date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206254/sortuko-kideek-herrigaia-txostena-babestu-dute.htm | Politika | Sortuko kideek 'Herrigaia' txostena babestu dute | Parte hartzea %52 izan da. Botoa eman duten hamarretik zazpik (%71) babestu dute Nazio Kontseiluaren txostena. | Sortuko kideek 'Herrigaia' txostena babestu dute. Parte hartzea %52 izan da. Botoa eman duten hamarretik zazpik (%71) babestu dute Nazio Kontseiluaren txostena. | Sorturen kongresu prozesuan, Nazio Kontseiluak aurkeztutako Herrigaia txostenaren eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketaren artean botoa emateko asteburua izan dute Sortuko kideek. Zuzendaritzaren proposamena nagusitu da: 7.936 kidek eman zezaketen botoa, eta 4.164k bozkatu dute (%52,4); horietatik %71k (2.948) babestu dute... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206256/pentsioen-erreforma-aurrera-doa-eajren-aldeko-botoarekin-eta-eh-bilduren-abstentzioarekin.htm | Ekonomia | Pentsioen erreforma aurrera doa, EAJren aldeko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin | Espainiako Kongresuko lan batzordearen onespenaren ondoren, osoko saioak eztabaidatuko du legegaia. | Pentsioen erreforma aurrera doa, EAJren aldeko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Espainiako Kongresuko lan batzordearen onespenaren ondoren, osoko saioak eztabaidatuko du legegaia. | Gaur hasi da ikusten zer babes politiko duen pentsioen erreformak. Espainiako Kongresuko Lan Batzordeak ontzat hartu du gobernuak eta gizarte eragileek negoziatutako erreformaren lehen zatia, eta legegaia osoko bilkuraren esku geratu da. Aldeko botoa eman dute PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk, EAJk eta Compromisek, eta au... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206258/vicario-baldintzapean-aske-uzteko-eskatu-dute-sarek-eta-etxerat-ek.htm | Politika | Vicario baldintzapean aske uzteko eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek | Adierazi dute «ongi» joan zaiola bihotzeko ebakuntza, baina salatu dute espetxea ez dela leku «egokia» halako eritasunak artatzeko. 1988tik, sei euskal preso hil dira bihotzeko arazoen ondorioz. | Vicario baldintzapean aske uzteko eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Adierazi dute «ongi» joan zaiola bihotzeko ebakuntza, baina salatu dute espetxea ez dela leku «egokia» halako eritasunak artatzeko. 1988tik, sei euskal preso hil dira bihotzeko arazoen ondorioz. | Juan Carlos Alberdi urnietarra (Gipuzkoa), 1988an, bihotzekoak jota. Mikel Zalakain Odriozola, Villabonakoa (Gipuzkoa), 1990an, berdin. Roberto Sainz Olmos Portugaleteko presoa (Bizkaia), 2006an, bihotzekoz. Xabier Lopez Peña galdakoztarra (Bizkaia), 2013an, bihotzeko arazoen ondorioz ospitalera eraman ondoren, buruko ... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206259/mundu-osoko-300-editore-baino-gehiago-bilduko-dira-bihartik-aurrera-irunean.htm | Kultura | Mundu osoko 300 editore baino gehiago bilduko dira bihartik aurrera Iruñean | Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak egingo dituzte bihartik ostiralera bitarte, Baluarten. Argitaletxe Independenteen Nazioarteko Aliantzak eta Editargi elkarteak antolatu dute egitasmoa. | Mundu osoko 300 editore baino gehiago bilduko dira bihartik aurrera Iruñean. Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak egingo dituzte bihartik ostiralera bitarte, Baluarten. Argitaletxe Independenteen Nazioarteko Aliantzak eta Editargi elkarteak antolatu dute egitasmoa. | Bihar abiatuko dira Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketak, Iruñeko Baluarte auditoriumean. Ostiralera arte, mundu osoko 300 editore baino gehiago batuko ditu egitasmoak, sektorearen egoeraz eztabaidatzeko, eta globalizazioaren testuinguruan edizio independentearen nondik norakoak birpentsatzeko. Gaur inauguratu... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206260/itxialdia-hasi-du-austriak-laugarren-oldea-geldiarazteko.htm | Mundua | Itxialdia hasi du Austriak, laugarren oldea geldiarazteko | Txertoa derrigorrezkoa izango da otsailaren 1etik aurrera. Neurri hori bera eztabaidagai da Alemanian. Biztanleriaren %68 dago txertatuta han, eta kutsatzeen erritmoa markak hausten ari da azken egunetan. 386 kutsatu ditu Alemaniak, 100.000 biztanleko. | Itxialdia hasi du Austriak, laugarren oldea geldiarazteko. Txertoa derrigorrezkoa izango da otsailaren 1etik aurrera. Neurri hori bera eztabaidagai da Alemanian. Biztanleriaren %68 dago txertatuta han, eta kutsatzeen erritmoa markak hausten ari da azken egunetan. 386 kutsatu ditu Alemaniak, 100.000 biztanleko. | Hutsik daude kaleak Austrian, herrialdeko gobernuak itxialdia ezarri baitu herrialde osoan, koronabirusaren laugarren olatu bat saihesteko. Herritarrek mugatua dute etxetik irteteko aukera. Soilik lanera edo eskolara joateko, ariketa egiteko edota oinarrizko produktuak erosteko atera daitezke kalera. Jatetxeak, museoak... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206261/hiruk-mobilizazioak-egingo-ditu-garraioaren-egoera-larria-salatzeko.htm | Ekonomia | Hiruk mobilizazioak egingo ditu, «garraioaren egoera larria salatzeko» | Garraiolari autonomoen sindikatuak ez du bat egingo, ordea, abendurako patronalak deitutako grebarekin. | Hiruk mobilizazioak egingo ditu, «garraioaren egoera larria salatzeko». Garraiolari autonomoen sindikatuak ez du bat egingo, ordea, abendurako patronalak deitutako grebarekin. | Larunbatean batzarra egin zuen Hiruk, Altsasuko Iortia kulturgunean. Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuko 70 kide inguru batu ziren, eta mobilizazio egutegi propioa antolatzea erabaki zuten, uste baitute sektorea egoera «larrian» dela.
Gasolioaren prezioaren igoerak haien irabazi tarteak txikitu izana da ... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206262/eh-bilduk-aldeko-botoa-emango-die-espainiako-aurrekontuei.htm | Politika | EH Bilduk aldeko botoa emango die Espainiako aurrekontuei | Azken asteetako «aurrerapenek» negoziazioa desblokeatu dutela azaldu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak. 2022a amaitu aurretik ETB3 Nafarroa osoan emititzea adostu du koalizioak Espainiako Gobernuarekin. | EH Bilduk aldeko botoa emango die Espainiako aurrekontuei. Azken asteetako «aurrerapenek» negoziazioa desblokeatu dutela azaldu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak. 2022a amaitu aurretik ETB3 Nafarroa osoan emititzea adostu du koalizioak Espainiako Gobernuarekin. | Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak jakinarazi du EH Bilduk babesa emango diela Espainiako 2022ko aurrekontuei. Mahai Politikoak gaur goizean egin duen bileraren ostean, agerraldia egin dute Otegik berak eta Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko eledunak, eta bertan eman du erabakiaren berri Ot... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206263/oinarrizko-errenta-eskatzeko-ekinaldiak-7500-sinadura-bildu-ditu-bi-hilabetean.htm | Ekonomia | Oinarrizko errenta eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu bi hilabetean | Urtarrilaren 7ra arteko epea dute 10.000 sinadurara heltzeko. Azpimarratu dute, hala ere, eztabaida «eremu publikora» zabaltzea dela helburua. | Oinarrizko errenta eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu bi hilabetean. Urtarrilaren 7ra arteko epea dute 10.000 sinadurara heltzeko. Azpimarratu dute, hala ere, eztabaida «eremu publikora» zabaltzea dela helburua. | Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu dagoeneko. Irailean jarri zuten martxan bilketa, eta bi hilabeteko epean helburua lortzear dago. Izan ere, 10.000 sinadura bildu beharko dituzte gutxienez Eusko Legebiltzarrak eskaria aintzat hartu eta eztabaida onartzeko. Urtarrilare... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206264/arnastutako-zenbat-aire-pilatzen-da-manifestazio-jendetsu-batean.htm | Gizartea | Arnastutako zenbat aire pilatzen da manifestazio jendetsu batean? | Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki batean eta handi batean, metroan, autobusean eta kontzertu batean. | Arnastutako zenbat aire pilatzen da manifestazio jendetsu batean?. Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Sei lekutan neurtu du CO2 maila azken egunetan: EH Bilduren manifestazioan, jangela txiki ba... | Etxean, terrazetan, ikasgelan, gimnasioetan, metroan, kalean... COVID-19arekin, inoiz ez bezala erreparatu zaio jende pilaketari, gaitza airez kutsatzeko arriskuagatik. Maskara eta segurtasun distantzia izan dira azken urte eta erdian ez kutsatzeko neurri garrantzitsuenak, arnastutako airearen bidez kutsatu ez dadin. B... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206265/hiru-eskola-hetsi-dituzte-koronabirusagatik-lapurdin.htm | Gizartea | Hiru eskola hetsi dituzte koronabirusagatik Lapurdin | Bidarteko eskola, eta Uztaritzeko eta Basusarriko ikastolak hetsirik egonen dira astebetez. Hego Euskal Herrian 183 ikasgela etxeratu dituzte. | Hiru eskola hetsi dituzte koronabirusagatik Lapurdin. Bidarteko eskola, eta Uztaritzeko eta Basusarriko ikastolak hetsirik egonen dira astebetez. Hego Euskal Herrian 183 ikasgela etxeratu dituzte. | Koronabirusaren datuak berriz ere okertzen ari dira Ipar Euskal Herrian. Iragan ostiraleko datuen arabera, zazpi eguneko intzidentzia tasa metatua 221 da 100.000 biztanleko. Erraterako, Lapurdin hiru eskola itxi behar izan dituzte ikasle batzuek positibo eman ondotik. Hala, Bidarteko eskola publikoa eta Uztaritzeko eta... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206266/indarkeria-matxistak-irekitako-zaurien-mapa-bideo-bidez.htm | Gizartea | Indarkeria matxistak irekitako zaurien mapa, bideo bidez | BERRIAk ikus-entzunezko bat ondu du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira. 2003tik, 112 emakumezko eta 11 haur hil ditu indarkeria mota horrek Euskal Herrian. | Indarkeria matxistak irekitako zaurien mapa, bideo bidez. BERRIAk ikus-entzunezko bat ondu du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira. 2003tik, 112 emakumezko eta 11 haur hil ditu indarkeria mota horrek Euskal Herrian. | Hiru egunen faltan, ate joka dago azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna. Efemeridea gorriz pintatua da egutegian, eta, hain zuzen ere, eguna maiz da motibo egoki indarkeria matxistak utzitako datu beltzak bistaratzeko. Baita egoeraren diagnostikoa eta analisia egiteko ere. Datuak gordinak dira o... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206267/astebetean-59-areagotu-dira-positiboak-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Astebetean %59 areagotu dira positiboak Hego Euskal Herrian | Ospitaleetan eragina izaten ari da goraldia: duela astebete baino %40 gaixo gehiago hartzen dituzte. Astebetean, gaitza zuten hamabost pertsona zendu dira. | Astebetean %59 areagotu dira positiboak Hego Euskal Herrian. Ospitaleetan eragina izaten ari da goraldia: duela astebete baino %40 gaixo gehiago hartzen dituzte. Astebetean, gaitza zuten hamabost pertsona zendu dira. | Goraldi betean dago COVID-19a. Hala erakusten dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman berri dituzten datuek. Astebetean 5.584 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko astean baino 2.077 kasu gehiago; hau da, astebetean %59 ugaritu dira COVID-19 kasuak.
Gipuzkoako egoera da bereziki larritzekoa. ... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206268/libian-65-bat-hautagaik-eman-dute-izena-presidentetzarako-bozetarako.htm | Mundua | Libian 65 bat hautagaik eman dute izena presidentetzarako bozetarako | Hauteskundeetan parte hartzeko erabakia hartu dutenen artean daude Dbeibeh behin-behineko lehen ministroa, Haftar ekialdeko militarra eta Gaddafiren semeetako bat. Hauteskundeak abenduaren 24an dira egitekoak. | Libian 65 bat hautagaik eman dute izena presidentetzarako bozetarako. Hauteskundeetan parte hartzeko erabakia hartu dutenen artean daude Dbeibeh behin-behineko lehen ministroa, Haftar ekialdeko militarra eta Gaddafiren semeetako bat. Hauteskundeak abenduaren 24an dira egitekoak. | NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresentzat, Libian abenduaren 24an egitekoak diren presidentetzarako bozak «nahitaezko hurrengo pauso bat» dira herrialdean bakea eta egonkortasuna finkatzeko. Ez da gutxiagorako: itxaropen handia dago jarria hitzordu horretan hamarkada bat iraun duen gerraren ond... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206270/zubietako-erraustegiko-langileek-greba-mugagabea-egingo-dute-bihartik.htm | Ekonomia | Zubietako erraustegiko langileek greba mugagabea egingo dute bihartik | Besteak beste, segurtasun baldintzak bermatzeko eta lanaldiak errespetatzeko eskatzen diote Ekobal enpresari. | Zubietako erraustegiko langileek greba mugagabea egingo dute bihartik. Besteak beste, segurtasun baldintzak bermatzeko eta lanaldiak errespetatzeko eskatzen diote Ekobal enpresari. | Bihartik aurrera, greba mugagabea egingo dute Zubietako (Donostia) Gipuzkoako erraustegiko langileek, ELA sindikatuak gaur iragarri duenez. Prekaritatea salatzen dute langileok, eta segurtasun eta lan baldintzak bermatzeko eskatuko diote enpresari, lanuztearen bitartez.
