legislatura stringclasses 4 values | id stringclasses 180 values | fecha stringdate 2012-11-20 00:00:00 2023-12-12 00:00:00 | speaker stringclasses 314 values | party stringclasses 11 values | topic stringlengths 0 767 | text stringlengths 3 64.2k | language stringclasses 1 value | url stringclasses 461 values | unique_id stringlengths 9 13 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10 | 28 | 09.05.2013 | ZABALLOS DE LLANOS | SV-ES | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko proiektua bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Begira, legebiltzarkideok, Pasaiako kanpoportuari buruz hitz egiten dugunean inoiz ezin ditugu ahaztu Errenteria, Lezo, Altza, Buenavista, Bidebieta, Herrera, Antxo eta Trintxerpeko bizilagunak. Ezin dugu ahaztu 60.000 bizilagun horiek portuak baldintzatuta bizi direla, eta kanpo-portua eraikita, bizi-kalitatea irabaziko dutela, eta dartsena eta ontziralekuak izango dituztela. Itsasotik pauso batera bizi dira, baina N-1 errepidea, topoaren eta Renferen trenbideak, industriapabilioiak eta bereziki portuko kaiak oztopo gaindiezinak dira. Matute jauna, zuk esan duzu kanpoportuaren onuradun bakarrak enpresak direla. Nik aipatu dizkizudanak, udalerri horietako 60.000 bizilagunak dira egiaz onuradunak. Erakundeek bete behar duten erronka da harresi hori irekitzea, eta badia hiri-bilbean txertatzea; herritarrak itsasertzera iritsi ahal izatea, eta haren perimetroan ibili, bulebarren bidez. Laburbilduz, eskualdea badian txertatzea, eta ura hirigune bakoitzera iristea. Azken batean, hiri-iraultza egin behar dugu, eta badakigu hiri-iraultza hori ez dela bideragarria kanpo-kaia egin ezean. Portu hori eraikitzea gure lurraldeko inbertsio garrantzitsuenetako bat izango litzateke, eta beste inbertsio batzuk gehitu behar zaizkio, Vaquero andreak esan duen moduan; esaterako, Lezo-Gaintxurizketa plataforma, inbertsio pribatuak eta porturako sarrera, errepidearen nahiz trenaren bidez. Legebiltzarkideok, proiektu giltzarria da Pasaiako kanpo-portua, Maneiro jauna. Nik esan dut giltzarria dela, estrategikoa baino hitz garrantzitsuagoa iruditzen zaigulako. Giltzarria (letra larriekin) da eragindako guztientzat, gipuzkoarrentzat, eta, oro har, euskaldun guztientzat. Hori dela eta, kokapen berari eusten dio Alderdi Sozialistak. Dirudienez, eta gainerako alderdiek esan dutenez, inork ez du iritziz aldatu. Kezka eragiten digute, ordea, Euzko Alderdi Jeltzaleak igortzen dituen mezuek. Bilboko dartsenarekin batzeari buruzko mezua ez da argia, eta Pasaiako portuko enpresek kezkaz jasotzen dute. Horiek horrela, portuan inbertsio berriak egitea zalantzan jartzen dute enpresek. Portuko enpresek eta erabiltzaileek ez dute ezkutatzen une honetan bizi duten ziurgabetasun-egoerak sortzen dien kezka handia. Borondate politiko argia behar da, eta erakundeen apustua Pasaiako portu-jarduera jasangarria izateko. Eta zuek badakizue jasangarritasun hori kanpoportuak ekarriko duela. Portuaren jarraitutasuna bermatuko duten erabakiak hartu behar dira lehenbailehen, jarduerak behera egiteak eta inbertsio-gabeziak gipuzkoar askoren lanpostuari eragiten baitie. Eta horregatik sinatu du gutxiengoen erdibideko zuzenketa Alderdi Sozialistak Euzko Alderdi Jeltzalearekin. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1301 |
10 | 28 | 09.05.2013 | VAQUERO MONTERO | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko proiektua bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Trataré de responder brevemente a lo dicho por otros grupos. "599 alegazio Frantzian", decía el señor Maneiro, y nosotros también queremos que se resuelvan, y opinar sobre ello, y también sobre las alternativas que plantea el plan director. Creemos, y lo creemos firmemente, que la tramitación ha de continuar hasta su finalización. Tras dar inicio a la tramitación administrativa, se ha de responder tanto a quienes han realizado el plan como a todos los ciudadanos que han trabajado preparando las alegaciones. Ha de ser sostenible socialmente, económicamente y desde el punto de vista ambiental; ha de ser positivo. Nos unimos a ello, puesto que si queda cojo por una parte, no saldrá adelante, y da igual qué lado quede cojo, el social o el económico, o el ambiental. Matute jaunak, eta EH Bilduk, oro har, lankidetza publiko-pribatuari dioten beldurraz hitz egiten digu- te askotan, gai honetan eta gai guztietan. Eta ez dakit zer beldur izan daitekeen, pribatua administrazio publikotik kanpo lan egiten duen oro baita; alegia, herritarren gehiengoa. Lankidetza publiko-pribatua, berriz, enpresa handi batekin, txiki batekin, herritar batekin edo zenbait herritarrekin gauzatu daiteke. Alegia, kapitalari buruzko interpretazio batzuetara eramaten dugu beti…, "vencerá la lógica del capital". Eta uste dut zuek bakarrik baliatzen dituzuela interpretazio horiek. Guk uste dugu aberastasuna sortu behar dela, banatu ahal izateko; sortu ezean, nekez banatuko da. Talderen batek esan du ez dela ukatu Herrera eremuaren desafekzioa, eta uste dut eztabaida handia izan beharko genukeela horri buruz. Euzko Alderdi Jeltzalea akordio batera iritsi zen Madrilen Zapateroren Gobernuarekin, aurrekontu batzuei zegokienez, eta negoziazio hartan Pasaiako badia leheneratzeari buruz eztabaidatu zen, eta portuak behar ez zituen Herrerako lur batzuk desakfektatzeaz hitz egin genuen. Eta akordio haren bidez, Estatuko Portuen presidenteak Portuko Agintaritzari eskatu zion lur haiek ez bazituen erabiltzen, desafektatzeko. Eta txosten bat egin zen, eta Portuko Agintaritzaren zuzendariak adierazi zuen lur haiek ez zituztela beharrezkoak. Txostena egin eta berretsi egin zuen Pasaiako portuko administrazio-kontseiluak; 2011ko urtarrilean igorri zen Madrila. Baina 2012ko ekainean sorpresa handia izan zen, Portuko Agintaritzako presidenteak, Lucio Hernando jaunak, Estatuko Portuen presidenteari esan baitzion, administrazio-kontseiluaren izenean, ez zela beharrezkoa lur horiek desafektatzea, botere publikoek, erakundeek ordezkaritza aldatu baitzuten, eta desafekzioa kanpo-portuarekin lotu, eta interes politikoak aldatu egin zirenez, agian ez zela beharrezkoa izango desafekzioa. Eta orain kutxa batean dago Herrerako lurren desafekzioa. Hori da zuekin, Alderdi Sozialistarekin, egin genuen ituna. Horregatik, orain zuek esaten duzuenean, espero dugu aldaketa egitea, eta ez eskatzea zuek egiteko gai izan ez zinetena. Horri buruz ari naiz. Baina ez kezkatu, guk Herrerako iparraldeko eta mendebaldeko lurren desafekzioa eskatzen jarraituko dugu. Nada más. Ahora es el Partido Popular quien gobierna en el estado; esperamos que el Partido Popular haga lo que no hizo el Partido Socialista. Muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1302 |
10 | 28 | 09.05.2013 | SEMPER PASCUAL | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko proiektua bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko. Labur-labur, presidente andrea, Maneiro jaunari erantzuteko baino ez, uste baitut merezi duela, legebiltzarraren errespetuagatik. Zu, politikoki –esan dizut noizbait, eta ulertu iezadazu adierazpena, errespetu osoz eta estimuz esaten baitizut–, irrigarria zara. Irrigarria zara, esaten baituzu… hurrengoan "zentzugabekeria" hitz zenbat aldiz esaten duzun zenbatzen saiatuko gara, eta erabat hitz hiperboliko erabiltzen dituzu… Barkatu…? Izan ere, uste dut hainbeste errepikatu ondoren, jada ez gaituela beldurtzen, baizik eta zu neurriz kanpo ateratzen zarela, eta orduan jada ez gaituzu beldurtzen azpiegitura edo erabaki jakinen txarkeriarekin. Eta gero esaten duzu, eta bikaina iruditzen zait: "Ez dugu lortuko" –diozu atsekabez– "legebiltzarkideen gehiengoak benetan pentsatzen duena bozkatzea". Alegia, gai zara guk benetan zer pentsatzen dugun ere jakiteko. Ez bakarrik esaten dugunari, pentsatzen dugunari buruzko aldeko edo kontrako interpretazioa egitera, baizik eta barne-barnean zer pentsatzen dugun jakitera ere iritsi zara. Me parece magnífico. Eta, gainera, hau esaten duzu: "Kosta egiten zaizue iraganeko akatsak onartzea". Lehen Basagoiti jaunarekin eztabaidatu ahal izan duzu zure kide bati buruz, zure nagusi handiari buruz, iraganean izan zuen jarreraren inguruan. Gaur gauza txarren jazarlea denak, Díez andreak, inoiz ez du aitortu bere iraganeko jarreretatik bat ere, gaur estatuko politikan gauza txarren jazarle izateko paper horren erabat aurkakoak. Begira, nik argi esango dizut, Maneiro jauna, eta esan dizut beste noizbait ere. Nik onartzen dut nire iritzi pertsonala, gipuzkoarra naizen heinean, Gipuzkoan ordezkari politikoa naizen heinean, eta Gipuzkoan hartzen ditudan erabakietan eta jarrera politikoetan asmatzen saiatzen naizen heinean, eboluzionatu egin dela Pasaiako kanpo-portuari dagokionez. Askotan esan dut! Ez dut zer ezkutaturik horri buruz! Eta zuk aurpegiratzen didazu ez dudala hori esan. Baina askotan esan dut eta! Eboluzionatu egin da. Eta gauza askorengatik eboluzionatu. Haietako bat da, hain zuzen, krisi ekonomikoa, eta nahiko berria da krisi ekonomikoa. Eboluzionatu egin da informazioan ere sakondu dugulako, datu gehiago ezagutu ditugulako, azpiegitura honekin interesa duen jende profesional gehiago dagoelako, eta kontrako jarreratik informazioa ere eman duelako. Izan ere, duela nahiko urte gutxira arte Pasaiako kanpo-portua eraikitzearen kontra zeudenak Euskadin uneoro guztiaren aurka agertzen direnak ziren, eta gaur beste jende bat ere batu zaio kontrako jarrera horri, eta, niri, eta nire legebiltzar-taldeari, lasaitasun handiagoa ematen digute. Eta horrek eboluzionarazi digu. Hori ez da txarra, Maneiro jauna, pentsamenduaren bilakaera. Zuk ere ariketa hori egin dezazun gomendatzen dizut, eta kontrakoek arrazoi pixka bat izan dezaketela uste dugunoi batzea. Oso sanoa da, zin egiten dizut. Eta horregatik gaur, erabakia hartzeko informazio egiazkoa izateko, ahalik eta egiazkoena, ahalik eta erabakigarriena, zain egon nahi dugu dokumentu garrantzitsu bat noiz izapidetuko, egun Ingurumen Ministerioan dagoena. Y usted dice. Guk gure erabakia hartuko dugu". Bada, arinkeria iruditzen zait hori niri, Maneiro jauna, erabateko arinkeria. Eta gauza bat esango dizut: txosten horretatik, txosten horren izapidetik ondorioztatzen bada irmo eta argi Pasaiako kanpo-portua bideraezina dela ingurumenari eta ekonomiari dagokienez, guk hartuko dizugu txanda Ganbera honetara Pasaiako portuaren kontrako legez besteko proposamena ekartzeko. Kanpo-portuarena, noski. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1303 | |
10 | 28 | 09.05.2013 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko proiektua bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Zaballos jaunak esaten zigun zergatik ez dugun zerbait egiten Pasaiako portuaren inguruan bizi diren 60.000 eragindakoen eta bizilagunen onurarako. Nik galdetzen dut zergatik ez den ezer egin orain arte. Askoz errazagoa izango zen zuentzat. Portuko Agintaritzak funtzio bat du, Jaizkibiak funtzio bat du, zuek funtzio bat izan duzue Gobernu zentralean, eta zuek funtzio bat izan duzue Eusko Jaurlaritzan. Hala ere, bereziki Herrerako bizilagunek dituzten bizi-baldintza duinak ziur asko zuk eta biok (zuk eta biok, eta Ganbera osoak, ulertzen dudanez) egokitzat hartzen ditugunetatik urrun daude, edo egoki edo duin izatetik urrun. Ikusi besterik ez dago Herrera eremua nola dagoen, zer utzikeria-egoeratan dauden oraindik ere Portuko Agintaritzarenak diren lurrak, ulertzeko ez dela ezer askorik egin, eta egin dena kontrako noranzkoan egin dela. Ezer askorik ez… gainera beste mendi bat egin diete utzitako lurretan, mendi artifiziala, eta arrantza-lonjatik atera dutenarekin bete dute. Hori da Herreraren errealitatea. Horrenbestez, etorkizunean eraiki nahi duzuen proiektu batez hitz egitea, bikaina izango omen den proiektu batez, baina egunez egun duintasunik gabeko baldintza nahiko larriak jasatea, bada nik ez dut esango lotsagarria denik, baina ez da oso estimulatzailea egoera hori bizi dutenentzat, izan Herrerako iparraldeko, ekialdeko, hegoaldeko edo mendebaldeko bizilagunak. Ez da oso estimulatzailea. Eta galdetu diguzu…, beno, Alderdi Popularren ordezkariak galdetu digu zer beldur genion lankidetza publiko-pribatuari. Nik uste dut nahiko arrazoizkoa dela gure beldurra. Eta nik esango nuke beldurra baino areago kezka dela. Eta nahiko arrazoizkoa iruditzen zait; izan ere, lankidetza publiko-pribatua herrialde honetan baliatu baita... gehiago Espainian, baina herrialde honetan ere erabili da baliabide publikoak hartu eta esku pribatuetan jartzeko, eta sektore pribatuei aberasten laguntzeko, haiek publikotik jasotakoaren zati bat lanpostuak sortuz itzuliko zutelakoan, eta, beraz, aberastasunaren banaketa deritzozuena lortzeko. Hor, ziur asko, garbi ikusten da zer alde dugun zuek eta guk eredu ekonomiko eta soziala ulertzeko garaian. Ziur asko, hor bai. Baina ziur naiz ez duzuela gu ez bezalakoak izan nahi esaten dizuedanean guri lankidetza publiko-pribatuaren ereduak ematen digun beldurrak zerikusia duela, adibidez, obra publikoetan diru gehien eramaten zuten bederatzi enpresa Espainiako justiziaren begiradapean egotearekin, Alderdi Popularrari eman zizkieten emaitzengatik, gainsoldatak onartzen zituzten haiei. Enpresa horietako batzuk herri honetan lanean ari dira, herri-lanetan eta abiadura handiko trenaren trazaduran; esaterako, Fomento de Construcciones y Contratas eta AZVI. Eta uste dut logikoa dela jendea kezkatzea eredu horrek. Jendeak ikusten du epaitegietara doazela, eta hara joan behar dutela alderdi politikoak aberasteko prozesuetan edo ahalduntze prozesuetan lagundu dutelako, itxuraz, edo ustez zilegi ez den ezertan; bada, ulertzen dut edozein demokratak –eta espero dut orain hor egoten utziko diguzuela, definizio horretan–, bada, kezkatu egin beharko lukeela. Eta hori da kezkatzen gaituena. Ez zait iruditzen, beraz, oso esoterikoa denik EH Bilduren kezka ulertzea. Eta saiatzen dira esaten Pasaiako kanpoportuaren eragiketak ez duela zerikusirik lurrekin; bi errealitate analogo direla, denboran batera emandakoak, baina ez dagoela haien artean zuzeneko erlaziorik. Orduan, zergatik ez da egiten kanpo-portua? Zergatik ez da egiten? Bada, oso erraza da: dirua birkalifikaziotik ateratzea pentsatzen zenutelako. Eta –esan dizut lehen, eta errepikatu egiten dut orain– lur horiek publikoak ziren; duela hogeita hamar urte laga zitzaizkion Portuko Agintaritzari; urte ugari dira, bost urte baino gehiago, erabilerarik eman ez zaiela, eta utzita daudela, eta miseria sortzen (beno, miseria…, zikinkeria), baina, hala ere, ez dute publikora itzuli nahi. Hirigintzaren logika espekulatiboaren barruan jartzea proposatzen zen, hala, kanpo-kaia eraikitzeko beharrezkoa zen dirua lortzeko. Baina burbuila lehertu egin da, eta ez da eroslerik aurkitzen etxebizitza eder horiek egiteko, ezta dirurik ere, ezta kanpo-portua egiteko inbertsiogile pribaturik ere –badirudi aberastasuna sortu nahi duela, diru publikoa jartzen denean–. Eta hori da egiazko debatea. Horregatik adierazi dut lehen mintzaldian hemen ez garela hitz egiten ari gure jasangarritasunereduaren inguruko konfrontazio ideologikoaren eztabaidari buruz. Hemen kasu guztietan aurkitzen dugu erakunde politiko batzuek kontrakotasun irmoa, ingurumenaren jasangarritasunaren logika propio batetik, partekatu ala ez, eta beste logika, zuena, errealitatearekin talka egiten duena. Eta kontua da ez duzuela hori egiteko dirurik. Nahi duzuena esan dezakezue, baina harrigarria iruditzen zait, Alderdi Sozialistaren ordezkariaren mintzaldia entzun ondoren, zuek erdibideko zuzenketa bat sinatzea. Izan ere, entzun diot Alderdi Sozialistaren ordezkariari esan duenean kanpo-portua izango dela..., kanpo-portuak emango duela..., kanpo-portua gai izango dela... Eta adierazpen bat entzun diot, eta oso grafikoa izan da. Esan du: "Kanpo-portua erreferentea izango da portuen munduan". Oraingoz, eta, zorionez herri honentzat, beraien irudizko munduan soilik da erreferentzia. Eta herri honen zorionerako diot, kasu honetan badirudielako ez dagoela inbertitzeko gai denik –inoiz ez dagoen moduan–, eta, hala, gutxienez ez da gehiago hondatzen gure lurraldea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1304 |
10 | 28 | 09.05.2013 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on guztioi. Gure ekimen honen azalpenean diogun moduan, Arartekoak otsailaren 5ean emandako 2/2013 gomendioa jaso genuen Legebiltzarrean, eta, hartan adierazten denez, beharrezko da arkitektura-oztopoak dituzten egoitza-eraikin kolektiboetan irisgarritasun unibertsala bermatzea, eta, horretarako, betebehar nagusi modura, eraikinetan igogailuak instalatzea. Garrantzitsua iruditu zitzaigun gomendio hori jasotzea eta erakundeei eskatzea gomendio hori betetzeko neurriak har ditzatela. Ekimenaren azalpenean aditzera ematen dugun bezala, gomendioak, izatez, errealitate bat zehatz eta argi adierazi baino ez du egiten: pertsona asko beren etxebizitzetan sartuta bizitzera behartuta daude; bakarturik bizitzara behartuta daude; izan ere, beren etxebizitzetako eraikinen oztopo fisikoen ondorioz, ezin dute haietatik atera, mugitzeko zailtasunak dituztelako eta, ondorioz, ezin dituztelako oztopo horiek gainditu. Oztopo horiek, gainera, ez daude eremu pribatuetan –hots, etxebizitzetan– soilik; aitzitik, espazio publikoetan ere horrelako trabak egoten dira oraindik. Horrenbestez, ezinbestekoa da bi eremu horietan esku hartzea, eta uste dut guztiok bat gatozela horretan. Ezin da halakorik onartu eraikin publikoetan; ezin da onartu inork erakunde publikoetara edo botere publikoetara jotzeko oztopoak izatea, erakunde edo botere publikoek pertsona guzti-guztien askatasunaren eta berdintasunaren berme izan behar baitute, inolako salbuespenik gabe. Onartezina da denon berdintasunean oinarritu nahi duen gizarte honek pertsona guztien irisgarritasuna ez bermatzea, are gehiago eraikin publikoen kasuan. Nolanahi ere, proposamen honetan batik bat eremu pribatuari kontu egin nahi diogu; izan ere, arestian esan bezala, ezin dugu onartu inork bere etxean sartuta bizi behar izatea, eraikinak oztopo arkitektonikoak dituelako, oztopo horiek kentzeko borondaterik eza dela-eta edo traba tekniko edo ekonomikoak direla-eta. Horrenbestez, guztiok hartu behar ditugu benetako berdintasuna sustatzeko eta irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurriak. Botere publikoek badakite zein beharrezkoa den trabarik gabeko etxebizitzak eta inguru irisgarriak eraikitzea eta askatasunez ibiltzeko eta mugitzeko eskubidea guztiz bermatzeko baldintza guztiak sustatzea. Alabaina, aitortu behar dugu mota guztietako zailtasunak daudela: lege-zailtasunak (arau-baliabide egokiak lortu behar baititugu), zailtasun teknikoak (askotan, eraikinen egitura dela-eta irisgarritasun-bitartekoak –igogailuak, esaterako– ezin baitira ezarri, eraikinaren fatxada edo lurzoru publikoaren zati bat hartu gabe) edota zailtasun ekonomikoak (traba arkitektonikoak kentzea edo igogailuak jartzea oso garestia izaten delako askotan, eta are gehiago krisi-garaiotan). Erakunde publikook, baina, oztopo horiek guztiak gainditzen saiatu behar dugu. Lege-oztopoei dagokienez, bereizi egin behar dira 20/97 Legearen ostean eraikitako eraikinak eta haren aurrekoak; izan ere, araudia ezin da atzeraeraginez ezarri, non eta ez den erakina goitik behera zaharberritzen. Hala, Irisgarritasuna Sustatzeko 20/97 Legeak (68/2000 Dekretuaren bidez garatua), ezartzen du eraikin berriak eraikitzeko orduan sarbideak eta komunikazio-bideak bermatu behar direla; alegia, Legea indarrean sartu osteko etxebizitza-eraikin guztiek irisgarritasun unibertsala bermatu behar dute. Alabaina, lege hori ezarri aurretik, Euskadin ez zegoen irisgarritasun unibertsala betetzera behartzen zuen araudi teknikorik, eta, horregatik, lege horren aurretik eraikitako eraikin askok oztopo arkitektoniko ugari dituzte. Eusko Jaurlaritzaren beraren datuen arabera, Euskadin, 1.004.740 etxebizitzak hogeita hemeretzi urte baino gehiago dute; hala, Europako etxebizitzamultzo zaharrena da, Erresuma Batukoaren ostetik. Herritarren ia % 20ren iritziz, eraikina da bere mugikortasun arazoen jatorria; Eustaten datuen arabera, berriz, 2010. urtean, Euskadiko eraikinen % 34k ez zuen oraindik irtenbide egokirik ezarrita, etxebizitzara eta eraikineko gainerako gune pribatiboetara sartuirteteko irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Horrenbestez, legebiltzarkideok, garrantzitsua da eraikita dauden eraikinetako oztopoak ezabatzea; eta badakigu oztopoak ezabatzeko, lehenik eta behin, erabaki horrekin bat etorri behar duela jabeen gehiengoak; izan ere, igogailua jartzeko, esaterako, jabeen bi bostenek ados egon behar du, Legeak dioenez. Egia da 26/2011 Legeak –araudia desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioaren arabera egokitzekoak– bertan behera uzten duela nahitaez gehiengoaren akordioa behar izate hori, baina, akordiorik ezean, ezgaitasuna duen pertsonaren baliabide ekonomikoen pentzura uzten du eginkizun hori, eta baldintza hori muga izugarri handia da oztopo arkitektonikoak ezabatu ahal izateko. Horrek, jaun-andreok, ez luke horrela izan behar. Interes kontrajarriek ez lukete horrelako betebehar bat baldintzatu behar; eta, era berean, irisgarritasuna bermatzeko betebehar horrek ez luke norberaren aukera ekonomikoen araberakoa izan behar. Pertsona guztiei irisgarritasuna bermatzeko modua eman beharko litzateke beti. Legeak, bestalde, irisgarritasun-arazoak dituzten eraikinetan esku hartzeko aukera ematen digu, eta eraikinak birgaitzeko eta zaharberritzeko planak dira horretarako baliabideetako bat. Hala, plan horien bidez, eta 2/2011 Legearen 111. artikuluan jasotako aurreikuspenaz baliaturik, pertsona guztien irisgarritasun-eskubidea bermatzeko obrak egitea agindu diezaiekete udalek jabeen erkidegoei (2/2006 Legean ere jasotzen zen aukera hori). Beste neurri bat da eraikinetan ikuskaritza teknikoa egitea, irisgarritasun-arazorik ote dagoen aztertzeko eta irisgarritasun hori bermatzeko neurriak hartzeko. Halako kasuetan, jabeei eraikina birgaitzeko dirulaguntzak emango litzaizkieke, jabeek traba arkitektonikoak ezabatzeko konpromisoa hartuz gero. Estatuko eta gure autonomia-erkidegoko legediek, beraz, irisgarritasun-arazoak dituzten eraikinetan esku hartzeko baimena ematen dute; hala, hobekuntza-obrak egiteko premia ote dagoen zehazteko azterketak egiteko aukera ematen dute, esan bezala, pertsona guztiek beren eskubideak bete ahal izan ditzaten. Horixe eskatzen genuen guk, eta horixe jaso da azkenik sinatu dugun erdibideko zuzenketan, alegia, legeek ematen dizkiguten aukerak erabil ditzagula. Era berean, arestian esan dudan bezala, zenbaitetan baliteke zailtasun ekonomikoak direla-eta eraikinetan hobekuntza- eta zaharberritze-lanik ezin egin ahal izatea; hala, zailtasun horiek gainditzeko, beharrezko da eraikinak birgaitzeko laguntzak ematea, orain arte eman diren bezala. Komenigarria izango litzateke, nolanahi ere, laguntza horiek guztiak jasotzeko ezinbestekoa izatea irisgarritasuna hobetzeko obrak egitea, eta hori ere halaxe jaso da zuzenketan. Aitortu behar dugu, dena den, baliabideak baditugula, Eusko Jaurlaritzak abian jarrita dituelako hori guztia lortzeko baliabideak. Batetik, Eraikinak Birgaitzeko eta Hiriak Berroneratzeko EAEko 2010-2013 Plan Estrategikoa dugu, besteak beste birgaitzea lurralde osora hedatzeko –alegia, birgaitze-politika lurralde guztian ezarriko duen legea eratzeko– eta hiria birgaitzeko eta berroneratzeko aginduen irizpideak berrikusteko. Joan den urtean, bestalde, Revive programa onartu zen, 1980tik atzerako eraikinak birgaitu nahi zituzten jabeen erkidegoei zuzenduta, eta 9.300.000 euro bideratu ziren plan horretara. Plan horretan berariaz jasotzen zen moduan, besteak beste irisgarritasuna hobetzera bideratu behar ziren ondare eraikian esku hartzeko proiektu horiek; hala, esate baterako, kaletik eraikinetarako irisgarritasuna bermatzeko obrek jaso ditzakete laguntzak, koskak ezabatuz bien arteko garaiera-aldeak berdintzeko. Egungo Jaurlaritzak ere egitasmo horri eutsiko dio, Renove planaren bidez, eta, iragarri denez, 14 milioi euro bideratuko dira plan horretara. Bestalde, legebiltzarkideok, bateratu egin behar dira Bizkaiko udalerri guztietan igogailurik ez duten eraikinetan igogailuak jartzen laguntzeko hartutako neurriak. Izan ere, araudiak edota laguntza teknikoak eta ekonomikoak ezin dira aldian aldiko udal-gobernu bakoitzaren sentiberatasunaren mende egon; alegia, ezin da udal-gobernuaren sentiberatasunaren esku utzi lurzoru publikoa hartzeko baimena ematea edo ez ematea edo udal-laguntzak eskaintzea edo ez eskaintzea. Esan bezala, erdibideko zuzenketa eratzea lortu dugu Euzko Abertzaleekin eta Talde Sozialistarekin; hala, eskerrak eman nahi dizkiet zuzen-zuzenean Aldaiturriaga eta Itxaso jaunei. Izan ere, hitzartu dugun zuzenketaren bidez, jatorrizko ekimena osatzea lortu dugu, jatorrizko proposamenez gain, bi talde horien proposamenak ere jasota. Horregatik, amaitzeko, zuzenketa hau babestu dezazuen eskatu nahi dizuet; izan ere, gure ustez, pertsona guztiei bermatu behar zaizkie beren eskubideak, eta, eskubide horien artean, lehen mailako garrantzia eman behar zaio, noski, irisgarritasun-eskubideari. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1305 |
10 | 28 | 09.05.2013 | BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE | EH Bildu | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Mila esker. Arratsalde on denoi. Talde Popularrak aurkeztutako proposamenari EH Bildutik osoko zuzenketa aurkeztu genion. Funtsean, ez proposamenarekin ados ez geundelako; gehiago izan zen motz geratzen zela uste genuelako. Zalantzarik ez dago herritar guztiok eskubide berak izan ditzagun irisgarritasunak berebiziko garrantzia duela eta, noski, Administrazio publikoak izan behar duela aurrenekoa bere eraikinetan dituen oztopo guzti horiek ezabatzen. Baina horretara iristeko eraberritze eta ordenazioaz hitz egiten dugunean, ikuspegi zabalarekin egin behar dugula uste dugu eta ez dugula eraikinetara mugatu behar. Irisgarritasuna eta mugikortasuna bere osotasunean hartzea beharrezkoa da, aintzat hartzea espazioaren kalitatea, humanizazioa, paisaia, kolektibitatearen indartzea… eta beste hainbat kontu. Alegia, irisgarritasunarekin batera, beharrezkoa da irizpide energetikoak eta ikuspegi soziala eta ekonomikoa ere kontuan hartzea. Edonola ere, hasierako proposamena gehiago eraikinetara bideratzen dela ikusita, gu ere horri begira jarri gara. Eta horretara mugatzen baldin bagara ere, hasierako proposamenarena baino helburu zabalagoa hartu dugu guk, betiere errehabilitazio integrala bilatuz eta ez partziala. Eta, hori horrela, beharrezko jotzen dugu Eraikinak Birgaitu eta Hiri Berroneratzeko Plana berritzea, esparru honetan pauso erabakigarriak eman daitezen, eta ikuspegi orokor batetik egin dadila lan hori. Baina araudiak, gure ustez, bildu behar ditu irisgarritasuna zein efizientzia energetikoa hobetzeko helburuak eta bitartekoak, bietako bat kanpoan utzita erdizkako berrikuntza litzatekeelako, gure ustez. Lehen ere bien inguruko planik izan, bada, baina etorkizunean are indar handiagoz saiatu beharko genuke. Eta horregatik, nahiz eta gauza batean zentratu den, bestea ere guk sartu nahi izan dugu, 2020rako bigarren horretan behintzat helburu orokor bat beteko badugu, alegia energia-kontsumoa % 20 gutxitzeko helburua; eta jakitun, gainera, eraikinak –horretan zentratu garenez– direla kontsumo osoaren % 40 daramatenak, arrazoi ezberdinengatik. Gauza jakina da eraikin asko direla zaharrak. Egia da, irisgarritasun- gabezia handiak dituzte; beraz, hauek nola gainditu pentsatu eta gauzatu egin behar da. Baina, ia maila berean, esan genezake eraikin berberak efizientzia energetiko hori lortzeko oso urrun daudela isolamenduari, eraikinen itxiturei, dagokienez. Zaharrak eta ez hain zaharrak diren eraikinetan Europako azken zuzentarauak dioena betetzeko, zeregin handia ikusten dugu oraindik. Beraz, ez dugu uste bigarren mailan geratu behar duen kontua denik, eta, behin plana berritzen hasita, dena bertan eskatzea eta helburu bezala jartzea garrantzitsu jotzen genuen. Horregatik eskatzen dugu gure zuzenketaren lehen puntuan bi gauzak aintzat hartzea, eta bigarrengoan, eraikinetan, berrietan bezala berri ez direnetan, energia-kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzeko sustatze-lanak egin eta horretarako laguntzak ematea. Baina hirugarren puntuari ere berebiziko garrantzia eman nahi diogu. Izan ere, gauza jakina da planak jasoko dituela egin beharrekoak, lortu beharreko helburuak, plana ondo egiten baldin bada behintzat, baina gero horiek gauzatu egin beharko direla. Eraikin publikoen kasuan, Administrazioaren ardura zuzena izango da, eta horiek ez soilik borondateen arabera, Llanos andereak zioen bezala, baizik eta, nolabait ere obligazio bat ere badelako, nola betetzen den ikusi egin beharko da eta laguntzak beharko dituzte administrazioek horretarako. Eta pribatuen kasuan, partikularren kasuan bereziki, horretan zentratu nahi izan duzulako, hor nabarmena da beste arazo batzuk ere agertzen direla; eta, gure ustez, Talde Popularrak proposamena planteatu duen bezala, ondorioa izango litzateke, bitarteko nahikoa ez izanda ere, kasu horretan egon daitekeen jabeak derrigor –derrigortasun hitzak, nire ustez, garrantzi berezia du zuen proposamenean– bere gain hartu beharko duela, gastuari aurre egin ezinda ere, bere etxea arriskuan ikusteraino. Eta uste dugu Eusko Jaurlaritzak, birgaitzepolitika etxebizitza-politikaren erdigunean, ardatzean, jarri beharko lukeen garai honetan, helburuak finkatu eta arauak egin beharko lituzkeela, eta, sortu daitezkeen oztopoetan arau horiek aurrera eramateko, oztopo horiek nola gainditu begiratu beharko lukeela eta seguruena horrek ere plan bereziak eskatuko lituzkeela. Bestela, arriskua izango genuke planak egin bai, araudiak egin bai… Eta ez borondatearen arabera soilik. Zuk zenioen akaso ez dela utzi behar udalen borondatearen baitan. Borondatea baino harantzago doazen ondorio eta oztopo praktikoak eta errealak sortzen direla nik uste dut nabarmena dela, eta iruditzen zaigu, sortu daitezkeen arazo horiek gainditzeari begira, horri ere arreta berezia jarri behar zaiola. Zuk aipatu duzu ere bizilagunen komunitateen inguruan behar diren gehiengoak askotan oztopo izaten direla, eta egia da. Askotan horrela izaten da eta horiek gainditzeko bitartekoak ere Jaurlaritzak jarri beharko lituzke. Arartekoak berak aipatzen du, zuk oinarri bezala erabili duzun Arartekoaren txostenak, hau askotan irisgarritasuna bermatzeko oztopo bat dela. Ba bilatu beharko dugu, benetan bermatzeko, oztopo hori nola gainditu. Egin beharreko lanen kostua ordaintzeko momentuan… Familia askok arazo ekonomikoak izan ditzakete eta horietarako bitartekoak ere bermatu behar direla iruditzen zaigu, laguntzak bideratu beharko direla. Alegia, etxea birgaitzea ez dadila etxea galtzeko beste arrisku bat gehiago bilakatu arazo ekonomikoak dituztenentzat. Beraz, ez dut horrekin esan nahi hori jarri behar denik irisgarritasun-arazoa duenaren gainetik. Kontua, nire ustez, ez da mailakatzea eta zeinek daukan zeinek baino eskubide gehiago. Kontua da baten beharrak eta bestearenak, baten eta bestearen errealitatearen elkarbizitza hori nola laguntzen diren, bestela arriskua daukagulako arauak egin bai, baina gero elkarbizitza hori berriro ere arazo-iturri bilakatzeko. Eta hori gaur egun praktikan gertatzen ari da. Eta eraikin zaharretan sortu daitezkeen arazo teknikoak ere nik ez nituzke gutxietsiko, bereziki udaletan aritu garenok askotan nozitu dugulako zenbateraino askotan oso zail diren arazo horiek gainditzeko; hainbat kasutan irisgarritasuna bera bermatzea ere, ez soilik borondaterik ez dagoelako edo gehiengorik ez dagoelako, ez, praktikan fisikoki ezinezkoa delako ere zail gertatzen delako. Eta herritar bat geratu ez dadin bere etxean bizitzera kondenatua, ze, nire ustez, hori ekidin behar da, ikusi beharko da nola egiten den hori. Eta batzuetan akaso pasatu beharko da –uste dut hainbeste ez dela egiten eta pentsatu beharko da– mugikortasun-arazoak dituzten herritar horiei bestelako alternatiba batzuk ematetik, bestelako etxebizitza batzuk aukeran ematetik. Ez bi etxebizitza izan ditzan. Akaso berak daukan etxebizitza irisgarritasun-arazorik ez duenarentzat baliagarri izan daiteke eta bi helburu aldi berean lortuko genituzke; trukean, bere jabegokoa ez den etxe baten erabilpena izan dezake familia horrek, pertsona horrek, egoera horrek irauten duen bitartean. Egoera hori probisionala izan daiteke, arazoak konpondu bitartekoa, edo estrukturalagoa izan daiteke ezintasun horrengatik; ba, gure ustez, ez da nahikoa arauak egitea, errealitate horiei ere egin beharko litzaieke aurre. Izan ere, gauza jakina da, igogailuen kasuan adibidez (Talde Popularrak adibide bezala igogailuen kasuan zentratu nahi izan duelako gaia bereziki), hori aipatzen denean askotan elkarren aurkakoak ere izaten direla irisgarritasunaren araudiak eta segurtasunaren araudiak. Eta gaur egun araudi horien arteko elkarbizitza bera ere badakigu zein arazo latza izaten den udaletan eta bien arteko ezkontza zein zaila izaten den. Badakigu irisgarritasuneko araudiak neurri minimo batzuk ezartzen dituela, suteen babeserako araudiak beste batzuk ezartzen ditu, eta, beraz, ondo legoke araudi ezberdin horien arteko elkarbizitza ere ahalbidetzea eta araudiek, irizpide teknikoak jartzearekin batera, gainditu ezineko mugak ere jartzea, ze, bestela, borondateetan, udal-teknikarien esku geratzen dira gauza asko. Eta, araudia guztiz ez beteta ere, zehaztu beharko genuke marjen horiek noraino hartu behar diren, edo muga horiek absolututzat hartu behar diren edo badauden onargarriak diren beste marjen batzuk. Hala ere, izango dira kasuak irisgarritasuna bermatzea oso zaila denak, ia ezinezkoa denak, eta kasu horietan bilatu beharko ditugu beste formula batzuk. Berriro diot, garrantzitsua da hori ere eta uste dut horri ez diogula orain arte begiratu. Honela, bada, zuzenketaren bidez funtsean defendatu nahi izan duguna ikuspegi integral bat da. Bestetik, paperak jasoko duena praktikara eramateak ekar ditzaken arazoak saihesteko bideen beharra azpimarratzea. Ez zaigu iruditzen, besterik gabe, araudiak betetzea derrigorrezkoa dela esan behar denik eta horretara mugatu; sor daitezkeen arazoei bidea eman behar zaiela uste dugu. Beste biderik eskaintzen ez bazaie, derrigortasun hori paperean, oso ondo, baina arazoa gainditzeko arazoak izango ditugu eta, gainera, beste berri batzuk sortuko ditugu. Eta uste dugu ahalbidetu behar dela gaiak duen garrantziaren tamainako araudia jartzea, alegia egoerak hori eskatzen duela; baina dena aintzat hartuta. Eta bila dezagun, gure ustez, herri-ingurunea erabiltzen duten pertsona guztiek ahalik eta modurik independenteenean mugitzeko egin beharreko guztia izan dezatela, pertsona ezberdinen behar ezberdinak aintzat hartuz, baina bidean sor daitezkeen arazoei iskin egin gabe. Beraz, gure aurkakotasuna proposamenari, baina ez hainbeste esaten denaren kontra gaudelako, baizik eta, gure ustez, behin hasita, gauza gehiago esan behar zirelako. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1306 |
