date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205785/escriva-ez-dago-ezer-berririk-pentsioak-kalkulatzeko-sistemari-buruz.htm | Ekonomia | Escriva: «Ez dago ezer berririk» pentsioak kalkulatzeko sistemari buruz | Pentsioa kalkulatzeko epea «luzatuko» duela dio Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak Next Generation funtsak jasotzeko akordioak. Promesa hori aurretik bazegoela nabarmendu du ministroak. | Escriva: «Ez dago ezer berririk» pentsioak kalkulatzeko sistemari buruz. Pentsioa kalkulatzeko epea «luzatuko» duela dio Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak Next Generation funtsak jasotzeko akordioak. Promesa hori aurretik bazegoela nabarmendu du ministroak. | Harrituta azaldu da Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte ministroa pentsioen erreformari buruzko azken eztabaidarekin. «Ez dago ezer berririk. Ezer ere ez, ezer ere ez». Hitz horiekin amaitu nahi izan du debatea, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko kotizazio urte gehiago kontuan hartzeari buruzkoa. Gai hori sindikatuekin... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205786/cop26ko-promesekin-9-murriztuko-litzateke-15-graduren-helburua-lortzeko-tartea.htm | Mundua | COP26ko promesekin, %9 murriztuko litzateke 1,5 graduren helburua lortzeko tartea | Metanoaren, ikatzaren, garraioaren eta deforestazioaren inguruan harturiko erabakiek ez dute aldatuko egungo norabidea, Climate Action Tracker ikerketa taldearen arabera. | COP26ko promesekin, %9 murriztuko litzateke 1,5 graduren helburua lortzeko tartea. Metanoaren, ikatzaren, garraioaren eta deforestazioaren inguruan harturiko erabakiek ez dute aldatuko egungo norabidea, Climate Action Tracker ikerketa taldearen arabera. | COP26 Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiari buruzko goi bilera azken txanpan den honetan, Climate Action Tracker ikerketa taldeak neurria hartu die herrialdeen konpromisoei, eta mezua ez da positiboa: promes horiek kontuan harturik, 1,5 graduren helburua lortzeko tartea —egungo egoeraren eta egon beharrekoaren a... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205787/eaeko-ordezko-langileek-ez-dute-izango-lep-berezia-estatuak-araua-argitu-arte.htm | Ekonomia | EAEko ordezko langileek ez dute izango LEP berezia, estatuak araua argitu arte | Kidego eta Eskalen Legeak kanpoan utzi du ordezko gisa jarduten duten 55.000 langile publikoen lanpostua egonkortzeko arau berezia | EAEko ordezko langileek ez dute izango LEP berezia, estatuak araua argitu arte. Kidego eta Eskalen Legeak kanpoan utzi du ordezko gisa jarduten duten 55.000 langile publikoen lanpostua egonkortzeko arau berezia | Eusko Legebiltzarrak Kidego eta Eskalen Legea onartu du EAJren eta PSEren botoekin, eta oposizio osoaren aurka. Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna apaltzeko helburua duen lege horrek ez du jaso, azkenerako, LEP lan eskaintza publiko berezi bat sortzea administrazio publikoan ordezko gisa jarduten duten 55.000 lan... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205788/psoek-eta-ppk-konstituzionalerako-adostutako-hautagaiak-onartu-ditu-kongresuak.htm | Mundua | PSOEk eta PPk Konstituzionalerako adostutako hautagaiak onartu ditu Kongresuak | Odon Elorzak eta beste hamar diputatuk alderdiak agindutakoaren kontra bozkatu dute. Angel Gabilondo donostiarra Espainiako ararteko izango da. | PSOEk eta PPk Konstituzionalerako adostutako hautagaiak onartu ditu Kongresuak. Odon Elorzak eta beste hamar diputatuk alderdiak agindutakoaren kontra bozkatu dute. Angel Gabilondo donostiarra Espainiako ararteko izango da. | PSOEk eta PPk duela hiru aste Espainiako Auzitegi Konstituzionala berritzeko egindako akordioak aurrera egin du Kongresuan, eta Concepion Espejel, Juan Ramon Saez Valcarcel, Inmaculada Montalban Huertas eta Enrique Arnaldo Alcubilla Konstituzionaleko kide izango dira.
Gehiengoa ziurtatuta zegoen Kongresuko bozketan, b... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205789/ehunmiliak-lasterketetarako-dortsal-gehienak-bukatu-dira.htm | Kirola | Ehunmiliak lasterketetarako dortsal gehienak bukatu dira | Gaur ireki da izena emateko epea, eta ordu laurden eskasean bukatu dira Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetan aritzeko dortsalak. Ehunmilietakoak badaude oraindik eskuragarri | Ehunmiliak lasterketetarako dortsal gehienak bukatu dira. Gaur ireki da izena emateko epea, eta ordu laurden eskasean bukatu dira Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetan aritzeko dortsalak. Ehunmilietakoak badaude oraindik eskuragarri | Mendi lasterketen zaleak euren burua neurtzeko irrikaz daude. Koronabirusaren pandemia dela eta, denbora luzez egon dira hori egin ezinik, eta ez dute denbora pasatzen utzi nahi. Hori ondorioztatu daiteke Ehunmiliak lasterketaren 11. aldiaren harira gertatu dena kontuan hartuz gero. Gaur arratsaldeko bostetan ireki da ... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205790/feministaldia-azaroaren-16tik-20ra-egingo-dute-tabakaleran.htm | Gizartea | Feministaldia azaroaren 16tik 20ra egingo dute, Tabakaleran | Hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak eta performanceak antolatu dituzte, eta «emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan» jarriko dute arreta. Sarrera librea izango da, eta jarduera gehienak streaming bidez ikusi eta entzun ahal izango dira. | Feministaldia azaroaren 16tik 20ra egingo dute, Tabakaleran. Hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak eta performanceak antolatu dituzte, eta «emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan» jarriko dute arreta. Sarrera librea izango da, eta jarduera gehienak streaming bidez ikusi eta entzun ahal ... | Sismika leloa oinarri hartuta, «gorputzak, lurraldeak eta ezarritako ordena astinduko» dituzte XVI. Feministaldian. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena, Tabakaleran, eta bertan izan dira: Asun Urbieta, Plazandreok kolektiboko antolatzailea; Leire San Martin, Maider Zilbeti eta Laura Muelas Feministaldiko koordinatzai... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205791/gas-hornikuntza-eteteko-mehatxua-egin-dio-lukaxenkok-ebri-iragarri-dituen-zigorrak-direla-eta.htm | Mundua | Gas hornikuntza eteteko mehatxua egin dio Lukaxenkok EBri, iragarri dituen zigorrak direla eta | Bielorrusiako presidenteak eskatu dio armadari «kontrola» ditzala Poloniako armada eta NATOren tropak mugan egiten ari diren mugimenduak. NBE laguntza humanitarioa ematen hasi zaie etorkinei. | Gas hornikuntza eteteko mehatxua egin dio Lukaxenkok EBri, iragarri dituen zigorrak direla eta. Bielorrusiako presidenteak eskatu dio armadari «kontrola» ditzala Poloniako armada eta NATOren tropak mugan egiten ari diren mugimenduak. NBE laguntza humanitarioa ematen hasi zaie etorkinei. | Migratzaileak EB Europako Batasuna ezegonkortzeko erabiliz «gerra hibrido bat» hastea egozten dio talde komunitarioak Bielorrusiako presidente Aleksandr Lukaxenkori. Akusazio horren arrazoia ulertzeko, hilabete batzuk egin behar dira atzera. Iazko boz orokorren ondorengo manifestazioei erantzuteko asmoz indarkeria erab... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205792/elizondo-eta-irurita-espainiako-gabonetako-loteriako-aurtengo-iragarkiaren-agertoki.htm | Bizigiro | Elizondo eta Irurita, Espainiako Gabonetako loteriako aurtengo iragarkiaren agertoki | Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendu dute telebistako iragarkia, eta urrian grabatu zuten. Milioika pertsonak ikusten dute urtero iragarkia. | Elizondo eta Irurita, Espainiako Gabonetako loteriako aurtengo iragarkiaren agertoki. Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendu dute telebistako iragarkia, eta urrian grabatu zuten. Milioika pertsonak ikusten dute urtero iragarkia. | Lagun ikusezina dabil Baztanen (Nafarroa), herritarren artean loteria txartelak ezkutuan banatzen. Horra aurten Espainiako Loteriaren iragarkiak kontatzen duen istorioa. Albiste da aurtengoa, Euskal Herrian grabatu dutelako. Elizondon eta Iruritan. Kolore saturatuarekin eta ipuinetako estetikarekin agertzen dira kaleak... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205793/antzerki-ekoizleek-gaitzetsi-egin-dute-altsasu-antzezlana-gasteizen-zentsuratzeko-ahalegina.htm | Kultura | Antzerki ekoizleek gaitzetsi egin dute 'Altsasu' antzezlana Gasteizen zentsuratzeko ahalegina | PPk eskatu du obra Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialditik kentzeko, «doktrinamendu nazionalistaren» adibide bat dela iritzita. Eskena elkarteak elkartasuna agertu dio La Dramatica Errante konpainiari. | Antzerki ekoizleek gaitzetsi egin dute 'Altsasu' antzezlana Gasteizen zentsuratzeko ahalegina. PPk eskatu du obra Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialditik kentzeko, «doktrinamendu nazionalistaren» adibide bat dela iritzita. Eskena elkarteak elkartasuna agertu dio La Dramatica Errante konpainiari. | Gaur taularatu dute Gasteizen La Dramatica Errante konpainiak sortutako Altsasu antzezlana, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. 2016an Altsasuko Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskar baten harira Auzitegi Nazionalak epaitutako zortzi gazteen kasuaren inguruko interpretazio f... |
2021-11-11 | https://www.berria.eus/albisteak/205794/ordezkoak-finko-egingo-dituzte-lanpostu-publiko-bat-bost-urtez-betez-gero.htm | Ekonomia | Ordezkoak finko egingo dituzte lanpostu publiko bat bost urtez betez gero | Administrazio publikoetan behin-behinekotasun tasa handia txikitzeko akordio bat lortu dute Ogasun Ministerioak, UPk, ERCk eta EAJk | Ordezkoak finko egingo dituzte lanpostu publiko bat bost urtez betez gero. Administrazio publikoetan behin-behinekotasun tasa handia txikitzeko akordio bat lortu dute Ogasun Ministerioak, UPk, ERCk eta EAJk | Administrazio publikoetan dagoen behin-behinekotasun tasa handiak txikitzeko akordio bat lortu du Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, UP Unidas Podemosekin, EAJrekin eta ERCrekin. Horren bidez, azken bost urteetan lanpostu publiko bat eta bera bete duten ordezkoek automatikoki eskuratuko dute lanpostu... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205820/inflazioak-52ra-egin-du-salto-erregaiek-bultzatuta.htm | Ekonomia | Inflazioak %5,2ra egin du salto, erregaiek bultzatuta | XXI. mendeko inflazioaren marka berdindu urrikoak, energiaren garestitzearen eskutik. Soldatak prezioen oso azpitik igotzen ari dira, eta negoziazio kolektiboa zailduko dute datorren urtean | Inflazioak %5,2ra egin du salto, erregaiek bultzatuta. XXI. mendeko inflazioaren marka berdindu urrikoak, energiaren garestitzearen eskutik. Soldatak prezioen oso azpitik igotzen ari dira, eta negoziazio kolektiboa zailduko dute datorren urtean | Beste garai bateko zenbakietara itzuli da inflazioa. Urrian, Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %5,2 garestiago zeuden. Halako igoera soilik behin ikusi da mende honetan, 2008ko udan —%5,2 2008ko uztailean—, petrolioaren gorakadak inflazioaren sukarra bat-batean igo zuenetik; orduan berehala jaitsi zen,... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205822/irizarrek-33-autobus-elektriko-saldu-ditu-bulgarian.htm | Ekonomia | Irizarrek 33 autobus elektriko saldu ditu Bulgarian | Stara Zagora hiriko udal enpresak egin du eskaera handi hori | Irizarrek 33 autobus elektriko saldu ditu Bulgarian. Stara Zagora hiriko udal enpresak egin du eskaera handi hori | Irizar ie bus modeloko 33 autobus elektriko saldu ditu Ormaiztegiko kooperatibak, Bulgarian, Adunako fabrikatik aterako diren hamabi metroko ibilgailuak. Irizar ie bus modeloa "modernoa eta berritzailea da", enpresak jakinarazi duenez, eta "desberdintzen den ibilgailu baten aldeko apustua" egin du Bulgariako hiriko uda... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205823/epaileak-ez-dio-kargurik-egotzi-iruntildeeko-espetxean-hil-zen-emakumearen-zeldakideari.htm | Gizartea | Epaileak ez dio kargurik egotzi Iruñeko espetxean hil zen emakumearen zeldakideari | Hildako emakume presoaren zeldako bizikidea atxilotu zuten heriotzaren egunean berean, astelehenean; hilketa leporatu zioten. Atzo itzuli zen presondegira, lehendik ezarriak zituen zigorrengatik. Atxilotua eta hildakoa suizidioaren prebentziora bideratutako protokolo batengatik zeuden elkarrekin zelda berean. | Epaileak ez dio kargurik egotzi Iruñeko espetxean hil zen emakumearen zeldakideari. Hildako emakume presoaren zeldako bizikidea atxilotu zuten heriotzaren egunean berean, astelehenean; hilketa leporatu zioten. Atzo itzuli zen presondegira, lehendik ezarriak zituen zigorrengatik. Atxilotua eta hildakoa suizidioaren preb... | Astelehen goizaldean, Iruñeko kartzelako emakumeen moduluan ziren presoetako bat hil zen. Nafarroako Salhaketa erakundeak eman zuen heriotzaren berri, atzo, emakumezkoa zendu eta hiru egunera. Salhaketak emandako informazioaren arabera, zeldakideak eman zien abisu espetxeko arduradunei; hark esan zien bizikidea hila ze... