legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
10
57
28.11.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Señoras consejeras y señores consejeros, señorías, buenos días a todos. Beste erakunde batzuetan ere eztabaidatu izan da gai hau –zehazki, Bilboko Udalean joan den ekainaren 27an, Bilduren eskariz, eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, joan den urriaren 17an, Alderdi Sozialistaren arauz besteko proposamen batean–, eta bi kasuetan antagonikoak ziren batzuen eta besteen helburuak eta arrazoiak. Batzuen iritziz, sozietatea likidatu egin behar da, gardentasunagatik, eta asanblada-erako administrazio-kontseilu bat egitea eskatzen dute; besteen ustez, aldiz, sozietateari eutsi egin behar zaio ororen gainetik, eta 2017ra arte egiteko dauden jarduerak egin behar dira, hemen ikusi dugun bezala. Bi foro horietako ekimen bat ere ez zen aurrera atera, eta, halaber, esan behar dugu atentzioa ematen digula ikusteak ez duela antzeko ekimenik proposatu gaur proposamena egiten duen eta sozietateko bazkide den alderdiak gaur egun gobernatzen duen erakunde bakarrak. Hain zuzen ere, Barakaldoko Udalaz ari naiz, zeina sozietatearen % 5aren jabea baita. Reyes jaunak gaiari buruzko legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen joan den martxoaren 27an, agian, Damborenea jauna gogoratu duen moduan, egoerari gehiegi aurre hartuz; izan ere, proposamen horren hiru paragrafoak honela hasten ziren: "Bilbao Ría 2000 bere desagerpena prestatzen ari da...", "Bilbao Ría 2000ren desagerpen aurreikusia...", "Sozietatea desagerrarazteko erabakia hartua dagoenez..."; eta, segidan, zenbait neurri hartzea eskatzen zen, trapua zauria baino lehen jarriz. Dena den, aitortu behar da legez besteko hori baztertu egin zela, eta, ondoren, beste legez besteko bat aurkeztu zela irailaren 13an, Talde Sozialistak Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkezturikoaren eduki berbera zuena, eta, hain zuzen ere, hori da gaur eztabaidatzen duguna. Proposamen horren zio-azalpenean ere akatsen bat dago edo guztiz egia ez den baieztapenen bat agertzen da. Lehenik eta behin, adierazi nahi dut, oraingoz –eta sozietatearen administrazio-kontseilu bat egin zen atzo– ez dela Bilbao Ría 2000 sozietatea likidatzeko erabakirik hartu. Oraingoz, erabaki bat dauka hartua administrazio-kontseiluak, sozietatearen zenbait alderdi aztertzeko eskatuz, hartara, sozietatearen organoek dagozkion erabakiak har ditzaten sozietatearen itxiera antolatuari edo jarraipenari buruz. Bestalde, ez da egia, esaten den moduan, joan den martxoaren 21ean sozietatearen zuzendari nagusiak kontseiluaren aurrean sozietatearen balizko likidazioa iragarri zuenik. Ez zen halakorik iragarri, eta, gainera, ez dagokio zuzendari nagusiari halako muntako zerbait iragartzea. Ez du horretarako eskumenik, inolaz ere; izatekotan, sozietatearen organoek hartu beharko lukete halako erabaki bat. Ñabardura horiek egin ondoren, Euzko Abertzaleak taldearen iritziz, argi dago –baina horregatik ez dugu Legebiltzar honetan aipatu gabe utzi nahi– eta hala jasotzen da Talde Popularrarekin sinaturiko erdibidekoan, 1992ko azaroan sorturiko sozietate hori funtsezkoa izan dela administrazio ezberdinen arteko eskumenek bat egiten zuten hirigintza-gai batzuk konpontzeko. Domina-banaketa alde batera utzirik, Damborenea jauna, Bilbao Ría 2000 funtsezkoa izan da Bilbo metropolitarraren hirigintza-birsorkuntzarako. Hala, aukera eman die bilbotarrei beren bizi-kalitatea hobetzeko eta itsasadarra leku atsegin bihurtzeko, eta bilbotarrentzat nahiz bisitarientzat debekatuak ziren hainbat espazio berreskuratu dira. Laurogeiko hamarkadako krisi ekonomiko industrialak eragin handia izan zuen Bilbo metropolitarrean, eta milaka lanpostu galdu ziren industria astuna desagertzearen eraginez. Gainera, portuko jarduera gehienak itsasadarraren bokalera joan ziren, alde batera utzi zituzten erriberako nasak, eta Renfek ere bere instalazioak lekuz aldatu zituen. Ondorioz, erriberako leku onenak libre geratu ziren, eta hiria birsortzeko aukera historikoa sortu zen, itsasadarra hirian txertatuz. Eta hortxe daude emaitzak. Bestalde, Espainiako eta Euskadiko administrazioen topaleku izan da sozietatea; elkarrekin egin dute lan hiri-eredua aldatzeko estrategikotzat jotzen ziren aldaketak aurrera eramateko orduan, eta modu trebean kudeatu dute planeamendua. Bilbao Ría 2000ren funtzionamendu onaren eredua gehiago erabili beharko genuke agian. Izan ere, administrazioak akordioetara iristeko gai izan dira, alderdi politiko desberdinek gobernatu arren. Hogeita bat urteko jardunean, Bilba Ría 2000k mila milioi euro baino gehiago –zehazki, 1.015– inbertitu ditu obra publikoetan (parkeak, pasealekuak, errepideak, trenbide-azpiegiturak, kirol instalazioak eta abar), hemen azaldu den moduan, aurrekontu publikoak erabili gabe; izan ere, diru-sarrera gehienak lortzeko, partzelak saldu zaizkie sustatzaile pribatuei, etxebizitzak, bulegoak eta bestelako ekipamenduak eraiki ditzaten, eta, bestalde, bazkideei esleitu zaizkie obra eta azpiegitura publikoak. Jarduera nagusien adibideen artean aipatu behar dira trenbidearen hegoaldeko saihesbidea, Abandoibarra, Amezola, Barakaldo eta Urban Galindo, Garellanoko jarduerak, eta abar. Arrakasta handiz berreskuratu dira 100 hirihektarea. Gaur egungo arazoa eta gaur hemen azaldu dena da krisiak hondoratu egin duela lurzoru horien balioa eta ia ezinezko egin duela horiek saltzea. Beraz, lehen esan den moduan, ez dago guztiz erabakita Bilbao Ría 2000 sozietatearen desegitea, baina konturatu behar dugu ekonomia- eta finantza-egoera oso zailean dagoela: aurtengo abenduaren 31n, 155 milioi euroko banku-zorra izango du, nahiz eta zor hori gutxitzeko prozesuarekin jarraituko duen, oraindik bere esku dauden aktiboen desinbertsioaren bidez (2010ean, 281 milioi euroko balioa zuten aktibo horiek). Sozietatearen akziodunen eta aktiboen artean erantzuten zaio zor horri, baina horien balioa asko murriztu da krisiaren ondorioz. Gure ustez, proposamena egin duen taldeak argi eta garbi jakin behar luke gizarteak zer bilakaera izan duen; izan ere, duela hilabete gutxi batzuk arte, ordezkari sozialistek osatu dute administrazio-kontseiluaren zati handi bat. Ekainean, etorkizunera begirako balizko egoerak jasotzen dituen txosten bat egiteko eskatu zioten zuzendaritzari, sozietatearen etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko, baina oraindik ere horren zain gaude. Alde horretatik, gure jarrera argia da: txosten hori egin ondoren, sozietatean parte hartzen duten erakundeek interes publikoa ondoen bermatzen duten erabakiak hartu beharko lituzkete. Interes publikoa, Reyes jauna, ez da gauza etereo bat. Interes publikoa hitz bat baino gehiago da. Aurrerago hitz egingo dugu horri buruz, eta Damborenea jaunari ere esan diozu. 2017ari buruz hitz egin dezakegu, zuen proposamenean adierazten zenuten moduan. Baina oraingoz, ez dakigu: 2015ean izan daiteke, 2016an izan daiteke edo 2020an izan daiteke. Txosten horren zain egon beharra dago, eta sozietatearen bazkideek eta hura osatzen duten erakundeek zer iritzi duten jakin. Bestalde, lurzoruen balioaren arazoaren ondorioz, ezinbesteko erabaki batzuk hartuz joan dira; hala, egiten ari ziren lanak amaitzea baina lan berririk ez hastea erabaki zen. Beraz, hauek dira gaur egun sozietateak dituen eta martxan dauden enkargu bakarrak: Adif-en metroa lurperatzea Rekalde eta Irala arteko zatian eta Garellanoko urbanizazioa, eta, horiez gain, sozietateak Bilbon eta Barakaldon dituen orube ugarien komertzializazio-prozesua. Bestalde, ez dugu lortu akordiorik Talde Sozialistarekin haren proposameneko zati garrantzitsu batekin ados ez gaudelako, hau da, egiteke dauden lanak egiteko bermea eskatzen duen zatiarekin. Administrazio-kontseiluak hartutako irizpideari jarraikiz, martxan dauden lanak –Reyes jaunaren arabera 2016rako amaituko diren horiek– amai daitezen bermatzea eskatzen genuen, eta ia lortu dugu akordioa, baina gu ez geunden ados lan berriak hastearekin. Ideia gisa oso ondo dago egiteke dauden lanak amai daitezen bermatzea, eta horrelako asko daude Bilbo metropolitarrean; gauza asko egin dira, baina asko dago oraindik egiteko; baina ideiak baino gehiago, irtenbideak falta dira. Lan horiek nola finantzatu; hor dago gakoa. Bilboko portuak edo Barakaldoko Udalak edo Bilboko Udalak berak beren aurrekontuetako dirua Basaurin jarduerak egiteko jarriko dutela pentsatzen duenak, bada, nire ustez, oinak ez dauzka lurrean une honetan. Oso ondo dago hori adierazpen gisa; zera esatea bezala da: "Atera beste erronda bat, norbaitek ordainduko du eta". Uste dut erantzukizunez eta zuhur jokatu behar dugula, itxaropen faltsurik sortu gabe, gero are frustrazio handiagoa eragin baitiezaiekegu herritarrei. Eta hortxe dago aipatzen nuen interes publikoaren gaia. Horrela ulertzen dugu guk interes publikoa, eta uste dut Reyes jaunak baino gehixeago zehaztu dugula. Argi gera dadila –zalantzarik geratu bada, ezetz uste dudan arren–, gu ez gaudela egiteke dauden lan horiek egitearen aurka, alderantziz baizik; baina hori nola egin daitekeen aztertu beharko da, formula honekin ala harekin, eta nola finantzatuko den. Bilbao Ría 2000ren bizia bermatuta dago 2014aren amaierara arte, eta 2015ean iritsiko litzateke, bete-betean, finantza-krisi egoerara, zorraren 100 milioi euro amortizatu beharko baititu. Horregatik da beharrezkoa zer aukera dauden aztertzea, eta hori aztertu beharko da aipaturiko txostenean aurreikusten diren egoeretan, zorroztasun eta eraginkortasun ekonomiko osoz. Atzo 2012ari begira egindako administraziokontseiluan, zenbait aukera proposatu ziren eta beste zenbait erabaki hartu ziren. Argi dago, sozietatearen gaur egungo egoera ikusirik, ezingo diela aurre egin urtean 9 milioi euroko interesak ordaintzeari eta langileen 1 milioi eurotik gorako gastuei. Reyes jaunak zioen 22 lagun baino ez direla. Bai, 22 lagun dira, eta guk ere aitortzen dugu horiek egindako lana, lehenengo puntuan jasotzen den moduan, baina I. kapitulukoa baino kostu handiagoarekin..., 1 milioi eurotik gorako kostuarekin. Eta kutxa hautsiaren egoera horren aurrean, galdera bera egiten dugu, Reyes jauna: Nork ordainduko du? Nork ordaintzen du? Logikoki, eta administrazio-kontseiluarekin ulerkor izanez, ahalik eta akordiorik onenak lortzeko saiakera egingo da, baina, halaber, kontuan izan behar dira gaur egun indarrean dagoen araudia eta beste sozietate publiko batzuetako langileekiko alderaketak, eta, aldi berean, gastuen gaineko erantzukizunari buruzko kontzeptu garrantzitsu hori. Argi dago lan-taldea egokitu beharko dela, sozietatearen lanak izan duen murrizketa logikoagatik. Lan-bolumena txikiagoa bada, bistan da 22 lagun horiek alferrik daudela. Hemen behin baino gehiagotan aipatu izan da administrazio publikoaren arrazionalizazioa, eta halako kasu argi baten aurrean gaude. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiot Talde Popularrari, akordio batera heltzeko agerturiko prestutasunagatik, eta Maneiro jaunari ere bai, adierazitako babesagatik. Nada más. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3001
10
57
28.11.2013
PINEDO BUSTAMANTE
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Beno, Bilbao Ría 2000ren disoluzioa benetan agortutako eredu baten porrotaren ondorio logikoa da, espekulazioan oinarritutako hirigintza ereduaren ondorio logikoa. Ondasun Publikoaren neurrigabeko salmenta izan da eredu honen motorra. Espekulazio gordinaz ari gara, azken finean. Euskal Herria Bilduk ez du konpartitzen hirigintza eredu hori, eta ezin dugu ahaztu hori dela krisiaren kausa nagusienetarikoa. Espekulazioaren ereduaren porrotak barnean hartze du EAJk, PPk eta PSEk hirigintza kudeaketaren alorrean egin izan duten apustua. Kasu honetan, kontrol publikoari arlo guztietan ihes egiten dieten sozietate anonimoen bidez, hori baita Bilbao Ría 2000rekin gertatu egin dena: erabakiak, diru publikoaz egin den erabilpena edota langileen kontratazioa kontrol publikotik kanpo egon izan dira. Informazio-falta da kezkatzen gaituen gauzetako bat... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3002
10
57
28.11.2013
PINEDO BUSTAMANTE
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. ... Izan ere, gure ustez, lur publikoa kudeatzen duen eta administrazio publikoek osatuta dagoen sozietate publiko batek garden jokatu beharko luke. Gaur, Bilbao Ría 2000k duen egoera sinplea da: dituen lurrek ez dute kontabilitatean zuten balioa. Gainera, ez dago eroslerik eta hainbat mailegu metatu ditu azken urteetan, krisia laburra izango zen esperantzaz, baina krisiak hemen dirau eta ikuspuntu ekonomiko batetik sostengaezina den egoera batera heldu da, boom immobiliarioaren beroan hasitako jardueraren porrota. Azkenean, sozietatearen likidazioa egitea erabaki omen da. Argi izan behar dugu ez dela izan sozietatearen helburuak bete egin direlako –horren froga dira bukatu gabe gelditu diren hainbat lan–, gizartea pairatzen ari den finantza egoeragatik baizik. Likidaziorako txostena eskatu zaio sozietatearen gerenteari eta idatziaren araberako erabakiak hartuko dira ondoren, baina erabaki hauek berriz ere gela batean bakar batzuen artean hartzearen arriskua dago. Gardentasuna eskatzen dugu, hori baita elkartearen likidazioan gizartearen interesak defendatuko direla bermatzeko dagoen bide bakarra. Euskal Herria Bildu ez dago, ez gaude Bilbao Ría 2000ko administrazio kontseiluan eta ez gara egongo entzule gisa, bertan zaudeten alderdiek horrela nahi izan duzuelako. Gure kezka handia da, noski, handia da Bilbao Ría 2000k ia berrehun milioi eurotako zorra duelako, 22 langile dituelako eta urteetan Bilbo Handian iragarri diren hainbat konpromiso bertan behera geratuko direlako. Eta guzti honekin zer gertatuko da? Langileekin zer gertatuko da? Zorrari dagokiola, kezka haratago doa –eta hemen ez da esan– comfort letter direlakoak sinatu dituztelako enpresaren jabe diren administrazio guztiek. Alegia, Bilbao Ría 2000ren bazkide diren administrazio publiko guztiek beren baliabide ekonomikoak eta aurrekontuak konprometitu zituzten ager zitekeen finantza-zuloa estaltzeko, eta horixe da egoera. Eta orain, zer? Administrazioek euren aurrekontuetatik dirua atera behar izango dute zor hau ordaintzeko? Zor honen ordainketa lehenetsiko dute berriz ere herritarren oinarrizko beharrak asetzea atzeratuz? Hau ez da bidea, hau ez da bidea diru publikoa erabiltzeko. Diru publikoa, lur sail publikoak gardentasun osoz kudeatu behar direlako. Eta orain, orain porrota datorrenean, ez gara gu porrot horretan sakontzeko, babesten ez dugun hirigintza eredu bat berpizteko oinarriak sendotuko ditugunok. Hori, argi izan. Mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3003
10
57
28.11.2013
REYES MARTÍN
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Sí, señora presidenta. Beno, oso bitxia da legez besteko proposamenean esaten dena errepikatu behar izatea; izan ere, norbaitek argumenturik ez duenean, Zorrilla jauna, itzulinguruka dabilenean, eta gezurra ere esaten duenean –bai gezurra, eta esango dizut zergatik–, bada, orduan, legez besteko proposamenak dioena desitxuratzen du. Legez besteko proposamenean ez da esaten aldez edo moldez mantendu behar denik –eta parte hartu duten guztiei diotsuet hori–, ez, ez, ez; ez eta diru publikoa xahutu behar denik ere. Legez besteko pro- posamenean esaten den bakarra da bideragarritasunplan bat behar dela, eta, esan dudan moduan, horrekin batera, lan-taldea berregituratu beharko dela –noski baietz–, baina langileentzako baldintza duinekin. Eta baldintza duinak aipatzen ditudanean, esan nahi dut, beste gauza batzuen artean, arrazoizko kalte-ordain bat beharko dela. Izan ere, EAJ lan-erreformaren aurka agertu zen hemen, eta, ulertu dudanaren arabera, berregituraketa horren bidez, Bilbao Ría 2000ko langileak urteko hogei egunen truk bidali nahi dituzu –badakit PPk hori nahi duela, baina EAJ?–; hori da ulertzen ari naizena. Beraz, koherentzia pixka bat esaten denaren eta egiten denaren artean. Proiektuei buruz ere hitz egiten da, proiektu horiek bukatu beharraz –noski baietz–, baina begira... Eta gero azter dadila zer egin daitekeen. Are gehiago, gehiago interesatzen zait Bilbao Ría 2000k ordezkatzen duena, Bilbao Ría 2000 bera baino. Ezin baita galdu hirigintza-birsorkuntzan eta -integrazioan esan nahi duen guztia –berriz diot–, konurbazioan esan nahi duena, zeinak ia Bizkaiko lurralde osoa hartzen baitu; ezin da galdu Bilbao Ría 2000ren ideia. Berriz asma daiteke, baina akats bat da beste aukerarik gabe ixtea. Ondo da. Zorrilla jauna, esan duzu ez dela errealista Bilbok, Bilboko Udalak Basaurin edo Barakaldon egingo denagatik ordaindu behar izatea, eta are gehiago zehaztu duzu, esanez Bilbon egiteko dagoena dela egiteko dagoen bakarra –berariaz aipatu duzu; grabatuta dago–. Bilbon. Beno, bada, Barakaldon ere martxan daude zenbait jarduera; aurrekontua dute eta konpromisoa hartua dago. Horiek ere antzarak ferratzera bidali nahi dituzu? El Carmen kalearen urbanizazioa eta pasabidea ere bai? Besteak bakarrik ez? Horixe esan duzu! Eta begira zer iradokitzen duen esan duzunak: elkartasun-gabezia eta esker txar ikaragarria lurraldekohesioaren ikuspegitik. Barakaldon dauden lurrek –estatuarenak– Bilboko lanak ordaintzeko balio izan zuten; Barakaldok ordain ziezaiokeen Bilbori. Baina ez alderantziz. Bilbok hirigintza-birsorkuntza ikusgarria egin du; Barakaldok edo Basaurik ez, ordea. Horrek oso ondo erakusten du EAJk Bizkaiari buruz duen ikuspegia ere: makrozefalia ondo lotua, eta, gainerakoarentzat, beno, sos batzuk tokatzen denean, baldin eta guk gobernatzen badugu. Oso argi ikusten da. Kutxa hautsi egin da. Nork ordaintzen du? Aizu, baina oraindik ez al dakizu erakundeek ordaindu egin behar dutela; kutxa hausten bada eta likidatzea erabakitzen bada zorra ordaindu egin behar dela? Eta beste aukera da... Nik hiru aukera posible aipatu ditut, eta, noski, Maneiro jauna, administrazio-kontseiluak erabakiko du aukera horiei buruz. Nork ukatzen du hori? Noski! Baina irtenbide bat eman beharra dago, eta nahi eta nahi ez, dirua jarri beharko da. Eta hori ez da ikuspegi xahutzailea izatea. Hasteko, Damborenea jauna, hartutako erantzukizunei behar bezala erantzutea da. Izan ere, bide bat aukeratu ala bestea, bideragarri egin behar da. Eta auke- rak daude lurrekin ordaintzeko eta aukerak daude berregituratzeko, bideragarritasun-plan bat bilatzeko. Baina egin ezin dena da hemen itxuraz iradokitzen dena: "Aizu, ez, ez dugu ezer ere egingo, baina libratu egingo gara". Ez, ez, ez! Administrazio publiko guztiek joan beharko dute. Eta bada ulertzen ez dudan zerbait: Non dago interes publikoa, BECen kasuan zalantzan jartzen dena...? Ez naiz ari edozein gastu egiteaz edo kosta ahala kosta mantentzeaz. Proiektuak amaitzeaz ari naiz, gauzak era antolatuan egiteaz, bideragarritasunplan bat egiteaz. Baina, esan iezadazue, non dago interes publikoa, BECek 342 milioi euroko zorra badu (erantzukizun esklusiboa, funtzionamendua, kudeaketa Eusko Alderdi Jeltzalearena), urtero zenbaki gorriak baditu (ustiapen-defizitaren gastuak 31,7 milioi) guztiok ordaintzen ditugunak? Ba al du zentzurik? Aizu, likida ezazu BEC! Nik ez dut nahi, e! Konponduko duen bideragarritasun-plan eraginkor bat nahi dut. Ea gai diren behingoz egiteko. Baina, aizu, likida ezazu! Non dago, kasu horretan, diru publikoa eta interes publikoa? Ez, ezta? Noski, erabakiak ez baitira hartzen zenbakiengatik bakarrik. Zenbakiak kontuan hartu behar dira, diru publikoa xahutzea saihestu behar da, baina interes sozialari begiratu behar zaio, proiektuen bideragarritasunari eta duten pisuari. Herri honetan ez genuke ezer interesgarririk egingo proiektu baten pisua ere kontuan hartuko ez bagenu, eta Bilbao Ría 2000, Bilbao Ría 2000 marka, haren funtzionamendua, eta Bilbao Ría 2000k esan nahi duena, beste guztia alde batera utzirik, salbu utzi beharko genuke, Bizkaiaren etorkizun onerako. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3004
10
57
28.11.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Reyes jauna, ez dakit ondo ulertzen dizudan. Ondo ulertu nahi nizuke, baina ez dakit ez ote zaren ari esaten sozietate publiko horretako langileek, tira, beste enpresa publiko batzuetako edo sektore pribatuko enpresetako langileek baino pribilegio handiagoak izan behar dituztela. Pentsatzen dut ez duzula hori esan nahi, baizik eta langile horiek justiziaz tratatuak izan daitezela eskatzen ari zarela. Baina, nik dakidala, orain arte, ez da ezer ere proposatu inori buruz, ezta ERE bat ere, nahiz eta, agian, duela hainbat hilabete administrazio-kontseilu horretan proposatu beharreko zerbait izan. Baina, oraingoz, ez da proposatu hori ere, nik dakidala behintzat. Esan diguzu: "Orain, zor hori daukagu, eta ordaindu egin behar da, hori delako zentzuzkoa". Bai, nik ere esan dut lehen zorrak ordaindu egin behar direla; hori dela zentzuzkoa. Agian hain zentzuzkoa ez dena da, zorrak ordaintzeaz gainera, kreditu gehiago eskatzea martxan jarraitzeko, eta hori da gaur egun Bilbao Ría 2000ren egoera, kreditu gehiago eskatzea baita finantziazio-bide bakarra... BECekin alderatu duzu, eta guk ere ez dugu nahi beste BEC batean bihurtzerik. 200 milioi eurora iristen den zorra izatera iritsi ondoren, ez gaude prest, ez zaigu ondo iruditzen, ez zaigu zuzena iruditzen; gure ustez, hori ez da interes publikoa, BECen dugunaren antzeko zulo bat izatea. Eta duela hainbat hilabete proposatu nuen: "Aizu, BECeko pabilioiak saldu behar badira zerbait finantzatzeko, bada, sal daitezela; izan ere, hobe saltzea, hutsik eta hautsak hartuta egon baino, hobe zerbait ateratzea, eta hobe azkenean guztion artean ordaindu beharko dugun zorraren zati bat aurrezten badugu". Eta, horregatik, hirugarren paragrafoan proposatzen dugu sozietate publikoek dagokien funtzioa bete behar dutela, eta ezin dutela BEC batean bihurtu. Izan ere, sozietate bakoitza BEC batean bihurtzen bada, azkenean, administrazio publiko guztiek –eta berdin zait Basauriko Udala, Bilbokoa edo Barakaldokoa bada– beren dirua jarri beharko dute sozietate horiek zorrak ordaintzeko. Eta, berriz, diot, gure ustez, Bilbao Ría 2000 arrakastatsua izan da. Bilbao Ría 2000 duela urte asko itxi zezaketen, hasierako helburuak bete ondoren, baina, ondo funtzionatzen zuenez eta finantziazioa zegoenez, gauza gehiago egiteko aukera sortu zen; eta hori guztia oso ondo zegoen, eta ondo iruditzen zitzaigun guztioi. Hori bai, aitortu behar da ikaragarrizko mauka zela parte hartzen zuten administrazioentzat. Inork ere ez zuen sos bat ere jartzen! Orain, ordea, jarri egin behar da. Orain, jarri egin behar da, eta dirua jartzeko irtenbide bat aurkitzen ez den bitartean, gu behintzat ez gaude gaur egun Bilbao Ría 2000k duen zorra handitzen jarraitzearen alde. Eta, horregatik, ados gaude administrazio-kontseiluak bere bazkideentzako –zeinak administrazio publikoak baitira– onenak iruditzen zaizkion neurriak hartzearekin, eta horien guztien betebeharra da herritar guztien interesak babestea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3005
10
57
28.11.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Begira, Reyes jauna, esperientzia gutxi daukat Legebiltzarrean, baina nahikoa bai Ganbera honetako pertsona batzuk ezagutzeko. Eta ikusten dut, argumenturik ez duzunean, askotan jotzen duzula gezurra esan dela salatzera, besteen izen ona galaraztera... Ez da hori nire estiloa; nik ez dut gezurrik esaten. Egia esan ohi dut, eta nahiko argi. Eta nahiko argi, ulertu ez badidazu. Agian, arazoa da, batzuetan, ez duzula entzuten. Esan duzu zure legez beste proposamenean ez zarela ari egiteke dauden proiektuez, baizik eta dagoeneko martxan daudenez. Bilbokoez gainera, Barakaldokoez. Beno, bada, nik uste dut ez dela horrela; uste dut ez dela horrela. Ez dut esango gezurretan ari zarenik, baina, nire ustez, ez da horrela. Eta ez diot nik hori. Martxoaren 27an aurkeztu zenuen legez besteko proposamena daukat, eta orain, irailean, aurkeztutakoarekin interpretazio bat eginez, honela dio lehenengo puntuak: "Martxan dauden jardueren gauzatzea bermatzeko aukerak adostu eta martxan jartzea eta aurreikusitakoak egitea".
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3006
10
57
28.11.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
... guk esaten genuelako martxan daudenak bukatu behar direla, eta zuk esaten zenuelako egiteke daudenak bukatu behar direla. Alegia, ez gara gauza beraz ari. Ez gara ari gauza beraz: gauza bat da egiteko dagoena eta beste bat martxan dagoena. Argi gera dadila hori. EAJk Bizkaiari buruz duen ikuspegiari dagokionez, bada, beno, pentsatzen dut bizkaitarrak nahiko helduak direla eta jakingo dutela ikuspegi hori baloratzen. Eta ez dizut gogorarazi nahi gaur goizean legez besteko proposamenari buruz esaten zenidana, alegia, ez dugula inolako konpromisorik hartzen, eta laster hauteskundeak direla... Hori baino serioagoak eta arduratsuagoak gara. Ez dugu pentsatzen hauteskundeetan, baizik eta interes publikoan. Dena den, arrazoia emango dizut azkena esan duzun gauza batean: zenbakiei begiratu behar zaie, proiektuen bideragarritasunari... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3007
10
57
28.11.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
... egiten denari, eta hori da interes publikoa defendatzea. Pinedo andreari dagokionez, beno, lehenik eta behin, uste dut aurreko hitzaldietan argi geratu dela sozietatea ez dela likidatu. Ulertu dizut sozietatea likidatu egin dela... Barkatu, gaizki ulertu dizut orduan. Lehen aipatu dut administrazio-kontseiluak erabaki bat daukala hartua, sozietatearen zenbait alderdi aztertzeko eskatuz, hartara, sozietatearen organoek dagozkion erabakiak har ditzaten sozietatearen itxiera antolatuari edo jarraipenari buruz. Beno, Bilduren diskurtsoak ez gaitu asko harritu. Gardentasun eta parte-hartze handiagoa eskatzen dute... Badirudi zuek ez bazaudete ez dagoela gardentasunik eta parte-hartzerik. Sei erakunde dituzue Bilbao Ría 2000ri buruzko informazioa jasotzeko (Basauriko Udala, Barakaldokoa, Bilbokoa, Batzar Nagusiak, Legebiltzar hau, Diputatuen Kongresua eta Senatua); gainera, guztietan dituzue ordezkariak, eta nahi adina informazio eska dezakezue. Eta, bereziki, partehartzeari dagokionez, Bilbao Ría 2000ren Administrazio Kontseiluan egon behar dutenak daude; gure ustez, kontseilu horrek ez du batzar bihurtu behar. Jakin nahiko genuke zuek gobernatzen duzuen erakundeetako zenbat administrazio-kontseilu dauden batzar gisa eratuta. Espekulazioa diozue, eta ez gaude ados ikuspegi horrekin. Guk ez dugu ulertzen espekulazioa zuek esaten duzuen moduan. Lurzoru-salmenten bidez sorturiko gainbalioek ekarritako onura guztiak gizartearen zerbitzura jarduerak egiteko erabili dira. Guztira, 1.015 milioi euro Bilbon eta ingurune metropolitarrean oso garrantzitsuak izan diren eta jende askok eskatzen zituen lanak egiteko; diru hori guztia ez da zakarrontzira joan. Eta, alde horretatik, gogora datorkit gure ustez galgarria den beste kudeaketa-mota bat; ezer ere ez egiteko 13 milioi euro ematea kasu. Oso argi daukaguna da –eta herritarrek ere bai– zer geneukan lehen eta zer daukagun orain, Bilboren eta haren ingurune metropolitarraren eraldaketak eta birsorkuntzak zer ekarri duen, Bizkaiari ere zer eman dion, zenbat aberastasun eta jarduera ekonomiko sortu duen, zenbat enplegu sortu duen eta zenbat turismo erakarri duen. Labur-labur aipatuko dizut... EHUren 2012ko martxoko txosten baten arabera, lau datu azpimarratu behar dira Bilbao Ría 2000k 2006tik 2010era izandako jardueren eraginari buruz. Urtean 76 milioi euroko batez besteko inbertsioaren bidez, 2.850 lanpostu inguru mantendu dira, eta, bost urte horietan, 105 milioi euro inguruko igoera sortu da zergabilketan. Eredu horrekin inoiz ere ez zaretela ados egon diozu. Harritu egiten nau, Pinedo andrea; batez ere, zuk diozulako. Harritu egiten nau; izan ere, uste dut EITBko administrazio-kontseiluan parte hartzeko proposatu duzuen pertsona batek hainbat urte egin dituela Bilbao Ría 2000ren administrazio-kontseiluan, baita Bilboko zinegotzi Barainka jaunak ere. Badirudi zuetako batzuek proiektuan sinetsi dutela, parte hartu dutela eta lan egin dutela; beste batzuentzat, aldiz, ez du ezer ere esan nahi, han egon ez zaretelako eta isilik egon zaretelako. Zergatik? Bada, agian, besterik gabe, eredurik ez duzuelako. Ia beti gertatzen den moduan, herritarrek pentsatzen dutenaren antipodetan zaudete; izan ere, herritarrek ezin hobeki baloratzen dute sozietate horren kudeaketa, eta % 90etik gorako balorazioa eman diote sozietate horrek herritarrentzat egin duen lanari eta izan duen erabilgarritasunari. Eta osoko bilkura amaitzen ari garenez, EH Bildukoek noiz edo noiz izango duten sentipena aipatu nahi dut, hain zuzen ere, autobidean gidatzen doala, irratian zera entzuten duenak bezala: "Adi, kontuz ibili; kamikaze bat dabil autobidean, kontrako noranzkoan", eta honela esaten du gidariak: "Bat bakarrik? Denak doaz eta!". Iruditzen zait, batzuetan, egoera horretan sentituko zaretela. Nada más. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3008
10
57
28.11.2013
PINEDO BUSTAMANTE
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Ría 2000ren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker, berriz ere. Ez neukan ideiarik bajatzeko, baina gustua emango diot Zorrilla jaunari. Zorrilla jauna, gure taldeak ez du zuzenketarik aurkeztu eta zure bigarren agerraldiaren ia gehiengoa gurera bideratu duzu. Ez dakit, ondo iruditzen zait. No le voy a responder a todo, porque ha dicho muchas cosas, pero... Ordezkaritza dugun erakunde guztietan informazioa eskatzeko dugun aukerari buruz, horrela aritzea nire estiloa ez den arren..., baina, beno, badakizu, gainerako guztiok adina informazio baituzu, Bilboko Udalean, zure kide Areso jaunak, nire kide Aitziber Ibaibarriagaren galderei erantzunez, esan zuen gauza batzuk ezin zituela udalbatzan esan, ezin ziola erantzun, sozietate anonimoei buruz hitz egiten ari garelako. Beraz, ez ezazu esan informazioa jaso dezakedanik, zure kideek informazio horri uko egiten diotenean, hain zuzen ere, informazio hori eskatzen dugun erakundean bertan. Horrelaxe daude gauzak, beraz. Ez daukagula eredurik eta gizarteak esaten duenaren antipodetan gaudela? Bada, motel, gizarteko norbaitek benetan egon behar du antipodetan, 21 ditugu eta. Alegia, gizarte osoa... Gu ez gaude gizarte osoak dioenaren antipodetan. Zuk diozunaren antipodetan egongo gara agian. Eta, Jainkoari esker, askotan, zuk diozunaren antipodetan gaude.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/0cb126d1-30c1-4702-bf56-5a87360e76fb
parl_eu_3009
10
58
05.12.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on. Beste arlo batzuetan bidezko aldeak ditugun arren, izen on demokratikoarekiko konpromisoak eta terrorismoari zilegitasuna kentzekoak batzen gaitu Ganbera honetako kideen gehiengoa. Balio demokratiko batzuk eta terrorismoaren gaitzespena partekatzen ditugu. Eta, hain zuzen ere, gehiengoaren konplizitate politiko hori dugu helburu gaur hemen, protagonismo gutxi-askorekin, ETAren ibilbidea goratzeko nahiarekin jarraitzen dutenen aurrean. Hain zuzen ere, konplizitate hori sustatu nahi dugu gaur hemen, Legebiltzar honetan, siglak eta alderdien interesak bazter utzita. Euskal gizartearen gehiengoaren borondate horren zerbitzurako tresnak gara alderdi politikoak, bake eta askatasunean bizitzearen alde egiten duen gizarte horrenak. Ardura hori izanik, demokraziaren balioak, askatasunarenak indartzea dagokigu –hori egitea dagokizu, lehendakari jauna–, eta intolerantziaren, fanatismoaren eta gorrotoaren edozein adierazpen baztertzea. ETAren terrorismoari zilegitasuna kentzea dagokigu –dagokizu–. Zuri dagokizu, lehendakari jauna, herri honek jasan duen terrorismoaren historia loriatzeaz bat Euskadiren eraikuntza demokratikoan parte hartzen dutenei zilegitasuna kentzeko ekimenari eustea. Eta behar bestetan egitea dagokigu, talde terroristaren ingurune sozial eta politikoak eraiki dituen faltsukerietako bakoitza, eta guztiak desegiteko, iragan diren urte hauetan guztietan egin den korapilo handia desegiten joateko. Eguneroko egitekoa da terrorismoari zilegitasuna kentzea, egiteko iraunkorra, eta ardura partekatua, eta funtzio aktiboa eta protagonismoa izatea eskatzen dizkigu hori defendatzen dugunoi. Ez da aplikazio praktikorik gabeko asmo teorikoa; gaur euskal gizarteak bizi duen errealitatearekiko konpromisoa da. Gizartea itxaropentsu dago gero eta hurbilago duen etorkizun demokratikoarekin, eta erabat jakitun da hori finkatzeko ETAren aurkako aldarri argia eta biktimen aintzatespena behar dituela. Talde terroristako preso nabarmenak iristen ari dira Euskadira egun. Hogei eta hogeita hamar urte arteko zigorrak bete dituzte, baina ez dute damurik agertzen. Euskal abertzale on moduan egun batean armak hartu zituzten haiek askatasun-erregimen batean hazi eta bilakatu den Euskadi batera itzuli dira gaur, borroka egitera eraman omen zituen horretara. Hogeita hamar edo berrogei urteren ondoren datoz bueltan, eta berek egin dutena egin dutela, bilakaera bat izan duen gizartea aurkitzen dute, egin diguten min handia hor egonik ere, hobea izaten ahalegintzen dena. Eta galdera da: hori guztia, zertarako? Ezertarako ere ez. Eta ezertarako ere ez horretan datza gizartearen duintasuna berreskuratzeko beharra; ez da erraza izango, badakigu, baina badakigu, halaber, ezinbestekoa dela. Nola? Halako uneei ihes egiten ez utziz argi eta garbi adierazteko irabazi egin diela demokraziak. Eta errealitate horrek erakusten digu, azken asteetan izan ditugun gertaera batzuekin batera (gu itzuli nahi ez dugun iraganera eramaten tematzen diren haiek eginak, erasoak eginez, edukiontziak errez, geure buruetatik ezabatuta geneuzkan irudiak utziz), balio eta printzipio demokratikoak indartzen jarraitu behar dugula. Ez gaude edozein unetan. Kalera ateratzen ari diren preso horietako askoren ibilbideak talde terroristaren baliagarritasuna justifikatzen jarraitzen duten horien artean eragiten duen erreferentziari demokraziaren bidez aurre egiteko gizarte-betebeharra dugu. Horietako asko gaur aske eta iragan terroristari uko egin gabe herrira itzultzen ari diren horien ibilbide kriminala goratzen hazi diren gazteak dira. Preso horien jarreran, ETAren historian, euskaldunontzako historia beltzenean protagonismo nabarmena izan dutenen jarreran, ibilbide terroristaren ezkutuko defentsa dago. Isilik ari dira kalera ateratzen hiltzeagatik bizi erdia baino gehiago kartzelan eman dutenak, mututasunari eutsiz. Eta hori larria izanik ere, biziki larria izango litzateke, eta hori da gaur hemen eskatzen duguna, isiltasun hori gure isiltasuna izatea, erakundeena. Izan ere, Euskadik egun bizi duen errealitatea aintzat ez hartzearen modukoa izango litzateke isiltasun hori, euskaldunok demokrazian bizitzeko dugun itxaropena mespretxatuz. Horregatik, horren aurrean, lehendakari jauna, isiltasun horretan ezkutatzen diren mezuei demokratikoki erantzuteko betebeharra dute gizarte honen egiazko interes eta helburuak ordezkatzen dituzten erakundeek, gure konpromiso demokratikoa betez. Beste ekimen batzuk izan daitezkeen arren, Euskadin zoru etikoa finkatzen lagundu dezaketenak, ala ez, beharrezkoa iruditzen zaigu une honetan euskal erakundeek euskal gizarteak erabaki duen bide demokratikoa berrestea hemen, gaur, Ganbera honetan. Balioa eman behar zaie printzipio demokratikoei, euskaldunon gehiengo handiak demokraziaren alde egin duen apustuari, eta ETAko presoak kalera atera izana talde terroristaren izatea eta ibilbidea zuritzeko baliatu nahi dutenen diskurtso eta jarrerei zilegitasuna kendu. Euskadiko egiazko errealitateari eta demokraziaren alde zalantzarik gabe egin duen apustuari balioa emateko ardura eta betebeharra ditugu erakundeok, neke handien bizkar egin dugun bidea defendatzekoa. Euskaldunok ez gara, beldurrari aurre eginez, alferrik iritsi honaino. Euskal gizarte aktiboa, protagonista, balio demokratikoak defendatzen eta terrorismoari zilegitasuna kentzen konbentzituta dagoen gizartea aurkitu behar dute kalera ateratzen ari diren ETAko presoek eta haiei harrera egiten dietenek; ETAren gaitzespena eta biktimei egindako kalteak ordaintzea eskatzeko beharrari irmo eusten dio, egiazko demokrazia eraikitzeko Euskadin, eta ez dio lekurik uzten hilketaren, tolerantziarik ezaren eta gorrotoaren zurikeriari; azken batean, askatasunez elkarrekin bizitzeko konpromiso irmoa du, eta oraindik ere hori eskatzeko nahi hori gauzatu eta adierazteko beharra du errespetatzen ez dutenei. Gaur aske ateratzen ari diren ETAko presoen isiltasunak euskal gizartearen oihu demokratikoa aurkitu behar du, terrorismoaren gaitzespenean, haren ibilbidean zalantzarik onartzen ez duena, eta hori eskatzen duena, Euskadin etorkizun demokratikoa eraikitzeko bide bakarra eskaera hori dela konbentzituta eskatuz. Horrengatik, lehendakari, mozio hau babesteko eskatzen dizut. Ez da Alderdi Popularraren mozioa, ez da Alderdi Sozialistarena, ez da Euzko Abertzaleak taldearena, baizik eta etorkizuna askatasunean, tolerantzian eta euskal gizartearen errespetu eta duintasunean eraiki nahi dugun guztiona, eta proposatzen dizut, lehendakari, zu izatea euskaldunen gehiengo handi batek partekatzen duen proiektu honen buru. Mozio hau elkarrekin onartzea proposatzen dizut, Legebiltzar honek Euskadiko gizarte-errealitatearekin, balio demokratikoen izen onarekin, ETAren gaitzespenean aurrera egiteko beharrarekin eta eragin duen kaltearen onarpenarekin duen konpromisoa finkatzeko. Inoiz ez zen izan behar ETA, lehendakari. Ondorio izugarriak izan zituen hiltzeak, lehendakari. Berreskuratu egin behar du gizarteak, lehendakari. Eta berreskuratze horretan, prozesu luzea eskatuko duen berreskuratze horretan, une hau dago, gure iraganari ondorio guztiekin aurre eginez; hala soilik begiratu ahal izango baitiogu geure buruari ispiluan, eta euskaldunon duintasuna berreskuratu, inoiz galdu behar ez genuena, orain gure lurrera itzultzen ari direnek zikindu zutena. Eta, lehendakari, kontua ez da bi aldiz zigortzea, ezker abertzalea zokoratzea; ez da gorrotoz betetako mozioa. Proposatzen dizut, lehendakari, argi esatea gaur, beldurrik gabe, demokrazia dela bide bakarra, eta eredu ematea gure gizarteari, inoiz izan behar ez zuten iraganeko izugarrikeriak gogoan izanik aurrera egiteko beharra baitu, baita irmo esatea ere etorkizunean ez dugula onartuko berriro ere halakorik gertatzerik. Hori soilik, lehendakari. Hori soilik da, baina hori bada zerbait. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3010
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Azkenean, sinatu egin dugu Talde Popularrak eta Talde Sozialistak eskaini diguten erdibideko zuzenketa. Erdibideko zuzenketa horrek ez du, egiaz, jaso behar lukeen guztia jasotzen, ez da behar lukeen bezain irmoa, eta iruditzen zait ez diela behar bezain irmo eskatzen ez Eusko Jaurlaritzari ez Espainiako Gobernuari egin behar duten guztia egin dezatela ETA nahiz ETAren historia kriminalak lagun izan dituen ideia totalitarioak behin betiko garaitzeko. Egiaz uste dut ez dela behar lukeen bezain irmoa, baina egia da une honetan ez diogula uko egin nahi izan erdibideko zuzenketa hori sinatzeari; izan ere, testuak jasotzen dituen gauza asko bere burua demokratatzat duen edonork sinatu eta babestu behar lituzkeen printzipio demokratikoak baino ez dira. Horregatik sinatu dugu azkenean erdibideko zuzenketa hori, nahiz ez den behar bezain irmoa, nahiz ez den UPyDk idatziko lukeen erdibideko zuzenketa. Izan ere, iruditzen zait ez diela behar adina eskatzen, bereziki gobernuei –Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari–, justizia defendatzeko, indarrean dagoen legedia defendatzeko, legea betetzeko eta legea betearazteko. Iruditzen zait egokia dela Legebiltzarrak testu hori onartzea, baina iruditzen zait gobernuek izan behar dutela zorrotzak ETArekin eta ETAri lagundu dion munduarekin, haren behin betiko eta baldintzarik gabeko porrota lortzeko. Eta, gure ustez, gobernuak, eta bereziki Eusko Jaurlaritza, ez dira egiten ari behar den guztia, ezta hurrik eman ere, ideia totalitarioei zilegitasuna kentzeko behar litzatekeen guztia. Eta, beraz, mantendu egingo dugu duela hiru aste eskas erregistratu genuen legez besteko proposamena, oraindik eztabaidatu ez dena, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzeko legea bete eta legea betearaz dezaten, eta uste dut hori egin behar lukeela edozein gobernuk. Dena den, azkenean sinatu egin dugun erdibideko zuzenketa horren bidez, gure konpromisoa agertu nahi dugu demokraziaren defentsarekiko, zuzenbide-estatuarekiko, oinarri dituen printzipio eta balioekiko, besteak beste, askatasunarekiko, tolerantziarekiko, aniztasun politiko eta sozialaren errespetuarekiko eta herritarren eskubideekiko. Azkenean sinatu egin dugun erdibideko zuzenketa horren bidez erakutsi nahi dugu memoriaren, egiaren eta justiziaren printzipioekiko dugun konpromisoa. Kontua ez da bakarrik ETA izatea eta ezker abertzalearen jarrerak –ezker abertzale esaten zaion horrenak– bateraezinak izatea bizikidetzarekin, baizik eta hori da, hain zuzen, ETA izatea eta ezker abertzaleak historian egin duena, eta gaur egun egiten jarraitzen duena, hain zuzen ere bizikidetza hausten duena, eta, hemen erabat normalizatutako bizikidetza demokratikoa izan dezagun eragozten duena.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3011
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bistan denez, euskal erakunde guztiei eskatzen die erdibideko zuzenketa honek ETAren ibilbide kriminal eta totalitarioa zuritzen jarraitu nahi duten haiei guztiei aurre egiten eta zilegitasuna kentzen jarraitzeko. Hori dio guk sinatu dugun erdibideko zuzenketaren 4. puntuak. Gure ustez, Eusko Jaurlaritza ez zaie behar bezala aurre egiten ari, ezta zilegitasuna kentzen ere, ETAren ibilbide kriminal eta totalitarioa zuritzen jarraitu nahi duten haiei guztiei. Erdibideko zuzenketa hori sinatu dugun arren, uste dugu Eusko Jaurlaritza ez dela ari, inolaz ere, lan hori egiten, eta ikus dezakegu zer gertatu den gure kaleetan azken asteetan, eta ikus dezakegu, halaber, zer erantzun zidan niri lehendakariak duela hamabost egun, galdetu nionean zer egingo zuen Eusko Jaurlaritzak kartzelatik ateratzen ziren ETAko presoei omenaldiak egitea eragozteko. Azken asteetan zer gertatu den ikusten badugu, ondorioztatzen dugu –guk, behintzat– Eusko Jaurlaritza ez dela egiten ari egin behar lukeen guztia ETA behin betiko garaitzeko eta haren ideia totalitarioei zilegitasuna kentzeko. Guk uste dugu bereziki gobernuek bete behar dutela funtzio hori, gizarte demokratikoa defen- datzea eta terrorismoaren biktimak defendatzea, eta Eusko Jaurlaritza ez da ari hori egiten, inolaz ere ez. Hori da, beraz, gure iritzia. Eta, bistan denez, guk esaten dugu, Alderdi Popularrarekin eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin batera, ETAk ez zuela inoiz izan behar. Evidentemente. Eta terrorismoaren biktimekiko ditugun konpromisoa eta memoria agertu nahi ditugu. Beraz, sinatu dugun erdibideko zuzenketa ez da guk egingo genukeena, ez da behar bezain irmoa, baina kasu honetan ez diogu sinatzeari uko egin nahi izan, Ganbera honetako talde demokratiko guztiek babestuko zuten itxaropena baikenuen. Baina badirudi ezinezkoa izango dela azkenean. Dena den, esan dut, gobernuek izan behar dute terrorismoaren eta haren ideiei zilegitasun politiko, etiko eta soziala kentzearen buru. Gobernu argi eta irmoak behar ditugu, lehendakari jauna, ez preso ugari kartzelatik ateratzearen eta kartzelatik atera diren ETAko presoei azken asteetan egin zaizkien omenaldien aurrean eskuak garbitzen dituen Eusko Jaurlaritza, eta hori egin duzu zuk, lehendakari jauna, baita zure gobernuak ere. Nik duela hamabost egun galdetu nizun zer egin behar zuen Eusko Jaurlaritzak ETAko presoei omenaldiak egitea eragozteko. Zuk esan zenidan ez zela omenaldirik izan. Gezurra! Kartzelatik atera zen ETAko preso bati omenaldi publikoa egina zitzaion ordurako. Eta guri, demokratoi, esan beharrean, lehendakari jauna, Eusko Jaurlaritzak edozein omenaldi galaraziko zuela, demagogia leporatu zitzaidan, gezurra esatea. Eta biziki larria iruditzen zaigu hori guri. Gobernu argia, irmoa behar dugu, kalera ateratzen diren ETAko presoei edozein omenaldi publiko egitea eragotziko duela esango duena. Eskuak garbitu dituzue aste hauetan. Eta kalera atera den ETAko preso bati omenaldi bat egin zitzaion ordurako, eta omenaldi gehiago izan dira azken asteotan. Beraz, legea bete eta betearaziko duten gobernuak behar ditugu: Biktimen Euskadiko Legea; Biktimen Estatuko Legea, Espainiako Konstituzioa, eta baita Alderdien Legea ere. Indarrean den legedia beteko eta betearaziko duten gobernuak behar ditugu, Alderdien Legea barne; gaur egun, ez da betetzen. Beraz, kontua ez da hainbeste zer egiten duten ETAren zerbitzu osagarriek, ez da hainbeste zer egiten duen ETAren ekintza kriminalei laguntzen hainbeste urtez aritu den mundu horrek. Gure ustez, garrantzitsua da zer egiten dugun demokratok ETAren behin betiko eta zalantzarik gabeko porrota lortzeko, eta gertatu denaren justizia eta egia defendatzeko. Hori da kontua: ez kezkatzea hainbeste demokrata ez direnek egiten dutenagatik, baizik eta bereziki demokratok elkarrekin egoteaz kezkatzea, behin betiko porrot hori lortzeko. Eta, bistan denez, legea bete eta betearaztea da kontua. Euskadin ez gara gai izan, azken urteotan, terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko eta haiek gogoan izateko memoriaren egun bat izateko, eta gure kontua da hori, demokraton kontua. Hori ere ezin izan dugu egin, zenbait alderdi politikoren boikotagatik. Beraz, garrantzia duena zera da, gu zer egiteko gai garen. Bistan denez, egin daiteke bake- eta bizikidetzaplan bat, zuek egin duzuenaren modukoa, edo ETAren terrorismoari zilegitasuna irmotasunez kentzeko bizikidetza-plana egin zitekeen. Bizikidetza-plan bat egin daiteke ETAren eta Estatuaren arteko distantziakidetasuna bilatzen ahalegintzeko, eta hori egin duzue zuek; edo bizikidetza-plan irmoa eta argia egin daiteke erakunde demokratikoak defendatzeko. Bistan denez, bizikidetza-plana egitea Jonan Fernández jaunari eskatzen zaionean, bada, logikoa denez, jada aurretiazko jarrera bat hartua du Gobernuak, planak jaso behar duenari buruz. Beraz, gure ustez, garrantzitsua da zer egiten dugun demokratok eta zer egiten dugun edo zer egiten duten gure gobernuek ETAren terrorismoari zilegitasuna kentzeko. Eta, gure ustez, gobernuak ez dira egiten ari egin behar luketen guztia, ez dute egin egin behar luketen guztia, ezta gutxiagorik ere, helburu horiek lortzeko. Bada, hori guztia jaso nahi genuen erdibideko zuzenketan. Dena den, uste dut printzipio erabat oinarrizkoak jasotzen dituela erdibideko zuzenketa horrek, eta horregatik ez diogu uko egin nahi izan sinatu eta bozkatzeari. Bistan denez, helburua da Euzko Alderdi Jeltzalea konbentzitzea, beste alderdi demokratikoa, erdibideko zuzenketa hori sinatu ez badu ere, gutxienez haren alde bozkatzeko. Azkenean badirudi ez dela hala izango, eta, beraz, ETA defendatzen dutenen eta ETA eta haren munduari zilegitasuna irmotasunez kendu nahi diogunon artean jartzen zarete berriro. Hemen ez du balio hitzerdika aritzeak, hemen ez dute balio abstentzioek. Argia eta zehatza izan behar luke Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrerak, eta, gure ustez, erdibideko zuzenketa honen alde bozkatu behar luke. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3012
10
58
05.12.2013
ARES TABOADA
SV-ES
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkideok, buenos días. Egun on. Quiroga andrea, euskal sozialistok ez dugu inolako eragozpenik zure ekimenaren bidez proposatzen diguzun eztabaidan sartzeko, baina onartuko didazu zuri gogoraraztea proposatzen diguzuna jada askotan eztabaidatu eta bozkatu dela bai Legebiltzar honetan bai beste erakunde batzuetan. Eta ziur asko, zuk eztabaida hau gehiago proposatzen diguzula PPk dituen arazo eta beharrengatik, akordio horiek berresteko beharragatik baino. Izan ere, zerbait egin behar izan duzue zuek biktimen elkarte jakin batzuen, komunikabideen nahiz zuen alderdiko kide batzuen presioagatik; asko haserretu dira, bereziki zuekin, Parot doktrina deritzonari buruz Giza Eskubideen Auzitegiak eman duen epaiaren eraginez ETAko presoak kartzelatik atera direlako. Eta guk errespetatzen dugu, eta ulertzen dugu terrorismoaren biktimen eta beste batzuen haserrea eta jarrera, baina alderdi politikoek, eta bereziki gobernuardurak dituen alderdi batek, pedagogia demokratikoa egin behar du, legearen mugak azaldu, eta demokrazia batean justizia-epaitegiek ematen dituzten erabakiak betetzeak zer adierazten duen azaldu. Baina, hori esanda, ez dugu inolako arazorik berriro ere eztabaidatzeko zuen proposamena; hala, erdibideko zuzenketa adostu dugu zuekin eta UPyDrekin, batetik, demokraziaren eta zuzenbideestatuaren, demokraziaren eta zuzenbide-estatuaren oinarri diren printzipioen eta balioen defentsa berresteko, besteak beste, askatasunaren eta tolerantziaren defentsa eta aniztasun politiko eta sozialaren eta herritarren eskubideen errespetua. Baina, bigarren lekuan, terrorismoa amaitu ondoren Euskadira iritsi den aldi politiko berria ere aldarrikatu nahi dugu, eta, beraz, aldi berri hau aurrera egiteko eta bizikidetza finkatzeko aprobetxatu beharra. Hirugarren lekuan, garai berri hauek ETArekin bateraezinak direla azpimarratu nahi dugu, eta, beraz, ETA behin betiko desagertzeko lan egin behar dela. Eta oso argi utzi nahi dugu erabat bateraezina dela bizikidetzaren alde lan egitea etorkizuna indarkeria terrorista babestu edo zurituz eraiki nahi izatearekin. Euskal gizartearen etorkizuna, gure ikuspegitik, ezin da eraiki amnesian oinarrituz, edo berriro hutsetik hasita. Etorkizuna eraikitzeko, terrorismoak euskal gizartean eragin dituen mina, samina eta sufrimendua gogoratu behar dira, biktimak gogoratu, eta memoria, egia eta justiziaren politika garatu. Baina ETAk jarduera terrorista guztiei uko egitea lortu dugu; babesa, justifikazioa eta estaldura ematen zietenek, taktikagatik bakarrik bada ere, politika egiteko legea eta joko-arau demokratikoak errespetatzearen alde egitea lortu dugu. Eta guztiok onartu behar dugu gauza asko onerako aldatu direla Euskadin, eta sozialistok pozik gaude orain finkatu behar dugun aldi berriarekin. Izan ere, lehen hil egiten zuen ETAk, eta orain ez; lehen iraultza-zerga zeritzona ordaintzen zuten enpresariek, eta orain ez; lehen bizkartzainekin atera behar zuten euskaldun askok, eta orain askatasun osoz atera daitezke; lehen erradikalek soilik hartzen zituzten zigorgabetasunezko leku publikoak zeuden, herritarrek zeharkatu edo gozatu nahi ez zituztenak, eta orain guztion gozamenerako berreskuratu ditugu. Lehen beldurra eta mugak zeuden ideia politiko jakin batzuk defendatzeko, eta orain guztiok (berriro diot, guztiok) dugu aukera pentsatzen duguna publikoki defendatzeko, joko-arauak errespetatuz. Lehen terrorismoa zen euskaldunon kezka nagusia, eta orain arazo denik ere ez dute jasotzen iritzi-inkestek. Lehen, herri honetako eztabaida politikoaren erdigunean bertan zegoen ETAren ekintza; gaur, zorionez, batzuek horretan asko tematu arren ere, krisia, zerbitzuen kalitatea, enplegua eta herritarrak egiaz kezkatzen dituena dago eztabaida politikoaren erdigunean. Lehen kale-borroka zegoen, kale-borroka sistematikoa, planifikatua eta antolatua; gaur egun, ia desagertu egin da kale-borroka hori. Egia da badirela zuzenbide-estatuak ematen dizkigun tresna guztiekin irmo aurre egin behar diegun zenbait ernaberritze. Lehen, indar politiko bat ez zegoen Legebiltzar honetan, sistema demokratikoaren joko-arauak onartzen ez zituelako; orain, hemen dugu (berriro diot, taktikagatik bada ere), sistema demokratikoaren jokoarau guztiak eta lege guztiak onartuz, baita Alderdien Legea ere. Horregatik esan behar dugu lehen baino hobeto gaudela. Eta hori esaten dut berreskuratu ditugun askatasunak gozatzen ari garelako, aniztasuna eta berdintasun politikoa gozatzen ari garelako, eta normaltasun demokratikoaren bidea egiten eta bizikidetza, baketa eta askatasuna finkatzeko oinarriak jartzen. Eta atzo baino hobeto gaude gaur, eta gu pozten gara, eta guztiok poztu beharko ginateke horregatik. Eta gogora ekarri behar dugu, eta hala egin dugu sozialistok, errealitatea desitxuratu eta arrazoirik gabeko alarmak pizten dituzten gogo falta eta diskurtso fatalistak ez eragiteko. Izan ere, harrigarria da bi urte terrorismorik gabe egon ondoren, ETAk jarduera terrorista guztiei eutsi eta jendea hiltzen zuenean adina hitz egitea guk ETAz. Eta, beraz, iruditzen zaigu aurre egin behar zaiela jarrera fatalista horiei, ez baita egia, zenbait ahotsek dioten moduan, ETAk eta hari babesa edo estaldura eman dietenek irabazi dutela. Erabat faltsua da. Zuzenbide-estatuak irabazi du; demokraziak irabazi du, eta Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko borrokatu den euskal herritarren multzoak irabazi du. Bistakoa da lanean jarraitu behar dugula ETA desager dadin, inolako ordainik gabe, eta babesa eta estaldura eman zion jendeak iraganeko akatsak onar ditzan, bai, eta erabat sar dadin sistema demokratikoan, sistema demokratikoaren balioak bere eginez erakunde- eta politika-jardueran izaera iraunkorrez. Baina guk uste dugu lehen baino askoz hobeto gaudela, eta aurre egin behar zaiela –berriro diot– jarrera fatalista horiei. Eta, legebiltzarkideok, esan dudan moduan, demokrazian, zuzenbide-estatuan eta balio etiko eta demokratikoetan oinarritzen den bizikidetza eraikitzearen alde egiten dugu sozialistok, eta helburu hori erabat bateraezina da, adibidez, Sorturen edo Batasunaren iragan beltza edo makabroa zuritu nahi izatearekin. Iragan hori baita –eta gogora ekarri behar da– berek "ETA, hil itzazu" esan eta ETAk hil egiten zuen garaia. Eta iragan hori da Oldartzen ponentziarena, sufrimendua gizarteratzeko ponentziarena, gero ETAk egiten zituen ekintzak babestu eta zuritzen zituena. Zinegotziak, kazetariak, epaileak edo enpresariak hertsatu eta mehatxatzen zituen iragana da, eta ETAren ekintzak arbuiatu eta gaitzetsi egiten ez zituzten garaiak ez ezik, haiek zuritzen zituztenak ere badira, txalokatzen ez zituztenean. Eta iragan hori gainditzeko konpromisoa hartu duzue, Sortu legebiltzarkideok, alderdiaren sorreraaktan. Horregatik, konpromiso horrekin koherenteak izateko eskatzen dizuegu berriro ere sozialistok, pedagogia demokratikoa egiteko zuen munduan, kaleborrokaren aurka agertzeko, eta berriro agertu ez dadin lan egiteko, azken egunetan Euskadin izan den moduan, eta alderdi politikoen egoitzak erasotzea saihesteko. Lankidetzan aritzeko ere eskatzen dizuegu, eta ez babesteko ETAko preso ohien omenaldirik, zenbait kasutan izaten ari direnak. Izan ere, hizkuntza nahi adina bortxatuta ere, omenaldiak dira. Pertsona bat kartzelatik ETAko preso ohi moduan atera eta kalean txaloekin eta suziekin hartzen denean, espazio publikoan, nahi dena esan daiteke, baina omenaldia da hori. Eta horregatik utzi behar da oso argi hori eginda egin zena ongi zegoela dioen mezua bidaltzen dela, eta aurre egin behar diogu horri. Argi utzi behar dugu gaizki zegoela; inoiz ez dela justifikaziorik izan, ez lehen, ez orain, ez gero, ekintza terroristak egiteko. Eta, gainera, nahi dena esan daiteke, baina hori Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legeak dioenaren aurkakoa da nabarmen. Horregatik da ezinbestekoa zenbaitek atzera egitea, eta bestelako jarreraren bat hartzea. Amaitzen ari naiz, presidente andrea. Askotan eztabaidatu eta onartu dugu Legebiltzar honetan gaur bozkatuko duguna. Horregatik eskatzen diet Euzko Alderdi Jeltzaleari eta lehendakariari beren botoen bidez ere berresteko; izan ere, egin duguna errepikatzea den arren, gure arteko zatiketa agertzea baino hobea da. Eskatzen dizuet adostu ditugun estatu demokratikoa, balio etikoak eta demokratikoak defendatzen koherente izateko. Eskatzen dizuet tresnak defendatzen babes ez hartzeko, eta tresnen defentsaren aurretik printzipioen defentsa jartzeko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3013
10
58
05.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi. Alderdi Popularrak bultzatutako ekimenaren aurrean emendakin bat aurkeztu dugu eta emendakin horren edukia oso garbia da, zuzena. Aipatu berria da hainbat eta hainbat alditan hemen eztabaidatuta bozkatu diren puntuak berriro ere mahai gainean jartzen direla, eztabaidagai berriro ere. Eta horren aurrean Euzko Alderdi Jeltzaleak, gure talde parlamentarioak, osoko emendakin bat aurkezten du. Zer esaten dugu osoko emendakin horretan? Guk aitortzen dugula talde parlamentario guztiek duten nolabaiteko ekimenak aurkezteko gaitasuna. Nola ez? Baina ardura politikotik abiatuta, eta baita ere eraginkorrak izan nahi baldin badugu, Legebiltzar honek bere buruari eman dion, ez instrumentua, ponentzia, gunea, eztabaida-toki hori erabili behar dela. Hau esaten dugu zergatik ikusi eta entzuten duten guztiek hamaika aldiz entzun eta jarraitu izan dituzte antzeko debateak. Eta Legebiltzar honek bere buruari, Legebiltzar honen gehiengoak onartuta, tresna bat, gune bat, asmatu horretarako, eta aldiro-aldiro, ez hamabostean behin, astean bitan, gai berdintsuak eztabaidatzen jarraitu behar dugu Legebiltzar honetan, osoko bilkuran? Nire ustez bai ekimena bultzatu dutenak eta baita ere, kasu honetan, babesten duzuenak, erdiko transakzio bat lortu duzue, akordio bat, ikusirik azken hilabete hauetan zer portaera politiko mantentzen ari zareten, ikusten da Legebiltzar honek bere buruari eman dion ponentzia horretan ez duzuela parte hartu nahi. Baino hemen bai. Zergatik? Ez al dago izugarrizko kontraesana? Ni gaur ez nator edukiak eztabaidatzera, tresna baizik, esan den bezala. Baino tresna baino zerbait gehiago bada, eta hemen fondoko arazo bat dago. Zergatik prest zaudete hemen debatitzeko eta ponentzian ez? Guztia ahal duenak, partea ahal du. Hemen eztabaidatzeko prest egon eta ponentzian ez? Zergatik? Badakizue zergatik? Nik hala uste dut, errespetu guztiekin esan dut gainera. Ponentziak eskatzen du lana, eskatzen du elkarrizketa, eskatzen du besteari iritziak entzutea, besteari esan beharrekoak esatea. Eta agian entzun eta konprenitu ondoren, agian, zerbait partekatu daiteke. Ponentziak guzti hori eskatzen du eta, ahal den neurrian, ez sekretupean, baina isilean egin behar da lana. Aldiz, osoko bilkurak ze eskaintzen digu? Zarata. Zarata handitzeko, bolumena jasotzeko aukera, desafioa, ahal izango balitz gainera eskandaluren bat baldin badago, hobe. Eta aurrerapausoak? Bat ere ez. Hor dago diferentzia. Eta guk proposatzen duguna da gai guzti hauek, aurreko legealdian eztabaidatu ziren bezalaxe eta adostasun batera iritsi ginen tamainan, baita ere ponentzia horretan eztabaidatzea. Zergatik ez duzue nahi ponentzian eztabaidatu? Hango lana isilekoa delako eta hemen zarata handitu daitekeelako? Hori da gure posizio eta prest gaude, prest gaude, bihar derrigorrezkoa izango balitz, gaur hemen aurkezten duzuen transakzional hori, eraman ponentziara, eztabaidatu dezagun, ikus dezagun batzuen eta besteen gabeziak non dauden. Baina ez da hori interesatzen. Interesatzen dena da titularrak edukitzea eta lehengo tokian gelditzea. Hori bai, eztabaida publikoa eta eskandalua dagoen bitartean denak eroso. Ba hori ez da bidea. Y esa es la enmienda de totalidad que hemos presentado, que dice expresamente que, respetando la capacidad de iniciativa de todos los grupos parlamentarios –lo decimos por responsabilidad política y también por eficacia política–, todos los temas y las cuestiones que afecten a paz y convivencia, porque así lo decidió este Parlamento, se traten en la ponencia, que para eso se creó. Porque podemos concluir directamente, sin entrar en los pormenores de las propuestas hechas, de las manifestaciones vertidas en este previo, que no interesa tanto trabajar en la ponencia. Porque la ponencia exige evidentemente trabajar, proponer, dialogar, escuchar y hasta compartir. Claro, no está expuesto en un escaparate público ese trabajo; sin embargo, la sesión plenaria sí. ¿Qué interesa? ¿Ruido, y cuanto más mejor? ¿Decibelios, desafío, escándalo? Pues lo decimos clarísimamente: no es la vía, al menos no es la nuestra, y queremos que lo sepan. No es la vía para avanzar. Se ha dicho aquí que posicionamientos idénticos o similares se han producido en cantidad de ocasiones en sesiones plenarias, pero ha llegado el momento de que, también en un ejercicio de responsabilidad política y también, repito, tal y como recoge la enmienda, por eficacia, abordemos todas estas cuestiones en los órganos que hemos definido y decidido a esos efectos. Es el caso de la Ponencia de Paz y Convivencia. Esa es nuestra posición. Y saben ustedes que, si se incorporan a la ponencia, al día siguiente podemos tratar también estos temas, que han sido tratados, están deliberados y decididos. Pero al parecer no interesa. Pues no cuenten con nosotros para ese viaje. No es la vía. Vuelvan a la ponencia. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3014
10
58
05.12.2013
ARRAIZ BARBADILLO
EH Bildu
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi. Duela urtebete Euskal Herria Bildu iritsi zen Legebiltzar honetara garai politiko berri batean, egia da garai politiko berri bat bizitzen ari garela. Egia da duela bi urte ETA erakunde armatuak bere jarduera behin-betiko amaitzea erabaki zuela eta, zalantzarik gabe, erabaki horrek sekulako aukera ematen dio bakea eta elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko prozesu bati. Egoera horretan geunden, hona iritsi ginenean. Urtebete pasa da eta gu pentsatzen genuen, gu sinestuta geunden, Legebiltzar hau tresna baliagarri izan behar zela bakea eraikitzeko eta elkarbizitza demokratikoa sustatzeko herri honetan. Eta konturatu gara talde politiko batzuen borondatea hortik oso urrutik dagoela. Ez dutela horretarako inolako asmorik. Zenbat aldiz eztabaidatu da edo ekarri da osoko bilkura honetara gaur bertan ekarri den gaia? PP taldearen ekimena irakurri genuenean, gure galdera zen gure zalantza zen ea zertara zetorren hau. Ikusi dugu zertara zetorren: berriro zarata berbera errepikatzera, berriro txalaparta mediatikoa sortzen saiatzera, berriro norberaren posizioan blokeoa irudikatzera. Gu ez gaude horrekin ados, eta iruditzen zaigu eztabaida politikoa tresna baliagarri izan daitekeela aurrera egiteko bakea eta elkarbizitza eraikitzeko. Baina iruditzen zaigu hemen eztabaida politikoa zarata egiteko besterik ez dela erabiltzen ari eta ezin dugu hori babestu. Ez dugu horretan parte hartuko eta ez dugu kolaboratuko jarrera horrekin. Iruditzen zaigu Alderdi Popularra bere arazoak konpontzen saiatzen ari dela, oraindik ere eskuinerago dituzten sektore jakin batzuek sortzen dizkieten arazoak, eta Legebiltzar hau erabili nahi duela horretarako. Iruditzen zaigu erakunde-tresna baten okerreko erabilera dela. El Mundo, María San Gil, José María Aznar, Santiago Abascal eta muturreko eskuin osoa presio egiten ari zaizkie. Izan ausartak, izan gai zuen jarrera politikoa eskuratzeko une honetan euskal gizarteak eskatzen dizuenari dagokionez, eta egin urratsak aurrera. Horretarako dituzue tresnak. PSEk jakin badaki EH Bilduk, talde honek, ahaleginak egin dituela elkarrengana jarrerak hurbiltzeko, zubiak eraikitzeko eta beste egoera bat ahalbidetzeko –Legebiltzar honetan bertan ere egin da hori guztia–, eta zuen partetik ikusten ari garena eta jasotzen ari garena da ez dagoela ez gurekin, ez hemen, adostasun berririk eraikitzeko borondaterik, ez elkarlanik sustatzeko borondaterik, ezta elkarrizketa politikoari bideak irekitzeko ere. Alderdi Sozialistak iparra galdu duela ikusten dugu, ez dakiela non duen ez ezkerra ez eskuina. Ez dugu ulertzen darabilen mezua, eta ez dugu ulertzen, aldi politiko berri batean gaudela esan arren ere, haien jarrerek kontrakoa adieraztea. Atzera egiten ari dela iragarri zigun duela gutxi Ares jaunak. Noski atzera egiten ari dela! Bakeaz eta bizikidetza demokratikoaren eraikuntzaz hitz egiten duen bakoitzean, aurreko aldian hitz egin zuenean baino bi urrats atzerago dago, eta jada ez zaitugu ikusi ere egiten, Ares jauna. Jada ez zaitugu ikusi ere egiten. Eta aholku bat Alderdi Sozialistari: pentsatzen baduzue ezker abertzalea presio egiten zaionean mugitzen dela, haiekin hitz egiten ahalegintzea gomendatzen dizuet. Esan didate jende zentzuduna dela, eta hitz eginez gero, errazagoa dela denok mugitzea. Horretarako, mugitu ahal izateko, guztiok pausoak eman ahal izateko, hementxe bertan badaukagu tresna bat eta guk tresna horren aldeko apustua egiten dugu. Badago ponentzia bat. Gu horretan saiatu gara. Beste batzuk saiatu zarete, hiru aldiz ere, gu kanpoan uzten, zoru demokratikoa deitutako hori jarriz sine qua non baldintza bezala, eta guk, ados egon gabe, onartu izan dugu, aurrera egiteko prozesu horretan, eta horrekin ere gure jarrera adierazi dugu. Guk eztabaida eta elkarrizketa politikoaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Baina horretarako prest ez daudenei, momentuz gauza bakarra eskatuko dizuegu: begirunea, nahikoa, begirunea. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3015
