text
stringlengths
0
20.2k
etxekandreari gantza
nausiari azken putza
bizian gosez egonik
hilzean sobera janik
huna xurikok erranik
zer entzun dugun azkenik
«gose dagonaren ganik
ez daitekela lan onik»
__________
martin eta katalin
(1851)
nik bi senhar emazte baditut hauzoan
egun oroz goizetik hasiak haroan
martin maiz ostatura doakolakoan
katalin gathilutik ari da xokoan
uste baino goizxago kattalini behin
ostatutik etxera heldu zaio martin
gathilua utzirik —horrek baitio min—
hasten zaio mokoka martini kattalin
«hor hiza hordi tzarra hor hiz alfer handi
ah zer etxe jalea hartu hintudan hi
hirekin bizitzeak ase naik aspaldi
hi gizon baino hobe hindeken zahagi»
«hots kattalin maitea ez bada hasarra
zuk eta nik badugu elgarren beharra
zu nere bihotzean zintuzket bakharra
zu baino eztixago ez baliz nafarra»
—«hik iretsi nafarrak ni ez naik eztitzen
ez hire mozkor hatsak xutik atxikitzen»
—«ene hatsak kattalin ez hau ez izitzen
garratxagorik dainat nik hiri sentitzen»
kattalin hasten zaio erkhatz ukhaldika
gizona bihurtzen da oro aurdikika
emaztea dakion hantxet belhaunika
buruko iletarik herrestan dabilka
hel hel hel deiadarrez kattalin hasirik
banoakote lotsaz izan dadin hilik
othoi hots egon diten geldirik ixilik
biek naute kanpora igorri hezirik
__________
hitzuntziak
(1857)
airea ikhazketako mandoa
gure herrri xumetan
zenbat hitzuntzi
zinez edo jostetan
oro erasi
trebes nahasi
beha daude nor zertan
hobendun kausi
nori pitz hauzi
deus ez nahiz bertzetan
onik ikhusi
beren hutsak utzirik
khexu bertzenez
mihiak xorrotxirik
daude auhenez
heien hobenez
nihor ez da garbirik
hoien erranez
kanpoz ez barnez
zenbat hoik ausikirik
dagozin minez
izan dadin egia
ala gezurra
berdin hoien mihia
doa itsura
hauts edo urra
denmendren iduria
edo itxura
dela segura
hain da heien loria
bertzen malura
gabaz akhelarretik
mainguka jinak
hasten dire goizetik
gure sorginak
debruz eginak
sist handik sast hemendik
zer listafinak
laphar ausinak
sendatzea luze dik
hek egin minak