» gogoraraziko die gutunez LABek. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du sindikatu abertzaleak lanean jarraitzen duela «mobilizazio ziklo berri bat» martxan jartzeko.
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du sindikatu abertzaleak lanean jarraitzen duela «mobilizazio ziklo berri bat» martxan jartzeko, eta ziklo horren barruan greba orokorra ere sartzen dela. LAB adi aztertzen ari da laster Madrilen hartuko dituzten «erabaki garrantzitsuak», baina, hori kontuan izanik, Eus...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205684/ticket-bai-2022ko-urtarrilaren-1ean-jarriko-da-martxan.htm
albisteak
Ticket Bai 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da martxan
Enpresa edo autonomoa bazara, Ticket Baik eragiten dizu, eta informazio hau zuretzat da.
Ticket Bai 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da martxan. Enpresa edo autonomoa bazara, Ticket Baik eragiten dizu, eta informazio hau zuretzat da.
Azken hilabeteetan, Ticket Bai eta Batuz prozedura Araba, Bizkai eta Gipuzkoako talde profesional guztien ahotan egon da. Eskakizunek, softwarearen garapenak, foru ogasun bakoitzaren arteko aldeek eta abarrek kezka piztu dute sektore guztietan. Epeetan egindako aldaketek ere aparteko lana ekarri diete negozio bakoitze...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205685/epsilonen-haize-tunela-martxan-jarriko-dute-berriz.htm
Ekonomia
Epsilonen haize tunela martxan jarriko dute berriz
CTA fundazioak akordiorako oinarriak lortu ditu Arabako Parke Teknologikoarekin, eta bi urterako alokatuko du instalazioa. 2012az geroztik geldirik zegoen, eta 600.000 euro beharko dira hura teknologikoki berpizteko.
Epsilonen haize tunela martxan jarriko dute berriz. CTA fundazioak akordiorako oinarriak lortu ditu Arabako Parke Teknologikoarekin, eta bi urterako alokatuko du instalazioa. 2012az geroztik geldirik zegoen, eta 600.000 euro beharko dira hura teknologikoki berpizteko.
Epsilon Euskadik Miñaoko (Araba) parke teknologikoan eraikitako haize tunela ufadaka hasiko da berriz. BERRIAk jakin ahal izan duenez, CTA fundazioak akordiorako oinarriak lortu ditu Arabako Parke Teknologikoarekin, hura da Epsilonek utzitako instalazioen jabea, eta gutxienez bi urterako alokatuko du tunela. CTA fundaz...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205686/errusia-gas-gehiago-bidaltzen-hasi-da.htm
Ekonomia
Errusia gas gehiago bidaltzen hasi da
Gasaren prezioa beherantz egiten ari da, Gazpromek Putinen agindua bete eta Europa mendebaldera gas gehiago igortzen hasi ondoren.
Errusia gas gehiago bidaltzen hasi da. Gasaren prezioa beherantz egiten ari da, Gazpromek Putinen agindua bete eta Europa mendebaldera gas gehiago igortzen hasi ondoren.
Gasaren prezioak beheranzko bidea hartu du berriro, Gazprom Europa mendebaldeko bere biltegiak betetzen hasi dela egiaztatu ondoren. Hilabete barru entregatu beharreko gasaren kotizazioa ia %7 ari zen jaisten, eguna zalantzekin hasi ondoren. Gaur goizean orduko 860.000 metro kubiko gas bidali ditu Alemaniara Gazpromek...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205687/bihar-estreinatuko-dute-bilbon-fake-begiari-tranpa-antzezlana-familia-barruko-bortxaketa-bat-gai-hartuta.htm
Kultura
Bihar estreinatuko dute Bilbon 'Fake, begiari tranpa' antzezlana, familia barruko bortxaketa bat gai hartuta
Hasieran komedia kutsua duen pieza ilunduz joango da, erasoa azaleratuz joan ahala. Erre produkzioak konpainiak sortu du lana, eta gazteleraz ere emango dute euskaraz aurkeztu ondoren
Bihar estreinatuko dute Bilbon 'Fake, begiari tranpa' antzezlana, familia barruko bortxaketa bat gai hartuta. Hasieran komedia kutsua duen pieza ilunduz joango da, erasoa azaleratuz joan ahala. Erre produkzioak konpainiak sortu du lana, eta gazteleraz ere emango dute euskaraz aurkeztu ondoren
«Baina zer da pentsatu behar duzuna?». Gabon zahar gaua da, elkarrekin afaltzeko elkartu dira Lucia eta Celia ahizpak beren familiekin, baina pixkanaka ilunduz joango da hasierako ospakizun giroa, harik eta, antzezlanaren erdialdean, dena kolpean eta betiko lehertuko den arte: lehengusuak bortxatu egin du Uxue. Albiste...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205688/25000-parte-hartzailetik-gora-izango-dira-igandean-behobia-donostian.htm
Kirola
25.000 parte hartzailetik gora izango dira igandean Behobia Donostian
COVID-19 tarteko %25 gutxitu dute parte hartzea. Gainera, hainbat neurri hartu dituzte. Hala, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea irteeran eta helmugan, anoa nahiz berreskuratze guneak kendu dituzte eta 15 minutu luzatu dute irteeren ordutegia lasterketaren dentsitatea murrizteko ibilbide osoan.
25.000 parte hartzailetik gora izango dira igandean Behobia Donostian. COVID-19 tarteko %25 gutxitu dute parte hartzea. Gainera, hainbat neurri hartu dituzte. Hala, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea irteeran eta helmugan, anoa nahiz berreskuratze guneak kendu dituzte eta 15 minutu luzatu dute irteeren orduteg...
Urtebeteko etenaren ostean bueltan da Behobia-Donostia lasterketa. Koronabirusaren pandemia tarteko, parte hartzaile gutxiago izango dira, 25.000 inguru, duela bi urte baino %25 gutxiago. Kategoria guztiak kontuan hartuta, 27.000 izango dira. Emakumeen parte hartzea %25etik gora egongo da. Aurtengo elastikoan ageri den...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205689/sexu-jazarpena-salatzeko-metoo-kanpaina-bat-abiatu-dute-frantziako-hedabideen-munduan.htm
Bizigiro
Sexu jazarpena salatzeko '#MeToo' kanpaina bat abiatu dute Frantziako hedabideen munduan
Zortzi emakumek sexu indarkeria leporatu diote Frantziako telebistako aurkezlerik ezagunenetako bati: Patrick Poivre d'Arvor TF1 kateko albistegi nagusiko aurkezlea izan zen 21 urtez. Libération kazetak argitaratu ditu zortzi emazteen testigantzak, izen-abizenekin.
Sexu jazarpena salatzeko '#MeToo' kanpaina bat abiatu dute Frantziako hedabideen munduan. Zortzi emakumek sexu indarkeria leporatu diote Frantziako telebistako aurkezlerik ezagunenetako bati: Patrick Poivre d'Arvor TF1 kateko albistegi nagusiko aurkezlea izan zen 21 urtez. Libération kazetak argitaratu ditu zortzi emaz...
