data_source
stringclasses
1 value
variation
stringclasses
3 values
prem_id
stringlengths
5
8
premise_dial
stringlengths
11
315
premise_st
stringlengths
12
308
train
west
prem1003
Eraginkortasuna neurtzien, perfekzinue lortuezina da.
Eraginkortasuna neurtzean, perfekzioa lortezina da.
train
west
prem1006
Janek Mihdharren bila ebilen New Yorkeko agenteari eskatuotzon FISAren aintzatespen-inprimaki bat sinatzeko eta, bertan, adierazoteko agentiek ulertzen ebala zelan tratau biher aben FISAren informazinue.
Janek Mihdharren bila ari zen New Yorkeko agenteari eskatu zion FISAren aintzatespen-inprimaki bat sinatzeko eta, bertan, adierazteko agenteak ulertzen zuela nola tratatu behar zuen FISAren informazioa.
train
west
prem1010
Inteligentzixa-zerbitzuaren txostenien datorren Binalshibhi eindako galdeketie, 2002ko urriaren 1ekue.
Inteligentzia-zerbitzuaren txostenean datorren Binalshibhi egindako galdeketa, 2002ko urriaren 1ekoa.
train
west
prem1014
American 11-ren kasuen, hegazkinaren azkenengo komunikaziño arrunte 8:13an jaso zan.
American 11-ren kasuan, hegazkinaren azken komunikazio arrunta 8:13an jaso zen.
train
west
prem1019
Egoera horretan be, informazinue OIPRren pantailaren bidez emon biher izen eben murriztapengaittik.
Egoera horretan ere, informazioa OIPRren pantailaren bidez eman behar izan zuten murriztapengatik.
train
west
prem1025
2003an, izendapen horrexek ezabatu ein zien; nazinoarteko terrorismoaren inguruko gai guztixek izen bera dabe oin: 315.
2003an, izendapen horiek ezabatu egin ziren; nazioarteko terrorismoaren inguruko gai guztiek izen bera dute orain: 315.
train
west
prem1027
Hegoaldeko Dorrie erortzen ikusi aben agente horrek gertautakoaren barri emotzien Iparraldeko Dorrien euzen larrialdi-zerbitzuetako unidadeei bere ebakuazino-jarraibideetan.
Hegoaldeko Dorrea erortzen ikusi zuen agente horrek gertatutakoaren berri eman zien Iparraldeko Dorrean zeuden larrialdi-zerbitzuetako unitateei bere ebakuazio-jarraibideetan.
train
west
prem1031
Emoten dau Powell eta Rumsfeld idazkariei be emotziela gai horreei buruzko informazinue DCIk.
Badirudi Powell eta Rumsfeld idazkariei ere eman diela gai horiei buruzko informazioa DCIk.
train
west
prem1039
FBIk segurtasun- eta gaitasun-arau zorrotzak gorde biher dauz bere bihergin finko eta kontratatuen inguruen.
FBIk segurtasun- eta gaitasun-arau zorrotzak gorde behar ditu bere langile finko eta kontratatuekiko.
train
west
prem1047
Shakur, berez, Farid Hilali dala identifikau dabe Espainiako agintarixek.
Shakur, berez, Farid Hilali dela identifikatu dute Espainiako agintariek.
train
west
prem1051
Bidaiarien Izenen Erregistroko informazinotik hartu zan profile, eta ez ebazan aittatzen, bestiek beste, arrazie, kredue, azalaren kolorie edo jatorri nazionala.
Bidaiarien Izenen Erregistroko informaziotik hartu zen profila, eta ez zituen aipatzen, besteak beste, arraza, kredoa, azalaren kolorea edo jatorri nazionala.
train
west
prem1056
Ipar Dorreko solairuarteko zabalgunearen inguruen jarri zien, eta A eta C eskilaretatik etozan zibilak eskilara mekanikoetan behera bideratu ebezan atondora.
Ipar Dorreko solairuarteko zabalgunearen inguruan kokatu ziren, eta A eta C eskaileretatik zetozen zibilak eskailera mekanikoetan behera bideratu zituzten atondora.
train
west
prem1059
Berandututako bialketiari buruzko informazinue lortzeko, irakurri New Yorkeko suhiltzaileen erregistruek, ordenagailuz lagundutako bialketa-txostena, 8087 alarma-kutxa, 2001eko irailaren 11, 09:03:00-09:10:02.
