data_source stringclasses 1
value | variation stringclasses 3
values | prem_id stringlengths 5 8 | premise_dial stringlengths 11 315 | premise_st stringlengths 12 308 |
|---|---|---|---|---|
train | central | prem304 | bueno, plazerra izan da zurekin hitzeitia, mila esker, agur | beno, plazera izan da zurekin hitz egitea, mila esker, agur |
train | central | prem308 | hortaz, jarraitu in nah'et, badakitelako arazo asko eukitzia dazkatela bestela | beraz, jarraitu egin nahi dut, badakidalako arazo asko izan ditzakedala bestela |
train | central | prem312 | ez, azkenaldiyan ez, esaiazu | ez, azkenaldian ez, esadazu |
train | central | prem315 | bueno, ordun hillan bukaeran paatu ta kitto | beno, orduan hilaren amaieran ordaindu eta kito |
train | central | prem319 | Sam izena du, Samantharen laburdura dalako, ta danek gizonei bezela ite'yoe | Sam du izena, Samantharen laburdura delako, eta denek gizonei bezala egiten diote |
train | central | prem322 | Desiatzen nao | Irrikan nago |
train | central | prem327 | bai, hori're eztet ulertzen, teknolojia ta tresna militarrak saltzia atzerriko gobernuei ta geo zorra barkatzia. | bai, hori ere ez dut ulertzen, teknologia eta tresna militarrak saltzea atzerriko gobernuei eta gero zorra barkatzea. |
train | central | prem332 | Badakizu jun ingo'yala ta eztala hainbeste aktibidade eongo | Badakizu joan egingo direla eta ez dela hainbeste jarduera egongo |
train | central | prem336 | Adibidez, makzimuan, jene guztiyak more bihurtze'ya. | Adibidez, maximoan, gene guztiak more bihurtzen dira. |
train | central | prem344 | Wittgensteinen ideia da, orokorrian, mailla haundiyoko baieztapenak ezin diala murriztu mailla txikiyoko baieztapen biharrezko ta nahikuen sorta zehaztu finitu batea. | Wittgensteinen ideia da, oro har, maila handiagoko baieztapenak ezin direla murriztu maila apalagoko baieztapen beharrezko eta nahikoen sorta zehaztu finitu batera. |
train | central | prem348 | Publikoki urkau zuen 1875eko martxuan 19yan, San Josen, Kalifornian. | Publikoki urkatu zuten 1875eko martxoaren 19an, San Josen, Kalifornian. |
train | central | prem353 | 4 utilitaristak esate'ue berdiñak geala plazerra ta miña sentitze'txeulako. | 4 utilitaristak diote berdinak garela plazera eta mina sentitzen dugulako. |
train | central | prem358 | Quinceañera festei buruzko ikerketan parte haundi batek erakuste'u familiyek kultura-tradiziyo historikuai eutsi nahi diyoela, ta alaba baten hamabosgarren urtebetetzia ospatzia bitarteko bat dala ondare latinuarekiko lotura kulturalei eusteko. | Quinceañera festei buruzko ikerketaren zati handi batek erakusten du familiek kultura tradizio historikoari eutsi nahi diotela, eta alaba baten hamabosgarren urtebetetzea ospatzea bitarteko bat dela ondare latinoarekiko lotura kulturalei eusteko. |
train | central | prem363 | Gerra Zibilan aurreko berrogeita hamabost urtietan, Gortiak gitxitan erabili zun botere hori. | 6 Gerra Zibilaren aurreko berrogeita hamabost urteetan, Gorteak gutxitan erabili zuen botere hori. |
train | central | prem367 | Pachuga 1940ko hamarkadako pachucoan kidia izan tzan, baña baita're hiri-ingurune ghettifikatu batian hazte'an chicana gaztiak gorpuzte'un auzoko neskan arketipua. | Pachuca 1940ko hamarkadako pachucoaren kidea izan zen, baina baita hiri ingurune ghettifikatu batean hazten den chicana gazteak gorpuzten duen auzoko neskaren arketipoa ere. |