10
58
05.12.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Gaurko mozioaren arazoa bada nork aurkeztu duen, oparitu egiten dizuet. Oparitu egiten dizuet. Aurkeztu ezazue zuek, aurkeztu dezala Talde Sozialistak... nahi duenak. Oparitu egiten dizuet! Ni ez nator hona ezertan lehiatzera. Hona etortzen naiz euskal gizartearen errealitatea ekartzera. Eta uste dut horretan ados gaudela guztiok: euskal gizartea etorkizunari begira dago, etorkizun demokratikoari, askatasunean oinarrituari. Azkenean, begiratu diezaioke etorkizunari, bakea oinarri izango duen etorkizunari. Eta zer esan didazue? Isiltasuna, hemen isiltasuna behar da. Funtsezkoa da zuentzat isiltasun hori, eta nire galdera da: Zergatik? Zergatik? Izan ere, Egibar jauna, zure argudioari, "goazen lantaldera" dioen argudioari, bira eman dakioke: Zer arazo dago gaur, hemen, Euskadi bizitzen ari den egiazko egoerari jarraikiz, Legebiltzar honek esan dezan mozioak jasotzen duen gauza sinple hori? Zer arazo dago? Ez iezaguzue iruzur egin! Zuek badakizue lantalde horrek adierazten duela bat ez etortzea, akordiorik eza, eta badakizue! Hemen, une honetan, irits gaitezke akordio batera, baina errazenera jo duzue, baliabide errazera. Zuek arazoak dituzue, Egibar jauna. Zuek arazoak dituzue. Formarekin geratu izan nahi baituzue hemen. Forma da isilik, guztia batzorde txostengilearen koktel-ontzian, ongi txukunduta. Ongi txukunduta. Zertarako? Euskadin bizi izan dugun errealitateari aurre ez egiteko. Eta zuk badakizu, oso ongi dakizu. Baina ikusi da, halaber, arazoak dituzuela muinarekin, eta horrek kezkatzen nau ni, duela gutxi lehendakariak hemen esan baitzuen ez zuela arazorik esateko ETAk ez zuela inoiz izan behar. Ala baduzu arazorik, lehendakari jauna? Orain arazoak baitituzue zuek hemen hori onartzeko. Bai. Bai! Eta isiltasuna eskatzen diguzue. Isiltasuna, hori eskatzen diguzue. Isiltasuna aurrera begiratzeko, eta gizarte honek egin beharra duen berrikusketa ez egiteko, aitorpenik ez izateko, eta erakundeetatik ez esateko, argi, argi, gizarte honek terrorismoa eta antzeko egoeraren bat sortzeko edozein zantzuri zilegitasuna kentzen diola. Hori da arazoa. Eta hona etorri eta esaten diguzu guk arazo bat dugula! Arazo bat dugu guk? Arazo bat? Arazoa da ez zaiola aurre egin nahi hemen gertatu denari. Hori da. Eta zuk buru izan beharko zenukeela, lehendakari. Eta esaten dizugu zuk, gaur, horren buru izateko agindu demokratikoa duzula. Agindu hori duzu, buru izatekoa, eta badirudi hau bere horretan mantentzeko, denboran bere horretan mantentzeko eta aurrera ez egiteko buru soilik izan nahi duzula. Eta esaten dizut, lehendakari, eta esaten dizut gaur, zuek terrorismoaren iragana atzean utziko duen erabateko gizarte demokratiko batean egiaz aurre egitea galarazten dutenak bihurtzen ari zaretela. Eta gerta daiteke, lehendakari, zuek aukera hori galtzea, eta errealitateak olatuak bezala gainditzea. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3016
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Uste dut ordezkariren batek esan duela gure historiako une erabakigarri bat bizitzen ari garela, eta, hain zuzen, hala da. Kontua da askatasuna defendatzea, demokrazia defendatzea, zuzenbide-estatua defendatzea. Hori guztia defendatzea da kontua, eta behar bestetan defendatzea. Ez da arazorik Legebiltzar hau printzipio demokratiko horien alde agertzeko. Ez luke arazorik izan behar. Kasu honetan, Alderdi Popularrak aurkeztu ditu interpelazioa eta dagokion mozioa. Guk ez dugu arazorik horrekin. Edozein gairi buruz hitz egiten dugu, baita honi buruz ere. Hain zuzen, une erabakigarria bizi dugu. Kontua da justizia defendatzea, eta edozein zigorgabetasun saihestu eta eragoztea. Nire ustez, hori da funtsezko gaia, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak ez lioke, berriro ere, bizkar eman behar. Ez luke hori egin behar. Ares jauna, legebiltzarkideok, oraindik bada bizkartzaina behar duenik, oraindik bada zigorgabetasunerako espaziorik, hemen justu kontrakoa esan bada ere funtsean. Bada beldurra euskal gizartearen zati batean, izaten dira, edo izan dira azken asteotan, kale borrokako ekintzak, eta ezker abertzale deritzonak ETAri zilegitasuna ematen jarraitzen du. Eta ez hori bakarrik, baizik eta terrorismoaren biktimak biziki kezkatuta daudela. Terrorismoaren biktima asko, euskal gizartearen eta Espainiako gizartearen zati handi bat, oso kezkatuta dago azken hilabeteetan gertatzen ari denarekin. Eta askok, gainera, sentitzen dute traizio egin zaiela eta gobernuek baztertu egin dituztela. Eta horregatik hitz egin behar da horretaz guztiaz baita hemen ere, Legebiltzarrean, publikoki, argi eta garbi, herritarrek argi jakin dezaten zer defendatzen dugun. Hori dela eta, guk ez dugu arazorik gure jarrera agertzeko halako gaietan beharrezkoa den adina aldiz, eta azken bost urteetan defendatu ditugun gauza berak defendatzen jarraitzeko. Bistan denez, azken garaiotan gertatu diren gauzen erantzuleak badira. ETAko preso batzuk kartzelatik atera dira, baina ETAko preso batzuk presaka atera dira, beharrezkoa ez zen arren, presaka. Eta hor ere badira erantzuleak. ETAko preso batzuk bidegabeki kaleratu dira, alderdi politiko handiek ez zutelako beren eskuetan zegoena egin hori galarazteko, beharrezkoak ziren lege-aldaketak eginez. Hor ere badira erantzuleak. ETAko preso batzuek, damurik agertu ez duten arren, espetxe-onura batzuk jaso dituzte, eta, gure ustez, harrigarria da hori. ETAko preso batzuek, damurik agertu ez duten arren, espetxe-onura batzuk jaso dituzte, iruzur eginez. Eta horrek ere baditu erantzuleak. Kalera atera diren ETAko preso batzuei omenaldi publikoak egin zaizkie, lehendakari jauna, zuk ukatu egiten duzun arren. Egin dira. Eta, beraz, omenaldi horiek ez galaraztearen erantzule politikoak ere badira. Ez soilik omenaldi horiek ez galarazteagatik, baizik eta Legebiltzarrean esateagatik ez zela omenaldirik izan, gertaera horri buruz arreta piztu eta Eusko Jaurlaritzari omenaldiak izan zirela ez ezik, gehiago ere izan zirela ohartarazi zioen gutxienen talde politiko bati eraso egiteagatik. Eta erantzule politikoak badaude, eta erantzule politiko hori, lehendakari jauna, zu zara, omenaldi horiek ez galarazteagatik. Eta badira, bistan denez, gaur egun Alderdien Legea nabarmen urratzen duten alderdiak, eta legeztatuta daude, eta Ganbera honetan ordezkariak ere badituzte. Eta horren erantzule politikoak ere badira. Erantzuleak badira. Beraz, guri arrazoizkoa iruditzen zaigu horri buruz ere argi eta garbi hitz egitea, publikoki, herritarrek jakiteko zer pentsatzen dugun eta zer proposatzen dugun alderdi politikook. Guk politikoki eta justiziaren aurrean salatzen jarraituko dugu. Entzutegi Nazionalean salatu dugu kalera atera diren ETAko presoei sei omenaldi publiko egin zaizkiela. Gu ez gara isilduko. Guk ez dugu beste alde batera begiratuko. Entzutegi Nazionalera jo dugu. Zuk, lehendakari jauna, salatzeko esan zenidan. Bada, Entzutegi Nazionalera jo dugu omenaldiak izan direla esatera. Eta gure betebeharra da politikoki salatzen jarraitzea, baita Legebiltzar honetan ere, zuzenak iruditzen ez zaizkigun jarduerak, ETAren terrorismoari zilegitasuna kentzen ez dietenak, alderantzizkoa baizik. Esan dut, ez gara isilduko, ez gara isilduko eta, dena den, Legebiltzar honek, Quiroga andrea, jarrera bat agertuko du gaur. Talde politikoetako bakoitzak bere jarrera agertuko du. Gu ETAren porrotaren alde agertuko gara, edozein zigorgabetasunen aurka. ETAren porrotaren aurka argi agertuko gara Ganbera honetako legebiltzarkide batzuk, eta egia da Euzko Alderdi Jeltzalea, beti bezala, albora begira jarriko dela. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3017
10
58
05.12.2013
ARES TABOADA
SV-ES
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egibar jauna, aurreko legegintzaldiko bake eta bizikidetzari buruko lantaldea sozialistok sustatu genuen, eta emaitza onak eman zituen. Legegintzaldi honetarako zoru etiko eta demokratiko deritzona adostu eta prest uzteko gai izan ginen, eta gero berretsi egin genuen Legebiltzar honetan. Eta legegintzaldi honetakoa zuekin batera sustatu genuen, aurrera egin eta akordioetara iristeko borondatez, baina oso egoskorra da errealitatea, eta argi nabarmendu zen, gero azalduko dudan moduan, ez zeudela baldintza objektiboak baliagarri izan eta akordioak lortzen jarraitzeko. Horregatik dut gaur pena handia zure alderdiak, Euskadin gobernuan dagoenak, ez dituelako berretsiko bere botoekin, jada esan dudan moduan, beste kasu batzuetan lortu ditugun akordioak; berriro ere ihes egitea erraztea EH Bildu-Sorturen munduari, ez ulertzea beharrezkoa dela, bai, eskaera horri eustea mundu horri dagokionez. Pena ematen dit tresnaren defentsan babestea zu, eta hori da Bake eta Bizikidetzaren Batzorde Txostengilea. Jada frogatu da ez zela ez baliagarria ez bideragarria printzipioak defendatzeko, luzaz guztiok partekatu ditugun printzipioak, eta partekatzen jarraitzea espero dudanak. Begira, irailean ez bazen kondizio egokirik, askotan esan genizun moduan, lantaldeak funtzionatzeko, EH Bilduk zuen jarrera zela eta, gutxiago orain, bereziki Sorturen buruzagi nabarmenei entzun ondoren nola defendatzen duten harro (bai, harro) beren historiaren iragan beltzena, "ETA, hil itzazu" oihukatu eta ETAk hil egiten zuen garaia, ETAren ekintzei estaldura ematen zien sufrimenduaren gizarteratzearen txostena- ren iragan hori. Iragan horri buruz, zuek, EH Bilduko legebiltzarkideok, autokritika egin behar duzue, eta gainditzeko gai izan, mina eta samina terrorismoa babestu eta zuritzean gizartean eragin duzuen sufrimendua onartuz. Hori dela eta, Egibar jauna, berriro eskatzen dizut jada baliagarriak eta bideragarriak ez direla (ez dira, zu horretan tematu arren, legebiltzarkidea) frogatu den tresnak defendatzen tematu beharrean, ahalegin guztia partekatzen ditugun printzipioak eta balioak defendatzera bideratzeko, eta EH Bilduren munduari eskaera egitera. Arzuaga jauna…, barkatu, Arraiz jauna, guk zuekin zorrotzak izaten jarraituko dugu. (Ohituragatik da, beti Arzuaga jaunarekin eztabaidatzeagatik). Arraiz jauna, zuekin zorrotzak izaten jarraituko dugu guk. Positiboki baloratuko ditugu, orain arte bezala, aurrerantz egiten dituzuen urratsak, gure ustez egin behar duzuen ibilbidea egiteko hartzen dituzuen erabakiak, beste kasu askotan egin dugun moduan. Eskua luzatuko dugu, gainera, aurrera egiteko, egiaz Euskadin bizikidetza finkatzeko lan egiteko, elkarrekin lan egiteko erabakiak hartu nahi badituzue. Baina erabat bateraezina da bizikidetza eta askatasuna finkatzeko lan egin nahi izatea zuek erakundeetan eta egunero dituzuen zenbait jarrera, adierazpen eta portaerekin. Eta guk etengabe eskatzen dizueguna egin besterik ez duzue. Koherenteak izatea zuen alderdiaren sorrera-aktan jaso zenituzten konpromisoekin, Arraiz jauna. Koherenteak izatea hartu dituzuen konpromisoekin, egunoroko praktikan, politikan eta erakundeetan. Eta egiten baduzue, ziur asko zuen iragana autokritika eginez berrikusi ahal izateko kondizioak izango dira, eta egiaz zehaztu ahal izango ditugu elkarrekin lan egiteko, etorkizuna eraikitzeko eta bizikidetza finkatzeko oinarriak. Zuen iragan beltza defendatzen jarraitu nahi duzuen bitartean, onartzen ez duzuen arte bizikidetza finkatzeko ere ezinbestekoa dela ETAri eskatzea desegin eta betiko desagertu behar duela, ordainik gabe, ulertzen ez duzuen bitartean beharrezkoa dela memoriaren, egiaren eta justiziaren politika egitea biktima guztientzat, eta bereziki ETAren biktimentzat, zailtasun handiak izango ditugu elkar ulertzeko. Begira, nik eskatzen dizut –zu Sorturen presidentea zara–, eskatzen dizut ezkutalekutik ateratzeko, eta askotan konpromisorik ez hartzeko dituzuen justifikazioetatik ateratzeko. Begira, nahi baduzu, ziur naiz oso adierazpen sinplea adostu ahal izango dugula Legebiltzar honetan; adierazpen bat, argi jasotzen duena –hasteko, zu pozteko esaten dizut– polizia-gehiegikerien eta -bortxaketen berariazko gaitzespena, tortura barne; jar- duera terrorista guztien bazterketa eta gaitzespena, nahi baduzu, zure izendapena erabiliz, estatuaren terrorismoa, GAL, talde ultraeskuindarrak, Batallón Vasco Español, eta bai, ETAren jarduera terrorista guztien bazterketa eta gaitzespena. Ziur naiz gainerako taldeek ere sinatu dezaketela akordio hori. Hau da arazoa: egin dezakezu zuk? Egin badezakezu, orduan ariko gara urrats garrantzitsuak egiten, funtsezkoak, elkarrekin lan egiteko, etorkizuna eraikitzeko eta bizikidetza finkatzeko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3018
10
58
05.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarkideok, lantaldeari dagokionez –ez dut nik esan, Arraiz jaunak baizik, eta hizkuntza ofizialetako batean esan du, euskaraz–, esan du onartzen dutela batzorde txostengileak aurreko legegintzaldian onartu zuen zoru etikoan oinarrituz lan egitea, osoko bilkura honetan martxoan berretsi zen horretan. Haiek esan dute! Ez diegu uzten ez koma bat ez ortografia-akatsak aldatzen. Eta zu bozkatzen tematu zinen, eta bozkatu egin genuen. Eta badakizu non zegoen alde ospetsua, oroimena terrorismoari zilegitasuna kenduko dion tresna gisa…? Eta hau esan zuten: "Ongi, onartzen dugu, eta jarri 'eta indarkeria guztiena". Eta esan genien: "Hain zuzen, jasota dago hori, baina ez dugunez koma bat bera ere aldatuko, lanak aurrera egitean ikusiko dugu koherenteak garen printzipio horiekin". Hori zen jokoesparrua! Ondoren, ez dakit zer hausnarketa egin dituzuen, eta zer ondorio estrategikotara iritsi zareten, iragan udan, edo uda ostean, hainbeste aipatzen duzuen irailean. Erabaki estrategikoren bat hartu duzue ezker abertzaleari dagokionez. Baina lan hori egin zen ordura arte. Hala da. Nik ez dut eztabaidatuko, Quiroga andreak ere EAJrengan jarri baitu arreta... Nik ez dizut esan zuk arazoak dituzunik, nik ez dut horri buruz hitz egin, alde batetik jendea presio egiten duzun... Ez, ez! Nik ez dut horri buruz hitz egin! Nik aipatu dizut lantaldean lan egiteko itxuraz duzuen erosotasuna edo deserosotasuna, ahalegina, lana eta ulermenaren konpromisoa eskatzen dituena, baita beste alderdi politiko batzuekin partekatzea eta parte hartzea ere. Zuek badakizue zoru irmoa dugula lantalde horretan, eta jarduera-plan bat, politikoa, baina ez duzue egon nahi, nahiago duzuelako, askotan, erakustea, jardutea, larjokatzea. Eta gure alderdiaren DNAn dagoen adierazpen batekin soilik erantzungo dizut. Por un lado, politikan aritzeko, herrigintzan aritzeko, oinarri sendoak, errespetuan oinarritutako printzipioak behar dira, helburu garbiak, eta politikan beti aplikatu behar da pazientzia. Pazientzia. Pazientzia politiko eta demokratikoa. Kasu honetan, gu behintzat hori aplikatzen ari gara. Pentsatzen dugu eztabaidarako gunea ponentzia dela. Eta lehenago edo beranduago, denok aitortuko dugu hori dela gunea. Deitu nahi duzuen bezala, baina alderdi politikoek gune bat behar dugu. Iragan hurbilean irrikaz ibiltzen ginen, non aurkituko zirrikitu bat elkarrizketa garatzeko eta orain, Legebiltzar honetan daukagu eta ez, nahiago dugu osoko bilkura. Osoko bilkura, eskaparatean, ea zein zein baino gehiago den, itxurakeriak egiten, antzezlanak egiten. Ez da hori gure bidea. Quiroga andrea, printzipio argiak, helburu zehaztuak, eta, bistan denez, tresna demokratikoak eta pazientzia politikoa, pazientzia demokratikoa. Hori ezartzen ari da, horretan inbertitzen ari da Euzko Alderdi Jeltzalea. Zuek badakizue zer jarrera dugun guk erdibideko zuzenketa horretan jaso dituzuen puntuetako bakoitzari dagokionez. Badakizue zer jarrera dugun. Baina badakizue guk horri buruz eta askoz gauza gehiagori buruz jardun nahi dugula lantaldean, baita beste arlo batzuetan ere. Badakizue zer asmo duen Eusko Jaurlaritzak, lehendakariak. Lo saben. Zergatik egiten diozue uko? Zergatik tematzen zarete errealitate hori ukatzen? Hori da gure benetako bokazioa! Noski, azterketa bat egitera etorri gara, azterketa demokratiko bat egitera Ganbera honetara. Zuzenketa bat aurkeztu dugu, eta defendatu eta bozkatu egingo dugu. Bai, bai, legebiltzarkidea, hau legebiltzar-azterketa bat da, demokratikoa. Ala ez? Ez ditugu herritarren bozak ordezkatzen hemen, bakoitzak dagokion neurrian? Jakina baietz! Eta guk 27 ditugu, eta gaur Ganberari galdetzen diogu lantaldeak balio duen ala ez. Balio duen, ala ez. Baina isla bat izango da. Zuek ikusiko duzue zergatik jarriko zareten horren aurka, hurrengo egunean mozioa aurkeztu baitezakezue, hori edo beste batzuk, edo lan-gidoi bat, zuek egoki irizten diozuena! Zergatik ez duzue egiten? Zergatik ez duzue egiten? Ez zaizue hainbeste interesatzen batzorde txostengiletik aterako litzatekeen konpromisoa, eta nahiago duzue jendaurrean jardutea, etengabe erronkak botatzen, eta, ahal bada, eskandalu eta guzti? Berriro diot, hori ez da bidea. Ez, behintzat, gurea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3019
10
58
05.12.2013
ARRAIZ BARBADILLO
EH Bildu
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, terrorismoaren deslegitimazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gaur agian Espainiako komunikabideren batek txalo bat emango dizue, agian. Seguruenez ez, seguruenez horien ustez gaurkoan ere bigun samar aritu zaretelako. Eta kontua da, horiek aseezinak direla. Inoiz ez da nahiko beraientzako. Orduan, egin dezakezue nahi duzuena, antzezlan guztiak eta gehiago, eta inoiz ez da izango nahiko horientzako. Konturatuko zarete, espero dut. Eta Ares jaunari gauza zehatza esan nahi diot, ea behingoz, irakurtzen behintzat ikasten duen. Ulermenezko irakurketa pixka bat. Alde batetik, Sorturen ez dakit zer buruzagiren adierazpenei dagokienez. Ea bereizten dituzun jartzen duena eta zuk imajinatzen duzuna. Hori alde batetik. Bestalde, egunen batean, aukera badut, Oldartzen txostena ekarriko dizut, eta egiaztatuko duzu sufrimendua gizarteratzearen kontua ez dela jasotzen txosten osoan. Ea entzundakoari buruz hitz egiteari uzten diogun, eta egiaz irakurtzen dugunaren arabera hitz egiten hasten zaren. Eta bestela, zuei ere ekarriko dizuet zuek ere irakur dezazuen eta ikusiko duzuen halakorik idatzita ez dagoen ponentzia osoan. Gero, halako erronka bota, lehen bota duzuna eta hori guztia, ulertzen dut hori ere antzezlanaren baitan sartzen dela, espektakuluaren baitan sartzen dela. Tira, horretarako berriro ere esango dizut, bake eta elkarbizitza demokratikoa sustatzeko lantalde bat dago hemen, Legebiltzar honetan, ponentzia bat dago. Sartu zaitezte eta hitz egingo dugu. Hitz egingo duzue Laura Mintegi andrearekin eta Julen Arzuaga jaunarekin. Beraien jarrera badakizue zein den: zubiak eraikitzeko prest, elkarrizketarako prest, akordio berriak lantzeko prest. Ea zuek ere erantzuten diozuen horri. Bada garaia lanean hasteko eta halako antzezlanetan aritzeari uzteko. Gu PNVrekin gauza askotan ez gaude ados, beraiek gurekin ere ez. Horregatik hitz egin nahi dugu beraiekin, horregatik eztabaidatu nahi dugu beraiekin ea posible den adostasun berriak lantzea. Guk uste dugu hori dela abiapuntua, abiapuntu egokia guztiontzako eta hori da gaurkoan inolako erronkarik gabe, inolako antzezlanik gabe, inolako desafiorik gabe luzatzen dizuegun gonbidapena: goazen esertzera, goazen hitz egitera eta goazen behingoz bakea eta elkarbizitza demokratikoa guztion artean eraikitzera. Horretan elkar ikusiko dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3020
10
58
05.12.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkideok, egun on. Lehendakari jauna, Jaurlaritzako kideak, egun on. Joan den azaroaren 22an, Enplegu eta Gizarte Politiken arloko sailburu Aburto jaunari egindako interpelazioan, legebiltzarkide honek adierazi zuen nire ekimena, hura eta gaurkoa, eraikitzailea zela funtsean. Alegia, Jaurlaritzari laguntza eman nahi zitzaiola, ziurrenik nahita izan ez arren, joan den irailaren 16an EAJren eta PSEren artean sinaturiko akordioan gizarteekonomiaren kontzeptua, eta, beraz, haren eragina ez agertzeagatik. Ekonomia eta enplegua indarberritzea; hori zen akordioaren helburua, eta akordioaren ildo orokorren, asmo-adierazpenen arabera, Euskadi solidarioagoa, modernoagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortu nahi zen. Hori jartzen zuen. Baina gizarte-ekonomia solidarioa ez zen hitzez hitz agertzen, ez eta jardueraeta garapen-proposamen zehatz gisa ere. Soilik, aipamen txiki bat egiten zitzaien kooperatibei –gainera, zati fiskalean–; horren ondorioz, gure ustez, akordio hori ez da nahikoa euskal gizartearentzat, desoreka txiki bat duelako eta kontzeptu garrantzitsu bat aipatzen ez delako. Izan ere, aipamena, zehaztapenak garrantzitsuak dira, konpromisoak adierazten dituztelako, borondateak adierazten dituztelako; eta akordioa idatzi zuena eta onespena eman ziona ez ziren konturatu zerbait ahantzi zutela ekonomia eta enplegua indarberritzeko helburu horri osotasunean heltzeko orduan. Ez zegoen gizarte-ekonomiaren aipamenik paperaren gainean. Eta ez naiz hasiko duela bi asteko interpelazioan eztabaidatutako guztia berriz aipatzen. Sailburuaren eta legebiltzarkide honen artean, sintonia handia dago gai horretan, eta nik esan nion –berriro diot– Jaurlaritzari lagundu nahi niola. Gobernuak gauzatu egin behar du irailaren 16an sinaturiko akordioa, eta, ikusten denez, dokumentu hori ibilbide-orri bat izango da Urkullu jaunarentzat eta Aburto jaunarentzat; hori dela eta, eraikitzaile izan nahian, beste behin ere, nire taldeak akats bat aurkitu du, eta ez du nahi oharkabean pasatzerik. Argi dago ez dela oharkabean pasatuko, interpelazioaren eta mozio honen ondoren, ez eta nire taldeak egindako oposizioaren ondoren ere; hori gerta ez dadin saiatuko baikara, gizarte-ekonomia presente egon dadin beti. Lehengoan gogorarazi nuen moduan, zenbait gauza dauzkagu egiteko: Jaurlaritzari eskatu zaion gizarte-ekonomiari buruzko komunikazioaren eztabaida, laster egingo dena, oso garrantzitsua zalantzarik gabe, legegilea, Kooperatiben Legearen erreformari buruzkoa, edo Legebiltzar honetara etorriko den gizarte-ekonomiako legeari buruzkoa... Aurrekontuari egin dizkiogun zuzenketak ere eztabaidatuko dira, eta Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan jasotako diru-sail batzuk indartzeko beharra azpimarratuko du nire taldeak. Horrez gainera, 2011n Diputatuen Kongresuan onarturiko Gizarte Ekonomiako Legea garatu beharko da, ez baita oraindik egin garapen eraginkorrik, eta, halaber, pausoak ematen jarraitu behar da Jaurlaritzak ASLErekin, Confecoop-ekin, Kooperatiben Goi Kontseiluarekin eta gizarte-ekonomiako gainerako enpresekin eta horiek ordezkatzen dituzten taldeekin egindako hitzarmenetan. Berriro diot: ekintza parlamentarioaren ikuspegi baikor eta eraikitzailetik eginak daude interpelazioa eta mozioa. Ahanztura hori kritikatu nahi dugu; baina, batez ere, atentzioa eman nahi dugu, akats hori praktikara eraman ez dadin. Asko dira: kooperatibak, lan-sozietateak, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak, mutualitateak, BGAEak, kooperatiba-sozietate txikiak, nekazaritzako transformazio-sozietateak, arrantzale-kofradiak, PFT enpresaren kontzeptua (langileek finantza-arloko partaide dituena), eta erabilera publikoko fundazio eta elkarte askok alor ekonomikoan duten garrantzia. Bada, horiek guztiak, guztiak, garrantzitsuak dira; ezinbestekoak dira etorkizun ekonomiko eta sozialerako, etorkizun ekonomiko eta sozial indartsu horretarako, eta, noski, lehen aipatu dudan dokumentuan eta interpelazioan aipatzen dugun horretan, ez dira agertzen berariazko interesa duten faktore gisa. Gogoratu behar dugu 2012a kooperatiben mundu-urtea izan zela, baina gizarte-ekonomiaren protagonismoa ez da urte horretara murriztu, ez da izan asmoen adierazpen bat bakarrik; hala, 2013an, formula ekonomiko horrekin, gizarte-ekonomiarekin, lotutako nazioarteko adierazpen, lan-plan eta etorkizunerako jarduera asko eta asko ari dira azaleratzen. Nazio Batuek gizarte-ekonomiari eta ekonomia solidarioari buruzko lantalde bat osatu dute. Erakundearteko talde hori joan den irailaren 30ean sortu zen Nazio Batuen Genevako egoitzan, eta erakundearteko talde horren helburua da, besteak beste, gizarteekonomiako eta ekonomia solidarioko enpresak eta erakundeen aitorpena hobetzea. Bada, horrek lotura dauka gaur hemen eskatzen dugunarekin, Nazio Batuen ahalegin horrekin. Beste ahalegin garrantzitsu bat ere egin da: Europar Batasunak, herrialde euromediterraneoekin industria-lankidetza sustatzeko programaren bidez, gizarte-ekonomia bultzatzeko neurriak iragarri berri ditu, eta Gizarte Ekonomiarako Sare Euromediterraneoaren proposamenak jaso ditu. Kasu horretan, ekintzailetzaren bidez gizarte-ekonomia indartzea da helburua. Bada, guk ere hori ardatz harturik mugitu behar dugu, mugitu nahi dugu. Eta 2013ko ebazpen garrantzitsu horietatik hirugarrena joan den uztailaren 2an Europako Legebiltzarrak egindako ebazpena da, kooperatiben eta gizarte-ekonomiako beste enpresa batzuen ekarpenari buruzkoa. Hala, ebazpen horretan, hainbat aitorpen egiten zaizkio, eta modalitate ekonomiko horrek ekintzailetza bultzatzen eta ekonomia eta enplegua berrindartzen egiten duen lana aipatzen da. Eta, berriz ere, horrek lotura dauka adierazten eta defendatzen ari garenarekin; alegia, aipatu dudan erreferentzia edo kontzeptua ez aipatzearekin. Espero dugu egindako akats hori konponduko dela, bai Legebiltzarreko jardunean, bai Jaurlaritzako jardunean. Hori guztia aipatzen da gure mozioan. Gure mozioaren lehenengo puntua, berriro diot, eraikitzailea da. Erakusten du beharrezkoa dela akordioaren testuan ageri ez den zerbait eta hori Jaurlaritzak hartu behar duela bere gain. Hori dela eta, honela dio mozioaren lehenengo puntuak: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gizarte-ekonomia erreferentzia nagusi gisa har dezan Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko akordioa egiteko orduan. Ekonomia eta enplegua berrindartzeko neurri horien artean, kontuan izango ditu gizarte-ekonomia sustatzekoak eta zabaltzekoak, eta gizarte-ekonomia finkatzeko eta aitzina- tzeko programak eta jarduerak jarriko ditu martxan". Puntu horretan, ez dugu aipatzen ezer ahantzi denik. Puntu horretan, eman beharreko aurrerapausoak, bultzadak aipatzen dira, eta erreferentzia hori egiten da. Akordioa aipatzen da, hain zuzen ere, hori izango delako erreferentziazko tresna. Ez dugu aipatzen ezer ahantzi denik, baizik eta gizarte-ekonomia bultzatzeaz, aitzinatzeaz eta finkatzeaz hitz egiten dugu. Gure mozioaren bigarren puntua ere garrantzitsua iruditzen zaigu. Honela dio puntu horrek: "Eusko Legebiltzarrak bat egiten du gizarte-ekonomiaren papera aitortzen eta bultzatzen duten nazioarteko erakundeen adierazpen eta ekintzekin. Hori dela eta, garrantzitsutzat jotzen ditu, besteak beste, Europako Legebiltzarrak 2013ko uztailaren 2an emandako ebazpena, kooperatibek krisitik ateratzeko egin dezaketen ekarpenari buruzkoa; industria-lankidetzako lan-programa euromediterraneoa eta gizarte-ekonomia bultzatzeko neurriak, 2013ko irailaren 5ekoa; eta Nazio Batuen Erakundeko Genevako egoitzan gizarte-ekonomiari buruzko erakundearteko lantaldearen eraketa 2013ko irailaren 30ean. Ziur badirela gizarte-ekonomia defendatzen duten erakunde eta esparru gehiago –eta badira, izatez–, nazioarteko erakunde handietan eragin handia dutenak. Bueno, edonola ere, hiru aipamen horiek erreferentziazkoak dira. Jarduera garrantzitsuak dira, erreferentziazkoak dira, eragina izan dezaketen esparruetan; adibidez, gure jarduera instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialaren esparruan. Eta, noski, guk bat egin nahi dugu horiekin, mozioan jarri dugun moduan. Eta, hirugarrenik, aitortzen dugu hainbat urtez gai horri buruz egin den lana, eta gogora ekarri ditugu, Legebiltzar honetan, legez besteko proposamenen bidez eta Jaurlaritzaren jakinarazpenei buruzko eztabaiden ebazpenen bidez, gai horri buruz egin diren adierazpenak, gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa sustatzearen, ikusaraztearen eta zabaltzearen alde. Eta Jaurlaritzari eskatzen diogu, sektoreko ordezkariekin batera, Europako ekonomiaren oinarrizko adierazpen hori bultzatzeko programak egiteko behar diren akordioak eta hitzarmenak egin ditzala. Jakina, Legebiltzar honetan egindako lanarekin eta egindako adierazpenekin bat etorriz egin beharko da hori. Badirudi Legebiltzarreko gehiengoak osoko zuzenketa bat egitea erabaki duela. EAJren eta PSOEren osoko zuzenketa, tira, ondo dago. Proposatutakoa edo guk proposatutako gaiari buruzko puntua interbentzio gisa uzten dute, interpelazioaren ondorioz egindako mozioarekin... Baina, bueno, guztiz onargarria da. Tira, ez dugu egin erdibideko zuzenketa bat egiteko ahaleginik, eta osoko zuzenketa onartu egingo da, mozioa ez dela onartuko ematen baitu… Askoz ere nahiago dugu mozioa, gure mozioaren aldeko botoa eman nahiko genuke; baina, edonola ere, hiru puntuak logikoak dira: "gizarteekonomia lehentasunezko sektore gisa bultzatzen jarraitzea" –nik ere esan dut hori–, "Eusko Legebiltzarrak onarturiko ebazpenak azkar kudeatzea" –bada horixe da egin behar dena– eta "enpresa-eredu guztietako ordezkariekin akordioak egitea" –hori ere esan dut–. Hain zuzen. Gauza gehiago ere esan ditut nik, eta zuzen nire ustez; baina, edonola ere, gizarteekonomian aurrera egitearen alde azalduko da Legebiltzarra. Amaitzeko, gogora ekarri nahi dut nire taldeak akats hori aurkitu duela dokumentuan, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak sinaturiko akordioan, eta interpelazioaren bidez azalerazi nahi izan du, ekimen parlamentarioen bidez, mozioaren bidez. Aurrekontuari ere zuzenketa eraikitzaileak aurkeztu dizkiogu, gizarte-ekonomiaren arloko ekintzailetza eta gizarteekonomia aztertzeko eta sustatzeko erakunde-ekintzak indartzeko eremuen alorrean. Hor egongo dira horiek. Eztabaidan ikusiko dugu. Eta, halaber, sektorearen garrantzia adierazi nahi izan dugu ekintza politikoaren bidez, eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Popularrak legebiltzar-taldearen artean 2014ko aurrekontu orokorretarako sinaturiko akordioan, argi jokatu nahi izan dugu. Hala, nire taldeak –behar zuen moduan– eta Jaurlaritzak, politika publiko partekatuen arloko konpromisoen kapituluan, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren arteko irailaren 16ko akordioan falta den tarteki bat, adierazpen bat, gaineratu dugu. Popularren taldeak Eusko Jaurlaritzarekin 2014rako sinatu duen akordio horretan, hau esaten da: "Halaber, sinatzaileek aitortzen dute kooperatiben mugimenduak eta, oro har, gizarte-ekonomiak Euskal Autonomia Erkidegoan duen garrantzia, errentagarritasuna eta elkartasuna bateratzen dituelako, kalitatezko lanpostuak sortzen direlako, ekonomia- eta eskualdekohesioa indartzen delako eta kapital soziala jasotzen delako; hori dela eta, konpromisoa hartzen dute dagozkion sustapen- eta zabalkunde-neurriak martxan jartzeko". Ez da tarteki bat besterik, paragrafo bat besterik; baina konpromiso bat adierazten du, asmoen adierazpen bat, eta, nolabait, halako ahanztura nabarmen bat konpontzeko balio du. Eskerrik asko, presidente andrea. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3021
10
58
05.12.2013
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu jaunandreak, egun on. Ez genuen besterik behar, Barrio jauna, akordioan gizarte-ekonomiari buruz ezer ere ez jartzea, gai horrekin duzun tema ikusirik. Bueno, hasieratik hasiz, gezurtatu egin behar dut esan duzuna. Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko Euskadiko Alderdi Sozialistak joan den irailaren 16an sinaturiko akordioan, gizarte-ekonomia txertatuta egoteaz gainera, erreferentzia egiten zaio ekonomia eta enplegua suspertzeari buruzko eranskinean, baita zergaerreformari, fiskalitateari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzko bigarren eranskinean ere. Alderdi Popularra aspaldidanik ari da Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen arteko akordioa zapuztu nahian, eta ez dakit bere aurrekontu-hitzarmenei garrantzia handiagoa emateko den ala Alderdi Popularraren ahalegin etsi xamar bat den alderdien edo erakundeen arteko hitzarmenetara partzialki eta herrenka iritsi delako. Eta sentitzen dut Alderdi Popularrak ez baditu ulertu Alderdi Sozialistak irailean sinaturiko akordioaren zergatia eta garrantzia, eta, zure ekimenak hartarako bidea ematen didanez, hori azaltzen saiatuko naiz. Akordio horren aurrekariak urte horretako apirilean eman ziren, Euskadiko Alderdi Sozialistak Euzko Alderdi Jeltzaleari proposatu zionean herrialde-mailako akordio handiak negoziatzea, Urkullu lehendakariaren Gobernuak porrot egin zuela ikusirik. Izan ere, gutxiengoan gobernatzen zuen, eta ez zuen gaitasunik izan inorekin akordioak bilatzeko; 2013ko aurrekontuak eztabaidatzean ere, ez zuen bere jarrera defendatu Legebiltzarraren aurrean. Une horretatik aurrera, aurrekontuez haragoko akordioak negoziatzea proposatu genuen sozialistok. Hala, irailaren 16an sinatu genuen akordioa Euzko Alderdi Jeltzalearekin, Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko, eta Urkullu lehendakariak akordio hura gauzatzeko konpromisoa adierazi zuen. Duela hiru hilabete eskas euskal sozialisten idazkari nagusi Patxi Lópezek esan zuen bezala, politikan, batzuetan, erantzukizunez jokatuz gero, alde batera utzi behar dira irainak, eta etorkizun partekatu baten alde egin behar da, ordezkatzen den gizartearen mesedetan. Eta horixe da akordio hau, Barrio jauna. Euskal gizartearen onerako akordio politiko bat, herritarren benetako arazoei erantzun nahi diena. Horregatik, akordio garrantzitsu bezain beharrezkoa, baliagarri zaielako langileei eta enpresaburuei, baliagarri zaie- lako lan-aukerarik ez duten gazteei, baliagarri zaielako langabeei eta ekintzaileei, Euskadin zerbitzu publikoekin eta gizarte-politikekin jarraitzea bermatzen duelako. Alderdi Popularrak, gogo biziz eta lotsa gutxirekin, gobernatzen ari den lekuetan deuseztatu nahi dituen politikak dira, bestalde. Horregatik, eta Alderdi Popularrak ekimen honekin eta aurreko asteetako beste batzuekin adierazi nahi duenaren aurrean, sozialistok argi eta garbi utzi nahi dugu akordio honek balio politiko eta sozial ikaragarria duela; izan ere, akordio horri esker, onura politikoa emateko gai gara, eta gizartearen zerbitzura jartzeko gai gara, beti izan beharko lukeen moduan. Eta akordio hau garrantzitsua eta ezinbestekoa da euskal gizartearentzat, ekonomia indarberritzeko, ekonomia sustatzeko, enplegua sortzeko balio duelako, plan eta proposamen zehatzen bidez, eta zerbitzu publiko unibertsalak mantentzea duelako helburu, inolako murrizketarik egin gabe. Akordio honek, Barrio jauna, herri eta administrazio modernoagoa eta zentzuzkoagoa definitzeko balio du –bikoiztasunik gabe–, horri guztiari eutsiko dion fiskalitate bat izango duena, justizia, berdintasuna eta progresibitatea kontuan hartuta. Eta euskal sozialistek sinatutako akordio honetan, krisiaren eta ongizate-estatuaren murrizketen aurreko etsipena bakarrik ahantzi dira, nahita. Horregatik, euskal sozialistok ez dugu onartzen guri egoztea gizarte-ekonomia ahantzi edo baztertu nahi izan dela akordio honetatik; lehenik eta behin, hala ez delako, eta, bigarrenik, sozialistok, gure hauteskunde-programan –zeina herritarrekin egindako kontratutzat baitugu– eta aurtengo otsailean eta martxoan fiskalitateari eta ekonomia eta enplegua suspertzeari buruzko bilkura monografikoetan –bilkura monografikoak esan dut–, bilkura horietan, sozialistok egin genituelako gizarte-ekonomia hitzez hitz aipatzen zuten proposamen zehatzak. Euskal sozialistok egin genuen hori, eta Alderdi Popularrak ez zuen aurkeztu inolako erreferentziarik; bat ere ez egindako bi bilkuretan. Hortaz, zer gertatu zen, Barrio jauna? Zer gertatu zitzaion Alderdi Popularrari otsailean eta martxoan, fiskalitateari eta ekonomia eta enplegua sustatzeari buruzko osoko bilkura monografikoetan, zer gertatu zitzaion Alderdi Popularrari gizarte-ekonomiaren kontzeptuari buruzko gai famatu hori ez bururatzeko? Eta inork aurpegiratu al dizue hori, Barrio jauna? Inork eskatu al dizkizue azalpenak hori ahaztu izangatik? Bueno, bada, izan gaitezen serioak. Lehenik eta behin, gizarte-ekonomia osatzen dutenak, kooperatibak, mutualitateak, fundazioak, jarduera ekonomikoak egiten dituzten elkarteak, lan-sozietateak, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak, arrantzale- kofradiak, nekazaritzako transformazio-sozietateak eta abar ez baitaude akordio honetan jasotzen den ekonomia-kontzeptutik at. Eta, ekonomia produktiboa bultzatu eta enplegua sortu nahian, honela dio akordioak, hitzez hitz: "bi alderdiak ados gaude, gaur egun, Euskadiren lehentasuna dela ekonomia sustatzea, kreditua eskura jartzea eta enpresei enplegua sortzen laguntzea, eta, horretarako, ekonomia eta enplegua suspertzeko plan bat bultzatuko da, 5.740 milioi eurokoa, enplegurako proposamen zehatz bat eta enpresak suspertzeko programa bat finantziazioa ziurtatzeko, Euskadin enplegua sortzen duten proiektu bideragarriak dituzten enpresei zuzendutako bermeen bidez". Zure ustez, Barrio jauna, zergatik ez du lekurik hor gizarte-ekonomiak? Zure ustez, zergatik dago baztertuta, zergatik uste duzu Euskadin enpresa-ekimen berriak kapitalez hornitzeko funts bat, zerga-tratamendu berezi bat duena, ezartzea ez dagoela pentsatua gizarte-ekonomiarako? Gizarte-ekonomia zergatik ez da aipatzen I. eranskinean, ekonomia eta enplegua aktibatzeari buruzkoan, han jasotzen diren printzipio partekatu izeneko guztiak gizarte-ekonomiaren printzipioak badira, eta inbertsioa eta berrikuntza teknologikoa eta ezteknologikoa bultzatzeko neurriak enpresa-ekimenak sustatzera bideratuta badaude? Eta jada gehiegizkoa dena da ez diozula inolako garrantzirik ematen, eta gizarte-ekonomia berariaz ez aipatzea salatzen jarraitzen duzula; nahiz eta II. eranskinean, zerga-erreformari buruzkoan, berariaz agertzen den langileek enpresan parte hartzen badute kenkari bat aplikatuko dela pertsona fisikoen gaineko zergan, edo nahiz eta sozietateen zergan bereziki aipatzen diren kooperatibak, gutxieneko zerga-ordainketa izenekoan edo desgrabazio fiskalean. Eta hori kontuan izanik, eta ikusirik akordio horren zerga-zatia hitzartu zenutela eta zuek ere fiskalitatearen gaia bakarrik sinatu zenutela, neure buruari galdetzen diot, Barrio jauna, nola liteke Alderdi Popularrak ezer ere ez egin izana hitzarmen horretan gizarte-ekonomiaren termino zehatz hori eta kontzeptu zehatz hori ez sartzeko? Ahaztu egin zitzaizun? Ahanztura nabarmen bat izan zuen hori ere? Bueno, nik erantzungo dizut: akordioak ekonomiaren kontzeptu zabal bat jasotzen eta babesten du bere osotasunean, eta kontzeptu horren barruan dago gizarte-ekonomia ere. Ez da enpresa-formulazio edo -antolaketa juridikorik baztertzen, Barrio jauna. Euskadiko Alderdi Sozialistak aitortu izan du eta aitortzen du Euskadin gizarte-ekonomiak duen eta etorkizunera begira izango duen balioa, eta, horregatik, gizarte-ekonomia aipatu izan dugu gure hauteskunde-programa autonomikoetan. Are gehiago, au- rreko legegintzaldiko Gobernuan, Patxi López lehendakariaren Gobernuan, eta 2010etik 2011erako Euskadiko Aurrekontuetan, dakizun moduan, 15.331.811 euro gastatu ziren gizarte-ekonomian, alegia, gizarteekonomiako programan bakarrik. Urteak dira sozialistok gizarte-ekonomian aurrerapausoak emateko ekimenak bultzatzen ditugula, benetan sinesten dugulako gizarte-ekonomian, Barrio jauna; nahiz eta batzuetan badirudien ez duzula hori gustuko. Balioa ematen diegulako Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzeko eratu diren gizarteekonomiako enpresa-ereduei, eta eredu horiek aitortzen ditugulako. Eta, horregatik, ez dugu ulertzen eta ez gaude ados gaur Alderdi Popularrak ekarritako ekimenarekin, eraikitzailea izan nahi omen duen arren. Gainera, Barrio jauna, gizarte-ekonomiako eta ekonomia solidarioko inork ere ez dio aurpegiratu Alderdi Sozialistari, ordezkari bakar batek ere ez digu esan bere sektorea, gizarte-ekonomian dagokion sektorea ahaztu dugunik, Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko akordio horretan gai hori ahaztu dugunik. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3022
10
58
05.12.2013
URKOLA IRIARTE
EA-NV
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarburu andrea, lehendakari jauna, sailburu, legebiltzarkideok, egun on. Lau ideia azpimarratu nahiko nituzke. Lehenik eta behin, mozio hau arrazoitzeko eginiko interpelazioan zehar Aburtu sailburuak eginiko afirmazio bat ekarri nahiko nuke gurera. "Ekonomia, soziala ez bada, ez da ekonomia". Agian Legebiltzar honetan daramadan urtebete eskasean ekonomia arloari eta bere inguruan egun bizi dugun egoerari buruz izan dugun eztabaida guztietan gehien identifikatarazi nauen afirmazioa. Guztiok, bai Legebiltzar honetan eta baita ere Legebiltzar honetako ateetatik harago, hau da, gizartean, presente izan behar genukeen printzipioa, egoera berri batera moldatzeko oinarria. Ekonomia, ditugun baliabideak hobeto bizitzeko kudeatzea dela ulertuta, gizakiaren, pertsonaren eta bera bizi den gizartearen zerbitzura egon behar duen zerbait dela ulertuta. Ez dut ukatuko hona artekoan guztiok ados egon gintezkeenik, eta agian esandakoaren interpretazioak egiterakoan adostasun horrek ikuspegi ezberdina izan dezakeenik. Hala ere, afirmazio berari, "la economía, si no es social, no es economía", afirmazio edo baiezko batekin erantzutea ez zait abiapuntu ustela iruditzen. Bigarrenik, zuen baimenarekin, beste uztarketa bat ere egin nahiko nuke: "Ez dago gizarte-ekonomiarik giza ekintzailerik gabe". Nire iritziz bederen ez da posible. Zaila egiten zait gizarte-ekintzailerik gabeko gizarte-ekonomia irudikatzea eta are zailagoa giza balorerik gabeko gizarte-ekintzailerik izan litekeenik suposatzea. Agian, gizarte-ekonomia edo ekonomia sozial hau ulertzerakoan gakoa hemen legoke, baloreetan. Ekonomiak, ekonomia sozialak, bestela ekonomia ez baita, behar dituen baloreetan. Konpromisoa, ardura, parte hartzea, izaera demokratikoa, pertsona jardueraren zentroa, jarduera pertsonaren garapenerako bide, kapital nagusia pertsona eta ez dirua... baloretzat ez dituen ekintzailerik gabe ez dago gizarte-ekonomiarik eta, beraz, ez dago ekonomiarik. Hirugarrenik, gaur eztabaidagai dugun mozioa bera, baina batez ere aurrez aurkeztutako interpelazioa eta gai berarekin aurkeztutako legez besteko proposamenak, irakurtzerakoan, sortzen zaidan hausnarketa bikoitza aipatu nahiko nuke. Batetik, Carmelo jaunak gizarte ekonomiarekin duen afana eta ekonomia sozialari buruz mintzatzeko eta jarduteko aukera txikiena ere aprobetxatzeko duen nahia eta gaitasuna otu zitzaizkidan. Pero, por otro lado, sentía preocupación por algunas expresiones que se utilizaban en la presentación de las iniciativas: "gizarte-ekonomiaren ahanztura nabarmena", "akats, hutsune edo erantzukizun gabezia gisa identifikatu behar dugu", "egoera tamalgarria ikusirik…". Ez ote da ba ekonomia, gizarte-ekonomia agertzen akordioan?, neure buruari egiten nion galdera. Akordioa birritan irakurri ondoren, eta honako esaldiak jasotzerakoan, nire harridura areagotu da. Enplegurako proposamen zehatza, epe luzeko langabeei eta lan-esperientziarik gabeko gazteei zuzendua. Ez gara ekonomia sozialari buruz ari? Egoera kritiko honen aurrean, administrazio publikoek politika antiziklikoak bultzatu behar dituzte eta jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorrera suspertzeko neurriak hartu behar dituzte, bereziki gazteei eta epe luzeko langabeziei begira. Ez al da ekonomia sozialari buruz ari? Edo ekonomia soziala horretatik kanpora dago? Berrikuntza babestea, bereziki teknologiaren eta enpresaren esparruan, Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko iturritzat hartuta. Honek, suspertze ekonomikoa ekarriko du, kalitatezko enplegua egonkorra sortzea ahalbideratuko duena. Ez al da ekonomia sozialari buruz ari? Edo ez du ekonomia sozialak berrikuntzarekin zerikusirik? Esparru publikoaren eta pribatuaren arteko estrategia garatzea, nazioartean lan-esperientzia izan ondoren, Euskadira itzultzen diren gazteei kalitatezko enplegua bermatzea. Berriz ere, kalitatezko enplegua. Ez ote du gizarte-ekonomiak kalitatezko enplegurik bermatzen? Kultura ekintzailea eta gazte-ekintzailetza sustatzea. Ez ote da gizarte-ekonomian ekintzailerik, gazteekintzailerik, behar? Ez al du gizarte-ekonomiak arestian aipatzen dituen baloreak bereganatuta, barneratuta, dituen ekintzailerik behar? Halaber, 25 langile baino gutxiagoko enpresetan, langileei zuzendutako programa jarriko da abian enpresa-kapitalean parte hartzeko aukera ahalbideratzeko. Zer da hau? Maileguak ematea ahalbideratzeko, Euskadi Funtsa ezarriko da, kapitalean gehienezko 60.000 euroko kopurua ezarriz eta enpresetako langileen parte-hartzea ahalbideratzeko egitasmoaren barruan. Parte-hartze hauek zerga-tratamendu berezia izango dute, zergak arintzeko aukeraren bidez. Beste atal batean: Langileek enpresan parte hartzen dutelako kengarria. Ez al da hau gizarte ekonomia? Ez al da gainera aipamen nahiko esplizitua? Izenburua bera, "Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa", hain zuzen ere. Ba al dago gizarte-ekonomia baino zerbait modernoagoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa? Ziurrenik, ez da agertzen gizarte-ekonomia hitzez hitz. Nola ukatu, ordea, gizarte-ekonomiari buruz ari denik. Agian, "economía social" zientzia modura, forma juridiko modura, tresna modura ez da hitzez hitz aipatzen. Baina hori ere, nire iritziz, ez da horrela. Testuan zehar, beste forma juridiko batzuekin ez bezala, eta hori aurrez egin ditudan zenbait aipamenetan agerian gelditzen da, erregulazio berezi esplizitua jasotzen baitu. Ez dut ukatuko, ezta gutxiagorik ere, "ekonomia sozialak" zientzia modura nahi bada, enpresa ulertzeko modura nahi bada, forma juridiko modura nahi bada, ekonomia, ekonomia soziala izan dadin, ezinbesteko tresna direla. Sustatu beharrekoak, ikusgarri egin beharrekoak, babestu eta bultzatu beharrekoak, goraipatu beharrekoak… Baina era berean, baloreak argi dituen gizarte batetik sortutako eta baloreetan oinarritutako giza ekintzailerik ez bada, tresnarik hoberenak ere, ez digu ezertarako balioko. Ez dut inongo zalantzarik, hitzarmen hori sinatu duen Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere garapen ardura nagusia izango duen Eusko Jaurlaritzako eta Gobernu horri babesa ematen dioten taldeko pertsonok balore horiek argi ditugula. Gure akatsekin, kasu askotan zuzendu beharrezko ikuspegiekin, baino balore horiek garbi ditugu. Balore horiek garbi ditugulako, eta ondorioz ekonomia ulertzeko era garbi dugulako, ekonomia soziala testuaren hitz bakoitzean ikusten dugu. Kontrakoa ikusten duenak, berriz, kezka sortzen dit. Batetik, baloreak eta ekonomia beste era batera ulertzen dituela pentsarazten didalako. Bestalde, tresna, oinarri eta helburuei lehenesten zaiola ulertarazten zaidalako. Gizarte ekonomia bere osotasunean ulertuko bagenu, non legoke aipamen eza edo arazoa? Gizarte ekonomiari buruz hitz egiteko, oinarri, helburu edo tresna ikuspegitik aitzakiarik ez da behar. Beraz, ekonomia, gizarte ekonomiari, eta helburua hala bazen, gizarte ekonomia hori gauzatzeko ezinbesteko diren kooperatiba, baltzu, laboral fundazio insertzio enpresa eta abarri buruz hitz egiteko eskubidea aldarrikatu nahiko nuke aitzakiarik gabe, gaiak bortxatu gabe eta atzeko atetik sartarazi gabe. Laugarren eta amaitzeko, Talde Sozialistarekin lortutako akordioari buruz, Corcuera andreari, eskerrak eman nahiko nizkioke adostasunera iristeko oinarriak jartzerakoan izan duen gaitasunagatik. Gainera, testu honek ez dakit jasotzen duen hitzez hitz nik esandakoa. Ez dakit baina ziur nahiz izpiritua baietz. Beraz, ekonomia gizarte ekonomia da edo ez da ekonomia. Sinesten duenari baloretan oinarritutako ekintzaileek gauzatutako ekonomian sinesten duzuenoi eta Gobernuari bide horretatik jardun dezala eskatu nahi diozuenoi, adostu dugun mozioaren aldeko botoa emateko eskatzen dizuet. Besterik gabe, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3023
10
58
05.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarburu andrea, lehendakaria, legebiltzarkideak, egun on. Gaurko mozio honen jatorria da azaroaren 22an Alderdi Popularrak egin zuen interpelazioaren ondorioa, eta orduan, orain aste pare bat, oso arduratuta agertzen zen Alderdi Popularra, hain zuzen ere gizarte-ekonomia agertzen ez zelako irailaren 16ko itunean, Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak sinatutakoan. Benetan sarkasmo bat ematen du orain bi asteko ardura horrek herenegun bertan ikusi dugun itunarekin. Herenegun, Alderdi Jeltzalea eta Alderdi Popularra egon dira sinatzen dokumentu bat, non esaten den badagoela ekonomia mota bat, lehenetsi behar dena, gailendu behar dena, eta hori da, hain zuzen ere, gizarte-ekonomia bat egiteko alderantzizko bidea, alderantzizko erabakia. Beraz, sarkasmo suertatzen da orain bi asteko ardura hori eta hemen jantzi egin nahi dena. Hemen mundu guztia dago arduratuta ea zer gertatzen den gizarte-ekonomiarekin eta aldi berean, sinatu egiten da men egingo zaiola Europako Kontseiluak inposatutako ekonomia espekulatibo horri, non lehenengo lehentasuna den zor publikoa ordaintzea, egonkortasun finantzarioa, eta men egitea zenbait neurri ekonomikori, zeinen arabera gizarte-ekonomia pasatuko den 2., 3. edo 6. lerrora. Orain bi urte Alderdi Jeltzaleak saihestu egin zuen bere botoarekin onartzea 2011n egon zen erreforma konstituzionala eta orduko hartan abstentzioaren bidez lortu zuen ez ematea beraren babesa neurri horri. Eta hauteskunde-programan ere, hitz egin duenean horren gainean, gainetik pasatu izan da. Aldiz, herenegun sinatu duen dokumentuan argi eta garbi esaten du aurretik babestu ez duen hori, aurretik bultzatu ez duen ekonomia hori. Hau da, ematen du Euskal Alderdi Popularrak etxera ekarri diola platera eginda, take away moduko bat egin duela, eta Madrilen irentsi behar ordez delako neurri horiek, egin duena izan da etxera ekarri eta Gasteizen bertan sinatu. Esan behar da argi eta garbi ez dela bateragarria herenegun sinatutako dokumentu hori gizarteekonomia batekin, gizarte-ekonomia hori gelditzen delako bigarren leku batean. Beraz, ez da ulertzen zertara datorren orain jantziak urratzea eta eskandalagarria iruditzea horren aipamen eza, hain zuzen ere, praktikan alderantzizko politika ekonomikoak egiten direnean. Ezin da esan herritarrentzat gobernatuko dugula eta aldi berean hitzez hitz betetzea botere ekonomikoen neurri ekonomiko guztiak. Ez da bateragarria. Arduratuta zaudetela? Mesedez! Akordio honekin atea zabaldu diozue murrizketa gehiago egiteari ardatz diren eremuetan, bai osasun-arloan, bai hezkuntzan eta bai gizarte-politiketan. Egia esan, hau ere ez da nobedadea. Hau ez da nobedadea, zeren aurretik egin du Alderdi Sozialistak, aurretik egin du PPk Madrilen eta Alderdi Jeltzalea egiten ari da urtebete honetan. Itun horrekin, herenegun sinatutako itun horrekin, atea zabaldu diozue zorraren ordainketa lehenesteari eta finantza-erakundeen interesen mesedetan aritzeari. Atea zabaldu diozue ekonomia espekulatiboari. Atea zabaldu diozue erosmen-ahalmena galtzeari. Atea zabaldu diozue prekarietateari eta lanerreformari, pentsioen jaitsierari, gizarte-zerbitzuen ahultzeari eta, nola ez, azpiegitura erraldoiak egiten segitzeari. Hau da, apustu argia egin duzue. Diruari dirua eman edo, beste modu batera esanda, dirua eman zeini eta diruari. Atzo bertan entzuten nuen telebistan nola esaten zuen Europako Kontseiluak dirua kentzea dela eskubideak kentzea, giza eskubideak lotzen zituen dirumurrizketekin. Atea itxi egin diozue, ordea, emergentzia egoera honetan behar den tamainako erantzun bat emateari. Itxi egin diozue atea langabezia saihesteko neurriak hartzeari eta pobrezia gutxitzeari. Itxi egin diozue atea ekonomia mota sozial bat egiteari, ama lurrarekin konprometituta daudenei laguntzeari edo lehen sektorea babesteari. Nik ere aipatuko dut Urkola jaunak aipatu duen esaldi bat, benetan ni ere hunkitu egin ninduena, Aburto sailburuak esandakoa. Yo también quiero mencionar una frase que ha dicho el señor Urkola, que también me conmocionó, y que dijo el señor Aburto. Voy a repetir lo que usted ha dicho, y lo que decía el consejero: "Ekonomia ez bada soziala, nire ustez, ez da ekonomia; beraz, ez izan zalantzarik, Gobernu honek gizarte-ekonomia bultzatuko du eta. Eta nik honen aurrean esan behar dut. Nik benetan sinesten dut borondate indibidual ona dagoela. Sinesten dut benetan zeuen imajinarioan badagoela ekonomia soziala egiteko borondate indibiduala. Horregatik, ez dut ulertzen nola hartzen diren zenbait neurri ekonomiko, zeren eta neurri ekonomiko horiek ez dira eszeptikoak, ondorio batzuk dauzkate. Ondorio horiek kuantifikatu daitezke kopurutan. Zerorrek esan zenuen lehenengo egunean, Aburto jauna, 2 milioirekin ez dela nahikoa izango udaletxeek dauzkaten beharrizanak betetzeko, eta badakizu, eta sinesten dut penatuta esaten duzula, eta horregatik ez dut ulertzen zergatik ez diren hartzen bestelako neurriak, hain zuzen egoera hori saihesteko. Zeren benetan hori sinetsita, eta sinetsi nahi nuke sinesten duzula, zergatik gero sinatzen da herenegungoa bezalako akordio bat. Akordio hori ez da bakarrik itxurakeria, ez da bakarrik paper bat. Horrek ondorioak ditu eta ondorio horiek kuantifikatu egiten dira zenbakitan eta zenbaki horiek eramaten gaituzte, hain zuzen ere, 1.000 milioi ordaintzera zorra edo 800 milioi ordaintzera zorra estaltzeko eta 2 milioi gehiago ematera premiazko egoerei erantzuteko. Sinestuta sinesten duzuna eta jakinda dakizuna, hori nola ezkontzen da halako akordioak sinatzearekin? Amildegi handiegia dago eta gero jarduera politikoak deskreditua badauka, hain zuzen ere, hortik datorkio politikari deskreditua: gauza bat esan eta beste bat egin. Ezin da esan arduratzen zaituela gizarteekonomiak, gero elkarren segidan, ondoren, sinatu egiten baduzue paper bat, non esaten den lehenik eta behin bestelako ekonomiari begiratuko zaiola eta hori lehenetsi egingo dela, eta bigarrenez, ondoren eta ahal bada, orduan begiratuko zaiola herritarrek dituzten beharrizanei. Benetan, koherentzia ezak harritzen nau, benetan harritzen nau eta harritzen nau gainera nola ez den ikusten bateraezina dela ekonomia horren exijentziei men egitea, gero bete nahi diren herritarren beharrizanekin, ez da bateragarria. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3024
10
58
05.12.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Hain zuzen ere, akordioen garrantzia. Berriz esango dut: atzo sinaturiko akordioan, Euskadiko 2014ko aurrekontu orokorrak onartzeko akordioan, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Popularren legebiltzartaldearen artean adostutakoan, hemen hitz egiten ari garenari buruz hitz egin genuen, gizarte-ekonomiari buruz hitz egin genuen, esan bezala, beste dokumentu edo akordio batzuetan aipatzen ez den horri buruz. Agian ez da asmo txarrez izango, baina horri buruz hitz egiten da. Bueno, bada, akordio hori sinatuz, zerbait eraikitzailea egin dugu, zerbait garrantzitsua, erreferentziazkoa, logikoki Jaurlaritzari etxeko lanak jartzen dizkion zerbait, sinatzaileei etxeko lanak jartzen dizkiena, baina iraunkortasun-akordio bat da sinatu dena, erreferentzia ekonomikoko akordio bat, non gizarteekonomiari konpromiso-atal garrantzitsu bat eskaintzen baitzaio, Jaurlaritzak bete beharrekoa. Eta horixe nahi genuen. Corcuera andrea, funtsean ados egon gaitezke eta! Argi dago gaiak, kaleko hizkeran esaten den moduan, pupu egin dizuela. Ez zaizue gustatu gure hausnarketa eraikitzailea, edo... Ulertzen dut zuek ere, legebiltzarkideok, desengainua hartuko zenutela zer sinatu den ikusirik, eta badaudela hutsune batzuk; baina, bueno, eginda dago. guztion artean konponduko dugu akatsa, ahantzitakoa –berriro diot–, ziurrenik asmo txarrez egin ez den arren; baina, bueno, ekonomiaren osotasunari buruzko azalpenetan sartzen saiatzen zarete orain, balio orokor gisa, hain zuzen, hortxe baitago. Bat nator Urkola jaunak egin dituen hausnarketekin; interesgarriak dira, eta ados nago: Balio sozialekin lotutako ekonomia –normala–, ekintzailetza, eta abar... Bai, baina, begira, batzuetan, gauzak esan egin behar dira; zeren ez badira esaten, kontzeptua ez bada aipatzen, konpromisoak lausotu egiten dira, borondateak lausotu egiten dira. Eta hori esan egin behar da, Corcuera andrea. Berriro diot: ahalik eta modurik eraikitzaileenean, ahalik eta borondate onenarekin, hori horrela izan dadin. Sektoreari buruz hitz egin duzu. Bada galde iezaiozu sektoreari hutsune horrekin desengainua hartu duten. Egia da! Gertatzen da kooperatiben mundua biltzen duen sektoreak, lan-sozietateen mundua biltzen duenak, gizarte-ekonomia biltzen duenak ez duela soinurik ateratzen, zuhurra dela; egin behar diren lekuan egiten ditu hausnarketak, eta ahaleginak egin ditzagun eskatzen digu gainerakooi. Eta batzuei ahaztu egiten zaie, edo ez dute jasotzen; baina hori guztia konpon daiteke. Alegia, ez da salaketa publikoak egingo dituen sektore bat, ez. Alderantziz: Sektore zuhurra da, hobetu nahi duten antolamenduak biltzen dituena, ekarpenak egiten dituena, Jaurlaritzaren komunikazioa Legebiltzar honetan eztabaidatzen dugunean, ziurrenik, ekarpenak egingo dituena, edo aurrekontuak eztabaidatzen ditugunean, edo Kooperatiben Legearen erreformarako lege-proiektua eztabaidatzen dugunean, edo Jaurlaritzak aurkezten digun gizarte-ekonomiako lege-proiektua –konpromiso hori hartu baitu– eztabaidatzen dugunean, eta dagozkion ekarpenak egingo dituzte. Baina, Corcuera andrea, galdetu ezazu gai honi buruz, eta esan ezazu sektoreak desengainurik hartu duen ahanztura hori dela-eta; galdetu ezazu, eta ikusiko duzu. Baina, tira, berriro esango dut: ni ez naiz etorri, inolaz ere, haserretzera; ezta gutxiagorik ere. Eraikitzaile izan nahian etorri naiz, gai hau nabarmendu nahian. Gai hau nabarmendu nahi izan dut, arazo hau erakutsi. Eta ikusi dut hala dela; izan ere, aitortu da hori ez dela aipatzen, eta hori bada zerbait. Aurrerapauso bat da. Agerian jarri nahi izan dugu gai hori. Eta lortu dugu. Eztabaida honetan bertan, hausnarketa bero batzuk tarteko... Corcuera andrea, Alderdi Popularra salatzen duzu –beti gertatzen da hori Ganbera honetako jardunean, Alderdi Popularra salatzearena– gure ekonomiaren eta gure gizartearen gaitz guztien erantzule gisa; baina, tira, niretzat behintzat, eztabaida hau baliagarria izan da gai honen tonua igotzeko –tonu kontzeptuala, ez tonu politikoa– eta akats hori hor egon dela ulertarazteko. Gizarte-ekonomia ez da aipatzen irailaren 16an sinaturiko akordioan, baina, hala ere, Jaurlaritzak lehentasun gisa eta erreferentzia gisa izango du. Eta amaitzeko, Mintegi andreak gauza guztiei buruz hitz egin du gaizki: akordioak, eredu ekonomikoak..., eta gaiari buruzko totum revolutum moduko bat egin du. Bistan denez, ez dio gaiaren funtsari heldu; baina, tira, ez naiz harritzen. Eta, oroz gain, etsigarria dena da, beste behin ere, Mintegi andreak sarkasmoei buruz hitz egitea. Mintegi andreak sarkasmoei buruz hitz egiten du! Mintegi andrea, lur kiskaliaren lan- eta gizarte-politika hori bultzatzea da sarkasmoa, Tubalex-en gisako enpresei Euskaditik alde eginarazten dien politika hori bultzatzea, zeuk ordezkatzen dituzunen gisako jarreren ondorioz. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3025
10
58
05.12.2013
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Barrio jauna, nik ez dut desengainurik hartu. Zuk bai, zure mozioa ez da aurrera aterako eta. Yo no. Talde Sozialistaren proposamenak eta jarrera azaltzera etorri naiz ni hona. Eta begira, Barrio jauna, ez zait egokia iruditzen –eta bihotzez esaten dizut–, ez zait egokia iruditzen Alderdi Popularrak Ganbera honetara ekartzea bi alderdiren artean egiten diren akordioak, eta, gainera, ez zait egokia iruditzen, nahiko aitzakia harrigarria ekarri duzulako, gizarte-ekonomiaren aipamenik eza, zeina, gainera, Barrio jauna, gezurra baita. Begiratzen den lekutik begiratzen dela, gezurra da. Horretan tematu arren eta burugogor jarri arren, gezurra da, eta frogatu dizugu hala dela, eta esan dizugu aurreko hitzaldian. Nire ustez, Barrio jauna, ez diozu mesede handirik egiten gizarte-ekonomiak behar duen bultzadari edo ikuspegi baikorrari, baldin eta arma gisa erabiltzen baduzu Alderdi Sozialistak Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko sinatutako akordio garrantzitsu baten aurka aritzeko. Balio politiko eta sozial ikaragarria duen akordioa da gainera; izan ere, hari esker, erabilgarri egingo dugu politika, eta, gainera, gai izango gara politika gizartearen zerbitzura jartzeko, bizitzen ari garen krisi politiko, sozial eta ekonomikoaren ondorioz, euskal herritar guztientzat bereziki gogorra, konplexua eta zaila den garai honetan. Ziur nago gizarte-ekonomiak behar duen aipamena duela herri-mailako akordio horretan, eta horren froga da gizarte-ekonomia osatzen dutenak –berriro esango dizut, Barrio jauna: kooperatibak, mutualitateak, fundazioak, jarduera ekonomikoak egiten dituzten elkarteak, lan-sozietateak, gizarteratzeenpresak, enplegu-zentro bereziak, arrantzale-kofradiak, nekazaritzako transformazio-sozietateak, eta abar– ez direla joan –eta ez publikoki bakarrik, zuk lehen esan duzun moduan, baizik ezta pribatuan ere–, ordezkari bakar batek ere ez duela jo Euskal Alderdi Sozialistara zuk gaur adierazi duzun kexarik agertzera. Ez publikoki, ez pribatuan, Barrio jauna. Eta Ganbera honetan eta batzordeetan gizarteekonomia bultzatzeko eta babesteko landu diren ekimen guztien alde agertu gara sozialistok, konpromiso hori hartu baikenuen gizartearekin gure hauteskundeprogramaren bidez, aurreko legegintzaldian konpromiso hori hartu baitzuen gobernuak –Patxi Lópezen gobernuak 15.300.000 eurotik gora jarri zituen gizarte-ekonomiarako–, eta gure Legebiltzarreko jardunean, martxoan eta otsailean egindako osoko bilkura monografikoetan –fiskalitateari buruzkoan eta ekonomia eta enplegua suspertzeari buruzkoan– egin eta onartu ziren proposamenak –eta gaur ebazpen horietan jasotzen direnak, fiskalitatearen arloan nahiz enpleguaren arloan– gizarte-ekonomiari buruzkoak baitziren, eta sozialistok proposatuak. Ez Alderdi Popularrak, Barrio jauna. Baina babes horrek ez du esan nahi ameto emango dugunik, eta joko horretan sartuko garenik: "hitz egin dezatela, gaizki hitz egin arren" edo "edozerk balio du, baldin eta nire liburuaz hitz egiten bada". Alderdi Popularreko kideek ez gaituzue joko horretan harrapatuko. Barrio jauna, gaur ez zara etorri Ganbera honetara gizarte-ekonomia bultzatzeko akordio baten bila. Inolaz ere ez, eta badakizu hori. Sozialistok jardun politiko eraginkorra egiten saiatu gara, eta ziur gaude Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko irailaren 16an sinaturiko akordioa dela euskal gizartearen –eta, beraz, baita gizarte-ekonomia osatzen dutenen– esku jarri dugun tresnarik erabilgarriena; guztien artean aberastasuna sortzeko, ekonomia bultzatzeko eta enplegua sortzeko, krisi-egoera zail honetan, batzuek hori gustuko izan ez arren. Eta horietako bat Alderdi Popularra bada, sentitzen dugu. Zuek ere akordioarekin bat egitea nahiko genukeen. Baina ezinezkoa izan da. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3026
10
58
05.12.2013
URKOLA IRIARTE
EA-NV
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Sí, muy brevemente, únicamente para decir… Carmelo Barrio jaunari pozten naizela nik aipatutako balioen gaiarekin ados dagoelako. Agian, hitzaldi horren bidez, azkenean lortutako emaitza saihestu nahi zenuen; alegia, ez zen zure asmoa zuk hona ekarritako gizarte-ekonomiaren kontzeptua hutsaltzea eta agian zuk adierazi nahi zenuenakin zerikusi handirik ez duten beste alderdi batzuetara eramatea eztabaida. Horregatik esan dizut lehen kalterako izan daitekeela eztabaida batzuk atzeko atetik sartzea. Eta, Mintegi andrea, gauza bat bakar bakarrik: egon zaitez lasai! Euzko Alderdi Jeltzaleak beti ditu pertsonak lehenengo puntu. Ez dakit akordioa zein terminoetan dagoen, zein hitz erabiltzen dituen, baina egon zaitez lasai, Euzko Alderdi Jeltzaleak pertsona bere jardueraren zentroa duela eta uste dut hori urte askotan zehar agerian jarri den zerbait dela. Gaur egun zuen taldetik atzera joan ez behar den egoera honetan mantendu behar den horretan eta hona iristeraino ere uste dut azkeneko 30 urte hauetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zerbait, zeresanik izan duela. Behar bada balore horiek garbi izan dituelako, bai Aburtu jaunak, nik oso garbi ditut, eta ziur nago Euzko Alderdi Jeltzaleak horrela dituela. Bakarrik: ekonomia, gizarte-ekonomia ez da oparotasunean kudeatzea, larre motzean kudeatzen ere jakin behar da eta hor ere Euzko Alderdi Jeltzaleak pertsonak lehenetsiko ditu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3027
10
58
