text
stringlengths
0
20.2k
geroztik espainia guzia hainbertzetan edo paganoz edo barbaroz edo zer nahi nahasmenduz izan baita iraulia eta funditua askotan girixtinoek nihun ez baitzuketen othoitzera biltzeko lekhurik mendi zokhoetara ihes eginik baizen saragozek bakharrik bethi salbu eta tente begiratu izan du bere andre dena maria pilharrekoa ...
hemezortzi ehun urthe huntan zenbat bertze gisetako mirakuilu ikusi den pilhar saindu horren ondoan gerthatzen nork daki ― berrixuenetarik bat bakharra erranen dugu
mila sei ehun eta hogoita hemezortzian hemeretzi urthetako laborari seme batek orgen azpirat erori eta zango bat izan zuen arrodez xehakatua
zango hori saragozeko ospitalean behar izan zioten moztu belhaunaren ondoxutik eta geroxago zurezko zango orde batekin eskale pharatu zen santa maria pilharrekoaren athetan
egun guziz behin baino gehiagotan bazohan ama birjinaren aldare aintzinera othoitzean han egoten zen eta bere zango moztuaren muthurra thorratzen zuen hango lanpetako olioarekin
urthe bat eta erdixuren buruan martxoaren hogoita bederatziko gauan bere zurezko zango ordea oherakoan khendurik gure inbaliera lo zagon
ama suertatzen zaio aldetik argi batekin iragatera ― behatzen dio semeari eta iduritzen zaio estalkipean bi zango oso eta berdinen bultoa ikusten diola
aldaratzen ditu estalkiak nor harritu hura harritu semea egiazki bi zangoen jabe dagokola ikusiz
aita ekharrarazten du biak loriatuak oihuz abiatzen dire semea atzartzen da harenak gehiago zer othe den etxe hartan hauzoak ere heldu dire hantxe daude oro espantituak gizon gaztea jeikia han zabilan bere bi zangoz ikusten ala amexa ala egia zen
argitzen hasi zuen bai zalhu bere bi zangoz laster egin zuen elizara
berria berehala barraiatu zen saragozen eta inguruna guzian eta nola gizon gazte hori guziek ezagutzen baitzuten pilharreko elizaathetan bere zango motzarekin eske ikusirik jendeketa handia bildu zen mirakuilu hori egia othe zen bada jakiterat
zangoa moztu izan zion atxeterrak haren moztean atxikitzaile eta ikusle izan ziren guziek zango ebakia ehortzi zutenek denek zin eginik behar izan zuten finkatu beren lekhukotasuna saragozeko aphezpikuaren aintzinean eta heien erranak hitzez hitz gerokotzat iskribuz hartuak izan ziren
andre dena maria pilharrekoaren eliza baino aberaxago guti bide da munduan saragoztarren eta español guzien debozionea oraino ere zein den handia ama birjina horrentzat eta eliza horrentzat lekhuaren gainean ikusiz beizik ez diteke sinhex
debozione hori asko arrozoinez behar liteke izan eskualdun guziena ere eta nihork guk baino hobeki ez luke ohoratu behar gure andre edo señora pilharrekoa
__________
vi
jaundoni jakobe konpostellakoa
jaundoni jakobe handiena orobat santiago españolek deitzen dutena zen jesusen apostolu hautexienetarik bat
gure salbatzailea zerurat igan eta izpiritu saindua errezibiturik lehenik zenbeit denbora ibili zen ebanjelioaren predikatzen judeako samariako eta siriako bazterretan