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205824/euskararen-aldeko-eta-zonifikazioaren-aurkako-adierazpena-sinatuko-dute-cortesen.htm | Gizartea | Euskararen aldeko eta zonifikazioaren aurkako adierazpena sinatuko dute Cortesen | Nafarroako erdialdeko eta Erriberako herritar talde batek antolatu du egitasmoa, pairatzen duten «bereizkeria behingoz bukatzea» aldarrikatzeko | Euskararen aldeko eta zonifikazioaren aurkako adierazpena sinatuko dute Cortesen. Nafarroako erdialdeko eta Erriberako herritar talde batek antolatu du egitasmoa, pairatzen duten «bereizkeria behingoz bukatzea» aldarrikatzeko | Nafarroako erdialdeko eta Erriberako herritar talde batek euskararen aldeko adierazpen bat aurkeztuko du bihar, Cortesen (Nafarroa). Aragoiren mugakidea den udalerri hori aukeratu dute, bihar aurkeztuko dutena «behetik gora doan mugimendua» izatea espero dutelako, eta baita «zonifikazioak kalte gehien eginikoetatik abi... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205825/geuria-guaixe-karkara-eta-goierri-irrati-telebista-saritu-dituzte.htm | Bizigiro | ‘Geuria’, ‘Guaixe’, ‘Karkara’ eta Goierri Irrati-Telebista saritu dituzte | Tokikom sariak emateko ekitaldia egiten ari dira Arrasaten (Gipuzkoa). Kazetaritza jardunaldi bat ere antolatu dute, nazioarteko profesionalekin. | ‘Geuria’, ‘Guaixe’, ‘Karkara’ eta Goierri Irrati-Telebista saritu dituzte. Tokikom sariak emateko ekitaldia egiten ari dira Arrasaten (Gipuzkoa). Kazetaritza jardunaldi bat ere antolatu dute, nazioarteko profesionalekin. | Geuria, Guaixe eta Karkara aldizkariek eta Goierri Irrati-Telebistak jaso dituzte aurten Tokikom sariak. Sari banaketa Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia parke teknologikoan ari dira egiten. Euskarazko komunikazioaren arloko ehun lagun inguru batu dira ekitaldira, eta kazetaritza jardunaldi bat ere egingo dute nazioarteko ze... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205826/ibarrako-udalak-ueman-sartzeko-eskaera-egin-du.htm | Gizartea | Ibarrako Udalak Ueman sartzeko eskaera egin du | Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du Ibarrako Udalak, oso bilkuran. PSEko zinegotzia da aurka agertu den ordezkari bakarra. | Ibarrako Udalak Ueman sartzeko eskaera egin du. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du Ibarrako Udalak, oso bilkuran. PSEko zinegotzia da aurka agertu den ordezkari bakarra. | Atzoko osoko bilkuran hartu zuen erabakia Ibarrako Udalak (Gipuzkoa): Uemaren estatutuak onartu eta mankomunitateko kide izateko eskaera egin zuen. EH Bilduren sei zinegotzien eta EAJren lau zinegotzien aldeko botoekin hartu zuten erabakia. PSE-EEko zinegotzia izan zen aurka agertu zen bakarra.
2016ko datuen arabera, ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/205827/barnahus-eredua-sexu-abusuak-pairatu-dituztenak-berriz-ez-biktimizatzeko-tresna.htm | Gizartea | Barnahus eredua: sexu abusuak pairatu dituztenak berriz ez «biktimizatzeko» tresna | Jardunaldiak egin dituzte Gasteizko Artiumen, Save The Children erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bortz umetatik batek jasaten dute indarkeria sexuala. Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak nabarmendu du garrantzitsua dela ume eta nerabeek behin bakarrik deklarat... | Barnahus eredua: sexu abusuak pairatu dituztenak berriz ez «biktimizatzeko» tresna. Jardunaldiak egin dituzte Gasteizko Artiumen, Save The Children erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bortz umetatik batek jasaten dute indarkeria sexuala. Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko pr... | «Zergatik joan behar du umeak justizia sistemara? Eta zergatik ez doa, kontrara, justizia sistema umearengana?». Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak egin duen galdera da. Euskadi Barnahus eredurantz: sexu-abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala jardunaldietan hartu ... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205828/berriak-zuzenean-eman-eta-kontatuko-du-gaur-xilabako-finala.htm | Kultura | BERRIAk zuzenean eman eta kontatuko du gaur Xilabako finala | Gaur egingo dute finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai gunean. Arratsaldean izango da, 17:00etan, eta BERRIAk 'streaming' bidez emango du webgunean. | BERRIAk zuzenean eman eta kontatuko du gaur Xilabako finala. Gaur egingo dute finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai gunean. Arratsaldean izango da, 17:00etan, eta BERRIAk 'streaming' bidez emango du webgunean. | Gaur amaituko da Xilaba, Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko VI. Bertsolari Txapelketa. Donibane Lohizunen (Lapurdi) egingo da, Jai Alai ezkerparetan, 17:00etan. BERRIAk zuzenean eman eta kontatuko du finala. Batetik, saioa streaming bidez ikusteko aukera izango da www.berria.eus atarian, eta webgunean bertan zu... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205829/astelehenetik-aurrera-nahi-duen-orori-jarriko-diote-gripearen-txertoa-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Astelehenetik aurrera, nahi duen orori jarriko diote gripearen txertoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Gaur arte, 287.500 dosi baino gehiago jarri ditu Osakidetzak; horietatik %82 inguru, 65 urtetik gorakoei. | Astelehenetik aurrera, nahi duen orori jarriko diote gripearen txertoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur arte, 287.500 dosi baino gehiago jarri ditu Osakidetzak; horietatik %82 inguru, 65 urtetik gorakoei. | Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpainari eutsiko dio, eta, datorren astean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle orori aukera emanen diote ordua hartzeko. Azaroaren 15etik aurrera, gripearen aurkako txertoa hartu nahi duen edonork hartu ahalko du, arrisku talde batean egon ala ez. Urriaren 18an kanpaina abi... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205830/eh-bilduk-eta-erck-espainiako-gobernuari-eskatu-diote-aurrerapauso-bat-emateko-aurrekontuei-dagokienez.htm | Politika | EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuari eskatu diote «aurrerapauso bat» emateko aurrekontuei dagokienez | Koalizioak eta Esquerra Republicana alderdiak salatu dute Espainiako Gobernuak oraindik ez diela erantzun aurrekontuen zuzenketei. Esan dutenez, ez daukate asmorik aurrekontuak «blokeatzeko», baina ez dago «soilik» beraien eskuetan. | EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuari eskatu diote «aurrerapauso bat» emateko aurrekontuei dagokienez. Koalizioak eta Esquerra Republicana alderdiak salatu dute Espainiako Gobernuak oraindik ez diela erantzun aurrekontuen zuzenketei. Esan dutenez, ez daukate asmorik aurrekontuak «blokeatzeko», baina ez dago «soilik»... | «Espainiako Gobernuak ez du eman espero genuen neurria». Horrela adierazi du Mertxe Aizpuruak EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuaren aurrekontuen inguruan daukaten kezka. Arnaldo Otegik eta Aizpuruak gaur goizean egin dute agerraldia, eta, azaldu dutenez ERCrekin batera agertu ez diren arren, bi alderdien artean «ko... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205831/ikatza-baztertzeko-eskatzen-du-bigarren-zirriborroak-ere-baina-diskurtso-leunagoarekin.htm | Mundua | Ikatza baztertzeko eskatzen du bigarren zirriborroak ere, baina diskurtso leunagoarekin | Ez da espero konpromiso ausartagoak hitzartzea Glasgowko goi bileran. Hori dela eta, zenbait herrialde presio egiten ari dira estatuek asmo handiagoko planak zehaztu ditzaten 2022 amaierarako. | Ikatza baztertzeko eskatzen du bigarren zirriborroak ere, baina diskurtso leunagoarekin. Ez da espero konpromiso ausartagoak hitzartzea Glasgowko goi bileran. Hori dela eta, zenbait herrialde presio egiten ari dira estatuek asmo handiagoko planak zehaztu ditzaten 2022 amaierarako. | Negoziazioak azken txanpan sartu dira Glasgown (Eskozia), Nazio Batuen Erakundeak klima larrialdiari aurre egiteko antolatu duen nazioarteko COP26 goi bileran. Estatuek akordio bat negoziatzeko tartea izango dute, ofizialki, gaurko 19:00ak arte. Dena den, aurreko COP goi bileretan elkarrizketak larunbat iluntzera arte ... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205832/oposizio-arrunta-gainditu-gabe-funtzionario-izateko-atea-ireki-dute.htm | Ekonomia | Oposizio arrunta gainditu gabe funtzionario izateko atea ireki dute | Jaurlaritzak dio ‘Iceta legearen’ aldaketek bidea emango diela «milaka» langile publikori enplegua egonkortzeko. Lanpostu publiko bat bost urtez betez gero ordezkoak finko egiteko akordioa «ELAk egindako proposamenaren ildotik doa». LABek, berriz, uste du akordio horren bidez ez direla «pertsonak&raqu... | Oposizio arrunta gainditu gabe funtzionario izateko atea ireki dute. Jaurlaritzak dio ‘Iceta legearen’ aldaketek bidea emango diela «milaka» langile publikori enplegua egonkortzeko. Lanpostu publiko bat bost urtez betez gero ordezkoak finko egiteko akordioa «ELAk egindako proposamenaren ildotik doa». LABek,... | EAJk eta PSEk onartuta, atzo EAEko Kidego eta Eskalen Legeak baztertu egin zuen LEP berezi bat egitea ordezko gisa jarduten duten 55.000 langile publikoren enplegua egonkortzeko, eta, handik ordu gutxira, EAJk berak ituna egin zuen Espainiako Gobernuarekin, bost urtez jarraian lanpostu berean jardundako ordezko publiko... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205833/errusiak-esan-du-jarraituko-duela-europa-gasez-hornitzen.htm | Mundua | Errusiak esan du jarraituko duela Europa gasez hornitzen | Lukaxenkoren mehatxuak gorabehera, Kremlinaren bozeramailearen arabera, ez dago «Errusiaren fidagarritasunaz zalantza egiteko inongo motiborik». Gazprom enpresa publikoaren bidez Europari saltzen dion gasaren %20 Bielorrusiatik igarotzen da. Irak, Siria eta Yemengo herritarrek ezingo dute Turkiatik Bielorrusiara hegazk... | Errusiak esan du jarraituko duela Europa gasez hornitzen. Lukaxenkoren mehatxuak gorabehera, Kremlinaren bozeramailearen arabera, ez dago «Errusiaren fidagarritasunaz zalantza egiteko inongo motiborik». Gazprom enpresa publikoaren bidez Europari saltzen dion gasaren %20 Bielorrusiatik igarotzen da. Irak, Siria eta Yeme... | Bielorrusia eta Polonia arteko mugan piztutako migrazio krisia dela eta, Europako Batzordeak asteon iragarri du zigor gehiago jarriko dizkiola Bielorrusiari. Hori aintzat hartuta, eta erantzun gisa, hango gobernuko presidente Aleksandr Lukaxenkok gas hornikuntza eteteko mehatxua egin zion, atzo, EB Europako Batasunari:... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205834/lcd-soundsystem-eta-j-balvin-ere-ariko-dira-2022ko-bbk-liven.htm | Kultura | LCD Soundsystem eta J Balvin ere ariko dira 2022ko BBK Liven | Nathy Pelusok eta Four Tetek ere parte hartuko dute XV. jaialdian, lehenagotik iragarrita zeuden talde ospetsuez gain: The Killers eta Pet Shop Boys, besteak beste. | LCD Soundsystem eta J Balvin ere ariko dira 2022ko BBK Liven. Nathy Pelusok eta Four Tetek ere parte hartuko dute XV. jaialdian, lehenagotik iragarrita zeuden talde ospetsuez gain: The Killers eta Pet Shop Boys, besteak beste. | Bi urteko geldialdiaren ondoren, datorren urtean egin egingo dute BBK Live jaialdia, uztailaren 7an, 8an eta 9an. XV. ediziorako izen handiak pilatzen hasiak ziren lehenagotik, eta programazioaren berri eman dute gaur. LCD Soundsystem izango da protagonista nagusia; taldeak Europako beste jaialdi batean ere ez du parte... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205835/disney-plusek-balentziagari-buruzko-telesail-bat-ekoitziko-du-gaztelaniaz.htm | Bizigiro | Disney Plusek Balentziagari buruzko telesail bat ekoitziko du, gaztelaniaz | Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzenduko dute ikus-entzunezkoa. | Disney Plusek Balentziagari buruzko telesail bat ekoitziko du, gaztelaniaz. Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzenduko dute ikus-entzunezkoa. | Deus gutxi aurreratu dute, baina egin dute iragarpena: Cristobal Balentziaga moda diseinatzaile getariarrari buruzko telesaila ekoitziko du Disney Plus plataformak. Gaur goizean eman dute proiektuaren berri, konpainiaren Twitter kontuaren bidez, txio batean. «Albistea emateko irrikan ginen», idatzi dute, gaztelaniaz, e... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205836/lacosteren-hipotesi-demokratikoa-aurkeztu-dute-baionan.htm | Politika | Lacosteren ‘Hipotesi demokratikoa’ aurkeztu dute, Baionan | Lehen aldiz eman dute euskal gatazkaren aterabide demokratikoa ardatz duen film hori. Zinemagilea duela lau urte hasi zen euskal auzia kontatzen | Lacosteren ‘Hipotesi demokratikoa’ aurkeztu dute, Baionan. Lehen aldiz eman dute euskal gatazkaren aterabide demokratikoa ardatz duen film hori. Zinemagilea duela lau urte hasi zen euskal auzia kontatzen | Thomas Lacostek ibilbide luzea du zineman, baina 2017an egin zuen euskal gatazkarekin lotura zuen lehen lana: ETAren armagabetzearen eta bakegileen ingurukoa. Iaz Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix (Euskal Herria eta askatasuna, bide luze bat bakerantz) dokumentala aurkeztu zuen, eta atzo iluntzean leh... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205837/zangozako-anarkista-argitara.htm | Gizartea | Zangozako anarkista, argitara | CNTk Mari Luz Lozano liburutegi anarkista sortu du, IrunÌeko Hilarion Eslava kaleko bere egoitzan. 1913an jaio zen Lozano, eta sindikatu horretako kide izan zen. 2003an hil zen. | Zangozako anarkista, argitara. CNTk Mari Luz Lozano liburutegi anarkista sortu du, IrunÌeko Hilarion Eslava kaleko bere egoitzan. 1913an jaio zen Lozano, eta sindikatu horretako kide izan zen. 2003an hil zen. | Denborak ohartu gabe egiten dio aurrera Mariela Diaz Tapiari, institutu bateko bi gazteren aurrean anarkismoaren inguruko azalpenak ematen dituen bitartean. Lan baterako laguntza bila joan zaizkio ikasleak, eta Iruñeko CNTk Hilarion Eslava karrikako bere egoitzan ireki berri duen liburutegian hartu ditu.