10 | 28 | 09.05.2013 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, presidente andrea. Zure baimenarekin, nire eserlekutik bertatik arituko naiz. Gaur hemen aurkeztutako ekimena aise sinatzeko modukoa da. Arartekoak egoitza-eraikin kolektiboetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko egindako gomendioa du oinarri, eta, horrenbestez, ezin zaio eragozpen handirik jarri; aise babesteko modukoa da. Dena den, nahiz eta zenbait taldek elkarrekin hitzartu dugun erdibidekoak ezbairik gabe hobetu egingo dituen irisgarritasuna hobetzeko baldintzak, ez dakit irisgarritasun unibertsala bermatzea lortuko den. Asmoa, behintzat, horixe da, eta, sikiera, egoera hobetzea lortuko da honako ekimen honen bidez. Bestalde, eskerrak eman nahi nizkieke erdibidekoa sinatu duten taldeei, akordioa lortzeko izan duten jarrera onarengatik; ea, bada, uzta ematen hasten den lehenbailehen. Besterik ez. Mila esker. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1307 |
10 | 28 | 09.05.2013 | ALDAITURRIAGA ZORROZUA | EA-NV | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Sailburuak, arratsalde on. Arratsalde on guztioi. Talde Popularrak gaur proposatu digun ekimenak, hasieran, hiru alderdi jasotzen zituen, hiru premia. Batetik, erakinak birgaitzeko eta berroneratzeko araudia lantzea, eraikinak mantentzeko betebeharren artean irisgarritasuna bermatzeko obrak ere jasota gera zitezen araudi horretan; bestetik, aurrez eraikita dauden eraikinetan igogailuak jartzean segurtasuna eta bizigarritasuna bermatzeko irizpide teknikoei buruzko jarraibideak ezartzea; eta, azkenik, udalekin koordinatuta hiria birgaitzeko baliabideak sustatzea, dirulaguntzak eskainiz eta, horrekin batera, irisgarritasuna bermatzeko esku hartuz. Ekimen honek, beraz, irisgarritasunaren alderdi jakin bat jorratzen du, alegia, eraikinetan eta hiria onbideratzeko eremuetan egon ohi diren irisgarritasunarazoak. Esan bezala, hortaz, irisgarritasunaren alderdi zehatz bat lantzen du, kontuan hartuta zer ulertzen dugun irisgarritasunaren kontzeptuaren pean, alegia, edozein produktu edo zerbitzuren ezaugarriek pertsona guztiei produktu eta zerbitzu horiek ahalik eta autonomia handienaz erabiltzeko bide eman behar dietela zeinahi arlotan –hirigintza izan, eraikinak izan, garraioa izan zein komunikabideak izan–. Eremu horietan guztietan irisgarritasuna egokia dela jo daiteke, pertsona jakin batzuk –hots, mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonak edo sentikortasuna, ikusmena edo entzumena mugatua dutenak– argiro konturatzen badira gune horietan irisgarritasun-ezaugarriak onak direla, gainerako pertsonentzat ezaugarri oharkabekoak badira ere. Premia horretaz jabetzeko, beraz, beharrezkoa izaten da lehenik arazoaz ohartzea. Irisgarritasuna ulertzeko moduak alderdi dinamiko eta aldakor bat ere badu nolabait; izan ere, pertsona guztiak gera gaitezke une jakin batean ezgaitu, betiko, agian, edo aldi baterako –esate baterako hanka apurtuz gero–, eta orduantxe ohartu ohi gara aipatu ditugun irisgarritasun-arazo horiez. Gogoan izan behar dugu, halaber, gure bizitzan barrena eta batik bat adinean aurrera egin ahala, aldatu egiten direla gure gaitasunak eta, adibidez, ikusmena eta entzumena galdu egiten ditugula. Horrenbestez, ariketa txiki bat proposatuko dizuet. Demagun une batez itsu geratu garela, ikusmena galdu dugula eta gure eserlekuetatik ekimen hau bozkatu behar dugula. Konturatzen zarete zeinen zaila gertatuko litzaigukeen bozkatzea? Seguru asko, nekez erabili ahal izango genituzke egokiro gure eserlekuko botoiak (zer esanik ez, emandako botoa zuzendu behar izanez gero); era berean, izugarri zaila gertatuko litzaiguke bozketaren emaitzak egiaztatzea. Orduantxe ohartuko ginen ez dugula gure eserlekuetatik zeinuen mintzaira (sic) erabiltzeko bitartekorik. Bada, antzeko zer edo zer gertatzen da etxebizitzaren eta kalearen arteko garaiera-aldeak berdintzeko premiarekin; erreklamazio ugari egiten dira horren ondorioz, eta horrexegatik jaso du Arartekoak gomendio hori, Llanos andreak zehatz-mehatz azaldu duen moduan, egoitza-erabilera kolektiboko eraikinetako igogailuak jartzeko premia dela-eta. Arartekoaren txostena oso interesgarria da; nolanahi ere, eta txostenaren balioa gutxiesteko inolako asmorik gabe ere, gure ustez, irmoago nabarmendu behar zukeen irisgarritasuna ez dela hiria eta eraikinak guztion irisgarritasuna bermatzeko baldintzetan erabiltzeko eskubide hutsa; alegia, horrez gain, legezko betebeharra ere badela, jabeek, ezinbestean, legez eskatu daitezkeen irisgarritasun-baldintzak bete behar baitituzte. Jabeek egiaztatu eta bete behar dituzte eraikin horien irisgarritasuna hobetzeko egin beharreko jarduera guztiak, bai banako jabe modura, bai erkidego bateko jabekide modura, erkidegoaren erakinaren erabiltzaileak izanik, eraikina irisgarria izan dadin eskatu behar baitugu. Pertsona guztien irisgarritasuneskubidea aitortzeko Arartekoak oinarritzat hartutako lege-testu horretan bertan, irisgarritasuna bermatzeko betebeharra ere ezartzen da; Arartekoa, baina, oinpuntetan igarotzen da bere txostenean atal horretatik. Ekimenean, bada, eraikinak birgaitzeko araudia eratzea eskatzen da, esan bezala, haren barruan jaso daitezen, besteak beste, eraikinek irisgarritasunaren arloan bete beharreko mantentze-betekizunak. Gure ustez, dena den, ez da beharrezkoa lan hori hartzea, arlo horri buruzko nahikoa araudi badagoelako dagoneko, edo, gutxienez, administrazioek, egokitzat joz gero, araudi hori ezartzeko aukera badutelako, legean aurreikusitako garapen-bitartekoen bidez. Gure esku ditugu, bai 20/1997 Legea, bai 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. Are gehiago, irisgarritasunari buruzko araudi teknikoa ezartzeko gida ere egin du Jaurlaritzak, dekretu hori oinarritzat hartuta. Duela gutxi, bestalde, 2012ko azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautze aldera. Horrenbestez, arlo honi buruzko araudia egon badago. Gure autonomia-erkidegoan, aurretik ere esan den moduan, milioi bat etxebizitza baino gehiagoko bizileku-multzoa dugu eraikita, eta bizileku horietatik % 32k berrogeita hamar urte baino gehiago du; beste % 39, berriz, hogeita hamar eta berrogeita hamar urte bitartean dago. Dekretu honen bidez, beraz, eraikinetan eska daitezkeen baldintzak betetzen ote diren jakiteko baliabide bat sortu da, eraikinen kontserbazioa eta energia-eraginkortasuna zaintzeko, baita, orain eskuartean dugun gaiari dagokionez, eraikinen irisgarritasuna bermatzeko ere. Horrenbestez, Beitialarrangoitia andrea, dekretu horretan energia-eraginkortasunari buruz aipatzen zenituen zehaztapenak ere jaso daitezke EIT horren bidez. EIT horren amaieran, udaletan aurkeztuko den irizpena dator. Horrenbestez, informazio hori eta udalek dituzten beste informazio batzuk baliatuta, udaletako irisgarritasun-planak eratu behar dira, eta birgaitzeplan bereziekin koordinatu. Plan horiek, Euskadin, 30.000 biztanletik gorako udalerrietan, udalek berek onartzen dituzte. Beste arauketa-tresna bat ere badugu, hots, udal-ordenantzak –hirigintzari buruzkoak, batzuetan, edo irisgarritasunari buruzkoak, zehazki, beste batzuetan–, eta gure erkidegoko udalerri askok ere halako ordenantzak egin dituzte, igogailuen instalazioa arautze aldera. Irisgarritasunari buruzko udal-planak, birgaitze-plan bereziak eta udal-ordenantzak bitarteko baliagarriak dira, arlo honetan esku hartu ahal izateko eta eraikinetan igogailuak jarrita eraikinetako irisgarritasun-beharrizanak bideratzeko, bai igogailu-premia duten eremu jakinetan bai etxebizitza-eraikin bakartuetan. Eraikinetan igogailuak jartzeko zehaztapenak planetan eta ordenantzetan txertatuta, betekizun horiek bete ote diren jakin dezake udal-administrazioak. Hala, gabezia horiek planean ezarritako epeen barruan konpondu ez badira, betebehar hori bete dadin agindu dezake; are gehiago, modu subsidiarioan ere bete dezake betebehar hori, obligaziodunaren kontura. Bestalde, planetan eraikin zaharrek bete beharreko betekizun horiek jasotzea, gainera, onuragarria gerta daiteke higiezinen sektoreko jarduera eta enplegua suspertzeko. Horrenbestez, eraikinak birgaitzeko betebeharrak mesedegarriak izango dira, bai eraikuntzaren sektoreak biziberritzeko, bai eraikin zaharren erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko –erabiltzaile horiek jabeak izan zein ez–; era berean, enplegua sortzeko ere balioko dute, Renove Planean jasotzen den bezala –Eusko Jaurlaritzak azaldu berri du Renove Plana, eta aurki izango dugu Legebiltzarrean–. Gure taldeak aurkeztutako zuzenketak bi alderdi zituen. Batetik, berrikuntza-plan bereziak egiteko orduan eta eraikinak birgaitzeko gainerako araubitartekoak lantzeko orduan administrazioen artean modu koordinatuan jardutea proposatzen zen; eta, bestetik, eraikinak birgaitzeko diru-laguntzak emateko araubidearen barruan, irisgarritasun-arazoak konpontzeko pizgarri ekonomikoak ematea, alegia, pizgarri ekonomikoak ematea eraikin barruko oztopoak kentzeko ahalegina egiten duten jabeei. Eta Talde Popularrarekin eta Talde Sozialistarekin hitzartutako erdibidekoan jasota geratu dira bi alderdi horiek. Horrenbestez, Legebiltzarreko gainerako taldeei erdibideko hau babestu dezaten eskatu nahi diet. Nada más, muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1308 |
10 | 28 | 09.05.2013 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Presidente andrea, nire eserlekutik bertatik hitz egingo dut, berriz ere eskerrak emateko erdibideko honen gainerako sinatzaileei. Ekimen hau gomendio jakin batetik jaio da; guk, beraz, gomendio horretan jasotako alderdi zehatz hori landu nahi genuen gure ekimenaren bitartez; horrek, baina, ez du esan nahi gaur hemen azaldu diren zenbait alderdi ezin izango direnik aurrerago eztabaidagai hartu eta ezin izango direnik gerora egingo diren proposamenetan jaso. Gure asmoa gomendio hori jasotzea zen; izan ere, lege-bitartekoak baditugun arren, bitarteko horiek garatu egin behar dira, zailtasun teknikoak eta ekonomikoak baitaude, eta botere publikook zailtasun horiek guztiak gainditzen lagundu behar dugu, guztiontzako irisgarritasuna lortzeko edo, gutxienez ere, helburu horretara ahal beste gerturatzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/988e9533-48b9-44b0-af09-7ee504de2550 | parl_eu_1309 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ARREGI ROMARATE | EA-NV | Galdera, Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Justizia Boterearen Kontseilu Nagusiarekiko etxegabetzeen gaineko hitzarmenari buruz | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on guztioi. Galdera zehatza egiten dio gure taldeak gaurkoan Erkoreka sailburuari: zeintzuk dira etxegabetzeen inguruan sinatuko den protokoloaren helburu eta ondorio garrantzitsuenak? Euzko Abertzaleak taldea oso kezkatuta dago kaleratzeen ondorio negargarriekin, are gehiago adingabeak tartean nahasita daudenean. Kaleratzeek, gainera, gizarte-bazterketako arriskuan jartzen dituzte kaltetuak, eta horixe da euskal gizarteari kezkarik handienetarikoa sortzen dion arazoetako bat. Garrantzitsua da gogoratzea Hipoteka Legea Madrilgo Gorte Nagusien eskumen bakarra eta esklusiboa dela eta, gaiaren inguruan urratsen bat edo beste eman badute ere, ez dela nahikoa parlamentuko taldeentzat, Alderdi Popularrarentzat izan ezik. Alderdi Popularra, bere gehiengo absolutuarekin, entzungor ari zaie egiten Europak markatutako jarraibideei, oposizioko taldeei eta, are okerrago dena, gizarteari, Hipoteka Lege zaharkitu eta bidegabea aldatzeko aldarria egiten ari den gizarteari. Bestalde, esan beharra dago aurrerapausoak ematen ari direla erakunde ezberdinak, hiritarrak lagundu nahian. Hor daude, adibidez, Sestaoko Udala, edota Basauri eta Galdakaokoak, besteak beste. Herri hauetan protokolo ezberdinak onartu edo onartzear daude kaleratze-prozedura batetan dauden herritarrei laguntza eskaintzeko edota epaitegietara heldu baino lehen kaltetuei laguntzeko. Egia da arazoa berria ez dela eta Gobernuak badaukala hipoteka bitartekotzarako zerbitzu bat gertatu litezkeen etxegabetzeak konpontzeko hauek gertatu aurretik. Baina kaleratzeen inguruan hartu diren neurri guztiak ongietorriak direnez, itxaropentsu hartu genuen Eusko Jaurlaritzak, Eudelek eta Justizia Boterearen Kontseilu Nagusiak sinatu behar duten protokoloaren berri izan genuenean. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1310 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ARREGI ROMARATE | EA-NV | Galdera, Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Justizia Boterearen Kontseilu Nagusiarekiko etxegabetzeen gaineko hitzarmenari buruz | Iragarritakoaren arabera, protokoloaren helburua instituzioen arteko elkarlanaren bidez etxegabetzeak gauzatzera iritsi aurretik, horien ondorioak arintzea da. Gainera, hainbatetan leporatu zaionean Gobernu honi geldi dagoela, noraezean, honelako ekimenek argi uzten dute Jaurlaritzak ondo ezagutzen dituela gizartearen arazo larrienak eta horiei erantzun aproposa emateko erakunde ezberdinekin akordioetara heltzeko gai dela besteen borondatea akordioa sinatzea denean. Euzko Alderdi Jeltzaleak beti egongo da prest akordioetara heltzeko. Horregatik guztiagatik, Herri Administrazio eta Justizia sailburuari eskatzen diogu azaltzeko zein izango diren etxegabetzeei buruz aurki sinatzea aurreikusten den Eusko Jaurlaritzaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arteko protokoloaren helburu eta ondorio nagusiak. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1311 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio) | Galdera, Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Justizia Boterearen Kontseilu Nagusiarekiko etxegabetzeen gaineko hitzarmenari buruz | Gracias, señora presidenta. Como bien dice, señora Arregi, la crisis económica que estamos padeciendo ha empezado a debilitar la situación económica de muchas personas y familias y, en consecuencia, muchas de ellas no pueden hacer frente a las cuotas de la hipoteca o al alquiler de la vivienda. Así las cosas, la ejecución hipotecaria y el número de desahucios está aumentando considerablemente, tanto en el estado español como en Euskadi. Arazo honentzako konponbidea hipotekalegeriaren erreforma sakonaren eskutik soilik etor daiteke, eta, horregatik, zuk adierazi duzun bezala, oraintxe bertan ez dago Legebiltzar honen esku, eta ez dirudi Gorte Nagusiak, gaur egungo osaerarekin ez behintzat, prest daudenik arazoa errotik erauzteko beharko liratekeen baldintzetan aurre egiteko. Horren aurrean, euskal administrazio publikoak behartuta gaude oraindik indarrean dagoen hipotekalegeriak kolektibo ahulenei egindako kaltea arintzeko formulak erabiltzera. Behin betikoak izango liratekeen legezko konponbideen faltan, ezinbestekoak dira konponbide aringarriak. Eusko Jaurlaritzak prestazio ugari eskaintzen dizkie egoera horrek kaltetutakoei; esaterako, hipoteka-bitartekaritza, doako laguntza juridikoaren sistema, gizarte-larrialdiko laguntzak, etxebizitza-parkeak, eta abar. Baina gehiago ere egin daiteke. Gehiago egin daiteke, gizaki babesgabeez ari garelako hitz egiten. Eta galderan aipatzen den protokoloa testuinguru horretan dago kokatuta. Lankidetza-protokolo bat da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek sinatua, eta haren helburua da oinarrizko gizartezerbitzuei etxebizitza galtzeko arriskuan dauden baliabiderik gabeko herritarren berri ematea eta egoera horietan esku hartzeko aukera ematea. Udal-maila da herritarrengandik hurbilen dagoena eta, ondorioz, baita ahultasun-kasuak detektatzeko eta, behar denean, etxegabetze hipotekario batean plantea daitezkeen egoerei aurre egiteko neurri egokienak izapidetu edo proposatzeko egokiena ere. Gizarte-zerbitzuek, gehienetan, interesatuaren beraren bitartez izaten dute gizarte-bazterketako edo urrakortasun bereziko egoeren berri, interesatuak horrela planteatzen duelako, baina beste zenbait kasutan, kaltetuek ez diote inori egoeraren berri ematen egoera hori itzulezina den arte. Gizarteak pobrezia estigmatizatzearen ondorio saihestezinak dira. Eta hor dago Botere Judizialak protokoloari egin diezaiokeen ekarpen garrantzitsua: organo judizialek lehen eskutik ezagutzen dituzte etxegabetze-prozesuak eta protokoloak informazio hori oinarrizko gizarte-zerbitzuen esku jartzera behartzen dituzte, gizarte-zerbitzu horiek berehala erantzuteko eta, horrela, kaltetuei lagundu ahal izateko. Epaile eta auzitegiek etxebizitza galtzeko arrisku-egoera baten berri lehenbailehen emateak aukera ematen die instituzioei laguntzarik eskatu ez dien kaltetuei Administrazioak eskura jartzen dizkien baliabideak ezagutzeko eta, behar izanez gero, baliabide horiek erabiltzeko etxegabetzeen ondorio larrienak saihesteko. Jaurlaritza honek arazoa konpontzeko erabiliko duen tresnetako bat izango da protokoloa. Protokoloa normaltasunez izapidetzen bada, ekainean sinatu ahal izango da, eta, hortik aurrera, ondorio guztiak izango ditu. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1312 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, espetxe-politikari buruz | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Legebiltzarkideok. Egun on. Urkullu jauna, etxe honetatik kanpo antolatutako gosari-hitzaldi batean esan zenuen Espainiako Gobernuko presidentea den Mariano Rajoyri helarazi zeniola proposamen zehatz bat, espetxe-politika malgutu zezala, faseka eta gaur egun bizi dugun egoera berri honen araberakoa. Esan zenuen ere proposamen hura eraginkorra ere ez zela izan. Etxe honetatik kanpo aurkeztutako proposamen hori Legebiltzar honetara ekarriko duzu, azalduko duzu zertan datzan proposamen hura? Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1313 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, espetxe-politikari buruz | Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok, egun on. Galdera zen "Zein da lehendakariaren irizpide zehatza espetxe-politikari buruz, Rajoy presidenteari eginiko proposamenean jaso duena?". Legebiltzarburu andrea eta legebiltzarkideok, beraz, Arzuaga jauna, hain zuzen ere, egia da, espetxe-politika aldatzeko proposamena egin diot espainiar presidenteari. Proposamen bideragarria izatea gustatuko litzaidake benetan, eta horretarako hiru baldintza proposatu egin ditut, eta honako hauek dira: Aurrenekoa, lege esparrua, espetxe-politika egungo egoerara egokitzea emango duena egungo legeriak eskaintzen dituen aukeren esparruan. Bigarrena, kontsentsua. Berrorientatze hori itun zabalen prozesu batean kokatuko da eta faseka gauzatuko da. Eta hirugarrena, erantzukizuna. Hori guztia egin ahal izateko, presoek ere bere gain hartu beharko dute beraiek eman behar dituzten pausoen erantzukizuna. Beraz, egia da, Arzuaga jauna, Espainiako Gobernuari planteamendu hori egin diodala. Euskal gizartearen ikuspegia partekatzen dudalako egin dut, Ganbera honetan ere hainbat urtetako ebazpenetan adierazitakoa, espetxe-politikaren aplikazioa egokitzea gaur egun beharrezkoa dela irizten diona. Errealitate sozial, politiko eta instituzionalaren jakitun ere banaiz, eta horregatik planteatu dut nire proposamena azaldu ditudan hiru bideragarritasunbaldintzekin. Uste dut bideragarritasun-baldintza horiek betetzea funtsezkoa dela. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1314 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, espetxe-politikari buruz | Urkullu jauna, agerraldi hura aipatu dut, Madrilen aurkitutako egoskorkeriaz gain, bazirudielako zuk ere oztoporen bat edo beste jartzen zeniola hain sinplea den gauza bati. Preso daudenen oinarrizko eskubideak baliatzea bezain gauza sinple batek, legea, lege arrunta, lege komuna, denontzat berdina izan beharko lukeen legea aplikatze hutsa bezain oinarrizko gauza batek, aurrerapen handiak ekar ditzake espetxe-politikaren arloan. Baina zuk beste kontu batzuekin lokaztu zenituen pauso egingarri horiek; izan ere, presoei beren kolektiboak egiten dien ustezko bahiketaz hitz egin zenuen foro hartan, damutzeko premiaz hitz egin zenuen, eragindako mina aitortzeaz hitz egin zenuen… Eskubideak baliatu ahal izateko eta legea bete ahal izateko baldintzak, eskakizunak eta hitzarmenak. Berriz ere urrun joango zara, agian arazo hurbilagoak ez ikusteko; gauza zailetan korapilatuko zara gauza sinpleei erantzutea oztopatzeko. Egia da beste etorkizun baterantz joan behar dela, preso politikorik gabeko etorkizunerantz, baina baldintzak ezartzeak, gure ikuspegitik, ibilbidea zailtzen du eta baita kontu urgenteetan aurrera egitea ere; esaterako, baldintzak betetzen dituztenak aberriratzea edo aske uztea. Legea betetzeko eta aplikatzeko borondatea besterik behar ez duten urratsak dira. Orain dela bost hilabete bildu zinen Rajoyrekin lehenengo aldiz, eta kartzela-politika malgutzeko plan bat proposatu zenion diskrezioz aritzeko. Datu hotzak eman ahal dizkizut bost hilabete horietan kartzeletan gertatutakoaz: bi preso hil dira, bederatzi senide zaurituak izan dira lau kotxe-istriputan, preso gaixoen kopurua 15era igo da, 50 preso daude Parot doktrinaren menpe, 144k baldintzapeko askatasunean ateratzeko eskubidea lukete. Datu hotzak dira, ez dut bakarrik datu hotzetan geratzea nahi. Utz iezadazu datu bizi, zehatz eta hurbil bat ematen, hain zuzen ere, damuari eta eragindako minaren aitorpenari buruzko eskakizun horiek Madrilen nola interpreta ditzaketen adierazten duena. Atzo bertan ezagutu genuen kasu bat. Olga Sanz eta Xabier Moreno euskal presoak bikotea dira, eta beti egon dira kartzela berean (Alcalá, Soto, Zuera, Picassent); azkeneko aldiz Villabonan, Asturiasen. Olga ama izateko zorian dago. Espetxe-zaintzako epaileak esan zion Oviedoko ospitalean erdituko zela eta gero beste espetxe batera eramango zutela, Villabonan ez dagoelako amentzako modulurik. Bere semearekin eta Xabier bikotekidearekin batera egongo zela ere baieztatu zion. Oraindik haurdun zegoela, espetxeko funtzionarioek mehatxu egin zioten haurra Villabonan geratuko zela eta bera beste espetxe batera eramango zutela esanez. Txantajea egin zioten euskal preso politikoen kolektibotik aldenduz agiri bat sinatzen ez bazuen bere haurrarengandik eta bikotekidearengandik banantzeko mehatxuarekin. Hori da egoera. Espainiak horrela bideratzen ditu damuaren eta eragindako mina aitortzearen inguruan egin dituzun eskaerak, Urkullu jauna: mehatxu doilorraren eta indarkeriaren bidez, txantajerik krudelenaren bidez. Horrela interpretatzen duzu beren kolektiboak egiten dien bahiketatik askatzea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1315 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, espetxe-politikari buruz | Arzuaga jauna, azaldu dut nire lehen erantzunean non oinarritutakoak diren nire irizpideak, hain zuzen ere, Legebiltzar honek aurreko legegintzaldietan emandako ebazpenak eta aurreko jaurlaritzek emandako ebazpenak direla. Arzuaga jauna, utz iezadazu esaten garrantzitsuena printzipioak direla eta, gai honi dagokionez, oinarrizko printzipioez ari gara hitz egiten, eta baita lege-esparruak jasota dituen baldintza eta eskakizunez ere ari gara hitz egiten. Berrogeita hamar urte igaro ondoren ETAren indarkeria eten izanak bakea lortzeko aukera historikoaren aurrean jarri gaitu, eta kartzela-politikak eragin zuzena du bizikidetzaren normalizazio sozialaren helburu demokratikoan. Kartzela-politikaren aplikazioa egungo testuinguru berrira egokitzea beharrezko baliabidea da bizikidetzako politika globalean laguntzeko. Horregatik, helburu bikoitza planteatu dut nire proposamenean: batetik, askatasunaz gabetzeko zigorraren helburu bergizarteratzailea sustatzea eta, gainera, iraganaren berrikuspen kritikoa eta eragindako minaren aitorpena ahalbidetzea, guztiz beharrezkoa baita. Zure baimenarekin, gai hori zuhurtziarik handienarekin tratatuko dut, denok baitakigu espetxe-politika gai delikatua eta sentibera dela, eta horregatik ahalegindu naiz errealitatean kokatzen eta kontuan izan beharreko bideragarritasun-baldintzak planteatzen. Lehen aipatu ditut: lege-esparrua, lege-esparruak berak eskaintzen dituen aukera guztiekin; nahitaez adostasun progresiboen bitartez gauzatu beharreko aurrerapena (uste dut beharrezkoa dela errealitate sozialari ere erreparatzea), eta baita denek dagokien erantzukizuna hartzea ere, baina presoen beren aldetik, dagozkien urratsak eman behar baitituzte. Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak proposamen horrekin egin dutena, gai horretan eta helburu eta premisa horien arabera, Espainiako Gobernuarekin ados jartzeko aukerak aztertu eta sustatzeko erantzukizuna euren gain hartzea izan da; Espainiako Gobernuarekin, hau da, eskumena duenarekin. Orain miaketa-fasean gaude, Arzuaga jauna. Proposamena planteatzeko erabilitako printzipioak eta parametroak azaldu ditut. Denoi gaiarekiko jarrera delikatua eta sentikorra eskatzea besterik ez zait falta, baita Espainiako Gobernuari ere. Para finalizar, señor Arzuaga, quiero hacer una petición que vale para todos los parlamentarios: tenemos una oportunidad, trabajémosla con prudencia. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1316 |
10 | 29 | 10.05.2013 | PASTOR GARRIDO | SV-ES | Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren inbertsio publikoekiko konpromisoari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, inbestidurako osoko bilkuran honako hau esan zenuen hitzez hitz: "Pertsonengan inbertitzeko uneak dira, eta horrela gizarte-izaerako inbertsioetan egingo dugu ahalegina, osasunarekin eta gizarte-zerbitzuekin zerikusia duten ekipamenduetan. Euskadi krisialditik ateratzeko prestatzeko uneak ere badira, eta zentzu horretan gure aktiborik onenean inbertituko dugu, giza kapitalean, hezkuntzan eta ezagutzan". Zure inbestidura-saioko promesak dira, alderantzizkoan oinarritutako aurrekontu-proiektuarekin gezurtatu zenituenak: gizarte-arloko murrizketa handiak, esaterako, hezkuntza-azpiegituretarako inbertsioen ia % 20ko murrizketa, Eskola 2.0 programa ia erabat ezabatzea edo aurreikusitako osasun publikoko azpiegiturak gelditzea, hasita ez egon arren. Hortik ondoriozta daiteke zentro pribatuekin hitzarmenak egitearen eta euskal osasun publikoa pixkanakapixkanaka pribatizatzearen alde egiten zenutela. Edo aurreko Gobernutik zetozen berrikuntzapolitikei aplikatu zenieten murrizketa ikaragarria, edo irakasle-prestakuntzan ezarri zenuten % 50eko murrizketa, ingeleseko irakasleen prestakuntzan % 90eraino iristen dena. Horrek guztiak, egia esan, ezer gutxi adierazten du zure Gobernuak osasunean, hezkuntzan, giza kapitalean eta ezagutzan inbertitzeko egin nahi duen apustuari buruz. Uste dut, euskal gizartearen onerako, aurrekontuen proiektu hori iragana dela eta, orain, lehendakari jauna, aurrekontua luzatzeak aukera ematen dizu emandako hitza betetzeko. Eta hitza betetzeko prest zauden galdetu nahi dizut. Beste modu batean esanda, prest al dago lehendakari jauna aurreko aurrekontutik ondorioztatzen ziren murrizketa- eta austeritatepolitikak alde batera uzteko, ala herrialdea bizitzen ari den unerako aukera bakarra direla pentsatzen jarraitzen du? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1317 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren inbertsio publikoekiko konpromisoari buruz | Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok. Arrazoia duzu, Pastor jauna, arrazoia duzu. Abenduaren 12an Legebiltzar honetan konpromiso hori hartu egin nuen. Konpromiso hori bera gure gobernu-programan jaso egin dugu eta lehengo ostegunean konpromiso hori hemen berton mantendu egin nuen. Gaur, asteazken honetan, foru-aldundiekin eta Eudelekin izandako bileraren ostean, indar gehiagorekin berriro ere konpromiso hori berretsi egiten dut. Pertsonengan eta pertsonentzat inbertitzeko uneak dira. Horrela ari gara egiten, eta horrela egingo dugu. Pastor jauna, Gobernu honek pertsonei zuzendutako aurrekontu-proiektua aurkeztu zuen, zu aurkakoa esaten tematzen bazara ere. Pertsonei zuzendutakoa. Aurrekontu soziala da, herrialde honen historiako sozialena. Orain arte inork ez zuen aurkeztu baliabideen % 73,9 enplegu publikora eta gastu sozialera bideratua zuen aurrekonturik. Argi dago, Pastor jauna, gobernatzea aukeratzea dela. Pertsonak aukeratu ditugu. Honako hau erabaki politikoa eta garrantzitsua da: lehenbizi pertsonak eta pertsonentzako oinarrizko zerbitzu publikoak. Ez dugu gelarik itxi ikastetxeetan eta ez dugu oherik kendu ospitaleetan, zuek iragarri zenuten bezala, Pastor jauna. Hezkuntzak zerbitzu publiko eta unibertsala izaten jarraitzen du eta baita osasunbideak ere; eutsi egin zaie babes sozialeko laguntzei, eta baita herritarren oinarrizko zerbitzuak bermatzeko enplegu publikoari ere. Esan al diezadakezu, Pastor jauna, zerbitzu publikoei Euskadin bezala eutsi dien Espainiako autonomia-erkidegoren bat, Alderdi Sozialistak gobernatutakoak barne? Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1318 |
