text
stringlengths
0
20.2k
beila edo pelegrinaia edo saindoraldea erraten zaio toki saindu batera debozionez egiten den bidaiari
ez da oraikoa beilaz norapeit higitze hori
lehen lehen denboretako girixtinoek jesukristo gure jaunaren ibildegietarat eta bereziki jerusalemera zuten beren ikusminaren lehia
erromara buruz ere laster abiatu ziren jaundoni petri eta jaundoni paulo biak han egonak han hilak eta han ehortziak zirelakotz
geroxago bazohazin orobat edo hulako apostolu edo holako martir edo halako aphezpiku sainduren hobirat
saindutasunaren mirakuiluek denborarekin holako asko helburu ezagutarazi zuten bazterretan
aspaldi famatuak ziren espainian behinik behin gure señora saragoze pilharrekoaren beila eta konpostelako santiago apostoluarena — orobat frantzian turoneko jaundoni martinena eta betharrameko ama birjinarena
andre dena mariak berak elizaren lehen mendetik hasirik noiz nahi eta han hemenka batzuetan bera agertuz bertzetan bertze zerbeit mirakuiluz berexi izan ditu toki batzu othoitzerat jendearen osteka bilaraztekoak bai arimetako bai gorphutzetako hainitz eritasunen sendaraztekoak
zer diteke nihun ikusgarri hanbat mirakuiluzkoagorik italialoretako elizan aurkhitzen dena baino — han baita ama birjinaren beraren sor etxea jainkoaren semea gizon egin zeneko etxea duela bortz ehun eta berrogoita bortz urthe nasaretetik zazpi ehun lekhoa hunatago aingeruek oso osoa airetan ekharria
frantziaren bi hegietan ez du oraino hanbat denbora gerthatuak direla andre dena mariaren agertze batzu egundaino bezein miragarriak 1846ean salhetako mendian eta 1858an eskuaherrietarik hain hurbil lurdeko harpean
saragozepilharreko ama birjina espainiako aldetik betharramekoa lurdekoa buglosekoa frantziako bertze hiru bazterretarik horra lauak zoin hauzo ditugun eta lauak naski eskualherriaren eremu ohietan
iduri du jainkoaren ama sainduari egundainotik lakhet izan zaiola hurbildik eskualdunari behatzea eta alde guzietarik gure fedearen zain egotea
beila lekhu handi hoikien ixtorioak ezarriko ditugu haratxago liburu hunen segidan arte huntan eskualdun pelegrinen argitzeko bertze zerbeit oraino badugu erran beharrik
__________
iii
pelegrinaiak zertako diren
jainkoak mirakuilu zerbeitez bere botherea nunbeit irakuxi duenean toki haren begiz ikustea eta mirakuiluak han utzi hatzari hurbildik behatzea bera ez ahal da axegin ttikia fedudenarentzat
bagohazi harat sendi baitugu han badela bertzetan ez bezalako berthute bat gure othoitzeri eta izaite guziari loth daitekena
arimako eta gorphutzeko asko behar ordutan nihun baino hobeki han dugu uste gure ona atxeman eta exenpluak inhaurri dire arrazoin dugula irakusten dutenak
harat gohazinean gure etxetarik eta herrietarik urrunxko othoitzezko gogoz aldaratze hori bera bideko nekhe eta eskasien jasaite hori bera penitentzia gisa bat da ez guti baliatzen dena
egungo egunean guziz bertze hainbertze jo hara jo huna hor baitabiltza herratuak eta lehertuak lurreko gozo ez deusen ondotik gu ere gure esku alde bagabiltza lorietan zerutikako zerbeitto hurbiltxagotik dakusakegun tokietan
bertzenaz ere on da orhoit gaitezen eta noizean behin bedere gure urraxez berez seinala dezagun ez garela lur hunen gainean bidaiari eta pelegrin batzu beizik hemen egoitza iraupenekorik ez dugunak eta eternitateari buruz bertze baten bilha gabiltzanak