“Toki bizi ba... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205838/haizeberritutako-eskaera.htm | Kultura | Haizeberritutako eskaera | Urtarrilean beteko dira hamar urte Txillardegi hil zenetik. Ia ordukoa da Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera ere. Idazle talde batek berriro heldu dio proposamenari, eta sinadurak biltzen ari dira. «Giro politiko normalizatuago bat» egonik, aurrera egitea espero dute. | Haizeberritutako eskaera. Urtarrilean beteko dira hamar urte Txillardegi hil zenetik. Ia ordukoa da Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera ere. Idazle talde batek berriro heldu dio proposamenari, eta sinadurak biltzen ari dira. «Giro politiko normalizatuago bat» egonik, aurrera egitea espero dute. | Duela ia hamar urte, 2012ko urtarrilaren 14an, hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, idazle eta politikaria. Hura omentzeko hainbat ekitaldi egin zituzten hurrengo hilabeteetan, eta idazleek eskainitakoa izan zen haietako bat. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian elkartu ziren, Txillardegiren... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205839/gizakiok-uste-dugu-ekarpen-txiki-batekin-mundua-salba-dezakegula.htm | Gizartea | «Gizakiok uste dugu ekarpen txiki batekin mundua salba dezakegula» | Machadok ongi ezagutzen ditu Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen barrunbeak. Lanik ez zaie falta gaur egun, ezta horretarako gogorik ere; errefuxiatuei laguntzea dute xede. | «Gizakiok uste dugu ekarpen txiki batekin mundua salba dezakegula». Machadok ongi ezagutzen ditu Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen barrunbeak. Lanik ez zaie falta gaur egun, ezta horretarako gogorik ere; errefuxiatuei laguntzea dute xede. | Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH) kudeatzailea da Nerea Machado (Azpeitia, 1975). Aurretik ere boluntario lanetan aritutakoa da Azkoitiko bi taldetan, eta ISHn murgilduta dabil azken bi urteetan. Aitortu du ez dela erraza halako erakunde bateko kudeatzailearen lana, «dena burokrazia» delako. Haren arabera, «zaila» d... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205840/gure-proposamenak-pazienteen-arreta-hobetzea-du-helburu.htm | Gizartea | «Gure proposamenak pazienteen arreta hobetzea du helburu» | 2017tik dago iraungita Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoko lan ituna. Pedro Cuevas Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoko langile batzordeko kideak dio langileak falta direla, lan karga gero eta handiagoa dela, eta gero eta arreta okerragoa ematen zaiela pazienteei. | «Gure proposamenak pazienteen arreta hobetzea du helburu». 2017tik dago iraungita Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoko lan ituna. Pedro Cuevas Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoko langile batzordeko kideak dio langileak falta direla, lan karga gero eta handiagoa dela, eta gero eta arreta okerragoa emate... | Lan hitzarmen berri baterako proposamena uztailean igorri ziotela enpresari, hala esan du Pedro Cuevas Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoko langile batzordeko kideak (Arrasate, 1974). «Baina oraindik ez dugu erantzunik jaso». Eskatzen dute, besteak beste, KPIaren igoera lineal bat, urtean 1.592 orduko lanaldia,... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205841/ioseba-fernandezek-munduko-urrezko-domina-jantzi-du-kolonbian.htm | Kirola | Ioseba Fernandezek munduko urrezko domina jantzi du, Kolonbian | Iturmendiko (Nafarroa) abiadura patinatzailea munduko 100 metroko proban nagusitu da bigarrenez, Ibaguen (Kolonbia). Munduko Txapelketan irabazten duen laugarren urrezko domina du Fernandezek. Ruth Arza iruñearrak, bestalde, zilarra lortu du, junior mailako 200 metroko proban. | Ioseba Fernandezek munduko urrezko domina jantzi du, Kolonbian. Iturmendiko (Nafarroa) abiadura patinatzailea munduko 100 metroko proban nagusitu da bigarrenez, Ibaguen (Kolonbia). Munduko Txapelketan irabazten duen laugarren urrezko domina du Fernandezek. Ruth Arza iruñearrak, bestalde, zilarra lortu du, junior mailak... | Ioseba Fernandez abiadura patinatzaileak (Iturmendi, Nafarroa, 1989) munduko 100 metroko proban garaiezina dela berretsi du. 2018an nagusitu bezala, aurtengo Munduko Txapelketan ere azkarrena izan da proba horretan, Ibaguen. Kolonbian. Iturmendikoa denborarik onena eginda sailkatu da finalera, eta lasterketa erabakigar... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205842/gipuzkoako-zahar-etxeetako-langileek-bilera-bat-eskatu-dute-aldundiarekin.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxeetako langileek bilera bat eskatu dute aldundiarekin | Eserialdi bat egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, eta erakundeari exijitu diote bere gain hartzeko gatazkaren «ardura». | Gipuzkoako zahar etxeetako langileek bilera bat eskatu dute aldundiarekin. Eserialdi bat egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, eta erakundeari exijitu diote bere gain hartzeko gatazkaren «ardura». | Gipuzkoako zahar etxeetako langileek Donostiako kaleak hartu dituzte beste behin. ELA eta LAB sindikatuek deituta, ehundik gora lagun mobilizatu ziren atzo goizean, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean eginiko eserialdi batekin, Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñarekin bilera bat egiteko eskatu zute... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205843/espainiako-federazioak-hiru-puntu-kendu-dizkio-realari-azken-neurketan-lehiaketaren-logotipoa-ez-eramateagatik.htm | Kirola | Espainiako Federazioak hiru puntu kendu dizkio Realari, azken neurketan lehiaketaren logotipoa ez eramateagatik | Talde txuri-urdinari isun ekonomikoa ere jarri diote. Horrenbestez, donostiarrek 18 puntu izango dituzte, 21 izan beharrean. Levanteri eta Vila-reali ere zigor berberak ezarri dizkie Lehiaketa Batzordeko epaile bakarrak. | Espainiako Federazioak hiru puntu kendu dizkio Realari, azken neurketan lehiaketaren logotipoa ez eramateagatik. Talde txuri-urdinari isun ekonomikoa ere jarri diote. Horrenbestez, donostiarrek 18 puntu izango dituzte, 21 izan beharrean. Levanteri eta Vila-reali ere zigor berberak ezarri dizkie Lehiaketa Batzordeko epa... | Espainiako Futbol Federazioak argitaratu duen oharraren arabera, Lehiaketa Batzordeko epaile bakarrak bi zigor ezarri dizkio Realari, Betisen aurka jokatu zuen azken partidan lehiaketaren logotipoa ez eramateagatik. Bata, hiru puntuko galera —18 puntu izango lituzke orain, 21 izan beharrean—; eta bigarrena, isun ekonom... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205844/margarethe-von-trotta-inoren-bizitza-kontatzean-ere-beti-txertatzen-duzu-zure-begirada.htm | Kultura | Margarethe von Trotta: «Inoren bizitza kontatzean ere, beti txertatzen duzu zure begirada» | Bilboko Zinebi jaialdiak Ohorezko Mikeldi sariarekin aitortu nahi izan du zinemagile alemaniarraren lan aitzindaria. Gaur jasoko du garaikurra jaialdiaren irekiera ekitaldian, eta haren film bat proiektatuko dute bihar | Margarethe von Trotta: «Inoren bizitza kontatzean ere, beti txertatzen duzu zure begirada». Bilboko Zinebi jaialdiak Ohorezko Mikeldi sariarekin aitortu nahi izan du zinemagile alemaniarraren lan aitzindaria. Gaur jasoko du garaikurra jaialdiaren irekiera ekitaldian, eta haren film bat proiektatuko dute bihar | «Eta honaino, beraz, nire diskurtso feminista; orain hasi gaitezke nire lanari buruz hizketan». Behin eta berriz antzeko galderak erantzutera ohituta daudenen soltura alai horrekin apartatu du gainetik nazioarteko aitortza duen zinema zuzendari izatera iritsi arterainoko borrokaldien zama Margarethe Von Trotta aktore, ... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205845/ramuntxo-camblong-hil-da.htm | Gizartea | Ramuntxo Camblong hil da | Seaskaren sortzaileetako bat izan zen, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria, eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea, bertzeak bertze. Gaur zendu da, 82 urte zituela. | Ramuntxo Camblong hil da. Seaskaren sortzaileetako bat izan zen, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria, eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea, bertzeak bertze. Gaur zendu da, 82 urte zituela. | Seaskaren eta Elkar argitaletxearen sortzaile; EKEko, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidente; Angeluko zinegotzi; euskaltzain urgazle; Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko kide; kooperatiben elkarte anitzen sortzaile eta kide; Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku B... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205846/frantziak-abenduaren-12ari-eutsi-dio-hirugarren-independentzia-erreferenduma-egiteko.htm | Mundua | Frantziak abenduaren 12ari eutsi dio hirugarren independentzia erreferenduma egiteko | Kaledonia Berriko independentistek data atzeratzeko eskatu zuten, osasun krisia dela eta. Parisen erantzuna ikusirik, galdeketan ez parte hartzera deitu dute. | Frantziak abenduaren 12ari eutsi dio hirugarren independentzia erreferenduma egiteko. Kaledonia Berriko independentistek data atzeratzeko eskatu zuten, osasun krisia dela eta. Parisen erantzuna ikusirik, galdeketan ez parte hartzera deitu dute. | Irudia esanguratsua izan da: ekialdeko kostako Ponerihouen herri independentistan zegoela, eta UC Kaledoniar Batasuna indar subiranista garrantzitsueneko idazkari nagusi Pierre-Chanel Tutugoro aurrean zuela, Frantziako Goi Komisario Patrice Faurek jakinarazi du Parisek deskolonizazio prozesuko hirugarren erreferendumar... |
