text
stringlengths
0
20.2k
berterretxe patzola eta abadia
sakhatik da bihurri hoien ukhaldia
ottarre belekabe ziki plekaria
plazarat agertzeko oi zer gazteria
pilotari xaharrak joaiten has orduko
berriak dire bethi ondotik helduko
eskualherrian bada bethiko muthiko
ohore hoi baitute xutik idukiko
saratar hoiek dire sortzez pilotari
hazparnen ere hautak badire noiznahi
ezpeletar khanboarrak zirenean ari
hek ere segur lehen bazuten behari
plaza bat izaiki ta pilotaririk ez
asko herritan hortaz dagode ahalkez
eskualdun aztureri ukho hoi egitez
eskualduna da hola kaskointzen nahitez
igande ta bestetan ofizioz goiti
pilota partida bat behar laite bethi
hartan herriko seme hoberen zonbeiti
zor zaie agertzea guziz ohorezki
askotan eder zaiku plekako jokoa
trinket partidatto bat orobat laxoa
bego hargatik nausi errebotekoa
pilotako legea hortan da osoa
gaztetik ez denean pleka beizik artzen
pareta hari joka besoa da galtzen
bixta eta indarrak guti han largatzen
zabaleko joari nekhez gero jartzen
ez du bere parerik errobot zabalak
pilotak airatzeko han ditu hegalak
botak bai erreferak marrak bai gibelak
han dituzte agertzen nork bere ahalak
pik arrasak ez badu hiltzen errefera
errebotaren joa doha urrunera
paso aldekoak du bihurtzen barnera
ahalaz xaxa edo kintze egitera
bainan erne baitago errobotlaria
zolak igorri joan du bere loria
errexaxarieri orobat guardia
besoa dute zalu bai eta begia
butariaren joko latz eta borthitza
maiz horren eskuan da partidaren giltza
paso marrako edo artejo murritza
kintze gudukatuan hark du azken hitza
kintze trente kuarenta joko da laugarren
hoien artean zenbat gora behera den
erreferaria da beldur arraiaren
eta kuarentaduna ados jaustearen
pilota partidetan hau ikusten dugu
ez dela aski joa handi ez mukuru
gehienik duenak begi eta buru
kintze irabazteko maiz joa xuhur du
oro plazarat bilduz hantxet beha gaude
bortz bortzi ari dire bi gizon aralde
zoinek jo xuxenik bizi edo lore
irabazleak gero han du han ohore
eguerdik jotzen badu partida artean
eskualdunak zer garen ezagun gare han
buru has eta xutik denak othoitzean
gu baino gorago bat baitugu gainean
pilota zoin den joko ohoragarria
ongi dakiena da musde abadia
gazteak pilotara ditezen lehia
hark ematen diote bermatze saria
saridun partidetan begira hargatik
jukutria gaixto bat guri egitetik
pilotan ari dena sari horrengatik
zinez artzen ez bada dohala bixtatik
barne edo zokhotan dagon gazteari
trufa egin dezogun zeren den hoin nagi
kaskoinen jostetetan gostu badu ari
ez dela eskualduna aise du ageri
kanpo aro ez bada hortakotz barnean
inbidota hordago joka bai musean
orduan da arnoa goxo mahainean
guziz irabazirik edaten denean
__________
amaxo
(1879)