train | central | prem374 | 1868rako eta Hamalaugarren Zuzenketa indarrian jartzeako, iraultza konstituzional baten atariyan geuden. | 1868rako eta Hamalaugarren Zuzenketa indarrean jartzerako, iraultza konstituzional baten atarian geunden. |
train | central | prem378 | Esan nahi det komunitate hori osatze'uen ajente autonomuek, bakarka o taldian, beaien mundua osatze'uen joko naturaletan bizimoua iteko jakintza zekatela. | Esan nahi dut komunitate hori osatzen duten agente autonomoek, bakarka nahiz taldean, beren mundua osatzen zuten joko naturaletan bizimodua egiteko jakintza zutela. |
train | central | prem381 | Bigarren puntu harrigarriya Omnesen baieztapena da, gauza behagarri batzuk ezin diala behatu. | Bigarren puntu harrigarria Omnesen baieztapena da, gauza behagarri batzuk ezin direla behatu. |
train | central | prem386 | Arrazoi beagatik, kontsumitzaille aldaberak, salmenta-denboraldi ugariyak ta merkatu segmentatuekin lotutako arrisku globalak diala-ta, alde batetikan, ta atzerriko lehiya gorra dala-ta, beste aldetikan, AEBko txikizkariyek ta fabrikatzailliek borroka zailla dakae. | Arrazoi beragatik, kontsumitzaile aldaberekin, salmenta denboraldi ugariekin eta merkatu segmentatuekin lotutako arrisku globalak, atzerriko lehia gogorrarekin batera, borroka zaila ekarri die AEBetako txikizkariei eta fabrikatzaileei. |
train | central | prem391 | Ondoriyoz, elur-jausiyen tamaiña-banaketa bereizgarriya daola errejimen antolatuan, ta banaketa oso desberdiña errejimen kaotikuan. | Ondorioz, elur jausien tamaina banaketa bereizgarria dagoela erregimen antolatuan, eta banaketa oso desberdina erregimen kaotikoan. |
train | central | prem396 | Plana sorgaillua da, Le Corbusierrek esate'zunez, baña Gehryntzat, berriz, plana emaitza da. | Plana sorgailua da, Le Corbusierrek zioenez, baina, Gehryrekin, plana emaitza da. |
train | central | prem402 | Baña ordenagaillua –batez'e Internet– gehiyegi erabiltze'uen etxietan, familiako kidiek denbora gitxiyo hartze'ue elkarrekin komunikatzeko ta aisialdiko jarduerekin gozatzeko. | Baina, ordenagailua -batez ere Internet- gehiegi erabiltzen duten etxeetan, familiako kideek denbora gutxiago hartzen dute elkarrekin komunikatzeko eta aisialdiko jarduerez gozatzeko. |
train | central | prem407 | Rabinuak etzian hunkitu seiñale haiekin. | Errabinoak ez ziren hunkitu seinale haiekin. |
train | central | prem410 | Bizkarbustiyen esperientziyan deskribapenak korriduetan (baladak) ta nobeletan registrau ta kontau dia. | Bizkarbustien esperientziaren deskribapenak korridoetan (baladak) eta eleberrietan erregistratu eta kontatu dira. |
train | central | prem414 | Txinako sukaldaritza Kuba ailleatu da, ta sukaldaritza kubatar-txinatarra asmau due. | Txinako sukaldaritza Kubara iritsi da, eta sukaldaritza kubatar-txinatarra asmatu dute. |
train | central | prem418 | Konfederaziyuan filosofia juridikuak arrakasta izan tzun, bai mamiyan, bai forman. | Konfederazioaren filosofia juridikoak arrakasta izan zuen, bai mamian, bai forman. |
train | central | prem422 | Hori nabarmenaua da kolomadiyetan; Vincent Scullyk falange batian bildutako hoplitiyekin konparau'txu hoiek. | Hori nabarmenagoa da kolomadietan, zeinak Vincent Scullyk falange batean bildutako hopliteekin alderatu baititu. |