Patrick Poivre d'Arvor Frantziako aurpegirik ezagunenetako bat da. Ez zen alferrik egunero agertu TF1eko gaueko albistegia aurkezten, 1987tik 2008ra. Baina aurretik ere Antenne 2 kateko 20:00etako albisteen aurkezlea izan zen 1976tik 1983ra. Salatu dutenez, kazetari gisa eginiko ibilbide hori bezain luzea da haren sexu...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205690/irati-jimenezek-begiak-zabalduko-zaizkizue-saiakera-kaleratu-du.htm
Kultura
Irati Jimenezek 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera kaleratu du
Literaturari eta euskal letren sistemari buruzko gogoetak jaso ditu bertan, arazoez ohartaraziz eta aterabideak proposatuz. Elkar etxeak argitaratu du.
Irati Jimenezek 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera kaleratu du. Literaturari eta euskal letren sistemari buruzko gogoetak jaso ditu bertan, arazoez ohartaraziz eta aterabideak proposatuz. Elkar etxeak argitaratu du.
Genesian, sugeak Evari esaten dio jainkoak gezurra esan diela, ez direla hilko sagarra jaten baldin badute: «Begiak zabalduko zaizkizue, eta dena ikusteko gai izango zarete». Irati Jimenez idazlearen ustez, literaturak badu irakurlea ernarazteko gaitasun hori, «lagun dezake errealitatea ikusten». Horregatik jarri dio B...
2021-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/205691/65-urtetik-gorakoek-eta-zaurgarrienek-hirugarren-dosia-beharko-dute-osasun-ziurtagiriari-eusteko-iparraldean.htm
Gizartea
65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia beharko dute osasun ziurtagiriari eusteko Iparraldean
Macron Frantziako presidenteak positiboen gorakadari aurre egiteko neurriak iragarri ditu, eta beste dosi bat hartzera deitu ditu herritarrik zaharrenak. Abenduaren 15ean sartuko da indarrean baldintza berria.
65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia beharko dute osasun ziurtagiriari eusteko Iparraldean. Macron Frantziako presidenteak positiboen gorakadari aurre egiteko neurriak iragarri ditu, eta beste dosi bat hartzera deitu ditu herritarrik zaharrenak. Abenduaren 15ean sartuko da indarrean baldintza berria.
Positibo kasuen eta ospitaleratzeen gorakadaren aurrean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak koronabirusari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu. Ez die, ordea, herritar guztiei eragingo: 65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia hartu beharko dute osasun ziurtagiria eduki nahi badute abenduaren ...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205716/emakume-bat-hil-da-uztaritzen-errobi-ibaian-itota.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Uztaritzen, Errobi ibaian itota
Atzo arratsaldean aurkitu zuten 59 urteko emakumea, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin.
Emakume bat hil da Uztaritzen, Errobi ibaian itota. Atzo arratsaldean aurkitu zuten 59 urteko emakumea, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin.
59 urteko emakume bat hil zen atzo arratsaldean Uztaritze (Lapurdi) zeharkatzen duen Errobi ibaian, itota. Larrialdi zerbitzuek 15:30ak aldera jaso zuten abisua, baina bertaratu ziren suhiltzaileek eta anbulantziek ezin izan zuten ezer egin. Suhiltzaileek uretan egin behar izan zuten bilaketa, baina emaztea aurkitu zu...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205717/bortxatu-egin-dutela-salatu-du-emakume-batek-abandon.htm
Gizartea
Bortxatu egin dutela salatu du emakume batek Abandon
Emakumeak salaketa jarri du, eta Ertzaintza gertatu zena ikertzen ari da. Donostian, gizon bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote 2017an egindako eraso bategatik.
Bortxatu egin dutela salatu du emakume batek Abandon. Emakumeak salaketa jarri du, eta Ertzaintza gertatu zena ikertzen ari da. Donostian, gizon bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote 2017an egindako eraso bategatik.
Emakume batek salatu du gizonezko batek bortxatu egin zuela joan den asteburuan, Bilbon. Abandon gertatu zen erasoa, hiriburuko erdigunean, larunbat goizaldean, El Correo kazetak jakinarazi duenez. Emakumearen esanetan, gizonezkoak kale txiki batera eraman zuen, eta bertan bortxatu egin zuen. Ezagutu berri zuen, eta s...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205718/ehun-positiboren-langa-gainditu-dute-nafarroan-lehen-aldiz-irailetik.htm
Gizartea
Ehun positiboren langa gainditu dute Nafarroan, lehen aldiz irailetik
Nafarroako Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, 129 kasu atzeman dituzte egun bakarrean
Ehun positiboren langa gainditu dute Nafarroan, lehen aldiz irailetik. Nafarroako Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, 129 kasu atzeman dituzte egun bakarrean
COVID-19aren transmisio kurba goranzkoan da berriro; mantso, baina etenik gabe. Eusko Jaurlaritzak astean behin ematen ditu egunean eguneko kutsatzeei buruzko datuak; Nafarroako Gobernuak, berriz, egunero. Atzo Osasunbideak eginiko PCR eta antigeno proben behin-behineko emaitzek agerian utzi dute izurria ez dela bukatu...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205719/neurri-zehatzik-gabeko-lehen-zirriborroa.htm
Mundua
Neurri zehatzik gabeko lehen zirriborroa
NBEk filtratu egin du COP26ko partaideei aurkeztu dieten hitzarmenerako zirriborroa. Bertan ez da aipatzen erregai fosilei jarri beharreko mugarik; lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen du soilik.
Neurri zehatzik gabeko lehen zirriborroa. NBEk filtratu egin du COP26ko partaideei aurkeztu dieten hitzarmenerako zirriborroa. Bertan ez da aipatzen erregai fosilei jarri beharreko mugarik; lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen du soilik.
Bezperan Greenpeacek egin bezala, goizaldean NBE Nazio Batuen Erakundeak ere zabaldu egin du COP26ko goi bileran parte hartzen ari diren estatuei aurkeztuko dieten negoziaziorako lehen dokumentua. Idatziak ez du aipatzen erregai fosilei jarri beharreko muga zehatzik; soilik ohartarazten du tenperaturak dagoeneko 1,1 gr...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205720/kasedako-hilketagatik-zigortutakoetako-bati-45-urtera-jaitsi-diote-zigorra.htm
Gizartea
Kasedako hilketagatik zigortutakoetako bati 45 urtera jaitsi diote zigorra
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du espetxealdi iraunkor berrikusgarria kendu behar zaiola, aitari arma emateagatik ezin zaizkiolako egotzi semeari hiru hilketak.
Kasedako hilketagatik zigortutakoetako bati 45 urtera jaitsi diote zigorra. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du espetxealdi iraunkor berrikusgarria kendu behar zaiola, aitari arma emateagatik ezin zaizkiolako egotzi semeari hiru hilketak.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zigorra murriztu dio Emilio Jimenezi, Kasedako hilketa hirukoitzean tiro egin zezan aitari arma eman zionari, eta, espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren ordez, 45 urteko espetxe zigorra ezarri dio, Kasedan 2018an hil zituzten familia bereko pertsona bakoitzeko hamabost urte. Joan...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205721/muguruza-eta-brouard-oroituko-dituzte-hilaren-20an-bilbon.htm
Politika
Muguruza eta Brouard oroituko dituzte hilaren 20an, Bilbon
Egiari Zor fundazioak antolatu ditu ekitaldiak. 12:00etan eta 12:30ean eginen dituzte.
Muguruza eta Brouard oroituko dituzte hilaren 20an, Bilbon. Egiari Zor fundazioak antolatu ditu ekitaldiak. 12:00etan eta 12:30ean eginen dituzte.
