text stringlengths 0 20.2k |
|---|
aberastu nahi naiz bainan |
zuzenez eta ohorezki |
herrirat heltzen naizenean |
dirudun fama ez zait aski |
__________ |
pattin dirudun ez fededun |
(1880) |
ez du urthe hanbatik sor herritik joanik |
pattin ethorri zaiku aberats jadanik |
agur eta ohore nahiz denen ganik |
nor da orai herrian pattin bezein jaunik |
pattin aberasteak hola badu jaundu |
nola gerthatzen zaio ez baita gizondu |
giristino legea utzirik omen du |
bihotza nekhez dio diru hutsak ondu |
pattinen balentria herrirat jin eta |
gur erlisioneaz maiz trufatzen baita |
—«jainko legea pattin ez dirozu maita |
huni ihes baitzare ibili sosketa» |
eskola guttirekin joan bezala jinik |
bera beizik ez zaio nihor jakintsunik |
—«aphez hoiek bezenbat dio badakit nik |
ez zazuela sinhets hoikien erranik» |
pattini gero moltsa diote ebatsi |
hire ohoinak pattin milaka goaraintzi |
haren egitatea ez dakikek gaitzi |
hortan segurik ez dik aphezik sinhetsi |
bere sosak galdurik denean gelditu |
lausengariak zaizko pattini guttitu |
jakitatez ere bai bera da ttikitu |
lehengo balentriak ixilduak ditu |
urrundik jin hoieri gauden beha orai |
gu bezala fededun diren ez edo bai |
eia gure agurren hartzeko diren gai |
zer othe dituzkegun anai ala etsai |
__________ |
betirisants |
betirisantsez aspaldi dik |
ez zela deus berri handirik |
zioten ehortzi zutela bizirik |
lurpetik ilkirik |
ez duk ez hirririk |
munduz mundu herratua ibilirik |
oraikotik ditik betirik |
indarrak hartu guk utzirik |
hor ziagok kargu handitan jarririk |
hor ziagok kargu handitan jarririk |
betirisants bai lehen ere |
zer den aski jakinak gare |
zernahi jukutria eta halare |
orai arte pobre |
orai du podore |
zorri hilik piztuen enperadore |
gaixto eta tzarren fagore |
hoein ganik baitu ohore |
jende zuzenak orai behar du gorde |
jende zuzenak orai behar du gorde |
betirisants lehen ardura |
balinbazabilan barura |
orai hargatik legunik dik itxura |
amarru segura |
jin zaiok burura |
hain aphaletik igaiteko tronura |
lausengatuz jende makurra |
egiatzat salduz gezurra |
holaxe dik mundua bildu eskura |
holaxe dik mundua bildu eskura |
betirisants dugu lehena |
lege hau ekharri duena |
indarraren meneko dela zuzena |
nor baita txarrena |
hark dik hark hobena |
gaixtagin azkar den bat nola kondena |
orai nornahik dakiena |
ofiziotan den hitsena |
bide da kontzientziadunarena |
bide da kontzientziadunarena |
betirisantsen politika |
bera laxo bertzeak tinka |
gero «bibe la liberte» errepika |
jendea dabilka |
tiraka purtzika |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.