train | central | prem426 | Legian araberako bizi-konpromiso ta -betebiharrek zentzu gitxi dakae bakarrikan daben gizabanakuentzat, beaien baliyuez ta beaien biharrez arduratze'yan heiñian. | Legearen araberako bizi-konpromiso eta -betebeharrek zentzu gutxi dute bakarrik dauden gizabanakoentzat, beren balioez eta beren beharrez arduratzen diren heinean. |
train | central | prem430 | Tratu-berdintasunan printzipiyo orokorrak, landu deun mouan, adierazpen-askatasuna mugatzian inguruko eztabaida dakar berekin. | Tratu-berdintasunaren printzipio orokorrak, landu dugun moduan, adierazpen-askatasuna mugatzearen inguruko eztabaida dakar berekin. |
train | central | prem435 | Sistema osuan enerjia gitxitu ingo zan dipoloek beaien orientaziyua aldatu ta lurreko enerji-egoera batea o bestea hurreauko balia. | Sistema osoaren energia gutxitu egingo litzateke dipoloek beren orientazioa aldatu eta lurreko energia-egoera batera edo bestera hurbilduko balira. |
train | central | prem447 | Estatubatuarrek berdintasunaz dakaen ikuspegiyan paradoja zea da: berdintasun ekonomikuan ta aberastasunan diskriminaziyuan inguruan dakaun kezkai dagokiyonez Europako gizartien atzetikan guazen arren, munduan lehenak geala berdintasunezko pentsamenduai dagozkiyon beste arlo batzutan. | Estatubatuarrek berdintasunaz duten ikuspegiaren paradoxa hauxe da: berdintasun ekonomikoaren eta aberastasunaren diskriminazioaren inguruan dugun kezkari dagokionez Europako gizarteen atzetik goazen arren, munduan lehenak gara berdintasunezko pentsamenduari dagozkion beste arlo batzuetan. |
train | central | prem450 | Emakumien soinekuetako zinta parpailladunek ta gizonen alkandoretako parpaillek areto frantses bateko molduren ta apaindura arkitektonikuen arabesko ta edergarriyak gogorarazte'zituen. | Emakumeen soinekoetako zinta parpailadunek eta gizonen alkandoretako parpailek frantses areto bateko molduren eta apaindura arkitektonikoen arabesko eta edergarriak gogorarazten zituzten. |
train | central | prem458 | Garai hartako etxe-barrunbe haundiyenetako bat Tugendhat etxeko gela nausiya da, Mies Van der Rohek 1928yan diseiñatua. | Garai hartako etxe-barrunbe handienetako bat Tugendhat etxeko gela nagusia da, Mies Van der Rohek 1928an diseinatua. |
train | central | prem462 | Biderkatu makroegoera bakoitzeko mikroegoera-kopuruan logaritmua sistemak makroegoera hortan eoteko dakan probabilidadiaz. | Biderkatu makroegoera bakoitzeko mikroegoera kopuruaren logaritmoa sistemak makroegoera horretan egoteko duen probabilitateaz. |
train | central | prem466 | Horrek eztu esan nahi administraziyua eraginkorra izateko etzula zentzuikan eukiko gobernu federalan ta estatu-gobernuan artian funtziyuak banatziak. | Horrek ez du esan nahi administrazioa eraginkorra izan dadin ez lukeela zentzurik izango gobernu federalaren eta estatu-gobernuaren artean funtzioak banatzeak. |
train | central | prem470 | Sinismen faltsuen nagusitasunak erakuste'u umiek realidadian interpretaziyo bezela hartze'txuela sinixmenak, ez gogoeta mouan. | Sinesmen faltsuen nagusitasunak erakusten du haurrek errealitatearen interpretazio gisa hartzen dituztela sinesmenak, ez gogoeta gisa. |
train | central | prem472 | Elfuak o ingumak txantxa bihurriyak ite'txuen iratxuak dia; Anthony John Camposek pertsona txiki o pichilingui deitze'ye. | Elfoak edo ingumak, zeinak Anthony John Camposek pertsona txiki edo pichilingui izendatzen baititu, txantxa bihurriak egiten dituzten iratxoak dira. |