Azaroaren 20an hil zituzten biak: Santi Brouard, 1984an, duela 37 urte; eta Josu Muguruza, 1989an, duela 32. Egiari Zor fundazioak ekitaldiak antolatu, urtero bezala, Herri Batasuneko bi kideak oroitzeko, Ametzolan eta Errekalden, Bilbon: 12:00etan lore eskaintza eginen diote Brouardi, haren omenezko eskulturan, Ametzo...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205722/ordezkari-politikoek-indarkeriaren-biktimak-omendu-dituzte-memoriaren-egunean.htm
Politika
Ordezkari politikoek indarkeriaren biktimak omendu dituzte Memoriaren Egunean
Jaurlaritzak eta Gogora-k Donostian egin dute ekitaldi nagusia. PP+C's eta Vox ez dira izan Eusko Legebiltzarreko ekitaldian. Etxeratek «salbuespen politikak eragindako biktimak» izan ditu gogoan.
Ordezkari politikoek indarkeriaren biktimak omendu dituzte Memoriaren Egunean. Jaurlaritzak eta Gogora-k Donostian egin dute ekitaldi nagusia. PP+C's eta Vox ez dira izan Eusko Legebiltzarreko ekitaldian. Etxeratek «salbuespen politikak eragindako biktimak» izan ditu gogoan.
2010. urtetik urtero azaroaren 10ean egin ohi den moduan, Memoriaren Eguna ospatu dute gaur ere Hego Euskal Herriko hainbat eragilek eta erakundek. Ekitaldi nagusia Donostian egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Gogora institutuak, eta biktimak omentzeaz gain, aitortu dituzte bakearekin konprometitutako pertsonak eta mugim...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205723/genero-berdintasunerantz-bultzatu-asmo-duen-programazioarekin-abiatuko-dute-zinebi-etzi-bilbon.htm
Kultura
Genero berdintasunerantz bultzatu asmo duen programazioarekin abiatuko dute Zinebi etzi, Bilbon
Etzi hasi eta azaroaren 19ra bitartean 123 film proiektatuko ditu 63. Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Emakumeek zuzendutako lanak izango dira proiektatuko dituzten erdiak baino gehiago.
Genero berdintasunerantz bultzatu asmo duen programazioarekin abiatuko dute Zinebi etzi, Bilbon. Etzi hasi eta azaroaren 19ra bitartean 123 film proiektatuko ditu 63. Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Emakumeek zuzendutako lanak izango dira proiektatuko dituzten erdiak baino gehiago.
«Jaialdi baten programazioa intentzio deklarazio bat da». Vanesa Fernandez Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiko zuzendariarena da esaldia, eta, ikuspegi horren arabera, emakumezko sortzaileen lanen ikusgaitasuna sustatzea da jaialdiaren intentzio argienetako bat, etzi hasi eta azaroaren 1...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205724/azpiazuk-balizko-akordioen-mugak-zehaztuz-abiatu-ditu-aurrekontuei-buruzko-negoziazioak.htm
Politika
Azpiazuk balizko akordioen mugak zehaztuz abiatu ditu aurrekontuei buruzko negoziazioak
Jaurlaritzako Ogasun sailburuak gaur goizean ditu bilerak EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+C's-ekin.
Azpiazuk balizko akordioen mugak zehaztuz abiatu ditu aurrekontuei buruzko negoziazioak. Jaurlaritzako Ogasun sailburuak gaur goizean ditu bilerak EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+C's-ekin.
Eusko Jaurlaritzaren 2022rako aurrekontuak negoziatzeko lehen bilera sorta egiten ari da gaur Eusko Jaurlaritza oposizioko alderdi politikoekin. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua PP+Ciudadanos koalizioko ordezkariekin batzartu da 09:30ean, eta Elkarrekin Podemos-IUkoekin elkartu da ondoren. EH Bildu izango...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205725/nafarroako-gobernuaren-euskara-planak-anbizioa-falta-duela-salatu-dute-kontseiluak-eta-behatokiak.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuaren Euskara Planak «anbizioa» falta duela salatu dute Kontseiluak eta Behatokiak
67 neurri zuzentzaile erregistratu dituzte euskalgintzako eragileek, planean aintzat har ditzaten
Nafarroako Gobernuaren Euskara Planak «anbizioa» falta duela salatu dute Kontseiluak eta Behatokiak. 67 neurri zuzentzaile erregistratu dituzte euskalgintzako eragileek, planean aintzat har ditzaten
Euskararen II. Plan Estrategikoaren zirriborroa aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak duela hilabete. Besteak beste, Nafarroako haur guztiei euskara ikasgaia ematea proposatu zuen Euskarabideak, beste hainbat neurrien artean. Plana ontzeko prozesuan, bestalde, euskalgintzako zenbait eragilek parte hartu dute, tartean Eusk...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205726/googleri-ezarritako-lehen-isuna-berretsi-du-europako-auzitegi-orokorrak.htm
Ekonomia
Googleri ezarritako lehen isuna berretsi du Europako Auzitegi Orokorrak
Luxenburgoko auzitegiak ez du onartu erraldoi teknologikoak jarritako helegitea, eta 2017an ezarritako 2.420 milioi euroko zigorra mantendu du.
Googleri ezarritako lehen isuna berretsi du Europako Auzitegi Orokorrak. Luxenburgoko auzitegiak ez du onartu erraldoi teknologikoak jarritako helegitea, eta 2017an ezarritako 2.420 milioi euroko zigorra mantendu du.
Europako Auzitegi Orokorrak ez du onartu Googlek jarritako helegitea, eta hark ordaindu beharreko 2.420 milioi euroko isuna berretsi du. Horrenbestez, epaileek arrazoia eman diote Europako Batzordeari (EB) Google Shopping auzian, konpainiari ezarritako hiru isunetako aurrenekoan. 2017ko auzia da,eta, epaileen ustez,fro...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205727/migrazioen-eta-harrera-linguistikoaren-inguruko-jardunaldia-egingo-du-bihar-soziolinguistika-klusterrak.htm
Gizartea
Migrazioen eta harrera linguistikoaren inguruko jardunaldia egingo du bihar Soziolinguistika Klusterrak
Euskara biziberritzeko ikerguneak migrazio mugimenduek azaleratzen dituzten erronkei «arrakastaz erantzuteko gakoak» identifikatu nahi ditu Iruñean egingo duen egun osoko jardunaldian. Gaian adituak eta arituak ariko dira hizlari.
Migrazioen eta harrera linguistikoaren inguruko jardunaldia egingo du bihar Soziolinguistika Klusterrak. Euskara biziberritzeko ikerguneak migrazio mugimenduek azaleratzen dituzten erronkei «arrakastaz erantzuteko gakoak» identifikatu nahi ditu Iruñean egingo duen egun osoko jardunaldian. Gaian adituak eta arituak arik...
Migrazioaren eta hizkuntzaren arteko harremana aztergai izango dute bihar Iruñeko Baluarte jauregian, Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskal Soziolinguistika Jardunaldian. Gaiak egun duen eta aurrerago ere izango duen gaurkotasuna azpimarratu dute antolatzaileek: «Fenomeno berria ez den arren, atzerrian jatorr...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205728/autokontsumo-instalazioek-65-70eko-laguntza-publikoa-izango-dute-hegoaldean.htm
Ekonomia
Autokontsumo instalazioek %65-70eko laguntza publikoa izango dute Hegoaldean
Nafarroan, gaurtik aurrera eska daitezke laguntzak, eta bihar irekiko du epea Energiaren Euskal Erakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrentzat.
