date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206028/jaka-horien-protesta-batek-pilaketak-eragin-ditu-irunen.htm
Gizartea
Jaka Horien protesta batek pilaketak eragin ditu Irunen
AP-8 errepidean zazpi kilometrorainoko auto pilaketak daude, Baionako noranzkoan.
Jaka Horien protesta batek pilaketak eragin ditu Irunen. AP-8 errepidean zazpi kilometrorainoko auto pilaketak daude, Baionako noranzkoan.
Goizean goizetik ilarak izan dira AP-8 errepidean, Irun (Gipuzkoa) parean. Gaur betetzen dira hiru urte Jaka Horiek euren lehen protestak hasi zituztenetik, eta, hori dela eta, mobilizazioak izango dira gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Horrek eragin du Biriatuko (Lapurdi) pasabidean ilarak sortzea.
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206029/amurrion-hasi-eta-donostian-amaituko-da-22-korrika.htm
Gizartea
Amurrion hasi, eta Donostian amaituko da 22. Korrika
Martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo dute, eta Hitzekin izango du goiburu. «Larrialdi linguistikoaren» aurrean «ernatzeko» eskatu die AEK-k herritarrei nahiz erakunde publikoei.
Amurrion hasi, eta Donostian amaituko da 22. Korrika. Martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo dute, eta Hitzekin izango du goiburu. «Larrialdi linguistikoaren» aurrean «ernatzeko» eskatu die AEK-k herritarrei nahiz erakunde publikoei.
Urtebeteko atzerapenarekin, baina Korrika 2022an egin egingo dela esana zuen AEK-k, eta nondik nora egingo duten ere jakinarazi du gaur, Donostiako San Telmo museoan, iaz atzerapenaren berri eman zuen leku berean. Amurrion (Araba) hasiko da martxoaren 31n, eta Donostiara iritsiko da apirilaren 10ean. Pare bat hilabete ...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206030/euskarazko-arreta-bermatzeko-neurriak-jartzeko-eskatu-dio-arartekoak-zangozako-mankomunitateari.htm
Gizartea
«Euskarazko arreta bermatzeko neurriak» jartzeko eskatu dio Arartekoak Zangozako mankomunitateari
Administrazioan Euskaraz taldeak jarri zuen kexa, mankomunitate horretako lantaldean postu bakar bat ere ez baita elebiduna
«Euskarazko arreta bermatzeko neurriak» jartzeko eskatu dio Arartekoak Zangozako mankomunitateari. Administrazioan Euskaraz taldeak jarri zuen kexa, mankomunitate horretako lantaldean postu bakar bat ere ez baita elebiduna
Iragan urriaren 29an argitaratutako txostenean, Nafarroako Arartekoak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari eskatu zion «herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea bermatzeko neurriak har ditzala». Administrazioan Euskaraz taldeak jarri zuen kexa, erakunde horretan «ez zelako neurririk hartzen euskarazk...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206031/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-farmaziek-antigeno-testen-positiboen-berri-eman-ahalko-diote-osasun-sailari.htm
Gizartea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako farmaziek antigeno testen positiboen berri eman ahalko diote Osasun Sailari
Orain arte, testa egiten zuenak eman behar zion positiboaren berri Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, baina gaurtik farmaziek eman ahalko diote horren berri, errezeta elektronikoko inprimaki baten bidez.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako farmaziek antigeno testen positiboen berri eman ahalko diote Osasun Sailari. Orain arte, testa egiten zuenak eman behar zion positiboaren berri Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, baina gaurtik farmaziek eman ahalko diote horren berri, errezeta elektronikoko inprimaki baten bidez.
Gaurtik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmaziek aukera izango dute farmazietan bertan COVID-19a atzemateko egindako antigeno testetako positiboen berri emateko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari. Orain arte, testa egiten zuten pertsonek beraiek jakinarazi behar zioten Osasun sailari emaitza positiboa, Osaki...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206032/neurri-berriak-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-udalentzat.htm
Gizartea
Neurri berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalentzat
EAEko aldizkari ofizialak argitaratu du 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 150 kasutik gora duten udalerriei zuzendutako jarraibideak jasotzen dituen agindua.
Neurri berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalentzat. EAEko aldizkari ofizialak argitaratu du 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 150 kasutik gora duten udalerriei zuzendutako jarraibideak jasotzen dituen agindua.
100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 150 kasutik gora duten udalerrientzako neurri berriak argitaratu ditu gaur EAEko aldizkari ofizialak, eta, beraz, gaur bertan sartu dira indarrean. «Ekitaldi jendetsuak saihestera» edo horiek «modu seguruan» egitera bideratuta daude neurriok, aginduak jasotzen duenez. Gotzon...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206033/gutxienez-lagun-bat-hil-da-kanada-mendebaldean-uholdeengatik.htm
Mundua
Gutxienez lagun bat hil da Kanada mendebaldean uholdeengatik
Vancouverren euriteak izan dituzte bi egunez, eta, ondorioz, blokeatuta geratu dira porturako sarbidea eta hainbat trenbide, baita autobide batzuk ere. Bi herritar desagertuta daude.
Gutxienez lagun bat hil da Kanada mendebaldean uholdeengatik. Vancouverren euriteak izan dituzte bi egunez, eta, ondorioz, blokeatuta geratu dira porturako sarbidea eta hainbat trenbide, baita autobide batzuk ere. Bi herritar desagertuta daude.
Bi egun dira Kanada mendebaldean euriteak jasaten ari direla, eta, horrek eragindako uholdeen ondorioz, gutxienez lagun bat hil eta bi desagertu dira Columbia Britainiarra probintzian, Kanadako Poliziak jakinarazi duenez. Eraginik handiena Vancouver hirian eta horren inguruan nabaritu dute: herrialdeko porturik garran...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206034/torturagatik-zigortutako-polizia-bat-saritu-izana-justifikatu-du-madrilek.htm
Politika
Torturagatik zigortutako polizia bat saritu izana justifikatu du Madrilek
EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituri erantzunez, Espainiako Barne Ministerioak argudiatu du legediak baimendu egiten diola Hector Moreno Garcia komisarioari Polizia Merituaren Zilarrezko Domina ematea. Pentsioa %15 handitu diote kondekorazioari esker.
Torturagatik zigortutako polizia bat saritu izana justifikatu du Madrilek. EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituri erantzunez, Espainiako Barne Ministerioak argudiatu du legediak baimendu egiten diola Hector Moreno Garcia komisarioari Polizia Merituaren Zilarrezko Domina ematea. Pentsioa %15 handitu diote kondekorazioari es...
Jon Iñarritu Espainiako Kongresuan EH Bilduk duen diputatuak galdera egin dio Espainiako Gobernuari Hector Moreno Garcia komisarioari emandako Polizia Merituaren Zilarrezko Dominari buruz. Koalizioak azaldu duenez, izan ere, torturak eragiteagatik zigortu zuten Moreno, eta Jose Maria Aznarren (PP) gobernuak indultatu e...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206035/hedabideak-haur-eta-ikasleei-egokituak.htm
Bizigiro
Hedabideak, haur eta ikasleei egokituak
BERRIA Ikasgelaren sorrera aitzakiatzat hartuta, Maite Goñik hizpide izan ditu hedabideek hezkuntza komunitateari begira sortutako proiektuak ETB1eko Ahoz Aho saioan.
Hedabideak, haur eta ikasleei egokituak. BERRIA Ikasgelaren sorrera aitzakiatzat hartuta, Maite Goñik hizpide izan ditu hedabideek hezkuntza komunitateari begira sortutako proiektuak ETB1eko Ahoz Aho saioan.
Harrera bikaina izan du BERRIAk hezkuntzari begira aurkeztu duen azken proiektuak: BERRIA Ikasgelak. Komunitateko dozenaka lagunenk laudatu egin dute proiektua, eta hura erabiltzen hasiak dira hainbat eskolatako ikasleak ere, urriaren 26an aurkeztu zutenetik. Webguneak 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan la...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206036/aurten-ugaritu-egin-dira-arrazakeriarekin-lotutako-gorroto-delituak.htm
Gizartea
Aurten ugaritu egin dira arrazakeriarekin lotutako gorroto delituak
Islamari buruzko aurreiritziak desegiten jardunaldia inauguratu du Erkorekak, eta adierazi du gorroto delituen kausa nagusia arrazakeria dela.
Aurten ugaritu egin dira arrazakeriarekin lotutako gorroto delituak. Islamari buruzko aurreiritziak desegiten jardunaldia inauguratu du Erkorekak, eta adierazi du gorroto delituen kausa nagusia arrazakeria dela.
Gorrotoaren katea «errotik mozteko» eta aurreiritziak «desegiteko» deia egin du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, gaur, Islamari buruzko aurreiritziak desegiten jardunaldiaren inaugurazioan. Erkorekak ziurtatu duenez, «Euskadin urtetik urtera» erregistratzen diren gorroto delituen arrazoi nagusia...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206037/europan-igo-da-gehien-covid-19ak-hildakoen-kopurua.htm
Mundua
Europan igo da gehien COVID-19ak hildakoen kopurua
OMEren azken datuen arabera, azken astean %5 igo dira heriotzak kontinente zaharrean. Belgikan telelana ezarri dute, eta gauza bera egitea aztertzen ari dira Frantzian.
Europan igo da gehien COVID-19ak hildakoen kopurua. OMEren azken datuen arabera, azken astean %5 igo dira heriotzak kontinente zaharrean. Belgikan telelana ezarri dute, eta gauza bera egitea aztertzen ari dira Frantzian.
Kutsatzeak gora doaz, eta haiekin batera heriotzak. OME Osasunaren Mundu Erakundeak gaur bertan argitaratutako azken txostenaren arabera, azken astean %5 egin dute gora Europan COVID-19ak hildakoak. Gorakadarik handiena jasan duen kontinente bakarra da: Amerikan %3 egin dute behera; Asia mendebaldean, %5; eta Mediterra...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206038/tolosako-udalak-bertan-behera-utzi-du-asteburuan-egitekoa-zen-babarrun-azoka.htm
Gizartea
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen babarrun azoka
Intzidentzia handia duten herrietarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien ondorioz, hainbat udal hasiak dira bertan behera uzten antolatutako azokak, jaiak eta bestelakoak.
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen babarrun azoka. Intzidentzia handia duten herrietarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien ondorioz, hainbat udal hasiak dira bertan behera uzten antolatutako azokak, jaiak eta bestelakoak.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurka hartutako neurri berriak gaur sartu dira indarrean, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritako udalak hasi dira programatutako azoka, jai eta bestelako jarduerak bertan behera uzten edo atzeratzen. Horietako bat izan da Tolosako Udala (Gipuzkoa). Asteburu honetan egitek...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206039/emakumeak-gerraren-aurka-eragileak-salatu-du-natoren-mila-militar-baino-gehiago-mobilizatu-dituztela-gasteizko-arakako-kuartelera.htm
Gizartea
Emakumeak Gerraren Aurka eragileak salatu du NATOren mila militar baino gehiago mobilizatu dituztela Gasteizko Arakako kuartelera
Emakumeak Gerraren Aurka eragileak kontzentrazio batera deitu du ostiralerako, ‘NATO Euskal Herritik kanpora! Ez Gasteizen, ez inon!’ lelopean. Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak ere bertaratzeko deia egin du.
Emakumeak Gerraren Aurka eragileak salatu du NATOren mila militar baino gehiago mobilizatu dituztela Gasteizko Arakako kuartelera. Emakumeak Gerraren Aurka eragileak kontzentrazio batera deitu du ostiralerako, ‘NATO Euskal Herritik kanpora! Ez Gasteizen, ez inon!’ lelopean. Askapena Euskal Herriko erakunde internaziona...
NATOren mila militar baino gehiago trebatzeko aukeratu dute Gasteizko Arakako basea. Urriaren 27an hasi ziren tropak Beterako kuartel militarretik (Herrialde Katalanak) Arakako kuartel militarrera lekualdatzen, eta, oraingoz behintzat, ez da etengo tropen mugimendua. Emakumeak Gerraren Aurka taldeak kontzentraziora dei...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206040/epaileak-ebatzi-du-ez-dela-frogarik-egoitz-urrutikoetxea-etako-kide-izan-zela-errateko.htm
Politika
Epaileak ebatzi du ez dela frogarik Egoitz Urrutikoetxea ETAko kide izan zela errateko
Bi urteko presondegi zigorrera kondenatu du Parisko Zigor Auzitegiak, betetzeko beharrik gabe. 2003an eta 2005ean ETArekiko «sinpatia» zuela eta etakideekin harremanetan egon zela erran du epaileak. Zigorrak ezartzeko epailearen deialdietara joan beharko du urte batez
Epaileak ebatzi du ez dela frogarik Egoitz Urrutikoetxea ETAko kide izan zela errateko. Bi urteko presondegi zigorrera kondenatu du Parisko Zigor Auzitegiak, betetzeko beharrik gabe. 2003an eta 2005ean ETArekiko «sinpatia» zuela eta etakideekin harremanetan egon zela erran du epaileak. Zigorrak ezartzeko epailearen dei...
