text
stringlengths
0
20.2k
§ i
egizu kontu bekataria jartzen zerala azkeneko asnasetan ordua datorrenean irteten dala gorputzetik zure anima utziko dezu orduan zure gorputz ori arren bazka izateko utziko dituzu zure adiskideak onrak arrotasun eta apaindurak utziko dituzu emengo izan edo ondasunak ainbeste nekerekin bildu dituzunak utziko dituzu gor...
eta zuk bekataria dakusazunean zere burua gisa onetan noronz itzuliko dituzu zure begiak aingeru guardakoagana baña aingeru guardakoa bera izango da zure bigarren salatzallea an agertuko du zenbat alegiña egin duan zu bekatuaren bide eta lagun gaiztoetatik kenerazteko zenbat gogorazio edo pensamentu on bidaldu dizkizu...
irugaren salatzallea izango da zure barrengo ezaguera bera edo konzienzia aditurik demonioak eta aingeru guardakoak zure kontra esan duena izuturik eta ezertako kemenik gabe geratuko zera eta nai ta nai ez zure barrenak esango dizu zuriak dirala agertu dituen bekatuak eta oen oroipena izango da zuretzat oñazerik andie...
§ ii
eta zein da juez au jesus jaungoiko ta gizon egiazkoa ezin geiagoraño jakintsua eta zuzena juez bat bakoitzari emango diona bere saria egiñ dituan obra on edo gaiztoai dagoten eran juez onen aurrean ez due ezer balioko ez ondasunak ez jakiundeak ez bitartekoak eta esaten dizu ezekiel profetaren autik juzgatuko zaitut ...
1 ekusirik era onetan zure itz pensamentu eta obra guziak asiko zatzu bere karguak egiten nik esango dizu nere ontasunez egin zindudan ezerezetik eta egin zindudan ni ezagutzeko amatzeko eta betiraunde guzian nerekin batean zeruan bizitzeko nola erantzun diozu mesede oni
2 nik prestatu munduko etxe eder au lurrean egon bear zenduan bitartan zure bizileku izateko eta ornitu nuan zuk bear zinduan gauza guziaz eta emendik irteten ziñaneko prestatu nuan zeruko erri eder ori nola erantzun diozu mesede oni ah eskergabea lurreko gauzaz baliatu zera nere kontra altxatzeko
3 nik eman nizkitzun oroipena adimentua ta borondatea nizaz oroitzeko ni ezagutzeko ta amatzeko eta oez baliatu zera bekatuaren bideak eta atsegin lizunak amatzeko
4 nik eman nizkitzun begiak belarriak mihia eskuak oñak zerurako bideari kontuz jarraitzeko eta oez baliatu zera bekatua bekatuaren gañean egiteko
5 ni ekusirik zu adanen bekatuarekin galdua jatxi nintzan zerutik egin nintzan gizon ta gurutzean eman nuan zugatik nere bizitza begira zaiezu eskergabea nere eskuoñetan eta saietsean arkizen diran siñale oei zer geiago egiñ bear nuan zugatik eta nola erantzun diezu mesede oei
6 nik utzi nizkitzun elizan zazpi sakramentu zu nere graziaz eta birtutez betetzeko eta zuk biurtu dituzu zure puzoi zenbat bider egin dituzu konfesio gaiztoak edo lotsaz edo zeren bekaturako bideak uzteko biotzik etzenduan
7 ni zuganako onginai ta amorioz geratu nintzan aldareko sakramentuan zuri emateko nere gorputza nere odola eta naizan guzia nola eranzun diozu nere onginai ta amorio oni ah doakabea judasen eran jartzen ziñan nere maian
8 nik bidaldu nuan nere aineruetatik bat zu gordetzeko eta zerurako bidean giatzeko nik ipiñi nituan nere elizan zuri sakramentuak eta nere itzaren ogia emateko eskudunak nik deitu dizut ainbeste bider zerurako bidera eta ez dezu aditu nai izan nere deirik ez da zugan arkitzen obra onik eta zure bizitza guzia loitua d...
§ iii
oraindaño ixillik egon naiz esango dizu baña oraiñ etorri da aldealdetik nere aserrea zure gañean ixurtzeko ordua eta juzgatuko zaitut zure bizitzari dagokan bezala nunc de proponquo effundam iram meam super te et judicabo te juxta vias tuas (ezech 5) zuk ez dezu gorde nai izan nere lege garbia nik orain uzten zaitut ...