train | central | prem477 | Pachucoa mespretxatua zan AEBn, bai Mejikoko estatubatuarren aldetik, bai anglo-amerikarren komunitatian aldetik, ta baita Mejikon'e, komunikabidien ta intelektualen aldetik. | Pachucoa mespretxatua zen AEBn, bai mexikar estatubatuarren aldetik, bai anglo-amerikar komunitatearen aldetik, eta baita Mexikon ere, komunikabideen eta intelektualen aldetik. |
train | central | prem483 | Nola lortuko du bere seme o alaban errespetua guraso batek, ume horrek ikusten badu guraso horrek eztiyola iñungo errespetuikan bere bikotekidiai? | Nola lortuko du bere seme edo alabaren errespetua guraso batek, haur horrek ikusten badu guraso horrek ez diola inongo errespeturik bere bikotekideari? |
train | central | prem488 | Hodei jakin bat, esateako gure biosfera, itxura batian zinetikoki harrapauta geatze'a hodeia garatu ahala sortutako molekula-espezie konplexuen multzo oso berezi batian. | Hodei jakin bat, hala nola gure biosfera, itxura batean zinetikoki harrapatuta geratzen da hodeia garatu ahala sorturiko molekula-espezie konplexuen multzo oso berezi batean. |
train | central | prem496 | Multzo hortan dao, baita're, 23. zuzenketa; horrek presidentia ta presidenteordia botatzeko eskubidia emate'ye desgaitasunen bat dakaen Columbiako herritarrei. | Multzo horretan dago, halaber, 23. zuzenketa, zeinak presidentea eta presidenteordea bozkatzeko eskubidea ematen baitie desgaitasunen bat duten Columbiako herritarrei. |
train | central | prem498 | Autoestimuan ta motibaziyuan beherakada bat'e somatze'zaie; izan'e, zalantzak agertze'txue beaien trebetasunei buruz, ta eztiye arazuai aurre iten. | Autoestimuaren eta motibazioaren beherakada bat ere sumatzen zaie; izan ere, zalantzak agertzen dituzte beren trebetasunei buruz, eta ez diete arazoei aurre egiten. |
train | central | prem503 | Soiñuek bere pentsamendu desatsegiñetatikan atearazi zuen Blood kapitaiña. | Soinuek bere pentsamendu desatseginetatik aterarazi zuten Blood kapitaina. |
train | central | prem505 | Poz-pozikan ailleatuko naiz Port Royalea. Blood kapitaiñak pergamino bat ipiñi zun Calverleyn begi ertenen azpiyan. | Poz-pozik helduko naiz Port Royalera. Blood kapitainak pergamino bat ipini zuen Calverleyren begi irtenen azpian. |
train | central | prem511 | Baña hau ezta Inglaterra, arraiyua. Bigarren arma baten orrua aitu zan, ta tiro batek txipriztin in tzun ur gañian, popatikan aingura-kate baten luzeran erdiya baño gitxiyoa. | Baina hau ez da Ingalaterra, arraioa. Bigarren arma baten orroa entzun zen, eta tiro batek zipriztin egin zuen ur gainean, popatik aingura-kate baten luzeraren erdira baino gutxiagora. |
train | central | prem515 | Hura laga ta geo, Wolverstonekin, barandan bermauta, ontzi hura hurreatzen ikusi zun, dozena bat mariñelek tripulauta ta popako bela-lokarriyan zurrun exeritako figura eskarlata batek gidauta. | Hura utzi, eta, gero, Wolverstonerekin, barandan bermatuta, ontzi hura hurbiltzen ikusi zuen, dozena bat marinelek tripulatua eta popako bela-lokarrian zurrun eseritako figura eskarlata batek gidatua. |
train | central | prem518 | Emakume madarikatu horrek koldartu ite'zaitu. | Emakume madarikatu horrek koldartu egiten zaitu. |