05.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Hasiko naiz atzetik. Pertsonak lehenestea ez da bakarrik –eta hau esanda daukat aurretik–, ez da bakarrik esaldi bat ploter batean ipintzen dena. Horri eutsi behar zaio gero ekintzekin eta neurri ekonomiko zehatzekin eta nik gomendatuko nizuke irakurtzeko zer sinatzen duzuen.Eta sinatzen duzuen horretan, nik ez dut ikusten lehenetsi egiten direnik pertsonak. Ikusten dut, eta datu laburra emango dizut: esate baterako, nola dabilen sailburu jauna heldu ezinean premiazko egoeretara heltzeko, 2 milioi gehiago gehituta, eta, aldi berean, ez da kolokan jartzen zenbat eman behar zaien bankuei, 800 milioi aurten, zenbat gastatu behar den…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3028
10
58
05.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… en una infraestructura gigante –este año 365 millones–, y cuánto se destina a otros campos que en nada apoyan a las personas. Por lo tanto, creo que deberían fijarse en ese punto de esquizofrenia, y lo digo con todo el respeto. Barrio jauna, akordioa garrantzitsua da, egiaz. Ez daukat inolako zalantzarik. Baina zertarako da akordioa? Zertarako da akordioa? Bistan denez, Corcuera andreak esan duen moduan, bi alderdik bi alderdirentzat egindako akordio baten aurrean gaude, eta dagoeneko ikusten ari gara haren fruituak, ikusten ari gara emaitza. Dagoeneko ari gara ikusten akordioaren lehenengo ondorioak. Akordio horren bidez, adibidez, alderdiek osoko zuzenketa egiteko beharra ikusten zuten lekuan, aztikeriaz, eta ezertxo ere gertatu gabe –izan ere, Jaurlaritzak berak onartzen du 2013rako aurkezturiko aurrekontua 2014rako aurkeztutakoaren ia berdina dela–, aztikeriaz, alderdien arteko akordiora beste pertsona batzuk gehitzen dira, hirugarren alderdi bat gehitzen da, eta osoko zuzenketak desagertzen dira. Ikusten dugunez, akordioa egin ondoren, orain, baterako zuzenketa partzialak egiten dituzte. Ikusten dugunez, akordioa egin ondoren, langile publikoei buruzko dekretuan atzera egin behar zela ziotenek kontrakoa sinatu dute akordio honetan. Epsilon eta Hiriko ikertzeko ikerketa-batzorde bat osatzea eskatu zuen alderdi batek, eta bere botoaren bidez ahalbidetu du lehendakariari gai horiei buruzko interpelaziorik ez egitea. Horretan datza, hain zuzen ere, akordioaren garrantzia. Akordio horren ondorioz, kuota ordaintzen hasi dira klub bateko kide izateagatik, politika ekonomiko bera duten alderdiak biltzen dituen klub bateko kide izateagatik. Klub horretan, lehentasun batzuk eta baldintza batzuk ezartzen dira, proposatzen ari ziren gizarte-ekonomia horren guztiz kontrakoak. Eta benetan lotsagarria da, lotsagarria, nola jarduten den aiseki gizarte-ekonomiari buruz hitz egiten, eta, aldi berean, nola hartzen diren kontrako norabideko neurri zehatzak, pertsona behartsuenen premiak asetzearen kontrako efektua lortzen dutenak. Eta, egiaz, zail egiten zait ulertzea nola egiten den gauza bat, eta beste bat esan. Zail egiten zait ulertzea koherentzia falta hori, diskurtso hutsal hori, plazebofuntzioa egiten duen diskurtso hori, lasaigarria izan daitekeena baina emaitzarik ematen ez duena. Bistan denez, bi eredu politiko guztiz desberdinen aurrean gaude; egunez egun, gizarte hau nola ikusten dugun erakusten duten bi ereduren aurrean. Eredu horietako baten arabera, orain arte egindakoarekin jarraitu besterik ez da egin behar; baina badakigu horrek nora eraman gaituen –krisi hau ez da ezerezetik sortu–. Beste ereduak, berriz, aldaketa nahi du, eta atzo "nola lagunduko diguzue?" galdetzeko geratu ninduen andreari erantzun nahi dio. Eta hemen ez dut ikusten andre horri emateko erantzunik... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3029
10
58
05.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
... nola lagunduko diogun esateko. Izan ere, zuen arabera hain garrantzitsua den akordioak, herenegun sinatu zenuten akordio horrek, ez die lagunduko egoera horretan dauden gizon-emakumeei, botere politiko suntsikor batzuei ematen ari baitzarete lehentasuna, politika ekonomiko eta sozialik inolaz ere buruan ez duten botere batzuei, hitzez defendatu arren ekintzen bidez ukatzen duzuen politika ekonomiko eta sozialik egiten ez duten haiei. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3030
10
58
05.12.2013
OYARZABAL DE MIGUEL
PV-ETP
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta, señorías. Alderdi Popularrak, Talde Popularrak argiro defendatzen ditu –eta ez lehenengoz tribuna honetan– pertsonentzako prestakuntza osoa eta balioetan oinarritutako hezkuntza –balioetan oinarrituta hezten duen eskola–, hezkuntzak egokiro gara ditzan gure nortasunaren alderdi guztiak eta, zehatzago, Euskadiko neskamutikoen edo Euskadiko ikasleen nortasunaren alderdi guztiak, eta alderdi horien artean da alderdi transzendente eta erlijiosoa, beste batzuetan ere aldarrikatu izan dugunez. Orain dela egun gutxi batzuk, Talde Popularrak interpelazioa egin zion Uriarte andreari, euskal eskola publikoan erlijioari ematen zitzaion trataerari buruz. Izan ere, kanpaina jakin batzuk egiten dira –aurrematrikula eta matrikula egiteko garaietan bereziki– familien borondatea baldintzatzeko; hots, gurasoen borondatea baldintzatzeko seme-alabak gure erkidegoko ikastetxe publikoetan matrikulatzeko orduan, ez dezaten eska Erlijioa; hala bada, horren gainean galdetu genion ostera ere. Kartelak jartzen dituzte ikastetxe publikoetan; gutunak bidaltzen dizkiete gurasoei; zirkularrak kaleratzen dituzte gurasoen elkarteetatik, eta kanpainak egiten dira eskola-gurasoen federazio batzuen agindupean –funts publikoekin lagundutako federazioak, bide batez esateko–; areago, gure erkidegoko komunikabideetan ere izan dute oihartzunik kanpaina horietako zenbaitek. Haatik, sailburu andreak ez omen zuen halako gertaeren berri –halaxe eman zuen aditzera gure interpelazio horren harira–; ez omen zuen jaso familien borondatea baldintzatzeko inolako kanpainaren berririk. Era berean, itxura denez, ez omen zekien legea urratzen ari denik eta ikastetxe askotan Erlijioaren ikasgaia eskola-orduetatik kanpo ematen ari direnik; eta ez omen zekien, halaber, Erlijioa eskola-orduetan ematen dutenean ez dutela ematen haren ordezko ikasgaia, hots Behar Bezalako Hezkuntza Arreta delakoa. Kasu horietan, aurrekoan esaten genuen legez, errefortzu-eskolak ematen dira –zientziak direla, matematikak direla edo ingelesa dela–, eta, batzuetan, ikasketa-orduak edo ikaskuntza-errefortzuko eskolak ere ematen dituzte, eta horrek, bistan da, erabateko diskriminazioa eragiten du –aurrekoan ere esan genuen–, kalte egiten baitie argi eta garbi Erlijioa hautatzen duten ikasleei. Orduko hartan, sailburuak Legebiltzarrean esan zigun Hezkuntza Sailak urrats guztiak eginak zituela bermatzeko… Hitzez hitz irakurriko dut sailburuak esandakoa: "Sailak eman behar diren pauso guztiak eman ditu bermatzeko familiek duten eskubidea beren seme-alabek erlijio-heziketa jaso dezaten, betiere berdintasun-printzipioa erabat errespetatuz eta egoera horrek inolako bazterkeriarik ekarri gabe". Nire ustez, baina, bestelakoa da errealitatea, eta argi esan nahi dut berriro ere Jaurlaritzak txarto eta berandu jardun duela gai honetan; iruditzen zaigu, gainera, gertaerek behartuta eta desgogora jokatu duela beti; berak emandako jarraibideak betearazteko gogorik gabe eta borondate politiko argirik gabe; alegia, erne egoteko asmorik gabe, jakinik ere sindikatuak eta guraso-elkarte batzuk tematuta daudela –frogatuta geratu denez– erlijioa eskolatik kanpora ateratzeko eta, beraz, gurasoek eta ikasleek erlijioprestakuntza askatasunez aukeratzeko duten eskubidea urratzeko. Horregatik ekarri dugu mozio hau hona. Ez, baina, milagarren aldiz aritzeko Erlijioaren ikasgaiari buruz hitz egiten eta eztabaidatzen. Ez dugu ekarri nahi "Erlijioa bai, Erlijioa ez" eztabaida. Eztabaia hori gaindituta daukagu; gainera, Jaurlaritzak berariazko konpromisoa hartua du jada gurasoen eskubide hori bermatzeko. Legea bete beharrekoa da edo ez: horixe da gaurko eztabaidagaia; alegia, ea Hezkuntza Sailak erne egon behar ote duen legea betetzen den bermatzeko; ea Ganbera hau edo Legebiltzar hau gauza ote den berriro ere aldarrikatzeko legea bete egin behar dela eta familien edo gurasoen eskubideak bermatu, hartara askatasunez hautatu ahal izan dezaten beren seme-alabentzako hezkuntza eta aukera izan dezaten eskola publikoan Erlijioa ikasgaitzat hautatzeko, halaxe agintzen baitute gure Konstituzioak eta gure legeek. Horixe da eztabaida: Erlijioa eta ezer ere ez, edo Erlijioa eta haren ordezkoa; alegia, benetan bermatuko ote dugun ikastetxe publikoetan behingoan aukeran izango direla Erlijioa eta haren ordezkoa –gaur egun, Behar Bezalako Hezkuntza Arreta izeneko ikasgaia– ikasleen artean bereizkeriarik gerta ez dadin. Adibideak jarri genituen. Ikastetxe batzuetan, zenbait gurasok salatu dutenez, zuzendaritza-taldeak familiei esaten ari zaizkie –bai ikastetxeko leihatilan bertan, bai telefonoz– ikastetxe horretan inork ezin duela Erlijioan izena eman halaxe erabaki baitu klaustroak. Horixe geratu izan da, eta horixe gertatzen ari da. Familiei aditzera ematen zaie Erlijioa ez eskaintzea erabaki duela klaustroak, kasu batzuetan Erlijioa ez omen delako sekula eman ikastetxe horretan –halaxe azaltzen dute idatziz– eta beste batzuetan horixe erabaki dutelako irakasleek berek ikastetxearen autonomiaz bailatuta; horrenbestez, ez dute Erlijioa ematen, nahiz eta legez behartuta dauden ikasgai hori eskaintzera. Beste kasu batzuetan, berriz, gurasoen elkarteak zirkularra bidali izan die familiei, Erlijioa hauta ez dezaten eskatzeko. Adibide batzuk eman genituen. Adibideak, hala nola Salburukoa, Gasteizen: gurasoek inprimakian Erlijioaren aukera markatuta aurkeztu zutenean, zuzenzuzenean esan zieten ikasgai hori ez zela ematen, eta han bertan aldarazi zieten egindako aukera. UmandiFrancisco Javier Landaburu ikastolan, berriz –adibide horixe bera jarri genizun–, esaten dute sekula ez dela Erlijiorik eman eta haurra bakarrik egongo dela ikasgai hori hautatuz gero. Ez omen zenuen ezagutzen kasu hori; bada, ikastetxe horretan, urtez urte, ikasturtez ikasturte, kanpaina egiten dute familien artean, Erlijioa eskola-ordutegitik kanpora ateratzeko, eta, besteak beste, EHIGEk bultzatzen du kanpaina hori –eta kontu egin gurasoen elkarte horrek funts publi- koak jasotzen dituela–. "Eskola laikoaren alde" –esaten zuen kanpaina horrek, kanpaina publiko horrek– "Eskola laikoaren alde, erlijioa eskola-orduetatik kanpo". Bada, sailburuak ez omen zuenez halako gertaeren berri, adibide zehatzak ekarri ditugu gaurkoan, hiru lurraldeetako adibide zehatzak, hain zuzen. Dena den, horren gaineko txostena ere egin da, eta bidali zaizue. Badakigu, gainera, Hezkuntza sailburuordeak ezagunak dituela datu horiek. Esaterako, Araban, Laudion, Laudio ikastetxean, Erlijioa ez da ematen Batxilergoaren 2. mailan: 1. mailan, Erlijioa hautatu ez zutenak etxera joaten ziren, eta, 2. mailan, berriz, denak joaten dira etxera, ez baita Erlijioa ematen. Aniturri ikastetxean, Agurainen, Erlijioa ez da ematen. Bitxia da, gero: ikaslerik ez, 1. mailan, eta ikaslerik ez, 2. mailan. Ez da Erlijioa eskaintzen, eta inork ez du Erlijioa ikasten. Eta zein ote da ordezko ikasgaia? Zein ote da ikastetxe horretan ematen duten ordezko ikasgaia? Ez dago ordezkorik; etxera joaten dira ikasleak. Ez dute ordezko ikasgairik. Eta badago gehiago ere. Koldo Mitxelena, Gasteizen. Han, 1. mailako hiru heroik –145 ikasletik hiruk– Erlijioa ikasten dute; 2. mailan, berriz, bakar batek ere ez, noski; 160 ikasletik zerok, ez baita eskaintzen. Eta 1. mailan eskola-ordutegitik kanpo ematen da. Zuzendaritzak ikasleei esan die zer edo zer argitu behar dutenean soilik jo dezatela ikastetxera –halaxe dago jasota ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenean–, eta 2. mailan ez da inor joaten; etxera joaten dira denak. Ez da inor joaten erlijioeskoletara; inork ez du Erlijioa ikasten, eta ez dute eskaintzen haren ordezkorik eskola-orduetan. Mendebaldea: lau ikasle 1. mailan eta bi 2.ean. Erlijioa ikasten ez dutenak etxera joaten dira, eta halaxe dago jasota Ordezkaritza Organo Gorenean. Eskola-kontseiluak zuzendaritzari eskatu zion etxera joateko baimena eman ziezaien ikasleei, taldeei; izan ere, gainera, eguneko azken ikastorduan jartzen dute Erlijioa. Ramiro de Maeztu ikastetxean –eta hemen frogak ere baditugu; hartara, sailburu andreak… Eman egingo dizkiogu gero, eztabaida amaitutakoan–; bada, Ramiro de Maeztun ez dute Erlijioa eskaintzen, inolako azalpenik eman gabe, gainera; ardurarik ere ez dute hartzen gurasoei Erlijioa zergatik ez hautatu azaltzeko. Ez, ez! Ikastetxe horretako matrikulainprimakian ageri ere, ez da ageri aukera hori, inprimakia ez baita Hezkuntza Sailaren web-orrian dagoen bera; izan ere, Hezkuntza Sailarenean berariaz zehazten da ikastetxeek aukerakoetan sartu behar dutela Erlijioa edo Erlijioaren ordezkoa… Sailaren web-orrian dago hori, baina, ikastetxe horretan, ez da halakorik. Ikastetxe horretan, inprimaki hau ematen da, honako inprimaki hau, eta ikastetxearen web-orrian dago. Eta, inprimaki honetan, ez dago inongo laukitxotan Erlijioa hautatzeko aukera –Batxilergoko ez 1. mailan, ez 2.ean–, eta, are gutxiago, Erlijioaren ordezkoa hautatzekoa. Ez dago. Hori ari da gertatzen gaur egun. Hori ari da gertatzen egun. Eta jo dezagun Bizkaira; han –Derion, esaterako– ez dira eskaintzen, ez Erlijioa, ez haren ordezkoa. Gernikan ere, ez Erlijiorik, ez haren ordezkorik; etxera joaten dira… Lehenengo mailan, bai, Batxilergoko lehenengo mailan, ematen dute Erlijioa, eta Erlijioa hautatu ez dutenak etxera joaten dira, eta gurasoek justifikatu egiten dizkiete hutsegite horiek astero-astero. Eskola-ordutegitik kanpo ipintzen dute Erlijioa, hiru eta erdietatik lau eta erdiak arte, eta gainerakoak, hots, Erlijioa ikasten ez dutenak, Erlijioa ikasten dutenak baino lehen joaten dira etxera. Ikastetxe askotan gertatzen ari da hori. Leioako Barandiaranen, eskola-orduetatik kanpo ematen dute Erlijioa. Argi eta garbi esaten da: Erlijioa nahitaez joateko ikasgaia da; eskola-ordutegitik kanpo, baina. Matrikula-orrian esaten da erlijioeskoletara nahitaez joan behar dela –eskolaz kanpoko ordutegian, baina– eta Erlijioa ikasten ez dutenak etxera joan daitezkeela. Tira, horrela kontuak. Fray Juan de Zumarragan, Durangon, etxera joaten dira. Bi ikasle ari dira Erlijioa ikasten 1. mailan, eskola-ordutegitik kanpo, baina, hiru eta erdietatik lau eta erdietara. Eta bigarren mailan eman ere ez. Inork ez du Erlijioa hautatzen 2. mailan, jakina, eta etxera joaten dira. Ez dago ordezko ikasgairik. Eta luze jarraitu dezakegu… Rekaldeberrin gauza bera. Ez dago ordezkorik, eta etxera joaten dira. Horixe gertatzen ari da; horixe gertatzen ari da. Gipuzkoara ere jo genezake. Bakar bat aipatuko dugu. Usandizaga BHI, Donostiako ikastetxe handienetariko bat. Bada, eskola-ordutegitik kanpo dago Erlijioa; ikasleak etxera joaten dira, eta Erlijioa hautatzen dutenak ordu bietatik laurak arte geratzen dira hamabostean behin, Erlijioa ikasteko. Gure ustez, sailburu andrea, legebiltzarkideok, bereizkeriaz jokatzea da Erlijioa hautatzen duten ikasleekin eta familiekin, eta, kasu honetan, Hezkuntza Saila ez da bere betebeharra betetzen ari. Eta badakigu hemen zenbait taldek kontra egingo diotela argi eta garbi familien eskubideak babesteko aurkeztu dugun ekimenari. Zer egingo du, baina, EAJk? Horratx gure zalantza. Prest egongo ote da EAJ egokiro bermatzeko gurasoek beren semealaben hezkuntza hautatzeko duten eskubidea? Prest egongo ote da EAJ familia askoren nahia bermatzeko eta euskal eskola publikoan Erlijioa eskola-orduen barruan eskaintzeko? Horren alde egongo ote da EAJ, edo beste alde batera begiratuko du, kanpaina argi eta zuzenak egiten diren bitartean erlijioa euskal eskola publikotik ateratzeko, hartara itunpeko eskola bilakarazita aukera horren alde egin nahi dutenen babesleku? Familiei eskola publikotik aukera hori erauzita, pobretu egingo da eskola publikoa; pobretu eta ahuldu egingo da eskola publikoa. Gaurko eztabaidaren bidez, bere-beregi nabarmendu nahi dugu guk hori. Indarrean dagoen legediaren kontra doa familiei eskubide hori ukatzea edo familiak eskubide hori erabil ez dezaten hertsatzea, baina, horrekin batera, gure gizartean eraiki beharreko bizikidetza-esparruaren beraren kontra ere badoa jokabide hori. Uste dut –eta aurreko egun hartan ere esan nuen– normaltasunez hartu behar dela eskolan familiek halako erlijiohezkuntza hautatu ahal izatea… Uste dut naturaltasunez hartu behar dela. Agortzen ari zait denbora, baina; bigarren txandan jorratu ahal izango dut gaia. Izan ere, Europako egoera hartuko dugu hizpide. Batzuek gustuko izaten dute beste herrialde batzuk –Europako beste herrialde batzuk, Europako iparraldekoak, bereziki– eredutzat hartzea. Horrenbestez, Europan zer gertatzen ari den azalduko dugu, ez baitu zerikusirik hemengo egoerarekin. Familien eskubideak errespetatu egiten dira han. Presidente andrea, oraintxe amaituko dut. Uste dut bidezkoa dela euskal eskolarako –euskal eskola publikorako– eskubide hori eskatzea, gurasoek askatasunez bete dezaten legeak bermatzen dien eskubide hori. Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3031
10
58
05.12.2013
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Egun on guztioi. Tamalez, Oyarzabal jauna, ezin dizut arrazoia eman: zure esanean gaindituta dagoen eztabaida horixe da, hain zuzen, eztabaidaren muina. Hortaz, norberak erabakiko du zer den eztabaidatzekoa edo zer ez. Eskolan, guretzat, ikasle guztiak balore unibertsaletan hezi behar direla pentsatzen dugu. Hauek balore unibertsalak dira, landu behar direnak eta lantzen direnak ikastetxeetan. EH Bildun uste dugu eskola ez dela lekua bakoitzaren sinesmenaren araberako erlijio-ikasketak jasotzeko, eskola beste gauza batzuetarako dagoela eta beste helburu batzuk dituela. Erlijio guztiek, katolikoa barne, demokratikoki dagozkien lekua izan behar dute eta leku hori gizarte zibila da, ez eskola. Askatasun Erlijiosoa duen gizar- teak fedea garatzeko leku aproposak izan behar ditu eta, besteak beste, elizak, mezkitak eta sinagogak hor ditugu. Estatu ez konfesional batek eskola laikoa bultzatu eta indartu egin behar du: aniztasuna, giza eskubideen defentsa, askatasuna, inklusiboa eta berdintasuna garatu daitezen bermatuko duen eskola. Gurasoek seme-alaben hezkuntza askatasunez hautatzeko eskubidea dute, noski; hala, seme-alabak sinesbide jakin batean hezi nahi badituzte, heziketa hori jasotzeko leku aproposetara eraman behar dituzte; alegia, elizetara, meskitetara, sinagogetara edo dena delakora. Eta funtsean, azaldutakoagatik besteak beste, Euskal Herria Bildu eskola laikoaren alde dago. Hezkuntza-arloko egungo legediak, LOE delakoak (LOMCE aurki), berariaz jasotzen du –areago, gainditu ere, gainditu egiten du, nolabait– Espainiako estatuak eta Egoitza Santuak Hezkuntzari eta Kultura Gaiei buruz sinatutako akordioa –bide batez esateko, akordio hori Espainiak eta Egoitza Santuak 1976an sinatutako konkordatuaren garapen hutsa da, eta azken hori, berriz, Francok 1953an sinatutakoaren jarraipena–. Bada, legedia horren arabera, ikastetxeek Erlijioa eskaini behar dute, eta gurasoek edo ikasleek erabaki behar dute ikasgai hori hautatuko duten. Eta hau da duguna. LOMCEk oraindik pausu bat harago ematen du eta Erlijioko nota kontuan izango da espediente akademikoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan titulua jasotzeko ere bai. Hau da, azken batean ebaluatua izango da beste edozein arlo bezala eta balio berdinarekin. Ez gatoz bat horrekin, esan dugu behin baino gehiagotan. LOMCEri kritika egiterakoan esparru ezberdinetatik ere gai hau aipatu izan da behin eta gehiagotan. Hori dela eta, berriro adierazi nahi dut gure desadostasuna eskolan eta eskola publikoan Erlijioa materia kurrikular moduan ematera derrigortzen duten Estatu zein hemengo araudiekin. Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean gai honen inguruan hitz egin ohi dugu, beste batzuetan ere eta, zehazki, Batxilergoko kasuaz hitz egin genuen ere. Orain arte, ikasturte honen hasiera arte, 2013-2014 ikasturtera arte, Batxilergoan Erlijioa ikasteko baliabide guztiak jartzen zitzaizkion nahi zuenari, baina ordubete gehiago eman behar zuen institutuan, beste ikaskideak baino ordubete gehiago. Sententzia baten interpretazioaren ondorioz, ikasturte honetan ikasle batek, ikasle batek, Erlijio katolikoa eskatuz gero, nahikoa da batek eskatzea, ikaskide guztiak behartuta daude egoteko 33 orduz ikastetxean, 32 egon ordez. Errekurtsoa, noski, errekurtso hori, gero interpretatu dena modu honetan, Elizako hierarkiak ipinia da, Eliza Katolikoak zehazki, Munilla jaunak, zehazkiagoa. Hezkuntza-komunitate ia osoa, Euskadiko Eskola Kontseilua barne, horren kontra agertu da, gurasoak, irakasleak zein ikasleak. Eta guri ere ez zaigu bidezkoa iruditzen. Iruditzen zaigu beste inposizio bat. Zeren hemen inposizioa da aukeratzen ez dutenen ikasleentzat derrigortuta egotea beste arlo bat eman beharra, gainera ebaluatua eta gainera ordu gehiago ikastetxean egotea. Benetako inposizioa eta diskriminazioa hor dago. Ikasleriaren % 2,7 inguruk baino ez du eskatu Erlijioa maila horretan azken urteetan. Ez dago ez familia ezta ikasleen eskaerarik egin den aldaketa egiteko. Neurri guzti hauek, planteatzen ari diren neurri guzti hauek, Eliza Katolikoak ikasle gehiago izateko asmoarekin hartzen ari dira. Baina ez dute erraza bide hau jarraitzen baldin badute, zeren azken datuen arabera, egun hauetan ezagutu ditugu komunikabideetan ere, jaitsi egin da gazteen artean elizara joaten direnen kopurua eta baita katolikoak direla aitortzen dutenak. Ziur nago horrela jarraituta are gutxiago izango direla hemendik urte batzuetara, zeren inposizioaren bideak beti kontrako jarrerak sortzen ditu. Zeren hori da, lehen esan dudan bezala, beste ikasleekin egiten ari dena: Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleei irakasgai alternatibo bat egitera inposatu eta derrigortu egiten zaie. Hor ere familien eskubideak eta ikasleen eskubideak daude. Bidezkoa da? Gure ustez, ez. Berriro diot: Erlijio desberdinek, desberdinek, ez bakarrik Katolikoak, zeren askotan erlijioaz hitz egiten dugunean, kontziente edo inkontzienteki, bakarrik Katolikoari buruz hitz egiten da, sinesmen bakarra egongo balitz bezala. Baina denek, erlijio guztiek, bere esparru propioa erabili behar dute bere doktrinamendurako. Eskolak balore unibertsaletan hezi behar du eta hezten du. Une honetan, Erlijioa derrigorrean eskaini behar da. Eskaera bat, esan dudan bezala lehen, nahikoa da eskola horiek bermatzeko eta taldeko ikasle guztiak behartzeko hainbat ordu egotera beste arlo bat ematen. Beste hiru erlijiori –juduari, islamikoari eta ebanjelikoari– aitortzen zaie ordutegi lektiboaren barruan presentzia izateko aukera. Kasu honetan, sei ikasle izan behar dira gutxienez bermatzeko. Hor ere, diskriminazioa. Eta hau ikastetxe guztietan betetzen da. Zein konfiantza gutxi, Oyarzabal jauna, hezkuntzakomunitatean, zein konfiantza gutxi adosten dituzten gauzetan, zelako, ez dakit, deskonfiantza. No estamos de acuerdo con su proposición, puesto que, al fin y al cabo, el adoctrinamiento de algunos lo pagamos con el dinero de todos. Eta, esaten nuen bezala, Erlijioa eskaintzen da eta eskariak daudenean Erlijioa ematen da. Ez gatoz bat zuen proposamenarekin, azken batean guztien diruarekin ordaintzen ditugu batzuentzat doktrinamenduak. Batxilergoan, Erlijioan gastatutako dirua dauden beste lehentasunerako erabiltzea egokiagoa izango zela iruditzen zaigu inolako zalantzarik gabe. Horregatik, proposatzen ditugu hiru gauza. Bat, eskatzea Jaurlaritzari eskola publiko laiko baten alde lan egitea. Bigarrena, bideak bilatzea curriculumetik ateratzeko Erlijioak eta ez gara ari kultura erlijiosoen ezagupenez. Kultura erlijiosoa gure hezkuntzan bermatuta dago eta bermatuta egon beharko litzateke oraindik gehiago seguru aski. Ez beste gauza batez, sinesmenez ari gara hitz egiten eta ezin dira nahastu bi gauzak. Eta hirugarrena, defenda ditzagula Erlijioa aukeratzen ez dutenen eskubideak eta ez ditzagula ipini Erlijioa aukeratzen dutenen menpe eta azpitik eta derrigortuta beste arlo bat, modu ez dakit nola, ematen eta beste ordutegi batekin, ordu gehiagorekin. Ez dira garai onenak –oraintxe amaitzen dut presidente– laizismorako. Ikastetxe publikoetan gero eta Erlijioa ikasteko eskakizun gutxiago badago ere, gero eta argiago dago nazional-katolizismoak bizirik dirauela eta batzuk edozein gauza egiteko prest daudela gauzak alda ez daitezen.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3032
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Egun on. Lehenik eta behin, esan nahi dut guk begirunez hartzen dugula Alderdi Popularraren proposamena; begirunez hartzen dugu Alderdi Popularraren proposamena; begirunez hartzen ditugu Oyarzabal jaunaren ideia politikoak, bai eta izan ditzakeen erlijiosinesmenak ere. Begirunez hartzen dugu hori dena. Horrez gain, bigarrenik, guk ez dugu nahi legea urra dadin, eta, era berean, ez dugu nahi inolako kanpainarik, boikotik edo presiorik egin dadin legeak egokiro ez betetzeko edo familiak hertsatzeko. Gai honi buruzko adibide batzuk jarri ditu Oyarzabal jaunak: ustezko mehatxuak, kanpainak, boikotak eta bestelako presioak, familiek Erlijioa hauta ez dezaten. Guk ez dugu nahi legea urra dadin; aitzitik, auzitegien epaiak betetzea nahi dugu, oro har. Legeak betetzea nahi dugu, gustuko ez ditugunak ere bai –edo, behintzat, ez dugu proposatzen gustuko ez ditugun lege horiek zuzenean urratzea–. Horiek guztiak esanda, printzipio-kontu bat defendatu nahi izan dugu guk, gure zuzenketaren bidez. Laikotasuna defendatu nahi dugu. Gure ustez, laikotasuna zenbat eta errotuago egon, hainbat eta finkatuago egongo da demokrazia; hala, laikotasunik gabe ezin dugu erabateko demokraziaz hitz egin. Horixe defendatu izan dugu urte hauetan guztietan, bai Legebiltzar honetan, bai Legebiltzar honetatik kanpo ere: erabateko estatu laikoa eratu behar dugu. Esandako moduan, beraz: zenbat eta laikotasun zabalagoa, hainbat eta demokrazia finkoagoa. Horrexegatik aurkeztu dugu zuzenketa hori –Legebiltzar honetan beste inoiz ere aurkeztu izan dugun zuzenketaren antz-antzekoa–, eta horrexegatik sinatu izan ditugu erdibideko zuzenketak beste zenbait talderekin. Hauxe da, beraz, gure proposamena: Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eska diezaiola aztergai har dezan Espainiaren eta Egoitza Santuaren artean hezkuntzari eta kultura-gaiei buruz hitzartutako akordioa –1979ko urtarrilaren 3an sinatua eta 1979ko abenduaren 4an berretsia–. Hala, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu behar diren urratsak egin ditzan estatu guztiz laikoa eratzeko, benetako estatu neutrala izan dezagun giza eskubideak errespetatzen dituzten erlijio-sinesmen guztien aurrean. Horrenbestez, eskola laikoa behar dugu, gure ustez; gure iritziz, eskola publikoan ez da eman behar ezein erlijioren eskolarik; horixe eskatu behar dio, gure ustez, Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari. Ezein erlijioren eskolarik, esan dut, bai. Nork bere arlo pribatuan eta pertsonalean gorde behar ditu erlijiosinesmenak. Eta, egia da: eztabaida hau ez dago gaindituta, ezta hurrik eman ere, Oyarzabal jaunak kontrakoa esan arren. Auzi hau jorratzeke dago. Eratzeke dugu oraindik estatu laikoa, eta horixe eskatzen jarraitzen dugu guk. Gure ustez, elkarri estu uztartuta daude laikotasuna eta demokrazia. Hortaz, erabateko hezkuntza laikoa, inolako erlijio-eskolarik gabea, aldarrikatu nahi dugu berriro ere. Eskola ez da horretarako; eskola ez da erlijioa irakasteko. Ez da hori eskolen eginkizuna. Horretarako daude meskitak, elizak eta sinagogak. Erlijio-sinesmenak norberaren arlo pribatu eta pertsonalekoak dira; norberaren kontuak dira, eta Estatuak jarrera neutrala hartu behar du arlo horretan. Estatu demokratikoak, beraz, laikoa izan behar du; hau da, jarrera neutrala izan behar du erlijio-sinesbide guztien aurrean, sinesbide horiek giza eskubideekin eta gure sistema juridikoarekin bat egiten duten heinean, eta jarrera neutrala izan behar du, halaber, ezein erlijiotan sinesten ez dutenen aurrean ere. Inolako erlijiorik ematen ez duen eskola aldarrikatzen dugu guk, zenbanahi direla ere gure gizartean sinestunak eta sinesgabeak edo praktikatzaileak eta praktikatzaile ez direnak. Kontua ez da erlijio guztiak irakastea, despistaturen batek inoiz Legebiltzar honetan proposatu izan duen moduan, baizik eta inolako erlijiorik ez irakastea. Horixe da eskola laikoaren alde egotea. Gu ez gara antierlijiosoak, laikoak baizik. Herritartasunaren oinarriak irakatsi behar dira eskolan, ez erlijio-eskolarik edo erlijio-sinesmenik. Hori, arestian esan bezala, norberaren kontuak dira. Eskola publikoan ez litzateke eman behar erlijio-eskolarik, eta, era berean, ez litzateke ateismo-irakaspenik egin behar. Hortaz, ez erlijio-eskolarik, ez ateismo-irakaspenik. Horixe defendatu izan dugu guk beti, eta horixe defendatuko dugu gaur ere. Guk defendatzen dugun hori gaur egun ez dago indarrean, ez Espainian, ez, noski, Euskadin. Laizismoa defendatzen dugu guk, laizismoa letra larriz. Errespetatu egiten dugu egun indarrean dagoen legedia, baina aldatu egin nahi dugu legedia hori, eta horrexegatik aurkeztu dugu zuzenketa. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3033
10
58
05.12.2013
CELAÁ DIÉGUEZ
SV-ES
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Buenos días a todos. Señora presidenta, señora consejera, señorías, buenos días. Duela astebete eskas, Legebiltzar honek erabateko babesa eman zien bi ebazpeni. Bat Talde Sozialistarena zen, eta hauxe zioen: "Eusko Legebiltzarrak uste du erlijio konfesionalaren irakaskuntzak curriculumetik eta ikasle guztien eskola-ordutegi komunetik kanpo egon behar duela". Bigarren proposamena, berriz, UPyDrena zen; hauxe: "Eusko Legebiltzarrak arbuiatu egiten du LOMCEn erlijioa irakasgai ebaluagarri gisa sartzea, curriculumak ez baitu jaso behar irakasgai konfesionalik ezta doktrinamendu erlijioso, ideologiko edo identitariora orientatutako edukirik ere". Hortaz, legebiltzarkideok, argi dago zein den Legebiltzar honen iritzia, zer lortu nahi genukeen eta zer lortu behar dugun indarrean den legediaren bidez. Errespetagarria da, noski, Oyarzabal jaunak gaur ekarri digun eztabaida (nork ukatuko dio, gainera, indarrean den legedia bete egin behar dela); gaur ekarri duen eztabaida hau gertakarietan oinarritutako eztabaida da, bai. Alerta-egoera jarri genuen Eusko Jaurlaritza honek Batxilergoko dekretua aldatu zuenean, egun argi geratu denez ezinezkoa baitzen hartan esandakoa egokiro betetzea. Izan ere, talde bateko % 3k ikasgai bat hautatu duelako ezin zaio behartu gainerako % 97ri egin nahi ez duen hori egitera eta % 3 horrengatik ez balitz egin behar ez lukeena egitera. Eta hona arazoa: Eusko Jaurlaritzak Batxilergoko dekretuaren moldaketan xedatutakoa bete ahal izateko, hain neurri hertsatzaileak agindu behar lirateke, hutsaren pare geratuko bailirateke ikastetxeen eskumena eta antolamendu-autonomia. Eta hori ezin da izan, argi eta garbi. Horregatik, oso interesgarriak gertatu zaizkit Oyarzabal jaunak hona ekarritako adibideak: Koldo Mitxelena, Umandi, Mendebaldea eta abar, Ramiro de Maeztu… Urratu egiten omen dute legea. Horiek eta beste makina batek ere bai! Izan ere, ikastetxe horiek –eta beste hainbatek ere bai– aurreko arauari eusten diote; hala, arau horren arabera, ikastetxeek nahitaez eskaini behar zuten Erlijioa Batxilergoan, baina ez eskola-ordutegiaren barruan eta ez eskola-curriculumaren barruan –ez, bederen, ikastetxeak ez bazuen hala nahi–. Beraz, Oyarzabal jauna, nire taldeak ezin izango du babestu gaurkoan zure jarrera, zenbait arrazoi direla eta. Lehenik eta behin, ez gaudelako inolaz ere ados Jaurlaritza honek –eta, zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak– Auzitegi Gorenaren epaiaren gainean egindako interpretazioarekin. Interpretazio bat zen, beste aukera askoren artetik bat, baina epaia interpretatzeko orduan beste bide batetik jo izan balitz, aukera zegokeen gauzak bere horretan uzteko, legea betetzeari utzi gabe, betiere. Bigarren kontua, Oyarzabal jauna: zer legediri buruz ari zara zu? Beste inori ez nioke galdera hori egingo; alabaina, zure kasuan, zuk esatea indarrean dagoen legedia bete egin behar dela… Aizu! Zer legediri buruz ari zatzaizkigu, baina? Izan ere, LOMCEn –orain dela egun gutxi defendatzen aritu zinen lege horretan–, nahitaez eskaini beharreko ikasgaia ere ez da Erlijioa Batxilergoan; aukerakoa da. Ez dakit nola kudeatuko duten, kontuan hartuta Batxilergoko aukerako ikasgaiek lau ordu izaten dituztela. Ez dakit, beraz, nola kudeatuko duten. Horixe da, hain zuzen, LOMCEren beste ezinezkotasun bat teoriatik praktikara igarotzeko orduan. Alabaina, aukerakoa da, eta, beraz, ikastetxeek ez dute zertan nahitaez eskaini: ikasleak aukeran izango du ikasgai hori, eta argi dago ez duela pareko ikasgairik izango. LOMCEk, hortaz, Jaurlaritzaren dekretuan baino askatasun handiagoa emango du erlijioaren arloan, eta, beraz, moldatu egin beharko dugu hartara. Bereizkeria aipatu duzu. Bereizkeria bitarikoa da. Batetik, Erlijioa hautatu duten ikasleek jasango dute (% 3k, kontu egizu); izan ere, aurrerantzean ezin izango dute Herritartasunerako Hezkuntza ikasi, Erlijioa hautatu dutelako (hau da, Erlijioa versus Herritartasuna). Bestetik, horren ondorioz, gainerako % 97 horrek ere bereizkeria jasango du; izan ere, % 3 horrek Erlijioa hautatu duenez gero, beste talde horrek ere ikastetxean geratu beharko du, dagoeneko nahikoa lan-karga eta ikasketa-karga badute ere, eta, gainera, baten batek zaindu beharko ditu (gastua) denbora horretan –aparteko denbora erabat, ikasketa lagundua esaten zaiona–. Hara, Espainiako eliza-hierarkiaren gehiegikeriak eraman gaitu egoera honetara, eta elizahierarkiaren ahalmen hori mementokoa da, segurutik aldatu egingo baita kontua; baina, nolanahi ere, gehiegikeria horrek eraman gaitu egoera honetara. Izan ere, erlijioa, esan den moduan, 1979an sinatutako akordioetan jasotzen denez… eta, begira nondik eta nora, Konstituzioa sinatu eta urtebetera izan zen hori, bestelako Espainia genuela jada, ordurako Espainiako gizarteak, pentsaerak eta gizarte-kulturak kulturaaniztasunerako jauzia egina zuela jada eta abar, baina, hala ere, erlijioa nahi zutenei soilik aintzatetsitako eskubide bat sinatu zen 1979 hartan. Eliza-hierarkiak berak –izan ere, ez diogu Eliza osoari egotziko errua, Eliza askoz zabalagoa baita–; bada, Espainiako egungo eliza-hierarkiak auzitegietan jarritako errekurtsoen ondorioz sortu da pareko ikasgaiaren kontu hori; horren ondorioz sortu da ezin bete daitekeen hori guzti hori. Eskola laikorantz jo nahi du Legebiltzar honek –aho batez ia, nago ni–; curriculum laikorantz jo nahi du; alegia, ikasleen eskola-ordutegian erlijiorik ez duen eredurantz. Desadostasunen bat edo beste izan dezakegu. Nire ustez, eremu publiko antolatua da eskola, eta erlijioen arloa ere aintzat har dezake, bai irakaskuntzaren ikuspegitik, bai bestelako laguntza modu bat emanez ere –hala nola gelak lagaz eta abar–; baina sekula ez guztion ordutegiaren barruan eta eskolacurriculumaren barruan. Gainera, sekula santan ere ezin da ebaluagarria izan, eta are gutxiago nota altuagoa lortzeko baliagarria izan, eta are gutxiago oraindik beka bat lortzeko baliagarria izan. Hortaz, talde politiko batek jarrera batetik bestera jauzi egin nahi badu, bi gogoeta egin behar ditu. Batetik, indarrean dagoen legediaren barruan aritu behar du, eta, bestetik, esparrua aldatzen hasteko oinarrizko filosofia bat izan. Eztabaidaren hastapenetan gaude gu; oinarrizko filosofian gaude, eta, beraz, filosofia hori garatu beharko dugu, azkenik legea aldatu ahal izateko. Gaur, hemen, zenbait gauza eskaini dira, nolabait esateko. UPyD taldeak, zehazki, sozialismoak abiatutako bidetik jo du, beretzat hartuta sozialismoak Madrilgo biltzarrean aintzat hartutako erabakiak eta dagoeneko Diputatuen Kongresuan oinarrizko eztabaidatzat aurkeztua duen, aurkeztuko duen edo aurkezten ari den proposamena, Egoitza Santuarekin egindako hitzarmenak salatu daitezen. Zergatik? Ezin direlako bete; ez datozelako bat gizartearen errealitatearekin, eta, legea eta gizartearen errealitatea bat ez datozenean, botere publikoek legea aldatzen saiatu behar dutelako. Eta, legea, aldatzen ez den bitartean, bete egin behar da; baina, aldi berean, aldatzen saiatu. Bigarrenik, auzi zehatzago batzuk ere azaldu dira –joan den astean ere jorratuak eta gaurkoan Bilduren eskutik ekarriak–; alegia, eskola laikorantz jo behar dugula, eta haren alde lan egin. Tira, bi proposamenak bozkatzeko unea iritsiko balitz, eskatuko nuke puntuka bozkatzea biak ala biak; izan ere, proposamen bietan, desadostasunen bat dugu punturen batekin. Baina talde proposatzaileek puntuka bozkatzeko aukera onartzen badute, haiekin bat egingo dugu zenbait puntutan. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3034
10
58
05.12.2013
CORRALES GOTI
EA-NV
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta. Buenos días a todos. A la hora de preparar este debate, me surgieron serias dudas respecto a su forma y contenido. Si efectuara mi intervención basándome exclusivamente en un aspecto formal, podría serme útil incluir un resumen de las diversas disposiciones legales emitidas en torno a este tema durante estos últimos años, repasando las diferentes sentencias que se han venido dictando, el trabajo que se ha efectuado o que se efectuó en su momento, el trabajo que no ejecutó el anterior departamento, la labor que sí ha desarrollado el departamento actual, las diferentes intervenciones de los grupos parlamentarios, las posturas adoptadas tanto por los centros educativos como por las asociaciones de padres etcétera, etcétera. Con todo ello, llegaríamos a la conclusión de que existe una sentencia de obligado cumplimiento emitida por Tribunal Supremo; una sentencia que recuerda que todos los alumnos deben tener la oportunidad de optar y de cursar la asignatura de Religión, y que, a fin de evitar una situación discriminatoria, se debe impartir otra asignatura alternativa en el mismo horario lectivo. Por tanto, estamos ante una sentencia del Tribunal Supremo. Esa es la verdadera realidad, la reali- dad que debemos afrontar y que está afrontando el Gobierno Vasco. Auzitegi Gorenaren epai bat dago; errealitate horri men egin behar diogu gaur-gaurkoz, eta horrelaxe egin du Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritza indarrean den lege-esparrua betetzera mugatu da, eta, hain zuzen, horixe eskatzen du Alderdi Popularrak bere testuaren –aurkeztu duen mozioaren– lehen puntuan. Eta sailburu andreak, Oyarzabal jaunaren interpelazioari erantzuteko orduan, zehatz-mehatz azaldu zituen egungo Jaurlaritzak egin dituen urrats guztiak. Pero el "fondo del debate de hoy es otro. Creo que ustedes pretendían dirigir el debate de hoy por otros cauces; ni un millar de mociones como la que presentan hoy, ni un millar de ambages podrían ocultarlo. Izan ere, "erlijioa bai, erlijioa ez" eztabaida, Oyarzabal jauna, ez dago gaindituta, zuk mintzatoki honetan baietz esan arren. Ez dago gaindituta, eta halaxe ikusi da nire aurretik berba egin duten taldeen berbaldietan. Hezkuntza sailburu ohiak, Celaá andreak, duela hamabost egun, oraingo sailburuari esan zion –eta gaur ere berriro esan dio– ez zuela epaia irudimenez interpretatu haren edukia saihestu ahal izateko. Hori da, bai, epaia saihestu ahal izateko. Era berean, ohartarazi zion oso segurtasun juridiko eskasarekin ziharduela Hezkuntza Saila, ikastetxeetara zirkular bat bidali baino ez zuela egin-eta. Gure ikuspegitik, ordea, Celaá andrea, gauzak txarto egitea da segurtasun juridiko eskasez jardutea, eta Hezkuntza Saila ez da inondik ere txarto ari. Zerbitzu juridikoen onespen-txostenak al zituen, bada, zure Sailak, epaia ezartzeko agindua eman zenuenean? Gogoan izan ezazu egungo Hezkuntza Sailak birmoldatu egin behar izan zuela Batxilergoko dekretua, zuek izapidetzen utzi zenuten dekretuak ez zuelako zerbitzu juridikoen oniritzirik. Hori bai hori segurtasun juridiko falta. Egungo Jaurlaritzak, berriz, erabateko segurtasun juridikoz aplikatu du epaia. Hezkuntza Sailak, segurtasun juridikoa bermatzeaz gain, zirkularra bidali die zentroei, bost bide proposatzeko Erlijioa hautatu ez duten ikasleei eman beharreko ordezko ikasgaia abian jartzeko. Oyarzabal jaunak, haatik, kontra-kontrako irizpidea azaldu du, noski. Nolanahi ere, aitortu du –hori bai– Hezkuntza Saila legea betetzen ari dela, nahiz eta, haren esanean, ikastetxe jakin batzuetan gurasoak hertsatzen ari omen diren; horrenbestez, haren ustez, Hezkuntza Sailak kontrol handiagoz zaindu behar omen ditu ikastetxe horiek –gaur ere adibidetzat aipatu dituenak, berriro ere–, nahiz eta Hezkuntza Sailak ez duen inondik ere halako jazoeren berri. Izan ere, ez da egia sailburuordeak edota lurralde-ikuskaritzek aipatu dituzun adibide horien berri jaso dutenik. Eta neure egingo dut sailburuak orduko saio hartan eman zizun erantzuna, Oyarzabal jauna; izan ere, gogora ekarri zizunez, Hezkuntza Sailak helburu bakar bat du auzi honetan: familiei berariaz bermatzea seme-alabek jasotzen duten erlijio- eta moralprestakuntza bat datorrela beren sinesbideekin, halaxe xedatzen eta agintzen baitu Euskal Eskola Publikoaren Legeak. Hala, erabateko begirunez eta berdintasunprintzipioa zorrotz beteta lan egingo da helburu horren alde. Horregatik, Jaurlaritza honen eredua hezkuntzasistema ez-konfesionala da, objektibotasunean, tolerantzian eta neutraltasunean oinarritua, pertsonen aukeraketa-askatasuna bermatzeko eta arraza- edota erlijio-bereizkeriak eragozteko. Eta berriro diot: gure Hezkuntza Saila ohartu zenean dekretua birmoldatu egin behar zela, neurri asko jarri zituen abian, eta ez naiz luzatuko orain neurri horiek guztiak azaltzen, sailburuak dagoeneko eman baitzuen neurri horien berri agerraldi hartan. Sailburuak azaldutako hori guzti hori, beraz, Oyarzabal jauna; izan ere, galdetzen zenuen zergatik Jaurlaritzak ez zien lehenago bidali zirkularra ikastetxeei, zergatik behar izan zuen hainbeste denbora epaia abian jartzeko, epai hori ezartzeko… Baina Hezkuntza Sailak egin duen bide hori guztia ez da egin pare bat egunean, noski. Gogoeta egin behar izan da aurrez; egoera sakon aztertu, eta mardul lan egin, eta hori guztia, noski, ezin izan da berehalakoan egin –zuk zenion moduan–; Hezkuntza Sailak astia behar izan du gogoeta sakona egiteko eta ikastetxeei epaia betetzeko aukera onenak zein ziren azaltzeko. El grupo de EH Bildu, por su parte, nos presenta una enmienda a la totalidad, en la que solicita una educación laica. Sin embargo, nosotros creemos que esa petición debería encauzarse por otra vía. Si la asignatura alternativa se dota de un buen diseño y de un buen contenido, no será discriminatoria y tampoco resultará una pérdida de tiempo. Como he apuntado ya anteriormente, el Gobierno transmitió a los centros cinco propuestas para la implantación de la asignatura alternativa, en las que se especificaban también los objetivos, los contenidos y las orientaciones de esta nueva asignatura. Lo que ustedes solicitan en su segundo y tercer punto, va en contra del cumplimiento de la sentencia, por lo que, en lo que a nosotros respecta, tenemos absolutamente claro que no los apoyaremos. La sentencia es de obligado cumplimiento, de obligado cumplimiento, y es lo que ha hecho el Gobierno Vasco, cumplir la sentencia. Por tanto, votaremos en contra de los puntos dos y tres. Eta Alderdi Popularrera itzulita, ez dugu ulertzen aurkeztu duen mozio hori; hain zuzen, horrexegatik txertatu nahi du bigarren puntu bat, epaia, berez, beteta dagoelako; ondo baino hobeto beteta dago, arestian ere azaldu dudanez. Nolanahi ere, gure ustez, informazio hori emateko nahikoa harreman-bide daude dagoeneko Talde Popularraren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, eta, beraz, informazio-eskaera hori ez dago zertan legez besteko proposamen baten bitartez bideratu. Bestetik, UPyD taldearen jarrera dago; izan ere, mozioari aurkeztu dion zuzenketaren bidez, epai horren gaineko eztabaida baliatu du, Estatu - Eliza akordioa etetea eskatzeko, baina eskaera horrek, izatekotan, beste eremu batzuetan egin behar luke bidea, ez Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzak epaia bete duen edo ez, horixe izan behar luke mozioaren gaia. Jaurlaritza honek ez du sekula ezbairik izan auzi honetan. Epaiak, gustuko izan zein ez, bete egin behar dira. Alde batera utzi behar dira, halaber, talderen baten aburuz legezkotasuna saihesteko jorratu behar liratekeen bide irudimentsu horiek –alegia, Alderdi Sozialistak, antza, aukeratuko omen lukeen norabidea–. Izan ere, egonkortasuna behar du hezkuntzak, eta horixe da Jaurlaritza honen helburua. Gaur egun, berariaz bermatu behar dugu ikasle batzuek –ez gutxik– erlijio-hezibidea jasotzeko duten eskubidea, betiere bereizkeriarik ez eragiteko xedez, noski. Era berean, erlijio-hezkuntzarik nahi ez dutenen eskubidea ere zaindu behar dugu, jakina –eta horiek askoz gehiago dira–; hala, beste jakingai batzuetan trebatzeko eta beren gaitasuna garatzeko ordezko ikasgai egokia eman behar diegu. Eusko Jaurlaritzak pertsona guztien eskubideak bermatu behar ditu beti, eta areago epai batek hala xedatzen badu. Sailburu andreak jakinarazi zigunez, oraingo ikasturteko matrikulazio-datuen arabera, Batxilergoko 1.860 ikaslek hautatu dute Erlijioa, eta 4.952k, berriz, haren ordezkoa. Horrenbestez, nahikoa ikasle dago batean zein bestean, eta ez dago zertan ezarri bi aukeretariko bat bakarrik hautatzeko neurririk. Nik eta nire taldeak bat egiten dugu komunikabideetan entzun ditugun guraso horien iritziarekin; izan ere, epaia bidegabetzat jotzen duten arren, horren gainetik, bete-beteko hezkuntza nahi dute beren semealabentzat, eta konpromiso baikorra zabaldu dute gizartera. Hala, ganorazko ikasgaia eskatzen dute ordezko ikasgaitzat; alegia, ikasleen bikaintasuna sustatzen eta beren gaitasunak garatzen lagunduko duen ikasgaia. Eta beste gauza bat ere nabarmendu nahi nuke, amaitzeko: begirunea bermatu behar da bizikidetzarako baliabide gisa. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3035
10
58
05.12.2013
OYARZABAL DE MIGUEL
PV-ETP
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea, legebiltzarkideok. Agindutako agiri hori eman diot sailburuari, bere begiez ikus dezan ikastetxe horietan familiei betetzeko ematen zaien aurrematikula-inprimakia ez dela ikasleak aurrematrikulatzeko teorian ofiziala izan behar lukeen inprimakia. Hortxe dago froga, ikastetxearen eta Eusko Jaurlaritzaren zigilu eta guzti, idazpuru eta guzti. Europari buruz hitz egin nahi nuen, eta, jakina, ez nuen nahi gaurko honetan euskal eskolan erlijioa bai edo erlijioa ez eztabaidatzen aritzea, eztabaida hori dagoeneko izan baitugu beste inoiz. Legezkotasunari buruz hitz egin nahi nuen nik; eskubideekiko begiruneari buruz hitz egin nahi nuen, eta, batik bat, argiro jakin zer jarrera duzuen Erlijioaren ordezko ikasgaiaren gainean. Zuek ez duzue erlijiorik nahi hezkuntzan, baina, era berean, ez duzue garbi beste ezer nahi ote duzuen. Zer gertatzen ari da Europan? Erlijioa derrigorrezko ikasgaia da Europako herrialde askotan. Alemanian, Austrian… Tira, Austria ez zaio batere interesatzen Celaá andreari, ez omen delako guretzat eredu; baina Grezia… Eta iparraldeko herrietan, zer? Celaá andrearen iritziz, gure eredu izan behar duten herrialde horietan, zer? Bada, Erlijioa derrigorrezko ikasgaia da Danimarkan, Finlandian, Norvegian, Erresuma Batuan eta Suedian, eta Luxenburgon ere bai. Ez al dira demokratikoak? Aitzakiaren bat al dute, bada? Eragozpenen bat? Demokrazia maskalagoa al da arrazoi horregatik? Finlandian –herrialde eredugarria– Erlijioa derrigorrezkoa da, eta Erlijioa nahi ez dutenek Etika dute Erlijioaren ordez derrigorrezko ikasgaitzat. Ordezko aukera ez da etxera joatea. Finlandian, Erlijioa edo haren ordezko ikasgaia. Espainian, Erlijioa ez da derrigorrezko ikasgaia, aukera askekoa da; baina, jakina, aukeratu egin behar da Erlijioa edo beste ikasgai bat. Belgikan, Espainian, Holandan, Irlandan, Italian, Portugalen, legeak zehazten duenez, Erlijioa aukera askeko hautazko hizkuntzaren parekoa da, Celaá andrea. Esan didazu: "Zer lege…?" Bada, Auzitegi Gorenaren epaia, aizu. Izan ere, gauza hauek, noski, errekurritu egin dira; baina Auzitegi Gorenak epaia eman zuen 2012ko uztailean, eta, aurreko egunean esan nuen moduan, oso argia da: Batxilergoan Erlijioa hautatzen ez duten ikasleek ordezko ikasgai bat ikasi behar dute, Behar Bezalako Hezkuntza Arreta delakoa, hain zuzen. Horrela da! Eta Eusko Jaurlaritzak epai horren gaineko ebazpena eman zuen 2013ko apirilean –berandu eta txarto, baina eman; eman zuen, behitzat–, eta ikastetxeei bidali zien; uztailean, berriz, zirkular bat bidali zien, eta urrian ohartarazi bete egin behar dela. Baina bete egin behar dela esatea ez da betetzea. Gure proposamenean, Corrales andrea, ez dugu esaten Jaurlaritzak esan behar duenik bete egin behar dela. Jaurlaritzak betearazi egin behar du araudia. Betearazi. Jaurlaritzak betearazi egin behar du araudia –horixe eskatzen diogu–, eta, batik bat, ez du utzi behar ikastetxeetan araua urra dadin edo bereizkeriarik egin dadin, horixe gertatzen ari da-eta, eta horrelaxe ari gatzaizkizue ohartarazten, zuen esanean halakoen berri ez baduzue ere; baina, hezkuntzaikuskaritzak badaki hori, eta Hezkuntza Saileko arduradunek ere badakite, Erlijioko irakasleak egoera hori salatzen ari dira eta. EH Bilduko eta UPyDko jaun-andreok, nahasi egiten dituzue erlijio-irakaskuntza eta katekesia edota gurtza. Erlijio-eskoletara joatea mezatara joatea bezalakoa delakoan, ala? Zu irakaslea zara eta! Zer esango didazu, bada, erlijio-eskoletara joatea eta mezatara joatea berdin antzekoak direla? Erlijioeskolak eta katekesia edo gurtza pare-parekoak direla? Zilegitzat jotzen al dituzue, bada, familien aurkako hertsatze-kanpainak? Bidezkotzat al duzue eskolan sindikatu jakin batzuek gehiengoari derrigor ezartzea beren aurreiritzi ideologikoak? Erlijio-irakasleen kontrako jazarpena justifikatzen saiatzen ari al zarete? Bada, irakasle horien lana aldarrikatzen dugu guk. Zer aukera proposatzen zenuten, horixe ikusi nahi genuen gaur hemen; horrexetara etorri gara. Behar Bezalako Hezkuntza Arretak, gure ustez, helburu erabilgarri eta argiak proposatu behar ditu. Herritartasunaren ikasgaia aldarrikatzen zenuten aiseki, eta, orain, jada, ez duzue nahi; ez duzue aukera hori erabili nahi, balio etiko, gizabidezko eta demokratikoetan oinarritutako hezkuntza garatu dezagun eta ikasleek erlijioen kultura eta historia ezagutu dezaten. Baina zer da herrialde hau eta zer da Europa, ikasleek ez badakite zer garen? Nola eraikiko dute munduari buruzko beren ikuskera eta nola hautemango dute herrialde modura zer garen, erlijioen historia ezagutzen ez badute? Ez al da, bada, Erlijioa ikasi nahi ez dutenentzako aukera ona, ganorazko ikasgai bat ikas dezaten, helburuak argi finkatuta, programazio eta egitura jakina emanda eta irakatsi nahi diren oinarrizko gaitasunak eta edukiak egokiro zehaztuta, ebaluazio-metodo eta guzti, noski? Ez al da aukera ona? Baiezkoan gaude gu. Eta hauxe galdetzen diogu EAJri: Zein da arazoa? Zer arazo dago hori betetzeko? Zer arazo dago…? La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3036
10
58
05.12.2013
OYARZABAL DE MIGUEL
PV-ETP
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Oraintxe amaituko dut, presidente andrea. Zer arazo dago ikasgai hori emateko? Eta zer arazo dago horrez gain gure mozioaren bigarren zatia ere betetzeko? Zer arazo du EAJk? Zergatik ezin du babestu gure proposamena eta Hezkuntza Sailari eskatu txosten bat aurkez dezan hemendik hilabete batzuetara, hartara argi jakin dezagun –areago, esaten duen moduan, ez badu egoeraren berri– zer gertatzen ari den ikastetxe bakoitzean, zenbat ikasle ari diren Erlijioa ikasten, zenbat ez, non ari diren ordezko ikasgaia ematen…? Zer arazo dago informazio hori Legebiltzarrean aurkezteko? Edo beste alde batera begiratzen eta erantzukizunak saihesten jarraitu nahi duzue? Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3037
10
58
05.12.2013
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro. Lehendabizi aipatu gure aldetik errespetu osoa diegula pertsonen sinesmen erlijiosoei. Baina ez dugu uste horrek eramaten gaituenik Erlijioak eskolan eta eskola publikoko curriculumaren parte izan behar duenik esatera. Inposizio bat da, argi eta garbi, Oyarzabal jauna; ezin da bestelakotzat jo eskola publikoan erlijio-eskolak eman behar izatea eta ikastetxe osoaren antolamendua eta ikasle guztien curriculuma erlijioeskola horien arabera antolatu behar izatea –funtsean, erlijio katolikoa bakarrik emateko, gainera–. Izan ere, zu ez zara ari beste erlijio bati buruz; erlijio katolikoari buruz ari zara. Argudiotzat esan ohi da erlijioak balioetan oinarritutako hezkuntza ematen duela –funts-funtsezkoa neska-mutikoentzat–, baina ez diezaiogun gure buruari iruzur egin: eskola beti oinarritzen da balioetan. Balioak ez dira talde baten jabetzapekoak, ezta erlijiosinesmen baten jabetzapekoak ere. Zer balio irakasten ditugun, hortxe dago gakoa. Eskola publikoak balio unibertsaletan funtsatuta hezi behar du, arestian esan dudanez, balio horiek ardatz hartuta gizarteen arteko bizikidetza berma dezagun, gero eta askotarikoagoak baitira gizarteak eta gero eta pluralagoak. Aniztasunean oinarritutako hezkuntza defendatzen dugu. Hitz egin duzu Erlijioko irakasleei buruz eta hori sakoneko eztabaida batean ere badago. Irakasle hauek, denok jakin behar dugu, tokian tokiko gotzai- nak aukeratzen dituela eta horretarako, misio kanonikoa delakoa lortu behar dutela. Oso demokratikoa, Oyarzabal jauna. Eta gainera, ondoren, eta azken urte honetan, Hezkuntza Sailak nolabaiteko pribilegiozko tratua eman diela, gainerako irakasleekiko guztiz diskriminatzailea izan dena. Eta hori ere, esan behar da horrela dela. Besteak daude diskriminatuta, ez dutelako aukerarik izan hauei eman zaien berdina lortzeko ordezkapen-zerrendetan adibidez. Eta hori dena bakarrik gotzainek batzuei paper bat ematen dietelako. Horregatik, eta lehen aipatu dudan gauza guztiengatik, gu bat gatoz Eskola Kontseiluak dionean familia gero eta gutxiagok nahi dutela Erlijioa, erlijioen aniztasuna handitzen ari dela gure eskoletan eta Erlijioa nahi ez duten ikasleei eragotzi egiten zaiela ordu horietan curriculuma lantzea. Eta guretzat egoera hori bidegabea eta inposatzailea da inolako zalantzarik gabe. Horregatik aurretiaz ere esan dizut hezkuntza-komunitatearekiko mesfidantza handiegia eta errespetu falta handiegia erakusten ari zarela nire ustez. Bestalde, nire iritziz, eskola-kontseiluak eta zuzendaritzak eskubide osoa dute –eta, ez eskubidea bakarrik, betebeharra ere bai– familiei jakitera emateko nondik nora lan egiten duten ikastetxe horretan, zer ibilbide egiten ari diren, zergatik egiten diren bide hori… Horraino, ez gehiago. Gainerakoa zuek asmatutakoa da, auskalo zertarako. Arestian ere esan dut, eta berriro ere esango dut: ez ditzagun nahas erlijioen historiari buruzko eskolak eta erlijio katolikoari buruzko eskolak. Ez ditzagun nahas. Erlijioen historia jada irakasten da eskoletan; areago, Erlijioa hautatu ez duten ikasleek ere ikasten dute. Hori kultura da; hori jakintza da, eta irakatsi egin behar da, beraz. Beste kontu bat da nork zer erlijiosinesmen duen, eta kontu horiek askoz hobeto daude eskola-eremutik kanpo. Horregatik, bada, eskola laikoaren aldekoak gara EH Bildun. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3038
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ez dakit merezi ere merezi duen esatea begirune osoa diegula sinestunei, haiek, izatez, ez baitute ino- lako zerikusirik kontu honekin! Sinestunak izan gaitezke, eta, aldi berean, eskola publiko laikoaren aldekoak; sinestunak izan gaitezke, eta, aldi berean, laikotasunaren alde egin. Espainian, milioika sinestunek babesten dute laikotasuna, bete-betean ulertzen dutelako eskola publikoan ezin dela erlijio-eskolarik eman, arlo hori norberaren eremu pribatuari dagokiolako. Argi eta garbi ulertzen da hori! UPyDko buruzagien artean sinestunak daude; UPyDko militanteen artean sinestunak daude; eta UPyD bozkatzen dutenen artean ere bai, asko gainera. Argi ikusten dute, baina, hori ezinbesteko urratsa dela demokrazia hobetzeko. Izan ere, zenbat eta laizismo zabalagoa, hainbat eta demokrazia hobea. Arestian ere esan dut, eta berriro esango dut. Aise ulertzen da; sinestun gehienek ondo baino hobeto ulertzen dute hori; ondo baino hobeto ulertzen dute erlijio-sinesmenak norberari dagozkiola, norberaren eremukoak direla eta, beraz, ez direla eskolan jorratzeko arloak. Izan ere,bestela, gizarte osoari pentsamolde jakin bat edo erlijio-sinesmen jakin bat inposatzen arituko gatzaizkio. Inposizioa aipatu duzu. Bada, horixe da inposizioa. Zuek ari zarete inposatzen; zuek ari zarete saiatzen zuen erlijio-sinesbideak gainerako herritar guztiei ezartzen. Zuek ari zarete. Halaxe aritu zarete hogeita hamar urtez. Eta Espainiako Alderdi Sozialista ere bai, nahiz eta orain, itxuraz, besterik defendatu. Funtsean, zuek ezarri duzue –noiz gehiengo osoz, noiz ez– halako eredua eta halako estatua, eta estatu hori edozer gauza izango da, baina ez benetako estatu laikoa. Hortaz, zuek ari zarete inposatzen; zuek aritu zarete herritar guztiei erlijio-sinesmen jakin batzuk inposatzen, edo zuek aritu zarete herritar guztiei erlijiosinesmen jakin batzuk inposatzen saiatzen. Eta hori ez da askatasuna; inposizioa da hori. Bereizkeria da erlijio katolikoa edo beste ikasgai bat hautatu behar izatea; inposizioa da. Ez da inolako aukera; inposizioa da; bereizkeria da. Nire ustez, gauza onak hartu behar ditugu Europako herrialdeetatik, ez txarrak. Europako herri bakoitzari kontu egin behar zaio, jokabideak askotarikoak dira-eta (esaterako, Frantziari ere begiratu diezaiokegu, Frantzia laikoari), eta herrialde bakoitzetik onena hartu; ona hartu behar dugu beti, eta ez interesatzen zaiguna bakarrik. Bide batez esateko –garrantzitsua baita, nire ustez–, gurea benetako estatu laikoa ez izatea ez da bakar-bakarrik Eliza katolikoak ezarritako presioaren ondorio; Eliza katolikoa ez da egoera horren arduradun nagusia. Egoera horren eragile nagusia ez da izan Eliza katolikoak egindako presioa. Alderdi Popularra eta Espainiako Alderdi Sozialista dira arduradun nagusiak, ez baitute ezertxo ere egin hori aldatzeko. Alderdi Popularrak ez du ezertxo ere egin hori aldatzeko, ez baitu horretan sinesten. Eta Espainiako Alderdi Sozialistak ere ez du ezer egin, argi erakutsita, hartara, hark ere ez zuela eta ez duela horretan sinesten, luzaroan aritu baitira gobernatzen eta ez baitute sekula ezer egin. Hortaz, ez diezaiegun egotzi errua beti gainerakoei –kasu honetan, Eliza katolikoari–. Alderdi politikoek, ordezkari politikoek, gobernuek dute azken ardura, politika bat edo bestea hautatzeko orduan, legeak moldatzeko orduan edo erabaki jakin batzuk hartzeko orduan –beti esaten dut hori–. Esan ohi da –eta halaxe ohitu gara jada– botere ekonomikoek behartzen dituztela gobernuak erabaki jakinak hartzera, edo botere erlijiosoek behartzen dituztela gobernuak eta alderdi politikoak erabaki jakin batzuk hartzera. Faltsua da. Alderdi politikoek, herritarren ordezkariek, herritarrek dute benetan gauzak aldatzeko ahalmena. Hortaz, ez dezagun aitzakiarik bila, Eliza katolikoak –edo, zehatzago esateko, Eliza katolikoaren hierarkiak– egin duen presioa gorabehera. Aitzakiak dira. Herritarren ordezkariek badute gauzak aldatzeko gaitasuna; alabaina, orain arte ez da ezer egin; egiteke dago, beraz. Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista –noiz bata, noiz bestea– ia beti egon izan dira Gobernuan, eta sekula ez dute aldaketarik proposatu. Hori da errealitatea. Guk, berriz, zazpi urteko bizialdi honetan, etengabe aldarrikatu izan dugu hori, eta bide beretik jarraituko dugu. Alderdi Sozialistak puntuka bozkatu nahi omen du gure proposamena; ez dugu inolako arazorik. Dena den, jakin nahi nuke zer punturekin ez datorren bat eta zergatik. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3039
10
58
05.12.2013
CELAÁ DIÉGUEZ
SV-ES
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Amaieratik hastearren, Maneiro jauna, zuen hirugarren puntua ez dugu babestuko. Izan ere, eskola, gure ustez, azpiegitura eta laguntza ona izan daiteke erlijioentzat; ez eskolaordutegian, eta ez curriculumaren barnean, baina gune egokia izan daiteke curriculumetik kanpo erabiltzeko. Zenbait erlijioren eskakizun nagusia da hori, eta, nire ustez, eskolak zerbitzu hori eman lezake. Bide batez esanda, horixe egiten ari dira Europako leku askotan; itxura denez, nahasmena eragin die horrek zenbait alderdi politikori, aditu baitute eta aditzera eman herrialde horietan Erlijioa curriculumaren barruan dagoela. Kontua, baina, guztiz bestelakoa da, guztiz bestelakoa. Izan ere, egia da erlijioak –erlijioek edo sinesbideek– lekua duela ikastetxe askotan; baina ez da ikasgai ebaluagarria, eta, inolaz ere, ez da lantzen sinesbide modura. Erlijioen historia lantzen da –hemen esan den moduan–, eta orduan da ebaluagarria. Ebaluatu ahal izateko, eremu orokorragoan landu behar da, noski, eremu aproposagoan. Eta era guztietako adibideak ditugu; Frantzian, esaterako, beloa ere debekatuta dago. Hortaz, herrialde bakoitza norabide batetik ari da aurrera egiten; bere bidea egiten ari da, eta gure bidea horixe da. Eta zergatik? Erlijioa askatasunez praktikatu behar delako. Era berean, erlijioa –eta hor ere ez nator bat UPyDrekin, eta hura ere, ikusi denez, beste kontu batzuetan ez dator bat Alderdi Popularrarekin eta Alderdi Sozialistarekin–; bada, erlijioa ez da kontu pribatu hutsa, Maneiro jauna. Erlijioa, erlijioaren arloa, gai publikoa ere bada, eragin egiten dielako botere publikoei. Herri-administrazioek erabaki ugari hartu behar izaten dute erlijio-gaien gainean. Eskoletako jantokietatik hasi (janariez ari naiz), eta gurtzaguneetaraino… Alegia, auzi batzuek sinesbideei eragiten diete, eta horien gaineko erabakiak hartu behar dituzte botere publikoek. Hortaz, egia da sinesbidea eta fedea norberari dagozkiola (horretan ados gaude!), baina beste alderdi batzuek –esaterako, gurtza gizartean nola kudeatzen den– eragina dute botere publikoetan. Hortaz, kontuz jorratzekoak dira alderdi horiek guztiak, eta horregatik sortzen dira halako eztabaidak, besteak beste; nolanahi ere, hauxe izan liteke gure ondorioa: laikotasuna da xedea, baina laikotasuna ez da antiklerikarismoa –horixe bera esan nuen aurreko eztabaidan ere–; ez da antiklerikarismoa. Guztiz kontrakoa, hain zuzen. Laikotasuna herritar guztien elkargunea da, nork bere pentsamoldea duela, nork bere fedea duela. Oso garrantzitsua iruditzen zait hori niri. Laikotasuna mugimendua da; laikotza horretara iristeko aktibismoa, hain zuzen. Egin beharreko bidea da. Eta legedi jakin bat izanda beste filosofia bat nahi badugu, aldatu egin behar dugu legedia; aldatu egin behar dugu, bai. Izugarri harrigarria iruditzen zait, Corrales andrea, zuek halako tema izatea, halako irrika epaia berehala ezartzeko eta, gainera, norabide jakin hori hartzeko, kontuan hartuta beste interpretazio batzuk ere bazeudela eta horiek ere segurtasun juridikoa zutela… Izan ere, zer da, bada? Euzko Abertzaleak taldeak badaki nolako segurtasun juridikoa duen hamaika interpretazio dituen aukera batek? Zer da, bada? Zuenak segurtasun juridikoa du, eta gainerakoenak, ez? Zuenak ere izango du segurtasun juridikorik, baina harrigarria iruditzen zait –eta halaxe azaldu nahi dizut– zuek halako jaiera izatea Auzitegi Gorenak 2012ko uztailean emandako epaia aplikatzeko eta, aldi berean, inolako grinarik ez izatea Auzitegi Gorenak 2012ko uda horretan bertan hezkuntza bereiziari buruz emandako epaia aplikatzeko. Izugarri harrigarria iruditzen zait. Konturik ere ez diozue egin hezkuntza bereiziari –beste batzuek banandua esaten dioten horri–. Izugarri harrigarria iruditzen zait. Izugarri harrigarria. Hortaz, ez dakit segurtasun juridikoa izango den edo segurtasun juridikorik eza; baina, inondik ere, bada itzelezko inkoherentzia. Hortaz, amaitzeko, Alderdi Popularraren taldeak eskubide osoa du proposamenean eskatzen duen informazio hori jasotzeko. Galdera bidez eska dezake, eta idatzizko agiri bidez ere bai, Jaurlaritza kontrolatzeko eskubidea baitu. Bigarren ondorioa. Jaurlaritzak ikusi beharko du (Jaurlaritzak ez dielako inolako argibiderik igorri ikastetxeei bere dekretuaren aldaketa nola bete behar zuten azaltzeko); bada, Jaurlaritzak ikusi beharko du zer egin dekretu horrekin, hari dagokion epaia eta aldarazpena guztiz zaharkituta geratu baitzaizkio eta ezin baitira bete. Hirugarrenik, uste dut edo pentsatu nahi dut Legebiltzar honen gehiengoak eskola laikorantz jo nahi duela. Indarrean dagoen legedia beteta beti, baina legedia aldatzen saiatuta. Eta besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3040
10
58
05.12.2013
CORRALES GOTI
EA-NV
