legislatura stringclasses 4 values | id stringclasses 180 values | fecha stringdate 2012-11-20 00:00:00 2023-12-12 00:00:00 | speaker stringclasses 314 values | party stringclasses 11 values | topic stringlengths 0 767 | text stringlengths 3 64.2k | language stringclasses 1 value | url stringclasses 461 values | unique_id stringlengths 9 13 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10 | 85 | 19.06.2014 | LAZAROBASTER BADIOLA | EH Bildu | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, egun on guztioi. Aurtengo antxoa kanpainaren erdi-erdian, Tapia sailburuak antxoak jatera animatu gintuen herritar guztiok. Handik bost egunetara, Darpón sailburuak inongo egokitasunik gabe herritarroi antxoen anisakiarekin kontuz ibiltzeko esan zigun, beharrezkoa ez den alarma bat piztuz. Edonola ere, kontroleko osoko bilkuran Darpón eta Tapia sailburuek ez zuten autokritika txikiena ere egin. Are eta gehiago, gainera, gauzak ondo egin zirela defendatu behar horretan, koordinazio perfektua egon zela esan zuen Tapia sailburuak. Gezurra, galanta. Koordinazio perfektua, izatekotan ere, agerraldia bi sailburuek batera ematetik gertuago egongo litzateke, edozein kasutan, bost eguneko epean bakoitzak bere aldetik gauza desberdinak esatetik baino. Talde Popularrak aurkeztutako mozioak hiru puntu jasotzen ditu. Eta lehenengo puntuak, nolabait, honelako kasuetarako jarduera protokolo bat ezartzea edo eskatzen du. Iruditzen zaigu puntu hau, berez, hirugarren puntuan jasota edo barnebilduta egon beharko litzatekeela, izan ere, Elikadura Segurtasunaren Planak berak jaso beharko luke horrelako egoeretan jarduera protokolo bat. Bigarren puntuan arrainaren inguruko ezagutza areagotzeko kanpainak egitea aipatzen da, eta hori iruditzen zaigu, besterik gabe, ondo dagoela, hau modu iraunkor batetan egin beharreko zerbait dela. Eta hirugarren puntuan aipatzen da urriaren 17an elikagaien segurtasunari buruz Legebiltzarrak erabakitakoa, hori betetzea eskatzen zaio Jaurlaritzari, eta hau da guri interesgarria iruditzen zaigun puntua, izan ere, urriko legez besteko proposamen hark bigarren puntuan jasotzen zuen Jaurlaritzak sei hilabeteko epean egin eta aurkeztu zezala elikagaien segurtasunerako planaren zirriborroa. Hilabeteko atzerapenarekin, pasa den astean jaso genuen planaren zirriborroa, baina azkenean hilabeteko atzerapena gutxienekoa da aurkeztutakoa ikusi eta gero, izan ere, zazpi orriko dokumentu bat da plan honen zirriborroa, gaztelera hutsean dagoena, eta zazpi orri horietatik lau eskaintzen dizkio planaren zailtasun maila eta konplexutasuna adierazteko. Eta lau orri horien bukaeran esaten duena, hitzez hitz, gazteleraz, zera da, "lo que en este documento planteamos es un guión borrador de los contenidos del plan, que previsiblemente tendrá el siguiente índice". Eta ondoren, hiru orritan, aurkibide zirriborro bat jasotzen da. Eta iruditzen zaigu hau, izatekotan ere, asko jota, planaren zirriborroaren zirriborroaren aurkibidea izan daitekeela eta ez dela inondik inora ere serioa sei hilabeteko epean zazpi hilabete hartu eta hau aurkeztea. Eta hau aurkeztu, gainera, ikusten dugunean Jaurlaritzak, egunak joan eta egunak etorri, planak aurkezten dituela. Plan ponposoak, kanporako salgarriak direnak eta, nolabait, Gobernua zerbait egiten ari den itxura emateko baliatzen diren planak. Baina denok badakigu itxura ematea dela gauza bat eta benetan egitea beste bat, betidanik horrela izan da. Eta Gobernu honek erakusleiho handi bat dauka, erakusleiho edo eskaparate polita, kanpora begira, baina barrura sartu eta hor pixka bat arakatzen hasten baldin bagara, ikusten duguna da ganora gutxi dagoela. Eta hau esanda, bukatzeko esan mozioari gure baiezko botoa emango diogula. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4801 |
10 | 85 | 19.06.2014 | TELLERÍA ORRIOLS | EA-NV | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Señora presidenta, señorías, buenos días a todos. Zuk egin duzun performance hori izan bada lehendakariari gogorarazteko euskaldun guztion lehendakaria dela, euskaldunek aukeratua, eta euskaldun guztion interesak ordezkatzen jarraitu behar duela, alferrikakoa izan da zure performance-a. Aplikatu hori zeuen buruari, eta jarri ikurrin guztiak zuek Espainiako legeak aplikatzen dituzuenean. Noan gaira. Hau esan zuen hainbeste jendek miresten duen Obamak: "gaur gehiago dira batzen gaituzten gaiak banatzen gaituztenak baino", eta hori, López de Ocariz andrea, Jainkoari eskerrak, askotan gertatzen da gure artean. Hori Ganbera guztiak daki. Eta bat ez etortzeak ere nolabaiteko dotoretasunez eramaten ditugu, agertzeko, akordio moduan ez bada, bai, gutxienez, enpatia moduan. Egia esan, ekarri diguzun gai honetan legez besteko proposamen honen ondorioek batzen gaituzte, baina ia seguru esan dezaket jatorriak banandu egiten gaituela. Esan dezakegu puntu berera iritsi garela, baina abiapuntu desberdinetatik. Eta garrantzitsuena amaiera, helmuga den arren, gutxienez adierazi egin behar dizut oinarrian ez gaudela ados. El origen de su moción es, como ha dicho, la actitud que el Gobierno mantuvo en mayo ante la alerta del anisakis. Usted ha considerado que esa actitud fue fruto de la descoordinación, y trataré de explicarle que no ha sido así. Hablemos del anisakis. Es un parásito que afecta a los mamíferos marinos; sus larvas crecen en peces y cefalópodos. Cuando los seres humanos los ingerimos accidentalmente, crudos o poco cocinados, podemos tener problemas de salud. Hogeita hamabost arrain-espeziek baino gehiagok dute anisakisa, eta parasitazio-tasa adinaren, neurriaren eta harrapaketa-eremuaren araberakoa da, inoiz ez arrainaren freskotasunaren araberakoa. Arrainak zenbat eta urte gehiago izan, zenbat eta handiagoa izan eta zenbat eta iparralderago egon, orduan eta parasitazio handiagoa du. Eta ia denok dakizuen moduan, parasito gehien duen espeziea legatza da. Anisakisa istripuz kontsumitzen bada, gizakiek anisakiasis gastrikoa edo erantzun alergiko bat izan dezakete. Lehena ez da larria, oso desatsegina bada ere; bigarrenak, berriz, anafilaxia eragin dezake, eta hori nahiko serioa da. Euskadin ohikoagoa da hipersentsibilitatea, eta anisakisak eraginak izaten dira berrogei eta hirurogei urte arteko helduen anafilaxikasuen % 10. Alergia kasuak, berriz, hirurehun inguru izaten dira urtean. Batetik, arrain asko kontsumitzen dugu, eta legatza da arrainik kontsumituena (kontsumitzen den arrain guztiaren % 25). Gainera, kontsumitzaileok arraina osorik erosten dugu, barruak garbitu gabe, eta arrain asko kontsumitzen dugu fresko edo gutxi prestatuta. Anisakisari buruzko informazio didaktikoa amaituta, azter dezagun zer gertatu zen maiatzean. Ez naiz gehiegi luzatuko, duela bi aste eskas horri buruzko nahikoa informazio eman baitzizuen Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Saileko eta Osasun Saileko sailburuek. Esta es la realidad: la anchoa, en general, tiene anisakis en un pequeño porcentaje. Por eso, las alertas sobre esa clase de parásitos no perjudican. Aun así, los servicios de inspección de salud –repito, los servicios de inspección de salud– advierten de la presencia del anisakis. Hay un aumento sin precedentes en la historia. 1999an, anisakisaren parasitazio-ehunekoa % 10ekoa zen; 2014an, ordea, % 90ekoa izatera iritsi zen. El anisakis no es lo más grave que podemos encontrar en la parasitosis. Aunque eso sea así, sí que es lo bastante importante como para tenerlo en cuenta. Si a eso añadimos, por un lado, que nunca se habían visto aquellos porcentajes en una especie, y, por otro lado, que esa especie se consume fresca, sin cocinar, el resultado es un coctel, que convierte al anisakis en algo realmente peligroso por un tiempo. Arrantza- eta osasun-arduradunak Azti eta Elikako teknikariekin bildu ziren; horiek hamar urte baino gehiago daramatzate gaia aztertzen eta arriskuak neurtzen. Bilera haren ostean, bi sailek erabaki zuten prentsa-ohar bat ateratzea, gai horren berri emateko iritzi publikoari. Erabaki zitekeen ez argitaratzea, arnasari eutsi eta kandelak jartzea santuren bati, ama birjinaren bati, eta ezer ez zela gertatuko espero izatea. Eta gertatuko balitz? Kaltetu-kopuruak larrialdi-zerbitzuak beteko balitu? Gaur ez ginateke honi buruz eztabaidatzen egongo, ezta? Orain elikadura-arrisku baten aurrean Jaurlaritzak izan duen eraginkortasunik ezari eta gelditasunari buruz eztabaidatzen arituko ginateke, ezta? Esatearen eta ez esatearen arteko oreka zaila da. Ekonomiaren eta osasunaren arteko oreka zaila da. Gertaeraren berri eman zen behin, baita gero ere, eta ahots kritiko batzuk agertu ziren arren, arrainmerkatua hondoratzen ari zelako, ez zen hondamendirik izan. Izan ere, izan gaitezen serioak, López de Ocariz andrea: arrandegira egun batez joatea, are astebetez joatea, ez da ondorio askorik ateratzeko behar besteko estatistika serioa. Eta ez da estatistika fidagarria nik lehen aldiz ikustea –hala izan da– anisakis bat antxoan, garbitzen ari nintzela. Horrek ez du adierazten izurrite bat dagoenik. Kanpainari apirilaren 7tik 11ra bitartean ekin zitzaion, eta aste hartan 130.000 kilo harrapatu ziren, eta kiloa 2,57 euroan saldu zen. Prentsa-oharra argitaratu aurreko astean, apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartean, 1.710.000 kilo harrapatu ziren, eta batez beste 2,10 euroan saldu zen kiloa. Krisiaren berri maiatzaren 8an eman zen, eta antxoaren prezioa 1,41era jaitsi zen, batez beste, aste horretan bertan. Gehiegizko jaitsieraren itxura izan dezake, baina pentsatzen badugu ekonomian nahiko ongi funtzionatzen duela eskaintza eta eskaria ekuazioak, gogoan izan behar da aste hartan 3.440.000 kilo harrapatu zirela, aurreko astean halako bi. Prezioa % 30 jaitsi zen, eta harrapaketak % 100 igo. Hurrengo astean, maiatzaren 12tik 18ra bitartean, prezioak gora egin zuen; 2,16 euroan jarri zen berriro, krisiaren aurreko asteko prezio berean edo altuagoan, eta 1.950.000 kilo harrapatu ziren. Beste zenbaki batzuk emateko, hiru aste haietako fakturazioa hau izan zen: krisiaren aurreko astean, 3.600.000 euro; krisiaren astean, 4.850.000 euro, eta krisiaren ondorengo astean, 4.212.000 euro. Aunque se comunicara la crisis, la pesca continuó con bastante normalidad. A decir verdad, no saco otra conclusión general más que esta: hubo confusión durante algunos días, también inquietud en algún caso, pero, por favor, no la achaquen al hecho de haber comunicado la crisis alimentaria. Aunque usted crea que no se debía haber hecho, nuestro grupo parlamentario considera que se actuó con prudencia. Se dio información para advertir, pero sin asustar, aunque el miedo es libre, claro. Elikadura-alerten komunikazioak beti dira polemikoak, sortzen direnetik bertatik. Prentsa-ohar bateko elementuetako bakoitzak pisu izugarria du, ohar hori komunikabideetan zabaltzen duten hitzetako bakoitza garrantzi handikoa da. Erabiltzen diren karaktereak ere, edo Teleberriaren eskaleta batean duen kokapena ere garrantzitsuak dira, baina horrek ez du esan nahi batzuetan ez dela egin behar. Eta hala egiten da elikadura-arriskuetarako protokoloetan hori jasotzen delako. Norbaitek uste badu sailbururen batek nabarmendu egin nahi duela, oker dabil. Norbaitek esaten badu interes ekonomiko ilunak daudela komunikazio horren atzean, abisatu egiten dut, gezur handia esaten ari da. Ikuskaritza-zerbitzuek zerbait detektatzen dutenean, zentro espezializatuek datuak kontrastatzen dituztenean, eta egiazko elikadura-arriskua dagoenean, demokratikoa, etikoa eta solidarioa da jardutea, norbait haserretu egin badaiteke ere ekonomia-sektoreren bat hondamendiaren ertzean jartzen duelako, eta, azaldu nahi izan dizuedan moduan, hau ez da kasua. Norbaitek uste du ez zela eman behar behi eroen gaitzaren berri, behi-sektorea hondoratzeko arriskua zegoelako? Norbaitek uste du ez zela eman behar Alemaniako luzoker ekologikoen krisiaren berri, luzokerren mundua hondoratzeko arriskua zegoelako? Zuhurrak izan behar dugu, ez dugu presaka jokatu behar, baina arrazoizko zalantza bat dagoenean, Administrazioak jardun egin behar du. Hobe da hori egitea, nahiz eta kritikak jasotzeko arriskua izan, jogurt iraungiak sustatu eta jogurten iraungipenkontzeptua ezeztatzea baino. Edo BPGan kanabisa sartu eta gero legeztatzeari uko egitea baino, BPGari dirua ematen dion zerbait badagoenik ukatu nahian edo. Egin denak kalte txikiagoa egin dio antxoaren mendeko ekonomia-sektoreari, ez izan zalantzarik, arrantzatzeko epea lehenago amaitzeak baino. Arrantzatzeko epearen amaiera Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak zehaztu zuen, oraindik ere kupoa eta egunak zeudenean antxoa harrapatzeko. Eta inoiz ez dugu onartuko Galiziako kontseilari hark, 1980ko hamarkadakoak, muskuiluak kutsatu zituen marea gorri bat izan zenean esan zuena: "milioi bat beherako-kasu ez dauden bitartean", bada, gaia ez da kezkagarria. Zenbat anisakiasis beharko ziren arriskua detektatzeko, zenbat anisakiasis kasu beharko ziren kexuak entzuteko arriskuaren berri eman ez izateagatik? Bada, ekuazio konplexua da, ez izan zalantzarik. Hori esanda, eta jatorrian ados ez gaudela dirudien arren, errepikatzen dizut ondorioan ados gaudela, eta hori da niri gehien gustatzen zaidana. Todo lo solicitado nos parece adecuado, tanto el protocolo de actuación, que está casi terminado –dicho sea de paso– y que se ha usado en este caso, como la realización de campañas de divulgación. Hala ere, hainbeste planekin, kontuz ibili behar dugu, ez dakigun gertatu John Lennonek esan zuena: "bizitza da beste plan batzuk egiten lanpetuta zaudela gertatzen zaizuna". Urriaren 17ko legebiltzar-agindua betetzeari dagokionez, nola ez gara ba ados egongo, guk babestu egin genuen eta. Bide batez, dena ez badago bukatuta, ia ziur da, ia bukatuta dagoen arren, antxoaren anisakisaren krisia lantzeari lehentasuna eman zaiolako izan dela. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4802 |
10 | 85 | 19.06.2014 | LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN | PV-ETP | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Egia esan, ez nuen pentsatzen hitza hartzerik, baina deigarria da Jaurlaritza babesten duen taldeak Eguzkia hatz batez estali nahi izatea. Komunikabide guztiek, Jaurlaritzatik hurbilenekoek nahiz urrunenekoek, guztiek berdin interpretatu bazuten, eta interpretatu zuten hura alarma bat zela, bada, ez da batzuen irudipena. Ez. Horrela da. Eta hori helarazi zitzaien kontsumitzaileei. Arrantza-sektorean ez da hondamendirik izan, arrantzaleentzat ez. Saldu dute. Baina ez kontsumitzai- leei txikizkako establezimenduetan: kontserba-industrian saldu dute. Baina, bai, txikizkako establezimenduek arazo bat izan dute mahai gainean: antxoa leku berezi batean jarri beharrean ertz batean eta ia ezkutuan jarri behar izan dute, gauza asko saihesteko. Beraz, Tellería jauna, koordinatuta egin bazuten, oso gaizki egin zuten, eta koordinaziorik gabe egin bazuten ere, oso gaizki egin zuten. Beraz, behingoz behar dugu elkarrekin eta modu koordinatuak lan egitea Osasun, Arrantza eta Elikadura arloek, Elikak eta Kontsumobidek. Berriki ikusi dugu lehen aipatu dizudan Elikaren txostena. Euskadiko komunikabideetan alarmak, alertak eta arriskuak nola aurkezten diren aztertzen du, eta lehen esan dizut zer dioen. Elika ez da Jaurlaritzatik kanpoko erakunde bat, Jaurlaritzaren zati baizik… Hala ere, ez dute txosten horretan parte hartzen ez Osasun Sailak ez Kontsumobidek. Ez dute txostenean parte hartzen. Beraz, ez da koordinaziorik. Ez da koordinaziorik. Eta esaten du neurtu egin behar dela; izan ere, orain zer emaitza izan dituen ikusita, anisakis kasuak ez dira ostalaritzan izaten, baizik eta etxe pribatuan. Beraz, informazioa emateko orduan horren berri ere eman behar da, eta ostalaritzari pisu hori kendu, antxoa menutik, kartatik kendu behar izan baitu. Beraz, gaizki eman da. Zer da "portzentaje altua", diogun moduan? Orain % 90? 2013an egin behar zen, % 70ekoa zela? % 70 ez da behar adina anisakisak eragindakoen kasuak saihesteko? Ez zen behar beste? Zergatik ez zen egin 2013an, eta bai 2014an? Zergatik? Tellería jauna, onar dezagun gauzak ez direla ongi egin. Uste dut hori arduratsuagoa dela. Eta adi egon behar dugu egoera horren aurrean, azken bi urteetan nabarmen gehitu baitira anisakisak eragindako pertsonen kasuak. Horregatik eman behar da oharra, eta ez, hain zuzen, antxoaren kanpainaren erdian, baizik eta urte osoan zehar. Ez baita antxoa marinatuta jaten den arrain bakarra; badira marinatuta jaten diren beste arrain batzuk ere, eta haietan ere bada anisakisa, eta haiek ere kutsa dezakete jendea. Beraz, informazioa ematen denean, gardentasunez eman behar da, eta informazio osoa ere eman behar da; ez orokorrean, informazioa norentzat den argitu gabe, eta terminoak ere argitu behar dira. Beraz, Tellería jauna, ez zen zuzen egin. Eta hori egiteko protokolo bat badago, protokoloa aldatu beharko da, nahiko gaizki baitago. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4803 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CORCUERA LEUNDA | SV-ES | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Begira, iragan maiatzaren 30ean tribuna honetan argi geratu zen informazioak, estatistika bat modu egokian ez emateak arriskuan jarri zuela antxoaren kanpaina, eta alarma piztu zuela euskal kontsumitzaileen artean, eta kezka handia eragin sektoreko eragileen artean; gainera, zalantzan jarri zela, Eusko Jaurlaritzaren sailen arteko koordinazio faltagatik, Euskadin Kantauriko antxoa sustatzeko kanpaina, altxor publikoarentzat kostu garrantzitsua duena –berriro gogorarazi nahi dut–. Ordezkariren batek esan du oreka bilatu behar dela esatearen eta ez esatearen artean. Ez, ez, ez! Ez da esatea eta ez esatea orekatu behar, esan egin behar da. Baina ez ziren moduak; hau da, komunikatzeko forma horrek gaur lantzen ari garen hau eragin du, hamar egunez baino gehiagoz bizi izan den egoera konplexua. Eta eztabaida hau sortu da Eusko Jaurlaritzak ez dituelako gauzak ondo egin, eta, ez onartzeaz gainera, egin duena mantentzen tematu delako Eusko Jaurlaritza. Eta gauzak ez dira ongi egin kontuan hartzen badugu gaur egun ez dugula, iazko urrian adostu genuen moduan, elikadura-segurtasuneko plan zorrotza. Eta plana garaiz prest egon bazen, bada, agian gauzak bestelakoak izango ziren, eta ez ginateke hemen egongo anisakisari eta Kantauriko antxoari buruz hitz egiten. Eta hori Euskadin duela urte batzuk elikadura-krisia kudeatzeko esperientziak izan genituela. Hor dago behi eroen kasua, eta kasu hartan egoki jardun zen, egiazko alerta emanez, kontsumitzailearen elikadura-segurtasuna babestu baitzen, eta, aldi berean, baita abere-hazkuntza eta -sektorea ere. Baina, zoritxarrez, Kantauriko antxoaren anisakisaren kasuan, ez da asmatu beharrezkoa zen koordinazio horretan. Euskaditik hurbil dauden autonomiaerkidegoetan Elikadura-segurtasunaren eta kontsumoaren arduradunek ukatu egin dute alarmarako arrazoirik dagoenik; arrantzaleak kexu agertu dira; arrandegietako langileek urduritasuna adierazi dute egun askotan ez zelako saltzen, eta kontsumitzaileak nahastuta izan dira produktua erosteko eta kontsumitzeko orduan, anisakisaren portzentaje altuak zituela adierazi baitzitzaien. Eta horrek salmentek behera egitea eragin du, eta antxoaren kontsumoak ere behera egin du. Begira guk, Euskal Sozialistak taldeak, Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Saileko sailburuari galdetu genion duela egun gutxi zer eragin izan zuen antxoaren salmentetan eta anisakisaren gaian, eta erantzunetako bat hau izan zen: "Hala ere, kontuan izanik lonjan antxoa komisiolariek erosten dutela, ez dakigu zenbat bideratzen den txikizkako sektorera, supermerkatuetara, banaketa-kateetara edo kontserba-sektorera". Noski, datuak ematen direnean, baina gero Eusko Jaurlaritzak erantzuten duenean egiaz ez dakigula zer eragin izan duen, edo ez zaigunean esaten zer eragin izan duen salmentan txikizkako merkataritzan, bada, datu horiek zalantzak sortzen dizkigute, ezta? Eta, berandu bada ere, Eusko Jaurlaritzak onartu du, antxoaren kontsumoak behera egin duela esatean, eta, halaber, esan duenean ohikoa dela beste espezie batzuetan anisakisa aurkitzea –hemen legatza aipatu da–, bada ez dela jaitsierarik izan produktu horren salmentetan eta kontsumoan, eta gainera herritarrek badakite zer egin arrain horrekin elikaduraren ondoriozko osasun-arazorik ez izateko. Beraz, espero dugu gaur onartuko dugun ekimena baliagarria izango dela euskal herritarren elikadura-segurtasuna hobetzeko behar horretan aurrera egiteko, eta, gainera, bateratzeko elikagaiak produzitzen dituzten sektoreen babesarekin. Horretarako zen gaurko hau. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4804 |
10 | 85 | 19.06.2014 | LAZAROBASTER BADIOLA | EH Bildu | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai. Tellería jauna, gaur benetako performance-a Madrilen egiten ari dena da, eta Urkullu lehendakaria han dago, eta guk uste dugu gaurko egunean Urkullu lehendakariaren lekua hementxe dagoela. Guk, euskal errepublika. Eta esan Jaurlaritza honi autokritika egitea zenbat kostatzen zaion. Edozein kasutan ere, beti aurrera. Beti bere burua edozein modutara justifikatu eta ondo jarduten duenaren iritzia emanez. Iruditzen zaigu, kasu hau hain da nabarmena, hain da nabarmena, tarteka autokritika pixka bat egitea ongi legokeela. Eta oraindik gogoan daukat Arantxa Tapia sailburuari galdetu nionean azkeneko 30 urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Jaurlaritzatik sustatu den nekazaritza eredua ea egokitzat jotzen zuen, bere erantzuna izan zela baiezko borobil bat. Eta hori ulertezina da, 30 urteetan lau baserritarretatik hiru bidean galdu direnean, erantzutea baiezko borobil batekin. Nik uste dut Jaurlaritza honek ikasi behar duela autokritika egiten tokatzen zaionean. Besterik ez, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4805 |
10 | 85 | 19.06.2014 | TELLERÍA ORRIOLS | EA-NV | Mozioa, María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kantauriko antxoaren elikadura kalitate eta segurtasunaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Arrantza sailen artean izandako deskoordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Ongi, anisakisa eta antxoa politikan sartzen ahalegintzen ari zarete (eta utzi biodibertsitatea bakean), eta eztabaida hau galbideratzen ahalegintzen ari zarete. Gogoratuko dizkizut, besterik gabe, zuek Madrilen izandako ordezkariak erregeari egin zizkion agur eta mirespenak, Errekondo jauna. Horrekin nahikoa dut. Berriro diot, utzi anisakisa eta antxoa politikatik kanpo. Biodibertsitatea da: batzuk aske bizi dira, eta beste batzuk parasitoak dira. Bizitzeko modu bat da. Eta, López de Ocariz andrea, Elikak txosten bat egiten duenean, txosten hori Osasun Sailak eta Kontsumobidek ere egiten dute, Osasun Saila eta Kontsumobide Elikaren parte baitira. Hori esatea da hau esatea: Jaurlaritzak txosten bat argitaratu duela eta Ogasun sailburua ez dagoela! Bada, Ogasun sailburua hor dago, Eusko Jaurlaritzako kide baita. Bitxia da UPyD taldearen ordezkariak gogorarazi behar izatea –eta eskertzen diot– argitaratu zen ohar osoa, oharra osoa baitzen: ohartarazi egiten zuen, baina arazoa nola konpondu ere jasotzen zuen. Eta nik ez dut mezularia hil nahi, baina komunikabideen titulu guztiak alerta-tituluak baziren, eta gero albistean aipatzen bazen nola konpondu arazoa, bada, jada ez da komunikazio-arazo bat, baizik eta interpretazio-arazo bat. Gezurra dirudi foro honetan hori eztabaidatzen ari garela, gai honi buruzko hainbeste informazio izanda! Ez dut mezularia hil nahi, berriro diot, baina hori gertatu zen. Baina albistea garatzen zenean... eta jendeak albisteen garapena irakurtzen badu, bada, badaki. Hala ere, zergatik eman zen alerta hura? Anisakiasi kasuak agertzen hasi zirelako erietxeetan. Maiatzaren 8an eta 9an ikaragarri gehitu ziren anisakiasi kasuak. Maiatzaren 10ean behera egin zuten, oharra argitaratzeaz bat. Zergatik? Bada, ziur asko, ez zelako kontsumitu. Eta hau esaten duzu: "Noski, beste produktu batzuk kontsumitu zituzten". Normala! Behi eroen krisia izan zenean ere txerriaren eta untxiaren kontsumoak gora egin zuen denbora batez! Ikaragarri egin zuen gora produktu horien kontsumoak. Zergatik egin zuen gora legatzaren kontsumoak, produktu hori ere anisakisak kutsatuta badago? Jendeak ezagutzen duelako, eta badakielako nola prestatu. Baina antxoa –jada esan dut, eta Osasun Sailburuak ere esan zuen–, bereziki antxoa, gordinik, fresko jaten da hein handi ba- tean. Beraz, arriskua handiagoa da, eta abisatu egin behar zen ezin zela kontsumitu, egia baita % 90 kutsatuta zegoela, eta hori ez zen gertatu ordura arte, eta jende kutsatua iristen ari zen larrialdietara: maiatzaren 8an, hamasei kasu baino gehiago izan ziren. Beraz, zerbait egin behar zen. Alarma da hori? Jakina alarma dela! La nota era completa, insisto. Eta hortik aurrera, arrisku-protokolo bat dago, eta bizitzan gauza guztiekin gertatzen den bezala, eguneratu egin beharko da, jarduten den bakoitzean eta alerta bat dagoenean esperientzia irabazten baita. Baina ez izan zalantzarik: elikadura-alerta bat jasotzen duen ohar bat dagoenean, alertan aipatzen den produktuan berehalakoak dira ondorioak denbora batez. Osasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak arintzen saiatu behar da. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4806 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, eta egun on guztioi. Ziur aski izango da eztabaida hau saihestu eta denborak berak datorren azaroan gauzak bere onera etortzea nahi lukeenik, pentsatuz ordutik aurrera kasu askotan Kutxak IRPH ordezkatzea beste erremediorik izango ez duenez, bada, arazoa dagoeneko epearekin berarekin amaituko dela. Hori nahi izatea ulergarria da, bere jarrera arduragabearekin okerra zuzendu baino gehiago denbora pasatzen utziz kaltea areagotu baino egin ez dutenen aldetik. Guk, ordea, uste dugu hala jardutea onartezina dela, lotsagarria ez esateagatik, eta eztabaidak urtebete ondoren are gordinago jartzen dituela agerian batzuen eta besteen jokabideari dagozkionak. Orain urtebete, justu urtebete, gai hau talde Sozialistak ekarri eta babes zabalarekin onartu zen. EH Bilduk babestu egin zuen proposamenak esaten zuena; kritiko agertu arren, babestu. Eta arrazoiarekin kritiko, talde gehienen aldetik jarrera zuritze hutsa izango zelako aldeko bozka, benetan eraginkorra izan zitekeen botoa, Kutxako batzarretakoa, alderantzizkoa izaten ari zela jakinda. Hala gertatu zen, eta urtebete honetan egoera bideratu denik ezin esango dugu. Orduan IRPHak dakarrenari buruz esandako guztiak errepika genitzake gaur, baina Legebiltzarreko aktetan jasota daude eta errealitateak bera izaten jarraitzen du. Familia askok mailegua ordaindu ahal izatea edo ezina arteko muga adierazi duen finantza politika iruzurtiaren biktima izaten jarraitzen dute hilabete hauetan, eta bitartean, benetako aldaketa eskuartean zenutenek, hemen gauza bat bozkatu eta kutxan beste bat, denbora pasatzen utzi egin duzue, arazoa bere horretan desagertuko zen itxaropenaz, ardurari muzin eginez, kalteei garrantzia kenduz eta, are larriagoa dena, herritarren eskubideak eta interesak defendatu ordez, hauen alde ari zaretela esan bai, baina beti bezala, finantza erakundeen irabazi goseak laztantzen lotsagabe. Hori izan da kaltetuen zoritxarra urtebete honetan, benetako babes falta ikusita beraien kabuz bilatu behar izan dutelako klase politikoak eskaini ez dien babesa, eta, baita ere, zergatik ez, txanponaren bi aldeak ditu, zorionekoa ere bai, aldi berean beraien interesak defendatzeko gaitasuna eta prestutasuna izan duen jendea aurkitu dutelako, kaltetuen plataformen inguruan, kosta ahala kosta, garesti kostatu ere, beraien eskubideak defendatzeko epaitegietara joan ahal izan direlako. Eta azken honen zorioneko ordaina ere jaso dute, ahaleginaren eta esfortzuaren ordaina: epaitegiek argi adierazi dutela orain arte salatutakoa eta gehiago, eskubideen urraketa bera azpimarratuz eta, baita ere, hau estaliz jardun dutenen jokamolde okerra azaleratuz ere. Zeren eta hori da funtsean urtebete honek ekarri duen aldaketa nagusia, IRPHa ez dela soilik gehiegizkoa, lotsagarria, onartezina, baizik eta baita ilegala ere, eta hemen zenbaitzuk hainbeste erabiltzen duzuen ziurtasun juridikoa, legea betebeharra, erdigunean horixe geratu denean ere, ez zaretela gai izan Euskal Herria Bilduk mahai gainean jarri duen proposamena aintzat hartu eta okerrak zuzentzeko, eta inora ez daramaten zuzenketa hutsalak aurkeztera mugatu zarete. Ez soilik hori: erdibideko batean, gainera, eman nahi zenituzten ez-nahiko ziren pausoetan atzera egin duzue: legearen baitan aplika dadila eta ez kontratua berritzea tokatzen denean, Euzko Alderdi Jeltzalearen kasuan, beraz, erdibidekoan oraindik pauso bat atzerago, eta, gainera, sartzea "jendearen egoera kontuan hartuz". Ilegala baldin bada, ilegala da denontzat, beraien ekonomia pertsonalaren osasuna era batekoa izan edo bestekoa izan. Beraz, pagatu behar zaio pa- gatu behar zaiona finantza erakundeari, ez norberaren egoeraren baitan; beraz, kasu guztietan ere, gure ustez, hutsala eta onartezina. Eta geure buruari galdetzen diogu ea zergatik egiten duzuen hori, ea proposamena gurea delako ote den –bakarren baten kasuan, akaso–, ea nabariegia delako egindako akatsa, zeren eta edozeinek errepasatzen baldin badu orain urtebeteko eztabaidan batzuek eta besteek esan zenituztenak, egia esan, oso ulergarria da gaur sekulako papeleta daukazuela onartzea. Nik ez ditut errepikatuko, hor daude, bakoitzak bereari eutsi beharko dio, baina ez al da lotsagarriagoa nola edo hala aurrera egin, herritarrei bizkar eman eta okerrean tematzea? Horri deitzen diozue arduraz jokatzea? Lezioak eman baino, hobe zenukete behingoagatik zintzo jokatuko bazenute eta aitortu gai honetan gaizki egindakoaren kaltea hor dagoela eta hau, neurri txiki batean baldin bada ere, zuzentzeko modu bat dagoela, bat eta bakarra, atzera begira egindako okerrak zuzentzea, alegia. Zeren eta begira dezagun urtebete honetan zer gertatu den eta epaiak –dagoneko epaileek hitz egin baitute– zer dioen. PPren Gobernuak, Madrilgo Gobernuak, ordezko indizea onartzea atzeratu baino ez zuen egin. Horrek ekarri gintuen lehenengo aldiz hona, gai honekin Alderdi Sozialistaren eskutik guztiok eztabaidatzera. Eta horren aitzakian, finantza erakundeek, baina kasu gehien dituena aipatuz, Kutxabankek, ordezkoa izendatua zuen kredituen kasuan ere, ezer ez moldatzea erabaki zuen. Hartara, irabazi kopuruak mantentzeko zuen zirrikitua aprobetxatu egin zuen, eta Carro jaunak esan zigun orduan, hori horrela izan arren eta Gobernuak bere lanak ondo ez egin arren, Kutxabankek esfortzu bat egingo zuela Gobernuak erantzun ezean. Bada, hori ere hitz hutsetan geratu da, zeren eta gaur berriro hemen gaude. Ez batak, ez besteak ez dute ahalegin gehiegirik egin legea betetzeko; beraz, esan bezala, hemen egin ziren eskariek ezer gutxi aldatu zuten egoera kaltetuentzat epe motzean. Azaroan ezarri zuen ordezko indizea Gobernu espainolak. Modu traketsean egin zuela esan beharko dugu: Ekintzaileen Legean ezkutatu zuen, eta, gainera, ordezkoak kaleratzea mugatu ordez –hori zen bere egitekoa–, PPren Gobernuak, finantza erakundeen mesedetan orain ere, zera erabaki zuen, baita aldaketa hori noiz egingo zen ere, zein momentutan egingo zen, baita ere. Hau da, lehendik ordezko indizea kaleratzean izandako atzerapenarekin irabaziak mantentzeko den- bora nahikoa eman ez eta lege honen bidez ahalbidetu egin die finantza erakundeei mailegua sinatu zuenarekin ordezkoa kontratuan ezarrita izanda ere, eta kontratu horrek ere badu bere balio legala, ez nolanahikoa, hori horrela izanda ere, aldaketa berehala ez egitea edo horretarako bidea, behintzat, baizik eta maileguaren berrikusketa data bitartean egoera luzatu ahal izatea. Bistan da, bezeroaren kaltetan. PPk –eta hau epaileak dio, ez dio hemen hitz egiten ari denak bakarrik– legearen idazkeran kontsumitzaileen defentsan jardun ordez, hauek kaltetu egin dituela esaten du aplikazioaren atzerapena ahalbidetzen duelako eta hori onartezina dela justu kontrako funtzioa daukan Gobernu baten aldetik. Epaileak, Tolosako familia baten kasuaren bitartez utzi du agerian zeinen mesedetan aritu den Gobernua, bestelakoa –berriro diot– behar lukeenean bere jarduna, baina are garrantzitsuagoa dena ere esan du: indizea bera, bere osotasunean, indargabetu egin du, ilegala dela esan du. Eta horrek esan nahi du, behin horrelako erabaki bat hartzen denean –eta egunero lezioak ematen dituzuenak justiziaz eta arlo juridikoaz nik baino hobeto jakingo duzue, seguruenera–, nulua izendatzen denetik inoiz ez duela, beraz, indize horrek izaera juridikorik izan eta, hortaz, balioa galdu egiten duela aplikatu zen lehen egunetik; nulua denez, atzera begira konpondu behar dela egindako okerra. Eta hori dagokigu eskatzea hemen, ez besterik. Hori da nabarmena, hain da nabarmena, legearen aurkakoa dela IRPHa, epaileak arrazoi bat baino gehiago erabil zezakeela nulua kontsideratzeko. Gehiegizko baldintza baten modura ere bazeukala nulu kontsideratzerik, baina bi modu dituenez eta handitik hasita ilegala dela ikusi duenez, bigarrengoa, beno, aipamenen bat bai, baina gehiegi sakondu gabe ere epai tinko bat egiteko inolako arazorik ez du izan. Hortaz, ilegala baldin bada, legearen aurkakoa delako, nagusiki parteetako batek interpretatu, moldatu, egokitu egin dezakeelako eta onartezina delako parteetako batek horretarako modua izatea –pentsa zenbat arrazoi–, guri hori betearaztea dagokigu, hori eta ez besterik. Horretarako bidea Euskal Herria Bilduk proposatutakoaren bidetik urratsak ematea da. Hasteko, Kutxabankek sententzia ez errekurritzea eta onartzea, ez baitu zentzurik Tolosako familiaren kasu berean diren herritar guztiak epaitegietara banaka-banaka joatera derrigortu nahi izatea, zer eta gu ez garelako gai edo ez dugulako borondaterik gure lana ondo betetzeko. Ondotik, Kutxabankek utzi beharko lioke legearen aurkakoak diren baldintza guztiak erabiltzeari, zeren eta, gainera, tamalez ez da bakarrik kasu honetan pasatzen: badira epaitegietan galdu dituen beste gehiegizko baldintzen kasuetan epaitegira jo ez duten bezeroak, jakinda ere ilegala dela, oraindik hori aplikatzen jarraitzen duela, zer eta bezero horrek epaitegietarako bidea hartu ez duelako; beraz, behingoz jarduera okerrak bideratzeko urratsak ematen has dadila, bezero guztiak epaitegietarako bidea egitera behartu gabe. Gauza bera, noski, gainerako finantza erakundeak; ez ditut gutxiesten, baina gehiengoa –hamarretik bederatzi, hortik gora ez bada– Kutxabankek du, eta hori azpimarratu behar da. Gobernuari eskatzen diogu IRPH indizea bera ilegala denez, oraindik indarrean den bakarra, zeren eta badago bat indarrean dagoena, Entidades bezala ezagutzen dena, hori ere ezaba dezala okerrak zuzentzekotan, badago-eta egoera honek kaltetzen dituenik eta lanak erdizka egin baititu, eta hau ere, hortxe, arazo iturri zaigulako. Beraz, bada garaia okerrean sakondu baino gehiago akatsak zuzentzen hasteko, herritarren defentsan dagokigun lana egiten hasteko eta finantza erakundeak zuzen jardutera behartzeko, babestu ordez. Horregatik, gure azken puntua ere, ez dadin dohainezkoa izan oker jardutea, ez daitezen eskariak hutsalak izan, erakundeek eredu izan behar dugulako, eredu izan behar dutelako eta ez oker ari direnak hau edo beste izate hutsagatik babestu. Hori egin ezean, legearen aurka, gizalegearen etsai, herritarrei bizkar emanda eta herritarrak beraien kabuz bakarka defendatzera kondenatzen ari garela esaten ariko gara, gure ardurari muzin eginez pertsonak baino finantza erakundeak helburu direla erakutsiz. Euskal Herria Bilduk, behintzat, bozketan bakarrik geratuta ere, ez du horrelakorik egingo. Horregatik ekarri du eztabaida gaur hona ekarri duen terminoetan, bozketa hutsal bat irabazi, iaz bezala, eta urtebetera berdin egoteak hor daudenak eta etxean dauden milaka eta milaka kaltetuak ez dituelako askorik mesedetzen. Eta guk ez dugu hori estaliko, agerian jarriko dugu egoera, epaitegiek dagoeneko agerian jarri duten ildo horrek indartuta, eta, beraz, zuek aukeratu behar duzue, okerrak zuzentzeko garaian zaudetelako, eta, gainera, batzuetan bozketa batzuk toki batzuetan hutsalak direlako, baina hemen eta bereziki erabakigarriagoak diren beste toki batzuetan zuen botoarekin gauzak aldatzeko modu praktikoa badaukazuelako. Mila esker. (Txaloak) | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4807 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Egun on, legebiltzarkideok. Hain zuzen, hau, Bilduren ordezkariak gogora ekarri duen moduan, Alderdi Sozialistaren ekimena izan zen jatorrian. Alderdi Sozialista IRPH indizea indargabetzearen alde agertu da beste erakunde-eremu batzuetan. Eta zuk aipatu duzun gai garrantzitsuenarekin hasiko naiz; ez duzu zuzenean aipatu, baizik eta orokorrean. Egia da Euskadiko Alderdi Sozialistak zuk aipatu duzun erakunde baterako izendatu zuen ordezkaritzak ez duela egin Alderdi Sozialistak bere programan duen proposamenaren alde, eta adierazi zuen hori bere garaian, eta gaur berriro. Hau da une honetan Alderdi Sozialistaren izenean hitz egiten duena, legebiltzarkide hau da. Ordezkariak ez du baimen hori. Alabaina, esan behar dizut desadostasun horiek zerikusia dutela sineste batekin, zeina, ziur asko, errealitateak babesten baitu –ez Alderdi Sozialistaren kasuan–, eta da arlo horietarako izendatzen diren pertsonek beren jarduera gauzak jakiteko eta ulertzeko moduaren arabera beteko dutela, zintzotasunez. Alderdi Sozialistak ez ditu komisarioak izendatzen, eta hori da desadostasunaren arrazoia. Gure ustez, gai hori argitu egin beharko da bere garaian, baina Alderdi Sozialistaren jarrera da, Beitialarrangoitia andrea, bere garaian aurkeztu zena, eta une honetan ere berriro aurkezten dugu. Hain zuzen, uste dut ados gaudela IRPH indizeari dagokionez. Ados gaude behin eta berriz adierazi dela jada gehiegizko baldintza bat dela, eta, hain zuzen, desagertu beharrekoa. Zuk diozu eztabaida saihesten ahalegintzen garela. Zinez esaten dizut: gure ahalegina ez da eztabaida saihestea, eta poztu egiten gara gai hau ekartzeagatik. Gai hau ekartzeagatik pozten gara, gai honek gizarte-eragin handia baitu familien bizitzetan, etxeko ekonomietan, eta, beraz, axola zaigu gai hau, eta interesatzen zaigu. Ez dugu inolaz ere saihestu nahi. Gertatzen dena da –zure mintzaldian aurkeztu duzun gaiari pixka bat erantzunez– sozialistok behintzat, halako gaiak lantzen ditugunean, ikuspegi orokor batekin lantzen ditugula. Dena delako arrazoiengatik, Euskal Herria Bilduk zeregin berezia du betetzeko aipatu duen erakunde horretan. Ez dut hori zalantzan jarriko, baina guretzat arazoak herritarrenak dira, edozein finantza-erakunderekin lan egiten dutela. Hau da, bereziki Kutxabanken bezeroentzat eskaintza bat duen ekimena aurkeztea ongi egon daiteke, baina, gure ustez, arazoa erakunde horretatik harago doa, arazo orokorra baita, eta, ahal den heinean, gure ekarpenak egiten ahaleginduko gara. Beraz, nioen moduan, ez gaude eztabaidatzearen aurka, ezta proposamenean aurkezten dituzuen planteamendu orokorren aurka ere, baina guk dimentsio orokorragoa ematen diogu, esan dizudan moduan. Beraz, desadostasun bat izatearen erantzukizuna onartuta, eta onartuta ez direla bat etorri Alderdi Sozialistak erakundeetan duen planteamendua eta erakundean gertatu dena, eta arrazoia azalduta, gai honetan garrantzitsuena denari buruz hitz egingo dugu, gure taldearen iritziz behintzat garrantzitsuena denari buruz. Uste dut nahiko alferrikakoa dela IRPH indizearen izaerari buruz eztabaidatzen jarraitzea. Uste dut modu batera eta bestera frogatu dela gehiegizko baldintzak direla, eta hemengo eta hango bankuetako praktikak direla, eta beste edozein lekutan, ekonomia etxekoenak kargatzen dituztela, praktika horiek etekin izugarriak ematen dizkietela finantza-erakundeei, eta hori geratu egin behar da, eta espero dugu asmo horretan behintzat ados egongo garela. IRPH euriborra gehi puntu batez ordeztea proposatzen da, eta hori izango litzateke hipoteken adierazlea ulertzeko formularik sozialena. Hala ere, harrigarria iruditzen zait zuek ez nabarmentzea frogatuta geratu den beste gertaera bat: euriborra manipulatu egin daiteke, eta uste dut hori ere frogatu dela. Prentsan behin eta berriz atera da isunak jarri direla, eta milioi askokoak direla dirudien arren, txanponak baino ez dira, egiaz, finantza-erakundeek irabazten dutenarekin alderatuta. Eta, beraz, euriborra, hipotekamaileguen osagai aldakorra, eta finantza-erakundeak jartzen dituen puntua edo puntuaren hamarrenak, gehi gero… Badakigu azken emaitza UTBa dela, urteko tasa baliokidea, eta hor komisioak, kudeaketa-gastuak eta gainerakoak sartzen dira. Hori da, azkenean, benetako interes-tasa. Baina osagai horien guztien artean, aldakorra euriborra da, eta euriborra manipulatu egin daiteke. Frogatuta geratu da. Eta, egia da, euriborra manipulatuta interestasak igotzeak maileguen amortizazio-kuotei eragin diezaieke, eta, ziur asko, aipatu ditugun abusuzko klausula horiek lehenago eragin dituztenen moduko egoerak eragin. Beraz, guk ere proposamen bat dakargu gaur, proposamen zehatz bat: Espainiako Gobernuari eskatzen diogu, Euzko Abertzaleak taldearekin sinatu dugun erdibideko zuzenketan –eskertzen diogu proposamen hau aurrera eramatearen aldeko jarrera–, hipoteka-maileguaren erreferentzia, hain zuzen, euriborra izatea, gehienez ere puntu batekin. Baina zer gertatzen da? Aztertzen badugu Euriborrak azken hamabost urteetan zer bilakaera izan duen, aurten ere gorabeherak izan ditzake. Hau da, gerta daiteke euriborraren aldakortasuna hainbestekoa izatea une batean eta egitura jakin batean, non hipoteka-maileguen kuotetan eragin izugarria izango baitu. Beraz, gure proposamena da, hain zuzen ere, kuota horiek tarte eskuragarri batean egotea kontratu bat sinatzen dutenentzat, eta interes-tasaren aseguru batek estaltzea ezinbestean –ezinbestean, berariazko hitzarmenik ez bada behintzat–, eta soilik lehen etxebizitzarako. Finantza-tresna horiek hor daude (ez orain, baizik eta betidanik), baina gertatzen dena da finantzatresna horiek herritarren ekonomiaren zerbitzura jarri behar direla. Eta horregatik proposatzen dugu etorkizunean, halako aldaketarik ez izateko, interes-tasetako aldaketek kuotetan eragin ditzaketen gorabeherak direla eta, egiazko gizarte-politika egitea, eta hori da finantzatresnak halako maileguak edo hipotekak kontratatzen dituzten herritarren segurtasunaren zerbitzura jartzea. Proposamen hori egiten dugu, eta ez da panazea, baina, batetik, aukera emango luke etorkizunean abusuzko baldintzarik ez izateko, eta, bestetik, eragotziko luke maileguen amortizazio-kuotetan aldaketa handiak egitea. Beraz, uste dugu arreta bat dela, estaldura bat, arrisku-aseguru bat, eta horrek segurtasun handiagoa emango lieke hori guztia sinatzen duten herritarrei. Beitialarrangoitia andrea, horregatik ekarri dugu gure proposamen zehatza. Helmen orokorra du, erakunde guztiei egiten die erreferentzia, eta Espainiako Gobernuari eskatzen dio, hain zuzen, legeak onartzeko, egoera hau normalizatzeko, etorkizunean ez daitezken gertatu orain artean izan diren egoerak, askotan ikusi dugunez, kaleratze-egoera nahiko dramatikoak eragin baitituzte, eta, gainera, baita aplikazio desegokien, abusuzkoen eta beste praktika batzuen ondorioz ere, baina, tira, ez ditut aipatuko. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4808 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CARRO IGLESIAS | EA-NV | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, señora presidenta. Buenos días a todos. Han hablado muy bien, pero hablar no es suficiente, sino que hay que actuar. Y ahí está la clave: lo que hacen no es lo que dicen. Gaur Bilduren historiako beste kapitulu bat gehiago eta haren inbutu-legea eztabaidatzen ari gara: alde zabalena Bildurentzat, eta estuena, gainerakoontzat. Edo, gauza bera dena, egin ezazue nik esan baina egiten ez dudana. Ez duzue betetzen esaten duzuena. Aquí ponen la ikurriña, pero la española todos los días en los ayuntamientos. No es así. Nola ukatu besteri guretzat eskatzen ditugun eta zuzenbide-estatuak ematen dizkigun eskubideak? Talde proposatzailea bera –eta litekeena da aurkeztu dituzten errekurtsoei esker egotea hemen– erabiltzeko gai ez ezik, Europar Batasunak Luxenburgon duen Justizia Auzitegira ere iristeko gai denean? Aholkuak niretzat ez beste guztientzat. Nola ukatu epaile batek IRPH indizea manipulagarritzat jo izanari errekurtsoa aurkezteko eskubidea, mailegu errealen zenbaketan, mailegu-merkatu lehiakorrean, Espainia zenean oinarrituta dagoenean, banku guztiak hipoteka-maileguak eskuratzeko lehiatzen zirenean, eta erakunde batek tasa jaisten bazuen, edo erabili, edo beste erreferentzia bat erabili, erakundeek gero hori egiten bazuten? Hipoteka-maileguak eskuratzeko etengabeko borroka zen. Hori bizi izan dugu. Aurrezki-kutxek kontzienteki beste batzuek erabiltzen zituzten praktikak erabil ditzaketela pentsatzea da frogarik gabe onartzea legea urratzen dutela, edo urratu zutela. Kutxak inoiz ez dira urraketa horrekin lotutako prozedura baten helburu izan lehiakortasunagintaritzen aurrean. Nire ustez, mila aldiz konplexuagoa da IRPH indizea manipulatzea euriborra manipulatzea baino, bigarren hori mailegu-proposamenetan soilik oinarritzen baita, eta ez mailegu errealetan. Are gehiago, Europar Batasunak jada zenbait banku zigortu ditu hori egiteagatik. Iazko abenduan, Europar Batasunak 1.700 milioi euroko isuna jarri zien sei finantzaerakunderi euriborra eta tiborra (Japoniako erreferentzia-indizea) manipulatzeagatik. Nola ukatu errekurtsoa aurkeztu eta 2013ko abenduaren 27ko 14/2013 Legearen 15. xedapen gehigarriari balioa emateko eskubidea? Lege horrek, Ekintzaileei eta Nazioartekotzeari buruzko Legeak zehaztu du 2013ko azaroaren 1etik aurrera Espainiako Bankuak ez duela indize hori argitaratuko, eta hurrengo berrikusketatik aurrera aplikatuko dira ondorioak. Halaber, ordezko indize moduan euriborra ez duten bankuei eskatzen zaie IRPH indizea ere kentzeko, eta bestela, Eusko Jaurlaritzak harreman ekonomikorik ez izateko haiekin; hala ere, entitateek legea betetzen dute, eta 14/2013 Legearen xedapen iragankorra aplikatzen dute. Aplikatzen dute Sortuk eta Bilduk harreman ekonomikoak etetearen kontu hori entitateen IRPHa erabiltzen duten eta euriborra erabiltzen ez duten finantza-erakundeekin Gipuzkoako eguneroko lanean? Ez, ez duzue betetzen esaten duzuena! Azaldu nola kontratatu duzuen Bankiarekin eta Espainiako bankuekin ia 130 milioiko mailegua, hipoteka-maileguetan IRPH indizea eta entitateen IRPH aldi baterako indize berria aplikatzen duten bankuekin! Bankia nazionalizatutako bankua da, zazpi kutxak osatua, Estatuak kontrolatua, eta Europaren 22.000 milioi euroko erreskatea behar izan zuen. Europar Batasunak Bankiarako onartutako kapitalizazioplanaren arabera, langileen % 28 kaleratu beharko du! 6.000 lanpostu kendu behar dituzte, eta horietatik 5.200 kenduta zituzten zuek mailegu hori sinatu zenutenerako. Fruitu hori jaso behar dugu Bankiaren zuhaitzetik, interes merkeagoarekin ehunka milioi euroko mailegua duenetik? Hori soilik neurtu behar da? Edo beste fruitu batzuk ere neurtu behar lirateke, hala nola enpleguak mantentzea, industria mantentzea eta gizarteekintza mantentzea Gipuzkoan? Baina nola ez dizue interes merkeagoa emango banku batek 5.200 langile gutxiago baditu, 2015ean 6.000 gutxiago izango baditu guztira, eta Europaren 22.000 milioi euroko erreskatea izan badu! Ez duzue betetzen esaten duzuena. Beti bezala, alde zabalena Bildurentzat, eta estuena, gainerakoontzat. Egin ezazue nik esan baina egiten ez dudana. Esan genuen iaz, eta errepikatu egingo dut: banku guztiek irizpide berak izatea nahi dugu, eta haiek neurtzeko arau bera erabiltzea. Guk ezin dugu finantza-erakunde guztietan eragin, baina ez dugu nahi, halaber, Kutxabank edo euskal kutxak guztiaren pairatzaile izatea beti. Kutxabankek Estatuaren laguntzarik gabe egin zion aurre stress test txostenari, eta lehen hiruretan geratu zen, baina sufrimendu askoren ondoren. Finantza-erakunde guztiek ahalegina egin behar dute, bai, baina osotasunean. Hemen ez du balio batzuk bai eta besteak ez; izan ere, erreskatatu diren banku-erakundeek (zuei mailegua eman dizuenak, adibidez), edo indize berri horiek aplikatzeari uko egiten dietenek, abantaila bat dute ekintza berriak egiteko, eta betikoek jasaten dituzte ondorioak, eta gero ez dira lehiakorrak. Ez ditugu arriskuan jarriko milaka euskal familiaren eta Euskadiko milaka ETE eta enpresaren aurrezkiak. Kutxabank euskal bankua da, Euskadin kontrolatzen da eta Euskadin hartzen dira erabakiak. Industria, euskal ekonomia eta gizarte-ekintza, Euskadiko handiena, babestea bermatzen du. IRPH indizearen trantsizio-araubidea argitaratu zenetik, Kutxabankek indize horiek ordeztu ditu euriborra gehi bat indizearekin, eta gaur-gaurkoz jada eguneratuta daude. Ez ditugu sartuko ez arabarrak ez bizkaitarrak, bai Vitalek bai BBK-k euriborra gehi bat baitute (Kutxa soilik geratzen da), eta guztiak eguneratuta daude, Matute jaunak ezetz esaten duen arren. Kutxan, maileguen % 85 eguneratu da euriborra gehi bat horretara, eta % 15 soilik geratzen da. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4809 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CARRO IGLESIAS | EA-NV | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eta horregatik eskatu dugu, Kutxabank beti kezkatu izan delako hipotekamailegu eta familia bakoitzagatik, eta kasuak bananbanan aztertu ditu. Eta hori eskatzen dugu 1. puntuan: geratzen den % 15 hori aztertzen jarraitzeko. Eta 2. puntuan araudi berri hori eskatzen dugu hipoteka-maileguetarako. Hortaz, zuek egiten duzuenak izena du: hipokresia. Eskerrik asko. (Murmullos) La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4810 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Gai hau eztabaidatu zen duela urtebete, zehazki, hipoteka-maileguei aplikagarri zitzaizkien indizeei buruzkoa, eta eztabaida hartan Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak sinatutako erdibideko zuzenketa sortu zen, eta, gaizki gogoratzen ez badut, azkenean talde gehienek babestu eta sinatu zuten. Eta erdibideko zuzenketa hark, zer gertatu den ikusita, eta, noski, Legebiltzar honetan babesten eta onartzen diren beste hainbat erdibideko zuzenketarekin gertatzen den moduan, bada, funtsean ez zuen ezertarako balio izan. Esan dut ohikoa izaten dela, batez ere finantzaerakunde jakinei edo Kutxabanki eskatzen zaienean modu jakin batean jokatzeko. Ez digute entzungo, eta inoiz ez digute entzuten, eta haiek beren interesak defendatzen jarraituko dute. Dena den, hemen egin behar litzateke, baita Diputatuen Kongresuan ere, bankaren eta bankarien gehiegikeriekin amaitzeko beharrezkoak diren legeerreforma guztiak sustatzen ahalegindu. Uste dut hori egin behar litzatekeela, etengabe finantza-erakunde batzuei edo Kutxabanki eskatu beharrean modu jakin batean jokatzeko. Ez digute entzungo. Ez digute entzungo. Bada, hortik aurrera, epai biziki interesgarria eman denez, EH Bilduk ekimen hau aurkeztu du. Guztiok ezagutzen dugu epai hori, irakurri dugu, eta dioena dio. Epai hori, 156/14 epaia, Donostiako Merkataritza-arloko 1. epaitegiak eman du, eta, horren ondorioz, Kutxabankek itzuli egin behar du abusuzko hipoteka-interesek eragindakoei kobratu zaien guztia. Kuota guztiak ordezko indizea aplikatuz kalkulatu behar dira berriro, euriborra gehi % 1, hori baitzeukaten adostuta salaketa aurkeztu dutenek sinatua zuten hipotekan. Eta hortik aurrera, EH Bilduk proposatzen duena proposatzen du. Eta proposatzen diren zenbait gauza ezin dira bete; beste batzuk bere jendeari begirakoak dira, eta beste batzuetan ikusten da justizia pixka bat, baina, hala ere, guk ez dugu babestuko, abstentziora joko dugu. Gure zuzenketa bozkatu behar genuen, baina, arrazoi batzuk tarteko, ez aurkeztea erabaki dugu azkenean. Zer zioen gure zuzenketak? Guk ere proposatzen genuen, egia da, proposatzen genuen Kutxabanki eskatzea epaian jaso diren neurriak ahalik eta epe laburrenean aplikatzeko, nola ez. Baina egia da ez duela ezertarako balio, lehen esan dudan moduan, Kutxabankek entzungor egiten diolako Legebiltzar honi, beste finantza-erakunde batzuek bezala. Baina egia da guk proposatzen genuela Kutxabanki eskatzea epaiaren edukia aplikatzeko. Eta proposatzen genuen, halaber, Euskadin jarduten duten finantza-erakunde guztiei eskatzea hipoteka-maileguetatik IRPH indizearen edozein aldaera kentzeko. Eta proposatzen genuen Espainiako Gobernuari eskatzea bermatzeko estatuko lurraldeko finantza-erakundeetan ez dela aplikatzen 2011ko urriaren 28ko Ministerio Aginduaren 27. artikulua jasotzen ez den indizerik. Eta proposatzen genuen Espainiako Gobernuari eskatzea beste indize batzuen erabilera kontrolatzeko, abusuzkotzat jo ez diren arren, egia baita irregulartasun batzuk eragin ditzaketela. Hori proposatzen genuen guk. Azkenean, osoko zuzenketa erretiratu egin dugu, bagenekielako akordio zabal bat zegoela Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren arteko proposamena aurrera ateratzeko. Erdibideko zuzenketari dagokionez, edo, zehazki, Euskal Sozialistak taldeak eta Euzko Abertzaleak taldeak proposatutako zuzenketei dagokienez, esan dezagun motz geratzen direla, eta biziki harrigarria iruditu zait ez batak ez besteak ez aipatzea jatorrizko ekimenaren arrazoietan aipatzen den epaia. Dena den, Euskal Sozialistak taldearen zuzenketak onartzen du hipoteken erreferentziazko indize bakarra euriborra izatea, eta Euzko Abertzaleak taldeak proposatzen zuen bankuei eta kutxei eskatzea berehala ordezteko kutxen eta bankuen IRPHa hipotekamaileguen klausuletan aurreikusten duen indizeagatik edo erreferentziazko interes-tasagatik. Ziur asko, arrazoizkoak dira proposamenak, baina badirudi motz geratzen direla. Azkenik, bi zuzenketen batura da erdibideko zuzenketa. Gu abstenitu egingo gara. Gure ustez, esan dudan moduan, motz geratzen da. Ondorioz, uste dut helburuak izan behar lukeela bankuen gehiegizko indizeak kentzea, IRPH indizea adibidez, eta bankuen legez kanpoko indizeak kentzea, eta irregularrak izan daitezkeen banku-indize guztiak, gehiegizkotzat edo legez kanpokotzat jo ez diren arren milaka herritarri kalte egin baititete azken garaiotan. Uste dut hori izango litzatekeela funtsezko helburua, eta uste dut horretarako onena ez dela finantza-erakunde jakin batzuei eskatzea guri bidezkoa iruditzen zaiguna egiteko, baizik eta batez ere beharrezkoak diren lege-erreforma guztiak sustatzea, esan dudanez, bankuen gehiegikeria horiek guztiak amaitzeko, bankuen praktika txarrak amaitzeko, eta herritarren interes orokorrak defendatzeko. Uste dut hau dela Legebiltzar honen eta beste edozeinen helburu nagusia: lege hobeak onartzea, bidegabeak aldatzea, herritarrak azken garaiotan jasan dituzten hainbeste bidegabekeriatatik erreskatatzeko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4811 |
10 | 85 | 19.06.2014 | DAMBORENEA BASTERRECHEA | PV-ETP | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Tira, uste dut bi gauza argitu behar direla: IRPH ez da kendu ez gehiegizkoa zelako ez legez kanpokoa zelako. Eta jartzen den edozein indize bezala manipulatu zitekeen; adibidez, euriborra. Hemen, Ganberan, guztiek proposatzen dute derrigorrezko erreferentziatzat euriborra jartzeko, pentsatzen dut egun beste batzuk baino merkeagoa delako. Hala, euriborra hemendik bi urtera beste batzuk baino bi aldiz garestiagoa bada, pentsatzen dut orduan hemen ikusiko dugula esaten moldatu egin behar dela, eta beste batekin aldatu. Beno, orduan onena da gauzei beren bidea egiten uztea. Baina, tira, Merkataritza-arloko epaitegiaren epaiak ekarpen txikia egiten du, edo batere ez, eta horregatik eskatzen duzue zuek errekurtsorik ez jartzeko, badakizuelako epai horrek ez duela eraginkor- tasunik. Zergatik? Bada, ez delako beharrezkoa hori egitea, azaroa baino lehen aplikatzea, eta, beraz, azaroan hipoteka-mailegu guztiak lege berrira moldatuta egongo dira. Beraz, hasteko, epaitegi baten epaia ez da jurisprudentzia, ezta ezeren erreferentzia ere, eta ezer ez du legez kanpokotzat jotzen, eta horregatik zuek, hori badakizuenez, bada, errekurtsorik ez aurkezteko esaten duzue. Eta bada gaurko eztabaidan ulertzen ez dudan gauza bat. Gaurko eztabaida, funtsean, ez baita finantza-erakundeek… arazo hau ez baita finantza-erakundeena. Arazo hau duenak du, eta oso lurralde zehatzean. Eta % 15i soilik eragiten diola? Bada % 15i soilik eragiten dio! Baina ez dut ulertzen zuzenketa bat egiten bada –eta Euzko Alderdi Jeltzaleari buruz ari naiz– esanez IRPH berehala ordezteko, ez itxaroteko aplikagarriak diren tasen hurrengo berrikusketara, hau da, Euzko Alderdi Jeltzalea… Hemen eztabaida ez baita IRPH bai ala ez, jada ez baita indize hori; eztabaida da legeak dioela iraungitzean kontratuetan zehaztutakoaren bidez ordeztuko dela, horietako bakoitza berritzeko txanda iristean. Hori dio legeak, baina legeak inori ez dio esaten lehenago aplikatu ezin denik. Orduan, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa ikusi nuenean esan nuen: beno, bada, oso ondo iruditzen zaigu kasu honetan Kutxabankek indize-aldaketa horiek aurreratzea, egin baitaiteke. Ez da nahitaezkoa, legeak dioen moduan, kontratua berritu zain egotea, tasak berritzea tokatzen den arte. Ez da nahitaezkoa. Orduan, ez dut ulertzen, eta onartuko didazu... Ez dut ulertzen sinatu duzuen erdibideko zuzenketa, erdibideko zuzenketa horretan ez delako hori jasotzen, eta, teorikoki, hori zen gaurko gaia. Kontua zen aurreratuko zen hipoteka-maileguetan interes-tasak ordeztea oso leku jakinean, eta kontua da lehen puntuan... Noski, nik nola bozkatuko dut aurka! Ezinezkoa da nik legea betetzeko eskaeraren aurka bozkatzea, gainera legea Alderdi Popularrak onartu badu Diputatuen Kongresuan. Nola bozkatuko dut aurka! Legea betetzearen alde bozkatu behar dut, bistan denez. Baina hemen jada ez da jasotzen tasen aldaketa aurreratzeko aukera, Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatzen zuen moduan. Erdibideko zuzenketa bat egiten da Alderdi Sozialistarekin, eta guretzat gaur planteatzeko positiboa zena desagertu da, eta Kutxabanken, bada, Euzko Alderdi Jeltzalea ados bazegoen, klausulak aldatzeko geratzen diren kontratuetan, % 15 horietan, bada, hori egiteko. Eta, gero, Alderdi Sozialistak ekarpen bat egiten du gai horretan: norbait mailegu bat kontratatzera joaten denean, aseguru bat ere kontratatu behar iza- tea (betebeharra). Eta aseguru bat kontratatzeko betebehar hori, eta, bistan denez, dagokion bankuarekin egingo da, bankuak nahi duen prezioan... Izan ere, hipoteka sinatzean aseguruak izateko kontu hori ezagutzen dugu guztiok... Izan ere, azkenean hemen jada ez zaio hipotekaren tasari soilik begiratu behar, baita aseguruaren prezioari ere. Orduan, Alderdi Sozialistak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak onartzea ezinbestekoa izango dela, gainera, interes-tasen aldaketa-arriskuen asegurua sinatzea… Izan ere, gauza bat da jendeari eskaintzea, baina derrigortzea... Bada, gu ez gaude ados derrigorrezkoa izatearekin, jakina. Bakoitzak ikusiko du interesatzen zaion ala ez, eta zer preziotan eskaintzen dioten! Eta, horregatik, zuen erdibideko zuzenketaren bigarren puntuan abstenitu egingo gara. Eta aldatu nahi duzue eta tasa euriborra izatea? Bada, euriborra izango da, euriborra jarriko dugu guztiok. Bada, jar dezagun euriborra. Hori bai, euriborra igotzen denean, euriborra ez da ona izango, ona IRPH zen. Alegia, uste dut serioak izan behar dugula gaiak aukeratzean, ekartzean eta proposatzean. Eta, horregatik, gure ustez gaia zen, funtsean, legeari jarraikiz tokatzen ez zaien arte aplikatzen ez zaien kontratuei euriborra gehi bat aplikatzeko eskatu ala ez. Eta, zer erdibideko zuzenketa egin den ikusita, bistakoa da jarrera aldatu duela gutxienez Euzko Alderdi Jeltzaleak; ez dakit eragina izan duen Alderdi Sozialistarekin egin duen itunak (ez dakit nor bultzatu duen nork interes-tasen aldaketa aurreratzea ez planteatzera), baina tira, hori ez denez planteatzen, baizik eta legea betetzea, berriro diot, guk, nola ez, legea betetzearen alde bozkatuko dugu. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4812 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Mila esker. Beno, PPren erantzuna espero zitekeena zen. Hala ere, nire hasierako parte hartzean esan dudana esaten ari zaio herritarrei: bakoitza defendatu dadila eta interes orokorra, hor konpon, jakitun epaileek zenbateko astindua eman dioten bai bere legeari eta baita ondoriozkoari ere. Baina uste dut denei, zuen jarrera zuritze nahi horretan, funtsezko zerbait ahaztu zaizuela, eta da epai bat dagoela eta epai horrek nulidadeaz hitz egiten duela. Ez duela hitz egiten ez aurreratu behar den, ez den, ez finantza erakunde batek edo besteak. Eta nulidadea mahai gainean dagoenean, atzera begirako aplikazioa eskatzen duela. Eta, hortaz –eta nik ulertzen dut papeleta–, Itxaso jaunak bere jarrera edo bere zuzenketa izango balu entitate guztiek, epai hori bitarteko, atzera begira zuzendu dezatela okerra, guk ez genuke arazorik izango, zeren eta gero hitz egingo dut Kutxabanki buruz eta, baina guk Kutxabanki interpelazio zuzen bat egiten badiogu, da epaileak Kutxabanki buruz hitz egiten duelako, eta Kutxabankek berak dauka aukera bere etxe barruan gauzak nola egin dituen zuzentzeko, bera delako interpelatua epaitegietatik, ez nik Kutxabankekiko jarrera berezi bat nahi dudalako. Are gehiago, baita 10etik 9 kasu konponduko liratekeelako, eta erabiltzaileen arazoan pentsatzen hasten baldin bagara, gatozen praktikoa den zerbaitera. Baina har itzazu, 'Kutxabank' kenduta, guk planteatzen ditugun puntu guztiak 'finantza erakunde' hitza jarrita. Onargarria da, bai ala ez? Baina zuei hori ahaztu zaizue! Atzeraeraginkortasuna! Zuek diozue: "Klaro, azaroaren 1erako problema amaitu da eta orain % 15ak dauka arazoa". Ez, ez! % 100ak dauka arazo bat, kobratu zaiola tokatzen zitzaiona baino gehiago, pagatu duela tokatzen zitzaiona baino gehiago eta diru hori bueltan jaso egin behar duela. Eta hori ez du konpontzen azaroaren 1erako dena aldatzeak, ez du konpontzen aldaketa aurreratzeak... Konpontzen du atzera begira gaizki egindakoa konpontzeak. Eta konpontzen du ez behartuta afektatuak banaka epaitegietara joaten bere dirutik –zeren eta tasak ere, PPkoei esker, ez dira merkeak– ordainduz beraien burua defendatu behar izatea. Hori da okerrak zuzentzea! Eta izan modu partikularrean, izan modu orokorrean, hori ez dakarren proposamenik ez du arazoa konpontzen. Hor dago gakoa, eta ez beste ezertan. Eta ez du gehiegizkoa dela esaten, ilegala dela esaten du! Legea urratzen duela esaten du! Eta ez nahastu euriborrarekin! Etorkizunean euriborra ere manipulagarria ez dadin izan eta… Hartu beharko diren berme guztiak hartu beharko dira, eta gehiago, eta guk babestuko ditugu, baina konpondu dezagun IRPHarena eta parean egin ditzagun besteak, eta ez bata bestearekin ordezkatu. Horrek egingo luke sinesgarri zuek egiten dituzuen proposamenak: ikuspegi orokorrak bai, baina atzera begirako hori ere bai, zeren eta, bestela, esaten ari garena da orain arte gehiago ordaindu duten hori "Hor konpon, Mari Anton" eta problema konpondu da. Batzuek bidean etxea galdu dute, beste batzuk estu eta larri egon dira. Eta beraien egoera ekonomikoa oso ona izanda ere, ez zegokiena pagatzea ez zuten pagatu behar, eta gu hortik ez gara mugituko. Eta gu ez gara mugitzen ez hemen eta ez Kutxan, zeren eta esan eta egin, bietan bozkatzen dugu berdin. Eta PNVk ez dauzka bi jarrera, dauzka hiru: bat, hemen alde, kutxetan kontra eta telebistan Ortuzar jaunak "Ni nire IRPHa kentzeko ahaleginetan ari naiz". Hori da Gobernuan dagoen alderdi baten jarrera? Nire IRPHa kentzen saiatu naiz eta gainerakoa hor konpon? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4813 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Hori da "Pertsonak helburu"? Galdetzen dut nik, ze hemen kontua ez da ni hau esan edo egiten ari naizen. Herritarrek ikusten dute zertan ari garen. Zertan ari da Euzko Alderdi Jeltzalea eta Gobernua gaizki egindako horiek konpontzeko? Zeren eta errazena da esatea guk Kutxabank erasotu nahi dugula. Begira, ez. Eta hau gaur garbi utzi nahi dut. Guk kaltetuak, herritarrak eta kontsumitzaileen eskubideak defendatu behar ditugu –guk denok, e?–. Eta horrek batzuetan esan nahi du finantza erakunde batzuei gauzak esan behar diren bezala esatea. Kasu honetan, konkretuki, BBK-k baditu, baina gutxi, egia da. Gehienak Kutxak ditu eta Kutxak dauka bereziki arazo bat. Hobeto esanda, jendeak dauka arazo bat Kutxarekin, zeren eta badauzka kontratuak, badauka ordezko euriborra... Kontua ez da euriborra gehiago gustatzen zaigula, kontratu batzuk daude ordezkoarekin eta errespetatu egin behar dira. Problema, badakizu zein den? Batzuek Kutxabanken egin nahi duzuen iruzurra eta lapurreta nola edo hala defenditzeko, esan nahi duzuela besteok ari garela Kutxa erasotzen. Begira, Kutxa erasotzen duen bakarra da Kutxaren izaera, Kutxaren jatorria, Kutxaren benetako etorkizuna, iruzurraren tranparen eta pribatizazioaren bidez galbidean jarri nahi duela. Eta hori agerian jartzen dugunok ez gara Kutxabank erasotzen ari, Kutxabank defendatzen ari gara. Beraz, Egibar jaunak joan den astean errepikatu zuenera etorriz, guk ez dugu bakean Kutxabank utzi behar. Zuek utzi behar duzue, etorkizun oparoa izan dezan, denok Kutxabanken baldintza hobeetan gauzak izan ditzagun, denok irabazi dezagun eta benetan herri honek behar duen finantza erakundea izan dadin. Eta hori, esanez eta eginez. Momentuz, esan bai; egin, zuek, behintzat, ez. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4814 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskatu zitzaion Kutxari iaz, eta paso egin zuen. Ez dut uste Alderdi Sozialistak izendatutako ordezkari bat duelako zenik, ez balu ere, ez zuelako beteko Legebiltzarraren eskaera. Uste dut nirekin ados egongo zarela honetan: erregu asko eginik ere, finantza-erakundeek egoki deritzotena egingo dute, ezta? Maneiro jaunari dagokionez, esan digu ez dugula aipatu epaia; ez dugu aipatu, hain zuzen, dioena dioelako… Dakiguna da jendearentzat gurutzea dela gai horiekin prozedura judizialak aurrera eramatea. Bada, ulertzen dut eragindakoen plataformek, zeinek lan handia egiten baitute, lagun dezaketela, nolabait, eskaera hauek aurrera egin dezaten. Zoritxarrez, badakigu epaitegietara jotzeko aukerak ere zerga garrantzitsua duela. Damborenea jaunari apaltasun osoz esan nahi diot, badakidalako zuk finantza-ingeniaritzaz guk baino gehiago dakizula, baina, tira, gure proposamenak dio nahitaezkoa dela berariazko itunik ez dagoenean. Hori, bada, erraz ulertuko litzateke esanez herritar batek hipoteka-mailegu bat sinatu nahi duenean finantza-erakundeek ohartarazi egin behar dutela beti, lehenetsiz, iraganean interes-tasak aldatzeko dagoen aukerari buruz. Izan ere, euriborra osagai aldakorra da, lehen esan dugun moduan, eta hamabost urte atzera begiratzen badugu, maileguak hogei-hogeita bost urte artekoak izaten baitira, ikusten dugu ezagutu direla... Orain, martxoan, 0,5ean zegoen, baina 2007an… Letra txikian dut, baina tasak % 5ekoak izatera ere iritsi dira. Aldaketa horiek, epe luzerako aldakortasun horiek, arazoak sor ditzakete, izan ditugunen modukoak; orduan, zuk ondo diozun moduan, nori aurkeztu erreklamazioa? Maisu armaginari? Orduan, finantza-erakundeak informazioa ematera behartuta egon behar lukete, horregatik dio proposamenak derrigorrezkoa dela, berariazko ituna dagoenean izan ezik. Hau da, norbaitek ez badu nahi… A, eta lehen etxebizitzari dagokionez soilik, bistan denez. Izan ere, finantza-tresna horiek beti itundu daitezke, baina, bitxia bada ere, finantza-erakundeek ez dituzte eskaintzen. Eta, orduan, gure ustez arautu egin behar da, bistan denez, segurtasun juridikoa izateko, bermea izateko, herritarrek lehen etxebizitza hipoteka-mailegu baten bidez eskuratzen dutenean, haien kuotak tarte onargarri batekoak izango direla, gertatzen dena gertatzen dela. Eta aldakortasunak interes-tasak neurriz gain areagotuko balitu ere, horrek ondorio ikaragarriak izango lituzkeela jakinik, hori arrisku-aseguruak estaltzea. Hor daude tresna horiek, eta aldaketatasetarako, interes-tasetarako... dira. Beraz, gure ustez tresna horiek onar ditzake finantza-berrikuntzak. Eta orain, atzeraldian gaudenean, finantza-tresna horiek arriskua kudeatzera, bermatzera eta kontrolpean izatera bideratu behar dira zehazki. Horregatik iruditzen zaigu honelako proposamen bat baliagarria izango dela etorkizunean... Izan ere, zuk onartu duzu: "Zer gertatzen da…? Euriborra ezin da manipulatu? Bai horixe! Ikusi dugu, manipulatu daiteke, eta asko! Eta zer gertatzen da berriro manipulatzen bada? Eta ziur gertatuko dela, zeren batzuen eta besteen inertziek beti bultzatzen dute, eta bankuak ez dira zigorra betetzen geratuko orain. Itzuliko dira Halifaxeko piratak lehenago edo geroago hau egitera, eta, beraz, horrek eragin bat izango du. Eta, orduan, hipoteka-mailegu horiek sinatzen dituzten herritarrek, une jakin batean interesek gora egiten dutela ikusten dutenean, manipulazio bat egon delako, gero epaitegietara jo beharko dute, jakin gabe zein izango den emaitza? Izan ere, noski, hau lehiak arautzen du, baina egiaz gauzen prezioa igotzea zigor-delitua da, eta, hala ere, gauza hauengatik inork ez du ordaintzen egiaz. Horregatik uste dugu modu ordenatuan, zibilizatuan, jar daitezkeela tresnak modu arrazoitu batean, une jakin batean halako kontratuak sinatzen dituzten familiak eta pertsonak ez asaldatzeko, eta betebeharrei aurre egiteko ezintasuna ez eragiteko. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4815 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CARRO IGLESIAS | EA-NV | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Begira, Beitialarrangoitia andrea, norbaitek fede itsua izan behar badu da euskal gizarteak zuekin. Eta zuri esan diezazuket, Sortuko kide eta Batasunaren oinordeko naturala zaren heinean. Azken hogeita bost urteetan Batasunaren mundua euskal kutxa batetik, euskal bulego batetik eta kutxazain automatiko batetik egon den gertuena da azken horietatik, baina su emateko. Hori da zuen historia, eta zuen hogeita bost urteak. Eta zure lehengusua, Zumosolekoa, euskal kutxa batetik hurbilen egon zen azken urtea 2008a da. Hau da geratu zenaren zati bat: 6,5 milioi euroko kalteak, Hemen, Araban, asko izango genuke gizarte-ekintzarako. Eta ez dut zenbatu hogeita bost urtean zenbat diru izango genukeen gizarte-ekintzarako. Datozen hamabost urteetarako izango genuke, ziur asko, eta dirua sobratuko litzaiguke. Gero, euskal kutxen konpromiso historikoa euskal gizartearekin, eta duela urte askotatik. Berriro esaten dizut IRPHari dagokionez, Kutxabankek beti lan egin duela familiekin, eta kasuz kasu aztertu dituela. Eta horregatik eskatu diogu geratzen denarekin berriro ahalegintzeko. Beti dago euskal familiekin. Esan dizut: Araban ez da ezer geratzen, Bizkaian ez da ezer geratzen. Zer gertatzen zen? Gipuzkoan finantza-erakunde guztiek, Damborenea jauna, guztiek, IRPH erabili dutela Gipuzkoan. Zergatik? Bada, ez zuten hipoteka-mailegurik gabe geratu nahi, eta bata bestearen atzetik joan ziren, inork ez zuelako merkatua galdu nahi. Zer gertatzen da? Kutxabanken badutela euriborra gehi bat ordezko indizea, eta egiten ari dira, eta % 15 baino ez da geratzen. Baina gainerako finantzaerakundeek, besteak beste Bankiak eta zuri mailegu hori eman dizuten banku espainiarrek, entitateen IRPHa erabiltzen jarraitzen dute, eta bezeroek ia ez dute nabarituko aldea, baina Kutxan daudenek bai. Gehiago. Zergatik euriborra? Bada, logikoki azkenean Europako indizea hartu beharko da, euriborra edo japoniarra edo amerikarra dauden bezala. Azkenean bat hartu eta ongi fiskalizatu beharko da; izan ere, esan dizut, iazko azaroan 1.200 milioi eurotik gorako isuna jarri zitzaien sei bankuri. Badakigu egunerokotasuna oso konplikatua dela, baina egin egin behar da. Buzoa jantzi eta lan egin behar da. Egunerokotasunean, herri hau eraikitzeko, aldamenean izango gaituzue. Baina ez hartu irtenbide erraza, eta hori da hondatzea, zatitzea, Estatuak esku hartu behar izatea, gero kutxa bati saltzea, eta Bankian edo Caixabanken amaitzea. Hori ez da Kutxabankentzako etorkizuna. Muchas gracias. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4816 |
10 | 85 | 19.06.2014 | DAMBORENEA BASTERRECHEA | PV-ETP | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, IRPH indizea erabiltzeari uztearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Itxaso jauna, ez dakit ni zu baino adituagoa naizen finantzetan, baina badakit irakurtzen zure proposamena. Eta zuk ez diguzu esan aseguru hori derrigorrezkoa izango dela berariazko itunik ezean, hori ez dator zure proposamenean. Zure proposamenean esaten duzu euriborra aplikatzeko, kontrakoa dioen berariazko itunik izan ezean, eta asegurua derrigorrezkoa izango dela. Hau da, litekeena da euriborra ez aplikatzea itun batean, hori proposatzen duzu, baina derrigorrean egin behar da beste aseguru bat, finantza-erakundeek derrigorrean eskatzen dizutena hipoteka-mailegu bat kontratatzera joaten zarenean. Orduan, kontua ez da aditu izatea ala ez; kontua da proposamena irakurtzen jakitea. Eta zuk beste aseguru bat izatera behartzen gaituzu, eta, bistan denez, azkenean finantza-erakundeak esango digu, gainera, zenbat kostako zaigun. Eta, begira, azkenean kostu hori gehitu beharko diot hipotekagatik kobratuko didaten interes-tasari, eta agian kontuak ziren baino okerrago ateratzen zaizkit. Eta, Carro jauna, ez jarri… Ez sutu, ez jarri urduri. Esan dizut guk zuen proposamenaren alde bozkatuko dugula: Kutxabank eta gainerako entitateak aurreratzea, legeak aldaketa hori egiteko derrigortzen duena bete zain egon gabe; izan ere, aurreratu daiteke, eta aurrera diezaietela interes-tasa, kasu honetan Gipuzkoan, geratzen diren gutxiei, zuk diozunaren arabera, eta euriborra gehi bat aplika diezaietela. Ados gaude zuk diozunarekin. Baina erdibidekoan, eta biotako inork ez dit erantzun, ez EAJk, ez Alderdi Sozialistak, hori desagertu egin da. Desagertu egin da erdibideko zuzenketatik, eta legeak dioena esaten du, eta nik, bistan denez, esaten dizut ados nagoela legeak dioenarekin. Baina ados nengoen legeak agindutakoa betetzea aurreratu ahal izatearekin, baina hori ez duzue proposatzen. Eta, azkenik, eta amaitzeko, ez jarri urduri Bilduk egiten duenagatik, bistakoa baita koherenteak direla Gipuzkoan Bankiarekin lan egiten, dagoen banku publiko bakarra baita. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4817 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CELAÁ DIÉGUEZ | SV-ES | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Buenos días a todos. Antes de nada, señorías, quisiera recalcar la importancia que esta proposición no de ley tiene para nuestro sistema educativo. Precisamente este mes finaliza el proyecto de experimentación de la segunda generación del marco de educación trilingüe. Hace algunas semanas se presentó ante la Comisión de Educación del Parlamento Vasco la evaluación de la primera generación. Los resultados son tremendamente positivos. Un periodo de experimentación de tres años ha bastado para que el 60 % de los alumnos de tercero de la Enseñanza Secundaria Obligatoria hayan obtenido un muy buen nivel en inglés (es decir, un nivel B1 o B2). En los grupos de control, únicamente el 20 % de los alumnos han alcanzado esos niveles. La diferencia es notable. Ese avance, además, no ha mermado la progresión en euskera y castellano de los alumnos durante ese periodo. Y en las asignaturas impartidas en inglés tampoco se observan problemas para la adquisición de las competencias educativas correspondientes. En un principio, algunos quisieron asustarnos. Por suerte, hemos podido desmentir esos temores, no desde una oposición ideológica sino mediante una evaluación científica realizada con total rigor. Señorías, tenemos una piedra preciosa entre manos, y no podemos echar a perder la oportunidad que se nos presenta. Esta es la ocasión para dar un salto cualitativo en el conocimiento del inglés, dedicando especial atención al euskera, y siguiendo el exitoso camino que nos ha conducido al bilingüismo. Está comprobado que es posible. Sería una gran irresponsabilidad no aprovecharla. Legebiltzarkideok, 2013ko maiatzaren 16an, Legebiltzar honek, Legebiltzar honetako indar politiko guztiek, EH Bilduk izan ezik, legez besteko proposamen bat aurkeztu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza hirueleduna sustatzeko. Gaur urrats bat gehiago eman dugu, urrats garrantzitsua. Izan ere, Ganbera honetako gehiengoak zera eskatzen du: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza estutu dezala hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan eta orokorki ezartzeko, hezkuntza hirueleduna gradualki orokortzeko –euskarari arreta berezia eskainita, noski–, ikasle guztiek euskaraz eta gaztelaniaz ongi komunikatzeko gaitasun erreala lor dezaten, eta hirugarren hizkuntza batean –atzerriko hizkuntza batean– behar adinako gaitasuna erdietsi dezaten; hori bai, ikastetxeen autonomia eta familien aukeraketa-askatasuna errespetatzen duen marko malgu batean. Bestetik, aurrekoarekin koherente izanik, eskatzen dugu behar diren neurriak har daitezela irakasleen trebakuntza linguistiko eta metodologikoa indartzeko. Hori, gainera, Europar Batasunak 2020rako dituen helburuak betetzea litzateke. Dakizuen bezala, 2010ean, Lopezen agintaldian, abian jarri zen hezkuntza-marko hirueleduna izeneko saiakuntza-plan pilotua. Bi instantzia zituen: hezkuntza-marko hirueleduna 1, eta hezkuntza-marko hirueleduna 2, hurrengo urtean. Lagin biziki adierazgarria, oso adierazgarria erabili zen, bai lurraldebanaketari dagokionez, bai eta hezkuntza-sareei eta ikasleen maila sozialari dagokienez ere. Guretzat oso garrantzitsua zen maila sozial askotako ikasleekin lan egitea. Prozesuaren diseinuan garrantzi handia eman zitzaion ikastetxeen jarraipena egiteari eta haiei babesa eskaintzeari, ikastetxeetako irakasleen trebakuntza metodologikoari, eta, batik bat, prozesuaren ebaluazioari. Ebaluazioa, dakizuen bezala, Irakaskuntza Sistema Ebaluatzeko Erakundeak zuzendu du, eta nazioarteko bi erakunde entzutetsuren laguntza izan du: Cambridgeko Unibertsitatearena eta PISArena. Saiakuntzaren helburuak oso ongi zehaztuta zeuden; nola ez ba, helburua egia ezagutzea bada. Laburki esateko, helburua zen –eta lortu izan ez balitz beste tresna bat bilatu beharko zatekeen– ingelesaren ezagutza, edo atzerriko beste hizkuntza baten ezagutza, nabarmen hobetzea. Baina baldintza sine qua non bat zen euskarazko gaitasun linguistikoaren aurrerakada ez geldiaraztea –ezta gaztelerarena ere, noski–, eta ingelesez ematen diren irakasgaietan edukien ezagutza ez gutxitzea. Hori ezinbesteko baldintza zen, sine qua non baldintza. Beraz, hauek ziren, argi eta garbi, saiakuntzaprozesuaren helburuak: saiakuntza-planean parte hartzen dutenek eta saiakuntza-planetik kanpo daudenek (hau da, HMH izeneko taldeak eta kontrol-taldeak) antzeko emaitzak izatea 1 eta 2 hizkuntzetan (amahizkuntzan eta bigarren hizkuntza ofizialean). Eta etekina antzekoa izan da. Ez da gutxitu hizkuntza ofizialen ezagutza. Bigarren puntua. Ikustea ea bi taldeetan antzekoak izan diren prozesuan ebaluatu diren gaitasun ezlinguistikoen etekinak (kasu honetan matematika- eta zientzia-gaitasunen etekinak). Eta horrelaxe izan da, antzekoak izan dira. Kasu batzuetan HMH ikasleen artean zientzia-gaitasun hobea lortu da. Kasualitatea izan daiteke. Antzekoak izan dira. Hirugarren puntua. Ikustea ea hobetu den ingeleseko gaitasuna, edo atzerriko beste hizkuntza batena, plan pilotua jarraitu duten taldeetan. Eta bai, horrela izan da. Pasa den maiatzaren 7an Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak HMHren ebaluazio-datuak aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Ingeleseko emaitzak, legebiltzarkideok, ikusgarriak dira. Datuek adierazten dute –eta hau zientifikoa da; datuak dira eta ez iritziak– hiru urtetan soilik –beraz, lortu nahi ditugun beste gauzetara estrapolatu dezakegu hau–, hiru urtetan soilik, hezkuntza hirueledunaren markoan dauden Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleen % 60k ingeleseko maila ona edo oso ona lortu dutela. Hizkuntzen Europako erreferentzia-markoaren barruko B1 eta B2 mailak erdietsi dira. Hala, maila hori lortu duten ikasleen portzentajea hiru aldiz handiagoa da saiakuntza pilotuan parte hartu ez duten ikasleekin konparatuta. Izan ere, kontrol-taldean % 20ra ez da iritsi maila hori erdietsi duten ikasleen ehunekoa. Horrek esan nahi du hizkuntzarekin harreman handiagoa izateak… ez infinitura arte, esan nahi dut, zera, dena ingelesez jarriko bagenu, une batetik aurrera ezingo litzateke ingeles gehiago ikasi, hau da, ez infinitura arte (gauza bera gertatzen da gaztelaniarekin eta euskararekin)… Beraz, honek ere baditu ondorioak. Esan nahi dudana zera da: egiaztatuta geldi- tzen da hizkuntzarekin harreman handiagoa izateak hizkuntza horren ikasketa nabarmen hobetzen duela. Badago beheko muga bat; gutxieneko muga denbora curricularraren % 20 da, edo denbora horren baliokidea irakasgaietan (hau da, atzerriko hizkuntzaren irakasgaia gehi hizkuntza horretan ematen den beste irakasgai bat). Egiaztatuta gelditu da, bestalde, atzerriko hizkuntzak ez duela izan behar soilik irakasgai –horrela irakasten zen lehen, eta ez zen ezer ikasten–, beste gai batzuk ikasteko tresna baizik. Eta egiaztatuta gelditu da, gainera, ingelesaren ezagutza hobetzeak ez duela oztopatu euskarazko eta gaztelaniazko gaitasun linguistikoaren aurrerakada. Bestalde, ez da urritu atzerriko hizkuntzan eman diren irakasgaien edukien ezagutza. Saiakuntzan parte hartu ez duten kontrol-taldeek antzeko garapena izan dute. Beraz, ikasketa-edukien transferentzia berdina da, eta hori jada ez da eztabaidagai filologoentzat. Hori horrela da. Hori horrela da. Beraz, todos los datos, señorías, están sobre la mesa. No hay por qué esperar para dar un paso hacia adelante y extender gradualmente la enseñanza trilingüe a todo el sistema educativo. Claro, es el momento adecuado. Izan ere, aizue, ezin gara isolatuta gelditu. Mundu globalizatu batean bizi gara, mundu nazioartekotu batean, eta globalizazioa ez da ezinbestean inperialista. Hau da, azaleratzen ari diren herrialdeetan ehunka milioi lagun globalizazioaren alderdi positiboen onurak jasotzen ari dira. Gure gazteei mundu globalizatu hori gobernatzea dagokie, eta horretarako oso ondo prestatuta egon behar dute. Ingelesa da Europako lingua franca, baita nazioartekotutako mundukoa ere, eta zer esanik ez Asiara bagoaz, ez da hala? Beraz, lanerako ezinbesteko tresna gisa hartu eta onartu behar dugu, informazio-teknologiekin egiten den bezala. Beharrezkoa da hori, batez ere, gu bezalako herri batean, txikiak izanagatik ere Europan eta nazioartean punta-puntakoak izateko asmoa baitugu. Horregatik da ezinbestekoa hirueletasuna euskal hezkuntzara zabaltzea, sistema bere osotasunean berritzeko. Baina bere funtzioetako bat ezberdintasunak gutxitzea duen eskolak izan behar du oinarria, eskola elebidunak. Kit elebidunak gizarte-atxikimendu handia lortu du, eremu demokratiko batean, hizkuntza-politika demokratiko batekin, euskarari lehentasunezko arreta eskainita. Kit honek, gainera, ingelesa, edo atzerriko beste hizkuntza bat, barneratu behar du lehen ekimen gisa. Bigarrenik, atzerriko hizkuntza horrek ikastetxe guztietara iritsi behar du, eta ikasle guztiengana. Eta hori ere kontuz egin behar da, ardurarekin, eta helburuak argi eta garbi zehaztuta. Argi eta garbi. Elebidunak garenez, nire proposamena da lehen mailako irakaskuntzako laugarren maila arte, batez ere elebitasuna lantzea, eta lehen irakaskuntzako laugarren kurtsotik hasita bigarren irakaskuntzako laugarren hezkuntzara arte atzerriko hezkuntza ere kontuan hartzea. Zazpi urte horien ondoren, derrigorrezko hezkuntza gaindituta, ikasleek euskara eta gaztelera gaitasun erreala erdietsiko dute, eta atzerriko hizkuntzan gaitasun nahikoa izango dute. Legebiltzarkideok, unea iritsi da. Mundu guztiak atzerriko hizkuntzak atzeman nahi ditu, atzeman, kanpoko hizkuntza geureganatu. Gure autonomia-erkidegoan baditugu lau hizkuntzarekin lanean ari diren ikastetxeak. Ezin diogu uko egin gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza orokortzeari. Beraz, helburuak jarri, zehaztu. Guk proposatzen dugu 2019-2020 ikasturterako Bigarren Hezkuntzako laugarren mailara arte orokortzea. Ezinbestekoa da irakasleak trebatzea. Gure eredua ez da kanpoko irakasleak ekartzea. Gure eredua da bertako irakasleekin lan egitea. Orokortze mailakaturako badago nahiko irakasle, baina trebakuntza-lanari eutsi behar zaio argi eta irmoki. Horregatik guztiagatik, legebiltzarkideok, talde guztiok hitz egin dugu… Legez besteko proposamen hau –hirueletasuna gradualki eta modu orokorrean ezartzea helburu duena– oraingoz legebiltzarreko hiru taldek babesten dute (UPyD taldeak ez zuen zuzenketarik aurkeztu): Alderdi Popularrak, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak, noski, proposamenaren egilea baitzen. Eta hogeita hamar segundo hauetan nahiko nuke Bilduk legez besteko proposamen honekin bat egitea. Izan ere, baditu arrazoi nahikoak horretarako. Besterik ez eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4818 |