Parisko Zigor Auzitegiko epaileak ebatzi du ez dagoela frogarik 2003an eta 2005ean Egoitz Urrutikoetxea ETAko kidea izan zela errateko. Bi urteko presondegi zigorra eman dio, hala ere, ezker abertzaleko kideari, betetzeko beharrik gabe. Epailearen iritziz, frogatua gelditu da Urrutikoetxeak ETArekiko sinpatia zuela, et...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206041/peng-shuai-tenislari-txinatarra-jendaurretik-desagertua-delako-kezka-azaldu-dute-hainbat-kirolarik.htm
Kirola
Peng Shuai tenislari txinatarra jendaurretik desagertua delako kezka azaldu dute hainbat kirolarik
Peng Shuaik orain bi aste salatu zuen sexu eraso bat egin ziola Txinako lehen ministrorde ohi Zhang Gaolik. Salaketa egin zuenetik, ez da kirolariaren berririk izan. Hainbat herritarrek '#WhereIsPengShuai' traola zabaldu dute sare sozialetan, hari buruz galdezka.
Peng Shuai tenislari txinatarra jendaurretik desagertua delako kezka azaldu dute hainbat kirolarik. Peng Shuaik orain bi aste salatu zuen sexu eraso bat egin ziola Txinako lehen ministrorde ohi Zhang Gaolik. Salaketa egin zuenetik, ez da kirolariaren berririk izan. Hainbat herritarrek '#WhereIsPengShuai' traola zabaldu...
Peng Shuairen salaketaren ondoko isiluneak alarmak piztu ditu kirol munduan. Txinako tenislaririk ezagunenetariko bat da Peng. Orain bi aste, azaroaren hasieran, kirolariak salatu zuen Txinako lehen ministrorde izandako Zhang Gaolik sexu erasoa egin ziola. Weibo sare sozial txinatarraren bitartez egin zuen salaketa: «E...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206042/salatu-dute-jaurlaritzak-kendu-egin-duela-epidemiologoen-kategoria.htm
Gizartea
Salatu dute Jaurlaritzak kendu egin duela epidemiologoen kategoria
Osasun publikoko langileak eta epidemiologoak kategoria bakar batean «fusionatu» dituztela salatu dute medikuntza prebentiboko elkarteek eta arloan ari diren egoiliarrek.
Salatu dute Jaurlaritzak kendu egin duela epidemiologoen kategoria. Osasun publikoko langileak eta epidemiologoak kategoria bakar batean «fusionatu» dituztela salatu dute medikuntza prebentiboko elkarteek eta arloan ari diren egoiliarrek.
Medikuntza prebentiboko profesionalen elkarteek eta arloan ari diren mediku egoiliarrek salatu dute Eusko Jaurlaritzak administrazioko langileak antolatzeko ondu duen lege berrian ez duela aintzat hartu epidemiologoen kategoria. Jon Ander Gonzalez da ahotsa ozendu duten profesionaletako bat, arloko Ares MPSP elkarteko ...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206043/asteburuan-izandako-eraso-matxista-bat-salatu-dute-mutrikun.htm
Gizartea
Asteburuan izandako eraso matxista bat salatu dute Mutrikun
Gertatutakoa salatzeko eta emakumeari elkartasuna adierazteko, manifestaziora deitu dute gaurko. Herriko Goiko Plazatik abiatuko da protesta, 19:00etan.
Asteburuan izandako eraso matxista bat salatu dute Mutrikun. Gertatutakoa salatzeko eta emakumeari elkartasuna adierazteko, manifestaziora deitu dute gaurko. Herriko Goiko Plazatik abiatuko da protesta, 19:00etan.
Emakume batek asteburuan Mutrikun (Gipuzkoa) jasandako sexu erasoa salatu dute EMA Emakumeak Mutrikun Abian elkarte feministak eta Mutrikuko Udalak. Gertatutakoa salatzeko, eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazteko, manifestaziora deitu dute gaurko. Herriko Goiko Plazatik abiatuko da protesta, 19:00etan,...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206044/sektore-feminizatuentzat-1400-euroren-gutxieneko-soldata-eskatu-du-labek.htm
Ekonomia
Sektore feminizatuentzat 1.400 euroren gutxieneko soldata eskatu du LABek
Lanbide arteko akordioak egitea eskaini die Confebaski eta CENi. Patronalak zor patriarkala dauka emakume langileekin», aldarrikatu du.
Sektore feminizatuentzat 1.400 euroren gutxieneko soldata eskatu du LABek. Lanbide arteko akordioak egitea eskaini die Confebaski eta CENi. Patronalak zor patriarkala dauka emakume langileekin», aldarrikatu du.
Emakumeak nagusi diren sektoreetan soldatak txikiagoak izatea da gaur egungo soldata arrakalaren arrazoi nagusietako bat. Hori zuzentze aldera, sektore feminizatuetan 1.400 euroren gutxieneko soldata bat ezartzeko eskatu du LABek. Hori egiteko modu bat proposatu die Confebask eta CEN patronalei: lanbide arteko akordio ...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206045/baionako-asb-neskak-errugbi-taldea-eliteko-lehiatik-erretiratzea-erabaki-du-zuzendaritzak.htm
Kirola
Baionako ASB Neskak errugbi taldea Eliteko lehiatik erretiratzea erabaki du zuzendaritzak
Jokalariek planto egin zuten azaroaren hasieran, baliabide faltarengatik protesta egiteko. Klubeko zuzendaritzak esan du sasoia eteteko erabakia ez dela zigorra, eta jokalarien «segurtasunarengatik» hartu dutela.
Baionako ASB Neskak errugbi taldea Eliteko lehiatik erretiratzea erabaki du zuzendaritzak. Jokalariek planto egin zuten azaroaren hasieran, baliabide faltarengatik protesta egiteko. Klubeko zuzendaritzak esan du sasoia eteteko erabakia ez dela zigorra, eta jokalarien «segurtasunarengatik» hartu dutela.
Baionako ASB Neskak errugbi taldeko jokalariek planto egin zuten azaroaren 7an, eta ez ziren zelairatu, Okzitaniako Tolosaren aurkako partidan. Baldintza txarrengatik, jokalari faltarengatik, eta entrenatzeko bitarteko eskasengatik protesta egin nahi izan zuten horren bidez. Eskaerei erantzun beharrean, klubeko zuzenda...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206046/orain-arteko-prozesadore-kuantikorik-indartsuena-aurkeztu-du-ibmk.htm
Bizigiro
Orain arteko prozesadore kuantikorik indartsuena aurkeztu du IBMk
'Eagle' txipak (Arrano) 127 qubit ditu, konpainiaren aurreko gailuak halako bi. Konpainiak esan du prozesadorea «mugarria» dela konputazio kuantikorako bidean.
Orain arteko prozesadore kuantikorik indartsuena aurkeztu du IBMk. 'Eagle' txipak (Arrano) 127 qubit ditu, konpainiaren aurreko gailuak halako bi. Konpainiak esan du prozesadorea «mugarria» dela konputazio kuantikorako bidean.
Aurrera doa ordenagailu kuantiko erabilgarriak garatzeko lasterketa. Bide horretan «mugarria» jarri duela adierazi du IBM konpainiak. Eagle izeneko prozesadorea aurkeztu du: 127 qubit ditu txipak, konpainiaren aurrekoak halako bi baino gehiago. Konputazio kuantikoak gizakien ahalmenetan iraultza ekarriko duela esaten ...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206047/frankismoko-krimenak-epaitzeko-bidea-ireki-nahi-dute-psoek-eta-unidas-podemosek.htm
Politika
Frankismoko krimenak epaitzeko bidea ireki nahi dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Amnistia Legea «nazioarteko legediaren arabera» interpretatzeko aukera jaso dute zuzenketa batean. 1977ko araua indargabetzea baztertu du Podemosek, «indar demokratikoen lorpena» dela iritzita.
Frankismoko krimenak epaitzeko bidea ireki nahi dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Amnistia Legea «nazioarteko legediaren arabera» interpretatzeko aukera jaso dute zuzenketa batean. 1977ko araua indargabetzea baztertu du Podemosek, «indar demokratikoen lorpena» dela iritzita.
Ikusteko dago zer ibilbide izango den, baina iragarpenak berak harrabotsa sortu du: Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdi politikoek, PSOEk eta Unidas Podemosek, Memoria Demokratikorako Espainiako Legearen 30 zuzenketa adostu dituzte, 1977ko Amnistia Legea gaindituko luketenak. Horren arabera, frankismo garaian ...
2021-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/206048/navarra-sumak-barkamena-eskatu-die-zabalza-arregi-eta-rodriguezen-senideei.htm
Politika
Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen senideei
Foro Sozialaren agerraldian, Iñaki Iriarte eskuineko koalizioko kideak nabarmendu du ez dutela arazorik autokritika egiteko, baina deitoratu egiten du egun normalizazio politikoa «zentro eskuinaren aurka setioa egiteko» erabiltzen dela.
Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen senideei. Foro Sozialaren agerraldian, Iñaki Iriarte eskuineko koalizioko kideak nabarmendu du ez dutela arazorik autokritika egiteko, baina deitoratu egiten du egun normalizazio politikoa «zentro eskuinaren aurka setioa egiteko» erabiltzen dela.
«Autokritika egiten dugu. Ez genuen jakin German, Zabalza, Arregi eta gainerakoei kariñoa adierazten, edo justizia jasotzeko eskubidea zutela esaten». Navarra Sumako Iñaki Iriarte parlamentariak elkarbizitzari buruzko gogoeta egin du Nafarroako Parlamentuan. «Ez zaigu kostatzen barkamena eskatzea okertu egin baginen. B...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206075/behobia-donostiaren-antolatzaileek-ez-dute-korrikalari-baten-heriotzaren-baieztapenik.htm
Kirola
Behobia-Donostiaren antolatzaileek ez dute korrikalari baten heriotzaren baieztapenik
Aragoiko (Espainia) egunkari batek zabaldu du 27 urteko lasterketari bat hil dela, baina EITBk adierazi du hil ala biziko egoeran dagoela. Helmugatik hiru kilometrora galdu zuen konortea, Ategorrietan.
Behobia-Donostiaren antolatzaileek ez dute korrikalari baten heriotzaren baieztapenik. Aragoiko (Espainia) egunkari batek zabaldu du 27 urteko lasterketari bat hil dela, baina EITBk adierazi du hil ala biziko egoeran dagoela. Helmugatik hiru kilometrora galdu zuen konortea, Ategorrietan.
El periódico de Aragón egunkariak eman zuen atzo albistea: Donostia ospitalean hil da igandean Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen ari zela bihotz geldialdia eduki zuen korrikalarietako bat. EITBk, ordea, gaur zabaldu du korrikalaria ez dela zendu, eta hil ala biziko egoeran dagoela. BERRIA harremanetan jarri da...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206076/cafek-kontratu-bat-lortu-du-kanadan-lehen-aldiz.htm
Ekonomia
CAFek kontratu bat lortu du Kanadan lehen aldiz
Calgary hirirako 28 tranbia egingo ditu, eta beste 24 egiteko aukera izango du. Guztira, 300 milioi euro patrikaratu ditzake.
CAFek kontratu bat lortu du Kanadan lehen aldiz. Calgary hirirako 28 tranbia egingo ditu, eta beste 24 egiteko aukera izango du. Guztira, 300 milioi euro patrikaratu ditzake.
Calgaryko (Alberta, Kanada) udal garraioen agintaritzak CAF aukeratu du hiriko tranbia sareko hirugarren linea trenez hornitzeko. Lehen epe batean, Beasaingo enpresak 28 LRV (Light Rail Vehicle) egingo ditu, baina kontratuak dio aurrerago beste 24 unitate emateko aukera dagoela. Gainera, CAF arduratuko da hurrengo urte...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206077/zabalzaren-eta-rodriguezen-senideek-upnri-eskatu-diote-ekintzekin-laguntzeko-iriarteren-hitzak.htm
Politika
Zabalzaren eta Rodriguezen senideek UPNri eskatu diote ekintzekin laguntzeko Iriarteren hitzak
Foro Sozialak uste du Navarra Sumako parlamentariaren barka eskea «lagungarria eta beharrezkoa» dela.
Zabalzaren eta Rodriguezen senideek UPNri eskatu diote ekintzekin laguntzeko Iriarteren hitzak. Foro Sozialak uste du Navarra Sumako parlamentariaren barka eskea «lagungarria eta beharrezkoa» dela.
«Autokritika egiten dugu. Ez genuen jakin German, Zabalza, Arregi eta gainerakoei kariñoa adierazten, edo justizia jasotzeko eskubidea zutela esaten». Navarra Sumako Iñaki Iriarte parlamentariak elkarbizitzari buruzko gogoeta egin zuen atzo Nafarroako Parlamentuan. «Ez zaigu kostatzen barkamena eskatzea okertu egin bag...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206078/badago-bizitza-disfrutatu-nahi-bat-hutsunearen-kontzientziarekin.htm
Kultura
«Badago bizitza disfrutatu nahi bat, hutsunearen kontzientziarekin»
Itziar Ugarte Irizar idazle eta BERRIAko kazetariak gaur aurkeztu du bere lehen liburua, Gu gabe ere.