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias de nuevo, señora presidenta. Oyarzabal jauna, ederto ulertu dugu zure mozioaren 1. puntuan esaten duzuna; alegia, Jaurlaritzak epaia betearazi behar duela. Kontua da, baina, Jaurlaritzak dagoeneko betearazten duela epaia. Jaurlaritzak berak bete du lehenik, eta betearazten ari da orain. Egin beharreko esku-hartze guztiak egiten ari da, halaxe eskatzen diotelako ikasleek, familiek, gurasoek eta elkarteek, eta horretan ari da, beraz. Baina sailburu andreak duela hamabost egun esan zuenez –zuri zeuri, gainera–, esku-hartze bakarra izan du ikuskaritzak ofizialki. Eta berriro diot, ofizialki, hona ekarri diguzun kexa-zerrenda hori, ofizialki, ez du jaso ez Hezkuntza sailburuordeak ezta sailburuak berak ere; eskertzekoa izango litzateke, beraz, zuri zerrenda bidali dizun ho- rrek Jaurlaritzari ere bidaltzea, Jaurlaritzak –eta, zehatzago esanda, Hezkuntza Sailak– pozarren emango dielako irtenbide bat zuk bai baina Jaurlaritzak ez dituen kexa horiei. Epaia bete du Jaurlaritzak, eta neurri guztiak hartu ditu epaia ahalik eta ondoen betetzeko. Sailburu andreak ere ondotxo esan dizunez (Celaá andreak, perdón), eskatzen duzuna… Legez besteko proposamena baino bide hobeak daude bigarren puntuan eskatzen duzun hori bideratzeko. Alderdi Sozialistaren ustez, berriz, –eta bigarren berbaldian ere esan du– beste konponbide batek ere segurtasun juridikoa izango luke. Zer konponbidek, baina? Zuek proposatutako horrek, Celaá andrea? Jaurlaritzan zeundenean Batxilergoko dekretuaren moldaketa modura proposatu zenuen horrek? Zerbitzu juridikoen onespen-txostena ez zuen konponbide horrek? Ez, bada, Celaá andrea! Hain zuzen, irtenbide horren kontrako txostenekin topo egin zuen egungo Jaurlaritzak eta Hezkuntza Sailak, eta, horrenbestez, berriro moldatu behar izan zuen dekretua, epaiak eskatzen zuenari erantzuteko. Eta horrek bai, horrek baditu Hezkuntza Sailaren zerbitzu juridikoen onespen-txostenak. Hala ere –eta zuk zeuk esan didazunez–, EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketaren mozioaren lehenengo bi puntuen alde bozkatu behar baduzue (alegia, Erlijioa irakasgaia desagertzearen aldekoak bazarete argi eta garbi), ez dugu ulertzen zer egin duzun, edo, hobeto esanda, zer egin zenuen, Alderdi Sozialista Euskadi gobernatzen aritu zenean. Hain garbi bazenituen asmoak, zergatik ez zenuen neurririk hartu? Zergatik ez zenuen aldatu –zure esku izan baitzenuen–, zergatik ez zenuen aldatu Lehen Hezkuntzako dekretua, kontuan hartuta horretan ere ordezkoa jasota zegoela? Orain hain argi baduzu, zergatik ez zenuen aldatu beharrekoa aldatu? Kontua da, akaso, premia hori orain ikusi duzula, hots, oposizioan zaudenean; izan ere, Jaurlaritzan egonda, betebeharra zein den ikusten da –alegia, ezinbestean bete beharreko epaiak bete egin behar direla–. Eta horrexetan ari da Jaurlaritza hau. Hortaz, Jaurlaritza honek zerbitzu juridikoen onespen-txostenak eskuratu ditu, sailburu zinela zure sailari eginarazi zenion proposamenak ez bezala. Edo ordezko testuaren mozioaren –Alderdi Popularraren osoko zuzenketaren– puntu gehienak ere babesteko asmoa duzu? Baina non geratu da Zapatero presidentearen lege hura… Alderdi Sozialista garai batean erlijio-askatasunari buruz-edo lantzen aritu zen lege hura? Uste dut erlijio-askatasuna izena zuela, erlijio-askatasunaren legea, baina ez zen sekula iritsi Kongresura. Hortaz, zure ustez, arazo honen funtsa Espainiako Gobernuan badago –eta gu ere bat etor gaitezke horrekin–, izan zenuten, bada, horri heltzeko aukera! Ezerezean geratu zen, baina, Celaá andrea. Hortaz, alde ederra, Jaurlaritzan egotetik eta ikustetik zer den nahitaez bete beharrekoa, oposizioan egotera. EH Bildu taldeari, berriz, eskatu nahi diogu, Celaá andreak ere eskatu dion moduan, aukera eman dezala bere testua –bere ordezko testua– puntuka bozkatzeko. Amaitzeko, gure ustez, batetik, Eusko Jaurlaritzari ezin zaio leporatu ez denik legezkotasuna betetzen ari –Alderdi Popularrak iradokitzen digun moduan–, eta, era berean, espero dut Legebiltzar honek ez diola eskatuko Jaurlaritzari legezkotasuna urra dezan. Hezkuntza Sailak nahikoa arduraz jokatu du epaia betetzeko, eta, horrekin batera (horrekin batera, bai), laguntza eman zien ikastetxeei epaia bete zezaten; hala, bost proposamen aurkeztu zizkien, ordezko ikasgaia –behar Bezalako Hezkuntza Arreta delakoa– nola aplikatu behar zen edo Hezkuntza Sailak berak zer gomendatzen zuen azaltzeko. Hortaz, Jaurlaritzak bere betebeharra bete du, eta nahitaez bete beharreko epaia betearazi du. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3041
10
58
05.12.2013
ZULAIKA PORTILLO
EH Bildu
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea, eta egun on denoi. Duela gutxi, proposamen honekin zerikusia zuen ekimen bat eztabaidatu genuen Ganbera honetan: langile publikoen datorren urteko soldataren izozketaren inguruko ekimena, hain zuzen ere. Beste behin ere, langileei eskatzen diete beraien lan-baldintzen urraketarekin ordaintzea, beste batzuen erruz gure artean dugun krisiaren ondorioak. Eta esan dut "beste behin ere" ordainarazi egiten zaiela, zeren eta lau urtez jarraian murrizketak bata bestearen atzean jasan dituzten. Lehenengo, soldatabeherakada izan zen; gero, soldata izoztea; 2012 aparteko saria kentzea; aurten, jardunaldiaren luzapena…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3042
10
58
05.12.2013
ZULAIKA PORTILLO
EH Bildu
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eta datorren urtean berriz ere soldataren izozketa aplikatuko zaie. Murrizketa guzti horiekin, langileek galdu duten erosmen-ahalmena kalkulatzen da % 20 eta 30 bitartekoa dela. Eta hori langile publikoei dagokienez. Soberan esan dugu arlo pribatuan lan egiten dutenei ere izugarrizko murrizketak egiten ari zaizkiela. Enpresa pribatu askotan, izan ere, sektore publikoan hartzen diren neurriak erreferentzia moduan hartzen baitira, batez ere krisi-egoeran. Beraz, sektore publikoko langileei egiten zaizkien murrizketek era zuzenean eragiten diete arlo pribatuko langileei ere. Jakina da egoera ekonomikoa zein den, eta kontuan izan behar dugu familia askotan langile publikoen soldataren menpe daudela, edo familiaren dirusarrera osoak kontuan izanda, sostengu nagusia direla. Denok dakigu ere, langile publikoek, alegia, zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten horiek, esfortzu handia egiten dutela euren egoera-kaskartzeak eraginik ez izateko ematen duten zerbitzuan. Baina nahitaez agerikoa da langileen lan-baldintzek isla dutela ematen den zerbitzuan, ahalegin hori egiten badute ere. Badago adibide bat hona ekarri nahi nuena. Euskal Herriko datuak PISA txostenari dagokionean ez dira hain okerrak izan. Are gehiago, zuetariko batzuek ospatu egin dituzue. Nori esker lortu ditugu datu horiek? Tartean, langile publikoak diren irakasleei esker. Baina euren lan-baldintzak urratzen jarraitzen badugu, gure eta jende askoren galdera da, noiz arte eutsi ahalko diogu Hezkuntzaren kalitateari? Murrizketei gehitu behar diegu langile publikoek pairatu duten desprestigio-kanpaina. Alper moduan tratatu izan dira askotan eta gehiegizko soldata kobratzea leporatu zaie. Eta larria da hori, kontuan izanda euretako askok 1.000 euro inguruko soldata dutela. Legebiltzar honetatik ere jasan izan dituzte hipokresiaren pertsonifikazioak. Datorren urteko soldataren izozketa onartu zen eztabaida hartako erdibidekoan aitortzen zitzaien orain arte EAEko langile publikoek egindako lana eta esfortzua. Eta bai hipokresia hutsa! Hipokresia dela diot, zeren eta gure ikuspegiko badago euren lana eta esfortzua goraipatzeko modu zuzen, posible eta egoki bat. Zein da modu hori? Besterik gabe, lan-baldintzak hobetzea edo, behintzat, mantentzea. Aldiz, gero eta gehiago kaskartu egiten duzue euren egoera eta, esan dudan bezala, horrekin batera zerbitzu publikoen kalitatearen galera pairatu behar dugu. Hori azenarioaren eta makilaren estrategia baino ez da. Alde batetik, aitortu egiten duzue haien lana, orain arte lan txukuna egiten dutela esaten duzue, bide horretan jarraitu dezatela eskatzen diezue… eta beste aldetik, ordainetan murrizketekin eskertzen diezue egindakoa. Ba hori, azenarioaren eta makilaren estrategia. Esan dudan bezala, langileen lan-baldintzen kaskartzearekin, zerbitzuaren kalitatearen kaskartzea dator. Arlo guztietan. Eta hori gizarte osoko ongizatean eragin zuzena izaten ari da. Gainera gizartearen erosmen-ahalmen galerak enpleguaren suntsitzea dakar ondorio zuzen moduan. Eta Jaurlaritzaren aurpegi bikoitza salatu beharra dago. Izan ere, azpimarratzen du bere lehentasuna dela dagoen lana mantentzea eta enplegu berria sortzea, eta bitartean, kontrako norabidean doan politika egiten du. Eta ez litzateke gaizki egongo horrek guztiak ez balu atzealde garratza: murrizketak bata bestearen atzetik ezartzea, langile publikoen poltsikoak arrisku bizian jarri arte, erosahalmena % 25 inguru jaitsiz; praktikan, negoziazio kolektiboa kentzea; 35 ordu baino gehiagoko lanaldia ezartzea –hori onartu zen mahai orokorrean, eta behin eta berriz eskatu da Legebiltzar honetan–; ordezkapenak nabarmen murriztea; lanpostuak amortizatzea; edo behar ziren LEPen deialdirik ez egitea. Askotariko adibide horiek erakusten dute zer den lanpostuei eustearen eta lanpostuak sortzearen alde benetako politikarik ez egitea. Con respecto a la congelación salarial, por lo visto el Gobierno ya ha tomado la decisión, es decir, ha congelado los salarios. Por tanto, va a cumplir el mandato que le ha venido de Madrid, con la excusa de la legislación básica. Soldataren izozketaren harira, dirudienez Jaurlaritzak jada hartuta du erabakia, alegia, soldata izoztu egin du. Beraz, Madrildik etorri zaion araua bete egingo du, oinarrizko legedia aitzaki moduan hartuz. Eta ez du tresnari bilatuko langile publikoen soldata osatzeko. Hori da gure ustez egingo duena. Azaldu dudan guztiagatik, aurkeztu genuen interpelazio bat eta horren ondorioz orain eztabaidatzen ari gara ekimen hau. Gure proposamenarekin Jaurlaritzari zera eskatu nahi diogu: Bi hilabeteko epean ekarri dezala Ganbera honetara langile publikoek pairatu duten erosmen-ahalmen galeraren inguruko txostena eta txosten horrek jasotzea diru-galera hori berreskuratzeko hartu daitezkeen neurri zehatzak plangintza batean zehaztuta. Uste dugu proposamena guztiz legitimoa eta legala dela. Nork esan dezake gobernu batek ezin dituela ezarri neurri zehatzak beraien langile publikoek berreskuratu dezaten urtean zehar galdutako erosmenahalmena? Inork ez. Badakigu gizarteak, oro har, erosmen-ahalmen galera izan duela. Bai, noski! Ez soilik langile publikoek. Horrek ere arduratzen gaitu. Eta horrekin zerikusirik duen hainbat ekimen eztabaidatu dugu Legebiltzar honetan, arduratzen gaituelako ere langile guztien egoera. Baina ekimen hau aurkezten dugu, uste dugulako Jaurlaritzak erantzukizun osoa duela bere langile publikoekiko eta baduelako zer egin haien lanbaldintzak urratzen ez jarraitzeko. Beraz, espero dugu zuen guztion bozka jasotzea eta horrek esan nahiko du ados zaudetela gure ikuspegiarekin. Alegia, langileek ez dutela ordaindu behar krisiaren ondorioak, haiek ez direlako errudunak eta langileen lan-baldintzek harreman zuzena dutelako gizarte osoa jasotzen duen zerbitzu publikoen kalitatearekin. Eta eskubidea dugu zerbitzu horiek duinak eta kalitatezkoak izateko. Besterik gabe, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3043
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Duela hilabete inguru, duela zenbait aste, UPyDren ekimen bat eztabaidatu zen Legebiltzar honetan, eta haren asmoa zen azken urteetan langile publikoek jasan duten soldata-izozketa eta egungo Espainiako Gobernuak 2014. urterako langile publikoen soldata izozteko erabakia kritikatzea, eta kritika, jakina, ez da egin diren izozketengatik bakarrik, baita 2010eko soldata-jaitsierengatik ere. UPyDk planteatutako ekimen hartan agerian utzi nahi genuen eta utzi genuen zeinen bidegabeak diren soldata-izozketak, zenbait gobernuk azkenaldian bultzatu dituzten neurriak, eta Espainiako gobernuek bultzatu dituzten neurri eta murrizketa sozialak, eta horiek, bistan denez, ondorio nabarmenak izan dituzte Euskadin ere. Hemen eztabaidatu zen ekimen haren bidez, halaber, publikoki aitortu nahi genuen langile publikoek egiten duten ezinbesteko lana. Esan bezala, duela hiru aste inguru eztabaidatu zen hori. Eztabaida hartan, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak hiru puntuko erdibideko bat sinatu zuten, eta horietako bi puntu UPyDk ere aldeztu zituen. Zehazki, 1. puntua: "Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du Administrazio publikoan lan egiten dutenek egiten duten lana, Administrazio publikoa funtsezko zutabea baita Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publikoak ematean". Guk puntu horren alde bozkatu genuen. 2. puntua: "Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu Espainiako Gobernuak aldebakarrez ezarritako neurriak, eragin bidegabea baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko langileen lan- eta soldata-eskubideetan". Puntu horren alde ere bozkatu genuen. Bi alderdiek sinatutako erdibideko hartan, beste puntu bat ere bazegoen, eta zera esaten zuen: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio autogobernurako duen ahalmena erabiltzean erabil ditzala bere eskura dituen neurri politiko eta juridiko guztiak Espainiako Gobernuak aldebakarrez ezarritako neurriak aplikatu behar ez izateko, hala nola 2014rako iragarritako soldata-izozketa". Eztabaida hartan esan genuen jakin nahi genuela –eta jakin nahian jarraitzen dugu– zein diren Eusko Jaurlaritzak planteatzen dituen edo planteatzen dituela esaten duen neurri politiko eta juridiko horiek. Neurri politiko eta juridiko horiek zein diren jakin nahi genuen. Eta, nolabait, horretatik guztitik dator aurkeztu dugun osoko zuzenketa; horretatik guztitik eta EH Bilduk duela bi aste hemen dagoen sailburuari egindako interpelaziotik, eta sailburuak emandako erantzunetik. Izan ere, sailburuak galdetzen zuen zer egin daitekeen egoera honen aurrean eta Espainiako Gobernuak hartutako neurri horien aurrean. Eta sailburuak esaten zuen, lehenengo aukera gisa, Estatuaren oinarrizko araudia ez betetzea. Eta bigarren aukera zen, haren esanetan, araudi haren aplikazioa saihesten saiatzea beste prozedura batzuen bidez. Baina bide hori jada entseatu da Legebiltzar honetan. Legebiltzar honek lege bat onartu zuen 1996. urtean, eta haren asmoa zen oinarrizko araudi hori saihestea Autonomia Erkidegoaren berezko eskumen-tituluak erabiliz, eta, garai berean, Nafarroako Foru Erkidegoak ere gauza bera egin zuen. "Hala ere" –esaten zuen–, "Konstituzio Auzitegiak, irakurtzea gomendatzen dizudan bi epaitan" –esaten zion EH Bilduko bozeramaileari–, "zehatz-mehatz esaten du ez dagoela eskumen-titulurik, ez Euskadikorik, ez Nafarroakorik, ez forukorik, ez orokorrik, neurri hori hartzeko baimena ematen duenik Estatuko oinarrizko arauen kontra". Eta, bukatzeko, esaten zuen: "Jakina, horren aurrean, niri ez zaizkit bururatzen ordezko formula asko". Hori esan zuen sailburuak. Esaten zuen ez zitzaizkiola ordezko formula asko bururatzen, nolabait, Espainiako Gobernuaren erabaki hori saihesteko, Espainiako Gobernuaren erabaki bidegabe hori ez aplikatzeko. Eta horretatik guztitik dator guk aurkeztu dugun osoko zuzenketa; hiru puntu ditu, eta horietako bi Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak sinatu zuten eta guk aldeztu genuen erdibideko haren berdin-berdinak dira: langile publikoek egiten duten lana aitortzea, eta Espainiako Gobernuak aldebakarrez ezarritako neurriak baztertzea, Espainiako Gobernuak hartutako erabaki horiek bidegabeak baitira. Eta beste puntu bat gehitu genuen, eta gehitzen dugu orain. Proposatzen dugu Eusko Jaurlaritzari eskatzea ezen, erabakitzen badu ez aplikatzea Espainiako Gobernuak aldebakarrez ezarritako neurriak, hala nola 2014rako soldata-izozketa, egin dezala agerraldia aldez aurretik euskal Ganberan erabaki hori, neurri zehatzak eta haien irismena azaltzeko, baita erabaki horrek ekar ditzakeen ondorio juridiko eta politikoak azaltzeko ere. Osoko zuzenketa hori aurkeztu dugu; bi puntu jada onartu ziren Legebiltzar honetan duela hiru aste, eta hirugarren puntuak, nolabait esatearren, gardentasuna adierazi nahi du: Eusko Jaurlaritzak asmoa badu erabakiren bat, neurri politiko edo juridikoren bat hartzeko Espainiako Gobernuaren erabaki jakin batzuk ez aplikatzeko, besterik gabe, etor dadila Legebiltzar honetara, eta azaldu diezaiela legebiltzar-taldeei zein izango diren neurri horiek, eta, hemen esaten den moduan, zer ondorio juridiko eta politiko ekar ditzakeen erabaki horrek. Zuzenketa hori aurkeztu dugu eta bozkatuko dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3044
10
58
05.12.2013
ITXASO GONZÁLEZ
SV-ES
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, jaun-andreok. Soldata ekonomian dagoen aldagai garrantzitsuenetako bat da, eta, zalantzarik gabe, langileek ondoen hautematen duten aldagaia da, hartatik jaten baitute, ez ekoizpen industrialaren indizeetatik, BPGtik… Langileak zuzenean hautematen duen aldagaia da soldata, eta, soldatek ekonomian duten bilakaeraren arabera, hainbat eta hainbat eragin gertatzen dira zentzu batean edo bestean. Soldatek gora egiten badute, soldatapeko langileak oso pozik daude, jakina, kontsumoak gora egiten du, eta berankortasunak behera egiten du, eta hori datu positiboa da, baina egia da, berebat, soldatek gora egiten badute lehiakortasuna jaitsi egiten dela, eta nekezagoa dela langabezia-tasak jaistea ere. Ikusiko dugu, ordea, erosahalmen-galera honaino ekarri duten politika guztiek –eta guk gizarte osora hedatzen dugu erosahalmen-galera, ez bakarrik sektore publikora–, galera hori, soldaten jaitsiera hori, ekarri duten politika horiek jaitsi egin dituztela soldatak, baina, hala ere, langabezia-tasek etengabe esaten digute menderaezinak diruditela. Beraz, badirudi zerbaitek ez duela funtzionatzen langabezia murriztearren soldatak merkatzeko politika hauetan; izan ere, gauza horietako bat gertatu da, baina bestea ez. Horrenbestez, oraingoz ez dirudi kausa-efektu erlaziorik dagoenik planteamendu horiek aldeztean. Erosahalmena galtzeari dagokionez –Bilduk planteatu du sektore publikora mugatutako txosten bat egitea–, egia esan, hainbat txostenek hitz egiten dute horretaz, era guztietako txostenak daude, baina egia da Euskadi mailan, zehazki, ez dugula txosten fidagarririk ikusi. Zenbait motatakoak egin dira, eta nik horietako baten batena jo behar izan dut erreferentzia batzuk hartzeko; hala, adibidez, badakigu Espainiako langileek % 6,5 galdu zutela 2012an –iturri batzuen arabera, zeren datuen erabilera hau badakizue batek erabiltzen dituen iturrien araberakoa dela–, baina Espainiako batez besteko soldata –eta hau egiaztatuta dago– Europako batez besteko soldata baino % 16,6 baxuagoa da. Bilduren mozioak planteatzen du aztertzea eta kuantifikatzea zenbat galdu den lanpostu publikoei dagokienez; beraz, soldata-izozketez edo -jaitsierez gain –jaitsierak gertatu badira, behintzat–, kontuan izan behar da inflazioa ere, eta kontuan izan behar litzateke, halaber, lan-orduen igoera. Hortaz, soldatek bere horretan jarraitzen badute, eta lan-orduak igo egiten badira, aldagai hori ere kontuan hartu behar litzateke. Hala ere, guk uste dugu ezen, horrelako analisiak egitean sektore publikora mugatzea, bada, konparaziozko bidegabekeria dela gizartearen gainerakoarekiko, soldaten debaluazioak ia gizarte osoari eragin baitio. Ia gizarte osoari esaten dudanean, lanerrentetatik bizi direnei esan nahi dut; ez ordea kapitalerrentei, errenten inbertsio honek mesede egin baitie, gero azalduko dudanez. Adibidez, Euskadi mailan –datu hauek fidagarriak dira–, badakigu 2009ko bigarren hiruhilekoaren eta aurtengo denboraldi beraren artean ordainsariak % 1,54 igo zirela Euskal Autonomia Erkidegoan; prezioak, aldiz, % 5,3 igo ziren denboraldi berean, maiatza hartuta erreferentziatzat. Egoerak bizkorrago egin du okerrera azken urtean, soldatak % 1,2 jaitsi baitira, eta prezioak % 3,5 igo baitira. Alegia, erosahalmena % 4,7 galdu da. Eta soldatapeko langileen erosteko ahalmen horren jaitsierak langile autonomoenaren patu bera izan du. Horrez gain, ezohiko soldata-kostuak daude. Adibidez, kaleratzeei dagokienez, % 23,2 merkatu dira, gutxi gorabehera. Eta ezohiko beste soldatakostuek –horiek ere % 20,6 jaitsi dira– zerikusia dute soldatetan egindako murrizketekin, aparteko sariak murriztearekin edo kentzearekin, eta abar. Beraz, debaluazioa eta erosahalmen-galera, dela soldatajaitsieragatik, dela inflazioagatik, nabariak dira, eta gizarte osoari eragiten diote. Hala ere, haien proposamenaren zatirik mamitsuenak planteatzen du ez bakarrik txostena egitea, baita neurriak hartzea ere, eta horrek ematen die min handiena arduradun politiko edo finantzarioei. Izan ere, jakina, une honetako diskurtso politikoa da, batez ere, fede-erakustaldi bat, horren funtsa baita sinestea gertatzen ari den hau guztia egunsenti berri baten sorrera dela. Alegia, hemendik aurrera dena oso ondo aterako da; harainditik esaten ari zaizkigu jada honek itxura ezin hobea duela egin dugun guztiaren ondorioz. Eta, jakina, hori sinetsi egin behar da. Beraz, esan bezala, hainbeste jaitsi dira lanerrentak, non, lehen aldiz, enpresa- eta jabetzaerrentek barne-produktu gordinean duten partaidetzak gainditu egin baitu 2012ko azken hiruhilekoan soldatapeko langileen ordainsaria (enpresa- eta jabetzaerrentak % 46,1, eta lan-errentak % 44,2); baina urtebete lehenago bakarrik, ordea, soldatapeko langileen ordainsaria BPGaren % 47,5 zen, eta kapital-errentak, % 44,7. Alegia, egoera buelta ematen ari da. Eta, jakina, zuek neurriak planteatzen dituzue, agindu-moduan gainera; hau da, zer neurri onartuko dizkiozuen Gobernuari. Eta, jakina, gaur egun, arduradun politiko edo finantzario bat ere ez da gai esateko zer neurri dauden, gizartea eta haren gidariak erabat nahasita baitaude. Alegia, badakigu egoera zaila dela, baina zer politika egin behar dira? Suspergarriak? Soldatak igotzekoak, eta, hortaz, kontsumoa igotzekoak? Baina horrek, logikoa denez, defizitak ekarriko dizkigu, zorpetze handiagoak… Eta, bide batez esanda, defizitaren aurkako neurriek zorpetze handiagoa besterik ez dute ekarri; baina, tira, dena da horrela. Guk planteatzen dizugu, Zulaika andrea, konparaziozko bidegabekeria dela mota horretako ikerketa bat sektore publikora mugatzea, nahiz eta benetan merezi duen. Baina guk uste genuen horrelako azterketa bat ekoizpen-sare osora hedatu behar litzatekeela; hori dela eta, gure zuzenketak planteatzen du egin dadila ikerketa, bai, baina egin dadila ekoizpensare osoan eta sektoreka, modu bereizian, jakiteko. Eta gure zuzenketak ez du jartzen, baina interesgarria litzateke, orobat, garestiagoa litzatekeen arren, lurraldeka egitea; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, soldatapeko langileen eta langabezian daudenen patua desberdina da bailaraka edo eskualdeka. Indizeak asko aldatzen dira gune batzuetatik besteetara, eta, hortaz, nahiz eta ez dugun aipatu, komenigarria litzateke horrelako azterketa batek lurralde-aldagai hori ere jasotzea. Soldatak ez gaurkotzearen beste eragileetako bat da negoziazio kolektiboa geldirik dagoela. Guk behin eta berriz eskatu diogu Jaurlaritzari bultza dezala elkarrizketa sozialaren bidez negoziazio kolektibo hori suspertzea eta lanean hastea, baina Jaurlaritzak baieztatu du gaur-gaurkoz ezinezkoa dela zeregin hori, eta lan hori ez daukala bere agenda politikoan. Beraz, hau da, funtsean, gure zuzenketaren eta zuen mozioaren arteko aldea: ekoizpen-sare osora hedatzen dugula. Izan ere, gainera, beste neurri batzuk hartu behar lirateke. Hau da, neurriak hartu behar lirateke sektore publikoko langileek erosahalmena berreskura dezaten, eta hona bat: presio fiskala areagotzea. Baina, jakina, horrek kalte egingo lieke beste langile batzuei eta beste sektore batzuetako soldatapeko langileei. Alegia, gure ustez, neurriek gizarte osoarentzat izan behar dute, estrategia orokorrak izan behar dute, eta, jakina, eredu teoriko batean planteatzen dugu, ekonometria-eredu batean, esanez bezala: "Ez, ez; benetan ez bada inor gai, Jaurlaritza ez da gai izango hemendik onik ateratzen asmatuko duten neurriak ezartzeko". Baina hau esango luketen ekonometriaeredu teorikoak ezar genitzake: "Bueno, galdutako erosahalmena berreskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira", eta, horrenbestez, hortik aurrera finkatu zer ekintza egin daitezkeen teorikoki helburu horiek lortzeko aukera emango lukeen ekintza bat egiteko. Horixe egin dugu guk, mozioak planteatzen duenaren aldean. Bestalde, UPyDri dagokionez –hark egin du beste zuzenketa, baina ez dago aretoan–, esan behar dut…; tira, bada, ez dagoenez, ez diot ezer esango. Hurrengo aukeraren zain geratuko naiz, zerbait esan behar bainion. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3045
10
58
05.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Berriro ari gara eztabaidatzen –uste dut denok esan dugula– funtzionario publikoen ordainsarien gaia. Eta hemen egin den eztabaida, hemen egingo den eztabaida, ez bada argazki berbera, esan den bezala duela hiru aste Ganbera honetan izan genuenaren oso antzekoa behintzat bada. Garbi utzi nahi dut –aurrekoan ere esan genuen, eta garbi utzi nahi dut berriro ere– Legebiltzar Talde Popularrak aitortu egin nahi duela, batetik, funtzionario publikoen lana, eta, bestetik, funtzionario guztiak krisitik ateratzeko egiten ari diren ahalegina. Gu erabat jabetzen gara langile publikoek zuzen-zuzenean jasan dituztela azken urteetan krisiaren ondorioak, eta, hortaz, haiei esker, eta haien ahaleginari esker, lortuko dugula –espero dezagun berandu baino lehen– bizitzea egokitu zaigun egoera ekonomikotik ateratzea. Langile publikoak, esan bezala, alde aktibo bat izaten ari dira, eta denak arduraz ari dira jokatzen, duela zenbait urtetatik pairatzen ari garen krisiari aurre egiteko behar diren murrizketa batzuk onartu baitituzte. Uste osoa dugu –eta hau ez da fede-kontua, Itxaso jauna– haien ahalegina ez dela alferrikakoa izango, eta ordainsariari dagokionez egiten ari diren sakrifizio horrek balioko duela herrialde honek lehenbailehen har dezan berriz suspertze ekonomikoaren bidea. Erabat jakitun izan behar dugu orain arte egindako ordainsari-murrizketak faktore erabakigarria direla kontu publikoak orekatzen eta Europako gure kideek ezarritako urteko defizit-helburuak betetzen saiatzeko. Baina jakitun izan behar dugu, halaber, funtzionario publikoak herrialde honetako herritar asko baino egoera mesedegarriagoan daudela helburu horiek lortzeko. Ebidentzia ukatuko genuke ez bagenu aitortuko euskal funtzionarioek herritar gehienek baino lanbaldintza hobeak dituztela, besteak beste, segurtasunari, lan-egonkortasunari, ordutegien malgutasunari eta gainerako herritarrek ez dituzten ordainsari jakin batzuei dagokienez. Eta egia da, orobat, oparoaldian izan zituzten ordainsari-igoerak KPIaren igoerak baino handiagoak izan zirela, eta, horrenbestez, gainerako herritar gehienenak baino handiagoak. Beraz, hizkera politikoki zuzena alde batera utziz, eta funtzionarioak egiten ari diren izugarrizko sakrifizio ekonomikoa aitortuz, guk uste dugu ahalegin hori eskatu zaiela beste kolektibo batzuk baino egoera hobean daudelako krisi ekonomikoa gainditzen lagundu ahal izateko. Proposamenak gauza batzuk planteatzen ditu, baina hemen gauden guztiok, bozkatuko duguna bozkatuko dugula ere, badakigu ez direla gauzatuko. Izan ere, ez dakit jakingo dugun ea Euzko Alderdi Jeltzalearen Jaurlaritzak gauzatuko duen, baina proposamena egin duen taldearen gobernuek, behintzat, ez dute gauzatu. Politikoki arduragabea iruditzen zaigu Legebiltzarrean gauzak planteatzea, eta planteamendu horiek egin dituenak gauza horiek ez egitea gobernatzen duen lekuan. Hori, arduragabekeriaz gain, hipokrisia ere bada, Zulaika andrea. Eta hori esaten dugu proposamenak funtzionarioen erosahalmen-galera konpentsatzeko eskatzen duen plana ikerketa bat delako; eta, horretaz ari garela, Zulaika andrea, uste dut ikerketa hori Itxaso jaunak egin diezazukeela, datuak eman baitizkizu. Hori bai, erosahalmen-galerari buruz eman dizkizun datuak, bai hemengoak, bai Espainia osokoak, zuek gobernatzen zenutenekoak dira. Baina, legebiltzar-talde honek dakiela –esango diguzu zuk, Zulaika andrea–, Bilduk, gobernuerantzukizunak dituen erakundeetan, ez du antzeko neurririk planteatu, eta egin dituzun baieztapen guztietatik (Administrazioa argaltzea, lanpostuak amortizatzea), hemen esaten duzunaren guztiz kontrakoa egin du. Eta ez zaigu oso serioa iruditzen itxaropenak sor ditzaketen gauzak planteatzea, errealitateak berak zapuztu egingo baititu seguru. Eta are zorroztasun gutxiagokoa iruditzen zaigu horrelako ekimenak planteatzea jakinik oso ibilbide politiko mugatua dutela. Gainera, are garrantzitsuago, neurri horrek diru-kutxa publikoetan izango lukeen eragin ekonomikoari buruzko datu bakar bat ere eman gabe aurkeztu da. Gogorarazi nahi dizut Euskadik defizit publikoaren gehieneko helburu bat bete behar duela –% 1,2an dago finkatuta 2013ko ekitaldirako–, eta, hortaz, iruditzen zaigu funtzionario publikoek azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzea nahi duen ekimen batek horrek aurrekontuan izango lukeen eragina kuantifikatu behar lukeela. Eta horretaz guztiaz gain, hemen gauden guztiok oso ondo dakigunez horrek eragin handia izango lukeela aurrekontuan, ekimenak azaldu eta zehaztu behar luke zer neurri osagarri ezarriko lituzkeen kontu publikoen orekari eusteko eta defizit-helburua betetzeko. Edo, besterik gabe, helburu hori ez betetzea da kontua, eta kito? Zeren, bestela, EH Bilduk azaldu behar liguke ea bere asmoa den bere neurriaren zenbatekoa zor publikoa areagotuz finantzatzea –ekitaldi honen bigarren hiruhilekoko datuen arabera, BPGaren % 12 baino gehiago da jada–, edo bere asmoa den zenbateko hori ordaintzea zergak igoz edo aurrekontua murriztuz. Ez du balio neurriak planteatzea eta haiek finantzatzeko eredurik ez proposatzea, hori politika demagogikoa, erraz-erraza, zorroztasun gutxikoa eta, zuk esan duzun bezala, hipokrita egitea baita. Alderdi Popularraren apustua da gure herrialdearen suspertze ekonomikoa ahalbidetuko duten oinarriak ezartzea, hortik aurrera funtzionarioen ordainsariak igo ahal izan ditzagun pixkanaka. Ekonomia hazten bada, enplegua sortuko da, eta, enplegua sortzen bada, zergadun gehiago egongo dira, eta, ondorioz, diru-sarrera gehiago diru-kutxa publikoentzat. Horrek aukera emango du, besteak beste, funtzionario publiko guztien ordainsariak igotzeko. Eta ez, Itxaso jauna, ez da fede-kontua, ezta kristalezko bola bat ere. Nik behintzat ez dut hitz egingo, beste batzuek bezala, kimu berdeez. Ez. Baina ezin dugu ezkutatu –eta hori adierazten dute organismo guztiek eta adierazle ekonomiko guztiek– suspertze-sintomak hautematen direla. Esan duzu langileek erosahalmena galdu dutela. Langile batek duen erosahalmen-galerarik handiena, Itxaso jauna, enplegua galtzea da. Eta herrialde honetan enplegu gehien suntsitu zuena Zapatero jaunaren Gobernua izan zen, ia hiru milioi eta erdi lanpostu suntsitu baitzituen. Eta, esan bezala, kimu berdeez hitz egin gabe, suspertze-sintomak hautematearen adibide on bat dira azaroko langabezia-datuak, serie historikoak egiten direnetik lehen aldiz jaitsi baita langabezia. Beraz, buru-belarri jarraituko dugu herrialde hau oraindik bizitzen ari garen krisi ekonomikotik ateratzeko. Gure ekonomiaren hazkundea ekarriko duten neurrietan sakontzen jarraituko dugu, eta itsu-itsu tematuko gara espainiar guztiek, funtzionarioak barne, eta euskal herritar guztiek, funtzionarioak barne, laster lor dezaten azken urteotan galdutako normaltasun ekonomikoa. Zaudete ziur, kontrakoa iruditzen zaizuen arren, Mariano Rajoyren Gobernuak ez zituela gogo onez hartu hartu behar izan dituen hainbat neurri. Zaudete ziur Gobernuari ez zaiola gustatzen funtzionarioen soldata jaistea; haren helburua ez da funtzionario publikoak izorratzea. Eta zaudete ziur, orobat, Gobernuak herrialdearen interes orokorrean bakarrik pentsatuz bultzatu dituela erabaki jakin batzuk. Bukatzeko, talde guztiei eskatzen diet izan gaitezela arduratsuak, neurrizkoak, zorrotzak eta politikoki zuhurrak, printzipio horiek oinarritzat hartuz laster itzul diezaiegun funtzionarioei urte hauetan egin duten ahalegina, eta berriro aitortzen diet ahalegin hori. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3046
10
58
05.12.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bueno, ba azaldu den moduan, mozioaren gai hau ez da berria. Ez diogu garrantzirik ukatu nahi, baina uste dugu bertan egiten den eskaeraren planteamendua ez dela egokia izan. Duela hiru aste gai berdina jorratu genuen eta orduan ere planteamendu eta proposamen zehatzak eskatu genizkion EH Bildu taldeari. Ikusten den moduan, gure egun hartako eskaera horrek ez du erantzunik izan. Aitzitik, EH Bildu taldeak interpelazio ondorengo mozioa aurkeztu du. Eta zertarako? Ba beti bezala, besteoi etxeko-lanak jartzeko, besteei eginbeharrak jartzeko, baina batere proposamen zehatzik egin gabe, zer egin behar den esan gabe edo, zehatzago izateko, esan gabe nola egin behar den egin behar den zer hori egiteko. Erkoreka sailburuak emandako erantzunak nahikoa ez omen ziren izan eta EH Bilduko ordezkariak eskatzen dio Jaurlaritzari, oraingoan, sektore publikoko langile publikoen erosahalmena berreskuratzeko beste txosten bat egiteko, hau da, langile publikoek pairatutako erosahalmen-galera zein izan den zehaztuko duen txostena Ganberara ekartzeko. Eta horrekin batera, Jaurlaritzak zein neurri hartuko dituen edo zein plangintza erabiliko dituen horretarako ere galdetzen du. Eta lehenago esan dudan moduan, planteamendua ez da egokia. Eta lehenago esan dudan moduan, gaia ez da berria. Azken hilabetean hiru aldiz gutxienez eztabaidatzeko aukera izan dugu gai honen inguruan Ganbera honetan bertan. Eta guzti-guztietan gure taldetik bai Erkoreka sailburuaren ahotik, galdera berdin-berdina luzatu izan diegu EH Bilduko ordezkariei. Galdera oso zehatza, erantzuteko erraza: Zer da zuek proposatzen duzuena erosahalmenaren galerari aurre egiteko? Baina are gehiago, nola? Zer neurri hartu behar da Espainiar Gobernuak inposatutako legediari aurre egiteko? Baina erantzunaren zain jarraitzen dugu. Eta gaur izan duzu aukera. Baina ez duzu erabili. Mozio honek ez du inongo argibiderik ematen. Beti bezala, etxeko lanak beste inori jartzera mugatzen da eta etxeko lan bezala, ba egia esateko agian ariketa interesgarria izango litzateke Eusko Jaurlaritzarentzat. Hain zuzen ere, Erkoreka jaunak interpelazioaren erantzunean azaldu zuen moduan, Eusko Jaurlaritzari honi egozten zaizkion neurrietatik bat bera ere ez baitu hartu berak. 2010etik 2012ra Madrileko Gobernuek dekretu bidez erabaki dituzte bai soldatajaitsierak bai soldata-izozketak, aparteko ordainsaria kentzea, geroratutako soldata edo aurreikuspen planetarako ekarpenak debekatzea eta abar. Langile publikoon erosahalmenean eragin zuzena izan duten neurriak horiek guztiak. Baina Urkulluren Jaurlaritzak ez du neurri horietako bat bera ere onartu. Ez da berezko egon horiek onartzea eta ez ditu berak proposatu eta ez dira bere ekimenez bultzatu. Are gutxiago, kontuan hartzen badugu 2013ko Aurrekontuak 2012koen luzapena izan ditugula, hau da, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak adostu zuten azkenekoaren luzapena. Baina bestalde, oso ariketa interesgarria izango zen ere bai, mozioan esaten den moduan, sektore publikoan diharduten langileei buruz baita EH Bilduren eskaera. Eta nahiz eta ematen duen batzuei sektore publikoa zer den ahaztu egiten zaiela, edo komeni zaien moduan erabiltzen dutela, gogora ekarri nahiko nuke sektore publikoaren barruan Administrazio orokorreko langileak barnebiltzen dituela, bai, Lakuakoak, Osakidetzakoak, irakaskuntzakoak eta abar. Baina, era berean, langile publikoak ditugu baita ere EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileok, EHUko irakasle eta ikertzaileak, sozietate publikoetakoak, udaletxeetakoak, foru-aldundietakoak, eta ez hori bakarrik, baita ere espainiar administraziopeko hainbat eta hainbat langile, hain zuzen ere gure Autonomia Erkidegoak lanean sektore publikoan dihardutenak. Eta interesgarria izango litzateke, hain zuzen ere, argazkia adierazgarria izango litzatekeelako. Hau da, hainbat eta hainbat erakundeetan erosahalmena galtzeak ekarri duten neurri mordoa hartu direlako eta horiek guztiak gainera Urkullu lehendakariaren Jaurlaritza osatu ere egin aurretik. Eta ez naiz hasiko berriro Gipuzkoako Aldundiaren kasuarekin, ez baita nire asmoa inor aspertzea egunak joan, egunak etorri. Baina hor dauzkagu adibidez Bilduko koalizioa existitu aurretik ANV edo EAko alkateak zituzten udaletan hartutako neurriak. Hor dauzkagu, esate baterako Arrasaten, Elorrion, Amurrion edo Deban bertan hartutako neurriak, 2010ean Zapaterok agindutako soldata jaitsi zuten guzti horietan. Baina zerrenda luzea da eta benetan kasuak harrigarriak. Besteak beste denok gogoan daukagu Donostian aurreko alkateak gobernu tripartitoa Aralar eta Ezker Batuarekin egin zuela eta 2010ean udal langileei soldata % 5 jaitsi zitzaien. Eta kexak egon ziren, bai, eta ez gaudela ados, eta errefusatzen direla neurriak eta horrelakoak, baina soldata jaitsi zitzaien langile publikoei, eta Aralar eta Ezker Batuak legealdia bukatu zuten Odón Elorzaren gobernuari babesa ematen, langile publikoen erosahalmen murrizten zuten neurri eta guzti. Orduan, galdera da ekimen honekin zer bilatzen du EH Bilduk? Itxurak egitea? Zergatik ez diguzu zehazten zein neurri proposatzen dituzun erosahalmena sektore publiko osoan berreskuratzeko? Konkretatu Ganbera honetan zein neurri, nola, zer dirurekin hartu neurri horiek. Aurreko eztabaidetan esan dizuegun moduan, gure taldean prest gaude ikusi eta ikasteko, entzun eta aztertzeko eta, aukera egonez gero, elkarlanean aritzeko. Bien bitartean, Jaurlaritzari eskatuko diogu lanean jarraitu dezala eskura dituen baliabide guztiak erabiliz, segurtasun juridikoaren printzipioa aintzatetsiz, neurriak hartzeko Administrazio orokorreko langileen lan-baldintzak hobetzeari ekiteko. Beste hori guztia zeuk aipatzen duzun "zer" eta, are garrantzitsuago, "nola" egin horren alde, hemen, Ganbera honetan dagokigu lan egitea eta adostasunak erdiestea. Horregatik, ez dugu ekimen antzu honen alde egingo, baina gustatuko litzaidake zehaztasun batzuk egitea zuk esandakoaren inguruan. Aipatu duzu azken urteotan langile publikoen erosahalmena % 20, % 30 inguru jaitsi dela, familia askotan duen eragina. Gure sendian ondo dakigu hori, ondo ezagutzen dugu hori. Alferkeria leporatzen diegula esan duzu, gure taldeko inori ez diozu inoiz entzungo hori behintzat, ez dugulako partekatzen, lehenengo, eta gure taldeko kideen ia herena edo gehiago langile publikoak garelako. Zergatik hitz egiten duzue "kaskartzen duzue, kaltetzen dituzue", beste inork hartutako neurriak izango balira bezala? Zuek ere parte hartu duzue neurri horiek hartzerakoan. Adibideak lehen ere aipatu dizkizuet, zuek erantzukizuna daukazuen erakundeetan neurriak bete egin dituzue. ¿Quién puede decir que el Gobierno no puede hacer eso? UPyD…, el representante de UPyD no está, pero bueno. Creemos que, en general, compartimos su planteamiento. Nork esan dezake Gobernuak ezin duela hori egin? UPyD…, ez dago UPyDko ordezkaria, baina bueno. Uste dugu bere planteamenduarekin orokorrean bat egiten dugula. Ados gaude. Berak adierazi moduan duela egun gutxi erdietsitako legez besteko proposamenean edo erdibideko zuzenketan jasotakoa bera jasotzen du. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3047
10
58
05.12.2013
ZULAIKA PORTILLO
EH Bildu
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias de nuevo, señora presidenta. Lehen azpimarratu dugunez, zailtasunak izan arren, posible da pauso zehatzak ematea eta neurri zehatzak hartzea erosahalmen hori berreskuratzeko. Ez dut nik bakarrik esaten. Nire ustez, Erkoreka sailburuak aurrekontu-proiektua aurkeztu zen batzordean egin zituen hitzetan, nolabait iradoki zuen, bada, egoera ekonomikoa bestelakoa balitz ez zuela ezinezkotzat jotzen. Beraz, neurriak egon, badaude, eta ikusi dugu leku batzuetan gauzatu egin direla neurri zehatz horiek. Ez dut itzuli nahi eta zu handiagora, eta EH Bilduk Gipuzkoan, Gipuzkoako Aldundian, ez dakit zer egin duela… Ez; EAJk ere egin zuen hori, eta adibide bat jarriko dizuet. Hori egin zuen Durangoko Udalean, soldatak % 4 eta % 8 bitarte igo baitzituen. Gogorarazi behar da nor den Durangoko Udaleko alkatea? EAJkoa da. Beraz, nahi den tokian, neurriak hartzen dira, eta ahal den tokian, aurrera eramaten dira. Hori ere badakizue. Baina, arazoa baldin bada erabakitzea zer neurri izan behar duten horiek, ez zaitezte kezkatu, guk, ahal den neurrian, lagunduko baitizuegu neurri horiek guztiak argitzen. Itxaso jaunari dagokionez, esan nahi nizuke… Zuk esan duzu mozioa sektore publikoari, sektore publikoko langileei buruzkoa bakarrik izateak kalte egin diezaiokeela sektore pribatuari, sektore pribatuko langileei. Gure ustez, hori ez da inoiz horrela izango; izan ere, nire lehenengo hitzaldian esan dudanez, langile publiko guztiei lan-baldintzak hobetzea zuzenean proportzionala da guk ere erabiltzen ditugun zerbitzu publikoen kalitatearekiko. Beraz, ezetz uste dugu. Eta jakina ados gaudela azken urteetan ez duela sektore publikoak bakarrik galdu erosahalmena. Jakina ezetz! Jakina gizarte osoak galdu duela. Eta uste dugu horrek ere enplegua suntsitzen duela zuzenean, zeren, kontsumoak behera egiten badu, enplegua suntsituko da. Horrez gain, esan dugu Administrazio publikoan ere enplegua suntsitzen dela. Administrazioak erreferentzia izan behar du, sektore pribatuak hura hartzen baitu erreferentziatzat, batez ere krisialdietan, batez ere gauzak gaizki doazenean, eta esaten diete: "Funtzionarioei soldata jaisten bazaie, zuei ere bai". Eta nahiko jaitsiera ari dira izaten. Eta, laburbilduz, esan nahi dut lan-baldintzak kaskartzeak kalte egiten diola zerbitzu publikoen kalitateari, eta uste dut Jaurlaritza honek ezin duela hori onartu. Eta Orbegozo jaunari esan nahi diot gure proposamenarekin proposatzen duguna ez dela erosahalmen-galera horrek… Ez dakit ondo azaldu dudan –uste dut ez dudala ondo azaldu nire lehenengo hitzaldian, antza–: eskatzen dugu txosten bat egitea jakiteko, hain zuzen, zenbat galdu duten benetan langile publikoek. Kalkuluen arabera, % 20 eta % 30 bitarte izan daiteke –badirudi % 23tik edo % 25etik gertuago dagoela–, baina jakin nahi dugu, hain zuzen, zenbat galdu den benetan. Itxaso jaunak esan du badaudela Estatu-mailako txostenak; guk hemengo bat eduki nahi genuke. Eta, gero, suspertzen joateko behar diren neurriak bilatu. Ez dugu esaten dena datorren urtean egin behar denik. Ez! Plangintza bat egin behar da ikusteko nola berreskura daitekeen erosahalmen hori. Eta, esan bezala, Erkoreka sailburuak nolabait iradoki zuen posible zela, eta ez zuela ezinezkotzat jotzen. Horixe eskatu nahi dugu ekimen honekin. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3048
10
58
05.12.2013
ITXASO GONZÁLEZ
SV-ES
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eztabaida honen jatorria aurreko beste eztabaida batzuetan izateak ez du esan nahi gai zehatz gisa jorratzean bere garaian esandakoei jarraitu behar zaienik;- bakoitzak eman nahi dion ikuspegia ematen dio. Guri oso egokia iruditu zaigu erosahalmengaleraz hitz egiten duen ekimen bat ekartzea. Sektore publikora mugatuta zegoen arren, uste dugu azterketa garrantzitsu bat dela. Denok dakigu pobretu egin garela. Zenbat? Nola? Nola atera gaitezke? Hori da eztabaida. Llanos andrea, zuk diozu ez dagoela enplegua galtzea baino okerragorik, erosahalmenarena baino okerragorik. Tira, esan nezake bizia galtzea ere okerrena dela! Baina, izan ere, zuek zuen politikak justifikatzeko Zapateroren aitzakia bakarrik duzue, eta esango dizut zer esan nion atzo zure taldekide Garrido andreari: zuek garraztuta zaudete Zapaterorekin (Risas), alderdiei dohaintza anonimoak egitea debekatu baitzuen, eta hori ez diozue inoiz barkatuko. Hori ez diozue inoiz barkatuko, eta horregatik jarraituko dugu bizi artean hori entzuten. Llanos andrea, gauza bitxi bat gertatzen da zuk datuak ematen dituzunean; izan ere, asmoa baldin bada Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatzea, datuek beti erakusten dute oso egoera zorigaiztokoa, eta, aldiz, Espainiako Gobernuari buruz hitz egitean, badirudi datuak baikorragoak direla. Beraz, polo-bitasun politiko horrekin, ez naiz harritzen zuek zailtasunak izatea kontabilitatea behin bakarrik egiten dela ulertzeko, ez bi aldiz. Horixe esan diezazuket zuek datuak ematen dituzuen moduari buruz: gauza bat aztertu behar denean, datu horiek modu baikorrean irakurri behar dira, eta, beste gauza batzuk aztertu behar direnean, datu horiek berek, edo antzekoek, eskura daudenek, bada, beste errealitate bat erakusten dute. Beraz, horretaz ari gara hitz egiten. Eta, hemen, erosahalmenaz hitz egiten da, galdu egin dela, hori bistakoa dela. Eta galdu egin da sozialistok ere erantzule garen politika batzuk egin direlako –nik ez dut ebidentzia ukatuko–, baina politika horiek azpiratu egin gaituzte, eta emaitza horiek eman dituzte. Eta horretaz hitz egin behar genuen hemen; ez inori errua botatzeaz, baizik eta ikusteaz zenbat eta nola. Badakigu eta! Orbegozo jaunak esan du: "Ez, guk ez dugu neurririk; esan ditzatela proposamena egin dutenek"! Inork ez daki eta benetan! Inork ez daki. Baina egoerak eta helburuak planteatu beharko dira, kuantifikatu egin beharko dira, hipotesi idealak egin beharko dira, eta, gero, ikusi beharko da zer ekintza egin daitezkeen horiek lortzeko. Horretaz hitz egiten zuen gure zuzenketak. Eta, Maneiro jauna, zuk atzo prentsan esan zenuen pena ematen zizula Alderdi Sozialistak uko egin izana Euzko Alderdi Jeltzaleari oposizioa egiteari; bien bitartean, Enplegu Batzordean, bi berdinketa ebatzi gabe geratu ziren zu falta zinelako. Nik eskatzen dizut aldeztu dezazula gaur gure zuzenketa, benetan lagundu diezaguzun Jaurlaritzari oposizioa egiten. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3049
10
58
05.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro ere, presidente andrea. Tira, zatika. Euzko Alderdi Jeltzaleari, zeinak bakarrik azaldu baitu…, tira, Erkoreka sailburuaren hitzak aipatu ditu, hau da, segurtasun juridikoa emango duten formulak aztertzea. Bada, adi egongo gara ea zein diren segurtasun juridiko horri buruzko balizko formula horiek, eta, batez ere, transposizio ekonomikoari buruzkoak; izan ere, esan bezala, oso garrantzitsua da hori. Bilduko ordezkariari… Ez didazu inoiz erantzuten! Jakina, ulertzen dut ez erantzutea, ez baitu erantzunik. Baina nik berriro egingo dizkizut galderak, zeren, eztabaida seguru ekarriko duzuenez berriro… Baina ez dut ulertzen, zeren zure erantzunean esaten baduzu Erkoreka jaunak jada iradoki zuela, bada, aizu, jada iradoki bazuen, zure arabera, funtzionarioen erosahalmena berreskuratu egingo zela, zertarako ekartzen duzue ekimena? Eta gero esaten duzue besteok ekimenak ekartzeagatik ekartzen ditugula! Bada, aizu, esango didazu! Baina nik berriro egingo dizut galdera, zeren, esan bezala, berriro eztabaidatuko dugunez… Gobernatzen duzuen tokian, egingo duzue ikerketa? Egiten duzuenean, aplikatuko duzue? Eta, aplikatzeko, nondik aterako duzue dirua? Nondik? Izan ere, esan dizut, hitz egitea erraza da. Eta kontua ez da eta zu handiagoa; izan ere, zuekin, "aholkurik ez du beretzat, eta bai besterentzat". Izan ere, zuek izan duzue… Esaten dizuedanez, Urduñan langile bat bota zenuten kalera baliabide ekonomikoak batera ez, laura murriztu behar zirelako. Izan ere, baliabide ekonomikoak hala moduzkoak ziren, % 5 murriztu behar zen, eta, orduan, lanpostuak amortizatu behar ziren, eta lanpostu jakin batzuk kendu egin behar ziren. Lan-baldintzak kaskartzea aipatu duzu. Bada, aizu, esaten badidazu ez dela lan-baldintzak kaskartzea aholkulari batzuk edukitzea xentimorik kobratu gabe eta Gizarte Segurantzan kotizatu gabe, esango didazu nola deitzen diozun horri, hori ez bada lanbaldintzak kaskartzea! Hori, gainera, udal berean, aditua baita horrelako kontuetan. Nik ez dakit ea hurrengo legealdian alkate horri utziko diozuen Bilduren izenean aurkezten, zeren, jakina, ikusirik zer aldezten duzuen hemen eta zer egiten duzuen gero, bada, ez dakit oso ondo. Itxaso jauna, zu bukaerarako utzi zaitut. Hara, utz iezadazu esaten errespetu osoz…, ez dizut demagogiaz hitz egingo: zu mundu paralelo batean bizi zara. Benetan, mundu paralelo batean bizi zara. Eta jakina okerragoa dela bizia galtzea lana galtzea baino, baina, nire ustez, langile bati galdetzen badiozu ea zer nahiago duen, edo soldata jaistea, edo lanik ez izatea… (Murmullos) Zerorrek erantzun diezaiokezu horri.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3050
10
58
05.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Proposamena egin duenaren ekimena zorroztasunik gabekoa iruditzen bazitzaigun, zurea jada sinestezina da, bideraezina eta guztiz neurrigabea, eta askotan esaten dizudan horren ondorioa da, eta ez garraztuta nagoelako –eta, utz iezadazu esaten, esaera hori ez da oso aproposa hemen erabiltzeko, baina, zuk erabili duzunez…–, baizik eta, benetan esaten dizut, Itxaso jauna, Zapatero aipatzea ez da garraztasun-kontu bat; kontua da uzten dituen emaitzen ondorio dela norbera. Nik ulertzen dut zuek jada arinkeriatan ibili behar izatea Zapaterorekin, haren ondarea eta haren politika defendatzea guztiz ezinezkoa baita. Ezinezkoa baita.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3051
10
58
05.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eta ulertzen dut zuek harekin ere arinkeriatan ibiltzea. Eta, hara, entsaladak erabiliz, gu ez gaude garraztuta Zapaterorekin; aldiz, Espainiako herritar guztiak daude Zapatero jaunaren politikekin ozpinduta, hark utzi zuenagatik. Eta, benetan, Itxaso jauna, pena ematen dit… Izan ere, zuk, hemen –zure lehenengo hitzaldian esan duzu–, erosahalmen-galera aipatu duzu, eta zuek hemen nahiz Espainiako Gobernuan gobernatzen zenuten –esan dizut nire lehenengo hitzaldian– ekitaldi batzuk aipatu dituzu. Hemen eta Espainiako Gobernuan. Eta zuek hain ideia bikainak bazenituzten funtzionario publikoen eta gainerako herritarren erosahalmena berreskuratzeko, zergatik ez zenituzten martxan jarri? Beti esaten dizut, baina, egia esan, zorigaiztokoa da herrialde honentzat, Espainiarentzat eta Euskadirentzat, hain ideia on eta bikain horiek oposizioan zaudetenean bakarrik bururatzen zaizkizuela. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3052
10
58
05.12.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Mozioa, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak hartutako zenbait neurriren ondorioz langileek azken urteotan izan duten erosahalmen-galeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Lehenengo hasiko naiz esaten, berriro esaten, UPyDren zuzenketa ebatziko dugula. Lehen azaldu dut zergatik baina bueno, justu ez zeunden. Bestalde, aipatu dugun moduan ez? "Pasos concretos" eskatzen diozunean Gobernuari, lan-neurri zehatzak, ba bueno, jarri duzu adibidea, Durangoko udala. Ahal den lekuetan erabiltzen dira dauden baliabideak. Hala ere, guk uste dugu Durangoko adibidea ez dela egokia, izan ere hori lanpostuen balorazio kontu bat izan da eta ez da izan langileen soldatak igotzeko erabakiren bat, baizik eta lanpostuen zereginak direla eta egiten den balorazioen ondorengo soldata moldaketa bat edo. Y, bueno, pues, que se haga un informe para saber la pérdida real de todos los trabajadores del sector público…, hori zen zuek eskatzen zenutena eta guk esan dizugu que nos parecería una iniciativa interesante y de la que resultaría una fotografía muy interesante. Pero ya le he explicado también a ver por qué le corresponde al Gobierno Vasco y no a otra institución, o conjuntamente con todas las instituciones, llevar a cabo ese informe. En relación con lo que decía el señor Itxaso, que ha dicho que este Gobierno no tenía ideas, no tenía medidas… Sí que las hay, lo que pasa que no se las dejan aplicar. Entonces, habrá que… El problema no es que no haya ideas o medidas, sino toda esa normativa básica aprobada desde Madrid vía decreto ley. Eta besterik gabe, mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3053
10
58
05.12.2013
RONCAL AZANZA
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Buenas tardes, señorías. Arratsalde on guztioi –jende ugari bildu gara–. Berriro etorri gara tribuna honetara Euskadin bizi diren guztiek osasun-zerbitzuetarako irispide hobea izan dezaten saiatzera, edozein dela ere haien errenta, sexua, erlijioa, sinesmena, adina, desgaitasuna, sexuidentitatea, gaixotasuna edo beste edozein egoera pertsonal edo sozial; hau da, osasuna babesteko eskubidea bermatzen saiatzera gatoz. Eta 1986tik Osasunaren Lege Orokorrean ezarritako arau hori betearazteko asmoz etorri gara, osasun-zerbitzu publikoa behar duenaren egoera administratiboa ezin baita faktore diskriminatzaile bihurtu. Lege orokorreko arau horri berariazko babesa ematen dio Konstituzio Auzitegiak; izan ere, hark, duela urtebete, eta Patxi Lópezen Jaurlaritzak horri buruz aurkeztutako alegazioen ondorioz, ebatzi zuen giza eskubideen kontu bat dela. Epaitegi Gorenak gaineratu zuen legezko egoera administratiborik ez duten etorkinei arreta arautua ez emateak eragina izango zuela haien osasunean, baina baita gizarte osoarenean ere, eragotzi egiten baititu osasun-arreta publikoan funtsezkotzat jotzen diren beharrezko prebentzioak, gaur Ganbera honetan denok ados egongo garenez. Beraz, euskal herritar gehienak borondatetsu agertzen dira, eta, horrez gain, Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak babes juridikoa ematen dio eskaera honi. Sailburuak uztailean eman zuen aginduak, ordea, printzipio orokor horretatik kanpo uzten ditu Euskadin urtebete baino gutxiagoz erroldatuta daudenak. Erabaki horren justifikazioa da Rajoyk ezarritako murrizketen ondorioz Jaurlaritza sozialistak 2012ko ekainean egin zuen ordezko dekretuak jada ezartzen zuela muga hori. Baina, diogunez, dekretu horren ondoren, Patxi Lópezen Jaurlaritzak askoz alegazio zabalagoa egin zuen, eta Konstituzio Auzitegiak babesa eman zion. Horregatik erregistratu genuen bere garaian proposamen hau. Hala ere, Ganbera honetara eztabaidatzera ekarri aurretik, Jaurlaritzari eta etorkinekin lan egiten duten elkarteei galdetu diegu, eta entzun egin nahi izan diegu. Sailburuari bilkura batean galdetu genion duela bi hilabete, eta pertsonekin lan egiten dela besterik ez zigun erantzun, asmo onez, ohikoa den bezala. Baina ez zigun irtenbiderik eman. Gero, Osasun Sailean agerraldia egin zuen Aseguramenduko zuzendariak, eta azaldu zuen erabaki zela medikuak jartzea legezko egoera administratiborik ez dutenei arreta emateko, baina ez zuen baztertu etorkinei kobratu egin zitzaiela emandako arretagatik. Idatzizko zehaztasunak eskatu genituen, eta duela egun batzuk iritsi zaigu erantzuna, baina ez dago zehaztapenik ez daturik arreta-mota horiei eta haiengatiko fakturazioei buruz. Estatuko abokatuak legez kanpoko etorkinei arreta emateko aginduaren kontra egin zuen errekurtsoari buruz beste talde batek eskatutako dokumentazioaren zain ere egon gara. Kasu horretan, Auzitegi Nagusian hasitako prozeduraren espedientea bidali zaigu, ez ordea Gobernu zentralak argudiotzat ematen duen edukia. Era berean, Harresiak Apurtuz taldeari entzuteko aukera izan dugu. Arlo honetan egiten diren eskaerak bideratzeaz arduratzen da talde hori. Eta aitortzen dugu lan handia egiten duela talde horrek, zeinak barne hartzen baitu Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea. Jaurlaritzak saritu egingo du talde hori, giza eskubideak defendatzeagatik. Talde horrek, beste gogoeta batzuen artean, arreta unibertsal bihurtzeko eskatu zuen, gogorarazi zigun aseguramendua ez dagoela Gizarte Segurantzan kotizatzeari lotuta, eta demanda bat aurkeztu zuen, eskatuz zerbitzu publikoa denen esku jartzea, eta kentzea urtebetez erroldatuta egoteko baldintza txartel indibiduala eskuratzeko. Komeni da gogoraraztea hau ez dela osasuna babesteko eskubidea hedatzeak izan duen lehenengo arazoa. Izan ere, Euskadi izan zen osasun-txartela ezarri zuen Espainiako lehenengo erkidegoa –José Manuel Freire sailburu sozialistak ezarri zuen 1988an–, eta erabaki hark ere gatazka eragin zuen, baina aurrera eraman zen Osasunaren Lege Orokorraz eta eskualdatu berria zen eskumen-gaitasunaz baliatuz, eta, batez ere, sozialisten eta Euzko Alderdi Jeltzalearen borondate politikoari esker –alderdi horiek koalizio-gobernu bat osatzen zuten–. Hogeita bost urte geroago, segurtasun juridikoa oinarri hartuta eta uste eta borondate politiko osoz, hura osa dadin eskatzera gatoz. Egoera administratiboa diskriminatzailea ez izateak eta etorkinentzat berariazko medikuak esleitzeak borondate ona erakusten du, baina ez ditu eskubideak bermatzen. Horrek dakarrena da pertsona horiek zerbitzu publiko batera jo ahal izatea, baina ez Euskadin bizi diren gainerako herritarrak sartzen diren ate beretik. Eta hori pertsonak estigmatizatzea da. Gainera, urtebete baino gutxiago daramatenei txartel bat ez emateak –behin-behinekoa bederen­ zaildu egiten du behar izanez gero tratamendu farmakologikoa ematea, baita espezialistak arreta ematea eta ospitaleratzea ere, betiere ospitaleratzea ez bada presazkoa. Izan ere, aldeztu egin genuen bere garaian –eta orain ere bai– atxikipenen dekretuak legez kanpoko etorkinei buruz ematen duen araua, baina tratamenduaren eta ordain farmakologikoaren bermea osasuntxartel indibidualaren bidez eman behar da, horrek emango baitie aukera, familia-medikuarekin batera eta gainerako herritarrei bezala, beren gaixotasunprozesuen segimendu bat egiteko. Laburbilduz, Jaurlaritzari eskatzen diogu ez dezala berriro jardun gogoz kontra, osasun-berrordainketaren gaian jardun duen bezala; ez diezaiola berriro kontra egin eskubide bat bermatzen duen neurri bati; eta ez dezala aitzakiatzat jarri Estatuko abokatuaren errekurtsoa. Eskarmentu handia dugu zerbitzu publiko eredugarri eta bermatzaile bat ezartzen, eta bidean aurkitutako zailtasunek ere eskarmentu handia eman digute; hori dela eta, eskarmentu horrekin, Konstituzio Auzitegiaren irizpidearekin eta borondate politikoarekin, ahalbidetu dezakegu egoera administratiboirregularrean daudenek modu normalizatuan erabili ahal izatea osasuna babesteko eskubidea eta jo ahal izatea osasun-zerbitzuetara. Erdibideko akordio bat sinatu dugu UPyD taldearekin; izan ere, egoeraren balorazio bera egiten dugunez, eta bat gatozenez hartu behar diren neurrietan, UPyDk gehitu duen irizpideak eta erakutsi duen malgutasunak erdibideko zuzenketa hau lortzea ahalbidetu dute. Era berean, eskertzen ditugu EH Bilduren ekarpenak, lagundu baitute erdibideko zuzenketaren testua osatzen, eta, hala, jatorrizko ekimena osatzen eta hobetzen. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3054
10
58
05.12.2013
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, mila esker mahaiburu andrea, lehendakaria eta legebiltzarkide jaun-andreok, arratsalde on. Berriro ere eztabaidatuko dugu osasun-arreta unibertsalari buruz, eta ez zaigu inporta askotan eztabaidatzea, arazo hau konpondu arte. Guk ez dugu kokatuko eskubide hau paperik gabeko pertsonengan, uste baitugu osasun-arreta eskubide unibertsala dela eta eskubide hau pertsona guztiena dela. Hala ere, egia da arazo larria, egoera irregularrean dauden pertsonen artean gertatzen dela, eta hori ezin da ukatu. Horregatik, argi daukagu Administrazioak bermatu behar diela pertsona guztiei bai oinarrizko osasun-arreta, bai espezializatua, zein den haien adina, nazionalitatea edo lege- nahiz administrazio-egoera alde batera utzita. Eta gure ustez, baldintza horiek gaur egun ez dira betetzen ari. Hori dela eta, gure osoko zuzenketaren bidez eskatzen dugu indarrean dagoen dekretua aldatzea. Nabarmendu nahi dugu osasun-arreta oinarrizko eskubidea dela. Horrez gain, ezin du urtebetetik gorakoa izaten den errolda epe batek baldintzatuta egon. Gainera, kasu askotan, pertsona hauek zailtasun asko daukate etxebizitza lortzeko eta erroldatzeko. Gobernuak behin eta berriro adierazi du sistema publikoko kanpo geratzen diren pertsonak gutxi direla, 700 pertsona gutxi gorabehera. Baina hori ez da gaia. Berdin zaigu 700, 500 edo 40 pertsona diren ala ez. Duela hilabete eskas, Berraondo jaunak agerraldia egin zuen Osasun Batzordean, Euskal Herria Bilduk eskatuta, 114. Dekretuak zedarritzen duen aurtengo uztaileko agindua zertan zen azaltzeko. Batzorde hartan bertan jakin genuen Estatuko Abokatutzak errekurtsoa jarri duela agindu horren aurka, eta, horretaz gain, ez genuen gauza askorik argitu, hiru aldiz egin behar izan baikenituen galdera berak. Beraz, duela hilabete genituen zalantza eta kezka berekin jarraitzen dugu. Kezkatu egiten gaitu OTIa (osasun-txartel indibiduala) ez dutenak larrialdietara bideratzeak, horrek ez baitu laguntzen gizarte honen zati batek talde horrekiko duen ikuspegi arrazista aldatzen. Kezkatu egiten gaitu OTIa ez dutenek botiken ehuneko ehun ordaindu behar izateak. Jaurlaritzak ez du lortu argitzea, galdetu eta galdetu ibili ondoren, ea pertsona horiei faktura bidaltzen zaien larrialdietan ematen zaien zerbitzuarengatik. Batzuetan esan digute baietz, beste batzuetan ezetz, bidaltzen zaiela faktura baina ez zaiela eskatzen ordaintzea…, baina, egia esan, bi agerralditan entzun dugu Osakidetzak fakturak bidaltzen dituela eta ordaintzea eskatzen duela. Eta gauza berak eztabaidatzen jarraitzen dugu, egoera ez baita aldatu, eta uste dugu Jaurlaritzak ez duela pauso bakar bat ere eman osasun-arreta unibertsalerako eskubidea bermatzeko. Badakigu Estatuaren abokatuak errekurtsoa ezarri duela 2013ko uztailaren 22ko aginduaren aurka, baina horrek ez du esan nahi Gobernuak eskuak lotuta dauzkanik. Talde Sozialistak bere legez besteko proposamenaren zioan esaten du Nafarroan, esate baterako, lege-erregulazioaren bidez lortu dela Errege Dekretuari aurre egitea eta gu bat gatoz hitz horiekin. Gobernu honek jarri behar ditu behar diren neurri guztiak, bai juridikoak bai administratiboak, osasun-laguntza eskubidea bermatzeko. Eta gaur eztabaidatzen ari garen murrizketa ez da bakarra, beste murrizketa bat da azken urteotan gizarte-arloan, eta jarrera horrekin lortzen ari da egoera larrian edo zaurgarrian dauden pertsonen egoera gero eta okerragoa izatea. Horregatik, guk talde proposatzailearen testuaren harago joan gara, 114. Dekretua motz geratzen delako, besteak beste. Gure osoko zuzenketan eskatzen dugu osasunerako eskubidea aldez aurretik EAEn erroldatze-epe zehatz batzuk betetzera baldintzatuta ez egotea. Horrez gain, Jaurlaritzari eskatzen diogu herritar orori dagozkion oinarrizko eskubideak egoera larrian uzten ari diren murrizketak arbuiatu ditzala eta, amaitzeko, EAEko aurrekontuko kargura, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizilekua pertsona guztiek osasun-laguntza oinarrizkoa edo espezializatua doan jasotzeko duten eskubidea bermatu eta gauzatu. Horiek dira gure eskaera zehatzak, baina amaitu baino lehen irakurriko egingo dut Arartekoaren gomendioaren hiru lerro: "Kontuan hartu behar da giza eskubideen gaineko Nazioarteko Zuzenbideak giza eskubidetzat jotzen duela osasunetako eskubidea. Eta osasun-laguntza jasotzeko orduan, talde jakin batzuei jartzen zaizkien mugei dagokienean, 16/2012 Errege Dekretua atzerapauso garrantzitsua izan da. Beraz, ez dago neurri horren beharra justifikatzen duen arrazoirik". Horiek dira gure eskari zehatzak, eta gure eskaera ez baduzue kontuan hartu nahi, gutxienez Arartekoarena bai. Erdibidearen inguruan hitz egingo dut bigarren txandan, zeren nahiago dut entzutea talde guztiak. Eta geratzen diren beste bi zuzenketei dagokienez, esan behar dut Euzko Abertzaleak taldeak ez duela asko zehazten bere zuzenketan. Besteetan entzun duguna esaten dute (jarraitu dezala bere esku dauden neurri guztiak hartzen…), baina ezer zehatzik gabe. Eta Alderdi Popularraren osoko zuzenketa, bada… Guztiz ezinezkoa da haren zuzenketarekin akordio batera iristea, haien jarrera eta gurea ikusirik. Egia esan, azken esaldiak kezkatzen gaitu gehien: "… osasun-laguntzaren kalitatea zaintzea laguntzabaliabideak eraginkortasunez kudeatuz, euskal osasun-sistemaren jasangarritasuna arriskuan jar ez dadin". Benetan espero dut ez zenutela esan nahi guk ulertu duguna. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3055
