text stringlengths 0 20.2k |
|---|
gure eskuara bera galduz bagoazik |
ai nihoiz ez baginik ikhusi arrotzik |
ai ai ai mutilla ikhusi arrotzik |
__________ |
gauden gu eskualdun |
(1893) |
eskualdun besta eta biltzarretako kanta |
errepika |
zazpi eskualherriek bat egin dezagun |
guziak bethi bethi gauden gu eskualdun |
agur eta ohore eskualherriari |
lapurdi basanabar zibero gainari |
bizkai nabar gipuzko eta alabari |
zazpiak bat besarka lot beitetz elgarri |
haritz eder bat bada gure mendietan |
zazpi adarrez dena zabaltzen airetan |
frantzian espainian bi alderdietan |
hemen hiru ta han lau bat da zazpietan |
ekhaldeiberrian noiz othe sortua |
lau mila urthe huntan hunat aldatua |
hain handi eta azkar lehen izatua |
orai gure haritza zein den murriztua |
funditua uholdez zirimolez ortziz |
aizkorari arrotzek adargoiak hautsiz |
harrek ere ixilka barnetik iretsiz |
haritz maitea min duk aphaltzea gaitziz |
gure haritz hau azken mende hautaraino |
zaharturik ere zen eder bezein sano |
bere lur hoin garbian oso zagoeno |
gainetik zoakona behar zen arrano |
hi haiz eskualherria haritz hori bera |
arrotza nausiturik moztua sobera |
oi gure arbasoak ez othoi ez beira |
zein goratik garen gu jautsiak behera |
eskualduna jendetan eskuara mintzotan |
lehenlehenak dire jakinen ahotan |
nahiz orai arrotzak azpian hadukan |
eskualduna egoadi eskualdun herrunkan |
gu gare eskualdunak berexiak beraz |
gure ethorkiz eta mintzaira eskuaraz |
nihongo arrotzekin ez dadien nahas |
arrotzek gur eskuara ez dirote ikhas |
gureak ziren lehen bazter hauk guziak |
arbasoek utziak hek irabaziak |
guri esker frantziak eta espainiak |
daduzkate dituzten eremu handiak |
mairu beltza zelarik espainian nausi |
nabasen eskualdunak egin zion jauzi |
hark ekharri gatheak han gintuen hautsi |
eta hilez bertzeak igorri ihesi |
orduan gure alde oihuz zauden oro |
«bere lurretan nausi eskualduna bego |
frantziak espainiak bai orai bai gero |
deus khendu gabe dute gerizatu gogo» |
agintz hoitaz geroztik gan dire denborak |
ukathu diozkate hartzedunei zorrak |
oi indar makhurraren lege latz gogorrak |
galduez zuzendunen alfer heiagorak |
ez bahaiz eskualduna lehen bezein handi |
aphaldu gabe xutik bederen egoadi |
odolez eta fedez bethi berdin garbi |
bethi tink atxikia hire eskuarari |
gureez gure lehen hain libro ginenak |
ezin ahantziz gaude orduko zuzenak |
zer ametsak ditugun zer orhoitzapenak |
jaungoikoak bakharrik badakizka denak |
zuri gaude othoitzez jaungoiko maitea |
lagun zazu zerutik eskualdun jendea |
begira dezan bethi lehengo fedea |
zor zaizkon zuzenekin ardiets bakea |
__________ |
eskualdunak |
(1882) |
eskualdunak nor eta zer garen |
ez dugu behar ahantzi |
ekhialdeko jendaia zaharren |
ginela lehen azkazi |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.