§ iv
aditzen dezu kristaua zeñ izugarria izango dan guretzat eriotzako puntuan igaro bear degun juizioa zer egin al dezakegu guk orduan ongi irteteko ez dago ez dago beste biderik ezpada oraiñ denbora degunean jaunagana biurtzea eta bizitza berri garbi bat egitea oraiñ gure alde degu aingeru guardakoa orduan izango da gure...
bekataria zer gaitz egin dizut nik zuri zuk orrenbeste bidegabe niri egiteko esaten dizu salbatzalleak quid feci tibi gaitz egitea ote zan zu ezerezetik egitea gaitz egitea ote zan zugatik gizon egitea eta gurutzean bizitza ematea gaitz egitea ote zan zugatik aldareko sakramentuan geratzea zer gaitz egin dizut bada zu...
nere salbatzalle maitagarria asko da aitortzen det nere eskergabekeria itsusia erabaki det gaurdanik utzitzea bekatua eta bekatuaren bideak lagunzakizkit jauna zu amatzen eta serbitzen onela iristeko zuk neretzat irabazi zenduan betiko bizitza doatsua amen
abenduaren lendabiziko iganderako 2a
azken juizioko egunaren gañean
erunt signa in sole et luna luc 21
noiz artean enzungor egingo diezu bekataria zure jaun onak bidaltzen dizkitzen gaztiguai noiz artean iseka egin bear dezu jaun beraren ontasun pazienzia eta urrikimentuaz noiz artean zure jainkoaren ordean maite izan bear dituzu emengo gauza zirzillak onrak izanak eta aztu bear dezu zure zori onaz noiz artean lau oñek...
jesukristoren abendu edo etorrerak dira bi igaro zan bata etorkizun arkitzen da bestea aurrenekoan agertu zan jaunzi umillean gugatik gurutzean bizitza ematera ta gure ta bere aita betikoaren arteko pakeak egitera bigarren etorreran agertuko da mundu guziaren jaun eta juezari dagokan anditasun eta gloria guzian begira...
§ i
bagabiltza oraiñ mundu onetan bakoitza bere bidean eta geienak jaunaren egun andiaz aztuak batzuek onra antuste eta arrotasunaren aizeai darraiztela besteak ondasun eta irabazien ondoren usura tratu zikiñ eta kutiziaren gogorazioetan erkituak bizi dirala besteak gorputzaren atsegiñ lizunen billa usarrean bezala baña e...
iltzen zeranean bekataria zure gorputza geratuko da obian arren baza izateko baña anima joango da jesukristori bizitza guziko kontuak ematera bere jakiundearekin argia bere eskuetan artuta bezala miratuko ditu zure obra onak eta gaiztoak zure itzak pensamentuak eta lan guziak zure zabarkeriak eta bekatu itsusiak ala a...
bakoitzaren juizio onez gañera izango da munduaren bukaeran beste bat guziena esaten zaiona bukatuko da mundu au bere iduripen zorakeria losentxa eta tranpa guziakkin eta orduan munduaren salbatzallea bere ama maitagarriak zeruko aingeru ta doatsu guziak inguratzen duela odei eder batean etorriko da biziak eta illak e...
§ ii
baldiñ eriotzaren une edo puntuan bertan juzgatua izango bada bakoitza baldiñ orduko juizio eta sentenzia ezpada betiraunde edo eternidade guzian aldatuko edo desegingo zertarako ote da bigarren juizio guziena deritzana eta zertarako azkeneko egun andi artan jesukristo zerutik lurrera etortzea gauz andi eta askotarako...
etorrera au izango da gañera mundu guziaren aurrean biur dakion jesukristori zor zitzaion eta gaiztoak ainbeste eratan galdu dioen onra nork eztaki nere kristauak zenbat alegiña egin eta egiten duen satanasek juduak herejeak kristau gaiztoak jainkoaren seme eta munduaren salbatzalle jesus maitagarriari dagokan onra ke...
jesukristo gure jaunak bere onrari ezezik begiratu nai dio bere adiskide eta serbitzarien onrari ere eta beragatik jesukristoren azkeneko etorrera izango da onen onrarako eta gaiztoen lotsatzeko bizitza au da gau illun bat bezala eta onek dirauen artean ez dira askotan ezagutzen onak eta gaiztoak sartzen da elizan ber...
ezta onenbesterekin kontentatuko jesukristo onen artean izango dira asko berak onak izateaz gañera beste asko zerurako bidean ipiñi zituenak dala erakuste ederrakkin dala ejenplo onakkin egin dezagun kontu apostoluak elizako gurasoak erlijioko ordenen burunagusiak predikari ta konfesoreak ta guraso kontuzkoak ill zira...
atzenean jesukristoren etorrera au izango da onak atseginkontentuz ta gaiztoak penaz beterik utzitzeko ez bakarrik animaren aldetik baita gorputzaren aldetikere egin bazituen onak zerurako irabaziak eta gaiztoak infernurakoak gorputzakere lagun izan zituen irabazi oetan eta beragatik nai du jaunak denbora betetzen dan...
