text stringlengths 0 20.2k |
|---|
erregeren baithara oro bildu eta |
huna hamikahoren mintzatze onhesta |
«jaunak izurrite hau dudarikan ez da |
hobenik ez baginu ez laiteke gertha |
»noren fallaz gaitz hori sartu den gutara |
bakhotxak gure hutsak detzagun deklara |
hobendun bat bizirik uzten balin bada |
izurrite hau nehoiz ez daiteke bara |
»ni hasten naiz neureen aithortzen lehenik |
ardi ahari asko hil eta jan dut nik |
zenbeit artzain orobat gerla hek emanik |
ez dut uste dukedan nik bertze hobenik» |
—«biba lehoina zaio axeria hasten |
ardi eta artzainak zintuela jaten |
ez dut uste zuretzat hori bekhatu den |
zuk janik izaitea ohore zitzaien» |
axeriak arrozoin duela diote |
lehoinari —hoben duk— nekhez erran daite |
hartzek eta otsoek berdin aithor dute |
hek ere bai eginik arthaldetan kalte |
ordean hoiek ere larri eta azkar |
holako ihizier nol eta nor jazar |
hoien hutsak ez dire handi izan behar |
hanbat dute xuritzen handi hoiek elgar |
axeriak hau dio «ez dezaket ukha |
oilo bat hasirikan gau batez pikoka |
uste gabez hil nuen maiteegiz potka |
gostu tzar bat bazuen zeren zen koloka» |
jan hark kalte eginik zela eri egon |
geroztik oilokirik ez zitzaiola on |
axeria nornahik garbi zela zion |
ez baitzen gezurtirik hain abilik nihon |
hor gero azkenekotz astoa heldu da |
«kontzientzian dio hau dut errenkura |
igortzen baininduten lanetik barura |
larreko belharretik jan dut nik ardura» |
astoaren aithorra dutenean entzun |
denek oihuz diote «hoi da hoi hobendun |
holako gaixtaginik ez da izan nihun |
horra izurritea noren gatik dugun» |
beraz zeren den asto hor peka dezala |
ithotzen dute eta jaten berehala |
mundu huntako legez ere halahala |
sakrifikatua da maiz jende aphala |
__________ |
hartz bat eta bi ihizlari |
(1876) |
aire zaharra |
larrugin bati behin bi santagraziar |
«mendian dugu hartz bat hil gogoa bihar |
haren larrua dugu zuri saldu behar» |
tratua egin zuten hamar untza zilhar |
bi ihizlari hoiek biharamunean |
goizean goizik ziren sartu oihanean |
iduri hitz harturik orduan berean |
hartz eder bat xutxuta pharatzen zaie han |
hartza hek uste baino handixago baitzen |
gure ihizlariak horrek ditu lazten |
bat izai bati gora zalu da upatzen |
bertzea hil iduri lurrean etzan zen |
hartza lurrean dagon horren gana doa |
galtzetarat eginik han zagon gaizoa |
hartzak usainka dio hurbiltzen ahoa |
«phu phu hau bai hila duk hauk usain gaixtoa» |
aphur bat ibilirik higi ta ingura |
(gibelaldetik zion sendi usteldura) |
utzi zuen jan gabe ez baitzen barura |
beharrik zen hain ñaphur goiz hartan hartz hura |
hila zelakoari hartza urrundu ta |
laguna heldu zaio «errak to ez ukha |
hartza ari baitzuan hiri mandatuka |
zer erran daukan niri aithorturen duka» |
—«beharrirat hurbilduz muthur eta hortzak |
huna zer erran dautan alimale gaitzak |
heldu den aldikotzat hau gogoan har zak |
larrua saldu gabe hil behar dik hartzak» |
__________ |
aita biltzaileari seme barraiari |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.