10 | 85 | 19.06.2014 | AGIRREZABALA MANTXOLA | EH Bildu | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea, eta eskerrak, baita Celaá andreari ere, gonbitea luzatzeagatik, baina ez, ez gara, hain zuzen, zuek gaur sinatu duzuen horretara etorriko. Izan ere, gaur erreproduzitzen ari gara edo errepikatuko duguna da maiatzaren 7ko Batzordean esandako bera, eta ikusi besterik ez dago taldeok aurkeztu ditugun proposamenak. Partidu Sozialistak eta Partidu Popularrak METaren defentsa, hau da, bere garaian erabaki politikoa izan zen bien artean eginikoa, eta Oyazarbal jaunak ere argi eta garbi esan zuen: "La pretensión que tenía el Partido Socialista con el Partido Popular para el apoyo de su Gobierno era que se impulsara el inglés". Eta gaur Celaá andreak bere diskurtsoan hori behin baino gehiagotan azpimarratu du. Hori zen abiapuntua METa hasi zenean, eta horixe da gaur egungo proposamenetan eskatzen dena, proposamen originaletan. Euskal Herria Bilduk hasieratik utzi du garbi bere jarrera: euskaldun eleanitzak sortuko dituen marko berri batetara joan, euskara ardatz izango dena eta murgiltze eredua oinarri izango duena. Eta horretarako eman beharreko pausoak ere zehaztu ditugu: gaur egungo ereduen markoarekin bukatu, eta hezkuntza eta hizkuntza agenteekin lanean arituz marko berri baten proposamena egin. Ereduen markoa, denok dakigu, agortuta dago aspalditik. Horrela esan dute hezkuntza eragileek eta aspalditik datoz hauxe bera esaten. Eta bestalde, PNV daukagu, bere horretan jarraitzen du. Gaur egungo ereduen markoa mantenitu du edo mantenitu nahi du, jakinik ere A ereduak ez duela euskalduntzen, ez duela kohesio soziala bermatzen, ghettizazioak sortzen dituela. PNVk bere horretan jarraitzen du, jakinik ere B ereduan ere ikasle asko eta asko ez direla legeak markatzen dituen helburuetara iristen. PNVk bere horretan jarraitzen du, jakinik ere D ereduan hobekuntzak egin behar direla. Eta hori ez da bidea. Maiatzaren 7an bertan aurkeztu zen METaren edo marko hirueledunaren ebaluazioan ikusi genuen ondorio nagusi bat. Zenbat eta gehiago jakin bi hizkuntza ofizialetan, orduan eta hobe hirugarren hizkuntzaren ikasketarako, hau da, zenbat eta euskara eta gaztelera gehiago jakin, orduan eta ingelesa gehiago jakitera iritsiko dira. Erronka nagusiena, beraz, ebaluazio ezberdinek horrela esaten dutelako, hauxe da, nola lortu euskaran legeak berak eskatzen duena, gazteleraren maila beretsua izatea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta gero. Eta horretarako guk proposamen bat dugu: ikasle euskaldun eleanitzak lortzeko marko berria. Izan ere, Celaá andrea, eztabaida ez da ea gure hezkuntza sisteman hezkuntza eleanitza bai ala hezkuntza eleanitza ez dugun nahi, baizik eta zer-nolako herritar eleanitzak nahi ditugun etorkizuneko Euskal Herrian eta hau nola lortu nahi dugun. Esandakoa, gaur egungo eredu sistema bertan behera geratu eta euskal ikasle eleanitzak sortuko dituen markoa ezartzea. Horixe da gure ikuspuntutik eztabaida, eta horixe da kakoa. Eta, egia esan, harritu egin nau…, azken aldi honetan harritu, dezente, beno, gauza dezentek harritzen gaituen ala ez, baina azken aldi honetan PNV eta Partidu Sozialistaren artean ez dakit zer daukazuen, baina proposamenak guztiz norabide diferenteetan doazenean, bai PNVk bai zuek egindakoa, hara non zatozten gaur erdibidetzera. Y paso muy significativo… ¿En qué, señora Celaá? ¡Porque esto no es más que una declaración de intenciones, lo que ustedes han firmado aquí! Es una declaración de intenciones, cuando ustedes en su propuesta original estaban planteando MET y acabar con los modelos lingüísticos, que con eso podemos estar de acuerdo y podíamos empezar a hablar, y cuando estos señores (señoras…, señora) defendían totalmente lo contrario, que hay que seguir con los modelos lingüísticos. Por lo tanto, no sé cómo propuestas tan dispares y tan distantes pueden encontrar lo que ustedes hoy han encontrado. Pero, en definitiva, esaten nizuna. Nik ez dakit non dagoen paso significativo hori, Celaá andrea, zeren eta intentzio deklarazio bezala oso ondo dago, baina neurri bat bera ere, neurri bat bera ere ez duzue planteatzen gaurko erdibideko horretan. Zer esan nahi du atención preferente al euskera? Nola gauzatuko da? Berdin ulertzen duzue PNVkook, Partidu Popularrekook eta Partidu Sozialistakook la atención preferente al euskera? Igual, igual? No me lo creo. No me lo creo, señor Oyarzabal. Zeren eta orain arte PNVk eman duen diskurtsoa izan da euskara izango dela ardatz, eta orain, berriz, atzera egiten duzue. Beno, ardatz ez, atención preferente. Hori, batetik. "Que el alumnado sea capaz de desenvolverse con una competencia real en euskera y en castellano". Hau orain dela 30 urte definitu zen eta badakigu zeintzuk izan ziren emaitzak, bai lortu direnak eta bai lortzeko gelditzen direnak. Beraz, esandakoa, guk ez dugu alde egingo, ez dugulako, hain zuzen, hemen inongo lorpenik ikusten. Besterik ez. Gora euskal errepublika! ("Gora!" oihu egiten dute) | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4819 |
10 | 85 | 19.06.2014 | OYARZABAL DE MIGUEL | PV-ETP | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Presidente andrea, legebiltzarkideok. Nik, zalantzarik gabe, nire hitzaldian lehenik eta behin –eta gaur Espainian bizi dugun egun historiko honetan–, esan nahi dut euskaldunon gehiengoa, euskaldunon gehiengo handia, presidente andrea, ordezkatuta sentitzen garela gaur, ordezkatuta sentitu garela gaur Gorte Nagusietan. Gaur euskal ordezkarien gehiengoa Gorte Nagusietan erregearekin egon da haren proklamazioekitaldian, eta gaur, euskaldun legez, baita Espainiar legez ere, harro egon nahi dut bizi dugun egunaz. Eta gure historiaren ohoretan, euskaldun gisa dugun historiaren ohoretan, arabar, bizkaitar edo gipuzkoar gisa dugun historiaren ohoretan… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4820 |
10 | 85 | 19.06.2014 | OYARZABAL DE MIGUEL | PV-ETP | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … mendeetan zehar, gure konpromisoa adierazi dugu Espainiako proiektu erkidearekin, konpromisoa, gure konpromisoa Koroarekin eta erregearekiko leialtasunarekin. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4821 |
10 | 85 | 19.06.2014 | OYARZABAL DE MIGUEL | PV-ETP | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eta horregatik, gaur, egun hau ospatu nahi duten euskaldun askoren izenean, gaur tribuna honetan nire harrotasuna adierazten dut. Eta jarraian gaiari ekingo diot. Eta gaur hona ekarri gaituen gaia, Celaá andrea, hirueletasunaren defentsa da. Eta gaur bereziki; izan ere, Felipe VI.a erregeak bere lehen diskurtsoan euskararen eta Espainiako gainerako hizkuntzen defentsa aipatu eta nabarmendu du. Gaur bereziki. Izan ere, gure hizkuntzen defentsak ekarri gaitu hona, gure hezkuntza-sistemako hizkuntza ofizialen defentsak. Gure herrialdean hezkuntza hirueleduna defendatzeko abaguneko eta etorkizuneko proiektu baten alde egin nahi dugu. Gaur erregeak bere agurrean espainiarrei eskerrak emateko, euskaraz ere hitz egin du diskurtsoaren amaieran. Egun honetan gure hezkuntzan, gure eskolan, hirueletasuna ezartzearen alde gaudela errepikatu nahi dut. Aldarrikatu nahi dut beharrezkoa dela gure hizkuntzen alde apustu egitea, eta belaunaldi gazteei, datozen belaunaldiei, aukera bat ematea. Izan dezatela aukera beren hezkuntza-prozesuan gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eraginkortasunez trebatzeko. Guk izan ez genuen aukera hori –beste belaunaldi batzuek gure erkidegoan izan ez zuten aukera hori–, izan dezatela. Euskarari lehentasunezko arreta eskainita; izan ere, babestu behar dugun hizkuntza da. Baina guk beti esan dugun bezala babestu behar da: askatasuna sustatuz, gazteen eta euskal gizartearen atxikimendu askea sustatuz, inposiziorik gabe. Horregatik, orain arte pilatu ditugun esperientziekin, aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzak abian jarritako programa horietan jasotako esperientzia hirueledunekin, badugu nahikoa elementu sinesteko hirueletasuna Euskadiko hezkuntza-sistema osora hedatu daitekeela, gure hezkuntza-sistema osora orokortu daitekeela. Arreta berezia eskaini nahi diogu euskarazko eskolari, ez dadin atzean geratu, ez ditzan aukerak gal… Aukera horiek aprobetxatzen ari dira jada itundutako ikastetxe-sareko hainbat ikastetxe. Izan ere, familia askoren eskariak ari dira jasotzen. Familia horien nahia da seme-alabek derrigorrezko maila bukatu ondoren hiru hizkuntzen ezagutza egokia eskuratzea: euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ezagutza egokia. Gure ustez, alferrik galdu behar ez den aukera da, sustatu behar dena, Euskadiko eskola publikoa indartuko duen aukera baita. Horregatik, hemendik eskatu nahi diogu EAJri eta Eusko Jaurlaritzari –erdibideko hau asmo horrekin sinatu dugu–, eredu hirueleduna sustatzeko, eredu orekatua (malgua baino orekatua), gure hizkuntza ofizialak errespetatuko dituen eredua. Baina eredu horrek benetan ausarta izan behar du, eta aurrera egiteko beldurrik gabe, etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko gai izan behar du, euskal gazteek datozen urteetan ere lehiatzeko aukera izan dezaten, eta lan-merkatuari aurre egiteko tresnarik egokienak eskura izan ditzaten. Ez dut nahi eztabaidan hasi gelatik irten direnekin. Ez luke zentzurik izango, ez du zentzurik gaur eztabaidan hasteak. Izan ere, nire ustez gaurko eguneko gaiak hauek dira: hizkuntzen defentsa hezkuntzan, askatasunaren defentsa baita hezkuntzan ere, baina batik bat, hezkuntza hirueledun baten aldeko apustua… Talde Sozialistarekin eta Euzko Abertzaleak taldearekin lortutako akordioarekin bat egingo dugu, datozen urteotan Eusko Jaurlaritza proiektu hau inolako beldurrik eta konplexurik gabe sustatzera ausartu dadin. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4822 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Nik esan nahi dudana da garrantzitsuena ez dela errege berriak, Felipe VI.ak, esaten duena. Garrantzitsuena da zer egiteko gaitasuna dugun alderdi politiko demokratikoek herrialdeak behar dituen erreforma guztiak aurrera eramateko. Uste dut hori dela garrantzitsuena, guztion artean gai izatea demokrazia bere onera ekartzeko, justiziaren politizazioa desagerrarazteko, ustelkeria politikoaren aurka gehiago eta hobeto borrokatzeko, erakundeen irudia hobetzeko, gardentasuna handitzeko, politika herritarrengana hurbiltzeko, herritarren konfiantza berreskuratzeko, eta baita Espainiako Konstituzioaren berrikuntza sakona egiteko ere. Hori da benetan ezinbestekoa, beraz. Garrantzitsua hori da: diskurtsoetatik harago, zertarako gai garen alderdi politikoak Espainiak behar dituen aldaketa sakon horiek guztiak hezurmamitzeko. Eta guk, noski, errege berriaren laguntza espero dugu berebiziko garrantzia duten helburu horiek guztiak erdiesteko. Eta eztabaidagaiari helduz, esan nahi dut oinarrian ados gaudela Talde Sozialistak aurkeztutako jatorrizko ekimenarekin, eta jatorrizko proposamenaren justifikazioan emandako argudioekin. Esan nahi dut, halaber, ados geundela eta ados gaudela Alderdi Popularrak Talde Sozialistaren ekimenari aurkeztutako zuzenketarekin. Eta, ez hori bakarrik, oso ados geundela Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak hasieran sinatu behar zuten erdibideko zuzenketarekin. Oso bestelakoa da, ordea, azkenean Euzko Alderdi Jeltzalearekin sinatu duten zuzenketa. Eta, begi bistakoa denez, nik argibideak eskatuko dizkiet gainerako taldeei azal diezaguten zer proposatzen duten erdibideko zuzenketa horretan, eta ea hiru taldeak oinarrizko gauzetan ados dauden. Euzko Abertzaleak taldeak argiago azaldu du zehazki zer defendatzen duen; Euskal Sozialistak taldea ere argia izan da, zertxobait gutxiago agian; baina Talde Popularrak, esan dezagun, ez du zehaztu zer hizkuntza-eredu edo hizkuntza-formula edo zer hizkuntza-politika defendatzen duen Euskadirentzat. UPyDri dagokionez, beti babestu dugu eredu hirueledunaren ezarpena. Baina badirudi Eusko Jaurlaritzak hori ez duela erabat argi, euskarari lehentasuna ematearen aldekoagoa baita. Argi ikus daiteke hori Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako osoko zuzenketan "euskara ardatz duela, gaztelerarekiko bizi duen desoreka eta desberdintasun egoera dela eta" esaten duenean. Sailburu andreak ere argi utzi du hori egin dituen agerraldietan. Azkeneko agerraldian esan zuen saiakuntzamarko hirueleduna ez dela irtenbidea, eta uste dut haien kezka nagusiak bi direla: alde batetik, ingelesaren sarrerak euskarari kalte egitea, eta ingelesean trebatutako irakasleen eskasia. Eta azken horretan arrazoia du, eta horregatik proposatzen dugu edo proposatzen ari gara hezkuntza hirueledunaren ezarpena mailakatua izan dadila. Eta horregatik esaten dugu eta esaten jardun gara ezinbestekoa dela ezarpen gradual horrekin batera irakasleen hizkuntza-gaitasuna indartzea; eta horrek, begi bistakoa denez, aurrekontu-konpromisoak eskatzen ditu. Baieztatu dezakegu HMHaren saiakuntza-fasea arrakastatsua izan dela. Saiakuntza pilotuak egiaztatu du ingelesaren ezagutza handitu egiten dela, euskaren eta gazteleraren ezagutzari kalterik egin gabe. Ikasgaiak emateko ingelesa erabiltzeak ez du euskaragaitasuna urritzen, ez eta matematikako edo zientzietako edukien ikaskuntza ere. Beraz, arrakasta bat izan da: Aurreko Eusko Jaurlaritza sozialistak hasitako irakaskuntza hirueledunaren bidez, frogatuta gelditu da ingelesaren ikaskuntza hobetu egiten dela, euskaraeta gaztelania-mailari eragin gabe, eta ikasleak eskuratzen duen ezagutza murriztu gabe. Uste dut xehetasunez azaldu duela sozialisten bozeramaileak. Horregatik ziruditen arrazoizkoak Talde Sozialistaren proposamenak, Talde Popularraren zuzenketak eta hasieran sinatu behar zuten erdibideko zuzenketak, hirueletasuna euskal hezkuntza-sistema osora hedatzeko. Gero duguna dugu, hau da, Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatutako erdibideko zuzenketa. Garrantzitsuena edukiak diren ala ez, gai hori alde batera utzita, behin eta berriro azpimarratu behar dugu ingelesak duen itzelezko garrantzia, arrazoi sinple bategatik: munduko hizkuntzarik garrantzitsuena delako, gehien hitz egiten den hizkuntza delako, ingelesari esker jende gehiagorekin komunikatu gaitezkeelako. Horregatik dira garrantzitsuak hizkuntzak. Garrantzitsuak dira hiztun gehiagorekin hitz egitea eta komunikatzea ahalbidetzen dutelako. Bi garrantzitsuenak gaztelania eta ingelesa dira, txinerarekin batera. Gaztelania badugu jada, euskaldunon hizkuntza delako, euskararekin batera. Orain jada dugunari eutsi eta hura hobetu behar dugu. Aldi berean, ingelesa gehiago eta hobeto ikasi behar da, gure gazteek etorkizunean erabili ahal izan dezaten. Ingelesak ikaragarrizko garrantzia du lanaren eta kulturaren munduan. Aukera ematen dizu beste modu batera lortu ezin izango zenituzkeen edukiak eskuratzeko, erraztu egiten du bidaiatzea eta inguratzen gaituen mundua ezagutzea, biziki garrantzitsua da ekonomian, eta nazioarteko harreman gehienak hiz- kuntza horretan gauzatzen dira. Ezinbesteko hizkuntza da bizi garen mundu globalizatuan. Hori da benetan garrantzitsua. Nazionalistek alde batera utzi behar dituzte beren moztasuna, munduaren zilborra direlako ustea, beren beldurrak, beldurtu eta zalantzan jartzen dituzten gauzak, eta hezkuntza hirueledunaren ezarpen gradualaren alde egin behar dute lan. Izan ere, gure ume eta gazteek hori behar dute, zoragarria litzatekeelako ingelesez ere trebeak izatea. Laburbilduz, azpimarratu dudan guztiagatik. Azkenik, esan dut erdibideko zuzenketa bat sinatu duzuela. Pentsatu nahi dut erdibideko zuzenketa horrek esan nahi duela Eusko Jaurlaritzak hezkuntza hirueledunaren ezarpen mailakatuaren eta orokorraren aldeko apustua egin duela. Baina gertatzen dena da esaldi jakin bat ageri dela hor… Zehazki, "euskarari lehentasunezko arreta eskaintzea" esaldia. Eta horrek, Euzko Alderdi Jeltzalearen diskurtsoarekin batera, zalantzan jartzen nau, ez baitakit zer den zehazki proposatzen duzuena. Ez dakigu zer esan nahi duen zehazki "euskarari lehentasunezko arreta" dioen esaldiak, ezta zer ondorio izan lezakeen ere, ezta horrekin zer asmo duzuen ere. Hizkuntza-proposamen bera al dute Alderdi Popularrak, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak? Erantzuteko eskatzen dut, jakiteko ea eredu berri hau edo hizkuntza-politika berri hau adosteko adina negoziatu duzuen azken urte hauetan. Jakin nahi dugu zer den zehazki proposatzen dena, eta zer ondorio dituen erdibideko zuzenketa hau sinatzeak. Zer proposatzen duen talde bakoitzak, eta ea erdibideko hori sinatu duten talde guztiak bat datozen sinatutakoarekin. Izan ere, talde batzuek erdibideko zuzenketaren atal batzuk nabarmendu dituzte, beste talde batzuek atal ezberdinak nabarmendu dituzte, eta beste batzuek ez dute ezer nabarmendu. Eta talde batek egin duen diskurtsoa, esan dezagun, erdibideko honetan sinatu denarekiko paraleloa izan da. Guk azpimarratu nahi dugu bermatu egin behar dela hezkuntza hautatzeko eskubidea, bermatu egin behar dela gaztelaniak komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea, errespetatu egin behar dela gaztelaniaz ikasteko eskubidea –euskaraz ikasteko eskubidea ere bai, noski– eta aurrekontuetan ahalegin bat egin behar dela irakasleek egunetik egunera gaitasun linguistiko handiagoa eskura dezaten. Beraz, UPyDren aldetik baietz diogu hirueletasunari eta ingelesa sartzeari, bai irakasleen hizkuntzagaitasuna handitzeari, bai gure bi hizkuntzetatik edozein –euskara edo gaztelania–, irakaskuntzan komunikazio-hizkuntza izateari, bai ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitu ostean bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesean gaitasun nahikoa izateari. Bai, hizkuntzaaskatasunari. Nik ez dakit printzipio horiekin bat datozen gainerako taldeak, talde guztiak edo soilik talde batzuk, baina, nolanahi ere, UPyDren printzipioak dira. Beraz, argiago azaldu beharko didazue niri zer sinatu duzuen, zertan zaudeten ados eta zertan ez, eta orduan erabakiko dugu zer bozkatu. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4823 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CELAÁ DIÉGUEZ | SV-ES | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Banekien ba nik, Agirrezabala jauna, ez duzula berezkoa erantzun gabe aldegitea. Horregatik itzuli zara. Bestela, norekin hitz egingo genuke? "Gora errepublika!" oihuak eragin dizun gehiegizko adrenalina isurketagatik diot. Zure eztabaida gehiegi azkartu du. Hainbeste azkartu duzu, erabat ulertezina izan da. Izan ere, aditu, zergatik da erretorikoagoa "euskarari lehentasunezko arreta eskaini diezaiogun", esatea "euskara euskal hezkuntza-sistemaren ardatza da" baieztatzea baino? Zergatik da erretorikoagoa gauza bat bestea baino? Zergatik da legez besteko proposamen bat, zuk esan duzun bezala, borondateen planteamendu bat edo…? Guztiak bezala, jauna! Guztiak bezala! Ezin dugu hiria adreiluz adreilu hemendik eraiki. Nola ez dela garrantzitsuagoa? Zu Hezkuntza Sailean egona zara, eta ezagutzen duzu hitzen balioa –ez dut uste euskararen ezagutzak hori jakitea eragozten dizunik–. Orduan, nolatan diozu "mailaz maila eta modu orokorrean ezarriko dugu" esatea "hirueletasuna sustatuko dugu" esatea baino adierazgarriagoa ez dela? Nola ezetz! Tira, erabat ezberdina da! Gauza bat da sustatzea –hori bada borondate-adierazpen bat–, eta beste gauza bat da ezartzea, hezkuntzan honako hau esan nahi du: hirueletasuna mailaz maila eta modu orokorrean ezartzea. Baina, noski, hezkuntzaren helburu bakarra euskararen ezagutza eta ikasketa bada… hori galbidea da. Izan ere, hezkuntzaren jomugak dira pertsonen gaitasuna garatzea –berdin da hauek elebakar, elebidun, hirueledun edo mutu diren– eta pertsona horiek munduan besteen pare jartzea, eta pertsona horiek lan munduan etorkizun bat izatea. Hori da hezkuntzaren garapena eta helburua. Hizkuntzek, noski, gaitasunen garapenarekin batera joan behar dute, baina, aizu, ez dira helburu bakar. Eta esango didazu zuk nola erdietsiko duzun aipatzen duzun hezkuntza eleaniztuna, atzerriko hizkuntza bati curriculum-ordutegiaren gutxienez % 20 eskaini gabe. Baina gehiago esango dizut, begira: eskola ezinbestekoa da euskararen garapenerako, baina ez da nahikoa. Ezin zaio eskolari dena egotzi. Ez da nahikoa. Eskola gizarte jakin batean kokatzen da, eta horrenbestez, gainerako eragile sozialek ere zeregin horretan esku hartu behar dute. Beraz, begira, orain ulertzen dut egin duzun erretorika puskaren arrazoia, zeren eta, jakina, "Gora errepublika!" oihukatu behar zenuen eta horrek oso urduri jartzen du, noski. Beraz, begira, hezkuntza-sistemak, hizkuntza ofizialez gain, gutxienez atzerriko hizkuntza bat jorratzea nahi baduzu, esan iezadazu, azaldu iezadazu nola egin dezakeen hori eraginkortasunez. Ea, ea zer esan nahi duen eskola eleaniztunak, aizu! Azal iezadazu hori. Hori da nik nahi dudana. Berriozabal andreari dagokionez, esan behar dut sinatu duguna sinatu dugula. "Mailaz maila eta modu orokorrean ezartzea" sinatu dugu, hezkuntzaesparruan hori esan nahi du. "Mailaz maila eta modu orokorrean ezartzea" esaldiak esan nahi du orokortzeari ekitea, hori da esan nahi duena. Beraz, nik sinesten dut, sinesten dut alderdi legez duzun sinesgarritasunean, legebiltzarreko talde legez duzun leialtasunean, eta sinesten dut horrek dioena diozula zuk. Ikusi dut zure lehenengo osoko zuzenketa, baina ez dugu sinatu zuzenketa hori. "Euskarari lehentasunezko arreta eskaintzea" dioen zuzenketa sinatu dugu. Nola zer? Aizu, euskal hezkuntza-sistemak orain arte lan egin duen modura! Nork esan dezake hemen euskal hezkuntzasistemak ez diola eskaintzen lehentasunezko arretarik euskarari? Sistema osoak egiten du lan euskarari lehentasunezko arreta eskainita. Eta marko malgu batean, ikastetxeen autonomia eta familien aukeraketaaskatasuna errespetatuta. Aukeratzeko askatasuna; ez aukeratzeko eskubidea, familien aukeratzeko askatasuna baizik. Hori ari gara pentsatzen. Beraz, jakina sistema hirueledun asko daudela, baina guk atzerriko hizkuntza orokor bat dugu buruan; hezkuntza-sistema osoan orokorra izango den atzerriko hizkuntza bat; inor ez dadin ezberdin tratatu. Eta gauza bat esango diot Berriozabal andreari. Aizu, begira, elebitasuna ez bada pentsamolde uniformea, eta ikastetxe guztietan barneratu bada –zuen adierazpenen arabera, euskal hezkuntza-sistema elebiduna baita–, hirueletasuna ere ez da pentsamolde bakarreko sistema. Hirueletasun-mota ezberdinak egongo dira, baina hemen lortu nahi duguna da, ingelesa –nagusiki– edo beste atzerriko hizkuntzaren bat orokortzea, ikastetxe guztietara zabaltzea. Eta horretarako lanean hasi behar duzue, lanean gogotsu hasi behar duzue. Eta, egia esateko, ez da lanean hasteko modu egokia irakasleen trebakuntzan % 50eko murrizketa egitea, edo beste zenbait politika aplikatzea. Gure profesionalak trebatzen jarraitzeko politikak ezarrita ekin behar zaio lanari… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4824 |
10 | 85 | 19.06.2014 | CELAÁ DIÉGUEZ | SV-ES | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … eta hirueletasuna mailaz maila ezartzen hasteko, 2020an eskola elebidunetik eskola hirueledunera pasatu garela esan ahal izan dezagun. Herrialde gisa, merezi dugu. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4825 |
10 | 85 | 19.06.2014 | AGIRREZABALA MANTXOLA | EH Bildu | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, señora presidenta. Begien bistakoa denez, Celaá andreari bakarrik erantzungo diot. Eztabaida gehiegi premiatu dudala esan didazu, baina ikusten dut ongi ulertu duzula dena! Eztabaida gehiegi premiatuko nuen, baina esan dudana oso ondo ulertu duzu, Celaá andrea. Zertarako joan puntuz puntu? Oso azkarra zara. Ez dakit azkarra edo ez, baina oso ondo ulertu duzu. Beraz, eztabaidaren gehiegizko azkartze hori ez dakit zertara datorren. Zergatik diogun…? Tira, niri galdetzen didazu zer ezberdintasun dagoen euskara ardatz izatearen eta "lehentasunezko arreta eskainiko diogu"-ren artean. Baina, hezkuntza sailera etorri zitenean eta 2008ko curriculuma aldatu zenutenean, hori izan ez zen ba aldatu zenuten gakoetako bat! Hau da, desberdintasuna da… tira, Celaá andrea, "ardatzak" esan nahi du ardatza dela, horren inguruan biratzen duela beste guztiak, eta lehentasunezko arretak esan nahi du hiru hizkuntza daudela (edo lau, berdin zait), eta, beno, euskara zertxobait gehixeago artatuko dugula. Hori da ezberdintasun handia! Guk horrela proposatzen dugu! Ez dugu "lehentasunezko arreta" gisa proposatzen! Gu ardatz gisa ari gara proposatzen. Celaá andrea, zuk bi ñabardura horiek ez bereizteak, saileko arduradun izan zarelarik, horrek bai harritzen nauela; eta hor bai ikusi zaitudala zertxobait urduri, ni lehen nengoen baino urduriago, esan dudana esan badut ere. Bigarren kontua. Eskolaren funtzioa aipatzen duzu. Euskaran gaitasuna izateko eta gaitasuna lortzeko eskolaren papera ez dela nahikoa diozu. Noski, ados gaude horrekin! Baina hemen dagokiguna da, besteak beste, eskolak zer paper duen eztabaidatzea. Eta eskolaren paper horri dagokionez, azken 30 urte baino gehiagoko ibilbidean, ikusi dugu ez direla erdietsi hasieran finkatu ziren helburuak, Normalizazioaren Legeak eta Euskal Eskola Publikoaren legeak finkatutako helburuak. Lorpen handiak egin dira, hori badakizu zuk, baina oraindik asko dago lortzeko. Eta lortzeke dagoen hori, hain justu, behar handiena duen hizkuntza horretan falta da, gizarte honetan presentzia txikiena duen hizkuntzan, euskaran, alegia. Eta hori ederki asko dakizu! Horregatik, hau dagokigu: nola erdietsi eskolen bidez legeak eskatzen diguna, alegia, ikasleek derrigorrezko hezkuntza bukatzean gaitasun nahikoa izatea euskaran eta gaztelanian, bi hizkuntza ofizialetan. Hirugarren kontua. Uste dut funtsean oinarrizko eztabaida baztertzen ari zarela. Izan ere, mailaz mailako kontzeptu hori azpimarratu duzu behin eta berriro, hau da, ezarpena mailaz maila egitea. Zenbat urte daramatza euskal hezkuntza-sistemak, ingelesa, hirugarren hizkuntza, edo frantsesa sartzen? Zenbat urte daramatza? Urte asko, urte pila. Celaá andrea, urte asko, urte pila. Hori urrats esanguratsutzat definitzen duzu, baina guk ez dugu ikusten zertan hezurmamitzen den hori. Izan ere, euskal hezkuntza-sisteman hainbat saiakuntza eleaniztun daude, hainbat ikastetxe ari dira lanean… eta hori badakizu! Horrenbestez, ez diogu ikusten zuk ikusten diozun alderdi esanguratsu hori. Eta oinarrizko eztabaida, zertan datza gure iritzira? Nire lehen hitzaldian esan ez dizut bada! Badirudi azkarregia izan denez ez duzula ulertu! Oinarrizko eztabaida da, eta HMHaren ebaluazioan esan zenuen… Ondorio garrantzitsuenetarikoa zera da: zenbat eta gaitasun handiagoa lortu bi hizkuntza ofizialetan, orduan eta gaitasun handiagoa eskuratzen dela hirugarren hizkuntzan, Celaá andrea. Hori zure lehen hitzaldian ere esan duzu. Beraz, hori horrela bada, eta gaitasun-eskasia handiena euskaran badago, has gaitezen hortik! Hori da, gure iritzira, eztabaidaren gakoa, eta gure ustez hemen ez zaio gai horri heldu. Hori da oinarrizko eztabaida, gure ustez. Eta horri behar bezala heltzen ez badiogu, hitz egin dezakegu hirueletasunaz, eleaniztasunaz… Gu ez gaude horren aurka, esan dizut lehendik ere. Gure eredua, guk nahi duguna da ikasle euskal hiztun eleaniztunak lortzea. Beraz, hobe da horri buruz jardutea proposamen hauek mahaigaineratu aurretik. Izan ere, lehen esan dudan bezala, proposamen horiek asmoadierazpenetara soilik garamatzate eta ez ikasle euskal hiztun eleaniztunak lortzeko neurri zehatzetara. Nada más, muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4826 |
10 | 85 | 19.06.2014 | OYARZABAL DE MIGUEL | PV-ETP | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Bai, hala da, guk erdibideko zuzenketa hori sinatu dugu, gure sistemarako sistema hirueleduna defendatzen dugulako, beti egin dugun legez. Eta hura defendatzen dugu, beti defenditu ditugun printzipioekin konprometituta. Ez dakit zergatik errepikatu behar ditugun printzipio horiek, Maneiro jauna; zure diskurtsoa zu Ganbera honetara iritsi baino hainbat urte lehenago egin genuen guk. Beti defendatu dugu askatasuna, eta gaur erdibideko hori sinatuta, familien askatasuna defendatzen jarraitzen dugu. Aukeratzeko askatasuna eta familien askatasuna errespetatzen dituen eredu hirueleduna defendatzen dugu. Eredu hirueledun orekatu bat defendatzen dugu, noski, euskara eta gaztelania gure hezkuntza-sistemaren komunikazio-hizkuntzatzat hartzen dituen eredua, jakina baietz. Alderdi Popularrak nahi duen eta defendatzen duen sistema hirueledunak gai izan behar du familien eskariei erantzuteko, gure gazteek gaur egun dituzten eskariei erantzuteko, baina, batez ere, etorkizuneko beharrei erantzuteko; merkatu global batean lehiatzeko gai den hezkuntza-sistema baten beharrei erantzuteko. Hori da hemen defendatu nahi duguna. Baina, horretaz gain, sistemak orekatua izan behar duela aldarrikatzen dugu, gaztelaniaren eta ingelesaren ordutegi-kargaren gutxienekoak errespetatu behar direla, alegia. Badakigu Bilduk ez duela eredu hirueledunik nahi gure hezkuntzarako. Beti egon da eredu hirueledunaren aurka. Eredu elebakarra nahi dute; gainerako hizkuntzak anekdota huts izan daitezela euskal eskolan. Baina gu ez gaude haiekin, inoiz ez gara egon, eta asmo horiei aurre egingo diegu. Guk sinatu dugun erdibideko zuzenketan euskarak lehentasunezko arreta izan dezala jasotzen da, baina hori ez dago kontraesanean guk hemen betidanik defendatu dugunarekin. Ez dago kontraesanean. Ez genukeen sinatuko Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako zuzenketa. Han esaten da sistema hirueledunak euskara izan behar duela ardatz, eta haren inguruan biratu behar duela. EAJ ere konprometitzen duen zuzenketa bat sinatzean aurrera egin nahi dugu, aurrera egiten du- gula uste dugu… Aurrera egiten dugu eredu hirueleduna ezartzeko konpromisoan. Noski, eredu hori, gero, gure ikuspegitik defendatuko dugu; hau da, eredu malgua izan dadila, ikastetxeen autonomia errespeta dezala, gure seme-alabak hiru hizkuntzatan hezteko aukera horretan (bi hizkuntza ofizialetan eta baita ingelesean ere) familien askatasuna errespeta dezala, liskar alderdikoiak gaindituko dituen eredu bat izan dadila edo eredu batzuk izan daitezela. Aurre egin diezaiogun, beste alor batzuetan egin dugun legez, aro berri bati. Eredu hirueledunak aukera eman diezagula euskal hezkuntzan inolako inposaketarik gabeko hizkuntza-politika bat aukeratzeko. Eta uste dut printzipio horietan oinarrituta, Talde Popularrak beti defendatu dituen printzipio horietan oinarrituta, defendatuko dugula eredu horren finkapena. Eta hemendik eskatzen dugu, sailburua hemen dagoela aprobetxatuz, eredu hori abian jartzeko ausardiaz eta inolako konplexurik gabe, hirueletasunean edo eleaniztasunean sinesten ez dutenei kasurik egin gabe, gehiengo politiko eta sozial baten babesarekin. Izan ere, gehiengo sozialalaren iritzira, euren seme-alabentzako ona izango da eredu hori. Gure eskola, eta bereziki eskola publikoa, ez dadila atzean gelditu, lehen esan dudan modura, eskola publikoa ez dadila atzean gelditu. Familientzat erakargarria den proiektu hirueledun bati ekin diezaiokeen eskola publikoa nahi dugu. Uste dut oso garrantzitsua dela hori lehenbailehen abian jartzea. Eta horretarako, beharrezkoak dira ahalegina –baita ahalegin ekonomikoa ere–, baliabideak, borondate politikoa eta baliabideak. Izan ere, beharrezkoa da irakasleak berariaz trebatzea. Neurri zehatz eta garbiak hartu behar dira hori abian jartzeko, asmoadierazpen hutsean gelditu gabe. Uste dut jada badugula nahikoa esperientzia, jada baditugu elementu nahikoak. Izan ere, laurogei eta lau zentro ari dira horretan lanean azken ikasturteetan. Hor badugu nahikoa elementu lanean hasteko, eta eredu hau Euskal Herriko gainerako hezkuntzasistemara zabaldu dezakegula jakiteko. Besterik ez, eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4827 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BERRIOZABAL BÓVEDA | EA-NV | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, legebiltzarburua. Después de este debate, yo me alegro fundamentalmente de dos cuestiones. La primera es que en la enmienda transaccional se haya recogido uno de los elementos importantes de nuestra enmienda de totalidad. Había muchos elementos, pero entendemos que uno de los elementos importantes era el reconoci- miento de la necesidad de dotar de una atención preferente al euskera; que se considere al euskera como eje, que se le dé una atención preferente –elija usted la palabra que prefiera–, para corregir la situación de desigualdad y desequilibrio existente en la sociedad. La segunda cosa que me alegra profundamente es que, a pesar de llevar muchos meses, incluso años tratando de equiparar MET y trilingüismo, no solo por parte de un grupo parlamentario, también por otros que han acompañado todo esto, hoy ha quedado claro que MET y trilingüismo no son sinónimos, y que el MET no es la única propuesta posible. A eso me refería, señora Celaá, cuando yo hablaba de planteamientos de pensamiento único que nosotros no aceptábamos. Siempre hemos dicho que no cabía la generalización en términos de exclusividad de un único modelo trilingüe, sea el MET o sea el otro; que necesitamos seguir mejorando nuestro sistema, pero que la solución no es un único modelo, sea trilingüe o no; que entendíamos que la propuesta que se estaba haciendo era demasiado rígida y homogeneizadora; que había que valorar todas las experiencias que podían ser positivas para dar pasos hacia delante, avanzar hacia el plurilingüismo, pero siempre sobre la base de un bilingüismo efectivo y real. EH Bilduri dagokionez, nik lehen, zu ez zeunden arren, hitz egin dizut. Eskertuko nizuke tarte bat duzunean Euzko Alderdi Jeltzaleak zuei esateko zituenak irakurriko bazenitu eta zure iritzia emango bazenigu. Laburbilduz, esan dugu euskal hezkuntza sistemak hizkuntzei dagokienez bi oinarri dituela, bi zutabe dituela eta ez dela komenigarria, ezta egokia ere, zuek egiten duzuen planteamendua. Gainera, esaten nizun zuk hori ondo dakizula eta aspalditik dakizula, eta horretarako, txosten juridikoak ere bazenituela. Nik dakidala, zu zara Juan José Agirrezabala eta zuk hemen, besteak beste, eta beste batzuekin batera zera zenioen: "Jurisprudentzia hori kontuan hartuz, egungo D eredua lurralde guztietara, hezkuntza maila guztietara eta sare guztietara zabaltzea ez litzateke bideragarria izango gaztelania irakaskuntza hizkuntzatzat baztertzea eragingo balu". Aldiz, zera zenioen: "Alternatibarik bideragarriena da hiru ereduen markoari eutsi eta egin beharreko aldaketak markoaren barnean egitea. Hori da juridikoki seguruen eta operatiboki bideragarriena. Legezko arrisku handiegirik hartu gabe egin daiteke eta baliabideen aldetik ez dakar bat-bateko eraldaketa nabarmenik". Hau zuk zenioen, beste batzuekin batera. Eredu bakarraren edo murgiltze programaren planteamendua eginez, hizkuntza tratamenduari dagokionez, LOMCE aplikatzea eskatzen ari zarete. Hori al da benetan nahi duzuena? EH Bilduk LOMCE aplikatu nahi du? Guk ez, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez. Ondo dakizu Eusko Jaurlaritzak hizkuntzen trataeraren inguruan LOMCEn eta hura garatzen duen araudian jasotakoa euskal hezkuntza sisteman ez aplikatzeko akordioa lortu duela. Euskal hezkuntza sistemarentzat eta euskararentzat, oro har, oso albiste ona den arren, ez duzue aitortu nahi. Euskaltzale moduan pozik egon beharko zenukete Jaurlaritzak lortutakoagatik, baina ez, zuek nahiago duzue gai honi dagokionez ere hezkuntza komunitatean beldurra ereiten eta bazterrak nahasten jarraitu. Proposamen malguak jarri berri ditugu mahai gainean, sistema osoarentzat helburu komuna dutenak, baina ikastetxe bakoitzak bere premietara egokitutakoak, inguruko errealitate soziolingüistikoa kontuan duena, bere ibilbide propioan zehaztu beharrekoa. Eta berriro diogu: eleaniztasuna bai, noski, baina ez edonola. Hori da gure goiburua. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4828 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Oso labur. Uste dut zuek azkenean sinatu duzuen erdibideko zuzenketak antz handiagoa duela Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako osoko zuzenketarekin beste edozerekin baino. Izan ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketak proposatzen zuen oinarrizko auzia barne hartu du: zuek sartu nahi ez zenutena sartu da; azkenean onartu egin behar izan duzue botazioa irabazi ahal izateko. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleko ordezkariak egin duen hitzaldiari buruz ari naiz berariaz. Izatez, gaur sinatu duzuen eta aurrera irtengo den erdibideko zuzenketa horrek dakarren berritasun bakarra –gai honi buruz sinatu diren beste erdibideko zuzenketekin alderatuta–, horixe bera da, Euzko Alderdi Jeltzaleak egindako ekarpena: hau da, euskarak lehentasunezko arreta izan dezala. Euzko Alderdi Jeltzaleko bozeramaileak itzuli egin du, eta "lehentasunezko arreta izatea" "ardatz nagusi" izatearen sinonimo bihurtu du. Esan duzu oinarrian gauza bera dela. Bai, badakit zer dioen berak, baina zuek harekin batera sinatu duzue erdibideko zuzenketa. Orduan, mesedez, oinarrizkoan ez bazaudete ados, ez sinatu erdibideko zuzenketa bateraturik. Izan ere, EH Bilduko bozeramaileak esan du ez duela erdibideko hori onar- tzen euskara ez delako ardatz nagusia, eta Euzko Alderdi Jeltzaleko bozeramaileak esan du azkenean sartu duela euskara ardatz nagusi izatea, baina ez modu horretara. lehentasunezko arreta jaso dezala esanda baizik. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4829 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Tira, arrazoi horiengatik, ez dut bat egingo zuek sinatu duzuen erdibideko zuzenketarekin. Uste dut UPyDren printzipioak argiak direla. Azken aldi honetan zenbait alderdi politiko toki berriak hartzen ari dira; Europako azken hauteskundeen ondorioa da hori. Ikusteko ditugu hainbat gauza. Ikusteko dugu Alderdi Popularrak zehazki zer defendatzen duen hizkuntza-politikaren arloan; ikusteko dago Euskadiko Alderdi Sozialistak zer defendatzen duen. Hori dela eta, nahiago dugu itxaron. Itxaron egingo dugu. Ez dugu erdibideko zuzenketa honetan bozkatuko, ikusteko ea PPk zuzentzen duen hizkuntza-politikarekin izan duen postura historikoa. Hala egin zuen Garoñarekin, edo beste hainbat gairekin. Nolanahi ere, zuen diskurtsoa entzunda, ez dirudi erdibideko zuzenketa hori sinatzeko adina adostasun bildu duzuenik. Gure diskurtsoak, gure printzipioak argiak dira: hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatzea; gaztelaniak komunikazio-hizkuntza izaten jarraituko duela bermatzea. Gaztelaniaz ikasteko eskubidea errespetatu behar da, euskaraz ikasteko eskubidea errespetatu behar den legez. Bestalde, ikastetxeen autonomia eta familien askatasuna defendatzen ditugu, eta noski, beharrezko diren aurrekontu-ahaleginak egitea irakasleek ahalik eta hizkuntza-gaitasun onena lor dezaten. Hori bermatuko den ala ez, ikusteko dago. Gu begira egongo gara, nolabait esateko, urrunetik, oposiziotik. Ez, ez dugu sinatuko, eta ez dugu sinatuko Euzko Alderdi Jeltzalearen sinadura jasotzen duen erdibidekoa, badakigu eta zer defendatu duen historikoki, eta baita ere zer defendatzen duen gaur egun. Besterik ez. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4830 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Gure ekimenaren justifikazioan adierazi dugun bezala, duela gutxi Donostiako Udalbatzak onartu zuen udal-gobernuari eskatzea plaka oroigarriak jar zitzala, hiri horretan terrorismoaren astindua nozitu zuten 102 pertsonak erail zituzten lekuetan. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4831 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko. Zalantzarik gabe, Donostian Alderdi Popularrak planteaturiko ekimen hori bikaina da, eta guk hona ekarri nahi izan dugu, eskakizun hori Euskadiko eta Espainiako udalerri guztietara zabaltzeko, uste baitugu gai hau ez dela, esan dezagun, soilik udalen arlokoa. Hori baino askoz harago doa, eta horregatik, interesgarria iruditzen zitzaigun ekimen hau Eusko Legebiltzarrean proposatzea. Egia esateko, udalerri gutxik dute gaur egun plaka, monolito edo oroigarriren bat terrorismoaren biktimak oroitzeko. Uste dugu neurri hori bidezkoa eta beharrezkoa dela, terrorismoaren biktimen memoriak bizirik iraun dezan; horregatik, egoki deritzogu Euskadiko eta Espainiako geografiako txoko guztietara zabaltzea. Eta hori lortu nahi izan dugu gure ekimenarekin; ekimen honekin, nahi dugu Legebiltzar honek eskatzea Euskadiko eta gainerako Espainiako udalei plaka oroigarriak jar ditzatela terrorismoaren biktimak erail zituzten lekuetan; ekimen honekin nahi dugu Legebiltzar honek eskatzea Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari udalekin lankidetzan jardun dezatela helburu hori lortzeko, eta ekimen honekin nahi dugu Legebiltzar honek bidaltzea akordio hori Eudelera, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federaziora eta Euskadiko udalerri guztietara. Funtsean, egia da, aurreko Jaurlaritzak abian jarritako memoriaren mapa osatzea baizik ez da, mapa hori osatu gabe baitago lau urte geroago. Hori dela eta sinatu dugu azkenean erdibidekoa Euskal Sozialistak taldearekin eta Talde Popularrarekin. UPyD taldeak uste du terrorismoaren biktimak oroitzeko plakak jartzea erabat bat datorrela Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 8.1 artikuluarekin. Artikuluak hau dio, hitzez hitz: "euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa finka dadin sustatuko dute". Eta Lege beraren 5.3 artikuluarekin ere bat dator. Artikuluak hau adierazten du: "erreparazioneurrietan sartzen da, halaber, hainbat jarduera publiko bultzatzea, biktimei ordain morala emateko eta haien duintasuna, izen ona eta eskubideak jendaurrean lehengoratzeko. Horrela, honako hauek sustatuko dira biktimekin adostuta eta, hala badagokio, haien elkarteekin: omenaldiak egitea, oroigarriak altxatzea, terrorismoaren biktimei aitorpena egiteko eta horiekiko enpatia izateko tokiko ekimenak sortzea, bakerako eta elkarbizitzarako hezkuntza-proiektuetan biktimen lekukotzak egotea, bai eta terrorismoaren biktimei babesa eta aitorpen sozial, etiko eta politikoa erakusteko izaera sinbolikoa duten bestelako adierazpideak izatea ere". Terrorismoa deslegitimatzeko eta haren biktima errugabeak izan zirenak gogoratzeko ezinbestekoa da memoria kolektiboa ezartzea, eta erakundeen, alderdi politikoen, gizarte-elkarteen eta orokorrean herritar guztien betebehar etikoa eta morala da. Ezin da egon, ez litzateke egon behar inongo aitzakiarik bidezkoa den ekimen hau onartzeko, azkenean Talde Popularrarekin eta Euskal Sozialistak taldearekin adostu duguna; eskerrak ematen dizkiet biei, adosteko eta sinatzeko eduki duten jarreragatik. Ondo pentsatuta, hori da arrazoizkoa. Ekimen hau, azken batean, zentzuzkoa da erabat. Terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzea da, eta hori ezinbestekoa da terrorismoa erabat deslegitimatzeko eta oinarri demokratiko, moral eta etikorik funtsezkoenak betetzeko. Demokrata guztien betebeharra da. Jada aurreko legealdian hainbat alditan galdetu genion Eusko Jaurlaritzari zer urrats ari ziren egiten memoriaren maparen inguruan –ETAk atentatuak egin zituen lekuak islatuko ziren toki bat–. Jaurlaritzari azaldu genion hori ezin zitekeela soilik udal-arloko gai gisa hartu, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak parte hartu beharko lukeela. Urteak igarota, bistakoa da oraindik ere asko dagoela egiteko, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren utzikeriaren ondorioz. Hor dago talde batzuekin sinatu dugun erdibidekoa. Ahí está nuestra iniciativa. Ahí está la iniciativa que hemos firmado con los Populares y los Socialistas. Una iniciativa correcta, una iniciativa justa, una iniciativa derivada de la Ley de Víctimas; una iniciativa necesaria, de defensa de las víctimas de ETA, una iniciativa que defiende la dignidad de la sociedad vasca. Ikusten dugu, egiazki, Euzko Abertzaleak taldeak ez duela erdibideko hau sinatzeko eta ekimen hau babesteko gogorik, eta ikusten dugu, halaber, haiek aurkeztu duten zuzenketa, haien zuzenketa eta haien proposamena eta haien dokumentua, osoko zuzenketa horretan defendatzen duten memoriaren mapari amaiera emanez. Proiektu horrek, dokumentu horrek, azkenean helburu duena da jatorrizko proiektua ez amaitzea. Dokumentu hori aurkezten da memoriaren mapari amaiera emanez, jatorrizko proposamena indargabetzeko, jatorrizko memoriaren mapa indargabetzeko, beste zerbait bihurtzeko, biktima batzuk beste batzuekin nahasteko, ETAren biktimei garrantzia kentzeko. Zuek nahi duzuena da etorkizunean ez dadila jakin gertatu zenari buruzko egia, abertzale jaunok. Edo, nahastu ezin diren gauzak nahastuz, gauzak korapilatzea, ez dadin jakin Euskadin terrorismoa egon zela eta zer terrorismo-mota egon zen: terrorismo abertzalea, inongo justifikaziorik eduki ez zuen terrorismoa eta soilik erantzuten ziona haren egileen nahiari, gizartearen gehiengoaren kontrako proiektu politiko totalitario bat ezartzeko nahiari. Memoriaren maparen jatorrizko izaera aldatzea erabaki duzue zuek, eta, ikusten dugun bezala, inongo adostasunik gabe. Albiste txarrak. Zuek nahi duzue ETAren terrorismoa gaiztakerien putzuan diluitzea, herritarrak nahasteko, gatazka politikoaren teoria babesteko, ETAren historia kriminala zuritzeko, Euskadin egon ziren balizko indarkeria guztien artean bat gehiago bezala aurkezteko. Noski, hori ezin da bat etorri, eta ez da bat etorriko, UPyDren planteamenduekin, eta ezin da bat etorri eta ez da bat etorriko gure erdibideko zuzenketan egiten ditugun planteamenduekin. Zuzenketa honetan guk proposatzen duguna da Euskadiko udalei eskatzea memoriaren mapa osa dezatela, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, aipamen eta plaka oroigarriak jarriz terrorismoaren biktimak erail zituzten leku guztietan. Eta proposatzen dugu Espainiako gainerako udalei eskatzea haiek ere susta dezatela, Gobernu zentralarekin lankidetzan, beren udalerrietan terrorismoak eraildako pertsonen oroigarriak jartzea. Hori da guk defendatzen duguna. Diodan bezala, bidezko ekimena da, beharrezko ekimena, terrorismoaren biktimak eta euskal gizarte osoaren duintasuna defendatzeko ekimena. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4832 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Legebiltzarkideok, sailburu andrea, egun on. Labur hitz egingo dut. Maneiro jaunak oso ondo azaldu ditu ekimena eta erdibideko zuzenketa, nik uste dut modu irmo eta argian, eta ez dut askoz gehiago esateko. Gaur, Felipe VI.a erregeak oroimen- eta omenaldi-hitzak eskaini dizkie guztion askatasuna babesteko beren bizitza galdu zuten edo sufritu zuten terrorismoaren biktimei, eta esan du zuzenbide-estatuaren garaipena izango dela, gure maitasunik handienarekin batera, haiek merezi duten duintasuna aitortzeko modurik hoberena. Hor dago gakoa, jaun-andreok, eta horregatik nik eskerrak ematen dizkiot Maneiro jaunari ekimen hau egun hain egokian ekarri duelako, eta uste dut proposatzaileak Talde Popularrarekin eta Euskal Sozialistak taldearekin sinatu duen erdibideko zuzenketak osatu egiten duela erakunde demokratikoen eta zuzenbide-estatuaren konpromisoa terrorismoaren biktimekiko. Gainera, erregeak datorren larunbatean izango du lehenengoetariko ekitaldi instituzional bat terrorismoaren biktimekin, eta eskertu egin behar diogu hori. Erdibideko zuzenketaren helburua da –jada gogorarazi du Maneiro jaunak– euskal udalei eskatzea memoriaren mapa hori osa dezatela, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, aipamen eta plaka oroigarri horiek jarriz terrorismoaren biktimak erail zituzten leku guztietan. Horregatik, argi dago, Eusko Jaurlaritzak ere ondo jokatuko du Espainiako gainerako udalei eskatzen badie susta dezatela haiek ere beren udaletan terrorismoak eraildako pertsonen oroigarriak jartzea, Gobernu zentralarekin eta seguru asko beste erakunde batzuekin lankidetzan. Eta akordio hau bidal dadila Eudel, FEMP eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietara, baita Eusko Jaurlaritzara eta Espainiako Gobernura ere. Oso argia da, eta kontrako botoa eman dezaketen bakarrak dira akordio horretatik ulertzen ez dutenak zer den terrorismoaren biktimen aitorpena, eta memoria, justizia eta erreparazioaren inguruko oinarrizko gaiak. Erdibideko zuzenketa zintzoa da, erdibideko zuzenketa argia, zuzenketa eztabaidaezina, guztiz gauzagarria eta udalek zeharo onartzeko modukoa. Nik espero dut, Ramón Gómez gure kidearen proposamenarekin Donostian gertatu zen bezala, Euzko Alderdi Jeltzaleak babesik ematen ez badio ere abstentziora joko duela, eta zuzenketa onartu egingo dela. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4833 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ARES TABOADA | SV-ES | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Jaun-andreok. Gogoratu behar dugu terrorismoak, hamarkada askotan, milaka atentatu egin dituela, ehunka hilketa, Euskadin eta Espainia osoan, eta drama izugarria eragin duela, min izugarria, sufrimendu izugarria familia askori eta askori eta euskal gizartearen zati handi bati. Eta egokia da gogoratzea, gaur izango dugun eztabaidarako, ETAren ekintza horiek ez zirela ustekabean gertatu, eta haren helburuak eta estrategiak ere ez zirela izan zoriaren edo bat-batekotasunaren emaitza. Ez. Estrategia planifikatu eta antolatu baten ondorio ziren, indarkeria terrorista erabiliz, euskal herritar guztiei beren proiektu totalitario eta baztertzailea ezartzen saiatzeko. Eta horregatik burutu zuten izuaren politika, terrorismoa erabiltzearen politika, desberdina zena, aurre egiten zioten guztiak kentzen saiatzeko, beldurrarazteko, mehatxatzeko edo ahal zutenean erailtzeko. Beste erakunde terrorista batzuk ETAren aurkako borrokan ahalegindu ziren legez kontrako prozeduren bidez eta baita ere bitarteko gaiztoak eta erabat arbuiagarriak erabiliz. Terrorismoaren biktimek, beraz, oroimena merezi dute, ez bakarrik omendu ditzagun, baita ere, inork ez dezan ahantzi terrorismoak gure gizartean eragin duen min izugarria, sufrimendu izugarria. Eta gaur egun, egia da, sendotasun demokratikoaren eta zero tolerantziaren politikaren ondorioz, poliziaren eta epaileen lanaren ondorioz, nazioarteko lankidetzaren ondorioz, herritarren gehiengo zabalaren terrorismoarekiko arbuio eta gaitzespenaren ondorioz, lortu dugu ekintza terrorista guztiekin amaitzea, erakunde terrorista guztiekin amaitzea, ETArekin ezik. Baina lortuko dugu ETA ere betiko desagerraraztea. Eta egia da ekintza terroristarik gabeko garai berri batean gaudela, askatasuna eta elkarbizitza behin betiko finkatu nahian, baina, hain zuzen ere, horregatik ere beharrezkoa da terrorismoaren biktimak inoiz ez ahaztea, haiei ohore egiten eta haiek oroitzen jarraitzea. Inoiz ez dadin ahaztu kaltea eta mina eta sufrimendua, bai, baina baita txerto gisa ere, antidoto gisa, bere jarrerak defendatzeko tresna gisa berriro terrorismoa erabiltzeko tentaziorik inork izan ez dezan. Eta hain zuzen ere esparru horretan jarri zuen abian sozialisten Jaurlaritzak, zeinaren partaide izan bainintzen Euskadin, memoriaren mapa izeneko proiektua. Proiektu horren helburua zen, eta gure iritziz izan behar du, terrorismoak hildakoak utzi zituen Euskadiko leku guztietan jartzea haiek oroitzeko, herritar guztiek biktimak oroitzeko monolitoak, plakak eta beste oroigarri batzuk, terrorismoak eragin duen kalte, sufrimendu eta min izugarria ere gogoraraziko dizkigutenak. Memoriaren mapa sustatu genuen justiziagatik, ahaztura saihesteko, baina baita beste tresna bat izan zedin ere, oso garrantzitsua, gizarte etiko eta demokratikoki zuzena eraikitzeko. Memoriaren mapak erantzuna ematen zion, era berean, Terrorismoaren Biktimen Legean aurreikusten zenari. Legea gehiengo zabalarekin onartu zen Legebiltzar honetan 2008an, eta gogoratu behar ditugu haren eduki batzuk; adibidez, esaten duenean, "gure elkarbizitzaren etorkizuna biktimekiko memorian oinarrituta eraiki beharko dela, halabeharrez". Eta gehitzen du "terrorismoaren biktimei aitorpena egitea, horrenbestez, justizia-ekintza bat da, baina baita gizarte baten egiazko adierazpena ere, gure gizarteak ez du-eta berriz bizi nahi haiek nozitutako bidegabeko sufrimendua". Eta horregatik eskatzen zuen legeak botere publikoek susta zezatela memoria kolektiboa finkatzea eta ezar zitezela terrorismoaren biktimak ohoratu eta haiek oroitzeko mekanismoak. Gogorarazi nahi dut memoriaren mapak helburu hau zuela, berriro diot: Euskadiko leku guztietan, eta ahal bada Espainia osoan, terrorismoaren biktimak, terrorismoaren biktima guztiak oroitzea, aipamen, plaka edo beste oroigarri batzuen bidez. Baina ez zuen ezartzen beste biktima batzuk oroitzerik. Eta hori da gaur egun dugun arazoetako bat, zoritxarrez, eztabaida honetan; izan ere, gobernu-ardurak dituzten batzuek, alde batera utziz Terrorismoaren Biktimen Legeak aurreikusitakoa eta memoriaren maparen jatorria, haren helburuak zeintzuk ziren –bide batez, abian jarri zenean partekatzen zituzten helburuak–, orain nahi dute memoriaren mapan "beste biktima batzuk" deitzen direnak ere sartzea, edo orain esaten den bezala, "indarkeriaren biktimak". Eta guri iruditzen zaigu hori akats bat dela, nahastu ezin dena nahastea dela; biktima guztiek dutela oroituak izateko eskubidea, eta, noski, haien eskakizunak kontuan izan eta aintzat hartu behar direla, baina bide okerra da dena nahastea. Bide okerra da hori egitea; izan ere, besteak beste, nahi izan ala ez, horrekin bidea ematen zaie batzuei terrorismoarentzat nolabaiteko justifikazioren bat egon zelako hipotesia plantea dezaten, edo ez dezaten onartu ekintza terroristak burutu, lagundu, babestu eta justifikatu izanaren erantzukizuna. Eta etorkizuna eraikitzeko funtsezkoa da bakoitzak bere erantzukizunak onartzea; izan ere, bestela, gizarte gaixo bat eraikiko dugu, iragana ahazten duen gizarte bat. Eta beharrezkoa da etorkizunera begiratzea, bai, baina ezinbestekoa da iragana ez ahaztea, berriro errepika ez dadin. Guri ezin zaigu leporatu "beste biktima batzuk" deitzen zaien horiek aintzat ez hartu nahia. Gure Jaur- laritza izan zen lehena haiek aintzat hartzeko neurriak eta berariazko dekretu bat abian jarri zituena. Baina gauzak egin behar diren bezala egin genuen hori: ekintza politikoa antolatuz, kasu bakoitzarentzat distantziak eta neurri zehatzak ezarriz. Horregatik, akats izugarria iruditzen zaigu hasieran planteatu zen memoriaren mapa hori nahasten eta –zilegi bekit irmotasun honekin esatea– prostituitzen saiatzea orain; izan ere, akats bat dela iruditzen zaigu, soilik bada ere asmo horrek elkarrekin batera eraiki ditugun adostasunak hausten dituelako. Badakit Eusko Jaurlaritzari eta hura babesten duen alderdiari ez zaiola gustatzen gauza hauek gogoraraztea, baina, objektiboki, hoztasun pixka batekin aztertu nahi duenak aitortuko du gaur atzo baino adostasun gutxiago dagoela. Eta egia da norbaitek esan diezadakeela guztion erantzukizuna izan daitekeela hori; baina jarraian onartu beharko dit agintzen duenak duela erantzukizunik handiena eta hura dela adostasunak ez hausteko ahaleginik handiena egin behar duena. Eta, horren ordez, urte askotan ehunduz joan garen adostasunak nabarmen hausten dituzten proposamenak jarri ditu mahai gainean. Eta horren inguruan duen erantzukizunari buruz hausnartu beharko luke. Beste batzuetan ere galdegin diot lehendakariari, gaur Jaurlaritzari galdegiten diot, lehendakariari eta baita hari babesa ematen dion alderdiari ere. Izan ere, politikarik hoberena, baita memoriaren kasuan ere, adostasunetik abiatuta egiten dena da; eta bistakoa da Jaurlaritza sustatzen ari den politikak, adostasunak zabaldu ordez, murriztu egiten dituela: adostasunak erraztu ordez, hautsi egiten ditu. Eta hori bide okerra dela uste dut. Guk gure ekimenean esaten duguna da ahalik eta azkarren osa dadila memoriaren mapa, jatorrizko memoriaren mapa, elkarrekin batera hitzartu genuena, Jaurlaritzaren babesarekin elkarrekin batera abiarazi genuena, elkarrekin batera adostu genuena, eta hori da Alderdi Popularrarekin eta UPyDrekin sinatu dugun erdibideko zuzenketak duen edukia, duen erronka. Nik eskatzen diet guztiei ikuspegi zabala eta erantzukizuna izan dezatela; izan ere, gai hauek lantzean beti kontuan izan behar ditugu irizpide batzuk eta oinarrizkoak eta sakonak diren balio etiko eta demokratikoen defentsa, eta ez dugu ibili behar egokitasunaren bila edo batzuen oniritziaren bila, azkenean inor gustura ez uzteko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4834 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Esan beharra daukat ekimen hau aurkeztu nuenean segurutzat jotzen nuela Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran onartuko zela, segurutzat jotzen nuela alderdi politiko demokratiko guztiek babestuko zutela. Ez nuen espero inondik ere, noski, EH Bilduren botoa, baina pentsatzen nuen alderdi politiko demokratikook terrorismoaren biktimak omentzeko erdibideko bat adostu ahal izango genuela. Baina egia da ez dagoela modurik. Ez dago modurik Legebiltzar honetan terrorismoaren biktimen aldeko proposamen bat aurrera atera dadin, beste biktima batzuekin edo ustezko beste biktima batzuekin nahastuko ez dituen proposamen bat. Ez dago modurik terrorismoaren biktimak egoteak dakarren errealitate politikoari begira diezaiogun. Ez dago modurik terrorismoaren biktimak Legebiltzar honetan ondo tratatuak senti daitezen. Ez dago modurik. Beste behin ere, terrorismoaren biktimek begiratuko digute eta ahaztuta, gaizki tratatuta eta erabat triste sentituko dira, eta beste behin ere, egiazki, Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera guztiz onartezinaren ondorioz. Euzko Alderdi Jeltzaleak ez duela babestu gatazka politikoaren teoria, esan digu bozeramaileak; baina, funtsean, hori baino ez du egin, bai ekintzekin, bai ez-egiteekin, bai adierazpenekin. Hori da errealitatea. Inoiz ez da agertu modu argian terrorismoaren biktimen duintasuna defendatzen. Beti saiatu da giroa zikintzen, eta, esaten dudan bezala, ekintza, ez-egite edo adierazpenen bidez; azken batean, hona etorri da gatazka politikoaren teoria babestera, zeinak baitio ETA izan zela, bai, baina Euskadin nozitu dugun indarkeria guztien artean beste bat gehiago soilik izan zela. Tira, EH Bilduren jarrerari buruz ez dut ezer esateko. Soilik esango dut erabat nazkagarria dela eta guztiz jasangaitza den zinismo politikoa azaltzen duela berriro ere. Baina onartezina dena, berriro ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera da. Berriro ere Maite Pagazaren esaldia ekarri behar dut, uste baitut horrek modu ezin hobean definitzen duela Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Jaurlaritzak gai honen inguruan duten jarrera: "Biktima guztiak", ez dadin inongo biktimarik egon. "Biktima guztiak, ETAren biktimak desagerrarazteko, gaiztakerien putzuan diluitzeko, ezker abertzalea gustura edukitzeko bere historia makabroa, hau da, ETAri eman dion babes historikoa, zuritzeko ahaleginean". Zuek hitz eman zenuten hemen, hitz ederrez, terrorismoaren biktimengana hurbilduko zinetela, baina gaur berriro ere bizkarra eman diezue. Nik uste dut, hain zuzen ere, lehendakari honekin eta Bakegintza eta Bizikidetzarako deitzen den idazkaritzan Jonan Fernández edukita ezin dela beste ezer espero. Zuek tematuta zaudete gatazka politikoaren teoria babesten jarraitzearekin; horregatik egin duzue nahastu ezin dena nahasteko proposamena. Modu horretan, uko egiten diozue terrorismoaren biktimen esanahi politikoa aitortzeari. Hain zuzen ere, memoriaren mapa aldatu duzue, Memoriaren Eguna manipulatu zen bezala, Alderdi Sozialistak, oraindik ere ulertzen ez ditudan arrazoiengatik, onartu zuena. Izan ere, Memoriaren Egunaren hasierako helburua zen, hitzez hitz, "terrorismoaren biktimen memoria garai baten nortasunadierazle bihurtzea, hain zuzen errespetuan, erantzukizunean eta askatasunean oinarrituko dena", eta jardunaldi berezi bat proposatzen zen, bertan euskal herritar guztiok gogoratu ahal izan ditzagun terrorismoak bizia kendu zien pertsona errugabe guztiak. Beno, hori aldatu egin zen, eta orain zuek memoriaren mapa aldatu duzue, esan dudan bezala, adostasunik gabe. Eta memoriaren maparen adierazpen berria aurkeztu duzue, gainera, Covite bere terrorearen mapa aurkezteko Eusko Legebiltzarrean agertu den egun berean. Zer kasualitatea! Primero se manipula el Día de la Memoria, luego se distorsiona y se modifica el mapa de la memoria, ya sabemos con qué objetivos: ETAren biktimak beste biktimekin nahasteko, gatazka politikoaren teoria defendatzeko, ETAren historia zuritzeko, ETAren biktimei garrantzia kentzeko, den-dena nahasteko eta euskal gizartea okertzeko. Hauek dira zuen helburuak. Memoriaren maparen bertsio berri honek, berez, inongo adostasunik gabe sortu baita eta, beraz, adostasunak hausten baititu, berriro ere hausten ditu adostasunak, oraindik ere ETA gaitzetsi ez duen mundu horretara inguratzeko aukera izan dezazuen; denak denen aurkako indarkeria-egoera batean lausotzen du edo lausotu nahi du ETAren historia, edo horretarako erabiliko dute batzuek, ETAk irudi dezan nolabaiteko defentsa-indarkeria bat. Dena nahastea bide txarra da, akats larria, eta zuek berriro ere hor erori zarete. Tira, diodan bezala, alderdi politiko demokratiko guztiak erabat funtsezkoa eta guztiz arrazoizkoa zen zerbaitetan terrorismoaren biktimak lehen postuan jarri, haiek omendu eta duintasuna emateko gai izan gaitezen batzeko asmoarekin aurkeztu zen ekimen bat, hori ere ezin da lortu jada Legebiltzar honetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak EH Bildurekin bat egin baitu berriro ere. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4835 |
10 | 85 | 19.06.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Berriro diot, aurkeztu den ekimena, erdibideko zuzenketa, argia da, erdibideko zuzenketa zintzoa da. Izan ere, zuzenketa eztabaidaezina da, udalen aldetik guztiz gauzagarria, eta onartzeko modukoa. Izan ere, zentzuzkoa da, ez da estrategia politiko edo planteamendu politiko baten ingurukoa. Justizia-kontua da. Nik uste dut argi dagoela. Begira, Iturrate jauna, lan egin ezazue zuek terrorismoaren biktimen alde, eta baita beste biktima batzuen alde ere, baina ez itzazue nahastu. Ez itzazue nahastu hitzaldietan, ez itzazue nahastu dokumentuetan, ez itzazue nahastu errealitate horiek plangintzetan, ez itzazue nahastu biktimen inguruko estrategia politikoak, edozein direla ere. Ez ezazue hori egin. Akats bat da. Akats bat da, akats handia da Bake eta Bizikidetza Planeko Idazkaritzak onartu duen dokumentua, lehendakariak bere egin duena, aurreko batean galdera bati erantzunez esan zidan bezala. "Memoriaren Mapa amaituz. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko eta aitortzeko jarduerak udal-esparruan garatzeko iradokizunak". Ez ezazue nahastu modu estrategikoan. Ez da bidezkoa. Zuk ere badakizu, gainera. Badakizu, badakizulako ekintza politikoen kalitatea baloratzen, eta egin beharra daukazu, eta egin behar duzu. Egia esateko, zure agerraldian ez duzu esan erdibideko zuzenketaren inguruan zer boto emango duzuen. Ez duzu esan, ez. Espero dut abstentziora joko duzula, Donostian zure taldeak egin zuen bezala. Iturrate jauna, zuek aukeratu egin behar duzue. Azken aldian dezentetan egin duzue, aukeratu egin behar duzue: gurekin, edo haiekin. Minutu batzuk dituzue erabakitzeko. Argi dago, ezta? Iturrate jauna, mesedez, lor ezazu ez dezagun itxura hartu orain, une politiko honetan, Euzko Alderdi Jeltzalea eta EH Bildu bereizten dituena Kutxabankekiko duzuen jarrera soilik dela. Izan ere, beste guztian bat eginda zaudete, Iturrate jauna. Duela gutxi jardun ginen hizketan diktadura eta Gerra Zibilaren azterketaren zehaztasun historikoari buruz, baina orain ez duzue zehaztasun historikorik nahi terrorismoaren biktimekin. Nahastu egin nahi dituzue, diluitu egin nahi dituzue. Ez zaigu bidezkoa iruditzen, terrorismoaren biktimekiko, beste errealitate batzuekin nahastea; haiek ere identifika daitezke, eta aintzat hartu behar ditugu, baina, mesedez, bereizita, beste modu batera, nahastu gabe. Hori da kontua, Iturrate jauna. Espero dut horri buruz hausnartuko duzula eta abstentziora joko duzula, zure taldeak Donostian egin zuen bezala. Maneiro jauna, gogorra izango da zuentzat Euzko Alderdi Jeltzalea dagoen Europako talde berean egotea, azken aldian hartzen ari den jarrerarekin. Zorte ona opa dizuet. Eta, beti bezala, Arzuaga jaunaren hitzak tristeak dira, ETA goraipatzen dute, baina demokratikoki ez dute garrantzirik. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4836 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ARES TABOADA | SV-ES | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Arzuaga jauna, Patxi López lehendakariaren Jaurlaritzak, zeinaren partaide izan bainintzen, atera zituen ahanzturatik zuek "beste biktima batzuk" deitzen dituzuenak, haiek aintzat hartzeko eta haien aldarrikapenak aitortzeko dekretu bat jarri zuen abian, zehaztasunez, mekanismo bideragarri eta posibilistak erabiliz. Eta bai, egia da, batzuok buruan sartua dugu herri honetan gertatu denaren historia gogora dadila, luzaroan iraun dezala; bitartean, beste batzuek historia berriro idatzi nahi dute. Dugun arazo larria zera da, Euskadin beti gogoratuko dugula batzuek hilketak egiten zituztela eta beste batzuk erailak izan zirela, eta batzuk terrorismoaren kontra zeudela eta beste batzuek "ETA, hil itzazu!" oihukatzen zutela, batzuok egunero terrorismoa amaitu eta bizikidetza finkatzeko lan egiten genuela eta beste batzuek indarkeria terrorista babesten eta justifikatzen zutela. Eta batzuek orain, logikoki, beren iragana zuritu nahi dute. Bai, historiak luzaro iraun dezan saiatuko gara, hain zuzen ere, beren iragana zuritzeko aukerarik izan ez dezaten. Bilakatzeko eta aldatzeko bai, baina baita beren iraganaren erantzukizunak beren gain hartzeko ere; etorkizunera begiratzeko bai, baina ez historia ahazteko. Eta, Iturrate jauna, ez iezadazu iruzurrik egin arrazoibideetan. Zuk esan duzu bat egiten duzuela sozialisten Jaurlaritzak abian jarri zituen ekimen guztiekin. Bai, aipatu dituzu: Memoriaren Eguna, terrorismoaren biktimen memoriala, memoriaren institutua, eta baita, dirudienez, memoriaren mapa ere. Eta lanak eman zizkigun, egia da, baina ez zen izan soilik sozialisten Jaurlaritzaren meritua. Adostasunak bilatuz egin genuen, ahalegin handiak eginda, gero, bide batez, gogoratuko dudan bezala. Badakizu zein den arazoa? Zuek orain aldatu egin nahi dituzuela adostasun horiek eta politika horiek. Eta hori da arazoa. Arazoa da aldatu egin nahi dituzuela. Oso erraza delako, zuk diozu aurrera egin nahi duzula. Arazoa da zuek adierazitako bidean soilik egin nahi duzuela aurrera, bestearen lekuan jarri gabe, onartu gabe agian besteok ez dugula norabide horretan aurrera egin nahi. Eta esaten duzu adostasuna nahi duzula. Puntu jakin horri begira jarrita, begira, oso erraza da: ken itzazu zuzenketatik hitz bat edo bi. Testuak dio: "… terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko eta aitortzeko jarduerak…". Ken ezazu "eta indarkeriaren", eta oso erraza da adostasuna. Oraintxe bertan eseriko gara, eta iraganeko adostasun guztiak moldatuko ditugu berriro ere. Eta, begira, eskatuko dizudana da esan diezaiozula Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari…, esan baitzidan, eta gero komunikabideren baten bidez ere esan zuen, ez zegoela memoriaren maparen jatorriari buruzko dokumenturik, eta esango diot ikusi behar dituen dokumentu batzuk ikustera deituko dudala, oso erraza dela. 1. Dokumentua. Irakur dezala berriro orain mintzo den honek Legebiltzar honetan sailburu gisa egin zuen lehen hitzaldia. 2. Dokumentua. Irakur ditzala 2010, 2011 eta 2012ko aurrekontuak aurkeztu genitueneko agiriak. Haietan guztietan hau esaten da, argi eta garbi: "Euskadin proiektu berri bat jarri nahi dugu abian, memoriaren mapa, terrorismoa den gaitzak mina eta hondamendia eragin zituen guneak seinalatzeko, terrorismoaren biktimak gogoratzeko". Sailburu gisa eginiko agerraldietako dokumentuak; eta aurrekontuak aurkezteko, baita ere sailburu gisa eginiko agerraldietako dokumentuak. Maneiro jaunak eskatuta eginiko agerraldiaren dokumentua, haren arabera atzerapenak zirenak azaltzeko; eta arrazoi zuen, memoriaren mapak ez zuelako aurrera egiten denok nahi genuen abiaduran. Osoko bilkuran eta batzordean eginiko agerraldia, non esan baitzen, argi eta garbi: "Terrorismoaren biktimen memoriaren mapa bati buruz ari gara, terrorismoaren biktima guztien mapa bati buruz". Eta ez iezadazu iruzurrik egin, ezta ere, Memoriaren Egunaren inguruan; izan ere, badugu memoria pixka bat, ez asko, baina, batez ere, dokumentuak gordetzen ditugu. Begira, Memoriaren Egunean dokumentu bat sinatu zen 2010eko maiatzaren 24an; sinatzaileak izan ziren Arantza Quiroga; Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Antonio Zarate jauna; Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Madariaga; Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero; Eudeleko lehendakari Bildarratz jauna, eta mintzo den hau, Barne sailburu gisa. Eta dokumentu horretan ere badago memoriaren maparekin loturiko paragrafo bat, gauzak argitzen dituena –irakur dezazuen esaten dut–; bertan esaten da, baita ere argi eta garbi, memoriaren mapa terrorismoaren biktima guztiak gogoratzeko dela. Doku- mentu horretan ere oso argi geratzen da zer den memoriaren maparen helburua. (Eta utz iezadazu beste minutu bat, mahaiburu andrea, amaitzeko.) Begira, zuek gaur erabaki bat hartu behar duzue, eta uste dut erabaki garrantzitsua dela: ea ahaleginik egin nahi duzuen iraganean elkarrekin batera eraiki genituen adostasunei eusteko edo ea beste batzuekin beste adostasun batzuk eraiki nahi dituzuen. Baina hartu behar duzuen erabakia da. EH Bildurekin adostasunetara iritsi eta ekimen hau haiekin batera bozkatzeko erabakia har dezakezu, zilegitasun osoarekin; baina, baita ere, argi hitz egiteko –eta nik beti horrela hitz egiten dut–, esango dizuet gogoan hartuko dugula hori. Nik erregutuko nizuke zuen zuzenketa baztertzeko, uste baitugu politikarik hoberena, baita memoriaren kasuan ere, adostasunetik abiatuta egiten dena dela, eta balio etiko eta demokratiko sendoetan oinarrituriko adostasunetik abiatuta egiten dena. Eta zu koherentea bazara EH Bildurekiko duzun jokabidearekin, pentsatu egin beharko zenuke, hausnartu egin beharko zenuke zure ekimenarekin egiten duzunari buruz. Eta amaituko dut, segundo erdi bat. Soilik gogorarazi nahi dut Legebiltzar honetan Terrorismoaren Biktimen Legea onartu genuenean, Oskar Matute jaunak esan zuela lege ona zela eta aldeko botoa eman zuela, eta Larreina jaunak ere bai. Lege ona bada, gaur memoriaren maparen inguruan eztabaidatzen ari garena lege horren ondorioa da argi eta garbi, eta, beraz, kontsekuenteak izan beharko zenukete iraganeko zuen erabakiekin. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4837 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITURRATE IBARRA | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Presidente andrea. Ez dut errepikatuko behin eta berriro urteetan barrena errepikatu izan duguna. Inoiz ez dugu justifikatu gatazkaren teoria; inoiz ez dugu justifikatu, hasi zenetik, ETAren beharra, edo balioa, edo garrantzia, edo izatea, inoiz ez. Eta inoiz ez dugu adierazi, eta gure ekintzek ere ez dute bide eman (aldez edo moldez) inork pentsa edo defenda dezan ETAren borroka justifikatuta zegoela gatazka politikoa zegoelako. Eta gogorarazi nahiko nizuke, Maneiro jauna, 1978an EAJk berak bakarrik deitu zituenean lehenengo aldiz euskal herritarrak ETAren kontra kalera ateratzera, ETAk zituen adar edo erakunde ugarietakoren bateko kide zirela une hartan UPyDko ordezkari publiko batzuk. Beraz, ez puztu gehiegi zure hizkera… Behatza nahi adina mugi dezakezu, baina gure jarrera, gai honen guztiaren inguruan izan dugun ibilbidea, argia eta garbia izan da, eta ETA sortu zenetik haren kontrakoa izan da argi eta garbi. Begira, guk inoiz ez ditugu biktimak iraindu, gure asmoa ez da izan inoiz haiek mintzea. Aitortu dugu, eta barkazioa eskatu diegu biktimei, izan litekeelako agian uneren batean haiek ahaztu izana, baina inoiz ez ditugu mindu eta iraindu biktimak, estatu-arrazoiaren izenean modu bidegabean hil zituzten biktimekin orain zuek egiten ari zareten bezala. Izan ere, zuk diozun bezala guk biktimak nahasten ditugula… Guk ez ditugu biktimak nahasten; guk eskubideak aitortzen ditugu, eskubide berak aitortzen ditugu Euskadiko indarkeria politikoaren biktimentzat eta terrorismoaren biktimentzat. Nazioarteko legeek aitortzen dituzten eskubide berak, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioetan oinarritzen direnak. Beraz, hori da gure bidea. Eta guk aukeratzen dugu, aukeratu egin behar dugula eskatzen diguzuenez, guk Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera aukeratzen dugu, ETA sortu zenetik irmoa izan dena. Egia, justizia eta erreparazioa aukeratzen ditugu; giza eskubideak babestea aukeratzen dugu, eta aurreko legealdiko Bakegintza eta Bizikidetzari buruzko Txostenaren ondorioak berrestea aukeratzen dugu, lurzoru etikoa deitu izan den hori. Hori da aukeratzen duguna bizikidetza eraikitzeko oinarri gisa, eta horretan ari gara burubelarri. Eta, begira, gu ez gara ari inolako bide berririk asmatzen. Bide hau, Ares jauna, aurreko legealdian zuek eta guk batera egin dugun bide berbera da. Zuek azaldu beharko duzue zergatik planto egin duzuen elkarrekin batera hasi genuen bide horretan. Izan ere, legealdi honetan, aldebakarreko erabakia hartuta Bake eta Bizikidetzari buruzko Txostenean danbatekoa eman zenutenean (oraindik ere azaldu gabeko zerbait da hori, barkamena eskatu zenuten, baina oraindik ez duzue azalpenik eman), zuek jarrera aldatu zenuten eta elkarrekin hasia genuen adostasun-bidea hautsi zenuten, zuek zeundetenean..., lehenago ere bai, aurreko Jaurlaritzekin, baina baita zu Barne Sailaren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren arduradun zinenean ere, eta orduan legebiltzar-talde honek aitzakiarik gabeko leialtasunez jokatu zuen bake, bizikidetza eta biktimen gaietan, eta gaur ere hori bera ikusi nahiko nuke zure legebiltzar-taldean, Ares jauna. Begira, egia da memoriaren maparen helburua zela terrorismoaren biktimak ohoratzea, eta baita Memoriaren Egunarena ere. Baita, Ares jauna. Helburu horrekin sortu zen. Begira, 2011ko irailaren 12an Pastor jaunak sinatu zuen zuzenketak hau zioen: "Eusko Jaurlaritzak eskatzen die iaz izan zen Memoriaren Eguneko adierazpena sinatu zuten erakundeei iraunaraz dezatela egun hori ezarri zeneko izpiritua, hain zuzen ere 4/2008 Legean ezartzen diren terrorismoaren biktima guztiak gogoratzea". Eta honela jarraitzen zuen: "Jakitun izanik…" –bi urte igaroak ziren–, "jakitun izanik ETAren jarduera kriminalaren urteetan izan direla beste biktima errugabe batzuk ere, lege horretan aipatzen direnez gainera, Legebiltzarraren Osoko Bilkurak joan den martxoaren 31n onarturiko legez besteko proposamenean jasotzen direnak, horregatik guztiagatik, aurrez aipaturiko erakundeei eskatzen zaie pixkanaka-pixkanaka, eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen dituen heinean, haien memoria ere sar dadila abenduaren 10eko oroitzapenean". Egun horretatik aurrera, Ares jauna, erailak izan ziren hemezortzi biktima aitortu dira jada. Eta nik galdetzen dizut: ez dute eskubiderik memoria kolektiboan, memoriaren mapan, leku bat izateko? Eta, zuk haren aitatasuna erreklamatzen duzunez eta horretan tematzen zarenez bularrean kolpeak emanez, ez dakit damu-ekintzaren bat eginez edo, egia da zuen Jaurlaritzarekin izan zela, baina Ezenarro andreak aurkezturiko legez besteko proposamen batek sustatu zuen. Bakoitzari berea ematearren, esaten dut, zeren eta zu aitatasun-erreklamazioa egiten ari zinen, eta berea ere halakoxea izatea nahiko luke, esan dezadan bide batez, errege ez denaren kontra, Estatuko ohorezko errege denaren kontra, erreklamazioa aurkeztu duenak ere. Begira, hori izan da orain arte gure akordioa, memoria inklusibo eta bateratzailearen bidean aurrera egitea. Hori zen Loza jaunaren diskurtsoa aurreko legealdian. Hori zen diskurtsoa zuek, gurekin batera, uko egiten zeniotenean Maneiro jaunak Legebiltzarrera ekartzen zituen legez besteko proposamenak eztabaidatzeari. Ez dakidana da zer gertatu den ordutik hona. Seguru asko zu ez zaudela hor eserita, baizik eta hor goian. Beraz, erantzukizunak eskatzen ari bagara, begira diezaiogun lehenik geure buruari. Horrelakoa izan zen Glencree, horrelakoa izan zen Memoriaren Eguna, eta horrelakoa uste dugu izan behar duela memoriaren mapak, eta horretarako luzatzen dugu eskua akordioak egiteko. Barrio jauna, begira, zuk esaten zenuen: "Lan egin ezazue zuek biktimen alde"; eta nik esaten dizut: "Lan egin ezazue zuek biktimen alde, eta ez ezazue jarraitu haiekin politika egiten". Izan ere, badakizu?, Gobernu zentralak, Mariano Rajoy buru duen Gobernuak, ez du oraindik ere ezer egin, hiru urtean, terrorismoaren biktimen memoriala abian jartzeko. Ezer ez. Aurreko hilabetean oraindik ere ez zegoen paper bakar bat ere idatzita, terrorismoaren biktimen memorialarekin egin nahi duenari buruzko proiektu bat ere ez. Barrio jauna, ez da esatea bakarrik, ez da esatea bakarrik. Utzi biktimak erabiltzeari… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4838 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITURRATE IBARRA | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … eta egin lan haien alde. Besterik ez, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4839 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen oroigarri gisa plakak jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Sí, gracias, y buenos días. Maneiro jauna kexu da esanez ez dagoela terrorismoaren biktimen aldeko ekimen bat aurrera ateratzeko modurik, eta esaten du ustezko beste biktima batzuekin nahasterik onartzen ez dutelako dela. No sé de dónde saca eso y no sé con qué víctimas suele relacionarse, ya que, tal y como se ha comentado, ha existido un proyecto Glencree, donde se han reunido las víctimas, donde se han reunido diferentes víctimas y víctimas producidas por diferentes victimarios, y que nos marca el camino. Se están produciendo, se han producido iniciativas amplias e inclusivas en distintos pueblos. No muchas, es verdad, porque todavía existe una cierta situación de bloqueo, pero voy a comentar, por ejemplo, una iniciativa llevada a cabo en Orereta a favor de todas las víctimas, llamada Eraikiz. No sé si allí llenaron de placas todo el pueblo, pero sí, ése es el camino que nosotros y nosotras reconocemos, y eso es lo que nosotros y nosotras vamos a promover. Esan dizut, eta ez du inoren erantzunik jaso. Iruditzen zait hipokrisia hutsa dela guri interesatzen zaizkigunen plakak eta beste edozein oroigarri jartzea, eta bitartean, deserosoak zaizkigun, interesatzen ez zaizkigun biktimen memoria ukatzeko, Gobernuaren ordezkariaren ekimenekin, epaitegien eskariekin edo bestela zuzenean Guardia Zibilaren bidez erantzutea. Guk soilik eskatzen dugu sufrimendu guztiak modu berean errespetatzea, egia eta justizia ezar daitezen. Izan ere, egia da batzuetan administrazioak modu aktiboan eta erreakzioz erantzun duela, baina beste kasu batzuetarako ez da hor egon, sinpleki. Batzuk biktimak izan dira, eta beste batzuk zer dira, hori, "beste biktima batzuk"? Eta, Ares jauna, badirudi trukean ari zarela: "Ken ezazu 'indarkeria' hitza eta babesa emango dizugu". Tira, ez dirudi oso gustura zaudenik, badirudi dekretu haren inguruan izan zenuen ustezko aitatasuna ukatu egiten duzula. Bide batez, aitortzen dizut dekretu horrek bidea irekitzen duela eta jarraipena izan behar duela, oraindik ere lan asko dugulako aurrean. Hala ere, ez duzu hitz egin nahi Estatuko Segurtasun Indarrek egindako giza eskubideen urraketen biktimei buruz, biktima horiek diren kolorekoak direla ere, eufemismoak erabiliz "beste biktima batzuk" deitzen diren horiei buruz, poliziaren gehiegikeriaren biktima horiei buruz. Biktima horiek ez dute, hain justu, ez eta lege-arloko araudi baten babesik ere erreparazioa edukitzeko, eta dekretu batera jo beharra daukate; bide batez, adierazi den bezala, dekretu horren kontra jo du Estatuak, agian hori ere urrunegi doalako. Zuek alde batera uzten dituzue biktimak, biktima batzuk. Zuentzat ez daude. Eta EH Bilduk biktima guztientzat eskubide berak ezartzeko lan egingo du, egia baita oraindik ere lan asko dugula egiteko, aintzat hartzen baditugu giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txosten horrek mahai gainen jartzen dituen zenbaki batzuk. Zenbaki horiek, gure iritziz, oraindik ere ez daude behar adina egiaztatuta, eta zalantzarik gabe, oinarrizko txosten horrek azaltzen eta egiaztatzen dituen kasuez gain beste batzuk ere ekarriko ditugu. Zure baimenarekin, gogoraraziko dizut Estatuak diru publikoa eta funts bereziak erabiliz gauzatu duela terrorismoa. Terrorismo horrek ekarri du jakitea gauez eta azpikeriaz etorriko direla, atxilotu, inkomunikatu, eta protokoloarekin jarraituz, torturatu egingo dutela. Eta hori gertatu da duela gutxi, zoritxarrez, Tomás Madinaren kasuan, eta egiaztatu da oraindik ere gaurkotasun lazgarria duela herri honetan, nahiz eta dirudien zuek ez duzuela gai hori landu nahi Legebiltzar honetan. Bukatzera noa. Barrio jauna, ez dakit nire hitzek garrantzirik duten ala ez, baina zuk zure hitzak defendatu behar izan dituzu, eta zure ekimena errege kanpotar, errege arrotz baten hitzekin defendatu behar izan duzu. Zer nahi duzu esatea! ¡Viva la república vasca! La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4840 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ISASI BALANZATEGI | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Legebiltzarreko presidente andrea, legebiltzarkideok, egun on. Gaur poziktibity etorri naiz, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak atzo azaldu zituelako 2014ko dirulaguntzen xehetasunak. Hobe da berandu sekula santan baino. Beste aldetik, haserrebizity nago, orain dela 11 urte Egunkaria itxi zigutelako eta, oraindik ere, Joan Mari Torrealday, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu auzo ekonomikoan auzipetuta daudelako, Gipuzkoako fiskalak kasuaren preskripzioari helegitea jarri diolako. Bihoakie Egunkaria-ko lagunei gure elkartasuna eta epaileei gure eskakizun irmoa euskaltzaleen aurkako jazarpena behin betiko amaitzeko, gaiari datorkiolako. Euskararen normalizazio prozesua ez da erraza, bistan da, euskararentzako memoriarik ez baitago. Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendari jaunak esan berri du polizien artean bakarrik % 12ak dakiela euskaraz egiten. Jada ez nago horren poziktibity. Badakigu, jakin, euskararen normalizazioaren inguruan ikuspegi desberdinak daudela eta eztabaida bizia dagoela Ertzaintzan bertan eta sindikatuen artean. Guk "Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak; ez dugu abererik, ez gara aberatsak; ez dugu erregerik, ez gara erregezaleak; euskara guk dugu, gu gara euskaldunak". Ez da jaio euskara desagerraraziko duen diktadorerik, ezta erregerik ere. Sufritu ditugu diktadoreak eta erregeak, baina euskarak bizirik dirau. Euskarak euskaldun egiten gaitu, baina errege arrotzak ez gaitu sekula santan euskaldunak bere meneko izango. Euskararen normalizazioa lortzeko bide luzea eta lan zabala geratzen zaigu oraindik, normalizazio prozesuak ahulune asko ditu eta horien artean Herri Administrazioa, justizia, polizia eta osasun zerbitzuak, ahulune batzuk aipatzearren. Ertzaintzarenak ahulune baino gehiago zulo beltza ematen du. Herritarrengandik hurbileko polizia eredua nahi dela esan eta herritar askok hitz egiten duen hizkuntza ez jakitea bateraezinak dira, eredu hori eta euskaraz ez jakitea. Ez dago gertuko polizia izaterik euskalduna izan gabe. Ez dago gertuko polizia izaterik euskalduna izan gabe. Ertzaintza izan ohi da, hain zuzen ere, herritar askoren kexen zioa. Horra hor Arartekoaren urteko txostena eta Elebideren edo Behatokiaren informeak. Urtero-urtero jasotzen dituzte tankera horietako kexak. Ez gatoz bat Jaurlaritzaren hizkuntza politikarekin. Ez gatoz bat euskara bigarren mailan ipintzen duelako, aukerako hizkuntza gisa jartzen duelako. Hizkuntza politika honek, arautu eta lagundu beharrean, hiztunen borondatearen baitan uzten du euskararen normalizazioa. Ertzaintzak euskararen normalizaziorako hizkuntza politika eraginkorra behar du sarreratik bertatik. Ez dugu ulertzen euskararen ezagumenduan egindako urratsak direla-eta oraindik ez jartzea euskaraz jakitea eta alfabetatua izatea bete beharreko baldintza gisa. Euskararentzat gutxienik eskatuko genuke gaztelerari aitortzen zaiona: Espainiako nazionalitatea frogatzearekin batera, oposaketarako deialdian pertsona guztiei aitortzen zaie gaztelaniazko ulermen eta mintzamen gaitasunen nahikotasuna eta alfabetatuak direla. Onartuko litzateke gazteleraz ez dakien hautagai bat? Gaztelaniaz ez lekikeenari epe bat emango ziokeen gaztelaniaz ikasteko? Ezezkoan gaude. Gaztelaniaz ondo ulertzea, zuzen hitz egitea, ondo irakurtzea eta akatsik gabe idaztea ezinbesteko baldintzak dira Ertzaintzaren lanpostu deialdietan parte hartu ahal izateko. Guk euskararentzat beste horrenbeste eskatzen dugu, ez gehiago, ez gutxiago, beste horrenbeste eskatzen dugu. Herri Administrazioarentzat merkeagoa da lanpostuak euskaldunekin osatzea erdaldunekin baino. Azalduko dut: urteetako herri-administrazioen eskarmentuak erakutsi digu euskalduntze jarduerak zailak eta garestiak direla. Dagoeneko, Herri Administrazioa euskalduntzeko ahalegin eta baliabide asko inbertitzen dira. Hizkuntza politikaren aurrekontuen portzentaje oso handia gastatzen da Herri Administrazioa euskalduntzen. 2012. urteko aurrekontuetan 240.642 euro gastatu ziren ertzainak euskalduntze-alfabetatze ikastaroetan. Beharrak zeintzuk diren jakinik, seguru asko ez da diru nahikorik. Hala ere, diru asko da. Bitxia da, Herri Administrazioak langile erdalduna kontratatzen du eta kontratuarekin batera, langile hori euskalduntzeko gastua bere gain hartzen du. Zorra egiten du langile erdalduna kontratatzerakoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, beste aldetik, bosgarren mapa soziolinguistikoak adierazita, 20-24 urte bitarteko gazteen artean gehiengoa (% 58a) euskaldunak dira. 25-29 adinekoen artean, ia erdia, % 48a. Eta portzentaje esanguratsua, % 39a, 30-34 urte bitartekoen artean. Horiek dira ertzainak izateko hautagaien adinak. Gazteak, urterik urte, gero eta euskaldunagoak dira. Herri Administrazioan lan egiteko, oro har, eta Ertzaintzaren lantokietan bereziki, lan egiteko euskaraz jakitea eta alfabetatua izatea bete beharreko baldintza izan beharko litzateke. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak joan den apirilaren 120 ertzain lanpostu betetzeko deialdia egin zuen. Lanpostu guztiak lehenengo hizkuntza eskakizunekoak, baina horietatik 60 bakarrik derrigortasun data beteak. Begira dezagun baldintzak zeintzuk diren ertzaina izateko, deialditik ateratako baldintzak: lehena, eskabidea egitea; bigarrena, Espainiako nazionalitatea izatea; hirugarrena, gazteleraz ondo ulertzea, ondo hitz egitea eta alfabetatua izatea; laugarrena, 18-35 urte bitartekoa izatea; bosgarrena, 1,60tik gorakoa izatea emakumezkoen kasuan eta 1,65etik gorakoak gizonezkoen kasuan; seigarrena, oinarrizko ikasketak eginak izatea; zazpigarrena, osasun baldintza minimoak gainditzea; zortzigarrena, deliturik egin ez izana; bederatzigarrena, Herri Administraziotik kanporatua ez izatea; hamargarrena, funtzio publikoetarako ez gaitua ez izatea; hamaikagarrena, ezintasunezko legezko motiborik ez izatea ertzaina izan ahal izateko; hamabigarrena, gutxienik B motako gidatzeko baimena edukitzea; hamahirugarrena, azterketa egin ahal izateko ezarritako diru kopurua ordainduta edukitzea. Euskarari buruzko aipamenik, bakar bat ere ez. Horiek dira, besteak beste, ertzaintzaren sarrerako hautaprobetan bete beharreko baldintzak. Baldintza horiek Espainiako edozein poliziatan sartzeko hainbestekoak dira. Deialdiaren oinarrietan hogeita bat oinarri agertzen dira. Bederatzigarrena, hain zuzen, euskararen jakite maila baloratzeari dagokio, eta hamargarrenean zehazten da: "Oposizioaren puntuazio totala izango da hura osatzen duten ariketetan lortutako puntuen batura, gehi, hala egokituz gero, euskara merezimendu gisa baloratzeko prozesutik eratorritakoa". EH Bilduaren aldetik argi dago –eta berriz ere esaten dut– hurbileko polizia eredua izateko euskalduna izatea ezinbestekoa dela. Hori bakarrik lortu daiteke aldez aurretik lanpostu deialdi publikoak egiten direnean euskaraz jakitea bete beharreko baldintza bada. Galdetzea ere Euskal Herrian legezkoa ote den jardunbide publikoetarako euskara behar den lanpostuetarako euskara eskatzea iraingarria iruditzen zaigu euskaldunei. Gure proposamena plazaratu egin dugu, eta beharbada goi-mailako hizkuntz gaitasuna eskatzen diogu ertzaina izan daitezkeen horiei, interpretazio bat egin genuelako hizkuntz eskakizunei buruz. Hala ere, guretzat inportanteena ez da deialdi honetan gerta daitekeena. Inportanteena, geroari begira: bat, euskalduntze prozesu eraginkorragoa eta biziagoa jarri behar dela ertzainen artean; bi, herritar euskaldunok errespetua merezi dugula poliziaren aldetik; eta hiru, aurrera begira, Euskal Herriko polizietan euskalduna izatea ezinbesteko baldintza izan behar dela kaleetatik euskaldunen artean ibili ahal izateko polizia gisa. Besterik gabe, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4841 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Buenas tardes a todos. Buenas tardes, señora consejera. Bueno, la verdad, señor Isasi, su iniciativa es un poco, no sé, ultramundana; no la entendemos, e intentaré explicar cuál ha sido nuestro punto de vista en torno a su iniciativa. Esaten ari nintzenez, zure ekimena garaiz kanpokoa da LEPari dagokionez, urratu egiten baitu segurtasun juridikoaren printzipioa, eta uste dut hori dela… Bai, ez iezadazu harridura-aurpegiarekin begiratu: orain esan duzu ez zaizula hain garrantzitsua iruditzen lan-eskaintza publiko hau, baina zure ekimenaren testuan zuzenean lotzen zenuen orain egin den lan-eskaintza publikoarekin. Tira, modu batean egin bada, modu berean egiten jarraitu behar da; hori segurtasun juridikoaren gutxieneko printzipioa da, eta oinarrizkoa da demokrazia batean eta zuzenbide-estatu batean. Beraz, deialdia egina dago, itxaropen batzuk sortu dira, eta bere horretan utzi behar da. Eta bitxien egiten zaidana da zuk ekimena egin duzula ustez ziur zaudelakoona dela baina ez duzula batere ezagutzen Ertzaintza, ezta Ertzaintzak euskarari ematen dion erabilera eta langileek duten iritzia ere, Euskadin ditugun 8.000 ertzainen iritzia. Izan ere, sektorean oro har uste dute 2. hizkuntza-eskakizuna gehiegizko eskakizuna dela. Eta denek esaten dute. Beraz, gai hori nahi eta nahi ez izan behar da kontuan; ezin da alde batera utzi. Eta ulertzen dut ekimen hau zuen interesen eta helburu politikoen araberakoa izatea. Eta ulertzen dut zure interesa Administrazio publikoko zerbitzu guztiak, arlo publikoarekin lotutako guztiak, euskaraz eman daitezen, eta hor gu ere ados gaude: betebehar bat da bi hizkuntza ofizial dituen erkidego elebidun batean, jakina. Baina, esan bezala, ez dago euskal poliziaren azterketa erreal batean oinarrituta. Beraz, guk aldezten dugu LEPa bere horretan uztea, legezkotasun- eta aukera-arrazoiengatik, eta gaur bilkuran adierazi nahi dugu beharrezkoa dela Administrazioko lanpostuak aztertzea, Autonomia Erkidego honetan autogobernua izan dugun urteetan pilatutako esperientziarekin eta hizkuntza-normalizazioari buruzko hainbat eta hainbat txosten eta planekin, eta orobat aztertzea herritarrei zerbitzu hori emateko Administrazioak dituen ahozko komunikazioaren beharrak, baina baita Administrazioaren barruan eta beste administrazio batzuekiko ere; eta gai horietaz jada eztabaidatu dugu Ganbera honetan legealdi honetan. Beraz, uste dugu lan horri ekin behar diogula, eta, gainera, egokia dela legealdi honetan ekitea, ez baita lan erraza eta ez baita egun batetik bestera egiten. Beraz, komunikazio-zereginak aztertu behar lirateke; alegia, zer hizkuntzatan egiten diren zeregin horiek, eta zer maiztasunekin egiten duten langileek beren lanpostuko zeregin bakoitza hizkuntza horietan, gero lanpostu horri dagokion hizkuntza-eskakizuna ezar dadin. Eta kontuan izan behar den baina batzuetan hizkuntza-eskakizunak ezartzean ahazten den beste faktore bat da eskakizunak egokitzea lana egiten den eremuko ezaugarri soziolinguistikoetara. Eta Ertzaintzaren kasu honetan, Euskadiko lurralde osoan barreiatuta baitaude, bada, beste edozein kasutan baino garrantzi handiagoa du horrek. Beraz, eremu soziolinguistikoa ere gai garrantzitsua da lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna definitzean. Horrenbestez, sozialiston proposamenak agerian utzi nahi du –uste baitut lotura duela gai honekin, eta, gainera, sektore hau bereziki sentikorra da gai honekin– Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikaren sailak, lanpostuak aztertu behar dituela, eta bereizi egin behar dituela Administrazio orokorra eta sektore bakoitza, sektore bakoitzak dituen premiekin. Ez dira gauza bera Osakidetza eta Ertzaintza, edo Justizia eta Administrazio orokorra; tira, oso desberdin mugitzen dituzte espedienteak eta egiten dute lan, zeren, Admi- nistrazio orokorrean, Zuzenean bakarrik dago jendaurrean, eta ezer gutxi gehiago. Beraz, guk aldezten dugu eskakizunak berrikustea, baita bere zailtasunak dituen –eta aitortu egiten dut– gai bat aztertzea ere: eskakizun mistoak egitea, hau da, maila desberdinak abilezia desberdinetarako, oraingo eskakizunak denentzat berdinak baitira: hauek dira eskakizunak, denerako balio dute, eta, gainera, abilezia-maila bera izan behar dugu ahoz eta idatziz, irakurmenean… Eta uste dut ez dela gauza bera. Ez da gauza bera, behintzat, lanpostu guztietan. Osakidetzako zeladore batek ez ditu izan behar kirurgialari baten edo Justizia Saileko aholkulari juridiko baten premia berak, adibidez. Hortaz, uste dut arrazoizkoa litzatekeela gai horiek guztiak kontuan izatea, urte hauetako guztietako bilakaerarekin, eta horrelako sistema batera aurrera egiten saiatzea. Izan ere, azken batean, zerbitzu on bat eman behar zaie herritarrei; ez da nahikoa legea betetzea. Esan dudanez, Ertzaintzaren kasuan funtsezkoa da ahozkotasuna idazmena baino garrantzitsuagoa izatea, eta funtsezkoa da, halaber, lan-jarduerara egokitzea, Ertzaintzaren beste ahulgune bat desmotibazioa baita: ikasi eta ikasi eta ikasi, eta azkenean ikusteko ezin duzula erabili. Eta horrek ere desmotibatu egiten du. Alegia, nik uste dut bideratu behar dugula ikasitakoa praktikoa izatea, gero ertzainek herritarrei begira egunero izaten dituzten zereginetan erabili ahal izan dezaten. Bestalde, ez da begi-bistatik galdu behar zer ezaugarri eta baldintza berezitan egin behar izan duten beren lana Herrizaingo Sailak eta erkidegoko poliziek. Gaur, oso bestelako garaia bizi dugu, baina duela gutxi arte ertzainak –kopuru itxia dira– ezin ziren beren lanpostuetatik libratu euskara ikasteko, ordezkaezinak baitziren, eta, lanpostu batzuetan, are ordezkaezinagoak. Hori dela eta, ertzain askok, lanpostu batzuetan, eta ahalegin handiarekin, denbora librea familiarekin pasatu beharrean euskara ikasten ematen zuten, baina batere laguntzarik gabe eta batere libratu gabe, eta hori ere agerian utzi behar da gaia aztertzean. Ez da gainerako Administrazioa bezala; oso pertsona bereziak dira. Eta gogorarazi behar da, orobat, zer zailtasun izaten zuten ertzain askok euskaltegietara joaten zirenean. Ertzainak ez ziren euskaltegi guztietan ongi etorriak izaten ertzainak zirela jakiten zenean. Beraz, haientzat ez da erraza izan, eta, Ganbera honetara ekarri duzun ekimenean jarri nahi dituzun betebehar horiek ezartzean, hau da, ertzainen eskakizun-maila igotzea, bada, gai horiek guztiak kon- tuan izan behar dira. Gauza horiek guztiek eragin dute orain daukagun argazkia edukitzea. Baina ni baikorra naiz; izan ere –gainera, zuk halaxe esan duzu zure hitzaldian–, belaunaldi berriek nahikoa euskara-maila izango dute herritarrekin behar adina komunikatzeko –oro har esango nuke nik–. Eta hori albiste ona da. Pixkanaka, belaunaldi berriak izango ditugu, erkidegoko polizien promozio berriak, hizkuntza jakingo dutenak. Baina beste berezitasun bat ere utzi behar da agerian, eta Ertzaintzan nabaritzen da gehien –Administrazio osoan gertatzen da oro har, baina bereziki nabarmena da Herrizaingoan–: bitxia bada ere, eremu euskaldunenetako polizia-etxeak paseko polizia-etxetzat jotzen dira, eta ertzainak, euskara, hizkuntza, eskakizuna lortu ondoren, gehienak bizkaitarrak direnez, Bizkaira joaten dira, baina, han, jendeari ez zaio Gipuzkoan bezainbeste hitz egiten euskaraz; gehiago hitz egiten zaio gaztelaniaz. Eta eragozpen horrekin egiten dugu topo beti: ziurrenik, Bizkaian Gipuzkoan baino ertzain elebidun gehiago daude, baina, soziolinguistikoki, Gipuzkoan jakin behar da euskara lanpostu horretarako. Eta zailtasun horiek eta gai horiek guztiak kontuan izan behar dira horrelako gaiei ekitean. Eta, bestalde, esan beharra dago ezen, gai horiek aztertzean eta proposatzean, graduazio batean pentsatu behar dela. Gure ustez, Euzko Alderdi Jeltzalearekin sinatu dugun erdibideko zuzenketan jasotzen da ez bakarrik euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko legezko betebeharra eta hori lortzeko lanean jarraitu beharra, baizik eta proposatzen da, halaber, ahozkotasuna idazmena baino gehiago hobetzea, batetik, ertzainetan frustraziorik ez eragiteko, eta, bestetik, herritarrak hobeto artatzeko. Izan ere, poliziek beren lanpostuan euskara jakin behar dute herritarrekin hitz egin ahal izateko haiek hautatzen duten hizkuntzan, ez bakarrik legea betetzeko, hori gertatzen baita batzuetan Administrazioan –eta gaur Ertzaintzari buruz hitz egiten ari garen honek berdin balio du Osakidetzarako edo Administrazio orokorrerako–, eta uste dut ez dela hori lortu nahi den helburua. Lortu nahi dena da euskara erabilera-hizkuntza izatea lanpostuan eta pertsonen arteko harremanetan. Hala bada –ez naiz gehiago luzatuko–, arrazoi horiengatik sinatu dugu erdibideko zuzenketa hau, eta horixe zen gure zuzenketaren asmoa; beraz, ez gaude ados zure jatorrizko ekimenaren asmoarekin. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4842 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Isasi jauna nahasi egin da pixka bat bere ekimenaren justifikazioan. Ez da bere egunik onena izan; huts egin du. Denok egiten dugu huts. Baina nik azaldu nahi diot zergatik egin duen huts. Zuek nahasi egiten dituzue Ertzaintzan dauden hizkuntza-eskakizunak. Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna Administrazioko 2. hizkuntza-eskakizuna da, eta Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna EGA edo Administrazioko 3. hizkuntza-eskakizuna da. Alegia, legez besteko proposamen bat aurkeztu duzue batere jakin gabe zertaz ari zareten, eta –esan dizuetenez– Ertzaintza barrutik ezagutu gabe, haren historia ezagutu gabe eta haren berezko ezaugarriak, argi eta garbi bereiziak, ezagutu gabe. Bide batez esanda, ertzainei EGA eskatuko balitzaie –uste dut hori proposatu duzula–, une honetan ertzainik gabe geratuko ginateke –ez dakit hori den zehazki nahi duzuna, alegia, zuk proposatzen duzuna onartu eta hurrengo egunean Ertzaintzarik ez egotea Euskadin–: ia inork ez luke gaindituko 2. hizkuntzaeskakizuna, zeina, esan dudanez, EGA baita funtsean, EGAri baitagokio. Beraz, gehiegikeria bat izateaz gain, surrealismo hutsa da. Eta justifikazioan eskatzen duzue 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak eskatzea dagozkion lanpostuetan, baina Ertzaintzarako ez da existitzen halako hizkuntzaeskakizunik. Ofizialki, 1. hizkuntza-eskakizuna edota EGA daukazu, besterik ez. 2. hizkuntza-eskakizunerako azterketarik ere ez da egin; egin izan balitz, gutxi batzuek gaindituko zuketen. Esan bezala, Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna EGAren parekidea da. Gainerakoan, EH Bilduk itxuraz proposatu nahi zuenaren muinari helduz –edonork egin baitezake huts–, eta segurtasun juridikoa ere alde batera utzita, gaiaren alderdi politikoari eta zuk normalean aldezten duzunari heltzen badiogu, tira, aldeztu nahi baduzu ertzain izan nahi duen edonork EGA edo euskaraezagutza handia izan behar duela, ez gaude inola ere ados. Eta proposamena egin duenaren hizkuntzaobsesioak ezaguturik, ez dugu zalantzarik hori dela haren helburua. Isasi jaunarengatik izango balitz, euskaraz ez jakitera ausartuko litzatekeen ezein herritarrek ezingo luke lanposturik lortu Administrazioan, kontuan hartu gabe Euskadiko hizkuntza-errealitatea; kontuan hartu gabe Euskadin denok dakigula gaztelaniaz baina askoz gutxiagok euskaraz; kontuan hartu gabe ezin dela inor funtsik gabe diskriminatu hizkuntza-arra- zoiengatik; kontuan hartu gabe ezin zaiela eskatu Administrazioko langile guztiei euskaraz jakitea, edozein lanpostu dutela ere, eta are gutxiago egun batetik bestera; azken batean, kontuan hartu gabe edozein demokratak ulertzen duena ulertzeko ahalegin handirik egin gabe. Nik uste dut hori ulertzeko nahikoa dela Euskadin bizitzea eta ezagutzea ez gure erkidegoaren azken urteetako historia, baizik eta, batez ere, zer errealitate soziolinguistikotan gauden gaur egun. Zergatik jakin behar dute euskaraz ertzain guztiek herritar batzuek bakarrik baldin badakite eta askoz gutxiagok hitz egiten badute beren egunerokoan? Ezertarako ez. Eta zer esanik ez denek EGA maila eduki behar izatea, zuk nahi duzun bezala. Esan bezala, proposamen hori errealitatetik oso urrun dago. Hizkuntza-inposaketa ez dago inola ere justifikatuta, euskara hizkuntza ofiziala izanik ere, bide batez esanda. Kontuan izan behar da hizkuntza ofizialtzat aitortu zela oso jende gutxik ezagutzen zuenean, eta kontuan izan behar da, esan bezala, errealitate soziala, zeina seguru asko ez baita urteetan edo hamarkadetan aldatuko, edo inoiz ere ez. Baliteke euskarak pisu mugatua izatea beti, eta ez da ezer gertatzen horregatik. Egungo mundu globalizatuan, logikoa da azkenean gaztelania gailentzea modu naturalean, eta, esan bezala, hori natural hartu behar da; ez da ezer gertatzen horregatik. Ez da gizarte oso bat behartu behar hizkuntza aldatzera. Baretu zaitezte. Beraz, señor Isasi, respire y relájese. Hartu arnasa sakon, eta ez zaitez kezkatu gainerako herritarren hizkuntza-ezagutzengatik. Lasai, ez zaitez obsesionatu. Obsesionatuta zaude gai honekin, egun batetik bestera birziklatu nahi duzu gizartea, mundu guztiak euskaraz hitz egin dezan nahi duzu. Obsesionatuta zaude! Lasai, Isasi jauna. Ezagutu ezazu errealitatea; ibil zaitez Euskadi osoan barna. Duela 20 urte, herritarren % 15ek hitz egiten zuen euskaraz; duela 30 urte, % 10ek… Lasai! Jendea ikasten ari da; haurrak euskaraz hitz egiten ari dira. Joango dira hitz egiten, lasai. Ez zaitez kezkatu; ez da ezer gertatzen horregatik. Gure zuzenketan proposatzen dugu euskara eskatzea hura benetan behar duenari bere lana ahalik eta ondoen egiteko, beste batzuetan adierazi dugunez, baina horrek ez du esan nahi ertzain guztiek euskaraz jakin behar dutenik, ezta euskara-ezagutza izan behar dutenik ere ez baldin badute inola ere behar beren lana bikain egiteko. Nire ustez, zure proposamenek eta zure eldarniozko hitzaldiak Euskadiko hizkuntza-errealitatearekin bat ez datorren obsesio batean dute arrazoia; izan ere, horrek milaka eta milaka herritar utziko lituzke euskal poliziara sartzeko aukerarik gabe, eta hori, argi eta garbi, inola ere onartu ezineko hizkuntza-urraketa bat da, eta beste gehiegikeria bat, eta guk irmoki gaitzesten dugu. Horregatik aurkeztu dugu gure osoko zuzenketa –ez dugu aukerarik izan Euzko Abertzaleak taldearekin eta Euskal Sozialistak taldearekin negoziatzeko, haiek erdibideko batera iritsi baitira gurekin hitz egin gabe–, eta hor proposatzen genuen Legebiltzarrak eska diezaiola Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari ezar dezala euskara nahitaez jakin behar izatea dagokion lanpostuan egin beharreko lanak behar bezala egiteko euskara erabiltzea ezinbestekoa den Ertzaintzako lanpostuetan. Uste dut nahiko arrazoizkoa dela guk eskatzen duguna. Gainerakoan, Isasi jauna, testu bat eta liburu bat gomendatu nahi dizkizut. Ez dizut opari egingo bakarra daukadalako, baina "Lengua y secesión: política lingüística y futuro en el País Vasco" artikulua gomendatzen dizut, Matías Múgicarena, "La secesión de España" liburuan datorrena –ziurrenik ez zaizu gustatuko, baina ondo etorriko zaizu hura irakurtzea–. Liburu osoa benetako harribitxia da, eta zaila da hortik zerbait nabarmentzea. Baliteke zuri, irakurle porrokatua zaren horri –eta ez bakarrik euskaraz– jakin-mina eragitea eta liburu hori erostea, eta artikulu hori irakurtzea. Nik artikulu hori irakurtzeko eskatzen dizut. Nik, agian, esaldi hau nabarmenduko nuke, eta zuretzako aholku bihurtuko dut, hizkuntza-gai horiengatik kezkatuta egon ohi baitzara. Isasi jauna, uste dut hau idatzi zuenean ez zela ari zuregan pentsatzen, baina uste dut ondo etorriko litzaigukeela denoi, baina batez ere zuri, Isasi jauna: "Hautatu egin behar da: gizarte ireki eta aske bat, non euskararen biziraupena zoritxarrez ez baita segurua, edo pertsonen bizitzan eta intimitatean interbentzionismoa, kontrol soziala eta esku-hartze totalitarioa egiten dituen gizarte bat, zeina oso gustuko baitu gure artean dabilen apaizen eta apaiz ohien samaldak eta zeinak beharbada euskara gordeko bailuke". Nire hautua argia da. Zein da zurea, Isasi jauna? Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4843 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ORBEGOZO URIBE | EA-NV | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. 2014ko apirilaren 1ean Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozesurako deialdia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Deialdi horretako oinarrietan jasotakoaren arabera, 120 lanpostu berri eskainiko dira, eta denek 1. hizkuntza-eskakizuna dute ezarria; eta, gainera, horietako 60k derrigortasun data betea daukate. Hasierahasieratik, derrigortasun data ezarrita daukate. Hau da, Ertzaintzaren lan eskaintza publikoa berrian eskainiko diren 120 lanpostuen artean, guztiek daukate ezarrita Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna betetzea. Eta horrez gain, horietatik 60k derrigotarsun data jarrita daukate dagoeneko, alegia, 60 lanpostu berri horietara iristeko Ertzaintzaren 1. hizkuntzaeskakizuna hasieratik egiaztatuta eduki beharko dute enplegu publikoko eskaintza horretako lehiakideek. Baina horretaz gain, beste 60 lanpostuk ere 1. hizkuntza-eskakizuna daukate ezarrita. Oso aurrerapauso garrantzitsu eta esanguratsua da gure taldearen ustez, euskararen ezagutza eta erabilera Ertzaintzan ere hedatzeko asmo irmoari lotutakoa. Hori esanda, eta EH Bilduko legebiltzarkide Isasi jaunak aurkeztutako ekimenaren testua irakurri ondoren, komeni da zenbait zehaztasun egitea Ertzaintzaren hizkuntza-eskakizunen sistemaren inguruan, hain zuzen ere, berezko sistema daukalako eta askotan Administrazio orokorrean ezarritako hizkuntza eskakizunen sistemarekin nahasten dugulako. Ondorioz, baliokidetza mailak ere nahasten ditugu eta ez diogu gaiari zehaztasunez heltzen. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Administrazio orokorreko langile publikoek lau hizkuntzaeskakizun dauzkate. Aldiz, ertzainek bi euskara maila baino ez dituzte: lehenak, 1. hizkuntza-eskakizunak, ahoz zein idatziz emandako informazioa ulertzeko gaitasuna eskatzen du, baina hitz egitean zenbait betekizun ezartzen ditu, hala nola, eguneroko gaiez naturaltasun nahikoaz mintzatzea edo deskribapen eta azalpen argiak ematea. Bigarren profilak, berriz, gai konplexuei buruzko testuak ulertzea eta idaztea eskatzen du, baita zuzentasunez, egoki, adierazpen aberatsez eta hitz-jarioz komunikatzeko gai izatea, baita ere. Hizkuntza trebezia handia eta adituak eskatzen dituzten postuetan baino ez da ezartzen bigarren hizkuntz eskakizun hori. Errazago ulertzeko, hizkuntza-eskakizunen baliokidetza taulan konparatzen baditugu, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizunaren baliokidea B2 maila da, hau da, Administrazio orokorreko lau hizkuntza-eskakizunetatik 2. hizkuntza-eskakizunaren parekoa, Hizkuntza Eskola Ofizialean antzinako 4. maila edo gaur egun maila aurreratua delakoa. Kasuan, ingelesarekin alderatuz gero, First tituluaren antzekoa. Bestetik, Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna Administrazio Orokorreko 3. hizkuntza-eskakizunaren modukoa da. Hizkuntza Eskola Ofizialean 5. maila edo gaur egun C1 maila, EGAren tankerakoa edota, aurreko ereduari jarraituz, ingelesez Advanced tituluaren baliokidea. Hala eta guztiz ere, egia da Ertzaintza euskalduntzeko bidean ez goazela guri gustatuko litzaigukeen bezain azkar, baina zentzu horretan aurrerapausoak eman nahi ditugu, eta horren adierazle da, esaterako, hurrengo lan eskaintza publikoaren bidez polizia bihurtuko direnen artean euskara dakitenei lehentasuna emango zaiela. Izan ere, lehiaketa oposizio prozedura publiko honetako 120 lanpostuek, guzti-guztiek daukate ezarrita hizkuntza-eskakizuna, eta arestian azpimarratu den moduan, lanpostu horietako % 50ek sartu ahal izateko ezinbestean egiaztatu beharko dute euskaragaitasuna badutela. Hori egiaztatu ezean, ez da posible izango lanpostuok betetzea. Beraz, berriro esan euskalduntze prozesua ez dela guk nahiko genukeen bezain azkarra izaten ari, baina argi daukagu Ertzaintzan euskara normalizatuko bada, pausoz pauso egin behar dugula aurrera euskararekin. Hartara, azpimarratu nahiko nuke honako hau: Ertzaintzara sartzeko 24. promozioa izango dela. 32 urte pasa dira Ertzaintza abian jarri zenetik, eta lehenengo aldiz, eskainitako lanpostu guztiek euskaraeskakizuna izango dute. Kontuan hartzen baditugu aurreko deialdietako betebeharrak, orain arte portzentajea txikiagoa izan da. Derrigortasun-data ezarrita duten lanpostuen kopurua ere txikiagoa izan da aurreko deialdietan, % 30 edo % 40aren ingurukoa. Oraingoan, berriz, % 50 da. Aldea nabarmen igo da, eta bide horretatik jarraitu dezan da gure asmoa. Berriro esaten dugu, uste dugu guztioi gustatuko litzaigukeela euskara erabat normalizatuta egotea gure gizartean eta lanpostu guztiak betetzen dituzten ertzainek edo langile publikoek euskarazko erabateko gaitasuna izatea. Baina gizartea nola dagoen kontuan hartu behar dugu, egoera soziolinguistikoa ere aintzat hartu behar dugu. Beraz, alde batetik, lanpostuen % 50 bete ahal izateko, aurkezten direnek derrigorrean egiaztatuta eduki beharko dute euskara gaitasuna, eta hori hizkuntza-eskakizunen sistemaren bitartez egiten da. Baina horrez gain, gainontzeko lanpostuak betetzeko orduan, oposizio sisteman hautagaiei egingo zaizkien bost probetan lortutako puntuazioa handitzeko aukera izango dute euskaraz dakitela egiaztatzen dutenek, eta hori oso datu esanguratsua da, hain zuzen ere, oposizio faseko azterketetan gehienez 550 puntu batu baititzakete hautagaiek, eta 20 puntu gehituko dizkiete B1 euskara maila dutenei eta 55 puntu, berriz, B2 maila dutenei. Hau da, 1. hizkuntza-eskakizuna (Administrazio Orokorreko 2. hizkuntza-eskakizuna) egiaztatzen duten guztiek nota osoaren % 10 gehitu ahal izango diote lortutako emaitzari. Beraz, sistema honekin ahalbidetzen da ertzain berri guztiak euskaldunak izatea. Plazen erdiek behar dute akreditazioa lanpostua bete ahal izateko, baina, gainera, gerta daiteke 120 horiek egiaztatua edukitzea euskara maila eta denek betetzea hizkuntza-eskakizuna. Eta hor dago gakoa, hain zuzen ere: zenbat eta hautagai euskaldun gehiago, orduan eta aukera gehiago ertzain elebidunak izateko. Eta hori guztia, enplegu publikorako eskaintzek bete behar duten prozedurari buruz legeak esaten duena betetzearekin bat dator. Egia da euskaraz ez dakitenek parte har dezaketela, beste hainbat eta hainbat lan-eskaintza publikotan gertatzen den bezala. Estatuko edo Europar Batasuneko herritar den edonork dauka lan-eskaintza honetan parte hartzeko aukera, baina 120 lanpostu horietatik 60tan, sarbidea izatekotan, 1. hizkuntzaeskakizuna egiaztatu beharko dute, nahitaez. Eta, gainera, kontuan hartu beharko dute beste 60 lanpostuetara sartzeko ere puntu gutxiago edukiko dutela, eskakizuna egiaztatu ahal ez badute. Ordea, autokonplazientzian ez gara eroriko: lan handia dago egiteko Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko bidean. Ertzaintzako agintariek esan dutenarekin bat egiten dugu: Ertzaintzan lan egiten duten pertsonak elebidunak izatea lortu nahi dugu. Bai, baina hori pausoz pauso egin behar da, eta gure Autonomia Erkidegoko egoera soziolinguistikoaren bilakaera ikusita, tamalez, orain arte ezinezkoa izan da ertzain guztiek euskaraz egitea normaltasunez. Aldiz, argi daukagu gure helburua dela urte batzuen buruan hori lortzea. Horregatik guztiagatik, erdibideko hau adostu dugu, non gure asmoa baita herritarrei eman beharreko zerbitzuan hizkuntza- aukerarako askatasuna bermatzerako bidean aurrerapausoak ematea. Hartara, uste dugu helburu hori erdiesteko asmoarekin urrats eraginkorra izango dela Ertzaintzaren enplegu publikorako eskaintza-deialdi honetan ezarritako hizkuntza-eskakizunak egiaztatu beharra. Ordea, etorkizunerako are gehiago sakondu nahi dugu Ertzaintza euskalduntzeko prozeduran, eta herritarrei hizkuntza-eskubideak bermatzeko asmoarekin, Ertzaintzaren hurrengo enplegu-deialdi publikoetako hizkuntza-eskakizunak ezartzerako orduan nagusiki ahozko komunikazioa lehenesteko eskatu nahi diogu, baita ere, Jaurlaritzari. Besterik gabe, mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4844 |
10 | 85 | 19.06.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on guztioi. Goiz honetan bigarren aldiz eztabaidatuko dugu euskarari lotutako gai batez. Kasu honetan, Bilduk planteatzen digu Ertzaintzako 120 postuetan sartzeko deialdian gutxienez 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzea hautagai guztiei. Eta egon daiteke ados edo ez –gure taldea ez dago ados, eta horregatik ez genuen zuzenketarik aurkeztu, ezezko botoa emango baikenuen, besterik gabe–, baina, horrez gain, 2. hizkuntzaeskakizuna eskatzearekin ados gauden edo ez esan baino lehen, talde honek uste du akats bat dagoela jatorrian, akats batzuk daudela jatorrian. Baten bat adierazi dizuete jada, hots, eskakizunen arteko desberdintasuna, baina, horrez gain, ikuspegi oker batetik planteatuta dago, zuek baieztapen batzuk egiten baitituzue egia absolutuak izango balira bezala, eta benetako errealitateaz ahaztuz. Ez dugu zalantzan jarriko euskaraz artatuak izan nahi duten herritarrei euskarazko arreta bermatu behar zaiela. Horrek ez du esan nahi denek euskaraz jakin behar dutenik, Ertzaintzako funtzionario guztiek euskaraz jakin behar dutenik. Herritarrek dute bermatua euskaraz artatuak izateko aukera, baina ertzain guztiek ez dute euskaraz jakin behar. Izan ere, zure ekimenean esan duzu –gero hemen zuzentzen saiatu zara hurbileko poliziaz hitz eginez–, baina ekimenean esan duzu hori behar-beharrezkoa dutela beren lana egiteko. Bada, hara, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 3. artikuluan jartzen du zein den haren eginkizuna eta zeregin nagusia, eta haren eginkizuna eta zeregin nagusia da eskubideak eta askatasunak askatasunez erabil daitezen zaintzea eta herritarren segurtasuna bermatzea; horretarako, bizikidetza baketsua zaindu behar dute, eta pertsonak eta haien ondasunak babestu behar dituzte legearen arabera. Beraz, ez dago polizia-aditu izan beharrik ohartzeko Ertzaintzaren, poliziaren zeregin nagusia dela herritarren segurtasuna bermatzea eta pertsonak babestea, eta, lan hori egiteko, egia da lanpostu batzuek hizkuntza-eskakizuna beharko dutela eta euskara jakin beharko dutela, baina ez da nahitaezko baldintza Ertzaintzako langile guztiek euskaraz jakitea jarri zaien lan hori egiteko. Herritar bati lapurreta egin badiote indarrez kalean, larderiatu egin badute edo etxean sartu bazaizkio, sinets iezadazu, benetan, kezkarik handiena izango dela hori konpontzea. Ziurrenik, euskaraz artatua izan nahi duenarentzat, kezka bat izango da eus- karaz artatua izatea, baina kezka hori txikiagoa izango da jasan duen delitu hori konpontzearena baino. Beraz, lehenik eta behin –jada esan dizute beste talde batzuek, baina nik errepikatu egin nahi dizut–, aztertu egin behar duzue, arrazionalizatu eta planteamendu politikoak alde batera utzi, eta errealitatera eta herritarren beharretara egokitu. Izan ere, zuek ez dituzue kontuan hartzen funtsezko parametro batzuk, hala nola herritarren eskaria eta, batez ere, gure Autonomia Erkidegoko errealitate soziolinguistikoa. Eta ez dituzue horiek kontuan hartzen zuen proposamenaren atzean planteamendu guztiz politiko bat ezkutatzen duzuelako: denentzat hizkuntza-politika bera ezarri nahi duzue, kontuan izan gabe gure erkidegoan askotan hain desberdinak diren hizkuntza-errealitatea eta -idiosinkrasia. Gure ustez, hizkuntza-politika bat planifikatzean, kontuan izan behar dira –jada esan dizute beste talde batzuek– eskariak eta errealitateak, eta lehentasuna izan behar du arrazionaltasunaren eta, batez ere, proportzionaltasunaren printzipioak. Ezin diegu ez ikusiarena egin, zuek nahita egiten diezuen bezala, udalerri bakoitzeko hizkuntza-berezitasunei. Gure ustez, Ertzaintzan hizkuntza-politika arrazoizko eta egoki bat planifikatzean, lanpostu bakoitza eta haietako bakoitzak dituen zereginak ikusteaz gain, zonakatze bat eta mapa bat egin behar dira aurreko guztiaren arabera. Izan ere, ez didazue ukatuko zerikusi txikia dutela edo ez dutela batere zerikusirik Barakaldoko, Guardiako edo Gipuzkoako Goierriko errealitate soziolinguistikoek eta, hortaz, euskarazko arretaren eskariak. Ezingo didazue ukatu euskararen erabilera oso desberdina dela Ondarroako edo Azkoitiko polizia-etxeetan eta Sestaokoan edo Bilboko Zabalburukoan. Hori dela eta, euskararen hedapen-erritmoak eta eskakizunak ezin dira berdinak izan. Euskara eta gaztelania gure bi hizkuntza ofizialak dira, egia, Gernikako Estatutuak aitortzen dituen hizkuntzak, baina hizkuntza ulertu behar da komunikazio-tresna gisa, gizarteratze-tresna gisa, eta ez, zuek erabiltzen duzuen bezala, baztertze- eta liskar-elementu gisa. Zuek eta zuen aurreko politikariek aldarrikapen guztiz politiko gisa erabili duzue euskara, eta horren adibide ona da ekimen hau. Horixe egin duzu zuk hemen zure hitzaldian, eta, gainera, gaiak nahasi dituzu, eta horrek are gehiago utzi du agerian zure ekimenaren kutsu politikoa. Eta ez du talde honek aurkeztuko edo aldeztuko euskararen eta gaztelaniaren arteko bateraezintasunean edo antagonismoan oinarritutako planteamendurik; izan ere, legebiltzar-talde honentzat, biak dira gure hizkuntzak, eta hizkuntza-tresna osagarriak dira eta izan behar dute. Euskarak bilakaera positiboa izan du azken urteetan. Ziurrenik, izan zitekeen hobea. Gero eta euskal herritar gehiagok ezagutzen eta menderatzen dute, eta, etorkizunean, are gehiagok, baina errespetatu egin behar dira erritmoak eta errealitateak, hizkuntza-presak eta -antsietateak ez baitira onak, Isasi jauna. Inposizio-politikek, zaletasunak eragin beharrean, gorrotoak eragiten dituzte, eta, atxikimenduak bultzatu beharrean, aurkakotasuna eragiten dute hizkuntza-arloan, eta beste talde batzuek ere esan dute hemen. Jarrera maximalistek, guztia edo ezer ez aldezte horrek –hori egiten baituzue zuek–, presek eta planteamendu guztiz politikoetan oinarritutako ezinegonek, euskararen erabilera bultzatu beharrean, euskaran atzera egitea eta haren aurrerapena blokeatzea eragiten dute. Elebide aipatu duzu. Bada, Elebide, zuk esan duzunez, hizkuntza-eskubideen ustezko urraketengatiko salaketak edo kexak jasotzen dituen organismo ofiziala da, baina, egia esan, badirudi errealitatea ez datorrela bat zuek beti bidali nahi duzuen mezuarekin. 2013. ekitaldian, 304 kexa jaso ziren Administrazioak hizkuntza-eskubideak urratu omen zituelako. Bada, hori alderatzen badugu beste gai batzuengatik jasotako kontsulta-kopuruarekin edo kexa-kopuruarekin (45.000), ustezko urraketa horiek % 0,06 dira. Ehuneko hori txikiagoa izango litzateke baldin eta, euskal Administrazioa bakarrik izan beharrean kontuan, administrazio publiko guztiek jasotzen dituzten kontsultak eta espedienteak izango bagenitu kontuan, ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarenak, bere sail guzti-guztietan. Denok gaude ados pixkanaka euskalduntzearekin, eta ez bakarrik Ertzaintza, eta egia da…; gainera, haiek, sindikatu guztiek argi eta garbi utzi zuten hemen agerraldia egin zutenean zailtasun handiak izan zituztela iraganean euskalduntze horretan, eta Mendia andreak horretarako arrazoiak eman dizkizu. Ez bakarrik Ertzaintza; esan dizudanez, gizarte osoa euskaldundu behar da pixkanaka, baina lehentasuna emanez, esan bezala, funtsezko bi printzipiori: progresibitatea eta proportzionaltasuna. Ezin ditugu ezarri funtsik gabeko eskakizunak, itxura faltsuen eta premia gorrien pean kamuflatuta. Eta ezin ditugu eskatu dauden errealitate soziolinguistikoetatik urrun dauden neurrigabeko baldintza arbitrarioak eta nahierakoak. Gu ez gara hizkuntza-antagonismoen lagun. Uste osoa dugu osagarritasunean, bizikidetza normalizatuan, pixkanakako aurrerapenean, elkarrekiko errespetuan eta neurrizkotasun-zentzuan. Uste osoa dugu euskara despolitizatzean, hura arma eta tresna politiko gisa ez erabiltzean –hori egiten duzue zuek– eta hura maitatzeko eta ulertzeko heterogeneotasunean, ez esleipen esklusiboetan. Hizkuntza-arloko uniformetasunak, homogeneotasunak eta pentsamendu bakarrak ez diote mesederik egiten euskarari. Zuek, euskal herritarren hitza hainbeste gustatzen zaizuen eta hainbeste defendatzen duzuela esaten duzuen horiek, errespeta ezazue iraganeko, oraineko eta etorkizuneko hitzaren errealitatea hizkuntza-arloan ere. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4845 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ISASI BALANZATEGI | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Señora presidenta. Ziurtasun juridikoa eta…, eztabaida hau edo gai hau agertzen den bakoitzean, egia da, ni nahiko lasai egoten naiz, baina, beno, batzuk urduritu egiten dira edo agertzen naiz, edo batzutan naïf, maximalismoak eta hemen disparatu egiten dira zera guztiak, batzuetan irainak izateraino. Hemen –kuriosoa da, ezta?– hizkuntza-eskubideez hitz egiten dugunean, mailakatu daitezkeen…, ni ez naiz abokatua eta galdera moduan planteatuko nuke, noraino iritsi daitekeen, hau da, euskararekin egin daitekeena, bada, guri gertatu zaiguna: gaur bertan kanpoaldean egin dugu agerraldi bat (inposatutako Erregeaz), eta Amaiurreko diputatu batek esan zuen moduan, "Aita, semea eta Francoren izpiritua batera etorrita". Esan nahi dut, Erregearen inposaketaz kanpoan egin dugu agerraldi bat eta etorri zaizkigu ertzainak, bi ertzain, eta erdara batuan esan digute, eta, beno, ez zegoen modurik euskaraz egiteko. Kasu horretan suposatu egiten da, beti suposatu egiten da bi hizkuntza dakizkigunok amore eman behar dugula eta errespetua; eta ez, errespetu falta da, hain justu, kontrakoa. Ea noiz onartzen dugun guk hautatu egiten dugun hizkuntza horretan zerbitzatuak baldin bagara, hori da Administrazioak errespetatu behar duena, eta hori ezin daiteke uste. Eta, berriz ere, ez naiz aditua, baina, Mendia andrea, uste dut zuk ondo dakizula hori ez dagoela zatitzerik: eskubidea, edo errespetatzen da edo urratzen da, tartekorik ez dago. Orduan, Administrazioak horretarako egon behar du. Matías Múgica eta Aurelio Arteta eta enparauak eta, bizioa daukat irakurtzeko. Irakurri ditut. Oso ondo ezagutzen ditut xenofobia klase horiek eta amebaren istorioa eta nondik datozen eta diskurtso ideologikoak. Zu, gainera, ondo hezita zaude zu horrelako doku- mentuetan, baina horren den ustela! Horren den faltsua! Eta hemen 1867. urtean hego Euskal Herrian herrialde guztietan gehiengoa, % 52, oker ez banaiz, euskaldunak ziren. Hau, bilakabidea, aldatu egiten da. Beno, une honetan heren bat izan gaitezke euskaldunak. Progresio geometrikoa izan daiteke. Momentu jakin batean, orain indarrean dauden hizkuntza-politikek ez dute balio izango, aldaketa kualitatiboa egin behar izango dugulako atentzioa eman ahal izateko euskalduntze prozesu horretatik etortzen diren…, gehiengoa gazteen artean euskaldunak dira, eta haiei begira egin behar dugu. Egia da, egiari zor aitortu behar dut –eta batzuek esan duzue– nahastu egin nituela Administrazioaren hizkuntza-soslaiak eta Ertzaintza. Baina horrek agerian zer jartzen du? Hizkuntza-politika oso nahasia dela eta nik hanka sartu nuen, baina ez dago irizpide argirik horrelakoetan. Ertzaintzaren kasuan bi soslai horiek planteatzen dira. Nik ez daukat batere beldurrik hemen hizkuntzen arteko lehia horretan modu naturalean zer gertatzen den, gaztelera nagusitzen denean edo ez. Onartu egiten ez dudana eta amorrua ematen didana, nire pertsona eta ni bezalako milaka pertsona behartuak izatea eta gure barreneko kontzientziaraino jokatu behar dugula erdaldunen aurrean, ez dakit…, espezialak izango balira bezala, zor bagenie bezala ez dakit zer-nolako errespetua…, eta ez, barkatu, euskara maila duinean bizi gintezke. Saiatu izan gara erdibideko bat egiten eta ez dakit gaizki ulertze batzuk tarteko izan direla…, pena ematen digu, baina guk printzipioz geureari eutsiko diogu. Nahi genuen gauza bat, hari begira beharbada irtenbide bat izan zitekeen... Ez da posible izan. Aurrera begira, nik uste, bai, aldatu egin behar dira hizkuntza politikaren oinarriak, baina, besteak beste, mundua aldatu egiten delako. Eta dudarik ez izan, Maneiro jauna, Euskal Herria euskalduna izango dela. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4846 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bada, egia da, Isasi jauna, zuk kontatutakoa, ziur aski, egia da eta herri askotan jazoko dira horrelako gauzak, euskaldun batek ezin hitz egin euskaraz polizia batekin edo edonorekin, baina kontutan izan behar duzu mapa soziolinguistikoa, lehen aipatu dudana. Eta zu Gasteizko kaleetatik bazoaz, edonori zuzentzen badiozu zerbait euskaraz, erdaraz erantzungo dizu, zeren gehiengoak gaztelaniaz bakarrik daki, edo gaztelaniaz edo beste hizkuntza bat, baina ez euskara, edo ez maila on batean. Orduan, hori kontuan izan behar da, baita ere. Horregatik esan dut, baita ere, nire lehenengo txandan mapa soziolinguistikoa perfilen arabera ezartzeko kontuan izan behar dela. Baina egia da gauzak poliki-poliki joango direla euskalduntzen eta belaunaldi berriak euskaldunak izango dira, edo, behintzat, manejatu egingo dira hizkuntza horretan. Uste dut zure azken hitzetako batekin geratuko naizela. Uste dut entzun dizudala hizkuntza-politikari bira bat ematearen alde zaudela. Tira, bada, mahai gainean jarri dudan erronka hori dugu. Nire ustez, hizkuntza-politikarekin, Administrazioko eta zenbait sektoretako normalizazio-politikekin hainbeste urte eman ondoren, legea betetzeaz harago joan nahi badugu –eta uste dut zure kezketako bat dela (borondate onekoa, nik uste) legearen gainetik aurrera egitea–… Hau da, zer nahi dugu azken batean? Que se use el euskera. Hori da gure erronka nagusiena, ez? Erabiltzea, eta ez bakarrik jakitea. Orduan, nik uste dut hor hizkuntza-eskakizunak landu behar ditugula eta hizkuntza-eskakizun horiek lanpostuetara egokitu behar ditugula, ez baitu ezertarako balio gure funtzionarioek hizkuntza-eskakizuna lortzeak gero ez badute erabiliko. Izan ere, Patxi Lópezen Jaurlaritza sozialistan landu genuen gauzetako bat izan zen Jaurlaritzaren itzulpen-politika, sekulako paradoxa baitzen hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zuten funtzionario elebidun asko eta asko izatea eta beren lanpostuetan ez erabiltzea, eta, aldi berean, Administrazioak milaka eta milaka euro gastatu behar zituen itzulpenetan. Eta itzulpenetan gastatu behar zuen, gainera, ondo pentsatutako politikarik eduki gabe, Eusko Jaurlaritzak itzulpen ofizialen zer politika eduki behar duen ondo pentsatu gabe. Beraz, uste dut oso lan polita dugula egiteko, eta uste dut, gainera, hari ekin beharrean gaudela. Eta badakit hori zaila dela Jaurlaritzarentzat, baina uste dut une egokia dela Hizkuntza Politika lanean has dadin Jaurlaritzako sail guztiekin, sektore bakoitzarekin, eta azter dezala benetan… Eta, gainera, Jaurlaritza sozialistak txosten bikain bat eskatu zuen, hizkuntza-eskakizunen ebaluazioari buruzkoa, eta Hezkuntza eta Kulturako egungo sailburuak aurkeztu zuen, eta ondorio nahiko argi batzuk ditu. Eta nik txosten hori irakurtzea gomendatzen diet horretan interesa duten Ganbera honetako pertsona guztiei, eta, errealitate horretatik abiatuta –Jaurlaritzako funtzionarioekin eta langileekin dago egina–, ikusi behar da nola egin daitekeen aurrera, baina, batez ere, helburu horrekin. Eta uste dut Ertzaintzaren kasua, bere berezitasun guztiekin, kontuan izan behar dela, eta, jakina, tresnak eman behar zaizkie beren lana ondo egin dezaten. Haien lana da ordena publikoa, eta herritarren segurtasuna babestea, baita euskaraz ere euskaraz egin behar duten lekuetan, herritar guztiei arreta emanez. Baina kontatzen dute tarteka beste hizkuntza batzuetan hitz egin beharra izaten dutela polizia-etxean, beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituzten herritarrak baititugu gure artean. Beraz, azken batean, Herrizaingoaren eta polizia-etxeen beharrak ugariak eta askotarikoak dira. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4847 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ORBEGOZO URIBE | EA-NV | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Nik ere, azkar-azkar, zeozer esatearren. Aurretik azaldutako jarrera berretsi eta azaldu, azken finean, ezarrita daukagun gure sistema honetan hizkuntza-eskakizunen bidez daukagula aukera jakiteko zein den bakoitzaren euskara maila, bai ahozkoa, baita idatzizkoa ere. Azken finean, gainera, lehiaketa publikoak direnean eta interes anitz daudenean jokoan eta pertsonen espektatibak, orduan, objektiboki egiteko modurik egokiena edo, behintzat, momentu honetan da hizkuntza-eskakizunaren sistemaren bitartez. Guk argi daukagu hobetu beharra dagoela, eta esperantza daukagu etorkizunean aukerak edo urratsak ematea zentzu horretan. Lehenengo esku-hartzean deskribatu dudanean 1. hizkuntza-eskakizunaren eta 2. hizkuntza-eskakizunaren arteko aldea, zen, pixka bat, argi uzteko 1. hizkuntza-eskakizuna Ertzaintzan ez dela "ahuntzaren gau erdiko eztula" esaten dena, ez dela edozer, ez dela hain erraza, ertzainentzat dela zerbait, behintzat, zerbait exigitzen diena hautagaiei, ez dela hain erraza ateratzeko. Eta egia da beste kontu bat dela gero pertsonek, behin egiaztatuta hizkuntza-eskakizuna, egiten duten erabilera; azkenean, hori norberaren hautua izango da askotan. Eta horregatik aurrekoan esaten nizun, azken finean, klabea izango dela zenbat eta hautagai euskaldun gehiago aurkeztu, errazagoa izango da, baita ere, Ertzaintzan euskalduntzea edo normalkuntza prozedura aurrera eramatea. Hori esanda, besterik gabe. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4848 |