Azpikontrataturiko Ekobal enpresari osasun eta l... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206271/bidea-da-borroka-komikia-eman-dute-gaztelumendi-anaiek.htm | Kultura | 'Bidea da borroka' komikia eman dute Gaztelumendi anaiek | Beñat Gaztelumendik idatzi du gidoia, eta Unai Gaztelumendik eraman du irudietara. Martin Artola izeneko bertsolaria du protagonista kontakizunak, eta eurak hazi ziren munduaren erretratu bat jaso nahi izan dute haren bueltan egileek. | 'Bidea da borroka' komikia eman dute Gaztelumendi anaiek. Beñat Gaztelumendik idatzi du gidoia, eta Unai Gaztelumendik eraman du irudietara. Martin Artola izeneko bertsolaria du protagonista kontakizunak, eta eurak hazi ziren munduaren erretratu bat jaso nahi izan dute haren bueltan egileek. | Bertsolaria, 30-35 urte bitartekoa, gizona, gipuzkoarra. Izen-deituraz, Martin Artola. Lehenengo aldiz iritsiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera, Barakaldora (Bizkaia). Autoa hartuko du, harantz abiatuko da, eta errepidean doala errepasatuko ditu ordura arteko zenbait giro, jende, pasadizo. Bada, bi b... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206272/pablo-ibarrentzat-epaiketa-justua-eskatu-dute-senideek-gasteizen.htm | Gizartea | Pablo Ibarrentzat «epaiketa justua» eskatu dute senideek, Gasteizen | Presoak 27 urte daramatza kartzelatuta, Floridan; haietako hamabost heriotzaren korridorean. Senideek babesa eskertu dute, hunkituta. | Pablo Ibarrentzat «epaiketa justua» eskatu dute senideek, Gasteizen. Presoak 27 urte daramatza kartzelatuta, Floridan; haietako hamabost heriotzaren korridorean. Senideek babesa eskertu dute, hunkituta. | Pablo Ibarrek 27 urte daramatza Floridako kartzela batean preso (Estatu Batuetan). Haietako hamabost heriotzaren korridorean. 1994an klub batean lanean ziharduten bi neska hiltzea egotzita heriotz zigorra ezarri zioten Ibarri. Errugabetasuna aldarrikatu izan du, eta «epaiketa justu bat» aldarrikatu dute Ibarrentzat, Ga... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206273/lur-planeta-asteroideetatik-defendatzeko-dart-misioa-jaurtiko-dute-bihar.htm | Bizigiro | Lur planeta asteroideetatik defendatzeko DART misioa jaurtiko dute bihar | Dimorphos asteroidearen kontra joko du zundak, ikusteko kolpea nahikoa ote den objektua desbideratzeko. Funtzionatzen badu, etorkizunean erabili ahalko dute teknika, Lurrarentzat mehatxu diren asteroideekin. | Lur planeta asteroideetatik defendatzeko DART misioa jaurtiko dute bihar. Dimorphos asteroidearen kontra joko du zundak, ikusteko kolpea nahikoa ote den objektua desbideratzeko. Funtzionatzen badu, etorkizunean erabili ahalko dute teknika, Lurrarentzat mehatxu diren asteroideekin. | Filmetan ikusitakoa benetan gertatuko da datozen hilabeteetan. Esperimentu gisa, edonola ere: Lur planetatik jaurtitako gailu batekin danbatekoa emango diote asteroide bati, ikusteko horrekin aski den hura desbideratzeko. Oraingoan, mehatxu ez den asteroide baten kontra jo nahi dute. Baina, etorkizunean, baliteke tekni... |
2021-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/206274/pertsona-bat-hil-da-zirauki-inguruan-gertaturiko-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Zirauki inguruan gertaturiko trafiko istripu batean | Auto batek kamoi baten atzeko aldean jo du, A-12 autobidean. Aurten 24 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan. | Pertsona bat hil da Zirauki inguruan gertaturiko trafiko istripu batean. Auto batek kamoi baten atzeko aldean jo du, A-12 autobidean. Aurten 24 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan. | Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, pertsona bat hil da gaur arratsaldean A-12 errepideko 29. kilometroan, Zirauki inguruan (Nafarroa), haren autoak kamioi baten atzeko aldea jo duenean.
Ez dute beste daturik eman.
Hori kontatuta, 24 lagun hil dira aurten Nafarroako errepideetan. Trafiko Istripuen Biktime... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206308/gutxienez-46-lagun-hil-dira-bulgarian-autobus-batek-su-hartu-ondotik.htm | Mundua | Gutxienez 46 lagun hil dira Bulgarian autobus batek su hartu ondotik | Sofian gertatu da ezbeharra, atzo arratsaldean. Ikerketa bat abiatu dute, zergatik gertatu den aztertzeko. | Gutxienez 46 lagun hil dira Bulgarian autobus batek su hartu ondotik. Sofian gertatu da ezbeharra, atzo arratsaldean. Ikerketa bat abiatu dute, zergatik gertatu den aztertzeko. | Bulgariako Poliziak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean autobus batek su hartu zuen herrialdeko hiriburuaren inguruan, Sofian, eta, ondorioz, 46 lagun zendu dira. Zehaztu dutenez, ibilgailua Bosnek herriaren ondoan zela piztu da sua, Struma autobidean, hain zuzen. Argitu dute hainbat haur direla kiskalita hildakoen ar... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206309/noah-gordon-idazlea-hil-da-medikua-eleberriaren-egilea.htm | Kultura | Noah Gordon idazlea hil da, 'Medikua' eleberriaren egilea | Estatubatuarrak bi aldiz jaso zuen Zilarrezko Euskadi saria: 1992an eta 1995ean. Asko saldu diren hainbat eleberri idatzi ditu. | Noah Gordon idazlea hil da, 'Medikua' eleberriaren egilea. Estatubatuarrak bi aldiz jaso zuen Zilarrezko Euskadi saria: 1992an eta 1995ean. Asko saldu diren hainbat eleberri idatzi ditu. | 95 urterekin hil da Noah Gordon idazle estatubatuarra, bere etxean: «Noahk duela gutxi ospatu zuen bere 95. urtebetetzea, zoriontsu eta bizi izan duen bizitza luze eta oparoagatik eskertuta», adierazi du haren familiak ohar baten bidez. Gordon nazioarteko eleberrigile ospetsuenetakoa izan da, besteak beste, Medikua, Az... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206310/aurrez-izena-eman-beharko-da-durangoko-azoka-bisitatzeko.htm | Kultura | Aurrez izena eman beharko da Durangoko Azoka bisitatzeko | Jendea txandaka sartuko da Landako Gunean, eta izena emanda bakarrik ikusi ahalko dira Ahotseneko kontzertuak ere zuzenean. Koronabirusaren zabalpenak bultzatuta hartu ditu erabakiak Gerediaga elkarteak. | Aurrez izena eman beharko da Durangoko Azoka bisitatzeko. Jendea txandaka sartuko da Landako Gunean, eta izena emanda bakarrik ikusi ahalko dira Ahotseneko kontzertuak ere zuzenean. Koronabirusaren zabalpenak bultzatuta hartu ditu erabakiak Gerediaga elkarteak. | Pandemiaren datuak okerrerantz egiten hasi ahala, Durangoko Azokarekin zer gertatuko zen zalantza ere zabaldu da azken egunetan. Gerediaga elkarteak gaur jakinarazi duenez, azoka presentzialarekin aurrera egiteko asmoa dute, baina, hori bai, txanda eta izen-emate sistema bat ezarriko dute bisitentzat. 1.200 bisitari ha... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206311/eliza-katolikoak-3000-higiezin-bereganatu-ditu-nafarroan.htm | Gizartea | Eliza katolikoak 3.000 higiezin bereganatu ditu Nafarroan | Immatrikulatutako ondarearen artean daude bi katedral, ia 1.000 tenplu, nekazaritzako lurrak, etxebizitzak, etxabeak, frontoiak eta museoak, besteak beste | Eliza katolikoak 3.000 higiezin bereganatu ditu Nafarroan. Immatrikulatutako ondarearen artean daude bi katedral, ia 1.000 tenplu, nekazaritzako lurrak, etxebizitzak, etxabeak, frontoiak eta museoak, besteak beste | Hasieran uste ziren baino askoz gehiago dira Eliza katolikoak Nafarroan bereganatutako ondasunak. Otsailean, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Elizak 1.034 ondasun erregistratu zituela Nafarroan 1998. urteaz geroztik. Benetako kopurua, baina, hori halako hiru da. Nafarroako Migrazio Politikako eta Justiziako kontsei... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206312/gazte-maputxe-bat-hil-dute-eta-beste-bat-larri-zauritu.htm | Mundua | Gazte maputxe bat hil dute, eta beste bat larri zauritu | Zibil jantzitako bi gizonezkok tirokatu zituzten. Protestak lehertu dira Bolsonen, Barilochen, Viedman eta Cipollettin. | Gazte maputxe bat hil dute, eta beste bat larri zauritu. Zibil jantzitako bi gizonezkok tirokatu zituzten. Protestak lehertu dira Bolsonen, Barilochen, Viedman eta Cipollettin. | Quemquemtrew komunitatean gertatu zen, igande gauean. Zibil jantzitako bi gizonezkok tiroka hil zuten Elias Garay gazte maputxea, eta larri zauritu zuten beste gazte bat. Garayri tiro bat egin zioten buruan, eta beste gazteari bi sabelean. Lekukoen arabera, bi gazteak maputxeen lurrak babesteko mugimenduko kideak ziren... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206313/gutxienez-zortzi-hilotz-aurkitu-dituzte-rio-de-janeiron-poliziarekin-tiroketa-bat-izan-ostean.htm | Mundua | Gutxienez zortzi hilotz aurkitu dituzte Rio de Janeiron, Poliziarekin tiroketa bat izan ostean | Mangladietan aurkitutako hildako batzuek tortura zantzuak zituzten. Salgueiro favelako bizilagunek uste dute gorpu gehiago aurkituko dituztela. | Gutxienez zortzi hilotz aurkitu dituzte Rio de Janeiron, Poliziarekin tiroketa bat izan ostean. Mangladietan aurkitutako hildako batzuek tortura zantzuak zituzten. Salgueiro favelako bizilagunek uste dute gorpu gehiago aurkituko dituztela. | «Gorpu guztiak mangladira bota zituzten; batzuk, tortura zantzuekin. Sarraski bat izan denaren itxura guztia du». Horiek dira lekuko batek Brasilgo Globo TV telebista kateari atzo egindako adierazpenak. Rio de Janeiro (Brasil) estatuko Poliziak gutxienez zortzi hilotz aurkitu ditu hiriaren kanpoaldeko mangladi batzueta... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206314/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-neska-laguna-jotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska laguna jotzeagatik | 41 urte ditu gizonezkoak. Atzo egin zion eraso neska lagunari, Arriaga-Lakuan. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska laguna jotzeagatik. 41 urte ditu gizonezkoak. Atzo egin zion eraso neska lagunari, Arriaga-Lakuan. | Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, neska laguna jotzeagatik. Eztabaida batean ari zirela egin zion eraso emakumeari, eta udaltzainek atxilotu zuten, eraso fisikoa egitea egotzita.