Autokontsumo instalazioek %65-70eko laguntza publikoa izango dute Hegoaldean. Nafarroan, gaurtik aurrera eska daitezke laguntzak, eta bihar irekiko du epea Energiaren Euskal Erakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrentzat.
Eztabaida gutxi kasu honetan. Etxeetan, pabiloietan eta eraikuntzetan, teilatuetan eta abarretan, ahalik eta azalera gehien erabili behar da eguzki eta haize energia harrapatzeko, herritarren eta enpresen argindar kontsumoa ahalik eta garbiena izateko. Klima larrialdiak derrigortuta, aldatzen ari dira energia sortzeko ...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205729/arabako-diputazioaren-mugarri-zahar-bat-aurkitu-dute-trebinun.htm
Gizartea
Arabako Diputazioaren mugarri zahar bat aurkitu dute Trebiñun
Herritarrek zalantza dute Trebiñuko egungo mugak «okerrak» ote diren
Arabako Diputazioaren mugarri zahar bat aurkitu dute Trebiñun. Herritarrek zalantza dute Trebiñuko egungo mugak «okerrak» ote diren
Gasteiz Hoy hedabideak eman zuen aurkikuntzaren berri. Informazioaren arabera, Trebiñuko konderriko (Araba) Argantzon herriko bizilagunek Arabako Diputazioaren mugarri bat aurkitu zuten iragan asteburuan. Foru aldundiaren mugarria N1 errepide zaharraren 334. kilometroaren parean dago, Argantzongo herrigunetik gertu. A...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205730/tplfko-borrokalariek-hainbat-emakume-bortxatu-dituztela-salatu-dute.htm
Mundua
TPLFko borrokalariek hainbat emakume bortxatu dituztela salatu dute
Salaketa horien arabera, TPLFko milizianoek 16 bat emakume bortxatu dituzte Nifas Meucha udalerrian. Amnesty International erakundeak azaldu duenez, pistolaz mehatxatuta bortxatu zituzten emakumeak.
TPLFko borrokalariek hainbat emakume bortxatu dituztela salatu dute. Salaketa horien arabera, TPLFko milizianoek 16 bat emakume bortxatu dituzte Nifas Meucha udalerrian. Amnesty International erakundeak azaldu duenez, pistolaz mehatxatuta bortxatu zituzten emakumeak.
Joan den astean urtebete bete zen Etiopiako Gobernuak Tigrayren aurkako erasoaldia abiatu zuenetik, aurrez TPLF miliziak Mekelleko base militar baten aurka egindako atentatuari erantzuteko aitzakiarekin. Geroztik, milizianoak gero eta eremu gehiago bereganatuz joan dira, eta inguruko bizilagun batzuek hainbat talde bor...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205731/6-eta-11-urte-bitarteko-haurrei-moderna-jartzeko-aukera-ikertzen-ari-da-ema.htm
Gizartea
6 eta 11 urte bitarteko haurrei Moderna jartzeko aukera ikertzen ari da EMA
Txerto hori adin horretako haurrentzat segurua den aztertuko du Sendagaien Europako Agentziak.
6 eta 11 urte bitarteko haurrei Moderna jartzeko aukera ikertzen ari da EMA. Txerto hori adin horretako haurrentzat segurua den aztertuko du Sendagaien Europako Agentziak.
12 urtetik gorakoei bakarrik jar dakieke Moderna txertoa gaur egun, baina EMA Sendagaien Europako Agentzia ikerketa bat egiten ari da adin tarte hori zabaltzeko; 6 eta 11 urte bitarteko haurrei ere zabaldu nahi die. Hala ere, aztertu behar dute txerto hori eraginkorra izango den haurrek COVID-19tik babesteko. Emaitzak ...
2021-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/205732/zuzeneko-kontakizuna-amets-arzallusek-irabazi-du-xilaba-txapelketa.htm
Kultura
Zuzeneko kontakizuna: Amets Arzallusek irabazi du Xilaba txapelketa
Miren Artetxe sailkatu da bigarren. Arzallus eta Artetxerekin batera bertze lau bertsolari hauek ere aritu dira gaur kantuan: Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Iribarren.
Zuzeneko kontakizuna: Amets Arzallusek irabazi du Xilaba txapelketa. Miren Artetxe sailkatu da bigarren. Arzallus eta Artetxerekin batera bertze lau bertsolari hauek ere aritu dira gaur kantuan: Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Iribarren.
Laugarrenez irabazi du Amets Arzallus Antia Hendaiako bertsolariak Xilaba Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa. Final ederra izan da eta bertsolari guztiek eman dute berea. Amets Arzallusen atzetik sailkatu dira hurrenez hurren Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Pa...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205733/diesel-eta-gasolina-autoen-salmenta-2040rako-amaitzea-adostu-dute-34-estatuk.htm
Mundua
Diesel eta gasolina autoen salmenta 2040rako amaitzea adostu dute 34 estatuk
Bat egin dute zenbait auto ekoizlek, ibilgailu floten jabe diren enpresa batzuek eta hainbat eskualdek ere.
Diesel eta gasolina autoen salmenta 2040rako amaitzea adostu dute 34 estatuk. Bat egin dute zenbait auto ekoizlek, ibilgailu floten jabe diren enpresa batzuek eta hainbat eskualdek ere.
Zero isuriko ibilgailuak soilik saltzeko konpromisoa hartu dute 34 estatuk Glasgown, Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiari buruzko COP26 goi bileran. Aurkeztu duten akordioaren arabera, 2040. urterako amaituko dituzte diesel eta gasolina ibilgailuen salmentak, eta helburu hori 2035era aurreratuko dute «merkatu n...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205734/gatibuk-azaroaren-27ra-atzeratu-du-larunbat-honetan-becen-ematekoa-zuen-kontzertua.htm
Kultura
Gatibuk azaroaren 27ra atzeratu du larunbat honetan BECen ematekoa zuen kontzertua
Taldeko bi kidek positibo eman dute.
Gatibuk azaroaren 27ra atzeratu du larunbat honetan BECen ematekoa zuen kontzertua. Taldeko bi kidek positibo eman dute.
Gatibu taldeak jakinarazi duenez, taldeko bi kidek positibo eman dute, eta bertan behera utzi du larunbat honetan BECen ematekoa zen kontzertua. Bi astez atzeratu du, eta azaroaren 27an eskainiko dute. «Atsekabe handia hartu dugu, denbora luzez itxoiten ari ginen ekitaldia hain gertu zegoelako. Hala ere, erabaki ardura...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205735/erasotzaile-matxisten-biktimak-salbatzen-dituen-keinua.htm
Bizigiro
Erasotzaile matxisten biktimak salbatzen dituen keinua
Kanadako Emakumeen Fundazioak zeinu bat asmatu zuen konfinamenduan, tratu txar emaileekin itxita zeuden emakumeek laguntza eskatzeko aukera izan zezaten. Asko zabaldu da sare sozialetan; besteak beste, Tik Token, eta berriki bahituriko neska bat salbatu ahal izan dute horri esker.
