text stringlengths 0 20.2k |
|---|
herri ta jende jainkotiarrez |
hautatua baron garro |
kontseilari on girixtinotzat |
pauen ikusia dago |
ohorea du jainko legeak |
atxikitzen zuzenago |
prefet suprefet eta minixtro |
denak aiher goyhenetchi |
ezin aphalduzko gizona |
ez zuzen nahi onhetsi |
halere berak baino gorago |
ezin heziz dute utzi |
juantchutok kara azkarra badu |
azkarrago du fedea |
holako batez trufa baladi |
jaunxkila jainko gabea |
lasterxko minez irakuts liro |
jaunxkilak gibel aldea |
gizon argitu girixtinoa |
guichenne jaun abokata |
eskual herriko etsenpluetan |
ederrenetarik bat da |
eskual herrian bere andreaz |
egin ere zuen hauta |
ethorkizun bat ederra duzu |
zuk ere bai murde salla |
erlisionez buruz fortunaz |
zare guk nahi bezala |
eskual herriak bere gizontzat |
zu ere hauta zaitzala |
bertze jaun hori aphez ez balitz |
noren joak hez lezake |
horren arrozoin erroz gaitzeri |
jokhatzea baita nekhe |
lumarik beizen ez den xoria |
nork liro biphil hain merke |
eskualdun pelegrinaren bidaltzailea |
gratian adema «zaldubi» |
__________ |
aintzin hitzak irakurtzaileari |
beila edo pelegrinaietako debozione zaharrarentzat lehia handia dute orai girixtinoek bazter guzietan |
gu ere eskualdunak gure aintzinekoen fede berarekin bagabiltza hain hauzo ditugun beila lekhu saindu horietan |
ordean askok hara dohazinean ere deus guti dakite han gerthaturikako gauza miragarriez eta hango asko manerez |
liburu eskuara bat eskas ginuen debozione eta ibilgide hoieri zagokotena |
eskualdunek ere zerbeit gure gurerik beharrez lehenbizian hasi ginen lurden kantatzeko kantika batzuetarik |
gero jubilau urtheko gure pelegrinai handi haren orhoitzapenetan jaun aphezpikuaren nahikariak liburu ttikitto bat zarotan eginarazi |
ikusirik liburu ttiki horrek izan zuen errekesta eta hain laster denak enplegatu ondoan galde asko heldu zela oraino bazterretarik hartu nuen xedea bertze hainbertzeren eta gehiagoren ere berehala inprimarazteko |
bainan hainbertzenarekin eman nion gogoari hartaraz geroz hobe nuela aldi huntan aintzinekoan baino zerbeit gehiagorik eta konpliagorik egin amoreagatik eta eskualdunek ere izan zezaten pelegrinai horietako beren esku liburua eta bidaltzailea |
asko gauza da beraz liburu huntan lehenekoan ez zenik egin ahalak segurik egin ditut zerbeit onik eta gostukorik atheratzeko |
andre dena mariak benedika beza ene lana eta zuk irakurtzaile maitea othoitz egizu neretzat |
liburu huntako zenbeit hitz makhur inprimatuak |
26garren plaman 18garren lerroan bigarren hobeki hux eginik emana da |
31garren plaman 5garren lerroan arroxoinekin irakurrazu arrozoinekin |
36garren plaman 13garren lerroan arrun irakurrazu arrunt |
46garren plaman 20garren lerroan guzia irakurrazu guziak |
47garren plaman 19garren lerroan bandik irakurrazu handik |
74garren plaman 12garren lerroan diozue irakurrazu diozu |
114garren plaman 11garren lerroan egearen irakurrazu legearen |
134garren plaman 6garren lerroan harraboz irakurrazu harrabox |
__________ |
i |
mirakuiluez |
jainkoa jainko dela nahiz ja frango ezagun den munduko gauza naturaletarik hargatik hetara beizik ez behatuz eta deus bertzelakorik ez ikusiz nekhe liteke hetarik gorago hanbat gogoaren hedatzea |
mundu huntaz eta hemengo gauzez bertzerik ere badela ohartzeko behartzen zaizkigu bertze mundutikako seinale edo ageri suerte batzu eta hek dire deitzen ditugunak mirakuiluak |
mirakuilu baten gertharazteko edo egiteko mundu huntako gauza naturalen indarrak eta ahalak ez dire aski |
jainkoaren botherea da bakharra berak egin kreatureri berak eman legeak alda edo ganbia detzozketena |
sainduen mirakuiluak andre dena mariarenak berak nihola ez ditezke jainkoaren bothere guzizkoak baizen |
debruak ere askotan egin detzazke bere mirakuilu gisak itxurazkoak edo alegiazkoak bedere jainkoarenetan sinhesterik ez dutenen xorarazteko eta bere saretan aree barnago sarrarazteko jainkoak uzten ere dio podore hori batzuetan gure bekhatuen gaztigutzat eta bertze zenbeit aldi justuen beren phorogatzeko |
mirakuiletan zoin diren jainkoaren eskuzkoak eta zoin debruaren jokoak zoin diren egiazkoak eta zoin falxoak ezagun izaten dire komuzki beren suyet xede eta ondorio on edo txarretarik |
ez dagoko hargatik nor nahiri holako gauzen gainean juye pharatzea |
elizak berak mirakuilu bat egiazkotzat ezagutu baino lehen harritzeko da zer eta zenbat lekhuko eta argi eta froga behar zaion aintzinerat ekharri ez da holakotan nihor hura baino zuhurrago eta mesfidago denik ez eta ere egia eta gezurra hark bezala berexten dakitzanik |
mirakuiluak bethi izan dire eta bethi izanen dire bainan ez du elizak ororen sinhesterikan manatzen |
guretzat fedezko artikulu direnak eta bekhatuaren penan herxiki sinhestekoak dire bakharrik liburu sainduetan aiphaturikakoak |
eta hetaz bertzalde baita bertze hainbertze noiz nahi gerthatu eta oraino gerthatzen denik nihola ukha ez gezurta ez ditezkenak hala nola baitire lurdes hortako mirakuiluak holakoen sinhestea ez daroku ez elizak manatzen bainan bai zentzu komunak |
arren zenbeitek hori ere ez lukete nahi eta hekien arabera ez liteke haizu ere izan behar mirakuilurik |
ezik mirakuiluek dauzkigute frogatzen egia edo gauza suerte batzu batere zenbeiten gostuko ez direnak |
egia edo gauza halakoen ez izatean intres luketenek natural da hekien frogarik ere ez nahi izatea |
halere hainitzek gure fedeaz irri aisexago naski egin lirote ez balakite gutartean ere baditezkela heien sinheste gabeaz zer phenxa dakitenak batere ez hek baino ttonttoagoak bai eta irriordainaren egiteko ere heintto bat on eta gai direnak |
__________ |
ii |
pelegrinaiak zer diren |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.