Udalak jakinarazi duenez, Arriaga-Lakua auzoko etxe batean gertatu zen erasoa. Udaltzainek et... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206315/sergio-sayas-nafarroan-etb3-sartuta-reset-egin-nahi-dute-burmuinetan.htm | Politika | Sergio Sayas: «Nafarroan ETB3 sartuta, reset egin nahi dute burmuinetan» | Datorren urtea amaitzerako, ETB3 telebista katea Nafarroa osora zabaltzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. UPNko diputatu Sergio Sayas amorraturik azaldu da erabakiaren berri izandakoan: «Telebistaren bidez doktrinatzea baizik ez dute bilatzen». | Sergio Sayas: «Nafarroan ETB3 sartuta, reset egin nahi dute burmuinetan». Datorren urtea amaitzerako, ETB3 telebista katea Nafarroa osora zabaltzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. UPNko diputatu Sergio Sayas amorraturik azaldu da erabakiaren berri izandakoan: «Telebistaren bidez doktrinatzea baizik ez d... | Sumindurik, haserre bizian azaldu zen Espainiako Kongresuan UPNko diputatu den Sergio Sayas atzoko osoko bilkuran. Espainiako aurrekontuak eztabaidatzeko saioa izan zuten, eta, nabarmen aztoraturik, Sayasek gogor kritikatu zuen EH Bilduk eta Pedro Sanchezen gobernuak berriki eginiko negoziazioetan hitzartutakoa. Bestea... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206316/elkarrekin-podemos-iuk-osoko-zuzenketa-aurkeztuko-du.htm | Politika | Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa aurkeztuko du | Gorrotxategik jakinarazi du Jaurlaritzak uko egin diola koalizioaren «proposamen estrategikoez» hitz egiteari. EH Bilduk proposamen berri bat aurkeztuko dio Azpiazuri. | Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa aurkeztuko du. Gorrotxategik jakinarazi du Jaurlaritzak uko egin diola koalizioaren «proposamen estrategikoez» hitz egiteari. EH Bilduk proposamen berri bat aurkeztuko dio Azpiazuri. | Elkarrekin Podemos-IUk eta Eusko Jaurlaritzak ez dute lortu 2022ko aurrekontuen inguruan ados jartzea, eta Miren Gorrotxategi bozeramaileak adierazi du ostiralean osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela, gobernuak uko egin baitio koalizioaren «proposamen estrategikoez» hitz egiteari. «[Pedro] Azpiazu kontseilariak deitu ... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206317/eaeko-auzitegi-nagusiak-novaltia-zigortu-du-greba-eskubidea-urratzeagatik.htm | Ekonomia | EAEko Auzitegi Nagusiak Novaltia zigortu du, greba eskubidea urratzeagatik | Isuna jarri dio greban dauden beharginak aldi baterako laneko enpresetako langileekin ordezkatzeagatik. Novaltia botika banaketan jarduten duen kooperatiba bat da, eta farmaziak dira haren bazkideak. Bi urte pasa darama greban Zamudioko biltegiko lantaldearen erdiak. | EAEko Auzitegi Nagusiak Novaltia zigortu du, greba eskubidea urratzeagatik. Isuna jarri dio greban dauden beharginak aldi baterako laneko enpresetako langileekin ordezkatzeagatik. Novaltia botika banaketan jarduten duen kooperatiba bat da, eta farmaziak dira haren bazkideak. Bi urte pasa darama greban Zamudioko biltegi... | EAEko Auzitegi Nagusiak Novaltia zigortu du greban dauden langileak aldi baterako laneko enpresetako (ABLE) langileekin ordezkatzeagatik, eta 6.251 euroko kalte ordaina eman beharko dio ELA sindikatuari, grebarako eskubidea urratzeagatik.
Farmazia produktuak banatzen dituen kooperatiba bat da Novaltia, eta Zamudioko b... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206318/intzidentzia-ehun-kasutik-gora-duten-eremuetan-ostalaritzaren-barrualdeak-ixtea-aztertuko-dute-gaur-madrilen.htm | Gizartea | Intzidentzia ehun kasutik gora duten eremuetan ostalaritzaren barrualdeak ixtea aztertuko dute gaur Madrilen | Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak bilera bat egingo du, eta hor erabakiko dute neurri murriztaile berriak hartu ala ez. COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta osasun arloko profesionalei ematea onetsiko dute. | Intzidentzia ehun kasutik gora duten eremuetan ostalaritzaren barrualdeak ixtea aztertuko dute gaur Madrilen. Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak bilera bat egingo du, eta hor erabakiko dute neurri murriztaile berriak hartu ala ez. COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta osasun arl... | Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera bat egingo dute gaur arratsaldean, Madrilen, Osasun Publikorako Batzordean, eta hizpide izango dituzten gaien artean honako hau egongo da: gaueko 23:00etatik aurrera ostalaritzaren barrualdeak ixtea azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 100.000 bizta... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206319/nola-islatu-osotasuna-zatitutako-euskal-herri-batean.htm | Gizartea | Nola islatu osotasuna zatitutako Euskal Herri batean | Euskal hedabideek nazio ikuspegitik ematen duten irudia aztertu dute Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Huheziko irakasleek, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan liburuan. Ondorioztatu dute lurralde zatiketa agerikoagoa dela datuetan oinarritutako kazetaritzan. «Agenda pr... | Nola islatu osotasuna zatitutako Euskal Herri batean. Euskal hedabideek nazio ikuspegitik ematen duten irudia aztertu dute Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Huheziko irakasleek, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan liburuan. Ondorioztatu dute lurralde zatiketa agerikoago... | Euskarazko hedabideek zenbateraino indartzen duten nazio kontzientzia eta zenbateraino islatzen zatiketa administratiboa. Gai horren inguruko ikerketa egin dute Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleek, Martin Ugalde bekaren... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206320/jaurlaritzak-osasun-larrialdia-berrezartzea-aztertuko-du-ziuetako-presioak-gora-eginez-gero.htm | Gizartea | Jaurlaritzak osasun larrialdia berrezartzea aztertuko du ZIUetako presioak gora eginez gero | Gehienezko muga bat ezarri dute: 50 kutsatu ZIUetan. Langa hori igaroz gero aztertuko dute pandemiaren legea baliatuta neurriak zorroztea. Izurritearen bilakaera okerrera egiten ari dela ohartarazi du Sagarduik. | Jaurlaritzak osasun larrialdia berrezartzea aztertuko du ZIUetako presioak gora eginez gero. Gehienezko muga bat ezarri dute: 50 kutsatu ZIUetan. Langa hori igaroz gero aztertuko dute pandemiaren legea baliatuta neurriak zorroztea. Izurritearen bilakaera okerrera egiten ari dela ohartarazi du Sagarduik. | Egoera larria dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik: «Ez goaz ondo; hau geldiarazi beharra dago». Pandemiaren eboluzioa neurtzeko datuak gero eta ilunagoak direla ikusita, Jaurlaritza neurriak hartzeko prest izanen dela argitu du. Erietxeei erreparatuko diete horretarako: ZIUetako pre... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206321/indarkeria-matxistaren-aurkako-borroka-lehentasunezkotzat-jo-dute-84k.htm | Gizartea | Indarkeria matxistaren aurkako borroka «lehentasunezkotzat» jo dute %84k | Emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruko jarrerei buruz inkesta bat aurkeztu du Jaurlaritzak, eta azaroaren 25eko gaitzespen ekintzetan parte hartzera deitu du. | Indarkeria matxistaren aurkako borroka «lehentasunezkotzat» jo dute %84k. Emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruko jarrerei buruz inkesta bat aurkeztu du Jaurlaritzak, eta azaroaren 25eko gaitzespen ekintzetan parte hartzera deitu du. | «Euskal gizartea gero eta sentsibilizatuago dago berdintasunarekin, eta gero eta neurri gehiago eskatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko». Ondorio horretara iritsi da gaur Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Andreen kontrako bortizkeriare... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206322/jaurlaritzak-bost-milioi-euroren-laguntzak-emango-dizkie-irratiei-eta-prentsa-idatziari.htm | Gizartea | Jaurlaritzak bost milioi euroren laguntzak emango dizkie irratiei eta prentsa idatziari | Gobernu kontseiluan onartu dituzte laguntzak, hedabideek aurre egin diezaieten COVID-19ak eragindako kalteei. | Jaurlaritzak bost milioi euroren laguntzak emango dizkie irratiei eta prentsa idatziari. Gobernu kontseiluan onartu dituzte laguntzak, hedabideek aurre egin diezaieten COVID-19ak eragindako kalteei. | Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaurko batzarrean erabaki du bost milioi euroko diru-laguntza programa bat ematea prentsa idatziari eta irratiei, COVID19-ak eragindako «lurrikara ekonomikoari» aurre egiteko: «egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietako publizitatearen jaitsiera bestetik» .
Audien... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206323/langile-bat-hil-da-portugaleten-eraikin-batetik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Portugaleten, eraikin batetik erorita | Iruñeko epaitegi batek obra bateko lau arduradun zigortu ditu, 2019an langile baten heriotza eragin zuen istripuaren erantzule izan zirelako. | Langile bat hil da Portugaleten, eraikin batetik erorita. Iruñeko epaitegi batek obra bateko lau arduradun zigortu ditu, 2019an langile baten heriotza eragin zuen istripuaren erantzule izan zirelako. | Langile bat hil da gaur goizean Portugaleten (Bizkaia), bost solairuko etxe bateko teilatutik erorita, hogei metro inguruko altueratik. Beharginak 45 urte zituen, R.P.L. zuen izena, eta teilatuko hodia konpontzeko lanak egiten ari zen Bravo Lanak S.L. enpresarentzat. Anbulantziak joan direnerako, R.P.L. hilik zegoen. G... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206324/aebek-eta-txinak-erreserbako-petrolioa-salduko-dute-upelaren-prezioa-jaistearren.htm | Ekonomia | AEBek eta Txinak erreserbako petrolioa salduko dute, upelaren prezioa jaistearren | Indiak, Hego Koreak, Japoniak eta Erresuma Batuak ere hartuko dute parte operazioan. Petrolioaren prezioa garestitu egin da, merkatuek upel gehiago saltzea espero zutelako. | AEBek eta Txinak erreserbako petrolioa salduko dute, upelaren prezioa jaistearren. Indiak, Hego Koreak, Japoniak eta Erresuma Batuak ere hartuko dute parte operazioan. Petrolioaren prezioa garestitu egin da, merkatuek upel gehiago saltzea espero zutelako. | Ikusita LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeari egindako presioak ez zuela eragin handirik izan, Joe Biden AEBetako presidenteak petrolioaren prezioa jaisteko ekintza bat koordinatu du Txinarekin, Indiarekin, Japoniarekin, Hego Korearekin eta Erresuma Batuarekin. Haren bidez, beren erreserbetan dituzten milo... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206325/gasteiz-eta-baiona-elkarlanerako-bidean.htm | Politika | Gasteiz eta Baiona, elkarlanerako bidean | Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Gorka Urtaran Gasteizko auzapezak hitzarmen bat izenpetu dute goizean, politika publiko zenbaitetan elkarlanean aritzeko. | Gasteiz eta Baiona, elkarlanerako bidean. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Gorka Urtaran Gasteizko auzapezak hitzarmen bat izenpetu dute goizean, politika publiko zenbaitetan elkarlanean aritzeko. | Baionako eta Gasteizko hirien arteko lankidetza hitzarmena abian da. Goizean izenpetu dute Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Gorka Urtaran Gasteizko auzapezak. «Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren artean dagoen lotura historiko estua» azpimarratu dute bi hautetsiek, eta «mugaz bi alde... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206327/euskaldunako-langile-pablo-gonzalez-gogoan-hartu-du-sortuk.htm | Ekonomia | Euskaldunako langile Pablo Gonzalez gogoan hartu du Sortuk | 1984an hil zen, bihotzekoak jota, Espainiako Polizia Euskalduna ontziolako langileen kontra oldartu zenean | Euskaldunako langile Pablo Gonzalez gogoan hartu du Sortuk. 1984an hil zen, bihotzekoak jota, Espainiako Polizia Euskalduna ontziolako langileen kontra oldartu zenean | 37 urte bete dira Pablo Gonzalez Larrazabal Euskalduna ontziolako langilea hil zenetik, bihotzekoak jota, Espainiako Polizia langileei oldartu zitzaienean. Sortuk ekitaldi bat egin du Gonzalez Larrazabal eta Euskaldunako langileen borroka gomutan hartzeko: pankarta erraldoi bat eskegi dute Deustuko zubian, Gonzalez hil... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206328/streaming-plataformetako-edukien-6-gutxienez-euskaraz-katalanez-edo-galegoz-izatera-behartuko-dute-legez.htm | Gizartea | 'Streaming' plataformetako edukien %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izatera behartuko dute legez | ERCk hitzartu du neurria Espainiako Gobernuarekin, aurrekontuak babestearen trukean. EH Bilduk ere atzo jakinarazi zuen babestuko dituela, besteak beste, ETB3 Nafarroa osoan ematearen truke. | 'Streaming' plataformetako edukien %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izatera behartuko dute legez. ERCk hitzartu du neurria Espainiako Gobernuarekin, aurrekontuak babestearen trukean. EH Bilduk ere atzo jakinarazi zuen babestuko dituela, besteak beste, ETB3 Nafarroa osoan ematearen truke. | Pedro Sanchezen gobernuak bermatu ditu Espainiako aurrekontuentzako babesak. Atzo EH Bilduk jakinarazi zuen aldeko botoa emango duela, besteak beste, ETB3 2022a amaitu baino lehen Nafarroa osoan ematearen truke. Gaur ERCk lortu du hitzarmena gobernuarekin, eta, akordioa erdiesteko, haiek ere ikus-entzunezkoetan egin du... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206329/sei-inuitek-danimarkako-estatua-salatuko-dute-euren-familia-hizkuntza-eta-kultura-lapurtzeagatik.htm | Mundua | Sei inuitek Danimarkako Estatua salatuko dute, euren familia, hizkuntza eta kultura lapurtzeagatik | 1951. urtean Groenlandiako 22 inuit euren familietatik eraman zituzten, «danimarkar txiki» gisa hezteko. Horietatik bizirik jarraitzen dutenek konpentsazioa eskatu dute. | Sei inuitek Danimarkako Estatua salatuko dute, euren familia, hizkuntza eta kultura lapurtzeagatik. 1951. urtean Groenlandiako 22 inuit euren familietatik eraman zituzten, «danimarkar txiki» gisa hezteko. Horietatik bizirik jarraitzen dutenek konpentsazioa eskatu dute. | Danimarkak esperimentu sozial bat egin zuen 1951. urtean: Groenlandiako koloniako 22 ume kendu zizkieten euren familiei, hamahiru mutil, eta bederatzi neska, eta Danimarkara eraman zituzten, han adopta eta hez zitzaten. Irakasle eta apaizei eskatu zieten zerrenda egiteko, «berriz hezteko» moduko umeak aukeratuta.
