text stringlengths 0 20.2k |
|---|
zortzigarren aitzakia bekaturako bideak utzitzea añ gauza bearra dan ezkero esango diot urliari bukatu dirala gure kontuak egin dezala konfesio on bat atozea ta aitzakia onekin bizi nai dezu bekaturako bide eta perill orretan egizu kontu itotzeko zorian iduki duala otsoak ardiren bat andik laster badijoa ardi txoroa o... |
§ iii |
bekaturako bidean bizi danari datorkion lenengo ondorena da jaunak ukatzea bekatuan ez erortzeko eta beragana biurtzeko bear diran zeruko laguntzak eta oek gabe geratuko zera zure gura txarren atzaparretan zeruko inz eta euri gozoak gozatzen ez duen lur elkor bat bezala au da ondoren izugarria eta bekatuaren bidean bi... |
bigarren ondorena da zuretzat alferrak izatea sakramentuak eta jesusen odol preziotsua zeren bekaturako bide ta perill urkoak uzteko biotzik ez dezun bitartean ezin sakramenturik ongi artu dezakezun au da egia bat katoliko guziak aitortu bear duena utzi ditezkean bide ta perillen gañean itzegiten dala |
irugarren ondorena izan oi da eriotza gaiztoa zeren edo batetan illko da onela bizi dana edo prestaera txararrekin ala gertatu zitzaion toledoko inguruan bekaturako bidean bizi zan ezkutari bati izan zuan noizbait birjiña txit santaren jaiera andia baña urteetan zerbait aurreratu zanean asi zan atsegin lotsagarrien on... |
nere jaun eta jaungoikoa zeñ andi ta miragarria zure ontasuna gurekin ainbeste bider eman dizugu bidea bekataria doakabe ura utzi zenduan eran utzitzeko eta alaere itxedon dezu noiz bait zentza ote gaitezkean urra itzatzu esaten diguzu bekatuaren kate oriek solve vincula colli tui captiva filia sion begira bekataria z... |
abenduaren bigarren iganderako 2a |
bekatuaren oituraren gañean |
cum audisset joannes in vinculis opera christi mittens duos de discipulis suis ait illi tu es qui venturus es an alium expectamus math c 11 |
san juan bautistak herodes erregearen agintez karzelan katez beterik zegoala aditu zituan jesusek egiten zituan mirari edo milagroak eta bidaldu ziozkan bere ikasleetatik bi galde onekin zu ote zera etortzeko zaudena edo besterik ote da guk uste deguna aditu zuan jesusek s juanen mandatua eta eranzun baño len mandatar... |
ona noraño altxa eta laudatu zuan s juan jesukristok berak s juanek jaunaren aigeruak bezala egin zuan bere aldetik zegokan guzia presta zitezen gizonen biotzak salbatzallearen etorrerarako uzten zituela bekatuaren bideak eta oiturak baña añ andia da bekatuaren oituran datzanaren itsumena non asko izango ez litzakean ... |
§ i |
zer aditzen ote da bekatuaren oituraren izenez aditzen da bekaturen batean erortzeko erraztasuna asitzen da urlia juramentuak eta birauak egiten asitzen da sandia ordikeriari ederretsitzen asitzen da berendia eskuka loiak keñada itsusiak egiten edo gurasoai zor zaten begiramentu edo errespetoa galtzen lenengo bekatu o... |
bekatuaren oitura batzuetan da bekatu benialetan besteetan bekatu larri edo mortaletan amilderazten duana egin dezagun kontu urliak du orditzeko oitura au bekatu larri edo mortala da eta beartua dago urlia bekatu larriaren azpian oitura au desegiteko neurri egokiak artzera eta artzen ezpaditu aitortu bear du konfesioa... |
askotan gertatzen da konfesoreak galdetzea bekatariari eta len izan dezu bekatu orretan erortzeko oiturarik eta orduan aitortu bear dezu dana dan bezala eta besterik esatea debekatua dago beartua dago alabaña konfesorea alegiñean ezagutzera absoluzioa artzeko sasoi onean zauden edo ez eta ezaguera au iristeko gauza be... |
§ ii |
zu bekataria bazabiltza bekatuaren bideetan edo ez dezu arretarik griña txar ori garaitzeko eta arkitzen zera bekatu orretan erortzeko oituran sartua edo sartzeko zorian ta alaere bizi zera ardura gabe ai eta baziñaki nolako perillean zauden baziñaki nolako miñanzea dan bekatuaren oitura bear bada ardura andiarekin sa... |
bekatuaren oitura elizaren gurasoak dioenez da miñanze bat ezin sendatu ditekeana batezere zarra bada bekatuak sarritan egiten dala berekin dakar oitura oiturak nolerebait beartzen du anima berriz eta berriz bekatu egitera eta emendik jaiotzen da ezin utzia dio s bernardok gertatzen ote da au zeren ezin garaitu liteke... |
