text stringlengths 0 20.2k |
|---|
bolbora lanho batez handi da ja fama |
__________ |
otsoa eta zakhurra |
(1901) |
mundu huntako berri nahiz berak jakin |
otsoa oihanetik athera zen behin |
hiri eder baterat hurbiltzearekin |
jarri zen buruz buru zakhur gaitz batekin |
otsoa zakhurrari nahiko zen lotu |
gaitzegi baitzitzaion ez zen menturatu |
zakhurra bera ere beharrik zen prestu |
prestuaren indarrak badu errespetu |
otsoa mehe bezein zakhurra lodi zen |
otsoak erran zion «nolaz hiz hoin gizen |
irakats diezadak zertaz bizi haizen |
bainan ez niri erran egiarik baizen» |
—«jende aberatsekin bizi nauk aspaldi |
egun oroz asea badiat bortz aldi |
kozinariarekin nauk aixkide handi |
hark niri uzten zautak jan ahal haragi» |
ezpainei milikatuz dago ja otsoa |
«ai nik ere bai banik hik dukan gozoa |
bainan gero zer lan duk gero norat oa |
nik bezala othe duk gozatzen kanpoa» |
—«hautematen badiat hurbiltzen ohoinik |
eskale makhiladun tzarki bezti denik |
saingaz hasten nauk eta haizatzen tiat nik |
ez diat hori beizik hanbat bertze lanik» |
otsoa irriz zaio hasten zakhurrari |
«errak zer duk lephoan uhal eder hori» |
zakhurrak errepusta «ez erran nehori |
hunen esteka hautsiz nauk hunat ethorri» |
—«ez naik ez ni estekan nehork atxikitzen |
nausirik ez jaberik ez diat ni baizen |
hire bizi moldeak ez naik agradatzen |
adios oihanerat berriz nauk itzultzen» |
libertatea zer den otsoak badaki |
gutartean hainitzek ez dakite aski |
libertate zuzena zer den bereziki |
eta hura zein oso behar den atxiki |
beren herritik asko doazi hor hara |
hiri ta gobernuko enplegu hoitara |
hetan sartuz geroztik zer beldur ikhara |
behar ordutan ere maiz ezin aldara |
laborari biziak gure basherritan |
badu bertze gozorik ez da dudarikan |
xuhurki ta ximenki hantxet egonikan |
bakotxa bereekin eta librorikan |
__________ |
gathua eta arrotoinak |
(1901) |
gathu zahar bat bazen nere sor etxean |
(halako bat on laite etxe bakotxean) |
egun oroz ihizin bardin gau beltzean |
sagu ta arrotoinez zagoen asean |
saguak jan zituen guziak lehenik |
arrotoinak ez oro zailegi izanik |
gutienik ustean ixilikan jinik |
atzematen zituen amarruz miñiñik |
otsaileko gauetan gathu zahar hura |
hauzoko etxetarat baitzoan ardura |
arrotoinen artean izan zen bilkura |
hitzhartzeko zer egin zertara mentura |
arrotoin zaharrenak hau zioten erran |
«gathuak gehiago ez gaitzan atzeman |
kroskoila bat lephotik behar zaio eman |
jiten bada soinutik dezagun hauteman» |
lan horren egiterat nor zaion gan nahi |
batek ihardesten du «ez ni ez segur ni» |
bertze batek «ni ere ez naite atrebi» |
hola mintzatu ziren aldizka hamabi |
berrehun han baitziren bat ez zen athera |
gathuari lephotik kroskoil ezartzera |
ez da aski lan baten asmatzea bera |
askotan egitea nekhe da sobera |
__________ |
haitza eta ihia |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.