Berandututako bidalketari buruzko informazioa lortzeko, irakurri New Yorkeko suhiltzaileen erregistroak, ordenagailuz lagundutako bidalketa-txostena, 8087 alarma-kutxa, 2001eko irailaren 11, 09:03:00-09:10:02.
train
west
prem1063
Diputatuek junixuen amaieran eindako bileretan, Teneti agindu jakon ebaluetako talibanak Estatu Batuekaz Al Qaedaren kontra alkarlanien aritzeko aukerak.
Diputatuek ekainaren amaieran egindako bileretan, Teneti agindu zitzaion ebaluatzeko talibanak Estatu Batuekin Al Qaedaren aurka elkarlanean aritzeko aukerak.
train
west
prem1068
Bandar al Hazmik Arizona Aviation-en trebatzen jarraitu aben eta Saudi Arabiara itzuli zan aldizka, 2000ko urtarrilien Estatu Batuetatik azkenengoz urteban arte.
Bandar al Hazmik Arizona Aviation-en trebatzen jarraitu zuen eta Saudi Arabiara itzuli zen aldizka, 2000ko urtarrilean Estatu Batuetatik azken aldiz atera zen arte.
train
west
prem1076
Kanpalekue itxi eingo zala entzun eta gero, Kandaharretik gertu euen Faruqeko kanpamendura juen zien bera eta beste batzuk, eta trebakuntza gehixau jaso eben bertan.
Kanpalekua itxi egingo zela entzun ondoren, Kandaharretik gertu zegoen Faruqeko kanpamendura joan ziren bera eta beste batzuk, eta trebakuntza gehiago jaso zuten bertan.
train
west
prem1081
FBIk Parisen dauen legezko ordezkariaren bulegue abuztuaren 16an edo 17an jarri zan lehenengoz hartuemonetan Frantzixako gobernuagaz, Minneapoliseko kasuaren agenteagaz telefonoz berba ein eta gitxire.
FBIk Parisen duen legezko ordezkariaren bulegoa abuztuaren 16an edo 17an jarri zen lehen aldiz harremanetan Frantziako gobernuarekin, Minneapoliseko kasuaren agentearekin telefonoz hitz egin eta gutxira.
train
west
prem1085
John eta Daveren arteko trukeari buruzko informazinue lortzeko, ikusi CIAren mezu elektronikuek, Dave eta Johnen artekuek, 2001eko maietzaren 17, 18 eta 24kuek; CIAren mezu elektronikuek, Richard eta Alanen artekuek, Khalladen identifikazinue, 2001eko julixuen 13kue.
John eta Daveren arteko trukeari buruzko informazioa lortzeko, ikusi CIAren mezu elektronikoak, Dave eta Johnen artekoak, 2001eko maiatzaren 17, 18 eta 24koak; CIAren mezu elektronikoak, Richard eta Alanen artekoak, Khalladen identifikazioa, 2001eko uztailaren 13koa.
train
west
prem1089
Guztixek erabili ezkero, ez dou sistemako puntu bakarraren mende egon biher lan guztixe eitteko.
Guztiak erabiliz gero, ez dugu sistemako puntu bakarraren mende egon behar lan guztia egiteko.
train
west
prem1097
Terroristek identidade faltsuek erabilten dabez zaintza-zerrenden bidez hautemon ez deiziezan.
Terroristek identitate faltsuak erabiltzen dituzte zaintza-zerrenden bidez hauteman ez ditzaten.
train
west
prem1100
New Yorkeko polizixaren helikopteruek erabilten ebizen hiri osoko SOD kanala gainbeitzen jarraitu bittartien, larrialdi-zerbitzuetako unidadiek dorreetara igoteko erabilten ebizen puntuz puntuko kanal taktikue be gainbeittu aben.
New Yorkeko poliziaren helikopteroak erabiltzen ari ziren hiri osoko SOD kanala gainbegiratzen jarraitu bitartean, larrialdi-zerbitzuetako unitateak dorreetara igotzeko erabiltzen ari ziren puntuz puntuko kanal taktikoa ere gainbegiratu zuen.
train
west
prem1104
Ez dou alkarrizketau ezagutzen doun persona oro, ez eta artikulu edo agiri garrantzitsu oro aurkitu be.
Ez dugu elkarrizketatu ezagutzen dugun pertsona oro, ez eta artikulu edo agiri garrantzitsu oro aurkitu ere.
train
west
prem1109
Egixetan, New Yorkeko suhiltzailiek ez zien arduratu hirixek larrialdiari emotzon erantzuna kudeatziaz, alkatearen zuzentarauek halan eskatu arren.
