text
stringlengths
0
20.2k
zuzen ari dela zaio
inozenta urkhatuz
hobendun aberatsari
bardin oro barkhatuz
jainko gabeko jujeak
framazon edo judu
hanbat gaixtoago zuentzat
jainkorik ez badugu
zuen justizia orai
zer sinheste dukegu
zuen sinheste gabea
hartzen dugu etsenplu
__________
primadera
lagunak alegera
gaiten elgarrekin
heldu da primadera
bere loreekin
orai bazter hoztuak
hark ditu berotzen
iduri du munduak
hilik dela pizten
aspaldi mendietan
urthu da elhurra
eta errepiretan
beztitu da lurra
orai dire bethetzen
bazterrak loreez
orai dire estaltzen
arbolak hostoez
hasi dire jostatzen
bildotsak landetan
baita ere agertzen
inharak airetan
hek ethortzearekin
akhabo negua
baita ere harekin
supazter zokhua
zer da ederragorik
primadera baino
zer atseginagorik
sasoin hori baino
phalaziuak zer dire
beren urreekin
konparatzen badire
gure bazterrekin
sasoin maithagarria
athor gure gana
hik oi laboraria
has zak hire lana
oi errexinoleta
laster ager hadi
goizetan hire kanta
adiaraz bedi
nondik dire ethortzen
atsegin plazerak
nork daizkigu egortzen
uda primaderak
orhoit hadi gizona
haizeno munduan
jainko bat guziz ona
badela zeruan
__________
zumalakarregi
orai kanta dezagun
oi lagun maitiak
orai altxa detzagun
gerlari handiak
eskualdun guziak guri beitetz segi
kantatzeko baltsan zumalakarregi
hura duk eskualdunen
gerlako nausia
etsairik borthitzenen
beldurrik gabia
sekulan harmadarik ez duk puxantegi
partida duenean zumalakarregi
nork lezake guduan
iduk haren kharra
suntsitzen denean
etsaien indarra
deusek haren tropak ez detzake mogi
ezen heiekin da zumalakarregi
xoilki haren itzala
zenean agertzen
etsaiak berehala