bertze arrozoinik ere badugu bereziki zenbeit denbora huntan hain usu eta osteka pelegrinai horietan ibiltzeko
munduan orai zerbeit indar duten gutiz gehienek jainko legerik ez nahiz eliza katolikoa baitagokate begitan hartua eta oro batzu agerian bertzeak esku azpiz hor ari baitzaizko alde guzietarik nundik lurrerat aurdikiren duten
gure aita saindu handi eta maitea bera zuzentasunezko eta ohorezko lege guzien kontra khen ahal zetzozketen guziak khendurik hantxe baitagokate gathibo trabatua herxatua eta zer nahi axekabez doloratua
behinere izatekotz holakotan behar dute girixtino bihotzik duketen guziek beren burua irakuxi ohoragarrienaren zuzenenaren eta flakoenaren alde
munduko indarrak eskas edo exai balin baditugu othoitzaren botherea bedere gure eskuko dugu
holakotan zinez lothu behar gare ez xoilki othoitzari bainan oraino gure othoitzen indarra emenda ahal diroten arrimu guzieri
holakotan othoitz bakharka eginak othoitz ixilak edo gordeak ez dire aski multzuan eta osteka behar gare bildu tokirik sainduenetarat gure othoitzen batean ematerat
pelegrinaietara horrela gohazinean ez da batere gaixto mundua ohart dadin gu ere bagarela
elizaren exaiek jainko legerik gabe mundua bertze nolazpeit goberna uste dutenek ja hain dituzte bazterrak nahasi nun orai xuxentzeak baititu lanak
arren hainbertze nahasduren eta makhurren xuxentze hori liteke segur mirakuilu bat handia bai eta denbora berean gure eliza ama sainduarentzat gainhartze bat ederra
beraz holako mirakuilu baten eske norat gohazke xuxenago baizik ere asko bertze mirakuilu ja gerthatuak dakitzagun tokietara
ez da oraino hortan guzia
gutartean finkatu berrixuak ditugun debozione batzuen medioz — batetik gure adorazionetako egun handietan bertzetik gure pelegrinaietan — irakusterat ematen dugu zer heinetako girixtinoak garen
izan da denbora bat zointan fede gabeko mundutar zenbeiten gatik heien irrien edo trufen beldurrez orobat heien handiitxuraren errespetuz edo loxaz fededun herabe batzu gordeka bezala baitzabiltzan bere erlijioneko urrax sainduetan
noizbeit hargatik fededun horiek aski ernatu ziren fedegabe balentrios hekieri hurbilxkotik beha paratzeko eta gero heien gizontasunaren neurtzeko
orduan ohartu ginen guziak ez zela ez girixtinoeri halakoen aintzinean guziz buruaren aphaltzea eta deusetaz ere gizona ez dela mundu huntan berean hain gora altxatzen nola fede ongi pratikatu batez
geroztik gabiltza nihoren ahalkerik gabe ez xoilki gure debozionezko urrax manatuetan bainan orobat beila bide horietan gure arrosorioak eskuan eta gure pelegrin gurutzeak papoan
bertzenaz ere bere tokiko berri beizik ez dakien girixtino bati hainitz on egiten dio ikusteak bertzetan ere badirela fededunak ezik pelegrinai horietan usu hautematen dire guk dugun sinheste berarekin hara joak munduko jenderik handienak berak
jaunen jaunak eta guziz halakoak ere nunbeit badirela badukete eskualdun zenbeitek beren begiz han ikustearen beharra
bertzalde oraino saindoralde nausi batera zenbeit ehun edo zenbeit mila arima biltzen denean hura da hura eder eta sustagarri
orduan erran diteke bat bederaren bihotza berotzen dela han diren bertze bihotz guzien khar sainduaz
halakotan jende ostearen bortxaz ere bere gisako buila iduri bat izanagatik sorkha nahasmahas suerte hori bera zeruko bidean gauza hunkigarria da