2021-11-12 | https://www.berria.eus/albisteak/205847/ertzaintzako-sindikatu-nagusiak-dei-egin-du-mozal-legearen-erreformaren-aurka-protestatzeko.htm | Politika | Ertzaintzako sindikatu nagusiak dei egin du Mozal Legearen erreformaren aurka protestatzeko | Lege berriak poliziak «herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean babesik gabe» utziko dituela salatu du Ernek | Ertzaintzako sindikatu nagusiak dei egin du Mozal Legearen erreformaren aurka protestatzeko. Lege berriak poliziak «herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean babesik gabe» utziko dituela salatu du Ernek | Ertzaintzako Erne sindikatuak dei egin die bere kideei parte har dezaten mozal legearen erreformaren aurkako protestetan. Gaur plazaratu duen ohar baten bidez, «lege berriak are eta babesgabeago utzi nahi gaitu herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean», adierazi du sindikatuak. Argudiatu dutenez, «ikara... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205885/hordago-egitasmoa-sortu-dute-nafarroan-zonifikazioa-salatzeko.htm | Gizartea | Hordago egitasmoa sortu dute Nafarroan, zonifikazioa salatzeko | Hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte sustatzaileek, Cortesko adierazpenean | Hordago egitasmoa sortu dute Nafarroan, zonifikazioa salatzeko. Hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte sustatzaileek, Cortesko adierazpenean | Egitasmo berria sortu dute Nafarroan, euskararen aldeko aldarriei bidea emateko: Hordago! izena eman diote ekinbideari, eta herrialde osoan eragin nahi dute, hegoaldetik iparraldera eta mendebaldetik ekialdera, hizkuntza eskubideak ardatz gisa hartuta. Hain zuzen, hegoaldekoen den herria aukeratu dute aurkezpena egitek... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205886/pentsiodunak-karrikara-atera-dira-hego-euskal-herrian-legearen-erreformaren-kontra.htm | Ekonomia | Pentsiodunak karrikara atera dira Hego Euskal Herrian, legearen erreformaren kontra | Manifestazioak egin dituzte Espainiako Gobernua prestatzen ari den pentsioen erreforma geldiarazteko. Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Donostian eguerdian egin dituzte mobilizazioak, Bilbon arratsaldean. | Pentsiodunak karrikara atera dira Hego Euskal Herrian, legearen erreformaren kontra. Manifestazioak egin dituzte Espainiako Gobernua prestatzen ari den pentsioen erreforma geldiarazteko. Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Donostian eguerdian egin dituzte mobilizazioak, Bilbon arratsaldean. | Luze da pentsiodunen borroka honezkero, eta hitzordu inportantea izan dute gaurkoa: Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek kaleak hartu dituzte pentsioen legearen erreformaren kontrako mezuak ozen aldarrikatzeko. Mobilizazio jendetsuak izan dira oro har; Iruñekoan, esaterako, 700 bat lagunek egin dute bat martxarek... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205887/txuri-urdinek-garaipen-handia-lortu-dute-azken-unean.htm | Kirola | Txuri urdinek garaipen handia lortu dute azken unean | Nerea Eizagirrek 93. minutuan penaltiz sartu du golak Realeko jokalariak Espainiako Futbol Federazioaren ikurra eraman dute elastikoan, baina estali egin dute. Gainera, bi taldeetako jokalariak 30 segundo geratu dira, liga profesionalizatzeko bidean izandako etena salatzeko. | Txuri urdinek garaipen handia lortu dute azken unean. Nerea Eizagirrek 93. minutuan penaltiz sartu du golak Realeko jokalariak Espainiako Futbol Federazioaren ikurra eraman dute elastikoan, baina estali egin dute. Gainera, bi taldeetako jokalariak 30 segundo geratu dira, liga profesionalizatzeko bidean izandako etena s... | Oraindik luzea da liga. Baina Reala partidaz partida erakusten ari da benetako hautagai dela Txapeldunen Ligan sartzeko. Natalia Arroyoren taldeak balio handiko garaipena lortu du Atletico Madrilen zelaian. Balio handikoa arrazoi askorengatik. Lehenik, horri esker Realak sendotu egin duelako bigarren postua; bigarrenik... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205888/migratzaile-siriar-baten-gorpua-topatu-du-poliziak-polonian-bielorrusiako-mugatik-gertu.htm | Mundua | Migratzaile siriar baten gorpua topatu du Poliziak Polonian, Bielorrusiako mugatik gertu | Iturri ofizialen arabera, jada 11 dira Bielorrusiaren eta EBko mugaren artean hildakoak, migrazio krisia piztu zenetik. Putinek Mendebaldeko herrialdeak jo dituen krisiaren erantzuletzat | Migratzaile siriar baten gorpua topatu du Poliziak Polonian, Bielorrusiako mugatik gertu. Iturri ofizialen arabera, jada 11 dira Bielorrusiaren eta EBko mugaren artean hildakoak, migrazio krisia piztu zenetik. Putinek Mendebaldeko herrialdeak jo dituen krisiaren erantzuletzat | Siriako gazte baten gorpua topatu dute Polonia ekialdeko Wolka Terechowska herrian, baso batean, Bielorrusiako mugatik oso gertu, Poliziak jakinarazi duenez. Beraz, iturri ofizialek jakinarazitakoa kontuan hartuz, jada 11 dira Bielorrusiak Poloniarekin, Lituaniarekin eta Letoniarekin, EB Europako Batasunarekin, alegia,... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205889/bera-berari-asko-zaildu-zaio-europan-segitzea.htm | Kirola | Bera Berari asko zaildu zaio Europan segitzea | Partida bikain hasi arren, sei golen aldez galdu dute donostiarrek Errumanian, bigarren zatian aurkariaren defentsa gainditzeko zailtasunak izan eta gero. Hurrengo larunbatean erabakiko da kanporaketa, Donostian. | Bera Berari asko zaildu zaio Europan segitzea. Partida bikain hasi arren, sei golen aldez galdu dute donostiarrek Errumanian, bigarren zatian aurkariaren defentsa gainditzeko zailtasunak izan eta gero. Hurrengo larunbatean erabakiko da kanporaketa, Donostian. | Bera Berak sei golen errentari eman beharko dio buelta datorren larunbatean, Europako ligan jarraitu nahi badu. Donostiarrek 34-28 galdu dute Ramnicu Valcearen kontra, txapelketako hirugarren kanporaketako joanekoan. Imanol Alvarezenek ezin izan dute egindako partida hasiera ona baliatu, eta bigarrenean trabatu egin di... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205890/eskertuta-eta-irabaziz-esan-du-agur-aimar-olaizolak.htm | Kirola | Eskertuta eta irabaziz esan du agur Aimar Olaizolak | Goizuetakoak omenaldi hunkigarria jaso du herrian, eta azken partida 22-14 irabazita esan du agur. Azken tantoa ezker gantxoz egin du. | Eskertuta eta irabaziz esan du agur Aimar Olaizolak. Goizuetakoak omenaldi hunkigarria jaso du herrian, eta azken partida 22-14 irabazita esan du agur. Azken tantoa ezker gantxoz egin du. | Eskerrak emanez agurtu da Aimar Olaizola, etxean, etxekoen aurrean, eta haren 42. urtebetetze egunean. Goizuetako (Nafarroa) pilotariak azken partida jokatu du, eta hura amaitutakoan erantzi ditu galtza zuriak betirako. Arrasto sakona utzita egin du: 23 urte pasatxo egin ditu profesionaletan, 1.321 partida jokatu, 27 f... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205891/otxarkoagan-bikote-bat-hiltzeagatik-itxialdian-dagoen-gazteetako-baten-bila-dabiltza.htm | Gizartea | Otxarkoagan bikote bat hiltzeagatik itxialdian dagoen gazteetako baten bila dabiltza | Zumarragako adingabeen zentroan ari da itxialdia betetzen, eta baimen baten bidez kanpoan ibili eta gero, ez da bueltatu | Otxarkoagan bikote bat hiltzeagatik itxialdian dagoen gazteetako baten bila dabiltza. Zumarragako adingabeen zentroan ari da itxialdia betetzen, eta baimen baten bidez kanpoan ibili eta gero, ez da bueltatu | Ezinegona sortu zuen 2018ko urtarrilaren 18an, adineko bi pertsonaren hilketak, Bilbon, Otxarkoaga auzoan. Indarkeria zantzuekin, kolpeka hilda aurkitu zituzten, etxean. 87 urte zeuzkaten, eta urteak zeramatzaten auzoan bizitzen. Ertzaintzak berehala delinkuentziarekin lotutakoa zuen hipotesi nagusia, eta aurrerago hir... |
2021-11-13 | https://www.berria.eus/albisteak/205892/cop26ko-akordioan-ez-dute-jaso-ikatza-energia-iturri-gisa-erabiltzeari-uzteko-eskaria.htm | Mundua | COP26ko akordioan ez dute jaso ikatza energia iturri gisa erabiltzeari uzteko eskaria | Indiak azken orduan egindako eskariarengatik aldatu dute testua. Herrialdeei eskatzen diete 2030erako aurreikusita zituzten isurketa helburuak «gainbegiratzeko eta sendotzeko» | COP26ko akordioan ez dute jaso ikatza energia iturri gisa erabiltzeari uzteko eskaria. Indiak azken orduan egindako eskariarengatik aldatu dute testua. Herrialdeei eskatzen diete 2030erako aurreikusita zituzten isurketa helburuak «gainbegiratzeko eta sendotzeko» | Akordioa bozkatua izan aurretik egindako osoko bilkuran azkena hitz egiten izan da Alok Sharma. «Testua inperfektua da», nabarmendu du, gaur, NBE Nazio Batuen Erakundeak klima larrialdiari aurre egiteko Glasgown (Eskozia) urriaren 30etik aurrera eramandako COP26 goi bileraren presidenteak. «Baina adostasuna eta babesa ... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205893/amets-arzallusek-irabazi-du-xilabako-txapela-laugarrenez.htm | Kultura | Amets Arzallusek irabazi du Xilabako txapela, laugarrenez | Amets Arzallusek irabazi du Xilabako txapela, laugarrenez, Miren Artetxerekin buruz burukoa jokatu ondoren. Nork beretik emeanez, final bizia osatu dute sei bertsolariek. Zuzenean ere kontatu du BERRIAk. | Amets Arzallusek irabazi du Xilabako txapela, laugarrenez. Amets Arzallusek irabazi du Xilabako txapela, laugarrenez, Miren Artetxerekin buruz burukoa jokatu ondoren. Nork beretik emeanez, final bizia osatu dute sei bertsolariek. Zuzenean ere kontatu du BERRIAk. | Xilabako laugarren txapela jantzi du Amets Arzallus Antiak. Sekulako jarioa duela behin eta berriz erakutsi du txapeldunak; hizketan ari balitz bezala ekarri du bertsoa goitik behera, errima estuekin ari zela ere. Puntu erantzunetan, esaterako, argi erakutsi du hori. Kartzelakoan ere bertsoaldi biribila utzi du, eta Mi... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205923/eneko-agirrezabal-eta-nuria-lugueros-gailendu-dira-behobia-donostian.htm | Kirola | Eneko Agirrezabal eta Nuria Lugueros gailendu dira Behobia-Donostian | Agirrezabal segurarrak 1.01.41eko denbora egin du. Luguerosek, berriz, 1.12.42 behar izan du ibilbidea amaitzeko. | Eneko Agirrezabal eta Nuria Lugueros gailendu dira Behobia-Donostian. Agirrezabal segurarrak 1.01.41eko denbora egin du. Luguerosek, berriz, 1.12.42 behar izan du ibilbidea amaitzeko. | Euskal herritar batek irabazi du Behobia-Donostia lasterketa: Eneko Agirrezabalek, Txindoki Atletismo Taldeko korrikalari segurarrak. Ezustekoa emanda irabazi du, gainera, ez baitzen ageri hautagai nagusien zerrendan. Emakumezkoetan faborito nagusia gailendu da, Nuria Lugueros espainiarra.