Egiatan, New Yorkeko suhiltzaileak ez ziren arduratu hiriak larrialdiari eman zion erantzuna kudeatzeaz, alkatearen zuzentarauak hala eskatu arren.
train
west
prem1113
Polizixak tiro eiotzon gizonari, eta gero bere buruaz beste ein aben hegazkinien, ondino aireportuen lur hartuta euzela.
Poliziak tiro egin zion gizonari, eta gero bere buruaz beste egin zuen hegazkinean, oraindik aireportuan lur hartuta zeudela.
train
west
prem1118
Terrorismuaren kontrako burrukan, bereizketa horrexek gero eta artifizialauek emoten dabe.
Terrorismoaren aurkako borrokan, bereizketa horiek gero eta artifizialagoak dirudite.
train
west
prem1125
Hegazkinek talka ein ostien ezin zien bajau, eraikineko hiru eskilarek jasandako kaltiek edo aurrera eittie galarazoten eben baldintzak ziela eta.
Hegazkinak talka egin ondoren ez izan ziren jaitsi, eraikineko hiru eskailerek jasandako kalteak edo aurrera egitea galarazten zuten baldintzak zirela eta.
train
west
prem1128
Gerora, Bush presidentiek goraipatu ein aben proposamen hori, bere pentsamoldien inflexino-puntu bat izen zala esanez.
Gerora, Bush presidenteak goraipatu egin zuen proposamen hori, bere pentsamoldean inflexio-puntu bat izan zela esanez.
train
west
prem1136
Ez zan inoz izen eztabaidagai formal bat erakundeen artien.
Ez zen inoiz izan eztabaidagai formal bat erakundeen artean.
train
west
prem1143
43 Tommy Franks Aginte Nausiko (CENTCOM) komandante nausixek esaozkun lehendakarixe ez euela gusture.
43 Tommy Franks Aginte Nagusiko (CENTCOM) komandante nagusiak esan zigun lehendakaria ez zegoela gustura.
train
west
prem1148
Mehatxue ez zan zelula lotsatixena.
Mehatxua ez zen zelula lotsatiena.
train
west
prem1152
Nausixaren eta enpresen etorreriari buruzko informazinue lortzeko, ikusi Jules Naudet eta Gedeon Naudet, bideue, 2001eko irailaren 11kue; New Yorkeko suhiltzaileen buruari eindako 4. alkarrizketie (urtarrilaren
Nagusiaren eta enpresen etorrerari buruzko informazioa lortzeko, ikusi Jules Naudet eta Gedeon Naudet, bideoa, 2001eko irailaren 11koa; New Yorkeko suhiltzaileen buruari egindako 4. elkarrizketa (urtarrilaren
train
west
prem1157
Gihar lanak ein biher ebezan 15 bahitzailiek, bi izen ezik, turista lez onartu ebezan, eta, horri esker, sei hilebeteko egonaldixe ein ahal izen eben Estatu Batuetan (Mihdharren kasuen izen ezik, lau hilebeteko baimena jaso eban ta).
Gihar lanak egin behar zituzten 15 bahitzaileak, bi izan ezik, turista gisa onartu zituzten, eta, horri esker, sei hilabeteko egonaldia egin ahal izan zuten Estatu Batuetan (Mihdharren kasuan izan ezik, lau hilabeteko baimena jaso baitzuen).
train
west
prem1160
Ganera, adierazo dau Attak zentral nuklear bat be baeukela helburuen atariko zerrendan, baña Bin Ladenek idea hori alde batera ixtie erabagi ebala.
Halaber, adierazi du Attak zentral nuklear bat ere bazeukala helburuen atariko zerrendan, baina Bin Ladenek ideia hori alde batera uztea erabaki zuela.
train
west
prem1164
Hainbat erregistro ofizial aztertzeaz gain, Irakeko enbaxadatik kanpo hartutako zaintza-argazkixek be barrikusi ebazan Txekiar Gobernuak.
Hainbat erregistro ofizial aztertzeaz gain, Irakeko enbaxadatik kanpo hartutako zaintza-argazkiak ere berrikusi zituen Txekiar Gobernuak.
train
west
prem1169
Ekonomixa arrakastatsuek sektore pribadu dinamikoen mende dauz, gobernuek danen ganien dauen boterie murrizteko interesa dabelako.