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Arratsalde on. Euskal Sozialistak taldeak hasieran proposatzen zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea arautu zezala legezko bizileku-baimenik gabeko etorkinen osasun-arreta 2012ko ekaineko dekretuan aurreikusitako eta Konstituzio Auzitegiak babestutako baldintzetan, Euskadin bizi den inor ez dadin geratu lehen mailako arretarik gabe. Hasieran, egokia iruditzen zitzaigun ekimena, baina, nolabait esatearren, ez zen nahikoa. Horregatik erregistratu genuen gure osoko zuzenketa, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren guztiei osasun-laguntza osoa bermatzeko, edozein dela ere haien lege-egoera. Aitortu beharra daukat guk aurkeztutako zuzenketa ez dela zuzena: ez zen proposatu behar egungo Eusko Jaurlaritzaren agindua aldatzea, baizik eta aurreko Gobernuaren dekretua aldatu behar litzateke. Akats tekniko bat da, baina, nolanahi ere, gure asmoa zen, hor esaten denez, Euskadin bizi diren guztiei osasun-laguntza osoa bermatzea, edozein dela ere haien lege-egoera. Argi gera dadin, ados gaude Arartekoaren gomendioarekin, esaten baitu ahalbidetu dadila beharrean daudenek baina erroldatze-epeak ezarritako mugarengatik osasun-laguntza jaso ezin dutenek laguntza hori jasotzea. Uste dut hori argi geratu dela gure taldeak Talde Sozialistarekin erdibideko zuzenketa sinatu ondoren. Horrek guztiak, berriro ere, egungo Espainiako Gobernuaren araudi bidegabe batean du jatorria. Kasu honetan, Espainiako Gobernuaren errege-dekretuarekin hasi zen dena, Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasunerako eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko 16/2012 Errege Dekretuarekin. Egia esan, Espainiako Gobernuak, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroaren bitartez, premia hauetan oinarritu du etengabe errege legedekretu hori argitaratzea: osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko premia larria; osasuna babesteko eskubidearen jabeak Estatuko araudi baten bidez argitzeko premia; Espainiako araudia Europako legedira egokitzeko premia, osasun-turismoaz gehiegi ez baliatzeko; autonomia-erkidego guztietan osasunprestazioetarako irispide bera izateko premia, oinarrizko zorro komuna aldatuz eta osasun-sistema nazionala bateratzeko neurriak ezarriz, hala nola errezeta elektronikoa ezartzea, historia kliniko digitala eta denerako balio duen osasun-txartel komuna; eta bikoiztasuna eta oztopo burokratikoak kentzeko premia, osasun-profesionalek herrialde osoan egin ahal izan dezaten beren karrera, mugigarritasun-oztoporik gabe. Argudio horiek azaldu zituen ministroak errege-dekretu hori izapidetu zen bitartean. Baina, egia esan, errege lege-dekretu horren argitalpenak ez ditu konpontzen hura egiteko argudiatu ziren premietako asko. Egia esan, Alderdi Popularraren propagandaz harago, errege-dekretu horrek ez ditu oztopo burokratikoak kentzen, ez du bermatzen autonomia-erkidego guztietan osasun-prestazioetarako sarbide bera izatea, ez du osasun-sistema nazionala gehiago bateratzen, ez du lortu autonomia-erkidego batzuetako osasun-zerbitzuen kaskartzea geldiaraztea –ikus dezakegu zer gertatu den Madrilgo Autonomia Erkidegoan, Valentziakoan edo Katalunian–, eta ez du bermatzen mendekoen eskubidea, hasieran hitzeman zen bezala. Eta, nolanahi ere, Espainiako Gobernuaren errege lege-dekretuak ez du osasuna unibertsal bihurtzen, Osasuneko ministroak baieztatu duenez, baizik eta osasunari unibertsaltasuna kentzen dio. Horixe da errealitatea. Gizarte Segurantzan kotizatzen duten edo aseguratu baten senide izateagatik Gizarte Segurantzak estaltzen dituen herritarrak bakarrik daude estalita. Inoiz kotizatu ez duen eta gurasoek estaltzen ez duten 26 urtetik gorako pertsona oro kanpo geratzen da; paperik gabeko etorkinek ez dute osasun-laguntza jasotzen, ezta haien gaixotasunak ez tratatzeak osasun publikoa epe ertain eta luzera arriskuan jar badezake ere. Beraz, errege lege-dekretua dela medio, Espainiako osasungintza jende gutxiagorentzat da doakoa, jende gutxiagorentzat da irisgarria, eta unibertsaltasuna galtzen du. UPyD Espainiako Gobernuaren errege-dekretuaren aurka agertu zen. UPyDk, gainera, hainbat ekimen aurkeztu ditu Gobernuari eskatzeko sar ditzala berriro ere paperik gabeko etorkinak osasun-estalduraren barruan. UPyDk, bistan denez, errege legedekretu honen aurka bozkatu zuen, eta, horrez gain, galderak egin ditugu paperik gabeko etorkinei laguntzagatik kobratzeari buruz, eta antzeko jarrera agertu dugu beste erkidego batzuetan, hala nola Asturiasen eta Murtzian, baita Madrilgo Batzarrean ere. Beraz, 2012ko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua onartuta, legez kanpoko egoera administratiboan daudenei mugatu egin zaie osasunsistema nazionalean etorkinei ematen zaien osasunarreta. Eta, ondoren, gure Autonomia Erkidegoan, 114/2012 Dekretuak aitortu egin zien pertsona horiei osasun-arretarako duten eskubidea, baldin eta aldez aurretik baldintza jakin batzuk betetzen bazituzten. Lópezen Jaurlaritzaren dekretuaren ondorioz, osasunsistema nazionalean osasun-laguntza jaso ezin dutenek jaso dezakete laguntza hori Euskadin; urtebeteko mugak, ordea, laguntzarako eskubiderik gabe uzten zituen denboraldi horretan aldez aurretik erroldatuta egoteko baldintza betetzen ez zutenak. Eta guk aldez aurretik erroldatuta egoteko baldintza kentzea nahi dugu. Gero, 2012ko abenduan, Konstituzio Auzitegiaren autoa iritsi zen. 114/2012 Dekretuaren indarraldiaren etena bertan behera uztea justifikatzean, Konstituzio Auzitegiak kontuan izan zituen Estatuak hartutako neurriek eragiten dieten pertsonen osasunerako eskubidea eta osotasun fisikorako eskubidea, baita gizarte osoaren osasunerako arriskuak saihestea komeni dela ere. Konstituzio Auzitegiak bere egin zituen Eusko Jaurlaritzaren argudioak, iruditzen baitzitzaion bereziki sentikorrak diren ondasun konstituzionalen defentsari lotuta zeudela, eta uste zuen arrazoi horiek ezin direla indargabetu dirua aurrezteagatik bakarrik. Osasunerako eskubidea, osasun-prestazioak jasotzearekin batera, biztanleriaren kategoria guztiei aplikatu behar zaien oinarrizko giza eskubide unibertsal bat da, eta gu prest gaude oinarrizko giza eskubide hori edozein lekutan defendatzeko, baita Euskadin ere. Egungo Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren agindua atzerapauso bat izan zen. Agindu horrek ez du kontuan hartzen behin-behineko egoera. Lehen aldiz, Euskadik kendu egiten die doako osasun unibertsalerako eskubidea urtebete baino gutxiagoz erroldatuta daudenei, salbuespen jakin batzuk eta larrialdiak izan ezik. Hots, ados gaude Arartekoak egindako gomendioarekin, hau da, alda dadila 2012ko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan ezarritako urtebeteko erroldatzearen muga, osasun-sistema nazionalean aseguratuta ez daudenek eta haren onuradunak ez direnek benetan jaso ahal izan dezaten osasunlaguntza. Horregatik sinatu dugu erdibideko zuzenketa bat Talde Sozialistarekin. Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu alda dezala indarrean dagoen araudi osoa, gaur-gaurkoz ez baitie pertsona guztiei uzten osasun-arreta unibertsala jasotzen. Behar den araudia garatu nahi dugu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren guztiei osasunlaguntza bermatzeko (lehen-mailakoa nahiz espezializatua), edozein dela ere haien egoera juridiko eta administratiboa, zuzentasun- eta unibertsaltasun-irizpideak zainduz, eta, erdibidekoan esaten denez, Nafarroan ezarritako formulak eredutzat hartuz. Eta Euskadin bizi diren baina legez kanpoko egoeran daudenei osasun-txartel indibiduala ematea, haiei osasun-arreta unibertsala bermatzeko. Nire ustez, hori da hemen egin dezakegun guztia Espainiako Gobernuak osasun-arloan ere etengabe bultzatzen dituen murrizketak geldiarazteko. Oinarrizko giza eskubide bat, hots, osasunerako eskubidea, defendatu nahi dugu, eta, horrenbestez, erdibideko hau sinatu dugu Talde Sozialistarekin. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3056
10
58
05.12.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, nahiago nuen zorroztasun gehixeago ikustea, edo, behintzat, sen on gehixeago. Ez diet zorroztasun juridikorik eskatuko agian oharrak ematen dizkietenei edo agian zuzenbidean oso jantziak ez direnei, baina gustatuko litzaidake ikustea beren burua nazio-mailakotzat duten alderdiak, hala nola Alderdi Sozialista eta UPyD… Izan ere, ez da ebazpenik eman gai honen funtsari buruz, eskumen-gatazka honi buruz. Eusko Jaurlaritzaren dekretua aurkaratuta dago. Artikulu batzuen etenaldia bertan behera utzi da, eta beste batzuena ez. Beste batzuena, botiken koordainketarekin zerikusia duten guztiena, ez da bertan behera utzi. Alegia, Alderdi Sozialista eta UPyD ikusi nahi ditut –alderdi horiek nazio-mailakotzat dute beren burua, eta, gainera, lau haizetara aldarrikatzen dute, bereziki haietako batek–, azkenean –ikusiko dugu zer gertatzen den– Konstituzio Auzitegiak erabakitzen badu eskumen-gatazka dagoela, eta Gobernu zentralak ateratako dekretua lehenetsi behar bada. Gustura ikusi eta gogoraraziko ditut gaur hemen batzuek egin dituzten adierazpenak, eta ea, kasu horretan, ez obeditzeko eta Konstituzio Auzitegiaren ebazpena ez betetzeko deia egiten duten. Izan ere, harritu egingo ninduke, batez ere UPyDk; Alderdi Sozialistak agian ez hainbeste, baina UPyDk nahikoa harrituko ninduke. Ekimen hau ikusirik, Alderdi Sozialistak kontraesanen bat du, baina nire hitzaldiaren amaieran aipatuko dut. Eta, zalantzarik gabe, krisi ekonomikoak agerian utzi ditu osasun-sistema nazionalaren hutsuneak eta gabeziak. Y si queremos avanzar en el sistema de bienestar, es imprescindible adoptar medidas que garanticen la estabilidad, manteniendo siempre la protección de la salud de la ciudadanía. Eta horrexegatik onartu zen 2012ko apirilaren 20ko Errege Lege Dekretua, Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presazko neurriei buruzkoa. Eta ez dakit, Maneiro jauna, zergatik eragiten dizun hainbesteko alergia, bermatzen baita, hain justu, herrialdeko autonomia-erkidego guztietan prestazio berak egotea, besteak beste, zure hitzaldian behin eta berriz errepikatzen dituzun desberdintasun horiek egon ez daitezen, hain justu. Beraz, erabateko koherentzia falta eta demagogia erakutsi dituzu gaur tribuna honetan, eta ikusiko dugu ea azkenean Konstituzio Auzitegiak eskumen-gatazkaren alde egiten duen eta Gobernu zentralaren dekretua lehenetsi behar den. Ez dakit orduan desobedientziarako deia egingo duzun. Aurreikusten diren neurriek indarrean dagoen legedian jasotako egungo osasun-eredua bermatzen dute. Hobetu egiten dira osasun-laguntza jasotzeko prozedurak, eta saihestu egiten dira zalantzak, ziurgabetasunak eta gehiegikeriak. Alde batetik, osasunlaguntza jasotzeko prozedurak argitu eta bateratu egiten dira, edozein pertsonak lege-baldintzak bete gabe eta gure herrialdean erroldatuta egoteagatik bakarrik osasun-laguntzarako eskubidea izateak eragiten zuen nahasmena saihestearren. Osasun-txartelak –eta ez gara osasun-laguntzaz ari–… Izan ere, osasun-laguntzak unibertsala izaten jarraitzen du, eta badago osasun-laguntza, baina oso bestelako gauza bat da osasun-txartela edukitzeko eskubidea; hark oraingo eskubideak bakarrik ez, etorkizunerako eskubideak ere ematen ditu. Besteak beste, aukera ematen zuen gure herrialdera osasun-txartela eskuratzeko (osasun-txartela eskuratzeko bakarrik) bidaiatzen zutenak beren sorterrira itzul zitezen, han, adibidez, ebakuntza egin zezaten, eta Espainiako osasungintza ardura zedin ebakuntza hartaz eta pertsona horiek, baita haien senideek ere, beren sorterrietan etorkizunean behar izan zezaketen osasun-arretaz. Bestetik, Espainiako osasun-sistema alferrik ari zen bere gain hartzen, gure aurrekontuen kargura, beren sorterrietan jada estalita zeukatenen osasunlaguntza. Hori gertatu zen, gehiegikeria horiek gertatu ziren –berriro aipatu behar dut Zapatero jauna eta Alderdi Sozialistaren Gobernua– zegokion erkidegoaraudia ez zelako behar bezala transposizioz jaso – hori horrela da, jaun-andreok–. Eta aurreko Gobernu sozialistaren utzikeria edo pasibotasun horrek ateak ireki zizkien osasun-turismoari eta gehiegikeriei, eta horren erakusgarri da ezen, 2009. urtean, Kontuen Epaitegiaren txosten baten arabera, gure herrialdea beste herrialde batzuei mila milioi euro fakturatu gabe geratu zela 700.000 herritarri baino gehiagori osasunlaguntza emateagatik. Erreforma honekin, iruzurra saihesten da osasun-zerbitzuak ematean, eta arin eta zuzenean fakturatuko zaie beste sorterri batzuei beste nazionalitate bateko pertsonak gure osasun-sisteman artatzen direnean, gutako edozein Europar Batasuneko beste herrialde batera joaten garenean gertatzen den bezala. Erreforma honek unibertsaltasuna bermatzen du, eta osasun-turismoa saihesten du. Osasun-laguntza behar duen inor ez da geratuko artatu gabe, Espainiakoa izan edo beste herrialde batekoa izan. Beste gauza bat da osasun-txartela eskuratu ahal izatea. Baina saihestu egiten da hutsune administratiboak direla-eta Espainiako osasun-zerbitzuez, edo beste osasun-sistema batzuez, doan baliatzea. Espainian bizilekurik ez duten beste herrialdeetako herritarrak –turistak direlako edota Espainian legez kanpo bizi direlako– ez dira artatu gabe geratuko. Beraz, ez gaitzazue engainatu, eta ez zaitezte saiatu alferrikako kezka sortzen, zuetako batzuek bai baitakizue ez datorrela bat errealitatearekin. Europar Batasuneko turistei dagokienez, laguntza haien herrialdeari fakturatuko zaio Europako osasun-txartelaren bidez –txartel hori ez zen banatzen Gobernu sozialistak ez zuelako behar bezala transposizioz jasotzen direktiba hori–, espainiarroi eskatzen diguten bezala Europako edozein herrialdetara joaten garenean, esan dudanez. Eta txartel hori ez badute, edo erkidegoz kanpokoak badira, haien bidaia-aseguruen bidez fakturatuko da, edo aldebiko hitzarmenek ezartzen dutena aplikatuz. Legez kanpoko egoeran dauden atzerritarrei dagokienez, araudi berriak ziurtatzen du beti jasoko dutela osasun-laguntza larrialdi-, gaixotasun- edo istripu-kasuetan, medikuaren alta jaso arte. Horrez gain, zainduta egongo dira haurdunaldian, erditzean eta erdiondokoan. Halaber, Europar Batasuneko beste edozein herrialdek baino modu eskuzabalagoan bermatuko dugu adingabe guztien osasun-laguntza, kasu guztietan eta espainiarren baldintza beretan. Europar Batasuneko edo Europako beste herrialde batek ere ez du, jaun-andreok, hain laguntzaestaldura zabala legez kanpoko egoeran dauden atzerritarrentzat. Batek ere ez. Eta, bestela, eskatzen dizuet esan diezadazuela haietako bat tribuna honetan. Horrez gain, laguntza humanitarioaren kasuak artatuko dira gaixotasunak prebenitzeko eta kontrolatzeko hitzarmenen edo programen bidez. Beraz, ez ezazue alferrikako kezkarik sortu. Izan ere, Gobernu zentralak ateratako errege lege-dekretuaren aurretik, Espainiako udalerri batean erroldatuta egotea nahikoa zen osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko, eta horrek arestian aipatu ditudan etorkizuneko eskubideak sortzen zituen; eta araudi berriak desagerrarazi egin du osasun-txartelari zegokion irregulartasun-multzoa. Lanik egiten ez duten eta beren diru-sarreretatik bizi diren espainiarrak, errentadunak –egoera hori ere ez zegoen konponduta– ez dira jo beharko baliabiderik gabeko pertsonatzat, lehen Alderdi Sozialistaren Gobernuarekin gertatzen zen bezala, eta, orain, irtenbideak jarri ahal izango dira hitzarmen berezien bidez. 26 urtetik beherakoek eta dibortziatuek ere eskuratu ahal izango dute osasun-txartela. Konstituzio Auzitegiak, nire hitzaldiaren hasieran aipatu dudanez, Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren (2012ko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren) artikulu batzuen etenaldia bertan behera utzi du, baina ez du ezer esan gaiaren funtsari buruz. Beraz, Roncal andrea, esan duzu Eusko Jaurlaritzaren dekretua babestu egin duela, baina ez du babestu, ez baitu ezer esan gaiaren funtsari buruz, ez baita sartu gaiaren mamian, eta badakizu. Eta, bide batez esanda, ez zuen bertan behera utzi koordainketari buruzko artikulu guztien etenaldia, eta horregatik ez duzu esaten dekretu hori babestu zuela. Beraz, argudioak gauza baterako balio badizu, besterako ere balio behar dizu. Eta erdibideko zuzenketari dagokionez, eta azkenean hiru alderdiek lortuko duten akordioari dagokionez –pentsatzen dut erdibideko zuzenketa UPyDk eta Alderdi Sozialistak sinatuko dutela, baina, jakina, EH Bilduk ere babestuko du–, murrizketa sozialak baztertzea aipatzen duzuenean… Lege-dekretu honek, datuak ikusirik, ordena jarri du desordena zegoen lekuan, egoerak legezko bihurtu ditu legez kanpokoak ziren lekuan, eta gehiegikeriarik ez egitea lortu du gehiegikeriak egiten ziren lekuan. Izan ere, erkidego-araudi bat ez zen behar bezala transposizioz jaso, eta ezin zitzaien txartela eskatu hona etortzen ziren Europako herritarrei, guri eskatzen zaigun edo eskatzen zitzaigun bezala Europar Batasuneko beste herrialdeetara joaten ginenean, edo erroldatuta egoteagatik bakarrik pertsona batek osasuntxartela eskuratu zezakeen –eta horrek ez du oraingo osasun-laguntza bakarrik ematen, baita etorkizunekoa ere–, eta, hortaz, pertsona horiek beren sorterrira joaten ziren eta handik aurrerako osasun-laguntza guztia Espainiako osasun-sistemaren kargura ematen zen. Beraz, horixe egin du errege lege-dekretuak. Horixe egin du errege lege-dekretuak. Eta, tira, deigarria egiten zait –eta honekin bukatuko dut, presidente andrea– Alderdi Sozialista, bada, ez dakit zertan ari den jolasten; izan ere, zuek atera zenuten eta Konstituzio Auzitegian errekurritu den dekretuan, urtebetez erroldatuta egotea aipatzen zenuten. Beraz, zuek baldintza bat ezarri zenuten, eta gaur, ekimen honetan, esaten diguzue osasun-laguntza bermatu behar dela egoera juridiko eta administratiboa edozein izanda ere. Alegia, zuek gobernatzen zenutenean, urtebetez erroldatuta egoteko baldintza ezarri zenuten, baldintza hori ezarri zenuten, eta, orain, hona etorri zarete esatera ez urtebetez erroldatuta egoteko baldintzarik, ez beste baldintzarik. Bada, zuek jakingo duzue, baina Alderdi Popularrarentzat, behintzat, hori ez da serioa, ez da zorrotza, eta, nolanahi ere, ez da inola ere koherentea autonomia-erkidego batean gobernu-erantzukizunak izan dituen alderdi batentzat. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3057
10
58
05.12.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Gure taldeak, Euzko Abertzaleak taldeak, Euzko Alderdi Jeltzalearen taldeak Madrilen, lehendakariak eta Osasun sailburuak behin eta berriro adierazi dugun moduan, argudiatzen ditugu 16/2012 Errege Dekretu Legeak inposatutako neurriak. Aldebakarrez hartu dira eta gure osasun-arloko eskumenak urratzen dituzte. Ondorioz, euskal osasun-sistema publikoan kaltea eragin dute eta gure herritarren ongizatean ere kaltea eragin dute, azkenean. Ez dugu bat egiten neurri horiekin eta Jaurlaritzari eskatzen diogu, beste behin ere, eskura dituen baliabide guztiak erabil ditzala horien eraginei aurre egiteko: baliabide politikoak, juridikoak, ekonomikoak eta abar. Gaur eztabaidatzen ari garen legez besteko proposamenaren inguruan, komeni da gaia ondo zentratzea beste ezer baino lehen. Hain zuzen ere, gaizki ulerturik egon ez dadin. Arestian aipatutako moduan, Espainiar Gobernuak onartutako 16/2012 Errege Dekretu Legeak osasun-aseguramendurako sisteman aldaketa sakonak egin eta indarrean sartu zituen 2012ko irailetik aurrera. Ondorioz, besteak beste, egoera irregularrean aurkitzen diren pertsona immigranteek osasun-arreta jasotzeko eskubidea izateko baldintzak gogortu zituen. Denboran atzera egin eta Gizarte Segurantzari kotizatu izan beharrari lotutako osasun-arreta sistema ezarri nahi izan da. Hau da, aseguratuta edo aseguratutako norbaiten onuradun izaera edukitzea beharrezkoa izatea ezarri zen berriro ere. Gure ustez, atzerapausoa; hainbat urteko lanaren ondoren lortutako euskal osasun-sistema publiko eta unibertsala hankaz gora jartzen zuen atzerapausoa. Aurreko Jaurlaritzak eta Bengoa sailburuak ere bai horrela ulertu zuten eta 114/2012 Dekretua onartu zen; beste gai batzuen artean, Espainiar Gobernuaren Errege Dekretuak osasun-sistematik kanpo uzten zituen pertsonen –egoera irregularrean dauden etorkinen– osasun-arretarako sarbidea arautzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasun Sailaren 114. Dekretu hori argitaratu bezain laster Espainiar Gobernuak errekurritu egin zuen Konstituzio Auzitegian eta etenda geratu zen bere aplikazioa. Noiz arte? Ba 2012ko abenduaren 13an Konstituzio Auzitegiak auto eman zuen arte. Eta ebazpen horretan Konstituzio Auzitegiak etenaldia bertan behera utzi zuen egoera irregularrean dauden pertsonei osasun-arretarako sarbidea emateko araudiari zegokionean. Konstituzio Auzitegiak emandako arrazoiak argiak izan ziren: dirua aurrezteko dela esatea ez dela nahikoa 114. Dekretua indargabetzeko; hain zuzen ere, garrantzitsuagoa delako osasun publikoa arriskuan ez jartzea, gizartearen osasun bermatzea bere osotasunean. Ondorioz, indarrean utzi zuen 114. Dekretuak araututakoa gai horren inguruan. Behin hori esanda, komeni da argitzea zer den 114. Dekretu horrek arautzen zuena; izan ere, ematen baitu zenbaitek ez dutela oraindik ere argi ikusten. López lehendakariaren Jaurlaritzaren dekretu horretan hurrengo baldintzak ezartzen ziren Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-arreta normaltasunez eduki ahal izateko: Batetik, 16/2012 Errege Dekretu Legea indarraz sartu zenerako, hau da 2012ko irailerako, osasun-txartela izatea. Bestetik, hiru baldintza betetzea aldi berean, eta azpimarratzen dut aldi berean edo simultaneoki. Lehenengoa, baliabide ekonomiko nahikorik ez edukitzea; bigarrena, osasun-babeserako beste sistema edo aukerarik ez edukitzea eta, hirugarrena, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean urtebetez erroldatuta egotea. Hau da, urtebeteko erroldaren baldintza hori Patxi López lehendakariaren Jaurlaritzak ezarri zuen, hain zuzen ere Konstituzio Auzitegiak berretsi duen epea. Beraz, Jaurlaritza berriari tokatu zaio 114. Dekretuak jasotakoari bide ematea. Horretarako onartu zen uztaileko agindua; hain zuzen ere Konstituzio Auzitegiak berretsitako eskubide horiek behar den bezala bermatzeko. Horretarako arautu ditu osasun-txartelak emateko prozedurak, gure artean ere dauden pertsona horiek ere normaltasun osoz osasun-arretarako sarbidea izan dezaten. Ez du beste ezer egiten. Agindu berri honekin ez du inondik inora osasun-eskubiderik murrizten, talderen batek aipatu duen moduan. Hau da, 114. Dekretuak ezarritako baldintzak betetzen dituztenen osasun-arretarako sarbidea arautu egiten du. Eta baldintza horiek aurreko Gobernu sozialistak ezarri zituenak dira. Beraz, pixka bat gauzak kokatzearren: osasunarreta normalizatua nortzuek daukagu gure erkidegoan? Ba, egoera erregularrean gauden guztiok, batetik, eta, bestetik, egoera irregularrean dauden pertsona guztiek 114. Dekretupeko baldintzak betetzen dituztenean, hau da, urtebete baino gehiago hemen erroldatuta daudela egiaztatzen duen edonork. Kontuan izan behar dugu 16/2012 Errege Dekretu Legea indarrean sartu zenetik 15 hilabete pasa direla. Ondorioz, momentu hartan errolda-baldintzak betetzen ez zuten gehienek aukera izan dute baldintza hori egiaztatzeko eta osasun-txartela eskuratzeko normaltasunez. Baina, egia da, hor izan dezakegu beste multzo bat, oraindik ere errolda-baldintza betetzen ez duena. Izan daiteke berriki edo duela gutxi etorri direlako gurera edo beste edozein arrazoirengatik. Talde horretan, osasun-arretarako eskubidea izango dute guztiek larrialditarako kasuetan. Bestalde, haurdun dauden emakumeek erditu aurretik eta erditu ostean ere bai, eta, azkenik, adin txikiko guztiek osasun-arreta osorako eskubidea izango dute. Hala ere, Osasun Sailak kontuan izan ditu pertsona horiek guztiak. Gizarte Gaietako Sailetik emandako datuek esaten dute gutxi gorabehera 700 pertsona inguru izan daitezkeela egun egoera horretan aurkitzen direnak eta, nahiz eta gutxi izan, ezin ditugu albo batera utzi. Jaurlaritzak ez ditu albo batera utziko. Horregatik Jaurlaritzak horien osasun-arreta bermatzeko ere hainbat neurri hartu ditu. Gai honen inguruan azalpenak emateko, duela hilabete inguru, Osasun Batzordean, Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria izan genuen eta berak zehaztasun handiz azaldu zigunaren arabera, uztaileko aginduaren ondotik beste bi jarraibide eman dira. Bata abuztuaren 22koa eta bestea irailaren 30ekoa. Lehenengoan, larrialditarako osasun-arretan argibideak eman ziren. Hor sartzen dira osasun publikoarentzako kaltegarriak izan daitezkeen gaixotasun infekto-kutsagarriak dituztenen tratamenduak: tuberkulosia, sexu bidezko transmisioko gaixotasunak eta horrelakoak. Eta bigarrenean, aldiz, pertsona horietako bakoitzari familia-medikua egokitzeko edo izendatzeko erabakia hartzen da. Hau da, 700 pertsona horien taldean guztiek edukiko dute familia-medikua izendatuta edukitzeko aukera. Hau da, txartela ezin zaie eman ez delako posible gaur egun indarrean dagoen marko juridikoaren barruan, baina familia-medikua egokitzen zaie lehenengo arretarako sarbidea izan dezaten normaltasunez. Beraz, gure ustez, Jaurlaritza bere lana betetzen ari da eta, eragozpen guztien gainetik, apurka-apurka baina eraginkortasunez, behar diren neurriak hartzen ari da gure osasun-sistema publikoaren ezaugarri izatea nahi dugun unibertsaltasuna eta ekitatea bermatzeko helburuarekin. Alderdi Sozialistak aurkeztutako oinarrizko ekimenean, oinarrian edo justifikazioan esandakoekin ez dugu bat egiten. Jaurlaritzak 114. Dekretuan araututakoa eta Konstituzio Auzitegiak berretsitakoa aplikatzera mugatu da. Eta horrez gain, bere esku dauden eta marko juridikoaren barruan dauden hainbat neurri hartzen ari da. Bestalde, guk gaur Ganbera honetan salatu nahi dugu, beste behin ere, gure autogobernua, 16/2012 Errege Dekretu Legearekin, ez dela errespetatu. Autonomia Estatutuan jasotako osasun-eskumena urratu egin dela aldebakarreko erabakiz. Gure osasun-eskumena edukiz hustu egin nahi da eta egoera ekonomikoaren aitzakiapean Espainiar Estatua berriro ere prozesu uniformizatzaile eta zentralizatzailea burutzen saiatzen ari da. Horren aurrean, guk gure zuzenketa babestuko dugu. Baina, gustatuko litzaidake ere bai, adierazgarria da berriro ere Ganberako talde guztiek, Alderdi Popularrak izan ezik, argudiatzen dutela aldebakarrez inposatutako neurriek eragindako ondorioak gure osasun-sisteman. Horren inguruan ere bada garaia hausnarketa egiteko. Besterik gabe, mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3058
10
58
05.12.2013
RONCAL AZANZA
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Orbegozo jauna, zu bat zatoz nirekin, 16/2012 Errege Dekretua ez dela aplikatu behar. Gure eskumenak urratu ditu, eta eskubide sozialak murrizten ditu, eta gu horren aurka gaude. Erabil dezagun gure eskumena, erabil dezagun gure Jaurlaritza herritar guztien osasuna babesteko eskubideak defendatzeko. Jar gaitezen guztiok ados, ados gauden guztiok behintzat, murrizketa sozialak arbuiatzeko eta gure autogobernua defendatzeko; jar gaitezen ados, hain zuzen, aurrerapauso bat emateko eta gure autogobernuak 16/2012 Dekretua erabat arbuiatzeko ematen dizkigun tresna juridiko guztiekin jarraitzeko. Egia da Jaurlaritza sozialistak urtebeteko erroldatzea aurreikusi zuela 114. Dekretuan, baina egia da, halaber –eta hemen ez da esan–, aldi baterako txartelak ematen zirela, hiru hilean behin berritzen zirela, eta etorkin bati ere ez zitzaiola ukatu denboraldi horretan, 2013ko uztailera arte, osasun-laguntzarik, eta osasun-arretagatiko fakturarik ere ez zitzaiola egin. Hala ere –egia da ez dela datu gehiegirik eman, baina baten bat eman da–, fakturatu egin da larrialdiko osasun-laguntzengatik eta ospitaleetako arretagatik. Egia da esaten dutela ez dela kobratu, baina hor geratzen da faktura, ez dute kendu, eta, etorkin horrek baliabideak dituenean, fakturatu egingo zaio, kobratu egingo zaio, kobratu egin nahi izango zaio. Eta horrekin ez gaude ados. Ez gaude ados etorkinei fakturatzearekin etorkizunean osasun-baliabideak izan ditzaten eta ordaindu ahal izan dezaten. Nahi dugu haiek sarbide askea eta unibertsala izatea, gainerako herritarrek bezala, Osakidetzak ematen dituen osasun-zerbitzu publikoetara. Eta PPko andreari, zer esango diot? Txera handiz, osasun-turismoa ere arbuiatu egiten dugu. Hori ere arbuiatu egiten dugu! Baina hori ezin da aitzakia izan hainbat arrazoirengatik osasuna babesteko duten eskubidea benetan erabili behar dutenak eskubideen zerrendatik ezabatzeko. Esan behar dizut, orobat, zure argudioa askotan erabiltzen duzula, eta asko gustatzen zaizuela laguntzetako edo osasungintzako iruzurrez hitz egitea, hau da, zaurgarrienen ustelkeriez eta iruzurrez, baina isildu egiten dituzuela askoz handiagoak diren beste kolektibo batzuen iruzurrak. Esan behar dizut, era berean, honek ez duela jendea erakartzen. Inork ez du Atlantikoa zeharkatzen edo Melillako hesien labana-xaflak pasatzen meniskoko ebakuntza egiteko, Garrido andrea. Jendea, erakartzekotan, ondoko autonomia-erkidegoek erakartzen dute, eta kasu horretan ere ezin izango genioke errua bota Rajoyren dekretuari esker osasun-laguntza ukatu zaiolako gure autonomia-erkidegora etorri behar duenari, autonomia-erkidego hau ulerkorragoa baita eta gehiago errespetatzen baititu eskubide unibertsalak. Kasu horretan, Rajoyren Gobernua da erantzulea. Baina hori ere ez da gertatzen ari. Eta harritu egiten nau zure ekimenean, Jaurlaritzaren txostena zure eskuetan eduki ondoren, zuzenketa bat egitea esanez hau sistemaren jasangarritasunagatik dela. Uste duzu sistemaren jasangarritasuna arriskuan jar dezakeela Araban 81 etorkin, Gipuzkoan 185 etorkin eta Bizkaian 390 etorkin artatzeak –kalkulu hori egin du Jaurlaritzak–? Esan ezazu egia. Hau ez da sistemaren jasangarritasunagatik! Zuek badakizue zertarako den hau. Zuek martxan jarri nahi duzuen osasun-sistemaren negoziorako da hau, pribatizatu eta sistematik kanporatu egin nahi baitituzue han sartzeko baliabide ekonomikorik ez duten guztiak. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3059
10
58
05.12.2013
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko berriro. Garrido andrea, zoriondu egin behar zaitut. Miretsi egiten zaitut, benetan, justifikatu ezinekoa justifikatu baituzu hamar minutuan. Eta zure taldekidea parafraseatuko dut: bistan denez, zuek eta gu bi unibertso paralelotan gaude. Sinatu den erdibideko zuzenketari dagokionez, alde bozkatuko dugu, jakina, baina oso bide bihurria egin behar izan dugu azkenean arratsalde honetan onartuko duguna lortzeko, axola baitzaigu edukia. Eta, hitzez hitz, erabat ados gaude hemen esaten duenarekin: indarrean dagoen araudi osoa aldatzea, gaurgaurkoz ez baitie pertsona guztiei uzten osasun-arreta unibertsala jasotzen; behar den araudia garatzea. Erabat ados. Talde batzuek zailtasunak dituzte gurekin sinatzeko, eta, zailtasunak dituztenez, esan bezala, oso bide bihurria egin behar dugu gure proposamena azkenean onar dadin. Baina gure taldeak ez du inolako eragozpenik. Ez zaigu axola gure sinadura sakrifikatzea, gure sinadura ez agertzea; izan ere, esan dudanez, edukiak eta hemen onartuko denak axola digu. Gure jarrera, eta gaur hemen lortuko dena lortzeko guk egiten duguna, zuek ez duzue egiten. Eta, esan bezala, ahalegin guztiak egin ditugu erraza zirudien erdibideko zuzenketa bat lortzeko, az- kenean jarrera bera izan baitugu informazio-batzordeetan, baina ez da posible izan. Orduan, pentsatzen dugu estrategia aldatu behar dugula, estrategia aldatu behar dugula, eta Gabonetako giroa nabaritzen denez, gure eskaera Olentzerori zuzenduko diot: "Olentzero maitea, aurten hiru gauza eskatuko dizkizut: Osasun Sailarentzat, ikatza. Dirudienez, UPyD taldean dauden boligrafo guztiek ez dute margotzen. Orduan, eskatzen dizut Maneiro jaunarentzat boli berri bat gure proposamenak sinatzeko. (Barreak) Eta hirugarren gauza, pertsona guztientzat osasun-arreta unibertsala". Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3060
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, nik ez dut zailtasunik izan erdibideko hau sinatzeko, eta ez dut bide bihurririk ere egin behar izan. Besterik gabe, Roncal andrearekin hitz egin dut, ados jarri gara erdibidekoaren edukian, eta sinatu egin dut. Beraz, ez dut bide bihurririk egin behar izan eta ez dut zailtasunik ere izan akordio honetara iristeko eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko, ez Olentzerori, hor proposatzen dena, iruditzen baitzait bidezkoa dela. Garrido andrea, esan duzu ez dugula sen onik. Ez dakit sen onik ez dugun. Nik uste dut zuek ez duzuela ez sen onik, ez mugarik, murrizketa sozialak aplikatzeari dagokionez, bereziki gizarteko sektore ahulenen aurka, eta errukirik ere ez duzue Espainiako Gobernua aplikatzen ari den mota guztietako politikak aplikatzeko. Baliteke guk sen onik ez izatea. Niri, nolanahi ere, guztiz sen onekoa iruditzen zait sinatu dugun erdibideko hau, bidezkoa iruditzen zait, beharrezkoa iruditzen zait, eta horregatik sinatu dugu. Baliteke guk sen onik ez izatea. Zuek ez duzue errukirik Gobernura iritsi zinetenetik bultzatzen ari zareten murrizketa sozialen politika aplikatzeko. Horixe da errealitatea. Ozenago hitz egiten baduzu ere –eta zenbat eta ezinezkoagoa izan ekimen jakin batzuk defendatzea, orduan eta ozenago hitz egiten duzu–, ozenago hitz egiten baduzu ere, egia esan, ez duzu arrazoi handiagorik. Eta uste dut akordio on batera iritsi garela. Hasieran esan dut: errege lege-dekretu honek oso premiazkotzat jotzen zuen osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzea; osasuna babesteko eskubidearen jabeak Estatuko araudi baten bidez ar- gitu beharra bermatu nahi zuen –edo bermatu nahi zuela esaten zuen–; Espainiako araudia Europako legedira egokitu beharra aipatzen zuen, osasunturismoa gehiegikeriaz ez erabiltzeko; oztopoak kentzea aipatzen zen; bikoiztasunak kentzea aipatzen zen; lurralde osoarentzat politika nazional bera defendatzea aipatzen zen… Hori guztia aipatzen zen, hain zuzen, baina, egia esan, errege lege-dekretu hau modu horretan izapidetu zen, errege lege-dekretu gisa izapidetu zen, eta, hortaz, ezin izan zen zuzenketarik aurkeztu, ezin izan zen eztabaida serio bat egin, eta erregedekretu horretan planteatzen ziren gauza batzuen alde ere ezin izan zen bozkatu. Ezin izan zen eztabaida serio bat egin erregedekretu horretan planteatzen ziren gaiei buruz, eta haietako batzuk oso interesgarriak ziren; besteak beste, osasun-turismoari aurre egitea, oinarrizko zorro komun bat definitzea, eta bikoiztasunak kentzea. Esan bezala, batzuk interesgarriak ziren; gehienak murrizketa hutsak ziren, eta, tartean, gaur hemen esaten ari garena: pertsona jakin batzuei osasun-arretarako irispidea mugatzea, eta horrekin ez gaude inola ere ados. Horretaz ari gara hitz egiten gaurko puntuan, ez beste gai batzuetaz; ez errege-dekretu horretaz bere osotasunean, baizik eta, hain zuzen, etorkinen osasunarretaz. Errege-dekretu honek unibertsaltasuna kentzen dio osasungintzari, eta, nolanahi ere, legez kanpoko egoera administratiboan daudenei osasun-arreta ukatu nahi zaie, eta horrekin ez gaude inola ere ados. Beti jartzen duzue aitzakiatzat ez dagoela nahikoa diru, edo sistemaren jasangarritasunari eutsi egin behar zaiola. Pilatutako hainbeste murrizketa sozialekin, azkenean hondoa joko du sistemak, hainbeste eutsi nahi izatearekin, zuen arabera. Gu, beraz, ez gaude inola ere ados. Zer esaten zuen autoak? "Aurkaratutako neurrien kalteak jasan dituztenek osasunerako eta osotasun fisikorako dituzten eskubideak eta gizarte osoaren osasunarentzako arriskuak saihestea bereziki garrantzitsuak dira Konstituzioan, eta ezin dira indargabetu dirua aurrezteagatik bakarrik –ez da zehaztu zenbat–. Ulertzen dugu zergatik justifikatzen den laguntza publiko eta doakoa jasotzeko eskubidearen esparru subjektiboa zabaltzeari buruzko arauen indarraldiaren etenaldia bertan behera uztea". Horixe aldezten dugu guk. Osasunerako eskubidea oinarrizko giza eskubide unibertsal bat da, eta biztanleriaren kategoria guztiei aplikatu behar zaie. Horixe aldezten dugu guk. Beraz, bai, alderdi nazionala gara, alderdi progresista gara, osasun-sistema nazionalaren kohesioa aldezten dugu, berdintasuna aldezten dugu, oinarrizko zorro komun bat aldezten dugu, eta beste gauza ba- tzuk ere bai. Baina, guztiaren gainetik, Garrido andrea, oinarrizko eskubide gisa eta eskubide unibertsal gisa defendatzen dugu osasunerako eskubidea. Beraz, guztiaren gainetik, hori, oinarrizko eskubideak defendatzea. Eta erdibideko zuzenketa horretan hori defendatzea guztiz koherentea da gure ibilbidearekin. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3061
10
58
05.12.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Tira, ez da arrazakeria-kontua, Blanco andreak esan duenez, edo erruki-kontua, Maneiro jaunak esan duenez. Kontua zen osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzea, sistema horrek 16.000 milioi euroko zorra baitzuen Alderdi Popularraren Gobernua iritsi zenean. Eta kontua da, hain justu, sistema jasangarria izateko aukera emango duten neurri guztiak hartzea, generaman bidea jasangarria ez beste edozer izango baitzen. Eta osasun-laguntzak, batzuei gustatzen ez bazaie ere, unibertsala eta doakoa izaten jarraitzen du; eredua ez da inola ere aldatu. Beraz, ez ezazue demagogiarik egin, eta ez ezazue kezka sortu ez dagoen tokian. Eta, nolanahi ere, bide bihurria egin behar izan duzu, Blanco andrea –behingoz, eta oraingoagatik bakarrik, arrazoi ematen dizut horretan–, erdibideko zuzenketa hau sinatzeko. Jakinik aurreko Eusko Jaurlaritzaren dekretu bat errekurrituta dagoela, jakinik Konstituzio Auzitegiak gaiaren funtsari buruz ez duela ezer esan, jakinik dekretu horrek urtebeteko erroldaepea ezartzen zuela osasun-arreta emateko, jakinik Alderdi Sozialistak eta UPyDk gaur hemen sinatuko dutela urtebeteko epe hori ere ez ezartzea, eta jakinik Konstituzio Auzitegiak ez duela ezer esan, ez dut ulertzen nolatan sina dezaketen zuzenketa hau beren burua nazio-mailakotzat jotzen duten alderdiek. Alderdi Sozialistarengandik, bada, ia edozer sinets daiteke, azkenaldian noraezean baitaude gainera, baina UPyDk, zeinak harro esaten baitu etengabe alderdi nazionala dela, jakinik Konstituzio Auzitegiak ez duela ezer esan, Jaurlaritza honi eskatzea, jakinik ebazteke dagoela eskumen-gatazka bat, Eusko Jaurlaritzari eskatzea egin dezala beste dekretu bat… Bada, zer egingo duzu…? Ez dakigu zer egingo duen Konstituzio Auzitegiak –Alderdi Popularrak, behintzat, errespetatu egingo ditu, beti errespetatu izan dituen bezala, Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak–, baina ez dakit zer egingo duzun, zuzenketa bat sinatu baituzu Jaurlaritza honek beste dekretu bat egin dezan. Izan ere, errekurritu daiteke dekretu hau! Zer egingo duzu? Egia esan, ez dut ulertzen nolatan sina dezakeen horrelako testu bat nazio-mailako alderdi batek, oso harro esaten baituzu nazio-mailako alderdi bat zaretela. Eta, Roncal andrea, bada, zer nahi duzu esatea? Osasun-turismoa…, baina herritarrak etortzen ziren eta…! Esan dut, gauza bat da osasun-laguntza, eta beste gauza bat da osasun-txartela. Osasuntxartelak oraingo eskubideak bakarrik ez, etorkizunekoak ere ematen ditu. Hau da, hona herritarrak etortzen ziren –herritarrak etortzen ziren, orain gutxiago etortzen baitira, logikoa denez, ordena jarri baita–, herritarrak etortzen ziren hemen erroldatzera osasuntxartela eskuratu ahal izan zezaten, hain justu, horrek etorkizuneko eskubideak ematen dituelako; gero, beren sorterrira joaten ziren, behar adina bider egiten zuten ebakuntza, eta hori osasun-sistema nazionalak ordaintzen zuen. Hona turistak etortzen ziren, eta, Alderdi Sozialistaren Gobernuan ez zenez behar bezala transposizioz jaso erkidegoko direktiba bat, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako turistak hona etortzen zirenean… Hona etortzen ziren, bai. (Murmullos) Bai, horretaz ere ari gara hitz egiten; izan ere, horrek guztiak 16.000 milioi euroko zorra ekarri zuen Zapatero jaunaren Gobernuarekin. Horretaz ere ari gara, hori 700.000 kostatu baita… Bai, 700.000 milioi kostatu da, baietz! Bai, bai, bai. 1.000 milioi euro kostatu da, eta 700.000 herritarrek ez zuten osasuntxartela atera… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3062
10
58
05.12.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… txartela ez zelako behar bezala transposizioz jaso. Hemengo herritarrok, Europara joaten garenean, gure osasun-txartelarekin joan behar dugu, eta hemen gertatzen zen Europako herritarren osasuntxartela ari ginela ordaintzen nahiz eta haiek beren herrialdean ordainduta eduki, hain justu, Zapatero jaunaren zabarkeria horrengatik. Hara, Roncal andrea, ez zorroztasunik, ez koherentziarik, ez seriotasunik, ez sinesgarritasunik. Gauza bat irakurriko dizut –pentsatzen dut ezagutuko duzula–; osasun-laguntza eskatzen duten atzerritarrei dagokienez, zera gogorarazten zuen: "EBko atzerritarrek nahitaez ekarri behar dute osasun-txartela. EBn sartzeko bisa behar duten atzerritarrek indarrean dagoen bisa bat ekarri behar dute. Bisa behar ez duten atzerritarrek egiaztatu behar dute 90 egun daramatzatela. Beraz, ez da osasun-txartelik kudeatu edo izapidetu behar, ezta osasun-laguntzaren behin-behineko txartela ere. "Espainian 90 egun baino gehiagorako ez dagoen ezein atzerritarrek, nahiz eta erroldatuta egon" (berriro diot, nahiz eta erroldatuta egon), "ezin du osasun-laguntza jaso 1988ko otsailaren 16ko 26/1988 Dekretuaren babespean". Zirkular hori osasun-zentro guztietan banatu zen, Nerea Antia legebiltzarkideari erantzunez, eta Bengoa jaunak sinatu zuen.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3063
10
58
05.12.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legezko bizileku baimenik gabeko etorkinen osasunerako eskubideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Roncal andrea, sailburuak uztailaren 22an eman zuen agindua ez da, zuk esan zenuen bezala, Konstituzio Auzitegiak bere garaian babestu zuen baino mugatzaileagoa. Agindu horrek hitzez hitz errespetatzen ditu 114. Dekretuan eskatutako baldintzak, baita etenaldia bertan behera uzteko autoak esaten duena ere. Baina autoak ez du inoiz esaten dekretuak berak eskatzen dituen baldintzak alda daitezkeenik hizpide dugun eskubidea egia bihurtzeko. Inoiz ez du esaten alda daitekeenik. Beraz, dekretuan jasotako baldintzetara mugatzen da. Esan duzun moduan, aurreko Jaurlaritzak legez kanpoko egoeran zeuden etorkinei osasun-laguntza ematen jarraitu zuen baldintzak eskatu gabe –hori egia da–, alegia, urtebeteko erroldaren baldintza, baina laguntza hori ematen jarraitu zuen dekretu horren aplikazioa etenda zegoelako hilabete horietan, abenduaren 13ra arte, orduan eman baitzuen Konstituzio Auzitegiak bere autoa. Ordura arte, ezin ziren aplikatu baldintza horiek. Alegia, egoera juridiko hori abenduaren 13aren ostean bizi izan dugunaren oso bestelakoa zen. Guk, behintzat, ez dugu zalantzarik baieztatzen duzunean aurreko Jaurlaritzak aurreikusi zuela 114. Dekretuaren garapenean behin-behineko txartelak ematea arautuko zela. Aurreikusiko zuen, baina ez zen inon gauzatu, ezta 114. Dekretuan bertan ere. Ez da inon agertzen. Lehen esan denez, sailburuak uztailean eman zuen aginduak ez du aurreikuspen hori jasotzen, hain justu, 114. Dekretuak jasotzen dituen hiru baldintzetako bat aldatuko zuelako. Hau da, oso bestelako gauza batez ariko ginateke hitz egiten. Oso bestelako gauza batez. Maneiro jaunak esan du Euskadik lehen aldiz uzten dituela osasunerako eskubide unibertsal eta doakotik kanpo urtebete baino gutxiago daramatenak erroldatuta, baina hori ez da horrela. Aurreko Jaurlaritzaren dekretuko baldintzetako bat erroldatzea zen eta! Alegia, egin zen. Ez du Jaurlaritza honek egin; horrela zegoen lehendik. Orduan, azkenean ez dugu ulertzen zergatik jartzen diren hamabi hilabeteak. Zein da irizpidea? Zergatik ez ziren bederatzi izan? Zergatik ez ziren sei izan, Gipuzkoako Aldundiak diru-sarrerak bermatzeko laguntzen dekretuan egin duen bezala? Eta zergatik sei hilabete? Ea, egunen batean azalduko diguzue. Zergatik ez hiru hilabete? Edo zergatik ez zaie zuzenean ematen eskatzen duten guztiei? Egunen batean azaldu ahal izango duzue. Beraz, Osasun Sailak, egoera hau guztia zaila izan arren, argibideak eman ditu, batetik, tratatu ezean osasun publikoarentzat arriskutsuak diren gaixotasun infekto-kutsakorrak tratatu daitezen –azken batean, horixe esaten du autoak–, eta, bestetik, urtebeteko erroldaren baldintza betetzen ez dutenei familiamediku bat eslei dakien. Alegia, gauza horiek ari dira egiten; segurtasun juridikoaren printzipioa mantentzen da beti, baina gauza horiek ari dira egiten. Eusko Jaurlaritzak beste dekretu bat argitaratu behar lukeela eskatzeari dagokionez, gure beldurra da ezen, erabakitzen bada beste dekretu bat argitaratzea –ikusi berri dugu–, oso litekeena dela Gobernu zentralak berriro aurkatzea Konstituzio Auzitegian; horrek 114. Dekretua automatikoki etetea ekarriko luke, eta 16/2012 Errege Dekretua bere horretan aplikatu beharko litzateke. Alegia, hor lege-hutsune bat dago. Y bueno, nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3064
10
58
05.12.2013
URREA HERRERA
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenas tardes a todos. Izugarri sentitzen dut tribuna honetara itzuli behar izatea Eusko Jaurlaritzak lankidetza-arloan egin duen aurrekontu-murrizketari berriz ere gure gaitzespenik handiena azaltzeko, eta legebiltzar-agintaldi bat bete dezala eskatzeko; horrek, gainera, osoko bilkura hauen zereginari buruz hausnartzera eramaten nau, Eusko Jaurlaritzak alde batera uzten baitu Ganbera honetako oposizio osoak onartutako proposamen bat. Beraz, 2013ko ekainaren 20ko bilkuran erabilitako argudioak berretsiko ditut. Azken hogeita hamar urte hauetan, euskal lankidetza deszentralizatua konpromiso- eta solidaritatezeinua izan da gizartea eraldatzeko prozesuan Euskal Herriko eta mundu osoko herri, erakunde eta gizartemugimendu askorentzat. Egia esan, nazioarteko solidaritatea eta azken urte hauetako eraldaketa-prozesuak izan dira euskal lankidetzaren ezaugarri nagusiak, zeinak beste eredu batzuk bereizten baitzituen eta erantzukizun komuna kontuan hartzen baitzuen giza eskubideak defendatzeko, genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea oinarritzat hartuta. Cuando hablamos de cooperación internacional, es inevitable resaltar la labor de los movimientos sociales, puesto que son elementos fundamentales para las lógicas emancipatorias. Porque esos movimientos son los que prefiguran y defienden las nuevas fórmulas de participación basadas en la equidad, en la horizontalidad y en la articulación entre diferentes. Actualmente, aunque en distinta medida, esos movimientos tienen una gran capacidad para movilizar recursos humanos, materiales y políticos; para enfrentarse a la pérdida de legitimidad de los partidos políticos y a las graves carencias de la democracia mediante elecciones en torno a su agenda de cambios. Por lo tanto, es impensable que se pueda avanzar en materia de ciudadanía y democracia sin afianzar los movimientos sociales. Ikuspegi etiko eta politikotik begiratuta, Euskal Herria Bildu herritartasun unibertsalaren ideiatik eta, horren ondorioz, giza eskubideen unibertsaltasunetik abiatzen da, eta ezin dira eskubideak mugatu krisia sortu dutenen pribilegioak mantentzeko. La pobreza es la más evidente violación de derechos humanos, y ante ella está la responsabilidad global participada de las instituciones, que ha de garantizar el bienestar de todas las personas y de todos los países. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarako aurrekontuproposamena ezin da onartu, % 30etik gorako murrizketa ikaragarria ekarriko duelako eta horrek euskal lankidetzaren suntsipena eragingo duelako, pixkanakakoa baina azeleratua. Zenbaterainokoa den jakiteko, esan dezagun 2002ko mailan jarriko ginatekeela berriro; beraz, hamaika urteko atzerapena izango litzateke. Lankidetza-politika politika soziala da; beraz, arlo horretan egiten den murrizketa murrizketa soziala da, ez du beste izenik merezi. Murrizketa horiek ezin dira justifikatu herrien arteko herritartasun globalaren eta solidaritatearen ikuspegitik. Garapenerako lankidetza, berez, politika bat da. Ez da asistentzialismoari, karitateari edo oparoaldi ekonomikoei loturiko unean uneko neurri- edo jarduera-multzo bat. Ez ditu helburutzat izan behar Eusko Jaurlaritzaren kanpoko proiekzioa, enpresak nazioarteratzea edo emandako funtsen proportzioan dirubaliabideak lortzea; alderantziz, politika iraunkor eta egonkorra da, justizia soziala berekin duen borondate politikoaren eta nazioarteko solidaritatearen emaitza. Euskadiko GKEen Koordinakundearen hitzetan, aurrekontuaren murrizketa ikaragarri horrek eragina du giza esparruan, eragin argia baitu hainbat arlotan: hezkuntzan, osasunean, genero-berdintasunean, gai publikoetako partaidetzan, edateko ura eta saneamendu-sistemak eskura izatean, gosearen eta horren zergatien aurkako borrokan, txirotutako herrialdeetan muturreko pobrezia- eta desberdintasun-egoeran bizi diren milaka pertsonengan. Izan ere, politika horrek pobreziari eta desberdintasunei aurre egin nahi die, horiek eragin dituen faktoreak eragotzita eta populazio ahulenetan dituen ondorioak arinduta; eta murrizketa horiek politika horren eraldatzeko ahalmena geldiarazten dute. Mundu bidezkoagoa lortzeko euskal herritarrak sentsibilizatu nahi dituen gure inguruneko ekimenei ere eragingo diete. Halaber, garapenerako lankidetzaren sektoreko langileen batzarrak adierazten duen bezala, pertsona asko lanpostuak galtzen ari dira eta sektoreko langileen lan-baldintzak –zenbait kasutan prekario samarrak– etengabe txartzen ari dira. Gehienak emakumeak eta gazteak dira, eta prekarietateari prekarietatea gehitzen zaio. Horrelako uneetan, jasaten ari garen zibilizaziokrisia zitalkeria are handiagoz jotzen ari den une hauetan erakutsi behar dira orain arte euskal lankidetzaren ezaugarri izan diren benetako balioak, mundu bidezkoago bat lortzeko borrokaren ibilbidearekin jarraitu ahal izateko. Funtsezkoa da horri amaiera ematea, batik bat kolektibo ahulenei eragiten dielako, esaterako, emakumeei eta umeei. A la hora de desarrollar políticas, las personas han de tener nuestra prioridad absoluta. Son las personas las que han de estar en el centro, y no el capital. Este es el objetivo del borrador presupuestario planteado por el Gobierno Vasco para el 2014. Además de todo lo mencionado hasta el presente, es importante referirse a otras graves consecuencias que pueden acarrear esos severos recortes presupuestarios: lankidetza-prozesu asko gelditzea eta atzeratzea, herrialde desberdinetan eta agente sozial eta politiko oso desberdinak dituztenetan, zeinek nazioarteko harremanen hogeita hamar urteko esperientzia definitzen baitute; lankidetzak gure gizarteari ere ekartzen dion desagertze pixkanakakoa baina azeleratua, krisiaren eta haren ondorioen aurrean mezu arriskutsuek indarra hartzen dutelarik. Honako hauen gisako mezuek: "lehenbizi hemengoak", "lankidetza ez da nahitaezkoa, ez da eskubidea"… Lankidetzaren ezaugarri izan diren konpromiso politiko eta etikoaren aurkako mezuak. Es un problema grave, porque puede haber una ruptura de los compromisos éticos, políticos y sociales adquiridos con muchos procesos abiertos durante años en otros continentes como Latinoamérica. Ezin zaio uko egin pertsona ahulenekiko solidaritateari. Pobrezia eta bazterkeria desagerraraztea betebehar etiko eta politikoa da giza eskubideak betetzeko orduan. Dena da posible aurrekontu sozial eta solidarioekin; eta horren alderantzizkoa planteatzen digu Euzko Alderdi Jeltzaleak, orain Alderdi Sozialistaren babesarekin, bere aurrekontu-proposamenaren bitartez. Ez dakit zergatik harritzen nauen horrek, kapitalaren aginduetara dauden alderdi politikoetatik datorrela jakinda. Berriz ere ezinbestekoa da 2012ko uztailaren 4a nabarmentzea. Lankidetzarako Euskal Kontseiluak egun horretan onartu zuen adierazpen instituzional bat, zeinak apustu egiten baitzuen garapenerako finantzaketa-baliabide egonkorrak eta aurreikusteko modukoak sortu eta mantentzearen alde, etorkizun hurbilean uko egin gabe legean xedatutako % 0,7ari. Eta garapenerako finantzaketa-baliabide egonkor eta iraunkorrei eusteko konpromiso hori ere ez da betetzen. Ante este ataque contra la solidaridad internacionalista, EH Bildu apuesta por lo siguiente: reforzar el modelo de cooperación vasco, que además de tener un carácter transformador y solidario, se va a comprometer con distintos proyectos y subjetivos para el cambio, especialmente con movimientos sociales; aumentar de modo permanente el porcentaje de los fondos destinados a la cooperación internacional, que tiene una conexión directa con la aparición de ciudadanos críticos organizados; posicionar el punto de vista femenino como ámbito para el análisis integral de la cooperación vasca y aumentar el número de procesos y organizaciones feministas que impulsan la autoridad de las mujeres de un modo estratégico; aumentar la cooperación con las naciones sin estado, con el objetivo de construir alianzas estratégicas con las naciones que buscan el pleno reconocimiento de los derechos humanos; y afianzar la coordinación entre las administraciones vascas. Euskal lankidetza deszentralizatuak apustu argi eta irmoa egin du genero-berdintasunaren alde eta emakumeak eraldaketa sozialerako ezinbesteko elementu gisa ahalduntzearen alde. Lankidetzarako aurrekontua murriztearen eragina erabakigarria izango da hegoaldeko emakume askorentzat, atzera egiten ikusiko dituztelako bai beren garapen ekonomikoa eta pertsonala eta bai beren sozietateena: besteak beste, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko kanpainak desagertzea, feminizidioa, emakume eta neskentzako hezkuntza- eta osasun-prozesuak gelditzea edo emakumeen pobreziaren aurka borrokatzeko eta emakumeen autonomia ekonomikorako prozesuak gelditzea. Beste asko bezala, hau ere alderdi politikoei, instituzioei eta gizarteari dagokien borondate politikoaren kontua da, globalizazio neoliberalak sortutako desberdintasunei aurre egiteko balioko duten aberastasuna banatu eta birbanatzeko baliabideak sortzen dituzten politikak egitekoa. Euskal Herria Bilduk horregatik erregistratu du legez besteko proposamen hau, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko, alde batetik, 2013ko ekainaren 20ko legebiltzar-agindu bat betetzeko eta, bestetik, 2014rako aurrekontu-proposamenean gutxienez 2012an erabilitako portzentaje bera erabiltzeko. Es posible generar los recursos necesarios para acabar con la pobreza estructural. Lo único que hace falta tener es voluntad. Alderdi Sozialistaren jarrerak sortzen didan erabateko haserrea azalduz bukatu nahiko nuke. Alderdi Sozialistak ezkerreko alderdi gisa definitzen du bere burua, eta lankidetza eta finantzaketarako aurreikus daitezkeen funtsak defenditzen aritu izan da tribuna honetan, baina ezingo luke bozkatu ezta berek egindako osoko zuzenketa ere. Hara, Unzalu jauna, niri egokitu izan balitzait hori egitea, egia esan, ez nukeen egingo; duintasunez. Zuk behin eta berriz defendatu duzu garapenerako lankidetzarako gutxieneko finantzaketa bat mantendu behar dela, eta, orain, erdibideko zuzenketa sinatu duzue zenbateko barregarri baten truke kritikatzen zenituztenekin. Guztiz lotsagarria da. Baina nire erantzunean jarraituko dut. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3065
10
58
05.12.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on. Eskerrik asko, presidente andrea, legebiltzarkideok, lehendakari jauna. Labur-labur, errepikatutako eztabaida da eta. Nik nahiago nuen horrelako kontu bat aurrekontuen eztabaidan kokatzea –eta kokatuko dugu, Urrea andrea–, taldeok aurkeztu ditugun zuzenketak aztertzen ditugunean; eta aurrekontu-eztabaida hori nola joaten den ikusi eta gero, erreakzionatu. Jarduketarako tarte bat badago, zerbait egin badezakegu, zerbait hobetu badezakegu, hurrengo saio-aldiaren hasieran erreakzionatu eta Jaurlaritzak arlo horretan duen jarrera aztertu. Guk ekimen bat planteatu genuen ekainean Ganbera honetan, kontroleko bilkura batean. Lehendakariari interpelazio bat egin genion, eta oso argi esan genuen gauza bat. Hau ez da jendea aurrez aurre jartzeko gaia, guk ez dugu hori egingo; ez da jendea aurrez aurre jartzeko gaia. Ekimen hartan ere esan nion lehendakariari nik nahi nuena Jaurlaritzari laguntzea zela, eta ulertu behar zela zailtasun-aldia zela, baina Jaurlaritzak ere ahalegin bat egin behar zuela. Ildo horretan bertan kokatu zen zuk aipatu duzun eta guztiok bozkatu genuen –gutako batzuk bozkatu genuen– legez besteko proposamena, gehiengoak onartu zuena. Baina berriro esango dut nire taldeak ez duela gai hau hartuko jendea aurrez aurre jartzeko elementu gisa, oraingoz ez behintzat. Jaurlaritza temati jartzen bada jarreraren batean, kontuak eskatuko dizkiogu eta jarduketak aldatzeko eskatuko diogu; agian, baita lege-aldaketak ere, balitekeelako gehiengoa beste modu batekoa izatea lege-aldaketei dagokienez. Baina berriro diot, nire taldeak ez du hori egiteko asmorik; gaur-gaurkoz, ez du jendea aurrez aurre jartzeko asmorik. Eusko Jaurlaritzari ahalegin handiagoa egiteko eskatzen jarraituko dugu (aurrekontuaren eztabaidan eskatuko dugu), ahalegin handiagoa Euskal Herria beti eredugarri izan den garapenerako lankidetzan –eta hori bai ez dugula galdu nahi–. Hala izaten jarraitu nahi dugu, eta horrexegatik ez dugu nahasi nahi une honetan nahaspiletan, haserreetan, liskarretan edo jarrera drastikoegietan. Aurrekontuetarako gure zuzenketetan egin dugu. Hor aukera egongo da kontu horretaz ere hitz egiteko, Jaurlaritzak jarduketarako zenbaterainoko tartea duen ikusteko, Alderdi Sozialistaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean jarduketarako nolako tartea adostu duten ikusteko. Eztabaida honetan, abstenitu egingo gara ekimen guztietan. Jaurlaritzak zuzenketa partzialen eztabaidan izaten duen jarrera ikusiko dugu –berriro diot–, eta hurrengo bilkura-aldian kontuak eskatzen jarraituko dugu, edo aurrekontuaren eztabaidan eta aurrekontu hori 2014an martxan jartzeko orduan behin betiko frogatuko den jarrera hori baloratuko dugu. Aurtengo ekainean gai horri buruz eztabaidatu ondoren, gure osoko zuzenketa lekukotasunezkoa zen beste ezer baino gehiago. Nolabait esateko, aurrekontuaren eztabaidari gehitzen zitzaion. Aurrekontuaren eztabaidan, guk badugu garapenerako lankidetzaren kontu-sailaren gehikuntzazko zuzenketaren bat; baina guk beste gehikuntza bat sartu genuen: guk eskatzen genuen erabiltzeko…, datorren astean izango dugun aurrekontuaren eztabaida alde batera utzita, gure osoko zuzenketan eskatzen genuen garapenerako lankidetzan atzerriko euskal ordezkaritzetan herrialdeak egiten duen gastua ere erabiltzeko. Hori zen gure osoko zuzenketa. Argi dago lekukotasunezko zuzenketa dela, baina hor dago. Gure autonomia-erkidegotik kanpoko jarduketa horri dagokionez, askoz interesgarriagoa iruditzen zitzaigun atzerriko euskal "enbaxadetara" bideratutako kontu-sail horiek garapenerako lankidetzara zuzentzea. Hori aurrekontu-ahalegin interesgarri baten parte izan liteke, eta atzerriko euskal enbaxadetan murrizketaren aurrekontu-ahalegin hori 2014ko aurrekontuaren gure zuzenketetan eskatzen dugunari gehitu geniezaioke. Zuk aipatu duzun akordiotik, 2013ko ekainaren 20kotik, agindu garrantzitsu bat ondorioztatzen da, eta hari jarraipena egiten segituko dugu. Ez dugu gogoko gaur egun daukagun egoera, baina berriro esango dizut ez dela izango jendea aurrez aurre jartzeko elementua. Agindu garrantzitsu bat dago, Jaurlaritzak bere gain hartu eta praktikatzea espero dudana, Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartutako legez besteko proposameneko 4. puntua da agindu hori: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio GKEen koordinakundearekin itundu dezala "baliabide erabilgarrietara, azken urte hauetan laguntza pilatu den esparruetara eta esku hartzeko ardatz estrategikoetara egokitutako garapenerako lankidetzaren arloko estrategia bat, garapen-arloko eraginari eusteko". Guri oso garrantzitsua iruditzen zaigu hori. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu Jaurlaritzak akordioak lortzea gobernuz kanpoko erakundeekin, horietara hurbiltzea eta horiekin hitz egitea; azaldu ditzala zer arazo dituen, baina etorkizuneko kontu horiek guztiak adostu eta itundu ditzala. Hor dago une honetan aurrekontu-gehiengoak proposatzen digun erdibideko zuzenketa. Onartu egingo da. Gu abstenitu egingo gara. Nahiago izango genuen 4. puntu horrekin osatzea, hain zuzen ere, lehen aipatzen nuen 4. puntu horren berrespenarekin osatzea. Izan ere, akordio horrek adieraziko liguke, arazoak arazo, gaia bideratuta dagoela elkarrizketako, akordioko eta iritziak hurbiltzeko gako horietan. Baina berriro diot, Jaurlaritzak aurrekontuari buruzko eztabaidan nola erreakzionatzen duen ikusi nahi dugu, maniobrarako tarterik ba dagoen ikusi nahi dugu eta, horrela ez bada, erantzukizunak eskatuko ditugu hurrengo bilkura-aldiaren hasieran. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3066
10
58
05.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Eskerrik asko, presidente andrea. Guk ez dugu iritzirik aldatu beste batzuek bezala. Hilabete hauetan guztietan defendatu duguna defendatzen dugu. 2013ko ekainaren 20an bozkatu genuena defendatzen jarraitzen dugu; pentsatzen dugu garrantzitsuak direla Legebiltzar honek duela hilabete batzuk bozkatu eta onartutako lau puntuak. Kontu garrantzitsua iruditzen zaigu. Ez dugu jarraipena egingo Jaurlaritzak hurrengo egunetan, hurrengo hilabeteetan edo hurrengo urteetan egiten duenari buruz soilik. Orain arte egin duenari buruzko jarraipena egin dugu jada. Eta egin duenari eta egin ez duenari buruzko jarraipena egiteaz gain, gogor kritikatu dugu. Izan ere, murrizketak egon dira lankidetza-esparruan, guk gogor gaitzetsi ditugunak eta 2014ko ekitaldirako ere jasota daudenak. Beraz, ados gaude 2013ko ekainaren 20an bozkatu eta onartu zenarekin: "Eusko Legebiltzarrak Lankidetzaren Euskal Legean jasotako solidaritate-konpromisoa berresten duela eta garapenari laguntzeko programetara bideratutako urteko aurrekontuaren % 0,7ko helburua lortzeko borondatea adierazten duela". Legebiltzar honek "Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2013ko aurrekontuaren egikaritzapenean manten dezala, gutxienez, aurrekontu osoaren % 5en gastu baliokidea garapenerako lankidetzaren kontu-sailean". Legebiltzar honek "Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrekontuaren hurrengo proiektuetan manten dezala azken hamarkadetan garapenerako bideratutako laguntzaren gastuaren proportzioa". Legebiltzar honek "Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio GKEen Koordinakundearekin itundu dezala baliabide erabilgarrietara, azken urte hauetan laguntza pilatu den esparruetara eta esku hartzeko ardatz estrategikoetara egokitutako garapenerako lankidetzaren arloko estrategia bat, garapen-arloko eraginari eusteko helburuarekin". Garapenerako lankidetza, gure iritziz, funtsezko politika da agenda publikoan. Ez da garrantzirik gabeko kontua. Giza eskubideen askotariko edukiak adierazten dira bertan: berdintasuna bere aldagai guztietan, demokratizazioa, berdintasuna, bizikidetza, justizia soziala eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka. Ezin dugu gizarte aurreraturik eraiki haren zimenduek ez badituzte gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa posible egiten duten balioak. Euskal gizartea ezin da irten edo ez luke irten behar krisitik beti harro sentiarazi gaituen politika bati uko eginda, zeinak ezinbesteko erreferente gisa aurkeztu eta kokatu baitu Euskadi. Gai batzuetan lortu ez badugu, egin dezagun ahalegina nazioarteko solidaritatean erreferente izateko, kontu horretan, egia esan –eta bidezkoa da hala aitortzea–, ondo egin baitu Euskadik. Horregatik aurkeztu dugu osoko zuzenketa, zuzenketarik aurkeztu gabe ere gera gintezkeen arren; esan dudan bezala, gure planteamenduak aurtengo ekainaren 20an defendatu genituen berak baitira. Nolanahi ere, Jaurlaritzari eskatzen genion 2014ko aurrekontuetan manten zezala 2012an garapenerako lankidetzarako izandako portzentajea, eta zehaztu zezala Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako gastu osoaren % 0,7ra iristeko behin-behineko ibilbidea bat, Garapenerako Lankidetza Legeak xedatzen duen bezala. Esan dudan bezala, lankidetza erreferentea izan da estatuan bere hogeita bost urteetan, erabilitako funtsengatik ez ezik, baita nazioarteko lankidetzaren garapenerako tresnen diseinuan izandako eboluzioagatik ere; tresna horiek, gehienetan edo beti, aitzindariak izan baitira Espainiako beste autonomia-erkidegoekin alderatuta. Bai Eusko Jaurlaritzak, bai foru-aldundiek bai eta ia udal guztiek finantzaketa-lerroak jartzeak elkarte-ehun zabal eta oso bizia eragin du. Elkarteehun horretan, haietan sartutako euskal herritar askok egiten dute lan. Hori oso interesgarria iruditzen zaigu. Beraz, azken hilabete hauetan eta azken urte hauetan defendatu dugun gauza bera, beti defendatu dugun gauza bera defendatzen dugu; Alderdi Sozialistak egiten ez duena. Kontua da Euskadiko Alderdi Sozialistak, bere web-orrian dioenez (egia esan, ez dakit zuzena den, ez dakit hala den), aurrekontuaren proiektuaren zuzenketa partziala aurkeztu duela. Zuzenketa horren bitartez, nazioarteko lankidetzarako 500.000 euroko gehikuntza eta sahararrei laguntzeko 180.000 euro eskatu ditu, zeina ez baita nahikoa eta ez baitator bat eztabaida honetarako aurkeztutako zuzenketarekin eta azken hilabete hauetan defendatu duenarekin. Bakoitzak jakingo du zer, zergatik, norekin eta zertarako sinatzen duen. Talde politiko bakoitza libre da, bakoitzak bere argudioak izango ditu, eta, nolanahi ere, lehen defendatu ditugunak, beti defendatu ditugunak, defendatzen ditugu guk. Guk bai, guk aurkeztu dugu zuzenketa partzial bat; aurrekontuen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketaz gain, zuzenketa partzial bat aurkeztu diogu aurrekontuen proiektuari, lankidetzara bideratutakoa 2012ko mailaraino igo dadin hurrengo aurrekontuproiektuan, Ganbera honetako gehiengoak seguruenik onartuko ez duen aurrekontu-proiektuan. Uste dut bidezkoa eta beharrezkoa dela hau gai garrantzitsua dela esaten jarraitzea. Uste dut nazioarteko lankidetzak ahalik eta urrunen egon beharko lukeela une honetan ditugun estutasun ekonomikoetatik. Bestalde, estutasun ekonomiko horiek jasan beharrik ez izateko, Jaurlaritzak orain arte aplikatutako politikak bezalakoak sustatu beharko lituzke. Uste dut nazioarteko lankidetzak merezi duela. Uste dut justizia sozialeko, solidaritateko, berdintasuneko, eta pobreziaren aurkako borrokako kontua dela, eta, horregatik, garrantzitsua dela gutxienez gaia berriro eztabaidatu izana eta hilabete hauetan guztietan defendatu ditugun ideiak berriro defendatu ahal izana. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3067