holaxu naski bertze orduz zarraizkon salbatzaileari judeako jendeak eta bethi mirakuilurik handienez sariztatua zen hekien erresaka saindua
hortakotz ere elizari egundainotikan lakhet izan zaizko bilkhura saindu oste handitakoak
orobat ezagutua da eliza handi batean jendetze handia biltzen den eta fontzione konpliak egiten diren eliza batean hobeki dela norapeit inharrosten eta largatzen populuaren bihotza ezen etz asko herri ttikitako eliza xume eta ofizio jende gutitakotan
__________
iv
pelegrinaietan nor eta nola behar den erabili
gure erlijioneko bertze urrax guziek bezala pelegrinaiek ere hau dute — egiteraz geroz behar den bezala dire behar egin edo bertzenaz hobe batere ez egitea guziz ez balin bada egiteko bortxa legerik
hetaz baliatzeko kondizioneak eskasten badire zorokeria liteke gero ez baliatuz errenkuratzea
gehiago dena holako gauzak kalte beizik ez dire behar ez den moldez edo xedez egiten direnean
hala hala hainitz on eta salbagarri dire bai eta askotan mirakuilurainokoan sainduki federekin bereziki kontzientzia garbi delarik egiten dituztenentzat
beila bat egin eta beren othoitzetan berek nahi zuketen hura ardiexi ahal izan ez dutenek on liteke phenxa balezate noren edo zeren falta den
maizenik geroni gare zerutikako grazien trabatzaile gure bekhatuez gure fede eta debozione eskasaz gure xede ez aski zuzenez eta gure nahi naturalegiez
bertzenaz ere naturalezaz sobera gora diren legeeri buruz arrimaturik daude mirakuiluak gure uste naturalaren arabera baitezpada gerthatu behar izateko
gauza mirakuiluzko baten berthutea ez da bethi berdin agertzen kasuak gure iduriz berdinak izanik ere jainkoari dohako ikustea noiz eta norentzat diren konbeni mirakuiluen gerthaldiak
beila horietarat edo zoin behar orduz gohazinean ongi baliatzekotz lehen lehenik garbi aldi bat ona dezogun eman gure kontzientziari eta gaiten jar adixkide gure jainkoarekin
eskuara beizik ez dakitenek pelegrinai arrotz horietaraz geroz hirriskatzen dute han ezin kofesatzea beraz xuhur badute bideari lothu baino lehen kofesa beitetz beren herrietako aphezeri
bertze nor nahirentzat ere hori hobe da guziz oste handitako pelegrinaiak dohazinean zeren eta orduko builan nekhe baita aldiaren ere atxematea eta zenbeitentzat segurik aree nekheago behar luketen astiarekin eta deskanxuarekin lan serios horren egitea
ez du hargatik horrek erran nahi ez dela pelegrin gan behar graziazko estaduan denik baizen bekhatorosak ere badohazke eta beharrik askotan dohazi
egungo egunean bekhatorosik exituenak fedea bera galdua dutenak nun ditu hobeki atxematen jotzen eta aurdikitzen jainkoaren graziak nun dire usuago eta lasterrago konbertitzen lurdeko harpe eta eliza hortan baino eta berdin bertze holako asko beila lekhuetan
mirakuilu hori bera hain da egia ezagutua nun baitire pelegrinaietarat menturatu nahi ez direnak jainkoaren graziaz han atxemanak izan beldurrez
baitakite zinez konbertitzeak arima gozo handitan ezarririkan ere bertze asko gauza latz eta garratz badakharkela ondotik horrek horrek ditu loxatzen
arrozoin hori zenbeitek lañoki aithortu dute eta naski bertze zenbeitek ere ez dute gutiago phenxatzen
pelegrinai oste handiko bat denean nork berak behar luke onxa ikhasi eta onxa gogoan hartu hartako aintzinetik irakuxia izaten den arrimua
hango proasionetan da arrimu hura xuxen orok atxikitzea beharrenik