10 | 29 | 10.05.2013 | PASTOR GARRIDO | SV-ES | Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren inbertsio publikoekiko konpromisoari buruz | Hara, Urkullu jauna, hasteko, eskerrak emango dizkizut aurreko Gobernuari egin diozun aitorpenagatik; izan ere, harro agertu zara gelarik ez delako itxi eta oherik ez delako kendu, eta hori, hain zuzen ere, zure aurreko gobernu sozialistak azken unera arte egindako ahalegina izan zen. Nolanahi ere, nik uste nuen nire galderari erantzuten ez dioten orokortasunekin erantzuteaz gain, pixka bat gehiago sakonduko zenuela. Izan ere, ezin da esan aldi berean zuk aurkeztutako aurrekontua historiako sozialena izan dela, gutxitu zituen 1.200 milioietatik 711 gastu sozialeko murrizketei zegozkien eta. Arazoa da uste duzula zuzen jokatzen ari zarela, eta zilegi iruditzen zait, eta gainerakook zure Jaurlaritzari erasotzea eta hura ahitzea besterik ez dugula pentsatzen, kanpoko ahalegin handia beharko balitz bezala gobernua ahitzeko, bera bakarrik ederki ahitzen ari delarik. Eta guri jaramonik egiten ez diguzunez, zure alderdiak Madrilen dituen arduradunei jaramon egiteko eskatuko dizut. Esteban jaunari, Espainiako Gobernuari esan dionari murrizketa-neurriak hondamendira garamatzan iruzur hutsa direla –eta zuk esango duzu Europa osoan ari direla nagusitzen, eta bereziki Espainian–. Eta Esteban jaunaren ohartarazpen horrek, Urkullu jauna, uste dut zuretzat ere balio duela, zuk aurkeztutako aurrekontuaren porrota azaltzen duelako. Zuk aurkakoa saldu nahi badiguzu ere, erabateko murrizketen eta austeritatearen proiektu baten porrota. Beraz, nik gomendatuko nizuke kasu pixka bat gehiago egiteko Madrilgo kideek esandakoari, eta aintzat hartzeko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1319 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren inbertsio publikoekiko konpromisoari buruz | Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok. Pastor jauna, nik ez dizkizut gogoraraziko Rodríguez Zapatero Espainiako gobernuko presidente zela hasitako murrizketak, edo aurreko legegintzaldian Patxi López lehendakari zela hasitakoak, Rodríguez Zapatero jaunaren murrizketak aplikatuz. Ez dizut hori gogoraraziko. Nolanahi ere, Pastor jauna, zuek egiten ausartu ez zineten aurrekontu-proiektua egin zuen Jaurlaritza honek. Iazko ekainean biderik errazena hautatu zenuten: urriko hauteskundeen emaitzak arriskuan jar zitzakeen erabakirik ez hartzea. Euskadi gobernurik gabe utzi zenuten sei hilabetez. Jaurlaritza honek zuek hiru urtetan egin ez zenutena egin du: gastuak diru-sarreretara doitu ditu. Hiru urtetan zeneukatena baino 6.500 milioi gehiago gastatu zenituzten eta, bien bitartean, zuek, edo zuen alderdiak, Konstituzioa aldatu zuen beste inork egin ez zezan zuek egin zenutena: defizit-mugari jaramonik ez egin. Zuek, Pastor jauna, 3.000 milioi eurotik gora utzi zenituzten arriskuan Jaurlaritza honentzat. Zuek, Pastor jauna, 9.316 milioi eurora murriztu zenuten Jaurlaritza honen gasturako ahalmena. Zuek, Pastor jauna, gainerakooi ari zarete eskatzen, eta batere lotsarik gabe, egin nahi izan ez zenuten, egin ahal izan ez zenuten edo jakin izan ez zenuten guztia. Hara, Pastor jauna, Jaurlaritza honek 1.080 milioi bideratuko ditu inbertsiotara, eta defizit-mugaren malgutzea berresten bada beste 245 milioi jarriko dira, xedean foru-aldundiekin eta euskal udalekin partekatuko direnak. Ekonomia suspertzeko eta enpleguarloan solidaritatez jokatzeko neurri zuzenak dira, zuek martxan jarri ez zenituztenak, Pastor jauna. Jaurlaritza honek argi jokatu du, zer egingo duen esan du eta baita une honetan zer ezin duen egin ere. Zuek asko hitz egin zenuten, baina egin ezer ez. Pastor jauna, ez eskatu gainerakooi hiru hilabete eta erdian egiteko zuek hiru urte eta erdian egin ezin izan duzuena, nahiz egingo zenutela esan zenuten, hurrengo gobernua konprometitzeko. Hala ere, berritze plan bat ere proposatu nahi dugu, gero aipatuko duguna, ikastetxe eta erietxeetan inbertsioak egitea aurreikusten duena. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1320 |
10 | 29 | 10.05.2013 | BASAGOITI PASTOR | PV-ETP | Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, estatus politiko berria delakoari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, joan zen astean Ganbera honetan aurkeztutako gobernu-planean kapitulu oso bat eskaini zenion estatus politiko berria deiturikoari, hain zuzen ere, Euskadi nazio independente bihurtzea xede duen proposamenari, zuk herri-egiaztapena deitzen diozun erreferenduma egin ondoren. Gisa horretako subiranotasun- eta autodeterminazio-ekimen horiek oso ezagunak dira Ganbera honetan eta baita herrialde honetan ere. Beste noizbait ere ikusi izan ditugu. Zure planarekin dituzun asmoen muturrak eta xehetasunak ezagutzen hastea falta da orain. Horregatik eskatzen dizut argi eta garbi azaltzeko Euskadirentzako zure estatus politiko berriak zer desberdintasun eta zer antzekotasun dituen Ibarretxe Plana deituriko Euskal Autonomia Erkidegoaren estatutu politikorako proposamenarekin, izena ere antzekoa du eta. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1321 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, estatus politiko berria delakoari buruz | Señora presidenta, señorías. Basagoiti jauna, izena ere antzekoa duela… Ez dakit zertan duten antza izenean "Ibarretxe Plana"k eta "estatus politiko berria"k.Dena den, eskertzen dizut gobernu-programako planteamendua kapitulu oso bat dela aipatu izana.Bederatzi lerro besterik ez zirela entzun genuen atzo.Nahiago dut kapitulu oso bat dela entzutea.Eskerrik asko, Basagoiti jauna. De todos modos, señor Basagoiti, para poder avanzar hay que mirar adelante, y ya que estamos en una nueva etapa y tenemos una posibilidad, hemos de mirar de frente. Al menos por nuestra parte queremos mirar adelante, porque mirar atrás, en nuestra opinión, conlleva el peligro de quedar rezagado. Ez zaitez galdu kalifikatzaile edo deituren artean, Basagoiti jauna. Euskal gizarteak estatutu bat onartu zuen Euskadirako. Legebiltzar honek berak gehiengo osoz onartu zuen Euskadirako estatutu berriaren proposamena. Lehenbizi euskal gizarteak bere garaian eta, gero, beste une batean, Legebiltzar honek gehiengo osoz. Izapidetzea antolamendu juridikoa zorroztasunez errespetatuz egin zen. Legebiltzar honek ostegunero onartzen ditu legez besteko proposamenak eta beste ebazpen batzuk. Legebiltzar honek estatutu berri baten proiektua ere onartu zuen. Erabaki politiko batzuk besteak bezain baliagarriak dira, Basagoiti jauna. Hortik abiatuta aurkeztu dut lehendakari gisa egindako planteamendua. Nire legegintzaldi-hitzaldian eta nire gobernu-programan dago jasota, Eusko Jaurlaritzaren programan. Denok gai guztiez hitz egiteko eta gai guztietan akordioak lortzeko balioko lukeen legebiltzar-txosten bat eratzea da nire planteamendua, eta horixe nahi nuke, Basagoiti jauna. Iraganean izan ez dugun aukera bat daukagu orain. Aukera hori etorkizun berri bat eraikitzeko aprobetxatzea da nire konpromisoa, Basagoiti jauna. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1322 |
10 | 29 | 10.05.2013 | BASAGOITI PASTOR | PV-ETP | Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, estatus politiko berria delakoari buruz | Eskerrik asko erantzunagatik, lehendakari jauna, baina zehaztu gabe jarraitzen duzu. Gauza bat da txosten bat egongo dela esatea, eta beste bat, zeintzuk diren zure benetako asmoak. Eta eman didazun erantzunarekin Ibarretxe Planeko gai giltzarriren bat azaltzen hasi zara. Ibarretxek zioen "zer du horrek txarra?"; zuk, berriz, gai guztietan akordioak lor daitezkeela. Espero dezagun ezinezkoa izango dela gai guztietan akordioak lortzea, bestela, gehiengo batek erabaki dezake euskal gizartearen zati bat sobera dagoela ez delako abertzalea. Beraz, legearen mugan, zentzuaren mugan eta oinarri demokratikoen mugan dagoena erabaki ahal izango da. Zure erantzunarekin eta zure jarrerarekin, Urkullu jauna, nabarmena dirudi Euskadirako estatus politiko berriaren printzipioak eta oinarriak duela hamar urteko Ibarretxe Plana deiturikoaren oso antzekoak direla. Bukatu zen bezala bukatu zen nahasteborrastea. Eta utz iezadazu esaten, errespetu osoz, Ibarretxe zure programan sartu dela, zure gobernuplanean sartu dela. Sartu egin da, eta horrek erakusten du oraindik irakasgai batzuk ikasi gabe daudela. Gobernutik atera zintuzten harri berean tupust egin duzue. Herrialde hau euskal gizartearentzat hain garestia izan zen desadostasunera eramatearekin tematu zarete. Argi eta garbi esaten dizut. Eta ez dizut leporatzen zure originaltasun eza, Urkullu jauna: zure lehentasunen artean berriz ere haustura jartzearen erantzukizun eza kritikatzen dizut, zure gobernu-planean eta legegintzaldi honetarako planteamenduan haustura hori jarri izana. Argi eta itzulingururik gabe, niri gustatzen zaidan bezala, Urkullu jauna: Ibarretxe Planaren antzeko bati Jaurlaritzaren atea irekitzen jarraitzen badiozu, Urkullu jauna, onar ezazu behar duzun egonkortasunak leihotik alde egingo dizula, Espainiako Gobernua ordezkatzen duen alderdi honen baitan dagoena bai behintzat. Krisialdiko ekonomiaren inguruko ziurgabetasuna 2013an, 2014ean edo 2015ean eten ditzakezuen planekin ez handitzeko eskatzen dizuet. Horregatik esan dizut, nolabait, Ibarretxeren mamua berreskuratu duzuela antzeko plan batekin, hitz gozagarriekin. Lehen, "zer du horrek txarra?"; orain, "gai guztietan lor daitezke akordioak". Espero dezagun erabakitzen dena demokratikoa izango dela eta legea errespetatuko duela. Ohartarazi behar dizut Espainiarekin haustura planteatzeko, Espainiarekiko banantzea planteatzeko obsesio horrek ziurgabetasuna eta mesfidantza ekartzen dituela, Katalunian ekonomiarekin gertatzen ari den bezala eta Ibarretxe Planaren garaian zatiketa sozial eta ekonomikoarekin gertatu zen bezala. Lehendakari jauna, ekarri ekimenak Legebiltzar honetara eta gobernatu, baina ez tematu porrot egindako proiektuekin, ez tematu proiektu zatitzaileekin, ez tematu haustura-proiektuekin. Aukeratu, Urkullu jauna: Ibarretxerena bezalako plana edo gobernatzeko egonkortasuna. Aukeratu: Ibarretxe Plana edo Euskadirentzako aurrerapena. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1323 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, estatus politiko berria delakoari buruz | Basagoiti jauna, hasieran antzekotasunak eta desberdintasunak planteatu dizkidazu, eta bigarren interbentzioan, berriz, desadostasunak eta hausturak… Hara, desadostasunez, hausturez eta ez-betetzeez hitz egiten hasita, utz iezadazu esaten…, ba al dakizu zer gustatuko zitzaidan zuri entzutea? Gernikako Estatutua oso-osorik betetzea defendatzen entzutea gustatuko zitzaidan, Espainiako Gorteek onartutakoa oso-osorik betetzea, baina euskal herritarrek ere onartutakoa. Eta nik ez dut horrelako ezer entzun, Basagoiti jauna. Gernikako Estatutua duela hogeita hamabost urte hasi zen idazten, eta euskal legebiltzarkideen ba- tzarrak txosten bat eratu zuen, Gernikako Autonomia Estatutuaren proiektua ekarri zuena. Hogeita hamabost urte luze igaro dira. Ez geunden Europar Batasunean, ez zegoen Europako Banku Zentrala, eta ezta euroa ere. Eta Espainiako Konstituzioa ere, Basagoiti jauna, aldatu egin da. Garai berrietara egokitu behar dugu. Proposatzen dudana beste txosten bat eratzea da, duela hogeita hamabost urte bezala, baina oraingoan denok parte hartuta. Egia esan, ez dut ikusten ez egiteko arrazoirik. Nahikoa arrazoi dugu zuk arazotzat jotzen duzun baina nik aukera gisa eta premia gisa kalifikatzea nahiago dudan horri aurre egiteko, Basagoiti jauna. Zuzenean erantzungo diot zure galderari: desberdintasunak, antzekotasunak, zentzuzko antzak edo zentzurik gabekoak hemen erabakiko ditugu, Ganbera honetan. Nik prozedura bat planteatu dut; zuk zeure aukerak planteatu ahal izango dituzu, eta denon artean erabakiko dugu. Erabakitzen duguna Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du. Eta ateratzen dena –eta ez dut aurreiritzirik eman nahi–, jo dezagun, estatutua eraberritzeko proiektua edo estatutu berri baten proiektua bada, estatutu berri hori, lehen Gernikakoa bezala, azken batean euskal gizarteak berretsi beharko du, ezinbestean. Ez dago lasterbiderik, Basagoiti jauna. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1324 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Ezer baino lehen, esan behar dut guztiz onartezina iruditzen zaidala presidentetzak Ganbera honetan berriz ere preso politikoei buruz hitz egiten utzi izana… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1325 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | Esan behar dut preso politikoez hitz egiten duenak… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1326 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | … ETAko kideez hitz egiteko… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1327 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | … ETA justifikatzen ari dela, eta hori, nire ustez... La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1328 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | … eta hori onartezina iruditzen zait… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1329 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | … y exigimos… (Lehendakariak Maneiro Labayen jaunaren mikrofonoa deskonektatu du, baina legebiltzarkideak jarraitu du hizketan) | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1330 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bilerari buruz | Hasiko al naiz galderarekin? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1331 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadik behar dituen neurriak bultzatzeko egingo dituen ekintzei eta neurriok bete ahal izateko dituen babesei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, zure Jaurlaritzak aurrekontuproiektua atzera bota behar izan du onartzeko behar zituen babesak lortu ez dituelako, basamortuan bost hilabeteko zeharkaldi luzea egin ondoren lidergorik eta babesik gabe, ekonomikoki jarduerarik gabe, eta gainerako legebiltzar-taldeekin negoziatzeari eta ituntzeari etengabe uko eginez, nagusikeria ikaragarri baten itxura emanez. Gobernuko lehen bost hilabeteetan ez dituzu lortu Euskadik behar dituen neurriak martxan jartzeko eta euskal herritarrok une honetan behar ditugun konfiantza eta ziurtasuna izateko ezinbesteko legebiltzaregonkortasuna lortzeko behar diren babesak. Alferrik galdutako bost hilabete izan dira, krisi ekonomikoaren unerik txarrenean. Duela hamar egun, apirilaren 29an, aurrekontu-proiektuaren porrotaren ondoren, berariazko dei bat egin zenien Euskadiko Alderdi Sozialistari eta Alderdi Popularrari, hiru alderdiko egonkortasun-akordio bat lortzeko xedez. Nahita baztertu zenuen UPyD akordio horretatik, egonkortasun-akordio posible horretatik. Modu harrigarrian, hiru egun geroago, Legebiltzarraren egoitzan, zure gobernu-programa azaltzeko zeuk eskatutako agerraldiko azken txandan, gainerako taldeok erantzuteko aukerarik ez genuenean, zuk iragarri zenuen Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen gailur gisako zerbaiterako deialdia egingo zela Ajuria Enean, hiru diputatu nagusiekin eta Eudelekin egingo zen edo egingo ziren beste bilera batzuekin batera. Bilera herenegun egin zen. Zuk iragarritakoaren arabera, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen arteko bileraren xedea gaur egun bizi dugun larrialdi ekonomikoko egoerari aurre egiteko balioko duten jakineko neurri ekonomiko batzuk martxan jartzea da. Zergaerreforma bat sustatzeko aukera aipatu zenuen, zergairuzurraren aurka borrokatzeko plan integral bati buruz hitz egin zenuen, Administrazioa eta enpresen sektore publikoa arintzeko plan bati buruz hitz egin zenuen, ekonomia dinamizatzeko hainbat neurri hartzeaz hitz egin zenuen eta hainbat funts aplikatu eta sustatuta enplegua sortzeaz hitz egin zenuen. Guk dakigunaren arabera, diputatu nagusiekin eta Eudelekin egindako lehen bileran ez ziren jorratu gai horietako batzuk. Gai horietako batzuk zergatik ez ziren jorratu galdetu nahi genizun. Zergatik ez zen hitz egin zerga-erreformaz, zergatik ez zen hitz egin zergairuzurraren aurka borrokatzeko plan integral edo baterakoaz, zergatik ez zen hitz egin... edo ea hitz egin zen Administrazioa eta enpresen sektore publikoa arintzeko plan bat martxan jartzeaz. Zuk hori azaltzea nahiko nuke; izan ere, bilera horiek gai horiei guztiei buruz hitz egiteko ziren, eta ez batzuei buruz soilik. Ez dakigu etorkizunean gai horiei buruz hitz egiteko aukerarik izango den. Beraz, zuk hori azaltzea nahiko genuke. Aurrekariak kontuan hartuta (eta aurrekariez ari naizenean, akordioak lortzeko ageriko ezintasunaz ari naiz, inorekin ezertaz akordioak lortzeko ageriko ezintasunaz), eta neurri horietako batzuk Euzko Alderdi Jeltzaleak behin eta berriz baztertu dituela ere kontuan hartuta (zerga-erreformaz, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratua martxan jartzeaz eta abarri buruz ari naiz), susmoa dugu, lehendakari jauna, denbora irabazteko eta, aldi baterako behintzat, jarduera politikorik ez izateari eta Legebiltzarrean babesik ez izateari buruzko kritikarik ez izateko estrategia baten aurrean ote gauden. Kezkatu egiten gaitu zure bakardadeari aurre egiteko pare bat argazki atera nahi izateak eta bilera horien atzean kea besterik ez egoteak. Horrek kezkatu egiten gaitu, asko kezkatzen gaitu. Esan dudan bezala, bilera horiek denbora irabazteko erabili nahi izateak kezkatzen gaitu, gero, uda igaro ondoren, agian, egonkortasun-akordio bat lortzeko Euskadiko Alderdi Sozialistarekin, gaur egun akordio horren edukia inork ezagutzen ez badu ere. Orain proposatzen diren neurri horiek, nahikoa ez izan arren, zehaztu eta azaldu egin beharko dira. Horrez gain, egonkortasun-itunaren eskaintza zertan geratu den eta bere gobernu-programa, legegintzaegutegia edo Euskadik behar dituen neurriak zer babesekin aurrera ateratzeko asmoa duen azaldu beharko du lehendakariak. Horregatik, Euskadik behar dituen neurriak sustatzeko egiteko asmoa duen jarduketei buruz eta jarduketa horiek gauzatzeko dituen laguntzei buruz galdetu diogu. Berriro diot, zer geratzen da duela egun batzuk Alderdi Popularrari eta Euskadiko Alderdi Sozialistari eskaini zenien egonkortasun-itun hartatik? Eskaintza horrek irauten du ala baztertuta dago, edo Ganbera honetako beste legebiltzar-talde batzuetara zabaldu da? Datozen aste hauetan edo hurrengo hilabeteetan zer egiteko asmoa duzun jakin nahi dugu. Beraz, nola ikusten duzu zure Gobernuaren egonkortasuna, norekin egingo dituzu akordioak eta zer egingo duzu Euskadi orain dagoen krisi ekonomikotik ateratzeko? Eta ea jarrera aldatu behar duzuen eta behingoz onartzen duzuen Euzko Alderdi Jeltzalea gainerakoak bezalako alderdi bat dela. Gutxiengoan zaudetenez, ea onartu behar duzuen behartuta zaudetela gainerako alderdi politikoekin hitz egitera eta akordioak lortzera. Gutxiengoan zaudete eta, ondorioz, ez duzue nahikoa hitz egitea, beste alderdi politiko batzuen planteamenduak ere onartu beharko dituzue. Horregatik, errealitate horretaz ohartu zareten ala oraindik ez zareten ohartu ere galdetu nahi dizuet. Eskerrik asko, lehendakari jauna. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1332 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadik behar dituen neurriak bultzatzeko egingo dituen ekintzei eta neurriok bete ahal izateko dituen babesei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Halaxe da, azken boladan gauza bera esaten dizut, otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean. Bakardadean daramatzazun hilak soilik aldatzen dira. Esan nizun bi hilabete zeneramatzala bakardadean, inorekin akordiorik lortu gabe; gero, esan nizun hiru hilabete zeneramatzala bakardadean, inorekin akordiorik lortu gabe; eta azken boladan, egia da, esaten eta gogorarazten ari natzaizu bost hilabete daramatzazula bakardadean, gutxiengoan, inorekin akordiorik lortu gabe. Hori errealitatea da, ala ez da errealitatea? Hemen onartu ziren aurrekontuak, ala ez ziren onartu aurrekontuak? Gutxiengoan jarraitzen duzu, ala ez duzu jarraitzen gutxiengoan? Dena den, nik ez dizut galdetu zer egin duzun orain arte, eta egin baduzu ere ezer gutxi, gure iritziz. Hemendik aurrera zer egin behar duzun eta horretarako zer babes dituzun galdetu dizut. Honako hau da interpelazioko galdera zehatza: zer egin behar duzu hemendik aurrera, eta zer babes dituzu horretarako? Gutxi gorabehera azaldu duzu zer egitea gustatuko litzaizukeen, baina neurri horiek edo egonkortasun-itun hori sustatzeko, edo datorren urtean aurrekonturik onenak izateko elkarrizketak eta negoziaketak lehenbailehen hasteko zer babes izan ditzakezun jakin gabe jarraitzen dugu. Hori da denon galdera, talde politikoek egiten duten galdera eta nik neure buruari egiten diodan galdera: norekin? Eta, egia esan, gogoko ez ditugun jarrerak daude. Oposiziokoei boikotatzaile deitzea guri behintzat guztiz bidegabea iruditzen zaigu, eta zuek horretan ari zarete. Guk ez dugu ezer boikotatu! Egia da boikotatzaile deitu digutela. Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek boikotatzaile deitu digute. Jarrera boikotatzailea izan dugula esan digute, eta zurekin edo Ogasun sailburuarekin egin ditugun bileretan ez dugu inoiz jarrera boikotatzailerik izan, guk aurrekontu-proiektua babesteko gure iritziz proiektu horretan jaso beharreko hainbat neurri aurkeztu ditugu, besterik gabe. Nik uste dut hori dela politika: negoziatzea. Ulertu egin behar duzue gainerako alderdi politikoekin negoziatu behar duzuela. Uste dut ez dela ideia ona Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek behin eta berriz esatea zuri edo zure Jaurlaritzari arrazoia ematen ez dion ororen asmoa boikotatzea dela. Bidegabea da guri hori leporatzea, guk ez dugulako inoiz jarrera hori azaldu, guztiz alderantzizkoa baizik. Agian Euskadin jendea ez dago ohituta ideia eta proposamen jakin batzuen gainean negoziatzera eta akordioak lortzera! Agian horrek harritu zintuzten gehien, gu hitzordura neurri jakin batzuekin, geure oinarrizko printzipioekin joan izanak eta, horregatik, ez zen aurrerapenik egon bilera horietan. Ezetz esan zeniguten. Guk ez genuen ezetz esan. Zuek esan zenuten ezetz, guk planteatutako baldintzen artean, esaterako, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratua zegoen arren. Eman zeniguten erantzuna izan zen ezinezkoa zela, une horretan ezetz, ezin zela egin. Sektore publikoa neurriratzeko plana zehazteko eskatu genuen; aurrerago ikusiko zela esan zeniguten, ea zer esaten zuten gainerakoek. Guk proposamenak planteatu genituen. Hara, lehendakari jauna, oposizioak ez dio ohore egin behar ez Euzko Alderdi Jeltzaleari eta ez Eusko Jaurlaritzari. Hori ezinezkoa da. Euzko Alderdi Jeltzalea ez da denon jaun eta jabe. Euzko Alderdi Jeltzalea ez da alderdi bakarra. Euzko Alderdi Jeltzalea ez da Euskadi eta Euskadi ez da Euzko Alderdi Jeltzalea. Denok gara. Beraz, ulertu beharra daukazue gainerako alderdi politikoekin hitz egitea eta akordioak lortzea beste erremediorik ez duzuela, eta hori izan da gure asmoa. Dena den, gerora begira, egonkortasun-ituna eta beste akordio batzuk lortzeko zer aukera ikusten dituzun jakin nahi dugu. Eta deitu dituzun bilera horiei buruz esango dizut, batetik, boikotatzeko asmorik gabe joango garela, beti egin izan dugun bezala, elkarlanean aritzeko joango garela eta, bestetik, ez dugula argazkirik behar, akordioak behar ditugula. Elkarrizketa eta akordioak. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1333 |
10 | 29 | 10.05.2013 | JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA) | EA-NV | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadik behar dituen neurriak bultzatzeko egingo dituen ekintzei eta neurriok bete ahal izateko dituen babesei buruz | Señor Maneiro, komunikabideetan goiburu errazak bilatzeko helburua dagoelako jakineko baliabide batzuetan tematzea uste dut sobera dagoela, baina zuk estrategia horrekin jarraitu nahi baduzu… Zuk esan behar al didazu niri zer den Euskadi Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, Euzko Alderdi Jeltzaleak legegintzaldi gehienetan koalizio-gobernuekin gobernatu duenean, eta nola lortzen diren koaliziogobernuak akordioen eta negoziazioaren bitartez ez bada? Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadi zer den ez dakiela esan behar al didazu, ez dakiela zer den akordioaren eta negoziazioaren bidea bilatzea? Ez da bada izango, lehen esan dudan bezala, gakoa zarela uste duzula eta blokeoko jarrera horretan zaudela? Jaurlaritzako inork ez ditu boikotatzaileak aipatu. Ez, Jaurlaritzako inork ez ditu boikotatzaileak aipatu. Ez. Eta blokeoarena honako jarrera edo estrategia honetan dago oinarrituta: "bai, nik esaten dudana egiten bada". "Bai, nik esaten dudana egiten bada". Señor Maneiro, nos reuniremos uno de estos días, o eso espero. Tendremos una nueva oportunidad sobre alguna mesa o en el entorno para buscar y encontrar acuerdos ante los documentos. En otra ocasión anterior también dije que un acuerdo precisa de la voluntad de ambas partes. Haré un esfuerzo por mi parte en mostrar, trabajar y desarrollar esa voluntad, señor Maneiro. Yo tampoco necesito fotos, señor Maneiro, no soy muy aficionado a las fotos. Esta misma semana hemos dado un paso adelante; la clave ha sido muy sencilla: reconocer la situación en la que vivimos. La situación que vivimos en todas las instituciones es muy difícil. La gestión diaria no es nada fácil, puesto que, por una parte, tenemos cada vez más necesidades y peticiones, y por otra, cada vez menos ingresos. Una vez aceptada esta situación, es más fácil llegar a acuerdos, señor Maneiro. Beraz, hainbat aldiz elkartzeko aukera izan dugu, Maneiro jauna, eta nik Jaurlaritza honen planak aurreratu dizkizut. Bilduta egon naizen aldi bakoitza niretzat ez da galdutako denbora, inbertsioa da, badakidalako konfiantza sortu behar dugula eta konfiantzarik gabe zaila dela akordioak lortzea. Joan den astean euskal instituzioetako arduradun gorenei zuzendutako deialdia planteatu nuen, dagoeneko egin dena. Ondoren alderdi politikoetako arduradunei ere dei egin nien. Eta ez dut argazkirik behar, Maneiro jauna. Aditzera eman nahi dizut aurrekontu-proiektua alde batera uzteko pasartearen ondoren akordioa lortzeko beste aukera baten aurrean inor ez baztertzeko premiak pisu handia izan zuela erabakia hartu aurretik egin nuen hausnarketan. Norbaitek uste badu garrantzitsua Jaurlaritza zigortzea dela ondorioak kontuan hartu gabe, norberak ikusiko du, Maneiro jauna. Alderdi guztiei egin diedan deialdiarekin, herrialde honetako arduradun instituzional eta politiko guztiei bilera honetan parte hartzeko aukera eskaini nahi nien. Bizitzen ari garen egoeraren diagnostiko partekatura oraindik ez garela iritsi konbentzituta hartu dut erabaki hau. Ez egoera instituzionalarena, gobernuarena, Legebiltzarrarena edo politikarena, ez. Ez gara iritsi herrialdearen egoerari buruzko diagnostiko partekatura. Nire gain hartzen dudan eta lantzen jarraituko dudan erantzukizuna da hau baina, aldi berean, denok hartu beharreko erantzukizuna da, arduradun instituzionalek eta arduradun politikoek. Akordioak eta lan bateratua eskatzen dizkiguna herrialdea da, nik behintzat hala ulertzen dut, denoi eskatzen digula. Eta ez da gobernu batek izan dezakeen gutxiengo- edo gehiengo-egoera, eta ez du balio esateak gizarteak gehiago eskatzen diela batzuei besteei baino, edo erantzukizun handiagoa dela batzuena besteena baino. Ez gaitezen hasi kalkuluak egiten, Maneiro jauna. Bila ditzagun hurbilketa bat eta elkargune bat, bidera dezagun oinarrizko gutxieneko akordio bat. Joan zen asteazkenean egoera instituzionalaren diagnostiko partekatu batean parte hartzeko gai izan ginen, denok ari garelako egoera hori jasaten; denok ari gara jasaten atzeraldia, eta langabeziaren gorakada ari zaigu eragiten, premia sozialen gehikuntza ari zaigu eragiten, diru-bilketaren beherakada ari zaigu eragiten eta instituzio guztiei eragiten digu. Baterako abiapuntu horrek akordioa errazten du eta baterako gutxieneko oinarri hori beharrezkoa da neurri partekatuak hartzeko. Diagnostiko bateratua da nik ahalbidetu nahi dudana eta, hortik aurrera, adierazitako konpromisoak: zerga-erreformaren inguruko eta iruzurraren aurkako borrokaren inguruko konpromisoa, baliabide gehigarrien xedearen inguruko konpromisoa, baliabide gehigarririk balego, politika publiko partekatuen arloko konpromisoa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren forma-, erreforma- eta berregituraketa-arloko konpromisoak, eta jarduketa jakin batzuen inguruko konpromisoak, kasu honetan etorkizuneko aurrekontuen inguruko negoziazioak izan daitezkeenak. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1334 |
10 | 29 | 10.05.2013 | PASTOR GARRIDO | SV-ES | Interpelazioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarraren renove planei buruzko agindua betetzeari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, joan den martxoaren 8an enpleguari buruz egindako eztabaida monografikoan, besteak beste, ebazpen bat onartu zen –Euskal Sozialistak taldearen ekimenez– Gobernuari zenbait renove plan sustatzeko eskatuz, krisi ekonomikoaren eragina bereziki jasaten ari diren sektoreetan. Patxi Lópezen gobernuak agintaldiaren lehenengo urtetik martxan jarritako suspertze ekonomikorako politikekin jarraitzea proposatu eta onartu zen, eta, aurreko legegintzaldiaren hasieran, Legebiltzar honek gehiengo osoz onarturiko krisi-aurkako neurriekin –Euskadi 09 deitu zen harekin– jarraitzea adostu zen. Bide batez, zuen alderdiak suharki laidoztatu zuen plana izan zen. Testuinguru horretan, gogoratuko duzuen bezala, Eusko Jaurlaritzak zenbait renove plan onartu zituen, etxebizitzak birgaitzeko, leihoak, etxetresna elektrikoak eta altzariak berritzeko, merkataritzarako, makineria, erremintak eta galdarak berritzeko eta beste hainbat jarduera ekonomikotarako. Esperientziak erakutsi digunez, plan horiek izugarri ondo atera ziren, gaitasun komertziala eta industriala mugiarazi zutelako, eta, ondorioz, hainbat lanpostu ez galtzen lagundu zutelako. Eta, gainera, onuragarriak izan ziren kutxa publikoentzat ere. Adibidez, 2009ko etxebizitzak birgaitzeko planean, 22 milioi euro jarri zituen Gobernuak, eta 380 milioiko inbertsioa eragin zuen, Autonomia Erkidegoko 20.000 etxebizitzari baino gehiagori eman zitzaien laguntza, eta, gainera, enplegua sustatu zuen, enpresa txiki eta ertainen jarduera bultzatu zuen eta kutxa publikoei diru-sarrerak eman zizkien, BEZaren bidez (48 milioi euro inguru, hain zuzen). Urte bereko Altzarien Renove planean, berriz, 43.000 etxebizitzei laguntzeaz gainera, 160 milioi euroko salmentak eragin ziren, Gobernuaren ekarpena 19 milioi euro eskasekoa izan arren. Alegia, Gobernuak inbertitutako euro bakoitzeko, beste zortzi sortu ziren sektorearen jarduera komertzialerako, eta Gobernuak jarritako dirua erraz berreskuratu zen BEZaren bidez; hain zuzen, 25,5 milioi euro berreskuratu ziren. Makina-erremintaren Renove Plana ere aipatzekoa da: 10 milioi euro jarri ziren plan horretan, eta horrek 57 milioiko fakturazioa eragin zuen 164 eragiketaren bidez. BEZaren bidez, berriz, 9 milioi euro baino gehiago bildu ziren. Antzeko datuak eman daitezke aurreko legegintzaldian martxan jarritako gainerako renove planei buruz; arrakasta handia izan zuten guztiek. Horren adierazgarri da, Urkullu jauna, aurkeztutakoan neurri horiek mespretxatu arren, zure alderdia haien defendatzailerik sutsuena bihurtu zen gerora. Legebiltzarreko ekimena ere aurkeztu zenuten, dena esan behar bada. Horrelako gauzak egiten zituen, zure arabera, Lehendakari jauna, programarik ez zuen Patxi Lópezen gobernu hark, eta zure gobernuak ere horrelako gauzak egiten jarrai dezan nahi dugu, jendearentzat onak direlako. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela zuen gobernuak ez galtzea utzi diogun herentzia, eta, horregatik, horrelako neurriak ekonomia suspertzeko erabilgarriak direla uste dugulako, renove planak sustatzeari buruzko ebazpen bat egin eta onartu genuen, hazkunde ekonomikorako eta langabeziaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko osoko bilkuran. Bi hilabete pasatu dira ordutik, baina oraindik ere ez dakigu ezer Gobernuak gai horri buruz dituen planen gainean. Urkullu jauna, Legebiltzar honen mandatua daukazu, eta, oraindik ere, ez dakigu beteko duzun edo bete nahi duzun. Edo, agian, pentsatzen duzu jendearen bizitzarekin zerikusia duten eta Legebiltzarreko osoko bilkura batean onartzen diren ebazpenak apaingarri hutsak direla; bete gabeko gauzen tiradera horretan sartuko duzun gauza bat gehiago. Halaber, ez dakigu Legebiltzarraren mandatua betetzeak lehendakari gisa duzun duintasuna urratzen duen, eta gai hori beste harreman paralelo batzuetarako gorde nahi duzun. Agian, Patxi López jaunari aipatu beharko dizkiozue biok parte hartzen duzuen hurrengo goi-bileran! Ala, agian, zuen gobernu-programa izaten ari den lan amaiezin hori bukatu arte itxaron nahi duzu. Egia esan, ez dakigu ezer ere horri buruz; izan ere, ez zuek ez zure Gobernuak ez diguzue ezer ere esaten, eta, badirudi, orain arte, ez duzuela erabakirik hartu, zeren eta oraindik ere ez baituzue ezer azaldu egin nahi duzuenari buruz. Osoko bilkura hartatik, bi hilabete pasatu dira, alegia, zortzi gobernu-kontseilu inguru, eta haietako batean ere ez duzue erabaki renove planak martxan jartzea. Ez dakigu nola egin ez dakizuelako ote den, ala norbaitek aholka zaitzaten zain zaudeten, ala krisian dauden sektoreei laguntzea zuen gobernuaren lehentasuna ez den, ala zorroztasun ekonomikoko politika horietan aurrera ez atzera jarraitzen duzuen, zeinak, zorroztasun ekonomikoa baino, rigor mortis baitira euskal ekonomiarentzat. Kontua da legegintzaldia hasi zenetik bost hilabete pasatu direla, eta uste dut, dagoeneko, beharrezkoa dela jarduera estrategikoak definitzea –kasu honetan, gainera, Legebiltzarraren mandatua izanik–, eta ekonomiak etorkizunean izango duen norabidea definitzea. Horregatik egin dugu egin dugu interpelazio hau, egin nahi duzuenaren zantzurik ikusten dugulako, eta, martxoaren 8an, Legebiltzar honetan bere garaian onarturikoari jarraikiz, sektore estrategikoetarako laguntza-planak martxan jartzeko onartu zen legebiltzarmandatu horrekin Eusko Jaurlaritzak zer egin nahi duen jakin nahi dugulako. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1335 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarraren renove planei buruzko agindua betetzeari buruz | Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, señores consejeros, señorías, buenos días a todos. Pastor jauna, uste dut ez dagoela zalantzan edo ez litzatekeela zalantzan jarri behar Legebiltzarrarekiko errespetua, herri honetako erakunde gorena den aldetik. Eta horrek ez luke eragotzi behar herri honetarako baliagarriak izan daitezkeen beste bilgune batzuk ere modu berean baloratzeko. Aurtengo martxoaren 18an, Enplegua Suspertzeko 2013-2016rako Plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakariaren, Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuaren eta neronen bidez. Talka-plan horren bidez, jatorri publiko eta pribatuko 1.014 milioi euro mugiaraztea aurreikusten da, 12.000 lanpostu baino gehiago sortzeko autonomoentzat, mikroenpresentzat eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. 2013an, hasteko, enplegua suspertzeko plan horretan Eusko Jaurlaritzak 281 milioi euro jartzea aurreikusten da. Plan horren bidez, epealdi osoan, 44.000 lanpostu berri sortuko lirateke, eta gaur egun dauden 112.000 mantenduko lirateke. Enplegua suspertzeko 2013-2016rako plan horren barruko programa eragileen artean, Birgaitzeko Renove programa dago, hain zuzen ere, zeinaren bidez, eraikinak birgaitzeko azpisektorean enplegua sorrarazi nahi baita, eta, horretarako, birgaitzeko politikak bultzatu nahi dira, Euskadiko etxebizitza eta eraikinen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetuz. Enpleguan –zuzena nahiz zeharkakoa– duen eragin handia dela eta, Gobernu honen ustez, ezinbestekoa da Euskadiko eraikuntza-sektoreari laguntzea, aurreko gobernuak egin zuen bezala. Zerbait ona partekatzen bada, ez dago zertan utzi beharrik! Kalkuluen arabera, krisiaren hasieratik, desenpleguaren guztizko hazkundearen % 20 eraikuntza-sektorean izandako atzerakada horrek eragin du, hain zuzen, eta, beraz, beharrezkoa da sektore horri laguntzea. Eraikuntza-sektorearen egoera horrekin kontrastean –desenplegu-maila altua du, esan bezala–, Eus- kadiko eraikuntza-parkeak birgaitzeko beharra du; izan ere, etxebizitza-eraikinen % 53k berrogeita hamar urte baino gehiago dituzte, eta horietatik % 15etan, behar-beharrezkoa dute birgaitzeren bat, irisgarritasun-faltagatik edo energia-eraginkortasun txarragatik. Herri honetako etxebizitzen % 70 baino gehiagok ez dute irisgarritasun egokirik, etxebizitzen % 29k ez dute igogailurik eta etxebizitza-parkearen % 72 1980 baino lehen eraiki zen, alegia, eraikinen isolamendu termikoari buruzko lehenengo araua indarrean sartu baino lehen. Beraz, badago zeregina. Gaur egun oso zabalduta dagoen adostasun sozialaren –eta politikoa ere bai, nire ustez– arabera, hiriak birgaituz eta berrituz, sektorearen birmoldaketari laguntzen zaio, eta, hala, kosta ahala kosta eraikin berriak egitearen paradigmaren ordez, eraikitako parkeari eman behar zaio balioa; horretarako, inbertsio pribatuaren konpromiso handia behar dela eta enplegu asko sortuko litzatekeela uste da. Hainbat azterketaren arabera, birgaitzeetan inbertitutako milioi euro bakoitzeko, zortzi eta hamalau enplegu artean sortuko lirateke zuzenean; zeharka, berriz, enplegu asko sortuko lirateke, eta, esan bezala, eraikuntza-sektoreari birmoldatzen lagunduko lioke. Gainera, birgaitzeek garrantzi handia dute tokiko mailan, mikroenpresetan eta tokiko enpresetan, gertuko enplegu-eskaera eragiten dutelako, eta ekonomia produktiboan eragin biderkatzaile handia dute. Zehazki, Enplegua Suspertzeko 2013-2016rako Planaren Renove birgaitze-programaren bidez, eraikinak birgaitzeko merkatu-nitxoa dinamizatu nahi da, eta, hasteko, 55 milioi eurotik gorako aurrekontua du, hiru azpiprogramatan banatuta. Lehenengo programaren bidez –Renove Etxebizitza–, laguntza publikoak ematen dira etxebizitzen eta eraikinen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko birgaitzeetarako; bigarrena, Renove Hezkuntza, ikastetxeei laguntza zuzena emateko da, eta, hirugarrena, Renove Osasuna, osasun-zentro eta -ekipamenduetarako laguntza zuzenak emateko (hezkuntza-arloko laguntzen kasuan, 35 milioi eta, osasun-arlokoetan, 5 milioi). Etxebizitzetarako Renove Planaren barruan daude etxebizitzen eta eraikinen irisgarritasuna hobetzeko, etxebizitzak eta eraikinak berritzeko, birgaitzeko eta hirigintza-berrikuntzarako jarduera-ildo guztiak. Zehazki, pauso hauek eman dira: Irisgarritasunerako laguntzen deialdia, 2013ko uztailerako aurreikusia dagoena; hasteko, 1.800.000 euro jarri dira ordainketa-kreditutan, eta 2013 eta 2014an betetzeko konpromisoa hartu da. Laguntza horien bidez, irisgarritasunerako plan eta proiektuen ehun jarduera baino gehiago laguntzea da asmoa. Auzoak berritzeko laguntzen deialdia; 2013ko uztailerako aurreikusia, eta 6.330.000 euroz hornitua. Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak. Laguntza irekiak dira. 13 milioi euro jarri dira ordainketa-kreditutan eta 11 milioi euro konpromiso-kreditutan. Lagundutako jardueren artean daude, besteak beste, eraikinaren egitura egokitzeko lanak, bizigarritasun-baldintzak egokitzeko lanak, etxebizitzak eta haien sarbideak indarrean dagoen araudira egokitzeko lanak eta eraikinen akabera orokorra eraikuntza oneko printzipioetara egokitzeko jarduerak. Tipologia tradizional horietaz gainera, 2011z geroztik, jabekideen erkidegoentzako laguntzak aipatu behar dira, eraikinen inguratzailea hobetzeko eta eraikinen aldizkako ikuskapenetarako txosten teknikoak egiteko. Horiek ere mantendu egingo ditugu, Pastor jauna. Hala, 2013an, 14.313 etxebizitza birgaitzeko asmoa dago, eta, 2013tik 2016ra, 63.000 eraikin guztira. 2013ko ekitaldian, 240 milioi euroko inbertsio pribatua eragingo duela kalkulatzen da, zure hitzaldian aipatu duzun eragin biderkatzaile horren bidez. Halaber, hirigintza-berrikuntzetan aurrez hitz emandako inbertsioak gauzatuko dira. Oro har, Birgaitzeetarako Renove programaren hasierako aurrekontuaren bidez, etxebizitzaren arloan, 14.520.000 euro mugiaraziko dira 2013an ordainketa-kreditutan eta 20 milioi euro konpromiso-kreditutan. Horrek esan nahi du, hasteko, 34 milioi eurotik gorako gastu-ahalmen orokorra izango dela. Renove plan horietaz gainera, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, zure hitzaldian aipatu dituzun zenbait diru-laguntzarekin ere jarraituko da. Hala, leihoak aldatzeko renove plan bat egingo da, energiaaurrezkirako eta -eraginkortasunerako. Plangintza horretan, 1,3 milioi euro jarriko dira. Halaber, uztail inguruan, renove plan bat aplikatuko dugu etxetresna elektrikoetan –hor ere 1,3 milioi euro jarriko ditugu–, eta, halaber, galdarak berritzeko renove plan bat dugu, 0,4 milioi euroz hornitua. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1336 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | PASTOR GARRIDO | SV-ES | Interpelazioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarraren renove planei buruzko agindua betetzeari buruz | Eskerrik asko informazioagatik, Aburto jauna. Dena den, Lehendakariak erantzutea espero nuen, baina, edonola ere, aitortuko didazu eraikuntzaren eta etxebizitzaren sektoreko renove planetan jarri duzula arreta, garrantzitsuak izan daitezkeen arren. Zuk iragarritako gainerako gauzei buruz, berriz, uste dut ez genuela gobernu-kontseiluetako hitzarmenei buruzko informaziorik. Edonola ere, txalogarria iruditzen zait, eta aipatutako osoko bilkura monografikoan onartu genuenaren ildotik doa. Hala ere, esan behar dizut eraikin publikoak, ikastetxeak eta osasun-zentroak birgaitzeko, hobetzeko eta egokitzeko lanak ezin direla renove plan baten barruan sartu, baldin eta Osasun edo Hezkuntza Sailean jadanik martxan zeuden eta helburu bera zuten jarduerei izena aldatu, eta deitzen badiegu... Hala, birgaitze-, hobekuntza-, inbertsio- eta azpiegitura-lanei "renove planak" deitzen diegu, eta, hartara, hobeto janzten dugu mahai gainean jarritako jardueren panpina. Edonola ere, Legebiltzarraren erabakiei eta haien gauzatzeari dagokionez..., gobernu-hitzarmenen bidez gauzatzen dira, eta hor ez duzue inolako konpromiso politikorik edo akordio zabalik behar. Erabaki egin behar duzue, erabakiak hartu, neurriak martxan jarri, horiek baitira Gobernuaren lanak; akordio zabalen beharrik gabe eta erabakiak atzeratzeko aitzakiarik gabe. Agian, eraginkorragoak izango dira mediatikoki oso garrantzitsuak diren goi-bileretara eramaten diren balizko plan batzuk baino, zeinak, azkenekoarekin gertatu den bezala, goi-bilera ekaiztsu horietakoak bihurtzen baitira, eta zalantzan geratzen baita iragarritakoa egia zen ala ez. Bietako batean ere ez dut nire iritzia eman, ez geundelako han, baina, nire ustez, horrelako jarduerak gutxi eta gaizki prestatzen dira, eta ez dut uste herri honetako arazoak konpontzeko bidea direnik. Aldiz, etxebizitzaren eta eraikuntzaren arloko renove plan horri Alderdi Sozialistaren oniritzia eman diezaiokedan arren, gure ustez, maila horretako –edo handiagoko– neurriak hartu beharko lirateke beste hainbat sektore estrategikotan ere. Dena den, pozten naiz, azkenean, zuek ere erabaki duzuelako aurreko gobernuak martxan jarritako planak onak zirela, nahiz eta EAJren eserlekuetatik astakeria dezente esan ziren plan horien eraginkortasunari buruz. Ondo dago birmoldaketak egitea, eta, are hobeto, zuzenketak egitea. Zorionak eman nahi dizkizuet horregatik; aitortzeagatik, agian, sozialistek ez zituztela gauzak hain gaizki egin, ez behintzat une haietan zuek esaten zenuten bezain gaizki. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1337 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarraren renove planei buruzko agindua betetzeari buruz | Mahaiburu andrea, eskerrik asko. Pastor jauna, uste dut Gobernu honek aurrera begiratuko duela, zalantzarik gabe. Ez dugu hitz egin nahi iraganeko herentzia onari ez herentzia txarrari buruz. Ez dugu herentziari buruz hitz egin nahi. Gizarte honek erronka gehiegi ditu batzuek eta besteok iragan hurbilaren esklabo izaten jarrai dezagun. Nire ustez, aurrera begiratu behar dugu, eta horretan ari da Gobernu hau. Horretan ari da, eta, zuk esan bezala, garrantzitsuak iruditzen zaizkion goibilerak antolatzen ditu, hain zuzen ere, herri gisa ditugun erronka horiei erantzuteko. Ala ez da garrantzitsua mahai gainean 245 milioi euro jartzea ekonomia suspertzeko plan baterako, elkartasun-plan baterako, enplegurako elkartasun-funts baterako, ikaskuntzarako funts baterako? Ez al da garrantzitsua, Pastor jauna? Zuek bilera horretan egon ez arren, laster izango duzue aukera egoteko eta, Lehendakariarekin, herri gisa ditugun erronka horiek partekatzeko eta irtenbideak proposatzeko. Izan ere, guztien artean bakarrik lortuko dugu herri honek dituen erronkei aurre egitea; horretan ez daukagu inolako zalantzarik. Ez daukagu zalantzarik. Aipatutako enplegua suspertzeko planean egingo diren inbertsio produktiboak asko indartuko dira, hain zuzen ere, pentsatzen dugulako –eta horretan guztiok ados gaudela esango nuke– eraikuntzaren arloko renove plan hori garrantzitsua dela. Beste batzuk ere egin daitezkeen arren, plan hori garrantzitsua da enpleguan duen eragin zuzenagatik eta bizitzen ari garen krisian duen pisu handiagatik. Eta foru-aldundiekin eta Eudelekin batera egingo dugu lan. Defizita jaisteak –azkenean jaisten bada– lasaitasun handiagoa ekarriko du aurrekontuetan, eta horrek aukera handiagoa emango die administrazioei zorpetzeko eta, beraz, baliabide gehigarriak izateko. Etxebizitzak berritzeko renove planari dagokionez, erakunde publiko horiek enplegurako elkartasun-funts bat aktibatzea adostu dute, 40 milioikoa, eta, gogoratzen dudanez, defizita jaitsi ala ez, lehendakariak konpromisoa hartua du plan hori barnetik hornitzeko, bestela ezingo balitz. Beraz, 40 milioi euroko ezohiko funts bat izango litzateke. Eta, funts horren bidez, besteak beste, renove plana indartzea da helburua, 10 milioi gehiago jarriz, eta eragin zuzena izango du enpleguan, zuzenean nahiz zeharka. Azken zifra horiekin jarriko den azken dirukopurua alde batera utzita, 2013an gertatzen ari den zerbaiten erakusgarri da hori, alegia, ikusten ari gara Enplegu eta Gizarte Politiken Saila etxebizitza-arloko birgaitze-politikak oso azkar ari dela martxan jartzen. Eta jauzi kualitatibo bat eman da, irmoki eta ondorio ekonomiko garrantzitsuekin, eraikinen inguratzaileen energia-eraginkortasunerako jarduerak aurreikustean. Gure ustez, Etxebizitzetarako Renove Planaren aurrekontua indartzeko pauso horren bidez, oinarri sendoak jarri dira EAEko eraikuntza-sektoreak premiazkoak dituen berregituraketarako eta enplegusorkuntzarako. Konpromiso hori hartua dugu Legebiltzarraren aurrean, eta zuek ere ados egongo zaretela espero dugu, Pastor jauna. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1338 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontsumobideren inpartzialtasunari buruzko zalantzen gainean | Eskerrik asko, presidente andrea. Beno, adierazpen instituzional bat irakurriko da gero, baina, gaur, egun garrantzitsua da, berrogei urte baitira Fronte Polisarioa sortu zela, eta, noski, elkartasuna adierazi nahi diogu Saharako herriari. Eta esan nahi dut Marokon preso politikoak daudela, baina Espainian ez. Argi gera dadila hori. Lehendakari jauna, Jueces para la Democracia elkarteko magistratuek berriki ateratako adierazpen baten arabera, Kontsumorako Euskal Institutua, Kontsumobide, jadanik ez da inpartziala Fagor eta Eroskiren mendeko ekarpenen gaiari buruz erabakitzeko. Institutuko zuzendariari berriki egindako elkarrizketa baten ondoren iritsi dira aipaturiko elkarteko epaileak ondorio horretara. Hala, Greaves andrea partziala dela diote, uste baitute Eroskiren eta Fagorren eta Euskadiko Kutxaren jarduera defendatzen duela mendeko ekarpenak komertzializatuz. Halaber, –eta garrantzitsua da hori ere– betirako zorrak kaltetutakoek uste dute Kontsumobide baliogabetuta dagoela, eta benetan nahigabetuta adierazi dute hori berriki. Galdera hori egiten dizut, lehendakari jauna, zuk ere adierazpenak egin baitzenituen Kontsumobidera ekarpen horiei buruzko bitartekaritza eramateko, eta, beraz, zu ere sartuta baitzaude gai honetan, zure legebiltzar-taldea eta Legebiltzarreko beste talde batzuk bezala. Hori dela eta, gai horri buruz galdetu nahi dizut, larria eta garrantzitsua baita. Izan ere, epaileelkarte batek adierazi du Kontsumobide inpartzial jokatzen ari dela, eta nik uste dut hori garrantzitsua dela. Beraz, lehendakari jauna, galdetu nahi dizugu zer balorazio egiten duzun Jueces para la Democracia magistratu-elkarteak egindako adierazpenei buruz, zeintzuen arabera Kontsumobide Kontsumorako Euskal Institutuak inpartzialtasuna galdu baitu mendeko ekarpenen gaian, haren zuzendariak guztiok irakurri ahal izan dugun egunkari-elkarrizketan egindako adierazpenen ondoren. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1339 |
10 | 29 | 10.05.2013 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontsumobideren inpartzialtasunari buruzko zalantzen gainean | Eskerrik asko, osasunsailburu jauna. Beno, Lehendakariari zuzendu diot galdera, hark hitz egin baitzuen gai horri buruz. Gaia kontuan hartuta, badakit galdera zuri zuzentzea dela arrazoizkoena, baina lehendakariari ere galdetu diot... Baina, beno, ondo iruditzen zait zuk erantzutea. Ez daukat inolako eragozpenik. Egia esan, gai honetan ezohiko egoera bat sortu da; izan ere, epaileen elkarte profesional batek adierazpena egin du judiziala ez den Administrazioko organo baten inpartzialtasun-falta salatzeko. Oso ezohikoa da hori. Alegia, horrek esan nahi du larritzat jo dutela Kontsumobideko zuzendaritzaren portaera. Eta egoera korapilatsua da hori. Korapilatsua da. Guztiok irakurri dugu Greaves andrearen elkarrizketa, eta baditu hainbat ondorio. Kaltetuek Kontsumobideren paperean sinesteari utzi diote, Legebiltzarra eta Legebiltzarreko talderen bat korapilo horretan nahastu da, emandako hitza jan egin da... Egoera horrek arazoak sortu dizkio Legebiltzarreko talderen bati, eta bere jarrera zuzendu behar izan du... Beraz, sinesgarritasuna eta erantzukizuna eskatzeko moduan gaude, sailburu jauna. Badirudi zuzendariak suhiltzaile piromano gisa jokatu duela. Eta gu ez gara maximalistak izango erantzukizunak, eteteak, dimisioak eskatzen, baina uste dugu hausnarketa bat behar dela, eta zuri ere portaera horri buruz hausnar dezazun eskatzen dizugu. Esan duzu ez dituzula horrelako adierazpenak baloratu nahi, baina baloratu egin behar dituzu, larriak direlako, akats bat egin delako, eta Gobernuak, erantzukizunez jokatu nahi badu, zuzendu egin behar du, hausnartu egin behar du eta azalpen serio bat eman behar digu, ezkutatu beharrean. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1340 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontsumobideren inpartzialtasunari buruzko zalantzen gainean | Barrio jauna, ez izan zalantzarik guk ere hausnartu dugula hausnartu beharreko lekuan, baina utz iezadazu ez baloratzen elkarte profesional baten adierazpenak, gainera zuzenean guri bidali ez badizkigu. Duela bi hilabete, egoeraren azterketa egiteko eta irtenbide posibleak proposatzeko eskatu zion Legebiltzarrak Kontsumobideri. Gure ustez, bide horrekin jarraitu behar da. Gaiari buruz duzun interesa bidezkoa izan arren, gure ustez, balorazio horiek ez diote ekarpenik egingo irtenbideari. Bide batez, irtenbide hori lehenbailehen aurkitzea nahi genuke. Ororen gainetik, auzi honetako alderdietan pentsatu behar dugu, eta biak gogobeteko dituen adostasun bat lortzean. Utz diezaiegun lan egiten Kontsumobideko profesionalei, konpromisoz eta inpartzialtasunez egingo baitute. Eta, uzten badidazue, nirea ez, baizik eta Jon Azua lehendakariorde ohiarena den esaldi batekin bukatu nahi dut, ezin hobeto adierazten duelako gai honetan gidari izan behar dugun mezuaren espiritua: "Ekonomian ere, pertsonak, garrantzitsuak izateaz gainera, ezinbestekoak dira". La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1341 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Lanbideren lanpostuen zerrendari buruz | Lehendakari jauna, sailburu jauna. Pentsatzen dut galderaren eta justifikazioaren berri baduzula, baina, hala ere, ez nituzke arrazoiak azaldu gabe utzi nahi. 2012ko martxoaren 22an, aurreko legegintzaldian, mozio bat aurkeztu zen hemen, Gobernuak Lanbideren LPZ (lanpostu-zerrenda) bi hilabeteko epean egin zezan, Lanbideren 3/2011 Legearekin bat, zeinaren xedapen iragankorrean lau hilabeteko epea ezartzen baita, baina epe hori gaindituta zegoen jadanik. Legebiltzarkide hau bakarrik gelditu zen tribunan, eta bere legebiltzar-taldea izan zen mozio horri botoa eman ez zion bakarra. Hala, gehiengoak –berrogeita hamar boto (Ganberaren bi heren)– proposamenaren aldeko botoa eman zuen, eta Lanbideko lanpostu-zerrenda, presaz, bi hilabetean egin zedin eskatu zuen. Ganberaren interesa ikusirik, aurtengo urtarrilaren 9an aurkeztu nuen galdera. Hala eta guztiz ere, ondo dakizun bezala, egin beharreko galderen ordenan bozeramaileek hartzen dute parte, eta, gureak, Sozialisten Taldeko bozeramaileak, keinu laudagarri bat eginez, galderaren aurkezpena atzeratu egin du gai-ordenan, hartara, denbora igaro denez, galderari erantzun baikorra emateko aukera guztiak baliatzeko. Beraz, galdera errepikatuko dut, dagoen moduan: Sailburu jauna prest al dago, bi hilabeteko epean, lanpostu-zerrenda hori egiteko konpromisoa hartzeko? La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1342 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio) | Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Lanbideren lanpostuen zerrendari buruz | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Itxaso jauna, oso ados nago zurekin; galdera egiten den idatzian aipatzen den moduan, Lanbidek oso zeregin garrantzitsua duela une hauetan, langabezia hain handia izanik, eta botere publikoek lehenbailehen esku hartu behar dutela lan-merkatua indartzen. Halaber, ezin dut ukatu oraintxe aipatu duzun beste gauza bat, alegia, aurreko legegintzaldian luze eta zabal hitz egin zela gaiari buruz eta, zehazki, lanpostu-zerrendari buruz. Zure hitzaldi batzuetan, ordea, orain diozunaren kontrakoa esan izan duzu. Izan ere, esaten zenuen ez zela lanpostu-zerrenda bat behar, ezta? Asko hitz egin da horri buruz. Edonola ere, ziur nago ohartzen zarela zer zailtasun dituen Lanbiden LPZ bat egiteak. Datuak puztu gabe, izugarrizko mosaikoa osatzen duen lan-talde bati buruz ari gara, hainbat jatorritako giza baliabideak eta araubide juridiko oso desberdinen mendekoak dituena. Lanbideren barruan daude karrerako funtzionarioak, laboral finkoak, laboral mugagabeak, aldi batekoak, programakako bitarteko funtzionarioak... Eta jatorrien artean, berriz, "caldero"-etatik hasi, eta Lan Zuzendaritzakoak, Egailanekoak eta Lanbidek berak kontratatukoak daude, eta horietako asko Lanbide zuzenbide pribatuko erakunde publikoa zen garaikoak dira. Azken hilabeteetan, Enplegu Saila eta Funtzio Publikoko sailburuordea buru belarri ari dira lanean hain anitza den talde hori antolatzen, lanpostuzerrenda hori egiteko. Noizko egongo den zerrenda? Begira, Gobernuko hainbat bozeramailek emana dute erantzuna. Enplegu-sailburuak otsailaren 6ko batzordeari buruz egindako aurkezpenean zuhurki esan zuen bezala, urte amaiera baino lehen. Berak esaten zuen oso zuhur ari zela. Aste honetan bertan, asteazkenean, maiatzak 8, Funtzio Publiko sailburuordeak zegokion batzordean egindako aurkezpenean esan zuen, urte amaiera baino lehen beharrean, ziurrenik, urriaren 31 baino lehen eginda egongo zela. Beraz, Gobernu hau koordinatuta dagoenez, urte amaiera baino lehen, eta, ziurrenik, urriaren 31 baino lehen. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1343 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Lanbideren lanpostuen zerrendari buruz | Eskerrik asko, Erkoreka jauna. Eskerrik asko hain argi hitz egiteagatik, baina utz iezadazu esaten nik inoiz ere ez dudala ukatu lan- postu-zerrenda bat egin behar zenik, Legebiltzar honen aginduz egindako lege bateko araua baita. Edonola ere, bideo horiek ikusi badituzu, ikusiko zenuen nire taldearen ustez, ezinezkoa zela bi hilabeteko epe hori betetzea. Bi hilabete 2012ko martxoaren 22an. Eta argi hitz egin izana eskertzen dizudanez, ez dut zaurian gehiago aztarrikatuko, epe horretan eta hain denbora laburrean egiteko entzun behar izan zen guztia aipatuz. Hala eta guztiz ere, uste dut interesgarria izango litzatekeela horri buruz hausnartzea –izan ere, gogorarazi behar dizut lege hori oposizioko taldeek ateratako lege-proposamen baten ondoren egin zela–, alegia, teknika legegileari eta xedapenei buruz hausnartzea, eta aztertzea, etorkizunean, gehiago egokitu beharko liratekeela gertakizunetara eta probabilitateetara. Eskerrak, beraz, hain argi hitz egiteagatik, eta zaurian aztarrika ibili gabe, baina zu ere ados egongo zara, Erkoreka jauna, bizitzan bezala politikan ere, salgarria izatea ez dela konfiantza-iturri. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1344 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio) | Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Lanbideren lanpostuen zerrendari buruz | Gracias, señora presidenta. Hain zuzen ere, argi hitz egin dut, eta hala hitz egiten jarraituko dut. Zure galdera ikusi nuenean, zera galdetu nion neure buruari: Proposamen eraikitzaile bat egin nahi du, ala aurreko legegintzaldiko arantza atera nahian dabil? Zorionez, ikusi dut proposamen eraikitzaile bat egin nahi duzuela, eta, beraz, pozten naiz. Zuri laguntzeko prest izango nauzu, eta pentsatzen dut Enplegu sailburuak ere LPZ egiteko lanak nola doazen esaten joango dela. Aste honetan bertan, Gobernu Kontseiluan neurri garrantzitsu bat hartu zen Lanbideko langileen egoera normalizatzen joateko, eta zenbait neurri onartu ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzeko eta izapidetzeko eredu berrirako zerbitzuak eta giza baliabideak martxan jartzeko. Programako bitarteko funtzionarioak arduratuko dira plan horretaz. Enplegu Publikoko Oinarrizko Estatutuan zehazki jasota dagoen irudia da, eta programa-mota horietarako egokia. Aste honetan bertan hartu dugu neurria, eta pentsatzen dut horren berri izango duzula Gobernu Kontseiluaren dokumentu guztietan agertzen baita. Hala ere, ez daukat inolako eragozpenik honi buruz informatzeko, eta gai honi buruz onartzen diren beste hitzarmen batzuei buruzko informazioa emateko. Beraz, pozten naiz salgarritasuna soberan dagoelako harreman politiko eraikitzaileetan. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1345 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MAEZTU PEREZ | EH Bildu | Galdera, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Administrazioaren Mahai Orokorrean jarraitutako irizpideei buruz onartutako legez bestekoaren inguruan | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on guztioi. Egun on, lehendakari jauna, egun on, sailburuak, eta egun on, Erkoreka jauna, zuri ere. Egun on eta zorionak eman behar dizkizut, zeren eta egia esanda, aurreko bi asteetan zure erabaki bat, hain zuzen ere, sektore publikoko langileen lanaldia luzatzea ezartzen duen dekretuak lortutako adostasun maila oso zaila da testuinguru sozial eta ekonomiko konplikatu honetan. Lehenengo eta behin, adostasun politiko bat lortu zuen Ganbera honetan, eta gehiengo politiko batek eskatu zuen indargabetzeko dekretu hori. Legebiltzar honetan, orain dela gutxi, Aburto jaunak "la máxima representación institucional de este país" deitu duen organo honek erabaki bat hartu zuen gehiengoz. Espero dut zuretzako loteslea izatea. Era berean, hurrengo astean Administrazioaren Mahai Orokorrean dauden sindikatu guztiek bertan erabaki zuten mahai horretatik altxatzea eta deialdi bateratu bat egitea asteburu honetan manifestazioak egiteko, hain zuzen ere, dekretu horretan hartzen den neurri konkretu horren kontra manifestatzeko. Orduan, uste dut meritua daukala momentu honetan adostasun maila politiko eta sozial hori lortzeak. Asuntoa da zuek adostasun horretatik kanpo zaudetela. Gure galdera ildo horretatik doa: ez duzue pentsatzen momentua dela adostasun politiko eta sozial horri gehitzeko? Eta galdera zuzena egiten dizut: beteko duzue Parlamentu honek hartutako erabaki hori eta bertan behera utziko duzue dekretu hori? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1346 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio) | Galdera, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Administrazioaren Mahai Orokorrean jarraitutako irizpideei buruz onartutako legez bestekoaren inguruan | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Maeztu jauna, adostasun sozialari buruz, EH Bilduk daukan iritziari buruz atzo, hemen erakuste-bide ederra izan genuen. Esan zenutenean "hemen gehiengoa izango zarete, baina euskal gizartean gutxiengoa zarete". Dirudienez, EH Bilduk bakarrik daukalako sintonia euskal gizarte orokorrarekin, hemengo gehiengoak ez du ezer ordezkatzen. Baina zure galderari erantzunez, planteatzen duzuena erabaki horretan, hitzez hitz hartuta, erabat kaltegarria gertatuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioentzat. Eta Gobernu hau ez dago momentu honetan erabaki kaltegarriak hartzekotan. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1347 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio) | Galdera, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Administrazioaren Mahai Orokorrean jarraitutako irizpideei buruz onartutako legez bestekoaren inguruan | Gracias, señora presidenta. Maeztu jauna, segurtasun juridikoaz hitz egiten duzu, eta, itxuraz, oso teoria landuak dituzu horri buruz. Ikusten dudanez, jurista zara, eta, ziurrenik, karrerako lehenengo urteetan, arau juridikoaren teoria orokorra eta arau juridikoek denboran duten erlazioa ikasiko zenuen, eta ondorengo arauak aurrekoa indargabetzen duela, baldin eta hura maila berekoa edo txikiagokoa bada eta biak bateraezinak badira; baita beste arau hura ere, zioena arau bat indargabetzeak ez duela esan nahi hark indargabetutako arauak indarrean jartzen direnik; ez da hala? Dekretu hau indargabetzeak –hori baita ebazpen honetan eskatzen dena, indargabetzea bakarrik–, beste proposamenik egin gabe –eta uste dut hori ezinezkoa dela, besteak beste, UPyD eta EH Bilduren artean, baldin eta kontrakoa adierazten ez badute–, zer eragin izango luke hemen? Bada, erabateko arauhutsunea sortuko luke, erabatekoa, zeren, zuek indargabetu nahi duzuen dekretuaren aurreko maila bereko edo txikiagoko arauak indargabetuta daude dagoeneko dekretuaren bidez; harekin bateraezinak diren zati guztiak. Beraz, indarrean dauden Estatuko oinarrizko arauak genituzke euskarri bakar, iazko uztaileko legedekretu hori, zeina lehenengo egunetik hitzez hitz bete baitute Donostiako EH Bilduren udalak, Ondarroakoak eta EH Bilduko gobernatutako beste hainbatek. Gobernatzen duzuen lekuetan egiten duzuena kritikatzen duzue hemen; lehen ere ikusi dugu hori. Baina ziurgabetasun juridikoaz hitz egiten duzu. Ziurgabetasun juridikoa da herri honetan Gobernuko langile publikoen artean sortu zena, aurreko gobernuak bigarren seihileko osoa pasatu zuenean esanez aparteko ordainsaria izango zela –Gabonetako aparteko ordainsaria!–, egindako aurreikuspenen arabera Gabonetako paga estra izango baitzen, eta, gero, Konstituzio Auzitegiak kendu egin zien. Hori da ziurgabetasun juridikoa; oinarri juridikorik, ziurtasunik gabe aritzea, funtzionarioekin jolastea, gauza bat sinetsaraziz –itxura politiko bat ematearren– eta gero kontrakoa izatea. Begira, ez da gauza bera ez kontratatzea –Osakidetzan gerta daitekeena lanaldia zabalduz gero– eta kaleratzea. Berriz diot, gerta daiteke Osakidetzan ez kontratatzea, alegia, txandak egiten ari diren behin-behineko langile batzuk ez kontratatzea. Baina kaleratzea beste gauza bat da; enplegu publikoa suntsitzea da. Eta, adibidez, kaleratzea da Urduñako Bilduko alkateak egin duena, Rajoyren lan-erreforma aplikatuz. EH Bilduk gobernatzen dituen administrazioetan enplegu publikoa sortzeko duen gaitasunari buruzko zifra batzuk ditut hemen, baina ez daukat denborarik azaltzeko. Dena den, ahal dudanean azalduko ditut... Gipuzkoan, adibidez, 2011tik, alegia, zuek gobernatzen hasi zinetenetik toki- eta foru-administrazioan izandako enplegu publikoaren murrizketa ikaragarria izan da: 2012an, 58 lanpostu berri sortu ziren zuek gobernatu aurretik zeuden 138etatik, eta, aurten, 18 dira oraingoz sortutakoak. Beraz, enplegu-suntsiketa ikaragarria. Enplegu publikoa sortzeko lana besteek egin dezatela, ezta? Eta guk, gobernatzen ari garenez, ez dugu batere sortuko. