text stringlengths 0 20.2k |
|---|
iberrin ginen hasi |
bizitzen berex gure nausi |
iberritar berberak hemen |
eskualdun ginen berezi |
gure eskualherri hautan lehen |
gure legez ginen bizi |
sekulan arrotzik ez ginuen |
gure nausitzat onetsi |
aberats bai hastetik aberez |
ibar eta mendietan |
gero burdin zilhar eta urhez |
lur barnetako mietan |
eskualduna denetan |
antzedunena zen jendetan |
gero abiatu zen urez |
bidaiatzen untzietan |
pheniziatik ingurunez |
sartzen zen lur urrunetan |
ezagun dire deiturez |
haren hatzak guzietan |
hannibalen bai eta ponperen |
gerlagizonen erdiak |
eskualdun zalhu zailak ziren |
hoberentzat berexiak |
nekhe laster jauziak |
haurretik hala ikhasiak |
beren bazter librotan deusen |
beldurrik gabe haziak |
irrintzinaz gudura oldartzen |
gero han ezin heziak |
hek amorrik eman baino lehen |
hilzera zauden guziak |
goizik ginen gu girixtinotu |
ja jainkobatar ginenak |
santiagok baigintuen argitu |
gu orotarik lehenak |
ama jainkoarenak |
saragozen agertu zenak |
bere pilharra utzi dauku |
hari berma gaiten denak |
gure fedea ez du higitu |
geroztik etsai gaitzenak |
eskualdunak bethi etsai ditu |
kristoren etsai direnak |
basa jendez zelaiak gaindirik |
jen ginen mendietara |
gero berritz mairuak ethorririk |
nihork ez zetzazken bara |
heier buruz gerlara |
noiznahi jausten ginen hara |
bortz mendez hola jazarririk |
jo ginuen nabasera |
berehun mila mairu han hilik |
itzuli ginen etxera |
librorik gatheak guk hautsirik |
espainia zen athera |
eskualduna zerbeit hintzen ari |
hire mendi hauk beiratuz |
frantziari eta espainiari |
mairuen traban pharatuz |
biak hala salbatuz |
hire saria zak irakus |
libroenik utzi beharra hi |
bizi haiz bertzek manatuz |
hirekilako patuak hautsi |
dauzkitek hitaz trufatuz |
estekan tinko haute ezarri |
hire fueroak khenduz |
mundu guziko mintzaietarik |
zaharrena ederrena |
entzuten dugu jakintsunetarik |
dela eskualdunarena |
nor othe zen lehena |
eskuara asmatu zuena |
lehenbiziko jendetarik |
du eskuarak hastapena |
eskualdunek dugu hau bakharrik |
gure mintzaia zuzena |
eta oraino dugu hortarik |
ohorerik handiena |
lapurdi nabarpe ta zibero |
eskualherriak frantzian |
bizkai gipuzko alaba nabarro |
berdin dire espainian |
zazpiak bat nahian |
bagaude aspaldi handian |
zazpiek bat dute izan gogo |
elgarren oneretsian |
oi zein litekeien ederrago |
baldin eskualdun herrian |
eskualduna bere gain balago |
bere zuzenen erdian |
lauretx bizintxo loiola txaberi |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.