10 | 85 | 19.06.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda handitzeko deialdietan lanpostu guztietarako gutxienik 2. hizkuntza-eskakizuna eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Isasi jauna, erabat berresten dut egin dudan lehenengo hitzaldia, ez baitzara gai izan zure legez besteko proposameneko zioen azalpenean egin duzun eskaera arrazoitzeko; alegia, zergatik izan behar duen, zure arabera, Ertzaintzako edozein funtzionariok 2. hizkuntza-eskakizuna bere lana egiteko. Ez zara gai izan, ez zara gai izan, mundu guztiak euskara jakin behar duelako aldarrikapen politikoaz harago. Horretaz harago, ez zara gai izan. Eta nik esan dizut zergatik ez zaren gai izan: ezin delako arrazoitu. Lehengoan, Erandioko polizia-etxean izan ginen, eta ikusi genuen funtzionario batzuk Ertzaintzako zeregin batzuetan ari zirela, baina lan hori egiteko euskara ez da inola ere nahitaezko baldintza. Esan dizute hemen: Ertzaintzaren betebehar oinarrizkoenak dira ordena publikoa, eta herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzea. Eta egia da hori bateragarri egin behar dela arreta euskaraz jaso nahi duenak hala jasotzeko aukerarekin, horixe baietz, baina neurrizkoa izan behar du, eta, Ertzaintzak bere lana egiteko, inola ere ez da nahitaezko baldintza funtzionario guztiguztiek 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Eta, gainera, gauza bat esango dizut, eta esan dizute hemen ere. Askotan, abiapuntutzat hartu denez… Jakina, esan duzue aurreko jaurlaritzek egindako hizkuntza-politikaren ondoren –kasu batzuetan, zure taldean bertan egon direnen erantzukizuna izan da– porrot bat izan dela. Politika bat diseinatu zen, funts publiko mordoa gastatu zen, eta, zure esanetan, porrot bat izan da. Eta egia da porrot bat izan dela, eta esango dizut zergatik –jada esan dizut–: zuek tresna politiko gisa ulertzen duzuelako, inposizio gisa ulertzen duzuelako. Izan ere, inposizio-politika egin duzue, eta horrek, euskararen aurrerapena motibatu eta sustatu beharrean, guztiz kontrakoa egiten du. Izan ere, funtzionario askok euskara ikasten dute lanpostu hobea lortzeko aukera gehiago ematen dizkielako edo sartzeko baldintza bat delako, baina ez dago motibaziorik, eta horregatik ez da gero erabiltzen, inposizio gisa ikusten dutelako. Horregatik ez du funtzionatu hizkuntza-politikak, eta gero ez dute erabiltzen beren eguneroko bizitzan, ezta beren artean ere, politika diseinatuta baitago, esan bezala, denentzat berdina izan dadin, eremua kontuan hartu gabe, premiak kontuan hartu gabe, eskaria kontuan hartu gabe. Ez. No. Eta Ertzaintzako agente asko justu kontrakoaz kexatzen dira: trebakuntzarako eta Ertzaintzaren lana hobeto egiteko behar diren baldintzak euskara baino askoz okerrago balioetsita daudela. Adibidez, lehengoan aipatu genituen ezagutzak, edo goi-mailako ikasketetako lizentziak, hala nola Zuzenbidea edo Psikologia, batzuetan beharrezkoak dira, baina euskara jakitea baino gutxiago balio dute. Beste hizkuntza batzuk jakitea –esan denez, hemen dagoena kontuan hartuta, ertzain batek esaten zuen: "Kalean gehiagotan galdetu didate ingelesez edo frantsesez euskaraz baino, eremu batzuetan"– ez dago balioetsita, euskara baino askoz okerrago balioetsita dago. Ibilbide profesionala, zerbitzu-orria, beste polizia batzuetan balioetsi egiten da, baina hemen ez. Eta, bistan denez, oso garrantzitsua da, agente bati lanpostu hobea ematean, ea beti leku batean egon den jendeari arreta ematen baina batere erantzukizunik gabe, edo erantzukizun bat izan duen, edo bestelako lan batean aritu den. Eta hori ez da balioesten. Askoz gehiago balioesten da euskara. Beraz, ikusi behar duzu zer premia dituen lan hori egiten duenak, eta ea beharrezkoa den denek euskaraz jakitea. Eta, bistan denez, hori ez da horrela. Eta, jakina, orain zure taldean dauden arduradunek diseinatutako hizkuntza-politika hori horixe porrot bat izan dela, baina begira ezazue zergatik izan den porrot bat. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4849 |
10 | 85 | 19.06.2014 | PRIETO SAN VICENTE | SV-ES | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Lehendakari andrea, legebiltzarkideok: Arratsaldeko saioak eta, batez ere, lehenengo puntuak izaten duten bertaratze-ahalmenaren aurrean, jorra dezagun euskal gizartearentzat eta gizateriarentzat oso garrantzitsua den gai bat, hots, arauak eta kontrolak ezartzea politika ahalik eta ondoen egin dadin. Duela aste batzuk aurkeztu genuen legez besteko proposamen honek –uste dut zehazki aurtengo maiatzaren 7an aurkeztu genuela– Jaurlaritzari eskatzen zion aurkeztu zezala 2013ko aurrekontuaren likidazioa, eta ezar zezala denborazkotasun-irizpide bat hurrengo urteetako aurrekontuak aurkezteko. Legez besteko proposamen hori egiten ari zen bitartean, aurkeztu egin da 2013ko aurrekontuaren likidazioa; hortaz, gure proposamenak zituen bi puntuetatik lehenak jada ez du zentzurik, baina zentzua izaten jarraitzen du bigarrenak, hots, gure legez besteko proposamenak esaten zuenez, aurkeztu dadila likidazio hori urteko lehenengo bi hilabeteetan. Izan dira beste irizpide batzuk. Horietako bat Euzko Alderdi Jeltzalearena da, eta planteatzen zuen epea bi hilabetekoa izan beharrean izan zedila hiru hilabetekoa. Arrazoizkoa iruditu zaigu; izan ere, hain zuzen, urtarrilean eta otsailean askotan ordainketak egiten dira oraindik aurreko urteko aurrekontuaren ondorioz, eta nahiko arrazoizkoa eta zuhurra dirudi martxoan aurkeztea behin-behineko likidazio hori. Beraz, helburua da politikak arauak izatea, politikak Jaurlaritzaren jarduna kontrolatzeko elementuak izatea, Jaurlaritzak dituen konpromisoak eta akordioak betetzen direla kontrolatzeko elementuak izatea, eta oposizioak, hain zuzen, Jaurlaritza bultzatzeko eta kontrolatzeko egin behar duen zeregin hori egitea. Ikusten duzuenez, legez besteko proposamen honek ez du aparteko misteriorik. Bertaratu direnen kopurua eta ordua ikusirik, misterio handiagoa izango balu, arazo bat litzateke. Beraz, utz dezagun horrela, ekintza xume batean, azkar konpontzeko eta jaunandreei denbora emateko itxuraz egiten ari diren bazkari luze horretatik itzultzeko. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4850 |
10 | 85 | 19.06.2014 | PINEDO BUSTAMENTE | EH Bildu | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Arratsalde on guztioi. Proposatzailearen hitzak entzun ostean, benetan arraro egiten zait nere jarrera orain azaltzea berak bere jarrera onartutzat ematen baldin badu sinatutakoarekin, baina saiatuko gara. Aurrekontuen inguruko informazioa izatea funtsezkoa da Gobernuaren jardueraren berri izateko –proposatzaileak bere jatorrizko proposamenean hala azaltzen zuen–, azken finean, Gobernuak esandakoa betetzen ari den jakiteko, gastuak behar bezala aplikatzen ari diren jakiteko, aurreikusitako sarrerak gauzatzen ari diren jakiteko eta, jakina, bestelako gastuetan inbertsio batzuk egin dituen ezagutzeko. Aurrekontuaren inguruko informazio argia, uneunekoa eta osoa izatea ez da soilik oposizioko taldeek kontrol funtzio hobea egiteko eskatzen duguna, baizik eta gizarteak ere gero eta ozenago eskatzen duena. Administrazio publikoak gardenak izateko eskaria gero eta zabalduago dago gaur gure gizartean, eta bide horretan ere pausoak eman behar dira. Gaur hemen Legebiltzarrera ekartzen den informazioaz ari gara, alegia, baina ezin dugu ahaztu gizarteratu behar den informazio osoa. Aurrekontuaren inguruko informazioa beti izan da funtsezkoa, eta guretzat beti funtsezkoa da, baina krisi garai hauetan are eta garrantzitsuagoa dela pentsatzen dugu, krisiari berari aurre egiteko baliadideak nola erabiltzen ari diren jakiteko eta ekonomiaren beraren garapenaren aurrean Aurrekontuek izandako erantzuna eta joera aztertzeko. Jakin, badakigu, legearen arabera urte bakoitzeko aurrekontuaren kitapena egiteko epea hurrengo urteko maiatzaren 11ra artekoa dela, baina badakigu, baita ere, aurrekontu egonkortasunaren helburua betetzearen inguruko datua, hau da, defizitaren datua, askoz lehenago ematen dela eta, beraz, horretara heltzeko aurrekitapena eginda egon behar dela. Orduan, gure ustez, Estatuari kontabilitate nazionalerako datuak emateko garaiz badaude, bada, hona, Legebiltzarrera ekartzeko ere egon beharko dira. Prieto jaunak esaten du likidazioaren informazioa jasota dagoela. Nik ez dut zalantzan jarriko; nik, egia esanda, ez dut oraindik jaso hemen, Legebiltzarrean, alegia, baina uste dugu, nahiz eta hori izan indarrean dagoen lan egiteko modua –eta badakigu–, badugula aukera bat moduak hobetzeko eta gardentasunaren bidean aurrerapausoak emateko. Uste dugu funtsezkoa dela talde guztiok aurrekontuaren aurrekitapenaren informazioa jasotzea hurrengo urtearen hasieran, eta, beraz, guk, EH Bildutik ondo ikusten genuen talde proposatzailearen jatorrizko testua, non otsaila baino lehen informazio hori hona ekartzea proposatzen zen. Eta hau horrela izanik, jakina, 2013ko Aurrekontuaren kitapenaren informazioa ahalik eta laster ekartzea ere, guk ikusten genuen eskaria bidezkoa zela. Guk, bestetik, gure zuzenketan jarritakoaren ildora, ikusten dugu bestelako informazio bat badagoela, aurrekontuen gauzatzea, hain zuzen ere, aurrekontuaren une-uneko argazkia ematen diguna, eta informazio horrek ematen du aurrekontuaren eboluzioaren berri eta Jaurlaritzaren jardueraren berri. Jaurlaritzaren jardueraren berri aurrekontuak gauzatzean ikusten da, hilez hil edo hiru hilabetero. Informazio hori hilez hil jasotzen dugu, egia da, baina abendukoa eta azken hiru hilabetekoa ez dugu besteak bezala jasotzen, eta, adibidez, 2013ko abenduko informazioa 2014ko maiatzaren 16an heldu zen Legebiltzar honetara, maiatzean, eta azken hiru hilabeteko informazioa hiru egun beranduago. Hau da, abenduaren 31n itxita dagoen aurrekontu baten inguruko lehenengo informazioa, aurrekontuaren gauzatzea, bost hilabete eta erdi luze beranduago jaso izan dugu Legebiltzar honetan. Jakina da informazio honek ez duela bost hilabete behar prestatuta egoteko, eguneroko eragiketen isla soila da, eta, beraz, posiblea da urtarrilean bertan informazio hori Legebiltzarrera bidaltzea; horregatik, gure zuzenketan proposatzen dugu horrela izatea, urtarrilean bertan aurreko abenduko eta urteko azken hiru hilabeteko aurrekontu egoeraren informazio txostena hemen, Legebiltzarrean, izatea, alegia. Hau guzti hau, zergatik? Bada, aurrekontu informazio argiago eta gardenago baten alde egiten dugulako, eta horregatik gure zuzenketa gehitzeko zuzenketa izan zen. Jatorrizko proposamena, Alderdi Sozialistak egindako jatorrizko proposamena, ondo ikusten genuelako, baina gaur topatzen gara Alderdi Sozialistak erdibideko bat sinatu egin duela, ez dakit beharra zuenik edo ez, zeren eta guk gehitzeko zuzenketa bat jartzen genuen, horrek argi eta garbi uzten du jatorrizko testua ontzat ematen genuela, beste bi alderdiek –ez dutenak zuzenketarik aurkeztu–, ez dakit zein jarrera edukiko duten, gerora azalduko dute, euren zain geratuko gara, baina ez dut uste beharrik zegoenik beste hilabete bat gehiago luzatzeko. Hala ere, gutxiena gutxiena bada, gutxienez, hori daukagu, martxora arteko epea, eta ez oraingo moduan maiatzaren bukaerara arte. Benetan, Aurrekontuen inguruan gardentasunaren bidean aurrerapausoak eman behar direla argi dago; aurrerapausoak eman nahi baditugu, ondo legoke ez bakarrik likidazioaz hitz egitea, baizik eta guk proposatu egin dugun mozioan bezala, aurrekontuaren gauzatzeaz hitz egitea. Eta gure taldera ez da inor hitz egitera etorri horri buruz, badirudi Aurrekontuen gauzatzea ez dela garrantzitsua. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4851 |
10 | 85 | 19.06.2014 | GOROSPE ELEZKANO | EA-NV | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Arrasti on. Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Arrasti on guztioi. Arrasti on, lehendakari, sailburu. Beno, Aurrekontu Orokorren lege proiektuarekin batera, azaroaren 1a baino lehen, Jaurlaritzak jada aurkeztu izaten dau indarrean dauden Aurrekontuen ekitaldi amaierako betetze aurreikuspena. Hori horrela agintzen dau 1/2011 Legegintzako Dekretuko 61. eta 62. artikuluetan esandakoak. Dekretu horrek onartzen dau Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diran lege xedapenen testu bategina. Aipatutako 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 125. artikuluaren arabera, "Aurrekontu orokorraren likidazioari dagozkion agiriak barneko kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen arloan aginpidea duen saileko zerbitzuek, dagokienek, egingo dituzte (…)" eta, lehen esan den bezala, "… hurrengo ekitaldiko maiatzaren 31 baino lehen" izango da. Epe hori ez da inondik inora kapritxozkoa. Beharrezko denbora da, batetik, Jaurlaritzako kontabilitate zerbitzuak dokumentazio guztia jaso eta zentralizatu ahal izateko, hala nola eragiketa kontableak egiteko. Eragiketa horiek zehaztuko dabe Aurrekontuen likidazioek ondo islatzen duten Euskal Administrazioaren aurrekontu, finantza eta ondasun egoera. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hala egiaztatu dau urtez-urte. Are gehiago, 2017. urtera arte legegintzako dekretu horren 125. artikuluak ematen zuen eban epea hurrengo urteko uztailaren 31rako zan, likideziari buruzko dokumentazioa egiteko. Azaroaren 16ko 12/2007 Legeari jarraituz, epea hurrengo urteko maiatzaren 11ra aurreratu zan. Lege hori Autonomia Erkidegoko aurrekontu erregimenari buruzko indarreko lege xedapenen testu bategina onartzen dauan irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 125 eta 126. artikuluak aldatzekoa da. Ekitaldiko behin-behineko likidazioa aurkezteko epea martxoaren amaiera baino lehen bidaltzeko eskatzeak ez dauka zentzurik, arinegi da, ez litzateke ondo eginda aurkezteko aukerarik egongo, eta arrazoi batzuk emango dodaz hori horrela dala argudiatzeko. Alde batetik, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera, Administrazioak obra ziurtagiriak onartu behar dauz egin eta hurrengo 30 egunetan. Halaber, kontratugileek 30 egun dabez Administrazioaren aurrean fakturak aurkezteko. Horren guztiaren ondorioz, abenduko obren ziurtagiriak eta fakturak kontabilizatzea zaila da, ezinezkoa ez esatearren, otsaila baino lehen. Beste alde batetik, 600 bat euskal eskola publiko dagoz, autonomia finantziarioa daukienak Euskal Eskola Publikoko Legearen arabera. Zer esan nahi dau horrek? Horietako bakoitzak bere urteko aurrekontua likidatu ondoren, Hezkuntza Sailera bidali behar dauala, sailak gehitu eta finkatu egiten dau eta ondoren Ekonomiaren Kontrolerako Bulegoko Kontabilitate Zerbitzura igortzen dau. Azken horrek Aurrekontu Orokorren likidezian gehitzen dauz. Horretarako epea martxoaren amaiera izaten da. Gainera, aztertu egin behar dira aurrekontuetatik kanpoko kontu guztiak, diru-sarrerak, egin barik dauden ordainketak, banku- adiskidetzeak egin eta abar. Beraz, argi gelditzen da hilabete hori gehitzea ez dala inondik inora kapritxozko kontu bat, errealitatera eta logika kontablera egokitzea baino. Ezinezkoa da, Pinedo andrea, zure legebiltzartaldeak aurkeztu dauan zuzenketan eskatzen dana betetzea. Eskatzen dozue urte bakoitzeko abenduko eta azken hiruhilabeteko aurrekontu egoeraren txostenak Legebiltzarrera bidal ditzala hurrengo urteko urtarrilean. Abenduko aurrekontu egoeraren txostena ez da bidaltzen Legebiltzarrera ekitaldia itxi arte. Hori horrela da urtarrilean –hasieran esan dodanez– legearen arabera fakturak jaso daitezkeelako. Beste hilabeteetako hurrengo hileko lehenengo egunetan bidaltzen dabe, baina abenduak urte osoko informazioa jasotzen dau, ez bakarrik abendukoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak, esate baterako, zuk eskatutako informazio hori Batzar Nagusietara hurrengo lehen hiruhilekoa amaitu ondoren bidaltzen dau, normala dan moduan, Eusko Jaurlaritzak egiten dauan bezala, esan dodan bezala, kontabilitatearen logika berdintsua dalako leku guztietan. Legeak berak dino aurrekontuaren likidazioa, berriz, Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidali behar dala. Alderdi Sozialistarekin erdibideko zuzenketa bat sinatu dogu, eta bertan jatorrizko ekimenean jartzen zan epea azaldu dizkizuedan arrazoiengatik lehen hiruhilekoagatik aldatu dogu: "Jaurlaritzari eskatzen diogu datozen ekitaldietan dagokion ekitaldiko behinbehineko likidazioa hurrengo ekitaldiko lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen aurkez dezala Legebiltzarrera". Beste barik, Prieto jaunak esan dauan bezala, gai honegaz uste dot nahiko dala, eta beste legebiltzar -taldeen aldeko botoa edukitzea logikoa litzateke eta eskertuko genduke. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4852 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … sinatu duten erdibidekoaren alde bozkatuko dut. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4853 |
10 | 85 | 19.06.2014 | DAMBORENEA BASTERRECHEA | PV-ETP | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, ikusten dudanez, azkar zabiltza gaur. Arratsaldean iritsi zara gai honetarako, Prieto jaunak ekarri digun gai hain garrantzitsu honetarako. Eta, gai honetan, gure taldea aspalditik zegoen kezkatuta aurrekontuen likidazioak sei edo zazpi hilabete geroago etortzen zirelako. Ahalegin handia egin ondoren, lortu genuen maiatzaren 31ra aurreratzea legea aldatuz, eta, gaur, Alderdi Sozialistak erdibideko bat sinatu du Euzko Alderdi Jeltzalearekin –funtsean, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa da–, non "aurrerapen" hitza "behin-behineko likidazioa"rekin ordezten baita. Beraz, ados gaudenez, ni ados nago Gorospe andrearekin behin betiko likidazioa egiteko dokumentu asko etorri zain egon beharko dela, eta jakin beharra dagoela zer kontratu egin diren benetan, eta batzuek bidali behar dutela…, baina aurrerapen batez ari garenean, edo behin-behineko likidazio batez, alegia, behin betikoa ez den likidazio batez –eta horregatik esaten dugu hiru hilabete, bi hilabete edo hilabete bat–, bada, ez da hain garrantzitsua itxiera-aurrerapen hori edo behin-behineko likidazio hori –nahi dugun bezala deitu diezaiokegu–, urtarrilean, otsailean edo martxoan etortzen den. Gutxi-asko behin-behinekoa izango da, baina behin-behinekoa izango da, eta horixe adostu da hemen: behin-behineko likidazio bat egitea. Beraz, guk hemen ezer gutxi esan dezakegu. Izan ere, ez du askorako balio behin-behineko likidazio bat egiteak eta hurrengo hilean Jaurlaritzak esateak agindu duenaren kontrakoa dela hori. Ganbera honi eta Ganbera honetako taldeoi jakitea interesatzen zaigunerako esaten dut, hots, zer gastu eta zer diru-sail izan diren aurreko ekitaldian. Izan ere, hori da Legebiltzar honen egitekoa: jakitea zertan gastatu duen dirua Eusko Jaurlaritzak, edonork gobernatzen duela ere. Eta, bistan denez, hori bakarrik jakiten da gastatu denean, zeren urte guztiko, hilean hileko aurrekontu-aldaketak hona iristen dira, bistan denez, gertatu baino beranduago, eta iristen zaigun informazioa –hilabete bat edo bi geroago–, Jaurlaritzaren benetako gastuarena –edozein dagoela ere Jaurlaritzan– iristen da likidazioa egiten denean. Eta bistakoa da oso garrantzitsua dela hori jakitea, benetan esaten baitu, gainera, ea Jaurlaritzaren lehentasunak izan diren hasieran aurrekontuan aurreikusita zeudenak edo beste batzuk –horretarako egin dira aurrekontu-aldaketak–. Beraz, guri, egia esan, berdin zitzaigun bi hilabete, hiru hilabete edo hilabete bat izatea. Horrek balio dezake % 95ean edo % 97an jakiteko zertan gastatu duen Eusko Jaurlaritzak, eta hori oso garrantzitsua eta interesgarria da. Eta nik ez dut inoiz ulertu Jaurlaritza honek Legebiltzar honetan beti jarri izan digun aitzakia. Izan ere, nik beti esan izan dut Eusko Jaurlaritzak teorikoki gastatzen duena baino hamar edo hamabost bider diru gehiago erabiltzen duten bankuek ia otsailean ematen dutela emaitza-kontua. Alegia, ez dute bost hilabete itxaroten ikusteko ea oraindik gastuak dituzten hor nonbait edo ez zaien gasturik geratzen. Eta ikusten dugu… Ez dut ezein bankuren izenik emango, baina, tira, multinazional handi guztiek, enpresa handi guztiek, baita herrialde honetakoek ere, otsailerako emaitzak, behin betiko kontuak eta abar onartu bakarrik ez, azaldu ere egiten dituzte, eta herritarrei, akziodunei eta komunikabideei ere jakinarazten dizkiete, eta denok izaten dugu horren berri. Nire ustez, sistema informatikoaz eta dauzkagun bitarteko berriez hainbeste hitz egiten da eta, logikoena da ezen, urtarrilaren 1ean, tekla bat sakatuz gero, behin-behinekoz behintzat, Jaurlaritzari, Jaurlaritza honi, edozein gobernuri, edozein udali, edozein aldundiri, gobernu guztiei, tekla bat sakatuta, gutxi gorabehera atera behar zaiela zein den behin-behineko likidazioa, behin-behineko itxiera, aurrekontu horien itxiera-aurrerapena. Bistan denez, baliteke diru-sailen bat zintzilik geratzea, edo berandu datorren kontratu edo gasturen bat agertzea, baina zer eragin izan dezake horrek? % 1ekoa? % 0,5ekoa? Bada, baliteke % 1eko edo % 0,5eko eragina izatea, baina beti harritu izan gaitu Legebiltzar honetan gobernu guztiek, edozein alderditakoak izanda ere, zailtasunak izatea datu horiek emateko, zeinek azkenean esaten baitigute zertan gastatu dugun euskal herritarren dirua. Eta, ziurrenik, datu hori izango da garrantzitsuena. Zalantzarik gabe, demokrazia Erdi Aroan sortu zen dirua kontrolatzeko, erregeek ez zezaten gastatu dirua nahi zuten bezala, baizik eta kontuak eman zitzaten –baita Felipe V.aren aurreko Felipeek ere– zertan gastatzen zuten dirua. Eta bitxia dirudi –edo arraroa behintzat bai– eragozpenak jartzen jarraitzea –eta berriro diot berdin zaidala martxoan, otsailean edo urtarrilean–, aitzakiak jartzen jarraitzea esanez "oso zaila da zehazki esatea zenbat gastatu dugun edo zertan gastatu dugun dirua". Ez, nik uste dut oso erraza dela jakitea zertan gastatu dugun. Nire ustez, ia gobernu guztiek, hilaren 1ean ez, jaieguna baita, baina hilaren 2an, nahi izanez gero, botoia sakatu eta jakiten dutela zertan gastatu duten dirua. Guztiez ari naiz: Eusko Jaurlaritzaz, Espainiako Gobernuaz, aldundiez, udalez… Eta, nire iritziz, gardentasuna aipatzen denean, gobernu guztiek arreta berezia jarri behar lukete, besteak beste, neurri honetan, hots, herritarrei jakinaraztea zertan gastatu den zehazki dirua. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4854 |
10 | 85 | 19.06.2014 | PINEDO BUSTAMANTE | EH Bildu | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Arratsalde on, berriz ere. Labur-labur, baina pare bat gauza azaltzea komenigarria da. Epea ez dela kapritxozkoa. Nik ez dut nire hitzetan momentu batean esan kapritxozkoa denik. Legeak esaten duena irakurri dut eta Damborenea jaunak berriki esan duen moduan, denok dakigu nola diren kontu publiko batzuk, noiz dauden datuak eta urtea abenduaren 31n ixten da. Beraz, datuak egon, badaude. Gero, etorriko direla –eta Damboreneak esan du–…, kontu batzuk itxi behar direla, bestelakoak… Hori badakigu, denok dakigu, baina kontuak egon, badaude, informazioa egon, badago, eta zabaldu nahi bada informazioa, zabaldu daiteke. Eta nola ez, eztabaida honetan ere, nahiz eta eztabaida ez oso eztabaidakorra izan gaurko honetan, Gipuzkoa agertu zaigu, berriz ere. A ze kasualitatea! Beti agertzen da Gipuzkoa, edozein gauzatarako ager- tzen da Gipuzkoa, eta kasu honetan, Aurrekontuen inguruan. Aurrekontuen foru-araua, 33. artikulua: "Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru hilean behin Batzar Nagusiei emango die aurrekontuaren exekuzioaren eta Foru Administrazioaren finantza-egoeraren berri. Informazio hau txosten bakoitzean aipatutako hilaren ondorengo hilabetearen barruan bidali behar da". Argi eta garbi. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4855 |
10 | 85 | 19.06.2014 | GOROSPE ELEZKANO | EA-NV | Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrekontuaren behin-behineko likidazioa komunikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Entzuten da? Bai. Zure baimenagaz, labur, jeserlekutik bertatik. Pinedo andrea, benetan…, esan dozu gai baketsua dala, eta ezin dudana ulertu da zergatik haserretzen zaran edo horrelako jarrera. Nik esan deutsut, bai, eta ipini deutsut Gipuzkoako Foru Aldundia adibidetzat zuek kudeatzen dozuen erakunde bat dalako. Egongo bazinie Arabako Foru Aldundian, Arabako Foru Aldundia ipiniko neuke adibidetzat, zuek sarri askotan Bizkaiko Foru Aldundia adibidetzat ipintzen deuskuzuen moduan. Ez dago beste ezelango arrazoirik. Eta nik esan deutsudana da Gipuzkoako Foru Aldundian apirilaren 3an aurkeztu dala hiruhilabeteko txostena. Edozein kasutan, edozein neurri hartzen dana hobetzeko kontabilitatearen logikagaz bat egiten dauana ondo etorria izango da. Eta nik uste dot gauza askotaz eztabaidatu ahal dogula lasaitasun gehiagogaz. Beste barik. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4856 |
10 | 85 | 19.06.2014 | GARRIDO KNÖRR | PV-ETP | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakaria –jada Madriletik bueltatu da–, sailburua, legebiltzarkideok, arratsalde on guztioi. Orain dela bi aste ekintzaileei buruzko deialdi berrien gaineko proposamenak adostu genituen eta bete beharrak zehatzak jarri genizkion Eusko Jaurlaritzari adostuko proposamen horretan. Gaur, berriz, enplegua sustatzeko beste ekimen zehatz bat aurkeztu dugu, kasu honetan enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntzen deialdiari buruz. Deialdi honen helburua da laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeei enplegua sortzeko proiektuak egin eta martxan jan ditzatela. Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen deialdia 2013ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez onartu zen, Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Eudelek sinatutako erakunde arteko akordioaren barruan, eta akordio horren eta aipatu dudan Enplegua Sustatzeko Programaren helburu zehatza da bultzada aktiboa ematea toki-esparruan enplegua sustatzeko berariazko planak diseinatzeari eta gauzatzeari. Beraz, azken xedea da Lanbiden izena emanda dauden langabeen enplegagarritasuna hobetzea. 20 milioi euroz ari gara; hortaz, ez da kopuru txikia, handia baizik. Eta 51 udali eragiten die. Alderdi Popularrak, jakitun izanik ez zirela ebatzi deialdi horretan aurreikusitako laguntzak eta, hortaz, udalei ez zitzaiela iritsi espero zuten dirua –horren arabera, beren enplegu-planak eginak zituzten–, deialdi hori zela eta, ekimen bat aurkeztu genuen 2014ko apirilaren 11n, ikusi baikenuen, esan bezala, lau hilabete ari zela atzeratzen berariazko deialdi horretan aurreikusitako laguntzen ebazpena, udalek ezin baitzituzten abiarazi beren enplegu-planak, adierazi berri dudanez. Bide batez esanda, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ebazpenean bertan finkatutako epean, azaroan, aurkeztu zituzten beren proiektuak. Alegia, hilabete izan zuten beren enplegu-proiektuetarako planak aurkezteko, eta proiektuak 2014ko irailaren 30a baino lehen burutu behar ziren. Apirilaren 22an, ekimen hau aurkeztu ondoren, eta oposizioak salatu ondoren ez zirela askatzen aurreikusitako funtsak, aurreikusitako 20 milioi euroak, 16 milioi euro askatu ziren. 20 milioi eurora iritsi arte geratzen diren 4 milioi euroak (hau da, % 20a) atxikita geratzen dira udalek egiaztatzen duten arte bete dituztela diruz lagundutako programak. Hain zuzen, askatu egin ziren funts horiek, atzerapenarekin, hilabeteetako atzerapenarekin, eta epea hurrengo urteko, 2015eko maiatzaren 31ra arte luzatu zen. Bistan denez, esan bezala, jada bideratu dira funtsak –berandu–, bideratu dira udalek beren enplegu-planak martxan jartzeko behar zituzten funtsak, eta horregatik iruditu zaigu komenigarria, Ganbera honetan ordezkatuta dauden taldeek –gehien-gehienek, behintzat– aldeztuko duten akordioan… Ez dakit Jaurlaritza babesten duen taldeak… Gero izango dugu aukera Arregi andreari entzuteko, ea azkenean bat egingo duen akordio honekin Jaurlaritza babesten duen taldeak… Baina, berriz ere, hain garrantzitsua den eta Jaurlaritzaren lehentasuna izan behar lukeen gai honetara ekarri behar da Jaurlaritza –eta, lehendakaria hemen dagoenez, errepikatu egingo dut–: enpleguaren gaia. Izan ere, ez du ezertarako balio planak onartzeak, planak bultzatzeko deialdi zehatzak dituzten ebazpenak onartzeak –kasu honetan, toki-esparruko berariazko planak– eta gero haiek ez finantzatzeak, edo ez bideratzeak haiek gauzatzeko behar diren baliabideak. Beraz, berriro jartzen dizkiogu etxeko lanak Jaurlaritza honi sentikorra eta guztiz lehentasunezkoa den gai honetan, eta eskatzen diogu ekin diezaiola enplegua sustatzeko toki-ekintzentzako laguntzen deialdiari 2014. ekitaldiaren kontura bilkura-aldi hau amaitu baino lehen. Izan ere, oso beldur ginen epeak ez ote ziren atzeratzen joango, ebazpenak ez ote ziren atzeratzen joango, eta, azkenean, epea datorren urtera arte, 2015a arte, atzeratu dugunez, zehazki maiatzera arte, bada, deialdi hau arindu zedin nahi genuen, eta, hortaz, deialdia egin ahal izatea bilkura-aldi hau amaitu baino lehen. Baina Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, orobat, lehenengo puntu hori bete ondoren, deialdi horretarako azken data 2015eko irailaren 13a izatea, kontuan izanik aurrekoa 2015eko maiatzaren 31ra arte luzatu dela. Eta eskatzen dugu, berebat, ebazpenak idaztean Eusko Jaurlaritzak izan ditzala kontuan eskaerak; izan dezala kontuan tokiko eta eskualdeko ekonomia- ren eragina eremuko premien eta ezaugarrien arabera. Volvemos a poner deberes a este Gobierno en un tema que para nosotros debería ser prioritario, el tema del empleo, y esperemos que lo tenga en cuenta y que no vuelva a ocurrir lo que hemos visto en los últimos meses. Berriro betebeharrak jartzen dizkiogu Gobernu honi guretzat lehentasuna behar duen gai batean, enpleguaren gaian, eta espero dugu kontuan edukitzea eta hau berriro ez gertatzea, azken hilabeteetan ikusi duguna. Argi dago atzerapen nabarmena egon dela dirua ipintzeko, eta horrekin udalei kalte izugarria egin zaie. Besterik gabe, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4857 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ZULAIKA PORTILLO | EH Bildu | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Arratsalde on guztioi. Gaur berriz ere eztabaidatzen ari gara Jaurlaritzak tokiko enplegua sustatzeko bideratzen dituen dirulaguntzei buruz, eta 'berriz ere' esan dut duela 15 egun enplegu planaren programa beraren inguruan eztabaidatu genuelako. Beraz, gaur ez naiz luzatuko nire interbentzioan, orduan azaldu baikenuen gure ikuspuntua programa horren inguruan, eta EH Bilduren ikuspuntua ez da aldatu ordutik hona. Baina ekimenera bueltatuz, pasa den egunean ekintzailetasuna sustatzeko dirulaguntzei buruz eztabaidatu genuen; gaur, aldiz, kontrataziorako bideratzen diren dirulaguntzei buruz, batez ere, ari gara. Gaur, ostera ere, argi utzi nahi dugu geure ikuspuntua. Izan ere, ez gatoz bat dirulaguntza horiek guztiak nola arautzen edo tramitatzen diren, hainbat arrazoi tarteko: alde batetik, aldi baterako kontratazioak egiteko bideratzen direlako, hiru eta sei hilabete arteko kontratuak; bestalde, urteko deialdiak izateagatik (Udalek eta mankomunitateek edo tokiko garapen agentziek eskualdeetako enplegu planen ekintzak, planifikazioa, epe laburrean egin behar dituzte, hain zuzen, egin behar denaren kontrako norabidean; gure ustez, gutxienez benetako planifikazio estrategikoa gauzatzeko lau urteko hitzarmenak nahitaezkoak dira). Baldintzei dagokienez, udalei eskatzen zaien esfortzua oso altua da, kontratazioen % 80ko gastua jasotzen dute lehenengo partida batean, eta kontratazioak amaitzen direnean gastuen beste % 20a ingresatzen zaie. Udal asko dira diru sarreren aldetik benetan txarto dabiltzanak, eta diru hori aurreratzen dutenean benetan esfortzu handia egiten ari dira, eta hori onartu egin behar zaie. Horregatik, ondo legoke hilabetez hilabete, adibidez, diru hori ematea, gutxienez, tokiko entitateek egiten dituzten kontratazioetan. Hala ere, eta pasa den egunean esan genuen bezala, gure eredua izan ez arren, egoera latz honetan udalek eta mankomunitateek eta tokiko garapen agentziek beraien eskualderako enplegu planen ekintzak egiteko orduan dirulaguntza horiek kontuan hartzen dituzte, gehienei, zoritxarrez, dirusarrera orokorrak izugarri murriztu zaizkielako, eta dirulaguntza horiek ailegatzen ez direnean ezin dituzte ekintza horiek abian jarri. Horren ondorioz, herritarrak alkateei zein mankomunitateen presidenteei zein tokiko garapen agentzien presidenteei ate joka dabiltza etengabe erantzukizun eske. Horregatik uste dugu deialdiak dagozkien epeetan publikatu behar direla, dagoen diru-kopuru hori banatzeko, era eraginkorrenean kudeatzeko. Ildo horretatik zihoan gure zuzenketa, hain zuzen ere, ez soilik langabezi tasa gehien duten udalerri guztietarako 5 milioi euro gehiago bideratzea, baizik eta plan eta programa horiek diseinatzerako orduan benetan bailara edo eskualdeen beharrizan eta ezaugarrien arabera oinarritzeko. Eta horrekin batera, euren arteko desorekei aurre egiteko antolatzea eskatzen dugu tokiko eragile sozio-ekonomiko guztiekin batera, eta nabarmendu beharra dugu hainbat eragile horren planifikaziotik kanpo gelditzen direla hainbat eskualdetan. Beraz, bideratzen diren aurrekontuez aparte, gure zuzenketan eskatzen dugu eskualde bakoitzeko eragile sozio-ekonomiko guztiekin batera egin beharreko planak izatea. Azken ebazpenaren arabera, kontratazio horiek egiteko epea luzatu da 2015eko maiatzaren 31ra arte, hain zuzen ere. Zentzu horretan, pasa den eztabaidan azaldu genuen bezala eta aurreko bozeramaileek ere azaldu duten bezala, susmoa dugu 2014ko deialdia ez ateratzea. Espero dugu horrela ez gertatzea 2014ko aurrekontuaren deialdia ateratzeko ez itxarotea 2013ko Aurrekontuekin egindako kontratazioetarako dirulaguntzak 2015 urtean justifikatu arte. Erdibideko zuzenketa bat dago, eta, azaldu dudan bezala, programa hori goitik behera aldatzeko beharra dagoela uste izan arren, gure zuzenketaren xedearen parte edo zati batek jasotzen duenez, deialdia lehenbailehen publikatzeko eskakizun zehatzarekin ados gaudenez, baiezkoa emango diogu. EH Bildutik gure sinadura agertzea baino gehiago, garrantzi handiagoa ematen diogu udalek eta mankomunitateek zein bailarek beraien enplegu planetako ekintzak aurrera eramateari, eta erdibideko horrekin segurtasun handiagoa emango zaie ekintza horiek planifikatzerako orduan. Besterik gabe, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4858 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Hain zuzen, eztabaida hau duela hamabost egun izan genuen, toki-proiektuen esparruko ekintzailetzaren gaiarekin. Orduan, kritikatu egin zen proiektu edo programa horien inguruko geldotasuna. Beraz, ez dut kritika bera egingo. Jada egin zen orduan. Gainera, Jaurlaritzak aitortu egin zuen atzerapen hori, eta barkamena eskatu zuen. Beraz, uste dut orduan esandakoa errepikatzea, bada, pixka bat errepikakorra litzatekeela. Dena den, Alderdi Popularrarekin adostu dugun erdibidekoan, Alderdi Sozialistaren asmoa ez da hainbeste etxeko lanak jartzea –iruditzen zaigu Jaurlaritzak onartuak zituela etxeko lan horiek–, baina ikusi dugu enplegu-politika aktibo horietako ekintza batzuek daramaten erritmoa, bada, ez datorrela bat garai hauetako urgentziarekin eta gizarteak planteatzen dituen neurriekin, eta, hortaz, bultzada eman nahi diegu. Arrazoi horregatik uste dugu, esan den bezala, ekitaldi honetako deialdiak berehala egin behar direla; izan ere, egiaztatu ahal izan da Jaurlaritzak denbora asko hartzen duela gauza hauek egiteko, eta, gero, deialdi horiek epe estu samarrak izaten dituztela. Eta, gure ustez, deialdi horiek harrera hobea izan dezaten, eragile gehiagok eman ahal izan dezaten izena, deialdiaren denborak eta hedadurak handiagoak izan behar dute, eta deialdia lehenbailehen iragarri behar da. Planteatzen da, hain zuzen, deialdi hori 2015eko irailaren 30era arte gauzatzea. Izan ere, 2013an planteatzen ziren toki-enpleguaren planak 2015eko maiatzaren 31ra arte gauzatuko dira, eta, horiek izaera bereko ekintzekin nahasi ez daitezen, denboran aurrerago joatea planteatzen da, irailaren 30era arte. Arrazoi horrengatik sinatu dugu akordio hau. Besterik ez. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4859 |
10 | 85 | 19.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, sinatu den erdibidekoaren alde bozkatuko dut. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4860 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ARREGI ROMARATE | EA-NV | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, señor consejero, señorías, buenas tardes a todos. Últimamente, viene siendo habitual que el Partido Popular debata alguna proposición no de ley concreta referente a temas sociales como último punto de los plenos, como también han dicho otros portavoces. Hoy también, hablaremos de la resolución del 17 de octubre de 2013 del director general de Lanbide por tercera semana consecutiva. Se dictaron tres resoluciones, y hoy hablaremos de la tercera, en este caso relativa a la resolución de publicación de la convocatoria de ayudas para las acciones locales de promoción del empleo. No presentamos ninguna enmienda a la proposición no de ley porque estamos de acuerdo con lo que solicita y porque la demanda ya está satisfecha. Asimismo, nos parecen razonables las enmiendas que han presentado el Partido Socialista y Bildu, y esperábamos una transaccional entre los distintos grupos que han presentado enmiendas, pero en la línea de lo que solicitaban en su iniciativa original, no lo que han presentado ahora. Hiru taldeek eskatzen zutena jasoko zuen erdibideko zuzenketa bat espero genuen, baina, beste behin ere, 2014ko deialdia aipatzen da bide batez, zeina, beste behin ere, ez baita agertzen jatorrizko ekimenean, ezta aurkeztutako ezein zuzenketatan ere. Ahora, volvemos al tema de hoy, a la convocatoria de las subvenciones de 2013, cuyo objetivo consiste en conceder una ayuda económica a las entidades locales de la Comunidad Autónoma Vasca para que elaboren y pongan en marcha proyectos de creación de empleo. Estos proyectos deben favorecer el desarrollo socioeconómico y la modernización de las zonas con ámbito de influencia, y deben ser coherentes con el objetivo que se marcó el programa de promoción del empleo 2013-2016 en el ámbito de la acción local de empleo: mejorar la empleabilidad de las personas desempleadas inscritas en Lanbide. Legealdi honen hasieratik, Eusko Jaurlaritzak bere eginkizunaren lehenengo ardatz gisa ezarri du enplegua eta suspertze ekonomikoa. Jaurlaritzak, oro har, eta, bereziki, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zenbait plan onartu dituzte, bakoitza bere aurrekontuarekin, ekonomia suspertzea erraztuko duten baldintza onenak sortzeko; izan ere, azken batean, suspertze horrek sortuko du enplegua, eta, oraindik hasi bakarrik egin bada ere, badirudi jada datu itxaropentsuak ematen hasia dela. Neurri horietako bat da enplegua sustatzeko toki-laguntzen deialdia. Horrekin, jarraipena eman nahi zaio aurreko Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Zabaleta andrearen 2012ko maiatzaren 9ko Aginduarekin hasitako bideari. Haren bidez, eskualdeko enplegu-planak dinamizatzeko laguntzetarako deia egin zen, baina oso nabarmen indartu eta hobetu da, lurralde-esparru bakoitzeko tokiko enplegu-premiei erantzuteko, batez ere langabezia-tasa altuena duten lurralde-esparruetakoei. Beharrezkotzat jotzen dugu enplegu-arloan erakundeen arteko lankidetza indartzea –uste dut denak egongo zaretela ados nirekin–, ardatz estrategikoetako bat baita, Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Programan jasoa, eta halaxe egin dugu agindu horrekin hura egin zenetik. Enplegu-politikaren toki-dimentsioa indartu nahi da Euskadin, tokiko errealitate sozial eta ekonomikora egokitutako esku-hartze eredu malgu bat definituz. Horrez gain, lurralde-kohesioa sustatu nahi da –uste dut Zulaika andreak aipatu duela hori– toki-eragileekin helburuak partekatzeko eta ekintza-konpromiso eta -irizpideak definitzeko aukera emango duten akordioen bidez, kontuan izanik Euskadiko eremu batzuetan langabezia handiagoa dela. Hori dela eta, aurrekontua eskualdeen eta udalerrien artean banatu da haietako bakoitzaren langabezia-tasaren arabera, eta kontuan izan dira deialdia egitean. Ekimenari zuzenketak aurkezteko epea amaitu baino lehen (maiatzaren 7a), jada hasi ziren laguntzak ordaintzen. Ordainketa-agindua 2014ko apirilaren 24koa da, eta transferentzia, berriz, hilaren 29koa. Egia da, eta Aburto sailburuak berak ere aitortu du zenbait agerralditan eta horri buruz egin zaizkion galderetan, baita bilkuran ere, ebazpena atzeratu egin dela, baina gera gaitezen alderdi positiboarekin: zenbatekoak behar bezala transferitu dira, esan bezala, apiril-bukaeran, duela ia bi hilabete. Berriro diogu: lehenengo ordainketa osoa, eta toki-erakunde onuradun guztiek dagokien zenbatekoa jaso dute. En cuanto a la enmienda de EH Bildu, la enmienda original…, bueno, ustedes no han firmado la transaccional; la propia convocatoria toma en consideración los municipios y las comarcas con mayor desempleo: un tipo de ayuda concreta y especial para aquellos que tengan un desempleo del 15,60 % y para San Sebastián, ya que es capital y no tiene ningún porcentaje de desempleo. Además, el control de los proyectos presentados queda en manos de los municipios, las regiones, las mancomunidades o las comarcas, como queda claro en la convocatoria. Por tanto, creemos que el Gobierno Vasco está cumpliendo desde el principio lo que ustedes solicitan. Alderdi Sozialistak aurkeztutako zuzenketari dagokionez, gaur-gaurkoz betetzen ari da zuek eskatzen duzuena ere, Itxaso jauna. 2014ko maiatzaren 16an Lanbideko zuzendari nagusiak emandako ebazpenari jarraikiz, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen deialdiaren aldaketa argitaratu da. Honela dio: "2013ko ekitaldian, oraindik deialdia ebatzi ez izanak atzerapena eragin du proiektuak benetan abian jartzeko garaian, eta, azkenean, ezinezkoa da jarritako epean gauzatzea. Hortaz, diruz lagunduko diren ekintzak behar bezala garatuko direla ziurtatzeko, beharrezkoa ikusten dugu proiektuak betetzeko epea aldatzea, eta 2015eko maiatzaren 31 arte luzatzea". Horixe eskatzen zenuten zuen zuzenketaren bigarren puntuan. Epearen luzapena joan den maiatzaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, gaur hilabete justu. Beraz, erabat ados gaude jatorrizko ekimenarekin, baita Alderdi Sozialistak zein EH Bilduk aurkeztu dituzten zuzenketekin ere, baina, beste behin ere, inork ulertzen ez duen eran… Eta, nahiz eta aitortzen dudan oposizioaren lana Jaurlaritzari etxeko lanak jartzea dela, ekimen berri bat aurkeztu behar zenuten. Izan ere, 2013az ari ginen hitz egiten, ez 2014az, baina, tira, hemen denak balio duenez, eta, nolabait esatearren, oso zorrotz jokatu gabe, aukera baliatu eta 2014rako etxeko lanak jarri dituzue. Hori ez zegoen jasoa ez jatorrizko ekimenean, ez zuek aurkeztu zenuten ezein zuzenketatan, jaun-andre sozialistok eta EH Bilduko jaun-andreok. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4861 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Arregi andrea, Legebiltzar honetan ekimen bat erregistratzen den ba- koitzean, legebiltzarkide honek behintzat pentsatzen du eztabaida bat proposatzen dela, ekimenak jasotzen duen gaiari buruzko eztabaida bat. Eztabaidarako oinarri batzuk planteatzen ditu, eta jakiten da nola hasiko diren eztabaidak, baina ez nola bukatuko diren. Hemen ezarrita dagoen prozeduran, zuzenketak aurkezten diren unea hurbilketa-tiro bat da, eta gero altxa zuzentzen da, dela gorantz, dela beherantz –kasu honetan, altxak igo egin du eskakizun-maila–, baita deriba ere –kasu honetan, akordio bat lortu dugu Alderdi Popularrarekin–. Eta gauzak nolabait bukatzen dira, baina, eztabaida baten proposamena egiten denean, aukera guztiak irekiak daude. Gero, ikusi beharko da batzuen eta besteen jarrerak hurbil edo urrun dauden akordioak lortzeko. Batzuetan, ez da akordiorik lortzen; beste batzuetan, proposamenak ezerezean geratzen dira; eta, beste batzuetan, aurrera ateratzen dira espero gabeko emaitza batekin. Uste dut egoera horietan egiten direla eztabaidak etxe honetan. Beraz, uste dut hori ezin dela inola ere izan kexatzeko arrazoi bat. Erdibideko zuzenketak planteatzen du, funtsean, Jaurlaritzari eskatzea ibil dadila arinago eta eman diezaiola beste erritmo bat, baina ez dut uste hori modu desegokiak edo antzeko ezer direnik, zuk esaten duzun bezala. Legebiltzarreko eztabaidak egiten diren baldintzak besterik ez da. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4862 |
