text stringlengths 0 20.2k |
|---|
berma dadin lotua |
ez balitz laboraririk |
hits lagozke bazterrak |
ez liro gauza handirik |
eman alhor alferrak |
hiritarra hik segurik |
zer jan hezaken errak |
bizitzeko behar diren |
gauza lehen lehenak |
bihi fruitu zernahi den |
oilo abre gizenak |
jendeak laborarien |
eskutik ditu denak |
orhoit gaiten arno hori |
aihenaren odola |
edaterat nork orori |
ematen duen hola |
jakin gabe ez da sori |
edatea nihola |
laborari etxetan den |
hauk haur eder lerroa |
zangar lodi gorphutz lerden |
larru garbi sanoa |
aita ama leialen |
ondorio gozoa |
laboraria lanean |
egunaz da nekhatzen |
bainan gero arratsean |
familiaz gozatzen |
gabaz aise da ohean |
goizeraino lokhartzen |
igandez eskualherrian |
eder laboraria |
elizan kantaz lorian |
plazan pilotaria |
xahartu ta jarharrian |
juje do xaxaria |
laborantzari ihesi |
hanbat seme alaba |
ai ondikotz baitoazi |
toki arrotzetara |
alhorrak larre ta sasi |
hara han daiten bara |
__________ |
ameriketarako bidean |
(1854 urruña saririk gabe) |
huna jadanik hamar egun |
itsasoz itsaso noala |
nere sor etxetik hain urrun |
utzirik amaren hegala |
ai ene amaren nigarrak |
orai ez daude xukaturik |
aita zenaz seme bakharrak |
baitzadukan konsolaturik |
arreba hor egon zaite zu |
ama maiteren aldean |
jinen natzaiola errozu |
bai urthe laburrik barnean |
iñharak horra airez aire |
nun doazin alde hartara |
hegalak banitu ni ere |
ez nindeke ez hemen bara |
ametsetarik nintzen barda |
aberats etxerat itzuli |
bainan ene ametsa juan da |
hartan oro zaizkit itzali |
lore bat hauzo baratzean |
ikhusi dut eta han utzi |
berari deus ez diot erran |
igorriren diot goaraintzi |
hor berean lore gordea |
egon zakizkit hitstu gabe |
zu izanen zare neurea |
zu nik ditudan denen jabe |
ene gazte lagun maiteak |
sorherriaz goza zaitezte |
ni hortik hoin urrun juaiteak |
oi zein nauen ezarri triste |
hik bai diru gose zorrotza |
nabilkak hola zoraturik |
hik dautak gogortu bihotza |
hik ezarri nauk itsuturik |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.