text stringlengths 0 20.2k |
|---|
podoreduna lehen handi behar zuan |
orai ttiki ta txarrak nausi tuk multzuan |
ai ai ai mutilla nausi tuk multzuan |
hainbertze bizi nahiz gure zergen gostuz |
oro bethe zaizkiguk karguz et enpleguz |
ai ai ai mutilla karguz et enpleguz |
oro soldado eta jende eskolatu |
nork beharko dik gero haintzurrari lotu |
ai ai ai mutilla haintzurrari lotu |
ez gaituk nihoiz izan hoin tinko estekan |
ez eta biphilduak hoin murritz errekan |
ai ai ai mutilla hoin murritz errekan |
lehengo gobernuez errenkura hintzen |
orai mutilla orai ikhasak bizitzen |
ai ai ai mutilla ikhasak bizitzen |
alferromes koxkarin krakesku triparno |
hauk beren jitez dire errepublikano |
ai ai ai mutilla errepublikano |
errepublikanoa arim eta gorphutz |
lehen lehenatarik da kadet astoputz |
ai ai ai mutilla da kadet astoputz |
kadet astoputz lehen mezara zabilan |
orai aphezei gerlan omen du aski lan |
ai ai ai mutilla omen du aski lan |
lanbide hitskoari kadet lotu haiz to |
ez hinte hola ibili ez bahintz hoin asto |
ai ai ai mutilla ez bahintz hoin asto |
kadet astoputz horrek asko herrietan |
halere badaduzka denak ikharetan |
ai ai ai mutilla denak ikharetan |
framazon arnegatu zirtzil eta judu |
guzien buruzagi horiek ditugu |
ai ai ai mutilla horiek ditugu |
jainko legerik gabe leg egile berak |
holakoz ziren lehen bethetzen galerak |
ai ai ai mutilla bethetzen galerak |
ohoinak ere berdin biderat atheraz |
lege egile dituk indar nausi beraz |
ai ai ai mutilla indar nausi beraz |
jainkorikan ez baliz ez duk ez gizonik |
gizonari zuzenez deus mana lironik |
ai ai ai mutilla deus mana lironik |
errepublika dela gobernu zuhurra |
guzien ontasuna oi hori gezurra |
ai ai ai mutilla oi hori gezurra |
zernahi haizu nahiz berentzat lehenik |
erlisioneari dire aiherrenik |
ai ai ai mutilla dire aiherrenik |
eskolan eman ditek jainkoa debeku |
oraixe gure haurrek behaitek abretu |
ai ai ai mutilla behaitek abretu |
holakoen eskolak sinhets baginetza |
legerik ez nausirik ez lukek guretza |
ai ai ai mutilla ez lukek guretza |
arrotzak ditiagu gure umen jabe |
gero izanen gaituk gurerik deus gabe |
ai ai ai mutilla gurerik deus gabe |
nihork bererik deus ez gobernuak oro |
horra zer lege laster duten eman gogo |
ai ai ai mutilla duten eman gogo |
nun dire eskualdunen lehengo fueroak |
arbasoen parrean gu zer gathiboak |
ai ai ai mutilla gu zer gathiboak |
gure zuzenak oro alegia deus ez |
moztu darozkigute ixilka gezurrez |
ai ai ai mutilla ixilka gezurrez |
indarra omen dela orai denen nausi |
lege zahar guziak horrek ditik hautsi |
ai ai ai mutilla horrek ditik hautsi |
indarra eta bortxa oi zer gauza hotzak |
horiek ez daitezke bil gure bihotzak |
ai ai ai mutilla bil gure bihotzak |
ez duk gizon ez jende hola laket dena |
guziz eskualdun zainik ez dik den mendrena |
ai ai ai mutilla ez dik mendrena |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.