Ekonomia arrakastatsuak sektore pribatu dinamikoen mende daude, gobernuak denen gainean duen boterea murrizteko interesa baitute.
train
west
prem1173
Prezixo merkiei eutsi ahal izeteko, zuengana jo biher dou, gure ikusliengana, ekarpen txiki bat einez helburu hau lortzen lagundu ahal dozkuzuen.
Prezio merkeei eutsi ahal izateko, zuengana jo behar dugu, gure ikusleengana, ekarpen txiki bat eginez helburu hau lortzen lagun diezaguzuen.
train
west
prem1177
Zure oingo oparixek onura fiskal gehixau emon ahal dotzuz urte amaieran.
Zure oraingo opariak onura fiskal gehiago eman diezazkizuke urte amaieran.
train
west
prem1181
Beste barik, bereizi beheko aldie, markau jagokon aukerie, ein beharrezko aldaketak zure helbidien eta bialdizu erantsitako gutun-azalien.
Besterik gabe, bereizi beheko aldea, markatu dagokion aukera, egin beharrezko aldaketak zure helbidean eta bidal ezazu erantsitako gutun-azalean.
train
west
prem1186
Ordenagailu bat eta modem bat dauen edonor sartu ahal izango da gure eremuen.
Ordenagailu bat eta modem bat duen edonor sartu ahal izango da gure eremuan.
train
west
prem1190
Zuzenbide-fakultadiaren beharrak honexek diez: ordenagailu gehixau erostie, gure guzurrezko epaimahaien bidaia-gastuek ordaintzie, Areto grisa barritzie, liburutegirako beharrezkuek dien erreferentzixa-materialak erostie‚…¶
Zuzenbide-fakultatearen beharrak hauek dira: ordenagailu gehiago erostea, gure gezurrezko epaimahaien bidaia-gastuak ordaintzea, Areto grisa berritzea, liburutegirako beharrezkoak diren erreferentzia-materialak erostea…
train
west
prem1194
Sarreretatik lortutako irabazixek ez dabe estaltzen programa horreen kostue.
Sarreretatik lortutako irabaziek ez dute estaltzen programa horien kostua.
train
west
prem1199
Personak eta hareen inguruko natura lotzearen bidezko hezkuntzie eta ikaskuntzie sustatzen dauzen erakundie izenda, etorkizunien arrakasta izeten jarraitzeko modu aktibuen prestetan dabil alkartie
Pertsonak eta haien inguruko natura lotzearen bidezko hezkuntza eta ikaskuntza sustatzen dituen erakundea izanik, etorkizunean arrakasta izaten jarraitzeko aktiboki prestatzen ari da elkartea.
train
west
prem1202
IUPUIko unibertsidade-liburutegixei laguntzeko aben promesie barritzeko eskatzeotzut, eta ekarpen hori haunditzeko be bai.
IUPUIko unibertsitate-liburutegiei laguntzeko zuen promesa berritzeko eskatzen dizut, eta ekarpen hori handitzeko ere bai.
train
west
prem1207
Iaz, Museuaren aurrekontu operatiboaren % 17 emaile leialen ekarpenetatik etorri zan.
Iaz, Museoaren aurrekontu operatiboaren % 17 emaile leialen ekarpenetatik etorri zen.
train
west
prem1211
Cassie, Corey, Rachel, Isaiah, Kelly eta Kyle izenak ipiniko diez kutxetan, baita aurton hil dien bigarren hezkuntzako Columbine ikastetxeko beste ikaslien izenak be.
Cassie, Corey, Rachel, Isaiah, Kelly eta Kyle izenak ipiniko dira kutxetan, baita aurten zendu diren bigarren hezkuntzako Columbine ikastetxeko beste ikasleen izenak ere.
train
west
prem1216
Ikasleentzat, aholkulari, zaintzaile, kapilau, osaba eta benetako lagun izen zan.
Ikasleentzat, aholkulari, zaintzaile, kapilau, osaba eta benetako lagun izan zen.
train
west
prem1220
Clinton Birthplace Fundazinuek bazkide osuen pribilegixuek eskeintzeotziez bakarrik 10 dolar ordaintzen dabenei.
Clinton Birthplace Fundazioak bazkide osoen pribilegioak eskaintzen dizkie 10 dolar soilik ordaintzen dutenei.
train
west
prem1224
Wanda, edozein ama bezala, sor leikezuzen aukera barrixez ohartzen da, eta harek jakin beharreko zeozer zoragarrixe dala esaten dau.