«Badago bizitza disfrutatu nahi bat, hutsunearen kontzientziarekin». Itziar Ugarte Irizar idazle eta BERRIAko kazetariak gaur aurkeztu du bere lehen liburua, Gu gabe ere.
«Urtemugekin betetzen ditugu/ egun berrien azalak/ eta haiei esker ikasten dut ostera/ garai hau ez dela beti/ izan zitekeena». Oinordetzan jasotakoaren eta eraiki beharrekoaren artean dabil Itziar Ugarte Irizar idazle eta BERRIA egunkariko kazetariaren ahotsa Gu gabe ere poema bilduman (Susa). Bizitzea suertatu zaion ...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206079/omar-suleiman-musikaria-atxilotu-du-turkiak-laquoterrorismoaraquo-egotzita.htm
Mundua
Omar Suleiman musikaria atxilotu du Turkiak, «terrorismoa» egotzita
PKK alderdiarekin lotura edukitzea leporatu diote folk elektronikoaren nazioarteko izarrari. Besteak beste, Bjorkekin egin du lan, eta Euskal Herrian ere jo zuen, 2017an.
Omar Suleiman musikaria atxilotu du Turkiak, «terrorismoa» egotzita. PKK alderdiarekin lotura edukitzea leporatu diote folk elektronikoaren nazioarteko izarrari. Besteak beste, Bjorkekin egin du lan, eta Euskal Herrian ere jo zuen, 2017an.
Omar Suleimani abeslaria atxilotu egin zuen atzo Turkiako Poliziak, Kurdistango Urfa hirian. Kurdistango Langileen Alderdiko kide izatea leporatu diote. Folk elektronikoaren izarra da, eta milioika jarraitzaile ditu mundu osoan. France Press agentziak zabaldu duenez, duela gutxi YPG Herriaren Babeserako Unitateek kont...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206080/atzeratu-egin-dute-grezian-migratzaileei-laguntzeagatik-auzipetutako-24-ekintzaileren-aurkako-epaiketa.htm
Mundua
Atzeratu egin dute Grezian migratzaileei laguntzeagatik auzipetutako 24 ekintzaileren aurkako epaiketa
«Espioitzan aritzea, dokumentuak faltsutzea eta giza trafikoan jardutea» egotzi diete giza laguntzaileei. Erruduntzat joz gero, bost eta 25 urte arteko kartzela zigorrak jar diezazkiekete.
Atzeratu egin dute Grezian migratzaileei laguntzeagatik auzipetutako 24 ekintzaileren aurkako epaiketa. «Espioitzan aritzea, dokumentuak faltsutzea eta giza trafikoan jardutea» egotzi diete giza laguntzaileei. Erruduntzat joz gero, bost eta 25 urte arteko kartzela zigorrak jar diezazkiekete.
Siriar errefuxiatua da Sarah Mardini. Alemanian bizi da egun, herrialde hark eman baitio asiloa. Yusra Mardini igerilariaren ahizpa ere bada. Yusra Mardinik Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 2016an, errefuxiatuen taldearekin, baita aurten Tokion egin direnetan ere. Hura ere Hanburgon bizi da, Alemania...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206081/neskak-eta-mutilak-banatzen-dituzten-eskolak-diruz-laguntzen-jarraitzearen-alde-egin-du-nafarroako-parlamentuak.htm
Gizartea
Neskak eta mutilak banatzen dituzten eskolak diruz laguntzen jarraitzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak
Ezkerrak lege proposamen bat egin du ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei ituna kentzeko, baina Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik aurka bozkatu dute.
Neskak eta mutilak banatzen dituzten eskolak diruz laguntzen jarraitzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak. Ezkerrak lege proposamen bat egin du ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei ituna kentzeko, baina Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik aurka bozkatu dute.
Ezkerrak lege proposamen bat egin du neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeei itunak bertan behera uzteko. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurara eraman du proposamena, baina ez dute onartu, haren aurka egin baitute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik; Ezkerraren, EH Bilduren eta Ahal Dugu-ren babesa soilik ...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206082/elak-eskatu-du-baimen-ordaindua-emateko-konfinatutakoak-zaindu-behar-dituzten-langile-publikoei.htm
Gizartea
ELAk eskatu du baimen ordaindua emateko konfinatutakoak zaindu behar dituzten langile publikoei
Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli egin die eskaera sindikatuak. Iragarri dute mobilizazioak egingo dituztela baimen ordainduak eman ezean.
ELAk eskatu du baimen ordaindua emateko konfinatutakoak zaindu behar dituzten langile publikoei. Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli egin die eskaera sindikatuak. Iragarri dute mobilizazioak egingo dituztela baimen ordainduak eman ezean.
ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli eskatu die baimen ordaindua emateko konfinatuta edo ikasgelak ixteagatik etxean egon behar dutenak zaindu behar dituzten langile publikoei. Iragarri dute mobilizazioak izango direla k¡hala egin ezean. Sindikatuak azaldu duenez, irailean ere eskaera bera egin zien Eusko Jaurlaritzari...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206083/musikenek-hainbat-kontzerturekin-ospatuko-du-hogeigarren-urteurrena.htm
Kultura
Musikenek hainbat kontzerturekin ospatuko du hogeigarren urteurrena
Musikene Orkestra Sinfonikoak Euskal Herriko lau konpositoreren lanak joko ditu otsaileko emanaldi nagusian. Eskolako bandek eta taldeek datorren asteburuan abiatuko dute urteurreneko ikasturteko programazio berezia.
Musikenek hainbat kontzerturekin ospatuko du hogeigarren urteurrena. Musikene Orkestra Sinfonikoak Euskal Herriko lau konpositoreren lanak joko ditu otsaileko emanaldi nagusian. Eskolako bandek eta taldeek datorren asteburuan abiatuko dute urteurreneko ikasturteko programazio berezia.
Hogei urte bete berri dira Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia martxan jarri zutenetik, Donostiako Miramar jauregian. Orain dela bost urte aldatu ziren EHUko unibertsitate campuseko eraikin berri batera, eta han aurkeztu dute gaur goizean 2021-2022ko ikasturterako prestatu duten programazio berezia. Ha...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206084/astebetean-21-handitu-da-ospitaleetako-arta-behar-duen-gaixo-kopurua.htm
Gizartea
Astebetean %21 handitu da ospitaleetako arta behar duen gaixo kopurua
ZIUetan gorakada ez da hain nabarmena: duela astebete baino sei gaixo gehiago daude. Gipuzkoan da egoerarik larriena: azken hamalau eguneko intzidentzia 398 kasukoa da 100.000 biztanleko.
Astebetean %21 handitu da ospitaleetako arta behar duen gaixo kopurua. ZIUetan gorakada ez da hain nabarmena: duela astebete baino sei gaixo gehiago daude. Gipuzkoan da egoerarik larriena: azken hamalau eguneko intzidentzia 398 kasukoa da 100.000 biztanleko.
Goraldian da COVID-19a. Hala erakusten dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuek: astelehenetik —orduan berritu zituen azken aldiz datuak Eusko Jaurlaritzak— 2.284 kasu atzeman dituzte. Azken eguneko datua bereziki kezkagarria da: atzo egindako 11.140 probetan 958 lagunek eman dute positibo; hau ...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206085/emakumeek-pairatzen-duten-indarkeria-guztien-aurka-amorruz-oihukatzera-deitu-dute-irunean.htm
Gizartea
«Emakumeek pairatzen duten indarkeria guztien aurka amorruz oihukatzera» deitu dute Iruñean
Manifestazioa antolatu du Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak A-25erako: 20:00etan abiatuko da, Baluartetik
«Emakumeek pairatzen duten indarkeria guztien aurka amorruz oihukatzera» deitu dute Iruñean. Manifestazioa antolatu du Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak A-25erako: 20:00etan abiatuko da, Baluartetik
Indarkeria matxistaren aurka, baina ez era abstraktuan. Emakumeek pairatzen dituzten bortizkeria mota guztien kontra «amorruz oihu egitera» deitu dute Nafarroako hainbat eragilek eta talde feministak, Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataforman bilduta. Urtero bezala, manifestazioa eginen dute azaroaren 25ean, indarkeria...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206086/espainiak-iragarri-du-hirugarren-dosia-emango-diela-60-urtetik-gorakoei-eta-osasun-arloko-profesionalei.htm
Gizartea
Espainiak iragarri du hirugarren dosia emango diela 60 urtetik gorakoei eta osasun arloko profesionalei
Izurria kontrolpean edukitzeko ahaleginetan «etenik gabeko txertaketaren» aldeko hautua egin behar dela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak
Espainiak iragarri du hirugarren dosia emango diela 60 urtetik gorakoei eta osasun arloko profesionalei. Izurria kontrolpean edukitzeko ahaleginetan «etenik gabeko txertaketaren» aldeko hautua egin behar dela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak
Atzo ilunabarrean egin zuen iragarpena Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek. Horrekin lotutako hainbat eskari egin dituzte autonomia erkidegoek-eta, eta esan zuen erabaki dela COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzea 60 urtetik gorakoei eta osasun profesionalei. Osasun Batzordera eraman behar...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206087/tentsio-handiko-eremuetan-alokairu-eskuragarriak-bermatzeko-eskatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Tentsio handiko eremuetan «alokairu eskuragarriak» bermatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu dute akordioa, eta EH Bildu abstenitu egin da bozketan.
Tentsio handiko eremuetan «alokairu eskuragarriak» bermatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu dute akordioa, eta EH Bildu abstenitu egin da bozketan.
Alokairuaren prezioei mugak jartzea eztabaidagai izan dute gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Elkarrekin Podemos-IUren eta EH Bilduren mozio bana eztabaidatu dituzte, eta, azkenean, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako erdibideko zuzenketa batek egin du aurrera. EH Bildu abstenitu egin da bozketa...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206088/agerraldi-bat-atzeman-du-osasunbideak-forem-en-txertoak-eta-jartzen-dituzten-gunean.htm
Gizartea
Agerraldi bat atzeman du Osasunbideak Forem-en, txertoak-eta jartzen dituzten gunean
Zortzi kasu positibo atzeman dituzte txertaketak eta proba diagnostikoak egiten jarduten profesionalen artean
Agerraldi bat atzeman du Osasunbideak Forem-en, txertoak-eta jartzen dituzten gunean. Zortzi kasu positibo atzeman dituzte txertaketak eta proba diagnostikoak egiten jarduten profesionalen artean
Osasunbideak izurriari aurre egiteko gune nagusietako bat Mutiloako industrialdean du, Forem-enak ziren instalazioetan; txertoa jartzeko eta proba diagnostikoak egiteko prestatuta dute propio gune hori. Agerraldi bat atzeman du bertan Osasunbideak, zortzi kasu positibo atzeman dituzte txertaketak eta probak egiten jard...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206089/eaeko-auzitegi-nagusiak-astelehenean-aztertuko-du-covid-ziurtagiriaren-gaia.htm
Gizartea
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean aztertuko du COVID ziurtagiriaren gaia
Eusko Jaurlaritzak nahi du COVID ziurtagiria eskatzea diskoteketan, dantzalekuetan, ikuskizunak dituzten dantzalekuetan, musika tabernetan eta karaokeetan, baita III. taldean sartutako taberna eta pub berezietan ere 22:00etatik aurrera. 50 pertsonak baino gehiagok jateko prestatuta dauden jatetxeetan ere bai. Establezi...
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean aztertuko du COVID ziurtagiriaren gaia. Eusko Jaurlaritzak nahi du COVID ziurtagiria eskatzea diskoteketan, dantzalekuetan, ikuskizunak dituzten dantzalekuetan, musika tabernetan eta karaokeetan, baita III. taldean sartutako taberna eta pub berezietan ere 22:00etatik aurrera. 50 per...
Asteartean iragarri zuen, eta gaur eman du pausoa Eusko Jaurlaritzak: EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari baimena eskatu dio COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko. Astelehenean bilduko da auzitegiko administrazioarekiko auzien sala, eta litekeena da egunean bertan jakinaraztea erabakia. Eskaera Fiskaltzari helaraziko zai...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206090/sormene-jaialdiko-azken-ekitaldiak-berriaren-webgunean.htm
Kultura
Sormene jaialdiko azken ekitaldiak, BERRIAren webgunean
Egitarau mardula ondu dute kultur jaialdiaren bigarren aldirako; Galdakaon egiten ari dira emanaldi eta tailer guziak. Ostiraletik igandera artekoak Kurtzeko plazan izaten ari dira, eta streaming bidez ikusten ahal dira BERRIAren webgunean.
Sormene jaialdiko azken ekitaldiak, BERRIAren webgunean. Egitarau mardula ondu dute kultur jaialdiaren bigarren aldirako; Galdakaon egiten ari dira emanaldi eta tailer guziak. Ostiraletik igandera artekoak Kurtzeko plazan izaten ari dira, eta streaming bidez ikusten ahal dira BERRIAren webgunean.