10
58
05.12.2013
UNZALU HERMOSA
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Lehendakari, señorías, buenas tardes a todos. Hara, Urrea andrea, ez dizut onartuko zuk niri duintasun-eskolak ematea; ez nik ez nire taldeko beste inork ez dizugu onartuko duintasun-eskolak ematea. Alderdi Sozialistaren historia aspaldi hasi zen eraikitzen herrialde honetan, duela ehun urte baino gehiago, eta guk, ezbairik gabe, defendatu egiten dugu. Baina, gainera, uste osoa daukagu benetan lortzen dena aldizkari ofizialean txertatzen dena dela, kasu honetan Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta hori dela garrantzitsuena. Beraz, printzipioak defendatzen ditugu, bai horixe; eta azalduko dizut printzipio berak defendatzen jarraitzen dugula, horretan ari gara eta. Baina, une honetan, Alderdi Sozialistak pentsatu du –hori ere garrantzitsua den arren– garrantzitsua dela autonomiaerkidego honi 900 milioi euro ematea gizartepolitiketarako, hezkuntza mantentzeko, osasun-sistema mantentzeko eta gure autonomia-erkidegoan eskain- tzen diren zerbitzuak emateko. Estatuko Aldizkari Ofizialera joan behar duen une honetan, garrantzitsua dela deritzogu, oso garrantzitsua dela deritzogu. Lankidetza ere oso garrantzitsua da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialera guk nahiko genukeena baino kontu-sail txikiagoa joango da, guk nahiko genukeena baino askoz kontu-sail txikiagoa joango da; baina kontu-sail hori joan egingo da, bai eta azaltzen ahaleginduko naizen beste kontu batzuk ere. Iruditzen zait ez dituzula ulertuko edo ez dituzula entzun nahiko arrazoiak, baina, nolanahi ere, nik Alderdi Sozialistaren jarrera, Euskal Alderdi Sozialistaren jarrera defendatzen jarraituko dut, legegintzaldi honetan mantenduko gaituen ideia delako, iaz lankidetza-kontuak gure oposizio-politikako funtsezko elementu gisa defendatu genituen bezala. Oposizioko politika egin dugu, eta, une honetan ere, oposizioko politika egingo dugu; baina, esan dizudan bezala, egiaztatutakoa edo herrialde honek aurrekontu berriak izateko aukera emango duen politikarekin bateragarri eginda. Esan dudan bezala, gizarte-politikak eta ongizate-estatua ahalbidetuko dituzten aurrekontuak. Sozialistok ekainean genituen helburu berak ditugu, ezin da horretaz zalantzarik izan; gainera, uste dugulako ezin dugula erlaxatu nazioarteko solidaritatea, euskal herritarrek solidaritate maila hori izaten jarraitzen dutenean, beren ekonomia partikularretatik ahal dutena eginez. Esan dizudan bezala –denei esaten diet eta Euzko Alderdi Jeltzaleari eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariari ere esaten diet–, aurtengo aurrekontuetan ere 2012ko portzentajea mantendu behar zela defendatzen jarraitzen dugu. Ez da lortu. Zergatik? Ez Alderdi Sozialistak behin baino gehiagotan planteatu ez duelako aurrekontuaren negoziazioan; ez da horregatik, zuek irizpide horiei entzungor egin diezuelako baizik, entzungor egin diezuelako gure iritziz egokiak ziren baldintzetan lankidetza txertatzeko Alderdi Sozialistaren dei horiei. Eta hemen aitortu beharra daukat, GKEei zuzenean jakinarazi diegulako… Gu ez gara ezkutatzen, eta tribuna honetara etorri aurretik GKEei jakinarazi dizkiegu aurkitu ditugun arazoak eta zein izango den gure jarrera. Guk leialak eta argiak izan nahi izan dugu, eta argi azaldu gertatzen ari ziren gorabeherak eta guk lortu nahi izan genuena, ezinezkoa izan dena. Guk salatu egin dugu Eusko Jaurlaritza honen lankidetza-politika, eta salatzen jarraituko dugu irizpideen ikuspegitik. Duela aste batzuk lehendakariari esan nion bezala, uste dugulako ez ditugula aurkitzen lankidetzarako zentzuzko irizpideak. Eta adibide argiena Haiyan tifoiak Filipinetan eragindako hondamendi humanitarioaren aurrean erantzuteko ezintasuna izan da. Guk ez ditugu kontu horiek egin; guk ekarpenak egin nahi izan ditugu… Sozialistok ekarpenak egin nahi izan ditugu kontu horietan, baina ez dira Alderdi Sozialistaren kontuak; eta hori badakizue zuek, eta baita zuk ere, lehendakari jauna; ganbera honetako talde guztiek dakite. Ez dira Alderdi Sozialistaren aurrekontuak. Urrea andrea, aurrekontuak Alderdi Sozialistarenak izan balira, % 0,5 islatuta egongo litzateke aurrekontu horietan, edo, agian, gehiago. Dena den, guk nahi duguna da, huskeriatzat jo daitekeen baina gure iritziz garrantzitsua izan den zenbateko batez aparte, zuzenketen bozketaren ondoren hasierako aurrekontuari gehituko zaion zenbatekoa… Hortik aparte, guk uste dugu Eusko Jaurlaritzak, Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak, dagokion neurrian, lankidetza gizarte-politikatzat jo dezan lortzeko bidean garela. Horretarako, Euzko Abertzaleak taldearekin sinatu dugun erdibideko zuzenketan gure iritziz garrantzitsuak diren gai batzuk jaso ditugu. Bat, konpromiso bat egotea legegintzaldi honetan aldaketa gauzatzeko… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3068
10
58
05.12.2013
UNZALU HERMOSA
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… 2013an abian jarritako joera. Joera hori aldatzea eta Alderdi Sozialistaren aurrekontuetaranzko joera hartzea, hau da, % 0,5 lortzeko joera edo, hobeto esanda, 2012ko aurrekontuaren erreferentea lortzea, Patxi Lopez lehendakari zen garaikoa, eta, esan dudan bezala, lankidetza-politiketarako 2012ko aurrekontu hura erreferente gisa hartzea. Eta horretaz aparte, uste dut ez dela mespretxagarria 2014ko ekitaldian proiektu zehatzetara bideratutako zenbatekoa, tokian tokiko proiektuetara bideratutako zenbatekoa, gero GKEek gauzatzeko banatu ahal izango den zenbatekoa bikoiztea. Hori izango litzateke 2013ko deialdietan egindako 12,5 milioietatik adostu dugun erdibideko zuzenketa honetan Alderdi Jeltzaleari sinatzeko eskatu dizkiogun 25 milioietara pasatzea. Hori ez da huskeria; izan ere, Urrea andrea, bai zuk eta bai lankidetzarekin loturaren bat daukagun guztiok dakigu gobernuz kanpoko erakundeentzat proiektuak onartzea eta proiektuak martxan jartzea dela garrantzitsuena, urte anitzeko finantzaketaproiektuak direlako, denok dakigun bezala. Urte anitzeko finantzaketa-proiektuak dira. Eta Euzko Abertzaleak taldearekin sinatu dugun erdibideko zuzenketan garrantzitsua iruditzen zaigun beste elementu bat ere badago. Deialdia lehen hiruhilekoan egin beharrekoa dela, alegia; ez dadila utzi, 2013an utzi den bezala, bigarren seihilekorako. Egin bedi deialdi azkar bat, gobernuz kanpoko erakundeek jakin dezaten zer baliabide izango duten 2014rako, jakin dezaten zenbat diru izango duten esku artean. Hasteko, iaz izandako funtsak halako bi izango dute tokian tokiko proiektuetarako, gure iritziz garrantzitsuak diren gauzetarako, hau da, lankidetza behar den tokian egiteko, eta baita lehen unetik egiteko ere. Hori guztia esanda, aitortzen dut Alderdi Sozialistan, nolabait, etsita sentitzen garela ezin izan delako txertatu % 0,5aren kontua; baina hasieran esandakoa berresten dut. Akordio baten bila goazenean, biren kontua izaten da, eta akordioak lortzeko orduan, batzuetan, apaldu egin behar izaten dira kontuak –ez printzipioak, baina bai helburu nagusiak–, eta kasu honetan ezinezkoa zen helburu nagusia lortzea. Dena den, benetan uste dugu oinarriak jartzen ari garela helburuak eta printzipioak epe ertainera lortzeko, berandu baino lehen lortzeko. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3069
10
58
05.12.2013
URREA HERRERA
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
EH Bildutik erabat baztertzen dugu aurrekontua, lehen aipaturiko ondorioengatik, kontuan hartuta euskal instituzioek erreferente izan behar dutela, nortasun eraldatzailea duen lankidetza-politika publikoa sustatuz eta finkatuz. Giza garapenarekin konprometitutako lankidetza eskatzen du horrek, hau da, pertsonen eta herrien askatasunak, eskubideak eta ahalmenak areagotzea xede duen lankidetza hiritartasun unibertsalean eta erantzunkidetasun globalean oinarritutako izate duinerako, pobrezia ezabatzera bideratutako eta egitura-, gizarte-, politika-, ekonomia-, ingurumen- eta generokausen gainean eragiten duena, asistentzialismo hutsa saihesten duena eta eraldaketa-subjektuen laguntzan indar guztia jartzen duena. Nortasun eraldatzaile horretaz gain, beharrezkoa iruditzen zaigu lankidetza-logikak emantzipaziologiketara egokitzea; baieztatzen dugu, beraz, lankidetzak askoz gehiago hurbildu behar duela gizartemugimenduetara, gizarte-eraldaketarekin benetan konprometitutako herrialdeen aldaketa-prozesuei lagundu behar diela, eta hiritartasun unibertsalean oinarritutako munduko gobernagarritasunaren aldeko apustua egin behar duela, eta ez estatu ahaltsuen pribilegioetan oinarritutakoaren alde. Gure iritziz, euskal instituzioek saihestu egin behar dituzte lankidetza-joera berriak, zeinek zerikusia baitute enpresa transnazionalen rol gero eta garrantzitsuagoaren eskutik egiten den lankidetzaren pribatizazioarekin eta korporatibizazioarekin; izan ere, instituzio publikoek, enpresa transnazionalek eta GGKEek elkarrekin lan egiten duten aliantza publiko-pribatuetan oinarritutako lankidetza-logika berri bat ari dira eraikitzen. Horrek esan nahi du lankidetza despolitizatu egingo dela eta hazkunde ekonomiko neoliberalean eta oinarrizko sorospen-premietan jarriko duela indar guztia. Eragin politikoko, ahalduntzeko eta giza eskubideei buruzko lan guztiari kalte egin diezaioke lankidetza-etapa berri horrek, eta, horregatik, euskal lankidetzak baztertu egin behar du. Argi dago, Unzalu jauna, berdintasunak, internazionalismoak edo lankidetzak ez dutela garrantzi handirik zure alderdiaren emaitza-balantzean, aurreko jarrera baztertzen baituzue –garapenaren lankidetzarako itxurako baliabide batzuk ezartzea– herrialdeakordioak direla eta. Baina galdera bat: Zer herrialdemotarenak?, ¿Che-k –gainera, duela gutxi izan zara haren lurraldea bisitatzen– esaten zuen hura, hau da, solidaritatea dela herrien samurtasuna, baztertzen duen eta ekintza politikoaren azken ilaran jartzen duen herrialdearenak? Gaur behintzat ez da egunik onena zure prosa gorria erakusteko. Gai honen aurrean izan duzun jarrerarekin oso zalantzan jartzen den prosa. Arregi andrea, aurrekontuaren murrizketa ikaragarri horrek ez du inolako justifikaziorik, ezin duzuelako jarri krisia aitzakia gisa inora ez doan eta, gainera, gure ama lurra suntsitzen ari den trenean ehunka milioi alferrik botatzen ari zaretenean. Hori da zuen eredua, makroazpiegituren eredua pertsonen oinarrizko premien aurrean. Garapenerako lankidetzaren sektoreko langileen batzarraren zati batekin bukatu nahi dut. Honela dio: "Garapenerako lankidetzako kontu-sailetara bideratutako dirua ez da limosna bat edo solidaritateekintza soil bat, baizik eta herritarren konpromisoa eta justizia sozialarekiko eta guztion ongi globalizatuarekiko konpromisoa. Krisia aitzakiatzat jarrita, nazioarteko solidaritatea mugatu eta ezabatu nahi da, eta eskubide-lehia gisa saldu. Praktikan, erabaki horiek kaltegarriak dira giza garapen zuzen eta jasangarriaren aurrerapenerako, milaka pertsonaren bizi-baldintzetan eragiten baitute. "Beste herrialde batzuekiko gure hiritartasuna lehenesten duten diskurtsoetan erortzen garenean, herrialde horiek gaur egun are pobreagoak izatea eragiten duten arrazoiak ahanzten ditugu. Ahanzten dugu gure kontsumo-ohiturek eragin zuzena dutela haien egoeran. Ahanzten dugu zer eginkizun dugun inguruneko ingurumen-narriaduran. Ahanzten dugu Hegoaldeko herrialdeekin daukagun zor ekologikoa. Ahanzten dugu enpresa askok herrialde horiek erabiltzen dituztela hemen kontsumitzen ditugun produktuak fabrikatzeko eskulan gisa. Ahanzten dugu gure enpresek janari oinarrizkoenekin espekulatzen dutela inbertsio errentagarriagoen bila. Azken batean, ahanzten dugu gure garapen-eredua pertsona pobretuen ahultasun-egoeraren erantzule zuzena dela". Atera itzazue zeuen ondorioak. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3070
10
58
05.12.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eserlekutik, laburlabur. Ez da internazionalismo-kontua, eta ez ezkerrekoa edo eskuinekoa izateko kontua. Solidaritatekontua da, lehen esan dudan bezala, euskal instituzioen garapenerako lankidetza ereduzkoa izan dena, eta izaten jarraitu behar duena. Eta pilota Jaurlaritzaren teilatuan dago. Jaurlaritzak ekin behar dio orain, baina guk lagundu egin nahi diogu. Onartzen dugu arazoak dituela, baina tarte hori utziko dugu. Nik uste dut aurrekontuaren zuzenketei buruzko eztabaida garrantzitsua izango dela. Ez da che edo fidelen kontua, erantzukizun-kontua baino ez da. Egia da kezkatuta gaudela. Aste honetan, hainbat GKErekin eta koordinakundearekin bildu gara, eta haiek ere kontu horien inguruko kezka azaldu dute. Nik uste dut hor jarri behar dela arreta; komunikazio gehiago egon behar du lehen aipatu dudan 4. puntu horretan. Eta uste dut Jaurlaritzaren jarrerak kolektibo horretara gehiago hurbiltzekoa izan behar duela. Jaurlaritzaren urratsak aztertuko ditugu, eta guk nahi duguna, lehendakari jauna eta aurrekontugehiengoko jaun-andreok, zuei laguntzea da, dudarik gabe. Baina egin ezazue zerbait lehenbailehen. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3071
10
58
05.12.2013
UNZALU HERMOSA
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, lehen esan dizut, Urrea andrea, guk ahal genuena egin dugula. Nahiago izan dugu posible zena ituntzea desiragarri zena ituntzea baino lehen; lehen ez dut arazorik izan hori aitortzeko, eta orain ere aitortzen dut. Zintzotasunariketa bat da. Gure nahia gehiago lortzea zen; eta, gainera, ez diegu uko egiten helburu horiek lortzeari. Ez diogu uko egiten aurtengo aurrekontuan sar daitekeena hobetzeari. Esan dizudan bezala, erdibideko zuzenketan bertan daude jasota ikuspegi kualitatibotik eta kuantitatibotik hasierako proposamena hobetzen duten elementuak. Beraz, ez diogu uko egiten lehendik dagoena hobetzeari, beste mota bateko zerga-erreforma handizaleagoei ere uko egiten ez diegun bezala. Aplikatzeko moduko une batean ahalbidetu edo lortu dugu erreforma posiblea. Izan ere, lehen esan dizudan bezala, Urrea andrea, sozialistok ahalegina egiten dugu lortzen ditugun aurrerapen guztiak legeetan txerta daitezen, buletinean txerta daitezen, gauza sendo batean txerta daitezen, diskurtso hutsetan geratu gabe. Diskurtsoa badaukagu, nahi duzun guztia. Seguruenik inork baino diskurtso hobea daukagu, baina guk nahi duguna da diskurtso hori txertatzea, buletinean jaso eta hortxe betiko gera dadin nahi dugu. Hori da gure helburua, beti izan da sozialiston helburua, eta horregatik jarraituko dugu lanean norabide horretan. Horregatik eskatuko diogu Jaurlaritzari deialdia lehenbailehen egin dezala, eta aurrekontuen jarraipena ere egingo dugu, diru-sarrera handiagoak aurreikusten badira, kontu-sail horiek handitzeko aukera egon dadin. Hori da gure helburua. Berriro diot, posible dena desiragarria denaren aurrean. Hara, Urrea andrea, Che eta beste gauza horiek guztiak aipatu dituzunez, aurreko batean gauza posibleez eta desiragarriez hitz egiten ari ginela, Askapen Nazionaleko Farabundo Martí Fronteko alkate emakumezko bat agertu zen Giza Eskubideen Batzordean. Nik herrialde hartako abortuaren legeaz galdetu nion, ustez ezkerrak gobernatzen duen herrialdeari buruz, ustez ezkerrak legegintzaldi batean gobernatu duen herrialdeari buruz, abortatzeagatik 22 pertsona, 22 emakume preso dituen herrialdeari buruz, zenbait kasutan guztiz argi egon gabe abortuak eragindakoak edo ezustekoak ziren jakin gabe. Une hartan ez zintudan ikusi (ezta nik ere, noski), ez zintudan ikusi printzipioei buruz esaten duzun grinarekin eta alkate hari galdetzeko grinarekin nolatan kartzelaratzen dituen emakumeak abortatzeagatik Farabundo Martí Fronteko gobernu batek. Hori ere berdintasuna da, eta hori ere solidaritate-kontua eta lankidetza-kontua da. Beraz, berriro diot, geratzen dena da posible, betiko txertatzea lortzen duguna da posible; baina, jakina, ez diogu uko egingo desiragarria denari. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3072
10
58
05.12.2013
ARREGI ROMARATE
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko berriz ere, legebiltzarburu andrea. Hara, Urrea andrea, gure iritziz ez du justifikaziorik Lankidetzaren Euskal Agentziako kontseilu errektorearen bilera bakar batera ere joan ez izanak. Ez du inolako justifikaziorik. Unzalu jaunari galdetu diozu zer herrialderi buruz ari zen hitz egiten, nolako herrialdea nahi duen; Che-ri buruz, Farabundo Martí Fronteari buruz eta abarri buruz hitz egin da. Guk argi daukagu ez dugula hori nahi, ez dugula horrelako herrialderik nahi, ez dugula nahi zuek behin baino gehiagotan begiratu diozuen Venezuela bezalakorik edo antzekorik; izan ere, 2012tik 2013ra bitartean, % 42 handitu dira aurrekontuetan gastu militarrak –pare bat datu emango dizkizut–, eta 2013tik 2014ra % 132 handitu dira gastu militarrak. 5.904 milioi dolarrez ari gara hitz egiten. Beraz –esan dizuete beste ordezkari batzuek–, ez hitz egin guri ez ezkerrekoez eta ez eskuinekoez. Euzko Alderdi Jeltzaleak garapenerako lankidetzarekin duen konpromisoa da argi dagoena, lehendik oso landua zegoen konpromisoa gaur defendatu duzuna bezalako ekimenak defendatzera etorri baino lehen. Zure lehen agerraldian esan duzu eta planteatu duzu zer zentzu duten hemen egiten ditugun eztabaidek, eta guk planteatzen dugu zer zentzu duen instituzioetarako Legebiltzarraren ordezkariak izendatzeak gero haietara joan behar ez badute. Azkenik, AHTaren eta aurrekontuen gaia oso argi utziko dizut. Ni ez naiz aditua aurrekontuetan, baina uste dut oso erraz ulertzeko modukoa dela zuk –kasu honetan Eusko Jaurlaritzak– ardura bat baduzu eta 100 pezeta, edo 100 euro, ematen badizkizute boligrafo bat erosteko, ezin dituzula gastatu baloi bat edo scalextric-erako automobil bat erosten. Beraz, aurrekontuetan egin duzuen guztia AHTari kargatzeak ez du zentzurik, ez du ez zorroztasunik eta ez zentzurik. Alderdi Popularrari dagokionez, eskerrak eman nahi dizkizugu erabilitako tonuagatik. Ados gaude ez dela jendea aurrez aurre jartzeko unea, garapenerako lankidetzak behar duena denok norabide berean arraun egitea dela eta, gutxienez, 2012an onartutako zenbatekoen bidera itzultzea. Eta hori da Jaurlaritza honen eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren konpromisoa legegintzaldi bukaerarako. Eta berriro diot, % 0,7ri uko egin gabe, legezkoa delako, gure legean onartuta dagoelako eta, gainera, justizia sozialekoa delako. UPyDren ordezkariari, Maneiro jaunari, eskertu behar zaio koherente izatea ; izan ere, Euzko Alderdi Jeltzalearekin batera, ekainean, aurreko eztabaidan izandako jarrera bera izan du. Euskal Herria Bilduk ere hala egin du. Poza eman dit entzuteak Euskadik ondo egin dituela gauzak garapenerako lankidetzaren arloan. Eskerrak bakarren batean zuei ere entzun dizuegun Euskadik Estatuak baino hobeto egin dituela gauzak. Alderdi Sozialistari dagokionez, Unzalu jauna, gaur hemen defendatu behar izan duzuna kontuan hartuta, borondate onekoa izango naiz zurekin, eta gauza bakarra esango dizut. Guri ere gustatuko zitzaigun garapenaren lankidetzarako zenbatekoa handiagoa izatea, eta, akordioen mesedetan, dena oso ondo dago; baina zuk bazenekien zer zenbateko zegoen adosteko, eta lankidetzarako 500.000 euro izatea erabaki duzue eta negoziatzeko zegoen gainerako zenbatekoa beste kontu batzuetarako izatea. (Murmullos) Hori horrela da. Gure konpromisoa berretsi besterik ez dut nahi… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3073
10
58
05.12.2013
ARREGI ROMARATE
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetza internazionalaren eraispenaren aurka. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… garapenerako lankidetzarekin daukagun konpromiso sendoa. (Murmullos) La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5992cdd2-a853-477d-a790-1873465b4fe9
parl_eu_3074
10
59
09.12.2013
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Buenos días. Gracias, señora presidenta. Buenos días, señorías. En nombre del Gobierno Vasco, vengo a presentar el presupuesto para el ejercicio 2014. Presentamos en marzo el proyecto de ley de los presupuestos para el ejercicio 2013, pero al final no se aprobó en esta Cámara. No conseguimos la mayoría, y en el presente ejercicio no tenemos vigente ninguna ley presupuestaria. En cuanto al presupuesto para el ejercicio 2014, percibimos un cambio en nuestro contexto político y económico. Para los tiempos que vienen, se vislumbran algunos cambios económicos, que aunque pequeños y modestos, llegarán dentro de poco. Percibimos algunas pequeñas mejorías. Y en el contexto político también hemos detectado algunos cambios en nuestra comunidad. Los partidos políticos han pactado algunos acuerdos. Por ejemplo, el acuerdo suscrito por el Partido Nacionalista Vasco con los Socialistas Vascos el pasado septiembre, relativo a la modificación de la política fiscal; y también se pactó un acuerdo de tres años para fomentar el tejido económico y el empleo, y este prepuesto debe reflejarlo. Es verdad también que estos últimos días hemos consensuado con el Partido Popular medidas para fomentar nuestro tejido económico (pequeñas y medianas empresas, autónomos, emprendedores) y nuestra economía, medidas importantes y necesarias en nuestro ámbito económico, cuyo principal objetivo es crear empleo. También hemos hablado con el resto de partidos, y hemos intercambiado nuestras ideas con EH Bildu y Unión, Progreso y Democracia. Con algunos hemos encontrados algunas aproximaciones. Con otros tenemos diferencias políticas, y, en este momento, es lícito tener esas diferencias, ya que cada cual afianza su postura en este contexto. En mi intervención haré referencia, antes de nada, al contexto económico en el que se encuentra nuestra comunidad autónoma: la profunda crisis y recesión que está sufriendo nuestro país. Si analizamos las cuentas económicas del tercer trimestre del 2013, las últimas, podemos decir que nuestra economía ha tocado fondo. Hemos tocado fondo, nuestra economía se ha estabilizado. Si analizamos la evolución del 2013, en el primer trimestre nuestra economía cedió un 0,5 %; en el segundo trimestre, un 0,1 %; y en el tercero estamos estabilizados en el fondo. Se vislumbran unos criterios positivos, y es ese el importante dato a destacar en esta profunda recesión. Si medimos la evolución interanual, en el primer trimestre hemos caído un 1,9; en el segundo, un 1,5; y en el tercero, un 1,1. Es decir, las caídas son notables. También se percibe que se frena la recesión, pero ello no significa que en este momento hayamos salido ya de la recesión; a mí me gusta ser más prudente, y prefiero ver cómo evoluciona nuestro tejido económico en dos o tres meses. Si en este momento nuestra economía está estabilizada, si hemos tocado fondo, según nuestros análisis y previsiones, en los tiempos venideros, en los próximos meses, iremos avanzando, aunque lenta y modestamente. Preferiría decir otras cosas, pero nos encontramos en esa situación. Nuestro desarrollo, nuestro crecimiento, será aún lento, modesto, tanto en cuanto a la evolución del producto interior bruto como al empleo. Si analizamos la evolución del empleo en el último año, vemos que hemos caído un 2,9 % en el primer trimestre, un 2,5 % en el segundo y un 2 % en el tercero; ¿qué significa eso? Significa que acabaremos el año con pérdida de empleo. Y más adelante citaré las opciones que tenemos para el próximo año. ¿Qué contexto tenemos a nuestro alrededor? Si observamos nuestro entorno, vemos que, aunque hay un crecimiento en las economías desarrolladas, este ha perdido fuerza. Por otra parte, las economías en vías de desarrollo también se han moderado en cierta medida. Si observamos lo que sucede en los estado en vías de desarrollo, se ve que hay crecimiento, pero más moderado en los últimos trimestres. No sucede lo mismo en las economías desarrolladas; así, los Estados Unidos de América han tenido un crecimiento del 1,6 en el segundo trimestre, del 3,6 en el tercer trimestre; Japón, del 2,6; y China, del 7,8. Son crecimientos importantes, y son economías creadas y desarrolladas desde otro criterio, otro tejido, otra normativa y otra gobernanza y gestión económica. También son importantes para nosotros, para nuestro país, para Euskal Herria, puesto que también tenemos muchos clientes en esas economías, y luego veremos cómo debemos actuar de cara al futuro en el siguiente ejercicio económico. Esan nahi nuen, halaber, testuinguru makroekonomikoaren azterketa honen bigarren elementu garrantzitsutzat, hondoa jo duela euskal ekonomiak. Euskal ekonomia egonkortu egin da, aurtengo urtean beherapen negatiboak izan ondoren: hasiera batean 0,5, 0,1 eta 0,0 (beraz, gelditu egin da ekonomia 2013ko hirugarren hiruhilekoan). Urtetik urterako bilakaera aztertuz gero, hondamendia pixkanaka moteldu da: jarduera ekonomikoan, 1,9tik 1,5era egin dugu, eta 1,5etik 1,1ra. Enpleguak ere antzeko bilakaera izan du. Eta, une honetan, Jaurlaritzak aurreikusten du barne-produktu gordinaren % 1,1 inguruko jaitsierarekin amaituko dugula 2013a. Eta, beste kasu batzuetan esan dudan moduan, enpleguak suntsitu ere egingo dira. Baina aukera batzuk, itxaropen batzuk, ikusten ditugu 2014ari begira. Euskal ekonomia hazten hasiko da datozen hilabeteetan, baina hazkunde ahula izango da, hazkunde apala. Hazkunde hori 0,8 eta 0,9 artekoa izango da 2014an. Eta hazkunde hori, hazkundeestandar horiekin, ez da behar bestekoa izango enplegu garbia sortzeko 2014an. Errealitate hori dugu aurrean. Eta, legebiltzarkideok badakizuen moduan, Eusko Jaurlaritzako kide honek azterketa hori egin zuen Ganbera honetara etorri zenean duela hilabete eskas aurrekontuak aurkeztera. Eta, beraz, ongi ulertuko duzuen moduan, azterketak berdina izaten jarraitzen du 2014rako ditugun datu eta aurreikuspenei dagokienez. Bada garrantzitsua iruditzen zaidan bigarren puntu bat: testuinguru ekonomiko eta finantzarioa. Aurrekontu horien testuinguru ekonomiko eta finantzarioan, diru-bilketaren % 5eko igoera aurreikusten da 2013rako, hiru foru-aldundien datu errealetan oinarrituz. 2013rako aurreikuspena % 3,7koa izatea datu positiboa da. Zergatik? Bada, udal askok, hiru forualdundiek eta Eusko Jaurlaritzak, bizi dugun krisi ekonomiko sakonaren kariaz, diru-sarrerei eta eskubide onartuei dagokienez urte-amaieran bete ezin ziren aurrekontuak garatu eta aurreikusi izanaren ondorioak jasan dituztelako azken lau urteetan. Horrek lasaitasuna, segurtasuna ematen du erakunde guztien kontuak ixtean, 251 udalenak, hiru foru-aldundienak eta Eusko Jaurlaritzarenak –dirubilketa osotik eratortzen diren baliabideen % 70 ematea dagokion baterako erakundea den heinean–. Ikusten dugu, halaber, 2014ari begira, eta jada ikusi da, eta zenbaitetan errepikatu dut... Legebiltzarkideok badakizue Finantzen Euskal Erakundean gauden lau erakundeek elkarrekin aztertu eta adostu dugula diru-bilketak % 4,2 igoera izango duela. Azterketa horretatik ondorioztatu dugu, halaber, kupoaren balo- razioak dituen ondorioengatik, diru-bilketak eta ekarpenek gora egingo dutela (diru-bilketak, % 4,2; eta ekarpenek, % 5,9), Finantzen Euskal Erakundean gauden lau erakundeek egin dugun kupoaren balorazioaren eraginengatik. Adierazi nahi nizuen, halaber, elementu garrantzitsu batzuk ditugula arlo ekonomiko eta finantzarioan. Hasteko, defizit-helburu bat bete behar dugu, % 1ekoa, eta aurtengoa baino txikiagoa da, 2013koa baino txikiagoa, baita 2012an genuena baino txikiagoa ere, eta, beraz, ondorio ekonomiko eta finantzario batzuk ditu horrek. Halaber, urte batzuk beharko ditugu 2012ko aurrekontu-bolumenera iristeko, jada ez baititugu, 2012an izan genituen moduan, aparteko eta ezohiko diru-sarrera batzuk. Apartekoak, Eusko Jaurlaritzak Naturgasen egin zituen besterentzeetatik eratorritako desinbertsioei zegozkienak, 140 milioi eurokoak. Ezohiko diru-sarrera batzuk ere izan ziren hasieratik 2012ko aurrekontuan: aurreko urteetan emandako zerga-kredituetako 140 milioi euro berreskuratzea, Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren epaia betez, eta 2012ko aurrekontuen hasieran jaso ziren. Horra 300 milioi euroko aldea. Eta, horretaz gain, defizit-helburua hiru hamarren gutxiagokoa da. Finantza-arloari eragiten dion laugarren elementuari, barne-produktu gordinari, dagokionez, azken urteotan bizi dugun depresio sakon eta luzearen eraginez segidako zortzi hiruhilekotan hiruhileko artekoa jaitsi ondoren, hori ere murriztu egin da zoritxarrez. Beraz, horrek finantza-ondorioak izango ditu eta ditu 2014ko aurrekontuan. Hirugarren lekuan, euskal ekonomiaren une honetako ekonomia-adierazle batzuk aipatu nahi nituzke. Gure per cápita BPGa Europar Batasunaren batezbestekoa baino handiagoa da. Espainia Europar Batasunaren batezbestekoan dago, eta guk, gure autonomia-erkidegoan, 37 puntu gehiago ditugu per cápita BPGan. Gainera, bat-etortze bat dugu Batasunean, errentan ez ezik, baita teknologia-arloan ere. Zientzian, teknologian, berrikuntzan eta ikerketan azken urteotan gastuak izandako bilakaerari esker, Europar Batasunaren batezbestekotik hamarren bat gorago gaude. Herri honetan enpresa txiki eta ertainek egin duten ahaleginaren adierazle positiboa da hori, horiek egin baitute berrikuntza, ikerketa eta garapenera bideratutako inbertsio-gastuaren zatitik handiena, nahiz eta botere publikoen ahaleginaren pisua ere handia izan den. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren arloan, enpresen (% 60) eta botere publikoen (% 40) artean banatu da gastua; kasu horretan, nioen moduan, legebiltzarkideok, Europar Batasunaren batezbestekotik hamarren bat gorago gaude. Eta ongi gaude gure ekonomia-sarerako oso garrantzitsua den elementu batean: produktibitatean, produktibitate-adierazle onak baititugu. Baina hobekuntzak ere egin behar ditugu. Eta non daude erronkak? Enplegu-tasa hobetu behar dugu. Guk produkzio-gaitasun batzuk ditugu, produkzio-adierazle batzuek emanak, eta enplegu-tasa hobetuz gero, produktibitatea igo egingo litzateke, eta babes eta ekarpen handiagoa eman herrialdearen barne-produktu gordinari. Hori da gure erronketako bat: enplegu-tasa hobetzea. Eta horren isla da ezen, barne-produktu gordina eskariaren ikuspuntutik nola dugun azalduta, ongi egituratutako kanpo-eskaria dugula, eta merkataritzasaldo positiboa. Esportazio-saldoari, energia-saldoa ere barne dela, tasa positiboetan eutsi diogu, aurreko hamarkada osoan, urte batean izan ezik, bai krisiaren aurretik, bai krisiaren ondoren. Gure kanpo-saldoa aldekoa da, baita energia-saldoa ere kontuan hartuta. Beraz, produktibitate-adierazle onak ditugu, baina enplegu-tasa hobetu behar dugu; hori hobetuta, produktibitate horrekin barne-produktua ere hobetuko baitugu, eta barne-produktu gordinak hobetzeak enplegua sortuko baitu. Ez da enpleguaren sorrera garbia eragiten duena baino gizarte-politika hoberik. Beraz, kontuan izan behar ditugu elementu garrantzitsu horiek. Horren aurrean, zer? Eta nire mintzaldiaren laugarren alderdiari helduko diot. Horren aurrean, ardatz nagusitzat pertsonak dituen aurrekontua aurkeztu dugu. Son las personas el eje de nuestro programa de gobierno, y en cuanto a las personas, defendemos un modelo de desarrollo humano sostenible. Jendearekiko konpromisoa eta garapen jasangarri baten eredua defendatzen ditugu. Zer da garapen jasangarri baten eredua? Ereduzko garapen jasangarri batek politika ekonomikoak egiteko hiru elementu garrantzitsu batu behar ditu: ezagutzan oinarritutako garapena, gizarte-kohesioan edo gizarteratzean oinarritutako garapena, eta finantza- nahiz ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako garapena. Elementu horiek jaso ditugu guk 2014rako aurrekontuetan. Esan dizuet, legebiltzarkideok, legebiltzar-talde guztiekin hitz egin ondoren, zerga-sistemari buruzko akordio bat sinatu genuela lehengo irailean Alderdi Sozialistarekin, eta, gero, Alderdi Popularrak lagundu eta sinatu egin zuen, eta gure zerga-arauak aldatzeko akordio horren parte da. Gastuari dagokionez, halaber, akordio bat genuen Euskadiko Alderdi Sozialistarekin 2014-2016 epean ekonomia suspertzeko, ekonomia-politikako neurriak eta gizarte-ongizatearen euskal eredua mantentzeko neurriak jasotzen zituena. Alderdi Popularrarekin ere izan gara, eta bat etorri gara gure arlo hauek hobetzeko politikak garatu beharraz: gure sare ekonomikoa, ekintzailetza, enpresa txiki eta ertainak, finantza-babesa, nazioarteratzea, modernizazioa eta gizarte-ekonomia. Elkarrekin parte hartu dugu, eta bat etorri gara krisi-egoera honetan ona dela aurrekontu batzuk izatea. Eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin edo Euskadiko Alderdi Popularrarekin alde politikoak egon badauden arren, krisiaren baterako diagnostiko bat ere badago, krisitik ateratzen laguntzeko konpromiso bat ere badago. Aldeak izan ditugu Mistoa-UPyD taldearekin, eta lanerako dokumentuak trukatu ditugu. Baina, tira, joko politikoan zilegi da nork bere nortasunari eustea ikuspegi politikotik. Euskal Herria Bildurekin egoeraren azterketa partekatu dugu, baina alde politikoak ere baditugu. Horri buruzko dokumentu bat igorri zigun Euskal Herria Bilduk, eta ez zetorren bat aurrekontu-proiektuarekin. Bada, hori zilegi da, legebiltzarkideok. Eusko Jaurlaritzak ikuspegi hori duen aurrekontu-proiektua aurkeztu du. Zertara bideratzen da? Hasteko, nioen moduan, garapen ekonomikora. Eta garapen ekonomikoan, zeri ekingo diogu? Bada, bektore-sorta bati. Hasteko, enplegua suspertzeari. Zer da enplegua suspertzea? Enplegua suspertzea da pertsona ahulenen laneratze- eta gizarteratze-arloan enplegua sustatzeko neurri-multzoa ezartzea. Ekintzailetzaren eta gazteen arteko langabeziaegoera hobetzeko erronka. 252 milioi bideratu ditugu enplegua suspertzeko planera, eta hobekuntza nabarmena izango du 2013an indarrean dagoen programak. Datozen asteetan aurkeztuko du plana zuen guztion aurrean, iritzi publikoaren aurrean, nire kide Aburto jaunak. Gainera, garapen ekonomikoko inbertsioa hobetu dugu, inbertsioa % 10 igota. Garrantzitsua da trenbideetako barne-sarea hobetzeko egin dugun inbertsio-ahalegina, 57 milioikoa: gure tranbia-sarea, metro-sarea, aldiriko sareak. Oso elementu garrantzitsua da inbertsio-ahalegina, eta gure trenbideen barne-sare osoa hobetuko du, eta 30 milioi euroko zenbatekoan mantentzen diren plangintza eta lan hidraulikoen arloko inbertsio-politikei ere eutsi zaie. Oso ahalegin handia dugu ikerketa-, garapeneta berrikuntza-gaietan. Zer egingo dugu arlo horretan? 210 milioi bideratu ditugu arlo horretara, honela banatuta: 113 milioi berez teknologia-neurriak direnetarako. Konpromiso bat dugu egun, eta da herria modernizatzeko ahalegin handia egitea, eta, lehen nioen moduan, inbertsio nagusia pertsonengan, giza kapitalean, pertsonen kapitalean, prestakuntzan eta trebakuntzan egin behar da. Eta, hezkuntzaz gainera, ikerketa eta berrikuntza oinarrizko elementuak dira, funtsezko elementuak. Espezializazio-estrategia adimendunaren alde egiten dugu, Europar Batasunaren RIS programen barruan. Ahalegin handia egin dugu hor, 2014rako oraindik ditugun baliabideak apalak diren arren –onar iezadazue, legebiltzarkideok–, aurreko urteekin alderatuta, gero eta behar handiagoei aurre egin behar baitiegu baliabide ekonomiko urriekin. Giza kapitala hobetzearen eta baliabide ekonomikoen zailtasunen arteko erdibideko puntu hori bilatzen ari gara. Bestalde, 17 milioi ditugu herrialdeko nekazaritza- eta arrantza-arloetako ikerketa eta garapena hobetzeko; 37 milioi, eta zerbait hobetu da (bi puntu), politika zientifikorako; 36 milioi Berrikuntza Funtserako, eta, hor ere, politika horietara bideratutako inbertsio-ahalegina hobetzen da; eta 7 milioi ikerketa biosanitariorako. Gure teknologia-, zientzia-, berrikuntza- eta ikerketa-estrategian 210 milioi euroko inbertsio-ahalegin handia osatzen duen baliabide-multzoa. Garapen ekonomikoari dagokionez, proiektu estrategikoen, inbertsioa babesteko proiektuen, ekintzailetzaren eta nazioarteratzearen arloak ere nabarmentzen ditu aurrekontuak. Lehen arlo horretara 69 milioi euro bideratu ditugu; lehiakortasunera, beste 11 milioi; eta nazioarteratzera, 22 milioi. Guztira, teknologia-arloan aipatu ditudan 210 milioi horiek osatzen dituzten 102 milioi. Eta hori guztia inguratuz, gastu publikoaren arloan inbertsio-politikari laguntzen dion finantza- politika dugu. Finantza-politika arloko politikei laguntzeko tresna da. Finantza-politikan, baditugu tresna batzuk enpresa txiki eta ertainen, autonomoen, profesional independenteen zirkulatzaileen finantzaketamekanismoak izateko gure ekonomia-sarean; abal publikoen berme-programa batzuk izateko, enpresa ertain eta txikiek proiektu garrantzitsuetan inbertsioahaleginak egin ditzaten. Enpresa txiki eta ertainentzako epe labur eta ertaineko inbertsio-ildoak ditugu –inbertsiorako finantzaketa arruntaz gain–. elkarrekiko berme-sozietateekin Mikrokredituen politika bat dugu gure finantza-tresnen bidez, Luzaro tresnaren bidez, eta bazkide partaidea da Eusko Jaurlaritza. Bada, finantza-bilgarriak lagundu egiten dio politika ekonomikoko gastu-politiken multzoari. Ia 13 milioi bideratu ditugu turismoa hobetzera; 25 milioi, merkataritza hobetzera. Bada, neurri-multzo hori, garapen ekonomikoaren arloan lehen sektorera bideratutako 109 milioi ere badituena, oso ahalegin handia da gure ekonomia-sarea hobetzeko. Beraz, hau da garapen jasangarriaren ereduaren oinarrietako bat: ezagutzan, inbertsio-ahaleginean, oinarritutako garapen ekonomikoa, eta, beraz, hazkunde harmonizatua, jarraitua eta trebakuntzan eta ezagutzan oinarritutako hazkundea. Beste bektore bat ere aipatu nahi nuen, hazkunde jasangarriari, hain zuzen ere. Hazkunde jasangarria, eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia da 20-20-20 ingurumen-estandarrak betetzea: berotegiefektuko gas-isuria % 20 murriztea, energia-eraginkortasuna % 20 handitzea, eta energia berriztagarrien kontsumoa % 20 handitzea. Ia 26 milioi bideratu ditugu ingumena babestera. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3075
10
59
09.12.2013
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Halaber, ahalegin handia egin dugu Energiaren Euskal Erakundearen eta energia-politikaren aurrekontu osoan, 113 milioikoa, energia-jasangarritasunera, energia-aurrezkiaren politiketara eta aurrezki-politiketara, eskaera sustatzeko planen bidez, gure energia-eraginkortasuneko sisteman hobekuntzak eginda... eta, bereziki, baita energia berriztagarriak sustatzera ere. Finantza-jasangarritasuna ere elementu garrantzitsua da. Hurrengo belaunaldiei baliabide ekonomikoak utzi behar dizkiegu berek jakin eta ulertzen duten moduan kudea ditzaten, gobernu-erantzukizunak har- tzen dituzten unean egokitzat jotzen dituzten politika publikoak egiteko aukera emango dieten kontu eta finantza publikoak. Eta aurrekontuen arloan oso garrantzitsua iruditzen zaidan beste arlo bati helduko diot, hazkunde integratuari, gizarte-kohesioa duen hazkundeari. Bi elementu nabarmentzen dituzte –esan dizuedan moduan, legebiltzarkideok– aurrekontuek: ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, eta, bigarrenik, gizartebabeseko euskal ereduaren babesa. Garapen ekonomikoaren arlorako aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoak egiten dituen ahaleginak eta nabarmentzen dituen atalak aztertu ditugu. Gizarte-babesaren euskal ereduari dagokionez, adierazi behar dut, legebiltzarkideok, ahalegin handia dugula gure osasun-sisteman: 10.215 milioiko aurrekontutik, 3.351 milioi, % 33, osasun-sistema mantentzera eta hobetzera bideratzen ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horietatik % 75-80 inguru, Osakidetzarako da, gure osasun-sare publikoa modernizatzeko dauden ia 48 milioiko inbertsio-kapitulu batek osatzen duen kontratu-programa batekin, eta hori inbertsio-ahalegin handia da. Euskaldunok, une honetan, biztanleko 1.547 euroko gastua dugu osasunean; per cápita gasturik altuena da osasungintzan, Estatuko autonomia-erkidego guztien artean. Beraz, gure osasun-sistemaren ardatza da jendearen osasuna hobetzea eta jendeari estandar bat eta osasuna eta osasunaren babesa mantentzen eta hobetzen duten zerbitzu batzuk ematen laguntzea. Kronikotasunaren arloan ahalegin berezia egiten da, zuek, legebiltzarkideok, bai baitakizue gizarte-arazo oso garrantzitsua dela zahartzea –eta, gizarte-arloan ere aipatzen den moduan, zahartzearen zahartzea, zahartzean are gehiago sakontzea–. 2.240 milioiko ahalegin handia dugu hezkuntza stricto sensu denean. Hezkuntza, garapen ekonomikoaren lehen bektorean nioen moduan, prestakuntza, giza kapitala, pertsonengan inbertitzea funtsezko elementua da gure herria hobetzeko eta etorkizun hobea izateko. Hori da Eusko Jaurlaritzaren erronka, jendeagan inbertitzea: 2.240 milioi hezkuntza stricto sensu denean, ez kultura-arloan. Ahalegin handiak daude. Gastu publikoaren % 74 Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko aldira doa, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Lehen Hezkuntza barne, eta 300 milioi, unibertsitate-sistemara, eta horietatik 295 milioi, Euskal Herriko Unibertsitatera. Beraz, ikasleko gastua ere altuena da: 1.224 euroko gastua ikasleko (kontu bateratuak, 2012. urtea). Hori da gure erronka gizarte-babesaren arloan osasungintzaren eta hezkuntzaren eredua mantendu eta kontserbatzeko, eta, gizarte-bazterketaren aurkako arloarekin batera, aurrekontuaren % 70 osatzen dute. Konpromiso hori hartu dugu, eta konpromiso hori betetzen ari gara. Gizarte-babeseko oso estandar altuak ere baditugu euskaldunok. Legebiltzarkideok, berme-errentako gastua Estatuko altuena dugu: 796, biztanleko. Ia bikoiztu egiten dugu bigarren autonomia-erkidegoaren kopurua berme-errentari dagokionez. Bermeerrentaren sistemaren bidez arlo horretan gizartekohesioko estandarrak ematen dituzten baliabide ekonomiko batzuk igortzen dira, eta errenta ematen zaie gizarteko geruza ahulenei, eta horrek ematen dio kohesioa gizarteari, kohesio garrantzitsua krisi ekonomiko sakon honetan. Beraz, Eusko Jaurlaritzak gizarte-bazterketaren aurka borroka egiten du gure gizarte-babesaren euskal eredua defendatzeko esparru horretan, eta bi elementu ditu: laneratzeko eta gizarteratzeko laguntza pertsonalizatua izateko eskubidea, eta errenta batzuk izateko eskubidea, bai etxebizitza-osagarriaren bidez, bai hileko ordainketaren bidez. Zertarako? Gure herritarren oinarrizko biziraupen-beharrei aurre egiteko. Eredu hori zehaztu dugu euskaldunok, eta, beraz, hori nabarmentzen du Eusko Jaurlaritzak ekonomia eta enplegua suspertu ondoren, gizarte-babesaren euskal eredua mantentzeko. Eta ahalegin handia egiten da familiari laguntzeko, ia 51 milioi euro: seme-alaben jaiotza, lan- eta familia-bizitza bateratzea, ekintza zuzeneko zerbitzuekin batera, hala nola telelaguntza eta familiabitartekaritzako zerbitzuak. Elementu-multzo horrek guztiak aurrekontuen xede den nukleoa osatzen du, eta horretara bideratzen da Eusko Jaurlaritzaren inbertsio-ahalegina. Eta horrek guztiak funtsezko helburu bat du: gure ekonomia aktibatzea, gure sare ekonomikoa hobetzea eta suspertzea, enplegua sortzea, eta, bien bitartean, baliabideak birbanatzeko, gizarte-kohesioa lortzeko politikak egitea, zeinek aukera emango baitigute gure herritarrak, familiak, babesteko bizitzen ari garen krisi ekonomiko honetan. Eta amaitzera noa, presidente andrea, legebiltzarkideak, berriro hausnarketa bera eginez, nire mintzaldiari hasiera eman diodan moduan: oraindik ere krisi sakonean gaude, baina badira krisitik ateratzen ari garela adierazten duten elementu positibo batzuk, hori apala eta motela izango den arren. Adierazle horiek eraman gaituzte, halaber, gure ekonomia-sareari krisitik ateratzen laguntzeko garrantzitsua izango den aurrekontua egitera, ekonomia suspertzeko, alboko finantza-babes bilgarrien neurrien bidez, zuzeneko inbertsio-gastuak egiteko neurriekin batera. Eta, horrekin batera, nioen moduan, gizartebabeseko neurriak. Guk martxoan aurrekontuak aurkeztu genituenean genuenaz bestelako giro politikoa ere izan da. Lehengo irailean ekonomia eta enplegua suspertzeko Euskadiko Alderdi Sozialistarekin sinatu genuen akordiotik, eta zerga-sistemari buruzkotik, hobetu egin da giroa; guk bete egin dugu akordioa, eta ahalegin handia egin dugu horretarako. Eta gure autonomoen, profesionalen eta enpresa txiki eta ertainen hobekuntzari buruzko azterketa ere egin dugu Alderdi Popularrarekin batera. Testuinguru horretan aurkeztu dugu krisitik ateratzen lagunduko digutela irizten diogun aurrekontua. Baina krisitik ateratzea ez da atzeralditik ateratzea soilik, atzeralditik bi hiruhileko jarraitutan hazkundea izanik atera baikaitezke. Krisitik ateratzea kontzeptu ekonomiko –edo, esan dezagun, baita kontzeptu politiko ere– zabalagoa da, eta, beraz, krisi-egoeran jarraituko dugu euskaldunok, atzeralditik atera ondoren ere. Baina ikusten dira gure ekonomia-sarea hobetzeko oso elementu garrantzitsuak, eta aurkeztu ditudan lau elementu bektore horietan antolatzen den neurri-multzo hori… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3076
10
59
09.12.2013
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
... 2014. urteari begira, lagungarria izango da 2014an gure hazkunde ekonomikorako elementu funtsezkotzat. Besterik ez; eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3077
10
59
09.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Egun on, legebiltzarburu andrea. Lehendakaria, legebiltzarkideok, egun on guztioi. EH Bilduk osoko zuzenketa aurkezten die Jaurlaritzak 2014. urterako egin dituen aurrekontuei. Gobernuaren kontuei egiten diegun erabateko kritika hau ez da ukazio antzua. Zeri ez esaten dugun moduan, zeri bai ere aldarrikatu nahi dugu, sinistuta gaudelako oraindik ere posible dela beste modu batera jokatzea herritarrek dituzten arazo handiei irtenbide duina emateko, irtenbideak egon badaudelako. Baina, horretarako, norabidea aldatu beharra dago. Gauza bat eginez gero, beti emaitza bera lortuko dugu, eta bestelako emaitzak lortzeko, norabidea aldatu beharko dugu. Hori da gure ekarpena: argumentuak eskaintzea eta Gobernua xaxatzea, konbentzitzeko eredu ekonomikoa, soziala eta instituzionala aldatu behar dituela, oraingo eredu honek gure eskubideak gutxitzen dituelako eta merkatuaren gatibu bihurtzen gaituelako. Pertsonak gauza bihurtzen gaitu, pieza hutsak, gero eta gutxiago balio duten objektuak. Beraz, bentzitu eta konbentzitu nahi dugu. Bentzitu beldurra, etsipena, frustrazioa eta utzikeria, ezer aldatzerik ez dagoelako uste kontserbatzailea. Eta konbentzitu, ozen esanda, Madriletik eta Bruselatik aparte badagoela espazio bat eta badagoela erabakiak hartzerik ez dakit nongo bulegotan hartzen diren erabaki horietatik kanpo. Gaur hemen ariketa politiko praktikoa egin nahi dugu, eta agerian jarri bestelako aurrekontuak egin daitezkeela. Ez dela ezinbestekoa diktaketara jokatzea CEOEren eta Madrilgo Alderdi Popularraren gustukoak diren aurrekontuak egiteko. Jaurlaritzak gobernatu behar duela jendeari lepoa eman gabe, eta erakutsi geurez egin ditzakegula gauzak eta geuk erabakita egin daitezkeela Aurrekontuak. Horren ordez, EAJk ekarri dituen aurrekontuak kapitalaren exijentziari egiten dio men. Eta aurretik PPrekin eta PSErekin hitzartu dira, Ganbera honetara ekarri aurretik, hain zuzen ere 500 kilometrotara diseinatutako aurrekontu batzuk euskal labela jarrita. Eta, portzierto, hemen aipatu beharko litzateke zer-nolako papeloia egiten ari den Alderdi Sozialista: orain zortzi hilabete txarra zena gaur egun, por arte de birlibirloque, ona da apenas ezer aldatu gabe, Gatzagaetxebarria jaunak berak esan duen moduan. Ariketa polita litzateke, benetan, EAJk kuantifikatuko balu aurrekontu hauetan zenbat dagoen eurenetik eta zenbat dagoen derrigorretik, zenbat dagoen kanpoko presioetatik. Guk uste dugu kateak askatu behar direla eta uste dugu, egiatan uste dugu, norabideari 180 graduko bira eman behar zaiola. Eta, horretarako, subiranotasuna behar dugula; behar dugula, politika ekonomiko eta sozial berriak martxan jarri nahi baditugu. Erkidego honek ezin du bere politika soziala azkeneraino eraman erabakirik ezin badu hartu, ez badauka bere bidetik abiatzerik eta ez badauka beste biderik politika neoliberala egitea baino. Eta bide berritik atoan, segidan, jadanik abiatu behar dugu, pertsonei ezin baitiegu esan itxaroteko. Euskal Herria Bilduren ustez, horixe da arduratsu jokatzea: arazo errealei erantzun errealak ematea, populazioaren gehiengoari begira aritzea eta ez bakar batzuen interesei amore ematea, eta batez ere ez permititzea krisi hau sortu duten horiek atera daitezela garaile krisi honek irauten duen bitartean eta krisi honen ostean. Horregatik aurkezten dugu osoko zuzenketa, erantzukizunez jokatu nahi dugulako. Eta Euskal Herriarekin, bere langileekin, bere emakumeekin, lanik ez dutenekin, pentsiodunekin eta gazteekin batera atera behar dugulako aurrera. Eta ez dugu etsiko, ez dugu amore emango, gizarte etikoagoa eta gizarte ekitatiboagoa eta justuagoa bilatzen dugulako. Ez da ezetz esateko zuzenketa bat; proposatzeko eta eraikitzeko zuzenketa da. Eta hori da Urkullu jaunaren Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontuproiektuari osoko zuzenketa aurkezteko egiazko eta azken arrazoia. Beraz, izaera konstruktibo sakona du zuzenketak, errealitate berria eraiki nahi baitugu, eta, gainera, orain eta hemen, halako tresna indartsu batekin, gobernu baten aurrekontuekin, horiek baitira politika egiteko tresnarik indartsuenetako bat. Baina Eusko Jaurlaritza honen aldetik ez dugu jarrera aktiboa ikusten "ezin da ezer egin", "hori da dagoena" eta antzeko ideia kontserbatzaileekin hausteko, eta badakigu liberalismoa aldaketa-saiakera oro zapuzten saiatzen dela, egoera hori bidegabeki bizi dutenak apatian, frustrazioan eta mendekotasunean murgilduz. Proiektu honekin, gure ikuspegitik, aldeak, ekitaterik eza, etorkizunik eza eta gizarte-suntsiketa baizik ez dira suspertuko. Aurrekontu-proiektuak ez die erantzuten jendearen premiazko beharrei, eta, gainera, sakrifizio gehiago eskatzen dizkie herritarrei. Espainiako Gobernuak zehaztutako lerrotik ez irtetea da proiektu honen kezka nagusia, eta ez babes eta laguntza eske gure taldera hurbiltzen diren pertsonak, zeinek eskatzen baitigute babestu ditzagula ekonomia bideratzen ari direnen gehiegikerietatik, zerbait egin dezagula etorkizuna ukatzen dietenen, gazteen ametsak zapuzten dituztenen eta milaka lagunen biziproiektuak eteten dituztenen aurrean. Izan ere, proiektu honek ezin die erantzun 170.000 langaberi baino gehiagori. Are gehiago, onartzen du 2014an 4.000 langabe gehiago izango ditugula, eta kontuan izan gabe Fagorren eta Edesaren eta enpresa horien mendeko enpresen itxierak izan dezakeen eragina. Zergatik jarduten du Eusko Jaurlaritzak meteorologia-agentzia bat izango balitz bezala, zeinaren eginkizun bakarra baita eguraldiaren berri ematea, haizearen abiadura, tenperatura aldatzeko aukerarik izan gabe? Egoeraren larria nabarmendu baino ez al du egin behar? Adibidez, enplegua sortzeaz ari garela, neurri egokia izango litzateke lanpostuak suntsitzeari uztea –neurri bikaina izango litzateke hori–; eta lanpostuak suntsitzen dira egunero lanaldia luzatzean, edo bajen lehen egunetik ordezkoak jartzen ez direnean. Lanpostuak suntsitzen ari dira. Aurrekontu hau ez da aurrekontu soziala. Babes sozialaz mintzatzen da, baina babes hori gutxituz joan da sistematikoki 2008tik. Babesgabetasuna orduan % 32,6koa zen, eta bost urte beranduago, hain zuzen ere aurten, babesgabetasun hori da % 46koa. Lan-prekarietatea esponentzialki handitu da. Azken bost urtean, lanaldi osoko enplegua % 19 galdu da, eta, aldiz, enplegu partziala % 6,2 igo da, hazi da. Beste modu batera esateko, galdu dira enplegu osoko lanpostuak (214.500) eta, horren ordez, hazi dira, gehitu dira, enplegu partzialekoak (10.800). Lehen lanaldi osoa % 17k baldin bazeukaten, orain bakarrik daukate % 13,5ek. Eta honi gehitu behar zaio gero eta handiagoa dela soldaten arteko aldea. Batez besteko soldatek % 1,4 egin dute behera, baina txarrena da soldata baxuenek askoz ere gehiago egin dutela behera, % 6,9. Honek zer esan nahi du? Honek esan nahi du mundu guztiak kobratzen duela gutxiago, baina gutxiago kobratzen zuten horiek are eta gutxiago kobratzen dutela, hain zuzen ere gehien jaitsi direnak direlako soldata baxuenak. Eta zer esanik ez emakumeen egoerari buruz: emakumeek, oro har eta batez beste, kobratzen dute % 24-28 gutxiago gizonezkoek baino. Gutxitu egin dira gizarte-laguntzen kopuruak, eta, gainera, zorroztu egin dira gizarte-laguntzak lortzeko baldintzak. Diru gutxiago jasotzen dute eta gero eta jende gutxiagok jasotzen ditu laguntzak, baldintzak zorroztu direlako. Lau familiatik batek arazo larriak ditu hila amaitzeko, eta momentu honetan familien % 12k ditu arazoak bazterketa sozialetik libratzeko. 65.000 familiatan kide guztiak daude langabezian, kide guztiak. 170.000 langabetu daude eta erdiek ez dute lansaririk kobratzen. Hori da errealitatea eta errealitate horri erantzun behar zaio. Eta aurrekontu hauek, benetan, zer dute errealitate horri erantzuteko? Proiektu honek ezin du bermatu ongizatearen gizartea, ez lanaren kalitateari begira, ezta ere zerbitzu publikoei begira; ez osasun arloan, ezta hezkuntzan ere. Gutxiago gastatzen delako. Eta datuak hor daude: 164 milioi gutxiago hezkuntzarako, 55 milioi gutxiago osasunerako eta 121 milioi gutxiago gizarte-politikarako. Datuak hor daude, horiek dira. Gezur txikiak kontatu diezazkioke norberak bere buruari, baina ezin da pretenditu besteok ere gezurrak sinistu behar izatea. Ez da ulertzen % 1,9 jaistea kontsumo publikoa eta aldi berean esaten esatea kontsumo pribatua igo egingo dela %1. Eta hori da egoera, egoera dramatikoa, eta tiritak jarri nahi zaizkio gangrena bati. Kudeatu baino gehiago egin behar du Jaurlaritza honek: gobernatu. Urteak aurrera doaz eta krisi madarikatu honetan permititzen dugu, esate baterako, gure nagusiei babes-zerbitzua gutxitzea eta botikak ordainaraztea. Hori bai, pentsioak igo egin dira; egia da, igo egin dira, bi euro, eta nirekiko daukat bi euro ez dela nahikoa izango beste hainbat arlotan galdu dutena estaltzeko. Nola esango diegu gure nagusiei, bizitza osoa lanean egon eta gero eta herri hau aurrera ateratzeko ahalegina egin eta gero, momentu honetan guk ezin dugula erabaki zenbat kobratuko duten, erabaki hori ez dela hemen hartzen, erabaki hori Madrilen hartzen dela? Zer esan nahi du Eusko Jaurlaritzak esaten duenean ez duela ongizate-gizartea ukituko; guk ikusten dugu aurrekontu honek aurreko urtekoak baino 600 milioi gutxiago dituela, eta 333 milioi kenduko direla hezkuntza, osasun-zerbitzu eta gizarte-politiketatik? Nola eutsiko dio gutxieneko mailari, zerga-sistema progresiboa ezarriz diru gehiago biltzeari uko egiten badio? Nola egingo du, egiaz % 123,4 igotzen duen bakarra zorra eta finantza-gastuak ordaintzeko erabiliko duen zenbatekoa bada, 792 milioi euroko zenbatekoa? Uste dugu egiaz badugula zorpetzeko gaitasuna. 66.000 milioitik goragoko BPGa dugu, eta per cápita errenta, 33.000 euro ingurukoa. Badugu gaitasuna. Baina hori esaten dugun moduan esaten dugu Estatuarekin modu paritarioan berrikusi beharko dela, Kontzertuaren Batzorde Mistoan, zorra, eta zenbateraino den zor hori bidezkoa ala ez, eta zein diren eta zertan oinarrituta dauden zor hori negoziatzeko kontzeptuak. Baliabide-gabezia horrek eragiten du, hain zuzen ere, zainketaren ekonomian, eta alderdi hori giltzarria da, oro har, emakumeentzat, hiru aldiz jasaten baitituzte gizarte-murrizketak. Hasteko, galtzen ateratzen dira hezkuntzan, osasungintzan eta laguntzazerbitzuetan lan egiten dutenen artean gehiengoa direlako. Bestalde, murrizketa eta kalitate-galera jasaten dute zerbitzu horien erabiltzaileak diren heinean. Eta, azkenik, emakumeak arduratzen dira ematen ez diren zerbitzu publikoak emateaz, haiek arduratuko baitira, bereziki haiek, zainketak behar dituztenez. Eta gazteek ere ez dute etorkizun hobea. Bizimodu autonomoa izateko adinean daude, eta aukeratu egin behar dute bizimodua aurrera ateratzeko modua bilatu edo lan-baldintza drakoniarrak onartu, asteka, egunka edo orduka egingo zaizkien lankontratuen bidez. Zer esan diegu, eta zer esango diegu? Zer utziko diegu? Buruan dugun Euskal Herria eraiki ahal izango dute beren familia ere osatu ezin dutenean? Trebatu ditugun eta trebatzen ari garen eta hizkuntza transmititzen ari garen gazte horiek egoera linguistiko larria aurkituko dute, zainketa intentsiboko unitatean dagoen hizkuntza bat, eta ezin dugu itxaron normalizazio ekonomikoa izan arte bitarteko eta arreta gehiago emateko; izan ere, ekonomia berreskuratzean, agian hizkuntza izango da egoera horretatik atera ezin dena. Austeritatea ez da ez irtenbide bakarra ez onena krisi-garaietarako. Krisiaren aurretik asko irabazten zutenek, orain asko irabazten dutenek eta gero asko irabazten jarraitu nahi dutenek asmatu dute formula hori. EAJk itun bat sinatu berri du PPrekin, non lerro berean aipatzen den austeritatea eta enplegua sortzea, eta honezkero jakin beharko lukete bateraezinak direla, ez dela posible austeritatea eta enplegua sortzea, austeritateak enplegua suntsitu egiten duelako. Eta askotan erabiltzen da zorra koartada gisa, hain zuzen ere argi berdea emateko lan-erreformari, berrordainketari edo pentsioen izozteari. Ez dago gastumurrizketarik, aldiz, beste hainbat arlotan, esate baterako azpiegitura erraldoietan, eta oso ondo dakizu hori. Aurrekontuen hasieran egiten dira aldarrikapen gura handikoak, eta horiek sinesgarriak lirateke baldin eta gero testuetan, baldin eta gero zenbakietan horrekiko koherentzia egongo balitz, koherentea izango balitz hasierako aldarrikapena ondorengo zenbakiekin. Esate baterako, zorrari eskaintzen zaion bitartean 800 milioi, behartsuenak miseriatik ateratzeko eskaintzen da 405 milioi, hau da, hain zuzen ere, erdia. Pertsonak helburu? Zein pertsona? Gutxi batzuk askoren lepotik. Herritarrak zur eta lur daude Gobernu honek dituen lehentasunekin. Ez dute ulertzen diskurtso sozialzalea eta praxi neoliberala. Ulertezina da zergatik apostatzen den ingurumena kaltetzen duen eredu energetiko erasotzaile baten alde eta zergatik sinatzen diren kontratuak natura babesten ez duten enpresekin. Ez dago ulertzerik zergatik egiten den hori. Zer ari gara gobernatzen, gaurko bakarrik? Errenuntzia egin diogu geroko gobernatzeari? Gaurko gobernatzen dugu bakarrik? Inbertsioaren % 60,2 berriz doa AHTarentzat; ondo dakizu kopurua, 364,5 milioi. Eta gero eta gehiago ematen du hori izango dela kirtenkeriari egindako eskultura antzu bat. Lemoiz izan den moduan, eskultura bat. Baina oso eskultura garestia; areago, bizi garen garaian. AHTaren aldeko apustua akatsa da, bideragarritasunik ez duelako, gizarte-errentagarritasunik ez duelako, eta ingurumenari kalte larri eta konponezina egiten diolako; akatsa da mantentzen zaila delako eta lotura ziurra ez duelako. Eta, gainera, kezkatzen gaituzten arazoak konpontzen ez dituen garapen ekonomiko baten aldeko setaren froga ikusgarri eta nabarmenena da. Zementuaren negozioak ez du balio erantsirik sortzen, lurraldea hondatzen du, guztion dirua jaten du, eraikitzaileen mesedetan, eta, agian, politikariren baten egoaren mesedetan. Madrilek Aurrekontuaren Egonkortasun Legea onartu du, eta denok, txintik esan gabe, hura betetzera. Eta horretarako, dena argi gera dadin, Euzko Alderdi Jeltzaleak dokumentu bat sinatu du Euskadiko Alderdi Popularrarekin, eta orain arte ez Kongresuan eman zuen botoan ezta hauteskunde-programan ere nabarmendu nahi izan ez duena betetzeko konpromisoa hartu du. Eta hau dio –hitzez hitz–: "Aurrekontuen lege berria egitea, aurrekontu-egonkortasunaren, finantza-iraunkortasunaren eta urteaniztasunaren printzipioak txertatzeko aurrekontuen araudia, eta aurrekontuen prozedura Europar Batasuneko erregelamendu bidezko arauketara egokitzea eta moldatzea". Argiago ezin da esan. Zergatik hartu aintzat troikak markatzen duen egonkortasun hori? Guk uste dugu badela sasoia zorraren gainean auditoria bat egiteko eta ikusteko zein den zor legitimoa eta zein den zor ilegitimoa edo injustua. Eta sasoia da erabakitzeko arlo finantzieroan zein den zorpetze-ahalmena eta hemengo beharrizanetatik egitea kalkulua zorpetzeari buruz, suizida delako zorpetzea bere horretan onartzea, hemengo beharrizanak kontuan hartu gabe. Uste dugu badagoela aukerarik eta horregatik aurkezten dugu osoko zuzenketa hau. Aurkezten dugu, hain zuzen ere, prozesu parte-hartzailea proposatzen dugulako. Creemos que estamos a tiempo. Uste dugu, egiatan sinisten badugu Jaurlaritzaren goiburua, pertsonak helburu direla, aurrekontu hauek gorde eta beste aurrekontu batzuk egin behar direla, hain zuzen ere pertsonen beharrizanari erantzuteko. Eta prest gaude lan horretan jarduteko. Beste lehentasun batzuetara jo behar dugu, eta helburutzat izan gizarte bidezkoagoa, askeagoa, kohesionatuagoa eta burujabeagoa. Eta, horretarako, proposamen batzuk egin nahi ditugu, dekalogo moduko bat. (Eta ikusten dut denbora aurrera doala eta laburbilduz egin beharko dut). Uste dugu, lehenik eta behin, gastu eta inbertsio soziala bermatzeko diru gehiago behar dela eta horretarako egiatan heldu behar zaiola erreforma fiskal bati. Iruzurrari tinko egin behar zaio aurre, elusioa saihestu behar da eta ez da eduki behar beldurrik diru gehiago dutenei dirua kobratzeko. BEZ zergaren eskumena, eta ez bakarrik kudeaketa, eduki behar dugula uste dugu, eta uste dugu legislatzeko ahalmena ere eduki behar dugula zergapolitikan. Bigarrenik, lehen sektorearen izaera estrategikoaren alde egiten dugu, elikadura-burujabetzaren bideari ekinez, eta, horretarako, 5 milioi euro baliatzea proposatzen dugu ikastetxeetako jangeletan bertako produktuak txertatzea sustatzeko, hori baita euskal ekoizleak gehiago eta hobeto babesteko eta nekazaritza bizia dumping deritzonetik babestua izateko. Hirugarrenik, berrikuntza-plan bat proposatzen dugu. Berrikuntzarako plana proposatzen dugu, hain zuzen ere, kooperatiba eta enpresa txikientzat, Euskal Herria marka bultzatzeko, eta plan horretarako proposatzen dugu 57 milioi gehitzea enplegua sortzeko helburuarekin. Estrategia indartsu eta iraunkorra abiatu behar da, laugarren lekuan, ehun industriala sendotzeko, eta hori ere lidergo publikotik. Eta hemen guretzat gakoa den puntua adierazi nahi dugu, eta da, hain zuzen ere, Kutxabanken erantzukizuna ehun industrialaren sostenguan edo sustapenean laguntzeko. Gure ustez, planteamendua ez da noiz edo behin enpresei laguntza puntualak ematea: leihatila zabaldu, laguntza eman, bestelako kontrolik gabe. Gure ustez, egin behar duguna da ekoizpen-sarea aldatzea, garapen ekonomikoa tokiko estrategiatik abiatzea. Helburua bikoitza delako: alde batetik, lurraldea orekatzea, eta, beste alde batetik, ekonomia biziberritzea. Eta horretarako, jokatu behar da inteligentzia ekonomikoaz eta baita ere diruaz; inteligentzia ekonomikoa, ekoizleei laguntzak emateko produktu berriez, merkatu berriez, finantziazioaz eta legediaz, eta diruaz, eta horretarako planteatzen dugu Kutxabanken aportazioa, hain zuzen ere, 600 milioitan baloratu duguna. Energiaren arloa ere sektore estrategikoa da eta aipatu izan du lehenago Gatzagaetxebarria jaunak, baina ez guk jotzen dugun eredutik. Gure ustez, eredu energetikoa ondo finkatu behar da aurretik eredu industriala ondo sendotzeko, eta guk uste dugu enpresa publiko bat sortu behar dela, hain zuzen ere, energia berriztagarriak garatzeko, eta horretarako planteatzen dugu 20 milioi euro jartzea. En quinto lugar, eutsi diezaiegun zerbitzu publikoei eta gizarte-babes eraginkorrari. Baliabideak behar ditugu, eta gizarte-larrialdietarako laguntzetara, gutxienez, beste 2,5 milioi bideratu behar dira, eta uste dugu DBErako, gutxienez, 65 milioi euro gehiago behar direla, herritarren duintasuna bermatzeko, bereziki emakumeen lan- eta gizarte-egoera. Eta, horretarako, oro har, langile publikoen soldatak lau urtean % 5 igotzea proposatzen dugu (% 5 urte bakoitzean), azken urteetan izan duten % 20ko galera berdintzeko. Eta kalkulatzen dugu urtero 148 milioi euro beharko direla horretarako. Irakaskuntzari dagokionez, uste dugu lau arlo estrategikotan handitu behar dela kontu-saila: 6 milioi, euskal sistema publikoaren legea egiteko; 5 milioi, euskal ikasle eleaniztunentzako laguntzak sortzeko; 13 milioi, euskal curriculumerako; eta beste 80 milioi, beketarako. Eta osasun-arloari dagokiola, hiru neurri zehatz planteatzen ditugu: 38 milioi euro ospitale publikorik ez daukaten eskualdeetan publifikatzeko osasun-zerbitzuak; Onkologikoaren publifikaziorako, beste 38 milioi, eta gero, botiken kopagoaren galera berdintzeko edo saihesteko, 34,2 milioi. Defendatu behar dugu komertzio txikia. Berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egin behar dugula uste dugu eta denda txikiak lehenetsi. Gure eskualdeak indartu eta dinamizatzeko politikak sustatu behar ditugu, jarduera ekonomikoaren eta garapenaren espazio naturalak diren heinean. Eta horregatik egin nahi dugu herriaren egituraketaren alde, herri hau ez bihurtzeko hiru hiri handiak soilik kontuan hartzen dituen eremu demografiko, ekonomiko eta soziala. Egin dezagun benetan lanaren banaketaren alde. Gizarte orekatuak lanpostuak banatzeko politika eta tresnak antolatzen jakin behar du. Eta lanpostuen orekan aipatu behar dira berdintasun-politikak, eta horretarako 10 milioi euro erabiliko genituzke, bereziki baterako hezkuntzako plan bat egiteko, funtsezkoa iruditzen baitzaigu herriaren etorkizunerako, hain zuzen, berdintasunaren arloan. Gizarte Segurantzaren eskuduntza eta kudeaketa ere aldarrikatzen ditugu. Berreskuratu behar ditugu emandako prestazioak, eta sistema propio bat sortu, kudeaketa gardena, kudeaketa zuzena eta kudeaketa ausarta egiteko. Uste dugulako herritarren prestazioak bermatu behar direla, gaur egungo prestazioak eta etorkizuneko prestazioak. Eta, amaitu aurretik, aipatu nahi nuke euskararen egoera larriari eman beharreko erantzun erabatekoa. Euskararen normalizazio-politikak garatzeko, uste dugu Aurrekontuaren % 1 minimoki lortu behar dela. Ikusten dugu urtez urte jaisten joan dela, 2009tik hona jaitsi egin da portzentualki eta kopuru absolutuetan. Pasatu da % 1,2 izatetik % 1 izatera, eta uste dugu minimoa dela 1,5eko aurrekontua edukitzea eta hori kuantifikatzen dugu 53 milioitan. Eta euskararekin lotuta, Erkidegoko enpresa handiena delako, Osakidetzan bertan euskara sustatzeko, beste 5 milioi gehiago. Ikus daitekeenez, kritika eta proposamenak ekarri ditugu eztabaidara. Kritikak, nabarmendu nahi dugulako nora garamatzan Euzko Alderdi Jeltzaleak bere aurrekontu-proiektuarekin egungo eredu sozioekonomikoa kritikarik gabe onartzeak, ia baldintzarik gabe babesten dutela beste bi alderdiek; kritikaren bidez egiten dugu, hain zuzen ere, kritikoa delako herritarren egoera. Baina proposamenak ere bai, adierazi nahi dugulako badela beste aukera bat, gobernuak miseria kudeatu baino zerbait gehiago egin dezakeela, eta egin behar duela, jendea merkatuetatik defendatzeko bidea egin daitekeela, egin daitekeela, erakundeak eta gobernuak zerbaitetarako direla. Eta proposamena egiten dugu gu hitza erabiliz. Sinplea da. Herri bat bagara, herri gisa joka dezagun. Ez du balio burujabetzaren txapela janzteak estatus politiko berriari buruz hitz egiten dugunean eta txapela kendu eta txulapoaren txano bat ipintzeak ekonomiaz hitz egiten dugunean. Gure eskaintza argia da. Aurrekontu hauek erretiratu behar dira eta beste batzuk egin, zinez uste dugulako posible dela politika ekonomiko propioa egitea herri honen beharrizanei erantzuteko. Eskerrik asko denbora luzatzeagatik.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3078
