text stringlengths 0 20.2k |
|---|
(1865) |
aberats zikhoitz batek metaka diruak |
bethi oso zaduzkan kutxan giltzatuak |
semetto bat baitzuen hor atrebituak |
harrapatzen diozka oro urdinduak |
muthiko gaixtaginak diruaren plazan |
kintaleko harri bat ezartzen du kutxan |
aita heldu da bainan dirurikan ez han |
amesten du semea han zaiola izan |
—«seme frikun ohoina zer egin dautak hik |
hik daiztak ene sosak ebatsi kutxatik |
heiekin khendu dautak bihotza errotik |
hilzerat nioak hil nauk bai hik oraikotik» |
semeak «ori aita deus ez duzu galtzen |
harri hori zaitzu hor berdin baliatzen |
sos txar heien gozoa zuretzat deus ez zen |
ez zintuenaz geroz hortik ateratzen» |
huntan ohart gaizkion erran xaharrari |
aita biltzaileari seme barraiari |
xuhur ez xuhurregi on bainan ez nagi |
bihotzdun ez fundibil hola laite nahi |
__________ |
hartz phereka latz |
(1882) |
aire zaharra |
jaun batek omen zuen hartz eskolatu bat |
(halako hartz guti da agertu mundurat) |
jaunak manatuz geroz harat edo hunat |
oro ziozkan hartzak ekhartzen eskurat |
hartzaren nausi hori behin baratzean |
itzalean etzana lo zagon lurrean |
hartzak han baitago zain jaunaren aldean |
uli bat ikhusten du haren sudurrean |
behar diola hortik uli hori khendu |
kintaleko harri bat hartzak hor hartzen du |
ukhaldiari zaio ulia aitzindu |
jaunaren kaskoa du harriak arraildu |
lausengu moldegaitzek holaxe daukute |
on baino gehiago maiz egiten kalte |
amodioak balu buru ta berthute |
adixkidantza ona orduantxe laite |
__________ |
burdina eta baxera |
(1879) |
aire ezaguna |
lurrezko eltzeari burdin tupina bat |
oihuz hasi zitzaion «haugi nere ganat |
bazter eder ikustea ibili behainat |
ene lagun hartzen haut hemendik aitzinat» |
eltzeak tupinari «jauna ni zurekin |
hauts errexa bainaiz ez naitekezu jin |
bideko harri batek hunkiz geroz behin |
segur hamar pusketan nintzake desegin» |
tupinak eltzeari «ez hoin beldur izan |
atxikiren haut bethi hi nere gerizan |
harririk balin bada hark arrail ehitzan |
ni artean sarturik salbaturen hiz han» |
potikoka hor dire biak abiatzen |
tupina eltzeari sahetsez da jartzen |
bainan borthizkixegi baita balanbatzen |
kisk eta kask eltzea berak du xilatzen |
ttiki batzu handier munduko bidetan |
jarreiki nahi dire maiz beren kaltetan |
hegalik gabe gora ezin joan airetan |
eroriak gerokotz hor daude errekan |
flako bahaiz ez hadin aise hauts ez xila |
azkarrago denari ez hauzirik bila |
hire xokotik guti aldara hadila |
seguretik dagona hura duk abila |
__________ |
beharraren indarra |
(1882) |
airea atharratze jauregian |
aitak manatu zion seme bati behin |
larrerat egurketa goizetik gan zadin |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.