Agirrezabaleko Gaintxurizket... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205924/motogpk-agur-esan-dio-valentino-rossiri.htm | Kirola | MotoGPk agur esan dio Valentino Rossiri | Il Dottore-k gaur jokatu du bere azken lasterketa Valentzian (Herrialde Katalanak). Bederatzi aldiz izan da munduko txapeldun —zazpi aldiz MotoGPn—, eta motoziklismoaren ikur nagusia izan da azken bi hamarkadetan. | MotoGPk agur esan dio Valentino Rossiri. Il Dottore-k gaur jokatu du bere azken lasterketa Valentzian (Herrialde Katalanak). Bederatzi aldiz izan da munduko txapeldun —zazpi aldiz MotoGPn—, eta motoziklismoaren ikur nagusia izan da azken bi hamarkadetan. | MotoGPko zirkuituetan ez da berriz ibiliko Il Dottore. Ez da berriz ikusiko 46 zenbaki horia. Ez ditu lasterketa gehiago irabaziko Valentino Rossik. Italiarrak amaitutzat jo du bere ibilbide oparoa, gaur, 42 urterekin, Valentziako (Herrialde Katalanak) Ricardo Tormo zirkuituan. Hamargarren amaitu du —aurten lortu ditue... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205925/altuna-iiiak-irabazi-du-lau-eta-erdiko-txapela.htm | Kirola | Altuna III.ak irabazi du lau eta erdiko txapela | Final ikusgarria jokatu dute Lasok eta biek, eta une erabakigarrian gehiago asmatu du txapeldunak. Hirugarren txapela lortu du kaiolan, bosgarrena profesionaletan. | Altuna III.ak irabazi du lau eta erdiko txapela. Final ikusgarria jokatu dute Lasok eta biek, eta une erabakigarrian gehiago asmatu du txapeldunak. Hirugarren txapela lortu du kaiolan, bosgarrena profesionaletan. | Historiako pilotaririk handienetako bat erretiratu zela atzo, baina Jokin Altuna ere ez da atzean geratuko martxa honetan. Markak hautsita eta marka utzita agurtu zen kantxetatik atzo Aimar Olaizola, Goizuetan. Ordea, Altuna III.ak ere zenbaki distiratsuak ditu, oraindik 25 urte besterik ez eta. Final ikusgarria jokatu... |
2021-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/205926/txertatu-ez-direnen-joan-etorriak-mugatuko-ditu-austriak.htm | Mundua | Txertatu ez direnen joan-etorriak mugatuko ditu Austriak | COVID-19aren aurkako txertoa hartu ez dutenak lanera, ikastera edo oinarrizko beharrak asetzera soilik atera ahalko dira kalera. Neurriak bihartik aurrera ezarriko dituzte. | Txertatu ez direnen joan-etorriak mugatuko ditu Austriak. COVID-19aren aurkako txertoa hartu ez dutenak lanera, ikastera edo oinarrizko beharrak asetzera soilik atera ahalko dira kalera. Neurriak bihartik aurrera ezarriko dituzte. | Neurri murriztaileak berrezartzeko mehatxua bete egingo du Austriako Gobernuak: bihartik aurrera, COVID-19aren txertoa jasota ez duten austriarrek mugatuak izango dituzte euren joan-etorriak. Zehazki, lanera, ikastera edo elikagaiak eta botikak erostera soilik atera ahalko dira kalera.
Azken asteetan gora egin du kuts... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205927/poliziak-laquoterrorismotzatraquo-jo-du-atzo-liverpoolgo-ospitale-batean-izandako-bonba-erasoa.htm | Mundua | Poliziak «terrorismotzat» jo du atzo Liverpoolgo ospitale batean izandako bonba erasoa | Bonbak taxi bat lehertu zuen, eta ibilgailuan zen bidaiaria hil egin da eztandaren eraginez. Gidaria, berriz, zaurituta dago. Guztira lau gizonezko dira atxiloturik erasoaren harira. Eraso terrorista bat izan dela iritzita, alerta egoera ezarri dute herrialdean. Hilabetean izandako bigarren erasoa da. | Poliziak «terrorismotzat» jo du atzo Liverpoolgo ospitale batean izandako bonba erasoa. Bonbak taxi bat lehertu zuen, eta ibilgailuan zen bidaiaria hil egin da eztandaren eraginez. Gidaria, berriz, zaurituta dago. Guztira lau gizonezko dira atxiloturik erasoaren harira. Eraso terrorista bat izan dela iritzita, alerta e... | Atzo, Euskal Herrian 12:00ak zirenean, auto batek eztanda egin zuen Liverpoolgo (Ingalaterra) Women's Hospital erietxearen aurrean, ospitale guneko aparkalekuan, hain zuzen. Hara ailegatu eta berehala lehertu zen ibilgailua. Autoa taxi bat zen, eta, eztandaren ondorioz, barrenean zen bidaiaria zendu egin da. Halaber, t... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205928/peronistek-galdu-dute-senatuko-gehiengoa-baina-lehen-indarra-dira-diputatu-kopuruan.htm | Mundua | Peronistek galdu dute Senatuko gehiengoa, baina lehen indarra dira diputatu kopuruan | Galdeketek aurreikusitako porrota ez da horren handia izan agintean dagoen peronismoarentzat, eta garaipen gisa ospatu dute. Oposizioa 2023ko bozetara begira jarri da. | Peronistek galdu dute Senatuko gehiengoa, baina lehen indarra dira diputatu kopuruan. Galdeketek aurreikusitako porrota ez da horren handia izan agintean dagoen peronismoarentzat, eta garaipen gisa ospatu dute. Oposizioa 2023ko bozetara begira jarri da. | Porrot egin bai, baina garaipentzat hartu dute peronistek Argentinan. Izan ere, galdeketek askoz kolpe latzagoa iragartzen zioten, eta iraileko hauteskunde primarioetan pairaturiko hondamendiak okerrenerako prestatu zuen peronismoa. Azkenean, ez da horrenbesterako izan, Buenos Airesen hiru puntu irabazi dituztelako bot... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205929/joanes-illarregik-irabazi-du-leitzako-saioa-eta-zehaztu-da-finala.htm | Kultura | Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala | Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du Illarregik. Hauek izango dira finalean izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez. | Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala. Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du Illarregik. Hauek izango dira finalean izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira et... | Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagunen baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira kantari, zozketak agindutako ordenan, ondoko bertsolariak: Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar, Julen Zelaieta Iriarte, Joanes Illarregi Marzol, Iker G... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205930/atxilotu-egin-dute-etxean-ustez-arma-batekin-gotortu-den-gizon-bat.htm | Gizartea | Atxilotu egin dute etxean ustez arma batekin gotortu den gizon bat | Auzo batek salatu du gizonezkoak arma batekin egin diola mehatxu. Buruko gaitz bat dauka, eta, Ertzaintza bertaratu denean, etxean itxi da amarekin. | Atxilotu egin dute etxean ustez arma batekin gotortu den gizon bat. Auzo batek salatu du gizonezkoak arma batekin egin diola mehatxu. Buruko gaitz bat dauka, eta, Ertzaintza bertaratu denean, etxean itxi da amarekin. | Goizean, 06:30 aldera atxilotu du Ertzaintzak gizonezko bat Bilboko Otxarkoaga auzoan, etxean bere amarekin gotortu dena. Adierazi dutenez, buruko gaitzen bat dauka.
Ertzaintzak 02:40 aldera jaso du abisua. Auzo batek deitu du, antza, eta adierazi du litekeena zela aipatu gizonak arma bat edukitzea. Aurretik, auzoak e... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205931/kontserba-sektoreko-bizkaiko-langileek-greba-egingo-dute-hilaren-30ean.htm | Ekonomia | Kontserba sektoreko Bizkaiko langileek greba egingo dute hilaren 30ean | Lan hitzarmena berritzeko zazpi bilera egin dituzte, eta ez dute akordiorik lortu | Kontserba sektoreko Bizkaiko langileek greba egingo dute hilaren 30ean. Lan hitzarmena berritzeko zazpi bilera egin dituzte, eta ez dute akordiorik lortu | Kontserba sektoreko Bizkaiko langileek greba egingo dute hilaren 30ean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek asteartean inskribatuko dute deialdia. Iragan ostiralean manifestazioa egin zuten Bilbon, eta protesten indarra bizituko zutela iragarri zuten. Lan hitzarmena berritzeko zazpi bilera egin dituzte patronalarekin et... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205932/maguette-mbegouren-hilketa-matxista-epaitzen-hasi-dira-bilbon.htm | Gizartea | Maguette Mbegouren hilketa matxista epaitzen hasi dira Bilbon | 2018ko irailaren 25ean hil zuen senarrak 25 urteko emakumea, bi alaben aurrean, Atxuri auzoan. Protokoloek eta emakumea indarkeriatik babesteko neurriek huts egin zuten haren kasuan ere. | Maguette Mbegouren hilketa matxista epaitzen hasi dira Bilbon. 2018ko irailaren 25ean hil zuen senarrak 25 urteko emakumea, bi alaben aurrean, Atxuri auzoan. Protokoloek eta emakumea indarkeriatik babesteko neurriek huts egin zuten haren kasuan ere. | Joan den astean epaimahaia eratu ostean, hasi da Maguette Mbeugouren hilketari buruzko epaiketa. Akusatua Bara N. da, biktimaren senarra izandakoa; aitortu du berak hil zuela emaztea, baina haren defentsa daraman abokatuak esan du «bere burua defendatzeko» aritu zela eta zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Akusazi... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205933/turkiako-bere-adarra-osorik-erosteko-asmoa-du-bbvak.htm | Ekonomia | Turkiako bere adarra osorik erosteko asmoa du BBVAk | 2.249 milioi euro ordainduko ditu Garanti bankuaren %50,15 erosteko. | Turkiako bere adarra osorik erosteko asmoa du BBVAk. 2.249 milioi euro ordainduko ditu Garanti bankuaren %50,15 erosteko. | BBVAk zabalkunde operazio bat egingo du Turkian. Erosteko eskaintza publiko aurkako bat proposatu du Garanti bankuaren %50,15 erosteko. BBVA bankuaren beste zatiaren jabe da, eta eragiketa honekin oso-osorik kontrolatuko du. 2.249 milioi euro ordainduko ditu akzioen zati horrengatik. Garanti bankua garrantzitsua da Tur... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205934/cafek-nafarroako-orbital-critical-systems-enpresa-erosi-du.htm | Ekonomia | CAFek Nafarroako Orbital Critical Systems enpresa erosi du | OCSk trengintzan eta sektore aeroespazialean dihardu, eta 100 ingeniari ditu. | CAFek Nafarroako Orbital Critical Systems enpresa erosi du. OCSk trengintzan eta sektore aeroespazialean dihardu, eta 100 ingeniari ditu. | CAFek Nafarroako Orbital Critical Systems enpresa erosi du. 2018an, lehen akzio erosketa egin zuen, eta, orain, guztiak bereganatu ditu. Trengintzarako eta sektore aeroespazialerako sistema kritikoak diseinatzen ditu Orbitalek, eta urteak dira CAFekin lankidetza estua duela. Enpresaren egoitza nagusia Artikan dago (Naf... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205935/astebetean-87-ugaritu-dira-positiboak-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Astebetean %87 ugaritu dira positiboak Hego Euskal Herrian | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bihar jakinaraziko ditu murrizketa berriak; zortzi udalerri daude eremu gorrian. Nafarroako Gobernua, berriz, gaueko aisialdian COVID ziurtagiria ezartzeko aukera aztertzen ari da. | Astebetean %87 ugaritu dira positiboak Hego Euskal Herrian. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bihar jakinaraziko ditu murrizketa berriak; zortzi udalerri daude eremu gorrian. Nafarroako Gobernua, berriz, gaueko aisialdian COVID ziurtagiria ezartzeko aukera aztertzen ari da. | COVID-19aren transmisioaren kurbak goranzko bidea hartu du berriro Hego Euskal Herrian, eta pandemiaren bilakaera kezkarako zio bihurtu da atzera. Azken astean, azaroaren 8tik 14ra, 3.507 positibo atzeman dituzte, joan den astean baino 1.631 kasu gehiago; hau da, %87 handitu da positibo kopurua astebetean. Positibo tas... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205936/2023an-egin-nahi-ditu-ebk-lehen-maniobra-militarrak.htm | Mundua | 2023an egin nahi ditu EBk lehen maniobra militarrak | Bruselaren helburua litzateke «esku hartzerako indar operatibo bat» osatzea 2025erako. Gaur eta bihar eztabaidatuko dute egitasmoa Atzerri ministroen goi bileran. | 2023an egin nahi ditu EBk lehen maniobra militarrak. Bruselaren helburua litzateke «esku hartzerako indar operatibo bat» osatzea 2025erako. Gaur eta bihar eztabaidatuko dute egitasmoa Atzerri ministroen goi bileran. | El País egunkariak zabaldu duenez, Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellek proposatu die estatu kideei maniobra militarrak egiten hastea. Lehenak 2023an egingo lirateke, baldin eta Atzerri ministroek proposamena onartzen badute gaur eta bihar egitekoa duten goi bileran.