jaundoni extebe hil zutenean toki hek utzirik ixasoz jo zuen espainiara eta ez da dudarik hura zela lehena alderdi hautarat jesukristoren legea ekharri zeraukuna
hargatik jerusalemetik apostolu lagunek igorri zioten laster galdea eta harat itzuli behar izan zuen heien biltzarretan ederki argitzeko
jerusalemen ez zen hanbat zahartu ezik agripa hango erregek hilarazi zuen jesusen zerurat igaitetik hamekagarren urthean
apostolu horren gorphutza han berean lehenik ehortzia egon zen bainan laster hartarikan gehienxua dizipulu batzuek ekharri zuten espainiarat eta pharatu hiriaflabia deitzen zen toki batean hiri hark orai el padron du izena
erreleki saindu horiek gerla denbora batez exai paganoen beldurrez nunbeit gorde zituzten eta galdu
girixtino mende bederatzigarrena zen atxeman zituztenean leoneko errege alfonzo xahuak hiru lekhoa hunatxago konpostellarat altxarazi zituen apostoluaren izenetik da toki hori orai deitzen santiago
jaundoni jakoberen gorphutza ekharri berria zuten konpostellarat gerthatu zenean mirakuilu handi hau
logroñoko gudu sekulan orhoitzekoan girixtinoak abderraman mairuaren harmada hainitz handiagoaz bentzutuak eta xehakatuak izatera zohazin
jaundoni jakobe zerutik heltzen zaiote zamari xuri baten gainean gerlari puxant baten itxuran eta guduaren aintzinean pharatzen zaiote
bai bere zamariaren oldarrez bai bere ezpata ukhaldi izigarriez exai lerro osoak aurdikitzen ditu lurrera
girixtinoak apostoluari gogotik eta suharki jarraikitzen zaizko ― ez dire gehiago deusen beldur ― mairuek ez dirote ihardok batzu ihes badohazi eta bertzeak han berean herrauxiak dire
handik ehun bat urtheren buruan mairuak egundaino bezala izigarriko harmada bat bildurik almansor beren aintzindariarekin zohazin espainiako girixtino lekhu guzien funditzerat
konpostellan sarthurik ja hiri guzia su eta sarraskitan zeramaten bainan santiago apostoluaren elizaren erretzera abian zirelarik ihurtzuria ihurtzuriaren gainera karraskan hor hasten zaiote eta aire gaixtoa beren erdirat erortzen
harrituak berehala ihesari eman ziren eta utzi zuten hiria bere gisa
bertze zenbat mirakuiluz ez du noiz nahi gero ere jondoni jakobek saristatu españolen fedea eta haren elizara dohazinen debozionea
hala hala denboraz nora zohazin pelegrinak bazter guzietarik hain usu nola santiago hortara
aita sainduek dretxo eta fagore handiak bethi eratxiki dituzte hango debozioneari eta oraino ere hek baizen ez dirote urra harat beilaz gateko botua
__________
vii
jerusalem bethelem nazareth eta ama birjinaren sor etxea nasarethetik lauretarat aldatua
jerusalem bethelem eta nasareth horra hiru lekhu saindu arrozoinekin girixtinoez egundainotik errekestatuak
gure salbatzaile jaunak han ibilirikako urraxak eta han utzirikako hatzak haren denboratik beretik hasirik izan dire hain lehiarekin miatuak eta ikusiak hain artharekin ageriztatuak eta hain fidelki bethi begiratuak nun hainbertze denbora gerlate funditze eta nahasmenduren buruan oraino gutiz gehienak aise ezagut bait...