train | central | prem524 | Ta, hala're, hoixe izan da ta hoixe in du azken hiru urtietan, esan'tzun, baña uainguan goibel esan'tzun, lenuoko mespretxuikan gabe. | Eta, hala ere, horixe izan da eta horixe egin du azken hiru urteotan, esan zuen, baina oraingoan goibel esan zuen, lehenago adierazi zuen mespretxurik gabe. |
train | central | prem529 | Esan dezadan espero detela han ikustia. XXII. KAPITULUA. | Esan dezadan espero dudala han ikustea. XXII. KAPITULUA. |
train | central | prem531 | Nere ustez, Blood kapitaiña harrapau ta urkatzeko esperantzak bultzau zun nere osaba Barbadoseko lursailak laga ta Jamaikako ordezko gobernua onartzea. | Nire ustez, Blood kapitaina harrapatu eta urkatzeko itxaropenak bultzatu zuen nire osaba Barbadoseko lursailak utzi eta Jamaikako ordezko gobernua onartzera. |
train | central | prem535 | Jun dan urte guztiyan ibili naiz hura harrapau nahian. | Joan den urte guztian ibili naiz hura harrapatu nahian. |
train | central | prem538 | Ta zeatikan jarri zan toki hortan? Etengabe ta nahita ixkin ite'ziyon neska bateatikan. Onartu biharko zun uaindikan'e nazkaz beitze'ziyola. | Eta zergatik jarri zen toki horretan? Etengabe eta nahita iskin egiten zion neska batengatik. Onartu behar luke oraindik ere nazkaz begiratzen ziola. |
train | central | prem544 | Beti eongo naiz eskertuta. | Beti egongo naiz eskertua. |
train | central | prem548 | Ta igual ez. Wolverstonen bozak motel ta baldar erantzun tziyon bestian asaldurai, ta, hitzein ahala, Blooden onduan jarri zan, uain ustekabeko aliatua zan-da. | Eta agian ez. Wolverstoneren ahotsak motel eta baldar erantzun zion bestearen asaldurari, eta, hitz egin ahala, Blooden ondoan jarri zen, zeina ustekabeko aliatu bat baitzen. |
train | central | prem553 | Lord Julian harrua zan, askotan ikusi izan detenez. | Lord Julian harroa zen, askotan ikusi izan dudanez. |
train | central | prem559 | Gure aukera bakarra da... Haren gainontzeko hitzak garraxitan ito zian, ta behin da berriz eskau zun neskatxa bahitu bezela entregatzeko. | Gure aukera bakarra da... Haren gainerako hitzak garrasietan ito ziren, eta behin eta berriz eskatu zuten neskatoa bahitu gisa entregatzeko. |
train | central | prem562 | Ta, harekin akordatzian, dardarka hasi zan. | Eta, hura oroitzean, dardarka hasi zen. |
train | central | prem572 | Baña hortan eztao esperaintzaikan beretzat, oihukau zun. | Baina horretan ez dago itxaropenik berarentzat!, oihukatu zuen. |
train | central | prem577 | Baña Bloodek garbi zekan. | Baina Bloodek garbi zeukan. |
train | central | prem581 | Pitt, lemazaiñan ondoko postuan, bapatian jirau zan, pistolai asaldatuai aurre iteko. | Pitt, lemazainaren ondoko postuan, bat-batean biratu zen, pistolari asaldatuari aurre egiteko. |
train | central | prem588 | Bea ta zu ziharkauta. | Hura eta zu zeharkatuz. |
train | central | prem591 | Hoixe aholkau ziguen. | Horixe aholkatu ziguten. |
train | central | prem593 | Plazerra izango da, bai. Momentu batez, haren aurrian geldiu zan, arnasa azkar-azkar ta masaillan koloria galduta. | Plazera izango da, bai. Une batez, haren aurrean gelditu zen, arnasa azkartuta eta masailen kolorea galduta. |
train | central | prem599 | Beraz, zeuk agindu zenun?, esan tzun, sinixtuko ez balu bezela, ta Lord Julianek bekaiñak altxau zitun. | Beraz, zeuk agindu zenuen?, esan zuen, sinetsiko ez balu bezala, eta Lord Julianek bekainak altxatu zituen. |