Sormene Galdakaoko Sorkuntzen Plaza lotua zaio bideari honezkero. Asteartean hasi zuten kultur jaialdiaren bigarren aldia, eta gaur izanen du amaia, igandearekin. Galdakaon (Bizkaia) jaioa eta sustraitua da Sormene, eta, hala denez gero, herriko bi gunetan dira gauzatzekoak programan bildutako ekitaldi guziak. Ostegune...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206091/amiantoaren-biktimentzako-funtsa-sortzea-onartu-du-madrilek.htm
Ekonomia
Amiantoaren biktimentzako funtsa sortzea onartu du Madrilek
Datorren urteko aurrekontuetan 25 milioi jartzea adostu du EH Bildurekin.
Amiantoaren biktimentzako funtsa sortzea onartu du Madrilek. Datorren urteko aurrekontuetan 25 milioi jartzea adostu du EH Bildurekin.
Amiantoaren biktimek gero eta gertuago dute urteetan egindako borrokaren erantzuna. Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko diru sail bat onartu du amiantoaren biktimen konpentsazio funtsa sortzeko. Horretarako, 2022ko aurrekontuetan zuzenketa bat sartzea adostu dute PSOEk, Unidas Podemosek, eta EH Bilduk, koalizio subir...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206092/be-veggie-zure-hitzordu-beganoa.htm
albisteak
Be Veggie, zure hitzordu beganoa
Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.
Be Veggie, zure hitzordu beganoa. Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.
Gutxiago geratzen da Be Veggie jaialdirako, beganismoarekiko, ingurumenaren zaintzarekiko, animalien aurkako tratu txarrarekiko eta osasunaren zaintzarekiko gero eta interes handiagoari erantzuna ematen dion ekitaldirako. Hirugarren aldi honetan, Be Veggieren proposamenak % 100eko elikadura begetala eta beganoentzako ...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206093/frantziako-asanbleak-debekatu-egin-du-zirkuetan-animalia-basatiak-erabiltzea.htm
Gizartea
Frantziako Asanbleak debekatu egin du zirkuetan animalia basatiak erabiltzea
Bisoien etxaldeak ere itxiko ditu, eta aurrerantzean ezin izango da izurderik erabili ikuskizun komertzialetan. Etxe abere baten jabe izateko neurriak ere zorroztu dituzte.
Frantziako Asanbleak debekatu egin du zirkuetan animalia basatiak erabiltzea. Bisoien etxaldeak ere itxiko ditu, eta aurrerantzean ezin izango da izurderik erabili ikuskizun komertzialetan. Etxe abere baten jabe izateko neurriak ere zorroztu dituzte.
Frantziako Asanbleak animaliei emandako tratu txarrak zigortuko dituen legea onartu du gaur. Arau berriak bereziki nabarmentzen du animalia basatien erabilera komertziala; besteak beste, datozen bi urteetan debekatu egingo dute animalia basatiak erosi eta ugaltzea, eta zirkuetan debekatuta egongo dira zazpi urtez. Horr...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206094/gernika-eibar-derbia-kopako-lehen-kanporaketan.htm
Kirola
Gernika-Eibar derbia Kopako lehen kanporaketan
Realari Panaderia Pulido egokitu zaio; Alavesi, Unami; eta Osasunari, San Agustin de Guadalix. Athletic ez da zozketan sartu, Espainiako Superkopa jokatzeagatik. Kanporaketak azaroaren 30etik abenduaren 2ra jokatuko dira.
Gernika-Eibar derbia Kopako lehen kanporaketan. Realari Panaderia Pulido egokitu zaio; Alavesi, Unami; eta Osasunari, San Agustin de Guadalix. Athletic ez da zozketan sartu, Espainiako Superkopa jokatzeagatik. Kanporaketak azaroaren 30etik abenduaren 2ra jokatuko dira.
Zozketatu dira Espainiako Kopako lehen kanporaketako neurketak. Atzo, Injerto eta Hernani atarikoan kanpoan geratu eta gero, eta Espainiako Superkopa jokatzeagatik Athletic lehen bi kanporaketetatik salbuetsita geratu eta gero, 11 ziren zozketan zeuden Euskal Herriko taldeak, eta hauek dira egokitu zaizkien aurkariak: ...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206095/eh-bilduk-epaileengana-jo-du-iruneko-udal-egutegia-ez-delako-elebiduna.htm
Gizartea
EH Bilduk epaileengana jo du, Iruñeko udal egutegia ez delako elebiduna
Egutegiak elebiduna behar luke, euskararen ordenantzan jasoa dagoenez. Araua urratu dutela gaitzesteko, EH Bilduk bi helegite aurkeztu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegian.
EH Bilduk epaileengana jo du, Iruñeko udal egutegia ez delako elebiduna. Egutegiak elebiduna behar luke, euskararen ordenantzan jasoa dagoenez. Araua urratu dutela gaitzesteko, EH Bilduk bi helegite aurkeztu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegian.
Enrique Maia buru duen udalak beste behin zokoratu du euskara; berriz ere, euskarazko hitzak ez dira ageri gaztelaniakoen parean. Iruñeko Udala 2022. urteari so ari da azkenaldian, eta, ohi denez, berea da udal egutegia diseinatzeko ardura. Euskararen ordenantzan jasoa dagoenez, ezinbestekoa da egutegi horiek elebiduna...
2021-11-18
https://www.berria.eus/albisteak/206096/malcolm-x-hiltzea-egotzita-kartzelatutako-bi-pertsona-absolbitu-ditu-epaile-batek.htm
Mundua
Malcolm X hiltzea egotzita kartzelatutako bi pertsona absolbitu ditu epaile batek
Manhattango Fiskaltzak nabarmendu du azterketa batek erakusten duela FBIk eta New Yorkeko Poliziak «froga erabakigarriak» ezkutatu zituztela
Malcolm X hiltzea egotzita kartzelatutako bi pertsona absolbitu ditu epaile batek. Manhattango Fiskaltzak nabarmendu du azterketa batek erakusten duela FBIk eta New Yorkeko Poliziak «froga erabakigarriak» ezkutatu zituztela
Manhattango Fiskaltzaren eskaria onartu du New Yorkeko Auzitegi Gorenak (AEB), eta absolbitu egin ditu 1965ean Malcolm X ekintzailea hiltzea egotzita kartzelatutako hiru pertsonetako bi. Duela urte eta erdi pasa, auziaren espedientea berriro ikertzen hasi ziren, eta ondorioztatu dute New Yorkeko Poliziak eta FBIk «frog...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206123/bonba-abisu-faltsua-izan-da-bilbotik-abiaturiko-hegaldi-batean.htm
Gizartea
Bonba abisu faltsua izan da Bilbotik abiaturiko hegaldi batean
Goizean Bizkaiko hiriburutik Coruñara helduriko hegazkin bateko bidaiariak miatu dituzte Galiziako hiriko aireportuan. Azkenean, ez dute lehergailurik topatu.
Bonba abisu faltsua izan da Bilbotik abiaturiko hegaldi batean. Goizean Bizkaiko hiriburutik Coruñara helduriko hegazkin bateko bidaiariak miatu dituzte Galiziako hiriko aireportuan. Azkenean, ez dute lehergailurik topatu.
Susto ederra gaur goizean Bilbotik Coruñara heldu den hegaldi batean. Bonba mehatxua izan da, eta larrialdi plana aktibatu dute Galiziako hiriko aireportuan. Airekoa eta hegazkina miatu ostean, ez dute lehergailurik topatu, eta abisua faltsua izan dela ondorioztatu dute. 112 zenbakira eginiko dei batez eman zuten abis...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206124/guardia-zibilak-gizon-bat-atxilotu-du-gasteizen.htm
Gizartea
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Gasteizen
GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko hiru Patrol joan dira atxilotua bizi den tokira, eta etxea miatu ostean eraman dute.
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Gasteizen. GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko hiru Patrol joan dira atxilotua bizi den tokira, eta etxea miatu ostean eraman dute.
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, Alea.eus-ek jakinarazi duenez. Arabako aldizkariak zehaztu duenez, Guardia Zibileko GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko agenteek atxilotu dute eta sekretupeko sumario baten barruan dagoen operazio batean. Oraindik ez dute eman atxilotzeko arrazoiaren berri. Iba...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206125/sortuko-kideak-herrigaia-edo-lurrari-lotuz-hautatzen-hasi-dira.htm
Politika
Sortuko kideak 'Herrigaia' edo 'Lurrari Lotuz' hautatzen hasi dira
Igandera arteko epea daukate Nazio Kontseiluaren txostena edo hari aurkeztutako osoko zuzenketa aukeratzeko.
Sortuko kideak 'Herrigaia' edo 'Lurrari Lotuz' hautatzen hasi dira. Igandera arteko epea daukate Nazio Kontseiluaren txostena edo hari aurkeztutako osoko zuzenketa aukeratzeko.
2017ko urtarrilean egin zuen Sortuk azken kongresua, eta oraingoa aurtengo urtarrilean egitekoa zen berez: pandemiaren ondorioz, ordea, urtebetez atzeratu zuten. 2022ko urtarrilaren 22an bukatuko da, eta zuzendaritza berria ere orduan aurkeztuko dute. Prozesu horretan, Sortuko kideek bozketa egunak dituzte gaurtik etz...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206126/migratzaile-bat-arin-zauritu-da-donibane-lohizunen-trenaren-ufakoak-botata.htm
Gizartea
Migratzaile bat arin zauritu da Donibane Lohizunen, trenaren ufakoak botata
Baionako Ospitalera eraman dute. Espainiako eta Frantziako poliziek migratzaileen kontrako kontrola ipini zuten atzo Dantxarineko mugan.
Migratzaile bat arin zauritu da Donibane Lohizunen, trenaren ufakoak botata. Baionako Ospitalera eraman dute. Espainiako eta Frantziako poliziek migratzaileen kontrako kontrola ipini zuten atzo Dantxarineko mugan.
Gaur goizeko bostetan Hendaiatik atera den lehen trenak 25 urteko migratzaile bat bota du lurrera Donibane Lohizune eta Getaria artean (Lapurdi). Sud Ouest-ek jakinarazi duenez, trenaren ufakoak bota du migratzailea, eta, kolpearen ondorioz, arin zauritu da. Trena 04:47an abiatu da Hendaiatik. Migratzailea trenbideare...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206127/austriak-erabateko-konfinamendua-ezarri-du.htm
Mundua
Austriak erabateko konfinamendua ezarri du
Vienak iragarri du otsailetik aurrera derrigorrezkoa izango dela txertatzea. Alemaniak ohartarazi du soilik txertatuak edo gaitza gainditua dutenak sartu ahalko direla eremu publiko itxietan 100.000 biztanleko sei erietxeratu baino gehiago dituzten eskualdeetan.
Austriak erabateko konfinamendua ezarri du. Vienak iragarri du otsailetik aurrera derrigorrezkoa izango dela txertatzea. Alemaniak ohartarazi du soilik txertatuak edo gaitza gainditua dutenak sartu ahalko direla eremu publiko itxietan 100.000 biztanleko sei erietxeratu baino gehiago dituzten eskualdeetan.
OME Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi zuen: Europa da orain pandemiaren erdigunea, eta azken egunetako datuek berretsi egiten dute hark esandakoa. Egoerari aurre egiteko neurri berriak hartzen hasiak dira estatu gehienak. Austriak hogei eguneko derrigorrezko itxialdia ezarri die herritar guztiei, txertatuta egon e...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206128/baionako-familia-batek-jakin-du-litekeena-dela-etxean-zeukaten-koadro-batek-200000-euro-balio-izatea.htm
Kultura
Baionako familia batek jakin du litekeena dela etxean zeukaten koadro batek 200.000 euro balio izatea
Alexei Jaulenski margolariarena da koadroa, eta baionarrek ez zuten susmorik ere haren balioaz. Gaur jarriko dute enkantean Donibane Lohizunen.
Baionako familia batek jakin du litekeena dela etxean zeukaten koadro batek 200.000 euro balio izatea. Alexei Jaulenski margolariarena da koadroa, eta baionarrek ez zuten susmorik ere haren balioaz. Gaur jarriko dute enkantean Donibane Lohizunen.
Nork ez du eduki etxeko paretan hautsa hartzen betidanik egon den koadro zahar, eta ez bereziki polit hori, botatzeko, eta Ikean erositako irudi moderno bat jartzeko? Kasu! Baionako familia batek deskubritu berri du etxean zeukatenak dirutza balio duela. 200.000 eta 300.000 euro artean baloratu diote Judua otoitzean d...
2021-11-23
https://www.berria.eus/albisteak/206129/cx-enpresa-bat-zara-pasa-zaitez-produktu-edo-zerbitzu-bat-saltzetik-esperientzia-oso-bat-eskaintzera.htm
albisteak
CX enpresa bat zara? Pasa zaitez produktu edo zerbitzu bat saltzetik esperientzia oso bat eskaintzera
Enpresen helbururik garrantzitsuena jada ez da produktu edo zerbitzu bat saltzea. Gaur egun, entitate anitzen arrakasta Customer Experience estrategiak dira, bezeroaren bizi-ziklo osoa ikertzeko eta kudeatzeko gai direnak.
