text
stringlengths
0
20.2k
legar eta lege berri ukhaldika
nausi nahiz oro gaindizka
bainan oro ezin aldizka
diote hori dela errepublika
diote hori dela errepublika
betirisanstarren jainkoa
da mundu huntako gozoa
erlisione libro eta lazoa
aphez gabekoa
erran gabe doa
gure xakurrarena bezalakoa
gerokotzat bego geroa
bainan damurik herioa
hoieri ere zaiote jin gogoa
hoieri ere zaiote jin gogoa
betirisantsen soldaduak
framazon beltzak deituak
nonnahi zaizkigu nausi pharatuak
zer nahasmenduak
kalteak gastuak
derakharzken hoien gobernamenduak
jainkorik ez nahiz munduak
jabe hoiek ditik hartuak
ez dik gaizki irri egiten debruak
ez dik gaizki irri egiten debruak
betirisantsen zangopetan
oi zenbat dabilan herrestan
eta zenbat den haren aztaparretan
bai aberatsetan
bai nekhatzaletan
zenbat libro uste ta diren gathetan
bizitze gisa batzuetan
jainko legez trabatuetan
errexki daude betiriren legetan
errexki daude betiriren legetan
betirisantsi bertze asko
begiak itsurik darraizko
hek ere gisa baitire harendako
zeren diren gaixto
xoro edo asto
arren zenbat den bazterretan holako
jaun xanfarin xilodun kasko
edale mandril esku mako
hoien bozak betirik ditu beharko
hoien bozak betirik ditu beharko
betirisanstarren haurreri
eskola zor zaie deneri
bainan eskolan jainkorik ez zilegi
gero da ageri
behatuz hoieri
han ikhasietan direla trebegi
berthuteaz nihor ez bedi
hoier mintzatzerat atrebi
ez galde jendetasunik abreeri
ez galde jendetasunik abreeri
__________
errepublika
erreg enperadore et errepublika
xuxen makhur nahaste zenbat itzulika
ai ai ai mutilla zenbat itzulika
gobernamenduetan zoin da zuzenena
ethorkiz legez eta obraz hala dena
ai ai ai mutilla obraz hala dena
errepublika onik othe daite nihun
baietz diote bainan nekhez eta urrun
ai ai ai mutilla nekhez eta urrun
frantses errepublika zer den orai guziz
kanta zezakeiagu berak erakutsiz
ai ai ai mutilla berak erakutsiz
liberté égalité eta fraternité
ah hiru gezur hoiek egiak balite
ai ai ai mutilla egiak balite
lehengo denboretan errege batto zen
orai denak errege hori duk hoi zuzen
ai ai ai mutilla hori duk hoi zuzen
ni ere errege naiz bainan ez aisian
bertzeak gainian eta ni bethi azpian
ai ai ai mutilla ni bethi azpian
guziak kargu gose eta nausi nahi
hau duk errepublika hi khen eta jar ni
ai ai ai mutilla hi khen eta jar ni
karguak ziren lehen goratik jin gauzak
ematen ditik orai ziri baten bozak
ai ai ai mutilla ziri baten bozak