train | central | prem602 | Baña askok ezin izan tzuen bata o bestia erabaki, gustoa geau zian arte galdera batzukin, ta batez'e Oglek indako batekin. | Baina askok ezin izan zuten bata edo bestea erabaki harik eta zenbait galderarekin gustura geratu ziren arte, eta batez ere Oglek adierazitako batekin. |
train | central | prem606 | Baña bere tonuak ta hitzek amorrua eman baziyoen, ixkutau in tzun. | Baina bere tonuak eta hitzek amorrua eman bazioten, ezkutatu egin zuen. |
train | central | prem614 | Atzea in tzun gizonak, harrituta ta indargabe. | Atzera egin zuen gizon harritu eta indargabe batek. |
train | central | prem618 | Ta hobiak al dia hauek? --Barbadosko landatzaille alper baten bildur zea? Zer dezu, Peter? Iñoiz etzaitut bildurtuta ikusi. Arma batek tiro in tzun haien atzian. | Eta hobeak al dira hauek?--Barbadosko landatzaile alfer baten beldur al zara? Zer duzu, Peter? Inoiz ez zaitut beldurrak ikusi. Arma batek tiro egin zuen haien atzean. |
train | central | prem620 | Gure aukera bakarra da, esan det, ta aprobetxau in bihar deu. Wolverstonei len'e proposau ziyon mou huraxe zan onena Blooden iritziz. | Gure aukera bakarra da, esan dut, eta baliatu egin behar dugu. Blooden iritziz modurik onena zen Wolverstoni ordurako proposatua ziona. |
train | central | prem625 | Eztakit zeatikan hitzein bihar diazun horrela, esan tzun, ez len bezain seguru. | Ez dakit zergatik hitz egin behar didazun horrela, esan zuen, aurretik zuen segurtasuna baino gutxiagorekin. |
train | central | prem628 | Karitatibuak izateko o! Parre in tzun, goxo. | Karitatiboak izan daitezen, nolabait! Leunki egin zuen barre. |
train | central | prem632 | Bishopi bihotza ikutzeko asmotan bazabiltza, beti uste izan detena baño tontuaua zea, Ogle, armak besteikan eztazkazu-ta. | Bishopi bihotza ukitzeko asmotan bazaude, tonto handiagoa zara, Ogle, beti pentsatu izan dudana baino, armak besterik ez dituzuna. |
train | central | prem639 | Eman dizue igual nere berrri. Calverley kapitaiñak gogor beitu zun. | Agian nire berri izan duzu. Calverley kapitainak gogor begiratu zuen. |
train | central | prem646 | O, mesedez, zure baimenakin, baña seguru nao eztaola Bishop koronelangatik ikasteko ezerre. | O, mesedez, zure baimenarekin, ziur nago ez dagoela ezer ikasteko Bishop koronelarengandik. |
train | central | prem658 | Urertzetikan ustekabian ontzi bat hurreau ta Arabellan krosko gorri haundiya jo ta arrastaka ta kolpeka ingurau zun, ta boz zakar batek garraxi hunkigarriya bota zun. | Ur bazterretik oharkabean hurbildu zen ontzi bat Arabellaren krosko gorri handiaren aurka arrastaka eta kolpeka inguratu zen, eta ahots zakar batek garrasi hunkigarri bat helarazi zuen. |
train | central | prem664 | Ta lerdua ezpaziña, Ogle, etzenun nik hau esan biharrikan eukiko. | Eta ergela ez bazina, Ogle, ez zenuke nik hau esan beharrik izango. |
train | central | prem667 | Ogle, esan tzun boza altzairua bezain hotz ta zorrotz, zure tokiya arman bizkarrian dao. | Ogle, esan zuen, altzairua bezain ahots hotz eta zorrotzean, zure lekua armen bizkarrean dago. |
train | central | prem673 | Brunswick Berriya –Chignecto istmuan bidez Eskozia Berrira lotuta dao– 1784an probintzi bereizi bihurtu zan, 14.000 errefuxiatu loialistak hala eskauta. | Eskozia Berrira Chigniente Istmo itsasarte estuak lotua, Brunswick Berria 1784an probintzi bereizi bihurtu zen, 14.000 errefuxiatu loialistak eskatuta. |