6 et... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206330/esk-sindikatuak-jakinarazi-du-auzitara-joko-duela-luis-enrique-sorianoren-kasua-argitzeko.htm | Ekonomia | ESK sindikatuak jakinarazi du auzitara joko duela Luis Enrique Sorianoren kasua argitzeko | Sorianok lantegian bere buruaz beste egin zuen uztailean, eta enpresaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du ESK sindikatuak gaur, Donostian egin duen agerraldian. | ESK sindikatuak jakinarazi du auzitara joko duela Luis Enrique Sorianoren kasua argitzeko. Sorianok lantegian bere buruaz beste egin zuen uztailean, eta enpresaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du ESK sindikatuak gaur, Donostian egin duen agerraldian. | Joan zen uztailaren 30ean, Luis Enrique Sorianok bere buruaz beste egin zuen lan egiten zuen Azpeitiko lantegian, eta gaur, asteartea, ESK sindikatuak adierazi du auzitara joko duela gertatutakoa argitzeko. Hain zuzen ere, sindikatuak jakinarazi du Manuel Aizpuru SL enpresa salatuko duela, Sorianok lan egiten zuen lant... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206331/orkestrak-dio-atzerriko-inbertsioak-erakartzeko-zailtasunak-daudela.htm | Ekonomia | Orkestrak dio atzerriko inbertsioak erakartzeko zailtasunak daudela | Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren arabera, enpresen produktibitatea eta berrikuntza handitu behar dira, eta, horretarako, ezinbestekoa da kanpoko kapitala eta enpresen arteko lankidetza. | Orkestrak dio atzerriko inbertsioak erakartzeko zailtasunak daudela. Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren arabera, enpresen produktibitatea eta berrikuntza handitu behar dira, eta, horretarako, ezinbestekoa da kanpoko kapitala eta enpresen arteko lankidetza. | Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ondorioztatu duenez, pandemiak «eragin negatibo handia» izan du enpresen errentagarritasunean, eta azpimarratu du horri buelta emateko ezinbestekoa izango dela lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea, enpresen «produktibitatea handitzeko» eta datozen urteetako «trantsizio... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206332/kataluniako-murgiltze-eredua-amaitu-du-espainiako-gorenak.htm | Mundua | Kataluniako murgiltze eredua amaitu du Espainiako Gorenak | Generalitatearen helegitea baztertuta, auzitegiak berretsi du ikastorduen %25 gazteleraz egin beharko dituztela. Hezkuntza kontseilariak ikastetxeei eskatu die programak ez aldatzeko. | Kataluniako murgiltze eredua amaitu du Espainiako Gorenak. Generalitatearen helegitea baztertuta, auzitegiak berretsi du ikastorduen %25 gazteleraz egin beharko dituztela. Hezkuntza kontseilariak ikastetxeei eskatu die programak ez aldatzeko. | Murgiltze eredua amaitu egin da Katalunian. Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du astearte arratsaldean Generalitateak iaz aurkezturiko kasazio helegitea, eta, hortaz, Katalunian ikastorduen %25 gazteleraz ematera behartu du. Ebazpenaren arabera, ikasleek «berehala» hasi behar dute eredu berri horretan ikasten.
... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206333/estrasburgok-turkia-zigortu-du-417-epaile-eta-fiskal-atxilotzeagatik.htm | Mundua | Estrasburgok Turkia zigortu du 417 epaile eta fiskal atxilotzeagatik | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 5.000 euroren kalte ordainak agindu ditu, akusatuen «segurtasuna eta askatasuna» urratzeagatik. | Estrasburgok Turkia zigortu du 417 epaile eta fiskal atxilotzeagatik. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 5.000 euroren kalte ordainak agindu ditu, akusatuen «segurtasuna eta askatasuna» urratzeagatik. | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Turkia zigortu du, 2016ko uztaileko estatu kolpe saiakeraren harira atxiloturiko 417 epaileren eta fiskalen «segurtasuna eta askatasuna» urratzeagatik. Estrasburgoren sententziaren arabera, Ankarak 5.000 euroren kalte ordainak ordaindu beharko dizkie legelari horiei; alegia, denera b... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206334/alarma-piztu-du-errioxako-sor-markaren-arabako-balizko-adar-autonomo-batek.htm | Ekonomia | Alarma piztu du Errioxako sor-markaren Arabako balizko adar autonomo batek | Hilaren 30ean eztabaidatuko dute Espainiako Kongresuan EAJren proiektu bat, Errioxako sor-marka Arabako erakundeen esku gera dadin Arabako lurraldean, izendapen berri baten bidez. Errioxako presidenteak batzar batera deitu ditu lurralde horretako alderdiak eta eragileak, Arabako Errioxako jatorri izen baten sorrera nol... | Alarma piztu du Errioxako sor-markaren Arabako balizko adar autonomo batek. Hilaren 30ean eztabaidatuko dute Espainiako Kongresuan EAJren proiektu bat, Errioxako sor-marka Arabako erakundeen esku gera dadin Arabako lurraldean, izendapen berri baten bidez. Errioxako presidenteak batzar batera deitu ditu lurralde horreta... | Ardoa da Errioxan eztabaida politikorako hizpide nagusia aspaldian, Arabako ardogileak aspalditik ari baitira saiatzen askatasun handiagoa izaten Errioxak erabateko kontrolpean duen sor-markaren barruan. Europako erakundeen leihatilan dagoen sor-marka berri batek leherrarazi zuen Errioxako ardoaren gatazka: Abra Arabak... |
2021-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/206335/osasun-publikorako-batzordeak-onetsi-egin-du-60-urtetik-gorakoei-hirugarren-dosia-jartzea.htm | Gizartea | Osasun Publikorako Batzordeak onetsi egin du 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea | Osasun langileei eta langile soziosanitarioei ere jarri nahi diete babesa indartzeko dosia. Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak berretsi beharko du erabakia. | Osasun Publikorako Batzordeak onetsi egin du 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea. Osasun langileei eta langile soziosanitarioei ere jarri nahi diete babesa indartzeko dosia. Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak berretsi beharko du erabakia. | Osasun Publikorako Batzordeak defendatu du COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzea 60 urtetik gorakoei, osasun langileei eta langile soziosanitarioei. Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak jakinarazi duenez, Pfizerren txertoa jarri asmo diete. Erabakia ez da behin betikoa, eta Lurralde... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206363/ehunka-migratzailek-mexikokoko-gobernuak-emandako-bisak-onartu-dituzte-karabana-uztearen-truke.htm | Mundua | Ehunka migratzailek Mexikokoko Gobernuak emandako bisak onartu dituzte, karabana uztearen truke | Joan den azaroaren 18an Tapachulatik abiatutako karabanan zihoazen etorkin gehienek onartu dute agintarien eskaintza. Herrialdeko hamar estatutara eramango dituzte. | Ehunka migratzailek Mexikokoko Gobernuak emandako bisak onartu dituzte, karabana uztearen truke. Joan den azaroaren 18an Tapachulatik abiatutako karabanan zihoazen etorkin gehienek onartu dute agintarien eskaintza. Herrialdeko hamar estatutara eramango dituzte. | Mexikoko Migrazio Institutu Nazionalak jakinarazi duenez, akordio bat egin dute joan den azaroaren 18an Tapachulatik (Chiapas, Mexiko) abiatu eta AEBetarantz doan karabanan zihoazen ehunka migratzailerekin. Gauzak horrela, etorkinek beren lege estatusa erregularizatzeko prozesu bat hasiko dute karabana uztearen truke ;... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206364/bake-bideak-fase-laquoofentsiboagoraquo-bat-abiatuko-du-urtarrilaren-8an.htm | Politika | Bake Bideak fase «ofentsiboago» bat abiatuko du urtarrilaren 8an | Bake Bideak fase berriaren beharra azpimarratu du: «Azken urte honetan, ez da pauso esanguratsurik eman euskal preso eta iheslarien auziaren konpontze orokorraren alde». | Bake Bideak fase «ofentsiboago» bat abiatuko du urtarrilaren 8an. Bake Bideak fase berriaren beharra azpimarratu du: «Azken urte honetan, ez da pauso esanguratsurik eman euskal preso eta iheslarien auziaren konpontze orokorraren alde». | Urtarrilaren 8an manifestazioa eginen du Bake Bideak, Baionan, Denbora guti dugu! Unai, Jon eta Jakes gurekin lelopean. Egun horretatik aurrera fase «ofentsiboago eta determinatuago» bat abiatzeko beharra aldarrikatu dute, azken urtean euskal preso eta iheslarien auzia konpontzeko «pauso esanguratsurik» eman ez dela ar... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206365/ikastolen-elkarteak-gaitzetsi-egin-du-katalunian-murgiltzea-kentzea-eta-eskatu-du-hizkuntza-ereduak-indargabetzeko.htm | Gizartea | Ikastolen Elkarteak gaitzetsi egin du Katalunian murgiltzea kentzea, eta eskatu du hizkuntza ereduak indargabetzeko | Euskalgintzaren Kontseiluaren iritziz, «berezko hizkuntzak desagerrarazteko estrategia bat» da botere judizialarena. Begirada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege berrian jarri dute bi eragileek. Heizek «arduraz» hartu du erabakia. | Ikastolen Elkarteak gaitzetsi egin du Katalunian murgiltzea kentzea, eta eskatu du hizkuntza ereduak indargabetzeko. Euskalgintzaren Kontseiluaren iritziz, «berezko hizkuntzak desagerrarazteko estrategia bat» da botere judizialarena. Begirada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege berrian jarri dute bi eragileek.... | Euskal Herrian erreakzio erreskada eragin du Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako murgiltze eredua kendu eta ikastorduen %25 behintzat gazteleraz ematera derrigortu izanak. Ikastolen Elkarteak epaia «gaitzetsi» du ohar bidez: «Herri batek bere hizkuntza —hizkuntza gutxitua, gainera— biziberritzeko nahia aurrera eram... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206366/gerrillari-ohien-hilketak-gaitzetsi-ditu-nbeko-idazkari-nagusiak.htm | Mundua | Gerrillari ohien hilketak gaitzetsi ditu NBEko idazkari nagusiak | FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake akordioek bost urte betetzen dituzten egunean, Antioquian izan da Guterres. AEBek iragarri dute «terroristen zerrendatik» kenduko dutela gerrilla. | Gerrillari ohien hilketak gaitzetsi ditu NBEko idazkari nagusiak. FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake akordioek bost urte betetzen dituzten egunean, Antioquian izan da Guterres. AEBek iragarri dute «terroristen zerrendatik» kenduko dutela gerrilla. | 2016ko azaroaren 24an sinatu zuten FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako buru Rodrigo Londoño Timochenko-k eta Juan Manuel Santos presidenteak 50 urteko gatazka amaitu zuen hitzarmena. Gaur betetzen dira bost urte sinatze hartatik, eta urteurreneko ekitaldietan izan da NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagus... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206367/42-urte-kartzelatuta-igaro-dituen-gizon-bat-absolbitu-eta-askatu-dute.htm | Mundua | 42 urte kartzelatuta igaro dituen gizon bat absolbitu eta askatu dute | Egilea bera zela adierazten zuen frogarik ez zegoen arren, Kevin Stricklandi bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten 1978an, Missourin, hiru pertsona tiroz hiltzea egotzita. Ziurrenik ez du kalte ordainik jasoko. Estatu horretako fiskaltza kontra agertu da. | 42 urte kartzelatuta igaro dituen gizon bat absolbitu eta askatu dute. Egilea bera zela adierazten zuen frogarik ez zegoen arren, Kevin Stricklandi bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten 1978an, Missourin, hiru pertsona tiroz hiltzea egotzita. Ziurrenik ez du kalte ordainik jasoko. Estatu horretako fiskaltza kontr... | 1978an Kansas Cityn (Missouri, AEB) hiru pertsona tiroz hiltzea leporatuta, Kevin Stricklandi bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten. 18 urte zituen. Berak beti esan izan du errugabea dela. 42 urte pasa espetxean igaro eta gero, Missouriko epaile batek agindu du absolbitu dezatela. Strickland atzo geratu zen aske.... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206368/iggy-pop-donostiako-57-jazzaldian-ariko-da.htm | Kultura | Iggy Pop Donostiako 57. Jazzaldian ariko da | Calexicok, Gregory Porterrek, Yann Tiersenek eta Herbie Hancockek osatuko dute Kursaaleko auditoriumeko programazioa. Trinitate plazan, berriz, Miho Hazama, Hiromi, Steve Coleman, Louis Cole, Amina Claudine Myers, Kurt Elling, Lakecia Benjamin eta Diana Krall ariko dira. Jaialdia 2022ko uztailaren 21etik 25era egingo d... | Iggy Pop Donostiako 57. Jazzaldian ariko da. Calexicok, Gregory Porterrek, Yann Tiersenek eta Herbie Hancockek osatuko dute Kursaaleko auditoriumeko programazioa. Trinitate plazan, berriz, Miho Hazama, Hiromi, Steve Coleman, Louis Cole, Amina Claudine Myers, Kurt Elling, Lakecia Benjamin eta Diana Krall ariko dira. Jai... | Iggy Pop abeslari estatubatuarrak Donostiako Jazzaldiaren 2022ko ekitaldian parte hartuko du. Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, The Stooges taldeko abeslari izan zenak uztailaren 23an jardungo du Kursaaleko auditoriumean.