§ iii
jesukristo gure jauna munduari kontuak artzera etorri dedin baño len agertuko dira asko siñale entzun itzatzu oetatik batzuek lenengo siñalea baña urrutikoa altxako dira jendeak jendeen erreñuak erreñuen kontra izango dira gerrak gosea izurria siñale au aditzera eman zigun jesukristok berak baña siñale onekin ezta mun...
bostgarren siñalea agertuko dira henok eta elias profeta eta predikatuko due antekristoaren kontra eta onek illko ditu oen gorputzak kale edo plazetan etzango dira obirik gabe iru egun ta erdian dio s joanek eta denbora onen ondoren piztuak izango dira seigarren siñalea juduak etzuen ezagutu nai izan jesukristo mesias...
zazpigarren siñalea aserratuko dira bekatarien kontra zerua lurra eta gauza guziak illunduko da eguzkia eztu argirik emango illargiak izarrak galduko due eren ibillera ederra eroriko dira izarrak edo izarren antza duen suak eta ibaiak ta iturriak saminduko ta galduko ditue itsasoa asiko da orroaz mundu guzia irintsi ...
zortzigarren eta azkeneko siñalea agertuko da suzko ibai edo ujalde bat bazter guzietara zabalduaz joango dana au aditzera eman zuen isaiasek dabidek eta beste profeta batzuek jaunaren aurretik agertuko da sua inguratu eta erreko ditu beraren etsaiak dio dabidek ignis ante ipsum praecedet et inflamabit in circuitu ini...
ekusten dezu kristaua nolako berriak ematen dizkigun gaur eliz ama santak aditu dezu mundu onen bukaeran etorriko dala jesukristo guziok juzgatzera ta bakoitzari dagokan saria ematera aditu dezu zertarako dan jesukristoren etorrera andi au aditu dituzu atzenean etorrera onen aurretik agertuko diran siñaleak au onela i...
abenduaren bigarren iganderako 1a
bekaturako bide eta perillaren gañean
cum audisset joannes in vinculis opera christi mittens duos de discipulis suis ait illi tu es qui venturus es an alium expectamus math c 11
san juan bautistak karzelan kateakin zegoala aditu zituan jesusek egiten zituan gauz andi ta miragarriak eta bidaldu ziozkan bere ikasleetatik bi galde onekin zu ote zera etortzeko zaudena edo besterik ote da guk uste deguna aditu zuan jesusek s juanen mandatua eta eranzun baño len mandatariak begira zeudela egin zitu...
ona noraño altxa eta laudatu zuan s juan jesukristok berak s juanek jaunaren aingeruak bezala egin zuan alegiña gizonen biotzak presta zitezen salbatzallearen etorrerarako beren utsegiteen damuz eta urratzen zituela bekatuaren bide eta sareak baña añ andia da bekatuaren bide eta sareetan bizi danaren llilluramentua et...
§ i
asko dira kristauen artean bekaturako bide eta perill urkoan bizi diranak eta alaere ezagutzen ez edo ezagutu nai ez duenak oek nekez irtengo dira bekatuaren mendetik erakusten ezpazate argiro zer eta zenbat gisatakoa dan bekaturako bide eta perilla eta au da bekataria zuk oraiñ aditu bear dezun gauza kontuz eta bekat...
bekaturako bide eta perillaren izenez aditzen da artarako bidea ematen digun edozeñ gauza orregatik ez da zeruan eta ez da lurrean guretzat bekaturako bidea eta perilla ekarri ez lezakean gauzarik ainbesteraño alabaña gaude gaitzeronz makurtuak non edozeñ edozeñ gauzak kuturtu gintzakean bekatuan erortzera edo gogoz e...
bekaturako bide ta perill urkoa izan diteke ez seigarren mandamentuko gauzetan bakarrik baita beste mandamentuai dagoztenetan ere ala zenbaitentzat izan oi da jai egunetan ostatura edo beste edariak saltzen diran tokira joatea orditzeko eta pakea galerazteko bide eta perill urkoa beste batzuentzat jokoa batzuentzat sa...
bekaturako bide eta perill urkoa batzuetan da borondatearen kontrakoa esan nai det ezin batek utzi dezakeana ala nai balu ere badijoa bat itsasoan eta an arkitzen da bekaturako bide urkoan edo seigarren edo beste mandamenturen baten kontra bekaturako bide oni deitzen zaio borondatearen kontrakoa zeren ezin nai balu er...