CX enpresa bat zara? Pasa zaitez produktu edo zerbitzu bat saltzetik esperientzia oso bat eskaintzera. Enpresen helbururik garrantzitsuena jada ez da produktu edo zerbitzu bat saltzea. Gaur egun, entitate anitzen arrakasta Customer Experience estrategiak dira, bezeroaren bizi-ziklo osoa ikertzeko eta kudeatzeko gai dir...
Zeintzuk dira enpresa baten oinarriak? Eta edozein konpainiaren oinarrizko helburuak? Negozio-prozesuen artean kritikoena aukeratu beharko bazenu, zein hautatuko zenuke?... Galdera horiek ez dute erantzun bakarra, ezta zuzena ere, baina, edozein entitateren arrakastaren oinarrira jotzen badugu, bezeroa dago ardatz gisa...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206130/sagarduik-esan-du-donostiako-onkologikoko-lanpostuak-bermatuta-daudela.htm
Gizartea
Sagarduik esan du Donostiako Onkologikoko lanpostuak «bermatuta» daudela
Langileak kexu dira, egitura aldetik zentroak «banatuta» jarraitzen duelako. Zentroa berritu dute, eta datorren astetik aurrera bertan izango da eguneko zentroa, eta baita kanpoko kontsultak ere.
Sagarduik esan du Donostiako Onkologikoko lanpostuak «bermatuta» daudela. Langileak kexu dira, egitura aldetik zentroak «banatuta» jarraitzen duelako. Zentroa berritu dute, eta datorren astetik aurrera bertan izango da eguneko zentroa, eta baita kanpoko kontsultak ere.
Aurrerantzean, Gipuzkoan minbiziaren kontrako tratamendua behar duten paziente anbulatorioak Donostiako Onkologikora bideratuko ditu Osakidetzak. Bertan jarriko dituzte onkologiako eta onkohematologiako kanpo kontsulta guztiak, eta baita eguneko ospitalekoak ere. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du modu horr...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206131/nafarroako-zortzi-finalistak-beren-laquoonena-emateko-gogozraquo.htm
Kultura
Nafarroako zortzi finalistak, beren «onena emateko gogoz»
Azaroaren 28an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Anaitasunan. Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari.
Nafarroako zortzi finalistak, beren «onena emateko gogoz». Azaroaren 28an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Anaitasunan. Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari.
Helmugara iritsi da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Izaban hasi zuen bidea, urrian, eta Tafalla, Zangoza, Doneztebe, Altsasu, Berriozar eta Leitzatik igaro ondoren, Iruñean amaituko da, hilaren 28an, igandearekin. Anaitasuna kiroldegian egingo dute finala, eta han elkartu dira gaur oholtzara igoko diren zortz...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206132/intzidentzia-tasa-gora-doa-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Intzidentzia tasa gora doa Hego Euskal Herrian
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 247,17raino igo da intzidentzia tasa metatua, eta Nafarroan 274 kasu positibo atzeman dituzte. Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, 87 ikasgela daude itxita COVID-19aren ondorioz.
Intzidentzia tasa gora doa Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 247,17raino igo da intzidentzia tasa metatua, eta Nafarroan 274 kasu positibo atzeman dituzte. Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, 87 ikasgela daude itxita COVID-19aren ondorioz.
Koronabirusaren intzidentziak gorantz jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 247,17raino igo da intzidentzia tasa metatua, eta, Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, azken 24 orduetan 274 kasu positibo atzeman ...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206133/erresuma-batuak-talde-terrorista-izendatuko-du-hamas.htm
Mundua
Erresuma Batuak «talde terrorista» izendatuko du Hamas
Priti Patel Barne ministroak jakinarazitako planaren arabera, hamalau urtera arteko kartzelaldiak ezarri ahalko dizkiete Palestinako organizazioaren jarraitzaileei.
Erresuma Batuak «talde terrorista» izendatuko du Hamas. Priti Patel Barne ministroak jakinarazitako planaren arabera, hamalau urtera arteko kartzelaldiak ezarri ahalko dizkiete Palestinako organizazioaren jarraitzaileei.
Priti Patel Erresuma Batuko Barne ministroak jakinarazi du «pausoak» eman dituela Hamas «talde terrorista» izendatzeko. Patelek «antisemitismoari aurre egiteko» neurri gisa aurkeztu du erabakia, eta, hortaz, hamalau urtera arteko kartzelaldira zigortu ahalko dituzte Palestinako organizazio politiko islamistaren jarrait...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206134/donostiako-udalak-ibilgailuak-debekatu-nahi-ditu-hiriaren-erdigunean.htm
Gizartea
Donostiako Udalak ibilgailuak debekatu nahi ditu hiriaren erdigunean
Baimendutako ibilgailuak baino ezin izango dira erdialdean sartu 2023tik aurrera, udal gobernuaren asmoa aurrera ateratzen bada. Garraio publikoa indartuko dutela eta gune berdeak handituko dituztela ere iragarri dute.
Donostiako Udalak ibilgailuak debekatu nahi ditu hiriaren erdigunean. Baimendutako ibilgailuak baino ezin izango dira erdialdean sartu 2023tik aurrera, udal gobernuaren asmoa aurrera ateratzen bada. Garraio publikoa indartuko dutela eta gune berdeak handituko dituztela ere iragarri dute.
Garraio publikoa, baimena duten ibilgailu bereziak eta bizilagunak: horiek bakarrik sartu ahalko dira Donostiako erdialdera 2023. urtetik aurrera. Gaur aurkeztu du proposamena Eneko Goia alkateak. Hala ere, adierazi du oraindik herritarren parte hartzearen bidez erabaki behar dela neurria ezarriko den edo ez. Neurriak ...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206135/hogei-film-labur-lehiatuko-dira-44-euskal-zine-bileran.htm
Kultura
Hogei film labur lehiatuko dira 44. Euskal Zine Bileran
Bihar abiatuko da jaialdia, Paperezko hegoak dokumentalaren emanaldi batekin, eta hilaren 28an amaituko. Proiekzio bereziak eta solasaldiak ere antolatu dituzte.
Hogei film labur lehiatuko dira 44. Euskal Zine Bileran. Bihar abiatuko da jaialdia, Paperezko hegoak dokumentalaren emanaldi batekin, eta hilaren 28an amaituko. Proiekzio bereziak eta solasaldiak ere antolatu dituzte.
Iaz, Internet bidez egin zuten Euskal Zine Bilera, egoerak hala behartuta. Antolatzaileek aurrez aurreko jaialdia prestatu dute aurten, baina sareko emanaldiei ere eutsi diete. Bi formatutan emango dute egitarauaren zati handi bat: Lekeitioko (Bizkaia) Ikusgarri aretoan eta zinebilera.eus webgunean. Bihartik azaroaren ...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206136/gure-historia-zabalago-baten-lekukotasuna-da-liburua.htm
Politika
«Gure historia zabalago baten lekukotasuna da liburua»
1969. urtetik 2021era Anai Artea elkarteak egin lana aipatzen du historialariak bere azken liburuan. Euskal iheslarien elkartasun sarearen azterketak euskal historia zabalagoa agerian ematen du zeharka, 1936ko gerratik gaur arte.
«Gure historia zabalago baten lekukotasuna da liburua». 1969. urtetik 2021era Anai Artea elkarteak egin lana aipatzen du historialariak bere azken liburuan. Euskal iheslarien elkartasun sarearen azterketak euskal historia zabalagoa agerian ematen du zeharka, 1936ko gerratik gaur arte.
Anai Artea elkarteko kideek jo zuten Txomin Hiriart-Urruti (Kanbo, 1990) historialariarengana, beren ibilbideaz lan bat egin zezan. Azken urteetan elkartearen aktibitateak abantzu geldituak zirelako, historiari behako bat eman, eta usu itzalean egin izan den lana argitara eramatea deliberatu dute elkartekideek. Idazlea...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206137/berdin-dira-bideko-bihurguneak-pasioz-bizi-dugu-gure-lana.htm
Kultura
«Berdin dira bideko bihurguneak; pasioz bizi dugu gure lana»
Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak eginen dituzte Iruñean, bihartik ostiralera. Liburuen edizio lanari begirako soa zabaltzeko balioko dute, Aritz Otazu Editargiko lehendakariaren esanetan. Egitarau mardula antolatu dute.
«Berdin dira bideko bihurguneak; pasioz bizi dugu gure lana». Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak eginen dituzte Iruñean, bihartik ostiralera. Liburuen edizio lanari begirako soa zabaltzeko balioko dute, Aritz Otazu Editargiko lehendakariaren esanetan. Egitarau mardula antolatu dute.
Liburugintzak eta edizioak erdiz erdi hartuko du Iruñea datozen egunetan: bihartik, azaroaren 23tik 26ra, Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak eginen dituzte Baluarten; 300 editore baino gehiagok eginen dute bat hitzorduarekin. Hiriaren egongelan, berriz, Gazteluko plazan, Edizioaren Azokak bosgarren aldia izan...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206138/agus-hernan-ez-dugu-nahi-etsaiak-lagun-izatea-kontakizunen-errespetua-baizik.htm
Politika
Agus Hernan: «Ez dugu nahi etsaiak lagun izatea, kontakizunen errespetua baizik»
Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuan izan da gaur, Beatriz Artolazabal eta Jose Antonio Rodriguez Ranzekin. Jaurlaritzak dio memoriak ondorioztatu beharko lukeela «bidegabea» izan zela gertaturikoa.
Agus Hernan: «Ez dugu nahi etsaiak lagun izatea, kontakizunen errespetua baizik». Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuan izan da gaur, Beatriz Artolazabal eta Jose Antonio Rodriguez Ranzekin. Jaurlaritzak dio memoriak ondorioztatu beharko lukeela «bidegabea» izan zela gertatur...
Foro Sozial Iraunkorreko Agus Hernan eta Nekane Altzelai Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bildu dira gaur, Bilbon, Gogora institutuaren egoitzan: zehazki, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuorde...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206139/gizarteak-egiten-utzi-dion-pederasta-bat-izan-da-gure-abusatzailea.htm
Gizartea
«Gizarteak egiten utzi dion pederasta bat izan da gure abusatzailea»
Godoy pozik dago Basaurin umetan abusuak egin zizkion gizona zigortu dutelako. Abusuek isilpean jarraitzeaz dio «gizartearen erdia arazoaren parte» dela, "abusatzailea delako, biktima delako edo abusuen berri izan eta beste aldera begiratu duelako".
«Gizarteak egiten utzi dion pederasta bat izan da gure abusatzailea». Godoy pozik dago Basaurin umetan abusuak egin zizkion gizona zigortu dutelako. Abusuek isilpean jarraitzeaz dio «gizartearen erdia arazoaren parte» dela, "abusatzailea delako, biktima delako edo abusuen berri izan eta beste aldera begiratu duelako".
Atzo, azaroak 19, Adingabeen Aurkako Indarkeria eta Abusuak Prebenitzeko Eguna izan zen. Egun horren harira, Pepe Godoyk (Basauri, 1972) bideo bat argitaratu zuen duela hiru urte, Garaitza elkartean arreta jasotzen ari ziren pederastiaren beste biktima batzuekin batera: Basauriko futbol entrenatzaile batek umetan sexu ...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206140/a-15ean-bertan-nahi-dute-irtenbidea.htm
Gizartea
A-15ean bertan nahi dute irtenbidea
Berastegi, Elduain, Berrobi eta Ibarrako alkateak harrituta gelditu dira elurra 700 metrotik behera iragarrita dagoenean diputazioak A-15 autobidea itxiko duelako. Bilera egitekoak dira gaur aldundian.
A-15ean bertan nahi dute irtenbidea. Berastegi, Elduain, Berrobi eta Ibarrako alkateak harrituta gelditu dira elurra 700 metrotik behera iragarrita dagoenean diputazioak A-15 autobidea itxiko duelako. Bilera egitekoak dira gaur aldundian.
“Guk ez genekien ezer”, salatu du Amaia Azkuek (EH Bildu), Berastegiko alkateak: “Beste behin ere, komunikabideen bidez jakin dugu dena; ustekabean iritsi zaigu erabakia”. Horrek sortu die harridura eta haserrea. “Ez dugu aukerarik izan iritzia emateko ere, eta horrelako erabakiak ezin dira hartu errealitatea gehiago a...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206141/munduko-probarik-onenetan-ere-ez-dut-ikusi-hemen-dagoen-zaletasunik.htm
Kirola
«Munduko probarik onenetan ere ez dut ikusi hemen dagoen zaletasunik»
Eskatu gabe, baina gustura hartu ditu bizitzak parean jarri dizkion bideak. Mendi lasterketetan parte hartzetik horiei buruz idaztera pasatu zen, kazetari lana ogibide bihurtzeraino.
«Munduko probarik onenetan ere ez dut ikusi hemen dagoen zaletasunik». Eskatu gabe, baina gustura hartu ditu bizitzak parean jarri dizkion bideak. Mendi lasterketetan parte hartzetik horiei buruz idaztera pasatu zen, kazetari lana ogibide bihurtzeraino.
