text
stringlengths
0
20.2k
lauak saindu eskualdunak
harizpe ager zumalakarregi
gure gerlari gaindunak
astarloaren lagunak
atxular oihenart hitzdunak
lizarrag eta larramendi
irakasle hain entzunak
bonaparte dibasin abadi
intxauspe lau jakintsunak
horiek dire eskuaran aspaldi
argitzaile ditugunak
eskualdunak bereziki orai
fedeak gaduzka xutik
jainkoaren beldurra dugu bai
gizonenik ez hanbatik
jainkoa da goratik
gure nausi egundainotik
guri manatzeko ez da gai
jainko gabeko puxantik
ez sinheste ez odol ez mintzai
ez dutenak deus guretik
aixkide ditugun ala etsai
ahal dakigu engoitik
__________
pilotariak
(1890)
pilotak ohore du eskualherrietan
zeren den ederrena joko guzietan
eskualdunak gaztetik pilotaplazetan
agertzen du baduen odolik zainetan
lehengo pilotari handien izenak
espantutan gintuzke erran behar denak
oraiko gizon gazte deus zainik dutenak
oro ernaraz detzan heien aiphamenak
perkain eta azantza zer pilotariak
elgarren bethekoak joile bihurriak
ikustekoak ziren esku huska biak
xixtuz zohazinean hoien ukhaldiak
bai besain bai besazpi bai punpa lasterrak
oro zituen eder kurutxet ezkerrak
domingo ezpeletar zafrari supherrak
harrituak zaduzkan hark ere bazterrak
jandarma betirita heraizko martin
bi soldadueneko osab ilobekin
ibarleta exkanda duronearekin
eskuz bai eskularruz oro ziren berdin
sustun itsasun eta zuraiden bettiri
soin gehiago ziren erreferan ari
onddoreta puttiko eta franxistegi
bumebarekin botan ziren lau piklari
kaskoinak eskularruz kaskaka xirrixtan
pilota nora nahi zabilkan ximixtan
jokoz bezenbat kaskoz munduaren bixtan
nekhez agerturen da haren parerikan
berrogoitazazpiko irungo partida
sekulan halakorik nun ikusiko da
kaskoinaren trunkoa ez zaitela bira
hark han eman zituen guziak azpira
kaskoinaren denboran baziren hainbertze
lopetegi gamio senjan hauziartze
tripero kandelero ottarre goietxe
harriaga norbertto larronddo bizintxe
gero espainiatik guri nausitzera
meltxor antsa mañuel zitzaizkun athera
horien joa ez zen guk usatu bera
guante luzeaz zohan atxik eta fuera
atxiki joko hori laster ikhasirik
frantsesak ez zagozken ez lo ez geldirik
mattiu aheztarrak gazterik hasirik
españolak zituen iduki hezirik
mattiuri bertze hauk zitzaizkon jarreiki
bere hiru anaiak gazteena betti
gregorio leitzelar organbide halti
bi eizartze larralde xantrea gaindizki
eskularrua utziz arte hortan oro
xixteraz hasi ziren nork jo urrunago
jo urrun horren leia xuxenean dago
eta hurbiletik du indar gehiago
bidaur hiru larronddo xilhar eta jatsa
lau gathu axeri bat seigarrena hartza
seiek dute jokoa murritz eta gaitza
damurik xahartzeak oro geramatza