Erasotzaile matxisten biktimak salbatzen dituen keinua. Kanadako Emakumeen Fundazioak zeinu bat asmatu zuen konfinamenduan, tratu txar emaileekin itxita zeuden emakumeek laguntza eskatzeko aukera izan zezaten. Asko zabaldu da sare sozialetan; besteak beste, Tik Token, eta berriki bahituriko neska bat salbatu ahal izan ...
Nola adierazi arriskuan zaudela, abusatzaile baten eskuetan bazaude, eta esaten duzuna hark ere entzun badezake? Kanadako Emakumeen Fundazioak erantzuna eman zion galdera horri konfinamenduan, iazko apirilean. Ikusi zuten konfinamenduak asko zaildu ziela laguntza eskatzea arriskuan zeuden emakumeei, egun osoan erasotz...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205736/hendaia-eta-baiona-artean-migranteen-segurtasuna-bermatzeko-eskatu-diete-hautetsiei.htm
Gizartea
Hendaia eta Baiona artean migranteen segurtasuna bermatzeko eskatu diete hautetsiei
Elkartasuna Larhun kolektiboak gutuna bidali die Hego Lapurdiko hamar auzapezei eta Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariari. «Ez gaitzazue bakarrik utzi. Ezer eginen ez bagenu, arriskuan daudenei laguntza ez ematearen hobendun bihurtuko ginateke»
Hendaia eta Baiona artean migranteen segurtasuna bermatzeko eskatu diete hautetsiei. Elkartasuna Larhun kolektiboak gutuna bidali die Hego Lapurdiko hamar auzapezei eta Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariari. «Ez gaitzazue bakarrik utzi. Ezer eginen ez bagenu, arriskuan daudenei laguntza ez ematearen hoben...
Migranteak laguntzen dituen Elkartasuna Larhun kolektiboko kideek Hego Lapurdiko hamar auzapezei eta Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariari dei egin diete Hendaia eta Baiona artean migranteen segurtasuna berma dezatela eskatzeko. Bakoitzari bidalitako gutun batean «neurriak» har ditzatela eskatu dute «dram...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205737/martin-ugalderen-itzulera-baten-historia-nobelaren-irakurketa-jarraitua-haren-jaiotzaren-mendeurrenean.htm
Kultura
Martin Ugalderen 'Itzulera baten historia' nobelaren irakurketa jarraitua, haren jaiotzaren mendeurrenean
Ehun urte dira gaur Martin Ugalde idazle eta kazetaria jaio zela.
Martin Ugalderen 'Itzulera baten historia' nobelaren irakurketa jarraitua, haren jaiotzaren mendeurrenean. Ehun urte dira gaur Martin Ugalde idazle eta kazetaria jaio zela.
Gaur ehun urte Martin Ugalde Orradre jaio zela, Andoainen (Gipuzkoa). Kazetaria, idazlea, politikaria, euskaltzalea eta dibulgatzailea omentzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira. Jakin fundazioak Ugalderen lan guztiak digitalizatuta sarean ondu duen tresna aurkeztu du, 10:30ean, Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen....
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205738/bihar-hasiko-da-marxfem-konferentzia.htm
Gizartea
Bihar hasiko da MarxFem konferentzia
Hiru egunez, izen handiko pentsalariek parte hartuko dute marxismoaren eta feminismoaren inguruko hausnarketan. Azkenean online egingo dute konferentzia, baina Euskal herriko errealitateak ere bere lekua izango du.
Bihar hasiko da MarxFem konferentzia. Hiru egunez, izen handiko pentsalariek parte hartuko dute marxismoaren eta feminismoaren inguruko hausnarketan. Azkenean online egingo dute konferentzia, baina Euskal herriko errealitateak ere bere lekua izango du.
Marxismoaren eta feminismoaren uztarketaz eztabaidatuko dute datozen egunotan MarxFem Nazioarteko IV. Konferentzian. Bihar abiatuko da, 16:30ean, eta larunbat gauera arte marxismoan erreferente diren hainbat feminista izango dituzte hizlari. Bilbon egitekoak ziren, baina azkenean online izango da. Bi ildo nagusi egong...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205739/goi-mendiko-sei-etapa-izango-ditu-giroak.htm
Kirola
Goi mendiko sei etapa izango ditu Giroak
Lau etapak mendate gainetan izango dute helmuga; nagusia, Salo eta Aprica artean izango da. Etapak ez dira luzeak izango. Baina, trukean desnibela handitu diete.
Goi mendiko sei etapa izango ditu Giroak. Lau etapak mendate gainetan izango dute helmuga; nagusia, Salo eta Aprica artean izango da. Etapak ez dira luzeak izango. Baina, trukean desnibela handitu diete.
Italiako Giroaren errezetari gatza bota diote. Su baxuan kozinatzen ari dira 2022ko aldia, eta, asteko lehen egunetarako esprintean amaitzeko aproposak eta malkar erdiko etapak aurkeztu baldin bazituzten, gaur gehitu diote ezinbesteko osagaia, produktua bizitzen duena: maldatzarretako etapen sorta, alegia. Sei izango d...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205740/bielorrusia-zigortzeko-aukera-aztertuko-du-ebk-krisi-bat-eragitea-egotzita.htm
Mundua
Bielorrusia zigortzeko aukera aztertuko du EBk, krisi bat «eragitea» egotzita
Ehunka migratzaile Polonia eta Bielorrusia arteko mugan harrapatuta daude oraindik ere. Gauean Varsoviak dozenaka lagun atxilotu ditu, muga legez kanpo igarotzea egotzita.
Bielorrusia zigortzeko aukera aztertuko du EBk, krisi bat «eragitea» egotzita. Ehunka migratzaile Polonia eta Bielorrusia arteko mugan harrapatuta daude oraindik ere. Gauean Varsoviak dozenaka lagun atxilotu ditu, muga legez kanpo igarotzea egotzita.
Irak, Siria eta Afganistandik joandakoak dira gehienak, eta askok, egunak ez ezik, asteak ere badaramatzate Bielorrusiako mugako behin-behineko kanpalekuetan bizitzen. Adin txikikoak ere badira tartean. Polonia aldera igaro nahi dute, eta handik EB Europako Batasuneko beste herrialderen batera joan, agian errefuxiatu e...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205741/kritiken-eraginez-frantsesa-ikasten-hasi-behar-izan-du-air-canadako-buruak.htm
Mundua
Kritiken eraginez, frantsesa ikasten hasi behar izan du Air Canadako buruak
Michael Rousseauk barkamena eskatu du, Quebecen 14 urtez bizi izanda ere orain arte ez duelako frantsesik ikasi. Hizkuntza Ofizialen Komisarioak 2.000 kexu baino gehiago jaso ditu astebetean haren inguruan.
Kritiken eraginez, frantsesa ikasten hasi behar izan du Air Canadako buruak. Michael Rousseauk barkamena eskatu du, Quebecen 14 urtez bizi izanda ere orain arte ez duelako frantsesik ikasi. Hizkuntza Ofizialen Komisarioak 2.000 kexu baino gehiago jaso ditu astebetean haren inguruan.
Azkenean bai. Hamalau urtez Quebecen bizi ondoren, Air Canada hegazkin konpainiako zuzendari Michael Rousseauk esan du irakasle pribatu bat hartu duela, herrialdean ofiziala den frantsesa ikasteko. Ez du bere kabuz erabaki. Herritarren eta ordezkari politikoen kexak baretzeko egin behar izan du. Izan ere, astebetean 2....