Tolosan «hamar bat urte» daramatza bizitzen Unai Ugartemendiak (Andoain, 1975). Aurretik, Alegian bizi izan zen hainbat urtean, baina “andoaindarra” dela esaten jarraitzen du berak. “Uste dut ez dudala irabazi bestelako titulurik, eta, oraingoz, oso harro nago andoaindar izateaz”. Kazetaritza ikasketarik egin ez arren,...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206142/animatzaileek-protesta-egin-dute-baionan.htm
Gizartea
Animatzaileek protesta egin dute Baionan
Aisialdi publiko eta pribatuko animatzaileek greba mugimendua antolatu dute lan baldintza hobeak eskatzeko
Animatzaileek protesta egin dute Baionan. Aisialdi publiko eta pribatuko animatzaileek greba mugimendua antolatu dute lan baldintza hobeak eskatzeko
Animazio arloko langileek protesta egin dute gaur goizean Baionako suprefetura aitzinean, haien lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Hogei bat pertsonak elkarretaratzea egin dute, «zuen haurrak laguntzen ditugu, lagun gaitzazue» bezalako mezuak zeramatzaten afixak eskuetan. Animatzaileak eta hezitzaileak «beharrezkoak» d...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206143/filosofia-ikasgaia-defendatzeko-eskatu-diete-hego-euskal-herriko-gobernuei.htm
Gizartea
Filosofia ikasgaia «defendatzeko» eskatu diete Hego Euskal Herriko gobernuei
Filosofia irakasleena ez ezik gizartearen eskaria ere badela nabarmendu dute Agora filosofia elkartekoek. Alor askotako hainbat pertsona ezagunek agertu diete babesa
Filosofia ikasgaia «defendatzeko» eskatu diete Hego Euskal Herriko gobernuei. Filosofia irakasleena ez ezik gizartearen eskaria ere badela nabarmendu dute Agora filosofia elkartekoek. Alor askotako hainbat pertsona ezagunek agertu diete babesa
Espainiako LOMLOE hezkuntza legearen harira, Filosofia ikasgaiaren garrantzia «defendatu» dute gaur goizean hainbat filosofia irakaslek, pentsalarik eta artistak. Horien artean egon dira, besteak beste, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektore ohia eta Lourdes Perez, Xabier Lapitz, Iñaki Soto eta Goizalde Landabaso ...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206144/marija-apcevskaren-north-pole-laburrak-irabazi-du-zinebiko-sari-nagusia.htm
Kultura
Marija Apcevskaren 'North Pole' laburrak irabazi du Zinebiko sari nagusia
Mel Arranzen Azaletik azalera animazioak jaso du euskal zinemaren saria, eta Fern Silvaren Rock Bottom Riser film luzearentzat izan da ZIFF – ZINEBI saria.
Marija Apcevskaren 'North Pole' laburrak irabazi du Zinebiko sari nagusia. Mel Arranzen Azaletik azalera animazioak jaso du euskal zinemaren saria, eta Fern Silvaren Rock Bottom Riser film luzearentzat izan da ZIFF – ZINEBI saria.
Guztira, 55 lan proiektatu ditu Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak egunotan, eta haien artean Marija Apcevska zuzendariaren North Pole fikziozko laburra nabarmendu du epaimahaiak. «Protagonistaren aurpegia bezain delikatua da filma, eta itxaropenaren, betebeharraren, presioaren eta aska...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206145/erraietatik.htm
Iritzia
Erraietatik
Erraietatik.
Gaurkoan partekatu nahi dugun hausnarketa azkenaldian herri bezala hartu dugun norabidearen inguruko kezkatik heldu da. Ezker Abertzalearen legalizazioak eta ETAk borroka armatua alde batera uztearen erabakiak birkokatze prozesu bat eskatzen zuen, bai guretzat bai etsaiarentzat ere. Aldaketa askotan bezala, kezka eta z...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206146/benat-zalduak-irabazi-du-rikardo-arregi-kazetaritza-saria.htm
Gizartea
Beñat Zalduak irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria
'Gara' egunkarian argitaratutako 'Nola iritsi gara honaino?' serieagatik jaso du garaikurra; COVID-19aren pandemia dute hizpide artikuluok. Komunikazio saria 'Basilika' podcastak jaso du.
Beñat Zalduak irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. 'Gara' egunkarian argitaratutako 'Nola iritsi gara honaino?' serieagatik jaso du garaikurra; COVID-19aren pandemia dute hizpide artikuluok. Komunikazio saria 'Basilika' podcastak jaso du.
Jakinarazi dituzte Rikardo Arregi sarien irabazleak. Beñat Zaldua kazetariak jaso du kazetaritza saria, Gara egunkarian egindako Nola iritsi gara honaino? serieagatik. Koronabirusaren krisiari ertz askotatik heltzen dioten zortzi artikuluz osatutako lana plazaratu zuen Zalduak urte hasieran, Iker Morenoren ilustrazioek...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206147/nafarroak-baimenaeskatu-du-azaroaren-27tik-urtarrilaren-6ra-ziurtagiria-eskatzeko.htm
Gizartea
Nafarroak baimena eskatu du azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra ziurtagiria eskatzeko
Nafarroako Auzitegi Nagusiak datorren astean aztertuko du gobernuaren eskabidea. Asmoa da neurriak diskotekei, dantzalekuei eta ostalaritza zerbitzua ematen duten lokal batzuei eragitea, besteak beste.
Nafarroak baimena eskatu du azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra ziurtagiria eskatzeko. Nafarroako Auzitegi Nagusiak datorren astean aztertuko du gobernuaren eskabidea. Asmoa da neurriak diskotekei, dantzalekuei eta ostalaritza zerbitzua ematen duten lokal batzuei eragitea, besteak beste.
Baieztatu dira susmoak: Nafarroako Gobernuak baimena eskatuko die auzitegiei COVID ziurtagiriaren inguruko neurria indarrean jartzeko, eta eman du asmoaren gaineko zehaztapen gehiago ere. Gobernuak jakinarazi duenez, neurria azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra bitartean ezartzea da asmoa, Eguberrietan eta inguruko eguneta...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206148/gorroto-delituei-aurre-hartzea-gakotzat-jo-dute-jardunaldi-batzuetan-bilbon.htm
Gizartea
Gorroto delituei aurre hartzea gakotzat jo dute jardunaldi batzuetan, Bilbon
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko kontseilariak parte hartu dute mahainguru batean. Uste dute gorroto diskurtsoekin bukatzeko, prebentzioa dela garrantzitsuena.
Gorroto delituei aurre hartzea gakotzat jo dute jardunaldi batzuetan, Bilbon. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko kontseilariak parte hartu dute mahainguru batean. Uste dute gorroto diskurtsoekin bukatzeko, prebentzioa dela garrantzitsuena.
Gorroto delituak izan dituzte aztergai EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrak Bilboko Bizkaia Aretoan antolatu dituen jardunaldietan. Mahainguru batekin hasi dituzte jardunaldiak, eta Euskal Herriko politikari eta adituek haien iritzi zein proposamenak aurkeztu dituzte bertan. Mahainguruaren parte i...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206149/jaurlaritzak-eta-epk-iritzi-kontrajarriak-azaldu-dituzte-egin-duten-bileraz.htm
Politika
Jaurlaritzak eta EPk iritzi kontrajarriak azaldu dituzte egin duten bileraz
Aurrekontuen inguruan berba egiteko bildu dira, eta Jaurlaritzak 72 milioi euroko proposamena egin du.
Jaurlaritzak eta EPk iritzi kontrajarriak azaldu dituzte egin duten bileraz. Aurrekontuen inguruan berba egiteko bildu dira, eta Jaurlaritzak 72 milioi euroko proposamena egin du.
Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IU taldeak bilera egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2022ko aurrekontuez berba egiteko, eta bilera amaitutakoan oso balorazio desberdinak egin dituzte han eztabaidatutakoaz. Jaurlaritzaren esanetan, EP-IUri 72 milioi euroko proposamen bat egin dio, «koalizioak planteatu...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206150/loiolako-kuartelean-dibisio-urdinari-buruzko-erakusketa-bat-kentzeko-eskatu-du-eajk.htm
Politika
Loiolako kuartelean Dibisio Urdinari buruzko erakusketa bat kentzeko eskatu du EAJk
Estefania Beltran de Heredia senatariak esan du Memoria Historikoaren Legea urratzen duela.
Loiolako kuartelean Dibisio Urdinari buruzko erakusketa bat kentzeko eskatu du EAJk. Estefania Beltran de Heredia senatariak esan du Memoria Historikoaren Legea urratzen duela.
Espainiako armadaren Donostiako kuartelenean Dibisio Urdinari buruzko erakusketa bat jarri dutela salatu du EAJk Madrilen. Estefania Beltran de Heredia Senatuko bozeramaile jeltzaleak erakusketa hori kentzeko eskatu dio Felix Bolaños Espainiako Memoria Demokratikoko ministroari. Beltran de Herediak salatu du erakusketa...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206151/eaeko-fiskaltza-ziurtagiria-eskatzeko-baimenaren-alde-agertu-da.htm
Gizartea
EAEko Fiskaltza ziurtagiria eskatzeko baimenaren alde agertu da
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean aztertuko du gaia.
EAEko Fiskaltza ziurtagiria eskatzeko baimenaren alde agertu da. EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean aztertuko du gaia.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzak COVID-19 ziurtagiria eskatzeko egin duen eskaera. Besteak beste, diskoteka eta jatetxeetan sartzeko exijitu nahi du ziurtagiria Jaurlaritzak, eta horren aldeko txostena egin du Fiskaltzak. Jada auzitegiko administrazio arloko salara igorr...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206152/baieztatu-da-behobia-donostiako-korrikalari-bat-hil-dela.htm
Kirola
Baieztatu da Behobia-Donostiako korrikalari bat hil dela
Herenegun zabaldu zen lasterketan parte hartu zuen 27 urteko korrikalari bat zendu zela, bihotzekoak jota. Geroztik, gizona hila ote zen zehazteko informazioa nahasgarria izan da, gaur arte. Omenaldia egin diote Tuteran (Nafarroa), irakasle baitzen hango ikastetxe batean.
Baieztatu da Behobia-Donostiako korrikalari bat hil dela. Herenegun zabaldu zen lasterketan parte hartu zuen 27 urteko korrikalari bat zendu zela, bihotzekoak jota. Geroztik, gizona hila ote zen zehazteko informazioa nahasgarria izan da, gaur arte. Omenaldia egin diote Tuteran (Nafarroa), irakasle baitzen hango ikastet...
Baieztatu dute, azkenik: Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen ari zela, bihotz geldialdia eduki zuen korrikalarietako batek, eta, ondorioz, Donostia ospitalean zendu zen gero. Hain zuzen, Aragoiko (Espainia) El periódico de Aragón egunkariak plazaratu zuen herenegun notizia. Atzo, ordea, korrikalaria ez zela hila...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206153/brasilgo-amazoniako-deforestazioan-azken-15-urteetako-markak-hautsi-dituzte.htm
Mundua
Brasilgo Amazoniako deforestazioan azken 15 urteetako markak hautsi dituzte
Munduko oihan tropikalik handienak 13.000 kilometro koadro baino gehiagoko eremua galdu zuen 2020ko abuztutik 2021eko uztailera bitartean: Araba eta Nafarroa biak batera adinako eremua.
Brasilgo Amazoniako deforestazioan azken 15 urteetako markak hautsi dituzte. Munduko oihan tropikalik handienak 13.000 kilometro koadro baino gehiagoko eremua galdu zuen 2020ko abuztutik 2021eko uztailera bitartean: Araba eta Nafarroa biak batera adinako eremua.
Laugarren urtez jarraian, Amazoniako deforestazioaren datuek hazkunde joerari eutsi diote. Ez zen halakorik gertatzen 1988an deforestazio datuak erregistratzen hasi zirenetik. Iazko datuen aldean —2019ko abuztutik 2020ko uztailera bitartekoak— %22 hazi da deforestatutako eremua, INPE Ikerketa Espazialen Institutu Nazio...
2021-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/206154/athletic-ezinean-azken-sailkatuaren-zelaian.htm
Kirola
Athletic ezinean, azken sailkatuaren zelaian
Partida kaskarra jokatu dute zuri-gorriek, eta 0-0 berdindu dute Levanteren aurka. Beste behin, jokoa sortzeko argitasuna falta izan zaio Marcelino Garcia Toralen taldeari.
Athletic ezinean, azken sailkatuaren zelaian. Partida kaskarra jokatu dute zuri-gorriek, eta 0-0 berdindu dute Levanteren aurka. Beste behin, jokoa sortzeko argitasuna falta izan zaio Marcelino Garcia Toralen taldeari.