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1348 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, lan-harremanen euskal esparru propioa sustatzeari buruz | Gracias, señora presidenta. Lehendakari, consejeros, consejero Aburto, buenos días. Hemos escuchado en muchas ocasiones durante esta legislatura, tanto por boca del lehendakari como por la suya, que estamos inmersos en una situación de emergencia, que es dura y especialmente terrible, que sabemos cuándo llegó, pero no cuánto se quedará entre nosotros. Supongo que al menos estaremos de acuerdo en la afirmación del drama social que vivimos; no es mucho, pero al menos es suficiente para fundamentar el contenido de la interpelación realizada en nombre de EH Bildu. Mintzagai hartu dudan gizarte-larrialdiko egoera hori, drama hori, ez da meteorologia-fenomeno bat, ezta natura-indarren ekintzaren ondorio ere. Horregatik gaude hemen entzun genituen moduko adierazpenen hain kontra; esaterako, "ederra etorri zaigu" edo "etortzen ari zaigunarekin", etortzen ari zaigun horrek erantzukizunak baititu, eta erantzukizun horiek, nioen moduan, beste jende batzuen ekintzari egotz baitakizkieke. Errudunak dira merkatuen gogo bizia, finantza-sistemaren espekulazio-grina, boterearen mende dauden gobernuen ezintasuna eta enpresairabaziak langileen eskubideen gainetik jartzea. Azken batean, sorreratik edo jatorritik beretik prozesu guztia abian jartzeko faktoretzat desberdintasuna duen sistemarekiko esanekotasuna. Laburbilduz, kapitalismoa eta sistema horretatik eratortzen diren neurriak dira, gure ikuspegiaren arabera, arazoa. Badakit puntu horretan ez garela hain ados egongo ziur asko. Baina errudunak edo erantzuleak dauden bezala –eta adierazi egiten ditugu–, biktimak daude, biktima ugari; hainbeste biktima daude, ezen ez baitago okertzeko arriskurik esatean gehiengoa direla, garela, murrizketak, doiketak, austeritatea eta giza- eta lan-eskubideen galera jasaten ditugunak. Herri honetan, urrunago ez joateko, ez dira 237.000 gizon-emakume baino gutxiago langabezian, eta 178.000 EAEn. Administrazioen, gobernuen ekintzan nahiz politikan helduleku bat bilatzen dute, autonomia-erkidego honetan nahiz herrialdean milaka pertsona gizarte-bazterketara eraman dituen amildegian ez erortzeko. Y ese es, señor Aburto, el ámbito en el que nos gustaría unirnos: en las instituciones y en la calle. En la defensa de la dignidad humana, en la defensa de sus derechos laborales y sociales, para hacer frente a quienes les despojan de la casa, el puesto de trabajo y los demás derechos básicos. Eta, bai, pankartan –gaur irratiko elkarrizketa batean zenioen moduan–, pankartan behar bestetan. Ez dugu ulertzen zergatik dioten alergia pankartari duela gutxira arte pankarta erabili dutenek; agian beste arrazoiren batzuengatik erabili dute, baina inolako beldurrik gabe. Baina pankarta ez ezik, baita aterkia ere, beharrezkoa bada, jendea animatzeko erantzun- edo gaitzespen-abestiak abestera justizia-jauregiaren nahiz gobernu-ordezkaritzaren aurrean. Ha bajado muchos puntos el poder adquisitivo de las familias. El paro ha llegado al 17 % en la CAPV, y al 24 % y 26 % en comarcas como Ezkerraldea y Oarsoaldea. Eta hori gazteen langabeziaz hitz egin gabe; ehunekoa, kasu horretan, are altuagoa da, zoritxarrez. Edo emakumeek jasaten duten prekarizazioaren edo gizarte-bazterketaren igoera kontuan izan gabe; haiek dira Rajoyren Gobernuaren ondoz ondoko erreformek gehien gaztigatutako lanpostuetan lan egiten dutenen gehiengoa; esaterako, Jendearen Zainketa eta Mendekotasunerako Arretarako Legearekin zerikusia duten lanpostuetan. Eta abiapuntua behar bezain gogorra izango ez balitz bezala, murrizketa eta doiketa gehiago izan ditugu; bidegabe kendu, ebatsi edo lapurtu dute –hala baita– funtzionario publikoen soldataren zati bat, eta minijob direlakoetan babestu dira, gazteak lanmerkatuan erdi-esklabotasunaren baldintzetan barneratzeko (eta, ziur asko, hortik sobera dagoena erdi hori da); pentsioak izoztu dira; erretiro-adina atzeratu da, eta modu jasanezinean sartu dute batzuek muturra (ez soilik hitzen bidez, baizik eta, ziur asko, ekintzen bidez- koa ere izatea nahi genuke), modu jasanezinean sartu dute batzuek muturra gure autogobernu gutxituan. Eta, berriro ere, lan-erreforma gehiago. Ez dakit zuri, sailburu jauna, baina nire taldeari behar beste arrazoi iruditzen zaizkio geldirik ez geratzeko, mugitzeko, greba orokor bat egiteko, edo Hego Euskal Herrian maiatzaren 30erako deitu den greba orokorra babesteko. Badakit Ganbera honetan ere atzo bertan entzun genuela ez dela greba bat egiteko unea, orain lan egiteko unea dela. Bada, horixe da herritarrek nahi dutena, lan egin! Nori tokatzen zaio lan egitea? Ahal duenari. Zer egiten du gainerako jendeak? Lanpostu bat lortzeko borroka egin. Eta, bai, pankartan, eta behar den lekuan; izan ere, Gobernuaren ekintzaren zain badaude, konponbiderik gabeko etsipenerako bide bihurtuko da haien langabezia. Eta lan-erreformak diogu, pluralean, 1984tik berrogeita lau lan-erreforma baino gehiago izan baititugu, berrogeita lau, eta bakar batek ere ez baititu lortu gizarte osoarentzat eszenatoki hobea ekartzearen helburuak; alegia, enplegu duina, kalitatekoa eta eskubideduna sortzea. Kontrakoa izan da areago, eta uste dut horretan ere ados egon gaitezkeela. Haietako bakoitza, lan-erreforma haietako bakoitza hartzaileen, langile-klasearen gizarte-babesaren eta lan-eta gizarte-eskubideen babesaren ereduaren leherketa kontrolatu eta sistematikoa izan da. Eta azkenak, 2012an onartuak, ongizate-estatu zaurituari geratzen zitzaion apurrarekin amaitu zuen. Izan ere, diodan moduan, langileek eta sindikatuek patronalaren etengabeko eraso eta oldarrei aurre egiteko zituzten mekanismo gutxi haiek kendu zizkien azken erreformak. Eta hor ez du lekurik orekak, distantziakidetasunak, eraso egiten duena eta sistematikoki erasoak jasotzen dituena baitaude hor. Erreforma horretan, aurreraeragina kentzen da; hala, arrazoi pozgarri eta dibertigarriengatik orain arte mitikoa zen datan, uztailaren 7an (aurrerantzean festa ere gaiztotu nahi digu Rajoyren Gobernuak), uztailaren 7tik aurrera, 343.000 langile baino gehiago kondenatuko ditu soldata lanbide arteko gutxieneko soldataraino murriztuta ikustearen amildegira, erreformak hitzarmenen aplikaziorako edo indarraldirako zehaztutako epea amaitzen den heinean sortzen duen arriskua dela eta, izan hitzarmenak enpresakoak, arlokoak, kolektiboak edo lanbide artekoak. Erreforma horrek baliogabetu egiten du negoziazio kolektiboa, eta eremuak Estaturantz bideratzen ditu, Hitzarmen Kolektiboen Aholku Batzordea moduko mekanismoen bidez (jasaten dugun zentralizazioaren beste adibide penagarri bat), sindikatuei patronalak egin nahi duen guztia itzularazteko edozein pisu edo gaitasun kenduz. Eta kontua ez da nik modu makurrean marrazten dudala patronala, egingo dutela iruditzen zaidana edo egitea nahi nukeena adierazten dudala, baizik eta haiek esaten dutela. Hau dio Cebekek: "Arloko hitzarmena defendatzen dugu, baina indarrean dagoen legediari uko egitea, lan-erreformari uko egitea, arduragabekeria izango litzateke". Eta ez dugu zalantzatik: ez dira arduragabeak izango, haien ikuspegitik, arlo horretan. Begira, sindikatuen funtzioa goratzen duen Konstituzioak berak sustatzen ditu haiek jazartzeko lege eta erreformak; Espainiako estatuan eta Europan kapitalaren jazarleak animatzen dituen mirespen antropofagoaren adibidea da. Eta hori gutxi ez balitz, enpresariei ematen zaie adostutako akordio edo hitzarmenak eteteko gaitasuna (esklusiban, hori bai), haien apetara, soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko bideari jarraikiz. Soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko nahikoa da justifikatzea diru-sarrerek edo salmentek behera egin dutela sei hilabetez jarraian. Ez da esaten, ordea, diru-sarrera horiek lehenago egiten direla, eta nahi adina puztu daitezkeela, gero langile-murrizketa justifikatzeko, edo langileen interesei zuzenean eraso egiten dien edozein neurri justifikatzeko. Baina ez da hori bakarrik. Derrigorrezko arbitrajea ere ezarri nahi dute, jakinik agintari askoren isiltasun konplizea dutela, eta, zenbait kasutan, zuzenean haien zurikeria. Azken batean, hautsi egin dira lanerako eskubideak lan-harremanean alde ahultzat hartzen zuenarentzat gordetzen zituen babes-elementuak. Eta hori ere bada legea, baina hori ere urratuko da, ez baita bermerik lan-harremanean ahulena den aldearentzat. Kongresuan aste honetan Sabino Cuadrak ongi esan duen moduan: "zetazko eskularruak boteretsuentzat, eta burdinazko ukabila ahulenentzat, langileklasearentzat". Eta hor dago, sailburu jauna, interpelazioaren arrazoia. Galdetzen dizugu zer egitea pentsatzen duzun, zer abian jartzea pentsatzen duzun. Eta etorkizunaz hitz egiten dugu, orain arte ez baitugu ikusi Ganbera honek enpleguari buruzko monografikoan zigortu zuen hari erantzungo dion ezer, begiztatzen dugun amildegiaren aurrean lasaitzeaz gain. Eta, adibidetzat, monografiko hartako akordioetako batzuk aipatu edo irakurriko ditut. Batek lanerreforma indargabetzea eskatzen zuen, eta zuen botoak izan zituen onartzeko, edo gobernu-ekintza babesten duen alderdiaren botoak, gureekin, Alderdi Sozialistarenekin eta UPyDrenarekin, eta hau zioen: "lan-merkatuaren erreforma onartu zela urtebete igarota, eta ikusita ez duela enplegurik sortu, baizik eta langileen kaleratzea erraztu eta lan-harreman indibidual eta kolektiboak prekarizatu, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio lan-erreforma indargabetzea sustatzeko". Beste bat ere aipa nezake: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Gizarte Segurantzari buruzko eskumen osoa eskatzeko, eta lan-harremanen euskal esparrua sustatzeko". Hau Euzko Alderdi Jeltzalearen eta EH Bilduren botoekin onartu zen. Akordioak? Horiek akordioak dira! Orain akordio horiek bete egin behar dira. Beste bat: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lan-harremanen euskal esparrua finkatzeko lan egiteko ekonomia- eta gizarte-eragileekin batera. Gernikako Autonomia Estatutuan zehaztutakoaren araberako lan-harremanen euskal sistema, gizarte-elkarrizketaren emaitza izango dena, eta langileen eta euskal enpresen interesen arteko orekari bide emango diona". Señor consejero, está claro que EH Bildu es capaz de lograr acuerdos que reclama la sociedad, y en el lugar y espacio adecuado que cita el lehendakari, aquí, en el Parlamento, aunque ahora nieguen esa afirmación y se sitúen en otras mesas y otras juntas. Para que ahora no caiga todo en saco roto, su Gobierno, su departamento tiene que dar pasos firmes para que no sea así, en un momento en que, en lugar de la ambigüedad o la indefinición del Gobierno, se necesitan medidas firmes. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1349 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, lan-harremanen euskal esparru propioa sustatzeari buruz | Sí, gracias, señora presidenta. Lehendakari, consejeros, señorías. Bueno, está bien, señor Matute, al final ha ido al fondo de la cuestión, puesto que en la primera parte parecía que estábamos en otro ámbito. Para decirlo brevemente. Disponemos de dos únicas vías para conseguir el ámbito de relaciones laborales propio que ha citado: la primera, obtener las competencias de ese ámbito, que, hoy por hoy, no las tenemos; la segunda, conseguir acuerdos eficaces mediante los acuerdos de los empresarios y sindicatos participantes y agentes en ese ámbito, si así lo deciden. No veo que al menos en este momento tengamos muchas posibilidades por el primero de los caminos. Y en cuanto al segundo, está a la vista cuáles son las tendencias impulsoras de ese ámbito: cuando el acuerdo y la colaboración son más necesarias que nunca, hay menos relación que nunca. Estoy de acuerdo cuando dice que la mayoría de este Parlamento está a favor de tener esa competencia. Nosotros estamos a favor, y solicitaremos la competencia siempre que tengamos ocasión, pero no es suficiente con nuestra voluntad. La otra vía es más factible: la vía de los acuerdos. Los acuerdos son posibles, y, como ya hemos dicho, aunque no sea el mejor momento, debemos realizar la mediación entre las empresas y los sindicatos que son los impulsores de las relaciones de trabajo. Nosotros también –y lo digo de verdad– estamos preocupados por las consecuencias de la reforma laboral, pero si no se preocupan los agentes, será difícil obtener resultados, o al menos, resultados positivos. Ez ditut ekonomia-ereduak eztabaidatuko edo alderatuko, ez baita hori interpelazio honen helburua. Hala ere, egia da giza garapena maila handienera eraman duten munduko herrialdeen ekonomia- eta gizarte-eredua dugula guk ere, etengabe erreferentziatzat eta gizarte- eta lan-arloetako lorpen eta aurrerapenen adibidetzat erabiltzen ditugun herrialdeena, eta herrialde horiek azkar eta eraginkortasunez hartu diote gaina krisiari. Galdetu zaigu zer neurri zehatz hartuko dituen Jaurlaritzak Legebiltzar honen gehiengoak babesten duen lan-harreman propioen euskal esparrua sustatzeko. Euskaraz nioen moduan, bi bide daude hori lortzeko: eskumenena, eta ekintzena; azken hori, ez legeesparrua urratze moduan ulertuta, baizik eta Euskadin eskumena duten eragileen artean –alegia, enpresaburuen eta sindikatuen artean– aplikatzeko moduan. Eta, berriro diot, nire ustez gauzatu daitezke akordio horiek. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluak dio gure autonomia-erkidegoari dagokiola gai hauetan Estatuak ematen dituen legeak betearaztea: lan-legedia, arlo horretan egun Estatuak dituen eskumen eta gaitasunak eskuratuz, lan-harremanei dagokienez; lan-baldintzak gizartearen garapen- eta aurrerapen-mailara egokitu daitezen saiatzea, eta langileen gaikuntza eta haien osoko prestakuntza sustatzea. Beraz, guri dagokigu betearaztea. Euskal herritarren lan-baldintzak arautu nahi ditugu, baina une honetan, nahi ala ez (eta ez dugu nahi), Estatuko oinarrizko legediaren mende gaude. Hala ere, errealitate horrek ez du eragozten lanharremanen esparruan ere autonomia handiagoa eskatzen jarraitzea, eta ezarritako lan-erreformen kon- tra agertzea, hori egiteko aukera dugun foro guztietan. Hala ere, badugu aukera Euskadin arlo horretako eragile nagusiekin (Eusko Jaurlaritzaz gain, sindikatuak eta patronalak) jarduteko, akordioen bidez, badugu jarduteko aukera. EAJk gobernu-ardurak izan dituen legegintzaldietan, kasu askotan askotariko alderdi politikoekin batera, lorpen hauek egin dira elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioen bidez: lan-harremanen euskal esparruari dagokionez, Lan Harremanen Kontseiluaren sorrera; enpleguaren arloari dagokionez, enplegu-plan propioak, eskumenik ez izan arren, sustapen-eskumenari helduz, enplegu-politika aktiboak transferitu baino askoz lehenago; prestakuntza-arloan, Hobetuz. Eta galdera krisi-egoeran kokatu duzunez, GGD sortu zen bere garaian, gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera, gaur diru-sarrerak bermatzeko errenta dena. Halako errenta bat abian jarri zuen lehen autonomiaerkidegoa izan ginen Estatuan. Aitzindariak izan ginen, eta ongi dago hori gogora ekartzea noizean behin. Errenta hori milaka euskal familia babesten ari da; gizarte-kohesioaren euskarri izaten ari da, milaka langile mantentzen baitira ari esker, Estatuko Gobernuak aurreikusitako prestazioak agortu ondoren. Izan gaitezen gizarte-kohesioa babesten ari den errenta sortzeaz harro. Hobetzerik izango da, baina onar dezagun badugula. Lan Harremanen Kontseiluaren sorrera lanharremanen euskal esparru bat sustatzeko modua izan zen, bi aldeen arteko topagunea; hori bai, une hartan enpresariek eta langileek lan-baldintzetan eragina izan zezaketen akordioak lortzeko gaitasuna zuten. Eta une hartan diot, ez baitut aztertuko zer jarrera duen egun eztabaidarako eta akordioak lortzeko topagune honetan eragile bakoitzak (bidezko jarrerak, bistan denez), eta horietakoren batzuk lan-harremanen esparruaren defendatzaile sutsuak dira. Ez dugu ulertzen, eta ez gatoz bat horrekin, lan-harremanei buruzko hainbat alderdi lantzeko osatu ditugun foroetan parte ez hartzea. Ez dira baliozkoak jarrera guztien berri eman eta gainerako gizarte-eragileekin alderatu eta eztabaidatzeko foroetara ez joatea justifikatzeko aitzakiak. Guk erabat errespetatzen dugu aldeen autonomiaprintzipioa, ezin zitekeenez bestela, eta, kasu honetan, enpresa- eta sindikatu-erakundeak, baina penatu egiten gaitu emaitza gehiago eman ez izana elkarrekin lan egitea hain beharrezkoa dugun garaiotan. Lankidetzarako garaiak dira, ez borrokarakoak. Legegintzaldi honen hasieratik beretik, sailburu honen lehentasuna izan da, sinets iezadazue, sailburu honen lehentasuna izan da, eta da, aldeen arteko elkarrizketa sustatzea eta elkarrizketari bide ematea. Gasolindegien arteko akordioa aipa dezaket, gasolindegien hitzarmena, Cementos Lemonaren akordioa, eta beste hainbeste. Zenbait aldiz entzun didazue hori hemen. Goiz da jakiteko zer emaitza emango dituen. Laster jakingo dugu, denbora gutxi baitago. Baina akordiorik ez bada lortzen, ez da izango irmotasunez saiatu ez garelako. Legegintzaldiaren hilabete gutxi hauetan, alde biko bost bilera-txanda izan ditugu sindikatu- eta enpresa-erakunde bakoitzarekin, haien kokapenaren berri izateko eta horren arabera jokatzeko, akordioari bide emango dion oinarri bat gauzatzeko, herrialde honetako langileentzat ona izango den akordioa. Haietako bakoitzaren kokapena ezagutu ondoren, topagunea izango zen foroa sustatzeko bideari ekin genion, dena delakoa, edukiak premiatzen baikaitu, ez formak, izan gizarte-mahaia edo izan beste izenen bat. Topagune izango den foroa, gizarte-elkarrizketari bide emateko. Hori errazteko, bitartekaritza baino zerbait gehiago egin dugu: hausnarketa eta dokumentu teknikoak eman ditugu, gaian adituak direnek eginak (aditu horietako batzuk gizarte-eragileek beraiek proposatu dituzte), eta parte-hartzeak eta erakunde adierazgarrienen ekarpenak jasotzeko irekita dago lantalde hori. Gure nahia da talde horren lanak, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren eta gizarte-eragileen prestutasunaren bidez, lanbide arteko akordioari bide ematea Euskadin. Eta aurreratzen dizuet datorren astean beste elkarrizketa-txanda bat egingo dela funtsezkoa eta lorgarria iruditzen zaigun akordio hori bilatzeko, eta horregatik ahaleginduko gara horretan. Gure lurraldean aplikatzeko akordioa, estaldura handiagoa emango diona negoziazio kolektiboari; izan ere, Langileen Estatutuan araututako lan-harremanen arlo horretan zegoen eredua hausten du lan-erreforma berriak. Zurekin bat nator, Matute jauna: lan-erreformak eredua hausten du. Ez dadila inor erratu, ez dadila inor erratu, eta ez dezagun gure jarrera mila bider errepikatu gabe utzi. Guk ez dugu gogoko lanerreforma, lan-erreformaren aurka gaude. Ez dugu gogoko egin den moduagatik, gure lan-harremanen esparru propioa defendatzeko gaitasunik gabe utzi gaituelako, eta Euskadiko milaka langile erregulaziorik gabe utzi duelako. Ez dugu gogoko, halaber, haren edukia, bistan denez. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1350 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, lan-harremanen euskal esparru propioa sustatzeari buruz | Gracias, señora presidenta. Aburto jauna, sailburu jauna, zure hitzak entzun ondoren, esan duguna berresten dugu. Pena da deskribatu dugun testuingurua zuri zehaztugabetasun ideologikoa iruditzea, gaiari heltzen ez diona. Zer egoera bizi dugun aurkezten saiatu naiz, egoera gogorra; ulertzen dut, eta iruditzen zait bat gatozela, zaila dela errealitatea ez baztertzea eta harekiko sentibera ez agertzea, baina aipatu egin behar da zertaz ari garen jakiteko. Hemen ez gara soilik hitz egiten ari legeen arautzeaz, lege batzuen edo besteen egokitasunaz edo arrazoiaz. Irizpide eta sustapen politikoez ari gara, eredu politiko batenez nahiz bestearenez. Guk esan dugu ez dela adabakiak jartzeko unea, ez dela aberastasunaren banaketari barre egiten dietenei amore emateko unea, aberastasuna pilatzea baizik ez baita haien helburua. Eta ez dugu uste gobernu baten funtzioa erdian jartzea denik, arbitrajea bilatzea, oreka bilatzea, ezin baita orekarik izan aldeetako batek sistematikoki eraso egiten badio besteari, eta beste hori sistematikoki erasoak jasotzen ari bada; enpresarien helburua da haien jarrerak indartu eta herritarren gehiengoa ahultzen duten legeak bilatzea eta lege horiek sortzeari bide ematea, eta nirekin ados egongo zara, Aburto jauna, euskal herritarren gehiengo handia da hori. Erabaki egin behar da, Gabriel Celayak zioen bezala, "erabaki, zikindu arte", ezin baita arbitro- edo inpartzialtasun-jarrera hartu eta langile-klasearen eskubideen eraso sistematikoari bide eman, egiten ari den moduan. Hori ari da gertatzen. Nik ez zaitut gertatzen ari den horren errudun egingo, eraso sistematikoak izatearen errudun. Egozten dizudana da…, erantzukizuna eskatzen dizut zure eskuetan dagoen guztia egiteko, lan-erreformaren kontra zaudela aldarrikatzeaz harago, halakorik berriro gerta ez dadin. Zure gobernu-ekintza da oraindik ere gaixorik dagoen sistema elikatzeko esperantza duela dirudiena, beste eredu ekonomiko, politiko eta sozial batzuetarantz jotzen hasteko beharraz hausnartu ordez. Eta hor egon behar luke eztabaidaren gaiak. Akordioak, zertarako? Izan ere, GGDa dugula aipatu duzu, eta ongi dago gogora ekartzea, eta niri ez dit minik egiten, eta nire taldeari ere ez ziur asko, ezer ez izatetik aurrera- pen bat dela onartzeak. Baina onartu beharko zenuke hori Legebiltzar honetan askoz eduki gehiagoz sartu zen giza-eskubideen gutun baten balio-gutxitzea izan zela; legegintzako herri-ekimen batek sustatutako gizarte-eskubideen gutun hark bide emango zuen, ziur asko, GGB hori ez hartzeko laguntza-tresnatzat, baizik eta eskubidetzat. Hori da testuinguru orokorra, zatikako argazkiak argazki moztuak baitira batzuetan. Eta bidezko jarrerez hitz egiten duzu zuk. Jarrera guztiak ez dira bidezkoak! Ez da bidezkoa gizartearen zati bat babestea eta defendatzea, gizarte honetako baliabideen gehiengoa biltzen duen gizartearen zati txiki bat, eta, gainera, herritarren gehiengoaren kontra egiten duena. Ez da bidezkoa. Zu, Ganbera honetako edozein legebiltzarkide bezala, ez zaituzte aukeratu zehazteko, oreka- edo neutraltasun-jarrera batetik, zer iruditzen zaizkizun gauzak, baizik eta hori aldatzeko gauzak egiteko. El Gobierno Vasco tiene que decidir, tiene que resolver con decisión. Es tiempo de defender a los empresarios que han acaparado todo o los intereses de la mayoría de los ciudadanos vascos. Y esto lo decimos en una situación en la que no hay equilibrio entre unos y otros. Trabajar a favor de un acuerdo de las dos partes, además de no servir para nada, es ilegítimo. Basta recordar las declaraciones de Confebask en las que afirma que no renuncian a aplicar las medidas de la reforma laboral. Eta ez da baliozkoa, nioen moduan, legea derrigor bete behar izateari eustea, legeak –eta hori adibide argia da, adierazle argia– indar sindikal, sozial eta politikoen erlazioaren emaitza baitira; beraz, borondate edo bultzada politiko jakin baten itzulpena dira. Eta horiek, edozer gauza izango dira baina bidezkoak ez. Eta bestelako gauzak egin daitezke. Gatazka batean langileak defendatzearen alde egin daiteke; adibidez, Gipuzkoako egoitzetan langile guztiekin izandako gatazkan. Adegiri arrazoia ez ematea erabaki daiteke, Adegik egoera hobea izatea helburu izan gabe, edo, bestela, neutraltasuna bilatu daiteke, eta bidezkoa dirudi, baina ez da. Izan ere, patronala da gehienetan berek ezartzen dituzten legeak urratzen dituena. Haiek dira ordaindu gabeko aparteko orduak betetzen ez dituztenak, haiek dira legea betetzen ez dutenak lanaldia luzatuta, eta haiek dira lan-segurtasuna bete ez eta lanpostuen prekarietatea handitzen dutenak. Horiek dira berek egiten dituzten legeen urraketak, baina, hala ere, guk ezer ez egiten jarraitzea proposatzen dugu. Esaten nuen moduan, bestelako gauzak egin daitezke, eta hala egin dezazun gonbidatzen zaitugu. Eta gehiago esango dizugu: hala eginez gero, EH Bilduk babesa emango dizu. Hemen kontua ez baita zer erakundek egiten duen ala ez, lehendakariordeak edo Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak egin ohi duen moduan. Hemen bada, eskasa bada ere, egiten ari den guztiari eusteko horma egiteko behar beste legeegitura… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1351 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, lan-harremanen euskal esparru propioa sustatzeari buruz | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Esaten zaigu bitartekaritza-lanak egiteak ez duela balio. Nik Cementos Lemona enpresako langileei galdetuko nieke bitartekaritzak ez duen balio, eta haien familiei ere galdetuko nieke. Berriro diot, batzuk pankartaren atzean, eta beste batzuk, bitartekaritza-lanak egiten. Bakoitza bere jarreran, eta bakoitza bere ekintzen fruituak jasotzen. Asimetria bat txertatzen du erreformak, erabat ados gaude horretan, aldeen arteko asimetria bat negoziazio kolektiboan, eta Konstituzio Auzitegiak aurkeztutako helegiteak direla eta, esan dezakeenetik harago doa. Baina horrexegatik iruditzen zaigu premiazkoa izaera orokorreko akordioak sinatu ditzaketen bidezko aldeak gutxienez gutxieneko batzuk zehazteko aukera emango duen esparru baten bila aritzea atzerapenik gabe, eta gu ere bai, non amaitu daitekeen ez dakigun gatazka-zurrunbilo batean ez sartzeko. Aldeen artean gaizki bideratutako gatazka batek gaur duguna baino egoera askoz kezkagarriago batera eraman gaitzake. Egoera kezkagarriagoa izango da, hain zuzen, alde ahulenarentzat, langileentzat, baina baita enpresentzat ere, erreformak uztailaren 7tik aurrera eragin dezakeen arautzerik eza arazo izango bailitzateke herrialde honen ekonomiarentzat ere. Horregatik da premiazkoa sindikatu- eta enpresaerakundeen artean akordio sakonak lortzea, aurrera egiten jarraitzeko. Eta nik alde guztiak animatzen ditut hemendik akordio horiek bilatzera. Bestela, kolokan jar daiteke nabarmen enpresa askoren bideragarritasuna, eta ez soilik enpresen bideragarritasuna, baizik eta, nire ikuspegitik, gizarte-kohesioa bera ere. Erreformak negoziazio kolektiboari buruz dituen puntu eztabaidagarrienei dagokienez (aurreraeragina eta hitzarmenak ez betetzea, soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzea…), Gobernu hau babesten duen alderdia haren kontra agertu zen, hain zuzen, arautzerik eza dakarrelako. Ikuspegi horretatik, gure jarrerarekin koherente izanik, eskura ditugun tresnak erabiliz, eta aldeen arteko akordio-esparruei bide ematen laguntzeko, gizarte-solaskideekin jardutea erabaki du Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak, lan-harremanen esparru hori osatze aldera. Dagoeneko esan dudan moduan, lanbide arteko akordioaren negoziazioan laguntzea da gure zeregina –edo bitartekaritza-lanak egitea, zuk esaten duzun bezala–, aldeen autonomia erabat errespetatuz, eta gehiengoen arteko adostasuna helburu duen lanbide arteko akordioa, sindikatuek duten gehiengoa zein den eta bi aldeen gehiengoa zein den onartuz. Jaurlaritza honek lan-legedia egikarituko du eskumena duen arloetan (ezin dugu errespetugabeak izan legeekin); hori bai, ez dugu onartuko Estatuko administrazioaren esku-hartzerik, eta beharrezkoak diren bihurguneak bilatuko ditugu, beste batzuek gobernuan daudenean legeekin errespetugabeak ez diren moduan, Matute jauna, baizik eta batzuetan legeak betetzen lehenak. Horri dagokionez, aholku-batzorde bat sortu nahi dugu, ahal izanez gero gizarte-eragileekin adostuta, gatazkak ebazteko; bestela, zuk gogora ekarri duzun moduan, Estatuko aholku-batzordean ebatzi beharko dira gatazka horiek, eta, gainera, hemengo organoetan parte hartu nahi ez duen sindikaturen batek badu ordezkaritza han. Gure ikuspegitik, bada mugitzeko marjinarik organo horren diseinuan eta funtzionamenduan, eta Lan Harremanen Batzordearen egungo diseinuan txertatu ahal izango da. Ezer ez egitea, hainbat arlo politiko eta sindikaletatik eskatu zaigun moduan, ez da aukera bat, nioen moduan, ezer egiten ez bada autonomia-erkidego honetatik kanpoko organo batek ebatziko bailituzke gatazkak, Estatuak sortu duen organoak. Arlo honetan akordioak lortzea ere lanharremanen esparru propioa eraikitzea da. Kritikatik, baina bidea eraikiz, Matute jauna. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1352 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | SARASUA DÍAZ | SV-ES | Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, enplegu babestuarentzako pizgarri eta laguntzei buruz | Eskerrik asko. Sailburu jauna, zuek atzera bota zenuten aurrekontu-legearen proiektuan zailtasun bereziko desgaitasunak dituzten pertsonek lana mantentzera bideratutako kontu-saila kendu nahi zuen Eusko Jaurlaritzak. Horrek diru-galera handia eragingo die enpleguzentro bereziei. Horretaz gain, minusbaliatuentzako lanpostuak sortzeko inbertsioetarako diru-laguntzak kentzea aurreikusten zen –sortzen zen kontratu mugagabe bakoitzeko 12.000 euroez ari naiz–, enplegu-zentro berezi batek egindako edozein inbertsiori lotuta zeudenak. Beraz, gure galdera: Zer irizpide du zure sailak Euskadiko lanpostu babestuei dagokienez, desgaitasunak dituztenen lanpostuak mantentzeko eta bermatzeko? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1353 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, enplegu babestuarentzako pizgarri eta laguntzei buruz | Bai, eskerrik asko. Ezaguna da Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak zer konpromiso duen enplegu babestua sustatzeko, eta behin baino gehiagotan adierazi da erakunde honetan bertan. Hori esanda, adierazi behar dut Euskadiko ekonomia- eta lan-jardueraren eremu hau nahiz beste edozein eremu ez dela bizi dugun ekonomia-krisiaren ondorioetatik at geratzen. Hala ere, gure ahalegina izan da, erakunde guztiek murrizketa orokorrak egin dituzten urte honetan, haietako askotan aurreko ekitaldian gauzatutako kopuruei eustea helburuak berdinak ziren kasuan, enplegu-kopuru berari eusteko. Hori da irizpidea: aurreko urteko zuzkidura bera lanpostuei eusteko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1354 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | SARASUA DÍAZ | SV-ES | Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, enplegu babestuarentzako pizgarri eta laguntzei buruz | Sailburu jauna, herri honen gauzarik onenen zati dira enplegu-zentro bereziak, eta Estatuarentzat eredu. Ekonomia-jarduera antolatzeko modua, laneratzeko tresnak eta erakundeen babesa erreferenteak dira, eta Euskadiren ondare zalantzan jarri ezina bihurtzen lagundu dute, hirugarren sektorearen produkzio-egituraren eta euskal erakundeen jarduera egokien adibide bikaina. Horregatik kezkatzen du Talde Sozialista ekonomia-krisi hau egun enplegu-zentro berezietako lanpostuak mantentzeko eta bermatzeko pizgarri hain garrantzitsuak kentzeko edo murrizteko aitzakia izatea. Eta sektorearen emaitza ekonomikoak positibotzat har daitezkeen arren, haiek ere ezin izan diote ihes egin krisiari, logikoa denez. Horregatik, sailburu jauna, orain inoiz baino gehiago izan behar dugu kontuan enplegu-zentro berezi horiek ezin direla beren jardueraren bidez soilik finantzatu, eta, beraz, ezinbestekoa da eta izango da parte-hartze publikoa haien bideragarritasunerako. Azken batean, zure Gobernuaren betebehar saihestezina izan behar du desgaitasunak dituztenen lanpostuak mantendu eta bermatzeak. Eta premisa horretatik abiatuz, iruditzen zaigu lehentasuna izan behar duela enplegu-zentro berezi horiek mantentzeak, desgaitasunak dituztenentzako kalitateko lanpostuak defendatzeko. Sailburu jauna, Legebiltzar honek legez besteko proposamen bat onartu zuen 2012ko martxoan, eta Ganberako talde guztiek sinatu genuen, Euzko Abertzaleak taldeak barne. Euskadiko lanpostu babestuei buruzkoa zen proposamena, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion enplegu-zentro berezientzako laguntzak mantentzeko eta eguneratzeko, desgaitasunak dituen jendea laneratzea sustatzeko pizgarriak barne, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 25eko diru-laguntza emanez, minusbaliotasunak dituzten langileen soldata-kostua finantzatzen laguntzeko, minusbaliotasun-motaren edo -mailaren eraginez laneratzeko zailtasun bereziak dituztenentzat. Ez ginateke hain kezkatuta egongo bermatuko bazenigu enplegu-zentro bereziei dituzten lanpostuak mantentzeko eta bermatzeko aukera ematen dien laguntza horri eutsiko zaiola. Enplegu-zentro bereziei laguntzak emateaz ari naizenean, enplegua mantentzeko eta sortzeko pizgarriez ari naiz, eta jada atera da agindua; laneratzeko zailtasun bereziak dituzten desgaitasundunek lana mantentzeko pizgarriez (4.990.000 euro); enpleguzentro berezietan lanbide-jarduera babesteko unitateentzako pizgarriez (4,5 milioi euro); gizartebazterketaren arriskuan dauden desgaitasundunak babesteko lanpostu-pizgarriez, baita enpleguak sortzeko inbertsioetarako pizgarriez ere, enplegu-zentro berezietan egindako edozein inbertsiori lotutako kontratu mugagabe bakoitza sortzeko. Aurreko Gobernua gure autonomia-erkidegorako araudi espezifiko baten dekretuaren zirriborroa lantzen hasi zen, desgaitasunak dituztenen gizarteratzea eta laneratzea bideratzeko azken hamarkadetan egin diren aurrerapenak arautu eta finkatzeko, bereziki zailtasun handienak dituztenen kasuan. 2012aren amaieran, instrukzio-fasean zegoen dekretuaren zirriborro hura, eta onarpenak gai hauek ebatziko zituen. Berriro diot, lasai geratuko ginateke enpleguzentro berezientzako pizgarriak mantendu egingo direla bermatuz gero. