text
stringlengths
0
20.2k
mihiak du salatzen
bihotz barnea
eta atherarazten
handik esnea
edo zornea
mihi tzarra da denen
zikhintzailea
eta kaltea
hauzo eta ahaiden
makhurtzailea
erran xaharretarik
huna batena
mihia da gauzarik
baliosena
edo tzarrena
ongi edo kalterik
den gehiena
egin duena
hark dabilka bethitik
mundu hau dena
girixtinoek bethi
jainko legean
behar ginuke bizi
batasunean
orok bakean
hitzuntzi txar bat gaizki
mintzo denean
bertzen gainean
nornahik diro kausi
bera hutsean
__________
mende jende mendre
(1882)
lehengo denboretan ez zela deus onik
maiz aditzen dena da gazte hoien ganik
xaharra naizelakotz erran gogo dut nik
oraikoez badenez errenkuradunik
diote berthutea fedea odola
oraiko jendeari guttitu zaizkola
hobe omen da orai xikana eskola
bakotxa bere eta bertzez ez axola
haurretik mainaz galdu gero gazte xoro
gure seme alaben haizu dire oro
burhaso ta nausien indarrak akhabo
beraz bazter xuxenik gerokotz badago
zenbat alfer edale aise bizi nahi
eta zenbat emanak gurikeriari
zenbat hortakotz aiher jainko legeari
aise jendetasuna da ttikitzen ari
leheneko mendetan hau zen hau zuzena
denek ohoratzea berthute zuena
orai zernahi bidez gora heltzen dena
hainitzen agurretan omen da lehena
zuzen eta makhurra elgarri guduan
aspaldi etsai handi zabiltzan munduan
jendea zuzenaren alde zen orduan
indar gaitza du orai makhurrak eskuan
fedea lehendanik mendratua baita
bihotzen hotz idorra erraitea gaitz da
bere burua beizik nihor ezin maita
izanagatik ere ama edo aita
ongiegile gutiz orhoit da mundua
ahaidetan beretan labur da dolua
hila hil osoki da etxetik khendua
bai eta hark utzia harentzat galdua
huna orai zer laiten askoren nahia
gezurrari ez dadin gerlan har egia
zotzetik da ziria hazitik bihia
gezurra lege bada haizu da gaizkia
__________
ohore laborantzari
munduan oi zein eder den
ohorezko bizia
guziz laborariaren
lanak irabazia
hark du orai nola lehen
hazten mundu guzia
laborantza gauza handi
eta botheretsua
hartan da lanean ari
jainkoaren eskua
gizonaren eskuari