bekatuaren oitura da s agustiñek dionez bekatariak bere buruari eransitzen dion bigarren izate edo naturaleza bezala quasi secunda et affabricata natura egin bedi alegiña zaldiari irrinzia otsoari ardien azariari olloen eta arranoari sarraiskiaren ondoren joatea eragozteko nekez kenduko zaizte griña oek zeren beren iz... |
bekatuaren oitura da miñanze bat bekataria animako gauzetan uzten duana itsuturik eta gorturik aditzen edo irakurtzen badu zerbait bekatuak berekin dakartzian betiko su eta garren gañean bereala kentzen ditu animaren begiak gauz oetatik eta gogora ekartzen ditu agradatzen zaizkan gogorazioak aditzen baditu jaunak bere... |
bekatuaren oitura da biotza gogortzen duan miñanze bat errementariaren malluak ingudea gogortzen duan eran emendik dator jaunak onelako bekatariak beregana erakartzeko neke ta nai gaberen batzuek bidaltzen badiezte gaiztoago izatea jo zinduan jauna zure zigorrarekin eta ez due beren gaiztakerien damurik artu zeatu zin... |
bekatuaren oitura da miñantze bat jaunak bakoitzari barkatuko diozkan bekatuen neurri eta mugaz kanpora bekataria amilderazo oi duana zeñ gauz izugarria dan au ezagutzeko jakizu lenbizia gure jaunak gauza guziai ipiñi diela beren neurria eskritura santak esaten digun bezala omnia in mesura et numero et pondere disposu... |
bekatuaren oitura da atzenean miñantze bat beartzen duana jesukristo bekataria bere griña txarren mendean utzitzera eta beragandik aldegitera betiko banoa ni ta nere billa ibilliko zerate baña alferrik illko zeraten zeren bekatuan esan zien jesukristok judu gogorrai ego vado et quaeretis me et in peccato vestro moriem... |
§ iii |
aditzen dezu bekataria nolako miñanzea dan bekatuaren oitura ai zure doakabea oraiñ aditu nai ezpadezu jaunak beragana biurtzeko ta bizitza berria artzeko bidaltzen dizun deia zure doakabea birauak botatzeko ta juramentuak nola nai egiteko oitura gaiztoa dezuna zure doakabea antustez eta soberbiaz beterik gurasoak eta... |
nere kristaua eta zer frutu emendik atera bear degu lenengo frutua zuk gaztea aldegizu zu gazte zerala bekatutik bekatuaren bideetatik eta lagun gaiztoetatik eta oitu zaite sakramentuak sarritan eta ongi prestaturik artzera eta nekearen geiena egiña idukiko dezu zerurako eskritura santak dio gazteak gazte dala artzen ... |
abenduaren bigarren iganderako 3a |
konfesioko sakramentuak eskatzen duan ontzeko asmoaren gañean |
cum audisset joannes in vinculis opera christi mittens duos de discipulis suis ait illi tu es qui venturus es an alium expectamus math c 11 |
zein ejenplo ederra gaurko ebanjelioak begien aurrean ipintzen diguna noizbait gu osotoro bekatutik irteteko eta jaunagana jartzeko s juan bautista arako ogeita amaika urtean eremuan eta bakardadean biziturik salbatzallearen aurretik salbatzalle beraren bideak prestatzera etorri zan gizon andi au asi zan munduari beka... |
karzelan zegoan bitartean aditu zuan s joanek salbatzalleak egiten zituan gauza miragarrien berria eta bidaldu ziozkan bere ikasle bi galde onekin zu zera etortzeko dagoana edo besteren baten ustean egon bear ote degu tu es qui venturus es an alium expectamus artu zuan salbatzalleak mandatu au eta erantzun baño len ma... |
§ i |
gure animak konfesioko sakramentuan garbitzeko ezta asko bekatuen kontuak ateratzea ez eta damutzeaere gauza bearra da gañera ontzeko edo bekatu larririk beintzat beiñere ez egiteko asmoa egia au aditzera ematen digu jaunak eskritura santan eta elizak bere konzilioetan ar ezazue esaten digu amos profetak ar ezazue bek... |
konfesioko sakramentuak eskatzen duan ontzeko asmo edo propositua da beñik beiñ asmo bat bekatu larri guzietara leku guzietara denbora eta tranze guzietara begiratzen duana ta zabaltzen dana au da asmo bat zeñarekin bekatariak erabakitzen duan bekatu larririk batere iñonere ta iñoizere ez egitea emendik asmo au duana ... |
§ ii |
nork orain aditzera emango du zein sarritan egiten diran konfesio gaiztoak ontzeko asmo egiazkoa artu gabez arritzeko gauza da gai onetan gure itsumena ez du bekatariak berak nekatu nai egia onen begiratzen eta bestek begien aurrean ipintzen badio argia edo kentzen ditu begiak argiagandik edo aldegiten du au ipintzen ... |