10 | 85 | 19.06.2014 | ARREGI ROMARATE | EA-NV | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, tokiko erakundeei enplegua sortzeko emandako laguntzak berehala ebazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, berriz ere, legebiltzarburu andrea. Berriro diot: ezein taldek ez zuen hitz egiten 2014az bere jatorrizko ekimenean. Garrido andreak esaten zuen langabeziari buruzko ekimenak derrigorrezkoak direla. Ados, konpartitu ahal dugu zuk esandakoa, baina zuk aurkeztu dituzun hiru ekimenak, hiru astetan zehar eztabaidatu ditugunak, aurkeztu orduko beteta egon dira jadanik hirurak, hemen eztabaida hasi baino lehenago. Beraz, zuk jakingo duzu zergatik aurkeztu dituzun momentu horretan eta zertarako. Zer bilatzen? Itxaso jauna, esan duzu asmoa ez dela Jaurlaritzari etxeko lanak jartzea. Bada, eskerrak, zeren hitz egiten ari ginen ebazpen jakin bati buruzko ekimen jakin batez, zeina zuek hona ekarri zenutenerako jada beteta baitzegoen, eta irakurri dizut zuzenduta ere bazegoela, eta duela hilabeteko aldizkarian agertu zen, eta, bide batez… Bai, bide batez, baina argi dago joko-arau batzuk ere badaudela. Partxisean jolastea erabakitzen badugu, badakigu zer arau ditugun, eta hemen genituen ekimena eta osoko zuzenketak ez zuten inondik inora 2014az hitz egiten. Niri ondo iruditzen zait! Oposizioaren eginkizuna Jaurlaritzari etxeko lanak jartzea da! Baina beste ekimen bat aurkeztu behar duzue, beste legez besteko proposamen bat edo egoki deritzozuena, edo agerraldiak edo sailburuarentzako galderak…, nahi duzuena. Baina ez du balio bide batez ekimen bat aurkezteak, eta, esaten denean eta jakina denean beteta dagoela, orduan, aukera baliatu eta etxeko lanak jarriko dizkiogu 2014rako, 2015erako… 2025era arte, zergatik ez? Zergatik ez duzue bidaia aprobetxatu? Izan ere, joko-arauek denerako balio dutenez eta malguak direnez, bada, 2025era arte, edo betiko! Bada hori, behintzat, ez da zorroztasunez jokatzea; ez zaigu batere egokia iruditzen. Eta ez dugu aldeztuko zuen ekimena, sinatu duzuen erdibidekoa. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ab62fc73-6e36-4333-81c8-1ce356a4e932 | parl_eu_4863 |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Egun on, legebiltzarkide jaun-andreak. Hasiera emango diogu bilkurari. Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, kargu publikodunaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea arautzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena". Batzordeko kideren batek irizpena aurkezteko hitz egin nahi du? Denek? Maneiro jauna, zurea da hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4864 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Bai, egun on. Eskerrik asko, Legebiltzarreko presidente jauna. Labur, gainerako taldeei denbora gehiago utzi nahi baitiet kargu publikoen jokabide-kodea eta haien bateraezintasun-araubidea arautzeko kodearen legeproposamenari buruzko irizpena azaltzeko. Batez ere, ponentziako talde guztiek azken urte honetan egindako lan on bezain sakona azpimarratu nahi nuke, elkarrizketan eta adostasunean oinarrituriko lana izan baita; hala, talde politiko guztien zuzenketak jasotzen dira irizpen honetan, baita UPyDk hasieran proposatutakoak ere. Azkenean, UPyDren kasuan, hamabost zuzenketari buruzko eztabaida egitea falta da –geroago izango da hori, eta orduan defendatuko ditut–. Uste dut nahikoa pozik egon beharko genukeela legearen edukiarekin, nahiz eta –oraindik ere– legearen edukia hobetzea helburu duten hamabost zuzenketari eutsi diegun. Uste dut nahikoa pozik egon beharko genukeela eta, oro har, hasieran jarritako helburuak bete ditugula. Zio-azalpenean eta 1. artikuluan ezin hobeto azaltzen da zein den edo zeintzuk diren lege honen helburuak; halaber, kargu publikoen jokabide-kodearen printzipio orokorrak zehazten dira, interes-gatazkak arautzen dira, kargu publikoen bateraezintasun-araubidea ezartzen da eta, gainera, kargu publikoen betebeharrak definitzen dira. Tira, oraingoz, ez dut gehiago esango, nahiago baitut indarrak gordetzea bilkura osorako eta gero gai honi buruz defendatuko ditugun zuzenketak defendatzeko. Besterik gabe, taldeei eskerrak eman nahi dizkiet egindako lan onagatik, uste baitut lege on bat daukagula eta nahikoa pozik egon gaitezkeela. Eskerrik asko. El | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4865 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Eskerrik asko, Maneiro jauna. Hurrengoa: Talde Popularreko ordezkaria den Sémper jaunak du hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4866 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | SÉMPER PASCUAL | PV-ETP | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi, lehendakari jauna, sailburuok. Nik ere labur-labur, Maneiro jaunak esandakoaren haritik, hausnarketa labur-labur bat egin nahi nuke. Orain, itxura denez... –beno, "itxura denez" ez– herritarrak politikan eta politikagintzan gabiltzanokin, esan dezagun, batere pozik ez dauden garai hauetan (pozik ez daudela esaten dut, ahalik eta modurik leunenean esateagatik), azpimarra berezia jarri behar da funtzio publikoaren kontrol-elementuetan ados jartzeko gai garenean. Eta hori esaten dut, lege on baten aurrean egoteaz gain, alegia, Ganbera honetan ordezkatutako legebiltzar-talde guztien adostasuna duen lege-testu bat izateaz gain –eta berri ona da hori–, nire ustez, espiritu, borondate eta gogo hori nabaritu baita ponentzian egin diren lan guztietan. Guztiok izan dugu borondate hori, eztabaidetan agertutako ñabardura eta gorabehera txikiez haratago –logikoak bestalde–, baina, berriro diot, borondate hori adierazi eta erakusten da gaur eztabaidagai dugun testu horretan. Ondo dago borondatea izatea, baina askoz ere hobea da borondate hori zehaztea eta borondate hori orri gainean islatzea. Kargu publikoen jokabide-kodeari eta interesgatazkei buruzko lege-proposamen honek, batez ere, kargu publikoek beren funtzioa betetzean garden jokatzea bermatzen du eta, halaber, funtsezkoa den beste gauza bat bermatzen du: kargu horien eraginkortasuna eta ardura bere funtzioa betetzen duten bitartean. Beraz, uste dugu beste neurri bat dela, bistan denez, beste asko ere behar diren arren, gizarteak konfiantza handiagoa izan dezan politikan aritzen direnengan eta aritzen garenongan..., baina, kargu publikoei buruzkoa denez, batez ere, gizartearentzat hain garrantzitsua den zerbait –funtzio publikoa– egiten dutenengan. Guk alde batera utzi ditugu osoko bilkurara ekarri nahi genituen zuzenketak, uste baitugu nahikoa eztabaidatu direla batzordean, eta, beraz, berriz adierazi nahi dugu pozik gaudela hain testu garrantzitsu baten gainean ados jartzeko gai izan garelako. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4867 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Eskerrik asko, Sémper jauna. Talde Sozialistaren ordezkaria den Idoia Mendiak dauka hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4868 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Egun on guztioi. Eskerrik asko, mahaiburu jauna, eta egun on, sailburu eta lehendakari jauna. Gaur, legegintzaldi honetako laugarren legea onartuko dugu, eta dagoeneko iritsi gara Jaurlaritza honen ibilbidearen erdira. Gogorarazi nahi dut onartu diren lau lege horietatik hiru oposizioko taldeen proposamenez egin direla, eta haietatik bi Euskal Sozialistak taldearen proposamenez. Baina, gaur, lege horrek arlo publikoaren gardentasunean eta kontrolean ekarriko dituen onurei buruz hitz egin behar dugu; gainera, azpimarratu behar da, urte osoan gogor lan egin ondoren, adostasun oso zabala lortu dela; gai honi buruz hitz egingo dugun guztiok gara horren lekuko. Gainera, lege honetan parte hartu duten talde guztiek agertutako akordiorako gaitasuna azpimarratu nahi dut. Zerbait ona daukagu eskuartean: tresna hobe bat, kontrol gehiago eta lege-indarra ditugu politikan ari den inork ere onura ekonomikorik bila ez dezan. Eta, gainera, aipatu dudan adostasun horren bidez lortu dugu hori. Urte honetan, desadostasunak desadostasun, uste dut batzordeko kide guztiok elkar ulertu dugula; izan ere, kontrol gehiago nahi dugu, bai, baina ez diogu oztoporik jarri nahi politikagintzari. Herritarrak –herritar orok– politikan aritzeko aukera izatea nahi dugu. Horretarako, Ganbera honetan gauden hirurogeita hamabost legebiltzarkideen fitxak berrikusi ditut, eta ikusi dut oso jatorri desberdinetatik gatozela: funtzionarioak, profesional liberalak, autonomoak, baserritarrak, besteren konturako langileak...; denetik. Legebiltzar honi begiratu, eta hor kanpoan dauden herritarrak ikusten ditugu, eta hurrengo legebiltzar eta gobernuak ere horrelakoak izatea nahi dugu, askotarikoak; beren ohiko lana utzi, eta, herritarren mesedetan, arlo publikoan lanean hasten diren gizon-emakumeak, gero, haien jatorrizko lanera itzultzeko aukera izango dutenak. Eguerdian, osoko bilkurak geldialdi bat egingo du Enrique Casas oroitzeko, konpromiso politiko bat zuen fisikaria eta hiltzaileen eskuetan bizia galdu zuena. Eta hilabete batzuk barru, Santi Brouard gogoratuko dugu, pediatra, hura ere herri honen alde konpromiso politiko handia zuena eta kriminal batzuek tiroka hil zutena. Eta haien plakak Gregorio Ordóñe- zenaren alboan egongo dira; hura ere kazetaria, herritarren interesak defendatzea erabaki zuena eta hiltzaileek isilarazi zutena. Halaber, Fernando Buesaren plakaren ondoan egongo dira, abokatu-bulegoa utzi, eta herri honen hezkuntza publikoan lanean aritu zena bera, ikastolak integratu zituena eta zerbitzu publikorako bokazio handia zuena; haren bizitza ere hiltzaile batzuek leherrarazi zuten, ez baitzuten nahi hemen modu askotako jendea, jatorri askotakoa egotea, askotariko herritarrak ordezkatuz. Eta pozik egon behar dugu irabazi izanagatik, horrela egoteagatik eta honek horrela jarrai dezan bermatu ahal izateagatik. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4869 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Eskerrik asko, Mendia andrea. Ondoren, Euskal Herria Bildutik, Mintegi andreak du hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4870 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MINTEGI LAKARRA | EH Bildu | Egun on, legebiltzarburu jauna. Lehendakaria, sailburuak, legebiltzarkideok, egun on. Hemen esan den bezalaxe, gaur aurkeztu dugun lege honetan adostasun maila ikaragarri altua lortu da. Eta alde horretatik nik eskertu nahi dut bereziki Idoia Mendiak egin duen lana, esfortzu ikaragarri handia egin duelako, hain zuzen ere integratzeko beste taldeek ekartzen genituen zuzenketak, ekarpenak edo ñabardurak. Eta esfortzu hori eskertu nahi diot publikoki. Lege honetan ikusi da hain zuzen ere posible dela adostasun maila handira heltzea helburuak konpartitu egiten direnean. Kasu honetan gure helburua zen zirrikiturik ez uztea, ez ustelkeriarako eta ez zerbitzu publikoa modu okerrean edo modu desegokian egiteko. Eta helburu hori konpartitzen duzunean, orduan erraza da akordioetara heltzea. Eta konpartitzen genuen gune itsurik ez uztea inon. Beraz, arazoa ikusten da bestelako helburuak konpartitzen ez direnean. Eta nik esango nuke gure helburua, guztiona, hemen gauden legebiltzar kide guztiena, izan behar dela herritarren ongizatea hobetzea. Izan behar dela gizarte hobeago bat egitea, justuagoa, askeagoa, eta helburu hori konpartituz gero, askoz ere errazagoa izan beharko litzateke hemen egiten dugun lana. Kasu honetan guk konpartitu dugun helburua izan da alde batetik, politikarien portaera etikoa bermatzea arauen bidez, nahiz eta ez litzateke beharrezkoa izan behar arauak ipintzea politikarien portaera arautzeko. Eta beste alde batetik, bateraezintasunak erregulatzea edo zuzentzea. Eta beraz, gure ahalegina izan da zerbitzu publiko hobeago bat ematea eta argi uztea hemen gauden ordezkariak ez garela ordezkoak. Hau da, ez dugu ordez egiten lana herritarrentzat, beraien ordezkariak gara baina ez ditugu sustituitzen edo beraien partaidetza, beraien zeregina albo batera utzi behar gure egiteagatik. Beraz, alde horretatik gure buruak zoriondu eta errepikatu lehen aipatu dudan ideia: helburu bera bagenu, eta helburua balitz guztiona Euskal Herri hobea, justuagoa eta askeagoa egitea, askoz ere errazagoa izango litzateke Legebiltzar honetan daukagun lana. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4871 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Eskerrik asko, Mintegi andrea. Ondoren, Euzko Abertzaleak taldeko ordezkaria den Otadui andreak dauka hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4872 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Bai, eskerrik asko, presidenteorde jauna. Lehendakaria, sailburuok, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Nire aurretik berba egin duten bozeramaileek aitortu duten moduan, gaurkoan onartuko dugun legea aurrerapauso garrantzitsua da. Aurrerapauso garrantzitsua da lege honek lagunduko digulako herritarren konfiantza berreskuratzen. Oso inozoa izango nintzateke, uste izango banu politikagintzak dituen gaitz guztien sendagarria lege honen eskutik etorriko dela. Azken batean gauzak ondo edo txarto egitea giza izaeraren baitan dago. Ezin ukatu ordea aurrerapauso inportantea dela eta hori da balioan jarri behar duguna. Gure taldeak lege honen garrantzia azpimarratu nahi du; izan ere, ziur gaude herritarrek beren erakundeetan eta politikan duten konfiantza berreskuratzen lagunduko duela, bidez batez, horren beharrean baikaude. Neurri handi batean, ustelkeria-kasuek eragin dute politikarien sinesgarritasuna hutsaren hurrengoa izatea, baina ez da bidezkoa gutxi batzuen jokabide okerrek zalantzan jartzea funtzio publikoan aritzen garen beste askoren portaera, guztiz bidegabea litzatekeen moduan, adibidez, esatea kirolari guztiak dopatu egiten direla. Bada, politikan gauza bera: lan honetan aritzen garen guztiok ez daukagu halako azal lodia eta denok ez gara hain lotsagabeak. Lege berri honen bidez, kargu publikoaren kontzeptua sakontzen da. Legearen aplikazio-eremuaren barruan erantzukizun politikoko postuetan funtzioak betetzen dituen ahalik eta jende gehien sartu nahi izan dugu; esango nuke ez digula inork ere ihes egin. Gainera, berrikuntza handi bat dakar legeak: lege-maila ematen dio kargu publikoek eta parekatutakoek beren funtzioak gauzatzean bete beharreko jokaera-kode oso bati. Ohartarazi nahi dizuet ezarri dugun zigor-araubidea zorrotza dela, herritarren eskariekin bat eginez; izan ere, kode hori ez betetzea kargu publikoa kentzearekin zigortzen da. Dena den, dakizuen moduan, ez da gauza berria; izan ere, Urkullu lehendakariaren Gobernuak onartutako kode etikoaren ez-betetzeen ondorioa ere kargugabetzea da. Horrez gainera, kargu publikoen oinarrizko ezaugarri hauek zehazten dira legean: dedikazio esklusiboa eta ordainketa bakarra, kargua galdu ondorengo bi urteetan jarduera pribatu batzuk egiteko debekua eta kargu publikoen jarduerak eta ondasun eta ondare-eskubideak aitortzeko obligazioa. Horien guztien bidez, kargu publikoak betetzen dituztenen gardentasuna, inpartzialtasuna, eraginkortasuna eta ardura bermatu nahi dira, eta, zalantzarik gabe, baliagarriak izango dira herritarrengana hurbiltzeko eta haien konfiantza berreskuratzeko. Eta nik ere bukatu nahi dut balioan jarriz lantaldean izan dugun lan egiteko giroa. Nire aurretik berba egin duzuen bozeramaileok ere hori balioan jarri nahi izan duzue eta baita ere balioan jarri duzue lortu dugun adostasun zabala. Zuekin bat egiten dut esaten duzuenean lege ona lortu dugula –gure taldeak ere horrela ikusten du–, eta ea kapazak garen adostasunespiritu hori beste esparru batzuetara zabaltzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4873 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | LEHEN LEHENDAKARIORDEAK (AGIRREZABALA MANTXOLA) | EH Bildu | Eskerrik asko, Otadui andrea. Ondoren, erreserbatutako zuzenketa guztiak batera defendatzeko, Euskal Herria Bildu taldearen ordezkariak dauka hitza. Mintegi andrea, zurea da hitza. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4874 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MINTEGI LAKARRA | EH Bildu | Bai, egun on berriro ere. Lehen esan bezala, eta bozeramaile guztiek lantaldean egon garen guztiok esan dugun bezala, oso erraza izan da lana, adostasun-maila handia egon da, eta guk aurkeztutako zuzenketatik ia denak integratu izan dira diktamenean. Hain zuzen ere guk planteatzen genuen partaidetza gehiago sustatu behar zela, planteatzen genuen diru publikoa ondo kudeatu behar zela –ari naiz bakarrik epigrafeak hartzen gure zuzenketei buruz–. Planteatzen genuen lanaren erantzukizuna eduki behar duela kargu publikoak eta babestu behar duela ustelkeria ikertzeko sortuko litzatekeen edozein ikerketabatzorde, bai ustelkeria eta bai influentzia-trafikoa ikertzeko batzordeak babestu eta sustatu beharko genituzkeela. Gure ustez ere, eta sartzekoa zen eta nola edo hala integratu da, bestearekiko duintasuna, besteare- kiko errespetua, hau da, arerioa ez dela etsaia eta lizitoa da jarduera politikoan kritika, baina ez da lizitoa bestearekiko iraina edo erasoa, eraso fisiko eta pertsonala batez ere. Orduan, hori ere nola edo hala integratu da. Esaten dudan moduan, esfortzu handia egin da erdibidekoak lortzeko, eta behin eta berriz erredaktatu izan dira testuak, hain zuzen ere mundu guztiak ikusteko islatuta bere burua azkenengo erredakzioan. Eta guk ere planteatzen genuen elkarrizketa-kultura bat eraiki behar dela eta bestearekiko begirunea, eta hori ere integratu izan da testuan. Zer ez da integratu eta zer mantendu dugu? Ba bereziki bi zuzenketa dira, hiru, kontuan hartuta horietariko batek eskatzen zuela xedapen gehigarri bat. Bata atzera bota zen lantaldean. Ulertzen dut zergatik bota zen atzera baina hala ere erabaki dugu mantentzea, hain zuzen ere planteatzen genuelako Legebiltzar honek aurretik ere adostu eta Madrilen defenditu izan duen kontzeptu bat eta zera da: guk kargu publikook eduki behar dugula edozein langile publikoren egoera bera. Eta hori dagokio, esaten baterako, Seguritate Soziala kotizatzeari eta erregimen normala izateari. Lantaldean horri ezetza emateko argudioa izan zen hori beste nonbait jasoko dela eta seguruen administrazio publikoaren legean jasoko da, baina ez dugu soberan ikusi, hain zuzen ere, lege honetan adierazi dugun izpiritua indartzeko, oso inportantea dela kargu publikoak izatea edozein langileren baldintza laboral berberak eta, beraz, egoera berberak. Horregatik, mantendu izan dugu. Neurri batean, sinbolikoa da, baina aukera ematen digu bistaz ez galtzeko eskaera hori eta bizirik mantentzeko. Bigarren zuzenketa zen onartu ez dena eta gure ustez defendagarria da eta defendatu egiten dugu. Lantaldeak erabaki du posiblea dela konpatibilizatzea edo bateragarri egitea tokiko administrazio baten karguduna izatea eta parlamentaria izatea, esate baterako, edo goi-kargua. Hau da, zinegotzia izan zaitezke herriak baldin baditu 50.000 biztanle baino gutxiago. Gure zuzenketa zihoan hori aldatzera. Hau da, guk planteatzen genuen ez izatea bateragarria tokiko administrazioan egotea, nahiz eta administrazio txikia izan, udalerri txikia izan, eta kargu publikoa. Uste genuen bakoitzari dagokion ardura, erantzukizuna eta dedikazioa dedikatu behar zaiola eta, orduan, hori ez genuen guk babesten. Babesten genuen edozein kasutan bateragarritasun hori kendu behar zela. Beraz, hori da guk mantendu egiten dugun zuzenketa eta hona botaziorako dakarkigun zuzenketa. Eta berarekin loturik zegoen beste bat, jada guztiz koiunturala, eta zera da, amaierako xedapen bat, hori aplikatu zela ez legea indarrean jartzen den egunean, baizik eta hurrengo udal-hauteskundeen ostean. Hain zuzen ere, une honetan ez oztopatzeko hainbat udalerritan pertsona batzuk egiten ari diren lana, badirelako parlamentari esate baterako eta zinegotzi aldi berean. Orduan, planteatzen genuen ez orain, baizik eta hurrengo hauteskundeetatik aurrera. Beraz, funtsean bi zuzenketa dira, hiru zirkunstantzia koiuntural horregatik, eta gure taldeak mantendu nahi ditu emandako azalpenengatik. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4875 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Voy a ser muy breve. Empezaré con la enmienda al artículo 13. Zuzenketa horretan proposatzen da soldata bat jasotzea eta Gizarte Segurantzan kotizatu ahal izatea gero langabezia izateko; horrekin guztiz ados gaude sozialistok. Egia da lan-taldean horri buruz eztabaidatu genuela, eta uste dut Ganberan gehiengoa lortu ahal izango genukeela gai horri buruz, baina pentsatu genuen ez zela egokia lege honetan sartzea, lege hau jokabide-kode bat delako, jokabide etikoei buruzkoa, bateraezintasunei buruzkoa... Hala eta guztiz ere, espero dut datozen hilabeteetan iritsiko dela –hala behar luke behintzat– Ganbera honetara Administrazio Publikoaren Legea, eta, entzun dugunaren arabera, lege horretan, Gobernu Legea eta 1988ko Goi Karguen Ordainketei buruzko Legea aldatzen dira. Hain zuen ere, lege horretan arautzen da Gobernutik atera eta enplegurik ez duten goi-karguen araubide berezia. Beraz, uste dut orduan eztabaidatu beharko genukeela Ganberan, batzordean, eta, ahal izanez gero, orduan adostu beharko genuke goi-karguen langabezia-kotizazioaren aldaketa. Beste zuzenketari dagokionez, alegia, zinegotzikargua eta 50.000 biztanletik beherako alkate-kargua Gobernuko kudeaketa-kargu batekin inolaz ere ez bateratzeari dagokionez, Ganberari jakinarazi nahi nioke zer dioen zehatz-mehatz gaur onartuko dugun artikuluak. Uste dut onartzen dituela salbuespenezko kasu horiek; izan ere, argi eta garbi esaten du tokiko erakundeetako hautetsi edo 50.000 biztanletik beherako alkate izatearekin bateragarria izango dela, salbu tokiko erakundean dedikazio esklusiboa dutenean edo lanaldi partzialeko dedikazio finkoa dagonean, indarrean dagoen legeriaren arabera; beraz, bateraezinta- suna dago, argi eta garbi. Artikuluan zehaztuko da hori, jakina. Beraz, pertsona bat alkate edo zinegotzi izatera bakarrik dedikatzen bada, ezingo da egon Gobernuan. Eta, halaber, ezingo du, dedikazio esklusiboa izan ez arren, dedikazio partzial finkoa bada. Beraz, zer geratzen da? Bada oso kasu gutxi geratzen dira, eta ziurrenik, alkate bat ere ez, baina egon daitezke behin-behineko kasuak. Beraz, nire ustez, lege honen bidez, gauzak malgutu daitezke nolabait, baina, noski, kontuan izanik gobernuko ardurek lan handia eta dedikazio esklusiboa eskatzen dutela, baita udaletakoek ere. Beraz, nire ustez, artikuluan ongi konpontzen da arazo zail hori, nire ustez, zure taldearen zuzenketan jasotzen denaren eta hemen defendatu duzunaren espiritua mantenduz. Hori dela eta, uste dugu hobea dela Ganbera honetara ekarri dugun irizpenaren testua. Eta, beno, beste gaiari buruz, alegia, desenplegurako kotizazioari buruz, aurrerago eztabaidatuko dugu..., espero baitut laster etorriko dela Ganberara Administrazio Publikoaren Legea. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4876 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Eskerrik asko, presidente andrea, eta gure partetik ere bai labur-labur arituko gara. Mantentzen duzue lehenengo zuzenketari dagokionez, ponentzian izan genuen jarrera bera mantenduko dugu, eta Mendia andreak gogorarazi digun moduan, gure ustez ere bai, kontu horiek, planteatzen dituzuen kontu horiek, hau da, Gizarte Segurantzaren Eraentza Orokorrean sartzea eta langabeziagatiko pentsioa kobratzea, ez da lege honetako gai bat, beste lege baten gai bat da eta orduan aukera izango dugu hori lantzeko. Ez gaude honen kontra, alderantziz, alde gaude, baina uste dugu, esan den modua, beste lege baten jorratu beharreko kontuak dira hauek. Eta mantentzen duzuen bigarren zuzenketari dagokionez, ba guk pentsatzen dugu, orain arte daukagun eraentzak berme egokiak eskaintzen dizkigula eta ez dugu beharrizana ikusten aldatzeko. Uste dugulako guztiz bateragarriak direla zinegotzi edo alkate eta kargu publikoa izatea eta, kasu honetan, Mendia andreak gogorarazi digun moduan, muga jarri egiten da, 50.000 biztanleko herria baino beheragokoentzat. Eta legebiltzarkideok etxe honetan ez daukagu muga hori eta asko eta asko gara zinegotzi edo alkate eta legebiltzarkide karguak pilatzen ditugunak. Hemen kontuan eduki behar dena da ezin direla soldata bi jaso erakunde publikoetatik. Hori argi dago eta legeak horrela markatu egiten du: kargu publikoek ezin dutela ordain sari bat baino gehiago jaso administrazio publikoetatik eta hori da kontuan eduki behar den gauza. Eta ez dezagun ahaztu, nik behintzat horrela ikusten dut behintzat, gure lana ez da bakarkako lan bat, ez da lan indibidualista bat, baizik eta talde-lana da, eta talde sendo baten kide izateak aukera ematen digula zinegotzi edo alkate eta legebiltzarkide edo kargu publikoa izateko. Eta esperientzia propiotik esan dezaket guztiz aberasgarria dela ikuspegi lokala eta herrialdeikuspegia izatea. Eta gainera, hemen izaten ditugun hainbat eta hainbat debatetan hori azaldu izan da behin baino gehiagotan. Eta azkeneko zuzenketa aurrekoari lotuta dagoenez, argudio berberak diktameneko testua defendatzeko. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4877 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MINTEGI LAKARRA | EH Bildu | Bai. Bigarrenetik hasita, politika ikusteko kontzeptu diferenteak dira. Noski, talde-lana da. Hor ez dago zalantzarik. Baina eremu guztietan, bai udalerrietan eta bai hemen eta edonon, talde-lana da lehenetsi egiten duguna. Baina guk ikusten dugu bakoitzak eta aberasgarria bada. Aberasgarria izan daiteke, hiruzpalau lan diferente egitea eta ikuspuntua zabaltzea. Baina guk uste dugu hain zuzen ere, gure filosofia baldin bada, zenbat eta handiagoa izan arduren banaketa eta jendearen partaidetza eta mundu guztiaren inplikazioa, karguen metaketa hori kontrako bidetik doa. Iruditzen zaigu askoz ere aberasgarriagoa dela zenbat eta jende gehiago egotea inplikatuta res publikoan, ardura publikoetan, zerbitzuetan, hain zuzen ere kontrakoa baino. Hori bigarrenari dagokiola. Eta aipatu gabe, egunak 24 ordu dauzkala, eta oso absorbenteak izan daitezkeela lan guztiak. Bai parlamentari-lana edo kargu publikoaren lana eta zinegotzi edo alkatearen lana. Oso absorbenteak izan daitezke taxuz egiten bada. Ez dut esaten taxuz egiten ez denik, baina askoz ere hobeto egin daitekeela denbora gehiago dedikatuta. Hori batetik. Eta gero bestetik, seguritate sozialari dagokiola, ba testua gelditu den moduan, ba zer nahi duzu esatea? Bai, tratatu egingo dugu, eta badakit filosofia hori daukagula guztiok eta hori defendatzera joan ginela Madrilgo Kongresura, eta hiru alderdik, hiru taldek babestu zutela ideia bera, eta sintonia egon zela, baina testua gelditu den moduan eta gonbidatzen dut mundu guztia errepasatzera 13. artikulua, ez da hain zuzen ere, ondo finkatzen guztiok, ustez, ideian omen daukagun asmo hori. Baina esaten dudan moduan, denbora egongo da hori lantzeko. Bat nator Mendia andrearekin, esaten duenean honezkero lege hori eskuen artean eduki behar genuela eta oraindik ez dugula. Bat nator ere esaten duenean, ekuatorean gaudela eta lau lege baino ez ditugula ikusi eta lau egun eskas gelditzen dira Legebiltzar honetara heltzeko bederatzi lege, lau egunetan, eta beraz, denbora egongo da. Denbora egongo da, baina guk uste dugu artikulua gelditu den moduan, diktamenak jaso duen moduan, ez dela guztiz jasotzen ustez guztiok buruan daukagun ideia hori. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4878 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Eskerrik asko. Labur eta jesarlekutik. Ikus dezagun; langabeziaren gaia jaso behar zuen artikulua "Ordainsari bakarra" izenburua duena da. Artikulu horren lau paragrafoetan gai hori lantzen da hain zuzen: ordainsari bakarra jaso daiteke, albo batera utzirik EAEko kargu publikook ditugun kargu edo izendapenen kopurua. Halaber, esan behar da lege hau Jaurlaritzako kideei eta EAEko sektore publikoan daudenei zuzenduta dagoela nagusiki, eta ez inolaz ere... Alegia, "aplikazio-eremuan dauden kargu publikoek ezingo dute jaso ordainsari bat baino gehiago...", "lege honen ondorioetarako, ordainsari gisa ulertzen da, izendapenaren ondorioz, lanpostuari dagokion ordain ekonomikoa", "ez dira ordainsari gisa hartuko zerbitzua ematean egindako gastuen kalte-ordain gisa jasotako kopuruak..." (bidaia bat edo dena delakoa izan daiteke). Eta, azkenik, guztiz logikoa da azkenekoa ere. Alegia, Jaurlaritzak gobernu-lanetarako pertsona bat izendatuko balu eta pertsona horrek erretiro-pentsioa kobratuko balu, logikoki, uko egin beharko lioke erretiropentsio horri gobernuan dagoen bitartean, Jaurlaritzaren ordainsaria jasotzen duelako. Beraz, uste dut ondo dagoela batzordean erabakitakoa, alegia, langabeziaren gaia artikulu horretan eta legean ez sartzea. Ikusiko dugu Jaurlaritzak zer egin duen beste lege horrekin, eta nola lotu duen goi-karguen ordainsarien gaiarekin. Vamos a verlo. Baina denbora izango dugu hobetzeko eta gauzak ondo egiteko, bai baitakit kezkatzen zaituela eta Ganbera honetako kide asko kezkatzen dituela. Dena den, ni oso pozik geratu naiz artikulu honekin. Beste lan hori dago egiteko, baina uste dut artikulu hau ondo geratu dela eta hori bakarrik dela bere helburua, alegia, pertsonako ordainsari bakarra egotea, betetzen dituen karguen kopurua alde batera utzita, asko izan ez arren. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4879 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Bale, eskerrik asko, presidente andrea. Orduan txanda honetan erdibidekoa bakarrik defendatuko dut. Como saben, presentamos una enmienda de transacción junto con el Partido Popular a la primera disposición adicional; voy a leer el texto acordado para que todos estén al corriente: "Foru-erakunde eta -organo propioen antolakuntzari, araubideari eta funtzionamenduaren araubide juridiko pribatiboa alde batera utzi gabe, 1983ko azaroaren 25eko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko 27/83 Legeko 7.a.1 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 3, 24.2, 25.1, 37.1, 2 eta 3.1. artikuluetan xedaturikoaren arabera, lurralde historikoek kontuan izango dituzte, haien araubide instituzionaletan zehazturikoaren arabera, kargu publikoen jokabidekodea arautzen duen lege honetan jasotako printzipioak eta balioak". Gure ustez, indarrean dagoen legediaren arabera, lurralde historikoek duten autoantolaketarako eskumena errespetatu behar dugu lurralde historikoei dagokielako finkatzea lege honek arautzen dituen kontu guztiak. Edo beste era batera esanda: eskumen arau-egilea foru-erakundeei dagokie. Bai kode etikoari buruzko kontuak edota bateraezintasunen araubidea arautzeko. Eta era honetara koherenteak gara 2007. urtean gure Gobernuak, gure alderdiak bultzatutako legearekin. Dakizuen moduan ez zuen denborarik eman lege hori onartzeko eta legea bertan behera geratu zen. Bueno, ba proiektu hartan lurralde historikoak ere kanpoan geratu egiten ziren. Bai Autonomia Estatutuak eta baita ere Lurralde Historikoen Legeak beren-beregi aitortzen diete lurralde historikoei euren erakundeen antolaketa, eraentza eta funtzionamendua arautzeko eskumena. Eta gaurkoan onartuko dugun lege honek, gure ustez, hiru kontu hauei ukitu egiten die. Horregatik aurkeztu genuen Alderdi Popularrarekin batera, erdibideko zuzenketa hau. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4880 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Gracias, señora presidenta. Gai hau azaltzen edo kokatzen saiatu nahi nuke; izan ere, berez, sozialistek hasieran proposatutako xedapen gehigarriak bertan behera uzteko zuzenketa aurkeztu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak, baina, ondoren, xedapen horien espiritua jasotzen duen zuzenketa aurkeztu du. Alegia, foru-erakundeek beren bateraezintasun-arauak eta jokabide-kodeak gaur Ganbera honetan onartuko dugun legera egokitzea eskatzen du. Egia esan, eskerrak eman nahi dizkiot Euzko Abertzaleak taldeari ere espiritu horretara hurbiltzeko egin duen ahaleginagatik. Dena den, agian zuetako batzuei ezaguna egingo zaizuen testu bat irakurri nahi nuke. Honela dio: "Autonomia Estatutuak erakunde-sistema berri bat eman dio Euskadiri, autogobernurako organo komunak ezarri baititu; horien artean, Eusko Legebiltzarra azpimarratu behar da. Zuzenbide-estatu orotan legeak eta, politikoki, euskal gizartearen borondateak duten nagusitasuna adierazten du Eusko Legebiltzarraren nagusitasun politiko eta instituzionalak". Eta horiek geu gara, hemen esertzen garenok, euskal gizartearen ordezkariak. Egia da, Autonomia Estatutuaren 25.1 eta 37.3 artikuluak aipatu dituzu, eta, ziurrenik, erantzuteko txandan, foraltasunaren muin ukiezina aipatuko duzu, herri honetako zenbaitentzat Elizan Hirutasun Santua eta haren misterioa aipatzea bezala baita, zismak eragiteko adinakoa. Baina uste dut hemen, oro har, Euskadi osoko kargu publikoen jokabide-kodea eta haien bateraezintasun-araubidea ari garela eztabaidatzen. Eta hori ez dagokio foru-tradizioari. Gainera, ados egongo zarete nirekin ardura osoz idatzi dela gai horri buruz, eta Lurralde Historikoen Legean ezarritako araubidea errespetatzen dela; izan ere, Legebiltzarreko ordezkariak izanik, ez ditugu Legebiltzarreko arauak hautsiko. Halaber, ez du inbaditzen autoantolaketarako eskumena ere. Eta irakurri dizuedan testua Lurralde Historikoen Legearen zio-azalpenekoa da. Eta gaur onartuko dugun lege-testuari bere balioa eman nahi diot, honela baitio hitzez hitz: "Foru-organoek zehaztuko dituzte beren bateraezintasun-araubidea eta jokabide-kodea", alegia, haiek zehazten dute beren jokabide-kodea eta bateraezintasun-araubidea "beren araudiaren bidez". Hala eta guztiz ere, lege honen bidez, Eusko Legebiltzarrak dio aplikatzekoak izango zaizkiela "jardueraeta jokabide-printzipioak eta interes-gatazkei buruzko arauak, haien araudietan zehazturiko moduan". Hortaz, zer ari gara esaten? Legebiltzar honek printzipio etiko komun batzuk jar diezazkiguke Euskadin, administrazio-maila guztietan, jardun publikoan ari garen guztioi. Nire ustez, guztiz zentzuduna da, Autonomia Estatutuaren egileek idatzi zuten testua bezala. Gainera, uste dut Lurralde Historikoen Legearen legegileek ez zutela lege horren eragina ad infinitum zabaltzeko asmorik, batzuek hori nahi dutela dirudien arren. Beraz, kontua da... Gainera, uste dut aurreko legegintzaldian ere beste lege bat onartu zela lege honena bezain testu zaindua zuena; Publizitate Instituzionalaren Legea, hain zuzen. Gainera, foru-aldundiek ez zuten eraman Arbitraje Batzordera, horietakoren batek asmoa izan zuen arren. Lurralde Historikoen Legeak berak berresten du estatutu-eredua, Euskadiko erakunde komunak eratzen dituena eta horiei eskumen batzuk ematen dizkiena, eta guztiok –hemen eserita gauden guztiok– obligazioa daukagu horri bere balioa emateko eta hori garatzeko, foru-aldundiak eta haiek dituzten gaitasunak errespetatuz. Nire ustez, artikuluaren lehenengo paragrafoa nahiz bigarrena ezin finagoak dira. Esan bezala, berezitasunak errespetatzen dira, eta, batez ere, autoantolaketarako gaitasuna; izan ere, argudio hori erabiltzen da beti Legebiltzar honek gai askori buruz zerbait esatea saihesteko. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4881 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MINTEGI LAKARRA | EH Bildu | Egun on berriro ere. Esango nuke gai hori izan dela, hain zuzen, lege honen gordiar korapiloa, desadostasun-puntua, eta ez da erraza horri buruz hitz egitea; izan ere, lege honen artikuluetatik haragoko arazo handiago batera eramaten gaitu. Azken finean, Lurralde Historikoen Legeari buruz ari gara hitz egiten. Zintzilik dago eztabaida hori; lehenago edo geroago heldu beharko zaio, eta horren aurrean zer jarrera dugun azaldu beharko dugu. Gure taldeak jatorrizko testua babestuko du, eta ez du babestuko Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkezturiko zuzenketa, baina argi utzi nahi dugu talde honek lurralde historikoak errespetatzen dituela. Agian, ez zen eztabaida hori mahai gainean jartzeko unea. Lege honen bidez, herri-ikuspegi orokorra eman nahi dugu, eta horregatik babestuko dugu jatorrizko testua; beraz, zintzilik utziko dugu gai hori, laster konpondu beharrean dagoen eta guztioi jarrera garrantzitsuak hartzea eskatuko digun gai hori, beste gai askori eragiten ari baita. Hasieran, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa irakurtzean, esaldi batekin hasten da..., eta legelari batek azaldu zidanez, "kalterik gabe" jartzen duenean, "kaltearekin" esan nahi du beti; beti. Hortaz, "kalterik gabe" irakurtzen dudanean, ulertzen dut norbaiti eragingo diola, eta segituan konturatzen naiz, hain zuzen ere, Ganbera honen funtzionamenduari eragiten diola; printzipioz, pentsatu nahi dut defendatu eta babestu behar ditugun erakunde zabalago batzuen enbrioia dela –oraindik hala izan ez arren–, hargatik kalte gabe –nire teilatura harriak botatzen ari naizen arren– forulurraldeek Lurralde Historikoen Legearen bitartez dituzten eskumenei. Beraz, eztabaida hori egin beharko da sakontasunean, baina oraingo honetan aurreratu egiten dugu jatorrizko testuari emango diogula oniritzia. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4882 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Labur-labur, zuekin konpartitzeko, ziur asko jakingo duzue, baina Cojuak gai hau aztertzen duenean esaten du legegilearen aukera bat dela aplikazio esparruaren barruan eta kanpoan uztea lurralde historikoa, kasu honi dagokionez. Kasu honetan, gure taldearen ustez kanpoan utzi behar dira lurralde historikoak, izan ere lurralde historikoen eskumenekoa delako lege honek arautzen dituen kontu guztiak. Aurreratu dezaket Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa dela kontu hauek guztiak arautuko dituen foruaraua onartzea legegintzaldia bukatu baino lehen. Beraz, gure ustez lurralde historiek dauzkaten eskumenak errespetatu egin behar dira gai honetan ere. Beterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4883 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Bada, azken finean, nire ustez azpimarratu beharra dago honen azpian badagoela beste argudio bat; alegia, lehendakariak, Jaurlaritzak, EAEko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko estatu-botereak gauzatzen dituzte, eta, beraz, administrazio-antolakuntzaren eta funtzio publikoaren ikuspegitik, oinarrizko arauak ezar ditzakete, hots, antolakuntza- eta funtzionamendu-ezaugarrien oinarrizko printzipioak. Hortaz, uste dugu ez dagoela inolako arazorik. Berri ona iruditzen zait Bizkaiko jokabide-kodea eta bateraezintasun-araubidea eguneratu egingo direla entzutea, baina uste dut ez lukeela arazorik egon behar; izan ere, nire ustez, guztiok izan beharko genituzkeen printzipioak eta balioak izango dituzte guztiek, ziurrenik. Zer arazo dago Legebiltzar honek emandako lege batean jasotzen badira? Izan ere, zer arazo dago "kargu publikoen integritatearekin", "beren erabakien eta ekintzen erantzule izango dira" dioten jokabideprintzipioekin, "dagozkien kontrolak pasatu beharko dituzte" esatearekin, "inpartzialtasun-, neutraltasun-, objektibotasun-printzipioak errespetatuko dituzte" esatearekin...? Guztiok partekatzen ditugun printzipioak dira. Hortaz, garrantzitsua da guk denentzako lurra egokitzea, eta, gero, bakoitzak nahi duen bezala eraiki eta antolatu dezala bere etxea, haiek baitira beren etxeak ondoen ezagutzen dituztenak. Beraz, horregatik uste dugu gaur onartuko dugun legeak, lege ona izateaz gainera –besteak beste, bateraezintasun-araubidea, gardentasuna eta funtzio publikoen kontrol publikoa sakontzen dituelako–, aurrerapausoa ematen duela bide horretan, Legebiltzar honetan onartutako beste lege batzuek egin duten moduan, alegia, guztiontzako lur hori egokitzen duela, jakina, Lurralde Historikoen Legearen gaur egungo testua eta haren espiritua errespetatuz. Hortaz, ez naiz gehiago luzatuko; izan ere, batzordean eztabaidatu genuen horri buruz, jarrerak argi daudela uste dut eta, ziurrenik, legegintzaldi honetan, hain gogoko dugun gai horri buruz eztabaidatuko dugu ziurrenik, beste legeren bat tarteko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4884 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Eskerrik asko, presidente andrea. Guk hamabost zuzenketa mantendu ditugu, eta ez, esan dezagun, burugogorkeriagatik, baizik eta, besterik gabe, batzordearen azken bileran bozkatu ere ez baitziren egin hamabost zuzenketa horiek. Hain zuzen ere, dezente zuzenketa gehiago aurkeztu genituen –haietako batzuk kontuan hartu ziren, eta baten bat alde batera utzi zen–, baina hamabost horiek mantentzea erabaki dugu, eta, hain zuzen, kargu publikoen eskakizun-maila handitzea dute helburu; izan ere, gure ustez, onartuko den legea aurrerapausoa izango da, baina, gure ustez, aurrerago ere egin zitekeen. Esan daiteke gauza batzuetan motz geratzen dela, eta horregatik mantendu nahi izan ditugu zuzenketa horiek guztiak. Lehenengoa legearen aplikazio-eremuari buruzkoa da, eta lurralde historikoetako foru-aldundietako eta haien sektore publikoetako kargu publikoak sartzea du helburu, baita EAEko tokiko erakundeetako eta haien sektore publikoetako kargu publikoak ere, nahiz eta ondo dakigun horiei Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatzen zaiela. Esango digute proposamen hori ez datorrela bat indarrean dagoen legeriarekin eta ez duela kontuan hartzen eskumen-banaketa. Egia da, baina, edonola ere, mantendu egingo dugu arrazoizkoa iruditzen zaigulako. Arrazoizkoa iruditzen zaigu, lege honen printzipio orokorrek ez ezik, legeak berak ere eragina izatea lurralde historikoetako foru-aldundietako eta haien sektore publikoko kargu publikoengan. Hain zuzen ere, hori ez da posible izango epe laburrean, baina espero dugu berandu baino lehen posible izango dela; izan ere, hori gertatzen bada, esan nahiko du EAEko erakunde-sarea arrazionalizatu eta barnetik modernizatu dela. Aurkeztutako bigarren zuzenketa herritarren hizkuntz eskubideei buruzkoa da, eta kargu publikoen jokabide-kodea arautzen duten printzipio orokorrei egiten die erreferentzia. Jatorrizko testuaren arabera, "jardunean dauden bitartean, kargu publikoek herrita- rren hizkuntz eskubideak bermatuko dituzte, arreta berezia jarriz euskararen normalizazioari eta haren erabilera sustatuz". Esan dezagun ados gaude baieztapen horren lehenengo zatiarekin. Bigarren zatia gehiegizkoa iruditzen zaigu. Gure ustez, kargu publikoek herritarren hizkuntz eskubideak bermatu behar dituzte jardunean dauden bitartean –uste dugu hori egin behar dutela–, baina, horrez gainera, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatu behar dutela esatean, bada, gehiegizkoa dela eta zentzurik ez duela iruditzen zaigu. Horri buruz eztabaidatu genuen, eta uste dut, Alderdi Popularra izan ezik, ez zegoela gure zuzenketa begi onez ikusten zuen talderik. Bederatzigarren zuzenketa abstentzio- eta inhibizio-betebeharrari buruzkoa da. Jatorrizko testuak honela dio: "Ez dute parte hartuko enpresa, sozietate edo erakundeen interesei eragiten dieten gaien ezagutzan edo erabakietan, baldin eta kargu publikoa hartu aurreko bi urteetan haien zuzendaritza- edo gobernuorganoetako kide izan badira", eta abar. Epe hori bi urtetik bost urtera zabaltzea proposatzen dugu; gai horretan kontrol eta zorroztasun handiagoa izatea. Horixe proposatzen da gure 9. zuzenketan, bi urtetik bost urtera luzatzea; legearen beste artikulu batzuetan ere proposatzen dugu hori. Hamargarren zuzenketaren bidez, proposatzen dugu kargu publiko baten gehieneko ordainsaria Eusko Jaurlaritzako sailburuorde batena izatea. Egia esan, batzordean ia ez zen eztabaidatu ere egin gai hori, eta ez zidaten arrazoirik eman –edo behintzat nik ez ditut gogoan– zuzenketa hau alde batera uzteko. Edonola ere Eusko Jaurlaritzako sailburuorde baten gehieneko ordainsaria izatea proposatzen genuen. Hamaikagarren zuzenketaren bidez, pizgarriak kentzea proposatzen dugu. Gure ustez, pizgarriak ez dira ordaintzen helburuak betetzeagatik, baizik eta gainsoldata bihurtzen dira. Horrela izan da iraganean, eta beraz, hala izan liteke etorkizunean ere. Gure zuzenketaren bidez, legez debekatzea proposatzen dugu. Ez dut gogoan batzordean nahikoa arrazoi eman zizkidatenik zuzenketa hori ere alde batera uzteko, eta horregatik mantentzen dugu osoko bilkura honetan. Hamabigarren zuzenketari dagokionez, kargu publikoen jarduera eta lurralde historikoetako hautagaiena bateragarriak ez izatea proposatzen dugu, alegia, ez izatea bateragarria 20.000 biztanletik gorako alkate- edo zinegotzi-karguarekin edo udalbatzan dedikazio esklusiboa eskatzen duten karguekin. Esan daiteke EH Bildu taldeak gai horri buruz proposatutakoaren eta jatorrizko testuaren artean dagoela zuzenketa hori. Hori ere mantendu egiten dugu, uste baitugu kargu publikoek beren lana egin behar dutela, eta komenigarria izango litzateke, biztanle askoko (20.000 baino gehiago) udalerrietako alkate, batzarkide edo zinegotziek kargu publikoak izateko debekua izatea. Hamahirugarren zuzenketa kargu publikoa utzi ondorengo debekuei buruzkoa da. Horretan ere zorrotzagoak izatea proposatzen dugu. Legearen arabera, "kargu publikoak dituztenek, alde batera utzirik berariazko araudiaren arabera izan ditzaketen konpentsazio edo prestazioak, kargua utzi ondorengo bi urteetan ezingo dute zerbitzurik eskaini ez eta lan- edo merkataritza-harremanik izan karguari dagozkion funtzioen ondorioz harreman zuzena izan zuten enpresa, sozietate edo bestelako izaera pribatuko edozein erakunderekin". Aurrerapausoa da; guk proposatzen duguna da, bi urte beharrean, bost izatea. Bost urte gehiegi direla esango digute, eta bi beharko luketela. Ondo da; errespetagarria da, ulergarria da, eztabaidagarria da. Bi urtetik bost urtera zabaltzea proposatzen dugu. Eta antzeko zerbait eskatzen dugu hamalaugarren zuzenketan: interes-gatazken bulegoko erantzukizun-aitorpena bost urtera luzatzea proposatzen da, legean proposatutako bi urteen ordez. Hamabosgarren zuzenketan, jardueren aitorpenari dagokionez, egindako jardueren aitorpena egiteko obligazioa bost urtera luzatzea proposatzen da, legean proposatutako bi urteen ordez. Hamaseigarren zuzenketan, kargua utzi ondoren egiten diren jarduera pribatuen aitorpena egiteko obligazioa bost urtera luzatzea proposatzen da, legean proposatutako bi urteen ordez. Hamazazpigarren eta hemezortzigarren zuzenketak, berriz, sozietateetako partaidetzen ondaremugei buruzkoak dira, halaber, zorroztasun handiagoa eskatzeko. Hamazazpigarrenean, sektore publikoarekin edozein motatako hitzarmen edo kontratuak dituzten enpresetako partaidetza zuzen nahiz zeharkakoak % 5era murriztea proposatzen da. Eta hemezortzigarrenean, merkataritza-sozietateetako kapitalaren muga 300.000 eurora murriztea proposatzen da, eta proiektuan jasotako % 10eko erreferentzia ere % 5era murriztea proposatzen da, aurreko zuzenketarekin bat etorriz. Hogeigarren zuzenketari dagokionez, kontratatzeko debekuaren gehieneko epea bi urtetik bostera luzatzea proposatzen da. Eta, azkenik, hogeita batgarrena eta hogeita bigarrena, urraketen preskripzioari buruzkoak; horietan ere, bi urteko epea handitzea proposatzen da, eta hiru urtera preskribatu beharrean, bostera preskribatzea. Tira, esan dezagun zuzenketa batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak direla; batzuk ñabardurazkoak dira, beste batzuk batzordean sakon eztabaidatutakoak, beste batzuk ez hainbeste; edonola ere, horien bidez, legea hobetu nahi dugu, zorrotzago egin eta kargu publikoen bateraezintasunak areagotu. Halaber, proposatzen dugu sailburuordeen ordainsariaren muga jartzea, pizgarriak legez desagerraraztea eta 20.000 biztanletik gorako udaletako batzarkideak, alkateak eta zinegotziak kargu publikoak izatea debekatzea. Horrez gainera, esan bezala, legeak forualdundietako kargu publikoei ere eragitea proposatzen dugu, nahiz eta, argi dagoen moduan, orain ezin izango den; dena den, espero dut posible izango dela etorkizun labur-ertainean. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4885 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Lurralde historikoei eta udalei buruzko zuzenketari dagokionez, Euskal Talde Popularraren eta Euzko Abertzaleak taldearen erdibidekoa sakonago eztabaidatu dugunez, utz iezadazu txanda honetan argudio horiek ez errepikatzen, kontuan izanik, gainera –zerorrek aitortu duzun moduan–, ez duela betetzen indarrean dagoen legeria. Ulertuko duzun moduan, Legebiltzar hau ezin da aritu bere ekintzen kontra, bere legeen kontra. Kargu publikoen jokabide-kodeari buruzko legearen printzipio inspiratzaileetan jasotzen da kargu publikoek euskararen erabilera sustatuko dutela. Nire ustez, logikoa da bi hizkuntza ofizial eta haietako bat minorizatua dituen herri batean; uste dut gai horretan adostasun zabala egon dela eta bere unean egin zela eztabaida. Kargu publikoek edo haren senideek partaidetza izan duten enpresa, sozietate edo erakundeen gaietan parte hartzeko debekuaren epea bi urtetik bostera igotzeko proposamenari dagokionez, eztabaida honen hasieran aipatu dudan argudioa errepikatuko dut. Kontrol gehiago nahi ditugu politikan, gardentasun handiagoa nahi dugu, baina, aldi berean, ate irekiko jarduna izatea nahi dugu, hau da, edozein herritarrek aukera izatea konpromiso publikoa izateko eta gobernu-lanak egiteko. Izan ere, gauzak zailtzen baditugu, arriskua izan dezakegu gure gobernuak funtzionario-gobernu bihurtzeko, eta nik uko egiten diot horri. Edozein herritarrek politikan aritu ahal izatea nahi dut, langintza noblea baita garai nahasi hauetan ere, eta, gainera, eragozpen berezirik gabe aurreko lanpostura edo jarduerara itzuli ahal izatea. Noski, autonomook askoz ere gehiago sufritzen dugu besteren kontura aritzen diren langileek baino, baina, beno, behintzat hori egiteko aukera izatea. Beraz, uste dut bi urteko epea nahikoa dela, eta, gainera, epe hori dago zuzenbide konparatuan: bi urte. Soldatei dagokienez, ez naiz gogoratzen zehatzmehatz zein legetan, baina uste dut legez ezarrita dagoela sektore publikoan inork ere ezin duela kobratu sailburuorde batek baino gehiago. Hortaz, hori legez ezarrita dago dagoeneko. Eta pizgarrien auziari buruz hitz egin duzu, eta, beno, salbuespenezko kasuak onartzen dituen testu bat onartu da... Eta enpresa-munduarekin, industriarekin lotutako sektore publikoari buruz pentsatzen ari naiz, non beharrezkoa baita... Hain zuzen, horretarako sortu ziren Eusko Jaurlaritzako sozietate publiko batzuk, modu eraginkorragoan lehiatzeko, EAEko industriaeta ekonomia-sektorean gehiago engaiatzeko, eta, horretarako, batzuetan, gaitasunak dituzten pertsonak fitxatu behar dira, gure ekonomia hobetzeko. Beraz, klausula hori hor utzi da, baina besterik ez. Udalen kontuarekin egiten duzun murrizketari dagokionez –50.000tik 20.000ra–, uste dut koherenteagoa dela EH Bilduren jarrera: bazaude ala ez zaude. Eta berriz defendatuko dut batzordearen testua. Uste dut oso argia dela: ez du bateragarritasunik onartzen karguaren esklusibotasunarekin. Alegia, Jaurlaritzako kide bazara, gobernuko kargu bat baduzu, eta gainera, udal batean dedikazio esklusiboa baduzu –partziala, finkoa edo esklusiboa–, bateraezina da. Beraz, oso kasu gutxi daude, eta horiek guztiz bateragarriak izan daitezke gobernuko jardunarekin. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4886 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Bai. Beno, gauza gehiago esan nahi nituen kargua utzi ondorengo bateraezintasunei buruz, baina lehen esandakoaren haritik, uste dugu ez dela bereziki zigortu behar beste atal batzuetan ere proposatzen duzun bost urteko epearekin. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4887 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MINTEGI LAKARRA | EH Bildu | Egun on berriz ere. UPyDren 15 zuzenketetatik, batzuk errepikatu egiten dira. Batek baino gehiagok egiten du erreferentzia epe-kontuari, bi urtetik bosterako luzapen hori proposatzen du. Eta behin baino gehiagotan ere aipatu egiten da hizkuntza-eskubideen inguruko zuzenketa. Ni bi horietan zentratuko naiz, beste zuzenketa batzuei Mendia andreak eman duen azalpena egokia da, baina ni zentratuko naiz bi horietan. Bata. Bi urtetik bost urtera luzatzearena, garantista izan daiteke baina ez da efektiboa batetik, eta gainera oztopagarri bihurtu daiteke hainbat arlotan. Beraz jatorrizko testuarekin bat gatoz, uste dugulako epea nahikoa dela, eta bost urtera luzatzeak ekarriko lukeena da askotan lagundu baino oztopatu, zerbitzu publikoan dedikatuko diren jendearen aldetik halako erabakiak hartzeko. Baina batez ere zentratuko naiz puntu batean asko interesatzen zaidala eta da hizkuntza-eskubideak. Testuak esaten du "herritarren hizkuntza-eskubideak baliatzea bermatuko dute". Eta horraino UPyDk onartzen du. Hortik aurrera ez du onartzen, ez zaio gustatzen. Eta zer esaten du testuak? Ba esaten du: "euskararen normalizazioa bultzatzea, bereziki aintzat hartuta eta haren erabilera sustatuta". Eta hori ez zaio gustatzen. Ez zaio gustatzen bermatzea eta sustatzea euskararen normalizazioa. Zerorrek ikusi zenuen, eta ni poztu egiten naiz asko, bakarrik gelditu zinela lantaldean ere. Hau da, beste talde guztiek ez genuen babestu, ez genuen onartu, zure eragozpen hori, zuk nahi ez izatea euskara bermatzea, sustatzea eta hizkuntzaren normalizazioa. Eta orokorrean hori da kalean ere dagoen proportzioa, hau da, hemen dagoen ordezkapena da kalean ere dagoena. Hau da, kalean ere ez da babesten euskara ez babestea, ez bultzatzea eta ez onartzea. Beraz, ni poztu egiten naiz gaur zuzenketa hori atzera botako delako. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4888 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Oso labur. Legearen aplikazio-eremuari dagokionez, gure ustez arrazoizkoa da Legebiltzar honek emandako lege batek lurralde historikoetako foru-aldundietako kargu publikoei eragitea. Hori iruditzen zait arrazoizkoena. Baina hori ezinezkoa da, hain zuzen; gaur egungo eskumen-banaketa bestelakoa da, eta indarrean dagoen legeria ere bai. Zuzenketa hori mantendu dugu gure printzipioei eusteko, edo horri buruz eztabaidatzeko, baina, edonola ere, ez daukazue horren aldeko botoa eman beharrik. Herritarren hizkuntz eskubideei dagokionez, ikus dezagun, ulertzen dut kargu publiko bati herritarren hizkuntz eskubideak berma ditzan eskatzea; ados gaude artikuluaren zati horrekin. Alegia, kargu publikoek herritarren hizkuntz eskubideak bermatu behar dituzte. Baina hemen proposatzen eta gaineratzen dena da, horrez gainera, arreta berezia jarri behar zaiola euskararen normalizazioa sustatzeari, haren erabilera bultzatuz. Eta nik galdetzen dut: Zergatik? Eta Laura Mintegik, Mintegi andreak zera dio: "Zuri ez zaizu gustatzen". Ez, kontua ez da gustuko dudan edo ez dudan gustuko! Oso ondo egon liteke hala nahi duten kargu publikoek euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea! Beraz, kontua ez da ez dudala gustuko, kontua ez da kargu publikoek hori egitea nahi ez dudanik; nik diodana da kargu publikoei ezin zaiela eskatu funtzio hori, lan hori egitea. Herritarren hizkuntz eskubideak bermatu beharko dituzte, jakina, baina hortik abiatuta euskara sustatzen lan egin behar dutela eskatzea, ez. Horrek borondatezkoa izan beharko luke. Baina kontua ez da ez dudala gustuko. Gustukoa izan dezaket, baina ez diet lan hori inposatu nahi kargu publiko guztiei. Horri inposizio deitzen zaio. Halaber, ez naiz berriz eztabaidan hasiko urteen kontuarekin. Bistan denez, ondo iruditzen zaizue ezarri dituzuen epe horiek guztiak bi urtekoak izatea, baina bi baino gehiago gehiegizkoa iruditzen zaizue. Beno, agian irits gintezkeen tarteko puntu batera, baina, tira, ez dago askoz ere gehiago eztabaidatzeko gai horri buruz. Eta gehieneko ordainsaria Eusko Jaurlaritzako sailburuorde batena izateari buruz, indarrean dagoen legeriak hori badio, ez litzaidake gaizki irudituko lege honetan ere hori aipatzea; hain zuzen, horixe zen proposatzen genuena. Pizgarriei dagokienez, jakina, Mendia andreari ulertu diot, batzuetan, sektore publikoan beharra sortzen dela onenak, gaitasun handiko pertsonak erakartzeko, sektore publikoko lanak egin ditzaten, eta horregatik aldarrikatzen dituzu pizgarriak. Bada, nire ustez, horiek ez dira pizgarriak. Jakina, hori da arazoa! Hori beste zerbait da! Horregatik esan dut justifikazioan pizgarriak, benetan –edo behintzat askotan–, ez direla ordaintzen helburuak betetzeagatik, baizik eta gainsoldata bihurtzen direla azkenean. Beraz, horixe salatu nahi genuen: pizgarriak deuseztatu. Agian beste modu batera deitu beharko lirateke, baina, kasu askotan, ez dira pizgarriak. Ez zaie kopuru handiagoa ordaintzen helburu batzuk betetzeagatik, baizik eta kopuru handia- goa ordaintzen zaie eskubidez duten soldata txikiagoa dela pentsatzen delako. Noski, desberdina da. Beraz, ez gara ari pizgarriei buruz hitz egiten. Gainerakoan, zuzenketa guztiak mantenduko ditut, baita kargu publikoen jarduera eta lurralde historikoetako hautagaiena bateragarriak ez izatea proposatzen duena ere, alegia, ez izatea bateragarria 20.000 biztanletik gorako alkate- edo zinegotzi-karguarekin edo udalbatzan dedikazio esklusiboa eskatzen duten karguekin. Esan liteke tarteko puntu bat dela, lehen esan dudan moduan, jatorrizko testuaren eta EH Bilduren zuzenketaren artean. EH Bilduren zuzenketa ere egokia iruditzen zaigu; guztiz arrazoizkoa. Bi proposamen horien artean geratzen den hau proposatzen dugu guk. Tira, besterik ez. Un placer. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4889 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Bai, oso labur. Begira, gehieneko soldata indarrean dagoen legerian dago zehaztuta, eta Otadui andreak esan duen moduan, EAEko Administrazioko inoren soldata –alegia Jaurlaritzako karguena eta haren sektore publikoko askorena– ez da hori baino handiagoa, eta askotan txikiagoa da; gainera, ez dago pizgarririk, eta gainera, murrizten joan dira. Mantendu egiten dira enpresa publiko batzuetan, sektore publiko batzuetan beharrezkoa delako helburuka lan egitea. Gainera, enpresa horietan eta zuzendaritza horietan dauden pertsonak ohituta daude horrela, helburuka, lan egitera, izaera horretako beste lanpostu batzuetan ez bezala. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4890 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Bai, eskerrik asko. Dakizuen moduan, gure taldeak 57 zuzenketa aurkeztu zizkion lege-proposamenari eta zuzenketa hauetariko gehienak gainontzeko taldeekin adostu egin ditugu. Horregatik eskerrak ematea gainontzeko taldeei, adostasunetara heltzeko izan duten borondate eta asmo horregatik. Eta bi bakarrik izan dira mantendu egiten ditugun zuzenketak. Lehenengoa jadanik defendatu dut, hau da, hain zuzen ere, lehenengo xedapen gehigarriari egindakoa Alderdi Popularrarekin batera. Eta mantentzen dugun bigarren zuzenketa da, hain zuzen ere, bigarren xedapen gehigarriari egindakoa. Eta hemen espiritua berbera da, gauza bera da. Guk pentsatzen dugu toki-erakundeetako kideek euren arau propio eta bereziak dituztela eta pentsatzen dugu ez dela egokia lege hau udalentzat eraentza finkatzeko. Askoz ere egokiagoa ikusten dugu toki-mailako erakundeetako kargu publikoei aplikatu beharreko kode etikoa udal-legean jasoa izatea, eta horregatik mantendu egiten dugu gure zuzenketa. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4891 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Oso labur aritu naiz, uste baitut gai honi buruz hitz egin dugula lehenago, baina oraingoan udalei buruz arituko naiz, eta nire bigarren txandan azaldu dudan argudioarekin lotzen saiatuko naiz. Lurralde historikoen gaiari buruz eztabaidatzean, administrazio-kontzeptuari aritu gara. Beraz, Konstituzioak erakunde guztien arteko hierarkia- eta koordinazio-printzipioak ezartzen ditu, eta, esan bezala, Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak gidatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko administraziotrafikoa. Aldundiek eta udalek, kasu honetan, administrazio-zati hori dute, eta, beraz, autonomia-erkidegoko legegileak –alegia, guk– gaitasuna du lur komun batean –kasu honetan, lur etiko batean– jartzeko Autonomia Erkidegoan kudeaketa publikoan aritzen diren kargu publiko guztiak. Beraz, kargu guztiei aplikatzen zaizkien oinarrizko printzipio batzuk ezarri beharko lirateke, eta hori guztiz bat dator Autonomia Estatutuarekin eta Estatuko oinarrizko legeekin. Guztiz ziur gaude bigarren xedapen gehigarri honen bidez ez dugula inolako gehiegikeriarik egiten, zuzena dela, eta guztiz bat datorrela berriki onartu den estatuko legearekin, lehendik geneukan legeriarekin, eta ez duela eragingo inolako gatazkarik karguen artean. Ohar hori bakarrik egin nahi nuen, uste baitut nahikoa eztabaidatu dugula gaiaren funtsari buruz. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4892 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | OTADUI BITERI | EA-NV | Zure baimenarekin jarlekutik egingo dut, presidente andrea. Guk pentsatzen dugu udalak adin nagusikoak direla eta gainera udal-autonomia errespetatu egin behar dela. Eta pentsatzen dugu osoko bilkurak eskudunak direla euren udaletxeetako kode etikoa onartzeko. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4893 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Nik uste dut 13. eta 16. artikuluak bozkatu ditugula dagoeneko. Edonola ere, uste dut modu bereizian bozkatu beharko liratekeela... La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4894 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Efectivamente. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4895 | |
10 | 86 | 26.06.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakaria, legebiltzarkideok. Kontratazio publikoa ezin da esparru juridiko orokorretik kanpo dagoen tresnatzat interpretatu, eta, beraz, ezta hura osatzen duten politika publikoetatik kanpo ere. Horrenbestez, eta areago une sozioekonomiko honetan, kontratu publikoen lehiaketa, esleipena eta egikaritzea ez dira gizarte-ondorioetatik kanpo geratzen; hala, proposamen ekonomiko onenaz gain, gizarte-onura handiena dutenak aukeratu behar dira, betiere eraginkortasun- eta kalitate-irizpideak kontuan hartuz. Kontratazio publikoak eragin nabarmena du merkatuan eta inguruan, garrantzi kuantitatibo eta kualitatibo izugarria baitu. Ikuspegi kuantitatiboari dagokionez, ekonomian duen eraginagatik. Kalkuluen arabera, Europako barne-produktu gordinaren % 18, gutxi gorabehera, edo zehazki, kontratazio publikoak osatzen du, eta, beraz, kontratazio horiek ekonomian duten eragina oso nabarmena da. Garrantzitsua da ikuspegi kualitatibotik ere, jarduera eredugarria baita, erreferentzia eta abar. Lege ugari daude kontratu publikoetan gizarteklausulak txertatzeari buruz. Ugari, eta ez da azken orduko zerbait. Jaurlaritzaren irizpideak Ganbera honetan gizarte-klausulak txertatzearen alde onartu diren akordioetan jaso den argudio bera jasotzen du, hain zuzen. Alegia, Jaurlaritzak esaten du ez dela une egokia, gai horretan ez dagoelako segurtasun juridikorik. Eta, beraz, urriaren 17 akordioan eskatzen eta epatzen zitzaion gizarte-klausulak zituen administrazio-baldintza orokorren agiria egitea, eta orduan bezala gaur, segurtasun juridikorik ezaren irizpidera jo du proposamen hau aintzat ez hartzeko. Esan behar dut hasiera batean ez dudala ezagutzen zer eskumen-titulura jotzen duten proposatzaileek halako ekimenetarako. Hala ere, guretzat positiboa da, hasteko, bat datorrelako Alderdi Sozialista defendatzen aritu den oinarriekin, eta, gainera, inolako zalantzarik gabe diogulako indarrean diren legeek tesi hori sostengatzen dutela. Eta, diodan moduan, arau ugarik sostengatzen dute gizarte-klausulak txerta daitezkeela, hainbat planteamendurekin, lehiaketa publikoetan; hala ere, onartuko didazue gaur 1949ko ekainean LANEk egin zuen batzar orokorrera jotzea, akordio hori onartu baitzuen garai hartan. Hitzarmena kontratu publikoetan aplikatzen da, eta azpikontratistei ere aplikatzen zaie; hau dio 2. artikuluak: "Hitzarmen hau aplikatzen zaien kontratuetan klausula batzuk jaso behar dira bermatzeko langile interesdunen soldatak, lanaldiak eta gainerako lanbaldintzak ez direla eremu bereko lanbide edo industria interesdunean izaera bereko lana egiten dutenenak baino okerragoak: a) Kontratu kolektibo baten (hitzarmenaren baliokidearen) edo enpresa-eta langile-erakundeen arteko negoziaziorako onartutako beste prozeduraren baten bidez; b) Arbitraje-laudoaren bidez; c) Estatuko legediaren bidez". Hau dio hitzarmen horren 2.4 artikuluak: "Agintaritza eskumendunak neurri egokiak hartu behar ditu eskaintzaileek klausulen terminoak ezagut ditzaten; adibidez, baldintza-agirien edo bestelako dokumentuen iragarkiak argitaratzea". Hau dio 5.1 artikuluak: "Agintari publikoek sinatu dituzten kontratuetan jasotako lan-klausulak aplikatzen ez direnean, dagozkion isunak jarri behar dira; adibidez, kontratuak ukatzea edo egoki den beste neurriren bat hartzea". Eta hau dio 5.2. artikuluak: "Neurri egokiak hartuko dira langile interesdunek eskubidez dituzten soldatak izan ditzaten; esaterako, kontratuak eragindako ordainketak atxikitzea, edo egoki irizten den beste edozein". Beno, hori 1946an izan zen. Espainia LANEn 1919an sartu bazen ere, ez zen indarrean sartu 1956ra arte, baina gero LANEren hitzarmen guztiak sinatu ziren. Eta, Espainiako Konstituzioaren 96. artikulua irakurrita dakigunez, nazioarteko itunak barnezuzenbidearen parte dira. Gainera, beste araudi ugari ere badira, eta, aukera badut, aipatuko ditut, baina hasteko esan behar dut ekimen hau gaur hona ekartzeko arrazoia dela Jaurlaritza honek Ganbera honek onartu dituen akordioak ere aplikatu ez izana, gizarte-klausula horiek txertatzeari buruzkoak. Bestalde, publikoa eta bistakoa da, bada, onargarriak direla kontratazio publikoan, eta bereziki lan-baldintzak zehazteko eta lurraldehitzarmenei atxikitzeko. Jaurlaritza planteamendu erabat iheskorrean babesten da (segurtasun juridikorik ezean), eta Lehiaren Euskal Agintaritzak eman dituen argudioetan. Le- henagoko beste eztabaidaren batean esan dugun moduan, 2014ko urtarrilean indargabetu diren direktibetan oinarritzen ziren, eta horrek adierazten du, zalantzarik gabe –beste eztabaida batzuetan irakurri ahal izan ditut paragrafoak–, eztabaidaezina dela kontratu publikoak lekuan lekuko lan-baldintzetara atxikitzea. Jaurlaritzak ez badu egiten, izango da, egiaz, ez diolako erantzuten negoziazio kolektiboa defendatzean adierazten duen sentiberatasun horri; negoziazio horren jatorrizko fruitua hitzarmenak dira, eta esaten du kontratazio publikoaren arlo horretan ezin dela esku hartu. Eta hala gertatzen ari da, azken egunetan, asteetan eta hilabeteetan ikusten ari garen moduan; izan ere, gure lurraldean egiten ari diren lan adierazgarriak salaketa garrantzitsuak jasotzen ari dira langileen ordezkarien aldetik, lan horiek egiten ari diren langileei ezartzen zaizkien esklabotasun- edo erdiesklabotasun-baldintzengatik, eta, noski, hitzarmenetan zehazten diren lan-baldintzak erabat eta nabarmen urratzen direlako. Esan dudan moduan, guk ez dakigu zer eskumen-tituluri jarraikiz eman daitezkeen legeak gai honetan. Legebiltzar honetan, Jaurlaritzaren aurkako irizpenak ez du inolako eragozpenik jartzen arlo horretan, eskumenaren arloan; beraz, ondoriozta daiteke hasiera batean ez dagoela eragozpenik, nik, esan dudan moduan, lekua aurkitzen ez dudan arren. Baina horrek ez du adierazten tresnarik ez dagoenik, urriaren 17an adierazi zen moduan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen harira, autonomia-erkidegoak gaitzen baitira baldintza-agiri orokorrak egitera, eta bikain txerta daitezke baldintza horiek guztiak. Langileen Estatutuaren 82. artikuluak argi eta garbi uzten du (aginduzko araua da) bere aplikazioeremuko enpresa eta langile guztiak behartzen dituztela hitzarmen horiek. Horrenbestez, interpreta daiteke egon daitezkeela espazio batzuk, egiazko guantanamoak, araua eta legea aplikatu gabe uzteko? Gure ustez, ez. Herri-ekimen bat onartu egin behar da, edukiekin ados egon ala ez. Hala ulertzen du Talde Sozialistak, eta horregatik bere egin eta aintzat hartzen du ekimen hau, gero izapidetu, eztabaidatu, aztertu eta aberasteko, gai honetan legeak emateko gaitasuna eta eskumena badira egiaz. Hori gertatu ala ez, Jaurlaritzak baditu tresnak: esan dudan moduan, berriki emandako direktibak, eta, gainera, LANEren hitzarmenak, aspaldikoak izan arren ere, indarrean daudenak. Hemen borondate politikoari buruz ari gara, eta ez dator bat baieztatzen denarekin. Izan ere, negoziazio kolektiboaren defentsa, hain zuzen, ekitaldi eta ekintza zehatzetan islatu behar da, eta horietako bat da, hain zuzen, kontratu publikoetan betetzearen derrigortasuna, kontratuak obra-, hornidura- edo zerbitzukontratuak izan. Hori betetzeko beharra ezin da zalantzan jarri, eta betebehar hori bete behar dute eskaintzaile guztiek, lizitatzaile guztiek, jakinik euskal sektore publikoak txertatu egin behar duela, hain zuzen, baldintza horiek betetzea publikoki eta nabarmen, lege-iruzurrik izan ez dadin; izan ere, egun jatorriz beste leku batzuetakoak diren langile lekualdatuak hartu eta beste hitzarmen batzuen mende jartzen dira. Denbora dudanez, esan dezaket badela direktiba bat, 96/71 direktiba, zerbitzuen prestazio libreaz hitz egiten duena ("Langileek zerbitzuak emateko egiten dituzten joan-etorrien gainekoa"). 3. artikulua: "Estatu kideek zainduko dute, lan-erlazioari aplikagarri zaion legedia edozein dela ere, 1. artikuluko 1. atalean aipatu diren enpresek bermatu egiten dutela lurraldean lekualdatutako langileen lan-baldintzak, lana egiten den estatu kidekoak, lege-xedapenen, hitzarmen kolektiboen… bidez zehaztuta egotea". Egia esan, adierazi dudan moduan, ugaria da baldintza-agirietan gizarte-klausula horiek guztiak txertatzeko aukera ematen duen legedia. Baina egiaz ez da segurtasun juridikorik eza; esan dudan moduan, borondate politikoaren arazoa da. Eta, beraz, guk ulertzen dugunez eztabaida hau ez da agortzen, indarrean dela hori hala izan arte, gure autonomia-erkidegoan kontratazio publikoak eskuratu nahi dituzten eragile ekonomiko guztiek, nola ez, tokiko enpresek dituzten baldintza berak izan arte, hitzarmen horiek betetzeko betebeharra dutenek bezala... Izan ere, lehiaren argudioa oso irristakorra da egiaz. Nork pentsa dezake kanpoko enpresa batek argudiatu ahal izatea, laneko segurtasuneko arauak betetzean, lan-arriskuak prebenitzeko arau hori ez zaiola aplikagarria, jatorriko lekukoa duelako? Ez, inori ez zaio hori bururatzen. Bada, gauza bera gainerako lan-baldintzekin: lanaldia, soldatak, etab. Arrazoi horiengatik guztiengatik eta askoz gehiagorengatik –denak esateak luzeegi joko luke– hartzen dugu aintzat guk ekimen hau. Besterik ez, eta eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4896 |
10 | 86 | 26.06.2014 | ARRONDO ALDASORO | EH Bildu | Zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena | Egun on guztioi. Esan den bezala, gaurkoan Legebiltzarrak herritarren lege-ekimena tramitera onartuko duen eztabaidatzen ari gara. Lehenengo eta behin, gogora ekarri nahi ditugu proposamenak, herritarren lege-ekimenak, promotoreek adierazitakoaren arabera dituen helburuak: administrazioen azpikontratetan klausula batzuk jasotzea, besteak beste lan-baldintzak babesteko (hitzarmena aplikatzeko bermea, enpresa aldatuz gero subrogazio laborala ematea, edota zigorrak arautzea betetzen ez dutenentzat). Azken batean, lan-baldintza duinez hitz egiten ari gara, lan-baldintza duinak babesteko proposamen batez. Guztiz beharrezkoa da kontuan hartzea gaur egun dagoen egoera, eta, horretarako, errealitatea ikusi edota komunikabideak begiratu besterik ez dago. Egoera penagarria, tamalgarria, mingarria. Administrazio publikoetako obretan gertatzen dena ere onartezina da. Aipatuko ditut, adibide moduan, azken asteetan ezagututako bidegabekerietako batzuk: Gasteizko Salburuko gizarte-etxearen eraikuntzaren kasua, San Mames Barriaren eraikuntzan izaten ari diren irregulartasunak, Bilboko portuan egiten ari diren lanetan gertatzen ari direnak, beste asko eta askoren artean. Gainera, dakigun bezala, azken urteetako murrizketen eta erreformen ondorioz lan-baldintzak okertu eta prekarizatu egin dira, baita, nola ez, Administrazioan eta administrazio publikoetako azpikontratetan. Lehen ere aipatu dut subrogazio-kasuetan gertatzen dena: hitzarmen kolektiboen aplikazio eza kasu batzuetan, edo soldata-eskala bikoitzak enpresen aldaketen ondorioz. Telelaguntza-zerbitzuaz hitz egin izan dugu Legebiltzar honetan; hor dugu adibide bat: subrogazioz subrogazio, soldata-eskala desberdinak, Administrazioko azpikontrata bat. Azken batean, gaur egun, ez dira bermatzen baldintza justuak azpikontratazioetan. EH Bildurentzat gaia oso inportantea da, garrantzi handia dauka, eta aspalditik gaude kezkatuta eta konprometituta klausula sozialen ezarpenekin. Enplegua zaindu, lehen esan dudan bezala, eta enplegu duina bermatu behar da; hau defendatzen ere askotan entzun diguzue Legebiltzar honetan. Hor daude Gipuzkoako Foru Aldundiak obra publikoetarako ezarritako klausulak, Lehiaren Euskal Agintaritzak, Autoridad Vasca de la Competencia delakoak, errekurrituta eta, gainera, beren suspentsioa eskatuta. Epaile batek esan behar izan zuen ez zela zilegi eskaera hori egitea. Hor dago ere Arabako Foru Aldundira bide beretik eramandako eta onartutako proposamena. Aurreko hizlariak ere, Itxaso jaunak, aipatu du Legebiltzar honetan behin baino gehiagotan ekimen ezberdinak egon direla mahai gainean, eztabaidatu ditugula, alderdi ezberdinek ekarrita, gai honen inguruan, gizarte-klausulez. Eta gu, gizarte-klausulez hitz egiten dugunean, esparru zabal bati dagozkion gaiei buruz hitz egiten ari gara. Egia da poliki-poliki hainbat esparrutan zerbait aurreratu dela, baina oso gutxi da oraindik. Egoera tamalgarri asko izaten dira. Eta, beraz, uste dugu asko dagoela egiteko eta asko dugula egiteko. Guzti honen aurrean, Jaurlaritzaren jarrera, Jaurlaritzaren txostena. Ulergaitza, gure ikuspuntutik, eta nahiko lotsagarria. Badirudi ez dela nahikoa gaur egun gizarte-klausulak ez aplikatzea. Ez da nahikoa eskatzen dutenei ezetz esatea, ez da nahikoa zuen arauak ez betetzea, merkatu-erreserben kasuan bezala. Orain ezetz esaten diozue milaka sinadurarekin aurkeztutako herritarren ekimenari ere. Hobeto esanda, bere tramiteari, eztabaidari, esaten diozue ezetz, ze hemen ez gaude edukia eztabaidatzen, baizik eta tramitera onartzea edo zakarrontzira botatzea eztabaidarako dagoen proposamen bat. Eta zer dio Jaurlaritzak bere txostenean? Ezetza emateko arrazoi nagusia da –aurretik ere aipatu da– gai batzuk auzibidean daudela. Hori da Jaurlaritzak dioena. Gure ikuspuntutik, aitzakia hutsa. Herri honetan ia dena dago auzibidean, baina hori ezin da izan inolaz arrazoia dauden beharrei edota izaten diren injustiziei ez aurre egiteko eta behar diren erabakiak ez hartzeko. Eztabaidari atea ixtea nolabait prekarietatea mantentzearen alde egitea da. Azken batean, izaten ari diren bidegabekeriei aurre egiteko neurriak hartzeko eztabaidatzeari ezezkoa ematen dio Jaurlaritzak bere txostenean. Kasu honetan, klausula sozialak ezartzeari buruzko eztabaidari. Lehiaren Euskal Agintaritzak ipinitako salaketa dela aipatu dut lehen ere, eta aurreko hizlariak ere, Itxaso jaunak, lehen esan dudan bezala, hitz egin du gai honetaz. Eztabaidatu izan dugu gai hau Kamara honetan, eta Lehiaren Euskal Agintaritza izatea ere nahiko zentzugabea dela iruditzen zaigu eta horrela defendatu izan dugu hemen. Aitzakia aipatu dut lehen Jaurlaritzaren txostenari buruz hitz egiterakoan, benetako arrazoiak, gure ustez, horiek ez direlako. Jaurlaritzak ez du inolako interesik Administrazioaren azpikontratetan –proposamena kontuan hartzen badugu– izaten diren basakeriak bideratzeko eta eragozteko, eta horrela prekarietatea areagotzen doa. Asko hitz egin da eta hitz egiten da elkarrizketaren beharraz. Asko hitz egiten du Gobernu honek ere elkarrizketaz, baina gero, kasu honetan bezala, eztabaida eta elkarrizketa eragozten du. Eragozten du elkarrizketa eragileekin, kasu honetan proposatzaileekin (ELA eta milaka sinatzaileekin), eta baita legebiltzarkideekin ere. Gure iritzia eta jarrera gai honetaz argi dago. Alde batetik, gaiak duen garrantziagatik, beharrezkoa eta arrazoizkoa delako planteatzen dena, azpikontratetan lan egiten dutenen lan-baldintzak babestu behar direlako instituzioetatik. Tramitera onartua izateak denoi ematen digu aukera proposamenak egiteko eta gaiaz eztabaidatzeko. Legebiltzarra jendartera ireki behar dela ere behin eta berriro entzuten dugu. Une honetan herriekimen legegile bat aurkezteak izugarrizko esfortzua suposatzen du aurkeztu nahi duten eragileentzat, eta espero dugu onartua izatea, horregatik bada ere. Milaka sinadura aurkeztu ondoren, kasu honetan 110.000, gerta daiteke tramitera ere onartua ez izatea? Eta onartuko balitz, Legebiltzarreko arauak direla medio, proposatzaileen parte-hartzea ere ez da bermatzen modu egokian. Gure ikuspuntutik, gaur ere proposatzaileek aukera izan beharko lukete hemen beraien proposamen defendatzeko. Lehen esan bezala, EH Bildun ez dugu zalantzarik. Eta, laburbilduz, esango nuke guretzat gaia larria dela; azpikontratetan dauden langileen lan-baldintzak daudela jokoan, kontratazio publikoetan klausula sozialak ezartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela, herritarren lege-ekimen bati tramiterako, eztabaidarako bidea eman behar zaiola uste dugula eta oso larria izango litzatekeela horrela ez izatea. Guzti honengatik, espero dugu aukera izatea aurrerantzean gaia eztabaidatzeko. Eztabaida hau egin behar da, egin nahi dugu eta gure aldeko botoa jasoko du. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4897 |
10 | 86 | 26.06.2014 | ARRONDO ALDASORO | EH Bildu | Zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena | Aulkitik, zure baimenarekin. Bakarrik gauza bat aipatzeko. Gaur hemen herri-ekimen legegile baten aurrean dagoen isiltasuna aipatu nahi dut, iruditzen zaidalako ez dela bidezkoa… | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4898 |
10 | 86 | 26.06.2014 | ARRONDO ALDASORO | EH Bildu | Zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena | Nola ez dela? Ni nago baloratzen eztabaida… | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4899 |
10 | 86 | 26.06.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko aurkeztutako legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehenik eta behin, esan nahi dut UPyDri gustatuko litzaiokeela proposatzaileek beraiek defendatu ahal izatea osoko bilkura honetan herri-ekimeneko lege-proposamen hau. Espero dugu, dena den (UPyDren ekimen baten ondorioz, hain zuzen), hori posible izatea etorkizunean, eta Legebiltzar honetan erregistratzen den hurrengo herri-ekimeneko legeproposamena proposatzaileek beraiek defendatu ahal izatea osoko bilkuran. Eta proposatzaileek osoko bilkuran defendatu ahal izatea ez ezik, baita proposatzaileek beraiek batzorde txostengilean parte hartu ahal izatea ere, adibidez, legebiltzar-batzordean, alderdi politikoen zuzenketei eta proposamenei dagokienez zer kokapen dituzten finkatzeko. Ez genuke eztabaida irekien beldur izan behar, kontra egitearen beldur, eta proposamena egin duena lantaldean eta legebiltzar-batzordean egotearen beldur. Neurri horiek lagunduko dute, eta ez beste batzuek, herritarrek politikan konfiantza berreskuratu dezaten, baina baita sistema bera berritzen eta funtzionamendu demokratikoagoa eta hobea izaten ere. Gaiaren muinera joz, telegrafikoki azalduko dut, nolabait esatearren, zer arrazoirengatik iruditu zaigun herri-ekimeneko lege-proposamen hau aintzat hartzearen alde bozkatu behar genuela. Izan ere, ehun mila herritarrek baino gehiagok sinatu du ekimen hau, eta horrek ez du adierazten proposatzen duten guztian arrazoi dutenik, ezta guztiok bat gatozenik ere, baina bai dela kopuru nahiko garrantzitsua aintzat hartu eta gero sakon eztabaidatzeko. Izan ere, herri-ekimeneko lege-proposamenak eduki soziala du, eta sortu da hainbat agintari politikok eragin duten krisi ekonomikoaren ondorio gisa, gizarte-murrizketen ondorio gisa, langileen lan-baldintzen prekarizazioaren ondorio gisa, langabeziaren igoeraren ondorio gisa, behin-behinekotasunaren eta prekarietatearen ondorio gisa, eta nabarmenki bidegabeak diren egoerak areagotzearen ondorio gisa; hori guztia landu egin behar dugu, eta zuzentzen ahalegindu. Horren guztiaren ondorioz sortu da herri-ekimeneko lege-proposamen hau, eta, bistan denez, gure betebeharra da aintzat hartzearen alde bozkatzea. Herri-ekimeneko lege-proposamen honek aurkezten duen gaiari eta gure arazoak ebazteko moduari buruz eztabaidatu ere egin nahi ez badugu, zer pentsatuko lukete guri buruz herritarrek? Beraz, eztabaidatu dezagun, aurrerantzean, gai hau, eta alderdi politikoetako bakoitzak proposa dezala, zuzenketen bidez, zer aldaketa iruditzen zaizkion beharrezkoak herri-ekimeneko lege-proposamen hau zuzentzeko, eta hobetzeko. Guk zuzenketak aurkeztuko ditugu, zuzenketa garrantzitsuak. Ekimenak gai sentibera bat ukitzen du, herriadministrazioetako azpikontratetako lan- eta gizarteeskubideak, eta proposatzen du administrazioak behartzea gutxieneko lan- eta gizarte-baldintza batzuk errespeta daitezen haien zerbitzuak azpikontratatzen dituztenean. Helburua da Euskadiko sektore publikoaren parte diren obra-kontratuetan, herri-obrak esleitzean, herri-zerbitzuen kudeaketa esleitzean eta zerbitzuak esleitzean derrigorrean bete beharreko baldintza batzuk txertatzea. Baldintzen artean jasotzen dituzte, besteak beste, sektoreko maila baxueneko probintzia-hitzarmenaren baldintzak errespetatzea, eta langileak subrogatzea, enpresaz aldatzean edo kontratua sinatu duen enpresak jarduera hirugarren batzuei azpikontrata- tzean. Eta isunak ere jasotzen ditu ezarri diren baldintzak betetzen ez dituzten enpresentzat. Gai hauek guztiak oso garrantzitsuak dira, guztiak dira eztabaidatu beharreko gai interesgarriak, eta eztabaidatu daitezen nahi dugu. Herri-ekimeneko legeproposamenak gai sentibera hauek guztiak lantzen ditu; guri iruditzen zaigu hori guztia lantzeko modua hobetu daitekeela, baina, esan dut, hori guztia zuzendu daiteke. Zuzenketak aurkeztu beharko dira indarrean dagoen legedia errespetatzen ez duena zuzentzeko, edo disfuntzio jakinak eragin ditzaketen kontuak zuzentzeko, eta hobetu daitekeen hori guztia zuzentzeko. Gainera, herri-ekimeneko lege-proposamenean ez dira jasotzen guri garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gai jakin batzuk, eta arlo horretan ere baliagarriak izango dira taldeek aurkezten ditugun zuzenketak. Dena den, interesgarria iruditzen zaigu herriadministrazioak lan-araubide, nolabait esatearren, duina duten enpresen alde egiten ahalegintzea. Interesgarria iruditzen zaigu horri guztiari buruz hitz egin ahal izatea, herri-ekimeneko lege-proposamenari buruz eztabaidatzea eta guztion artean hura hobetzen ahalegintzea. Izan ere, hasieran esan dudan moduan, eduki soziala du, eta gehiegikeria eta bidegabekeria jakinak eragozten ahalegintzen da, eta zuzendu egin behar dira, hain zuzen ere, kontratazio publikoan klausula jakinak txertatuz, eta hori arrazoizkoa iruditzen zait. Horregatik bai esan dugu. Asunto inportanteak planteatzen ditu. Asunto guzti horiei buruz hitz egin dezagun eta eztabaida dezagun… | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/4d5e60ad-cd23-4219-9638-e176d5919457 | parl_eu_4900 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.