Wanda, edozein ama bezala, sor ditzakezun aukera berriez ohartzen da, eta hark jakin beharreko zerbait zoragarria dela esaten du.
train
west
prem1229
Honegaz batera, erantzun-txartel eta gutun-azal bana bialtzen dotzuauz, 1994 urtie IUrentzako opari bataz hasikozulakuen.
Honekin batera, erantzun-txartel eta gutun-azal bana bidaltzen dizkizugu, 1994 urtea IUrentzako opari batekin hasiko duzulakoan.
train
west
prem1233
Zure inplikazinuagaz, umiei lagundu ahal dotziau herritar hobiek izen daittezen; adibidez, orrialde honetan agertzen dan ume txikixari.
Zure inplikazioarekin, haurrei lagundu diezaiekegu herritar hobeak izan daitezen; adibidez, orrialde honetan agertzen den ume txikiari.
train
west
prem1238
Rock-and-rolla lasterka ebilen errei arinien, VETTE Candy Apple baten antzera, baña FOREVER PLAIDek bere musikan sinesten aben.
Rock-and-rolla lasterka zebilen errei azkarrean, VETTE Candy Apple baten antzera, baina FOREVER PLAIDek bere musikan sinesten zuen.
train
west
prem1241
00 Sei urte baño gitxiago: ibilaldixe doan. Tarifa militarra: 3 dolar.
00 Sei urte baino gutxiago: ibilaldia doan. Tarifa militarra: 3 dolar.
train
west
prem1245
Abenduaren 11n bilatuko zaittut!
Abenduaren 11n bilatuko zaitut!
train
west
prem1253
Igez, New Yorkeko estaduko 48.000 ume baño gehixau txarto tratau eta modu desegokixen zaindu ebezan: zauritu ebezan, bortxatu ebezan, tratu txar emozionalak jasanarazo eutsiezan eta arreta eta gainbeitze egokixek ukatu jakiezan.
Iaz, New Yorkeko estatuko 48.000 haur baino gehiago gaizki tratatu eta desegokiro zaindu zituzten: zauritu zituzten, bortxatu zituzten, tratu txar emozionalak jasanarazi zizkieten eta arreta eta gainbegiratze egokiak ukatu zitzaizkien.
train
west
prem1257
Espero dot bikaintasunaren olinpiar tradizinoagaz jarraitzen lagunduko dozkuzule.
Espero dut bikaintasunaren olinpiar tradizioarekin jarraitzen lagunduko diguzula.
train
west
prem1262
Agerikue da IMAren munduko arte-bilduma iraunkorra eraikitzeko konpromisue, zintzilik ipinteko 75 paper-biribilki arraro eta pantaila tolesgarri erosiotzielako abenduen.
Agerikoa da IMAren munduko arte-bilduma iraunkorra eraikitzeko konpromisoa, zintzilik ipintzeko 75 paper-biribilki arraro eta pantaila tolesgarri erosi baitziren abenduan.
train
west
prem1273
Hona hemen oin arteko emaitzak: 5.615, emaile ez dien ikasle ohiak, 81, % 1,4; dohaintzarik haundixena izen zan. Eta 2.840 dolar; txikixena, 5 dolarrekue.
Hona hemen orain arteko emaitzak: 5.615, emaile ez diren ikasle ohiak, 81, % 1,4; dohaintzarik handiena izan zen. Eta 2.840 dolar; txikiena, 5 dolarrekoa.
train
west
prem1277
Hainbat urtetan ziher, paketatze-lanak eta bulegoko lanak eitten ibili zan.
Zenbait urtetan zehar, paketatze-lanak eta bulegoko lanak egiten aritu zen.
train
west
prem1282
Gutun honen bidez jakinarazoten dotzuau ondino be zure laguntza biher doule kudeaketa fiskal sendue, antzezlan bizixek eta hezkuntza-programa bikainak gauzatzen jarraitzeko.
Gutun honen bidez jakinarazten dizugu oraindik ere zure laguntza behar dugula kudeaketa fiskal sendoa, antzezlan biziak eta hezkuntza-programa bikainak gauzatzen jarraitzeko.
train
west
prem1285
Science aldizkarixen argitaratutako ikerketan agerixen itxi dabe zer aurrerapen ein dien, dokumentau ein dabelako bixotz-zelula funtzionalen lehen transplante arrakastatsue animalia-eredu batien.