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205742/40-urteko-emakume-bat-hil-da-astrainen-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
40 urteko emakume bat hil da Astrainen, auto istripu batean
A-12 autobidean izan da istripua, autoa errepidetik irtenda. Sesmakoa (Nafarroa) zen hildakoa.
40 urteko emakume bat hil da Astrainen, auto istripu batean. A-12 autobidean izan da istripua, autoa errepidetik irtenda. Sesmakoa (Nafarroa) zen hildakoa.
Gaur 14:25ak aldera, emakume bat hil da A-12 autobidean, Astrain parean (Nafarroa), Logroñorako (Espainia) norabidean, auto istripu batean. Sesmakoa (Nafarroa) zen emakumea. Autoa errepidetik irten da, errepideko erdibitzaile bat jo du lehenbizi, eta gero seinale baten aurka egin du talka, Guardia Zibilak eman duen inf...
2021-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/205743/euskal-kazetaritza-sariak-eman-dituzte-bilbon.htm
Gizartea
Euskal Kazetaritza sariak eman dituzte, Bilbon
Aurten Burkina Fason eraso batean hil zituzten David Beriain eta Roberto Fraile izan dituzte gogoan ekitaldian, besteak beste.
Euskal Kazetaritza sariak eman dituzte, Bilbon. Aurten Burkina Fason eraso batean hil zituzten David Beriain eta Roberto Fraile izan dituzte gogoan ekitaldian, besteak beste.
Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako 2021eko Euskal Kazetaritza sariak emateko ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, Bilboko BBK aretoan. Aurten hildako hainbat kazetari gogoratzeko, bideo bat erakutsi dute. Hasteko, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari eman diote s...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205744/ehunmiliak-mendi-lasterketan-izena-emateko-aukera-gaur-irekiko-dute-1700etan.htm
Kirola
Ehunmiliak mendi lasterketan izena emateko aukera gaur irekiko dute, 17:00etan
Bi urteko etenaldia izan eta gero, Ehunmiliak mendi lasterketaren 11. ekitaldia jokatuko da uztailean. Goierriko Bi Handietan eta Marimurumendi Maratoian izena emateko aukera ere izango da.
Ehunmiliak mendi lasterketan izena emateko aukera gaur irekiko dute, 17:00etan. Bi urteko etenaldia izan eta gero, Ehunmiliak mendi lasterketaren 11. ekitaldia jokatuko da uztailean. Goierriko Bi Handietan eta Marimurumendi Maratoian izena emateko aukera ere izango da.
Bi urteko etenaldia egin eta gero, mendi lasterketetako egutegira itzuliko da berriro ere Ehunmiliak. Iaz eta aurten, pandemiagatik jokatu gabe gelditu zen proba, baina datorren urterako berriro ere gogo biziz azaldu da antolakuntza taldea. Gaur irekiko da izena emateko aukera, 17:00etatik aurrera, lasterketaren webgun...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205767/sestaon-gizonezko-bat-atxilotu-dute-indarkeria-matxista-egotzita.htm
Gizartea
Sestaon gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita
Astearte arratsean atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonak eraso egin zion emakumezkoari, bien etxebizitzan.
Sestaon gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita. Astearte arratsean atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonak eraso egin zion emakumezkoari, bien etxebizitzan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Poliziak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia), bikotekideari eraso egiteagatik. Zehazki, Jaurlaritzak emandako datuen arabera, indarkeria matxista delitua leporatuta eraman dute atxilo. Jakinarazi dutenez, gizonak astearte arratsean egin zion er...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205768/iruneko-espetxean-emakume-bat-hil-dela-salatu-du-salhaketa-erakundeak.htm
Gizartea
Iruñeko espetxean emakume bat hil dela salatu du Salhaketa erakundeak
Astelehen goizaldean hil zen. Salhaketa erakundeak jasotako informazioaren arabera, erantzuna ez zen espero bezain azkarra izan. Santos Indurain Osasun kontseilariaren eta Eduardo Santos Justizia kontseilariaren agerraldi bateratua eskatu du EH Bilduk.
Iruñeko espetxean emakume bat hil dela salatu du Salhaketa erakundeak. Astelehen goizaldean hil zen. Salhaketa erakundeak jasotako informazioaren arabera, erantzuna ez zen espero bezain azkarra izan. Santos Indurain Osasun kontseilariaren eta Eduardo Santos Justizia kontseilariaren agerraldi bateratua eskatu du EH Bild...
Salhaketa erakundeak adierazi duenez, astelehen goizaldean preso bat hil zen Iruñeko kartzelako emakumeen moduluan –espetxearen bitartez baieztatu du heriotza erakundeak–. Zeldako bizikideak eman behar izan zien espetxeko arduradunei eta osasun profesionalei gertatutakoaren berri. Erakundeak bildutako informazioaren ar...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205769/ahotseneak-50-kontzertu-eskainiko-ditu-abenduaren-4tik-8ra.htm
Kultura
Ahotseneak 50 kontzertu eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra
Saioak Plateruenan izango dira, eta hamarna kontzertu egongo dira bertan egunero, 11:00etatik 22:00ak arte, doako sarrerarekin.
Ahotseneak 50 kontzertu eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra. Saioak Plateruenan izango dira, eta hamarna kontzertu egongo dira bertan egunero, 11:00etatik 22:00ak arte, doako sarrerarekin.
Indartuta eta aldaketa txiki batzuekin itzuliko da Ahotsenea Durangoko Azokara aurten. Iazko ekitaldi ezohikoaren ondoren, 2021 honetan Ahotseneak 50 kontzertu antolatu ditu; hamar egun bakoitzeko. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, edukiera bete arte. Kontzertuak Plater...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205770/garraiolarien-greba-saihesteko-laquogaraizraquo-daudela-dio-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Garraiolarien greba saihesteko «garaiz» daudela dio Espainiako Gobernuak
Abenduaren 20rako, 21erako eta 22rako lanuztera deitu du Espainiako Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak, «sektorea abandonatu» egin omen duelako Madrilgo gobernuak. Euskal Herriko garraiolarien elkarteek ez dute esan grebarekin bat egingo ote duten.
Garraiolarien greba saihesteko «garaiz» daudela dio Espainiako Gobernuak. Abenduaren 20rako, 21erako eta 22rako lanuztera deitu du Espainiako Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak, «sektorea abandonatu» egin omen duelako Madrilgo gobernuak. Euskal Herriko garraiolarien elkarteek ez dute esan grebarekin bat egingo ...
Gabonen bezperan egin nahi du greba Espainiako Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak, Madrilgo gobernuarekin dituen negoziazioetan estu hartu nahian hura. «Sektorea abandonatu» duela azaldu du, ez diela kasurik egin urte askoan egin diren eskaerei. Gidariek zama manipulatzea galarazteko, eurotxartela ez ezartzeko,...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205771/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-haur-pornografia-zabaltzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur pornografia zabaltzeagatik
Espainiako Poliziak haur pornografiarekin loturiko hainbat eduki atzeman zituen atxilotuaren etxebizitzan. Adingabeak galbideratzea leporatu diote.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur pornografia zabaltzeagatik. Espainiako Poliziak haur pornografiarekin loturiko hainbat eduki atzeman zituen atxilotuaren etxebizitzan. Adingabeak galbideratzea leporatu diote.