Bruselaren asmoa litzateke «esku hart... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205937/hamabortz-urteko-bertze-zigor-bat-marixol-iparragirreri.htm | Politika | Hamabortz urteko bertze zigor bat Marixol Iparragirreri | 1996an Amurrioko epaitegiaren aurka egindako atentatua leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. | Hamabortz urteko bertze zigor bat Marixol Iparragirreri. 1996an Amurrioko epaitegiaren aurka egindako atentatua leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. | Lehendik zigor ugari ditu pilatuak Marixol Iparragirre euskal presoak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak bertze hamabortz urte gehitu dizkio aitzinetik zituen kartzela zigor urteei. Oraingoan, 1996an Amurrioko (Araba) epaitegiaren aurka egitea leporatu dio. Efe berri agentziak zehaztu duenez, Iparragirrek berak onartu... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205938/spahijak-ordezkatu-du-ivanovic-baskonian.htm | Kirola | Spahijak ordezkatu du Ivanovic Baskonian | Gasteizko taldeak Montenegroko entrenatzailea kendu du kargutik, taldearen emaitza bolada eta irudi txarrarengatik: azken hamar partidetatik zortzi galdu ditu | Spahijak ordezkatu du Ivanovic Baskonian. Gasteizko taldeak Montenegroko entrenatzailea kendu du kargutik, taldearen emaitza bolada eta irudi txarrarengatik: azken hamar partidetatik zortzi galdu ditu | Soka tenkatuz gero, beti hausten da mutur ahulenetik. Halaxe gertatu ohi da goi mailako kirolean ere: talde baten egoera muturrekoa denean, entrenatzaileak ordaindu ohi du, lanik gabe geratuta. Dusko Ivanovici horixe gertatu zaio. Krisi larrian dago Bitci Baskonia, ACB ligan eta Euroligan jokatutako azken hamar partide... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205939/jaurlaritzak-adineko-emakumeen-aurkako-indarkeria-jarri-du-erdigunean-a-25erako-kanpainan.htm | Gizartea | Jaurlaritzak adineko emakumeen aurkako indarkeria jarri du erdigunean A-25erako kanpainan | Gaurtik azaroaren 30era bitartean egingo dute, eta gizarteari eskatu diote «adi» egon dadila eguneroko indarkeria egoeren aurrean. | Jaurlaritzak adineko emakumeen aurkako indarkeria jarri du erdigunean A-25erako kanpainan. Gaurtik azaroaren 30era bitartean egingo dute, eta gizarteari eskatu diote «adi» egon dadila eguneroko indarkeria egoeren aurrean. | Eta zuk... ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena leloa oinarri hartuta, indarkeria «ezkutuena» jarri nahi izan du erdigunean Emakundek azaroaren 25a dela-eta egingo duen kanpainan. 55 eta 79 urte bitarteko emakumeen testigantzetan zentratzen da kanpaina, eta gizartea «sentsib... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205940/nafarroan-praktiketako-irakasleei-formakuntza-euskaraz-ere-emateko-eskatu-dute-elak-labek-eta-steilasek.htm | Gizartea | Nafarroan praktiketako irakasleei formakuntza euskaraz ere emateko eskatu dute ELAk, LABek eta Steilasek | Irakasleentzako prestakuntzaren %80 gaztelaniaz dela salatu dute sindikatuek. Praktikaldietako irakasleek sinadura bilketa bat erregistratu dute Hezkuntza Departamentuan, prestakuntza euskaraz eman diezaietela eskatzeko. | Nafarroan praktiketako irakasleei formakuntza euskaraz ere emateko eskatu dute ELAk, LABek eta Steilasek. Irakasleentzako prestakuntzaren %80 gaztelaniaz dela salatu dute sindikatuek. Praktikaldietako irakasleek sinadura bilketa bat erregistratu dute Hezkuntza Departamentuan, prestakuntza euskaraz eman diezaietela eska... | Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran gaztelera hutsean eskaini zien formakuntza praktiketako funtzionarioei, ELAk, LABek eta Steilasek salatu dutenez, baita «beren lan jarduna euskaraz egiten duten irakasleei» ere; hots, D ereduko lanpostuak eskuratu zituztenei.
Hiru sindikatuek deituta, ag... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205941/laquoaro-berri-batiraquo-ekiteko-aurrekontuak-aurkeztu-ditu-arabak.htm | Ekonomia | «Aro berri bati» ekiteko aurrekontuak aurkeztu ditu Arabak | Aldundiak 574 milioi izango ditu eskura datorren urtean, inoizko kopururik handiena da hori. | «Aro berri bati» ekiteko aurrekontuak aurkeztu ditu Arabak. Aldundiak 574 milioi izango ditu eskura datorren urtean, inoizko kopururik handiena da hori. | Arabak ere inoiz baino diru gehiago izango du eskura datorren urtean. Gipuzkoak eta Bizkaiak bezala, inoizko aurrekonturik handiena izango baitu 2022an. Gaur aurkeztu du proposamena aldundiak: 574,4 milioi euro izango ditu guztira gastatzeko, aurreko urtean baino %8,9 gehiago. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiaren hitzeta... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205942/amiantoak-kalte-egindakoentzako-konpentsazio-neurriak-hartzera-dei-egin-dio-elak-nafarroako-gobernuari.htm | Ekonomia | Amiantoak kalte egindakoentzako konpentsazio neurriak hartzera dei egin dio ELAk Nafarroako Gobernuari | Amiantoa erabili duten enpresen zerrenda kaleratzea galdegin dio sindikatuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, eta egun abian diren auzi judizialak ez ditzatela atzeratu erreklamatu die enpresei. | Amiantoak kalte egindakoentzako konpentsazio neurriak hartzera dei egin dio ELAk Nafarroako Gobernuari. Amiantoa erabili duten enpresen zerrenda kaleratzea galdegin dio sindikatuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, eta egun abian diren auzi judizialak ez ditzatela atzeratu erreklamatu die e... | Esteban Apeztegia Piquerrek pena du Esteban Apeztegia Iturralde aitak ezin izan duela ikusi bere aldeko epaia. Iruñeko Gizarte arloko lehen aretoak ondorioztatu zuenez, 1977tik 1992ra bitartean, Tafallako Victoriano Luzuriaga enpresan, «amiantoarekin egindako babes ekipamenduak ematen zizkieten langileei», 40 urtez ez ... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205943/lukaxenkok-dio-ez-duela-laquogatazkarik-nahiraquo-poloniako-mugan.htm | Mundua | Lukaxenkok dio ez duela «gatazkarik nahi» Poloniako mugan | Bielorrusiako presidenteak erronka jo dio EBri: onar ditzala bere eremuan sartu nahi duten migratzaileak. Irak bere herritarrak aberriratzen hasiko da ostegunean. | Lukaxenkok dio ez duela «gatazkarik nahi» Poloniako mugan. Bielorrusiako presidenteak erronka jo dio EBri: onar ditzala bere eremuan sartu nahi duten migratzaileak. Irak bere herritarrak aberriratzen hasiko da ostegunean. | Migratzaileen egoera oraindik bideratzeko dagoen arren, badirudi Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea atzera egiten hasia dela, oraingoz bada ere. Europarako gas hornikuntza eteteko mehatxua ezerezean geratu ostean —Errusiaren konpromisoari esker—, Lukaxenkok gaur adierazi du ez duela «gatazkarik nahi» Polonia... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205944/tapiarentzat-inperfektua-baina-historikoa-da-cop26ko-akordioa.htm | Gizartea | Tapiarentzat, «inperfektua, baina historikoa» da COP26ko akordioa | Isuriak murrizteko helburua eta «herrialde kalteberei» laguntzekoa lortutzat eman ditu Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak. Eusko Jaurlaritza Glasgown ezarritako helburuen «aurretik» dago, haren esanetan. | Tapiarentzat, «inperfektua, baina historikoa» da COP26ko akordioa. Isuriak murrizteko helburua eta «herrialde kalteberei» laguntzekoa lortutzat eman ditu Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak. Eusko Jaurlaritza Glasgown ezarritako helburuen «aurretik» dago, haren esanetan. | Asteburuan Glasgowko (Eskozia) goi bileran egindako akordioaren inguruko «premiazko balorazioa» egin du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak, ohar batean, nahiz eta biharko Gobernu Kontseilurako utzi duen Jaurlaritzak «balorazio formala». Tapiaren ustez, «akordio inperfek... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205945/gipuzkoak-lanpostu-berdeen-sorkuntzan-duen-indarra-erakutsi-nahi-du-aldundiak.htm | Gizartea | Gipuzkoak «lanpostu berdeen sorkuntzan» duen «indarra» erakutsi nahi du aldundiak | Ekonomia zirkularra sustatzeko hainbat ekimen egingo ditu Gipuzkoako Aldundiak | Gipuzkoak «lanpostu berdeen sorkuntzan» duen «indarra» erakutsi nahi du aldundiak. Ekonomia zirkularra sustatzeko hainbat ekimen egingo ditu Gipuzkoako Aldundiak | Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen harira eman dute hondakinak «baliabide» bihurtzeko planaren berri. Azaroaren 20tik 28ra bitartean egingo dute, eta, besteak beste, Garbera merkataritza gunean, bigarren eskuko arropa denda bat ipiniko dutela azaldu du Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak gaur goizean: «Her... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205946/landarte-egitasmoak-oso-positibotzat-jo-ditu-aurten-garatu-dituen-sei-proiektuak.htm | Kultura | Landarte egitasmoak «oso positibotzat» jo ditu aurten garatu dituen sei proiektuak | Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du egitasmoa. Sormen garaikideko prozesuak bultzatzen dituzte Nafarroako landa eremuan. | Landarte egitasmoak «oso positibotzat» jo ditu aurten garatu dituen sei proiektuak. Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du egitasmoa. Sormen garaikideko prozesuak bultzatzen dituzte Nafarroako landa eremuan. | Landarte ez da ohiko kultur programa bat: proposamen irekiak egiten ditu, eta prozesua du xede emaitza baino gehiago. Hori dela eta, ez da erraza hura azaltzea, ezta garatzea ere. Hala aitortu dute egitasmoaren antolatzaileek; baina, zailtasunak zailtasun, aurten ere «oso balantze positiboa» egin dute. Nafarroako Kultu... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205948/hamar-urtez-kotizazioak-igoko-dituzte-pentsioen-erreserba-funtsa-betetzeko.htm | Ekonomia | Hamar urtez kotizazioak igoko dituzte pentsioen erreserba funtsa betetzeko | Belaunaldien arteko Ekitate Tresna hitzartu dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Patronalek aurka egin dute, lan kostuak handitzen dituelako. 2032rako 50.000 milioi euro biltzea espero dute, eta horiekin ordaintzea 'baby boom'-aren belaunaldien pentsioak. | Hamar urtez kotizazioak igoko dituzte pentsioen erreserba funtsa betetzeko. Belaunaldien arteko Ekitate Tresna hitzartu dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Patronalek aurka egin dute, lan kostuak handitzen dituelako. 2032rako 50.000 milioi euro biltzea espero dute, eta horiekin ordaintzea 'baby boom... | Pentsioen erreserba funtsa betetzeko formula bat adostu dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hurrengo hamar urteetan bederen, langileen soldaten bitartez ordaintzen diren gizarte kotizazioak 0,6 puntu igoko dituzte. Horretatik, 0,5 puntu enpresek ordainduko dute, eta beste 0,1, berriz, langileek bera... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205949/kuban-aldaketa-politikoa-eskatzeko-mobilizazioak-deitu-dituzte-habanak-protestak-debekatu-arren.htm | Mundua | Kuban «aldaketa politikoa» eskatzeko mobilizazioak deitu dituzte, Habanak protestak debekatu arren | Plataforma deitzaileak uztailaren 11ko protestei eman nahi die segida, «demokrazia» eta «askatasuna» aldarrikatzeko. Habanaren iritziz, Washingtondik antolatutako «ezegonkortze kanpaina» baten parte dira mobilizazioak. | Kuban «aldaketa politikoa» eskatzeko mobilizazioak deitu dituzte, Habanak protestak debekatu arren. Plataforma deitzaileak uztailaren 11ko protestei eman nahi die segida, «demokrazia» eta «askatasuna» aldarrikatzeko. Habanaren iritziz, Washingtondik antolatutako «ezegonkortze kanpaina» baten parte dira mobilizazioak. | Kuban izan ziren azken ezohiko protestetatik lau hilabetera, «diktadura» amaitzearen aldeko mobilizazioak deitu ditu astelehenerako Archipielago plataformak uharteko hiririk handienetan eta atzerrian. Manifestazio «zibikoak eta baketsuak» iragarri dituzte, uharteko gizartearen «pluraltasunaren» alde, eta herritarrei es... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205950/andoni-aldekoak-esan-du-eitbk-bikoizketa-indartuko-duela.htm | Bizigiro | Andoni Aldekoak esan du EITBk bikoizketa indartuko duela | Primeran streaming plataforma berrian euskara «oso garrantzitsua» izango dela azaldu du EITBko zuzendari nagusiak, Eusko Legebiltzarrean. | Andoni Aldekoak esan du EITBk bikoizketa indartuko duela. Primeran streaming plataforma berrian euskara «oso garrantzitsua» izango dela azaldu du EITBko zuzendari nagusiak, Eusko Legebiltzarrean. | «Kontsumo berrien eta euskarri digitalen aurrean, euskal ikus-entzunezko edukiak eta euskarazko edukiak bermatzea» da EITBk datozen urteei begira dituen erronka nagusietako bat. «Gure hedabideek erreferente izan behar dute euskal gizartearentzat informazioan eta zerbitzu publikoan, eta, aldi berean, gazteekin konektatu... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205951/hego-euskal-herriko-60-eta-69-urte-bitarteko-herritarrei-hirugarren-dosia-emateko-aukera-ireki-dute.