konfesio gaiztoak egiten ditugu bigarren lekuan ezpadegu artzen ezergatikere bekaturik ez egiteko asmo osoosoa itz batean ezpagaude geren biotzetan prest ezergatikere bekatuari lekurik ez emateko ez ondasunakgatik ez onrakgatik ez munduagatik ez eriotzagatik ez bizitzagatik ongi ta au onela bada dan bezala zenbat eta ... |
konfesio gaiztoak egiten ditugu atzenean baldiñ ontzeko gure asmoak ezpadira eragilleak au da arerazten ezpadizkigue ontzeko bear diran bizimodua eta neurri egokiak au da nere kristauak asmo egiazkoaren marka ta siñalerik ederrena eta siñale au bada asmo egiazkoa ezagutzeko siñale ta marka zer esango degu gure ontzeko... |
ekusten dezu kristaua nola gure animen puzo biurtzen degun konfesioko sakramentua ekusten dezu zeiñ sarritan egiten diran konfesio gaiztoak ontzeko asmo egiazkoaren faltaz ta au guzia ezaguturik ez ote degu beste bizimodurik artu bear zer atera dezu kristaua zure oraindañoko bizitza gaiztoaz zer ezpada illuntasunak tr... |
abenduarenlaugarren iganderako 1a |
konfesioko sakramentu santuaren gañean |
factum est verbum domini super joannem zachariae filium in deserto et venit in omnem regionem jordanis praedicans baptismum paenitentiae in remisionem peccatorum luc cap 3 |
gaurko ebanjelioak aditzera ematen digu noiz eta nola asi zan san juan bautista salbatzalle jesus maitagarriari bideak edo gizonen biotzak prestatzen amabostgarren urtea zijoan tiberio erromako enperadore arkitzen zala juduen erreñua erromatarren mendera zanean lau puska egiñ zan judean presidente zegoan ponzio pilato... |
§ i |
lege zarraren denboran edo moisesen legean etzan konfesioko sakramenturik alaere lege zarrekoak beren bekatuen barkazioa iristeko aitortu bear zituen oek morino jakintsuak dionez zer eta nolakoa zan juduen konfesio au ez dira autoreak iritzi batekoak guk dakiguna da konfesio au etzala sakramentua eta eziñ lege zarrean... |
elizaren lenengo urteetan etzan eliza beraren mandamentuaren bearrik izan kristauak sarritan artzeko konfesioko sakramentua orduan alabaña mezatara zetozen geienak komulgatzen ziran eta beragatik sarritan konfesioko iturrian garbituko zituen beren animak onela bizitu ziran kristauak aurreneko urte urrezko aetan baña a... |
§ ii |
egiten dezu kristaua zure bekatuen examiña aurretik erakutsi zatzun eran artzen dezu egiñ dituzun utsegiteen damu egiazkoa eta ontzeko asmo osoa leneko dotrinetan aditu zentzakean bezala bazatoz konfesatzera zere jaungoikoarekin pakeak egiteko nai andi batekin ez dezu ibilli bear besteri bere santxa kendu naiez ez dez... |
konfesatu bear dezu lenengo lekuan humiltasunarekin au da zere itzetan eta modu guzietan aditzera ematen dezula ezagutzen dezula jaungoikoaganako zere eskergabekeria eta damuturik arkitzen zerala umiltasun au agertu zuan ebanjelioko seme ondatzalleak bere aitagana biurtu zanean aita esan zion egiñ det bekatu zure kont... |
§ iii |
gure jaungoikoak eman zigun lotsa dio s juan krisostomok bekatu egiteko ta eman zigun barkazioaren ustea egiñ ditugun utsegiteak aitortzeko pudorem et verecundiam deus dedit peccato confessioni fiduciam zer egiten du etsai anima galgarriak aldatzen ditu bi gauza oek bekatu eragiteko ematen du barkazioaren ustea eta be... |
zazpigarren lazoa eztago neretzat zerurik eztago barkaziorik eta miserikordiarik atozea zer darauskizu tristea eztakizu jaunak berak diola ez duala nai bekataria galtzea baizik beragana biurtzea ta beraren grazian bizitzea eztakizu berak diola bekataria argana biurtzen dan puntuan aztuko dala aren gaiztakeriaz eztakiz... |
aditu dezu kristaua nola jesukristok utzi zion eliz ama santari konfesioko sakramentua gure animak garbitzeko sendatzeko ta zeruko bidean ipintzeko aditu dezu jesukristok eta jesukristoren elizak bere umeai agintzen diena aditu dezu zer eta nolakoa dan agintzen zakun konfesio au aditu dezu atzenean zer lazo eta kolore... |
abenduaren laugarren iganderako 2a |
azken juizioko egunaren gañean |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.