text
stringlengths
0
20.2k
ziren ikharatzen
aintzina juaitera ez ziren zilhegi
bidean zenean zumalakarregi
nola baita ximixta
ibiltzen zeruan
hala haren ezpata
dabila guduan
deus eskualdunarentzat ez da hazkarregi
berenkin duteno zumalakarregi
gure gerlariaren
izen aiphatua
ez duk ez aurkhituren
sekulan galdua
sekulan ez dugu erranen goregi
biba beraz biba zumalakarregi
__________
andre dena mariari
izar distiranta
jaunaren lilia
birjina puxanta
agur maria
zu zare jesusen
ama dohatsua
zu bekhatoreen
ihes lekhua
zu zare sainduen
atsegin gozoa
eta aingeruen
bozkarioa
zuk gaitutzu hartzen
zure besoetan
garenean sartzen
hirriskuetan
othoi adi zatzu
kristauen othoitzak
othoi argi zatzu
gure bihotzak
zu zare grazien
kanal jainkozkoa
zure haur guzien
arartekoa
birjina saindua
zato gure lagun
zurekin mundua
bentzu dezagun
oren lazgarria
ethortzen denean
zaude o maria
gure aldean
zuk gida gaitzatzu
gure jujeari
zuk junta gaitzatzu
jesus onari
__________
zeruko erreginari
kanta dezagun betan
birjina maria
zeruko tronuetan
lorios jarria
detzagun mariari
hel gure bihotzak
aingeruen bozeri
junta gure bozak
lilia baratzean
baino garbiago
zerurik gorenean
altxatua dago
eder da iguzkia
bere arrainekin
ederrago maria
bere graziekin
nork gaitu beiratuko
etsaien artetik
nork zerurat helduko
maria zuk baizik
bere haurrak mariak
ez ditu ahanzten
harrek gaitu guziak
zerutik arthatzen