text
stringlengths
0
20.2k
opularda beltx eta zai ile gorritan
neguko egun batez zagon iguzkitan
emakume xahar bat buruko xuritan
altzorat alabaren haurra harturikan
aña ttikiak dio bere amaxori
nolaz duzu amaxo ilea hoin xuri
—ikusazu mendian haurra elhur hori
ene adinak ere negua dirudi
—arphegi pollit hori zertako amaxo
ez duzu amak bezen legun eta goxo
—haurra urak maldari errekaz doatzo
nigarrek naute egin ni ere hoin atxo
—zertako egin nigar amaxo maitea
zure kontsolatzeko ez niza zurea
—bertze asko neureez al ene umea
ikusi dut denboraz etxe hau bethea
—amaxo zein baraxe zu zaren ibiltzen
zalhukiago naiz ni ttikitik higitzen
—haurra ni ere lehen zu bezala nintzen
urte soberek naute oral dorphegitzen
—bizitzen balin banaiz zu bezenbat urthe
amaxo zu bezala izanen naiz othe
—haurra zenbat munduan luzez bizi uste
menturazko agintza beizik ez baitute
—jainko maiteak bethi amaxo zertako
ez gaitu elgarrekin biziaraziko
—bizi huntaz bertzerik haurra guretako
badagoka hoberik eta sekulako
—ai amaxo biak gu bagine zeruan
ai zer dut nik eri naiz ai min dut buruan
—haurra goazen barnera hobeko dugu han
xakurra pleinuz dago gure inguruan
handik bi aste gabe bi gorphutz elizan
etxe hartarik ziren ekharririk izan
eta bien arimak zeruan zabiltzan
lurreko gaitzetarik bethikotz gerizan
__________
tribunaletako gurutzefiken khentzeaz
airea xoriñua norat hua
gure gobernamenduak
jainkoa hain higuin du
tribunaletarik baitu
kurutzefika khendu
hainbertzenaz du frantzian
justizia aphaldu
kontzientzien beldurra
du behinik bat galdu
ez bada tribunaletan
gehiago kristorik
ez dezakeguke altxa
juramentuz besorik
han juje direnak beizik
ez bada goragorik
gure juramentu orok
ez dute baliorik
juramentuak lekhuko
hartzen baitu jainkoa
jainkorik ez balinbada
haizu da zin faltsoa
jainkorik gabe zer nahi
ona ala gaixtoa
denak orobat direla
hau erran gabe doha
gurutzefika ikusiz
sinhestedun jujeak
makhur jujatze beldurrez
aise ziren hobeak
«ez zatzuela kondena
zioen gurutzeak
ni egin nauten bezala
jende hoben gabeak»
gizonezko justizia
gauza hits eta hotza
khurutzefika khentzean
khendu zaio bihotza
deus zuzenik gehiago
badukeien naiz lotsa
otsoa azkar delakotz
hobendun den bildotsa
frantziako justiziak
jaungoikoa ukhatuz
oraikotik etsenplutzat
har dezake pilatus