text
stringlengths
0
20.2k
__________
axeria otsoa eta zaldia
axeri gazte bat amarruz bethea
eta duda gabe oilaskoz asea
trankilki zagoen bere ohatzean
ikusten du behin zaldi bat larrean
sekulan ez zuen zaldirik ikusi
eta badohatzu lasterka ihesi
zaldiaren ganik urrundu denean
hor atxemaiten du otso bat bidean
et erraiten dio «ori aixkidea
ongi atsegin dut zu hemen kaustea
heldu naiz abre bat hantxe ikusirik
halakorik ez da munduan bihirik
batetik gizena bertzetik handia
loria da hari beira egoitia»
—«othoi behar duzu ethorri nerekin
hurbilduko gaizko biak elgarrekin»
otsoak orduan dio ihardesten
—«indarra baduen ez dautak erraiten»
—«zeren beldur zare dio axeriak
ez gaitu segurki izituko biak
fortunak emanik hunat behar bada
gure janaritzat gaur ethorria da»
—esperantza hortan badohatzi beraz
ezen segur dire jadanik aferaz
salutatzen dute humilki zaldia
halako lagunen beldurrik gabia
axeriak dio errespeturekin
—«nola deitzen zaren nahi nuke jakin»
—hunek errepusta bere laguneri
—«zapatainak deraut izena ezarri
zangoaren zolan nahi baduzue
hola dagolarik irakur zazue»
axeriak dio «ene ahaidiak
erromesak ziren bethitik guziak
ez zuten ahalik en eskolatzeko
zilho bat bakharrik gauen pasatzeko
bainan jaun otsoa zure burasoak
ez ziren segurki gisa hortakoak
dudarikan ez dut egiten batere
egotu zarela urthe bat bedere
zenbeit eskoletan eta irakurtzen
laster guzieri zinela nausitzen»
—lausengu horiek aditu ondoan
phentsa zer dabilkan otsoak gogoan
badoha lasterka zaldiaren gana
irakurtu nahiz jaun harren izena
bainan zer zitzaion orduan gerthatu
zaldiak ostikoz hortzak phorroskatu
axeriak dio «min hartu baduzu
dudarikan ez da zure falta duzu
lehengo zaharrek erraiten zaukuten
eta egiazki arrozoina zuten
ez gintezen sobra fida arrotzeri
zaldiak hoi dautzu erakutsi zuri»
__________
chenelonjaun zenaturrari
eta haren konpainiari
bazkal ondoko usaia xaharreko koplak
sei pontutako erdi laxotan
g zaldubik pharatuak
eskuaraz ere mintza gaitezen
iduri zait lege dela
eskual herrian baikare hemen
ez laite gisa bertzela
jaun andereak osagarri on
jainko onak dizuela
kristau frantsesak denak bat diten
dugun entzun jaun chenelon
kargudun hautu edo bozketan
oro gaiten fidel egon
guk hautatuak izan ditezen
lege zuzen egile on
guk murde labat dugu laphurdin
aspaldi gure gizona
gure fede eta intres orori
hain atxikia dagona
luzez oraina bizi dakigun
dugun othoitz jainko ona
baxenabarren eta xuberon
dute murde etcheberri
nihork ez daki jaun hark bezala
jende nekhatzalen berri
denen argitzen ongi egiten
han dabila herriz herri