10
59
09.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Egun on guztioi. Osoko zuzenketa aurkeztu ondoren, bertan jasotako zioa aztertu, eta gaur goizean hemen entzundakoei erantzutera natorkizue. Gaur, paper batzuekin behintzat bai. Hitzetatik ekintzetara pasatze horretan nik uste kontraesan ugari daudela, eta behintzat bakarren batzuk azaleratzen saiatuko naiz. Niri lehenengo datorkidan gogoeta da orain hilabete batzuk zergatik ez zen posible izan akordio bat, eta orain badirudi talde parlamentario ezberdinen eskutik adostasun hori lortuko dela eta datorren urterako aurrekontuak izango ditugula. Eta EH Bilduk berean jarraitzen du. Guk orain urtebete, hauteskundeak egin eta Legebiltzarra osatuta zegoenean, eskaintza bat egin genuen instituzio ezberdinetan; ez musu truk, baina, Aurrekontuen eztabaidak tarteko, behintzat ez eragoztea instituzio ezberdinetako aurrekontuak onartzea, Aurrekontuak baitira tresna politiko nagusiena erakunde guztietan. Guk horri eutsi egin diogu eta gure planteamendua mantentzen ari gara, baita ere Gipuzkoan. Baina ez EH Bildu. EH Bilduk, nonbait, orain ikusten du garbi oposizio izateko bidea berea dela eta egiten du halako ariketa bat. Zuk aurkeztu duzun zuzenketa honetan, horren zioa oso zuzena da. Esaten da: "krisian sakonduko dute aurrekontu hauek, ongizate estatua murriztuko dute, iruzur fiskalarekin lagunkor izan dira", hau idatzita daukazue, "eta bortitz jokatuko dute sektore ahulenekin". Nik uste dut egin duzuela ariketa bat, nolabait ere erantzuteko zer nahi duzuen. Gero politikan, ezinbestez, zer horrek nola lotuta darama, eta, nola erantzuten ez dakizuenez oraindik, esaten duzue: "Ba egin diezaiegun aurrekontu hauei 600 milioiko zuzenketa bat eta 600 milioi horiek jarri ditzala Kutxabankek". Eta BBVAri 2.000 milioi eskatu, eta hemen egingo dugu halako lehiaketa bat: ideia batzuk bota, eta beste batzuek jar ditzatela funts horiek. Ez da ulertzen 600 milioiko planteamendu hori, eta hor dago gakoa. Zuk gero banan-banan aurkeztu dituzu zure eskaerak, zuzenketa partzialak izan zitezkeenak, baina 600 milioi horiek osatzen dute nolabaiteko poltsa hori. Orduan, bietako bat: edo Kutxabankek diru-laguntza bat eskaintzen du, edo mailegua da, eta mailegua baldin bada, zorrarekin eta defizitarekin zerikusi zuzena dauka. Eta ez naiz ni kontu horietan aritu den bakarra. Horregatik esaten nuen paper batzuk ekarri ditudala. Nik uste dut gure Gatzagaetxebarria, Helena Francorekin konparatuta, aingeru bat dela. Zuek badakizue Gipuzkoan zer zorroztasunekin kudeatzen diren zorra, defizita eta gainontzekoak? Esaten denean: "La responsabilidad financiera y presupuestaria exige continuar con la senda marcada por el Plan Económico-Financiero con el objetivo de mantener las cuentas públicas bajo control y poder cumplir los objetivos marcados por la Unión Europea para el 2020". Norma Foral del 2013, de 8 de febrero. Esaten denean: "La elaboración, aprobación y ejecución de los presupuestos se realizará en el marco de la estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, coherente con la normativa europea, y conforme con lo establecido por la Ley Orgánica 2/2012, de 27 de abril". Y cuando se habla de los objetivos de la estabilidad, se dice, por ejemplo: "Destino de ingresos superiores a lo previsto. Los ingresos no finalistas que se obtengan por encima de lo previsto no podrán financiar nuevos gastos, y se deberán destinar íntegramente a reducir la deuda viva o a evitar nuevas operaciones de endeudamiento". "Destino del remanente de tesorería. En el supuesto de que la liquidación presupuestaria arroje un remanente de tesorería para gastos generales positivo, éste se destinará a reducir la deuda viva o a evitar nuevas operaciones de endeudamiento". Hola josita dago Gipuzkoako jarduera. Eta zer egin du diferente Gobernu honek edo Gatzagaetxebarriak? Orduan, zuek zer egiten duzue? Gastuak eta beharrak ugaltzen doaz, eta hori nolabait ere finantzatzeko, esaten da: "Bueno, ba 600 milioi". Izan zitezkeen 400 edo 800, baina 600. Baina, klaro, horrek eragin zuzena dauka Gobernuaren jardueran. Gobernuak sina dezake konbenio bat Kutxabankekin eta horrek zorra eta defizita ez du ukitzen? Muga horiek ez ditu aldatzen? Erabat, erabat aldatzen ditu. Horregatik, badaude beste batzuk ere, eta, gainera, nik uste dut komenigarria dela behintzat jakitea Gipuzkoako Diputazioak… Zergatik harreman zuzena dauka Jaurlaritzarekin Gipuzkoako Diputazioak; beste aldundiekin ere bai, baina Jaurlaritzarekin ere bai. Eta aldez aurretik hitzartzen da zein diren dirusarrerak, zer kopuru izango den, zer ez den egongo. Jarrai dezagun aurrera. Aipatu nahi nuen Jaurlaritzak ere bere mugak badituela, eta zuentzat zer-nola horretan errazena da nola fondo baten eskutik asmatzea. Zer gertatzen da?… Eta hau ja bada beste gogoeta politiko bat, zergatik zuen eserlekuetan gurekin gobernu-ardurak izan dituzten parlamentariak egon badaude, alderdi horiekin gobernatu izan dugu. Niretzat, dago beste gauza bat, eta da iragan hurbilean hainbeste borrokatan nahastuta ibili den ezker abertzaleak, herrigintzara bueltatzen denean, ikusten duela bakarren batek zerbait egin duela. Azkeneko hamarkada hauetan, hemen gizarte-babes bezala ezagutzen den eredu horrek urte luzeetako lana dauka atzetik. Eta, klaro, bat etortzen da politikara eta esaten du: "Aiba, okupatuta dago!". Ez, ez dago okupatuta; dago eginda. Jakina berritu eta aldatu daitezkeen sistemak direla, baina eginda dago. Horregatik, ezker abertzaleak ez dauka modelo alternatiborik. Ez dauka! Herri honetan eta herri honek dituen herritarrentzat modelo alternatiborik ez dauka ezker abertzaleak. Egin dezake figurazio bat, baina ez da herri honentzat izango. Hobetu daitekeela gaur indarrean dagoena? Noski. Aldatu daitekeela zerbait? Jasangarria izan dadin etorkizunean eta datozen urteetan, erabakiak hartu beharko direla? Noski. Baina modelo alternatiboa? Hemen, "ama lurra" alde batetik, eta gero bota dituzun gogoetak gure sistemaren inguruan… Nik ez dakit gogoeta guzti horiek zeinek pilatzen dituen eta zeinek ordenatuko dituen, zergatik tokian tokiko ardurak dituzuen instituzioetan modelo alternatibo horren seinalerik ere ez da ikusten. Ezta fiskalitatean ere! Eta aipatzen duzu lehenengo sektorea, estrategikoa. Ba gozoak daude! Gozoak daude arrantzaleak eta nekazariak zuekin! Batik bat Gipuzkoan, bizkar eman diezuela eta. Orduan, modelo alternatiboak aipatzea eta gero konkretuki ezer ez proposatzea ez da ariketa konpletoa. Eta jarraitu egingo dugu, zergatik esaten duzue guk ongizate-estatua murriztu nahi dugula. Esadazue –aipatu dituzu zerorrek ere RGIak, AESak, gero etxebizitza laguntzeko izan daitezkeen kantitate osagarriak–, ezker abertzaleak badu edo EH Bilduk badauka intentziorik hemen, Legebiltzar honetan, indarrean dauden lege horiek aldatzeko? Badauka? Badauka norabiderik aldaketa bat nondik nora jorratu daitekeen? Edo guztiok daukagun arazoa da –lege horiek betiere hobetu daitezke, seguru baietz–, proiekzioan eta denboran gauzak ez baldin baditugu errotik zuzentzen, agian, daukagun sistema bera mantentzea ere zaila gertatuko zaigula? Baina ez modelo alternatiboa dagoelako. Eta baldin badago, esaguzue. Iruzur fiskala. Ikusiko ditugu ondorioak, baina hemen iruzur fiskalaren aurka denek jardun dugu. Exito handiagoarekin edo kaskarragoarekin, baina denek, zergatik dirua ezkutatzen duenak gizarte osoari egiten dio min eta kalte. Beraz, ikusiko dugu plan guzti horiek, lurraldez lurralde lotu eta josi beharko diren plan guzti horiek, zer norabide hartzen duten eta zer ondorio ekartzen duten. Burujabetza ekonomikoa, fiskala, finantzieroa eta soziala. Niri jada ez zait gustatzen ariketa hau: hemen Jaurlaritza, hemen daude EH Bilduk gobernatzen dituen udalak edo diputazioa… Izan gaitezen serioak, zergatik mugak denek ditugu. Eta badakigu politikoki eta herrigintzatik abiatuta muga horiek nola ekidin edo saihestu daitezkeen, baina politikak bere mugak ere baditu eta denek ezagutzen ditugu. Ez noa adibide gehiago jartzera; oso-osorik daukat hemen, koaderno batean, zer gertatzen den Gipuzkoako Diputazioan mugen inguruan, baina ez zait iruditzen ariketa zuzena denik, zergatik azkenean badirudi "eta zu gehiago" ariketa dela. Bai, bai. Lasai, lasai, Arraiz jauna. Lasai. "Bizi dugun egoera larria da oso". Bueno, hemen sailburuak bere azalpena egin duenean, nik uste dut aitorpen oso zehatza eta zintzoa egin duela ekonomia nola dagoen; suspertze-bidean datu positibo batzuk antzeman daitezkeela, baina, hala eta guztiz ere, hazkundea ahula izango dela datorren urtean, eta suspertze-bide horrek hazkunde sendoagoa beharko lukeela enplegua sortzeko eta hori dela politikarik eraginkorrena. Esaten zuen gure ekonomiak hondoa jo duela, eta zein izan den kontestua eta zertan inbertituko den. Eta nik uste dut hor gauza batean, kontzeptu bezala, ez dagoela desadostasunik gu guztion artean, zergatik denek egiten dugu sailkapen bat: esaten dugu osasuna, bestetik hezkuntza, bestetik aipatzen dugu gizarte-babesa. Tripode bat badago hor, nolabaiteko babes soziala eskaintzen duten politika guzti horiek, eta Aurrekontuen % 70 da. Eta egiten dituzu konparaketa batzuk eta badirudi zenbakiek gauza guztietarako balio dutela, baina esan duenean osasunean 3.351 milioi daudela, hezkuntzan 2.240 eta, gizartebabesarekin batera, presupostua % 70 dela, hori egia da. Eta alderatze bat egiten baldin badugu osasun arloan 2012tik (2013.ean ez genuen presuposturik izan, prorrogatua baizik)… 2014ra pasata, osasunean bertan, 2013koarekin alderatzen baldin badugu, 91 milioi gehiago dira, eta 2012koarekin, han fuerteagoa zelako, 49. Berdin gertatzen da gizarte-politikekin. Klaro, ez daukagula nahi genukeen guztia. Garbi dago. Izan ere, presupostua egitea da aurreikustea zer behar dauzkazun eta, ahal den tresna politiko, tekniko eta guztiak aparte, dirua, aurrekontua atera beharko duzu, diru-sarrerak kontrolatu beharko dituzu. Eta hori da aldez aurretik Jaurlaritzak eta hiru aldundiek hitzartzen dutena. Beraz, nik uste dagoela ariketa txukun eta zuzen bat egina eta esku artean dituen diru-sarrerekin egin zitekeen aurrekonturik sozialena egin duela Gobernu honek. Azkenean, pertsona delako, esan bezala, gure politikaren ardatza. Hor zuek berezitasun bat jartzen diozue. Eztabaidaren bat edo beste eduki dut nik zuetakoren batekin, eta esaten zidan: "Bueno, aitortzen dut zuek pertsona ere jartzen duzuela ardatz bezala", esaten zidan. Bueno, bada zerbait, zergatik, bestela, ez dakit zer garen gu. Eta berak esaten zidan: "Baina guk behar gehien duten pertsonen inguruan osatu nahi dugu politika". Ba eztabaidatu dezagun, badago gune bat. Baina ez ukatu Jaurlaritza honek bere egitekoan pertsona duela ardatz bezala, zergatik pertsona da azkenean politika guztiak jaso behar dituen helburua. Bera da, pertsona, pertsonak. Horregatik, esaten denean… Gutaz kalifikazio batzuk erabili dituzu. Ez ditut errepikatuko: gu merkatuaren ez dakit zer garen, gatibu, kapitalaren morrontzapean gabiltza… Bai, "merkatuaren gatibu" esan duzu propio. Bai. Eta abiadura handiko trena egiten denean… Bale, nik aitortzen dut, gaur behintzat aurrerapen bat eduki dugu. Gaur ez duzue esan abiadura handiko trena egiteko behar diren kantitate horiek ez dakit zertarako erabiltzea. Behintzat zerbait aurreratu dugu. A, bai? Hurrengoan esango duzue? Abantzerik ez daukagu orduan. Hola baldin bada, garbi dago: abiadura handiko trenaren inguruan eztabaida egon daiteke, edo alde edo kontra, edo nahi dena, baina erabakita dago. Aztertu daiteke, kritikatu daiteke; lanen erritmoa, ez dakit zer. Baina esatea diru horiek beste gauza baterako erabiltzea da, lehenengo, gauza ez ulertzea, zergatik diru hori egon badago: sei hilabete aurreratzen da eta gero kobratzen da. Baina ez baldin badaukazu obra hori, ez dago dirurik. Ez, Matute jauna, ez dago dirurik. Ez dago dirurik. Horrek dauka esaten dena efecto neutro. Ez dago dirurik. Eta zuk aurreikusten baldin baduzu zure aurrekontuetan, da gero kupotik deskontatuko duzulako, urtero-urtero. Hiru diputazioek eta Jaurlaritzak hiru hilabetean behin jartzen duten diru horrekin ordaintzen dira ordaindu beharrekoak eta hor egiten da kenketa. Nik pentsatzen nuen aurrerabideren bat bagenuela, baina nonbait oraindik ere hor ere ez daukagu. Hori da zuen beste diru multzo handia. Eta gero dago, baita ere, fiskalitatearena, aipatu dena –bueno, axaletik–, baina nola iruzurrare- kin eta gainontzekoekin nahasten den… Guk egin dugun ariketa izan da ariketa politikoa. Ariketa politikoa da herri honi begira, nahiz eta zazpi lurraldeetako hiru lurralde izan Legebiltzar honetan ordezkatuak, behintzat fiskalitatea ahal den modurik egokienean eta ordenatuan gauzatzea, eta ez bakoitzak bere txokotik eta bere muturretik besteei inposatu nahi izatea. Eta horretarako ireki dugu guk negoziazio-bide bat, baita ere zuekin, fiskalitatearen inguruan. Eta zuei antzematen genizuen, hurbiltzen ginen bakoitzean, atzerapauso bat, edo bi. Eta hurbiltzen ginen berriz ere, eta atzerapauso bat. Noski, bereizi behar horrek, alternatibo izan behar horrek, horretara eramaten zintuzten. Eta Alderdi Sozialistak ere bere ideiak izango zituen, baina garbi dagoena da fiskalitatearen inguruan adostasun bat behar genuela eta gutxieneko bat lortu dugula. Eta ikusiko dugu oraindik adostu gabe, hau da, desarmonizatuta gelditu daitezkeen inpostu horiekin zer gertatzen den, baina guk eman dugun pausoa izan da akordioaren bila, Erkidego Autonomoko euskaldun guztiek fiskalitate berdina edo berdintsua eduki dezagun. Eta ikusiko dugu politika horren etekinak zeintzuk diren. Eta, amaitze aldera, zuk egin duzun gogoeta horretan, azkeneko dekalogo horretan, bazirudien osoko zuzenketaz aparte beste jokaleku bat, negoziaziorako bide bat irekitzen zela. Ez dakit aurrerabiderik sumatu duzuen –hitz egin, hitz egin dugu, baina desadostasunak diren modukoak dira–, zuek zuzenketa partzial horiek negoziatzeko asmorik baduzuen, edo azken-azkenean zuena den osoko zuzenketa aurkeztu eta berari eutsi eta azken muturreraino eraman. Guk, eta hasiera-hasieran esandakoarekin amaituko dut, negoziazio-prozesuak irekitzen ditugu gainontzeko instituzioetan eta badakigu guk ehuneko ehunean ez ditugula gureak aurrera aterako. Nik ez dakidana da zuek, EH Bildu bezala, tartekorik aurreikusten duzuen. Edo momentu honetan inportanteena da Jaurlaritzak aurkeztu dituen aurrekontuei ezetza ematea eta kito? Berez, nik uste dut egon beharko lukeela behintzat negoziaziorako bideren bat. Ez baldin bada posible, ez da izango gure borondate faltagatik. Eta azkenik aipatu duzun zor eta defizit legitimoaz eta ilegitimoaz, hor beste debate bat dago. Eta zuk esaten zenuen zorraren inguruan, hau da, bueltatze horren inguruan, eztabaida bat sortu behar dela. Nik ez dakit zuek zein mundutan bizi zareten, edo denek eduki duzuen, besteak beste, adibide bezala, gurasoek edo aurrekoek oparitutako pisuren bat, edo non bizi zareten, baina ni eta gutako bakoitza, kreditu bat daukagunean, saiatzen gara hilero-hilero ordaintzen, badakigulako ez ordaintzeak zer ondorio dauzkan. Eta ez dakit zer esan nahi den horrekin. Hau da, Jaurlaritza honek aurten ordaindu beharreko guzti horiek –zergatik horrek marjena kentzen dio presupostuari–, aurreko gobernuek ateratako edo defizita altxa zuen zorra (besteak beste, gure ustez, neurririk gabe igo zutelako), horiek ez dira ordaindu behar? Edo nola ikusten da hau, zor legitimoa eta ilegitimoa? Guk dakigula, behintzat, zorra baldin badago, obligazioak ordaindu egin behar dira, bete egin behar dira, bestela ez ginateke herri serio bat izango. Horregatik, gustatuko litzaiguke, niri bai behintzat, zer horretatik, zer nahi duzuen horretatik, nola egiten denerako pausoa emateko garaian serioagoak izatea. Ez da normala esatea: "Hau egin nahi dugu, eta, nola ez dagoen dirurik hemen, 600 milioiko dirulaguntza bat eskatuko diogu Kutxabanki". Hori ez da serioa. Bestela, antolatu dezagun ideien lehiaketa bat, eta ea zeinek daukan ideiarik zoroena edo handiena. Baina ez da serioa.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3079
10
59
09.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Hamar minutu gutxi da esan behar dudan guztia esateko. Lehenik eta behin, nik uste nuen Euskadi aurrera atera dutela 30 urte hauetan okinek, irakasleek, medikuek, enpresariek, langileek… Nik dakidala, herri hau ez da atera aurrera bakarrik Sabin Etxean edo Lakuan, eta nahiko asperturik nago entzuten EAJri esker ez balitz herri hau ez litzatekeela egongo dagoen lekuan. Ba, nire ustez, pertsona horiek atera dute, herri honetan lan egin dugunok. Eta nire koalizioaren barruan dagoen ezker abertzalea ere, behin eta berriz aipatutakoa, herrigintzan egon da denbora honetan guztian, guztiak egon garen bezalaxe. Edo pentsatzen duzue gaur egun dagoen egoera lortu dela EAJk berak egin duenagatik bakarrik? Bada gero, e! Hemen ez gaude aztertzeko Gipuzkoako Diputazioaren politika eta ez naiz horretan sartuko. Sartuko banintz, esango nuke zer-nolako panorama aurkitu zuen, nola zegoen hutsik kutxa, eta zer-nolako zuloa, baina ez da gaia eta ez naiz sartuko. Esaten duzue hondoa jo dugula eta oso larria iruditzen zait uste hori, ze, hain zuzen ere, hori da egun hauetan egunkari ekonomikoetan irakurri dudana: "Hondoa jo dugu eta Boltsak gora egingo du, eta ja ikusten ari da, % 10ean, % 20an egingo du gora". Baina ez da gauza bera hazkundea eta garapena. Enpresa horiek berek, IBEXen dauden 35 enpresa handienek, lortuko dituzte itzelezko etekinak, mozkinak, eta aldi berean enpresa horiek jaitsi dute beren plantilla % 1,1 urrian eta jaitsi dituzte soldatak % 2,5. Hau da, hazkundea eta garapena ez dira gauza bera; izan ere, baliteke haztea baina pertsonak ez garatzea, soldata ez baitzaie iristen eta lan bat lortzeko aukera ere ez baitzaie iristen. Guztiz larria iruditzen zait hazkundea garapenarekin alderatzea, eta pentsatzea krisitik ateratzen ari garela burtsa % 10 eta % 20 bitarte igoko delako. Hondoa joko du bere etxebizitza galduko duenak edo datozen hilabeteetan lanik lortuko ez duenak; egoera horretan egongo da. Erridikulizatu daiteke Kutxabanken kontua eta planteatu daiteke: "Ba, ja eskatzen hasita, BBVAri eskatuko diogu ez dakit zenbat kilo. Edo zergatik 600, eta ez 400 edo 200?". Nik uste nuen, baina igual nire uste ustela da, EAJk bazeukala herri-proiektu bat, eta nik uste nuen bere helburua ez zela bakarrik hemendik jaso eta hemen ipini, ez dela bentanilla bat (bakarrik bildu eta hori kudeatu), ez dela gestore hutsa. Nik uste nuen, edo hori sinistu nahi nuke, bazenutela herriproiektu bat. Eta herri-proiektu bat baldin badago, eskura dauden baliabide guztiak, Kutxabank barne, erabili egiten dira proiektu hori osatzeko. Eta leihatila zabaldu beharrean enpresak etor daitezen hartzera bere diru-laguntza, bere paketitoa, planteatu daiteke nola egiten dugun hemen sare bat, ehun bat egiteko eskualdez eskualde, enpresaz enpresa, eta herri-bisio bat eduki. Hori uste nuen. Eta Kutxabank da proiektu horren parte bat. Nafarroan ikusi dugu. Nafarroan ez zeukaten herri-proiektu hori eta CAN galdu zen, galdu dute; hain zuzen ere, hor ez direlako hartu herri moduan komunitate bat aurrera ateratzeko baliabide guztiak, finantzieroak barne. Niri larria iruditzen zait esatea, esate baterako, % 70 dedikatzen dela gastu sozialerako. Kontuak nola egiten diren! Etxe guztietan bezala, zuk lehenengo zenbait gastu apartatzen dituzu (mailegua, hipoteka, umeen ikastetxea, argia, ura, komunitatea…) eta gero gelditzen zaizu kopuru bat hila pasatzeko. Orduan hasten zara banatzen gelditzen den kopurua hila pasatzeko. Eta hori da zuek hartu duzuen kopurua. Hau da, baztertu eta gero, alboratu eta gero zenbait gastu fijo kuestionatzen ez direnak, orduan hasten zarete banatzen gelditzen dena. Eta hor bai, hor badago % 70 gastu sozialerako. Baina hori ez da presupostu osoosoaren kopurua, ze hemen zenbait partida aparte utzi dira. Eta esaten duzu trenarena badagoela Madriletik. Bai, Madriletik dator eta hori adostuta dago eta ezin da pasatu beste gastu batzuetarako: 350. Egia da, baina zuek ipini duzuen presupostua da 364,5, hau da, beste 14,5 milioi poltsikotik, Madrilekin adostu gabe. Hori horrela da eta hori zuek idatzita daukazue. Beraz, hor badago kopuru bat errekuperatzen ez dena Madriletik, eta dira 14,5 milioi. Momentu honetan ari gara rakaneatzen, zeken-zeken jokatuta AESekin, RGIarekin… 2,5 milioi gehiago AESetarako, eta 14,5 ematen ari gara, errekuperatzeko inolako aukerarik gabe, trenerako. Hori horrela da, eta, bestela, irakurri zuek egin duzuen aurrekontua. Oso larria iruditzen zait errenuntziatzea benetan fiskalitate serio bati, eta errenuntzia egin duzue. Nahi duzuen moduan jantzi; zetaz jantzi edo nahi duzuen moduan, baina tximinoa tximinoa da. Betidanik eduki duzuen atzeranzko joera hori berriz ere gauzatu duzue, eta orain, hain zuzen ere, kideen laguntzarekin. Hau da, urteetan egin duzuen fiskalitatean… 2008an egindako erreforman, benetan galdu egiten zen ekitatea, galdu egin zen progresibitatea eta galdu zen, gainera, dirua ingresatzeko aukera. Ba joera horri, buelta orain: gelditu egin duzue hori Gobernura heldutakoan, diru gehiago behar duzuelako. Baina aukera eduki duzuenean gauzak ondo egiteko, hasi zarete sartzen atzerako erresorteak. Begira, froga handiena da Adegi ehuneko ehunean dagoela pozik kontrarreforma fiskalarekin. Datu argiagorik ezin. Cui prodest, latinoek esaten dutena: noren alde? Nor babesten du, nor benefiziatzen du? Ikusten duzunean nor pozten den itun batekin, horrek ematen dizu tamaina jakiteko noren alde egiten ari den. Eta hain entusiastikoki sartzea Alderdi Popularra eta hain entusiastikoki txalotzea Adegik, horrek esan nahi du noren aldeko neurria den. Argiago ezin. Galdetzen duzu ea zer egingo dugun partzialekin, galdetzen duzu ea jokorako aukerarik dagoen, galdetzen duzu ea sartuko garen partzialak bananbanan adosten eta ea zer-nolako joera dugun akordiorako. Lehen ere esan dut. Esan ditut bi gauza eta errepikatuko ditut. Bat. Eman ditugun datu horiek guztiak eta egiten ditugun proposamenak dira, hain zuzen, gure eskaintza bestelako aurrekontu bat egiteko. Hau da, guk mahai gainean ipini duguna izan da esatea: "Honelakoa egingo balitz, gurekin kontatu, eta guk babestuko genuke aurrekontu hori". Aurrekontu hori egiten bada. Eta, egin ez denez, aurkeztu dugu osoko zuzenketa bat. Beraz, gure eskaintza da: aintzat hartzen badira planteatzen ditugun… ez horrenbeste kopuruak. Negoziazio batean kopuruak aldatu daitezke: 10 dagoen lekuan 20 jarri daiteke, edo 20 dagoen lekuan 10 jarri daiteke. Aldatzen badira irizpideak, lehentasunak, aurrekontu batzuk enfokatzeko modua aintzat hartzen bada, gu hor gaude. Hori da esaten duguna. Kritikatik etorri gara, baina modu konstruktibo batean. Guk ez dugu nahi ezetza ezetzagatik. Hori antzua da. Zer irabazten dugu bakarrik hemen postura numantino bat planteatuz? Helburua ez da postura numantinoa; helburua da hobetzea aurrekontu batzuk. Baina nola? Minimoki aintzat hartuta planteatzen ditugun kapitulu horiek. Eta, esaten dudan moduan, ez dira horrenbeste kopuruak, baizik eta irizpideak eta lehentasunak, zer ipintzen den zeren aurrean. Eta horretarako bai, horretarako prest gaude. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3080
10
59
09.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Azkeneko honetatik hasita, esaten nizun osoko zuzenketa, eta gero, partzialak izan daitezkeenak. Ze, klaro, osokoa mantentzen baldin baduzu mantendu duzun diskurtsoarekin, zer sentidu dauka gero zuzenketa partzialak? Negoziazioren bat irekin nahi duzue? Aurreak erakusten du nola mugituko den atzea. Nik ez dakit. Nik uste dut aukera zenutela hor. Eta, gainera, ez didazu argitu. Zuk aipatu didazu berriro ere Kutxabanken gaia, eta zuk jakin badakizu Gobernu honek Kutxabankekin eta gainontzeko erakundeekin badituela bide ezberdinak, baina bitan behintzat bildu daitezke. Bata, izan daitekeena ekonomia suspertzeko, eta hor badago joko izugarria abalekin eta zirkulantea dotatzeko. Horretan Kutxabank sartuta dago. Eta baita ere Garapen eta Lehiakortasunerako Departamentuaren eskutik. Hor dago sartuta eta txertatuta Kutxabanken parte-hartzea. Handitu daiteke, noski, baina ez dut ulertzen planteamendu borobil bat egitea, oso borobila, baina aldi berean infantila, esaten denean "600 jarri ditzala Kutxabankek". Eta horregatik galdetzen nizun nola: mailegu bezala edo diru-laguntza bezala? Gobernuak bere mugak dauzka. Gobernuak, eta aldundiak, eta udalak bere mugak dauzka zorrari eta defizitari dagokienez, segun eta nola konputatzen diren 600 milioi horiek. Baina Gobernuak badauka Kutxabankekin eta gainontzeko instituzioek ere badute Kutxabankekin lotura, hain zuzen ere, abalak, zirkulantea eta departamentuaren gainontzeko programak laguntzeko. Beraz, nik uste dut hori modu egokian bilduta dagoela. Gero, herri hau eraikitzeko garaian, jakina, nekazariek, langileek, profesionalek, irakasleek, denek egin dugu herri hau. Baina ez desbideratu, nik ez dizut hori esan. Nik esan dizudana da politikoki borroka ezberdinetan nahasita ibili dena, erabat politikoa eta demokratikoa den bide batera etortzen denean, konturatzen dela herrigintzan bakarren batzuek jardun dutela, estrategikoki, herri honen mesedetan. Denok egiten dugu lan goizetik arratsera. Ados. Baina, estrategikoki, erabat politikoa eta demokratikoa izango den eta betirako hautu hori orain gutxi egin da, e! Eta herri honek urte asko eta hamarkada batzuk –hiru behintzat, hiru eta erdi– pasa ditu azken bolada honetan, eta nik uste dut hor denok egin dugula geure ekarpena. Aipatu duzu zeharka… Gipuzkoan ez zegoen zulorik eta ez dago zulorik. Zuek egin duzuena da gezurraren estrategia, demostratzen ari den bezala. Gipuzkoan ez zegoen zulorik. Gipuzkoan egon dena da, gipuzkoarrei txanponik ere kostatu gabe, 800 milioiko inbertsioa. Entzun duzu? Gipuzkoarrok geure inpostuetatik ezer pagatu gabe, 800 milioiko inbertsio bat. Eta orain, beste 100 milioi horiekin, Deskargako tunela egiten ari zarete Bildukoak. 800 milioiko inbertsioa. Eta lehen horregatik galdetzen nizun: zuek, kredituak hartzen dituzuenean, pagatzen dituzue bueltan edo ez? Edo esan non dagoen banketxe hori, gu ere joateko! 800 milioiko kreditua bueltatu egin behar da. Eta proiektuaren bideragarritasuna badakizu zertan demostratzen den? Urtero-urtero, kreditu hori ordaintzeko 90 ordaindu behar dituzula eta 100 milioiko diru-sarrera daukazula. Beraz, solbentea da ala ez? Eta gipuzkoarrei zuzen-zuzenean ezer kostatu gabe, zergatik bideak erabiltzen dituztenek ordaintzen dute bere saria. Hori da planteamendua. Eta zuloan zeuek eroriko zarete, toxiko eta lixibiatuak tarteko. Zerbait erakutsi baldin bada, da egin den kudeaketa txukuna izan dela, solbentea eta etorkizunari begira beharbeharrezkoa. Baina, bueno, zulo-kontuak zuentzat. Guk ez dugu hazkundea eta garapena konfunditzen, zergatik pertsonaren inguruan antolatzen baldin bada gure kudeaketa politika guztiak tarteko, pertsona baldin bada helburu, garbi dagoena da hazkunde ekonomikoa datorrenean, horrek garapen orekatu batekin beharko duela izan. Ez daude kontrajarriak politika garbi baldin badago. Horregatik –lehen aipatu da, datu bezala–, jakina, hazkunde ekonomikorik ez baldin badago, lanpostu berriak ez dira sortuko. Zuek egiten duzue sektore publikoaren aldeko kristoren aldarrikapena! Baina sektore publikoa, lurraldez lurralde, % 15 da; gainontzeko % 85 hori gizarte osoa da. Eta hor dago kudeaketa, daude enpresa txikiak, handiak, ertainak, denda txikiak, nekazariak, irakasleak, sendagileak… Horiek ere hor daude. Publiko izan gabe ere, badago beste gizarte bat ere. Guk sinisten dugu gizarte horretan, gizarte horrek ematen diolako izugarrizko bultzada sektore publikoari. Gizarte hori gabe ez legoke sektore publiko potenterik. Eta sektore publikoak ere joka dezake, jakina, bere erabakiekin, bere inbertsioekin, ekonomiaren alde eta fiskalitate berri baten alde, eta nahi den guzti horren alde. Baina, gizartea bere osotasunean hartuta, konturatu gaitezen sektore publikoa % 15 dela eta gainontzekoa, % 85, gizartea dela. Eta gizarteak injektatzen duela sektore publikoan, enpresa publikoak, zerbitzu publikoak eta gainontzekoak kudeatu ahal izan ditzagun. Beraz, hori ahaztu gabe. Amaitzeko, nik sentitzen dut zuek ezezkoan egotea, osoko zuzenketa planteatzea eta zuen estrategia horrekin jarraitzea. Eskatuko nizueke, ahal den neurrian, zer eta nola horretan ariketa gehiago egiteko nola horretan, zergatik gaur ere bi aldiz ihes egin dizu, edo pentsamendu propioa da… Ezker abertzaleak, zer bai nolabait ere esan, baina nola ez dakienean, badakizu zer egiten duen? Parte-hartze prozesuak martxan jarri. "Hau ez dakit nola egiten den, baina parte-hartze prozesu bat jarriko dugu eskualdez eskualde, bailaraz bailara, ez dakit zer sektorerekin…". Prozesuak martxan jarri. Zergatik? Ez dagoelako ideia garbirik. Zer esatea erraza da, baina nola egin behar den erabakitzea zailagoa da. Nik uste dut momentu honetan, lurralde jakin batean behintzat, hor adina parte-hartze prozesu (axalekoak, ezertarako balio ez dutenak, zergatik zuen jendea ere ez da joaten) muntatu eta muntatu da, besteak beste, zer hori garbi ez edukitzeagatik (garbi baldin badago, berehala behar du nola) eta nola egin ez dakizuelako. Esaten da: "Bueno, muntatu dezagun parte hartzeko prozesu bat. Edo, bestela, eskatu diezaiogun banketxe bati halako diru kopuru bat, zergatik gurea ez den baina gurea izan daitekeen diru horrekin agian kudeaketa hobetu dezakegu". Ez da bidea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3081
10
59
09.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Sailburu jaunandreok, lehendakari jauna. Ea gai naizen azaltzeko zer arrazoi zehatzengatik aurkeztu duen UPyDk osoko zuzenketa hau. Osoko zuzenketa hau irakurriz gero, eta ikusirik, halaber, zer esan eta egin duen UPyDk Legebiltzar honetan azken urteotan, benetan uste dut oso ondo ulertzen dela zein diren gure arrazoiak. Uste dut oso ondo ulertzen dela zer proposamen planteatzen ditugun, zer eskakizun egiten dizkiogun Jaurlaritza honi, eta zein diren gure lehentasunak, ez bakarrik politikaarloan, baita aurrekontu-arloan ere. Uste dut, esan bezala, oso ondo ulertzen dela, UPyDren ibilbidea ikusirik. Guk ez dugu legez kanpoko ezertxo ere planteatzen. Proposatu eta mahai gainean jartzen duguna da Euskadi barrutik modernizatzeko eta krisi ekonomikoari ahalik eta ondoen aurre egiteko ezinbestekotzat jotzen ditugun erreforma politiko eta ekonomiko batzuk. Eta planteatzen ditugu, orobat, Jaurlaritza honek ez dituen lehentasun batzuk, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak eta aurrekontu-proiektu hau bozkatuko duten alderdi politikoek ez dituzten lehentasun batzuk. Has gaitezen aurrekontu-proiektu hau definitzen. Gure ustez, alderdi zaharren eta alderdi zaharrentzako aurrekontu-proiektu bat da, funtsean haien interes alderdikoiak defendatzeko edo haien botereesparruak blindatzeko egina edo hitzartua; baina ez ditu kontuan hartzen euskal herritarren benetako beharrak eta interes orokorrak. Estos presupuestos son unos presupuestos de los partidos viejos y para los partidos viejos, elaborados para defender sus intereses o sus ámbitos de poder. Por eso, es normal que dichos partidos políticos apoyen estos presupuestos, y por eso es normal que UPyD presente una enmienda a la totalidad. Esan bezala, horregatik da normala alderdi zaharrek aurrekontu hauek onartzea adostea, eta ho- rregatik da normala, halaber, aurkako botoa ematea UPyDk eskatzen duen aurrekontu-itzultzeari. Eta alderdi politiko zaharrak esaten dudanean, ez dut esaten hainbeste adinagatik –horregatik ere bai kasuren batean–, baizik eta, batez ere, ideiarik gabe geratu direlako, eta, kasu zehatzen batean, ustez zituzten ideiei uko egin dietelako. Uko egin diete Legebiltzar honetan historikoki aldeztu dituzten proposamen eta ideia batzuei. Guk ez; guk hasieratik aldeztu ditugun ideia berei eusten diegu. Proiektu honek –ez dezagun geure burua gehiegi engainatu– jarraipena ematen dio iraganean egindakoari. Egin dena zeharo kontserbadorea izan da, oso asmo txikikoa, eta iraganeko murrizketa sozialak zein guk aldatu nahi dugun euskal erakundeeredua sendotzen ditu. Aurrekontuei erreparatzen badiegu, egia esan, beharrezkoak ez diren gastu berak daude, nortasunezkoak diren diru-sail berak eta lehentasun berak edo antzekoak. Eta guk –komeni da gogoraraztea– 2011ko eta 2012ko aurrekontuen aurka bozkatu genuen, eta 2013koei ere osoko zuzenketa aurkeztu genien. Proiektu honek murrizketak gehitu ditu 2012an onartutako azken aurrekontuen aldean. Proiektu honetan ez dute behar beste leku I+G+Bak, zientziak, bekek, zentro teknologikoek, ikerketa estrategikoek, enpleguak eta merkataritzarentzako laguntzak, eta, oro har, krisitik ateratzeko eta denontzat hobea izango den etorkizun ekonomiko baten oinarria jartzeko behar diren aurrekontu-sail guztiek. Zertarako? Batez ere 174.700 euskal langabe horiei itxaropena emateko eta krisia gainditu ahal izateko. Proiektu honek ez du indartzen gizarte-babesa, ez du nahikoa bultzatzen jarduera ekonomikoa, UPyDk aldatu nahi duen erakunde-sarea sendotzen du, eta, jakina, guk batere aldezten ez dugun proiektu politiko nazionalista babesten du. Horregatik guztiagatik eta azalduko ditudan gauza gehiagorengatik, Legebiltzar honi eskatzen diogu eska dezala aurrekontu-proiektu hau Jaurlaritzari itzultzea. Aldezten ez dugun ildo politiko baten oinarria da proiektu hau, babestu ordez baztertu egiten baititu Euskadik behar dituen erreforma modernizatzaileak. Aurrekontu-proiektu honi modu negatiboan eragiten dio, eta kalte egiten dio alderdi politikoek berritu nahi ez duten euskal erakunde-sareak. Aurrekontu-proiektu honi modu negatiboan eragiten dio eta kalte egiten dio Eusko Jaurlaritzak murriztu nahi ez duen administrazio paralelo elefantiasikoak. Aurrekontu-proiektu honi modu negatiboan eragiten dio eta kalte egiten dio asmo txikikoa den eta, nolanahi ere, beranduegi adostu den zerga-erreformak. Eta aurrekontu-proiektu honi modu negatiboan eragiten dio eta kalte egiten dio batere nahikoa ez den zerga-iruzurraren aurkako borrokak. Si se hubieran impulsado esas reformas y esas medidas políticas, ahora dispondríamos de más recursos económicos para fortalecer el bienestar, mejorar la sanidad y la educación, impulsar inversiones productivas, reactivar la economía y crear empleo de calidad. Si se hubieran impulsado esas reformas y esas medidas políticas, ahora dispondríamos de más recursos económicos, y si el Gobierno hubiera establecido mejor las prioridades, tendríamos más dinero para proteger y defender los intereses y las necesidades de los ciudadanos. Pero el Gobierno se niega a impulsar dichas reformas necesarias; prefiere dejarlo todo como está. Komeni da gogoraraztea eta kontuan izatea sailburuak azaldu dituen egungo aurrekontu-estutasunak edo egoera ekonomikoa ez direla zerutik erori, baizik eta iraganean hartutako erabaki politikoen ondorio direla. Hartu ez ziren erabaki politikoen ondorio dira, eta, kasu askotan, Jaurlaritza honi eta euskal erakundeei zegokien erabaki haiek hartzea. Era berean, etorkizuneko aurrekontu-erabilgarritasunak edo etorkizuneko egoera ekonomikoa jada hartu diren edo orain hartuko diren erabakien mende egongo dira. Berriro errepikatu nahi dugu lehenago bultzatu behar zirela Euskadik behar zituen erreformak. Eta haietako askok bultzatu gabe jarraitzen dutenez oraindik, gure betebeharra da erreforma horiek orain eskatzea; izan ere, gainera, haiek guztiek bista-bistako ondorioak dituzte aurrekontuetan. Guk planteatzen ditugun eta osoko zuzenketa horretan ere planteatuta dauden erreforma politiko eta ekonomiko horiek guztiek –eta Legebiltzar honetan izan dugun ohiko diskurtsoaren zati dira– ondorioak dituzte aurrekontuetan, jakina, eta, horrenbestez, interesgarria da, funtsezkoa da haiek gaurko eztabaidan adieraztea. Izan ere, urteetan ez zen bultzatu euskal zergasistema berritzea hura bidezkoagoa eta progresiboagoa egiteko. Berritu izan balitz, baliabide ekonomiko gehiago izango genituen 2014ko ekitaldian, eta gizartearen beharrei hobeto erantzuteko erabili ahal izango ziren. Eta duela gutxi zerga-sistema berritzea bultzatu bada ere –egia–, beranduegi egin zen, utzikeria politiko hutsagatik edo interes alderdikoiengatik, beti bezala, eta, gainera, ez zuen behar adinako irismena izan. Erreforma hori hiru lurraldeetan berdin aplikatuko denik ere ezin dugu esan. Alde horretatik, zerga-eskumenak lurralde historikoetako batzar nagusienak izatea ageriko oztopo bat da oraindik ere berdintasun handiagoa eta ahalik eta zerga-politika onena lortzeko. Eta, nolanahi ere, zentzugabekeria hori, alegia, zerga-eskumenak lurralde historikoetako batzar nagusienak izatea, kontraesanean dago zerga-harmonizazioa aldeztearekin. Beharrezkoa bada harmonizatzea, zertarako nahi ditugu hiru ogasun edo hiru zerga-politika, Jaurlaritza bera ari bada planteatzen beharrezkoa dela harmonizatzea? Harmonizatu behar bada, zertarako nahi dugu zerga-eskumenak lurralde historikoetako batzar nagusienak izatea? Bestalde, zerga-eskumenak lurralde historikoenak izaten jarraituko badute, zertarako egin duzue alferrik fiskalitateari buruzko eztabaida monografiko bat Legebiltzar honetan? Gainera, urteetan ez zen borrokatu nahi izan gehiago eta hobeto zerga-iruzurraren aurka, eta haren eragina gutxietsi ere egin zen. Ukatu egin zen iruzur egiten zenik, eta euskal herritarren izaera ere argudiotzat eman zen hori ukatzeko edo arazo bat zela ukatzeko; egungo Ogasuneko sailburuak duela bizpahiru urte esan zuen. Eta, zehazki, ez zen martxan jarri nahi izan zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratu bat, UPyDk behin eta berriz eskatu duen bezala. Si se hubiera puesto en marcha un plan contra el fraude fiscal junto con otras medidas, ahora dispondríamos de más recursos económicos para responder a las necesidades de la sociedad vasca. Plan horrekin eta beste neurri batzuekin bermatu ahal izango genuen euskal gizartearen benetako beharrak estaltzeko erabili ahal zitezkeen baliabide ekonomiko gehiago lortzea. 2013an –egia–, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko batzorde bat sortzea adostu da, eta hura arduratuko da zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratu bat egiteaz, Zerga Kideketarako Organoaren barruan. Baina hori, ona izan arren, ez da nahikoa gure ustez, eta, nolanahi ere, oraindik ez da egin, eta baztertu egin dira zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko neurri batzuk. Zehazki, UPyDk dokumentu bat eman zion Eusko Jaurlaritzari, eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko neurri batzuk proposatzen zizkion han, baina Eusko Jaurlaritzak, azken asteotan, baztertu egin ditu. Ez ditut hemen azalduko; ondo baino hobeto planteatuta daude osoko zuzenketa horretan: zerga-iruzurraren aurka gehiago eta hobeto borrokatzeko proposamen berritzaileak. Eusko Jaurlaritzak zer esan zigun? Esan zigun ez duela arau-eskumenik zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko neurri zehatz horiek ezartzeko. Eta guk esaten diogu izan behar lituzkeela, edo, behintzat, aldeztu behar lukeela horrelako eskumenak izatea. Baina, gainera, justu kontrakoa aldeztu du; horrelakorik ez izatea aldeztu du. Eta, nolanahi ere, har zezakeen Eusko Jaurlaritzak konpromisoa eskumen horiek Zerga Kideketarako Organoan planteatzeko, guk dokumentu hartan eskatzen genion bezala, eta ez du nahi izan. Bestalde, ez dira nahikoa neurri hartzen sozietate-sektore publikoa, hots, administrazio paraleloa, arrazionalizatzeko, birdimentsionatzeko edo nabarmen murrizteko; hor sartzen dira oraindik existitzen diren ehunka erakunde, fundazio, enpresa publiko eta erdipubliko opaku, eta baliabide ekonomiko ugari joaten zaizkigu hortik urtero. Hori guztia nabarmen murriztea eskatzen jarraitzen dugu; behar-beharrezkotzat jotzen dugu, funtsezkoa aurrekontu-arloan ere. Prozesu horri ekingo balitzaio, funts liberatu gehiago edukiko genituzke eskura krisiari aurre egiteko, jarduera ekonomikoa sustatzeko, ekoizpen-sarea indartzeko, behar den gastu soziala bermatzeko eta gehien sufritzen ari diren herritarrak artatzeko. Jaurlaritza honek ez du asmo handiko irtenbiderik planteatzen aspaldiko arazo larri hau konpontzeko, eta hori ez da bidea. Eusko Jaurlaritzak sozietatesektore publikoa birdimentsionatzeko eta arrazionalizatzeko aurkeztu duen plana ez da inola ere nahikoa. El plan para el redimensionamiento y la racionalización del sector público presentado por el Gobierno es, a nuestro juicio, insuficiente. Gainera, ez da hartzen, ez planteatzen, euskal erakunde-sarea berritzeko neurri zehatzik, ezta hark sortzen dituen bikoiztasunak, eraginkortasunik ezak eta desparekotasunak murrizteko neurririk ere. Ez zen berritu nahi izan eta ez da berritu nahi erakunde-sarea, eta Lurralde Historikoen Legearen erreforma ere ez da bultzatu nahi. Berriro gogoraraz nezake maiz esaten dudana: Euskadi, bere lau legebiltzarrekin, bere hiru foru-aldundiekin, bere hiru ogasunekin, bere hiru zerga-politikekin –gero harmonizatu eta koordinatu egin behar dira–, edo 251 udalerriekin… Sare horri guztiari eustea, oso historikoa bada ere, oso kaltegarria da, gure ustez, gizartearentzat. Herritarrentzat probetxugarriagoak diren beste gauza batzuetarako erabil litezkeen baliabide publikoak kontsumitzen ditu. En nuestra opinión, hay que reformar el modelo institucional de Euskadi; hay que reformar la Ley de Territorios Históricos. Tenemos que modernizarnos internamente, sin miedo y cuanto antes, para reducir duplicidades y poder gozar de mayor igualdad y mayor bienestar. Erreforma horiek gauzatu izan balira (asmo handiagoko zerga-erreforma, zerga-iruzurraren aurkako borroka gogorragoa, erakunde-sarea berritzea, sozietate-sektore publikoa berritzea), baliabide gehiago edukiko genituzke herritarrek behar dituzten aurrekontuak egiteko. Izan ere, benetan garrantzitsua den horretara bideratu behar dira baliabide publikoak: ongizate-estatua indartzera, osasungintzara, hezkuntzara, gizarte-babesera, jarduera ekonomikoa bultzatzera, gure ekoizpen-sarea indartzera, beketara, I+G+Bra, gure enpresei eta autonomoei laguntzera eta abar, behar ez diren erakundeak edo alferrikako entitateak mantentzera bideratu ordez. Bestalde, ezin dugu ahaztu "Europan euskal nazioa" eraikitzearen alde, estatus berri baten alde edo datozen urteetan "galdeketa" bat egitearen alde egin duela lehendakariak legealdiaren lehenengo urtean. Bistan denez, hori ezin dugu ahaztu, eta aurrekontuproiektu honen aurka bozkatzeko beste arrazoi bat da. 2012ko aurrekontu-proiektuarekin alderatuta –hura ere baztertu egin genuen–, aurrekontu-proiektu honetan murrizketak egin dira diru-sail hauetan: hezkuntza publikoa, osasungintza, gizarte-babesa, I+G+B, bekak, zientzia, zentro teknologikoak eta abar. Jaurlaritzak erabaki du nahiago duela oso eraginkorra ez den erakunde-sare bat edo bere horretan jarraitzen duten alferrikako organismo publikoen andana mantendu, ongizate-estatua indartzera edo krisitik ateratzera baliabide publiko gehiago bideratu baino; hori akats larria da, eta kalte egiten die herritarrei. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ezin du aitzakiatzat eman, normalean egiten duen bezala, "hauek direla dauzkagun diru-sarrerak"; izan ere, eragin ahal izan behar luke "dauzkagun diru-sarreretan", eta, aldi berean –eta hau ere garrantzitsua da–, lehenetsi behar lituzke herritarrentzat benetan beharrezkoak diren gastuak eta inbertsioak, nortasun-gaien, beharrezkoa ez den horren, alferrikakoa den horren edo presarik txikiena duen horren aldean. Diru-sarrera gehiago eduki behar dira, hipotekatuta dauzkagunak askatu egin behar dira, eta behar bezala lehenetsi behar da dauzkagun diru-sarreren erabilera. Tira, zerga-politikari buruz esan dut jada zerbait. Adieraz eta errepika liteke oraintsu planteatutako eta onartutako zerga-erreforma ez dela nahikoa, asmo txikikoa dela, ez dela behar bezain progresista, ez dela behar bezain progresiboa, eta, gainera, berandu iritsi dela. Batetik, berandu iristeaz gain eta aurrekontuproiektu honetan behar bezalako oihartzuna ez izateaz gain –eta beste gauza bat ere bai: ez da behar bezain asmo handikoa izan–, ez du ziurtatzen herritar guztientzat fiskalitate bera izatea, ez da behar bezain progresista izan, kapital-errentak ez dira lan-errentekin parekatu, ez dira bultzatu behar diren zerga-erreforma guztiak, eta egin direnak ez dira izan izan behar zuten bezain progresiboak. PFEZ eta dauden kenkariak ez dira behar bezain progresiboak, eta kapital-errentek oraindik ez dituzte ordaintzen lan-errentek ordaintzen dituzten zerga berak. Zuek edo zuetako batzuek esango didazue zerbait aurreratu dela, eta egia da, baina ez da behar adina aurreratu; funtsezkoa den horretan ere ez da aurreratu. Zerga-eskumenak ez dira Eusko Legebiltzarrera lekualdatu nahi. Gainera, lehen adierazi dudanez, oraindik ez da martxan jarri zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratua. Horrela, baliabide ekonomikoak ukatzen zaizkie herritarrei. Neurri horiek eta beste batzuk behar dira; beste erabaki batzuk behar dira beharrezkoa ez den, alferrikakoa den eta nortasunezkoa den gastua murrizteko, baliabide gehiago bideratu ahal izan ditzagun ekoizpen-sareari, autonomoei, enpresa txikiei eta aberastasuna eta enplegua sortzeko gaitasuna duten guztiei laguntzeko. Baliabideak benetan garrantzitsua den horretara bideratu behar dira, behar ez diren erakundeak edo argi eta garbi alferrikakoak diren entitateak finantzatzera bideratu ordez. Beraz, ez dira behar diren neurriak bultzatu baliabide gehiago edukitzeko, ez dira behar diren neurriak bultzatu baliabide liberatu gehiago edukitzeko –hau da, hipotekatu gabekoak–, eta ez dira ondo hautatu inbertsiorako eta gasturako lehentasunak. Edo, zehatzagoa izan nadin, ez dira behar diren neurri guztiak bultzatu baliabide gehiago edukitzeko, ez dira behar diren neurri guztiak bultzatu baliabide liberatu gehiago edukitzeko, eta ez dira ondo hautatu inbertsiorako eta gasturako lehentasun guztiak. Eta, jakina, ez dira bultzatu Euskadik behar dituen erreforma nagusiak, UPyDk aldeztu dituen erreforma nagusiak. No se han impulsado las reformas más importantes que necesita Euskadi, y el hecho de negarse a llevar a cabo dichas reformas ha provocado consecuencias negativas a la hora de elaborar los Presupuestos. Tira, egia esan, sail guztiek murriztu dituzte beren aurrekontuak 2012ko ekitaldiarekiko. Aipagarriak dira sail jakin batzuetan egin diren aurrekontumurrizketak: Enplegu eta Gizarte Gaietan, Hezkuntzan, Garapen Ekonomikoan eta Lehiakortasunean eta beste sail batzuetan. Esan bezala, sail guztiak argaldu dira. Murriztu egin dira jarduera ekonomikoa bultzatzeko, I+G+Brako eta beketarako diru-sail garrantzitsuak; azken batean, krisitik lehenbailehen ateratzeko funtsezkotzat jotzen ditugun diru-sailak. Erabaki okerrak hartu dira, argi eta garbi. Garapenerako lankidetzara 2012an baino % 31 gutxiago bideratzea aurreikusten da. Kanpoko euskal ordezkaritzek hor jarraitzen dute, eta 2,5 milioi eurotik gorako aurrekontua dute. Eta, horretaz ari garela, lehendakariak bilkuran adierazi zuen kanpoko euskal ordezkaritzak benetan "enbaxadak" izatea nahi zuela; horrelaxe esan zuen, eta etorkizun hurbilean beste herrialde batzuetara hedatu nahi dituela. Baieztapen publiko horiek erakusten dute zer asmo politiko dituen Jaurlaritza honek. Berrikuntza Funtsa 65 milioi eurora iritsi zen 2012an, eta, orain, berriz, 37 milioi eurora arte murriztu da. Murriztu egin da doako justiziari dagokion diru-saila; aldiz, mantendu edo handitu egin dira euskalduntzeko diru-sail jakin batzuk. Oro har, murriztu egin dira, besteak beste, berrikuntzari eta lehiakortasunari, enpresa-garapenari, teknologiari, ikerketa estrategikoari, turismoari, merkataritzari eta nazioartera- tzeari lotutako programa eta diru-sail guztiak. Onartutako azken aurrekontuekin alderatuz gero, hori guztia murriztu egin da, nabarmen murriztu ere. Hau da, Jaurlaritzak ez du nahikoa ahalegin egiten, ezta egin lezakeen ahalegin guztia ere, I+G+Ban, beketan, berrikuntzan, lehiakortasunean, ekintzailetzan, nazioarteratzean, zentro teknologikoetan, merkataritzari eta turismoari laguntzen; aldiz, eutsi egiten dio alferrikakoa den, beharrezkoa ez den edo produktiboa ez den gastuari. Jaurlaritzak diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzagatiko prestazio osagarrirako egin duen aurrekontua ez da nahikoa izango, eta, gure ustez, funtsezkoa da aurrekontuak ondo egitea eta zorrotzak izatea; aurrekontu-proiektu honetan planteatzen dena ez da nahikoa izango. Gauza bera gertatzen da gizarte-larrialdietarako laguntzekin; aurrekontuproiektu honetan egiten den aurrekontua ez da nahikoa izango, eta datorren urtean berriro esango dugu handitu egin behar dela gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratutako zenbatekoa. Gizarte-murrizketek, gizarte-babesaren euskal sistema oso indartsua bada ere, eta Espainiako beste autonomia-erkidegoetan dagoenarekin alderatu nahi bada ere, azken aukera izan behar dute aurrekontuestutasunak jasateko eta krisiari aurre egiteko. Ez dira behar adina baldintzatzen, murrizketak egiten dira, eta, hortaz, irmoki kritikatzen dugu. Ez da behar adinako ahalegina egiten bekaprogrametan; ez da behar adinako ahalegina egiten ikerketarako funtsetan, ezta hezkuntza-zentroetako azpiegituretan eta obretan, hirueletasunean, prestakuntzan eta funtsezkotzat jotzen ditugun hainbat eta hainbat diru-sailetan ere. Diru publikoaren kopuru izugarriak bideratzen dira euskalduntzera eta hizkuntza-normalizaziora (100 milioi euro baino gehiago), eta, azkenaldian, diru-sail horiek beti mantentzen dira krisi ekonomikoan egonda ere. Badirudi Jaurlaritza honek nahiago duela herritarrak euskaldundu krisitik erreskatatu baino. EITBren aurrekontua ere hor dugu; gure ustez, gehiegizkoa izaten jarraitzen du, eta, gainera, 2013ko ekitaldirako planteatutako aurrekontukoa baino handiagoa da. Neurri horri ere aurka egiten diogu; baliabide publikoen erabilera modu horretan lehenesteari ere aurka egiten diogu. Gai zehatz horri ere aurka egiten diogu. EITBri bai, jakina, baina birplanteatuta, arrazionalizatuta eta birdimentsionatuta; ez da birplanteatzen, ez arrazionalizatzen, ez birdimentsionatzen. Eta, jakina, EITBri bai, komunikabide publikoei bai, baina benetan zerbitzu publiko bat izan daitezen, ez euskal nazionalismoaren zerbitzura dagoen tresna bat. Eta nahiko bista- koa da euskal nazionalismoaren zerbitzura dagoen tresna bihurtu dela EITB legealdiaren lehenengo urte honetan. Beraz, birdimentsionatu bakarrik ez, haren aurrekontua murriztu bakarrik ez, haren ildo editoriala ere aldatu egin behar litzateke, euskal gizartearen gehiengoaren zerbitzura egon dadin, neutrala izan dadin, eta albisteak diren bezala eman ditzan, ez euskal nazionalismoaren zerbitzura dagoen tresna izan dadin edo izaten jarraitu dezan, orain arte bezala. Tira, horiek dira osoko zuzenketa hau aurkeztera eraman gaituzten arrazoietako batzuk. Gai gehiago ere aipa genitzake, gai ugari baitaude. Hor daude planteatu ditugun zuzenketa partzial guztiak: Osakidetzara bideratzen diren baliabideak ez dira nahikoak; EHUra bideratzen diren baliabideak ez dira nahikoak; eta abar. Berriro diot, ez dira bultzatzen, ez hitzematen, Euskadik behar dituen erreforma politikoak, eta, gure ustez, gastua edo inbertsioa ere ez dira behar bezala lehenesten. Beraz, arrazoi horiek nahikoak dira, pisuzko arrazoiak dira, osoko zuzenketa hau aurkezteko. Bide batez esanda, osoko zuzenketa hau koherentea da iraganean planteatu ditugun beste osoko zuzenketa batzuekin. Tira, beste arazo bat ere badugu, eta, agian, arreta berezia merezi du: zorra eta zorpetzea. 1.315 milioi euroko zorpetze gordina aurreikusten du Jaurlaritzak 2014. ekitaldirako; administrazio autonomikoak 537 milioi euro ordaindu beharko ditu aurreko ekitaldietatik datorren zorpetzearen amortizazioagatik; hau da, 2013an baino 337,8 milioi gehiago. Horra hor urtez urte gora egiten duten gastu finantzarioak. Horra hor zorraren faktura, zeina igo egingo baita. Horra hor euskal zorra, zeina datorren urtearen amaieran 9.000 milioi eurora iritsiko baita; oso datu aipagarria da 2014an bikoitza bideratuko dela zorra ordaintzera pobreziara baino, eta, horrek, bistan denez, kezkatu egiten gaitu. Egoera hau guztia ez da zerutik erori; egoera hau guztia azkenaldian aplikatu diren politiken eta aplikatu diren edo ez diren neurrien ondorio da. Beraz, gure betebeharra da Jaurlaritza honi eskatzea, Legebiltzarrean gutxiengoa bagara ere, bultza dezala guk azkenaldian aldeztu dugun guztia, Jaurlaritzaren egiteko bakarra ez baita kontuak koadratzea. Jaurlaritzaren egiteko bakarra ez da esatea egoera horrelakoa dela, gauzak dauden bezala daudela. Jaurlaritzak gauzak aldatzen saiatu behar du. Horretarako dago politika; ez urtero-urtero aurrekontu berak egiteko eta krisi-egoeragatik edo aurrekontuestutasunengatik saminez kexatzeko, baizik eta gauzak aldatzeko, aldatu beharrekoa aldatzeko. Eta guk uste dugu hori guztia aldatu egin behar dela. Beraz, aurrekontu-proiektu hau baldintzatu egiten dute eta kalte egiten diote bultzatu nahi ez diren eta behar diren erreformek: zerga-sistemaren erreformak –adostu zena ez zen nahikoa izan, eta beranduegi iritsi zen–, zerga-iruzurraren aurkako borrokak, erakunde-sarea modernizatzeak eta administrazio paraleloa arintzeak. Hori egin izan balitz, baliabide gehiago bideratu ahal izango genituzke ongizate-estatua indartzera, hezkuntzara, osasungintzara, gizarte-babesera eta inbertsio produktiboetara. Eta inbertsio benetan produktiboak esaten dut, ez bezeroei begirako inbertsioak edo inbertsio alderdikoiak hemen edo han inbertitzeko, batak edo besteak non gobernatzen duen, ez; inbertsio benetan produktiboak, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortuko duen jarduera ekonomikoa bultzatzeko benetan beharrezkoak diren inbertsioak. Hala, baliabide gehiago izango genituzke, eta kontu onbideratuagoak, eta gutxiago zorpetu beharko genuke, hori baita Euskadik gaur egun duen arazo larrietako bat. Proiektuak ez du nahikoa egiten I+G+Baren, zientziaren, beken, zentro teknologikoen, ikerketa estrategikoen eta abarren alde. Jaurlaritza honek murriztu egiten ditu, edo ez ditu nahikoa handitzen, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte-larrialdietarako laguntzak, garapenerako lankidetza eta bekak; aldiz, gizartearentzat lehentasunezkoak ez diren eta herritarren interes orokorrekoak ez diren obrak aldezten ditu, norberaren botere-esparruak defendatzeko akordio alderdikoiengatik bakarrik. Eta hori akats larria da. Ondorioz, bukatzeko, aurrekontu-proiektu honek iraunarazi egiten die murrizketei, UPyDk aldatu egin nahi duen erakunde-sarea egonkortzen du, eta, jakina, guk inola ere aldezten ez dugun proiektu politiko nazionalista babesten du, Urkullu lehendakariak iragarri zuen Europako euskal nazioa. Nos encontramos ante unos presupuestos continuistas y conservadores, que prefieren recortar que reformar, y que impulsan un proyecto nacionalista. Aurrekontu-proiektu hau aurrekoen jarraipena da, kontserbadorea eta asmo txikikoa, eta nahiago du murriztu erreformatu baino, lehentasunak gaizki ezartzen ditu, eta proiektu politiko nazionalista babesten du. Horregatik aurkeztu dugu osoko zuzenketa. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3082
10
59
