text stringlengths 0 20.2k |
|---|
«hik ekhartzeko daiat zama bat han egin |
osorik garraia zak ez zakala arin» |
muthikoa larretik deus gabe heldu da |
«aita nik ez dezaket altxa zama hura |
ontsa behatu diot ez zazula duda |
bakharrik ez naiteke lotzerat mentura» |
aitak «zer ez hakien hik behar bezala |
beharra deitua den gizon bat han zela |
hail hots oihu egiok lagun dakikala |
beharra o beharra haugi berehala» |
muthikoa larrera itzultzen da berriz |
egurrari so dago hunkitzen du erhiz |
gero oihuz hasten da bortz edo sei aldiz |
«beharra haugi othoi beharra hots nun hiz» |
nehor ez zaioela heltzen laguntzera |
khexuz eta hasarrez hor lotzen da bera |
bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera |
mila debruka gero derama etxera |
«aita ez zen nehor han egin diot oihu» |
—«nork lagundu hau bada kargatzen hoin zalhu» |
—«beharrak nau bortxatu orai ez dut dolu |
oxala bertze hura debruak joan balu» |
aitak erraten dio «bethi hola egik |
ontsa bermatzen denak indar handia dik |
nik errana hoi huen ez zuan bertzerik |
jainkoak laguntzeko ez duk deus hoberik» |
__________ |
otsoa eta amiamokoa |
(1887) |
probintziar airea |
otsoak ahari bat baitzuen klaskatu |
zintzurrean zitzaion hexur bat kokatu |
amiamokoari zioen eskatu |
othoi plazer zionetz hura atheratu |
bere moko luzea sarthuz zintzurrera |
hegastinak hexurra zioen athera |
lanegite hoi sari hor gure barbera |
otsoari da hasten galdez bortz libera |
otsoak huna nola zion ihardetsi |
«zer hire lana daiat nik ere onhetsi |
urus haiz uste gabez ez baihaut iretsi |
hortan kito garela behar nauk sinhetsi» |
otso horren iduri da esker gabea |
guziz meneko badu ongi egilea |
ongiari gaizkiaz ez ihardestea |
hau bera zaio aski hertsi den legea |
__________ |
erleak eta listorrak |
(1887) |
aire zaharra |
erle kofoin bat eztiz bethea zelarik |
listor alferrak ziren han sartu goserik |
erleen erregina lehenik ithorik |
erleume guzia khendu zuten jorik |
listor hoiek berentzat hartzea bertzena |
beren legetan zuten erraten zuzena |
gauzaren edertzeko gehiago dena |
erleri zuten oso ematen hobena |
erlen ezti guzia laster iretsirik |
handik goiti ez zuten jateko poxirik |
hasi ziren burrunbaz hasarrez gaitzirik |
bizitzekorik aski erlek ez utzirik |
erlen jabea noizbeit zaiote ohartzen |
lasto bikhe ta sofre ahur bat du hartzen |
gabaz lo daudelarik ditu lanhoztatzen |
eta guziak hantxet ithorik ezartzen |
lehengo printzer eta elizari esker |
bazen hainbertze gauza handi eta eder |
heien ebaslez eta xahutzailez leher |
lehengo jabeeri dire orai aiher |
lehengoan asmuak aise baliatuz |
berenak dituztela dagozi espantuz |
berak legeegile jainkoa khasatuz |
jenden kontzientzia hil dute debekuz |
lanho beltzen leizea gakhoz dadukana |
hasarre bethean da ez gaiten engana |
leizea zabal dadin laster diro mana |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.