XX. mendeko rock musikaren ikonorik handienetakoa da James Newell Osterberg, Jr (Michigan, ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206369/cafek-hazten-jarraitzen-du-alstomi-alsaziako-fabrika-eta-bi-tren-erosita.htm | Ekonomia | CAFek hazten jarraitzen du, Alstomi Alsaziako fabrika eta bi tren erosita | Reichshoffen-eko lantegiak 760 langile ditu, eta han egiten dute aurrerantzean CAFena izango den Coradia Polyvalent modeloa. Alemanian eta Frantzian kontratu gehiago lortzea espero du CAFek. | CAFek hazten jarraitzen du, Alstomi Alsaziako fabrika eta bi tren erosita. Reichshoffen-eko lantegiak 760 langile ditu, eta han egiten dute aurrerantzean CAFena izango den Coradia Polyvalent modeloa. Alemanian eta Frantzian kontratu gehiago lortzea espero du CAFek. | CAFek beste urrats bat egin du Europako trengintzan eragile nagusietako bat bilakatzeko. Eta ez da pauso txikia, 750 langiletik gorako fabrika bat ez ezik, Frantzian eta Alemanian kontratu franko lortu dituzten bi tren plataformaren jabetza ere eskuratu baitu. Gainera, lehiakide baten kontura egin du; gogo txarrez bada... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206370/aragones-laquoirakasleenganako-errespetu-falta-da-gorenaren-ebazpenaraquo.htm | Mundua | Aragones: «Irakasleenganako errespetu falta da Gorenaren ebazpena» | Josep Gonzalez-Cambray ere mintzatu da ebazpenaren inguruan, eta esan du Kataluniako eskola ereduaren oinarrien aurkako «eraso larri bat» dela. Salvador Illaren ustez, erabakiak ez ditu «arriskuan» jartzen ohiko eredua eta jarduna. | Aragones: «Irakasleenganako errespetu falta da Gorenaren ebazpena». Josep Gonzalez-Cambray ere mintzatu da ebazpenaren inguruan, eta esan du Kataluniako eskola ereduaren oinarrien aurkako «eraso larri bat» dela. Salvador Illaren ustez, erabakiak ez ditu «arriskuan» jartzen ohiko eredua eta jarduna. | Hasi dira iristen Kataluniako murgiltze ereduaren inguruko Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak eragindako askotariko erreakzioak. Atzo arratsaldean eman zuten erabakiaren berri, eta, ondorioz, ikastorduen %25 gazteleraz egin beharko dituzte Katalunian. Ebazpenaren arabera, ikasleek «berehala» hasi behar dute eredu ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206371/nafarroako-gobernuak-covid-ziurtagiria-arautzeko-foru-agindua-aurkeztu-dio-justiziari.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak COVID ziurtagiria arautzeko foru agindua aurkeztu dio justiziari | Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak espero du Nafarroako Auzitegi Nagusiak eskaera babestea. «Ez dugu B planik», erantsi du. | Nafarroako Gobernuak COVID ziurtagiria arautzeko foru agindua aurkeztu dio justiziari. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak espero du Nafarroako Auzitegi Nagusiak eskaera babestea. «Ez dugu B planik», erantsi du. | Nafarroako Gobernuak egin du lehen urratsa COVID pasaportea lurraldean ezartzeko, eta gaur bertan igorri dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari neurria arautzeko foru agindua, Javier Remirez gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez. Remirezek esan du espero dutela justiziak ziurtagiria ezartzeko baimena ematea, eta baikorr... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206372/elak-afiliatuen-agindua-laquonahikotasunezraquo-bete-duela-nabarmendu-du-lakuntzak.htm | Ekonomia | ELAk afiliatuen agindua «nahikotasunez» bete duela nabarmendu du Lakuntzak | Erakunde publikoek eta enpresek negoziazio kolektiboa blokeatu duten arren, azken lau urteak emankorrak izan direla uste du. | ELAk afiliatuen agindua «nahikotasunez» bete duela nabarmendu du Lakuntzak. Erakunde publikoek eta enpresek negoziazio kolektiboa blokeatu duten arren, azken lau urteak emankorrak izan direla uste du. | «Garai intentsu, atipiko eta emankorra izan da», Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak horrela laburbildu ditu sindikatuaren azken lau urte eta erdiak. Pandemiak goitik behar baldintzatu du aurreko batzar orokorretik igarotako denbora, baina ordukoan afiliatuengandik jasotako agindua «nahikotasunez» bete dutela uste ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206373/bildarratzek-gurasoei-eskatu-die-arduratsu-jokatzeko-eskolaz-kanpoko-jardueretan-ere.htm | Gizartea | Bildarratzek gurasoei eskatu die «arduratsu» jokatzeko eskolaz kanpoko jardueretan ere | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zirkular bat bidaliko die gaur bertan ikastetxe guztiei, koronabirusari aurre egiteko gomendio batzuekin. | Bildarratzek gurasoei eskatu die «arduratsu» jokatzeko eskolaz kanpoko jardueretan ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zirkular bat bidaliko die gaur bertan ikastetxe guztiei, koronabirusari aurre egiteko gomendio batzuekin. | Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Radio Euskadin elkarrizketatu dute gaur goizean, eta hizpide izan du, besteak beste, COVID-19aren izurria ikastetxeetan izaten ari den eragina. Hezkuntza sailburua kezkatuta dago egoerarekin, baina datuak testuinguruan jarri ditu, eta azpimarratu du «kualitatibok... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206374/trafiko-eskumena-ez-da-abenduaren-1ean-sinatuko.htm | Politika | Trafiko eskumena ez da abenduaren 1ean sinatuko | Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ziurtatu zuten datorren asteazkenean izenpetuko zela akordioa, baina beste behin atzeratu egin da. Remirezek dio negoziazioak oso aurreratuta daudela. | Trafiko eskumena ez da abenduaren 1ean sinatuko. Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ziurtatu zuten datorren asteazkenean izenpetuko zela akordioa, baina beste behin atzeratu egin da. Remirezek dio negoziazioak oso aurreratuta daudela. | Beste atzerapen bat. 2018ko urriaren 31n, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak konpromisoa hartu eta promes egin zion Uxue Barkos orduko lehendakariari trafiko eskumena itzuliko ziola Nafarroari. Hiru urte iragan dira, eta oraindik ez dute akordioa izenpetu bi gobernuek. Iragan irailaren hasieran, Nafarroako Gobernua... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206375/remirez-laquoetb3-nafarroa-osoan-ikusten-da-eremu-euskaldunean-izan-ezikraquo.htm | Politika | Remirez: «ETB3 Nafarroa osoan ikusten da, eremu euskaldunean izan ezik» | Javier Remirezek esan du albiste ona dela Madrilen «nafarrentzat onak diren neurriak lortzen dituzten talde politikoak egotea». | Remirez: «ETB3 Nafarroa osoan ikusten da, eremu euskaldunean izan ezik». Javier Remirezek esan du albiste ona dela Madrilen «nafarrentzat onak diren neurriak lortzen dituzten talde politikoak egotea». | EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak ETB3ren seinalea Nafarroa osora zabaltzeko akordioa baloratzerakoan, gaur goizean Javier Remirez gobernuko bozeramaileak kontraesana izan du PSNk azken urteetan babestu duen hizkuntza politikaren inguruan. Azaldu du «erabat logikoa» dela euskarazko haurrentzako telebista katea Nafarro... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206376/lehen-ministro-izendatu-eta-ordu-gutxira-dimisioa-eman-du-magdalena-anderssonek.htm | Mundua | Lehen ministro izendatu eta ordu gutxira dimisioa eman du Magdalena Anderssonek | Ekologistekin batera agintzekoa zen, baina Ingurumenaren Alderdiak gobernu koalizioa utzi du, oposizioak gaur onartu dituen aurrekontuak kudeatzera behartuta egongo liratekeelako. | Lehen ministro izendatu eta ordu gutxira dimisioa eman du Magdalena Anderssonek. Ekologistekin batera agintzekoa zen, baina Ingurumenaren Alderdiak gobernu koalizioa utzi du, oposizioak gaur onartu dituen aurrekontuak kudeatzera behartuta egongo liratekeelako. | Suediako Parlamentuak Magdalena Andersson sozialdemokrata aukeratu du herrialdeko lehen ministro, eta, beraz, Stefan Lofven alderdikidea ordezkatu behar zuen, zeinak dimisioa eman baitzuen joan den ekainaren amaieran. Hala, Suediako lehen ministroa estreinakoz izan da emakumea. Baina ordu gutxiren ondoren dimisioa eman... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206377/25-urte-arteko-2000-gaztek-baino-gehiagok-izan-dute-trafiko-istripuren-bat-iaz.htm | Gizartea | 25 urte arteko 2.000 gaztek baino gehiagok izan dute trafiko istripuren bat iaz | 'Don't be Dummy, Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldi ibiltaria aurkeztu dute Gasteizko Europa jauregian, gazteak errepidean kontzientziatzeko. | 25 urte arteko 2.000 gaztek baino gehiagok izan dute trafiko istripuren bat iaz. 'Don't be Dummy, Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldi ibiltaria aurkeztu dute Gasteizko Europa jauregian, gazteak errepidean kontzientziatzeko. | «Zuk ez duzu ordezkorik». Hori izan da Dummyk, 3Dn sortutako abatar batek, 1.073 gazteri helarazi nahi izan dien mezu nagusia. Hark gidatu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak trafiko istripuak prebenitzeko sortutako Don' be Dummy, Zuk ez duzu ordezkorik ekitaldi ibiltaria. Gaur, Gasteizko Europa jauregian aurkezt... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206378/heldu-guztiek-txertoaren-hirugarren-dosia-hartzea-eskatu-du-europako-batzordeak.htm | Gizartea | Heldu guztiek txertoaren hirugarren dosia hartzea eskatu du Europako Batzordeak | 18 urtetik gorako guztiei indartzeko dosi bat eman beharra azpimarratu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Batez ere 40 urtetik gorakoek hartu behar luketela esan du. | Heldu guztiek txertoaren hirugarren dosia hartzea eskatu du Europako Batzordeak. 18 urtetik gorako guztiei indartzeko dosi bat eman beharra azpimarratu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Batez ere 40 urtetik gorakoek hartu behar luketela esan du. | Europan azken asteetan COVID-19aren kutsatze tasa handitu izanak eragin du batzordearen eskaera. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, joan den astean zenbatutako 3,6 milioi kasuetatik 2,4 Europan hauteman ziren.
Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroak ohar bidez adierazi du oraintxe COVID-... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206379/nola-jorratu-dute-auzitegi-gorenaren-ebazpena-kataluniako-hedabideek.htm | Mundua | Nola jorratu dute Auzitegi Gorenaren ebazpena Kataluniako hedabideek? | Hedabide askok azalera eraman dute murgiltze ereduari buruzko ebazpenaren afera. Gaia sakonetik landu dute batzuek, eta editoriala ere eskaini diote gaiari. | Nola jorratu dute Auzitegi Gorenaren ebazpena Kataluniako hedabideek?. Hedabide askok azalera eraman dute murgiltze ereduari buruzko ebazpenaren afera. Gaia sakonetik landu dute batzuek, eta editoriala ere eskaini diote gaiari. | Politikariez, erakundeetako eta elkarteetako ordezkariez eta beste hainbat norbanako eta herritarrez gain, hedabideetako azal eta atariak ere mintzatu dira Kataluniako murgiltze ereduaren inguruko Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaz. Albiste hori azalera eramanda esnatu dira horietako asko, eta batzuetan iritzi art... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206380/vwek-bi-astez-itxiko-du-landabengo-lantegia.htm | Ekonomia | VWek bi astez itxiko du Landabengo lantegia | Mikrotxipak falta zaizkio, klimatizazio aparailurako. Zuzendaritzak ohartarazi die sindikatuei egun gehiagoz itxi beharko dutela. | VWek bi astez itxiko du Landabengo lantegia. Mikrotxipak falta zaizkio, klimatizazio aparailurako. Zuzendaritzak ohartarazi die sindikatuei egun gehiagoz itxi beharko dutela. | Erdieroaleen krisiak beste bi asteko etenaldia eragingo du Volkswagen Nafarroan. Azaroaren 29tik abenduaren 12ra arte, itxita egongo da Landabengo fabrika, Climatronic klimatizazio aparailuak beharrezkoak dituen erdieroaleak ez direlako iritsi Thailandiatik.