Anoetan 1-1 berdindu ostean, Athleticek aukera paregabea zuen aurreko jardunaldian eta honetan sailkapenean gora egiteko, zuloan zeuden bi aurkari baitzituen aurrean. Baina Cadizen aurka galdu egin zuen duela bi aste, eta Levanteren aurka puntu bakarra poltsikoratu ahal izan du, 0-0 berdindu ostean. Zuri-gorriek partid...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206192/turkiak-aske-utzi-du-omar-suleiman-abeslaria.htm
Mundua
Turkiak aske utzi du Omar Suleiman abeslaria
Asteazkenean atxilotu zuten, terrorismo delitua egotzita. Ez dute zehaztu deliturik leporatzen dioten orain. Etxera itzuli da, eta Turkian bizitzen jarraitzeko asmoa iragarri du.
Turkiak aske utzi du Omar Suleiman abeslaria. Asteazkenean atxilotu zuten, terrorismo delitua egotzita. Ez dute zehaztu deliturik leporatzen dioten orain. Etxera itzuli da, eta Turkian bizitzen jarraitzeko asmoa iragarri du.
Turkiak aske utzi zuen atzo gauean Omar Suleiman jatorri siriarreko abeslari kurdua. Albiste agentzien arabera, iluntzean geratu zen libre, hainbat orduz atxilotuta egon ostean. Ez dute zehaztu karguren bat leporatzen dioten. AFP agentziako argazkilari batek ikusi ahal izan zuen Suleiman, aske geratu ondoren. Haren ar...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206193/migratzaile-bat-hilik-atzeman-dute-bidasoa-ibaian.htm
Gizartea
Migratzaile bat hilik atzeman dute Bidasoa ibaian
11:00etan aurkitu dute gorpua, Endarlatsan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa eta gaztea da. Migrazioen bidean aurten Euskal Herrian hildako zazpigarren pertsona da. Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu du biharko: 12:30ean, San Juan Plazan.
Migratzaile bat hilik atzeman dute Bidasoa ibaian. 11:00etan aurkitu dute gorpua, Endarlatsan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa eta gaztea da. Migrazioen bidean aurten Euskal Herrian hildako zazpigarren pertsona da. Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu du biharko: 12:30ean, San Juan Plazan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona baten gorpua atzeman dute gaur Bidasoa ibaian, Irungo uretan (Gipuzkoa), Endarlatsa inguruan, Nafarroarekin mugan. Padel surfa egiten ari zen kirolari batek atzeman du, 11:00ak aldera, eta, larrialdi zerbitzuei abisua eman ondotik, suhiltzaileak eta Ertz...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206194/euskaraldiaren-3-aldia-2022ko-azaroaren-18tik-abenduaren-2ra-egingo-da.htm
Gizartea
Euskaraldiaren 3. aldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da
Euskaldunen, erakundeen eta eragileen aktibazioa indartu nahi dute, eta ariguneen dinamikari bultzada eman.
Euskaraldiaren 3. aldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Euskaldunen, erakundeen eta eragileen aktibazioa indartu nahi dute, eta ariguneen dinamikari bultzada eman.
Asteon, euskararen erabilera gizarteratzeko eta bultzatzeko bi dinamika sozial handi aurkeztu dira: asteazkenean, Korrika, eta gaur eguerdian, Euskaraldia. Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren hitzetan, biak ere Europako hizkuntz praktikarako ariketa sozial masibo handienetakoak dira. Iaz pandemiaren...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206195/mendiak-pse-eeren-idazkari-nagusi-kargua-utziko-du-euskal-gizartean-funtsezko-rola-dutela-erakutsita.htm
Politika
Mendiak PSE-EEren idazkari nagusi kargua utziko du, «euskal gizartean funtsezko rola dutela erakutsita»
PSE-EE IX. kongresua egiten ari da. Eneko Anduezak hartuko du alderdiaren idazkari nagusi kargua. Idoia Mendiaren Batzorde Betearazlearen kudeaketa txostena onartu dute, botoen %99,4rekin.
Mendiak PSE-EEren idazkari nagusi kargua utziko du, «euskal gizartean funtsezko rola dutela erakutsita». PSE-EE IX. kongresua egiten ari da. Eneko Anduezak hartuko du alderdiaren idazkari nagusi kargua. Idoia Mendiaren Batzorde Betearazlearen kudeaketa txostena onartu dute, botoen %99,4rekin.
PSE-EE alderdiaren IX. kongresua egiten ari da asteburuan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hasiera berri bat lelopean. Bertan, Eneko Anduezak hartuko du Idoia Mendiaren erreleboa idazkari nagusi karguan. Aurretik, Batzorde Betearazlearen kudeaketa txostena aurkeztu du Mendiak, eta onartu egin dute, botoen %99,4rekin. Me...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206196/etxebizitza-eskubidearen-aldeko-protesta-jendetsua-egin-dute-baionan.htm
Gizartea
Etxebizitza eskubidearen aldeko protesta jendetsua egin dute Baionan
Antolatzaileen arabera, 8.000 pertsona inguru bildu dira. Azken urteetan okertu egin da egoera, eta aterabideak atzematera deitu dute.
Etxebizitza eskubidearen aldeko protesta jendetsua egin dute Baionan. Antolatzaileen arabera, 8.000 pertsona inguru bildu dira. Azken urteetan okertu egin da egoera, eta aterabideak atzematera deitu dute.
Manifestazio jendetsua egin dute gaur Baionan, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren kontra. San Andres plazatik abiatu da protesta, eta aniztasuna izan da parte hartzaileen artean. 30 bat eragilek babestu dute mobilizazioaren deialdia, horien artean, Ipar Euskal Herriko ezkerreko alderdi guziek, sindikatu ...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206197/ane-muguruza-estatu-terrorismoa-ez-da-gal-bakarrik-izan.htm
Politika
Ane Muguruza: «Estatu terrorismoa ez da GAL bakarrik izan»
Estatu indarkeria jasandako «ehunka lagunei» ere eskaini diete Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen urteurreneko omenaldia.
Ane Muguruza: «Estatu terrorismoa ez da GAL bakarrik izan». Estatu indarkeria jasandako «ehunka lagunei» ere eskaini diete Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen urteurreneko omenaldia.
«Egia itzaletik argira ateratzeko borrokan jarraitzen duten guztiei, hedabideetan espazio txiki bat ere ez dutenei, efemerideetan aipatzen ez direnei, izen edo historia debekatua dutenei». Estatuaren indarkeria jasan duten «ehunka lagunak» gogoan izan dituzte Bilbon, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren omenezko ekital...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206198/herria-askatu-eraldatu-eraiki-behar-dugu-fase-horretan-sartu-behar-gara.htm
Politika
«Herria askatu, eraldatu, eraiki behar dugu; fase horretan sartu behar gara»
Milaka lagun elkartu ditu EH Bilduk Bilbon, aspaldian ez bezalako manifestazio batean. Aurreikuspenak gaindituta, indar erakustaldia egin du, eta Autonomia kalea bete du. Euskal Herritik 70 autobus iritsi dira. Independentismoa indartsu dagoela esan du Pereak, eta Otegi presoei eta senideei zuzendu zaie amaieran. «Poli...
«Herria askatu, eraldatu, eraiki behar dugu; fase horretan sartu behar gara». Milaka lagun elkartu ditu EH Bilduk Bilbon, aspaldian ez bezalako manifestazio batean. Aurreikuspenak gaindituta, indar erakustaldia egin du, eta Autonomia kalea bete du. Euskal Herritik 70 autobus iritsi dira. Independentismoa indartsu dagoe...
Aspaldian ez bezalako manifestazioa egin du ezker independentistak Bilbon, EH Bilduk deituta. «Mugarri bat» jarri nahi izan du mobilizazio horrekin, Euskal Herriaren independentzia, justizia, feminismoa, ekologismoa, antifaxismoa, euskara eta bakea aldarrikatzeko, eta indar erakustaldia agerikoa izan da. Maite Asensio ...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206199/bera-berak-agur-esan-dio-europako-txangoari.htm
Kirola
Bera Berak agur esan dio Europako txangoari
Donostiarrek Ramnicu Valcearen aurka galdu dute Europako Ligako hirugarren kanporaketako itzulerako lehian, Gaskan, eta txapelketatik kanpo geratu dira. Etxeko taldea atsedenaldira lau goleko aldearekin heldu den arren, bigarren zatian partida erabat nahasi da, errumaniarren mesederako.
Bera Berak agur esan dio Europako txangoari. Donostiarrek Ramnicu Valcearen aurka galdu dute Europako Ligako hirugarren kanporaketako itzulerako lehian, Gaskan, eta txapelketatik kanpo geratu dira. Etxeko taldea atsedenaldira lau goleko aldearekin heldu den arren, bigarren zatian partida erabat nahasi da, errumaniarren...
Kito. Super Amara Bera Berari amaitu zaio Europako ibilaldia. Donostiarrek sei goleko errentarekin irabazi behar zioten Ramniu Valceari Europako Ligan jarraitzeko. Bada, sekulako ahalegina egin duten arren, ez dira gai izan egoera iraultzeko. Erregaia nahi baino arinago xahutu dute, eta hirugarren kanporaketako itzuler...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206200/larrialdi-kimikoetarako-sirenak-probatuko-dituzte-datorren-astean-sei-udalerritan.htm
Gizartea
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte datorren astean sei udalerritan
Astelehenetik asteazkenera larrialdi kimikoa iragartzen duten sirenak piztuko dituzte Abanton, Hernanin, Lantaronen, Muskizen, Santurtzin eta Zierbenan.
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte datorren astean sei udalerritan. Astelehenetik asteazkenera larrialdi kimikoa iragartzen duten sirenak piztuko dituzte Abanton, Hernanin, Lantaronen, Muskizen, Santurtzin eta Zierbenan.
Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak larrialdietarako sirenak probatuko ditu datorren astean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sei udalerritan. Zehazki, Abanton, Hernanin, Lantaronen, Muskizen, Santurtzin eta Zierbenan piztuko dituzte sirenak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Jaurlaritzak azaldu duenez, helburua da her...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206201/zaplaztekoa-jaso-du-alavesek-pizjuanen.htm
Kirola
Zaplaztekoa jaso du Alavesek Pizjuanen
Garaipenak eskuetatik ihes egin die arabarrei bi minuturen faltan. Alavesen aldeko golegileak Laguardia eta Pacheco izan dira, eta berdinketari esker, bost partida jarraian daramatza porrotik jaso gabe.
Zaplaztekoa jaso du Alavesek Pizjuanen. Garaipenak eskuetatik ihes egin die arabarrei bi minuturen faltan. Alavesen aldeko golegileak Laguardia eta Pacheco izan dira, eta berdinketari esker, bost partida jarraian daramatza porrotik jaso gabe.
Zapore gazi-gozoarekin amaitu du Alavesek Sevillaren aurka. Bi aldiz hartu dio aurrea markagailuan, baina Rakiticek azken minutuan egindako golak arabarren garaipena zapuztu du. Hori horrela, helburutik puntu bat gertuago dago Alaves, eta azken asteetan izandako emaitza onei jarraipena eman dio. Bikain ekin dio lehiar...
2021-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/206202/lana-artez-baina-saririk-ez.htm
Kirola
Lana artez, baina saririk ez
Osasuna punturik gabe gelditu da Atletico Madrilen aurka, azken uneko akats baten erruz. Kornerrez jaso du gola, oso sendo aritu ostean.
Lana artez, baina saririk ez. Osasuna punturik gabe gelditu da Atletico Madrilen aurka, azken uneko akats baten erruz. Kornerrez jaso du gola, oso sendo aritu ostean.
Hasierako grina, geroko itxaropena, eta bukaerako frustrazioa. Hitz gutxitan, hala labur liteke Osasunak gaur Atletico Madrilen zelaian jokatu eta galdu duen neurketa. Lana zuzen egin du, ausardia eta bizirik irauteko gaitasuna uztartuta. Garaipenetik urrun samar izan da, baina berdinketa ondo lotua izan du ia 90 minut...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206240/agurainen-bi-gizonezko-espetxeratu-dituzte-adingabe-bati-sexu-erasoak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Agurainen bi gizonezko espetxeratu dituzte adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita
Ostiralean atxilotu zituzten, eta epaileak gaur erabaki du haiek Zaballako kartzelara bidaltzea. Senideak dira erasotzaileak eta biktima.
Agurainen bi gizonezko espetxeratu dituzte adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita. Ostiralean atxilotu zituzten, eta epaileak gaur erabaki du haiek Zaballako kartzelara bidaltzea. Senideak dira erasotzaileak eta biktima.
Epaile batek espetxeratu egin ditu ostiralean Agurainen (Araba) atxilotu zituzten bi gizonezkoak; 30 urte ditu batak, eta 39 besteak. Senide duten adingabe bati hainbat hilabetez sexu erasoak egitea leporatzen die. Ertzaintzak ez du xehetasun gehiago eman, eraso egin diotena adingabea baita. El Correo egunkariak zabal...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206241/andueza-euskadiren-liderrak-izateko-prest-gaude.htm
Politika
Andueza: «Euskadiren liderrak izateko prest gaude»
Amaitu da PSE-EE alderdiaren IX. kongresua, Bilbon. Hitza hartu dute alderdiko idazkari nagusi izendatu berriak, Eneko Anduezak, eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.