Espainiako Poliziak gizonezko bat eraman du atxilo Gasteizen haur pornografiarekin loturiko artxiboak edukitzea eta zabaltzea leporatuta. Poliziak jakinarazi duenez, operazioak hiru bat hilabeteko iraupena izan du. Gasteizko etxebizitza batean zegoen gailu baten bitartez jakin zuten haur pornografia zabaltzen ari zirel...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205772/aebak-eta-txina-elkarlanean-arituko-dira-hamarkada-honetan-isuriak-murrizteko.htm
Mundua
AEBak eta Txina elkarlanean arituko dira hamarkada honetan isuriak murrizteko
Karbono dioxido gehien sortzen duten bi herrialdeek agindu dute neurriak indartuko dituztela 2030. urterako, Parisko Hitzarmena bete ahal izateko.
AEBak eta Txina elkarlanean arituko dira hamarkada honetan isuriak murrizteko. Karbono dioxido gehien sortzen duten bi herrialdeek agindu dute neurriak indartuko dituztela 2030. urterako, Parisko Hitzarmena bete ahal izateko.
Lehia geopolitiko geroz eta garratzagoan murgilduta egon arren, «elkarlana» iragarri dute AEBek eta Txinak, munduko bi ekonomiarik handienek —eta karbono dioxido gehien isurtzen dutenek—, klima larrialdiari aurre egiteko eta Parisko Hitzarmenean jasotako helburuak betetzeko. Bi potentziek adierazi dute «krisi klimatiko...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205773/sindikatuak-batu-egin-dira-erreformen-aurka-baina-greba-deitu-gabe-oraingoz.htm
Ekonomia
Sindikatuak batu egin dira erreformen aurka, baina greba deitu gabe, oraingoz
Abenduaren 1erako martxak antolatu dituzte, Hegoaldeko hiriburuetan, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde, CGT eta CNT sindikatuek. Etorkizuneko bizi eta lan baldintzak Madrilen hartzekoak diren erabakien menpe daudela ohartarazi dute.
Sindikatuak batu egin dira erreformen aurka, baina greba deitu gabe, oraingoz. Abenduaren 1erako martxak antolatu dituzte, Hegoaldeko hiriburuetan, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde, CGT eta CNT sindikatuek. Etorkizuneko bizi eta lan baldintzak Madrilen hartzekoak diren erabakien menpe daudela ohartarazi dute.
«Europako funtsak Damoklesen ezpata direlako», eta urte bukaerarako Madrilen hartzekoak diren «erabakien araberakoak izango direlako etorkizuneko bizi eta lan baldintzak», protesta eraginkorrak egin nahi dituzte euskal sindikatuek. Aldarri multzo bat osatu eta horiek lortzeko, mobilizazio bateratuari ekitea erabaki dut...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205774/altuna-iiia-eta-laso-konforme-igandeko-finalerako-pilotekin.htm
Kirola
Altuna III.a eta Laso, konforme igandeko finalerako pilotekin
Eskuan ondo sartzen direla nabarmendu dute, eta nahiko antzekoak direla. Gogoz daude igandeko lau eta erdiko finala jokatzeko.
Altuna III.a eta Laso, konforme igandeko finalerako pilotekin. Eskuan ondo sartzen direla nabarmendu dute, eta nahiko antzekoak direla. Gogoz daude igandeko lau eta erdiko finala jokatzeko.
Jokin Altunak eta Unai Lasok aukeratu dituzte jada igandeko lau eta erdiko finalerako pilotak, Bizkaia frontoian. Bi pilotariak «gustura eta konforme» agertu dira topatu dituzten pilotekin. Nabarmendu dute oso antzekoak direla, eta bai batak zein besteak ezaugarri bat nabarmendu dute: eskuan ondo sartzen diren pilotak ...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205775/de-klerk-hil-da-hegoafrikako-apartheid-aroko-azken-presidentea.htm
Mundua
De Klerk hil da, Hegoafrikako apartheid aroko azken presidentea
Eragile garrantzitsuenetako bat izan zen gutxiengo zuriaren agintean oinarritutako eredutik demokraziaranzko trantsizioan.
De Klerk hil da, Hegoafrikako apartheid aroko azken presidentea. Eragile garrantzitsuenetako bat izan zen gutxiengo zuriaren agintean oinarritutako eredutik demokraziaranzko trantsizioan.
Frederik Willem de Klerk Hegoafrikako presidente ohia (Johannesburgo, 1936ko martxoaren 18a - Lurmutur Hiria, 2021eko azaroaren 11) gaur goizean hil da, bere etxean. 85 urte zituen. «Presidente ohia era baketsuan hil da bere etxean, gaur goizean, mesotelioma minbiziaren kontra borrokatu ostean», adierazi du bere izena ...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205776/eusko-legebiltzarrak-euneiz-unibertsitate-pribatua-sortzea-onartu-du.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatua sortzea onartu du
Unibertsitateak EAJren, PSE-EEren, PP+C's-en eta Voxen babesa jaso du. EH Bilduk Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea aldatzeko lege proposamena aurkeztuko du, «irabazi asmoa duten unibertsitate pribatuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitate sistematik kanpo uzteko».
Eusko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatua sortzea onartu du. Unibertsitateak EAJren, PSE-EEren, PP+C's-en eta Voxen babesa jaso du. EH Bilduk Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea aldatzeko lege proposamena aurkeztuko du, «irabazi asmoa duten unibertsitate pribatuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsita...
Azken pausoa eman du European University Gasteiz (Euneiz) unibertsitate pribatuak: Eusko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatu gisa onartzeko legea onartu du. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-k eta Voxek alde bozkatu dute; aldiz, aurka agertu dira EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU. Legeak jasotzen duenez, teknologia berri...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205777/gipuzkoak-erabat-itxiko-du-a-15-autobidea-elurra-700-metrora-iragartzen-dutenean.htm
Gizartea
Gipuzkoak erabat itxiko du A-15 autobidea elurra 700 metrora iragartzen dutenean
Ibilgailu arinek GI-2130 errepidea erabili ahal izango dute Berastegitik Tolosaraino, eta astunek N-1 errepidetik eta Sakanako autobidetik eman beharko dute buelta.
Gipuzkoak erabat itxiko du A-15 autobidea elurra 700 metrora iragartzen dutenean. Ibilgailu arinek GI-2130 errepidea erabili ahal izango dute Berastegitik Tolosaraino, eta astunek N-1 errepidetik eta Sakanako autobidetik eman beharko dute buelta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, negu honetan Euskalmetek 700 metrora elurra iragartzen duenean erabat itxiko du Donostia eta Iruñea lotzen dituen A-15 autobidea, Gipuzkoako zatian. Aintzane Oiarbidek azaldu du Belabietako tuneletako lanen ondorioz elurra kentzeko makinak ezingo direla aurrera eta atze...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205778/jose-manuel-gil-cs-oraindik-egiten-dira-ongietorriak.htm
Politika
Jose Manuel Gil (C's): «Oraindik egiten dira ongietorriak»
Euskal presoei egiten zaizkien harrera publikoen aurka mintzatu da eskuin espainiarreko taldea Eusko Legebiltzarrean, eta halaber egin du Voxek. Pankartak eta pintaketak ongietorrien pare jarri ditu Gilek. EH Bilduk ez du bat egin legez bertzeko proposamenarekin: Arkaitz Rodriguezek gogorarazi du aurten bi ongietorri p...