testament zaharreko denboretan jerusaleme zen jainkoaren populuaren edo juduen hiri nausia jerusalemeko tenploa bezalakorik ez zen mundu guzian
bainan jesukristo hilez geroztik bai hiria bai tenploa laster eta arrunt barraiatuak izan baitziren jerusalem oraikoa da lehengoaren gainean haren puskez eginikako bat ― salbatzaileak aintzinetik errana egia handia ― harria harriaren gainean ez zela han osorik geldituko
girixtinoek berek denboraz asko egin dute lur saindu hetaz jabetzeko eta toki erori heien altxatzeko eta halere mairu infidelak dire aspaldion alde hetako guzietako nausi
jainko baten madarizioneaz joa eta ezin libratua halaxe dago jerusalem hobenduna eta ez dakigu noiz arteraino bizkitartean ez da bada mundu huntan tokirik hainbertze eta halako orhoitzapen sainduak dituzkeenik
zer exenplua jainkoak grazia hainitz egin dioten arimentzat ez balin badute araberako fideltasuna artha eta eskerra dohain hekieri ihardesteko
jesukristo gure jauna lurraren gainean bizi zelarik maiz jerusalemen ikusi eta entzun zuten ― hiltzeko bezperan han egin zuen bere azken afaria eta ordenuz guri utzi bere gorphutz eta odolaren sakramendua
han pairatu zuen bere pasionea eta bere gurutzeko heriotzea ― han ehortzia izan zen ― han piztu zen eta pizturik hainbertzetan bere dizipulueri agertu
handik zen igan zerurat eta hango etxe batean zauden apostoluak jauxi zitzaiotenean zerutik izpiritu saindua
geroztik jerusalemera jesukristoren thonbara munduaren bazter guzietarik ez dire pelegrinaiak baratzen ibiltzetik
bethelem jerusalemetik bi orenxuren bidean da han da oraino jesusen sor lekhua harroka zilho bat lehen jende arrotz pobreen aberen atherbe izana eta geroztik artha handirekin eliza aberax baten barnean gerizaturik dagokatena
nazareth galileako bazter batean da maria birjinaren herria jerusalemetik hara bada hamar bat lekhoa (45 kilometra)
hara jauxi zen zerutik gabriel aingerua mariaren etxera eta jainkoaren semea han egin zen gizon
jesusek bere bizi gordea ereman zuen bizitegi pobre haren eremu berean da egina eliza bat alde hetako ederrenetarik
― bainan jesusen mariaren eta josepen etxea bera eskas da handik aspaldion
lehenbiziko denboretarik hasirik etxe dohaxu hura hein bat ohoratua eta begiratua hantxe zagokaten bada girixtinoek
ethorri zen ordean bertze denbora bat zointan mairu infidelek alde hetan nausi jarririk profanatzera baitzeramaten
1291ko urthean gau batez nihor ohartu gabe etxe saindu hori bere tokitik eskastu zitzaioten zimendu xoilak han utzirik
aingeruek airetan hartu eta oso osoa ereman zuten zazpi ehun lekhoa segurik hunatago dalmaziako lurretara tertsas deitzen den hiritto bati hurbil
maiatzaren hamarra zen argia urratzean terxastarrak ohartu zirenean etxe horri bezpera arraxean ez eta egundaino etxearen iduririk ez egiteko gayik nihork ikusi ez zuen toki batean
bertzenaz ere ez zen haren obradura alde hetan usatzen zenetarik eta dena ere batere zimendurik gabe pheza oso bezala zagon xutik lurraren axal gainean
berria barraiatzearekin jendea jendearen gainzka abiatu zen ikusterat oro harrituak zagozin beren hari beha eta gero barnera menturatu zirenean aree oraino harrituago han zakuxaten gauzez
han bazen ganbara bat bere aldarearekin eta aldare haren gainean ama birjinaren zurezko dirudi bat xutik bere jesus haurra besotan
guziak hantxe galdez baitzagozin nundikakoa eta zer othe zen bada hori holakorik alexandre beren jaun aphezpikua ordukotz denek eri exia zagokatena hor heldu zaiote ororen erdira bet betan sendo eta azkar