Science aldizkarian argitaratutako ikerketan agerian utzi dute zer aurrerapen egin diren, dokumentatu egin baitute bihotz-zelula funtzionalen lehen transplante arrakastatsua animalia-eredu batean.
train
west
prem1289
Hobari lez, oin % 50eko desgrabazinue eskein ahal dotziau 100 dolar edo gehixau emoten dabezanei, Indianako NAP Neighborhood Assistance Program bidez.
Hobari gisa, orain % 50eko desgrabazioa eskain diezaiekegu 100 dolar edo gehiago ematen dituztenei, Indianako NAP Neighborhood Assistance Program bidez.
train
west
prem1292
Atzerriko bisitarien kontseju nazionala bertan antolatu eben Hegoafrikako praktika-programak eta Txinako medikuntza-praktiken programak. Halan, 199xen, 100 konbidau baño gehixau etorri zien Indianako erdialdera.
Atzerriko bisitarien kontseilu nazionala bertan antolatu zuten Hegoafrikako praktika-programak eta Txinako medikuntza-praktiken programak. Hala, 199an, 100 gonbidatu baino gehiago etorri ziren Indianako erdialdera.
train
west
prem1297
Houston-en egoteko erreserba-kopurue mugatue danez, espero dot izendapena onartzeko agirixe gaur bialtzie bueltan.
Houston-en egoteko erreserba-kopurua mugatua denez, espero dut izendapena onartzeko agiria gaur bidaltzea bueltan.
train
west
prem1304
Abogadu onen hezkuntzie indartzen jarraitu geinke.
Abokatu onen hezkuntza indartzen jarrai dezakegu.
train
west
prem1307
Lou Harrisen oin gitxiko inkesta baten arabera, gaur egungo emakumezko enpresa-liderren % 66 baño gehixau nesken eskaut taldietan ibilitakuek diez.
Lou Harrisen duela gutxiko inkesta baten arabera, gaur egungo emakumezko enpresa-liderren % 66 baino gehiago nesken eskaut taldeetan ibiliak dira.
train
west
prem1311
ZEIN DA ADINEKOENTZAKO ERRONKIE?
ZEIN DA ADINEKOENTZAKO ERRONKA?
train
west
prem1317
Zifrak nabarmenak dien arren, bekak sarritten funtsezkuek izeten diez biher finantzarixuek dekiezan ikasle onenak erakarteko.
Nahiz eta zifrak nabarmenak diren, bekak sarritan funtsezkoak izaten dira behar finantzarioak dituzten ikasle onenak erakartzeko.
train
west
prem1320
Nire ametsa da estatubatuar guztixek Olinpiar familixaren parte izetie; beraz, emon ahal dozune, mesedez.
Nire ametsa da estatubatuar guztiak Olinpiar familiaren parte izatea; beraz, eman ahal duzuna, mesedez.
train
west
prem1324
Ikuskizun baten ostien, bikote gazte bat agertokira igon zan, kaixo esaten.
Ikuskizun baten ondoren, bikote gazte bat agertokira igo zen, kaixo esatera.
train
west
prem1329
The Friends alkartiek bi mailatan dihardu: bat Citywide Friends, eta bestie, Branch Friends. Maila batien edo bixetan egon zaitezke aktibo.
The Friends elkarteak bi mailatan dihardu: bat Citywide Friends, eta bestea, Branch Friends. Maila batean edo bietan egon zaitezke aktibo.
train
west
prem1334
Baña beste askok be gure laguntzie biher dabe.
Baina beste askok ere gure laguntza behar dute.
train
west
prem1340
Filmien ez da aittatzen Kaufmanek sarritten ein ebala berba bere heriotzie zelan gauzatu gureko leuken.
Filmean ez da aipatzen Kaufmanek maiz hitz egin zuela bere heriotza nola gauzatu nahiko lukeen.
train
west
prem1345
Nekez itxon leike inork ordezkari korporatiboz betetako areto batien AEBko lan-idazkarixari txistu eittie, garrasi eittie eta danetik oihukatzie
Nekez espero dezake inork ordezkari korporatiboz betetako areto batean AEBko lan-idazkariari txistu egitea, garrasi egitea eta denetik oihukatzea.
train
west
prem1353
Kirolak ez diez gune horrexetan apustuek eitteko ekitaldi bakarrak.