gerta diteke gauza bat berez gaiztoa ez izatea eta giaztoa izan ordean ona izatea eta ala ere askorentzat bekaturako bide eta perill urkoa izatea ala eguzkiaren eta izarren edertasuna ona da eta alaere anziñako denboran askorentzat izan zan idolatriarako bidea era berean gauz ona da ezkonza errietako kargudun izatea b...
bekaturako bide eta perill urkoa izateko ez da sarritan bekatuan erori bearrik baldin era danean erortzen bada bat urtean beñ da iñuteria urtean beñ izan oi dira erri bakoitzeko festak urtean beñ leku batzuetan ermiten aitzakian egiñ oi diran mutill eta neskatxen biltze edo batzarreak alaere askorentzat denbora oek di...
atzenean bekaturako bide ta perilla izan diteke urkoa bekaturik egiñ baño ere lenago baldin saiets guzietara begiraturik erortzeko perill andia bada josef anziñakoa jakoben semea etzan bere etxekoandrearekin bekatuan erori baña zegoan etxean egon zan baño geiago egotea izango zan bekaturako bide ta perill urkoa zeren...
ekusten dezu kristaua zer eta zenbat gisatakoa dan bekaturako bide ta perilla ta gauz onela badira diran bezala zenbat izango dira bekaturako bide eta perill urkoan bizi diranak eta perill onetatik lenbait len irten ordean llilluraturik eta itsuturik eren egoera gaiztoan dirauenak au nola gertatzen dan dakuskun oraiñ
§ ii
anima bat bekatuaren bide eta perilletan nastutzen danean illuntzen zaio adimentua eta gogortuaz dijoakio biotza baditu begiak eta ez du ekusten betiko su eta garren artean amiltzeko zorian dagoala eta bekatuaren bide ta saretik irten ordean an dago llilluraturik eta itsuturik eta andik ez irteteko milla aitzakia asma...
lenengo aitzakia egia da urlia nere etxean egotea edo onara etortzea neretzat dala bekaturako bide andia baña ezin nik etxea utzi dezaket eta ez eskurik det aren etortzea eragozteko atozea urlia orrek gorputzaren bizitza kendu nai balizu zer egingo zenduke etzenduke alegiñean iges egingo etzenduke deadar egingo etziña...
bigarren aitzakia aitortzen det jauna oraindaño bizitu naizala bekaturako bide eta perill askotan denbora batzuetan joaten nintzan etxe batera jokatzeko aitzakian eta oraiñ ere joaten naiz batzuetan urte askoan joan naiz iñuteriko dantzetara eta era berean erriko eta inguruetako festetara gañera bi urliarekin izan det...
irugarren aitzakia joango naiz arako etxe artara non neretzat arkitzen dedan bekaturako bidea joango naiz arako lagun eta toki aetara baña ez det bekaturik egingo lenago lepoa eman engañatzen zera bekataria bekaturako bidean bere naiez jartzen danak jartzearekin berarekin nai du bekatua itzez ezpada obraz perilla nai ...
laugarren aitzakia joango edo egongo naiz oraindaño bekaturako bidea neretzat izan diran urlia aekin baña uste det emango didala jaunak bekatuan ez erortzeko laguntza eta grazia engañatzen zera bekataria zeren jaunak ematen dizkigu bekatuaren bideetatik aldegiteko laguntzak baña aldegiñ ordean geren naiez sartzen bage...
bostgarren aitzakia urliaren etxera joaten naiz baña ez gauza gaiztoetarako sandiarekin egoten naiz baña aspaldi da gure artean gauz okerrik gertatu ez dala izan bedi egia ori guzia eta demagun egoten zerala errosarioa esaten alaere baldin zure egoerak ibillerak eta modu guziak ematen badue esanmesa gaiztoetarako bide...
seigarren aitzakia albanu utziko nuke bekaturako bide au baña zertan nago urliarekikoa galtzen badet atozea eta zertan zaude galtzen badezu betiko zure anima anima bat bakarra dezu ori galtzen badezu non arkituko dezu orren ordaña zer protxu du gizonak mundu guzia irabaztearekin galtzen badu bere anima bakarra dio jes...
zazpigarren aitzakia zer esango due etxe artatik irteten banaiz edo ara joaten ezpanaiz atozea edo badakie edo eztakie zure bizitza gaiztoaren berri ezpadakie ez due ezer esateko biderik zeren etxe batetik irteteko edo besteren batera ez joateko non nai izan oi dira milla modu eta ez du orregatik iñork ezer esateko bi...