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1355 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, enplegu babestuarentzako pizgarri eta laguntzei buruz | Aurten oro har egingo dugun ahalegina ez da azkenean 2012an egin zen baino txikiagoa izango, kontuan izanik aurrekontubaliabideak askoz txikiagoak direla. Enplegu-zentro berezien deialdian, desgaitasundunen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50 finantzatzeko diru-laguntzen ildoak 30 milioi euroko aurrekontua gauzatu zuen. Aurtengo urterako aurreikuspena 30 milioi eurokoa da. Enplegua sortzeko inbertsioetarako diru-laguntza 800.000 eurokoa izan zen 2012an. Kontu-sail hori kendu egin da aurten, gure helburua izan baita dauden lanpostuak mantentzera bideratzea ahalegina, eta ez lanpostu berriak sortzera; hala ere, urtean zehar aukerarik izanez gero, horretan ere jardungo dugu, aurreko Jaurlaritzak urtean zehar egin zuen moduan. Lanbide-jarduera babesteko unitateen deialdian, 3,6 milioi euro gauzatu ziren 2012an; 2013rako proposamena 4 milioi eurokoa da. Aquí incrementamos, señora Sarasua. Enplegu-zentro berezietan lanpostuak mantentzeko diru-laguntzak modu iragankorrean zabaltzeko deialdiari dagokionez (zuk aipatzen zenuen % 25, lanbide arteko gutxieneko soldatarena), 2011ra arte soilik izan zen derrigorrezkoa deialdi hori. 2012an ez zen ezer jaso aurrekontuan, derrigortasunik ez baitzen jada, baina egia da urtean zehar, azaroan, urtea amaitzear zela, 5 milioi euroko deialdia egin zela, baina ez zela nahikoa izan eskaera guztiak ordaintzeko. Banaketa proportzionala egin zen, eta, beraz, ez zen estali lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 (alegia, % 50 gehi % 25), baizik eta % 61. Aurten, aurreko urtean bezala, ez da kopururik jaso aurrekontuan, baina aukera izanez gero, urtean zehar zehaztuko dira kopuruak. Eta Indesaren eskaerari dagokionez, galderan ere aipatzen duzunaz, 2012an aurkeztu zen eskaera, eta ukatu egin zion aurreko Jaurlaritzak, funtzionarioak mantentzeko laguntza justifikatzen baitzuten, eta egoera hura ez zen jaso laguntzetan. Arrazoi bera eman zen 2012an ere, baina, ezagutzen ez dugun arrazoiren batengatik, aurreko Jaurlaritzak ez zuen egoera hura hauteman, eta ordaindu egin zen. Hori da esateko nuena. Besterik ez. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1356 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | SÁNCHEZ MARTÍN | SV-ES | Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, hitzarmen kolektiboetako ultraaktibitateari buruz | Eserlekutik hitz egingo dut. Egun on, sailburu jauna. Galdera hau egiten dizut: Zer irizpide du Jaurlaritzak lan-erreformak dituen ondorioei aurre egiteko neurriak abian jartzeko, aurreraeraginari dagokionez? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1357 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, hitzarmen kolektiboetako ultraaktibitateari buruz | Gure helburua da negoziazio kolektiboak eragindako aldeek hitz egitea, negoziatzea eta arlo horretan irtenbide bat adostea onartzea. Hori dela eta, gure agintaldiaren hasieratik tematuta gaude aldeen artean bitartekaritza-lana egiten. Izan ere, zuk dakizun moduan, Konstituzioaren 149.1.7 artikuluak zehazten du Estatuak eskumen esklusiboa duela lan-legediari dagokionez, alde batera utzi gabe hura autonomia-erkidegoetako organoek gauzatzeko aukera. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1358 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | SÁNCHEZ MARTÍN | SV-ES | Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, hitzarmen kolektiboetako ultraaktibitateari buruz | 2012ko lanerreformak deszentralizatu egiten ditu negoziazioarloak; alegia, lehentasuna du enpresa-hitzarmenak arloko estatuko edo autonomia-erkidegoko hitzarmenaren aurretik. 3/2012 Legearen aldaketa garrantzitsuenetako bat da hitzarmen kolektiboei denbora-epea ezartzea. Orain, arau-hutsunea eragingo du denboraren joanak, eta estatuko edo arloko hitzarmen kolektiboak beteko du lekua, enpresari aplikagarria zaionak, halakorik bada. Horrenbestez, berriro negoziatu ez diren hitzarmen kolektiboek urtebeteko iraupena soilik izan dezakete, aurkakoa dioen hitzarmenik ez bada, lehen iraupena mugagabea bazen ere. Barne-malgutasunaren aplikazio hori arrazoitu egiten da PPren erreforman, enpresei lanpostuak suntsitzearen aurrean ordezko aukera bat emateko, baina aurreraeragina indarrean sartzean, oraindik ere lanpostuak galtzen diren esparruan sartuko da, Enplegu ministroak lan-erreforma aurkeztean adierazi bazuen ere erreforma hori lanpostuak sortzen hasiko zela urtea bete baino lehen. Bada, ez da bete hori, eta kezkagarria da. Sozialistok konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkeztu genuen hitzarmen kolektiboen aurreraeraginari dagokionez ere, eta, gainera, gure ustez, akats handia da Euskal Sozialistontzat krisiaren unerik gogorrenetan indarrean jartzea halako neurri bat 2013ko uztailaren 7tik aurrera. Ikusiko dugu zer ondorio ekarriko dituen erreforma horrek aplikatzen hasten denean, ez bada indarrean sartzeko data atzeratzen une honetan, are gehiago jaitsi baitezake kontsumoa gure herrian. Dena elkarri lotuta dago. Bi galderari Eusko Jaurlaritzak emandako erantzunen arabera, 2013ko uztailaren 8an amaituta egongo da gure autonomia-erkidegoan 429 enpresahitzarmenen aurreraeraginaren legezko epea, eta 45.982 langileri eragingo die horrek; eta arloko hitzarmenei dagokienez, 99 hitzarmenena, eta 285.449 langileri eragingo die horrek. Gauzak ez badira aldatzen, gure autonomia-erkidegoko sektore pribatuko langileen % 20 eskasek izango du indarrean hitzarmena 2013ko uztailaren 8an. Horregatik da oso garrantzitsua arlo horretan aurrera egitea gure autonomiaerkidegoan. Eta horregatik eskatzen diot sailburu jaunari ahalik eta ahalegin handiena egiteko negoziazio kolektiboan adostasunak lortzen laguntzeko gure autonomia-erkidegoan, nahiz eta jabetzen naizen hori enpresariei, sindikatuei eta langile-ordezkariei dagokiela azkenean. Kontrakoak albo-ondorioak izan ditzake kohesioan, PFEZaren bilketa, gizarte-prestazioetan eta kontsumoan. Eta, horretarako, hainbat jarduera eta aurrerapen batzen dituzte aurreraeraginaren adostasunean eta ezarritako soldatak ez aplikatzeko kasuetako derrigorrezko arbitrajeak hartuko dituen organoan. Ahalik eta egonkortasun handiena lortu behar da gure autonomia-erkidegoan, eta, hori bermatzeko, garrantzitsua da hitzarmen kolektiboetan araututako soldata-egonkortasuna eta lan-baldintzak ere ahalik eta handienak izatea. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1359 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, hitzarmen kolektiboetako ultraaktibitateari buruz | Badakizu, Sánchez andrea, ez didazula esan behar ahal dudan guztia egiteko, baizik eta ahal dugun guztia egiten jarraitzeko. Jaurlaritza honek eta hura babesten duen alderdiak behin baino gehiagotan adierazi du, nioen moduan, hainbat forotan nahiz Legebiltzar honetan bertan, lan-erreformaren alderdi garrantzitsuenen aurka dagoela. Hala ere, argitasun beraz adierazi dugu ez garela arduragabe batzuk, eta indarrean dagoen legedia errespetatzen dugula; hala, gure jardueragaitasunaren esparruan, alde biko bilerak izaten ari gara gizarte-eragileetako bakoitzarekin, negoziazio kolektiboaren esparruan baterako akordioak lortzeko helburu bakarrarekin. Negoziazio kolektiboari buruzko zenbait gai lantzen ari dira, eta, besteak beste, hitzarmen kolektiboen aurreraeraginari buruzkoa. Gainera, badira lantzen ari garen beste alderdi garrantzitsu batzuk ere; esaterako, negoziazio kolektiboaren beraren egitura, hitzarmenak ez betetzea edo soldatei buruz ezarritakoa ez betetzea, baita gatazkak ebazteko prozedura ere. Gobernuaren ordezkariak bitartekaritza-lana egiten ari dira, elkarrizketa eta negoziazio zuhurraren bideari jarraitzeko borondatearen eta ahaleginaren bidez. Lehenago aipatutako alderdiekin zerikusia duten edukiei buruzko proposamenak aurkezteaz gain, gizarte-eragileen artean akordioak lortu ahal izatea da helburua, berritzeke dauden hitzarmen kolektiboak desblokeatu ahal izateko. Aldeak izango dira –hau da, enpresarien ordezkaritza batetik, eta langileena, bestetik– askatasunez eta beren borondatez euskal enpresa-egitura osoarentzat garrantzitsuak iruditzen zaizkigun akordio horiek onartu edo ez erabakiko dutenak. Baina, denda den, akordio horiei bide ematen ahaleginduko gara. Baina gehiago esango dizut. Esango dizut zein diren gure irizpideak, alderen batek kritika egin diezagukeen arren. Lan-baldintzen egonkortasuna segurtasunerako eta gizarte-kohesiorako faktorea da, baina, horretaz gain, gatazkak kontrolatzeko eta enpresa-eskumena antolatzeko faktorea da. Hitzarmenak negoziatzeko eta berritzeko gehieneko epeak izatea ere arrazoizko eskaera da. Arrazoizkoa iruditzen zaigu hitzarmenek muga bat izatea, inda- rraldi bat. Baina arrazoizkoa iruditzen zaigu, halaber, arloko hitzarmenetarako legean aurreikusten den baino aurreraeragin-ape luzeagoak aurreikustea, hain zuzen ere, haiek negoziatzeko prozedurak zailagoak eta motelagoak direlako. Eta horretan ari gara, epe luzeagoaren bila, uztailaren 7an beste egoera batean egon gaitezen. Eta hori egiten ari gara iruditzen zaigulako lan-baldintzak berehala eta oso modu bortitzean aldatzeak, egungo hitzarmen kolektibo ugari bat batean indargabe gelditzean, uztailaren 7an izango ginatekeen unean, eragin kaltegarria izango lukeela herri honen ekonomia-jardueran. Beraz, alde guztiok kontuan izan behar dugu hitzarmen kolektiboaren galeraren ondorioa mugatuko duen berme-klausulak sartzea, ikuspegi kualitatibotik, materiak bereiziz, nahiz ikuspegi kuantitatibotik. Berriro diot, uste dugu lortu daitekeela akordioa, eta guztiok eroso sentitzeko oinarria aurkitzeko ahalegina egingo dugu. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1360 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Galdera, Idoia Mendia Cueva Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren IKT kudeaketa-eredu berriari buruz | Mila esker, presidente anderea. Eguerdi on guztioi. Sailburu, eguerdi on. Egia esan, adostasun zabala lortu dugu Ganbera honetan sektore publikoa arrazionalizatzeko beharrari dagokionez; gainera, Legebiltzarrean gai hori lantzeko txosten bat ere sortu da, egia esan, erakundeegituraren ikuspegitik. Eta zuek ere helburutzat jasoa duzue gobernu-programan, nahiz eta idatziz galdetu dudanean erantzun nahiko naïfa jaso dudan gaiari buruz. Baina, horretaz gain, Euskadiko administrazio orokorraren barruan eta haren sektore publikoan bertan gastua hobeto arrazionalizatzeko eta zerbitzuak eta funtzionamendua hobetzeko neurriak har daitezke. Oraindik ere indarrean den Berrikuntza Publikoko Planaren helburu estrategikoen artean jasotzen da administrazio eraginkorra osatzea, eta, bistan denez, helburu hori lortzeko tresna naturala teknologia da, funtzio giltzarria baitu. Aurreko legegintzaldian, Berrikuntza Publikoko Planak diagnostikatu zuen egun Eusko Jaurlaritzan IKTak kudeatzeko dugun ereduak ez duela behar bezala funtzionatzen. Zergatik ez du behar bezala funtzionatzen? Gero eta konplexuagoak direlako Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzu elektronikoak, eta gero eta murritzagoak baliabide ekonomikoak. Hori, bistan denez, ez da Eusko Jaurlaritzak soilik duen arazoa; beste administrazio batzuetan, esaterako Estatuarenean, askoz larriagoa da egoera, baina larria da gure kasuan ere. Eta, bistan denez, irtenbide bat bilatu behar zaio jasanezintasun horri. Euskadiko sektore publiko guztia lotuko duen informatika behar dugu. Bereizi egin behar ditugu sailenak eta erabat arloetakoak diren eskumenak korporatiboak eta Jaurlaritza osoarenak izan behar dutenetatik. Eta buru bakarra behar dugu Gobernuan, pentsatzeko zein diren lehentasunak, zertan gastatu behar den inbertsioetarako, informatikarako eta telekomunikazioetarako dagoen dirua, eta ez uzteko sail bakoitzari bere aldetik joaten. Badakit zaila dela sailak ordenatzea, baina ezinbestekoa da helburu hori lortu nahi badugu. Horregatik egin dizut gaur zuri galdera hau, interes berezia dudalako jakiteko aurreko legegintzaldian hasitako lanarekin jarraituko duzuen, telekomunikazioa, informatika eta komunikazioak kudeatzeko eredu berri hori zehaztuko duen dekretua egiten jarraituko duzuen. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1361 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA) | EA-NV | Galdera, Idoia Mendia Cueva Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren IKT kudeaketa-eredu berriari buruz | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Señora Mendia, Mendia andrea, Jaurlaritzak badaki, zuk dakizun moduan, Legebiltzarrean txosten bat dagoela abian sektore publikoa arrazionalizatzeko eta neurriratzeko. Konpromisoa hartu dugu, Ganberak ere eskatu baitio Jaurlaritzari, sektore publikoa arrazionalizatzeko eta neurriratzeko estrategia bat aurkezteko, eta lan hori egiten ari gara. Hain zuzen ere, informazio- eta komunikazioteknologien arloan diseinu bat prestatzen ari gara, informazio- eta komunikazio-teknologia berrituen plangintza egiteko, antolatzeko eta kudeatzeko eredua ezartzeko, eta funtsezko helburua da baterako azpiegituren eremua bateratzea. Zuk esan duzu arazo bat dagoela IKTen kudeaketaren antolamenduan sareetan, orokorrean eta arlokoetan. Eredua aldatu nahi dugu –eta hori da definitu eta diseinatu nahi duguna–, sinergiak sortzeko zerbitzuak ematean, epe laburrean aurrezteko informazioeta komunikazio-teknologien kudeaketan, eta, horretarako, eredu korporatibo barneratzaile baterantz jo nahi dugu. Zuk barneratzearen beharraz hitz egin duzu: bada, bai, eredu korporatibo barneratzailea, informazio-teknologien kudeaketari eraginkortasuna ere emango diona. Legebiltzarkideak aipatu du lan batzuk egin zituztela, Berrikuntza Publikoko Plana, ILIa eta gai horretarako araudian aurreikusi zen garapenen bat. Zuen ekintza aztertzen ari gara gu, aurreko Jaurlaritzarena, eta ez da ezertan geratuko. Alegia, uste dugu aurreko Jaurlaritzaren lan batzuk baliagarriak direla, diru asko eskatu zuten jarduera batzuk egin direla (ez gara orain haiek zenbatesten hasiko, ez baita hori eztabaidaren helburua), eta kontuan izango dugu lan hori. Eta adierazi nahi dizut zalantza batzuk ere baditugula aurreikusitako erregelamendu horretan proposatzen diren gaiei buruz. Guk, une honetan, nahiago dugu plangintza, antolakuntza eta kudeaketa diseinatu eta definitu, ezerezean geratu ez dadin, kontuan izanik… Baina arlo batzuei buruzko zenbait zalantza sortzen zaizkigu; adibidez, administrazio orokorraren eta arloko sareen artean behar besteko adostasunak eta sintoniak bilatzeari dagokionez. Uste dut ahalegin hori egin behar dugula, zuk ere esan duzun moduan, eta Jaurlaritzari dagokio barne-zeregin hori egitea, baina bada zalantzak sortzen dizkigun beste alderdi bat ere, eta da arlo batzuk zentralizatzea; esaterako, arloko sareen garapena..., arloko sareen garapen informatiko espezifikoak. Uste dut arlo horretan ere sakondu behar dugula. Horrenbestez, lanean ari gara. Gaur artean egindako lanak badu bere balioa, eta kontuan izango dugu guk. Eredu berritua definitzen ari gara, izaera barneratzailea izango duena, eta lanetan adierazten zen ildoei jarraitzen diena, eta kontuan izango dugu. Balio duela uste dut, baina badira erabaki beharrezko zenbait zalantza ere. Besterik ez, eta eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1362 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Galdera, Idoia Mendia Cueva Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren IKT kudeaketa-eredu berriari buruz | Bistan denez, zurekin bat nator: zeregin zaila da gainerako sailak antolatzea, bereziki Jaurlaritzako arlo jakin batzuk, urte asko baitaramatzate, ia transferentzia egin zenetik, berek bakarrik lanean, beren garapen eta hazkundeak dituztela. Baina uste dut horregatik dela baliotsua zeregin hori. Urteak badaramatza ere, merezi du, helburua lortzen bada. Eta uste dut sailak ordenatu ezean, ez duela balio handirik izango zuek egiten duzuenak. Eta, batez ere –garrantzitsua da, eta ez nire egoskorkeria–, arau batean jaso behar da, 1996ko dekretu bat izan arren ere, sail guztiek ez baitute oraindik ere zorrotz betetzen, eta, beraz, dekretu hori kudeaketa-eredu berria zehazten duen batez aldatzen ez bada, alferrik lan egingo duzue zuek, esango genuke. Eta ez dut uste hori denik zure sailak nahiz arlo horretan lanean ari den inork nahi duena. Gainera, ongi antolatuz gero, eta ongi zentralizatu eta ongi pentsatuz gero, zure sailean dituzun enpresen bateratzea ere lor daiteke. Eta Itelazpi enpresaz ari naiz, telekomunikazioen sareenaz, eta Ejie enpresaz, Jaurlaritzari informatika-zerbitzuak ematen dizkionaz. Beraz, hor ere aurki daitezke sinergiak. Izenperi eta administrazioen arteko elkarreragingarritasunaren adarraz hitz egin gabe. Beste egun batean hitz egin dezakegu horri buruz. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1363 |
10 | 29 | 10.05.2013 | DAMBORENEA BASTERRECHEA | PV-ETP | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu jauna, gai hau ez da berria Legebiltzar honetan ere, hots, Eusko Jaurlaritzak beste administrazio batzuekin batera parte hartzen duen elkarteen edo erakundeen gaia. Elkarte edo erakunde horiek guztiek batera, sarritan, kapital sozialaren % 100 dute, eta, urte askoan, gaur arte, "elkarte pribatutzat" jo izan dira –komatxo artean esaten dut–, administrazio batek ere ez baitzuen % 50 baino gehiago, eta, hortaz, ez baitzuten legebiltzarren (kasu honetan, erkidegoko Legebiltzarraren), batzar nagusien eta erakunde horietan partaidetza zuten udalen gutxieneko kontrolik ere jasotzen. Duela urtebete onartu genuen, urte askoan gai horren atzetik ibili ondoren, alegia, nola kontrolatu zitezkeen sektore publikoaren partaidetza duten erakundeak… Horietako batzuk, izen batzuk aipatzearren, oso garrantzitsuak dira; besteak beste, BEC, Guggenheim edo Garraio Partzuergoa. Askoz gehiago daude; izan ere, Jaurlaritzak eta genituen gainerako administrazio publikoek partaidetza zuten elkarteen azken zerrendan berrogeita hamar baino gehiago agertzen ziren bere garaian. Esan bezala, duela urtebete lege bat onartu genuen –aho batez, oker ez banaiz–. Haren arabera, Eusko Jaurlaritzak –kasu honetan Autonomia Erkidegoak, Administrazio Orokorrak– kapital gehiena publikoa duten edo gehienbat diru publikoarekin laguntzen zaien elkarte horietan partaidetza duten administrazioekiko hitzarmenak egitea sustatuko du, hitzarmen hori egin dadin, elkarteen araubide ekonomikofinantzarioa adostu dadin, eta, gutxienez, kontrol hori egin dadin; izan ere, duela gutxi, Jaurlaritzaren erantzun bat jaso dugu Legebiltzar honetan erakunde horietako bati buruz, zehazki BECi buruz, ea jaso ote daitekeen informaziorik ala ez, erakunde pribatua baita… Hau da, oraindik horretan jarraitzen dugu, duela urtebete lege hori onartu bazen ere, eta bistan da ezin dela inondik ere aintzat hartu. Eta sailburu jaunak, Legebiltzar honetako legebiltzarkide izan denak, ezagutzen du gaia, zuk ere horretan jardun baituzu. Nik ez dizut azalduko. Baina duela urtebete onartu genuen legeak eskatzen zuen administrazioek hitzarmen bat sinatzea (eta ondo esan dut, sinatzea eskatzen zuen), bigarren puntuan esaten baitzen Euskadiko sektore publikoaren partaidetza edo finantzaketa parte hartzen duten gainerako administrazio bakoitzarenaren adinakoa edo handiagoa bazen, sinadura hori ezinbesteko baldintza izango dela sektore publikoak finantzaketa egiteko edo parte hartzeko. Beraz, lege horretan esaten genuen norbaitek diru publikoa jasotzen jarraitu nahi badu, horrelako hitzarmenak egin behar direla. Azken xedapenak zioen horrek urtebeteko epean egon behar zuela martxan. Badakit hauteskundeak izan direla, badakit uda pasatu zela, hauteskundeak pasatu zirela, badakit ez duzuela denbora askorik izan gauza asko egiteko, badakit legearen garapena ez dagoela egon behar lukeen bezala, baina guk egiten dizugun galdera da ea zer fasetan dauden Eusko Jaurlaritzak gainerako administrazio publikoekin sinatu behar zituen eta administrazio publikook % 50 baino gehiagorekin parte hartzen dugun erakunde, elkarte eta organismo horien guztien araubide ekonomikofinantzarioa arautu behar duten hitzarmen horiek. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1364 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA) | EA-NV | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Eskerrik asko, lebebiltzarburu andrea. Damborenea jauna, hain zuzen, 6/2012 Legeak aldaketa horizontal bat egiten du gure ogasun orokorreko sistemaren bizkarrezurrean: Kontuen Epaitegiaren Legea aldatzen du, Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileen Legea aldatzen du, eta, batez ere, Kontrol Ekonomikorako Legea ere aldatzen du. Esaten zenuenez, kapital-elkarteek edo kapitalpartaidetza duten erakundeek, hala nola partzuergoek eta fundazioek, zeinetan partaidetza handiena erakunde publikoek baitute –horietan, inork ez zuen gehiengoa bere administrazio-organoetan (fundazio eta partzuergoen kasuan), edo kapitalean (kapital-elkarteen kasuan)–, arazo bat eragin ohi zuten kontrol ekonomiko-finantzarioari zegokionez. Ez, ordea, Kontuen Epaitegiaren kontrol ekonomikoan; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa zenez, Kontuen Epaitegiak gai horri buruzko lan-programan egiten zuen plangintza ororen mende zeuden. Baina egia da kontrol ekonomiko-finantzarioaren araubidean, barneosaeran, arazo hori zegoela. Esan duzun moduan, hain zuzen, 6/2012 Legea aho batez onartu zen. Araubide ekonomiko-finantzarioa ezartzen du partaidetza handiena publikoa duten kapital-elkarteentzat, kapitala ez baina administrazio- eta kudeaketa-organoetan partaidetza handiena publikoa duten fundazio eta partzuergoentzat, eta, kapital-elkarteak izan gabe eta administrazioen mende dauden erakundeak izan gabe, gehienbat administrazio publikoek finantzatzen dituzten erakundeentzat. Esan duzunez, kasu horietan araubide ekonomiko-finantzarioa zehaztu behar zen, eta urtebeteko epea ezartzen zen Jaurlaritzak erakunde, kapital-elkarte edo kapitalik ez duten erakunde horiei hitzarmen bat sinatzea proposatzeko, betiere araubide ekonomiko-finantzarioa zehaztu gabe bazegoen. Bada, urtebeteko epea martxoaren 13an bete zen. Guk ez genuen ikusi alor horretan garatutako jarduerarik, ezta egiteko asmorik ere. Oraindik bost hilabete ere ez dira igaro Jaurlaritza honek erantzukizuna bere gain hartu zuenetik, eta gai honi ekin diogu, eta, ondo esan duzunez, garatu egin behar dugu. Azken bederatzi hilabeteetan, legea indarrean ezarri ondoren, ez zen jarduerarik garatu. Jada hauteman ditugu legeak eragingo liekeen kapital-elkarte guztiak eta kapitalik ez duten baina gehienbat administrazioek finantzatzen dituzten gainerako erakundeak. Une honetan, 71 kapital-elkarte eta kapitalik gabeko elkarte daude, gutxi gorabehera. Orain, hitzarmenproposamen bat egiten hasi gara, eta planteatu egin beharko dizuegu. Hitzarmen-proposamen hori aldebiko harreman baten bidez antola daiteke, edo beren estatutuetan araubide ekonomiko-finantzariorik ez duten erakundeetan erregimen hori sartuz. Fase horretan gaude une honetan. Eskerrik asko, presidente andrea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1365 |
10 | 29 | 10.05.2013 | DAMBORENEA BASTERRECHEA | PV-ETP | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Eskerrik asko, sailburu jauna, eman diguzun erantzunagatik. Jada hauteman badituzue diren erakunde guztiak edo direla pentsatzen duzuenak, eskatu behar dizudan gauza bakarra da, batetik, lehenbailehen egin dezazuela, eta, bestetik, ahalik eta azkarren bidal diezaguzuela erakunde eta elkarte horien guztien zerrenda. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1366 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA) | EA-NV | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Halaxe egingo dugu, Damborenea jauna; zerrenda Ganberara bidaliko dugu. Badakizu hasieran aurrekontu-legearekin bidali zela, nahitaezko informazio gisa: espedientearen 14. dokumentua, kodifikatu gabea, baina aurrekontuen lege-proiektuaren nahitaezko dokumentazioaren zati da. Eta halaxe egingo dugu. Bakarrik esan behar dizut une honetan bi erakundek badutela jada araudi bat: 2016 fundazio kulturalak, zeinak jada araututa baitu bere estatutuetan araubide ekonomiko-finantzarioa; eta espalazio bidezko neutroien Europako iturria arautzen duen partzuergoak, zeinak aldebiko araubide ekonomiko-finantzarioa baitu, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren artean. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1367 |
10 | 29 | 10.05.2013 | CELAÁ DIÉGUEZ | SV-ES | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Mila esker, presidente andrea. Legebiltzarkideok, sailburu. Martxoaren 15ean Gobernu sozialistatik jasotako marko hirueledunaren esperimentazioa mantentzeko zure borondatea baieztatu zenuen, nahiz eta –zure hitzetan– "zenbait defizit somatu eredu honetan". Proiektuak adostasun zabalago bat behar duela komentatu zenuen, esperimentazio trinkoa eta ebaluaketa zorrotza, eta gaineratu zenuen irakaslegoaren hizkuntz formakuntzari ekin zaion seriotasuna ez zela nahikoa. Esan zenuen, bestalde, ikasle guztiak derrigorrezko hezkuntza bukatu ostean euskarazko gaitasuna lor dezaketen edo, horren inguruan zalantzak sortzen dituela marko hirueledunak, eta erantsi zenuen eleaniztasunak helburu errealistak eskatzen dituela, baina mugatuak izan behar direla eta ordu banaketak ezin diola garrantzi bera eman ingelesari zein euskarari. Zuk esandakoa aztertu dezakegu, Uriarte andrea. Habló de un acuerdo más amplio: 118 ikastetxe, sare itundu osoa, publikoa…; 12.000 ikasletik gora… Eta ez dago beste laginik, erabat aztertu nahi baikenuen ebaluazioaren lagina, eta ebaluazio zientifikotik lehenbailehen atera nahi baikenituen emaitzak, gure ondoren etorriko zirenek ebaluazio zientifikoaren emaitzarekin jardun zezaten. Are gehiago, zure gobernuburuak, Think Gaur 2020ren bilera batean, eta euskararen garapenaren harira (euskara gure erantzukizuna da, oso argi dugu hori, eta hizkuntzen erdigunea izan behar du hezkuntzan, geure hizkuntza delako eta guri bakarrik dagokigulako hura garatzea), baieztatu zuen etorkizunak Euskadi hirueleduna behar duela. Eta Euskadi hirueleduna, andrea, hezkuntza hirueledunarekin bakarrik lortzen da. Hau Urkullu jaunarena da. Por lo tanto, adostasun zabala, nahikoa. Adostasun nahikoa duzu esperimentazio-plan pilotu horretarako, non ikastetxe publiko eta itunduak, handiak eta ertainak, eta gizarte-maila guztietakoak sartzen baitira. Zein da gure helburua? Gure helburua da Ganbera osoak adostea hirueletasuna. Eta uste dut badagoela aukera hori lortzeko. Aukera handia. Baina zuk hau gaineratzen duzu: "Experimentación intensiva". Aizu, esperimentazioa hiru urtekoa izan da. Hiru urtekoa. Ez dakit gutxi ala asko iruditzen zaizun, baina hemen batere esperimentaziorik gabe ezarri genuen D eredua, baita beste hainbat gauza ere hezkuntzan, batere esperimentaziorik gabe. Hiru urteko esperimentazioa. "Ebaluaketa zorrotza". Aizu, PISArekin eta Cambridgeko Unibertsitatearekin. Nor da gehiago? Nor da gehiago emaitza zientifikoak lortuko dituzten organo ebaluatzaile gisa? Eta laugarrena, andrea, marka da gero. Esaten duzunean "irakaslegoaren hizkuntza-formakuntzari ekin zaion seriotasuna", "defizit" gisa, hori marka da gero. Izan ere, nola esan liteke ez dela serio hartu, ez dela nahikoa seriotasunez hartu irakasleen prestakuntza, jakinik krisialdi larri batean –Lópezen Jaurlaritzak krisialdi larria pasatu baitzuen, oso larria– irakasle publikoak prestatzeko baliabideetara milioi bat euro baino gehiago bideratu zela? Eta zuk, zorionez zeuek baztertu zenuten aurrekontua egiten saiatzean, milioi bat euro baino gehiagotik 100.000 euro eskasera jaitsi duzu zenbateko hori sare publikoarentzat. Hau da, sare publikoko irakasleen prestakuntzarako aurrekontua % 90 murriztu duzu zure asmoen adierazpenean, Uriarte andrea. Eta hori ez da lazgarria orainerako bakarrik, baizik eta etorkizuna ere baldintzatzen du. Izan ere, detxematu terminoak ez du inondik ere halako ekintza deskribatzen, detxematzea hamarretik bat kentzea baita, eta, kasu honetan, ordea, bakarra geratzen da, eta bederatzi kentzen dira. Hau da, ingelesa edo beste hizkuntza batzuk ikasten ari ziren hamar irakasletatik, Uriarte andrea, etorkizunean bakarra geratuko da zure asmoen adierazpenaren arabera. Krisi ekonomiko batean, guk hamar egin genituen; zuk, krisi ekonomiko batean, bakarra egingo duzu. Baina, jakina, benetako mesfidantza ondorenean dator –eta mesfidantza esaten dut, ez arrazoimendua edo arrazoia–, esaten duzunean: "Hirueletasunak zalantzak sortzen ditu euskararen balizko garapenaren inguruan". Hain zuzen, nik galdetzen dizut ea zer iturritatik edaten duzun, zer iturri filologikotatik edaten duzun, zer ebaluazio zientifiko-linguistikotatik edaten duzun ondorio horretara iristeko. Beraz, esan behar dizut, Uriarte andrea, hilaren 15ean bilkura honetan egin zenituen adierazpenak oposizioko kide batek esan zitzakeela, baina inoiz ez Jaurlaritzako kide batek. Ez dira Jaurlaritzako kide batek esateko modukoak. Izan ere, kontuan izan behar duzu une honetan 12.000 familia baino gehiago daudela eredu hirueledunean, eta 118 ikastetxek berretsi dutela beren asmoa hurrengo ikasturtean eredu hirueleduna emateko. Horregatik esaten dizut hemen egin zenituen adierazpenak arinak, ez oso arduratsuak eta, zalantzarik gabe, azientifikoak izan zirela. Baina, are gehiago, zure ikuspegitik, zuk erabiltzen duzun logika horren ikuspegitik, begira… Esaten duzu hirueletasunak zalantzak sortzen dituela euskararen balizko garapenaren inguruan, baina, jarraian, eleaniztasuna errezetatzen diguzu. Beraz, hirugarren atzerriko hizkuntzak enbarazu egin diezaioke euskarari, baina, aztikeriaz, atzerriko bi hizkuntzak ez diote euskarari enbarazurik egiten. Edo eleaniztasuna ezarri nahi duzu atzerriko hizkuntzak komunikazio-hizkuntza gisa erabili gabe? Hara, filologo orok badaki bigarren hizkuntzak hirugarren hizkuntza jakitea errazten duela, eta hirugarren hizkuntzak bigarrena jakitea errazten duela, edukiak berdin-berdin transmititzen baitira, edozein hizkuntza erabilita ere. Beraz, zeharo azientifikoa da baieztatzea –eta ikusiko duzu emaitza zientifikoak lortzen diren heinean– ingelesak euskara hondatzen duela. Guztiz kontrakoa da. Hirueletasunaren asmoa da euskara hizkuntza nagusia izatea, euskara-gaztelania binomioak berdin jarraitzen baitu, eta atzerriko hizkuntza gehitzen baitzaio. Baina gakoa da atzerriko hizkuntza hori denentzat sartzea. Eta zuk jada jarri zenigun elefantearen tranpa esan zenuenean, gainera, ezin zitzaiola ingelesari euskarari esleitzen zitzaion ordu-kopuru bera esleitu. Eta hara, benetan, zuk gutxienekoak eta gehienekoak nahastea nahiko kezkagarria da. Izan ere, esperimentazio-plan pilotuan, gutxieneko orientazioa ematen da. Hau da, % 20ko orientazioa eskatzen zenuen gutxienez, eta horrek % 60 ematen dio euskarari edozein ikastetxetan, kasu honetan bezala, eta % 60 baino gehiago. Beraz, ezin daitezke gutxienekoak eta gehienekoak nahastu. Begira, andrea, hauxe eskatzen dizut. Uste dut badagoela nahikoa aukera Ganbera honetan akordio batera iristeko, eta esango dizut zergatik: indargunea delako, hain justu, ikasle guztiengana heltzea, ikastetxe guztietara heltzea, beren errenta edozein dela ere. Eta hori da hezkuntza-sistema hirueledun osoa baldintzatzen duen gakoa, indargunea. Uste dut gako horretan akordio batera irits gaitezkeela ez bakarrik Ganberako alde hau, baita ekitatez eta berdintasunez Ganberako beste alde hau ere. Eta uste dut oraintxe egin behar genukeela, hizkuntzak ez politizatzeko –hizkuntza-politika zientifikoa egin behar dugu benetan–, prestatu egin behar dugu… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1368 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Presidente andrea, legebiltzarkideok, Isabel Celaá andrea. Gure ustetan, indarrean dauden hizkuntzaereduei esker, hezkuntza euskalduntzeko prozesua guztiz positiboa izan da, bai euskararen berreskurapenerako bai gizarte kohesiorako. Hobetu daiteke, hala ere, hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntzetan ikasleek duten gaitasun maila ikasle eleanitzak nahi baditugu, euskara, gaztelania, ingelesa edota frantsesa hizkuntzetan jarduteko gai direnak. Noski, argi eta garbi adierazi nahi dut lehenik eta behin Legebiltzar honen aurrean ingelesaren apustua ere gure erronka dela, apustua argia dela, apustu garbia egiten dugula atzerriko hizkuntzaren alde. Euskaratik abiatzen gara, gaztelaniatik abiatzen gara; gure hizkuntza ofizialetatik abiatzen gara, hain zuzen. Baina nola muzin egin beste hizkuntzei? Nola muzin egin ingelesari edota frantsesari? Nola muzin egin atzerriko beste edozein hizkuntzari? Globalizazioaren baitan murgilduta dagoen gizarte honek ezin dio inolaz ere muzin egin edota begi txarrez ikusi eta begiratu beste lurraldeetako hizkuntzei eta horien artean ingelesari. Nola pentsatu dezake norbaitek gaur eta hemen Gobernu honek eta sail honek muzin egiten diela atzerriko hizkuntzei, edozein dela ere? Nola pentsatu dezake gaur eta hemen, zintzoki jokatuz betiere, Gobernu honi eta sail honi bost axola zaizkiola euskara eta gaztelaniatik at beste hizkuntzak, eta bereziki ingelesa edota frantsesa? Garbiago esango dut: norbaitek esango balu Gobernu honek ingelesari garrantzi xumea edo txikia ematen diola edota ez diola ematen, ez da garbi jokatzen ari, besteak beste, zerbait ez esatearren. Hitzjokoak egin daitezke, bai, noski. Titularrak bilatu daitezke, bai, eta zilegi da hori. Politikan ari gara. Lehia politikoak askotan baldintzatzen gaitu, baita ere, baina Legebiltzar honetan inork ezin dezake esan okurrentzia moduan Gobernu honek ez duela apustu garbia egiten ikasle hirueledun edo eleanitzaren alde. Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa. Zergatik ez? Nola ez? Noski baietz! Eta horretarako, urrats sendoak egingo ditu Gobernu honek eta ingelesaren alde apustu argi eta garbia egingo du Gobernu honek. Egungo sistemak ematen dituen emaitzak baino hobeak eskuratzeko ziurtasuna eskaini behar dugu. Horregatik, hizkuntza-gaitasunen hobekuntzan, eskolaren eraginaz gain, faktore guzti-guztiak aintzat izango ditugu. Ikasle eleanitzak nahi ditugunez gero –elebidunak, hirueledunak eta abar–, ikasleen hizkuntza aukera berdintasunaren eta hezkuntzaren arteko elkarbizitza bermatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren apustua sendoa da eta izango da. Galdetu didazu ea zer asmo ditugun hirueletasunaren programan sartu nahi ditugun aldaketei dagokienez. Hasteko, adierazi nahi nizuke gure asmo bakarra dela zuek aurreko legealdian proposatu eta martxan jarri zenuten programa hobetzea. Oso ondo dakigu zein diren programa horren alde onak, eta bat gatoz haren helburu teorikoarekin. Gure helburua da, zuena bezala, euskal ikasleek behar bezalako gaitasuna izatea hizkuntzetan derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenean, ez bakarrik bi hizkuntza ofizialetan, baita ingelesean ere. Uste dut hor ados gaudela. Hala ere, martxoaren 15ean Legebiltzarrean egin nuen hitzaldian azpimarratu nuenez, badakigu, halaber, proposatutako sistemak ahuleziak dituela sorreratik. Eta hor oinarritzen dira, hain justu, gure helburuak, eta hor ari gara egiten ahaleginak, hots, hautemandako gabeziak eta ahuleziak gainditzen saiatzean. Aipatu duzun moduan, lehenengo gabezia da hezkuntza hirueledunaren esparru bat jarri izana martxan akordio zabalik gabe, Jaurlaritzaren mugetatik haragoko adostasunik gabe. Egia da hainbat ikastetxe ari direla parte hartzen, baina haiek parte hartzeak ez du esan nahi adostasun zabala dagoenik. Ados egongo zara nirekin, Celaá andrea, gure hezkuntza-sisteman egin nahi dugun funtsezko aldaketak adostasun zabala behar duela, eta horixe lortu nahi dugu guk, gure herrialdearen etorkizun diren haurrek etorkizunean behar bezalako hizkuntzagaitasuna izatea bermatzeko, mundu globalizatu honetan aurre egin beharko dieten egoeretan molda daitezen. Beraz, uste dugu hobetu daitekeela abiapuntua, eta baldarkeria bat egingo genuke akats bera egingo bagenu. Horrenbestez, gure erronketako bat izango da adostasun zabala lortzea euskal hezkuntza-sistemaren etorkizuneko eredu hirueledunerako edo eleanitzerako. Baina hori ez da hauteman dugun ahulezia bakarra, ebaluazioaren emaitzen zain egon beharrik gabe. Beste alderdi batzuek ere kezkatzen gaituzte, bereziki gure hizkuntzari ematen zaion tratamenduak. Izan ere, HHEn planteatu den bezala, uste dugu programa hau ez dela sortu hiru hizkuntzek (geureak, gaztelaniak eta atzerrikoak) hezkuntza-sisteman duten egoeraren diagnostiko objektibo baten emaitza gisa, baizik eta hizkuntza bakoitzaren benetako egoera aintzat hartu gabe hiru hizkuntzak berdin tratatzeko eredu bat inposatu nahi izatearen ondorio gisa. Eta, nire baieztapenaren arrazoia azaltzea beharrezkoa ez dela uste dudan arren, Euskadiko hezkuntzari buruz Eskola Kontseiluak egindako txosten batetik ateratako datu batzuk emango ditut, uste baitut lagungarriak izan daitezkeela nire arrazonamendua ulertzeko. Une honetan eginda dauden ebaluazioen arabera, D ereduko ikasleen % 25ek, derrigorrezko irakaskuntza hamar urtez euskaraz ikasi ondoren, euskararen hasierako mailan jarraitzen du. B ereduaren kasuan, % 42ra igotzen da, eta, A ereduan, berriz, % 86ra. Eta programaren alderdi hori –zure programarena– ez da kontuan hartzen, eta ezin dugu alde batera utzi, ezin dugu ezikusiarena egin, eta, jakina, hori hobetzeko beharrezko aldaketak egiteko asmoa dugu. Era berean, uste dugu esperimentuzko esparru hori ez dela errealismoz planteatu. Hau da, gaur egungo egoeran, dauzkagun baliabideekin, eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleak gutxietsi gabe –bikainak direla uste baitut–, zaila da sinestea esperimentuzko eredu hori berehala aplikatuko zaiola sistema osoari. Me explico. Aurretik sistema elebidun bat ezartzearen esperientziari esker, gaur egungo irakasle asko elebidunak dira, gaztelaniaz eta euskaraz jarduteko gai dira. Baina ezin dugu ahaztu HHEk nahitaezko lotura duela berariazko gaitasunak dituzten irakasleak edukitzearekin; beraz, ezinbestekoa da hirugarren hizkuntzako hizkuntza-gaitasuna sartzea eta, aldi berean, gai edo ikasgai jakin batzuk emateko beharrezko gaitasuna izatea. Eta izan gaitezen errealistak, Celaá andrea: biok dakigu, oso borondate eta prestutasun ona agertu arren, elementu batzuk nekez konpon daitezkeela epe laburrean. Gaur egun, irakasleen hizkuntzagaitasuna da eztabaidagai ditugun prozesuei ekiteko arazo nagusietako bat. Badakigu zer egoera ekonomikotan gauden, badakigu, eta argi daukagu hori izango dela gure erronka nagusietako bat gure hezkuntza-sisteman hirueletasunari edo eleaniztasunari ekiterakoan. Borondatea eta baliabideak jarriko ditugu, baina betiere ikuspegi errealista batetik eta helburu argiekin. Eta hori da, hain justu, kezkatzen gaituen beste alderdietako bat. Azaldu nuen jada nire aurreko hitzaldian, proiektuan ikusten genituen ahuleziez hitz egiten nuenean. Kezkatu egiten gaitu helburuak zehatzak ez izateak, bai lortu beharreko hizkuntza-helburuak –beldur naiz ez ote diren oso desberdinak izango, batez ere euskarari dagokionez–, bai irakasleei eskatu behar zaizkien hizkuntza-eskakizunak edo haiek dituzten prestakuntza-beharrak. Izan ere, ados egongo gara, halaber, ez dela gauza bera C-1 maila eskatzea (Advanced-en baliokidea ingelesean) eta B-2 maila eskatzea (hizkuntzaren maila ertainari dagokiona). Alderdi gako horrek argi eta garbi definituta egon behar du programa berrian hura ezarri baino lehen. Eta zure kezka bada, Celaá andrea, gu zure programan aldaketak egiten hastea azterketa sakon bat egin gabe, egon zaitez lasai, oso ondo baitakigu zer garrantzi duen esku artean dugun gaiak. Oso ondo dakigu gure haurren etorkizuna gaurko hezkuntzasistemaren kalitatearen mende dagoela hein handi batean; hori dela eta, azterketa-, diagnostiko- eta hausnarketa-prozesu batean murgilduta gaude. Hain zuzen, ikasturte honetan amaitzen da lehenengo deialdiko ikastetxeetan aurreikusitako esperimentazio-prozesua, eta, hortaz, hiru ikasturteetan bertan egon den talde bakoitzean egindako aurrerapenaren neurketa ere amaitzen da. Horri esker, laster izango ditugu orain arte egindako ebaluazio-prozesuan lortutako datuak eta emaitzak, eta horrek funtsezko ekarpena egingo dio egungo hausnarketa- eta azterketa-prozesuari. Horrek, berriz, behin betiko proposamenera eramango gaitu. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1369 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | CELAÁ DIÉGUEZ | SV-ES | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Uriarte andrea, pozten nau pentsatzeak bide bera egin dezakegula. Pozten nau zuk Legebiltzarrean baieztatzeak ez zaudela prest zaborrontzia irekitzeko eta hirueletasuna hara botatzeko, aukera paregabea galduko baikenuke benetan. Beraz, hitzak benetan ez direnez kaltegarriak eta hitzaldiek baliabideekin batera etorri behar dutenez, baina diskurtso politikoa funtsezkoa denez, haren bidez iristen baitzaizkie herritarrei proiektuak, hitz egin ezazu, haur-jarrera batean erori beharrik gabe –txera eta estimu handienarekin esaten dizut–, hitz egin ezazu modu irekian hirueletasunaz, ez baitzaigu ezer gerta- tzen. Ez zaigu ezer gertatzen. Baina badakizu zer gertatzen den? Funtsezko desberdintasun bat dagoela hirueletasunaren eta eleaniztasunaren artean. Badakizu zein? Hirueletasunarekin denengana irits gaitezkeela. Daukagun sistema elebiduna hartu eta sistema hirueledun bihur dezakegu. Eleaniztasunaz hitz egitea beste bi hizkuntzaz hitz egitea da; izan ere, lehen ere esan dizut, euskaragaztelania binomioa eztabaidaezina da, baina orain atzerriko beste hizkuntza batez ari gara, atzerriko beste bi hizkuntzaz, atzerriko beste hamar hizkuntzaz… Begira, ni Hezkuntza Sailera iritsi nintzenean, ikastetxe batzuek bazituzten jada esperientziak ingelesarekin! Hori badakigu! Beste batzuetan, berriz, frantsesarekin. Baina ez zegoen orokortuta, ez zegoen eredua ezarrita, inork ez zuen ebaluatzen. Zer diagnostiko egin zen orduan hura ezartzeko? Bat ere ez! Beraz, gaur hemen eleaniztasunaz hitz egitea da zientifikoki ebaluatu gabe bakoitzak nahi duena egitera itzultzea. Eta horrek iraganera garamatza. Horixe da nahi ez duguna. Hirueletasun hobetua nahi dugu… Hobetu ezazu zuk, aizu! Baietz, dena hobetu daitekeela! Baina, nola ez? Zientifikoki, gainera. Hobetu ezazu zuk, baina ez iezadazu akordioez hitz egin, ez iezadazu esan zuek akordio zabaletara iristeko gai zaretela (zeren akordioak?), eta gainerakook akordiorik gabe ezarri genuela. Hara, guk behin eta berriz hitz egin genuen Euzko Alderdi Jeltzalearekin, garai hartako sailburuordearekin. Baina, hainbesteko akordio-maila zuten, non etetea erabaki baitzuten, eta esan zuten: "Ez dugu bilera gehiagorik nahi". Baina inoiz ez zioten hirueletasunari eraso egin. Eraso egin zioten, ordea, zuk gero esan duzun horri –eta harritzekoa da–, hirueletasunaren helburuei. Nola hirueletasunaren helburuak! Hirueletasunaren helburuak eta euskararen helburuak oso ondo argituta daude curriculumean. Oso ondo. Eta, esperimentazio pilotua bukatzen denean, jakingo dugu zehazki zer maila lortu diren hizkuntzen Europako erreferentzia-esparruari dagokionez. Une horretan mugatu ahal izango dugu hizkuntzen Europako erreferentziaesparruko mailetara –eta, dakizun bezala, hori helduentzat da–. Baina hori ere egin ahal izango dugu. Begira, zuk egiten duzun hausnarketa honekin ez nago ados: "Hara, gure hizkuntzaren tratamendua ez dago bermatuta, D ereduko ikasleen ehuneko ez dakit zenbatek ez baitakite, B ereduko % 42k ez baitakite, eta A ereduko % 86k ez baitakite". Begira, guk denentzat hirueletasun oso argia eta zientifikoa planteatzen badugu, euskarari nahi duzun garrantzia emanda ere, A eredua inertziaz –laisser faire delakoaz– erortzea lortuko dugu, B ereduak emaitza horiek lortuko ditu, baina inork eman dezake gehiago D ereduan, non dena euskaraz ematen baita? Zerorrek esan duzu eta! Euskara ezin da eskolan bakarrik ikasi, kalean ere ikasi behar da! Bada, egin ezazu, ezar ezazu denontzako bide hori Ganbera osoan hirueletasunari buruzko akordio bat lortzeko. Izan ere, hirueletasunaren abantaila handi bat da denentzat dela, bakoitzaren ekonomia edozein dela ere, ikastetxe guztientzat dela, ikasle guztientzat dela. Hori da ekitatea, eta hori da gure hezkuntza-sistemak izan dezakeen baliorik handiena. Hizkuntzetan ere bai, andrea, hizkuntzetan ere bai. Beraz, lor ezazu denontzako bide hori, eta, zalantzarik gabe, gure laguntza izango duzu. Eta, gainera, gure laguntza izango duzu Ganbera osoak hirueletasunaren inguruan lurralde erkidea lortzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1370 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, euskal sektore publikoaren partaidetza duten erakundeen erregimen ekonomikofinantzarioa adosteko beste administrazio batzuekin hitzarmenak egiteari buruz | Bai, eskerrik asko. Ea, zuk hirueletasunaz hitz egiten duzu, eta guk eleaniztasunaz. Uste dut gauza batek ez duela bestea kentzen. Hau da, eleaniztasunaz hitz egiten dugunean, hirueletasuna horren barruan sartzen da; beste gauza bat da nola banatzen diren orduak, eta horixe nahi dugu guk. Guk, lehendabizi, euskara eta gaztelania bermatu behar ditugu. Lehenengo helburua, euskara ardatza. Gero, lanean jarraituko dugu. Europak esaten digu hizkuntza ofizialetik hasi eta beste bi hizkuntza gehitu behar dizkiogula. Gure kasuan, bi hizkuntza ofizial dauzkagu, bi gehi bi. Vale. Orduan, lehendabizi, euskararen eta gaztelaniaren aldeko apustua egingo dugu –eta hori egin dugu, hori ari gara lantzen gure hizkuntza-ereduekin–. Hirugarren hizkuntza, ingelesa, sartu dugu, ados. Egindako lan guztitik ez dugu ezer kendu, uste dut jarraitu dezakegula lanean, eta uste dut lor ditzakegula adostasunak eta irits gaitezkeela akordio zabaletara, eta horixe nahi dugu. Eta ezin dugu ukatu laugarren hizkuntza ere egon litekeela. Ezin dugu ukatu laugarren hizkuntza ere badagoela! Beraz, horretan ere lan egin beharko dugu. Hori da gure ideia. Adostasun zabalen ideia, jakina. Eta hirueletasuna izatea eta eleaniztasuna izatea…, ezin dugu ukatu eleaniztasuna izatea. Eta esaten dugunean egoeretatik abiatu behar dugula, kontuan izan behar dugu zein den gure benetako egoera. Ez dira gauza bera A eredua duen ikastetxe bat eta D eredua duen ikastetxe bat; hizkuntzetan oinarrituta ibilbide luzea egin duen ikastetxe bat eta ingelesa, edo beste hizkuntza bat, frantsesa, berdin zait, ozta-ozta ezarri duen ikastetxe bat. Beraz, kontuan izan behar dugu zein den abiapuntua. Esperimentazio-esparrua egiterakoan, leku askotan ez da kontuan izan abiapuntua. Beraz, zehazki jakin behar da. Eta guk diogu aprobetxatu eta erabili egingo ditugula martxan jarritako programaren alde on guztiak; ikasi egingo dugu, eta aurrera egingo dugu. Eta horixe nahi dugu, aurrera egitea. Horretarako, bai, gabeziak daude, eta horiek nahi ditugu. Helburuak zein diren ezarri nahi dugu, alegia, ikasleek derrigorrezko irakaskuntza bukatzean zehazki zer maila edukitzea nahi dugun, eta zer maila eduki behar duten irakasleek irakaskuntza eleanitza eman ahal izateko. Hizkuntzak zer ehunekotan eman behar diren definitu nahi dugu. Eta ez da berdin izango ikastetxe batean edo bestean. Ez da berdin izango D eredua duen ikastetxe batean eta A eredua duen ikastetxe batean. Ezin dugu esan 20-20, edo 20-20-20. Hau da, lortu behar dugu…, eta horretan egingo dugu lan. Uste dut gauza askotan egon gaitezkeela eta gaudela ados. Uste dut izaten ditugun eztabaidak askotan gehiago izaten direla galeriara begirakoak barrura begirakoak baino. Uste dut gure jarrerak ez daudela oso urrun, eta horregatik jasotzen dugu zure lanproposamena, eta horregatik egingo dugu lan elkarrekin. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1371 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE | EH Bildu | Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-politika zeharkakoari buruz | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Cristina Uriarte andrea, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilerarako V. Planaren helburu nagusia, euskara, zerbitzu-hizkuntza ez ezik, lan-hizkuntza ere izatea dela erantzun zenuen Legebiltzarreko idatzizko galdera batean. Bestetik, Euskara Batzordean zehaztu zenuen Gobernu honen helburua dela herritar guztien hizkuntza-aukera benetan bermatzea. Konpromiso hau bere egiten duela Gobernu honetako sail bakoitzak, garbi utziz hizkuntza-politika ez dela iharduera sektorial bat. Eta gehitu zenuen euskararen erabilera bermatu eta areagotzea xede duen atal bat sortuko dela sail guztietan, sail bakoitzaren politika publikoetan eta kudeaketa administratiboan euskararen erabilera hobetzen eta areagotzen lagunduko duena, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraituz. Laburbilduz, legealdi honetan hizkuntza-politika zeharkakoa izango dela adierazi zenuen, eta ondorioz, hizkuntza-politikak sail guztiei eragingo diela eta sail bakoitzak euskara-unitatea eratuko duela. Eta kontuan hartuta unitate hauei, hizkuntzairizpideez gain, neurriak, urratsak, epeak eta baliabideak ere badagozkiela, galdera ondorengoa da: zernolakoak dira sail bakoitzaren unitate hauek? Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1372 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-politika zeharkakoari buruz | Señora presidenta. Joan den abenduaren 15eko arlo-dekretuaren 10. xedapen gehigarriak dio: "Euskararen erabilera bultzatzeko politika Administrazioaren jardunean zeharkako politika izan dadin eta dagokion ardatz-gune izan dadin, Lehendakaritzak eta sail guzti-guztiek euskara-atal bat sortuko dute beren egitura organiko eta funtzionalean, politika publikoetan eta kudeatzen dituzten Administrazio-gai guztietan euskara bultzatzen lagundu dezan, hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen organoaren irizpideei jarraituz". Horren haritik, sailetako euskara-atalen buru izango da arduradun politiko bat, sail horretan zeharkakotasunik handiena duena eginkizunetan. Adibidez, zerbitzu-zuzendaria izan daiteke, zerbitzuen sailburuordea izan daiteke edo saileko gabinete burua izan daiteke euskara atalaren burua. Horren mendean egongo dira hizkuntza-normalizazioko teknikari bi, orientabide gisa. Bistan denez, atalburuak, nahitaez, ardura politikoa duen kargudun bat izan behar du. Euskaraatalek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraituko diete. Eusko Jaurlaritzaren ikuspegitik, hizkuntzapolitika Gobernu osoaren eginkizuna da, ez da iharduera sektorial bat. Euskara indartu edo ez, euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetza orekatua izan edo desorekatua izaten jarraitzea guztion esku dago, eta Gobernuari dagokionez, sail bakoitzak bere esparruan egiten duenaren esku. Horregatik da hizkuntza-politika sail bakoitzaren ardura eta eginkizuna, ez bakarrik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarena. Horrela, bada, euskara-atalen eginkizunak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraituz, besteak beste, hauexek izango dira: V. plangintzaldirako 2013-2017 Eusko Jaurlaritzaren Erabilera Plana definitu, garatu, haren jarraipena egin eta bere ebaluatzea sail bakoitzari dagokionez. Sailaren urtean urteko kudeaketa plana definitu, garatu, haren jarraipena egin eta bera ebaluatzea. Bosgarren plangintzaldiaren tarteko ebaluaziotxostena egin eta laugarren plangintzaldirako helburuak ezartzea, sailari dagokionez. Sailaren iharduera-eremurako funtzionamendurako hizkuntza-irizpideak finkatu, haien jarraipena egin, haien betetze-maila zehaztu eta neurri zuzentzaileak ezartzea Eusko Jaurlaritza osorako hizkuntzairizpideen haritik eta sail bakoitzaren ezaugarri propioak kontutan hartuz. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1373 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE | EH Bildu | Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-politika zeharkakoari buruz | Eserlekutik egingo dut, zure baimenarekin, mahaiburu andrea. Mila esker. Eskerrik asko erantzunagatik. Bakarrik, ez zait garbi geratu…, ea posible duzun gehiago zehaztea urratsetan, zeintzuk izango diren markatuko dituzuen urratsak. Eta gero, bestetik, epeez ere ez duzu ezer aipatu; orduan, nahi nuke pixka bat horretaz ere jakitea. Eta baliabideei dagokielarik, ez dakit nondik aterako den aurrekontua, Hizkuntza Politika Sailetik bertatik ala banatuko den sailez sail. Horiek ziren nire zalantzak. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1374 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-politika zeharkakoari buruz | Unitateen eginkizun horiek betetzeko hizkuntza-irizpideak ezarriko ditu, honako arloetarako, besteak beste: hizkuntza ofizialen erabilera, zerbitzu-hizkuntza eta lanhizkuntza gisa sailean, sailaren itzulpen-irizpideetan, langileen etengabeko prestakuntza orokorrean, erregistroan, diru-laguntzetan, argitalpenetan, saileko kargudunen agerraldi publikoetan, tresna eta aplikazio informatikoetan, internet eta intranet sareetan, errotulazio finkoak eta noizbehinkako oharretan, iragarpenetan, publizitate eta kanpainetan, izen ofizialetan, sailak antolatzen dituen jendaurreko ekitaldietan eta kontratazio administratiboetan. Epearena orain ari gara aztertzen beraiekin, ea noiz egingo dugun. Eta aurrekontua sail bakoitzetik aterako da. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1375 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Telebistako eguraldi-mapari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, sailburu andrea. Hain zuzen, EITBko zuzendari Maite Iturbek hartu dituen lehenengo erabakietako bat da ETBko eguraldi-mapa aldatzea. Horrek esan nahi du harentzat oso garrantzitsua dela gai hau. Legebiltzar honetan erakundeko zuzendari izendatu zuten egun berean iragarri zuen. Esan dezagun haren lehenengo erabakia izan zela, haren lehenengo adierazpen publikoa. Haren lehenengo kezka eguraldi-mapa aldatzea izan zen. Esan bezala, horrek esan nahi du harentzat oso garrantzitsua dela gai hau. Ondoren esan zuen erabakia erakundeko profesionalek hartu zutela, baina, egia esan, EITBko zuzendariak egin zuen lehenengo iragarpena izan zen, eta bete egin du. Alegia, eguraldi-mapa aldatu dute euskal herritarrak engainatzeko, telebista publikoa interes nazionalistetarako erabiliz, Euzko Alderdi Jeltzalearen interesetarako erabiliz, euskal herritar guztioi Euskal Herri Handia erakusteko. Nik galdetu nahi nizuke zer iruditzen zaizun erabaki hori sailburu zaren aldetik; laburbilduz, nola justifikatzen den EITBk erabiltzen duen eguraldi-mapan Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren lurraldeak sartzea. Zer iritzi duzun gai honen inguruan. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1376 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Telebistako eguraldi-mapari buruz | Señora presidenta. Maneiro jauna, aipatu duzunez, agian, EITBko zuzendariak kargua hartzean egin zituen lehenengo ekintzetako bat izan zen eguraldi-mapa aldatzea, baina ez dut uste haren lehenengo kezka zenik, baizik eta jasotzen ari zen eskaera nahiko biziari erantzunez egin zuen. Bestalde, zure galderaren aurreko justifikazioan baieztatu duzu ezen, zuzendaritza berriarekin, Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetan iragarpen meteorologikoei buruz informatzeko mapa aldatzeaz gain, muga geografiko beren barruan sartzen direla Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduaren zati bat. Bada, esan nahi baduzu ETBko eguraldimapan argi eta garbi islatzen direla errealitate administratibo desberdinak, ados gaude esaten duzunarekin. Baina zure azalpenean "sartu" esaerarekin esan nahi baduzu mapatik kendu egin direla errealitate administratibo horiek, ez da egia. Euskal Autonomia Erkidegoko mugaketa administratiboak zehatzak eta argiak dira egungo eguraldimapan, eta haren diseinua programari lotutako profesional-taldearen esku egon da. Beraz, uste dugu argi eta garbi azaltzen dela Euskal Autonomia Erkidegoa, eta hor lurralde historikoak sartzen dira, herrien eta klimaren interpretazioa errazteko. Gauza bera gertatzen da Iparraldearekin, Baionako kantonamendu administratiboari dagozkion hiru herrialdeak kokatzen baitira. Eta, azkenik, argi eta garbi azaltzen da Nafarroako Foru Erkidegoa, nahiz eta kasu honetan ez diren sartu hango merindadeak eta eskualdeak. Maneiro jauna, suposatzen dut une honetan galdera bat izango duzula zure buruan: nola izan daiteke Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden lurraldeak ETBk erabiltzen duen eguraldiaren mapan sartzea? Egia da. ETB Euskal Autonomia Erkidegokoa da. Hori da bere esparrua eta horregatik egiten da beharrezkoa den kontrola Legebiltzar honetatik, horregatik finantzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuekin eta horregatik dago nire esku dagoen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean atxikita. Hori horrela da. Hori errealitate bat da, baina bada baztertu ezin dugun beste errealitate bat ere. Zein da EITBren erreferentzia-eremua? Zein da EITBren komunikazioeremua? Sorrerako legeak berak ezartzen du EITBren zeregina dela euskara eta kultura bera sustatzea. Alde horretatik, hogeita hamar urte hauen ondoren, EITBk oso ikus-entzuleria finkoa du Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Era berean, irrati- eta telebista-seinalea banatzeko azpiegitura zabal bat dago, nazioarteko akordioak, lankidetza- eta kazetari-sarea, ekitaldi-estaldura, eta horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria barne hartzen dituen komunikazio-eremuan garatzen dira. Suposatzen dut ondo ulertuko duzula badagoela alderdi garrantzitsu bat, oso kontutan izan behar duguna: nori zuzenduta dago ETB? Bere ikusentzuleei, Maneiro jauna. Eta non daude ikus-entzule horiek? Non daude ikus-entzule horiek? Euskararen mapak barne hartzen duen eta eguraldi-mapan ere oso ondo islatuta dagoen kultura- eta lurralde-eremuan. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1377 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Telebistako eguraldi-mapari buruz | Bai, eskerrik asko, sailburu andrea. Nik ez dakit gai hau EITBko zuzendari berriaren kezkarik handiena zen, baina, esan dizudanez, haren lehenengo adierazpenak gai honen ingurukoak izan ziren, eta hartu zuen lehenengo erabakia hau izan zen, eguraldi-mapa aldatzea. Zergatik? Helburu nazionalista delako, argi eta garbi. Horregatik hartu zuen erabaki hori, horregatik izan zen hau hark hartu zuen lehenengo erabakia, eta horregatik sumatzen dut, hain zuzen, gai hau oso garrantzitsua dela harentzat. Eta guri onartezina iruditzen zaigu EITB erabiltzea herritar nazionalistak sortzeko, eta horixe egin izan da historikoki Euskadin. Esan duzu EITBko zuzendariari helarazitako eskakizun bat izan zela. Zer eskakizun? Zer eskakizunez ari zara? Dena den, nik esaten dut eta pentsatzen dut eguraldi-mapak euskal erakunde-errealitatea islatu behar duela, ez nazionalistek buruan sartu nahi diguten Euskal Herri Handiaren proiektua. Hori islatu behar du eguraldi-mapak, proiektu politiko jakin bat defendatzeko helburua duten gehigarri politikorik gabe. Euskal herritarrok ordaintzen ditugu EITBko zergak, eta, hortaz, ETBko eguraldi-mapak euskal erakunde-errealitatera mugatu behar du. Beste edozein helburu, hemen gezur hutsak kontatzen bazaizkigu ere, gezur nazionalista handia, hau da, Euskal Herri Handia defendatzea besterik ez da. Hori da helburua, hau da, euskal herritarrok, nafarrak eta hegoaldeko frantsesak erkidego politiko berekoak garelako gezurra buruan sartzea. Horixe da lortu nahi den helburua, helburu hori lortu nahi izan zen iraganean urte askoan, eta hori da erakundeko zuzendaritza berriak eta Jaurlaritza honek euskal herritar guztioi buruan sartu nahi diguten helburua. Eta guri onartezina iruditzen zaigu. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1378 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Telebistako eguraldi-mapari buruz | Bukatzeko, ez gara hasiko eztabaidatzen zergatik eta nondik datozen adierazpenak. Galdera bati erantzutetik datoz, baina, tira, ez doa inora. Egungo eguraldi-mapan dago profesionalek emandako erantzuna. Haien arabera –eta ni erabat ados nago haien irizpidearekin–, bistakoa da komunikazioak eta haren narrazio-elementuek koherentzia behar dutela, eta arrazoi horrek justifikatzen du kanpokoak direla esaten duzun lurralde horiek sartzea, baina ez ETBk, ez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, ez dituzte kanpokotzat jotzen, azaldutako arrazoiengatik. Nire iritziz, Autonomia Erkidegoko euskal herritarrok zein nafarrak eta Iparraldekoak kultura berekoak gara, euskal kulturakoak. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1379 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-ereduak berraztertzeari buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu andrea, Hezkuntzako sailburuorde Arantza Aurrekoetxeak adierazpen batzuk egin ditu oraintsu sailaren hezkuntza-politikei buruz. Besteak beste, hitzez hitz adierazten zuen "Jaurlaritza hizkuntzaereduak berraztertzeko proposamen bat lantzen ari da ikasleek euskara-gaitasuna hobetu dezaten derrigorrezko irakaskuntza amaitzean". Esan gabe doa ondo iruditzen zaigula, jakina, euskal ikasleek euskaran eta gaztelanian dituzten hizkuntza-gaitasunak hobetzen saiatzea. Helburu egokia iruditzen zaigu. Esaten da A ereduko haurrek ez dutela euskararen ezagutza nahikoa lortzen, baina ez da azaltzen indarrean dagoen legean jasotako ereduen sistema nola berraztertuko den, ezta zer ondorio garrantzitsu izan ditzakeen ere hizkuntza-ereduak aldatze horrek. Horregatik galdetzen dizut, nahiz eta badakidan ahozko galdera batean ezin direla gauza asko esan, nola berraztertuko den egungo legean jasotako hizkuntza-ereduen sistema, Eusko Jaurlaritzak sailburuordearen adierazpenen bidez iragarri duenez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1380 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-ereduak berraztertzeari buruz | Presidente andrea, legebiltzarkideok, Maneiro jauna. Gure ustez, lehen interpelazioaren erantzunean aipatu dudanaren antzera, indarreko hizkuntza-ereduei esker hezkuntza euskalduntzeko prozesua guztiz positiboa izan da, bai euskararen berreskuratzearen alde, bai gizarte-kohesioaren alde. Hala ere, jakin, badakigu hobetu daitekeela eta hobetu beharra daukagula hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntzetan ikasleek duten gaitasun maila, ikasle eleanitzak nahi baditugu. Maneiro jauna, A eredua aipatu duzu. Egia da, A ereduko ordu-banaketa aldatu egin beharko da baldintza hori lortu nahi bada. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1381 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-ereduak berraztertzeari buruz | Bai, eskerrik asko, sailburu andrea. Uste dut erdizka utzi duzula azalpena; gero jarraitu ahal izango duzu azaltzen. Dena den, tribuna honetan esan nahi dut hezkuntza-sistemaren helburua ezin dela izan euskara berreskuratzea. Horrek ez luke izan behar hezkuntzasistema baten helburua. Hezkuntza-sistemaren helburua ikasleak prestatzea da. Baina, tira, horretaz luzezabal hitz egin daiteke. Nire lehenengo txandan ere esan dizut, hain zuzen, ondo dagoela ikasleen hizkuntza-gaitasunak hobetzen saiatzea. Egokia da, helburu ona da ikasleek ezagutza nahikoa izatea euskaran ere. Helburu ona da, baina nik galdera hauek egiten dizkizut: bermatuko da ikasleek etorkizunean gaztelaniaz ikasten jarraitzeko eskubidea? Bermatuko da hizkuntza-askatasuna? Jarraitu ahal izango du gaztelaniak komunikaziohizkuntza izaten hala nahi duten guztientzat? Izango dute aukera hori? Guk, jakina, hori horrela izan dadin eskatzen dizugu, hain zuzen. Zeharo funtsezkoa iruditzen zaigu eskubide hori bermatzea, alegia, gaztelania ere komunikazio-hizkuntza izan ahal izatea. Galdera, beraz, bistakoa da: ea hori bermatuko den ala ez. Adi-adi entzungo dizugu. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1382 |