Jose Manuel Gil (C's): «Oraindik egiten dira ongietorriak». Euskal presoei egiten zaizkien harrera publikoen aurka mintzatu da eskuin espainiarreko taldea Eusko Legebiltzarrean, eta halaber egin du Voxek. Pankartak eta pintaketak ongietorrien pare jarri ditu Gilek. EH Bilduk ez du bat egin legez bertzeko proposamenarek...
«Oraindik egiten dira ongietorriak. Biktimak umiliatzen segitzen dute. Eta ez dira gertakari bakanak». Halaxe adierazi du Jose Manuel Gil Ciudadanoseko legebiltzarkideak gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako hitzartzean, eta horien adibide jarri ditu, euskal presoei egiten zaizkien harrerez gain, hainbat p...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205779/haize-lekuak-eleberriak-jaso-du-zilarrezko-euskadi-saria.htm
Kultura
'Haize-lekuak' eleberriak jaso du Zilarrezko Euskadi saria
Gipuzkoako liburu saltzaileek urtero ematen duten saria Amaia Telleriaren lehen nobelarentzat izan da. Gaztelaniazko literatura saria Jon Bilbaoren 'Basilisco'-k jaso du.
'Haize-lekuak' eleberriak jaso du Zilarrezko Euskadi saria. Gipuzkoako liburu saltzaileek urtero ematen duten saria Amaia Telleriaren lehen nobelarentzat izan da. Gaztelaniazko literatura saria Jon Bilbaoren 'Basilisco'-k jaso du.
Aurreko urtean argitaratu eta «behar zuten merezimendua» jaso ez zuten bi liburu goraipatzeko helburuarekin sortu zituen Gipuzkoako Liburu Sailtzaileen Elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak, eta aurten Amaia Telleriaren (Idiazabal, Gipuzkoa, 1993) lehen nobelari eman dio: Haize-lekuak (Alberdania). 1939an girotutako obra...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205780/1313-auzian-izandako-irregulartasunak-salatu-dituzte-ehun-bat-legelarik-manifestu-batean.htm
Politika
13/13 auzian izandako irregulartasunak salatu dituzte ehun bat legelarik, manifestu batean
Bost ataletan aletu dituzte argudioak. Are, nabarmendu dute sumarioak iragan garaietako baten itxura duela, «gaur egungo batena baino gehiago». Auzipetuetako batzuek salatutako torturak oroitu dituzte.
13/13 auzian izandako irregulartasunak salatu dituzte ehun bat legelarik, manifestu batean. Bost ataletan aletu dituzte argudioak. Are, nabarmendu dute sumarioak iragan garaietako baten itxura duela, «gaur egungo batena baino gehiago». Auzipetuetako batzuek salatutako torturak oroitu dituzte.
Bat eginik azaldu dira zuzenbide arloko ehun aditu baino gehiago, 13/13 auziko prozesuan atzemandako irregulartasunak gaitzestea helburu; tartean dira, esaterako, bost katedradun. Guziak elkarturik, idazki batean zerrendatu dituzte kritikak; batik bat, gogor deitoratu dituzte epaileek ETAri buruz esandakoak, bai eta au...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205781/martin-ugalderen-obra-osoa-digitalizatu-eta-sareratu-du-jakinek.htm
Kultura
Martin Ugalderen obra osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek
Guztira, 2.049 idazlan jarri dituzte edonoren eskura, berariaz prestatutako bilatzaile batez lagunduta. Idazle, kazetari eta politikaria jaio zeneko mendeurrenean, haren ekarpena nabarmendu dute instituzioetako ordezkariek.
Martin Ugalderen obra osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek. Guztira, 2.049 idazlan jarri dituzte edonoren eskura, berariaz prestatutako bilatzaile batez lagunduta. Idazle, kazetari eta politikaria jaio zeneko mendeurrenean, haren ekarpena nabarmendu dute instituzioetako ordezkariek.
58 urtez jardun zuen idazten Martin Ugaldek (Andoain, Gipuzkoa, 1921-Hondarribia, Gipuzkoa, 2004). Lehen artikulua 25 urterekin, 1946an eman zuen argitara, bere sorterriko kronika bat. Eta azkena, berriz, justu gaurko egunez orain 20 urte, 2001ean, 80 urte bete zituen egun berean argitaratu zuen Euskaldunon Egunkaria-n...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205782/hernaniko-apaiz-baten-mezetako-abestiak-debekatu-dituzte-los-angelesen-sexu-abusu-salaketengatik.htm
Gizartea
Hernaniko apaiz baten mezetako abestiak debekatu dituzte Los Angelesen, sexu-abusu salaketengatik
Gutxienez hamazazpi pertsonak salatu dute adingabeak zirenean Cesareo Gabarainen sexu abusuak jasan zituztela.
Hernaniko apaiz baten mezetako abestiak debekatu dituzte Los Angelesen, sexu-abusu salaketengatik. Gutxienez hamazazpi pertsonak salatu dute adingabeak zirenean Cesareo Gabarainen sexu abusuak jasan zituztela.
Los Angelesko (AEB) artzapezpiku barrutiak debekatu egin ditu Cesareo Gabarain (Hernani 1916-Antzuola, 1991) apaizak meza kristauetan kantatzeko sortu zituen kantak. Mezetako gaztelerazko kanta ezagunenetako batzuk sortu zituen Gabarainek, eta El País egunkariak argitaratu du Euskal Herrian eta Espainian hamazazpi adin...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205783/eudelek-hiru-proposamen-egin-dizkie-udalei-planeta-salbatzeko-asmoz.htm
Gizartea
Eudelek hiru proposamen egin dizkie udalei, planeta «salbatzeko» asmoz
Deskarbonizazioa bultzatu nahi dute udalerrietako garraio zerbitzuan, eta 2030erako udal instalazioen energia kontsumoa % 35 murrizteko asmoa daukate.
Eudelek hiru proposamen egin dizkie udalei, planeta «salbatzeko» asmoz. Deskarbonizazioa bultzatu nahi dute udalerrietako garraio zerbitzuan, eta 2030erako udal instalazioen energia kontsumoa % 35 murrizteko asmoa daukate.
Gaur goizean egin dute Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko Batzar Orokorra Mungian; pandemia hasi zenetik modu presentzialean egin den lehena. Bertan finkatu du Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak elkartearen helburu nagusietako bat hurrengo hamarkadarako: «Estatuek hiriei eta herriei entzun behar diete. Udalerriok planet...
2021-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/205784/3535-posturen-lan-eskaintza-publikoa-egingo-du-osakidetzak.htm
Gizartea
3.535 posturen lan eskaintza publikoa egingo du Osakidetzak
Sindikatuen adostasunik ez du lortu; langileen ordezkarien arabera, lan deialdi honetan ere ez da bermatuko irregulartasunik ez egotea bidean
3.535 posturen lan eskaintza publikoa egingo du Osakidetzak. Sindikatuen adostasunik ez du lortu; langileen ordezkarien arabera, lan deialdi honetan ere ez da bermatuko irregulartasunik ez egotea bidean
Lan eskaintza publikoa egitea erabaki du Osakidetzak, argudiatuz egiten ez bada «betiko» gal daitezkeela osasun sistema publikoko hainbat postu. Mahai sektorialeko bilera izan du langileen ordezkariekin, eta bileraren ostean eman du erabakiaren berri. Osasun sistemako zuzendari nagusi Rosa Perezek argudiatu du urtebete...