erraten diote gau hartan agertu zaiola andre dena maria eta haren ganik jakin du nola den etxe mirakuiluzko hori haren nasaretheko etxea jainkoaren botherez orai harat aldaratua eta egiazki hori hala dela sinhez dezaten hobeki horra nun bere ohetik arrunt sendatua igorri duen hetara
terxaseko printzea orduan gerlara gana suertatzen zen mirakuiluaren berria laster helarazi zioten eta erregeren baimenarekin lehen bai lehen ethorri zen egia othe zen etz ikustera
bere begiz ikusi eta halere ez baitzitzaion hori aski nahi izan zuen nasaretheko bereko ere berri jakin
lau gizon jakinzun hautatu zituen harat igortzeko eta hetarik batto zen alexandre aphezpikua bera
etxearen negurri hatz eta molde guziak xehe xehea harturik lau gizon horiek badohazi nasarethera
nasarethera direnean galdetzen dute ama birjinaren etxea hango girixtinoek nigarrez irakusten diote etxearen lekhua hargatik zimenduak bedere oraino han dituzte
badohazi miatzerat zimenduen negurri hatz eta moldeak eia xuxen dohazin hek terxasetik ekharriekin eta guziak berdin berdina atxematen dituzte
lau lekhuko horiek terxaserat itzuli zirenean nasaretheko argiekin ez zaiteken gehiago duda etxe hura ama birjinarena zela
bazter guzietarik jendea debozionez eta ikusminez hara zohan eta zurezko beiragailu batzuez behar izan zuten inguratu terxastarrek beren tresora
bainan hiru urthe eta erdiren buruan etxe saindu hori aingeruek hartu eta airetan handik ixashegal batez gainez gain berritz ereman zuten italiako bazter batera
larunbat gau bat zen ― hainitzek ikusi zuten argi eder baten erdian aingeruek airetan zeramatela ― italia aldeko frango jende aingeruen kantuek atzarrarazirik athera zen kanpora eta harriturik egon mirakuilu horri beha
etxe saindua pausatu zen rekanatiko oihan batean eta inguru hetako jende guzia goiz goizetik abiatu zen haren ikustera
hala hala nork erran terxastarren bihotzmina ikusi zutenean bezperan beren etxe maitea airetan heien ganik urruntzen egungo egunean ere oraino beren tokietarik ethortzen direnean haren ohoratzera heien pleinu eta errenkura hunkigarriak aditzekoak dire
rekanatiko oihanaren jabeak bi anaia ziren ― biek gogoari eman zuten behar zutela ederki aberaxtu hekien ontasunean sartzen ziren pelegrinen gostuz
bainan irabazbide horren beraren gainetik laster elgarrekin makhurtu eta hauzitan hasi ziren
hainbertzenarekin lau ilhabethe nunbeit han iragan zireneko egundaino bezala etxe saindua hor handik ere aldaratzen zaiote besain harri bat hunatago bertze jabe baten lurraren gainera zoina laureta deitzen baita
geroztik ama birjinaren sor etxea hantxe dago hainitz artharekin eta ederki begiratua
bera bere tokitik higitu gabe eta bera hala hala utziz inguratu diozkate kanpoko lau alderdiak marbolazko edergailuz eta bertzalde egin diote eliza handi eder bat zoinanen barnean orai gerizatua baitago
lehenago larre eta erremutegi beizik ez baitzen lekhu hori geroztik da egina lauretako hiria pelegrinai horren kariaz etxe sainduaren inguruan eremu handia dagokala
damurik dire berriroski alde hetako lurrak esku gaixtoetarat eroriak
__________
viii
erroma
erromaren izen horrek berak nungo girixtinoari ez dio bihotza higitzen eta nor da ahal balu bere bizian behin bedere erroma ikusi nahi ez lukeenik
ez du oraikoa erromak bere fama bere handitasuna eta munduaren gaineko buruzagigoa
jesukristo gure jauna sorthu zenean munduko populu gutiz gehienek erromari amor emana zuten guziak buruzagi bakhar baten azpiko jarriak ziren eta buruzagi puxant hura zen erromako enperadorea hitz batez erroma zen mundu guziko hirinausia
bainan geroxagotzat eiki bertzelako nausitasunik bazagon erromarentzat jesukristoren lurreko erresumak eliza katolikoak han behar baitzuen egin bere bildumaren ohatzea