Berez, hurrengo bi asteak ez ziren ekoizpen handiko egunak i... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206381/euskariana-izeneko-liburutegi-digitala-sortu-du-jaurlaritzak.htm | Kultura | 'Euskariana' izeneko liburutegi digitala sortu du Jaurlaritzak | Nagusiki, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko artxibo eta liburutegietatik edaten du atariak, eta hamaika formatutako 750.000 dokumentu digitalki kontsultatzeko aukera ematen du. Hiru milioi euro bideratu dituzte proiekturako, eta funtsa handituz joango da hurrengo urteetan. | 'Euskariana' izeneko liburutegi digitala sortu du Jaurlaritzak. Nagusiki, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko artxibo eta liburutegietatik edaten du atariak, eta hamaika formatutako 750.000 dokumentu digitalki kontsultatzeko aukera ematen du. Hiru milioi euro bideratu dituzte proiekturako, eta funtsa handituz joango da hurren... | Euskal ondare ahalik eta zabalenera ate digital bat irekitzea. Hori da Euskariana izeneko liburutegi digitalaren helburua. Liburuak, eskuizkribuak, egunkariak, mapak, argazkiak, partiturak, museo piezak eta ikus-entzunezkoak ere kontuan hartuz, 750.000 dokumentu digital kontsultatzeko aukera eskaintzen du une honetan p... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206382/hostoak-euskal-presoei-informazioa-helarazteko-aldizkaria.htm | Politika | 'Hostoak', euskal presoei informazioa helarazteko aldizkaria | Sortuk hedabide berri bat kaleratu du, «espetxeetan diren militanteei» haren jardun politikoaz informatzeko. Euskal presoei eurei eragiten dieten gaiak landuko ditu, batez ere. Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den irailean agindu zuen 'Kalera info' ixteko. | 'Hostoak', euskal presoei informazioa helarazteko aldizkaria. Sortuk hedabide berri bat kaleratu du, «espetxeetan diren militanteei» haren jardun politikoaz informatzeko. Euskal presoei eurei eragiten dieten gaiak landuko ditu, batez ere. Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den irailean agindu zuen 'Kalera info' ixteko... | Sorturen beraren jarduna, Euskal Herriko egoera politikoa eta bereziki euskal presoen egoera izanen dira irakurgai Hostoak aldizkari berriaren orrietan. Sortuk argitaratuko du aldizkaria, eta, jakinarazi duenez, «espetxean diren militanteei» zuzenduko diete berripapera, «ohiko kanaletatik» ez baitute jasotzen «euskal e... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206383/klima-pandemia-eta-modernizazioa-izango-dira-alemaniako-koalizio-gobernuaren-lehentasunak.htm | Mundua | Klima, pandemia eta modernizazioa izango dira Alemaniako koalizio gobernuaren lehentasunak | SPDk, Berdeek eta FDPk akordio bat egin dute legealdirako. Scholz abendu hasieran aukeratuko dute Alemaniako kantziler. | Klima, pandemia eta modernizazioa izango dira Alemaniako koalizio gobernuaren lehentasunak. SPDk, Berdeek eta FDPk akordio bat egin dute legealdirako. Scholz abendu hasieran aukeratuko dute Alemaniako kantziler. | Semaforoa martxan da. Koalizio gobernua osatuko duten hiru alderdien koloreak atzean zituela, eta aldaketaren mezua indartzen duen Ausartu aurrerago egiten leloa oinarri duela, Olaf Scholz SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kantzilergaiak jakinarazi du bere indar politikoa, Aliantza 90/Berdeak ekologista eta FDP ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206384/shin-chan-eusko-gudaria.htm | Bizigiro | Shin Chan, eusko gudaria | Espainiako eta Nafarroako eskuinak espantuka hartu du ETB3 Nafarroa osoan ikusi ahal izateko Madrilek eta EH Bilduk eginiko ituna. Haserre planta horrek hainbat erantzun ironiko eta umoretsu eragin ditu sare sozialetan. | Shin Chan, eusko gudaria. Espainiako eta Nafarroako eskuinak espantuka hartu du ETB3 Nafarroa osoan ikusi ahal izateko Madrilek eta EH Bilduk eginiko ituna. Haserre planta horrek hainbat erantzun ironiko eta umoretsu eragin ditu sare sozialetan. | Astelehenean zabaldu zuten EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak akordio bat lortu dutela ETB3ren seinalea Nafarroa osora zabaltzeko. Orain arte, Nafarroan ikusten zen oro har, baina ez Euskararen Legeak eremu euskalduntzat jotzen dituen guneetan, hala nola Baztanen, Malerrekan, Bidasoan edo Sakanan. Itunak Espainiako eta... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206385/frantziako-osasun-ministroak-neurri-berriak-ezarriko-ditu.htm | Gizartea | Frantziako Osasun ministroak neurri berriak ezarriko ditu | Frantziako Gobernua Defentsa Kontseiluan bildu da goizean. Hiru ildo nagusi izan dituzte aipagai: maskararen hedatzea, osasun ziurtagiriaren gogortzea, eta txertoaren hirugarren dosiaren hedatzea. Bihar trenkatuko du Veranek zein neurri izanen diren indarrean zehazki. | Frantziako Osasun ministroak neurri berriak ezarriko ditu. Frantziako Gobernua Defentsa Kontseiluan bildu da goizean. Hiru ildo nagusi izan dituzte aipagai: maskararen hedatzea, osasun ziurtagiriaren gogortzea, eta txertoaren hirugarren dosiaren hedatzea. Bihar trenkatuko du Veranek zein neurri izanen diren indarrean z... | Frantziako Gobernuak Defentsa Kontseilua egin du goizean, eta bururatzean mintzatu da Gabriel Attal bozeramailea. Iragarri du Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak agerraldi bat eginen duela bihar, eta neurriak ezarriko dituela koronabirusaren datuen okertzeari aurre egiteko asmoz. Attalen arabera, hiru neurri iza... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206386/bi-partidako-zigorra-aritz-elustondori.htm | Kirola | Bi partidako zigorra Aritz Elustondori | Valentziako jokalari bati "ostikada bat ematen saiatzeagatik' jarri diote partida bateko zigorra, eta bestea "kanporatua izan ostean baloikada bat jotzeagatik'. Printzipioz ezingo du jokatu Espanyolen eta Real Madrilen kontra. Baina Realak helegitea jarri du. | Bi partidako zigorra Aritz Elustondori. Valentziako jokalari bati "ostikada bat ematen saiatzeagatik' jarri diote partida bateko zigorra, eta bestea "kanporatua izan ostean baloikada bat jotzeagatik'. Printzipioz ezingo du jokatu Espanyolen eta Real Madrilen kontra. Baina Realak helegitea jarri du. | Bi partidako zigorra jarri diote Aritz Elustondo Realako jokalariari. Hala jakinarazi du Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak. Horrenbestez, Beasaingo erdiko atzelariak ezingo du jokatu ez Espanyolen kontra, ezta Real Madrilen aurka ere. Igandean Realaren eta Valentziaren arteko partida epaitu zuen Melero Lopeze... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206387/txistua-besteen-pare-jartzeko.htm | Kultura | Txistua besteen pare jartzeko | Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak Gutizia disko bikoitza argitaratu dute. Txistu eta orkestrarako bederatzi obra biltzen ditu. Txistua tresna bakarlari modura aldarrikatu du musikariak. | Txistua besteen pare jartzeko. Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak Gutizia disko bikoitza argitaratu dute. Txistu eta orkestrarako bederatzi obra biltzen ditu. Txistua tresna bakarlari modura aldarrikatu du musikariak. | Txistua mundura zabaltzea. Beste edozein instrumenturen pare jartzea. Orkestrarekin batera bakarlari gisa aritzeko tresna baliotsua dela aldarrikatzea. Helburu horiek ardatz hartuta urteak daramatza lanean Garikoitz Mendizabalek, eta bide berean beste pauso bat eman du orain, EO Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean. Gut... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206388/otxandioko-herri-eskolak-eskuratu-du-lehenengo-joxe-mari-auzmendi-hezkuntza-beka.htm | Gizartea | Otxandioko Herri Eskolak eskuratu du lehenengo Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka | 12.000 euroko laguntza jasoko du, eta bi urteko epea izango du Eskola berria proiektua aurrera eramateko. | Otxandioko Herri Eskolak eskuratu du lehenengo Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka. 12.000 euroko laguntza jasoko du, eta bi urteko epea izango du Eskola berria proiektua aurrera eramateko. | «Eskolaren eta komunitatearen arteko zubia berreirakitzea» da Otxandioko Herri Eskolak (Bizkaia) aurkeztu duen Eskola berria proiektuaren helburuetako bat. Izan ere, Lur Olabarri Etxebarria eskolako aholkulariar adierazi duenez, «eskola ez da herririk gabe eta herria ez da eskolarik gabe». Hik Hasi egitasmo pedagogikoa... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206389/krakovia-argitaratu-du-goizalde-landabaso-etxeberrik.htm | Kultura | 'Krakovia' argitaratu du Goizalde Landabaso-Etxeberrik | Ereinekin plazaratu du bere estreinako eleberria. Izterreko zauri sakon bat sendatu bitartean erietxean den pertsonaia bat jarri du ardatzean, eta umore beltzez girotu. | 'Krakovia' argitaratu du Goizalde Landabaso-Etxeberrik. Ereinekin plazaratu du bere estreinako eleberria. Izterreko zauri sakon bat sendatu bitartean erietxean den pertsonaia bat jarri du ardatzean, eta umore beltzez girotu. | Igandea da, baina izan zitekeen beste edozein egun. Badira gizakia bataren edo bestearen erritmotik gabetzen duten lekuak. «Ezlekuak», Goizalde Landabaso-Etxeberriren (Bilbo, 1970) hitzetan. Horietako batean jarri du fokua bere estreinako eleberrian idazleak, Krakovia-n. Ospitalean agertuko da protagonista, 15 metro ko... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206390/eajk-abian-zurekin-lelopean-eginen-du-viii-batzar-nagusia.htm | Politika | EAJk 'Abian, zurekin' lelopean eginen du VIII. Batzar Nagusia | Larunbatean eta igandean eginen dute, Barakaldoko BECen. «Entzuketa aktiboa» eta EAJrekin harremanetan jartzeko «modu berri bat» aurkeztuko dituzte larunbat arratsaldean. Mireia Zarate EBBko idazkariak adierazi du osasun neurri «guztiak» errespetatuko dituztela. | EAJk 'Abian, zurekin' lelopean eginen du VIII. Batzar Nagusia. Larunbatean eta igandean eginen dute, Barakaldoko BECen. «Entzuketa aktiboa» eta EAJrekin harremanetan jartzeko «modu berri bat» aurkeztuko dituzte larunbat arratsaldean. Mireia Zarate EBBko idazkariak adierazi du osasun neurri «guztiak» errespetatuko dituz... | EAJk heldu den asteburuan eginen du bere VIII. Batzar Nagusia, Barakaldoko BECen (Bizkaia). Abian, zurekin leloa jarri diote «zazpi herrialdeetatik etorritako 600 bat ordezkari» bilduko dituen bilkurari, jeltzaleek adierazi nahi baitute «Euskadi zutik eta martxan» dagoela, eta baita EAJ bera ere. Elkartzeko eta militan... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206391/polizietako-sindikatuak-plazara-atera-dira-mozal-legea-ren-erreformaren-aurka.htm | Politika | Polizietako sindikatuak plazara atera dira 'mozal legea'-ren erreformaren aurka | Ertzaintzako, Foruzaingoko, udaltzaingoetako, Guardia Zibileko eta Espainiako Poliziako ordezkariak batera egin dute protesta, besteak beste, herritarrek komunikatu gabeko bat-bateko bilkurak egiteko eskubidearen kontra agertzeko. | Polizietako sindikatuak plazara atera dira 'mozal legea'-ren erreformaren aurka. Ertzaintzako, Foruzaingoko, udaltzaingoetako, Guardia Zibileko eta Espainiako Poliziako ordezkariak batera egin dute protesta, besteak beste, herritarrek komunikatu gabeko bat-bateko bilkurak egiteko eskubidearen kontra agertzeko. | Hego Euskal Herrian dauden polizia guztietako sindikatuetako ordezkariak bildu dira gaur Iruñean eta Bilbon, Mozal Legearen erreformaren aurka protesta egiteko.