train | central | prem678 | Ming hilobiyak garai batian oinarrizkuak zian Badalingeko Harresi Haundirako ibilbidietan, baña toki hoiek etzituzten atzerriko turistak txunditzen, ze toki heziak, hotzak ta gaixki zaharberritutakoak iruitze'zitzaixkiyen. | Ming hilobiak garai batean oinarrizkoak ziren Badalingeko Harresi Handirako ibilbideetan, baina atzerriko turistak nekez txunditzen zituen tokiak, hezeak, hotzak eta gaizki zaharberritutakoak zirela iruditzen baitzitzaien. |
train | central | prem683 | Na Paliko errepide gabeko kosta, iparraldeko kostalde zerutiarrian, munduko itxas ondoko ibillaldi zail ta bikaiñenetako bat da (ikusi 71. orrialdia). | Na Paliko errepiderik gabeko kosta, iparraldeko kostalde zerutiarrean, munduko itsas ondoko ibilaldi zail eta bikainenetako bat da (ikus 71. orrialdea). |
train | central | prem689 | Estei Jauregiya sortu baño 1.400 urte inguru lenuo, Milreu pertsona famatu baten landetxe haundiya're bazan. | Estei Jauregia sortu baino 1.400 urte inguru lehenago, Milreu pertsona ospetsu baten landa etxe handia ere bazen. |
train | central | prem692 | Kinabalu parke nazionala estatuko sei eskualde babestuetako bat baño ezta. | Kinabalu parke nazionala estatuko sei eskualde babestuetako bat baino ez da. |
train | central | prem694 | Atian ekialdian Olinpeiona dao, Greziako lurraldian iñoiz eraiki dan tenplu haundiyena. | Atearen ekialdean Olinpieioa dago, Greziako lurraldean inoiz eraikitako tenplurik handiena. |
train | central | prem702 | Treasure Beach toki paregabia da, hondarrezko hiru badiatan zabalduta dao ta hotel gitxi batzuk besteikan eztazka. | Treasure Beach resort gune bakarra da, hareazko hiru badiatan zabalduta hotel gutxi batzuk besterik ez dituena. |
train | central | prem710 | Kanadako Pacific trenbidia eraikitzen lagundu zuen langille ausarten ondorenguak dia hango biztanle batzuk. | Kanadako Pacific trenbidea eraikitzen lagundu zuten langile ausarten ondorengoak dira hango bizanle batzuk. |
train | central | prem712 | Hamen, 1775ian, Saint Catherine fuerteko dendetatikan 100 polbora-kupel desagertu zian mou misteriotsuan, ta iraultzaille estatubatuarrek erabiltzeko lotuta zeon ontzi batian azaldu zian. | Hemen, 1775ean, Saint Catherine fuerteko dendetatik 100 bolbora upel desagertu ziren modu misteriotsuan, eta iraultzaile estatubatuarrek erabiltzeko lotuta zegoen ontzi batean azaldu ziren. |
train | central | prem716 | Hauek dia beira-arasak: lehoi-erakusketa berriya, elur-panteren ta geparduen erakustaldiyak, ta Afrikako oihan tropikal bat, gorila ta fakokeroz betia. | Hauek dira beira arasak: lehoi erakusketa berria, elurretako lehoinabar eta gepardo erakustaldiak, eta Afrikako oihan tropikal bat, gorila eta fakokeroz betea. |
train | central | prem720 | Portugal zaharra benetan bizitzeko, sartu Leal Senado ikusgarriyan (Senatu Leiala); eraikiñan sarrera-areto hotza arkitektura kolonialan adibide aparta da. | Portugal zaharra benetan bizitzeko, Leal Senado ikusgarriaren (Senatu leiala eraikina) sarrera areto hotzean sartu, arkitektura kolonialaren adibide aparta baita. |
train | central | prem723 | Horrek lotze'txu hondartza publiko nausiyak (Warwick Long Baytik Horseshoe Bayra). | Horrek lotzen ditu hondartza publiko nagusiak (Warwick Long Baytik Horseshoe Bayra). |
train | central | prem732 | Hala're, Parisek duela gitxi hiri osua ziharkatze'uen bidegorriyak sortu zitun, ta, horreatikan, bizikleta askoz seguruo da (ta zabalduo dao). | Hala ere, Parisek duela gutxi hiri osoa gurutzatzen duten bidegorriak sortu zituen, eta, horregatik, bizikleta askoz seguruagoa (eta zabalduagoa) da. |