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko 60 eta 69 urte bitarteko herritarrei hirugarren dosia emateko aukera ireki dute | Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioko txertoen batzordeak esan du «logikoa» dela adin tarte hori izatea dosi gehigarria jasoko duen hurrengoa. | Hego Euskal Herriko 60 eta 69 urte bitarteko herritarrei hirugarren dosia emateko aukera ireki dute. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioko txertoen batzordeak esan du «logikoa» dela adin tarte hori izatea dosi gehigarria jasoko duen hurrengoa. | Espainiako Gobernuko Osasun Publikoko Batzordeak —Madrilgo eta erkidegoetako gobernuak daude ordezkatuta hor— joan den urriaren hasieran erabaki zuen 70 urtetik gorako herritarrei hirugarren dosia ematen hasiko zirela. 65 urtetik gorakoei, berriz, bigarren dosia jarri zietenetik sei hilabete betetzen direnean jartzeko ... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205952/lau-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-24-urteko-gizonezko-bati-adingabe-bati-sexu-erasoa-egiteagatik.htm | Gizartea | Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 24 urteko gizonezko bati, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik | 15 urteko neska bati eraso egitea leporatuta epaitu dute gizonezkoa; erasoa 2019ko urtarrilean gertatu zen, Donostiako Egia auzoko parke batean. Behin espetxetik aterata, zaintzapeko askatasunean izanen da beste bi urtez. | Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 24 urteko gizonezko bati, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik. 15 urteko neska bati eraso egitea leporatuta epaitu dute gizonezkoa; erasoa 2019ko urtarrilean gertatu zen, Donostiako Egia auzoko parke batean. Behin espetxetik aterata, zaintzapeko askatasunean izanen da beste bi... | Epaileen ebazpena jaso du 2019ko urtarrilaren 7an Donostiako Egia auzoan emakume adingabe bati sexu erasoa egiteagatik auzipetutako gizonezkoak: lau urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta, horrez gainera, beste bi urtez zaintzapeko askatasunean izanen da. Kondenatuak 24 urte ditu, eta, epaian emandako datuen arabera... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205953/eh-bilduk-eskatu-du-espainiako-memoria-demokratikoaren-legean-erregearen-titulua-kentzeko.htm | Gizartea | EH Bilduk eskatu du Espainiako Memoria Demokratikoaren Legean erregearen titulua kentzeko | EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk hainbat zuzenketa bateratu aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari. | EH Bilduk eskatu du Espainiako Memoria Demokratikoaren Legean erregearen titulua kentzeko. EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk hainbat zuzenketa bateratu aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari. | EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk zuzenketa bateratuak aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari. Hainbat eskaera zehatz egin dituzte alderdiek: besteak beste, errege titulua kentzea, baita «kargu horretatik eratorritako pribilegio pertsonal eta familiar guztiak ere». Esan duten... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205954/behobia-donostiaren-antolatzaileak-oso-pozik-daude.htm | Kirola | Behobia-Donostiaren antolatzaileak «oso pozik» daude | Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak azaldu duenez, korrikalari gutxiago egoteak lana erraztu die. | Behobia-Donostiaren antolatzaileak «oso pozik» daude. Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak azaldu duenez, korrikalari gutxiago egoteak lana erraztu die. | Koronabirusaren pandemiaren ondorioz urtebeteko etenaldia izan eta gero, atzo jokatu zen berriro Behobia-Donostia herri lasterketa jendetsua. Milaka korrikalarik hartu zuten parte; zehatzago izanda, 20.412k. Eneko Agirrezabal segurarra (1.01.41) eta Nuria Lugueros espainiarra izan ziren azkarrenak (1.12.43). Irabazleak... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205955/euskarak-enpresetan-duen-egoera-autodiagnostikatzeko-tresna-bat-jarri-dute-martxan.htm | Gizartea | Euskarak enpresetan duen egoera autodiagnostikatzeko tresna bat jarri dute martxan | LH Duala euskaraz egitasmoarena da proiektua. Lau aldagai hartzen ditu kontuan lantoki batean euskarak duen egoera aztertzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak. | Euskarak enpresetan duen egoera autodiagnostikatzeko tresna bat jarri dute martxan. LH Duala euskaraz egitasmoarena da proiektua. Lau aldagai hartzen ditu kontuan lantoki batean euskarak duen egoera aztertzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak. | Lantokietan euskarak duen egoera autodiagnostikatzeko tresna bat: horixe aurkeztu dute Laneki Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, LH duala Euskaraz egitasmoaren barruan. Azkarra eta sinplea da tresna: 30 galdera laburrek osatzen dute, eta «edozein enpresak bost minututan bete dezake», sustatzaileen arabera.
Hala,... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205956/hiru-aldundiek-modu-harmonizatuan-berrituko-dute-gainbalioen-zerga.htm | Ekonomia | Hiru aldundiek modu harmonizatuan berrituko dute gainbalioen zerga | Lantalde bat eratuko dute Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena nola bete aztertzeko. Eudelek txalotu egin du «bizkor» erantzun izana | Hiru aldundiek modu harmonizatuan berrituko dute gainbalioen zerga. Lantalde bat eratuko dute Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena nola bete aztertzeko. Eudelek txalotu egin du «bizkor» erantzun izana | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek modu harmonizatuan berrituko dute gainbalioaren zerga kalkulatu eta hura kobratzeko modua. Eudel udalen elkarteak pauso hori bizkor emateko eskatu zien joan den astean, eta astebete nahikoa izan dute Zerga Koordinaziorako Organoaren (ZKO) bilerara deitzeko. Auzitegi Konstituzi... |
2021-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/205957/erreformaren-gakoak.htm | Erreformaren gakoak | Erreformaren gakoak. | Belaunaldien arteko elkartasun tresnaren puntu nagusiak hauek dira: 1) Kotizazioak. Gaur egun, langilearen soldata gordinaren %28,3 doa Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordaintzera. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta hamar urtez, 0,6 puntu igoko da: %24,1 jarriko du enpresak, eta %4,8 langileak. 2) Helburua. Dirua ... | ||
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205982/kargurik-gabe-aske-utzi-dituzte-liverpoolgo-eztandaren-harira-atxiloturiko-laurak.htm | Mundua | Kargurik gabe aske utzi dituzte Liverpoolgo eztandaren harira atxiloturiko laurak | Ustezko erasotzailea identifikatu du Poliziak: Ekialde Hurbileko jatorrikoa, 32 urtekoa, 2017an kristau bihurtutakoa. Etxean eginiko lehergailu bat garraiatzen ari zen, eta horrek eztanda egiterakoan hil zen. | Kargurik gabe aske utzi dituzte Liverpoolgo eztandaren harira atxiloturiko laurak. Ustezko erasotzailea identifikatu du Poliziak: Ekialde Hurbileko jatorrikoa, 32 urtekoa, 2017an kristau bihurtutakoa. Etxean eginiko lehergailu bat garraiatzen ari zen, eta horrek eztanda egiterakoan hil zen. | Igandean Liverpoolen (Ingalaterra) gertaturiko leherketaren harira atxilotu zituzten lau pertsonak kargurik gabe aske utzi dituzte. Terrorismoaren aurkako legea ezarrita hartu zituzten preso. Poliziak identifikatu egin du erasoan hil zen gizonezkoa: Emad al Swealmeen. Adierazi dutenez, Ekialde Hurbileko asilo eskatzail... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205984/bertan-behera-geratu-dira-kuban-antolatutako-protestak.htm | Mundua | Bertan behera geratu dira Kuban antolatutako protestak | «Atzerriak antolatutako operazioak huts egin» duela aldarrikatu du Habanak. AEBek, berriz, herritarrei «jazartzea eta haiek isilaraztea» egotzi diote. | Bertan behera geratu dira Kuban antolatutako protestak. «Atzerriak antolatutako operazioak huts egin» duela aldarrikatu du Habanak. AEBek, berriz, herritarrei «jazartzea eta haiek isilaraztea» egotzi diote. | Ez da protestarik izan gauean Kuban. Euskal Herrian goizaldea zenean zituzten egitekoak, Archipielago plataformak antolatuta, baina bertan behera geratu dira. Kubako Atzerri ministro Bruno Rodriguezek txalotu egin du «atzerriak antolatutako operazioak huts» egin izana: «Washingtongo nire kideak festarako jantzi dira, e... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205985/gaueko-aisialdian-eta-jatetxeetan-covid-ziurtagiria-eskatzeko-baimena-galdegingo-dio-jaurlaritzak-justiziari.htm | Gizartea | Gaueko aisialdian eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio Jaurlaritzak justiziari | 150 kasu baino gehiagoko tasa duten udalerrientzako neurri osagarriak aurkeztu ditu Lakuak. Egoera horretan dauden herrietan bertan behera geratu edo atzeratu egingo dira ekitaldiak, udalek ikusten badute ez dagoela prebentzio neurriak bermatzerik. | Gaueko aisialdian eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio Jaurlaritzak justiziari. 150 kasu baino gehiagoko tasa duten udalerrientzako neurri osagarriak aurkeztu ditu Lakuak. Egoera horretan dauden herrietan bertan behera geratu edo atzeratu egingo dira ekitaldiak, udalek ikusten badute ez da... | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur eguerdian iragarri duenez, gaueko aisialdirako lekuetan eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari. Betiere, neurri horrek 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiagoko tasa duten udalerriei eragingo liek... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205986/baldintzapean-aske-utzi-dute-irkus-badillo-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske utzi dute Irkus Badillo presoa | Gregorio Vicario Durangoko presoa Burgosko espetxetik Leongo Ospitalera eraman dute, bypass koronario bat jartzeko ebakuntza egin ahal izateko. | Baldintzapean aske utzi dute Irkus Badillo presoa. Gregorio Vicario Durangoko presoa Burgosko espetxetik Leongo Ospitalera eraman dute, bypass koronario bat jartzeko ebakuntza egin ahal izateko. | Irkus Badillo Borde Ugaoko (Bizkaia) presoa aske geratu da, Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez. Hamazazpi urte eta bederatzi hilabete egin ditu espetxean.
Badillo aurtengo apirilean Euskal Herriratu zuten, Basaurira, Fontcalentetik (Herrialde Katalanak, 745 kilometro). 2004ko martxot... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205987/ela-lab-eta-confebask-pentsioei-buruzko-azken-akordioaren-aurka.htm | Ekonomia | ELA, LAB eta Confebask, pentsioei buruzko azken akordioaren aurka | Patronalak kotizazioen igoera salatu du, eta sindikatuek uste dute motz geratu dela, eta ez dela bermatzen murrizketak ez egitea. | ELA, LAB eta Confebask, pentsioei buruzko azken akordioaren aurka. Patronalak kotizazioen igoera salatu du, eta sindikatuek uste dute motz geratu dela, eta ez dela bermatzen murrizketak ez egitea. | Patronalen onespenik gabe egin du aurrera Gizarte Segurantzaren kotizazioak handitzeko itunak. CEOE eta Cepyme patronalak negoziazio mahaitik altxatu ziren atzo goizean, eta Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuen babesa ziurtatzera jo zuen, eta arratsaldean lortu zuen.
CEOEren jarrerarekin bat egin du gaur Conf... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205988/taiwanen-geroa-izan-dute-hizpide-bidenek-eta-xik.htm | Mundua | Taiwanen geroa izan dute hizpide Bidenek eta Xik | Txinako presidenteak ohartarazi zion AEBetakoari Taiwanen independentziaren alde egitea «suarekin jolastea» dela. Hiru ordu eta erdiz egon ziren bilduta bi buruzagiak. | Taiwanen geroa izan dute hizpide Bidenek eta Xik. Txinako presidenteak ohartarazi zion AEBetakoari Taiwanen independentziaren alde egitea «suarekin jolastea» dela. Hiru ordu eta erdiz egon ziren bilduta bi buruzagiak. | Mendebaldeko eta Ekialdeko bi potentzia handienen arteko bilera telematikoa izan da. Iruditeria bera ere argigarria izan da: iluntzea planetaren mutur batean eta eguna argitzen bestean; bi mutur, bi jarrera kontrajarri aurrez aurre. Hain zuzen ere sokaren bi ertzak gerturatu asmoz egindako bilera izan da AEBetako estat... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205989/irribarriak-jokatuko-du-binakakoa-etxeberria-kanpoan-geratu-da.htm | Kirola | Irribarriak jokatuko du binakakoa; Etxeberria kanpoan geratu da | Aspek eta Baikok iragarri dituzte txapelketa jokatuko duten bikoteak. Berriozarren (Nafarroa) hasiko da, ostiral honetan, eta finala apirilaren 3an jokatuko da, Bilbon. Larunbatean Bartzelonan jokatuko da norgehiagoka bat. | Irribarriak jokatuko du binakakoa; Etxeberria kanpoan geratu da. Aspek eta Baikok iragarri dituzte txapelketa jokatuko duten bikoteak. Berriozarren (Nafarroa) hasiko da, ostiral honetan, eta finala apirilaren 3an jokatuko da, Bilbon. Larunbatean Bartzelonan jokatuko da norgehiagoka bat. | Egin dute Binakako Txapelketaren aurkezpena pilota enpresek. Berriozarren (Nafarroa) hasiko da txapelketa, ostiral honetan, eta finala apirilaren 3an jokatuko dute, Bilbon. Hauek dira iragarritako bikoteak:
Aspe: Altuna III.a-Martija; Ezkurdia-Tolosa; Elezkano II.a-Zabaleta; eta Irribarria-Rezusta.