proasionea izan dadin bi edo lau edo orobat zortzi lerrotakoa aintzineko buru burukoak behin pharatuz geroz hekien gibeletik dohazinek aski dute sail beraren heien ondotik makhurtu gabe idukitzea
beraz gibelekoak beha bezo usu bere aintzinekoari eta xuxen jarraik bekio urrax baten artea huxik utziz
ilhunarekin egiten bada proasione hori guziek behar dute argi bana izan eskuan pizturik eta hori proasioneko bide guzian batek bertzeari ez argi xortarik ez surik ez emaiteko kasu eginez
proasione horietan kantuak ez du ixildu behar ― batek edo batzuek has eta bertze guziek beren aldiko errepikaz behar dute ihardexi
ez kantari izanagatik bakhotxak eman beza nihoren ahalkerik gabe gogotik dakien edo ahal duen bezala kantatzen ezen elizako ofizio kantatuetan egin dezakegun othoitzik hoberena da elizaren xedeari juntatuz hark bezala gure partearen kantatzea
abisu hoikien ondotik pelegrin maitea huna orai beila toki horietako zenbeit ixtorio
__________
v
andre dena maria pilharrekoa
españolen aspaldiko agurra edo salutantzia da ― ave maria purissima eta ihardesten zaio erranez ― sin pecado concebida eskuaraz horrek erran nahi du ― agur maria ezin gehiago garbia ― bekhaturikan gabe kontzebitua
diote elizaren lehen mendetik hasi zela espainiako girixtinoen artean agur eder horren usaia eta huna zertarik
jesukristo gure jauna zerurat igan berrixua zen eta haren ama saindua oraino lurrean bizi zen jerusalem alde hartako dizipuluekin bere seme ordetzat zagokalarik jaundoni joani ebanjelista
jaundoni jakobe zaharrena santiago apostolua guk deitzen duguna jaundoni joaniren anaia zen eta hastexutik jina zen espainian ebanjelioaren predikatzerat
eskualherriak diotenaz denbora hartan espainiako aldean segurik saragoze barne hartzen delarik hedatzen ziren orai baino hainitz haratago
santiago apostoluak egon alditto bat egin zuen saragoze hortan eta dizipulu bakhar batzuekin gau oroz atheratzen zen hiritik ibereko ur hegi batera han irakusten ziozkaten fedezko egiak eta othoitzean ere han elgarrekin egoten ziren bainan oraino nekhez zitzaion jendea biltzen girixtinotasunera
gau hetarik batez haratxagoko ur bazterretik aditzen dute aingeruzko kantu bat eta aingeruek hitz hauk zituzten kantatzen ― ave maria gratia plena
santiago apostolua berehala harat beha pharatzen da belhauniko ikusten du argi handi bat eta argi haren erdian pilharri xuri xuri bat eta pilharri haren gainean xutik andre dena maria milaka aingeruz inguratua
aingeruen kantua ixildu zenean jesusen ama saindua hunela mintzatu zitzaion jaundoni jakoberi
«ene seme maitea hementxe berean ene ohoretan egin behar dautazu eliza bat ― pilhar hau zerutik aingeruek niri ekharria hemen uzten darotzut hola hola egon dadin munduaren akhabantzaraino ― hunen ondora bil zaitezte othoitz egitera ― othoitzean hemen ariko zaizkidanen fagoretan ene seme jainkoak mirakuilu asko eginen ...
hitz horiek erran eta ama birjina aingeruek berritz ereman zuten judeako bere egongietara
santiago apostoluak bere dizipuluekin berehala hasi zuen eta egin eliza bat pilharraren ingurua hamasei urrax luze eta zortzi zabal barnean hartzen zuena
errana da andre dena maria gero ere behin baino gehiago ethorri zela toki hartara berera hango fededunen kantueri bere bozaren juntatzerat
pilhar sainduaren eliza hortan zer nahi mirakuilu gerthatzen baitzen bazter guzietarik jendea horra biltzen zen eta ama birjinaren erranak zein ziren egiak denborak irakuxi zuen