train | central | prem737 | Gurutziak 181.740 tona omen'txu. | Gurutzeak 181.740 tona omen ditu. |
train | central | prem741 | K.o. 688-691 artian eraiki zuen, Persiako millaka lauza zeramikoz apainduta dao, batez'e urdiñak ta horiyak, ta leihoburuetan idatzi koranikuak dazka. | K.o. 688-691 artean eraikia, Persiako milaka lauza zeramikoz apaindua dago, batez ere urdinak eta horiak, eta leihoburuetan idazkera koranikoak ditu. |
train | central | prem748 | Bixita gidatura ustekabian itzuli zan preso batek, ze batzuek iteu'te, nostalgiaz esan tzun janariya San Frantziskoko hotel askotan jandakua baño hobia zala. | Bisita gidatura ustekabean itzuli zen preso batek, batzuek egiten baitute, nostalgiaz esan zuen janaria San Frantziskoko hotel askotan jandakoa baino hobea zela. |
train | central | prem752 | Jatorrizko ekintzatikan hurre, oso azkar hazitako Dawson City Klondike Egunen lekuko garbiya da; eskualdeko hiriburua zan, baña 1951n uaintxe garraio- ta komunikazio-zentro dan Whitehorseik du haren lekua. | Jatorrizko ekintzatik hurbil eta Klondike Egunetako testigantzarik garbiena eskaintzen du bat-batean hazitako Dawson Cityk, zeinak 1951n eskualdeko hiribururen lekua utzi zion Whitehorse garraio eta komunikazio zentroari. |
train | central | prem756 | Arboretotikan milla batea baño gitxiyoa, bi eliza topauko'txozu errepidian eskubialdian, muiñuan magalian familiko ehunka hillobi txuriren onduan. | Arboretotik milia batera baino gutxiagora, bi eliza topatuko dituzu errepidearen eskuinaldean, muino magalean familiako ehunka hilobi zuriren ondoan. |
train | central | prem759 | Beaux Arts udaletxia hurbileko gobernu zentruak ordezkau du. | Beaux Arts udaletxea hurbileko gobernu zentroak ordeztu du. |
train | central | prem761 | Payanganetikan hareo, jende gitxi ibiltzen dan bide batian aurrera, paisaje earretan barrena, Baturrea iritsiko gea (ikusi 59. orrialdia). | Payangandik harago, gutxi erabilitako bidea paisaia ederretan barrena doa Baturreraino (ikus 59. orrialdea). |
train | central | prem769 | Sarrera tunel bat da, alde bateko paetian zulauta sukaldia ta bestian biltegiya dazka, ta handikan egongela nausiya ailleatzen da. | Sarrerako tunel batek, alde batean horma hobiko sukaldea duenak eta biltegiratzekoak bestean, egongela nagusira darama. |
train | central | prem771 | Estatu Batuetako politikan interesa eukitzia lagungarriya bada're, beti dia interesgarriyak Watergateko zinta o atzerriko gaiei buruzko Nixonen elkarrizketak aitzeko aukera emate'uen pantaillak. | Estatu Batuetako politikan interesa izatea lagungarria bada ere, edonola ere interesgarriak dira Watergateko zinta edo atzerriko gaiei buruzko Nixonen elkarrizketa entzuteko aukera ematen duten pantailak. |
train | central | prem773 | SStako guardiyen lurrazpiko egoitzan gañian inda dao eraikiña, ta han dao Izuan Topografia, naziyek eraindako ikara jasan zuenen bizitza mou hunkigarriyan erakusten dun argazki ta dokumentuen erakusketa. | SS guarden lurpeko egoitzaren gainean erabikitako eraikinak du barruan Izuaren Topografia, naziek eragindako ikara jasan zutenen bizitza modu hunkigarrian erakusten duen argazki eta dokumentuen erakusketa. |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.