Kirolak ez dira gune horietan apustuak egiteko ekitaldi bakarrak.
train
west
prem1358
Kexen artien, bestiek beste, honanguek euzen: ekipaje-arazuek, hegazkineko laguntzaile zakarrak, modu misteriotsuen bertan behera itxitako hegaldixek eta fakturazino-izugarrikerixek.
Kexen artean, besteak beste, honelakoak zeuden: ekipaje-arazoak, hegazkineko laguntzaile zakarrak, era misteriotsuan bertan behera utzitako hegaldiak eta fakturazio-izugarrikeriak.
train
west
prem1362
Talmudic-ek ez deko ekipajerik.
Talmudic-ek ez du ekipajerik.
train
west
prem1367
Osasunaren Mundu Erakundiek iragarri abenez, tuberkulosixe tratetako estrategixa barri bategaz, hamar milioi bizitza inguru salba eitekez hurrengo hamarkadan.
Osasunaren Mundu Erakundeak iragarri zuen ezen, tuberkulosia tratatzeko estrategia berri batekin, hamar milioi bizitza inguru salba zitezkeela hurrengo hamarkadan.
train
west
prem1371
Zergaittik da hori hobie, larruzko beroki bihurtzie baño?
Zergatik da hori hobea, larruzko beroki bihurtzea baino?
train
west
prem1375
sexu- edo iraizte-jarduerak edo -organuek.
sexu- edo iraizte-jarduerak edo -organoak.
train
west
prem1382
Senaduek erabagi aben agentzixa barri batek arma nuklearren ikerketie gainbeittu biko leukela.
Senatuak erabaki zuen agentzia berri batek arma nuklearren ikerketa gainbegiratu beharko lukeela.
train
west
prem1386
Rudolph Giulianik Amadou Dialloren tiroketie zelan kudeatu aben defendidu dau Newsweek aldizkariak. [New Yorkeko Polizixa Departamentua] ez da KKK, adierazo dau.
Rudolph Giulianik Amadou Dialloren tiroketa nola kudeatu zuen defendatu du Newsweek aldizkariak. [New Yorkeko Polizia Departamentua] ez da KKK, adierazi du.
train
west
prem1390
Galdera hau makroekonomialari bataz maitasun-afera bat izeteko etiketiari buruzkue da.
Galdera hau makroekonomialari batekin maitasun-afera bat izateko etiketari buruzkoa da.
train
west
prem1395
Gerra ostien, serieko etxebizitzak ein zien, eta, bestiek beste, ume ugari ekarri ebazan egoera horrek. Hartara, umientzako hiritzat hartzen diez, eta ederto diseinau ebezan.
Gerra ostean, serieko etxebizitzak egin ziren, eta, besteak beste, ume ugari ekarri zituen egoera horrek. Hartara, umeentzako hiritzat hartzen dira, eta ederki diseinatu zituzten.
train
west
prem1402
Prudence-k aholkuei buruzko gure zutabie eitten aben, eta, harek erretirue hartu dauenez, haren ilobak hartu dau horren ganeko ardurie; ha be Prudence deitzen da.
Prudence-k aholkuei buruzko gure zutabea egiten zuen, eta, hark erretiroa hartu duenez, haren ilobak hartu du horren gaineko ardura; hura ere Prudence deitzen da.
train
west
prem1406
Demokratizazinuek be eztau aldatzen nazinoarteko geografixaren azpiko errealitatie
Demokratizazioak ere ez du aldatzen nazioarteko geografiaren azpiko errealitatea.
train
west
prem1410
Beraz, U-Haul-era deittu neuen alokairu-politikei buruz galdetzeko.
Beraz, U-Haul-era deitu nuen alokairu-politikei buruz galdetzeko.
train
west
prem1415
Une oro jakinde ze, ahots urratu eta berezi hori behin entzunde, aurrerantzien beti ezautuko dot.
Une oro jakinik ezen, ahots urratu eta berezi hori behin entzunda, aurrerantzean beti ezagutuko dudala.
train
west
prem1423
Josef Korbel Letohrad hirixen hazi zan, eta bertako alkatiek esan dau hiru gutun bialdu otzozala Albrighti azkenengo urteotan.
Josef Korbel Letohrad hirian hazi zen, eta bertako alkateak esan du hiru gutun bidali dizkiola Albrighti azken urteotan.
train
west
prem1428
Tira, susmue dot Madril eta Atlantako herritarrek modernitatie nahixau dabela, tradizinue neurri batien galtzie sentitzen daben arren.
