text stringlengths 0 20.2k |
|---|
(1901) |
haitza mintzo zitzaion behin ihiari |
«ai zein ezdeusa haizen ene aldean hi |
beha zak to zein naukan handiagoa ni |
hi hain herbail eta txar haut nik urrikari» |
ihardetsi zioen haitzari ihiak |
«jainkoak egin gaitu zu eta ni biak |
harentzat berdin dire handi ta ttikiak |
iguzki berak gaitu argitzen guziak» |
—«ez diagu berdinik deusik hik eta nik |
hi denmendren haizeak hauka hor etzanik |
ni ordean niagok kaskoa gorarik |
ez diat hik bezala jainko axolarik» |
hola mintzo zelarik ihiari haitza |
horra nun altxatzen den kalerna bat gaitza |
hedoi itsusi batzu airean dabiltza |
laster dute zerua ezartzen beltz beltza |
haitz hura hedoieri hurbilago baitzen |
ihurtzuria zaio gainerat erortzen |
haize zirimolak du bihurriki jotzen |
bai eta erroz gora krisk krask aurdikitzen |
ihi gaixoa zagon hantxet ukhurtua |
gero ikhusi nuen berriz xutitua |
bere mendretasunaz beraz salbatua |
horra jende xehea zure etsenplua |
__________ |
tripota |
(1889) |
jende beharrak ziren pello ikhatzkina |
eta haren emazte koxepa martina |
beren etxola zuten phezoinez egina |
eta janhari hotza thalo ta xardina |
neguko arrats batez senhar emazteak |
nakhaizturik zaduzkan xardina jateak |
«gu bethi miserian asean bertzeak |
makhur dire zioten holako legeak» |
sorgin bat sartzen zaie leihotik barnera |
«heldu naiz hiru gauzen zuei ematera |
galda zatzue hirur berex bat bedera |
nahi den bezein handi deus ez zait sobera» |
pello ohiuz hasten da supazter zokhotik |
«ai nik tripot bat banu jan niro gogotik» |
tripot bat erortzen da panp ximiniatik |
jan on bat egin dezan pellok oraikotik |
martinak senharrari «zer pelloa haizen |
ez hakiena zerbeit hoberik galdetzen |
balinba tripot hori dena den hoin gizen |
sudurretik dilindan balitzaik gelditzen» |
martinak hitz horiek athera orduko |
tripota sudurrera pellori doako |
khendu nahiz ari da debru ta karako |
sudurrarekin beizik ez du atherako |
haur guziak ondotik zakhurrak saingaka |
lau zehe sudur hoiez nola ez ahalka |
etxean ere nola andrea balaka |
ez diro ixilaraz han haren kalaka |
azkenekotz pellori burura zaio jin |
hirugarren galderik ez dutela egin |
sudur soberakin hoi dio suntsi dadin |
tripota suntsitzen da orai du atsegin |
alegia hortarik zer dagerin huna |
askoren gutizien funtsgabetasuna |
bil ez badezakegu handi den fortuna |
dugun goza bederen guttien duguna |
__________ |
elhez ez nahiz bai |
(1888) |
duela ehun urthe neskatxa bat bazen |
ezkondu nahi zela baitzuen ukhatzen |
nahia ez da aski ez bada bat baizen |
bi nahien eskasik ez zuen aithortzen |
berrogoi urthetara zoala jadanik |
«bai hobe dut zioen egonik hola nik» |
bainan loriatu zen galdea izanik |
manex panplan ezkila joilearen ganik |
oilo pare batekin doa mariana |
herriko jaun erretor xaharraren gana |
eta erraten dio «hauxe da hau lana |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.