Andueza: «Euskadiren liderrak izateko prest gaude». Amaitu da PSE-EE alderdiaren IX. kongresua, Bilbon. Hitza hartu dute alderdiko idazkari nagusi izendatu berriak, Eneko Anduezak, eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.
«Sozialistok betidanik hartu dugu parte herri honen eraikuntzan; gure eskuekin eraiki dugu Euskadi». Sinboloz eta epikaz beteriko diskurtsoa eman du gaur Eneko Anduezak, PSE-EEko idazkari nagusi izendatu berriak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaur amaitu da alderdiaren IX. kongresua. Goizean Batzorde Betearazlea bozka...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206242/benetako-harrera-politikak-eskatu-dituzte-irunen.htm
Gizartea
«Benetako harrera politikak» eskatu dituzte Irunen
Beste migrante bat hil da Euskal Herrian, aurtengo zazpigarrena. Bidasoan aurkitu duten gizonak 38 zituen, eta Boli Kostatik zetorren. Elkarretaratze bat egin dute, Irungo Harrera Sareak deituta.
«Benetako harrera politikak» eskatu dituzte Irunen. Beste migrante bat hil da Euskal Herrian, aurtengo zazpigarrena. Bidasoan aurkitu duten gizonak 38 zituen, eta Boli Kostatik zetorren. Elkarretaratze bat egin dute, Irungo Harrera Sareak deituta.
Ehunka lagun bildu ziren atzo Irungo (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean, «dolu eta salaketa» protesta egiteko. Migrazio bidean aurten Euskal Herrian hil den zazpigarren pertsona da herenegun Bidasoan aurkitu zutena: ibai horretan edo haren inguruan lau hil dira —gutxienez bi itota, eta bat bere buruaz beste eginda—, eta b...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206243/eaeko-auzitegi-nagusiak-gaur-hartuko-du-ziurtagiriaren-inguruko-erabakia.htm
Gizartea
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur hartuko du ziurtagiriaren inguruko erabakia
Fiskaltza neurriaren alde agertu da. Printzipioz, ostalaritzan eta diskoteketan eskatuko lukete.
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur hartuko du ziurtagiriaren inguruko erabakia. Fiskaltza neurriaren alde agertu da. Printzipioz, ostalaritzan eta diskoteketan eskatuko lukete.
COVID ziurtagiria bai, edo COVID ziurtagiria ez. Horixe erabakiko du gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak, eta litekeena da gaur bertan ematea erabakiaren berri; 9:30ean bilduko dira. Eusko Jaurlaritzak asteartean iragarri zuen, eta ostegunean eman zuen pausoa: auzitegiari baimena eskatu zion COVID ziurt...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206244/iker-vicente-eta-karmele-gisasola-nagusi-sherpa-ai-ko-finalean.htm
Kirola
Iker Vicente eta Karmele Gisasola nagusi Sherpa Ai-ko finalean
Biak aise nagusitu zaizkie aurkariei Bilbao Arenan. Emakumezkoen bakarkako finala lehenengoz egin dute.
Iker Vicente eta Karmele Gisasola nagusi Sherpa Ai-ko finalean. Biak aise nagusitu zaizkie aurkariei Bilbao Arenan. Emakumezkoen bakarkako finala lehenengoz egin dute.
Ez da ezustekorik izan Sherpa Ai Aizkolari Txapelketan: gizonezkoetan, iaz bezala, Iker Vicentek irabazi du, eta emakumeetan ere Karmele Gisasola Zelai III.a faboritoak irabazi du. Ikuskizun ederra eman dute gaur goizean Bilbao Arenan. Gizonezkoetan, sei aizkolari aritu dira. Irabazleak, Vicentek, bi minutu eta hamar ...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206245/erakustaldia-emanez-hasi-dira-txapeldunak.htm
Kirola
Erakustaldia emanez hasi dira txapeldunak
Ezkurdia eta Tolosa baino gehiago direla erakutsi dute Elezkanok eta Zabaletak Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. 7-7tik 7-22raino heldu dira.
Erakustaldia emanez hasi dira txapeldunak. Ezkurdia eta Tolosa baino gehiago direla erakutsi dute Elezkanok eta Zabaletak Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. 7-7tik 7-22raino heldu dira.
Lehengo lepotik burua. Denbora igaro ez balitz bezala. Iazko Binakako Txapelketako bikoterik onena izan zen Elezkano II.ak eta Zabaletak osatzen dutena, eta berdin hasi dute aurtengoa ere. Mungian (Bizkaia) jokatu dute lehen jardunaldian, Ezkurdia-Tolosaren aurka, eta aise irabazi dute. Hasieran ez zirudien erraz jarr...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206246/hilda-aurkitu-dute-ostegunean-lantzen-desagertu-zen-84-urteko-emakumea.htm
Gizartea
Hilda aurkitu dute ostegunean Lantzen desagertu zen 84 urteko emakumea
Herrigunetik bi kilometrora dagoen baso batean aurkitu dute hilotza. Bilaketa taldeak aurkitu du, gaur goizean.
Hilda aurkitu dute ostegunean Lantzen desagertu zen 84 urteko emakumea. Herrigunetik bi kilometrora dagoen baso batean aurkitu dute hilotza. Bilaketa taldeak aurkitu du, gaur goizean.
Hilda aurkitu dute joan den ostegunean Lantzen (Nafarroa) desagertu zen 84 urteko emakumea, herrigunetik bi kilometrora, baso batean. Azken orduetan, bilaketa eremua zabaltzea erabaki dute arduradunek, eta horri esker aurkitu ahal izan dute gaur, 12:15ak aldera. Emakumeak ez zuen osasun arazorik, eta bere ohiko ibilal...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206247/gorka-pagonabarraga-bizkaiko-txapelketako-lehen-finalista.htm
Kultura
Gorka Pagonabarraga, Bizkaiko Txapelketako lehen finalista
Onintza Enbeitak egin du bigarren, eta Miren Amurizak hirugarren. Beste bi finalaurrekoetako emaitzen zain egon beharko dute abenduaren 18ko finala jokatuko duten edo ez jakiteko.
Gorka Pagonabarraga, Bizkaiko Txapelketako lehen finalista. Onintza Enbeitak egin du bigarren, eta Miren Amurizak hirugarren. Beste bi finalaurrekoetako emaitzen zain egon beharko dute abenduaren 18ko finala jokatuko duten edo ez jakiteko.
Aurpegi berri bat, gutxienez, izango da abenduaren 18ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean: Gorka Pagonabarraga Agorriarena. Durangoko 21 urteko bertsolaria nagusitu da gaur Etxebarrian (Bizkaia) jokatu den lehen finalaurrekoan, eta puntuazio onarekin gainera. 500 lagun inguru bildu dira han. Bigarren izan da O...
2021-11-21
https://www.berria.eus/albisteak/206248/lehen-postua-galdu-du-realak.htm
Kirola
Lehen postua galdu du Realak
Txuri-urdinek neurketa nahasia jokatu dute Valentziaren aurka, futbol gutxikoa. Azken minutuetan, gainera, erabat zikindu da giroa. Aritzek txartel gorria ikusi du 75. minutuan.
Lehen postua galdu du Realak. Txuri-urdinek neurketa nahasia jokatu dute Valentziaren aurka, futbol gutxikoa. Azken minutuetan, gainera, erabat zikindu da giroa. Aritzek txartel gorria ikusi du 75. minutuan.
Irabazlerik eta galtzailerik gabeko guda bat. Horixe izan da gaur Anoetan Reala eta Valentzia protagonista izan dituen neurketa. Ostikada asko, bultzakada asko, antzerki asko, eta futbol gutxi. Azkenean, puntu bat talde bakoitzarentzat (0-0); Realari ez dio balio sailkapeneko lehen postua mantentzeko. Real Madril da Es...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206249/wisconsinen-bost-lagun-hil-eta-40-zauritu-dira-eguberri-desfile-batean-auto-batek-jendearen-kontra-egin-ondotik.htm
Mundua
Wisconsinen bost lagun hil eta 40 zauritu dira eguberri desfile batean auto batek jendearen kontra egin ondotik
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Poliziak atxilo eraman du ustezko erasotzailea, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko. Jakinarazi dutenez, zaurituetako hainbat adingabeak dira.
Wisconsinen bost lagun hil eta 40 zauritu dira eguberri desfile batean auto batek jendearen kontra egin ondotik. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Poliziak atxilo eraman du ustezko erasotzailea, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko. Jakinarazi dutenez, zaurituetako hainbat adingabeak dira.
Atzo arratsaldean, bostak aldera, auto batek jendetzaren kontra jo zuen Wisconsingo (Ameriketako Estatu Batuak) Waukesha hirian egiten ari zen eguberri desfile batean. Ibilgailuak hamarka pertsona harrapatu zituen: gutxienez bost hildako dira oraingoz, eta, horiez gainera, beste 40 lagun zauriturik daude. Horietako bat...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206250/ezkerra-eta-eskuin-muturra-igaro-dira-txileko-presidentetzarako-bigarren-itzulira.htm
Mundua
Ezkerra eta eskuin muturra igaro dira Txileko presidentetzarako bigarren itzulira
Eskuin muturreko Jose Antonio Kastek irabazi du hauteskundeen lehen itzulia, botoen %28 lortuta; ia hiru puntura geratu da Apruebo Dignidad zerrendako hautagai Gabriel Boric.
Ezkerra eta eskuin muturra igaro dira Txileko presidentetzarako bigarren itzulira. Eskuin muturreko Jose Antonio Kastek irabazi du hauteskundeen lehen itzulia, botoen %28 lortuta; ia hiru puntura geratu da Apruebo Dignidad zerrendako hautagai Gabriel Boric.
Inkestek iragarritakoa bete da gutxi-asko Txilen. Galdeketek aurreikusten zuten Apruebo Dignidad koalizioko Gabriel Boric eta Alderdi Errepublikanoko Jose Antonio Kast igaroko zirela presidentetzarako bozen bigarren itzulira, eta halaxe gertatu da. Azken egunetan, ordea, uste nagusia zen Boricek aurrea hartuko ziola Ka...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206251/ziurtagiriaren-aurkako-erabakia-hartu-du-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm
Gizartea
Ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko. Jatetxeetan eta aisialdirako eta dantzarako jarduerak eskaintzen dituzten lekuetan aurkeztu behar izatea nahi zuen hark. Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio ziurtagiria eskatzeko baimena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari.
Ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko. Jatetxeetan eta aisialdirako eta dantzarako jarduerak eskaintzen dituzten lekuetan aurkeztu behar izatea nahi zuen hark. Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio ziurtagiria eskatzeko baimena Nafarro...
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez dio baimenik eman Eusko Jaurlaritzari zenbait tokitan ziurtagiria aurkezteko beharra ezartzeko. Joan den astean aurkeztu zuen eskaera Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak, eta epaileek gaur eman diote ezezkoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzi...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206252/haize-berria-sartu-da-bizkaiko-txapelketako-finalera.htm
Kultura
Haize berria sartu da Bizkaiko Txapelketako finalera
Gorka Pagonabarraga nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan, Etxebarrin, eta finalerako sailkatu da aurreneko aldiz. Haren atzetik geratu dira sailkapenean Onintza Enbeita eta Miren Amuriza.
Haize berria sartu da Bizkaiko Txapelketako finalera. Gorka Pagonabarraga nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan, Etxebarrin, eta finalerako sailkatu da aurreneko aldiz. Haren atzetik geratu dira sailkapenean Onintza Enbeita eta Miren Amuriza.
Atzo hasi zuen finalaurrekoen itzulia Bizkaiko Bertsolari Txapelketak, Etxebarrin. Gorka Pagonabarraga Agorriak irabazi zuen saioa, 529 punturekin. Eta, hasierako agurrean azaldu zuenez, urduri samar joan zen Etxebarriko frontoira: «Arratsalde on, hau da hau plaza:/ egina nago ehun zati./ Baina batzuon gogo-sabelak/ as...
2021-11-22
https://www.berria.eus/albisteak/206253/pablo-casado-francoren-omenezko-meza-batean-izan-da-asteburuan.htm
Politika
Pablo Casado Francoren omenezko meza batean izan da asteburuan
PPko informazio iturrien arabera, Casadok ez zekien diktadorearen aldeko meza bat zenik. Larunbatean joan zen elizkizunera, Granadan (Espainia), Francoren heriotzaren urteurrenean.
Pablo Casado Francoren omenezko meza batean izan da asteburuan. PPko informazio iturrien arabera, Casadok ez zekien diktadorearen aldeko meza bat zenik. Larunbatean joan zen elizkizunera, Granadan (Espainia), Francoren heriotzaren urteurrenean.
1975eko azaroaren 20an zendu zen Francisco Franco; horiek horrela, urteurrena izaki, diktadorea oroitzeko hainbat ekitaldi egin dira asteburuan hainbat herritan. Hain zuzen, horietako batean izan zen larunbatean Pablo Casado Espainiako Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Francoren alde otoitz egiteko meza batean izan...