Hamar sindikatuk egin dute bat Bilbon eginiko bilkuran, Plaza Eliptikoan: ErNE, Euspel, SiPE, SVPE-PLES, IGC, AUGC, CEP, SPP, SUP y UFP. Espainiako Poliziako ... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206392/eusko-jaurlaritzak-gorenera-jo-du-covid-ziurtagiriaz-eaeko-auzitegiak-ebatzitakoaren-aurka.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak Gorenera jo du COVID ziurtagiriaz EAEko auzitegiak ebatzitakoaren aurka | EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean ebatzi zuen Jaurlaritzak ezin zuela derrigortu ziurtagiria eskatzera. Eusko Jaurlaritzak Gorenean helegitea jartzea erabaki du. | Eusko Jaurlaritzak Gorenera jo du COVID ziurtagiriaz EAEko auzitegiak ebatzitakoaren aurka. EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean ebatzi zuen Jaurlaritzak ezin zuela derrigortu ziurtagiria eskatzera. Eusko Jaurlaritzak Gorenean helegitea jartzea erabaki du. | Eusko Jaurlaritzak bide berri bat urratu du. EAEko Auzitegi Nagusiak orain arte Jaurlaritzaren zenbait eskaera atzera bota izan dituenean, Jaurlaritza ados ez egonda ere, ez du aurrera urratsik egin. Oraingoan aurrera pausoa egitea erabaki du. Espainiako Auzitegi Gorenean kasazio helegitea jartzea erabaki du EAEko Auzi... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206393/gutxienez-27-migrante-ito-dira-mantxako-kanalean-erresuma-batura-heldu-nahian.htm | Mundua | Gutxienez 27 migrante ito dira Mantxako kanalean, Erresuma Batura heldu nahian | Boris Johnson lehen ministroak esan du «penagarria» zaiola gertaturikoa, eta ahaleginak eta bi egingo dituela «giza trafikoan dabiltzan taldeak» gelditzeko. | Gutxienez 27 migrante ito dira Mantxako kanalean, Erresuma Batura heldu nahian. Boris Johnson lehen ministroak esan du «penagarria» zaiola gertaturikoa, eta ahaleginak eta bi egingo dituela «giza trafikoan dabiltzan taldeak» gelditzeko. | Mantxako kanalean, Calaistik (Frantzia) gertu hondoratu da gaur migranteak zeramatzan ontzi bat, eta gutxienez 27 hil dira itota. 2014. urtean hasi ziren bide horretatik Erresuma Batura heldu nahian hildakoen inguruko datuak biltzen, eta ordutik inoiz ez da horrenbeste pertsona hil batera.
Arrantzontzi batek eman du a... |
2021-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/206394/epaimahaiak-maguette-mbeugou-hiltzearen-erruduntzat-jo-du-haren-senarra.htm | Gizartea | Epaimahaiak Maguette Mbeugou hiltzearen erruduntzat jo du haren senarra | Hilketaz gain, beste hiru delitu eman dituzte frogatutzat: ohiko tratu txarrak, alaben lesio psikikoak eta adingabeen abandonua. 2018ko irailean izan zen hilketa, Bilbon; 25 urte zituen biktimak. | Epaimahaiak Maguette Mbeugou hiltzearen erruduntzat jo du haren senarra. Hilketaz gain, beste hiru delitu eman dituzte frogatutzat: ohiko tratu txarrak, alaben lesio psikikoak eta adingabeen abandonua. 2018ko irailean izan zen hilketa, Bilbon; 25 urte zituen biktimak. | Maguette Mbeugou hiltzeaz akusatutako gizona erruduntzat jo du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Herri epaimahai batek epaitu du azken hamar egunotan Bara N., biktimaren senarra, 2018ko irailean 25 urteko emakumea hiltzeagatik. Lau delituren egiletzat jo dute: hilketa, ohiko tratu txarrak, bi alaben lesio psikologikoak e... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206423/joaquik-giltzak-eman-ditu-etxebidek-mehatxu-egin-ondoren.htm | Gizartea | Joaquik giltzak eman ditu, Etxebidek mehatxu egin ondoren | Indarkeria matxista salatu zuen emakume bat etxegabetu dute Bilboko Abusu auzoan. Hari tratu txarrak emateagatik kondenatutako gizonari emango diote. | Joaquik giltzak eman ditu, Etxebidek mehatxu egin ondoren. Indarkeria matxista salatu zuen emakume bat etxegabetu dute Bilboko Abusu auzoan. Hari tratu txarrak emateagatik kondenatutako gizonari emango diote. | Senarrarengandik tratu txarrak jasan zituen emakumeak etxegabetu nahi dutenei giltzak ematea erabaki du azkenean. Goiz osoan izan dira Joaqui eta auzoko bizilagunak etxegabetzea oztopatu nahian, baina azkenean giltzak eman ditu, Batu Elkarlaguntza Sareko kideek jakinarazi dutenez, Etxebidek mehatxu egin ondoren: kalera... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206425/pertsona-bat-hil-eta-hiru-zauritu-dira-ascoko-zentral-nuklearrean.htm | Mundua | Pertsona bat hil eta hiru zauritu dira Ascoko zentral nuklearrean | Instalazioen mantentze lanak egiten ari zirenean gertatutako karbono dioxido ihes baten ondorioz hil da langilea. | Pertsona bat hil eta hiru zauritu dira Ascoko zentral nuklearrean. Instalazioen mantentze lanak egiten ari zirenean gertatutako karbono dioxido ihes baten ondorioz hil da langilea. | Langile bat hil eta beste hiru arin zauritu ziren atzo arratsaldean Ascoko (Tarragona, Katalunia) zentral nuklearrean izandako karbono dioxido ihes baten ondorioz. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, istripua instalazioen kanpoaldean gertatu zen, suteen aurkako sistemaren mantentze lanak egiten ari zirenean.
Hiru zaurit... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206426/mugimendu-feminista-indarkeria-matxistaren-aurka-mobilizatu-da.htm | Gizartea | Mugimendu feminista indarkeria matxistaren aurka mobilizatu da | Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izaki, mugimendu feministak Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan antolatu ditu mobilizazioak. Indarkeria matxista gaitzetsi dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. | Mugimendu feminista indarkeria matxistaren aurka mobilizatu da. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izaki, mugimendu feministak Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan antolatu ditu mobilizazioak. Indarkeria matxista gaitzetsi dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. | Iluntzean hasi dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko mobilizazio nagusiak Euskal Herrian. Baionan, Moracin plazatik abiatu da martxa, han indarkeria matxista kasu larri bat gertatu zelako.
Manifa hasi berritan tentsio une bat izan da: gizon batek pareta batean zintzilikatutako mezu bat kendu du. Ind... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206427/hizkuntza-koofizialetan-eginiko-ikus-entzunezkoak-sustatzeko-funts-bat-eratuko-dute.htm | Bizigiro | Hizkuntza koofizialetan eginiko ikus-entzunezkoak sustatzeko funts bat eratuko dute | EH Bilduk, ERCk eta BNGk 10,5 milioi euroko zuzenketa bat adostu dute Espainiako Gobernuarekin. | Hizkuntza koofizialetan eginiko ikus-entzunezkoak sustatzeko funts bat eratuko dute. EH Bilduk, ERCk eta BNGk 10,5 milioi euroko zuzenketa bat adostu dute Espainiako Gobernuarekin. | «Dibertsitate kultural eta linguistikoa» errespetatzeko asmoz, euskaraz, katalanez eta galegoz eginiko ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko funts bat adostu dute EH Bilduk, ERCk eta BNGk Espainiako Gobernuarekin. Denera, 2022rako aurrekontuetatik 10,5 milioi euro baliatuko dituzte euskaraz, k... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206428/erruduntzat-jo-dituzte-georgian-kirola-egiten-ari-zen-afro-amerikar-bat-hil-zuten-hiru-gizonezko-zuriak.htm | Mundua | Erruduntzat jo dituzte Georgian kirola egiten ari zen afro-amerikar bat hil zuten hiru gizonezko zuriak | «Susmagarri» itxura hartu eta hari jarraika ibili eta gero hil zuten. Bermerako eskubiderik gabeko bizi guztiko zigorra jar diezaiekete hiru hiltzaileei. | Erruduntzat jo dituzte Georgian kirola egiten ari zen afro-amerikar bat hil zuten hiru gizonezko zuriak. «Susmagarri» itxura hartu eta hari jarraika ibili eta gero hil zuten. Bermerako eskubiderik gabeko bizi guztiko zigorra jar diezaiekete hiru hiltzaileei. | Georgian gertatu zen ezbeharra, joan den urtean. Urtebete igarota, epaimahaiak erruduntzat jo ditu Ahmaud Arbery afro-amerikarra hil zuten hiru gizonezko zuriak. Kirola egiten ari zela hil zuten Arbery: «susmagarri» itxura hartu, eta, argudio hori erabilita, hari jarraika ibili eta beren kabuz atxilotzen saiatu eta ger... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206429/ehun-euroren-laguntza-bat-banatuko-du-frantziako-gobernuak-energia-garestia-konpentsatzeko.htm | Ekonomia | Ehun euroren laguntza bat banatuko du Frantziako Gobernuak, energia garestia konpentsatzeko | Hilean bi mila eurotik beherako diru sarrerak dituztenek jasoko dute. Abenduan eskuratuko dute soldatapekoek, eta 2022 hasieran besteek. Hego Euskal Herrian, bonu sozialeko laguntzak handitu ditu Madrilek, eta konpainien irabaziak murriztuko. | Ehun euroren laguntza bat banatuko du Frantziako Gobernuak, energia garestia konpentsatzeko. Hilean bi mila eurotik beherako diru sarrerak dituztenek jasoko dute. Abenduan eskuratuko dute soldatapekoek, eta 2022 hasieran besteek. Hego Euskal Herrian, bonu sozialeko laguntzak handitu ditu Madrilek, eta konpainien irabaz... | Euskal Herriko etxebizitza askotan lasaitua hartuko dute negu honetan, argindarraren eta gasaren prezioen igoera leuntzeko asmoz Frantziako eta Espainiako gobernuek hartu dituzten neurriengatik. Ipar Euskal Herrian, ehun euroren laguntza bat jasoko dute, hilean 2.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten herritar guz... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206430/navarra-sumaren-osoko-zuzenketa-atzera-bota-dute-gainerako-taldeek.htm | Politika | Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute gainerako taldeek | 2022ko aurrekontuek aurrera egiteko oztopo nagusia gainditu dute. EH Bilduren babesa bilatzeagatik «gobernu ahula» izatea kritikatu du Navarra Sumak, eta, PSNk erantzun dioenez, «iragana ez da itzuliko» | Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera bota dute gainerako taldeek. 2022ko aurrekontuek aurrera egiteko oztopo nagusia gainditu dute. EH Bilduren babesa bilatzeagatik «gobernu ahula» izatea kritikatu du Navarra Sumak, eta, PSNk erantzun dioenez, «iragana ez da itzuliko» | Hamarkada batez, UPNk eta Navarra Sumak hamar ezezko jaso dituzte. Barcinaren agintaldiko azken hiru urteetan ez zituzten aurrekontuak aurrera atera eta ondorengo legealdietan, Barkosen zein Txibiteren gobernuek aurkeztutako aurrekontuei jarritako osoko zuzenketek ere ezezko irmoa jaso dute.
Bereari eutsiz, Navarra Su... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206431/delirium-tremens-taldea-itzuliko-da-30-urteren-ondoren.htm | Kultura | Delirium Tremens taldea itzuliko da 30 urteren ondoren | Datorren asteartean prentsaurrekoa emango du itzuleraren berri emateko. Mutrikun (Gipuzkoa) sortutako taldea 1985etik 1991ra bitartean izan zen martxan, eta, tarte horretan, Zarrapo taldearekin konpartitutako disko bat, bi lan luze eta zuzeneko bat argitaratu zituen. | Delirium Tremens taldea itzuliko da 30 urteren ondoren. Datorren asteartean prentsaurrekoa emango du itzuleraren berri emateko. Mutrikun (Gipuzkoa) sortutako taldea 1985etik 1991ra bitartean izan zen martxan, eta, tarte horretan, Zarrapo taldearekin konpartitutako disko bat, bi lan luze eta zuzeneko bat argitaratu zitu... | Mauka diskoetxeak eta Last Tour management enpresak jakinarazi dutenez, Delirium Tremens taldea itzuli egingo da, desegin zenetik 30 urte igaro diren honetan. Datorren astean emango dute prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian, eta han emango dituzte itzulera horren inguruko argibideak.