09.12.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, lehendakari, sailburuok, legebiltzarkideok. Egun on guztioi. Hasi orduko, guztiz sartu orduko, datu bi emon gura deutsudaz, biak beren-beregi zuk aipatu izan dituzulako. Osakidetzarako errekurtso gehiago. Gogoratu gura deutsut zenbat diru zuzendu zan Osakidetzako kontratu-programarako 2012an: 2.414,4 milioi. Eta 2014an, barriz, 2.463 milioi, 50 milioi eskas gehiago zuzentzen dira horretarako. RGI, PCV aipatu izan dituzu, eta hor be datu zehatza emongo deutsut: 2012an, 322 milioi; 2014an, 384,5 milioi. Hor be hainbat gehiago. Gizarte-larrialdi egoerarako laguntzak aipatu izan dozuz. Hor be 2012an, 17,3 milioi; 2014an, 20,5 milioi. Hor be diru gehiago. Zuk esaten izan dozu ez dirala nahikoak izango, eta nik espero dot, guk espero dogu, nahikoa izan daitezala. Ez bakarrik Aurrekontuetan aurrekusitakoarekin asmatzeko; nahikoa izan daiten. Ez balitz, diru hori gehituko litzateke. Batez be, poztuko ginateke, horrek esan gurako leukelako beharrizanak murriztu dirala. Eusko Jaurlaritzak Legebiltzar honi aurkeztu dizkion 2014rako aurrekontuen proiektuari legebiltzartalde ezberdinek aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak eztabaidatzea dagokigu gaur, eta niri, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldearen izenean, UPyDk aurkeztutakoaren gure kontrako botoa azaltzea dagokit. Puntuz puntu joango naiz aztertzen bai idatziz aurkeztu zenuten osoko zuzenketan esandakoa, bai gaur hemen UPyDko ordezkariak, Maneiro jaunak, esandakoa. Hasteko, eta zuk behin eta berriro aipatzen duzun gauza bat delako, zerga-sistemaren erreformatik hasiko naiz. Behin eta berriro aipatzen duzu, baina, zuk ondo dakizunez, zerga-eskumenak lurralde foruorganoei dagozkie, eta horretan dabiltza, zergasistema aldatzen. Osoko zuzenketan, eta gaur hemen, hainbat baieztapen egiten dituzu. Besteak beste, behin eta berriro esaten duzu: "Se evitó impulsar durante años la reforma del sistema tributario vasco". Y eso, señor Maneiro, no es cierto, porque reformas del sistema tributario vasco se han hecho continuamente, en reiteradas ocasiones, en los tres territorios históricos. Lo que sí es cierto es que la más profunda será la que se va a acometer este año 2013, la más profunda desde la aprobación del Concierto Económico, pero se han hecho reformas del sistema tributario en muchísimas ocasiones y en los tres territorios históricos. También afirma usted en reiteradas ocasiones que ni siquiera podemos afirmar que dicha reforma vaya a poder ser aplicada en toda la Comunidad. Y tampoco eso es cierto, porque se va a aplicar en los tres territorios; aunque los procesos y los tiempos son distintos en cada uno de los territorios, todas las reformas van a tener efectos a partir del 1 de enero del 2014. Zerga-sistemaren erreformarekin lotuta, zergairuzurra aipatzen duzu zuk behin eta berriro. "No se quiso luchar durante muchos años más y mejor contra el fraude fiscal", diozu. "No se quiso luchar". Y no es cierto. Los distintos planes de inspección de las diputaciones forales han dado en el periodo 2008-2012 un resultado de 3.300 millones de euros aflorados. Otra cosa es, como en múltiples ocasiones le decimos, que pueda y deba mejorarse el sistema. Pero no puede decir que no se ha luchado contra el fraude fiscal, porque decir eso no es cierto, es mentir. Neurri batzuk proposatzen dira osoko zuzenketan, esan duzu, ikuskaritza eta iruzurraren aurkako borrokarako, baina Jaurlaritzak ez dauka horretarako eskumenik, zuk zeuk osoko zuzenketan diozun bezala. Aipatu izan duzu aurtengo irailean Legebiltzar honetan egindako eztabaida monografikoa zergasistemaren erreformari buruz. Eztabaida horretan, OCTri zegozkion ebazpen bi onartu ziren: bosgarrena, harmonizazioari dagokiona, eta seigarrena, Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordearena. Eztabaidaren ostean egindako OCTren bileran, urriaren 14an, Legebiltzarrak emandako ebazpenak aztertu ziren, eta erabakiak hartu, lanean ekiteko. Esate baterako, iruzurraren kontrako batzordeari buruz, zuk egin barik dagoela diozunari buruz; hau sortzea erabaki zen, eta, izendapenak jaso ondoren, lehenengo bilera egiteko dago, gonbidapena eginda. Zorpetzeari dagokionez, ogasunarekin eta finantzekin lotuta dauden arloak hartzearren, Jaurlaritzak aurkeztu dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan dauden datuak dira zuzenak, eta ez zuk eman dituzunak. 2014. urtea ixterakoan, zorpetze formalizatuaren guztizkoa 7.904 milioi eurokoa izango da, eta ez 9.000koa, zuk ematen duzun moduan; 2013ko ekitaldia ixterakoan, 7.126,82 milioi. Bestalde, eta oraingo honetan Administrazio Publikoa eta Ogasuna eta Finantzak arloak, biak lotuta, behin eta berriro aipatzen duzu neurriak hartu behar direla euskal instituzio-sistemaren dimentsioa berregituratzeko eta arrazionalizatzeko eta enpresen sektore publikoa arrazionalizatzeko. Gure Administrazioaren dimentsioa, orokorrean, ez dago bereziki gain- dimentsionatuta. Edozein kasutan, aztertu eta birplanteatzea beharrezkoa zela uste izan du Jaurlaritzak. Helburu horrekin, Jaurlaritzak onartu berri du bere estrategia Erkidegoko sektore publikoaren dimentsioa arrazionalizatzeko. Orain arte inoiz ez da mota honetako planik egin. Helburua da Administrazioa orekatuagoa izatea, sektore publiko ez hain zabala, eta zerbitzu publikoak hobetzea. Estrategia azaroaren 20an, oraintsu, aurkeztu zuten Legebiltzarrean Administrazio Publiko eta Justiziako sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak. Birdimentsionatzeko eta arrazionalizatzeko estrategia hori aplikatu egiten zaie sektore publikoko sozietateei ere. Martxan daude dagoeneko proposatutako neurrietako batzuk. Zuk esan duzu hor ere ez dela ezer egin, eta martxan daude pauso batzuk. Estrategian, zenbait antolaketa-egitura deuseztatzeko mekanismoak abiaraztea proposatzen da. Horien artetik, lehen pausoak aurten jarri ditu martxan Jaurlaritzak. Biogarbiker sozietate partaidetua 2013ko irailean likidatu zuten; Jaizkibia eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa deuseztatzeko prozesuak abiarazi dituzte. Sologoengo Zentral Hidroelektrikoa sozietatearen eta Udal Zentral Elkartuak sozietatearen likidazioak abian daude. Hiru teknologia-parkeak batzeko ere lanean hasi da Jaurlaritza; hain zuzen ere, kontratazio- eta erosketa-organoak eta berrikuntzako lanak zuzendaritza bakarrean bateratuko dira. Gainera, 12 industrialdeak bateratzeko eta lurralde bakoitzean bana ezartzeko hainbat erakunderen arteko beharrezko bilkurak antolatzeko lanean ari dira. Orain arte 15 postu desagerrarazi dituzte. Dagoeneko desagerrarazi dituzte bi, bakoitzeko, EITBn, Eusko Trenbide Sarean eta SPRIn. Eta bat, bakoitzeko, URAn, Arabako Teknologi Parkean, Gipuzkoako Teknologi Parkean, Euskadi Irratian, eitb.neten, Radio Vitorian, Eusko Trenbideak-en, Euskotren Participaciones-en. El Gobierno, por decisión propia, reduce su estructura institucional en un 20 %. Para ello, pasará de 42 sociedades públicas a 28, de 123 sociedades participadas a 86, de una estructura directiva de 239 personas a 192. En cuanto a la reducción de la estructura de altos cargos del Gobierno –esto se incluía ya en el proyecto de presupuestos del 2013 y se ha consolidado en el proyecto de 2014–, la reducción total de altos cargos y personal eventual es de 57 personas. De 278 se ha pasado a 221, reduciendo la estructura en un 20,5 % y el presupuesto correspondiente en 3,7 millones de euros. Bestalde, UPyDk aurkeztutako zatikako zuzenketen artean, hainbat aurkeztu dituzue aurrekontu-sekzio ezberdinak ezabatzeko: 51.a, Lan Harremanen Kontseilua; 52.a, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea; 53.a, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena; 55.a, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa. Eta, era berean, beste zuzenketa bat aurkeztu du UPyDk, eta, onartuko balitz, Lehiaren Euskal Agentzia ezabatzea ekarriko luke. UPyDk zatikako zuzenketen erabilera okerra egiten du, eta, Legebiltzarreko legelariaren txostenean esaten denez, guztiak hartu behar ditugu osoko zuzenketatzat. Si su voluntad, señor Maneiro, es la supresión de dichas entidades, debería haber procedido a enmendar el articulado del proyecto de ley de presupuestos, incluyendo una nueva disposición derogatoria que procediera precisamente a derogar las leyes y disposiciones que crearon dichas entidades. Pero debo decirle que dichas entidades han sido creadas porque esa ha sido la voluntad de este Parlamento Vasco, y así deben recogerlo los presupuestos presentados por el Gobierno. Bestalde, zure osoko zuzenketan esaten da udalerri txiki gehiegi daudela, eta horrelako proposamenak egokiagoak dira euskal udal-legearen tramitazioan egiteko, eta ez Aurrekontuei buruzko arau bati aurkeztutako osoko zuzenketan. Aipatu izan duzu neurri zuzenak hartuko balira, beste gauza batzuetarako egongo litzatekeela dirua. Esate baterako, eta sail berean jarraitzeagatik, justiziarekin jarraitzeagatik, aipatzen izan duzu doako justizia. Eta honetan, datu batzuk ematea beharrezkoa da. Resulta necesario analizar la ejecución presupuestaria en esta materia, y la evolución es la siguiente. La ejecución del 2012 fue de 12.843.333 euros, la ejecución del 2013 fue de 11.193.068 euros. El porcentaje de variación ha sido una reducción del 12,85 %. Y de estos datos se concluye que desde el ejercicio 2012 al 2013 hay una inflexión a la baja en la demanda de esta prestación y que los 12.498.727 euros presupuestados suponen un incremento global del 11,66 % del total de las cuantías dedicadas a financiar esta actividad, cifra que se considera suficiente para atender la demanda que se pueda presentar. Epaitegietako langileen euskalduntzea aipatu izan duzu. Y en lo que se refiere a la argumentación que se realiza, citando lo que se destina a la euskaldunización de la Administración de Justicia, comparándola con una supuesta desatención a la financiación de la justicia gratuita, los datos ahora expuestos vienen a desmentir ese argumento. Administrazio publikoan euskalduntze-prozesua, berriz, exijentzia bat da, legez arautua 1992. urtetik. Lehendakaritzara pasatuko naiz. Euskadiko kanpo-ordezkaritzak. Ezin diogu uko egin horri. Euskadiko kanpo-ordezkaritzen helburua da Euskadiko interes eta eskumenak defendatzea, Autonomia Estatutuan jasota dagoenaren arabera. Eta ez dugu guk bakarrik esaten, ez da Euzko Alderdi Jeltzaleak bakarrik esaten duen gauza bat; ez da inongo obsesio abertzalea, zuk esaten duzun modura. Horrela ebatzi du Konstituzio Auzitegiak 165/1994 sententzian. Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren alde egin zuen auzitegiak, eta, horretarako, aitortu zuen kanpoekintza Erkidegoaren eskumena dela eta nazioarteko harremanak Estatuaren eskumenak direla. Maneiro jauna, Konstituzio Auzitegiak esaten du, kanpo-ekintza gure eskumena da, eta, kanpo-ekintza burutzeko, Jaurlaritza honek guztiz beharrezko ditu Euskadiren kanpo-ordezkaritzak. Hori argituta, esan behar da, egungo kontestu ekonomikoan diru-sarreren jaitsiera izugarria dugunez, 2014ko aurrekontu-proiektuan doikuntza handi bat dagoela alor honetara bideratutako diruan. Lankidetzarako Euskal Agentzia aipatu izan duzu. Zuk esan duzun aldea barik, 2012koarekin konparatuta 10 puntu gutxiago dira. Edozein kasutan, 35 milioi euro baino zertxobait gehiago daude aurten garapenerako lankidetzarako aurrekontuan; 2013ko proiektuan 32,3 milioi zihoazen. Bideratutako kopurua ez da 2012kora iristen, hori hala da. Ez nahi dugulako, baizik eta diru-sarreren jaitsiera nabarmenaren ondorioetariko bat delako. Pero el Gobierno ha manifestado en reiteradas ocasiones en sede parlamentaria, en esta Cámara, que recuperará a lo largo de la legislatura las magnitudes presupuestarias manejadas para la cooperación para el desarrollo en ejercicios precedentes, sin renunciar a avanzar en el compromiso de alcanzar el 0,7 % del presupuesto disponible del Gobierno Vasco para políticas de cooperación. Berrikuntza Funtsa aipatu duzu Lehendakaritzan, eta hori lotuko dut beste sail batekin: Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna. Jaurlaritzak ez duela beharrezko ahalegina egiten inbertsioan, ikerketan, garapenean, berrikuntzan esan duzu. Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak bere buruari jarritako erronken artean ikerkuntza eta berrikuntzarako konpromisoei eustea dago eta erronka lortzen ari da. Lehendakaritzaren Berrikuntzarako Funtsean 37 milioi daude. Hori epaitzeko, kontuan izan behar da 2014ko aurrekontuetan egindako ahalegina ikerkun- tzan eta berrikuntzan. Aurrekontu-ahalegina 203 milioi eurokoa da, 2008koa baino handiagoa, eta 2008 hartan diru-sarreren fase gorenean geunden. Euretatik, 113 milioi teknologiarako, 35,8 milioi politika zientifikorako, 17,5 milioi nekazaritza eta arrantzako ikerkuntza eta garapenerako, 37 milioi Lehendakaritzaren Berrikuntza Funtsean, esan dugun moduan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunarekin jarraituz, esan duzu aurrekontu-proiektuak ez duela balio krisitik ateratzeko eta ekonomia sustatzeko. Lehen aipatu dugu ikerkuntza zientifikora, teknikora eta aplikatura 203 milioi doazela, baina, horretaz aparte, jarduera ekonomikoa sustatzeko hainbat diru-partida daude: 109 milioi abeltzaintzara eta arrantzara, 99 milioi industriara, 48 milioi merkataritzara, 13 turismora. Horiek, guztira, dira 2013ko aurrekontuproiektuan aurreikusitakoak baino handiagoak. El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad, con 416 millones de euros, es lo suficientemente importante para poder poner todos los recursos necesarios para gestionarlo de una manera eficaz. El presupuesto de este departamento tiene tres características: se sigue priorizando la industria, se mantiene una acción de Gobierno e interdepartamental conjunta y coordinada y recupera un mayor equilibrio presupuestario en el seno del departamento. En definitiva, atendiendo a la realidad y dificultades económicas del momento, sigue reforzando el esfuerzo en política industrial, sosteniendo la innovación, y le añade un esfuerzo crediticio en el ámbito del comercio, turismo y sector primario. Enplegu eta gizarte-gaietara pasatuko naiz. Ez du balio lanpostu iraunkorrak eta kalitatezkoak lortzeko, dio osoko zuzenketak eta esan duzu gaur hemen, eta baieztapen hori ez dela zuzena esan behar dizut. Aurrekontu honek apustu irmoa egiten du enplegu-politika aktiboen alde. Enplegua sustatzeko ekintzak jasoko dira enplegua berraktibatzeko 2013-2016 urteetarako estrategian, eta, zehazki 2014an, 314,8 milioi euro bideratuko dira enplegupolitika aktiboetarako. Zehatzago esateko, 123,5 milioi euro arautu gabeko formakuntzarako, 5,5 milioi euro emakumeen aukera-berdintasuna sustatzeko, 3,4 milioi gazteei bultzada emateko, 54 milioi enplegua sustatzeko, ahalik eta pertsona gehienak lanean jartzea lortzeko, eta hori, lehentasuna emanaz laguntzapremia handiena duten kolektiboei: 34 milioi urritasunen bat dutenen lanpostuak mantentzeko, bai enplegu-zentro berezietan, bai horien babeserako unitateetan, eta 5,5 milioi gazteen enplegua ahalbidetzeko ekimen berritzaileentzat. Enplegu eta gizarte-gaietan jarraituz, diru gutxiegi diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzarako prestazio osagarrirako. Datu zehatzak hasieran eman dizkizut. Horiek eta gizarte-larrialdi egoerako laguntzak, hiru partidak, igotzen dira. Eta, horretaz gain, zuk ondo dakizunez, lehenengo biak eskubide subjektiboa direnez, eta hirurak handitzeko partidetara, beharrezkoa balitz, diru gehiago zuzenduko litzateke. Ados gaude zurekin gauza batean. Osoko zuzenketan diozuna da gaur esan ez duzuna, baina aipatuko dut, hori delako ia gure artean adostasun puntu bakarra, eta da zuk osoko zuzenketan diozula onartzen duzula euskal gizarte-babeserako sistema oso potentea dela. Eta nik galdera bat egingo nizuke zuk gaur esandakoari lotzeko. Esan duzu ez dela politikarik egin zentzu honetan, eta esango didazu zelan den posible sistema oso potente hori egitea, ez bada benetan pertsona ardaztzat daukan politika eginda. Ez zaitez larritu, Maneiro jauna, ze euskal gizarte-babeserako sistema hain potente hori eraikitzeko, Euzko Alderdi Jeltzaleak eraikuntza-lanean, gidaritzan, lidergo instituzionalean, lan politikoan beste askorekin ekin dio bere lidergoarekin, eta hala jarraituko du mantentzeko eta hobetzeko lan egiten, beti egin izan duen bezala. Etxebizitzan, Jaurlaritzak geldiarazi edo mugatu egiten duela etxebizitza publikoaren alokairua diozu osoko zuzenketan, eta datu bat emango dizut. Alokairua bultzatzera bideratzen dira Etxebizitza programaren aurrekontu-baliabideen % 62. Hezkuntzan ez da beharrezko ahalegina egiten beka-programetan, esaten duzu. Eta esango dizut Erkidegoan, beste erkidego batzuekin konparatuz, hezkuntzan egiten den gastua benetan kontuan hartzekoa dela, baita eskola-errendimendua ere. Podemos contribuir, no obstante, a la mejora en el rendimiento del alumnado mediante una priorización adecuada del destino de los presupuestos y mediante el uso eficiente de los recursos disponibles. Así, en el presupuesto del 2014 se vuelve a asegurar el gasto correspondiente al principal de los recursos del sistema de educación, el profesorado. Además, está previsto aumentar en más de 130 millones de euros el presupuesto del conjunto del departamento para poder incidir en materias educativas que a lo largo de la ejecución presupuestaria de este ejercicio el Gobierno ha podido comprobar que necesitan de una mayor cobertura, así como en becas, en transporte del alumnado con necesidades educativas especiales, en formación para el profesorado en lengua extranjera, fundamentalmente en inglés. Balioan jarri behar dugu daukaguna. Erkidegoaren eremuan inor ez da hezkuntza-sistematik kanpo geratzen arrazoi ekonomikoak direla medio. Hezkuntza-sustapenari dagokionez, aurrekontuproiektua saiatzen da desberdintasunak ekiditen, eta gizarte-kohesioaren alde egiten du. Ekitate-politika horri erantzunez, 170,9 milioi euro bideratu dira horretara –2013ko proiektuan aurreikusitakoa 120 milioi ziren–, eta hori izango da, batez ere, beketarako eta unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko laguntzetarako, jantoki-zerbitzurako eta eskola-garraiorako. Hizkuntza-politikan, euskalduntzea aipatu izan duzu behin eta berriro, eta, lehen esan dugunez, Administrazio publikoan euskalduntze-prozesua exijentzia bat da, legez arautua. Prozesu horri ezin diogu uko egin eta ñabartzen joan izan da aurrekontu-aukeren arabera. UPyDk bere zuzenketan dio eta gaur Maneiro jaunak hemen esan du Jaurlaritzak nahiago duela herritarrak euskalduntzea krisitik ateratzea, erreskatatzea baino –hori da zuk erabilitako aditza–. Ba gauza bat esango dizut, Maneiro jauna. Zuk badakizu Jaurlaritzak noiz hasi zuen Administrazioa euskalduntzeko prozesua? Ba 80ko hamarkadan. Bai, bizi izan dugun krisi ekonomiko larrienetariko, latzenetariko batean. Eta bi erronkei aurre egitea lortu zuen: batetik, krisi hartatik airoso eta berrasmatuta eta birkokatuta irtetea, eta, gainera, guztiz beharrezkoa zen euskalduntzeprozesu horretan aurrera egitea. Eta gure Administrazioaren euskalduntze-prozesu horretan, ez dago geldituko gaituen krisirik, ez dago Jaurlaritza geldituko duen krisirik. EITB. Behin eta berriro aipatzen dituzu EITBk egoitza politikoak dituela eta osoko zuzenketan hala diozu, eta esan behar dizugu EITBk ez daukala egoitza politikorik; delegazioak, ordezkaritzak edo korrespontsaliak ditu. Bere jarduera-eremua Euskal Herria da, euskararen geografia-esparrua. EITBren sorrerahelburua zen eta da hizkuntza-normalizazioa, eta horretarako berebiziko erreminta da. UPyDk, zuk, Maneiro jauna, behin eta berriro aipatzen duzu ordezkaritzek euren funtzioa modu eraginkorrean bete behar dutela. Eta betetzen dute. Eraginkortasunarekin jarraituz, esan behar dizugu erakunde publiko horren optimizazioa lortzeko –zuk aipatu izan duzuna– neurriak 2013-2016rako onartu berri den plan estrategikoan zehaztuta daudela. Halere, esango dizut guk EITBren eredua defendatzen dugula. EITBren ikuspegia zerbitzu publikoa da. Funtsezko instrumentua da euskal informazioa hedatzeko eta baita euskal herritarren partaidetza politikoa ahalbidetzeko ere. Aipatzen duzu zure osoko zuzenketan eta behin eta berriro aipatzen duzu Kontzertu Ekonomikoa pribi- legioa dela, eta guk hori ez dugu eta ezin dugu inondik inora onartu. Behin eta berriro diozu gehiegizko finantziazioa daukagula, que estamos sobrefinanciados, eta guk diogu gure Kontzertu Ekonomikoa zergasistema propioa dela eta zenbakiak egiteko. Espainiar ekonomiaren PIBaren % 6,21 Euskadiri badagokio, Estatuko populazioaren % 4 baino apurtxo bat gehiago ez bagara eta asumitu gabeko kargen inputazioindizea % 6,24koa bada, ea non aurkitzen duzun zuk sobrefinantziazio hori. Osasun arloko datuak eman dizkizut lehen, Osakidetzaren kontratu-programan zenbat diru zuzentzen den horretarako. Zure osoko zuzenketan aipatzen dituzu kanpora ateratako zerbitzuak, eta esan behar dizut zerbitzu kontzertatuak finantzatzeko partida % 4,5 gutxitzen dela 2012ko aurrekontuarekin konparatuz gero. Osasun Ikerkuntza eta Planifikazioa programa aipatzen duzu zure osoko zuzenketan, eta hor ere esan behar dizut % 11,64 igotzen dela 2013ko aurrekontuproiektuarekin konparatzen badugu eta % 0,1 igotzen dela 2012koarekin konparatuta. Arreta primariora eta ospitaleko arretara diru gehiago zuzentzeari dagokionez, zure osoko zuzenketan aipatzen duzun bezala, esan behar Osakidetzako kontratu-programa finantzatzeko dotazioa % 2 igo dela, berriro diot. Partida identitarioak lehenesten ditugula, Gobernuak partida identitarioak lehenesten dituela diozu, Maneiro jauna, hori UPyDren katezismo politikoaren aginduetariko bat delako. Baina Eusko Jaurlaritzak, Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak, 2014rako Legebiltzarrean onartzeko aurkeztu dituen aurrekontuek hiru ardatz dituzte, goizean sailburuak esan duen bezala: ongizate-estatua mantentzea, hezkuntza eta osasuna guztiontzat; gastu soziala indartzea, batez ere beharrizan handienak dituztenentzat, eta jarduera ekonomikoa bultzatzea enplegua sortzeko. Lehentasun horiek aintzat hartuta banatzen da gastua Aurrekontu Orokorretako partida desberdinetan. El objetivo del PNV ha sido, es y será lograr el máximo bienestar para la ciudadanía vasca y lograr, más aún en épocas convulsas como las actuales, la máxima estabilidad institucional posible. Con la aprobación de los presupuestos que el Gobierno ha presentado en esta Cámara se lograrán ambos objetivos: bienestar para toda la ciudadanía vasca y estabilidad institucional. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3083
10
59
09.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Eta zer esango duzu bada, azkena esan duzun hori ez bada? Gobernu guztiek hori esaten baitute urtero, aurrekontuak aurkezten dituztenean, murrizketak egin ala ez egin: hauek direla izan zitezkeen aurrekonturik onenak, ongizate-estatua, osasuna eta hezkuntza defendatu nahi dituztela, ez dagoela ezer ere soberan eta guztiok bide onetik goazela. Funtsean, horixe esan duzu zuk ere, azken hamarkadetan gobernu guztiek esan dutena, leku guztietakoek esan dutena, baita Jaurlaritza honek duela hilabete batzuk 2013ko aurrekontu-proiektua, doikuntzaz eta murrizketaz betea, aurkeztu zuenean esan zuena ere. Gauza bera esan zuen; izan zitezkeen aurrekonturik onenak zirela eta krisitik aterako gintuzten aurrekontuak zirela, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortuko zutela eta, aurrekontu horiei esker, desenplegua eta langabezia amaituko zela. Alegia, gobernu guztiek esaten duten gauza bera. Ezer baino lehen, gogorarazi nahiko nizuke, 2013ko aurrekontuekin edo 2012ko aurrekontuekin alderaketa egiten duzunean, guk 2012ko aurrekontuen aurkako botoa eman genuela, baita 2011koen aurkakoa ere, eta osoko zuzenketa aurkeztu geniela 2013rako proposaturikoei. Alegia, gu ere ez gaude ados aurrekontu-proiektu horietan jasotako kopuruekin, ez 2012koekin ez 2011koekin. Aurrekontuproiektu horiei kritika egin genien gizarte-murrizketak jasotzen zituztelako, hain zuzen ere, azken proiektu honetan finkatzen diren murrizketak. Hori hasteko; beraz, kasuren batean 2012ko ekitaldirako aurreikusitako aurrekontu-sailetara hurbiltzen saiatu izana ez da nahikoa guretzat, bistan denez. UPyDren argumentuak gezurtatzen saiatu zara, baina uste dut inoiz ere ez garela ados jarriko. Argi dago. Osoko zuzenketa horretan diogun guztia berresten dugu, eta, ziurrenik, zuek aurrekontu-proiektu horretan jasotako guztiari eusten diozue. Lehentasunkontua da. Zuen ustez, partida batzuk nahikoak dira, baina gure ustez ez: diru-sarrerak bermatzeko errentara bideraturikoa, gizarte-larrialdiko laguntzetara bideraturikoa, beketara bideraturikoa, hezkuntzara bideraturikoa, I+G+Bra bideraturikoa, osasunera bideraturikoa, hirueletasunera bideraturikoa, lankidetzara bideraturikoa, berrikuntzara bideraturikoa. Hor jasota dagoen guztia nahikoa iruditzen zaizue. Baina guri ez zaigu nahikoa iruditzen, inolaz ere. Ez zitzaizkigun nahikoak iruditzen 2012ko ekitaldiko kopuruak, eta hauek are gutxiago. Alegia, ez dago elkarrizketarako eta akordiorako aukera gehiagorik zuen eta nire artean. Ezinezkoa. Zuen ustez, nahikoak dira zuek proposatutako kopuruak, eta guk pentsatzen genuen eta pentsatzen dugu, erreforma jakin batzuk egingo balira, baliabide gehiago izango genituzkeela horretara baliabide ge- hiago bideratzeko, eta, gainera, eskura ditugun baliabideak kontuan izanik, beste lehentasun batzuk ezarri ahal izango lirateke. Hain zuzen ere, zuen ustez, partida batzuk ezinbestekoak dira, eta gure ustez ez. Baina ez dago akordiorako tarterik gure artean: gauza desberdinak ordezkatzen ditugu, gauza desberdinak nahi ditugu. Zuen ustez, enbaxadak ezinbestekoak dira, EITBren aurrekontua egokia da, aurten eta aurreko urte guztietan hizkuntza-normalizaziora bideratzen dena ezinbestekoa da eta ezin da euro erdi ere gutxitu, eta abar. Eta dena horrela. Eta guk pentsatzen dugu ezetz. Gure ustez, kopuru batzuk gehiegizkoak dira, handiegiak. Horregatik aurkeztu dugu osoko zuzenketa. Hori guztia dago jasota osoko zuzenketa honetan. Esan bezala, lehentasun politiko desberdinak ditugu. Fiskalitatea. Badakit azken urteetan hainbat zerga-erreforma bultzatu direla; horietatik azkena, aurtengoa, duela hilabete batzuk egindakoa, izan da sakonena. Lehen ere uste zenuten ez zela beharrezkoa zerga-erreforma hori egitea. Guk uste genuen baietz, eta gainera, uste dugu hau motz geratzen dela. Zuei ondo iruditzen zaizue; guri ez. Esaten diguzue zergaeskumenak lurralde historikoetako batzar nagusien esku daudela, eta guk berriz adierazi nahi dugu gure ustez askoz ere positiboagoa izango litzatekeela herritarrentzat zerga-eskumenak Legebiltzar honenak izango balira. Hain positiboa bada zerga-politika koordinatua eta berdintasunezkoa izatea, zertarako nahi dugu zerga-eskumenak batzar nagusienak izatea? Ezertarako ere ez. Eta zerga-iruzurraren aurkako borroka. Zuen ustez, nahikoa egiten da; duela bi, hiru eta lau urte ere uste zenuten nahikoa egiten zela. Hala eta guztiz ere, azken hilabeteetan, alderdi politiko batzuen proposamen zehatzak onartu dituzue; haien artean, zergairuzurraren aurkako plan bateratu bat martxan jartzea. Lehen esaten zenuten ez zela beharrezkoa; orain, berriz, baietz. Eta, gure ustez, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko proposatzen dena ere ez da nahikoa, inolaz ere. Eskumenak batzar nagusietan daudela? Halaxe da. Sailburu jaunari dokumentu bat eman genion Jaurlaritzak Zerga Koordinaziorako Organoan zerga-iruzurraren aurkako zenbait proposamen defenda zitzan, baina sailburuak esan zigun ez zuela horiek defendatzeko konpromisorik ere hartzen. Gure ustez, gehiago egin daiteke zergairuzurraren aurka borrokatzeko, baina zuek ezetz pentsatzen duzue beti. Esan bezala, duela hiru urte pentsatzen zenuten orduan egiten zena nahikoa zela, eta orain, berriz, esaten duzue orduan baino gehiago egiten dela. Zertan geratzen gara, orduan? Nahikoa egiten zen ala ez? Gure ustez, ez zen nahikoa egiten, eta orain egiten dena ere ez da nahikoa. Edo erakunde-sarea, guk errotik aldatu nahi baitugu eta zuen ustez, berriz, ezin hobea baita. Argi dago; ez dago maniobrarako tarterik, ez dago akordiorako tarterik, ez dago elkarrizketarako tarterik. Gauza guztiz kontrakoak pentsatzen ditugu. Edo sozietateen sektore publikoa, urte luzez defendatu duzuena, ez zela ukitu ere egin behar esanez. Eta, orain, sozietateen sektore publikoaren berregituraketa- eta arrazionalizazio-plan bat proposatzen duzue? Baina zertarako proposatzen duzue sozietateen sektore publikoa berrantolatzeko plan bat, zuen ustez gaindimentsionatua ez badago? Gaindimentsionatua ez badago, zertarako aurkezten du sailburu jaunak berregituraketa-plan bat? Bada, disimulatzeko, gutxi batzuei iruzur egiteko, zerbait egiten den itxurak egiteko. Plangintza honetan proposatzen dena ez da nahikoa, inondik inora ere. Zuei ondo iruditzen zaizue egin dena, egin den gutxia edo egin ez den hori guztia. Gure ustez, berriz, ezinbestekoak dira erreforma politikoa hauek: fiskalitatea, Legebiltzar honetako zerga-eskumenak, zergairuzurraren aurkako borroka, erakunde-sarearen erreforma, sozietateen sektore publikoaren berrantolaketa sakona. Pixka bat mugitu zarete norabide horretan, baina ia beti iruzur egiten saiatzeko; zerbait egiten ari zareten itxurak egiteko, ezer egiten ez baduzue ere. Hori guztia egin beharra dago. Eta, bistan denez, lehentasun desberdinak ditugu inbertsioaren eta gastuaren ikuspegitik ere, lehen esan bezala; guztiz desberdinak. Hortxe dago gure osoko zuzenketa, eta hortxe daude gure zuzenketa partzialak. Erreforma horiek guztiak bultzatu beharko lirateke baliabide gehiago izateko, eta baliabide horiek ezertarako ere balio ez duten erakundeak edo beharrezkoak ez diren erakundeak mantentzeko erabili beharrean, gizarte-ongizatera, hezkuntzara, osasungintzara, gizarte-babesera edo inbertsio produktiboetara bideratu beharko lirateke. Iruditzen zaigu Jaurlaritza ekaitza pasatu zain dagoela, eta ez duela erreforma berritzailerik bultzatu nahi; ez duela egin nahi azken urteetan egin ez den erreformarik. Ez da egiten, ez da egin nahi. Alderdi politiko batzuen pribilegioak defendatzeko, beren buruei kalterik ez egiteko. Horrexegatik, ez da egin nahi gure zuzenketan proposatzen duguna, zeina urtero errepikatzen baitugu eta Legebiltzar honetako hainbat eztabaidatan proposatu baitugu. Sailburuak esan du ekonomiak hondoa jo duela. Galdera da ea hondoa jo duten alderdi politiko nagusien ideiek. Galdera da ba ote dagoen bizi adimentsurik Jaurlaritzan eta alderdi politiko nagusietan gauza berritzaileak egiteko, ala nahikoa duzuen esperantza dagoela esatearekin, gaur sailburuak esan duen moduan, edo nahikoa duzuen egoera horrelakoxea dela esatearekin, sailburuak esan duen moduan. "Horrelakoxea da egoera". Nire ustez, gobernu batek ezin du esan egoera horrelakoxea dela. Gure esku dago egoera era batekoa edo bestekoa izatea. Egoera aldatu daiteke. Ez dugu egin behar urtero egin izan dena, egoera ez baita hobetzen. Beraz, galdera da ea alderdi politikoek eta Jaurlaritzak zerbait egin dezaketen egoera hori aldatzeko ala nahikoa den itxarotea. Guk ez dugu itxaron nahi, baizik eta politika erabili nahi dugu gauzak aldatzeko eta jendearen bizitza aldatzeko, erreformak proposatzeko, eta, kasu batzuetan, erreforma sakonak, errotikoak, zuek proposatzen dituzuenen aldean desberdinak proposatzeko. Esan bezala, gobernu bat ez dago kontuak koadratzeko bakarrik. Eta, noski, ona da aurrekontu batzuk izatea, baina, batez ere, ona eta positiboa da ahalik eta aurrekonturik onenak izatea, eta hauek ez dira, inolaz ere. Eta ona eta positiboa litzateke Jaurlaritza honek eta alderdi politiko guztiek Euskadin ezinbestekoak diren zenbait erreforma bultzatzea, baina ez da halakorik egiten, inondik inora ere. Beraz, uste dut Jaurlaritzak ezin duela itxaron, besterik gabe, baizik eta egoera aldatu behar duela, bestelako politikak bultzatuz, erreformak bultzatuz, eta guk osoko zuzenketa honetan proposatzen ditugun ideia batzuk bultzatuz. Ez dugu proposatzen legez kontrako ezer ere. Ez dugu proposatzen Kutxabankek 600 milioi euro edo 200 jartzea. Ez dugu proposatzen AHTra bideratzen dena guretzat hartzea. Ez dugu inolako tranparik proposatzen, ez dugu legez kontrako ezer ere proposatzen. Uste dut guk proposatzen duguna guztiz koherentea eta egingarria dela. Tira, gure ustez, hori guztia egin daiteke, baina Jaurlaritza honek eta aurrekontu-proiektu hau babestuko duten alderdi politikoek ez dute halakorik egin nahi, inolaz ere. Guk, ordea, azken urteetan defendatu duguna defendatzen jarraituko dugu. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3084
10
59
09.12.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Ganbera osoak zekien zein zen gure jarrera, Ganbera guztiak dakielako Eusko Jaurlaritzarekin akordioa lortu dugula. Argi dago aurkezturiko aurrekontu hau ez dela gure aurrekontua. Ez dugu babesten, ezta hura itzultzea ere. Ez diegu uko egin gure ideiei eta gure planteamenduei, eta horregatik egin dizkiegu 600 zuzenketa partzial kontu-sailei eta lege-testuari. Baina, hala eta guztiz ere, iruditzen zaigu ez litzatekeela batere ona izango, krisi ekonomiko betean eta langabezia goraka doalarik, beste bi urtez jarraituko bagenu aurrekontu luzatu batekin, hain zuzen ere, aurrekontu honek baino diru-sarrera gutxiago aurreikusten dituen aurrekontu batekin, alegia, 2012koarekin. Saiatuko naiz azaltzen. Askoz ere diru-sarrera gutxiago dituenez, argi dago Eusko Jaurlaritzak askoz ere diru gutxiago gastatu behar duela, eta Ganberaren kontroletik kanpo geratuko litzateke murrizketak non egin diren jakiteko aukera, Jaurlaritzak, une honetan, sarrera gutxiago dituelako. Horrexegatik, gure ustez, ondo dago geuk, Eusko Legebiltzarrak, eta herritar guztiek jakitea zehatz-mehatz nola doitzen den Aurrekontua. Eta akordio hori egitean, Eusko Jaurlaritzak dirurik ez duela jakiteak dakarren erantzukizunez jokatu dugu. Goiz guztia pasatu dugu entzuten denek nahiko luketela diru gehiago gastatzea gauza askotan, baina inork ere ez du esaten dirua nondik ateratzen den. Eta guk uste dugu posible dela diru gehiago ateratzea. Itun fiskalarekin ere horixe egin genuen: gure proposamenen bidez, hobekuntzak egiten ziren autonomoen fiskalitatean, ekintzaileen fiskalitatean eta enplegua mantendu edo sortzen zuten enpresen fiskalitatean... Alegia, enpresei egiten zien mesede, eta ez enpresaburuei edo langileei. Guztiei batera. Izan ere, hori da kontua, enplegua mantentzen eta sortzen saiatzea. Duela urte asko, beste batzuek lan-banaketa proposatzen zutenean, guk esaten genuen enplegua sortzea zela politika sozialik onena, eta, beraz, horri eusten diogu. Baina finantza-ikuspegitik ere, hori da errentagarriena; izan ere, jende gehiagok ordaintzen baditu zergak eta jende gutxiagok behar baditu gizarte-laguntzak, askoz ere hobeto aterako dira kontuak. Beraz, akordio honetan, maniobrarako tarterik gabeko aurrekontu baten gauzatzean jarri dugu begia. Eta dirua nondik ateratzen den esaten denean, guk uste dugu dirua atera daitekeela. Baina, noski, Jaurlaritza honek, orain agintean dagoenak, ezin du hori egin urte batean edo bitan; baina hiru urtetan egin ahal izango luke. Jaurlaritza honek edo beste edozein gobernuk ez balitu gastatu behar 800 milioi euro baino gehiago zorra ordaintzeko eta 800 milioi horiek beste gauza batzuetara bideratu ahal izango balitu, agian, denetarako iritsiko litzaiguke. Horregatik, hemen batzuek proposatzen dutenean zorra ez dela ordaindu behar, gu errealistak gara, oinak lurrean dauzkagu, legebiltzarkideren batek zioen moduan, eta, gure ustez, Eusko Jaurlaritzarentzat ona da zor hori murrizten joatea, eta, zenbat eta gehiago murriztu eta zenbat eta gutxiago ordaindu behar izan zorraren kontutik, Eusko Jaurlaritzak diru gehiago izango du ekitaldi hau gauzatzeko, eta hurrengoetan ere erkidego honetarako politiketara bideratu ahal izango du. Hori da gure apustua; diru gehiago izatea. Eta, horretarako, ez dago aurreztu beste biderik. Argi dago talde guztiok ez garela ados jarriko zer kontu-sailetan aurreztu zehazteko orduan, baina helburu bat jartzen badugu, agian, nahikoa aurreztea lortuko dugu zorra lehenbailehen amortizatzeko, eta ez 2012an 200 milioi euro ordaindu behar izatetik 2013an 400 ordaindu behar izatera eta 2014an 800 ordaindu behar izatera pasatzeko; izan ere, kontuak garbitzeko modu bakarra, herri honek aurrera egiteko modu bakarra, nahikoa baliabide eskura izateko modu bakarra, bistan denez, zorraren gastua kontrolatzea da. Horixe da lortu dugun akordioa. Horregatik sinatu dugu sinatu dugun hitzarmena, aurrekontua gauzatzeko hitzarmena. Eta espero dugu Jaurlaritza hau, aurrekontuaren egonkortasunerako legeak betetzeaz gainera, gai izango dela gobernantza onaren printzipio horiek aplikatzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3085
10
59
09.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Legebiltzarkideok. Sozialistok ez dugu babestu aurrekontu hauek itzultzea; izan ere, gure aurrekontuak ez diren arren, uste dugu hobekuntza garrantzitsuak egin direla Alderdi Sozialistaren ekimenez. Hala, balioa ematen diogu lehendakariak egindako zuzenketari, nahiz eta denbora gehiago behar horretarako, alegia, ulertzeko, gure ustez, gutxiengoan ezin dela gobernatu eta austeritate-politika gogorrak ez direla bideragarriak. Eta, halaber, balioa ematen diogu, sozialiston ekimenez, Eusko Jaurlaritzak eta bere alderdiak akordio ekonomiko, politiko eta fiskal handien bidea egin izanari, krisia gainditzeko eta herri hau aurrera ateratzeko. Horregatik, gaur esan dezakegu, datorren urtean, atzo baztertu behar izan genituen aurrekontuetatik oso desberdinak diren aurrekontu batzuk izango ditugula. Eta jarrera hori hartu genuen aurreko kontu publikoei osoko zuzenketa aurkezteko izan genituen arrazoi berengatik, alegia, sozialki onartezinak eta kaltegarriak zirelako herriarentzako. Orduko hartan esan genuen posible zela dirusarrerak ia 900 milioi euro handitzea, bai zergen bidez bai defizitaren marjina errealaren bidez, eta, hala, 900 milioi euro gehiagoko aurrekontuak ditugu gaur egun, zeinak erabili ahal izango baitira osasungintza, hezkuntza, ikerketa eta gizarte-politikak indartzeko, alegia, aurreko Jaurlaritzaren oinarrian zeuden alor horiek guztiak indartzeko. Esan genuen posible zela beste aurrekontu batzuk egitea, hazkundera eta krisiaren aurkako borrokara bideraturiko aurrekontu batzuk egitea, eta gaur mahai gainean ditugunen bidez, hasteko, ekonomia eta enplegua sustatzeko hirurteko plangintza bat egingo da, zeinak, gutxienez, 6.290 milioi euro izango baititu. Esan genuen pentsiodunei eta gizarteko sektorerik ahulenei zegokien konpentsazioa eman behar zitzaiela medikamentuen koordainketagatik, eta, horri esker, 400.000 herritarrek baino gehiagok konpentsazio horiek jasoko dituzte. Eta gerora esan genuen borroka egingo genuela beste hobekuntza batzuk ere jasotzeko (kaltetutako eremuetako osasun-azpiegituretan, garraioan, hezkuntzan, merkataritzan eta enpleguan, besteak beste), eta hainbat zuzenketa partzial aurkeztu ditugu irizpide horiekin. Argi dago aurreko aurrekontuan proposaturikoaren ordez bazeudela beste aukera erreal batzuk. Hauetan ez dago 1.000 milioi euroko mozketarik, zeinetatik 700 milioi baino gehiago gizarte-gastuan egiteaz gainera, enplegu-programak erdira baino gehiago murrizten ziren edo izugarrizko murrizketak egiten ziren lehiakortasuneko, berrikuntzako eta industriapolitikako programetan, eta kolpe hilgarria ematen zitzaion Eskola 2.0ri eta irakaskuntzako eredu hirueledunari. Aitortu behar da norabide-aldaketa bat izan dela, eta pozten gara horregatik; izan ere, orain inork ere ez du hitz egiten tasa akademikoak edo oinarrizko zerbitzu publikoak igotzeaz, ongizate-politikak aurrera eramateko baliabideak emango dizkigun fiskalitate mailakatu baten alternatiba bezala. Dagoeneko, Jaurlaritzako inork ere ez die uko egiten aurrera egiteko eta kalitateko zerbitzu publikoak mantentzeko beharrezkoak diren inbertsioei. Dagoeneko ez da entzuten sermoi kontserbadorerik, ordaindu ezin duguna ezin dugula gastatu dioenik; izan ere, orain, zehaztu nahi duguna da zer ongizate-estatu nahi dugun eta zer baliabiderekin egingo dugun. Dagoeneko, inork ere ez du defendatzen gizarte-murrizketen politika; izan ere, Eusko Jaurlaritzak osoko zuzenketa aurkeztu die duela hilabete batzuk aurkezturiko kontu publikoei, eta horretan asmatu egin du. Eta, dagoeneko, inork ere ez ditu defendatzen Rajoyren gobernuaren irizpide austerizidak, hain zuzen ere, aurreko aurrekontu-proiektuan ageri zirenak. Eta egin duguna egin dugu, halaber, ezin dugulako itxaron, besteak beste, Garitanoren alderdiak gobernatzen duen lekuan itxuraz egin ezin duen iraultza hori egin arte, ez eta Rosa Díezen alderdiak, Gorka Maneiro buru dela, Euskadiko alderdi zaharren aurka –alegia, UPyD ez diren guztien aurka, haienak izan arren bururik zaharrenak eta iraganeko tik guztien jabeak– abiatutako gurutzada amaitu arte. Euskal gizarteak errealitateak eskatzen dizkigu, eta hitzaldi sutsu gutxiago. Eta, beste behin ere, alderdi zahar honek jarri ditu gauzak bere lekuan, Espainiako alderdi zaharrena eta Euskadiko alderdi zaharra denak, zeina oso harro baitago 900 milioi eurotik gorako ekarpena egin izanaz ongizate- eta aurrerabide-politiketan, eta, aurrerantzean ere, horrela jarraituko baitu, Eusko Jaurlaritzari eta lehendakariari eskatuz lanean jar daitezela eta galdutako denbora berreskura dezatela, gutxiago hitz egin dezatela erabakitzeko eskubideari buruz eta aurrekontu honen programa politikoa lantzen has daitezela, Euskadiko gizonemakumeak benetan kezkatzen dituen hartaz ardura daitezela benetan –eta ez nazionalistak bakarrik arduratzen dituen hartaz–; izan ere, lehendakari jauna, gaur, aukera bat eman dizugu, baina inolaz ere ez txeke zuri bat.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/aebace43-2c61-426b-aef6-66e2639929b3
parl_eu_3086
10
60
13.12.2013
ITURRATE IBARRA
EA-NV
Galdera, Iñigo Iturrate Ibarra Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2014rako aurreikuspen ekonomikoei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Legebiltzarkideok. Lehendakari jauna. Igande honetan kargua hartu zenueneko urtebete beteko da. Doakizula berez, lehenengo eta behin, gure zorion eta eskerrik beroenak urte honetan zehar zuk zeuk eta Jaurlaritzak egin duzuen lan eta ahalegin guztiarengatik. Ez da urte erraza izan. Lehenengo momentutik argi esan zenuen ez zetozela garai onak, krisiaren momenturik latzenetan geundela...
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3087
10
60
13.12.2013
ITURRATE IBARRA
EA-NV
Galdera, Iñigo Iturrate Ibarra Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2014rako aurreikuspen ekonomikoei buruz
Y que ello nos pedía un esfuerzo a todos. Prometió que hablaría claro a la sociedad y que siempre diría la verdad, y así lo ha hecho. Durante estos meses, ha trabajado para crear empleo e incentivar la actividad económica mediante acuerdos. Hilabete hauetan zehar, lehendakari, legegintzaldiaren hasieran ezinezkotzat jotzen ziren akordioak lortzen ahalegindu zara. Konpromiso horien bidez, jarduera ekonomikoa bizkortzeko erakunde-akordioa lortu duzu hasteko, eta hiru foru-aldundiekin sinatu. Gero, berriz, ekonomia eta enplegua suspertzeko akordioa lortu duzue, lehenik Alderdi Sozialistarekin, eta, ondoren, Alderdi Popularrarekin; hiru urtean 6.290 milioi euro inbertitzeko konpromisoa jasotzen du akordioak, zeinak barnean hartzen baitu zergaerreformarako ituna ere. Egunotan ari dira zehazten akordio horiek, gure autonomia-erkidegorako 2014ko aurrekontuaren onarpenaren bidez. Euskadiren etorkizun ekonomikoaren oinarriak finkatzeko plan eta programak sustatu dituzue aldi horretan, ekonomia produktiboaren alde eginez, eta, horretarako, inbertsioaren, berrikuntzaren, industriaren eta nazioarteratzearen arloetan babestu zarete. Hainbat plan onartu dira; esaterako, ETE-entzako eta autonomoentzako kapital zirkulatzailearen finantzaketa, Enpleguaren Aldeko Plana, nazioarteratzea sustatzea Basque Country Estrategiaren esparruan, Industria Babesteko Plana, eta lanbide- heziketarako estrategia berria. Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orri ekonomikoa indartzen dute horiek guztiek, atzean uzteko behin betiko atzeraldia eta ekonomiajarduera berpiztea sustatzeko, enplegua sortzeko aukerak baliatu ahal izateko. Horri dagokionez, Lanbidek argitaratu dituen azken datuen arabera, iazko azaroan 3.567 lagun gutxiago zeuden langabezian erregistratuta Euskadin. Gaur egun, 174.700 lagun daude Lanbiden erregistratuta, eta, beraz, aurtengo urteko urtarrilean baino 581 lagun gutxiago. Eusko Jaurlaritzak adierazi du datu positibo hori ildo bereko beste adierazle ekonomiko batzuei batzen zaiela, eta zuk behin eta berriz adierazi duzun arren ez garela krisitik atera eta ez dugula autokonplazentzian erori behar, etorkizunari baikortasun pixka batez begiratzeko aukera ematen digute ogasunek diru-bilketei buruz eman dituzten datu erlatiboek eta jarduera ekonomikoaren eta esportazioen igoerak. Hori guztia kontuan izanik, hau galdetzen dizut, lehendakari jauna: Zer adierazle positibo eta aurreikuspen ekonomiko dituzue datorren urteari begira? Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3088
10
60
13.12.2013
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Iñigo Iturrate Ibarra Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2014rako aurreikuspen ekonomikoei buruz
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkide jaunandreok, sailburu jaun-andreok, egun on guztioi. Eskerrik asko, Iturrate jauna, hasieran esandako hitzengatik, baina ekinean jarraituko dugu. 2014ari konfiantza handiagoz aurre egiteko aukera ematen digute aurreikuspen ekonomikoek. Adierazle positiboak ditugu, eta zuk aipatu dituzu batzuk. Nik aipa daitezkeen arteko zortzi aipatuko dizkizut. Lehena da –eta zuk aipatu duzu–, erakunde- eta aurrekontu-egonkortasuna. Litekeena da –eta hala izatea komeni da– aurten bizpahiru alderdi politikoren artean onartu eta adostu diren aurrekontuak izatea euskal erakunde guztiek. Bigarrena da, eta zuk ere aipatu duzu, atzean uzten ari garela atzeraldia. Adierazle guztiek hazkunde txiki baten hasiera iragartzen dute, zortzi hiruhileko jarraitutan atzera egiten aritu ondoren. Datorren urtean, 2014an, % 1eko hazkundea izan dezake Euskadin Barne Produktu Gordinak. Langabeziaren datuak ez du hazten jarraituko, eta egonkortu ere egingo da 2014aren amaieran; 2013koa baino pixka bat baxuagoa izango da. Hirugarren adierazlea. Hazi egingo dira kanposektorea eta esportazioak. Une honetan, % 4,4ko hazkundea dugu, eta datu guztiek adierazten dute Euskadik esportazioen errekorra gaindituko duela aurten: 20.000 milioi euroak gaindituko ditu. Laugarrena. Aurreikuspen onak ditugu industriaren sektore eragileetan. Berri onak jaso ditugu aeronautikaren, garraioaren eta energiaren sektoreetatik nahiz beste sektore batzuetatik. Ontzigintzatik ere albiste onak jasotzen ari gara. Albiste onak izango ditugu makina-erremintaren eta automobilgintzaren sektoreetatik ere. Hazkunde-aurreikuspen onak ditu euskal industriak 2014rako. Bosgarren adierazlea. Administrazio publikoaren finantza-kaudimena. Adostuta daude defizitaren eta erakundeen zorpetzearen mugak. Zergafinkapenera jo dugu aurten, eta, horretarako, ahalegin handia egin dugu aurrekontuen zorroztasunean. Seigarren adierazlea. Diru-bilketaren adierazleak, zuk aipatu duzun moduan, positiboak dira. Dirusarreren aurreikuspenak bete egingo direla bermatzen dute aurtengo urteko diru-bilketaren itxiera-datuen lehen adierazleek, baita gainditu egin daitezkeela ere. Gainera, adostasun handiko zerga-erreformarekin ekingo diogu datorren urteari. Zazpigarrena. Ekonomia eta enplegua suspertzeko akordio bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak –zuk ere aipatu duzu–, eta hiru urtean 6.290 milioi euro inbertitzeko konpromisoa. Zortzigarren adierazlea. Garrantzi handiko bi topaketa ekonomiko izango dira Euskadin 2014ko lehen seihilekoan: lehenengoa, IFEXek martxoan antolatua, lehiakortasuna, enpresak kanpoaldera irekitzea eta esportazioak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz –arlo horretan duen estrategiaren barruan–; bigarrena, makina-erremintaren biurtekoa ekainean, eta aurreikuspen onak ditu sektorearentzat. Positiboak dira aurreikuspenak. Konfiantza izateko arrazoiak ditugu. Nahiko arrazoi dugu, beraz, datorren urteko ekitaldiari konfidantzaz aurre egiteko. Edozelan ere, beti esan izan dudana errepikatu nahi dut: 2013 eta 2014 urte gogorrak izango dira, gogorrak aurrekontuen eta enpleguaren ikuspuntutik begiratuta. Bi urte hauetan hartutako erabakiak gure etorkizuneko garapenaren oinarriak izango dira. Euskadi atzeraldia atzean utzi eta aurrera egiten hasi da. Norabidea egokia da; 2014 urtetik aurrera abiadura gehiago hartuko du gure ekonomiak. Datorren urtean adostasunaren eta talde lanaren bidetik hazten hasiak gara. Erakunde guztiak elkarrekin eta elkarren artean jarraitzen badugu, lehenago haziko gara.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3089
10
60
13.12.2013
ISASI BALANZATEGI
EH Bildu
Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Euskaltel telefono-operadorearen egoerari buruz
Legebiltzarreko lehendakari andrea, lehendakari jauna, sailburu andere-jaunak, legebiltzarkideok, egun on. Itxaropenari leihoa irekita dagoela esan digu lehen lehendakariak, baina, sailburu anderea, Euskal Herrian industri ehuna galtzen ari garela begien bistakoa da. Galtzen ari gara enpresak eta haiekin batera ehundaka lanpostu. Gure industri ehuna erro-errotik aldatzen ari da krisiaren eraginez. Euskalteleko langileek iragarrita daukate datorren asterako hiru egunetako greba. Euskaltel izaera estrategikoko enpresa dela eta Jaurlaritzak Euskaltel funtsezkoa zela zioela jakinik, Jaurlaritzak zer egin behar du Euskaltelek lanpostuei eutsi diezaien gure lurraldeko enpresa estrategikoa izaten jarraitzeko?
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3090
10
60
13.12.2013
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNEKO SAILBURUAK (Tapia Otaegui)
Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Euskaltel telefono-operadorearen egoerari buruz
Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakari, sailburuok, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Gaur egun, dakizuen bezala, Isasi jauna, Eusko Jaurlaritzak Euskaltelen zuen zatia 2012. urtean zehar desegitea erabaki zuen, eta dagoeneko ez dauka inolako partaidetzarik. Hori jakinik, herrialde guztietako enpresa ehun horren funtsezko oinarri dira telekomunikazioak edo horrelako enpresak, are gehiago gurea bezalako herri batean –txikia izanagatik, azpiegitura maila eta zerbitzu teknologikoko zerbitzu guztiak esango genuke aurreratuenak dira–, eta horri esker Europako herrialde aurreratuenen mailan gaude dagoeneko, telekomunikazioei dagokienez, noski. Estatuaren aldean, autonomi erkidego guztien artean Euskadi da banda zabal ultra lasterraren estaldura zabalena duena, dakizuen bezala, baita ere. Une hauetan, banda zabal ultra lasterrean, Euskadiren estaldura populazioaren aldetik % 91,6 da eta Estatu mailan % 59; beraz, ia iritsi gera % 100era, eta horregatik 2020rako Europako Agenda Digitalak ezarritako oinarrizko helburuak bete ditu dagoeneko Euskadik; beraz, zentzu horretan Euskaltel izan da guretzako garrantzitsua maila horretara iristeko. Ez ditut datu zehatzak emango, baina Euskal Herriko 800.000 etxebizitzak dagoeneko badu banda zabala eta izugarrizko abiadura duen interneta; beraz, bete ditugu. Informazio beraren arabera, azken belaunaldiko zuntz optikoko sarearen gainean eskaintzen ditu Euskaltelek bere telekomunikazio zerbitzu aurreratuenak. Todo lo anterior, sin duda, hace que Euskaltel sea una empresa estratégica de país; lo ha sido hasta ahora y lo va a continuar siendo. Y desde el Gobierno consideramos importante que las empresas vascas busquen alianzas tecnológicas, alianzas que les permitan como empresas colocarse en el mundo global, donde en este momento, además de posicionarse, necesitan tener dimensión suficiente para hacer frente a sus competidores en los próximos años. Consideramos importante que tales alianzas se suscriban con empresas de referencia internacional, que nos permitan –repito– estar en una presencia global, en un área tecnológica como la de las telecomunicaciones, generando empresas y generando inversiones. Y en este contexto, como Euskaltel ha declarado, si se están buscando ese tipo de alianzas –y creemos que se está haciendo–, el resultado sería una Euskaltel reforzada en ese posicionamiento, ejerciendo todavía como una empresa tractora, más, si cabe, de lo que ha sido hasta ahora. Se trata, por tanto, de desarrollar una actividad tractora en Euskadi, tanto para el sector de telecomunicaciones como para otros negocios del tejido industrial de Euskadi, creando nuevas empresas que en este momento no existen. Desde el Gobierno, nos parece de vital importancia que esta referencia se contemple como base del mantenimiento del empleo y de las condiciones laborales de las personas. Beraz, zentzu horretatik, Euskaltelek esan duenez, horretan ari da eta horretan sinesten dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3091
10
60
13.12.2013
ISASI BALANZATEGI
EH Bildu
Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Euskaltel telefono-operadorearen egoerari buruz
Eskerrik asko, sailburu andrea. Esan duzuna esan duzula, bistan da, Jaurlaritzak eta Administrazio publikoak Euskaltelen zuen parte-hartzeak zerikusirik izango zuen, Euskaltelen lortutako gauza guztiak…, aipatu duzu, hau da, diru publikoz eraikitako enpresa bati buruz ari gara, lorpen eta posizionamendu hori teknologia berrietan horrela izan da. Ez dago ulertzerik zergatik Administrazio publikoa uzten ari den posizio hori enpresa horietan, eta pentsatzea ekimen pribatu horiez lortuko dela lehen dirulaguntza publikoaz lortu zen guzti hori... Langileak kezkatuta daude, eta arrazoiz, ez Euskaltel enpresa proiektu bezala aurrera ateratzerik eta etekinak lortzerik izango ez duenik, baizik eta lehen zegoen babes publikorik ez dagoelako. Badirudi diru publikoz enpresak sortzea, kapitalizatzea eta eustea, gero esku pribatuetan uzteko, Jaurlaritzaren eginkizun gustukoena dela. Hori ez da gobernu ona, sailburu andrea. Enpresak eta enpresen kontrola galtzen ari gara. Progenika, Patricio Echeverría, Banco Guipuzcoano, Guascor, Aernnova, Consulnor, ZIB, Tavex, Landata, Cementos Lemona, Seguros Bilbao…, enpresa asko, eta orain Euskaltel zerrenda horretan sartzen da. Aurrenik eta behin adierazi nahi dugu, nola ez, gure elkartasuna langileekin. Eta Jaurlaritzari berriz eskatzen diogu egoera zaila goberna dezala. Badirudi erakunde publikoek gero eta eragin txikiagoa dutela industrian, enpresetan eta industriaren garapenean. Jaurlaritzak zorrotzago defendatu behar ditu bere eskumenak enpresak ez galtzeko, eta, batez ere, enplegua eta herritarren ongi izana babesteko, hori baita ondo gobernatzea. Nola berreskuratuko dugu enpresetan inbertitutako diru publikoa? Nola berreskuratuko dugu Administrazio publikoak lehen zuen ahalmena industria ehunean eragiteko? Nola defendatuko ditugu enplegua eta lanpostua? Lortutakoa lortuta dago eta horri heldu behar diogu, baina Administrazio publikoak baliabideak beharko lituzke industrian eragiteko, eta ez saldu Kutxabank eta ez kontrola galdu, Kutxabanken gertatu izan den moduan, esaterako. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3092
10
60
13.12.2013
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNEKO SAILBURUAK (Tapia Otaegui)
Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Euskaltel telefono-operadorearen egoerari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Isasi jauna, ez ditzagun gauzak nahastu. Industria ikuspegitik ez dugu eskumenik enpresetan parte hartzeko. Egin, egiten dugu fondoen bitartez, eta horretarako dira fondoak: enpresak laguntzeko, kapitalizatzeko eta martxan jartzeko. Eta behin martxan daudenean eta dagoeneko helduak direnean, atera eta fondo horiek beste gauzetarako erabiltzeko. Eta horretan ari gara, eta hori da gure asuntoa. Pozten naiz, baita ere, El País irakurri duzulako aurreko asteburuan, nik bezala, baina ez ditzagun nahastu, ezta ere, enpresa publikoak eta enpresa pribatuak, eta inbertsore publikoak eta inbertsore pribatuak. Egiten ari garena da fondoak erabili enpresak sortzeko, mantentzeko eta gero besteetan erabiltzeko diru hori. Hori da egin beharrekoa. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3093
10
60
13.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, iruzurraren kontra borrokatzeko plana egiteari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Iragan irailaren 16an, bere egin zituen lehendakariak Alderdi Sozialistaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean sinatutako akordioaren eduki guztiak. Lau herri-akordio jasotzen ditu dokumentu horrek, eta akordio horietako bat iruzurraren aurkako borrokari eta zerga-sistema berriari buruzkoa da berariaz. Bigarren puntu hori batzar nagusietan zehazten ari da azken egunotan, eta onartu ahal izan diren zerga-erreformei bide emango die. Baina orain arte ez dugu beste zutabe handiari buruzko ekimenen berririk, zeinen helburua bailitzateke zerga-sistema bidezkoagoa, solidarioagoa eta eraginkorragoa egitea. Lehentasunetako bat, akordioaren arabera, iruzurraren aurkako borroka da, eta hori lantzeko formula da Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek osatutako berariazko batzordea. Urteko plana egingo du batzordeak, eta batzar nagusiei eta Legebiltzar honi eman beharko die emaitzen berri. Erakundeen arteko lankidetza errazteko, hitzarmenak sinatu behar dira hiru administrazio eskudunekin; hitzarmen horiek bideragarriak izan behar dute 2014aren lehen hiruhilekoan, datu-baseak lotzeko baliabideekin batera. Hori guztia jasotzen da Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatu zuten akordioan, eta, sozialistoi batzar nagusien bidez zuzenean dagokigunez, arau-erreforma bere ibilbidea amaitzear da une honetan. Eusko Jaurlaritzaren ekimenari dagokionez, batzordea eta lankidetza-hitzarmenak sinatzeari dagokionez, ez dugu horren berririk orain arte. Eta irailean sinatu genuen dokumentuaren beste atal bat eransten dut: "Lehendakariak, hitzarmeneko helburuak eta edukiak ezaguturik eta partekaturik, bertako edukiak erabat garatzeko konpromisoa hartu du, Eusko Jaurlaritzaren eskumen-esparruei dagokienez. "Era berean, Jaurlaritzak ordezkaritza duen organoetan aipatutako hitzarmena erabat betetzeko beharrezko ekimenak aurkezteko, defendatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu du". Eta, horregatik, lehendakari jauna, galdetzen dizugu zer hitzarmen-proposamen aurkeztuko duen Eusko Jaurlaritzak aipatu dugun datan sinatu zen akordio hura beteko dela bermatzeko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3094
10
60
13.12.2013
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, iruzurraren kontra borrokatzeko plana egiteari buruz
Gracias, señora presidenta. Legebiltzarkideok, Pastor jauna. Lehendakariak, zure mintzaldian adierazi duzunez, gure eskumenen esparruan iragan irailean Alderdi Sozialistarekin sinatu genituen akordioetako atalak osorik bere egiteko konpromisoa hartu du. Dagokigun arloan, akordio horien atal batek zerga-erreformaren printzipioak aipatzen ditu, eta, zuk esan duzun moduan, lurralde historikoetako bakoitzeko batzar orokorretako foru-arauak garatuz gauzatzen ari da. Bada elusioaren aurkako zerga-politikari buruzko beste printzipio-multzo bat ere, baita zergairuzurraren aurkako borrokari buruzko beste atal bat ere. Horri dagokionez, honako hau adierazi behar dizut. Akordio horiek gero gauzatu egin ziren, institu- zionalizazioari dagokionez, 2013ko irailaren 26ko Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran, eta, saio hartan, 6. akordioaren lehen idazpuruan, zuk aipatzen zenuen hartan, zehazten zuen Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko batzorde bat osatuko dutela. Bada, alderdi horri dagokionez, urrian, lehen idazpuruan jasotzen den legebiltzarraren ebazpen hori betetzeko akordioa hartu zuen zerga-koordinazioko organoak, eta, beraz, batzordea sortu zen. Azaroan zehar, Zerga Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordeko kideak izendatu dituzte hiru forualdundiek eta Eusko Jaurlaritzak, eta, zuk ongi dakizunez, lau erakundeetako teknikariek osatu behar dute. Arlo horretako teknikari espezialistak izendatu dituzte foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek. Hirugarren lekuan, beste egiteko batzuek izanik ere, egiteko nagusia zen zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bat prestatzea, eta Iruzurraren Kontrako Batzordeko kideak, une honetan, irailaren 26ko Ganberaren erakunde-ebazpenak zehaztu zizkien egitekoak egiten ari dira. Adierazi nahi dizut, halaber, Pastor jauna, irailaren 26an onartutako legebiltzar-ekimenaren bigarren idazpuruak zerga-administrazioen arteko informaziotrukea aipatzen duela –zuk adierazi duzun moduan–. Horri dagokionez, bi alderdien arteko akordioa instituzionalizatu zenean eta Ganbera honek legebiltzar-ebazpen hori onartu zuenean, Legebiltzarrak forualdundiei eskatu zien beren artean adosteko, erakunde arteko lankidetzaren esparruan, erakunde arteko lankidetza-hitzarmenen bidez, zerga-datuei buruzko informazioa emateko sistemak abian jartzeko modua, baita zerga-datuak lotzekoa ere. Bi elementu garrantzitsu dira, eta bi parametro dituzte: batetik, autonomiaerkidegoko erakunde-administrazioaren –forualdundiak eta Eusko Jaurlaritza– eta Estatuko Zerga Agentziaren artean dauden akordioak betetzea, eta, bestetik, Zerga Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean 2011ko maiatzetik diren akordioak betetzea, zeinek garatzen baitute ogasunen arteko zerga-datuen informazio-trukea eta lotura. Badakit, eta esan diezazuket, foru-aldundiak lanean ari direla, helburu horiek betetzea helburu duten erakunde-lankidetzako akordioak adostu eta gauzatzeko elkarrekin –legebiltzar-ebazpenak dioen moduan–. Eta Eusko Jaurlaritza laguntzen eta sustatzen ari da, eta bere erakunde-kokapenetik lagunduko du gauzatu daitezen zuk aipatu dituzun akordioak, zeinak iazko iraileko legebiltzar-ebazpenetan instituzionalizatu baitziren. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3095
10
60
13.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, iruzurraren kontra borrokatzeko plana egiteari buruz
Ongi, Gatzagaetxebarria jauna. Esan nahi dizut Sozialistok gai honekin jarraituko dugula, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu. Ez dugu utziko; izan ere, zure Jaurlaritzari, eta bereziki EAJri, batzuetan foru-aldundien zerga-iruzurraren aurkako jarduerei buruzko erreferentziak etengabe egitea gustatzen zaizue. Milioika euroko kopuruez hitz egiten duzue, baina guk oraindik ez dugu argi zer diren: azaleratutako dirua; bildutakoa. Ogasunek ere ez digute azaldu nola, zer epetan gauzatzen diren erreklamazioak. Eskatu dugu Legebiltzar honetan, eta Gipuzkoako Ogasuneko arduradunak soilik eman zizkigun azalpenak, baina, egia esan, zehaztapen gutxirekin. Arabakoak, agenda-arazoak tarteko, barkamena eskatu zuen. Bizkaikoak –zure alderdikoak– ez zion erantzun ere egin euskaldun guztion dirua nola gastatu erabakitzen duen Ganbera honi. Eta Ogasuneko ikuskariek, eta egin diren azterketa akademiko guztiek esaten duten orain arteko iruzur-adierazle berak mantentzen direla: 2.500 milioi euro inguru. Sinets iezadazu, 2.500 milioi horiek direla eta, ez dugu etsiko euskaldunon baterako kutxak diru horren zati handi bat berreskuratzea lortu arte. Eta ez gara hona etorri foru-aldundien jardueraz hitz egitera, baizik eta Eusko Jaurlaritzari eskatzera, kasu honetan, hala baitagokio Legebiltzar honi, erabakimena eta anbizioa. Borroka horren buru izateko eskatzen dizuegu, eta eraginkortasunez borrokatzeko. Lehen aldiz, aurrekontuak izango dituzue legebiltzar honetan, hasierako aurrekontuan aurreikusten zena zuzendu ondoren. Eta, horregatik, 900 milioi euro gehiago ditu aurrekontu honek. Eskatzen dizugu ahal duzun guztia egiteko zerga-iruzurraren ondoriozko 2.500 milioi horiek ere izateko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3096
10
60
13.12.2013
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, iruzurraren kontra borrokatzeko plana egiteari buruz
Bai, 30 segundoan. Esan nahi dudan bakarra da Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela, lehendakariaren bidez, erakundeen arteko akordio hori eta Ganberaren agindua betetzeko beharrezkoak diren funtzioak gauzatzeko. Egingo du, eta horri buruzko informazioa emango du Eusko Jaurlaritzak: nola instituzionalizatu den... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3097
10
60
13.12.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gure ehun industriala bultzatzeko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Gure ustez, euskal industria-egiturak balio erantsia du; egitura hori urte askotako lanaren eta ahaleginaren emaitza da, euskaldunen irudia munduan indartu duten urte askotako historiarena, gauzak ongi egiteko, lana betetzeko irmotasunaren eta ahaleginaren ibilbide luzearena. Eta horren guztiaren emaitza da euskaldunok fidagarriak izatea gaur munduan, jende estimatua eta aintzat hartua, eta hori da izan daitekeen bermerik onena. Baina une zail honetan, gehiago behar da, erakundeen bultzada eta ekimena ere behar da aurrera ateratzeko. Hainbeste ziurgabetasun ekonomikoko egoera ahalik eta hobekien eta ahalik eta denbora laburrenean gainditzeko beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira. Eta une honetan jakin dugu, duela aste gutxi, Kantabriak erabaki duela lurzorua abantailazko baldintzetan eskaintzea enpresei. Orain ez dugu eztabaidatuko ekimen hori legezkoa den ala ez, horretarako baitaude organo eskudunak. Guk eztabaidatu behar dugu Jaurlaritza hau, zure Jaurlaritza, bere esku dagoen guztia egiten ari den euskal enpresak baldintza onenetan lehiatu daitezen. Eta horregatik galdetzen dizugu, lehendakari: zure ustez, zure Jaurlaritza ari al zaio erantzuten kanpo-lehiakortasunari gure industria- eta enpresaegiturari eusteko baldintza onenak sortuz? Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3098
10
60
13.12.2013
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gure ehun industriala bultzatzeko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Quiroga andrea, askotan hitz egin dugu jada Ganbera honetan zer politika ekonomiko garatzen duten Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuk ere enpleguari edo jarduera ekonomikoari dagokienez. Dena den, gaurko galdera euskal ekonomiak inbertsio berriak erakartzeko duen lehiakortasunik ezari buruzkoa da, eta nik euskal ekonomiaren lehiakortasunari heldu nahi diot serio-serio, Quiroga andrea. Begira, sei adierazle objektibo proposatzen dizkizut egiaz balioesteko gure lehiakortasuna. Industria-produkzioari dagokionez, % 26an gaude, Espainiaren batezbestekotik gora. Langileko produktibitateari dagokionez, % 125ean gaude, Europarako zehaztu den 100eko oinarriarekin alderatuta, kasu horretan ere, Espainiaren gainetik. Esportazio-gaitasunari dagokionez, 2013an gainditu egingo dugu –lehen esan dudan moduan, nire lehen mintzaldian– 20.000 milioiko muga esportazioetan; beraz, gure historiako urterik onena izango da. Inbertsio eta berrikuntza atalari dagokionez, Espainiako batezbestekotik gora gaude, Quiroga andrea. Unibertsitate-heziketako inbertsioari dagokionez, ikasleko 9.300 euroko zenbatekoan gaude, Espainiaren batezbestekotik % 30 gorago. Zientzia eta teknologiako graduatuei dagokienez, batezbestekotik gora gaude. Goi-teknologiako edo erdi-mailako teknologiako sektoreetako okupazioari dagokionez, lehen postuan gaude Estatuan, Quiroga andrea. Hala neurtzen da ekonomiaren lehiakortasuna, Quiroga andrea, objektiboki. Eta, begira, esaten ari naizenari buruzko zalantzarik ez izateko, gomendatzen dut ikustea, beste azterketa askoren artean, BBVAk 2014rako argitaratu duen maparen azterketa, autonomia-erkidegoen lehiakortasun-abantailei buruz . Gomendatzen dizut irakurtzeko, eta ikusteko nola aztertzen dituen 12 adierazle objektibo Espainiako 17 autonomia-erkidegoetarako; bi ranking bereizi ematen ditu: batek epe laburreko ikuspegia jasotzen du, eta hor Euskadi da lehena; besteak abantailen ikuspegi erkatu orokorra eskaintzen du, eta badakizu nor dagoen lehen postuan ranking horretan? Euskadi. Euskadiko ekonomia, Quiroga andrea, lehiakorra da, Espainiako batezbestekotik gora dago, eta hori Eusko Jaurlaritza hau ere egiten ari den lanari esker da.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3099
10
60
13.12.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gure ehun industriala bultzatzeko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari, irakurriko dut txosten hori, baldin eta zu irakurtzen hasten bazara Euskadin lanean ari diren eragileek –enpresarien, lanpostuak sortzen dituztenen ordezkariek– egiten dituzten txostenak. Horiek emango diote bira egoerari. Hori eskaintzen dizut nik. Entzun iezaiezu. Entzun zer zailtasun dituzten, eta orduan hasiko gara elkar ulertzen, zuk eman dituzun datuei dagokienez, bai baitakizu jaitsi egin garela lehiakortasunaren rankingean, eta badakizu. Badakizu zein den egoera. Hori dela eta, hemen galdetu nahi nizun, lehendakari, ea zure Jaurlaritza ari den jartzen gure autogobernuak posible egiten duen gaitasun arauemaile guztia Euskadin enplegua sortzen dutenen zerbitzura. Horri buruz ari gara hemen. Izan ere, beste ardura batzuk ere badituzun arren, horrek izan behar luke lehentasuna, zure Jaurlaritza bihurtzea hazkunde ekonomikoan eta aberastasunaren sorreran aritzen den tresna. Baliagarri izatea, eta irtenbideak mahai gainean jartzeko gai izatea. Eta esan dezadan lehenik, ez zaidala iruditzen herri hau krisitik ateratzeko modurik onena bakoitzak bere gerra egitea. Ez dut uste hori denik bidea, egiaz diotsut. Izan ere, Alderdi Popularrak uste du krisi honetatik ateratzeko modua guztiok indartuko gaituen lankidetza dela. Nola batzen dugun kontuan hartzen duen hazkunde-eredua, krisitik ateratzeko eredua; ez nola kentzen dugun kontuan hartzen duena. Gure enpresak, lehendakari, merkatu globalizatura, neurri itzelekora hurbiltzen ari dira, eta milaka kilometrora daude negozio-aukerak. Gero eta handiagoak eta sendoagoak izan behar dugu, eta batuz soilik lortzen da hori. Urkullu jauna, egin dezagun lan elkarrekin eta egiaz, euskal enpresen kokapena indartzeko; nirekin ados egongo zara esaten dudanean gure ekonomiak, etorkizuna izatekotan, gero eta handiagoa eta lehiakorragoa izan behar duela. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/38cc5696-0a3c-4f56-ba0e-f274a0200d3d
parl_eu_3100