10 | 29 | 10.05.2013 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hizkuntza-ereduak berraztertzeari buruz | Barkamena eskatzen dut lehen erdizka geratu naizelako. Zure galderei zehazki erantzunez, hizkuntzaereduak berraztertzeak bi helburu ditu: batetik, gure ikasleek gaztelania zein euskara jakin dezaten eta beren hizkuntza-gaitasunak behar bezala garatu ditzaten lortzea, eta, bestetik, lehenago aipatu dugun moduan, hirugarren hizkuntza sartzea, baita laugarrena ere. Hau da, ikasle eleaniztunak nahi ditugu. Ondorioz, ereduetako ordu-banaketa aldatu beharko dugu. Beraz, horrek ez du esan nahi gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa desagertuko denik. Familiei beren seme-alabak zer hizkuntza-eredutan matrikulatu eta zer hizkuntza-eredutan ikastea nahi duten hautatzeko askatasuna ematen jarraituko dugu. Beraz, ez da gaztelania desagertuko, zuk esaten duzun bezala. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1383 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Bai, eskerrik asko. Egun berriz ere, sailburu jauna. Joan den otsailaren 28an, Eusko Legebiltzarreko Bilkurak atzera bota zuen UPyDren ekimen bat, non Espainiako Bankuari eta aurrezle txikien artean Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenak merkaturatzen zituzten finantza-erakundeei eskatu nahi baitzitzaien itzul ziezaietela berehala, arrisku-profil kontserbadorea duten kontsumitzaileei, inbertitutako kapitalaren % 100. Arrisku-profil kontserbadorea duten kontsumitzaileak dira aurretiko inbertsio-esperientziarik, finantza-kulturarik eta gaiari buruz nahikoa informaziorik ez dutenak. Horren ordez, iruzur-zuzenketa deitu geniezaiokeena onartu zen, alegia, Euzko Abertzaleak eta EH Bildu taldeen artean adostutako erdibideko zuzenketa bat, non Kontsumobideri eskatzen baitzitzaion, alde batetik, har zezala esku ofizioz jakiteko ea emandako informazioa behar bezain zehatza eta argia izan zen, nahasketa sor zezakeen eta engainagarritzat jo daitekeen; eta, bestetik, har zezala esku ofizioz arriskuzko finantza-aktiboak edo antzeko finantza-produktuak erosi dituzten bezeroen eta haiek merkaturatu edo jaulki dituzten finantza-erakundeen eta enpresen artean sortutako gatazketan, kaltetuek inbertsioa itzultzeko egindako eskakizunei irtenbideak bilatzeko, aldeen proposamenak kontuan hartuz. Esan bezala, iruzur-zuzenketa bat da, Fagor eta Eroski aipatu ere ez baitzituen egiten, eta haren helburu bakarra zen Mondragon Taldea estutasunetik ateratzea. Horixe zen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta EH Bilduk sinatutako erdibideko zuzenketaren helburu nagusia, eta haren emaitza azken asteotan ari gara ikusten. Iruzur-zuzenketa horretan, Fagor eta Eroski ez ziren aipatu ere egiten, eta haren helburu nagusia zen interes jakin batzuk estutasunetik ateratzea. Kaltetuak izeneko elkarteak uko egin dio publikoki Kontsumobidera jotzeari, institutu horrek ezin baitu erakunde bat ere behartu eskatzen zaien dirua itzultzera. Bien bitartean, Kontsumobideko zuzendariak oraintsuko elkarrizketa batean aurrez eman du iritzia esanez Eroskik eta Fagorrek ondo egin zutela, "eta hori ezin du inork ukatu", esaten zuen; horrez gain, baieztatu zuen finantza-produktuak merkaturatu zituzten fi- nantza-erakunde gehienek ez dutela erantzun ere egiten. Kontsumobideko zuzendariaren adierazpenak entzunda, bistakoa dirudi Kontsumobidek galdu egin duela kaltetutako kontsumitzaileek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko behar-beharrezkoa den inpartzialtasuna, jada hartu baitu parte aldeetako batengatik; hala, mesfidantza nabarmena sortu du bere ebazpen- edo bitartekaritza-lanari buruz, gaur egun hutsala bihurtu baita. Ekimen hura onartu eta bi hilabetera, eta arazoak konpontzeko aukerarik ez duela ikusita, interesgarria litzateke jakitea zer iritzi duzun eman diren urratsei buruz, baita etorkizun lasterrean emango diren urratsei buruz ere, eta ea iruditzen zaizun bi hilabetean egin dugun bideak askoz gehiagorako eman dezakeen, kaltetuek irtenbide bat eskatzen eta espero baitute, ez kea. Irtenbide bat eskatzen dute, eta, hortaz, ematen saiatu behar dugu, haiek engainatu ordez, kea saldu ordez, hori egin baita azken bi hilabeteotan. Beraz, ezinbestekoa da Legebiltzar honetara berriro ekartzea zenbait finantza-erakundek Fagorren eta Eroskiren mendeko finantza-ekarpenekin egin duten iruzurrezko merkaturatze nabarmena, eta zuri interpelazioa egitea azaldu dezazun zer urrats eman diren azken hilabeteotan UPyDk iruzur onartezintzat jotzen duena konpontzeko. Gure ustez, iruzur hori produktu haiek merkaturatu zituzten finantza-erakundeek egin diete finantza-ezagutza nahikoa ez zuten aurrezle txikiei, informazio murritza, desitxuratua, manipulatua, osatugabea eta iruzurrezkoa eman baitzitzaien, iruzurra jasan dutenek salatzen duten bezala. Horregatik guztiagatik, interpelatu egiten dizugu kaltetuei eman dakizkiekeen irtenbideei buruz. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1384 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Eskerrik asko, presidente anderea. Legebiltzarkideok, egun on berriro. Maneiro jauna, lehenik eta behin, gaur goizean Alderdi Popularreko Barrio jaunari erantzun diodanaren harira, esan behar dizut ez dezazula zalantzarik izan: pertsonak dira Kontsumobideren kezka. Zur eta lur uzten nau, zuk duzun erantzukizunarekin, erabiltzen duzun terminologia erabiltzeak tribuna honetan oraindik inork iruzurra dela zehaztu ez duen gai batean. Baina, tira, bakoitza da bere hitzen erantzule. Kontsumobidek pertsonak prestatzen ditu beren eskubideak eta betebeharrak ezagut ditzaten, jakin behar baitugu noraino iristen diren gure eskubideak kontsumitzaile eta erabiltzaile garen aldetik. Saiatzen da, halaber, enpresek, erakundeek eta profesionalek beren betebeharrak ezagutu eta bete ditzaten beren produktuak eta ondasunak saltzen dituztenean, beren zerbitzuak kontsumitzaile eta erabiltzaileen esku jartzen dituztenean. Eta, nola ez, saiatzen da, orobat, aldeen artean kontsumo-gaietan sortzen diren gatazkak konpontzen. Kontsumobidek orain arte eman dituen datuek erakusten dute eraginkorra izan dela kontsumitzaileei eragiten dieten gatazketan egin duen bitartekaritzalana. Kasu gehienetan, dakizuen bezala, bitartekaritza horri esker bete egiten dira eskaerak eta konpondu egiten dira bitartekaritza eskatzen dutenen erreklamazioak. Tribuna honetan irakurri duzun interpelazioaren justifikazioan, Maneiro jauna, baieztatzen duzu Kontsumobidek aurrez eman duela iritzia, eta galdu egin duela inpartzialtasuna kasu honetan kontsumitzaileek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko. Baieztatu duzu, halaber, institutuak parteetako baten alde egin duela. Esan behar dizut ez nagoela batere ados. Kontsumobideren jardunean eta hura osatzen duten profesionalengan sinesten jarraitzen dut. Nire iritziz, lan handia eta eraginkorra egiten dute gatazken gaietan, eta uste osoa dut hemendik aurrera ere horrela jarraituko dutela, hitz adoregabetzaileak esaten badituzu ere. Ez ezazu zalantzarik izan. Horrez gain, hemen adieraztea, zuk esan duzun bezala eta aurkeztu duzun testuan irakur dezakegun bezala, Eroskiren eta Fagorren finantza-ekarpenak iruzurrezko merkaturatze "nabarmena" direla tribuna publiko honetan irakurritako aurreiritzi arduragabe bat da, argi eta garbi. Iruzurraz arintasun horrekin hitz egitea, zuk duzun kargua kontuan izanda, hori bai dela parte hartzea eta aldeetako bati zalantzaren onura ere ez ematea. Berriro esango dizut hasieran esan dizudana: Kontsumobideren benetako ardura pertsonak dira. Ez eduki inolako zalantzarik, Maneiro jauna. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1385 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Gure iritziz, hain zuzen, iruzurra egin da. Hori da gure iritzia. Iruzurra. Ez bat, baizik eta hiru, hiru iruzur nabarmen. Lehenengo iruzurra, finantza-erakunde jakin batzuek Eroskiren eta Fagorren mendeko finantzaekarpenak iruzur eginez merkaturatzea. Iruzurra. Helarazi gabeko, eman gabeko, partzialki kontatutako, manipulatutako edo finantza-erakundeetako bezeroak kokatzeko unean zuzendutako informazioa; bezero horiek, jakina, finantza-erakundeetako langileen gomendioz erabaki zuten produktu hori erostea. Horri iruzurra deitzen zaio, aurrezleak engainatzea. Legezko produktua da, baina iruzur eginez merkaturatu da, konfiantza handiko pertsonei emanda. Haiek, beraz, ustez fidatzekoak zirenen aholkuari jarraitu zioten, baina, azkenean, engainatu egin zituzten. Bistan denez, horri iruzurra deitzen zaio. Ez zitzaien behar bezala jakinarazi arrisku handiko produktua zela, likidezia urria edo batere ez zuena (iruzurra deitzen zaio horri), eta informazio murritza, osatugabea edo manipulatua eman zitzaien. Engainatu egin zituzten, eta horri iruzurra deitzen zaio. Milaka euskal herritarri egin diete iruzur. Beraz, iruzur hori, gure ustez, nabarmena da. Bigarren iruzurra iruzur politikoa izan da, hots, EH Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak joan den otsailaren 28an sinatu zuten erdibidekoa; haren helburu bakarra zen pertsona jakin batzuen interesak defendatzea, engainatuak izan ziren herritarren interesak alde batera utziz. Hori da bigarren iruzurra, iruzur politikoa, hots, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta EH Bilduk sinatutako erdibidekoa. Bazekiten erdibideko horrek Mondragon Taldearen interesak defendatzeko besterik ez zuela balio. Horri iruzurra deitzen zaio, azkenaldian ikusten ari garen bezala. Guk parteetako baten alde egiten dugu, egia da. Engainatuak izan diren, gezurra esan zaien eta manipulatuak izan diren herritarren alde egiten dugu. Herritar horien alde hartzen dugu guk parte. Hirugarren iruzurra, berriz, Kontsumobide da, kasu honetan. Kasu honetan, badirudi Kontsumobideren kezka ez direla pertsonak, baizik eta guztiz kontrakoa, tribuna honetan esan duzunez. Kasu honetan, bere kezka ez dira pertsonak, baizik eta interesatu jakin batzuk defendatzea. Kontsumobideko zuzendari eta EAJko kide den Greaves andreak ausardia izan du parte hartzeko eta aldeetako bat defendatzeko; beraz, Kontsumobidek egin behar lukeen lana ezerezean geratzen da. Hori da, beraz, hirugarren iruzurra. Guk eskatzen dugu Greaves andreak dimisioa eman dezala edo hura kargutik kendu dadila, azken bi hilabeteetan egin dituen adierazpenengatik edo egin ez duen lanagatik. Dimisioa eman dezala edo kargutik ken dadila eskatzen dugu. Guk, hain zuzen, dagokion mozioa aurkeztuko dugu gai hau berriro ere Legebiltzarrera ekartzeko. Eskatuko dugu Eroskiren eta Fagorren finantzaekarpenak merkaturatu zituzten finantza-erakundeek berehala itzul diezaietela inbertitutako kapitalaren % 100 arrisku-profil kontserbadorea duten kontsumitzaileei eta informazio murritza, alderdikoia, osatugabea edo engainagarria eman zitzaien kontsumitzaile guztiei. Gai hau berriro ekarriko dugu Legebiltzarrera mozio gisa, eta gai hau planteatuko dugu, eta mozio horretan ere Kontsumobideko zuzendariaren dimisioa eskatuko dugu, parteetako baten alde egiteagatik. Berriro ekarriko dugu gai hau, eta ikusiko dugu zer talde politikok duten ausardia, zer talde politikok defendatzen dituzten iruzurra egin zaien herritarrak, eta zer talde politikok defendatzen dituzten bestelako interesak. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1386 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ITURRATE IBARRA | EA-NV | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Presidente andrea, Maneiro jaunak legebiltzar-taldeari egin dizkion aipamenengatik, Erregelamenduak esaten duenez, hitza eskatu nahi nuke. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1387 |
10 | 29 | 10.05.2013 | ITURRATE IBARRA | EA-NV | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Bai, bai. Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa bat iruzurra dela aipatu denez, argitu nahi nuke Euzko Alderdi Jeltzalearen borondatea izan dela uneoro herritarren interesak defendatzea, eta ez dut onartzen legebiltzartalde honek inori iruzur egin diola esatea. Hori ez da alderdi honen borondatea, ez jarrera, ez ekintza. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1388 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Presidenta… (Berbotsa) | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1389 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | … eta ez da talde guztientzat aplikatzen beti. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1390 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Hori, bakarrik da komentario hori egitea. Denok dauzkagu eskubide berberak, presidente anderea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1391 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MENDIA CUEVA | SV-ES | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Ez da egiten, presidente anderea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1392 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Bistakoa denez, nik erantzun beharko dut esan dudana argitzeko! | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1393 |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Ganberako kide guztiek hitz egin dezakete nik izan ezik? | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1394 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Jaso duen erreklamazio bakoitzarentzako irtenbideak bilatzen ari da Kontsumobide, eta, sinets iezadazu, erreklamazio bakoitza desberdina da. Baliteke kasu bakoitzean kontsumitzaileen eskubideak urratzea edo ez urratzea; erreklamazio bakoitzak bere asmoa du, eta kasu bakoitzak bere erantzuna izango du. Haietako bakoitzari tratamendu berezia ematen ari zaio Kontsumobide. Ziur naiz erreklamazio bat aurkeztu duten guztiak ez direla kontentu izango haren emaitzarekin, ez kasu honetan, ezta Kontsumobidek bere gain hartzen dituen gainerako kasuetan ere, baina, sinets iezadazue, Kontsumobideren zereginaren helburu bakarrak dira inpartzialtasuna eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea. Ondo dakizunez, ezinezkoa da gai bat arbitrajearen mende jartzea aldeetako batek ez badu onartzen; beraz, gogorarazi behar dizut Ganbera honek duela bi hilabete eskatu zuela transakzio horiek nola egin ziren aztertzeko, ea gauzak ongi egin ziren ala ez, baina inola ere ez arbitrajea. Eta horixe ari gara egiten. Kontsumobide arazo honetatik irteera bat bilatzeko ari da lanean. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1395 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz | Presidente andrea, uste dut eskubidea daukadala Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileari erantzuteko… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1396 |
10 | 29 | 10.05.2013 | SARASUA DÍAZ | SV-ES | Interpelazioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Kontsumobideko zuzendariak Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz egindako adierazpenei buruz | Gracias señora presidenta. Izutu samar atera naiz, ez? Izan ere, zer esan dezakedan eta zer ez dabilkit orain gogoan. Ahalik eta adeitsuen izaten saiatuko naiz. Sailburu jauna, pertsonak dira Kontsumobideren kezka. Eta zuzendariarena? Eta Jaurlaritzarena? Arrazoia gertakariek ematen dute, sailburu jauna, ez hitz hutsalek. Guk ere, sozialistok, uste osoa dugu Kontsumobideko langileengan, eta ondo legoke haiei galdetzea zer iruditu zaizkien beren zuzendariak eginiko adierazpenak. Izan ere, Belén Greaves andreak, Kontsumobideko zuzendariak, adierazi berri du Eroskik eta Fagorrek ez dutela inolako erantzukizunik haiek jaulkitako ekarpenetan; aditzera eman du, hala, ez enpresek ez finantza-erakundeek ez dutela zertan onartu proposatzen zaizkien konponbideak, eta, gainera, zalantzan jarri ditu beste finantza-erakunde batzuek dagoeneko sistema horren bidez onartu dituzten irtenbideak, baita partaidetza horiek hartu zituzten pertsonen jarrera ere. Adierazpen horiek, bada, egoera horretan diren pertsonen eskubideak babesteko zilegitasunik gabe utzi dute erakunde hori. Eta adierazpen horiengatik egin dugu interpelazio hau, sailburu jauna. Adierazpen horiengatik. Adierazpen horiek ez dira egokiak izan, eta zilegitasunik gabe utzi dute Kontsumobide, Fagorren eta Eroskiren mendeko ekarpenen auzian konponbide duina emateko. Izan ere, adierazpen horien erruz, egoera horretan diren pertsona gehienek Kontsumobidera ez jotzea erabaki dute, ez baitakite erreklamazioak aurkeztuta ere erakunde horrek beren eskubideak egokiro defendatuko ote dituen. Izan ere, sailburu jauna, nork joko du Kontsumobidera, kontuan hartuta erakunde horretako zuzendariak dagoeneko argi azaldu duela noren alde dagoen? Zuk zeuk Kontsumobidera joko al zenuke bitartekaritza bila, jakinda arbitroak dagoeneko besteen alde egin duela? Osasun eta Kontsumo Batzordeak otsailaren 25ean egindako saioan, gurekin izan genituen Adicace elkartearen ordezkariak eta Eroski eta Fagorreko finantza-ekarpenen eraginpeko pertsonen elkartearen ordezkariak, eta, batzorde hartan adierazi zigutenez, iruzur egin zitzaielako erosi zituzten finantza-produktu horiek. Halaxe azaldu ziguten haiek, eta Legebiltzar honek konponbide bat emango zielakoan jo zuten gugana, alegia, Legebiltzarrak beren dirua berreskuratzeko modua emango zielakoan. Legebiltzarrak, berriz, otsailaren 28ko bilkuran eman zuen erantzuna, Euzko Abertzaleen eta EH Bilduren botoen bidez. Eta zer erabaki zen? Bada, Kontsumobidek auzi horretan ofizioz esku hartu zezala, hiru aldeen artean –arriskudun finantza-aktiboak hartu zituzten bezeroak, batetik, aktibo horiek merkaturatu dituzten finantza-erakundeak, bestetik, eta aktiboak sortu dituzten enpresak, azkenik– sortutako gatazka konpontzeko, emandako informazioa aizuna izan ote zen argitzeko eta pertsona horiek egindako inbertsioa itzultzeko egin dituzten erreklamazioak bideratzeko, alde guztien proposamenak kontuan hartuta. Nola erantzun duen Kontsumobidek? Enpresa jaulkitzaileen eta erakunde merkaturatzaileen alde eginez argi eta garbi, eta ezbaian jarriz produktu horien eraginpean dauden pertsonak. Interpelazio honen asmoa ez da inor aldez aurretik epaitzea, ez ekarpen horiek jaulki zituzten enpresak, ez ekarpenak merkaturatu zituzten erakundeak. Talde Sozialistak otsailaren 28an Legebiltzar honetan egindako eztabaidan azaldu zituen jada bere argudioak eta bere proposamena. Eta zer gertatu zen orduan? Bada, Euzko Abertzaleek eta EH Bilduk elkarrekin bat egin zutela, Kontsumobideren bitartekaritzaren alde egiteko. Sozialistok, berriz, otsailaren 28ko hartan esandako gauza bera esaten dugu orain ere: bitartekaritza ez da aski. Horregatik, eskerrak eman behar dizkiogu Kontsumobideko zuzendariari, gauzak horren zintzo esateagatik. Izan ere, Greaves andrearen adierazpenei esker, egun badakigu arrazoia genuela; bestalde, adierazpen horiek baliorik gabe utzi dute Legebiltzar honek hartutako erabakia. Hori, Darpón jauna, ez dut nik esaten; hori ez dugu euskal sozialistok esaten; auzi honen eraginpean daudenek esaten dute –irmotasun guztiz, gainera– eta Demokraziarako Epaileen magistratuek ere bai. Sailburu jauna, izugarrizko kezka eta arrangura eragiten digute zure Gobernuaren mezuek, aditzera ematen baitute bidezkotzat jotzen duzuela mendeko ekarpenak saltzea, begi-bistan utzita enpresa horien ohorea babestu nahian diharduzuela, inork hemen inoiz kooperatiba horiei eraso egin nahi izan balie bezala. Eta kezka eta arrangura eragiten digu ikusteak ez zaretela ekarpen horiek nola merkaturatu ziren ikertzen saiatzen ari: ez zarete aztertzen ari jendearen uste onaz aprobetxatu ote diren edo pertsona horiei iruzur egin ote zaien enpresen irudi onaz edota bankuko langileren batekiko harreman estuaz baliaturik; ez duzue hori dena ikertzeko ardurarik hartu, nahiz eta legeak horretarako aukera ematen duen. Eta sailburu jauna, kezka eta arrangura eragiten digu ikusteak nolako utzikeriaz jokatu duen Kontsumobidek bere ardurak hartzeko orduan, Kontsumobide ez baitzen sortu pertsonak dudatan jartzeko eta enpresak edo finantza-erakundeak defendatzeko; kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babesteko eta zaintzeko sortu zen. Eta, horretarako, Gobernu honek, gainerako gobernu guztiek bezalaxe, betebehar bat dauka, alegia, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko politikak zehaztea, egituratzea, sustatzea eta betetzea. Darpón jauna, zure ustez bidezkoa da Greaves andreak institutu horren zuzendari izaten jarraitzea? Nork eta Greaves andreak, zeinak nahasi egiten baititu, nahas-mahas ederrean, gainera, bere amamaren akzioak eta bermedun gordailu modura merkaturatutako produktu horiek? Ni behintzat, egia esanda, ez naiz gai adierazteko zergatik erabaki zuen pertsona horietako bakoitzak ekarpen horiek eskuratzea. Ez dakit pertsona horietatik zenbatek bilatzen zuten beren aurrezkietarako errentagarritasun handia, eta ez dakit horietatik zenbat jabetzen ziren ekarpen horien arriskuaz. Asko izango ziren agian, edo gutxi, apika. Baina badakit milaka pertsonak diotela ez zekitela zer arrisku zuten; hala, beren ahaleginaz lortutako aurrezkien zati bat utzi zuten ekarpen horien mende, esan baitzieten diru hori berreskuratu egin zezaketela; alabaina, diru hori behar izan dutenean, diru hori berreskuratu nahi izan dutenean, ezin izan dute berreskuratu, baietz esan zieten arren. Kontsumobideko zuzendariak, berriz, orokortasunetara jota, aurresuposatu egin du pertsona horiek arrisku horren berri bazutela. Greaves andreak eskatu al du, bada, azterlanik edo txostenik aurrezpen-bidetzat mendeko ekarpenak hartu zituzten pertsona horien profilari buruz? Ez badu halakorik eskatu, nola jar dezake pertsona horien gainean probaren karga? Ba al daki Greaves andreak langabezian dagoen pertsonaren batek aurrezkiak ekarpen horietan inbertitu baditu, orain ezin duela diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso, ustez daukan balio horrengatik, eta berreskuratuz gero zati bat galduko lukeela? Ba al daki Greaves andreak herritar batzuek, krisiak eragindako premiak jota egonik, ezin dituztela beren aurrezkiak erabili? Ba al daki erakunde batzuk, gizartearen presioaren eraginez eta Espainiako beste kontsumoerakunde batzuen jardunak bultzaturik, atzera egin eta beren jokamoldea zuzentzen ari direla, egoera horri konponbide bat topatu nahian? Ba al dakizu zuk, sailburu jauna? Eta garrantzitsuena: zer egin behar duzu? Kontsumo Institutuari jarraibideren bat emateko asmorik ba al duzu? Erabiltzaileen eskaerak bideratzeko asmorik ba al duzu? Izan ere, zehatz-mehatz aztertu beharko zenuke produktu horiek merkaturatzeko baldintza guztiak bete ote diren, arriskuen berri egokiro eman ote den eta horrelako inbertsioetarako profil egokia zuten bezeroei eskaini ote zitzaizkien. Horixe ari gatzaizkizu eskatzen; iruzur egin zaien pertsonei bere aurrezkiak berreskuratzeko laguntza eta modua eman dakien, labur esanda. Horrexegatik galdetu dizut nola babestu asmo dituen Eusko Jaurlaritzak mendeko ekarpenen eraginpeko kontsumitzaileak, argi eta garbi geratu baita inpartzialtasuna galdu duela Kontsumobidek. Hori, sailburu jauna, pertsonei eragiten dien auzi bat da; gizatasunari dagokion auzi bat da. Eta ez niri, ez nire alderdiari, ez digu barregurarik ematen, e! La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1397 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Kontsumobideko zuzendariak Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz egindako adierazpenei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkideok. Sarasua andrea, aurrez aurre eduki nauzu; ondo ikusiko ninduzun, beraz: niri ere bat ere ez. Are gehiago, pena ere hartu dut. Jakin ezazu, lehenik eta behin, Kontsumobideko langileak eta zuzendaria, Osasun sailburua eta Jaurlaritza hau hasiera-hasieratik gaudela pertsonen alboan eta arazo hau konpontzen saiatzen ari garela. Guk, baina, ez dugu kristalezko bolarik –zuk ba omen duzueta, itxura denez–, eta halako auzi korapilatsuetan, zenbat buru, hainbat helburu; alegia, ezin dugu, Salomonen modura, aurretiaz guztiontzako konponbide bakarra eman, zuk proposatzen ei duzun legez. Berriz ere diot: guk ez dugu zalantzan jartzen Kontsumobideren inpartzialtasuna, zuk egiten duzun moduan. Behin eta berriro esan dut jada gaur goizean, eta berriz ere esango dut: Kontsumobidek ez du auzi honetako aldeetako baten alde egin, eta Legebiltzar honek emandako agindua dagokion moduan betetzen ari da. Legebiltzar honek Kontsumobideri arazo horretan bitartekari jardun zezan eskatu zionetik (Sarasua andrea, bitartekari jarduteko, ez arbitro-lanak egiteko), bete-betean heldu zaio egiteko horri, arazo horretarako konponbideak bilatzeari ekinda. Era berean, beste eginkizun bat ere hartu du Kontsumobidek –eta hainbat eta hainbat aldiz azaldu dugu hori, Legebiltzar honetan bertan, besteak beste–; hala, egoera hau eragin duten finantza-produktuak eskuratzean kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak urratu ote diren argitzeko lanetan ere badihardu. Horretarako, pertsona horiei finantza-produktua eskuratzeko unean zer informazio eman zitzaien aztertu da, argi eta garbi jakiteko informazio hori nahikoa izan ote zen eta produktuaren ezaugarriekin bat ote zetorren. Auzi honetan, beraz, helburu argia du Jaurlaritzak: menpeko finantza-ekarpen horiek eskuratzean pertsona horien eskubideak urra zitezkeela-eta, haien erreklamazioei konponbide egokia ematea, erakundeen eta enpresen aurrean bitartekari-lanak eginez, erreklamazio horiei erantzuteko. Sarasua andrea, nire ustez, aurreratu egin zara; partida 20. minutuan amaituko delakoan zaude, baina ez; partida bakoitzak denbora zehatz bat behar du; beraz, amaieran emango dizkizugu azalpenak. Kontsumobidek zenbait urrats egin ditu jada auzi honetan. Lehenik eta behin, pertsona horiei eman zitzaien informazioa zuzena eta argia izan ote zen aztertzeari ekin dio, baina bai Kontsumobidek bai horretan lanean diharduten profesionalek denbora behar dute horretarako. Agian zurekin hitz egin dezaten gomendatu beharko litzaieke, itxura denez, pertsona guztiekin hitz egin duzulako jada eta argi eta garbi omen daukazulako zer gertatu den. Bigarrenik, pertsona horiek egindako inbertsioak berreskuratzeko jarri dituzten erreklamazioak bideratzen saiatzen ari da Kontsumobide, alde guztien proposamenak kontuan hartuta. Eta, berriz ere esango dizuet, jaun-andreok, inolako zalantzarik izan ez dezazuen: bi eginkizun hartu ditu ardatz kontsumoinstitutuak; batetik, pertsona horiei arreta ematea, eta, bestetik, egoera ebatzi bitartean, ezin bestela, babesa ematea, halaber, ekarpenak jaulki zituzten enpresei eta produktu horiek merkaturatu zituzten finantzaerakundeei –hori ere bai, Sarasua andrea–. Guk ez dugu aurretiaz ezer jakintzat emango, harik eta prozesu guztia nola izan den argitzeko arbitrajea amaitzen den arte. Ez dugu ahaztu behar indarrean dagoen legediaren arabera eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskaritzapean jokatu dela; gaur-gaurkoz behintzat, ez da kontrakorik frogatu. Ezin dugu Salomon erregearena egin. Erreklamazio bakoitzari irtenbide bat dagokio; ez dago kasu guztietarako konponbide bakarra, eta horrelaxe ari dira lanean Kontsumobideko profesionalak eta haren zuzendaria, kasuak banan-banan lantzen, alegia. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1398 | |
10 | 29 | 10.05.2013 | SARASUA DÍAZ | SV-ES | Interpelazioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Kontsumobideko zuzendariak Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz egindako adierazpenei buruz | Sailburu jauna, nik ez dut, noski, kristalezko bolarik. Nahiago nuke, bai, kristalezko bola bat banu, pertsonei halako kaltea egiten ari zaizkigun auziak konpontzeko! Baina, bi begi baditut, bi belarri eta mingain bat, birritan entzuteko, birritan behatzeko eta behin hitz egiteko. Eta horixe egin behar genuke denok, eta ez kontrakoa –alegia, lehenik hitz egin, eta gero entzun eta behatu–. Uste dut bakarrik geratu zaretela auzi honetan; halaxe ikusten ari gara Legebiltzarreko gaurko jardunean; talde guztiak egiten ari gatzaizkizuen interpelazioei eta galderei erreparatu baino ez dago –Jaurlaritza babesten duen alderdiarekin lehenik bat egin zuten alderdiak barne–. Kontu hartu didazu arbitrajea aipatu dudalako bitartekaritza aipatu beharrean, baina zuk zeuk esan duzu ez duzuela ezer jakintzat joko harik eta arbitrajea amaitu arte. Uste dut kontua dela ez daukazuela argi! Eta, Darpón jauna, gauza bat da Eroski eta Fagor kooperatiben finantza-ekarpenek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren oniritzia izatea, eta beste gauza bat da ekarpen horiek egokiro merkaturatu izana; eta horixe da jakin beharrekoa: arrisku handiko finantza-produktu horiek nola merkaturatu ziren. Egoera kasuan kasu aztertu behar da, milaka herritarrek argi baitute iruzur egin dietela, finantzaerakundeek ez zietelako informazio zehatzik eman eta kasu askotan esan zietelako hogeita lau edo berrogeita zortzi ordura jada dirua berreskuratzeko modua izango zutela. Ez zitzaien ohartarazi, ez arrisku handiko ekarpenak zirenik, ez epegabeak zirenik; hala, informazio ilun horren pean, pertsona horiek uste osoa jarri zuten beren betiko finantza-erakundean edo betidanik artatu izan zituen bankuko langile horrengan, ordura arte ez baitzuten sekula inolako arazorik izan. Eta Darpón jauna, partida lehenengo minutuan hasten da, baina jende asko denboraz kanpo dago jada. Inor ez da erruduna, kontrakoa frogatu artean; bada, oinarri horri jarraikiz, Kontsumobiderekin ez fidatzeko arrazoi franko dute egoera horretan diren pertsonek, kontuan hartuta erakunde horren zuzendariak haiek jo dituela zuzen-zuzenean erruduntzat. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak doktrina bat ezarri zuen 2012ko ekainean, ordutik aurrera egi- ten diren jarduera guzti-guztietan bete beharrekoa; eta hipoteka-kontratuetako abusuzko klausulei buruzko epai horrek afera honen muinean dagoen auzi bat argitu du; izan ere, epaian aditzera ematen denez, dena delako estatuak zerbitzuak emateko edo kontratuak sinatzeko zeinahi baldintza dituela ere, kontsumitzaileak babesteko orduan Europar Batasuneko 1993ko direktiba lehenetsi behar da, eta, haren arabera, ezin dira abusuzko klausulak ezarri, kontsumitzaileak babestu ahal izateko, hain justu. Espainian emandako epai batzuetan, epaileak, Espainiako legeetan aurreikusitako klausulak ezin ditzaketenez berez baliogabetu, doktrina honetan oinarritu dira, abusuzko klausulak indarrik gabe uzteko. Bide berean, Ministro Kontseiluak, joan den astean, Kode Zibilean beste artikulu bat sartzea erabaki zuen, idazkari judizialei klausulak abusuzkoak ote diren zehazteko ahalmena emateko. Sozialistok ez dugu inolako oztoporik argi eta garbi aitortzeko bide hori egokia dela kontsumitzaileei eta erabiltzaileei ematen zaien babesa hobetzeko. Harrigarria da, baina, Kontsumobideko zuzendariak ez izatea egoera horien berri; harrigarria da kontsumitzaileak babesteaz arduratu behar duen horrek ez baliatzea Europako doktrina hori eta horren ordez Espainiako legediari men egitea, jakinda legedi horrek enpresen eta banku-erakundeen interesen alde egiten duela. Erakunde guztiek elkarrekin aurre egin behar genioke egoera horri, ekintza bateratu baten bidez, herritarrek beren alboan gaudela suma dezaten, abian jartzen ditugun ekimenen bidez. Izan ere, krisi-garai hauetan, enpresa batzuek legeak ematen dituen baliabide bihurrietara jotzen dute beren negozio-gabeziei konponbidea emateko eta beren emaitzak hobetzeko; horren aurrean, bada, segurtasun juridikoa kolokan jarri gabe eta enpresa horien bideragarritasunari kalte egin gabe ere, herritarrak babestu behar ditugu, kontuan hartuta haiek ez dutela izaten kabinete juridikoen aholkularitzarik. Itxura denez, epaileak hasi dira jada arlo horretan jarrera aktiboa hartzen. Baina gainerako erakundeek ezin dugu utzi ardura eta lan guztia auzitegien kontura. Gure erantzukizuna onartu behar dugu, sailburu jauna; ekinean jarri behar dugu, eta Eusko Jaurlaritzak ere ekinean jarri behar du, zoli-zoli arreta emateko babesik gabe egon daitezkeen pertsonei. Kontsumobide ezin da izan erreklamazioak jasotzeko, sistematizatzeko eta urtean behin kexa horien gaineko txostena aurkezteko bulego hutsa. Defentsarako eta babeserako bitartekoa ere izan behar du, eta horixe eskatzen diogu. Ez gara hona etorri mendeko partaidetza-ekarpenak jaulki edo merkaturatu zituzten enpresei buruz hitz egitera; iruzur egin zitzaiela uste duten herritar horiek beren dirua berreskuratzeko aukera izan dezaten eskatzera etorri gara, zin egin baitzieten diru hori berreskuratu ahal izango zutela. Eta ondo legoke Kontsumobidek pertsona horiei laguntza ematea, jasotzen dituen kexen gaineko akta idaztera mugatu beharrean. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1399 |
10 | 29 | 10.05.2013 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Kontsumobideko zuzendariak Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz egindako adierazpenei buruz | Berriz ere diot: Kontsumobide bere lana betetzen ari da, eta egiteko hori amaitu arte itxarongo dugu. Ez da bidezkoa haren inpartzialtasuna kolokan jartzea. Sarasua andrea, herritarrek Kontsumobidera jotzen jarraitzen dute, erreklamazioak jartzeko eta informazioa eskuratzeko; afera hau sortu aurretik jotzen zuten beste jotzen jarraitzen dute erakunde horretara. Eta berriz ere esango dut, erretolika honekin dagoeneko zuek aspertzen aritu banaiteke ere: Kontsumobideren lehentasuna da erreklamazioetako bakoitzari banan-banako konponbidea ematea eta produktu horiek eskuratu zituzten pertsonen xedeei erantzuna ematea. Horretan dihardu lanean; zalantzarik ez izan. Pozgarria zait, dena den, eman didazun bigarren erantzuna, gutxienez argi geratu omen zaizulako auzi hau kasuz kasu aztertu behar dela; izan ere, lehenengo berbaldian esan duzunaren arabera, bazirudien konponbide bakarra zegoela guztientzat. Kontsumobide inpartzialki jarduten saiatzen ari da, erreklamatzaileen, enpresa jaulkitzaileen eta finantza-erakunde merkaturatzaileen artean egiten ari den bitartekaritza-lanaren barruan, konponbide egokiak eman ahal izateko albait arinen. Baina oraindik lana dute egiteke; izan ere, oraindik erreklamazioak jasotzen jarraitzen dute. Sarasua andrea, egunero hamalau erreklamazio ari dira iristen batez beste –aste honetan ere bai–. Erreklamazio-orria erabilgarri jarri zenetik, 316 erreklamazio jaso ditugu orain arte. Pertsona horientzako konponbidea topatu nahi badugu –eta gure betebeharra horixe da, ez besterik– eta afera hau konpondu eta aldeei egokiro erantzun nahi badiegu, guzti-guztiok jokatu behar dugu erantzukizunez. Berriro ere esan behar dut: ez dut uste, inondik inora, Kontsumibideren inpartzialtasuna zalantzan jarri behar denik; gertatuak gertatu aurretik izaten zen beste erreklamazio eta informazio eske jasotzen ditu Kontsumobidek herritarren eskutik. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/2bf20700-a94a-451b-821d-ae6f0d42814a | parl_eu_1400 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.