Tira, susmoa dut Madril eta Atlantako herritarrek modernitatea nahiago dutela, nahiz eta tradizioa neurri batean galtzea sentitzen duten.
train
west
prem1432
Gure alkarrizketatu oldarkorrenak une bakar batien laneko gorputz osuek untzez jozteko gogo biziz euzen, eta liburuei kasurik ein ez eta egileengana jo eben zuzenien.
Gure elkarrizketatu oldarkorrenak une bakar batean laneko gorputz osoak iltzatzeko gogo biziz zeuden, eta liburuei kasurik egin ez eta egileengana jo zuten zuzenean.
train
west
prem1437
Gaur galderak hau ekarriozte gogore, Radio City Music Hall-eko Gabonetako desfilie ikusi neuen aldi bakar hori; han, bestiek beste, jaiotza bizidun deitzeotzien zeozer euen.
Gaur galderak zera ekarri dit gogora, Radio City Music Hall-eko Gabonetako desfilea ikusi nuen aldi bakar hori; han, besteak beste, jaiotza bizidun deitzen zioten zerbait zegoen.
train
west
prem1441
Aste honetan, Washingtonen, lehertzeraiño iristen dien idazle gaztiek (Glass-ek, adibidez) errukixe merezi dabela uste da, sistemak presinue eitteotzielako izar bihurtu daittezan trebatu aurretik be.
Aste honetan, Washingtonen, zera uste da, lehertzeraino iristen diren idazle gazteek (Glass-ek, adibidez) errukia merezi dutela, sistemak presioa egiten dielako izar bihur daitezen trebatu aurretik ere.
train
west
prem1448
Neska-lagunakazko konfixantzari buruzko kexaren harire, barriro, emaztiagaz luze eta bixotz-zabalik berba eitteko iradokitzeotzu Prudie-k, eta haren hautuekaz aztoratuta zabizela nabarmentzeko.
Neska-lagunekiko konfiantzari buruzko kexaren harira, ordea, emaztearekin luze eta bihotz-zabalik hitz egiteko iradokitzen dizu Prudie-k, eta haren hautuekin aztoraturik zabiltzala nabarmentzeko.
train
west
prem1453
New Yorkeko kale batien ikus leiken gertaerarik narritagarrixena (Donald Trumpek Boss Tweed-en maruagaz swinga dantzatzie alde batera itxita, biluzik) nonor bere telefono mugikorragaz berba eta pitz aritzie da.
New Yorkeko kale batean ikus daitekeen gertaerarik narritagarriena (Donald Trumpek Boss Tweed-en maruarekin swinga dantzatzea alde batera utzita, biluzik) norbait bere telefono mugikorrarekin hitz eta pitz aritzea da.
train
west
prem1455
Bihetz lodi sendo batzuk zapaltzie
Behatz lodi sendo batzuk zapaltzea.
train
west
prem1468
Gakue ni horrenbeste hiriko sheriff barri lez ez hartzie da, hein haundixauen, von Trapp umiek Maria baño lehen hil eben umezain lez baizik.
Gakoa zera da, ez hartzea ni horrenbeste hiriko sheriff berri gisa, baizik eta, hein handiagoan, von Trapp haurrek Maria baino lehen hil zuten haurtzain gisa.
train
west
prem1472
Jabetzie burbuila-segida amaiezin bat da espazixuen, edo ziberespazixuen, eta jente desbardina ibilten da askotariko interesen harire eskien.
Jabetza burbuila-segida amaiezin bat da espazioan, edo ziberespazioan, eta jende desberdina aritzen da askotariko interesen harira eskean.
train
west
prem1477
Ondino be bizirik dau 93 urtegaz, eta de Kooning ya ez da artistie, ezta aldaketa-zalie be.
Oraindik ere bizirik da 93 urterekin, eta de Kooning jada ez da artista, ezta aldaketa-zale ere.
train
west
prem1482
Homosexualidadie bizixo bat dalako irudixe baztertzeko, Clintonek eta Birch-ek gizalegezko bertutiek egozteotziez gayei.
Homosexualitatea bizio bat delako irudia baztertze aldera, Clintonek eta Birch-ek gizalegezko bertuteak egozten dizkiete gayei.
train
west
prem1485
Han, sakatu Emakumezko aktorie Zeure izena aurkitu biko zeunke...
Han, sakatu Emakumezko aktorea. Zure izena aurkitu beharko zenuke...