Prentsara bidalitako oharrean hor... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206432/mitxel-lakuntza-ela-okerren-daudenen-esanetara-jartzea-da-gure-helburua.htm | Ekonomia | Mitxel Lakuntza: «ELA okerren daudenen esanetara jartzea da gure helburua» | Sindikatuko idazkari nagusi berretsi dute, bozen %90,69rekin. Euskal errepublikaren beharra defendatu du, eta konfrontazioaren beharra: «Guretzat, ez da hitz zakarra» | Mitxel Lakuntza: «ELA okerren daudenen esanetara jartzea da gure helburua». Sindikatuko idazkari nagusi berretsi dute, bozen %90,69rekin. Euskal errepublikaren beharra defendatu du, eta konfrontazioaren beharra: «Guretzat, ez da hitz zakarra» | ELAko delegatuek Mitxel Lakuntza (Iruñea, 1976) berretsi dute idazkari nagusi kargurako. 2019an hartu zuen sindikatuko lema, eta beste lau urtez jarraituko du karguan. Gehiengo handiz berritu du kargua, batzorde eragile osoarekin batera, bozen %90,69 jaso baitute. Aldeko 624 boto izan dira, aurkako 42, eta hamazazpi zu... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206433/pentsioen-lege-berriari-uko-egiteko-eskatu-die-euskal-alderdiei.htm | Pentsioen lege berriari uko egiteko eskatu die euskal alderdiei | Pentsioen lege berriari uko egiteko eskatu die euskal alderdiei. | ELAren Kongresu Konfederalean bildutako delegatuek gehiengo handiz onartu dute EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi eginiko interpelazioa. Lan erreforma indargabetzea eta pentsioen lege berriari uko egitea eskatu diete hiru alderdiei. Luis Fernandez Centeno delegatuak defendatu du proposamena, eta hala izan ezean ... | ||
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206434/iparraldean-osasun-ziurtagiria-baliozkoa-izateko-hirugarren-dosia-hartu-beharko-dute-herritarrek.htm | Gizartea | Iparraldean osasun ziurtagiria baliozkoa izateko, hirugarren dosia hartu beharko dute herritarrek | Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak neurri berriak hartuko dituztela iragarri du. Hirugarren dosia 18 urtetik gorako guztiek jartzen ahalko dute. | Iparraldean osasun ziurtagiria baliozkoa izateko, hirugarren dosia hartu beharko dute herritarrek. Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak neurri berriak hartuko dituztela iragarri du. Hirugarren dosia 18 urtetik gorako guztiek jartzen ahalko dute. | «Birusa denetan, eta fite hedatzen ari da». Honela hasi du agerraldia Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Frantziako Estatuan «bosgarren olatua iritsi» dela dio Veranek, eta «luzeagoa eta zailagoa» izan daitekeela. Konfinamendurik eta etxeratze agindurik ez du ezarriko Frantziako Gobernuak, oraingoz, baina zenb... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206435/indarkeria-matxistaren-biktimak-babesteko-baliabideak-ebaluatzeko-eta-egokitzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm | Gizartea | Indarkeria matxistaren biktimak babesteko baliabideak ebaluatzeko eta egokitzeko eskatu diote Jaurlaritzari | Vox ez gainerako taldeen babesari esker onartu da proposamena gaur Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzari eskatu dio egokitu ditzala ebaluazio horren ondorioak indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko programetara, eta protokoloak «berritu» ditzala biktimei arreta «azkarra, eraginkorra eta integrala» emateko. | Indarkeria matxistaren biktimak babesteko baliabideak ebaluatzeko eta egokitzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Vox ez gainerako taldeen babesari esker onartu da proposamena gaur Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzari eskatu dio egokitu ditzala ebaluazio horren ondorioak indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko programeta... | EH Bilduk aurkeztutako mozio bat aintzat hartuta, Eusko Legebiltzarrak indarkeria matxistaren aurkako proposamen bat ia aho batez onartu du gaur goizean. Vox ez gainerako taldeek babestu dute testua, eta, beraz, babes oso zabala izan du. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostutako erdibideko zuzenketa izan da onartu den tes... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206436/astebetean-60-areagotu-da-covid-19ak-jota-ospitaleratutakoen-kopurua.htm | Gizartea | Astebetean %60 areagotu da COVID-19ak jota ospitaleratutakoen kopurua | Atzo egindako probetan, beste 1.289 positibo atzeman dituzte, daturik okerrena abuztuaren 6tik. | Astebetean %60 areagotu da COVID-19ak jota ospitaleratutakoen kopurua. Atzo egindako probetan, beste 1.289 positibo atzeman dituzte, daturik okerrena abuztuaren 6tik. | Birusaren bilakaerak ez du itxura onik: joan den astelehenetik —orduan eman zituen azken aldiz datuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak— handitu egin da positiboen kopurua, ospitaleratuena eta ZIUetan daudenena. Azken eguneko datuak bereziki kezkatzekoak dira: 1.289 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Ia lau ... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206438/emak-oniritzia-eman-dio-5-eta-11-urte-bitarteko-umeei-ere-txertoa-jartzeari.htm | Gizartea | EMAk oniritzia eman dio 5 eta 11 urte bitarteko umeei ere txertoa jartzeari | 12 urtetik gorakoei jartzen zaien dosia baino txikiagoa jarriko diete. Pfizerren txertoa baimendu du umeentzat. | EMAk oniritzia eman dio 5 eta 11 urte bitarteko umeei ere txertoa jartzeari. 12 urtetik gorakoei jartzen zaien dosia baino txikiagoa jarriko diete. Pfizerren txertoa baimendu du umeentzat. | EMA Sendagaien Europako Agentziak oniritzia eman dio 5 eta 11 urte bitarteko haurrei ere Pfizerren txertoa jartzeari. 12 urtetik gorakoei baino dosi txikiagoa jartzea baimendu du. Helduei bezala, bi dosi jarriko dizkiete umeei ere, batetik bestera hiru asteko tartea utzita.
2.000 haurrekin egin dute ikerketa, eta, aza... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206439/murrizketekin-ere-durangoko-azokak-ohiko-itxura-berreskuratuko-du.htm | Kultura | Murrizketekin ere, Durangoko Azokak ohiko itxura berreskuratuko du | Landako guneak 219 erakusmahai izango ditu abenduaren 4tik 8ra, eta gune guztiak izango dira martxan berriz. Gerediaga elkarteko ordezkarien hitzetan, azoka segurua egitea izan dute helburu nagusia, eta astelehenean zabalduko dute bisitarako txandak eskatzeko aukera | Murrizketekin ere, Durangoko Azokak ohiko itxura berreskuratuko du. Landako guneak 219 erakusmahai izango ditu abenduaren 4tik 8ra, eta gune guztiak izango dira martxan berriz. Gerediaga elkarteko ordezkarien hitzetan, azoka segurua egitea izan dute helburu nagusia, eta astelehenean zabalduko dute bisitarako txandak es... | «Betiko itxura hartuko du Durangoko Azokak». Indarrean diren osasun murrizketa guztiekin ere, Plateruenako kontzertuetarako eta Landako gunerako sarbidea mugatuta egongo dela iragarrita ere, baieztapen hori egin du gaur Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. «Agian ez da izango gurako genukeen moduko... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206440/nafarroako-auzitegi-nagusiak-baimendu-egin-du-nafarroan-ziurtagiriaren-ezartzea.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin du Nafarroan ziurtagiriaren ezartzea | Foru aginduan jasotako neurriak «egokiak, beharrezkoak eta neurrizkoak» direla ebatzi du. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin du Nafarroan ziurtagiriaren ezartzea. Foru aginduan jasotako neurriak «egokiak, beharrezkoak eta neurrizkoak» direla ebatzi du. | Nafarroako Gobernuak atzo igorri zion Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari COVID pasaportea ezartzeko foru agindua, eta erantzuna eman berri du auzitegiak: ontzat jo du ziurtagiria ezartzeko erabakia. Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salak dio, Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia eta Nafarroako Gobern... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206441/2022rako-aurrekontuei-baietza-eman-die-espainiako-kongresuak.htm | Politika | 2022rako aurrekontuei baietza eman die Espainiako Kongresuak | Moncloak 11 alderdiren babesa jaso du, eta aise gainditu du langa. Tramitazioak Senatuan jarraituko du. | 2022rako aurrekontuei baietza eman die Espainiako Kongresuak. Moncloak 11 alderdiren babesa jaso du, eta aise gainditu du langa. Tramitazioak Senatuan jarraituko du. | Espainiako Gobernuak bideratua du aurrekontuen onarpena. Azken egunetako negoziazio zurrunbiloaren ostean, Kongresuaren baietza jaso du, 2022rako aurrekontu proiektuak aurrera egin dezan. Proposamenak 188 diputaturen babesa jaso du; besteak beste, 200 zuzenketa partzial baino gehiago adostu ostean. Tramitazioa, ordea, ... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206442/frantziak-nazioarteko-lankidetza-eskatu-du-mantxako-kanalean-migrazioari-aurre-egiteko.htm | Mundua | Frantziak nazioarteko lankidetza eskatu du Mantxako kanalean migrazioari aurre egiteko | Erresuma Batuak agenteak eta teknologia eskaini dizkio Parisi, eta Europako Batzordea laguntza ekonomikoa ematekotan da. Kanalean atzo hildakoen kopurua eguneratu dute: 27 migratzaile dira. | Frantziak nazioarteko lankidetza eskatu du Mantxako kanalean migrazioari aurre egiteko. Erresuma Batuak agenteak eta teknologia eskaini dizkio Parisi, eta Europako Batzordea laguntza ekonomikoa ematekotan da. Kanalean atzo hildakoen kopurua eguneratu dute: 27 migratzaile dira. | Mantxako kanaleko heriotzen biharamunean, Frantziako Gobernuak migrazioaren afera kudeatzeko baliabideak eta lankidetza eskatu dizkie nazioarteko aliatuei. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen deiak ezintasun sentsazio bat helarazi du, nahikoa tresna ez dituztelakoan migratzaileen bidea gelditzeko helburua betetze... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206443/natura-ondarea-kontserbatzeko-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak | Legearen helburua da, besteak beste, «euskal natura ondarea babestea, kontserbatzea eta hobetzea». EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+C's-ek alde bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemos-IUk aurka. | Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Legearen helburua da, besteak beste, «euskal natura ondarea babestea, kontserbatzea eta hobetzea». EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+C's-ek alde bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemos-IUk aurka. | Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea onartu du gaur. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, legearen helburua da «euskal natura ondarea babestea, kontserbatzea, kudeatzea, modu iraunkorrean erabiltzea, lehengoratzea eta h... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206444/auzitegi-nazionalak-josu-urrutikoetxea-epaitzea-ebatzi-du.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea epaitzea ebatzi du | Zaragozako kuartelaren aurka 1987an eginiko erasoaren harira auzipetu dute Urrutikoetxea. | Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea epaitzea ebatzi du. Zaragozako kuartelaren aurka 1987an eginiko erasoaren harira auzipetu dute Urrutikoetxea. | Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi du ahozko epaiketa egitea Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari. Zehazki, 1987an Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren aurka egindako atentatuari lotuta epaitu nahi dute. Urrutikoetxeak alegazioak aurkeztu zituen auzia artxibatu zedin, baina magistratuek erabaki dute ez dag... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206445/torturaz-akusaturiko-jeneral-bat-izendatu-dute-interpoleko-buru.htm | Mundua | Torturaz akusaturiko jeneral bat izendatu dute Interpoleko buru | Arabiar Emirerri Batuetako Ahmed Naser Al-Raisiri oposizioko kideak torturatzea egotzi diote. Giza eskubideentzako «egun tristea» dela adierazi dute hainbat elkartek. | Torturaz akusaturiko jeneral bat izendatu dute Interpoleko buru. Arabiar Emirerri Batuetako Ahmed Naser Al-Raisiri oposizioko kideak torturatzea egotzi diote. Giza eskubideentzako «egun tristea» dela adierazi dute hainbat elkartek. | Azken asteotan egon den ika-mikak ez du erabakia galarazi azkenean: Arabiar Emirerri Batuetako Ahmed Naser Al-Raisi militarra Interpoleko buru izendatu dute gaur, nahiz eta haren kontrako hainbat salaketa dauden auzitegian, atxilotu politikoak torturatzea egozten diotenak.
Interpolek Lyonen du egoitza nagusia (Frantzi... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206446/irungo-hondarribiko-eta-hendaiako-alkateek-mugako-kontrolak-gaitzetsi-dituzte.htm | Gizartea | Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek mugako kontrolak gaitzetsi dituzte | Kontrolen helburua igaroan doazen migratzaileen etorrera kontrolatzea dela adierazi dute | Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek mugako kontrolak gaitzetsi dituzte. Kontrolen helburua igaroan doazen migratzaileen etorrera kontrolatzea dela adierazi dute | Agiri bidez jakinarazi dute Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek ez daudela ados mugak gogortzearekin, eta esan dute ez datozela bat kontrolen xedearekin: «Kontrolen helburua iragaitzazko migratzaileak kontrolatzea da, eta salatu beharreko drama humanitario bat eragiten ari da hori».
Alkateek oharrean nabarmend... |
2021-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/206447/arabako-ardoaren-sor-markarako-lege-egitasmoa-erretiratu-du-eajk.htm | Ekonomia | Arabako ardoaren sor-markarako lege egitasmoa erretiratu du EAJk | Datorren astean bozkatu behar zen Espainiako Kongresuan. Espainiako Gobernuarekin gaiari buruz hitz egiten jarraitzeko konpromisoa lortu dutela azaldu dute jeltzaleek. | Arabako ardoaren sor-markarako lege egitasmoa erretiratu du EAJk. Datorren astean bozkatu behar zen Espainiako Kongresuan. Espainiako Gobernuarekin gaiari buruz hitz egiten jarraitzeko konpromisoa lortu dutela azaldu dute jeltzaleek. | Arabako Errioxako ardoaren beste izen bati atea zabalduko liokeen lege proposamena bertan behera uztea erabaki du EAJk, Aitor Esteban diputatu jeltzalea Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroarekin akordio bat lortu ondoren. Eskaera horri buruz hitz egiten jarraituko dute, baina «Espainiako Kongresuko giro gaiztot... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.