Baiko: Laso-Imaz; ... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205990/nord-streamen-balioztatzea-eten-du-alemaniak.htm | Ekonomia | Nord Streamen balioztatzea eten du Alemaniak | Gasbidea aurten martxan jartzeko aukerak gero eta urriagoak dira. | Nord Streamen balioztatzea eten du Alemaniak. Gasbidea aurten martxan jartzeko aukerak gero eta urriagoak dira. | Gasaren prezioak%15 egin du gora Europako merkatuetan, kontinenteko hornidura auzitan jar dezakeen erabaki bat hartu baitu Alemaniako energia merkatuko arautzaileak: Nord Stream 2 gasbide berria balioztatzea eten du, behin-behinean.
EBren araudiari jarraituz, hainbat enpresak sortu, garraiatu eta merkaturatu behar dut... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205991/euskaldunon-egunkaria-ri-buruzko-torrealdairen-kontaketa-plazaratu-dute-liburu-batean.htm | Gizartea | 'Euskaldunon Egunkaria'-ri buruzko Torrealdairen kontaketa plazaratu dute, liburu batean | Joan Mari Torrealdairen gogoetak eta egunkari haren historia jasotzen ditu Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburuak. BERRIAk zuzenean eman du arratsaldeko jendaurreko ekitaldia. | 'Euskaldunon Egunkaria'-ri buruzko Torrealdairen kontaketa plazaratu dute, liburu batean. Joan Mari Torrealdairen gogoetak eta egunkari haren historia jasotzen ditu Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburuak. BERRIAk zuzenean eman du arratsaldeko jendaurreko ekitaldia. | Gertuko kontaketa bat, egitateak kontatzeko behar besteko distantzia hartzen duena. Halakoxea da Joan Mari Torrealdai kazetari, idazle eta euskaltzaleak Euskaldunon Egunkaria-ren inguruan emandako lekukotza, BERRIAk, Elkarrek eta Jakinek liburu batean argitaratutakoa: Egunkaria. Gizarte Zibilaren arrakasta —eskuragarri... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205992/eh-bilduk-salatu-du-ingurumen-administrazioaren-legea-aldatzea-gauzak-atzeko-atetik-egitea-dela.htm | Politika | EH Bilduk salatu du Ingurumen Administrazioaren Legea aldatzea gauzak «atzeko atetik» egitea dela | «Udalerrian herritarren parte hartzearen bidez eraikitakoa» baliogabetuko duela azaldu du taldeak, eta ohartarazi du zuzenketa horrek atea zabalduko diela Eusko Jaurlaritzaren intereseko proiektu handiei. | EH Bilduk salatu du Ingurumen Administrazioaren Legea aldatzea gauzak «atzeko atetik» egitea dela. «Udalerrian herritarren parte hartzearen bidez eraikitakoa» baliogabetuko duela azaldu du taldeak, eta ohartarazi du zuzenketa horrek atea zabalduko diela Eusko Jaurlaritzaren intereseko proiektu handiei. | «Lurralde antolamenduaren Legearen aldaketa honela egitea gauzak atzeko atetik egitea da». EH Bilduk horrela egin dio kritika beste behin Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Administrazioaren Legeari egin dion emendakinari. Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Onintze Oleaga EH Bilduko udalgintzako arduradunak... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205993/mariane-fernandes-bera-berako-jokalariak-arrazakeria-jasan-du-munichen.htm | Kirola | Mariane Fernandes Bera Berako jokalariak arrazakeria jasan du Munichen | Bera Bera Errumaniatik bueltan zetorrela, Brasilgo jokalaria hainbat minutuz atxiki du Poliziak, Alemanian egoteko paperik ez zuelakoan. Jokalariaren ahizpak salatu du gertatutakoa. | Mariane Fernandes Bera Berako jokalariak arrazakeria jasan du Munichen. Bera Bera Errumaniatik bueltan zetorrela, Brasilgo jokalaria hainbat minutuz atxiki du Poliziak, Alemanian egoteko paperik ez zuelakoan. Jokalariaren ahizpak salatu du gertatutakoa. | Joan den igandean gertatu zen: Super Amara Bera Bera Errumaniatik bueltan zetorren, Europako Ligan Ramnicu Valcearen aurka jokatu eta gero. Municheko (Alemania) aireportuan, hegazkina hartzera zihoazenean, jabetu ziren Imanol Alvarez entrenatzailea eta Mariane Fernandes jokalaria falta zirela. Minutu gutxi geroago azal... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205994/bertze-lau-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Bertze lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Santi Aragon Logroñotik Martutenera ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira, eta Josu Ginea eta Iker Lima, Leondik Basaurira. | Bertze lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Santi Aragon Logroñotik Martutenera ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira, eta Josu Ginea eta Iker Lima, Leondik Basaurira. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze lau euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herriko kartzeletara: Santi Aragon Logroñotik Martutenera (Donostia) ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira (Bizkaia), eta Josu Ginea eta Iker Lima, berriz, Leondik Basaurira.
BERRIAren zenbaketaren ar... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205995/madrilek-berretsi-du-ikasturtea-errepikatzea-ez-dela-izanen-gainditu-gabeko-ikasgaien-araberakoa.htm | Gizartea | Madrilek berretsi du ikasturtea errepikatzea ez dela izanen gainditu gabeko ikasgaien araberakoa | Espainiako Gobernuak dekretu berria onartu du. Han jasotakoaren arabera, ikasturtea errepikatzea «oso salbuespenezko neurria» izanen da Hego Euskal Herrian. Irakasleena izanen da erabakia hartzeko ardura. | Madrilek berretsi du ikasturtea errepikatzea ez dela izanen gainditu gabeko ikasgaien araberakoa. Espainiako Gobernuak dekretu berria onartu du. Han jasotakoaren arabera, ikasturtea errepikatzea «oso salbuespenezko neurria» izanen da Hego Euskal Herrian. Irakasleena izanen da erabakia hartzeko ardura. | LOMLOE Hezkuntza Legea Hobetzeko Lege Organikoak jadanik jasoa zuen asmoa, eta, orain, dekretua onartuta, esperotakoa da neurriak are garatuago egitea aitzinera. Ikasle batek ikasturte bat errepikatzea «salbuespenezko neurri» izanen zela biltzen du LOMLOEk, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan zein Lanbi... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205996/pfizerrek-covid-19aren-aurka-garatu-duen-botikaren-generikoak-egiteko-atea-ireki-dute.htm | Gizartea | Pfizerrek COVID-19aren aurka garatu duen botikaren generikoak egiteko atea ireki dute | Unitaid erakundeak jakinarazi du akordioa itundu dutela botika konpainiarekin, eta horren bidez errazagoa izango dela sendagaia eskuratzea baliabide urriak dituzten herrialdeentzat ere. | Pfizerrek COVID-19aren aurka garatu duen botikaren generikoak egiteko atea ireki dute. Unitaid erakundeak jakinarazi du akordioa itundu dutela botika konpainiarekin, eta horren bidez errazagoa izango dela sendagaia eskuratzea baliabide urriak dituzten herrialdeentzat ere. | Hilaren hasieran jakinarazi zuen Pfizer botika konpainiak COVID-19aren aurka egiteko botika bat garatu duela. Pilula batzuk dira, eta nabarmendu zuen zehazki %89 murrizten dutela COVID-19arengatik ospitaleratua izateko edo hiltzeko arriskua. Gaur OME Osasunaren Mundu Erakundearekin batera diharduen Unitaid erakundeak a... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205997/pertsona-bat-hil-da-carcarren-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Carcarren, trafiko istripu batean | Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute. | Pertsona bat hil da Carcarren, trafiko istripu batean. Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute. | Nafarroako suhiltzailek Twitter sare sozialean jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean trafiko istripu bat izan da Carcarren (Nafarroa), eta pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu.
NA-6230 errepidean gertatu da istripua, 1,5 kilometroan. Suhiltzaileen arabera, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute, furgoneta batek eta ... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/205998/lehen-mailako-futbolariek-ez-dute-baztertzen-grebara-jotzea.htm | Kirola | Lehen Mailako futbolariek ez dute baztertzen grebara jotzea | Liga profesionalizatzeko prozesua "blokeatuta dagoela" salatu dute, eta ez direla agindu zizkieten pausoak eman. | Lehen Mailako futbolariek ez dute baztertzen grebara jotzea. Liga profesionalizatzeko prozesua "blokeatuta dagoela" salatu dute, eta ez direla agindu zizkieten pausoak eman. | Espainiako Lehen Mailako futbolariek ez dute baztertzen grebara jotzea, liga profesionalizatzeko prozesuak “blokeatuta” segitzen badu. Hala iragarri dute gaur. “Ez ditugu errudunak topatu nahi, baizik eta konponbideak nahi ditugu. Izan ere, egoeraren biktima bakarrak gu gara”. Hala salatu dute gaur, AFE futbolarien sin... |
2021-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/205999/xviii-mendeko-merkataritzan-euskara-erabiltzen-zela-azaleratu-dute-euskaltzaindiak-kaleratutako-gutun-bildumek.htm | Kultura | XVIII. mendeko merkataritzan euskara erabiltzen zela azaleratu dute Euskaltzaindiak kaleratutako gutun bildumek | Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu; Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak daude horietan bildurik. Oiartzungo Olaberria burdinolaren harira bidalitako idazkiak dira, eta bistakoa da euskararen erabilera. | XVIII. mendeko merkataritzan euskara erabiltzen zela azaleratu dute Euskaltzaindiak kaleratutako gutun bildumek. Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu; Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak daude horietan bildurik. Oiartzungo Olaberria burdinolaren harira bidalitako idazkiak dira, eta bistakoa da euskararen erabi... | Iraganeko garaietan eta euskararentzat bereziki ilunak ziren aldietan ere, euskara erabili egiten zen esparru sozialez haragoko giroetan. Hala berretsi dute Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz argitara atera berri dituen bi liburuek. Biak ala biak XVIII. mendearen hondarretik XIX. mende hasierara bitartean... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/206000/lehiaren-mugak-zehazteko.htm | Mundua | Lehiaren mugak zehazteko | Bidenek eta Xik bilkura telematiko batean aztertu dituzte AEBen eta Txinaren arteko harremanak gaiztotu dituzten hainbat gai. Taiwani buruz, «probokazioak» eteteko eskatu dio Pekinek Etxe Zuriari. | Lehiaren mugak zehazteko. Bidenek eta Xik bilkura telematiko batean aztertu dituzte AEBen eta Txinaren arteko harremanak gaiztotu dituzten hainbat gai. Taiwani buruz, «probokazioak» eteteko eskatu dio Pekinek Etxe Zuriari. | Bi ontzi erraldoi itsaso berean nabigatzen bezala irudikatzen ditu AEB eta Txina azken herrialde horretako presidente Xi Jinpingek, eta, elkarren ondoan aurrera egiteko, lema «egonkor» erabiltzeari garrantzia aitortu dio, bi ontziek elkar jo ez dezaten. Ideia hori nabarmendu dute munduko bi ekonomia handienetako gobern... |
2021-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/206001/gizon-bat-hil-da-lantaronen-hondaturiko-tximinia-baten-isuriek-intoxikaturik.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Lantaronen, hondaturiko tximinia baten isuriek intoxikaturik | Hildakoaren bikotekidea zauritua dago. Ospitalera eraman dute, artatzeko. | Gizon bat hil da Lantaronen, hondaturiko tximinia baten isuriek intoxikaturik. Hildakoaren bikotekidea zauritua dago. Ospitalera eraman dute, artatzeko. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat zendu da Lantaronen (Araba), intoxikatuta. Zauritu bat ere badago: hildakoaren emaztea intoxikaturik eraman dute ospitalera. Ezbeharra arratsaldeko seiak aldera gertatu da: lehen ikerketen arabera, etxebizitzako tximiniaren errekuntza sisteman akats bat... |
2021-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/206027/txileko-senatuak-eten-egin-du-pinera-kargutik-kentzeko-prozesua.htm | Mundua | Txileko Senatuak eten egin du Piñera kargutik kentzeko prozesua | Senatarien bi herenen babesa behar zuen akusazioak aurrera egiteko, eta ez du lortu. Meategi baten salmentaren inguruan irregulartasunak egitea leporatzen diote. | Txileko Senatuak eten egin du Piñera kargutik kentzeko prozesua. Senatarien bi herenen babesa behar zuen akusazioak aurrera egiteko, eta ez du lortu. Meategi baten salmentaren inguruan irregulartasunak egitea leporatzen diote. | Sebastian Piñera Txileko presidenteak ez dio epaiketa politiko bati aurre egin beharko. Diputatuen Ganberak joan den astean onartu zuen oposizioko diputatu multzo batek aurkeztutako zentsura mozioa, baina akusazioak ez du aurrera egin. Senatuan ez dute behar beste babes jaso akusazioaren bi atalek: senatarien bi herene... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.