text stringlengths 0 20.2k |
|---|
ezkondu behar naizen erradazut jauna» |
jaun erretor xaharrak dio ihardesten |
«aise jakinen duzu baia ala ez den» |
«ilhuntzeko ezkilak duelarik jotzen |
egon zaite han erne zer dion entzuten» |
ilhuntzeko ezkilak jotzen du pan pan plan |
marianak entzun du «bai panplan daut erran |
manex panplan ezkilak dio har dezadan |
oraitik ez nagoke dudan ez ikharan» |
nahi den hura bethi ez daiteke gorde |
ez bortxazkoa jasan borondate orde |
gauza bat doanean gure gogo alde |
makhurrik hartan baden ez zazula galde |
__________ |
iii bertze gisakoak |
__________ |
xuriko |
(1867) |
mehetegiko xakurra |
zangoz errainez makhurra |
berga bat luze muthurra |
larrutik hurbil hezurra |
urthe guzia barura |
zeren zen toki xuhurra |
amak ttikitik utzia |
esnerik gabe hazia |
tripa errainei josia |
uliek jaten hasia |
xurikok bere bizia |
hola derama guzia |
mahainpetik kokoriko |
begira dago xuriko |
artho axaltto bat noizko |
othe zaion eroriko |
nausiak ematen daizko |
doan hortik bi ostiko |
xakhur gaixoa holakoz |
merke hazten zutelakotz |
tripa hutsik ilhun gogoz |
pleinuz zagon egun oroz |
hatzka zangoz eta besoz |
nihun ez zauken kukusoz |
ohoinak ere noiznahi |
horren sainga ilhaunari |
gabaz ziren irriz ari |
«xakhur prestua hi haiz hi» |
gero ixiltzea sari |
jo harrika gaixoari |
egun batez baratzera |
huiatzen dute lanera |
doan oilo haizatzera |
xakhur goseta minbera |
buztana tripaz behera |
ihes doa gordetzera |
martin etxeko muthila |
zalu harturik makhila |
haren ondotik dabila |
xuriko xakhur abila |
lastoan ixilixila |
dago alegia hila |
zenbeit gau egun bakharrez |
gorde egonik herabez |
athera zen jan beharrez |
hamikatua nigarrez |
estalia zaragarrez |
lakhastaz eta zakharrez |
sukaldean nihor ez da |
sartzen da xakhur herresta |
errekia zen prespresta |
zeren zen herriko besta |
usain milik eta jasta |
dena jaten du has eta |
etxeko andre khexua |
hor heldu da hatshauntua |
«zakhur madarikatua |
eia hor usuusua |
nik hauts artean burua |
egik hire ordenua» |
ordenuak hau du beltza |
denen uztea bertzentza |
xurikok badaki ontsa |
nori zer utz nola phentsa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.